pastoraltzalsd.files.wordpress.com · 2014. 3. 21. · ASTE SANTUA. BAKEAREN ERREGEAREN...

4

Transcript of pastoraltzalsd.files.wordpress.com · 2014. 3. 21. · ASTE SANTUA. BAKEAREN ERREGEAREN...

  • IKTCuadro de textoASTE SANTUA

    IKTCuadro de textoBAKEAREN ERREGEAREN BIDEAERRAMU-IGANDEAMt 21, 1-11

    IKTCuadro de textoPazko jaia ospatu baino lehenago Jesus eta bere ikasleak Jerusalemera hurbildu ziren. Eta Jesusek bi ikasle bidali zituen esanez: "Zoazte aurreko herriska horretara; berehala, asteme bat aurkituko duzue lotuta eta astekume bat harekin; askatu eta ekarri niri"

    IKTCuadro de textoJoan ziren, bada, eta Jesusek agindu bezala egin zuten. Jesus gainea eseri zen. Askok eta askok jantziak zabaldu zituzten bidean, beste batuzek, berriz, zuhaitzei adaskak moztu eta bidean zabaldu zituzten. "Hosanna, Dabiden Semeari! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena" oihukatzen zion jendeak.

    IKTCuadro de textoJerusalem: Jesusen herrialdeko, Israelgo hiriburua.Astemea: Asto emea. Jesus baino 1000 urte lehenago Salomon erregea Jerusalemen asto baten gainean sartua zen.Israelen, profeten, epaileen eta errege baketsuen zamalkadura zen, eta zaldia, aldiz, borrokalariena.Hosanna: zera esan nahi du: "Salba gaitzazu, erregutzen zaitugu". Jesus Salbatzaile gisa hartzen du. (Jesus izena berak, Salbatzaile esan nahi du)

  • IKTCuadro de textoGaur, Pazkoko bide honetan Jesusekin hasiko da. Berak emango du lehen urratsa Jerusalemen sartuz bere Aitaren nahia betez. Kristauok egun garrantzitsu hau ospatzearren elizara goaz erramuak bedeinkatzea eta Jesusekin batera aste honetako bideari ekitera.

    IKTCuadro de textoErramua udaberrian loratzen da eta gustu berezia ematen dio janariari eta etxean gordetzen dugu bedinkatu ondoren.Zu, Jesusen antzera, errege bazina, zer egingo zenuke besteen alde? Margotu horixe adierazten duten irudiak.

  • IKTCuadro de textoErromes batek ez du inor uzten bide bazterrean! Bat egiten du berarekin eta saiatzen da laguntzen! Zein ederra den elkartasuna! Begiraiozu, zure familiari, zure eskolakoei, zure lagunartekoari ...

    IKTCuadro de textoEgunero topatzen dituzu besteei laguntzen dieten pertsonak, pertsona onak, beraien denbora eta indarra ematen duten pertsonak ezeren truke.

    IKTCuadro de textoBeraien keinu txikiei esker mundu hobea da. Begira, pertsonak on horiek guztiak bilduko balira munduko nonbaiten, leku hori ezin litzateke estali ezta munduko erramu guztiak erabilita.Idatz itzazu zuk ezagutzen dituzun pertsona horien izenak marrazkien ondoan.

    IKTCuadro de textoZure bizitzak pertsona onaren erramu usaina har dezala.

  • IKTCuadro de textoERRAMU-IGANDEKO OTOITZA

    IKTCuadro de textoErramu-igandea da. Bedeinkatua Zu, Jauna, gure Erregea!Zein polita den nire erramua!Zur berriaren usaina dueta Pazkoa hurbil dagoelaesaten dit.Erramua astintzen dutnire Jaunari kantatuz:Hosanna! Bedeinkatua!Jaunak maite gaitu etanire bihotza pozez gainezka dago!Erramu-igandea da. Bedeinkatua Zu, Jauna, gure Erregea!

    IKTCuadro de textoHosanna, zeru goienetan! Bedeinkatua, Zu, Jauna!

    Erramua 1.pdfErramua 2Erramua 3Erramua 4