pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBaldintza bat jarri zuen: ezkongaiek 365 gau eta egun...

7
ASTEARTEA Kaixo lagun, Badator… A diskideak B akea E txekoak N orbait D uintasunez U rrutikoak A intza Geroz eta gutxiago geratzen zaigu… “egun berrietarako”, Eguberritarako! Argia gertu dugu. Gutako bakoitzaren barruan joan dadila gure bizitzaren argia, berotasuna, babesa, argitasuna,… zabaltzen, gehien maite ditugunon artean. Abenduko Kanpainan murgilduta aurkitzen garen aste honetan, postalen-salmenta gogoratu nahi dizuet, gogoz ekin diezaiogun, behar gaituztelako. Aldez aurretik, milesker, horrela izateagatik. Lagun On, aste On, Abendu On! KILOPILA GUE ESKOLAN! MARIA ITXAROAN Gogora dakargu Abendualdia liturgi urtearen hasiera dela. Eguberriaren aurreko lau igandeek zehazten dute abendualdia. “Abendu” latinetik dator eta “etorrera” (Jesusen etorrera) esan nahi du. Aldi honetan, Elizako liturgian erabiltzen den kolorea morea da. Atzo, Mezan irakurri zen Ebanjelioan, aingeruak esaten zion Mariari Jainkoa berarekin dela eta hori pozik egoteko arrazoia dela. Mariak berria onartu eta Jesus jaiotzea pozez eta zorionez itxaroten du. Ipuin honen protagonistak ere itxaroan zeuden. Bazen behin bera benetan maitatuko zuen senarra aukeratu nahi zuen printzesa. Baldintza bat jarri zuen: ezkongaiek 365 gau eta

Transcript of pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBaldintza bat jarri zuen: ezkongaiek 365 gau eta egun...

Page 1: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBaldintza bat jarri zuen: ezkongaiek 365 gau eta egun eman behar zituzten jauregiaren hormaren ondoan, egun batean ere aldendu gabe.

ASTEARTEA

Kaixo lagun, Badator…

Adiskideak Bakea Etxekoak Norbait Duintasunez Urrutikoak Aintza Geroz eta gutxiago geratzen zaigu… “egun berrietarako”, Eguberritarako! Argia gertu dugu. Gutako bakoitzaren barruan joan dadila gure bizitzaren argia, berotasuna, babesa, argitasuna,… zabaltzen, gehien maite ditugunon artean. Abenduko Kanpainan murgilduta aurkitzen garen aste honetan, postalen-salmenta gogoratu nahi dizuet, gogoz ekin diezaiogun, behar gaituztelako. Aldez aurretik, milesker, horrela izateagatik. Lagun On, aste On, Abendu On!

KILOPILA GUE ESKOLAN!

MARIA ITXAROAN

Gogora dakargu Abendualdia liturgi urtearen hasiera dela. Eguberriaren aurreko lau igandeek zehazten dute abendualdia. “Abendu” latinetik dator eta “etorrera” (Jesusen etorrera) esan nahi du. Aldi honetan, Elizako liturgian erabiltzen den kolorea morea da.

Atzo, Mezan irakurri zen Ebanjelioan, aingeruak esaten zion Mariari Jainkoa berarekin dela eta hori pozik egoteko arrazoia dela. Mariak berria onartu eta Jesus jaiotzea pozez eta zorionez itxaroten du.

Ipuin honen protagonistak ere itxaroan zeuden. Bazen behin bera benetan maitatuko zuen senarra aukeratu nahi zuen printzesa. Baldintza bat jarri zuen: ezkongaiek 365 gau eta egun eman behar zituzten jauregiaren hormaren ondoan, egun batean ere aldendu gabe.

Hori esan eta biharamunean milaka ezkongai aurkeztu ziren, baina lehengo hotza iritsi zenean, erdiek alde egin zuten. Beroa hasi zenean, erdien erdia joan zen. Jatekoa bukatzen hasi zenean, erdiaren erdia joan zen. Abendua etorri zenean, egunak, guztiak, hotzak zirenean, mutil bat bakarrik geratzen zen. Mutil hark betidanik maite izan zuen printzesa. Printzesak, mutilak jauregiaren hormaren ondoan tinko jarraitzen zuela ikusi zuenean, “beharbada, benetan maite nau” pentsatu zuen. Urrian hantxe ikusi zuen; azaroan aurretik igaro zitzaion eta sendo ikusi zuen eta abenduan, nekazari jantzita, ura eta jateko-apur bat utzi zizkion. Begietara begiratu eta zintzotasuna ikusi zion. Orduan, esan zion printzesak

Page 2: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBaldintza bat jarri zuen: ezkongaiek 365 gau eta egun eman behar zituzten jauregiaren hormaren ondoan, egun batean ere aldendu gabe.

ASTEAZKENA

erregeari: “Aita, uste dut aurkitu dudala nire gizona, benetan maite nauena”. Eta erregea ezkontzarako gauzak antolatzen hasi zen.

Dena zegoen prest, denak zeuden urtarrilaren lehenengo eguna noiz etorriko… baina abenduaren 31n, mutilak, altxatuta, hormaren ondotik alde egin zuen. Zer gertatu zen? Etxera joan zen. Amak, ikusi zuenean, zera esan zion: “Seme, hainbeste maite duzu printzesa, 365 egunean egon zara jauregi ondoan, mugitu gabe, … eta azken egunean alde egin duzu. Zer gertatu da? Ezin izan duzu beste egun batez iraun? Mutilak: “Badakizu zer, ama? Jakin izan dut ikusi nauela, aukeratu nauela, bere aitari nirekin ezkondu nahi duela esan diola,… eta hala ere, ez da izan gau batez nire mina leuntzeko gauza? Bere eskuetan egon da nire sufrimendua arintzea eta ez du gau batez ere arindu. Horretarako gauza ez denak ez du nire maitasuna merezi, ezta, ama?”

Zer espero dugu guk abendualdiko aste hauetan? Printzesari gertatu zitzaiona ez gertatzea. Hortaz, ez gaitezen egon, ezer egin gabe, beste barik, Eguberriaren zain. Aprobetxa dezagun Abendualdia hobeak izateko, Jesusi hurbiltzeko, gehiago errezatzeko, Mariak egin zuen bezala.

EBANJELIOTIK:

"Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin!" (Lk 1,28)

BALIABIDE DIGITALAK:

https://www.youtube.com/watch?v=YsizIT7mSNU (Itxarotea. Abendualdia)

https://www.youtube.com/watch?v=9inNwSQL6Gw (Aldatzeko sasoia da)

GIZA ESKUBIDEEN EGUNA

Badakizue gaur zer egun den? Gaur zer ospatzen den? Gaur, mundu osoan, Giza Eskubideen Nazioarteko eguna ospatzen da. 1948ko abenduaren 10ean oinarrizko Giza Eskubideak biltzen dituzten 30 artikulu onetsi ziren. Giza eskubideei buruzko testu hau itzuliena da, 330 hizkuntzatara baino gehiagora bihurtu baita. Zeintzuk dira eskubideok? Hezkuntza, etxebizitza, iritzia,…

Gauza normalak iruditzen zaizkigu, ezta? Baina eskubideok onetsita egoteak ez du esan nahi leku guztietan errespetatzen direnik. Munduko leku askotan pertsonek ezin dute askatasunez hitz egin, ez euren erlijioa praktikatu, ez euren etxean bizi,… Umeak eta emakumeak dira, batez ere, kaltetuenak. Begiratu ondorengo datuei:

Page 3: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBaldintza bat jarri zuen: ezkongaiek 365 gau eta egun eman behar zituzten jauregiaren hormaren ondoan, egun batean ere aldendu gabe.

OSTEGUNA

- Gure munduan 6.000 milioi lagunetik gora bizi gara. 1.200 milioik euro bat baino gutxiago dute egunean bizitzeko.

- Pertsona behartsuen %70 emakumeak dira.

- Munduko pertsona errefuxiatuen %80 emakumeak, umeak eta zaharrak dira.

- 150 milioi ume ez doaz eskolara.

- Munduko 600 milioi emakumek ez dakite irakurtzen ez idazten. Eta askok egunean 15 orduan lan egiten dute.

- 200 milioi umek soroetan, makinekin edo meategietan egiten dute lan.

Hau onartezina da. Horregatik, garrantzitsua da oraindik gauza hauek salatzea eta denok pertsona guztien eskubideak mundu guztian errespeta daitezen ahalegintzea eta lan egitea. Eta horretarako, hurbilekoengandik hasi behar dugu: adiskideen, irakasleen, gurasoen,… eskubideak errespetatuz. Aurrerantzean, aztertu hurbileko pertsona horiek ondo tratatzen dituzun eta eskubideak errespetatzen dizkiezun. Saiatu.

EBANJELIOTIK:

“Besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia, egin zuek ere besteei” (Mt 7, 12)

BALIABIDE DIGITALAK:

https://www.youtube.com/watch?v=J2ymURxJ7PA&list=UUV3GsTKVygUr7laBbn-3wmQ Mundua aldatuko dugu – Egin oihu (Hirugarren zikloa)

https://www.youtube.com/watch?v=slWs0o7YVoU (Ume batek mundua alda dezake)

ALAITASUNA

Gure bizitzan oso garrantzitsua da alaitasuna; laguntzen digu, guri eta gure ingurukoei, itxaropenari eusten eta zoriontsuak izaten. Entzun ipuin hau: alaitasunaren lapurreta.

Nonon gaixoa zen tristea eta gaiztoa, baina zorte onekoa. Egun batean, bidetik zehar bihurrikeriak asmatzen zihoala, haitz biren arteko arrail handi batetik behera erori zen… eta, hara, Alaitasunaren Putzura jausi zen. Putzu hura mundu guztiaren alaitasunaren eta zoriontasunaren gordailua zen.

Page 4: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBaldintza bat jarri zuen: ezkongaiek 365 gau eta egun eman behar zituzten jauregiaren hormaren ondoan, egun batean ere aldendu gabe.

Orduan Nononek alaitasun hura guztia beretzat gordetzea erabaki zuen. Hasi zen lurra zulatzen eta likido zoragarria ateratzen; zoriontasuna beti eskuragarri edukitzeko, etxera eramango zuen.

Eta gauzak horrela, jendea gero eta tristeago zegoen, gero eta betilunago; Nonon, ordea, gero eta alaiago. Gauzak ondo zihoazkiola ematen zuen; gizon berritsua eta bizkorra bilakatu zen; jendearekin solasean luzatzea atsegin zuen eta… hara nondik, txiste-kontatzaile bikaina bihurtu zen.

Eta hain pozik, hain ongi, sentitzen zen gure Nonon, ezen mundu guztia triste ikusteak atsekabetu eta jendea ezertaz ez gozatzeak nahigabetu egin baitzuen. Ohitu zen, orduan, etxetik botilatxo bete likido miragarrirekin irteten. Bidean aurkitzen zituenei apurtxo bat ematen zien, bizkor zitezen. Jendea poztu egiten zen Nonon aurkitzean; botilatxoa, beraz, laster txiki eta labur geratu zen, eta haren ordez botila handia hartu behar izan zuen gure gizonak. Bigarren botila honen ordez, eskas geratu baitzen, upela hartu zuen gero, upelaren ordez barrika handiz beteriko gurdia ondoren,… eta azkenean errenka luzeak egiten zituen jendeak Nononen atearen aurrean. Denbora gutxian Nonon herrialdeko pertsonarik miretsiena eta maiteena bihurtu zen, eta haren etxea lagunarte atseginean eta konpainia onean unetxo bat pasatzeko lekurik egokiena bilakatu.

Eta Nonon pozarren bizi zen artean, lurpean, alaitasunaren putzuko espirituek pozez komentatzen zuten nahikoa izan zela alaitasun-apur bat gure gaizto tristea guztien zoriontasun-iturri bihurtzeko.

Gure Nonon gaiztoa hiriko eta inguruetako pertsonarik estimatuena bihurtu zen. Nola lortu zuen? Pozez biziz eta besteak poztuz. Zuek ere lortu nahi duzue? Egon beti alai, egin denei irribarre, lagundu beharrean dagoenari, hurbildu bakarrik dagoenari, tristea kontsolatu. Horrela, Nonon bezala, bihurtuko zarete jendearentzat estimagarri… eta denek maitatuko zaituztete.

* Bideoa: Alegría de Cirque, Soleil (6:00) - http://www.youtube.com/watch?v=smkiSJf2cHE

Eskatuko diegu Jesusi eta Andre Maria Laguntzaileari lagun diezagutela beti alai egoten eta gure beharrean dagoenari laguntzen.

Page 5: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBaldintza bat jarri zuen: ezkongaiek 365 gau eta egun eman behar zituzten jauregiaren hormaren ondoan, egun batean ere aldendu gabe.

OSTIRALA MAITE ZAITUT, AMA

Arratsalde batean, mutiko bat amarengana joan zen, sukaldera, hau afaria prestatzen ari zela. Paperezko orri bat eman zion; zerbait zegoen idatzia. Amak, eskuak sikatu eta amantala erantzi ondoren, paperrean idatzitakoa irakurri zuen.

- Lorategiko belarra ebakitzea… 15.00 €- Asteon nire logela garbitzea… 5.00 €

- Anaia txikia zaintzea… 5.00 €

- Okindegira joatea… 0,50 €

- Aste osoan zaborra ateratzea… 2.50 €

- Nota onak ekartzea… 50.00 €

- Mahaia batzea… 5.00 €GUZTIRA ZOR DENA… 83.00 €

Amak tinko begiratu zion mutikoari. Mutikoa zain. Amak gero arkatza hartu eta orriaren atzealdean zera idatzi zuen:

- 9 hilabetean nire sabelean eraman zaitudalako eta bizia eman dizudalako… EZER EZ- Hainbat gautan, zu zaintzearren eta zure alde errezatzearren, loa galdu dudalako… EZER EZ

- Gure familiako alaitasunagatik eta maitasunagatik… EZER EZ

- Gaixotu zarenean larritu eta kezkatzeagatik… EZER EZ

- Jatekoengatik, arropagatik eta heziketagatik… EZER EZ

- Zuri eskutik heldu eta laguntzeagatik… EZER EZ

Mutikoari, amak idatzitakoa irakurri zuenean, malkoz bete zitzaizkion begiak. Begietara begiratu eta zera esan zion amari: “Maite zaitut, amatxo”. Gero arkatza hartu eta letra handiz beste hau idatzi zuen: DENA ORDAINDUTA.

Batzuetan, istorio honen protagonistak bezalakoak izaten gara? Gurasoengana joaten gara eta exijitzen, eskatzen eta “agintzen” hasten gatzaizkie? Ez gara ohartzen gugatik eta gure alde zenbat egiten duten? Gaur egun ona da gure gurasoei laguntzen diguten guztiagatik eskerrak emateko eta zenbat maite ditugun esateko.

EBANJELIOTIK:

“Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen” (Has 1, 27)

Page 6: pastoraltzalsd.files.wordpress.com · Web viewBaldintza bat jarri zuen: ezkongaiek 365 gau eta egun eman behar zituzten jauregiaren hormaren ondoan, egun batean ere aldendu gabe.

BALIABIDE DIGITALAK

https://www.youtube.com/watch?v=mjJuer-ddZM (amatxorik politena)

https://www.youtube.com/watch?v=T0vj69bqvvw (eta guk zeren truke maitatzen dugu?)