pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat...

113
Gora Zu, Jauna ~ 1 ~

Transcript of pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat...

Page 1: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Gora Zu, Jauna

~ 1 ~

Page 2: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

8 – 12 URTETAKO NESKA-MUTILENTZAT OTOIZBIDEA

LA SALLEBokazio, Pastoraltza eta Misiotarako Idazkaritza

Bilboko SektoreaDonostia, 2013

Argitalpen Pribatua

~ 2 ~

Page 3: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

“Aldi hartan, Jesusek honela esan zuen:

Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako, eta jende xumeari agertu. Bai, Aita, goretsia zu, horixe izan baituzu gogoko” (Mt 11, 25-26)

Zuentzat, 8-12 urte dituzuen neska-mutilentzat prestatu dugu otoizbide hau. Handik eta hemendik hartu eta egokitutako edota asmatutako otoitzak dituzue.

Beraiekin otoitz egin dezazuen eta otoitzerako bide eta modu egokiak eta ugariak aurki ditzazuen. Bakarka nahiz taldeka erabiltzeko liburua duzue.

Baina, begira: zuen otoitza ez dadila idatzitakoan geldi. Zabaldu zuen barnea eta zuen izaera osoa sormenari eta gugan otoitz dagien Espiritu Santuari. Gorputza bera ere otoizbide izan dakizuela. Esandako honen oroigarri eta lagungarri txiki bezala, noizbehinka otoitzetan “… … … … “ jarri ditugu.zera adierazi nahi dute: une horretan bakoitzak adieraz dezakeela espontaneoki bere barnean sortzen dena.

Eta ekin otoitzari! Jauna zuekin duzue!

~ 3 ~

Page 4: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

~ 4 ~

Page 5: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Jainko Aita, gorets zaitzala nire ahoak goiz honetan.Egin dezadala gaur Zuri atsegin zaizuna.Entzun eta obeditu dezatela nire belarriek zure Hitza.Jarrai ditzatela nire oinek zure urratsak zure nahia egiteko.

Jainko maitea, atzo gauean inorekin ez nintzela berriro ez haserretuko ez borrokatuko agindu nizun.Egun berri honen hasieran laguntza eskatzen dizut atzo agindutakoa betetzeko.

Jauna, gure Jainkoa, egunaren hasieran eskatzen dizugu zure maitasunak gure bihotzak bete ditzala elkarri laguntzeko.Gaur egingo dugun guztiaZuri eskainitako abesti baten antzekoa izan dadila.Gure jolasak, lanak, pozaldi eta larrialdiak eskaini nahi dizkizugu.Guztia oparitzen dizugu Jesusekin batera.

~ 5 ~

Page 6: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Gure bihotza beti POZEZ GAINEZKA egon dadila.

Jauna,har nazazu eskutik egun honetan.Gida itzazu Zuk nire pentsakizun eta ekintzak.Onar itzazu nire ahalegin guztiak.Emadazu zure indarra gauzak ondo egiteko.Har itzazu nire eskuak, egingo duten guztiaZu zerbitzatzeko izan dadila.Har itzazu nire oinak.Arindu itzazu zure nahia betetzeko.Har itzazu nire begiakZu ikus zaitzatela.Har ezazu nire mihia, nire hitzak zure maitasunaren lekuko zintzo izan daitezela.

Egunon, Jesus.Ze ederki gauden elkarrekin!Pozgarri da asko izatea.Eskerrak ematen dizkizugu, Zu gure artean zaudelako.Eskerrak adiskide izatenZuk laguntzen diguzulako, zure adiskide eta bata bestearen adiskide izaten.Ez du inork bakarrik bizitzerik nahi.Bai ederra, Jesus, lagunarte bat egitea!Gaur elkarrekin eman diogu hasiera egun berriari.Bihar, gero eta beti …

~ 6 ~

Page 7: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

zurekin joan nahi dugu, zurekin, Jesus, LAGUNARTE jatorra izatez.

Egunon, Jesus.Eskerrik asko gau lasaiarengatik eta atsedenarengatik.Eskerrik asko atzoko egunarengatik eta hasi berria denarengatik.

Indar gaitzazu eguna ondo bukatzeko.

Zabal-zabalik izango ditugu gaur begiak ondokoak ikusteko.

Eman dizkiguzun dohainen arteko batzuk elkarbanatzen saiatuko gara.

Inork maite ez dituenak maitatu nahi ditugu, bakarrik daudenak, tristeturik daudenak, adoregabetuak, gauza gehientsuenak gaizki ateratzen zaizkienak maitatu nahi ditugu.

Sufritzen dutenak gogoratuko ditugu, gose direnak, besteak bere probetxurako erabiltzen dituztenak, agintariek zapaltzen dituztenak bere bururengan bakarrik pentsatuz bizi direnak.

Zabal itzazu gure begiak pertsona guzti hauek ikusteko.

Indar itzazu gure eskuak beharrean dauden guztiak laguntzeko. Emaguzu bihotz zabala guztiak sar daitezen.

Erakuts ezaguzu Zuk ongi ezagutzen duzun maitasun ikasgaia.

~ 7 ~

Page 8: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

ZATOZ MAITATZEN IRAKASTERA!

Lagun gaitzazu, Jauna, orain hasten den egun honetanZuri atsegin zaizkizun gauzak egin ditzagun.LAGUN GAITZAZU, JAUNA.

Egizu, besteak zerbi ditzagula gaur, batez ere premia handienean aurkitzen direnak.LAGUN GAITZAZU, JAUNA.

Emaguzu bizi-poza, eta gure ingurukoek dituzten gauza onak ikusten jakitea.LAGUN GAITZAZU, JAUNA.

Eskerrak, Aita on eta guztiona, hasten den egun berri honengatik.

Eskerrak sentitzen dugun alaitasunarengatik, eskerrak Zu gurekin alaitzen zarelako.

Eskerrak adiskide eta hezitzaileengatik.

Eskerrak gure guraso eta gure familiengatik.

Eskerrak ikastetxe honengatik eta gaurko egunagatik

~ 8 ~

Page 9: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

eta Zugatik, gure JAIA eta gure aita baitzara.

Jainko Aita, hurbil sentitzen zaitut:jaikitzen naizenerako eguna zabaldu duzu; lotan nagoenean babestu egiten nauzu; bidetik noaneanZuk gidatzen nauzu; nekatzen naizenean,Zuk adoretu egiten nauzu.

Hurbil zaude bai goibel nagoenean, baita pozik nagoenean ere.

Zuk poztu egiten nauzu,Zuk itxaron egiten nauzu,Zuk hazi erazi egiten nauzu, Zuk bizitza ematen didazu, Zu baitzara, maite nauen zeruko nire Aita.

EGUNON GURE AITA.Eskerrak ematen dizkizut eguzkiagatik, uragatik eta eguneroko ogiagatik.

Eskerrak, elkar maite duten gizon-emakumeen guztiengatik, eskerrak, elkarri barkatzen dioten guztiengatik, eskerrak, elkarri laguntzen dioten gizon-emakumeengatik.

Eskerrik asko guztiau ikusi ahal izateko begiak eman dizkidazulako, entzuteko belarriak, lan egiteko eskuak,

~ 9 ~

Page 10: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

eta ahoa barre egin abestu, … … … eta zuri esateko. “ESKERRIK ASKO, ENE JAINKO!”

~ 10 ~

Page 11: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Gu maite gaituzulako gizon egin zinen, Jesus Jauna, eskerrak ematen dizkizugu zure etorrerak pozez bete zuelako mundu osoa.

Lagun iguzu, alaitasunezko aldi honetan besteak zoriontsu egiten saia gaitezen.

Jainko Jauna, Eguberria ospatzerakoan,Jesus bezala gero eta gehiago bizi gaitezen,Bera berriro gure bihotzetan jaio dadila eskatzen dizugu.

Jesus, zure jaiotza berrio ospatzeanMariak maite izan zintuen bezala maitatu nahi zaitugu,Josek zerbitzatu zintuen bezala zerbitzatu, eta artzainek gurtu zintuzten bezala gurtu.

Jesus, haurrok gauza gutxi dauzkagu, baina bihotz ona daukagu.

Eguberritako zure jaian geure jolasak, geure lana,geure familia, dena eskaintzen dizugu.

Egunero gogoratuko gara Zutaz

~ 11 ~

Page 12: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

eta gure adiskiderik hoberena izango zara.Jauna: gure bihotzaren barne-barnetik itxaroten zaitugu, gizon guztiekin batera esaten dizugu: ZATOZ, JESUS JAUNA.

Gizon-emakumeek elkar maite dutenean, gizon-emakumeek elkarbanatzen dutenean, han zaude Zu.

Elkartzen garenean eta zure izena esaten dugunean han zaude Zu.

Zure bidea egunero prestatzeko eskatzen diguzu,Zu gure ondoan zaitugula oihukatzeko.Jauna, lagun iguzu gure bizitza etengabeko eguberria izan dadin.

Haitzulo batean, munduan, argi bat sortu zen, Jesus jaio zen.Eguberria: Jainkoa gurekin.Jesus, artzainei agertu zintzaizkien on eta apal zirelako. AINTZA JAINKOARI ZERUAN ETA PAKEA LURREAN!

Jesus, mundu guztiarentzat argia izaten jarrai dezazun nahi dugu.AINTZA JAINKOARI ZERUAN ETA PAKEA LURREAN!

Gorrotoa eta bortxakeriaren munduan gaua egitean, haurrok oihu egingo dugu:

~ 12 ~

Page 13: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

AINTZA JAINKOARI ZERUAN ETA PAKEA LURREAN!

Eskerrak, Jainko Aita,Eguberritako pozagatik.Eskerrak, Jainko Aita,Eguberritako zorionagatik, egiten dizkiguten opariengatik, eta eskerrak, batez ere,Jesus jaio zelako, bera baita oparirik bikainena.

Jainko aita, Jesusen jaiotza ospatzean hauxe eskatzen dizugu: berriro jaio dadila Jesus gure bihotzetan hura bezala hazten joan gaitezela,

~ 13 ~

Page 14: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

guztiei on eginez eta lagunduz.

~ 14 ~

Page 15: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Jainko Aita, emaiezu zure laguntza herrietako agintariei, elkarrekin lan eginez mundu hau izan dadin guztientzat bizi-leku hobea eta seguragoa.

Lagundu pakea maitatzen eta ikus erazi lurreko janariak egoki banatzeko modua, inork goserik pasa ez dezan.

Jainko, gure Aita, lagun egiguzu denok elkar maita dezagun.

Herri guztiak izan daitezela elkarren adiskide; denok maita dezagula elkar senide bezala.

Gure artean zoriona eta pakea egiten lagun egiguzu.

Jauna, egin nazazu zure pakearen zerbitzari: gorroto denean, sor dezadan maitasun; irain denean, sor dezadan barkamen; bihotz banatze denean, sor dezadan batasun; erru denean, sor dezadan egi; zalantza denean, sor dezadan fede; etsipen denean, sor dezadan itxaropen;

~ 15 ~

Page 16: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

ilun denean, sor dezadan argi; tristura denean, sor dezadan pozaldi.

Jauna, zuk esaten diguzu: “Nire pakea uzten dizuet, nire pakea ematen”.

Entzun, arren, gure otoitza: eman zure pakea gizon guztiei.Irakatsiguzu etxean, ikastetxean eta leku guztietan pakeak egiten.Horrela izango gara Jainkoaren benetako seme-alabak.AMEN.

Jauna, gaur erdi biluzik eta jatekorik gabe dauden pertsona guztien alde eskatu nahi dizugu.

Egizu, elkar gaitezela denok munduan dagoen diru guztia elkarbanatuz, denok beharrezkoa zaiguna izan dezagun eta inork ez dezan besteak baino gehiago eduki.

~ 16 ~

Page 17: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

~ 17 ~

Page 18: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Eskerrak, Jesus, hainbeste maite gaituzulako, ona zarelako eta beti barkatzen gaituzulako.

Eskerrak, Jesus, zure maitasuna etengabea delako, zenbaitetan zugandik urruntzen bagara ere, gure itzulera esku zabalik itxaroten duzulako.

Eskerrak, Jesus, ona eta zuzena zarelako eta gure hutsuneak kontutan hartzen ez dituzulako.

Jainko Aita, zuk Jesus bidali diguzu.Berak gu salbatzeko bere burua eskaini zuen eta egiaren bidea erakutsi zigun.Guk bide horri jarraitu nahi diogu, zenbaitetan zure maitasuna ahaztuz urruntzen bagara ere.

Barka ezaguzu eta egin gaitzazu gero eta hobeakZuk egin zenuen bezala maite eta zerbitza zaitzagun.

Jauna, on bidean oztopatzen garenean har gaitzazu eskutik; erortzen garenean jaso gaitzazu;

~ 18 ~

Page 19: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

ona denagatik urruntzen garenean, eraman gaitzazu berriro on bidera.

Jauna, gure Aita, badakigu benetako lagunek ez dutela larrialdian adiskidea bakarrik uzten.

Gu, Jesus, zure semeak bizitutako asterik latzena gogoratu eta ospatzera goaz.

Lagun iguzu Zuk eskainitako salbamena eta zure maitasunaren handitasuna aurki dezagun.

Jesus, gure Jauna, heriotzak bere baitan eduki ez zintuelako goresten zaitugu.

Zu gaitza eta heriotza bera baino indartsuagoa zara.

Lagun iguzu ez dezagun ahantz ezerk ez gaituela beldurtu beharZu bizirik baitzaude gure ondoan.

Jesus Jauna, lagun iguzu ausartak izatenZu gutaz fidatzen zarela eta gurekin kontatzen duzula pentsatuz.

Gogorarazi iguzu gurutzean eskainitako zure maitasuna guk egin dezakegun txarkeria osoa baino handiagoa dela.

Jainko Aita, lagun idazu garizuma honetan,Jesus zure Semeak bere bizitza

~ 19 ~

Page 20: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

guregatik eskaini egin zuen bezala, denak maite eta barka ditzadan.

Jesus, gure bihotza zertxobait alda dezazula eskatzen dizugu.

Besteen mina eta beharra sentitzen ez duen “harrizko bihotza” dugu askotan.

Zuregandik eta besteen beharretatik gertu egongo den “haragizko bihotza” emaguzu.

Jesus, eskerrak gu salbatzeko zure bizitza eman duzulako.

Jesus, eskerrak guk betiko bizitza izan dezagun gurutzean hil zarelako.

Jesus, eskerrak asko maite gaituzulako.

Jesus, bizia gugatik eman nahi izan duzu, gu maitatzen ez zarela inoiz nekatzen adieraziz, eta gure hutsegiteak beti barkatzen dituzula esanez.Eskerrak, Jesus.

Badakigu orain, gure artean zaitugula bizirik, berpiztuta, bizitza berri batez.

~ 20 ~

Page 21: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Eskerrak, Jesus.

Jainko Aita, badira ulertu ezinezko eta bukatzen diren gauzak, baina ni betirako biziko naiz.

Jainko Aita, landareak eta abereak hil egiten dira, baina ni betirako biziko naiz.

Jainko aita, (…) hil egin zen, baina berarekin ere ni betirako biziko naiz.

Jainko Aita, inoiz bukatzen ez den bizitza eman didazu, horregatik ni betirako biziko naiz.

Aita, oso pozik gaudeJesus piztu eta betirako bizi delako.

Eta gu, Bera bezala, betirako biziko garelako.

Eskerrak, Aita Ona.

Eskerrak, Jesus, berpiztu zarelako; oso pozik gaude.Eskerrak, Jesus, gurekin zaudelako.Eskerrak, Jesus, munduko argia zarelako.

~ 21 ~

Page 22: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Eskerrak, Jesus, gure artean bizi zarelako.Jesus hil ondoren hobiratu egin zuten, baina Pazko igandean piztu egin zen.JESUS PIZTU DA ETA GURE ARTEAN BIZI DA, ALELUIA.

Emaus-eko ikasleak oso triste zihoazen, baina ogia zatitzerakoan Jesus izi zela konturatu ziren.JESUS PIZTU DA ETA GURE ARTEAN BIZI DA, ALELUIA.

Jesusetaz oroitzen garenean eta Berari buruz hitz egiten dugunean, Bera gurekin dugu.JESUS PIZTU DA ETA GURE ARTEAN BIZI DA, ALELUIA.

Kristauok Eukaristia ospatzen dugunean, Jesusen heriotza eta piztuera ospatzen ditugu,JESUS PIZTU DA ETA GURE ARTEAN BIZI DA, ALELUIA.

Gure bihotzondotik lagunak benetan maite ditugunean, orduan Jesus gurekin dugula somatzen dugu.JESUS PIZTU DA ETA GURE ARTEAN BIZI DA, ALELUIA.

~ 22 ~

Page 23: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

~ 23 ~

Page 24: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Eskerrak, Jauna,La Salleko Joan Bautista aukeratu baitzenuen bere bizitza haur eta gazteen heziketaren alde eskain zezan.

Eskerrak, Jauna, La Sallek baztertuenei eta behartsuenei begiratuz erantzun baitzion zure deiari.

Eskerrak, Jauna,La Sallek eta honen jarraitzaileek gu pertsona bezala hazteko leku bihurtu baitute eskola.

Eskerrak, Jesus, gure eskolan daudenLa Salletar Anaiengatik.Haiek bere bizitza eskaini dute gure aldeZu eta La Salleko Joan Bautista bezalakoak izan nahiez.

Lagun iezaiezu gure alde ardura guztiz lan egiten eta ez adoregabetzen gauzak ongi ateratzen ez zaizkienean.

~ 24 ~

Page 25: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Eskerrak, Jainko Aita, guraso eta familiarengatik.Pertsona ona bezala hazten lagundu, maite eta zaintzen nautelako.

Eskerrak, Jainko Aita, irakasle eta Anaiengatik, nitaz arduratu eta ikasten eta pertsona ona izaten laguntzen didatelako.

Eskerrak, Jainko Aita, nire guraso, irakasle,Anai eta ikaskideekin batera,La Salleren familia handiaren partaide naizelako.

Eskerrak, Jesus,Zuk haurren lagun zinela esan zenuelako.

Eskerrak, Jesus, irakasle eta Lasalletar Anaiengatik,Zu bezala, gure lagunak izan nahi baitute eta Zutaz hitz egiten baitigute.

~ 25 ~

Page 26: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

~ 26 ~

Page 27: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Jainko Aita, Zutaz inoiz ezer entzun ez duten pertsona guztien alde eskatzen dizugu; misiolarien bidez,Zu guztion Aita ona zarela jakitera iritsi daitezen.

Jainko maitea, gogora zaitez gosez hiltzen direnez, bizitzeko etxerik ez dutenez, janzteko arroparik ez dutenez.

Lagun egiguzu horrelakoekin eskuzabal izaten eta gure gauzak elkarbanatzen.

Jesus,Zuk honela esan zenien zure lagunei, apostoluei: “Zoazte mundu osoan zehar eta oihuka ezazue ikusi eta entzun duzuena”.Horregatik iritsi zaigu guri zure Berrio Ona.

Badira orain gauza bera egiten jarraitzen duten kristauak:Zu oraindik ezagutzen ez zaituzten lurraldeetara doazen misiolariak dira.

Haien alde eskatzen dizugu, emaiezu zure indarra eta ausardia.

Egin gaitzazu gu ere misiolari, hemen, gure etxean, bake, alaitasun eta barkamenaren zabaltzaile.

~ 27 ~

Page 28: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Jainko Aita ona, misiolarien alde eskatzen dizugu: bizi daitezela zoriontsu behartsuenei lagunduz.

Jauna, nik zerbait egin nahi dut nire bizitzarekin.Bidegabekeriak eta beharrak ikusten geratze soila baino zerbait gehiago.

Nik denak lagundu nahi nituzke, denak maitatu, jendearen arazo guztiak konpondu.Baina, hain naiz gauza gutxi!

Eskuzabal izaten erakuts iezadazu, lagunkoi izaten.Lagun idazu arazo larri guzti hauek gauza txiki pilo baten bidez ere konpon daitezkeela ulertzen.

Erakuts iezadazu lagunkoi diren nire ikaskide, guraso eta irakasleei elkartzen, denok elkarrekin mundu alaiago, zuzenago eta hobe bat eraiki ahal izan dezagun.

~ 28 ~

Page 29: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

~ 29 ~

Page 30: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Aita, eskerrak ematen dizkizugu gaurko egunez gure ondoan izan zarelako.Barka iezaguzu ongi egin ez dugun guztia eta ez gaitzazu utzi gau honetan.

Aita, bukatu da eguna, baita lana ere.Gera zaitez gutako bakoitzarekin, bedeinka gaitzazu eta zaude gurekin gauean, egunsentiko argia berriro ikusi arte.

Eskerrak, Jauna, bizi izan dugun egun honengatik.Barka, Aita, zerbaitetan zugandik urrundu bagara.Gorde gaitzazu, Aita on horrek, gau honetan.Bihar goizean, egun berria hastean, indar berriturik eta pozik jaiki gaitezen, Zu eta gure senideak zerbitzera.

Eskerrik asko, Jainko maitea, gaurko egunagatik.Gaur egin dudan guztia eskaintzen dizut: nire lana, jolasak, …Egon nirekin gau honetan, bihar beste egun berri baten argia ikus ahal dezadan.

~ 30 ~

Page 31: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Jesus, Jauna,

~ 31 ~

Page 32: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Zuk gu guztiok lagun bezala bizitzea nahi duzu, dena elkarbanatuz, ezberdinak bagara ere, batak besteari lagunduz.

Erakutsi iguzu jatorrak eta eramankorrak izaten gu baino motelagoak direnekin, eta maitagarriak lotsatiekin.

Eskerrak, Jainko Aita, lagunengatik.

Eskerrak elkarrekin jolastu eta ongi pasatzen dugulako.

Lagun iezadazu lagun ona izaten eta emandako hitza betetzen.

Lagun iezadazu, asko gustatzen ez zaizkidanean lagun ere izaten,Zuk guztiak maite baikaituzu maitasun berdinez.

Jesus,Zuk ere lagun onak izan zenituen.

Zuk beraiekin ongi pasatzen jakin zenuen eta pena handia sentitu zenuen bakarrik utzi zintuztenean.Babes itzazu nire lagunak eta lagun iezadazu bere adiskideak uzte ez dituen lagun ona izaten.

Eskuak elkarri emanez,

~ 32 ~

Page 33: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Zure ondoan, talde osatzen dugu, Jesus.Lagunaren beroa somatzen dugu.Gure indarrak eskuak elkar lotzen ditu, gure bihotzak Zuk batzen dituzu.

Zure maitasuna, alaitasuna eta indarra, gutako bakoitzaren baitan daude,eta benetako talde egitera bultzatzen gaituzu.Jauna, guk elkar maite nahi dugu, inor baztertu gabe.

Jauna, alaitasunez bizi nahi dugu haserreari lekurik utzi gabe.

Kate sendoa izan nahi dugu, eta guztion artean gauza handiak egingo ditugu.

Inor ez dadila baztertua sentitu, gure artean ez dadila inor mespretxatua izan.

Triste edo kezkaturik dagoenari denok lagunduko diogu.ZU BAITZARA, JESUS,ELKARTZEN GAITUENA.

~ 33 ~

Page 34: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Maria,

~ 34 ~

Page 35: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Zu gure Ama zara;Jesus maite izan zenuen bezala gu ere maite eta babesten gaituzu.

Eskerrak ematen dizkizugu, eta gure maitasuna eskaintzen dizugu.Lagun iguzu zailtasunak gainditzen eta egizu Jesusi gero eta lotuagoak bizi gaitezela.

Agur, Maria, graziaz betea.Jauna da zurekin; bedeinkatua zara Zu andre guztien artean eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua Jesus.

Santa Maria, Jaungoikoaren ama, erregutu ezazu, gu pekatarion alde, orain eta gure heriotzako orduan.AMEN.

MARIA:Zu zara gure poza.Sinestu zenuelako pozten gara.Jesusen Ama zarelako pozten gara.Jainkoaren hitza entzun eta

bihotzean gordetzen jakin zenuelako pozten gara.Guretzat izar eta argi zarelako

oso pozik gaude.Gure Ama zarelako oso pozik gaude.… … … € lako oso pozik gaude.Pozez eta zorionez gaude zurekin.Laguniguzu Jainkoagan sinesmen handiagoa izaten eta bere Hitza betetzen.JAUNAREN AINGERUAK MARIARI ADIERAZI ZION;

~ 35 ~

Page 36: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

-eta Espiritu Santuaren egitez sortu zuen.*Agur, Maria.

HONA HEMEN NI, JAUNAREN MIRABEA;-gerta bekit Zuk diozun bezala.*Agur, Maria.

ETA JAINKO SEMEA GIZON EGIN ZEN;-eta gure artean bizi izan zen.*Agur, Maria.

Handiesten du nire arimak Jauna, pozaren pozez daukat nire berruna;Jainkoa baita nire salbamena, ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko naute gaurdanik gizaldi guztiek, handiak egin baitizkit Ahalguztidunak: Santua da Haren izena, eta Haren errukia gizaldiz gizaldi, beldur diotenengana.

Bere besoaren indarra erabili du, buru-arroak suntsitu ditu; bota ditu beren aulkitik handizkiak, eta gora jaso ditu ezerezak; ondasunez bete ditu gose zeudenak, eta esku-hutsik bidali asko zutenak.

Bere gain hartu du Israel, bere morroia, errukia gogora zaiola; gure gurasoei hala zien hitzemana, Abrahan-i eta ondorengoei betiko esana.

Aintza Aitari, eta Semeari, eta Espiritu Santuari.Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan.AMEN.

Maria Birjina,

~ 36 ~

Page 37: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

zoriontsu zara,Jaungoikoarentzat ezinezkorik ez dagoela sinestu zenuelako.

Gure fedea zurearen antzekoa izan dadila. Zure bizitza osoa bete zuen “BAIESKOA” eman zenuen eta zinez sinestu zenuen Jaunaren Hitza.

Onar dezagula betiBerak eskatzen diguna.

Jesusi lotua bizi izan zinen, behartsua izan zinen eta Berarekin batera sufritu zenuen. Lagun iguzu zailtasunak gainditzen.

Inork ez bezala maite izan zenuen Jesus, horregatik zaude orain hain hurbil Harengandik.Haren maitasunak gure bizitza osoa ase dezala.

Berarekin egon zinen gurutzean, eta Berak gure Ama egin zintuen. Egizu, apalak eta leialak izan gaitezela, horrela Jesusi gero eta lotuagoak bizi gaitezen.

~ 37 ~

Page 38: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Eskerrak, nire Jainko,

~ 38 ~

Page 39: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

ondoan zaitudalako goizean esnatzean.

Eskerrak, nire Jainko, ondoan zaitudalako goizero eskolara noanean.

Eskerrak, nire Jainko, ondoan zaitudalako nire lagunekin jolasten ari naizenean.

Eskerrak, nire Jainko, ondoan zaitudalako gauean oheratzen naizenean.

Aita ona, eskerrak ematen dizkizugu zoriontasunarengatik, osasunarengatik, adiskide eta jolasengatik; pentsatzen ditugun ekintza onengatik eta ederra, ona eta maitagarria den ororengatik.

Eskerrak, Jainko, laguntza ematen diguten pertsona guztiengatik.

Etxean gutaz arduratzen diren gure aita eta amarengatik; eskolan laguntzen diguten gure irakasleengatik eta zuri buruz gauzak erakusten dizkiguten pertsona guztiengatik.

Eskerrak, Jainko Aita,

~ 39 ~

Page 40: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

pertsona on guztiengatik; besteei zoriontsu eta on izaten laguntzen dieten pertsonengatik; tristeturik daudenei alaitasuna ematen dieten pertsonengatik.Eskerrak, Jainko Aita, pertsona on guztiengatik.

Eskerrak, Aita maitea, neguarengatik.Eskerrak elurra, haizea eta dirdiratzen duen izotzarengatik.Eskerrak suarengatik, berotzen gaituen arroparengatik eta babesten gaituzten gauzengatik.

Eskerrak, Aita maitea, udako alaitasunarengatik; egun beroengatik eta haizexka leunarengatik, zuhaitz eta loreengatik.Egizu beti gogora dezagula gauza eder guztiakZuregandik datozkigula.

Aita ona, eskerrak ematen dizkizugu maite gaituen jende guztiarengatik.Eskerrak, batipat, zure maitasun handi eta ederrarengatik.Egizu guk ere maita ditzagula besteakZuk gu maite gaituzun bezala.

Eskerrak, Jainko Aita,

~ 40 ~

Page 41: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

landareak eta loreak hazi, egarria kendu eta garbitzen gaituzten euria et ur freskoarengatik.

Eskerrak, Jainko Aita, haizearengatik.Honek lurra lehortu eta berotu egiten du, haziak koskortu daitezen eta fruituak eta loreak eman diezazkiguten.

Jainko Aita maitea, eskerrak egunero maite eta zaintzen gaituzulako.

Ez dezagula inoiz zure maitasuna ahaztu eta guk ere maita zaitzagula beti.

Eskerrak, Jesus, bizitzara deitu gaituzulako eta besteen laguntzaz zoriontsu izan gaitezen nahi duzulako.

Eskerrak, Jesus, ezagutu zaitugulako eta zure jarraitzaileen taldeko partaide garelako.

Eskerrak, Jesus, ematen diguzun maitasunarengatik, gure ondoan zaudelako.

Eskerrak, Jauna,

~ 41 ~

Page 42: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

zure mahaira gonbidatzen gaituzulako, elkarrekin egon eta eser gaitezkeelako, elkarbanatzen dugun ogi eta ardiarengatik, anaien arteko besarkada beroarengatik, Zu gure artean zaudelako elkarturik egon gaitezen.

Eskerrak, Aita, gurekin ona zarelako.Zerua guretzat egin zenuen jakintsu zarelako.Eskerrak, Aita, gurekin ona zarelako.Lurra guretzat egin zenuen, ona zarelako.Eskerrak, Aita, gurekin ona zarelako.Eguzkia eman zenigun egun osoan argi egin dezan.Ilargia eman zenigun gauean argi egin dezan.ESKERRAK, AITA.

Jauna, Zu gure Aita zara.Ni zure semea naiz; zure semeak gara guztiok.Zuk beti maite gaituzu, beti, beti, zure begirada guregan dago beti,Aita zure Semeak esan digu hori, bere lagunak garelako.ESKERRAK BERRI ON HONENGATIK! ALELUIA!

Aita, zure izena xinplea eta polita da, musika eder baten antzekoa, abesti leun baten antzekoa.Zure izena AITA da.

Guztiak zoriontsu izan daitezela,

~ 42 ~

Page 43: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

guztiak pozik egon daitezela, guztiak jauzi egin dezatela alaitasunez eta Jaunari, gure Jainkoari, abes diezaiotela.

Eskerrak ematen dizkizugu, Jainko; goresten zaitugu, Jainko, ona eta maitagarria zarelako.

Badakigu, Jauna Jainkoa dela, berak bizitza eta arnasa ematen dizkigu bere familia osatzen dugulako, bereak garelako.

Eskerrak ematen dizkizugu, Jainko, goresten zaitugu, Jainko, ona eta maitagarria zarelako.ESKERRAK, JAUNA.

Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna: haizea eta musikagatik, hegazkinen zarata eta txorien abestiengatik eta euri-ttanttak kristaletan jotzen eta geure izenak ere entzuten ditugulako.

Eskerrak, Jauna: Zuri, gure Aita zaren Horri, gure belarriekin eta bihotzarekin entzuten dizugulako.

Gure Aita, eskerrak, ditudan gauza on guztiengatik, hain zoriontsu egiten banaute;… … … … … …Lagunidazu lagun-hurkoaren zerbitzurako erabiltzen, haiek ere pozik bizi daitezen.AMEN.ESKERRIK ASKO,

~ 43 ~

Page 44: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

JAINKO AITA, ZUK ESAN BAITIGUZU:

Zure izena ezagutzen dut, badakit ze izen daukazun.Maitasunez begiratzen dizut.Asko maite zaitut.Inoiz ere ez naiz zutaz ahazten.

Egiten duzun guztiari adi nago.Bihotzera hitz egiten dizut.Beti barkatzen dizut.Beti zurekin noa.BERRI ON HONEK POZEZ BETETZEN GAITU.

Bedeinkatua Zu,Jainko gure Aita, hain ona zarelako, zure maitasunak amairik ez duelako.

Jesus,Zu gure ondoan zaude.Nirekin zaude,m nire etxekoekin, nire lagunekin.Edonor dagoen lekuan, han zaude Zu harekin.

Eskerrik asko, gutako bakoitzarengandik gertu zaudelako, gure gauzetatik gertu, gure ondoan zaudelako.Eskerrak ematen dizkizugu.

Jauna, handiak egin gintuzun.

~ 44 ~

Page 45: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Adimena eman zenigun gauzak ulertzeko.ESKERRAK.

Lagun iezadazu, mesedez, mundua aurkitzen eta ezagutzen.

Bihotz handi bat ere eman diguzu, Zu maitatzeko, nire Jainko, eta mundu guztia maitatzeko.ESKERRAK.

Eskuak domaiez bete zenizkigun.Lurra, landareak, abereak, txoriak eta arrainak eman zenizkigun eta honela esan zenigun: “Hasi lanean guzti horrekin”.ESKERRAK, AMEN. ALELUIA.

Eskerrak, Jauna, indartsuak izan gaitezkeelako.Eskerrak, Jauna, zintzoak izan gaitezkeelako.Eskerrak, Jauna, alaiak garelako.Eskerrak, Jauna, eskaintzen diguzun bizitzarengatik.Eskerrak, Jauna, aske nahi gaituzulako.Eskerrak, Jauna, erantzukizunak ematen dizkiguzulako.Eskerrak, Jauna, lagunak izan ditzakegulako.Eskerrak, Jauna, horrela anaitasunezko mundua eraiki ahal izango dugulako.

Jesus, gauza askorengatik nago pozik, eta eskerrak ematen dizkizut eskaini dizkidazun dohain guztiengatik.

Eskerrak beti nire ondoan zaudelako inoiz huts egiten ez duen adiskide zintzoaren antzera.ESKERRAK, JESUS!

Jauna,

~ 45 ~

Page 46: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Zuk zure seme egin nauzu, ni handia egitea nahi duzu, denei lagun diezaiedala nahi duzu.Zu eta ni gero eta lagun handiagoak izan gaitezen nahi duzu.Guztien gero eta lagun handiagoak izan gaitezen nahi duzu.ESKERRAK, JAUNA!

Jauna,Zuk deitzen nauzu.Nik zure Hitza entzuten dut.Asko maite nauzula esaten duzu.Zu eta guztiak maitatzera gonbidatzen nauzu.Gauza harrigarriak egiten dituzu niretzat.ESKERRAK, JAUNA!

Jauna,Zuk ederra egin duzu mundua.Zuk sortutako gauza eder guztiak ikusten laguntzen didaten pertsonez inguratzen nauzu.ESKERRAK, JAUNA!

Jauna,Zuk lagun asko eman dizkidazu, eta beste gauza asko eman dizkidazu beraiekin elkarbana ditzadan.ESKERRAK, JAUNA!

Jauna, gizon guztiak deitzen dituzu zurekin batera lan egitera mundua guztiontzat politagoa eta baliagarriagoa izan dadin.ESKERRAK, JAUNA!Eskerrak ematen dizkizugu, Aita,

~ 46 ~

Page 47: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Jesusengatik;Bera ogi zati on bat bezalako izan zen.Asko maite izan zituen adiskideak, alaitasuna eman zien triste zeudenei, osasuna gaixoei, janaria behartsuei.Eskerrik asko, Aita ona, Jesus ogi honengatik.

Jainko Aita, eskerrak zure ogiarengatik,Jesus zure Semea bera baita.

Jesus, eskerrak guretzat ogi egin zarelako eta horregatik bihurtu zara guztiontzako anaia.

Jainko Aita, oso ona zara eta gizon eta emakume guztiok zure seme-alaba izatea nahi izan duzu.

Jesus, ogirik hoberena eta anaiarik hoberena zara eta hala bizi izaten irakatsi diguzu ta elkarrentzat ogi izaten.

Jainko Aita, Jesus, apartak zarete.Aitarik eta anaiarik hoberena zarete.

Eskerrak, Jauna, eskaini dizkiguzun dohain guztiengatik: gurasoak, lagunak, alaitasuna, osasuna, … … … … … …

Eskerrak, Jauna,

~ 47 ~

Page 48: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

izadia eta animaliengatik; argitu, berotu eta landareak hazten dituen eguzkiarengatik; gauean dirdiratzen duten ilargia eta izarrengatik; bizitza ematen digun urarengatik; berotzen gaituen suarengatik; gizon-emakumeen adimenarengatik eta maite gaituzten lagunengatik.

Eskerrak, Jauna, lurreko zuhaitzengatik eta itsasoko arraiengatik, zerua, ura eta sua, landare, lore eta fruituengatik.Eskerrak, Jauna, izar eta hodeiengatik, eguzki, haize eta ilargiarengatik.Eskerrak, Jauna, batik bat, bizitzarengatik.

Gure Jaun eta Jainko,

~ 48 ~

Page 49: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

harrigarriak egite dituzu!

Eskerrak, argia ematen digun eguzkiagatik.Eskerrak, freskatzen gaituen uragatik.Eskerrak, janaritzen gaituen lurragatik.

Gure Jaun eta Jainko, harrigarriak egite dituzu!

Eskerrak, bihotz-bihotzez elkar maite duten gizon-emakumeengatik.Eskerrak, bihotz-bihotzez elkarri barkatzen dioten guztiengatik.Eskerrak, bihotz-bihotzez pake-bila dabiltzan gizon-emakumeengatik.… …. …. … …. … …

Gure Jaun eta Jainko, harrigarriak egite dituzu!

~ 49 ~

Page 50: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Jainko Aita maitea, egin gaitzazu zorioneko

~ 50 ~

Page 51: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

egun honetako gure jolasetan.

Lagun iguzu maitagarriak izaten, besteei jokatzen utziz, tranparik egin gabe eta jolasean haserretu gabe.

Eskerrak, Aita, jolastea eta ondo pasatzea gustatzen zaigulako.Eskerrak Jesusengatik, txikitan guk bezala jolastu zuelako eta alaiak izaten erakutsi zigulako.

Triste dauden haurrengatik eskatzen dizugu, jostailurik ez dutenengatik, beraiekin inork jolastu nahi ez duelako bakarrik gelditzen direnengatik.Lagun iguzu inor ez mespretxatzen jolastera elkartzen garenean eta egizu jolasak erakuts diezagula benetako anaien antzera bizitzen.

Erakuts iguzu gure jolasak eta bizitza osoa elkarbanatzen.Besteak pozik daudenean, gu ere haiekin poztu gaitezela.Jolasean ikasi dugun bezala ikas dezagula lan egiten ere.Jainko Aita, eskerrak oporrengatik:

~ 51 ~

Page 52: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

eguzkiaren argia eta aire preskuagatik, mendia eta itsasoagatik.

Eskerrak, beste leku batzuk ikus ditzakedalako eta pertsona berriak ezagutu.

Eskerrak, Jauna, oporrengatik.

Ongi pasa dezagula.

Babes gaitzazu eta lagundu gauza berri eta interesagarriak aurkitzen.

Ez dezagula ahantz oporretan ere besteak lagundu behar ditugula.

Gure Aita, eskerrak asteburuengatik, oporrak eta aire libreagatik.

Gabiltzan leku guztietan lagun egiguzu; eta Zuk guretzat sortu dituzun gauza ederretan goza dezagula.

~ 52 ~

Page 53: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Jainko maitea, eskerrak liburuengatik:

~ 53 ~

Page 54: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

gauza berriak erakusten dizkigutenengatik, abenturak kontatzen dizkigutenengatik, barrea sortarazten digutenengatik; eskerrak idazten dituzten pertsonengatik.

Jainko, Jauna, bedeinka ezazu gure ikastetxea; elkarrekin lan egitean eta elkarrekin jolas egitean ikas dezagula zu zerbitzatzen eta elkarri laguntza ematen.

Aita ona, gure ikastetxeko neska-mutil guztien alde eskatzen dizugu.

Ikasiko dugun guztia besteei laguntzeko izan dadila, eta, geuren artean zintzoak eta maitagarriak izan gaitezela.

Gure Aita, eskerrak, beste egun zoriontsu bat pasatu dugulako ikastetxean.

Eskerrak, ikasi ditugun gauza berriengatik eta dibertitu gaituzten jolasengatik.

Bihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz.

Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean

~ 54 ~

Page 55: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

zutaz hitz egiten digutelako.

Zuri hitz egiten irakasten digute; eta, baita zure Aita eta gure Aita den Jainko onari ere.

Jainko Aita, oso gustura gaude eskolan egiten dugun guztiaz: margotzen ditugun marrazkiez, irakurtzen ditugun liburuez, kontatzen dizkiguten historiez, jolasez, lagunez eta egiten ditugun gauza guztiez.

Eskolan egiten dugun guztiagatik eta bertan pasatzen ditugun atsegin-aldiengatik, ESKERRAK, JAINKO AITA.

Eskerrak, Jainko maitea, lanean laguntzen diguten irakasle guztiengatik.

Eskerrak, Jauna, guk ikasi eta gauzak uler ditzagun egiten duten guztiagatik.

Eskerrak, Aita ona, gu alai eta zoriontsu hazi gaitezen egiten duten guztiagatik.

Bedeinka itzazu, Jainko maitea, eta bedeinka beraien lana.

Eskerrak, gure Aita, Jesusengatik.

~ 55 ~

Page 56: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Bere azken azterketa garrantzitsua izan zen oso: bizitza eman zuen guztiongatik eta notarik jarri ez bazioten ere, bere seme eta bata besteari anai garen gu geu gara azterketa hori gainditu zuenaren seinale.

Eskerrak ematen dizkizugu ulertarazi baitiguzu ez dakien lagun bati erakustea norberak berekiko ikasi eta bakar-bakarrik geratzea baino politagoa eta anaikorragoa dela.

Ez gaitezela inoiz lur-jota geldi ikasi ondoren suspenditzen badigute.Gure irakasleen alde eskatzen dizugu pertsonak izaten erakutsi diezaguten.Gure gurasoen alde eskatzen dizugu ez dezaten nota on bat bizikleta, gitarra edo opor bihur.

Ez dezagula inoiz ilusioa gal eta gure eskola politagoa egin dezagula, kultura edukitzeko eta besteak laguntzeko asmoz ikas dezagula.Ez bakarrik nota onak ateratzeko asmoz.

Eskerrak, Aita, eskolara joan gaitezkeelako

~ 56 ~

Page 57: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

eta gauza asko ikas ditzakegulako.

Eskerrak gure irakasleengatik, gure ondoan egonik erakutsi egiten digutelako.

Eskerrak batak besteari lagunduz elkarrekin lan egiteko aukera ematen diguzulako.

Zuk, Jesus, ikasgairik garrantzitsuena erakutsi zenigun: eskuzabal eta lagunak izanik batak bestea maitatzea.

Emaguzu ikasteko eta gauza berriak jakiteko gogoa.Ikas dezagula ez besteen gainetik egoteko besteak laguntzeko baizik.

Eskolarik edo libururik ez duten munduko neska-mutil guztien alde eskatzen dizugu.

Denek izan ditzatela irakasleak eta eskola garbi eta politak.

Buka daitezela betirako pribilegioak eta denok izan dezagula ikasteko eta kultura edukitzeko aukera.Eta kutura dugunok saia gaitezela gero eta hobea izan dadin.

~ 57 ~

Page 58: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Eskerrak, Jauna, maite zaituen oro

~ 58 ~

Page 59: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

zure familiakoa baita.

Zu gure Aita zara, gu zure seme gaituzu.

Eskerrak, Jauna, munduan zehar zure familia osatzen dugun pertsona guztiengatik.

Eskerrak, Jauna, mundu osoko gure anai-arrebengatik.

Eskerrak, Jauna, gure guraso eta senideengatik.

Eskerrak, lagundu eta gutaz arduratzen direlako eta pazientzia handia dutelako.

Bedeinka itzazu, Jauna.

Aita maitea, zera eskatzen dizut: zaindu ditzazula, batez ere, aita edo ama etxetik joan zaien haurrak.

Egizu, jakin dezatelaZuk maite dituzula eta ondoan zaituztela beti, lagun.

Familia guztien Aita zaren Jainko, egizu gure familia

~ 59 ~

Page 60: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Jesusen familiaren antzekoa izan dadila.

Bata besteaz ardura gaitezela eta gure gauzak elkarbanatzen jakin dezagula.

Ez dadila egon gure artean ez bekaizkeriarik, ezta norberekeriarik ere.

Eskerrak, gure Aita, denok baitugu etxe bat.Han jolastu, ikasi, gurasoekin hitz egin eta beraiekin bizitza elkarbana dezakegu.

Eskerrak zure etxera gonbidatu gaituzulako.Bertan denok dugu lekurik.

Lagun iguzu zure antzekoak izaten, gure etxea beti irekita egon dadila guztientzat.Haur eta familia guztiek etxe egokia izan dezatela denok anai bezala bizi ahal izan gaitezen.

~ 60 ~

Page 61: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Jesus Jaun maitea,Zuk tristezia eta bakardadea

~ 61 ~

Page 62: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

ezagutu zenituen; kontsola gaitzazu triste edo bakarrik gaudenean.Zutaz fida gaitezela,Zuk alaitasuna itzultzen baitiguzu.

Jesus Jauna(…………… rengatik) eskatzen dizugu bere (…….) galdu baitu.Zaude berarekin larrialdian eta eman indarra ausarta izan dadin eta Zutaz oroituz berriro ere pozik bizi ahal izan dadin.

Jesus Jauna,Zuk beti maite gaituzu eta beti zaitugu hurbil.Eman adore triste gaudenean.

Jainko Jauna, ireki itzazu nire begiak edertasuna ikus dezaten; ireki nire adimena egia ezagun dezadan; ireki nire bihotza ontasuna maita dezadan.

Jesus Jaun maitea, etxerik ez dutelako alde batetik bestera dabiltzanengatik eskatzen dizugu.Lagun iezaiezu etxe bat aurki dezaten eta guri beraiekin eskuzabal izan gaitezen.

Jesus Jauna gaur agure eta zaharrengatik

~ 62 ~

Page 63: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

eskatu nahi dizugu.

Ez ditzagula gure familietan inoiz ahantz ezta inoiz bakarrik edo bazterturik utzi ere.

Guregatik hainbeste egin duten pertsona hauekZugan aurki dezatela inoiz baztertzen eta bakarrik uzten ez duen laguna.

Jesus Jauna, ez dezagula inoiz ere ahaztu hobea dela ematea hartzea baino.

Erakutsiguzu etxean laguntza ematen, besteei jolas egiten uzten, eta ikastetxean ahal bezain ongi lan egiten.

Jesus, gure anaia,Zu Bidea, Argia eta Bizia zara.

Gida gaitzazu bidetik.

Ireki itzazu gure begiak bizitzara ikusten dugun orotan zuk maite gaituzula senti dezagun.

Jesus jauna,Zurekin batera

~ 63 ~

Page 64: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

egin nahi diot otoitz gure Aitari.

Gure Aita, ez dakiela ogirik haurrei, ez eta lanik helduei; ez dakiela maitasunik falta familiei ez eta agure eta gaixoei.

Norbaiti min egiten badiot lagun iezadazu barkamena eskatzen.Lagun iguzu guztioi barkatzen eta maitatzen jakin dezagun.

Jauna, Zu zara nire poza.Zure eskuetan jartzen naiz.Zu zara nire Jainko, Zu nire poza.Zu atsegindu nahi zaitut nire ekintza guztietan.Indartsua izango naiz Zu nirekin bazaude.A ze poza izango duen orduan nire bihotzak!Nire bizitza osoa zoriontsua izango da.

Ez nauzu inoiz utzi eta erakutsi idazu egiazko bizitzara daraman bidea.Zure ondoan bakarrik dago poz betea. ALELUIA!

Jainko Jaun, gure Aita, entzun jesusekin batera egiten dugun otoitza.Onar itzazu, arren, gure jolasak eta gure lanak, gure pozak eta gure nahigabeak,… … … … … … …Jesusekin eskaintzen dizugu dena.Jainkoa Jaun, gure Aita, entzun Jesusekin batera egiten dugun otoitza.

Jesus, Jauna, zurekin isilean egon nahi dut.

~ 64 ~

Page 65: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Hemen nauzu, zaratarik gabe, inongo zaratarik gabe.

(isilalditxoa)

Bihotz osoz egin nahi dut otoitz nire gurasoen alde, nire lagunen alde, lurbira osoko gizon-emakumeen alde, eta gaur bereziki ….-ren alde.

Jesus, Jauna, zurekin isilean egon nahi dut.Hemen nauzu, zaratarik gabe, inongo zaratarik gabe.

(isilalditxoa)

Jainko Aita: entzun Jesusekin batera egiten dizugun otoitza.Geure jolas eta geure lanak, une onak eta txarrak,… … … … … eskaini nahi dizkizugu.

Jesusekin batera Zuri eskaintzen dizugu dena.Egizu, gure bihotza beti pozik egon dadila.

Gaur, nahi badut, besteak atsegin ditzaket, norbait zoriontsuago egin dezaket.

Hala izan bedi.Zuk honela esaten didazu: “Maitatzeko, asko maitatzeko egin zintudan”.

Jesus, lagun iezadazu zure antzeko izaten.

Zoragarria zara eta zure izena gustatzen zait: JESUS.

~ 65 ~

Page 66: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Zuk itsasertzean edota mendian hitz egiten zenuen itsasontzi batetan eserita nahiz iturri baten ondoan.

Jendetzat entzuten zintuen, Jesus, Zuk maite baitzenituen.Zurekin gustura egoten zen.

Guztien lagun zinen.Batez ere, lagunik ez zutenen lagun.

Jesus, guk ere jarraitu nahi zaitugu, guk ere, zure taldekoak izan nahi dugu.

Munduko argia zaren Horrek, ur freskoaren antzekoa, gerizpe ederra ematen duen zuhaitzaren antzekoa,Zuk, Jesus, emaguzu biderako zure argia, eta zure ura eta zure gerizpea elkarturik joan gaitezen.

Zuk esan zenuen, Jesus, inork ez duela maitasun handiagorik bere burua adiskideen alde ematen duenak baino.

Zuk zeurea guragatik eman zenuen.Zu gure adiskide zara.

Jesus, nik, pailazo alai baten antzera, denen adiskide izan nahi nuke, besteen bizitzak alaitu, nire gezaz ahazturik.

Pailazoak bezalako bihotz handia eduki nahi nuke, pailazoak bezalako irribarre gozoa, eta pailazoak bezala nire begiak eta eskuak besteengana zabaldu.

Jesus, haurren adiskide, nire adiskide zaren Horrek, emadazu zure eskua, zurekin joan nahi dut-eta.Jesus,

~ 66 ~

Page 67: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

bihotz handikoa izan nahi dut, irekirik dagoen semaforo berdearen antzekoa denak niregandik igaro daitezen.

Jesus, bihotz irekia, beti festan dagoena, ingurukoak zoriontsu egingo dituena nahi dut.

Jesus, zurea bezalako bihotz xamurra eta ona, xumea eta apala, nahi dut.Guztiak maite nahi ditut, Zuk bezala.

Jesus, bihotz-bihotzez, indar osoz, eta guztiaren gainetik maite nahi zaitut.Nire bihotza zure hitzari irekia eduki nahi dut, zure hitza entzun eta nire barnean gordetzeko.

Jesus, bihotz irekia, itsasoa bezain handi, izarrez betetako zeru urdina bezalakoa nahi dut.

Jesus,

~ 67 ~

Page 68: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

benetan maite dugu elkar gure gauzak eman eta elkarbanatzen ditugunean, barkatzen dugunean eta pakeak egiten ditugunean, gure gurasoak pozten ditugunean.

Benetan maite dugu elkar elkarrekin jolasten dugunean eta egia esaten dugunean.

Horrela bizi garenean bihotzean gordetzen dituguJesusen Hitzak:

MAITA EZAZUE ELKARNIK MAITEIZAN ZAITUZTEDANBEZALA.HALA EGITEN BADUZU ADISKIDE DEITUKO ZAITUZTET.

Lagun iguzu horrela bizitzen, Jesus, zure lagunak izan nahi baitugu.

~ 68 ~

Page 69: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Eskerrak, Aita, gure onerako eman dizkizugun

~ 69 ~

Page 70: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

janari hauengatik.Gogora gaitezela Zutaz egun honetan eta egiten dugun guztian.

Bedeinkatu, Jauna, gaur ogi hau jango dugunok.Bedeinka berau egin dutenak, eta ogirik edukiko ez dutenak.Eskerrak ematen dizkizugu,Jauna, janaritzen gaituen ogiagatik, eta erakuts iezaguzu ez daukatenekin erdibanatzen.

Jauna, Zu zara munduaren sortzailea.Zuk gauza guztiak egin dituzu guretzat.Eskerra, Jauna, janariengatik.Eskerrak, Jauna, eguneroko ogiarengatik.Eskerrak, Jauna gizonek guretzat egiten dituzten gauza onengatik.

Eskerrak, Jauna, lurraren indarrak eta gizonaren lanak sortuak diren ogia eta ardoarengatik.Jauna, erakutsi iguzu elkarbanatzen eta gure gauzak besteei uzten.

~ 70 ~

Page 71: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Handia zarelako, goretsi nahi zaitugu, Jauna:Jainkoa guztiz ona da gurekin, gorets dezagun!

~ 71 ~

Page 72: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Jo dezagun tronpeta, gorets dezagun!Jo dezagun gitarra, gorets dezagun!Jo ditzagun txistuak, gorets dezagun!Jo ditzagun danborrak, gorets dezagun!Egin dezagun dantza pozaren pozez, gorets dezagun!… … … … … … … gorets dezagun!Arnasa duen guztiak Jauna beza goretsi!

Aintza Zuri, Jauna,Zuk ezagutzen gaituzu eta maitatzen.

Ez gure aurpegia eta izena bakarrik, gure bihotzeko txokoak ere ezagutzen dituzu.Gure gauza onak ezagutzen dituzu:… … … … … … … zer falta zaigun ere badakizu.

Ona eta ederra den guztia ikusten irakasten diguzu:… … … … … … … Aintza Zuri, Jauna,Zuk ezagutzen gaituzu eta maitatzen. ALELUIA!

Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.Hasieran zen bezala orain eta beti gizaldi eta gizaldietan. AMEN.

Gizon-emakumeok Bere antzekoak egin gaitu haren maitasuna betikoa baita.

~ 72 ~

Page 73: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Elkar maitatzeko egin gaitu Jainkoak gizon-emakumeokharen maitasuna betikoa baita.Aske izateko eta lan egiteko jarri gaitu munduanharen maitasuna betikoa baita.Zerua, lurra eta itsasoa eman dizkigu haren maitasuna betikoa baita.Eguzkia, ilargia eta izarrak eman dizkiguharen maitasuna betikoa baita.Animaliak, txoriak eta landareak eman dizkigu haren maitasuna betikoa baita.Mundu osoa, guztion bizileku bezala, eman diguharen maitasuna betikoa baita.Bere argia, ogia eta hitza eman dizkiguharen maitasuna betikoa baita.Bere Seme Jesus, senidetzat eman digu haren maitasuna betikoa baita.Bizia eta alaitasuna den Espiritua eman diguharen maitasuna betikoa baita.Zoriontsu izatera eta eskerrak ematera deitzen gaituharen maitasuna betikoa baita.Elkarrekin gorets dezagun gure Aita Jainkoa gurekin egin dituen, egiten ari den eta egingo dituen harrigarriengatik.

Maite gaituzun Aita, goresten zaitugu eman dizkiguzun gauza miresgarriengatik: eguzkiagatik, euriagatik, baso eta zelaiengatik, itsaso eta zeru urdinagatik, lore eta txoriengatik, eta, Zuk emandako opari guztiengatik.

Kanta Jaunari kantu berri.Kanta Jaunari, ona baita.

~ 73 ~

Page 74: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Kanta Jaunari, bedeinka Haren izena.Poztu zeruak!Poztu lurrak!

Dantza pozez beterik, itsasoko uhinak!Landa eta mendi, lorez eta kolore guztietako fruituz bete zaitezte!Oihaneko zuhaitzak, oihu egin pozez!Lur osoa, gizon, emakume, haur, korrika egin eta jauzi, dantzan pozez beterik!

Kanta Jaunari, bedeinka Haren izena!Poztu zeruak!Poztu lurrak!

Jaunak, argia sortu zuen eta gure bizitzak argitzen ditu, bedeinka ezazue Haren izen santua, kanta bere harrigarriak.

Goretsazue zuen Jainkoa, goi-goian dagoena.Bera Aita eta Sortzaile da, gu, Haren sorkari.

Oihuka dezagun Haren ontasuna, lurrak ongi jakin dezan.Jaunak aske egin gintuen,Jauna gure indarra da.

Ager diezaiegun gizon-emakumeeiJainkoa dela salbamena, eta bizi dezagun gure berpizkundearen itxaropena.

Jainko Aita, gogoz kantatzen dizut!

~ 74 ~

Page 75: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Eguzki dirdiratsua ikustean, gogoz kantatzen dizut, Jauna.

Errekako ur-hotsa entzutean, gogoz kantatzen dizut, Jauna.

Landako loretxoak hartzen ditudanean, gogoz kantatzen dizut, Jauna.

Gizonak lanean ikusten ditudanean, gogoz kantatzen dizut, Jauna.

Nire adiskideekin jolasten nabilenean, gogoz kantatzen dizut, Jauna.

Jainko, Aita, gogoz kantatzen dizut!

Pozten gaituen eguzkiagatikGORESTEN ZAITUGU, JAUNA.

Egarria kentzen digun uragatikGORESTEN ZAITUGU, JAUNA.

Gure etxeak apaintzen dituzten lorrengatikGORESTEN ZAITUGU, JAUNA.

Hainbeste maite gaituzten gurasoengatik GORESTEN ZAITUGU, JAUNA.

Ditugun jolaslekuengatik GORESTEN ZAITUGU, JAUNA.… … … … … … …

Jainko, gure Aita,Zu zara unibertsoaren eta bertan dauden gauza harrigarri guztien sortzaile.Zu zara gure biziaren iturri eta gure maitasunaren sorburu.Bizitzeko eta hazteko dugun poza eskaintzen dizugu.

~ 75 ~

Page 76: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Bedeinkatua Zu, Espiritu Santua:Jesusek esan duen guztia

~ 76 ~

Page 77: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

gogorazten diguzu, bere antzekoak izaten laguntzen gaituzu, bere bideari jarraitzeko indarra emanez, eta familia handi bat egiten gaituzu.

Jesus, Zuk eman diguzu zure maitasuna, zure indarra, zure Espiritua.Eta horrela bidean aurrera bultzatzen gaituzu.

Zuk, zure Espiritua eman diguzu, eta Bere bitartez gaude zurekin elkarturik eta Bere bitartez egin gaituzu Jainkoaren seme-alabak.

Jesus, emaguzu beti zure grazia eta zure indarra, eman zure Espiritua, gure bidean behin ere ez gaitezen nekatu, eta zure benetako jarraitzaileak izatera iritsi gaitezen.

Eskerrak Jainko gure AitaJesus eredutzat eman diguzulako.

Zure Espirituak elkarturik manten gaitzala beti, gure artean ager dadila eta eman diezagula indar;Zu aurkitu arte, bidean aurrera, egin dezagun itxaropenez.

Zatoz Espiritu Santua eta egin gaitzazu Jesusen antzeko,

~ 77 ~

Page 78: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

atera gaitzazu geurekoikeriatik eta piztu gure bihotza guztiak maita ditzagunJesusek maite gintuen antzera.

Zatoz Espiritu Santua eta egin gaitzazu Jesusen antzeko,Zuk eman diguzu poza.Zuk kemena senide bezala bizi gaitezen bakea eta barkamena elkarri eskainiz.

Zatoz Espiritu Santua eta egin gaitzazu Jesusen antzeko,Zu zara maitasunerantz garamatzan haizekirria,Zu, nire bihotz barruko sugarra.

Espiritu Santua, erakustazu Jesusen antzera bizitzen, gizon guztiak Jesusen begiekin ikusten, maitasunez eta onberatasunez.

Erakustazu Jesusen antzera pentsatzen, berentzat bakarrik bizi direnek atzipetu eta lilura ez nazaten.

Jesus, egunero nahi dizut hitz egin eta entzun zure Aitaren gauzak jakiteko.

Emadazu indarra, ausarta izateko eta mundu berekoi honi ezetz esateko.

~ 78 ~

Page 79: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Eskerrak, Jainko Aita, beti barkatzen gaituzulako.

~ 79 ~

Page 80: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Lagun iguzu Zuri eta besteei barkamena eskatzen.

Zuregandik edo besteengandik urruntzen gaituen zerbait egin dugunean.

Jesus Jauna, barka iezazkiguzu egin ditugun ekintza okerrak, esan ditugun gauza gaiztoak, gure bihotzetan dagoen txarkeria; lagun iguzu Zuk nahi duzun bezala bizi gaitezen.

Aita on-ona, barru-barrutik ezagutzen gaituzu eta bakoitza bere asmo eta ahuleriekin nolakoa den badakizu.EMAGUZU ZURE BARKAMENA,EMAGUZU ZURE ADISKIDETASUNAREN BESARKADA.

Barka, Aita, batzuetan, nitaz bakarrik pentsatzen dudalako…Nire ona besterik ez dudalako ikusten… besteen lagun ona ez naizelako, borroka baten ondoren ez ditudalako pakeak egin nahi izaten,batzuetan ez dudalako egia esaten…,… … … … … … …

EMAIGUZU ZURE BARKAMENA,EMAIGUZU ZURE ADISKIDETASUNAREN BESARKADA.Ez zaitez nirekin haserretu Jauna.Zu ona zara.

~ 80 ~

Page 81: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Zuri gaizki iruditzen zaizun zerbait egin dut.Ez zaitez nirekin haserretu, Jauna.… … … … … … … Ez zaitez nirekin haserretu, Jauna.Barka iezadazu, Jauna, eta pozaren pozez, saltoka hasteko gogoa etorriko zait.Mundu guztiari esango diot zein ona zaren.GORA! AUPA! ALELUIA!

Jesus, zure bizia eta zure adiskidetasuna eman dizkidazu.Nik beti zurekin bizi nahi dut.Ez dut hautsi nahi zurekin lotzen nauen lokarria.Zurekin elkarturik bizi nahi dut, mahats aleak, mahats mordoan bezala, gari aleak, galburuan bezala.Jesus, Zuk esan duzu bekatuak zugandik, zure Aitaren etxetik, urruntzen gaituela.Zuk esan duzu bekatuak taldetik, zure Elizatik aldentzen gaituela.Jesus, nik huts egitean, nik beka egitean, emadazu zure laguntza laster itzul nadin, eta zurekin eta zure taldearekin bat eginik jarrai dezadan.

Gure Aita, zure seme-alaba onak izan nahi dugu, baina ez ditugu gauzak Zuk nahi bezala egiten.Lagun gaitzazu Jesusen bidetik ibiltzen eta bere adiskide izaten.Hala eskatzen dizugu, Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.

Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna, ona zarelako,

~ 81 ~

Page 82: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

zure maitasuna amairik gabekoa delako.

Zuk beti barkatzen gaituzu, maitasun xamurrez begiratzen, ez zaizu bakeak egitea kostatzen, ez diozu gorrotoari lekurik ematen.

Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna, ona zarelako, zure maitasuna amairik gabekoa delako.

Zugan sinesten dugu, Jauna.Zuk maite eta barkatzen gaituzu.Ezagunak dituzu gure ahuleri eta bekatuak.Baina zuk maite gaituzu eta dena barka dezakezu.

Jainko Jauna, Zuk bakea ezartzen duzu nire bihotzean, nire hutsuneak onartzen ditudanean.Zaude beti nire ondoan.

Bedeinkatua izan zaitez, Jauna!

~ 82 ~

Page 83: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Jesus, munduko bazter guztietatik datorkit zure ahotsa.

~ 83 ~

Page 84: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Zuk hitz egin nahi didazun lekuan jakin dezadala entzuten.Zure Hitzak argi dezala nire bizitza eta zure indarrak eman diezadala guztiak maitatzeko ahalmena.

Jauna,Zuk maitasunez begiratzen gaituzu.Dena uzteari beldurrik izan gabe, egun batetan abenturara deitu zenituen beste gizon asko bezala, deitzen gaituzu gu ere.Gaur ni ere deitzen nauzu misterioz beteriko abentura batetan murgiltzera.Zu zaitut laguntzaile eta gidari.Eskerrak eskaintzen didazun Hitzarengatik.Eskerrak hainbeste maitatzeagatik.Eskerrak nire eskuetan jartzen duzun eginbeharrarengatik.

Jesus Jauna, lagun iguzu zure Hitza bihotz zabalik entzuten, eta bizitzara eramaten zure antzeko izan gaitezen.

Jauna, gure anaiengan hitz egiten digun zure Hitza entzun dezagula.Ireki dezagula gure bihotzaZu eta Zuregan gizon-emakume guztiak onartzeko.

~ 84 ~

Page 85: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

I.- HASIERAKO OHIKUNEA

~ 85 ~

Page 86: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Aitaren, eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. AMEN.

Damu-otoitza

Aitortzen diot Jainko guztiz ahaltsuari, eta zuei ere bai, nire senideoi, pekatu egin dudala, gogapen, hitz eta egitez, eta eginbeharrak ez eginez.

Bai, pekatari naiz.

Horregatik eskatzen diet Andre Maria beti Birjinari, aingeru eta santu guztiei, eta zuei ere bai, nire senideoi, otoitz egin diezaiozuela nire alde Jainko gure jaunari.

Erruki, Jauna.Kristo, erruki.Erruki, Jauna.

Jainkoari goratzarrea

~ 86 ~

Page 87: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Aintza zeruetan Jaungoikoari eta pakea lurrean Haren gogoko gizonei.Hain handi eta eder zaitugulako, gora Zu, bedeinkatua Zu, gorespen Zuri, ahuspez agur, eskerrak Zuri, Jainko Jauna, zeruko Errege,Jaungoiko aita guztialduna.

Jauna, Seme bakar, Jesukristo,Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,Aitaren Seme:Zuk kentzen duzu munduko pekatua, erruki, Jauna; Zuk kentzen duzu munduko pekatua, entzun gure deia.Aitaren eskuin aldean jarririk zaude Zu, erruki, Jauna.

Zu bakarrik Santua, Zu bakarrik Jauna,Zu bakarrik Goi-goikoa, Jesukristo,Espiritu SantuarekinJainko Aitaren argitan.

AMEN.

II.- HITZAREN LITURGIA

~ 87 ~

Page 88: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Jaunak esanaEskerrak zuri, Jauna.

Sinesmenaren aitormena

Sinesten dut Jaungoiko Aita ahalguztidun, zeru lurren Egilea.

Sinesten dut bere Seme bakar Jesukristo gure Jauna, Espiritu Santuaren egitez sortu eta andre Maria Birjinagandik jaio zena:

Pontzio Pilatoren menpean nekaldua; gurutzean iltzatua, hila eta hobiratua izan zena; infernuetara jaitsi eta hirugarren egunean hilen artetik piztu zena; zeruetara igo eta Aita Jaungoikoaren eskuin aldetik eseririk dagoena; handik biziak eta hilak epaitzera etorriko dena.

Sinesten dut Espiritu Santua, Eliza Santu Katolikoa, Santuen elkartasuna, pekatuen barkamena, hildakoen piztuera eta betiko bizitza.AMEN.

III.- EUKARISTIAREN LITURGIA

~ 88 ~

Page 89: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Dohainak aurkeztea

Bedeinkatua zu, Jauna, orain eta beti.

Senideok: egin dezagun otoitz, guztiok batean, Eliza osoaren oparia Jaungoikoari eskaintzerakoan.

Jainkoa goresteko eta gizona salbatzeko.

Eukaristi otoitza

Jauna zuekinEta zure Espirituarekin.

Gora bihotzak.Jaunagan dauzkagu.

Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.Egoki da eta zuzen.

SANTU, SANTU, SANTUA, diren guztien Jainko Jauna.Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.Hosanna zeru-goienetan!

Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena.

Hosanna zeru-goienetan!

Hau da sinesmenaren misterioa.Hil eta piztu zarela, Jauna:Zu berriz etorri arte, hau dugu, hau, berri ona!

Honen bitartez, Honekin eta Honengan, Zuri, Aita Jaungoiko ahalguztidun Horri, Espiritu Santuarekin batean, ospe ta aintza guztia gizaldi eta gizaldi guztietan. AMEN.IV.- JAUNARTZEA

~ 89 ~

Page 90: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Gure Aita, zeruetan zarena; santu izan bedi zure izena; etor bedi zure erreinua, egin bedi zure nahia zeruan bezala lurrean ere.

Emaguzu gaur egun hontako ogia; barkatu gure zorrak, guk ere gure zordunei barkatzen diegunez gero; eta ez gu tentaldira eraman baina atera gaitzazu gaitzetik.

Zurea da erregetza, zureak ospe eta indarra orain eta beti.

Jaunaren pakea beti zurekin.Eta zure Espirituarekin.

Jaungoikoaren Bildotsa,Zuk kentzen duzu munduko pekatua: erruki Jauna.

Jaungoikoaren Bildotsa,Zuk kentzen duzu munduko pekatua: erruki Jauna.

Jaungoikoaren Bildotsa,Zuk kentzen duzu munduko pekatua: Emaguzu pakea.

Jauna,

~ 90 ~

Page 91: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

ni ez naiz inor zu nire etxean sartzeko, baina ezazu hitz bat eta sendatuko naiz.

Kristoren gorputza.

AMEN.

Azken agurra

Bedeinka zaitzatelaJaungoiko ahalguztidunak:Aitak, eta Semeak eta Espiritu Santuak.AMEN

Zoazte Jaunaren pakeanESKERRAK JAINKOARI

AURKIBIDEA

~ 91 ~

Page 92: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

Egunaren hasieran ………….………….……………..……….

4

Abendua – Eguberria ………………….……………..……….

10

Pakearen astean ………………………….………..……………

14

Garizuma – Pazkoa …………………….……………..……….

17

La Salle astea ……………………….…………..………………..

23

Misio astea …………………………………..……………………..

26

Egunaren bukaeran …………………………………..……….

29

Eskerrak lagunengatik ……………………………..………. 31Maria …………………………………..………………………………

34

Eskerrak, Jainko …………………………………..…………… 38Jolasean eta oporretan ……………………………..……….

50

Eskerrak eskolarengatik …………………………………....

53

Nire familia …………………………………..…………………….

58

Lagun iguzu, Jainko maitea ……………………………... 61Eskerrak janariengatik ………………………………..……. 69Aintza Zuri, Jainko Aita ……………………………………. 71Zatoz, Espiritu Santua …………………………………..…. 76Barka gaitzazu …………………………………..……………… 79Zure hitza entzuten dugu ………………………………….

83

Eukaristi ospakizuna ………………………………..………. 85

~ 92 ~

Page 93: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz. Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako. Zuri

~ 93 ~