pastoraltzalsd.files.wordpress.com …  · Web viewIkasgela hauetan lan egiten duten irakasleen...

10
Kaixo lagun! Aurreko astean, udarari agur esan genion eta udazkenean sartu gara. Udazkena, udaren azkena. Udaran bizi izan ditugunak gogoratu eta bihotza eta gogoa udazkenerako prestatzen dugu. Lanean sendo aritzeko garaia. Iraileko azken aste honetan aprobetxa dezagun debora, eskolako eta etxeko lanetarako. Zaindu ditzagun etxekoak eta gure ingurukoak. Zoriontsu izan! Lagun On, udazken On, Aste ON izan dezazuela! Adiskidetasuna -1 Egun on! Ongi etorriak! Baziren behin Gorka eta Daniel izeneko eskola-lagun bi. Irakasleak agindutako jarduera batean papera ebakitzen ari ziren. Halako batean, Gorka ebakitzen ari zen paper-zatitxoetako bat, mutikoa konturatu gabe, Danielen mahaiaren erdira

Transcript of pastoraltzalsd.files.wordpress.com …  · Web viewIkasgela hauetan lan egiten duten irakasleen...

Page 1: pastoraltzalsd.files.wordpress.com …  · Web viewIkasgela hauetan lan egiten duten irakasleen jardunak ume ospitaleratuaren gorabehera guztiak hartu behar ditu kontuan: larritasuna,

Kaixo lagun! Aurreko astean, udarari agur esan genion eta udazkenean sartu

gara. Udazkena, udaren azkena. Udaran bizi izan ditugunak gogoratu eta bihotza eta gogoa udazkenerako prestatzen dugu. Lanean sendo aritzeko garaia. Iraileko azken aste honetan aprobetxa dezagun debora, eskolako eta etxeko lanetarako. Zaindu ditzagun etxekoak eta gure ingurukoak. Zoriontsu izan!

Lagun On, udazken On, Aste ON izan dezazuela!

Adiskidetasuna -1Egun on! Ongi etorriak!

Baziren behin Gorka eta Daniel izeneko eskola-lagun bi. Irakasleak agindutako jarduera batean papera

ebakitzen ari ziren. Halako batean, Gorka ebakitzen ari zen paper-zatitxoetako bat, mutikoa konturatu

gabe, Danielen mahaiaren erdira erori zen. Honek, jardueran egindakoa margotzen ari baitzen, papertxoa

erortzen ikusi eta zera pentsatu zuen:

- Gorkak bai aurpegi gogorra! Neuri jaurtitzen dizkit paper-zatitxoak neuk bildu ditzadan. Eta hara nola

disimulatzen duen, nahi gabe egin duela pentsa dezadan. Horixe lotsagabea!

Page 2: pastoraltzalsd.files.wordpress.com …  · Web viewIkasgela hauetan lan egiten duten irakasleen jardunak ume ospitaleratuaren gorabehera guztiak hartu behar ditu kontuan: larritasuna,

Danielek, lagunari ezer esan ordez, mendeku hartzea erabaki zuen. Bere jarduera bukatu zuenean,

Gorkaren deskuidu bat aprobetxatuz, bere paper-zatitxoak paperontzira jaurti beharrean, ikaskidearen

mahaira bota zituen. Gorkak, mahaira begiratu zuenean, paper txikiz beteta ikusi eta Danielek paperontzia

zegoen lekura ez joatearren bota zituela uste izan zuen. Baina ez zion ezer esan eta bere mendekua

pentsatzen hasi zen. Handik apurtxo batera irakaslearengana joan zen eta bere koadernoa erakutsi zion.

Zirriborroz zikinduta zegoen, berak zikinduta. Baina Danieli bota zion errua. Danielek berak ez zuela ezer

egin esaten zion irakasleari. Ziur zegoen hura Gorkaren ideia izan zela. Zigorretik libratu bezain laster, bere

mendekua pentsatzen hasi zen.

Eta horrela jarraitu zuten, elkar molestatzen eta zirikatzen. Gero eta gogorrago, gainera. Mahai gainean

eroritako paper txiki hark eragin zuen elkarri koadernoak ezkutatzea, jolas-orduko ogitartekoa paperontzira

jaurtitzea, zukua motxila-barruan isurtzea eta, azkenik, ukabilka hastea eta elkarri sudurra apurtzea.

Osasun-zentrora eraman zituzten biak. Geroztik, luzaroan egon ziren elkarrekin hitz egin gabe. Baina

azkenean, egun batean, isilaldi luze hark asperturik, hitz egiten hasi ziren. Egun gutxi barru, adiskidetu egin

ziren eta, goiz batean, jolas-orduan, gertatutakoa komentatu zuten. Ez ziren oroitzen nola hasi zen bien

arteko liskarra, baina biek uste zuten gauza garrantzitsuren batengatik hasiko zela, hain adiskidetasun

sendoa ezin baitzuen edozein txikikeriak hautsi.

Hala ere, Gorka eta Daniel oroitu ez arren, gu oroitzen gara eta badakigu zer gertatu zen. Danielen mahai

gainean erori zen paper-zatitxo batek hasi zuen dena. Eta bien temak, hau da, gauzak argitu nahi ez

izateak, okerragotu zuen.

Ikusi ondorengo bideoa: “La amistad” (Laura Paussini)http://www.youtube.com/watch?v=C9rX1o2RZc8

Ikasgelak ospitalean

Page 3: pastoraltzalsd.files.wordpress.com …  · Web viewIkasgela hauetan lan egiten duten irakasleen jardunak ume ospitaleratuaren gorabehera guztiak hartu behar ditu kontuan: larritasuna,

Ikusi ondorengo bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=KR-KhBlzx3w#t=123 Guachis 2013 con Efecto Pasillo, Hospital de Albacete

Ospitaletako ikasgelak ospitaleen barruan sortutako eskola-unitateak dira. Helburu nagusia: ume ospitaleratuei eskola-arreta ematea, bide batez umeek ospitaleratze honegatik jasan dezaketen marjinazioa prebenitzen eta saihesten lagunduz.

Ikasgela hauek ezaugarri bereziak dituzte; hortaz, berauetan garatzen den jarduera, nolabait, eskola normal bateko jardueraz bestelakoa izatea eragiten dute. Ezaugarriak: ospitale baten barruan daude eta zenbait patologia jasaten dituzten umeentzat dira. Premisa bi hauek irakasleak garatu behar duen eskola-jarduna ikasgela normal batean garatzen denaren aldean desberdina izatea eragiten dute.

Ikasgela hauetan lan egiten duten irakasleen jardunak ume ospitaleratuaren gorabehera guztiak hartu behar ditu kontuan: larritasuna, antsietatea, motibaziorik eza, asperra eta abar. Hortixe datoz, beraz, ume hauen kreatibitatea sustatzeko eta trebetasunak, abileziak eta manipulatzeko gaitasunak hobetzeko ahaleginak eta tekniken erabilera, baita teknologia berrien erabilpena ere. Garrantzitsua da hori guztia.

Azkenik, kontuan hartzen dira hezkuntza-prozesu honetan funtsezkoak diren beste eragile bi: gurasoak eta pertsonal sanitarioa (medikuak, erizainak, laguntzaileak,…). Horiek gabe irakasleak ezingo luke bere lana ondo egin.

Badakizu zure hirian honelako ikasgelarik dagoen? Badakigu zenbait pertsona/ikasle gure laguntzaren beharrean daudela, laguntzeko eskatu

ez arren? Horren jakitun gara?

Bibliatik: Mt 25, 34-40.

Page 4: pastoraltzalsd.files.wordpress.com …  · Web viewIkasgela hauetan lan egiten duten irakasleen jardunak ume ospitaleratuaren gorabehera guztiak hartu behar ditu kontuan: larritasuna,

«Orduan, erregeak eskuinekoei esango die: “Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; har ezazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua. Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri”. Orduan, zintzoek esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman? Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi? Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?” Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”.

Kontuz teknologia berriekin… GARRANTZI HANDIENA PERTSONAK!

Ziur gero eta gehiago dakizula teknologia berrien erabileraz. Ziur gero eta gehiago erabiltzen dituzula.

Erabilera egokiak zenbait gauzatan lagun diezaguke (adibideak, denon artean): urrutiko edo hurbileko

pertsonekin komunikatzen, gai interesgarriei buruzko informazioa bilatzen eta aurkitzen, gauzak ikasten,

tarteka dibertitzen edo jolasten,…

Hala ere, gehiegi edo neurri gabe erabiltzen baditugu, errespeturik gabe erabiltzen baditugu, geure

buruaren kaltean ari gaitezke.

Pentsatu baliabide hauek ondo edo egokiro erabiltzen dituzun aldi guztietan. Pozik zaude zure erantzunaz?

Zer aholku emango lizukete, zure ustez, karteleko lagunek?

Izan gaitezen arduraren etsenplu teknologia berriak erabiltzean.

Hasi dugu egun berria. Gauza berriz beteta dator, ikasteko, partekatzeko, gozatzeko gauzez,…

Une horiek pertsona askorekin ematen/partekatzen ditugu. Horien laguntzari esker gaude hemen. Beti dira

gure lagun, beti egiten dute gurekin bat. Maite gaituzte eta ondo zaintzen gaituzte, egunero. Gure

gurasoak, senideak, adiskideak, entrenatzaileak, monitoreak, salestarrak,… dira. Imajinatzen duzue horiek

Page 5: pastoraltzalsd.files.wordpress.com …  · Web viewIkasgela hauetan lan egiten duten irakasleen jardunak ume ospitaleratuaren gorabehera guztiak hartu behar ditu kontuan: larritasuna,

gabe bizitzea? Egiaz gure gaurko bizitza pozik eta zorioneko sentitzeko modukoa da. Hainbeste maite

gaituzte….

Orain pentsatu horien arteko pertsona batean. Aukeratzea zaila bazaizu, pentsatu zenbaitengan. Gaur

pertsona horrentzat / horientzat maitasunezko eta esker oneko mezu bat ere pentsatzeko eskatzen dizugu.

Hartu minutu batzuk horretarako, zure lekuan, isiltasunean. Bolaluma eta papera erabil ditzakezu mezu

labur bat idazteko. Edo, beste barik, mezua pentsatu eta berau adierazteko modua aukeratu: musua,

besarkada, irribarre gozoa, …; eta gero mezua noiz emango diozun/diezun erabaki.

Jakin dezagula maite gaituzten pertsona guztien laguntasuna gozatzen, baloratzen eta eskertzen. Jakin

dezagula eurekin gure bizitzan bat egiten.

Denok batera, Gure Aita, errezatuko dugu.

Eragin handieneko pertsona Twitter-en arabera

Egun on. Badakizue nor den, Twitter-en arabera, eraginik handieneko pertsona?

Zenbait egun dira, telebistan, galdera hau entzun nuela. Eta erantzuna da Frantzisko Aita Santua dela eraginik handieneko pertsona Twitter-en.

Bideoa ikusteko: http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=yFKHix8Kc9c

Frantzisko Aita Santua da munduan eraginik handiena duen Twitter-erabiltzailea. Argitaratzen duen tuit bakoitzeko 10.000 retuit inguru jasotzen ditu bere gaztelaniako kontuan eta 6.400etik gora ingelesekoan. Horixe adierazten du "Twiplomacy 2014” azterlanak. Honen helburua: Munduko buruzagiek Twitter nola erabiltzen duten identifikatzea. Txostenaren arabera, Aita santuak bere tuitetan edo sarreretan gehien erabiltzen dituen hitzak Jainkoa, Jesus eta maitasuna dira. Ekainean Aita Santuaren Twitter-eko kontuak 14 milioi jarraitzaile izan zituen. Munduko buruzagien artetik, berak izan zituen jarraitzailerik gehien, Barack Obamaren atzetik, honek 43 milioi baititu. Frantzisko Aita Santuaren tuitak edo sarrerak bederatzi hizkuntzatan

Page 6: pastoraltzalsd.files.wordpress.com …  · Web viewIkasgela hauetan lan egiten duten irakasleen jardunak ume ospitaleratuaren gorabehera guztiak hartu behar ditu kontuan: larritasuna,

agertzen dira: gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez, arabieraz, portugesez, polonieraz eta latinez. Gaztelaniako kontua da jarraitzailerik gehien dituena: 6 bat milioi.

Baina “Time” aldizkariak ere gauza bera esaten du. Aita Santua da, aldizkariaren arabera, 2013-2014 urtean eraginik handiena izan duten pertsonetariko bat.

Barack Obamak Aita Santuaz esandakoak:

“Bakana da pertsona hobe izan nahi izatea eragiten digun buruzagia. Frantzisko Aita Santua buruzagia da”Aita Santuak bere inklusio-mezuaz, batez ere behartsuentzat, marjinatuentzat eta baztertuentzat denaz, eragin digu. Baina bere egintzak, jokabidea eta jardunbide apala - gaixoak, etxerik gabeko pertsonentzako laguntza, atxilotu gazteen oinak garbitzea – dira guztiok inspiratu gaituztenak.

Frantzisko Aita Santuak gogorarazten digu, hitzek bakarrik adierazi ezin duten moduan, bizitzan dugun estatusa gorabehera, gure arteko betebehar moralek lotuta gaudela. Berorren etsenpluak betebehar horiek lanaren bidez bizitzera behartzen gaitu – pobrezia arintzeko, desberdintasunak gutxitzeko eta bakea eragiteko; gose denari jaten emateko, babesgabeei babesa emateko eta gaixoak zaintzeko – eta denoi ate eta aukera berriak irekitzen dizkigu. Berorren maitasunezko eta inklusiozko mezuari Jesusen irakatsien funtsa dario, eta bizigarria da garai ziniko honetarako. Izan gaitezela berorren etsenplu apalari jarraitzeko gai”.

Twitter: @pontifex_es. Tuit bat: Jainkoaren adiskide izateak esan nahi du apaltasunez otoitz egitea, ume batek aitari hitz egiten dion bezala.

ADISKIDETASUNA-2

Gaur ondorengo bideoa ikusiz hasiko dugu gure eguna. Horretan, adiskide hitza definitzen duten

ezaugarrietako batzuk ikusiko ditugu. Astelehenean, adiskidetasunari buruz oroitz egiten hasi

genuen hastea, orain asteari amaiera emango diogu, adiskidetasunarekin otoitz egiten.

Hasi baino lehen, pentsatu adiskide ona izatea eragiten dizuten bertuteetan edo ezaugarrietan.

Zergatik daude, zure ustez, zure adiskideak zurekin?... Pentsatu zure lagunekin harremanetan

jartzeko orduan gehien kostatzen zaizkizun gauzetan.

Beharbada, bideoak gauza horiek zehazten lagunduko dizu.

Page 7: pastoraltzalsd.files.wordpress.com …  · Web viewIkasgela hauetan lan egiten duten irakasleen jardunak ume ospitaleratuaren gorabehera guztiak hartu behar ditu kontuan: larritasuna,

http://www.youtube.com/watch?v=IBbup-UGFyM Los amigos – el rey león / Adiskideak – Lehoi

erregea

Bideoa ikusi ondoren, egin gogoeta lehen pentsatutakoaz. Zeintzuk dira zuretzat adiskide on bat

izateko ezaugarri/dohain/bertuterik garrantzitsuenak? Zeintzuk dira zuretzat betetzeko zailenak

edo gehien kostatzen zaizkizunak? …

Ohartuko zinen adiskide bikaina zarela, dohain asko dituzula eta adiskide zintzo izaten benetan

ahalegintzen zarela, batzuetan gehiago ematea zail samarra egiten zaizun arren.

Dohain asko dituzu; jarraitu horiei eusten, jarraitu ahalegintzen, inoiz zail samar egiten bazaizu

ere. Horiek bihotz zabaleko pertsona egingo zaituzte, zoriontsuagoa… zure adiskideak zurekin

daude, zurekin bat egiten dute, zuk eurekin bat egiten duzun bezala.