Urtekaria 2011

373
2011 urtekaria hizkuntza-politiken Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

description

Hizkuntza-politiken urtekaria 2011

Transcript of Urtekaria 2011

Page 1: Urtekaria 2011

2011 urtekaria

hizkuntza-politiken

EuskararenGizarte

ErakundeenKontseilua

Page 2: Urtekaria 2011
Page 3: Urtekaria 2011

HitzaurreaBigarren urtez prestatu du Kontseiluak eskuartean duzun urtekaria. Konturatu gabe 12 hilabete joan dira eta denboraren joan-etorriak zeresana du gure hizkuntzaren berreskurapen-prozesuan. Eta akaso horregatik erabaki dugu urtekariaren formatuari segida ematea; izan ere, urte batean joan-etorri handiak egon arren, nahitaezkoa da une batean geratu eta gertatutakoaren bilana egitea, baldin eta etorkizunari behar bezala erantzungo badiogu.

Finean, eskuartean duzun argitalpen honek azken 12 hilabeteotan euskararen normalizazioaren ikuspegitik gertatutakoak biltzen ditu, ez besterik. Urtearen kronologiari jarraiki, gertatutakoak eta esandakoak irakurtzeko parada izango duzu, bai eta Kontseiluaren iritziak edota bestelakoenak ere; beti ere perspektiba egokia lortzeko eta etorkizunean aurrera eraman beharreko erronkak modu zehatzagoan definitzeko.

Sektore guztiei erreparatu nahi izan diegu urtekarian, hau da, euskalgintzaren ahotsa eta ekintza presente izan ditugu. Instituzioen jarduna ere ez dugu bazterrean utzi nahi izan eta 2011n egindakoa edota ez egindakoa jaso nahi izan dugu zuekin; izan ere, ezer ez egitea hizkuntza-politika kontzientea ere bada. Eta horrelakoetan, ohi bezala, zapore gazi-gozoa dugu urtea amaitutakoan. Beste behin ikusi dugu herri-gogoa egon badagoela. Horren adibide argiak dira apirilean Euskal Herria zeharkatu zituzten milaka eta milaka euskalakariak. Euskaraz bizitzeko nahia eta hautu kontzientea ere hedatuz joan dela ikusi dugu amaitu berri den urtean, eta argi dugu horretara goazela. Euskaraz bizitzeko determinazioaren bidez lortuko dugu euskaraz biziko den herria eraikitzeko baldintza sozialak, politikoak eta ekonomikoak baliatzea.

Izan ere, instituzio batek ere ez du agertu hizkuntza-politika berri eta eragingarria aurrera eramateko jarrera irmoa. Are gehiago, hainbat kasutan atzerapauso-zantzuak ere izan ditugu 2011n, urtekarian egiaztatu ahal izango duzun bezala. Horrela, urrats irmoak eman ez izanak kezkaz betetzen gaitu, gure hizkuntzaren normalizazio-prozesua bizkortzea nahitaezko bihurtzen ari delako.

Ahaztu gabe ezin utzi 2011 urte berezia izan dela gure herrian. Mota askotako erpinak dituen gatazkarekin amaitzeko urratsak ematen hasi dira. Are gehiago, gure herria bake bidera eta aterabide demokratikoetara eramateko bideak zabaltzen ari dira. Halere, kezkaz ikusten dugu euskararen gutxiagotze-prozesuari ez zaiola behar bezala erreparatzen ari. Inongo agendetan ez da kokatzen gure hizkuntzaren berreskurapena, eta ondorioz, normalizaziora iristeko bake bidean aterabide demokratikoaren zutabeak zehazterakoan, gure hizkuntza ez dago presente. Hortaz, etorkizunari begira badakigu hor ere indar handiagoa baliatu beharko dugula eragiteko.

Badakit 2012an ere urtekaria argitaratu beharko duela Kontseiluak, baina espero dezagun 2011n sortu diren kezka guztiak gainditu direla jasotzea. Hala bedi!

Paul Bilbao SarriaKontseiluko idazkari nagusia

Page 4: Urtekaria 2011

Urtarrila

Page 5: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Udalen hizkuntza-politika: irizpide eza eta gabeziak nagusi

Kontseiluak 2006an udalen hizkuntza-p o l i t i k a k n e u r t z e a e r a b a k i z u e n , normalizazioaren ikuspegitik udalek eta udalerriek duten izaera estrategikoa aintzat hartuz. Lehenik, herritarron egunerokoan udalek hartzen dituzten erabakiek eragin ikaragarria dutelako, hizkuntzari dagokionez, ere bai. Bigarrenik, udalek eurek beren eskuduntzetan erabakitzeko eta arautzeko eskumena dutelako, hizkuntzari dagokionez, ere bai.

Garrantzitsua da, beraz, Kontseiluak, alegia, Euskalgintzak, normalizazioaz zer ulertzen duen argi izatea, udaletan aldaketak erdiestera goazenean norabidea argi izan dezagun: “euskarak egun bizi duen egoera diglosikoa gainditu eta Euskal Her r iko her r i tar guz t iontzat beren eguneroko eta lehentasunezko hizkuntza euskara izatea” da.

Nor mal izaz io -p r o z e s u a k b i d i m e n t s i o d i t u : dimentsio politikoa eta dimentsio soziala. Eta bietan aldi berean eragin behar da eguneroko jardunean, normaltasun osoz eta lehentasunez euskara erabiltzen duen gizartea erdiesteko, interes pertsonalen arabera, herritar eleaniztunez osatua egonen dena.

Nor mal izazio-prozesuaren diments io politikoari gagozkiolarik hizkuntza-politika da elementurik azpimarragarriena. Izan ere, hizkuntza-politika egoki batek bultzaturik eta herri ekimenaren bultzadaz bakarrik lor daiteke euskararen normalizazioa. Hizkuntza-poltikak eraginkorrak izan daitezen 3 zutabe nagusi izan behar dituzte:

- Herritarren hizkuntza-eskubideen bermea helburu duen corpus juridikoa

- Normalizazioa erdiesteko aski baliabide, kuantitatibo zein kualitatiboki

- Epe eta helburu zehatzak dituzten plangintzak Esandakoak kontuan hartuz, 2006an 10.000 biztanletik gorako 66 udalerritan neurketa gauzatu zen, 2 milioi biztanlerengan eragina duten h izkuntza -po l i t i kak az ter tuz . Azpimarratzekoa da helburua ez dela neurke ta bera gauzatzea . Neurketa

Kontseiluak udalen hizkuntza-politikaren bilakaera ezagutzeko bigarren neurketa egin du: ez dago estatusaren edota alderdien araberako irizpide homogeneorik. Kontseilua

Page 6: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Kontseiluak Euskalgintzaren esku jartzen duen tresna da udaletako hizkuntza-politikak normalizazioaren ikuspegitik eragingarriak izan daitezen eragiteko. Honi guztiari b u r u z k o m a t e r i a l a www.udalenhizkuntzapolitika.org webgunean dago.

Lan hori egiteko tokiko euskalgintzaren laguntza ezinbestekoa izan zen 2006an eta halaxe izan da 2010ean ere. Lau galdetegiren bidez informazioa biltzeaz gain, informazio hori frogatzen duten dokumentazio eta testigantza grafikoak batuz osatzen baita lan hau. Horretaz gain udaletako hautetsi eta euskara teknikarien laguntza ere egon da. 2010ean, 66 herri horietaz gain beste 50 herritara hedatu da azterketa hau. Herri hauen perfila 10.000 biztanletik beherakoa da nagusiki eta 2006an abiatutakoa hedatzeko arrazoiak bi dira nagusiki.

Alde batetik, normalizazioan aurrera egiteko tresna den neurrian, neurketa ahalik eta herri gehienen eskura jarri nahi izan da. Bestetik, 10.000 biztanletik beherako herrietan hizkuntza-politika egokiagoak garatzen diren zantzuak zeuden eta hori aztertu eta normalizazioaren alde modu eraginkorrean ari diren hizkuntza-politikak garatzea

egingarria dela eta eredu horiek hedatzea da bigarren arrazoia.

2010eko bigarren neurketa honetan ondorio argia atera du Kontseiluak: eta egoera hobekien definitzen duen hitza nahaspila da. Udalen hizkuntza-politiken arteko ezaugarri bateragarririk ez dago. Alderdiek ez dute hizkuntza-politika definiturik: horrek, alderdi berekoak diren bi udalen arteko hizkuntza-politikan 10eko puntuazioaren gainean 7 puntuko aldea egotea ahalbidetzen du. Estatusak ere ez du koherentziarik finkatzen garatzen diren hizkuntza-politiketan: horrela, euskara ofiziala den eremu juridikoko udalen hizkuntza-politiketan oso muturreko kasuak ditugu. Herrialde bereko herriek ere ez diote hizkuntza-pol i t ikar i kolore antzekoa eskaintzen. Esan daiteke nahaspila honetan koherentzia esleitzen duen ezaugarri bakarra egoera demolinguistikoa dela. Alegia, ezagutza-tasaren araberako hizkuntza-politikak artikulatzen dira nagusiki Euskal Herrian. Honek, ordea, herri mailan normalizazioa erdiesteko ezinbestekoa den udal mailako hizkuntza-politika egokiari oztopoak jartzen dizkio.

Izan ere, normalizaziorako hizkuntza-politika eraldatzaileak ezinbestekoak dira. Neurketak agerian uzten duenez momentu honetan egun dugun errealitateari erantzuten dioten politikak baino ez dira artikulatzen eta zorigaiztoko kasu batzuetan hori ere ez.

Bi urteetan (2006 eta 2010) egindako neurketaren alderaketari dagokionez, aztertutako elementuen artean hainbat neurritan aldaketak eman direla esan daiteke. Herri batzuk aurrera egiten ari dira, herritar batzuek hizkuntza-politika egokiek euskaraz bizitzeko eskaintzen dituzten aukerez gozatzen dute egun.

Page 7: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Aurrerapauso hauek, ordea, ez dira nahikoa, egoera orokorrean argi txiki bat besterik ez dira. Argi gehiago behar du normalizazio prozesuak. Tamalez, ezin esan dezakegu, aurrerapausoren bat eman bada ere, hizkuntza-politikak sistematikoki aurrera egiten duenik. Bestalde, esku-artean ditugun datuak aintzat hartuz, hizkuntza-politika egokiak egiteko kasu gehienetan lau urte galdu ditugula esan dezakegu, herritarren eskubideak beste lau urtez urratu direla, euskaraz bizi nahiari beste lau urtez oztopoak jarri zaizkiola.

Izan ere, Kontseiluak egindako lanaren bitartez detektatu ziren zeintzuk ziren gabeziak eta horiek hobetzeko proposamenak ere landu dira. Horiek, berriz ere, Udalen eskura jartzen ditugu.

Aurrera begira, Kontseilua datozen 4 urtean euskararenak izan daitezen lan egingo du. Argi ikusi dugu bide honetan aurrera pauso eraginkorrak eman daitezen beharrezkoa dela prozesu antolatu eta orkestratua abiatzea. Norabide berean jarri behar ditugu herri honek euskaraz bizitzeko adierazi duen nahia eta horri erantzun behar dioten

hizkuntza-politikak. Tokian tokiko egoera kontuan hartuz, baina egoera hor i eraldatzera joko duten politikak abiatuz eta epe zehatzetan aurrerabidea izanen duten neurriak inplementatuz bakarrik lortuko dugu euskararen normalizazioa. Prozesu horretan parte hartu nahi duten udalek Kontseilua bidelagun izango dute, elkarlana baita bidea.

Eragiteari begira, aztertutako herrietan hitzaldiak eta hortik harago epe ertaineko lan dinamikak abiatuko dira. Gaian interesa duen orok udalenhp@kontsei lua.org helbidean informazioa eskuratzeko aukera izanen du.

hizkuntz gaitasuna frogatu duten langile publikoak EAEn.

HAEE Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen datuen arabera, azaroan hizkuntz gaitasuna frogatzeko azterketara aurkeztu ziren langile publikoen %13k gainditu dute.

Hogei urtean HAEEk 33.339 langile publikoren hizkuntza gaitasuna frogatu du. «Horrek egoki erakusten du gure ibilbidea», dio Encar Etxazarra zuzendariak.

%13

Page 8: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Inprimakiak euskaraz betetzeko aukera eskatu du Uemak

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta hizkuntza eskubideen behatokiak bultzatuta Uemako kide diren Nafarroako hamabi herrik gutunak bidali dituzte Nafarroako Gobernuko bi departamentutara, herritarrei inprimakiak eta argitalpenak euskaraz ere emateko eskatzeko. Jakinarazi dute gaztelania hutsezko 30 inprimaki e t a a r g i t a l p e n e t i k g o r a zerrendatu dituztela Landa Garapen eta Kultura eta turismoko departamentuetara bidalitako gutunetan.

Araitz, Arantza, Arbizu, Areso, Basaburua, Bera, Etxarri Aranatz, Exalar, Goizueta, Larraun, Leitza eta Urdiaingo udalek bida-litako gutunetan, 1986. urteko euskararen legea hartu dute aintzat. Lege horretan aitortua dago eskualde euskaldunetako herr i tar rek administrazioarekin izan beharreko harremana euskaraz izateko eskubidea. baina, uemak salatu duenez, hori oraingoz ezinezkoa da Begoña S a n z e b e r ro k o n t s e i l a r i d e n L a n d a Garapenenerako Departamentuan.

Hamabi udalentzat ez inbes tekoa da Sanzeberroren departamentuan inprimakiak euskaraz ere izatea. Izan ere, irmo defendatzen dute eremu euskaldunetako herritarrek inprimakiak euskaraz betetzeko duten eskubidea. euskararen legeak eskubide hori aitortzen baitie, hain justu, nahiz eta nafarroako gobernuak ez bete.

A r g i t a l p e n e n arazoa

U e m a k b e h i n b a i n o gehiagotan salatu du nafarroako gobernuak euskara zokoratua duela. hain zuzen ere, mankomunitate horrek herrietan euskara hutsean

bizitzeko aukera bermatzeko egiten du lan, eta, inprimakien auziaz gain, Nafarroako Gobernuko hainbat argitalpen ere gaztelania hutsean daudela salatu dute.

Uemak jakinarazi duenez, Kultura eta Turismo Departamentuari bidalitako eskutitzean, gaztelania hutsezko hamaika argitalpen zerrendatu dituztela esaten da. Orduan, argitalpen horiek euskara

ditzala eskatu diote Nafarroako Gobernuari, eta ahalik eta lasterrena euskaraz ere kontsultatzeko aukera izan dadila.

Uemako kide diren Nafarroako hamabi herrietako udalen arabera, «gaitzesgarria» da Nafarroako Gobernuak euskararen inguruan duen jarrera. «Nafarroako Gobernuak eremu euskalduneko herritarrak eta eremu ez euskaldunekoak berdin-berdin tratatzen ditu, gaztelania hutsean», dio mankomunitateak kaleratutako adierazpenak. Uemak argi eta garbi utzi du euskal hiztunen eskubideak bermatu ezean orain bezala jarraituko dutela behar diren eskutitzak bidaltzen. Eskubide hori legeak berak jasotzen duelako eta, beraz, «uemak ez duelako asmatu».

Uemako hamabi udalek eskutitzak bidali dituzte Nafarroako Gobernuaren euskara erabiltzearen alde Berria

2011/01/14

Page 9: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

EHE kalera irtengo da, Euskal Herri «euskaldun eta burujabe» baten alde

Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe! Horixe izango da Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak otsailaren 12an Donostian egingo duen manifestazio nazionalaren leloa. «Hizkuntzaren inguruko gatazka Euskal Herriak bizi duen gatazkaren erdigunean kokatu behar dugu; horregatik, herri euskaldunaren askatzeari lehentasuna eman behar zaio», adierazi zuen atzo EHEko kide Unai Larreategik. Protesta 17:00etan abiatuko da Bulebarretik. Horren karietara dinamika bat sortu nahi dute Euskal Herriko eragile zein norbanako batzuekin. Hala, manifestu bat prestatu dute atxikimendua emateko.

EHEren arabera, euskarak bizi duen egoera da Euskal Herriak bizi duen «arazo politiko nagusia». Ondorioz, «erantzun politikoa» b e h a r d u e l a u s t e d u . « A s i m i l a z i o prozesuaren ondorioz, nazio hizkuntza menpeko bilakatu da, eta euskaldunak bigarren mailako herritarrak gara gure herrian». Larreategik gogorarazi du hizkuntza komunitate guztiek beren lurralde hegemonikoa behar dutela. «Frantziako eta Espainiako konstituzioek, ordea, ukatu egiten diote hori herri euskaldunari. Beraz, konstituzio horiengandik askatzea baino beste aukerarik ez daukagu euskaldunok. Baina ezin gara euskaldunok aldaketa horiek gerta daitezen zain gelditu. Ezinbestean

eragin eta aktibatu beharra dauzkagu».

Hala, Euskal Herri « e u s k a l d u n a e t a burujabea» aldarrikatuko d u t e otsailaren 12ko protestan. Horixe bera jasotzen da atxikimenduak biltzeko prestatu duten manifestuan. Igone Lamarain EHEko kideak irakurri zuen testua. Bertan gogorarazten dute Euskal Herrian bizi diren herritarren laurdenak baino ez dakiela euskaraz. «Euskal hiztun guztiok dakigu, ordea, gaztelania edo frantsesa; mendeko asimilazio prozesuaren ondorioz euskaldun elebakar gisa bizitzea ezinezko bihurtu baita», dio agiriak.

Asimilazio prozesu horren aurka, «praktika burujabearen aldeko hautua» indartzeko

Berria2011/01/18

Otsailaren 12an manifestazio bat egingo dute Donostian, eta Txillardegi omenduko dute

Page 10: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

eskatzen dute agirian. «Zazpi euskaldun + erdaldun bat = zortzi erdaldun ekuazioa amaitu, eta euskaraz bizi den herria nabarmentzea ekarriko duen praktika indar tu behar dugu , ha in zuzen» . Horretarako, ezinbestekoa ikusten du EHEk «euskaldun izatearen harrotasuna eguneroko jardunaren erdigunean kokatzea». Hala, norbanakoaren determinazioa aldarrikatu dute. «Baina dimentsio kolektiboa ahaztu gabe, euskal komunitateak egin behar baitu euskaldun burujabe bihurtzearen alde».

Txillardegiri omenaldia

Horrekin batera, lurralde osoan euskarak «lehentasunezko estatusa» izatea aldarrikatu du. «Legearen zein prestigioaren bitartez eraikiko da lehentasunezko estatusa. Horretarako, funtzio guztietarako hizkuntza

izendatu behar da euskara, eta hizkuntz politikaren bitartez alor guztietan nagusi izateko neurriak hartu behar dira». Baina gogorarazten dute hor i ez dagoela euska ldunen e sku . «Frantz iako e ta Espa in iako kons t i tuz ioek ez d igute horretarako aukerarik ematen. Horregatik burujabetza behar du Euskal Herriak».

Horren harira, eragile eta norbanakoekin landu nahi duten dinamikaren bidez, oinarri ideologikoez, eragiteaz eta aktibazioaz arituko direla aurreratu du Larreategik.

EHEren sortzaileetako bat izan zen Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlea, eta manifestazio egunean omenduko dute: «Herri euskaldunaren aldeko mugimenduan erreferente bat izan da».

Page 11: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Lehen aldiz erabili dute euskara Senatuan, eta PPk gogor kritikatu du

Asteartean erabili ziren lehenbizikoz euskara, galiziera eta katalana Espainiako Senatuan. Ganberaren funtzionamenduaren araudia aldatzearen ondorioz, hizkuntza koofizialetan eg i ta smoak aurkez teko aukera dute parlamentariek. Alderdi Popularrak izan ezik, erabaki horren alde bozkatu dute CiUk, EAJk, ERC-IU-ICVk, PSOEk, BNGk eta NaBaik.

Erabakia aurrera eramateko, zazpi itzultzaile eta itzulpen automatikoez baliatzeko ehunka entzungailu gehitu zaizkio Senatuari. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak erabakiari zuzen deritzo, hizkuntza horiek guztiak «Espainiakoak» baitira. Soraya Saenz de Santamaria Kongresuko PPko bozeramailearen iritziz, hartutako neurria «zentzugabea» eta «garestia» da. Izan ere, bilera bakoitzean 12.000 euro bideratuko dira itzultzaileen lanetara. «Dirua gastatzeko era egokiagoak daude», adierazi du.

Josu Erkoreka (EAJ) eta Pere Macias (CiU) ez dira bat etorri PPkoen argudioarekin: «Garrantzi gutxiko gastua da: ez da Senatuaren aurrekontuaren %1 baino gehiago ere». Hargatik, Erkorekak uste du Senatuan gertatu bezala litekeena dela Kongresuan ere urrats hori egitea.

Jeltzaleak oso pozik daude egindako urratsarekin: «Albistea pozgarria da, Espainian aniztasuna eta sistema demokratiko aurreratu bat dagoela adierazten baitu».

Gazpar Llamazares I U k o b oze r a m a i l ea ren aburuz, «logikoa» da hizkuntza koofizialen alde e m a n d a k o p a u s o a . «Kongresuko eztabaidetan hizkuntza hauen erabilerak ez luke eskandalu izan behar». Mariano Raxoi PPko buruaren arabera, «estatu normal batean» ez litzateke halakorik pasatuko. Llamazaresek adierazi du Raxoi «herriz» erratuta dagoela: «Hizkuntza bakarreko lurralde batean arrazoia izango luke, baina dituen hizkuntza, nortasun eta autonomia erkidegoengatik, Espainian ez».

Iñaki Anasagastirentzat (EAJ), autonomia erkidegoek osatutako estatua Espainian ez dela onartzen adierazten du eztabaidak. Alabaina, euskarari zabaldutako bidea ohoretzat du. «Euskara ezagutu eta errespetatu beharreko

Berria2011/01/20

Senatuan onartu bezala, katalana, euskara eta galiziera Kongresuan ere erabiltzea eskatu dute hainbat alderdik

Page 12: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

hizkuntza da. Jatorri ezezaguna izan arren, ez dugu haren desagerpenaren lekuko izan nahi».

Era berean, gogor kritikatu du Asturiasko printzeak Gabonetako mezua gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egin izana: «Hizkuntza koofizialetan egin beharko lukete, autonomia erkidegoek ordaintzen dietelako soldata».

Nazioartea eredu

Alderdi gehienek Kongresuan ere neurri bera ezartzea eskatu dute. Joan Ridao Esquerra Republicanako kideak adierazi du Indian hogei hizkuntza erabiltzen dituztela parlamentuan, eta Suedian lau. «Ez dut ulertzen sortu den iskanbila».

Gorka Maneiro Eusko Legebiltzarreko UPyDko parlamentariak, aldiz, kalteak ikusi dizkio hautuari: «Espainiar politikak berdintasun eta kohesioa bultzatu beharrean herritarrak desberdindu eta banatzen gaituen tresnak abian jarri ditu».

Bide beretik, Juan Van Halen PPko senatariak esan du Espainia ez dela eleaniztuna: «Belgikan edo Suitzan ez daukate hizkuntza komunik. Espainian bai, gaztelania. Konstituzioa da herritarrek gaztelaniaz jakin eta erabili behar dutela dioena».

«Aldi bereko itzulpenarekin lan egitea ez da gertatzen herrialde normal batean. Gaztelaniaz denok dakigu»

MARIANO RAXOIEspainiako PPko lehendakaria

«Guztiak dira Espainiako hizkuntzak, Konstituzioak berak aitortzen duenez; aniztasun hori jaso dugu»

JOSE LUIS RODRIGUEZ ZAPATEROEspainiako Gobernuko presidentea (PSOE)

« Salatzekoa da dirua modu horretan botatzea. Senatari guztiek ulertzen dute gaztelania, hizkuntza komuna baita»

GORKA MANEIROEusko Legebiltzarkidea (UPyD)

« Espainia ez da eleaniztuna, Belgika, Kanada eta Suitza bezala. Herritar orok jakin behar du gaztelaniaz hemen»

JUAN VAN HALENPPko senataria

« Hizkuntza iseka egiteko erabiltzen bada, esan nahi du ez dela onartzen autonomien estatua»

IÑAKI ANASAGASTIEAJko senataria

« Aniztasunaren aitortzan aurrerapauso bat da, sistema demokratiko aurreratu baten tolerantzia keinua»

JOSU ERKOREKAEspainiako Kongresuko EAJko diputatua

« Raxoi herrialdez okertu da. Espainian zenbait hizkuntza elkarrekin bizi dira»

GASPAR LLAMAZARESIUko bozeramailea

« Ez da beharrezkoa. Senatuan denek ulertzen dute gaztelania»

ALFONSO GUERRAEspainiako presidenteorde ohia (PSOE)

Page 13: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Mikel Ozaita: «Biztanleen kohesio eta komunikazio hizkuntza euskara izatea nahi dugu»

Topaguneko sentsibilizazio arloko arduraduna da Mikel Ozaita (Ibarra, 1982). Euskara aniztasunean jardunaldiak antolatu ditu Topaguneak Durangoko (Bizkaia) Landakon hilaren 25erako. Euskaratik urrun dauden biztanleak euskarara nola ekarri ikertzeaz gain, hizkuntza ezberdinak erabiltzen dituzten biztanleen arteko «kohesio eta komunikazio hizkuntza» euskara izateko egin beharrekoak

ere aztertuko dituzte. Izena emateko azken eguna osteguna izango da.

09:00etan hasi eta 18:00ak arte izango dira jardunaldiak. Zer izango da bertan, labur azalduta?

Hizkuntz aniztasuneko egoera batean gaudela ikusten dugu. Euskal Herri osoan hizkuntza asko hitz egiten dira, eta, tira, pertsona horien arten kohesio eta komunikazio hizkuntza euskara izatea nahi dugu. Horretarako antolatu dugu jardunaldia, eta inbutu forma daukala esango genuke, hau da, teoriatik hasi eta praktikarekin amaituko dugu. Lehendabizi teoria orokorra azalduko du Carme Junyetek, eta, ondoren, teoria gurera ekarriko dugu, Euskal Herrira begira jarriko baikara. Esperientzia kontaketak eta bizipenak ere izango dira. Amaitzeko, etorkizuneko egoera aztertzeko mahai ingurua izango dugu.

Zein da jardunaldien helburua?

Maila praktikoan, gure ustez, oro har nahiko galduta gaude aniztasun egoera honekin. Beraz, orain arteko ibilbidea eta egiten ari garena ikertu eta hemendik aurrera zer egin beharko litzatekeen aztertzea da helburua.

Eta Topagunearen helburua?

Hizkuntz aniztasuna da gaur egun Euskal Herriko errealitatea. Horren inguruan hausnartzeko jardunaldiak egingo ditu Topaguneak urtarrilaren 25ean, Durangon.

Elkarrizketa

Page 14: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Auzoko egitasmoarekin ari gara gu, sei herritan proiektu aitzindariak martxan jarri ditugu dagoeneko. Euskaratik urrunduta daudenen eta euskaraz bizi direnen arteko topaketa batzuk dira. Euskaratik urrun daudenak euskarara hurbiltzeko. Praktika martxan jartzen ari gara. Ueman eta Topagunean arlo horretan lan egiteko beharra ikusi genuen. Hortik abiatu ginen, baina teorizazio falta ere badagoela kusi dugu.

Egitasmo horren hitzaldia emango duzu Arantxa Arrillagarekin. Ezer aurreratzerik bai?

Auzo egitasmoaren oinarri teorikoa azalduko dut nik. Arantxak, berriz, Orioko adibidea azalduko du, irailetik hona egin diren saioen berri emanez. Euskaraz hitz egiten dutenak eta euskaratik urrun bizi direnak biltzen dira bertan. Hainbat jolas egiten ditugu, urrun daudenak euskarara hurbiltzeko. Bestalde, euskaldunentzat gainontzeko kulturekin hartu-emana izateko ere onuragarria da.

Jardunaldietan parte hartu nahi duenak zer egin behar du?

Parte hartzeko, webgune bat dago, auzoko.topagunea.com, bertan izena emateko orria bete eta kito. Doan izango da jardunaldian parte hartzea eta, bestalde, bazkaltzeko sarrera erosteko aukera ere izango da.

Zein atal nabarmenduko zenuke?

Nik uste nahiko egitarau osatua egin dugula, baina bat aukeratzekotan, Carme Junyet nabar menduko nuke, arlo horretan antropo logo oso entzute t sua ba i ta . Arratsaldeko mahai ingurua ere polita izango dela iruditzen zait. Horiekin batera, Euskal Herriari zehazki dagokion teoriarekin, eta esperientzia zein bizipenekin, nik uste egitaraua oro har nahiko egokia egin dugula.

Jardunaldiei jarraipena emateko asmorik ba al daukazue?

Guk auzoko proiektuarekin jarraitzeko asmoa dukagu. Proiektu aitzindariak martxan jarri ditugu, eta orain herri gehiagotara zabaltzea

Page 15: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabako hainbat eskolak Jaurlaritzaren hiru eleko ereduan eta TIL ingelesezko proiektuetan parte ez hartzearen aldeko proposamena zabaldu dutela jakinarazi du Sortzen Ikasbatuaz sareak. 80 ikastetxe inguru batzen ditu. Ikastetxe batzuk dagoeneko hizkuntz eredu horiei uko egiteko erabakia hartu dute, eta proposamena gainerakoei zabaltzeko lanean hasi dira. Izan ere, elkartearen iritziz, eredu horiek euskarari, hizkuntza gutxitua den heinean, «kalte b e s t e r i k e z d i o t e e g i t e n » . I k a s l e eleaniztunak hezteko eredu bakar eta euskalduna behar dela aldarrikatu dute.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako eta N a f a r ro a k o G o b e r n u k o h e z k u n t z a agintariek abian jarritako beste hainbat

proiektu ere gogor s a l a t u d i t u z t e , J a u r l a r i t z a r e n B i z i k i d e t z a Demokrat ikorako e ta Indarker iaren Deslegitimaziorako plana kasu. Aitziber Martinez Sortzen Ikasbatuaz sareko koordinatzaile orokorrak azaldu duenez, a l d a k e t a h o r i e k h e z k u n t z a komunitatearekin landu barik onartu ziren, eta hezkuntzako eragile zein sindikatu gehienen ezetza jaso dute.

Sarea lau herrialdeetan sare publikoa osatzen duten ikasle, irakasle eta gurasoekin bildu da. Batzarretan jasotako iritziak eta adostutako erabakiak aurkeztu ditu, dekretu edo pro iek tu bako i tzaren inguruko irakurketa eginez.

Bide batez, ikastetxeek eredu hiru elekoa edo bakerako hezkuntza plana onar dezaten Jaurlaritza erabiltzen ari den praktikak salatu ditu Sortzenek. «Hizkuntz proiektu bereziari ezetza emanez gero ingeles irakaslerik ziurtatua ez dutela izango esan diete ikastetxe batzuei; edota onartuz gero giza baliabideen murrizketak ez zaizkiela aplikatuko».

Martinezen arabera, egoera larria da:

Sortzen Ikasbatuaz sareko eskolek uko egingo diete hiru eleko “esperimentuei”Hezkuntza agintariek berriki hartutako hainbat erabakiren inguruan erantzun bateratua ematea erabaki dute Berria

2011/01/19

Page 16: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

«Alarma gorriak piztuta daude, baina kalitatezko eskola publiko euskalduna e r a i k i t z e n j a r r a i t u n a h i d u g u » . Ezinbestekotzat jo du neurri guztien aurka erantzun «bateratuak» bultzatzea. Hona proposamenak, gaika:

1. Bakerako hezkuntza

E u s k o J a u r l a r i t z a r e n B i z i k i d e t z a Demokrat ikorako e ta Indarker iaren Deslegit imaziorako planak herriaren errealitatea ez duela islatzen salatu du Sortzen Ikasbatuazek. Biktimen aferari dagokionez, alde bakarrekoak besterik ez direla kontuan hartzen azaldu dute.

«Mota askotariko biktimak daude gure herrian: gerran fusilatu zituztenak, gaur egun preso edo erbesteratuta daudenak, hil amaierara heltzeko zailtasunak dituzten familiak edo tratu txarrak jasandako emakumeak, besteak beste». Plana gatazka konpondu eta umeak bakean hezi ordez «helburu politikoekin» egindakoa dela salatu dute.

Batzarretan bildutako hezkuntza eragileek dokumentu bat zabaldu eta proposatu dute. Bertan, ikastetxeek egitasmoan parte ez hartzea proposatzen da, eta Hezkuntza Sailari hala jakinaraztea. Ahalik eta ikastetxe kopururik handienak dokumentua onartzea espero dute.

2. Eredu eleaniztunak

B i z k a i a n , G i p u z k o a n e t a A r a b a n o n a r t u t a k o h i r u e l e k o e r e d u a e t a Nafarroako TIL ereduetan ere parte ez hartzearen aldeko deia egingo dute Sortzen Ikasbatuaz-eko ikastetxeek. Hego Euskal Herr iko ikas te txe publ iko denetara

hedatzen saiatuko dira, ereduei uko egin eta hezkuntza agintariei proiektuak bertan behera uzteko eskatzeko. Horretarako, eskola kontseiluetan onartzeko testu bat prestatu dute, eta informazioa zabaltzeko

hitzaldiak antolatuko dituzte.

Izan ere, ereduon bitartez euskara irakats hizkuntza nagusia bilakatu beharrean gaztelaniarekin parekatzen dela salatu dute. «Hizkuntz gutxitua izaki, ezinezkoa da horrela berreskuratzea. Hezkuntzako eragi le zein s indikatuen gehiengoak hizkuntza eredu bakar, euskaldun eta eleaniztuna defendatzen dugu».

3. Ordezkapenak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak CCOO eta UGT sindikatuekin akordioa sinatuta irakasle kopurua murriztu eta ordezkapenak arautu dituen akordioa martxan dagoela salatu dute. Horrek arazo «larriak» sortu ditu: «Irakasle bakoitzari

Page 17: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

ikasle gehiago dagozkio; ordezkapen denak ez dira betetzen, eta beste irakasle batzuek egin behar dute lan hori, lan baldintzak kaskartuz eta hezkuntza kalitatea jaitsiz».

Gehiengo sindikalak adostutako neurriekin bat datozela adierazi du Sortzen Ikasbatuaz sareak, ekimen horiek era akt iboan bultzatuko dituelarik. Hau da, ordezkorik agertzen ez denean gurasoak informatzea da xedea, eta Hezkuntza Sailera kexa gutunak bidaltzea. Egoerak hala jarraitzen badu plantoak eg i ten has iko d ire la gaineratu dute.

4. Curriculuma

B i z k a i a n , G i p u z k o a n e t a A r a b a n curriculuma arautzeko dekretua onartu da, egun praktikara emateko pausoak ematen ari direlarik. Curriculum berriaren bidez Euskal Herria «ez dela existitzen» salatu dute. «Arazoa ez dago t e r minoan , subjektuan edo eremuan baizik: hemendik aurrera, zazpi herrialderen ordez, hiru bakarrik ikasiko dira geografian edo historian».

Sortzen Ikasbatuaz sareko ikastetxeek Euskal Herriaz osotasunean irakasten jarraitzeko konpromisoa hartu. «Hezkuntza s i s t e m a r e n a r d a t z a d e n e u s k a l

curriculumaren eraikuntza muturreraino bultzatzeko konpromisoa dugu».

5. Ikasleen dekretua

N a f a r r o a n , i k a s l e e n e s k u b i d e e t a betebeharrak arautzen dituen dekretua berria indarrean dago. Dekretuaren helburua irakasleen autoritatea bultzatzea dela adierazi dute hezkuntza agintariek. Sortzen Ikasbatuaz sareko ordezkarien arabera, irakasleei autoritatea lege bidez emateak antzinako irakasle autoritarioen eredua bultzatzea dakar.

«Ez du ikastetxeetako giroa hobetzeko aferan inolako laguntzarik ekarriko, hori e sko la komuni tate guzt iaren ar teko eguneroko elkarlanarekin lortuko da», aditzera eman dute. Aldi berean, dekretu honek «egunerokotasunean ekar ditzakeen istiluen aurrean» erantzuteko borondatea agerian utzi dute.

E l k a r t e a N a f a r r o a k o h e z k u n t z a komunitateko ordezkariekin bildu da jada, eta lehen kexak bidali eta mobilizazioak egin di tuzte. «Erantzuna antolatzen jarraitzeko asmoa dugu».

Page 18: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

D ereduko matrikulazioaren alde kanpaina abiatu du NIZEk

«D eredua benetako eredu eleaniztuna da». Argi dauka hori Iñaki Anduezak, NIZE Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendarien Elkarteko presidenteak. Gogorarazi du otsailaren 7tik 14ra haurrak aurrematrikulatzeko kanpaina egingo dutela eta, horren harira, D ereduaren aldeko kanpaina izango dela. «Familiek, D eredua aukeratzean, hautu ezin hobea egingo dute». Nafarroako Gobernuak D ereduaren aldeko kanpainarik ez duela egiten salatu du, eta horregatik erabaki dutela ikastetxeek kanpainaren ardura hartzea.

NIZE Nafarroa osoko 59 ikastetxetako zuzendariek osatzen dute. 59 zentro horietan eskola umeak D ereduan matrikulatzeko lan egiten dute. «Eremu batzuetan lan gehiago egin behar da, beste batzuetan gutxiago», azaldu du Uxue Larraza Txantreako Bernat Etxepare ikastetxeko zuzendariak. Gurasoek ikastetxe guztietan ereduaren inguruko informazioa lortzeko aukera dutela esplikatu du. «Auzoetan eta herrietan gaude, eta horien eguneroko bizitzaren osagai garrantzitsuak gara». Hutsune bakarra Haur Hezkuntzako ikastetxeetan ikusten dute. «Gure xedea da 0 eta 18 urte bitarteko hezkuntza publikoa eta euskalduna. Gaur egun, 3 urtetik aurrera egin dezakegu D ereduaren alde, ikastetxeen faltagatik».

D ereduaren «oihartzuna areagotzeko», Argi ikusi. Jarri betaurrekoak! lelopean kanpaina «sinbolikoa» egingo du NIZEk. Kanpaina egiteko ahalegin handia egin behar izaten dutela nabarmendu du

Larrazak. Gainera, elkarteko bazkideen diruarekin abiatu dute ekimena, diru publikorik ez du te lako j a so tzen . Betaurrekoak izango dira kanpainaren irudia, eta xedea gurasoek izan ditzaketen «argilunak» baztertzea da, «eta D ereduaren onurak erakustea». Kanpaina atzo hasi zen, eta otsailaren 1ean bukatuko da Iruñeko Alde Zaharreko San Francisco ikastetxean egingo duten hitzaldiarekin. Gurasoek izan ditzaketen «dudak eta eztabaidak» argitzeko egin dute hitzaldia, baina informatzeko modurik hoberena «egunerokoa» dela zehaztu du Iñaki Anduezak: «Guraso batekin elkartu, eta galdetu zein den haren esperientzia».

Nafarroako Gobernuak eredua bultzatzen ez duenez, bere gain hartu du lana ikastetxeetako zuzendarien elkarteak

Berria2011/01/21

Page 19: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Kanpaina umeak aurrematrikulatu behar dituzten guraso guztiei bideratuta dagoen arren, etorkinengan izan nahi dute eragina «bereziki». Uxue Larrazak adierazi duenez, ez da erraza etorkinen umeak D ereduan matrikulatzea. «Batzuek gaztelania ez dakitenez, ez dira ausartzen euskarazko ereduan matrikulatzen. Baina, gure ustez, D eredua gizarteratzeko bidea da». Nafarroan 30 urtez elebitasunean irakatsi duen eredua dela gogorarazi du.

D eredua eleaniztasuna bultzatzeko bidea dela nabarmendu du NIZEko presidenteak. Euskara irakats hizkuntza denez, eta gaztelania irakasgai moduan ikasten dutenez, D eredua hizkuntza atzerritarrak ikasteko aukera ematen duen bakarra dela esan du Anduezak. «Zuzenean elebidunak dira ikasleak, eta, pixkanaka-pixkanaka, ingelesa sartzen ari gara». D ereduaren helburua da euskara jorratzea, «bertako» hizkuntza jorratzea. Nafarroako Gobernuak ezarri nahi duen TIL ereduak, gainera, D ereduko matrikulazioetan eraginik ez duela izan azaldu du.

NIZE elkarteko bi ikastetxe dagoeneko TIL ereduan murgilduta daude. Eredu horren inguruan diote «hizkuntzak integratzeko» metodologia aldatu dela eta oinarrian D ereduaren

«filosofia bera» jarraitzen duela. Buztintxuri eta Elizondoko ikastetxeetan jarri dute eredu hori; funtsean, ingelesezko ikas orduak areagotu dira, eta ez da ikasgai gisa irakasten. «Ingelesa ikasteko hizkuntza da». Hala ere, euskara irakats hizkuntza da oraindik ere.

Nafarroako Gobernuak ingelesezko ereduak sustatzeko tresna gehiago erabiltzea kritikatu du Iñaki Anduezak, eta D ereduari «indarra» emateko kanpainak, berriz, ez dituela egiten. «Eredu berriak elebitasuna lortuko duela esaten dute, eta ulertarazi nahi dute gaztelania eta ingelesa dela elebitasuna. Benetako elebitasuna D ereduak sortu du, ordea; hau da, gaztelaniak eta euskarak».

8.000 NIZEko ikastetxeetan D ereduan ikasten duten ikasleak.NIZE elkarteko 59 ikastetxeetan gutxi gorabehera 8.000 ikaslek D ereduan ikasten dute, eta irakasleak 800 bat dira. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak dira.

%35D ereduko ikasleak eskola publikoetan. Nafarroan ikastetxe publikoetan matrikulatzen diren eskola umeen %35 D ereduan matrikulatzen dira, NIZEk emandako datuen arabera. Beraz, hiru umetik batek D ereduan ikasten du. Datu horiekin ez direla konformatzen esan dute NIZEko arduradunek, eta horregatik sustatu nahi dutela gehiago eredua. Ingelesezko TIL ereduak, nolanahi ere, D ereduko matrikulazioetan eraginik ez duela izan nabarmendu dute.

Page 20: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Ahalegin militanteari saria

Korrikaren ingurumarian antolatu dute Korrika Kulturala aurten ere, «Euskal Herriak AEKri ematen dion laguntza horretatik apurtxo bat euskal kulturaren bidez itzultzeko». Edurne Brouard 17. Korrikako arduradunak azaldu duenez, hainbat jenderen «esfortzu militantea» saritzeko egingo dituzte kultur emanaldi ugari Euskal Herriaren luze-zabalean, hilaren 28tik apirilaren 17ra bitartean. «Beste modu batera plazaratzeko zailtasunak izango lituzketen lanak eskainiko ditugu».

«Proposamen berritzaileak, antzezlanen estreinaldiak eta musika emanaldiak izango dira», Sergio Regueiro antolatzaileak azaldu duenez. Bilborocken eginiko ekitaldian aurkeztu zuten egitarau osoa, atzo.

Bideo eta bakarrizketak

Lehiaketa bi antolatu dituzte aurten estreinakoz: Euskalaklip eta Euskalaketa. Bideo laburren sariketa da bata, eta bakarrizketena bestea. Euskalaklipen helburua da 17. Korrikaren leloa, hau da, Maitatu, ikasi, ari... euskalakari, «ahalik eta gehienen zabaltzea». Otsailaren 25era arte izango da lanak aurkezteko epea. Eta baldintzak Korrikaren webgunean kontsulta daitezke, www.korrika.org-en.

Euskalaketa lehiaketa, berriz, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin elkarlanean antolatu dute, eta euskarazko antzerkia sustatzeaz batera, antzerkigile amateurrei bultzada eman nahi diete. Azaldu dutenez, «euskalakaririk onena aukeratzea da xedea». Eta herrialdekako kanporaketen ostean, Donostian izango da finala Korrikaren amaierarekin batera, apirilaren 17an.

'Sekula bai'

A n t z e r k i a e t a kabareta uztartzen d i t u e n l a n a tau la ratuko du te Galder Perez «aktore burusoilak», Loli Astoreka «ospe handiko izar alkoholikoak», M i k e l Losada «adimen urriko aktoreak», Lander Otaola «nerabe dekadenteak» eta Eduardo Gabiña Yogurinha Borova «drag queen naziak». Itziar Lazkanok zuzenduko ditu «langabezian dauden bost aktoreak». Arima eta bihotza ez ezik, larrua, gibela eta pankrea ere utziko dituzte taula gainean, Euskal Herriko ikusleak dibertiarazteko helburuz. Sekula bai antzezlana Bilboko Alondegian estreinatuko dute otsailaren 17an. Horren ondoren, Gernikan, Eibarren, Hernanin, Gasteizen eta Iruñean emango dute.

'Hura ez da lekua'

Goiz batean altxatu eta zoriontsua dela deskubrituko du pertsona batek, topatu duela

Zenbait antzezlanen estreinaldiak eta Goseren kontzertuak izango dira Korrika Kulturalean, hil honetatik apirila bitartean

Berria2011/01/21

Page 21: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

bizitzan bilatzen zuena, eta ez duela besterik behar. Beldur itzela sentituko du orduan, alegia, zoriontasuna galtzeko beldurra. Eta etxetik inoiz ez ateratzea erabakiko du. Ondorioz, zoriona presondegi bihurtuko zaio.

Poesia, musika, pintura eta antzerkia uztartzen ditu Metrokuadroka taldearen Hura ez da lekua obrak. Oier Guillanenak eta Asier Sarasolarenak dira testuak, eta haiek errezitatuko dituzte, Idoia Beratarbidek pintatzen eta Iñigo Ortegak antzezten duen bitartean. Errenteriako (Gipuzkoa) Hiria kulturgunean estreinatuko dute Hura ez da lekua otsailaren 24an.

'Hilezinak'

«Zientzia fikziozko komedia astun —esan nahi baita gogoetarako edukiz betea—, absurdu, ironiko eta kritikoa» idatzi du Gotzon Barandiaranek, «euskaldunen artean, berbaldi berean euskara eta espainiera nahasteko joera gero eta hedatuago dagoela ikusteak eta ama hizkuntza duten ume asko eskolan erdalduntzen direla frogatzeak sortutako azkurak eraginda». Josu Camarak eta Marifeli Etxeandiak antzeztuko dute Hilezinak. «Lozorroan den euskararen aldeko militantzia berpizteko ahalegina» egingo dute, «mezu apokaliptikorik zabaldu gabe». Mungiako Olalde aretoan estreinatuko dute antzezlana, martxoaren 4an.

'Biribilketa'

Koldo Ameztoi ipuin kontalariak Korrika Kulturalaren barruan estreinatuko du bere lan berria: Biribilketa. Luhuson emango du aurrenekoz

martxoaren 12an, eta ondoren, Euskal Herriko punta batetik bestera ibiliko da saioak eskainiz.

'Xentimorik gabe'

Ramon Agirre eta Inazio Tolosa Ray eta Nick bihurtuko dira, etxera itzultzeko garaia duten artista handiak. Oraindik sasoiko dauden arren, Honoriok emandako aholkua aintzat hartzea erabaki dute. «Eta nor da Honorio?», galdetuko du batek baino gehiagok. Lagunen bat? Osaba misiolaria? Maisua? Honoriok argi eta garbi esan die etxera —alegia, Euskal Herrira— itzultzeko, Otañoren sindromea ez delako txantxa, eta berandu baino lehen egin behar zaiolako aurre. Xentimorik gabe ikuskizun eroak antzerkia, musika eta umore ona ditu osagai nagusi.

'L.K.M.'

Patxo Telleriaren testuari jarraiki, «komedia barbaro bat» antzeztuko du Mikel Martinezek: Larria, kutsakorra, mendebaldekoa. Botikak egiten dituen enpresa pribatu bateko ikerlariek aurreikuspen pribatu bat egingo dute: lehenago edo geroago, gripe suntsigarri bat sortuko da, era natural batean. Eta laborategiak horri aurre egiteko sendagaia aurkitu, eta aberastu egingo da, era natural batean hori ere. Hiru pertsonaia antzeztuko ditu Martinezek, L.K.M. bakarrizketan.

'Pupu eta Lore'

Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Irrien Lagunek klubeko Ongi etorri, Pupu eta Lore ikuskizuna emango dute Igorren, Zangotzan, Errenterian eta Izpuran.

Page 22: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Gure burua definitu ezinak, are behin eta berriro definitu beharrak, definizioen munduan galtzera garamatza, eta galdu eta ibili eta bilatu eta aurkitu, eta batzuetan gure buruarentzako kapela egoki bat topatuko dugu, edo udako soineko bat, edo

negurako bufanda bat.

Definizio asko indefinizioak dira gainera, asko nahierara. Aurrez definitua dena lanbrotzeko sortuak. Ez ote da posible definizio berriak sortzea aurreko definizioa (baldin eta nork jantzia badu oraindik) indefinizioan utzi gabe? Izan nahia eta ezin izana. Bai batarena eta bai bestearena: bere burua argi definitua duenarena, baina baita halaber bere burua egokitzen ez den kapelan sartu nahian, kapela bere neurrira ekartzen duenarena. Ez baita aski norbera zer den jakin eta esatea, gainontzekoek onartzen ez badute. Bestearen begiak egiten du baleko zure definizioa. Eta hor gabiltza bagara eta ez gara, bazara eta ez zara. Borrokan. Gorroto ditugunekin eta maite ditugunekin.

Eta gero badira, norbera, zu, hura hangoak, denak, definizio bakarraren

e s t u r a r a e k a r r i nahi dituztenak, n o r b e r a r e n gogoaren gainetik eta azpitik. Nor nor den esateko zile-gitasuna duena. Botereak ez beste ezerk ematen duen hori.

Eta pentsa liteke, ez arrazoi faltaz, zertarako hainbeste defini tu nahia? Zertarako berdinak bilatu beharra? Eta egia da: zertarako? Definizioak mugatu egiten gaitu, sai lkatu, baita ' sai lkatu ezin ' sailkapenaren pean ere. Horixe da, agian, ezin duzu ukatu ez duzunik, aitortzen ez dizutenik. Zure burua zer den ezin aldarrikatu bazabiltza, aldez edo moldez ukatzen bazaituzte, nekez uzten diozu definitu behar horri. Ez daukanak ongi daki edukitzea zein den ona.

Definitu beti definitu behar du ukatuak. Bestearen ukatzaileak, edo bere burua definitzeko zilegitasuna eta onarpena duenak, erraz utziko dio bere taldekide izateari. Taldeak jarraituko duelako berak gabe ere. Agian, zure definizioa onartuko dizutenean, erabakiko duzu, aldatzea. Etiketa horrek ez dizula balio erabakitzeko aukera izango duzu, eta beste bat behar duzula.

Idazleak esan zuen, ez zuela gehiago euskal hitza agertuko zen nobelarik idatziko.

Euskal hitzaren inflazioa. Dena da euskal: euskal ekonomia, euskal meteorologia, euskal sukaldaritza, euskal txerria, euskal literatura. Dena da euskal, ezer ez delako z i l e g i t a s u n e z e u s k a l . D e n a d e l a k o kategorikoki erdal. Benetan euskal balitz ekonomia, meteorologia, sukaldaritza,

Bestearen begiaIritzia

2011/01/21

Page 23: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

txerria, literatura lirateke. Letra txikiz edo larriz, baina gainontzekoen pare.

Kontua da bestea izatea, desberdina izatea, gure gizartean, gutxiago izatea dela. Eta bestea ez den horren pare izateko haren berdinak behar duzu izan, definizio beraren pera makurtu beharra duzu. Nork nahi du aniztasuna, orduan?

Definiz io batzuk orokorrak ba i t i ra , g u z t i e n t z a t b a l i o b e h a r d u t e n a k , unibertsalak; norma dira, arau. Eta azpiratuak daudenak –bere buruaren d e fi n i z i o a e z i n a l d a r r i k a t u z , e t a horrenbestez beti eta leku guztietan e r a b i l t z e r a k o n d e n a t u a – b e t i d i r a partikularrak, espezifikoak, ñabardura dunak. Akabo berdintasunaren mitoa. Nork ahal du berdina izan?

Ezin normal izan.

Euskaldun, euskalerritar, vasco, basque, espainol, frantses...

Gaur hitz berri bat ikasi dut: euskalakaria.

Euskalakaria. Definizio berri bat, Korrika-ren aldi berriaren kanpainak kaleratu duena. Matriuska errusiar horien moduan, beste definizio orokorrago baten barnean kokatzen da: euskaldun izateaz gainera, euskaraz ikasi, ari eta euskara maite duena da euskalakaria. Ez da aski hizkuntza jakitea. Jakitea ez baita erabiltzea, eta ez gara euskaraz bizi.

Euskaraz b i z i t zeko ba ld in tzar i k ez dugulako, beharbada, besteak beste?

Euskarak ez du tresna kultural gisa balio izan. Euskara iraganeko hizkuntza da niretzat. Euskal hizkuntza ez da inoiz jazarria izan, euskal hiztunek espontaneoki erabiltzeari utzi diote, balio gutxi duela ohartu direnean, eta horrenbestez hizkuntz

n o r m a l i z a z i o a k e z d u j u s t i fi k a z i o historikorik. Xarmarik baldin badu Pachi Lopez lehendakari sozialistak, Aitorren hizkuntza bedeinkatuan duen ezjakintasuna da, eta orain ikastera mehatxatua sentituko da.

Ezagutuko dituzue, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kide berri Jon Juaristik han eta hemen esandakoak dira. Euskara utzi eta gazteleraz idazten hasteko gomendioa ere egin izan du. Juaristi euskalduna da. Urgell kultur sailburuak ahots guztiak ongi etorriak direla esan du, eta inoiz Juaristi pixka bat baldar mintzatu izan dela, baina horrek halako balio erantsi bat ematen omen dio Juaristi batzordean egoteari.

An iz ta sunaren e ta berd in ta sunaren m e s e d e t a n e g i n d a k o i z e n d a p e n a . Normaltasuna. Kultura askatasunean.

Batzuk irainari elkarrizketa deitzen diote.

Barkatuko dit idazleak. Nik ere euskal hitza inoiz gehiago aipatu beharrik ez izatea nahiko nuke.

Idazleak ere ez du hitza bete ahal izan.

Lorea Agirre

Page 24: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Euskararekin, hobeto

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanle gehienek ez dute dudarik; ateak irekitzen ditu euskarak; aukera gehiago izateko giltza da. Eusko Jaurlaritzak plazaratu berri duen inke s ta baten a rabera , biztanleen %85ek adierazi dute euskaraz jakiteak aukera gehiago izateko modua ematen duela, gizartean gaztelania gailentzen bada ere. Atzo goizean aurkeztu zuten Lehendakaritzan Euskara: erabilera, jarrerak, politikak azterlana. Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteko arduradun Victor Urrutiak egin zuen aurkezpena. Biztanleek hizkuntzaz duten i k u s p e g i « u t i l i t a r i s t a » nabarmendu zuen.

Inkesta iragan abenduan egin zuten, telefonoz. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 15 urtetik gorako 1.806 laguni egin zieten galdera. Euskara aintzat hartzen dutela erakutsi dute biztanle gehienek. Galdekatuen %54k adierazi dute euskal herritarren hizkuntza euskara dela; aitzitik, %34k uste dute euskara euskal herritarren hizkuntzetako bat dela, ez hizkuntza bakarra.

Jakite mailari eta erabilerari

buruzko datu esanguratsuak agerian uzi ditu ikerketak. Inkestaren arabera, herritarren %37 ongi edo nahiko ongi mintzatzen dira euskaraz, %24 zertxobait eta %39 batere ez. Adinaren arabera, datuak nabarmen aldatzen dira; 15-17 artean %67k diote euskaraz o n g i e d o n a h i k o o n g i mintzatzen direla; 18-29 urte

bitartekoen artean, kopuru hori %58koa da, eta adinak gora egin ahala, nabarmen egiten du behera. 65 urtetik gorakoen artean, %26k aitortzen dute euskaraz aritzeko g a i t a suna . Hezkun tzan konfiantza handia dute biztanleek; %68k uste dute euskararen garapena baikorra izango dela, «neska-mutilek

Euskarari buruzko jarrera ikertu du inkesta batean Jaurlaritzak; ateak irekitzen dituela diote biztanleen %85ek

eskolan ikasten dutelako».Hizkuntza politikak

Euskararen aldeko hizkuntza politikak begi onez ikusten dituzte herritar gehienek; %67k adierazi dute aldeko neurri politikoak ezinbestekoak direla galtzeko arriskuan dagoen hizkuntza bat bizirik atera nahi bada, nahiz eta guztien gogokoak ez izan. Eremu publikoan, halaber, euskararen erabilera sustatzearen alde d a u d e. % 6 9 k u s t e d u t e funtzionario guztiek euskara ikasi beharko luketela.

Inkestaren arabera, Eusko Jaurlaritzak hizkuntza politikan proposatu dituen azken neurriak ondo hartu ditu gizarteak. Esaterako, derr igorrezko ikasketak euskaraz osatzen dituztenei jakite mailari buruzko agiri ofizialen bat ematea ondo ikusten dute biztanleen %84k, eta %77k bat egin dute unibertsitate ikasketak euskaraz egiten dituztenei EGAren mailako titulu bat ematearekin.

Kontseilua

Berria2011/01/22

Page 25: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Lopezen ustez, indarkeria amaitzean lotuko da euskara askatasunarekin

P a t x i L o p e z E u s k o J a u r l a r i t z a k o lehendakariarentzat, «indarkeriaren bukaerak mesede egingo dio euskalgintzari». Haren irudiko, «itxaropenez betetako garaia da» honakoa. «Bortizkeriaren bukaerarekin amets egitera ausartzen gara». Hala, Lopezen esanetan, «laster iraganeko kontua» izango da, eta horrek « bide berriak urratu eta gauzak asko erraztuko dizkio euskalgintzari». Lehendakariak dioenez, «euskarak bat egingo du behin betikoz askatasunarekin».

Euskararen Aholku Batzordeko kideei egindako harrera hitzaldian azaldutako hausnarketakoak dira hitzok. Atzo bildu zen legegintzaldia hasi zenetik bigarrenez, Leioako Artaza jauregian (Bizkaia). Duela urte eta erdi elkartu ziren azkenekoz bere kideak. Ordutik hainbat aldaketa izan dira taldean. Horietako batzuek, gainera, zer esana eman dute azken asteetan; batez ere, Jon Juaristi idazle eta irakaslearen izendapenak, euskararen inguruan egin izan dituen zenbait adierazpenen harira. «Euskarak ez du kultur trukerako askorik balio izan»; «euskara iraganeko hizkuntza da niretzat»; «hizkuntzek ez dute hiltzen, baina euskararengatik hil egiten da» izan dira Juaristik egindako adierazpen batzuk

Euskararen munduan erreferente diren 40 pertsona ospetsu independentek osatzen dute batzorde berria. Horietatik 21 aurreko batzordekoak ere izan ziren. Horiez gain, erakundeetako beste hamahiru ordezkarik, Eusko Legebiltzarrak izendatutako bost lagunek eta bilkurako idazkari Ivan Igartuak osatzen dute lan taldea. Zazpi kidek huts egin zuten atzoko bilera.

Eusko Jaurlaritzak esku artean dituen l e h e n e k i m e n a k zerrendatu zizkien P a t x i L o p e z e k . Batet ik, laster V. I n k e s t a S o z i o -linguistikoarekin hasiko direla iragarri du lehendakariak. «Euskararen lurralde guztietako egoera ezagutzeko parada emango digu». Aldi berean, datorren astelehenean Kultura sailburua Baionan izango dela aurreratu du, Euskararen Erakunde Publikoarekin hitzarmen bat izenpetzera joana. «Guretzat oso garrantzitsua da euskararen

lurralde guztien arteko elkarlana».

Hala, Nafarroako agintarientzako mezu bat ere zabaldu du Lopezek. Pozik agertu da «Lapurdirekin, Nafarroa Beherarekin eta Zuberoarekin lortutakoarekin». Baina elkarlan hori «beste lurralde batzuetara» zabaltzeko gogoa ere agertu du, Nafarroaren aipamen eginez. «Aspaldiko beldur eta gaizki ulertzeak baztertu behar ditugu behingoz».

Euskararen Aholku Batzorde berrituaren lehen bilerako buru izan da lehendakaria

Berria2011/01/25

Page 26: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Batzordeak datozen urteetarako dituen egitekoak ere azaldu dizkie kideei, zertan lan egin beharko duten. Alde batetik, Euskara Biziberritzeko Plana gaurkotu beharko dela nabarmendu du. Eta, bestetik, Euskara21 plana gaurkotzeko zeregina ere badagokiela gogorarazi die. «Euskal gizarteak adostasun handia lortu du bien inguruan. Ziur nago hori indartuz joango dela».

Euskara dagoeneko ez da «baserriko hizkuntza», Lopezen esanetan. Ez eta «kalekoa bakar-bakarrik» ere. Lehendakariak gure hizkuntza «globalizatua» dela dio, Interneten eta teknologia berrietan gero eta gehiago erabili behar dena. «Hori da gure desafio handienetako bat». Izan ere, haren ustetan, euskarak modernitatearekin bat egiteko beharra dauka, «bizirik iraun nahi badu».

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ofizialak diren bi hizkuntzen arteko desoreka «gero eta txikiagoa» izatea nahi du lehendakariak. Baina, hein berean, «hiztun guztien aukerak errespeta daitezela». Blanca Urgell Kultura sailburuak ere bat egin du hausnarketa horrekin. «Euskara neurri positiboen bidez bultzatu behar da, eta inposizio mota guztiak baztertu». Hala, sailburuaren hitzetan, «okerreko bidea» da, esaterako, hizkuntza bat edo bestea erabiltzeagatik zigorrak jartzea. «Adostasunak askatasuna du hoskide, ez bereizkeria».

Hizkuntza politika eginkizun zaila dela aitortu du, herritarren nortasun eta sentimentuak astintzen dituelako, eta «muturkeriarako aitzakia eman dezakeelako». Edonola ere, Urgellen irudiko, EAEn urratsak egin dira: «Zorionez, pentsaera guztien arteko erdibidea lortzeko». Besteak beste, Gernikako Estatutua eta Euskararen Normalizazio Legea jarri ditu horren adibide moduan.

«Gizarte aldakor» batean bizi garela azaldu du sailburuak, eta «ohiko paradigmek» ez dutela gaur egunerako balio. Adibidez, euskarak «nazioz eta estatuz gaindiko mundu batean

iraungo du», Urgellen esanetan. Hala, gaur egun «hizkuntzen arteko gatazkaren ideiak» ez du balio. Ingelesa nagusitzen ari dela gogorarazi du, eta, horren ondorioz, euskarak gaztelerarekin eta frantsesarekin dituen harremanak «ezin dira ohiko moduan ulertu». Sailburuaren irudiko, bada, harreman hori ezin daiteke izan «elkarrekin lehiatzen ari diren hizkuntzen artekoa».

Eusko Jaurlaritzak euskararen mundua «ahalik eta zabalena eta erakargarriena izatea» nahi duela argitu du Urgellek. Horretarako lanean ari direla dio, eta proiektu «zinez ederra» iruditzen zaiela. Hein berean, azken 30 urteetan «asko» egin dela aitortu du.

Hiru hamarkada horietan egindakoari buruzko hausnarketa egiteko perspektiba ematen duela iruditzen zaio. «Aztertu behar dugu zertan asmatu dugun, zertan huts egin dugun eta zergatik». Batzuen iritziz garai bateko «kemena eta ilusioa» galdu direla dio Urgellek. Berak, ordea, galdu ordez «pragmatismo bihurtu» direla esango luke.

Euskaraz dakitenen kopurua «asko» hazi dela dio sailburuak. Baina bilakaera horrek alde ezkorra ere badu, haren irudiko: erabiltzaileen kopurua «tamalez askoz txikiagoa da». Hala, euskaldun kopurua ugaritzea ez ezik, erabiltzaile kopurua euskaldun kopuruarekin parekatzea ere bada Jaurlaritzaren helburua. Garai zaila dela aitortu du, baina berak

Page 27: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Euskara askatasunean Bortizkeriaren bukaera amets egiten ausartzen gara. Espero dugu laster minbizi hau iraganeko kontua izatea. Horrek bide berriak urratu eta gauzak asko erraztuko dizkio euskalgintzari», esan du Patxi Lopezek Euskararen Aholku Batzorde berrituaren lehen bileran. Eta gaineratu du: «Euskarak bat egingo du behin betiko askatasunarekin». Ezin daitezke era traketsagoan lotu euskara eta indarkeria. Ezin daitezke era adierazgarriagoan agertu euskarari eta euskaraz bizi nahi duen gizarteari Espainiako, Frantziako eta Euskal Herriko hainbat sektoretan dioten ezinikusi eta itxikeria.

Beharbada, Eusko Jaurlaritzako lehendakariari ahaztu zaio, edo ez du aintzat hartu nahi: frankismo garaiko euskararen gaineko debekuak —eta euskaldunekiko jazarpen eta gorrotoak— desagertzeko zorian utzi zuen euskara. Zailtasun handiko momentu haietan milaka herritarren konpromisoak eta eskuzabaltasunak ekarri zuten ikastolak eta euskaltegiak zabaltzea. Eta, horrekin batera, euskal kulturaren loratze eta pizte paregabea gertatu zen.

Debeku, indarkeria eta jazarpen guztien gainetik iraun du bizirik euskarak gaur egun arte, oraindik badirauten euskaldunekiko mespretxu eta jarrera oldarkorrak gorabehera.

Baldarkeria da hizkuntza bat mugimendu politiko batekin edota indarkeriaren erabilerarekin lotzea, atzo Lopezek egin zuen bezala. Lot al daiteke alemana Hitlerrekin? Lot al daiteke gaztelania Ameriketako

herri indigenen aurka mendeetan egindako g e n o z i d i o i k a r a g a r r i a r e k i n ? Euskara hizkuntza bat da, komunikazio tresna bat funtsean, eta era horretan ulertu e t a baloratzen ez duenak aurreiritzi ideologikoa baizik ez du uzten agerian.

Patxi Lopezek hitzetan azaldutako ideia horri helduta jasan ditu euskalgintzak eraso bat baino gehiago azken urteotan; esaterako, Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera eta haren zuzendaritzako kideen atxiloketa eta haien kontrako tortura. Angel Acebes Espainiako Barne ministro ohiak honela laburbildu zuen operazio haren helburua: «Euskal herritarren eskubide eta askatasunak babesteko operazio bat izan da, haien kultura, pentsamendu eta hizkuntzaren adierazte librearen aldekoa».

Euskara askatasunarekin lotzeko modu bitxi hura, f u n t s e a n , a t z o L o p e z e k a d i e r a z i t a k o pentsamenduaren oinarriarekin bat dator: euskara indarkeriarekin lotzea. Askatasuna hainbeste aldarrikatu baino hobe lukete euskaldunak lagundu eta bakean utzi, XXI. mendearen amaieran euskara ez dadin agertu desagertu diren ehunka hizkuntzen zerrendan.

Iñaki Petxarroman

Iritzia2011/01/25

zuzentzen duen sailak euskararen sustapenari dagozkion diru laguntzei eusteko «ahalegin handia» egin duela dio. «Hitzematen dizuet euskara ez dela inoiz krisiak sortutako zorren kitatzailea izango», gaineratu du.

Urgellek herritarrekiko eta erakundeekiko konfiantza eskatu du. Kasurako, eskolan eta

unibertsitatean hamabost edo hogei urte euskaraz ikasten ibili den gazteari euskara dakiela aitortu behar zaiola iruditzen zaio, «frogatu beharrik gabe». Sailburuaren ustetan, «kontrakoa oso larria» litzateke, hezkuntza sistemak «huts egin» duela esan nahiko lukeelako.

Page 28: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Osakidetzako euskara-plana: gaizki hasi eta gaizki buka

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Berandu eta gaizki abiatu zen Osakidetzako Euskara Planaren lehen ebaluazioak agerian utzi ditu sorreratik zituen gabezia larri eta nabarmenak

Osakidetzako lehen Euskara Plana 2003 urtean onartu eta 2005 urtean jarri zen abian, alegia, oso berandu. Berandu bai, oso berandu, Osakidetza bera sortu eta 22 urte beranduago. Ondorioz, besteak beste, bi hamarkada horietan milaka eta milaka langile berri sartu dira Osakidetzan euskara dakitela egiaztatu behar izan gabe eta e g u n e r a b a k i h o r r e n ondorioak pairatzen ari gara. Hainbeste urtetan inolako planik abian ez jartzea erabaki p o l i t i k o b a t i z a n d a , hizkuntza-politika jakin bat, bere ondorioak izan dituena. I z a n e r e , e u s k a r a normalizatzeko egiten dena ez ezik, egiten ez dena ere hizkuntza-politika da eta Osakidetzan gertatutakoa jokaera horren adibide argia.

Osakidetzako lehen Euskara Plan berantiar horrek bost urteko iraupena izan du (2005-2011) eta lehen erdia amaitzean tarteko ebaluazio bat egin dute, hori bai, 2009ko irailean, plangintza amaitzear zela. Plangintzaldiaren lehen erdiaren ebaluazioa izan arren, lortutako emaitzak oso-oso mugatuak izan dira eta

larriena zera da, emaitzak horiek izan arren, planari egiten ari zaizkion moldaketen xedea helburuak murriztea dela, ez plana bera hobetu eta eraginkorrago bilakatzea.

Honela, tarteko ebaluazio hori Osakidetzak berak egindako auto-ebaluazioa izan den arren, agerian uzten ditu Euskalgintzak plana abian jarri zenean zein ondorengo urteetan salatu izan dituen gabeziak.

Hasteko, hain berandu abiatutako planak beste plan batzuek ba ino anb iz io handiagoko neurriak jaso beharko lituzkeen arren, errealitatea oso bestelakoa izan zen eta Osakidetzako plana EAEko Administrazio publikoan garatutako beste plan batzuek ezarritako

gutxieneko neurrietatik urrun gelditu zen. Horren adibiderik argiena p l a n e a n e z a r r i t a k o derrigortasun-daten kopuru eskasa da.

Administrazio orokorrean, Ertzaintzan edota Justizia A d m i n i s t r a z i o a n derrigortasun-data zenbat lanposturi ezarri erabakitzeko gizartearen unean uneko euskararen ezagutza-tasa kontuan hartu izan den bitartean, Osakidetzan ez da horrelakorik egin. Lehen plana 2005 urtean abian jarri zela kontuan hartzen badugu, derrigortasun-datak 2001 urteko zentsuaren arabera ezar r i behar z i ren e ta ondorioz derrigortasun-data lanpostuen %43,9ri ezarri ( e u s k a l d u n a k + i a -euskaldunak zati bi). Honela, d a t a j a k i n b a t e r a k o l a n p o s t u a r i z e g o k i o n h i z k u n t z a - e s k a k i z u n a egiaztatzeko betebeharra 10.450 lanposturi ezarri behar zitzaien, baina errealitatean 3.327 lanposturi soilik ezarri zitzaien, hau da, %14ri soilik.

Bestelako neurriei dagokienez, Osakidetzako euskara-plana

Kontseilua

Page 29: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrilaurtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Suspense feugiat mi sed lectus oreet nec interdum

metus commodo

varius

beste zerbitzu publikoetan abian jarritako neurri eskas eta mugatuak errepikatzera mugatu da, nahiz eta ordurako j a d a n e u r r i h o r i e n eraginkortasun eza ezaguna izan.

Lan deialdietan langile berri g u z t i e i e u s k a r a r e n der r igor rezko ezagutza eskatzeari uko egin zitzaionez, kasu gehienetan euskara meritu gisa soilik balioztatu da. Hori larr ia izanik, are larriagoa da urte hauetan guztietan euskarari ez zaiola inoiz legeak baimendutako gehienezko puntu kopurua eskaini (puntuen %20).

Euskara plana onartu baino lehen, Iñaki Azkunaren garaian (1983-1987 tartean Osakidetzako zuzendari gisa eta 1991-1999 tartean Osasun Sailburu gisa), lan-deialdietan puntuen %5 eta %10 artean ematen zitzaien hautagaiei euskara-maila jakin bat egiaztatzeagatik, araudiak %5 e ta %20 ar teko tar tea baimentzen zuen arren. Alegia, araudiak puntuen % 2 0 b a i m e n d u a r r e n , O s a k i d e t z a k g e h i e n e z puntuen %10 balioztatzen zuela euskara mailarik altuena.

Bada, plana abian jarri ondoren ere gauzak ez ziren asko hobetu. Izan ere, geroztik ehuneko hori egiaztatutako euskara mailaren araberakoa izan da : 1 . h izkuntza-eskakizuna egiaztatzen zutenei puntuen %5, 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen zutenei puntuen %10, 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen zutenei

puntuen %15 eta 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen zutenei puntuen %20. Planaren ondorioz ia lanpostu guztiei (%97) 1. eta 2. hizkuntza-eskakizuna ezarri zaiela kontuan hartzen badugu, plangintza indarrean egon denean ere euskara %5 eta %10 bitartean balioztatzen jarraitu dela esan daiteke.

Era berean , g a inerako plangintzetan ezarritako beste neurri zentzugabe bat ere jaso zuen Osakidetzako euskara planak: adinaren araberako s a l b u e s t e a k . B e s t e p l a n g i n t z e t a n b e z a l a Osakidetzakoan ere, 45 urtetik gorako langileei betetzen zuten l a n p o s t u a r i z e g o k i o n hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeko aukera eskaini izan zaie. Osakidetzaren arabera 2009ko uztaila arte 2.619 salbuespen onartu ziren e t a h o r i e t a t i k 4 0 4 derrigortasun-data zutenak. Dena dela, 2007 urtean jada Osakidetzako langileen %63k 45 urte baino gehiago zituela kontuan hartzen badugu, argi dago salbuespen absurdu honek abian jartzen den edozein Euskara Plan goitik behera baldintzatzen duela.

Larriena baina, zera da, hain helburu apalak ezarri zituen plangintzak are emaitza eskasagoak lortu dituela. H o n e l a , e z a r r i t a k o derrigortasun-datak oso gutxi

izan arren, bost urte ondoren erdiek ere ez dute legez egiaztatu beharreko euskara-maila egiaztatu (%47,15). Zehazki, 20.000 langile finko b a i n o g e h i a g o d i t u e n Osakidetzan bost urte ondoren 3.792 derrigortasun-data ezarri dira eta data ezarria duten lanpostu horietan 1.788 langilek soilik egiaztatu dute d a g o k i e n h i z k u n t z a -eskakizuna (%47,15). Alegia, derrigortasun-data duten 3.792 lanpostutik 2.004 lanpostutan oraindik ez dute d a g o k i e n h i z k u n t z a -eskakizuna egiaztatu.

Are okerrago, lanpostu horietako gehienek (1.320 lanpostuk) 2009ko irailerako derrigortasun-data agortua zuten, hau da, eskatutako h i z k u n t z a - e s k a k i z u n a egiaztatzeko epea agortua zuten. Laburbilduz: ez dute legea bete eta ez zaie ezer gertatu.

Ildo beretik, euskara ikasteko liberatu diren langileen herenak soilik (%36) egiaztatu du legez dagokion hizkuntza-eskakizuna 2008 arte, eta apur bat gehiagok (%40) 2009 arte. Osakidetzaren beraren datuen arabera, 2005-2008 tartean lanorduen barruko 1.576 liberazio onartu ziren (eskariak 5.498 izan ziren arren) eta 761 langi ler i eragin z ieten. Honela, 2005-2008 tarte horretan onartutako 1.576

Page 30: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrilaurtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Suspense feugiat mi sed lectus oreet nec interdum

metus commodo

varius

liberazio horietatik, %36k soilik lortu zuen azkenean zegokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.

Ikasketa-prozesua 2009ko udaran amaitu zutenak kontuan hartzen baditugu (guztira 1.984 liberazio), azkenean liberatutakoen %40 izan omen dira dagokion h i z k u n t z a - e s k a k i z u n a egiaztatu dutenak. Dena dela, edozein kasutan, emaitza onartezinak.

Azken finean, hainbat langileri eskuratutako lanpostuaren funtz ioak behar bezala betetzeko euskara-maila jakin bat egiaztatzeko epe bat eskaini arren, epe hori agortu zaienean ez dute eskatutako maila egiaztatu eta larriena, h o r re k e z d i e i n o l a k o ondoriorik ekarri. Lanpostua eskuratu zutenean ezarri zitzaien baldintza ez bete a r r e n , b e t e t z e n d u t e n lanpostuaren funtzioetarako gaitasunik eskuratu ez duten arren... ez zaie ezer gertatu. Osakidetzak eta azken finean Jaurlaritzak ez du inolako neurririk hartu legea bete dadin, Plangintzak ezarritako helburu apal horiek bete daitezen. Eta noski, utzikeria honekin Osakidetzak zein Jaurlaritzak mezu argi bezain larria helarazi die gainerako langileei: lasai, ez ikasi euskara, ez bete epeak, ez baduzu dagokizun euskara-maila egiaztatzen lasai, ez zaizu ezer gertatuko eta.Dena dela, langile askok mezu horri muzin egin eta euskara ikasi edota egiaztatzeari ekin d io te, nahiz e ta beren

lanpostua betetzeko hizkuntza-eskakizunik egiaztatu beharrik ez izan. Honela, 2009ko irailerako 1.924 langilek beren l a n p o s t u a r i d a g o k i o n h i z k u n t z a - e s k a k i z u n a egiaztatu dute eta beste 3.000 langilek beste hizkuntza-eskakizunen bat, esan bezala, a r a u d i a k h o r r e l a k o betebeharrik agintzen ez zien arren.

Baliabideei dagokienez, diru gehien liberazioetan eta zehazki liberazio horien ordezkapenetan xahutu da, ikusitako emaitza eskasekin. Euskara ikastaroetan 24,7 milioi euro gastatu dira 2005-2008 tartean (2005 urtean 6,3 milioi euro, 2006 urtean 6,5 milioi, 2007 urtean 6,3 milioi eta 2008 urtean 5,6 mil ioi ) eta diru gehien l iberazioetara, hau da, liberatutakoen ordezkapenak ordaintzera bideratu da.

Esan beharr ik ez dago hasieratik langile elebidunak kontratatu izan balira diru kopuru garrantzitsu hori bestelako beharretara bideratu z i t e k e e l a . D e n a d e l a , erabilitako dirutza honen eraginkortasun eskasa kontuan h a r t z e n b a d u g u (liberatutakoen %36k soilik eg i az ta tu du dagok ion h i z k u n t z a - e s k a k i z u n a ) , hartutako erabaki okerra are ageriagoan gelditzen da.

Diru asko da, zatirik handiena oker eta alferrik erabili dela kontuan hartzen badugu, b a i n a O s a k i d e t z a r e n a u r r e k o n t u o s o a r e k i n konparatuta kopuru mugatua

da. Adibidez, Osakidetzak ur te ro 3 ,9 mi l io i euro b i d e r a t z e n d i t u t e s t u zientifikoak eskuratzera. H o r t a z , e u s k a r a r e n normalizaziora bideratzen den kopurua mugatua da, baina mugatua izateaz gain okerra e r e b a d a . D i r u h o r i eraginkorrak diren beste neurri batzuk garatzera bideratuko balitz, euskararen egoera bestelakoa litzateke Osakidetzan.

Bukatzeko argi dezagun hau guztia ez diogula guk bakarrik. Euskara Planaren porrota erakusten duten datu hauek guztiak Osakidetzak berak e s k a i n t z e n d i t u “Osakidetzaren 2005-2011ko Euskara Planaren lehen e r d i a r e n e b a l u a z i o a ” txostenean.

Inork emaitza hauek eta beste asko xeheago aztertu nahiko balitu, eskuragarri ditu Osakidetzaren webgunean bertan:

http://ce.osakidetza.net/eus/ce.html

Osakidetzaren 2005-2011ko Euskara Planaren lehen erdiaren

ebaluazioa

Evaluación de la primera mitad del Plan de Euskera de Osakidetza

2005-2011

SERVICIO DE EUSKERA DIRECCIÓN DE RECURSOS HUMANOS

2009KO IRAILAREN 10a

10 DE SEPTIEMBRE DE 2009

Page 31: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

Indar hartzen jarraitzen du EHE Euskal Herrian Euskaraz e l k a r t e a k a n t o l a t u t a k o manifestazioak. Euskaldunak eta Euskal Herriak burujabe behar duela aldarrikatu asmo dute Donostiako kaleetan. Euskaldun izateagatik «harro» behar dutela euskaldunek, egunero erakutsi behar dutela hori; euskarak lehentasunezko estatusa behar duela, eta Euskal Herriak burujabe behar duela horretarako. Euskalgintzako hainbat pertsona ezagunek egin dute bat de ia ld iarek in . Donostian bertan, Miramar jauregian, elkartu ziren atzo, dei egitera. Hara hitzordua: otsailaren 12an, larunbatez,

1 7 : 0 0 e t a n , D o n o s t i a k o Bulebarrean hasita.

M a n i f e s t a z i o r a k o d e i a egitearekin batera, Sasi guztien gainetik euskaldun eta burujabe manifestua aurkeztu zuen EHEk. Hori bera dute m a r t x a r e n o i n a r r i . Euskaldunentzako eta Euskal Herriarentzako burujabetza aldarrikatzen dituzte agirian, egungo egoera salatuta: «Euska ldunok b igar ren mailako herritarrak gara gure h e r r i a n » . H o r r e n erantzuletzat Frantziako eta Espainiako estatuak jotzen dituzte, haiek direlakoan euskararen «ordezkatze prozesuaren gidariak».

Euskararen aldeko «hautua indartzera» egin dute dei EHEko kideek, e t a ha i e i ba tu za i zk i e euskalgintzan ari diren hainbat eragile. Elkarteak iragarria baitzuen eragileekin harremanetan jarriko zela, agiria eta manifestazioa babestu eta ekarpenak egin zitzaten. Urratsa eginda, horren emaitza izan zen a t z o k o a g e r r a l d i a . «Aktibatzera» egin zuten dei, euskaraz bizitzeko hautua egitera. «Iritsi zaigu gauza bakoitza bere lekuan jartzeko e t a e r a g i t e k o g a r a i a » , adierazi zuen EHEko kide Igone Lamarainek.

Mundu askotarikoaren alde egiteko asmotan batu da martxara Joxe Mari Agirretxe Porrotx. «Bi piezako puzzlea aspergarria da, eta oso ibilbide motza du. Horrela antolatu nahi dute mundua: bi pieza boteretsu, eta besteak haien menpe. Guk puzzleak u l e r t z e n d i t u g u p i e z a askotakoak, eta bakoitzak berea emanez. Horrela dibertigarriagoa da, eta i b i l b i d e l u z e a g o a d u . Euskaldunok gure pieza izan

Euskaraz «harro» jarduteko deiaBerria

2011/01/30Otsailaren 12rako EHEk antolatu duen martxara joateko deia egin dute euskalgintzan ari diren hainbat lagun ezagunek

Page 32: Urtekaria 2011

urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

behar dugu puzzle horretan, mundu horretan».

Omenaldia Txillardegiri

Hori lortzeko, ordea, behetik hasi behar dela dio, behetik eraiki behar dela pieza. «Guk eman behar diogu kolorea. Gureak esan nahi du euskara, auzolana eta gure nortasuna». Agirian, herritarrei egin diete dei. Ez ote dago lo antzean? «Aldatu egin da jendartea, aldarazi dute. Militantziaren prestigioa galdu da, eta berreskuratu behar dugu. Gure hizkuntzaren aldeko borondatezko lan horrek gizarteari eta komunitateari e g i t e n d i o n e k a r p e n a berreskuratu behar dugu». H a l a u s t e d u G o t z o n Barandiaran idaz le e ta kazetariak. Behetik gora eraiki beharra nabarmendu du: «Erabakiguneak okerrak dira hemen». Saihetsezina, asteko gai nagusietako bat aipatzea: Euskararen Aholku Batzorde berrituaren bilera eta Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren adierazpenak.

«Euskalgintzan hari garenok geuk antolatu behar dugu geure burua, inoren zain egon gabe. Horren adibide da Txillardegi».

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko baitute martxaren ostean. Urteetan euskararen alde egindako lana eskertu nahi diote. Agerraldian zen atzo Txillardegi. «Ni donostiarra, antiguatarra izanik, oso pozgarria zait EHEren gisako organizazio batek Donostian egitea ekitaldi hori». Egingo diotena «ohore

gehiegi» dela uste du. «Baina hobe da ohoreak bizirik j a s o t z e a , h i l o n d o r e n omenaldia egitea baino». Euskaraz kezkatuta segitzen du, eta esku hartzera dei egin die herritarrei: «Euskaldunok ez badugu benetan serio hartzen euskara, ez du burua altxatuko euskarak».

Manifestua irakurri eta harekin bat egin nahi izatera, j o w e b g u n e h o n e t a r a : euskalherrianeuskaraz.org

Page 33: Urtekaria 2011

Otsaila

Page 34: Urtekaria 2011

Proposamen berriak Nafarroan Vascuencearen legea gainditu nahian

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

2010eko abenduan, Nafarroa Bai parlamentu-taldeak “Nafarroan euskara normalizatzeko foru-lege proposamena” aurkeztu zuen. Tramitera onartu ere ez zen egin, baina oinarri interesgarria izan daiteke datorren legealdiari begira

1986ko abenduan sartu zen i n d a r r e a n N a f a r r o a n “Vascuenceren legea” izenez ezagututakoa. Aurtengo abenduan beteko ditu beraz, 25 urte. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko lege organikoak agintzen du bere sorkuntza. Honela dio azken horrek bere 9. artikuluan:

1.- Gaztelera da Nafarroako hizkuntza ofiziala.

2.- Euskarak ere hizkuntza ofizialaren maila izanen du N a f a r r o a k o e s k u a l d e euskaldunetan. Foru lege batek eskualde horiek zehaztu, euskararen erabilera ofiziala arautu eta Estatuko legeria orokorra abiapuntutzat harturik, hizkuntza horren irakaskuntza antolatuko du.”

B e r a z , i k u s t e n d e n e z , Vascuenceren legea da Foru Hobekuntzari buruzko lege organikoak bere 9.2 artikuluan eskatzen duen lege garapen hori. Esan behar da, beste leku

b a t z u e t a n A u t o n o m i a Es ta tu tuak her r i t a r rek bozkatuak izan badira ere, Nafarroan, Foru Hobekuntzari buruzko legearen inguruan ez zitzaiela inoiz herritarrei galderarik egin eta ondorioz, Espainiako Estatuarekin

negoziatutako t e s t u a d a , h e r r i t a r r e n b a b e s espliziturik ez duena.

Aipaturiko artikuluak hainbat baldintza ezartzen dizkio l e g e a r i . A l d e b a t e t i k , euskararen ofizialtasuna lurralde jakin batera mugatzen d u , b e s t a l d e , e u s k a r a

n o r m a l i z a t z e k o h a i n beharrezkoa den burujabetza baldintzatu egiten du Estatuko lege orokorra abiapuntuan jarriz eta azkenik, irakaskuntza antolatzeaz hitz egiten du hizkuntza bat normalizatzeko, o s a s u n a l o r r a , a l o r sozioekonomikoa, kirola, kultura etab. beharrezkoak ez balira bezala. Beraz, iturriak baldintzatzen du legea, iturriak, Forua Hobetzeko legeak alegia, ezartzen dio “Vascuencearen legea”ri gaur egun duen egitura.

Duela 25 urte egindako ustezko azterketa batek definitu zituen euskararen mugak eta legeak ez duenez muga hori automatikoki egokitzeko mekanismorik, g a r a i h a r t a k o e g o e r a soziolinguistikoak definitzen du mende laurden ondorengo euskararen muga, urte hauetan guztietan egoera aldatu ez balitz bezala. Horrek berak azaltzen du lege egileen benetako nahia, hau da, euskararen normalizazio

Kontseilua

Page 35: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

prozesua lurralde osoan eragoztea eta muga horiek, “erreserba” baten gisa funtzionatzea euskararen errealitatea lurralde jakin batera zokoratuz.

Hala eta guztiz ere, sortzen den une beretik mugimendu euskaltzaleak gogor lan egin du muga horiek gainditzeko herri ekimena erabiliz, Gobernuak bermatzen ez zituen zerbitzuak Nafarroa osora irits zitezen ahalegin handiak eginez (helduen euskalduntze alfabetatzea eta ikastolen mugimendua dira aipagarrienak) eta zoko guztietara iristeko moduko proiektuak eraikitzen. Gaur egungo errealitatea da euskararen alorrean egin diren aurrerapen guztiak, salbuespenik gabe, herri mugimenduaren lorpenak direla.

Alor politikoan ere eragiten saiatu da Euska lg in tza . E teng abeak i zan d i ra Vascuencearen legearen aldaketa eskatzeko deitutako manifestazioak. Ziur aski, ekinbiderik garrantzitsuena “Lege berri baterantz” izeneko jardunaldien ondotik sortutako lege testu alternatiboak herritarren sostengua jasotzeko eta hori ikusarazteko egindako kanpaina gogoangarria izango da. Kanpaina horretan Oinarriak plataformak 2000ko martxoan adinez nagusiak ziren eta Nafarroan erroldatutako 48.000 herritarren sinadurak aurkeztu zituen lege aldaketa eskatuz eta testu alternatiboa aurkeztuz.

Testuak ofizialtasuna lurralde osoan eskatzen du eta printzipio orokorrak aipatu ondoren,

irakaskuntza, hedabideak, administrazio publikoa, kultura eta alor sozioekonomikoa aipatu eta garatzen ditu. Hona hemen hainbat pasarte:

1.- Euskara ofiziala da Nafarroako lurralde osoan

2-1.- Euskara Nafarroako hizkuntza ofiziala den neurrian ikas ziklo guztietan irakatsiko da eta horrela hautatu dutenek ikasketak euskaraz burutzeko eskubide izango dute…

5-1.- Euskalduntze alfabetatzeak euskararen normalizazio prozesuan duen garrantzia kontuan hartuta eskaera osoari atenditzeko bitarteko egokiak jarriko ditu Nafar Gobernuak.

7-1.- Nafarroako euskaldungoak informazioa euskaraz jasotzeko eskubide duen neurrian Nafar Gobernuak egunkari, irrati, telebista eta bestelako bideak erabiltzen dituzten komunikabideetan euskara erabiltzen dela ziurtatuko du.

8-3.- Herritarrak eskubidea du euskara ofizialtzat erabilia izan dadin Nafarroako Administrazio desberdinetan (Foru Administrazioa eta Toki Administrazioa)

Mugimendu euskaltzaleak Nafarroako populazioaren %10en sostengua jaso bazuen ere, ez zuen lortu aldaketa eragitea eta ondorioz, “Vascuencearen legea”ren eragin zitalak belaunaldi oso bati eragin dio Nafarroa linguistikoki zatituz, elkarbizitza zailduz eta nafar euskaldunon hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa betikotzeko oinarria jarriz.

2010eko abenduan Nafarroa Bai parlamentu-taldeak lege proposamen artikulatua aurkeztu zuen: “Nafarroan euskara normalizatzeko foru-lege proposamena”.

Kontuan hartuz, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak maiatzean direla eta ondorioz, proposamena tramitera onartuta ere ez dagoela prozesu administratiboa burutzeko aukerarik eta

Page 36: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

gainera, testua ez dela Euskalgintzarekin kontrastatua izan eta ondorioz, herri mugimenduak ez duela ekarpenak egiteko aukerarik izan, gehiago dirudi hauteskundeei begirako ahalegina beste ezer baino.

Izan ere, testua aurkezteko 4 urte izan ditu Nafarroa Bai parlamentu-taldeak eta hala ere, legealdiaren bukaeran egin du.

Edozein kasutan dokumentu interesgarria da. Vascuencearen legearekin alderatuz gero jauzi garrantzitsu bat ekarriko luke onartuko balitz. Nagusiki EAEn indarrean dagoen legea du oinarri proposamenak. Hona hemen hainbat pasarte:

1.- artikulua.

Euskara eta gaztelania dira Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza ofizialak.

2. artikulua.

1. Nafarroako Foru Komunitateko herritar guztiek dute eskubidea Nafarroako hizkuntza ofizialak jakiteko eta erabiltzeko, bai ahoz eta bai idatziz.2. Nafarroako Foru Komunitateko herritarrei honako funtsezko hizkuntza-eskubide hauek aitortzen zaizkie:a) Administrazioarekin nahiz Foru Komunitatean kokatutako edozein erakunderekin edo entitaterekin harremanak euskaraz nahiz gaztelaniaz izateko eskubidea, ahoz nahiz idatziz.b) Irakaskuntza bi hizkuntza ofizialetan jasotzeko eskubidea. c) Aldizkariak eta irrati-telebistetako eta beste hedabideetako emanaldiak euskaraz jasotzeko eskubidea.d) Jarduera profesionalak, laboralak, politikoak, sindikalak eta kulturalak euskaraz egiteko eskubidea.

9. artikulua.

1. Justizia Administrazioarekiko harremanetan, herritar guztiek beren aukerako hizkuntza ofizialaz baliatu ahal izanen dute, eta ezin izanen zaie eskatu inolako itzulpenik.

13. artikulua.

1. Lege honen 6. artikuluan aitortzen diren eskubideak gauzatzeko, botere publikoek Nafarroako Foru Komunitateari atxikitako langileak progresiboki euskalduntzeko neurriak hartuko dituzte.2. Botere publikoek finkatuko dute zein lanpostutarako izanen de derrigorrezko bi hizkuntzak jakitea.

15. artikulua.

1. Derrigorrezko Hezkuntza bukatu arte, derrigorrez irakatsi beharko da irakaskuntzarako hautatu ez den hizkuntza ofiziala.

21. artikulua.

Nafar guztiei aitortzen zaie eskubidea gizarte-hedabideek ematen duten informazioa euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko.

Ekarri ditugun artikulu hauetan ikusten den bezala, proposamena indarrean dagoen Vascuencearen legearekin alderatzen badugu jauzi garrantzitsu bat emango luke euskararen normalizazioak Nafarroan.

Orain kontua da hauteskundeen garaitik harago proposamenari eusten segitzea eta indarrak biltzea beharrezko dugun aldaketa esanguratsua izan dadin eta ez itxura aldaketa arina.

Euskalgintzak orain arte bezala, legea aldatu zein ez, lanean segituko du lege zitalaren eragina ahalik eta txikiena izan dadin eta benetako aldaketa nahi duten indar politikoekin elkarlana sustatzen.

Page 37: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Komunikazioa da gure ardatza, inguratzen gaituen mundua nola ikusten dugun kontatzea, ikusmolde eta euskarri anitzez. Elkarren lehian eta elkarren osagarri. Hori da lokaletik globalera egiten dugun ekarpen nagusia, hizkuntza, euskaraz egiten duguna. Harro gaude egindako bide horrekin, pozik egiten dugunarekin, euskal kulturaren isla eta hauspo gara, eta gure euskaltasunetik munduaren ikuskera ugari eskaintzen ditugu. Albiste eta informazioaren haritik, entretenimendutik, gertukotik, sakonetik, zientziatik…

Baina ez da nahikoa, ibilbide horretan sakondu behar dugu, orain artekoa hobetuz eta zabalduz. Hiztun komunitateak bere burua euskaraz islatua ikusteko eskubideaz ari gara, beharraz, nahiaz. Edozelako gizarte modernoren orainean, edozein kulturaren geroan, giltzarri da hedabideen zeregina. Ez da hori ukatuko duenik, eta hala ebazten da behin eta berriz erakunde publiko eta alderdi politiko gehienen euskarari buruzko gogoeta eta plan estrategikoetan. Printzipio eta helburuetan letra larriz aitortzen dute garrantzi hori, baina sostengu ekonomikoan ez, ez behintzat publikoak ez diren hedabideei dagokienez.

Jakina da EAEn, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian oso egoera desberdinak bizi direla: Nafarroan eta Iparraldean erakundeen sostengua hutsala da; EAEn oso bestelakoa da, baina ez da nahikoa, aurrean ditugun erronkei begira eusteko adinakoa ez bederen.

Euskarazko hedabideok ohituta gaude zailtasunean jarduten, gure hizkuntzaren izaera ez-normalizatuak horretara bultzatzen gaitu, eta agian horrek ere laguntzen digu bizi dugun krisiari aurre egiten. Baina egoera gorria da, eta, hainbatetan, larria. Hedabide ugari ari dira ixten munduan, hedabide historikoak, ospetsuak, gureen aldean

handi eta indartsuak… Eta guk ere enbataren erdian dihardugu. Publizitatea behera, salmentak ere bai, diru laguntzak urritzeko joeran… Noiz arte eutsi ahal izango diogu?

Bankuen, autoen, altzari eta etxetresna elektrikoen salbamendu garaian, guk ere sostengu sendoagoa aldarrikatzen dugu. Maiz aurpegiratu zaigu diru publikotik bizi garela, bai euskal kultura, bai euskarazko hedabideak, konplexua sortzeraino ere bai agian. Orain, ostera, inoiz baino argiago ikusten da nola giltzarritzat jotzen diren esparru eta proiektuetan erakunde publikoek dirutzak bideratzen dituzten, izan horiek eremu publiko edo pribatukoak. Eta ekonomikoki ere sektore garrantzitsua da publikoak ez diren euskarazko hedabideena: 600 langiletik gora ari gara bertan, hilero soldata etxera eramanez eta euskal gizartearen aberastasunean gure alea jarriz.

Azken 30 urteetan ibilbide oparoa egin dugu, baina bada ordua beste jauzi bat emateko. Gure konpromisoa hemen dago, egunerokoan ikusgai. Eta instituzioen konpromiso sendoagoa ere egunerokoan ikusi nahi dugu. Herri erakunde publikoen sostengu eta babes handiagoa aldarrikatzera gatoz.

Gure gizartearen garapena ezin delako porlanaren eta azpiegitura handien garapenari lotu. Adibidez, Euskal Y tren proiektuaren kilometro bakar batek erakunde publikoetatik publikoak ez diren euskarazko hedabide guztietara lau urtean bideratzen dena balio du. Errepide, trenbide edo eraikuntza handien zati txiki batek gure etorkizuna berma dezake. Euskarazko komunikazioak merezi du tamainako apustua, eta euskal kulturak ere bai.

Sinatzaileen zerrenda ikusi nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.berria.info

Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua Berria

2011/02/01Euskarazko hedabideen historia jarraitu duenak badaki azken 30 urteetako abaroan egin dela biderik emankorrena. Eta badaki denbora horretan emandako aurrerapausoa itzela dela. Gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen dituzte euskarazko hedabideak, 2008ko Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten

Page 38: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko asmoz, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmen marko bat izenpetu zuten atzo Baionan 2011-2016 aldirako. Lehen hitzarmen markoa 2007an sartu zen indarrean, eta joan de urtera arte iraun du. Indarrean egon den lau urteotan, 5,64 milioi euro jarri dituzte gizarte eragileen esku. Urtero, 50 eragile inguruk jaso dute laguntza, 50-60 xede bete ahal izateko. Iaz, 46 eragilek jaso zuten laguntza, eta 54 xede bete zituzten.

«Historia ezberdinak ditugu, e r a k u n d e e t a e r r i t m o ezberdinak ditugu, baina b o ro n d a t e b a k a r b a t e k elkartzen gaitu, Bidasoaren bi aldeetara euskara biziaraztea eta bultzatzea», erran zuen M a x B r i s s o n E E P k o lehendakariak hi tzar men markoa osatzearen arrazoiei aipamen eginez. Diru publikoa e g o k i b a l i a t z e n d e l a nabarmendu zuen. Elkarlan

f u n t s a r e n % 7 0 e r a g i l e nagusiek hartzen dutela azaldu zuen; alegia, AEK-k, Seaskak, e u s k a l h e d a b i d e e k e t a aisialdiaz arduratzen den Uda Leku elkarteak. Funtsaren %30 deialdi publikoaren bidez banatzen dela azpimarratu du Brissonek.

A h a l i k e t a m o l d e eraginkorrenean abiatzeko, iazko d i ru kopuru bera baliatzea onartu dute bi

EEPk eta Jaurlaritzak sei urterako berritu dute lankidetzaElkarlanaren ondorioz, azken lau urteotan, 5,64 milioi euro eman dizkiete gizarte eragileei Jaurlaritzak eta EEPk. Seaskaren laguntzei eutsiko die Jaurlaritzak, hitzarmena indarrean dagoen bitartean

aldeek. Brissonek jakinarazi du aurten 1,6 milioi euro banatuko dizkietela eragile nagusiei. Iazko kopuru bera da, eta, iaz bezala, 1,2 milioi euro euskalgintzako eragile nagusiak laguntzeko izanen da, eta 400.000 euro xedeen deialdirako.

I p a r E u s k a l H e r r i a n i r a k u r t zek o z a l e t a s u n a suspertzeko eta euskarazko arg i ta lpenak sus tatzeko asmoz, 80.000 euroko diru l a g u n t z a e m a n e n d u t e aurten; horrekin, irakurketa publikoko sarea plantan ezarri edo indartu nahi dute. Funts horren bidez, «Euskal

Berria2011/02/01

Page 39: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Autonomia Erkidegoan ekoitzi euskarazko argitalpena Iparraldeko irakurketa publikoko sarean sartu ahal izango da», nabarmendu zuen Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak.

Inkesta soziolinguistikoa

Eragileei emandako diru kopuruaz gain, aurten bertze lan ildo garrantzitsu batzuk jorratuko dituzte elkarrekin, hala nola bosgarren inkesta soziolinguistikoa. Helduen euskalduntze-alfabetatzearen esparruan, «hizkuntza gaitasunaren mugaz bi aldeetako egiaztagirien baliokidetza» zehaztuko eta antolatuko dutela azaldu zuen Urgellek.

Egindako lana eraginkorra dela frogatu ahal izateko, hizkuntza politikarako jarraipen eta ebaluaketa adierazle komunak landu eta sakonduko dituzte. Horrez gain, EEPren eta EITBren arteko hitzarmena lortzeko laguntza emanen du Eusko Jaurlaritzak. Martxoan telebista analogikoen itzalaldia izanen dute, eta, Ipar Euskal Herrian ETB1 ikusi ahal izateko, nazioarteko hitzarmena osatu beharko dute Frantziak eta Espainiak.

Frantziako ikus-entzunezkoen kontseilu gorenak behin-behineko adostasuna eman duela jakinarazi du Brissonek. Hala ere,

telebista digitala ez da lurrez helduko N a f a r ro a B e h e re k o e t a Z u b e ro a k o mendialdera. Toki horietan, satelitez hartu beharko dute ETB. Asmo hori diruz laguntzea aztertzen ari dira. Bertze alde batetik, euskararen aldeko sentsibilizazio kanpaina bat eginen du ETBk.

Hitzarmenak indarrean

Seaskaren diru laguntzen inguruan izandako tirabiren ondoren, lortutako akordioa atxikiko z u e l a j a k i n a r a z i z u e n U r g e l l e k . «Seaskarentzako urtero 400.000 euroko laguntza hitzartu genuen, eta mantenduko dugu, hitzar mena indarrean dagoen

bitartean».

PPren kezkak direla eta, alderdi horren iritzian eragitea espero duela a z a l d u z u e n , u l e r t a r a z t e k o J a u r l a r i t z a r e n a s m o a d e l a euskararen lurralde osoan eragitea. Laguntza guztiak ongi etorriak direla azaldu zuen Brissonek, baina argi utziz Seaskarena Frantziako botere publikoen arazoa dela.

Kontseilu Nagusiak eta Akitaniak Seaskaren kolegioak eta lizeoa laguntzeko partidak onartu dituzte. M i a r r i t z e k o h e r r i k o e t x e a k

Seaskaren esku utziko du orube bat, eraikuntza bat egiteko. «Frantziako legeak baimentzen duenaren maila gorenean gaude Kontseilu Nagusia eta Akitania; hala ere, badago engaiamendurako tarte handia, eta herriko etxeek hartu eta baliatu behar dute legeak ematen dien aukera hori», dio Brissonek.

Arazo bat delarik, konponbidea bilatzeko lana EEPri dagokiola nabarmendu zuen Brissonek, azalduz herriek diruz lagun ditzaketela kanpoan ikasten duten gazteak.

Page 40: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Frantziako Gobernuaren i r i t z i z , h i z k u n t z a gutxituek ez dute lege a p a r t e k o r i k b e h a r . Horrela jakinarazi du Luc C h a t e l e k , Fr a n t z i a k o Hezkuntza, Gaztedia eta E l k a r t e - B i z i r a k o ministroak, Armand Jung diputatuak egin galderari e r a n t z u n e z . J u n g e k h i z k u n t z a g u t x i t u e n aldeko lege proposamena e z t a b a i d a t ze k o e s k a t u zion Frederic Mitterrandi, F r a n t z i a k o K u l t u r a ministroari. Haren ordez, ohitura bihurtzen ari den bezala, bertze ministro b a t e k i h a rd e t s i z u e n .

E r a n t z u n a , h a l a e r e , b e t i k o a : h i z k u n t z a gutxituek, eta ondorioz euskarak, ez dute lege babesik behar Frantzian.

«Gutxiengo bati eskubide b e r e z i a k o n a r t z e a debekatzen du Frantziako Kons t i tuz ioak ; ho r ren kontrakoak dira erabat g u r e o i n a r r i d i r e n Fr a n t z i a r e n z a t i k a t u ezina, frantses herritarren batasuna eta legearekiko berdintasun irizpideak». Chatelek gogorarazi zuen Batzorde Konstituzionalak 1999ko ekainaren 15ean e g i n d a k o e b a z p e n a ,

zeinetan agertzen ziren E u r o p a k o H i z k u n t z a G u t x i t u e n I t u n a e z izenpetzeko argudioak. Ebazpen horren arabera, i n o l a e r e e z i n z a i o eskubide orokorrik aitortu dena delako talde bati, ez jatorri arrazoiengatik, ez kultura, hizkuntza edo sinesmen arrazoiengatik».

Frantziako Senatuak aurki aztertuko du bertze lege proposamen bat. Epaile batek Okzitaniako hiri bateko seinale elebidunak kentzeko agindu zuen, e t a , o n d o r i o z , h o r i arautzeko eskatu dute senatari batzuek. Gisa horretako unean uneko arazoak gainditzeko ez d a g o e l a l e g e b a b e s a orokor tu behar r ik d io Frantziako Gobernuak. Mitterrandek solaserako bi ardatz finkatu dituela gogorarazi du Chatelek: b a t e t i k , g a u r e g u n g o araudiak onartzen dituen u r r a t s a k a z t e r t z e a sakonki; eta, bertze alde batetik, Estatuaren eta tokiko erakundeen arteko ardura banaketa finkatzen

Euskarak ez duela legerik behar dio Frantziako Gobernuak Berria

2011/02/02

Hizkuntza gutxituen lege proposamena eztabaidatzeko eskatu duten diputatuek atsekabea adierazi dute

Page 41: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

duen irizpidea aztertzea.

Lege babesik behar ez den heinean, eskualdeetako hizkuntzen kultur eta arte adierazpenak era egokiagoan kontuan h a r t z e a h o b e s t e n d u m i n i s t r o a k . H e z k u n t z a r i d a g o k i o n e z , t o k i k o erakundeen ardurak garatu behar direla dio Chatelek.

Etsipena eta jukutria

Gober nuaren erantzunak at sekabea eragin duela jakinarazi du Armand Ju n g e k , P a r l a m e n t u k o h i z k u n t z a g u t x i t u e n i k e r k e t a b a t z o r d e k o presidenteak. Jungek nabarmendu du a l d e r d i g u z t i e t a k o d i p u t a t u e k sostengatzen dutela lege proposamena.

A l t a , n a b a r m e n d u d u Fr a n t z i a re n erantzuna beti bera dela, kolore honetako edo hartako diputatu batek egin arren g a l d e r a : p r a k t i k a n e s k u a l d e e t a k o h i zkun tze i e s kub ideak onar t zea ren aurkakoa.

«Jukutria» ulertezin baten lekuko dela g a i n e r a t u d u Ju n g e k . « N o l a u l e r dezakegu, bertzela, gobernuak onartzea Frantziako konstituzioan aldaketa egitea,

75.1 artikuluan adieraztea eskualdeetako hizkuntzak Frantziaren kultur ondarea direla, eta gero egiazko eskubiderik ez aitortzea?». Hori hala balitz Frantziako Konstituzioaren balioa adierazpen hutsa litzatekeela dio Jungek. Hori etsigarria l i t z a t e k e e l a d i o , « d e m o k r a z i a r e n ikuspuntutik larria» izateaz gain.

Oraingoan Frantziako Gober nuaren sostengua jaso ez badute ere, hizkuntza g u t x i t u e n a l d e k o l e g e b a t e n a l d e diharduten diputatuek ez dutela amore emanen dio Jungek. Bilkura eskatuko diote Frantziako Kultura ministroari.

Euskalgintzako gizarte eragileek ere kezka adierazi dute. «Berriz ere emandako hitza jan du Frantziako Gobernuak», adierazi du Hur Gorostiagak, Seaskako zuzendari e ta Euska l Konfederaz ioko k ideak . Frantziako Gobernuaren sostengurik ezak ez du ehorzten lege proposamena, baina biziki zailtzen dio ibilbidea.

Marc Le Fur UMPko diputatuak ere bertze lege proposamen bat aurkeztu z u e n . B i a k b a t e r a t z e a e s k a t u d u Gorostiagak, elkarri trabarik egin ez eta lorgarriagoak izateko.

Page 42: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Frantzian ez dela eskubide berezirik duen talderik erran du Luc Chatel Frantziako H e z k u n t z a m i n i s t r o a k Fr a n t z i a k o Parlamentuan, hizkuntza gutxituen lege proposamena ez tabaidatzeko eskatu diotelarik gobernuari. Euskalgintzako gizarte eragileen aburuz, tamalgarria da Frantziak historikoki atxiki duen jarrera, hizkuntza gutxituei estatus ofiziala ukatuz. Hizkuntza eskubideak legez aitortzeko saio guztiei uko egin die Frantziak, nazioartetik jasotako gomendioei ere uko eginez.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren iritziz, Frantziako Gobernuak azken urteotan ukan duen jarrera berretsi dute Chatelen adierazpenek. Batetik, legearen barnean gehiago egin daitekeela dio Frantziak, eta, bertzetik, Konstituzioan jada egindako aldaketa aski dela.

Behatokiak gogora ekarri du Nazio Batuen Erakundeak eskaera egin ziola 2008an Frantziari Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko ituna izenpetzeko. «Frantziari argi adierazi zioten gomendioak bete behar zituela eta ez zituela gutxiengoen hizkuntza eskubideak errespetatzen», oroitu du Behatokiko Ipar Euskal Herriko arduradunak, Ione Josiek. Berdintasun irizpidearen izenean diskriminazio sistema atxikitzea leporatu zion Frantziari NBEk.

B e h a t o k i a r e n i r i t z i z , F r a n t z i a k o Konstituzioak hizkuntza eskubideak ez aitortzeak ez du esan nahi eskubide horiek existitzen ez direnik. Kari horretar,a gogorarazi du Frantziako Konstituzioaren aldaketa egin zelarik Behatokiak plazaratu

o h a r r a . E r r e p u b l i k a r e n hizkuntza «bakarra» frantsesa d e l a dio 2. artikuluak. «Bakar» horrek frantsesari aitortzen dio bertze hizkuntzei aitortzen ez dien estatusa, eta, ondorioz, 75-1. artikuluan eskualdeetako hizkuntzak Frantziako ondare direla aipatzeak ez du eraginkortasunik. «Lege aldetik mamirik ez duen aipamen

formala baino ez da», dio Josiek.

Fr a n t z i a k o G o b e r n u a r e n j a r r e r a n aldaketarik ez dagoela dio Jakes Bortairu AEK-ko Ipar Euskal Herriko arduradun eta Euska l Konfederaz ioko k ideak ere. Ofizialtasuna edo lege aitortza eskatzeko ekimen ugari egin dira azken urteotan, eta guztiek jaso dute Frantziaren ezetza. Lehenik Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta ondoren ministroek, hizkuntza gutxituen aldeko legea eginen zutela adierazi zuten.

Emandako hitz hori jan dutela dio Bortairuk. «Betiko hertsikeria erakusten duten argudioak baliatu ditu Luc Chatel

Frantziaren «betiko hertsikeria»Berria

2011/02/03Hizkuntza gutxituen lege eskaria ukatzeko Frantziako Gobernuak eman zioak deitoratu dituzte eragileek

Page 43: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

ministroak». Lege aitortzaren aldeko ahotsak gero eta gehiago direla azpimarratu du Bortairuk. Hizkuntzen gaia arazo bihurtu da Frantziako Gobernuarentzat, eta gaizki egon hori ezin dutela kukutu nabarmendu du.

Esaterako, euskalgintzak milaka lagun bildu zituen Baionako karriketan Deiadar manifestazioan 2009ko urriaren 24an. Ofizialtasuna eta lege babesa eskatu zituzten. Frantziako Gobernuak, Chatelen ahotik, ukatu egin ditu.

Betiko ukazioa

Frantziak ohiko jarrera bortitza atxikitzen duela dio Xabi Larralde Batasunako kideak ere. Gogorarazi du Europan hizkuntza g u t x i t u e n i t u n a b e r re t s i e z d u t e n bakarrenetarikoa dela Frantzia, eta, gisa berean, ez due la izenpetu NBEren gutxiengoen ituna. Erdipurdiko jarrerek ez dutela baliorik dio Larraldek. «Eskubidea eskubide bada, errespetatzen da edo urratu. Marra gorria hizkuntzaren ofizialtasuna da e ta hor i lor tu behar da eskubidea bermatzeko»

Chatelen hitzak entzun o n d o r e n , Fr a n t z i a k o Konstituzioan eragindako aldaketak lege funtsik ez duela dio Andde Saint-M a r i e k , A B k o b o z e -ramaileak. Konstituzioko a ipamena e skub ider ik aitortzen ez duen zepoa dela dio, eta 2. artikulua baliogabetzeko eskatu du S a i n t - M a r i e k . E E P k egindako lana bistakoa dela aitortzen du, baina e s k u m e n a k mu g a t u a k d i tue la g a ineratu du .

Azkenik, haien alderdien barnean hizkuntza gutxituen aldeko jarrera indartzeko eskatu die eragile politikoei. «Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da, hizkuntza eskubideen alorrean ere bai».

Fr a n t z i a k o G o b e r n u a r e n j a r r e r a adierazgarria dela dio Beñat Oteizak EAJren izenean. «Eredua ez da aldatu Frantziako i rau l tzaren gara i t ik , orduan beza la berdintasun eskubidea bakar bati aitortzen diote orain, bertze guztien eskubideak deuseztuz».

Frantziako Konstituzioak aldi berean gauza bat eta haren kontrakoa erran ditzakeela uste du Alice Leiziagezahar Berdeetako Akitaniako kontseilariak. Ustez onartzen diren eskubideak hierarkia baten araberako erabakietan indartzen edo deuseztatzen dira.

Horren aitzinean babes handiagoa behar dela dio. Hizkuntza gutxituen «ofizialtasuna eta lege babesa» aldarrikatzen ditu babes horren oinarri gisa.

Page 44: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Zerbitzuaren kalitateri buruz zer-nolako iritzia duten jakiteko, Osakidetzak inkestak egiten dizkie gaixoei. Ospitaleko egotaldia bukatu ondoren egiten dira. Noizean behin, gainera, lehen harrera zentroetako erabiltzaileei ere egiten dizkiete galdera horiek. Tartean hizkuntzari buruzko itauna egiten da betidanik. Alegia, arreta euskaraz jaso nahi izan dutenek horretarako aukerarik izan duten eta jasotakoarekin gustura dauden. OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak salatu du Osakidetzak galdera hori kendu egin duela.

Inkesta horiekin Osakidetzak urtero kalitateari buruzko txostena osatzen du. Alegia, zer-nolako erantzunak jaso dituzten aztertu eta ondorioak ateratzen ditu. Inkestetatik galdera kentzeko erabakiaren ondorioz, bada, txosten horretatik ere desagertu egin da hizkuntzari egiten zitzaion aipamen hori. Erakundeko kide Roberto Manjonen esanetan, «euskara eta kalitatea bikotea apurtzeko beste urrats bat» egin du Osasun Sailak. Orain euskarazko zerbitzua eskaintzea ez da aintzakotzat hartzen kalitatearen berme gisa.

Horren haritik egindako aurreneko urratsa iaz ezagutu zela azaldu du Manjonek. Rafael Bengoak kargua hartu eta gutxira euskara programa kontratuetatik kentzea erabaki zuen. Osakidetzan euskararen normalizazioa lortzeko helbururekin dekretua onartu zen 2003an. Manjonen esanetan, dekretu horrek «argiro» azaltzen du euskararen erabilerak tokia izan behar duela zerbitzuen kalitatea neurtzeko aurreikusten dituen parametroetan.

Alegia, Osakidetzaren barruko ospitaleak eta osasun zentroak antolatzeko erabiltzen diren eskualdeen jarduera irizpideak ezartzen dituzten kontratu horiek gutxieneko kalitatea bermatzeko zer bete behar den ere finkatzen dute, eta tartean euskararen erabilera egon behar dela zehazten du arau horrek.

Bengoa sailburuak, baina, iaz onartutako kontratu programa berrietatik kanpo utzi zuen hizkuntzaren auzia. Hala, gaur egun, kontratu horien arabera, ez da beharrezkoa euskarazko arreta ona eskaintzea kalitatezko zerbitzua eskaini dela esateko.

Komunikazioa kalitate

Manjonen esanetan, zerbitzuaren kalitatea bermatzeko komunikazioaren kalitateak garrantzia dauka, «are gehiago osasun zerbitzuetan, non herritarrak inon baino hurbiltasun handiagoa behar duen». Osakidetzak, ordea, aurkako norabidea hartu duela salatu du: «Rafael Bengoa Osasun sailburu denetik Osakidetzak ez dio utzi euskararen estatus ahulari kalte egiteari, horretarako arauak urratu behar baditu ere».

Hizkuntzari buruzko galdera kendu du Osakidetzak kalitate inkestetatik

Berria2011/02/03

Euskara eta kalitatea bikotea apurtu nahi dela salatu du Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak

Page 45: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Herritar talde batek kanpaina bat abiatu zuen asteazkenean, Euskal Telebistan euskaldunei gaztelaniaz eginaraz ez diezaieten. Botoa emateko webgunea prestatu du horretarako, eta dagoeneko 1.600 sinaduratik gora bildu dituzte. Webgunearen helbidea honako hau da: w w w . i p e t i t i o n s . c o m / p e t i t i o n /euskaldunakeuskarazetbn.

«Euskaraz nahiz erdaraz berdin hitz egin ahal izatea gauza ederra da. Baina bietan berdin hitz egin ahal izateak ez du esan nahi berdin zaigula batean ala bestean jardutea. Ez luke hala behar, zeren egunen batean herri honetako elebidunei berdin bazaigu euskaraz ala erdaraz egitea, euskara galbidean dela esan ahal izango dugu», dio sinatzeko kanpainan prestatutako agiriak.

Agiri horretan diotenez, Euskal Telebistan elkarrizketak eta adierazpenak euskaraz eta gaztelaniaz egitea aspaldiko ohitura da. Horren ondorioz, «euskara ikusezin bihurtu» da euskaraz bizi ez direnentzat, eta ondorioak «euskararentzat kaltegarriak» dira. Are gehiago: «Adornuko hizkuntza bihurtzen du, euskaraz esandako guztia gero erdaraz errepikatzen delako. Zalapartarik gabeko euskaltzaletasun naturala estali eta ezkutatu egiten du.

«Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatu nahi diegu aspaldiko praxia aldatu eta ez eskatzeko euskaldunei erdaraz egin dezaten. Ezer eskatzekotan, euskaraz egin dezaten eska diezaietela». Hain zuzen, «eredugarriak izan daitezkeen pertsonak euskaraz entzuteak» euskararen aldeko hautua egin dutela erakusten duela argudiatu dute. Ekimenaren sustatzaileek gogorarazi dutenez, «ETB euskararen mesedetan lan egiteko sortu zen, baina helburu horri beste batzuk nagusitu zaizkiola bistan da».

Aurreko zuzendaritzarekin egon zen antzeko sinadura bilketa bat, baina Interneteko zabalpenik gabe.

Interneten erreakzio ugari

Ekimenak oihartzun handia izan du Interneteko euskal guneetan. Zuzeu eta Sustatu atarietan, esaterako, albisteari hainbat iruzkin egin dizkiote internautek. Sustatun Oier A.-k honako hau idatzi du: «Telebistan agertzea tokatzen zaion euskaldunak ere badauka zeresana kontu honetan. Kamerariak galdezka etortzen zaizkigunean euskaraz bakarrik erantzun nahi dugula adierazi beharko genuke kanpaina hau eraginkorra izan dadin».

Beste internauta batek honako proposamen hau egin du: «Hizkuntza ofizial bietan hitz egitea eskatu behar badute elkarrizketa bat egiterakoan ETB2n eta ETB1en egiten diren emisioei egokitzeko, erdal eledunei eska diezaietela euskaraz egin dezatela ETB1en irten behar dutenerako».

Egun badira gaztelaniazko adierazpenak egiteari uko egiten dioten lagunak. Zuzeun internauta batek aipatzen du Asier eta Aimar Olaizola ETB2n euskaraz agertu ohi direla, azpidatziekin, gaztelaniaz aritzeari ezezkoa ematen diotelako.

Euskaldunek ETBn euskaraz egiteko kanpainak 1.600 sinadura jaso ditu sarean

Berria2010/02/06

Sustatzaileek ETBko langileei eskatu diete euskaldunei ez agintzeko gaztelaniaz egin dezaten

Page 46: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

2010eko abenduaren 29an N a f a r r o a k o A l d i z k a r i Ofizialean l iburuzainen l a n p o s t u a k b e t e t z e k o deialdiaren berri eman zuten. Guztira hamalau lanpostu eskaintzen dira oposizio bidez aukeratzeko. Lehiaketa ez denez, euskara ez da derrigorrean jakin beharreko hizkuntza, eta ez da meritu gisa baloratuko, Patri Arburua Bortzirietako Euskara Mankomunitateko teknikariak azaldu duenez. B i l a n p o s t u B e r a e t a Lesakako liburutegietako arduradunak izateko dira. M a n k o m u n i t a t e a k d e i a l d i a r e n a u r k a k o sinadura bilketa hasi du.

B e r a e t a L e s a k a k o liburutegietan arduradun asko izan dira, Arburuak adierazi duenez. «Bitarteko moduan egon dira, behin-behinean, h a u d a , e z z i r e n funtz ionar ioak . Batzuk euskaldunak ziren; beste batzuk, ez». Bi lanpostu horiek betetzeko bideak, ordea, liburuzain euskaldun gabe utzi ditzake Bera eta Lesaka. Izan

ere, aukeraketa lehiaketa bidez egingo balitz, azterketaz gain lan esperientzia eta jakintzak— euskaraz jakitea barne— baloratu beharko lituzkete. Oposizio bidez eginda, a z t e rk e t a h u t s b a t e a n ateratako emaitza izango da kontuan. Eta euskara ez da baloratuko. Horrek talka e g i t e n d u E u s k a r a r e n Legearekin, horrek esaten baitu eremu euskaldunetan administrazioko langileek euskaraz jakin behar dutela.«Deialdia abenduan atera zen, baina lehenagotik urteko lan eskaintzak ikusteko aukera

dugu, eta bagenekien zer gertatuko zen.

Nafarroako liburuzain oposizioetan euskara ez baloratzea salatu dute

Berria2011/02/08

Eremu euskalduneko eta mistoko lan deialdietan euskara derrigorrezkoa dela dio Euskararen Legeak

Bi lanpostu horiek

betetzeko bideak, ordea,

liburuzain euskaldun gabe

utzi ditzake Bera eta

Lesaka

Page 47: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

O s a s u n b i d e a n e t a hezkuntzan gertatu moduan gertatu da oposizio honetan ere». Bortzirietako Euskara M a n k o m u n i t a t e k o lehenengo inpresioa ez sinestea izan zen.

Euskararen Legeak eta l i b u r u t e g i e n s a r e a r e n erregelamenduaren arabera, eremu euskaldunean eta m i s t o a n l i b u r u z a i n e k e u s k a r a z j a k i t e a derrigorrezkoa da.

Liburutegiko arduradunen lanpostuak aukeratzeko euskara aintzat hartzea eskatu dute Bortzirietako hainbat eragilek. Arburuak adierazi duenez, Euskara Mankomunitateak ez ezik, h e r r i t a r b a t e k , L A B sindikatuak, Aralarrek eta Berako Udaleko osoko bilkurak ere deialdiaren

aurkako helegiteak jarri dituzte.

Lesakako Udalak, aldiz, urtarrileko osoko bilkuran ez duela ezer erabaki esan du Arburuak.

«Helegiteak prestatzeko orduan esan digute lan deialdiak egiteko orduan administrazioak nahi duena

egin dezakeela, lege bati esker. Ez dakit zergatik Nafarroako Gober nuak oposizioa aukeratu duen z e r b i t z u p u b l i k o h a u aukeratzeko». Erizainen auzia gogora ekarri du Arburuak: «Ez dut uste haiek l o r t u z u t e n a l o r t u k o dugunik».

Liburuzainen oposizioetan bezala , has iera batean erizainen lanpostuetarako deialdian ez zen euskara a intzat har tu . Zenbai t pertsonak helegitea jarri zuten, eta epaileak haiei eman zien arrazoia.

Hilabete bukaeraraino Bera eta Lesakako liburutegietan sinadura bilketa egingo dute. Sinadura guztiak bi ldu o n d o r e n , N a f a r r o a k o Gobernuari eta Nafarroako Arar tekoar i l iburuza in aritzeko euskaraz jakitea derrigorrezkoa izateko eta legeak aitortzen dituen h i z k u n t z a e s k u b i d e a k babesteko eskatuko dizkiote.

« L i b u r u t e g i h a u e t a k o arduradunek euskaldunak izan behar dute, herritarrei z e r b i t z u p u b l i k o b a t eskaintzen dietelako. Legeak babesten ditu herritarrak, eta legeak dio euskaraz jakin behar dutela», esan du Arburuak.

“Liburutegi hauetako

arduradunek euskaldunak

izan behar dute”

Patri Arburua Bortzirietako euskara

teknikaria

Page 48: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Igone Lamarain: «Euskaldunak izateaz harro bagaude, hobeto biziko gara, eta inguruan eragingo dugu»

Igone Lamarain (Eibar, Gipuzkoa, 1980) Euskal Herrian Euskaraz taldeko eleduna da. Talde euskaltzalea 30. urteurrena ospatzen ari da egunotan, eta horren historia jasotzen duen Izan, egin, eragin dokumentala erakusten ari dira. Gaur, Villabonan ikusi ahalko da, 19:00etan (Gipuzkoa), eta Faltzesko Kultur Etxean, (Nafarroa), 20:00etan. Bihar, Gasteizko Aldabe gizarte etxean, 19:30ean; Espartza-Zaraitzuko elkartean, 19:30ean (Nafarroa); eta Bilbon, 19:00etan, Yohn Jauregian (Zazpikaleetan). Interneten ere badago: www.argia.com/multimedia/dokumentala/izan-egin-eragin

Bere historia berak kontatzeko beharra sentitu du EHE taldeak?

Azaroan 30 urte bete zituen EHEk, eta pentsatu genuen dokumental bat egitea, jendeari taldea zer izan den erakusteko, baita lanean jarraitzeko asmoa dugula adierazteko ere. EHE sortu zutenak agertzea garrantzitsua iruditu zitzaigun, baita euskalgintzako beste pertsona batzuei aukera ematea ere, bide honetan ez gara-eta bakarrik egon. Herri euskaldunaren inguruan jendearen iritziak, pertzepzioak eta sentimenduak jaso nahi genituen.

EHE zergatik eta zertarako sortu zen azaltzen dute dokumentalean. Arrazoi

haiek gaurko balio dute?

Txillardegik kontatzen du une hartan zergatik sortu zen EHE. Garaian alderdi abertzaleak zebiltzan herria askatzeko helburuarekin, baina inork ez zuen herri euskalduna aipatzen, eta ez zuten euskara horren

erdigunean jartzen. Hortik hasi zen mugimendua. EHE sortzeko zeuden arrazoi berak ditugu gaur aurrera jarraitzeko.

Ariketa egin du EHEk 30 urteotan zertan egin duen huts aztertzeko?

Asko egin dugu 30 urteotan hizkuntza eskubideen defentsan. Lehenengoak izan ginen hori mahai gainean jartzen; atzetik

'Izan, egin, eragin' dokumentala sortu du EHEk, bere historia kontatzeko, eta azaltzeko oraindik indarrean direla sortzeko arrazoiak. Asimilazio politiken kontra, burujabetza proposatzen du Lamarainek. Elkarrizketa

Page 49: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

etorri dira beste guztiak. A d m i n i s t r a z i o a k e r e horretaz hitz egiten du, nahiz eta eskubideok ez urratzeko neurririk hartu ez.

Uda l e r r i Eu s k a ldunen Mankomuni tatea sor tu izana ere oso garrantzitsua izan zen, euskaraz bizi diren l u r r a l d e a k b a b e s t e k o . Eskolak euskaldundu behar duela ere guk plazaratu genuen.

Bidea egiten badakigu, beraz. Kontua da duela 30 urte ezin genuela euskaraz bizi, eta gaur ere ezin dugula. Horrek erakusten digu lanean jarraitu behar dugula.

B e s t e t a l d e e t a erakunde euskaltzaleak sortu izanak behartu du EHE bere tokia berriz bilatzera?

H o r r e k b a i n o , g e u r e ibilbideak berak behartu gaitu hausnartzera.

Orain duela gutxi arte hizkuntza eskubideen aldeko borrokan ibili gara, baina orain ikusten dugu unea dela euskaraz bizitzearen aldeko urratsak egiteko eta hizkuntza politika burujabea garatzeko, aurrekoa baztertu gabe.

Patxi Lopezen azken adierazpenak duela 30 urte gobernadore zibil batek egingo zituen, eta, o r a i n , l e h e n d a k a r i batek egiten ditu.

L o t s a g a r r i a k d i r a adierazpenok, ez dute beste a d j e k t i b o r i k m e r e z i . Jaurlaritza aldatu da, baina aurrekoak ere ez zion l e h e n t a s u n i k e m a t e n euskarari. Asimilaziorako tresna eta protagonista dira gobernuok, eta lehengo politikatik gaurkora ez dago aldaketa handirik.

Euskaldunok lortzen badugu geure buruaren jabe izatea eta euskaldunak izateaz harro bagaude, hobeto biziko gara, eta inguruan eragingo dugu. Lehenbizi geure buruak konbentzitu beharko ditugu. Orain egiten dugunaren fruituak ikusiko ditugu 30 urte barru.

Page 50: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Karmen Irizar: «Euskara elkarteen egunerokoan gogoeta txertatu behar dugu»

Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea 1983an sortu zenetik, bide luzea egin du euskara elkarteen mugimenduak, eta gaur egun zein egoeratan dagoen aztertzeko gogoeta prozesuan dago Topagunea. Urtebeteko hausnarketaren emaitzak hilaren 26an Bilboko Alondegian egingo duen biltzarrean aurkeztuko ditu.

Otsailaren 26an Euskara Elkarteen Mugimenduaren Kongresua egingo du Topaguneak Bilbon. Zein helburu izango ditu biltzarrak?

Joan den urtarrilean hasitako prozesu bat amaitu eta beste bat hasi nahi dugu kongresuarekin. Azkeneko urteetan, bai euskara elkarteek bai bestelako eragileek esan izan digute Topaguneak jauzi bat egin behar duela, zerbitzugintzatik eta tokian tokiko mailatik ahots artikulatu bat izatera pasatzeko jauzi bat. Bestetik, zuzendaritzan geundenok konturatuta ginen euskara elkarteak

sortzen hasi zirenean soziol inguis t ikar i buruzko oinarri sendo bat zegoela, oinarri horietatik sortu zirela euskara elkarte asko, baina transmisioan formazio teorikoa apur bat albo batera utzita geneukala. Eta horren beharra ere sumatzen genuen. Beraz, gaur egungo egoerara egokitzea eta teoria mailan gure burua janztea izango dira kongresuaren helburuak.

2010eko urtarrilean Durangon eginiko jardunalditik abiatutako prozesuan sartuta egon zarete urtebete. Zer ondorio utzi zituen topaketak?

Nahiko garbi gelditu zen jardunaldi haietan diskurtsoa eta pentsamendua garatzeko beharra zegoela. Bestetik, ondorioztatu genuen, asko egin arren, euskara elkarteok ez daukagula horren berri emateko gaitasun handirik, edo ez diogula komunikazioari behar besteko garrantzia eman. Alegia, ikusi genuen gogoeta egin behar genuela eta gogoeta hori euskara elkarteen egunerokoan txertatu behar genuela.

Premiak aipatu dituzu. Zein indargune ditu mugimenduak?

Azpiegitura sendoa dauka, nahiz eta euskalgintzan aritzen diren beste guztiek bezala, diruz juxtu ibili. Baina 95 elkarte daude Topagunean. Hori, giza baliabide aldetik, kapital handia da. Bestetik, euskararen diskurtsoaren inguruan homogeneoak izan gara. Erabilera izan dugu ardatz, eta, gehiago edo gutxiago,

Euskara elkarteen mugimenduak kongresua egingo du Bilbon, otsailaren 26an, etorkizunera begirako urratsak finkatzeko.

Elkarrizketa

Page 51: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Txepetxen [Jose Maria Sanchez Carrion] teorietatik hurbil gaude: hizkuntz ekologia eta hizkuntz aniztasuna sustatzen ditugu.

Diskurtso homogeneoa izan arren, alde h a n d i a k i z a n go d i r a i n g u r u n e ezberdinetako elkarteen artean. Premiak ere asko aldatzen dira?

Premiak oso ezberdinak dira, eta erritmoak ere bai. Baita norberak duen indarra ere. Oso euskalduna den herri batean euskal komunitatea lasaitasunez agertuko da gizartearen aurrean. Nukleo txikia den herrietan, ordea, zailagoa du, eta zarata txikiagoa ere egiten du. Oinarriak berdinak izanik, ikusi behar dugu abiatzen ditugun lan ildo guztiak nola txertatzen ditugun tokian tokiko errealitateekin. Eguneroko

dinamikak ezberdinak dira nahitaez.

Euskara elkarteak eguneroko lanari lotuak egon dira orain arte. Gogoeta falta izan da?

Topagunea 30-40 elkarterekin sortu zen, eta, gaur egun, 95 gara. Egunerokoak irentsi egin gaitu, eta ez digu denborarik utzi elkarrekin egon eta eztabaidatzeko. Orain ikusi dugu proiektu

berrietan hasi baino lehen hausnartu egin behar dugula. Hasierako oinarriek globalizazio garaiotan balio diguten jakin nahi dugu.

27 urtean belaunaldi aldaketa ere gertatu da eragileen artean. Horrek izan du nolabaiteko eraginik elkarteen izaeran eta funtzionamenduan?

Belaunaldi aldaketetan jakintza praktikoa transmititu da. Hau da, herri aldizkariak zer-nolako informazioa landu behar duen, udalekuak nola antolatzen diren... eta pentsamendua, filosofia eta hizkuntz dinamikak albo batera utzi dira. Edo jakintzat jo dira. Orain horri buelta eman nahi diogu, oinarrietan indarrak jartzeko.Militanteen artikulazioaz hitz egiten duzue kongresurako aurkeztutako testuan.

20.000 bazkide ditugu, eta hori sekulako potentziala da, uneren batean euskaraz bizitzeko hautu kontzientea egin dutelako. Euskaraz bizitzeko aukerak ematen dituen elkarte bati atxikimendua eta dirua emateko prest dagoen jendea da. Batzuetan diru iturri moduan erabili ditugu bazkideak, eta, beharbada, ordua iritsi da jende horri beste funtzio bat emateko. Beraien kezkak jaso eta euskaraz bizitzeko duten gogoa bideratu, hizkuntz komunitatea indartzeko. Azaleratu egin behar ditugu bazkideak. Hau da, erdal munduaren aurrean ere, erakutsi behar dugu gutxiengo sendoa eta trinkoa garela eta aukera irmoa egin dugula. Ez garela lau katu.

Erdal hiztunekin lan gehiago egiteko beharra aipatu duzue. Orain arte utzita egon da alderdi hori?

Bai. Beharbada, oso erdaldunak diren inguruetan lan handiagoa egin da, halabeharrez. Baina iruditzen zaigu planteamendu bat egin behar dela. Bi komunitate bizi gara hemen, eta

Page 52: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Euskara, trenetan “desagertua”

Tren enpresetan euskarari egiten zaion «diskriminazioa» salatu zuen LAB sindikatuak, atzo, Bilbon, Bilboko Metroaren eta EuskoTrenen bulego nagusien aurrean egindako elkarretaratzeetan.

LABen arabera, EuskoTrenen eta metroan «ia desagertuta» daude euskara planak, eta azkeneko lan eskaintzetan euskara ez dute baloratu. Sindikatuko ordezkariek gutun bana eman zieten erakundeetako zuzendariei, «arduraz jokatzen has daitezela eskatzeko».

ikusi behar dugu gure arteko harremanak nola adosten ditugun. Ez dadila izan lege edo eskubide kontu huts bat. Hizkuntz komunitateen arteko elkarrizketa bultzatu nahi dugu. Jakina, gure ikuspegia hizkuntz ekologiari lotuta dago, eta pentsatzen dugu bertako hizkuntzak egin dezakeen ezer ez duela egingo kanpoko hizkuntza batek.

Patxi Lopezek Euskararen Aholku Batzordearen Bileran esandakoek haserrea piztu dute euskaltzale askoren artean. Zer balorazio egiten duzue Topagunekook?

Euskaraz bizi nahi dugunok pertsona deserosoak izan gaitezke, gure hautu bakarra euskaraz bizitzea delako, alderdikerietatik kanpo. Gure alde egiten dugu, baina inoren kontra egin gabe, eta horrek kontraerasorako lekurik ez du uzten.

Ziur aski, euskara herri honetan oraindik min handia ematen duen gai batekin lotzeak horretarako bidea ematen diola pentsatu du Lopezek.

Kongresura iritsi aurretik bidea egin du gogoetak, eta otsailaren 26tik aurrera ere lanean segituko duzue.

Hamalau laguneko batzorde bat hasi zen oinarrizko dokumentua lantzen; gero, elkarteetatik hurbil dauden 50 bat lagunekin kontrastatu genuen, eta, azken hilabeteetan, mintegiak egin ditugu lurraldeka euskara elkarteekin. Orain arte filosofiaz eta oinarriez hitz egin dugu, eta kongresuaren ostean hasiko den bigarren fasean elkarteen barruko dinamikak eta lan ildoak landuko ditugu.

Page 53: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Txillardegi: «Estatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko; gabe, ziur ezetz»

EHEk antolatuta, omenaldia egingo diote gaur Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ri (Donostia, 1929). Euskara batuaren akuilu, EHEren sortzaile, idazle, politikari, euskaltzale nekaezin… Pozik dago EHEren ekimenagatik, eta eskertzen dio. «Nire ideien alde jokatzen duen jendearen partetik gorazarre bat hartzea pozgarri zait. Besterik litzateke orain arte larrutu nautenek horrelakorik egitea», dio.

EHEren sortzaileetako bat izan zinen, duela 30 urte. Zergatik sortu zenuten erakunde hori?

E u s k a r a b e t i b i g a r ren ma i l an geratzen zela ikusten genuelako sortu genuen Euskal Herrian Euskaraz. Horri gogor aurre egin behar zitzaiola erabaki genuen, eta horretarako sortu genuen. Argi dago elebitasun orekaturik ez dagoela, hori mito bat besterik ez dela. Munduan badira hainbat adibide; Belgikan, esaterako. Teorian, bi hizkuntzak berdinak dira legez, baina de facto, Bruselan adibidez, frantsesa nagusitu da. Flandrian, berriz, ez dakite frantsesez. Elebitasun orekatua jendea engainatzeko trikimailua da, eta Belgikan hala baldin bada, pentsa hemen, hizkuntz eskubide pertsonalik ez dago eta. Lopez eta Sanz daude agintean. Francoren garaian antzera gaude, agintean direnak euskararen aurkakoak dira eta.

Euskara larri zegoela zenioten orduan: «Honela euskara heriotzara doakigu».

Kalean oso gutxi erabiltzen zen. Politikariek zioten politikari eman behar zitzaiola lehentasuna eta gero helduko geniola euskarari. Baina hori Irlandan gertatu zen gaelikoarekin. Lortu dute independentzia, baina gaelikoa galduta dago.

Garai hartan euskararen egoera larria zen, baina ez zen samurragoa izango zuri euskararek iko g r ina p iz tu z i tza izun frankismoko urteotan…

Nire gazte garaian, Antiguan [Donostia], euskaraz hitz egiten zuten Igaratik eta Igeldotik etortzen ziren baserritarrek, esnezaleek... Egoera diglosiko garbia zen, eta

'Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!' lelopean, manifestazioa antolatu du Euskal Herrian Euskaraz-ek

Elkarrizketa

Page 54: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

gauza serioetarako espainola erabiltzen zen. Jende arruntarekin, baserritarrekin eta, euskaraz egiten zen. Diglosia zegoen, eta, gainera, zentzurik txarrenean.

Z u k , b e r e z , e u s k a r a r e k i k o harremanik ez zenuen. Nola sortu zitzaizun harekiko grina?

Oso txikitatik. Errepublika garaian baino lehenago. Baziren liburu batzuk, eta atzealdean eraskin bat zegoen euskarari buruz. Niri betidanik interesatu zitzaidan, eta pentsatzen nuen: «Hau da gure hizkuntza; zergatik doa beti azken orrialdeetan?». Pentsa, errepublika garaian hala bageunden, frankismo garaian are eta okerrago. Gurasoak euskaldunak baziren ere, ni hutsetik hasi nintzen euskara ikasten, etxean beti espainolez egiten genuelako.

Ama entzun zenuen inoiz euskaraz egiten?

Bai, nire seme-alabekin.

Garai hartan, baina.

Baserritarrekin, erosketetan… Amak ondo egiten zuen euskaraz. Pentsa ezazu, garai hartako Donostia ingurua guztiz euskalduna zen, eta baserritarrek, esaterako, ez zekiten erdaraz.

Euskara batuaren aldeko sutsua izan zinen. Orain egina dagoela dirudi, baina garai hartan eztabaida latza izan zenuten.

Oso eztabaida latzak izan ziren. Gure artean, alde batetik, Mitxelena zegoen; eta, bestetik, Krutwig. Krutwig getxotarra zen, baina gurasoak alemanak zituen. Haren eredua alemana zen. Han, Lutherren biblia hartu eta itzuli egin zuten. Krutwigek zioen hemen gauza bera egin behar zela: Lizarragaren biblia hartu eta eredu moduan erabili. Baina, jakina, euskara hura oso bitxia zen guretzat: Ikusi nuen beharrean, ikus neban erabiltzen

zuen, eta esan zion: erran ziotzon. Oso hizkuntza artifiziala zen hori, eta gu horren kontra geunden. Mitxelenak esan zuen irtenbidea garai hartako gaztedi euskaldunari begirakoa zela eta gaztedi hori Gipuzkoan eta Bizkaian zegoela. Kontua da Iparraldekoak ere hor zeudela. Beraz, Bizkaiko euskara, oso interesgarria bada ere —eta fonetikoki-eta Gipuzkoakoa baino askoz ere hobea da—, praktikan erabaki zen gipuzkera hartzea lapurteraren uki tu batzuekin: h-ak, adibidez… Eta, hizkuntza artifiziala bazen ere, hala sortu zen euskara batua, bizkaiera kanpoan utzita.

Bizkaiera baztertu izanak kritika ugari eragin ditu. Zer deritzozu?

Egia da, baina oso zaila zen gauzak beste era batera egitea. Bizkaiera beste herrialdeetako euskaldunek ez dute ulertzen. Gu geu ere galdu egiten gara bermeotar batek hitz egiten duenean, eta hori guri gertatzen bazaigu —

Page 55: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

maila teoriko bat landuta daukagunoi—, zer esanik ez jendeari. Ez da posible, zoritxarrez, zeren nik ere nahiago nuen bizkaiera.

Mitxelenak zuen tesiekin bat egin ez balu, euskara batuak ez zuen aurrera egingo, ezta?

Guk bultzatu genuen, baina Mitxelenak jarri zion zigilua. Gu 1964an Baionan elkartu ginen. Ni ihes eginda nengoen. Guk txostenak Iparraldean egiten genituen: Monzonek, Iparraldeko jendeak… Txostenak bidaltzen genituen Hegoaldera, 18-20 bat laguni, eta haien iritziak jaso ondoren proposamenak osatzen genituen. Bide hori ez zen praktikoa, eta 1968an Arantzazun egin zen kongresu sonatuan Mitxelenak ezarri zuen bere iritzia. Bera gabe ez zen sortuko euskara batua.

Fonetikarekin kezkatuta zaude azkenaldi honetan. Mugaz alde batekoak eta bestekoak gero eta urrutiago daudela diozu.

Hor problema latza dugu. Alde batetik, aitortu behar da gure artean ez dagoela nahiko pisu duen inor arazoari heltzeko. Gauzak hala izanda, zaila izango da jendeak horren aurkako neurriak horren erraz onartzea, erdaren eraginak ikaragarriak direlako. Orain dela 30 urte txosten bat egin nuen azentu kontuetan egiten diren erdarakada azkor hauek azaltzeko. Esaterako, nik badákit esatea da ahozkera zuzena; bada, jendeak hau esaten du: nik badakít, espainolaren sí, lo sé horren eraginez.

Hainbat elkarrizketa eta iritzi artikulutan Euskaltzaindiari leporatu izan diozu horren erru parte bat.

Ez dira ausartzen gaiari heltzeko. Nahiko istilu izan zituen euskara batua egiteko prozesuan, idazkera eta horrelako kontuei buruz. Azentuei buruz oso zaila da, euskalki batetik bestera gauzak aldatzen direlako. Azkoititik Azpeitira hitz egiteko modua

hainbeste aldatzen bada, atera kontua zer izango den Bermeo eta Otsagabia artean. Kontua da egun ez dagoela inor garai batean Mitxelenak beste ospe duenik. Jendeak errespetatzen zuen eta gai zen erabakiak ezartzeko.

Euskalkietan eragitea zaila izan daiteke, baina hizkuntza estandarra finkatzeko beste eremu batzuk badira: hedabideak, eskolak…

Lortu behar dugu euskararen eredua bultzatzen duten erakundeek, bereziki irrati eta telebistek, esaten ari garena errespetatzea. Esaterako, Joseba Egibarrek eta Iñaki Antiguedadek oso ondo egiten dute euskaraz. Ereduak hor daude. Bizkaitarrek hobeto erabiltzen dute azentua gipuzkoarrek baino, eta, hala ere, Gipuzkoan euskararik onena dagoen ustea oso zabalduta dago. Hori ez da egia. Gipuzkoako euskara ez da ona gauza askotan.

Zer moduzko harremana duzu Euskaltzaindiarekin?

Ona. 1978an Euskaltzaindiak nire eskuetan jarri zuen aditz batuaren batzordearen aurkezpena. Nik hartu nuen, Euskaltzaindiak ordainduta atera zen, eta hor dago. Baina gero erakunde ofizialetara hurbildu zen, eta nik haientzat ospe txarra nuen, «ETAko gizona» nintzelako.

Euskaltzain oso egin ez izana kritikatu dute euskaltzale askok urte hauetan. Z u r e t z a t m i n g a r r i a i z a n d a , euskararen aldeko akuilu nagusietako bat izan zinela kontuan izanda?

Niretzat hori garai batean izan zen mingarria, baina gaur egun ez.

Berriki Patxi Lopezek esan zuen indarkeria desagertzean euskarak askatasunarekin bat egingo duela betiko. Zer deritzozu?

Page 56: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Hor iek zozoker i ak d i ra . Naz i smoa gainditzean alemanak askatasunarekin bat egingo zuela esatea bezala da hori. Azken finean, erakutsi nahi dute euskara politizatuta dagoela. Gauza bat argi dago: hemen telebista bat euskaraz baldin badago, eta beste hainbeste gauza, indar abertzaleek bultzatu dutelako da. Gauza horiek ez dira sortu PSOEri esker.

Unescoko adituek diote galtzeko arriskuan segitzen duela euskarak, eta mende honetan hizkuntzen erdiak galduko direla. Jabetzen al gara arriskuaz?

Uste dut arriskuan gaudela ez dugula sinesten. Baina, nire ustez, ikusita dago: ez bada beharrezkoa bere lurraldean, hizkuntza batek jai du. Suitzan, adibidez, Zurichera joaten bazara, alemana jakin behar duzu; bestela, jai duzu. Guk hemen baratxuri zopa asmatu nahi dugu, baina gauzak horrela dira.

[Tabernako zerbitzaria etorri zaio, zer hartu nahi duen galdetzera. Euskaraz egin dio, eta hark ez dio ulertu. Erdaraz egin behar izan dio].

Ikusi duzu tabernari hau? Hemen euskara ez da beharrezkoa. Ez du batere beharrik euskara ikasteko, eta hau bezalako kasuak gertatzen dira leku guztietan. Hemen oso ondo bizi liteke euskaraz fitsik ulertu gabe.

E u s k a l d u n e n k o n t z e n t r a z i o geografikoa behar dela zenioen berriki iritzi artikulu batean.

Hor badago liburu bat: Soziolinguistika matematikoa… Hor frogatzen da bi eleko eskualdeetan gune euskaldun huts batzuk ez badaude, euskara ez bada beharrezkoa, galdu egiten dela. Niri hau gertatu zitzaidan Anberesen [Flandria]: gutun batekin joan nintzen postara, frantsesez mintzatu nintzaion langileari, eta hark tutik ez zuen ulertzen. Azkenean, ospa egin behar izan nuen.

Behin baino gehiagotan esan duzu euskaldunak aski fidelak zaizkiola euskarari, eta baldintzak daudenean erabili egiten dutela.

Hori frogatuta dago, inkesta asko egin dira e ta . Badira gurean bi herr i guzt iz harrigarriak: Lizarra eta Laudio. Bietan euskara oso minoritarioa da. Baina abertzale jendea da, eta haurrak ikastolara bidali dituzte, eta momentu honetan kalean euskara entzuten da. Hori ikastolei esker gertatu da. Eskola publikoa une honetan PSOEren esku dago, eta euskarari balio funtzionala ematen dio. Ikastoletan badago Euskal Herriaren proiektu bat. Hizkuntza bat ezin da salbatu bihotza ez badago tartean, ez bazaio dimentsio abertzalea ematen. Estatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko; baina estaturik gabe, ziur ezetz. Estatua edukita, Irlandakoa gerta l i teke, baina hori salbuespena da. Espero dezagun gu ez izatea bigarren salbuespena.

Frankismo garai beltzetan gazteek eman zenioten bultzada berebizikoa euskarari. Nola ikusten dituzu gaur egungo gazteak?

Page 57: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Egungo gazteek ez dituzte ezagutu gure garaiko zailtasunak. Haientzat, euskara erakundeetan dagoen zerbait da. Ikuspegi praktikoagoa dute, ikastolak hor daude, euskara irakasten da eskolan… Beldur naiz ez ote duten galdu guk izan genuen dinamika.

L i t e r a t u r a n e r e e z z a i z k i z u gorazarreak falta izan; bereziki, L e t u r i a r e n e g u n k a r i e z k u t u a lanagatik. Ari al zara zerbait idazten orain?

Orain zazpi saiakera ari naiz prestatzen. Horietako bat soziolinguistikari buruzkoa da. Hain zuzen ere, Tunisiako egoera elebiduna hartu dut hizpide. Han bi hizkuntza ofizial daude —arabiera eta frantsesa—, baina nik, han egon naizen guztietan, arabiera besterik ez dut entzun, baita gazteen artean ere. Frantsesa kanporako hizkuntza da, kultura hizkuntza, baina arabiera da nagusia. Hartuko nuke nik antzeko egoera bat hemen.

Nola ikusten duzu euskarazko l i t e r a t u r e t a , o ro h a r, k u l t u r ekoizpena?

Ondo. Hemen idazleak, nor malean, abertzaleak dira, eta nahiko euskara ona egiten dute. Hemengo arazoa fonetikoa da. Bidenabar, aitortu behar zaio Atxagari, esaterako, abertzale ez izanda, Ezker Batukoa baita, euskaltzale porrokatua dela. Batzuetan James Joycerekiko antza hartzen diot. Hura irlandarra zen, eta futitzen zen hango a b e r t z a l e e z . A t x a g a e z … A t x a g a k errespetatzen gaitu.

Politikan ere izan duzu zer esanik, HBn bereziki. Nola ikusten duzu egungo egoera politikoa?

Oso baikor nago. Problema da espainolak konturatu direla ezker abertzalea legeztatzen bada argi geldituko dela jende asko —bereziki, Gipuzkoan— abertzalea dela eta ezker abertzaleari emango diola botoa. EA

eta ezker abertzalea alde handiz nagusituko lirateke Gipuzkoan, Bizkaian dezente, eta Nafarroan ere bai… Hor pena, Aralarren jarrera. Badirudi euren burua salbatu nahian dabiltzala. Baina problema ez da hori. Problema da Nafarroan zerbait egiteko elkartu egin behar garela.

Nafarroan abertzaleak batera ezin joatea etsigarria gertatzen ari zaio askori. Zuk nola ikusten duzu?

EAJk ez du indarrik Nafarroan. Gehiago du Aralarrek, esaterako. Baina Aralar, ez dakit zer dabilen aspaldi honetan; bere burua salbatu nahian dabilela ematen du. Aralar eta EA oso ondo moldatu beharko lirateke, pertsonalismoak alde batera utzita. EAk egin duen urratsaren aurrean txapela kentzen dut. Ezker abertzaleak aurkeztu dituen alderdi berriaren estatutuek ez dute uzten zirrikiturik legez kanporatzeko. Baina, hala ere, ez naiz fio. Hemen agertzen bada argi ezker abertzalea eta EA nagusi izango direla, Madrilek kontra egingo du.

Eta EAJ nola ikusten duzu?

Espainiarekiko hitzarmena du helburu. Hemen dagoen istilu honetan, eta Madrila joan da. Raxoirekin ere ez lukete arazorik izango itunak egiteko. Gurekin, berriz, ez dute ezer jakin nahi. Garai bateko karlistak ekartzen dizkidate gogora. «Gora erregea, egurra separatistei!»…

Madrilek beldur handiagoa al dio bide politikoari bide politiko-armatuari baino?

ETAk erabaki zuenean bide politiko-armatutik jotzea testuinguru historikoa hartu behar zen kontuan: Fidel Castro zegoen Kuban; Ipar Afrikako mugimenduak; Europan, IRA… Borroka armatuaren aldeko giro bat bazegoen, eta Sobietar Batasunaren itzala. Egun ez dago ezer.

Page 58: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Nafarroako Gobernuak 132 irakasle postu betetzeko lan eskaintza publiko partzial bat onartu du. Horietatik 80 gaztelaniazko hezkuntzarako izango dira, eta beste 52 lanpostuak, euskarazko hezkuntzako irakasleentzako. Eskaintza horren bitartez, «berehalako beharrei» aurre egin nahi diotela jakinarazi du Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak.

Nafarroako Gobernuak atzo aurkeztu zuen 132 irakaslerentzako lan eskaintza publikoa ez da iazko azaroan sindikatuei agindu ziena. Orduan, 400 lanpostu izango zirela jakinarazi zien, eta hasiera bateko kopuru hori murrizteko proposamenak gogor kritikatu d i t u z t e s i n d i k a t u e k , « i n o i z b a i n o beharrezkoagoak» direla argudiatuta. Ordea, 268 lanpostuak «aurrerago» ateratzea erabaki du Gobernuak, datarik zehaztu gabe. Gainera, hasiera batean agindutako lanpostuen herena baino ez ditu egonkortuko.

2011ko aur rekontuak lan eska intza publikoetan atera daitezkeen lanpostuak baldintzatzen dituela argudiatu du Alberto Catalanek, azarotik gertatu den lanpostu murrizketa arrazoitzeko. «Espainiako 2011ko Aurrekontu Legean lan eskaintza publikoetan atera daitezkeen postuen ehunekora mugatzen dira».

Egoera ekonomikoak eragindakoa ez ezik, lan eskaintza publikoko postuak murriztea «dei efektua» saihesteko neurria dela jakinarazi du Catalanek. Hau da, irakasleentzako lan

eskaintza publikorik ez duten erkidegoetako irakasleak ez erakartzeko neurritzat jo du 268 lanpostu ez eskaintzea. «Berehalako beharra ez duten lanpostuak aurrerago aterako ditugu», iragarri du Catalanek.

Ingelesa indartu

Nafarroako Gobernuaren ustez, ingelesezko eskoletan dago hutsunerik garrantzitsuena, eta horretan espezializatutako irakasleentzako 100 lanpostu eskainiko ditu. Horietatik 80 g az te lan ia i rakat s h i zkuntza du ten ikastetxeetakoak izango dira, eta beste hogeiak, euskarazkoak.

Beste 32 postuek euskarazko hezkuntzan dauden hutsuneak beteko dituzte. Hogei lanpostu euskarazko eskolak emateko izango d i ra , s e i Entzu tean e ta Lengoa ian espezializatutako irakasleentzat izango dira, eta beste sei, Pedagogia Terapeutikoan espezializatutakoentzat. 132 lanpostuetatik hamabost %33ko elbarritasuna baino gehiago duten pertsonentzat izango dira.

Nafarroako Gobernuak onartu duen lan eskaintza publikoa hezkuntzako behin-behineko lanpostuak finkoak bihurtzeko politikaren barnean dagoela gogorarazi du Nafarroako Hezkuntza kontseilariak.

Gobernuak lan eskaintza publikoa onartu ostean, Hezkuntza Departamentuari dagokio aukeraketa prozesua arautzea eta izena emateko epea jakinaraztea.

Nafarroako Gobernuak 132 irakasle postu eskaini ditu Berria

2011/02/15

Sindikatuei agindutako beste 268 lanpostuak aurrerago aterako dituela iragarri du, «dei efekturik» ez izateko

Page 59: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Azken urteetako geldialdiari buelta ematen hasi da D eredua Nafarroan, eta igoera handia izan du aurtengo aurrematrikulazioan. %10 handitu da izena eman duten ikasleen kopurua, iazko datuekin alderatuz gero. Azken urteetan ahuldua zen euskarazko irakasteko ereduaren hazkundea; iaz, kasu, jaitsi egin zen zerbait. Behin-behinekoak dira aurtengo datuak, herenegun iluntzean itxi baitzen izena emateko aukera. Datu zehatz-zehatzen faltan balorazio positiboa egin dute eragileek. Haien arabera, igoerak argi utzi du Nafarroako gizarteak D ereduaren alde egin duela apustu; horregatik, gogoeta egiteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari.

Iruñeko gobernuak TIL eredua —ingelesa sustatzen du— indartzearekin batera, D e reduak ge ld ia ld ia j a san du azken ikasturteetan. 2009-10eko ikasturterako matrikulan igo zen, baina apalago, %3 inguruan; aurtengo ikasturtean, ordea, aurrekoan baino %2,2 ikasle gutxiago ari dira euskarazko ereduan ikasten. TIL ereduan ikasteko erraztasun handiagoei eta Nafarroako Gobernuak D ereduaren aurkako jarrera hartzeari egotzi izan diote euskarazko irakasteko ereduaren geldialdia.

Iazko datu kezkagarriak irauli dituzte aurtengo datuek, nahiz oraindik behin-behinekoak izan. Ikastetxe publikoetan eta ikastoletan, bietan areagotu dira euskaraz ikasteko eskariak. Eskola publikoetan, 1.400 ikasle inguruk eman dute izena lehen aldikoz; iaz, 1.276 izan ziren. Kontuan izatekoa da eremu ez euskalduneko eskola publikoek ez dutela eskaintzen euskarazko eredua. «Horietan ez dute D eredu publikoan matrikulatzerik, horrek dakarren eskubide murriztearekin», gogorarazi du Sortzen-

I k a s b a t u a z e l k a r t e a k . I ka s to l e t an , 538 ikaslek eman dute izena; 486 izan ziren iaz. Guztiek, ordea, ezin izango d u t e ikastoletan ikasi, Iruñean itunpeko hiru ikastoletan ez baita lekurik izango denentzat. 40 ume ingururen kasua izango da hori. Aurreko urteetan ere gertatu izan da hori ikastoletan.

D ereduan ikasteko eragozpenak kontuan izanda, matrikulazioak haztea pozgarri zaio Sortzen-Ikasbatuaz taldeari. «Argi geratu da nafar jendarteak D ereduaren alde egiten duen apustu garbia, benetako eredu eleaniztunaren aldeko hautua». Bide beretik hitz egin du NaBaik, EAko parlamentari Maria Luisa Mangadoren ahoz: «Nafarrek erakutsi dute euskaraz ikastearen aldeko borondatea». Kontseiluak adierazi du euskalgintzako taldeek elkarlanean egindako lanaren fruitua dela datua. NaBaik eta Sortzen-Ikasbatuaz-ek gogoeta egiteko eskatu diote Iruñeko gobernuari.

Geldialdia iraulita, %10 hazi da Nafarroan D ereduko aurrematrikulazio kopurua

Berria2011/02/16

Behin-behineko datuen balantze ona egin dute eragileek; igoera handia aztertzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari

Page 60: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Nafarroan orain euskaldun gehiago egon arren Euskararen Legea duela 25 urtekoa dela salatu zuen Maria Luisa Mangado NaBaiko diputatuak atzo Nafarroako Parlamentuan. Euskararen lege berria nahi du NaBaik, eta atzo alderdi horrek aurkeztutako lege proposamena tramitera onartzea bozkatu zen. Proposamenak Nafarroa osoan euskara ofiziala izatea eta gaztelaniaren pare izatea arautzen zuen. Hamalau boz alde eta 36 kontrako jaso zituen, eta, ondorioz, ez dute legea tramitatuko.

«Belaunaldiz belaunaldi euskaraz hazi garenok eta ikasi dugunok euskaraz bizi eta lan egin nahi dugu normal-normal», azaldu z u e n M a r i a L u i s a M a n g a d o N a B a i k o legebiltzarkideak lege p r o p o s a m e n a r e n defentsan. Dagoeneko Nafarroa osoan euskaldunak daudela, eta lurralde osoan euskarak ofizial izan behar duela adierazi zuen. «Egoera soziala aldatu da, eta 1986ko Euskararen Legeak aurreikusten ez zituzten eskubideak gizarteak lortu ditu». Ondorioz, «egoera sozialaren» isla den legea behar dela nabarmendu zuen.

Euskara eta gaztelania «estatus» berean egotea proposatu du NaBaik. Legeak «nafar guztion» berdintasuna ekarriko lukeela azaldu zuen NaBaiko legebiltzarkideak. Administrazioak, bide horretan, euskararen hedapena, erabilera eta ezagutza sustatzeko lan egin beharko lukeela uste du. Nafarroako Ezker Batua NEBek lege proposamenaren alde bozkatu zuen. «Hala ere, legea tramitatzeko orduan %80ko zuzenketak egingo genituzke», zehaztu zuen Ion Errok.

Haren ustez, 1986ko Euskararen Legea motz geratu da: «Ez d i tu g izar tearen zenbait behar bete».

Bestelako postura erakutsi zuten gainerako alderdiek. «Lege horrekin, Nafarrotik bota nahi dituzte

gaztelaniaz hitz egiten dutenak. Euskaraz bakarrik bizi nahi dute, eta hemen euskaraz bakarrik hitz egin d a d i l a » . N a B a i r e n proposamena kritikatu egin zuen Carlos Garcia UPNko l e g e b i l t z a r k i d e a k . Proposamenak Lorafnaren 9. artikulua aldatzea proposatzen duela, eta legea tramitatzea juridikoki ezinezkoa dela gaineratu zuen Garciak. Esan

zuen NaBaik legea egin duela hauteskundeak laster izango direlako.

«1986ko Euskararen Legeak uste baino hobeto bete ditu beharrak», azaldu zuen Samuel Caro PSNko legebiltzarkideak ere. Ondorioz, lege «berririk» ez dela behar uste du. Euskararen inguruan hausnarketa egiten ari direla gaineratu zuen. «Arma politiko bezala erabili gabe». Andres Burgetek, CDNko legebiltzarkideak ere azaldu zuen 1986ko legeak «asko eman dezakeela».

Roberto Jimenez PSNko idazkariak asteazken iluntzean alderdiak antolatutako topaketetan «gutxiengo euskaldun tradizionalez» hitz egin izana kritikatu du Paula Kasares NaBaiko legebiltzarkideak. Euskaldunen artean eskubideen bereizketa egiteko erabili duela uste du, ideia «atzerakoia» dela azalduz.

Nafarroa osoan euskara ofiziala izateko legeak ez du aurrera egin

Berria2011/02/18

NaBaik Nafarroako Parlamentuan aurkeztu proposamenak soilik NEBren babesa jaso du; UPNk, PSNk eta CDNk kontra egin dute

Page 61: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 66 udalen hizkuntza politikak ikertu ditu 2010. urtean, eta horietatik, hamaseik dituzte soilik euskal hiztunen hizkuntza eskubideak bermatzeko moduko politikak. Udalen %24 da hori. Kontseiluak 2006an neurtu zituen lehenengo aldiz udaletan garatutako hizkuntza politikak, eta lau urte igaro direnean, euskararen normalizaziorako bidean denbora hori galdu egin dela uste du Kontseiluak.

2010ean eginiko azterketaren ondorioak atzo aurkeztu zituzten Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak eta Maite Inda Kontseiluko kideak, Donostian. «Nahaspila da hizkuntza politiken egoera fidelen definitzen duen hitza», adierazi zuen Bilbaok. Nahaspila, ez baitago udalen hizkuntza politiken arteko ezaugarri bateragarririk. Bilbaoren iritziz, alderdiek ez dute hizkuntza politika bateraturik: «Alderdi berekoak diren bi udalen arteko hizkuntza politikan, hamarreko puntuazioaren gainean zazpiko aldea egon daiteke». Euskarak estatus juridiko ezberdina duen herrietan egin du

behaketa Kontseiluak, eta elementu horrek ere ez du adierazten euskararekiko hizkuntza politika koherenterik: euskara Bermeon (Bizkaia) bezain ofiziala da Portugaleten (Bizkaia), baina Bermeoko Udalak 9,3 puntu eskuratu ditu; Portugaletekoak, ordea, 1,7.

Nahaspila horren artean, koherentzia ematen d u e n e z a u g a r r i b a k a r r a e g o e r a demolinguistikoa da, Bilbaoren arabera: «Ezagutza tasaren araberako hizkuntza politikak artikulatzen dira nagusiki Euskal Herrian». Datuek hala adierazten dute: gainditzen duten hamasei herrietan, euskararen jakite maila %73koa da, kasu baxuenean. «Zorigaiztoko kasuak» ere badirela iritzi dio Bilbaok. Izan ere, Baztanen (Nafarroa) euskararen jakite maila %91koa da, baina hango hizkuntza politika ez da lau puntu erdiestera iritsi. Bilbaoren ustez, jakite mailaren arabera, hizkuntza politika bat edo beste abiatzea ez da nahikoa. Euskararen nor mal izaziorako hizkuntza pol i t ika «eraldatzaileak» beharrezkoak direla uste du.

2006ko eta 2010eko datuak alderatuta, ondorio ugari atera ditu Kontseiluak. Alde batetik, euskararen normalizazioa lortzeko bidean lau urte galdu direla: «Herritarren hizkuntza eskubideak beste lau urtez urratu dira; euskaraz bizitzeko nahiari beste lau urtez oztopoak jarri zaizkio». Bestalde, hizkuntza politikek ez dute aurrerapauso sistematikorik egin. Badira lau urtean urratsak egin dituzten udalak —eta horiek zoriondu egin ditu—, baina Bilbaok jakinarazi duenez, hobekuntza horiek ez dira sistematikoak. Azkenik, euskararen aldeko hizkuntza politikak abiatzea borondate

Neurtutako udalen %24tan soilik ikusi ditu Kontseiluak hizkuntza politika egokiak

Berria2011/02/18

Kontseiluak udalen hizkuntza politikak aztertu ditu; egoera «nahaspilatsua» dela azaldu du Paul Bilbaok

Page 62: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

politikoaren esku dagoela dio Kontseiluak, eta, horregatik, ahaleginak eskatu dizkie zazpira heldu ez diren udalei.

Hiriburu guztiek, kale

Hizkuntza politika bat eraginkorra izan dadin, bi elementu neurtu ditu Kontseiluak. Euskara sustatzeko neurrien ingurukoa bata; eskubideak bermatzeko araubidezko neurriak hartzea bestea. Bi puntu horiek kontuan hartuta, 0tik 10erako puntuazioa eman die udalei. Kontseiluaren irizpideen arabera, hizkuntza politika batek zazpi puntu eskuratu behar ditu gutxienez eraginkorra izateko.

Aztertutako 66 udalen artean bost hiribururen hizkuntza politika neurtu du Kontseiluak: Baionakoa, Bilbokoa, Donostiakoa, Gasteizkoa eta Iruñekoa. Guztiek zazpi puntu baino gutxiago jaso dituzte, eta, beraz, hiriburu bakar batek ere ez du gainditu. Donostiak du,

hiriburuen artean, balorazio onena (6,4 puntu), eta Baiona da hizkuntza politika makurrena duen hiriburua (1,85). Iruñea ere ez da bi puntura heltzen (1,9). Euskara ofiziala den hiriburuetan, balorazioa hobea da, datuen arabera. Aztertutako hiriburuek milioi bat biztanle barnebiltzen dituzte, eta, beraz, biztanle horiek ez dituzte bermatuak hizkuntza eskubideak.

Maiatzeko udal hauteskundeen atarian ezagutarazi ditu datuok Kontseiluak. Horrela, ora indik euskararen a ldeko pol i t ika eraginkorrik ez duten herriak elkarlanera deitu ditu, eta hizkuntza politika eraginkorrak aurrera eramateko laguntza eskaini die Bilbaok: «Gabeziak eta horiek betetzeko proposamenak ere landu dira. Horiek, berriz ere, udalen eskura jartzen ditugu».

BeharraAurreko astean orriotan `Nalika' baten gutuna zetorren. Hondarribiko udalak sei hilabeteko lanpostu batzuk sortu omen ditu eta, bera, hondarribiarra izan arren, baztertua geratu dela euskara ez dakielako: «Exclusión laboral por no saber euskera». (...) Aurreko astean bertan Txillardegi jaunak Berria-n ateraldi gordina egin zuen: beste edozein hizkuntza bezala, euskara ere ez omen dela salbatuko, haren beharrik ez bada, haren beharrik sentitzen ez bada. Euskararen beharra beharrezkoa dela.

Nalikarena defendatzeko adina arrazoi bada Txillardegirenari eusteko. Begira. Gure izeba zena (Ategorrietako etxe batera neskame joateko) eta gure ama zena (Tolosan zerbitzari hasteko) gaztelania hobeto ikastera/praktikatzera behartu (erne aditza!) zituzten.

Gizalegez eta kortesiaz, gogo onez ikasi zuten kastillanoa. Nire emazteak, irakasle-karrera bukatu eta, hemen (erne adizlaguna!) lan egiteko, bere burua, lotsez eta motzez, euskara ikastera behartu zuen. Gure alabek gaztelania jakiteko obligazioa (erne substantiboa!) dute hemen.

Zaharra da ipuina: Semeak egur-zakua bizkarrera jaso ezin zuela eta: «Aita, ezin dut!». Aitak, orduan: «Hots egiok beharrari; ikusiko duk!». Beharrari hots egin, horixe. Beharra lana da beti. Eta, batzuetan, egia gordinik jan behar da, gordinik. Kortesiaz ez bada, lotsaz bederen, Hondarribian (oraindik) euskara behar da. Nik, udalari txalo!

Jesus Mari Mendizabal

El Diario Vasco (2011/02/22)

Page 63: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Meritutzat bai, baina euskara ez dute betebehartzat hartuko Euskal Autonomi Erkidegoan egingo den hurrengo irrati lizentzien lehiaketan. Hala jasotzen du Eusko J a u r l a r i t z a r e n i k u s - e n t z u n e z k o komunikazioko dekretu proiektuak. Dekretu horrek ezarriko ditu FMko irratietan bete beharreko baldintzak. Eta lizentzia jasotzen dutene i ez d ie te euskaraz ar i t zeko portzentajerik ezarriko, tokiko telebisten lizentzia emateko egin zen bezala.

Euskarazko irratientzat lizentzia batzuk gordeko dituztela jasotzen du dekretu proiektuak. Hain zuzen ere, lizentzia bat 100.000 biztanletik beherako herrietan eta lizentzien herenak 100.000 biztanletik gorako hirietan. Dena den, euskarazko irratientzat gordetako erreserba hori bertan behera geldituko da, ez badago euskarazko proiektuen eskaintzarik.

D e k r e t u p r o i e k t u a r e n arabera, lehiaketara aurkez ten d i ren i r r a t i e k programazioaren zati bat euskaraz emateko konpromisoa meritutzat hartuko da. Beste bost irizpide hartuko dituzte lehiaketan «hizkuntz merituarekin» batera: programazioaren proposamena;

proposamen ekonomikoak eta eg i turazkoak ; proposamen teknologikoa; pluraltasuna, dauden komunikabideak aintzat hartuz, eta lanpostuen sustapena.

Euskara kaltetuta geldituko da da dekretu berriarekin, 1986koan lizentzia nahi zuen irratiak Euskal Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen «erabilera orekatu» bat egin behar baitzuen. J a u r l a r i t z a r e n a u r r e k o l e g e g i n t z a l d i a n , i r r a t i e k programazioaren %20 euskaraz ematea nahi zuten EAJk eta EAk.

Nagusitu dena, aldiz, PPren desioa izan da. Popularrek 2008ko maiatzean legez besteko

proposamen bat aurkeztu zuten, hizkuntz portzentaje guztiak desager zitezen. PSEk ere ez zuen ontzat hartu EAJ eta EAren eskaera, hizkuntz kuotak ezartzea «esku-sartze onartezina» zelakoan enpresa pribatuentzat. Jaurlaritzara heldu eta bi urtera, irrati lizentzien lehiaketa berrian PPren proposamena betearaziko dute.

Euskaraz ez da aritu beharko EAEko irrati lizentzia berriak lortzeko

Berria2011/02/23

PPk 2008. urtean egindako proposamena aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak ez du portzentajerik ezarriko

Page 64: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Gaur egun 55 haurtzaindegi dira Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa gaindi. Horien artean, anitzek dute jada euskarazko zerbitzua eskaintzen. 2006an, konparazione, eskaintzaren argazki bat egin zuen Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta orduko 35 haurtzaindegien artean, 16k euskara erabiltzen zuten. Lehen haurtzaroko eragileek euskararen erabiltzeko nahikeria bat bazutela ikusi zuten, baina praktikan antolaketa eskasa zela, eta eskaintza ez zela argia gurasoentzat; horixe izan zen EEP hortik jalgi konklusioa. Gabezia horiei aurre egiteko asmoz, Leha izendatu dispositiboa abian jarri zuten atzo, haurtzaindegiekin lanean ari diren CAF-Familien Laguntza Kutxak, MSA-laborari Familien Laguntza Kutxak, Kontseilu Nagusiak eta EEPk. Ideia, euskarazko eskaintza zigilu batekin batzea da, hiru hizkuntz eredurekin,gurasoek elebitasunaren hautua egin ahal izateko.

EEPko presidente Max Brisson poztu zen «profesionalekin» egin hitzarmen horretaz: «Eskaintzak atxikimendu askearen printzipioa du oinarri. Nehor ez da behartua euskarazko harrera egiten duen haurtzaindegi batean jartzea bere haurra. Baina guraso guztiek hautua izan behar dute». Gehitu zuen baita: «Hautua existitzen delarik, eskaera badela badakigu. Errealitate bat da». Horren azaltzeko zifra bat eman zuen presidenteak: «Ama eskoletako haurren %40 adar elebidunean dira».

Konkretuki, dispositibo berriaren baitan, haurtzaindegien labelizatze prozedura bat bada. Hiru ereduri lotua den labelizatzea. A, B eta C ereduak dira, errealitatean existitzen denetik hautatuak. A ereduarekin, haurra ingurumen elebidun batean ibiliko da. Gurasoek hauta dezakete euskaraz ala frantsesez hitz eginen dion haurtzaindegiko langileak. B eredua jarraitzen duen haurtzaindegian ingurumen euskaldunean

ibiliko da haurra, eta harremanak osoki euskaraz egingo dira. C e r e d u k o e t a n i n g u r u m e n elebidunean ibiliko da haurra. Langileen erdia euskaraz ari zaio eta beste e r d i a f r a n t s e s e z . E r e d u a k j a d a n i k esperimentatuak dituzte 8 haurtzaindegitan. Horien artean 3 labelizatuak dira. Miarritzeko Ohakoa, Baionako Luma eta Ziburuko Luma, hiruak B eredupean. Beste bost bidean dira, horietako bat B ereduan eta lau C eredupean. Bidean, erran nahi du, haurtzaindegiak ez dituela aitzinetik definitu kargu kaierako irizpide guztiak betetzen, baina kudeatzaileak laguntza plangintza obratzea onartzen duela. Dela materiala eskuratu edo beste.

Puntu nagusiena dena, langileen trebakuntzaren baitakoa da. Euskara ez badakite, ikasi behar dute. Plangintza horren finantzaketa, EEPk, herri elkargoek eta herriek dute egiten. Bidean dauden horietan, 13 langile ari dira euskara ikasten, AEKrekin. Haurtzaindegietara egokitu ikastaldi bat segitzen dute.

Aparte, bost badira prozedura onartuak dutenak eta bidean jartzekoak direnak. Atzoko hitzarmenarekin, orain, dispositiboa haurtzaindegi guztiei irekia da. Lekuan lekuko euskara teknikariak, hautetsiak, eta CAFeko teknikariak izanen dira dispositiboa eta haurtzaindegien arteko bitartekariak, eskaintza garatzeko asmoz.

Hemendik zenbait urtetara ebaluaketa kualitatibo bat egiteko asmoarekin da EEP, ikusteko zerk funtzionatu duen, zergatik, eta horren arabera, beharrez eta ahalaz, ereduak zein eskaintzak egokitzeko.

Hiru hizkuntza eredu, Iparraldean euskaraz ari diren haurtzaindegientzat

Berria2011/02/23

EEPk, CAFek, Kontseilu Nagusiak eta MSAk hitzarmen bat izenpetu dute euskarazko eskaintza arautzeko

Page 65: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Kontseiluak Gernikako akordioarekin bat egin izanak eduki berriz hornitu du akordioa. Puntu berri bat jarri diote, eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak aurkeztu zuen. Euskal Herria bakebide eta aterabide demokratikoetara eramateko, euskararen gutxiagotze prozesuari ere erreparatu behar zaiola aldarrikatu dute, eta hizkuntza normalizaziora iristeko, euskarak behar duen estatus juridikoa eskatu dute.

F r a n t z i a k e t a Espainiak urte luzez aplikatu dituzten politikek, euskararen aurka besterik ez dutela egin salatu dute. B e r e z i k i , E s p a i n i a k hartutako neurriak ekarri dituzte gogora: «Euskararen aldeko herri mugi-menduaren aurka egin dute, kriminalizazioarekin eta hedabideen itxierarekin, kasu».

Erasoaldi horrek «izaera estrategikoa» duela nabarmendu dute, gainera; erasoak «gure identitatearen ezaugarri nagusia hizkuntza» izateagatik egin direla iritzi diote.

Euskara, «duintasunez»

Euskarak Euskal Herria «ardazten» duela adierazi du Bilbaok. Hala ere, euskararen aurkako politikek, egun, Euskal Herrian, «euskaraz ezin bizitzea» eragin dutela salatu du. «Euskaldunak duintasunez bizi behar du bere herrian, norberaren herrian berezko hizkuntzan bizitzea oinarrizko eskubidea delako», dio akordioan gehitu duten puntuak.

Euskarak merezi duen estatus juridikoa eskatu dute sinatzaileek

Berria2011/02/27

Euskara normalizazioa eskatuz beste puntu bat gehitu diote Gernikako Akordioari, eta atzo sinatu zuten guztiek

Page 66: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Orain arte egindakoari buruz hausnartu, oinarriei erreparatu, eta aurrera begirako iparra zehaztu du Topaguneak. Duela urtebete hausnarketa prozesua abiatu, eta kongresua egin zuen atzo Euskaldunon Elkarteen Mugimenduak Bilbon. «Eragiletzan sakontzea» erabaki zuen biltzarrean. Duen ahalmena baliatu, eta ahal duen guztian eragitea. Orain arte egindako lanaren balioa ere nabarmendu zuten, ezer baino lehen, Bilboko Alhondegian bildutako 206 pertsonek. Euskarazko herri komunikabideen eskutik, herri mailako kulturgintza aberasteko gunetik, aisialdirako egindako eskaintza zabaletik, mintzapraktika egitasmoetatik eta sentsibilizazio alorretik egindako ekarpenak jarri zituzten adibide. «Horri jarraipena eman beharra eta bide horretan sakondu beharra da atera dugun lehen ondorioa», azaldu zuen Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak goizean egindako atsedenaldian.

Mende laurdena baino gehiago igaro da dagoeneko euskara elkarteak sortu eta lanean hasi zirela. 1983an sortu zen lehen elkartea, eta ordutik, herriz herri hedatuz joan dira euskaldunen bilguneak, mugimendu oso bat osatzeraino. Asko aldatu da egoera ordutik. Herri mailako lanean hasi ziren elkarteak elkarlanean ari dira orain, ikuspegi zabalagoarekin. 96 elkartek osatzen dute Topagunea, 20.000 bazkide ditu mugimenduak, 450 langile eta 1.400 boluntario. Ekimen sorta oparoa du. Ibilian ibilian osatuz joan dira. Baina, mende laurdenaren ondoren, hausnarketa sakona egin beharra sentitu dute Topaguneko kideek.

Euskaraz bizitzeko aukerak eta baldintzak sortzea du helburu Euskaldunon Elkarteen

Mugimenduak, eta, b i d e h o r r e t a n , «euskaldunek behar dituzten arnasguneak a n t o l a t z e a e t a z a i n t z e a » l e h e n t a s u n e z k o eginbehartzat jarri dute. «Euskaldungoak euskaraz bizitzeko baldintzak izan ditzan, euskararentzat espazio eta funtzio hegemonikoak behar dira», ondorioztatu dute. Hortaz, horiek sustatzen jarriko dute indarra

hurrengo urteetan. Orain arte egindako bide horretan sakontzea erabaki dute.

Mendizabalek adierazi duenez, «euskaldunak trinkotzea» da Topagunearen xede. Baina, horretarako, euskaldunak ez direnen laguntza ere behar da. Erdaldunekin harremanak sakondu nahi dituzte hargatik. «Hizkuntza gutxitua gara eta herri honetan euskaraz ez dakiten edo gutxi dakiten lagun asko daude. Baina ikusi dugu euskalgintzari hauspoa eta sostengua eman dioten milaka erdaldun egon direla eta

Topaguneak orain arte izan duen eragina areagotzeko apustua egin du

Berria2011/02/27

Orain artekoari buruz hausnartu eta aurrera begirako erronkei buruz aritu dira Bilbon 200 lagun, Kongresuan

Page 67: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

aurrerantzean ere nahi genuke elkarrizketa eta lankidetza hori lan ildo berriekin sakontzea», azaldu du. «Elkarren premiatik eta aitortzatik abiatu nahi dira harreman honetan sakontzeko lan ildo berriak», jasotzen du eztabaidarako erabilitako txostenak.

Jakintzari eta ezagutzari ere orain arte baino leku handiagoa eman nahi diote Topaguneko ordezkariek. Hain zuzen, eragite lanari dagokionean jakintzak eta ezagutzak hizkuntzaren biziberritzean duten garrantziaz ohartarazi dute. «Ezagutzaren transmisioan sakondu beharra» nabarmendu dute, hargatik.

Mendizabalek azaldu duenez, euskal hiztunak batu eta herri bizitzako sektoreetan eragiten jardun dira elkarteak orain arte. Baina ohartu dira 20.000 bazkide daukan mugimenduak, herriz herri ez ezik, zeregin garrantzitsua duela Euskal Herri euskaldun bat osatzeko zereginean, «hori ezin dugulako utzi ez alderdien ez instituzioen esku». Mendizabalen hitzetan, ez dira horiek izan herria euskalduntzeko aitzindari. Beraz, etorkizunean ere, horiei presio egiten jarraitu beharra izango dela ohartarazi du.

Horregatik landu nahi dute gehiago formazioa. «Gure burua jantzi eta etengabeko gogoeta bideratu behar dugu irakurketa egokiak egin ahal izateko eta soziolinguistikan eta jakintzan oinarritutako proposamenak egin ahal izateko». Hori dela eta, bazkideentzat formaziorako eta barne transmisiorako mekanismo berrietan sakontzea erabaki dute.

Karmen Irizar Topaguneko lehendakariak kongresuaren xede nagusia laburbildu du: «Topagunea osatzen dugun 96 elkartek berretsi dugu euskaraz bizitzeko hautu kontzientea egin dugun euskaldunen bilgunea izaten segitu nahi dugula, bilgune berriak sortu nahi ditugula, eta batez ere gizarte mailan zein politika mailan ere eragiteko asmoarekin egingo dugula lana aurrerantzean».

Horixe da, hain zuzen, XXI. mendeko Euskaldunon Elkarteen mugimenduaren Kongresuak Oinarriparrak txostena eztabaidatu ondoren hartutako erabaki orokorra: «Euskaraz bizitzeko haututik eragiletzan sakontzea erabaki du».

Instituzioekiko elkarlana

Bide horretan, erakundeekin elkarlanean aritzeko asmoa du mugimenduak. Eta elkarlan on bat lortu daitekeela uste dute sustatzaileek; horretan saiatuko direla, behintzat. «Borondatea guztiek azaltzen dute; beste kontu bat da hizkuntzaren berreskurapenak zientifikoki eskatzen dituen neurriak zenbateraino diren bateragarriak horrekin».

Beraz, instituzioen ekarpenak behar den bidean egin daitezen, «planteamendu berriak» egitea aurreikusten du Topaguneak. «Orain arte hartu ez diren neurriak» eskatuko dituela ohartarazi du Irizarrek. «Kalitatea» ere eskatuko dela. «Ikusiko dugu ea horri erantzuteko prest dauden, baina bestela, jakin dezatela hor eragiteko asmoz arituko garela».

Edozein kasutan, instituzioekin elkarlanean aritzeko asmoari eutsi diote euskara elkarteek eta Topaguneak eta udalekin, foru aldundiekin zein Eusko Jaurlaritzarekin «lankidetzarako egitasmo asko» dituztela ziurtatu dute, besteen artean.

Hamabost adituk egin eta 250 lagunen ekarpenekin osatutako txostena luze eztabaidatu eta atzo horri buruzko erabakiak hartu ondoren, horiek praktikara eramaten jardungo dute euskara elkarteek datozen hilabeteetan.

Page 68: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Koldo Izagirre: «Politikoki eragin beharko dute euskaldunek, euskara marjinaziotik ateratzeko»

Aurkezpena bera aski albiste izan zen, aurreko liburu Sua nahi, Mr. Churchill? eder hari ez baitzion horrelakorik egin. Menturaz horregatik ekarri zuen kazeta honek berak azalera Koldo Izagirre, Autopsiarako frogak (Susa) aurkeztera bidean, behiala non edo non ahantzia zuen guardasolaren azpian. Aurkezpena egitea bera nobedade. «Bai, eta hitzaldi batzuetarako lotu naute. Baina ez dut kanpaina batean sartu nahi. Hobeto daukat nik galdera, erantzuna baino». Beharrik, galderok erantzuteko uherrik ez du ukan, zorrotz eman ditu gure hizkuntzan aurkitu dituen artseniko aztarnak. Marjinazio baten historia, literatur saiakera eginik.

Autopsiarako frogak. Artseniko aztarnak gure hizkuntzan, horixe izenburua. Jo dezagun lehenengo hitz horretara. Adibidez, esana da: «Autopsia egingo diote zerk hil duen jakiteko», «auzitegiko medikuak egingo du autopsia»… Euskararen gainean ari zara zure liburuan, ageriko denez. Euskara hila dela esan nahi duzu? Zu, idazle, auzitegiko medikuaren lanetan?

Ez, ni kazetari lanean jarri naiz: badakit zenbait asteren buruan euskara hilotz ageri litekeela, eta esplikazio gisa «naturak bere lana» egin duela esango digutela. Gezurra da, eta nik han-hemen zeuden froga batzuk bildu ditut liburu bakarrean, euskararen heriotza ezinbestekoa

zela esango digutenei egia ezkutatzen ari zaizkigula aurpegiratu ahal izateko. Biharko idatzi dut liburua, baina orainaldirako alerta bat izan dela

uste dut. Frogak ekarri dituzu, eta gure hizkuntzaren inguruan –baina ez, soilik, euskararen inguruan–, egin diren diskurtso zahar eta berriak, joan deneko mendeetakoak eta gaur egun bertakoak ere, disekzionatuz. Lantegi horretan zer d a b e h i n e n , e t a z e r g a t i k : objektibotasuna, ala interpretazioa?

Interpretazioa, dudarik gabe. Areago, idazle batek eskaini lezakeen onena bere interpretazioa da. Garaien eta egoeren araberakoa izaten da objektibotasuna delako hori. Ekonomiaren eta historiaren ezagutza tekniko handirik ez

«Biharko» idatzi du 'Autopsiarako frogak', baina «orainaldirako alerta bat» izan dela uste du. Euskararen «heriotza naturalaren» teoria gezurtatzeko «frogak» bildu ditu.

Elkarrizketa

Page 69: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

badaukagu ere, idazleok eskubidea daukagu gure herriaren oroimen kolektiboaren eraikuntzan esku hartzeko. Eta gaia hizkuntza baldin bada, zuzenean ekiteko gogoa izan ohi dugu. Idazle baten liburua da, ez saiakera akademikoa.

Galdera dut nahitaezkoa, idazle batek gaztigatu ninduenetik. Zein izan duzu liburuaren asmo lehenengoa?

Barruan urtez urte metatzen ari zitzaidan sentimendu bat kanporatzea, idazteko premia handi bat fisikoki libratzea. Eta askolako euskalduna naizenez, partxoan jartzea sentimendu bera dutenekin: ezkortasun eta indignazio nahaste bat, geure burua behin eta berriz inkulpatzera gomitatzen gaituen euskokraziak sortutako nahigabea hitzaren bitartez uxatzea... Eta liburua eginez neure zalantzak azaltzea, neure memoria partikularra modu emangarrian antolatzea. Leihoa ireki eta gela haizeberritzea. Nik esango nuke liburuaren edukian ez ezik idazkeran bertan igarri litekeela hori guztia.

Bistan denez, idazleak idatzi du –ezinago bikain–, liburua. Akademikoak berehala jarriko lituzke koplak!

Koplak jarri ditut liburuan, bai. Izan ere, ez bainaiz ez akademikoa ez euskaltzaina! Pose bat eginez esango nizuke liburuaren berrehun eta gehiago orrialdeak aitzakia izan direla dozena kopla hori argitaratzeko... Baina poserik hartu gabe esango dizut kopla horiek lehenagokoak direla liburua bera baino, kopletan neuzkala bilduak sentimenduak eta ideiak ere. Hustu behar batean nengoenez, barruko mindura poema labur horietan islatu behar izan nuen trenean, itxaron-gelan... Gehiago dauzkat, jakina.

Egizu kontu tarteak ere bereziak dira zeharo...

Papera gillotinatzen duten enpresa batean lan egiten duen lagunak Pense que... izeneko liburua ekarri zidan, oso polita, Marie-Noelle Perriau-ren fotomontaiak eta Zirek kurdu erbesteratuaren testuak, frantsesez. «Egizu kontu ez dakizula zein hizkuntzatan egiten duzun amets... Egizu kontu zure amak ez zuela hitzik ikasi nahi izan zure herriko hizkuntza ofizialean...». Horrelakoak. Hartan inspiratu naizela esatea gutxi da. Gehiago jakin nahi duenak www.penseque.com helbidean dauka informazioa. Liburua zoragarria da, opari ederra irakurtzeko astirik ez daukanarentzako ere. Ez dakit nola heldu zen Beterriko gillotina batera... Zirek dohakabeak jakingo balu!

Euskararen gizarte historiatik asko du liburuak…

Euskararen iraupena erresistentzia luze eta miresgarri baten ondorioa izan da eta izango da. Gure klase politiko nagusiak albora bota du euskara, ez zaio interesatzen kultura egiteko eta unibertsaltasuna hedatzeko tresna bezala. Euskararen historia marjinazio baten historia da. Eta politikoki eragin beharko dute euskaldunek, nik ez dakit nola baina, marjinazio horretatik ateratzeko. Euskarak ez du aurrera egingo munduko idazlerik onenak, munduko kantaririk onenak eta munduko bertsolaririk onenak edukita.

Konstantea da hizkuntza «txikiak» –«gutxituak» diote orain–, baztertzeko, babesgabe uzteko, hiltzen uzteko –edo heriotzara eramateko–, saio eta ahaleginak gure historian. Oraindik orain irakurria, Frantziak erabaki du euskarak ez duela babesik behar. Unescok esan beharrik ez dugu gure e k i a l d e a n e u s k a r a j o a n a d e l a

Page 70: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

ikusteko… Autopsiarako froga gehiago ematen ari zaizkizun jakin nahi nuke, edo zein interpretazio ematen diezun albisteoi…

Izugarria da, Frantziak Ben Ali hogeitaka urtez mantendu du Tunisian botereko, aliatu zintzoa izan du, diktadore zikin bat zela jakinik. Matxinada hasi zelarik, gure Alliot-Mariek jendarmeriaren savoir faire delakoa eskaini zion zalaparta «inor hil behar izan gabe» itotzeko... Orain, ehunka hildakoren odoletan tunisiarrek diktadorea bota dutelarik, Frantziako politikariak, intelektualak eta politologoak —ez den-denak, noski—, Ben Ali kondenatu eta demokraziari buruzko lezioak ari z a i z k i o ematen Tunisiako herriari, gauzak nola «ez diren» egin behar... Estatalistek, alegia, demokraziaren monopolioa daukatenek euskararekiko duten jarrera bera da: ezikusi egin, bazterketaren aliatu izan, eta hitza hartzen baldin badugu «kontuz!».

E u s k a r a e z b e s t e hizkuntza zenbaiten kasuak, eta zantzuak ere ekarri dituzu paperera. H o r r a g a l e g o a , katalana, okzitaniera, b r e t o i a , g a l e s a … Noiznahi eta beti , h i z k u n t z a t x i k i a k nagusiaren zapatapean?

Bai, euskarari «terrorismoa» txertatzen zaio. Baina zer terrorismo dago Galizian? Eta Okzitanian? Eta Katalunian? Hala ere, gure aurka erabiltzen dituzten argudio eta bazterketa berberak aplikatzen dizkiete... Carlos V.ak XVI. mendean kitxua baztertzeko erabili zuen argudio berbera erabili zuen Carlos III.ak

XVIIIgarrenean nahualt-a azpiratzeko, eta honenak hartu zituen Unamunok euskara zokoratzeko XX. mende hasieran, eta Unamunok esana errepikatu zuen Cesar Vidal iritzigileak urbi et orbi orain urte batzuk, XXI.ean... Handiak uste du txikia ez dela unibertsala. Uste horren atzean, estatu-nazioaren mitoa dago batzuetan, besteetan inperialismo hutsa. Suntsitu egin behar dituzte kultura eta hizkuntza murriztu guztiak, kolokan jartzen dugulako handien unibertsaltasunaren mitoa. Polita izango litzateke historia konparatu bat egitea, adibidez, bretoiera eta euskara hartuta. Demokrazia franko-espainiarraren historia bat izango litzateke funtsean, hagitz interesgarria.

Gupidagabe zigortzen dituzu hizkuntzaren komunitatetik kanpo euskarari egi(te)n zaizkion erasoak, baina hein berean zafratzen dituzu euskaldun –eta a b e r t z a l e , g e h i e n e t a n – , motzepelak, hitza zure zakutik maileguan hartuz…

Barka ezazu, nik ez dut inor zafratzen, ez dut inor zigortzen. Jokabide batzuk azaldu ditut, garden samar. Guztiok ezagutzen ditugu, baina idatzita irakurtzeak halako ikara bat ematen duela dirudi, idatziak indar hori dauka. Bitxia da, eta adierazgarria ere bai: elkarrizketa pare bat egin didate, eta bietan galdetu didate liburua

gaztelaniaz publikatuko ote «nukeen». Zer gertatzen zaigu? Beldur al gara gauzak esateko? Eskandalua ote da euskaldunok geure hizkuntzari esker gutaz eta auzoaz pentsatzen eta sentitzen duguna adieraztea?

Hileta jo duzu, baina kanpainak ari dira han eta hemen: «Nik ere euskaraz», dio

Page 71: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

han. «Nahi baduzu, euskaraz», ostera, hemen. «Euskaraz eta kitto»-k, eibartarraren bandoak, ez du balio…

Barka ezazu berriz, nik ez dut inolako hiletarik jo. Nire iritzian, pozoitze prozesu baten buruan hilko da euskara, eta pozoia txertatua da kanpotik eta barrutik. Kanpainak ondo daude, beharrezkoak dira, baina otoitzaren antzeko zerbait egiten zaizkit: kontzientziaren lasaigarriak bihur litezke, erabaki praktiko eta erradikalak ez hartzeko aitzakia. Politikak manifestaldiak behar ditu, baina politika manifestaldiak baino sakonagoko lana da.

Baina elebitasunaren inguruko diskurtsoak ere ez du balio, zure liburuan behin eta berriz eta askotan a geri d iren testuetan irakurri dugunez…

Detaile bat, egoera adierazteko balio duena. Eusko Jaurlaritzak abiatu zuen tabakismoaren aurkako kanpaina bat aspaldi samar: Sin malos humos, eta euskaraz, Ke gabe irribarrez. Hor ikusten da garbiki euskarak ez daukala autonomiarik, eta erdaraz pentsatutakoaren ondoan ahal duen moduan azaltzeko dagoela. Adierazkortasuna, gaztelaniari ematen zaio. Gero esango digute, gainera, euskarak ez daukala adierazkortasun hori, gaztelania gai balitz bezala «Ez erre zeure burua», edo «Errekeriarik ez», eman dezagun, euskararen maila berean adierazteko. Barka luzatua. Orain, tabernetan eta erretzea debekatu dutenean, Jaurlaritzak poster bat zabaldu du areto guztietan hamar urte geroago...

«Ke gabe irribarrez»…

Ez, hobetu egin dute: Sin malos humos, Ke gabe hobe. Bizi dugun elebitasun honek euskararen menpekotasuna sekulakotzen du. Eta hori, inoiz baino teknikari gehiago eta

gaiago dauzkan unean. Euskararen lan-indar handi hori marjinatua dago, gaztelaniaren mende jarria. Zuk uste duzu gure itzultzaile funtzionarioak ez direla gauza euskarari adierazkortasuna emateko? Lan bikaina egin zezaketenak, gaztelaniaz sortutako prosa teknokratiko txarra euskaratzeari daude emanak. Labur: euskara koofiziala da, baina gaztelaniaren subordinatua izatekotan. Euskaraz sortzea, gaztelania marjinatzea da. Adibide hau elebitasunaren esparru guztietara zabal liteke. Etxepare institutuak hitzarmena sinatu du Cervantes institutuarekin: euskara gaztelaniaren eskutik mundura. Milaka adibide dauzkagu.

Hitz franko ederrak entzunak ditugu o r a i n d i k o r a i n G a s t e i z k o legebiltzarreko erakusketa baten k a r i e t a r a . E u s k a r a b e t i d a «estimagarri, funtsezko, garrantzizko, ondare, historiko…». Alabaina, inoiz ere ez «bizia, erabiltzekoa». Arantza Quirogarenak, eta besterenak, entzun eta burlaka ari zaizkigula irudi du…

Museo bat eskaintzen digute, eta neurri batean museoko biztanleak gara. Venerables tradiciones eta sano regionalismo haien aldaerak dira euskara «guztion ondarea» delako hauek. Euskaltzaindian mintzatu zen Basagoiti. Ona omen, espainiar integristak euskaraz arduratzea. Ez naiz diplomazian aditua, auskalo. Baina Basagoitik esan zuena izan zen ez zuela permitituko euskara erreklutarako erabiltzea. Euskara despolitizatu egin behar da. . . Bitartean, Cebrian akademikoa Latinoamerikan dabil «gaztelania da guztiok batzen gaituena» esanez senidetasuna saltzen, «guztion aberria», horrelakoak, Endesa latinamerikarren ondasunez j abe tzen den b i ta r t ean . Gaztelaniaren unibertsala lapurreta globalean Espainiari dagokionaren estaldura da.

Page 72: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Azak ontzeko, EAEko lehendakariak esanak ditugu, baina berdin alda genitzakeen hona Jaurlaritzako Kultura sailburuaren hitzak, gaurkoak eta biharkoak. Lehendakaria, esanez biolentziaren amaierarekin libre izango dela euskara. ETAren armak mutu dira. Salbu da euskara… Bestetik, estatuaren aparatu bortitzak ez dira inoiz isilduko. Biolentzia gabeko egoerarik, ez aldirik, ez da inoiz izango. Galdua da euskara…

ETArik ez egoteak, edo babes politikorik gabeko ETA azkendu bat egoteak arazoak ekarriko dizkio estatuaren estrategia klasikoari. Orduan ETAren ordezko bat bilatu beharko du. Nola aurkitu dute islamismoa gaitz guztien ama, behialako komunismoaren ordezko? Bada, terrorismoaren ordezko euskara hartuko dute, euskararen inposaketa, elebakarrera itzuli nahi dugun kabernikolak, hizkuntzaren diktadura, gaztelaniaganako gorrotoa... Hizkuntza gatazkak sortu eta asmatuko dituzte beren demokratikotasun ezin moralagotik inposaketa indartzeko.

Aurkezpenean esan zenuenez, idazlea gero eta behartuago egongo da hizkuntzaren inguruan jardutera… Harrigarria da zenbat eta zenbat albiste –eta albisteek bere baitan dakarten diskurtsoa da pozoi–, sortzen ari den gure hedabideetan euskararen inguruan…

Atertuko ez duen erasoa da, beti bestek markatutako dinamika horretan gabiltza, kontra-argudiotan, erantzunetan... Lopez lehendakariak uste du, edo hala interesatu zaio a d i e r a z t e a , e u s k a r a « o r a i n d i k » terrorismoarekin lotua dagoela. Zer gertatuko litzateke euskal politikari batek gaztelania

torturak «lotua» daukala esango balu? Nolako espantuak orduan, nolako baieztapen biribilak hizkuntza ororen duintasunaren alde! Oso ongi dakite zertan ari diren, kategorizatu egiten dute: euskara zikindu egin du minoria kriminal batek... beraz gaztelania neutroa da, garbia, komunikazio tresna demokratikoa. Euskararen alde ari omen diren guztietan, gaztelaniaren alde ari dira. Lopez sozialistak, egia esan, Aceves eskuindarrak Egunkaria ixteko erabili zuen diskurtso beraren bertsio bat egin du: euskara liberatu egin behar da... euskararen diktaduratik.

Horra euskara, hilotz, azkenean hila. Inori –izan euskalduna edo, berdin, gaztelania hiztuna–, ardura dio?

Mundua negar batean, La patria sufre. Eta biharamunean, azken omenaldia: Por fin, un vasquismo sin complejos, «Gu» egunkarian.

Hilotza mahai-gainean, hileta jo dute. Zein jende ikusi duzu zeremoniara bidean?

Hiltzaileak eta beren kolabo guztiak, Bernat Etxepareren liburua besapean.

Page 73: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Hauteskunde garaian euskarak lekurik ez!

2 0 1 1 k o m a r t xo a r e n 2 0 e t a 2 7 a n , Kantonamenduetako hauteskundeak iragan dira Ipar Euskal Herrian. 10 kantonamendu, 72 hautagai. Emaitza historikoak, izan ere Kontseilu Orokorra, tradizioz eskuinekoa zen, baina lehen aldikoz ezkerrera egin du jauzia. Haatik, hautagaien artean euskarari ez zaio leku handirik eskaini.

Izan ere, aurkezten diren talde nagusien komunikazio-euskarriei erreparatuz gero, hau da, egitarauak, afitxak, blogak, euskararen erabilera oso murritza izan da, eta gutxitan agertu da orekaz edo lehenetsia.

Kontseiluak hauteskundeen garaietan, egitarauen azterketa egin ohi du. Oraingoan, hauteskundeetara aurkeztu diren 18 hautagairen segimendua egin du eta hainbatetan zuzenean jaso izan du haien iritzia.

Azken batean, haien borondatean kokatzen baita hizkuntza-politika eragingarria

bideratzea eta herritarren hizkuntza-eskubideen bermea. Hautagai hauen iritziak aztertu ondoren, hona hemen hainbat hausnarketa:

Ofizialtasunaren harira

Ofizialtasunaren inguruko adierazpen batzuk kezkagarriak dira. Ofizialtasunaren aitortzak herritarron hizkuntza-eskubideen bermearen bidean haustura puntua bait dakar. Euskara behin ofizial izendaturik, Administrazioek euskal hiztunon hizkuntza-eskubideak ber matzeko lan egin beharko dute, horregatik da garrantzitsua.

Ofizialtasunaren kontra ez da nehor agertzen, eztabaida Kontseilu Orokorraren eskumena ote den kokatzen da. Batzuek Estatu mailako erabakia dela diote.

H a l a e r e , K o n t s e i l u O r o k o r r a k ofizialtasunaren alde lan egin dezake, euskara ofizial izendatu dezake Estatuari eraginez eta herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko neurriak hartu ditzake. Estatu mailako erabakia dela argudiatzea gaia saihesteko modua baino ez da.

Ezagutzaren unibertsalizazioaz

Hautagai guziek ez dute euskararen irakaskuntzaren orokortzea begi onez i ku s t en , inpos i z io t za t j o t zen du te,

2011ko martxoaren 20 eta 27an, Kantonamenduetako hauteskundeak iragan dira Ipar Euskal Herrian. Testuinguru honetan, Kontseiluak 18 hautagai solastatu ditu, euskarari doakionez beren posizionamendua jasotzeko.

Kontseilua

Page 74: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Suspense feugiat mi sed lectus oreet nec interdum

metus commodo

varius

d i s k r i m i n a t z a i l e t z a t . H a a t i k , egunerokotasunean, argi da frantses elebakarra dela bere hizkuntza inposatzen duena.

Izan ere, euskaldun guziak elebidunak dira, ondorioz elebakarrak erabakitzen du, bere presentzia soilarekin, zein izanen den gainerakoen hizkuntza.

Zineman, medikuan, saltegietan, euskaldunek beren hizkuntza erabiltzeko aukerarik ez dute i za ten maiz ez de lako aukera hor i ahalbidetzen. Egoera hori gainditzen joateko bide bakarra ezagutzaren unibertsalizaziora pauso eragingarriak ematea da eta hautagai gehienen ahoan ez dugu horretarako proposamenik entzun.

Gehiago jakitea beti da hobe gutxiago jakitea baino. Gaur egun, Hezkuntza Sistemak badaki nola jokatu behar duen, zer tresna eta bide erabili behar dituen belaunaldi berriak osorik euskaldunak izan daitezen. Beraz, borondatea da behar dena. Bitartean, gutxiago dakienak gehiago dakienaren askatasuna murrizten segituko du.

Egoera honi konponbidea emateko, bide bakarra ezagutzaren unibertsalizaziora pauso sendoak ematea da, Ipar Euskal Herriko herritar guziek ezagutu behar dute euskara, herritarrek hautu libreak egitea nahi badugu.

Helburu hori lortzeko, murgiltze sistema da egokiena, eragingarriena.

Euskararen erabileraz Administrazioan

Euskaldunok Administrazio desberdinetan euskara erabiltzeko dugun eskubideari buruz ere galdetu zaie hautagaiei. Administrazioaren euskalduntzea koadro legaletik kanpokoa dela erantzun du hainbat hautagaik.

Frantziako Estatuaren egitura juridikoaren ardatza den berdintasunaren izenean euskaldunoi ezin zaigula eskubiderik eskaini azpimarratu dute. Hautagai horien ustez, bi mendetan eraiki den Estatu baten oinarrizko printzipioak ezabatzera, ezeztatzera eramanen gintuzke talde bati eskubide “bereziak” aitortzeak.

Errealitatean, kontraesankorra irudi badezake ere, berdintasunaren izenean euskaldunak dira bereizkeria eta diskriminazio egoera pairatzen d u t e n a k , b e rd i n t a s u n a re n i z e n e a n , euskaldunei, hautatu hizkuntza erabiltzeko aukerarik ez zaie eskaintzen. Errealitatean, ez da berdintasunik, hizkuntza erabiltzeko aukera berdintasunik ez bada bermatzen.

Egoera honi konponbidea emateko, bide bakarra

ezagutzaren unibertsalizaziora pauso sendoak ematea da

Kontratazio berrietan euskararen ezagutza eskatzeaz

Hautagai gehiengo batek euskara plus bat bezala kontsideratu behar dela eta batez ere, ha r re ra -gunee tan g a ldeg in behark o litzatekeela adierazi dute. Begi bistakoa bada ere, inork gutxik azpimarratu du euskalduna hasieratik kontratatuz geroz, dirua eta denbora

Page 75: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Suspense feugiat mi sed lectus

oreet nec

aurrezten dela. Langileek formakuntzan pasa behar duten denbora eta dirua, aurrezten dela, alegia.

Administrazioek elkarbizitza arautzen dute, zerbitzuak eta ba l i ab ideak e s ka in t zen dituzte. Oro har, herritarren z e r b i t z u a n a r i d i r a , herritarren ongizatearen bermatzaileak dira. Bestalde, herritar horiek, zerbitzu horiek ordaintzen dituzte, zergen bitartez.

Ondor ioz , ez in d i tuzte herritarrak baztertu, orekaz eta justiziaz jokatu behar d u t e . H o r i d e l a e t a , eskubidezkoa eta justiziazkoa

da herr i tar euskalduna euskaraz artatzea. Euskaldunok euskaraz bizi nahi dugu. Gure nahia da eta horretarako eskubidea dugu. Euskara nor malizatzeko hizkuntza-politika eragingarri bat behar da, eta gure Administrazioetan erabakiak h a r t z e n d i t u z t e n e n borondatea behar dugu.

Orain, arduraz joka dezaten g a l d e g i n n a h i d i e g u , H i z k u n t z a - p o l i t i k a eragingarria eta herritarron h i z k u n t z a - e s k u b i d e a bermatze aldera. Kontseiluak e s k u a l u z a t u n a h i d i e e l k a r l a n e z e u s k a r a r e n normalizazioaren bidea egin dezagun.

Errealitatean, kontraesankorra

irudi badezake ere, berdintasunaren

izenean euskaldunak dira bereizkeria eta

diskriminazio egoera pairatzen dutenak,

berdintasunaren izenean,

euskaldunei, hautatu hizkuntza

erabiltzeko aukerarik ez zaie

eskaintzen

Page 76: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

Isabel Celaaren Hezkuntza Sailak marko hirueledunean parte hartuko luketen ikastetxeak lortzeko dituen arazoak ekiditeko «tranpak» egiten hasi da. Eskaintza bereziak egiten ari da ikastetxeak «erosi» nahian. Baina, hau guztia argitu baino lehen markoari buruzko informazioa gogoraraziko dizuegu.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, hezkuntza eragile nagusiak kanpoan utzita, marko hirueleduna sortu zuen (sindikatu abertzale guztiak, eragile ugari, eta abar... kontra daude). Ikasturte honen hasieran deialdi bat ireki zuen berrogei ikastetxetan esperientzia moduan hiru urtez martxan jartzeko. Epe hau bukatu eta gero, beraien ustetan (hala izango da, noski) emaitzak onak badira, A, B eta D ereduak desagertuko dira eta inork nahi ez dugun hizkuntza eredu bakarra ezarriko da ikastetxe guztietan. Hiru urte hauetan ebaluaketak egingo dira, baina ez ikasleena, «esperimentuarena» baizik. Proiektu hau, inposaketa izateaz gain, txapuza bat izaten ari dela ikusten ari gara (metodologiarik gabe, irakasle baten gainean utziz ardura osoa, eta abar.) Ezin gara beraien jokoan sartu, ez eta babesa eman marko honi. Denon artean hiru urte barru martxan ez

jartzea lortu behar dugu.

Z e i n t z u k d i r a m a r k o a r e n oinarriak? Asteko ordu kopuruaren %20 gutxienez izan b e h a r d a h i z k u n t z a bakoitzean (gaztelania, euskara eta ingelera) eta gainontzeko %40a zein hizkuntzatan eman ikastetxe bakoitzak erabaki dezake. Hau da, LHn gutxienez bosna ordu, eta DBHn seina ordu. Argi dago kaltetua ateratzen den hizkuntza euskara dela.

Zer suposatzen du honek? Kasu onenetan, gezurretako B eredu batera pasako garela, eta guk eta beraiek ondo dakigunez, B ereduak ez du euskalduntzen (B ereduan ikasleen herena baino ez da euskalduntzen beraien datuen arabera). Hainbat ikerketetan (tartean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak berak kaleratu dituenak) frogatuta geratu denez, Euskal Herrian ematen den egoera diglosikoan, euskarazko murgiltze eredu batek berma dezake soilik euskaraz bizitzeko gaitasuna, gainerako hizkuntzetan komunikatzeko gaitasunarekin batera.

Ingelesa ikasteko aitzakiarekin, euskara baztertu nahi dute. Gurasoen aurrean ingelera «karamelu» moduan erabiltzen ari dira. Bestalde, jakin badakigu ere ingeleraren maila ez dela asko aldenduko oraingo D eredukoetatik. Gaur egun garbi dago lortzekotan D ereduak baino ez dituela lortzen euskaldun eleanitzak.

Zer gertatu zen? Oso ikastetxe publiko gutxi sartu zirela esperientzia honetan (Araban

Celaa anderearen Sailaren azpijokoa

Iritzia2011/02/13

Page 77: Urtekaria 2011

otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila otsaila

hiru, Bizkaian hamabi eta Gipuzkoan bat bera ere ez). 2011ko hasieran ere esperientzia zabaldu nahi du Sailak eta beste ikastetxe batzuetan marko berria jarri nahi du martxan, baina iraileko arazo berarekin jarraitzen du: ikastetxeak ez daude prest. Beraz, beraien eredua saltzeko azpijoko bat asmatu du: taldeka biltzen ari dira ikastetxeekin honako eskaintza hau eginez: «Marko hirueledunean sartuz gero, irakasle gehiago emango dizkizut eta gainera ez duzu eredu honen oinarria guztiz bete behar».

Oraingoan kontua eredu hau onartzen duten ikastetxe zerrenda luze bat egitea da. Berdin dio barruan zein eredu ezartzen den. Eta gainera, behin barruan egonez gero, eredu berri honen oinarriak ezarri beharko dituzte ikastetxeetan berandu baino lehen (beraien helburua euskara baztertzea baita).

Aurtengo matrikulazio kanpainan ere 2 urteko haurren gurasoei eskutitz bana helarazten ari zaie. Bertan, nahiz eta aukeratutako ikastetxean beraiek nahi duten eredua ez izan, betiko A, B eta D ereduez gain, eredu hirueledun berria ere aukera dezaketela esaten zaie (ereduak azaldu gabe eta hauen emaitzak eman gabe).

Lotsagarria da! Inork nahi ez duen eredu bat saldu ezinaren porrota ez erakustearren

edozer egiteko kapaz dira. Ikastetxe pilotuen zerrenda, markoa betetzen ez duten ikastetxeekin handitzeraino. Zeren ebaluazioa egin behar dute horrelako balditzetan sartutako ikastetxeetan? Ikastetxe publikoen babesa dutela erakutsi nahi dute, besterik ez.Ez gaitezen haien zurikerietan erori eta eredu bakarraren alde egin dezagun, baina euskaldun eleanitzak sortzen dituen eredu bakarraren alde.

Informazio gehiago, edo zehatzagorik behar izanez gero, jo ezazu gurera eta helaraziko dizuegu.

Bego BitorikaSortzen-Ikasbatuaz elkarteko koordinatzailea

Page 78: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

Martxoa

Page 79: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

Gure seme-alabak dira etorkizuna eta sortzen diren une beretik gurasoon kezka eta helburua. Izan ere, gaur egungo gizartea ezagutzen dugun neurrian eta etorkizunean zer bilakaera izango duen aurreikusiz argi eta garbi dugu prestakuntza dela eskain diezaiekegun babesik eragingarriena mundu honetan egingo duten ibilbidea arrakastaz egin dezaten. Zeregin horretan hizkuntzek aparteko garrantzia dute, dena ezagutu ezin den mundu honetan jakintzarako eta giza harremanetarako ateak direlako.

Euskararen aldeko mugimenduak mende erdiko esperientzia du alor horretan eta ez bakarrik alor teorikoan. Murgiltze ereduak euskararen irakaskuntzan du hasiera gure herrian. Profesional, guraso eta nola ez, ikasle askoren ahalegina dago arrakastaren atzean. Gaur egun, beraz, alor teknikoan ez dugu inolako zalantzarik belaunaldi berriak oso-osorik euskaldunak eta eleanitzak izan daitezen egin behar denaren inguruan. Areago, Kontseiluak berak, Hezkuntza alorreko bazkideen ekarpenez, proposamen

zehatza osatu du egin beharko liratekeen erreformak jasoz helburu horretara ahal bezain pronto eta eraginkorki iristeko. D ereduak iragan aberatsa, orain emankorra eta etorkizun itxaropentsua du, begi-bistan da hori.

Nafarroan, UPNren Gobernuak urte askotan mota guztietako estrategiak erabili ditu D ereduaren hedapena eragozteko. Vascuencearen legeak ezartzen zuen zonifikazioa lurralde zabaletan euskarazko irakaskuntza debekatuz, itotze ekonomikoa, bazterker ia , zokoratzea… eta azken urteotan ingelesarekiko lehia. Euskarazko irakaskuntza eta ingelesezkoa kontrajarri ditu bere diskurtsoan eta praktikan gurasoak bata ala bestea aukeratzera behartuz. Sirena k a n t u h o r i e n e r a g i n e z , 2 0 1 0 - 2 0 1 1 ikasturterako matrikulazioan atzerapena ezagutu zuen D ereduaren matrikulazioak (1.935 – 1.743).

Aurten, ordea, mugimendu euskaltzaleak gurasoak informatzeko ahalegin handia egin du eta emaitzak nabarmen hobetu dira. Une honetan, Nafarroako datuen arabera 23.059 haur eta gazte ari dira D ereduan, % 22,04 hain zuzen ere, kontuan hartuz Nafarroaren erdian aukera hori sistema publikoan urratua dutela, datu esanguratsua iruditzen zaigu. Iazko datu kezkagarriak irauli dituzte, b e r a z , a u r t e n g o d a t u e k . I k a s t e t x e publikoetan eta ikastoletan, bietan areagotu dira euskaraz ikasteko eskariak. Eskola publikoetan, 1.790 ikasle inguruk eman dute

Hiru, bi baino hobeJakiteaz ari garela, beti da hobe gehiago jakitea, gizarte aukerak, aukera pertsonalak eta lan aukerak handiagoak dira gure prestakuntza zenbat eta handiagoa izan.

Kontseilua

Page 80: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

izena lehen aldikoz; iaz, 1.743 izan ziren. Ikastoletan, 538 ikaslek eman dute izena; 486 izan ziren iaz. Guztiek, ordea, ezin izango dute ikastoletan ikasi, Iruñean itunpeko hiru ikastoletan ez baita lekurik izango denentzat. 40 ume ingururen kasua izango da hori.

Z i n e z b i t x i a i r u d i t u z a i g u n a f a r Gober nuaren d i s kur t soa aurkezpen egunean aparteko bat egin zuelako azpimarratzeko 1.062 haur matrikulatu direla eredu eleanitzetan, D eredua e l ean i t za ez ba l i t z beza la . Hor ixe diskurtsoaren zitala. Izan ere, G eredua gaztelaniazko eredua dela diote eta D ereduan, ordea, euskara besterik irakatsiko ez balitz bezala. Errealitatea, ordea, guztiz bestelakoa da, izan ere, D eredua da eleaniztasunaren ikuspuntutik emaitzarik h o b e re n a k b e r m at ze n d i t u e n a , B 2 gaztelania eta euskararen kasuan eta B1 ingeleserako. Gurasoak tranpa horretan e r o r t z e n a r i d i r a , d e s i n f o r m a z i o induzituaren ondorioa, dudarik gabe.

E u s k a r a r e n h a z k u n d e a e r a g o z t e k o ingelesaren etengabeko sustapena bide eragingarria izan daitekeela ondorioztatu du UPNk eta horren ondorioz, datozen ur teotan , hauteskundeek ez badute bestelako aukerarik ematen, hortik joko duela espero behar dugu. UPNk garbi ikusi du euskararen normalizazioak hizkuntzen arteko lehia sortzen duela lurraldean bertan bi hizkuntza, euskara eta gaztelania, gizarte espazio berean lehiatzen direlako.

Ingelesarekin, ordea, ez da hori gertatzen, ez du inork ingelesa ikasten ingelesez bizi nahi duelako, ingelesak ez dio gaztelaniari espazioa aldarrikatzen administrazioan, alor sozioekonomikoan, kulturan… ingelesa ikasteko arrazoiak beti dira pragmatikoak inoiz ere ez identitarioak, hau da, ez du

inork ingelesa ikasten amerikarra izan nahi duelako, adibidez. Beraz, Euskalgintzak gurasoak informatzeko bideak areagotu behar ditu Gobernuak hedatutako tranpa gainditzeko eta ez ditu matrikulazio-kanpainara bakarr ik mugatu behar. Kanpaina etengabean murgildu behar dugu

hedatzen ari diren gezurra agerian uzteko. G a r b i a d i e r a z t e k o e l e a n i z t a s u n a be r matzeko b ide r i k e rag ing ar r i ena murgiltze eredua dela.

Gure i raganar i beg i ratzen bad iogu ohartuko gara etengabeak izan direla gure hizkuntzaren normalizazioa eragozteko saioak baina, era berean, ohartuko gara herritarren sostengua, inplikazioa, sormena e ta ba ld in tza txar re tan pro i ek tuak eraikitzeko izan duten gaitasuna izan dela aurrera egitea ahalbidetu digun edabe magikoa.

Orain erronka berriak ditugu, oztopo be r r i ak j a r r i d i zk i gu te b idean e ta euskararen hedapena bermatzeko berriro ere, orain, iraganean bezala, herritarrengan datza irtenbidea. Informazioaren borroka dugu aurrean, garrantzi handikoa da hori. Aurrera egingo badugu pertsona guztiei jakinarazi behar diegu zein den gure ikuspuntua.

Page 81: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

Aurtengo kanpainari gagozkiolarik, interes handikoak iruditu zaizkigu Richard Weindling adierazpenak. Richard ingelesa ematen duten irakasleen irakaslea izan da Nafarroako Hezkuntza Sailean.

Eskoziako Glasgow hirian sortutako irakasle hori 8 urtez aritu da lanean Nafarroako irakasleekin eta garbi du ez dagoela baliabiderik TIL eredua martxan jartzeko.

Seme-alabak D ereduan dituen eta euskara ikasi duen irakasle horrek garbi du irakasleen prestakuntza ez dela egokia k l a s e a k i n g e l e s e z e m at e k o “ L e h e n Hezkuntzako irakasle batzuk ez dira gai, ez eta esaldi bat osatzeko ere”

Richard Weindlingi egindako elkarrizketa baten hainbat pasarte interesgarri:

Zergatik Nafarroako Gobernuaren tema hori TIL ereduaren alde?

Argi e ta garb i , D eredu indart sua saihesteko. Eremu mistoko gurasoek D ereduaren irudi oso ona dugu. Baina gure seme-alaben etorkizuna oso garrantzitsua da, eta ingelesak lan arloan hartu duen garrantzia oso handia da.

Orduan, gobernuak esaten badu ingelesa ikasteko TIL eredua ezinbestekoa dela, guraso batzuek hori aukeratuko dute. Umeek hiru hizkuntza ikasteko aukera dute, baina badakite zein den arlo bakoitzean erabili behar dutena. Bi hizkuntza aldi berean ematen badituzu, ordea, umeek ez dute hizkuntza batere ongi menperatuko.

T I L e r e d u a e z a r t z e ko , b e r a z , baliabideak behar dira?

TIL ereduko irakasleek ez dute inoiz lortuko irakasle euskaldunen maila. Nik, ingelesezko irakasleen irakaslea nintzenean, egia da ikusi nuela maila igotzen ari dela, izan ere, jende gazte euskalduna hasi da ingelesa ikasten, eta elebidunak direnez, beste hizkuntza bat ikasteko erraztasuna dute. Baina ez dute lortuko maila bera. Ni beraiekin egon naiz, eta badakit zein maila duten.

Lehen Hezkuntzako irakasle batzuek ez dakite esaldi oso bat egiten ere. Eta nahi dute irakasle horiek beste irakasgai batzuk ematea?  Ezinezkoa da.

Ingelesa menperatzen duen irakasle batekin beste hainbat ordu irakasten baditu, eta zientzia eta gisa horretako irakasgai bat ematea nahi baduzu, engainu bat dela

Page 82: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

A d m i n i s t r a z i o a n E u s k a r a z t a l d e a k Nafarroako Gobernua berriz ere kritikatu nahi du. Nafarroako Euskararen Legeak eremu euskaldunerako hauxe dauka ezarrita:

«Administrazio bakoitzak, beraiei dagozkien eskumenen esparruan, zehaztuko du zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea, eta gainerakoentzat, kontuan hartzeko merezimendutzat hartuko da besteren artean». 55/2009 Foru Dekretuak Gobernuaren Administrazioan euskararen balorazioa arautzen du: Eremu euskaldunean, baremoaren % 6 eta zenbait lanpostutan % 10; eremu mistoan, baremoaren % 3 eta zenbait lanpostutan % 6.

Zein da Gobernuak erabiltzen duen bidea, euskara baloratzea saihesteko? Baremorik ez jartzea. Oposizioa aukeratu du liburutegiko arduradun izateko 14 lanpostu betetzeko deialdian. Berako eta Lesakako lanpostuetan balorazio faltak talka egiten du Euskararen Legearekin.

H a l a e r e , Gobernuak halaxe e g i n d u . H e r r i h o r i e t a k o lanpostuetan euskara jakitea beharrezkoa ez da. Meritu gisa baremoaren % 6 baloratu ere ez du egiten. Ezta baremoaren % 10 ere, nahiz eta liburutegiko arduradun postua aipatua d a g o e n h o r re l a k o b a l o r a z i o a j a s o dezaketenen artean.

O n d o r i o a : G o b e r n u a k e r e m u « e z euska ldun»-eko e ta e remu mis toko euskaldunen hizkuntz eskubideak kontuan ez hartzeaz gain, eremu euskalduneko euskaldunen hizkuntz eskubideak ere ez ditu aintzat hartzen. Errealitate hitsa: Euskaldunoi aurpegira barre egiten digu.

Rosario Huizi

Administrazioan Euskaraz taldea

Eremu euskaldunean langile erdaldunak

Iritzia2011/03/01

Page 83: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

Eremu publikoan euskara «desagertzeraino» mugatu nahi izatea egotzi dio EAJk Eusko Jaurlaritzari. «Egoera negargarria da, eta iruditzen zaigu ez duela hobera egingo. Ez dute legea betetzen, eta tamalgarria da euskara baldintza bat izatetik meritu izatera igaro izana», adierazi zuten atzo, Garbiñe Mendizabal, Maribel Vaquero eta Josune Gorospe legebiltzarkideek.

Jaurlaritzaren hizkuntz politikak duen xedea salatu du Vaquerok. «Jaurlaritzaren helburua da euskararen erabileraren sustatzea mantsotzea eta etetea. Hala, ondoren atzerapausoak eman, eta euskara ahazturan eror dadin».

Jaurlaritza lantzen ari den hizkuntza politikaren ondorioz, euskararen inguruan zeuden adostasunak hautsi direla uste du EAJk. «Arrabolaren politika erabiltzen dute, euskara bigarren maila batean uzteko».

J o n Ju a r i s t i E u s k a r a r e n A h o l k u Batzordeko kide izendatu izanarekin kezkatuta dago EAJ. Hark euskararen inguruan egindako hainbat adierazpen «iraingarriak» direla salatu du Vaquerok, Adierazpen horietako bat ekarri du gogora. «Alcobendasen euskarak ez duela ezta ordua galdetzeko balio ere adierazi berri du». Herenegun bertan, Juaristik aitortu zuen «zirikatzea» gustuko duelako onartu zuela kargua.

« H a l a k o a d i e r a z p e n e n a u r r e a n Jaurlaritzaren erantzun irmoa eskatzen dugu». Beste hainbat alderdik ere eskatu izan dute Juaristiren dimisioa: EAk eta Ara lar rek , ad ib idez . B lanca Urge l l Ku l t u r a s a i l bu r u a k , h a a t i k , h a re n izendapena defendatu du behin berriz. Juaristiren ekarpenak «oso baliotsuak» izan daitezkeela iritzi dio Urgellek, eta Euskararen Aholku Batzordean iritzi eta pentsamolde guztietako pertsonek dutela lekua.

Berria2011/03/02

EAJk dio euskara «desagertzeraino» mugatu nahi duela Eusko Jaurlaritzak

Legez besteko proposamena aurkeztu dute, euskalgintzako eragileek urte hasieratik laguntzen berri izateko

Page 84: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

Hedabideak eta Osakidetza

Irrati lizentziak banatzeko baldintzen artetik euskara ezabatu nahi izatea kritikatu du EAJk. « E r e mu h o r r e t a t i k e r e e u s k a r a r e n normalizazioaren alde egin beharko litzatekeela uste dugu».

Osakidetzan gertatzen ari denaz ere ohartarazi du Gorospek. «Osasun Sailak ez ditu aintzat hartzen euskararen planean jasotzen diren neurri zuzentzaileak. Egongo ez balira bezala jarduten ari da». Bengoa alor horretan egiten ari den politika «atzerakoia» izaten ari dela nabarmendu du Gorospek. «Hizkuntz eskakizunak betetzen ez dituzten langileak ari da kontratatzen».

Horren aurrean Jaurlaritza errealitatearen irakurketa «maltzurra eta okerra» egiten ari dela iritzi dio EAJk. «Nahi dutena da, jendeak pentsatzea euskara dela mediku faltaren erruduna; edo eta baldintza hori bete behar izateagatik, kontratatzen diren medikuak ez daudela behar bezala prestatuta».

Euskotrenen lan eskaintza publikoetan euskara derrigorrezko baldintza gisa azaltzen dela ere nabarmendu dute. «Baina m o d u s i n b o l i k o a n e g i t e n d a , l a n eskaintzaren bigarren zatira arte ez baita kontuan har tzen ; e ta so i l i k %20ko garrantzia ematen diote», azaldu du Gorospek.

«Arrabolaren politika erabiltzen dute,

euskara bigarren maila batean uzteko».

EAJri ere larria iruditzen zaio, euskararen inguruko diru laguntzak jakinarazteko orduan aurten izandako atzerapena. Hala, legez besteko proposamen bat aurkeztu dute, euska lg in tzako erag i l eek ur te hasieratik izan dezaten laguntzen berri, «ezinbestekoa baitute».

Page 85: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

Nafarroako eremu mistoko eta eremu erdalduneko umeek, ikastetxe publiko batean euskaraz ikasi ahal izateko, egunero k i lometro asko eg in behar d i tuz te. Garraioa, gainera, gurasoek ordaindu behar izaten dute. Haurrek euskaraz ikasteko eskubidea izatea nahi duten zenbait gurasok eta Sortzen Ikasbatuaz taldeak Alberto Catalan Nafarroako Hezkuntza kontseilariarekin bilera egin zuten atzo, Hezkuntza Departamentuko kontseilariaren bulegoan. D ereduan ikasteko aukera bermatzeko eskatu zioten. Erantzuna ezezkoa izan zen.

Betikoa: legeak ez du onartzen eremu e r d a l d u n e a n e u s k a r a z i r a k a s t e a . Sortzeneko kideek eta bilerara joan ziren gurasoek konponbidea lortu arte Catalanen bulegoan itxita geratzea erabaki zuten. Ez ziren luze egon. Foruzainei hots egin zien Catalanek, eta bota egin zituen.

Nafarroako herri eta auzo guztietan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu du Sor tzen Ikasbatuaz ta ldeak ek imen honekin. Arellanoko, Artaxoako, Iruñeko Donibane auzoko, Mendigorriako eta Tuterako gurasoekin batera egin zuten Aberto Catalanekin bilera. Batzarraren helburua herri eta auzo guztietan euskaraz i k a s t e k o e s k u b i d e a b e r m a t z e k o konpromisoa lortzea zen. Eremu mistoko eta erdalduneko umeek euskaraz ikasteko orduan dituzten «zailtasun» handiak ekarri zituzten gogora, eta konponbide bat eskatu.

Euskararen Legea aipatu zuen Catalanek eremu erdaldunean euskarazko eredua ez jartzeko argudio moduan. Sortzeneko kide eta gurasoek, ordea, Noaingo adibidea hartu zuten ahotan: eremu erdalduneko herri horretako ikastetxean D eredua eskaintzea lortu dute herritarren lanari esker. «Catalanek esan digu hori ezinezkoa dela, legeak ez duelako onartzen. Orduan, UPNko gobernua prebarikatzen ari ote den galdetu diogu, eta esan digu ez dutela horrelakorik egin».

Hezkuntzako Departamentuko bulegoan bilera egin zuten bitartean, Sortzen Ikasbatuazeko, ELA, LAB eta EILAS s i n d i k a t u e t a k o e t a E H E e t a A E K taldeetako kideak eta beste hainbat guraso e r a i k i n a r e n a u r r e a n e g o n z i r e n , e lkar re taratzean . Euskaraz ikas teko

UPNk berriro ukatu du D eredua eremu “erdaldunean”Sortzen Ikasbatuaz taldeko kideek eta guraso talde batek ezezko biribila jaso dute Alberto Catalanekin egindako bilera batean. Kontseilariaren bulegoan geratu dira konponbide eske, baina bota egin dituzte

Berria2011/03/03

Page 86: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

eskubidea auzo eta herri guztietan leloa ardatz hartu zuten. Bitartean, Hezkuntza Departamentuko atearen bi aldeetan bost foruzain egon ziren.

12:30ean sartu ziren D ereduaren aldeko mugimenduko ordezkariak Catalanekin bilera egitera. Hezkuntza kontseilariak behin eta berriro errepikatu zien legeak ez duela onartzen euskarazko eredua eremu erdaldunean. Ezezko erantzun irmo hori ikusirik, eta kontseilariaren konpromisoa l o r t ze k o h e l bu r u a re k i n , C a t a l a n e n bulegoan ixtea erabaki zuten Sortzen Ikasbatuazeko ordezkariek. «Kontseilariak jakinarazi digu legea ez bada aldatzen ezin dutela ezertxo ere egin. Baina guk esan diogu ez ginela joango baiezko eta konpromisozko erantzuna eman arte», azaldu du Nestor Salaberria Sortzen Ikasbatuazeko ordezkariak.

«35 urte hauetan egindako lorpen

guztiak herritarren gogoaz

lortu dira»14:00etan aterarazi zituzten foruzainek Hezkuntza Departamentutik, Catalanen baiezkor ik e ta konpromisor ik gabe. «Foruzainak etorri dira, ateratzeko esan digute, eta joan egin gara. Gurasoen artean emakume haurdunak daude eta ez genuen arazorik izan nahi», ekarri du gogora Salaberriak.

Euskaraz ikasteko eskubidea bermatzen bada beste hainbat onura ere izango direla dio Sortzen Ikasbatuaz taldeak. Izan ere, umeek «kanpora» ikastera joan behar izaten dutenez, landa eremuko ikastetxe asko ixten ari dira.

N a f a r ro a o s o a n i n g e l e s e z i k a s t e k o eskubidea izatea eta, aldiz, euskaraz ikasteko eskubidea ez izatea «harrigarria» d e l a n a b a r m e n d u d u S a l a b e r r i a k . «Euskaraz ikasteko eskubidea nahi dugu, ingelesez egiten den modu berean».

Baikor direla dio, gainera; Nafarroan D ereduan aurrematrikulazioak %10 igotzeak Nafarroako gizartearen nahia erakusten duela uste du. «35 urte hauetan egindako lorpen guztiak herritarren gogoaz lortu dira».

Eremu erdalduneko umeen joan-etorriekin ekonomikok i l agundu aha l i zateko, Mendigorrian apirilaren 10ean egingo den jaian parte hartzeko gonbita ere egin du.

Page 87: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 1,6 milioi eurora igoko du irakasleek ingelesa ikasteko aurrekontua. 2010-2011 ikasturtean, aurrekontu hori 600.000 eurokoa izan da, baina 2011-2012 ikasturterako, ia hiru aldiz diru gehiago gastatuko du Eusko Jaurlaritzak. Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, eleaniztasunak «ezin du itxaron».

Donostiako Miramar jauregian jakinarazi zuen datu hori, atzo, Celaak, Hezkuntza M a r k o H i r u e l e d u n a r e n b i g a r r e n jardunaldian. Hezkuntza eleaniztunaren hainbat aditu eta 40 ikastetxetako ordezkariak izan ziren Miramar jauregian. Han, hezkuntza eleaniztuna defendatu zuen Celaak, «etorkizuneko erronkei» aurre egiten diela eta.

Egoera ekonomikoa «zaila» bada ere, «politika batzuek» ezin dutela itxaron azaldu du Celaak, eta horien artean kokatu du hezkuntza hirueleduna. «Ezin diogu bizkarra eman etorkizuneko apustu horri», ohartarazi du.

Horrekin batera, orain arteko helburuak ez dituztela aldatuko azaldu du: «Gizarte elebiduna nahi dugu, baina ingelesera zabaltzen dena, hura baita ezagutzaren, zientziaren eta nazioartearen hizkuntza». Helburu hor iek lor tzeko, hezkuntza hirueleduna hiru zutabetan oinarrituko dela argitu du: euskara indartzea, elebitasuna egonkortzea, eta ingelesa sustatzea.

Gainera, marko hirueledunak euskarari

kalte egiten diola ikusiko balitz, eredu hori

«berehala» zuzenduko luketela argitu du:

«Oraindik, esperimentazio aldian gaude».

Proposatzen duen hezkuntza eredua ez dela euskararen kalterako izango nabarmendu du Celaak. Helburua «bestelakoa» dela ziurtatu du. Gainera, marko hirueledunak euskarari kalte

Irakasleek ingelesa ikasteko aurrekontua ia hirukoiztu egingo du Eusko JaurlaritzakHezkuntza eleaniztuna sustatzeko, datorren ikasturteko aurrekontua 1,6 milioi eurokoa izango da

Berria2011/03/03

Page 88: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

egiten diola ikusiko balitz, eredu hori «berehala» zuzenduko luketela argitu du: «Oraindik, esperimentazio aldian gaude».

Aurten abiatu dituzte aurrenekoz hezkuntza hirueleduneko esperientziak, eta, guztira, hiru urtez luzatuko da froga aldia. Celaak adierazi du esperientzia horretan parte hartzeko eskaera «oso handia» izan dela, eta gaineratu du eskaeraren igoera horri erantzuteko asmoz igo dutela aurrekontua.

Hala ere, Celaak aitortu duenez, eskola publikoek baino itunpeko ikastetxe gehiagok hartu dute parte lehenengo deialdian.

Celaak aitortu duenez, eskola publikoek baino itunpeko ikastetxe gehiagok hartu dute parte lehenengo deialdian.

Egitasmo horren bitartez, ingelesa irakasgai gisa izan beharrean, hura ere irakats hizkuntza bilakatzen da. Euskaraz eta gaztelaniaz bezala, irakasgai batzuk —ingeles hizkuntzaz gain— ingelesez lantzen dira. Horrela, ikasleek ingelesarekiko hizkuntza gaitasunak hobetu ditzaten nahi du Eusko Jaurlaritzak.

Kalterik ez euskararentzat

Jardunaldian izan zen David Lasagabaster EHUko irakaslea. Haren iritziz, Edukien eta Atzerriko Hizkuntzen Ikaskuntza Integratuak nabarmen hobetzen du atzerriko hizkuntzen ezagutza, baina baita gainontzeko edukien eta ama hizkuntzaren ezagutza ere. Izan ere, hizkuntza atzerritar bat ere irakasteko tresna izateak, testuinguru l inguist iko «oso interesgarria» sortzen duela, eta beste hizkuntzekiko jarrerak ere bultzatzen dituela iritzi dio Lasagabasterrek. Hala, hezkuntza hirueledunak ez liekeela euskarari eta gaztelaniari kalterik egingo uste du.

Hainbat kasu behatu ditu Lasagabasterrek, gizarte elebidun nahiz elebakarrak. Ingelesaren irakaskuntza zortzi urtetik laura jaisteak hobekuntza nabarmena eragin duela onartu du, baina hobekuntza hori ez dela nahikoa iritzi dio: «Irakaskuntza goiztiarra ez da ama hizkuntzen kalterako, eta ingelesean gaitasun hobea garatzen dute ikasleek, baina maila hori eskasa da».

Ingelesa gainontzeko edukietan integratzeak erabilgarritasuna ematen diola eta ikasleen motibazioak eta hizkuntz gaitasunak gora egiten duela argudiatu du Lasagabasterrek. Gaitasun horietan, irakaskuntza goiztiarrarekiko gertatzen den jauzia datu batean bildu du: Katalunian, ingelesa ere irakats hizkuntzatzat zuten ikasleek urte bakar batean erdiesten zuten gainontzeko ikasleek hiru urtean lortzen zuten maila.

Page 89: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

EHU Euskal Herriko Unibertsitateko sektore guztiek aho batez baztertu dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak unibertsitate irakasleen ebaluazioa egiteko proposatu duen dekretua. Irakasleen lana ebaluatzeko orduan, Unibasq unibertsitate zentroetako ebaluazioa egiteko ardura duen agentziak —Uniqual ordezkatu du— ez du euskararen ezagutza mer i tu g i sa har tuko i rakaskuntzan , ikerkuntzan eta argitalpenetan.

Hezkuntza Sailak atzo aurkeztu zien dekretua Unibertsitateen Euskal Kontseiluari eta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoaren Koordinazio Kontseiluari, eta azken horretan ordezkatuak dauden unibertsitateko sektore guzt iek desadostasuna agertu z ioten dekretuari.

Koordinazio Kontseiluan, Jaurlaritzako sei kiderekin batera —atzo bi bakarrik egon ziren—, ordezkatuak daude EHUko errektore taldeko bi kide —Iñaki Goirizelaia errektorea eta antolakuntza akademikoko errektoreorde Carmen Gonzalez Murua—, Gobernu Kontseiluko bi partaide —Aitor Agirre eta Lidia Rekagorri— eta Gizarte Kontseiluko beste bi —Paulino Corchera eta Iñaki Gonzalez—. Horien artean daude irakasleen, ikasleen eta administrazioko langileen ordezkariak.

Ko o r d i n a z i o Ko n t s e i l u a r e n i r i t z i a erabakigarria ez bada ere, Hezkuntza Sailaren

dekretuaren kontrako iritzia agertu zuen atzoko bileran. Aho batez, gainera.

Gonzalezen iritziz, Hezkuntza Sailak «kanpotik» eragin nahi du euskararen normalizazioak unibertsitatean egin dezakeen aurrerapenean. «Unibasqek unibertsitaterako edozein pertsona kontratatzeko egiaztagiria egin behar du, eta euskara meritu gisa baloratzen ez badu, oztopatu egiten ditu EHUn, Mondragon Unibertsitatean edota Deustuan euskararen normalizazioaren bidean egin daitekeen lana».

Urtarrilaren 24an Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak Unibasq eta agentziaren estatutu berriak aurkeztu zituen, eta ebaluazioa «independenteagoa» egiteko bidean, irakasle eta ikertzaileen lana balioetsiko duten ebaluazio batzordeetako kide guztiek euskal

EHUk ez du onartu irakasleak ebaluatzeko dekretuaJaurlaritzak euskararen ezagutza ebaluaziotik kentzearen aurka azaldu da unibertsitateko koordinazio kontseilua

Berria2011/03/03

Page 90: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

unibertsitate sistematik kanpokoak izan behar dutela nabarmendu zuen.

«Orain arte irakasleak ebaluatzeko euskaldun gutxi zeuden, eta, hemendik aurrera, zailagoa izango da ebaluatzaileen artean euskaldunak izatea. Eta irakasleek, jakinda beren euskarazko lanak ulertuko ez dituztela eta ebaluatzaileentzat itzuli egin beharko dituztela, bada, askotan gaztelaniaz aurkeztuko dute», dio Gonzalezek.

Neurri horrekin, Hezkuntza Sailak batez ere doktorego tesietan eta ikerkuntzan eragin nahi duela dio: «Unibasq tresna garrantzitsua da irakasle euskaldunak desmotibatzeko. Euskara ez delako meritua izango irakaskuntzan baina, batik bat, ikerkuntzan».

«Unibasq tresna garrantzitsua da irakasle

euskaldunak desmotibatzeko. Euskara ez delako meritua izango

irakaskuntzan baina, batik bat, ikerkuntzan»

Lurgorri ikasle elkarteak ere arbuiatu egin du Eusko Jaurlaritza unibertsitate esparruan garatzen ari den euskara politika.

E l k a r t e a k a t z o k o b i l e r a r e n o s t e a n komunikabideetara igorritako oharrean dio dekretuak «euskararen nor mal izaz io prozesuaren hasierara» eramango duela unibertsitatea.

«Eusko Jaurlaritzak argi eta garbi zigortzen du euskaraz irakasten eta ikertzen duen irakasleria, meritu hori aintzat hartu beharrean», adierazi du Aratz Castro Lurgorriko kideak.

Elebidunentzako estatutu bat eskatu dio Biga Baik Bordeleko errektoreari

Eskola Publikoko arlo elebiduneko ikasleen gurasoek osatzen duten Biga Bai elkarteak hezkuntza nazionalari berezko estatutu bat eskatu dio, arlo elebidunarentzat. Bordeleko errektorearen erantzunik gabe, administrazioa beste modu batez interpelatzea izan du xede BigaBaik, atzo emandako prentsaurrekoan. Arazoak zein diren azaldu du, azpimarratuz «frango» jada konponduak direla EEPren laguntzaz.

Tartean, ikastetxe batetik bestera elebidun klaseen arteko ordu ezberdintasuna nabarmendu dute, baita ere lizeoan bi hizkuntzetan ikasteko aukera murritza eta ikasketa tekniko zein teknologikoak euskaraz egiteko aukera eza. Baxoa arte eredu elebidunean ibili direnentzako, ezagupen administratibo bat eskatu dute.

Page 91: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

Zorionik beroenak eman nahi dizkiot Patxi Lopez gure lehendakari jaunari, euskarari buruz egin dituen adierazpenak direla eta. G a u r k o m u n d u t r i s t e h o n e t a n , z i n i s m o a , diruzalekeria, jende faltsua belar txarra baino ugariago dagoen honetan, benetan e s t imatzekoa da gu tx i batzuek behintzat beren b i h o t z a e t a bu r u a e z dituztela behartzen sinesten ez dituzten gezurrak esatera. Patxi irekia, tolesgabea, egiatia agertu zaigu, bere irribarre zabal iraunkorra z i n t z o t a s u n a r e n i k u r erakutsiz.

Norbaitek esan du berak esanak beste batek aurrean jarritako hitzak izan behar zutela, ez zuela aukerarik adierazpen horiek ekiditeko, be s t e l a l ehendakar i t za galtzeko zorian jarriko zuela-eta bere burua. Esan egin behar da hori! Seguru asko inbidiak eraginda jaulkitako hitzak dira hauek. H o r i x e b a i n o e s t i m u handiagoan dut nik gure lehendakaria. Gainera bat ez da iristen lehendakari izatera edonola. Epaileen berebiziko laguntza izan zuen kargu gorena lortzeko eta epaileek, jaun jakintsu,

zintzo, justu eta inpartzial horiek, ez diote beren sostengua edozein txakur txikiri ematen, hala egingo b a l u t e b e r e n b u r u a k gutxietsiko bailituzkete. Bai, b e k a i z k e r i a z e r a n t z u n d i o t e n a k , j o a n b i t e z infernuko sutara.

Badu, gainera, Patxi gure lehendakari jaunak beste bertute estimagarri bat, agian askok ez dakiena. Patxi oso gazte zela egin zen PSOEko eta bere alderdiari leial eta zintzo izateaz gainera, konta ezin ahala z e r b i t z u e g i n d i z k i o h a i n b e s t e m a i t e d u e n erakunde espainolari. Ez dut zalantza nimiñoenik ere bere alderdiak La lucha de c l a s e s a l d i z k a r i a n

publikatutako h a i n b a t a d i e r a z p e n e z a g u t z e n dituela eta irakurri dituela eta aipatu adierazpenekiko zintzo ari dela jokatzen. Honela zioten aldizkarian:

«Españoles de siempre. En el caso vasco no existen razones ni históricas ni de ningún otro tipo que puedan aconsejar la secesión de la región de la nacionalidad española. No tiene ningún fundamento pues el separatismo vizcaitarra, que no puede tenerse por tal el orgullo de la riqueza del país, el afán de notoriedad de cuatro tipos y la locura de cuatro necios». Bilbao, 1899.

«Muerte al euskera! Nosotros lo decimos como lo sentimos, dadas las circunstancias actuales, quisiéramos un Gobierno que prohibiese los Juegos Florales, donde se ensalzan las costumbres de una región en detrimento de otras, que no permitiera la literatura regionalista y que acabara con todos los dialectos y todas las lenguas diferentes de la nacional, que son causa de que hombres de un país se miren como enemigos y no como hermanos». Bilbao, 1899.

Euskara eta PSOE Iritzia

2011/03/05

Page 92: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

«Patria chica, locura: locura conservar el euskara. Hablar de patria chica y querer conservar una lengua regional cuando todo tiende a universalizarse es una de las mayores locuras».Bilbao, 1901.

«El euskera debe desaparecer. Para el reforzamiento de los lazos entre el País Vasco y E spaña , e l e u s k a ra d e b e obligatoriamente desaparecer;

para los socialistas españoles la lengua vasca no tiene lugar en la sociedad moderna; además, ¿no se pierde ella? El argumento mayor de los nacionalistas vascos es la lengua, enteramente diferente de la española, con la cual no tiene ningún punto de contacto. Pero la lengua vasca desaparece rápidamente, sin que nadie pueda evitarlo». Bilbao, 1911

«Incompatibilidad. La ideología nacionalista está de moda en Euskadi y Cataluña, pero yo creo que el nacionalismo es una de las ideologías más peligrosas que existen. Para mí, ser nacionalista y ser culto e inteligente, es incompatible». Txiqui Benegas, 1984.

«Euskera para andar por casa. El euskera es una lengua que sirve para andar por casa y sólo e n t r e e s e 3 0 % q u e e s euskaldun». Fernando Buesa, Vicepresidente del Gobierno Vasco y Consejero de Educación [1993].

Horrelako maisuak izan dituen gure lehendakari jauna, esan beharra dago, ikasle saiatua izan dela. Eskerrik asko lehendakari jauna, beste asko bezala, zinikoa ez zarelako.

Jon UrruxulegiIdazlea

Hizkuntz politikari buruz esandakoak zuzentzeko eskatu dio Urgellek EAJri

Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak barkamena eskatzeko galdegin dio EAJri, alderdi horretako hiru legebiltzarkidek hizkuntz politikari buruz esandakoagatik. Gezurra esatea, eta, maiatzeko bozei begira, euskara «gatazka iturri» bilakatu nahi izatea egotzi dio EAJri.

EAJko eusko legebiltzarkide Josune Gorospek, Maribel Vaquerok eta Garbiñe Mendizabalek iragan asteartean adierazi zutenez, Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politikak «desagertzeraino» mugatu nahi du euskara. Adierazpen horiek «bidegabeak eta mingarriak» direla salatu du Kultura sailburuak, eta euskararen inguruan zegoen «30 urteko adostasuna» haustea egotzi dio EAJri. Urgellen aburuz, EAJk ez du barneratu oposizioan dagoela, eta, horregatik, bere estrategia «gezurra esatea» dela iritzi dio Urgellek.

Page 93: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

Euskara jakitea derrigorrezkoa duten 92 postutan gutxienez, hori bermatuta ez duten langileak kontratu ditu Osakidetzak azken urte eta erdian, BERRIAk jakin ahal izan duenez. Hala jasotzen da, Aralarrek eskatuta Eusko Jaularitzako Osasun Sailak emandako datuetan. Hizkuntz eskaeren urraketa gehienak administrazioko lanpostuetan gertatu dira, eta ez erizain eta sendagileenetan. Esanguratsuak izan dira Euskara Planarentzat lehentasun gorena dutenetan egindako urraketak: herritarrak artatzeko zerbitzuetako lanpostuetan, osasun etxeetako harreratakoetan, telefono bidezko informazio guneetan...

Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2003ko dekretuak agintzen du hainbat lanpostu betetzeko nahitaezkoa dela euskaraz jakitea frogatuta edukitzea. Lanpostuen %16an eskatzen dute ezagutza hori. Sindikatuek, haatik, behin baino gehiagotan salatu dute dekretu hori urratu egiten dela, eta langile erdaldunek betetzen

dituztela, maiz, euskara jakitea premiazkoa duten lanpostu batzuk.

Urraketa hori lehenagotik dator. Izan ere, aurreko legegintzaldi osoan, 80 kontrataziotan ez zuten dekretua bete. Baina, Rafael Bengoa Osasun sailburu denetik, egoerak okerrera egin du. Urte eta erdian gainditu egin dira aurreko legegintzaldi osoko urraketak. Kontuan izan behar da kasu honetan urraketa hori lanpostu finkoetan ere gertatu dela.Krisi ekonomikoak eragindako murrizketen ondorioz, gainera, kontratazioak gutxitu egin direla. Beraz, proportzioan, kasuak gehiago dira. Halaber, Osakidetzak lanpostu bakoitzari dagokion kontratu baten berri baino ez du eman, nahiz eta pertsona batek baino gehiagok bete izan duen. Beraz, urraketak gehiago izan daitezke.

Krisiaren murrizketen ondorioz, hainbat izan dira bete gabe geratu edo egon diren lanpostuak. Horien artean dago, BERRIAk jakin ahal izan duenez, Donostia Ospitaleko euskara arduradunarena. Hari dagokio erietxe horretan euskara plana kudetzea. Lanpostu hori lau hilabetez egon da hutsik.

Konpromiso eza

Duela aste batzuk jakin zen, gainera, Osakidetzak hizkuntzari buruzko galdera kendu duela zerbitzuen kalitatearen inguruan gaixoei egiten dieten inkestatik. Ospitaleko egonaldia bukatu ondoren egiten zaie inkesta hori gaixoei, eta

Osakidetzak erdaldunak jarri ditu euskara derrigor jakin behar den 92 postutanAdministrazioko lanpostuetan urratu da batik bat legea; aurreko legealdian horrelako 80 kasu izan ziren

Berria2011/03/04

Page 94: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

noizean behin baita lehen harrerako zentroetako erabiltzaileei ere. Inkesta horiekin kalitateari buruzko txostena osatzen du urtero Osakidetzak. Horri lotutako lehen urratsa iaz egin zuen Bengoak: euskara programa kontratuetatik kentzea erabaki zuen. Hala, gaur egun ez da beharrezkoa euskarazko arreta ona eskanitzea kalitatezko zerbitzua eman ahal izateko.

BERRIAk iaz eman zuen jakitera, gainera, Euskara Plana sustatzeko konpromisorik ez zuela hartu Osakidetzako zuzendaritzak. Planaren inguruan egindako ebaluazioan ondorioztatu zuten hori; salatu zuten plana ez zela transbertsalitastez aplikatu, eta erabilera sustatzeko neurri gutxi hartu zirela. Hala, Euskara Plana «ahuldu» egin zela. Hori kontuan hartuta, ohartatarazi zuten «neurri

zuzentzaileak» hartu ezean arazoa egiturazkoa bilakatuko zela.

Hartu beharreko neurrien artean ondorengoak aipatu zituzten: lehen mailako arretan eta arreta espezializatuan batzorde tekniko bat osatzea plana garatzeko eta Osabide euskararen normalizaziora bideratzea, besteen artean.

Hizkuntz politikari buruz esandakoak zuzentzeko eskatu dio Urgellek EAJri

Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak barkamena eskatzeko galdegin dio EAJri, alderdi horretako hiru legebiltzarkidek hizkuntz politikari buruz esandakoagatik. Gezurra esatea, eta, maiatzeko bozei begira, euskara «gatazka iturri» bilakatu nahi izatea egotzi dio EAJri.

EAJko eusko legebiltzarkide Josune Gorospek, Maribel Vaquerok eta Garbiñe Mendizabalek iragan asteartean adierazi zutenez, Eusko Ja u r l a r i t z a r e n h i z k u n t z a p o l i t i k a k «desagertzeraino» mugatu nahi du euskara. Adierazpen horiek «bidegabeak eta mingarriak» direla salatu du Kultura sailburuak, eta euskararen inguruan zegoen «30 urteko adostasuna» haustea egotzi dio EAJri. Urgellen aburuz, EAJk ez du barneratu oposizioan dagoela, eta, horregatik, bere estrategia «gezurra esatea» dela iritzi dio Urgellek.

Page 95: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

Euskaraz ez da aritu beharko Euskal Autonomia Erkidegoko irrati lizentzia berriak lortzeko. Meritutzat bai, baina euskara ez du betebehartzat hartzen Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezko komunikazioko dekretu proiektuak. FMko irratietan ezarriko dituzten baldintzen balorazioa egin du Arrosa irrati sareak, eta proiektuak «kezka eta ezinegona» eragin duela adierazi du.

Lehenik eta behin, adierazi dute dekretu pro i ek tua pre s ta tu b i t a r t ean Eusko Jaurlaritzako inor ez dela urteetan Euskal Herrian lan egiten ari diren irrati komunitario ( e d o l i b r e e k i n ) e t a e u s k a l d u n e k i n harremanetan jarri, haien iritzia entzun edo ekarpenak jasotzeko.

«Dekretua irakurriz argi ikusten da euskara alboratzen dela eta ez zaiola dagokion esparrua uzten», salatu dute Arrosa sareko irratiek prentsa ohar baten bidez. «Euskarazko

irratientzat gordetzen diren lizentziak gutxi dira, eta euskarazko irrati proiekturik ez bada aurkezten, erdal irratiek hartzen dituzte gordetako lizentzia horiek», argitu dute. Gaur egun dialaren okupazioa ikusirik, euskarazko irratien aldeko banaketa konpentsatua egin beharko litzatekeela diote Arrosakoek.

Gaur egun dialaren okupazioa

ikusirik, euskarazko irratien aldeko

banaketa konpentsatua egin beharko

litzatekeela diote Arrosakoek

«Hau da, gaur daukagun dial ia erabat erdaldunean euskarazko irratiei bidea ireki». Erdara hutsean emitituko duten irratiei euskarazko portzentajerik ez zaiela eskatuko nabarmendu dute, bide batez. Euskal kulturaren adierazle diren euskarazko abestientzat ere ez dago gutxieneko ehunekorik.

«Kezka eta ezinegona» eragin du Arrosan lizentzien dekretu Euskara alboratzen dela eta ez zaiola dagokion esparrua uzten salatu dute Euskal Herriko hogei irratik

Berria2011/03/09

Page 96: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

«Handiek aukera gehiago»

Banatu behar dituzten 34 lizentzietatik bakar bat ere ez da irrati komunitarioentzat gorde. Hortaz, lizentzia banaketan parte hartu nahi izanez gero, irrati komunitarioak irrati komertzialen baldintza berberekin derrigortzen ditu. «Honek praktikan irrati txiki komunitarioak estatu mailako kate komertzial erraldoien aurrean babesgabe eta inolako aukerarik gabe uzten ditu», salatu dute Arrosako irratiek.

Gainera, irratien lan komunitario eta hurbileko albisteen jarraipena ez dira kontuan hartzen, Arrosaren arabera. «Irrati komunitarioek harreman zuzena dute lekuan lekuko elkarte, udal eta herritarrekin; gertuko informazioa bildu eta zabaltzen dute, eta entzuleekin gertutasun handia

lortzen dute». Komunikabide horietan, halaber, herritarrek parte hartzeko aukera dute, eta komunikazio alorrean protagonistak bilakatzen dira. «Dekretuan lan herritar hori ez da baloratzen; irrati kate handiek inork baino aukera gehiago edukiz lizentziak lortzeko».

Lehiaketan parte hartuko duten irratien proiektuak alderatzeko Balorazio Mahaia egongo da. Eta bertan parte hartuko dutenen artean ez da aipatzen euskalgintzan, unibertsitateko kazetaritza fakultatean edo irrati komunitarioetan eskarmentu frogatua duten pertsonarik. Dekretu proiektuak zigor eta itxierak aurreikusten dituela ohartarazi du Arrosak. «Nahiz eta arau horiek aplikatuko diren jakin ez —orain ere legez kanpoko egoeran baikaude—, irratien artean arrazoizko kezka zabaldu du».

Dekretu proiektua aztertu ostean, Arrosak ezinbestekotzat jo du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean alegazioak egitea. «Izan ere, dekretu proiektua aldatu ezean gaur egun dugun irrati dial erdaldun, monolitiko eta komertziala indartuko dela uste dugu». Horrez gain, EAJk aste honetan interpelazio bat erregistratzeko asmoa du Blanca Urgell Kultura sailburuak gaiaren inguruan azalpenak eman ditzan. Hilaren 18ko osoko bilkuran erantzun beharko du Urgellek dekretu proiektuaren gainean.

Page 97: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

Iaz, azaroaren 24 eta 25ean, Kontseiluak «Euskararen unibertsoak pauso bat haratago» jardunaldiak antolatu zituen Iruñeako Planetariumean. Lehen egunean euskararen egungo egoeraren diagnostikoa aurkeztu zelarik, zenbait ondorio sano argigarri mahai-gaineratu dira:

Hizkuntz-politikak: Azken 25 urteotan Euskal Herr i osoko ins t i tuz io publ ikoetat ik bideratutako hizkuntza-politikek bere horretan badiraute, euskara ez da normalizatuko.

Sektoreen azterketa: Hezkuntzaren, Helduen euskalduntze-alfabetatzearen, lan-munduaren, hedabideen eta euskara elkarteen baldintzak aztertuta: Ez dago aldeko baldintza politikorik, beraz ez dago aldeko baldintza juridikorik ezta ekonomikorik ere. Ostera, baldintza sozialak oso aldekoak dira.

Euskarazko kulturgintzari buruzko azterketarik aurkeztu ez bazen ere, ondorioak berdintsuak direlakoan gaude. Ez dago euskarazko kulturgintzaren aldeko baldintza politikorik, ez juridikorik ez ekonomikorik, baina euskal

h e r r i t a r r e n g e h i e n g o a k e u s k a r a z k o k u l t u r a r e n a l d e k o jarrera du.

Halandaze, zelan lortu genezake baldintza politiko, ekonomiko eta juridikoak aldekoak izatea?

Babes soziala baldintza politiko bihurtuta

Hizkuntza-politikak eta ondorioz kultura-politikak, euskalgintzak eta euskal kulturako hartzaile, sortzaile zein eragileok eztabaidatu, adostu eta gauzatu behar ditugu. Ezin dugu hizkuntza-politika lau urterik lau urtera instituzio publikoetan agintean daudenen gidaritzapean utzi. Atzo Kulturaren Euskal P l a n a z e n a g a u r Ku l t u r e n A l d e k o Herritartasun Kontratua da eta batek daki bihar zein izen emango lioketen.

Eta bitartean azken 40 urteotan euskalgintzan eta euskarazko kulturgintzan lanean ari garen herri mugimenduok ez dugu ezer erabakitzeko botere gunerik irabazi. Euskal herritarrak gure lanaren aldekoak badira ere, euskarari zein euskarazko kulturari baldintza politiko ekonomiko juridikorik bermatzen ez diotenek antolatutako foroetara joaten gara ekarpenak egitera.

Lau urtetik lau urtera instituzio publikoetan agintean daudenek, kultura sailburu izateko ezelango baldintzarik bete behar ez duten horiek, proposatzen dituzten foroetan parte hartzeari utzi egin behar diogu. Foro horietako kide izanik, hizkuntza-politika zein kultura-

Euskalgintzak ebatziIritzia

2011/03/12

Page 98: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

politika gure esku ez daudela onartzen dugu, inoren gidaritza onartzen dugu.

Foro horien bultzatzaile diren instituzioetako agintariek eurek aitortzen badigute gure ekarpenak euren nahierara erabiliko dituztela, zergatik hartzen dugu parte morroi papera inposatzen diguten antzezlanetan?

Ez dezagun instituzio publikoen menpekoak diren Euskararen Aholku Batzorde eta enparauetan parte hartu, sortu ditzagun gure Euskararen Aholku batzordeak eta instituzio publikoek parte har dezatela baina gure gidaritzapean. Har dezagun aginte-makila behingo batean. Non dago euskararen eta euskarazko kulturaren aldeko masa kritikoa ez bada euskalgintzan? Non daude euskararen eta euskarazko kulturaren aldeko militanteak ez bada euskalgintzan? Non biltzen gara euskara erabili eta euskarazko kultura kontsumitzen dugunok ez bada euskalgintzaren inguruan?

Euskal Herriko instituzio publikoetan agintean daudenentzat euskara eta euskarazko kultura ez dira lehentasunezko, euskalduntzea ez dago eragile horien helburuetan. Euskararen Erakunde Publikoko burua ez da euskaraz mintzatzeko gai. Zergatik onartzen dugu euren gidaritza? Zergatik uzten dugu hizkuntza eta kultura politika euren esku? Zerk eragozten digu euskalgintzako eta euskal kultura gabizen kideoi presio sozio-politikoa nahikoa egingo duen subjektu politiko bilakatzea?

Euskalgintza osotzen dugunok, nor bere aldetik, gogoeta sasoian gaude. Berandu orduko bildu, gogoeta horiek trukatu, eztabaidatu eta ebatziak hartzen has gaitezke. Norberaren proiektua estrategikoena dela pentsatzeari utzi behar diogula iruditzen zait eta euskararentzat eta euskarazko kulturarentzat estrategikoa zer den adostu behar dugula, auzolanean. Euskalgintza osotzen dugunok euskararen eta

euskarazko kulturaren aldeko subjektu politiko bilakatu gaitezke, instituzio publikoetan emango diren aginte aldaketak aldaketa, dagoena dagoela, datorrena datorrela, hizkuntza eta kultura politika geuk gidatuko dugula ulertarazi geniezaieke euskal herritarrei eta klase polit ikoari. Sinets dezagun horretarako gai garena, badugula nahikoa indar, auzolanean edozertarako gai garela, herritarrak alde ditugulako. Ostantzean, orain arte legez, erresistentzia lanetan iraungo dugu, nekaraziko gaituzte eta nekatuko gara.

Idazleak froga ukaezinak bildu ditu: «Euskararen iraupena erresistentzia luze eta miresgarri baten ondorioa izan da eta izango da. Gure klase politiko nagusiak albora bota du euskara, ez zaio interesatzen kultura egiteko eta unibertsaltasuna hedatzeko tresna bezala. Euskararen historia marjinazio baten historia da. Eta politikoki eragin beharko dute euskaldunek, nik ez dakit nola baina, marjinazio horretatik ateratzeko. Euskarak ez du aurrera egingo munduko idazlerik onenak, munduko kantaririk onenak eta munduko bertsolaririk onenak edukita».

Euskalgintzak hamarkadetan egin duen lan eskergak ematen dion zilegitasuna eta bermea aldarrikatu behar ditu euskal herritarren gehiengoa jabetu dadin geu garela Euskal Herrian hizkuntza-politika zein kultura-politika gidatu behar dugunak. Euskal Herriko euskara elkarteen federazioa den Topaguneak joan den asteburuko mintegian itxaropenerako erabakia hartu du : «Gizarte mugimenduak botere gune politiko, ekonomiko eta sozialetan eragiteko duten konpromisoa bere egin du euskaldunon elkarteen mugimenduak». Topagunea, aproposa aproposetan.

Gotzon BarandiaranIdazlea

Page 99: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

Iruñeko kaleetan euskarak leku bistakoa behar duela a l d a r r i k a t u d u t e 2 . 4 2 8 pertsonak, hiriko udalean eskaria eginda. Euskaldunen hizkuntz eskubideak gogoan, I r u ñ e k o k a l e e t a k o seinaleetan-eta horiek ez dituztela bermatzen salatu dute, sinaduren bitartez. «Hizkuntza paisaian tokiko h i z k u n t z a a g e r t z e n e z denean, euskaldunok osatzen dugun komunitatea bere

osoan estaltzen da», adierazi dute agirian. Hartara, legea b e t e t z e k o e s k a t u d i o t e I r u ñ e k o U d a l a r i , e t a kudeatzen dituen ikurrak jartzeko euskaraz.

Iruñeko Euskalg intzaren Bilguneak sustatuta bildu dituzte s inadurak hir iko h i z k u n t z p a i s a i a euskalduntzearen alde. Bost euskara taldek osatzen dute elkarte hori: AEK-k, IKAk,

Iruñeko karriketan euskarak agerian egon behar duela aldarrikatu duteEskaria egin diote hiriko udalari 2.428 pertsonak: jartzeko euskaraz kaleko ikurrak, euskaldunak ez daitezen «estalita» egon

EHEk, Administrazioan Euskaraz-ek eta Sortzen-Ikasbatuaz-ek. Horietako o r d e z k a r i e k e r a m a n zituzten 2.428 sinadurak atzo eguerdian Iruñeko Udaleko erregistrora.

Hirian euskararen egoerak hobera egin duela aitortu dute eragileek —«oparoa da euskarari emandako b u l t z a d a » — , b a i n a eskubideen alorrean ez d u t e i k u s i p a r e k o erantzunik : «Ez daude b e r m a t u r i k , e t a a l o r h o r re t a n e r a n t z u k i z u n b e r e z i a d u t e a d m i -nistrazioek».

Egoera hor i i raul tzeko a s m o a re k i n j a r r i d u t e martxan kanpaina, e ta hizkuntz paisaia hartu dute lehen jomuga. «Gutxien-gutxienik kasu horretan neurri zehatzak hartu eta konponbidean jarri behar dira».

Oharkabean pasako da m a i z , b a i n a e s k a r i a aurkeztu duten elkarteek d i o t e h i r i k o h i z k u n t z p a i s a i a k a p a r t e k o

Berria2011/03/17

Page 100: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

garrantzia duela: «Ahotsik gabe ozen hitz egiten du: herritarrongan duen eragina handia da, modu subliminalean mezu ugari transmititzen baititu». Asko dira batean eta bestean: kale izenen plakak, errepideko seinaleak, bestelako kartelak...

«Hizkuntza paisaiak nolako hirian bizi g a r e n a d i e r a z t e n d i g u » . H o r r i erreparatzen bazaio, erdaldun da Iruñea,

hala baitaude idatzita seinale gehien-gehienak.

Euskara ezkutuan dago, beraz. Ekimena s u s t a t u d u t e n e n i r i t z i a n , h o r r e k euskaldunak ikusezin bihurtzen ditu, eta, areago, euskara bera auzitan jartzen du: «Hizkuntza paisaian euskara agertzeak edo ez, bere prestigioa eta balio soziala zein den adierazten du».

Jokaera aldatzera egin diote dei udalari, 2.428

sinadura aurkeztuta.

I ruñeko Euska lg in tzaren B i lguneak adierazi du erakundeak direla erantzule, eta, horregatik, «larriagoa» dela egoera. «Iruñeko hizkuntza paisaian euskara gutxiestean, Iruñeko Udala euskaldun komunitatearen gutxiestea transmititzen ari da».

Jokaera aldatzera egin diote dei udalari, 2.428 sinadura aurkeztuta. Eskatu diote betetzeko euskararen egungo ordenantza «zor ro tz» , h izkuntza pa i sa ia egok i e r r e g u l a t z e k o . A r e a g o , l e g e h o r i beharrezko zatietan aldatzea ere galdegin diote, euskarak lehentasunezko tokia behar duelakoan udalaren menpeko seinaleetan eta.

H e r r i k o e t x e a k e m a n g o d u e n erantzunaren esperoan direlarik, dei egin diote Iruñeko euskara taldeak aintzat hartzera, eta haiekin elkarlanean egitera proposatutako aldaketa guztiak.

Page 101: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

Indartuta atera da D eredua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrematrikulaziotik. 2 urteko ikasle berrien artean, %75,23k egin dute euskaraz ikastearen alde —iragan urteko datuekin alderatuta, bi puntu gehiago—. Denera, aurreko urtean baino 307 ikasle gehiago arituko dira D ereduan. Kontrako bidean segitzen dute A eta B ereduek, ikasleak galduta. Esanguratsuagoa da aurten datua: Eusko Jaurlaritzak Internet bidez izena emateko modua eskaini eta gutunak bidali

ditu, «aukeratzeko askatasuna» bermatzearren. Halatan ere, A eta B ereduek behera jarraitu dute.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak atzo eman zituen aurrematrikulazioen behin-behineko datuak. Gorakada nabari da aurreko urteetako datuekiko: matrikulatzeko 36.333 eskari berri egin dituzte aurten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan —iaz 35.495 ziren—; erdiak pasatxo, 18.268, 2 urteko umeak dira —aurreko ikasturtean baino 37 gehiago dira horiek; 18.241 izan ziren iaz—.

Aurreko urtean hasitako joerari jarraitu diote aurtengo datuek. Aldaketa esanguratsua izan zen iaz, sare publikoaren alde egin baitzuten guraso gehienek. Hala gertatu da aurten ere: hamarretik ia seik eman dute izena eskola publikoetan (21.148), eta lauk, pribatuetan (15.185). Hiru herrialdeetan nagusitu da sare publikoa.

A eredua, bazterrekoago

Joera baten erakusle izanagatik ere, ereduei dagokien datua bereziki nabarmentzekoa da. D ereduak jarraitzen du jaun eta jabe izaten: 2 urteko umeen izen-emateak aintzat hartuta, 18.268 ikasletatik 13.743k egingo dituzte ikasketak euskarazko ereduan —%75,23—; iazko datuekin konparatuta, 307 gehiago dira horiek.

Aldiz, beste bi ereduek behera jarraitzen dute. B ereduan 237 izen-emate gutxiago izan dira aurten —3.840 dira denera—; 2 urtekoen artean, bost ikasletik batek hautatu du euskara eta gaztelania irakats hizkuntza dituen eredua. A ereduan ere iaz

Lau ikasle berritik hiruk egin dute D ereduaren alde EAEnIaz baino 307 gehiagok aukeratu dute euskaraz ikastea Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; behera egin dute A eta B ereduek

Berria2011/03/13

Page 102: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

baino ikasle gutxiago arituko dira: 685 guztira, iaz baino 43 gutxiago. Gero eta bazterrekoagoa da gaztelaniazko eredua: %3,75ek hautatu dute.

Araban D ereduak izandako aurrerapausoa handia da: 2.653 ikaslek eman dute izena denera —iaz baino 123 gehiago—, eta haietatik 1.514k aukeratu dute euskarazko eredua, iaz baino 136 gehiagok. Ikasleen %57ren irakats eredua izango da, beraz. B ereduak gora egin du zerbait —1.066 arituko dira, iaz baino 28 gehiago—, eta A ereduak, behera, nabarmenago —114 ikaste zituen iaz, eta aurten, 73—.

B ereduak lekua galtzen segitzen du: laurdena ere ez da Bizkaian eta %8 eskas Gipuzkoan

Araban, ehunetik hiru ikasle berrik ere ez dute gaztelania hutsezko ereduaren alde egiten. D eredua iaz baino are nabarmenago gailendu da herrialde horretan, eta kontu berria da hori: orain bi urtera arte, B eredua aukeratzen zuten hezkuntza sisteman sartzen ziren gehienak.

Bizkaian eta Gipuzkoan nabarmenagoa da D ereduaren nagusitasuna, eta areagotu egin da aurten: hamarretik zazpik hautatu dute Bizkaian; bederatzik, Gipuzkoan.

B ereduak lekua galtzen segitzen du: laurdena ere ez da Bizkaian eta %8 eskas Gipuzkoan

A ereduan, %4,7 ari dira Bizkaian, iaz bezalatsu; Gipuzkoan, 2010ean baino 16 gehiagok hautatu dute, baina oso bazterrekoa da: %2,7k hartu dute. 2 urteko 9.425 umek eman dute izena Bizkaian —iaz baino 220 gutxiago—; Gipuzkoan, 6.190ek —iaz 6.066 ziren—.

Aurrematrikula Interneten bidez egiteko modua jarri du aurten Hezkuntza Sailak, gurasoen «aukeratzeko askatasuna» bermatu nahirik. 3.022 matrikula egin dituzte horrela. «Benetako eskaria» ezagutu nahi zuen, eta, iaz bezala, oso apalak dira datuak. Eskolak eskaintzen ez dituen eredua 44 gurasok eskatu dute —%0,24—: 26k B ereduan, 11k D ereduan eta 7k A ereduan.

Lehen aukera gisa eskolak eskaintzen ez duen eredua aukeratu dute B ereduan 140k, D ereduan 82k eta A ereduan 58k; guztira, 280k —matrikulen %1,53—.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %2,3 hazi da D eredua. Datu horri Nafarroakoa gehitu behar zaio: %10 egin du aurrera han.

Page 103: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

«Helburua Lekaroz marka nazioartean ezaguna egitea eta hizkuntza irakaskuntzaren erreferente bihurtzea da». Hori da Lekarozen (Baztan, Nafarroa) ingelesa ikasteko hizkuntza zentro bat eraikitzeko Nafarroako Gobernuak hautatu duen Red-Leaf enpresako zuzendari komertzial Juan Carlos de los Mozosen arabera, aurkeztu berri duten egitasmoaren xede nagusia. Gobernuak kulturarekin, irakaskuntzarekin eta ekologiarekin lotutako eremu bat eraikiko du Baztanen. Hizkuntza murgilketa zentroa eta enpresa zentroa egongo dira bertan. Guztira 120.000 metro koadro izango ditu, eta 12 milioi euro inbertituko dituzte. Ondo bidean, 2012ko ekainean irekitzeko asmoa du Nafarroako Gobernuak.

Egitasmo hau Nafarroa 2012 Planaren proiektuetako bat da. Plan honekin Baztango harana aktibatzea nahi dute, besteak beste.Hizkuntza murgilketa zentroan urtero 3.000 pertsonak ingelesa ikasteko egonaldiak

egingo dituztela esan du Alvaro Miranda N a f a r ro a k o E k o n o m i a e t a O g a s u n kontseilariak.

Irakasleentzako, bestelako profesionalentzako eta ikasleentzako ingeles ikasgelak eta egonaldiak izango dira. Umeentzat udalekuak antolatuko dituzte, eta ikasketak egitearekin batera tituluak lortzeko aukera egongo da.«Pertsona bakoitzak lau gau inguru pasatuko dituela pentsatzen dugu. Denera, 12.000 gau igaroko dituztela uste dugu». Proiektuak Baztango haraneko jardun ekonomikoan eragina izango duela uste du Mirandak.

3.000 metro koadro

Eremu berri hau garai batean Lekarozen barnetegi ezaguna egon zen inguruan eraiki nahi dute. Ingelesa ikasteko zentroak ikasgelak, bulegoak eta logelak izango ditu; 3.000 metro koadroko eraikinean egongo dira. Enpresa zentroak, berriz, 49.000 metro koadro inguru izango ditu. Red Leaf eta Sedena enpresek eraikiko dute. Nafarroako Gobernuak 12 milioi euro inbertituko ditu. Dagoeneko 4,1 milioi gastatu dituztela azaldu du Mirandak: 1 milioi eraikinak botatzen eta proiektuak eta ikerketak egiten xahutu dituzte, eta 3,1 milioi kanpusa eraikitzeko lursailak erosten.

Urbanizazio proiektu egiteko eta enpresa zentrorako sarrerak egokitzeko lanak Iruñea

Ingelesa ikasteko zentroa eraikiko dute LekarozenNafarroako Gobernuak azaldu du urtero 3.000 ikasle inguruk egonaldiak egingo dituztela ikastegian

Berria2011/03/16

Page 104: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

Construcciones enpresak egingo ditu. Apirilean hasiko dituzte obrak eta 30 asteko epea dute bukatzeko. Zentroaren eremua urbanizatzeko Nafarroako Gobernuak 3,8 milioi euro gastatuko ditu.

Enpresa zentroan hezkuntza, kultura, kirola eta ikerketa arloko enpresak egotea nahi du Nafarroako Gobernuak. Plan Modernan

aurkeztutako garapen ekonomikoarekin bat egitea da proiektu honen xedea. Hortaz, erkidegoko enpresaburuekin Lekarozko eremu berria aurkezteko asmoz bilerak egin dituztela azaldu du Alvaro Mirandak.

Baztango Udalak eta Nafarroako Gobernuak elkarlanean Lekarozko eliza zaharberritzeko lanak egingo dituzte.

Euskal Telebista Iurretatik Bilbora etortzean jabetu ginen zer-nolako zailtasunak izango genituen aurrerantzean kalean euskarazko korteak lortzeko. Bilbon Iurretan baino euskaldun gehiago dago, noski, baina baita askoz erdaldun gehiago ere. Kalean dabilen ikus-entzunezko kazetariak ondotxo daki zer den hori. Behinolako gizartetik gertatu den aldaketa nabarmena baita. Hiztun kopuruan legokiokeen lekuan baino nabarmen gorago dago euskara interneten. Milioika hiztun dituzten hizkuntzen aurretik.

Esan nahi baita, milioika hiztun behartsu dituzten hizkuntzen aurretik. Aberatsen hizkuntza ote gurea? Behinola kalean erabiltzen zen ohiko hizkuntza zen, eta erdara goitik etorri zen, jauntxo edo agintariekiko harremanetarako, estatutik. Gaur badakigu errazago aurkituko dugula euskaldun bat Bilboko bulego publikoetan kalean baino. Er repor ta jea eg i tera banketxee tara , unibertsitatera jo behar dugularik, euskaraz mintzatuko zaigun norbait eskatzen dugu. Babcock-eko manifestazioetan edo etxea galdu duenarekin, mafiek engainatuta putetxean amaitu zuenarekin, alferrik saiatuko gara euskarazko testimonioak biltzen.

E u s k a r a z k o i r a k a s k u n t z a aldarrikatuko dugu, baina etxea garbitzeko eta umea eskolara eramateko boliviarra kontratatu (ez serioegi hartu aditza). Baina gazteleraz ekingo diogu. Behinolako neskame euskaldunak bizkor behar zuen erdara ikasi Bilboko jauntxoen etxean.

Gaurko klase ertain abertzaleak etxeko h izkuntza a ldatzen du, nagus i tasun ekonomikoa ez da aski euskara gailentzeko. Azken Argia-n Garbiñe Ubedak kontatzen du nola diotson dendariak: «Para el carro, que soy de León» (geldi hor, Leongoa naiz). Erdarara jo du azkenik, noski, eta ohiko sentipena: «Egoera aldrebesari aurre egiteko pausoa, amore emanez, nik eman banuen, zergatik naiz neroni sentsazio txar hori barneratu duena?»

Zenbat belaunalditako lotsa ote daramagu aldean, etxean bertan eta gizarteko ahulenen aurrean ere gure hizkuntza bazter uzteko?

Urtzi Urrutikoetxea

Euskara, aberatsen hizkuntzaIritzia

2011/03/20

Page 105: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

Nahi izatea ez da aski. 2005eko ekainetik legez aitortuta dago erregistro z ib i l e tako in sk r ipz ioak euskaraz egiteko eskubidea, e ta sar r i p lazaratu da erakundeen partetik, eskubide hori bermatzeko asmoa. Baina, errealitatean, saiatzen diren familia asko nahi eta ezinean geratzen dira.

Atzo agerraldia egin zuten Donostian hainbat gurasok, H i z k u n t z E s k u b i d e e n B e h a t o k i k o e t a U e m a U d a l e r r i E u s k a l d u n e n M a n k o m u n i t a t e k o

ordezkariekin batera. Datu kezkagarria jakinarazi zuten: A r a b a , B i z k a i e t a Gipuzkoako 230 herritan e skub ide hor i ez in da gauzatu. Nafarroan, aukera bada; baina erregistroetako langileen jarrera beti ez da aldekoa. Saiatzen denak, hala ere, lortzen du. Hil honen 11n, «akuilu» lana egin ostean, Barañainen euskaraz inskribatu du bikote batek a laba ja ioberr ia : Arhane.

«Haur bat jaiotzen denean, honen gurasoek egin behar

i z a t e n d u t e n l e h e n tramiteetako bat haur hori e r r e g i s t r o z i b i l e a n inskribatzea da», gogora ekarri zuen Unai Iturriotz abokatuak. «Derrigor egin behar den tramitea da». Eta aparteko garrantzia du hainbat urrats administratibo abiatu ahal izateko.

«Haur bat, jaiotze inskripzioa izan ezean, ofizialki, ez litzateke pertsona izango». Epe jakin batean bete behar izaten da izen-ematea. Guraso asko aurkitzen dira ataka zailean; beste aukerarik ez, eta urratsa gaztelaniaz egin behar izaten dute. Eta ez dute ondo u ler tzen zergatik.

2 0 0 7 t i k , e s a t e r a k o , Katalunian eta Galizian inskripzioak beren berezko hizkuntzan egiteko aukera dute. 2007tik Euskal Herrian hainbat eskari egin dira, eta hitz onak ere ugari heldu dira erakunde publikoetat ik, baina arazoa oraindik ez da konpondu. Nafarroan bai, foru erkidegoan, berez, eginda daude euskarazko

Haurrak ezin dira inskribatu euskaraz EAEko 230 herritan Berria

2011/03/26

2005etik legez aitortutakoa betetzeko oztopoak daudela diote gurasoek, Uemak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Nafarroan, Barañainen, erregistratu dute ume bat euskaraz, «akuilu» lana egin ostean

Page 106: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

hautua emateko urratsak. Nolanahi ere, erregistro askotan ez dute aukera hori bermatzeko urratsik egin, eta langileen jarrera beti ez da ona.

A r a b a n , B i z k a i a n e t a Gipuzkoan motelago joan da dena. 2008ko urtarrilaren 9an Eusko Jaurlaritzak eta Red.es erakunde publikoak u r t e b e t e k o l a n k i d e t z a hitzarmena izenpetu zuten, inskripzioak euskaraz eta e u s k a r a z k o e u s k a r r i a n e g i t e k o , b a i n a aurrerapausoak eskasak izan dira ordutik.

2008ko urrian Euskal Herriko hamalau barruti judizialetako erregistro nagusietan —tartean hiriburuetakoak daude— euskarazko hautua emateko urratsa egin zen, eta aurten, aste honetan, proba pilotu batean sartu dituzte beste sei herri: Aretxabaleta, Lazkao, Zumarraga, Legazpi, Errenteria eta Ibarra. Hogei herritan eskubidea bermatuta dagoela esan nahi du horrek; gainerako 230ak falta dira.

«Ukazioaren» ondorioa

J o n B o l l a r U e m a k o lehendakar iak arg i du: «Hizkuntza gatazka baten erretratua da hau». Uemak erregis troetako jarduna euskalduntzeko hainbat neurri sustatu baditu ere,

g a i n e r a k o e r a k u n d e e n partetik laguntza txikia jaso duela dio. Krit ikoa da Jaurlaritzarekin: «Motel ibili da».

«Hemen ez dago arazo tekniko bat, ukazio bat

dago. Bigarren mailako

herritar gara, baita udalerri euskaldunetan

ere».

Eudelekin ere bai: «Ezer gutxi egin du». Arazoaren m u i n e a n h i z k u n t z eskubideekiko errespetu falta ikusten du. «Hemen ez dago arazo tekniko bat, ukazio bat dago. Bigarren mailako herritar gara, baita udalerri euskaldunetan ere».

Irakurketa antzekoa egin du Garbiñe Petriati Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak. «Ezin gara diskriminatuak izan euskaraz bizi nahi izateagatik».

Administrazioari eskaria egin d i o : « E x i j i t z e n d i o g u bidegabekeria hau amaitu eta h i z k u n t z e s k u b i d e a k g a u z a g a r r i e g i t e k o » . Herritarrei ere mintzatu zaie; ekiteko eskatu die: «Bidea jorratuz gero, emaitzak lortzen dira».

Page 107: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

Euskarazko hautuaren alde

Ipar Euskal Herritik hasita, herrialde guztietan ari dira gurasoak haurren jaiotza inskripzioa euskaraz egitearen alde; ekimenaren alde batzeko deia egin dute.

Maiatzerako espero du bigarren haurra Iratxe Aranburuk. Zarautzen (Gipuzkoa) du bizilekua. Umearen jaiotza inskripzioa euskaraz egiteko borrokan 2008an murgildu zen, lehendabiziko alaba izan zuenean. «Gaztelaniazko liburuan euskaraz jartzea lortu genuen». Lorpen txiki bat izan zen. Txikiegia. «Ez gaude konforme». Bigarren haurra jaiotzen denerako, konponduta nahi luke arazoa, eta euskara hutsean egitea izen-ematea. Zarautzen umea izatekotan dauden hainbat guraso elkartu dira xede horren inguruan.

Trabaz betetako bidea dute aurrean: «Hainbeste harri, hainbeste zulo; etsigarria da». Udala lagun dutela dio, erregistroko langileek ere, jarrera ona dutela. Baina, gaur, eskubidea ezin dute bete. Aditerazi dietenez, erregistroko langileen trebakuntza ikastaro bat baino ez da falta hautua emateko, baina ez dute ulertzen zergatik ari den atzeratzen horrenbeste. Aldarriarekin bat egitera bultzatu nahi ditu guraso gehiago. «Ea askok jasotzen duten mezu hau. Herriak eskatzen badu, lortuko dugu».

Leire Munduatek ere ez du amore ematen. Ataunen (Gipuzkoa) bizi da, eta euskaraz erregistratzen saiatu da bere bi umeak. Etsipen apur batekin mintzo da bere istorioaz: lehen haurra jaio zenean, gaztelaniaz erregistratu behar izan zutela eta, inskripzioaren ondoan, kexa gisara, alboko inskripzio bat onartu zieten. Bigarrenarekin, ezta hori ere: «Atzerapausoa da».

Kritikoa da, justizia administrazioko eragile denek ez baitute portaera bera izaten: «Ez dituzte irizpide berak erabiltzen epaileek». Nahas-mahas horretan gurasoek umea erregistratu gabe uzteko hauturik ezin dutela egin dio. «Inskripziorik gabe, batere eskubiderik gabe geratzen zara».

Ofizialtasunaren eremutik at badira, euskarazko hautuarekin saiatzen diren gurasoak ere. Azkainen (Lapurdi) bizi da Ainhoa Elizondo. Haurra euskaraz inskribatzeko asmoa azaldu zuten guraso berriek erregistroan. Ez zen esperientzia atsegina izan. «Aurpegi txarrak jaso genituen».

Page 108: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

Mutiloa, Gares, Noain, Berriozar, Erro, Sartaguda, Lodosa, Eugi, Zarrakaztelu, Mañeru, Castejon, Jaitz, A b a r t z u z a , L a k a b e , Irurtzun, Artaxoa, Larraga, Agoitz, Lodosa, Garinoain, Tutera, Uterga, Mañeru, To r r e s , S a n A d r i a n , Ultzama, Burlata, Larraun, Baztan, Berriozar, Zizur, Aezkoa, Biurrun, Espartza, Tafalla, Sakana, Zaraitzu, Lizarra...

Zein da zerrenda horren osagai komuna? Nafarroako AEKren ta ldeen mapa irudikatzen ahal duzue zerrenda horretan. Etxean edota eskolan euskara ikasi ez duten herritar askok euskara ikastea erabaki dute eta horren ondorioz han eta hemen aritzen gara AEKideok.

AEKren helburu nagusia euskararen normalizazioa da, euskaraz bizi nahi duen herria, eta horretan gure e k a r p e n n a g u s i a euskalduntze lana dugu; beraz, zoriontzekoa da herritar horien ahalegina, denboran e ta d i ru tan , euskara haien eguneroko h i z k u n t z a b i h u r t z e k o

a s m o z . Z o r i o n a k e t a eskerrik asko!Aipatu lekuetan —Tuterako Hizkuntza Eskola kenduta— heldu horiek euskara i ka s t eko du ten aukera bakarra AEKren euskaltegi eta gela desplazatuen sarea da. Horietan AEK-k duen irakasle taldeen lana ere g o r a i p a t u n a h i d u g u . Ahalegin handiz ari dira u r t e o t a n h e r r i t a r r e i

euskararen ikaskuntzan laguntzen, maila, modu eta ordutegi desberdinetan. Herrian bertan edota autoa hartuta hainbat herritara a z a l t z e a r r e n . G o g o k o tokian, aldaparik ez. Zuei ere, zorionak eta eskerrik asko!

Horrez g a i n , hasieran plazaratutako zerrenda horretan ez da ageri AEK-k Iruñean duen euskaltegi sarea, auzo gehienetara iristen dena. Eta hiriburuan euskara ikasteko aukerak —Administrazioarenak barne— a s k o t a r i k o a k d i r e n a r r e n , A E K r e n i k a s l e

multzorik handiena bertan dugu. AEKren eskaintza eta metodologia lehenetsi eta egunero 600 bat lagun hurbiltzen dira hiriburuko euskaltegietara.

B e r a z , g e u r e b u r u a r i j a r r i t ak o e r ronk arek in jende askok bat egiten du,

Eskerrik asko! Iritzia2011/03/26

Page 109: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

ur teo tan mi laka lagun animatu dira euskaltegi batean izena ematera, eta beste ehunka lagun ari dira irakasle, euskara ikasteko a b e n t u r a z o r a g a r r i a n herritar horien laguntzaile. Eta babes horren jabe, AEK-k tinko eutsi dio bere

l a n a r i ; m e t o d o l o g i a berritzailea praktikan jarri eta ekimen desberdinak aur re ra e ramatearek in batera, konpromiso horren erakusgarri dugu azken u r t e o t a n b a i I r u ñ e k o D o n i b a n e a u z o a n b a i L i z a r r a n i r e k i t a k o euskaltegi berriak.

Hala ere, AEK-k duen babesa ez da horretara mugatzen, ezta pentsatu ere, ikasle zein irakasle askok egindako hautua

gauzatzea erronka handia baita. Ahalegin ekonomikoa izugarria da eta gainera, hein handi batean, gure bizkar hartu behar dugu Nafarroan helduoi euskara irakasteko lanaren kostea.

Berr ik i er real i tate hau

hitzekin baino, irudien bidez azaldu nahi izan d u g u h a n e t a h e m e n harrera bikaina izan duen b i d e o a r e k i n . I s t o r i o horretan irakasleak, erdi biluzik, azaltzen zaizkigu, Iruñeko villavesa batean, euskaltegi bidean, tabernan zein harategian, baita gelan bertan ere.

H a l a e r e , b e n e t a k o errealitatea bestelakoa da, zorionez, bideoan ageri den moduan, herritarrek bat

egiten dutelako irakasle h o r i e k i n e t a h o r r e n o n d o r i o z , i r a k a s l e a k jantzita, duin eta gogotsu a r i d i ra egunerokoan . Azken batean, herri tar askok, modu desberdinen bidez, babesa ematen diote AEKren lanari.

Une honetan, babes hori puri-purian dugu, gure lana a u r r e r a e r a m a t e k o ezinbestekoa den Korrika b e r r i b a t e n a t a r i a n gaudelako. Korrika aukera bikaina da AEKren lana sostengatzeko.

Korrikan parte hartzeko bideak ugari dira baina egun hauetan nire begiekin zuzenean ikusten ari naiz k i l o m e t r o k o l a g u n t z a ekonomikoa: hamaika leku d e s b e r d i n e t a t i k , a d i n desberdinetakoak, langile t a l d e a k , e l k a r t e a k , gurasoak, aitona-amonak, u d a l a k , l a g u n a k , familiak...jende uholdea Korrikarekin bat egiteko gogo biziz.

O n d o r i o a r g i a d u g u : A E K r e n a b e r a s t a s u n a herritarrak dira. Eskerrik asko.

Helios del Santo

A E K r e n A r t e z k a r i t z a Kontseiluko kidea

Page 110: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

1994ko Toubon legearen arabera, Frantziako Kultura eta Komunikazio ministroak urtero aurkeztu behar dio Parlamentuari frantsesaren e r a b i l e r a r e n e g o e r a r i buruzko txosten bat, hots, frantsesaren alde eramaten duen politikari buruzko bilana. Txostena Frantses Hizkuntza eta Frantziako H i z k u n t z e t a r a k o Ordezkaritzak (DGLFL) osatu du.

Lehenik eta behin, frantsesa bermatze aldera egiten den txostena dela zehaztu behar dugu, baina, eskualdeko hizkuntzei ere tarte bat e s k a i n t z e n d i e , i k u s -entzunezkoen atalean eta h i z k u n t z a a n i z t a s u n a lagundu izendatu atalean. Gurea bezalako hizkuntzei eskaintzen zaien lekuaren adierazlea dudarik gabe.

O r o h a r, e s k u a l d e k o hizkuntzak, osasun onean direla agerian utzi nahi du txostenak: euskarari bi ordu eskaintzen zaio urte osoan (egunero minutu bat baino gutxiago) France 3 telebistan Euskal Herri Pays Basque atalean, eta oren erdi bat e g u n e r o Fr a n c e B l e u irratian.

H a a t i k , F r a n t z i a k o Gober nuak g aur egun indarrean den koadro legala nahikoa dela dio.

Hizkuntza gutxiagotuek legerik behar ez baldin badute, nola espl ikatu, 1994ko Toubon legearen s o r re r a ? L e g e h o r re k , frantsesaren derrigorrezko i z a e r a fi n k a t z e n z u e n ( a d m i n i s t r a z i o a n , h e d a b i d e e t a n , i r a k a s k u n t z a n , l a n m u n d u a n , z e r b i t z u publikoetan…). Zergatik frantsesaren erabi lerari

Estatu frantseseko hizkuntzen egoera aztergai1994ko Toubon legearen arabera, Frantziako Kultura eta Komunikazio ministroak urtero aurkeztu behar dio Parlamentuari frantsesaren erabileraren egoerari buruzko txosten bat

Kontseilua

Page 111: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

doakionez, arau-hausteak saihesteko zigorrak finkatu gaur egungo lege koadroa nahikoa bada?

Ko n t s e i l u a r e n i r i t z i z , h i z k u n t z a b a t n o r m a -l i zatzeko e ta h iz tunen h i z k u n t z a - e s k u b i d e a k bermatzeko, alor eta sail guztiak hartu behar dira kontuan: administrazioa, irakaskuntza, hedabideak, lan mundua…

Horrekin batera, baliabide egokiak esleitu behar zaizkio normalizazio prozesuari.

Euskararen normalizazioari doakionez, ofizialtasuna bera da ukatua . Gure h i z k u n t z a - e s k u b i d e a k , berdintasunaren izenean ukatzen dira.

A z t e r t z e n a r i g a r e n t x o s t e n a r e n l e h e n kapi tuluaren izenburua deigarria da: frantsesari eskubidea bermatu bizitza sozialean. Euskaldunari ukatzen zaion eskubidea eskaintzen zaio frantses hiztunari, berdintasuna?

Frantses hiztunari eskubidea aitortzeaz gain, lege bat eskaintzen zaio eta legea errespetatzen ez duenari, zigorrak aplikatzen zaizkio.B i z i t z a s o z i a l e a n h izkuntzaren erab i l e ra bermatzea hizkuntza horren

normalizazioaren gakoa da. Txostenak frantsesarentzat, euskalgintzak euskararentzat dituen kezka berberak uzten ditu agerian: hizkuntza b a t e a n l a n e g i t e k o eskubidea, informaziorako e s k u b i d e a , h a u t a t u hizkuntzan ahozkoan zein idatzian bizitzeko eskubidea, nazioartean eta Europako Batasunean erabi l tzeko eskubidea eta hizkuntzaren prestigioa.

Hortaz , f rantsesaren l e h e n t a s u n e z k o i z a e r a a t x i k i t z e k o , l e g e z derrigorrezko bilakatzen du eta arau-hausteak saihesteko zigorrak finkatzen ditu.

T x o s t e n h o n e t a n frantsesaren egoeraz dioena, euskarak ere pairatzen du, globalizazioaren eraginez. Baina, euskarak ez du estatus ez eta legerik bere

h i z t u n e n e s k u b i d e a k babe s t eko. Euskara ren normalizazioa ukatzen da, legerik ez dela behar diote eta berdintasunaren izenean eskubiderik ez daitekeela aitortu diote.

Haatik, txostenak agerian uzten du hizkuntza baten etorkizuna bermatzeko legea ezinbestekoa dela.

Oro har, erabat ados gaude, baina frantsesari eskaintzen zaiona euskarari eskaini beharko litzaioke, horixe da berdintasuna.

H i z k u n t z e n a r t e k o berdintasuna, erabiltzeko eta ikasteko askatasuna eta nor ma l i zaz io p roze sua burutzeko elkartasuna, ez al d ira hor iek Frantz iako oinarriak?

Page 112: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

«30 urte pasatu dira euskararen legeak onartu zirenetik, eta administrazioan eta zerbitzu publikoetan ez da aurrerapauso sendorik eman euskara ofizial eta normalizatua izateko». Arantza Sarasola LABeko Zerbitzu Publikoko federazioko zuzendariak zerbitzu publikoetan euskara normalizatzeko egin beharreko pausoak aurkeztu zituen atzo Iruñean, txosten batean. «Urteetako ibilbide luze honen ondorioz sortutako kezkaren eta ondorioztatzearen emaitza da».

Euskararen normalizaziorako egiten diren planek helburuak lortzeko «bitarteko» izan behar dutela nabarmendu dute agirian. Administrazioko eta zerbitzu publikoetako langileek ahalegin aparta egin dute euskararen alde, Arantza Sarasolaren arabera. Aldiz, ahalegin guztiak mugatuta egon direla dio; «ahalegin eta plangintza politikorik ez izatea» salatu du. Hortaz, testuinguru horretan

aurkeztu du Aldaketa euskaraz, pauso bat harago dokumentua LABek. Bertan, administrazio eta zerbitzu publikoetarako hizkuntza politika «berria» proposatu du.

«Diskurtso politikoak demagogikoak dira. Euskararen ofizialtasunari buruz hitz egin dute, baina ofizialtasun hori ez da benetakoa». Euskarak hiru izaera administratibo dituela gogorarazi du Sarasolak. Ondorioz, menpeko egoera batean dagoela adierazi du: «Gaztelania eta frantsesa eskubide eta betebeharrak dira; eta euskara, aldiz, eskubidea soilik».

Egoera horrek euskara «hizkuntza gutxitua» bihurtzen duela ohartarazi du. Hortaz, aurrera egite aldera, zerbitzu publikoetan euskara betebehar gisara hartzea zeinen garrantzitsua den gogorarazi nahi izan du.

Euskarari buruz hitz egiten dutenean politikariek «berdintasunaz eta askatasunaz» hitz egiten dutela azaldu du; aldiz, euskaldunek berdintasunik eta hautatzeko askatasunik ez dutela salatu du: «Langile elebidunak daudenean bakarrik dauzkagu gure hizkuntza eskubideak bermatuta.

Erdaldun elebakarrek ezin digute eskubidea bermatu». Egoera hori iraultzeko, zerbitzu publiko «kalitatezkoa eta demokratikoa» sustatzea proposatu du LABek.

Zerbitzu publikoetan euskara normalizatzeko plangintzarik ez dagoela salatu du LABek

Berria2011/03/31

'Aldaketa euskaraz, pauso bat harago' agirian euskara planek «bitarteko» izan behar dutela ohartarazi du

Page 113: Urtekaria 2011

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa

Izan ere, iritzi publikoan, e u s k a r a r i « k o n o t a z i o negatiboa» eman nahian, euskarak gastua dakarrela azalarazi nahi izaten dutela salatu du Sarasolak. Uste hori errotik erauzteko deia egin du: «Herritar guztien e skubideak bete behar dituzte. Eta euskaraz hitz egitea eskubide bat da. Ez da gastu bat». Euskararen normalizaziorako egiten den d i r u g a s t u a , b e r a z , «inbertsio» gisara hartu behar dela ohartarazi du.

E u s k a l H e r r i k o administrazio publikoetako jarduera guztiak euskaraz «ere» eskaintzeko lan egiteko borondatetsu dira zerbitzu publ ikoetako langi leak, L A B e n a r a b e r a . Proposamena errealitate bihurtzeko konpromisoa e skatu dute, e ta , b ide h o r r e t a n , p a p e r e a n idatzitako asmoez harago e g i t e k o a : « P l a n a k beharrezkoak dira, baina

planak bitartekoak dira. Ez dute helburua izan behar».

LABeko administrazio eta zerbitzu publikoetako Euskal H e r r i k o f e d e r a z i o e n zuzendariek bost puntu nabarmendu dituzte idatzi duten txostenean.

O i n a r r i a n , e u s k a r a re n ofizialtasuna aitortzea dago. Euskararen ofizialtasunak «simetrikoa» izan behar duela nabarmendu dute: «Eskubide eta betebeharrak izateko, Euskal Herri osoan ofiz ia la izan behar du euskarak».

Hizkuntzak hautatzeko askatasuna ber matzeko «kalitatezko zerbitzu publiko demokratikoak» sortu behar direla ere adierazi du. Argi du horretarako admi-n i s t r a z i o k o l a n g i l e e k e leb idunak i zan behar dute la . «Zerbi tzu osoa euskaldundu behar da».

Aurkeztutako txostenean, LABek dio giza baliabideak eta diru gastua inbertsio moduan hartu behar direla a in t zat . «Zerb i t zu bat emateko erabiliko da diru hori; beraz, ezin da gastu moduan onartu».

Page 114: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Apirila

Page 115: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

A pir i l a ren 2an Euskararen Gizar te Erakundeen Kontseiluak urteko batzarra egin zuen Nafarroan, Altsasun, hain zuzen. Halakoetan ohikoak diren balantze eta aurreikuspenen inguruko ohiko kontuek ez ligukete zer kontatu berezirik eskainiko. Batzar Orokor honek, ordea, izan zuen intereseko bilakatu zuen bestelako konturik.

Au r r e z , 2 0 1 0 e k o a z a ro a n I r u ñ e k o Planetariumean, Kontseiluak egoeraren inguruan eginiko gogoetaren eta aurrera begira lantzen ari zen proposamenen lehen zantzuak eskaini zituen. Ondotik, bazkideekin ideia hauek partekatzen eta osatzen aritu zen. Azkenik, Batzar Orokorrean aurkeztutako proposamena mamituz.

Iruñean azaldu zen bezala, hainbat esparrutan, bai eta euskalgintzan bertan ere,

aldaketen beharra nabarmentzen da. Horretarako proposamenak landu ziren Batzar Orokorrean eta ez zen iritzi truke zein elkarrizketa interesgarririk falta izan.

Adituek dioten bezala, errealitateak eta pentsamenduak elkar el ikatzen dute. Hizkuntza normalizazioaren ikuspegitik ere hori ulertuta, Batzarrean nabarmendu zen, egun nagusi den pentsamenduak, ez duela euskararen normalizazioa ekarriko. Bestelako pentsamendu bat garatu beharra dago errealitatea aldatuko bada. Ez zuen alperrik esan Albert Einstenek: “Lehengo pentsatzeko moduek sortutako arazoak konpontzeko, pentsatzeko modu berriak behar ditugu”.

Zein da ordea, pentsamendu berri hori? Zer nolako ideiak irauli dezake egungo egoera? Jakin badakigu, gizarte-eraldaketa prozesuak eta hizkuntzaren normalizazioa horixe da, kontu konplexuegiak direla, halako galderen erantzun argi eta absolutuak emateko. Batzar O ro k o r re a n , o rd e a , i d e i a a rg i b a t nabarmendu zen: Euskaraz bizi nahia. Norbanakoek , ent i tateek , a lderd iek , instituzioek… euskaraz bizi nahia bere egingo balute, pentsamendu/sentimendu hori barneratuko balute, euskararen normalizazioa azkartzeko moduan geundekeela iradoki zen.

Aldaketa garaiko norabidea aztergai Kontseiluaren urteko batzarrean”

Apirilaren 2an Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak urteko batzarra egin zuen Nafarroan, Altsasun, hain zuzen.

Kontseilua

Page 116: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Baina noski, ideia, pentsamendu hori hedatzea, pentsamendu nagusi izatera heltzea, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, gero! Nondik hasi eta nola egin horretara heltzeko? Galdera horren inguruan Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eman zituen zenbait argibide. Bilbaok azpimarratu zuen euskalgintzako erakunde guztiok egin dezakegula ekarpena bide horretan.

Bide hori partekatuz eta “guztiok elkarrekin lan eginez aurrerapausoak ematea lortuko dugu”. Horretan, laguntzaile eta elkargune izan nahi du Kontseiluak. Kontseiluko idazkari nagusiak adierazi zuen bezala “herritar askok euskaraz bizi nahi duela aldarrikatu du modu desberdinetan bai eta eguneroko bizitzan ere… Kontseiluak hori lortu nahi duten herritarrentzat akuilu izan nahi du… Hori guztia kudeatzeko ahalegina egingo dugu”.

Horrela, Batzar Orokorrean aurkeztutako proiektuen artean, norbanakoen aktibazioa bultzatu asmo duen dinamika sozialaren inguruko proiektua nabarmendu zen. Euskaraz bizi nahi hori harrotasunez modu (bideoen bidez, dantzatuz, abestuz…) eta leku (lantokian, ikastetxean, herriko plazan…) desberdinetan adieraztea da proiektu honen oinarrian jasotako ideia.

Pentsamendua landuz, aktibazio soziala bilatu eta aktibazio sozialaren bidez, pentsamenduan eragin. Zirkulu edo ikuspegi hori izango da Kontseiluaren jardunari logiko orokorra eman eta bere jarduna bustiko duena.

Hori guztia, noski, orain arteko bideari uko egin gabe. Beharrezkotzat jo zen, alderdietan, s indikatuetan, enpresa munduan eta instituzioetan eragitea, baina, ez orain arteko bezala Kontseilua eta euren arteko aurrez aurreko elkarrizketaren bidez. Eraginkorra

izango bada, Kontseiluak, euskalgintzarekin eta norbanako euskaltzaleekin elkar hartuta garatu behar du eragile lan hori. Horretarako, ora in ar teko e lkar r izketa batez ere instituzioetara bideratu duen bezala, aurrerantzean, nagusiki euskalgintzari eta norbanakoei eskaini beharko die bere arreta.

Euskalgintzako erakundeok bat eginda eta norbanako euskaltzaleak alboan ditugula, gizartea eraldatzeko gai den mugimendua osatu dezakegu. Eta euskaraz bizi nahiari buruz hitz eginez gero, ezin ahaztu hori bermatzeko aukerak eskaintzen dituzten arnasguneak. Gune horietan, hain zuzen, euskaraz bizi nahia modu natural eta eraginkorrean txertatzen baita bertako kideen artean.

Gune horiek hizkuntza-normalizazioan duten garrantzia ikusita, euren babesa lantzea eta arnasgune desberdinen arteko lankidetza eta harreman sareak eraikitzea Kontseiluak bete beharreko zeregin gisa ikusi zen.

Batzarrean aipatu zen bezala, “eremu hau lantzeak ematen die Kontseiluaren asmoei, hizkuntzaren normalizazioan eragitearen ikuspegitik, norbanakoetatik abiatu eta arnasguneetara doan osotasuna”.

Batzarraren amaieran, Kontseiluaren baitan elkarlana bultzatu eta Kontseilua euskaltzale guztion elkargunea izan zedin eginiko lanaren errekonozimendu gisa, Xabier Mendiguren Bereziartua ohorezko lehendakari izendatzea erabaki zen.

Kontseiluaren sortze prozesuan parte hartu zuen eta lehen hamar urtetan bertako idazkari izan zen. Hortaz, bere ekarpenarengatik ez balitz, Kontseilua ez litzateke gaur egun dena izango.

Page 117: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Estua zen inbutua lehendik, eta areago hertsatu da. Espainiako ikasle gero eta gehiagok jotzen dute EHU Euskal Herriko Uni-ber t s i ta tera , e ta i kas l e euskaldunei zailago zaie ikasketa batzuk egiteko modua egitea. Hara zer egoera ekarri duen horrek: azken urteetan gero eta gutxiago dira euskaraz ikasten dutenak. Bistakoa da hori datuetan, eta nabariagoa eskari handiko ikasketetan. «Kanpoko ikasleei erraztasunak eman dizkiete matrikulatzeko eta. Aurten, Medikuntzako

lehen mailan, 280 ikasleetatik ehun EAEtik kanpokoak dira». Medikuntza Euskaldundu! mugimenduak eman du EHUko egoeraren berri.

Lege aldaketa bat ikusi dute kanpoko ikasleak gehitzearen atzean. Uniberts i tateen Espainiako Legea aldatuta, 2008az geroztik barruti b a k a r r a o s a t z e n d u t e Espainiako, Hego Euskal H e r r i k o , H e r r i a l d e Katalanetako eta Galiziako unibertsitateek. Horrek esan

nahi du horietako edozein ikaslek duela aukera lau herrialdeetako unibertsitate publikoetan ikasteko. Iazko datuek diote: EHUn ari dira 1.915 espainiar, 123 katalan eta 56 galiziar. Ikasle guztien %5 dira, baina kalifikazio altuena duten ikasketetan pilatzen dira, haien jatorrizko herrialdeetan lekurik ez dutelako eskuratu.

Bertako ikasleen kalterako da hori, lehia handiagoa dutelako ikasketetan lekua lortzeko. Areago, lehen urtea eginda atzera berriro alde egiten dute ikas le batzuek : «Beren lurraldeko unibertsitatean lehen mailan sartzeko izaten dute arazoa. Hori hemen eginda, erraztasunak badituzte b e r e n h e r r i a l d e k o unibertsitatean jarraitzeko», dio taldeak. Ikasteko postu bat alferrik galduta, beraz: «Lehen mailan lekurik gabe geratzen diren ikasle euskaldunak sartu gabe gelditzen dira».

Euskaraz ikasiko luketenak sartu ezinak eragiten die dobleko kezka: «Kalte egin

Berria2011/04/02

Euskara, inbutuan harrapatutaEskari handiena duten unibertsitate ikasketetan gero eta gutxiago dira euskaraz ikasten dutenak. Kanpotarrek betetzen dituzte lekuak; gaztelaniaz ikasten dute. Profesional euskaldun gutxiago izatea eragingo du horrek.

Page 118: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

digu eremu bakarrak, alde horretatik. Euskal Herrian ez ezik, baita Katalunian eta Galizian ere. Elebidun garenoi egin digu kalte», esan du Agurtzane Ortizek, EHUko Medikuntza Fakultateko Euskalduntze dekanordeak. Ez da ikasketa horretan soilik gertatzen —nota altua behar duten karreretan gertatzen da, oro har—, ezta EHUn soilik ere. Katalunian larritu dira arazoarekin, eta neurriak hartzea proposatu dute. Artur Mas presidentea mugatzearen alde azaldua da.

Nola konpondu auzia, koska. E u s k o J a u r l a r i t z a k o Hezkuntza Sailean egin du ga ldera BERRIAk, e ta e r a n t z u n d i o t e l o t u t a d a u z k a t e l a e s k u a k : «Erkidegoek ez dute eskumenik arazoa sortu duen legea a l d a t z e k o . E s p a i n i a k o Gobernuari dagokio». Kuotak jartzea edo azterketak egitea proposatu izan dute. Oraingoz mugarik ezin dutela jarri azaldu du Ortizek: «Estatu

osoko ikasleei eskubide eta aukera berdinak jartzeko a r a u t z e n d u l e g e a k . Diskriminazioa egin ahalko balitz, izango genuke aukera gure eremuko ikasleak izateko. Baina estatu osorako daude jarrita eskubideak».

Ikasteko zailtasunekin

Unibertsitatean sortu da arazoa, baina gaur edo bihar gizarte osoak jasango du: gutxiago izango dira euskaraz jardun ahalko duten profesionalak, eta, kanpotarrak izanik, batzuek ez dute hemen lan egingo. Kasurako, Osakidetzan.

Eskasiaren arazoa lehendik ere ari dira jasaten unibertsitateko ikas leak . Medikuntzan, adibidez, ikasketa guztiak ezin ditzakete egin euskaraz, maisu-maistrarik ez eta. «Diote ez dagoela irakaslerik, ez direla aurkez t en» , aza ldu du e u s k a r a r e n a l d e k o mugimenduak. Hori berretsi du Ortizek: «Zailtasunak dauzkagu. Gaitasun altuak

eskatzen ditugu, eta hala behar du. Hizkuntz eskaria gehitu behar za ie e l eb idune i . Gehienetan zaila zaigu horiek betetzen dituztenak aurkitzea».

Egoeraz kezkatuta, azterketa xehatua egin dute ikasleek. Hirugarren mailatik aurrera hasten dira zailtasunak. «Gure eskaria da gutxienez lehen zikloa berehala euskalduntzea. Suposatzen da horretarako b a l i a b i d e a k j a d a n i k badaudela», azaldu dute ikasleek. Ospitaleetako egoera da makurrena, nolanahi ere. Laugarren mailatik aurrera lau er ietxetan ikasten dute medikugaiek: Basurtun, Gurutzetan, Txagorritxun eta D o n o s t i a n . K r e d i t u e n araberako azterketa egin dute ikasleek: Basurtun kredituen %40 ikas daitezke euskaraz, D o n o s t i a n % 3 5 e t a Gurutzetan %20; Txago-rritxun, ezer ere ez.

Hutsunea badagoela onartu du dekanordeak: «Aukeratu behar i z a n d u g u z e i n g u n e

Page 119: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

e u s k a l d u n d u . L a u r a k euskalduntzea oso garestia l i t zateke» . Ort izek d io Txagorritxun ez, besteetan egin dutela ahalegina. Baina haietan ere, erdia ere ezin da euskaraz egin. «Nahi izateak e z d u b e r m a t z e n h a n irakasleak izango ditugula».

Egoera horrek ere egin dio kal te euskarazko ikas le kopuruari. «Gaztelaniaz matrikulatutako euskaldunak ere badaude. Jendeak ikusten du laugarren mailatik aurrera gaztelaniaz ikasi beharko duela, eta uste dute errazagoa dela hasieratik egitea gaztelaniaz», a d i e r a z i d u i k a s l e e n mugimenduak.

Tesi horrekin bat dator d e k a n o r d e a : « I k a s l e euskaldunek badakite zein den gure eskaintzaren egoera.

Horrek eragiten du». Mediku egoiliar gisa egoteko aldia g a z t e l a n i a z e g i t e k o betebeharrak ere eragina baduela ohartarazi du Ortizek.

Hala ere, kanpotarrak etortzea da arazo nagusia. Ikasleek diote 280 ikasleetatik ia ehun direla EAEtik kanpokoak eta 90 ikasle badirela euskaraz ari d i renak . «Kanpotar rak kenduta, 180 horietatik erdiak ari dira euskaraz. Kanpoko ikasleengatik betetzen dira leku gutxiago euskaraz».

Legeak ezarritako egoeraren garrantzia onartu bai, baina dekanordeak uste du goiz dela egoeraren zergatiak zein diren zehatz esateko: «Ondorio orokorrik ezin dugu atera oraindik. Bi urtean gertatu da, baina luzarora zer gertatzen den ikusi behar da».

Baliabideak, murritzago

Arrainak isatsari hozka egin zionekoaren tankera du gaiak: medikurik eta irakaslerik ez, gutxiagok jotzen dute euskaraz ikastera, okertzen ari da eskaintza, eta berriro ez da izango mediku euskaldunik. Datorren urtean euskarazko gela bakarra izango dute bigarren mailan —orain bi dituzte, urteetako eskaria aintzat hartu dietelako—. «Ehun ikasletik gora daudenean bikoizten dira taldeak, eta urte batzuetan heldu gara.

Orain, galdu egin da hori», azaldu du Ortizek. Muga bera da euskarazko eta gaztelaniazko ikasgeletan. Egoera bidegabea dela diote ikasleek: «Lehendik murritzak diren baliabideak areago gutxitzea da. Esango dute ez dagoela beharrik baliabideak handitzeko».

Eta, aurrerantzean, zer? H e z k u n t z a S a i l a k d i o M e d i k u n t z a k o a r a z o a konpontzeko bidea izan daitekeela leku gehiago eskaintzea. «Beharra badago osasun sisteman, eta ikasle asko geratzen dira lekurik gabe». Fakultateak inkesta bat egingo du, aztertzeko zergatik jotzen duten ikasleek gaztelaniaz ikastera. Ekimenak egiten segituko dute haiek. Itxialdia hasiko dute etzi, ikasketak euskaraz egin ahal izatearen alde.

Euskarazko ikasleen murrizketaEuskarazko ikasleen murrizketaEuskarazko ikasleen murrizketa

Ikasketak 2005-2006 2009-2010

% %

Herri lanetako ingenieritza 55,7 42,19

Farmazia 41,9 26,71

Topografia 38,24 15,83

Arte Ederrak 36,23 32,38

Medikuntza 46,54 37,58

Odontologia 36,76 22,73

Elektronika ingenieritza 35,25 24,53

Zuzenbidea (Donostia) 38,16 29,55

Page 120: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Eredu hirueleduna ezartzeko bigarren saioan 60 ikastetxe inguru sartuko dira datorren ikasturtean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arabera, eta ikasturte honen hasieran abiarazitako 40 egitasmoak gehituz gero, ehun saio martxan izango dira 2011-2012ko ikasturtean. «Ikastetxe kopuru interesgarria da ebaluazioa egin eta behin betiko proposamena egin ahal i z a t e k o » , a z a l d u d u I s a b e l C e l a a Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak.

Eskola publikoan hezkuntza hirueleduna garatzen jarraitzeko deialdia zabalik egongo da apirilaren 15era arte, eta gutxienez hogei ikastetxek parte hartuko d u t e b e r t a n . I t u n p e k o i k a s t e t x e e i dagokienez, gutxieneko kopurua 27 i ka s te txe tan ja r r i du te. Dena den , gutxieneko maila horiek gaindituko diren itxaropena du Celaak; horregatik espero du datorren ikasturtean ehun ikastegi inguru egotea eredua ezartzeko proiektuan murgilduta.

Eredu hirueleduna ezartzeko lehen saioan ikastetxe publikoak zein itunpekoak sartu ziren, ezberdintasunik egin gabe. Datorren ikas tur tean abiaraz iko d iren sa ioen deialdian, Jaurlaritzak ezberdindu egin ditu eskola publikoa eta itunpeko ikastetxeak.

Itunpekoentzako deialdia

Ikastetxe publikoentzako deialdia aurreko ikasturtearen modukoa da, aldaketa gutxi batzuk baino ez ditu. Itunpeko ikastetxeentzat egindako deialdiak aldeak ditu, ordea. Ildo horretan, eredu hirueleduna eta irakasleen prestakuntza sustatzeko protokoloa sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta itunpeko ikastetxeen patronal denek: Euskal Herriko Ikastolen Europako Kooperatibak, IZEAk, Eusko Ikastola Batzak, Ikasgiltzak eta Kristau Eskolak-ek.

Protokolo horretan gutxieneko betebeharrak zehaztu dituzte, baina hortik aurrera itunpeko ikastetxeek askatasuna izango dute haien egitasmoak garatzeko. Gutxieneko horien bitartez erraztu egin nahi da itunpeko ikastetxeek marko hirueledunaren barnean g a r a t u t a k o e g i t a s m o a k i k a s t e t x e publikoetakoekin alderatzea. Egitasmoak Lehen Hezkuntzako 4. mailan edota DBHko lehen mailan jarri beharko dituzte martxan; euskarak, gaztelaniak eta ingelesak ikasgai eta ikasbide izan behar dute, eta hizkuntza bakoitzeko astero, gutxienez, bost ordu eman beharko dituzte Lehen Hezkuntzan eta sei DBHn.

Irakasleen prestakuntza indartu nahi izan dute protokolo horren bitartez. Patronal bakoitzak egingo dituen jardueren inguruko plan zehatza aurkeztu beharko dio Hezkuntza Sailari

Ehun eskola ariko dira datorren ikasturtean EAEn hiru eleko ereduanHautu hirueleduna sustatu eta trebakuntza laguntzeko hitzarmena sinatu du Isabel Celaak itunpeko sarearekin

Berria2011/04/02

Page 121: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

apirilaren 29a baino lehen. Irakasleen %9k hartu beharko dute parte, gutxienez, eta edukiak atzerriko hizkuntzan eman ahal izateko, B.2 maila egiaztatu beharko dute.

1,5 milioi euro jarriko ditu Jaurlaritzak p r o t o k o l o r a k o ; 8 0 0 . 0 0 0 e u r o prestakuntzarako eta 732.000 euro ereduaren sustapenerako. Dirua patronal bakoitzeko itunpeko ikastetxeen eta unitateen arabera banatuko da.

Ingelesa euskararen aldean lehenestea egotzi diote Nafarroako Gobernuari

Nafarroako Gobernuak irakasleen ingeles maila euskara maila baino gehiago baloratuko du; hala salatu du Administrazioan Euskaraz taldeak. Talde horren arabera, otsailaren 18an irakasleen 132 postu betetzeko lan eskaintza publiko bat atera zuen gobernuak; gaztelaniazko lanpostuetarako baremoan euskararen balorazioa %5 dela azaldu dute, eta ingelesaren balorazioa, berriz, %20 lanpostu guztietarako.

Balorazio modu horrek «etorkizuna baldintzatu» nahi duela gaineratu du, ingelesa euskararen aurretik jarriz. Maiorga Ramirez EAko Nafarroako koordinatzaileak «zinismoz» jokatzea leporatu dio Miguel Sanz Nafarroako presidenteari. Herritarrek hezkuntza eredua askatasunez aukeratu dezaketela azaldu du Sanzek, baina milaka familiaren seme-alabei euskaraz ikastea galarazten diela gogorarazi du Ramirezek.

“Teletubbies” saioa emango du ETB1ek arratsaldero inglesez

Arratsaldeko programazioan aldaketak egingo ditu datorren astelehenean ETB1 kateak. Arratsaldero magazinak ordu erdi gutxiago iraungo du, haurrentzako leiho bat zabalduko baitute 19:25etik 20:00etara. 19:25etik 19:50era, Teletubbies saioa emango dute, ingelesez. Eta 19:50etik 20:00etara, orain arte soilik ETB3n eman duten Sagarra da apple Txirri, Mirri eta Txiribitonen saioa.

«Euskal Telebistaren lehen katea berriro orotariko kate bilakatzeko bidean egin dugu apustu hori. Haur programazioari leihoa zabaltzea ETB1 publiko osoarentzako izateko saio bat da», adierazi du Rosa Diez Urrestarazu ETB1eko eduki zuzendariak. Teletubbies ingelesez emanda, helburua «ingelesa ikastea eta entretenimendua ematea da», Urrestarazuren arabera. Saio hori BBCrena da, eta haur txikientzako da. 1997tik 2001era, 365 atal egin zituzten.

Txirri, Mirri eta Txiribitonen Sagarra da apple saioan ere ingelesak garrantzia du. Euskararekin eta ingelesarekin jolastuz, ingelesez hitzak ikasteko aukera ematen baitu saioak. Programa ETB3n ere ematen dute, 07:30ean eta 17:30ean.

Page 122: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Euskaraz bizitzeko eskubidea eztabaida soziopolitikoaren erdigunean kokatzeko eskatu du Paul Bilbaok, Euskararen G i z a r t e E r a k u n d e e n K o n t s e i l u k o i d a z k a r i nagusiak.

Bide horretan akuilu izan n a h i d u Ko n t s e i l u a k . « H e r r i t a r a n d a n a k aldarrikatzen du hori, eta aurten bide horretan pausok eman daitezen lan egingo dugu».

Kontseiluak urteko batzarra egin zuen atzo, Altsasun (Nafarroa). Bertan, iazko urteko lanaren balorazioa egitearekin batera, aurten garatuko dituzten lan ildoak zehaztu zituzten. «Herri mugimenduak bultzatuta, euskararen normalizazioan aurrerapauso handiak eman dira urte hauetan.

Baina oraindik helburura heldu ez garenez, indar handiagoz lan egitera dei egiten dugu». Elkarrekin lan

egiteko beharra nabarmendu du Bilbaok. Baina, horrekin batera, ezinbestekoa ikusten du norbanakoen aktibatzea ere.

«Euskararen normalizazioan guzt iok dugu zeregina. Bakoitzak bere esparruan j o m u g a d u g u n normalizazioan pausoak e m a n d a i t e z e n e r a g i n dezakegu».

H a l a e g i t e n d u t e n e k Kontseiluaren eta oro har euskalgintza osoaren babesa izango dutela adierazi du.

Azaroan aurkeztu zuen Kont s e i l uak egoera ren inguruko azterketa, Iruñean e g i n d a k o E u s k a r a r e n un iber t soak pauso bat harago jardunaldietan. Bost esparru aztertu zituzten: h e z k u n t z a , h e l d u e n euskalduntzea, lan mundua, hedabideak eta euskara elkarteak.

Euskara herri osoan ofiziala e z i z a t e a k d a k a r t z a n

Berria2011/04/03

Euskara eztabaida soziopolitikoaren muinean sartzeko eskatu du BilbaokKontseiluko idazkari nagusiak elkarlanaren eta aktibatzearen beharra azpimarratu du urteko batzarrean

Page 123: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

eragozpenak, euskararen normalizazioaren inguruan erakundeen aldetik ematen den i rud i f a l t s ua , l an mundua eskualdatzeko nazio osoko politikarik ez izatea, euskara eta euskal kultura lehentasun gisa ez hartzea e t a e u s k a l d u n t z e a r e n b i z i b e r r i t ze e r r i t m o e n moteltzea aipatu zituzten a r a z o n a g u s i g i s a jardunaldietan parte hartu zuten adituek.

Horiek hausnartu ostean, normalizazioren bidean «beste baldintza politiko batzuk» eskatu zituzten; pentsaera aldaketa bat.

Bide horretan, datozen hi labeteetarako lanaren plangintza zehaztua du Kont se i luak , e ta aurk i emango ditu jakitera abian jarri asmo duen dinamikaren nondik norakoak.

Aitortza Mendigureni

B e s t a l d e , Ko n t s e i l u k o bazkideen batzarrak aho batez onartu du Xabier Mendiguren Berez iar tu e r a k u n d e k o o h o r e z k o lehendakari izendatzea.

Hamar urteko jardunaren ondoren, iazko apirilean utzi zuen Kontseiluko idazkari nagusiaren kargua

M e n d i g u r e n e k . U r t e hauetako lanaren esker gisa oroigarria jaso zuen atzoko batzarrean Mendigurenek.

Izan ere, urte hauetan Kontseiluak hasitako ekimen guztien parte izan da, eta sorreratik ezagutzen ditu erakundearen jarduna eta nondik norakoak

Baxoa euskaraz egitea eskatu dute

Etxepare Lizeoko ikasleek baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Baionan. Ehun gaztetik gora elkarretaratu ziren atzo Bordeleko errektoreari eskari hori gutunez igortzeko.

Ikasketa prozesua euskaraz egin ondoren azterketa frantsesez egin beharrak kalte egiten diela diote. Hizkuntz Eskubideen Behatokiko eta Seaskako ordezkariek bat egin dute eskariarekin.

Page 124: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

N a f a r r o a k o E r r i b e r a , Euskararen Legeak 1985ean Nafarroa hiru hizkuntz eremutan banatu zuenetik, eremu ez-euskalduna da. Hortaz, euskara ez da ofiziala bertan. Euskaldunak eta euskaltzaleak, ordea, badira, eta Nafarroa osoan euskara ofiziala izatea eskatzen dute. Alizia Iribarren (Elizondo, 1976) Erriberan Euskaraz elkarteko kidea da, eta, dioenez, areagotu egin behar da esukarak kalean duen presentzia, bertako hizkuntza denez. Larunbat honetan manifestazioa egingo dute Tuteran, 12:00etan. Berrehun atxikimendu baino gehiago jaso dituzte dagoeneko.

Zertan da gaur egun euskara Erriberan?

Egia esan, azkeneko 30 urtean egoera aldatu da. Euskara hiztunen kopurua handitu da; ikastola lanean aritu da, eta 25 urtez jendea euskaldundu du; AEK-k ere bere lana egin du, eta euskaldunak egin di tu .

Hizkuntza Eskolan ere e u s k a r a i r a k a s t e n d a . Euskaldun gehiago gara, baina euskara lagunarteko giroan baino ez da erabiltzen.

Zer aldatu da?

L e h e n b a i n o g e h i a g o entzuten da euskara kalean. N a h i z e t a j e n d e a s k o euskararen kontra egon, eta h izkuntza ar rotza de la pentsatzen duten, gero eta gehiago entzuten da kalean. Gainera, beste batzuek normaltzat hartzen dute euskaraz hitz egitea.

Euskara Erriberako hizkuntza ez dela esaten duten horiei, nola azaldu N a f a r r o a o s o k o hizkuntza dela?

Nortasunaren arabera izaten da. Hizkuntza arrotz ikusten duten horiek ideologia edo ideiengatik pentsatzen dute horrela, eta arrotz ikusten dute azalpenak emanda ere. Bes te batzuek ikuspegi irekiagoa dute, eta, Nafarroa

osoko hizkuntza dela esaten denean eta arrazoiak ematen d i t u g u n e a n , e r r a z a g o aldatzen dute jarrera.

Zein eskubide urratzen zaizkizue Erriberako euskaldunei?

Gure hizkuntzan bizitzeko aukera urratzen zaigu, arlo guztietan. Bakoitzak bere etxean nahi duena egin dezake, edo taldean edo lagunen artean nahi duen hizkuntzan hitz egin dezake; ezin digute ezer esan. Baina

Berria2011/04/05

Alizia Iribarren: «Euskaraz bizitzen saiatu behar dugu; kalean euskara gehiago entzun behar da»Nafarroa osoan euskara ofizial izatea eskatzen du Erriberan Euskaraz taldeak. Larunbatean manifestazioa egingo dute Tuteran; beren egoera zailean sostengua lortzeko balioko duela uste du Alizia Iribarrenek.

Page 125: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

euskara ikasteko eskubidea, adibidez, urratzen zaigu, ikastola pribatuan izan ezik. Bai umeei, bai helduei. Administraziora euskaraz bideratzeko edo jotzeko eskubidea ere urratzen zaigu. Modu pribatua ez den beste edozein arlotan, alegia.

Nola alda daiteke euskarak Erriberan duen egoera?

Administrazioak legeak aldatzen ez baditu, ezin dugu ezer egin. Orain egiten ari garena egiten jarraitu behar dugu; hau da, euskararen ofizialtasuna eta normalizazioa aldarrikatu behar ditugu. Herritarrek egin behar dute ekarpena. Euskaraz bizitzen saiatu behar dugu; kalean euskara gehiago entzun behar da, dendetan erabili, eta abar. Adibidez, taberna batera sartzen diren bezeroen %20k euskaraz hitz egiten badute, tabernariak jarrera aldatuko du, eta hizkuntzagatik zerbait egingo du. Edo udaletxera joaten bagara, guk beti eskatzen dugu ele bitan egitea, euskaraz bakarrik eginda ez dutelako kasurik egingo. Horrela, agian, jarrera aldatuko dute. Lan eraginkorrena euskara erabiltzea eta euskara bultzatzea da.

Erriberako herritarrek euskara ikasteko nahia azaltzen dute?

Bai, nahia badago. Ikastolan, hizkuntz eskolan eta AEK-n ikasleak badaude. Euskara ikasten duen jende gehienak euskara bere hizkuntza dela sentitzen duelako ikasten du. Edo, besterik gabe, beste hizkuntza bat jakiteko, ingelesa balitz bezala. Baina euskara jakiteko beharrik ez dagoenez, jende gutxik ikasten du.

Euskaltegiko irakaslea zara. Zenbat ikasle dituzu?

30 ikasle ditut. Egoera aldatu da. Duela 15 urte askoz ere jende gehiagok ikasi nahi zuen

euskara, beste egoera batean bizi ginelako. Jendearen nahia beste bat zen. Gaur egun bezala, ez zegoen euskara jakiteko beharrik, baina bai kontzientzia. Gaur egungo bizimodua aldatu da; ordu asko pasatzen ditugu lanean, eta eragina izan du ikasle kopuruan.

Diru laguntzarik jasotzen al duzue?

Laguntzarik ez dugu. Kultur jarduerak antolatzeko, udalean aurrekontu oso txikia dago, eta betikoek eramaten dute. Besteok, euskara bultzatzeagatik espresuki, ez dugu ezer ere jasotzen. Ez dakit beste kultur taldeek zenbat jasotzen duten, baina guk ez dugu ezer jasotzen. Hamabost urte daramatzat euskaltegian irakasten, eta kultura jarduera asko antolatu ditut, eta zero euro jaso dugu.

Diskriminaturik sentitzen zarete?

Ez; azken finean, euskaldunak oso harroak garenez, berdin zaigu zer esaten diguten. Batzuetan kalean euskaraz hitz egiten zoaz, eta batzuek buelta ematen dute, edo gaizki begiratzen dute, edo zerbait esaten dute. Guk, kasurik ez.

Page 126: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Iragarri bezala, Paueko Akademia Ikuskaritzak 29 irakasle kenduko ditu departamenduan, eta sindikatuen ustez are larriagoa dena oraindik: gela elebidunak irekitzeko edo atxikitzeko hitzarmena ez duela ezagutzen azaldu du. Hezkuntza publikoko gela elebidunetan euskarazko bi postu erdi kenduko dituzte. Kontuan harturik irekiko diren lanpostuak gehiago direla, eragina murritza izanen dela onartzen dute sindikatuek.

Hezkuntza elebiduna arautzeko irizpideen berri ez duela erran zien sindikatuei Philippe Couturaud akademia ikuskariak. Itun hori kontuan hartzen bada eta Frantziako Hezkuntzak irakasle lanpostu gehiago ematen badizkio, hezkuntza elebidunaren eskaera kontuan hartzeko prest dagoela erran zuen. Nolanahi ere, Hezkuntza Ministerioak lanpostu gehiago ematen ez badizkio, berak ezin duela lanposturik banatu berretsi zien sindikatuei.

Katti Petrissans SNUipp sindikatuko ordezkariak aldaketak espero ditu agintarien partetik. Izan ere, ama eskolan 25 haur edo lehen mailan 22 haur direlarik ikasgela batean, bertze gela bat irekiko zela hitzartu zuten Euskararen Erakunde Publikoa zela bitartekari. Couturauden adierazpenek hitzarmena baliogabekoa dela adieraziko lukete, eta hori horrela balitz, EEPrengana joko dutela azaldu du. «Jakin behar dugu zein diren indarrean dauden irizpideak eta hitzarmen horrek baliorik ba ote duen oraindik». Gaur egungo kopuruekin, herri batzuetan egoera gogorra izanen dela dio, bertzeak bertze Bidarrai (Nafarroa Beherea) Jatsu edo Larresoron

(Lapurdi). Bidarrain 22 haur daude gela batean, baina zortzi maila ezberdinetakoak dira. Hiriburun (Lapurdi) irakasle batek 52 haur ditu, 30 gela batean eta 22 bertzean. Baina akademiak ez du lanpostu gehiago eman nahi.

Sindikatuek atzo grebara deitu zuten lehen mailan, baina akademia ikuskaritzak ez du jarraipenari buruzko xehetasunik eman. Protestak izan ziren han-hemenka eta Pauen 200 pertsona elkarretaratu ziren heldu den ikasturteko eskola karta gaitzesteko. Angelun (Lapurdi), esate baterako, hautetsiak presente egon ziren eskola abiatzeko tenorean, irakasle lanpostuen kentzea salatzeko. Arratsaldean banderola bat zabaldu zuten herriko etxean.

Protestekin bat, hezkuntza publikoko sail elebidunean kopuruak gero eta handiagoak direla nabarmendu du Evelyne Mourguy Biga Bai gurasoen elkarteko presidenteak. Haur gehienen gurasoak frantses elebakarrak direla kontuan harturik, haur horien euskarazko erreferentzia bakarra eskola dela nabarmendu du. «Emendatuz geletako haur kopurua, haurren jarraipena egitea kudea ezina bihurtzen da». Eskola elebidunak haur elebidunak sortu ahal izateko baliabideak behar direla gaineratu du, Frantziako Hezkuntzak gai honen inguruan duen jarrera deitoratuz. Ondoko egunetan eskola zentroetan okupazioak egon daitezkeela erran du. Ikas Bi gurasoen elkarteak, bere aldetik, ordezko irakasleak kontratatzeko zailtasunak nabarmendu ditu, euskara ez dakiten irakasleek ordezkatzen dituztelako irakasle elebidunak.

Akademiak ez ditu kontuan hartu euskarazko gelak Departamenduan 29 irakasle lanpostu kendu nahi ditu; 200 lagunek elkarretaratzea egin dute Pauen, salatzeko

Berria2011/04/05

Page 127: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

E H U k o M e d i k u n t z a k o 9 5 i k a s l e k «konpromiso zehatzak» eskatu dizkiote dekanotzari, ikasketa horiek euskaraz e g i t e k o a u k e r a b e r m a t z e a l d e r a . Medikuntza euskalduntzearen aldeko ikasleek diote dekanotzak aldarrikapen horri heltzeko «borondatea» adierazi duela aurrez eginiko bileretan, baina salatu dute borondate hutsean geratu dela. Jarrera hori de l a - e ta e s ka tu d i zk io t e dekanoar i «konpromiso zehatzak».

Atzo amaitu zen Leioako campusean EHUko Medikuntzako 95 ikaslek bi egunez eginiko itxialdia. EHUn, medikuntza euskaraz ikasteko dituzten trabak salatu nahi izan dituzte horrela, eta, bide batez, eskubide horren bermea aldarrikatu. Bi egunetan, ekintza ugari egin dituzte; mahai inguruak eta informazio orrien banaketa, besteak beste.

Itxialdiaren balorazio «ezin hobea» egin dute ikasleek: batetik, ia ehun pertsona elkartu direlako itxialdian, eta ehundik gora, gainontzeko ekimenetan; bestetik, bi egunetako eztabaidek ondorio nagusi batzuk a t e r a t z e k o b a l i o i z a n d u t e l a k o . «Konpromiso zehatzen onarpen publikoa» da horietako bat, baina ez bakarra.

Irakasle euskaldunei EHUk mugitzeko erraztasunak eman beharko lizkiekeela

iritzi diote ikasleek. Gainera, euskarazko matrikulazioen jaitsierari erantzuteko, euskarazko p laza kopuru jak in bat m u g a t z e a r e n a l d e k o a k d i r a , e t a euskarazko ze in gazte lerazko p laza kopurua berdina izatea proposatzen dute. M e d i k u n t z a k o f a k u l t a t e k o i k a s l e z , irakaslez eta langilez osatutako batzorde bat eratzea beharrezkotzat jotzen dute ikasleek.

Erantzunik ez

Ikasleek BERRIAri jakinarazi diotenez, dekanoak ez die ikasleen eskakizunei erantzun, eta harekin hitz egitera joan direnean, modu txarrean kaleratu dituela salatu dute. Haatik, ez dutela amore emango e san du te : «o ra in , auz iak gaurkotasuna mantentzea da helburua, hilabete bateko kontua izan ez dadin».

Berria2011/04/07

EHUn medikuntza euskaraz ikasteko «konpromisoak» eskatu dituzteBi egunez, 95 ikaslek itxialdia egin dute Leioako campusean, eta medikuntza ikasketak euskalduntzea exijitu

Page 128: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

EHUn euskaraz ikasteko dagoen bermerik ezaren e r a k u s g a r r i , medikuntzarena adibide bat b e s t e r i k e z d a , b e s t e hainbat fakultateren egoera a r e o k e r r a g o a d e l a oroitarazi baitute ikasleek. H o r r e g a t i k , f a k u l t a t e ezberd ine tako ikas l een a r t e k o e l k a r l a n a sustatzearen alde ageri dira.

Izan ere, medikuntzakoak e z d i r a i k a s k e t a k e u s k a l d u n t ze k o e s k a t u

duten ikas le bakarrak . G a s t e i z k o f a r m a z i a k o f a k u l t a t e a n , e l k a r r e t a r a t z e a k e g i n d i t u z t e a s t e r o - a s t e r o , aldarrikapen berarekin. S i n a d u r a b i l k e t a b a t i ekingo diote orain.

I k a s k e t a h o r r e t a n , i rakasga ien h izkuntzaz gain, edukiak ere ez direla euskaldunak nabarmendu dute hainbat ikaslek ohar baten bitartez: «Irakasgai batzuk Euskal Herriari

z u z e n d u t a d a u d e n bitartean, beste irakasgai b a t z u k E s p a i n i a r i zuzenduta daude, bertakoa ikasiz».

2013-2014 ikasturterako E H U e u s k a l d u n t z e k o p l a n a r e n a r a b e r a , i ngurumen z i en tz i e tan euskaraz eskaini beharreko i r a k a s g a i a k g a z t e l e r a z eskaini beharrekoak bezain beste direla ziurtatu dute farmaziako ikasleek, baina egungo egoera helburu horretat ik «oso urrun» dagoela ohartarazi dute.

Eleaniztasunaren aldeko apustuari egozten diote helburu horietatik urrun e g o t e a : « L o t s a g a r r i a deritzogu euskaraz ikasi e z i n d u g u n b i t a r t ea n , derrigorrezko irakasgaien e s k a i n t z a k i n g e l e s e z egiteari».

%64Azpeitian euskaraz inskribatutako umeen ehunekoa

Azpeitiko Erregistro Zibilean (Gipuzkoa) 2010. urtean inskribatutako haurren %64 euskaraz erregistratu zituzten. 2009. urtean InfoReg aplikazioa jarri zuten Azpeitiko Erregistro Zibilean, eta euskarazko inskripzioak egiteko aukera jarri zuten; 263 jaioberri izan ziren Azpeitian, eta %52,2 euskaraz inskribatu zituzten: 138 haur. 2010. urtean, berriz, 222 jaioberri izan ziren, eta euskaraz 142 inskribatu zituzten, jaioberrien %64.

Page 129: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

«Euskal Herrian gaudelako eta euskara maite dugulako» oihu eginez hartu zuen Trebiñuko (Araba) Gutxisolo elkarteko Pilar Ansotegik Korrika 17ren lekukoa. Edurne Brouard Korrikaren koordinatzaileak eman zion, azken egunean irakurriko den mezua barruan sartu ostean. «Trebiñu ere euskararen alde» aldarrikatuz erantzun zion plazan elkartu zen jendetzak, eta lelo hori ahotan hartuta egin zituzten lehen urratsak. 2.000 kilometrotik gorako ibilbidea osatu beharko du Korrikak, apirilaren 17an Donostiara iritsi aurretik.

Trebiñuko plaza mukuru bete zen. Euskal Herri osotik etorritako euskalakari andana zegoen elizaren parean lehen urratsak egiteko zain, nahiz eta Guardia Zibilak jarritako kontrolek asko zaildu iristea. Txalapartariek, adibidez, ez zuten garaiz heltzea lortu. Tamainaz plaza ez da oso handia, eta bildua da. Horrek eta jendeak sentitzen zuen emozioak leku berezi bihurtu zuten. Gose taldeak egindako kantua lagun, Kale Nagusian barrena

abiatu zen ehunka lagunek osatutako olatua, aldapan gora. Bero sargoria ere ez zen oztopo izan. Baselizan zegoen bigarren kilometroa. Trebiñuko alkate Inmaculada Ranerok (PP) hartu zuen lekukoa. Brouardek harro begiratzen zion hiriburuetatik kanpo inoiz ikusi den Korrikaren lehen kilometrorik jendetsuenari: «Bukaerako festan parte hartzeko ohitura handia dago, baina azken aldian gero eta jende gehiagok du hasierara etortzeko joera».

Arabarra eta euskalduna

Trebiñuko hiribilduko alkate Roberto Abajosek hartu zuen hitza Korrika abiatu aurreko ekitaldiaren hasieran. Ezer baino lehen AEKri eta Gutxisolo elkarteari eskerrak eman nahi izan zizkien Trebiñu Korrikaren abiapuntu bihurtu zutelako. «Guretzat oso garrantzitsua da. Eta aukera hau aprobetxatu nahi dut trebiñuarren eskaera berriro aldarrikatzeko: Trebiñu Araba da!».

Asier Amondo AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak euskalakari hitzaren esanahia zein den gogoratu zuen. «Zuek zarete euskalakariak!», egin zion oihu jendetzari. «Mugen gainetik administrazioek euskalakarien eskubideak errespetatzeko lan egingo» dutela ohartarazi zuen. Juan Mari Juaristiren eta Manex Agirreren bertsoek, Argantzun abesbatzak kantatutako Araban bagare abesti ezagunaren doinuek, joaldunen joare soinuek eta dantzarien agurrak girotu zuten ekitaldia. Trebiñutik Argantzunera eraman zuen lekukoak jai giroa.

Berria2011/04/08

Euskalakariak, bideanDonostiarantz abiatu da 17. Korrika; Trebiñuko plaza lepo bete du lehen kilometroak egitera joandako jendetzak. Guardia Zibilak sarreretan jarritako kontrolek asko zaildu dute herrira iristea

Page 130: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

«Lan egitea merezi izan du; hunkigarria izan da»

Azken hogeita bost urteetan euskarak Trebiñun izan duen bilakaera gertutik ikusi eta horretan eragin duten pertsonetako bat da Pilar Ansotegi, Argantzungo bizilaguna eta Gutxisolo elkarteko kidea.

Trebiñuko elizako eskailerak jaitsi eta plazan bildutako ehunka pertsonen animo oihuen artean, Donostiarako bidea hasi zuen atzo Korrikak. Pilar Ansotegik (Argantzun, 1969) eman zituen lehen pauso horiek, Edurne Brouard 17. Korrikako arduradunaren eskutik lekukoa jaso ondoren. Lekukoari agur esan eta korrikaldia apur bat luzatu ondoren, autoaren bila joan zen, Korrikaren jaia Argantzunen luzatzeko, izerdi patsetan baina irribarrea aurpegitik kendu ezinik.

Korrika Trebiñun hasi ostean, Argantzunen jarraituko al duzu orain?

Ea posible den kilometroren bat egitea Argantzunen. Gure herria da, eta bertan behar dugu.

Zer sentitu duzu Trebiñuko elizako eskailerak jaistean?

Hunkigarria izan da, lan egitea merezi izan du. Kristorena izan da... Herrian eta inguruan sortu den giroa ikusi baino ez dago. Jendetza dago. Erantzuna ikaragarria izan da.

Urduri ibili zara lekukoa eramaten lehena izango zinela erabaki zenutenetik?

Oso urduri, eta pertsona askoren deiak jasotzen. Amets bat da, baina amesgaizto kutsu txiki bat ere izan du, kar, kar! Baina oso gustura. Gutxisolo elkartearen izenean eraman dut lekukoa, baina Trebiñuko euskaltzale guztien izenean ere eraman dudala uste dut. Pertsona asko daude euskararen alde lan egiten

Trebiñun bizi den emakume euskaldun batek lekukoa eramatea zen lehentasuna, eta ez omen zen oso erraza izan hori lortzea…

Gutxisolo elkartean emakume euskaldun gehiago dago, baina Trebiñun bizi arren ez dira bertakoak. Trebiñuko konderrian jaiotako bi pertsona gaude, neska eta mutila. Hortaz...

Korrika Trebiñutik pasatu izan denean parte hartu izan duzu, baina inoiz pentsatu al zenuen Korrika Trebiñun bertan hasiko zenik?

Ez, egia esateko. Korrikaren aldi bakoitzean buru-belarri murgildu gara prestakuntzan. 50 kilometro ematen ditu Trebiñuko Konderrian, eta gehienetan gaueko ordu txikietan igarotzen da. Korrika Kulturalean bi ekitaldi eta Korrikaren kilometroak banatzera ohituta geunden, baina aurten… pentsa!

Noiz hasi zinen euskara ikasten?

Institutuan hasi nintzen euskara ikasten, Gasteizen. Euskara eskola zegoen, baina gainontzekoak gaztelaniaz ziren. AEKn ikasten hasi nintzen orduan, seigarren edo zazpigarren mailaraino… Ikasteari utzi, berriro hasi… horrela ibili naiz azken hogeita bost urteetan! Kar, kar...

Tarte horretan euskarak zer bilakaera izan du Trebiñun?

Duela hogeita bost urte ez zegoen ez elkarte, ez ikastola, ez ezer! Badakizu, dena poliki doa. Klaseak jasotzen

Page 131: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Herri honetan bada euskaraz bizi nahi duen herritar sare bat; eta horretarako ezinbestekoa da euskararen normalizazioa. Herritar horiek euskaraz bizi ahal izateko baldintzak eduki ahal izatea, hain zuzen ere. Euskaraz bizitzea, normaltasunez, duintasunez, goizetik gauera, astelehenetik igandera.

Oinarrizko eskubidetzat jotzen dugu, norberak bere hizkuntza bizi ahal izatea, eta horregatik, behin eta berriro salatzen dugu administrazioen utzikeria eskubide hori berma dadin. Euskararen aferan administrazioa, Nafarroako Gobernuarekin hasita, motel, eskas eta zital ari da. Euskararen normalizazioa ekarri duten baldintza politiko eta juridikoak baztertuz (euskararen normalizazioaren kontra ari direnak nagusitzen direla uste dut) eta horrez gain, euskararen aldeko bitarteko ekonomikoak ahalik eta gutxien inbertituz.

Puri-purian dugu, ordea, abiadura handiko trenaren erronka. Sekulako gastu ekonomikoa eta ingurumenari kalte izugarriak eraginen

lizkiokeen proiektua, h a i n z u z e n e r e , herritarron agendan kokatu dute hizki handiz. Noren interesak lehenetsi dira? Herritarrenak? Lurrarenak? Edo politikarien eta enpresariena?

Ez al da beharrezkoa eztabaida sozial bat ematea? Herritar moduan tristuraz ikusten ditut gaur egungo bizimoduaren aldeko gehiegikeriak: ingurumenari egiten dizkiogun kalteak eta munduan sortzen ari garen globalizazioa suntsitzailea. Horrez gain, euskaraz bizi nahi duen herritar gisan, lotsagarria iruditzen zait ikustea zein den administrazioaren jarrera. Non d a g o e u s k a r a z b i z i a h a l i z a t e a re n normalizazioaren abiadura? Garraioekin komunikazioaz ari gara, bai, eta nola eraikiko dira azpiegiturak hizkuntza-komunitate desberdinen artean komunikazioa eman dadin?

Azkenik, hausnarketa hau beste gogoeta batekin bukatu nahi dut: abiadura handiko trenarekin eztabaida soziala ez dela eman argi dugu, horrez gain, gaurkoan beste osagai bat ere jarri nahiko nuke mahai gainean, noizbait eztabaida horiek ematen baldin badira: azpiegiturak diseinatzen direnean (trenak, errepideak, etxebizitzak...) euskararen ikuspegitik ere aztertzearen beharra, alegia. Euskarari, euskaldunoi, zein kalte eta onura egiten dion halako egitasmo batean sartzeak.

Abiadura Handiko Trena: hasi baino lehen geldi dezagun.

Xabi Garcia (Iruñea)

Euskarak ez du trenaren abiadura behar Iritzia

2011/04/08

Page 132: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

«Justiziazkoa delako», Erriberan euskaraz bizi ahal izateko eskubidea aldarrikatu zuten atzo eguerdian Tuteran (Nafarroa). «Euskaraz bizi nahi dugu, horretarako eskubidea dugulako, gure hizkuntza delako eta euskaraz hitz eginez gure etorkizuna eraikitzen ari garela uste dugulako», adierazi zuten, protestaren amaieran irakurritako agirian, Erriberan Euskaraz elkarteko kide Alizia Iribarrenek eta Silvia

Sanzek.

Eguerdian zen manifestazioa, eta eguraldi ona lagun, gogotsu joan ziren euskaltzaleak Tuterara. «Haien begietan ikusten da egoera aldatzeko gogoa eta ilusioa», esan zuen Iribarrenek. «Sanz, Barcina, entzun, Err ibera euska ldun», «Err ibera ere

euskararen alde» eta «euskara, ofiziala» izan ziren gehien entzun ziren ohiuak. «Kontent gaude jendearen erantzunarekin, etorri den jende gehiena eskualdekoa, Erriberakoa, izan baita. Hori oso garrantzitsua da guretzat, erakutsi baitugu euskaraz bizitzeko nahia benetakoa dela. Gaurkoa [atzokoa], g a i n e r a , j a i e g u n a d a b e r t a k o euskaltzaleontzat , Korrika hemendik igaroko baita. Hau hasiera soilik da», nabarmendu zuen.

UPNren gobernuak bultzatutako hizkuntz p o l i t i k a e u s k a r a re n t z a t « i t o g a r r i a , zorigaiztokoa eta suntsitzailea» dela salatu dute. «Ahal duten guztia egin dute, eta egiten ari dira, euskaraz bizi ez gaitezen. Ikusezin izatera zigortu nahi gaituzte, eta hori ez da bidezkoa».

Horren aurka, «eroso eta duintasunez» bizi ahal izatea eskatu dute. «Norberaren herrian berezko hizkuntzan bizi ahal izatea oinarrizko eskubidea da». Hala, euren jardunarekin kezkatuta daudenei mezu bat bidali diete: «Gure ekimena herrikoia, parte hartzailea eta plurala da. Ez gaude hemen ezer inposatzeko, euskaraz bizitzeko dugun eskubidea aldarrikatzeko eta partekatzeko baizik. Euskaraz bizitzeko prest gauden herritarrak asko garela erakutsi nahi dugu.

Euskaraz bizitzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute Erriberan

Nafarroako Gobernuaren hizkuntz politikak euskaldunak ikusezin egin nahi dituela salatu dute

Berria2011/04/10

Page 133: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Izan ere, hemen inposatzen duen bakarra Euskararen Legea da. Euskara etengabeko gatazkan egotea baino ez du helburu».

Haien arabera, lege hori da, hain zuzen ere, euskaraz ez bizitzera «kondenatzen» dituen tresna. «Etorkizun hurbilean gazteak euskaraz bizi ez daitezen eusteko horma da, eta Nafarroa zatitzen du. Erriberaren kasuan, baztertu egiten gaitu, bigarren mailako nafarrak bagina bezala hartzen gaitu. Hori ez da bidezkoa, gure ustez».

Beste politika bat

Egoera ikusita, beste hizkuntz politika bat eskatu dute: helduak euskaraz alfabetatzea, euskaraz ikasteko eskubidea edukitzea eta administrazioarekin euskaraz ari tzea bermatuko duen hizkuntz politika bat. «Horrekin batera, euskarak beste estatus jur id iko bat behar du; berdintasun p r in t z ip ioa ren kon t ra eg i t en ba i tu he r r i t a r re i e s kub ide e ta be t ebehar desberdinak aitortzeak».

Hori guztia lortzeko, hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua dela uste dute: «Ezin dugu itxaron parlamentu berria martxan jarri arte lanean hasteko. Izan ere, orain arte ikusi dugu zein den jarrera. Euskaraz bizi

a h a l i z a t e k o e s k u b i d e a re n e s k a r i a aspaldikoa da, eta bada garaia horri heltzen hasteko».

Hala, Euskararen Legearen indargabetzea bezain garrantzitsua da, haien ustez, e u s k a r a r e n e r a b i l e r a s u s t a t z e a . «Euskaldunen eta euskaltzaleen aktibazioa ezinbestekoa da ofizialtasuna lortzeko». Erdaldun euskaltzaleek euskaraz ikastea oso garrantzitsua iruditzen zaie baita ere.

«Helduen alfabetatzea estrategikoa da, eta horretarako baldintzak jarri behar dira». Euskara botoak lortu edo kentzeko tresna gisa ez erabiltzeko ere eskatu diete alderdi politikoei. «Hauteskunde eta alderdien interesen logikaren gainetik dago euskara. Ez du kentzen, gehitu baizik. Kultur aktibo bat da, eta sozialki batzen gaituena».

Ziur dira elkarlanaren eta norbanakoen aktibazioaren bidez beste baldintza batzuk sortuko direla Erriberan euskaraz bizitzeko e s k u b i d ea b e r m a d ad i n . «G au rk o a horretarako lehen urratsa izan da. Lanean jarraitzeko ilusioa eta gogoa, behintzat, ez zaizkigu falta». Etxez etxe joan nahi dute hori azaltzen. Elkarteak 600 atxikimendu jaso ditu, eta lanean jarraituko dute bidelagun gehiago lortzeko.

Page 134: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Bartzelonako Unibertsitateko H i z k u n t z a l a r i t z a D e p a r t a m e n t u k o katedraduna da Albert Bastardas, eta hizkuntza e k o l o g i a n a h i z iraunkortasuna defenditzen d i t u . U e m a U d a l e r r i E u s k a l d u n e n Mankomunitateak hizkuntza ekologiari buruz Azpeitian (Gipuzkoa) antolatutako jardunaldian hartu du parte.

Z e r t a z a r i g a r a h i z k u n t z a e k o l o g i a aipatzen dugunean?

Eko log ia ren kon tze p tu batzuk hizkuntzen arloan ere aplika daitezke. Hizkuntzak bere testuinguruan ikertu b e h a r d i t u g u , h o r r e k hizkuntzen bizitza eta baita heriotza ere ulertzeko pistak e m a t e n d i z k i g u l a k o . Hizkuntzak ez dira beren kabuz bizi. Hiztunen esku d a u d e , e t a h i z t u n a k testuinguru batean bizi dira,

ekosistema politiko, ekonomiko eta d e m o g r a fi k o b a t e a n . Horregatik, ekologiak asko laguntzen digu hizkuntzen garapena, hazkundea eta desagertzea ulertzen, eta baita aniztasuna bermatzen ere. 90eko hamarkadan indar tu zen h i zkun tza ekologiaren kontzeptua, eta, hor rek in batera , ba i ta h i z k u n t z a iraunkortasunarena ere. Ekologiak izan dezakeelako erreakzio jarrera batean g e l d i t z e k o t e n t a z i o a . Mehatxuei aurre egitearekin n a h i k o a i z a t e a . Iraunkortasunak, a ldiz , aktibo izatera behartzen gaitu. Mundua birpentsatu b e h a r d u g u , g a r a p e n ekonomiko e ta soz ia la o i n a r r i z k o i n g u r u m e n sistemen mantentzearekin bateragarria izan dadin.

Eta horrek ere balio d e z a k e h i z k u n t z a i r a u n k o r t a s u n a bermatzeko?

Albert Bastardas: «Talde anglofonoa salbu, gizateria elebiduna edo eleaniztuna izango da»Hizkuntzak ekosistema politiko, ekonomiko eta demografiko baten parte direla dio Bastardasek, eta, eleaniztasun garai honetan, errespetuan oinarritutako hizkuntza ekologia proposatzen du.

Berria2011/04/15

Page 135: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

H o r i d a . Z e i n d i r a h i z k u n t z a iraunkortasunaren etsaiak? Bada, hizkuntza orokorren hedapena. Mundu mailako elkar komunikazioa ahalbidetzen digulako, baina, era berean, giza taldeen berezko hizkuntzekin talka egin dezakeelako. Gai honen inguruan j a r re ra e zbe rd inak daude. Ba t e t i k , unibertsalistak daude, hizkuntza orokor batekin nahikoa dugula diotenak. Bestetik, beste muturrean, etxeko hizkuntzaren defentsan munduarekiko isolamendua p lanteatzen dutenak daude. Mundu garaikidean, ordea, ez bata eta ez bestea ez dira bideragarriak. Eta pentsatu behar dugu nola antola dezakegun bi elementuen bizikidetza. Onartuta gizateriarentzat ona dela elkar ulertzea, baina ona dela, era berean, gizateriarentzat bioaniztasun linguistikoa bermatzea.

E l eb i t a s u n a k ze r o n d o r i o d i t u hizkuntza ahulenetan?

Diskurtso klasikoak dio elebitasunak ordezkapen linguistikoa dakarrela, hizkuntza ahulena desager daitekeela. Baina hori egoeraren araberakoa da. Luxenburgon eta Suedian elebidunak dira, baina ingelesa menderatu arren, ez dute baztertu beren ja tor r i zko h izkuntza . Izan ga i tezke eleaniztunak, berezko hizkuntzari bere funtzioak bermatuta.

Gure kasuan, hizkuntza orokorraz gain, baditugu bizilagunak diren beste bi hizkuntza. Zer rol betetzen dute gaztelaniak eta frantsesak?

Orain arte mehatxu izan dira euskararentzat eta katalanarentzat, politika espantsionista egin dutelako. Frantzian nahiz Espainian politika uniformizatzaileak izan dira irabazle, eta ez da errespetatu aniztasuna. Eta gure

erronkak izan behar du, hizkuntza horiek du ten l ekua e r re spe ta tu ta , berezko hizkuntzentzako funtzioak eta esparruak berreskuratzea.

Baina bi hizkuntza horien defentsan aritzen direnek errespetatzen dute hizkuntza aniztasuna?

Ez asko. Frantziaren kasua nabarmena da. Estatu nazioaren ikuskerak berak ez du onartzen aniztasuna. Espainiako kasuan asko aurreratu da, baina oraindik ere, ez da estatuaren aniztasun linguistikoa erabat onartzen. Hitzen gainetik, estatuak ez du ezer egiten aniztasunaren alde. Eta aniztasuna ez da mehatxua, estatu nazioaren pentsamoldeak hala ikusi arren.

Hizkuntzen arteko berdintasunak ezberdintasuna dakarrela diozu. Zergatik?

Berdintasun politikak hizkuntza taldeen boterea eta errealitatea kontuan izan gabe sustatzen baditugu, berdin-berdin tratatzen d i tugu egoera ezberd inean dauden hizkuntzak. Eta hori diskriminatzailea da bere horretan. Benetako berdintasuna lortzeko, politika ezberdinak sustatu behar dira hizkuntza batentzat eta bestearentzat. Ekitatea behar da, behar handiagoak di tuen hizkuntzak oreka lor dezan. Gaztelaniak ez du salbatuko duen inor behar! Bera bakarrik salbatzen da! Zeinek egingo dio uko erabilera unibertsala duen hizkuntza bati? Baina horrek ez du ekarri behar gaztelaniarekin elkarrekin bizi daitezkeen beste hizkuntzen baztertzea.

Azken urteetako iraultza teknologikoak nola eragin du edo eragingo du hizkuntzen ekologian?

Page 136: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Mundua aldatzen ari da, eta gaurko egoerak ez du zerikusi handirik orain dela 40 urtekoarekin. 70eko hamarkadan euskara eta katalana gaztelaniarekin egon zitezkeen gatazkan, baina XXI. mendean mundu globalizatu batean bizi gara.

Gara i g loka l batean , hobe e sanda . Globalizazioa lokaltasun saihestezinetik bizi dugu. Eta, horren ondorioz, etorkizunean, talde anglofonoa salbu, gizateria elebiduna edota eleaniztuna izango da. Ezinbestez.

Hizkuntzen arteko harremanak inoiz baino garrantzitsuagoak izango dira. Eta horrek ez du eragingo hizkuntza gutxituetan bakarrik. Espainian, Frantzian eta Italian pentsatzen zuten beren elebakartasunarekin aurrera egin zezaketela. Eta ez da horrela.

Euskarak eta katalanak, adibidez, zer toki izango dute mundu horretan?

Funtzioak zehaztea da garrantzitsuena. Europan, adibidez, estatu hizkuntza guztiak onartuta, pentsatzen dute konpondu dutela arazoa. Baina praktikan ez du funtzionatzen. Eta, modu naturalean, ingelesak elkar ulertzeko hizkuntzaren rola hartu du beretzat. Eta funtzioak ez badira zehazten, ingelesak segituko du esparruak bereganatzen. Eta jakin behar dugu ingelesak zein funtzio dituen eta estatuetako hizkuntzek zein dituzten. Eta berezko hizkuntzak egin dezakeena ez du hizkuntza orokorrago batek egin behar. Euskaraz edo katalanez egin daitekeena egin dezagun euskaraz edo katalanez. Eta ezin dugunean, erabi l dezagun hizkuntza orokortuago bat.

Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko «abiapuntu bakarra» murgiltze sistema dela uste du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. «Jakin dakigu ikasle euskaldun e l e a n i z t u n a k s o r t z e t i k hurbilen dagoen eredua D eredua dela, hain zuzen ere, e t x e t i k e u s k a r a dakartenentzat mantentze e r e d u a d e n a , e t a e z dakartenentzat murgiltze eredua dena».

E u s k o J a u r l a r i t z a k o Hezkuntza Sailak marko hirueledun proiektuetan

sartzeko deialdia egin berri die ikastetxe publikoei. Horren harira, Bilbaoren iritziz, legea «lehenbailehen» aldatu behar da. «Finean, Kontseiluaren

proposamen nagusia ikasle euskaldun e leaniztunak sortzea eta ikastetxe guztietan hori bermatuko duen eredua abian jartzea da».

Euskaldun eleaniztunak sortzeko eredua eskatu du Kontseiluak

Page 137: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Euskaraz ikasi nahi dugu!Euskaraz ikastearen aldeko hainbat aldarri ezagutu ditugu hilabeteotan. Euskaraz ikasi nahi eta oztopoak nonahi, baina aurrera egiteko indarrez, aldarrikapena kalean izan da herritarrei esker.

Alde batetik, Baxoa euskaraz egiteko eskubidea bermatua izan dadin eskatu diote Bernat Etxepare Lizeoko ikasleek Frantziako Hezkuntza Akademiako Errektoreari. Bestetik, Seaskak 2011ko sartzerako lanpostu murrizketak salatzeko manifestazioa antolatu du apirilaren 30ean.

Etxepare Lizeoko ikasleek Baxoa euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatu dute Baionan. Ehun bat gaztek, Bordeleko Hezkuntza Akademiako Errektoreari Baxoa euskaraz pasatzeko eskaria egiteko gutuna igorri diote. Hauen artean, 40 dira aurten Baxora egin behar dutenak.Izan ere, ikasketa guztiak euskaraz egin ostean Baxoa frantsesez egin beharrak kalte egiten diela azaldu dute. Hizkuntz Eskubideen Behatokiko, EHEko eta Seaskako ordezkariek beren atxikimendua adierazi diete eta bat egin dute eskariarekin.

Gutunean, Baionako lizeoa Seaskak eramaniko lanaren emaitza dela azpimarratzen da, Ipar Euskal Herrian dagoen euskarazko lizeo bakarra hain zuzen ere. Ikastolak "gure bizitzako hezkuntza, ama-eskolatik lizeora arte, euskaraz egitea ahalbidetzen duela" nabarmendu dute ikasleek. Baina, ikasketen bukaerako Baxoa froga -baccalauréat - frantsesez egitera behartuak direla gogorazi dute.

Brebeta euskaraz , baxoa frantsesez

Ikasleek berek hautatu hizkuntzan azterketak pasatzeko eskubidea bermatzearen aldarria ez da berria. 15 urte dira Brebeta euskaraz aurkeztu daitekeela eta hamabi bat urte Baxoko Historia-Geografia froga euskaraz egin daitekeela. Geroztik, Errektoreak, ez du urrats berririk egin euskararen normalizazioaren bidean. Brebetaren frogak euskaraz pasatu ahal izateko, 90. hamarkadan, ikasle talde batek, irakasle eta burasoen sostenguarekin, kolegioa bukatzerakoan ikasleek egiten duten Brebeta froga euskaraz pasatzeko hautua egin zuen.

Garaian, azterketak ez zizkieten zuzendu eta ez zituzten gainditu. Ondoko belaunaldiek bide beretik segitu zuten, aldarrikatzen zutena lortu arte. Euskarari bidea ireki zioten. Orain, Brebeta frogan Historia-Geografia eta Matematikako azterketak euskaraz pasatu daitezke. Baina

Kontseilua

Page 138: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

gainerako frogak ezin dira euskaraz aurkeztu. Zergatik bada?

Gaur egun “ égalité des chances” printzipioaz hitz egiten da, baina, ikasketa osoak euskaraz egin eta, azterketa frantsesez pasatu beharrak ikasleak kaltetzen ditu, azterketa gainditzeko zailtasun gehigarriak ekartzen dizkie, azterketetako emaitzetan eraginez.

Hau da aipatu daitekeen lehen alboko kaltea. Bigarrena da, ikas-prozesuan bertan duen eragina. Izan ere, lizeoko azken azterketa hori frantsesez egin beharrak euskara gero eta gehiago baztertzera eramaten dituela ikasleak eta euskararen prestigioan ere eragina badu horrek. Euskara azterketa garrantzitsuen hizkuntza ez daitekeela izan ideia zabalduz.

Finean, Ikastolako ikasleek gai guziak euskaraz ikasten dituzte baina ikas-prozesu bukaerako azterketa, historia-geografia salbu, frantsesez pasatzea behartuak dira. Nola esplikatu beste gaiak euskaraz aurkezteko aukerarik ez izatea? Hau ote da berdintasun printzipioaren bermatzea? Horrela ikasle guztiek ez dituzte aukera berdinak azterketa baten aurrean.

8 lanpostu gutxiago Ikastolentzako

Frantziako Hezkuntza Nazionalak datorren ikasturterako ikastoletan beharrezkoak diren zortzi irakasle lan postuak bere gain ez dituela hartuko salatzeko, Seaskak manifestazio arrakastatsua egin du apirilaren 30ean Baionan.

Izan ere, urtez urte ikasle kopurua 150 eta 200 haurren artean emendatzen doa. Haatik, ikasle kopuruen emendatzea kontuan hartu gabe, hiru postu kendu nahi dizkie Frantziako Hezkuntza Nazionalak bigarren mailan eta hiru eskaini lehen mailan. Paxkal Indo, Seaskako lehendakariaren iritziz “berrogei eta zazpi haur

irakasle bakoitzarentzat” egingo luke horrek, irakaskuntzaren kalitatean eraginez.

Ondorioz, datorren ikasturtean bost lan postu gehiago beregain hartuko beharko lituzke Seaskak . Horrek 200.000 euroko zuloa ekarriko lioke eta “Horrela segituz, 2013-2014ean, porrot prozedura eginen dugu”, adierazi du Paxkal Indok.

Euskararen normalizazioaren gakoa da irakaskuntza, hots, hiztun berrien sorrera. Gaur egun, jakina da, murgiltze sistema dela hiztun osoak sortzeko tresna eraginkor bakarra. Horretarako tresna bizi dadin bermatu behar da.

Gizaki orok eskubidea dauka bizi den lurraldeko hizkuntza propioa ikasteko.

Euskaraz ikastea eskubide bat da. Euskaraz azterketak pasatzea eskubide bat da eta aukera hori egiteak ez digu kalterik eragin behar. Denek dugu kalitatezko irakaskuntza jasotzeko eskubidea, irakasle nahiko ezarriz, azterketak hautatu hizkuntzan pasatzeko eskubidea bermatuz.

Horrela jasotzen du gainera 15 urte betetzera doan, Bartzelonako Hizkuntz Eskubideen Deklarazioak: Gizaki orok eskubidea dauka bizi den lurraldeko hizkuntza propioa ikasteko.

Page 139: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Telefono bat euskaraz erabili ezina aski motibo da erabilera kontratua eteteko. Hala ondorioztatu du martxoaren 28an Bilboko Lehen Instantziako 4. Epaitegiak emandako epai batek.

2010eko apirilaren 21ean du abiapuntua a u z i b i d e a k ; Pa t x i G a rc i a A b a s c a l e r a b i l t z a i l e a k , Vo d a f o n e t e l e f o n o konpainiaren eskaintza bati jaramon eginez, telefono berri bat eskuratu zuen. Berehala erreparatu zien gailu berriaren eragozpenei, «ulertzeko eta erabiltzeko» zaila zen, eta euskaraz, gainera, zerbitzurik g a b e a . T x i n e r a z e d o h u n g a r i e r a z erabiltzeko aukera ematen zuen, euskaraz ez.

Telefono konpainiari gailu errazago bat eskatu zion, euskarazkoa, eta ematen ez bazioten, hitzartutako kontratua eteteko eskatu zuen. Dendan ez zuten haren eskaera ase, eta auzitara jotzea ebatzi zuen. Abokatua da, eta kasuaren defentsa berak egin du. Lan arrakastatsua izan da: epaiaren arabera, kontratua eteteko aski arrazoi bada euskarazko zerbitzurik ez eskaintzea.

Konpainiak kontratuan, telefono berria debalde ematearen truke, baldintza bat ezarri zien 18 hilabete pasa aurretik hitzarmena etetea erabakitzen zuten erabiltzaileei: ehun euro ordaintzekoa.

Epaiaren arabera, aldiz, euskaraz zerbitzua ematen ez zuen gailu bat eman ziotenez, horretara ezin dute derrigortu Garcia Abascal.

Abokatua gus tura dago epa iarek in . « L e h e n d a b i z i k o a l d i z o n a r t u d i r a euskaldunok eremu pribatuan euskara erabiltzeko ditugun eskubideak». Aurretik hainbat ebazpenek eremu publikoan euskaraz jarduteko eskubidea bermatu izan duten arren, epai honek urrats bat harago egin duela nabarmendu du.

Berria2011/04/16

Telefonoa euskaraz erabili ezina, kontratua eteteko zioEpai batek arrazoi eman dio, euskaraz erabil ezin zitekeelako, Vodafoneri telefono berri bat eskatu zion erabiltzaileari

Page 140: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Hiru eleko ereduaren saioan parte hartzeko 47 eskaera jaso ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Ikastetxe publikoentzako epea apirilaren 15ean bukatu zen, eta aurreko urtean egindako deialdian baino 29 ikastetxe publiko gehiagok erakutsi dute bertan parte hartzeko asmoa. Hezkuntza Sailaren ustez, kopuru horrek «aurreikuspen guztiak gainditu ditu».

Hiru eleko egitasmoaren bigarren fasean parte hartzeko asmoa agertu duten ikastetxeen artean, Lehen Hezkuntzakoak dira gehienak, 30 guztira. Horrez gain, aurreko deialdian bezala, eskaera gehienak Bizkaitik heldu dira: 25. Gipuzkoako hamabost ikastetxek eskatu dute, eta Arabako zazpik.

Iazko deialdian izandako datuekiko aldea adierazgarria da. Hezkuntza Sailaren 2010eko deialdira hemezortzi ikastetxe publiko aurkeztu ziren, eta horietatik hamasei aukeratu zituzten ikasturte honetan abiarazi den egitasmoan parte hartzeko.

Aurten 47 eskaera jaso ditu Hezkuntza Sailak, baina oraindik eskaera guztiak aztertu behar ditu batzorde teknikoak, eta behin betiko zerrenda jakinarazi.

Lagin baliagarria omen

Eskaeren artean mota guztietako ikastetxeak daudela jakinarazi du Hezkuntza Sailak.

Hirietako zentro handiek edota horrenbeste ikasle ez dituztenek egitasmoan parte hartzeko asmoa agertu dute, eta horri esker «lagin adierazgarria eta baliagarria» lortu dela azaldu du Jaurlaritzak.

Datorren ikasturteko hiru eleko hezkuntzako saioak Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta DBHko lehen mailan hasiko dira. Horrez gain, ikasturte honen hasieratik hiru eleko eredua abiarazi duten 40 ikastetxeek aurrera jarraituko dutela jakinarazi dute.

Horien kasuan, Lehen Hezkuntzako 5. mailara eta DBHko 2. mailara iritsiko da egitasmoa.

Berria2011/04/19

Hiru eleko ereduan parte hartzea eskatu dute 47 ikastetxe publikok

Eskaera gehienak Lehen Hezkuntzako ikastegiei dagozkie, eta iaz baino 29 eskaera gehiago jaso ditu Hezkuntza Sailak

Page 141: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

E s k u z e s k u i b i l i d e n lekukoak agerian utzi du barruan ezkutuan gordeta zeukan altxorra zein zen: esku horien jabe diren m i l a k a e t a m i l a k a euskalakariak.

Ilaski Serrano eta Kike Amonarriz izan dira 17. Korrikaren mezua idatzi eta i r a k u r r i d u t e n a k . E t a aurtengo leloaren parte izan d e n e u s k a l a k a r i h i t z asmatuari eskaini diote. N o r b a i t e k o r a i n d i k

zalantzarik bazuen, berba horren esanahia are gehiago zehazten ahalegindu dira. « E u s k a l a k a r i a k g a r a munduan euskaraz bizi nahi d u g u l a k o e t a mu n d u a euskaraz bizi dugulako».

Kasuak aipatu zituzten. Berbarako, euskalakaria «niri kostatzen zaidan asko baino nik nahi dut euskaraz h i t x e g i n e t a z u n i r i euskaraz», esaten duen Josetxo dela azaldu zuen A m o n a r r i z e k . S a r e a n

e u s k a r a z a r i d i r e n «marituenti eta feizbukari guzt iak» a ipatu z i tuen S e r r a n o k . B a i t a A s t e Nagusian elkar ezagututa euren arteko maitasuna eu s k a raz goz a t zea e t a amodioa euskaraz egitea erabaki zuten Edurne eta Mohamed. «Euskalakari ditüzu prefosta, eüskara a r r a e s k ü r a t z e n e t a h a u r r e k i n e ü s k a r a z mintzatzen diren Allande e t a M a i d e r » , z i o e n Amonarrizek.

Hala zerrendatu zituzten bien artean euskalakari direnen dozena erdi pasatxo a d i b i d e . « E u s k a l a k a r i izateko mila modu dago, baina euskararekiko eta gure herriarekiko maitasunak bi l tzen gai tu guzt iok», esanaz laburtu zuten.

Berria2011/04/19

«Munduan eta mundua euskaraz bizi nahi dugulako»Iritsi zen igandean Donostiara 17. Korrikaren lekukoa, barruan Ilaski Serranok eta Kike Amonarrizek idatzitako mezua zuela. Zergatik diren euskalakari azaldu diete Bulebarra bete zuten milaka lagunei

Page 142: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Bi mezu sortzaileen esanetan, «euskara bizia eta txinpartaduna» behar dugu, dela sentimenduak adierazteko, dela maitatzeko, haserretzeko, barre egiteko, dela sortzeko eta lan egiteko, azken batean, «bizitzari txinpartak ateratzeko». Eta horretarako euskara maitatzen, ikasten eta erabiltzen duen oro da euskalakari. «Gu euskalakari, zuek euskalakari, denok euskalakari!», egin zuten oihu elkarrekin, biziki hunkituta. Serranok lanak izan zituen negarrari eusteko.

Euskalakarien beharrak

Artezkaritza kontseiluko Oskar Etxeberriak ere euskalakariak izan zituen gogoan bere hitzaldian. Aurtengo Korrikaren leloak euskalakari izateko egin beharreko hiru ekintzak jasotzen ditu: maitatu, ikasi, ari. Etxeberriak AEKren lana laburtzeko erabili zituen.

Aurrena sustatu egin behar dela zioen. Alegia, hizkuntzarekiko maitasuna bultzatu, eta euskal herritar guztien hizkuntza dela aldarrikatu.

Bigarrenik ikasi egin behar dela dio leloak, eta hori da AEKren lanik agerikoena. «Badakigu zenbat euskalakari zabiltzaten gure euskaltegietan».

Azkenik, erabilerari egin zion aipamen. Alegia, ari. Eta AEK-k erabilera bultzatzen duen ekimenak sustatzen dituela gogorarazi zuen. «Euskalakariok egunero eta toki guztietan erabili behar dugu euskara».

Nahiz eta AEK-k antolatu Korrika Euskal Herriarena den bezala, euskalakariak sortzea ere ez dela bakarrik euskaltegien zeregina a z p i m a r r a t u z u e n E t x e b e r r i a k . «Euskalakariok euskaraz bizi nahi dugu, eta hori da erakundeek bermatu behar digutena,

denon artean bermatu behar duguna». Hiru euskal herritarrotatik bi euskalduntzeko daudela gogoratu zuen, eta horretarako baliabideak behar direla gogorarazi. «Euskara ikasteko erraztasun ahalik eta

handienak eman behar zaizkio ikasi nahi duenari».

Etxeberriaren esanetan, bada, honakoa da euskalakariek eragileei eskatzen dietena: «Euskara erdigunera ekartzea, helburuetan beh inenekoena i zatea , her r i honen kohesiorako bide eta zubi izan dadin lekua egin diezaiotela». Euskalakarien esku utzi zuen Etxeberriak lekukoa, «auzolanean, euskaraz bizi den herri bat eraikitzeko».

Lekukoa zabaldu aurretik

Euskararen aldeko lasterketa, aurreikusi baino beranduxeago iritsi zen Donostiako Bulebarrera. Lekukoa artean Egia auzotik zebilela jakin zuten antolatzaileek helmuga g u n e a l e p o b e t e t a ze g o e l a . G a u e z Gipuzkoako kostaldea zeharkatu ostean, 08:30 inguruan iritsi zen Korrika Antiguatik hiriburura.

Hainbat eragilek lagundu zuten azken kilometrora bidean. Besteak beste, ostiraletik

Page 143: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Euskal Herrian dauden Bretainiako, Galeseko eta I r l a n d a k o l a s t e r k e t e n ordezkariek eraman zuten l e k u k o a . K o r r i k a r e n a n t o l a t z a i l e e n t z a t u n e berezia izan zen nazioarteko sostengua jaso zuten hori.

Alderdi politiko batzuek, Emakundek, Berria taldeak, Udalbi lzak, Udalbidek, EHIGE gurasoen elkarteak. g e h i e n g o s i n d i k a l a k , Ikastolen Elkarteak eta Kontseiluak eraman zuten lekukoa Bulebarrera iritsi aurreko kilometroetan.

Azkena, ohi den legez, A E K r e n A r t e z k a r i t z a Kontseiluak erositakoa izan zen. Kideekin batera, Ilaski Serrano eta Kike Amonarriz zihoazen, oinez, jendetza haren artean lasterka egitea ezinezkoa baitzen.

Festa luzea hirian

K o r r i k a r e n b u k a e r a ospatzeko, AEK-k festa egun b i r ib i l a an to la tu zuen igandean . Bu lebar rean azken kilometroa ikustera bildu zirenek izan zuten zerekin gozatua gaua iritsi arte. Milaka eta milaka euskalakari bi ldu ziren amaierarik jendetsuenetako batean.

Lau gune antolatu zituzten. Bulebarrean animazioa izan

zen nagusi, eta Alderdi Eder umeen denbora-pasarako atondu zuten. Konstituzio plazan dantza, jan-edana, kantuak eta herri kirolak izan ziren.

Kaian bertso bazkaria egin zen, eta jendetza bildu zen ber tan . Amaia Ag i r re, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Sustrai Colina eta Maialen Lujanbio aritu ziren.

Gunerik jendetsuena, ordea, Trinitate plaza izan zen.

Izate, Gose, Esne Beltza eta Ze Esatek! taldeak igaro z iren ohol tza gainet ik . Plazara sartzea ia ezinezkoa zen. I k u r r i n a k e t a p re s o e n banderak aldean eta tragoa eskuetan zituztela, talde bakoitzaren doinuak abesten eta dantzatzen zituzten gaztez beteta zegoen.

Gogoan gordeko duten eguna izango da euskalakari gehienentzat, 18. Korrika iritsi bitartean.

Page 144: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

El Ayuntamiento de Pamplona ofreció ayer los d a t o s q u e a r r o j a l a c a m p a ñ a d e prematriculaciones de 0-3 años. Según explicaron, las escuelas infantiles municipales ofrecen un total de 1.134 plazas, frente a las en torno a 2.500 ofrecidas por guarderías privadas, colegios concertados o casas amigas.

En lo que a la distribución por idiomas se refiere, 590 plazas se ofrecen en castellano (el 52%), 380 en inglés (el 34%) y 164 en euskera (el 14%, todas en la Chantrea).

José Iribas, concejal de Educación, justificó esta descompensación para las plazas en euskera y que todas ellas se ofrezcan en un único barrio, apuntando que la apuesta de su partido es otra: "En UPN apostamos decididamente por el inglés, aunque no esté en todos los barrios entendemos que en Pamplona todo esta cerca. Apostamos de manera clara y determinante por el multilingüismo y por el inglés".

En esta rueda de prensa de valoración de la campaña de prematriculaciones, UPN reconoció, no obstante, que en el documento de preinscripción no se pregunta por la opción lingüística. Es decir, los padres eligen únicamente la escuela infantil -según dijeron, fijándose sobre todo en criterios de proximidad-, aunque no se pregunta por la preferencia lingüística. De esta manera, admitieron no conocer en base a las preinscripciones cuál es la demanda de euskera, por ejemplo, en Mendillorri, Iturrama o Etxabakoitz, aunque insistieron en que la opción de euskera "ya existe en la Chantrea".

Curiosamente, pese a no preguntar por la opción lingüística en las preinscripciones, desde el Ayuntamiento ofrecieron "porcentajes de admisión según solicitud de idioma", entendiendo que al elegir el centro y el barrio también se elige el idioma (según los datos expuestos por el gerente de Escuelas Infantiles Municipales, Maxi Gómez, hay un 71,8% de admitidos en los centros en inglés, un 74,2 % en centros en castellano y un 77,4% de admitidos en los dos centros en euskera).

De esta manera, se interpreta que quienes eligen matricular a sus hijos en un barrio diferente a la Chantrea, desechan la opción de estudiar en euskera, pese a reconocer desde el Ayuntamiento que el criterio de cercanía es el más valorado por los padres y obviando las preferencias lingüísticas en cualquier otra etapa educativa.

UPN intenta oponer el inglés al euskera para justificar la falta de plazas 0-3 añosSólo el 14% de plazas en escuelas infantiles es en lengua vasca, todas en la Chantrea. José Iribas explicó este dato esgrimiendo que la apuesta de su partido es "por el multilingüismo y el inglés"

D. Noticias2011/04/20

Page 145: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

El próximo 6 de mayo se p u b l i c a r á n l a s l i s t a s provisionales de admitidos en las os trece centros con titularidad del Ayuntamiento de Pamplona. El número de solicitantes asciende a 1.536 personas, para las 1.134 plazas que se ofertan en los trece centros con titularidad del Ayuntamiento de Pamplona.

Según los datos de las p r e i n s c r i p c i o n e s , e l

Ayuntamiento estima que en tor no al 73,8% de los demandantes tenga plaza. El 26,2% de los solicitantes tendrán que acudir a centros de titularidad no municipal entre escuelas municipales del Gobierno foral, guarderías privadas o colegios concertados e ikastolas donde existen en total unas 2.500 plazas más.

Sin embargo, existe un plazo de reclamaciones entre los días

6 y 12 de mayo antes de que el 24 de mayo se publiquen las listas definitivas. Según los datos de preinscripciones del curso 2011 - 2012 se cubren en un 100% las solicitudes para 'medianos' (20 a 24 meses) y en 'jardín' (24 a 32 meses) se alcanza el 93,5%. En cambio en 'lactantes' (de 4 a 10 meses) el índice es del 48,9% y en 'caminantes' (10 a 20 meses) es del 63.9%.

Iruñean 0 eta 3 urteko 4.509 haur daude. Haur eskola publikoetako lekuak 1.441 dira, eta euskaraz ikasteko aukera 123 haurrek izango dute datorren urtean, Txantrea auzoan dauden bi haur eskoletan, hain justu. Euskarazko ereduan matrikulatzeko eskaria, ordea, gaztelaniazko ereduan matrikulatzekoa baino handiagoa da; %77,4koa.

Egunsenti eta Izartegi haur eskolak Iruñean D eredua eskaintzen duten eskola publiko bakarrak dira. Biak auzo berean daude, Txantrean. Nestor Salaberria Sortzen Ikasbatuaz elkarteko kideak adierazi duenez, ordea, auzo eta herri guztietan euskarazko haur eskola publikoak behar dira. «Eskaera badago, baina ez balego ere, umeek 0 urtetik goi mailara arte euskaraz ikasteko eskubidea izan behar dute».

Iruñeko haur eskola publikoek euskaraz eskaintzen duten eskaintzaren urriak arazo handiak eragiten dituela dio. «Alde Zaharrean, esaterako, 72 umek egin dute euskarazko haur eskolara joateko eskaria», esan du Salaberriak. Hortaz, euren seme-a labek euskaraz ikas tea nahi duten gurasoetako batzuek gaztelaniazko haur eskoletara eraman beharko dituzte haurrak, edo haur eskola pribatuetara.

«Guraso batzuek Txantreako eskoletara eramateko ahalegina egiten dute. Ez bakarrik euskara eskaintzen dutelako, proiektu pedagogiko oso ona eskaintzen dutelako ere b a i » , n a b a r m e n d u d u S a l a b e r r i a k . Haurtzaindegia baino zerbait gehiago direla azaldu du: «Lan hezitzaile eta integratzaile polita egiten dute».

Iruñeko haur eskoletan euskaraz ikasteko aukera gutxi

Bi haur eskola publikok eskaintzen dute D eredua; euskaraz matrikulatzeko eskaria, ordea, %77koa da

Page 146: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Euskotrenen eta Metro Bilbaon egindako azken lan e s k a i n t z e t a n , e u s k a r a meritutzat jo dute; ez dute h a r t u b a l d i n t z a t z a t . H i z k u n t z a e s k a k i z u n a mer i tu pro fe s iona lek in «parekatu» nahi izan dutela j a k i n a r a z i d u I ñ a k i A r r i o l a k , E u s k o Ja u r l a r i t z a k o G a r r a i o sailburuak.

Horrenbestez, sailburuak aitortu du %20 baloratu de la eu skaraz j ak i t ea ,

b e z e r o e k i n h a r r e m a n zuzena duten postuetarako maila igoera eskatu duten langileen artean.

Zenbait sindikatuk jokabide aldaketa hori salatu zuten Euskotrenen lan eskaintza publikoak izan zirenean. Ildo horretan, erabaki hori euskararen normalizazioan «atzerapausotzat» jo dute EAJk eta EBk, eta kritika egin zioten atzo Arriolari Eusko Legeb i l t za r reko

Etxebizitza, Herri lan eta Garraio Batzordean.

Euskotrenen eta Bilboko metroaren erabiltzaileei euskaraz zein gaztelaniaz komunikatu ahal izateko eskubidea bermatu behar zaiela nabarmendu zuten bi legebiltzar taldeek.

Euskotrenen eskubide hori bermatu ahal izateko plana p r e s t a t z e n a r i d i r e l a aurreratu zuen Arriolak, e t a a u r r e k o E u s k o Jaurlaritzak prestatutakoak baino hedadura handiagoa izango duela, gainera.

Laurehun langilerengan eragingo du plan berri horrek, aurreko planak aurreikusi halako bi, hain j u s t u ; e l e b i t a s u n e a n aurrerapen «garrantzitsua» ekarriko duela uste du sailburuak.

P l a n a o r a i n d i k e r e prestatzen ari direla azaldu du.

Euskotrenen eta Bilboko metroan, euskara meritu gisara baino ezHizkuntza eskakizuna ez dela baldintza dio Arriolak, eta 400 langilerentzako euskara plan bat iragarri du

Berria2011/04/21

Page 147: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Nolanahi ere, euskara s u s t a t z e k o n e u r r i a k « a s k a t a s u n a r e n errespetuan» oinarrituko d ire la aza ldu du, «ez inposaketan».

Eredu bat ezarri nahi i z a t e a l e p o r a t u d i o A r r i o l a k a u r r e k o Jaurlaritzari, hain zuzen ere.

A u r r e k o E u s k o Ja u r -laritzari egindako kritiken i l d o a n , E u s k o t r e n e k 2002-2008 eperako zuen euskara planaren emaitzak «nahiko eskasak» izan z i r e l a g a i n e r a t u d u Arriolak. Gainera, gogor kritikatu du sindikatuen jarrera ere.

E u s k o t r e n e n e g u n g o zuzendaritzaren jokabidea «ezbaian» jartzen duten s i n d i k a t u e i a u r r e k o zuzendaritzarekin gauza

bera egin ez izana leporatu die. «Orain kexatzen diren horiek ez zuten ezer esaten aurreko euskara plana betetzen ez zenean». PSE-EEk e ta PPk eu skara h e l b u r u p o l i t i k o e k i n erabiltzea leporatu diete EAJri eta EBri.

Zerbitzu elebidunik ez

LABen ustez, Euskotrenek eta Bilboko metroak, lan e s k a i n t z e t a n e z a r r i d i t u z t e n i r i z p i d e e n ondorioz, ezin izango dute z e r b i t z u e l e b i d u n i k bermatu.

Bide batez, aipatutako bi enpresek dituzten euskara p lanak abian jar tzeko eskatu du Amaia Almirall LABeko zuzendaritzako kideak.

H a i n z u z e n e r e , b i enpresak publikoak direla

gogoraraz i du , Eusko Jaurlaritzaren parte hartze zuzena dutela, eta gaur egun indarrean dauden p l a n g i n t z a k e z d i re l a betetzen ari.

Hain justu, euskara planen b a l i a g a r r i t a s u n a n a b a r m e n d u d u Almirallek, eta gogora ekarri horien barnean k o n t r a t a z i o a k e g i t e k o orduan ezarri beharreko irizpideak zehazten direla.

Plan horiek arauak eta n e u r r i a k fi n k a t z e n dituztela gogorarazi du, baina abian jartzen ez diren bitartean euskararen a l d e e g i t e k o i r i z p i d e zehatzik ez dagoela.

«Euskaraz lan egin nahi badugu, eskubide hori ez da h i tz po l i t en b idez b e t e a r a z i k o , e k i n t z e n bitartez baizik».

Egoera hori salatzeko, Arriolak azalpenak ematen z i t u e n b i t a r t e a n , elkarretaratzea egin zuten a t z o g o i z e a n h a i n b a t lagunek, LAB sindikatuak d e i t u t a , E u s k o L e g e -biltzarraren aurrean.

E u s k a r a r e n n o r m a -lizazioan atzerapausorik ez l e l o a a r d a t z h a r t u t a plazaratu zuten beren mezua.

Page 148: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Bukatu da aurtengo Korrika, arrakasta handiz bukatu ere! Gure herri, hiri eta errepideetan euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duen euskalakari-uholdea aritu da.

Euskalakari hauei guztiei hausnarketa-saiotxo bat proposatu nahi diet. Izan ere, egunotan hauteskunde-giroa dago eta alderdi politikoak, ohi bezala, hautagaiak eta datozen urteotan garatu asmo dituzten egitarau eta politikak aurkezten ari dira... Ez dut fokua programa horiei begira jarri nahi; pertsonei begira jarri nahi dut, interesa baitaukat hautagai horiek izan beharko lituzketen berezitasunak ezagutzeko.

Hautagai batez ari garenean, zeintzuk dira izan beharko lituzkeen ezaugarriak? Nolakoa izan beharko litzateke? Zeri irizten diogu ezinbesteko? Zer baloratzen dugu hautesleok? Etorkizuneko ikuspegia izatea, baikortasuna, ekimena, konfiantza sortzen jaki tea, benetakotasuna, enpatia, konpromisoa adieraztea, gardentasuna, sormena, kudeatzeko gaitasuna izatea, pertsonengan oinarritzea, parte-hartzea sustatzea... Lidergoaren ezaugarriak zerrendatuko bagenitu horiek guztiak bete beharrekoak direla esango al genuke?

Begien bistakoa da hautagai guztiek indarguneak eta ahuleziak dituztela. Ezaugarri horien bitartez politikari baten irudia osatzen da eta, adituek diotenez, zail samarra izaten da hautagai horren irudi publikoa moldatzea. Hori dela eta, behar-beharrezkoa da indarguneetan

sakontzea eta ahuleziak disimulatzea, neutralizatzea, orekatzea eta ezkutatzea.

Politikariei eskatzen dizkiegun ezaugarrien artean ez da nabarmentzen hizkuntzak menderatu behar dituztenetz, ez da aipatzen herritarrek hitz egiten duten hizkuntza berean aritzeko gaitasuna izatea eta, nire ustez, horixe izaten da gurean hainbat politikariren ahuleziarik kezkagarrienetarikoa. Herritarrei bere hizkuntzan ez hitz egitea, hizkuntza(k) ez ezagutzea eta hizkuntza hor(r/i)etan azalpenak emateko gaitasunik ez izatea eta, gainera, ahulezia hori konpontzeko imintziorik txikiena ere ez egitea...

Hautagaiak, «euskalakariak»?

Iritzia2011/04/24

Page 149: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Asko hitz egin izan da eta kritikatu izan ditugu, esate baterako, Espainiako Estatuko presidentearen kasuan ingelesa, frantsesa edota beste hizkuntzaren bat ez ezagutzea eta gainerako herrialdeetako agintarien aurrean ematen duen irudi eskasa... Gurera etorrita ere, zein hizkuntzatan aritzen dira bertan dauden ordezkari politikoak? Zein funtzio betetzen du hizkuntza bakoitzak?

Udal, aldundi, edo gobernuetatik bira azkar bat egitea nahikoa da horien hizkuntza-egoeraz jabetzeko. Nola da posible gure erakundeak lideratu behar dituzten horietako askok bertako hizkuntza(k) ez ezagutzea eta, adierazgarriena dena, ikasteko eta erabiltzeko asmorik ez izatea, nahiz eta horietan urteak eman? Eta guk, hautesleok, benetan baloratzen al dugu hautagaien hizkuntza-gaitasuna? Balioa ematen al diogu irizpide horri?

Po l i t i kar iek erag in nabar mena dute hizkuntzaren prestigio publikoan, beren jardueraren dimentsio publikoaren eta hedabideetan egunero-egunero ateratzearen ondorioz, beren hizkun- tza erabilera oso garrantzitsu bihurtzen da euskara ere «hizkuntza normala» dela gizartean zabaltzeko. Eta jendaurrean euskaraz aritzeko, noski, jakin egin behar da.

Politikariek, gainera, agintera iristen direnean, beste funtzio garrantzitsu bat betetzen dute: administrazio publikoetako buru bilakatzen dira, eta administrazio horien hizkuntza-erabilera guzt iz baldintzatzen dute. Izan ere, administrazio publikoetako langileek (Euskal Herriko administrazio batzuetan bakarrik, eta muga askorekin bada ere) hizkuntza-eskakizunak ezarrita dauzkate, eta euskararen ezagutza egiaztatzeko beharra legez jasota dago, betiere administrazio publikoek zerbitzua ele bitan ematera bideratuta eta euskararen normalkuntza prozesuan eredugarri izate aldera.

Baina administrazio publiko horietako buruak, kargu politikoak, hizkuntza-eskakizun sistema horretatik kanpo gelditzen dira, ezerk ez ditu behartzen euskaraz ikastera. Horrela, langileak euskalduntzeko ahalegina egin eta gero, erdaldun peto-petoak horien arduradun izendatuta, erabat erdaraz funtzionatzera eramaten ditu egoera honek. Eta noski, administrazio horren kanporako proiekzioa ere erdaraz egingo da.

Hemen posible da alkatea edo presidentea edo lehendakaria izatea bertako hizkuntzak ezagutu gabe, herritarrari bere hizkuntzan hitz egiteko gaitasunik izan gabe. Posible da diputatua edo zinegotzia izatea euskara ikasteko derrigortasun datarik izan gabe. Posible da sailburua edo kargu politikoa izatea eta euskaraz aritzeko beharrik ez izatea...

Eta hautesleok, baloratu behar al dugu faktore hori? Botoa ematen dugunean, aintzat hartzen al dugu? Gure erantzukizuna ere bada osagai hori alderdi politikoen lehentasunetan agertzea.

Rober Gutierrez

Ziurtagiriaren erlkarteko zuzendaria

Page 150: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Seaskak hamazazpi irakasle lanpostu ordaintzen ditu bere sakelatik. Heldu den eskola sartzean 22 izanen dira, eta horrek arazo ekonomiko larriak eragiten dizkio Seaskari. Aski dela adierazteko, manifestaziora deitu du apirilaren 30erako Baionako karriketan.

Seaskak manifestaziora deitu du apirilaren 30erako. Zein dira horren arrazoiak?

Frantziako Hezkuntzarekin ukan ditugun azken harremanak aski etsigarriak dira; ezin gara geldirik egon, eta ikusi dugu egoera hori aldatzeko beharrezkoa protesta egitea. Bertze alde batetik, bigarren mailako kolegio eta lizeoak abiatu duten protesta mugimenduaren segida da. Seaskak partekatzen ditu lizeotik abiatu diren arrangurak eta kezkak.

Leporatu digute lehengo molde zaharretara i tzultzea, gauzak t inkatzen direlarik manifestazioetara itzultzen garela. Nahiz eta azken urte hauetan negoziazioaren bidez zenbait gauza lortu, badakite egitura militantea garela. Iparraldearen berreuskalduntzeko tresna gara, eta ez zaigu inoiz ahantzi. Manifestazioa logika horretan kokatzen da.

Zein da egoera, gaur egun?

Baliabide aldetik erkatzen badugu Seaska eskola pribatu edo publikoarekin, ez gabiltza

gaizki. Baina haiek oker egoteak ez du esan nahi guk ere oker egotea onartzen dugunik. 25 edo 30 haur baino gehiagorekin ezin da lanik egin, bereziki murgiltze ereduan. Jakin behar da gaur egun Seaskara heldu diren haur anitzek ez dakitela hitzik ere euskaraz, ez dutela entzuten haien inguruan. Euskara maila duina lortzeko lan anitz egin behar da.

Haur elebidun edo eleaniztunak sortzea da gure helburua, eta, horretarako, baliabide

Paskal Indo: «Frantziako Hezkuntzarekin harremanak etsigarriak izan dira; ezin gara geldirik egon»

Frantziako Hezkuntza Ministerioak ez dio ematen Seaskari ikasle kopuruari dagokion irakasle kopurua, eta arazo ekonomiko horren aurka manifestazioa egingo du Baionan larunbat honetan.

Berria2011/04/26

Page 151: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

egokiak behar dira. Gainera, guk bi eginkizun ditugu denbora berean. Hezkuntza arlokoaz gain, Ipar Euskal Herrian euskararen iraupena gure bizkar dago zoritxarrez. Murgiltze eredua Seaskan baino ez da atzematen, eta hori horrela deino, egoera ez da aldatuko.

Lanpostuak aipatu dituzu. Zenbat galduko dituzue?

Hiru gehiago ukanen ditugu, baina, aldi berean, bederen 150 haur gehiago. Kopuruak erakusten du ezinezkoa dela. Azken bost urteei begira, 479 ikasle gehiago ukan ditugu lehen mailan, eta hamahiru irakasle gehiago. Irakasle batentzat 37 ikasle. Baldintza horietan ez dago kalitatea bermatzerik.

Eta bigarren mailari dagokionez?

Sekulako sorpresa ukan dugu ikusiz 72 oren kentzen dizkigutela astero, hiru lanpostu oso. Eta bigarren mailan ere, ikasle kopurua emendatzen da. Gutxiago ezin zuten eman. Lehen mailan ez bezala, bigarren mailari irakasleak esleitzeko irizpideak gainerateko ereduetan erabiltzen diren berberak dira. Ez da deus berezirik. Eskola publikoan bezala gara, baina ez dizkigute haien erregelak aplikatzen.

Frantziako Hezkuntzak ordaindu beharko lituzkeen zenbat irakasle postu ordaintzen ditu Seaskak?

Ikasturte honetan hamazazpi irakasle lanpostu ordaintzen ditu Seaskak bere sakelatik. Heldu den sartzerako, deus aldatzen ez bada, Seaskak 22 irakasle ordaindu beharko ditu. Ekonomikoki jasanezina da egoera, eta argi dago murruaren kontra goazela horrela.

Manifestaziorako deialdia egin zenutelarik erran zenuen horrela segituz gero bi urteko epean Seaska desagertze arriskuan zegoela. Horren beltza al da egoera?

Badakigu Seaskaren gisako egitura batek ibilbidea bermatzeko diru funtsa behar duela. Behartzen bagaituzte orain arte bezala segitzera, funtzionamendurako dirua aitzinatu behar badugu, duguna eta ez duguna jango dugu oso epe laburrean.

Aitzinatzeko dirurik ez bagenu, ezingo genuke bermatu eguneroko jarduna. Bistan da, Seaskak baditu ondasunak; baina hori xahutzea erabakiko bagenu, gure geroa arriskuan ezarriko genuke.

2009an historikotzat jo zenuten hitzarmen bat izenpetu zenuten Frantziako Hezkuntza agintariekin, Euskararen Erakunde Publikoa arartekoa zela. Nola ulertu gaurko egoera orduko hitzarmena kontuan hartuz?

Maila anitzetan balio handiko hitzarmena izan zen hura. Agiri ofizial batean, Frantziako Hezkuntzak Seaska murgiltze eredu gisa onartzen duen lehen aldia izan zen. Egoera zaila izanik ere, hitzarmen hori ez da hautsi. Ikastola gisa onartu gaituzte.

Sortu zelarik Seaska, eskola gisa ere ez zuten onartzen. 1981ean kultur arloko irizpideak baliatuz eman ziguten laguntza, eta 1994ra arte beha egon behar izan genuen eskola gisa onartuak izateko. 2009an onartu dute Seaska eredu gisa, hitzarmen horren bidez.

Bai euskararen alde egindako lanarengatik, murgiltze ereduan, eta bai hezkuntza arloan.

Page 152: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Bi ildo horiek ezagutuz, ikastola gisa onartu gaituzte. Batzuek pentsatuko dute sinbolikoa dela, baina badakigu gure borroka ikurrez beterik dagoela.

B a i n a e z d u l a n p o s t u e n a u z i a konpondu.

Bi parteek hitzarmen bat izenpetu eta errespetatzen dugun lehen aldia da. Alta, hitzarmen horretako puntu batzuk ez dira errespetatzen, eta hori da guk salatzen duguna. Frantziako Hezkuntzak oinarriak zituen baliabide gehiago emateko, baina ez du nahi izan.

Hitzarmeneko puntu batek dio garapenak horrela behar izanik lanpostu gehiago esleitzeko hautua duela Frantziako Hezkuntzak.

Euskarak baliabide guztiak behar ditu. Ezin ditugu onartu baldintza prekarioak. Euskararen eta hezkuntza ereduaren kalitatea bermatzeko, gure aldarriek duinak izan behar dute, ez gutxienekoak.

Ahalmen urriko haurren integrazioa dela eta, etengabeko borroka du Integrazio Batzordeak. Zertan da?

Seaskak berak, Handik kolektiboak eta Integrazio Batzordeak egoera salatu eta auzitara eraman dugu Frantziako Hezkuntza. Harrigarria da ikustea auzi guztiak irabazten ditugula baina deus ez dela aldatzen.

Ez gaituzte entzuten. Ez dizkigute zor dizkiguten baliabideak ematen. Gu ez ginen legearen beha egon haur horien integrazioa bermatzeko.

Page 153: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Nafarroan 2011-12 ikasturterako lanbide heziketako aurrematrikulatze datuak iritsi dira, eta euskarazko zikloen aurrean dauden gabeziak nabariak dira. Lanbide heziketako 27 ikastetxetan izena emateko aukera bada ere, egun euskaraz dagoen eskaintza oso urr ia da. Eremu euskaldunean, Lekaroz-Elizondo, Altsasuko Aralarko Mikel Donea II-n eta Berako Toki Onan, eta, mistoan, Iruñeko Donapea eta Giza Egokitzapenean, besterik ez. Azken bi ikastetxe horietan, eskaintza irakasle euskaldunen kopuruaren arabera izaten da. Bestalde, erdi mailatik goi mailara pasatzeko sarbide kurtsoa euskaraz egin nahi duten ikasleek Elizondora joan behar dute, Iruñeko Donapean oraindik aukera hori ez baitago.

Aurrematrikulazio kanpainan ateratako datuak oso esanguratsuak dira. Aralarko Mikel Donea II-n, eremu euskaldunean bertan, ikasleen kopuru handiek ertain zein goi mailetan eskain-tzen diren zikloetan euskaraz ikastea eskatu badute ere, ez dute aukerarik izango, eta, euren eskualdean ikasi beharrean, Gipuzkoa aldera jo beharko dute. Sakana eskualdeko lan prekarioari eta langabeziari bertan ikasteko trabak gehitu behar zaizkie, eskualdeko garapenari begira egin beharreko plan integrala oraindik premiazkoagoa izanik. Berako Toki Onan zein Elizondo eta Lekarozeko ikastetxeetan euskaraz ikasteko bermerik eza ere oso nabaria da.

Eremu euskaldunean kokatzen gara eta, ohikoa denez, ikastetxe bi horietan aurrematrikulazio kanpainan ikasle gehienek eskaintzen diren zikloak euskaraz ikastea eskatu dute. Euskarazko eskaintza badago, baina Lanbide Heziketako ikastetxe hauetan D eredua ez da ofiziala, eta, horregatik, administrazioak ez du euskarazko eskaintza bermatu behar; eskola euskaraz ematea ala ez irakasleen ardurapean geratzen da.

Ikasle erdaldunen bat matrikulatzen denean, egoera bitxiak sortzen dira klase barruan. Es-kola ele biz eman behar izateak normalean euskarazko

irakaskuntzaren kaltea e k a r t z e n d u , a r e gehiago euskarazko ikasliburu eta material oso gutxi argitaraturik dagoenean. Iruñerrian Giza Egokitzapenean eta Donapea ikastetxeetan baino ez dira euskarazko zikloak eskaintzen eta, gainera, bietan administrazioaren eskaintza ikasleriaren eskaera baino askoz baxuago izaten da. Aurten Giza Egokitzapenean haur hez-kuntza euskaraz ikasteko 150 ikasle inguru apuntatu badira ere, 80 plaza baino ez dituzte eskaini. Donapean ere, goi mai-lako zikloan, 10 ikasle inguru gera daitezke euskaraz ikasteko aukerarik gabe, haientzako lekurik ez baitago.

Euskarazko eskaintza eskas honen aldean, gaztelaniazko eskaintza zabala da, eta zentro-aren arabera nahiko ondo hornituta dago. Adibide gisa, Virgen del Camino bezalako zentroetako ekipamendua ala Salesianos zentro pribatuan aurreikusita dagoen proiektu berria. Bitartean, nekazaritza-basozaintza bezalako zikloetan, euskaldunak diren ikasle askok gaztelaniaz ari behar izaten dute.

Nafarroan, Lanbide Heziketako euskarazko eskaintzaren egoera larria da, oso. Zenbat ikaslek urtero hartzen dute beren erabakia euskarazko eskaintzaren arabera? Zenbat joan behar dira beren eremutik ala Nafarroatik kanpo euskarazko eskaintzarik ez dagoelako? Zenbat aldiz hartzen dute klasea euskaraz ala erdaraz irakaslearen borondatearen arabera? Zer-nolako materialekin ikasten da? Lanbide Heziketaren kasuan, ez da ber matzen ez ta euskararen l egea e re. Administrazioak behin eta berriz zanpatzen du ikasleek kalitatezko euskarazko ikasketak egiteko duten eskubidea.

Mikel Auza eta Leire Nalda (LAB)

Lanbide Heziketaren gabeziak Berria

2011/04/29

Page 154: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Osasun arloko hizkuntz urraketak salatzeko bideoa

Gaixoen testigantzak bilduta, dokumental bat aurkeztuko du Behatokiak heldu den maiatzaren 4an

Gaixo batek jasandako hizkuntz eskubideen urraketari lotutakoa da aurten Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jasotako lehen dosierra. Hori kontuan hartuta, antzeko egoerak bizi izan dituzten pertsonen testigantzak bildu, eta dokumental bat osatu du. Maiatzaren 4an aurkeztuko dute.

Testigantza «gordinak eta larriak» dira bildu dituztenak. Dokumentalean ageri den gaixoetako batek hala azaltzen du bizi izan zuena.

«Kontsultara sartu eta euskaraz hasi nintzen medikuarekin, eta hark erdaraz erantzun. Nik berriro euskaraz egin nion, eta halako batean esan zidan horrela ezin zuela kontsultarekin jarraitu». Medikuak, gainera, esan zuen gaixoak bazekiela erdaraz. «Hizkuntza eta osasuna dikotomia horretan zerbait falta da: euskaldunon duintasuna. Zergatik egingo diot uko nik arreta euskaraz jasotzeari, nik horretarako eskubidea badut?», aldarrikatzen du gaixoak.

Behatokiak jaso ohi dituen kexa ugarienetakoak dira osasungintza alorren izaten diren hizkuntz e s k u b i d e e n u r r a k e t e i b u r u z k o a k . Dokumentalean jasotzen denez, gainera, kexa horiek gero eta ohikoagoak dira. Hala, maiz salatu izan dute Osakidetzan, adibidez, berez euskaraz jakitea eskatzen den lanpostuetan soilik gaztelaniaz dakiten langileak egotea. Beraz, erabateko aldaketa bat eman behar dela defendatu izan dute, gaixoen hizkuntz eskubideak bermatzeko.

Egoera horren inguruan aurreko zein oraingo Jaurlaritzaren jarrera geldoa salatu izan du Behatokiak.

Page 155: Urtekaria 2011

Maiatza

Page 156: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Fr a n t z i a k o H e z k u n t z a Min i s te r ioar i i ka s to len h a s e r r e a a d i e r a z t e k o manifestaziora deitu zuen atzo S e a s k a k , e t a m i l a k a herritarrek adierazi zuten arrangura hori karriketan. Arratsaldeko bostetan Lauga k iro ldegiaren a i tz inean elkarretaratu ziren. Joaldunak ezarri ziren manifestazioaren buruan. Deiadarra, haserrea azaltzeko. Sentimendu hori adierazten zuen Seaskako b u l e g o k o k i d e e k e t a ikastoletako lehendakariek manifestazioaren buruan eraman zuten pankartak: Kasu! Ikastola kexu!. Paxkal Indo Seaskako lehendakaria eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria joan ziren lehen kartel horrekin.

G i b e l e a n , h e z k u n t z a ereduaren kalitatea bermatu a h a l i z a t e k o i k a s t o l e i dagozkien lanpostuak eta baliabideak eskatu zituzten langileek. Postu murrizketarik ez, kalitatezko hezkuntzari bai, zioen pankartak. Eta,

ondotik, Uztaritze, Hendaia, Angelu eta hainbat herritako ikastolen haserrea islatzen z u t e n b a n d e r a t x o a k . Batzuetan gurasoen eskuetan, bertze batzuetan lehen mailako ikasleen eskuetan. Eta azken horiek ozen adierazi zuten ikastolen sentimendua. Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeetako ikastolak presente ziren manifestazioan.

Tarteka oihuak, tarteka musika, emeki-emeki abiatu zen manifestazioa San Leon bidegurutzeraino, eta handik,

suprefeturara. Bidean irriñoak ere egon ziren suprefetak emandako kopuruen berria zabaldu zelarik. Manifestazioa San Leon bidegurutzean zelarik, 500 manifestari zeudela zioen suprefetak. 500 metro beherago, kazetari bati deitu, eta erran zuen bi milatik gora zirela, bost minutu lehenago emandako kopurua z u z e n d u z . D e n a d e l a , manifestazioan tarte gutxi zeuden, eta jendea, aski tinki. Manifestazioko burua Paulmy etorbideko aparkalekuetara iritsi zelarik, azkenekoak

Emandako hitza betetzeko exijitu dio Seaskak Frantziako HezkuntzariMilaka euskaltzale elkarretaratu ziren atzo Baionako karriketan, murgiltze ereduak behar dituen baliabide duinak eskatzeko. Mobilizazioak beharrezkotzat jo dituzte ofizialtasuna eta aldeko legea lortu artean

Berria2011/05/01

Page 157: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Espainiako karrikaren parean zeuden oraindik. Arrazoi aski s e n d o a s u p r e f e t a r e n k o p u r u a k , l e h e n a e t a bigarrena, ir r iño batez hartzeko.

Eredu militantea

Suprefeturaren aitzinean euripean hartu zuen hitza Seaskako lehendakariak. Ikastolen eredu militantea gogora ekarri eta goraipatu zuen, 40 urte luzeotan egin duten bidea gogoratuz. Lehenik eta behin, urte luzeetan Frantziako Estatuak euskarari eman dion tratu txarra eta mespretxua salatu zituen Indok. Aitzineko belaunaldiek bezala oraingoek ikastolen eredua sostengatu, zabaldu eta indartuko dutela z iurtatu zuen. Euskara hizkuntza ofiziala ez deino eta aldeko legerik ez duen artean hizkuntza eskubideen aldeko mobilizazioa beharrezkoa izanen dela azaldu zuen.

Manifestazioan entzundako leloa izan zen «Aski ele, hitza bete», eta, preseski, hartutako engaiamenduak betetzeko eskatu z ion Frantz iako Hezkuntzari. «Zertarako hainbeste ele, zertarako lurralde hizkuntzak Frantziako Konstituzioan agerrarazi, ondotik ezinbestekoak ditugun garapen baldintza minimoak segurtatzen ez badizkigute?», galdetu zuen. Ikastolak

eraikitzeko dauden trabak aski ez balira bezala Frantziako Hezkuntzak behar diren irakasle postuak ez dituela eman nahi salatu zuen. Eta ez zituen aipatu gabe utzi ahalmen urriko haurren eskola i n t e g r a z i o a n d a u d e n zailtasunak, ordezko irakasleen egoera eta azterketak euskaraz egiteko debekua.

Hizkuntza politika eraginkorra plantan ezarri nahi badu pol i t ika hori garatzeko baliabideak funtsezkoak direla adierazi zion Frantziako Gober nuar i . Hizkuntza politikaren muina belaunaldi gazteengan eragitea bada, ikastolen funtzioa trabatu ordez, lagundu behar dela erran zuen Indok.

Mintzatzeko prest

Hezkuntza Ministerioak i rud ikatu duen egoera

gainditze aldera, Seaska e s ta tuko ordezkar i ek in mintzatzeko pres t de la adierazi zuen Indok. Baina e d oze i n h a r re m a n e t a n adierazitako ele ederrak baino urrunago joan beharko direla erran zien, euskararen aldeko hitz horiek ekintza bihurtuz.

Urtez urte emendatzen ari da Seaskan eskolatzen diren haurren kopurua. Urtero 150-200 haur gehiago. Baina Fr a n t z i a k o H e z k u n t z a Ministerioak ez ditu ematen lehen mailak behar dituen lanpostuak, eta, bigarren mailari dagokionez, irakasle postuak kenduko dizkio Seaskari, ikasle gehiago ukan dituen arren. Ama eskolatik hasi eta lizeora bitartean, Seaskak hiru mila ikasle ukanen di tu aurki , eta baliabideak eskatzen ditu hautu libre hori bermatu ahal izateko.

Page 158: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak egindako hizkuntza politiken neurketan, Nafarroako herrietatik Leitzak lortu du puntuazio hoberena: 9,18. Tuterak, aldiz, hizkuntza politikan 0 puntu lortu ditu. Euskararen Legeak arautzen duen eremu euskaldunean dago Le i t za , e t a Tu te ra , e z euskaldunean.

Kontseiluak Nafarroako 23 udalerritan egin du neurketa, eta ondorioa argia da: Euskararen Legeak eragin z u z e n a d u h i z k u n t z a

politiketan. Paul Bilbao K o n t s e i l u k o i d a z k a r i nagusiak adierazi duenez, herritar guztiak hizkuntza eskubideen jabe dira, baina legearekin, bizi lekuaren arabera, eskubide horiek urratu egiten dira. Atzo, a g e r r a l d i a e g i n z u e n Iruñean, Nafarroako datuak hizpide hartuta.

Otsailean aurkeztu zuen hizkuntz politikaren bigarren neurketa Kontseiluak, eta herrialdekako azterketak egin asmo ditu orain.

Kont se i luak Nafar roan neurketa egindako udalerrien artean, Euskararen Legeak z e h a z t e n d u e n e r e m u euskaldunean daude 11, bederatzi eremu mistoan eta hiru eremu ez euskaldunean. Euskararen normalizaziorako pol i t ika egokiak egi ten dituztenek zazpi puntutik gorako nota izan behar dute.

Horietan, euskara lehenesten da, eta hizkuntzaren aldeko diskriminazio positiboa egiten da. Nafarroako lau herrik lortu dute zazpitik gorako nota: Leitzak, Etxalarrek, Igantzik eta Arantzak. Laurak e u s k a r a o fi z i a l a d e n eremukoak dira, eta %90ek dakite euskaraz.

H e r r i h o r i e k , e r e m u euska lduneko es tatusak ematen di tuen aukerak baliatuz, hizkuntza politika egokiak garatu dituzte, Kontseiluak jakinarazi duenez.

Eremu ez euskaldunean, euskararen ofizialtasun ezak oztopoak ezartzen di tu

Berria2011/05/04

Euskararen Legea, hizkuntzaren oztopoUdalen hizkuntza politikan arazo nagusia ofizialtasuna bermatzen ez duen legea dela azaldu du Kontseiluak

Page 159: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

hizkuntza politiketan. Tuterari 0 puntuko nota jarri diote. Kontseiluak «zorigaiztoko kasu» gehiago ere a ipatu di tu: Baztan da

kezkagarriena. Eremu euskalduneko herri horretan, %91k dakite euskaraz. Aldiz, hizkuntza politikan lau puntu baino ez ditu lortu.

Kontseiluaren ustez, horrek esan nahi du bere gizarteari bizkarra ematen diola eta hizkuntza eskubideak urratzen zaizkiela.

Iruñeko Udalak euskararen inguruko hiri arauak eta euskararen zerbitzua ditu. Bertan, hizkuntza paisaia gaztelaniaz eta euskaraz maila berean agertzeko erabakia hartu zen. Baina ez da araua betetzen. Errotulu askotan gaztelania gailentzen da, eta beste asko gaztelania hutsean daude.

Udalak ez ditu aprobetxatzen eremu mistoak eskaintzen dituen aukerak. Azken lau urteetan, hizkuntza politikan atzera egin du: 2006an 2,15 puntu lortu zituen, eta 2010ean 1,95. Kontseiluak dio Iruñean posible dela bestelako hizkuntza politika.

Euskararen estatusak hizkuntza politikak garatzeko aukerak ematen dituela uste du Kontseiluak. Nolanahi ere, ezinbesteko deritzo Euskararen Legea aldatzeari.

575.000 euroHezkuntza Sailak 575.000 euro bideratuko ditu Nafarroako ikastetxe publiko eta itunpekoetan 661 arbela digital jartzeko. Aurten 189 jarriko ditu Lehen Hezkuntzako seigarren mailan. Aurretik 472 jarri zituzten.

Bitartean, urterik urte, euskararen aldeko eragileei diru-laguntzak murrizten zaizkie eta azkenaldian bereziki euskararen normalizaziorako estrategikoak diren euskarazko hedabidei. Aipatutako 5.75.000 euro horien erdira ere ez da iritsi hainbat urtez Nafarroako euskarazko hedabideren artean banatu beharreko kopurua eta azken urteotan hamarrenera ere ez eta hori partida desagertu ez denean. Eskoletarako arbela digitalak ongi daude, beharko dira, baina euskarazko hedabideak ixten ari direnean...

Page 160: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

H i z k u n t z a E s k u b i d e e n Behatokiak neurriak eskatu d i z k i o O s a k i d e t z a r i , eu ska ldunen h i zkuntza eskubideak osasun zerbitzuan bermatzeko. Behatokiaren iritziz, euskara gaixo dago Osakidetzan, eta egoera h o r r e n e r a n t z u l e a k admin i s t r az ioak d i re l a ohartarazi du.

Euskarak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun zerbitzuan duen egoeraz ohartarazteko, dokumental bat egin du Behatokiak.

D u i n t a s u n b i d e a d u izenburua, eta atzo aurkeztu zuten, Donostian. Garbiñe P e t r i a t i B e h a t o k i k o zuzendariak eta Roberto M a n j o n O s a k i d e t z a k o Euskara Zerbitzuko buru o h i a k a u r k e z t u z u t e n bideoa.

O s a k i d e t z a k z e r b i t z u euskalduna eskaintzeko asko falta dela iritzi dio Petriatik, eta hori herritarren kalterako dela uste du: «Bigarren mailakoak al dira zerbitzua e u s k a r a z n a h i d u t e n

herritarrak? Kexen zain egon behar al du Osakidetzak her r i ta r ren e skub ideak bermatzeko?». Haren irudiko, eu skarazko ze rb i t zur i k bermatzen ez duen bitartean, Osakidetzak ez du kalitatezko zerbitzurik emango. Petriatik gaineratu du zerbitzu horrek izan behar duen izaera publikoa galdu egiten duela neurri batean.

Kepa Elortza oinarri

Dokumentala Behatokiak aurten jaso duen aurreneko kexan oinarritzen da. Osagile erdaldun batek artatu zuen Kepa Elortza oñatiarra, eta Elortzak itzultzaile bat eskatu zuen. Zerbitzu hori, ordea, ez zen iritsi, eta kexa formala aurkeztu zuen Elortzak Osakidetzan eta Behatokian. Gainera, sendagilearekiko o r d u a o r o i t a r a z t e k o O s a k i d e t z a k s a k e l a k o telefonora bidaltzen dituen mezuak gaztelania hutsean idazten dituztela eta, beste erreklamazio bat jarri zuen Elortzak.

Berria2011/05/05

Euskarazko osasun zerbitzua exijitu du BehatokiakErakundeak 'Duintasun bidea' dokumentala egin du, Osakidetzan euskarak duen egoeraz ohartarazteko

Page 161: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

E H U k o K o m u n i k a z i o Fakultateko irakaslea da Ramon Zallo (Gernika, Bizkaia, 1948). Kezkatuta dago EAEko FMko maparekin eta Eusko Jaurlaritzaren irrati lizentzien dekretuarekin.

EHUko irakasle talde batek egindako ikerketak Hego Euskal Herriko F M a r e n m a p a kezkagarria marrazten dute. Nolakoa da mapa hori?

Kezkagarria da FMko mapa o s o z e n t r a l i z a t u b a t daukagulako, gaztelania hutsean eta irrati gutxi batzuen eskuetan dagoena. Gainera, f o r m a t u e t a g e n e ro a k uniformeak dira, herriaren kulturarekin konpromisorik ez dutenak. Bestalde, irrati pirata komertzial gehiegi daude, eta m o d e l o a i r r a t i komunitarioekiko ez da batere integratzailea. Kontuan izan behar da irrati komunitario

horiek tokiko udal irratien funtzioa bete dutela.

E u s k o J a u r l a r i t z a k aurrera eraman nahi d u e n l i z e n t z i a berrietarako dekretuak zer hutsune ditu?

Dekretuak arazo asko ditu. Euskarari atal bat baino ez dio eskaintzen, eta gaizki tratatua dago. 9. artikuluak dio lizentzien heren bat gordetzen dela euskarazko irratientzat

baldin eta eremu horretan 100.000 biztanle baino gehiago b i z i t zen bad i ra . I r ra t i elebidunei ez dio inolako aipamenik egiten, eta, nire ustez, euskarazko irratiez gain emisora elebidunak egon beharko lukete herritarren hizkuntz ezagutzari kasu eginez. Aukera hori ez aintzat hartzea planifikazio huts handia da. Hizkuntzaz aparte, dekretuak ez du planteatzen baldintzarik arlo kultural eta musikalean.

Berria2011/05/08

Ramon Zallo: «Irrati lizentzien dekretuak arazo asko ditu, tartean euskararena»FMko 34 irrati lizentzia banatzeko Eusko Jaurlaritzak onartu nahi duen dekretua «neoliberala» dela salatu du Zallok.

Page 162: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Madrilen egoitza nagusia duten irratiek indar handia dute EAEn, eta lizentzia gehienak irabazteko aukerak dituzte, ezta?

Bai, hala da. Emisoren bi herenak bereganatzen dituzte. 1983. urtean banaketa salomoniko bat egin zuten, eta ondoren frekuentzia asko saldu egin zizkieten Madrilgo irrati handiei.

Iñaki Lasagabasterrekin batera idatzi duzun artikulu batean dekretuaren proiektua neoliberala dela salatzen duzu. Zertan da neoliberala?

Espainiako Ikus-entzunezko Legearen imitatzailea da erabat, ez da batere sortzailea. Lege horrek Espainiarako balio du, baina dekretuak euskal komunikazio esparrura egokitu beharrean Madrilgoari jarraitzen dio. Interes orokorreko kontzeptuaren barruan ez dituzte baldintzak jartzen, eta hori sekulako astakeria da. Logikoena litzateke euskal musikarentzat kuota batzuk ezartzea, gertuko ezaugarriak dituzten irratiek lehentasuna izatea. Baina ez dago halakorik. Ez dute egungo mapa aztertu; ez dute proiektu komunikatiborik.

Egoera horren inguruan norbaitek zerbait esan beharko du, ezta?

Idatzitako artikulu bikoitzan esaten genuen oso garrantzitsua dela komunikabideek, alderdi

politikoek eta gizarte zibilak jakin dezatela nolakoa den irrati lizentzien banaketa hori. Banaketa, gainera, behin betikoa izango da. Baimen analogikoa lortzen dutenek gero ere mantenduko dute plan digitala etortzen denean. Harrituta nago ez delako erreakziorik egon. Oposizioko alderdiek zerbait esan beharko lukete.

Arrosa irrati sareak alegazio batzuk aurkeztu zituen duela aste batzuk.

Bai, beste irrati komunitario batzuek ere aurkeztu dituzte alegazioak. Oraingoz soilik bide horretatik etortzen ari dira dekretua aldatzeko eskaerak. Dekretuaren aldaketa aukera bat egongo litzateke hor, baina ni ez naiz oso baikorra.

Zer ekimen beharko lituzke euskal sistema komunikatiboak?

Ikus-entzunezko lege bat beharko litzateke Euskal Autonomia Erkidegorako; lege propio bat diagnostiko bat egin ostean. Hortik aurrera zehaztu beharko lirateke dekretuak. Bestalde, ikus-entzunezko kontseilu bat egon beharko litzateke. Eta EITBren sorrera legea ere aldatu beharra dagoela argi dago. Jada ez gaude garai analogikoan; komunikazio munduan gauza asko aldatu dira, eta legea berritu behar da.

Nola ikusten duzu gaur egun EITBren egoera?

Herritarrak urrundu egin dira EITBtik. ETB ez dute beraiena sentitzen. Ez daude ikusleak bereganatzen dituzten saioak. Egoera gogorra eta zaila da, eta zerbitzu publikoa nola babestu hausnartu beharko dute. Ez bada sektore guztiekin lege berri bat egiteko planteamendua egiten, oso arriskutsua izan daiteke, hondamenezko lau urte bihurtuz. Eta urte pare batean atzerakorik ez duen koma egoera batean geldi daiteke EITB.

Page 163: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Laku bat munduan aldarrikatu zuen Seaskak, eta euskaltzaleek trumilka erantzun diote elkartasun eskariari; milaka eta milaka pertsona bildu zen. Igandean mundu bat bildu zen Senpereko aintziraren inguruan. Goizeko hamarretan Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta Odei Barroso bertsolariak Nafarroa guneko oholtzan ziren. Goiza epeltzen zihoala iragarri zuten bertsolariek. Eguna pasa ahala, beroak gora eginen zuela azaldu zuten, batzuk lakuaren freskura dastatzeraino. «Lakuko urak baino gradu batzuk gehiago ukanen du horien odolak» azaldu zuten.

Eguna hasi eta berehala ikusi zen aurtengo besta jendetsua izanen zela. Iazko «anemia» gainditu du Herri Urratsek, eta horrela buru eginen dio aitzinean duen erronkari, Kanboko Xalbador kolegioaren erreberritzeari, alegia. Ez da aski xede hori burutzeko, baina, bederen, lanei hasiera emateko balioko du. Herri Urratseko etekinak horretarako izanen dira aurten.

G o i z e a n g o i z a i n t z i r a r a k o e r r e p i d e nagusiak hetsi zituen jendarmeriak, eta jendeak urruti utzi behar izan zituen autoak. Aparkalekuei so eginez, bermaturik zegoen egunaren arrakasta. Azken urteotan baino franko jende gehiago bildu zen.

Sarrera nagusitik hurbil zeuden artisauak eta liburu saltzaileak. Elkarreko arduradunak azaldu zuenez, jendeak hainbat aukera ditu egunean, baita liburu eskaintza aztertzeko ere. Bizkar- zakuan sartu eta jo aitzina. eskulangileen gunetik hurbil zegoen ESAITen gunea eta, zalantzarik gabe, kolorea eman zioten bestari. Euskal selekzioaren aldeko atorrak etengabe saldu zituzten, eta nabaria zen hori lakuaren itzulian.

Musika ere, aspaldian baino gehiago entzun zen atzo. Anitz izan ziren gaitero, trikitilari eta musikari taldeak, tartean joaldunen hots sakonekin nahasturik. Eta ostatuak mukuru beterik hamai-ketakoaren eta bazkal aitzineko hurrupaldiaren arteko muga ezin bereiziz. Hozkailuak hustuz joan ziren zalu. Berehala saldu ziren zikirorako txartelak, eta paella ere, sekula baino goizago bukatu zen. Atzo ez zegoen hodei beltzik Seaskaren ortzimugan, botere publikoei egindako galderen erantzun eza ez bada.

Kadira, hutsik

Goizean ohiko harrera egin zien Seaskak erakunde, gizarte eragile eta alderdi politikoei,

Berria2011/05/10

Mundu bat lakuanSeaskaren aldarriari ihardetsiz, milaka euskaltzale egon ziren Herri Urratsean, eta azken urteetako jendetsuena izan zen

Page 164: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

eta aurten, iaz ez bezala, kadira bat libre gelditu zen, Paueko Akademia Ikuskariarena. Duela astebete milaka euskaldun elkarretaratu ziren Baionako karriketan Seaskarentzako irakasle postu gehiago eskatzeko. Akademia Ikuskariaren bidez, eskari horri ihardesteko parada zeukan Frantziako Gobernuak. Ez zuen baliatu eta ez du baretu ikastolen haserrea.

Etorkizunari buruzko kezka berretsi zuen Paxkal Indok, Seaskako lehendakariak. Aurten Seaskak 17 irakasle lanpostu ordaindu ditu bere sakelatik, eta deus aldatzen ez bada, 22 ordaindu beharko ditu heldu den ikasturtean. Egoera hori jasanezina dela azpimarratu, eta baliabide gehiago emateko eskatu zion Frantziari. Seaskaren izaera militantea gogorarazi zuen.

Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak ere kezka azaldu zuen. Gogoratu zuen Frantziako Hezkuntza Ministerioak eta

Seaskak 2009an izenpetu zuten hitzarmena. Irakasleak hartzeko irizpideak finkatzen ziren.

Hala ere, aurreikusitakoa baino hazkuntza handiagoa du Seaskak, eta hori kontuan hartu beharra dagoela nabar mendu zuen. Ekitaldian egon ziren Georges Labazee Kontseilu Nagusiko presidentea eta Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza.

Paskal Indo: «Taloak saltzen ezin dira eskolak erreberritu»

Herri Urratsen biharamuna ez da egun egokiena bilan zehatza egiteko, baina, Indoren iritziz, azpimarragarria izan da jendearen parte hartzea. Euskararekiko atxikimendua eta ikastolen indarra nabarmendu direla azaldu du. Mezu zuzena Paueko Akademiari begira. Ikastolek ez dute amore emanen eta mobilizazioa sustatuko dute beren eskaera erdietsi arte.

Nolako balantzea egiten du Seaskak?

Biziki pozik gaude. Ezin da asmatu zenbat jende egon den, baina baditugu elementu batzuk baikor izateko. Hamasei hektarea pentze bete ziren autoz, eta errepide bazterretan, abantzu 20 kilometroan zeuden autoak. Bederen lau mila pertsona heldu ziren autobusez. Horrek ematen du aurten Herri Urrats bestaren arrakastaren neurria. Diru mailako bilana egiteko, goizegi da. Etekinak handiak izanen direla pentsa dezakegu, baina kontu guztiak egin behar dira lehenik.

Paueko Akademia Ikuskaria jitekoa zen, baina hutsik gelditu zen haren kadira. Zer erran nahi du horrek?

Astebete lehenago manifestazio jendetsua egin genuen Baionan. Horren ondotik, pentsatzekoa zen Akademia Ikuskaria agertuko zela. Usaia duten bezala, «opari txiki bat» ekarriko zuela pentsatzen

Page 165: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

genuen, baina ez da horrela izan. Ez dakigu zergatik, beharbada ez zuen jiteko gogorik edo presioak izan ditu. Gaur indar erakustaldi bikaina egin dute ikastolek. Negoziazioa hasi beharko dela erran du Brissonek. Gu ados gara bide horretan sartzeko, baina, hala ere, kontuan hartu beharko du herria gurekin dela.

Mobilizazio garrantzitsuak izan dira, bai Baionako manifestazioa, bai Herri Urratsekoa. Besta eguna da, baina aldarrikapenaren iparra galdu gabe. Eta ikastola ezagutzen duenak, badaki hori, edo jakin beharko

luke. Akademia Ikuskariak Frantz iako Hezkuntza Ministerioa ordezkatzen du, eta arduraz jokatu behar du. Harremanei dagokienez, hurbilenekoa da Ikuskaria. Horregatik mezua zuzen igortzen diot Akademia Ikuskariari, eta ez badu ulertzen, Pariseraino joanen g a r a m e z u a e m at e r a . Badakigu Herri Urrats eta horrelako besta handiak antolatzen eta manifestazio indartsuak egiten. Frogatu diegu, hemen entzuten ez bagaituzte eta behartzen bagaituzte gai garela ehun

autobus antolatzeko eta betetzeko. Beharrezkoa bada, Pauera edo Bordelera joanen gara.

Gainerateko gomitatuak presente egon dira. Zer deritzozue?

Georges Labazee Kontseilu Nagusiko presidente berria lehen aldiz jin da aurten, baina aitzinetik jin izan da presidentea. Ohitura ona da. Hala ere, inportantea zen jitea. Aurten Xalbador kolegioa erreberrituko dugu, eta horren ardura Kontseilu Nagusiarena da. Jin da, eta ikusi du zer lan egiten dugun. Badakite nor garen eta nolako indarra dugun. Negoziazioei begira biziki garrantzitsua da hori. Eusko Jaurlaritza ere jin da, Begoña Muruagak ordezkatu zuen, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Euskara Sustatzeko zuzendariak. Ez digute eman nahi genukeen laguntza guztia, baina gu laguntza guztiak hartzeko prest gaude. Gehiago balitz ere, hartuko genuke.

Diru aldetik Herri Urratsek bete du espero zena?

Pentsatzen genuen 300.000 eurotik gora ateratzea, eta uste dugu gainditu ditugula aurreikuspen horiek. Baina taloekin ez da ordaintzen eskolen erreberritzea. Egun baten ulertu beharko dute hori botere publikoek. Herri Urratsekin ez genuke ordaindu behar egunerokoa, baina horretara behartzen gaituzte.

Page 166: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Bozen ondoren euskararen alde zer egiteko prest dauden a rg i t ze k o e s k a t u d i e t e Kontseiluak eta EHE Euskal H e r r i a n E u s k a r a z - e k hautagaiei . Kontsei luko presidente Paul Bilbaok adierazi du euskararen egoera «errotik aldatzeko neurriak» beren gain hartu beharko lituzketela hautagaiek.

Igone Lamarain EHEko e l e d u n a k e s a n d u ofizialtasunaren alde egin beharko luketela. Herritarrei ere egin diete dei biek ala biek: botoa ematerakoan kontuan izateko hautagaiek zer egin duten euskararen mesedetan.

Kanpaina bete-betean delarik, hitzak ikusi ditu eder EHEk. «Euskaraz bizitzea ukatzen digutenek elkarbizitzarako konpromisoa irentsarazi nahiko digute», ohartarazi du Lamarainek.

Horren aurrean, kontu egiteko, hiru auzi jarri ditu maha i g a inean EHEk : e u s k a l d u n a k i z a t e a hautagaiak —«nekez uler d a i t e k e e u s k a r a r i l e h e n t a s u n a e m a t e a , norberak bere egunerokoan ez badio ematen eta ez bada bertako hizkuntzan bizi»—, ofizialtasunaren alde egitea —«euskara lehentasunezko izatera eraman behar dute,

eta herritarron eskubidea bermatu»—, eta kudeatzen duten udala kide izatea Uema mankomunitatean —«haren bidez posible da udaleko bizitzaren alor g u z t i e t a n e u s k a r a z funtzionatzea»—.

Hautagaiek irizpide horiek bete ditzaten, kanpaina bat h a s i k o d u E H E k , e t a h a u t a g a i e r d a l d u n a k salatuko ditu. Herritarrei ere eskatu die hori egiteko. Kontseiluak boto-emaileei egin die dei: «Euskaraz bizitzeko hautuarekin segitu, eta botoa erabakitzerakoan kontuan izan behar dute hori».

Berria2011/05/10

Euskararen alde nork egiten duen aintzat hartzeko eskatu dute EHE eta KontseiluakBoto-emaileei irizpidez jokatzea galdegin diete, eta botoa ematerakoan izateko kontuan zer egin duten hautagaiek

Page 167: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Kultur aniztasunak eta eleaniztasunak erronka ugariren aurrean jarri du hezkuntza sistema. Erantzun bila, Ipar Hegoa fundazioak jardunaldiak egin ditu, eta Pilar Sagasta Huheziko irakaslearena izan zen atzoko hitzaldietako bat. Hezkuntza eredu eleaniztunaren aldekoa da, baina euskara lehenetsi behar dela uste du.

Eleaniztasun gehigarriaz ari garenean, zertaz ari gara zehazki?

Eskolako eleaniztasuna gehigarria denean, etxeko hizkuntzari bigarrena zein hirugarrena gehitzen zaizkio. Aldiz, kengarria denean, ama hizkuntza ez da ondo garatzen, ezta bigarrena edo hirugarrena ere. Bereizketa horretan erreferente garrantzitsuena testuingurua da, eta testuinguru horretan erabiltzen diren hizkuntzak: ikaslearen hizkuntza gutxitua bada eta ikastetxekoa indartsuena, suspertzen den eleaniztasuna kengarria da. Aldiz, ikaslearen hizkuntza indartsuena bada eta eskolakoa gutxituena, eleaniztasuna gehigarria izango da.

Zein gaitasun behar ditu irakasle batek eleaniztasunean irakasteko?

Xedea bada curriculumeko ezagutza arloak ematea hiru hizkuntza erabiliz, C1 beharko du hiruretan.

Zein ikasgai dira atzerriko hizkuntzan irakasteko egokienak?

Hiru alderdi kontuan izan behar dira: ikaslearen adina, ikastetxearen hizkuntzan edo hizkuntzetan aldez aurretik landutako ezagutza arloak eta atzerriko hizkuntzan gaitasuna. Adibidez, aldez aurretik landutako arlo bat hautatzen bada, prozesua askoz esanguratsuagoa izango da.

D ereduak ez du balio izan kasu askotan ikasleek euskara maila egokia izateko. Eredu eleaniztunak emaitza hobeak lortuko al ditu?

Berria2011/05/12

Pilar Sagasta: «Euskaldun eleaniztunak nahi baditugu, hizkuntz ereduak euskara lehenetsi behar du»Kultur aniztasuna eta eleaniztasuna hezkuntza sisteman nola kudeatu behar den lantzeko, jardunaldiak egin ditu Ipar Hegoa fundazioak. Atzo egin zuten bigarren eta azken saioa, Iruñean.

Page 168: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

D ereduak intentsitatea bermatzen du, eta funtsezkoa da hizkuntzaren garapenerako. Baina ez da bakarra. Intentsitatea bermatuz gero, alde psiko-pedagogikoei erreparatu behar diegu: nolakoa da gure esku hartzea? Zer aukera ditu ikasleak hizkuntza erabiltzeko? Zertarako erabiltzen du? Zer eduki mota lantzen ditugu? Adibidez, prozedurak landuz, hizkuntza erabiltzeko aukerak ugaritzen dira. Hizkuntzaren garapena fenomeno konplexua da; alde asko kontuan izan behar dira.

Irakaslegai bakoitzak hizkuntz gaitasun maila ezberdina du. Nola kudeatzen da hori?

Erronka handia da, eta estrategia ezberdinak erabili ditugu. Horietako bat talde kooperatiboarena da.

Talde txiki heterogeneoak osatzen dira, eta kide bakoitzak zeregin bat dauka. Asko ikasten dute eurengandik. Gelaren antolaketa oso garrantzitsua da, baina egiten diren jarduerak eta irakaslearen esku hartzea ere bai. Talde homogeneoak osatzen badira, euren artean dauden ezberdintasunak areagotzen dira.

Nola banatu behar dira denbora eta irakasgaiak, hiru hizkuntzetan maila egokia izateko?

Ikasle guztiek ez dituzte premia berberak. Ikastetxe bakoitzak hizkuntza proiektu propioa behar du. Edozein modutan, hizkuntza proiektuak euskara lehenetsiko du, euskaldun eleaniztunak prestatzea nahi badugu.

Eleaniztasunaren izenean euskara ez baztertzeko eskatu du EILASek

Ingelesa ikasteko dirutza ematea eta euskara alboratzea egotzi dio sindikatuak Nafarroako Gobernuari

Gaur egungo hezkuntza eredua atzean uzteko eta euskaraz ikasteko eskubidea bermatuko duen eredu bat martxan jartzeko eskatu du EILASek. Sindikatuaren aburuz, egun Nafarroako Gobernuak ezarritako hezkuntza eredua «zaharkitua» geratu da, eta ez da eraginkorra ikasleek euskara maila egokia erdiesteari dagokionean.

Euskara ofiziala Nafarroa osoan. Euskaratik plurilinguismora lelopean, elkarretaratzea egin zuen atzo EILASek Iruñean. Gainera, bi pailazo antzezlanetan izan ziren elkarretaratzean.

Hezkuntza eredu eleaniztunaren alde egin zuen sindikatuak, baina eredu horrek euskara ere integratu behar duela ohartarazi zuen. D eredua da, EILASen irudiko, euskararen, gaztelaniaren eta ingelesaren ezagutza bermatzen duen eredu bakarra. Horren aurka, Nafarroako Gobernuak ingelesa D eredua zapaltzeko erabili duela uste du EILASek, eta atzerriko hizkuntza «integratzearen» aitzakiapean hura inposatu duela: «Ehunka mila euro bideratu dituzte ingelesa inposatzera, adostasunik, hizkuntza plangintzarik edo ondoren egin beharreko ebaluazio publikorik gabe».

Izaera elebidunari begirunea

EILASen ustez, ingelesaren integrazioa eskatzen duten buruzagi politiko berak dira, «azken 25 urteotan, 1986an Nafarroako Euskararen Legea onartu zutenetik, euskara alde batera utzi dutenak». Hala, euskara ere Nafarroako hizkuntza ofiziala dela oroitarazi dio Nafarroako Gobernuari, eta herrialdean euskarak bizi duen estatus bereizketa arbuiatu du EILASek: «Bada garaia hizkuntza antolamendu berri bat abiarazteko, hezkuntza komunitatearekin adostutakoa, eta Nafarroako errealitate elebiduna errespetatuko duena».

Page 169: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Betidanikoa du kezka. Euskararen ingurukoa, alegia. «Orain artean euskarazko gaiak izan ditut aztergai edo jakin-min, baina aspalditik nuen nahia gure gisa dauden hizkuntza eta herrien egoera aztertzekoa. Eta jakin nahi nuen kanpotik nola ikusten duten euskararen ingurukoa ere». Beste liburu eta hedabideetako oharrak hartzen aspaldi hasitakoa da Joxe Manuel Odriozola (Altzo, Gipuzkoa, 1948).

Horiek antolatzea eta bere pentsamendu nahiz gogoetei egitura koherente bat ematea izan du eginkizun. Duela bi urte eta erdi inguru idazten hasitakoa plazaratu berri du Elkar argitaletxearekin eta Estatu etnozidaren kontra izenburupean.

Lan mardula egin du. 300 orrialdetik gorako liburua da, 800 ohar edo erreferentziatik gora biltzen dituena. Kontinente guztietako adibideak eta

ehunka egileren aipuak bilduz, «estatu zanpatzaileek beren kultura eta hizkuntza nola inposatzen duten, horrek gizakiengan nahiz komunitateetan zer ondorio dituen, eta hizkuntza menperatuak biziberritzeko zer-nolako aukerak dauden» aztertu du liburuan.

Azterketa soziolinguistiko ugari egin dituen eta egiten dituen herria da Euskal Herria. Makina bat egindakoa da Odriozola bera, baina galdera bat planteatzen du berak: «Zertarako egin hainbeste azterketa soziolinguistiko, ez badakigu hizkuntza bat galtzen dugunean zer galtzen dugun». Hizkuntza eta kultura dago guztiaren oinarrian, Odriozolaren hitzetan. «Hizkuntza beti dago presente. Eta hizkuntza badago presente, kultura dago presente, eta kultura badago, identitate nazional bat dago. Ez dago jarduera ez politikorik, ez ekonomikorik eta ezta nazioartekorik ere, identitate eta hizkuntzarik gabe».

Liburuak abiapuntu garbia dauka: «Hizkuntz heriotza giza historiaren aro guztietan gertatu da, baina inoiz ez oraingo neurrian eta erritmoan». Munduan 6.000 hizkuntza inguru daudela diote adituek, eta gehienak betiko galduko direla mende hau amaitu baino lehen. «Hilzorian dauden hizkuntza horiek estaturik gabeko komunitate etnikoen eta nazionalen hizkuntzak dira, murriztuak eta minorizatuak izan diren

Berria2011/05/12

J.M. Odriozola: «Ez dago jarduera politiko eta ekonomikorik hizkuntza eta identitaterik gabe»'Estatu etnozidaren kontra' idatzi du Joxe Manuel Odriozolak, hizkuntza eta kulturen desagerpenan arakatzen duen saiakera. «Legearen zaindari diren estatuak» dira etnozidio horren eragileak, egilearen ustez

Page 170: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

herrietakoak», Odriozolak nabarmendu duenez. 22 estatutan ehun hizkuntzatik gora hitz egiten dira, 22 estatu horietan munduko hizkuntzen %90 inguru hitz egiten da.

Odriozolak atera dituen ondorio argienen artean zera dago; hizkuntzak hiltzeko zorian dauden herrietan bertako eta jatorrizko komunitateen kontrako gerrak eta jazarpenak gertatu dira kasurik gehienetan. «Etnozidio gehienen atzean genozidioa dago maizenik. Eta h a l a k o r i k e z dagoenean, herri m i n o r i z a t u menderatuak eta gutxietsiak etsi-etsian aldez aurretik amore eman behar izan du.

Estatu kolonialista eta inperialisten politika izan da etnozidio global honen eragilea, bai kanpoko kolonietan eta bai estatu hedakorraren b a r r u k o l u r r a l d e mugetan». Hizkuntz heriotza eragin duten estatu moten artean denetarik agertzen da, egileak dioenez: monarkiak, errepublikak, diktadurak, demokraziak, eskuinekoak, ezkerrekoak, aurrerakoiak, atzerakoiak...; «Estatuen nazionalismo etnozida ez da estatu aparatuko klase hegemoniko edo elite batzuen politikaren ondorio hutsa izan, estatu hedakorrek eragin duten jatorriko hizkuntzen eta kulturen sarraskia estatuaren nazio identitatearekin bat datorren gizarte nazional hegemonikoaren (herri frantsesa, herri ingelesa, herri espainola...) konplizitate osoarekin burutu da».

Itxura batera, ideologia politiko guztiak bioaniztasunaren aldekoak ditugu gaur egun, «baina gizateriaren historiak sortu duen hizkuntz eta kultur aniztasun eta ondarerik handiena baztertu eta suntsitzeko kontzientzia eragozpenik ez dauka berdinkeria xede duen ideologiak». Afrikan 1.900 hizkuntza daude (%32), Asian 1.900 (%32), Ozeano Barean 1.100 (%18), Ameriketan 900 (%15) eta

Europan 200 (%3).

'Zulo beltzen' metafora

Egilearen tesiaren arabera, o r a i n o h i k o a d a aniztasunaren kontrako «eraso s i s temiko hau globalizazioari egoztea», baina globalizazioak ez du aurretik zetorren «joera hilgarria areagotu besterik egin». Odriozolak zulo beltzen metafora darabil g e r t a t z e n a r i d e n «hondamendia» islatzeko: «Munduko hiztun-herrien espazioa osatzen duen eremuan estatua deritzan zulo beltz gutxi batzuen grabitate indar hilgarria nahikoa izan da milaka hiztun-herri estatuen nazio identitatera erakarri eta bertan desintegratzeko».

Bizirik ateratzeko gaitasuna izango duten «hizkuntza bakanek» ezaugarri pare bat izan behar dute berme, egilearen hitzetan: «Oraindik ere oinarri eta bizitasun etnolinguistiko sendoa edukitzea, hau da, ordezkapenaren eta asimilazioaren marra gorria igaro gabe edukitzea, batetik, eta nazio politiko burujabea izateko, estatu bihurtzeko, botere politiko potentzial handi samarraren jabe izatea, bestetik».

Page 171: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Hauteskunde kanpaina joan badoa, baina zaporea galdu duen txiklea baino mamurtuago. Fotoetan saltsa apur bat, izatekotan: Yolanda Barcina «Gora ETA» dioen pintada baten aurrean propio mitina ematen, eta ETAko preso ohi bat Bildu-ko afixa astintzen. Alderantziz balitz, fotoa nola irakurriko ote genuke. Gertaera xelebreren bat: Espainian, Lorca herrian, gertatu lurrikaren ondorioz, dolu agerpen gisa edo, alderdiek atzokoan kanpaina bertan behera uztea. Hori berez kanpaina egitea denean, gainera, eta horrenbestez ulergarri alderdi espainiarrek hala egitea, baina abertzaleek? Lurrikara Frantzian, Bordele hirian, jazo izan balitz berdin jokatuko lukete? Areago, ezbeharra Arrangoitzen izan balitz, zer? Hurbiltasun edo urruntasun geografikoa ez du kilometro kopuruak markatzen, ideologiak, hizkuntzak eta pentsamenduaren kolonizazioak baizik.

Boza alderdi bati ala besteari zergatik ematen diogun eskuma-ezkerra dialektikak azaldu lezake, baina tira, ez dakit bien arteko muga gero eta lausotuago ez ote dagoen. Espainiar nazionalista-euskal abertzale parametroak argiki funtzionatzen du, gutxi asko denok kokatzen gara batean edo bestean, eta bakoitzaren barnean kapitalismo sozialago bat eta kapitalismo muturrekoago bat

b e r e i z d a i t e z k e , s a l b u e s p e n a k salbuespen. Baina ba a l d a b e s t e parametrorik boza nori e m a n e r a b a k i t z e r a k o a n : demagun, feminista izan eta feminismo politikoa praktikatzeagatik norbaitek bozkatzen al du eta boz eraginkor izateko neurrian? Orain artean, saioak izan badira ere, ez da horrelakorik gertatu, nahiz eta berdintasuna politikari guztien ahotan izan. Irun eta Hondarribiko Alardeetan berdintasuna ukatzen duten politiko eta alderdiek ez dute zigorrik jasotzen, ez epaitegietan, ezta hautestontzietan ere. Esan dezakegu, beraz, ez dela agenda politikoan bene-benetan dagoen gai bat, ez aldaketa politiko bat eragiteko adina bederen.

Eta beste parametro bat: euskaldun izan eta euskaltzaletasun politikoa egikaritu. Agenda politikoan al dago eraginkor izateko adina? Alegia: ba al da alderdirik euskararen eta euskal kulturaren aldeko aldarri politikoa egin eta politika eraginkorrak funtsezkotzat direna benetan sinesten duena, demagun, AHTa beharrezkoa dela konbikzio politiko osoa duen eta edozeren gainetik eraiki egin behar dela sinesten duen neurri berean? Edota, kontrara, AHTa kaltegarria denaren uste politiko erabatekoa izan eta gauza guztien gainetik lanak gelditu behar direla pentsatzen duen neurri berean? AHTaren aferan bezain garbi al dituzte alderdi politikoek gauzak euskararen eta euskal kulturaren esparruan? Euskarazko kulturaren eta hizkuntzaren alde, guztiaren gainetik, egin beharreko politikak aldarrikatu eta egiteko prest dagoen alderdirik ba al dago?

Erantzuna ezbaian daukat, galdera bestela egingo bagenu ez bezala. Hau da, gazteleraren eta gaztelerazko kulturaren alde egin beharreko guztia

Politizazioaren aldeIritzia

2011/05/13

Page 172: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

edozeren gainetik egiteko alderdi asko daude prest eta horretara jarriak, eta prest dauden horien artean —batzuk berariaz eta kontzientzia politikoz eta inposizioz; bestetzuk, ahultasunetik eta kontsentsuaren izenean; eta besteren bat konturatu gabean bezala— bereizketa ez dute ezker-eskuma eta espainiar nazionalista-euskal abertzale parametroek behar beste baldintzatzen praktikan.

Proposamen batzuk: zein alderdi dago prest kulturaren sailburutzaren ordez euskal kulturaren (euskarazko kultura, oraindik ere despistatuta egon daitekeenarentzat) sailburutza bat sortzeko? Milioi bat euroko diru laguntza urtero banatzeko euskaraz sortzen den kulturan? Euskarazko hedabideak bideragarri izan daitezen beharrezko baliabide ekonomikoak jartzeko? Zerainen edo Errezilen udal etxebizitzetara sarbidea izateko euskalduna izan edo euskaldundu beharra legez eskatzeko? Lan publiko guzti-guztietan elebitasuna galdegiteko? Horretarako prest den alderdirik baden ez dakit.

Ezta bozkatzailerik ere. Prest gaude horiek edo antzekoak eskatzeko?

Kontseiluko lehendakari Paul Bilbaok berriki

adierazi du herritarrek euskaraz bizitzeko beren borondatea inoiz baino argiago eta indartsuago erakutsi dutela azkenaldian. Borondate hori eskakizun politiko bihurtu eta islatuko al da hauteskunde emaitzetan?

Ez da denbora asko Koldo Izagirre idazleak hitz argigarriak izan zituela afera honen inguruan. Euskarak eta euskaldunek «aurrerapauso bat» eman behar dutela adierazi zuen, «eragin politiko zuzena» izateko. «Badakit hizkuntzak ez digula ematen programa politiko bat. Baina ezin gintezke esperoan egon: froga franko dauzkagu harresi baten barruan gauzkatela jakiteko. Profita dezagun horixe bera euskara indar politikoa bihurtzeko. Euskara despolitizatu behar dela hainbeste entzuten dugun uneon, euskarak politikan sartu behar du, bera, bere buruz, bere gain, ez bestek eramana».

Euskara eta euskal kultura politizatzeko eta arma politiko bihurtzeko eta azkenik boz bilakatzeko zer da falta zaiguna? Geure burua deskolonizatzea eta kontzientzia izatea? Arrangoitze Lorca baino geureago sentitzea?

Lorea Agirre

“Degradazioa” kimika ikasketetan

Donostiako fakultatetik atera ziren atzo E H U k o K i m i k a i k a s l e a k , «lizentziaturaren degradazioa» salatzeko. Besteak beste, unibertsitateak hautazko ikasgaien kopurua murriztu duela salatu zuten, eta, horrekin batera, euskarazko ikasketei ere kalte egin dietela.

Iaz, hautazkoen %56 euskaraz egin zitezkeen: 148,5 kreditu. Aurten, ordea, 19,5 kreditu besterik ez daudela salatu dute, hautazkoen %13. Ikasturte honetan ez dago lizentziatura osoa euskaraz egiteko aukerarik.

Page 173: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Euskal Eskola Publiko Berria aldarrikatzeko Sortzen Ikasbatuaz elkarteak urtero antolatzen duen jaia Iruñeko Takonera parkera itzuli zen herenegun. Eta nola itzuli gainera. Udalak behartuta, aurreko urtean Trinitarios gunean egin behar izan zuen festa elkarteak.

Aurten, aurreikuspen guztiak gaindituz, inoiz baino jende gehiago bildu zen festara: 30.000 lagunetik gora. Egun osoan, jende emana handia izan zen.

Gu Bai Gu lelopean, Burlatako Ermitaberri ikastetxeak euskal eskola publikoaren alde antolatu du jaia; hamazpigarren aldian erabateko arrakasta izan zuen. Goizean euria eginen zuela bazirudien ere, eguzkia hodeiei gailendu zitzaien, eta milaka eta milaka euskaltzalek festaz gozatu zuten.

Takonerara joan zenak izan zuen zerekin denbora pasa. Goizeko hamar eta erdietan, Julio Soto bertsolariaren bertsoek eman zioten jaiari hasiera.

Hortik aurrera, batetik bestera ibili zen jendetza. Herri kirolak ikusten zela, puzgarrietan saltoka zela, eztarria bustitzen zela edo tripa zomorroak uxatzen zela, giro ezin hobea izan zen nagusi.

Lekukoa, Berriozarrera

Ume, gazte eta heldu elkartu zen Takoneran. Goizeko ekitaldien artean jendetsuena, ezbairik gabe, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna izan zen. Ume eta gurasoz mukuru bete zen parkea pailazoen azken emanaldiaz gozatzeko.

Arratsaldean, berriz, kontzertu saioek elkartu zuten jende gehien, gazteak, batik bat. Milaka lagun batu ziren Pottoka Punk, Alta Traizion, Marianitoz Blai, Bizardunak eta Tximeleta taldeak ikustera. Bost orduz jarraian, gazteen joan etorria etengabea izan zen.

Tartean, otordua egiteko aukera izan zuten herri bazkarira bildu ziren 250 lagunak.

Euskal eskola publikoa aldarriJendetza elkartu da Sortzen Ikasbatuaz elkarteak Euskal Eskola Publiko Berriaren alde Iruñean antolaturiko jaian. Euskaldunak ez diren eremuetako herritarrei aitortza egin die elkarteak

Berria2011/05/17

Page 174: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

G a i n o n t z e k o e k , o g i -tartekoekin konfor matu behar izan zuten.

Nafarroan euskaldunak ez diren eremuetan hainbat h e r r i t a r r e k e u s k a r a z bizitzeko eta ikasteko egiten duten eginahala omendu nahi izan zuen Sortzen Ikasbatuaz elkarteak.

Bestalde, gogorarazi zuen Nafarroako herr i tar ren

% 4 0 k e z d u e l a s a r e publikoan ikasteko modurik.

Bidegabekeria hori salatzeko eremu ez euskaldunetan h e r r i t a r r e k e u s k a r a z bizitzeko eta ikasteko egiten duten lana txalotu nahi izan du elkarteak. «Euskara ikasi ahal izateko izugarrizko ahalegina egin dute beren seme-alabekin, baita beraiek ere euskaltegietan izena emanda».

Aurtengo jaiak izan duen arrakasta paregabea ikusirik, heldu den urteko jaian pentsatzen hasi dira Sortzen I k a s b a t u a z e l k a r t e a n . B u r l a t a k o E r m i t a b e r r i i k a s t e t x e a r e n l e k u k o a Berriozarko Mendialdea ikastetxeak hartuko du heldu den urtean.

Mendialdea ikastetxeak urteak daramatza bereizketa a l d a r r i k a t z e n e t a D eredurako ikastetxe bat eskatzen.

Orain arte A, G eta D ereduak elkarrekin zeuden. Deusen okerrik ez bada, eskaera lortuko dutela dio Nestor Salaberria Sortzen I k a s b a t u a z e l k a r t e k o Nafarroako koordinatzaileak. «Horregatik, animotsu eta gogoz ekinen diote jaia antolatzeko erronkari».

Leioako umore azoca Leioako Udalak maiatzaren 12tik 15era Umore Azoka antolatu du. Umore Azoka antolatzeko, Udalak 350.000 euroko aurrekontua du, eta horietatik 245.000 euro hartu ditu bere gain. 51 ikuskizun horietatik 12 dira bakarrik euskal konpainiak, eta horietatik 2 antzezlan bakarrik izango dira euskaraz, alegia, % 4. Are gehiago, euskarazko ikuskizun horietan 9.800 euro gastatuko ditu, aurrekontuko 350.000 eurotatik.

Hori bera gara euskaldunok Leioan, % 4. Kopuru hori al da «onena emateko» euskaldunoi? Noiz izango da euskara benetako hizkuntza ofiziala? Leioako euskaldunok nazkatuta gaude bigarren mailako herritar izateaz eta gure eskubideak errespeta eta berma daitezen lanean jarraituko dugu.

Berbalamiñe Euskara Elkartea

Page 175: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Norbaitek zerbait egin nahi ez duenean, hiru aukera ditu: modu zabarrean adierazi ez duela egingo, edukazio onarekin azaldu ez duela e g i n g o e d o l u z a m e n d u t a n i b i l t ze a . Administrazioan euskarak ere tokia izan behar duela aldarrikatzen dugunean, Espainiako estatuak eta haren mendeko erakunde publikoek hiru mota horietako erantzunak ematen dizkigute.

Batzuetan, Espainiako estatuak modu zabarrean e r a n t z u t e n d i g u : B a i n a , m e s e d e z , administrazioen arteko harremanetan euskaraz? Egin ezazue gaztelaniaz eta kito! Zuek, bazter-nahastaileok, zer nahi duzue, euskara guri inposatzea? Zergatik sortzen dituzue horrelako i s t i luak zuen hizkuntza per i fer ikoak aldarrikatzen? Ze arazo daukazue gaztelaniaz badakizue eta gaztelania erabil badezakezue? Beste hizkuntza batzuk (ofizialak izan edo ez) erabiltzea hautatzen dutenen aurrean, horixe izaten da batzuetan jaso izan dugun erantzuna: hitz iraingarriak entzutea.

Beste batzuetan, erantzunak edukazio onarekin mozorroturik ematen dizkigute: Ezin dugu ezer egin, arazo teknikoak daudelako. Gure asmoa ez da euskara baztertzea, baina euskaraz jartzeak gastu handia dakar, eta orain ezin diogu halako gastu bati aurre egin. Sentitzen dugu, baina ez daukagu nahikoa baliabiderik euskararako itzulpenak egiteko. Edukazio onarekin, baina ukazio berbera.

Azkenik, artikuluaren hastapenean adierazi bezala, luzamendutan ibiltzea ere badago. Nik ezin dizut arazo hori konpondu, baina hitz egin ezazu halakorekin, eta hark emango dizu

argibideren bat. Bidal ezazu eskaera idatziz, eta erantzungo dizugu. Oraingoz ezin da, baina lanean ari gara. Aurreikusita daukagu, baina ez dugu epe zehatzik, eta, gainera, aurrekontua onartu behar dugu lehenengo. Konponbiderik ez, eta konpontzeko bide jakinik eta epe zehatzik ere ez. Eta, bien bitartean, euskaraz egiteko biderik jartzen ez digutenez, gaztelaniaz egitera behartzen gaituzte. Hau da, euskarazkoa etorri arte, gaztelaniaz eta kito nagusitzen da. Eta Gizarte Segurantzarekin dugun aferan halakoak izan dira erantzunak.

Arazoaren abiapuntua aurkitzeko, hilabete batzuk atzera egin behar dugu: udaloi eta gainerako erakunde publikooi jakinarazi ziguten 2011ko ur tar r i l e t ik aur rera Gizar te Segurantzarekiko tramiteetarako behartuta geundela Red sistema informatikoa erabiltzera, nahiz eta sistema hori gaztelania hutsean egon.

Horren aurrean, Red sistema euskaraz ere erabil tzeko aukeraren alde, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea hainbat «frontetan» aritu da: Gizarte Segurantzako

Iritzia2011/05/18

Gaztelaniaz 'on line', euskaraz 'off line'

Page 176: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

buruekin harremanetan jarri gara, baita Euskal Herr i t ik kanpokoekin ere ; Madri lgo Parlamentuko EAJko legebiltzarkideen bitartekaritzari esker, Madrilgo Parlamentuan agiri bat aurkeztu zuten Espainiako Gobernuak RED sistema euskaraz ere jar zezan; euskararen aurkako bazterkeria salatu dugu hedabideetan (http://zuzeu.com/gaia/gizarte-segurantza/); UEMAko udalek gutunak bidali dituzte Gizarte

Segurantzara Red sistema euskaraz erabili ahal izateko…

Horren guztiaren ondorioz, gauza bat lortu genuen: Red sisteman sartu gabe, udal batzuek eta UEMAk berak baimena izatea Gizarte Segurantzarekiko tramite guztiak paperean eta euskaraz egiten jarraitzeko.

Horrek, azken batean, lan hau ekarri digu: prestatu paperak udaletxean, joan Durangoko Gizarte Segurantzaren egoitzara, agiriak bueltan udaletxera eraman eta ordainketak egin dagokion sukurtsalean, eta hori guztia kontuan hartuta herri txikietan sukurtsalak ez daudela irekita egun guztietan eta epe jakin batzuk bete behar direla.

Azken batean, Marx anaien kontratuaren antzeko absurdokeria amaigabea, eta dena zertarako eta «Autorizado» jartzen duen zigilua lortzeko! Baimena gaztelaniaz ematen baitute.

Han eta hemen, UEMAk salatu du hori bereizkeria dela: batzuk bai, eta beste batzuk ez. Batzuk on line, eta beste batzuk off line. Eta bereizkeria horrek ez du bat egiten ez euskarak eremu jakin batzuetan duen estatusarekin —ofiziala baita, ezta?—, ez estatuak berak onartutako legeekin. Eta, bistan denez, ez da egungo errealitateak dakarren hizkuntz aniztasunaren erronkari estatu demokratiko eleaniztun batek eman beharko liokeen irtenbidea.

Azken batean, gaztelaniaz lan egin nahi dutenek on line lan egin dezakete, eroso-eroso, bulegotik atera gabe, teknologia berriek ematen dituzten abantaila guztiekin. Euskaraz, ordea, off line egin behar izan dugu: paperean, harat-honat joanez eta denbora eta energia galduz, eta, gainera, hori guztia gutxi balitz bezala, ahal den toki guztietan sistema informatikoak euskaraz ere egon behar duela aldarrikatuz. Batzuk, XXI. mendean, eta beste batzuk, XIX. mendean bezala lan egitera zigortuta.

Baina ez pentsa horregatik euskaraz lan egin nahi dugunok XIX. mendean gaudenik eta gaztelaniara makurtzera behartzen gaituztenak XXI. mendean bizi direnik. Azken horiek, XVI. mendean edo atzerago daude, garai hartako elebakarkerian tematuta, bestea zer den eta zer eskatzen duen ulertu eta onartu ezinik.

Gizarte Segurantzakoak eta enparauak, zuek bai zaudetela off line!

Imanol Haro

UEMAko hizkuntz normalizatzailea

Page 177: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Publikoak ez diren euskarazko hedabideek eta Euskal Autonomia Erkidegoko instituzio nagusiek sektorearen egoera aztertzeko eta krisi egoerari erantzuteko mahai bat eratuko dute. Hakoba Herri Aginteen Koordinazio Batzordeak irailean egingo duen bileran jarriko dute abian mahaia, eta sektorea dagoeneko hasi da lanean neurri zehatzak jasoko dituen proposamen bat aurkezteko.

Euskaraz lan egiten duten komu-nikabideek Euskal Herri osoko erakunde publikoekin azken hilabeteotan egin dituzten bileren emaitzetako bat izango da mahaia. Otsailean, 80tik gora hedabidek agerraldi publikoa egin zuten egungo krisi ekonomikoak sektorean nola eragin duen azaltzeko, eta editorial bateratu bat ere argitaratu zuten, gogora ekartzeko euskarazko hedabideak «funtsezkoak» direla euskararen garapen eta normalizazioan.

Orduan, «konpromisoa eta babes handiagoa» eskatu zieten instituzioei, eta haiekin nahiz alderdiekin bilerak egiteko asmoa ere erakutsi zuten. Hain zuzen, azken asteetan Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazioekin bildu dira sektoreko ordezkariak, eta Ipar Euskal Herrian bilera prozesuan daude egunotan. «Denen aldetik, harrera ona izan dugu, eta sektorearen egoerari interesarekin erreparatu diote», agertu du Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak.

Sektorearen egoeraren berri emateaz gain, euskarazko hedabideen etorkizuna bermatze aldera, hiru eskaera ere egin dizkiete instituzioei. Batetik, 2012. urteko aurrekontuetan diru laguntza publikoetan%25eko igoera ezartzeko, «krisiaren ondorioei hobeto aurre egin ahal izateko»; bestetik, publizitate instituzionalaren %25 euskarazko hedabideetara bideratu dadila. Horiekin batera, sektorearen eta instituzioen arteko mahai bat osatzeko ere eskatu diete hedabideek erakundeei.

«Oso pozgarria» da EAEko instituzioak publikoak ez diren euskarazko hedabideen egoeraz jarduteko mahai bat osatzearen alde egotea, Joanmari Larrarte BERRIA Taldeko kontseilari ordezkariaren iritziz. Nolanahi ere, bileretatik «kezkatuak» ere atera dira, diru laguntzen eremuan ez dutelako urratsak egiteko asmo argirik ikusi: «Krisian gaudela gogorarazi digute, eta eragozpenak sumatu ditugu. Ondo dakigu krisian gaudela, eta horrexegatik, hain zuzen,

Euskarazko komunikabideen egoera aztertzeko mahai bat eratuko duteKrisiak eragin handia izan du sektorean, eta euren kezkak helarazi dizkiete hedabideetako ordezkariek erakundeei. Diru laguntzak %25 igotzeko eskatu dute, baina ez dute baiezko erantzunik jaso

Berria2011/05/18

Page 178: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

aldarrikatzen dugu krisi garaietan laguntza publikoak ere gora egin behar duela». Larrarteren arabera, «hala egiten da» beste sektore ekonomikoetan. «Eta euskarazko hedabideen eremuan ere hala egin dezatela eskatzen dugu. Eskatzen den igoera hori ez da iristen 2 milioi eurora; 2 milioi ehun hedabiderentzat. Ez zaigu iruditzen 600 lagun lanean ari diren sektorean beste munduko eskaera denik».

Publizitate instituzionalari dagokionez, eta alderdi politikoen laguntzarekin, galderak egin dituzte Eu sko Legeb i l t z a r rean , Na fa r roako Parlamentuan eta batzar nagusietan, 2008tik 2010era publizitatean zenbat diru gastatu den eta zein hedabidetan jakiteko. Nafarroako Gobernuak soilik erantzun dio eskatutakoari, eta bakarrik 2010ari dagokionez: «Datuak ezin dira argigarriagoak izan: euskarazko hedabideetara bideratutakoa ez da iristen %0,01era». Jaurlaritzatik «informazio nahasia» jaso dute, eta ez daukate euskarazko komunikabideetara zenbat publizitate bideratu duten kalkulatzeko modurik izan. Eta diputazioetatik ez dute erantzunik jaso.

Nolanahi ere, datozen hilabeteotan lan egiteko prest azaldu dira euskaraz aritzen diren hedabideak, eta irailerako proposamen zehatz bat jarriko dute mahai gainean. «Errazena egin dugu: elkarrekin eseri eta sektorearen gaineko politika landu eta adosten saiatzeko proposamena onartu dugu.

Orain, lan egitea dagokigu, eta akordiorako espirituarekin egitea lan hori». 2012ko aurrekontuen lanketa instituzioen borondatearen adierazle izango dela ere nabarmendu dute hedabideek.

Duela zenbait aste Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordeak galdetu zuen ea zenbat euskarazko hedabide diren beharrezko, eta iradoki zuen gaur egun gehiegi direla. Larrarteren ustez, ordea, «beharrezkoak» dira daudenak eta gehiagoren beharra ere badago Euskal Herrian: «Ez da onargarria komunikabide gehiegi daudela esatea. 500.000 lagunengana iristen dira. Hori baloratu egin behar da eta horren arabera egin behar da aurrera begirako lana».

Page 179: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Duela urtebete Nafarroako herritarrek karrikan aldarrikatu zuten euskaraz bizi nahi zutela, Kontseiluak antolatu manifestazioaren bidez. Orain, herritar horiek beren botoen bitartez izanen dute aldarri berari eusteko aukera, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok Iruñean euskalgintzako hainbat kiderekin batera egindako agerraldian azpimarratu duenez.

Horregatik, igandean egingo diren Nafarroako Parlamentuaren osaketa erabakitzeko hauteskundeetan hizkuntzaren gaia kontuan hartzeko eskatu die Kontseiluak boto emaileei. Hau da, hauteskundeetan parte hartuko duten alderdiek eta koalizioek euskarari buruz zer errateko duten kontuan hartzeko eskatu du Bilbaok. «Gure eskubideak bermatzeko zer egingo duten kontuan hartuz bozkatzeko unea da».

Kontseiluko kideek alderdi eta koalizio horiengana jo dute, zuzenean, euskarari buruz galdetzera, eta erantzunak hainbat bideotan jaso

dituzte. Kontseiluaren webgunean ikus daitezke guztiak (www.kontseilua.org helbidean).

«Alderdi nagusiei euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzeko zer egingo duten galdetu die Kontseiluak». Ez dira denak erantzuteko prest agertu, hala ere. Bilduko, CDNko, Ezkerrako, NaBaiko eta PSNko kideek egin dute aurrez aurreko elkarrizketa; ez, ordea, PPNko eta UPNko kideek. Haien programa helarazi diete Kontseiluko kideei azken bi alderdi horietako arduradunek, bertzerik gabe.

Euskararen estatusari buruz, egin beharreko inbertsio ekonomikoei buruz, eta euskarak hezkuntzan edo administrazioan izan beharko lukeen tokiari buruz mintzatzen dira politikariak, bertzeak bertze, Kontseiluak egindako bideoetan.

Iazko manifestazioan herritarrek argi utzi zuten euskaraz bizi nahi dutela Nafarroan, Paul Bilbaoren hitzetan. «Nafarroako Gobernuak, ordea, jaramonik ez die egin herritarren eskaerei. Are gehiago, manifestazioa egin eta handik bi egunera Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzek esan zuen hizkuntza politika ez zutela aldatuko».

Hauteskundeen bidez herritarrek Nafarroan osatuko den gobernu berrian eragiteko aukera izanen dutela azpimarratu du Bilbaok, eta, ondorioz, euskaraz bizi ahal izateko nahia betetzeko, aukera hori baliatzeko eskatu die nafarrei, eta gaineratu du herritarrek argi utzi dutela euskaraz bizitzeko asmoari dagokionez ez dutela atzera egin.

Botoa ematerakoan euskara kontuan hartzeko eskatu die Kontseiluak nafarreiElkarrizketak egin dituzte alderdi nagusietako hautagaiekin; UPNk eta PPNk ez dute nahi izan

Berria2011/05/19

Page 180: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Euskarazko komunikabideentzako diru laguntzak %4 jaitsi ditu aurtengo deialdian Eusko Jaurlaritzak. Batik bat euskaraz aritzen diren irrati eta telebistek igarriko dute murrizketa, eta baita euskarazko orriak edota gehigarriak argitaratzen dituzten erdarazko komun ikab ideek e re. Be s t e a ldean , Interneterako eta aldizkarientzako laguntzak iaz baino handiagoak izango dira.

Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratu zuen euskarazko hedabideentzako diru laguntzen deialdia. Guztira, 5.480.000 euro emango ditu euskaraz lan egiten duten prentsa, irrati, telebista eta Interneteko komunikabideentzat, iaz baino %4 gutxiago —5.725.000 banatu zituen—.

Irratientzat 329.000 euro egon ziren iazko deialdian, eta aurten, aldiz, 250.000 besterik ez. Telebistentzako diru laguntza ere jaitsi du Jaurlaritzako Kultura Sailak, modu apalagoan bada ere. 2010ean 575.000 euro jaso zituzten, eta aurten 550.000 banatuko ditu Jaurlaritzak.

Prentsa idatzirako diru laguntzei dagokienez, euskara hutsezko egunerokoentzat (BERRIA eta eskualdeetako Hitza-k) 3.480 euro gutxiago egongo dira aurten. Aitzitik, aldizkariek iaz baino ia 150.000 euro gehiago jasoko dituzte.

Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkari eta aldizkari espezializatuentzat, 1.250.000 euro egongo dira —iaz baino 100.000 euro gehiago—, eta lurralde j a k i n e t a n a r g i t a r a t z e n d i r e n e n t z a t (herrialdeetako Hitza-k), 800.000 euro —iaz 750.000 izan ziren—.

Orrialde batzuk edo gehigarriak argitaratu euskaraz baina nagusiki erdaraz lan egiten duten komunikabideek jaitsiera handia izango dute. Iaz 718 .000 euro ja so z i tuz ten euskara erabiltzeagatik, eta aurten 250.000 jasoko dituzte.

Kultura Sailaren deialdiak agerian uzten du Jaurlaritzak Internet bidezko hedabideei eman dien garrantzia, ia bikoiztu egin baitu sareko hedabideentzako laguntza: 197.800 eurotik

Euskarazko hedabideentzako dirua %4 gutxitu du Eusko JaurlaritzakGuztira 5.480.000 euro banatuko ditu, eta diru laguntzen jaitsierak batik bat telebista eta irratiei eragingo die. Aldizkarientzako diru laguntza 150.000 euro igoko du Kultura Sailak

Berria2011/05/21

Page 181: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

380.000ra. Irratiek baino gehiago jasoko dute aurreneko aldiz euskaraz aritzen diren Interneteko komunikabideek.

Diru laguntzak eskatu nahi dituzten hedabideek hilabete dute atzodanik eskaria egiteko.

Aurreko urteetako epeak kontuan izanik, Jaurlaritzak laguntzen gaineko ebazpena —komunikabide bakoitzak zenbateko laguntza jasoko duen— ez du urte amaiera arte emango.

Hain zuzen ere, euskarazko hedabideek behin baino gehiagotan salatu dute berandu egin izan ohi dela deialdia.

Egoera larriak kezkatuta, publikoak ez diren euskarazko hedabideek bilerak egin dituzte azken asteetan instituzioekin, eta krisian egonik, konpromiso handiagoa galdegin diete. Hain zuzen, datorren urteari begira diru laguntzak %25 igotzeko eskatu diete.

Atala 2010 2011

A Euskarazko egunkariak 2.003.480 2.000.000

B Euskarazko aldizkariak 1.901.120 2.050.000

Aldizkari nazionalak 1.151.000 1.250.000

Tokiko aldizkariak 750.120 800.000

C Euskarazko gehigarriak erdarazkoetan 718.000 250.000

D Irratiak 329.000 250.000

E Telebistak 575.000 550.000

F Interneteko hedabideak 197.800 380.000

Guztira 5.725.000 5.480.000

Page 182: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Joanmari Larrarte: “Balorazio ezkorra egiten dugu, jaitsiera dagoelako”

Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideentzat eginiko diru laguntza deialdiak ez du ezustean harrapatu Joanmari Larrarte BERRIA Taldeko kontseilari ordezkaria. Datorren urtean aurrera begirako pausoak emateko eskatu du.

Jaurlaritzaren diru laguntzak %4 jaitsiko dira aurten. Zer balorazio egiten duzu?

Balorazio ezkorra egin behar da, jaitsiera dagoelako. 2009tik 2010era diru laguntzen kopuruari eutsi zion Jaurlaritzak, baina 2010etik 2011ra, ez. Sektorea adierazten ari denean erabateko krisian gaudela eta eutsi ahal izateko inbertsioak behar direla, albiste txarra da. Egia da jaitsiera horrek batez ere erdarazko egunkariei eragiten diela. Eta, ondorioz, euskarazkook gutxiago sufrituko dugula jaitsiera. Gu ez gaude euskaraz egin dezaten erdarazko hedabideak laguntzearen aurka, baina beti esan dugu deialdi honek euskarazkoentzat izan behar duela.

Aste honetan bertan euskarazko hedabide publikoek laguntzak %25 igotzeko eskatu duzue. Deialdia ez dator bat eskari horrekin.

Guk bagenekien 2011n jaitsiera bat egongo zela, eta ez gaitu ezustean harrapatu. Egoera hori kontuan izanda sortu da hedabideon kezka, eta horregatik agertu gara etorkizuneko politika diseinatzen hasteko prest. Baina horrek, era berean, neurri batzuk hartzeko exijitzen du, eta horregatik eskatu dugu datorren urterako %25eko igoera egotea.

Eguneroko prentsa idatziaren atalean mantendu egin dira laguntzak baina aldizkariei igo egin dizkiete. Zer interpretazio egiten duzu?

Ez dakit zeren ondorioa den. Oro har, jaitsiera dagoenean egunerokoan ez igartzea ontzat jo beharko dugu, nahiz eta hazkundea beharko genukeen. Badirudi aldizkarien aldeko jarrera bat dagoela, baina ez dakit zergatik den. Aldizkariak lehenesten dituelako edo argitalpen berriak iritsiko direla espero duelako. Ikusten da aldizkarien eta komunikabide digitalen aldeko apustu bat dagoela deialdian. Ia bikoiztu egiten da Interneterako dirua, eta hori, printzipioz, positiboa da. Denok ari garelako Interneten inbertsioak egiten.

Beste aldean ikus-entzunezkoak daude. Telebistei eta batik bat irratiei asko jaitsi dizkiete laguntzak.

Bai, eta harrigarria da. Are gehiago LTDrako lizentziak banatu eta telebista kate berriak sortzen ari direnean. Garatzen ari den bide batean murrizketa ezarri dute. Irratientzako lizentzia berriak ere etorriko direla ematen du.

Iaz bezala, Jaurlaritzak deialdia oso berandu egin duela salatu duzu. Nola eragiten du hedabideetan berandutze horrek?

Hilabete daukagu eskaerak egiteko, eta gero, normalean, sei hilabete pasatzen dira ebazpen bat izan arte. Horrek urte bukaeran jartzen gaitu. Eta finantzaketa arazo larriak eragiten dizkigu, laguntzetatik zenbat diru jasoko dugun oso berandu jakiten denez, banketxeetatik maileguak jasotzea oztopatzen digulako. Diru laguntzen ebazpena izaten da maileguak lortzeko abala, eta hori gabe...

Page 183: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Frantz iako Kons t i tuz io Kontseiluak atzo berean ebat z i zuen h i zkun tza g u t x i t u a k « Fr a n t z i a k o ondare» gisara onartzen duen Konstituzioko 75.1 artikuluak ez diela neholako e s k u b i d e r i k a i t o r t z e n . 2011-130 QPC ebazpenean azaldu du Konstituzioak, artikulu horren bidez, ez duela bermatzen eskubiderik e ta ez d ie la askatasun berririk ematen hizkuntza gutxituen hiztunei.

Armand Jung Alsaziako diputatu eta Frantziako Parlamentuko hizkuntza g u t x i t u e n i k e r k e t a batzordeko presidenteak gaitzetsi du Konstituzio Kontseiluaren ebazpena. 75.1 artikulua adierazpen formala baino ez dela dio.

Ju n g e k o h a r t a r a z i d u Frantziako Konstituzioak h i z k u n t z a g u t x i t u e i eskubiderik aitortzen ez b a d i e s e k u l a b a i n o beharrezkoagoa dela haien aldeko legea. Gogora ekarri d u a t z o k o e b a z p e n a k

bad i tue l a au r rek a r i ak : hizkuntza gutxituek ez zutela eskubiderik ebatzi zuen Nancyko (Frantzia) helegite auzitegiak 2010eko urriaren 28an; herriko sarreran ele biko bide seinaleak ezarri zituen herriko etxe bati horiek kentzeko eskatu zion Montpellierko auzitegiak 2010eko urriaren 12an.

Ju n g e k u s t e d u b i d e arriskutsu bat ireki dutela auzitegien erabakiak eta Frantz iako Kons t i tuz io Kontseiluaren ebazpenak. I p a r E u s k a l H e r r i a n ,

Katalunian, Okzitanian, Bretainian eta Korsikan, ele biko seinaleak kentzeko eskariak, adibidez, ez luke o z t o p o r i k . H i z k u n t z a politikaren nondik norako g u z t i e n k o n t r a d o a ebazpena. Izan ere, estatua E u s k a r a r e n E r a k u n d e Publikoko partaide da, eta, horren barnean, ele biko bide seinaleak jartzearen alde bozkatu du. Baina hizkuntza gutxituen aldeko legerik ezean, errandako h o r r e k e z d u l e g e z k o baliorik.

Berria2011/05/21

Hizkuntza gutxituen aipuak ez duela eskubiderik sortzen dio Konstituzio KontseiluakFrantziako Kultura ministroari hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamena aztertzeko eskatu diote

Page 184: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Mitterranden zain

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak hitzemandako lege xedea bertan behera gelditu ondoren, Frantziako Parlamentuko hizkuntza g u t x i t u e n i k e r k e t a batzordeak lege proposamen bat ondu zuen, eta Jungek aurkeztu. Adostasunik ezean, M a r c L e F u r U M P k o d iputatuak ber tze lege proposamen bat aurkeztu z u e n . B a i n a Fr e d e r i c M i t t e r r a n d K u l t u r a ministroak ez die ihardetsi. « T x o s t e n h o r r e t a n sakontzeko bilkura eskatu nion Mitterrandi duela zenbait hi labete, baina geroztik ez dut erantzunik ukan», azaldu du Jungek. Mitterrandi ahal bezain goiz bilkura bat antolatzeko e s k a t u d i o , h i z k u n t z a gutxituentzako lege esparru sortzeko asmoz.

Frantz iako Kons t i tuz io Kontseiluaren erabakiak eta auzitegien ebazpenak ez ditu har r i tu eu ska l g in t zako g i z a r t e e r a g i l e a k . Hastapenetik adierazi zuten 2008ko konstituzio aldaketak ez ziela bermerik ematen hizkuntza gutxituei. Haien aurkako urrats bat gehiago da oraingoa, eta azpimarratu dute konponbidea soilik hizkuntza gutxituentzako lege baten bidez eman behar dela.

«Hastapen-hastapenet ik erran genuen 75.1 artikulu horrek ez zuela hizkuntza eskubiderik aitortzen, ez berririk sortzen; Frantziako Konstituzio Kontseiluaren erabakiak ageriago uzten du l e g e b a t e n b e h a r r a , e u s k a r a re n e t a e u s k a l h e r r i t a r r e n h i z k u n t z a eskubideak bermatzeko zein g a i n e r a t e k o h i z k u n t z a g u t x i t u e n h i z t u n e n a » , adierazi du Ione Josiek, Behatokiko Ipar Euskal Herriko arduradunak.

Atzoko ebazpena ez da hizkuntza gutxituen aurkako lehena, eta, Jungek bezala, Josiek ere gogora ekarri ditu Nancy, Montpel l ier eta Korsikako auzitegietan hartu deliberoak.

Frantziako Konstituzioan ez d i r a a g e r t z e n n e u r r i zehatzak, bere funtzioa o inarr izko adierazpena

izatea delako. «Hizkuntza gutxituak babestu behar d i r e l a e r r a n d e z a k e konstituzioak, baina ez du nola erraten; horretarako, legea behar da, eta hori aldarrikatzen dugu guk aspalditik», gaineratu du Josiek.

Horre lako erabak i bat igurika zitekeela dio Paxkal I n d o S e a s k a k o l e h e n d a k a r i a k , Jo s i e k azpimarratu zituen arrazoi berberengatik. Indok dio a u z i t e g i e k e t a administrazioak arrazoia e m a t e n d i e t e l a e u s k a l g i n t z a k o g i z a r t e e r a g i l e e i . Fr a n t z i a k o Konstituzioan aldaketa egin zenean, legearen beharra aldarrikatu zuten. Argi zuten legerik gabe horrelako trabak sortuko zirela, eta berehala heldu dira.

Ekainaren 30ean hizkuntza g u t x i t u e n a l d e k o l e g e p r o p o s a m e n b a t eztabaidatuko dela zabaldu da. Baina Frantziak ez du baieztatu informazio hori; ez d u a z a l d u J u n g e n proposamena ote den, Le Furrena edo beste bat. Horri buruzko informazio gutxi dutela azaldu du Josiek. Baina, legerik ezean, atzoko erabakiak argi gorriak piztu ditu, gibelerako urrats larria baita hizkuntz eskubideen aldeko politikan.

Ione Josie: “Frantziako Konstituzio

Kontseiluaren erabakiak ageriago uzten du

lege baten beharra”

Page 185: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Max Brissonek utzi egin du EEP Euskararen Erakunde Publikoko presidentetza. 2004ko abenduan izendatu zuten kargurako, eta geroztik egindako lanaren bilana eginez utzi nahi izan du kargua. Atzo egin zuen agur esateko agerraldia. «Dolututa» mintzatu zen. «Politikari gisa ez nuke sekula pentsatuko EEPko burua uztean horrelako atsekabea eraginen zidanik, baina aitortzen dut ardura po l i t i ko batean ukan dudan esperientziarik zirrara-garrienetarikoa izan dela». Kargua utziko du, baina ez EEP. Administrazio kontseiluan segituko du.

Egun EEP erreferentzia saihestu ezina bihurtu dela uste du. Baina Frantzia osoan hizkuntza politika kontzeptua bera ez dela existitzen onartu du. Bera, euskararen garrantziaz, 1990eko hamarkadan ohartu zela dio. «Ulertu nuen nortasunaren erroak hizkuntzan daudela eta herri honek bere hizkuntza lagundu behar duela nortasuna garatu nahi badu, bere izaera zabaldu nahi badio munduari».

EEP sortu aitzin, Frantzian euskarekiko susmoak gainditu behar izan zituztela dio. «Gatazka eremua zen hasieran, eta adostasun eremua da egun» hizkuntza. Hori egiteko funtsezkoa iritzi zion estatuaren, Akitaniaren eta Kontseiluaren arteko elkarlanari. Kontsentsuan oinarritutako tresna sorturik, plangintza osatu behar zuten, eta 2006an hizkuntza politikarako txostena onartu zuten. Hilabete batzuk lehenago, martxoan, Jaurlaritzak eta EEPk lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten. Lehen aldiz, Frantziak politika publikoa ezartzen zuen abian euskararen gaia garatzeko.

Egin beharra zegoen, eta aurrekontuak lantzen «intuizioz» abiatu zirela dio. 2004an 1,2 milioi eurokoa zen funtsa, eta aurten 3,4 milioi eurokoa. «Hizkuntza politikorako funtsa hirukoiztu da, eta 2004tik 2011ra aurrekontua bikoiztu». Gaur egun hamar langile ditu EEPk. Haiek sustaturik, herriek eta herri elkargoek euskara teknikarien sarea osatzeari ekin diote, eta hogei langile dituzte gaur egun.

Onartu du, hala ere, euskara gainbeherako egoeran dagoela oraindik Ipar Euskal Herrian, eta haren alde baliatzen den dirua ez dela aski. Diru publikoa mugatua dela dio. Tartean krisialdi ekonomikoa egonik ere, erakunde publikoek diru ekarpena atxiki dutela nabarmendu du. Sortu zelarik, hiru erakundeek diru kopuru bera jarriko zutela adostu zuten. Alta, gaur egun Kontseilu Nagusiak 860.000 euro jartzen ditu, Akitaniak 800.000 euro eta Frantziako Estatuak 740.000 euro.

Euskararen gaia edo bederen EEP tresna gisa,

Berria2011/05/24

«Dolututa» utzi du EEPko presidentetza Max BrissonekSei urtez Euskararen Erakunde Publikoko burua izan ondoren, egindako lanaren bilan baikorra egin du Max Brissonek. Hizkuntza politika garatzeko plangintza, tresna eta

Page 186: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

gatazka politikoetatik at atxiki behar dela ondorioztatu du. Izan ere, erakundeen arteko diru ekarpena joko politikotik babestu behar dela dio. Diru gutxien jartzen zuenaren ekarpenak mugatzen zuen lehen EEPren funtsa. Salbuespenak onartu dira, baina ahal bezain laster, guztien arteko oreka antolatu behar dela esan du Brissonek. Anartean, zeharkako baliabideak garatu behar direla uste du, erakunde publikoen funtsak.

Hizkuntza politika plantan ezarri zutelarik, belaunaldi gazteengan eragitea deliberatu zuen EEPk. Geroztik 29 eskola publikotan emendatu da hezkuntza elebidunaren eskaintza. Baina trabak egon direla onartu du Max Brissonek. Haren iritziz, aitzinera begira, bigarren mailako eskaintza egituratzea da orain erronka

hezkuntza arloan.

Baina euskarak dituen trabak hor daude, eta ukaezinak dira. Joan den astean Konstituzio Kontseiluak adierazi zuen hizkuntza gutxituak Frantziako ondare gisa aitortzen dituen Konstituzioko 75.1 artikuluak ez dituela eskubideak sortzen ez aitortzen. Lege esparru baten alde jardutea hobesten du Brissonek. Baina EEPko presidentea kargu politikoa da, eta hori uztean askatasun gehiago ukanen duela uste du.

Adostasunean erabakitako prozedurari jarraikiz, eta azken orduko ezustekorik ez badago, Frantxua Maitiak hartuko du Brissonen tokia. Ostegunean egingo du batzarra EEPk.

Eremu arrotzean nagusi

Marka zen euskararen aldeko politika burutu behar gizona ez izatea euskalduna. Marka zen, eta da, euskarari ofizialtasuna ukatzen dion estatuak hizkuntza politika plantan ezartzea. Lege aitormenik gabe, sinesgarritasun gutxi zeukan egitasmoak. Baina Brissonek onartu zuen erronka eta mugak muga, egitura sortu eta egitasmo zabal bezain mamitsua ontzeari ekin zion. Euskalgintzako partaideen ekarpenak funtsezkoak izan ziren. Ez du ahantzi Brissonek. Onartzen du urteotan euskalgintzako eragileak izan direla euskararen aldeko lana egin duten bakarrak. Anitzetan euskalgintzaren kritika zorrotzak entzun ditu Brissonek. Bertze batzuetan, Frantziako Hezkuntzarekin gertatu den bezala, bitartekari lanak egin behar izan ditu. Lan isila usu baina agerian uzten dituenak euskararekiko mesfidantzak eta ustezko borondate onaren mugak.

Kargua uztean, dolu dela dio Brissonek eta zintzotasuna nabari zaio hitzetan. Hizkuntza gutxituen defentsan aritzea ez da baitezpada, UMPko arduradun baten ustezko eginkizunetan sartzen. Baina ongi ulertu zuen Brissonek aitzinean zuen parioa. Erretzeko aukera anitz zituen. Estatuaren erabakiak hotzak dira, eta zirrikiturik ez dio utziko euskarari, ez Konstituzioan eta, dirudienez, ez lege mailan. Baina eginkizun politikotik urrats bat haratago egin du Brissonek, onartu duelarik hizkuntza dagoela nortasunaren oinarrian. Pentsa ezina zitekeen adierazpen hori kargua hartu zuelarik. Hilabete gutxi lehenago, SNCFren kontra protesta egiten zuten demoek haien burua «On Kixotetzat» zutela adierazi zion BERRIAri. Geroztik ez dira gutxi izan SNCFrekin ukan dituen bilkurak. Ez du deus lortu haiekin, baina bai bertze eragile batzuengandik. Hautetsien onarpena lortu du, eta emeki-emeki hizkuntza politika bat plantan ezarri du. Hauskorra eta mugatua. Baina abantzu hutsetik zetorren. Kargua utzita, hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamenaren alde lan eginen duela adierazi du. Berarentzat ere, zutik dira estatuaren harresiak.

Page 187: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Frantxua Maitia izanen da EEPko presidente berria

Max Brissonek Euskararen Erakunde Publikoan utzitako kargua hartu du Alderdi Sozialistako kideak

EEP Euskararen Erakunde Publikoko Administrazio Kontseiluak Frantxua Maitia hautatu zuen atzo presidente, kargua utzi duen Max Brissonen tokian. EEP 2004an sortu zuten, Frantziak, Akitaniak, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak eta euskal kulturaren aldeko herri arteko sindikatuek bultzaturik. 2006an Brisson hautatu zuten presidente. Sei urteko ibilbidearen ondoren eta estatuak EEPren luzamena onartu ondoren, Akitaniak hartuko du horren gidaritza, Frantxua Maitia kontseilariaren eskutik.

Frantxua Maitia Frantziako Alderdi Sozialistako kidea da, Akitaniako presidenteordea eta Paueko Kontseilu Nagusiko kontseilaria ere bai, joan den martxoko hauteskundeez geroztik. Maitia Nafarroa Beherean sortu zen, Izpuran, 1952ko irailaren 21ean. 1974tik 1990era irakaslea izan zen Lakarran (Nafarroa Beherea). Ipar Euskal Herriko Alderdi Sozialistako burua da. 2004tik Akitaniako Lurralde Kontseiluko presidenteordea da. Frantziako Merituaren Ordena Nazionaleko Zalduna da, baita Ohorezko Legioko Zalduna ere.

EEPk 2006an onartu zituen hizkuntza politikarako irizpideak. Iaz Frantziako Gobernuak kontu ikuskatzea egin ondoren, EEP bertze sei urterako bideratzea deliberatu zuen. Hastapeneko irizpideei jarraikiz, EEPren burua hiru erakundeen artean partekatzen da, aldizka. Estatuak iragarri du ez duela presidentetzarik hartu nahi. Max Brissonek Kontseilu Nagusiaren izenean kargua sei urtez atxiki ondoren, Akitaniak hartuko du orain txanda, Maitiaren eskutik.

EEP plantan ezarri zutelarik oreka atxikitzea arautu zuten hiru eragile nagusiek, estatuak, Akitaniak eta Kontseilu Nagusiak diru funtsa bera ezarriko zutela adostuz. Zuzendaritzan ere arau bera ezarri zuten indarrean, zuzendaritza partekatuz.

Brissonek atzeman zituen muga berak atzemanen ditu Maitiak. Euskalgintzako gizarte eragileek azpimarratu duten bezala, Frantziako Konstituzioak ez ditu hizkuntza eskubideak aitortzen, eta hizkuntza gutxituei babesa emanen liekeen legerik ez dago. Errealitate horrek euskararen aldeko hizkuntza politika oro mugatzen du, eta etengabeko trabak eragiten dizkio. EEPk berak hautatu duen hizkuntza politikaren neurri bakoitza garatzeko tenorean, urteotan euskalgintzak pairatu eta salatu dituen trabak atzematen ditu. Frantziako Senatuak ekainaren 30ean eztabaidatuko du hizkuntza gutxituen aldeko mozio bat.

2004an 1,2 milioiko aurrekontua zuen EEPk, eta orain 3,4 milioikoa. Euskalgintzako eragileen iritziz, diru anitz da, baina ez aski euskararen beharrak asetzeko.

Page 188: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 354.000 euro gutxiago bideratuko ditu euskararen erabilera bultzatzeko helburua duten egitasmoetara aurten. Iazko laguntzen aldean, %2,7 urritu dituzte. Eta, 2009. urtekoen aldean, %4,3koa da jaitsiera; 564.000 euro inguru gutxiago dira. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen laguntza deialdian, euskalgintzarako, euskarazko hedabideetarako eta komunikazio teknologia berrietarako laguntzetan gertatu da murrizketa.

Euskara sustatzeko egitasmoak diruz b a b e s t e k o l a g u n t z e n z e n b a t e k o a «garrantzitsutzat» jo du Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak, egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta. «Sekulako ahalegina egin dugu diru laguntzei eusteko, eta lortu dugula

esan daiteke; orain gure zeregina da kopuru horiek ahalik eta hobekien kudeatzea».

Iazko laguntzekiko batez besteko murrizketa handiena euskalgintzarako laguntzen deialdian egin dute. 59.000 euro gutxiago emango dituzte. Eskola ordue-tatik kanpo euskara sustatze- ko ekimenak, etorkinak euskarara erakartzekoak, astialdiko ekintzak... «Mota horretako egitasmo gehienek diru laguntza publikoak behar dituzte, bestela ez dute bideragarritasunik», gogorarazi du Bego Muruagak, Euskararen Sustapenerako zuzendariak. 2010. urtean ekimenen puntuazioan ezarritako zenbait berrikuntza mantenduko dira aurten; lankidetza sustatzen dutenei 10 puntuko balioa ematea kasu.

IKT informazio eta komunikazio teknologien bidez euskara sustatzeko egitasmoetarako laguntza %3,3 jaitsi da. Horrez gain, laguntza hauek jasotzeko deialdian aldaketak egin dira, eta berebiziko garrantzia eman zaie softwarea euskaraz sortzeko edota euskarara ekartzeko egitasmoei. Hala, diruz lagun daitezkeen egitasmoak bi multzotara mugatu dituzte, 2010eko bost multzoen tokian: Interneterako euskarazko eduki berriak egiten dituzten ekimenek 876.000 euroren laguntza jasoko dute, eta 700.000 eurorena softwarea egiten dutenek.

Azkenik, euskarazko komunikabideentzako diru laguntzak %4 jaitsi ditu aurtengo deialdian Eusko Jaurlaritzak, BERRIAk hil

Jaurlaritzak %2,7 urritu du euskara sustatzeko diruaEuskalgintzarako, teknologia berrietarako eta hedabideetarako laguntzak gutxitu ditu Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Auzmendik aurreratu du 2012an urtarrilean eskatu ahal izango direla diru laguntzak

Berria2011/05/26

Page 189: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

honen 21ean aurreratu zuen bezala. Deialdi horretan dauden aldaketen artean, euskarazko orriak dituzten gaztelerazko egunkariei ematen zieten laguntza kendu izana dago.

Astean hamasei orri euskaraz idaztearen truke ematen zen laguntzak helburuak ez dituela bete gogorarazi du M u r u a g a k , e t a e r e mu horretan euskara sustatzeko bestelako bideak bilatuko dituztela aurreratu du.

Entitate pribatuetan eta z u z e n b i d e p u b l i k o k o korporazioetan euskararen e r a b i l e r a s u s t a t z e k o d e i a l d i a n , L a n - h i t z d e i a l d i a n , e z d a murrizketarik egon, ezta EAEko herri aginteetan

euskara nor malizatzeko EBPN deialdian ere.

2012an, aldaketak

Urte honetako laguntzen berri emateaz gain, euskara sustatzeko 2012. urteko diru laguntzen prestaketan lanean ari da dagoeneko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza.

Laguntzak datorren urteko lehen hilabetean onartuko d i tuz te la aur reratu du

Auzmendik, betitik laguntza hauekin gertatu ohi diren a t ze rapen e ta a razoak saiheste aldera. Hain zuzen e re, d e i a l d i a u r t e a re n erdialdean aurkezteak zaildu egiten du hainbat ekimen eta eragileren lana.

Diru laguntzen deialdia aurreratzeaz gain, azken u r t e e t a n e g i n d a k o ebaluazioek eragindako a l d a k e t a k t x e r t a t u k o dituztela esan dute. 2010etik deialdien ebaluazioa egiten ari da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, diruaren erabileraren jarraipena egin eta euskararen sustapenean d a u d e n p r a k t i k a o n a k ezagutzeko.

«Jakin nahi dugu zer-nolako bidetik jo behar den dauden beharrei ahalik eta modurik egokienean erantzuteko». I ldo horretat ik , IKTak e r a b i l t z e n d i t u z t e n egitasmoei garrantzi berezia emateko asmoa agerian utzi du.

Ikasketak 2011 2010

Euskalgintza 1.280.000 1.339.000

Hedabideak 5.480.000 5.725.000

LanHitz 2.400.000 2.400.000

IKT 1.576.000 1.626.000

EBPN 1.800.000 1.800.000

Guztira 12.536.000 12.890.000

Page 190: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak sustatuko hizkuntz politika defendatu du Jon Bollar erakundeko lehendakariak: «Kontseiluak udalerrien hizkuntz politikaz egindako neurketak erakusten du bide onetik goazela. Uemaren barruan dauden udalerriek lortu dituzte emaitza onenak». Aldundiekin harreman ona dutela berretsi du, eta Jaurlaritza berriarekin atzera egin dela hizkuntz politiketan.

Larunbatean egingo duzue Uema Eguna, Bergaran. Zein helbururekin?

Urtero lelo baten inguruan antolatzen dugu Uema Eguna, eta aurtengorako aukeratu duguna hau da:

Gure hizkuntzak har dezan arnas. Guretzat arnasguneak dira euskaraz era naturalean egiten den tokiak, herriak; a z k e n batean, Uemaren barruan dauden herriak. Horiei garrantzia eta lege babesa eman behar zaiela uste dugu.

Urtebete igaro da azken Uema Egunetik. Zertan aritu zarete urtebete honetan?

Urte hau oso garrantzitsua izan da guretzat. Izan ere, Uema sortu zela hogei urte bete dira, eta, horri lotuta, hausnarketa egin dugu erakundearen iraganaz, orainaz eta geroaz. Horri lotuta, Uema sortu zutenekin eta hainbat eragilerekin bildu gara. Horri esker, bide orri bat osatu dugu.

Zein izan da Uemak sorreratik egin duen ekarpenik handiena?

Lorpen nagusiena da Uemak egindako lanari esker lortu dugula udal askok euskara hutsean funtzionatzea. Hori posible dela erakutsi dugu, egin daitekeela. Guretzat horrek prestigio handia eta nabarmena ematen dio euskarari. Etorkizunera begira hori udalerri guztietara eramatea gustatuko litzaiguke. Izan ere, Kontseiluak berak udaletako hizkuntz politikaren inguruan egindako neurketak erakusten du Uemako kide diren udalerriek jarraitzen duten hizkuntz politika bide onetik doala. Mankomunitatearen barruan dauden udalerriek lortu dituzte emaitza onenetakoak. Azken hauteskundeetako emaitzek aukera paregabea ematen digute horretan beste urrats bat egiteko.

Jon Bollar: «Bozetako emaitzek erakutsi dute herritarrek erakunde euskaldunak nahi dituztela»Larunbatean egingo dute Uema Eguna, Bergaran. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak «arnasgune» gehiago aldarrikatuko ditu euskararentzat, eta babesa udalerri euskaldunentzat.

Berria2011/05/31

Page 191: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

Zer adierazten dute Uemarentzat azken udal eta foru hauteskundeetako emaitzek?

Itxaropen handikoak izan dira. Izan ere, uste dugu udalerri mordoxka bat bilduko direla Uemaren inguruan. Bozetako emaitzek argi erakutsi dute herritarrek erakunde euskaldunak nahi dituztela. Gainera, hauteskunde aurretik alderdi abertzaleetako eta hainbat erakundetako euskara arduradunekin izan ginen, eta jarrerak oso onak izan ziren. Batzuek proiektuaren aldeko apustu garbia erakutsi zuten, eta beren udalerriak Ueman sartzeko asmoa azaldu ziguten. Halakorik egiteko asmo argia erakutsi ez zutenek, berriz, argi utzi ziguten ez zutela ezer egingo Uemaren lana oztopatzeko.

Zergatik egin behar dute udalek Ueman sartzearen alde?

Alde batetik, aurrerapauso nabarmena emango dutelako herrian euskararen normalizazioan; eta, bestetik, erakutsi behar dugulako euskarak aurrera egiteko administrazioan ere erabili eta sustatu behar dela. Herritarrek erabili behar badute, agintariok ere bai. Hala egin ezean, beti egongo dira mendean hartuko duten beste hizkuntza batzuk. Erronka erabilera da.

Iragana eta oraina aztertu ostean, nolakoa gustatuko litzaizuke izatea egoera hemendik hogei urtera?

Onena litzateke Uemaren beharrik ez izatea. Izan ere, horrek esan nahiko luke udalerri guztiak euskaldunak izatea. Baina Euskal Herrian hizkuntz politika eta egoera desberdinak daude. Beraz, erronka litzateke udalerrien gehiengoa euskalduna izatea.Zertan dira zuen harremanak Eusko Jaurlaritzarekin eta aldundiekin?

Gure borondatea beti da hizkuntz politikei buruzko erabakiak hartzen diren lekuetan izatea.

Alde horretatik, deitzen gaituzten leku guztietan gaude gure ekarpena egiten. Adibidez, Eusko Jaurlaritzari lotuta, Euskararen Aholku Batzordean gaude. Haien aldetik ere ikusten da keinuren bat hitzarmenen bat sinatzeko. Baina eguneroko politiketan euskara atzera egiten ari da jaurlaritza berriarekin. Lehengoak ez zuen nota onik ateratzen, eta oraingoak are gutxiago. Aldundiekin harreman ona dugu. Gipuzkoarekin, adibidez, hitzarmena sinatua dugu. Bizkaiko eta Arabako aldundiekin ere harremanetan gaude, eta ahal bada gustatuko litzaiguke agintaldi honetan haiekin ere akordioren bat egin ahal izatea.

N a f a r r o a k o e t a I p a r r a l d e k o administrazioekin nolakoa da egoera?

Denok dakigu zein den Nafarroako Gobernuaren jarrera euskararekiko. Gure kasuan, ez gaituzte ezta bilera batean ere hartzen. Baina Nafarroan pozgarriena da duten izaeragatik Ueman egon daitezkeen udalerri guztiak erakundean daudela. Iparraldean, berriz, duela bizpahiru agintaldi hitzarmenak sinatu genituen hogei bat udalerrirekin. Hori eten egin zen Euskararen Erakunde Publikoa sortu zenean. Baina hurrengo agintaldian berriro ere harremanetan jarri nahi dugu Iparraldeko udalekin, euskalduntzean pausoak emateko.

Zer aurkituko du larunbatean Bergarara joaten denak?

Urteko Batzar Nagusia egiteaz gain, jai eta aldarrikapen egun bat prestatu dugu. Aurtengo berritasun nagusietakoa hitz gurutzatuen lehiaketa izango da. Horrekin euskaraz ere jolas daitekeela erakutsi nahi dugu. Umeentzako jolasak eta tailerrak ere egongo dira egun osoan. Ekitaldi nagusia 12:30ean izango da, San Martin plazan. Uemaren ibilbidea eta etorkizunera begirako erronkak azalduko ditugu. Kantu jirak, herri bazkariak eta kontzertuek osatuko dute egitaraua.

Page 192: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

E u s k a r a r e n E r a k u n d e Publikoko, EEP, presidente kargua hartu bezain laster, hizkuntza gutxiagotuen aldeko legerik ez duela galdeginen berretsi du eta e u s k a r a r e n e r a b i l e r a sustatzea bere lehentasuna dela adierazi du Maitiak, fi n e a n , B r i s s o n e n g idar i t zapean b ideratu l a n a r e n j a r r a i p e n e a n kokatzen du bere burua Maitiak.

E E P r e n b i g a r r e n f a s e honetan, bizi sozialaren alorra garatzeko xedea aipatu du BERRIAri eskaini elkarrizketa batean: “Gizarte osoak euskara bere gain hartu behar du, eta erabili egunerokoan; izan dadila bizi sozialean lagunekin, administrazioan egin behar dituen urratsetan, aisialdian, kiroletan eta kulturan”

H a a t i k , E E P r e n l a n a mugatua gelditzen da, izan

ere, corpus juridikorik gabe, legerik gabe, euskararen n o r m a l i z a z i o a e t a he r r i t a r ren h i zkun tza -e s k u b i d e a k e z d i r a b e r m a t z e n . M a i t i a k , l e g e a r e n b e h a r r a azpimarratu badu ere, ez du E E P r e n l a n i l d o e t a n kokatzen legearen auzia, eta gaur egun indarrean den koadroak aukerak eskaintzen dituela oroitarazi du.

Hala ere, EEPren lehen faseak agerian utzi du Estatuak, departamenduak e t a e s k u a l d e a k o s a t u erakunde batek eraginkorra izateko zer nolako mugak dituen, SNCF edota La Poste beza lako erakundeek in adibidez.

Kontseiluak, bere aldetik, h i z k u n t z a - p o l i t i k a eragingarriaren ezaugarriak zein diren definituak, ditu, eta EEPren lehendakari berriari, ezaugarri horiek

EEPren lana ez dela legea galdegitea berretsi du Frantxua MaitiakFrantxua Maitiak berrikitan hartu du Max Brissonen segida Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakari gisa. Legea ez, baina euskararen erabilera sustatzea lehentasun gisa hartuko duela nabarmendu du.

Kontseilua

Page 193: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

kontuan hartzeko deialdia luzatu nahi dio.

Lehenik eta behin, euskarari estatus egokia eskaini behar d io h i zkuntza po l i t i ka eragingarriak. Izan ere, Fr a n t z i a k o l u r r a l d e a n hizkuntzen ezagupen eta babes legalari begira maila juridiko-politikoan egiten ari den ahaleginetan parte hartu b e h a r k o l u k e E E P k o l e h e n d a k a r i b e r r i a k , euskararen ofizialtasunaren alde indarra eginez eta, oro har, frantsesak Frantzian d u e n e s t a t u s b e r b e r a eskuratzeko ahaleginetan murgildu beharko luke indar handiz.

Ezezkoa badio ere, bere e g i n k i z u n e t a n d e l a a z p i m a r r a t z e k o a d a , Estatuko ordezkari gisa lehenik, eta, berak definitu hizkuntza-politika aurrera

ateratzekoa ezinbestekoa duelako, bestetik.

Borondatearen gainean soilik oinarritzen den hizkuntza-p o l i t i k a b a t e z d a eragingarria. Are gehiago, euskaraz bizi nahi duten herritarrei, herri gogoari, ez diote erantzuten. Bestalde, h i z k u n t z a - p o l i t i k a eragingarria instituzio eta gizarte eragileen artean elkarlanean bideratu behar da, konplizitatez.

EEPko lehendakariak gizarte eragileekiko solaskidetza sendorako bideak areagotu beharko ditu. Euskararen normalizazioa fenomeno politiko-soziala da eta zentzu horretan, indar politikoek eta sozialek elkarlanerako zubi egokiak behar dituzte, orain artekoak baino eragin-garriagoak. Zentzu horretan, E E P k g a i n e r a k o

instituzioekiko solaskidetza lanetan eragi le guztien artean adostutako bideen alde egiteko engaiamendua hartu behar du lehendakari berriak, arazo sektorialei i r t e n b i d e a k e m a n e z . Euskalgintzaren funtzioa ez da EEPk hartu erabakiei babesa ematea, baizik eta kontrastatzea edota iritzia e m a t e a . G a u r e g u n , oraindik, benetako elkarlana eskas da bi multzoen artean.

Hizkuntza-politika sektore eta sail artekoa da. Izan ere, euskararen normalizazioa a l d a k e t a s o z i a l a d e n neurrian, gizarteari bere osoan eragiten dio. Zentzu h o n e t a n , E E P k o lehendakariak gizarte sektore guztietan pausoak emateko bideak hartu behar ditu eta adminis t raz ioetako sa i l guztietan eragin, osasun a l o r r e a n , j u s t i z i a n , polizian….

Hizkuntza-politika egiten dena eta egiten ez dena da, b e r a z , o r a i n a r t e azpigaratuak egon diren sektore eta sailak indartzeko engaiamendua hartu behar du. Sektore eta sailen artekoa izateaz gain, ikuspegi osoko hizkuntza-politika behar dugu. Hartzen den erabaki orok, eta hartzen ez direnek ere, eragin zuzena eta zeharkakoa dute. Ikuspegi o s o a i z a n b e h a r d u

Page 194: Urtekaria 2011

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza

hizkuntza-politikak sektoreen arteko desorekak saihesteko eta etorkizunean beharko direnak orainean prestatzen direla bermatzeko.

Horrez gain, helburu eta epe z e h a t z a k b e h a r d i t u h i z k u n t z a - p o l i t i k a e rag ing ar r i ak . Po l i t i ka planifikatu eta zorrozki ebaluatutakoaren aldeko lana egiteko dei egiten dio K o n t s e i l u a k E E P k o presidente berriari.

Adibidez, etxe bat eraikitzen ari garenean, helburuak (etxea) , eta art isauekin e r a i k u n t z a l a n a k p l a n i fi k a t z e n d i t u g u , h i z k u n t z a - p o l i t i k a r i doakionez berdin da, ez genuke elektrizitate sistema instalatuko paretak eraiki aitzin.

H i z k u n t z a - p o l i t i k a eragingarriaren helburua norbanakoak eta gizarte espazioak euskalduntzea izan behar da.

Euskararen ezagutzaren unibertsa-lizaziorantz jo behar du politiko horrek; a leg ia , her r i tar guz iek euskara ezagutuko balute, erabili nahi duten hizkuntza hautatzeko aukera ukanen lukete, hain zuzen ere, hautatzeko askatasuna.

Horretarako, Hezkuntza S i s t e m a r e n e r r e f o r m a beharrezkoa da. Era berean, ezagutza ez da nahikoa, paraleloki gizarte espazioak euskalduntzeko biderik ez b a d a , h a u d a , egunerokotasunean edozein arlotan euskara erabiltzeko aukerarik ez bada.

EEPko presidente berriak bi kontzeptu horiek ez lituzke begi bistatik galdu behar, eta, Maitiak BERRIAn eskaini elkarrizketan, biak aipagai ukan ditu, irakaskuntza sendotzeko beharra eta bizi sozialaren atala.

H o r i g u z t i a e g o k i bideratzeko baliabidez ongi hornitua, eta baliabide horiek egoki kudeatuak izan behar ditu hizkuntza-politika eragingarriak.

Dirurik gabe ez genuke etxerik eraikiko Euskararen normalizazioaren beha-rretatik oso urrun dago gaur egun EEPk erabiltzen duen aurrekontua. Nabarmen h a n d i t u b e h a r d a baliabideen poltsa.

Ezaugarri horietan guztietan oinarritu hizkuntza-politika abiatuz gero, hizkuntza-eskubideak ber matzeko tresnak izango genituzke, e s k u b i d e - u r r a k e t a sistematikoarekin bukatzen hasiko ginateke eta euskara e d o z e i n j a r d u e r a t a n normaltasun osoz erabiltzetik hurbilago geundeke.

Euskararen aldeko herri mugimenduak bere lana egiten segituko du, eta gauza bera espero dugu EEPko presidente berriaren aldetik.

Frantxua Maitia:

“Gizarte osoak euskara bere gain hartu

behar du, eta erabili

egunerokoan; izan dadila bizi

sozialean lagunekin,

administrazioan egin behar

dituen urratsetan, aisialdian,

kiroletan eta kulturan”

Page 195: Urtekaria 2011

apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila apirila

Ekaina

Page 196: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak «ekarpen garrantzitsua» egin duela nabarmendu du Garbiñe Petriati zuzendariak. Erakundeak hamar urte bete ditu aurten, eta herritarrei mezu argia bidali die Petriatik: «Euskararen etorkizuna gure esku dago. Egin dezagun denon artean». Dena den, kezka ere azaldu du administrazioek azkenaldian hartutako hainbat erabakiren inguruan, eta jarreraz aldatzeko eskatu die.

Hamar urte bete ditu aurten Hizkuntz E s k u b i d e e n B e h a t o k i a k . Z e i n hausnarketa egiten duzue urte hauetan egindako lanaz?

Uste dugu hizkuntz eskubideen alorrean ekarpen garrantzitsua egin duela Behatokiak hamar urte hauetan. Ekarpen hori bi alorretan gertatu da, batez ere. Batetik, hizkuntz eskubideen izaera eta garrantzia gizarteratu ditu Behatokiak. Ekarpen handia egin du alor horretan. Bestetik, urteroko txostenaren bidez herritarrek euskaraz bizitzeko dituzten zailtasunak azaldu eta salatu ditu. Horrela, hizkuntz eskubideen egoeraren inguruko diagnosia egin ahal izan da. Beti ere, herritarrek egindako ekarpenekin.

Herritarren ekarpena ezinbestekoa da, beraz?

Bai. Euskararen etorkizuna herritarron esku dago. Hartzen dugun jarreraren arabera

egongo da. Ez dezatela hori zama bat bezala hartu, baizik eta aukera moduan. Azken batean, dugun aukera hori baliatu behar dugu euskararen etorkizuna eraikitzeko. Gure esku b a d a g o , e g i n d e z a g u n . H o r i b a i , administrazioen parte hartzea eta babesa ere behar ditugu lan horretan.

Hizkuntz eskubideen aitortzan zein urrats egin ditu Behatokiak sortu zenetik?

Guk uste dugu hamar urte hauetan Behatokia erreferente bat bihurtu dela hizkuntz eskubideak urratu zaizkien herritarrentzat. Azken batean, badakite nora jo halako egoera bat bizi dutenean. Hortik harago, esango nuke urratsak egin direla hizkuntz eskubideen aitortzan, baina ez nahikoak. Asko dago egiteko oraindik. Euskaldunok dugun arazoa da bizi garen lurraldearen arabera ditugula

Garbiñe Petriati: «Hizkuntz komunitate gisa har gaitzatela dugu erronka»Hamargarren urtemuga bete du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Zeregin franko dagoela dio Garbiñe Petriati zuzendariak.

Berria2011/06/01

Page 197: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

a i t o r t u t a h i z k u n t z eskubideak. Azken batean, hizkuntz eskubideak kontuan h a r t u t a , m a i l a desberdinetako herritarrak gaude. Hori astakeri galanta da. Norbaitek onartuko al luke, adibidez, hori osasun eskubideekin gertatzea? Egoera horrek zaildu egiten du urratsak egitea. Beraz, h o r i g a i n d i t z e a d a etorkizunari begira dugun erronketako bat. Hizkuntz komunitate gisa hartu behar gaituzte.

Horretan arituko zarete lanean, beraz, datozen urteetan?

Bai. Baina beste bi erronka ere aipatuko nituzke. Gure j a r d u n a r e n o i n a r r i a H i z k u n t z a G u t x i t u e n Adierazpen Unibertsala da. Adierazpen horrek hamabost

urte beteko ditu aurten. Uste dugu ekarpen garrantzitsuak egin dituela baina ez dituela bere helburuak bete. Beraz, iruditzen zaigu badela garaia adierazpenean jasotzen diren beharrak gizarteratzeko eta b i d e h o r r e t a n l a n e a n hasteko.

Izan ere, estatuak baino h i zkuntz komuni ta teak h a r t z e n d i t u k o n t u a n adierazpenak. Guretzat oso garrantzitsua izango litzateke e r a k u n d e a k i k u s p e g i horretatik lanean hastea, e u s k a l d u n o k e u s k a r a z bizitzeko dugun eskubidea aitortzeko. Horrekin batera, j a r r a i t u b e h a r d u g u h e r r i t a r r e n e k a r p e n a k jasotzen eta bideratzen. Hori lortzeko orain arte tresna batzuk erabili ditugu. Baina, orain, teknologia berriek ematen dizkiguten aukerak

ere baliatu behar ditugu horretarako. Bide horretan lehen ahalegina orain aste batzuk egin genuen. Herritar b a t e k h e r r i k o o s a s u n zentroan jasandako urraketa biltzen duen dokumentala egin genuen.

Osasun arlotik datoz jasotzen dituzuen kexa eta salaketa gehienak. Baina lan eskaintza publikoan euskarak pisu gutxiago izango duela a d i e r a z i d u E u s k o Jaurlaritzako Osasun s a i l b u r u R a f a e l B e n g o a k . Z e i n h a u s n a r ke t a e g i t e n duzu?

Larrituta eta kezkatuta geratzen naiz. Izan ere, egoerari konponbidea eman beharrean, kontrakoa egiten dute. Atzerapausoak ematen dituzte, eta horrek urraketak areagotzea besterik ez dute ekarriko. Nafarroan ere antzekoa gertatzen da. A z k e n l a n e s k a i n t z a publikoetan euskarari baino pisu handiagoa eman diote ingelesari.

I n g e l e s a a r i d i r a e r a b i l t z e n , b e r a z , euskarari garrantzia kenduz joateko?B a i , e t a h o r i d a kezkagarriena. Argi dago g a u r e g u n g o g i z a r t e a

Page 198: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

eleaniztuna dela. Baina hori ezin da hizkuntza gutxituen kaltetan izan. Bertakoari ezin zaizkio ateak itxi, bideak estutu. Hori eginda, a l d a r r i k a t z e n d u t e n eleaniztasunaren aurka doaz.

Gure kultur aniztasuna pobretu besterik ez dute egiten. Iparraldean ere baz i rud i en h i zkun tza gutxituak kutur ondare gisa hartuaz urratsak egin zitezkeela. Baina sortu z i ren aur re ikuspenak kamutsak izan dira.

Ikustea besterik ez dago, adibidez, ikas leek ze in z a i l t a s u n a k d i t u z t e n unibertsitatean sartzeko azterketak euskaraz egiteko. Euskara ofiziala ez izateak dakartzan arazoak dira horiek.

A u r r e k o a s t e a n J a u r l a r i t z a k b e r a k i r a g a r r i z u e n % 2 , 7 jaitsiko dituela euskara sustatzeko laguntzak.

Bai, eta hori ere kezkatzekoa da. Horren adibide da euskarazko hedabideetarako diru laguntzen jaitsiera. Gure ustez, komunikabideena sektore estrategikoa da e u s k a r a r e n b e r r e s k u -rapenean eta garapenean, eta horrela hartua izan beharko luke. Bestela ere

n a h i k o egoera zaila dute euskarazko komunikabideek. Beraz, zaindu eta sustatu beharreko alor bat dela uste dugu, eta kezkatzekoa da laguntzetan e g i t e n d e n e d o z e i n murrizketa.

B e r d i n g e r t a t z e n d a e u s k a l g i n t z a k o b e s t e s e k t o r e e k i n . E d o z e i n m u r r i z k e t a t x a r r a d a euskararentzat.

Euskararen Erakunde Publikoko presidente berria ere izendatu zuten aurreko astean: Frantxua Maitia. Zer iruditzen zaizu?

Goiz da esateko. Iritziren bat emateko aste batzuk itxaron

beharko dugu. Orduan aurkeztuko dute datorren u r t e e t a r a k o p l a n estrategikoa, eta horren gainean emango dugu iritzia. Baina garbi dugu Euskararen Erakunde Publ ikoak asko duela e g i t e k o . B a t i k b a t ofizialtasuna lortzea da gakoa.

H o r r e t a n l a g u n t z e k o erabateko prestasuna dugu. Gure us tez , e lkarlana e z i n b e s t e k o a d a a l o r horretan.

Datorren astean biga-r r e n n a z i o a r t e k o sinposioa egingo duzue. Zein helbururekin?

Orain bost urte egin genuen aurrenekoa, eta hamargarren urteurrena aprobetxatuz beste bat egitea erabaki dugu. Helburua da Hizkuntz Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasotzen dena g i z a r t e r a t z e k o l a n e a n i n d a r r a k b i l t z e a e t a etorkizunerako erronkak zehaztea.

Adierazpenean jasotzen dena o r a i n d i k e r e g u z t i z baliagarria dela iruditzen zaigu. Hori Martin Ugalde kultur parkean egingo dugun ekitaldian irudikatuko dugu. Bertan, adierazpenak dioena berretsi eta babestuko dugu.

Page 199: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Hitzemandako epeak be te ta , Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren lan eskaintza publikoaren berri zekarren atzo EAEko aldizkari ofizialak. Hilaren 18an, larunbatarekin, egingo dituzte azterketak, Barakaldoko BECen (Bizkaia). 1.515 lanpostu atera ditu lehiaketara Jaurlaritzak. Ez dira hi tzartuak adina, gehiengo sindikalaren arabera, baina bai inoiz baino gehiago. 42 postuk ezinegona eragin dute sindikatuen artean: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako maisu-maistren artean, 42 postutan lehen hizkuntz eskakizuna baino ez dute eskatu. Azken lan eskaintzetan bigarrena eskatu dute postu horietarako.

Zenbakitan eskas geratu da eskaintza, LAB, EILAS eta ELAren iritzian. Haiek diote beste zenbaki batzuk zituela akordioak, Funtzio Publikoko Mahaian egindakoak: 1.200 lanpostuko eskaintza, eta beste 500 erretiroak-eta betetzeko. Hiru urterako ituna zen: 2010, 2011 eta 2012rako. «500 postuak ezkutatuta daude, eta hurrengo eskaintzatik kenduko dute 1.200etik 1.515erako aldea», ohartarazi du ELAko kide Xabier Irastorzak.

Ekainean egingo dituzte azterketak, baina, izatez, iazkoa da deialdia. Oraindik orain, irakasle postuen eskaintzarekin ika-mika izan d u t e N a f a r r o a k o G o b e r n u a k e t a Espainiakoak, aurrekontuen legea urratzen zuelakoan deialdiak; hasieran iragarritakoa

baino nabarmen eskasagoa zen eskaintza —400 agindu arren, 132 atera zituzten lehiaketara—. Iragan urtekoa nola baiten deialdia, Jaurlaritzak ez du uste arazoak izango dituenik Madrilekin. Besterik da aurtengo deiarekin zer gerta daitekeen. Bestela ere, ezkor agertu da Irastorza: «Zalantzak ditut, adostutako lanpostu horiek aterako dituzten edo ez».

«Dinamika» hautsi dute

Hizkuntz eskakizunei buruz egindako aldaketa bereziki larritzat jo du gehiengoak: «Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako dinamika hautsi du Jaurlaritzak, eta horretarako ez du batere arrazoirik», ohartarazi du EILASeko ordezkari Iñaki Izagirrek. Onartu du kopuruari begiratuta gutxi direla lehen hizkuntz eskakizuna duten

42 irakasle posturi hizkuntz eskakizun apalagoa ezarri die Hezkuntza SailakInoizko lan eskantzarik handiena egin du Eusko Jaurlaritzak: 1.515 postu; adostuak baino urriago direla diote

Berria2011/06/02

Page 200: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

lanpostuak —HHn eta LHn 42 postu dira halakoak, 1 . 1 8 6 t i k ; d e n e r a 8 5 , 1 . 5 1 5 e t i k — , b a i n a nabarmendu du euskaraz ez dakien jendea postua aterata sar daitekeela ikasle txikien artera; postuek bai baitute hizkuntz eskakizun hori lortzeko epe bat.

«Hezkuntza euskalduntzeko bidea ez da hori. Lehen hizkuntz eskakizunak ez du b a l i o i r a k a s k u n t z a n aritzeko».

Kezkaz mintzo da LAB ere. A i t z o l I p a r r a g i r r e : «Atzerapauso nabaria da, her ren zeb i len euska l -duntzean». Haren esanetan, j a r re ra baten i s l a da , Lanbide Heziketan irakasle

e r d a l d u n a k h a r t z e a aztertzen ari direlakoan. «Egiten ari diren urratsak o s o d i r a k e z k a g a r r i a k guretzat».

Hilaren 18an egingo dituzte lehen azterketak, baina a u r r e t i k e r e b a d u t e

h i t z o r d u a h a u t a g a i e k . Hilaren 11n, 13an eta eta 14an bilera batzuk egingo dituzte, lan eskaintzaren berri emateko. Jaurlaritzak adierazi du derrigorrezkoa dela horietan parte hartzea, ondoren azterketa egin nahi bada.

Postu horiek lortuko ez dituztenak izan ditu gogoan Ipar rag i r rek : «Batzuek egonkortasuna lortuko dute, baina, aldi berean, okertzen a r i d i r a o r d e z k o e n baldintzak.

Eskaintzak ez du hobetzen haien egoera». Izagirrek dio oposizioek ez luketela izan beharko finkotasunerako bide bakarra.

Irakasle erdaldunakEusko Jaurlaritzak ekainerako antolatu duen hezkuntzako lan deialdi publikoan, Haur eta Lehen Hezkuntzarako 42 irakasleren lanpostutan ez dute eskatuko euskararen ezagutza bermatzen duen 2. hizkuntz eskakizunik. Pentsa liteke 1.200 lanpostutik 42 gutxi direla. Kontua da duela lau urteko lan eskaintzan Haur eta Lehen Hezkuntzarako lanpostu guztiei ezarri zietela 2. hizkuntz eskakizuna, eta, beraz, oraingo hau atzerapauso nabaria dela. Gainera, euskara normaltzeari begira jarrera eskasa adierazten du. Inori ez litzaioke okurrituko gaztelaniaren ezagutza egokirik ez duen irakaslerik kontratatzea. Zergatik euskaraz ez dakitenak bai? Euskararen normalizazioa laguntzen du horrek, edo oztopatzen?

Eta, ofiziala den lurraldeetan horrela bagaude, pentsa legearen katakonbetan gauden lekuetan! Lege babesarekin, zail; baina, legerik gabe, euskarak ez du gerorik. Testuinguru horretan, ez da ulertzen EEPko buru berriaren iragarpena, alegia, bere zeregina ez dela euskararen aldeko legea eskatzea. Abiapuntu horretatik, ezin urrutira iritsi.

Page 201: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

EEP Euskararen Erakunde Publikoko presidente kargua hartu bezain laster, euskararen erabilera sustatzea lehentasuna dela adierazi du Maitiak. EEPko presidente gisa hizkuntza gutxituen aldeko legerik ez duela eskatuko erran du, eta azaldu ildo anitz lantzen ahal direla legearen mugekin jo aitzin. Bertzeak bertze, administrazioaren euskalduntzea bultzatu nahi du, eta eutsi nahi dio bitartekaritza lanari Seaskaren eta Frantziako Hezkuntzaren arteko auzia gainditzeko.

EEPk orain artean egindako lanaren balorazioa egin zenuen kargua hartzean. Zein dira aitzina begira dituen erronka nagusiak?

Max Brissonek kudeatu zuen EEPren lehen fasea, eta adostasuna egon da horretan. Transmisioaren atala landu zuen nagusiki. Iruditzen zait bigarren fase batean sartu behar

dugula, euskararen erabilera sustatzeko. Bizi soziala da alor hori. Gizarte osoak euskara bere gain hartu behar du, eta erabili egunerokoan; izan dadila bizi sozialean lagunekin, administrazioan egin behar dituen urratsetan, aisialdian, kiroletan eta kulturan. EEP gisa teknikarien sare sendoa osatu dugu, eta haien eginkizuna izanen da arlo hori sustatzea. Bertze alde batetik, aitzinean ditugun parioei begira, administrazioan eragitea da helburua. Tokiko administrazioak, direla herriko etxe edo herri elkargo, urrats hori egiten hasi dira. Herriko etxeetako langileen euskalduntzea eta horien trebakuntza urrats garrantzitsua da.

Baina orain zuek ordaintzen dituzue gastu horiek, estatuko trebakuntza egiturek ez dutelako hizkuntza arloko ikasketarik ordaintzea onartzen. Nola aldatu?

Guk ordaintzen dugu trebakuntza, baina berez bertze erakunde batzuek ordaindu beharko lukete. Departamenduko Kudeaketa Zentroak (CDG) eta Lurraldeetako Funtzio Publikorako Zentro Nazionalak (CNFPT) kudeatzen dituzte laguntza klase horiek. Herrien zergak biltzen dituzte, eta trebakuntza ordaintzen diete. Alta, hizkuntza ez dute onartzen hezkuntza gisa. Bildu gara erakunde horietako zuzendariekin arazoa konpontzeko. Iparraldeko herri elkargo eta herriek euskara sartu behar dute langileen trebakuntza plangintzetan. Ikusten badute

«EEPren lana ez da legea galdegitea, euskararen tokia zabaltzea baizik»Euskararen Erakunde Publikoak Frantxua Maitia hautatu zuen presidente kargurako maiatzaren 26an. Euskararen erabilera

Berria2011/06/02

Page 202: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

eskaria handia dela, onartu beharko dute laguntza ematea. Arlo publikoan eragin behar dugu. Garraioen munduen euskararen irudia garatzea da bertze helburu bat. Denok ditugu gogoan SNCFri egindako eskaerak, baina eragile gehiago daude. Gauza bera osasun arloan. Ezin dira denak batera egin, baina urratsez urrats irekiko ditugu ildo horiek.

EEPk atzemanen duen traba nagusia ofizialtasunik eza eta lege gabezia izanen dela dio Euskal Konfederazioak. EEPko presidentea ager daiteke aldarrikapen horretatik at?

Militante sozialista gisa, nahiago nuke lege bat balitz. Frantziako Gobernuak hitza eman zuen kokatu z i t u e l a r i k Fr a n t z i a k o m i n t z a i r a z a p a l d u a k konstituzioaren barnean. Ez du egin. Diputatuek lantalde bat osatu dute, eta lege proposamen bat osatu dute. Baina EEPren lana ez da ba i t ezpada l ege baten galdegitea, eguneroko lanean eragitea eta euskararen eremua zabaltzea baizik. Borondatea, gutizia bilatu behar dugu, eta eman gizarteari, euskaraz mintza dadin. Gainera, ezin da erran EEP ez dela legezko erakunde bat. Estatua, Akitania eta Kontseilu Nagusia egitura publikoak dira, eta gure partaide ere bai. Jadanik estatuak onartu du ez dela bakarrik bere afera hizkuntza horiek ingurumena babestea.

Erakunde publiko guztien eginkizuna da, eta, bereziki, tokiko erakundeena. Ez naiz arras ados Euskal Konfederazioak diolarik mugak atzemanen ditugula. Bada oraindik lan anitz egiteko mugak atzeman arte.

EEPren aurrekontua ez da aski zuen h i z k u n t z a p o l i t i k a r e n p l a n a osotasunean garatzeko. Bada biderik aurrekontu hori emendatzeko?

Batzuek diote ez dela aski. Oroit gaitezen lehen aurrekontua 1,6 milioi eurokoa zela eta aurtengoa 3,4 milioi eurokoa. Emendatze handiak ukan ditugu. Oroit gaitezen ze unetan gauden, krisialdi betean. Nork erran dezake aurrekontuetan guk ukan ditugun emendatzeak ukan dituela? Nehork ez. Horrek erakusten du erakunde publikoek interes handia adierazten diotela EEPri eta hizkuntza politikari. Ez garela aurrekontu aldetik mugatuak. Ahalak baditugu.

Galdera menturaz bertze n o n b a i t k o k a t ze n d a . Gizarteak ba ote du aski g u t i z i a r i k e u s k a r a atxikitzeko? Muga norabide horretan atzeman daiteke errazago. Gutizia emendatu da, baina bada lana egiteko oraindik. Ene ustez, muga h a n d i e n a k e z d i r a

aurrekontuetan atzematen.

Euskararen erabilera sustatzea da helburu, baina erakunde publikoek trebakuntzarik onartzen ez badute, noiz eta nola gaindituko dira traba horiek?

Hitzarmenak garatu behar dira, eta, horretarako, herriko etxeek eta herri elkargoek argiki nabarmendu behar dituzte haien beharrak. Orain artean tokiko erakundeek ez dute lan hori egin. Sentsibilizatu behar ditugu haien trebakuntza planetan agertzeko beharrak. Iparraldean argi erakutsi behar dugu lehentasuna ematen diegula formakuntza plangintza horiei, eta horien barnean, langileak

Page 203: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

euskalduntzeari. Horrela, herritarrek aukera ukanen dute administrazioan euskara baliatzeko.

AEK-k bermatzen du heziketa hori. EEPk zergatik ez du hitzarmen e s t r a t e g i k o r i k e g i n h e l d u e n euskalduntze eta alfabetatze arloan?

Hitzarmen bat badugu, eta diru laguntza handia ematen diogu urtero. Gure partzuer nagusienetarik da AEK. Jendea AEKra doa euskara ikastera. Ezin da nehor euskara ikastera behartu. Ene ustez, AEKri ematen dizkiogu behar diren ahalak. Baina arazorik baldin balitz, hitzarmenak berritzeko tenorean aipa ditzakegu horrelako arazoak. Guhaurek erran dugu hitzarmen politika indartu nahi dugula.

B i t a r t e k a r i t z a d a E E P k d u e n eginkizunetarik bat. Nola gaindi daiteke Seaskaren eta Frantziako Hezkuntzaren arteko liskarra?

Max Brisson EEPko presidente ohia nirekin atxikiko dut hezkuntza gaietan aritzeko. Seaskaren kasua aipatzen delarik, hitzarmen bat izenpetu zuen Frantziako Hezkuntzarekin, eta, lehen aldiz, oinarrizko onarpena adierazi

zion Seaskari. Kopuruak finkatu ziren, baina hitzarmenak finkatu baino ikasle gehiago ukan du Seaskak. Beraz, datu guztiak aztertu behar dira berriz ere, eta baliabideak eman. Hitzarmena aztertzeko unea heldu da, eta gu prest gaude bitartekaritza lana egiteko.

Euskalgintzako gizarte eragileen lana goraipatu duzu. Nola sakonduko duzu elkarlan hori?

Komunikazio arazorik baldin badago, hobetu beharko dugu. Sentitzen badute ezin egin bat eta nik laguntza ekartzen ahal badut, prest nago egiteko. Eragile nagusiak EEPren barnean daude, Aholku Batzordean, eta gure parte gisa hartzen ditut.

Aholku Batzorde hori biziarazi behar da, ahalik eta xehetasun gehien emanez eta eztabaidak antolatuz. Denen afera izatea da gure helburua, ez bakarrik erakundeena.

Herritar guztiek bezala euskal hedabideek ere krisialdi ekonomikoa pairatzen dute. Estatuak, Akitaniak eta Kontseilu Nagusiak ez dute publizitate instituzionalik erosten. Zer eginen duzu bazterketa gainditzeko?

Astearte arratsaldean bildu nintzen Georges Labazee Kontseilu Nagusiko presidentearekin, eta gai hori aipatu genuen preseski. Arazo hori mahai gainean ezarri du. Teknikari bat zegoen bilkuran, eta harekin aipatu dugu kanpaina publikoak egiten ditugularik hedabide euskaldunetan ere erakundeen publizitatea ezarri behar dela.

Aztertu beharko dugu nola gauzatu. Ez da oinarrizko trabarik. Mahai gainean dago gaia.

Page 204: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Oraingoan ere, Celaa andereak, Hezkuntza Marko Hirueledunaren inguruko informazioa helarazterakoan, erdi egiak kontatu ditu, hau da, gu engainatu nahian ari da berriz ere.

Gasteizko Hezkuntza sailburuaren arabera, dena izugarri polita da. Oso arrakastatsua izaten ari da proiektua eta harekiko hezkuntza komunitateak duen irudia eta harrera. Oraingo ereduen sistema gainditzeko «babes zabala» omen du...

Bai anderea, nik ere ile urdinik ez dudala esan dezaket, baina tindatzen dudala ez badut aipatzen, gezurretan ari naiz, ezta?

Celaaren esanetan, kritikak izan baditu ere «egundoko erantzuna» jaso du eskoletan proiektuak, eta bertan parte hartzeko eskaria handia izan omen da.

Ikasturte honetan esperimentu horretan parte hartzen duten ikastetxeak 40 dira (15 publiko eta 25 kontzertatu). Hurrengo ikasturterako beste 78 ikastetxek hartuko dute parte (45 publiko eta 33 kontzertatu). EAEko sare publikoetako %11 baino ez da sartu proiektuan.

Baina zenbakietaz hitz egin beharrean, 45 horiek lortzeko Gasteizko Hezkuntza Sailak egin beharrekoak azalduko ditugu.

2011ko hasieran, iazko ikasturtean abiatutako esperientzia zabaldu nahi izan zuen, baina irailean izan zituen arazo berdinekin topatu zen: ikastetxeek ez zioten espero zuen erantzunik

eman. Beraz, beraien eredua, eta proiektu izarra, saltzeko azpijoko bat asmatu zuten. Taldeka biltzen hasi ziren ikastetxeekin, eskaintza bereziak eginez: irakasle eta baliabide gehiago izango lituzkete, eta proiektuaren betebeharrak malguagoak izango lirateke.

Ikastetxeetan ikasturte zaila izan dute, irakasle eta ordezkapenen murrizketa ikaragarriarekin, eta bazekiten alde horretatik batzuk erakarriko zituztela.

Deialdia martxoan argitaratu baino askoz lehenago erabaki bat hartzeko premia azaltzen zuen ikastetxeetan Sailak. Deialdia egin eta eskola publiko gutxi sartuko zirenaren beldur ote zen?

Celaaren esanetan, oso proiektu arrakastatsua da, eta euskal gizartearen babes zabala omen du.

Celaa anderearen erdi egiak (gezurrak)

Iritzia2011/06/04

Page 205: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Arrakastatsua? Sare publikotik 45 ikastetxe sartu direla? 118tik erdia kontzertatuak dira, eta gogoratu behar da negoziazio berezi bat egin dutela eurekin. Zein da babes zabal hori, berak onartu duen legez, irakaskuntzako gehiengo sindikala, eragile ugari, eta abar... kontra badaude ?

Sartu ez direnak «errezeloekin» jarraitzen dutelako da, euskararen aurka doalako argi d u t e l a k o ; e t a , oraindik ere ikasle elebidunak lortzen ez b a d i t u g u , n o l a lortuko ditugu, bada, e u s k a r a r e n i r a k a s k u n t z a r i orduak kenduz?

Sailburuak gurasoek ingelera gero eta gehiago eskatzen dutela dio, baina gurasoek, aurten ere, D ereduaren aldeko hautua egin dute.

D ereduko hautuaz hitz egiterakoan, aurre-matrikulazio kanpainan bi urteko haurren gurasoei Hezkuntza Sailak bidalitako eskutitza kontuan hartu behar dugu. Bertan, betiko A, B eta D ereduez gain, eredu hirueledun berria ere aukera zezaketela esaten zitzaien —ereduak azaldu gabe eta horien emaitzak eman gabe—.

Gu ere «trilinguismoaren» aldekoak gara, are eta gehiago, eleaniztasunaren aldekoak, baina «euskaldun eleanitzak» sortzearen aldekoak, beti ere euskaratik abiatuta beste hizkuntza batzuk ikasiz, hirueletasuna ez baita hiru hizkuntza ezberdinen batuketa hutsa.

Ingelera ikasteko aitzakiarekin, euskara baztertu nahi dute. Gurasoen aurrean ingelera «bonboi» moduan erabiltzen ari dira. Jakin badakigu, hala ere, ingeleraren maila ez dela asko aldenduko oraingo D eredukotik.

Bukatzeko, egungo hezkuntza sistema prest omen dago, Celaa anderearen ustez, euskararen ezagutza eta elebitasunean sendotzen jarraitzeko

e t a , a l d i b e r e a n , atzerriko hizkuntza batean sakontzeko.

Berr iro ere datuak g o g o r a t u b e h a r a l ditugu? Gaur egun A e r e d u a k e z d u euskalduntzen, eta B ereduak ikasgaien erdia e u s k a r a z e s k a i n i z , ikasleen %33a baino ez du euskalduntzen. D ereduan ere kasu guzti-g u z t i e t a n e z d a ber matzen euskara ezagutzea.

Ikerketen arabera —t a r t e a n G a s t e i z k o

Hezkuntza Sailak berak kaleratu dituenak daude—, frogatuta geratu da, Euskal Herrian ematen den egoera disglosikoan, euskarazko murgiltze eredu batek lor ditzakeela soilik helburu horiek; alegia, euskaraz bizitzeko gaitasuna, gainerako hizkuntzetan komunikatzeko gaitasunarekin batera. Celaa anderea, mesedez, gezurrik ez.

Bego Bitorika

Sortzen-Ikasbatuaz

Page 206: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

«Politikeria merkeak» alde batera utzi, eta hiru eleko hezkuntza markoa bertan behera uzteko eskatu dio Sortzen Ikastabatuaz-ek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. «Euskarari lehentasuna emango dion hizkuntza eredu bakarra proposa dezala, euskalduna eta eleaniztuna», nabarmendu zuten atzo egindako agerraldian Aitziber Perez de Lagosek eta Julen Etxeberriak.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak beste hezkuntza eragileekin landutako e u s k a l d u n e l e a n i z t u n a k s o r t z e k o proposamenean jasotzen den eredua litzateke hori, Sortzen Ikasbatuaz-en iritziz. Gainera, hiru eleko hezkuntza proiektuaren «porrota» estaltzeko «edozein gauza» egiteko gai izatea leporatu dio Hezkuntza Sailari.

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak aurreko astean emandako datuen arabera, 118 ikastetxe inguruk parte hartuko dute datorren ikasturtean hiru eleko proiektuan: aurtengo 40ek eta beste 78k. Ikastetxe berri horietatik 46 publikoak dira, eta 32, hitzartutakoak.

Pozik azaldu zen erantzunarekin, eta hasitako bideak ez zuela atzerapausorik nabarmendu zuen. Hori dela eta, proiektuan ez parte hartzea erabaki duten ikastetxeak zoriondu nahi izan ditu Sortzen Ikasbatuaz-ek. « E u s k a r a r e n a l d e a g e r t u d u t e n irmotasunagatik eta duintasunagatik».

«Esperimentutzat» jo dute hiru eleko markoa, eta uste dute zail izango dela kanpoko ebaluaketa «objektibo» bat gainditzea. «Aurtengo esperientziak esaten digu metodologia zehatzik gabe eta irakasle gutxi batzuen gain utzita ari dela garatzen».

Gainera, eredua sustatzeko «azpijokoan» aritzea egotzi diote Hezkuntza Sailari. Hala, salatu dute aurtengo matrikulazio kanpainan Hezkuntza Sailak 2 urteko haurren gurasoei eskutitz bana bidali ziela. Bertan, betiko ereduez gain, hiru elekoa aukera zezaketela esaten zitzaien. «Informatzea ondo dago, baina guztia ematen bada.

Izan ere, badituzte eskuetan euskararen inguruan orain arte eredu ezberdinek lortutako emaitzak, eta horiek ezkutatu nahi

Hiru eleko eredua kentzeko eskatu dio Celaari Sortzen Ikasbatuaz-ekKontseiluak landutako euskaldun eleaniztunak sortzeko proposamena sustatzearen alde egin dute

Berria2011/06/08

Page 207: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

izan dituzte. Izan ere, ez dute m a rk o b e r r i a re n a l d e egiten».

Hala, gogorarazi dute, Eusko Jaurlaritzak berak emandako datuen arabera, D ereduan %66k bakarrik gainditzen dutela Europako hizkuntzen profilaren B2 maila, B ereduan %33k eta A ereduan bakar batek ere ez. «Aurrerantzean gaztelaniari eta atzerriko hizkuntzari ordu gehiago eskaini behar bazaizkie, argi dago kaltetua aterako den hizkuntza euskara dela».

Hiru eleko eredu horretan eskolak emango dituzten irakasleen prestakuntzarekin kezka eta zalantza azaldu dute. «Ingeleseko First titulua eskatuko zaie, hau da, euskarazko EGA baino dezente gutxiago.

Nola emango ditu, beraz, irakasle batek matematika eskolak ingelesez?». Ez dute ikusten, gainera, epe labur-ertainera prestakuntza plan serio bat. «Jaso duten irakasleek esaten digute, gainera, eskasa, metodologikoki desegokia eta planifikazio gabea dela».

Kontseiluaren proposamena

Sortzen Ikasbatuaz-ek argi du zein den bidea. «Ez dugu esperimenturik behar, emaitzak hor daudelako. Jakin badakigu ikasle euskaldun eleaniztunak sortzetik hurbilen dagoen eredua D eredua dela.

Izan ere, etxetik euskara dakartenentzat mantentze eredua da, eta ez dakartenentzat, murgiltze eredua».

Eredu horretatik abiatuta, E u s k a r a r e n G i z a r t e Erakundeen Kont s e i l uak hezkuntza eragileekin batera e u s k a l d u n e l e a n i z t u n a k sortzeko proposamena egin zuen, eta eskoletan hori sustatzearen alde egingo du Sortzen Ikasbatuaz-ek.

Hala, hiru eleko ereduaren proiektuan sartzeari uko e g i t e k o e s k a t u d i e i k a s t e t x e e t a k o e s k o l a kontseiluei: «Euskararen eta eleaniztasunaren aldeko

k o n p ro m i s o o s o a h a r t z e n d u t e l a erakusteko».

K o n t s e i l u a r i , b e r r i z , e u s k a l d u n e lean iz tunak sor tzeko proposamena zabaltzea eta aplikatzeko urratsak egitea galdegin dio; Hezkuntza Sailari, berriz, euskalduna eta eleaniztuna den eredu baten alde egiteko.

Jaia Gasteizen

Arabako Sortzen Ikasbatuaz-ek antolatuta, jaia izango da larunbatean Gasteizko Toki Eder ikastolan. Gu Bai Gu goiburu hartuta, euskal eskola publiko baten aldeko jaia egingo dute. Egitarau betea prestatu dute. 10:30ean hasiko da jaia, Irrien Lagunak Klubeko pertsonaien eskutik.

Goiz osoan, puzgarriak eta tailerrak izango dira umeentzat. 11:30ean, herri kirolak prestatu dituzte umeentzat: 12:00etan, euskal dantzak izango dira, eta 13:00etan, entzierroa Porrotxen zezenarekin. Tonbola, animazioa eta jatekoa ere ez dira faltako.

Page 208: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

H i z k u n t z E s k u b i d e e n B e h a t o k i a k Hizkuntza-eskubideen aitortzarako eta defentsarako estrategiak goiburupean sinposioa antolatu zuen ekainaren 8an eta 9an Donostiako Miramar jauregian. Horrekin batera, ekainaren 9an ekitaldia antolatu zuen Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.

Bertan, Behatokiaren 10. urteurrena ospatzeaz gain, Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren berrespena ere egin dute euskalgintzako zein nazioartetik etorritako hainbat ordezkarik, horren 15. urteurrenean.

Hizkuntza eskubideen aitortzarako eta defentsarako estrategiak nazioarteko sinposioaren bidez, egun hizkuntza-

k o m u n i t a t e e k b e r e n e s k u b i d e e n aitortzarako eta bermerako nazioarteak zer-nolako tresnak sortu dituen aztertu nahi izan da.

Honela, gaur egungo diskurtsoan gurea bezalako hizkuntza gutxiagotuetako kideoi b a l i a g a r r i a k i z a n d a k i z k i g u k e e n kontzeptuak jorratu ziren bertan. Batetik, hizkuntza askatasunaren mitoari aurre e g i t e k o , e s k u b i d e k o l e k t i b o e n aldarrikapenerako ideiak eskaini zituen Gironako Uniberts i tatean Fi losofian katedradun eta Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren jarraipen-b a t z o r d e k o p r e s i d e n t e J o s e p M ª Terricabrasek sarrera hitzaldian.

Gaur egun bai Euskal Herrian, bai eta Herrialde Katalanetan ere “hizkuntzen inguruko kontzientzia txikia” dela aipatu zuen Terricabrasek. Hizkuntza-eskubideak kolektiboak direla esan du eta hizkuntzen funtzioez ere hitz egin du, ildo horretan, komunikazio tresna baino gehiago direla ere aipatu zuen.

Hizkuntza aukeratzeko askatasunaren inguruan e re a r i tu dazen . Hor ren inguruan, askatasun hori “mito” bat dela a i p a t u d u z u e n I z a n e r e , m a i z

Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala berretsi dute

Kontseilua

Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala lan-tresna izateko konpromisoa berretsi dute hizkuntza gutxiagotuetako komunitateetako ordezkariek

Page 209: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

aldarrikatzen dute erdaldun elebakarrek askatasun hori , baina, “aukeratzeko askatasuna soilik hizkuntza bat baino gehiago ezagutzen duenak du; hizkuntza bakarra dakienak ezin du aukeratu” .

H i z k u n t z a - e s k u b i d eak i z an d i tu z t e hizpide behin eta berriz sinposioko parte-hartzaileek eta horretarako beharrezkoa izan zen horien definizio ahalik eta zehatzenera jotzea.

Ro v i r a y V i r g i l i U n i b e r t s i t a t e a n zuzenbide konstituzionalean katedradun eta Consell de Garanties erakundeko kide J a u m e Ve r n e t e k a z a l d u z i t u e n ahultasunak, bermeak, berezitasunak… finean hizkuntza-eskubideen ezaugarri nagusiak. Definizio batera ere ekarri zituen “eskubide publiko eta subjektiboak d i r a , h i z k u n t z a r e n e r a b i l e r a r i

dagozkionak eta izaera arrunta dutenak”. Baina definizio sinple horretan hitz bakoitzak duen semantika ikusi ahal izan da. Eskubideak aldarrikatuko baditugu, eskubide horien definizioa, subjektua etab. ezagutu behar ditugu.

E H U n z u ze n b i d e a n d o k t o re I ñ i g o Urrutiak Verneten bidetik jo zuen h i z k u n t z a - e s k u b i d e e n d e fi n i z i o

konplexuarekin zein izaerarekin, eta hizkuntza justizia edo ekitatera hurbildu nahi izan zuen.

Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko zuzendari Eduardo Ruiz Viey tezek Europako Kont se i luak h izkuntzen babeserako ezarritako mekanismoak azaldu zituen ondoren.

Eta lan-saio horri amaiera emateko, mekanismo horien benetako balioa eta horietan euskalgintzatik nola eragin dai tekeen azaldu zuen Paul Bi lbao K o n t s e i l u k o i d a z k a r i n a g u s i a k , Behatokiak hamar urtetan egindako lanaren bidez.

Lehen eguneko goizeko saioek hainbat gabez ia utz i z i tuen ager ian, ba ina CIEMEN erakundeko lagunek hizkuntzei a i t o r t z a e k i t a t i b o a e m a t e n d i e n , hizkuntzen arteko bereizkeriarik eragiten ez duen eta gurea bezalako hizkuntza k o m u n i t a t e e n b e r r e s k u r a p e n e r a k o lagungarri den Hizkuntza Eskubideen Deklaraz io Unibert sa lak e ta honen ekarpenak azaldu zituzten.

Horrela, hori bezain garrantzitsua da gizarte zibil antolatuak deklarazioaren printzipioak bere egin eta lau haizetara zabaltzea izan zen ondorio nagusia.

O s t e g u n g o i z e a n , b e r r i z , h e r r i d e s b e r d i n e t a n g a u z a t z e n d i r e n esperientzien berri jaso zuten sinposioko p a r t e h a r t z a i l e e k . A M e s a P o l a Nor mal izac ión L ingüí s t i ca , Ins t i tu t d’Estudis Occitanis, Kevre Breizh, Obra Cultural Balear, Acció Cultural del País Va lenc ià e ta Hizkuntz Eskub ideen

Page 210: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Behatokiak berak azaldu zituzten euren esperientziak.

Deustuko unibertsitatean soziologian doktore Patxi Juaristik, bestalde, gizarte zibilaren aldarrikapen arrakastatsuak zeintzuk izaten diren azaldu zuen, horien eraginkortasuna eta herri indigenen kasuetako adibideak ere eman zituen.

Gizarte zibil antolatuak eraginkortasuna ziurtatzeko baldintzak ere zerrendatu ditu, eta horiek guztiak baliagarriak izango dira gizarte zibil antolatuaren ordezkari ziren lagun guztientzat.

Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik mezu bat zaba ldu nah i i zan zuen sinposioaren amaieran: “gizarte zibil antolatuak iraulketarako gaitasuna izan

d e z a k e e t a s e g u r u e n i k h i z k u n t z a gutxiagotuetako gizarte zibil antolatua saretzeak urrats kual i tat iboak eman ditzake orain dela 15 urte Bartzelonan s i n a t u t a k o H i z k u n t z a E s k u b i d e e n Deklarazio Unibertsala behar duen tokira eramateko”.

10 urte euskaldunon hizkuntza-eskubideen alde lanean

H i z k u n t z a E s k u b i d e e n D e k l a r a z i o Un iber t sa l a ren ber re spen ek i t a ld i a antolatu zen Martin Ugalde Kultur Parkean Behatokiaren 10. urteurrena ospatzeko. Laura Mintegik, Euskal Pen Klubeko lehendakariak, deklarazioaren sorreraren inguruan hitz egin zuen.

Bestetik, bi egunotan sinposioan parte hartu zuten hizkuntza gutxiagotuetako k o m u n i t a t e e t a k o o r d e z k a r i e k e r e Hizkuntza Eskubideen Deklarazioaren garrantzia aipatu eta hau berrets iz Behatokiak egin duen berrargitalpena sinatu zuten.

Garabide elkartearen eskutik Euskal Herrian dauden Hego zein Ertamerikako h e r r i i n d i g e n e t a k o h a i n b a t komunitateetako ordezkarik ere sinatu zuten deklarazioa; Gualmapuko, Futa Koya g t u n Koz Koz M a p u e l k a r t e indigenako ordezkariak, Ekuadorreko, K a w s a y f u n d a z i o k o o r d e z k a r i a k , Mexicoko Tosepan erakundeko kideak eta Guatemalako, Cefor ma erakundeko kideak.

Euskal Herritik berriz, Kontseiluak berak, Kontseiluko bazkideek, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.

Page 211: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Astelehenean bete zituen hamabost urte H i z k u n t z E s k u b i d e e n A d i e r a z p e n Unibertsalak. Haren jarraipen batzordeko presidentea da Josep Maria Terricabras (Calella, Herrialde Katalanak, 1946).

Itxaropena bete ez dela aitortu duen arren, lanean segitu nahi du. Xedea: NBEk giza eskubidetzat jotzea hizkuntz eskubideak.

Kezkatuta zaude: ez omen dira ongi tratatzen hizkuntzak.

Ez. Ez zaie jarraitzen: jendeak uste du ikasi duela eta soilik komunikatzeko balio duela hizkuntzak. Alegia, komunikazioa dela garrantzitsua, eta hizkuntzak ez duela ikustekorik.

Baina badu: oinarrizkoa da. Utzikerian dago. Eskolan gramatika-eta irakasten dute, eta horrek gorrotagarri egiten ditu hizkuntzak.

Gainera, ikus-entzunezko kultura ari da hedatzen: begi t ik sar tzen da dena. Lehengo kultura hark, hizkuntzari leku egiten zionak, behar du garrantzia. Azkar

eta gaizki idazten dugu; eroso zaigu, baina hizkuntza suntsitzen ari gara.

Komunikatzeko bide izateaz gain, zer gehiago du, bada, hizkuntzak?

J.M. Terricabras: «Hizkuntz eskubideak giza eskubide jotzea ez litzateke aski, baina bai Hizkuntz eskubideei buruz ados jarri, eta adierazpen bat onartu zuten orain hamabost urte Bartzelonan. Hura sustatu nahian jarraitzen dute oraindik ere: NBEk oinarrizko eskubidetzat jotzea hartu dute helburu.

Berria2011/06/09

Page 212: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Komunikaziorako bide soil dela pentsatzen duenak lasai onar dezake munduan hizkuntza bakar bat egotea. Horren arabera, bila dezagun onena eta utz ditzagun besteak bere horretan. Baina ez da hori: hizkuntzarekin pentsatzen dugu, bertsoak egin, maitatu... Gure bizitzaren edukia, azken batean. Hori uzten badugu, burugabetuko dugu gizakia; izaki hiztuna baita gizakia. Eta pentsakorra, hitz egiteko gai delako.

H o r r e g a t i k u s t e d u z u d e l a garrantzitsua hizkuntz aniztasuna?

Izugarri da garrantzitsua. Hizkuntzak defendatu behar ditugu: ezin da pentsatu ere egin zenbat dauden galtzeko zorian. Euskara eta katalana ez daude hain larri, baina hizkuntza indartsuen eta hedabideen presioak arriskuan jartzen dute haien garapena.

Mehatxuzko egoera horretan, zein l e k u b e t e t z e n d u H i z k u n t z E s k u b i d e e n A d i e r a z p e n Unibertsalak?

Oso garrantzitsua izan zen. Astelehenean bete zituen 15 urte. Oso oinarrizko kontzeptuak jarri zituen paper g a i n e a n : z e r d e n norbere hizkuntza, zer den komunitate baten hizkuntza, zein garrantzi duten eskolak eta hedabideek... Arazoa da eskubideak erabiltzea. Neurr iak ezarr i behar d i r a , p r e s t i g i o a e m a n komunitatearen hizkuntzari. A z k e n b a t e a n , h i z k u n t z a n i z t a s u n a g i z a k i e n

aniztasunarekiko errespetua ere bai baita.

Sortutako itxarobideak ase ditu adierazpenak 15 urteotan?

Ez dira bete, ez. Izan gara NBEn, gure helburua delako hizkuntz eskubideak oinarrizko giza eskubide izatea. Baina horrelako auziak oso mantso joaten dira. Are, giza eskubide gisa onartzearekin ez l i t z a t e k e a s k i ; b a i b a i t a u d e a s k o errespetatzen ez direnak. Baina, gutxienik, aurrerapauso handia litzateke. Zaila da, hala ere: hizkuntza handiek ez dute behar hori, eta deseroso zaie horretaz hitz egitea, haien alde ez delako ezer esango eta litekeena delako aurka zerbait esatea. Guk uste dugu guretzat eta gu baino okerrago daudenentzat oso garrantzitsua dela.

H i z k u n t z e s k u b i d e e i l o t u t a , askatasuna ageri da maiz. Erdaldun elebakarrek aldarrikatzen dute, bertako hizkuntza ez ikasteko arrazoi gisara.

Gizon batek esan zidan niri, katalanez hitz egiteko eskatu nionean: «Ezin nauzu

behartu, gaztelaniaz hitz egiteko dudan askatasuna urratzen ari zara». Nik orduan galdetu nion ea zenbat hizkuntza dakizkien; g a z t e l a n i a s o i l i k . B e r a z , askatasuna ez, pertsona horrek ez du askatasunik; behartuta dago e l e hor re tan h i t z e g i t e r a e d o i s i l t z e r a . E s k u b i d e e i bu r u z a r i garenean, zehaztu behar da zer taz a r i garen :

eg iaz , ahalmenak dira . O r d u a n z e h a z t e n d i r a .

H o r re g a t i k , i n o n e z d u j a r t ze n :

Page 213: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

« H e r r i t a r r e k a h a l m e n hauek dituzte». Ez dago z e h a z t a s u n i k . A s k a t a s u n e k i n h o r i gertatzen da: hitz handiak er rea l i tatera ekar tzean ikusten da benetan zer den.

Hizkuntz askatasuna aldarrikatzean, irudi du hizkuntza batek bestearen aurka egiten duela.

Badago jendea uste duena oinarrian hizkuntza bat d a g o e l a , b e r e a , e t a gainerakoak gonbidatuak direla.

Gaizki ari gara horrela. Edozein hizkuntzak behar ditu legitimotasuna eta tratu duina.

B a i n a , o r a i n : i n g u r u batean egongo da beti ama h i zkun t za ba t ; Eu ska l H e r r i a n , e u s k a r a . Hizkuntza batek ezin du, t r a d i z i o a g a t i k e d o okupaz ioagat ik , bes tea ordeztu.

Z e r b a i t e r a k o d a b a t komunitateko hizkuntza; horren alde egin behar da.

H o r i h a l a , g a i n e r a k o h izkuntzak nosk i egon daitezkeela hor, erabateko errespetuz eta askatasunez.

Nahiz eta katalana izan hizkuntza ofizial bakarra Katalunian, osasun oso o n a i z a n g o l u k e g a z t e l a n i a k . Z e rg a t i k ? Badituelako hedabideak, banketxeak, egunkariak eta guztia.

Katalanak baino askoz gehiago. Batzuek esaten dute katalana gehiagok e z a g u t z e n d u t e l a k o a r r i s k u a n d a g o e l a gaztelania; horien xedea da gaztelaniaren monopolioa. Onartezina da. Errespetua izan behar da.

Inposatzen ari zarela esango dizute.

Bai, noski. Oso bitxia da: badago jendea uste duena o r a i n g o e g o e r a d e l a a s k a t a s u n e z k o a , e t a

edoze in a ldake ta de l a inposizioa. Barregarria da. O r a i n g o e g o e r a a s k o a ska ta suna zapa l t ze t i k datoz.

Hortaz, nik beste zerbait proposatzen dudanean ez d i e z a d a t e l a e s a n aurreiritziekin ari naizela; o r a i n g o e g o e r a defendatzen dutenek ere badituzte aurreir i tz iak, inpos iz ioa de fendatzen dute eta.

Guk ez dugu inposatu n a h i : p ro p o s a t u d u g u bertako hizkuntza aitortu bat egotea, eta egotea beste hizkuntza asko ere.

E ta bako i t zak e rabak i dezala zein erabili nahi duen bizitza indibidualean.

Page 214: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Hizkuntza guzt iak «askatasunez eta berdintasunez» erabil daitezen, Hizkuntz Eskubideen Nazioarteko Adierazpena berretsi zuten atzo hizkuntza gutxituen hainbat ordezkarik Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean (Gipuzkoa). 15 urte dira sinatu zela, eta oraindik ere lan tresna «emankorra» izan daitekeela aldarrikatu zuten. Idatzizko konpromiso hori egia bihurtzeko deia egin zuten. Hala, Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen A d i e r a z p e n a r e n osagarri bihurtzeko egingo dute lan.

Bartzelonan onartu z u t e n H i z k u n t z E s k u b i d e e n A d i e r a z p e n U n i b e r t s a l a gobernuz kanpoko 61 erakundek, 41 PEN klubek eta 40 a d i t u k . E g u n hauetan Donostian egin duten hizkuntz eskubideei buruzko nazioarteko sinposioaren karietara, haren balioa berretsi nahi izan du Behatokiak. Garbiñe Petriati zuzendariak etorkizunerako erronka gisa aipatu izan du, adierazpenak hizkuntz komunitateak aitortzen baititu.

Petriatiren arabera, horixe behar dute euskaldunek.

Euskararen izenean, besteak beste, Euskal PEN Klubeko ordezkariak izan ziren Bartzelonako sinatze ekitaldian. Laura Mintegi klubeko egungo lehendakariak adierazpena sinatzeko arrazoia eta espiritua ekarri zituen gogora atzoko ekitaldian. «Konbentzituta gaude hizkuntzaren alde egitea gizakiaren alde egitea dela. Elkar

u l e r t z e k o ezinbestekoa da s o l a s k i d e a errespetatzea, eta e r r e s p e t u h o r i h a s t e n d a s o l a s k i d e a r e n i z a e r a k o n t u a n hartzetik; haren h i z k u n t z a e r re s p e t a t ze t i k . Hizkuntza ukatzen bada, ukatzen da pertsona; azken batean , i zateko

e s k u b i d e a » . Etorkizunean ere hori aldarrikatzeko beharra izango dela nabarmendu zuen Mintegik. «6.000 hizkuntza inguru daude gaur egun munduan, eta gehienak arriskuan. Beraz, bizi arteko lana dugu aurretik guztiok».

Hizkuntza eskubidea delakoHizkuntz Eskubideen Nazioarteko Adierazpena berretsi zuten atzo hizkuntza gutxituetako hainbat ordezkarik Andoainen. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 10 urte bete dituela ere gogoratu zuten.

Berria2011/06/10

Page 215: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Valentziako, Balearretako, Kataluniako, Galiziako, Bretainiako, Okzitaniako nahiz Ameriketako herri indigenetako ordezkariak ere izan ziren Andoainen, beren hizkuntz eskubideak aldarrikatzeko. «Desberdinen arteko errespetuak egiten du batasuna eta elkarbizitza.

Gure hizkuntzen alde eginez, munduko beste hizkuntza komunitate guztien alde egiten ari gara», adierazi zuten. Herri indigenen kasuan, beren hizkuntzen «genozidioaz» mintzatu ziren. «Gure landareak, animaliak eta lurrak bezala, hizkuntza ere zapaltzen ari dira».

Euskalgintzaren izenean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok hartu zuen hitza. Euskarak duen egoera ekarri zuen gogora.

«Ipar Euskal Herrian hizkuntz eskubide kolektiboak ez direla existitzen entzun dugu. Nafarroan, herritarrek bizi diren lekuaren a rabera d i tuz t e a i t o r tuak h i zkun tz eskubideak; eta, EAEn, aitortuak izan arren, ez dago horien bermerako tresna juridiko-administratibo eraginkorrik».

Bilbaoren ustez, errealitate horrek eta h i z k u n t z k o m u n i t a t e e n a r t e k o berdintasunera jotzeko beharrak are beharrezkoagoa egiten dute adierazpenean jasotzen dena egia bihurtzea. «Egiazko hizkuntz bakerako urratsak egiten jarraitu behar dugu.

Gure esku egongo da adierazpenak balio erreala izatea. Gure hizkuntzaren kasuan, euskaraz bizitzeari eskubide izaera ematen dio». Kontseiluko gainerako bazkideek ere sinatu zuten adierazpena.

Behatokiaren 10. urteurrena

Baina Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren sorreraren 10. urteurrena gogoratzeko ekitaldia ere izan zen atzokoa. Bideo baten bidez, urte hauetako jardunaren irudirik esanguratsuenak ikusi ahal izan zituzten ekitaldian bildu zirenek.

Petriatik nabarmendu zuen urte hauetan lortutakoa jende askoren arteko elkarlanaren emaitza izan dela.

Lehenago erakundeko zuzendari izan zen Bi lbao, e ta hark nabar mendu zuen Behatokiari ezin zaiola «urte askoan» esan. «Itxi beharreko erakunde gisa sortu zen. Baina, zoritxarrez, asko du egiteko oraindik».

Page 216: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Identitatea izatea ez da marabilla bat. Horrelaxe dio, hitzez hitz, Joseba Sarrionandiak. Azken hilabetean bitan egin digu kuku, behin hAUSnART pentsamenduaren aldizkari jaio-berritik, eta bestean ZuZeu Interneteko albistaritik. Bietan elkarrizketa egin diote, eta bietan galdetu diote identitatearen aferaz. Izan ere, postmoderniak atzean utzia omen zuen identitatearen gaia, behin eta berriz agertzen tematzen da, han eta hemen, txiki eta handien ahotan. Eta oraindik ere zalaparta handiena sortzen duena identitate etnikoa da (barka, hitzaren itsustasuna). Etnikoa (barka, berriro), adieraren zentzu antropologikoenean, esan nahi dut (badaezpada ere).

Alegia, etnia lurraldea, hizkuntza eta kultura hirutasunaren gainean eraikitako talde identitatetzat hartzen denekoa. Utz ditzagun biologia eta genealogia albora. Horren harira, batzuek identitate nagusi bakarra defendatzen dute, beste batzuek identitate anitzak, plurilinguistikoak esate batera, bestetzuek identitate plurinazionalak edota plurikulturalak. Horraino eztabaidarako eremu izugarri interesgarri bat zabaltzen da.

Baina ba omen da pertsonak adina identitate daudela defendatzen duenik ere. Lagun batek ekarri dit aipua, eta sareak jarri dit begien aurrean: Patxi Lopez lehendakariak EAEn ez dagoela identitate bakarra esan duela, ez dagoela euskal identitatea sentitzeko modu bakarra. Horraino, ados. Baina onena ondoren bota du: «EAEn bi milioi eta erdi identitate daude». Nork bere modu sentitzen omen du euskal identitatea. Eta niri bi zalantza sortzen zaizkit: bata, espainiar identitatea ere indibiduala eta intrasferiblea ote den, hau da

inongo bereizgarriri lotu gabea edota m u n d u o s o k o bereizgarriz osatua; eta bi, ba ote den munduan hainbeste identitate biltzen duen lekurik. Euskaldunoi beti egotzi digute desberdin izan nahi izatea. Eta horixe izango da, igual, gainontzeko gizakietatik gehien bereizten gaituena. Euskal identitate jakin bat ezin onartuak, bi milioi eta erdi sortzera eraman du Lopez. Lehen arazo gutxi eta orain bi milioi eta erdi.

Baina esaten ari ginena, identitatea izatea ez dela marabilla bat. Identitatea izatearen kontzientzia ukatua izatetik sortzen delako. Ze identitatea gauza arrunta baita bestela. Eta ez da besteekiko berezi izateko kontua, berez. «Euskalduna izatea ez da gizaki izateko beste modu bat besterik. Frantziarra izatea bezala (...). Bada esaten duenik euskalduna izateagatik ezberdina zarela. Alderantziz adieraztea arrazoizkoagoa dela uste dut: euskaldun izateak besteak bezalako egiten zaitu. Euskaldun izateak ez du arazorik adierazten, ez eta ezer berezirik ere. Arazoa hasten da modu batera edo bestera eragotzi edo euskaldun izatea mugatzen dizutenean».

Zaharregiak al gara?Iritzia

2011/06/10

Page 217: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Eta euskalduna izatea euskaldun egitea da inondik ere, identitate guztiak bezala, dela nazionala, dela generozkoa, dela politikoa dela langileriarena, dela kontsumismoarena. Egin egiten gara. Eta egiteko garrantzia du izan garenenaren errelatoak. Errelato guztiak dira asmatuak, gauzak gertatu gertatzen direlako eta ondotik ematen zaiolako zentzu eta azalpen bat, kronologia batean jarri eta arrazoiak bilatu. Denak dira baleko, batik bat, izan nahi dugun hori elikatzeko balio badu. Biziarazten bagaitu.

Orain, errealismo eta apaltasun puntu bat ere ez dago gaizki. Ez gara okerragoak edo hobeak i z a n g o g a u r, a t z o z e k e n a g o a k e d o eskuzabalagoak izan garelako. Ez gara hobeak hizkuntza zaharrena edo berriena dugulako. Hautsak harrotu ditu, halaber, —apur bat, ez dakit zenbat, sarean bost lagunen 12 erantzuneko eztabaidak zerbait handia dirudi sarritan— Xabier Kintanaren azken tesiak: euskara ez dela espainola baino zaharrago. Gure identitatearen iraganaren zutabe nagusietako bat eraisten saiatu da.

Eskapatzen zaizkit azalpen filologiko guztiak, asko inportik ere ez, egia esan, zaharra ote den aitorren hizkuntz zaharra. Ez dakit, adituek esan bezate. Zer garrantzi du horrek bere horretan? Izan duguna izaten lagundu edo eragotzi egiten digu hizkuntza zaharrena izatearen usteak? Inori minik egiten diogu hori esanda? Denboran urrunetik gatozela eta irautea dela gure bertutea sinesteak laguntzen digu irauten jarraitzeko, are iraun baino bizitzen segitzeko?

Zaharrak gara edo ez? Eta zaharra izatea ona edo txarra da? Manexek zazpi urte ditu. Euskaldun ia elebakarra da, gazteleraren kolore bizi azkar eta berrienen erakarpena deskubritu berri du telebistako marrazki bizidunetan, nintendoko jokoetan, Interneteko jolasetan, zinemako pelikuletan.

—Ama, zenbat jendek egiten du euskaraz?

—Bostehun bat mila lagunek edo, ez jende askok, egia esan.

—Eta espainolez?

—Milioika lagunek, mundu osoan.

—Orduan espainola izan nahi dut.

—Baina zu euskalduna zara, euskara gutxik hitz eginagatik, oso hizkuntza zaharra da eta...

—Zaharra? Hori gainera! Orain bai, espainola izan nahi dudala.

—Baina zu euskalduna zara, nahi edo ez nahi... hemen jaio zara, kultura honetan...

Manex ordurako joana da bere jolasetara.

Bat: hemen jaio delako da euskalduna? Jaiotzez al dakar, geneetan identitatea eta areago identitate hori izateko nahia edo hala-beharrezkotasuna? Ez, euskaldun egin egin da, egin dugu, egin du inguruneak, komunitateak. Eta espainol ere egiten hasi da, hasi dugu, hasi du inguruneak, komunitateak.

Bi: zaharra izatea desatsegina bada koloretako mundu aldakor honetan, zertarako tematu horretan? Errelatoa aldatu edo beste modu batera (ere) kontatzeko garaia ez ote zaigu iritsi, izan nahi duguna izaten jarraitzeko elikatzen jarrai dezagun. Manexek, behintzat, beste erantzun bat behar du.

Lorea Agirre

Page 218: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Hezkuntza sailburua pozaren pozez dabil egunotan hiru eleko markoaren deialdi berrian 45 ikastetxe publikok parte hartu izanagatik. Esan dezagun 500dik gora direla ikastetxe publikoak EAEn, Lehen eta Bigarren Hezkuntzaren artean. Beraz, norberak atera di tzala kontuak arrakastaren neurria baloratzean. Dena den, Isabel Celaaren marko distiratsuak beste hainbat ilungune ere estali nahi luke, horretarako beta emango bagenio.

Hezkuntza Saila hizkuntza ereduen sistema gainditzea eztabaidatik kanpo uzten saiatzen ari da, arazoaren benetako gakoa hortxe dagoen arren. Duela bi urte pil-pilean zegoen giroa hizkuntza ereduen inguruan, baina egun ez da horretaz hitz egiten, baizik eta hiru eleko markoaren deialdian parte hartu behar denentz. Orain arte burutu diren ikerketa eta ebaluaketak albo batera utzi eta nahita ahaztu nahi dituzte, Lehen Hezkuntzarako B1 maila (2007) eta DBHrako B2 maila (2005) ikerketak ISEI-IVEIk berak eg inak izan ar ren. DBHren kasuan oso nabarmen jasotzen zen D ereduko ikasleen %66 iristen zela euskarazko maila egokietara eta oso urrunetik B ereduko ikasleak: %36. A eredukoei ez zitzaien frogarik pasa ere egin.

Halaber, 2009 eta 2010ean buruturiko Ebaluazio D i a g n o s t i k o e t a n k e z k a g a r r i e n a e z d a gaztelaniazko maila, non ikasleen %16k hastapeneko gaitasuna besterik ez duen adierazten, baizik eta euskararen kasuan %27ra igotzen dela hastapeneko muga horretan geratzen diren ikasleak, hots, 10-12 puntu beherago egiten

duela euskararen mailak, beste ikas arlo guztiekin alderatzen badugu.

Dagoeneko argi dago. Hezkuntza Saileko arduradunek ereduen sistema de facto aldatzeko asmoa dute, hau da, euren egitasmoa atzeko atetik eta oharkabean ezarri nahi dute gobernuan dauden bitartean. Euskararen arloan antzematen diren hutsuneak zuzentzeko baino, euskarari presentzia eskasagoa emateko. D eredua desitxuratu eta praktikan B eredu bihurtzeko bidean ari dira.

Egungo errealitatea, tamalez, ez da elebiduna. Hezkuntza Sailetik eta beste zenbait ahotsetatik, ordea, bestelako argazkia sinetsarazi nahi digute, elebitasun egoera lortua bailitzan. Nahiz eta ofizialki gure legedi zein arautegiek hala dioten, bistan da oraindik oso urrun gaudela euskara eta gaztelaniaren egoera pareko batetik. Hezkuntzan zein gizartean euskarak urrats handiak egin baditu ere, errealitate diglosiko batean bizi gara, non gaztelania inolako zalantzarik gabe hizkuntza

hegemonikoa den Hego Euskal Herrian. Beraz, gure bi hizkuntza ofizialak ezin dira abiapuntu beretik ibiltzen hasi eleaniztasun helbururantz.

Inguru euskaldunetan, euskarak egoera sendoa duen lekuetan (Ataun, Lekeitio...) ez dago inolako arazorik gaztelaniazko saioak gehitzearekin, toki askotan beharrezkoa baita. Baina inguru erdaldunetan, hau da, biztanle gehien biltzen den herri zein hirietan, euskarazko saioak ezin dira inolaz ere murriztu. Markoaren arabera, ordea, ikastetxe guztiek edozein egoeratan gazteleraz eta

Markoaren distirak ezkutatzen duena

Iritzia2011/06/12

Page 219: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

ingelesez astean gutxienez 5na orduz aritu behar dute LHn eta 6na orduz DBHn.

Bitxia da hiru eleko markoaren salmenta honekin batera gurasoen gehiengo zabalak (%75) D eredua hautatu duela bere seme-alabentzat. Zer dela-eta hautu hori? Guraso gehienak euskaraz beste hizkuntzarik ez ikastearen alde direlako? Inondik ere ez. Beste hamaika gaitasun lantzearekin batera, ingelesa eta gaztelera ikasketa prozesuan txertatzearen inguruan adostasun handia dago hezkuntza komunitatean. Kontua da gehiengo zabalak euskara ikastearen bermea ziurtatu nahi duela eta gertuko esperientziagatik —ikerketek diotena berretsiz— badakiela horretarako euskarak ikas hizkuntza nagusi izan behar duela eta are gehiago inguru hiritar erdaldunetan, alegia, eskualde gehienetan.

Egitasmoak berez onurak besterik ez baditu, zergatik saltzaile gisa ibili beharra pizgarriak banatzen? Hezkuntza Saileko arduradun ugarik berebiziko garrantzia eman d i o t e a u r t e n m a r k o a r e n salmentari, eta merkealdira jo dute bezero bila, amu gisa eta ahopeka baliabide zein irakasle geh iago e ska in i z , i ka s tu r t e honetako deialdia iazko porrotean ez amaitzeko.

Edonondik murrizketak datozkigunean, behin eta berriro inoiz baino baliabide gutxiago daudela esaten zaigunean, hara non ingelesaren ezarpenerako ez dagoen inolako oztoporik. I n g e l e s e z b a l d i n b a d a , b a d a g o d i r u a irakasleentzako ikastaroak, ikasleentzako barnetegiak, kanpoko enpresak eta abar ordaintzeko.

Testuinguru honetan, Lakuako arduradunek h i t z a r m e n b a t s i n a t u d u t e i k a s t e t x e kontzertatuekin hiru eleko markoa lantzeko, baina kasu honetan ezberdintasun nabari batez. Sare publikoan ezarritako eredu zurrunari malgutasunez eta ikastetxeen autonomia aintzat

hartuz jokatu dute. Bestela esanda, ikastetxe publikoetan ezinezkoa zena —hain zuzen ere, bateren bat horrexegatik baztertua izan da— ikastetxe erlijioso zein ikastola kontzertatuei onartu zaie. Zein jokamolde da hori?

Honaino jaso ditugu hiru eleko markoaren lilurak ezkutatzen duen zenbait ilungune. Amaitzeko, baina, irizpide orokor batzuk aipatu nahi genituzke hizkuntzen trataeraz, hiru eleko egitasmoan parte hartzaile izan ala ez, ikastetxeen egoera edozein delarik ere. Etorkizuneko eskolak —gizarteak bezala— eleaniztuna izan behar du, zalantzarik gabe, baina helburu horretarantz bertako hizkuntzen ezagutza da lehenik bermatu beharrekoa. Hain zuzen ere, euskarak

lehentasunezko trataera behar du, bertako hizkuntza izateaz gain, o ra ind ik ko lokan ba i t ago. Gaztelerak oso bestelako egoera du, ordea.

Gure hezkuntza sistemak bermatu behar du ikasleek derrigorrezko ikasketak amaitzean hizkuntza gaitasunak eskuratzen dituztela euskaraz zein gazteleraz, baita atzerriko hizkuntzaren batean e z a g u t z a f u n t z i o n a l a e r e .

Horretarako, hizkuntzen trataera bateratua landu behar da ikastetxeetan, hizkuntza saioen plangintza eta osagarritasuna bilatuz. Honek guztiak tokian tokiko egokitzapena behar du, eta ikastetxeko hizkuntza proiektuan islatua izan, hezkuntza komunitatearen artean eztabaidatu eta adostu ondoren. Argi utzi nahi dugu Lakuak sustatzen duen marko honi uko egitearekin batera eleaniztasunaren aldeko hautua egiten dugula, baina betiere euskara bermatuz. Beste hitz batzuetan, «eleaniztasuna, bai, baina ez horrela».

Belen Arrondo eta Jon Muñox

Eilaseko kideak

Page 220: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Erdibideko konponbidea eman dio EHUk iragan asteko selektibitatean euskarazko Kimika azterketan egindako hutsari. Ikasleek egin ezin zezaketen ariketa bat ageri zuen probak, oker itzuli baitzuten unibertsitateko arduradunek. Sortutako egoerari aurre egiteko, EHUk erabaki du galdera hori ez hartzea aintzat azken notan, baldin eta ikaslearen kalifikazioa txartzen badu.

Hara zer egingo duten: galdera okerraren erantzuna kontuan hartuta taxutu kalifikazio

bat —10ekiko—, eta beste bat, galdera hori aintzat hartu gabe —7,5ekiko, galderak 2,5 balio baitzuen; eta gero 10ekiko bihurtu—. Bietan emaitza onena izango da azken nota. 1.800 ikasle inguruk egin zuten Kimika azterketa euskaraz ostegunean.

Konponbide zaileko egoera sortu du huts nabariak —galdera iodo molekularrari buruzkoa zen, baina «potasio iodoa» jarri zuten euskarazkoan—, eta bidegabekeria ikasle euskaldunentzat. Selektibitatearen

Kimika azterketako hutsa aitortu du EHUk, eta nota txartzea ekidingo du

Berria2010/06/14

Euskarazko proban oker adierazitako ariketa zuzenduko dute, baina kalifikazioa hobetzen badu soilik hartuko dute kontuan erantzuna. Kimika irakasleek salatu dute «irregularra» izan dela proba; berriz egiteko eskatu dute

Page 221: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

borondatezko faseko irakasgaia da Kimika, zientzietako ikasleena, eta garrantzitsua: zientzietako graduetan, inportantzia handia ematen diote Kimika azterketari. Karrera horietan nota handia eskatu ohi dute. Azken espedientearen %40 da selektibitatearen araberakoa.

Ikasle euskaldunak ez kaltetzeko erabaki du EHUk galdera okerra ez kontuan hartzea txarrerako. «Konponbideak bermatzen du inor ez duela kaltetuko gaizki adierazitako galderak, ezta haren nota besteekin alderatzean ere».

Hori bera eskatu zion larunbatean Eusko Jau r l a r i t zak : i k a s l e guz t i en auk e ra berdintasuna errespetatzeko. Handia baita lehia unibertsitatean gustuko ikasketak egiteko lekua lortzeko: bertakoekin ez ezik, Espainiako ikasleekin ere lehia badute euskal ikasleek.

Berdintasuna bermatzeko, bi lan talde bildu zituen EHUk goiz osoan atzo, eta haiek egin zuten hautua: kalterako bada, ez hartzea kontuan galdera okerra.

Euskarazko ikasleei ez ezik, hori egingo diete gaztelaniakoei ere, desberdintasunik ez dadin sortu.

Bi batzordeek beste auzi bat ere izan zuten esku artean: azterketa bereko beste galdera bat —energia korrelazioei buruzkoa— egin ote dezaketen selektibitatean.

Hainbat irakaslek ezetz adierazi zuten, ez dela gaitegian ageri. Bereari eutsi dio EHUk: «Azterketaren edukia egokia izan zen. Bat zetorren programarekin».

Unibertsitatearekin ados dago Eusko Jaurlaritza auzi horretan. BERRIAri berretsi dio gaia badela curriculumaren zati, nahiz onartu duen ez dela «ohikoa» horri buruzko galderak agertzea unibertsitatean sartzeko hautaproban.

Ez da lehen aldia

Lehenago ere izan dira arazoak euskarazko Kimika azterketarekin EHUn. Orain bi urte, 2009an, euskarazko galdera batzuk oker zeudela salatu zuten hainbat ikaslek; ahal izan zuten moduan aritu ziren gaizkiulertuak konpontzen azterketa garaian. 2008an, Historian eta Filosofian aurkeztu zuten azterketa okerra; proba errepikatzea erabaki zuen orduan EHUk.

Batxilergoko hainbat Kimika irakaslek elkar hartu dute, eta bilera bat egin zuten atzo arratsaldean Donostian. 50 bat maisu-maistrak hartu zuten parte. Adostutako agiria lortu du BERRIAk.

Irakasleen ustez, «errespetu falta handia» izan da selektibitateko azterketa, curriculumez kanpoko gaiak sartu dituztelakoan eta e u s k a r a z k o p r o b a k o h u t s e n g a t i k : «Euskaratzea penagarria izan da, eta horrek ez du errespetatzen euskaraz ikasteko eskubidea».

Page 222: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Ezkor dira ikasleek azterketa horretan izango duten emaitzarekin. Datuak eman dituzte: haien arabera, probako A ereduan geh ienez 8 atera zezaketen ikasleek; B ereduan —han izan dira euskara hutsak—, 4,5. Hala, p r o b a « g u z t i z i r r e g u l a r r a » i z a n delakoan, berriro egiteko aukera galdegin dute. EHIGE gurasoen elkarteak bat egin du eskari horrekin. Aurrera begira ere jarri dira i r a k a s l e a k . B i e s k a r i e g i n d i t u z t e :

un ibe r t s i t a t eko a rduradunak batxi lergoko maisu-maistrekin b i l t z e a , e t a h a u t a p r o b e n koordinatzaileek dimisioa ematea.

Unibertsitateak barkamena eskatu du: «Asko sentitzen dugu ikasleei eragindako egonezinagatik».

Ikasleen Kontseiluak 200 kexa baino gehiago jaso

ditu, eta aztertzen hasi da. Dagoeneko eskatu ditu kontuak: «Ohiko ari da bihurtzen antolatzai leen okerrek ehunka ikasle kaltetzea».

Menpekotasuna: ekuazio txarra

EHUko selektibitateko Kimika azterketa euskaraz egin zuten 1.800 ikasleak euskarak bizi duen menpekotasun egoeraren nahigabeko biktima izan dira. Gaztelaniatik euskarara egindako itzulpen oker baten ondorioz —potasio iodoa moduan itzuli zuten yodo molecular— irteerarik gabeko problema bat jarri zieten. Ez da zaila imajinatzen nolako estres eta ezinegona sortuko zizkien ikasleei horrelako egoera baten aurrean egoteak.

Orain, EHUk erabaki du problema horri zegokion 2,5eko puntuazioa ez kontuan hartzea emaitza orokorra baloratzean, baldin eta ikaslea ez bada okerraz jabetu. Baina horrelako proba bat inoiz egin duenak badaki horrek ez duela zuzentzen okerrak ikasleei eragindako kaltea. Hasteko, irteerarik ez duen problema batekin topo egiteak sortzen duen urduritasunak guztiz eragin dezakeelako gainerako azterketei heltzerako garaian. Nerbioak eta estresak segurtasunik eza eta konfiantza falta eragin ohi dituzte, eta azterketa oso bat zaputz dezakete.

Eta arazo zehatz hori ikasle euskaldunei gertatzea ez da kasualitatea, jakina. Hasteko, euskarazko azterketak erdaratik itzuliak izateak agerian uzten du euskarak bigarren mailako hizkuntza izaten jarraitzen duela unibertsitatean. Hezkuntza sistemak erdaraz pentsatzen jarraitzen du, erdaraz erabakitzen eta erdaraz zuzentzen.

EHUren probara aurkeztutako hamar ikasletik sei euskaraz aritu dira. Zergatik egiten dira itzulpenak gaztelaniatik euskarara? Zeinek zigortu du euskara —eta ikasle euskaldunak— itzulpen —sarri askotan okerren— biktima izatera? Noizko euskaraz —eta bakarrik euskaraz— arituko den hezkuntza sistema menpekotasunik gabea?

Iñaki Petxarroman

Page 223: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

UPyD alderdia izan da, berriro ere, euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatzea bilatzen zuen dekretua errotik aldatzeko xedez ez legezko proposamena egin duena. Berriro ere diogu bigarren saioa delako. Izan ere, duela urte bete inguru, beste ez legezko proposamen baten bitartez Kultura Sailburu Blanca Urgellengandik zehapenak ez betetzeko urte beteko luzapena lortu zuen UPyDk.

Garai hartan aipaturiko Sailburuak luzamendu horren benetako asmoa bereziki azpimarratu nahi izan zuen ez baitzen, espero zitekeen bezala, enpresei egokitzeko denbora gehiago emateko.

Hona Sailburuaren benetako helburua: “Batetik, dekretua bera aldatzeko denbora lortzea eta bestetik, zehapen edo isunen aplikazioa geraraztea”.

Sailburuak argi eta garbi hitz egin du, eta zer asmo duen ezaguna da 2010eko azaroaren 15ean egindako komunikazioan, Dekretua aldatzeko lehen urratsak emanak zeudela iragarri baitzuen. “Luzamendu horren bigarren helburua lortu ondoren, Dekretua bera aldatzeko lehen urratsak eman dira; araudi honetatik isunak behin betiko kentzeko for mulaz ior ik egok ienaren inguruan hausnarketa egin da lehendabizi.

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuaren 2003ko 6/2003 Legean egin beharko liratekeen aldaketak ere aztertu dira. Datozen hilabeteotan Dekretuaren edukia birmoldatuko da”

Ikusten denez, UPyDk ez du denborarik galdu nahi izan eta urte beteko luzamendua agortzear dagoela hartu dute iniziatiba Urgellek hitza bete dezan eragiteko.

Edozein kasutan, Dekretuak berehalakoan hiru urte beteko dituen honetan komenigarria da Dekretuaren ezaugarri nagusiak zein diren gogoraztea, eta nola ez, horren betetze egoera zein den ezagutaraztea.Lehenengo eta behin, esan behar dugu lehendabiz iko a ldia dela euskararen

Nork bermatuko ditu kontsumitzaile euskaldunen hizkuntza-eskubideak?

Kontseilua

Patxi Lopezen Gobernuak kontsumitzaile euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatzea bilatzen zuen dekretua errotik aldatzeko asmoa berretsi du Eusko Legebiltzarrean ekainaren 16an egindako bilkuran.

Page 224: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

normalizazioarekin zerikusia duen arau batean estuki erlazionaturik agertzen direla helburu eta epe zehatzak. Orain arte, hizkuntza bat normalizatzeko hain beharrezkoa den ezaugarri hori ez da ageri izan arauetan. Helburuak eta epeak zehaztu beharrean, arian-arian, emeki-emeki eta progresibitatea bezalako kontzeptu ebaluaezinak erabili dira. Urteak daramatzagu errealitate hori kritikatzen.

Izan ere, hizkuntza baten normalizazio-prozesua, prozesua den neurrian, definizioz da progresiboa eta ondorioz, arian-arian jorratu beharrekoa. Hala ere, horrek ez du esan nahi ez direla helburuak epe zehatzekin lotu behar. Dekretu hori argitaratu arte, horrela izan da beti eta dekretu hori abiatu zenetik ez da beste inolako araurik sortu ezaugarri horiekin, beraz, harri bitxi bat da.

Beste alde batetik, lehendabizikoz aurreikusten dira zehapenak helburuak dagokien epean ez betetzekotan aplikatzekoak. Hori ere guztiz berria da euskararen normalizazioarekin zerikusia duen arkitektura juridikoan. Euskararen normalizazioaren alorrean ez dago beste inolako araurik horrelakorik eskatzen duenik.

Legeek, eragina izango badute, zehapenak aurreikusi behar dituzte bestela inplikatutako eragileen borondate hutsean oinarritzen diren diskurtso hutsak dira. Inolako funtzio eraldatzailerik gabeak dira zehapenik gabeko legeak. Izan ere, inork imajinatzen al du, kotxe gidarien borondate onean oinarritua, zirkulazio kodea zehapenik gabe?

Arauek oinarrizko eskubideak babestu behar dituzte eta babes horretan eskubidea urratua duen horren alde egin behar dute, urraketa hori gertatuko ez dela bermatuz. Dekretuaren bi elementu horiek oso positibotzat jo ditugu sortu

zen une beretik. Tamalez horiexek dira auzitan daudenak. Hala ere, aipatu Dekretuak elementu negatiboak ere izan baditu:

Dekretua ez da aplikatzen autonomia erkidegoko udalerri guztietan, izan ere, %33ko gutxieneko ezagutza tasa behar da udalerri hori aplikazio esparruan sar dadin.

Horrek de facto Nafarroakoa bezalako zonifikazioa sortzen du. Bestalde, Dekretuak ez ditu inplikatzen enpresa guztiak, tamaina handikoak soilik eta ez ditu bere barnean merkataritza-jardun guztiak hartzen.

Energia-hornitzaileak, gainazal handiak, garraio-enpresak, komunikazio-operadoreak eta finantza-erakundeak dira inplikatutakoak. Bestalde, enpresen jarduna bere osoan ez da arautzen eta kanpoan gelditzen dira aspektu garrantzitsuak, etiketak esate baterako. Hortaz, ikusten denez, elementu positiboak baditu ere, hutsune nabarmenak eta galantak baditu.

Dekretuak ezartzen dituen helbururik eskuragarrienak bigarren urterako bete behar zituzten inplikatutako enpresek. Kontseiluak aipaturiko arauaren betetze maila zein den

Page 225: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

aztertu du landa lan sakon bat eginez EAE osoan.

Osotara 27 enpresa behatu dira, Dekretuak barne biltzen dituen sektore guztietakoak. Enpresa horietatik 16k, enpresa gehienek alegia, ez dute dekretua betetzen eta ondorioz, isunak jaso beharko lituzkete euskaldunon hizkuntza-eskubideak urratzen dituztelako eta bi urteko epean ez diotelako urraketa horri bukaera eman. Honako hauek dira enpresok:

Carrefour, Zara, El Corte Inglés, Eroski, Eroski Móvil, Orange, Eusko Tren, Renfe, FEVE, La Unión, Iberdrola, Repsol, Cepsa, BBVA, Vital Kutxa eta Banco Santander.

2011ko ekainaren 16an egin zen Eusko Legebiltzarrean UPyDk aurkeztutako ez legezko proposamenaren inguruko eztabaida. Legebiltzarrean bertan egon zen Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia.

Kontsumitzaile euskaldunon hizkuntza-eskubideen alorrean Lopezen Gobernuak eman nahi duen atzerapausoa lotsagarritzat eta iraingarritzat jo zuen. Eskubideen urraketa

betikotzeko bidea ireki duen erabakia dela baloratu du. Bereziki haserre agertu da PSEk argudiatu duen seduzitu beharrarekin. “25 urte daramatzagu seduziten eta hala ere, enpresen borondate hutsa ez da nahikoa izan euskaldunon hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoarekin bukatzeko;hortaz, zer egin nahi dute seduzitzeko orain arte egin ez dena?”

Zilegi da galdetzea zein den PSE, PP eta UPyDren proposamena eskubideak babesteko, zilegi da galdetzea alor sozioekonomikoan euskara askatasunez erabiltzeko zer egin behar duten, zilegi da galdetzea, beraz, EAEko hizkuntza ofiziala eta berezkoa den euskarak dagokion lekua izan dezan zein den abiatu nahi duten politika eragingarria.

Beldur gara, hala ere, ez dugula erantzunik jasoko, politika horren atzean euskararen normalizazioaren kontrako jarrera aktiboa gordetzen delako.

Berehala ezagutuko dugu Urgellek zuzentzen duen sailak egingo duen proposamena. Edozein kasutan atzerapauso nabarmena aurreikusi behar dugu egin dituen adierazpenetan oinarritzen bagara.

Gauzak horrela, beste behin ere, gure jardun mi l i tantea izango da euskarar i a lor sozioekonomikoan lekua egingo diona eta herritarrontzat babes juridikoa ezean babes soziala artikulatu beharko dugu.

Euskaraz bizi nahia alor guztietara eramanez j o r r a t u k o d u g u e r a g i n g a r r i t a s u n e z normalizazioaren bidea, bai eta alor s oz i o e k o n o m i k o a n e re . E u s k a r a re n normalizazioak duen aktiborik biziena herritarren inplikazioa den neurrian bideak irekitzen jakingo dugula erabat ziur gaude.

Page 226: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Ohi bezala, Filosofia azterketa eginez ekinen diote baxoari Ipar Euskal Herriko ikasleek, eta, ohi bezala, ikasketa guztiak euskaraz egin ondoren, frantsesez egin beharko dute haien ikasketetan funtsezkoa den azterketa. Aurten etsamina euskaraz egiteko aukera aztertuko zuela erran zuen Bordeleko Errektoretzak, baina azkenean aukera baztertu, eta, orain artean bezala, frantsesez egin beharko dute.

Seaskako guraso eta langileek elkarretaratzea eginen dute Baionako Cassin lizeoaren aitzinean, Bordeleko Errektoretzak hitza jan duela salatzeko.

Azterketa frantsesez eginaraztea ikasketa guztiak euskaraz egin dituzten ikasleen kaltetan dela dio Seaskak. Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak bat egin dute Seaskaren ekimenarekin, eta 07:15ean Cassin lizeoan elkarretaratzera deitu dituzte euskaltzaleak.

Diskriminazioa salatzeko

Azterketak euskaraz egin nahi izateagatik ikasleek diskriminazioa pairatzen dutela salatu du Behatokiak. Nabarmendu du Seaskaren Etxepare lizeoko ikasleek azterketa euskaraz egiteko eskaria egin ziotela errektoreari. Alta, Euskararen Erakunde Publikoaren lehentasuna belaunaldi berriak euskalduntzea izan arren euskaldunen eskubideak urratuak direla adierazi du Behatokiak. Bizi osoan ikasketak frantsesez egin dituzten ikasleen parean euskaldunek zailtasun gehiago dauzkatela dio.

Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak ere ikasleen eskubideen zangopilatzera deitu dute, eta Seaskak gaur goizerako antolatutako elkarretaratzera joateko deia egin dute.

Beste behin frantsesez egin beharko dute baxoa Berria

2011/06/16

Ikas leek F i losofia probar i ek inen d iote, e ta euskalgintzako eragileek protesta eginen dute Baionan

%97,35NUPen selektibitatea gainditu duten D ereduko ikasleak

Iragan astean selektibitatea egin zuten 2.393 nafarretatik 2.267k gainditu dute; hots, %94,73k. D ereduko ikasleen artean, gehiagok gainditu dute proportzioan: %97,35ek.

Page 227: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Enpresaren idazpurua gaztelania hutsean duten lantokiek eta bezeroak euskaraz artatzen ez dituztenek ez dute isunik jasoko, PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako lege proposamena aurrera ateratzen bada. Arrazoi horiek direla-eta isunak jartzea aurreikusten duen araua uztailaren 17an da indarrean sartzekoa, baina PSE-EEk aldatu egin nahi du lege hori.

Eusko Legebiltzarrak 2003an onartu zuen Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua. 2008an, ordea, legea aldatu zuen, besteak beste «hizkuntza eginbeharrak» betetzen ez dituzten enpresei jarri beharreko isunak zehazteko. Isunak 2008an zehaztu baziren ere, araua uztailaren 17an da indarrean sartzekoa. Izan ere, haren aplikazioa urtebetez atzeratu zuen Eusko Legebiltzarrak iazko uztailean. 2008an eginiko aldaketak ez badituzte bertan behera uzten, 3.000 eta 600.000 euro bitarteko zigorrak ezarriko zaizkie lantokiei. Besteak beste, lantokien tamainaren eta kokapenaren araberakoa izango da ordaindu beharreko diru kopurua.

Jose Antonio Pastor eta Vicente Reyes PSE-EEko legebiltzarkideek aurkeztu dute legea aldatzeko proposamena. Reyesen arabera, enpresei isunak jartzea jasotzen duen araua ez da egokitzen hemengo «errealitate soziolinguistikora». Baieztapen horren argudio gisa, Reyesek adierazi du euskaraz senideen artean egiten dutenak ez direla herritarren %13ra ailegatzen: «Testuinguru

horretan, ez dago isunak jartzea justifikatzeko arrazoirik». Gainera, isunak ezartzea erabakitzean, hizkuntza gaietan PSE-EEk eta EAJk zuten adostasuna hautsi izana egotzi dio Reyesek Juan Jose Ibarretxe buru zuen Eusko Jaurlaritzari.

Gaitzespenik ez sortzea xede

Herritarren artean «gaitzespenik» sortzen ez duten eta horien borondatera «egokitzen» diren euskararen aldeko ekimenak sustatzea da PSE-EEk aurkeztutako lege proposamenaren xedea, Pastorrek ziurtatu duenez. Haren irudiko, euskararen aldeko politikak ezin dira «inposizioan» oinarritu, eta herritarren «atxikimendu askea» bilatu behar dute. Eusko Legebiltzarrak lege proposamena «adostasun zabal batekin» onartzea espero duela gaineratu du legebiltzarkideak.

Isunak jarriz euskararen alde ez egiteaz gain, erabaki horrek bestelako arazoak sor ditzakeela iritzi dio Pastorrek. Ziurtatu duenez, euskaraz ez dakiten beharginek lanpostua galduko dute, hainbat enpresak langile elebidunak beharko dituztela eta. Hizkuntza eskakizunak betearazteko isunen auzia dela eta, PSE-EEk eta Kataluniako PSCk dituzten jokabide ezberdinen zergatiak azaldu ditu Pastorrek. Biek jarrera «ezberdina» dutela esan du, herrialdeetako errealitate soziolinguistikoa ezberdina dela argudiatuz.

Euskara erabiltzen ez duten saltokiei isunik ez jartzeko eskatu du PSE-EEk

Berria2011/06/16

Legebiltzarkide Vicente Reyesen ustez, isunak ez dira egokitzen hemengo «errealitate soziolinguistikora»

Page 228: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Berriozar Irratiko albistegiak egiten Txari Eleta eta Aintzane Castillo kazetariak hasi dira. Arduradun lanak Pello Uhartek betetzen ditu (Zubieta, Nafarroa, 1943).

Nola sortu da Berriozar Irratia?

Berriozarko Udalak aspaldi izan zuen irrati bat. Azken aldian itxita zegoen, eta orain berriro martxan jartzea erabaki zuten, herritarrei infor mazioa eta ais ialdia eskaintzeko. Eta, bestetik, gazteei saioak egiteko aukera emateko.

Zer ezaugarri ditu irratiak, eta hizkuntza aldetik zer portzentaia daude edukietan?

Udalak oinarri batzuk finkatu eta deialdi publikora deitu zuen. Hizkuntza aldetik %25 gutxienez euskaraz izan behar zela ezarri zuten. Eguzkiplaza elkarteak irabazi zuen lehiaketa. Eta elkartearen asmoa da portzentaia hori handitzea, euskararen presentzia handiagoa izatea alegia.

Zer programaziorekin hasi zarete?

Oraingoz, hiru albistegi egiten ditugu astean. Hiru horietatik bi gaztelaniaz dira,

eta bat euskaraz. Asteazkenekoa izaten da euskaraz.

FMko 100.8 frekuentzian entzun daitezke s a i oak . H i ru a lb i s t eg i h o r i ek d i r a derrigorrez egin behar ditugunak. Hortik aurrera, elkarteak nahi edo ahal duena egin dezake. Gure asmoa, behintzat, euskarari tarte handiagoa ematea da.

Aurreko asteburuan ikastaro bat antolatu zenuten. Zein izan zen helburua eta zer moduz joan zen?

Hasteko, kontuan izan behar da gurea irrati publiko bat dela. Nahi dugu ahalik eta parte hartze handiena izatea. Batez ere gazteek parte hartzea nahi genuke. Horretarako jendea trebatu behar dugu,

Pello Uharte: «Euskarak gutxienez %25a behar duela ezarri dute, baina hori gaindituko dugu»

Berria2011/06/16

Azkeneko urteetan itzalita egon da Berriozarko Udalaren irratia. Berriki lehiaketa batera deitu zuten, eta Eguzkiplaza elkarteak berpiztu du irratia. Ilusioz ekin diote proiektuari.

Page 229: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

saioak egiten eta tresneria erabiltzen.

H e l b u r u h o r i e t a r a bideratuta egin genuen ikastaroa. Hogei lagun izan z i r e n i k a s t a r o a n , e t a pentsatzen dugu horietatik batzuk irratsaio berriak egingo dituztela.

Horrenbestez, herritar g u z t i e i i re k i a d a go irratia, ezta?

B a i . B a i n a b a l d i n t z a batzuk bete behar dira. Ikastaroa egin behar da, edo bestela irratigintzan nolabaiteko trebakuntza bat dutela egiaztatu behar da. Saioa egiten dutenei eskatuko diegu errespetuz aritzea. Horren gainean pixka bat egon behar dugu, a z k e n fi n e a n , erantzukizuna Eguzkiplaza e l k a r t e a r e n a b a i t a .

H a s i e r a n b e h i n t z a t jendeari eskatuko diogu txintxo portatzeko.

B e r r i o z a r ko t o k i ko k o m u n i k a b i d e e n egoera nolakoa da?

Badago euskara hutsean a r g i t a r a t z e n d e n h i l a b e t e k a r i b a t : Z o r r o k a r i a . Z o r r i k a euskara elkarteak egiten du. Aldizkari xumea da, b a i n a g a r r a n t z i t s u a . B e s t e t i k , E g u z k i p l a z a e l k a r t e a r e n a g e r k a r i d i g i t a l a d a g o : Eguzkiplaza.net.

I n f o r m a z i o k o n t u e t a n ibilia zen elkartea, eta horregatik animatu zen u d a l a r e n l e h i a k e t a r a aurkeztera. Ikusi genuen aukera polita litzatekeela irratia herriko informazioa zabaltzeko.

Baduzue harremanik inguruko irratiekin?

B a i , E u s k a l e r r i a I r r a t i a re k i n h a r re m a n zuzena dugu. Txari Eleta g u r e e s a t a r i a b e r t a n aritzen da. Euskalerria Irratiaren magazin batzuk ere jartzen ditugu gurean. In fo7rek in e ta Eguzk i Irratiarekin ere badugu harremana. Baita Aralar irratia eta Esan Erran i r r a t i a r e k i n . G u r e eskaintza aberasteko modu bat izan daiteke beste irratiekin kolaborazioak e g i t e a , g u k g a i t a s u n murritza baitugu ekoizpen propioa egiteko.

N o l a i k u s t e n d u z u Berriozar Irratiaren etorkizuna?

Guk espero dugu jendea animatzea saioak egitera, batez ere gazteak. Ilusioz h a r d i t z a t e l a e u r e n p r o i e k t u a k . B a d a k i g u irratia ez dela gazteen l ehen komu-n ikab idea , baina itxaropena badugu h e r r i k o g a z t e b a t z u k proiektuan murgiltzeko. E t a i r r a t i e n t z u l e e k Berriozar Irratia pizteko ohitura hartzea ere espero dugu.

Page 230: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Kontsumitzaile euskaldunek ondasun zein zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea ez dute bermatzen enpresa gehienek, bi urte igaro diren arren Kontsumitzaileen eta Erabi l tzai leen EAEko Es tatu tua garatzen duen dekretua martxan jarri zenetik. H o r i o n d o r i o z t a t u d u E u s k a r a r e n G i z a r t e Erakundeen Kontseiluak, plazaratu berri duen azterketa baten emaitzak ikus i ta . Dekretua bete beharko luketen 27 enpresa handi aztertu ditu, eta hamaseik ez d i tuz t e be t e l ehen b i urteetarako finkatutako helburuak.

Azterketaren emaitzak i k u s i t a , a i p a t u t a k o estatututik zehapenak kentzeko PSE-EEk hasitako ekimena gogor kritikatu du Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak. «Beteko dela ziurtatuko duen zehapenik ez duen legea homilia bat da; Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuak ez du inolako baliorik izango». Euskaldunen eskubideak «progresiboki» ezartzearen garrantzia nabarmendu du Vicente Reyes PSE-EEko legebiltzarkideak. Azterketaren emaitzak,

ordea, 25 urteko progres ib i tatearen erakusgarri direla gogorarazi du Bilbaok.

E u s k o L e g e b i l t z a r r a k P S E - E E r e n p ro p o s a m e n a r i b a b e s a

ematen dion beste ekimen bat onartu zuen atzo, alderdi horren, PPren eta UPDren botoekin, eta hori ere gogor kritikatu du B i l b a o k . E z t a b a i d a «lotsagarria eta iraingarria» i zan ze l a nabar mendu o n d o r e n , h i z k u n t z a eskubideak berma daitezen hartuko dituzten neurrien berri emateko eskatu zien hiru alderdi horiei.

Hain zuzen ere, Kontseiluak urte honetan bertan egindako a z t e r k e t a n , d e k r e t u a r e n urratzeak atzeman dituzte

sektore nagusietako enpresa handietan:

1. Saltoki handiak

Kartel eta errotuluetan agertzen den informazioa euskaraz eta gazteleraz eman behar dute es tablez imenduek, bai ta inprimakiak eta katalogoak ere, bezeroak

Enpresa gehienek hizkuntza-eskubideak ez dituztela bermatzen dio Kontseiluak

Berria2011/06/17

Kontseiluak 27 enpresa aztertu ditu, eta hamaseik ez dituzte bete Kontsumitzaileen Estatutuaren lehen bi urteetarako helburuak. Paul Bilbaok salatu du estatutuari isunak kenduz gero «homilia» batean geratuko dela

Page 231: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

kontrakoa eskatu ezean. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko dekretuak hori agintzen du komunikazio idatziei dagokienez. Kontseiluak aztertu dituen saltokietan, ordea, hori ez da bete.

Azterketa egiteko, lau marka hartu zituzten, eta marka bakoitzetik hiruna establezimendu aukeratu zituzten, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zenbait tokitakoak. Tokiaren arabera urratze maila aldatu arren, dekretua ez zen bakar batean ere bete.

Errotulazioaren azterketa egiteko, saltokiaren ate nagusitik sartu, eta saltokiaren markari zegozkion lehen 25 kartelak aintzat hartu zituzten. Carrefour markako saltokietako errotulazioen bi heren gaztelera hutsean zeuden, %30 euskaraz eta gazteleraz eta %3 euskara hutsean. Antzeko emaitzak izan zituzten Corte Inglesek eta Zarak, baina EAEko bi hizkuntza ofizialetan idatzitako are kartel gutxiago zeuden.

Eroskiren kasuan, datuak hobeak dira —%16 euskaraz, %33 bi hizkuntzetan—, baina errotulazioaren erdia gaztelera hutsean zegoela ikusi zuen Kontseiluak. Halaber, saltoki gehienetako eskuorriak gazteleraz daudela gogorarazi dute txostenean, baita erosketa txartelak eta propaganda ere. Kasu horretan, zenbait markak euskara erabiltzen

duten arren, ez dago parekotasunik hizkuntzen artean.

Dekretuak agintzen dituenak betetzen diren kasuak ere badaudela gogorarazi du Kontseiluak. Carrefourreko bezeroen iritzia jasotzeko eskuorria eta Corte Inglesen erosteko txartela eskuratzeko inprimakia bi hizkuntzetan daude, adibidez. Eroskik zenbait euskarritan ele anitzeko ereduak erabiltzen dituela gogorarazi du, euskara, gaztelera, katalana eta galizierazkoak.

2. Finantza erakundeak

Txekeak, txeketegiak, kreditu txartelak eta, oro har, dokumentu guztiak euskaraz eskaini behar dituztela dio uztailaren 17an indarrean has daitekeen dekretuak. Sei banku eta kutxa aztertu ditu Kontseiluak, eta hiru kasutan dekretua urratzen dela ondorioztatu dute. Finantza erakundeen kasuan, webguneak a z t e r t u d i t u b e r e z i k i , « p u b l i k o orokorrarentzako informazioa delako eta euskaratzen errazena delako».

Euskadiko Kutxa , BBK eta Kutxak webguneak bi hizkuntzetan eskaintzen dituztela ondorioztatu du azterketak. Vital Kutxaren kasuan, webguneko ia eduki guztiak euskaratuta daudela nabarmendu du txostenak, baina kasu gutxi batzuetan gaztelaniazko esaldiak agertzen direla gogorarazi du: pentsio planen izenak... BBVA eta Santander banketxeen webguneak gaztelania hutsez daude.

3. Garraio enpresak

Txartel fisikoak eta birtualak eskaini behar dizkiete garraio enpresek bezeroei, dekretuak agitzen duenari jarraiki . Dena den, aztertutako zazpi enpresetatik lauk ez dute betetzen. Kasu adierazgarriak daudela

Page 232: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

g o g o r a r a z i d u t e , E u s k o t r e n e n a k a s u . Gipuzkoa eta Bizkaiko txar te lak euskaraz e ta gaztelaniaz daude, baina A r a b a k o a k , g a z t e l a n i a hutsean.

Renfek eta La Unionek ere ez d i tuzte bete-betean b e r m a t z e n b e z e r o euskaldunen eskubideak.

R e n f e r e n k a s u a n , behar rezko in for maz io guztia euskaraz ez duela ematen gogoraraz i du K o n t s e i l u a k , e t a L a U n i o n e k b e h a r r e z k o informazio guztia euskaraz « m o d u o re k a t u a n » e z duela eskaintzen azaldu du.

Pesa, Bilboko Metroa eta Donos t ibusek dekre tua betetzen dute.

Renfe eta Feveren txartel makinek ez dituzte betetzen dekretua, euskara erabiltzeko aukera eman arren bezeroari eskaintzen dizkieten aukerak eta toponimia gaztelaniaz baitaude.

«Esan liteke euskara ez dela berdintasunez erabiltzen». Eusko t reneko, B i lboko M e t r o k o e t a B i l b o k o Tranbiako txartel makinek l egeak ag indu takoaren arabera eskaintzen dute zerbitzua.

4 . F a k t u r a k e t a kontratuak

Kontseiluak aztertu dituen komunikazio operadore eta energia hornitzaileen erdiek e z d i t u z t e b e r m a t z e n kontsumitzaile euskaldunen eskubideak. Fakturak eta kontratuak euskaraz eskaini b e h a r d i t u z t e l a d i o d e k r e t u a k , e t a h o r i aztertzean kasu bakar batean e z d e l a b e t e t z e n o n d o r i o z t a t u d u t e azterketan.

Komunikazio operadoreen k a s u a n , E r o s k i M ov i l enpre s ak e t a Oran gek fakturak gazteleraz ematen dituztela gogorarazi dute. Eroski Movil enpresaren kasuan, bezeroaren arreta zerbitzura jotzean fakturak euskaraz egiteko aukerarik ez

z u t e l a a i t o r t u z u t e n . Euskaltel , Movistar eta Vodafonek fakturak euskaraz eskaintzen dituzte.

E n e r g i a h o r n i t z a i l e e i d a g o k i e n e z , C e p s a k gaztelerazko fakturak baino ez d i tu b ida l t zen , e ta webgunea ere gaztelania hutsean dago. Iberdrolak euskarazko fakturak eskaini a r r e n , k o n t r a t u a k e t a webgunea gaztelania hutsean dute.

Re p s o l e k f a k t u r a k e t a kontratuak gazteleraz baino e z d i t u z t e ; w e b g u n e a euskaraz ikusteko aukera e m a t e n d u t e , o r d e a . N a t u r g a s e k e u s k a r a z eskaintzen ditu kontratuak eta bestelako dokumentuak, eta horren webgunea ere euskaraz ikus daiteke.

Page 233: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Filosofia azterketaren eskutik abiatu da Baxoa, Ipar Euskal Herriko milaka i ka s l e ren probar ik g ar ran tz i t suena . Seaskako guraso eta langileen arrangura eta haserrea ere presente egon dira Baionako Cassin lizeoaren aitzinean. Ikasketa guztiak euskaraz burutu dituzten ikasleek frantsesez egin behar dituzte azterketa guztiak, Historia-Geografia salbu. Bordeleko Errektoretzak erran zuen aurten bertze gairen bat euskaraz egiteko parada izanen zela. Ez da hala gertatu, eta hitza jan duela salatu du Seaskak.

Aldarrikapenen arrangura bazterrera utzita, Seaskako Etxepare lizeoko azken ur teko ikas le geh ienek Miar r i t zeko Malraux l izeoan zeukaten azterketa. Euripean sartu ziren ikasgeletara zortziak jo aitzin. Lau ordu zituzten aitzinean, filosofiaren harian egindako galderei ihardesteko. Hamaikak aldera atera zen Iban Hiriart-Urruti, ekonomia eta gizarte saileko ikaslea. Pozik, egindako lanaz, baina filosofiak berezkoa duen zalantza ezin baztertuz.

Hi ru hau tu z i tuz t en , e t a hor i e t an «Berdintasunak askatasuna mehatxatzen ote du?» galderari ihardestea hautatu zuen Hir iar t -Urrut ik . Berdintasunik gabe askatasuna ezin daitekeela berma ihardetsi du; baina, aldi berean, ikasketak euskaraz

egin dituen ikasleak ezin du ahantzi b e rd i n t a s u n a re n i z e n e a n a z t e rk e t a euskaraz egiteko askatasuna ukatu diotela.

Haren ondoan zegoen Quimay Biancolini, hura ere Etxepare lizeoko ikaslea. Testu lanketa hautatu zuen. Eta biek egutegiari beha zeuden lehen azterketa bukatu o r d u k o . G a u r H i s t o r i a - G e o g r a fi a , a s t e l e h e n e a n B i g a r r e n H i z k u n t z a , asteartean Ekonomia eta asteazkenean Matematika.

Gaindituz gero, itxaropena datorren ikasturtean dago jarrita. Hiriart-Urruti Tarbesera joanen da k i ro l i rakas le ikasketak egiteko, eta Biancolini, Pauera, m e r k a t a r i t z a i k a s t e r a . H e z k u n t e k elkartearekin harremanetan sartu zen, ikasketak Gipuzkoan egin z i tzakeen aztertzeko, baina, egutegia aitzina joan ahala, Pauera joatea deliberatu du.

Biek Euskal Herritik at joan beharko dute ikasketak egitera. Herria ez ezik, hezkuntza hizkuntza ere aldatuko da. Ikas prozesu osoa euskaraz egin ahal izatea ametsa da oraindik.

Hitza hitz

Emandako hitza errespeta dezala eskatu dio Seaskak Bordeleko errektoreari :

Berdintasunaren aitzakian

Berria2011/06/17

Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoari ekin zioten atzo, Filosofia azterketarekin. Seaskako langileek eta gurasoek protesta egin zuten Baionan, etsamina euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko.

Page 234: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

«Berriz ere agintariek agerian utzi dute euskararekiko axolagabekeria. Euskararen aldeko ele ederrak dituzte, baina ondotik ez da deus aldatzen errealitatean, eta ikasleek frantses hutsez egin behar dituzte a z t e r k e t a k , i k u s t e n d u t e l a r i k berdintasunaren izenean haien eskubideak zangopilatzen direla», erran zuen Filipe Laskarai Etxepare Lizeoko langile eta gurasoak. Duela bi urte abiatu ziren negoziaketak, azterketa euskaraz egin ahal izateko. Bi urteko epea eskatu zien Bordeleko Errektoretzak urratsa egiteko. Epea agortu da, sei urte pasatu dira Euskararen Erakunde Publikoa sortu zenetik, baina arlo horretan deus ez dela aldatu nabarmendu du. Agintariek hartu d i t u z t e n e n g a i a m e n d u a k b e t e a r t e borrokan segituko dutela jakinarazi du.

Seaskaren protestarekin bat egin zuten Euskal Konfederazioak, Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Ione Josie Ipar Euskal Herriko arduradunak azpimarratu du baxoa euskaraz egiteko

aldarria sostengatu dutela hastapenetik. Euskaraz ikasteko eskubidea aitortzen baldin bada azterketak frantsesez egitera behartzea eskubide urraketa dela dio. Etsamina horretan kalteturik baldin bada, horiek ikasleak direla adierazi du Josiek. Azterketaren eraginez, ikasle anitzek euskara baztertu eta euren burua frantsesez aritzera behartzen dutela erran zuen. «EEPk dio belaunaldi gazteengan eragin nahi duela, baina ikasleek ez dute azterketa euskaraz egiteko eskubiderik».

Euskaltzale: 1004ra deitu

Movistar konpainiak euskaldunok 3. mailako bezeroak garela agerian utzi dit gaur. Izan ere, 1004 telefonora deitu dudanean nire sakelako telefonoaren azken fakturari buruzko informazioa jasotzeko, aukera eman didate zortzi hizkuntzatan mintzatzeko (tartean katalana eta galegoa), baina ez euskaraz.

Hego Amerikako doinua zuen emakumeak gizabide onez tratatu nau hasieran, baina amore eman nahi ez zuen euskaldun «gatazkatsu» horietako bat nintzela ikusita, mespretxuz esan dit Movistarrek nonbait ez duela ikusi bezeroen artean nahikoa eskaera gure hizkuntzan arreta-zerbitzua ezartzeko.

Eskutitz honen bidez Movistarreko sakelakoaren bezero euskaldunei dei egin nahi diet 1004 telefonora hots egiteko eta euskarazko zerbitzua eskatzeko. Ikus dezatela ez garela hutsaren hurrengoak.

Mikel Alberro (Donostia)

Page 235: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Berlingo Humboldt unibertsitatean hiru hileko bi egonaldi egiteko Eusko Jaurlaritzaren beka jaso zuen Maria Gonzalezek (Durango, Bizkaia, 1978). Euskaraz eta ingelesez irakurri berri du tesia Leioako EHUko campusean bost epaimahaikideren aurrean: Denis McQuail, Iñaki Zabaleta, Jose Ignacio Armentia, Elin Haf Gruffydd Jones eta Eva Pujadas i Capdevilla. McQuail ikerlari beteranoak bere bizitzan ipinitako hirugarren cum laude izan da. ETB1, Euskadi Irratia eta Euskaldunon Egunkaria/BERRIA aztertu ditu Gonzalezek.

Zer egiten saiatu zara euskarazko albisteen kalitateari buruzko tesian?

Euskarazko komunikazioa abiatzen da ondoko bi estatu erraldoi horietan sortutako estereotipoetatik. Adibidez, Luis Alberto Aranberri Amatiño-k aitortu izan du ETB sortu zenean haiek ez zutela euren burua gai ikusten egunero albistegi bat aurrera eramateko. Kanpoko estereotipoak barneratu izan ditugu. XXI. mendean dagoen oinarri ustela da euskarazko albisteak kalitate txarragokoak direla. Uste ustel horri aurre egin diot. Eta albisteen kalitatea aztertzeko Alemaniako metodologia bati heldu diot.

Tesiaren ondorioen artean aipatzen duzu irizpideen gainbeherak kazetaritza lasterra ekarri duela. Nola izan dira aldaketa horiek?

ETB1en eta Euskaldunon Egunkaria-ren sorrera dokumentuek hainbat printzipio jasotzen zituzten, tartean Euskal Herriari eta euskal gizarteari erreferentzia eginaz. ETBn 80ko hamarkadan eta Egunkaria-n 90eko hamarkadan helburu horiei hobeto egokitzen ziren. Tokiko albisteak eta Euskal Herrikoak argitaratzen zituen ETB1ek. Orain, berriz, tokikoak apenas dauden, eta Euskal Herrikoak administratiboak dira. Gero eta gehiago

Maria Gonzalez: «Euskarazko komunikabideak erdarazkoak baino hobeak dira»

Berria2011/06/24

Euskalgintzak kritikatu du ekainaren 30ean Frantziako Senatuan aurkeztuko duten proposamena

Page 236: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

nazioartekoak dira. Nazioarteko albisteetan homogeneizazioa dago, eta kanpoko informazioa norabide bakarrekoa da: AEBetakoa. Horrek gure euskalduntasunean eragina du. Egunkaria-ren azaleko albisteak Euskal Herriko zazpi lurraldeetakoak ziren gehiago, orain BERRIAn azalean agertzen direnak baino. Zuberoa eta Nafarroa Beherea, esaterako, gutxiago agertzen dira azken aldian.

Euskarazko komunikazio esparruaz zer hausnarketa egiten duzu?

ETB1ek, Euskadi Irratiak eta Euskaldunon Egunkaria-k/BERRIAk gaien aldetik euren artean antzekotasun handia dute. ETB1ek t i tu la r re tan har tzen d i tuen ber r i ek antzekotasun handiagoa dute Euskadi Irratiarekin eta BERRIArekin, Tele5rekin baino. Horrek frogatzen du euskarazko komunikazio esparrua existitzen dela. Albisteen tratamenduan, ordea, ikuspegi horia eta arina nagusitzen ari da.

Berri hornitzaileekiko mendekotasunak kazetaritza jarduera baldintzatzen duela diozu tesian.

Azterketan ikusi dugu hedabideek albisteen lanketari gero eta garrantzi gutxiago ematen d io t e l a . Naz ioa r t ek o agen t z i ek e t a k o m u n i k a z i o t a l d e e k z a b a l d u t a k o informazioarekin ematen dira albiste asko eta asko.

Internetek eta komunikazio sozialak hedabideen jokaera alda al dezakete egoera hori luze gabe?

Paradoxa handi baten aurrean gaude. Komunikabideek iturrietara jotzeko inoiz baino aukera handiagoa dute. Eta, hala ere, albisteak torlojuak egiteko joera zabaldu da.

Garapen tekno log ikoaren ondor ioz , herritarrek iturrietara zuzenean jotzeko aukera dutenean hedabideek iturrien datuak ezkutatzeari ekin diote. Justu kontrako bidea hartu dute.

Tesiaren azken ondoriori helduta, euskarazko komunikabideen kalitatea erdarazkoen parekoa al da?

Hobeak dira euskarazkoak, eta hori frogatu nahi nuen. Horretarako, hedabide bakoitza bere herrialdean erdaraz gehien zabaltzen den komunikabidearekin konparatu nuen. BERRIA Diario de Navarra-rekin Nafarroan, eta El Correo-rekin Bizkaian. ETB1 katea Tele5 eta ETB2rekin. Eta Euskadi Irratia euskarazko tokiko irrati batzuekin, Radio Euskadi eta SER irratiekin. Soilik bi hedabidek partekatu duten informazioak konparatu ditut, jakiteko ondoena zeinek eman duen. Euskarazko komunikabideek erdarazkoek baino emaitza hobeak lortu dituzte. Ikuspegi kopuruan, titulargintzan eta gehigarri informatiboetan euskarazkoek emaitza hobeak dituzte.

Jarduera hobea garatu dute. Erdarazko kazetaritzaren gainbehera nazioarteko kazetaritzaren gainbeherarekin lotzen da. Eta euskarazkoaren kalitatearen gainbeheran euskaraz informatzeari egosten diote, baina ez da egia. Beste faktore batzuk daude tartean, edozein hizkuntzatako kazetaritza jarduera baldintzatzen duten jarduerak. Oinarri gabeko uste ustelak dira euskaraz ezin dela ondo informatu.

Page 237: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Kontsei luak eta Euskal Konfederazioak ez dute begi onez ikusten Robert Navarro Fr a n t z i a k o s e n a t a r i a k e k a i n a r e n 3 0 e a n eztabaidarako aurkeztuko duen hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamena. Gogorarazi dute, gainera, euskalgintzako eragileek espero zuten baino askoz ere maila apalagokoak zirela Marc Le Fur eta Armand Jung diputatuek joan den abenduan aurkeztu zituzten

lege proposamenak. Alta, Navarroren proposamenak ez dakar berrikuntzarik, gaur egungo esparruarekin egiten den lege batean biltzea ez bada. Azpimarratu dute euskararen alde egin zitekeen aitzinamendurik txikiena ere ez duela baimenduko.

Euska lg in tzako g i zar te eragileek nabarmendu dute dagoen lege esparrua eta bertan egindako aldaketak hizkuntza gutxituen kontra

erabili dituela Frantziak. G o g o r a e k a r r i d u t e Frantziako Konstituzioko bigarren artikulua. Artikulu hor rek d io Fran t z i ako hizkuntza bakarra frantsesa dela. Ingelesetik babesteko sortu omen zen artikulu hori, ordea, hizkuntza gutxituen aldarr i oro zanpatzeko baliatu dute geroztik. «Ikusi d u g u a r t i k u l u h o r i gaindiezinezko traba dela F r a n t z i a k H i z k u n t z a Gutxituen Europako Ituna ez berresteko», nabarmendu dute.

Gauza bera gertatu da K o n s t i t u z i o k o 7 5 , 1 artikuluarekin. Hizkuntza gutxituak Frantziaren ondare direla dio artikuluak, baina teorian eskubideak aitortzen z i tuen ar t iku lu hor ren irakurketa hertsia egin du Frantz iako Kons t i tuz io Batzordeak, eta baliatu errateko ez diela eskubiderik aitortzen hizkuntza gutxituei.

Arriskua

Senatura eramanen duten hizkuntza gutxituen legea, urri

Berria2011/06/24

Euskalgintzak kritikatu du ekainaren 30ean Frantziako Senatuan aurkeztuko duten proposamena

Page 238: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

« N a v a r r o r e n l e g e proposamena den bezala bozkatuko ba l i tz , gure hizkuntzen erabilera lege hor ren e remu her t s i ra mugatzen dela errateaz gain, gaur egun egiten dena zentsura lezake Konstituzio K o n t s e i l u a k » , d i o t e eragileek. Hizkuntz lege proposamen apal baino apalago baten inguruko sasi-ez taba ide tan ez d i re la sartuko diote, «are gutxiago gure h izkuntza egoera oraindik kritikoago batera e z a r l e z a k e e n l e g e r i k bozkatzeko arriskua bada». D i o t e n e z , Fr a n t z i a k o

Senatuan edo Parlamentuan bozka daitekeen legerik hoberenak ere ez ditu aseko euskararen beharrak.

Ald iz , euskararentzako egiazko aitzinamenduak ekarriko lituzkeen lege baten hartzaile izan nahi dutela jakinarazi dute. Horregatik, h i z k u n t z a e s k u b i d e e n urraketa betiereko duen legerik ez dela behar diote.

Hizkuntza gutxituen balizko lege baten aldeko eztabaida urrats bat dela diote, hala e r e . U r r a t s b a k o i t z a k Frantzia bere betekizunen aitzinean ezartzen duela

diote, hizkuntza gutxituen lege duin baten aukeran eta E u r o p a k o h i z k u n t z a gutxituen karta berrestetik hurbilago. Elkarlanerako deia egin dute.

hizkuntza eskubideen

urraketa betiereko

duen legerik ez dela behar

diote

Page 239: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

E u s k a l t e g i h o m o l o g a t u e t a k o ordezkariek finantzaketa esparru egonkorra eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Pol i t ikarako S a i l b u r u o r d e t z a r i . « E z i n b e s t e k o a d a murrizketarik izango ez d u e n e t a e t o r k i z u n a bermatuko duen esparru bat», azaldu dute. AEK, Batuz, Elkarlan, Deustuko Uniber t s i ta teko Euska l Irakaslegoa, IKA, Euskal H e r r i k o I k a s t o l e n Konfederazioa, Bai&By eta

Maizpide elkarrekin agertu dira oraindik datorren ikasturtean zer laguntza izango duten ez dietela jakinarazi salatzeko. «Ez d a d i l a i z a n i k a s t u r t e honetan izan duguna baino txikiagoa», esan dute. Izan e r e , 2 0 1 0 - 2 0 1 1 k o i k a s t u r t e a n % 3 k o murrizketa izan dute.

AEK-ko Mertxe Mujikak eta IKAko Jon Zabalak hitz egin zuten atzo denen izenean. Eskola publikoen eta pribatuen arteko aldea

gutxitzeko itunen aldeko apustua egin zen gisara, helduen alfabetatzean ere beste horrenbeste egin daitekeela iruditzen zaie. «Konponb idee tako bat i t u n p e k o e u s k a l t e g i bihurtzea izan daitekeela uste dugu», azaldu du te. Fo r m u l a k a s k o i z a n daitezkeela iruditzen zaie: «Baina horietara iristeko borondatea behar da, eta hori da falta dena». Lurdes A u z m e n d i H i z k u n t z a Politikarako sailburuordea bileretan egoten dela diote, b a i n a a rg i t a s u n g u t x i ikusten dute haren hitzetan: «'Ez dakit, ez dakit, ez d a k i t ' b a i n o e z d u erantzuten».

Mujikak onartu du krisi e k o n o m i k o a r e n l a r r i t a s u n a r e n b e r r i badutela, baina egoera l a t z a i g a ro t a k o a n z e r gertatuko den jakin nahi dute. Horregatik iruditzen zaio ezinbestekoa esparru e g o n k o r b a t a d o s t e a . Zabalak harago egin du mezuan: «Krisian egon

Finantzaketa esparru egonkorra eskatu diote euskaltegiek Eusko JaurlaritzariDatorren ikasturtean zer laguntza izango duten ez dakitela salatu, eta berriz murrizketarik ez egiteko exijitu dute

Iritzia2010/06/14

Page 240: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

arren ere, inork ulertuko al l u k e h e z k u n t z a r i murrizketak egitea? Eta orduan zergatik bai helduen a l f a b e t a t z e e t a euskalduntzeari?».

O r d e z k a t z e n d u t e n sektoreak duen garrantzia ere agerian utzi dute, «eta aitortza hau ez dugu geuk egiten», esan dute. Besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiak arg i taratzen duen Bertan aldizkariaren 24. zenbakian jasotakoa ekarri dute gogora: «Hauxe irakurri ahal izan dugu:

' E u s k a r a k a z k e n hamarkadetan 300 .000 hiztun irabazi ditu eta h o r i e t a t i k l a u r d e n a k gutxienez euskaltegiei zor zaizkie'».

D i o t e n e z H i z k u n t z a Po l i t i k a r a k o S a i l bu r u -ordetzatik ere behin baino gehiagotan entzun dituzte halako aipamenak.

Eta aitortza hori eskertzen dute, baina ez dela nahikoa salatzen dute: «Nola uler daiteke egiten dugun lana hain ondo baloratzea, herri hau ber reuska lduntzen betetzen dugun ezinbesteko funtzioa goraipatzea, hori guztia esatea, eta jasotzen d u g u n fi n a n t z a k e t a bigarren mailakoa izatea?».

Derrigorrezko hezkuntzara bideratu diren baliabideak eta euskaltegietara bideratu direnak alderatuz gero, k o n t u a k e z z a i z k i e ateratzen.«Desoreka handia dagoela begi bistakoa da», a z a l d u d u Z a b a l a k .

«Honekin ez dugu esan n a h i i r a k a s k u n t z a r a bideratu dena txarto egon denik, ezta gutxiagorik ere; seguruenik bideratutakoa baino dezente gehiago behar zen horretarako ere». Duten kezka nagusia euren arlora bideratutakoaren «urritasuna» da.

Militantziari esker

K r i s i a b e r r i r o e r e euskaltegietara gerturatzen d i r e n m i l a k a i k a s l e e k ordaindu beharko dutela diote. «Hizkuntza ofiziala d e n e u s k a r a i k a s t e k o , orduan beren poltsikotik egin beharko dute ahalegin h a n d i a g o a , doakotasunerako bidean berriro ere atzerapausoa emango da».

Helduen euskalduntzea eta a l f abe tatzea « ika s l een , irakasleen eta euskaltegien borondatean, militantzian e t a p o l t s i k o e t a n » oinarritzen dela salatu dute, eta ea hori hala izatea zilegi den, galdera egin dute. «

Sektore honek herri honi eta euskarari egin dion ekarpena, neurri handi batean, euskaltegien, eta bereziki horkolangileen lan baldintzen lepo joan da, eta euskara ikasteagatik bere poltsikotik ordaindu duten herritarren lepo ere bai».

Page 241: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Baztanen 10 lagunetik 9 euskaldunak dira. Baztanen lagun horiek guztiek euskaraz bizitzeko eskubidea dute, alegia, berau ezagutu eta erabiltzekoa. Gainera, Baztanen eskubide horiek legez aitorturik dituzte herritarrek, euskara hizkuntza ofiziala baita. Eta duela 25 urtetik dago legez aitorturik, Vascuencearen legea indarrean jarri zenetik hain zuzen ere.

Lege horren esentzia sorreratik errefusatu zuen euskalgintzak, Nafarroako herritarrak bizitokiaren

arabera eskubideen jabe egiten baititu. Aski jakina denez, Baztan legeak ezarritako eremu euskaldunean kokaturik egonik, euskarak hizkuntza ofizialaren estatusa du, eta, ondorioz, berau garatu eta herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko gerizpe legala eskaintzen du. 25 urte luze hauetan, ordea, Baztango Udalak herritar horiek euskaraz bizitzeko duten eskubideari bizkar emanez neurri benetan eskasak hartu izan ditu euskara normalizatzeko. Euskal Herrian hainbatetan gertatu den eta gertatzen den bezala, administrazioa herritarren atzetik joan da. Kontseiluak 2010ean egindako hizkuntza-politikaren neurketak Baztango Udalak une horretan zuen hizkuntza-politika 10 punturen gainean 4 puntukoa zela ohartarazi zuen eta ondoko hutsuneak azpimarratu zituen, besteak beste:

- Euskararen ordenantzarik ez egotea.

- Udalak zerbitzua oro har euskaraz izan dadin neurririk ez hartzea: ez dago barne erabilera planik eta langile kontratatu berri guztiak euskaldunak izateko ez da erabakirik hartu.

- Azpikontratazioetan euskarazko zerbitzuen bermerik ez egotea, ez baita hizkuntza-irizpiderik zehaztea erabaki: ez herritarrei zerbitzua ematen dieten kontratazioetan (kiroldegi gisakoak, zein aholkularitza espezifikokoak), ez eta udalari aholkularitza juridiko eta teknikoa eskaintzen dioten zerbitzuetan ere.

- Idazkari, kontu-hartzaile eta arkitektoari euskarazko zerbitzua bermatuko duen hizkuntza-eskakizuna ez ezartzea.

Behingoz, Baztango Udala bere herritarrekin bat

Kontseilua

Baztango Udalak euskararen ordenantza berriak onartu ditu eta horrela bere herritarren hizkuntza-eskubideak egikaritzeko pauso garrantzitsua eman

Page 242: Urtekaria 2011

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina

Agerikoa denez, azpimarratu neurri guztiek herritarraren hizkuntza-eskubideak bermatzeko Udalarekiko harremana euskaraz izan dadin gako-neurriak dira. Bada, horiek guztiak hartu gabe zeuden 2010ean eta ondorioz, 10 herritarretik 9k adminis trazioarekin bere hizkuntzan harremanetan jartzeko eskubidea urraturik.

2010 urtearen amaierarako Euskararen Ordenantza onartu zuen Baztango Udalak, eta bertan hainbat neurri jasotzen da. Lehen pausu garrantzitsua izan zen hura, baina jasota dagoena egikaritzeak bermatzen ditu benetan eskubideak. Bada, 2011ko ekainean, Baztango herritarrei euskaraz bizitzea errazteko neurri esanguratsua hartu zuen Udalak: idazkari lanposturako oposizio-lehiaketa bertan behera utzi zuen euskararen ezagutza ez baitzen derrigorrezko baldintza, eta berriki onartutako Euskararen Ordenantzan jasota zegoena ez baitzuen betetzen. Txalogarria alkatetza berriko kideek hartu neurria.

Horren aurrean Baztango Gobernu taldearen adierazpenak azpimarratu nahi ditugu: “herritarrekin hartutako konpromisoa betetzeko ezinbestekoa da baztandar guztien hizkuntza-eskubideak bermatzea eta zentzu honetan gure lana arduraz eta hitzetatik ekintzetara pasaz egiteko hitza ematen dugu”. Baztanen orain arte egin den hizkuntza-politika nagusiki laguntza bidezkoa izan da. Hau da, euskararen sustapena diru laguntzen baitan garatu du. Hizkuntza-politika bat eraginkorra

izan dadin, ordea, arauaren eta laguntzaren artean orekatua izan behar du.

Hizkuntza-eskubideen bermea ez da diruz ordaindu behar, arauz ziurtatu behar da. Soilik laguntza bidez egiten diren politikek berme hori borondate politikoaren eskuetan uzten dute.  Bestalde, baliabideen inbertsioen eraginkortasuna ez da hoberena: derrigorrik ez badago, arauzko neurririk ez badago, etengabe sustapenerako inbertsioak egitea beharrezkoa delako eta normalizaziorako hainbat alor jorratu ezinean geratzen direlako.

Aipatutakoaren bidetik, langile berriak euskaldunak izateko erabakia traktorea ez ezik, eragin biderkatzailekoa ere bada. Izan ere, behin horrelako erabaki bat indarrean jarriz gero, egun euskalduntzean inbertitzen diren baliabide pertsonal eta ekonomikoak ez dira beharrezko, eta horiek normalizazioaren beste zeregin batzuetara bideratzeko aukera ematen du. Gainera berehalako eraginekoa da, lehen momentutik lana euskaraz egiteko gaitasuna duen langilea kontratatuz, herritarrak euskaraz artatuak izateko eskubidea bermatzen baita.

Baztango Udalak ekainean hartutako erabakia hizkuntza-politika eraginkor baterako argi bat da, espero dezagun hartu berri duen bide honetan horrelako beste hainbat argi piztea baztandarrak euskaraz bizi daitezen.

Page 243: Urtekaria 2011

Uztaila

Page 244: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

Euskara bultzatzeko diru laguntzak ez direla aski nabarmendu du Kontseiluak

Berria2011/07/01

«Euskararen normalizazioa lortzea bada helburua, Euskararen Erakunde Publikoak eragileentzat osatu duen aurrekontua ez da aski», azaldu du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Baina dirua ez ezik euskararen normalizazio prozesuak osagai politikoa ere ukan behar duela erran du. Ez

du baloraziorik egin nahi izan eragile bakoitzak lortu duen laguntza bidezkoa den edo ez. Euskararen beharrak kontuan harturik aurrekontuak ez dituela beharrak asetzen jakinarazi du, eta, ondorioz, ez dela egokia.

Urte luzeetan herri mugimenduak eta euskalgintzako gizarte eragileek euskararen alde egindako lan eskerga ekarri du gogora Bilbaok. Egindako lana izugarria izan bada ere, oraindik ez da lortu euskal hiztunen apaltzea gelditzea. Egoera horren argira, euskarak baliabide gehiago behar dituela azpimarratu du Bilbaok. Jasotzen diren laguntzak ez direla aski dio, eta horren adibide gisa azaldu du gero eta gehiago direla eragileek aurkezten dituzten xedeak, bertan behera gelditzen direlako laguntzarik ezean.

Euskararen aldeko funtsetik banatu diren laguntzen baloraziorik ez du egin nahi, haren iritziz, arazoa egiturazkoa delako. Aurrekontu mugatua eta herri mugimenduen jarduna sostengatzeko borondate politiko ahula ikusten du. Edozein diru laguntza banatzeko orduan xedeak duen balio estrategikoa eta b e r t ze e k i n e rk a t u z u k a n d e z a k e e n lehentasuna aztertu behar direla azaldu du.

«Laguntzen adjudikazioa hizkuntza politika eraginkor batean kokatu behar da, eta hori

Diru banaketa egiteko irizpideak oraindik ez dituztela ezagutzen berretsi du Euskal Konfederazioak

Page 245: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

egiten ez den bitartean zaila i z a n e n d a b i d e a o n g i jorratzea».

Irizpideetatik hasita

Euska lg in tzako g izar te eragileek prentsaren bidez ukan dute diru laguntzen berri, eta ez dute horiek EEPrekin eztabaidatzeko paradarik ukan. «Ez ditugu ezagutzen diru banaketa egiteko irizpideak, eta horiek argitu ezean, ezinezkoa da balorazio zuzena egitea», adierazi du Hur Gorostiagak Euskal Konfederazioaren izenean. Irizpide horiek

ukan ezean azterketarik ezin dela egin azaldu du. Horren haritik, nabarmendu du h i z k u n t z a p o l i t i k a eraginkorra egin nahi bada funtsa anitzez handiagoa izan beharko dela.

Diru faltaren adibide gisa a i p a t u d u a u r t e n g o aur rekontua iazkoaren parekoa dela. Biziaren prezioak eta inflazioak gora egin arren aurrekontua aurten ez dela emendatu azpimarratu du. «Hori baino ez bada ere, iazkoarekin erkaturik dirua galdu dugula ikus daiteke».

Proportzioan dagoen galera horrek kezka eragiten duela erran du, eta aurten hainbat e lementuk eragin dute kezka, hala nola hizkuntza g u t x i t u e n a l d e k o l e g e proposamenak ez onartzea, i rakas leen es le ipenetan izandako apaltzea edo baxoa euskaraz egiteko aukerarik eza. «Urteak pasatzen ari dira, eta kezkak handitzen, denbora pasatzen ari delako eta gure hizkuntza galtzen segitzen dugulako». EEP «urrezko denbora» galtzen a r i de la g a ineratu du Gorostiagak.

Page 246: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

Más Policía Foral y más inglés, pautas del Gobierno de Barcina

Gara2011/07/03

El acto protocolario de toma de posesión de sus cargos por parte de los consejeros del Gobierno de Yolanda Barcina sirvió p a r a o b t e n e r a l g u n o s esbozos de sus planes. Uno de los que más expectación s u s c i t a e s R o b e r t o Jiménez, secretario general del PSN, ya que acumula responsabil idades como Presidencia, Interior y Jus t ic ia en una nueva macrocartera, y toda vez q u e s u p a r t i d o n o o s t e n t a b a r e s p o n s a b i l i d a d e s d e gob ie r no en Nafar roa desde 1996.

Pese a los compromisos verbales de «austeridad», Jiménez explicó que en materia de Interior su meta es «reforzar» su estructura «por cuanto en los últimos años ha habido un incre - mento muy importante de la Policía y

sus actuaciones», lo que cree que hace necesaria una adaptación.También José Iribas centra buena parte de la atención p ú b l i c a , d e b i d o a s u m a r c a d o p e r fi l c o n s e r v a d o r y a q u e gestionará la cartera de Educación. Tras hacerse con el cargo, prometió que velará por «sumar calidad, acuerdos y oportunidades

para todos los navarros», p e r o m a r c ó y a u n a p r i o r i d a d e n m a t e r i a lingüística: la potenciación del inglés. Iribas dijo que c o n e l l o l o s j ó v e n e s t e n d r á n m u c h a s m á s oportunidades de trabajo.Como primera medida, el hasta ahora concejal del Ayuntamiento de Iruñea informó de que el lunes se reunirá con los directores

Los consejeros del primer gobierno de coalición UPN-PSN tomaron posesión ayer y avanzaron, de modo muy genérico, algunas de sus líneas de actuación. Todos coincidieron en prometer austeridad. Pero hilando más filo, Roberto Jiménez confirmó que quiere reforzar la Policía Foral, y en el

Page 247: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

de Secundaria para abordar el problema del despido de 250 docentes en Nafarroa, con el fin de «conocer y trasladar en directo» su valoración sobre la situación.

Apuntó no obstante que considera que «la sociedad pasa momentos muy complicados y hay que tomar decisiones complejas». Y también dio otra pista sobre su disposición a recortes al apuntar que se harán también «en el equipo directivo. Yo seré primero en aplicar este principio en mi propia cartera».

Miranda: «De ricos a pobres»

Otra de las áreas claves es Economía y H a c i e n d a , d o n d e c o n t i n ú a A l va ro Miranda, que dijo afrontar esta legislatura con la confianza de que «la situación m e j o r e e n e s t o s a ñ o s » , s i n m á s concreciones sobre cuándo.

«Cuatro años pueden dar para mucho», apuntó Miranda, antes de añadir que «el

gran reto de la legislatura es darle cara a la economía de Navarra y que el empleo m e j o r e s u s t a n c i a l m e n t e e n e s t a legislatura».

Respecto a la anterior, admitió que « e m p e z a m o s s i e n d o m u y r i c o s y terminamos siendo muy pobres, dentro de un orden. Esta legislatura de ahora la empezamos siendo pobres y vamos a intentar acabarla mejor».

La nueva consejera de Desarrollo Rural, Industria, Empleo y Medio Ambiente, Lourdes Goicoechea, especificó que también en este área su primer reto será el empleo, y el segundo, apoyar al sector agrícola y ganadero.

Anai Astiz (PSN) se estrena también en Obras Públicas con un discurso de con tenc ión p re supues ta r i a . «Todos s a b e m o s q u e h a y p r o y e c t o s m u y importantes en Navarra como el Tren de Alta Velocidad, el Canal de Navarra y o t r o s , h a y q u e v e r l a e j e c u c i ó n presupuestaria, qué partidas hay, el equipo...», puntualizó.

El Gobierno UPN-PSN se completa con Marta Vera en Sanidad, que admitió que «como no conozco mucho, lo primero que deberé hacer es hablar con todos y escuchar mucho a los profesionales y los ciudadanos».

Juan Luis Sánchez de Muniain llevará Cultura, un área que dijo que quiere « l l e n a r d e v i d a » p o r q u e y a h a y infraestructuras para ello. Y en Política Social estará Elena Torres (PSN), para quien «el gran reto es que nadie quede fuera del sistema».

Page 248: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

Euskalgintzako eragileek Deiadarrera deitu dute, lege esparru duina eskatzeko

Berria2011/07/03

Euskararen egoera zinez l a r r i a d e l a r i k , eu ska lg in tzako g i zar t e e r a g i l e e k D e i a d a r r a k antolatu izan dituzte, eta orain begirada 2012ko martxoaren 31n jarri dute, b e s t e D e i a d a r b a t e r a deitzeko.

Denborarekin egindako deialdia da, «purrustaden» politikatik at, eta geroan euskararen kontra bihur daitezkeen lege egitasmoak baztertuz. Deiadar horrek Euskal Herriko mugak gaindituko ditu.

Izan ere, euskaldunekin b a t e r a , h i z k u n t z a g u t x i t u e n a l d e k o manifestazioak antolatuko dituzte Alsazia, Bretainia, Okzitania, Katalunia eta Korsikan, egiazko lege geriza eskatzeko.

B a l i t e k e P a r i s e n e r e antolatzea manifestazio b a t , h a n b i z i d i r e n e i hizkuntza gutxituen aldeko

aldarria egiteko modua emateko.

Z o r t z i h i l a b e t e k o epearekin antolatu dute manifestazioa, eta epe horretan hainbat ekimen bu l t zatu nah i d i tuz te. Manifestazioa kanpaina zaba l hor ren g a i lu r ra izanen da, baina ez da horretan bukatuko.

Izan ere, horren ondotik F r a n t z i a k o

p r e s i d e n t e t z a r a k o h a u t e s k u n d e a k i z a n e n dira, eta alderdi politikoei eskatu diete programetan sartzea lege egitasmoaren p r o p o s a m e n a . A z p i m a r r a t u d u t e e z d u t e l a e d o z e i n l e g e o n a r t u k o . E u s k a l h e r r i t a r r e n h i z k u n t z a e skub ideak ber matuko dituen lege geriza eskatu dute, e ta aza ldu dute diputatuekin elkarlanean

Frantziako Senatuan ostegunean egindako eztabaida baliorik gabeko «antzerki hutsa» izan zela diote

Page 249: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

aritzeko gertu daudela , bide horretan sakontzeko prest badaude.

Ostegunean Frantziako Senatuan izandako eztabaidaren inguruan ez dute denborarik g a ldu : «an t ze rk i hu t s a» i z an de l a nabarmendu dute. Alta, zenbait analisi egin dituzte horren harira. «Hizkuntzen gaia nehoiz baino gehiago entzuten da Parisen; 2007tik hona, 43 aldiz aipatu dute Senatuan, eta 194 proposamen egin dira Parlamentuan.

Azken sei urteetan, diputatuek bultzaturiko sei lege proposamen izan dira, eta horrek erakusten du herri mugimenduak baduela eragina, eta presioa eginez segitu behar dela, ez tarrapatan, baizik eta lasaitasun osoz, behar dugun legea izan arte», adierazi du Jakes Bortairuk, Euskal Konfederazioko kideak.

Frantziako senatariek erakutsi zuten arinkeria deitoratu zuen Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak. «Non ziren

gure senatariak?», galdetu zuen, eta azpimarratu euskal herritarren hizkuntza eskubideak defenditu behar zituzten Euskal Herriko senatariak ez zeudela eztabaidan. Herritarrei eta hautetsiei dei egin zien, 2012ko martxoaren 31ko ekitaldira bitartean ekimenetan parte hartu eta mobilizatzera.

Hitzaren balioa

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak lege egitasmoa osatuko zuela agindu zuen 2007an. Chr i s t ine Albanel Kul tura ministroak emandako hitza berretsi zuen 2008an, baina, ororen buru, lege beharrik ez zegoe la ad i e raz i zuen Freder i c Mitterrand Frantziako Kultura ministroak. Geroztik ez dago gobernuaren lege xederik, eta diputatuek osatu dituzten lege proposamenak ez dira oraindik sartu parlamentuko egitarauan. Euskararen kontra bihur daitekeen legerik ez dutela onartuko azaldu dute eragileek, eta osteguneko eztabaidan egindako zenbait adierazpen nabarmendu.

Frantzia bat bera eta zatikaezina dela erran zuten senatariek behin baino berritan. Eta, ondorioz, bateratasun hori arriskuan jar dezaketen eskubideak ezin direla onartu. Senatari batek Korsikako salbuespena gogorarazi zuen.

Legea, dagoen bezala, aitzinamendu hori urratzeko erabil daiteke. Eztabaida oren batera zegoen mugaturik, eta baliteke irailean segitzea, edo ez. Ez zen bozketarik egin. Luc Chatel Frantziako Hezkuntza ministroak adierazi zuen Frantziako Gobernuak zirkular bat eginen duela, hizkuntza gutxituen aldeko neurriak bilduz.

Page 250: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

Gaztelera hizkuntza bakartzat duen ingurune batekoa naiz, familia erdaldunekoa, beste asko bezala lan eta aukera bila Gasteizera etorri behar izan zuena. Gasteizko bilakaera soziolinguistikoa ezaguna da eta, azken hamarkadetan hobera egin badu ere, oraindik ere gasteiztar askorentzat gaztelera da hizkuntza normal eta errealitate bakarra. Gure familian euskarara hurbiltzen lehenengoa izan nintzen, institutuaren garaian. Beharragatik hasi nintzen euskara ikasten, ikasgai bat gainditzeko beharragatik… Ez nuen bestelako motibaziorik. Seguru asko, inposiziotzat izango nuen orduko hartan euskara, hori baita antzeko egoeren aurrean erdaldun elebakar gehienen jarrera. Hori izan zen nire lehendabiziko harremana euskararekin. Ordura arte ez nuen bestelako kezkarik izan hizkuntzei dagokienez; gainera, zergatik kezkatu? Nire inguru guztiak gaztelaniaz funtzionatzen zuen eta ia ez nuen euskararen presentziarik hautematen, ezta euskaraz bizi nahi zuen jenderik ezagutzen ere. Gazteleraz bizi nintzen, hizkuntza-komunitate hori baino ez nuen ezagutzen, gazteleraz nahi nuen guztia egin bainezakeen, gure herri eta hirietan dena egin baitaiteke erdaraz. Eta euskaraz?

Ordutik 27 urte pasa diren arren, gaur egun ere honelakoak entzun ohi ditugu maiz: «Hauek behartu nahi naute hizkuntza ikastera eta erabiltzera», «borondatezko prozesua izan behar da», «denok euskaraz hitz egin behar dugula pentsarazi nahi digute», «sektario eta taliban hutsak dira, saltokietan euskaldunen hizkuntza eskubideak bete daitezen neurriak hartzearen aldekoak», «eskolari esker euskaldunduko da gizartea».. . Baina

e r r e a l i t a t e a desberdina da, izan ere k o n t s u m i t z a i l e e t a erabiltzaileen hizkuntza-komunitate bat dago e g o e r a g u z t i e t a n b e r e h i z k u n t z a n kontsumitzeko eta bizitzeko aukerarik ez duena.

Urte hauetan nire egoera pertsonala aldatu da. Gizartearen alor batzuetan, halaber, asko aurreratu da euskararen presentzia, ezagutza eta erabilera sozialari dagokienez. Beste batzuetan, ordea, gure seme-alabek ere urte hauetan izan ditudan arazo berberak (izango) dituzte. 25 urte baino gehiago pasa dira euskara ikasten hasi nintzenetik, eta oraindik ere arian-arian, progresibitatea, borondatea, adostasuna, pertsuasioa eta horrelako kontzeptuen azpian ezkutatzen da erabaki eraginkorrak hartzeko ezintasuna. Denok egon gaitezke ados kontzeptu horiekin, baina benetako neurriak behar dira, bestela ezin baita hizkuntza-komunitate baten nahia ase.

Orain dela gutxi Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 15. urteurrena ospatu da eta, bertan adierazten den bezala, hizkuntza-komunitate guztiek eskubide berdinak dituzte eta berdintasun hori benetakoa izan dadin, ezinbesteko neurriak hartu behar dira, beti ere berdintasun-printzipioa aplikatuz. 12. artikuluan honakoa zehazten da: «Gizaki orok eskubidea du (alor pertsonal eta familiartekoaz gain) alor pribatuko jarduera guztiak bere hizkuntzan egiteko, baldin eta bera bizi den lurraldeko berezko hizkuntza bada». Alegia, guri eta gure seme-alabei eskubide hori aitortzen zaigu; hori

Guztia da oso zaila erraza izan aurretik Iritzia

2011/07/05

Page 251: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

horrela izanik, baten batek bermatu beharko d u e s k u b i d e a b e t e k o d e l a … A l o r s o z i o e k o n o m i k o a r i g a g o z k i o l a r i k , deklarazioaren VI. atalean zehazten dira hizkuntza-komunitatearen eskubideak. Aipa ditzagun batzuk: jarduera sozioekonomiko guztietan hizkuntzaren erabilera xedatzekoa, baliabide guztiak (kontsultarako dokumentuak, formularioak, etab.) bere hizkuntzan eskura izatekoa; edozein motatako salerosketa ekonomikotan (ondasun eta zerbitzuen salerosketak, banku-eragiketak, aseguruak, lan-kontratuak…) bere hizkuntza balio juridiko osoz erabiltzekoa; agiriak (inprimakiak, kontratuak, fakturak, ordainagiriak…) bere hizkuntzan izatekoa; publizitatea, errotulazioa, merkataritza establezimenduek eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuak, jarraibideak, etiketak, segurtasunari dagozkion argibide publiko guztiak, etab. berezko hizkuntzan egiteko eskubidea.

Badakit hau zaila izan daitekeela, baina guztia da o so za i l a e r raza i zan aur re t i k . Erraztasunerako bidean, gure hondar-alea jartzen ari gara Bai Euskarari Ziurtagiriaren bitartez. Bai Euskarari Ziurtagiria urrats biziak ematen ari den bezala, gizarte honetako partaide guztiak ere urrats biziak ematera gonbidatu nahi ditut: arduradun politiko guztiak (agintean egon, zein egon ez), enpresak, establezimenduak eta era guztietako entitateak, sindikatuak eta, noski, hizkuntza-komunitatea osatzen duten pertsonak.

Euskaraz bizi nahi duten pertsona guztiei aukerak eta erraztasunak eman behar zaizkie; euskaraz lan egin nahi duten enpresa eta pertsonei bidea eman behar zaie eta euskaraz erosi nahi dugunoi erraztasunak eman behar zaizkigu. Nola egin daiteke hori? Eredu egokiak eskainiz, lege ausart eta egokien bitartez, epeak ezarriz, diru inbertsioak eginez eta diruz lagunduz urrats biziak eman nahi dituzten entitate, enpresa eta era guztietako establezimenduak.

Bai Euskararik urrats biziak ematen laguntzen du, entitate bakoitzaren egoerara egokitutako neurriak proposatzen ditu eta urrats biziei esker, abagune paregabea dugu kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzera iristeko urratsak emateko. Haserre eta suminduraren garaian, suminduta dauden euskal kontsumitzaile eta erabiltzaileei erantzuna eman behar zaie, euren hizkuntza erabiltzeko parada izan behar baitute; hori bermatzen ez den bitartean, hauen eskubideak oztopatzen ari gara, bigarren mailako pertsonak sortuz.

Euskarak ateak irekitzen ditu, eta arlo sozioekonomikoak ere ateak ireki behar dizkie e u s k a r a z k o n t s u m i t u e t a m e rk a t u -harremanetan euskara erabili nahi duten guztiei.

Rober Gutierrez

Ziurtagiriaren Elkarteko Zuzendaria

Page 252: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

Espainiako Estatuak Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna duela hamar urte sinatu zuen, baina, hala ere, euskararen norma-lizazioan «aurrerapauso eskasak» eman direla adierazi diote hizkuntz eskubideen alde lan egiten duten erakundeek Europako Kontseiluko aditu taldeari. Aste honetan Madrilen egin dituzten lan bileretan, hala Behatokia eta Kontseilua nola Euskara Kultur Elkargoa (EKE) oso kritiko azaldu dira Espainiako Estatuak 2006. eta 2009. urteen artean Europako kartaren betetze mai lar i buruz eginiko azken txostenarekin, eta estatuko administrazioak hizkuntza eskubideak «sistematikoki» urratzen dituela salatu dute.

«Espainiako Estatuak Euroituna orain dela hamar urte berretsi bazuen ere, oso urrun dago bertan jasotzen dena betetzetik», adierazi zuen, atzo, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak adituen taldearekin bilera egin ostean. Izan ere, ituna 2001ean sinatu zuen Espainiako Estatuak, eta urte hartatik derrigor bete beharrekoa da bere menpeko lurraldean, estatuak berak berretsi egin duelako gerora ituna. Frantziak ere sinatu zuen ituna, baina ez du berretsi, hango kontseilu konstituzionalaren iritziz, Frantziako Konstituzioa urratzen duelako.

Kontseiluaren eta Behatokiaren izenean Bilbao eta Garbiñe Petriati bildu ziren, hurrenez

hurren, Europako hiru adituekin. Eta Hego Euskal Herrian, oro har, euskaldunen eskubideak urratu egiten direla azaldu zieten. Petriatiren iritziz, «egun ez dago epaiketa bat euskara hutsean egiterik, eta osasun zerbitzuak euskaraz jasotzerik ez dago». Horiek horrela izanda, «hizkuntza politikak iraultzeko eta Euroitunaren espirituari heltzeko» eskatu zuen Behatokiko zuzendariak: «Euskaraz bizi ahal izateko nahitaezkoa da».

Nolanahi ere, bereziki Nafarroa osoan euskara ofiziala ez izateak sortzen duen kezka helarazi diote adituen batzordeari. Europako itunak bi atal nagusi ditu, bigarrena eta hirugarrena. Bigarrenak konpromiso lausoak eskatzen ditu, eta hirugarrenak, berriz, zehatzak, sektorez sektorekakoak. Espainiako Estatuak ituna

«Hizkuntz politikak irauli egin behar dira euskaraz bizi ahal izateko»

Berria2011/07/07

Europako adituen batzordearekin bildu dira hizkuntza eskubideen alde lan egiten duten taldeetako eta erakundeetako ordezkariak. Europako Ituna ez dela betetzen salatu dute Behatokiak, Kontseiluak eta EKEk

Page 253: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

berretsi zuenean, baina, adierazi zuen hirugarren atala hizkuntza ofiziala den eremuetan bakarrik ezarriko zuela. «Nafarroan euskara ingurune batean bakarrik da ofiziala, eta gu beti borrokatu gara hirugarren atala Nafarroa osoan ezartzeko», dio Bilbaok. Nolanahi ere, Espainiako Estatuaren azken txostenak ez du zehazten bigarren ataleko konpromisoak betetzen diren ala ez. «Baloratzen ditu ofizialak ez diren hizkuntzak, asturiera eta abar, baina euskara Nafarroan ez! Ez dago eskubiderik. Ez dute hirugarren atala

ezarri nahi, eta bigarrena ez dute ebaluatzen». Nafarroako eremu zabalena «de facto» Euroitunetik at jarri dutela salatu du Bilbaok.

Oztopoen inbentarioa

Espainiako Estatuaren txostenak milatik gora orri izan arren, Bilbaoren ustez, «edukiz hutsa» da, eta hala adierazi diete adituei. «Lotsagarria da. Anabasa bat. Eta inkongruentziaz betea dago. Guk ere egin genezake txosten bat zeinetan azaltzen den gaztelania inposatzen duten 500 legeren zerrenda. Baina hori ez da itunaren konpromiso betetzea neurtzeko modua».

Izan ere, herritarrek «euskaraz bizitzeko dituzten oztopoen inbentarioa» da Behatokiaren txostena. Eta hori helarazi nahi izan diote batzordeari. «Guk ez dugu egingo arauen

zerrenda bat. Baina presente izan behar dute herritarren pertzepzioa». Hain zuzen ere, Behatokiaren txostenak ehunka adibide daramatza berarekin, euskarazko agiriak edota euskaraz aritzeko nahiak errefusatzen dituzten beste horrenbeste adibide. «Hori da modurik egokiena herritarrek euskaraz bizitzeko dituzten oztopoez jabetzeko».

2005ean eta 2008an Hizkuntza Gutxituen Europako Itunaren ebaluazioa egin zuen adituen batzordeak. Hirugarren ebaluazioaren harira, oraindik ere, hizkuntz eskubideen ikuspegitik «puntu beltz nabarmenak» daudela azaldu diete Kontseiluko eta Behatokiko ordezkariek batzordeko kideei. «Justiziak beltzune izaten jarraitzen du, eta osasun arloan ere hutsune handiak daude. Guk, azken batean, asistentzia duinarekin lotzen dugu, eta azken urteetan jasotako kexu ugari aurkeztu dizkiegu»

Hedabideen alorraren inguruan ere kexua helarazi diete adituei. Nafarroan, esaterako, gogorarazi diete hedabideren bat itxi behar izan dutela —Ttipi Ttapa telebista—, diru laguntzen murrizketak direla-eta, eta euskarazko egunkari nazional bakarrean, BERRIAn, estatuak ez duela publizitaterik jartzen ere salatu dute.

Ezerezean geldiriko neurriak

Koldo Martinez Euskara Kultur Elkargoko lehendakariarentzat, Europako adituen batzordearekin biltzen den hirugarren aldia izan da aurtengoa. Batzorde horrek berak 2008an egindako azken txostenak oso ontzat jo zituen Euskarabidearen eta Euskararen Nafar Kontseiluaren sorrera, baita Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza euskararen alorrean elkarlanean aritzeko prest agertu izana ere.

Hiru urte geroago, hori guztia «ezerezean» gelditu dela ohartarazi die Martinezek batzordeko kideei. «Aurreko txostenari buruz

Page 254: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

galdetu didate, eta, oro har, ados geundela helarazi diet, pauso garrantzitsuak zirela uste genuelako».

D e n b o r a r e k i n , o r d e a , «horietako batek berak ere ez du ezertarako balio izan», Mar t inezek batzordear i

j a k i n a r a z i d i o n e z . Euskarabideak funtzionatzen ez duela agertu die. «Egiten duenak ez du zerikusirik hizkuntza politika sakon eta sendo batekin.

E t a E u s k a r a r e n N a f a r Kontseilua erabat geldiarazi

zuten CDN gobernutik bota zutenean». Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko elkarlanari buruzko informazio argigarriena, b e r r i z , B l a n c a U r g e l l J a u r l a r i t z a k o Ku l t u r a sa i lburuak e ta Lourdes A u z m e n d i h i z k u n t z a politikarako sailburuordeak eman zutela azaldu die Martinezek Europako adituei. «Ez dago ezer. Eta ikusten dugu batzordearentzat hain garrantzitsuak ziren hiru elementu horiek ezerezean gelditu direla».

Euskalerria irratiaren egoerak batzordekideak «bereziki» kezkatzen dituela uste du EKEko lehendakariak. «Beti aipatzen dugun gaia da, baina aurten kezka handia sumatu diet».

EAEn euskarazko klaserik eman ezin duten irakasleak

Behatokiak emandako datuen arabera, 8.400 irakasle baino gehiago daude EAEn euskaraz eskolak emateko gai ez direnak. 6.799 irakaslek ez dute hizkuntza eskakizunik, eta 1.618k lehen hizkuntza eskakizuna dute.

'Egunkaria'-rekin eginiko bidegabekeria salatu dute

Europako adituen batzordearekin eginiko aurreko bileretan bezala, Behatokiak Euskaldunon Egunkaria-ren itxierarekin «eginiko bidegabekeria» nabarmendu du aurten ere. Are gehiago, Espainiako Auzitegi Nazionalak bost auzipetuak absolbitu egin dituela gogorarazi die batzordeko kideei. «Tamalez, Egunkaria-ri eta euskarazko prentsari egin zitzaion kaltea eta gehiegikeria hau konpontzeko ez dela inongo kalte-ordainik egon adierazi diogu adituen taldeari», adierazi du Behatokiak. 2003an Egunkaria indarrez itxi zuen Guardia Zibilak, eta 2009an egin zuten epaiketa. Epaiak adierazi zuen deliturik ez zegoela eta Egunkaria-ren itxierarekin adierazpen askatasuna urratu zela.

Page 255: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

Duela egun batzuk AEK-ko euskaltegietan euskara ikasten ari direnek gutun bana, instantzia moduan, aurkeztu zuten Euskarabideak Biurdanan duen egoitzako erregistroan. Gutun horretan, alde batetik, euskara ikastera bultzatu dituzten motibazioak azaltzen zituzten; beste aldetik, euskara ikasteko dauden zailtasunak ere aipatzen zituzten; eta, azkenik, egiten duten ahaleginaz mintzo ziren. Euskara ikastea erabakitzen duenak euskararen normalizazioaren bidean egiten duen ekarpena ezinbestekoa da, eta ezin da ahaztu ekarpen horretan dagoen a h a l e g i n a , b a i d e n b o r a r i e t a e g u n e r o k o b i z i m o d u a r i dagokionez, baita, nola ez, ekonomiari dagokionez ere.

Euskarabideak, bada, erantzun egin die i k a s l e e i . A z t e r dezagun , beraz , erantzuna. Lehenik e t a b e h i n , «Erakundeentzako diru-laguntzak kudeatzen dituela» aipatzen dute, haien funtzioak ongi markatuta. Hasieratik, jarrera neutroa bilatzen dute, ongiaren eta gaizkiaren gainetik; kudeatu baino ez dute egiten. Lehen kudeatzen zena kudeatzeko sortu omen zen Euskarabidea, halaxe izanen da, bai. Ez diogu beste funtziorik edota ekarpenik ikusten.

Euskarabideak 2008an helduak euskalduntzeko banakako bekak bultzatu zituen. Euskaltegiok urteotan aldarrikatutako ekimena, hain zuzen ere.

Nola sortu zituen? Diru-sail txiki bat e g o k i t u z ( n o n - e t a euskaltegiok jasotzen dugun d i r u eskas horretatik hartuta) eta euskaltegiokin baldintzak eta ezaugarriak partekatu eta adostu gabe.

Holako hasiera kaxkarra izan zuten beka horiek 2009an erdira murriztu zituzten. Ikasleei 5 euro banatzera ere iritsi ziren. Norbaitek kuantifikatu al du zenbat gastatzen den 5 euroko diru-laguntzen

kudeaketan? Zenbat balio d u k u d e a k e t a r e n kudeaketak? Datu bat e z a g u t z e n d u g u : E u s k a r a b i d e a k aurrekontuaren bi heren gastatzen ditu bere burua kudeatzeko. Heren bat diru-laguntzetan, beste bi h e r e n b e r e funtzionamenduan.

Zorionez, ikasleek ekimena hartu zuten, eta sinbolikoki

«beka horiek» zentimotan eman zituzten. Euskarabidean oihartzuna izan zuen, zeren-eta handik gutxira euskaltegiekin bildu eta gaia mahai gainean jarri zuten. Bilera hartan euskaltegietako ordezkariok bekarik ez ematea eskatu genuela adierazi zuten. Gauzak kontatzeko modu bitxia. Euskaltegiok hauxe esan genuen: horrela banatzekotan, hobe ez banatzea. Ikasleok adierazitako gauza bera: hori egitekotan, mesedez, ez egin ezer! Hori baldin bada zuek duzuen kudeatzeko modua, ez kudeatu! Utzi gauzak

Euskarabidea, kornerra atera eta errematatu Iritzia

2011/07/08

Page 256: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

dauden bezala, okerrago uzteko kudeatzea marka da gero!

Horrek ez du esan nahi bekak ez ematea eskatu dugunik, bai euskaltegiok, bai ikasleek, beste behin ere, gure egoera hobetzea eta ikasleen bekak ematea aldarrikatu ditugu, ezagunak diren arrazoiengatik. Arrazoiak, tamalez, bizi-bizirik daude, eta eskaera guztiz zilegi da. Nori eskatu? Zuei, gobernuari! Nork gobernatzen du, bestela?

Euskarabidearen erantzunean, aldiz, ez dira gobernuaz ari. Behin eta berriro, parlamentuaz ari dira, parlamentuak banatzen duena baino ezin duela kudeatu. Zoritxarrez, ezin du diru gehiago kudeatu, haien esku egongo balitz... Baina azken urteotan, Euskarabideak, dagoenaren kudeaketa une batez ahaztuta eta nonbait jaso al du zein den Nafarroako helduak euskalduntzeko estrategia?

Zor zaion garrantzia aitortuta, norbaiti helarazi dio zeintzuk diren sektorearen erronkak, zein izan beharko lukeen euskaltegientzako diru-laguntzen politikak, nolakoak beharko luketen herritarrei bideratu beharreko bekek? Kudeatzeaz gain, halakorik egin al du? Ez!

Gaur egungo hizkuntza politikak helduen euskalduntzean eragiten duen larritasunaz mintzo al da? Kexatu egin al da? Euskarabidearen Plan Estrategikoa non dugu? Geldirik dagoen plan estrategiko horren egileen ahotsik entzun al da?

Eta Parlamentuaren teilatuan pilota kokatzen duenez, interesgarria da gogoratzea 2010eko o t sa i l ean Parlamentuak Gober nuar i (Euskarabideari) luzatu zion agindua, IKA zein AEKrekiko itun bat egin zezala eskatuta. Euskaltegioi askitasun ekonomikoa bermatzeaz mintzo zen agindua, hain zuzen ere. 2011ko ekainean, kudeaketaren kudeaketan murgildurik omen daudenez, oraindik ez dugu inongo berririk.

Gutunaren bukaeran, euskaltegietako arduradunekin etengabeko eta zuzeneko harremanak dituztela gaineratu zuten. Bai, hala izan da. Harremanetarako aukera izan dugu, baina ondoriorik ez. Are gehiago, harremanetan eta burokrazian lan handiagoa eman digutela ondorioztatzen ahal dugu. Euskarabidea sortu zenetik helduen euskalduntzeak aurrerapausoren bat sumatu al du? Ez! Duela lau urte baino urriagoak diren diru-laguntzen kudeaketa hutsa egitera mugatu dira.

Euskarabidea Nafarroako Gobernuaren tresna bat da, baina askotan eskuak lotuta dituen zerbitzu independente moduan (kudeatu baino egiten ez duena) bere burua aurkezteko ohitura du. Bere esku egonen balitz..., antza, desberdina litzateke. Baina Euskarabideak bi tokitan egoteko gaitasunik al du? Bi tokitan egoteko eskubiderik al du? Nafarroako Gobernuak sortutako zerbitzu hori ez al da bera ere gobernuaren politikaren erantzule? Gure ustez, ezin da kornerra atera eta, era berean, kornerra errematatu! Ezin da gobernuaren zerbitzu bat izan eta, era berean, gobernuaren politikatik salbu egon.

Euskararen normalizazioan guztion konplizitatea ezinbestekoa, hots, bakoitzak bere eremutik eragin behar du; herritarron apustua argia da: euskaltegien sarea, milaka lagun euskara ikasten, erabilerarako sareak sortzea eta abar. Euskarabideari, gobernuari, bere eremutik eragiteko eskatzen diogu:

1. Euskara ikasten ari direnentzako bekak jartzea, propio eta diruz ongi hornitutako sail baten bidez.

2. Euskaltegien egoera hobetzeko urratsak egitea (parlamentuak ere eskatu bezala).

Helios del Santo

AEKren Artezkaritza Konseiluko kidea

Page 257: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

A d m i n i s t r a z i o a n E u s k a r a z t a l d e a k Lekunberriko eta Baztango Udalak zoriondu nahi ditu, modu positiboan Euskararen Ordenantza onartu dutelako.

Larraungo udalerria nahiko euskalduna da. 1990.ean herri nagusia banandu zen: Lekunberri. Hamabost kontzejuk eta beste lau gunek osatzen dute Larraungo bailara, eta 989 biztanle ditu, INEren 2010eko datuen arabera. UEMA Mankomunitatearen barruan dago.

Lekunberrik 1.432 biztanle ditu, INEren 2010eko datuen arabera. Hau da, inguruko herrien aldean nahiko handia da. Horrek erakarpen indarra eman izan dio beti. Herrian bertan gehiengoa euskalduna bada ere, inguru horretako herririk erdaldunduena ere bada. Beraz, nolabait gaztelaniaren aldeko ziri moduan jokatu izan du eskualdean.

Euskararen Ordenantza onartzeak (eta gero aplikatzeak) Lekunberriren papera aldatzeko balio behar du. Ordenantzaren gure balorazioa positiboa da: langile berriak euskaldunak izanen dira (lanpostuaren hizkuntz eskakizunaren arabera); Udalaren menpeko sozietate eta erakundeetako langileek euskara jakin beharko dute, eta kontratatutako enpresetakoek euskaraz zerbitzua emateko prestatuta egon behar dute; langileekin hizkuntza plangintza aurreikusita dago

Ordenantza bete ahal izateko; elebitasun normalizatzailearen alde agertzen da (hau da, euskara lehenesten duen elebitasuna); eta abar.

Ongi etorria, beraz, 2011ko apirilaren 28an

N a f a r r o a k o Aldizkari Ofizialean a r g i t a r a t u z e n e t i k indarrean dagoen Ordenantza honi.

Lau egun geroago, Baztango Euskararen Ordenantza argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean. 2011ko maiatzaren 17tik indarrean dago.

Baztanek 8.081 biztanle ditu, INEren 2010eko datuen arabera. Beraz, Nafarroan udalerri euskaldunik handiena da (% 77'1 euskalduna eta % 14'3 «ia euskalduna», Nafarroako Gobernuak erabilitako definizioen arabera).

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak egindako hizkuntz politiken neurketaren arabera, hizkuntz politiken ezaugarri nagusia egoera soziolinguistikoaren araberakoa izatea zen, izaera eraldatzailerik gabe. Ez beti. Baztan zen salbuespena, modu negatiboan. 4'07ko nota eman zion.

Euskararen Ordenantzarik ez izatea zen hutsuneetako bat. Hemendik aurrera, nota hobea aterako du. Langile berriek euskara eta gaztelania menperatu beharko dute. Ordenantzaren irizpideak kontratatutako enpresei ere ezarri zaie.

Ordenantza betetzeko prestatuta ez dauden langileentzat lanaldiaren murrizketak, laguntza ekonomikoak eta ordezkapenak barneratuko dituzten prestakuntzako planak aurreikusi ditu.

Diru laguntzak euskararen erabilera lehenestearekin lotu ditu. Eskatzen baditu

Lekunberri eta Baztango euskararen ordenantzak Iritzia

2011/07/14

Page 258: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

aholkularitza lanak, euskaraz edo elebidun aurkeztu beharko dizkiote.

Kontseiluaren nota hobetzeaz gain, «Baztan euskalduna baina UPNren aldekoa» aspaldi landutako topikoa desegina utzi beharko du Ordenantza honek.

Dena den, Euskararen Ordenantza onak izatea ez da aski. Aplikatu behar dira, eta horretarako borondatea beharrezkoa da.

Adibidez, Baztanen, kargua utzi baino bi egun lehenago (2011ko ekainaren 9an) Nafarroa Baiko alkate andreak idazkari postua behin-behinean betetzeko deialdia atera zuen, euskara

jakitea eskatu gabe eta meritu moduan % 2 puntuatuta.

Horrela, euskara lan hizkuntza bihurtzeko helburua duen Euskararen Ordenantzak sinesgarritasuna galtzen du, eta behar bezala garatzeko borondate gutxi erakusten da.

Eskerrak Bilduko alkate berriak sartu bezain laster deialdi hori atzera bota duen eta udalbatza berriak postuaren profil euskalduna berehala onartu duen, Ordenantza behar bezala garatzeko!

Joseba Otano

Administrazioan Euskaraz

BBKn erreklamazio orri bat jartzetik nator

Banketxera joan behar izan dut eta, orain dela gutxi arte bertako langile denak euskaldunak ziren herriko banku-entitateko egoitza nagusian, asteotan erdaldunak baino ez ditut aurkitu leihatilan. Bulegoko zuzendariarengana jo dut segidan (euskalduna da) eta argi helarazi diot nire kezka: gero eta euskaldunagoa den herri batean (%62) ez dela onargarria euskaraz ez dakiten langileak jendaurrean jartzea. Nire kexaren xedea ez zen BBKren kontra egitea, euskararen alde egitea baizik.

Hori gutxi balitz bezala, bitxia izan da egoera: hiru leihatiletan egon garen bezeroak euskaraz joan gara, baina langile gazteen erantzunen ondoren gaztelaniara jo dute nire ondoko bezero biek. Eta, noski, ez dute kexarik adierazi. Euskaradunak lar adeitsuak gara.

Erakunde publikoetan ere, gaztelaniaz hitz egiteko eskatzen edo behartzen bagaituzte ere, geuk ez dugu inongo trabarik jartzen, eta eurek nahitaez inposatutako hizkuntzan mintzatzen gara.

Horregatik, zalantza barik lehenengo hitza beti euskaraz egitea proposatzen dizuet eta, behar izanez gero, dagokion tokiko erreklamazio-orria betetzea. Ez izan lotsarik. Erraza da. Ez dizue denbora askorik kenduko, eta euskaraz bizitzeko lanean, aurrerapauso handia izan daiteke gutariko bakoitzak egin dezakeen euskararen aldeko defentsa oro.

Geuk zaintzen ez badugu, nork zainduko du euskara? Geure eskubidea da eta geure hizkuntzak eskertuko du.

Jon Gomez Garai

Page 259: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

Liberatutako ertzainen erdiek ez dute lortzen dagokien euskara maila

Berria2011/07/10

Euskara ikasteko liberazioa duten ertzainen artean, erdiek soilik lortzen dute bere postuari dagokien e u s k a r a m a i l a . E u s k o Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak egin du ertzainen euskara ezagutza aztertzeko ikerketa, eta, bertan jasotako datuen arabera, langileen %34,5ek dute beharrezko euskara maila.

Era berean, Herrizaingo Sa i l ak ema i t za hor i ek hobetzeko neurriak hartuko dituela esan du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo bu r u Ro d o l fo A re s e k . Besteak beste, euskara lan orduetatik kanpo ikasten d u t e n e r t z a i n e n t z a t ikasketok egiteko liberazio

partzial gehiago emango dituzte.

Uneotan 60 agentek lortzen dute urtero euskara ikasteko hiru hilabeteko liberazioa, e t a h o r i e t a t i k e r d i e k e s k u r a t z e n d u t e b e r e posturako beharrezko maila. Azken promozioan, 140

hautagairi egokitu zaie ertzain-funtzionario postua, eta horietatik 58k (%41,1) dute beharrezko sos la i linguistikoa. Aresen aburuz, postuari dagokion maila lortzeko akreditazio kopurua h a n d i t z e a i z a n g o d a aurrerantzean helburua.

Ingelesez badakiela adierazi du EAEko hiru herritarretik batek

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru herritarretik batek dio badakiela ingelesez idazten eta hitz egiten. Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketa baten emaitza da.

Atzerriko beste hizkuntzen gainetik dago, beraz, ingelesa; gutxiagok dakizkite, kasurako, frantsesa eta alemana. Bestalde, haren berri badutenen artean, %81ek ontzat jo dute eskoletako hiru eleko plana.

Page 260: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

Xabier Azanza Euskarabidetik kendu egin du Nafarroako Gobernu berriak

Euskarabidean ez du jarraituko Xabier Azanzak, Nafarroako Gobernuak hala erabakita. Sortu zutenetik, 2007tik, euskara institutuko zuzendari izan dena kargutik kentzea erabaki du Yolanda Barcinaren gobernu berriak. Urteetan Nafarroako administrazioan lanean aritu den beste gizon bat, Maximino Gomez (Iruñea, 1954), izango da burua. Jose Iribasekin, Nafarroako Hezkuntza kontseilari berriarekin, orpoz orpo

egin du lan azken denboran Iruñeko Udalean. Hezkuntza alorrean aritutakoak dira bi-biak.

Izendapena ofizial egin aurretik zabaldu zuten atzo kargutik kendu dutela. Azanzak berak gutun bat helarazi zien goizean euskalgintzako hainbat eragileri, eta han ad i e raz i z i en agur e sku t i t za zue l a Euskarabideko zuzendari gisa azken ekintza. Eguerdian jakinarazi zuen gobernuak Gomezen izendapenaren berri.

Maximino Gomez izendatu dute zuzendari Euskarabidean; irakaslea da, eta Hezkuntza Departamentuko Euskara zuzendari izana. Azanzak barkamena galdegin du agurrean: «Konponbidea ez da beti gure esku izan»

Berria2011/07/19

Page 261: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

Eskerrak emateko ez ezik, barkamena eskatzeko ere baliatu du Azanzak agurreko eskutitz luzea. Nahiaren eta ezinaren arteko sokan egon dela onartu du: «Ahalegindu arren, konponbidea ez da beti gure esku izan.

Ezin izan dugu hasieran nahi genuen guztia egin, baina, gutxienez ere, saiatu g a r a » . N a f a r r o a k o Gobernuak itolarrian jarri izan ditu euskalgintzan ari d i r e n a k — a d i b i d e z , euskarazko hedabideak, orain bi urte, laguntzak kendu zizkienean—, eta halako egoerak kudeatzea egokitu zaio Euskarabideko zuzendariari.

«Izanen dira konfiantza gugan jarri dutenak eta guk ez dizkiegunak nahiak bete», onartu du Azanzak.

Egindako jardunagatik eta jardun ezagatik kritikatu izan dute Euskarabideko burua. Mezu bat berretsi du: ahal duen guztia egin duela. «Badakit batzuei gutxi irudituko zaiela eta beste batzuei gehiegi, baina inork ez du esaterik izanen saiatu ez garenik».

Euskalgintzako eragileekin desadostasunak izan dituela onartu du Azanzak —«ezin ukatu de sados ta sunak ,

kritikak eta baita eraso p e r t s o n a l a k e r e i z a n direla»—, baina eskerrak e m a n d i z k i e , e g i n i k o lanagatik. Orobat, esker ona a z a l d u d i e a u r r e k o g o b e r n u k o k i d e e i e t a lankideei.

«Zati baten kezkak»

A z a n z a r e n a g i n t a l d i a a m a i a r a z i t a , Eu ska rab idea ren buru Maximino Gomez jarri du Barc inaren gober nuak. Hezkuntzan egin du lan orain arte: irakasle eta zuzendari izan zen urte askoan, eta Nafarroako Gobernuan eta Iruñeko Udalean aritu da azken denboran.

Euskara Zerbitzuko buru i z a n z e n H e z k u n t z a

Departamentuan, Carlos Perez-Nievasen agintaldira ar te. Azkena , I ruñeko Udalean egon da, haur eskoletako arduradun.

Ez da azken 15 urtean euskarazko haurtzaindegirik zabaldu hiriburuan; bitan bakarrik eskaintzen dute zerbitzua.

Gomezek erabakia zuritu izan du: «Sortu diren eskola berriek herritar guztien kezka bati erantzun diote, herritarren zati batenari baino gehiago». Ingelesa indartu beharraz ari zen erantzun horretan.

Kargu berria ilusioz hartuko duela esan du, baina zein lan ardatz izango dituen ez du adieraz i , «goizeg i» delakoan oraindik.

Page 262: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

B ereduan aritu diren ikasleei euskaraz aritzeko gaitasuna berez aitortzea txarretsi dute

Hasieran iragarritakotik beste urrats bat egin, eta Eusko Jaurlaritzak proposatu du B ereduko ikasleak ere salbuestea euskara gaitasuna aitortzen duten ziurtagiriak lortu behar izatetik. Aurreproiektua egin du dekretua idazteko, eta han ageri da eskaintza: ikasketen erdiak euskaraz egin dituztenek ez dute hizkuntza horretako maila egiaztatu beharrik izango lan eskaintza publikoetan.

Zer ikasi duten, maila handiagoa edo txikiagoa aitortuko diete. D ereduko ikasleei nahi zieten ezarri hasieran neurria, eta zalaparta handia eragin zuten; azkenean, B eredukoei ere ezarriko diete. Planak izango duen eraginaz landa, benetako eztabaida azaleratu behar dela esan dute eragileek: ereduen sistemari buruzkoa.

Dekreturako aurreproiektuak, finean, parekatu egin ditu B eta D ereduak, baldintza bakarra jarri baitu tituluak lortu beharretik salbuesteko: egindako ikasketetan, euskaraz egin izana erdia.

Hala, oinarrizko ikastaldia amaitzean, DBHko titulua eskuratzean, B1 maila aitortuko diete estudianteei, baldin eta DBHko lau urteetan Euskara irakasgaia gainditu badute. LH Lanbide Heziketa erdi

mailakoa egiten dutenei ere aitortuko diete maila hori.

Ereduen sistema baliogabea dela frogatzen du B1 mailaren ziurtagiria emateak, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaoren iritzian: «Ereduen sisteman dago iruzurra. Derrigorrezko hezkuntza amaitzean, gutxienez B2 maila beharko lukete izan

Jaurlaritzak proposatu du erdia euskaraz ikasi dutenei maila aitortzea; ereduei buruz gogoeta eskatu dute eragileek

Berria2011/07/21

Page 263: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

ikasleek». Nabarmendu du egungo sistemak ez duela bermatzen legeak dioena: ikasleek e u s k a r a e t a g a z t e l a n i a b e h i n t z a t menperatzea.

Batxilergoa edo Goi Mailako Lanbide Heziketa pasatzen duten ikasleei aitortuko diete B2 hizkuntz mailaren parekoa —baliokide dira administrazioko bigarren hizkuntz eskakizuna eta hezkuntzako lehena—. Maila hori eskatzen diete, adibidez, Osakidetzako medikuei eta irakasle gutxi batzuei —azken lan eskaintzan, kasu, HH eta LHko 42 postutan—.

Neurria kezkaz hartu du OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak. Esate baterako, gerta baitaiteke Batxilergoa B ereduan egin —erdia euskaraz—, eta Medikuntza gaztelaniaz egin duenak bigarren eskakizuna lortzea. «Karrera gaztelaniaz eginda zail da gaixoari arreta egokia ematea eta zailagoa e u s k a r a z l a n e g i t e a » , d i o K a r l o s Ibargurenek. B ereduan aritutakoen gaitasunaz zalantza du OEEko kideak. «Ez du ziurtatzen gaixoei euskaraz kasu egiteko gaitasuna izango dutela».

Unibertsitatean, EGAren pare

Unibertsitateko ikasketekin parekatuko dituzte C1 eta C2 mailak, gorenak. C1 maila aitortuko diete karrera euskaraz egiten

dutenei edo zati bat euskaraz egin eta euskara klase batzuk hartu dituztenei. Maila horren pareko dira administrazioko hirugarren eskakizuna, hezkuntzako bigarrena —irakasle gehienena— eta EGA. C2 maila, berriz, Euskal Filologia edo Itzulpengintza ikasi dutenei eta doktore tesia euskaraz egiten dutenei emango diete.

Hezkuntza Sailaren asmoa txartzat jo du Sortzen Ikasbatuaz-eko kide Aitziber Martinez de Lagosek. «Ikerketak badaude, eta diote ereduek ez dutela euskalduntzen. Euskarari kalte egiteko trikimailuak dira hauek». Neurri horrekin, irakasle ikasten ari diren gehienek ez dute egiaztatu beharko hizkuntz eskakizuna, eta ezingo dute Euskara irakatsi. Bilbaok dio «tituluekin mozorrotu» nahi dutela ereduen porrota, eta eztabaida «desbideratzea» egotzi dio Jaurlaritzari.

Dekretua idazteko prozedura martxan da Hezkuntza Sailean. Jendaurrean jarriko dute, ekarpenak jasotzeko, eta asmoa dute datorren irailean bertan, 2011-12ko ikasturtean, jartzea abian. Nolanahi ere, eragina lehenagokoa izango du. 2008ko apirilaren 16a baino lehen ikasketak amaitu zituztenek izango dute eskubide balioztatzea eskatzeko. Gainera, irailetik aurrera, ikastetxeek ikasleen historian gorde beharko dute euskaraz emandako orduen kopurua, hartara gero kalkuluak egin ahal izan ditzaten.

%18,57Euskara eskatzen duten postuak EAEn.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eskaintzen dituzten lanpostuen %18,57tan eskatzen dute euskaraz jakitea; Nafarroan, gutxiagotan: %4,37. Atzerriko hizkuntzaren bat euskara baino gehiagotan eskatzen dute lan eskaintzetan: %32tan. Adeccok azaleratu du egoera.

Page 264: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

Gidabaimena euskaraz ateratzeko plana abian jarri dute

Gidabaimena euskaraz atera ahal izateko programa hasi du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Euskaraz badu halako punttu bat da ekimenaren izena. «Orain argi berdea dugu gidabaimena euskaraz prestatzeko», adierazi zuen atzo Lurdes Auzmendik, Eusko Jaurlari tzako Hizkuntza Pol i t ikarako sailburuordeak. Amparo Lopez Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariarekin batera aurkeztu zuen ekimena, Bilbon.

Aurrerantzean, B motako gidabaimena ateratzeko euskarazko materiala eskura izango dute hala nahi duten ikasleek, eta, era berean, irakasle euskaldunak egongo dira programa honekin bat egin duten autoeskoletan.

Orain arte, gidabaimena euskaraz atera nahi zuenak ia ez zuen baliabiderik, oso autoeskola gutxik eskaintzen baitzuten aukera hori. Autoeskola horien eskutik hasi dute kanpaina berria, Auzmendik jakinarazi duenez. Hortaz, hemendik aurrera Arabako, Bizkaiko eta Gizpuzkoako 52 autoeskolatan posible izango da gidabaimena euskaraz ateratzea.

Horietatik 26 Gipuzkoan daude, 25 Bizkaian eta bakarra Araban. Araban zerbitzua eskasa bada ere, aurrerantzean autoeskola gehiago batzea espero du Auzmendik. Guztira 94 eskolak emango dute zerbitzu hori, autoeskola batzuek ikasgela bat baino gehiago baitituzte

h a i n b a t h e r r i t a n banatuta.

Prestakuntza teorikoa zein praktikoa eskainiko dute euskaraz, eta horretarako materiala dagoeneko prest dagoela azaldu du Auzmendik. Trafikoaren araudia, multimedia materiala, azterketa ereduak eta test moduko 600 galdera euskaraz eskura izango dituzte ikasleek, eta baita euskaraz dakien irakaslea ere.

Gabeziak praktikoan

Oraingoz, atal teorikoa maila handiagoan bermatuta dagoela aitortu du Auzmendik. Materiala eta azterketa teorikoak prest daude; aldiz, arlo praktikoan arazo gehiago izaten ari d i re la aza ldu du. Izan ere, t rafiko

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 52 autoeskolak hartuko dute parte Jaurlaritzaren ekimenean

Berria2011/07/21

Page 265: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

zuzendaritzaren eskuduntza da azterketak egitea, eta oraindik prestakuntza lanetan ari direla jakinarazi du sailburuordeak. Prozesua ahalik eta azkarren martxan jarri nahi dutela gaineratu du.

Lopezen ustez, berri pozgarria da, gizarteak aspaldi egindako eskaera bati erantzuten baitio programak. «Euskararen erabilera gizartearen alor guztietara eramateko ahaleginean» pauso garrantzitsua dela adierazi du, bestalde, Auzmendik. Era berean, euskara sustatzeko bideak etenik ez duela

izango gaineratu du, eta euskarari «argi berdea» emateko deia egin du.

«Ez da bide erraza izan, semaforo gorria behin baino gehiagotan topatu izan dugu proiektu hau gauzatu aurretik», argitu du Auzmendik.

Hala, aurrerantzean, autoeskolek klaseak euskaraz emateko beharrezko materiala badute la azaldu du sa i lburuordeak. «Azeleragailua euskaraz zapaltzeko aukera izango da hemendik aurrera», gaineratu du.

Euskara, pauso bat aurrera

Diotenez, behin bazen politikari bat, bere herrikideak adoretu nahian, honakoa esan omen ziena: «Herrikideok, atzo amildegiaren ertzean geunden; gaur, pauso bat aurrera emango dugu!». Herrikide gehienek txaloz jaso zituzten hitzok; baina, bakan batzuek buru hotzez aditu zituzten, atzera bueltarik ez zuen pauso hori eman baino lehen.

Antzeko sentipena eragin digu azken egunotan prentsan irakurri dugunak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Osasun, Kultura, Barne, Justizia eta Herri Administrazio Sailek DBHko nahiz Batxilergoko ikasketen erdia baino gehiago euskaraz egin duten ikasleei B1 eta B2 maila aitortuko dizkiete, hurrenez hurren. Unibertsitateko ikasleei C1 eta C2 mailak aitortuko dizkiete. [Txaloak]

Dena zehatz-mehatz adierazi dute, gauza bat izan ezik… zertan oinarritzen dira? Zein irizpide erabili dute? Hizkuntzak Irakasteko eta Ebaluatzeko Europako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen dituen erreferentziak? PISA txostenaren emaitzetan oinarritu al dira? ISEI-IVEIk egiten dituen (zituen) ebaluazio diagnostikoetan oinarritu al dira? DBHko eta Batxilergoko ikasle guztien euskarazko hizkuntza gaitasuna neurtu eta ebaluatu al dute? Azken finean, non jarri dute oina pauso hori aurrera egiteko?

B1, B2, C1… herrikide gehienentzat horiek bitamina baten hizkiak izan daitezke. Baina, hizkuntza batean komunikatzeko gaitasunari bagagozkio, ondo definitutako gaitasunak dira, ezagutza, estrategia eta konpetentzia komunikatiboak beren baitan hartzen dituztenak.

Hori guztia egin omen dute jaurlaritzakoek, eta, ondorioz, deliberatu dute B ereduan ikasi duen edozein ikaslek, berdin Aramaiokoak zein Gasteizko edota Biasterikoak, baduela gaitasun hori, eta pauso bat aurrera eman nahi dute, eta guztioi emanarazi. Finean, Euskarak pauso bat aurrera emango omen du. Amildegira…?

P. Agirregomezkorta, M. Lasarte eta Isidro Yoldi

Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako euskara irakasleak

Page 266: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

2.600 postutarako LEPa hasi du Osakidetzak, eta euskarak garrantzi gutxiago izango du

2 . 6 0 0 l a n p o s t u adjudikatzeko prozesua hasi du gaur Osakidetzak, EAEko osasun zerbitzu publikoak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak 2 0 1 1 k o l a n e s k a i n t z a p u b l i k o a re n o i n a r r i a k argitaratu ditu gaur bertan, e t a , a z k e n u r t e e t a k o e s k a i n t z a p u b l i k o e k i n a l d e r a t u t a , f u n t s e z k o aldaketa batzuk izango ditu. Azterketa eredua aldatu egin du Osasun Sai lak, euskara jakitea «erabakigarria» gerta ez dad in , Ra fae l Bengoa Osasun sailburuak aitortu duenez.

« E u s k a r a k i n o l a k o garrantzirik ez zuen garaira i t z u l t z e a n a h i d u t e zenbai tzuek, e ta bes te zenbai tzuek garrantz ia eman nahi diote, baina neurriz gainekoa». Hitz hor iek in l abur tu zuen aldaketaren helburua, lan eskaintza publikoaren berri emateko atzo egindako a g e r r a l d i a n . E u s k a r a jak i teagat ik ba loraz ioa

aldatuko ez den arren —puntu guztien %9,1 izaten jarraituko du—, azterketa e r e d u a a l d a t u k o d u t e h i z k u n t z g a i t a s u n a

erabakigarr ia gerta ez dadin.

G a l d e t e g i i t x i b a t e a n oinarritutako azterketa egin izan ohi da azken urteetan. Horren ondorioz, a lde t x i k i a s o r t z e n z e n h a u t a g a i e n a r t e a n etsaminaren ostean, eta egoera horretan euskara j a k i t e a e r a b a k i g a r r i a gertatzen zela azaldu du B e n g o a k . 2 0 0 8 k o

erizaintzako 300 postu betetzeko lan eskaintzako azterketan, esate baterako, 3 .000 pertsonak baino g e h i a g o k l o r t u z u t e n

gehienezko nota. Orain, e r e d u b e r r i a r e k i n , horrelakoak saihestu nahi dituzte.

Eta, hain justu horregatik, a u r r e z z e h a z t u t a k o g a l d e r e t a n o i n a r r i t u beharrean, gai zerrenda batean oinarrituko dute etsamina, aurrez zehaztu ez d i t u z t e n t e s t m o d u k o galderekin. Horri esker hautagaien artean alde

Azterketa eredua aldatuta, hizkuntz gaitasuna ez da aurreko deialdietan bezain erabakigarria izango

Berria2011/07/27

Page 267: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

handiagoak egotea espero du Osasun Sa i l ak , e t a , h o r ren b e s t e z , eu s k a ra jakiteagatik emandako puntuak hain «erabakigarriak» ez izatea. «Zerbitzuaren kalitatean eragin gabe, Espainiako pertsonei parte hartzeko aukera eman nahi diegu», azaldu du.

Eredu berria 2002. urtera arte erabili zena dela gogora ekarri du Julian Perez Gil-ek, O s a k i d e t z a k o z u z e n d a r i n a g u s i a k . «Eskarmentua, ezagutza eta prestakuntza lehenetsiko ditu azterketa eredu berriak». Bide batez, atzean lagako duten azterketa eredua «munduan beste inon» ez dagoela gaineratu du.

320 plaza berri

Lan eskaintza publikoan adjudikatu diren 2.600 plazetatik 2.280 azken sei urteetan

behin-behinean beteta egon diren postuak izango dira, eta 320 postu berri eskainiko dira. Eskaintza horrek Espainia, Galizia eta Kataluniako profesionalak erakarriko dituela uste du Perezek, eta Osasun Sailak espero du guztira ehun mila pertsonak ematea izena.

Lan eskaintza publikoaren oinarriak gaur a r g i t a r a t u d i t u E u s k a l H e r r i k o Agintaritzaren Aldizkarian, eta bihar bertan lehen lanpostuetarako deialdien berri egingo du Jaurlaritzak euskarri horren bitartez. Lehen arretako pediatriarako 61 plaza, ginekologiako 23 plaza eta erradio-d i a g n o s i r a k o 2 6 p l a z a k b e t e t z e k o hautaprobetara aurkezteko eskakizunak emango dituzte bertan.

Izena emateko epea irailaren 12ra arte egongo da zabalik, eta urriaren bukaeran eta azaroaren hasieran hiru deialdi horien azterketak izango direla aurreratu dute.

Lehen arretako pediatr iako deiaren garrantzia nabarmendu du Perezek, horren bitartez zenbait eskualdetan dagoen profesional falta beteko delako. Orain arte lehen arretako sendagileek bete izan dituzte postu horiek; ordea, 61 lanpostuak a d j u d i k a t u o s t e a n , p l a z a g u z t i a k profesionalek beteko dituztela aurreratu du. Irailean familiako sendagileen deialdia argitaratuko du Osasun Sailak, eta horko azterketak abenduan egitea aurreikusi dute.

Er iza in tza , e r i za in tza laguntza i l ea , administrari laguntzailea eta jagole postuen deialdia 2011ko abenduan argitaratuko dute, eta azterketak 2012ko martxoan izango dira. Medikuntzako gainontzeko espezialitateen deialdiak irailetik aurrera jakinaraziko dituzte.

Page 268: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

Osakidetzak lan-eskaintza publiko berriaren oinarriak argitaratuko dituela azaltzeko eskainitako prentsaurrekoan entzun ziren hitzak omen dira horiek. Diskriminazio positiboa abiadura handiegian ezarri nahia langileontzat arazo omen da.

Errealitateak, ordea, EAEn euskara ofiziala den arren eskubideen urraketak egunerokoak direla azaltzen du. Urraketa horiek Osakidetzan oso ohikoak direla azaltzen dute argitaratzen diren txostenek. Onartutako eskubidea da euskara, baina urte hauetan guztietan ez du Osakidetzak zerbitzua euskaraz emango duenik ziurtatu. Euskara-planak ere ez du hori ziurtatzerik lortu. Osakidetzako langile askorentzat, berriz, lana euskaraz egin ezina da benetako arazoa.

Ez gara LEP honen portzentajeak egokiak edo desegokiak diren eztabaidatzen hasiko. Euskaldunontzat galdetegia irekia edo itxia izatea ez da

arazo nagusia. Osasun-a r l o k o g u r e prestakuntza-maila zein den erakusteko batere beldurrik ez dugu. Beldurra eskubide-u r r a k e t a luzaro mantentzeak ematen digu, eta bide horretatik goazela ikusten dugu.

Bertan entzun ziren hitzek botika bidez arindu ezin dugun mina sortzen digute. Erabiltzaile askorengan min bera sortu dutela ere badakigu. Eztabaida antzuetan sartu gabe, eskubideak ziurtatuko dituzten urrats erabakigarriak egin behar dira. Eragileekin adostutako urratsak behar dira. Bide horretan aurrera egiteko gure laguntza eskaintzen diegu osasun-zerbitzuetako buruei.

Karlos Ibarguren

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osakidetza «demasiado rapido» euskalduntzen Iritzia

2011/07/28

Page 269: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

Osakidetzako LEPak euskaldunak «mespretxatzen» dituela salatu dute

Hainbat sindikatu eta alderdi politikok gogor kritikatu dute Osakidetzako lan eskaintza publiko berrian euskararen garrantzia gutxitzeko Rafael Bengoa Osasun sailburuak hartutako erabakia. Halako neurriekin Jaurlaritzak euskara bigarren mailako hizkuntza bat balitz bezala hartzen duela salatu dute LABek, Aralarrek, EAk eta EAJk, eta euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen dituela. Eskubide horiek mespretxatzea egotzi dio, besteak besteak, EAko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabalak Bengoari.

2.600 lanpostu adjudikatzeko prozesua hasi zuen herenegun Osakidetzak. Bertan, Rafael Bengoa Osasun sailburuak aitortu zuen azterketa eredua aldatu dutela, euskara «erabakigarria» izan ez dadin. Izan ere, orain arte galdetegi itxi batean oinarritzen zen azterketa, eta hautagaien emaitzetan aldea txikia zenez, euskara jakitea erabakigarria izaten zen. Oraingo honetan, gai zerrenda batean oinarrituko da azterketa, aurrez zehaztuko ez dituzten test galderekin. Hala, hautagaien artean aldea handiagoa izango da, eta euskara ez da horren erabakigarria izango. «Eskarmentua, ezagutza eta prestakuntza lehenetsiko dira azterketa eredu berrian», nabarmendu zuen Julian Perez Osakidetzako zuzendari nagusiak. Eskainiko dituzten 2.600 lanpostuetatik 320 izango dira berriak.

Jaurlaritzak herritarren hizkuntz eskubideen aurka egin duen beste eraso bat da lan eskaintza publikoa, LAB sindikatuaren arabera. «Gainera, ez du lanpostu berriak sortzeko balioko, ezta sortuak daudenak egonkortzeko ere».

Euskara jak in jabe Osak ide t zan ez in de l a «benetako eta kalitatezko» zerbitzu bat eskaini nabarmendu du sindikatuak. PPrekin duen akordioaren ondorioz Eusko Jaurlaritzak euskara eremu publikotik «baztertu» nahi duela ere salatu du LABek. «Basagoitiren aginduei men eginez aurkeztu du Bengoak halako lan eskaintza publiko bat».

LABek gogorarazi du, gainera, orain dela hilabete batzuk lan eskaintza publikoak egiteko beste eredu bat proposatu ziotela Jaurlaritzari. «Frustrazioak eta aurreikuspen faltsuak saihestu eta aurkezten zirenek ahalegin bikoitza egin behar ez izatea nahi genuen. Baina ez dugu erantzunik jaso. Azken hauteskundeetako emaitzak ikusita, badirudi Bengoari presa sartu zaiola Osakidetzan gauzak ondo lotuta uzteko».

Osakidetzan pribatizazioa gero eta handiagoa dela ere salatu du LABek, eta zerbitzua, kaskarragoa. Hori ikusita, ahalik eta azkarren kargua uzteko eskatu diote Bengoari.

EAko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabalaren arabera, lan eskaintza publikoak agerian uzten du Eusko Jaurlaritzak euskaldunen hizkuntz eskubideei dien «mespretxua». Osakidetzaren euskalduntze prozesuan «atzerapausoa» da lan eskaintza berria, Agirrezabalaren ustez. «Osakidetzan euskaldunak bigarren mailako herritar gara oraindik». Eskainiko dituzten 2.600 lanpostuak sindikatuek egindako eskarietatik «oso urrun» daudela ere gogorarazi du. «Lanpostuak

Euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzea egotzi diote LABek, Aralarrek, EAk eta EAJk Rafael Bengoa Osasun

Berria2011/07/28

Page 270: Urtekaria 2011

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila

egonkortzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko 5.400 lanpostu eskatzen zituzten».

Euskara bigarren mailako hizkuntza bat balitz bezala hartzea egotzi dio Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkideak Bengoari. «Ez du onartzen herri honetan bi hizkuntza ofizial ditugula». Maeztuk nabarmendu du gaur egun «ohikoa» dela Osakidetzan, eta administrazio publikoan oro har, euskarazko zerbitzua ezin jasotzea.

EAJko legebiltzarkide Josune Gorospek eta Garbiñe Mendizabalek nabarmendu dute Bengoak lan eskaintza publikoan egin dituen aldaketak PP «gogobetetzeko» direla bakarrik. «Iraingarria da Bengoak esatea Osakidetzako euskalduntzea oso azkar doala. Erabateko mespretxua erakusten ari zaie euskaldunei». Aurreko gobernuek alor horretan egin zuten lanaren alde azaldu dira.

Euskara, kontsulta gelatik at

Batzuek neurriz gaineko garrantzia eman nahi diote euskarari», esan du Rafael Bengoa Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaltzeko zer dela-eta kendu dioten garrantzia euskara jakiteari Osakidetzaren hurrengo lan deialdi publikoan. Espainiako profesionalei atea ireki nahi dietela gaineratu du Bengoak, kanpokoen ekarpenik gabe herri bat «pobretzen joaten» dela sinetsita daudelako.

Baliteke horrela izatea. Kontua, ordea, hauxe da: zergatik ez zabaldu atea Europa —edo mundu— osoko profesionalei? Bada, Osakidetzako azterketa hori egiteko gaztelania jakitea derrigorrezkoa delako. Eta horrek, huts-hutsean, behera botatzen du Jaurlaritza berriak euskararen aurka hasitako bidearen argudiatze guztia. Osasun profesional txinatar, alemaniar, estatubatuar eta hungariarrek ez dute tokirik Osakidetzan —munduko onenak izanik ere—, gaztelania ez dakitelako. Zenbat pobretzen da gure osasun sistema horregatik?

Espainiako profesionalei atea irekitzea bidezkoa da, jakina, beste edozein herritakoei bezala, baina baldintza bat bete beharko lukete: herri honetako berezko hizkuntza jakitea edo ikasteko konpromisoa hartzea.

Jaurlaritzaren jokaldia argia da, eta ez dator bakarrik. Osakidetzan euskarak duen toki apurra areago gutxitzea. Eta ondo dakigu zeintzuek ordainduko duten: osasun publikoaren atea egunero-egunero jotzen duten milaka euskal hiztunek —haietako asko, gainera, euskaldun elebakarrak: umeak, esaterako—. Haiek, legez, euskarazko arreta jasotzeko eskubidea dute osasun arloan ere. Baina Osakidetzak kontratatzen dituen mediku eta osasun profesionalek euskaraz ez badakite, ondorioa badakigu zein izango den: gaztelaniaz egitera behartuta egongo dira. Eta, kexatzen badira, «hizkuntzaren talibanen» multzoan sartuko dituzte, berriki Legebiltzarreko eztabaida batean Antonio Basagoiti PPko presidenteak erabilitako kalifikatiboa aipatzearren.

Moderazioaren jantzia azaldu nahi badute ere, PSE-EEko Jaurlaritzaren (edo PSE-EE eta PPko Jaurlaritza esan beharko genuke, akaso) hizkuntza politikaren nondik norakoa gero eta argiago ikusten ari da: Osakidetzan euskarak atzera egitea; lehen hezkuntzan, aurreneko aldiz, irakasle erdaldun elebakarrak kontratatzea; B ereduko ikasleei euskararen ezagutza egiaztatzeko ez eskatzea; kontsumitzaileen alorrean, enpresek erdaraz lanean jarraitzea, inolako zigorrik gabe; justizian, salbuespenezko kasu bakan batzuetan baino ez eskatzea euskara derrigorrean jakiteko…

Eta, egoera honetan, egin daiteke beste balorazio politikorik ere. Izan ere, Jaurlaritzaren behin-behinekotasuna agerikoa izanik —azken hauteskundeetako emaitzen ostean are eta gehiago—, hartzen ari diren erabakien larritasuna oraindik handiagoa da. Baina, gaizki pentsatzen hasita, beharbada horregatik ari dira horrela.

Page 271: Urtekaria 2011

Abuztua

Page 272: Urtekaria 2011

abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua

Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) gogor kritikatu du Osakidetzak aurreko astean aurkeztu zuen lan eskaintza publikoa. Euskaraz b iz i ahal izateko b idean, euskaldunei jarritako harri edo oztopo moduan irudikatu du proposamena Igone Lamarain EHEko kideak. «Lan deialdi guztietan agerian utzi dute zein den e u s k a r a r i e t a a d m i n i s t r a z i o a euskalduntzeari ematen dioten garrantzia».

Hala, salatu du 2002tik indarrean zegoen azterketa eredua aldatu dutela 2011ko lan deialdi publikoan, euskara «erabakigarria» gerta ez dadin.

Rafael Bengoa Osasun sailburuak adierazi zuen Osakidetza euskalduntzeko prozesua «azkarregi» zihoala, eta hori arazo bat zela. Baina benetako arazoa Osakidetza

euskalduntzeko «borondate falta» dela nabarmendu EHEko kideak. Osasun zerbitzuetako erabiltzaile euskaldunek egindako salaketak jarri ditu horren adibide gisa Lamaraienek.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2001etik egindako kritikak ere gogorarazi ditu. Eusko Jaurlaritzaren sail eta zerbitzu publikoen artetik kexa gehien jaso zituena Osasun Saila 2009ko txostenean.

Jaurlaritzaren aurkako 153 kexetatik 60 Osakidetzari egindakoak izan ziren. Kexa g e h i e n j a s o z u t e n e t a t i k b i g a r r e n a Ertzaintza izan zen, 16rekin.

E u s k a l d u n e n h i z k u n t z a e s k u b i d e a k errespetatuak izan daitezen euskarari l e h e n t a s u n a e m a t e k o e s k a t u d i e Lamarainek euskaldunei. Izan ere, haren ustez, Euskal Herriko administrazioek ez dute horren aldeko pausorik emango.

A r e g e h i a g o , z e n b a i t k a s u t a n euskalduntzearen bidean administrazioek «harri» edo oztopoak jarriko dituztela nabarmendu du EHEk, eta Osakidetzaren lan eskaintza horren barruan kokatu du.

Dena den, azken hilabetean beste «harri» batzuk egon direla gogorarazi du. B ereduko ikas leak euskara ga i tasuna

Berria2011/08/02

Osakidetzako lan eskaintza euskaraz bizitzeko oztopo gisa hartu du EHEkOsasun zerbitzuak euskalduntzeko borondate falta egotzi dio Euskal Herrian Euskaraz-ek Bengoari

Page 273: Urtekaria 2011

abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua

e g i a z t a t z e n d u e n z iu r t ag i r i a e raku s t e t i k salbuesteko proposamena jarri du horren erakusle L a m a r a i n e k . «Euskalduntzen ez duen eredua aztertu behar ez i z a t e k o d e k r e t u a aurkeztuko du Jaurlaritzak orain».

Jaurlaritzak berak onartu zuen hizkuntza ereduen s is temak «porrot» egin z u e l a , E H E k o k i d e a k adierazi duenez. Dena den, H e z k u n t z a S a i l a k abiarazitako hiru eleko hezkuntza ereduak aurrera egiteko balio beharrean «atzerapausoa» dela uste du Lamarainek.

Euskarabidea, «gidoi bera»

Euskarabidea Nafarroako Euskararen Ins t i tu tuko

zuzendari aldaketarekin berritasun gutxi espero du EHEk. Xabier Azanza k e n d u e t a M a x i m i n o Gomez jarri izanarekin, protagonista aldatu, baina antzez lana mantentzen d e l a u s t e d u E H E k ; e u s k a l g i n t z a r e n l a n a « n e u t r a l i z a t u e t a desaktibatu» nahi duen antzezlana.

Eragile euskaldunen arreta diru laguntzen inguruan bildu nahi izatea leporatu dio Euskarabideari, eta eu ska l komun i ta t earen aurkako hizkuntza politika «etnozida» egitea erraztea Nafarroako Gobernuari.

Euskarabidearen bitartez h a s i e r a t i k e g i n d u t e n p r o p o s a m e n a «zaharkituta» egon dela k r i t i k a t u d u N e s t o r Esteban Scaloni EHEko

kideak, eta, euskaraz bizi a h a l i z a t e k o , e r ro t i k o aldaketa eskatu du.

Aldaketa hori euskaldunen partetik gertatu behar dela n a b a r m e n d u d u . « E u s k a r a z b i z i t z e a a h a l b i d e t u k o d u e n h i z k u n t z a p o l i t i k a burujabea aldarrikatzea izango da horretarako gakoa».

H o r r e n b a r r u a n , gizabanako edota talde gisa lan egiteko garrantzia nabarmendu du EHEko kideak: jarrera aktiboagoa hartu, herri eta auzoetan gune euskaldunak indartu, gune berriak sortu, eta abar.

Azkenik, Xabier Azanza Euskarabideko zuzendari o h i a r e n l a n a g o g o r k r i t i k a t u d u . K a r g u a onartu zuenean «itxurak egingo zituen txotxongilo gisa» hasi zela gogorarazi dute.

Jarrera «euskaltzaleegia» zuelakoan UPNk CDNko Perez-Nievas Hezkuntza kontseilaria bota zuenean ere kargua utzi ez izana leporatu diote. «Duintasun keinu bat ere ez zuen e r a k u t s i , e t a z e r e g i n nagusiari eutsi zion».

Page 274: Urtekaria 2011

abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua abuztua

Kontsumitzaileen hizkuntz eskubideen dekretua betetzen ez duten enpresei isunak kentzea du PSOEk helburu. Ez naiz isunak ipintzearen aldekoa, baina enpresek 30 urte izan dituzte euskaldunon eskubideak errespetatzeko.

Hona emaitza: zero. Bigarren mailako hir i tarrak garenez, erdara hutsezko errotulazioak, kontratuak, idazkiak eta publizitatea baino ez dugu eskuragarri askotan.

Dekretu honek ez ditu enpresak euskara erabiltzera behartuko, zerbitzuak euskaraz ematera baizik, euskaldunok euskaraz

b iz i tzeko aukera izan dezagun. Beste h a i n b a t e s p a r r u t a n legeztatzen den antzera — emakumeen aurkako diskriminazioa edo tabakoaren legea—, gauza bera egin liteke euskararekin, beste 30 urte pasatu nahi ez baditugu, behintzat.

Zer nahi dute erdaldunek, hizkuntza bietan elkar bizi ala espainiera inposatu?

Aitor Garikoitz Villanueva

Taby (Suedia).

Iritzia2011/08/04

Euskaldunok kontsumoan

Page 275: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

E u s k a l t e g i e k , u r t e ro b e z a l a , e u re n matrikulazio-kanpainak abian jarri dituzte, euskaraz ez dakiten herritarrei euskara ikas dezaten dei eginez. Aurtengoan gainera Nafarroako euskalgintzak, maiatzaren 15eko manifestaldiarekin abiatutako bidetik, deialdi bateratua egin du Kontseiluaren eskutik eta spot berezia hedatu du sarean barrena ikasi euskara, eskertuko dizute leloarekin.

Zalantzarik gabe, kanpaina hauek garrantzia handia dute. Ahalik eta herritar gehien

euskaltegietara erakarri eta euskalduntzeko, ezinbestekoak dira. Zoritxarrez edo zorionez, Euskaltegiak herritarrez bete nahi baditugu, horrelako kanpainak ez dira nahikoak, mugatuak dira.

Euskara normalizatzeko, euskaraz bizi ahal izateko, ezinbestekoa da euskararen ezagutza unibertsalizatzea, hau da, herritar guztiok edo gehienok euskaraz hitz egiteko gaitasuna izatea. Gaur egun, zoritxarrez, edo hobeki e s a n d a , e u s k a r a r e n a u rk a h a i n b a t hamarkadetan garatutako hizkuntza-politiken ondorioz, euskararen ezagutza ez da unibertsala. Are gehiago, Euskal Herri osoa kontuan hartuz, euskara dakigunok oraindik ez gara gehiengoa. Badira, noski, hiztun-kopuru handia duten udalerri edota eskualdeak, baina badira hiztun kopuru txikia dutenak ere, eta orokorrean euskaldunok oraindik gutxiengoa gara: ez dugu euskaraz bizi ahal izateko kopuru nahikoa.

Euskaraz dakitenekin euskaraz ari gaitezke eta datuek frogatzen dutenez, euskaraz egin dezakegun ia guztietan euskaraz egiten dugu, beraz arazoa bestelakoa da. Askotan, maizegi, euskaraz bizi nahi dugun arren, erdaraz egin behar izaten dugu, gure solaskideak euskaraz ez dakielako. Herri edo eremu euskaldunetan euskaraz bizitzeko aukera gehiago ditugu,

Ikasi euskara,eskertuko dizuteHelduen euskalduntze-alfabetatzeak matrikulazio kanpainari hasiera eman dio.

Kontseilua

Page 276: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

baina orokorrean aukera horiek oso mugaturik dauzkagu.

Euskarak aurrera egin du, ez dago ukatzerik, baina hein handi batean euskaltzaleon lanari esker izan da, ez administrazio publikoaren edota eragile pribatuen ekimenari esker. Aurrera egin du bai, baina batez ere belaunaldi berrien artean, irakaskuntzan D

ereduaren alde egindako lanari esker. Hala ere, oraindik asko dago egiteko. Izan ere, euskara normalizatzeko, euskaraz bizi ahal izateko, ez da nahikoa belaunaldi berriak euskalduntzea. Ezinbestekoa da, baina ez da nahikoa.

Helduak euskalduntzea ere beharrezkoa da, e z i n b e s t e k o a , b a i n a k a s u h o n e t a n administrazioen ekimena oso mugatua izan da edo bestela esanda, ez da izan unibertsitate aurreko irakaskuntzan egindakoaren parekoa. Euskalgintza, Helduen Euskalduntzerako Mugimendua, izan da ardura hori bere gain hartu duena eta bera izan da Administrazioen traba eta oztopoen gainetik azken hamarkada hauetan milaka heldu euskalduntzen aritu dena.

Administrazio publikoek inoiz ez dute helduen euskalduntzearen izaera estrategikoa ulertu edo aitortu nahi izan, eta itxaropen guztiak, kasurik onenean, belaunaldi berrien euskalduntzean jzarri izan dituzte. Ideia horrek porrot egin du

ordea, gaur egungo errealitatea ikusi besterik ez dago. Gero eta gazte gehiagok euskaraz jakin arren, euskararen ezagutza-tasa orokorrek oso gutxi egin dute gora eta erabilerak ere ez du aurrera egiten.

Jada Administrazioek beraiek ere onartzen dute ez de la nahikoa be launald i ber r iak euskalduntzearekin. Baina hor gelditu dira, ez dira harantzago joan. Ez dute hausnarketa horren ondotik etorri beharko lukeen ekimena abian jarri, hau da, ez diote helduen euskalduntzeari dagokion garrantzia aitortu eta ez diote heldu guztiak euskalduntzeko benetako politika bati ekin. Ez da helburu orokor, epe zehatz eta baliabide nahikoak dituen politikarik abian jarri. Aurreko urteetako dinamikarekin jarraitzera mugatu dira eta zenbaiten kasuan atzera pausoak ere izan dira, noski, kasu honetan Nafarroako Gobernuaz ari gara.

Egoera honetan, beste behin ere, Euskaltegiek euren matrikulazio-kanpainak abiatu dituzte, euskaraz ez dakitenei eta gaitasun nahikorik ez dutene i ateak zabalduz , her r i tar rak euskalduntzeko borondate osoa erakutsiz. Oraindik ez dakigu matrikulazio-kanpaina berri honek nolako emaitzak emango dituen, baina pentsatzekoa da ez dela aldaketa handirik izango, funtsean ez baita Admnistrazioen aldetik helduen euskalduntzeak behar duen hizkuntza-politikarik abian jarri.

Euskarak aurrera egin du, ez dago ukatzerik,

baina hein handi batean euskaltzaleon lanari esker izan da, ez administrazio publikoaren edota eragile

pribatuen ekimenari esker.

Page 277: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

Baztango Udala auzitara eraman nahi du Hizkuntza Askatasunaren Aldeko Espainiako Elkarte Nazionalak. Arrangura erakutsi du talde horrek, bere ustez Baztango Udala euskara «ezartzeko» neurriak hartzen ari delako. Bilduk du egun alkatetza Nafarroako udalerri horretan, eta, salaketa egiten ari den elkartearen arabera, legea «etengabe» hausten ari da koalizio hori. Izan ere, gaztelania bizitza publikotik guztiz «kanporatzeko» udal ordenantza onartzea egozten dio talde abertzaleari.

Nolanahi ere, ordenantza hori aurreko legealdian onartu zen, NaBaik alkatetza zuen sasoian, hain justu. Horrelakoei erreparatu gabe, ordea, testu horren kontrako jarrera irmoa dute gaztelaniaren defentsan ari den taldeko ordezkariek. «Auzitara joko dugu». Horretarako dirua biltzen aritu direla

jakinarazi dute, eta aski baliabide eskuratzen ari direla. «Epaitegietan aurre egingo diegu gizarte eredu elebakarra nahi duten horiei», azaldu dute.

Auzitara jotzeko asmoa agerian uzteaz gain, Nafarroako Arartekoarenean ere kexa jarri dute. Ondoeza erakutsi diote ordenantzan euskararen alde egiten delako.

Idazkari lanpostua

Administrazioan Euskaraz taldeak poza azaldu zuen, iragan ekainean, ordenantza berri honengatik. Idatzitakoa konplitzeko «borondaterik» gabe, ordea, ez zela aski izango ohartarazi zuen. Adibidez, Baztanen, kargua utzi baino bi egun lehenago Nafarroa Baiko alkateak idazkari postua behin-behinean betetzeko deialdia atera zuela salatu zuten, eta euskaraz jakitea ez zuela eskatu.

Meritu moduan soilik %2 puntuatu zuela azaldu zuten. «Horrela, euskara lan hizkuntza bihurtzeko helburua duen euskararen ordenantzak sinesgarritasuna galtzen du, eta behar bezala garatzeko borondate gutxi erakusten da», salatu zuten. Bilduko alkate berriak laster deialdi hori atzera bota zuen, eta udalbatza berriak postuaren soslai euskalduna onartu zuen, ordenantza betetzeko asmoa agerian utziz.

Berria2011/08/05

Auzitara eraman nahi dute Baztango Udala, euskararen ornantzagatikNafarroako Arartekoak kexa bat jaso du Hizkuntza Askatasunaren Aldeko Espainiako Elkartetik

Page 278: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

Hizkuntza Demokrazia euskaldunontzat. Sinple eta argi. Ez gutxiago.

1. Herritar orok jakin behar du, ikasi, euskara.

Behingoz, euskal herritar orok onartu behar du, eta norberak barneratu, herri honetan denok dugula, gizalegez, euskara «jakiteko betebeharra eta erabiltzeko eskubidea». Eta legeak ere aitortu behar du hori. Gutxienez, iparraldean frantsesa, hegoaldean espainola, eskatzen diguten neurri berean.

Ze «hemen euskaraz ez dakienak ez digu uzten euskaraz egiten», ez bizitzen, berarekin.

Aldiz hemen, mundu osoko espainol/frantsesak bizi litezke erabateko askatasunean beren hizkuntzan. Legez behartu gaituztelako beren erdara ikasten, askotan euskara galtzen. Euskaldunontzako ez da demokrazia linguistikorik herritar guztiok euskaraz (ere) mintzatzen ikasi arte. Gero, askatasunean, erabili edo ez. Euskaldun sentitu, espainol, frantses edo japoniar. Eta borondate oneko lehen pauso ezinbesteko, euskaraz, gutxienez, ulertu behar digu. Inposaketa? Bai. Baina bi a l d e e n i n p o s a k e t a , = d e m o k r a z i a ? Bakarrarena…, dictatorship?

2. Zerbitzu guztiak euskaraz (behintzat).

Euskal Herrian gizarte zerbitzu publiko zein pribatu guztiak eskaini behar zaizkigu euskaldunoi euskaraz, gutxienez, espainolez edo frantsesez eskaintzen zaizkigun neurri berean. Zaila, edo erraza. Baina bitartean ez

d a d e m o k r a z i a l i n g u i s t i k o r i k euskaldunontzat. Noski, administrazioan. Eta egun, Euskal Herriko egungo administrazioek espres euskaraz (%99) espainolez erabiltzen da / frantsesez. Ez da neutroa. Hizkuntzok bultzatuz erabiltzen da euskaldunon kaltean. Eta publiko edo pribatu, espres hitza darabilten hedabideak Euskal Herrian? Prentsa, irrati, telebista, zinema, enpresen komunikazio zerbitzu…? Franco hil eta 36 urtera, iparralde «demokratikoan», non dago guztiak behartuko dituen legea/praktika euskara, frantsesaren / espainolaren neurrian erabiltzera, gutxienez? Non da demokrazia euskaldunontzako?

3. Diskriminazio positiboa euskaldunontzako, bertako hiztunontzako.

Demokrazia linguistikoak gutxieneko eskatzen du pareko trataera ematea euskarari eta espainolari (frantsesari). Baina eskatzen du ere ordaina, azken lau-bost mendeetan, eta hegoa ldean o so berez ik i Francoren diktadurapean, Espainia-Frantziako estatuek euskaldunon aurka ezarritako politika glotozida aktiboak, hizkuntz ordezkatze etengabeak, oraindik desagerrarazi ez bagaituzte ere, euskara eta euskaldunon erabateko minorizazioa eta auto-estimu galera eragin dutenak.

Lege onean, estatuok, eta Euskal Herri bertako botereek, askoz indar gehiagoz abiatu beharko lukete, demokratikoki, bertako hizkuntza gutxitu eta euskaldun minorizatuon

Euskaldunon programa: Demokrazia linguistikoa Iritzia

2010/08/17

Page 279: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

aldeko diskriminazio politika positibo aktiboa, erabat zabaldu/inposatua den estatu-hizkuntzaren gainetik, gure hizkuntzaren normalizazioa eta gure auto-estimua berreskuratu arte. Estatu-haizeak ordea ez dabiltza bide horretan. Ezta bertako botereek ere, nahiz EAEn aldekoago izan. Hori ordea ez da demokrazia euskaldunontzako.

4. Euskaldun bihotzekoak.

Hegoaldean, EAEn ere, belaunaldi berrietan eginiko ahaleginek ez dute oraindik fruitu betea eman. Emango dute. Oraintxe ordea, Hegoaldean, belaun heldua da inoiz izan d u g u n g i z a l d i r i k e r d a l d u n d u e n a . Frankismokoa. Espainiako etorkinena. Ezin belaunaldi berriek eredu onik jaso hauetatik. Gazteon erakusle, inoiz baino beharrezkoago dugu betiko euskaldun bihotzekoen eredua:

1. Euskaraz, euskaraz dakien guztiari. Orain artean besterik erabili badugu ere. Solaskideak espainol-frantsesez segituko badigu ere. Euskañolik gabe (esaldi bat euskaraz, 5, eta grazia, espainolez).

2. Euskaraz, euskaraz ulertzen duen guztiari (biztanleen erdia). Nahiz solaskideek erdaraz segitu, euskaraz ezinda. Hau berria da. Baina ikasi behar dugu elkarrizketa asimetrikoak eramaten. Ez da hobe biok erdaraz aritzea. Etorriko da bestea pixkanaka.

3. Euskaraz, hemen bizituta, gizalegez eta bizikidetzaren alde, euskaraz, gutxienez, jada ulertu behar ligukeen guztiarekin. Hau gogorra izan l i teke. Baina konflikto linguistikoa azalera ekarri behar dugu egunero. Ez zaigu komeni ezkutatzen jarraitzea. Ez da belaunaldi berrien eredu ona. Kalean zeinahirekin. Zer esanik ez, gure zergetatik bizi bada, edo teorian, gure zerbitzuan (funtzionario, saltzaile, mediku, udaltzain, guardia zibil…). Hemen euskararik batere ulertu gabe bizi direnek aurrez aurre sentitu behar dute behingoz konflikto linguistikoa. Ez gara gehiago gure hitzen itzultzaile izango. Zerbait galdu behar dute euskara gabe.

4. Espainola-frantsesa badira euskaldunon lehiakide, «gure etsaiaren etsaia izango da gure lagun». Mundua ingelesez lotzen da. Bihurtu dezagun ingelesa gure bigarren hizkuntz. Munduarekin joango gara. Euskara gordeko dugu lehen hizkuntza. Espainola-frantsesa ere bai, baina bide batez, 3. mailako «etsai» bihurtuko dugu gure gaurko etsai nagusia. Ez da apusturik alferrena. Bestela, gu bihurtuko gara espainolaren / frantsesaren azken gordeleku munduan. Libra gaitzatela jainkoek!

Bittor HidalgoEuskaltzalea

Page 280: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

Osasun Sailburuak argi dauka: euskararen su s tapena a r ineg i doa . Hor reg at i k , Osakidetzaren euskara-plana geldituta dago PSOE Jaurlaritzaz jabetu zenetik. Euskaldunen hizkuntza-eskubideek sistematikoki urratuta jarraitzen dute, eta horrela, kalitate gutxiago osasun-zerbitzuak jasotzen dituzte erdaldunen aldean. Bost axola Bengoari eta Basagoitiri; oposizioak direla medio, aukera dute berriro ere euskaldunen aurkako diskurtso zuria biziberritzeko.

PP eta PSOE bat datoz: euskararen balorazioak diskriminatzen du. Zergatik? Herritarrek ezagutza-maila desberdinak dituztelako. Jakina, izatez, horixe da oposizioen xedea, herritarren artean diskriminatzea, egokienak bereizteko. Alde handiz gehien diskriminatzen dutenak antzinatasuna eta prestakuntza dira, batuta merezimenduen %80 zenbatzen baitute, euskarak, berriz, %18. Hala, askotxo dira antzinatasunagatik kaltetuta sentitzen diren herritarrak, oroz gain gazteak. Azterketa, noski, bost aldiz diskriminatzaileagoa da, eta ordu bitan erabakitzen du oposizioa. Egun, nork sinisten du egok ienak aukeratzeko ba l io due la . Mendebaldeko estatu gehienetan ez behintzat, baina espainolak beti adimentsuenen ipurdian.

Egia ote da euskararen balorazioak modu gaiztoan diskriminatzen duela, alegia, herritarrentzat baldintza desberdinak ezarriz oposizioei aurre egiteko? Beharrezkoa ote da aukera-berdintasuna babestea euskara-eskakizunaren aurrean? Ez noski. Begi-bistakoa oposizioetako hautagai guztiek eskakizun berak dituztela. Izan ere, legeak ezarritako berdintasun hori zorrozki bete izan ez balitz, epaileek

euskararen balorazioa aspalditik erauziko zuten langileen aukeraketa publikoetatik.Alabaina, legezkoa izanik ere, gehiegizkoa ote da? Subjektibotasunaren eremuan sartu gara, interesak, ideologia, sentikortasunak tarteko. Beraz, eztabaida antzuak saihestearren, zenbait arrazoi baizik ez dut hona ekarriko: logika eztabaidaezina du erkidego elebidun batean hizkuntza ofizial baten ezagutza modu esanguratsu batez balioesteak, batik bat, gertatzen den bezala, administrazio publikoa oraindik gai ez denean euskaldunak berdintasunez tratatzeko, ez zerbitzu publikoen erabiltzaile ez langile gisa ere. Halaber, Erkidegoak hezkuntza-sistema elebiduna eta bestelako baliabideak dituenez gero, gure lan-merkatuak administrazioaren hizkuntza-premiak asetzeko gaitasuna duelarik, zentzuzkoena prestakuntza hori oposizioetan eskatzea da, diru publikoa xahutzea bailitzateke ondoren langileak Administrazioaren kontura prestatzea, PSOEk demagogikoki nonbait proposatu duenez.

Zorionez, gezur ospetsu bi berez hondoratu dira, bata, euskararen balorazioak profesional sanitarioen urritasuna eragiten duela, bestea, beraien gaitasun profesionala mugatzen duela. Egia oso bestelakoa da: profesionalak eskas dira estatu osoan eta OMEren (OMS) azken ikerketa zientifikoek ez dute frogatu euskarak medikuen garunean paralisiak eragiten dituenik. Hala ere, popularrak eta sozialistak tematuta daude modu lauso batez ideia lanbrotsu bati eusten, alegia, euskararen aldeko gehiegizko —haien ustez— esfortzuen azpian nolabaiteko eraso abertzale dagoela. Ildo horretatik, argudiatzen dute politika

Iritzia2011/08/30

Oposizioak Osakidetzan: amarru zaharrak eta berriak

Page 281: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

linguistiko sendo batek erdal elebakarren askatasuna murrizten duela.

Baieztapen zinez harrigarria, gaztelania izanik hizkuntza normal bakarra zeinahi arlotan. Euskal Herrian, gai honetan ere askatasuna hizpide izatea ez da txiripazkoa, zeharka iradokitzen duelako euskararen defentsa indarkeriarekin berez lotuta dagoela, Lehendakariak bere ohiko laprast batez berriki adierazi duenez. PP-PSOEren azken baliabidea, beraz, Euskal Herriaren irudi faltsuari eustea da, onura politikoa dakarkielakoan. Izatez, EAEko herritar orok aukera du euskara ikasteko, eta orobat, kultur jatorri orotariko milaka herritarrek egiaztatu dituzte administrazioetako hizkuntza-eskakizunak.

Popular eta sozialistok, jakobinismoaren oinordeko izanik, herritarren berdintasun zibikoa berdintasun etnikoarekin lotzen dute, beti ere gehiengoaren (euren) alde. Etnozentrismo hori gogoan, errazago ulertuko dugu Bengoa sailburuak Legebiltzarrean Arartekoak euskararen alde emandako zenbait argudioren arbuioa. Lamarkak dioenez, boterearen paradigma delakoak asko zailtzen die zanpatuei bere atsekabeak erakustea. Hori dela kausa Arartekoak ondo ulertzen du euskaldunek kexa gutxi aurkeztea Osakidetzan euskarak duen erabileragatik, are gehiago kontuan hartzen badugu boterearen paradigma osasun-

zerbitzuetan biziki indartzen dela, epaitegietan bezala, alegia, herritarra argiro ahulagoa den eremuetan.

Bengoak badaki boterearen paradigman oinarrituta bultzatzen dituztela gobernuek hainbat politika aurre-aktibo, hala nola sexu-indarkeriaren aurkakoa edo drogazaleen nahiz ezinduen aldekoak eta, oro har, zapalkuntza soziala jasaten duten beste talde askori begirakoak ere. Gobernuek, eskuarki, ez diote begiratzen kaltetuak asko kexatzen diren ala ez, argi baitago uzkur egotea dela zapalkuntzaren ondorioetatik bat. Baina Bengoak ez du euskaldunen kasuan irizpidea aplikatzen, kexen urritasuna bere hizkuntza-polit ikaren zurigarritzat dakusa eta.

Zinez harrigarria da Bengoak euskaldunen kalterako asmatutako azken amarrua: azterketa gogortzea, estatu zibilizatuenen jokabideen aurka, Bretainia Handia eta Alemania kasu. Horrekin benetan kaltetzen dena esperientzia profesionala da, kalitatearen oinarria, eta horrekin, euskaldunak ez ezik, langile eta herritar gehienak ere. Triskantza hori bakarrik uler daiteke, sortze beretik legitimate-arazoak izanik, herritar gehienengandik urrun eta hiletsian dagoen gobernu bat dela gogoan izanik.

Roberto ManjonHizkuntza normalizaziorako teknikaria

Page 282: Urtekaria 2011

Iraila

Page 283: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

Lehen mailako ikastolak indartu nahi ditu Seaskak

Iaz Itsasun eta Lekornen (Lapurdi) ikastola bana ireki ondoren, Seaskaren aurtengo lehentasuna lehen mailak indartzea da. Ikas prozesu osoa kontuan harturik, 3.000 ikasleren heinetik hurbil izanen da Seaska ikasturte bukaeran. Azken urteetako joerari jarraikiz, iaz baino 150 ikasle gehiago ditu aurten Seaskak. 2.856 ikaslek abiatu dute ikasturtea 29 ikastolatan, eta, bi urteko haurren eskolatzea dela medio, 2.950 ikaslerekin bukatuko dute urtea.

K o p u r u e m e n d a t z e a k nabar menak izan dira : Azkainen 18 ikasle gehiago (89 orotara), Miarritzen bertze 18 (132 orotara), Arberoan 14 (34 guztira), Urruñan 13 (106 guztira), Saran 12 (75 orotara), Uztar i tzen hamar (105 orotara), eta Lekornen hamar gehiago (22 guztira).

Sohutan (Zuberoa) lehen aldiz ehundik gora ikasle izanen dira (105), eta ekaina baino lehen bertze sei ikasle sartuko dira. Emendatze horri buru egin ahal izateko, handitze eta hobekuntza lanak egin behar izan dituzte ikastoletan.

B i g a r r e n m a i l a n e r e emendatu dira kopuruak, apalago bada ere. Hala, iaz baino hogei ikasle gehiago ukanen dituzte. 593 ikasle arituko dira kolegioetan, eta 181, lizeoan (iaz baino sei gehiago).

Aurrekontuan galera

Iaz bezala, galerak onartu d i tu Seaskak aur tengo aurrekontuan. 2,2 milioi e u r o k o a i z a n e n d a aurrekontua, eta aitzin ikusi duten galera, 53.000 eurokoa. J o a n d e n u d a b e r r i k o

manifestazioaren ondoren Fr a n t z i a k o H e z k u n t z a Ministerioak 1,25 irakasle postu gehiago eman dio Seaskari; baina, hala ere, 18 i rakas le ge ld i tuko d ira Seaskaren gain. 128 irakasle ditu Seaskak lehen mailan, baina 110 baino ez ditu o rd a i n t ze n Fr a n t z i a k o Hezkuntzak. Falta diren lanpostu horiek bere sakelatik ordaintzea deliberatu du Seaskak. Aurrekontuaren %60 Seaskaren gain gelditzen dela nabarmendu zuen atzo Pa x k a l I n d o S e a s k a k o lehendakariak.

Berria2011/09/07

Iaz baino 150 ikasle gehiago ukanen ditu Seaskak, eta 3.000 ikasletik hurbil egonen da ikasturte bukaeran

Page 284: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

Baina euskaraz hitzegingo dizut. Aste bete barru Donostiako Zinemaldiaren baitan Bertsolari filma aurkeztea tokatuko zaigu. Zenbait bertsolarik parte hartu dugu bertan, eta, datorkiguna aurreikusiz, geure arteko gogoetaldi bati ekin diogu. Prentsaurreko, aurrez aurreko elkarrizketa, irrati eta telebista programa edo gainerakoetan ze hizkuntza erabiliko dugu edo ditugu?

Euskal Herrian bertan, eta zer esanik ez inguratzen gaituzten Estatuetako biztanleen artean, bada uste bat, guri ergela iruditu arren, oso zabaldua dagoena: guztiok dakigu geurez gaztelera edo frantsesa, eta gainera batzuk, kasualitate moduko batez edo, euskaraz dakite, baserrian jaio zirelako, AEKn euskaraz ikasi zutelako edo orain eskolatan euskaraz ere irakasten dutelako.

Guztion hizkuntza gaztelera edo frantsesa dira, eta besteak jakiteak «aberastu» egiten gaituela onartzeraino ere irits daiteke zenbait, onenera.

Makurrena da geure burua ere uste ergel h o r r e n m e n p e kokatzen dugula askotan. Mila izan daitezke arrazoiak m e n egiteko: inertzia bera eta egindako hautuan ez gehiegi pentsatzea; gure auzokide diren erdal komunitatekoengana gure mezua eta jarduera adeitsu eraman nahia; ama-hizkuntzaz gain gazteleraz txukun, frantsesez lau hitz eta inge le sez b i dak izk igu la f rog atzeak unibertsalago egiten gaituela geuk sinistea; kazetari gizarajoa edo gajoa ahoa bete hortz ez uztea, azken batean errua berea ez dela jakitun…

Askotarikoak, eta sakonera handi-txikikoak izan daitezke arrazoiak. Baina inoiz jarri al gara serio pentsatzen arrazoi horiek aitzakia baino ez direla? Ez gara, nonbait, ausartzen.

Jendaurreko adierazpenak euskaraz eta eu skaraz bakar r i k eg i t ea zenba i t ek egoskorkeriatzat hartuko du. Joera etnizista dela ere esango dute. Etnizistatzat, ordea, alderantzizkoa hartzen dut nik. Javier Clemente futbol-entrenatzaileak duela urte mordoska prentsaurreko bat eman zuen Bartzelonan kazetari euskaldun batekin tranpa bat adostu ondoren.

Kazetariak euskaraz egingo zion galdera, eta Clementek euskaraz baleki bezala erantzungo zion hitz-hots ez ulergarriak elkarri txirikordatuz eta gainerako kazetarien txundidura sortuz. Esan eta egin egin zuten. «Bai. Bai. Bligun baldefa gol bat eta glutaren g u z t a o n d o , b a i » i r u d i k a t z e n d u t barakaldoarra munduaren aurrean, izan nahi

Iritzia2011/09/10

Perdone usted...

Page 285: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

zukeena baina ez zena, balitz modura saltzen. Eta hori, ez zarenari zarenari baino garrantzia handiagoa ematea da. Gu bagara. Euskaradun, alegia. Errealitatearen beste muturretik sarri akats bera egiten dugu ordea: ez garena jartzen dugu garenaren gainetik, aitzakiak aitzaki.

Nola jokatu asmatzen ez da erraza, baina erabakiren batzuk hartzen hain zaila ere ez. Itzulpen-moduak dauden a re t o e t a l e k u e t a n e z litzateke arazo euskaraz soilik a r i t zea . Azken ba t ean sendoen sentitzen garen hizkuntzan egingo genioke kazetarien galderei eta j e n d e a r i a u r r e . Prentsaurrekoa amaitu eta behera jaistean hasten dira problemak.

L i t e k e e n a d a o s o —hainbesteko paradoxatan bizi gara gure herrian— kazetari

bat hurbildu eta euskaraz eskatzea gaztelerazko hitzen batzuk. ETB2rako ari da a k a s o , e d o R a d i o E u s k a d i r a k o . E g o e r a horietan hasi behar genuke gotortzen. Euren ezintasunaz jabetuta, konforma daitezela denentzat eta euskaraz esan ditugun zatiak hartzearekin eta itzulita eman ditzatela. Edo elkarrizketa propio bat kendu arren, guk euskaraz solik egin eta bikoizketa egin diezaiotela irratirako edo a z p i t i t u l u a k j a r r i telebistarako bada.

N ik , bede ren , gu s tu ra entzuten dut Pep Guardiola k a t a l a n e z , a z p i a n gaztelerarako i tzulpena duela. Baina programa osoa bada erdaraz, eta programa itxurazkoa bada —David Barberok egi ten duena demagun—, eta guk gure ideien eta jardunen berri

eman nahi badugu, nola jokatu behar genuke?

Ez da samur-samurra afera, eta ez ditut oraindik korapilo g u n e g u z t i a k a i p a t u . Idatzizko medioa bada elkarrizketa eske datorrena, eta medio hori bi hizkuntzak erabiliz kaleratzen bada, euskaraz argitaratzeko bada euskaraz egingo digute e l k a r r i z k e t a . B a i n a gazteleraz edo frantsesez argitaratzeko bada, euren hizkuntzan aritu edo ez zalantzan geratuko gara beti ere.

Gainera, gure kontraesanen muinenera joz, kontu batzuk beti gazteleraz —dirudienez garrantzitsuenak—eta beste batzuk beti euskaraz — gureenak— argitaratzeko j o e r a d u t e . Z e r g a t i k ? Gustura irakurriko nuke medio horietako batean, Brad Pitt Zinemaldira iritsi ondoreneko kronika euskaraz eta bertsolari bati egindako elkarrizketa gaztelaniaz eta hitzen barrenean (Traducido en Redacción) ohartxoa.

B a k o i t z a k n a h i d u e n a egitearen aldekoa naiz. Baina funtsezko gai batzuetan i p a r r a n o n l e g o k e e n sumatzen hasteko garaia dugu.

Andoni Egaña

Page 286: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

El modelo de inmersión lingüística en el Principat parecía intocable hasta que la semana pasada, el Tribunal Superior de Justicia de Catalunya (TSJC) dictó un auto dando a la Generalitat dos meses de plazo para incluir el castellano como lengua vehicular en la educación. A Pep Ribas, presidente de la Coordinadora d'Associacions per la Llengua catalana (CAL), la sentencia no le pilló por sorpresa. En esta entrevista nos explica el por qué..

En primer lugar ¿en qué consiste la inmersión lingüística?

Es el sistema mediante el que nos garantizamos que los niños y niñas salgan de la escuela dominando el catalán y el castellano. Comienza desde las guarderías y la escuela primaria con una inmersión absoluta en catalán, que luego se va abriendo con la asignatura de castellano. Está más que demostrado, y así lo han avalado todas las instancias -hasta el Parlamento Europeo- que es un sistema que funciona, integra a todos los alumnos y asegura el aprendizaje de las dos lenguas.

¿Hasta ahora ha funcionado bien?

Sí, pero no todo lo bien que podría haber funcionado. De hecho, la inmersión lingüística tampoco es que sea la panacea, pero después de tantos años con el catalán perseguido era la manera de empezar a hacer las cosas bien. El modelo ha sido exitoso, pero sólo relativamente, ya que en muchos lugares no se ha llegado a aplicar nunca, sobre todo en el área metropolitana. En los institutos apenas se oye el catalán y en muchos colegios la única lengua que utilizan los niños en el patio es el castellano.

¿Y ahora parece que irá a peor?

Lo que pasa es que el tema de la lengua es muy sensible, por lo que siempre se ha intentado no apretar demasiado y no imponer por la fuerza la inmersión lingüística, ya que es muy fácil que el tema se explote políticamente. Esto ha sido

Gara2011/09/11

Pep Ribas: «Este ataque a la lengua sólo lo paramos con la insumisión»El presidente de la Coordinadora d'Associacions per la Llengua(CAL) , Pep Ribas, observa en el auto del TSJC sobre el castellano como lengua vehicular en la educación catalana como una consecuencia de la sentencia del Tribunal Constitucional sobre el Estatut. A su juicio, si la ciudadanía y los partidos políticos se unen en una estrategia de insumisión, puede defenderse el modelo lingüístico.

Page 287: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

así desde Pujol hasta Mas, pasando por el Tripartit. Lo que pasa es que ahora, que ya estamos mal, nos dicen que el modelo que hemos usado durante 30 años es ilegal y hay que cambiar.

¿De dónde ha salido y que supone este último auto del TSJC?

Este último dictamen es una consecuencia directa de la sentencia del Constitucional sobre el Estatut, en el que ya se decía que el castellano debía ser también lengua vehicular. Estaba claro que los e s p a ñ o l i s t a s i b a n a aprovechar esa sentencia y, de hecho, el TSJC no ha tenido más opción que dar la razón a unas determinadas familias que querían una educación vehiculada en castellano. Como se está viendo, aquella sentencia del Constitucional no sólo tiró para atrás el nuevo Estatut, sino que, en temas como la lengua, supuso un retroceso incluso frente al antiguo Estatut.

Sobre las consecuencias prácticas, hay infinidad de interpretaciones, ¿Qué cree que pasará?

Es que con eso no se aclaran ni los juristas, igual que con el Estatut. Sobre el mismo texto, unos juristas decían que era

totalmente constitucional y otros que no lo era. Ahora unos dicen que la sentencia sólo debe afectar a las familias demandantes y otros que afecta a todo el modelo, que tendrá que cambiarse. ¿Qué pasará al final? Pues que será una decisión política, como siempre, porque lo que está claro es que el sistema judicial está totalmente politizado, y si el PP sigue haciendo casus belli del tema de la lengua, esto acabará mal.

Ahora parece que Rajoy ha obligado a frenar al PP c a t a l á n . ¿ C ó m o l o interpreta?

Es muy posible que el PP rebaje el discurso debido a la coyuntura electoral, pero esto no deja de ser anecdótico. El PP no tiene prisa, porque sabe que en el momento en que apriete con el tema de la lengua, la sentencia del Constitucional está ahí y pueden llegar a cambiar el modelo lingüístico en la educación. Judicialmente les darán la razón

¿Y cómo se para esto?

Con la suma de la fuerza ciudadana y política. Si hay una insumisión política a la sentencia por parte de la Generalitat y es apoyada m a yo r i t a r i a m e n t e p o r sindicatos, patronales y, sobre

todo, la sociedad civil , entonces pueden cambiar las cosas. La fuerza del pueblo es imparable, lo complicado que hoy en día es que nos unamos todos y, sobre todo, que se unan todos los partidos políticos a favor del modelo. La primera reacción ha sido buena, pero por desgracia, el sistema político está podrido y al final casi siempre acaban aflorando lo s in terese s partidistas, así que habrá que ver.

¿ A g u a n t a r á C i U l a a p u e s t a p o r l a insumisión si el recurso presentado no sirve?

Espero que no se echen atrás y por muchas sentencias con t rar ia s que sa lg an , defiendan a capa y espada el modelo lingüístico. Espero que sean valientes, de momento así parece, pero ya veremos. Si hace falta, que vayan a la cárcel. De esta manera encontrarán a la gente, que se sumará mayoritariamente. En este sentido, estamos ante una gran oportunidad para llevar esta insumisión hasta sus últimas consecuencias. Es lo de siempre: si sólo lo hacen 2.000 personas, estas personas tendrán un problema; pero si lo hacen más de 100.000, el problema será de Madrid.

Page 288: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

Euskara lehentasunezko izatea eta euskaldunen hizkuntz eskubideak bermatzea dira Gipuzkoako Aldundiaren euskara zuzendariaren xedeetako batzuk.

«Hizkuntz normalizazioa lortzen ez den arte, ez da normalizazio politikoa lortuko». Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari berriaren hitzak dira, Zigor E t x e b u r u a r e n a k ( D o n o s t i a , 1 9 7 0 ) . Kontseiluan eta AEKn lan egin du, eta euskalgintzarekiko harremana «iraunkorra eta lankidetzan oinarritua» izatea nahi du.

Zeintzuk dira datozen lau urteetarako dituzuen asmo eta xedeak?

Lau dira ditugun asmo eta xede nagusiak: foru aldundian euskara lehentasunezko hizkuntza izatea, udalerri euskaldunen garapen iraunkorra bermatzea, lan munduaren euskalduntzean eragiten jarraitzea eta helduen euskalduntzea doan izan dadin pausoak ematea. Azken batean, bat egin nahi dugu h e r r i a l d e a r e n e r r e a l i t a t e soziolinguistikoarekin. Gipuzkoa lurralde euskalduna da. Hori ez dugu sasi elebitasun batetik egin nahi, euskarari lehentasuna emanez baizik.

Udalerri euskaldunen garapena aipatu duzu xedeen artean. Zein urrats egin nahi dituzue alor horretan?

Udalerri bakoitzaren errealitatea ikusi nahi dugu, eta hortik abiatuta lan egin. Uemarekin batzartu gara dagoeneko, eta elkar ulertzea

handia izan da. Uste dugu Uema oso tresna egokia izan daitekeela garapen horretarako. Nahitaezko aliatua izango da. Gero, badaude Uemaren irizpide eta kopuruetan sartzen ez diren herri kozkorrak: Hernani, Zarautz, Arrasate... Horiekin lan espezializatua egin nahi dugu. Badira baita ere horren euskaldunak ez diren tamaina handiko herriak: Irun, Errenteria eta Eibar. Horiei ere erreparatu nahi diegu, behintzat okerrera egin ez dezaten. Bilduk udaletan duen indarra baliatu nahi dugu urratsak egiteko.

Lan munduaren euskalduntzean nola eragin nahi duzue?

Enpresekin edozein kontratu egiterakoan, aldundiak bere praktikak ezarriz hizkuntzaren alorrean. Gainera, bultzatuko ditugu enpresak

Berria2011/09/15

«Murrizketek laguntzei gutxi eragin diezaieten saiatuko gara»

Page 289: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

beren hizkuntz normalizaziorako planak egitera.

B e s t e a s m o e t a k o b a t h e l d u e n a l f a b e t a t ze a re n d o a ko t a s u n e a n pausoak ematea dela azaldu duzu. Nola lortuko duzu hori?

Hori zailagoa da, ez dugulako eskumenik. Baina sektoreko eragileekin batzartuko gara bide horri nola heldu aztertzeko. Egungo krisi garaian are beharrezkoagoa da hori. Onartezina da Argentinan euskara doan ikasi ahal izatea eta hemen ez.

Blanca Urgell Kultura sailburuak i r a g a r r i a d u a u r r e k o n t u e t a n mu r r i z ke t a k i z a n go d i re l a e t a ahaleginduko direla euskaltegiek eta euskararen sustapenak izatea jaitsiera txikiena. Aldundiaren kasuan, krisiak n o l a e r a g i n g o d i o e u s k a r a r i bideratutako diruan?

Egia esan, egoerarekin oso kezkatuta gaude. Izan ere, Gipuzkoan krisiaz gain aurreko gobernuek opari pozoitu bat utzi digute: zorra. Horrek kalte handia egingo die gobernu honen lehen urteei . Beraz, murrizketak ziurrenik egongo dira. Hori bai, saiatuko gara murrizketek diru laguntzetan gutxi eragiten. Tokiko hedabideak ere bereziki zaintzen saiatuko gara. Programan jasotzen dugu euskarazko tokiko hedabideei emandako laguntzak lehentasunezkoak direla.

Orain hilabete batzuk euskarazko hedabideek editorial bateratu bat kaleratu zuten, egoeraren larritasuna azalduz eta sektorea estrategikoa dela gogoraraziz. Esan duzunagatik, bat zatozte horrekin.

Bai. Aurreko taldeak abiatu zuen lan bat sektorea elkarlanean jartzera begira, hori bultzatzeari begira. Ildo horri jarraipena eman nahi diogu sektoreko eragileekin.

Zer gertatuko da hedabideetan jartzen duzuen publizitatearekin? Azken urteetan jaitsiera izan da.

Hor ziurrenik ere murrizketak izango dira, batez gure buruaren kanpaina egiteko p u b l i z i t a t e a . H o r i b a i , p u b l i z i t a t e instituzionala, ohikoa, demokratizatu nahi dugu. Hau da, ezin dira orain arte lehentasunezko bezeroak izan direnak bere horretan utzi. Gipuzkoako errealitate linguistikoak isla izan behar du nahitaezko publizitate hori jartzerako orduan. Erabiltzen d e n i r i z p i d e a g e h i e n i r a k u r r i t a k o egunkariarena bada, bai euskarazkoan bai erdarazkoan maila berean jarri behar da.

Murrizketak aipatu dituzu. Baina aurreko gobernuak dirutza eman zion Re a l a r i e l a s t i ko e t a n G i p u z ko a euskararekin bat leloa eramateko. Nola ikusten dituzu halako ekimenak?

Euskara zuzendaritzan lanean ari direnekin hitz egin dut horri buruz, eta eskatu didate garbi uzteko hori ez zela zuzendaritzaren ekimen bat izan. Foru Gobernuak diru bat eman zion Realari, eta baliatu zuen hori leloa jartzeko.

Hortik harago, nola ikusi duzu aurreko gober nuak hizkuntz politikaren alorrean egin duen lana?

Euskara zuzendaritzan dagoen lan taldea bikaina da, eta egin duten lana oso txukuna izan da. Ezarrita dauden marko legalak nahikoak izan daitezke euskalduntze maila

Page 290: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

jaso bat lortzeko. Baina guk gehiago sakondu n a h i d u g u h o r r e t a n , e t a e u s k a r a lehentasunezkoa izatea bermatu, arauz. Horrela lortuko genuke aldundia gidari, traktore izatea euskaldunen hizkuntz eskubideen bermean, besteak beste.

Izan al duzue harremanik Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendirekin? Nola ikusten duzue Jaurlaritzaren hizkuntz politika?

Kritikoak gara. Kezkaz ikusten ditugu, adibidez, hiru eleko hizkuntz eredua ezartzea eta kontsumitzaileen hizkuntz eskubideak babesteko araurekin gertatutakoa. Hiru eleko hizkuntz eredu hori ezartzeko erabili duten moldea salagarria da, baita eredua bera ere. Euskarari lehentasuna kentzen dio, jakin arren egun ikasleek ikasketak amaitzen dituztela euskararen halamoduzko ezagutzarekin. Horrez gain, kontsumitzaileen hizkuntz eskubideak bermatzeko lehengo foru araua ez zen bikaina, eta egin dutena da arau horrek bermatzen zuen apurra ezabatzea. Hustu egin dute. Horren aurrean, gure eskumenen barruan dagoen guztia egingo dugu euskarari lehentasuna emateko eta Gipuzkoako euskaldunen hizkuntz eskubideak berma daitezen. Auzmendirekin, berriz, ez dugu hitz egin oraindik.

Euskarabidearekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin ba al duzue harremanik?

Euskararen Erakunde Publikoaren harremana txikia izan da orain arte. Baina badugu interesa harreman hori sustatzeko, batez ere Bidasoaldea Lapurdi alboan dagoelako eta harremana eta elkar eragina handia delako. Beste hainbeste Euskarabidearekin. Baina hor ez dugu itsutu behar. Badakigu UPNren politika zein den.

E u s k a l g i n t z a r e k i n n o l a ko a d a harremana? Nolakoa izatea nahi duzu?

Lankidetza nahiko nuke, ni euskalgintzan lanean izan naizen denboran horren falta sumatu izan dudalako. Aliatu gisa baino, aurkari moduan hartu izan dute euskalgintza. Lankidetza hori etengabea izatea nahi dut.

Hemendik lau urtera zer gustatuko litzaizuke ikustea?

Aldundia erabat euskaldunduta egotea. Eta, batez ere, hizkuntz normalizazioaren eta e s kub ideen g a i a agenda po l i t i koan n a b a r m e n a g o e g o t e a . H i z k u n t z normalizazioa lortzen ez bada, ez da normalizazio politikoa lortuko.

Page 291: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

Hizkuntz eskubideak aitortzen ez zizkiotelako, sei hilabete egin ditu Kepa Elortzak koloneko proba bat egin gabe. 2005etik hogei aldiz egin du Osakidetzaren kontra halako urraketengatik.

«Borrokalari jaio nintzen, eta borrokalari joango naiz». Kepa Elortza oñatiarraren (Gipuzkoa) hitzak dira. 1990etik darama borrokan Osakidetzak bere hizkuntz eskubideak aitor diezazkion. Azken aldia «bereziki» gogorra izan da harentzat. Ia gose greban jarri behar izan zuen, euskaraz zekien mediku batek arta zezan edo, behintzat, itzulpen zerbitzu bat eduki zezan. Juanjo Agirrezabalaga EAko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarrera eman du kasua, Rafael Bengoa Osasun sailburuak herritarren hizkuntz eskubideak aitortuak nola izango diren azal dezan.

Zure kasua legebiltzarrera iritsi da, baina borroka aspaldikoa da, ezta?

Bai, halaxe da. 1990eko hamarkadan jarri nuen lehen kexa Osakidetzaren aurka, nire hizkuntz eskubideak urratu egiten zituztelako,

eta, gaur [atzo] jarritakoarekin, hogei daramatzat.

Zergatik izan da azken kexa hori?

Hilaren 1ean ebakuntza egin zidaten. Arrasateko Ospitalean emandako senda-agiria euskaraz zegoen, baina ez idazpuruak eta.

Dena den, iazko ekainean hasi zen zure benetako gurutzebidea.

Bai, halaxe da. Kaka egiterakoan odola botatzen hasi nintzen. Larritu, eta familiako medikuarengana joan nintzen. Hark premiazko kontsulta orri bat eman zidan, Arrasateko Ospitalean kolonoskopia bat egiteko. Hara iritsi, eta Hego Amerikako mediku bat egokitu zitzaidan. Ez zekien euskaraz. Nik euskaraz egiten nion, eta hark, erdaraz. Azkenean, esan nion nik itzultzaile bat nahi nuela, banekiela horretarako eskubidea nuela. Erizain bat etorri zen, euskaraz zekiena. Hark esan zidan bazegoela, eta saiatuko zela ekartzen. Bien bitartean, itxaron gelan egon nintzen zain. Ordubete igaro eta ez zutenez itzultzailea jartzen, kontsulta orria jaso, kexa jarri eta etxera itzuli nintzen.

Azkenean, sei hilabete igaro ziren proba egin zenuen arte.

Berria2011/09/16

Kepa Elortza: «Legez dagokidana baino ez nuen eskatu: hizkuntza- eskubideak aitortzea»

Page 292: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

Bai. Medikuak hiru aldiz eman zidan premiazko kontsulta agiria, baina beti berdina gertatzen zen. Euskaraz kasu egiteko ematen zidaten aukera bakarra Txagorritxuko erietxera joatea zen, Gasteizera. Baina ni ez nengoen hori onartzeko prest, xantaia egiten ari zirela iruditzen zitzaidan.

Gose greba egitekotan ere egon zinen, ezta?

Bai, dena prest nuen. Erietxean egitekoa nintzen, eta sindikatuek bazuten nire asmoen berri. Greba hasi baino egun bat lehenago jarri zidaten itzultzailea.

Horrekin dena konponduta zegoela pentsatu zenuen?

Bai, baina ez zen horrela izan. Itzulpen zerbitzua penagarria izan zen. Kontsultara iritsi, eta sakelako telefono bat zegoen mahai gainean belarriko bi entzungailurekin: bata n i re tzat e ta bes tea medikuarentzat . Telefonoaren beste aldean zegoen pertsona batek egin zuen itzulpena, baina oso trakets, b a i e u s k a r a z e t a b a i g a z t e l a n i a z . Komunikazioa oso txarra zen. Gerora beste salaketa bat jarri nuen horregatik, baina, azkenean, proba egitea erabaki nuen. Zorionez, ez nuen ezer txarrik.

Zer esango zenieke beren hizkuntz eskubideak urratuak dituzten pertsonei?

Kexa daitezela. Ni tematia edo burugogorra izango naiz askorentzat, baina legez ditudan eskubide batzuk baino ez ditut eskatu. Guk ez badugu gure eskubideen aitortza eskatzen, ez du inork egingo. Badira, gainera, horretan laguntzen diguten erakundeak. Ni, adibidez, abenduan oso kezkatuta eta gaizki nengoen. Ez nekielako zer nuen, eta jarritako kexen inguruan barrez ari zirela sentitzen nuen. Azkenean, Behatokira jo nuen, eta haiekin batera lorpen txikiak izan ditugu. Jaso ditudan azken bi txostenak, adibidez, oso-osorik euskaraz daude. Ni borrokalari jaio nintzen, eta borrokalari joango naiz.

Datorren lan eskaintza publikoan Osakidetzak euskararen garrantzia gutxituko duela kontuan hartuta, nola ikusten duzu etorkizuna?

Aurreko gobernuak ezer gutxi egin bazuen normalizazioren alde, oraingoak egindako guztia ezabatu du. Negargarria da goi kargudunek euskaraz ez jakitea, lehendakariak berak ez jakitea. Euskaraz ez badakite, zer sentsibilitate izango dute harekiko?

“Ez da onargarria paziente batek osasun

zerbitzuari muzin egitea euskaraz artatu

ez dutelako”

Rafael BengoaEusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua

Page 293: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

Zerbitzu publikoetako murrizketak izan dira azkenaldian hainbat eta hainbat eztabaidaren ardatz. Eusko Jaurlaritzako, H A B E H e l d u e n A l f a b e t a t z e e t a Berreuskalduntzerako Erakundeko eta euska l teg i publ iko e ta pr ibatuetako ordezkariek ikasturte berriaren harira atzo egin zuten balorazioan ere, kezka berbera izan zen nagusi: murrizketak.

Udal euskaltegien ordezkari Marian Toledok azaldu zuenez, milioi bat euro gutxiago jaso dute euskaltegi publikoek , eta 35 bat irakasle kaleratu behar izan dituzte. Hala, %9 irakasle gutxiago arituko dira aurten.

Urte birako hitzarmena egin zuten iaz HABEk eta Eudel EAEko udalen elkarteak,

eta horrek egonkortasun ekonomikoa emango zielakoan ziren udal euskaltegiak, baina Toledok berak adierazi zuenez, «usteak, erdiak ustel», duela hilabete eta erdi hautsi baitzuen HABEk akordio hori.

Eta kezka bera erakutsi zuen euskaltegi pribatu homologatuen ordezkari Marian B i d e g a i n e k e re . K r i s i e k o n o m i k o a g o r a b e h e r a , fi n a n t z a k e t a p u b l i k o egonkorra eskatu zuen, «era duinean» lan egite aldera.

Etorkizun hurbilean bestelako aitorpen juridiko eta sozial bat izango duten i t x a r o p e n a a z a l d u z u e n , E u s k o Jaurlari tzako Hizkuntza Pol i t ikarako Sailburuordetzak euskaltegien betekizuna ezinbestekotzat jo duen arren; «esatea, ez baita ematea», Bidegainek erantsi zuenez.

Hizkuntza Pol i t ikarako sa i lburuorde Lurdes Auzmendik udal euskaltegien kasua salbu, diru laguntzak «orotara» mantendu e g i n d i t u z t e l a e r a n t z u n z i e n euskaltegietako ordezkariei.

Auzmendiren hitzetan, urte «oparoetan» aurrekontuak areagotu egin ziren, eta orain ezinezkoa suertatu da horiei aurre egitea.

Berria2011/09/17

Hamar irakasletik bat ez da arituko udal euskaltegietan aurten, murrizketak direla etaEuskaltegi publikoetan tokirik ez dutenek pribatuetara jo dezaketela esan du Lurdes Auzmendik

Page 294: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

Duela hiru urteko aurrekontuetara itzuli behar izan dute, ezinbestean. Edonola ere, aurrerantzean murrizketek ez luketela areagotu beharko aitortu zuen: «Krisiaren ondorio latzenak ezin ditu irakaskuntzak jasan».

Ardura norena den zehaztu

Udal euskaltegiak finantzatzeko ardura ezbaian jarri zuen Auzmendik: «Noizbait argitu beharko da nori dagokion zer». Udalek aurkeztekoa duten lege proiektuaren barruan euskaltegien finantzaketa zehazteko eskatu zien udal gobernuei.

Marian Toledoren ustetan, aldiz, hori ez litzake bideragarria izango.

Hizkuntza Politikarako sailburuordeak ukatu egin zuen zenbait herritan ikasleek euskaltegian aritzeko aukera izango ez dutela: «Esan digute murrizketen ondorioz zenbait euskaltegitan taldea ez dela osatuko, baina euskaltegi publikoetan tokirik ez dutenek pribatuetara jo ahal izango dute. Ez dugu euskara ikasi nahi duen inor diru faltagatik bazterrean utziko».

Karneta eta pasaportea euskaraz

Donostian ateko poliziak ez dit ulertu euskaraz karneta eta pasaportea berritzera nindoala. Aztoratu xamar esan dit espainolez berehala ekarriko didala itzultzailea. To! Baina itzulian zuzenean bidali nau 9. mahaira. Han, euskaraz txukun asko, berritu didate Espainiako nortasun-agiria. Eskua emanez eskertu diot euskaraz egin izana, ondo hartu du, eta bigarren mahai batera bideratu nau. Hemen berdin, euskaraz oso txukun eginez, eguneratu didate Espainiako pasaportea. Berriro eskua eman, emakumea euskaragatik eskertu, eta biok irribarre, atera naiz ateko polizia euskaraz agurtuz. Ez dut inon itxaron beharrik izan. Posiblea da beraz bulegoetan euskaraz eginez Espainiak indarrez inposatzen dizkigun naziotasun agiriak ateratzea. Hau ohorea! Hau 2011ko irailean. Kontua 2010eko abenduan hasi zen.

Orduan mehatxuka indarrez atera ninduten bulegoetatik euskaraz egiteagatik, eta ez espainolez, beraiek exijitu bezala. Nahiz euskaraz behin eta berriro agertu nien EAEko 1979ko estatutuak eta 1982ko euskara legeak administrazioa behartzen dutela zerbitzua hiritarrak aukeratutako hizkuntza ofizialean ematera. Ez alderantziz. Hilabeteotan, salaketa bera hainbat ingurutan zabaltzeak —Internetez erraza— (polizia etxean, Gasteizko Espainiako Ordezkaritza, Behatokia, Eusko Jaurlaritza, Arartekoa, Madrileko Herri Defendatzailea, Madrileko Gobernu Presidente Zapatero…), eta horrek beren artean eragindako saltsak, ireki dizkit nonbait bideak, eta azkenean aitortu gure eskubidea.

Bittor Hidalgo (Donostia)

Page 295: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

Osakidetzaren LEPeko euskararen «neurriz kanpoko» balorazioaz galdetu dio Maneirok osasun sailburuari

«Ez gaude ados euskararen balorazio egokia zer den zehaztean». Blanca Roncal PSE-EEko legebiltzarkideak argi erakutsi zuen atzo Eusko Legebiltzarrean egin zen osasunari bu r u z k o k o n t s e i l u a k i s l a t u z u e n a . Osakidetzaren LEP Lan Eskaintza Publikoan euskarari eman beharko litzaiokeen pisuaren gaineko eztabaidak ez zuen adostasunik ekarri maiatzean, Rafael Bengoa Osasun sailburuak eskaintza berria aurkeztu zuenean. Eta atzo legebiltzar taldeek egin zuten kontseiluan ere, ez ziren politikarien iritziak elkarrengana gerturatu.

UPD alderdiko legebiltzarkide Gorka Maneirok eraman zuen gaia kontseilura, Osakidetzaren LEPean hizkuntza irizpideak «ez aldatu izanaz» eta euskararen «neurriz kanpoko» balorazioaz galdegin baitzion hark Rafael Bengoari. Haren hitzetan, erdaldun e lebakar ren aurkako «d i skr iminaz io linguistikoa» sustatzen segitu du Eusko

Jaurlaritzak azken lan eskaintza publikoaren bidez. «Euskaraz jakitea beharrezkoa ez den lanpostu batean» aritzeko hizkuntza hori «erabakigarria» izatea ere salatu zuen UPDko kideak. PSE-EEren «konplexuei» egotzi zien hark Jaurlaritzak «aldaketa esanguratsurik» ez egin izana, eta beste alderdien presioei men egitea leporatu zion Bengoari. Eta hari berari eutsi zion PPko legebiltzarkide Laura Garridok ere, eta euskarari eman zaion garrantziak «disfuntzioak» eragin dituela erantsi zuen.

Aralarreko kide Dani Maeztuk, berriz, adierazi zuen UPDk eta PPk «errepikatzearen errepikatzeaz» beren «gezurra» sinetsi egin dutela. Haren aburuz, gaztelania da neurriz gaindiko pisua duena, legez elebiduna den gizartean, euskara hizkuntza koofizial duen gizartean. Administrazioarekin harremanean euskaldunen hizkuntz eskubideak urratu egiten direla gogorarazi zuen. Bidenabar, Osasun sailburu izanik, elebakar izateak bere jarduna oztopatzen ez ote duen galdetu zion Bengoari. Eta hark baietz, etorkizunean aldatu egin beharko dela: «Kontseilariak elebidunak izango dira aurrerantzean. Ez dakit euskaraz, eta konplexurik gabe bizi dut hori, baina jakin badakit onuragarria litzatekeela etorkizunean datozenek euskaraz jakitea».

Berria2011/09/21

Bengoa: «Neutral izaten saiatzen gara gu; poloetan daude besteak»

Page 296: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

«Rol bihurrituak»

EAJko kide Josune Gorospek ere salatu zuen UPD, PP eta PSE-EEren «gezur» hori: «Hizkuntza minorizatua izanik, pribilegiatua bal i tz bezala erakuts i dute euskara, hizkuntzaren rola erabat bihurrituz». Horrez gain, ezagutza eta euskara kontrajarri izana leporatu zion Gorospek Bengoari.

Jaurlaritzak euskararen eskakizuna murrizteko argudiotzat du atzerritik datozen medikuei lanerako aukera ematea, osasun sistema aberaste aldera, betiere. Eta horri ere heldu zion Maeztuk: «Hendaiako [Lapurdi] mediku batek zein aukera izango luke Osakidetzan lan egiteko gaztelaniaz hitz egingo ez balu?».

Kontuak kontu, euskarak osasun sistema publ ikoan jarduteko beharko lukeen garrantziari buruzko eztabaida «irtenbiderik ez duen arazo bat» dela ondorioztatu zuen Bengoak. «Gai gehiegitxo polarizatzen dira Euskadin», adierazi zuen osasun sailburuak.

«Nabarmena da honek soluziorik ez duela». Jaurlaritza «oreka» bilatzeko ahaleginetan dela berretsi zuen, eta legebiltzar taldeen posizioari kritika egin zion: «Neutral izaten saiatzen gara gu; besteak, ordea, poloetan daude». Haren iritziz, osasun sistemari dagokionez, ez litzateke euskara izan beharko beti kezka eta eztabaidaren ardatz, lanpostu publikoak desegiten diren garaiotan 2.600 sortu izana baizik.

Page 297: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

URBIL ez da edozein denda. Hurbilen (gertuen) genituen bertako saltoki orosaltzaile haiek URBILek irentsi dizkigu. Egun ez dugu aldian aldikoa bakarrik erosten, ez ere erosketaren aitzakian dendariarekin geure etxeko hizkuntzan hitz aspertu bat egiten.

URBILen sartzean non aurkitzen zaren jakiteko super aurrizkia erantsi behar diozu merkatuari, edota mega dendari. Kito gainerako guztia. Erraldoiak jaten du txikia. Arabako patata nahi duzula? Lasai. Bertan duzu Frantziakoa. Nafarrakoa zainzuria? Bertan duzu Ameriketakoa. Errezilgo sagarra? Bertan duzu Aragoikoa. Har ezazu gurdia, eta etorri zarenez gero, ase itzazu zeure premiak eta irrikak, irrikak ere premiazko bilakatuz. Hitz gutxi! Ez geratu pasabideetan inori traba egiten. Bete gurdia!

Duela egun batzuk gertatu zitzaidan. Adizu, non arraio topa ditzaket kontserbarako kristalezko poteak? «No se vasco» erantzun

zidan. Albokoari g a l d e t u n i o n . «Tampoco se yo» erantzun zidan. Baina hirugarrengo bat alboratu zitzaidan: «Zer nahi duzu?».

Beste egun batean joan, eta kristalezko poteengatik galdetu dut berriro. «No entiendo vasco». Esan-ez esango, hala esan diot irribarretsu: «Deberia usted saber euskara». Honakoa erantzun dit haserre: «Euskara? Para eso estamos. Ni hablar! No aprendere. Y no me echaran. Cuando me eligieron bien sabian que no hablaba euskara. Por algo me eligieron».

Saltokiko langara iristean ohiko miatzailea. Hark ere ez daki euskaraz. Hori guztia, URBILen. Euskal Kooperatiba omen den batean.

Iñaki Usabiaga Sukia

Iritzia2011/09/23

URBIL eta euskara

Page 298: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

Euskal curriculuma 19 ikastolatan probatu ondoren, emaitza «ezin hobeak» izan dituztela jakinarazi dute ikastolek

Euskal eskolaren curriculuma garatzea eta abian jartzea jotzen du Ikastolen Elkarteak belaunaldi honen egiteko eta «balio erantsi». Horratx, aurtengo ikasturteari hasiera emateko atzo Tolosan (Gipuzkoa) egin zuten ekitaldiaren ardatza.

Hizkuntza erabakigarria da curriculumean, bai, baina hori baino gehiago ere badela gogorarazi zuten: eskolari dagokion «eduki integrala» da, muga administratiboak gainditzen dituzten hizkuntza, kultura, historia eta «erronka politiko zilegiak» aintzat hartuko dituen eduki integrala.

Bide horretan urratsak egiten segitu dute: a z k e n i k a s t u r t e a n , 1 9 i k a s t o l a t a n esperimentatu dute, eta emaitza «ezin

hobeak» erdietsi dituzte. Baina datorren u r t e a n c u r r i c u l u m a r e n « o r b a n a k z a b a l t z e k o » a s m o a d u t e , E l k a r argitaletxearekin elkarlanean sortu duten Ikaselkar edizio enpresaren eskutik.

Eta curriculumaz aritzeko ez ezik, azken bi urteetan Jaurlaritzaren diru laguntza publikoak lau milioi murriztu dituztela salatzeko ere baliatu zuten ikastolek e k i t a l d i a . H a n i z a n z i r e n E A E k o Hezkuntza sailburu Isabel Celaa eta Gipuzkoako ahaldun nagus i Mart in Garitano.

1. Murrizketak

Hezkuntzan izan diren murrizketen larritasuna aitortzen ez jakitea egotzi zien agintariei Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak, bere hitzaldian: «Bada g u r e a n h e z k u n t z a n e g i t e n d i r e n murrizketei pisua kentzeko joera».

Jaurlaritzak bi urtean lau milioi euro gutxiago eman dituela nabarmendu zuen. Serioski erantzun zioten Celaak eta Garitanok. Biek ala biek baliatu zuten e k a i t z a re n m e t a fo r a , e t a k r i s i a re n arriskuan enfasi berezia egin.

Berria2011/09/25

Jaurlaritzak lau milioi murriztu du bi urtean ikastolen diru laguntza

Page 299: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

Herriarentzat «estrategikoak» diren alorrak «ekaitzetik salbu» gorde behar direla adierazi zuen Celaak. Administrazioak hezkuntza eta ongizatea zaindu eta «ekaitzetik babesteko» konpromiso irmoa hartu behar duela erantsi zuen Garitanok.

2. Euskara

Hezkuntza ez ezik, euskara ere bere gobernuaren ekinbidean lehentasunezkoa dela azaldu zuen ahaldun nagusiak. Kataluniarantz begiratu zuen, berriz, Tel l i tuk: «Zein harrotasunez dioten k a t a l u n i a r re k h i z k u n t z a re n h a r i t i k murgiltze eredua hobetsi zutela haustura sozialik gerta ez zedin, kohesioaren izenean, katalana grabitate zentroan jarriz.

Zenbat aldiz esan dugu guk gauza bera euskarari eta euskal jendarteari begira?». Isabel Celaa, ordea, euskaraz bainoago, hirueletasuna itunpeko sare pribatuan bultzatuko duen jokaera protokoloaren arrakastaz jardun zen atzokoan.

3. Curriculuma

Celaak euska l cur r icu lumaz esango z u e n a r e n z a i n z e u d e n i t u n p e k o hezkuntzako eragi leak. Eta Celaak, curriculumak «hezkuntza komunitate osoaren etxea» izan behar zuela adierazi z i e n , g i z a r t e a n e x i s t i t z e n d i r e n «sentsibilitate guztiak», «pluraltasun osoa», bere gain hartzeko gai izan behar zuela.

Hala azaldu zuen Hezkuntza sailburuak bere taldeak jaso zituen curriculum proposamenen «egokitze» eta «hobetze» saioa: «Pentsaera eta identitate guztiak gogobeteko zituen curriculuma garatu behar genuen».

Eta emaitzarekin kontent gelditu zela erantsi zuen. Garitanok, bestalde, bat egin z u e n i k a s t o l e k p r o p o s a t u t a k o curriculumarekin. Edonola ere, ez zuen diputazioaren eskumenetatik kanpo dagoen proiektua bere egin: «Erronkari aurre egingo diozuelakoan nago».

Page 300: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

Euskaltegi homologatuen finantzaketa «egonkorra» hitzartzeko bilerak hasiko ditu Eusko Jaurlaritzak datozen asteetan

Arabako, B izka iko e ta Gipuzkoako e u s k a l t e g i p r i b a t u h o m o l o g a t u e k finantzaketa «egonkorra» izan dezaten, bilerak hasiko ditu Eusko Jaurlaritzak. HABEko, Eusko Legebiltzarreko eta euska l teg i pr ibatu homologatuetako ordezkariek lantalde bat egingo dute datozen asteetan gaia jorratzeko.

«Eusko Jaurlaritzak bere esku dagoen guz t ia eg ingo du H A B E r e n n a h i z e u s k a l t e g i e n f u n t z i o n a m e n d u egokia bermatzeko», aurreratu du Lurdes A u z m e n d i H i z -kuntza Politikarako sailburuordeak.

Atzo, HABEren lana eraber r i t zeko p lan estrategikoaren berri eman zuen Eusko Legebiltzarrean. «Doitu» egingo dute, krisi ekonomikoak dakarren testuingurura eta ikasle murrizketara egokitzeko. HABEren lan egiteko zenbait era «zaharkituta» daudela aitortu zuen.

Urriaren 18an izango da lehen bilera zentro homologatuekin, eta emaitzak ahal

den azkarren lortzearen alde egin dute euskaltegiek. Kultura Sailak datorren urterako aurrekontua urtea bukatu aurretik itxiko duela gogorarazi zuten atzo Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, eta 2012ko aurrekontu horietan finantzaketari bu r u z k o a k o r d i o a k i s l a t u b e h a rk o liratekeela uste dute.

Gainerakoan, nahi eta ezinean ibiliko direla azaldu zuen atzo Mertxe Mugika A E K - k o k o o r d i n a t z a i l e nagusiak.

«Legegintzaldi osoa aurrerapenik gabe emango genuke». F i n a n t z a k e t a publiko egonkorrak

sektorearen lan eta soldata baldintzak «egokitzat jotzen diren erreferentzien arabera» hobetzen lagundu beharko lukeela diote.

HABEk ezar r i tako i r i zp ide guz t iak betetzen dituen heziketa eskaintzen dutela nabarmendu dute, baina beste sektore batzuk baino baldintza eskasagoetan.

Berria2011/09/27

HABE «doitu» egingo dute, krisia eta ikasle urritzea tarteko

Page 301: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

Ekintza plana, aurki

Finantzaketari buruz hitz egiteko urriaren 18ko bilera HABEko plan estrategiko berriaren ardatzetako bat da. «Finantza sistema egonkorra eta malgua» lortzeko h e l b u r u a z g a i n , b e s t e e r a k u n d e publikoekin finantzaketa formula «finkoak» ere mahai gainean jarriko dira.

I ñ a k i U r i b e H A B E k o z u z e n d a r i nagusiarekin batera azaldu zituen atzo Auzmendik plan estrategiko berriaren nondik norakoak. «Badi tu gabeziak H A B E k , e t a b a d i t u z t e g a b e z i a k euskaltegiek. Badago, beraz, zer hobetua, eta horregatik egin da plan estrategikoa».

Hobetu beharreko alor horietan eragiteko «ekintza plan bat» abiaraziko dute datozen h i l a b e t e e t a n , b e t i e r e H A B E e t a e u s k a l t e g i e n a r t e k o l a n k i d e t z a n . «Hankamotz geratuko ginateke euskaltegi guztien, bertako ordezkarien, irakasleen nahiz ikasleen inplikazio eta ekarpenik gabe», azaldu zuen Uribek.

Asmo horiek plan berriaren bost helburu estrategikoetan txertatuta daude. Hala, testuinguru ekonomiko berrira egokitzeaz gain, eskari malgu eta askotarikoen

arabera eskaintza eta ikaste prozesuak egokitzeko beharra ezarri du planak, besteak beste.

E u s k a l d u n t z e a k g o r a e g i n a h a l a euskaltegietako ikasle kopurua jaisten ari dela ondorioztatu du plana egin ahal izateko egindako ikerketak.

Are gehiago, Auzmendik jakinarazi du gazteenen artean ikasle kopurua jaitsi dela, eta arrazoitu du hori B eta D ereduetan egindako hezkuntzaren ondorioz izan dela.

Jardueren ebaluazio sistemaren garapena eta kalitatea ziurtatzea, teknologia berriak e z a r t z e a e t a b a l i a b i d e m u l t z o a «optimizatzea» dira planak ezarri dituen beste helburu estrategikoak.

Udal euskaltegien sarea

Udal euskaltegietako ordezkarien artean ere eragingo du HABEren plan estrategiko berriak. Ordea, beste zenbait aldarrikapen ere eraman zituzten Eusko Legebiltzarrera zentroetako ordezkariek atzo egindako agerraldian.

Esate baterako, udal euskaltegien arteko sarea osotzeko eskatu dute, euskaltegi horien lana azalarazteko. EAEn 49 direla gogora raz i du t e —hoge i B i zka i an , hemezortzi Gipuzkoan eta bat Araban—, eta guztira 11.000 ikasle inguru dituztela.

Lan egiteko orduan autonomia handiagoa izateko, ikas prozesu osoa hartuko duen ikas materiala sortzeko eta euskaltegi horietan lan egiten duten beharginen estatusa hobetzeko urratsak egiteko ere eskatu zuten atzo Eusko Legebiltzarrean zentro horietako ordezkariek.

Page 302: Urtekaria 2011

i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la i ra i la

Hiru eleko hizkuntz ereduan ari diren ikasleei ingeles azterketa egingo diela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak. Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak jakinarazi du akordioa sinatu duela Cambridgeko unibertsitatearekin, hark azter dezan estudianteen hizkuntz maila; Europan gisa horretako jakintzak ebaluatzeko daukaten sistema erabiliko dute.

Gero, emaitza horiek eta orain arteko ereduetan ari direnenak alderatuko dituzte, azken urratsa egin aurretik: Jaurlaritzaren xedea da 2013-2014ko ikasturtean erabat ezartzea hiru eleko eredua, orain daudenen ordezko.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 8.000 bat ikasle ari dira ingelesa, gaztelania eta euskara biltzen dituen ereduan ikasten, proba fasean. Celaak argitu du eskola gehiagori ez dietela

jarriko eredua ezartzeko aukera, orain ari direnekin egingo dutela ebaluazioa. «Behin betiko lagina izango dira». Ikastetxe guztietan ezartzeko eredu proposamena egingo du Jaurlaritzak, baina Celaak argitu du askatasuna eman nahi diotela eskola bakoitzari: «Esparru komun bat ezarriko dugu, baina ikastetxe bakoitzak bere ezaugarriei hobekien egokitzen zaionaren arabera egingo du aukera».

Hiru eleko ereduak atzera bueltarik ez duela nabarmendu du sailburuak, eta ziurtatu du apustua babestu egin dutela gizarteak eta ikastetxeek. «Proiektua abian jarri duten eskola guztiek jarraitzen dute». Ereduari buruzko jardunaldiak egin dituzte Bilbon, eta haien amaierako ekitaldian hitz egin zuen Celaa sailburuak atzo.

berria2011/09/21

Ingeles azterketa egingo die Jaurlaritzak hiru eleko ereduan ari diren ikasleeiProbaren emaitzak jaso ondoren, 2013-2014ko ikasturtean erabat zabaldu nahi du eredua Isabel Celaaren sailak

Page 303: Urtekaria 2011

Urria

Page 304: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Amaitu berri da Donostiako Zinemaldia. Oso goian amaitu ere, dirudienez. Poztekoa da, benetan. Eta horretara iristeko lan egin duen taldeak, urtebetez gogotsu jardundako kideek, alegia, merezi dute sari hori, gure aitortzaz gainera. Entzun dugu grinaz aritu dela txalupatik tiraka zuzendari berria ere; topa lemazainari ere, noski, eta urte askotarako guztiei.

Zinemaldia erakusleiho ona da gure zinemaren uzta ezagutzeko, gure zinemagileen azken lanez eta haiei buruzko albisteez jakiteko. Euskarazko zinemaz ari naiz. Euskarazko ikus-entzunezkoez: nola etxean propio sortutakoez, hala kanpoko produkzio euskaratuez. Euskarazko ikus-entzunezkoen sistemaz dihardut, zehazki esateko, polisistemaren teoriatik begiratuta esango genukeenaz. Eta zer sartzen dugu termino potolo horretan? Mota eta genero askotariko testuak (edo produktuak), ikus-entzunezko edozein euskarritan igortzen eta hartzen direnak, hemengoak eta euskarazko jatorria dutenak, eta kanpoko edozein kulturatan sortuak eta euskarara ekarritakoak. Hala, itzulitako ikus-entzunezkoak gure kulturan integratzen ditugu, eta euskal kulturaren barruan betetzen dute bete beharreko funtzioa eta bilbatzen dira haren ehunean.

Ez nabil sua asmatzen: literaturaz ariko bagina, kanpoko literatura euskaratua «gurea» dela esaten ariko ginateke, gure literatur sistemakoa. Zer itzuli eta norentzat —eta noiz, akaso—, ez da oraingo kezka; bistan da ezin dugula dena itzuli. Batetik, ez ginateke iritsiko literatura guztia itzultzera; bestetik, ezta dena irakurtzera ere. Merkatua arinegi doa bere bidean, gainera, gu haren trenpu onean ibiltzeko gai garela sinesteko.

Arestian aipatu dugun sistemaren ehunduran ez dira produktuak bakarrik sartzen: ikus-entzunezkook ikusteko aretoak ere parte dira sisteman; testu edo produktu horiek denak banatzeko sare eta azpiegiturak ere bai; baita prentsan eta gainerako medioetan iragartzeko baliatzen diren diskurtsoak

ere; eta, nola ez, autoreak (lan kate osoan hondar aleren bat jarri dutenak) eta ikusleak eurak. Faktore edo elementu hor ien ar teko t i rabirak e ta harremanak ere kontuan hartzekoak dira, jakina. Sistema handi horretan, esaterako alorka edo eremuka edo hizkuntzaka sailkatzen ditugu azpisistemak (hortik, polisistema deitzea).

Aurtengo Zinemaldiaren eskaintzari gainbegiratua egin diogu, gure kulturarako irabazi dugun uztaren nolakoaz irudi bat egiteko. Programazioari erreparatuz gero, Sail Ofizialean hamasei film lehiatu dira, eta beste lau eman dituzte lehiaketatik kanpo. Lehiatutako filmetarik hiru gaztelaniazkoak ziren; gainerakoak, beste hizkuntzaren batean filmatuak: ingelesez, frantsesez, koreeraz, japonieraz... Gaztelaniaz filmatutako hiru lanak ingelesezko azpidatziekin eman dituzte. Lehiaketan sartu diren gainerako hamahiru filmak, gaztelaniazko (eta ingelesezko) azpidatziekin jarri dituzte ikusgai.

Lehiaketatik kanpo geratu diren lau filmetarik bi ingelesez ziren; bat, frantsesez, eta laugarrena, euskaraz. Asmatuko duzue zein hizkuntzatan azpidatzi diren? Bai, jakina. Lehiaketan sartutako filmek izan duten tratu bera eman zaie horiei ere. Alegia, ingelesezko filmak gaztelaniaz azpidatzita eman dituzte; eta film frantsesa eta euskarazkoa, gaztelaniazko (eta ingelesezko) azpidatziekin.

Kontuak eginda, Sail Ofizialean gure uztarako bildu duguna euskarazko film luze bat izan da. Etxean sortutakoa, beraz. Erdaraz ekoitzitako film bat bera ere ez zaigu etxerako geratu. Hala ere, seguru asko, proportzioa ez da disparate bat. Horren alde nahiz kontra egiteko arrazoiak erraz samar aurkitu daitezke, eta argudio sorta batekin esango dugu: edo ez dela nahikoa egiten euskarazko ikus-entzunezkoen alde, edo ez dagoela dirua alferrik gastatzeko premiarik

Iritzia2011/10/01

Euskara zineman

Page 305: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Zinemaldira joan den batez besteko ikusle jendeak aise eta ondo baldin badaki gaztelaniaz.

Sail Ofizialeko film guztietan errespetatu da jatorrizkoa, baina, aldi berean, guztiak ikusi edo e n t z u n d i r a , g u t x i e n e z , gaztelaniaz, emanaldi guztietan (eta gehienetan, ingelesezkoekin batera). Ni gehien harritu nauena ez da euskarazko azpidatzirik ez ikustea inon; ezta gaztelaniazkoak ez diren film guzti-guztietan gaztelaniazko azpidatziak ikustea ere. Gehien harritu nauena da ez dela film bakar bat erakutsi, behin ere ez dutela pasatu, demagun, b a k a r r i k i n g e l e s e z k o azpidatziekin. Ingelesez diot, gaur eta hemen, nazioarterako gehien

erabiltzen dugun hizkuntza delako.

Ez zait iruditzen uste baino zinemazale gutxiagok dakiela ingelesez, askok baitakite. Baina, seguru asko, uste baino gehiagok egiten dugu gaztelaniaz eta askoz erosoago bizi gara eta gozatzen ditugu filmak gaztelaniaz, ingelesez baino. Ai ene! Eta hemendik ze urrun dagoen... euskaradun!

Orain txikikeria bat irudituko zaio bati baino gehiagori filmak nola iragarri zaizkigun ikustea, baina nago, bere huskerian, kontu horrek asko esaten duela gure ikus-entzunezkoen sistemari diogun atxikimenduaz. Egunkari honek irailaren 10ean argitaratu

zuen Zinemaldiko egitarauan ez zen ageri zein filmek zituen gaztelaniazko (eta ingelesezko) azpidatziak. Aldiz, markatua zetorren zein filmetan, zer ordutan eta zein aretotan zeuden euskarazko azpidatziak. Oso litekeena da toki arazoengatik erabaki izana hala egitea. Baina munduari euskaraz begiratzen dion kazeta honek ez al zituen euskarazkoaz beste hautu guztiak erakutsi behar egitarauan? Larriena ez da nola egin den, horrek gure barruan zaratarik sortu ez izana baizik. Pentsatuz, gainera, esker oneko izan behar dugula, euskarazko hautua egiteko erraztasuna eman zaigula eta.

Beatriz Zabalondo (Irakaslea)

Euskaraz kasu egiten ez duten saltokiei isunik ez jartzearen aurka dago EKA

Zigorrak jartzen ez badira legeak aholku bat baino ez direla dio kontsumitzaileen elkarteak

Euskaraz kasu egiteko beharra arautzen duen dekretua betetzen ez duten saltokiei isunik ez jartzearen aurka dago EKA, Euskadiko Kontsumitzaileen Antolakundea. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendi EKAko ordezkariekin bildu zen herenegun, eta bertan azaldu zien Jaurlaritzak ez dituela isun horiek jarriko. Hau da, euskaraz kasu egiten ez duten saltokiak ez dituela zigortuko. Bileran izan ziren, halaber, banketxe, saltoki handi eta energia nahiz telekomunikazio enpresetako ordezkariak. EKAk Jaurlaritzaren erabakia salatu du. «Zigorrak jartzen ez badira, legeak ezerezean geratzen dira. Dekretuan jasotzen dena aholku bat besterik ez da izango».

Berria2011/10/01

Page 306: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Ikasgaien erdiak baino gehiago euskaraz ikasi dituzten DBHko eta Batxilergoko ikasleen ezagutza B1 eta B2 mailekin parekatuko du. Eusko Jaurlaritzak agerian laga du dekretua urtea amaitu aurretik onartzeko asmoa

Euskaraz ikasi duten ikasleak hizkuntza horren ezagutza bermatzeko agiriak aurkezteaz salbuetsiko dituen dekretuari forma ematean, «zuhurtziaz» jokatu dutela azaldu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Isabel Celaak. Hain zuzen ere, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasle ia guztiek dekretuaren zirriborroan zehaztutako gutxieneko mugak gainditzen dituztela nabarmendu du.

Are gehiago, dekretuaren helburuak ezbaian jartzea EAEko hezkuntza sistemaren kalitatea ezbaian jartzea litzatekeela gaineratu zuen atzo Celaak. Blanca Urgell Kultura sailburuarekin batera Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin zuen dekretuaren zirriborroaren aurkezpena egiteko. Urtea bukatu aurretik onartu nahi dute.

Ikastorduen erdian jarri du Eusko Jaurlaritzak euskararen ezagutza egiaztatzeaz salbuetsita egongo direnen muga. Hau da, DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastorduen erdiak euskaraz ikasten dituztenak B1 hizkuntza eskakizuna aurkeztetik salbuetsita egongo dira, eta Batxilergoko ikastorduen erdiak euskaraz ikasten dituztenak, berriz, B2 maila aurkeztetik.

Horretarako Euskara eta Euskal Literatura ikasgaia ere gainditua izan beharko dute. Neurri horrek Eusko Jaurlaritzaren, EAEko hiru aldundien eta

bertako udalen lan eskaintza publikoetan eragina izango du.

Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak 2004. eta 2006. urteetan egindako zenbait ikerketak Hezkuntza eta Kultura Sailaren erabakia bermatzen dutela uste du Celaak. Ikerketa horien arabera, ikasle gehienek Lehen Hezkuntzako 6.

Berria2011/10/04

Euskaratik salbuesteko dekretuan «zuhur» jokatu dutela dio

Page 307: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

mailan B1 maila gainditzeko moduko ezagutza izaten dute, eta DBH bukaeran B2ra heltzen dira. Hala ere, Jaurlaritzak DBH bukaeran B1 maila aitortuko duela gogorarazi du Hezkuntza sailburuak, eta Batxilergoan B2 maila; horregatik dio «zuhur» jokatzen ari direla.

C1 eta C2 mailetatik salbuesteko irizpideak ezberdinak izango dira, dekretuaren zirriborroaren arabera. EGAren baliokidea den maila aitortzeko (C1) lau kasu aintzat hartuko ditu Jaurlaritzak. Euskaraz ikasitako kredituak, euskara ikasteko kreditu bereziak eta gradu bukaerako lana egin eta aurkezteko aukeratutako hizkuntza kontuan hartzen dira kasu horietan.

Euskaraz emandako 48 kreditu, euskara ikasteko 12 kreditu berezi eta lanaren aurkezpena euskaraz egin beharko dira C1 mailatik salbuetsita egoteko; gainerakoan, euskarazko 144 kreditu gainditu beharko dira.

C2 mailatik doktore tesia euskaraz egin eta defendatu duten doktoreak egongo dira salbuetsita, baita Euskal Ikasketen gradua edo Itzulpengintza gradua lortzen duten ikasleak ere. Azken kasu horretan lehen hizkuntza gisara euskara aukeratu dutenak soilik egongo dira salbuetsita.

Dekretuaren zirriborroak atzera begirako eragina izango duela aurreratu du Celaak. 2008ko apirilaren 16tik aurrera lortutako titulu guztiengan eragina izango du, egun horretan homologatu baitzituen Eusko Jaurlaritzak ematen zituen tituluak Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura.

Ikasketen truke tituluak eman beharrean ikasleak titulu horiek aurkezteaz salbuetsi nahi ditu Jaurlaritzak. Tituluak ematea baino bide egokiagoa dela uste du Urgellek: «Normalizatzaileagoa». Eredu horrek hezkuntza guztiz homologagarria dela frogatzen duela pentsatzen du.

D eredua lehenestearen alde

Eusko Legebiltzarreko talde guztiak bat datoz dekretu zirriborroaren funtsarekin, baina zenbaitek hainbat aldaketa egiteko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. DBHko titulua D ereduan lortu dutenei mugatzeko eskatu du, esaterako, Mikel Basabe Aralarreko legebiltzarkideak. Euskararen ezagutza bermatzen duen eredu bakarra dela nabarmendu du.

Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideak, berriz, dekretuaren edukiak zehazterakoan erabilitako irizpideen berri emateko eskaera egin dio Eusko Jaurlaritzari.

Hain justu, Agirrezabalak gogorarazi du zenbait ikerketaren arabera curriculumaren %60 baino gehiago hizkuntza bakar batean ematean lortzen direla emaitzarik onenak ikasleen partetik.

Curriculumaren erdia euskaraz ematearen mugari buruzko kezka ere agerian utzi du Arantza Aurrekoetxea EAJko legebiltzarkideak. Horrez gain, dekretuaren funtsarekin bat etorri arren, erabakiak hartzerakoan erabilitako agiri eta ikerketen berri emateko eskaera egin dio Celaari.Baliokidetasunak

Page 308: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Lehen bi mailetan, ikasleek, ezarritako euskarazko ikastorduak betetzeaz gain, Euskara eta Euskal Literatura ikasgaia gainditua izan behar dute. C2 maila euskaraz doktore tesia egin dutenei ez ezik, emango zaie hainbat titulu dituztenei ere. Dekretuaren oinarriak:

B1• DBHren erdia euskaraz ikasi dutenentzat. Garai bateko 1. Hizkuntza Eskakizunaren baliokidea da. Euskarazko testu argietako ideia nagusiak ulertzeko gaitasuna dute B1 dutenek; oinarrizko gaitasuna dute ahozko komunikazioan eta idaztean.

B2• Batxilergoaren erdia euskaraz ikasi dutenentzat. 2. Hizkuntza Eskakizunaren baliokidea da. Testu zehatz edo abstraktuen ideia nagusiak ulertzen dituzte maila honetan, solasaldietan erraz molda daitezke, eta gai askori buruz idazki argi eta zehatzak egin ditzakete.

C1• Unibertsitate ikasketak euskaraz egiten dituztenentzat. EGAren baliokidea da. Nolabaiteko zailtasuna duten testu luze mota asko uler ditzakete C1 lortu dutenek, esanahi inplizituak barne.

C2• Doktore tesia euskaraz egin dutenak. Entzun eta irakurtzen den ia guztia ulertzeko gaitasuna eskatzen du C2k. Erraz komunika daitezke ahoz eta idatziz, zehaztasun handiarekin eta era ondo egituratuan.

Berria2011/10/05

Baionako Herriko Etxeak ez du 'ñ'-rik nahiJaioberrien sortze aktetatik hizki hori baztertzea erabaki du, frantses alfabetoak ez baitu jasotzen

Baionako Herriko Etxeak ez du gehiago ñ hizkia duen izenik onartzen. Haurren sortze aktetan ñ hizkia ez erabiltzeko erabakia hartua du Herriko Etxeak. Hizki horrek arazoak dizkie sortzen Ñuñez, Goñi eta gisako deiturekin. Haurren sortze akta egiterakoan, beren deitura ofizialetan ñ hizkia duten gurasoei ere ez die hizki hori emanen Baionako Herriko Etxeak.

Julien Lucuix eta Texa Aizagerre dira horretaz ohartu. Haurra sortu, eta Baionako ospitaletik

herriko etxerako bidea hartu zuen Lucuixek agorrilaren 3an. Alaba sortu berriari Añeta izena ematea erabakia zuen bikoteak. Herriko etxera heldu eta, alta, ezin. Sortze aktan Añeta ez zutela jarriko ihardetsi zioten. «Ñ hori ez zutela onartzen, ez baitzen frantses alfabetoan», ekarri du gogora Aizagerre ama gazteak.

Lucuix entseatu zen, bazirela izen anitz kasu berean, baina Herriko Etxeko langileari berdin zitzaion. «Harentzat normala zen; ñ-a ez da

Page 309: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

frantses alfabetoan, eta kito». Harridura irentsi, eta Aneta izena idazteko erran zien Lucuixek Herriko Etxeko langileei: «Bestela, zer, i-rekin eman? Ez da hori ere izena!». Aizagerrek berak azaldu du zalantzetan eta damutan gelditu zirela, ez jakinik gero zerbait egin ahal izanen duten, errekurtsoak jar ditzaketen edo bertzerik egin.

Paper ofizial guztietan Aneta izanen da, beraz, Aizagerre eta Lucuixen alaba, nahiz eta denek Añeta deitu. Bikoteak azaldu du, aldiz, Iñaki izeneko lehengusu bat duela Añetak; Donapaleun sortu zen (Nafarroa Beherea), orain bi urte, eta arazorik ez zuten ukan gurasoek ñ-a idaztarazteko. Donapaleuko Herriko Etxeak berretsi du euskal izenekin ez duela behin ere arazorik ukan.

Baionako Herriko Etxean, alta, bada arazorik, nahiz ez den arau publikorik afera horiei buruz. Kode Zibileko 57. artikuluak dio haurraren izena aitak eta amak dutela hautatzen. Alfabeto konturik ez du aipatzen, ez bada atzerriko izenentzat. Alfabeto erromatarra (latinoa) behar dela erabili zehazten du, haatik. Alfabeto latinoan sartzen da ñ letra; euskal bertsioan, Euskaltzaindiak onartzen du; baita gaztelaniak, bretoierak, woloferak eta bestek ere. Frantziako legeen ñabardura bakarra «jaioberrien interesei» lotua da. Justiziak erabakitzen badu sortu berriaren izena ez doala haurraren interesen alde, orduan gurasoak gonbidatuak dira beste izen baten hautatzera.

Herriko etxean, haurra deklaratzean, gurasoek beren lehen hautuari atxikitzen badiote, Estatu Zibilaren arduradunak izen hori jarri behar du sortze aktan. Alta, izena haurraren interesen aurkako dela baderitzo, orduan deitzen du prokuradorea; hark familiako aferez arduratzen den epailea dei dezake. Gurasoek beti ukatzen badute izena aldatzea, prokuradoreak beste izen bat proposa diezaioke epaileari. Sortze akta desegiteko agindu dezake epaileak.Baionako prokuradoreorde Marc Mariee da gai

horietaz arduratzen. Ñ hizkia duten izenei buruz ez du erabakirik hartu behar izan orain artean. «Horrek erran nahi du ~ gabe jarri dutela gurasoek, zailtasuna saihesteko; egia baita gure alfabetoan ez dela ñ hizkirik», ondorioztatu du Marieek. Halako aferarik etorriko balitzaio zer eginen lukeen ez dakiela ihardetsi du: «Biziki teknikoa da gaia, eta testuak hurbilagotik begiratu beharko nituzke».

Marc Mariee lan horietan hasi aitzin, izan dira kasu zenbait prokuradorearen bidea hartu dutenak; batean onartu zuten ñ letra, besteetan ez. Baina xehetasun gehiago ukaitea ezinezkoa izan da; Brigitte Delobel Defix-ek, kasuak ikertu dituen Baionako prokuradoreordeak, ihardetsi du ez duela denborarik ihardesteko. Haatik, Ipar Euskal Herriko Hitza-k jakin du Baionako Justizia administrazioaren azken erabakietarik izan dela ñ letra debekatzea. Orain dela urte bat handik bidali gutun ofizial batek dio idatzi publikoak frantsesez idatzi behar direla, errepublikako hizkuntza bakarra frantsesa dela.

Halere, gutun ofizial horrek ate ireki bat uzten du: hau da, abokatu batekin auzibidea hartu eta jurisprudentzia lortzea. Mementoko ez da halakorik gertatu eta, gainera, ez da errana erabakia familiaren aldekoa izanen denik.

Page 310: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Euskaldunei saltokietan euskaraz egitea arautzen duen dekretua aldatuko du legebiltzarrak, PSEk, PPk eta UPDk

Euskaldunei haien hizkuntzan ez diete kasu egin beharko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako saltoki handiek. Hori arautzen zuen dekretua aldatzeko bidea hasi du Eusko Legebiltzarrak, PSE-EEren, PPren eta UPDren botoekin. Legea betetzen ez zuten dendei isunak ez jartzea erabaki zuen lehenbizi Eusko Jaurlaritzak, atzerapen baten bidez; orain, beste urrats bat egin du PSE-EEk, eta araua aldatzeko prozedura eraman du parlamentura. «Inposizioa» hartu du ahotan sozialisten eledun Vicente Reyesek: «Administrazioak ez ditu hartu behar enpresariei dagozkien erabakiak». Legea

aldatzeko proposamenak egiteko aldia dute taldeek.

Euskaldunen hizkuntz eskubideen harira, ika-mika sortu zen atzo ere Gasteizko legebiltzarrean. Auzia, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen EAEko Estatutua; saltoki handietan euskaraz eta gaztelaniaz kasu egiteko modua izan behar dutela dio horrek, eta hala egiten ez dutenei isunak jartzeko aukera jartzen du. Orain hiru urte onartu zuten dekretua.

Iazko ekainean, baina, dendek egokitzeko aldia amaitzear zutela, atzerapena ezarri zuen Jaurlaritzak; isunik ez dute jarri, beraz.

Euskaraz edo gaztelaniaz egin, dendariaren esku utzi nahi du PSE-EEk. Hala adierazi du lege proposamenean: «Informazioa euskaraz, gaz te lan iaz edo b ie tan ad ieraz iko da , eskaintzailearen nahiaren arabera». Isunen bidea okerra dela nabarmendu du Reyesek: «Librea izan behar du atxikimenduak, ez inposatutakoa».

Sestra izan dute PSEko eledunak eta EAJkoak, Garbiñe Mendizabalek. Legea EAJren agintaldian nola onartu baitzuten, sozialistak egotzi dio «gerra linguistikora dei egiten» aritzea. «Inposizioa bilatzen ari dira». Jeltzaleak erantzun, atzerapausoa dela dekretua aldatzea, ez dituelako bermatuko euskaldunen eskubideak. «Egungo Jaurlaritza gogoratuko dute euskaldunen hizkuntz eskubideak lurperatzeagatik».

Euskarari buruzko auzietan «adostasuna» falta dela esan du PSE-EEkoak, eta EAJ egin du horren erantzule. Hala, dekretua aldatuta «adostasuna» berreskuratu nahi dutela esan du Reyesek. Mendizabalek erantzun dio eskubideak bermatu nahi dituztela indarrean jarritako legearekin. «Modu adostu eta progresiboan aritzearen aldekoak gara, baina modu eraginkorrean». Isunik ez dutela jarri gogorarazi du EAJk.

PP, Kontseiluari erasoan

Dekretua aldatzeko bidean, PP eta UPD ditu bazkide PSE-EEk. «Inposizioaz» aritu dira haiek

Berria2011/10/06

Dendetan euskara erabili beharrik ez izateko bidea hasi dute PSEk eta PPk

Page 311: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

ere. PPko eledun Iñaki Oiarzabal eta UPDko Gorka Maneiro bat etorri dira kalterako dela lege hori. «Inposizioek kontrako eragina izaten dute, eta atzerakada dira, herritarrek baztertu egiten dituztelako», dio Oiarzabalek. Maneirok erantsi du isunak jartzea bera dela eskubideen aurkakoa.

Gaitik aterata, euskararen aldeko elkarteei eraso egiteko baliatu dute saioa biek. Maneiro: «Lotsagarria da elkarteak egotea euskara erabili nahi ez dutenei isunak jartzearen alde». Oiarzabalek Kontseilua aipatu du, erasorako: «Zein dira Kontseiluko horiek? Zein zilegitasun dute, diru publikotik bizi baitira? Euskaratik bizi den talde bat da, hizkuntz bizikidetzari kalte larria egiten diona».

EAko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabalak erantzun dio zuzenean Oiarzabali, hark esan duenean «talibanen taldeak» direla euskararen aldekoak. EAko kidea: «Horrela laguntzen zaio bizikidetzari?

Hizkuntz eskubideen alde egiten dutenak talibanak direla esanda?». Atzerapausotzat jo du aldaketa, eta adostasunik ez bilatzea egotzi dio PSEri. Gogorarazi du euskaraz egiten dutenei hala erantzutea dela helburu bakarra.

Mikel Aranak (Ezker Batua) azaldu du euskaraz egin edo ez kontsumitzaileari berari aukeran jarri nahi zitzaiola legearen bidez. Hala, ohartarazi du orain legea aldatzen badute berriro egokituko dutela hurrengo legealdian, Eusko Legebiltzarrean gehiengoak aldatu egingo direla iritzita. Euskaldunek gaur egun duten egoera zein den azaldu du, esaldi bakar batekin: «Nire eskubideek ase gabe jarraitzen dute».

Aralarreko bozeramaile Mikel Basabek salatu du saltzaileen eskubideak soilik babestu nahi dituela PSE-EEk, ez erosleenak. Hala, «inposizioen aurka badago», Espainiako Konstituzioa aldatzeko eskatu

Berdintasuna orain!

600 euroko isuna jarri diote Kanaria Handian aisialdiko establezimendu bati inork ez zuelako espainolez hitz egiten. Kanariar Gobernuak dio pertsona batek kexa jarri zuela erreklamazio liburuan eta inspektoreak bertaratuta egiaztatu zutela inork ez zuela gaztelaniaz hitz egiten. Kanariar Uharteko Gobernuaren 2010eko dekretu batek derrigortzen du aisialdiko, turismoko edo zaharberritzeko jardun orotan espainolez hitz egingo duen arduradun bat egon behar duela. Eta arau hori ez betetzeak 1500 euro arteko isuna du.

Horrela jokatzea, Euskal Herrian, inposatze bat da unionistentzat. Hala, EAEko egungo Jaurlaritzak (PSOE-PP) Kontsumitzaileen Legetik isunak ezabatu ditu. Lege aginduak zigorrik gabe, ordea, gomendio bihurtzen dira eta eraginkortasuna galtzen dute. Horregatik, teoria eta ideologia guztien gainetik Espainiako estatuak gaztelaniaren hizkuntz erabilera bermatzen du, lege zigorrez, bere lurralde osoan eta jardun-gune sozial guztietan.

Pertsonak, hizkuntzak eta herriak berdinak gara duintasunean. Beraz, berdintasunezko tratamendua eskatzen dugu: euskara edonon erabiltzeko euskaldunaren eskubide indibiduala bermatzea Euskal Herri osoan eta Esparru Soziolinguistiko Euskalduna antolatzeko ahalmen esklusiboa aitortzea. Espainierarentzat ezinbestekoa dena euskarari ukatzea kultur fobia eta asimilatzeko asmoa litzateke.

Inazio Agirre (Ezker Abertzaleko kidea)

Page 312: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Funtzionarioen euskalduntzeari lotutako atalean jaitsiera adierazgarria eman dela dio AEK-k

Eusko Jaurlaritzak 2010-11 ikasturtean baino 1,4 milioi euro gutxiago emango die euskaltegiei hasi berri den i k a s t u r t e k o l a n a finantzatzeko ; hau da , e u s k a l t e g i e k a u r r e k o u r t e a r e k i k o % 4 , 3 k o murrizketa izango dute. G o b e r n u k o n t s e i l u a k o n a r t u t a k o k o p u r u e n arabera, euskaltegi pribatu homologatuek 20.730.000 euro jasoko dituzte, aurreko ikasturtean baino %3,9 gutxiago. Udal euskaltegien kasuan %5,1 jaitsiko da, 1 0 . 7 1 1 . 0 0 0 e u r o r e k i n finantzatuko baititu Eusko Jaurlaritzak.

E u s k a l t e g i p r i b a t u homologatuek 17,2 milioi euro izango dituzte ohiko eskoletarako eta 1,1 milioi eu ro nork be re kabuz ikasteko ekimenetarako. Funtzionarioen ikasturte o s o k o e u s k a l d u n t z e eskoletarako, 1,2 milioi euro bideratu ditu Jaurlaritzak, eta

ikasturte erdia baino egingo ez dutenentzat, 450.000 euro. Azkenik, barnetegietan e g i t e n d i r e n h e z i k e t a ekimenei 690.000 euroko laguntza emango zaie.

Behin betiko finantzaketaren berri orain izan duten arren, nolabait ere horren berri bazutela azaldu du Mertxe M u j i k a A E K - k o koordinatzaile nagusiak. «Ikasturteka funtzionatzen dugun neurrian, irailean aurreratu ziguten nondik nora etorriko zen ebazpena». Hainbat ataletan jaitsierak egon diren arren, murrizketa a d i e r a z g a r r i e n a f u n t z i o n a r i o e n euskalduntzera bideratutako a u r r e k o n t u a n d a g o e l a zehaztu du Mujikak. Datu horrek Eusko Jaurlaritzako e u s k a l d u n t ze k o p l a n e i buruzko gogoeta egiteko balio dezakeela ohartarazi du.

J a i t s i e r a k j a i t s i e r a , euskaltegiek etorkizunera beg i rako kezka du te l a jakinarazi du Mujikak. «Ikasturte honetan nola edo hala egingo dugu aurrera, ba ina kezkatuta gaude l a n t z e n a r i d i r e n aurrekontuetan HABEk 2012an izango dituen diru laguntzekin». Horri buruz e n t z u t e n a r i d i r e n informazioak gauzatuz gero nor mal i zaz ioa «nekez» lortuko dela gaineratu du Mujikak.

Euskaltegien finantzaketari buruz hitz egiteko bilerara deitu dute hil honen 18an. Bilera horietan akordioak azkar lortu eta 2012ko a u r r e k o n t u e t a n i s l a t u b e h a r k o l i r a t e k e e l a nabarmendu du Mujikak. « D a t o r r e n u r t e k o aurrekontuetan gako batzuk argituko dira».

Berria2011/10/08

Euskaltegien finantzaketa %4,3 jaitsi du Jaurlaritzak

Page 313: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Sindikatu guztien kontra, Jaurlaritzak ez ditu berrituko justizia euskalduntzeko trebatzaileen lanpostuak.

Justizia administrazioa euskalduntzeko lanak mantso joan badira orain arte, aurrerantzean moteldu egingo direla uste dute sindikatuek e ta nor mal i zaz io l ane tan ar i tu tako trebatzaileek: 2007tik euskalduntze prozesua bultzatu duten hamalau trebatzaileak kaleratu egin dituzte irailean, eta sindikatu eta langileak bat datoz balorazioan: e u s k a r a r e n n o r m a l i z a z i o a r e n t z a t « a t z e r a p a u s o a » i z a n g o d a . E u s k o Jaurlaritzako Justizia Sailak, ordea, ziurtatu du erabakiak ez diola normalizazioari eragingo.

Orain arte euskara trebatzaileek egindako lan guztiak «bermatuta egon dira, daude, eta hala jarraituko dute aurrerantzean ere», zehaztu du Justizia Sailak ohar batean: «Izan ere, sail honek badauka atxikita horretarako gaitasuna duen pertsonal tekniko nahikoa, eta pertsonal hori ez da inola ere gutxitu». Justizia Sailak hamabi teknikari ditu itzulpen eta aholkularitza lanetarako; hiriburuetan lan egiten dute. «Uste dugu hamabi funtzionario horiek gai direla zeregin guztiak betetzeko, eta, hortaz, ez dago kanpo kontratazioa mantentzeko inolako arrazoirik».

Lau urtez, ordea, teknikari horiekin lan egin dute hamalau trebatzailek. Euskararen normalizazioa bultzatzeko asmoz, 2007an h a m a l a u l a n g i l e k o n t r a t a t u z i t u e n Jaurlaritzak, deialdi publikoa eginda. Emun kooperatibak irabazi zuen lehiaketa eta, lana ateratzeko, Bilboko Elkarlan euskaltegiekin

—Bilbo Zaharra, J. M. Zabala eta Gabriel Aresti— lan hitzarmena sinatu zuen. Harrezkero, Emuneko zortzi bazkide eta Bilboko euskaltegietako sei langile aritu dira justizia administrazioa euskalduntzeko zereginetan, Just izia Sai leko hamabi funtzionarioekin elkarlanean.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hamalau barruti judizialetan sakabanatuta, denetariko lanak egin dituzte trebatzaileek: errotuluak euskaratu, aholkuak eman, hizkuntza teknikoa landu, motibazio eta ezagutza ikastaroak eman... Baina, batik bat, hizkuntza normalizatzeko planak abian jarri dituzte.

Langileen erdiekin

«Trebatzaileek betetako lana ezingo da ordezkatu», Loreto Cabo LAB sindikatuko kide eta justizia administrazioko langilearen esanetan. «Milaka eta milaka dokumentu

Berria2011/10/13

Justizia euskalduntzeko «atzerapausoa»

Page 314: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

iristen dira hona: notifikazioak, zitazioak... Itzultzaileak eta teknikariak badaude, baina sekulako lana dute, eta ez dira iristen». Trebatzaileak kontratatu aurretik, hamabi teknikariek egiten zituzten beste lanak ere; «baina askoz gutxiago», zehaztu du Cabok. Ezin lan guztietara heldu. Trebatzaileak kaleratzea, hortaz, «atzerapauso handia» dela uste du. 26 ziren lanean, hamabik jarraitu beharko dute.

Justizia administrazioko sindikatu guztiak bat datoz murrizketaren kritikan. CCOO, CSIF, ELA, LAB eta UGTk agiri batekin erantzun diote Idoia Mendiaren sailari: «Jaurlaritzak enpleguak suntsitu ditu, euskarari eraso egin dio eta sindikatuokin sinatutako akordioa alde bakarrez urratu du [IV. Akordioan, Jaurlaritzak konpromisoa sinatu zuen trebatzaileen lanpostuei eusteko]».

Urriaren 6an elkarretaratzeak egin zituzten s indikatuek Bi lboko, Donost iako eta Gasteizko justizia jauregien aurrean, eta ez dute baztertu protesta gehiago egitea.

Trebatzaileen lanpostuak kentzeko erabakia bat-batean etorri da, eta moduak kritikatu ditu Loreto Cabok, inork ez baitie sindikatuei «azalpenik eman aurpegira». Izatez, aurten berritu behar zen trebatzaileen kontratua, eta prozedura guztia normal joan da:

ekainaren 25ean deialdia argitaratu zen, eta uztailean Emuni eman zioten lana. Emuneko kideak kontratua sinatzekotan ziren, irailaren 16an Justizia Sailaren deia jaso zuten arte. «Ez zeukatela dirurik [985.000 euroko aurrekontua zuen kontratuak, bi urte tarako], bertan behera geldituko zela, eta ez dela atzera bueltarik egongo». Jaurlaritzak horrela azaldu zion Dani Larrea Emuneko zuzendariari. «Sorpresa itzela» hartu zuen, baina ezin gauza handirik egin. Kalte-ordaina eskatuko du enpresak, dena den.

Goizetik gauera, lanik gabe

Trebatzaileak ere ezustean harrapatu ditu Jaurlaritzak. Irailaren 20an jakin zuten lanik gabe geldituko zirela. Haietako batzuk Emunera eta euskaltegietara itzuli dira lanera, baina beste batzuk ezer gabe gelditu dira. Hori da Nerea Cuellarren egoera.

Lau urtez Getxoko justizia jauregian lan egin eta gero, «egun batetik bestera», lanik gabe gelditu da. Bilbo Zaharra euskaltegira itzuli da, baina han ikasleen matrikulazioa «izugarri» jaitsi da, «eta ez dago zer eginik». Hala gelditu da, lanik eta itxaropenik gabe.

Lau urteotan trebatzaileek egindako lana igarri egin dela uste dute Nerea Cuellarrek, Dani Larreak eta Loreto Cabok. «Beste jarrera bat sumatzen da orain, euskara taldeak ere jarri dira martxan barruti batzuetan», Cuelarren esanetan.

Euskararen normalizazioari dagokionez, justizia da «atzeratuen» dabilena, Larrearen ustez. Trebatzaileen hutsunea nabaritu egingo dela abisatu du: «Ez da batere onuragarria izango; lan hori bertan behera geldituko da, ez dagoelako jende nahikoa proiektu zehatz batzuk ateratzeko».

Page 315: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

EAEko Fiskaltzaren memoria aurkeztu dute, gaztelania hutsean; EAk eta Aralarrek atzeratzea nahi zuten, itzuli arte

Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu zien, atzo eguerdian, bertako legebiltzarkideei. EAEko Fiskaltza Nagusiaren 2010eko memoria gaztelania hutsean zegoela eta, euskaraz ere egon arte txosten horren aurkezpena atzeratzeko eskatua zuten Aralarrek eta EAk. Baina alferrikakoa izan da bi alderdion ahalegina. Erakunde, Her r i za ingo e ta Ju s t i z ia Batzordean txostena atzo aurkeztuko zutela zegoen iragarrita, eta bete egin zen plana. Batzorde horretako presidenteak —Joana Madrigal da, PSE-EEkoa— ez zuen aintzakotzat hartu bi alderdi abertzaleen eskaria, eta Juan Kalparsoro EAEko fiskal gorenari hitza eman zion, txostena aurkez zezan. Jarrera horren ondorioz, Mikel Basabe Aralar reko legebi l tzark ideak batzordetik ateratzea erabaki zuen, protesta modura.

Atzoko jazoeraren harira, Aralarrek gogorarazi du Eusko Legebiltzarreko araudiaren 2. artikuluan dagoela EAEko bi hizkuntza ofizialetan lan egiteko eskubidea. B i h i z k u n t z a o fi z i a l e n e r a b i l e r a «normalizatua» bermatuko dela agintzeaz gain, honako hitz hauekin zehazten du legebiltzarreko langile zein herritar guztien eta ganberaren arteko harremana: «Bi hizkuntza ofizialak berdin-berdin erabiltzeko eskubidea izango dute, no la Eusko Legebiltzarrekiko beren harremanetan hala beren eginkizunak betetzean».

Ekainaren 21ean eman zion Kalparsorok 2010eko memoria Arantza Kiroga Eusko Legebiltzarreko lehendakariari, eta, bide batez , txos tena Jus t i z ia Batzordean aurkezteko eskaera egin zuen. Kirogari emandako txostena gaztelania hutsean zegoen, legebiltzarreko webgunean ikus daitekeenez, eta horixe izan zen, hain justu, legebiltzar taldeek jaso zuten agiria: elebakarra.

«Askatasunean» hautatu

Aralar eta EAko legebiltzar taldeek eskaerak egin dituzte hilabete honetan —urriaren 10ean Aralarrek eta 11n EAkoek— Kalparsororen agerraldia atzeratzeko galdetuz. Eskaera horietan, Mikel Basabe eta Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideek honela eskatu zuten: «Zein hizkuntza

Berria2011/10/13

Euskaraz lan egitea eragoztea egotzi dio Aralarrek Eusko Legebiltzarrari

Page 316: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

ofizialetan lan egin nahi dugun askatasunean hautatzeko aukera dugun arte».

Nolanahi ere, atzoko eguneko planak bere horretan jarraitu zuen; Joana Madrigal PSE-EEko legebiltzarkide eta Justizia Batzordeko presidenteak argi utzi zuen ez zituela kontuan hartu agerraldia beste baterako lagatzeko eskariak.

Euskarak Eusko Legebiltzarrean duen «gutxiespena» salatu du Aralarrek gertaera honen ondorioz, eta, gainera, nabarmendu du horrelako jazoerak ez direla ezohikoak izaten. Poliziaren Legearen memoria eta beste hainbat agiri gaztelania hutsean baino ez daudela kritikatu du, eta ohartarazi horrek nabarmen zailtzen duela parlamentuko jarduna euskaraz egitea.

Euskarak «ebaluazio zehatzagorik» ez duela behar esan du Bengoak

Euskararen erabilera normalizatze aldera, Eusko Jaurlaritzak euskara irizpideak errespetatu behar ditu kontratu publikoetan. Besteak beste, Osasun Sailak kontratatu edo hitzartutako zerbitzuek Osakidetzaren hizkuntz betekizunak bete behar dituzte.

EAJk Rafael Bengoa Osasun sailburuari eskatu dio Osasun Sailak kontratatutako zerbitzuetan hizkuntza baldintza horiek betetzen direla bermatzeko hartutako erabakien berri emateko. Kontratatutako zerbitzuetan hizkuntza eskubideei buruzko kexarik ez dagoela erantzun du Bengoak, ordea, eta «ebaluazio zehatzagorik» ez dela behar esan du, gainera.

Page 317: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariaren arabera, «umiliagarria» da osasun arloko zerbitzuen euskalduntzea azkar doala esatea. Hizkuntz hautua ukatu zioten gizon baten kasua Eusko Legebiltzarrera eraman du EAk

Osakidetzan gertatzen diren hizkuntza eskubideen urraketak «urter ik urte» errepikatzen direla salatu du Garbiñe Petriati H i z k u n t z a E s k u b i d e e n B e h a t o k i k o zuzendariak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun sistemarekin lotutako «kexa andana» jasotzen dituela gogorarazi du, eta kexa horiekin egindako urteko txostenetan «beltzuneetako» bat dela. Kexa horiek errealitate «gordin eta zabalago» baten isla direla uste du, gainera, Behatokiak. «Hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa da Osakidetzan»

Hizkuntza eskubideen urraketen aurrean euskaldun gehienek zerbitzua gaztelaniaz jasotzea onartzen dutela azaldu du Petriatik: «Lanean ordu batzuk eskatu ondoren, umea eskolatik atera ostean, sendagileak euskara ez dakiela ikustean bi aukera daude: beste noizbait itzuli, edo gaztelaniaz egitea». Dena den, gero eta pertsona gehiago urraketa horiek salatu eta jakinarazteko prest daudela gaineratu du.

Oñatiko (Gipuzkoa) Kepa Elorza bizilaguna hizkuntza eskubideen urraketen berri eman duen pertsona horietako bat da. Digestioan espezializatutako medikuarekin hitzordua eman ziotenetik zita izan zuen arten hamar hilabete igaro ziren, Debagoiena ospitalean (Arrasate, Gipuzkoa) euskaraz artatua izateko eskaera egin zuelako. 2010eko ekainaren

10ean mediku espezialistara joateko txartela eman zion famili medikuak, eta 2011ko apirilaren 4an izan zen medikuarenean, Debagoiena Ospitalean.

Lehen hitzordurako gutuna iazko azaroaren 5ean jaso zuen, gaztelania hutsean. Bi aukera eman zizkioten eskutitz horretan: azaroaren 8an Debagoiena ospitalean mediku erdaldun elebakar batekin hitzordua izatea, edo Gasteizen osagile euskaldun batekin egotea hil horren 15ean. Elorzak ez aukeretako bakar bat ere onartu: «Dagokidan ospitalea Arrasaten dago, eta Txagorritxura joatea xantaia iruditu zitzaidan». Hitzordu horiei uko egin ondoren Arrasaten euskaraz artatua izateko eskaera berretsi zuen. Hainbat eskaintza eta kexaren ostean lortu zuen: apirilaren 4an medikuak ikusi zuen Elorzak, telefono bidezko itzulpenarekin.

Berria2011/10/20

«Hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa da Osakidetzan»

Page 318: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

«Jarrera moldagarriagoa»

Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideak Kepa Elorzaren kasua Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordera eraman zuen atzo, eta horri buruzko argibideak eskatu zizkion

Rafael Bengoa Osasun sailburuari. Bide batez, Elorzaren kasua «ezohiko gertaera» ez dela nabarmendu zuen, eta Osakidetzako euskara p l a n a r e n « p o r r o t a r e n » a u r r e a n eginbeharrekoen inguruan galdetu zion.

Bengoak nabarmendu du pertsona horrek behar zuen arreta jaso zuela, are gehiago, pertsona hori «gain-artatu» zutela dio; hau da, Osakidetzako administrazioak ohi baino arreta handiagoa eskaini ziola. Erabiltzaile bakoitzari horrelako trataera eskainiko balitzaio, Osakidetzak nabarituko lukeela dio: «Jarrera indibidualistak eta amorerik ez emateak mesede gutxi egiten diote euskarari eta Osakidetzari». Horrenbestez, jokabide «moldagarriagoa» eskatu dio Elorzari.

Osakidetzak zerbitzua euskaraz emateko borondatea duela nabarmendu du Bengoak, baina, aldi berean, kasu batzuetan hori egiteko ezintasuna dutela gaineratu du. Kasu horiek «gutxi» direla uste du, eta garrantzi

gehiegirik ez ematearen alde dago. «Ematen du batzuek bozgorailua jarri nahi dutela kasu horietan, eta nik uste dut ez dugula ezer ere urratzen». Osakidetzak lege eta araudi guztiak betetzen dituela gaineratu du, eta osasun zerbitzuen euskalduntzea «modu egokian» doala, gainera. Bitartean, hizkuntza hauturako eskubidea bermatu ezin den kasuetan Osakidetzak «malgutasunez» jokatuko duela iragarri du, «malgutasunez aritu ezin den arte».

Agirrezabalak, hala ere, euskal hiztunen eskubideak kontuan ez hartzea leporatu dio sailburuari: «Osakidetzako erabiltzaile euskaldunen hizkuntza eskubidea mespretxatu du, berriz ere». Dani Maestu Aralarreko legebiltzarkideak ere gaixoak medikuarekin duen komunikazioa arretaren kalitatea neurtzeko garrantzitsua dela gogoratu du. Ildo berean, Garbiñe Mendizabal EAJko kideak «atzera pausotzat» jo ditu Bengoaren hitzak eta ekintzak, eta hizkuntza politika ardura hori duen sailaz harago doala gogorarazi dio sailburuari.

Kritika gogorra

Norabide berean, Rafael Bengoaren adierazpenak kritikatu ditu Petriatik. «Umiliagarria eta mingarria da osasun zerbitzuetako euskalduntzea azkar doala esaten dutenean». 2009ko salaketa bat ekarri du gogora Petriatik. Semearekin Ordiziara eta Zumarragako (Gipuzkoa) pediatrengana joanez ibili den hemezortzi urteetan euskaraz artatua izateko izandako zailtasunen berri eman zuen orduan aita batek.

Osasun sistemak egiturazko gabeziak dituela gaineratu du Paul Bilbao Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusiak, eta hizkuntza eskubideak bermatzeko abiarazitako tresnak desegokiak direla

Page 319: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

gaineratu du. Euskalduntzeko plana «aurreikuspenik gabekoa» dela uste du. Ordea, tresna egokiak ez izateak eskubideen betearazpena baldintzatu behar ez lukeela

azaldu du. «Gure eskubideak bermatzeko tresnak egokiak ez izateak ez du esan nahi gure eskubideak urratzen ez direnik».

Legebiltzarkideei euskaraz lan egitea berriz ukatu zaiela salatu du Aralarrek

Aste honetan bigarrengoz Eusko Legebiltzarrean legebiltzarkideei euskaraz lan egitea ukatu zaiela salatu zuen atzo Aralarrek. Rafael Bengoa Osasun sailburuak Arabako Unibertsitate Ospitaleko plan funtzionala aurkeztu zuen Osasun Batzordean, baina gaztelania hutsean bidali zuen Eusko Legebiltzarrera gaiari buruzko txostena. Agiriaren euskarazko itzulpena izan arte aurkezpena atzeratzeko eskatu zuen Dani Maestu Aralarreko legebiltzarkideak, baina batzordeko presidenteak, Carmelo Barrio PPko legebiltzarkideak, ez zuen eskaria aintzakotzat hartu.

Iragan asteartean, EAEko Fiskaltza Nagusiaren 2010eko memoria gaztelania hutsean zegoela eta, euskaraz ere egon arte txosten horren aurkezpena atzeratzeko eskatua zuten Aralarrek eta EAk. Ordua ere alferrikakoa izan zen ahalegina.

Iruñeko seinaleetan euskarak tokia izan dezan mozio bat onartu du udalak

Hiriko hizkuntza paisaia izan dadila euskararen paisaia ere. Horixe eskatzen duen mozio bat onartu zuen Iruñeko Udalak atzo, NaBairen, Bilduren, Ezkerraren eta PSNren aldeko botoekin. UPNk eta PPNk, berriz, kontra bozkatu zuten. Ekimena Iruñeko Euskalgintzaren Bilgunearena izan da. Bertan bat egiten dute AEK-k, IKAk, EHEk, Nafarroako Ikastolen Elkarteak, eta Administrazioan Euskaraz eta Sortzen-Ikasbatuaz taldeek.

Erakundeok Iruñeko hizkuntza paisaiaren diagnosia egin zuten 2009-2010eko ikasturtean, eta emaitzek agerian utzi zuten paisaia horretan euskal hiztunak baztertuta daudela. Horren harira, Iruñeko Euskalgintzaren Bilguneak sinadura bilketa hasi zuen, aldaketa eskatzeko. Bilkura egin bitartean, elkarretaratzea egin zuten euskalgintzako kideek, Udaletxeko plazan.

Page 320: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Euskaraz bizitzearen aldeko dinamika bat aurkeztu du Kontseiluak, eta herri mugimendu zabala osatu nahi du. Gizartearen alor guztiak «euskararekin zipriztindu» nahi dituztela dio Paul Bilbaok

Herritarrak euskaraz bizitzearen alde biltzeko dinamika bat antolatu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, eta ekimen hori atzo iluntzean aurkeztu zuten, Donostiako Doka aretoan. Kontseiluaren arabera, euska-raz bizi nahi duten herritarren mugimendu zabal bat osatzea da helburua, eta parte hartu nahi duten herritar nahiz gizarte eragile guztien ekarpenei zabalik dago.

Ekimenak topaleku izan nahi du Kontseiluak berak sustatutako Euskaraz bizi nahi dut! leloa bere egiten dutenen artean. Horretarako, besteak beste, posta zerrenda bat osatu eta webgune bat martxan jarriko dute: www.euskarazbizinahidut.org. Bi euskarri horien bitartez, dinamikan parte hartu nahi duen edonork ekarpenak egiteko aukera izango du. Euskaraz bizi nahi duten herritarren «komunitatea» sortu nahi dute horrela: «Norbanakoari adierazi nahi diogu ez dagoela bakarrik. Euskaraz bizi nahi duen orok lekua du dinamika honetan».

Paul Bilbaok, BERRIAri eginiko adierazpenetan, azaldu du helburua ez dela gizartearen alor zehatz batean eragitea, gizartearen alor guztiak «euskararekin zipriztintzea» baizik. Bilbaoren arabera, Kontseiluak politikaren eta erakundeen esparruan egin du lan, eta hala jarraituko du, baina esparru horien mugak ere ezagutzen dituztela dio. Horregatik, herri mugimendu zabal batek politikaren harresiak eraits ditzakeela uste du, eta hala, euskaldunak aintzat hartzen dituzten hizkuntza politikak abiatzea erraztu: «Herri gogoa aktibo bilakatu behar dugu hizkuntza politiketan urratsak egiteko eta modu horretan euskaraz bizitzea

ahalbidetzera heltzeko». Hortaz, herritarrei dinamikan parte hartzeko deia egin die Bilbaok.

2010eko maiatzaren 15ean Iruñean euskaraz bizitzearen alde egin zuten manifestazioan du jatorria ekimenak. Martxa hari jarraipena eman nahi dio, eta orduan gertatu zen bezala, atzo aurkeztutako dinamikak herritar andana bilduko duela ziur da Bilbao: «Manifestazio hark gure aurreikuspen onenak gainditu zituen. Ziur gaude oraingoan ere herritar kopuru handia atxikiko dela».

Bilbaok argitu du euskaraz bizitzearen aldeko dinamika «iraunkorra» dela, eta beraz, ez dela aste edo hilabeteetako kanpaina: «Azken baten, gure helburua dinamika honen baitan herritar guztiak biltzea da». Egitasmoa atzo gizarteratu bazuten ere, jada martxan da. Izan ere, hainbat norbanako anonimok nahiz ezagunek eurentzat euskaraz bizitzea zer den adierazi dute, bideoan grabatutako adierazpenen bitartez.

Berria2011/10/29

Euskaraz bizi nahi dutenak biltzera deitu ditu Kontseiluak

Page 321: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Ezagunen artean dira, besteak beste, Kike Amonarriz eta Maddalen Iriarte telebista aurkezleak eta Julio Soto eta Miren Amuriza bertsolariak.

Esne Beltza musika taldeak ere ekarpena egin nahi izan dio Kontseiluak sustatutako ekimenari, eta abesti bat sortu du espresuki egitasmorako. Atzo abestu zuten publikoki aurrenekoz, dinamikaren aurkezpen festan. Donostiako Doka aretoak hainbat herritar jaso zituen atzo iluntzean, Kontseiluak antolatutako euskaraz bizitzearen aldeko dinamikaren aurkezpena jarraitzeko. Etxe giroan, Kontseiluaren egitasmoa gertutik ezagutzeko parada izan zuten bertaratutakoek.

Propio dinamika berriaren harira egindako bideo emanaldi batekin eman zioten hasiera festari: pertsona bat ageri da Iruñeko kaleetan zehar, Euskaraz bizi nahi dut leloa esku artean duela, herritarren besarkadak jaso eta jaso. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok azaldu zuenez, besarkada horiek herritarren atxikimendu eta esker onaren seinale dira.

Ezagun eta anonimoen testigantzak izan ziren ekitaldiaren ardatz. Bideoan grabatutako adierazpenetan, Zer da zuretzat euskaraz bizitzea? galderari erantzuten diote parte-hartzaile guztiek. Kike Amonarriz da irudietan agertzen lehena, eta haren hitzek bertaratutakoen irribarrea sortu zuten. «Euskaraz bizitzea euskaraz maitasuna egitea da, euskara maitatzea baino», dio. Bestalde, Castillo Suarez idazleak irudietan azaltzen du testuak euskaraz sortzen dituela eta ez dituela gaztelerara itzultzen: «Euskara dut buruan eta bihotzean, eta beraz, baita boligrafoan ere».

Miren Amuriza bertsolariak kantuz adierazi du euskaraz bizitzeko arrazoia: «Denok euskaraz bizita biziko baita euskara». Ma-ddalen Iriarte telebista aurkezleak, aldiz, Euskal Herriak bizi dituen «egun historikoak» ekarri ditu gogora bideoan, euskararentzat ere egun historikoak etorriko diren itxaropena azaldu nahi izan du modu horretan.

Bideo emanaldian bildutako testigantzak Dokara bertaratutakoenekin tartekatu ziren atzo. Mikel EHUko medikuntzako ikaslea da. Euskaraz ikasteko hautua egin zuen. «Oharkabean, naturaltasunez». Bilbon ikasi zuen, ordea, zein zaila den euskaraz bizitzea. Bigarren zikloan irakasgaien bi heren gazteleraz ikasi behar dituztela azaldu zuen, eta fakultateko ohiko esapidea ekarri zuen gogora: «Medikuntzaren osasuna ez da ona».

Aritz Larreta Zarauzko (Gipuzkoa) Euskal Herrian Euskaraz elkarteko kidea da, eta herriko haurrak euskaraz erregistratzeko eskubidea lortu dutela gogoratu zuen. Euskaraz bizi nahi izatearen harrotasuna aipatu zuten gehienek.

www.euskarazbizinahidut.org webgunea izango da Kontseiluaren ekimenaren euskarri nagusia, eta oraindik martxan ez badago ere, webgunearen nondik norakoak azaldu zituzten. Ondoren, Bilbaok eskerrak eman zizkien dinamikan lagundu dutenei. Haren arabera, euskaraz bizitzearen hautuak mugarik ez duela erakusten dute testigantzek, eta ondorioz, ozen aldarrikatu behar da horien mamia: «Euskaraz hizki larriz bizi nahi dugu».

Xabi Solano Esne Beltza taldearen abeslariak eman zion

Page 322: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Azaroa

Page 323: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Puntuen %3 izango dira euskararen araberakoak eremu mistoan, eta %6 euskaldunean; kanpoko eleen balioa gehitu

Osasunbidean lanpostua lortzeko prozeduran alor bakoitzak izango duen lekuaren berri eman du oraindik orain Nafarroako Gobernuak, eta horretan euskarari aurrekoetan baino garrantzi gutxiago eman dio. Administrazioan Euskaraz taldeak egin du salaketa. Haren

arabera, lehen baliogabe jotako deialdian baino leku are gutxiago izango du euskarak.

Eremu mistoan txikitu dute batez ere euskararen garrantzia; lor daitezkeen puntuen %3 i z a n g o d i r a e u s k a r a r i dagozkionak. A mailako

postuetan, adibidez, %1,7tik %1,1era jaitsi dute puntuazioa; gainerakoetan, %4,37tik %2,91ra. Administrazioan Euskaraz taldearen arabera, e r e m u e u s k a l d u n e a n «zertxobait» handitu dute euskararen lekua, «baina ezer esanguratsurik ez». Puntuen %6 izango dira euskararen araberakoak.

Horrelako erabakiengatik egin izan dute gobernuaren aurka; euskarari leku gutxi emateagatik deialdiak eten izan dituzte auzitegiek.

Taldeak salatu du horietan baino are leku gutxiago duela. Kontrara, kanpoko hizkuntzei garrantzi gehiago eman diete.

Berria2011/11/02

Osasunbideko postuetan euskararen garrantzia gutxitu izana salatu dute

Hendaiako Udalaren Afixak

Gure etxetik gertu agertu diren udal afixa berri batzuk direla-eta idazten dut. Hendaian, De Gaulle etorbidean, geltokitik gertu dauden eskaileretan, bi okindegien artean. Bi okindegi horiek, nonbait, beraien zaborra kalean uzteko ohitura zuten hartua, eskailerak blokatzen zituztelarik. Orain, herriko etxeak afixa paratu du, baita erdaraz bi aldiz paratu ere: frantsesez eta gazteleraz. Ohitura berri hori ohikoa bihurtzen ari zen gure herriko saltoki ospetsuetan (Triborden, Carrefourren, eta SNCF-k berak ere hala pasatzen ditu bere bozgorailuetatik mezu asko), baina harriduraz ikusten dut herriko etxeak ere hala egitea. Batetik, ezaguna baita auzapezaren euskalzaletasuna; bigarrenik, ezaguna baita gobernu taldekide askoren espainolfobia. Zer dela eta, orduan, ez dute euskaraz afixatzen?

Page 324: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Aralarrek salatu du dokumentuak gaztelania hutsez egin direnetan ez dela berdin jokatu batzordeetan

Aralarrek salatu du aurreko bi alditan ez bezala atzo bertan behera geratu zela Eusko Legeb i l t za r rean G i z a r t e P o l i t i k a e t a Berdintasun Batzordea.

L a n S e g u r t a s u n e t a Osasunerako II . P lana eztabaidatzen ari ziren batzordean.

PPk protesta egin zuen A r a l a r r e k p l a n a r e n inguruan aurkez tu tako

ebazpenak soilik euskaraz z e u d e l a k o . H a l a , batzordeko buruak —PSE-EEko legebiltzarkide bat— eten egin zuen eztabaida, Aralarrek aurkeztutako helegiteen agiria itzulpen zerbitzura igortzeko.

Azkenean, ordea, itzulpena eg i t eko hamar minutu behar zenez, ez zen egin. Hala, itzuli gabe bozkatu zituzten helegiteak, eta PPk eta PSE-EEk ez zituzten

A r a l a r r e n e b a z p e n a k babestu.

«Bitxia da hori, aurretik G e m m a Z a b a l e t a s a i l b u r u a k b e r a k interesgarritzat eta kontuan hartzeko modukotzat jo baitzituen guk egindako ekarpenak».

Urrian, Aralarrek berak b e s t e b i b a t z o r d e —H e r r i z a i n g o k o a e t a Osasunekoa— atzeratzeko eskatu zuen, informazioa euskaraz izan arte.

Baina ez zuten onartu. P P k o e t a P S E - E E k o l e g e b i l t z a rk i d e a z i r e n batzorde horietako buruak.

Aralar, gainera, zain dago P o l i z i e n L e g e a r e n tramitazioa etengo ote du ten , eu ska ra hu t s ez a u r k e z t u b a i t i t u z u z e n k e t a k . G a i n e r a , txostenetako bat hizkuntz bakarrean dago.

Berria2011/11/05

Agiri bat euskara hutsez zegoelako, saio bat eten du Eusko Legebiltzarrak

Page 325: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Ezagutza baino gehiago, ikasleen komunikazio ahalmena landu nahi du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak

I k a s l e e k g a z t e l a n i a z h i t z e g i t e k o , irakurtzeko eta idazteko duten maila eta gaitasuna hobetze aldera, unitate bat sortu du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak. Horretarako, besteak beste, material didaktiko berriak sortuko dituzte bertan lan egiten dutenek. «Gaztelania ere zaindu eta sustatu behar den hizkuntza bat dela erakutsi nahi dugu horrekin», nabarmendu du Jose Iribas Hezkuntza kontseilariak.

Espainian egingo den gaztelaniazko ortografia lehiaketara Nafarroak aurkeztu duen ikasleari, Marta Osesi, harrera egin zion atzo Iribasek, eta han egin zuen iragarpena. «Euskarak eta hainbat atzerriko h izkuntzek bad i tuz te ha lako ata lak departamentuaren barruan, eta uste genuen b e h a r r e z k o a z e l a c u r r i c u l u m e a n gaztelaniaren garapena zuzendu eta koordinatuko duen unitate bat izatea».

Iribasek hiru arrazoi eman ditu ekimena abian jartzeko. Batetik, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako curriculumetan jasotzen diren helburuak aipatu ditu. «Hezkuntzako Lege Organikoan argi esaten da ikasleek zuzen ezagutu eta erabili behar dutela gaztelania».

Bestetik, eskolan arrakasta lortze aldera, «behar rezkotzat» jo du gaz te lan iaz

komunikatzeko gaitasuna izatea. «Batez ere irakutzeari emango nioke garrantzia».

Gaztelaniak mundu osoan duen erabilera i zan da I r ibasek un i ta tea sor tzeko emandako azken argudioa. Hala, gogorarazi du munduan gehien hitz egiten diren lau hizkuntzen artean dagoela, eta, batez beste, 500 milioi pertsonak erabiltzen dutela.

Iribasek argi utzi du helburua ezagutzatik harago doala. «Gure nahia komunikatzeko dituzten gaitasunak hobetzea da, bai idatziz eta bai ahoz.

A z k e n b a t e a n , p e n t s a m e n d u a k e t a sentimenduak azaltzen eta interpretatzen jakin behar dute ikasleek, mugitzen diren gizarte esparru guztietan: lanean, eskolan, astialdian...».

Berria2011/11/05

Ikasleen gaztelaniako gaitasunak hobetzeko atala sortu du Iribasek

Page 326: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Hedabideak laguntzeko orduan kontuan zer hartuko duten esan du: berritzaileak izatea eta egitasmoen arteko bateratzea sustatzea. Osakidetzak inbertsioetara zuzendutako dirua %9,6 gutxitu du Osasun Sailak

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellek irailean iragarri zuen murrizketak ezinbestean izango zirela. Atzo eman zuen Kultura Sailaren aurrekontuen berri. Bertan jakin zen hizkuntz politikara 3 milioi euro gutxiago bideratuko dituztela. Garraio Sailak, haatik, 75 milioi euro handitu du AHT egiteko dirua. Enplegu Sailak eta Industria Sailak, lanpostua sortu eta mantentzean jarriko dituzte indarrak. Atalaz atal, aurrekontuak:

Osasun SailaAurrekontua, %16 behera

Eusko Jaurlaritzak %16 jaitsiko du Osasun eta Kontsumo Sailaren aurrekontua datorren urteari begira. «Lehentasunen artean osasun sistema berritzea egongo da, egungo eta etorkizuneko erronketara egokitzea. Osasunaren prebentzioan ere jarri nahi ditugu indarrak», esan zuen Rafael Bengoa Osasun sailburuak atzo Eusko Legebiltzarrean. Osakidetzara zuzendutako inbertsioak %9,63 jaitsi ditu Osasun Sailak. Gastuetan, aldiz, jaitsierarik nabarmenena botiketan emango da. Generikoei lehentasuna emanez, gastu hori %7,30 murriztu nahi dute. Giza baliabideen kasuan autokontzertazio jarduera berraztertu nahi dute, absentismoa eustea eta guardiak berrantolatzea.

Kultura SailaProiektuen alde baino gehiago, pertsonen alde

Blanca Urgell Kultura sailburuak aitortu du diru gehiago izatea nahiko lukeela Kultura Sailak. «Baina errealitate ekonomikoa badakigu zein den. Dena den, ez gara kikilduko. Ez da proiektu handien unea, pertsonena baino. Gure erronketako bat da kultura eta euskara alorreko lanpostuei eustea. Sektorea estrategikoa da». Hala, 400.000 euroko kreditu bat sustatuko dute, egindako lanak kobratzeko zailtasunak dituztenei laguntzeko. Aurrekontua 266,254 milioi eurokoa izango da, iaz baino %8,2 baxuagoa. Hizkuntz politikarako, adibidez, 3 milioi euro gutxiago izango dira: 49 milioi euro, hain zuzen ere.

Berria2011/11/09

Urgellek 3 milioi euro gutxiago emango du hizkuntz-politikarako

Page 327: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Diru laguntzarako deialdiak 22tik 14ra gutxituko dituzte. Teknologia berrien aplikazioa sustatuko dute. Adibidez, zinema aretoen digitalizazioa indartu nahi dute. Museoen kasuan handiei emandako laguntzak murriztuko dituzte, txikienei eusteko. Hizkuntz politikan «funtsezkoa» denari eutsi diote. Hedabideetarako diru laguntzak ematerako orduan hiru irizpide hartuko dituzte kontuan: proiektuen kontzentrazioa, Interneteko presentzia eta proiektuak berritzaileak izatea. 5,1 milioi euro emango dira.

Enplegu eta Gizarte Gaietarako Saila60 milioi euro gehiago diru sarrerak bermatzeko

«Krisian egon arren, inoizko gastu sozial handiena egingo dugu». Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak hala defendatu ditu datorren urterako bere sailak prestatu dituen kontuak. Jaurlaritzak 60 eta 70 milioi euro artean igoko du diru sarrerak bermatzeko errentako eskarietarako dirua. Guztira 280 milioi euro bideratuko ditu alor horretara. Egun, 56.000 pertsonak jasotzen dute errenta hori. Dena den, datorren urteari begira %7 gutxituko dituzte gizarte laguntzak. Ohartarazpena egin du, hala ere, Zabaletak: «Garbi utzi nahi dut laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonek jaso egingo dituztela».

Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak izango dituen beste erronka aipagarrienak bi izango dira. Nagusiena lan politika aktiboen eskumenaren sendotzea izango da. Hori guztia lortze aldera, Lanbide zerbitzuak 780 milioi euroko aurrekontua izango du —sailak 925.540 milioikoa, hain justu—. Enplegua sustatzeko ekimenetan, berriz, 191 milioi euro erabiltzeko asmoa dutela agerian utzi dute.

Industria SailaLanpostuak sortu eta mantentzea jomuga

Hamar eurotik sei ikerkuntzara, garapenera eta berrikuntzara bideratuko du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, iaz baino %11 gehiago. 230 milioi bideratuko dituzte alor horretara. «Zorrotzak izateko ahalegin handia egin dugu», aitortu du Bernabe Unda Industria sailburuak.

Aurrekontua %5,2 jaitsi arren — 381,6 milioikoa da— inbertsioak %3,9 igo dituzte. Hazkunde horrek hiru xede izango ditu: berrikuntza teknolog ikoa sus tatzea , indus t r iaren internazionalizazioa bultzatzea eta enpresen finantziazioa.

Zailtasun ekonomikoak dituzten enpresei laguntzeko Eutsi estrategiarekin jarraituko dute. Hala, Ezten funtsari eutsiko diote. 26,2 milioi inbertituko dituzte bertan. Patronalekin eta merkataritza ganberekin hitzarmen berri bat sinatu nahi dute, bakoitzak dituen funtzioak mugatzeko.Undak argi utzi du zein den xedea. «Lanpostuak sortzea eta mantentzea nahi dugu».

Herri Lan eta Etxebizitza SailaAHTa eraikitzeko, iaz baino 75 milioi euro gehiago

Lehendakaritzarekin batera iaz baino aurrekontu handiagoa izango duen sail bakarra Herri Lan eta Etxebizitza Saila da. Guztira 785 milioi euroko kontuak aurkeztu zituen atzo Iñaki Arriola sailburuak Eusko Legebiltzarrean, iaz baino %10,5 altuagoa. «Euskadi iraunkorragoa eta lehiakorra izatea nahi dugu».

Abiadura Handiko Trenera (AHT) bideratuko dute diruaren zati handi bat: 350 milioi, euro hain zuzen. «75 miliotan handitu dugu diru partida»,

Etxebizitzaren alorrean, datorren urterako alokairurako 1.900 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du Eusko Jaularitzak. Alokabide eta Visesa erakundeek 424 milioiko aurrekontua izango dute. Etxebizitzak berritzeko 23 milioi euro emango dituzte.

Page 328: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Hasieran esleitutako diru kopuruan %20 eta %37 bitarteko murrizketak ezarri ditu Nafarroako Gobernuak

Euskarabideak murrizketak ezarri ditu N a f a r ro a k o e u s k a r a z k o h e d a b i d e e i zuzenduriko diru-laguntzetan.

Hala jakinarazi dute hedabideek eta To p a g u n e a k , E u s k a r a E l k a r t e e n Federazioak.

O n d o r i o z , N a f a r ro a k o e u s k a r a z k o hedabideek — Beleixe, Esan-Erran eta Xorroxin irratiak zein Guaixe, Mailope, Pulunpe eta Ttipi-Ttapa aldizkariak— %20 eta %37 bitarteko murrizketa pairatuko dute diru esleipenean.

Salatu dutenez, neurriak egoera oso larrian u z t e n d i t u e u s k a r a z d i h a r d u t e n komunikabideak: «Lehendik ahula den gure ekonomia-osasuna kolokan uzten du».

Komunikabideek adierazi dutenez, irail h a s i e r a n N a f a r r o a k o G o b e r n u a k aurrekontuetan murrizketa eginen zuela aurreratu zuenean jo zuten informazio bila Euskarabidera.

Diotenez «eskarmentuak» erakutsi die halakoetan euskarari zuzendutako diru esleipenak ez direla «onik» ateratzen.

Orduan ez zuten erantzunik jaso, eta aste honetan izan dute murrizketen berri.

«Ezinbesteko elementua»

A t a k a h o r r e n a u r r e n , E u s k a r a r e n «ekosistema mantentzeko, indartzeko eta b i z i b e r r i t z e k o » z i n e z « e z i n b e s t e k o e lementutzat» jo dute euren burua Nafarroako euskal komunikabideek.

Hala, euren jarduna «babestu» dezan galdegin diote Euskarabideari.

Era berean, hasiera batean gobernuak esleitutako diru-laguntza bere osotasunean jasotzea exijitu dute. Sektoreko eragileekin elkarlanean etorkizunerako hitzarmen bat l a n t z e k o e s k a t u d u t e , N a f a r r o a k o Parlamentuak 2009an hori eskatu zuela oroituz.

Berria2011/11/09

Euskarazko hedabideei zuzenduriko laguntzak urritu ditu Euskarabideak

Page 329: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Nafarroako Gobernuak 2012rako aurkeztutako aurrekontuek euskarari «kolpe latza» emango diotela ohartarazi du

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko ildo politiko instituzionalaren arduradun Iñaki Lasak argi du: «Zenbakien atzean politikak daude». Horregatik dio Nafarroako Gobernuak 2012rako aur rekon tue tan eu skara r i adjudikatutako diru kopuruaren murrizketak ez duela «krisiarekin» zerikusirik, «euskararen normalizazioa galgatzeko politikarekin baizik».

Era horretan salatu ditu Kontseiluak UPNk eta PSNk, Nafarroako Gobernuko agintariek, 2012rako aurkeztutako aurrekontuak. «Berez murritzak ziren 2011ko aurrekontuak gehiago murriztera datoz», salatu du erakundeak, eta ohartarazi du «kolpe latza» izango direla. Eta murrizketa «krisiaren aitzakian» egin bada ere, erakunde euskaltzaleak argi du gobernuaren asmo pol i t ikoa: «Euskararen a ldeko mugimendua ekonomikoki itotzea». Agerraldia egin zuten atzo Iruñean gogoeta horiek plazaratzeko.

Lasaren arabera , gober nuak egoera ekonomikoa argudio gisara erabili du murrizketak egiteko, baina, haren ustez, euskararentzako diru kopuruak «ez dira proportzioan jaitsi».

Izan ere, aurrekontuetan oro har %2,95eko murrizketa izan bada ere, euskaltegientzako eta euskara sustatzeko kanpainentzako laguntzak nabarmen urritu dira. Kasua zinez larria da euskarazko hedabideentzako diruaren kasuan:

%100eko murrizketa. Hau da, ez dute dirurik emango: euro bakar bat ere ez. Horrek aski ataka gaiztoan jarriko ditu hedabideak.

Ingelesa garaile

421 programari —eskolako hizkuntz planifikazioa du xede— dagokionez ere, datuak euskararen aurkakoak dira: euskarari 182.968 euro ematen zaizkio, eta ingelesari eta atzerriko hizkuntzei, berriz, 901.400 euro; hala gogorarazi du Lasak. Gainera, Nafarroako Gobernuak aurten aurrekontuetan «gaztelania sustatzeko» atal bat ireki duela deitoratu du Lasak: «Onartezina da».

Euskarabidearen funtzionamendua ere auzitan jarri du; aurrekontuetan euskarari eskainitako diru guztiaren %72,44 bertara doa. Euskararen sustapenaren ikuspegitik, ordea, Euskarabidea «gezur handia» dela salatu du.

Berria2011/11/17

UPNk eta PSNk euskararen aldeko mugimendua «ito» nahi dutela dio Kontseiluak

Page 330: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak argi a z a l d u d u i t x a r o p e n a g i z a r t e a r e n euskaltzaletasunean daukala jarrita. «Euskaraz bizi nahi duen jendeak egoera tamalgarri hau alda dezake».

%29Euskaltegietarako diruaren gutxitzea. Kontseiluak ohartarazi du aurten 394.381 euro eman dizkietela euskaltegiei; datorren urtean, 280.000: %29 gutxiago

%21Hizkuntza kanpainetarako diruaren murriztea. Aurten 70.000 euro eman ditute hizkuntzaren aldeko kanpainetara; datorren urtean 55.000 izango dira: %21,4ko beherakada.

%100Hedabideentzako atalean beherakada. Iaz 211.000 euro eman zizkieten hedabideei; datorren urtean euro bakar bat ez da izango: %100eko jaitsiera.

Askotan kexatu izan gara laguntzen ebazpena oso berandu ezagutzen dugulako, eta aurten ere mezu berarekin gatoz; izan ere, 2011ko diru laguntzen ebazpena oraindik ez baita publikoa, eta

hedabideek ez baitakite zenbateko laguntza jasoko d u t e n bukatzen ari den urte honi aurre egiteko. Hori larria da; izan ere, urtea bukatzear dela jakinez gero zenbateko laguntza hartuko den, horrek aukera gutxi uzten du edozein mugimendu egiteko, batez ere uste baino diru gutxiago jasotzen baldin bada.

Baina, horrez gain, ebazpenaren berri ez badute ematen hurrengo egunetan, oso litekeena da ordainketa ez egitea aurtengo urtean; horrek e r a b a t z a i l t z e n d u g u r e e n p r e s e n funtzionamendua bera, eta soldatak ordaintzeko ere kinka larrian egon gaitezke, mailegurik eskuratu ezean —eta hori ere ez da samurra, kutxek eta bankuek duten jarrerarekin—. 2011ko diru laguntzak ez dira iritsi, baina ezagutzen hasi gara 2012ko aurrekontuak, eta horietan oinarrituko dugu diru laguntzen gaineko balorazioa.

Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontuak onartzen badira, erakunde horrek aurten baino 400.000 euro gutxiago jarriko ditu 2012an hedabideen diru laguntzetarako. Urteetan, Eusko

Iritzia2011/11/17

Hedabideak larri, eta laguntza gutxiago?

Page 331: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Jaurlaritzaren aurrekontu orokorrak goraka joan direnean, euskalgintzara eta euskarazko hedabideetarako diru sailak ez dira handitu; orain, aurrekontuetan estutasunak sortu direnean, ez dago gupidarik: lehendik estu dabilen sektore bati are kalte handiagoa egiteko aukera zabalduko da.

Euskarazko hedabideen sektoreak behin baino gehiagotan azaldu du sektorearen garrantzia —Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak ere aitortua duena—, eta argi azpimarratu izan du egiten duen ekarpena: euskararen normalizazioan duen eragina; informazio eskubidea bermatzeko orduan egiten duen ekarpena, euskaldunak euskaraz informatzeko eskubidea duen aldetik; Euskal Herriaren ekonomiari egiten dion ekarpena, lanpostuak sortuz eta zerga bidez ogasunak hornituz. Baina hori guztia kontuan hartuta ere, euskarazko hedabideek ez dute lehentasunezko traturik jaso gaur arte, eta aurrera begira ere ikusteko dago zer leku aitortuko zaien gure komunikazio sistemaren barruan.

Hedabideak egoera larrian daude, ez bakarrik k r i s i e k o n o m i k o a r e n e r a g i n e z , b a i t a publizitatearen kontratazioak jaitsi direlako eta baita informazioaren jarraipen ohiturak aldatzen ari direlako ere: gaur egun, sarearen bidez informatzen dira herritarren gehienak, eta, prentsaren kasuan, erosteko ohitura nabarmen ahuldu da. Azken batean, gizartean ohiturak aldatzen ari dira, eta sektore honek denbora eta baliabideak behar ditu, inbertsio berriak egin eta molde berrietara egokitzeko. Baina nola lortu hori, laguntzak jaisten badira? Denok berdinak omen gara, baina banku eta kutxetako krisiei aurre egiteko dirua jartzen da, eta hainbat sektore estrategikoren krisiari aurre egiteko laguntzak sortzen dira; euskarazko hedabideen krisiari aurre egiteko, ordea, ez dago inbertsiorik, eta aurretik dauden laguntzak ere kolokan daude, jaitsierak aplikatzen baitira.

Beste erakundeen artean, jokabide desberdinak ari gara ikusten. Nafarroako Gobernuak aurten bertan jakinarazi du diru gutxiago emango diela

hedabideei. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2011ko diru sailari eustea aurreikusi du —aurreko bi urteetan asko jaitsi da diru sail hori, eta ez du handituko—. Bizkaiko Foru Aldundiak bakarrik aurreikusi du 2012rako bere aurrekontuetan diru saila handitzea —47.500 euro gehiago, %12ko igoera—.

Euskarazko hedabideen sektoreak ahalegin handia egin du honaino iristeko. Dudarik gabe, aldatzea, berritzea eta indarrak biltzea ekarriko duten ek imenak sus tatu beharko d i tu , etorkizunerako sektore indartsu eta eusteko modukoa lortzeko. Sektoreak indarrak bildu behar ditu, proiektu partekatu eta sendoak bideratu, eta lan hori instituzioekin elkarlanean egin beharko luke, laguntza ezinbestekoa baitu. Baina gaur egungo erakunde publikoen dinamikak ez du asko laguntzen bide horretan.

Behar gorria duen sektore honi diru laguntzak ez handitzea ez da bidea, eta diru laguntzak murrizteko bidea hartzea, are gutxiago. Dei ozena egin behar dugu BERRIA Taldekook, benetan serio har daitezen euskara eta euskarazko hedabideak, eta baliabideak bidera daitezen behar den neurrian, onar dadin hedabideen sektorea lehentasunezko sektore gisa, eta erakunde publikoek joka dezatela horiek guztiak aintzat hartuta. Ezin da onartu, inolaz ere, dirua izan den sasoian behar besteko inbertsiorik izan ez dutenek are gutxiago jasotzea dirurik ez denean.

Eta, ondorioz, eskatu behar dugu: batetik, 2011ko diru laguntzen ebazpena lehenbailehen jakinarazi eta banatzeko, eta, bestetik, 2012ko aurrekontuak egokitzeko, baliabide gutxiago izan arren, euskarazko hedabideei dagokien lehentasuna emanez.

Joan Mari Larrarte

Berria Taldeko kontseilari ordezkaria

Page 332: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Gaztelaniazko hedabideak babestu, eta euskarazkoak ito. Horixe da Nafarroako Gobernuaren asmoa, euskarazko hedabideetako ordezkariek jendaurrean salatu dutenez. Argi eta garbi erran dute datuek erakusten dutela errealitate hori, ez dagoela interpretaziorako tarterik. Eta datuak hauek dira: batetik, Nafarroako Gobernuak jada adjudikatutako aurtengo diru laguntzen %35 murriztu diela euskarazko hedabideei. Horixe jakinarazi diete hedabideotako arduradunei berriki.

Egoerak okerrera egin dezake, gainera, atzo bertan Euskarabideko zuzendari Maximino Gomezekin egin zuten bileran jakin zutenez diru laguntzaren erdia galtzeko aukera plazaratu baitzuen; alegia, laguntzen bigarren erdia ez ematekoa. «Aukera hori omen dago», erran du Ttipi-Ttapako arduradun Jose Manuel Irigoienek. Hori ikusirik, kezka: «zailtasun larriak» izango dituzte itundutako gastuei aurre egiteko ere, Oskar Zapata Nafarroako Topaguneko ordezkariaren aburuz.

Zinez kritiko mintzatu da. «Euskarazko hedabideak ez ditu kontuan hartzen Nafarroako Gobernuak; bigarren mailako herritarrentzako bigarren mailako hedabidetzat hartzen gaitu». Eta geroa oraindik ere ilunago dator. Nafarroako Gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektuan euro bakar bat ere ez da jasotzen hedabideontzat. Diru sailik ez da. Neurri hori urte bakarrerako ez izateko aukerak kezkatzen ditu hedabideotako

ordezkariak. Euskarabideko zuzendariaren ahotik entzundako hitzek piztu diete kezka hori. «Etorkizuna beltz datorrela erran du, eta gerta daitekeela 2012ko murrizketak datozen urteetan ere ezartzea», aditzera eman du Irigoienek.

Etorkizuna makur dator, baina ez, ordea, guztientzat. «Erabaki politikoa da hau», erran du Zapatak, Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideentzako diru laguntzak desagerrarazteko egin duen urratsari buruz. «2012rako 2.450.000 euroko diru saila aurreikusten da Nafarroako gaztelaniazko hiru telebista kate pribatuentzat; Canal 4, Canal 6 eta Popular TV kateentzat, alegia. Azken urteotan, halaber, urtean hiru milioi euro jaso dute hiru hedabide horiek. Euskarazko hedabideontzat, berriz, gehienez ere 300.000 euroko sailak izan dira».

Aurten, zehazki, 210.000 eurokoa izan da saila. Hamaika hedabideren artean banatu behar izan

Berria2011/11/19

«Zailtasun larriak» iragarri dituzte Nafarroako euskarazko hedabideek2012rako laguntza eten nahi die gobernuak, eta aurten ere erdia kentzea litekeena da; gaztelaniaz ari direnek jasoko dute

Page 333: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

dute. Eta ez dago argi sail horren bigarren erdia jasoko ote duten. Hezkuntzan gaztelania bultzatzeko eta zaintzeko saila martxan jartzeko arazorik ez du izan, ordea, Nafarroako Gobernuak. Publizitatea jartzeko orduan ere agerikoa da euskarazko hedabideen kontrako jarrera, Zapataren hitzetan; «Nafarroako Gobernuak publizitatearen esparruan gastatzen duen aurrekontuaren % 99 baino gehiago gaztelaniazko hedabideetan gastatzen du».

PSNren jarrera

Bereziki, kontraesana da PSNko kideen jarrera, hedabideetako kideek agerian utzi dutenez. UPNrekin batera Nafarroako Gobernuan dira orain, euskarazko hedabideentzako diru saila bertan behera utzi nahi duten honetan. 2008. urtean, berriz, Nafarroako Parlamentuan euskarazko hedabideen alde onartu zen ebazpenaren alde egin zuten PSNko legebiltzarkideek. Ebazpen horren bitartez, Nafarroako Gobernuari eskatu zioten hitzarmen bat izenpetzeko, euskarazko hedabideen egoera egonkortze aldera. Orduko gobernuak ez zuen halakorik sinatu. Eta oraingoak, sozialistak kide dituenak, ere ez.

Euskarazko hedabideek, hala ere, eutsi egin nahi diote hitzarmen baten bitartez egoera aldatzeko eskaerari. PSNko arduradunekin bilera egiteko asmoa dute, hain zuzen ere, zuzenketen bidez haientzako diru laguntzei eutsi ahal izateko datorren urteko aurrekontuetan. Bilduk, Nafarroa Baik eta Ezkerrak aurkeztuak dituzte hori lortzeko zuzenketak, eta hilaren 22an amaituko da halakoak aurkezteko epea. Nafarroako arartekoari ere premiazko bilera eskatu diote hedabideetako ordezkariek. Abenduaren 16an, halaber, Nafarroako Parlamentuan izanen dira; haien egoeraren eta arazoen berri emateko parada izanen dute bertan.

Ataka zailean egonik, Nafarroako gizarteari ere eskaera zehatza egin diote euskarazko hedabideetako kideek. Egungo egoeraren larritasunaz jabetu beharra azpimarratu dute, batetik, eta, alde horretatik, herritarrei arduraz jokatzeko eta euskarazko hedabideak sostengatzeko eskatu diete. Nafarroako Gobernuan eta Nafarroako Parlamentuan ordezkariak dituzten alderdiei, bertzetik, 2012ko aurrekontuetan hedabideetan euskara sustatzeko diru laguntza deialdiari eustea galdegin diete. Hori beharrezkotzat jotzen duten hitzarmena lortzeko lehendabiziko urratsa izatea nahiko lukete.

Osasun arloan euskara sustatuz

Osasun arloan euskararen erabilera eta euskarazko produkzioa bultzatzeko jardunaldiak egin dituzte OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatuta. Garbiñe Petriati Behatokiko kidea izan zen hizlari saio batean atzo, Eibarko Markeskoa jauregian (Gipuzkoa).

Horrelako zerbait antolatzen zuten lehen aldia zen. Euskarak osasun arloan duen egoera, osasun arloko hizkuntz politikak eta gaiarekin lotutako eskubide urraketak izan zituzten aztergai, besteak beste.

Page 334: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Nafarroakoekin gertatu bezala, EAEko aurrekontuen aurka egin du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. «Beste behin» Eusko Jaurlaritzak euskararen normalizaziora bideratutako dirua ez dela nahikoa salatu du Paul Bilbao idazkari nagusiak. «Areago, atzerapausoak eman dira estrategikoak diren hainbat alor eta sektoretan». Hala, kezka a z a l d u d u e u s k a r a z k o hedabideetarako dirua 538.199 euro gutxituko dutelako, eta helduen euskalduntzerako beken diru saila osorik desagertu delako.

EAEko aurrekontuen inguruko iritzia emateko agerraldia egin zuten atzo Bi lbaok eta erakundeko ildo politiko instituzionalaren arduradun Iñaki Lasak. Bertan gogorarazi zuten Kontseiluak urteak daramatzala esaten, gainerako politikekin gertatu bezala, hizkuntz politika arauz eta inbertsioz garatu behar dela. «Euskararen kasuan, ordea, arauen bidea ez da jorratzen. Adibide garbiena kontsumitzaile

eta erabiltzaile euskaldunen hizkuntz eskubideak babesteko asmoa zuen dekretuarekin egin dutena izan da».

Baliabide ekonomikoak, aldiz, « u r r i a k e t a g a i z k i inber t i tu takoak» d i re la nabar mendu du Lasak. «Krisiaren aitzakian, gainera, autogintzari edo bankuei dirua ematen diete, eta euskalgintzari, aldiz, murriztu egiten zaio». Bilbaok adierazi du erakundeen jokabideak kontrakoa izan beharko lukeela. «Euskararen

n o r m a l i z a z i o a re n a l d e inbertitzea elkarbizitzan inbertitzea da. Ez dago inbertsio errentagarriagorik. Are gehiago bizitzen ari garen garai hauetan. Hizkuntz eskubideen urraketa sistematikoa bukatzea herri inbertsio errentagarria da». Horrenbestez, Lasak azaldu du gutxienez aurrekontuen %2 bideratu beharko litzatekeela hizkuntz normalizaziora. «Baina hori ez da betetzen. Gainera, inbertitzen denaren emaitzak, askotan, ez ditugu ikusten. Edo ez dugu horren inguruko

Berria2011/11/24

Helduak euskalduntzeko bekak kentzea egotzi dio Kontseiluak JaurlaritzariEAEko aurrekontuei zuzenketak egin dizkie Kontseiluak, hizkuntz politikarako dirua urria dela eta oker inbertitua dagoela iritzita. Euskarazko hedabideetarako laguntza 538.199 euro gutxitu nahi du Urgellek

Page 335: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

baloraziorik egiten».Hala, kezkaz erreparatu diete Blanca Urgell Kultura sailburuak eta Lurdes Auzmendi Hizkuntz Politikarako sailburuordeak orain dela aste batzuk aurkeztu zituzten aurrekontuei. Bertan, 3 milioi eta erdi euro gutxiago aurreikusten dituzte hizkuntz politikarako.

Urgellek irailean iragarri zuen murrizketak izango zirela, baina agindu zuen euskaltegiak eta euskararen sustapena izango zirela jaitsiera txikiena izango zutenak. Kontseiluak salatu du, haatik, helduen euskalduntze alfabetatzerako beken diru saila osorik kendu duela Jaurlaritzak. Bilbaok emandako datuen arabera, partida hori 1.500.000 eurokoa zen. «Krisiaren ondorioz langabezian geratu diren askok baliatu nahi dute une hau euskara ikasteko, eta orain bekak kentzea ez da inondik inora gure hizkuntzaren aldeko erabaki bat. Euskaldundu nahi dutenek zailtasun gehiago izango dituzte».

Bilbaok azaldu du hitzarmen bidezko jarduera ere nabarmen jaitsi dela. «Horrek esan nahi du administrazioak helduen euskalduntzera bideratzen dituen langileak gero eta gutxiago direla. Hizkuntz eskubideen urraketaren ikuspegitik oso berri kezkagarria da hori».

Horrekin batera, euskarazko hedabideetarako diru laguntzak jaitsi izana salatu du Bilbaok. Jaurlaritzak 538.199 euro murriztuko du diru sail hori. «Hedabideen sektoreak berezko krisia bizi du, ereduaren aldaketaren ondorioz. Murrizketak eginez, zaildu egiten da haien etorkizuna, eta arriskuan jartzen da informazioa euskaraz jasotzeko dugun eskubidea».

«Gardentasun arazoak»

Aurrekontuetan gardentasuna falta dela iritzi dio Bilbaok. Hala, azaldu du sail batzuetan ez dela zehazten zenbat bideratuko den euskalduntzera. «Euskalduntzea esparru guztietan eman behar da, eta horregatik, sail guztietan agertu beharko litzateke zehaztapen hori. Ertzaintzaren eta Osakidetzaren aurrekontuetan ez da hala gertatzen, eta kontuan izan behar da hizkuntz urraketengatik kexa gehien jasotzen duten erakundeen artean daudela».

Justizia euskalduntzeko dirua murriztu izana ere kritikatu du Bilbaok. «Justiziaren eremuan ere hizkuntza eskubideen urraketak larriak gertatzen ari dira. Hor, gainera, babes eraginkorrerako zein defentsarako eskubideak daude jokoan». Doitzeen ondorioak jada aurten antzeman direla nabarmendu du. «Goizetik gauera, kendu egin dituzte hainbat euskara trebatzaile, eta 2012rako jaurlaritzak ez du aurreikusten beste euskara trebatzaile batzuk jartzea».

Egoera ikusi, eta aurrekontuak «sakon» aztertu ostean, Kontseiluak zuzenketa sorta bat prestatu du. Dagoeneko alderdi politikoei igorri dizkiete. «Uste dugu zentzuzko proposamenak direla, eta espero dugu kontuan hartzea». Hala, oraingoz, tramitazioaren zain egongo dira. «Ikusiko dugu zertan geratzen diren aurrekontuak. Gure zuzenketak kontuan hartuko ez balira, aztertuko genuke zer egin. Kontseiluaren zuzendaritza organoari dagokio hori».

Page 336: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

«Denon artean egin beharko dugu zerbait». BERRIA Taldeko azken akziodunen batzarrean jasotako erantzuna izan zen, iragan ekainaren 4an, BERRIA Taldearen jardun ekonomikoaren arazoen berri izan ostean emandakoa. Erantzun jori horri atxikita, BERRIA Komunitatea osatzen duten pertsona eta eragileen artean diru bilketa bat egiteko kanpaina abiatu du BERRIA Taldeak, jardunari eusteko eta euskarazko hedabideen arloan

hazten jarraitzeko. Atzo egin zuten aurkezpena, Andoainen (Gipuzkoa), taldearen egoitza nagusian: Martin Ugalde kultur p a r k e a n . A k z i o d u n , harpidedun, irakurle. Jendea erruz bildu zen; kultur parkeko areto nagusia leporaino bete zuten. Sostengua eman zioten kanpainari. Bileraren amaieran, kanpainako leloarekin eta ikurrekin argazki bat egiteko elkartu ziren, eta txalo artean amaitu zuten keinua. Bat eginda.

Jende ezaguna bildu zen. Euskalgintzakoak: Euskararen G i z a r t e E r a k u n d e a r e n Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao eta Topaguneko lehendakari Jasone Mendizabal tartean ziren. Hezkuntzakoak: Josu Txueka eta Iñaki Zabaleta EHUko irakasleak, besteak beste. BERRIA Taldeko Administrazio kontseiluko k ideen ar tean , Beat r i z Zabalondo eta Josu Amezaga izan ziren. Euskaldunon Egunkaria egunkarian ardura postuak izandako hainbat lagun ere izan ziren, itxiera prozesuan auz ipe tuak : Joan Mar i Torrealdai, Joxe Mari Sors eta Xabier Oleaga.

Joanmari Larrarte BERRIA Taldeko kontseilari ordezkariak eman zuen kanpainaren nondik norakoen berri . Egunkari zaharra gogora ekarri zuen, ezin bestela, itxierak eragindako zurrunbiloaren erdian abiatu baitzen BERRIA egunkaria, eta, aurrerago, BERRIA Taldea. «Indarrez itxi ziguten, eta kendu ziguten

Berria2011/11/27

BERRIA Taldea diru ekarriak biltzen hasiko da, lanari eutsi eta indartzeko

'Zure ziztada behar dugu' kanpaina hasi da; BERRIA Komunitatea osatzen dutenei deia egingo zaie, ahal duten neurrian laguntzeko. Plana akziodun, irakurle eta harpidedunei aurkeztu zaie; askok erantzun diote deiari

Page 337: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

euskaraz geneukan egunkari bakarra». Oraingo premia zerk eragin duen azaltzen ere saiatu zen: Internetek eragindako komunikazio eta negozio eredu berriak, krisi ekonomikoa, diru laguntzen murrizketa... «Etorkizuna ez daukagu batere garbi». BERRIA egunkaria sortu zenetik igaro zortzi urteotan egindako lanaren berri eman zuen. Interneten hazteko egin diren urratsak —Berria.info gero eta osoagoa— eta paperean ere eskaintza osatzen jarraitzeko ahaleginak ekarri zituen gogora; batzuk, bakarrik egindakoak, eta beste batzuk, berriz, elkarlanaren fruitu: Irrien Lagunak eta Nora aldizkariak eta tokian tokiko Hitza-k zein herrialdeka astean behin ateratzen diren argitalpenak daude emaitzaren artean. Hemezortzi enpresatan daude banatuta lan horiek egiten dituzten 380 langileak: 270 BERRIA Taldean eta 110 taldea partaide den enpresetan.

Lanpostuei eta lan martxari eusteko egin dira ahaleginak. Neurri «murriztaileak» izan dira batzuk: orrialde murrizketak eta langileen soldaten izozteak, esaterako. Bai eta diru iturri berriak bilatzeko saioak ere; Bidera zerbitzuen bidez, esaterako, taldeak egiten dituen hainbat lan beste enpresa batzuetara eskaintzeko ahalegina egin da.

«Sare» baten beharra

Egoera oraindik «zaila» da, hala ere. Horregatik, erabaki dute BERRIAlagunak erakarri eta dirua biltzeko kanpaina bat abiatzea. «Sare bat antolatu nahi da». Internet bidez egingo dute orain lehendabiziko ahalegina; sarearen bidezko eskaintzara jotzen duten horiengana zuzentzeko asmoa dute. «Ez da jendeari esatea hori ordaindu egin behar duela; esan nahi dugu interesgarria dela horri eustea eta laguntza behar dugula horretarako», esplikatu zuen Larrartek. Kataluniako Vilaweb sareak antzeko ekimen bat abiatu zuen, eta kanpaina hau antolatzeko garaian aintzakotzat hartu dute haiek aurretik dirua lortzeko urratutako bidea.

Jendearen ahalmenaren araberako diru laguntza izango da. Hiru proposamen egin ditu BERRIA Taldeak, hala ere, kanpainaren berri emateko plazaratutako euskarrietan: urtean ehun euro, urtean berrehun euro edo hilean hamar euro ematea. Egokiena zer iruditu, hautatzeko aukera izango dute BERRIAlagunek. Aukerakoa izango da, baita ere, laguntzaile bakoitzak proposatzea zer laguntza eman nahi duen. Aurrerago beste ate batzuk ere jo nahi dituzte, enpresetakoak, esaterako. «Eta 2013ra begira izango da egitasmoaren azken txanpa; hamargarren urtemuga izango da eta». Gizarteko alor ahalik eta zabalenetara heldu nahi dute. Xedea, bidearen hasieran, argia da; urtean ehun euro jarriko dituzten 5.000 pertsona erakartzea.

Izan ere, paperean BERRIA irakurtzen dutenen komunitateak azken urteotan hazkunderik izan ez badu ere, BERRIA Komunitateak hazkunde nabarmena izan du. Eta etenik gabea. «Ugaritzen goaz». Sarearen bidez, esaterako, azken neurketen arabera, egunero 19.000 bisita izaten dira batez beste Berria.info-n; hilaren buruan, berriz, azken hilabeteko neurketak 566.000 bisitari zenbatu zituen. Bisita horien atzean dauden pertsonengana iritsi nahi dute lehenik eta behin. Euskaraz bizi nahi duen komunitateko andre-gizonak dira, eta komunitate hori trinkotzearen garrantziaz ohartarazi nahi diete.

Etorkizunerako asmoak

Argi utzi zuen atzo Larrartek dirua zertarako erabiliko den: «Indartzen eta hazten jarraitu nahi dugu». Dagoen zerbitzuari eutsi nahi diote, eta teknologia berrien aukera ugariak gogoan, horiei egokitutako zerbitzuak eskaini nahi dituzte. Atzo, lehendabiziko urratsa lege zaharrean egin zuten, ahoz aho, bilera batean elkartuta. Harrera aparta izan zuen. Lehendabiziko ziztada.

Page 338: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Haur hezkuntzaren garrantzia euskararen jabekuntzan eta garapenean izeneko jardunaldia antolatu dute Kontseiluak eta Hik Hasik. Abenduaren 16an egingo dute jardunaldia, Donostiako Miramar jauregian. Aurtengoarekin, seigarren urtez antolatuko ditu Kontseiluak h e z k u n t z a r i b u r u z k o jardunaldiak, eta 0-6 urte bitarteko umeen heziketan ekarpenak egin nahi ditu erakundeak.

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta Hik Hasiko ordezkari Arantxa Urbek aurkeztu zuten topaketa, atzo. U r b e k e m a n z u e n

jardunaldiaren edukien berri; Mondragon Unibertsitateko Karmele Perezen hitzaldiarekin emango diote hasiera —Arlo emozionalak edo enpatiak i rakaskuntza- ikaskuntza prozesuan duen garrantzia du i zena—, e ta murg i l t ze sistemaren abantailez jardungo dute Herrialde Katalanetako Vic-eko Unibertsitateko Vanesa A m a t e k e t a L l o r e n ç Comajoanek.

O n d o re n , o rd u r a a r t e landutakoaz eztabaidatuko dute Mari Jose Auzmendi eta Paulo Iztueta aholkulariek.Bilbaoren arabera, Euskal Her r i ko i ka s l e guz t i ak

e u s k a l d u n t z e k o a s m o z K o n t s e i l u a k e g i n i k o proposamenaren osagarria da jardunaldia. 16 urterekin, ikasle guztiek euskaraz gutxienez B2 maila egiaztatzeko gai izatean datza proposamen hori. Topaketak, ordea, 0-6 urte bitarteko haurrak izango ditu jomuga, adin tarte horrek «hizkuntzen jabekuntzan garrantzi handia» duela uste baitu Bilbaok. Bestalde, erakunde publikoei erabaki estrategikoak hartzeko eskatu d i e : « I n o i z b a i n o g a r r a n t z i t s u a g o a d a e u s k a l d u n t a s u n e t i k eleaniztasunerako bidea egiten duen eredua abian jartzea».

Berria2011/11/30

Kontseiluak haur heziketari eta euskarari buruzko ekarpenak jasoko ditu

'Zure ziztada behar dugu' kanpaina hasi da; BERRIA Komunitatea osatzen dutenei deia egingo zaie, ahal duten neurrian laguntzeko. Plana akziodun, irakurle eta harpidedunei aurkeztu zaie; askok erantzun diote deiari

Page 339: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Abendua

Page 340: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

«Kezkagarriak». Erakunde publikoetako aurrekontu proposamenak deskribatzeko adjektibo hoberik ez dute aurkitu hiztegian euskarazko hedabide ez-publikoek. Mezu bateratua plazaratu dute, igaro otsailean egindako moduan, instituzioei sektore «estrategikoa» direla oroitarazteko eta horren araberako diru sailak eskatzeko. Urte hasieran, agerraldi publikoa egin, eta kanpaina bateratua abiatu zuten 80 hedabidek baino gehiagok. Xede argiak plazaratu zituzten: sektorearen estrategikotasuna eta beharra azpimarratzea, erakunde publikoei hedabideekiko konpromiso handiagoa eskatzea, eta alorraren analisia egin eta azterketa horretatik abiatuta ildo nagusiak erakundeekin lantzea. Orain, erakunde publikoen datorren urteko aurrekontu proposamenetan, ordea, ez dute komunikabideekiko jarrera egokirik ikusi.

Sektoreak «behar eta merezi» duen trataeratik urrun ikusi dituzte.

Kritikoa da erakunde publiko ia guztien aurrekontuen irakurketa, murrizketen bidea hautatu baitute ia denek. Nafarroako Gobernuaren laguntzak, esaterako, datorren urtean «ezerezean» geratuko direla esan dute. Jaurlaritzari ere «gupidarik» gabe jokatzea egozten diote: aurten baino 400.000 euro gutxiago eman nahi ditu datorren urtean euskarazko hedabideentzat. Gainerako erakundeetan ere, estutasunak nagusi: Gipuzkoako Foru Aldundiak, esaterako, aurreko bi urteetan laguntzak asko murriztu ostean, adierazi du iazkoari eutsi baino ez diola egingo aurten. Bizkaiko Foru Aldundia izango da diru saila handitzeko asmoa duen bakarra: %12ko igoera. Iparraldean, berriz, euskaldun hiztunen galera bizkorraren ziotzat dute «anbiziorik gabeko hizkuntza politika». Euskaraz ari diren hedabide ez-publikoak, testuinguru horretan, erakundeen laguntza urriarekin ari direla salatu dute.

Mezu argia helarazi diete instituzioei: sektorearen garrantzia aintzat hartuta euskarazko hedabideentzako laguntzak handitzeko. «Argi dugu aurrera egiteko ezinbestekoa dugula erakunde publikoen laguntza handiagoa».

Berria2011/12/02

Euskarazko hedabideak berriro batu dira laguntza eskatzeko

Otsailean eginiko eran, mezu batua idatzi dute ostera, sektorea estrategikoa bada ere, horrek aurrekontuetan islarik ez duelako. «Behar eta merezi» duten trataera izango ez duten beldur, instituzioei mintzatu zaizkie

Page 341: Urtekaria 2011

urria urria urria urria urria urria urria urria

Euskarazko hedabideek erakundeen konpromisoa behar dute

Bederatzi hilabete badira euskarazko hedabide ez-publikook agerraldi publikoa eta kanpaina bateratua egin genituela, hiru helburu nagusirekin:

1. Sektorearen estrategikotasuna eta beharra azpimarratzea. Komunikazioaren eta hizkuntz normalizazioaren ikuspegitik ez ezik, ekonomia ikuspegitik ere estrategikoa eta garrantzi handikoa den sektore bati buruz ari gara hitz egiten.

2. Erakunde publikoei sektorearekiko konpromiso handiagoa eskatzen zitzaien, publizitate-inbertsio, bestelako inbertsio eta laguntza handiagoak, gaurtik bertatik hasita.

3. Horretaz gain, sektoreak egoeraren analisia egin eta analisi horretatik abiatuta ildo nagusiak erakundeekin lantzen hasteko konpromisoa hartu zuen.

2012. urtea ate-joka dugu, eta erakundeetatik sektoreari begira jasotzen ari garen mezuak kezkagarriak dira, ikaratzeko modukoak.

1. 2012rako aurrekontu proposamenean jasota daudenak betetzen badira, Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideentzako zituen diru laguntzak ezerezean dira, 2012ko aurrekontuetatik erabat desagertuko da hedabideetan euskara sustatzeko diru saila. Gainera, 2011ko bigarren epealdiko laguntzak desagertzeko arriskua ere handia da.

2. Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontuak onartzen badira, erakunde horrek aurten baino 400.000 euro gutxiago bideratuko ditu 2012an hedabideen diru laguntzetara. Urteetan, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu orokorrak goraka joan direnean, euskalgintzara eta euskarazko hedabideetara bideratutako diru sailak ez dira handitu; orain, aurrekontuetan estutasunak sortu direnean, ez dago gupidarik: lehendik estu dabilen sektore bati are kalte handiagoa egiteko aukera zabalduko da.

3. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2011ko diru sailari eustea aurreikusi du —aurreko bi urteetan asko jaitsi da diru sail hori, eta ez du handituko—. Bizkaiko Foru Aldundia da 2012rako bere aurrekontuetan diru saila handitzea aurreikusi duen bakarra —47.500 euro gehiago, %12ko igoera—.

4. Eta zer esanik ez Iparraldeari buruz, non euskaldun hiztunen galera bizkorra (hizkuntza politika publiko baztertzailearen ondorioz) anbiziorik gabeko hizkuntza politika batekin paraleloan doan. Enpresa pribatuek euskarazko hedabide berriak sortzen dituzte; eta laguntza publikoak, berriz, oraindik geldialdi berean daude. Aldi berean, botere publiko gehienek ez dituzte kontuan hartzen euskarazko hedabideak beren publizitate kanpaina ordainduetan.

Jakitun gara sektorearen etorkizuna gure lanaren baitan dagoela nagusiki. Guk geuk ere aztertu behar ditugula gure indargune eta ahuldadeak; sektorean elkarrekin jardunda errazagoa izango zaigula garai zail honi aurre egitea. Zeregin horretan ari gara hilabete hauetan, eta laster batean gure hausnarketa instituzioetako arduradunekin partekatu ahal izango dugu. Baina argi dugu aurrera egiteko ezinbestekoa dugula erakunde publikoen laguntza handiagoa, eta hori ari gara aldarrikatzen une honetan.

Gaur egungo erakunde publikoen dinamikak ez du asko laguntzen bide horretan, eta ezin dugu isilik geratu ikusten dugunean euskarazko hedabideen sektoreak ez duela erakunde publikoen 2012ko aurrekontu proposamenetan behar eta merezi duen trataera jasoko, ustez denen begietara sektore ezinbesteko eta estrategikoa izan arren. Horregatik, erakundeei publikoki eskatzen diegu gaiaren garrantzia kontuan hartzeko eta aurrekontuak ahalik eta gehien egokitzeko, diru sailak handituz.

Euskarazko hedabide ez-publikoak

Page 342: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

Biziki maite dut ikasle izan ditudan horien oroimena. Plazer handia eragiten dit pertsona horien guztien ilusioa, gogoa, indarra eta kemena oroitzeak. Begiak ixten baditut, hortxe ikusten ditut neguko ordu ilunetan Euskaltegian sartzen, udako ordu txikietan txosnetan lanean. Nirekin daude Sartagudako lagunak e re, a m e s l a r i a k , l a n g i l e nekaezinak, eraikitzaileak, Lodosako lohietan ikastola e r a i k i t ze k o a d o re a i z a n dutenak. Gaurko egunean, euskararen alde buru-belarri egin duzuen guztiok zaituztet gogoan. Zuena da egun hau.

Euskara ikastea eta zailtasunen aurrean etengabe erabiltzea hautatu duzuenok herri honen elkarbizitzari egin diozuen ekarpenak ez du preziorik. Euskararen normalizazioa prozesu soziala da, gizartea bere osoan inplikatzen duena; politikoa da, hizkuntza-politika zitalek ekarri gaituztelako egoera onartezin honetara eta h i z k u n t z a - p o l i t i k a eragingarriak bakarrik aterako gaituelako. Baina, pertsonala ere bada, gutariko bakoitzak, egunero, orduro hartzen ditugun erabakiekin zerikusi zuzena duelako. Gaurko eguna, beraz, elkarbizitzaren aldeko apustu erreala egin duzuen guztiontzat da, zuen jarrerekin

bota zapaltzai lea lepotik astintzeko adorea izan duzuen guztiontzat. Gure hizkuntzaz bizitzearen aldeko apustua egin dutenek, elkartasuna mailarik g o r e n e r a e r a m a n d u t e , elkarbizitzaren aldeko hautua ezin delako norberekoikeriatik egin. Zuena da eguna, ongi pasa, ez diezazuela inork ebatsi e u s k a l d u n a k i z a t e k o harrotasuna.

Hala ere, diskurtso ofizialetan ez da egongo horien aipamenik tx ik iena ere ; euskararen normalizazioaren protagonista nagusiak ahaztuak izan ohi d i r a . E u s k a r a i k a s t e k o gaitasuna edo adorea, batek daki, izan ez duen Lehendakari h o r r e k b e s t e n o r b a i t e k p r e s t a t u t a k o d i s k u r t s o

aurreikusgarria e ska in iko digu. Euskara guztiona dela esango digute, asko egin «dugula» adieraziko dute, asko falta dela, emeki-emeki joan behar dugula, eta ohiko d i s k u r t s o h u t s a r e k i n konformatuko dira gaurko egunean. Euskara zer ederra eta modernoa den eta zenbat maite duten esango dute herri hau lideratu nahi duten horiek, j a k i n g a b e n e k e z i z a n zaitezkeela ezeren liderra erkideak umiliatuz. Lopezek, Bengoak, Aresek, Aguirrek… zer dute ospatzeko gaurko egunean?

Euskararen alde egoteko eguna d u t e e r d a l t z a l e h o r i e k . Gainerako egunetan ordea, h i z k u n t z a - e s k u b i d e a k Osakidetzan aldarrikatzen d i tuen euska l her r i ta r ra iraintzeko ez dute pultsu arazorik izaten. Erakunde bereko euskalduntze-planaren ebaluazio kaxkarraren aurrean e z d u t e b a t e r e l o t s a r i k senti tzen. Kontsumitzai le e u s k a l d u n o n h i z k u n t z a -eskubideak babesteko genuen dekretu bakarra ezerezean u t z i k o d u t e z e h a p e n a k kenduta. Aurrekontuetan murrizketak aplikatuko dituzte,

Bakoitzari bereaKontseilua

Page 343: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

euskara ikasi nahi duen herritar hori bekarik gabe utziz. Euskararen aldeko egun honetan, gure eskoletatik euskaraz ez dakiten gazteak gizarteratzeak ez die kanaperako gogoa kenduko. Gure unibertsitateetan euskaraz ikasi nahi eta ezin duten medikugai horien egoera ez da irribarrea eragozteko nahikoa izango. Euskararen aldeko egunean, euskaldunon hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoaren aurrean beste alde batera begiratuko dute. Aurten ere, aurreko urteetan bezalaxe, aplikatu duten hizkuntza-politikaren porrota ezkutatzeko marketin instituzionala jarriko dute martxan, ke-gortina baten gisan, herritarrok zer gertatzen ari den ikus ez dezagun.

Gaurko eguna Nafarroatik ikusita bi aldiz da iraingarria, hemen euskararen eguna ez, Nafarroaren eguna baita. Iruñean ere, diskurtso ofizialak aurreikusgarriak dira, espero izatekoak. Nafarroako identitateaz hitz egingo digute, gure izana definitzen duen hizkuntzari aipamenik egin gabe. Egia esan, Nafarroan mundua aldrebes dagoela ematen du, agintariak krisia gainditzeko bidea austeritatea dela dio bere soldata % 30 igotzen duen egun berean, Nafarroako historia hondeamakinak sartuz babesten du eta euskararen alde agertzen da, ingelesari 5 aldiz bitarteko gehiago eskainiz, euskararen aldeko mugimendua ekonomikoki itotzen duen bitartean. Euskara jada normalizatua dago Nafarroan, agintarien ustea da. Nafarroaren egunean ere kanape-besta egingo dute euskarazko hedabideei ukatutako laguntzarekin ea mahonesak pozerako bidea eskaintzen digun duela gutxi tartek eskaini diguten bezala.

Edozein moduz, itxaropenerako garaiak bizi ditugu, horrek bihurtzen du desberdin aurtengo ospakizuna. Euskararen normalizazioaren aldekoa herritar bakoitzaren gogoan jokatzen da. Gu gara, gutariko bakoitza da garaipena, euskaraz bizi nahia indartzeak jartzen du balantza gure alde. Erdal elebakarraren diktadurari sendo eta harro egiteko biderik eragingarriena euskaraz bizitzeko hautua egitea da, urteetako hizkuntza-zapalkuntza berezkoa ez

dela ohartuz eta horretaz ohartaraziz. Urteetan Espainiako eta Frantziako Estatuek ezarri dizkiguten hizkuntza-politika zitalen ondorioa da gaur egun pairatu behar dugun egoera. Norberaren herrian, norberaren hizkuntza erabiltzeko mota guztietako zailtasunak edukitzea ez da kasualitatearen ondorioa, ez da onartu behar dugun zerbait, ez dugu naturaltzat jo behar. Gure izena eta izana ezabatzea Estatuen asmo homogeneizatzailearen ondorioa da.

Bihar, etzi Euskal Herrian gatazka gogorra piztu duten arrazoiez hitz egin beharko da. Besteak beste euskaldunok urte luzeetan pairatu behar

izan dugun eta gaur egun, oraindik ere, pairatu behar dugun umiliazioari galga jartzeko bideaz hitz egin beharko da. Gure hizkuntza Estatuen esku-hartzerik gabe normalizatu nahi dugula garbi adierazi beharko da. Hori egin ezean, ez gara libre izango.

Euskaraz bizi nahi dut!! irakurri ahal bezain ozen, garrasika nahi baduzue, Nafarroaren eta euskararen eguna den honetan horixe baita nire manifestu bakarra.

Iñaki Lasa

Kontseiluko kidea

Page 344: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

«Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik». Hala dio JosAnton Artzeren esaldi ezagunak, eta atzo Donostian ikusi zena gizartearen isla bada, urte luzean biziko da euskara. Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu zituzten Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Kutxaren Gizarte Ekintzak Gipuzkoako hiriburuan. Egitarau oparoa, 11:00etatik 22:00etara euskaraz jai giroan gozatzeko. Udaletxetik bisita gidatuak atera ziren egun osoan Euskararen ibilbidea egiteko. Euskara egunerokoan erabiltzeko beharra aldarrikatu zuten.

Bulebarreko Mintzodromoa zen eguneko ekitaldi nagusia. Aste osoan 1.500 pertsona inguruk parte hartu zuten, eta atzo, Gipuzkoako hainbat alorretako ehun bat eragilek parte hartu zuten. Ekimena hasi baina hamar bat minutu lehenago jendez lepo zegoen ingurua. Talde txikitan elkartuta ikus zitezkeen futbolariak, politikariak, sukaldariak, idazleak zein musikariak. Batzuk, aspaldiko lagunak agurtzen, eta besteak, lagun berriak egiten. Guztiak lasai, irribarretsu, euskaraz hitz eta pitz; mingainak berotzen.

Hasi aurretik familia argazkia egin zuten kioskoaren aurrean. Mahaietan launaka eseri ziren gero, mingainak dantzan jartzeko prest. Euskaldun mihiluzeena jarri zuten esatari lanetan: Kike Amonarriz. Bete beharreko arauak errazak

ziren: hamabost minutuko hiru txanda; tarteetan mahaitik altxa, eta beste batean eseri. Antolatzaileek hiru gai proposatu zituzten, gero edozertaz hitz egin zitekeen arren: lurraldea eta mugikortasuna; herritarrentzako zerbitzuak; eta komunikazioa, teknologia berriak eta harreman sistema berriak. Ase gabe geratu ziren gizarte eragileak antza, Mintzodromoa amaitzerakoan han geratu ziren eta ia guztiak. Nola ez, berriketan berriz. Euskararen alde kantuan biribildu zuten ekitaldia.

Abestea eta musika jotzea ogibide ditu Jabier Muguruzak, eta sinbolismoaren garrantzia nabarmendu zuen. «Txorakeri bat dirudi ehun lagun euskaraz hitz egiteko biltzea; baina hizkuntza kontuan oso garrantzitsua da. Maila sinbolikoak gizartean oso garrantzitsuak dira, lagungarriak». Muguruzaren ustez, gakoa hizkuntzarekiko lotura nabarmentzea da:

Berria2011/12/04

Egunerokotasunari aldarriaGipuzkoako ehun bat eragilek babestu dute euskara Euskararen Egunean, Donostian, Mintzodromoan parte hartuta. Gasteizen kontzertuak antolatu dituzte, eta Bilbon, berriz, hainbat ekitaldi

Page 345: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

«Euskara maite duzula transmititzen baduzu, hizkuntza zabaltzen eta indartzen ari zara».

«Ez da egun bateko kontua»

Dena dela, Mintzodromoan izan ziren eragile guztiek argi utzi zuten euskara zaintzea eta hizkuntzaren alde egitea ez dela egun bateko kontua soilik. Euskaraz egunero mintzatu behar dela azpimarratu zuten guztiek.

Hala, Eneko Goia Donostiako Udaleko EAJko zinegotziaren iritziz, euskara «arlo formalean» egonkortu behar da. Euskal Herriko erakundeetan euskarak «osasun maila desberdina» daukala uste du jeltzaleak. Euskal Autonomia Erkidegoko inst i tuzioetan «borondatea» dagoela iritzi dio, baina Nafarroako eta Iparraldeko egoera latzagoa da, haren aburuz. Krisi ekonomikoak baldintzatutako egunotan, hizkuntza eta hezkuntza «kontuan» izan behar direla esan zuen Goiak.

Iritzi berekoa da Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Bera buru den udalak egiten duen lana nabarmendu zuen, eta euskaran murrizketak egitearen kontra agertu zen: «Ezin dira murrizketak hortik abiatu, gure borondatea [Donostiako Udalarena] da euskaran murrizketarik ez egitea, alderantziz». Euskarak herrigintzan duen garrantziaz ohartarazi zituen

parte hartzaile guztiak Mintzodromoa hasi aurretik: «Euskara benetan martxan jarri gabe, hiriaren alde egitea alfer-alferrikakoa da».

«Lehentasunak» aipatu zituen Ramon Agirre aktoreak. «Administrazioak bere lehentasunen artean euskara, euskal kultura eta euskal komunikabideak jarriko balitu, krisiak beste batzuek ordainduko lukete. Lehentasun kontua da».

Euskara bizirik egoteko, egunerokotasunean erabiltzea beharrezkoa da. Hala, Mikel Astarloza, Ion Ansotegi eta Markel Bergara kirolariek azaldu zuten beren taldekideekin euskaraz hitz egiteko ohitura dutela. Realeko aldagelan euskara nagusi dela adierazi zuten. Euskalteleko txirrindulariak ere multzoan euskaraz mintzo direla esan zuen, «nahiz eta taldeko zenbait euskal herritar ez diren euskaldunak».

Antolaketa lanetan buru-belarri zebilen Alex Aisia Donostiako Euskararen Udal Patronatuko teknikaria. Eragileen «borondate ona» nabarmendu zuen. Herritarrentzat «eredu» direlako erabaki zuten haiei deitzea. «Erreferenteek euskaraz natural-natural hitz egiteak hizkuntza sustatzen du». Haren ustez, pertsona ezagunek ere euskaraz egiten dutela erakutsi zuen Mintzodromoak.

Kontzertuak eta beste

Gasteizek eta Bilbok ere bat egin zuten Euskararen Egunarekin. Kontzertuek girotu zuten Arabako hiriburua Gaztehitz! ekimenean. Lain, Trumbo, Hesian, Kerobia, Txapelpunk, EH Sukarra eta Gatibu taldeek jo zuten. Bilbon ere hainbat ekitaldi txikik zipriztindu zuten euskara herritarren artean. Hiriburuetan ez ezik, herri askotan ere parte hartu zuten euskararen aldeko egunean.

Page 346: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

rte beteko dira hurrengo ostegunean Nafarroako Euskararen Legea onartu zenetik. Baina urteurrena protesta egun bilakatu nahi du Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak, eta mobilizazioak antolatu ditu egun horretarako Nafarroako 20 herritan.

Elkartearen ustez, «menderatzailea» da legea, eta euskaldunen hizkuntza eskubideen lurraldearen araberako zatiketak «bigarren mailako hiritar» bilakatzen ditu euskal hiztunak. Burujabetza linguistikoa da bidea, haien hitzetan, eta hori da egingo diren elkarretaratzeen leloarekin aldarrikatuko dutena: Euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea!.

Argia bezain iluna da Euskal Herrian E u s k a r a z - e k o k i d e e n d i a g n o s i a : «Zapalkuntza» eta «asimilazio» tresna bat izan da Euskararen Legea. «Euskararen normalizazioa erdiestea baino gehiago, berau ekiditea izan du xede».

Negatiboa da, zinez, legearen mende l a u rd e n a z e g i t e n d u t e n b a l a n t ze a . Euskaldunen eskubideak lurraldeka zatitzen dituela egozten diote, eta Nafarroako hizkuntza politika «etnozida» dela salatzen dute. Euskaldunak bazterketara kondenatzen dituela, eta euskalgintza ekonomia aldetik ito nahi duela. Laguntza beharrean, oztopo izan dela, funtsean. Erantzun argia eman nahi

diote, horregatik, gobernuari: «Euskaraz b i z i t z e k o h a u t u a e g i n d u g u , e t a Vascuencearen legeak eta hark atzean duen guztiak ez digu horretarako bide ematen. Hemen gaude!».

Legearen «aldaketa osoa» eskatzen dute. «Errotik» irauli behar da hizkuntza politika, EHEko kideen esanetan. Ofiziala behar du euskarak Euskal Herri osoan, eta Euskal Herrian erabakia. «Euskarak, bizirik iraungo badu, lehentasuna izan beharko du bere herrian, eta hori ofizialtasunaren eta kanpo esku-hartzerik gabeko hizkuntza politika burujabearen bidetik baino ez da etorriko», adierazi dute.

Herriz herriko protesta

1986ko abenduaren 15ean onartu zuen Nafarroako Parlamentuak Euskararen Legea,

Berria2011/12/10

Euskararen Legearen aurkako protestak egingo ditu EHEk 20 herritanHizkuntza politika «burujabea» aldarrikatuko dute, legearen 25. urteurrenean

Page 347: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

eta, besteak beste, hiru eremutan banatzen du Nafarroa: eremu euskalduna, mistoa eta ez-euskalduna. Eremu ez-euskaldunean euskara ez da ofiziala, eta, esate baterako, ikasleek ez dute euskaraz ikas teko eskubiderik.

Legearen aurkako protesta kanpaina zabalago baten barruan daude datorren astean herriz herri egingo

diren elkarretaratzeak. Beste bi ekintza egin dituzte azken hilabeteotan. Nafarroako Parlamentu aurrera eraman zuten euskararen legearen aurkako protesta Azaroaren 10ean, e ta Nafar roako G o b e r n u a k e u s k a r a r i b u r u z k o e r a b a k i a k k u d e a t z e k o s o r t u t a k o Euskarabidea erakundera, azaroaren 24an. Itxi egin z u t e n h a r e n e g o i t z a ordukoan. Herriz herri

zabaldu nahi dute orain aldarria.

Ipar eta Hego, Ekialde eta Mendebalde, Nafarroa osoko herritan antolatu dituzte e lkarretaratzeak Euskal H e r r i a n E u s k a r a z - e k o kideek. 20 izango dira, g u z t i r a . 1 9 : 0 0 e t a t i k 20:00etarako tartean izango dira ekitaldi guztiak.

'Apartheid'-aren hesi gainetikEuskararen Legeak, euskara normalizatzeko baino gehiago normalizazioa oztopatzeko eta euskaldunen eskubideak zangopilatzeko erabili dutenak, mende laurden bat bete du gaur. Ospatzekorik ez du, beraz, euskalgintzak.

Zonifikazioaren gezi pozoituaren bidez hizkuntz eskubideak desitxuratu eta nafar batzuen eta besteen arteko ezberdintasun mingarriak eragiteko balio izan du, besteak beste, legeak. Izan ere, Tuteran, Vianan edo Tafallan bizi diren euskaldunak bigarren mailako herritar arrotzak dira oraindik ere, legez, administrazioaren aurrean eta gizartearen alor publikoan. Zaila da imajinatzea antzeko egoerarik munduko beste herrialderen batean. Bertako hizkuntza gutxitua hesi gaindiezinen artean gatibu hartuta, eta herritarrak lege ezberdinen azpian kateatuta. Hegoafrikan azalaren koloreagatik eta Saudi Arabian generoagatik hartu izan ditu legeak ezberdin herritarrak. Nafarroan, aldiz, jaiotako eremuaren arabera.

Ospatzeko ez, baina gaurko urteurrenak atzera begiratzeko eta kontu batzuk ateratzeko modua ematen du, datuei begiratuta, esate baterako. Izan ere, zonifikazioak lortu ditu helburu batzuk. Adibidez, euskararen ezagutzaren hazkundea galgatu egin du milaka herritar euskaraz ikasteko eskubiderik gabe utzita. 2006an 1991n baino 16.000 elebidun gehiago zeuden Nafarroan; alegia, %9,5etik %11ra igaro zen elebidunen kopurua. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak aztertuz gero, nabarmena da aldea: 140.000 elebidun gehiago zeuden denbora tarte berean, eta %24tik %30era igaro zen elebidunen multzoa.

25 urteotan, gobernuaren ahalegin guztien aurka, gizarteak eta euskalgintzak lortu dute ia Nafarroa osoan euskalduntzea posible izatea; Beran, Atarrabian eta Vianan euskaraz ikastea; Iruñerrian, Sakanan eta Baztanen euskarazko hedabideekin —agintari tematien jomuga den Euskalerria irratiarekin, esaterako— informatzea.

Herritarren jarrerari dagokionez, gehienak euskararen aurkakoak izatetik —1991ko inkestan %51 hala ziren— aldekoak izatera igaro dira. Euskara sustatu eta normalizatzeko nafarrek duten borondate horrek aldatuko du, berandu gabe bada hobe, Euskararen Legea. Bitartean, apartheid-aren hesi gainetik salto egiten jarraitu beharko da, Noainen, Lodosan eta Mañerun...

Iñaki Petxarroman

Page 348: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

Nafarroako Parlamentuak 1980an, Foru Hobekuntza izanen zenaren oinarriak sinatu zituenean, 33 bozekin —garai hartako alderdi sozialistarenak barne—, euskara Nafarroa osoan ofiziala izateko ebazpena onartu zuen, eta proposamena Madrilen defendatzeko ordezkaritza izendatu. Orduko parlamentuak, ordea, ordezkaritza horretatik kanpo utzi zituen indar abertzaleak. Hamar bilera izan ziren Madrilen, baina horien akta bakarra dago. Madrildik b u e l t a n , e u s k a r a « e r e m u euskaldunean» baino ez zen ofiziala. Hala jaso zuen 1982ko Nafarroako Foru Hobekuntzak, espainiar e s t a t u o s o a n erreferendumera deitu g a b e k o e s t a t u t u bakarrak. Eta irizpide horretan oinarrituz egituratu zen Nafarroako Euskararen Legea, 1 9 8 6 k o a b e n d u a r e n 1 5 e a n . Parlamentuak sei urte lehenago ebatzi zuenetik urrundu, eta hiru eremutan banatu zuen Na fa r roa , e t a e remu euskaldunerako bakarrik gorde hizkuntzaren ofizialtasuna. Gaur beteko dira ordutik 25 urte.

Patxi Zabaletaren arabera, Madrilen gertatu zena «tranpa» izan zen. Garai hartan Iruñeko Udaleko HBko zinegotzi zenak, gainera, argi

dauka zeintzuk izan ziren horren erantzuleak: «Nafarroari tranpa edo kalte hori egin ziotenak bertakoak izan ziren, eta ez Madrilgoak. Eremuaren kontzeptua ez zuen Madrilek ezarri, hemengoek baino». Nafarroa euskarari zegokionez eremuetan banatzea izan zen, hain zuzen ere, eztabaida handiena piztu zuen erabakia.

Horren ondorioz, eta eremu euskaldunean bakarrik ez Nafarroa osorako ofizialtasuna

eskatzen zutelako, legeari ezezkoa eman zioten 1986an EAko hiru parlamentariek (HBko

seiek ez zuten ordurako instituzioetan parte hartzen).

Kontrako argudioengatik, eremu mistorik onartzen ez zuelako, bozketan abstenitu egin zen UPN. Eremu euskalduna eta erdalduna

banatzea baino ez zuen onartzen alderdi horrek.

Mikel Bujanda Euskalerria irratiko zuzendariaren ustez, eskuindarrren

jarrera hark erakusten ditu aurrera egiteko ziren zailtasunak: «Gauzak zer diren, eremu mistoa ezartzea lorpena zen ia».

Hala ere, batzuen eta besteen kontrako jarrerekin ere, aurrera egin zuen legeak, PSN —Gabriel Urralburu orduko Nafarroako

Berria2011/12/15

Mende laurdeneko zatiketa25 urte beteko dira gaur Nafarroako Parlamentuak Euskararen Legea onartu eta lurraldea hiru eremutan banatu zuenetik. Euskalgintzako eragileek «mugitzera» deitu dute gizartea, legea aldarazteko

Page 349: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

Gobernuko presidentea— eta orduko eskuineko beste hainbat talderi esker.

Zatiketaren ondorioak

IKAko arduradun Sagrario Alemanek dioenez, euskalgintzan lanean zebilen jendeak «oso gaizki bizi» izan zuen legearen onarpena, ez zelako «ez eskubide pertsonaletan ez lu r ra lde e skub idee tan» o inar r i t zen . «Sentimendu bortitz bat» du gogoan Zabaletak, eremuetan banatzeko lege ereduak «ez baitzuen antzekorik ez Europan eta ez beste inon ere». Zonifikazioak, ordea, beste inon antzekorik ez izanagatik, aurrera egin zuen.

Beste erabaki batzuen artean, eremu erdaldunean euskaraz ezin ikasi ahal izatea ekarri zuen horrek, gerora horrek sortu dituen arazoekin. Iruñea eremu mistoan geratzeak ere ekarri zuen ika-mika, administrazioaren egoitza gehienak han daudelako eta ez delako bermatzen euskarazko harremanik. Zatiketa, Pello Mariñela Nafarroako Ikastolen elkarteko lehendakariaren ustez, «hizkuntzarentzako, d e m o k r a z i a r a k o e t a h e r r i t a r r e n eskubideentzako gaitza izan da».

2000. urtean, eremu banaketan beste urrats bat eman nahi eta Euskaren Foru Dekretu berria onartu zuen Miguel Sanzek gidatutako

gobernuak. Besteak beste, eremu mistoan elebitasuna ezabatu eta administrazioko lanpostuetarako euskararen eskaera mugatu nahi izan zituen UPNk neurri horren bitartez. Eremu mistoa eta erdaldunak bat egiteko asmoa ikusi zuten askok Sanzen jokaeran. Hau da, 1986an UPNk lortu ez zuen hura —Nafarroan bi eremu baino ez ezartzea— lortzeko ahalegina.

Neurri horrek haserrea piztu zuen jendartean. Euskalgintzan ziharduten eragile ugari biltzen zituen Oinarriak plataformak 48.000 sinaduratik gora aurkeztu zituen Nafarroako Parlamentuan, euskara lurralde osoan ofizialtzat hartuko lukeen lege berria eskatuz. 2001eko urtarrilean 27.000 pertsona inguruk p a r t e h a r t u z u t e n p l a t a f o r m a r e n manifestazioan. Euskararen Legearen aurka inoiz izan den mobilizaziorik handiena izan zen ordukoa.

UPNren erabaki hori adibide gisa hartuta salatu du Alemanek Euskararen Legeak urtez urte izandako aplikazioa: «Murritza zena aplikazioan are murritzago ulertu dute agintean egon direnek». Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia, bat dator iritzi horrekin: «Lege murritzaren irakurketa murritzago bat baliatu dute agintariek».

Ezer gutxi aldatu den legea

1986an onartu zenetik, behin baino ez da aldatu izan legea. 2010ko otsailean izan zen, eta ordura arte eremu ez euskaldunean zeuden lau udalerriri —Aranguren, Galar, Belaskoain eta Noain— eremu mistoan sartzeko aukera eskaini zien parlamentuak, PSNren, IUren eta NaBairen aldeko bozekin, eta CDNren abstentzioarekin. Azken hori gobernutik bota zuen UPNk gainera, erabakiaren kontra ez bozkatzeagatik. Aukera duten udalerrietatik Noain izan da honezkero eremu mistoan sartu

Page 350: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

ez den bakarra, UPNk gehiengo osoa baitu Iruñerriko udalerri honetan.

Hil honetan bertan Nafarroako Parlamentuak legearen aldaketa proposamen berria eztabaidatuko du. Ezkerra koalizioak aurkeztu du, eta egungo eremu ez euskaldunari eremu mistoaren ezaugarriak ematean datza. Hau da, bi eremuak bakarra bilakatzea. Koalizioko parlamentari den Txema Mauleonen ustez, egun indarrean dagoen legea «ez da inondik inora nahikoa» eta hartara dator aurkeztutako mozioa: «Urrunago joatea gustatuko litzaiguke, baina proposamen hau adostasun maila handia lortzeko modukoa dela uste dugu».

Bilduk eta NaBaik mozioaren alde bozkatuko balute ere, PSNren babesa beharrezkoa litzake aldaketak aurrera egiteko. Edonola ere, Roman Felones PSNko parlamentariak aurreratu du bere a lderdia ez de la proposamenaren aldekoa, ez duelako onartzen «eremu ez euskaldunaren desagerpena».

Legeak 25 urtetan izandako bilakaera «erabat positiboa» dela uste du Felonesek. «Eremu banaketa egin izan ez balitz, legerik ez» legokeela ere uste du PSNko parlamentariak, baina ez dizkie ateak ixten balizko aldaketei: «Beti ere txostenek diotenaren arabera, pixkanaka eta era mailakatuan».

Gizartea, aldaketaren motor

Parlamentuak aldaketarik onartuko ote duen jakiteko goiz den arren, orain arte egindako aldaketa txikiak «ongi etorriak dira» Paul Bilbao Kontseiluko eledunaren ustez, baina «egiturazko aldaketak» behar direla uste du. Izan ere, Euskararen legea «herritarren arteko diskriminazio eragin» duela uste du, «nafarrei eskubideak bizi diren herrien arabera aitortzen» zaizkien heinean. Iritzi bertsuak dituzte euskalgintzan diharduten eragile

gehienek. Mariñelarenak, kasu, zonifikazioak eremu ez euskalduneko ikastolak «alegaltasun egoeran» utzi dituela salatzen du.

Gaurko egunean ezer gutxi ospatzeko dagoela diote euskalgintzako eragileek. Baina, era batean ala bestean, deia luzatu nahi diote Nafarroako gizarteari, legea aldarazi dezan. Alemanek, esate baterako, jendartea «lasaitu» dela uste du, baita «etsipenak» eragin diola ere. Baina itxaropentsu agertu da herritarren aukerekiko, «gizartea aldatzen dugun heinean aldatuko baita administrazioa ere».

Izan ere, Zabaletak dioen moduan, «gizarteak bultzatu du euskara aurrera Nafarroan». Bujandak ere argi dauka: «Agintariak ez du legea aldatuko, guk sortu behar dugu aldaketa». Bilbaok, azkenik, «euskaraz biziko den masa sozial indartsua» aktibatu behar dela uste du, «izan bagarela erakusteko». Eta hori «harrotasunez» egitera deitzen du.

K o n t s e i l u a k l e g e a r i b u r u z k o dokumental bat egin du

Euskararen Legearen 25. urteurrenaren harira dokumental bat egin du Kontseiluak. Atzo aurkeztu zuten egindako lana, zeinean, besteak beste, Nafarroako euskalgintzako hainbat ordezkariren hitzak ageri diren. Berriz ere, legea eta zonifikazioa aldatzeko beharra nabarmendu du euskalgintzak.

Page 351: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

Abenduaren 15ean Vascuenceren Legeak 25 urte bete ditu. Nafarroan euskararen normalizazioan talka handia ekarri duen marko juridikoa. Izan ere, legeak euskara lurralde osoan ofiziala ez izateko oinarria jartzen du. Vascuenceren Legeak herrialdea hirutan zatitzen du, eta soilik eremu vascofonoa deitua izan den horretan da euskara ofiziala. Gaztelania, Nafarroan, berezkoa, ofiziala eta ezagutu beharrekoa da. Euskara berezkoa da, partzialki ofiziala eta ez da ezagutu behar. Estatus desoreka hori normalizazioa eragozten duen oztoporik handienetako bat da. Hori dela eta, lege berri batek bestelako baldintzak ezarri beharko lituzke: euskara ofiziala Nafarroa osoan, ezagutu beharrekoa, lehentasunezkoa, jardun mota guztietan...

Bestalde, helduen euskalduntzean aritzen garenontzat lege honek gure lana bukaezina bihurtzen du. Beste behin, gogora ekarri nahi dugu AEK-ko euskaltegion bilakaera naturala desagertzea dela. Vascuenceren Legeak, ordea, 18 urte betetzen dituztenean eskolan euskara ikasi ez duten 60.000 gazte egotea dakar.

Horrez gain, aipatzekoa da ere, Vascuenceren Legean alor asko eta asko batere arautu gabeak direla, eta horietan euskararen normalizazioak ez du eu s k a r r i l e g a l i k e t a he r r i t a r rak babesgabetasunera zigortzen ditu Nafar Gobernuak. Helduen Euskalduntzearena horietariko bat da. Beraz, gure ustez, lege berri batek hauxe jaso beharko luke:

1. Helduen euskalduntzeak euskararen normalizazio prozesuan duen garrantzia kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuak bitarteko egokiak

jarriko ditu eskaintza osoari atenditzeko. Bestalde, helduek euskara ikas dezaten sentsibilizazio kanpainak bultzatuko ditu. Euskaltegi oro baldintza egokitan ari dadin beharrezkoak diren bitarteko ekonomikoak luzatuko ditu gobernuak.

2. Administrazioak ahalegin berezia eginen du irakasleriaren prestakuntza bermatzeko, hala nola ikasmaterialaren sorkuntzan.

3. Lan mundua euskalduntzeko plangintza bereziak bultzatuko ditu Nafarroako Gobernuak.

4. Euskara ikastea dohainekoa izanen da ikasleentzat. Horretarako, administrazioak bitarteko ekonomikoak jarriko ditu edo beka sistema egokia bermatuko du.

Euskaraz bizitzea da egoera honi buelta emateko proposatzen dugun erronka. Euskaraz bizi nahi dugunok euskaraz bizi ahal izatea, hain zuzen ere. Euskararen normalizazioa erdiesteko asmoz, herritarrek izan dituzten lorpenak handiak izan dira. Bide horretan sakonduz, aurrera jarraituko dugu. Horretarako, euskaraz bizi nahi dugunok harrotasunez halaxe eginen dugu: euskaraz bizi. Eta, hautu horren ondorioz, euskararen normalizazioa ekarriko duen olatua bultzatuko dugu. Bide horretan, herri gogoaz gain, beste baldintza politikoak, ekonomikoak eta, esan bezala, juridikoak ezinbestekoak dira. Lege berri bat, euskaraz bizi nahi dugulako.

Helios del SantoAEKren Artezkaritza Kontseiluko kidea

25. urtemugan beste lege bat nahi dugu

Iritzia2011/12/15

Page 352: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

Nafarroako Gobernuaren hizkuntz politika «menderatzailea» salatu eta euskaldunen eskubideak bermatuko dituen lege bat eskatu dute 600 bat herritarrek. Lurralde eremuaren arabera «euskaldunen hizkuntza eskubideak zatikatzen dituen legea» kritikatu, eta hizkuntza politika burujabea aldarrikatu dute.

EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak elkarretaratzera deitu zuen atzo Nafarroako hogei herritan, Euskararen Legearen 25. urteurrenean. Euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea lelopean elkartu ziren, besteak beste, Altsasun, Iruñean, Leitzan, Lesakan eta Lizarran. Iruñeko mobilizazioan ehun euskaltzale inguruk hartu zuten parte, eta horien artean izan ziren

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao eta Bilduko Nafarroako legebiltzarkide Bakartxo Ruiz.

Arauak mende laurdena betetzearen karietara eginiko agirian, Euskararen Legearen ondor ioen aurka eg in zuen EHEk . Zon ifikaz ioaren b idez , eu ska ldunen eskubideak zatikatu dituztela uste du elkarteak: «Euskararen normalizazioa erdietsi baino berau ekiditea du helburu». Gainera, arau horren xedea Nafarroako euskalgintza ekonomikoki itotzea delakoan da EHE; elkartearen arabera, hizkuntza politika «etnozida» aplikatzeko tresna bat da. «Euskara eta euskaldunok norbere herrian enegarren mailara baztertuak izatera kondenatzen gaituen zapalkuntza eta asimilazio tresna» da araua, EHEren iritziz.

Euskararen Legea «errotik» aldatzearen aldekoa da EHE: «Hori da euskaldunon hizkuntza eskubideen urratzailea». Hala egin ezean Nafarroan euskal hiztunak «bigarren mailako herritar» izaten jarraituko dutela ohar ta raz i du . Euskarak , i r au t eko, lehentasuna izan behar duela gaineratu du EHEk, eta zehaztu du lehentasun hori ofizialtasunaren eta hizkuntza politika burujabearen bidetik baino ez dela lortuko.

Berria2011/12/16

Euskaldunen eskubideak bermatuko dituen legea eskatu dute

Herritarrek bat egin dute EHEk Nafarroako Euskararen Legearen 25. urteurrenean deitutako elkarretaratzeekin

Page 353: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

Aldaketarako zazpi urrats

Ezker abertzalearen arabera, «premiazkoa» da bestelako hizkuntza politika abiatzea, egungo arauak ondorio «larriak» utzi baititu. Euskara sendotzeko hizkuntza politika «nazional eta burujabea» artikulatzea «giltzarria» dela uste du ezker abertzaleak, eta, horretarako, zazpi neurri proposatu ditu:

euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzea, belaunaldi berrien euskalduntzea bermatzea, udalerri euskaldunen garapen iraunkorra ziurtatzea, administrazioak euskalduntzea, lan esparrua euskalduntzeko baliabideak jartzea, hedabideetan eta ekoizpen kulturaletan euskara lehenestea eta «beharrezkoak» diren baliabideak bermatzea.

Halaber, euskalgintza eta herritarrak zoriondu ditu; legeak ahalbidetutako egoerari eutsi badio euskarak horien lanari esker izan dela dio ezker abertzaleak.

Bestalde, itxialdia hasiko dute gaur Mañeruko eskolan, Euskararen Legearen aurka protesta egin eta euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea aldarrikatzeko. Sotzen Ikasbatuaz-en ekimenez egingo dute itxialdia, eta legea «iraganean oinarritua» dagoela salatu dute.

Mañeruko eskola ixtea erabaki du Nafarroako Gobernuak, herria eskualde erdaldunean dagoela argudiatuta. Igandera arte izango dira barruan, eta ekitaldi ugari antolatu dituzte.

Page 354: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

Babesa, ardura eta konpromisoa. Horixe eskatu diete Nafarroako euskal hedabideek Nafarroako Parlamentuko kideei, eta babes hori gauzatzeko, aurrera egin ahal izateko, 650.000 euroko diru saila galdegin dute. Euskal hedabideen izenean, Topaguneko zuzendari Oskar Zapata eta Bierrik Fundazioko Ainhoa Urretagoiena Parlamentuko Hezkuntza Batzordeko ordezkarien aurrean agertu ziren atzo, haien egoeraren berri emateko, Nafarroa Baik, Bilduk eta Ezkerrak eskatuta. Izan ere, Nafarroako 2012ko aurrekontuen proiektuan diru sailik ez da aurreikusten haientzat. Euro bakar bat ere ez. Egoera horrek hedabideok desagertzeko bidean jartzen dituela, eta ondorioz euskal hiztunak baztertzen dituela salatu dute Zapatak eta Urretagoienak parlamentuaren egoitzan. Arazoari aurre egiteko, eta euskal hedabideen egoera egonkortzeko lankidetza hitzarmenaren alde lan egiteko prest ote diren galdetu diete, zuzenean, parlamentariei.

Euskal hedabideetako ordezkariek, haien agerraldia eskatu zuten alderdien babesa baino ez dute jaso. Gobernuan diren UPNko eta PSNko ordezkariek elkarlanerako proposamenari ezezkoa eman diote. Zehazkiago erranda, Zapatak eta Urretagoienak mahai gainean jarritako datuei eta arazoa konpontzeko aipatutako aukerei buruz erantzun zuzenik ez dute eman. Krisia bilakatu dute argudio nagusi,

zero eurokoa den saila ez handitzeko. Euskarazko hedabideek, ordea, gehiago behar dute. 650.000 euro, zehazki. Horixe eskatu du Zapatak parlamentar ien aurrean, euskarazko hedabideentzat. 2012ko aurrekontuetan ia bi milioi eta erdi euroko saila proposatzen da Canal 6, Canal 4 eta Popular TV kateentzat Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetarako Departamentuaren barruan. Sail hori bertze modu batera banatzea, eta diru horretatik 650.000 euro euskarazko hedabideei ematea proposatu du Topaguneak. Euskarabidea erakundearen aurrekontutik 250.000 euroko saila eskatu du, gainera, euskarazko kultur jarduerak sustatzeko. 2012rako oraingo aurrekontua 10 eurokoa da.

Berria2011/12/17

650.000 euro eskatu dituzte euskal hedabideek Foru Parlamentuan

Topaguneak agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean; UPNk eta PSNk krisia jo dute dirurik ez emateko arrazoitzat. Nafarroako Gobernua ez dela legea betetzen ari salatu dute NaBaik, Bilduk eta Ezkerrak

Page 355: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

UPNko eta PSNko ordezkarien artean ez dute harrera berorik izan proposamen horiek. «Ez zarete diru eske etorriko diren bakarrak izanen. Aurrekontuak ez ditugu gustuko, baina errealitatea hau da. Ez dago dirurik», erran du UPNko Carmen Gonzalezek, eta gaineratu du UPNren hizkuntza politikak alderdi horri botoa ematen dioten herritarren babesa izan duela azken hamabost urteotan, alderdiak agintean daraman denboran alegia. «Hori da dagoena», erantsi du PSNko parlamentari Pedro Rasconek, eta lanean jarraitzeko eskatu die euskarazko hedabideetako ordezkariei. 2009. urtean Na fa r roako Gober nuar i eu ska razko hedabideekin lankidetza hitzarmena sinatzeko eskatu zion Nafarroako Parlamentuak, eta eskaera horren alde egin zuen alderdi sozialistak.

Erakunde publikoen lana

«Gaztelaniazko aldizkari txiki anitz desagertu da bideragarri ez delako. Hedabide guztiak hasten badira dirua eskatzen, ez da denentzako dirurik izanen». Horixe erantzun die PPko parlamentari Amaia Zarranzek Zapatari eta Urretagoienari. Kontua ez dela hori zehaztu dio Topaguneko zuzendariak parlamentariari: «Ez ditugu diru laguntzak jasotzen hedabideak martxan jartzeagatik, baizik eta euskara sustatzeagatik».

Eta hedabideetan euskara sustatzeko eta diruz eta baliabidez laguntzeko betebeharra administrazio publikoarena dela gogorarazi dute NaBaiko, Bilduko eta Ezkerrako ordezkariek, halaxe jasotzen baita 25 urte bete berri dituen euskararen legeak.

Bilduko Aitziber Sarasolak «lege iruzurtzat» jo du lege hori ez betetzea. «Haiek sortu zuten, eta ez dute betetzen». Eta Ezkerrako Txema Mauleonek hori prebarikazioa dela gaineratu du. NaBaiko Juan Carlos Longasentzat ere «ulergaitza» da UPNko eta PSNko kideen jarrera: «Ezin da ulertu, gizarte batean, bertako hizkuntza bat nahita desagerrarazi nahi izatea, eta horretan ahalegintzea».

Alderdiek eta erakunde publikoek kontrakoa egin beharko lukete. Horixe erran du, argi eta garbi, Zapatak: erakunde publikoei dagokiela, neurri handi batean, euskararen alde egitea. Batetik, zeregin horretan lanean ari diren elkarteen ekarpena aitortuz, eta, bertzetik, lan horri babesa eta baliabideak eskainiz. Eta bultzatuz. Horixe eskatu du Zapatak, «hizkuntza ekologiaren izenean; berdintasunaren, aniztasunaren, jasangarritasunaren eta aberastasunaren izenean».

2.450.000 euro

Gaztelaniazko hedabideentzako gobernuaren laguntza.

Canal 4, Canal 6 eta Popular TV gaztelaniazko telebistek 2,45 milioi euro jasoko dituzte Nafarroako Gobernutik datorren urtean, aurrekontuaren arabera. Iaz baino 550.000 euro gutxiago, beraz.

9.567 euro

Euskal hedabideentzako diru laguntzen aurrekontua.

2009an 9.567 euro jaso zituzten euskal hedabideek Nafarroako Gobernutik. 2003an, 228.000. Euskal hedabideek jasotako kopuru txikiena eta handiena horiek dira. 2012rako, 0 euroko diru saila iragarri du gobernuak.

Page 356: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

Jolasa hizkuntza ikasteko baliabide gisa defendatzen du Vanesa Amatek, Viceko Unibertsitateko (Herrialde Katalanak) irakasleak. Amat Donostian izan zen iragan a s tean , Kont se i luak e ta Hik Has ik hezkuntzari buruz egindako jardunaldietan. Besteak beste, ikasle etorkinek katalana ikasteko ekinbideez jardun zuen.

Nola ari da funtzionatzen Kataluniako murgiltze eredua?

Leku batetik bestera asko aldatzen da errealitatea. Dena den, ezagutza gero erabileran ez islatzeak kezkatzen gaitu batez ere. Horretan desoreka bat dago, batik bat ikasle etorkinen artean. Izan ere, eskolan ikasi arren, gero askok etxean ez dute erabiltzen, haien senideek ez baitakite. Inguruak ere badu zeresana horretan. Gu,

adibidez, Vicen bizi gara. Inguru hartan katalana asko erabiltzen da. Beraz, haur etorkinek ere hala egiten dute. Natural egiten dute, gainera. Beste herri batzuetan, Bartzelonan eta Sabadellen, adibidez, gehiago kostatzen zaie. Gure xedea da hiri eta herri horietan ere erabileran islatzea ezagutza.

Katalunian hainbat ekinbide sustatu dituzte ikasle etorkinen familiak katalanera erakartzeko. Nolakoa izan da emaitza?

Oso ona. Ekimen nagusia ikastordu batzuetan ikasle etorkinen gurasoak eskolara joatea da. Han hainbat gauza egiten dituzte, ikasleekin batera: jolasak, tailerrak... Horren bidez, gure hizkuntzara gerturatzen dira. Azken batean, katalana jakiteak duen garrantziaz eta erabilgarritasunaz jabetzen dira. Beste familia batzuekin egiten dutenez, prozesu hori errazagoa da. Gainera, irakasle eta gurasoen artean harreman bat dago, eta horrek erraztu egiten du umeen ikasketa prozesua.

I k a s k e t a p r o z e s u h o r r e t a n hizkuntzarekiko identifikazioa ere s u s t a t u b e h a r d e l a e s a n d u z u hitzaldian.

Funtsezkoa iruditzen zaigu hori, eta ez

«Haurrak beren hizkuntzarekin identifikatzea bultzatu behar da»Hiru eleko hezkuntza eredu bat egoki ikusten du Vanesa Amat irakasleak, betiere hizkuntza gutxituei kalte egiten ez badie.

Berria2011/12/20

Page 357: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

bakarrik haur etorkinen artean. Izan ere, hizkuntza bat ez da komunikaziorako tresna bat soilik. Zure nortasunaren zati bat da, eta harekin duzun identifikazioaren arabera e rab i l i e ta mantenduko duzu . Oso garrantzitsua da txikitatik hori sustatzea. Horrek egingo du haurrek hizkuntzarekiko interes eta sentiberatasun handiagoa izatea.

Gaitasun eta identifikazio horiek lortzeko jolasak garrantzi handia du, ezta?

B a i . H a u r H e z k u n t z a k o o i n a r r i pedagogikoetako bat da jolasa; eta, nola ez, hizkuntza bat ikasteko orduan, funtsezkoa da. Azken batean, hizkuntza bat ikasteak duen alde ludiko eta sortzailea ere indartu behar da.

Ikasle etorkinei euskara irakasten ari zaien irakasle askok materiala falta dela salatzen dute. K atalunian nolakoa da egoera?

Egoera antzekoa da, nahiz eta Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik aurrerako haurrentzat baditugun politika eta ekimen komun batzuk: harrera gelak, adibidez. Baina hortik aurrera, ikastetxe bakoitzak lan egiteko bere modua dauka. Izan ere, inguru bakoitzean errealitatea bat da. Dena den, iruditzen zait hizkuntzaren alorrari begira harrera programa globalago bat jarri beharko litzatekeela martxan.

N o l a f u n t z i o n a t z e n d u t e etorkinentzako harrera ikasgela horiek?

Eskolara iritsi berri diren ikasle etorkinentzat dira, eta xedea da ahalik eta azkarren izatea katalanaren oinarrizko ezagutza bat, ohiko ikasgelan ahalik eta ondoen egoteko.

Hizkuntzaren ikuspegitik, oso emaitza onak izan dituzte.

Zu halako ikasgelen aldekoa zara, hortaz?

Txikienen artean, ez . Horiek bes te ikaskideekin egonda ikasten dute hizkuntza; modu naturalean, gainera. Esperientziak partekatze hori oso garrantzitsua da. H e l d u a g o e n a r t e a n , b e h a r b a d a , beharrezkoagoa da laguntza hori. Baina uste dut, gizarteratzearen eta afektibitatearen ikuspegitik, oinarria eguneroko ikasgelak izan behar duela.

Nola ikusten dituzu hemengo hizkuntz ereduak?

Nik uste alde onak eta txarrak dituztela. Onak dira, gurasoei askatasuna ematen zaielako seme-alaben ikasketa eredua aukeratzeko. Baina, bestetik, argi dago D eredua dela euskara jakitea bermatzen duen bakarra eta eredu horretan ikasten dutenek ere gaztelania badakitela.

Z e r i r u d i t z e n z a i z u e E u s k o Jaurlaritzak abian jarritako hiru eleko hizkuntz sistema?

Ikasleek gaur egun duten ingeles maila hobetu behar da. Baina sistema hori arriskutsua da, batez ere hizkuntza gutxituei kalte egiten badie. Politikariek badakite gurasoei seme-alabek ingeles gehiago ikasiko dutela esanda eredu horren alde egongo direla. Baina benetako errealitatea azaldu behar zaie. Gainera, eredu hori aurrera eraman behar duten irakasleak behar bezala prestatuta ez badaude, alferrik da. Beraz, irakasleen ingeles maila hobetu behar da, eta bermatu hizkuntza gutxituek ez dutela kalterik izango.

Page 358: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

Hedabideetan eta IKT i n f o r m a z i o a r e n e t a komunikazioaren teknologia berrietan euskararen erabilera su s ta t zeko l agun tze tan murrizketa nabarmena egin du Eusko Jaurlaritzak datorren urtera begira. Atzo bertan onar tu z i tuen gober nu kontseiluak Kultura Sailaren bi agindu horiek, eta bi deialdien artean 716.800 euroko murrizketa egin du, %10,2ko mozketa 2011ko deialdiekiko. Murrizketa handiena hedabideei ematen dien laguntzan egin du:

%11koa. Informazio eta komunikazio teknologietarako deialdian %7,1ekoa izan da murrizketa.

Guztira, 4.875.000 euro emango ditu Kultura Sailak e u s k a r a z k o k o m u n i -k a b i d e e n t z a k o d i r u laguntzetara, 2011n baino 605.000 euro gutxiago. 2 0 1 0 e k o l a g u n t z e k i n alderatuta, %14,9 urritu ditu J a u r l a r i t z a k e u s k a r a hedabideetan sustatzeko laguntzak; orduan baino

850.000 euro gutx iago emango ditu 2012an.

Murrizketa modu bertsuan egin du Jaurlaritzak hedabide mota gehienen artean; euskara hutsean idatzitako egunkariei, hedapen handiko aldizkariei, irratiei eta telebistei dagozkien laguntzak %9 urritu ditu, hain zuzen e re. Mur r i zke ta handiena udalerri, eskualde eta lurralde zehatzetara mugatutako infor mazio orokorreko aldizkarietan gertatu da. 704.000 eurokoa izango da aurrekontua, 2011ko deialdian baino %12 gutxiago.

Hazkunde bakarra baino ez da gertatuko hedabideetan e u s k a r a s u s t a t z e k o laguntzetan. Internet bidez zabaltzen diren hedabideek 105.000 euro gehiago jasoko dituzte, 2011n baino %27,7 gehiago. Laguntza horren barruan dauden hedabideen artean euskara hutsezko egunkari eta aldizkariak

Jaurlaritzak %11 urritu du euskara hedabideetan sustatzeko diruaInternet bidezko komunikabideetarako laguntza %27,7 igo du, baina teknologia berriei dagokiena %7 jaitsi

Berria2011/12/21

Page 359: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

daude, euskara erabiltzen duten irrati eta telebistak —elebidunak ere bai—, baita albisteak euskaraz ematen dituzten albiste agentziak ere.

Iragan maiatzean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak i ragar r ia zuen zenba i t aldaketa egingo zirela euskara sustatzeko 2012ko diru laguntzetan; ildo horretan, e r r o t i k k e n d u d u gaztelaniazko egunkarien euskarazko gehigarriei ematen zien laguntza. Horrez gain, deialdia ohi baino lehenago atera du, laguntzen agindua urte erdian onartzeak zenbait j a rd u e r a e t a e g i t a s m o galarazten zituela argudiatuta.

G o b e r n u k o n t s e i l u a k onartutako diru laguntzetan ez dira aintzat hartu euskarazko hedabide ez-publikoek berriki egindako aldarrikapenak. Jaurlaritzari abenduaren hasieran gogorarazi zioten EAEko aurrekontuek gora

egin zutenean euskara-rentzako eta euskalgintzarako dirua ez zela ugaritu, eta krisi egoeran mozketak egin izana leporatu zioten.

Teknologia berrietan ere bai

Hedabideen deialdian ez ezik, aurrekontuen murrizketak

IKT deialdian ere eragina izan du. IKTen bidez euskara sustatzeko egitasmoetarako 1.464.200 euro emango ditu 2012an Jaurlaritzak, aurten baino %7,1 gutxiago. 2010eko aurrekontuekin alderatuta, %10ekoa da murrizketa, 162.000 euro gutxiago.

Laguntza hori bi multzotan banatu du Jaurlaritzak. Alde batetik, Interneten euskarazko edukiak sustatzeko laguntzak handitu ditu. Hala, 74.000 euro gehiago eman ditu helburu horretara, aurten baino %8,4 gehiago.

Diru laguntza horretara ezin izango dira alderdi politikoen webguneak aurkeztu, ezta sindikatuen egitasmoak ere.

Une zehatz baterako sortutako webguneak ere ezin izango dira deialdira aurkeztu; hau da, maiztasunez eguneratzeko plangintza aurkeztu beharko dute laguntza eskatzerakoan. Horrez gain, euskararen kalitatea bermatu beharko dutela ohartarazi du gobernu kontseiluaren erabakiak.

Infor mat ika programak sortzeko laguntza nabarmen m u r r i z t u d u E u s k o Jaurlaritzak. Aurten 700.000 euro eman ditu, eta 2012an 514.200 eurorenak izango dira laguntzak. Hau da, urte bakarrean, %26,6 murriztuko da laguntza hori.

250.000 Gaztelaniazko hedabideetako

euskarazko gehigarriei ez.

2011n, 250.000 euro jaso zituzten gaztelaniazko egunkarien euskarazko

gehigarriek; 2012ko laguntza deialdian ez dago haientzako

diru laguntzarik.

Page 360: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

Nafarroako Gobernuarekin Internet bidezko i z a p i d e a k e g i t e r a k o a n e u s k a r a z k o erabiltzaileek gaztelania erabiltzen dutenek baino aukera gutxiago dutela adierazi du Nafarroako arartekoak, Javier Enerizek. Era b e r e a n , g o b e r n u a r e n w e b g u n e a n gaztelaniazko eta euskarazko atal bana dagoela onartu badu ere, zehaztu du atalok ez datozela bat «luzera eta sakontasunean», euskarazkoaren ka l t e rako. Ga inera , administrazioak eskaintzen dituen prozedura elektroniko «ia gehienak gaztelania hutsean» daudela salatu du.

Nafarroako Parlamentuan aurkeztu du Enerizek txostena, eta webguneko euskarazko atala gaztelaniazkoarekin parekatzeko eskatu dio gobernuari. Izan ere, arartekoak gogorarazi duenez, gobernuaren «betebeharra da hiritarrek administrazioan euskaraz egiteko eskubidea betearaztea». Gainera, Nafarroako eremu euskaldunean, euskaraz egiteko eskubideaz gain herritarrek «euskarazko arreta jasotzeko eskubidea» ere badutela gogorarazi du; alde horretatik, eskubide hori bermatzeko deia egin dio gobernuari.

Zerbitzuen %2,69 euskaraz

Nafarroako arartekoak aurkeztutako txostenaren arabera, gobernuaren web atariaren bitartez herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuetarako fitxen %2,69 eta webguneko orri guztien %27,24 baino ez dira ageri euskaraz. Gainera, ondorioztatu du 2010ean Internet bitartez administrazioarekin eginiko tramite guztien %0,11 baino ez zela euskaraz egin.

Euskaldun nafarrek aukera gutxiago dute Interneten, arartekoak dioenez

Izapide elektronikoak egiteko, euskarazko erabiltzaileek ez dute gaztelaniazkoek beste aukera gobernuarekin

Berria2011/12/21

Page 361: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

Eremu mistoan sartzeko eskaria egingo dio Tafallako Udalak Nafarroako Gobernuari. Bilduk aurkeztutako mozioari babesa eman diote PSNk eta Iniciativa por Tafalla taldeak; UPN abstenitu egin da. Udalbatzak herenegun onartu zuen adierazpenak eskari bat du: gobernuari eta parlamentuari galdegiten die legea aldatzea Tafallak modua

izan dezan eremu mistoan sartzeko. Agiria eskuan, balorazio baikorra egin du Bilduko hautetsi Arturo Goldarazenak: «Bultzada handia izango genuke eremu mistoan sartuta».

Nafarroako Euskararen Legeak 25. urteurrena bete berri du, eta horren karietara egin dute eskaera udalean. Euskara kalean izaten ari den aurrerapenari indarra eman nahi zioten, Goldarazenak azaldu duenez: «Babesa badu euskarak Tafallan. Gutxi erabili da orain arte, horretarako oztopoak baino ez direlako izan». Azken urteetako bilakaerarekin baikor da, eta ikastola jarri du adibide: «Han izan dira matrikula berri gehienak». Nafarroa Oinez jaia Tafallan ospatu dute aurten.

Herritarren nahi eta ezin hori bera adierazi dute mozioan. Euskararen Legeak tafallarren hizkuntz eskubideei eragiten diela azaldu dute; alegia, aurrerapausoak ematea galarazten duela, «nahiz eta herritarrek erakutsi eta adierazi duten prest daudela euskararen alorrean aurrera egiteko». Eremu mistoan egoera hobetuko litzatekeela uste dute.

UPN da indar nagusia Tafallako Udalean: alkatetza dauka, baina gutxiengoan dago udalbatzan. Eremu mistora sartzeko eskarian

Tafallak eremu mistoan sartzeko eskatu du, PSNren aldeko botoarekinElkar hartuta atera dute aurrera mozioa Bilduk, Iniciativa por Tafallak eta PSNk; abstentziora jo dute UPNko kideek

Berria2011/12/22

Page 362: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

abstentziora jo zuen. Ez, o r d e a , m o z i o o s o a n . A d i e r a z p e n a r e n l e h e n puntuak dio euskara badela Tafallako berezko hizkuntza; ezetz esan zuten UPNko hautetsiek.

«Argudio ahulak eman zituzten: adierazi zuten euskara ez dela Tafallakoa bertakoa, eta euskararen i n g u r u a n d a u d e n betebeharrez hasi ziren hizketan». Gainerakoan abstentziora jo zuten, gaiaz eztabaidatu ez zutela eta.

U d a l a r e n h i z k u n t z politikarekin kritiko azaldu d a G o l d a r a z e n a :

«Erakundeen aldetik ez dago aurrerapenik: kale izendegia ez dago ele bietan, eta argitalpenak ez dituzte beti euskaraz ere egiten. Gainean egon behar dugu».

Sozialisten giltza

Horiek denak aldatuko l irateke eremu mistoan izanez gero, haren hitzetan. Ezeren gainetik, ordea, hezkuntza hartu du ahotan: «Eskola publikoan euskaraz ikasteko modua izango genuke. Aukera berdintasuna izango litzateke».

P S N k m o z i o a r e n a l d e bozkatu zuen udalean, baina

ikusi beharko da zer egingo duen Iruñean. UPNren bazkide da gobernuan. E r e m u a k a l d a t z e k o eztabaidan lehen ere izan dira hausturak: Miguel Sanz pres idente ze la , UPNk gobernutik bota zi tuen CDNko bi kontseilariak, eremu mistoa zabaltzearen alde egin zuelako alderdiak parlamentuan.

Goldarazenak dio ezin dela jakin zer egingo duen PSNk: «Zain gaude. Bira latzak egiten badaki, eta ikusiko da. Baina kontuan izan behar da g o b e r n u a n d a g o e l a UPNrekin».

Page 363: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 177.840 euroko diru laguntza eman dio aurten Udako Euskal Unibertsitateari (UEU). Erakundeak funtzionatzeko duen aurrekontuaren %25 da hori. Datorren urterako, ordea, laguntza hori gabe geratu da UEU. «Celaak euskararekin zer-nolako sentsibilitatea duen erakutsi du», d io Lore Err iondo zuzendar i ohiak (Errenteria, 1960).

Berri kezkagarria, ezta?

Bai, oso albiste kezkagarria da. Jakina da euskalgintzako esparru guztietan ari direla egiten murrizketak. UEUren kasuan, kontuan izan behar da irabazi asmorik gabeko e r a k u n d e b a t d e l a . H o r t a z , a r e garrantzitsuagoak dira diru laguntza horiek; batik bat funtzionamendurako direnak. Hain zuzen, horiek kendu dizkigute. Orain arte, jaitsierak izan arren, moldatu gara. Baina egun ezer gabe gaude.

Gainera, egiten duzun lanaren balioa onartzeko modua dira neurri handi batean laguntza publiko horiek. Dirua kenduta, Celaak argi utzi du UEUk 40 urtez egindako lanak ez duela errekonozimendurik merezi. Argi utzi du gure lanari zer balio ematen dion. Hori oso mingarria da guretzat.

Haren erabakia izan dela uste duzue?

Ezin dugu hori ziurtatu. Baina harena ez bada, inguruan dituenena da. Izan ere, aurrekontuei emendakinak aurkezterako orduan, alderdi guztiekin hitz egin dugu, eta alde agertu zaizkigu; tartean, hainbat sozialista. Gainera, proiektuetarako diru laguntzak ematen dizkiguten beste sail batzuekin ere izan ditugu harremanak. Horko arduradunek oso abegikor hartu gaituzte.

Ez da horrela izan Hezkuntza sailburuarekin. Gure belarrietara iritsi dira gisa honetako komentarioak: «Hauek ez dira unibertsitatea», edo «lortuko dituzte laguntzak beste bide batetik». Alde guztietatik axolagabekeria handia erakutsi dute, erantzukizunik eza eta diru publikoaren erabilera polit ikoa.

Lore Erriondo: «Laguntza kenduta, Celaak argi utzi du zer balio ematen dion gure lanari»

Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak laguntzarik gabe utzi izanak UEU kolokan jarrri duela salatu du Lore Erriondo zuzendari ohiak.

Berria2011/12/23

Page 364: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

Euskararekin duen sentsibilitaterik eza agerian utzi du Celaa sailburuak, eta haren jarrera lotsagarria izan da.

Eta hemendik aurrera, zer?

Jakina da Nafarroako Gobernutik ez dugula laguntzarik jasotzen eta Euskararen Erakunde Publikoak diru sail txiki bat ematen digula. Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundietatik ere jasotzen ditugu laguntzak, eta haiekin ere ar i gara hizketan egoera zertxobait bideratzeko. Baina hor laguntzak askoz murritzagoak dira, eta denok dakigu zein larria den egoera ekonomikoa.

Hortik aurrera, aztertzen ari gara zer egin. Izan ere, UEUren iraupena bera dago jokoan une honetan.

Lehen milioi euroko aurrekontu bat genuen, eta murrizketengatik, berriz, 500.000 eurokoa. Proiektuetarako jasotzen dugun dirua horietara bideratzen dugu. Baina hortik harago, kudeaketara eta zerbitzuetara bideratutako hainbat lanpostu ditugu.

Gipuzkoan, Bizkaian, Nafarroan eta Lapurdin ditugu bulegoak. Beraz, ikusi egin beharko dugu langileekin zer gertatzen den. Haien egoerak asko kezkatzen gaitu. Bestalde, berriz planteatu beharko ditugu abian ditugun proiektuak. Urteroko batzarra urtarrilera aurreratu dugu, premiazkoa baita egoera azaldu, aztertu eta erabakiak hartzea.

Eskaintzen dituzuen proiektuetatik, zeintzuk dira zuentzat estrategikoak?

Guretzat denak dira garrantzitsuak, asko baititugu: liburugintza, aldizkariak, goi mailako prestakuntza, masterrak, euskarazko software sorkuntza, orientazio zerbitzua...

Batzuk erori dira jada. Saiatuko gara, ditugun baliabideekin, ahalik eta gehienekin jarraitzea.

Euskarazko unibertsitatearentzat kolpe gogorra, beraz.

Zalantzarik gabe. Azken batean, gu gara horren alde lanean ari diren ikasle, irakasle eta bestelako eragileen bilgune. Gure nahia litzateke UEU existitu behar ez izatea. Horrek esan nahiko luke euskarazko unibertsitatearen aldeko lana egiten dutela erakundeek eta ez dagoela premiarik.

Baina ez da egiten, eta unibertsitatean euskararen normalizazioa urruti dago. Baina hori behar-beharrezkoa da. Azken batean, unibertsitatea da goi mailako prestakuntza, sorkuntza eta etorkizuna. Politikoki lobby bat ez garen heinean, ez gara arriskutsu. Beraz, agintariek nahi dutena egi ten dute. Euskalgintzaren patua da hori, oro har.

Euskal unibertsitate bat sortzeko proiektu bat ere bada martxan. Hori bultzatu dutenen artean dago UEU. Azken murrizketak ikusita, zertan da proiektu hori?

Hori guztia kolokan dago baita ere, ez baitu diru sarrerarik. Bazter batean utzita dago, finantzaketa faltagatik. Hezkuntza Sailari ez zaio interesatzen.

Page 365: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

EEP Euskararen Erakunde Publikoaren hizkuntza politikak «sabaia» jo duela nabarmendu du Euskal Konfederazioak. 2005ean sortu zen EEP. Geroztik hizkuntza politikaren lerro nagusiak osatu ditu, herrigintzaren ekarpenetan oinarrituz. EEPk 2009ra arte hizkuntza politika hori praktikan ezartzeko urratsak egin ditu, baina orain «bere mugetara» heldu dela e r r a n d u S e b a s t i e n C a s t e t E u s k a l Konfederazioko kideak.

Euskalgintzako gizarte eragileen iritziz, euskarari ofizialtasuna aitortu ezean eta hizkuntza lege eraginkorrik ezean, EEPk ezin ditu garatu hizkuntza politikan adierazi tako i ldoak. «Sortu ze lar ik , adieraz i genuen gure i r i tz iz t resna interesgarr ia ze la EEP baina muga nabarmenak zituela».

2009an Frantziako Gobernuko ikuskariek EEPren lanari buruzko bilduma egin zuten. Ikuskarien arabera, hiru ildo garatu behar zituen EEPk: haren lana segitzea, h e r r i m u g i m e n d u e k i k o l a n k i d e t z a sendotzea eta EEPren lantaldea sendotzea.

2010ean Jokabide esparrua izeneko bide orr ia onartu zuen EEPk. Norabide es trategikoan, erabi leraren eremuan

eragitea onartu zuen; alegia, bizitza sozialean euskararen erabilera suspertzea, ais ialdian eragitea eta hedabideetan p re s e n t z i a i n d a r t ze a . A l t a , E u s k a l K o n f e d e r a z i o a r e n i r i t z i z , e z d a aitzinamendurik erabileraren eremuan; EEPren esku hartzea ez da nabaritzen; eta langileria ez da handitu. Aurrekontua ere ez da aski emendatu proiektuaren ildoak garatzeko.

Aitzinamendurik ez

Azken bi urteotan botere publikoek euskara berreskuratzeko prozesuan urrats ber r i r ik ez dute la eg in d io Euska l Konfederazioak. «Borondate onaren gainean oinarritu hizkuntza politikak mugak ditu, euskara ez delako hizkuntza

EEPren hizkuntza politikak «sabaia» jo duela adierazi du Euskal Konfederazioak

Euskarari ofizialtasuna aitortu ezean eta hizkuntza legerik gabe EEPren lana mugaturik dagoela esan dute

Berria2011/12/23

Page 366: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

o fi z i a l a e t a h i z k u n t z a legerik ezean ez dagoelako lege babesik».

Egoera aldatu eta euskara berreskuratzeko prozesuan e r a g i t e k o , e u s k a r a r i ofizialtasuna aitortu behar za io, konfederaz ioaren ustez, eta hizkuntza lege duin bat egin. Lege horrek e r a g i l e b a k o i t z a r e n eskumen eta eginkizunak finkatu beharko lituzkeela zehaztu du Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak. Ipar Euskal Herrian gogoeta horrekin gero eta eragile gehiagok bat egiten dutela j a k i n a r a z i d u E u s k a l Konfederazioak.

Adibide gisa, gogorarazi d u a b e n d u a r e n h a s t a p e n e a n unibertsitateko irakasle eta i k e r t z a i l e t a l d e b a t e k o fi z i a l t a s u n a r e n e t a hizkuntza legearen aldeko agiri bat plazaratu zuela. H o n a k o h a u z i o t e n : « E u r o p a k o h e r r i a l d e guztietan, Frantzian salbu, h i z k u n t z a g u t x i t u e k legezko ofizialtasun zerbait b a d u t e , e t a Fr a n t z i a k erakusten duen salbuespen linguistikoa anakronikoa da».

Euskal Kulturaren Aldeko Herriarteko Sindikatuak, berriz, mozio bat onartu

zuen abenduaren 3an. Bertan adierazi zuten lege bermerik gabe ez dela hizkuntzen garapen osoa s e g u r t a t z e n a h a l e t a e u s k a r a r e n i r a u p e n a o fi z i a l t a s u n a r i e t a hizkuntza legeari loturik dagoela.

Deiadarra martxoan

« E u s k a r a o s o k i berreskuratzeko euskarak ofiziala izan behar duela eta lege babesa behar duela pentsatzen duten guztiei dei egiten diegu martxoaren 31ko Deiadar manifestaziora», erran du Gorostiagak. Ofizialtasuna, lege babesa eta Frantziak E u r o p a k o h i z k u n t z a gutxituen ituna berrets dezan aldarrikatuko dute.

E s t a t u a n e r e h a i n b a t mobilizazio izanen dira A l s a z i a n , B r e t a i n i a n , Katalunian, Korsikan eta O k z i t a n i a n t o k i k o hizkuntzen ofizialtasuna e t a h i z k u n t z a l e g e a eskatzeko.

Page 367: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

«Ahalik eta azkarren ateak ixteko bokazioarekin jaio g i n e n . G u r e l a n a r e n b e h a r r i k e z d a g o e n egunaren zain gaude, baina datuek diote egun hori ez dagoela hurbil». Hizkuntz Eskubideen Behatokia sortu zenetik hamar urte bete berritan, baikor izateko arrazoi gutxi agertu zituen atzo Paul Bilbao Behatokiko l e h e n d a k a r i o h i e t a K o n t s e i l u k o i d a z k a r i nagusiak: «Administrazio bakar batek ere ez du h i z k u n t z a e s k u b i d e a k b e r m a t z e k o u r r a t s eraginkorrik garatu, eta euska l h iz tunar i ukatu e g i t e n z a i o b e r e z k o hizkuntza erabiltzea bere eguneroko bizitzan».

Hori dela eta, Bilbaok «premiazkotzat» jo zuen euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzeko pauso «berriak, sendoak eta eraginkorrak» ematea, baita baliabideak jartzea ere.

2001etik 2010era bitartean eg indako l ana t xo s t en batean bildu du Behatokiak, eta balantze «gazi-gozoa» egin du Bilbaok.

G o z o a , B e h a t o k i a «erreferente» bihurtu delako euska ldunen h izkuntza eskubideen defentsan.

G a z i a , a u r r e r a p a u s o nabarmenik ez delako eman eskubideok ber matzeko b idean : «2001 . ur teko ondorioak eta 2010ekoak

errepikatzeak hausnarketa eragin behar du».

Hamar ur teotan 9 .500 espedientetik gora ireki ditu taldeak, gehienak eskubide urraketei buruzkoak. «Baina i zozmendiaren er p inak baino ez dira», azaldu du Bilbaok: «Errealitatearen parte bat dira, Behatokira jotzen duten herritarrena; h i z k u n t z a e s k u b i d e e n urraketa guztiak ez dira salatzen».

Euskararen alde urratsik ez egitea egotzi die Behatokiak instituzioei

Berria2011/12/28

Euskaraz bizitzeko eskubidea bermatze aldera, pauso «berriak, sendoak eta eraginkorrak» eskatu ditu Behatokiak. Administrazioek hizkuntza eskubideak bermatu behar dituztela berretsi du taldeak

Page 368: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

Hala, txostenak ondorio argiak agertzen dituela uste d u t e B e h a t o k i a r e n a r d u r a d u n e k . E r e m u s o z i o e k o n o m i k o a n kontsumitzaile euskaldunen e s k u b i d e u r r a k e t a «sistematikoa» dela adierazi du; Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan ez dago horri buruzko araudirik, baina E u s k a l A u t o n o m i a Erkidegoak daukan legeak e r e e z d u « a l d a k e t a e r a g i n k o r r i k » e k a r r i : «Eremu horretan guztia dago egiteke».

Hala, eremu publikoaz mintzatu da Behatokia batik b a t : « A d m i n i s t r a z i o e k bermatu behar dituztelako eskubideak, baita hizkuntza eskubideak ere». Hona, Euskal Herrian aginpidea

d u t e n i n s t i t u z i o e n jardunaren balorazioa:

1. Frantziako Gobernua

« E u s k a r a re n i r a u p e n a arriskuan dago Ipar Euskal H e r r i a n » , b e r re t s i d u Behatokiaren txostenak. Horren arrazoia argi du taldeak: euskarak ez du aitortza ofizialik Frantziako Estatuan —frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra—. Behatokiak gogora ekarri du 2008. urtean Frantziako Gobernuak aldaketa egin zuela Konstituzioaren 75. artikuluan, «eskualdeko hizkuntzak Frantz iaren ondare» izendatzeko. Urrats hark itxaropena piztu zuen arren, praktikan aldaketak ez du eraginik izan.

«Euskarak ikusezintasunean jarraitzen du», ondorioztatu du. Diagnostikoa larria da: h i z k u n t z a e s k u b i d e a k «sistematikoki» urratzen ditu estatuak, euskararen transmis ioa «oztopatu» e g i t e n d u , e t a , h a l a , hizkuntzaren iraupena bera jarri da zalantzan. Hala, Behatokiak «premiazkotzat» j o d u e u s k a r a r e n ofizialtasuna aitortzea, eta hizkuntza gutxituen arloko nazioarteko akordioak bere egin ditzan galdegin dio Frantziako Gobernuari.

2 . N a f a r r o a k o Gobernua

«Beste inon gertatzen ez d e n e g o e r a » d a g o N a f a r r o a n . L u r r a l d e a hirutan banatzeak —eremu euskalduna, ez-euskalduna eta mistoa— «eskubide d e s o r e k a e t a desberdintasuna» dakarrela berretsi du Behatokiak: «Hizkuntza eskubideak hiztunak bizi diren tokiaren arabera aitortzea onartezina da».

P r a k t i k a r i b u r u z k o balorazio okerragoa egin du t a l d e a k . Z o n i fi k a z i o a e z a r t z e n d u e n l e g e a «murriztailetzat» du, baina «are murriztaileagoa» izan da haren aplikazioa, baita hamar urteotan Nafarroako

Page 369: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

Gober nuak g ara tu tako hizkuntz politika ere.

B e s t e a k b e s t e , e r e m u p u b l i k o t i k e u s k a r a r e n erabilera desagerraraztea egotzi dio exekutiboari, «administrazioko hizkuntza b a k a r r a g a z t e l a n i a » bihurtzeraino.

B e h a t o k i a r e n i r i t z i z , halaber, murrizketok ez dira kasualitatearen ondorio, « a n t o l a t u a k e t a planifikatuak» baizik.

Hala, hizkuntz politikaren bidez euskaldunak «mes-pretxatzea» leporatu dio gobernuari: «Hizkuntzaren garapena eta normalizazioa bu l t z a t z e k o b a i n o a g o ,

oztopatzeko hartu dira neurriak».

3. Eusko Jaurlaritza

Aitortza juridikoa bai, baina e u s k a r a z b i z i t z e k o «ezintasuna» dute Araba, Bizkai e ta Gipuzkoako b i z t a n l e e k . H a m a r u r t e o t a k o s a l a k e t a k a z t e r t u t a , B e h a t o k i a k f r o g a t u d u e z d e l a k o n p o n b i d e r i k a b i a t u : «Hizkuntza eskubideen bermerako mekanismoetan ez da aldaketarik egon, gabezia eta beltzuneak non diren helarazi arren».

Hala, urraketak betikotzen ar i dire la erants i dute arduradunek: «Herritarrek naturaltzat jotzen dute

ordenamendu juridikoa ez betetzea». Hortaz, legeek d i o t e n a e r r e a l i t a t e b i h u r t z e k o b a l i a b i d e g e h i a g o e s k a t u d i z k i o taldeak Eusko Jaurlaritzari.

4. Espainiako Gobernua

A d m i n i s t r a z i o a r e k i k o harremanetan, ahoz zein idatziz, euskaraz jarduteko eskubidea ez bermatzea e g o t z i d i o B e h at o k i a k Espainiako Gobernuari.

Urteroko kritika da, baina azken salaketetan aldagai b a t g e h i t u z a i o : « A d m i n i s t r a z i o t e l e m a t i k o a n , e u s k a r a baliatu nahi izan duten h e r r i t a r r a k b a z t e r t u dituzte».

Ildo horretan, txostenak e ran t s i du E s pa in i ak o administrazioaren hutsa ez d e l a s o i l i k h i z k u n t z eskubideak urratzea; EAEko eta Nafarroako legeak ere hausten ditu. Oso zorrotz m i n t z a t u d a B i l b a o : «Gezurra da Espainiako Estatua eleaniztuna dela esatea.

Besteak beste, 500 legek, d e k r e t u k e t a a r a u k g a z t e l a n i a r e n derrigortasuna ezartzen dutelako. Estatuak berak behartzen gaitu gaztelania erabiltzera».

Page 370: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

Iazko maiatzean iritsi zen Garbiñe Petriati (Arbizu, Nafarroa, 1962) Behatokiko zuzendaritzara. Aurretik euska lg in tzan ib i l i t ako bideak ere erakutsi zion salaketa bakoitzaren atzean pertsona bat dagoela, «eta oso oinarrizkoa den zerbait, bere hizkuntzan bizitzeko eskubidea» urratu zaiola. Zoritxarrez, bide luzea ikusten dio Behatokiari.

Bartzelonako Hizkuntza E s k u b i d e e n Adierazpenean oinarritu z u e n b e r e l a n a B e h a t o k i a k , o r a i n hamar urte martxan jarri zenean. Zer adostu zen han?

P e r t s o n a k , b e r e komunitatearen barrenean, b e re a d e n h i z k u n t z a n bizitzeko eta garatzeko eskubidea duela aitortu zen. Askotan, giza eskubideez hitz egitean, diskurtsoaren erdian ez da kokatzen norbere

h i z k u n t z a n b i z i t z e k o eskubidea, eta uste dugu hori egin beharra dagoela. Zeren, zer dago oinarrizkoagorik norbere hizkuntza propioan bizitzeko eskubidea baino? B e s t e l a , i z a e r a r e n , nortasunaren ukazioa da.

Adierazpena 1996an onartu zen, 65 erakundek babestuta. Ez dauka indar juridikorik, baina pentsatu zen erakunde publikoek bere egin eta beste izaera bat emango ziotela. Hamabost urtean, ordea, ez d u g a r a p e n i k i z a n .

B e h a t o k i k o o k , g u r e hamargarren urteurrenaren e t a d e k l a r a z i o a r e n h a m a b o s g a r r e n urteurrenaren karira, testu hura mahai gainean jarri dugu berriro, garapena eduki dezan.

Kexak eta ondorioak b e r b e r a k i z a n d i r a 2001ean eta 2010ean. Zer gertatzen da?

Bidean ez direla mekanismo eta neurri egokiak hartu egoera horiek gainditzeko.

H o r re g a t i k i r i t s i g a r a hamargarren urteurrenera esanez premiazkoa dela ur raketak aha lb idetzen dituzten baldintzak aldatzeko neurriak hartzea.

Administrazioek Behatokiari erantzun izan diotenean, ikusi dugu 2001ean edo 2003an egoera zehatz bati erantzuteko igorri zigun

Garbiñe Petriati: «Herritarrek garrantzia eman behar diote beren jarrera pertsonalari»Euskaldunen hizkuntz eskubideak bermatzeko bidean, hiztunen «determinazioa» ezinbesteko jo du Behatokiko zuzendariak, horren bidez aldaketak eragin ditzaketelakoan.

Page 371: Urtekaria 2011

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua

i d a z k i a e t a 2 0 1 0 e a n igorritakoa berdinak zirela.

Eta argudioak berberak: euskara garatzen ari direla, progresiboki...

Horrek esan nahi du ez dela eskubideak errealitatera ekartzeko neurri eraginkorrik hartu.

Progresibitatea aitzakia bihurtu da?

Progresibitatearen tempus malguak kalte egin dio hizkuntzaren garapenari, ez delako zehazten.

Progresibitatea onartzen dugu, noski, baina epe konkretuak izan behar ditu, helburuak bete diren ala ez jakiteko; bete ez badira, n e u r r i z u z e n t z a i l e a k hartzeko, eta bete badira, beste pauso bat emateko progresibitate horretan.

Euskara ez da ofiziala Euskal Herriko gune batzuetan, baina ofiziala denetan, legeak ez dira betetzen. Borondate politikoa falta al da?

Falta da administrazioek h i z k u n t z e s k u b i d e a k oinarr izko eskubidetzat hartzea, eta horretarako neurriak jartzea.

Zenbait eragile zoriondu d i t u z u e. E r re f o r t z u positiboa egin behar da?

Hala da. Jendeak barne-ratuta dauka eskubideen b e r m a t z a i l e n a g u s i a administrazioak izan behar duela, eta admi-nistrazioak egoki jokatzen duenean, ez du hainbeste arrazoirik i k u s t e n j o k a b i d e h o r i txalotzeko.

Beraz, zorion gehienak e r e m u s o z i o -ekonomikora bideratuta daude.

Hor oraindik asko dago egiteko, eta enpresak edo e lkar teak behartuta ez daudenez, egiten duten h o r re k b o ro n d at e o n a adierazten du; jendeak esfortzu hori txalotzen du.

Nola ikusten dituzu datozen hamar urteak?

Nahiko nuke beste hamar urte ez egotea, baina hamar h a u e k e r a k u t s i d u t e e u s k a l d u n o n h i z k u n t z eskubideak ez direla berehala b e r m a t u k o . N o r b e r e determinazioa garrantzitsua da, oso.

Jarrera pertso-nalarekin eragin egiten da, eremu sozio-ekonomikoan, lagun artean, familian... Imajinatu jarrera pertsonal horrekin milaka eta milaka lagun...

Behatokiarenak egin duela esango genuke. Herritarrek garrantzia eman behar diote beren jarrerari; euskaraz bizitzeko zailtasunak izanen dituzte, baina Behatokia egonen da bidelagun.

Page 372: Urtekaria 2011
Page 373: Urtekaria 2011