pastoraltzalsd.files.wordpress.com  · Web view“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan...

16
Haurrentzako otoitzak (3,4,5 urte) Nork zaintzen zaitu? Isiltasuna Jainkoari dei egiteko: Taldean isiltasuna egiteko eskatu behar diegu haurrei eta, isil-misilka ondorengoa esan dezatela: Aita Jainkoa! Aita Jainkoa! Haurrak gustura daudela ikusi arte errepika dezakegu. Mirespenerako deia: Mutiko eta neskato bakoitzak esan ditzala bere ustez Jainkoak ondo egin dituen gauzak: txoriak, zuhaitzak, abereak... Eta boz goraz esan diezaiotela Jainkoari zergatik diren politak zelaiak, loreak, abereak, gizakiak... Eskerrak emateko deia: Apurka-apurka, haurrak daukaten guztiagatik eskerroneko izatea lortu eta Jainkoari jaso duten guztiarengatik eta gizakiei jasotzen duten maitasunagatik eskerrak ematen jakin dezatela. Haur bakoitzak zerbait eduki dezala bere eskuetan, esate baterako, lorea, zuhaixka baten edo beste zerbaiten adartxoa, Jainkoari oparitzeko. Eta gelako txoko batean edo lorategian utz dezatela zergatik egiten dioten opari hori Jainkoari boz goraz esanez.

Transcript of pastoraltzalsd.files.wordpress.com  · Web view“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan...

Page 1: pastoraltzalsd.files.wordpress.com  · Web view“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan zaitezela nahi dut. Orain eta noizbehinka, zera esango dizut: nire adiskide zara,

Haurrentzako otoitzak (3,4,5 urte)

     

Nork zaintzen zaitu? 

 Isiltasuna Jainkoari dei egiteko: 

Taldean isiltasuna egiteko eskatu behar diegu haurrei eta, isil-misilka ondorengoa esan dezatela: Aita Jainkoa! Aita Jainkoa! Haurrak gustura daudela ikusi arte errepika dezakegu.

   Mirespenerako deia:

 Mutiko eta neskato bakoitzak esan ditzala bere ustez Jainkoak ondo egin dituen gauzak: txoriak, zuhaitzak, abereak... Eta boz goraz esan diezaiotela Jainkoari zergatik diren politak zelaiak, loreak, abereak, gizakiak...

 Eskerrak emateko deia:

 Apurka-apurka, haurrak daukaten guztiagatik eskerroneko izatea lortu eta Jainkoari jaso duten guztiarengatik eta gizakiei jasotzen duten maitasunagatik eskerrak ematen jakin dezatela. Haur bakoitzak zerbait eduki dezala bere eskuetan, esate baterako, lorea, zuhaixka baten edo beste zerbaiten adartxoa, Jainkoari oparitzeko. Eta gelako txoko batean edo lorategian utz dezatela zergatik egiten dioten opari hori Jainkoari boz goraz esanez.

   

Page 2: pastoraltzalsd.files.wordpress.com  · Web view“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan zaitezela nahi dut. Orain eta noizbehinka, zera esango dizut: nire adiskide zara,

Non dago Jainkoa?  

Haurrek errepika dezatela, buruz esanez edo abestuz: 

“Aita Jainkoa: eskerrik asko hemen gurekin egoteagatik.Gu pozarren gaude.Eskerrik asko gure adiskide izateagatik.Eta mundu polit honen Sortzaile izateagatik.Bikaina zara!”.

 Neskato edo mutiko bakoitzak, geroxeago, nahi duena esan dezala:“eskerrak eman nahi dizkiok Jainkoari uragatik, argiagatik,

bildotsengatik...”. 

 Ondorengoa idatzita duen kartela egin: “Jainkoaren oparientzako txokoa”. Egunean taldekide batek ekar dezala adartxo bat, zuhaixka zati bat, lore bat... eta Jainkoari esan diezaiola: “eskerrik asko egiteagatik!”, “eskerrik asko guri oparitzeagatik!”. Gero neskato edo mutiko bakoitzak utz dezala dakarren horri Jainkoari oparitzeko gauzen txokoan. Denborak aurrera egin ahala, Jainkoari zer opari diezaioketen esan diezaiekegu haurrei, esate baterako: gurasoei egin diedan irribarrea, ez haserretu izana, dena jan izana...

  

Page 3: pastoraltzalsd.files.wordpress.com  · Web view“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan zaitezela nahi dut. Orain eta noizbehinka, zera esango dizut: nire adiskide zara,

Jainkoa, bikaina zara!  

Otoitzak egin ditzakegu haurrekin aire librean, eguberria begietsiz, errezatzeko:

 “Loreak asmatu zenituen Aita Jainkoa: bikaina zara!Loreak oparitzen dizkiguzun Aita Jainkoa: eskerrik asko!Koloreak asmatu zenituen Aita Jainkoa: bikaina zara!Koloreak oparitzen dizkiguzun Aita Jainkoa: eskerrik asko!Argia asmatu zenuen Aita Jainkoa: bikaina zara!Argia oparitzen diguzun Aita Jainkoa: eskerrik asko!”...

 Gurasoekin, aitona-amonekin, adiskideekin... egin duten otoitzen bat etxetik eramateko eska diezaiekegu haurrei. Otoitz hauek udaberrian, egunaren hasieran, erabil ditzakegu gelan.

   

Abereak  

Haurrak lurrean jar daitezela korroan eta, astiro-astiro otoitz hau esan dezatela; haurrek “Aita Jainkoa” errepika dezakete isilka. Otoitzari esaldiren bat gehitzeko eska diezaiekegu.

 “Aita Jainkoa: liluragarria litzateke hegan egitea,haizearen kulunka gozoa sentitzeko!Aita Jainkoa: zoragarria litzateke igeri egitea,haur txikiaren antzera, zure besoetan sentitzeko!Aita Jainkoa: korrika egitea nahiko nuke,Zu han eta hemen bilatu eta aurkitzen zaitudan ikusteko!Aita Jainkoa: atsegin dut lo egitea,egunen batean zurekin amets egingo dudalako!Aita Jainkoa: jaki gozoak jatea eta zoragarriak direlaesatea gustatzen zait!

  

Page 4: pastoraltzalsd.files.wordpress.com  · Web view“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan zaitezela nahi dut. Orain eta noizbehinka, zera esango dizut: nire adiskide zara,

 Eskerrik asko adiskideengatik!   

Haur bakoitzak pentsa dezala isilik noren adiskide izan nahi duen. Gero, banan-banan, esan dezatela:

 “Aita Jainkoa, ...(r)en adiskide izan nahi dut”.

 Otoitzari bukaera emateko, elkarrekin esan dezakegu:

 “Aita Jainkoa, denen adiskide izan nahi dugu”.“Aita Jainkoa, irakats iezaguzu adiskideen adiskide on izaten”.“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan zaitezela nahi dut. Orain eta noizbehinka, zera esango dizut: nire adiskide zara, eskerrik asko!

      

 Eskerrak, eskerrak, eskerrik asko!Aita Jainkoa:Eskerrak, eskerrak, eskerrik asko!Izarren argiarengatik.

Page 5: pastoraltzalsd.files.wordpress.com  · Web view“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan zaitezela nahi dut. Orain eta noizbehinka, zera esango dizut: nire adiskide zara,

Hondartzako hondarragatik.Lore eta landareengatik. Eskerrak, eskerrak, eskerrik asko!Basoko zuhaitzengatik.Txorien hegaldiarengatik.Itsaso eta izurdeengatik.Txakurtxo txikiengatik. Eskerrak, eskerrak, eskerrik asko! Hainbeste gauza sortzeagatik eta,gainera, oparitzeagatik!Eskerrik asko, Aita gurea!Eskerrik asko! 

ARIKETAK 

- Haur bakoitzak marraz dezala otoitzean agertzen diren gauzetariko bat: izarrak, zuhaitza, txoria... Gelako horman jarri eta murala osa dezatela denen artean.

 - Neskato eta mutikoak hiru taldetan banatu eta talde bakoitzak buruz eta zeinuz ikas dezala otoitzaren paragrafo bat. Gero, elkarrekin errezatuko dute, talde bakoitzak bere zatia esanez. Bukatzeko, denek batera esango dute: “eskerrik asko, Aita gurea, eskerrik asko!”. 

 

Eskerrik asko, Jauna, eskuengatik 

Page 6: pastoraltzalsd.files.wordpress.com  · Web view“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan zaitezela nahi dut. Orain eta noizbehinka, zera esango dizut: nire adiskide zara,

Aita Jainkoa:eskerrak ematen dizkizugu eskuengatikerabiltzen ditugun bakoitzean ! Zerurantz altxatzean;aitona besarkatzean; panpinekin jolastean. Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna, eskuengatikerabiltzen ditugun bakoitzean! Koilara-sardexkaz jatean.Garbitu eta orraztean.Elkar agurtzean. Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna, eskuengatikerabiltzen ditugun bakoitzean! ARIKETAK 

  -  Denen artean murala egin dezatela: zentzumenak eta hauekin egin ditzakegun gauza desberdinak.  -   Otoitza esan, zeinuak eginez.  -   Bururatzen zaizkigun beste esaldi batzuk gehitu otoitzari.

   

Batzuetan haizeak beldurtu egiten nau 

Page 7: pastoraltzalsd.files.wordpress.com  · Web view“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan zaitezela nahi dut. Orain eta noizbehinka, zera esango dizut: nire adiskide zara,

Aita Jainkoa:  Batzuetan haizeak beldurtu egiten nau.Batzuetan gaixotu egiten naiz.Batzuetan beldur naiz.Badakizu zer eskatzen dizudan?Maite nauzula esan diezadazula.Nirekin zaudela jakin dezadala.Zain nazazula lo egiten dudan bitartean.  Aita Jainkoa:aita bikaina zara!Jakingo bazenu zenbat maite zaitudan!   ARIKETAK 

 -     Otoitzaren esaldi bat marraztu folio batean, bakoitzak nahi duena. Eta batera jarri gero, bakoitzak bere marrazkiarekin zer esan nahi duen azalduz.-      “Badakizu zer eskatzen dizudan?” galderaren ostean, esaldiak gehitu otoitzari eta haurrek esan dezatela zer eskatu nahi dioten Jainkoari.-      Jainkoari zer eskatzen dioten adierazi ondoren, Jainkoari ezin zaiola bururatzen zaigun guztia eskatu azaldu haurrei, Bera ez delako aztia. Jainkoari eskatzeak duen zentzuaz jardun beraiekin.-      Otoitzaren bukaeran esaldiak gehitu: adieraz dezatela haurrek zergatik maite duten Jainkoa...

  

Gaur txakur polit bat ikusi dut 

Page 8: pastoraltzalsd.files.wordpress.com  · Web view“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan zaitezela nahi dut. Orain eta noizbehinka, zera esango dizut: nire adiskide zara,

Aita Jainkoa:  Gaur txakur polit bat ikusi dut.Iletsua zen, ardien antzekoa.Uhalaz lotuta zeraman itsua gidatzen zihoan.Txakurra ber azen gidaria!Txakurrak ikusi egiten zuelako.Itsuak ez zuelako ikusten.Eskerrik asko, Jainkoa, txakur argi horiek sortzeagatik!Eskerrik asko, Jainkoa, txakur on horiek sortzeagatik!Neuk ere, noizbait, lagundu ahal izango diet itsuei.   ARIKETAK 

-      Otoitzean agertzen den txakurra marraztu.-      Txakurren irudi edo laminak ekarri etxetik eta gelan jarri.-      Denen artean, aipa ditzatela txakurrak egiten dituzten eta argiak direla erakusten diguten gauzak.-      Elkarrekin otoitz egin. Batek boz goraz irakur dezake. Azken hiru esaldiak batera esango dituzte.

  

Gaur txangora goaz 

Page 9: pastoraltzalsd.files.wordpress.com  · Web view“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan zaitezela nahi dut. Orain eta noizbehinka, zera esango dizut: nire adiskide zara,

Aita Jainkoa:  Gaur txangora goaz.Zuhaitz eta abereak dituenlandetxea ikusiko dugu.Eta poz-pozik goaz.Zureak dira lurreko abere guztiak?Zure seme-alaba dira lurreko pertsona guztiak?Nekatuta egongo zara hainbeste landare eta abere zaintzeaz!Nekatuta egongo zara hainbeste lagunbabesteaz eta maitatzeaz!Egunen batean, guzti hori egiten lagunduko dizugu.Gaur lagun iezaguzu Zeuk, ahalik eta ondoen ibil gaitezen.Eskerrik asko, Aita Jainkoa!Mila esker! ARIKETAk     - Ezagutzen dituzten abere batzuekin elkarrizketa asmatu eta antzeztu, ondorengo galderak eginez: nork egin zaitu? Jainkoak ondo zaintzen zait    -  Galdetu haurrei ia beren ustez nagusiek nola laguntzen dioten Jainkoari lurreko gauza guztiak zaintzen. Ia beraiek apur bat lagun dezaketen ikusi.  

 Hasi da eguna

  

Page 10: pastoraltzalsd.files.wordpress.com  · Web view“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan zaitezela nahi dut. Orain eta noizbehinka, zera esango dizut: nire adiskide zara,

Aita Jainkoa: Eguna hastera doanez,eskerrik asko eguzkiagatik.Zorioneko naizelako,eskerrik asko irribarreagatik.Gaur jateko aukera dudalako,eskerrik asko ogiagatik.Gaua iritsi deneaneta lotara joan behar dudanean,eskerrik asko Zuk beti hemenjarraitzen duzulako,lotan nagoela babestuz,eta berriz ere,goizero itzultzean,zu beti hor zaudela esaten didazulako.   ARIKETAK 

-      Otoitzak lau une berezi ditu. Aurki ditzatela une horiek: 

-        Egunaren hasiera eta eguzkiaren irteera.-        Pozik egotea.-        Otorduetarako jartzea.-        Gauez lotara joatea.

 -      Haurrek marraz ditzatela otoitzean agertzen diren lau uneak.

 -      Gela lau taldetan banatu et ataldeka buruz ikas dezatela egokituz aien otoitzaren unea.  

  

Page 11: pastoraltzalsd.files.wordpress.com  · Web view“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan zaitezela nahi dut. Orain eta noizbehinka, zera esango dizut: nire adiskide zara,

Mundu xarmanta egin duzu

Aita Jainkoa:  Kaixo!Mundu xarmanta egin duzu.Zeu ere xarmanta izango zara!Sorpresaz betetako mundua egin duzu.Zeu ere sorpresa izango zara!Mundu liluragarria eta ‘superguay’a egin duzu.Badakizu zu ikustea nahiko nukeelaeta guzti hau, aurpegira begiratuzeta Zugandik hurbil egonez esatea?Bihar berriro hitz egingo dut Zurekin.Agur! ARIKETAK 

-      Otoitza testuinguru lasai eta girotuan irakurri. Patxada handiz.-      Gelan otoitza azaldu, haurrek uler dezaten.-      Haurrek bizpahiru gauza polit esan ditzatela.-      Neska-mutiko bakoitzak esaldi bat gehi diezaiola otoitzari. Argibide erara, Jainkoak beraiengatik egin dituen gauza politak aipa ditzaketela esan diezaiekegu.

   

Page 12: pastoraltzalsd.files.wordpress.com  · Web view“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan zaitezela nahi dut. Orain eta noizbehinka, zera esango dizut: nire adiskide zara,

Sentitzen dudana esan nahi dut  Aita Jainkoa: Ikusi egiten dut eta, ikus dezakedalako,zeruan dabilen hainbestelaino ikusten dudaneansentitzen dudana esan nahi dut.Eskerrik asko ikus ditzakedalako!Baina, Zu, noiz ikus zaitzaket? Entzun egiten dut eta, entzun dezakedalako,karnaba eta kukuaren abestiakentzuten ditudaneansentitzen dudana esan nahi dut.Eskerrik asko entzun ditzakedalako!Baina, Zu, noiz entzun zaitzaket? Ukitu egiten dut eta, uki dezakedalako,beren bi besoak luzatzen dizkidatenlagunak besarkatzen ditudaneansentitzen dudana esan nahi dut.Eskerrik asko besarka ditzakedalako!Baina, Zu, noiz besarka zaitzaket? ARIKETAK Otoitzean gure zentzumenen inguruko esperientziekin jokatzen da: 

-      Imajina dezatela nolakoa izango zatekeen mundua beraientzat ikusiko ez balute.

 -      Imajina dezatela nolakoa izango zatekeen mundua beraientzat entzungo ez balute.

 -      Imajina dezatela nolakoa izango zatekeen mundua ukitzerik ez balute.

 -      Pentsa dezatela ikusten dituzten eta gehien miresten dituzten

Page 13: pastoraltzalsd.files.wordpress.com  · Web view“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan zaitezela nahi dut. Orain eta noizbehinka, zera esango dizut: nire adiskide zara,

gauzetan. Eta alda dezatela otoitzaren lehenengo ahapaldia. 

-      Gogora ditzatela entzuten dituzten eta gehien gustatzen zaizkien soinuak. Eta alda dezatela otoitzaren bigarren ahapaldia.

 -      Esperimentatu dituzten ukimen atsegin guztiak gogoratu. Eta alda dezatela otoitzaren hirugarren ahapaldia.

 -      Denen artean, askatasun eta irudimen handiz, bila dezatela ahapaldi bakoitzaren amaierako galderaren erantzuna.

 

 

Eskerrik asko lurra egin duzulako!     Aita Jainkoa: Eskerrik asko, lurra jaki askorenetengabeko ekoizle sortu duzulako! Aita Jainkoa: Eskerrik asko, gure jakiak zure opari direlako denontzat!Ezer ez dutenekin jatekoa eta guk ditugun gauzakelkarbanatzen jakin dezagula,denon artean beti denontzako egotealortu nahi dugulako guztiok.    ARIKETAK

-      Gelan jartzeko kartela egin esaldi honekin: “Denon artean, denontzako

Page 14: pastoraltzalsd.files.wordpress.com  · Web view“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan zaitezela nahi dut. Orain eta noizbehinka, zera esango dizut: nire adiskide zara,

jatekoa egotea lortu”. 

-      Bazkaltzeko, afaltzeko... ipintzen diguten jatekoaz gozatzen ikasi. 

-      Jatekoa elkarbanatzeaz gozatu. 

-      Jainkoari eskerrak eman jakiengatik eta prestatzen dituztenengatik.   

 Askotan zerura begira geratzen naiz

  Aita Jainkoa: 

Askotan zerura begira geratzen naizurdina gustatzen zaidalako.Beste batzuetan, agur esan zigunean,Jesus harantz joan zela pentsatzen duteta begiratzen geratzen naiz,agur egingo banio bezala. Badakizu askotan etengabe begiratzen dudala zerura?Hain polita da!Eta Zeu ere horrelakoa zarela imajinatzen dut:zeru urdinaren antzekoa, handia, lasaia,zure besarkada handi baten antzekoa;gu babesten zaudela pentsatzen dut,horrela seguruago senti gaitezen. Eskerrik asko, Aita Jainkoa,zure zeruaren besarkada urdinagatik! 

Page 15: pastoraltzalsd.files.wordpress.com  · Web view“Aita Jainkoa, Zu nire adiskide ikusezina izan zaitezela nahi dut. Orain eta noizbehinka, zera esango dizut: nire adiskide zara,

 ARIKETAK 

-      Lorategira, patiora, solora... atera eta zerura begira elkarrekin otoitz egin, otoitzaren esaldiak errepikatuz.

 -      Bat-batean, otoitzari esaldiren bat gehitzeko esan diezaiekegu haurrei.

 -      Paper jarraitua jar daiteke horman eta haurrak marraz ditzatela zeruan ikusten dituzten gauzak.

 -      Eta bukatzean, elkarrekin lorategira, kalera edo solora atera eta zerura begiratuz otoiz egin, haurrek esaten dituzten esaldiak errepikatuz.