pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona...

106
Gure Jainko Aitak maite gaitu ~ 1 ~

Transcript of pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona...

Page 1: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

GureJainko Aitakmaite gaitu

~ 1 ~

Page 2: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

6 – 8 URTETAKO NESKA-MUTILENTZAT OTOIZBIDEA

LA SALLEBokazio, Pastoraltza eta Misiotarako Idazkaritza

Bilboko SektoreaDonostia, 2013

Argitalpen Pribatua~ 2 ~

Page 3: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

“Aldi hartan, Jesusek honela esan zuen:

Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako, eta jende xumeari agertu. Bai, Aita, goretsia zu, horixe izan baituzu gogoko” (Mt 11, 25-26)

Zuentzat, 6-8 urte dituzuen neska-mutilentzat prestatu dugu otoizbide hau. Handik eta hemendik hartu eta egokitutako edota asmatutako otoitzak dituzue.

Beraiekin otoitz egin dezazuen eta otoitzerako bide eta modu egokiak eta ugariak aurki ditzazuen. Bakarka nahiz taldeka erabiltzeko liburua duzue.

Baina, begira: zuen otoitza ez dadila idatzitakoan geldi. Zabaldu zuen barnea eta zuen izaera osoa sormenari eta gugan otoitz dagien Espiritu Santuari. Gorputza bera ere otoizbide izan dakizuela. Esandako honen oroigarri eta lagungarri txiki bezala, noizbehinka otoitzetan “… … … … “ jarri ditugu.zera adierazi nahi dute: une horretan bakoitzak adieraz dezakeela espontaneoki bere barnean sortzen dena.

Eta ekin otoitzari! Jauna zuekin duzue!

~ 3 ~

Page 4: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

~ 4 ~

Page 5: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Aitaren, eta Semearen,eta Espiritu Santuaren izenean. AMEN.

Jainko, Aita ona, eskerrak ematen dizkizugu gaugatik eta egunsentiko argi zoragarriagatik; eskerrak, atsedena, janaria eta maitasunagatik.Eskerrik asko, eguna hain ederra egiten digun guztiagatik.

Lagun iguzu gauza onak egiten eta besteekin onak eta maitekorrak izaten; lagundu egunetik egunera maitagarriagoak izaten.

Eskerrak, Jainko maitea, egun osoan esnaturik egon naitekeelako eta gauza asko egin ditzakedalako.

Eskerrak, gaurko egunerako daukadan guztiagatik: gauza berriak ikasteko, lagunak eta jolasak ondo pasatzeko.

Eskerrak, eguzkiak beroa ematen digulako eta bere argia, guk ikus dezagun.

Jauna, gaurko egun osoan, nik lan egiten dudanean, jolas egiten dudanean, egon zaitez nire ondoan.

Izan nadila ona, maitagarria eta esanekoa nire lagunekin, irakasleekin, gurasoekin

~ 5 ~

Page 6: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

eta Zurekin.

EGUNON, GURE AITA.

Eskerrak ematen dizkizut eguzkiagatik, uragatik eta eguneroko ogiagatik.

Eskerrak, elkar maite duten gizon-emakume guztiengatik, eskerrak, elkarri barkatzen dioten gizon-emakumeengatik, eskerrak, elkarri laguntzen dioten gizon-emakumeentatik.

Eskerrik asko, guzti hau ikusi ahal izateko begi batzuk eman dizkidazulako, entzuteko belarri batzuk, lan egiteko esku batzuk, eta aho bat barre egin, abestu eta Zuri esateko:“ESKERRIK ASKO, ENE JAINKO!”

Jauna, nik ez zaitut ikusten, ez entzuten… baina, badakit hemen zaudela, nirekin.

Zu nire bihotzean zaude, nire onenean.

Eskerrik asko, Jauna, hemen, nirekin egoteagatik.

Jauna, egun honen hasieran hau esan nahi dizut: atzo baino hobea izan nahi dudala gaur.

Badakit Zuk maite nauzula, egunero nire zain egoten zarela, hazten ikusi nahi nauzula.

~ 6 ~

Page 7: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Eskerrak ematen dizkizut zure eskutik hartzen dudan biziagatik.

JAINKO AITA: entzun Jesusekin batera egiten dizugun otoitza.Geure jolas eta geure lanak, ordu onak eta txarrak eskaini nahi dizkizugu.

Jesusekin batera Zeuri eskaintzen dizugu dena.Egizu, gure bihotza beti pozik egon dadila.

Jauna, ama batek bere umetxoa baino hobeto zaintzen gaituzu.Zu geure ondoan zaude beti: jolasean eta lanean gabiltzanean, lo gaudenean eta jaikitzen garenean.Inoiz ere ez gaituzu bakarri uzten.Eskerrik asko.

AITA, erreza eta polita da zure izena, doinu eder bat bazelakoa, abesti gozo baten antzekoa.AITA da zure izena.

Gaur, nahi badut, besteak poztu ditzaket, norbait zoriontsuago egin.Horrela izan dadila eskatzen dizut.

“Maitatzeko, asko maitatzeko egin zaitut”, esaten didazu Zuk.

~ 7 ~

Page 8: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jesus, lagun egidazu zure antzekoa izaten.

Gure Aita zeruetan zarena, santu izan bedi zure izena, etor bedi zure erreinua, egin bedi zure nahia zeruan bezala lurrean ere.

Emaguzu gaur egun uhineko ogia, barkatu gure zorrak guk ere gure zordunei barkatzen diegunez gero eta ez gu tentaldira eraman baina atera gaitzazu gaitzetik.

Nire Jainkoa, hemen zaude.

Ez zaitut ikusten, ez dizut entzuten.Baina, nire barruan zaude.Isil-isilik gelditzen naiz zurekin.

Jauna, mundua oso handia da eta jende asko bizi da lurbira osoan.

Zuk denak ezagutzen dituzu, bakoitza bere izenez.

Zein handia den zure bihotza!Bai ona zarela, Jauna!

Jainko maitea, ni haur bat besterik ez naiz, baina Zuk laguntzen didazu

~ 8 ~

Page 9: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

nire bihotza besteei on egiteaz ardura dadin.

Eskerrak, Jauna, egun berri honengatik, gaur ere lan eta jolas egingo dut ikastetxean.

Nirekin egon zaitezela egun osoan eskatzen dizut: ipuin, jolas eta abesti bakoitzean, nirekin beti.

Egiten ditugun gauza eder guztiek poztu zaitzatela Zu ere, Aita on hori.

Jainko Aita, egun berri honetan guk egingo dugun eta esango dugun guztiak poztu zaitzala.

Esango dugun eta egingo dugun guztiak poztu ditzala gure gurasoak, irakasleak eta lagunak ere.

Egun berria ari da hasten.Gure Jaun eta Jainkoa zur maitasunak bete ditzala gure bihotzak elkarri laguntzen jakin dezagun.

Eta gaur egingo dugun dena abesti baten antzekoa

~ 9 ~

Page 10: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

izan dadila Zuretzat.

~ 10 ~

Page 11: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jainko maitea, … jai hauetan gugandik oraindik hurbilago egon zaitezen nahi dugu denok.

Eskerrik asko, Jainko maitea,Eguberriaren alaitasunagatik, egiten dizkiguten opari ederrengatik; eskerrik asko, batez ere, Jesus gu bezalako haurra jaio zelako.

Jainko maitea, gu bezalako haur bat etorriko da mundura.Eskerrik asko, Jauna.

Eguberri-eguna, egun berezia da.Urte osoa zain eta, azkenean, iritsi da.

Eskerrik asko, Jauna, zure maitasun handiarengatik.Eskerrik asko egun berezi honengatik.Eskerrik asko Jesus bidaltzeagatik.

Eguberria denontzat da, berdin da adina, berdin kolorea.Eta Jesus gure oparirik onena da,

~ 11 ~

Page 12: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

zure maitasunaren frogarik onena, Jauna.Jainko Aita. zugan sinesten dut.Jainko Aita, maite zaitut.Jainko Aita, zatoz laster.

Jainko maitea, Jesus jaioko denean lagunak izan ditzan, gure bihotzetan lekutxo bat prestatzen lagun gaitzazu.

Eskerrak, Jesus, gu bezala haur egin zinelako.

Eskerrak, Jainko Aita, zure seme Jesus bidali diguzulako.

Zorionak, Maria eta Jose,Jesusen urtebetetzea laster delako.

Jesus, gure aitak eta amak oso zoriontsuak izan daitezela.

JesusEguberri jai hauetan, gaizki pasako dutenengatik eskatzen dizugu.

Jainko maitea, opari batzuk ditut emateko: musu bat, irribarre bat, nire maitasun osoa.

Denontzat berdin banatu nahi dut.

~ 12 ~

Page 13: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

… lagunduko al didazu?Eskerrak, Jainko AitaEguberritako pozagatik.

Eskerrak, Jainko Aita,Eguberritako zorionagatik, egiten dizkiguten opariengatik, eta eskerrak, batez ere,Jesus jaio zelako, bera baita da oparirik bikainena.

Jainko Aita, Jesusen jaiotza ospatzean hauxe eskatzen dizugu: berriro jaio dadila Jesus gure bihotzetan hura bezala hazten joan gaitezela, guztiei on eginez eta lagunduz.

Jesus,Zu haur ona izan zinen, lagunidazu besteekin ona izaten eta zatoz beti nirekin.

Jesus Jauna, eskerrak ematen dizkizugu zure jaiotzak jende guztia alaitu zuelako.Eguberri hauetan besteak zoriontsu egiten saia gaitezen, lagun gaitzazu.

Jainko maitea,Eguberria ospatzerakoan, Jesus bezala gero eta gehiago bizi gaitezen,Bera berriro gure bihotzetan jaio dadila eskatzen dizugu.

~ 13 ~

Page 14: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

~ 14 ~

Page 15: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jainko Aita, emaiezu zure laguntza herrietako agintariei, elkarrekin lan eginez mundu hau izan dadin guztientzat bizi-leku hobea eta seguruagoa.

Lagundu pakea maitatzen eta ikus erazi lurreko janariak egoki banatzeko modua, inork goserik pasa ez dezan.

Jainko, gure Aita, lagun egiguzu denok elkar maita dezagun.

Herri guztiak izan daitezela elkarren adiskide; denok maita dezagula elkar senide bezala.

Gure artean zoriona eta pakea egiten lagun egiguzu.

Jesus, Jauna,

eman zure pakea gure familiei, eman zure pakea gure herriari, eman zure pakea gizon-emakume guztiei.

Denok egin dezagula lan pakearen alde.Nik egin dezadala pakea etxean, ikastetxean eta bazter guztietan.

Ni izan nadila denekin alaia eta maitagarria.

~ 15 ~

Page 16: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jainko Aita,

guk pakea egiten dugu: poza ematen dugunean, maitagarriak garenean, besteei laguntzen diegunean, gure gauzak besteei uztek dizkiegunean, haserretzen ez garenean,… … …

Lagun egiguzu hau guztia egiten, denekin paken bizi gaitezen.

Jainko maitea, mundu osoaren alde eskatzen dizugu:Herri guztiak lagun izan daitezela.

Gizon-emakume guztiok jakin dezagula janaria eta gauzak elkar-banatzen.

Denok pakean bizi gaitezela.

~ 16 ~

Page 17: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

~ 17 ~

Page 18: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Eskerrak, Jesus, berpiztu zarelako; oso pozik gaude.

Eskerrak, Jesus, gurekin zaudelako.

Eskerrak, Jesus, munduko argia zarelako.

Eskerrak, Jesus, gure artean bizi zarelako.

Jesus hil ondoren hobiratu egin zuten, baina Pazko igandean piztu egin zen.JESUS PIZTU DA ETA GURE ARTEAN BIZI DA, ALELUIA.

Emaus-eko ikasleak oso triste zihoazen, baina ogia zatitzerakoan Jesus bizi zela konturatu ziren.JESUS PIZTU DA ETA GURE ARTEAN BIZI DA, ALELUIA.

Jesusetaz oroitzen garenean eta berari buruz hitzegiten dugunean, bera gurekin dugu.JESUS PIZTU DA ETA GURE ARTEAN BIZI DA, ALELUIA.

Kristauok Eukaristia ospatzen dugunean,Jesusen heriotza eta piztuera ospatzen ditugu.JESUS PIZTU DA ETA GURE ARTEAN BIZI DA, ALELUIA.

Gure bihotzondotik lagunak benetan maite ditugunean, orduan Jesus gurekin dugula somatzen digu.JESUS PIZTU DA ETA GURE ARTEAN BIZI DA, ALELUIA.

~ 18 ~

Page 19: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jesus, asko maite gaituzu.ESKERRAK MAITE GAITUZULAKO.

Jesus, guregatik eta gizon guztiongatik sufritu duzu.ESKERRAK MAITE GAITUZULAKO.

Jesus, gu salbatzeko zure bizitza eman duzu.ESKERRAK MAITE GAITUZULAKO.

Jesus, guk betiko bizitza izan dezagun gurutzean hil zara. ESKERRAK MAITE GAITUZULAKO.

Jesus, Jauna, zure antza izan dezagun, zuregan pentsatzen lagun gaitzazu.

Gure bihotzean zurea bezalako maitasuna badugu, betirako zurekin egon gaitezke.

Jauna, gure bihotza zertxobait alda dezazula eskatzen dizugu.

Besteen mina eta beharra sentitzen ez duen “harrizko bihotza” dugu askotan.

Zuregandik eta besteen beharretatik gertu egongo den “haragizko bihotza” emaguzu.

Jesus, Jauna, zure bizitza eman diguzun horrek, erakutsiguzu beti elkar maitatzen.

~ 19 ~

Page 20: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Gure ondoan, Jauna, egon zaitez beti.

Zu zara gure bide eta gure bizi.

Jesus, eskerrak gu salbatzeko zure bizitza eman duzulako.

Jesus, eskerrak guk betiko bizitza izan dezagun gurutzean hil zarelako.

Jesus, eskerrak asko maite gaituzulako.

Jesus, azken afarian Eukaristia sortu zenuen.ESKERRAK, JAUNA, MAITE GAITUZULAKO.

Jesus, Ostegun Santuz, elkarren zerbitzari izaten irakatsi zenigun.ESKERRAK, JAUNA, MAITE GAITUZULAKO.

Jesus,Zuk laguntzen diguzu gure bihotza zurearen antzeko egiten.ESKERRAK, JAUNA, MAITE GAITUZULAKO.

Jesus, azkeneraino maitatu gaituzu.ESKERRAK, JAUNA, MAITE GAITUZULAKO.

Jesus, bizia gugatik eman nahi izan duzu, gu maitatzen ez zarela inoiz nekatzen adieraziz,

~ 20 ~

Page 21: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

eta gure hutsegiteak beti barkatzen dituzula esanez.Eskerrak, Jesus.

Badakigu orain, gure artean zaitugula bizirik, berpiztuta, bizitza berri batez.

Gora jesus, aleluia!

Jesus, gure lagun, Zu heriotza bainoindartsuagoa zara.

Ezerk ez digu beldurrik eman beharZu bizirik eta gure ondoan zaudelako.

Jesus piztu da eta gure artean bizi da, Aleluia!

Jainko Aita, badira ulertu ezinezko eta bukatzen diren gauzak, baina ni betirako biziko naiz.

Jainko Aita, landareak eta abereak hil egiten dira, baina ni betirako biziko naiz.

Jainko Aita, (…) hil egin zen, baina berarekin ere, ni betirako biziko naiz.

Jainko Aita, inoiz bukatzen ez den bizitza eman didazu, horregatik ni betirako biziko naiz.

Eskerrak ematen dizkizugu, Aita, inoiz bukatutako ez den gure barru-barruko bizitzagatik..

~ 21 ~

Page 22: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Zoriontsuak izan nahi dugu eta zurekin egon beti.

Eskerrak, Jainko Aita.

Jauna, oso pozik gaudeJesus piztu eta betirako bizi delako.

Eta gu, Bera bezala, betirako biziko garelako.Eskerrak, Aita Ona.

Gora, gora, Aleluia!Jesus Jauna piztu da.

Jesus, hau da zuregandik gustatzen zaidana: gu guztiontzat bizirik zaudela.

Jesus berpiztu da.Aleluia! Aleluia!

Bizirik dago.Aleluia! Aleluia!

Gurekin dago.Aleluia! Aleluia!

Egun batean ikusiko dugu.Aleluia! Aleluia!

Haren Hitza entzuten duena berarekin biziko da betirako.Aleluia! Aleluia!

~ 22 ~

Page 23: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Eskerrak, Jesus,La Salle haurren adiskide izatea nahi izan zenuelako.

Eskerrak, Jesus,

~ 23 ~

Page 24: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

La Sallek, maitasun handiz, haur behartsu eta utziak zaindu zituelako.

Eskerrak, Jesus,La Sallek, ikastetxea, denek elkar maitatzen eta errespetatzen duten familia handia egun zuelako.

Eskerrak, Jesus, nire adiskideei laguntza ematea posible zaidalako eta hauek niri ematen didatelako.

Eskerrak, Jesus, La Salle gure adiskide handia delako.

Eskerrak, Jesus, Zu gure adiskiderik onena zarelako.

Eskerrak, Jesus, maite nauten eta zaintzen nauten gurasoak ditudalako.

Eskerrak, Jesus,

~ 24 ~

Page 25: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

eskolan, irakasleen eta lagunen familia dudalako.

Eskerrak, Jesus, ni ere La Salleren familia handikoa naizelako.

Eskerrak, Jesus, gure adiskidea zarelako.

Eskerrak, Jesus, gure guraso, irakasle eta La Salleko Anaiengatik; hauek egunero gogorarazten diguteZu gure adiskidea zarela.

~ 25 ~

Page 26: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jainko Aita, zutaz hitzegiten sekula entzun ez duten neska-mutilen alde eskatzen dizugu, misiolarien bitartez iritsi daitezela jakitera denak,

~ 26 ~

Page 27: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Zu zarela guztien Aita Ona.

Jainko maitea, gogora zaitez gosez hiltzen direnez, bizitzeko etxerik ez dutenez, janzteko arroparik ez dutenez.

Lagun egiguzu horrelakoekin eskuzabal izaten eta gure gauzak elkarbanatzen.

Jesus Jauna, ardura zaitez alde batetik bestera dabiltzan horietaz, gurea bezalako etxe bat erosteko dirurik ez dutelako.

Jakin dezagula horiekin gure dirua elkarbanatzen.

Jainko Aita Ona, misiolarien alde eskatzen dizugu: bizi daitezela zoriontsu behartsuenei lagunduz.

~ 27 ~

Page 28: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Eskerrik asko, Jainko maitea, gaurko egunagatik.

Gaur egin dudan guztia eskaintzen dizut: nire lana, jolasak, …

Egon nirekin gau honetan, ~ 28 ~

Page 29: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

bihar beste egun berri baten argia ikus ahal dezadan.

Gaurko egun osoan eman didazu zure laguntza, zure maitasuna eta bizia.

Orain, gaua heltzean, hauxe esaten dizut. Eskerrik asko, Jainko Aita!

Jainko Aita, Zu beti nirekin zaude.Goizean, arratsaldean, gauez eta egunez, izan zaitez beti nire laguntza.

Jauna, gaua etorri eta oheratzen naizenean, eta berehala lo hartzen dudanean, Zu nirekin zaude eta maite nauzu.Pozik nago, pakean nago.

Jauna, gauez esnatzen naizenean, Zu nirekin zaude eta maite nauzu.Pozik nago, pakean nago.

Eskerrak, Jauna, egun honengatik.Nekaturik nago eta lo egin nahi dut.

Gaur gauza asko egin ditut: eskolara joan naiz,

~ 29 ~

Page 30: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

etxean lagundu dut, jolas egin dut gustura.

Baita ere egin dut zerbait egin behar ez nuena.Damu dut.

Nolako poza sentitzen dudanJaunak barkatzen didanean!

Jainkoa ona izan da nirekin!Oso zoriontsu naizela esan nahi diet den-denei.

Jainkoak maite nau eta aintzat hartzen nau!Egon beti neure ondoan, Jauna,Zeugan itxaroten dut-eta.

Gabon, ene Jainko. Eskerrik asko.

~ 30 ~

Page 31: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Maria, esaiozu Jesusi irakats hiezadala isilik egoten, zu bezala.

Maria, esaiozu Jesusi irakats hiezadala,

~ 31 ~

Page 32: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Haren Hitza entzuten, zuk bezala.

Maria, esaiozu Espiritu Santuari irakats hiezadalaJesusen Hitza gordetzen bihotzean, zuk bezala.

Maria, egiozu otoitz Jesusi gure alde.Hark entzuten dizu, bere ama zarelako eta gu, zure seme-alabak.

Agur, Maria, graziaz betea;Jauna da zurekin; bedeinkatua zara zu andre guztien artean, eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua, Jesus.

Santa maria, jaungoikoaren Ama, erregutu ezazu gu pekatarion alde orain eta geure heriotzako orduan AMEN.

Maria, zu Jesusen Ama zara, geure Ama ere bai eta Jesus maite zenuen bezala maite gaituzu.Lagun diguzu bere antzekoak izaten,Beragan itxaroten, elkarren anai-arrebak izaten. AMEN.

Kaixo! Maria,Jauna zurekin dago.

Zuk BAI esan diozu Jainkoari zure bihotzean eta bizitzan.

Maria, ~ 32 ~

Page 33: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

esaiozu Jesusi nik ere jakin dezadala esaten Hari beti BAI, zuk bezala.

Maria, irakatsiguzu zuk bezala otoitz egiten, irakatsiguzu zuk bezala bihotzean isiltasuna egiten,irakatsiguzu zuk bezala Jesusen hitzak entzuten, irakatsiguzu zuk bezala Jesusen egina egiten, irakatsiguzu zuk bezala Jainkoa goratzen eta zu bezala harengan pozten.

Seme-alaben alde hainbeste egiten duten amengatik, ESKERRIK ASKO, JAUNA, BIHOTZ-BIHOTZEZ.

Jesusen ama izateko maria aukeratu zenuelako, ESKERRIK ASKO, JAUNA, BIHOTZ-BIHOTZEZ.

Maria, gure ama ere izatea nahi duzulako,ESKERRIK ASKO, JAUNA, BIHOTZ-BIHOTZEZ.

~ 33 ~

Page 34: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Zuhaitz eta abere txirien antzera hazten ari naizelako,ESKERRAK, JAINKO AITA.

Idazten, irakurtzen, margotzen eta zenbatzen ikasten ari naizelako,

~ 34 ~

Page 35: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

ESKERRAK, JAINKO AITA.

Otoitz egiten ikasten ari naizelako,ESKERRAK, JAINKO AITA.

Nire etxean aita eta ama etxeko-lanetan laguntzen ditudalako,ESKERRAK, JAINKO AITA.

Gure gurasoek barkatzen diguten bakoitzeko,ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Gure irakasleek gure hutsegiteak kontutan hartzen ez dituzten bakoitzeko,ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Gure adiskideek eta lagunek ematen diguten barkamenagatik,ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Besteei barkatzeko gauza den gure bihotz onagatik,ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Barkamena eskatzera aurreratu garen bakoitzeko,ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Eskerrak, Aita Jainkoa, bizitzarengatik.

Eskerrak urte honetan ikasi dugun guztiagatik.

Eskerrak guraso, ~ 35 ~

Page 36: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

irakasle eta lagunengatik.

Eskerrak, Aita Jainkoa, zure seme-alabak garelako.

Eskerrak, Jesus, hobeto ezagutzen zaitugulako.

Eskerrak bihotz bihotzetik.

Maite gaituzten gurasoak eman dizkiguzulako.ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Zaintzen gaituzten gurasoak ditugulako.

~ 36 ~

Page 37: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Entzuten gaituzten gurasoak eman dizkiguzulako. ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Irakasten digun andereñoa (maisua) eman diguzulako. ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Asko maite gaituzten pertsonak eman dizkiguzulako. ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Gure lagun den Jesus eman diguzulako.ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Eskerrak, Jauna, hazi, jolas egin eta bizi ahal dugulako.

Eskerrak, Jauna, pozik bizitzen laguntzen diguten pertsonengatik.

Eskerrak, Jauna,… … …

Eskerrak, Jainko Aita, egiten dizkigun opariengatik.

Eskerrak, oso ona zarelako.Eskerrak, Jesus, gure anaia.

Gizaki guztien alde eskatzen dizugu, onak izan daitezen, Jesus bezala.

Jesus, Jauna, eskerrik asko, egiazko adiskideengatik eta Zu zarelako nire adiskiderik onena.

Egizu, nik maite ditzadala egiaz nire adiskide guztiak, eta batez ere, Zu.

~ 37 ~

Page 38: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Izan nadila ni, zure antzera, haur guztien adiskidea.

Jainko Aita maitea, eskerrak neguagatik.

Eskerrak egun hotzengatik ere; horietan korrika eta saltoka berotzen gara.

Eskerrak elurragatik; gustura ibiltzen gara berarekin.

Eskerrak babesten gaituzten jantziengatik, eta berotzen gaituen suagatik.

Jainko Aita maitea, eskerrak udagatik.

Eskerrak egun eguzkitsuengatik, udako jantzi arinengatik, kaleko jolasengatik eta udak dakarzkigun gauza eder guztiengatik.

Eskerrak, Jainko Aita, maite gaituzten pertsonengatik eta Zuk asko maite gaituzulako.

Emaguzu zure laguntza besteak maitatzeko eta gure gauzak haiekin elkarbanatzeko.

Jainko, gure Aita, eskerrak euriaren erregaluagatik.Eskerrak, berak laguntzen dielako hazten zuhaitz eta loreei; eta guri egarria kentzen digu

~ 38 ~

Page 39: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

eta freskatu egiten gaitu.

Eskerrak, Jainko Aita, goiz eguzkitsu honengatik: zoriondun egiten nau!

Jainko ona pozik nago zurekin hitzegin dezakedalako.Eskerrik asko.

Eskerrak, ematen dizkiguzun gauza guztiengatik eta gure hutsegiteak barkatzen dituzulako.

Jainko maitea, eskerrak mundu eder honengatik, eskerrak hartzen ditugun janariengatik, eskerrak kantatzen duten txoriengatik, eskerrak ikasten dugun guztiagatik.

Jainko maite eta gure Aita. eskerrak, gure alde egiten duzun guztiagatik.Eskerrak, gure etxeengatik, janaria eta jantziengatik, gure irakasle eta lagunengatik, eta, batez ere, aita eta amagatik.Lagun iguzu eskerrak ematen beti zuri, zure opari guzti hauengatik.

Eliza den familia handiko atal egin gaituen bataioagatik,ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAINKO AITA.Zure seme-alaba garelako, batez ere, bataiatu gintuztenetik,

~ 39 ~

Page 40: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAINKO AITA.Gurasoek eta adiskideek niri didaten maitasunagatik,ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAINKO AITA.Ikasgelako lagunak adiskide izan gaitezkeelako,ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAINKO AITA.

Eskerrak, Jainko Aita, inguruan ditugun pertsonengatik, gu asko maite gaituzten pertsonengatik.ONA IZAN NAHI DUGU, JESUS IZAN ZEN BEZALA.Eskerrak, Jainko Aita, Jesusengatik.Hura izan da beti gure adiskiderik onena, eta berak ez gaitu sekula ahaztuko.ONA IZAN NAHI DUGU, JESUS IZAN ZEN BEZALA.Jainko Aita, guk hazi egin nahi dugu, jolas egin, ikasi, alai bizi, Jesus bezala.ONA IZAN NAHI DUGU, JESUS IZAN ZEN BEZALA.

Landan ernetzen diren loreengatik,ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAUNA.Gure zeruak apaintzen dituzten hegaztiengatik,ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAUNA.Mundu guztia argitzen duen eguzkiarengatik,ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAUNA.Udaberria, uda, udazkena eta neguagatik,ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAUNA.Mundu hobea izan dadin lan egiten duten gizon-emakumeengatik,ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAUNA.Sorkuntzaren errege egin gaituzulako,ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JAUNA.Jainko, gure Jauna, zein gauza ederrak egiten dituzun!

Eskerrak, argitzen digun eguzkiagatik.Eskerrak, freskatzen digun uragatik.Eskerrak, janaritzen gaituen lurragatik.

~ 40 ~

Page 41: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jainko, gure Jauna,zein gauza ederrak egiten dituzun!

Eskerrak bihotz-bihotzez elkar maite duten gizakiengatik.Eskerrak bihotz-bihotzez elkarri barkatzen dioten gizakiengatik.Eskerrak bihotz-bihotzez pakea bilatzen duten gizakiengatik.

Jainko, gure Jauna,zein gauza ederrak egiten dituzun!

Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna: haizea edo musika, hegazkinen zarata eta txorien abestia eta euri-tantak kristaletan jotzen entzun ditzakegu-eta; geure izenak entzun ditzakegu eta Zuri, gure Aita zaren Horri, gure belarriekin eta gure bihotzarekin entzun diezazukegu.

Zein zoriontsu garen!Begiekin ikusi gabe ere maite dugu Jesus,Beragan sinesten dugu eta esaten diogu:Bedeinkatua Zu, Jesus!Zu zara gure Jaun eta gure Jainko.Eskerrak ematen dizkizugu txikiek honelako gauzak jakitea nahi izan duzulako.Eskerrak ematen dizkizugu, Jainko Aita, barkatu dezakegulako.ESKERRAK, JAINKO AITA.

Eskerrak ematen dizkizugu, Jainko Aita, nola barkatuJesusek irakatsi zigulako.

~ 41 ~

Page 42: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

ESKERRAK, JAINKO AITA.

Eskerrak ematen dizkizugu, Jainko Aita, besteei lagundu diezaiekegulako.ESKERRAK, JAINKO AITA.

Eskerrak ematen dizkizugu, Jainko Aita, denei lagundu behar diegula senide bezala elkar maitatzen, Jesusek irakatsi zigulako.ESKERRAK, JAINKO AITA.

Eskerrak ematen dizkizut, Jesus, giza hitzak esan dizkiguzulako.ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JESUS.

Eskerrak ematen dizkizut, Jesus, kristauok famili handi bat garelako.ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JESUS.

Eskerrak ematen dizkizut, Jesus,Eukaristiaz janaritzen gaituzulako.ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JESUS.

Eskerrak ematen dizkizut, Jesus, laster Lehenengo Jaunartzea egingo dugulako.ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU, JESUS.

Eskerrak, gure Aita, zure seme-alabak garelako.ESKERRIK ASKO.

Eskerrak, Jesus Jauna, zure anai-arrebak garelako.ESKERRIK ASKO.

~ 42 ~

Page 43: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Eskerrik asko, Jesus Jauna, kristau familia batean bizi naizelako.ESKERRIK ASKO.

Eskerrak, Jesus, gure artean zaudela sinesten dugulako.ESKERRIK ASKO.Eskerrak, Jauna, gu ere Eliza garelako.ESKERRIK ASKO.

ESKERRIK ASKO, JAINKO AITA,ZUK ESAN DIGUZULAKO:

. Zure izena ezagutzen dut, badakit zein izen daukazun.

. Maitasunez begiratzen dizut.

. Asko maite zaitut.

. Inoiz ere ez naiz zutaz ahazten.

. Egiten duzun guztiari adi nago.

. Bihotzera hitzegiten dizut.

. Beti barkatzen dizut.

. Beti zurekin noa.

BERRI ON HONEKPOZEZ BETETZEN GAITU.

Bedeinkatua, Jainkoa, gure Aita, ona zarelako, zure maitasunak amairik ez daukalako!

Pozik esango nieke guztiei nolako gauza ederrak egin dituzun gurekin.Asko ere asko maite gaituzu.ESKERRIK ASKO, JAUNA.

~ 43 ~

Page 44: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jauna,Zuk, gure gurasoek eta beste pertsona batzuk gu asko maitatzea nahi duzu.

Zu, Jauna, gurekin zaude.

Eskerrak, Jainko Aita, maite gaituzulako.Guk ere maite zaitugu.

Jainko Aita, bai ederra egin duzula lurra!

Eskerrak, zuhaitz hain handiagatik; txoriek haietan egiten dituzte habiak.

Eskerrak, loreen usainagatik eta fruten gustu gozoagatik.

Zuk eman diguzu lurra guztioi.Erakutsiguzu bera errespetatzen eta zaintzen.

Zuk eman dizkiguzu lurreko fruituak.Erakutsiguzu besteekin elkarbanatzen.

Gure begiek ikus ditzatela zure miragarriak, eta gure bihotzak, miretsi.Eskerrak, Jainko Aita, goizean, esnatzen naizenean, nirekin zaudelako.

Eskerrak, Jainko Aita, egunero eskolara noanean, nirekin zaudelako.

~ 44 ~

Page 45: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Eskerrak, Jainko Aita, lagunekin jolasean nabilenean, nirekin zaudelako.

Eskerrak, Jainko Aita, gauean, ohera noanean, nirekin zaudelako.

Jainko Aita, eskerrak ematen dizkizugu poza eta osasunagatik, lagunak eta jolasengatik, pentsatu eta egiten ditugun gauza onengatik, eta, eder, on eta maitagarri den guztiagatik.

Jainko maitea, eskerrak ematen dizkizugu eguneroko gauza onengatik.

Erregalatzen dizkiguzun gauza on guztiak eskertzen dizkizugu.

Emaguzu zure laguntza besteak zoriontsu egin ditzagun.

~ 45 ~

Page 46: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jainko Aita, eskerrak gure jostailuengatik, handi eta txikiengatik, zahar eta berriengatik.

Iguzu, jakin dezagula beste haurrei gure jostailuak uzten, eta,

~ 46 ~

Page 47: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

erregalatu dizkiguten pertsonei eskerrak ematen.

Jainko Aita maitea, egin gaitzazu zorioneko egun honetako gure jolasetan.

Lagun iguzu maitagarriak izaten, besteei jokatzen utziz, tranparik egin gabe eta jolasean haserretu gabe.

Jesus, jolas, barre eta korrika egitea gustatzen zait, eta kantatzea ere bai.

Gustatzen zait, lagunekin etxean eta patioan jolas egitea.

Eskerrak, Jesus, jolas egin dezakedalako.

Jainko Aita, eskerrak oporrengatik: eguzkiaren argia eta aire freskoagatik, mendia eta itsasoagatik.

Eskerrak, beste leku batzuk ikus ditzakedalako eta pertsona berriak ezagutu.

Eskerrak, Jauna, oporrengatik, festa eta jolasengatik.

Iguzu, ondo pasa dezagula eta besteei gure laguntza eman.

~ 47 ~

Page 48: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Gure Aita, eskerrak asteburuengatik, oporrak eta aire libreagatik.

Gabiltzan leku guztietan lagun egiguzu; eta Zuk guretzat sortu dituzu gauza ederretan goza dezagula.

Jesus Jauna, oporraldirik ez dutenen alde eskatzen dizugu.

Egizu, zoriontsu izan daitezela dauden lekuan.

Jainko maitea, ondo igaro ditzagula oporrak eskatzen dizugu, inork ez dezala ezbeharrik izan, zutaz gogora gaitezela, gure hutsegiteak barka ditzazula, eta, besteen alde zerbait egin dezagula.

Asko-asko maite gaituzulako,GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.

Beti gurekin zaudelako,GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.

Gun pozik bizitzea nahi duzulako,

~ 48 ~

Page 49: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.

Ikasturte honetako gauza on guztiengatik,GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.

Ikasi dugun guztiagatik,GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.

Egin ditugun lagunengatik,GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.

Gure maisu eta andereñoengatik,GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.

Ospatu ditugun festengatik,GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.

Datorren oporraldi ederrengatik, GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.

Uda osoan ere Zu gurekin egongo zarelako,GORESTEN ETA TXALOTZEN ZAITUGU, JAINKO AITA.

~ 49 ~

Page 50: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jainko Jauna, bedeinka ezazu gure ikastetxea; elkarrekin lan egitean eta elkarrekin jolas egitean ikas dezagula Zu zerbitzatzen eta elkarri laguntza ematen.

~ 50 ~

Page 51: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Aita ona, gure ikastetxeko neska-mutil guztien alde eskatzen dizugu.

Ikasiko dugun guztia besteei laguntzeko izan dadila, eta, geuren artean zintzoak eta maitagarriak izan gaitezela.

Gure Aita, eskerrak, beste egun zoriontsu bat pasatu dugulako ikastetxean.

Eskerrak, ikasi ditugun gauza berriengatik eta dibertitu gaituzten jolasengatik.

Bihar, etor gaitezela beste egun zoriontsu bat pasatzeko gogoz.

Jesus adiskidea, eskerrak ikastetxean zutaz hitz egiten digutelako.

Zuri hitz egiten irakasten digute; eta, baita zure Aita eta gure Aita den Jainko onari ere.

Jainko Aita, oso gustura gaude eskolan egiten dugun guztiaz: margotzen ditugun marrazkiez, irakurtzen ditugun liburuez, kontatzen dizkiguten historiez, jolasez, lagunez eta egiten ditugun gauza guztiez.

~ 51 ~

Page 52: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Eskolan egiten dugun guztiagatik eta bertan pasatzen ditugun atsegin-aldiengatik,ESKERRAK, JAINKO AITA.

Eskerrak, Jainko maitea, lanean laguntzen diguten gure irakasle guztiengatik.

Eskerrak, Jauna, guk ikasi eta gauzak uler ditzagun egiten duten guztiagatik.

Eskerrak, Aita ona, guk alai eta zoriontsu hazi gaitezen egiten duten guztiagatik.

Bedeinka itzazu, jainko maitea, eta bedeinka beraien lana.

~ 52 ~

Page 53: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Bedeinka itzazu, Jesus Jauna, nire gurasoak eta ni maite nauten guztiak.

Lagun idazu haiekin esaneko eta maitagarri izaten.

Jakin dezadala laguntza ematen eta ez ditzadala haserretu.

~ 53 ~

Page 54: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Aita maitea, zera eskatzen dizut: zaindu ditzazula, batez ere, aita edo ama etxetik joan zaien haurrak.

Egizu, jakin dezatela Zuk maite dituzula eta ondoan zaituztela beti, lagun.

Jesus, nire familiaren alde eskatzen dizut.Lagun iguzu elkar beti maitatzen, elkarri laguntzen eta barkatzen, gure gauzak elkarrekin banatzen eta bihotz onekoak izaten.

Emaguzu zure maitasuna beti zoriontsu bizi gaitezen.

Bai ederra familian elkarturik bizitzea!

Eskerrak, Jauna, nire aitatxok eta nire amatxok asko maite nautelako.

Eskerrak, Jauna,Zuk ere asko maite nauzulako.

~ 54 ~

Page 55: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Gure aita eta amak maite gaituzte,Jainkoak maite gaitu.ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Gure aita eta amak zaintzen gaituzte,Jainkoak zaintzen gaitu.ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Gure aita eta amak laguntzen gaituzte,Jainkoak laguntzen gaitu.ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Gure aita eta amak irribarrez begiratzen gaituzte,Jainkoak irribarrez begiratzen gaitu.ESKERRIK ASKO, JAUNA.

Jauna, guraso onak eman dizkiguzu, eta maite gaituzten pertsonak.Eskerrik asko.

Aita ona,Zu beti nire ondoan zaude.

~ 55 ~

Page 56: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jesus Jauna, gaurko eguna larri pasatuko dutenen alde eskatzen dizut: seme-alabei jateko zer emanik ez daukaten amen alde; familia aurrera ateratzeko lan diru irabazten ez duten aiten alde; gaixo dauden haurren alde eta, inoren maitasunik gabe, bakarrik dauden pertsonen alde.

~ 56 ~

Page 57: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jainko Aita maitea, zaindu ditzazula lurbira osoko haur guztiak, eskatzen dizut.

Gorde itzazu arrisku guztietatik eta lagundu, sendo, on eta zoriontsu hazten.

Jesus Jauna, jar ezazu gure bihotzetan zure maitasuna, zuganako maitasuna; inguruengoeganako maitasuna; maitatzen asko kostatzen zaigun haienganako maitasuna.

Laguniguzu, Jauna, zugandik hartutako erregalu guztiengatik esker-onekoak izaten.

Jakin dezagula behartsuenekin elkarbanatzen.

Jesus Jauna, ez dezagula inoiz ere ahaztu hobea dela ematea hartzea baino.

Erakutsiguzu etxean laguntza ematen, besteei jolas egiten uzten, eta ikastetxean ahal bezain ongi lan egiten.

~ 57 ~

Page 58: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jesus, haurren adiskidea, izan zaitez adiskide bat niretzat; har nazazu eskutik eta gorde beti zure ondoan.

Jesus Jauna, zurekin egon nahi dut, isil-isilik.Hemen nago, zaratarik gabe, batere zaratarik egin gabe.

Bihotz-bihotzez egin nahi dut otoitz gurasoen alde, adiskideen alde eta munduko gizon-emakume guztien alde.

Jesus Jauna, zurekin egon nahi dut, isil-isilik.

Hemen nago zaratarik gabe, batere zaratarik egin gabe.

Jauna, lagunidazu, mesedez, nire ondoan daudenak maitatzen, nirekin haserreturik badaude ere, edo beraiekin jolas egiten uzten ez didatenean, edo gauzak prestatzen ez didatenean.

Jesus, lagunidazu.Zu nirekin zaude.

Gauzak ez zaizkidalako ondo ateratzen triste nagoenean, lagunidazu, Jauna.

Lagundu eskerrak ematen nirekin bizi direnei, niri laguntzen didatenei.

~ 58 ~

Page 59: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jesus, lagunidazu.Zu nirekin zaude.

Jainko Aita, zure ondoan egon nahi dut.

Ahalegin bat egingo dut denbora luzean zurekin geratzeko, nigana etor zaitezen eta niri hobea izaten laguntzeko.

Gure Aita, elkar maita dezagula denokZuk maite gaituzun bezala.

Gizon-emakume guztiokZuk nahi duzuna egin dezagula beti.Horrela, Zu pozik egongo zara gurekin, zure seme-alaba garenokin.

Gure Aita, ez dadila falta haurrentzat ogirik ezta ere, helduentzat lanik; ez dadila falta familian laztanik, ezta ere, zahar eta gaixoentzat maitasunik.

Jainkoa ona izan da nirekin!Oso zoriontsu naizela esan nahi diet-den-denei.Jainkoak maite nau eta aintzat hartzen nau!Egon beti neure ondoan, Jauna,Zeugan itxaroten dut-eta.

Jesus, gure gauzak batzuetan

~ 59 ~

Page 60: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

guretzako bakarrik nahi izaten ditugu.ERAKUTSIGUZU GAUZAK BESTEEKIN ELKARBANATZEN.

Jesus, lagunek zer edo zer eskatzen digutenenean.ERAKUTSIGUZU GAUZAK BESTEEKIN ELKARBANATZEN.

Jesus, laguna triste ikusten dugunean eta gu pozik gaudenean,ERAKUTSIGUZU GAUZAK BESTEEKIN ELKARBANATZEN.

Jainko gure Aita, zabal itzazu gure bihotzak inguruan ditugun gauza harrigarrietara.

Eta erakutsiguzu dohain hauek gure lagun eta senideen onerako eta alaitasunerako erabiltzen.

Jauna, hainbeste maite gaituzten pertsonen eta Jesus gure lagunaren antzekoak izaten lagun gaitzazu.

Jainko Aita, begiak eman dizkidazu ikusteko.Bai ederra Zuk sortutako mundua!Jainko Aita, eskuak eman dizkidazu lan egiteko.Gauza onak egin nahi ditut!Jainko Aita, lagunak eman dizkidazu pozik bizitzeko.Elkarrekin nahi dugu egin mundu hobea!

Jesus, Zu gure adiskidea zara.Jesus, Zu gure anaia zara.

Zu bezalakoak izan nahi dugu: beharrean daudenei lagunduz, denak maitatuz, Zure hitzak entzunez, pertsona guztiekin onak izanez.

Asko pentsa dezagula Zugan eta gure bihotza

~ 60 ~

Page 61: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

zurea bezalakoa izan dadila.

Jesus, beti Zugan pentsa dezagula eskatzen dizut; bai zoriontsu sentitzen garenean, bai triste gaudenean.

Jauna, irakatsiguzu aurkitzen dirurik kostatzen ez den hainbeste gauza: alaitasuna, maitasuna, pakea, adiskidetasuna.… … …

Jauna, emadazu indarra ikasteko, lan egiteko eta gauzak ondo egiteko; ez presaka eta nolanahi.

Jesus Jauna, armatarako erabiltzen den diru guztia erabil dadila gaixotasunak sendatzeko eta beharrean dauden pertsonei laguntzeko.

Jauna, bakarrik eta triste sentitzen naizeneanZugan eta lagunengan pentsa dezadala, eta nire ondo-ondoan senti zaitzadatela.

Jauna, adoretsu izan gaitezela

~ 61 ~

Page 62: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

besteei laguntzeko geurekoi izan gabe.

Jauna, besteei barkatzen, nire gauzak elkar-banatzen, eta pertsonak errespetatzen jakin dezadala eskatzen dizut.

~ 62 ~

Page 63: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Bedeinkatu, Jauna, gure eguneroko janaria.Sendo eta onak egin gaitzazu.

Zatoz, Jesus Jaun maitea, izan zaitez gure gonbidatua eta bedeinka ezazu Zeuk eman diguzuna.

~ 63 ~

Page 64: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Eskerrak, Aita, gure onerako eman dizkiguzun janari hauengatik.Gogora gaitezela Zutaz egun honetan eta egiten dugun guztian.

Eskerrak, Jauna, ogia, ura eta frutagatik.

Eskerrak, guri ematen dizkiguzun gauza eder eta on guztiengatik.

Bedeinka itzazu janari hauek prestatzen lan egin duten guztiak.

Bedeinkatu, Jauna, gaur ogi hau jango dugunok.Bedeinkatu berau egin dutenak, eta ogirik edukiko ez dutenak.

Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna, janaritzen gaituen ogiagatik, eta erakuts iezaguzu ez daukatenekin erdibanatzen.

~ 64 ~

Page 65: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jainko Aita, gogoz kantatzen dizut!

Eguzki distiratsua ikustean, gogoz kantatzen dizut, Jauna.

Errekako ur-hotsa entzutean, gogoz kantatzen dizut, Jauna.

Zelaiko loretxoak hartzen ditudanean, gogoz kantatzen dizut, Jauna.

~ 65 ~

Page 66: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Zeruko txoriak entzuten ditudanean, gogoz kantatzen dizut, Jauna.

Gizonak lanean ikusten ditudanean, gogoz kantatzen dizut, Jauna.

Nire lagunekin jolasean nabilenean, gogoz kantatzen dizut, Jauna.

Jainko Aita, gogoz kantatzen dizut!

Goresten zaitugu, Aita, handia baitzara.

Abesten zaitugu maitasunez begiratu eta gauza harrigarriak gurekin egin dituzulako.

Bedeinkatua Zu, Jainko, gure Aita, ona baitzara, zure maitasuna betikoa da-eta.

Maite gaituzun Aita, goresten zaitugu eman dizkiguzun gauza miresgarriengatik: eguzkiagatik, euriagatik, baso eta zelaiengatik, itsaso eta zeru urdinagatik, lore eta txoriengatik,

~ 66 ~

Page 67: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

eta, Zuk emandako opari guztiengatik.

Jainko gure Jauna, bai miragarria zarela!Loreak baino miragarriago, zerua baino miragarriago, eguzkia ere baino gehiago.

Goratzen zaitugu, bedeinkatzen zaitugu, adoratzen zaitugu.

Aintza Zuri, Jauna.Zuk ezagutzen eta maitatzen gaituzu.

Ezagutzen duzu, ez bakarrik, gure izena eta aurpegia, baita ere, gure bihotzeko sekretuak.

Ezagutzen dituzu gure gauza onak eta, baita ere, badakizu falta zaiguna.On eta eder den guztia ikusten irakasten diguzu.

Aintza Zuri, Jauna.Zuk ezagutzen eta maitatzen gaituzu.

Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

Hasieran zen bezala orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. AMEN.

~ 67 ~

Page 68: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Goresten zaitut, Jainko Aita, eta eskerrak ematen dizkizut lurrean den guztia egin duzulako.

Zuk sortutakoari begiratzen diodanean, gehixeago deskubritzen zaitut Zu, Sortzailea.

Zein ona izan behar duzun, pentsatzen dut!

Zuri kantatu nahi dizut eta esan:ZU BAKARRIK ZARA JAINKOA.

Maitatzen zaitugun Aita, handia baitzara.Abesten zaitugu maitasunez begiratu eta gauza harrigarriak gurekin egin dituzulako.

Eguzkia eta ilargiarekinGORESTEN ZAITUGU, JAUNA.

Mendi eta haranekinGORESTEN ZAITUGU, JAUNA.

Ibai eta itsasoekinGORESTEN ZAITUGU, JAUNA.

Zuhaitz eta landareekin GORESTEN ZAITUGU, JAUNA.

~ 68 ~

Page 69: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Txori eta arrainekinGORESTEN ZAITUGU, JAUNA.. . . . . . . Gauza ederrengatikBEDEINKATZEN ZAITUGU, JAUNA.

Eskola eta ikastetxeengatikBEDEINKATZEN ZAITUGU, JAUNA.

Lantegi eta bulegoengatikBEDEINKATZEN ZAITUGU, JAUNA.

kotxe eta hegazkinengatikBEDEINKATZEN ZAITUGU, JAUNA.. . . . . . .

~ 69 ~

Page 70: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Entzun gaitzazu, Espiritu Santua,Zuk gure laguna zaren horrek.Zu beti gure ondoan zaude: bete gure bihotzak zeure maitasunez.

~ 70 ~

Page 71: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Eskerrak ematen dizkizugu, Jainko Aita,Espiritu Santua bidali diguzulako.

Ikusi ezin badugu ere badakigu munduan dagoela ona den guztian eta gure bihotzetan.

Espiritu Santua,Zu nirekin zaude.

Bai, nirekin zaude otoitz egiten dudanean eta lanen ari naizenean, jolasean eta lotan nagoenean.

Nirekin zaude etxean, eskolan, toki guztietan.Badakizu behar zaitudalaJesusek eskatzen didana egiteko.

Espiritu Santua,Zu nirekin zaude eta gu guztiokin.

Espiritu Santua, zutaz fidatzen naiz.Nire bihotzak zugana jotzen du.

Lagunidazu aurkitzen nik egin behar dudana gurasoen alde, anai-arreben alde eta nire adiskideen alde.

~ 71 ~

Page 72: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Bedeinkatua Zu, Espiritu Santua:Jesusek esan duen guztia gogoratzen diguzu-eta, eta gurekin familia handi bat egiten duzu!

Jesusen Espiritua, zure MAITASUNA nirekin dago beti.

Jesusen Espiritua, zure INDARRA nirekin dago beti.ESKERRIK ASKO.

Jainko Aita,Jesusen Espirituak eman diezadala bere laguntza, isiltasuna egin dezadan nire bihotzeanZuri entzuteko,Zuri hitzegiteko eta, beti, Zuk nahi duzuna egiteko.

Jesusen Espiritua, badakit nirekin zaudela Zu beti.

Zure MAITASUNAREN INDARREZ maite ditut nik denak.

Zure MAITASUNAREN INDARREZ egiten ditut nik gauzak ongi.

~ 72 ~

Page 73: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jesusen Espiritua, badakit nirekin zaudela Zu beti.

~ 73 ~

Page 74: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jauna, eskuak eman dizkidazu lanerako: ESKERRIK ASKO.

Irakatsidazu Zugana zabaltzen otoitz egiten eta abesten dudanean.

~ 74 ~

Page 75: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jauna, ahoa eman didazu jateko; ESKERRIK ASKO.

Irakatsidazu eskerrak ematen hazten laguntzeko ematen didaten guztiagatik.

Jauna, hankak eman dizkidazu korrika egiteko:ESKERRIK ASKO.

Irakatsidazu korrika joaten lagunik ez dutenengana eta jolas garaian bakarrik daudenengana.

Jauna, begiak eman dizkidazu ikusteko:ESKERRIK ASKO.

Irakatsidazu ingurura begiratzen ikus dezadan zer egin poza banatzeko.

Jauna, belarria eman didazu entzuteko: ESKERRIK ASKO.

Irakatsidazu besteei entzuten, eskatzen didatena egiteko.

~ 75 ~

Page 76: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jauna, mihia eman didazu hitzegiteko: ESKERRIK ASKO.

Irakatsidazu zure miragarriak beste guztiei kontatzen.

Jauna, adimena eman didazu ulertzeko: ESKERRIK ASKO.

Irakatsidazu inguratzen nauten mundua eta pertsonak deskubritzen eta ezagutzen.

Jauna, bihotz handia eman didazu maitatzeko: ESKERRIK ASKO.

Irakatsidazu Zu eta pertsona guztiak maitatzen.

Jauna, eskerrak nire gorputzagatik.

Eskerrak, berarekin jolas, salto, korrika eta igeri egiten baitut.

Eskerrak, berarekin margotu, idatzi, abestu eta entzun egiten baitut.

~ 76 ~

Page 77: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jauna, eskerrak nire gorputzagatik.

Jainko Aita, eskerrak, ikusteko begiak eman dizkidazulako; entzuteko, belarriak; lan egiteko, eskuak; eta ahoa barre egiteko, abesteko eta zuri esateko:ESKERRIK ASKO, JAINKO AITA !

~ 77 ~

Page 78: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jainko Aita, barkaidazu gaizki egina: nire jenio txarra eta hitz itsusiak; nire neurekoikeria eta gauza onak neuretzat nahi izatea; besteak ernegatzea.Barkaidazu, Jainko Aita.

~ 78 ~

Page 79: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jesus Jauna,Zuk denei barkatu zenien, maite ez zintuztenei ere bai.

Laguniguzu denei barkatzen.Ez ditzagula gauzak sekula mendekuz egin.

Eskerrak ematen dizkizugu, Jainko maitea,Zuk beti barkatzen diguzulako.

Lagundu zure antzeko izan gaitezen.Norbaitek barkamena eskatzen digunean barka diezaiogula berehala, eta berriro adiskide izateko prest egon gaitezela.

Jauna, barkaidazu.Eta, pozaren pozez, saltoka hasteko gogoa etorriko zait.Mundu guztiari esango diot zein ona zaren.Nire bihotza Zugana itzuliko da.

Jainko Jauna, nire hutsegiteak aitortzen ditudanean, bakea ipintzen duzu nire bihotzean.

Zuk ez nauzu bakarrik uzten, beti nirekin zaude.BEDEINKATUA ZU, JAUN !

~ 79 ~

Page 80: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jainko Aita, lagunidazu barkamena eskatzen norbaiti kalte egin diodanean.

Lagundu barkatzen eta elkar maitatzen jakin dezagun.

Badakigu Zuk beti barkatzen diguzula ona zarelako, eta gure Aita zarelako.ESKERRIK ASKO.

Jesus, batzuetan aitatxo eta amatxori kasurik ez dugulako egiten eta haserretzen garelako. BARKATU, JESUS, BEDIRA GURE BIHOTZ ONA.

Jesus, gure anai-arrebekin ere haserretzen garelako eta ez diegulako barkatu nahi izaten,BARKATU, JESUS, BEDIRA GURE BIHOTZ ONA.

Jesus, gure lagunekin borroka egiten dugulako eta batzuetan burla egiten diegulako,BARKATU, JESUS, BEDIRA GURE BIHOTZ ONA.

Adiskideek burla eta barre egiten digutenean,JESUS, IRAKATS IEZAGUZU BARKATZEN.

Eztabaidaka haserretzen garenean,JESUS, IRAKATS IEZAGUZU BARKATZEN.

Gure adiskideak mehatxatzen ditugunean,JESUS, IRAKATS IEZAGUZU BARKATZEN.

Adiskideek kalte egiten edo gaizki portatzen direnean gurekin,JESUS, IRAKATS IEZAGUZU BARKATZEN.

~ 80 ~

Page 81: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Barkamena eskatzea kostatzen zaigunean,JESUS, IRAKATS IEZAGUZU BARKATZEN.

Jainko Aita, barkamena eskatzen dizut anai-arrebekin edo lagunekin izaten ditudan haserregatik, lagunei tranpa egiten dizkieten aldiengatik, agintzen didatena egiteko ditudan nagialdiengatik.

~ 81 ~

Page 82: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jainko Aita, gaur …-ren urtebetetzea da.

Eskerrak, jaio zenetik gaur arte zaindu duzulako.

Lagun egiozu sendo eta sano hazten eta besteak maitatzenJesusek egin zuen bezala.

~ 82 ~

Page 83: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jainko maitea, gaur …-ren alde eskatzen dizugu, bere urtebetetze egunean.

Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin.

~ 83 ~

Page 84: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Jainko Aita, eskerrak ematen dizkizugu Ebanjeliogatik, bertan dago Jesusek egin eta esan zuen guztia.

Lagun egiguzu arretaz entzuten eta egiten Jesusek egin eta esan zuena.

Jauna, gure adiskide egin nahi izan duzu, eta, nahi duzu, baita ere, guk Zu zaren bezalaxe ezagutzea.

~ 84 ~

Page 85: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

Horregatik, gugana hurbiltzen zaraBiblian eta Ebanjelioan idatzitako zure hitzen bitartez.

Eskerrak, hitzegiten diguzulako, eskerrak, Jesus, gure lagunik onena bidali diguzulako.

Emaguzu zure laguntza, zure Hitzak lagun dezagun hobeak izaten.

Jainko Aita, zorionekoak izango gara zure Hitza entzun eta betetzen badugu.JAINKOAREN HITZAK BIZIA EMATEN DIGU.

Jesus,Zure anai-arreba izango garaZure Hitza entzuten badugu.JESUS, ZUK BIHOTZERA HITZEGITEN DIGUZU.

Jesus,Zuk zeure sekretuak kontatu dizkiguzu zugandik ikas dezagun.JESUSEN HITZAK IRAKATSI EGITEN DIGU.

AURKIBIDEA

Egunaren hasieran ………….………….……………..……….

4

Abendua – Eguberria ………………….……………..……….

10

Pakearen astean ………………………….………..……………

14

Garizuma – Pazkoa …………………….……………..……….

17

La Salle astea ……………………….………….. 23

~ 85 ~

Page 86: pastoraltzalsd.files.wordpress.com€¦ · Web viewbere urtebetetze egunean. Lagun egiozu ona izaten, eta egun zoriontsua pasa dezala gaur etxekoekin eta adiskideekin. Jainko Aita,

………………..Misio astea …………………………………..……………………..

26

Egunaren bukaeran …………………………………..……….

28

Maria …………………………………..………………………………

31

Eskerrak, Jainko …………………………………..…………… 34Jolasean eta oporretan ……………………………..……….

46

Eskerrak eskolarengatik …………………………………....

50

Nire familia …………………………………..…………………….

53

Lagun iguzu, Jainko maitea ……………………………... 56Eskerrak janariengatik ………………………………..……. 63Aintza Zuri, Jainko Aita ……………………………………. 65Zatoz, Espiritu Santua …………………………………..…. 70Eskerrak gorputzarengatik ……………………………..…

74

Barka gaitzazu …………………………………..……………… 78Zorionak, lagunok …………………………………………..….

82

Zure hitza entzuten dugu ………………………………….

84

~ 86 ~