pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko...

155
“Jainko salbatzaile dugu Jainkoa”

Transcript of pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko...

Page 1: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

“Jainko salbatzailedugu Jainkoa”

(68. Sal. 21)

Page 2: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

I. JAINKOA…“Santu izan bedi zure izena” (Mat 6, 9; Lk 11,2).

Shemá Israel: ENTZUN, ISRAEL: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da. Maita ezazu Jauna zeure Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz1.

(Deuteronomioa, 6, 4-5)

1 Pagola, J. A. Jesús. Aproximación histórica, PPC, Madril, 2007, 48-49 or.: “Nazareteko herritarrek, garai hartako juduek bezala, egunean bi aldiz aitortzen zuten bere sinesmena, munduaren egile eta Israelen salbatzaile zen Jaungoiko bakar batengan. Familia judu batean horixe zen goizean goiz egiten zen lehendabiziko gauza eta gauean lotarakoan egiten zen azkena. Berez ez zen sinismen aitortza bat, baizik eta otoitz hunkigarri bat, judu sinistuna bere Jaun bakarra zen Jaungoikoarekin maiteminduta bizitzera gonbidatzen zuena”.

2

Page 3: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

JAINKOARENGANANTZ, NOLA?

“Erantzi oinetakoak, gauden lekua lur santua baita”(Ir, 3, 5).

“Otoitz egitean, ez egin itxurazaleek bezala: gogoko dute sinagoga eta plazetan zutik otoitz egitea, jendearen agerian. Benetan diotsuet: hartua dute beren ordaina. Zu, ordea, otoitz egiteko, sar zaitez zeure gelan, itxi

atea eta egin otoitz ezkutuan dagoen zeure Aitari, eta ezkutukoa ere ikusten duen zure Aitak emango dizu ordaina” (Mat 6, 5-6).

3

Page 4: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

EGON. Geldi t’edegi egon, gora-begira-narez, arima airean ta alturan lagata, zurrun ta iratzarri aintzira azpikoez, arnasarik gabe.

Hartu, etorri-ala gaikien gereiza ta egon zabalik, goruntz eta luze.

… Ta erne… Ta joan…Igon, geldiro goizeko argiak zerura bezela, barri edo atsegin gaztez ta haundi.

Ta igo ta lasatu, eguna legez, aidean ta joan, askatu t’hedatuz, goruntz eta haundi beti, zabal ta urdineko izarrei darien sua, gozokiro t’eskas alderatuz.Murgildu eta atera, gelditu eta joan ta atera ta egon… ta joan, alde ta ihesi aldakorrik gabe, ertzetan ez daukan askatasun libre azkengaberaino.

Ta egon, joanez, ta egon, altxatuz, t’edegita egon, gora-begira-narez, ta irten, egunak legez, ta irten eta ibili, alde ta ihesi gabe, leihoaren geldi ta begiaren luzez.

Bitoriano Gandiaga

4

Page 5: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Zeu behar zaitut

Zeu behar zaitut, ez dut beste inor behar!Utziozu nire bihotzari behin eta berriro esaten.Gau eta egun zentzugabetzen nauten gainontzeko gurariak gezurrezkoak eta hutsalak dira barru-barruraino.

Gauak argiaren erregua ilunbeetan ezkutatzen duen antzera, nire zentzugabekeriaren ilunpean ere oihu dagit etengabe:Zeu behar zaitut, zeu baino ez; ez dut beste inor behar!Ekaitza bera, bakea bere indar guztiaz kolpatzen duenean, bake horren bila dabilen bezala, halaxe kolpatzen dut, bihurria ni!, zure maitasuna eta oihu dagit esanez: Zeu behar zaitut, zeu besterik ez; ez dut beste inor behar!

Rabindranath Tagore

5

Page 6: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Hain dauzkat orain…

Hain dauzkat orain denak nik ezin eginak…Kezkarik, buru-minik ez dut gehiago nik.

Zu, Jauna, Zu niregan ager eta izan.Argi nire bihotza: niregan Zu mintza.

Hain dauzkat orain denak nik ezin eginak…

Sarritan dut zure eskua gauez bilatua:Zurekin badut bake; nora ez noake?

Kezkarik, buru-minik ez dut gehiago nik.

Iratzeder

6

Page 7: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Ene bizitzaren Jaun hori!

Zeure aurrean, zeure baitan izango naiz, nire bizitzaren Jaun hori, bekoz beko.Eskuak bat eginik, hitz ororen Jaun hori, zure aurrean izango naiz, bekoz beko.

Zeure zeru handiaren azpian, bakardadean eta isiltasunean, bihotz apalarekin, zure aurrean izango naiz, bekoz beko.

Lanabes eta borrokaz beteriko mundu honetan, presaka dabilen jende-oldearen erdian, izango ote naiz gauza zeure aurrean egoteko, bekoz beko?

Rabindranath Tagore

7

Page 8: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

“JAINKOAREN BEGIRATZEA MAITATZEA DA”San Joan Gurutzekoa

“Ni ikusten nauenak, Aita ere ikuste du”(Jn 14, 8-9)

“Batak besteari begiratuz, bakoitzak ikus dezala bestearengan bere edertasuna, batarena ta bestearena Zurea bakarrik delarik, ni Zure edertasunean murgildurik. Honela ikusiko zaitut Zure edertasunean, eta Zuk ni Zure edertasunean, eta ni Zugan ikusiko naiz Zure edertasunean, eta Zu nigan Zure edertasunean, eta Zure edertasuna nire dadila, ta nirea Zure.Honela ni Zu izango naiz eta Zu ni izango zara Zure edertasunean; Zure edertasuna bera nire edertasun izango da, ta honela ikusiko dugu elkar Zure edertasunean” (Gurutzeko Joan).

8

Page 9: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Printze txikia

Orduan azeria ageri zen:

-Egun on, esan zuen azeriak.-Egun on, erantzun zuen itzuli egin zen, baina deus ikusi ez zuen printze txikiak.-Hementxe nago, sagarrondoaren azpian, ahotsak esan zuen.-Nor zara zu? Oso ederra zara, esan zuen printze txikiak…-Ni azeri bat naiz, esan zuen azeriak.-Zatoz nerekin jolastera, proposatu zion printze txikiak. Honen ilun nagoen!...-Nik ezin dezaket zurekin jolas, esan zuen azeriak. Ez naiz hezia.-Ah! Parkatu, esan zuen printze txikiak.

Bainan pentsatu ondoren, gaineratu zuen:

-‘Hezi’ horrek zer esan nahi du?-Zu hemengoa ez zara… esan zuen azeriak, zer bilatzen ari zara?-Gizonak bilatzen ditut, esan zuen printze txikiak. ‘Hezik’ zer esan nahi du?-Gizonek eskupetak dituzte eta ehizatzen dute. Oso nazkagarria da! Oiloak ere hezten dituzte. Horixe da haien gauza on bakarra. Oilorik bilatzen ari zara? Esan zuen azeriak.-Ez, lagunak bilatzen ditut. Zer esan nahi du ‘hezik’? esan zuen printze txikiak.-Gauza ahaztuegia da hori, esan zuen azeriak, ‘harremanak sortzea’ esan nahi du.-Harremanak sortzea?-Jakina, esan zuen azeriak. Zu niretzat ehun mila mutiko tipi bezalako mutiko tipi bat besterik ez zara. Eta nik ez zaitut behar. Eta zuk ni ere ez nauzu behar. Ni ehun mila azeri bezalako azeri bat besterik ez naiz zuretzat, baina zuk hezten banauzu, bakoitzak bestearen beharra edukiko du. Munduan bakarra izango zara niretzat. Munduan bakarra izango naiz zuretzat…-Ulertzen hasia naiz, esan zuen printze txikiak. Badago lore bat… uste dut harek hezi nauela…-Baliteke… esan zuen azeriak. Munduan edozer gerta daiteke.-Ez, ez da munduan, esan zuen printze txikiak.

Azeria nahasirik zegoen:

-Beste planeta batean?-Bai.-Planeta horretan ehiztaririk ba al dago?-Ez.-Hori interesgarria! Eta oilorik?-Ez.-Dena ezin daiteke zuzen izan, esan zuen azeriak zizpuruka.

Azeria berera itzuli zen:

-Nire bizitza beti bera da. Nik oiloak ehizatzen ditut eta gizonek ni ehizatzen naute. Oilo guziek elkarren antza dute eta gizon guztiek ere elkarren antza dute. Beraz aspertzen naiz pixkat. Baina zuk hezten banauzu, ene bizitza eguzkitsua izanen da. Beste hotsak

9

Page 10: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

ez bezalako urrats hots bat ezagutuko dut. Beste urratsek lur azpira sarrarazten naute. Zureak, musikak bezala, zulotik kanpora deituko nau. Eta gainera begira! Ikusten dituzu hango gari soroak? Nik ez dut ogirik jaten. Gariak ez du ezer balio enetzat. Gari soroek ez didate ezer esaten. Eta hori tristea da! Baina zuk urre koloreko ileak dituzu. Zuk heziko nauzunean, zoragarria izango da! Urrezko den gariak zutaz pentsaraziko dit. Eta haizearen hotsa maitatuko dut…

Azeria ixildu eta luzaz begiratu zion printze txikiari:

-Hezi nazazu! Mesedez! esan zuen.-Nahi nuke, erantzun zuen printze txikiak, baina ez dut denbora askorik. Aurkitzeko lagun eta ezagutzeko gauza asko ditut.-Hezten diren gauzak bakarrik ezagutzen dira, esan zuen azeriak. Gizonek ez dute deus ezagutzeko astirik. Merkatariek guztiz eginiko eta bukaturiko gauzak erosten dituzte gizonek. Baina lagun edo adiskide merkataririk ez dagoen bezala gizonek ez dute lagunik. Bat nahi baduzu, hezi nazazu!-Zer egin behar da? esan zuen printze txikiak.-Pazientzia handia behar da, esan zuen azeriak. Lehenik niregandik pixkat urrutiago, horrela, belarrean eseriko zara. Nik zeharretara begiratuko dizut eta zuk ez duzu deus esango. Mintzairak nahas-mahas eta nahasketak sortzen ditu. Baina egunetik egunera gero eta hurbilago eseriko zara.

Biharamunean, berriz etorri zen printze txikia.

-Beti ordu berean etortzea hobe da, esan zuen azeriak. Esate baterako, arratsaldeko lauretan bazatoz, hirurak direnerako pozik egoten hasiko naiz. Zenbat eta ordua hurbilago, orduan eta pozago izango naiz. Lauretan, dagoeneko kezkatu eta urduri izango naiz; zoriontsu izatea zer den aurkituko dut! Baina edonoiz baldin bazatoz… ez dut horretarako neure bihotza prest izango. Zeremonia behar da egin.-Zer ote da zeremonia bat? esan zuen printze txikiak.-Ahaztuegi den zerbait da hori ere, esan zuen azeriak. Egun bat besteak ez bezalako izatea, edo ordu bat besteak ez bezalakoa izatea egiten duena da. esate baterako ehiztariek ohitura zahar bat dute. Ostegunero herriko neskatilekin dantzatzen dute. Horregatik, osteguna egun zoragarria da! Ni mahastiraino paseatzera noa. Eta ehiztariek edonoiz dantzatuko balute, egunak denak berdinak izanen lirateke eta nik ez nuke oporrik edukiko.

Horrela, printze txikiak azeria hezi zuen. Eta joateko ordua hurbil izan zenean:

-Ah! esan zuen azeriak, negar egingo dut!-Zure falta da, esan zuen printze txikiak. Nik ez nuen zu mindu nahi; baina nik hez zaitzadan nahi izan duzu…-Jakina, esan zuen azeriak.-Baina negar egingo duzu? esan zuen printze txikiak.-Jakina, esan zuen azeriak.-Beraz, ez duzu ezer irabazten!-Jakina irabazten dudala, gariaren kolorearengatik, esan zuen azeriak. Ondoren gaineratu zuen:

10

Page 11: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

-Zoaz loreak ikustera. Zurea munduan bakarra dela ulertuko duzu. Gero adio esatera etorriko natzaizu eta sekretu bat eskainiko dizut opari gisa.

Printze txikia larrosak ikustera joan zen.

-Zuek ez zarete ene larrosa bezalakoak, zuek ez zarete ezer oraindik, esan zien. Inork ez zaituzte hezi eta zuek ez duzue inor hezi. Zuek nire azeria zen bezalakoa zarete. Beste mila azeri bezalako zen, besterik ez. Baina nire laguna bihurtu dut eta orain bakarra da munduan.

Larrosei ez zitzaizkien atsegin hitz horiek.

-Zuek ederrak zarete, besterik ez, esan zien. Zuengatik ezin hil daiteke. Ibiltari arrunt batek, neure arrosak zuen antza daukala uste izango dut, noski; baina bera bakarrik zuek denak baino inportanteagoa da, nik ureztatu dudana bera baita. Aterbean ezarri dudana hura baita. Atordez babestu dudana hura baita. Beldarrak hil dizkiodana (mitxeletentzako bizpahiru salbu) hura baita. Entzun ditudan kezkak edo harrokeriak, eta isilguneak ere, harenak baitira. Ene larrosa baita hura.

Eta azeriarengana etorri zen:

-Adio, esan zion…-Adio, esan zuen azeriak. Hona hemen nire sekretua. Oso sinplea da: bihotzez beserik ez da ongi ikusten. Begientzat, mamizkoa ikustezina da.-Begientzat mamizkoa ikustezina da, berresan zuen printze txikiak hartaz oroitzeko.-Arrosa hain inportantea da zuretzat harekin galdu duzun denboragatik.-Nire arrosarekin galdu dudan denbora… esan zuen printze txikiak, hartaz oroitzeko.-Gizonek egia hau ahaztu dute, esan zuen azeriak. Baina zuk ez duzu ahaztu behar. Zuk hezitu duzunaren betiko arduraduna bilakatzen zara. Zure larrosaren arduraduna zu zeu zara.-Nik neure larrosaren arduraduna nazi, esan zuen printze txikiak hartaz oroitzeko.

Antoine de Saint-Exupéry

11

Page 12: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Non-nahi zaude

Non-nahi zaude, bai, zoramen argi, non-nahi zaude ager-zale, bideko gauzen ostean erdi- ezkutatu zinen, maitale.

Gurekin sarritan oztopo edo egin gurako zenuke, hain zaude non-nahi t’hain zaude argi, gauzaren pozaren egile.

Hain zaude non-nahi, hain zabiltza sarri begioi ohar- erazle, erdi ageri, hain zaude non-nahi, isilik bai, ta, deitzaile.

Bitoriano Gandiaga.

12

Page 13: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Bedeinkatu itzazu gure zentzumenak

Bedeinka itzazu, Jauna, gure belarriak zure ahotsa entzuten jakin dezaten eta zoli antzeman dezaten nahigabetuen oihua; entzungor egin diezaietela alferrikako zarata eta hitzontzikeriei; ez, ordea, erruki eta laguntza eske deika ari diren ahotsei, gure erosokeria urratu eta eteten badute ere.

Bedeinkatu ezazu, Jauna, gure ahora, zure testigantza eman dezan eta berba mingarri edo suntsitzailerik esan ez dezan; arintzen eta lasaitzen dituzten hitzak baino ez ditzala ahoska; jakin dezala beti gordetzen sekretuak eta isilmandatuak; irrifarreak sortaraz ditzala.

Bedeinkatu ezazu, Jauna, gure bihotza, Espiritua Santuaren aterpea izan dadin eta epeltasuna eta babesa ematen jakin dezan. Eskuzabala izan dadila barkatu eta ulertzerakoan, eta ikas dezala samina eta poza konpartitzen maitasun handiz.

Sabine Naegeli

13

Page 14: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Nori edo zeri,nola edo zelan

ageri zaigunaribegiratu barik,

dena delako den oro maitatzea,dena maitatzea de denengan eta denean,

dena eta denak maitatzea Denengan.

Hori da oro bihotzeraino bihotzetik maitatzea.

Hori dantzugu hemen barru barrendik.

Hori derakusku hor goiko gainetik,horrela maitatzean hodeiak,

euria berdin isuriz lurgozoaren nola gozakaitzaren gainera,

euria berdin isurizgizon onaren nola gaiztoaren gainera…

‘nahiz eta gero ona gehiago bustitzen den,gaiztoak onari diolako euritakoa ebasten’.

j.a. ARTZE

Ez dakusat besterik zu baizik:

zugan ditut denak ikusten, denak eta dena;

denetan zaitut, denetan eta denean,

zu ikusten.

Ez dakusat zu baizik, nola maita besterik.

j.a. ARTZE

Bihotzean bizi den ‘Nor’ hori… artatxikian den ernamuina baino ttikiagoa da;

bihotzean bizi den ‘Nor’ hori, halaber…

mundu denak baino haundiagoa da.

j.a. ARTZE

14

Page 15: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Nola kantatzen duzu zuk, Jauna?

Nola kantatzen duzu zuk, Jauna? Beti aurkitzen zaitut mutu eta txundituta!Zure doinuaren argiak argitzen du mundua; beraren arnasa zerutik zerura dabil,

beraren santutasun-parrastadak harritza guztiak garaitzen ditu eta aurrera egiten du, zirimolaka, zurrunbiloka.

Nire bihotza irrikan dago zure kantuarekin bat noiz egingo, baina alferrik ari da beraren ahotsaren bila. Hitz egin nahi dut, baina nire hitza ez da doinu bihurtzen; eta, garaituta, oihu dagit: “Ai ene!, nola harrapatzen didazun bihotza zure musikaren betiereko katramilan!”.

Rabindranath Tagore

15

Page 16: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

“EZ NINDUZUEN ZUEK NI AUKERATU,NEUK ZINTUZTEDAN ZUEK AUKERATU”

(Jn 15, 16)

“Jainkoak salbatu gintuen eta bere herri santu izatera dei egin zigun, ez gure egintzengatik, berak hala erabakia zuelako baizik, eta mende guztiak baino lehen Kristo Jesusengan onginahiz maite izan gaituelako” (2 Tm 1,9)

“’Aita’ esateko, ezinbestekoa da aldez aurretik beste batek ‘Seme-Alaba’ deitzea niri. Aita ez da lehendabiziko hitza, bigarrena baizik. Lehendabizikoa honako hau dioena da: ‘Seme/alaba, neure seme/alaba maite-maitea, neure seme/alaba kuttun-kuttuna’”

(Carlo Maria Martini)

16

Page 17: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

ARGIA, arratsaldeko mahai-zapi garbietan isuri zen.

Mahaia prest zegoen, eta ogia, artean, epel.

Zutik iraun zenuen, ohi bezala, heltzean ekarri zenuen itxura berarekin: bide egin behar duenarenarekin.

Alabaina, zalantzati begiratzen zenigun.Argiak bera atxikitzen zintuen, agian.

Gure barne-barneko probretasunaren ardo gorria edan zenuen, esan zenuen; eta, orduan, ezin zinen abiatu, ezin zenuen alde egin. J.A Valente

17

Page 18: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Bera dator, etorri dator, beti etortzen da

Ez al dituzu entzun bere pausu isilak?Bera badator, etorri dator, beti etortzen da.Une bakoitzean, sasoi guztietan, egunero eta gauero.Bera badator, etorri dator, beti etortzen da.Makina bat abesti eta makina bat modutara abestu du; baina bere notek etengabe

zioten: Bera badator, etorri dator, beti etortzen da.

Apiril eguzkitsuko egun distiratsuetan, basoko basoko bidexketan,Bera dator, etorri dator, beti etortzen da.Uztaileko gauetako estutasun ilun euritsuan, hodeietako orga zapalartsuan, Bera badator, etorri dator, beti etortzen da.Nahigaberik nahigabe dabilela, bere pausuek estutzen didate bihotza, eta bere oinen

urrezko marruskadurak; eta horrexek eragiten dio dirdira alaitasunari.

Rabindranath Tagore.

18

Page 19: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

ETORRIA ta etortzekoa, denboraren antzekoa, hasiera bako goiko Jaun zara, betiereko Jainkoa.Gure uneak antzina zaitu, oraina eta geroa; zeugan garen apurra gara, zeu zara gure altzoa.

Gure arteko harremana, -zure eta gure artekoa-, gure arteko harremana

Zeuk hasia da, Jainko Jauna. Zeu zara beti zatozena,-Zeure eta gure betekoa-, Zeu zara ba zatozena, ez duzu neurtzen erantzuna.

Zeu zara gure osotasuna, gure helburu gorena.Ikusten duzu mintzo ta kantu zeuri begira gaudena.Guganatzeko duzun joeraz beti gugana zaudena, zu bai Abendi, Gabon gauero jaioberritzen zarena.

Bitoriano Gandiaga

19

Page 20: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Ez banaiz…

Ez banaiz, Jaun, Zu, zer naiz ni?

Osorik nintzaizun eskaini.

Ez banaiz dena Zu, zer naiz ni?

Jendeek Zu zaituzte bilatzen;

eta, non emana ez naizen,

ni baizik ez dute aurkitzen.

Ez banaiz dena Zu, zer naiz ni?

Iratzeder

20

Page 21: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Nire bihotza gogor dagoenean

Nire bihotza gogor eta lehor dagoenean, jaitsi niregana errukizko zaparrada bezala.Nire bizitzaren grazia agor dakidanean, zatoz niregana abestiz beteriko eztanda batean.Laneko zalapartak bere zarataz dena gortu dezanean, beste mundurako bidea itxirik; zatoz niregana, isiltasunaren Jauna, zure bake eta soseguarekin.Nire bihotz erromesa bazter batean, koldartuta, kikildu dadinean, apurtu nire atea Ene Errege horrek, eta sartu nire baitan errege bati dagokion dotoreziarekin. Desioak nire adimena hautsez eta amarruz itsutu dezanean, zatoz, zaintzaile santu hori, zure trumoi eta distiran!

Rabindranath Tagore

ZOAZ, Jauna, gure aurretik, gu gidatzeko; zoaz gure atzetik, gu bultzatzeko; zoaz gure azpitik, gu jasotzeko; zoaz gure gainean, gu bedeinkatzeko; zoaz gure inguruan, gu babesteko; zoaz gure barruan, gorputz eta arimaz zerbi zaitzagun zure izenaren aintzarako.

N. Söderblon

21

Page 22: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

“BEGIRALE, ZE GAUALDI DUGU?” (Is 21,11)

“Zer egin behar ote dut Jaungoikoak maite nauela senti dezadan bihotzak?”

(B. Gandiaga)

“Ez da inor ausartzen hitzen edo kontzeptuen bidez definitzera Jainkoaren izate ezkutua… Idazu, Jauna, duintasunez ospa ditzadala, zure jainkozko Ontasuna adierazten duten izen ugari eta ezberdinak, nahiz eta bera ere Jainkotasun horren mailara iritsi ez”

(Dionisio Areopagita).

22

Page 23: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Jauna, non bilatu zu?

Jauna, hemen egon beharrean kanpotik bazabiltza, non bilatu zu?Eta, nonahi bazaude, nolatan ez gara oraindik elkartu?Heldu ezinezko argitasunean bizi zara Zu.Baina non aurkitzen da heldu ezinezko argitasun hori?Nork eramango nau bertaraino ikus zaitzadan?Eta gero, zein seinale edo ezaugarritan bilatuko zaitut?Ez zaitut inoiztxo ere ikusi, neure Jaun eta Jainkoa; ez, ez dut zure aurpegiri ezagutzen…Zure bila joan ezin naitekeenezZeurk erakutsi ezik, eta Zeu agertu ezik aurkitu ezin zaitudanez, erakuts iezadazu Zu bilatzeko bidea eta ager zakizkio bila dabilenari..Egarri biziz bilatuko zaitut; bila nabilkizula asetuko nauzu: maitasunaren bideetatik elkartuko gara, eta elkartzen garenean maitatuko zaitut.

San Anselmo

23

Page 24: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Jainkoa eta ni

Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura; hain zen denbora hartako eliz gizonen gar hura, ziotelarik gaizki eginak zeramala infernura, muinetaraino sartu zitzaidan Jaungoikoaren beldurra.

Entzuleei behar diet esan haste-hastetik: errezenera nintzan lerrakor gauza guztien gainetik; ahulezia ene nagusi izan da egundainotik: ukan aholku guzien eta Jainko beldurrarengatik, ez nau ez deusek nehoiz beiratu bekatoros izaitetik2.

Legeak zuen irakaspena hausten nuen guztietan, okaztagarri aurkitzen nintzan Jainkoaren begietan, nitaz betiko etsi zuela iruditzen baitzitzaidan; disgustaturik damuz betea egon izan naiz pozetan, ez sorturikan Jainkoaz deusik ez dakien tokietan.

Orduko apez suhar zintzoek halako erak zituzten, etzen maitasun gozo haundirik haien ahotik isurtzen; haiek Jaunari eman itxurak haiek ninduten itsutzen, zeruko edertasunak berak hotz-hotza ninduten uzten, kaztiguaren labe gorria baizik ez nuen ikusten.

Orain ez dakit, Jauna, Zu edo ni aldatu ote naizen, ez zara egun ene gogoan lehengo itxuraz agertzen; gertatzen dena, o Nagusia, gartsuki zaitut eskertzen, gure arteko hoztasun hartaz hasia nintzen aspertzen Jainko maitea, ordua zen noizbait lagunak egin gintezen.

Zure laguna eginez gero, enetzat ez da nekerik, zure behako samurrak eman nau fidantziaz beterik; deusen galderik ez dizut bada egiten ene baitatik, ez gaztigua urrun dezazun, ez eta sari eskerik; gaurkoz ez dizut deusik eskatzen, amodioaz besterik.

Inoiz bakerik goza gabeko ene gogo bihurria, bihotzak edan duen ur onak hil zure egarria, ur on guztien Jabeak berak emanikan neurria; horra egia bat amodioak gure bistan ezarria: Haren oinetan sortzen zaigula bakearen iturria.

Xalbador

1 jitean: etortzean2 ez nau ezerk inoiz babestu pekatari izatetik

24

Page 25: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Badakigu eta lanean segituko dugu

Badakigu, Jauna; badakigu eta zurekin segitzen dugu lanean.Badakigu behin eta berriro, makina bat aldiz geldiaraziko dugula gure gurdia.Eta milaka eta milaka aldiz jasoko dugula gure betiko “txiringitoa” munduan.Badakigu ez dugula, hori dela eta, ez soldatarik ez anoarik izango.Badakigu, Jauna, ondotxo dakigu, eta, hala ere, zurekin segitzen dugu lanean.Eta badakigu mila bider hasiko garela berriro lanean, txalorik eta laudoriorik gabe…Eta zuk, Jauna, badakizu guk ere badakigula. Eta zurekin segitzen dugu lanean!

25

Page 26: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Oroimenak

Gerizpetako korridore argitsuak irekitzen zaizkigu gure baitan.

Poliki-poliki jaisten gara haren argi geldoan zehar gauaren erraietaraino.

Ilunpeetako izpia.

Haren muineraino jaitsi nintzen; oina jarri nuen barneratzetik ez dagoen leku batean, itzuli nahi bada, behintzat.

Entzute amaigabea baino ez da aditzen.

Neure baitatik jaitsi nintzen zure muinetaraino, ene Jainko; inork ikus ez dezakeen zure aurpegiraino; argiaren eztanda itsugarri eta ilun honetan baino agertzen ez den aurpegi horretaraino.

J. A. Valiente

26

Page 27: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Artasoko bigarren salmoa

Ta, inguruan, gauzak.Inguruan aide bat mandatuz betea.

Aldean jantzi bat gauzak eta gizonek ondua.

Ta alderago gorputz bat gizon eta emakume artetik jasoa.

Ta arima bat barruago ta, Jainkoa.

Ta neu, gauzekin aritzeko eta gizonekin eta Jainkoarekin.

Ta neu, lurraz eta itsasoaz ta izarretaz hitz bat, iritzi bat eman ahal izateko.

Neu eguzki-pean neu laino artean, neu –maila-, katean gizonekin, gauzekin Jainkoarekin hartu-eman berezko ezin bestezko batean.

Neu, gauzetarik Jaunaganainoko zubi, neure lur txikian.

Bitoriano Gandiaga

27

Page 28: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Oi ene bihotz barneko…

Oi ene bihotz barneko Jainko maite-maitea, noiz izango naiz betiko Zutaz bete-betea?

Oi ene bihotz barneko Jainko maite-maitea!

Noiz izango dut bihotza oso-oso zurea?Noiz izango dut bihotza amodioz errea?

Niri nahiz egin uko,Zuri oihuz banago: noiz ote naiz hegaz joango niregandik gorago?

Noiz nauzu oso-osorik mundukeriaz hustuko?Eta noiz bero-beroki goi-argiz zoratuko?

Emadazu zure bihotz zabalaren zabala, ez nagokizun beti hotz orain nagoen bezala.

Noiz dut zinez sinestuko nigan bizi zarela, isuririk niretzako zure Jaiko odola.

Piztu ezazu niregan Zuk zenuen Gogoa, noizbait eskain diezazudan naizen, naizen osoa.

Ez dut emana oraino beharko nukeen guztia, gurutzean ez naizen bitartean amodioz josia.

Urra ezazu ta zeharka nire bihotz lehorra urtu dadin odol-xortaka zure bihotz barnera.

28

Page 29: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Ez nahiz gehiago zeru minez ez naiz egongo gehiago: aspaldi baitut negarrezZuganaino hel gogo.

Oi ene bihotz barneko Jainko maite-maitea, zer zoriona betikoZuri begira egotea!

Iratzeder

29

Page 30: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

“SANTU, SANTU, SANTUA,DIREN GUZTIEN JAINKO JAUNA!” (Ap 4, 8)

“Bai haundia Jaungoikoaren esku-zabala, jakinduria eta ezaguera!... Harengandik dira gauza guztiak, Haren bidez eta Harentzat. Berari aintza gizaldietan. Amen.”

(Heb 11, 33-36)

“Maite nauenak onartuko du nire mezua; nire Aitak maite izango du, eta Aita eta biok berarengana etorriko gara eta berarengan biziko”. (Jn 14, 23)

30

Page 31: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Zatoz, Jauna!

Zatoz, Jauna! / Gaur zain duzu mundua, zorigaitzez / hain da hondatua!Zatoz, Jauna! Zabal, otoi, zerua:

etor bedi / zure erreinua.

Zatoz, Jauna! / Na(g)usi bait da dirua: jendea maiz / dauka zapaldua.

Entzun, Jauna! / behartsuen oihua: etor bedi / zure erreinua.

Zatoz, Jauna! / Hor gabiltza gauez gau: Piztu gugan / fedearen sua.

Entzun, Jauna! / argi ezazu mundua: etor bedi / zure erreinua.

Zatoz, Jauna! / Maitasunez gu bete: jendeek elkar / ezin hartu dute.

Zatoz, Jauna! / Zuk bat egin munduan: etor bedi / zure erreinua.

Zatoz, Jauna! / Lokarriak zuk hautsi. Munduz mundu / bihotzetan mintza.Zatoz, Jauna! / Ager zaitez, ta jaitsi.

etor bedi / zure erreinua.

Orduen Liturgia

31

Page 32: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Quam dilecta…

Zein goxo den ba, zein goxo zure ondoan, Jainkoa; ez nauke gozoz: hau bihotzeko bozkarioan!Noiz duket, Jauna, zuganatzeko goiko zorion osoa?

Usoak badu bere xokoa, enarak ere umen-ohantze beroa;Nire errege, nire Jainkoa, ez ote duket zure altzoa?

Zure ondotik dabilen hura, dohatsu!Ez baitakusa bidea zein den elorri eta (e)uritsu, Zure lehiaz arinik doa, bihotz-gogoak oro su.

Zugandik badu argia nasai, laguntza usu; negar-zelaian dabilelarik, zer zaio dorpe, zer pisu?Gero baitzaio Jaun Goikoari beha egonen, zorionaren zorionean dohatsu.

Otoi, Jainkoa, entzun zerutik ohiuz dagidan otoitza: ez dezazula kanpo hontan utz hautatu duzun bihotza, zurekilako bozkarioaz nadin, Jauna, ni ere goza.

Besteekiko mendeak baino egun bat hobe zugandik hurbil.Besteetan na(g)usi, jaun handi baino, nahiago dut mutilen mutil; oro dizkitzut, oro ematen, ez baitaiteke zure etxean gabeziaz hil.

Dohatsu, zinez dohatsu! Zure dagoena, Jainkoa, gau-egunaz ta, menderen mende kantari bihotz gaindika baitoakio Zorionaren gozoa!

Iratzeder

32

Page 33: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Oi, ene Jainko, ahuzpez gurtzen zaitudan Hirutasuna

Oi, ene Jainko, ahuzpez gurtzen zaitudan hirutasuna! Lagun iezadazu neure burua ahazten, zugan tinko jarri nadin, zirkinik gabe eta bare, ene arima betiraunean ezkutaturik balego bezala. Ezerk ez dezala ene bakea artegatu, eta ezerk ez nazala aldendu zugandik, ene Alda-ezin horrengandik, baina zure Misterioaren sakonean beti sakonago sar nadila. Baketu ezazu nire arima, egizu zeure zeru, zeure egonleku kutun eta zeure atsedenleku; nik ez zaitzadala bertan behera bakarrik utzi inoiz; izan nadila, bai, ordea oso zurea; neure fedean itzar-itzarrik, barne-barnetik zu gurtzeari eta zure eragin sortzaileari osoan emana.

Oi, ene Kristo maitea, gurutzean maitasunez josia! Zure bihotzarentzat emazte maitea izan nahi nuke; zu ospez eta aintzaz bete nahi zintuzket… maitez hiltzeraino! Baina badakit neure ezina, eta zuk zerorrek jantzi nauzula nahi nuke, ene arimak zure arimaren taupadak bere egin ditzala, zugan murgildu, zugan sartu-sartu nazazula, nire ordezko egin zaitezela, nire bizia zure biziaren errainu baizik izan ez dadin. Zatoz niregana, Gurutzaile, Zor-garbitzaile eta Salbatzaile izan zaitezen. Oi, betiko Hitz hori, neure Jainkoaren Berba hori! Zuri entzuten eman nahi dut ene bizia, zure eskola-hartzaile arretatsu izan nahi nuke, dena zugandik ikasteko; gero, gau guztietan zehar, huts guztien, ezin-egin guztien gainetik, zuri begiratu nahi dizut eta zure argi handiaren argipean iraun nahi nuke. Oi, Izar maite horrek, lilura nazazu zure erreinupetik ateratzerik izan ez dezadan.

Oi, Su erretzaile, maitasun Espiritu hori, ‘zatoz nire gainera’, nire ariman betiko Hitzaren gizakunde antzeko egin dadin; ni Berarentzat gizatasunaren gehigarri bat izan nadin, nire barruan bere misterio osoa berri egin dezan. Eta zu, Aita hori, jaitsi zaitez zeuk egina duzun izaki gaixo honengana, estal ezazu zeure itzalpean, ez ezazu ikus berarengan zu zeure atsegin guztien betekoa duzun zeure Maite kutuna baizik.

Oi, nire Hirurok, nire Dena, nire Zoriona, hasterik eta amairik gabeko Bakartasuna, ni galduta naukazu Mugarik ez hori, zure mende jartzen naiz zure harrapakin izateko, nire barruan estal zaitez, ni Zugan estal nadin, zure argitan, zure handitasunaren itsasoan Zu ikustera joan nadin arte.

Elisabeth Hirutasunarena

33

Page 34: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Ai zeruan…

Ai! Zeruan eman behar betiereko bertsoak, gain honetako ixiltzeak Jainkoa baitan onduak.Ai! Zeruan entzun behar zoragarriko bertsoak, oraingo hauek baitira-ta haien urrungo keinuak.

Hil naizela derasate, ixil-ixila bainago; baina, nola Jaun Goikoa, bizi naiz ezin gehiago.Badakit nik sinesteaz, Jaunari oso bainago, ehunetan badudala bizi-indarrez gehiago.

Ai zeruan eman behar betiereko bertsoak, gain honetako ixiltzeak Jainkoak baitan onduak.

Maiz doazkit bertso sortak bihotz barnetik gaindika, ene fraide anaiekin nabilelarik aintzurka.Batean bat, bestean bi, badoazkit maiz gaindika, goiko zerbait misterio sorta bakoitzak baitauka.

Bai, bizi naiz Jauna baitan, bizi naiz ezin gehiago haren maitez, denen maitez, ixil-ixila bainago…

Bertsoño hauek hurrupatuz, nik esanei so bazaude, barnea hotz, barne huts egongo zara nik uste…Keinuz baizik aipatuei, fedez beterik, bazaude, ai! Zein zaren zoratuko Jauna sumatuz ni orde…

Ai! Zeruan eman behar betiereko bertsoak, oraingo hauek baitira-ta haien urrungo keinuak.

Hemen hitzez, han arimaz izango dira bertsoak eta Jainkoz du aseko hango euskaldun soinuak.Ai! Zeruan entzun behar zoragarrizko bertsoak, Jainkoraino helaraziz guk salbatuen kantuak.

Iratzeder

34

Page 35: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Deus, Deus meus… (Mk 15, 34)

Jainkoa, nire Jainkoa,

Zertako zaude, nigandik urrun, zertako nauzu ahantzi?Aihenez eta marrumaz nago, atsekabeek itoa.Egunez deika, gauez oihuka behar ote dut nik bizi?

Jainkoa, nire Jainkoa.

Ez ote zara beti bezala gure artean egoki?Aintzinekoak oihuz baitzeuden, zuri baitzeuden osoki, haien lagun zutitzen zinen; eta etsaiak ez ditu ez jo, ez hunki.

Eta ni, aldiz, ez naiz gehiago ez gizon ez deus; baina zizare, orori higuin, orok utzia, oro zaizkit trufaka ari.“Jaunari zagon, lagun dezala, libra dezala, bego Jaunari”

Sortuz geroztik gaitz orotarik zaintzen ninduzun nire Jainkoa, otoi ta otoi! Ez zaitez gaur nigandik urrun, atsekabeak hurbil baititut eta aldean inor-ez lagun.

Adarrak luze, dena hortz eta dena harrapo, zezen azkarrak datozkit niri; ondoan ditut su-errabian, lehoi gaitz batzuk iduri: ahoa zabal niri behaka ahoa zabal, orroaz ari.

Deslotzen zaizkit hezur guztiak, urtzen ari zait gorputza; eta, ezkoa balitz bezala, sorta-sortaka ertzetaratzen bihotza…Indarrak joanak, mihia idor, hil-errautsean urturik natza.

Zernahi zakur oldarka zaizkit salbaiki ari: gaiztagin-oste izugarriak, oro atzapar, jazartzen zaizkit, jazartzen niri: horra non naizen, eskuak eta zangoak zulo, hezur guziak ageri!

Jainkoa, nire jainkoa,Zertako zaude, nigandik urrun, zertako nauzu ahantzi?Aihenez eta marrumaz nago, atsekabeek itoa.Egunez deika, gauez oihuka behar ote dut nik bizi?

Jainkoa, nire Jainkoa.

Iratzeder

35

Page 36: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

ABBA

“(Jesusek) honela zioen: ‘Abba’, Aita! Zure esku dago guztia; urrun ezazu niregaindik edari samin hau! Baina

egin bedi zure nahia, ez nirea” (Mk 14, 36).

Zuek, egizue otoitz honela:

Gure Aita zerukoa, agertu santu zeure izena, etorrarazi zeure erregetza; betearazi lurrean zeure nahia, zeruan betetzen den bezala.Emaguzu gaur egun honetako ogia, eta barkatu gure erruen zorra, guk ere geure zordunei barkatu diegunez gero; ez utzi gu tentaldian erortzen, eta gorde gaitzazu gaiztoarengandik (Mat 6, 9-13).

36

Page 37: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Aita

Aita: zeure eskuetan jartzen dut ene burua. Egin ezazu nahi duzuna. Denetarako nago prest. Dena onartzen dut, gizadian eta nigan zure nahia aurrera joanez gero.

Argitu nire bizitza Jesusen argiaz. Ez zen etorri zerbitua izatera, zerbitzera baino. Nire bizitza eta Haren bizitza gauza batean bat izan daitezela: zerbitzuan. Munduko alorrean hiltzen den gari-hazia. Bene-benetan, hala izan bedi. Zugan jartzen dut nire bizia. Eman ematen dizut. Gida ezazu zeuk. Emadazu Jesus eraman zuen Espiritua berbera.

Zure eskuetan jartzen naiz, Zeuk nahi duzuna egin dezadan, uste oso-osoz zure eskuetan jartzen naiz… Zu zarelako NIRE AITA.

Ch. De Foucauld

37

Page 38: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

On guztien

On guztien Iturria, Zuk daukazu ezarria oinen pean harria ezpainetan irria.

On guztien Eguzkia, Kristok zaitu zu jaikia guregan biztuz ongia eta kenduz gaizkia.

On guztien Itsasoa, Zuregana kantuz doa bihotz barnean leloa, maitasunaren geroa.

On guztien Gaina, denok amets daukaguna, Zu zaitugu, Zu, Jauna, on guztien hain ona.

Iratzeder

38

Page 39: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

HARTU, Jauna, eta jaso nire askatasun osoa, nire oroimena, nire adimena eta nire borondate osoa: nire ondare osoa eta nire ondasun guztiak; Zerorrek eman zenizkidan; Zerorri, Jauna, bueltatzen dizkizut; dena da zurea; erabil ezazu dena zure nahierara; emazkidazu zure maitasuna eta grazia, horrekin nahikoa baitut.

Loiolako Inazio

39

Page 40: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Eskuan eskua…

Jaun goikoaren eskuan dut gau-eskua. Hargatik haitzen artean ez naiz ni kezkek hartua.

Entzunik ere karraskan galernaren ulua, bihotza daukak bakean eta zutik burua.

Jaun goikoaren eskuan du gau-eskua: Harek menderen mendetan garraiatzen du mundua.

Iratzeder

40

Page 41: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

“HAU DA NIRE SEMEA, NIRE MAITEA: BERAU DUT ATSEGIN” (Mt 3, 17)

“Gurutziltzatuak gurutzetik jaistea” (Inazio Ellakuria) Horixe Jesusen pasioa edo grina!

“Honen (Jesukristoren) bitartez, Honekin eta Honengan Zuri Aita Jaungoiko guztiz ahaldun horri, Espiritu Santuarekin batera ospe eta aintza guztia, gizaldi eta gizaldi guztietan”. Amen.

41

Page 42: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

GORETSIA izan bedi Jainkoa, Jesukristo gure Jaunaren Aita, zeruan, Kristoren bitartez, Izpirituaren ondasun oroz bedeinkatu gaituena!

Kristorengan aukeratu gintuen mundua mundu izan baino lehen, haren aurrean santu eta akasgabe izan gaitezen maitasunez.

Bere onginahiak eraginda Jesukristoren bitartez gu seme-alabatzat hartzea, bere Seme maitearengan eskuzabal eman digun dohain zoragarria berarentzat gorespen-kantu bihur dadin.

Semeak bere heriotzaz askapena eta bekatuen barkamena lortu dizkigu, Jainkoaren eskuzabaltasun agortezinaren erakusgarri; bere eskuzabaltasunaren dohainak oparo isuri ditu gure gainera, jakinduria eta ezaguera oroz gu hornituz.

Bere asmo ezkutua, bere onginahiaz erabakia zuen asmoa, ezagutarazi digu: historia bere betetasunera eramatea, gauza guztiak, nola zerukoak hala lurrekoak, Kristo buru dela, batean bilduz.

Honen bitartez gara oinordeko gu ere, lehendik Mesiasengan itxaropen genuenok, gauza guztiak berak nahi bezala egiten dituen Jainkoak aurrez aukeratu baikaitu

42

Page 43: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

bere asmoaren arabera, bere aintzaren gorespen-kantu izan gaitezen.

Eta zuek ere egiaren mezua zalbaltzen zaituzten berriona, entzun eta Kristorengan sinetsi duzuenok, aginduriko Espiritu Santuak zigiluz bezala markatu zaituzte; Espiritua da hartuko dugun ondarearen garantia, harik eta Jainkoak bere egin duen herria askapen osora iritsi arte eta haren aintzaren gorespen-kantu izan gaitezen arte.

Efesoarrei 1, 2-14

43

Page 44: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

KRISTO Jesusek Jainko-izaerako izanik, ez zion gogor eutsi nahi izan jainkozko bere mailari; bestela baizik, hustu egin zen bere handi-izateaz eta esklabu-izaera hartu zuen, gizakien antzeko eginez.

Gizaki huts bezala agertuz, apaldu egin zuen bere burua, heriotzaraino menpeko eginez, gurutzean hiltzeraino.

Horregatik, denen gainetik goratu zuen Jainkoak eta izen guztietan bikainena eman zion, Jesusen izenaren omenez, zeruan, lurrean eta lurrazpian, guztien belaunak makur daitezen, eta mihi orok aitor dezan Jesukristo dela Jauna, Jainko Aitaren aintzarako. Filipoarrei, 2, 6-11

44

Page 45: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Aitaren Hitz

Aitaren Hitz, Aitaren irudi eta Seme,

Aitaren berdin zara, Jaungoiko zeu ere.

Giza jantzian zatoz Jaungoiko zarela:

Aita bezain Jaungoiko, gizon geu bezala.

Gizatasun ohiaren lainotan sarturik ez duzu agerian

Jaungoiko-zantzurik.

Gizon izatearen ezin eta neke

guztia jasan duzu, arras jasan ere.

Horregatik zaitugu Maisu eta gidari,

salbamen ederreko Hitz eta Haragi.

Orduen Liturgia

45

Page 46: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Nirea da zerua

“Míos son los cielos” (San Joan Gurutzekoa)1

Nire da zerua, nirea da lurra:Zer ote duk bihotza? Zeren duk beharra?

Nirea da zerua, nirea da lurra:Kristo nigan baitut nik, zeren dut beharra?

Jendaldeak munduan denak ditut nire: zuzen diren jendeak, bihurriak ere.

Nirea da zerua, nirea da lurra…

Aingeruak, Santuak, Ama zerukoa, denak dira nireak bai-eta Jainkoa.

Nirea da zerua, nirea da lurra…

Kristo baita nirea, Kristo niretzako, hartan ditut guztiak nirek betiko.

Nirea da zerua, nirea da lurra…

Aitagandik bihotza, gauzak oro dauzkat; mahaitik zertako galdegin purruxkak?

Nirea da zerua, nirea da lurra…

Bozkarioz atera eta pozez dantza: aintzaz aintza kanta ezak hi baitan den aintza.

Kristo nigan baitut nik, zeren dut beharra?Nirea da zerua, nirea da lurra…

Iratzeder

-------------------------------1 San Juan Gurutzekoa, Arima maiteminduaren otoitza: “Míos son los cielos y mía es la tierra; mías son las gentes, y la Madre de Dios y todas las cosas son mías; y el mismo Dios es mío y para mí, porque Cristo es mío y todo para mí. Pues ¿qué pides y buscas, alma mía? Tuyo es todo esto, y todo es para tí. No te pongas en menos ni repares en meajas que se caen de la mesa de tu Padre”

46

Page 47: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Ebanjelioaren araberako bizimodua

Garrantzitsuena ez da bizimodu akatsik gabea, ezin hobea eramatea, denek goratzeko modukoa; garrantzitsuena zera da: Jainkoak zuentzat nahi duen bezalako bizimodua eramatea, ebanjelioaren araberako bizimodua.

Garrantzitsuenetan garrantzitsuena ez da ate guztiak irekitzen dituen arrakasta, banitatea lausengatzen duen txalo-zaparrada, beste hau baizik: bizitzan misio edo betebehar bat apal-apalik betetzea, ebanjelioaren araberako bizimodua.

Benetan garrantzitsuena dena ez datza ezarritako ordenari men egitean, ezta ara sozialak onartzean ere; zuzena eta benetako dena bilatzean baizik, ebanjelioaren araberako bizimoduan.

Benetan garrantzitsua dena ez da edozer lortzea kosta ahala kosta, denaren eta denen gainetik; aurrera egitea nola edo hala, erortzen dena erortzen dela. Benetan garrantzitsua dena anbizioa maitasunaren zerbitzuan jartzea da, ebanjelioaren araberako bizimodua eramanez.

47

Page 48: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Utzi nuen…

Utzi nuen gurutzea ziur nintzen aurkitzea.

Bidez ala tokiz alda, han bezala hor ere da.

Utzi nuen gurutzea galdu bazen, ze galtzea!

Gurutzetik dugu-eta denengatik bizi hauta.

Utzi nuen gurutzea nahigabeen onartzea.

Gurutzea zer gozoa: besoetan du Jainkoa.

Goazen, beraz, lainoz laino gurutzeaz Argiraino.

Iratzeder

48

Page 49: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

AZKEN afari ezkeroz, Jauna, gure janari Zu zera.Agindu gozoz lotu gintuzun zure Gorputza hartzera.Ogia bide gara iristen gure gorputzak lotzera, zuhaitz gerria adarrarekin bat egiten den antzera.

Batasun honek eskatzen du arimak ere bat egin, buru-bihotzez bizi gaitezen bat eginikan Zurekin. Zaren osoa eskaintzen zara, izanez gure atsegin.Zuk jarraitako maite-legean ez genuke nahi hutsegin.

Etsaiak bere tentaldietan ez du inolaz etsiko.Eragozpenak kendu i(eza)zkiguzu, guk etzaitugu utziko.Batasun honek iran dezala gure bizitza guztiko; azken orduan sartu artean zure etxean betiko.

Juan Mari Lekuona

49

Page 50: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Nire indarra eta nire porrota

Zeu zaitut, Jauna, nire indarra eta nire porrota.Zeu zaitut, Jesus, nire justizia.Nire guda eta nire bakea.Nire askatasun askea!Nire heriotza eta nire bizia.Neure garrasien hitza.Nire itxaronaldiaren isilaldia, neure ametsen lekuko.Nire gurutzearen gurutzea!Nire garraztasunaren oinarria, neure neurekoikeriaren barkamena, nire auziko erahilketa, nire negar gaisoaren epailea, nire itxaropenaren zioa eta oinarria.Zeu!Nire Agintzari Lurra, zeu zara…Nire Bazkoaren Bazkoa.Gure aintza, gizaldien gizaldietan.Jesus Jauna! Pedro Casaldaliga

50

Page 51: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

“AITAK LAGUNTZAILEA, ESPIRITU SANTUA BIDALIKO DIZUE NIRE IZENEAN” (Jn 14, 26)

“Berak gogoraraziko dizue nik irakatsitako guztia eta ulertzen lagunduko” (Jn 14, 25)

“Zuen gain jaitsiko den Espiritu Santuaren indarra hartuko duzue, eta nire lekuko izango zarete… lurralde bazterraino” (Eg 1, 8)

51

Page 52: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Zatoz, bai Gogo Guren

Zatoz, bai Gogo Guren eta bidal zerutikZure argi izpia.

Zatoz, gaixoen aita, zatoz, dohain-emaile, zatoz, bihotzen argi.

Poz-emaile bikaina, etxelagun atsegin, sargorian haize fin.

Lan artean atseden, nekean aringarri, malkoetan pozgarri.

Bete, argi dohatsu, zintzoen bihotzeko zirrikurik barnena.

Zure laguntza gabe ez du gizonak ezer, ez du ezer on denik.

Garbi, zikin dagoena, busti, lehor dagoena, zauriak oro senda.

Zurrun dena bigundu, makur dena zuzendu, hotz dagoena berotu.

Zugan uste on duten zintzoei isuri zazpi dohain zerutik.

Zintzo-saria eman, osasun hil-artean, poza betierean.

Amen. Alleluia.

Orduen LiturgiaItzultzailea: Orixe

52

Page 53: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Zeru-lurren egile zaren…

Zeru-lurren egile zaren Espiritu Santua: zatoz eta bete bihotzak, piztu gugan maite-sua.

Behartsuen Aita zaitugu, anpean atsedena.Nahigabean gure barrengo poza sortzen duena.

Zentzuari argi emanez eta bihotzari su, Jaun onaren irudi bizi denok bihurtu gaitzazu.

Aienatu gure etsaiak ta animako kalteak.Gugan beti iraun dezalaZuk emandako bakeak.

Aita eta Semearekin hirutan bat zarena: orain hemen zaindu gaitzazu gero eraman Zugana.

Orduen Liturgia

53

Page 54: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Zatoz zintzoen barnera

Zatoz zintzoen barnera, Espiritu sortarazle; bete graziaz bihotzok Zu baitzaituzte egile.

Poz-emaile deritzozu, Goiko Jaunaren dohaina, ur bizi, su-gar, maitasun, eta gantzu zerukoia.

Zazpi dohainen isurle, Jaungoikoaren besoa, Aitak agindu bezala hartzen dugun goi-mintzoa.

Ageri zaiguzu zentzua, maitekor egin bihotza, indar iraunkorrez senda gaitz-bera dugun gorputza.

Haiza gugandik etsaia,iguzu, arren bakea, Zu aurretik zaitugula, urrun zaiguzu kaltea.

Erakuts zaiguzu Aita, erakuts Semea guri; bien Arnasa zarela sinestu dezagun beti.

Aitari, ta hilengandik berpiztu zen Semeari eta Gogo Gurenari edertasun orain, beti. Amen.

Orduen LiturgiaItzultzailea: Orixe

54

Page 55: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Zatoz, Espiritua

Zatoz, Espiritua, kreatzaile santua, bero itzazu bihotzak, zu gabe dira hotzak.

1

Bete itzazu graziez, zerutik igorriez, gure adimenduak zeronek moldatuak.

Zatoz, Espiritua…

2

Kontsolatzaile ona izendatzen zarena, dohain baliosena Jaun zerikoarena.

Zatoz, Espiritua…

55

Page 56: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

JAINKOAREN GOGOKO HORI (Lk 1, 28)

“Egiaren alaba, ama zaitu Egileak”(Orduen Liturgia)

“Jesusek, bere ama eta honen ondoan maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari: ‘Emakume, horra hor zure semea’. Gero ikasleari esan zion: ‘Horra hor zure ama’” (Jn 19, 26-27)

56

Page 57: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Magnificat…

Pobreen kantua1

Haundiesten du nire animak Jauna pozaren pozez daukat nire barruna;

Jainkoa baita nire salbamena, ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko naute gaurdanik gizaldi guztiek, haundiak egin baitizkit Ahalguztidunak:

Santua da Haren izena, eta Haren errukia gizaldiz gizaldi, beldur diotenengana.

Bere besoaren indarra erabili du: buru-harroak suntsitu ditu;

bota ditu bere aulkitik haundizkiak eta gora jaso ditu ezerezak;

ondasunez bete ditu gose zeudenak, eta esku-hutsik bidali asko zutenak.

Bere gain hartu Israel, bere morroia, errukia gogora zaiola;

gure gurasoei hala zien hitzemana, Abrahani eta ondorengoei betiko esana.

Aintza Aitari, eta Semeari, eta Espiritu Santuari.

Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen.

(Lk 1, 46 – 55)

1 G-D Maihiot: “Magnificat Mariaren pobretasunaren kantua da”.

AGUR, Jainkoaren Ama maite ederra zeruko atea,

57

Page 58: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

itsasoko izarra.Gabrielen ahoz ‘Ave’ pozgarria; geroztik zaitugu zu ‘Eva’ berria.

Evaren izena aldatua duzu, eta Jaunarekin baketu gaituzu.

Bekatu-kateak hautsi, arren, guri, gaitzak kendu eta grazia isuri.

Erakuts ezazu ama zaitugula; Semeak zugatik entzun diezagula.

Birjina ta ama denen gain eztia: emaguzu bihotz apal ta garbia.

Jesus bedi gure bizi ta bidea, azken-poza dadin Hura ikustea.

Aintza Aitari ta aintza Semeari, aintza bere bien Espirituari. Amen

EZ naiz lotsa ni ume bezala agertzen zure aurrean.Badakit gizon naizena beste nornahi prakadun bestean.Zu beti baina zaitudaz Ama eta amatasun-legean semea beti doa izan ume seme izan doan artean.

Bitoriano Gandiaga.Zeruko maitea

58

Page 59: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Bakarrik ilunbetan ez nauke; non zara?Zatoz, nire maitea, nire zoratzera.Lohiz betea nago hemen belauniko, noiz agertuko zaren noizbait ikusteko.

Hodei ilunek egun gordetzen zaituzte.Ezin naiteke egon. banoa, banoa…Hodeietatik hara zutaratu arte: hain dut ikusi nahi zure behakoa.

Banoa gainetara elorriz elorri…Baina jada uste dut ikusten zaitudan, hodeiak ohildurik baitzara etorri: niri maiteki beha, hor zaitut airetan.

Agur! Bihotzez agur, oi, nire maitea.Ilargiak dizu burua apaintzen.Jantzia urdin eta izarrez betea, niregana zein eder zaren agertzen.

Agur! Nire maitea! Zein ederra zaren!Zure lilurak nauka zerura josirik.Orok utzirik ere ez nauzu utziren.Bozkariotan nago zu gaur ikusirik.

Etsitzen dudanean grinaz eta kexuz, gauaz heldu natzaizu nigarrez begira.Laster argitzen nauzu goxoki behatuz, hain garbi, hain amultsu, hain eder baitzara!

Nire lurreko gauak argitzen baititu, zure lilurak irriz zerura narama, nire ohiuak beti dituzu aditu.Zein goxo den zerura esatea: Ama!

Iratzeder

59

Page 60: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

BETI entzuten dozu dinotsudan kanta.Zuri abestutea atsengigarri da.Baina ez naiz gelditzen guztiz pozik, Ama, barruan gelditzen jat berba ederrena.

Bitoriano Gandiaga

‘ZERUKO ATE’ deitzen zaitue.Egoki, benetan, oso!Nork egin goiko herri garbian ate zuk bezain ederto?Zerua egun argia da ta ate aratza jagoko.Ate aratza jagoko eta zu bezain oneko.

Bitoriano Gandiaga

60

Page 61: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Salve, Mater misericordiae

Agur, Ama, errukiz betea, Jainkoaren grazizko lorea, itxaropen ustelik gabea,Ama, pozez Jainkoak asea,

Zu, Maria!

Gizadian haurrik ederrena, neskatxetan agurgarriena, Birjinetan garbiz garbiena ta gorago zeruan zaudena,

Zu, Maria!

Egin zaitu Jaunak miragarri,hautu zaitu mirabetzat, Mari, aukeratu andre zoragarri, zeruko eta lurreko mirari,

Zu, Maria!

Nahi zaitugu dohatsu aitortu, eginahalez ezin dugu lortu, esan, jardun, hitzetan agortu, Zu goratzen geldi gara mutu,

Zu, Maria!

Zakizkigu, Ama, bizian atsegin, gauden beti pozetan Zurekin, atzerritik irtetearekin bil zeruan gu Aingeruekin.

Zu, Maria!

Orduen Liturgia

61

Page 62: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Itzultzailea: Orixe

Agur, Erregina

Agur, Erregina, ama errukiorra; gure bizi, gozo eta itxaropena, agur!Zuri deiez gaude Ebaren ume erbestetuok; zuri aiezka, antsiz eta negarrez negar-herri honetan.Ea, bada, itzul itzazu, gure bitarteko on horrek, itzuli gugana zure begi errukitsu horiek, eta erbeste honen ondoren erakus iezaguzu Jesus, zure sabeleko seme bedeinkatu hori.O bihozbera! O errukior! O Maria Birjina gozoa!

II. … ETA GU

Hau da poza, / hau poz haundia, ederra baita / zuen saria.

Dohatsu / bihotz barnez / pobreak: haiena baita / zeruetako / erreinua.Dohatsu / ontzan eta / eztiak: agindutako / lurraz baitira / jabetuko.

Dohatsu / negarretan / direnak: gozotasuna / izango dute / Jaunagandik.Dohatsu / zuzen-gose / direnak: horien goseak / bere asea / izango du.Dohatsu / errukior / direnak: ziur baitute / lortuko haiek / errukia.Dohatsu / garbi diren / bihotzak: haiek baitute / Jaun zerukoa / ikusiko.Dohatsu / bake-zale / direnak: beren izena / izango dute / Jainko-seme.Dohatsu / zapalduak / direnak: haiena baita / zeruetako / erreinua.

Alaitu / eta poztu / zaitezte: ederra baita / zuen saria / zeruetan.

62

Page 63: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

NOIZ EGIN OTOITZ

“Eguzkia sortu-lekutik sartzen denera, goretsia izan bedi Jaunaren izena” (113. Sak. 3)

“Egin zen eguna, egin zen arratsa, ta Jainkoak ederretsi zuen”.

Bitoriano Gandiaga

63

Page 64: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

64

Page 65: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Goizez

“Goizean goiz, oraindik ilun zegoela, Jesus herritik irten

eta bazter bakarti batera joan zen. Han otoitzean ari zen”. (Mk 1, 35)

Otoi dezagun Jainkoa argia sortzen denetik egun honetako lanetan begira gaitzala gaitzetik.

Hezi dezagun mingaina auzietan nahasi gabe; huskeriak ikustetik begia dezagun gorde.

Dezagun bihotza garbi, sar gaiten gure baitara, jan edan gartsuz ahul zagun grina gaiztoen indarra.

Eguna buka denean garbi gorderik barrena, kanta zaiogun Jaunari zor diogun onespena.

Ospe Jaungoiko Aitari Seme Jainkoaz batean!Gogo Guren Jainkoari orobat betierean. Amen.

Orduen Liturgia Itzultzailea: Orixe

Argiaren lehen xirrinta

Page 66: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Argiaren lehen xirrintaZuregandik sortu baita, denak, Jauna, gaiten bil eta zure aintza daigun kanta.

Zuk emanik dugu bizia,Zuk emanik eguzkia.Kantuz jaiki, mundu guztia; Jauna-baitan pozkaria.

Lurpetik da Kristo jaikia, altxaturik hilarria.Hura lagun, gaiten abia moldatzean Lur Berria.

Maitasuna dugun Aitari denak etor gaur kantari, goazen gero Kristo iduri, emanez gar munduari.

Orduen Liturgia

Gizakiaren buztingilea

Page 67: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Gizakiaren buztingile, esku langile; lehenbiziko lupetzarte sakonetik deitzen dituzu txoriak lehen argi-txintara, lehen abereak, larratzera.

Goizen bilatzen zaitut, egin argi zehatzez, inguru garbiz eta lur goiztiarrez, goizez aurkitzen bizitzaren ibai zatatsuanGar, Sorkari, Helburu.

Zuhaitzak soina hartzen du eta urak soinu, larrosa artean oraintsukoa zure esku, sendotua munduaren ugaritasuna eguerdian bihotzez zaudela gauza bakoitzean.

Buka bedi bekatua! Hona nola den Zu baztertzea hainbeste gerra artean halako edertasunik uztea!Ez zaitzala, Jainkoa, gizakiak behartu eta egunen batean Zuk damu hartu hari lurreko giltzak emateagatik.

Orduen Liturgia.

Page 68: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Arratsez

“Arratsean, gizonak eta emazteak baratzan zebilen Jainko Jaunaren

oinotsa entzun zuten” (Has 3, 8)

Badoa sutan eguzki.Zu, betiko Argi bakar, Hirutasun txit dohatsu, piztu bihotzok su ta gar.

Eresten zaitut goizean, otoitzen arratsaldean.Arren, gora zaitzadala zeruan santu-artean.

Aitari eta Semeari eta Gogo Gurenari ospe, lehendanik bezala, atergabe, orain, beti. Amen.

Gauez

Page 69: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

“Geldi zaitez gurekin, berandu baita eta iluna gainean dugu” (Lk 24, 29)

Otoi, guztien Egile, argiak alde egin baitu, hoben ilunetik, Jauna, zaindu ta gorde gaitzazu.

Gure bihotzok zaitzate amets eder lotan senti, ta argia hurbil denean gora zaitzagula beti.

Emaiguzu osasuna, emaiguzu bizi-poza; gau beltza zure argiak bere dirdaiz argi beza.

Jesukristoren bitartez grazia hau iguzu, Aita, Goi-Arnasa ta Zurekin betiko Errege baita. Amen.

Orduen Liturgia

Page 70: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

IZADIAREKIKO OTOITZA

“Lurrak bere uzta eman du, gure Jainkoak bedeinkatu gaitu”

(66. Sal. 7)

“GAUZA ederrok baino ederrago bada gauza eder guztiok egin zituena…”

Bitoriano Gandiaga

Danielen kantika

Page 71: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu ezazue Jauna: goretsi eta ospatu gizaldietan.

Jaunaren aingeruak, bedeinka ezazue Jauna; zeruak bedeinka ezazue Jauna.

Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinka ezazue Jauna; Jaunaren gudari guztiak, bedeinka ezazue Jauna.

Eguzki eta ilargi, bedeinka ezazue Jauna; zeruko izarrak, bedeinka ezazue Jauna.

Euri ta ihintz guztiak, bedeinka ezazue Jauna; haize guztiak, bedeinka ezazue Jauna.

Su eta beroak, bedeinka ezazue Jauna; hotz eta hotz-min, bedeinka ezazue Jauna.

Argi eta ilunpeak, bedeinka ezazue Jauna; tximist eta hodeiak, bedeinka ezazue Jauna.

Bedeinka beza Jauna lurrak: goretsi eta ospatu gizaldietan.

Mendi eta muino, bedeinka ezazue Jauna; lur-gainean ernetzen diren guztiak, bedeinka ezazue Jauna.

Iturriak, bedeinka ezazue Jauna; itsaso eta ibaiak, bedeinka ezazue Jauna.

Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinka ezazue Jauna; zeruko hegazti guztiak, bedeinka ezazue Jauna.

Pizti eta abere guztiak, bedeinka ezazue Jauna: goretsi eta ospatu gizaldietan.

Giza-semeak, bedeinka ezazue Jauna; israeldarrak, bedeinka ezazue Jauna.

Jaunaren apaizak, bedeinka ezazue Jauna; Jaunaren morroiak, bedeinka ezazue Jauna.

Espiritu eta anima zintzoak, bedeinka ezazue Jauna; santu eta bihotz-apalak, bedeinka ezazue Jauna.

Ananias, Azarias, Misael, bedeinka ezazue Jauna: goretsi eta ospatu gizaldietan.

Bedeinka ditzagun Aita eta Semea Espiritu Santuarekin: goretsi eta ospatu gizaldietan.

Bedeinkatua Zu zeru-sabaian: aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.

Dn 3, 52-90

Diren guztien antolatzaile

Page 72: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Diren guztien antolatzaile, gizonen egile, Jainko: sortzen dituzu lur-mami eta narrasti piztiak oro.

Zuk esan-hitzez eginak dira mila gauza harrigarri; gizonen mende jarri dituzu, gizona dezaten zerbi.

Joera oker guztiak, Jauna, urrun itzazu gugandik, urrun okerra giza-legetik, orobat ohituretatik.

Emazu, Jauna, saritzat poza, egin graziaren grazi, urra itzazu liskar-hedeak, bake-itumenak josi.

Iguzu hori, Aita onbera, Semearekin bat-bera,Espiritu biokin dela, beti Errege baitzera. Amen

Orduen Liturgia

Anaia eguzkiaren kantika

Page 73: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Goi-goiko, ahalguztidun, Jaun ona, zureak gorespenak, aintza, ohorea eta bedeinkapen dena.

Zuri, Goi-goiko horri, dagozkizu bakarrik, eta ez da gizakirik zu aipatzeko duin denik.

Goretsia zu, ene Jauna, zeure sorkari guztiekin, batez ere anaia eguzki jaunarekin: bera da egun-argia eta berarekin diguzu egiten argi.

Eder eta distiratsu da dirdira bizitan: zure, Goi-goiko horren, irudia da.

Goretsia zu, ene Jauna, arreba urarengatik: txit ongarria da, apal, bitxi eta garbi.Goretsia zu, ene Jauna, anaia suarengatik: beronen bidez argitzen duzu gaua eta ederra da, alaia, sendoa eta indartsua.

Goretsia zu, ene Jauna, gure area ama-lurragatik: berak gaitu mantentzen eta gobernatzen, eta hainbat fruitu, lore koloretsu eta belar sortarazten.

Goretsia zu, ene Jauna, zure amodioz dutenengatik barkatzen eta gaixotasuna eta larrialdia eramaten: zorionekoak bakean sufritzen dituztenak, zuk, Goi-goiko horrek, koroatuko dituzu eta.

Goretsia zu, Jauna, gorputzeko gure arreba heriotzagatik: ez da gizaki bizidunik ihes egin diezaiokeenik.

Zoritxarrekoak bekatu larrian hilko direnak!Zorionekoak zure borondate santuan aurkituko dituenak, ez baitie kalterik egingo heriotza bigarrenak!

Gorets eta bedeinka ezazue nire Jauna, eman eskerrak eta apaltasun handiz zerbitza.

Goiz argi

Page 74: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

1. Ezerez, huts, ilun gauza denak gauean: sorkunde berri bat eguna hastean. Argiaren hatsak uki gaudiari… So nago gauza denen agerkundeari. Ilunbe hartatik hantxe zaizkit ager lehenengo mendiak, gero soro musker. Eguna jaio da. zenbat margo eder! Argiak pizteke ez de geldi ezer.

* * *

Zenbat ederrago argi suspergarri, hainbat ederrago ager zait Izadi. Udazken-goizetan zuria argia, orobat orduan mendien garbia. Inoiz baina, baita

–ilunabarrean- hodei odol gorri…

Argiak baititu su-garretan jarri. Argi! Gauza denak, zu zarenoi zaizkigu: ederra bazara, eder ikusten dugu. Zure dirdir eder, bizi, pizgarria ez balitz… non ote gauzaren bizia?

2. Nire gogamena ihes doakit argia bera den Jaunaren ondotik. Ez nago lurreko argia ukatzeko. Baina gauza guztiak ederragotzeko, txinpart bat nahi nuke jainkotiarrago,

dirdir bikainean gauzak ikus ditzadan izate hobean.

Eguzki argia, ene argi, zatoz! Besoak zabalik zaizu ene bihotz… Baina ezin ase zuk nire ixira: ezin egon nauzu soilikan begira. Noan neurririkan ez duen argira. Argia… Argia ez. Bera zaigu dena: Argi eta ikuskai

ta gainera ikusle, Hirutan dena.

3. Nire bihotzeko gaudi ilun honetan inoiz biztu bekit

Page 75: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

zorion hutsetan argi-ikuskai hori

orain sinesmenez, ilun, antz irudi; gero zaitzadala aurpegiz-aurpegi. Zatozkit, oi! Argi-dirdai zaituguna! Nigan biztu ezazu zerutar eguna. Izan hutsarekin, zure Izatean bizi nadin, bizi,

Zuri begira, maitale goi-argi betean!

Juan Mari Lekuona

Nork daki

Page 76: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Zeru sabaian emeki-emeki zenbat hodei ibilki-ibilki…Norantza goazen nork daki, nork daki?

Zuk dakizu, Jainkoa, Uk nahian baitoa, norantza doan geroa…Zuk dakizu, Jainkoa.

Norantza goazen nork daki, nork daki?

Zuk dakizu, Jainkoa,Zeuganaino baitoa, bakoitzaren mintzoa…Zuk dakizu, Jainkoa.

Norantza goazen nork daki, nork daki?

Zuk dakizu, Jainkoa,Zuk bisturik baitoa, gizaldien gogoa…Zuk dakizu, Jainkoa.

Zeru sabaian emeki-emeki zenbat hodei ibilki-ibilki…

Iratzeder

Artasoko seigarren salmoa

Page 77: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Bihotz-biotzez maite dut lurra.Magalean naukan ordeka maite dut; inguruan jolasean jeikika lurra, harrotuz eta apalduz mendi eta troka eginez; maite dut bular eta lepo jostatu nakion eskaintzen dizkidan ama.Bihotz-bihotzez maite dut lurra.Itsasoz goldeatua dagoela maite dut; geografia batean zabalik lurra miloika giza-jenderentzat zoru eta zeru delarik.Lanean gau eta egun ama.Bihotz-bihotzez maite dut lurra. Zuhaitz eta loreetan maite dut, fruituz eta ogiz datorkigu lurra; iturrietako ura eta ibaietako arrainak eta abere taldeak ernarazten ditu guretzat.Maite dut itsas ontzi eta hegazkin metalezkoen ama.Bihoz-bihotzez maite dut lurra.Paraje ederrak atontzearen eta hiriak egoki hartzearen zale baita, maite dut; argia eta indarra sortzeko gaiez eta edotariko meatz edotarakoz lurra, bizitza gero eta erosoagotzeko ondasunez.Maite dut gizonak eta herriak elkartzeko hainbeste bidez inguratu den ama.

Bihotz-bihotzez maite dut lurra.Gizaldien oroigarriak gordetzen ditu ezkutuan batzuk, besteak agerian,

Page 78: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

maite dut; gertakizun eta aurkitze harrigarrien etengabeko sortzaile lurra.Itxura eraberrituz bizi da gizonen lan eta egite zorgarriei leku emanez.Maite dut.Helburu eder eta ospetsuagoetara lagunduz, ama.Bihotz-bihotzez maite dut lurra.Eguzkitara atera ninduen eguna eta herriak eta jendea erakustera, maite dut.Ugaria eta askotarikoa da, guztiena eta guztientzakoa lurra.Lehorrez, aidez, itsasoz jarraitzen digu eta berengana erakartzen, maite dut.Herstura gabe jardun edo lo har dezadan gertuan dut beti ama.

Bitoriano Gandiaga

Artasoko zazpigarren salmoa

Page 79: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Lurrean bai, lurrean bizi naiz.Lurrean dut bizi gaia eta bizi lekua.Lurrean zutitzen naiz goiz oro lurreko arbolen artean, lurreko gizonen artean, lurreko abereen artean,eguzkiaren, euriaren edo lainoaren azpitan aritzeko.Lurrean bizi dut lurraren existentziaz ohartarazi ninduen bizitza; lurraren zurrumurruetara begi eta belarri zabalez ernai jartzen zaindu bizitza; pentsakor eta aztertzaile zerura begira geratzen zaidan bizitza.Lurrean, abioiak dardaratzen duten aide honen pean bizi dut lurrera karga; kableei altuan eusteko burdinak altxatzen dituen lurretik datorkit zirrara bizitzazkoa; bideek daramazkidate pausoak nora-larrosa

beteko lurrean.

Bitoriano Gandiaga

Lurra hartu dut esku barruan, eskukada lurra,

Page 80: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

neure asaben lurra, lurreko neure lurraren lur puska ziurra.

Harriaren arreba lurra hartu dut esku barruan, euskaldunen ama lur, uraren kideko lur, suaren sostengu lur zuraren orpoko lurra.

Lur hotza, lur beroa; lur hila, lur bizia; lur nabar, lur argia; lur astun, lur arina; lur samin, lur atsegin; lur gogor, lur gozatsu; lur iraundu, lur maite; lur jator samurra.

Lurra hartu dut eskuan muin emateko, besarkatzeko, bularrean herstutzeko luzaro.Eta gero

neure burua baino gorago jasoz eskua, burutik behera utzi dut sorbaldaz behera jausten, neure lur guztiz behera, lurrezko bataioaren seinaletan.

Bitoriano Gandiaga

Page 81: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

“ERRUKIA EMATEN DIT JENDE HONEK… EMAN ZUEK JATEN” (Mt 15,3), (Lk 9, 13)

“Izan zaitezte errukitsuak, zuen Aita errukitsua den bezala” (Lk 6, 36)

“Jaunaren izpiritua nire gainean dago, berak nau bidali gatibuei askatasuna eta behartsuei berriona adieraztera, itsuei ikusmena hots egitera eta zapalduak askatzera, Jaunak onginahia azalduko duen urtea hots egitera. (Is 61, 1-2).Eta Jesusek: Gaur bete da profezia hau entzuten didazuenontzat” (Lk 4, 18-21).

Anaia-arrebak zerbitzatu

Page 82: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Jauna, gose naizenean, emadazu janari premian dagoen norbait.

Egarri naizenean, emadazu edari premian dagoen norbait.

Hotz naizenean, emadazu norbait beroa eskain diezaiodan.

Nahigaberen bat dudanean, eskainidazu norbait kontsolatzeko.

Nire gurutzea astun bihurtzen zaidanean, emadazu beste baten gurutzea partekatzeko aukera.

Neure burua behartsu ikusten dudanean, eraman nazazu premia gorrian dagoen norbaitengana.

Hotz naizenean, emadazu norbait, sikiera une batez, lagun diezaiodan.

Neure burua umiliatuta sentitzen dudanean, egizu norbait goraipatzeko aukera izan dezadala nire aldamenean.

Lur jota, etsita nagoenean, bidalidazu norbait berari adorea emateko.

Besteek ni ulertzeko premia sentitzen dudanean, bidalidazu nire konpresioaren premia duen beste bat.

Besteen laguntza eta arduraren premia dudanean, bidalidazu beste bat beraz arduratzeko.

Niregan baino pentsatzen ez dudanean, beste batek erakar dezala nire arreta.

Egin gaitzazu, Jauna, mundu osoan zehar gose eta behartsu bizi eta hiltzen diren gure anaia-arrebak zerbitzatzeko gaua.Amen.

Kalkutako Ama Teresa

Zabal, otoi, Jauna

Page 83: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Zabal, otoi, Jauna, nire begiak, ikus dezaten

zure bihotzaren miragarriak.

Bide bazterrean bainago itsusenda nazazu:

Zu, nire Jauna, Zu ikus zaitzadan.

Zabal, otoi, Jauna, nire eskuak: beude zabalik,

ta piztu bitzate bihotz ahulduak.

Gaitz guztien gaindi, noan Zurekin; har ni eskutik,

gurutzera ere joan nadin.

Zabal, otoi, Jauna, nire bihotza, entzun dezadan

behartsuen deian, Kristoren poza.

Askorentzat, Jauna, Zu hila zaude; egon nirekin;

inoiz gal ez nadin, piz nigan fede.

Orduen Liturgia

Jesus langileari otoitza

Page 84: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Jesus, Jauna, egun osoa eskaintzen dizugu: gure lana, gure borrokak, gure pozak eta gure saminak.

Emaguzu guri, eta lankide ditugun gure neba eta arreba guztieiZeure erara pentsatu, Zeurekin lan egin eta Zeurekin bizi izatea.

Emaguzu gure bihotz osozZeu maitatzeko grazia eta gure ahalbide guztizZeu zerbitzekoa.

Zeure Erregetza benetako egia izan dadila lantegietan, tailerretan, meategietan, baserrietan, itsasoan, eskoletan, bulegoetan eta etxeetan.

Etsipenak jotzen dituen ekintzaileekiraun dezatela zeure Maitasunean.Lanaren eta borrokaren ohorezko ekintzan hildako gizon eta emakume langileek atseden bezate bakean.

Maria, behartsuen Ama.Otoitz gure alde. Amen

Langilearen otoitza

Page 85: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Langile bat izan zara, Jauna, gure antzera.Lagunduiguzu gure lanari bere zentzua aurkitzen, gizatiartzen eta bizitza eta maitasun iturri bihurtzen.

Barkaiezu zanpatzen eta menperatzen dutenei, emaiezu zure adorea gehiago ezin dutenei.

Sendotu eta indartu itzazu gizaki ororen lan baldintzak hobetzen eta duintzen saiatzen direnen borroka eta solidaritatea.

Erruki zaitez sufritzen duten guztiez, lan egin beharra duten ume eta zaharrez.

Nire lana eta nire lankideena eskaintzen dizut gaur, Jauna; mundu osoko lana, zure aintzari egiten diodan gorapen-kanta bezala, zure izaki guztion esker on bezala. Amen.

Otoitzez

Page 86: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Jaun Zerukoa, otoitzez gaude konfidentzia betean: amodioa pitzaratu gure sorterri maitean, zure lekuko agertuz beti, bizi gaitezen bakean, batek bertzea errespetatuz, batasun sendo batean.

Eta ogia sortarazazu gosea dagoen lekuan, gure gidari daudenak, aldiz, lagundu beren karguan, izan dezaten bihotz bat eta argi bizi bat buruan, egia eta zuzentasuna heda daitezen munduan.

Egizu, otoi, libertatea inork ez dezan kondena, eta ez ahantz hobenik gabe estekan eman dutena, Zuhauren1 edo herriagatik pairatzen ari dena, mundu guztian errespetatu dezan gizonak gizona.

Bada hainbeste sofrikario eta hainbeste behartsu, zure eskua izan dadila denen aldera indartsu; mundu hontako behar orduen berri ongi baitakizu, komeni bada, soleji daiten, Jainkoa, zerbait egizu!

Xalbador1zuhauren: zeugatik

GAUZAK, Jauna, pozik dagoz baina gizonak min dira.Nire arima tristeki dago

Page 87: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

izadiari begira.

Izadiari begira gauzetan poza ageri da.Gauzak pozik dagoz, Jauna, baina gizonak min dira.

Baina gizonak min dira betiko joran min batez.Nire arima tristeki dago izadiari begira.

Baina gauzak zehar, urrun, zeuganaino begituta, zure bihotza gizonengan makurturik ikusten da.

Bitoriano Gandiaga

Page 88: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Askatasuna

Emadazu euriteek eragindako uholdearen askatasuna; bere txima astinduta, amaiera ezezagunerantz amiltzen den ekaitzaren askatasuna.

Emadazu oihaneko sutearen askatasuna; iluntasunari erronka eginez, barre-zantzoka ari den trumoiarena.

Aska nazazu neure itzaletik, Jauna; aska nazazu neure hondamenditik eta neure egunetako nahaspilatik.

Helduidazu eskutik, gaua iluna da eta zure erromesa itsumustuan dabil-eta!; atera nazazu etsipenetik; piztu zure sugarrarekin, nire nahigabearen argimutil argirik gabea; esna ezazu, nekaturik eta ahiturik dagoen nire indarra!

Ez iezadazu utz atzean gelditzen, galdutako porrotak zenbatzen!

Gaua iluna da eta zure erromesa itsumustuan dabil; helduidazu eskutik!

Poztu zaitez, erori ziren-eta gauaren kateak; barreiatu dira ametsak!

Zure hitzak urratu ditu errezelak, eta zabalik daude goizeko lore-begiak; esna zaitez lotan zauden hori!

Argiz beteriko zartada ekialdetik mendebaldera barreiatuz doa; eta erortzear dagoen gartzelako dorretan garaipenaren ereserkiak gorantz abiatzen dira.

Rabindranath Tagore

Page 89: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Zer esan nahi du laguntzeak

Ilunsentiko orduek nire bizitza iluntzen dutenean, ez dizut eskatzen, adiskidea, hitz egin diezadazula, zure eskua eman diezadazula baizik.Utzidazu ukitzen, neure eskuen artean edukitzen, eta sentitzen, nire bakardadearen amildegi gero eta handiagoan.

Gameluen parabola

Page 90: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Behinola zeruanAita Betikoak galdetu omen zionJesus Semeari, gure Artzain Onari: -“Munduan zer berri?”.

Semeak orduan azaldu du pena: -“Ez didate ulertu esan niena: errazago dela jostorratz-begitik gamelu bat pasatzea, zeruko herrian aberats bat sartzea baino…Gaur-egun, ordea, Eliza erabat gameluz betea dago.

Haserretu omen Aita Betikoa. Ikustekoa izango zen haren bekozkoa.

Juan Mari Lekuona

Etxabola

Page 91: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

POBREOK etxaboletan ez dugu argirik, eta begiotan min, bai. Ez baitakigu ikusten.

Ta argia hotza denez gero ez dugu leihorik, ta diruak gordetzeko ez dugu behar aterik.

Argi gutxiko dugu, bai, etxabola gurean.

Bihar-edo noizbait justizia egingo den itxaropenaren argi gutxitxo.

Joxe Azurmendi

Page 92: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Dirua

Pobreentzat ez den poltsa, deabruaren gorotza, kristau jatorraren lotsa, bihotz makurraren hotsa.

Juan Mari Lekuona

Bedeinkapen irlandarra

Bideak ireki daitezela, zurekin bat egiteko; eguzkiak epel egin dezala distira zuen aurpegietan; zirimiri gozoa egin dezala zure soroen gainera; haizeak beti jo dezala zure bizkarrean.Eta Jainkoak beti bere esku-ahurrean izan gaitzala, berriro topo egingo dugun egunera arte.

Page 93: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

EUSKAL HERRIAREN ALDE

“Jaun Zerukoa eduki dezan gaur euskal-lurraren oihuak” (Iratzeder)

“Ikusten gaituen udaberri hontan berritzen ikusten ditut gauza eta gizon eta harriaren eta uraren gaineko Herri honi baderitzaiot jadanik justiziaren erreinu”.

Bitoriano Gandiaga

Page 94: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Euskal Herriarentzat otoitza

Euskalerriak, euskal jendeak egin dituzun Jainkoa, eman diguzu mundu hau baino bihotz bat handiagoa.Euskaldun sena beroa dugu beroa eta osoa, batzuk besteekin etsaitzeraino nahi gauzetan baitoa.Elkar jatetik gorde gaitzazu Euskal semeak, Jainkoa.

Gure nahiak baino goragoZuri begira ibilki,Euskal Herria barnetik maitez denak bat gauden gizonki.Amaituz gero, euskaldungoa ezerk ezin du desegin.Gure arteko guduez barrea dago(e)n deabruak badaki. Elkar jatetik gorde gaitzazu euskal semeak, Jainkoa.

Arantzazutik Belokeraino goiko Amaren bihotza deika dago(e)la Zuri eskainiz euskal bihotzen otoitza.Etsipenera ari direnak aiten fedeak piz bitza, ez dadin zabal euskal lurrera fedegabeen gau beltza..Eskutan duzu euskal geroa: gutaz erruki, Jainkoa!

Iratzeder

Page 95: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Gora bihotzak

Egun beltzak Euskal Herrian baititugu denok orain, argiraino gaitzan eraman Kristorengan gauden anai.

Gora bihotzak! Ez ilundu:Kristo dugu beti Jainko.Harek mundua garaitu du eta berriz garaituko.

Ez gaituzte besteek hilko gu, ez badegu elkar jaten.Bat egiten baldin badugu, nor da guri na(g)usituko?

Gora bihotzak! Ez ilundu:Kristo dugu beti Jainko.Harek mundua garaitu du eta berriz garaituko.

Gizonentzat hori da zaila: guztiek bat egitea.Hortarako eman dezala gugan Kristok sinestea.

Gora bihotzak! Ez ilundu:Kristo dugu beti Jainko.Harek mundua garaitu du eta berriz garaituko.

Nola burua makurtu elkarri, bat ez bada Kristo Jauna. Eta badugu Kristo lokarri, nola egin batasuna?

Gora bihotzak! Ez ilundu:Kristo dugu beti Jainko.Harek mundua garaitu du eta berriz garaituko.

Iratzeder

Page 96: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Ez naiz gehiago

Ez naiz gehiago kantutan ibilki; baina bihotza berdin bizi zait alaiki, Kristoren lagun doanarenak baitaki bizia zenbateraino den olerki.

Kristorekin egin eta jasan guztiak isilka dabiltza zeruko bertso-haziak; han lora ditzan olerki zoragarriak gutariko bakoitzaren biziak.

Jaun Zerukoak Euskal Herria maite du.Haren nahia zinez egingo bagenu jakingo luke, bai ibiliz jende eta mundu, nola gu lagundu.

Hoakit, bihotza, Jaunak nahien nahian den olerkirik olerkiena sortzean, oharkabeko bertso isil horiek ditzadan zerura nik eraman.

Iratzeder

Page 97: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Bakea

Egun, bakea, zutaz kantatzera noa, iragan aspalditik banuen gogoa; gizonen zorionak zu zaitu erroa, ontasun guztietan pare gabekoa, bakan aurkitzen diren lore arradoa.

Denok dugu bakea gure mingainean, nahiz herra1 bazkatu bihotzen barnean; betidanik bezala, gaurko egunean, hamaika giristinok lur honen gainean gerra egiten dugu zure izenean.

Nahiz gerra tiroak urrundu aspaldi, haren usain kiratsa bada hemen gaindi; batean kalapitan2 hainbeste alderdi, edo langileen eta nagusien aldi, egiazko bakerik inon ez da sendi.

1 herra: gorrotoa.2 kalapita: nahaste-borrastea

Munduari begira egon naiz pozetan: zenbat jende bizi den lege zorrotzetan, bizientzat eraiki hil-harri hotzetan: haiek ez dute sartzerik gerrako gauzetan, baina ez da bakerik haien bihotzetan.

Jo arazten diet bi belaunez lurra, ixilik egon daiten, tinkatuz zintzurra; itotzen badute (e)re haien arrangura, ez diete itzaltzen barneko su hura; bake sortaratzaile txarra da beldurra.

Nork ez daki munduan asko badaudela egun bat pasa gabe beterik sabela?Ez pentsa haien baitan bakerik badela; anaia artean egin lezakete gerra, jakinik elkar hilez aseko direla.

Beste gose mota bat bada hedatua: zenbaitek, ase nahiz beren mendekua, nonahi sortzen dute bizi arriskua; ez dauka horien baitan bakeak lekua, errabiak gidatzen diote eskua.

“Borondate oneko gizonei bakea”

Page 98: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

zuk esan hitzak dira, o Jesus maitea; guk borondate onik ez dugu ordea, gurekoikeriaz bai bihotza betea, gura nahira ixten diogu atea.

Ni ere ez naiz sortu aingeru umila, nigan da gizonaren kitzika kiskila1; betidanik harekin borrokan nabila, gisa batera nahi nuke banintz hila, zerura joateko bakearen bila

Xalbador

1 kitzika kiskila: xaxatzaile zekena

Page 99: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Gaurko nire otoitza

Jauna! Zabal ezazu eskua gure buruon gainetik, eta gure biziko nahikunde biziena onetsi…

Euskal Herriaren maitale gaituzu. Guk dihardugu ahaleginka, asaben ohiturak eta euskaldunen mintzoa suspertu nahirik.

Gure biziko ametsik ederrena, zenbait euskaldunen txorotzat, nor edo hark gaiztotzat ere, badute joa…

Gu ez gara, baina, gaiztoak. Jauna, euskaltzale garen aldetik, behinik behin.

Euskozaletun-argiz argitu zitzaizkigunean begiok, zurekin lehenbizikoz euskaldun zintzo izaten… hasiak gaituzu: zuk gure euskal-otoitzak entzun eta ulertzen zenituen pozik, zuk lehengoaz baino gar gozoagoaz saritzen zenizkigun…

Ordea, ba ote gara zoro?...

Jauna, ez. Zu bazaitugu lagun!

Zu: egun-urratzearen izpi motela argi-jai lilurakor eguerdian bihurtzen duzuna!

Zu hodeixka mehe batez hodeitza astuna eginik, euri ongarriz lur-egarria ontzen duzuna!

Zu: hazi xeheari ehun aledun buruxka sortzeko kemena damaiozuna!

Gutxi gara, eta makalak… Alabaina, zure eskuak askotu eta bizkortzen gaituerarik, betor, bai, betor, Jauna gure Argi-jaia, gure euri asekorra, gure buruxka joria!

Gure su hau, otoi, Jauna, anaia guztien bihotzean itsatsi…

Jose Mari AgirreXabier de Lizardi

Page 100: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

“SINETSI NAHI DU! LAGUNDU SINESGABE HONI”(Mk 9, 24)

“Ea itsumustuka bederen aurkitzen zuten” (Eg 17, 27)

“Zeruko zoriona, Jainkoa betiko neureganatzea kantatzen dudanean, ez dut inolako zorionik

somatzen, neuk sinetsi nahi dudana kantatzen soilik” (Teresa Lisieuxkoa)

Iturria

Page 101: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Arimaren leloa, Jainkoa sinesmenez, ezagutzeaz poz delako

Badakit nik ongi laster darion iturri, gauez izan arren.

Gordean egonik ere betiko iturri, badakit ongi non den bere gordegi,

gauez izan arren.

Ez dakit non den sorburu, ez duelako, bai, ordea, han sortzen direla jatorri oro,

gauez izan arren.

Badakit ederragorik ezin dela, eta zeru eta lurrak handik didatela,

gauez izan arren.

Ongi dakit harengan ez dela hondotik, inork ezin duela ubide-egin,

gauez izan arren.

Haren argia ez inoiz itzaltzen, badakit argi oro han dela sortzen,

gauez izan arren.

Badakit haren urbizi hain haundi direla, suleze, zeru ta jende dituela urezta,

gauez izan arren.

Iturri honetatik sortu ohi den jario badakit hain gai dela, oroz gaineko,

gauez izan arren.

Badakit, biotatik darion joaira bata bestearen aurreko ez dela,

gauez izan arren.

Betiko iturri hau, bizia emateko, ongi bizi honetan gorderik dago,

gauez izan arren.

Hemen ari zaie gizakiei deika, ilunez arren, ur honetan ase dira,

gauez delako.

Hain gogoko zaidan ur bizi hau ogi bizigarri honetan bai dakust,

gauez izan arren.San Joan Gurutzekoa

Page 102: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Sinesten dut

Sinesten dut egun batean hilen naizela hutsean eroria ezerezean amildua hauts bihurtuko naizela.

Sinesten dut hartuko nauen lur hortatik landare berriak, sortuko direla, landareetatik zuhaitzak zuhaitzetatik loreak loreetatik fruituak, fruituetatik gizonak eta abereak bazkatuko direla.

Sinesten dut izaki guztien aldakuntza etengabea dela: itxuraldatze sakon batek berbihurtzen gaituela eta izatetik izatera atsedenik gabeko mugimenduak garamatzala.

Edertasunaren neurri bakarrean finkatua bizi behar dugulako sinesten dut gainerako neurri guztiak gezurrezko direla.

Sinesten dut bai egun batean hilen naizela hutsean eroria ezerezean amildua hauts bihurtuko naizela.

Xabier Lete

Sinesten dut

Page 103: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Loreak loretze betean fruituak fruituze betean zuhaitz eta harri eta burdin lurraren lurtatze mugimendu dardaran mendiak eta itsasoak izaki eta gizaki guztiak izadiaren ekilibrio betean iraunen dutenean sinesten dut gizonaren zoriontze betean.

Esperantzak gizon guztien izerdiaren izerdiaz borrokaren borrokaz mundu berri bat erdiko duenean sinesten dut gizonaren zuzentasun betean, gizonaren askatasun betean gizonaren amodio betean.

Loreen loretze betean lurraren lurtatze mugimendu-dardaran izaki eta gizaki guztiak irautearen betean dantzatuko direnean sineste dut hastapeneko gaurko eta betirako amodio haren izenean eta berriz ere deituko diot: biziaren Jaungoikoa hastapenik betikoa sinesten dut!

Ahantzi nahi ditut etsipen kantuak Herri zapaldu horren intziri nigarrak. Nahi gabe daramagun borroka gogorrak dakartza berarekin hazi emankorrak.

Nik ez dut bizi nahi

Page 104: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

besoak mozturik bi zangoak herrestan bizkarra hautsirik izar bati begira lagunak eginik esperantza kantatzen ez naiz asperturik.

Nola oihan-mendiak berdin itsasoak musika zoragarriz dirade beteak lurtatze berri baten indarki bultzadak dardaratuko ditu zeruko izarrak.

Mespretxu zapalkuntza kalapita, auzi Herri ukatu baten morroi marka guzti.

Dator Askatasuna hodeiak doatzi ager gaiten dantzara bihar edo etzi!

Manex Erdozaintzi-Etxart

Sinesten dut

Page 105: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Sinesten dut bizitza, pozten nau bizitzak poz betirainokoz: piztu da Jesukristo sekuletako poz.

Sinesten dut bizitza, hari zor natzaio, hari eskerrak naiz; arretaz dut zainduko, ospatuko dut maiz.

Sinesten dut bizitza betiko dohain alai ta galanta; badut zertan gozatu, bai-eta kanta.

Bitoriano Gandiaga

Gau iluna

Page 106: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Nire zoriona! --- Gau ilunean,maitez su-garetan, --- inor oharkabe atera nintzen, --- etxe-barruna jabal1 neukanean.

Ilun, beldur gabe, --- zurubi gordetik mozorro-jantzian, --- ilun, zelatan, etxe-barrua --- jabal neukanean.

Gau dohatsu hartan --- ixil, inork ere ez nindekusala, --- ezer ez nik ere, nire bihotzeko --- argia baizik gidari ez nuela.

Hau ninduen gidari --- eguerdi-argia baino areago, --- nik nekien tokian zegoen Harengana, --- inortxo ere ageri ez zela.

Gau dohatsua! --- argia baino maitagarriago --- zitzaidan gaua!Hartan bildu ziren --- Maite eta Laztan,Laztana Maite --- bihurtzen zela.

Lore-galtzar honetan, --- oso osorik Harentzat baineukan, --- lo geldi zitzaidan; maite egiten nion; --- izai-ostoak haize zegion.

Nik Haren adatsak --- orraztu artean, dorreko haizeak --- esku leunez lepoan ni joaz, zentzuak oro lotu zizkidan.

Han geldi nintzen, --- nitaz ahaztu nintzen; burua makurtuz ---Haren galtzarrean2.Oro geldi zegoen – Han nire kezka egotzi nuen --- lilien artean.

San Joan Gurutzekoa

1 jabal: bare2 galtzarra : altzoa

Page 107: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

“UTZI JAINKOARI ZEUEN KEZKA GUZTIAK, BERA BAITA ZUETAZ ARDURATZEN”

(1 Pe 5, 6-7)

“Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak” (Mt 6,33)

“ ‘Eskerrik asko’ baldin bada egiten dudanotoitz bakarra…, nahikoa da” (Meister Eckhart)

Page 108: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

ZEUK nahi duzuna, Jauna: nahi baduzu, arrosa artean, bizitzaren argi-dizdirak iturburuetaruntz irriz, izan bedi Zeuk nahi duzuna.Nahi baduzu, kardo artean, betiko gauaren hondogabetasun itzaletaruntz odolez, izan bedi Zeuk nahi duzuna.Eskerrak begiratu nezan nahi baduzu, eskerrak itsutu nahi banauzu; eskerrak guztiagatik ta ez ezergatik; izan bedi Zeuk nahi duzuna,Zeuk nahi duzuna, Jauna; izan bedi Zeuk nahi duzuna.

Juan Ramón Jiménez Itzultzailea: Juan San Martin

O, ene Jainko,

Page 109: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

lur zabaleko gauzetatik niretzat gorderik duzun guztia, emaiezu zure etsaiei; eta datorren munduan niretzat gorderik duzun guztia emaiezu nire adiskideei; nik aski baitzaitut Zu.

O, ene Jainko, ifernuaren beldurrez gurtzen bazaitut kixkal nazazu ifernuan, eta paradisuan itxaropenez gurtzen bazaitut ez ni paradisuan sartzen utzi; baina Zu zeugatik bakarrik gurtzen bazaitut, ez nazazu Zeure betiereko edertasunik gabe utz.

O, ene Jainko, nire zeregin bakarra eta nik nahi dudan guztia mundu honetan, sortuak diren gauza guztien artea, Zutaz oroitzea da eta datorren munduan, mundu hartako gauza guztien artean Zurekin aurkitzea da.Esan dudan bezala da niretzat baina Zuk egizu nahi duzun guztia.

j.a. ARTZE

Page 110: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Nadin, nadila

Lorea bezain ona nadila: negar ixila eguzki galdatan.Apaikizuna pobreen leihotan.Jainkoaren dei bat bide bazterretan.Naizenik era ahaztua.Datorrenari soa gozatzen prestua.Dohain bihur bizitza osoa.Lore ezkutua…Nadin, nadila!

Juan Mari Lekuona

Page 111: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Hona hemen nire otoitza, Jainko!

Hona hemen nire otoitza, ene Jainko: zauritu, zauritu nire bihotzean zikoizkeriaren sustraia.Emadazu indarra, nire poz eta atsekabeak arin eraman ditzadan.Emadazu indarra, nire maitasuna emankorra izan dadin.Emadazu indarra, behartsua sekula bazter ez dezadan eta nire belauna inoiz makur ez dezadan lotsagabe eta harroaren artean.Emadazu indarra, nire gogoa eguneroko huskerien gainetik jaso dezadan.Emadazu indarra, azken batean, nire indarrak zure gogoaren aurrean, maiteminez, amore eman dezan.

Rabindranath Tagore

Page 112: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Asisko san Frantziskoren otoitza bakearen alde

Jauna, egin nazazu zeure bakearen zerbitzari.

Gorrotoa nagusi den lekuan, maitasuna jar dezadala, iraina nagusi den lekuan,

barkamena jar dezadala, haserrea nagusi den lekuan,

batasuna jar dezadala, gezurra nagusi den lekuan,

egia jar dezadala, zalantza dagoen lekuan,

sinesmena jar dezadala, etsipena nagusi den lekuan

itxaropena jar dezadala, ilunbea nagusi den lekuan, tristura nagusi den lekuan,

poztasuna jar dezadala.

Nire jokabidea izan dadila, Jauna, ez ni poztua izatea,

bestea poztea baizik, ez ni onartua izatea,

besteak onartzea baizik, ez ni maitatua izatea,

besteak maitatzea baizik.

Page 113: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

NEKALDIAN

“Noiz arte hori, Jauna” (Is 6, 11)1

Shemoné-Esré

“Senda gaitzazu, Jauna, gure Jainkoa, gure bihotzeko zauri guztietatik. Urrundu gugandik tristura eta negarrak. Zatoz azkar gure zauriak sendatzera… zure herriko gaisoak sendatzen dituzun hori” (Jesusek egunero egiten omen zuen otoitza).

1 Metz, J.B.: “Jainkoaren gaineko diskurtsoren bat formulatzean, baten batek Joben intziria isilarazte badu: ‘zenbait iraun behar ote du honek oraindik?’ dioela; horrek, ez du teologia egiten, mitologia baizik”.

Page 114: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

EZIN izango nauzu sekula, samin horrek, setiatu.Nire begiak negarrera jasoaraziko dizkidazu; nire mingaina lehortu, eta nire kantua isilaraziko duzu; bihotza ireki ahal izango didazu eta ni neu desegin.

Zure burdin-hesien barruan giltzapetu ahal izango nauzu eta eraikitzen ditudan gazteluak eraitsi; nire oren guztiak zure izuaz igurtziko dizkidazu.Baina sekula ez nauzu kikilduko.

Oinaze-zaldian ere maite dezaket.Zure lantzek josita egonda ere, irri egin dezaket.

Gau-min ilunean ere ikus dezaket.Zu heltzen ez zaren lekuetara ere hel naiteke, samin hori.Neuk erabakitzen dut nire odolaren eta beronen loditasunaren inguruan.Neu naiz neure itxaropenen jabe.

José Luis Martin Descalzo

Page 115: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Ez balitz…

Ez balitz herio, eritasunik bai ongi dakit nik

ez balitz herio, eritasunik gu ote nork atxik?1

Ez balitz gorputza hertsiagoa bihotza baino

ez balitz bihotza ahulagoa gogoa baino

non aurki bakea eta non loa, gu ote nork atxik?

Ez balitz minetan deus gaitz, deus minik bai ongi dakit nik

ez balitz minetan deus gaitz, deus minik nork luke bihotzik?

Ez balitz bizian jausten nigarrik etxea zer laite?2

Gutarik bakoitzak beraz besterik nork luke nor maite?

Ez balitz minetan deus gaitz, deus minik nork luke bihotzik?

Iratzeder

1 gu ote nork atxik?: nork harrapatuko ote gaitu?2 zer laite?: zer izan liteke?

Page 116: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

POZIK bizi naizela dinotsudanean, ez dinotsut saminik ez daudadanikan.

Pozik bizi naizela dinotsudanean, itxaro daukadala dinotsut, ariman.

Itxaro daukadala saminen gainean, ilunpe ta barruko izar bat antzean.

Bitoriano Gandiaga

Page 117: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Zure minak

Zure minak nire min, nire minak zure min, banabil ni Zurekin.

Nork ez du bizian zerbait sufritu, zerbait jasan?Nolako bakean minez min nabilan, elkarren minetan?

Zure minak nire min, nire minak zure min, banabil ni Zurekin.

Ez esan ez dela besteentzat bezala: Jainkoak duela ekartzen, arintzen, nire min isila.

Bai bihotz, bai gogo, niregan niago, nirekin dena minJainkoa baitago, mina dut gaitzago.

Zure minak nire min, nire minak zure min, banabil ni Zurekin.

Gaitzako dut mina, gozoa gaitzena; jasaten, gainditzen, garaitzen duena: ni baitan Zu, Jauna

Iratzeder

Page 118: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Goratzarrea

Negar malkoen dardarra opakuaren atzean ez nago bakarrik.Eguneko lehen doinuaren ostean ez nago bakarrik.Mendietako argi hondarraren ondoren ez nago bakarrik.Ez nago bakarrik; izan ere maite dudanaren betikotasun hutsak laguntzen nau beilan.Jainkoaren magalean bizi gara betiko. Amen.

Orduen Liturgia

Page 119: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Bihotzean nork ez du?

Bihotzean nork ez du zenbait etsimendu?

Ametsetan zeukana, nor ez du galdu?Ez da inoiz mundua nahi dugun mundu.

Bihotzean nork ez du zenbait etsimendu?

Etsimendu gainetik dator esperantza.Garaituz da baketzen gizonen bihotza.

Bihotzean nork ez du zenbait etsimendu?

Gau gabe ez baita izarrik ageri; etsiturik, saltoka, kanta gauaz argiari.

Iratzeder

Page 120: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

“AITA, ZURE ESKUETAN JARTZEN DUT BIZIA” (Lk 23, 46)

“Nola ulertu nahitaezko azkena dugun heriotza bizitzaren jarraikortasunean beste zerbaiten hasiera dugula?”

Bitoriano Gandiaga

“Biztu da Kristo hilen artetik, heriotzatik biztuko direnen aitzindari… Adanekin duten batasunagatik gizaki guztiak hiltzen diren bezala, Kristorekin duten batasunagatik guztiak itzuliko dira bizira” (1 Ko 15, 20-22)

Page 121: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Haragia

Orain dela egun batzuk hileta batera joan nintzen; ezagutu zuten guztiek biziki maite izan zuten pertsona bikain baten hileta zen. Eliza, egia esan, muzinduta zegoen, imajina daitekeenez, sermoia hasi zen arte. Orduan den-denok jarri ginen triste baino tristeago. Apaizak, azken finean, zera esan zuen: bizitza honetan gerta dakigukeen gauzarik onena hiltzea dela. Izan ere, hil eta berehalaxe desegiten gara argitasun jainkotiarrean, sute bizi eta zorabiagarri batek irentsitako txinpartak bezala. Hau, egia esan, ondo dago, baina kontu espiritual hutsa izango balitz bezala aurkezten zuen hau guztia. Gure alde materiagabeak baino ez zuen parte hatzen argitasun ikaragarri honetan. Fitsik ere ez haragizko gure izateaz.

Baina, haragiaren berpizkunderik gabe, Betiko Bizitza, Platonen filosofiari buruzko ikastarotxo bat baino ez da, edo, gehien jota, Hegelena; hau da, bi pentsamolde ateo sendo eta bortitz. Haragiaren berpizkunderik gabe, hilezkortasunaren agintzari katolikoa betiko Internet batean atari bat edukitzera mugatzen da. apaiz onkotearen hitzak entzuten ari nintzela, Dreyer-en film ikaragarri bat etorri zitzaidan gogora: Ordet… (Hitza) ezin hobeaz ari naiz; eta bertako irudi batzuez ere gogoratu nintzen: guztiek mututzat jotzen duten eta burutik eginda dagoen pertsonaia, bere arreba txikiaren gorpuaren aurrean jarrita, gero eta ahots sendoagoarekin zezeltzen hasten denean; eta, azkenik, bere senetik aterata, berba izugarriak ulukatzen ditu eta hildakoari berpizteko agintzen dio. Berak konortea galtzearekin batera, neskatoa altxatu egiten da. Oker ez banago, bere gorputza estaltzen zuten lorak irristatu egiten diren lurreraino, hegan, menpekotasun mesfidati batekin.

Katolikook: ez ezazue onartu, inondik inora, haragiaren Aintza inork ebasterik, ez zaitezte Hegelen pentsaeraren jarraitzaile bihurtu. Gorputza betikotzea da asma litekeen itxaropenik sakonena; eta, heriotza bera ere salba zedin, bere burua hiltzen utzi zuen Jainko baten erlijioan baino ez da halakorik posible. Sinisteko zoria ez dugunok, inbidia dizuegu mirari hori dela eta; hau da, Jainkoarentzat (gizakiontzat ez, ordea) gure haragiak gure espirituak adinako duintasuna du, handiagoa ez bada; izan ere, min handiagoa ere sufritzen du haragiak. Otoitz egiten dugu, zuek egian egon zaitezten eta gu ezjakintasunik beltzenean. Guztiok ikusi nahi izango genituzke berriro pertsona onen begiak, heriotzaren ondoren. Eta baita gaiztoenenak ere. Hau da, argi hutsaren ordez, begiak ikusi.

Félix de Azúa

Iraun-gogoa

Page 122: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Azken egun hori datorkeen artean ludi mugaren haruntzak ez du sarrera estu ene bihotzean.

Ezaren bidetik haruntza noa ibar isilean.Ezetz esanaz baiezten noa argi zabalean.Izan hutsezko naizelakoan hausnartzen dutela nire mugetan mugarik-ezak sortu ohi duten barruko susmo urrunekoa: gauzen haruntzagoko zelai berrian, gauzen honuntzagoko mugaren-mugan.

Eta gaur nire baitan naizelarik dagiten aitormen honek egun oro sortuko ahal dit itsas-barrurago ausartu beharra: eta lurra lur den arte entzun ahal izango da barru-eskema bizi baten ezin-utzizko deiadarra: nigan osa-gai den bizi-nahia baten iraun-gogoa.

Juan Mari Lekuona

Sekulako ezustea

Page 123: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Sekulako ezustea, ezuste izugarria izango da bat-batean ohartzea ez dugula utzi bizi ginen mundua, mundu horrek gurekin segitzen duela eta lagundu egiten digula, bere paisaia eta bere abestiekin.Bere betetasunera heldu den mundua, baina beste garai batean.

Lurra seguru, dagoeneko, hasieran zen bezalakoxea, aldez aurretik aurreikusia zen bezalakoxea. Ahaztua genuen agerraldia, merezi ez genuelakoan.Gorrotoaren begirada, maitasun bihurtua..Agurra, ustekabeko itzuleran mudatua, zalantzarik gabeko itxaropen berrian.Lokatza, baratze bihurtua.Kolpea, laztan bilakatua, kolpe gozoa.

Litekeena da minutu batean Pazkoko hiru egunak bete izana.Nora joan beharko ote dugu?Ez dugu alde egin beharrik izango: gelditu egingo gara, guretzat oraindik izenik ez duten tokietan, gaur egun guretzat mugarik ez duten lekuetan; baina leku zoragarriak izango dira, lehenago, jakin gabe, gu egondako lekuak.

Benetako ezustea izango da hilik ez geundela jakitea.

José María Souviron

Page 124: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Zeruan nintzen

“Hemen dago Jauna eta ez nekien” (Has 28,16)

“Zeruen nintzen eta ez nekien…”

Hiltzean omen hori dut esanen.

Zeruan nintzen eta ez nekien.

Nirekin zihoan Jauna lur bidetan:

Hargatik neuka fede bihotzean.

Zeruan nintzen eta ez nekien.

Eskerrak eman orok nerekilan:

Jainkoa baitan jada nindabilan:

Zeruan nintzen eta ez nekien.Ikusten nuen

Jauna begietan, ikasten zein den

ona bere baitan.Zeruan nintzen

eta ez nekien.

Lur hontan nuen Jauna nigan bizi,

usu naiz hemen hartaz ere hazi.

Zeruan nintzen eta ez nekien.

Jainkoa baita oroz barneago,

orain hil-eta zuen baitan nago.

Zerua hor zen eta ez nekien.

Iratzeder

Page 125: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Zer dira gure egunak

Zer dira gure egunak? Zer da gure bizia?Itzalaren pare dira: non dugu zuhurtzia?Plazer solas galgarriek eskitzela (ea gaitzatela) ingana!Oroit gitian (gaitezen) hiltziaz, hain laster baita jina!

Herioak berdin jotzen aberats eta pobre, ezin bestez oro joaten , ardura uste gabe.Baina ez gara betiko ilunpean egonen, Jauna, gure salbatzeko, zer ez duzu egiten?

Zeruko Jainko Jaun ona, aitarik hoberena, entzun ezazu zeure Seme guregatik hil dena.Guretzat grazia galtoz (eskatuz) hor duzu gurutzian, otoi sokorri gitzazu hiltzeko orenian.

Herri kanta

Page 126: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Heriotzeak desegiten du…

Heriotzak desegiten du bizi-lekua munduan.Baina Zuk, Jauna, hartzen gaituzu zeure etxean zeruan.Joan zaiguna onartu, Jauna, Zeu bizi zaren lekuan.

Jaunaren nahiez aurkitzen gara agurtzera behartuak.Baina zeruko pozak ditzala xukatu negar-malkoak.Honen bidera bitez atera aingeru eta Santuak.

Gure arteko gertakizunak ezbehar asko dakarte. Elkar maitatzen dugunok ezin bizi gintezke aparte.Jainkoa lagun esan dezagun:‘Agur! Egun Handira arte’

Juan Mari Lekuona

Page 127: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Hartu zuk, Jauna

Hartu zuk, Jauna, hil hau zeruan, betiko bizilekuan.

Eska dezagun hilaren alde, Kristo bitarteko hartuz.Gure otoitzak asko dezake Harenarekin elkartuz.

Hartu zuk, Jauna, hil hau zeruan, betiko bizilekuan.

Kristorena zen, Aitak deitua Harekin bizi ta hiltzera; Aitak eraman dezala orain Kristorekin berpiztera.

Hartu zuk, Jauna, hil hau zeruan, betiko bizilekuan.

Heriotza honek, ahaide ta lagun, asko ditu jo ta mindu; baina Jaunaren agintzak beza min hori goza ta arindu.

Hartu zuk, Jauna, hil hau zeruan, betiko bizilekuan.

Lehen joanak ere izan bitza gure otoitzak gogoan; guztiak bildu ditzala Jaunak bere maitezko altzoan,

Hartu zuk, Jauna, hil hau zeruan, betiko bizilekuan

Lino Akesolo

Page 128: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Aitatxok ez zaituzte bakarrik utzi

Ni guztion Aitaren etxera itzuli naiz, baina ez naiz zuen ondotik joan hor nago zuekin, non eta den maitasuna nagusi han baitago Zerua bere betean.

Badakit amatxok eta zuek biok zein xamurki maite ninduzuen.Ez dakizue horrek nola goxatu zituen nire gaixo egunak eta zein zoriontsu egin ninduen, hain nintzen maitatua sentitzen!

Aitatxok ez zaituzte bakarrik utzi, ez utziko; amatxo maitearekin batera, beti izango nauzue zuen ondoan, zuek maitatzeko zuentzat neguan eguzki izateko, eta udako sargorian, itzal.

Beti izango nauzue inoiz baino bertago, zuen bihotz xokoan zuen lagun, zuen babesle, batez ere estualdietan eta nora jo jakingo ez duzuenetan.

Zuek ere izan nazazue aurrean otoitzetan, zuengandik hurbilago izan nazazuen, zuekin nagoela beti ikus dezazuen.

Page 129: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Maita nazazue, bizirik eduki nazazuen zuen bihotzetan.

j.a. ARTZE

Argiz jantziko gara

Egun batez argiz jantziko naiz, ez natzaizue mintzatuko hitz nahasiz, gehiegi, leiho bat zabalduko da sosegura, isiltasunera, gure eskuek ukitu leunagoa izen dute eta airearen arintasunak ludiaren bisaia antzaldatuko du.

Ez gara lur itsua izanen, biziaren zuzi iratxekia baizik, eta etxe ezagun aspaldikoan murgilduko gara haur sorberri, landetako ihintz.

Noizbehinka hiri bar dugu begiztatuko arratsalde berbaitatuaren urrezko pausagunean, eta gu han, soaren hargin, miresmenaren jauregia amets gauzatuarekin eraikiz.

Egun batez argiz jantziko gara eta hartuko dugu espirituari dagokion gailurbide adeitsua.

Xabier Lete

Page 130: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Zeruratzean

Zeruratzean jauziko zaigubihotz barneko kantua,bizi hontako guguan eta

minen artetik ondua.

Inork ez jakin kantu berriagugandik entzun orduko,

beren kantuez kantuz kantariguztiak dira jeikiko.

Bakoitzak eman xaramelarijarriko dira bet-betean

beste guztien bihotz-kantuakmilaka mila bozetan.

Jainkoarekin gizon bakoitzakixilka daukan mintzoa

diren guztien soinu tarteanhegalez hegal badoa.

Ageriko da zein den gizonaberdin-gabeko mundua,

zein garen denak elkarren bete,denak elkarren zeruan.

Iratzeder

Page 131: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Artasoko laugarren salmoa

Hilgo naz,ta edertasunak

jarraituko dau lurrean.Aleluia.

Hilgo naz,eta jaustean,

joko dot lurra, lurrean.Aleluia.

Hilgo naz,eta erraiak

lurtuko dira lurrean.Aleluia.

Hilgo naz,eta hezurrak

harri dirake lurrean.Aleluia.

Hilgo naz,eta lurrago

jarraituko dot lurrean.Aleluia.

Page 132: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Bitoriano Gandiaga

AURKIBIDEA

I. JAINKOA… ………………………………………………………………………………………………………………………………………………………. 2

Jainkoarenganantz, nola?............................................................................................................................................. 3EGON. Geldi t’edegi egon (B. Gandiaga) ……………………………………………………………………………………………… 4Zeu behar zaitut (R. Tagore) ……………………………………………………………………………………………………………………… 5Hain dauzkat orain… (Iratzeder) ……………………………………………………………………………………………………………… 6Ene bizitzaren Jaun hori! (R. Tagore) ……………………………………………………………………………………………………… 7

“Jainkoaren begiratzea maitatzea da” (San Joan Gurutzekoa)………………………………………………..… 8Printze txikia (A. de Saint-Exupéry) ………………………………………………………………………………………………………… 9Non-nahi zaude (B. Gandiaga) ………………………………………………………………………………………………………………… 12Bedeinkatu itzazu gure zentzumenak (S. Naegeli) ………………………………………………………………………… 13Nori edo zeri (j.a. Artze) ……………………………………………………………………………………………………………………………… 14Ez dakusat besterik (j.a. Artze) ………………………………………………………………………………………………………………… 14Bihotzean bizi den ‘Nor’ hori (j.a. Artze) ……………………………………………………………………………………………… 14Nola kantatzen duzu zuk, Jauna? (R. Tagore) …………………………………………………………………………………… 15

“Ez ninduzuen zuek ni aukeratu, neuk zintuztedan zuek aukeratu” (Jn 15,16)…………….. 16Argia (J.A. Valente) ………………………………………………………………………………………………………………………………………….. 17Bera dator, etorri dator, beti etortzen da (R. Tagore) …………………………………………………………………… 18Etorria eta etortzekoa (B. Gandiaga) …………………………………………………………………………………………………… 19Ez banaiz… (Iratzeder) ………………………………………………………………………………………………………………………………….. 20Nire bihotza gogor dagoenean (R. Tagore) ………………………………………………………………………………………… 21Zoaz, Jauna, gure aurretik (N. Söderblom) ………………………………………………………………………………………… 21

“Begirale, ze gaualdi digu? (Is 21,11)…………………………………………………………………………………………………………….. 22Jauna non bilatu zu (San Anselmo) ………………………………………………………………………………………………………… 23Jainkoa eta ni (Xalbador) ……………………………………………………………………………………………………………………………… 24Badakigu eta lanean segituko dugu………………………………………………………………………………………………………… 25Oroimenak (J.A. Valente) ……………………………………………………………………………………………………………………………… 26Artasoko bigarren salmoa (B. Gandiaga) …………………………………………………………………………………………… 27Oi ene bihotz barneko… (Iratzeder) ………………………………………………………………………………………………………… 28

Page 133: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Santu, Santu, Santua, diren guztien Jainko Jauna!................................................................................... 30Zatoz, Jauna! (Orduen Liturgia) ………………………………………………………………………………………………………………… 31Quam dilecta… (Iratzeder) …………………………………………………………………………………………………………………………… 32Oi, ene Jainko (Ekisabeth Hirutasunera) ……………………………………………………………………………………………… 33Ai! Zeruan… (Iratzeder) …………………………………………………………………………………………………………………………………. 34Deus, Deus meus… (Iratzeder) …………………………………………………………………………………………………………………… 35

Abba ……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………… 36Aita (Ch. De Foucauld) …………………………………………………………………………………………………………………………………. 37On guztien… (Iratzeder) ……………………………………………………………………………………………………………………………… 38Hartu, Jauna, eta jaso (Loiolako Inazio) ………………………………………………………………………………………………… 39Eskuan eskua… (Iratzeder) …………………………………………………………………………………………………………………………… 40

“Hau da nire Semea, nire maitea: berau dut atsegin” (Mt 3, 17)…………………………………………….. 41Goretsia izan bedi Jainkoa (San Paulo) ……………………………………………………………………………………………….. 42Kristo Jesusek (San Paulo) ………………………………………………………………………………………………………………………….. 44Aitaren Hitz (Orduen Liturgia) …………………………………………………………………………………………………………………… 45Nirea da zerua (Iratzeder) ………………………………………………………………………………………………………………………….. 46Ebanjelioaren araberako bizimodua ……………………………………………………………………………………………………… 47Utzi nuen… (Iratzeder) …………………………………………………………………………………………………………………………………… 48Azken afari ezkeroz, Jauna (J.M Lekuona) …………………………………………………………………………………………… 49Nire indarra eta nire porrota (P. Casaldaliga) …………………………………………………………………………………… 50

“Aitak Laguntzailea, Espiritu Santua bidaliko dizue nire izenean” (Jn 14, 26)………………. 51Zatoz, bai, Gogo Guren………………………………………………………………………………………………………………………………….. 52Zeru-lurren egile zeran…………………………………………………………………………………………………………………………………… 53Zatoz zintzoen barnera…………………………………………………………………………………………………………………………………… 54Zatoz izpiritua (Herri kanta) ………………………………………………………………………………………………………………………… 55

“Jainkoaren gogoko hori” (Lk 1, 28)………………………………………………………………………………………………………………… 56Magnificat… (Lk 1, 46-55)……………………………………………………………………………………………………………………………… 57Agur, Jainkoaren Ama (B. Gandiaga) ……………………………………………………………………………………………………. 58Ez naiz lotsa… (B. Gandiaga) ……………………………………………………………………………………………………………………… 58Zeruko maitea (Iratzeder) …………………………………………………………………………………………………………………………… 59Beti entzuten dozu (B. Gandiaga) …………………………………………………………………………………………………………… 60‘Zeruko Ate’ deitzen zaitue (B. Gandiaga) …………………………………………………………………………………………… 60Salve, Mater misericordiae………………………………………………………………………………………………………………………….. 61Agur, Erregina……………………………………………………………………………………………………………………………………………………. 61

II. …ETA GU……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………. 62

Noiz egin otoitz………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………. 63Goizez (Orduen Liturgia) ………………………………………………………………………………………………………………………………. 64 Argiaren lehen xirrinta (Orduen Liturgia) ……………………………………………………………………………… 65 Gizakiaren buztingilea (Orduen Lirurgia) ………………………………………………………………………………. 66Arratsez…………………………………………….…………………………………………………………………………………………………………………. 67Gauez ………………………………………………………..…………………………………………………………………………………………………………. 68

Izadiarekiko otoitza……………………………………………………………………………………………………………………………………………………. 69Danielen kantika (Dn 3, 52-90) ………………………………………………………………………………………………………………… 70Diren guztien antolatzaile (Orduen Liturgia) ……………………………………………………………………………………. 71

Page 134: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Anai eguzkiaren kantika………………………………………………………………………………………………………………………………. 72Goiz argi………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………. 73Nork daki (Iratzeder) ………………………………………………………………………………………………………………………………………. 75Artasoko seigarren salmoa (B. Gandiaga) ……………………………………………………………………………………………. 76Artasoko zazpigarren salmoa (B. Gandiaga) ………………………………………………………………………………………. 78Lurra hartu dut esku barruan (B. Gandiaga) ………………………………………………………………………………………. 79

“Errukia ematen dit jende honek… Eman zuek jaten” (Mt 15, 3); (Lk 9, 13)…………………….. 80Anaia-arrebak zerbitzatu (Kalkutako Ama Teresa)…………………………………………………………………………. 81Zabal, otoi, Jauna (Orduen Liturgia)………………………………………………………………………………………………………... 82Jesus langileari otoitza…………………………………………………………………………………………………………………………………… 83Langilearen otoitza………………………………………………………………………………………………………………………………………….. 84Otoitzez (Xalbador)…………………………………………………………………………………………………………………………………………. 85Gauzak, Jauna, pozik dagoz (B. Gandiaga)………………………………………………………………………………………… 86Askatasuna (R. Tagore)…………………………………………………………………………………………………………………………………… 87Zer esan nahi du laguntzeak………………………………………………………………………………………………………………………… 88Gameluen parabola (J.M. Lekuona) ………………………………………………………………………………………………………… 89Etxabola (J. Azurmendi) ………………………………………………………………………………………………………………………………….

90

Dirua (J.M. Lekuona) ………………………………………………………………………………………………………………………………………. 91Bedeinkapen irlandarra…………………………………………………………………………………………………………………………………. 91

Euskal Herriaren alde…………………………………………………………………………………………………………………………………………………. 92Euskal Herriarentza otoitza (Iratzeder) ………………………………………………………………………………………………. 93Gora bihotzak (Iratzeder) ……………………………………………………………………………………………………………………………. 94Ez naiz gehiago (Iratzeder) …………………………………………………………………………………………………………………………. 95Bakea (Xalbador) ………………………………………………………………………………………………………………………………………………. 96Gaurko nire otoitza (Lizardi) ………………………………………………………………………………………………………………………. 98

“Sinetsi nahi du! Lagundu sinesgabe honi” (Mk 9, 24) ………………………………………………………………………

99

Iturria (Joan Gurutzekoa) ……………………………………………………………………………………………………………………………. 100Sinesten dut (X. Lete) ……………………………………………………………………………………………………………………………………. 101Sinesten dut (M. Erdozaintzi-Etxart) ………………………………………………………………………………………………………. 102Sinesten dut (B. Gandiaga) …………………………………………………………………………………………………………………………. 105Gau iluna (San Joan Gurutzekoa) ……………………………………………………………………………………………………………. 105

“Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen (1 Pe 5, 6-7) ……………

106

Zeuk nahi duzuna (J.R. Jiménez) ………………………………………………………………………………………………………………. 107O, ene Jainko (j.a. Artze) ………………………………………………………………………………………………………………………………. 108Nadin, nadila (J.M. Lekuona) ……………………………………………………………………………………………………………………. 109Hona hemen nire otoitza, ene Jainko! (R. Tagore) …………………………………………………………………………. 110Asisko san Frantziskoren otoitza bakearen alde………………………………………………………………………………. 111

Nekaldian …………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………….

112

Ezin izango nauzu… (J.L. Martín Descalzo) …………………………………………………………………………………………. 113Ez balitz… (Iratzeder) ………………………………………………………………………………………………………………………………………. 114Pozik bizi naizela (B. Gandiaga) ………………………………………………………………………………………………………………. 115Zure minak (Iratzeder) …………………………………………………………………………………………………………………………………. 116Goratzarrea (Orduen Liturgia) …………………………………………………………………………………………………………………. 117

Page 135: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦  · Web viewSan Anselmo. Jainkoa eta ni. Fede handiko gurasoengandik sortu bainintzan mundura, Jainko legean hezi ninduten jitean1 adimendura;

Bihotzean nork ez du? (Iratzeder) …………………………………………………………………………………………………………. 118

“Aita, zure eskuetan jartzen dut bizia” (Lk 23, 46) ………………………………………………………………………………. 119Haragia (Félix de Azúa) …………………………………………………………………………………………………………………………………. 120Iraun-gogoa (J.M. Lekuona) ………………………………………………………………………………………………………………………. 121Sekulako ezustea (J.M. Souviron) ……………………………………………………………………………………………………………. 122Zeruan nintzen (Iratzeder) …………………………………………………………………………………………………………………………. 123Zer dira gure egunak (Herri kanta) ………………………………………………………………………………………………………. 124Heriotzeak desegiten du… (J.M. Lekuona) …………………………………………………………………………………………. 125Hartu zuk, Jauna (L. Akesolo) ……………………………………………………………………………………………………………………. 126Aitatxok ez zaituzte bakarrik utzi (j.a. Artze) ……………………………………………………………………………………. 127Argiz jantziko gara (X. Lete) ………………………………………………………………………………………………………………………. 128Zeruratzean… (Iratzeder) ……………………………………………………………………………………………………………………………. 129Artasoko laugarren salmoa (B. Gandiaga) …………………………………………………………………………………………. 130

Aurkibidea …………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………. 131