Urtekaria Hitza 2012

60
www.lea-artibaietamutriku.hitza.info 2012 URTEKARIA

description

Urte osoko albisteak batzen dituen liburuxka.

Transcript of Urtekaria Hitza 2012

Page 1: Urtekaria Hitza 2012

www.lea-artibaietamutriku.hitza.info

2012URTEKARIA

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 1

Page 2: Urtekaria Hitza 2012

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 2

Page 3: Urtekaria Hitza 2012

Orain arteko bidea errazaizan ez bada ere, errepideakaurrera jarraitzen du. Eskar-mentu handiarekin, indarrezeta zure laguntzaz aurreraegingo dugu. Sare mundiale-ko zuritasunean lerroak be-tetzen jarraituko dugu.Iluntasuna Lea-Artibai etaMutrikuko kolorez margo-tzen jarraituko dugu. Errepide estuetatik ibil-

tzen ohituta bagaude ere,errepideak ametsekin, nahie-kin eta eskuekin handitzendira, zabaltzeko, hobetzekoeta bitarteko izaten jarraitze-ko. Beraz, jarrai dezagunamesten, nahi izaten eta lanegiten.

2012AN HITZA DIRUZ LAGUNDU DUTEN UDALAK:

,Aurkezpena

Banaka, baina ospatu.Gutxinaka, baina au-rrera. Pausorik pauso,

baina etorkizunera begira. Ezda ez urte erraza izan aurten-goa, ta hori ez da berria gure-an. Baina orri zuriaren aurreanipini eta lerro hauek idazteapozgarria dela deritzot.Hemen gaude!Aldaketak tarteko, helbu-

ru ezberdinak lortzeko bideanaurrera egiten jarraitzen dugu,eta bide horretan erronkaberriei aurre egin diegu.Sarean inoiz baino gehiago

murgildu gara. Eta edonorabegiratuta ere, hasierako hel-buruak bete nahian jarraitzendugu. Horien artean zeuzaude, irakurle. Urtea ilunaizan bada ere, elkar ikusteneta senti-tzen jarraitzen dugu.Eta horrek ematen digu aurre-ra egiteko indarra.Batera bizi gaitezen.

Batera arnastu dezagun.Batera eskatu dezagun. Etabehar denean, batera oihuegin dezagun. Indarrak batueta benetan behar dugunaz,euskarak behar duenaz,berba egin dezagun. Pausoakeman ditzagun. Eta gainon-tzekoak ere mugiarazi ditza-gun.

Batera, errepidean aurrera

›› Asier Alkorta Bengoetxea

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKOHITZAREN ZUZENDARIORDEA

› › › 3

Lege Gordailua: BI-2906-03Egoitza nagusia: Okamika Goikoa baserria. Okamika Industrialdea 1, 48289 Gizaburuaga Telefonoa: 94 684 44 36. Faxa: 94 684 44 33.E-posta: [email protected]

Webgunea: www.lea-artibaietamutriku.hitza.infoZuzendaria: Oihana Cabello.

Zuzendariordeak: Asier Alkorta eta Maite Orue.Kudeatzailea: Ama Lur Bedialauneta.

Publizitatea: Maribi Fernandez Zabala 600 571 426. [email protected]

Testuak: 11barri / Lore BengoetxeaArgazkiak: Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZA • Erredakzioa/Katu Baltza / Amali Urizar / Itxaso Beitia / Mutrikuko Udala

Maketazioa: 11barri / Eli Azpiazu Armaolea

ERREDAKZIOAMutriku-Ondarroa - Gizaburuaga

Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu 607 490 163 [email protected] / [email protected] - Lekeitio - Markina-Xemein

Eider Mugartegi Urizarbarrena 607 490 160 [email protected] / [email protected]

Amoroto - Ispaster - Mendexa - MunitibarIzaro Mendieta Ibarguengoitia 647 355 332

[email protected] Bolibar

Asier Alkorta Bengoetxea 607 490 [email protected]

.Aurkibidea2012URTEKARIA

Euskara. 4-5

Ekonomia. 6-7

Kirola. 8-9

Kultura. 10-11

Politika. 12-13

2012 Zenbakietan. 14

2012, hilez hil.Urtarrila. 16

Otsaila. 20

Martxoa. 24

Apirila. 28

Maiatza. 32

Ekaina. 36

Uztaila. 40

Abuztua. 44

Iraila. 46

Urria. 50

Azaroa. 54

Abendua. 58

Hitza-k Bai Euskarari

Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.L.ko kideak eta Lea-Artibai eta Mutrikuko beste 66 eragile

www.lea-artibaietamutriku.hitza.infoLea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (orrialdea)

@leakohitza

Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina Xemein, Mutriku eta Ondarroa.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 3

Page 4: Urtekaria Hitza 2012

euskara4 >

Ondarroak Ueman sartzea erabaki zuenONDARROAqEkainean, Uema ekitaldia anto-latu zuen Ondarroako Udalak, udalerri eus-kaldunen mankomunitatean barriro egote-aren garrantzia azpimarratu nahian. Apiri-laren 26ko osoko bilkuran onartu zen Udalabarriro Ueman sartzea. Bilduren aldeko bo-

toagaz hartu zen erabakia –bederatzi boto–;EAJ udal taldea abstenitu egin zen – 4boto–. Ondarroa 2.000 urtean sartu zen Ue-man, eta, zuzenbidearen kontrako erabakiazelakoan, 2006an, epaitegiek kanporatzekoagindua eman zuten.

Ordenagailuekineuskaraz jolastekoaukera eduki zutenAULESTI qMartxoaren biga-rren astean, Trolebu elkarte-ko kideek ordenagailuekineuskaraz jolasteko aukeraeman zieten Aulestiko ume-ei, hezkuntzan, informatika-rako euskarako hainbat lana-bes daudela erakutsi nahian.

Gazteak eta euskara, oholtzaraAULESTIqUrtarrilean, Buah Txabal! antzezlana eman zuten,gazteen arteko euskararen erabilerari kolpe egiten dion gaia.Jon Zubiaga aktore bakar, jendeari barrea ez eze, zer pentsa beeragin zien. Antzezlana Unai Iturriagarena da, Arrasate Eus-kaldundu Dezagun Elkartearen eskariz egina.

Euskarazaleak, literatur amuan presoONDARROAqArrakastatsua izan zen Literatur amuak litera-tur ekimena. Euskara Batzordeak antolatuta, asteburubete ekimen prestatu ziren, umeentzako antzerki saioak,literatur txoko berezia Harkaitz Canogaz eta literatur gala.I. Nanoipuinen lehiaketa be estreinako antolatu zuten.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 4

Page 5: Urtekaria Hitza 2012

Hiru udalek ezzuten HITZA diruzlagunduLEA-ARTIBAI q2012an, Mende-xa, Munitibar eta Ziortza-Bo-libarko udalek ez zuten HITZA

diruz lagundu, ez zuten dirupartidarik aurreikusi egun-kariarentzat; eta laurek bai-no ez zuten biztanleko hirueuro eman. Aulesti, Berriatua, Gizabu-

ruaga eta Amoroto izan zirenbiztanleko hiru euro emanzuten udalak; Ispaster etaMarkina-Xemeingo udalekbi euro eman zituzten; eta Etxebarriak, Lekeitiok, Mu-trikuk eta Ondarroak, bat.Lea-Artibain zein Busturial-dean laguntzak izan badi-tuen arren, euskarazko es-kualdeko egunkari bakarrakez dauka bermatuta etorki-zuna. Urteko gastuak uga-riak dira: 80.000 euro gastatzen dira inpresioan;eta 130.000 euro etxez etxeko banaketan. Etagastu horiei giza baliabideeieta lanerako tresnei zuzen-drikoak gehitu behar zaizkie.

›››5

Ondarroakokaleetan, euskarazEuskara q Neurketen arabera,%93,6akeuskaraz egiten duberba kalean; Udalakazterketa errepikatzeaeskatuko du

2011n soziolinguistika klusterrak egindakoazterketaren arabera, euskararen kaleerabileraren bilakaera positiboa izan daOndarroan, 1993tik hona. Bizitanleriaren%79,1ek erabiltzen zuen euskara 1993an,eta, 2011n, ostera, kopuru hori %93,6koaizan zen.

2012 URTEKARIALEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Haurrek (96,4) eta helduek (95,9)erabil-tzen dute gehien euskara, eta gizonezko-ek baino gehiago emakumeek (94,3).«Gorakada hain nabarmena egotea ez dabat ere normala, eta, horregatik, azterketaberria egitea eskatu dugu», esan duteudalean.

Mutrikun, arloka banatu dute herria, era-bilera aztertzeko. Udala taldeekin hartu-emanetan jarriko da, diagnostikoa egitekoeta euskararen egoera zein den ikusteko.Arloz arlo egoera aztertu eta hutsuneaknola konpondu aztertuko du euskara zer-bitzuak. Iragarri dutenez, merkatariekinhasteko asmoa zeukaten. Bestalde, Lea-Artibain, enpresa mailan,era askoko ekimenak egin dituzte azkenurtetean enpresa, saltoki eta era guztieta-ko entitateek, eta euskararen ezagutzaeta erabilera areagotzeko neurriak gara-tzen ari direla egiaztatu dute Bai Euskarari

Ziurtagiriaren bidez. Etxebarrian biziurtagiri daude; Gizaburuagan, 4;Lekeition, 10; Markina-Xemeinen, 8;Ondarroan, 19; eta Mutrikun, 3.Enpresak baino gehiago, saltokiakdira ziurtagiria daukaten entitate-ak. Enpresek eta batez be koope-ratibek euskara planen bidea hartu

dute.

Enpresek eta batez be kooperatibek euskara

planen bidea hartu dute

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 5

Page 6: Urtekaria Hitza 2012

ekonomia6 >

Kalte-ordaina kobratu gabe zeuden MaderasenLEKEITIOqUrtarrilaren erdian salatu zute-nez, kaleratu zituztenetik hamabost egunpasatuta zeuden arren, Maderasko behargi-nek kalte-ordainaren barririk ez zeukaten.Horrez gainera, kobratzeko geratzen zi-tzaizkien lau hilabeteak oraindik kobratu

barik jarraitzen zutela salatu zuten. Made-ras de Lekeitio enpresatik kaleratu zituz-ten 21 beharginek 50 urtetik gora zituzten,bataz beste, 54 urte. Azken urteetan, Made-ras de Lekeitio modura, hainbat enpresaeta zerrategi txiki zarratu dituzte.

Arrantzale bat hilzen amiantoareneraginpeanONDARROA q 30 urtetik goraamiantozko materialez egin-dako itsasontzietan laneanegon zen arrantzale baten he-riotza salatu zuen CCOO sin-dikatuak. 61 urteko behargi-na maiatzaren 9an hil zen.Ordu gutxira, berea lanbidegaixotasuna zela onartzenzuen epaia atera zen.

Mijoa IIren zabalkuntza, aurreraMUTRIKUqDeba Beheko Industrialdea SA elkarteak Mijoa II in-dustrialdearen zabalkuntza lanen lehen fasea amaitu zuen,6,1 milioi euroko inbertsioa egin ondoren. IndustriaguneakMutriku eta Ondarroako arrantza eta kontserba sektoreko in-dustrirari egin nahi izan zion lekua.

Eskualdeko garapenari laguntzenLEA-ARTIBAI qHamar urte bete zituen Azaro Fundazioak2012an. Eskualdearen garapen ekonomikoan eragiteko as-moz jarri zen martxan 2002an. Urte hauetan, enpresa be-rriak sortzen lagundu du, eta eskualdeko enpresen lehia-kortasuna eta berrikuntza helburuetan bidelagun izan da.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 6

Page 7: Urtekaria Hitza 2012

›››7

2011n baino antxoa askozgutxiago ONDARROAq2011n 3.500.000 ki-lo antxoa harrapatu zituztenbitartean, 2012an, askoz gu-txiago harrapatu zituzten,2.780.000 kilo, baina denboragutxiagoan. Gasolioaren pre-zioaren eraginez, asko zabal-du barik ibili ziren arrantza-leak 2012an, hiru-lau ordukobidean, asko jota (30-40 milla-tara), eta kanpaina konden-tsatua egin zuten, 2011n ber-deleta amaitu eta berehalahasi ziren bitartean, 2012an,eguraldiaren peskisan, mai-atz bueltan hasi ziren eta.Neurria antzekoa izan zen,handi-handia ere ez (35-38koa), eta galiziar asko, kan-tabro batzuk eta ondarruta-rrak eta lekeitiarrak sartu zi-ren Ondarroako portuan2012ko kosteran. Kiloa, batazbeste, 2,24 eurotan saldu zen(2011n, 2,03 eurotan).

Greba,pentsioak eta tentsioakLea-Artibai eta Mutriku qHiru greba orokor egin ziren2012an, egoera ekonomikoakgizartean daukanoihartzunaren adierazle

Hiru greba orokor deitu ziren 2012an HegoEuskal Herrian: martxoaren 29an eta irai-laren 26an, ELAk eta LABek deituta, etaazaroaren 14an, CCOOk eta UGTk deituta,azken hori estatu mailako deiagaz bateginez. Azarokoak ez modura, martxoko-ak eta irailekoak erantzun zabala edukizuen Lea-Artibain eta Mutrikun. Bateraedo bestera, egoera ekonomikoaren kez-karen islada izan ziren greba biak.

2012 URTEKARIALEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Lan erreformari ezetz esan nahi izan zio-ten ELAk eta LABek martxoko mobiliza-zioagaz. Aurreko egunetan, eskualdeanhainbat mobilizazio egin ziren grebara dei-tzen, eta emaitza arrakastatsua izan zen

sindikatuen ustez, jarraipena ia %100ekoaizan zen eta. Sindikalgintzaren mobiliza-zioen baitan, eskualdera etorrita, Lekeitiokolorezaintza zerbitzuko hiru behargin kale-ratzea salatu zuen ELAk, eta OndarroakoReina enpresako langileen egoera «bere-hala argitzea» eskatu zuen LABek, txalupabat desegitera bidali zutenean eta besteasaltzen jarri.

Beharginek ez eze, erretiratuek be altxatuzuten ahotsa. Mutrikuko pentsionistek, adi-bidez, Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako etaNafarroako pentsiodunen elkarteekin bat

egin, eta Mariano Raxoiren Gobernuak hartutako murrizketa neurriak kritikatu

zituzten.

Beharginek ez eze, erretiratuek be altxatu

zuten ahotsa

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 7

Page 8: Urtekaria Hitza 2012

kirola8 >

Lea-Artibaiko lehenengorallya jokoanLEA-ARTIBAI qMotor zaratagustuko dutenek hiru hi-tzordu eduki zituzten2012an. Batetik, EnduroMundiala hartu zuen Leaibarrak, maiatzean; bes-

tetik, Lea-Artibaiko lehe-nenego rallya lehiatu zenazaroan.Biak estreinakoikusi ziren. Bestalde, SanMigel rallysprint lehiakhamar urte bete zituen.

Mutriku bigarrengeratu zen sokatira txapelketanMUTRIKUOqMaiatzean, Mutri-ku Sokatira taldea bigarrengeratu zen 680 kiloko lur gai-neko sokatira txapelketan.Tiraldi guztiak irabazi zitue-nez, eguneko bertako sailka-penean lehenengo postualortu zuen, baina sailkapenorokorrean bigarren geratuzen, 2011n modura.

Amets Txurruka, Caja RuraleraETXEBARRIAqEuskaltel-Euskadik 2013 denboraldirako ateakzarratu zizkion Amets Txurruka Etxebarriko txirrindularia-ri. Txurrukak albistea etsipenez hartu bazuen be, talde berrialortu zuen azarorako. Amets Txurruka Caja Ruralen egongoda 2013ko denboraldian.

Iñigo Martinez, Espainiako selekzioan ONDARROAqEspainiako ftubol selekzioak Iñigo Martinez on-darrutarra deitu zuen Londresen (Ingalaterra) jokatu zirenOlinpiar Jokoetarako. 22 futbolarik osatzen zuten aurrekozerrendan sartu zuen Realeko atzelaria Luis Milla entre-natzaileak.

Luis Akarregi pelotari lekeitiarrahil zen, EibarrenLEKEITIOq Jose Luis Akarregi(Lekeitio, 1924) esku pilotariezaguna hil zen. Txikitakonahiari kolpe eginda, hama-zortzi urte egin zituen profe-sionaletan. Eibarrera ezkon-du zenez, Lekeitio eta Eibarartean bizi izan zen.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 8

Page 9: Urtekaria Hitza 2012

›››9

Orkatz Beitiabizkorrena izan zen Euskadin ONDARROA qEz zuen markahobetzea lortu (6,73koa damarka), baina emaitzagazgustura geratu zen OrkatzBeitia ondarrutarra Euska-diko atletismo proban, 60 me-trotan. Espainiako neurke-tan, ostera (Sabadallen joka-tu zen), ez zuen nahi modukoemaitzarik lortu. Lehenengopostuetan egotea esperozuen arren, zazpigarren eginzuen. Ondarrutarrak eginda-ko denbora (7,04) bere marka-tik urrun gelditu zen.

Emaitza onakBizkaiko batelentxapelketanONDARROA qBizkaiko txapel-ketan emaitza ona lortutabueltatu ziren OndarroakoArraun Elkartekoak. Kadetemailako neskak izan zirenonenak euren kategorian, iasei segundoko abantailagaz.Txikietan, neska zein mutil,lehenengo hiruren artean ge-ratu ziren: bigarren mutilaketa hirugarren neskak.

OihanaKortazar,gailurreanMutriku qOihana Kortazarrek 22 lasterketetan parte hartu zuen,eta horietatik 17 irabazi, tartean Espainiako txapelketak

2011n denboraldi bikaina egin ostean,Oihana Kortazarrek Salomon SantiveriOutdoor Team taldeak fitxatuta hasi zuen2002. urtea. Espainiako kopa etaEspainiako txapelketa zeuzkan buruan,eta bietan izan zen neskarik onena.

2012 URTEKARIALEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Munduko kopako probei begira begogor aritu zen, baita emaitza onak lortube. Urte hasieran, Zegama-Aizkorri proba-ra sasoi betean heltzea zen Kortazarrenhelburua, eta emaitzek erakutsi zutenharen maila, lehenengo postuan geratuzen eta. Gauza bera gertatu zen Giir diMonten, mundu mailako txapelketan horibe. Orain arteko markarik onena be lortu

du proba baten, hain zuzen be ZumaiaFlysch Trailen (Espainiako kopa). 2: 40:56 izan zen Kortazarren denbora.Espainian titulua berritu zuen, Goi Sil las-terketan, Leonen. Mutrikun bizi den elge-tarrarentzat edurra ez da bereziki ondodatorkion elementua, baina «ederra» iru-

ditu zitzaion edurretan saltakaegitea. Mont Ventouxetik be irabazletituluagaz bueltatu zen. 46kilometroko mendi mara-toian 51 minutu eta 20segundo behar izan zituen,bigarrenak baino 16 minutu

gutxiago.AntolatzaileekKortatzarrenemaitza «harriga-rria» izan zelaesan zuten, beharizan zuen denboraikusita. Behobia-SanSebastian eta K42Argentina entzute-tsuetan be beraizan zen garaile.

Zegama-Aizkorrirasasoian heltzea zen

Kortazarren helburua,baita lortu be

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 9

Page 10: Urtekaria Hitza 2012

kultura10 >

Ziriako Andonegiren urteurrena gogoan MUTRIKU qZiriako Andonegiren 100. urteu-rrena ospatu zuten, Mutrikun. Errepublikagaraiaren inguruko mahai-ingurua eta eus-kal mitoen inguruko hitzaldia prestatu zi-tuzten martxorako, eta literatur lehiaketa,azarorako. Hiru sari zeuden jokoan litera-

tur lehiaketan: 600 euro idazlan onenaren-tzat; 200, lehenengo mutrikuarrarentzat,eta 100, 16tik 18 urtera arteko onenarentzat.Ziriako Andonegi Kuireka 1912ko martxoa-ren 16an jaio zen, Mutrikun. Aitorren hiz-kuntza zaharra da haren lanik ezagunena.

Lekitto MusikaBanda eta DeliriumTremens, bateraLEKEITIO qAndoni Basterre-txea Delirium Tremens tal-deko abeslaria lagun zuela,Delirium T. Band ikuskizunberritzailea eskaini zuen Le-kitto Musika Bandak, uztai-lean. 21 urteko isilunearenondoren, Deliriumeko abes-laria taula gainean berriroikusteko aukera egon zen.

Bizenta Mogel,Arrietarenbegiradan

MARKINA-XEMEIN qEmakumeLangilearen NazioartekoEgunaren harira antolatuta-ko ekitaldien barruan, Bizen-ta Mogel Markinan hazitakolehen euskal andre idazleaezagutzeko aukera egon zenYolanda Arrieta idazleareneskutik. Joko baten eran hu-rreratu ziren Mogelen laneraeta pertsonara. Hamar ikuredo objektu erabilita, partehartzaileek pertsonaiarenpuzzlea osatu zuten.

Karmeldarrek liburu bi atera zituztenMARKINA-XEMEIN qZornotzako Larrea komentuko hirumendetako historia jaso zuen Julen Urkizak Los carme-litas en Larrea liburuan, eta Luis Baraizarrek Santa Te-resa Jesusena Bizitza liburuaren euskarazko bertsiokotestuak egin zituen. Karmel aldizkarikoekin egin zutenaurkezpena.

Bidegain anaiek «Txifarra»kaleratu zuten ONDARROA qUztailean, Juaneta Eugenio Bidegain anaiekTxifarra dokumentala aur-keztu zuten herriko taberne-tan, euskal arrantzaleen lan-bidea ezagutzera eman nahiduen dokumentala.

Iratxe Ibarra, Bizkaiko bertsolari txapelaren lehianMARKINA-XEMEINq Iratxe Iba-rra markinarrak Bizkaikobertsolari txapelketako fina-lerako txartela lortu zuen,puntuazioa kontuan hartuta.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 10

Page 11: Urtekaria Hitza 2012

izan zen Ondarroako bazter guztietan,itxura originalean eta txoko bitxietan.Antolatzaileak poz-pozik geratu zirenemaitzagaz. Mahai-inguruetako batean,Hasier Etxebarria kazetariak esan zuenMarabilli kultur erreferente bihurtu zelaEuskal Herri mailan lehenengo urterako,eta antolatzaileek nabarmendu eginzituzten idazlearen hitzak. Datuak dirajaialdiaren arrakastaren adierazgarri: aretoz areto, barruan egin ziren ekintzetan3.000 lagunek parte hartu zuten, herriko-ek ez eze, kanpotik etorritakoek be bai.

Emozioek leku berezia eduki zuten sor-men koktelean. Aramaio momentu bitan

izan zuten bereziki gogoan: bariku gaueanTribute to Aitzol izenagaz egindako kon-tzertuan eta zapatu arratsaldean BideOnera zineman zineari eskainitako saioansenideei eskainitako tartean.

›››11

Uriarte Jauregikotriptiko batenkantera zutenLEKEITIO qPietatea irudika-tzen duen gotiko estilokotriptiko flamenko bat enkan-tera atera zuten, martxoan,Bilboko Subastas XXI enkan-te etxean. Triptikoa Lekeitio-ko Uriarte Jauregikoena zen,Del Valleren familiarena,hain zuzen be; eta belaunal-ditik belaunaldira pasatzenjoan da, senidetik senidera.500 urte dituen obra enkante-ra ateratzea erabaki zuen fa-miliak. Milioi bat euroko ha-sierako prezioagaz irten zenenkantera, eta prezio horre-tan bertan saldu zen. Parti-kular batek erosi zuela, bes-terik ez dakite. Egurrarengainean egindako olio pintu-ra bat da Uriarte jauregikoenobra, 1480 eta 1490 urteen ar-tean Brujasko (Belgika) auto-re anonimo batek egina.

MarabillikAitzol Aramaiogogoratu zuen Ondarroa qSormenaren plaza bihurtu zenOndarroa, Euskal Herrianerreferente, Hasier Etxebarriakazetariak esan zuenez

Ohiko jaialdietatik aldenduta, edukinez,solasaldiz eta herritarren parte hartzea-gaz bete-bete eginda etorri zen Marabillisormen festibalaren lehen urtea.2011n zendu zen Aitzol Aramaio zinemagi-le ondarrutarra omentzea helburu nagu-sitzat hartuta, ekimen aukera zabalaprestatu zuten Aramaioren lagunek urria-ren 11tik 14ra. Kresala musika bandarenlagun, Manuelek eta manuelistek festibalkoloretsua zabaltzen zuen kalejirariekin zioten. Sormena barra-barra

2012 URTEKARIALEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Barruan egin ziren ekintzetan, 3.000 lagunek

parte hartu zuten

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 11

Page 12: Urtekaria Hitza 2012

politika12 >

Mamarruren aldekomobilizazioak egin zirenONDARROA qPuerto I kartzelaraino eroan zuten apirileanIsidro Garalde Mamarru preso politikoaren askatasuneskaria. Udal ordezkariak joan ziren Ondarroatik irten-dako autobusean, eta ez zuten lortu espetxeko zuzenda-riagaz batzerik. Martxoan, Garalderen askatasuna es-katzeko sinadura bilketa kanpaina egin zuten, eta Arar-tekoari, Konstituzioanalari eta Espainiako JustiziaMinisterioari bideratu zizkioten.

Isuna eta kartzelazigorra ezarrizioten gazte batiLEKEITIOq1.080 euroko isunaeta sei hilabeteko kartzela zi-gorra ezarri zioten Lekeitio-ko gazte bati Bilboko auzite-gian. Autoritatearen kontra-ko atentatua egitea,erresistentzia eta lesioak era-gitea leporatzen zizkioten,baina fiskalagaz akordiorahelduta, zigorra txikitu zen.

Liher Rodriguez Espainiaratu zutenLEKEITIOqLau urte eta erdi Frantziako Fleuryko kartzelan pa-satu ostean, otsailean, Liher Rodriguez euskal preso politikolekeitiarra Espainiaratu zuen Frantziako justiziak. Agerral-dia egin zuten Lekeition erabakia salatzeko, baita hurrengohilabeteetan izatekotan ziren epaiketak be.

Zazpi urtekokartzelazigorra

MUNITIBARqParisko epa-itegiak zazpi urtekokartzela zigorra ezarrizion Aingeru Cardaño-ri. Fiskaltzak sei urtekokartzela zigorra eskatuzuen 2011ko abendua-ren 13an egindako epai-ketan, eta sei ez, zazpiurtera zigortu zuenepaileak. Epaia 2012kourtarrilaren 3an emonzen ezagutzera. Carda-ñogaz batera, beste bieuskal presori zigorbera ezarri zioten.

Ondarrutarrenkontrako epaiketasalatu zutenONDARROA q2012ko urtarrile-an atxilotutako gazteen aur-kako epaiketa egin zen uztai-lean. Otsailean, epaiketa ba-zetorrela ikusirik,ondarrutarrek manifestaziojendetsua egin zuten. Etxe-rat-ek salatu zuenez, tortura-pean ateratako testigantzaziren euren aurkako frogabakarra. Denen aurkako es-kaerak batuta, ia 120 urtekokartzela zigor eskaera eginzuen fiskalak. Epaiketan, Xe-ber Uribe, Olaitz Lema, Zun-beltz Bedialauneta eta IgorMartin kargurik gabe geratuziren libre; Urtza Alkortaribost urteko kartzela zigorraezarri zioten, baina bi etaerdi eginda zituenez, kalerairten zen; eta Asier Badiolarieta Ibon Iparragirreri hamarurteko kartzela zigorra eza-rri zioten (Iparragirre etxekartzelan dago).

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 12

Page 13: Urtekaria Hitza 2012

Herria 2012 2009 012 09 012 09 012 09 012 09 012 09 012 09EAJ Bildu D3M* PP PSE Aralar EA Besteak**

Amoroto 114 159 127 32 0 - 2 - - 28 0 10 1 1Aulesti 135 192 260 174 0 2 3 1 - 24 0 5 1 0Berriatua 258 336 334 160 2 2 10 19 - 51 0 21 9 6Etxebarria 247 264 240 138 3 6 9 11 - 34 0 12 3 0Gizaburuaga 35 45 86 - 0 0 - - - 8 0 4 1 3Ispaster 245 273 200 68 6 6 1 10 - 47 0 24 5 3Lekeitio 1.850 2.062 2.364 1.103 74 92 90 175 - 355 0 465 50 74Markina-Xemein 1.251 1.379 1.149 458 42 54 61 107 - 283 0 73 43 41Mendexa 126 120 148 111 1 0 7 7 - 17 0 8 6 7Munitibar 125 152 138 2 1 4 1 4 - 18 0 3 61 46Mutriku 1.104 1.254 1.204 500 83 86 122 164 - 230 0 108 79 43Ondarroa 1.729 2.190 2.672 1.580 169 204 147 233 - 366 0 200 0 3Ziortza-Bolibar 125 161 144 76 3 2 4 3 - 11 0 3 - -

EAE HAUTESKUNDEAK ››

EH Bildu izanzen nagusiLea-Artibain

›››132012 URTEKARIA

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

* Ezker abertzaleak DM3ren aldeko botoa eskatu zuen. / **Ezker Anitza, Ezker Batua, UPD.

%28,03pAbstentzio txikiagoa.24.874 lagunek zeukatenbozkatzeko eskubidea,eta horietatik %28,03abstenitu egin ziren, iazbaino %4,2 gutxiago. On-darroak (%30,92) etaMutrikuk (%32,83) zeuz-katen abstentzio daturikaltuenak.

GAbstentzioa

EAEko hauteskundeak qBertoko hiru lagun legebiltzarkide dira:Gatzagaetxebarria,Ugarteburu eta Urruzuno.

Lea-Artibain eta Mutrikun, EH Bilduizan zen nagusi EAEko hauteskunde-etan. Markina-Xemeinen, Ispasterreneta Etxebarrian izan ezik, koalizioagainontzeko herrietan gailendu zen.9.066 boto eskuratu zituen EHBilduk Lea-Artibain eta Mutrikun,EAJk baino 1.724 boto gehiago (EAJk7.342 lortu zituen). Parte hartzea2009koa baino handiagoa izan zen:%76,22k emon zuten botoa. Danadala, baxuak dira parte hartzedatuak. Izan be, hiru herritan kenduta(Ispaster, Mendexa eta Etxebarria),gainerako herrietan, %20tik gorakoaizan zen abstentzioa. Guztien artean,parte hartzerik txikiena Mutrikukeduki zuen. Gipuzkoako herrian%67,17ak eman zuen botoa.

Hiru legebiltzarkide, bertokoakUrriko hauteskundeen emaitzen ara-bera, bertoko hiru lagunek legebiltza-rrerako aulkiak lortu zituzten hurren-go lau urteetarako. MaribiUgarteburu eta Unai UrruzunokEuskal Herria Bildutik eta RikardoEtxebarriak, EAJtik.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 13

Page 14: Urtekaria Hitza 2012

www.lea-artibaietamutriku.hitza.info

2� Langabetuak

1.710]Lea-Artibai eta Mutriku.Urrira arte INEMen izenaemanda egon direnen kopurua da. 2012an baino 317 gehiago.]Herri handienetan.Ondarroan 561 langabedaude (2011n, 450); Lekeition, 372 (2011n, 319),Markina-Xemeinen, 268(2011n, 219) eta Mutrikun 317 (2011n, 287).]2007an baino 1414 langa-be gehiago.2007tik hona,eten bakoa izan da langabe-tuen kopuruaren gorakada.2007an 707ziren; 2008an891; 2009an 1.214; 2010ean,1.364 eta 2011n, 1.447. Kasuguztietan urriaren amaiera-ko datuak hartu dira kon-tuan.] Inflexio puntua 2007tik2008ra.2007an egon zenenplegu maila altuena ber-ton.

q HERRIZ HERRI. ABENDUAREN 1 ARTEKOAK

HERRIAK Jaiotzak Heriotzak Errolda 11/10/31Amoroto 2 4 402Aulesti 4 10 664Berriatua 11 7 1.256Etxebarria 6 3 807Gizaburuaga 4 0 218Ispaster 15 5 736Lekeitio 56 57 (herrian hilda) 7485Markina-Xemein 56 34 5.009Mendexa 1 4 441Munitibar 2 1 466Mutriku 48 27 5.232*

Ondarroa 55 62 8.853Ziortza-Bolibar 7 5 431GUZTIRA 267 219 32.000

2012 zenbakitan14 >2�Biztanleak

32.000]Lea-Artibai eta Mutrikun.Abenduaren 1eko datagaz,horretxenbeste biztanledaude bertoko herrietanerroldatuta, 2011n baino 104gehiago.

2012 URTEKARIALEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

*INEko 3. hiruhilekoko datuen arabera

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 14

Page 15: Urtekaria Hitza 2012

www.lea-artibaietamutriku.hitza.info

2012HILEZ HIL

p

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 15

Page 16: Urtekaria Hitza 2012

URTARRILA 2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 16 >

Batzar irekian eman zen aurrekontuen berriONDARROAqHerritarren eskaerak eta irado-kizunak auzobatzarretan jaso ostean, UdalGobernuak aurrekontuen berri eman zuen,batzar irekietan. Herritxarren Batzarrarenhelburua 2012ko aurrekontua zertan erabi-liko zen azaltzea izan zen. «Ekimen barri-

tzaile honegaz, estreinako, herritarrek da-nona den dirua zertan erabiliko den publi-koki entzun ahalko dute», esan zuten udalordezkariek. Aurrekontuek auzo batzarre-tako emaitzak hartu zituzten kontuan. 500lagunek parte hartu zuten prozesu hartan.

Farmazien gauekozerbitzua,Elgoibarren

MUTRIKU q 2012.urtea hasiazbatera, Farmazia Zuzenda-ritzak, Eusko Jaurlaritzarenbaitan, antolaketa berria ja-rri zuen martxan, eta, ondo-rioz, Mutrikuko bizilagunek,Debakoek eta Mendarokoekbezala, Elgoibarrera joan be-har dute gauean farmaziazerbitzua behar izanez gero.

Sahararen aldeko janaria batu zutenLEA-ARTIBAIqSahararen aldeko elkartasun astea «ondo bainohobeto» joan zen. Ondarroan 3.000 kilo janari batu zituzten;Lekeition, 2.300 kilo; Markina-Xemeinen, 1.800 kilo; Berria-tuan, 380 kilo; eta Ispasterren, 650 kilo. Karabanan, eskola ma-teriala eta botikak ere eroan zituzten.

Portu zuzendaritzak TAO ipini zuenONDARROAqEusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak TAOzerbitzua jarri zuen martxan, portu barruan autoentzatgordetako eremuan. Harrezkero, 30 minutura arte debaldeaparkatu ahal da. Hortik aurrera, Tasen Legea ezarrita,3,95 euro ordaindu behar izaten dira.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 16

Page 17: Urtekaria Hitza 2012

›LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA ›››URTARRILA 17

Itsasargiko interpretazio zentroa, zabalikLEKEITIOq2011ko Gabonen au-rretik egon zen ekaitzakhainbat kalte eragin zituenItsasargiko InterpretazioZentroan, eta, segurtasunabermatzeko, itxita manten-tzea erabaki zuen Udalak, na-hiz eta Gabonetako oporral-diagaz bat egin. Oineztuekkalteak eragin zituzten, bes-teak beste, Lekeitiotik Elan-txobera bitartean bidaia bir-tuala egiten duen GoizekoIzarra itsasontziaren simula-gailuan, eta konpondu bitar-tean, Itsasargi guztia man-tendu zuten zarratuta. Kon-pondu beharrekoak konpon-duta, urtarrilaren erditik au-rrera, berriro jarri zutenmartxan, eta funtzionamen-du normalagaz ekin zion zer-bitzuak eskaintzeari.

Praileaitz aztarnategiaren gaineko harrobiaren jarduna arautzen du dekretu berriak.

Praileaitzen babes eremuahanditu dute dekretu bidezMutriku qDekretuak ez zuengogobete MutrikuNatur Taldea; «ezgaude konforme»,adierazi zuten

Debako Praileaitz aztarna-tegiaren gaineko harrobia-ren jarduna arautzekodekretu berria onartu etaindarrean jartzeko asmoaagertu zuen Eusko Jaur-laritzako Kultura Sailak.

Jose Luis IparragirreKultura Ondarearen zu-zendariak esan zuen 2007urtekoak baino babes han-diagoa emango ziola dekre-

tuak Praileatz leize zuloa-ri. Babes eremua handituegingo dela aurreratu zu-ten, eta, hortaz, kobazuloa-ren segurtasuna bermatu-ta egongo dela.

Ausardia eske2010eko maiatzean, aurre-ko dekretuaren aurkakodiziplina dosierra ipini zu-ten martxan, eta 2012ko o-tsailean amaitzekoa zendekretu berriari buruzkoebazpena eman eta inda-rrean jartzeko epea. Horihorrela, urtarrilean, au-sardia eta prestasuna es-katu zioten Eusko Jaurla-ritzako Kultura Sailari.Esan zutenez, dekretu be-

rriak oinarrian mantenduegingo ditu proposame-nak. Hori bai: Iparragirrekaurreratu zuenez, «Gipuz-koako Foru Aldundiak etaMutriku Natur Taldeakaurkeztutako helegite ba-tzuei erantzuten dieten al-daketa txiki batzuekin».Gehiago nahiko zukeenMutriku Natur Taldeak.«Ez dugu ukatuko aurre-koa baino hobea dela, Kos-ta Legea aintzakotzat har-tzen duelako. Baina ez gau-de konforme, ez danahikoa, eta gehiago es-katzen dugu», esan zuenRafa Perez Mutriku NaturTaldeko lehendakariak.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 17

Page 18: Urtekaria Hitza 2012

Alde zaharrean ez aparkatzeko kanpaina

LEKEITIO qAlde zaharrean gero eta auto gehiago uzten zirelaikusita, eta kexak eta arazoak eragozteko, herriko zirkula-zioa bideratzeko kanpaina hasiko zuela iragarri zuenLekeitioko Udalak. Aurreratu zutenez, lehenengo informa-zioa ematea zen asmoa, eta gero, isunak jartzen hastea gala-razotako lekuetan autoa aparkatzen zutenei. Dendari kaleansortzen dira arazo nagusienak.

Pasealekurik ez dute egingo LEKEITIO qEspainiako Kosta Zuzendaritzak Santa Katalinakopasealekua egiteko diru laguntza ukatu zien, udaleko ordez-kariek prentsaurrekoan azaldu zutenez –argazkian–, interesfalta eta diru laguntzok bideratzeko astirik ez litzatekeelaegongo argudiatuta. «Gu nahasten ibili dira», esan zuten.

Haurreskolako umeentzako laguntzak

ETXEBARRIA qEtxebarriko Udalak haurreskolara joatendiren umeen gurasoei diru laguntza emateko ordenantzaonartu zuen. Ordenantzaren arabera, familiako kide kopu-rua eta diru sarrerak kontuan hartuta emango dira dirulaguntzak. Gutxienez hiru ume behar dira Etxebarrikohaurreskola zabalik egoteko, eta hori bermatu ahal izatekoerabaki zuten diru laguntzak ematea.

Ur hornikuntza sarea hobetzeko berbaMARKINA-XEMEINqBizkaiko Foru Aldundiak Iparragirren bil-tegi berria eraikitzeko berba eman zuen. Adierazi zutenez,helburua ura kopuru eta kalitate egokietan bermatzea da.Udalak esan zuen Markina-Xemeinen sortzen den eskaria-ri hobeto erantzun ahal izango zaiola.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA18 URTARRILA›››

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 18

Page 19: Urtekaria Hitza 2012

URTARRILA› 19

Su hartu zuen Larruskaingo Anaiak enpresakMARKINA-XEMEIN qAnaiak enpresaren erai-kinak, Larruskain auzorako bidean, suhartu zuen. Berriatuko Cikautxo enpresakzeukan eraikina, errentan. Sutearen ondo-rioz, enpresak gordetzen zituen materia-lak erre egin ziren. Eraikinaren goiko alde-

an eragin zuen suak kalte handia. Hantxegordetzen zituzten amaitutako piezak.15:30ean jaso zuten abisua suhiltzaileeketa ertzainek, eta hainbat ordu behar izanzituzten itzaltzeko, gertaera lekuan ur-har-tunerik ez zegoelako.

Zirkulazioaren norabideaz zuteniritziaz galdezkaMARKINA-XEMEIN qHerriko zir-kulazioaren norabidea alda-tzeko jaso zuten eskarietanoinarrituta, erakusketa jarrizuten udaletxeko sarreran,urtarrilean. Markinarrek a-urkeztutako sei proposamenegon ziren ikusgai, eta era-kusketaren ostean, batzarradeitu zen, «argudioak emaneta proposamena defenda-tzeko». Puntu eztabaidatue-netako bat Aldaola kalekozirkulazioa zen. Aldekoaketa kontrakoak ikusita, nor-abide bikoitza uztea erabakizuten; kale horretan besteneurri batzuk be hartu zituz-ten: aparkamendua galara-zotea eta sakanguneak jar-tzea, autoak abiada handie-gian joan ez daitezen.

Dikeko lanak, lehiaketaraMUTRIKU qPorturako itsasaldeko sarbideahobetzeko lanak lehiaketara atera zituenEusko Jaurlaritzak. Proiektua berraztertueta Ondarroako portua eredutzat hartzeaeskatu zuen Mutriku Natur taldeak.

Nasako etxebitzitzen aurka

ONDARROA qGarbikerreko kamioi batekNasa kaleko etxebizitzak eusten dituenaldamioen kontra jo zuen, eta kalteak era-gin. Hori dela eta, eten eta atzeratu eginziren Nasako beharrak.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 19

Page 20: Urtekaria Hitza 2012

OTSAILA 2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 20 >

Mendexako bidea zarratu zuten zubi parean MENDEXA qSei aste pasatxo zarratuta egonzen Mendexarako BI-4449 errepidea, Isun-tza zubiaren parean, otsailaren 20tik. Erre-pidearen ikuspena hobetzeko helburuzegin zuten lana. «Erabiltzaile asko kexa-tzen ziren, batez be autobus gidariak», adie-

razi zuten. Errepidea estua izatean, autoekelkarregaz gurutzatzean zeuzkaten arazo-ak eta ikuspen eskasa argudiatuta egin zi-ren beharrak. Beharrak amaitu artean, au-tobus txikien zerbitzua ipini zuen martxanUdalak, Mendexarako joan-etorrietarako.

Auzo batzarrenekarpenen balioaazpimarratu zutenMUTRIKUqUdalak 200 ekarpe-netik gora jaso zituen 2011koauzo batzarretan. Parte har-tze zabala erakusten zutendatuok, Udalaren ustez.Ekarpenak, iritziak eta kez-kak jasotzeaz gain, ordezka-riak izendatu zituzten, auzo-ko gorabeherak udalari hela-razi eta jarraipena egiteko.

Vista Alegreko proiektua, aurreraMENDEXAqForu Aldundiko Ingurumen Sailak onargarritzat jozuen Vista Alegreko proiektua, eta, horrenbestez, Karraspioinguruan, besteak beste, 150 aparkaleku eta 28 etxebizitza egi-tea aurreikusten zuen proiektua Diputazioko Hirigintza Saila-ren esku geratu zen, ez eztabaida barik.

Inbertsiorik handiena, kiroldegianONDARROAq «Dagoenagaz, zer edo zer egiten saiatuko gara»,esan zuen Argia Ituarte alkateak. 1,2 milioi euroko inber-tsioa onartu zuten. 61.000 euro gastatuko dituzte Zaldupekiroldegiko eraikinean; eta kulturan, 30.000 euro Guzur E-txean eta 15.870 euro liburutegiko bibliografia berritzen.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 20

Page 21: Urtekaria Hitza 2012

›LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA ›››OTSAILA 21

16 tona berdelkonfiskatu zituztenONDARROA qEspainiako Go-bernuaren Arrantza-ikus-katze Zerbitzuak 16 tona ber-del konfiskatu zituen Onda-rroako portuan, kanpainahasi aurretik arrantzatzea-gatik. Hilaren 13 goizaleankonfiskatu zuten berdela Go-bernuko ikuskatzaileek, An-drekala Berria eta ArretxeBerria arrasteontzietan. Es-painiako Gobernuaren etaEAEko ordezkaritzaren ara-bera, konfiskatutako berdelaportuko nagusien esku gera-tu zen, eta astelehenean ber-tan enkantean saldu zuten.Jon Azkue Eusko Jaurlarit-zako Arrantza eta ElikagaienIndustriako sailburuordeakesan zuenez, arrantzaleekbazekiten oraindik ezin zute-la berdela arrantzatu.

Maitane Larrauri, Juanjo Txurruka, Argia Ituarte eta Mikel Antsotegi; Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa eta Lekeitioko alkateak.

Inbertsioetan lehentasunakjartzeko eskatu zuen BildukLea-Artibai qBizkaiko ForuAldundiak Lea-Artibai bigarrenmailan uztenduela salatu zuten

Aulesti, Lekeitio, Marki-na-Xemein eta Ondarro-ako alkateek BizkaikoForu Aldundiaren jarrerasalatu zuten. Lea-Artibaibigarren mailako eskual-detzat daukala esan zuten,eta Urberuaga-Ondarroaerrepide egitasmoa ez delaegingo prentsa bidez jakinzutela salatu.

«Lea-Artibai garraio pu-bliko zuzkidura urrienakdituen eskualdea da, etainbertsioak jasotzean beazken postuetan geratzenda», esan zuten Bildurenordezkari politikoek. Al-darrikatu zutenez, eskual-deak ezinbestekoak dituazpiegitura egokiak gara-penari eta ongizateari eus-teko».

Bide beretik, AldundiakBerriatuko herritarrensegurtasuna bermatzekoinolako asmorik ez duelaerakutsi salatu zuten.«Berriatuarrek urteakdarmatzate herriaren erdi-erditik pasatzen den eta

auto-intentsitate handiaduen errepideari konpon-bidea emateko eskatzen»,gehitu zuten.

Bilduren esanetan,Aldundiak ez zituen era-bakiak hartzeko irizpide-ak argitu, eta, bestalde,errepide erraldoien erai-kuntzaren aldeko apustuaegin ohi du. Gainera, Lea-Artibai eskualdeko garra-io publikoan berehala in-bertitu behar dela esanzuten. Lekeitio-Ondarroa-Donostia eta Munitibar-Aulesti-Markina-Xemeinnorabideetan dauden hut-suneak «larriak» direlaesan zuten.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 21

Page 22: Urtekaria Hitza 2012

48 orduko etenbako irrati emanaldia

ONDARROA qOtsailaren 10etik 12ra bitartean, Kanpandorreabizi-bizi egon zen. Ondarroako Radixu irrati libreak 48 ordu-ko emanaldi etenbakoa eskaini zuen, 19 saio, bata bestearenatzetik. Etenik bako emisioa Radixuren 21. urteurrenaribegira prestatutako ekimenen artean sartzen zen. Beste aldebatetik, irratiaren historiari errepasoa egiten zion erakuske-ta jarri zuten ikusgai udaleko erakusketa aretoan.

Urberuagako ura aprobetxatzeko ideiakMARKINA-XEMEIN qUrberuagako ura modu egokienean apro-txatzeko asmoz, ideien lehiaketa egiteko asmoa agertu zuenMarkina-Xemeingo Ingurumen Batzordeak. Ideiak saritu etaideia onenagaz proiektua egin nahi dute. Urberuagako egoe-ra larria dela uste dute ingurumenekoek.

Lehendakari aldaketa Goi Alden

MENDEXA qJuan Mari Txakartegi aukeratu zuten Goi AldeNagusien Elkarteko presidente. Karguan berria izan arren,Txakartegik ondo ezagutzen ditu elkartearen nondik nor-akoak, azken urteetan zuzendaritza taldeko kide aktiboaizan da eta. Estatutuetan jasotakoari jarraiki, urte birakoizendatu zuten. Aurreko urteetako funtzionamenduarieusteko asmoa erakutsi zuen Txakartegik.

Adin guztietako emakumeak batu zirenLEKEITIO qLekeitioko emakume taldea pozik geratu zenotsailaren 10 eta 12an egin zituzten Emakumion I. Topake-ten emaitzagaz. Josten, bideoak egiten, kartelak presta-tzen eta gorputz adierazpena lantzen aritu ziren, bestegauza askoren artean.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA22 OTSAILA›››

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:44 Página 22

Page 23: Urtekaria Hitza 2012

OTSAILA› 23

Zaborrak atez ate batzeko sistemaren aldeMUTRIKU qZaborrak biltzeko atez ateko sis-tema erabiltzea proposatu zuen BildukGipuzkoako 34 udalerritan, tartean, Mu-trikun. Bilduk argudiatu zuenez, beste sis-temekin %25 berziklatzen da, eta atez ate-koarekin, %90. «Zaborra kontrolik gabe

sortu izan dugu, eta atez atekoa da gaurkosistemen alternatiba bakarra. Zubietaneraiki nahi duten erraustegia ez da irtenbi-dea», argudiatu zuten. Hasierako inber-tsioa berreskuratu egingo zela nabarmen-du zuten.

Txarto aktibatutakobalizaren kontuak ONDARROA qAuto baten ba-rruan zegoen eta portukoagintaritzaren esanetan,«kasualitatez» aktibatu zenbaliza batek itsasoko salba-mendu taldea erakarri zuenOndarroako portura, otsai-laren 14an, gauez. Balizabaten seinalea jaso zuten,eta airez zein itsasoz hurre-ratu ziren seinalearen jato-rrira. Seinalearen intentsita-tea oso baxua zenez, salba-menduko jaka batena zelapentsatu zuten, eta, horrega-tik, behin eta berriro ibiliziren bueltaka. Biharamu-nean, seinalearen jatorriatopatu zuten, aparkatutazegoen auto baten. Alarmafaltsua izan zen, bainaherrian zeresana emanzuen.

Sei edukiontzi erre zituztenLEKEITIOqSei edukiontzi erre zituzten otsai-laren 22ko goizaldean, Lekeitioko portuan.Sutea 03:30ak aldera piztu zen, eta, ondo-rioz, edukiontzien alboan zeuden bi ibil-gailu kiskalita geratu ziren.

Zuhaitz landareak, eskura

MARKINA-XEMEIN qAzken urteetako ohitura-ri jarraituz, Zuhaitz, Landara eta BaserriTresnen Azoka egin zuten, Markina-Xemeinen. Hotzari aurre eginez, makinabat lagun batu ziren.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 23

Page 24: Urtekaria Hitza 2012

MARTXOA 2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 24 >

Baserri hondakinak gaika biltzea erabaki zutenLEA-ARTIBAI qLea-Artibai Landa Garapene-rako Alkarteak baserri hondakinak gaikabiltzea erabaki zuen, MIBA kooperatiba etaBizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sai-laren lankidetzagaz. Hondakin plastikoak–negutegiko plastikoak eta belar-siloak– fi-

tosanitarioak, zoosanitarioak eta artzainelektrikoen pilak sartzen dira programan.Asmo nagusia baserri inguruko lurrak ba-bestea zen, nekazaritza eta abeltzaintza jar-dunean sortzen diren hondakin plastikoakmodu egokian bildu eta berziklatzeko.

Ogellarako bideaeta inguruakkonpondu zituztenISPASTERqUdalak Ogellarakobidea guztiz konpondu zuen.Uraren eraginez bidearenzati batek behera egin zuen,eta hori bere lekura ekartzeaizan zen zeregin nagusia. Biz-kaiko Foru Aldundiaren In-gurumen Sailak 50.000 euroeman zizkion Udalari beha-rrak egin ahal izateko.

Matxitxakoko guda gogoan hartu zutenMUTRIKUqMatxitxakoko gudak 75 urte bete zituen martxoaren4an. Guda hura bizi izan zutenek eta haien senideek urteurre-na ospatzeko ekimena egin zuten, Mutrikun. Loreak uretarabotaaz, gertatutakoa gogoratu zuten, eta hurrengo belaunal-diei ez ahazteko gonbitea egin zieten.

Liburutegiaren proiektua, gorpuztenMENDEXA qEtxeetan zituzten liburuekin jarri zuten mar-txan Mendexako liburutegia. Jesus Anakabe alkateak jen-dearen ekarpena azpimarratu zuen. Helburua bikoitza zen:liburuak ondo zaindutako gune batean egotea eta pertsonabatek baino gehiagok liburu horietaz gozatu ahal izatea.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 24

Page 25: Urtekaria Hitza 2012

›LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA ›››MARTXOA 25

Hiri Antolamenduaberraztertzeaerabaki zuten LEKEITIOqUdalerriko hirigin-tza eredua aztertu arte, au-rreko agintaldian hasitakoHiri Antolamendurako PlanNagusia eten zuen Lekeitio-ko Udalak. Era berean, herri-tarren parte hartzea indar-tzeko asmoa be agertu zuten.Izan be, herritarren berba beaintzakotzat hartuko zutelaaurreratu zuten, iritziak etaekarpenak planean sartzekoasmoa. EAJk neurria kriti-katu zuen, baita oso bilkurenmaiztasuna aldatzeko eraba-kia be. Lekeitioko Udalekobatzorde gehienak hilero ba-tzartzen direla kontuan har-tuta eta «parte hartze handiadaukatela ikusita», bilkurakhil bitik behin egitea propo-satu zuen Bilduren udal tal-deak. «Eduki aldetik pisu-tsuagoak izango dira», azal-du zuten.

2012ko Mutrikuko berdel eguna.

Musika Bandak jaso zuenBerdel Aipamena Mutriku q Berdel Eguna oso arrakastatsuaizan zen, beste behin ere

2012ko Berdel AipamenaMutrikuko MusikaBandak jaso zuen. JosebaPalenzuela alkatearenesanetan, «duen ibilbideluzeagatik eta herriaripoza ematearren» jasozuen aipamena.

180 urte bete ditu aurtenbandak, eta Berdel Aipa-mena jasotzean bandatikpasatako guztiak gogoanhartu zituen Karlos Escu-

dero bandako zuzenda-riak, batez ere, 2011n hilzen Agustin Arrieta ban-dako zuzendari ohia.

Berdela bultzatu nahianAurreko urteetan modura,jardunaldiak ere antolatuzituzten. Dena, BerdelEguna iragartzen. Berde-laren kontsumoa bultza-tzeko aspaldi hartutakokonpromisoa baietzi zu-ten, hortaz. Belaontzienarteko txapelketa, berdelpintxoen dastaketa, taber-naz taberna goizean etaportuan arratsaldean, tri-kitilarien kalejira eta he-rriko abesbatzaren kon-tzertua dira Berdel Eguna-

ren osagai nagusiak. Ber-dela egiteko bederatzierrezeta proposatu zituz-ten, herriko jatetxeen la-guntzarekin. Eta argi gera-tu zen orain 17 urte sortu-tako ideiak indartsujarraitzen duela, beste be-hin ere jendetza batu zeneta, batez ere arratsalde-iluntze parteko berdelpintxo dastaketan. Herri-ko elkarteen eta eragileenlana nabarmendu zuenUdalak. Mutrikuko kofra-dia, Anaiarte Biltokia,arrain lantegiak eta, oro-korrean, «mutrikuar jatoraskoren lanari esker» iza-ten da posible egun ede-rraz gozatzea.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 25

Page 26: Urtekaria Hitza 2012

Lan prebentzioaren materiala, kalean

MARKINA-XEMEIN qLea Artibai ikastetxeak laneko segurtasu-naren eta ariskuen prebentzioaren gaineko material berriakaleratu zuen. Bost proiektu dira, eta euren artean dagoestreinako landu duten Lanbide Heziketako ikasleei eta ira-kasleei begira prestatutako metodologia. Horrez gain, langi-leen prestakuntzari begira sortutako aplikazioa eta umeen-tzako materiala aurkeztu zituzten.

Ordaindutako maileguari ezetzaMARKINA-XEMEIN qHerri Biblioteka liburutegietako maileguadoan izaten jarraitzeko kanpaina egiten ibili zen. 200 txapabanatu zituzten erabiltzaileen artean. «Liburutegi publikoa-ren politikaren eta filosofiaren kontrakoa da», arrazoituzuten Europa mailako legearen kontra jartzeko orduan.

Musika Eskolak ofizialtasuna lortu zuen

BERRIATUA qUrteetan egindako beharrari esker, TarineMusika Eskolak ofizialtasuna lortu zuen, eta, horrenbes-tez, Musika Eskolen Elkarteko kide izatera pasa zen.«Izendapen horri esker errazagoa egingo zaigu diru lagun-tzak eta informazioa lortzea», esan zuen Eli AndrinuaTarine Musika Eskolako zuzendariak. Tarinen 3tik 70 urte-ra bitarteko ikasleak daude ikasten.

Gaztetxea aldarrikatu zuten ZerEsananLEKEITIO qGaztetxea aldarrikatu zuten Zeresana egunean,hau da, leku propio bat batzen eta antolatzen jarraitzeko.80 gazte batu ziren Independentzia plazan aldarrikapenhorren baitan. Aurretik hainbat lagun eta norbanakorenartean jasotako iritziak baieztatu zituzten, hortaz.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA26 MARTXOA›››

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 26

Page 27: Urtekaria Hitza 2012

MARTXOA› 27

Emakumeen eguna, urte guztianLEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU qMartxoaren 8an,Emakumeen Nazioarteko Eguna, Lea-Ar-tibain eta Mutrikun, hainbat eta hainbatekitaldi antolatu zituzten, ospakizuna etaaldarrikapena batuta. Lan merkatuan,etxean, kalean eta, oro har, eguneroko bizi-

moduan, parekidetasuna urrun dagooraindik. Hartara, elkaretaratzeak antola-tu zituzten Aulestin, Berriatuan, Lekeitioneta Mutrikun, eta Ondarroan manfestazio-ra deitu zuten. Argazkian, iluntzeanOndarroan egin zuten ekimena.

Elkartasun eguna«polita etagirotsua» izan zenMUNITIBAR qEkimen «polita»eta «girotsua» izan zenelkartasun eguna, antolat-zaileen esanetan. Bazkaria,bertso saioa zein kontzer-tuak «primeran» atera zirelaadierazi zuten. Giro on horigoizaldera arte nabarmenduzen. «Goizaldeko gertaerak,ostera, dena hankaz gorajarri zuen, eta ospakizunabertan behera geratu zen»,gogoratu zuten. «Kanpoko-ak» ziren bi herritarren arte-ko liskarra zela eta, ertzai-nak joan ziren, eta «gaizkiulertuengatik», tentsioakgora egin zuen. Zaurituak,identifikazioak eta atxiloke-tak egon ziren. Udalak ger-taera salatu zuen.

Bertsozaleak alkartu zirenETXEBARRIA qGazte Asanbladak antolatuta,98 bertsozale batu ziren, afaritan, JosebaArtzak jarritako gaiekin Alaia Martin,Iker Zubeldia eta Beñat Ugartetxearenbertso lanaz gozatzera.

Gixon taldean, aitatasunaz

ONDARROA qAitatasunaren gaineko jardu-naldiak egin zituen Gixon taldeak, biga-rren urtez. Zaintza partekatuaz arituziren lehen saioan; eta Beñat proiektuafilm laburra eman zuten bigarrenean.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 27

Page 28: Urtekaria Hitza 2012

APIRILA 2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 28 >

55 ume, Lea Ibarreko topaketetanLEA IBARRA q13 urte bete ditu Lea IbarrekoPelota Txapelketak. Lea Ibarreko Amanko-munazgoa osatzen duten bost herrietako 55umek eman dute izena aurten. Apirilaren1ean hasi ziren aurrez aurrekoak. Mutilekeskuz jokatu zuten (gazteenak aurreume-

txo mailakoak ziren; eta nagusienak, txi-kiak). Neskek, ostera, palaz jokatu zuten,(gazteenak aurreumetxoak ziren, eta nagu-sienak, kadeteak). Antolatzaileak pozikagertu ziren, bost herrietako umeen artekoharremana indartu zelako.

Gallasategik liburua aurkeztuzuenMARKINA-XEMEINqJuan Bizen-te Gallastegi abadeak Tonto-rretik begira: abade batenoroipenak liburua aurkeztuzuen, apirilaren 20an, udale-txeko pleno aretoan, Labay-ru ikastegiko Adolfo Arejitaeta udaleko ordezkariekinbatera. Amaieran, egileak li-buruen aleak sinatu zituen.

Kofradia emakumeen topaleku izan zen ONDARROAqKofradia zaharra emakumeen topalekua izan zen,emakumeen udal berdintasun kontseiluak antolatutako eki-menean. Parte hartze prozesua irekita, Emakumeen Topale-kuaren gaineko gogoeta egin zuten. Emakumeen Etxeak To-paketa, elkarrizketa eta hausnarketa eremu izan nahi du.

Heliportua, larrialdietarako prestISPASTERqLea-Artibaik heliportu berria estreinatu zuen, Is-pasterren. Suhiltzaileen entrenamendu gunearen barruandago, herri gunetik bi minutura eta Lekeitiotik be hurre.«Larrialdiei erantzuteko koordinazioa erraztuko du», azpi-marratu zuen Jesus Lekerikabeaskoa alkateak.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 28

Page 29: Urtekaria Hitza 2012

›LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA ›››APIRILA 29

Garraitz irlakobasoa hondatzendagoela esan zutenLEKEITIOqGarraitz irlako ba-soa apurka-apurka hiltzenari dela ohartarazi zuen Le-keitioko Atabaka kultur el-karteak. Izan be, azken lauurteetan hainbat zuhaitz hildirela nabaritu zuen Lea-Ar-tibaiko kultur eta natur on-darea babestea helburu duenelkarteak. «Basoa jasaten ariden gainbehera azkarrak ar-duratzen gaitu, ia ez da-etazuhaitzik bizirik gelditzen»,adierazi zuten. BizkaikoForu Aldundiko teknikarie-kin eta EHUko Ekologia Sai-leko arduradunekin hartu-emanetan jarri ziren, kon-ponbidea bilatu nahirik.Bide batez, lagin arkeologi-koak ateratzea proposatu zu-ten irlaren garai desberdinengainean gehiago jakiteko; etaarrastoak kontsolidatzea,Garraitzen balio kulturalaindatzeko.

Erralderen aldeko mobilizazio bat.

Erralde ez irekitzekoerabakia, «lotsagarria» Ekonomia q Batu aurretikerabakia hartzea eta prentsaz jakinaraztea kritikatu zuten

Erraldeko administraziokontseiluak gogor kritika-tu zuen «Eusko Jaurlari-tzaren Osasun Sailarenjokaera hiltegiaren ingu-ruan». Osasun Sailak hil-tegia barriro ez irekitzekoagertutako asmoa pren-tsaz jakin izanak «ardura-gabetasuna» erakustenzuen hiltegiko arduradu-nentzat.

«Lotsagarria» izan zenerabakia haien ustez,«ez sinistekoa». Bi per-tsonei zuzendu zizkietenkritikak: osasun publi-koko zuzendari Merce-des Estebanez Carrillorieta osasun sailburuordeJesus Maria FernandezDiazi. «Ez dira moduak.Gainera, Osasun Sailekoarduradunek ez duteagindutakoa bete; ez di-tute Erraldeko adminis-trazio kontseiluko kide-oi eskainitako pausoakeman», adierazi zuten.

«Sentsibilitate falta»Aldi berean, apirileanosasun saileko ardura-

dunekin zeukaten bileraegin aurretik erabakiahartu izanak «sektorea-renganako sentsibilitatefalta» agerian uzten zue-la esan zuten. «Bizkaiko abeltzaintza

hiltzen ari dira euren ez-jakintasunagatik. Erral-de itxita, abeltzainek ezdaukate ganadua nonsakrifikatu. Badirudi,Bizkaiko abeltzaintzaurrun dagoela Gasteizkoagintarientzat; ez delagarrantzitsua eta ez dau-kala eurekin zerikusi-rik». Erralde Bizkaikoherri eta erakunde guz-tien kontua dela azpima-rratu zuten.

k o r p i o n

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 29

Page 30: Urtekaria Hitza 2012

Marearteko zaldi lasterketak

MENDEXA qAste Santuetako Karraspioko zaldi lasterketakproba klasiko bihurtzen hasita daude. Marea behean, zaldilasterketaren ikuskizunerako paraje aparta bihurtzen daKarraspio, eta berezitasun horrek ikusle ugari batzen ditu.Hemeretzi zaldun aritu ziren, inoizko gehien, bi taldetanbanatuta: zaldi gurutzatuak eta odol garbikoak. Iazko berakirabazi zuen proba, Santi Telleria (Lasarte, Gipuzkoa).

‘Elortzu’ omendu zuten MiruaitzenMUTRIKUqDanok Bat Pelotazaleak Igor Esnaola Elortzu omen-du zuen Miruaitz frontoian, bihotzak jota hil eta urtebetera.Aurrebenjamin, benamin, txiki eta alebinen partidak etanagusien pala neurketa jokatu ziren, frontoi bete ikuslerenaurrean, emozioz betetako gauean.

Sei herritako puntistak, txapel bila

BERRIATUA qSei herritako puntistak aritu dira aurten norbaino nor sangregorioetako txapela lortu nahian: Markina-Xemein, Mutriku, Lekeitio, Durango, Gernika-Lumo etaBerriatuko puntistak. «Aurreko urteetan, eskola guztiakgonbidatu izan ditugu txapelketan parte hartzera, bainaaurten ingurukoekin ari gara», azaldu zuen Berriatukoeskolako arduradun Roberto Lekuek.

Ipuinak idaztera animatu zituztenAULESTI qUrzabal Elkarteak ipuinak idazten jarri zituen 18urtera artekoak, LH1 eta LH2koak boligrafoz eta LH2tikgorakoak, ordenagailuz. Jende askok parte hartu zuenlehiaketan, eta denek sari berak eroan zituzten. Urteromodura, liburuxkak salgai jarri zituzten.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA30 APIRILA›››

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 30

Page 31: Urtekaria Hitza 2012

APIRILA› 31

Artedrama Laborategian buru-belarriAULESTI qZazpigarrenez, Aulesti Arte-drama Laborategiaren lekukoa izan zen.Hamabi ikasle antzerkigintzan murgilduziren, astebetean. Eta aktore eta aktoregaiekin batera, Aulesti bera, osotasunean,antzerki munduan sartuta egon zen.

Ikerketa, sorkuntza, ekintza, drama, an-tzerkia eta artea dira laborategiko zutabe,euskaragaz uztartuta. 2012an, goi mailakobost irakasle aritu ziren, tartean, eskual-dekoak: Ander Lipus markinarra eta AnaElordi ondarrutarra.

Lopategiren idiekirabazi zutenPazkoetako lehiaETXEBARRIA q Iñaki Lopategi-ren idi parea izan zenPazkoetako Idi Probetakoirabazlea. Etxebarriko Uda-lak antolatzen duen ekime-nean, Lopategiren uztarriak50 untza eta erdi egin zituen,Alegriarenak baino untzaerdi gehiago, eta guztia zazpiegunetako proben azkenegunean erabaki zen. Urterolegez, jendetza batu zenazken egunean. Parte hart-zaileen maila onak erakarri-ta, probazaleek bete eginzuten Etxebarriko frontoia.Faltan bota zuten Telleria,izena emanda zeukan arren,ezin izan zuen-eta Etxe-barrian egon. Antolatzaile-ek 12.260 euro banatu zituz-ten sarietan.

Aurrekontuak estututaBERRIATUA qAurrekontuak «ahalik gehien»estutu zituzten 2012an. «Diputazioak dirugutxiago batu duenez, hilero Udalari emo-ten diona be asko jaitsi da», esan zuenImanol Mugartegi alkateak.

Kirmen Uribe, Gallimarden

ONDARROA qKirmen Uriberen Bilbao-NewYork-Bilbao eleberria argitaratu zuenParisko Gallimard argitaletxe entzute-tsuak, Du Monde Entier bildumarenbarruan. Maiatzean aurkeztu zuten.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 31

Page 32: Urtekaria Hitza 2012

MAIATZA 2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 32 >

Zilarrezko antxoa, sare konpontzaileentzatONDARROA qAntxoa Egunaren barruan, Zi-larrezko Antxoa saria eman zieten sarekonpontzaileei, eguzkia zein euria egin,moilan sareak konpontzen egoten direnemakumeei, arrantza sektoreari eta Onda-rroari egiten dioten ekarpena aitortuta.

Horrez gain, goizean, kontserba fabrikarenerakusketa eta txalupen maketena, musikaeskolako trikitilarien eta abeslarien ema-naldia, kontserben salmenta eta zozketakegin zituzten, besteak beste; baita antxoadastaketa be, iluntzean.

Errepide planaegingo duela esanzuen AldundiakMUTRIKUqDeba-Mutriku erre-pidearen gaineko plangintzaorokorra egitea agindu zuenGipuzkoako Foru Aldundiak,«dauden arazoei konponbi-dea emateko». Debako tune-letik Katetxeraino daudenarazoak zerrendatu zituztenudalaren eta aldundiko or-dezkariekin batera.

Ludoteka txukundu eta hornitu nahian AULESTIqHerritarrei etxean pilatutako jostailuak eroateko es-karia egin zien Aulestiko Udalak. Kirola eta Kultura Batzorde-ak herriko boluntario taldearen laguntzagaz egindako ekime-na izan da. Beste alde batetik, ludotekan apurtutako jostai-luak bota eta ondo zeudenak ordenatu zituzten.

Lapurretak salatu zituzten LEA IBARRAqLapurrak sartu ziren Aulestiko denda baten etaMunitibarko eskolan eta bi tabernetan. Aulestin, Ibegrafikdendan sartu ziren, eta ordenagailu bat eroan. Munitibar-ko eskolan bi ordenagailu eroangarri ostu zituzten, eta ta-bernetan, dirua. Irailean, barriro sartu ziren Ibegrafiken.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 32

Page 33: Urtekaria Hitza 2012

›LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA ›››MAIATZA 33

Aurrekontuahanditu egin zuenudalakLEKEITIO q «Ahal denik etaerrealena izateko asmoz»,aurrekontu kitapenetan oi-narritutako aurrekontuaonartu zuen Lekeitioko Uda-lak. Halanda be, 2011n bainomilioi bat euro gehiago edukiditu aurten: 8.199.676 euro.Partida nagusienak pertso-nal gastuetara, ondasunarrunt eta zerbitzuetara,transferentzia arruntetaraeta inbertsioetara bideratu-ko ditu. Azken atal horrenbaitan, hainbat proiektu edu-ki ditu udalak, eta batzuk au-rrera eroateko diru laguntzabatzuk aurreikusi zituzten.Denetara, 1.457.158 euro gor-de zituzten inbertsioetarako.Inbertsioen partida nagu-siak Larrotegi auzoa berregi-turatzera eta Santa Rita ko-mentua birgaitzera bideratuzituzten.

Mutrikuko euskal erromeriako irudia.

Euskal erromeriek ia 300dantzazale batu zituztenLea-Artibai qLekeitio etaMutriku dantzarien topaleku bihurtu ziren

Euskal erromeriak antola-tu zituzten Lekeition etaMutrikun maiatzaren26an.Aittitta Txiki kultur tal-deak prestatu zuen zapa-tuko erromeria. Euskaldantza ikastaroak amai-tzeko era onena aukeratuzuten. 130 lagunek partehartu dute aurtengo ikas-taroan, eta ikasitakoa era-

kustera emateko aukeraeduki zuten. Lau herrita-ko dantzariak irten ziren.Amorotoko eta Lekeitiokodantzariei Ispaster eta Au-lestikoak batu zitzaizkien,eta «ilusio handiagaz»gozatu zuten estreinakoeromeria.Dantzari eta herritarrezgainera, Etorkizuna dan-tza taldeko umeak be batuziren, eta helburu horiedukiko dute datorrenurtean be, heritarrakjaian parte hartzera ani-matzea.

Mutrikuko ekimenaMutrikuko Gure AmetsaDantza taldeak euskal

erromeria berezia ospatuzuen. Izan ere, euskalerromeriarekin batera,Ziriako Andonegi etaGaraikideen inguruko eki-taldiak eduki zituzten:antzerkia, Goizeko Izarrataldearen eskutik; etakantu zaharren plazara-tzea Kantu ZaharrarenProiektuak bildutakoherritar taldearen esku-tik. Denetara 250 lagun batuziren ekimenetan.Herritarrak ere batu zirenekimenetara, batez erearratsaldeko Imuntzo etaBelokiren erromerian.Oso gustura geratu zirenemaitzarekin.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 33

Page 34: Urtekaria Hitza 2012

Oinezkoentzat lehentasuna Larrotegin

LEKEITIO qUrtea amaitu orduko Lekeitioko auzoa birgaitzekoproiektua hasteko berba eman zuen Udalak. Oinezkoei etabizikletei lehentasuna emotea izan da asmoa. Larrotegindaude autobus geltokia, herriko eskola publikoa, Iturriotzinstitutua, futbol zelaia eta atletismo pista. Jende asko ibil-tzen da handik, beraz, eta premiazkoa ikusi zuten eremuaoinezkoentzat bihurtzea, segurtasuna bermatzeko.

Kale ibilaldiak egin zituztenONDARROAqMaiatzaren 3an hasita, kale ibilaldiak egin zituenOndarroako Udalak. Auzo batzarretan jasotako kezkez gain,barriak be atera ziren bisitetan. Udala pozik dago jendeakemondako erantzunagaz. Adierazi zutenez, garbitasun oro-korraren gaineko kexak gutxitu egin dira.

Plazatik Gaztetxera, berrikuntzekin

MUTRIKU qMutrikuko Gaztetxean hasi zen XI. PlazatikGaztetxera ekimena, maiatzaren 12an. Maiatzaren 26anizan zen eskualdeko bigarren hitzordua, Markina-Xemeinen. Berrikuntzak eduki ditu aurtengo ekimenak:bertsolariak binaka aritu ziren kantuan, eta kanporaketafaseka antolatu zuten. 16 bikote aritu ziren, nor baino nor.Ohi modura, saioak afariekin lagunduta egin zituzten.

Sexu askatasunaren aldeko aldarriaLEKEITIO qHomofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkakoeguna ospatu zen maiatzaren 17an. Hori dela eta,Lekeitioko udalak eta berdintasun batzordeak deituta,elkarretaratzea egin zuten, eskolapean. LekeitiokoPotxuak martxan taldeak be bat egin zuen.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA34 MAIATZA›››

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 34

Page 35: Urtekaria Hitza 2012

MAIATZA› 35

Kirol egokituaren gaineko ikuspegia lantzen MARKINA-XEMEIN qKirol egitarauaren ingu-ruko erakusketa ikusgai jarri zuten,Uhagonen. Kontzientzian eragitea izanzen Saiatu Fundazioaren helburua.Erakusketaz gain, kirol egokituareneguna prestatu zuten: txirrindularitza eta

atletismoa praktikatzeko beste era bat era-kutsi zuten. Atletismoa zelan egiten dutenikusteko jakinmina bazegoen, bai eta kiro-la egiteko tresnak probatzeko gogoa.Taldean sartzeko interesa zuen jendea beagertu zitzaien.

Xabi Aranburuatxilotu zutenAkitainian ONDARROA qMaiatzean,Xabier Aranburu ondarruta-rra atxilotu zuten Caunan(Akitania), Errenteriako O-roitz Gurrutxagagaz batera.Biei leporatzen zieten etaki-de izatea. Atxiloketarenostean, hainbat lagun joanziren Baionako polizia etxea-ren atarira, atxiloketaksalatzera. Ezker abertzaleakgaitzetsi egin zuen opera-zioa, eta Espainiako etaFrantziako gobernuei gataz-ka konpontzeko elkarrizke-tak hastea eskatu zien.Inkomunikazio egunetan,Ondarroan, mobilizazioakegin zituzten. Ostean, epai-leak espetxeratze aginduaeman zuen. Aranburu Bo-urg-en-Bressen dago.

Komun publikoak egitekotanETXEBARRIA q«Aurrekontu zuhurrak» onar-tu zituen Etxebarriko Udalak (1.093.000euro). Dena dela, hainbat proiektu aurrei-kusi zituzten, besteak beste, komun publi-koak Peñanekua plazaren atzean.

Lehen beste zerbitzu eske

AULESTI qEa, Elantxobe, Busturi etaAulestiko alkateek «lehen besteko zerbi-tzua» ematen jarraitzeko eskaera egin zio-ten BBKri. Aulestin, bi egunetik egunbatera murriztu zuten zerbitzua.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 35

Page 36: Urtekaria Hitza 2012

EKAINA 2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 36 >

Ez dute Mallabiko industrialdeagaz batu nahiGIZABURUAGA qLea Ibarreko Mankomunita-teak Okamika industrialdea Mallabikoa-gaz batzearen kontrako alegazioak aurkez-tu zituen. Mankomunitateko lehendakariIker Belaustegiren esanetan, bateraketahorregaz «Okamikak galtzeko guztiak ditu;

mapatik desagertuko zen». Industrialdeakgutxitze aldera, Eusko Jaurlaritzako Spri-lur sozietateak Okamika eta Mallabiako in-dustrialdeak bat egiteko proposamena eginzuen. «Erabaki politikoa izan da», nabar-mendu zuten.

Falta direneneskubideakgogoan hartutaMARKINA-XEMEIN qHerrira e-guna ospatu zuten ekainaren9an, eta presoen eta ihesla-rien eskubideak errespeta-tzeko aldarria egin. Korrikaeginda egin zuten aldarri,Markina-Xemein, Etxebarriaeta Ziortza-Bolibarko herri-tarren artean. Bazkariagazamaitu zuten ekimena.

Ikusgarri ez ixteko akordiora heldu zirenLEKEITIOqLekeitioko Udala, Fides Nortes S. Koop eta Lekeitio-ko parrokia adostasunera heldu ziren Ikusgarri zine aretoa ezixteko. Fides Nortek kudeaketari aurre egiteko ezintasunaagertu zuen, eta Udalak diru laguntza emotea (urtean, 15.000euro) eta parrokiak errenta jaistea adostu zuten.

Kalatxorien populazioaren kontrolaLEKEITIOqUdalak kalatxorien populazioaren kontrolerakokanpaina martxan jarri zuen, kalatxorien egonlekuak kon-trolatu nahian. Herri eremuan kalatxorien arrautza eta ha-biak kendu zituzten; ez, ostera, irlako edo amildegietakoak,«eremu naturalak direlako».

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 36

Page 37: Urtekaria Hitza 2012

›LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA ›››EKAINA 37

Udala Espainiakobandera ipintzeraderrigortu zuten

MUTRIKUqLegea bete ez izate-agatik Espainiako estatua-ren abokatuaren demandajaso ostean, eta udal ordezka-rientzat atzera ezinezko kal-teak sor zitezkeela ikusita,Mutrikuko Udalak, «besteaukerarik eduki gabe», Es-painiako bandera jarri beharizan zuen udaletxeko bal-koian, ikurriñarekin eta Es-painiako banderarekin bate-ra. Apirilean jaso zuten erre-kerimendua, eraikinofizialetan banderak erabil-tzea arautzen duen legeriaaplika zezaten, eta, ondorioz,Espainiako bandera jarri. Le-gea 1981koa izan arren, ekai-nera arte ez zuten Udala bete-araztera behartu. Udal ordez-kariek gogoz kontrahartutako erabakia izan zelaazpimarratu nahi izan zuten.

Aranzadi zientzia elkartekoak, Etxebarriko lurretan, indusketetan. AHAZTUEN OROIMENA

36ko gerran hildakoen gorpuak aurkitu zituztenEtxebarria q�Zierdamendimendian zeuden,Etxebarria etaElgoibar artean

Aranzadi Zientzia Elkar-teak gidatuta, Elgoibar1936 eta AhaztuenOroimena MarkinaldekoFrentea 1936 elkarteek36ko gerran hildako laugorputz aurkitu zituztenZierdamendiko hobi bate-an.

Familia batzuen eskariarijarraituta, gorpuak hobi-tik atera zituzten, eta

omendu, ekainaren 16koekitaldi ekitaldi berezian.«Historiak kontatzenzuena bistaratu dugu, etaekitaldian parte hartuduen jendetzari transmiti-tu diogu», adierazi zuten.

Egiaren garrantziazBelaunaldien artekotransmisioaren eta egia-ren garrantzia hizpideizan zituzten ekitaldianparte hartu zuten ordez-kari politiko eta ardura-dunek. Gorpuzkiak aur-kitzeko testigantza emonzuten Ziarda ingurukobizilagunek be partehartu zuten ekitaldian,baita hildakoen senideek

be. Izan be, Zierdamendiinguruko bizilagunenlekukotasuna etaZierdamendiko borrokanegon ziren gudarien seni-deen laguntza ezinbeste-koa izan dute elkarteekgorpua aurkitzeko.«Senideek gugaz elkarla-nean jardun dute, eta ber-tatik bertara parte har-tu». Gerraren lerroa zazpihilabetean egonkortuaurretik, borrokak egonziren leku horretan, etainguruko auzoetakoeklurperatu zituztenZierdamendin hilotz gera-tu ziren gudarien gor-puak.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 37

Page 38: Urtekaria Hitza 2012

Amankomunazgoaren kontrako kritika

LEA-ARTIBAI q2011ko udal hauteskundeetatik urtea bete zene-an, Lea-Artibaiko Bilduk Lea-Artibai Amankomunazgoarenibilbidea eta jarduera baloratu zituen. Amankomunazgoarenezaugarriak «ezgaitasuna» eta «utzikeria» izan direla esanzuen koalizioak. «EAJ martxan ditugun zerbitzuak teknika-rien esku uztera mugatzen da», esan zuten, eta gai garran-tzitsuak ihes egin zitzaizkiela.

Emaitza onak antzerki topaketetanONDARROA qOso gustura geratu ziren OndarroakoAntzerkizaleak taldekoak eta Ondarroako Udala PlantetanAntzerki Topaketek laga duten emaitzagaz. 16tik 50 urteraarteko hamalau ikasle aritu ziren topaketetan, gehienakondarrutarrak, hamar neska eta lau mutil ondarrutarrak.

Etxebizitzen gainekoak argitu ziren

MUTRIKUqMadalenan alokairuko etxebizitza egokitu zi-tzaien 75 lagunek ekainean jaso zuten etxebizitzon gainekoinformazioa. Eusko Jaurlaritzako Alokabide zerbitzuakposta arruntez jakinarazi zizkien datuak: etxebizitzarenhelbidea, azalera, garaje zenbakia eta trasteleku zenbakia.Handik astebetera, beste gutun batean, prezioa eta xeheta-sun gehiago eman zizkieten.

100 musikaritik gora batu ziren operanMUTRIKU qOpera Gaua antolatu zuten, Mutrikun. Ekitaldiabi zatitan banatu zuten: lehenengoan, banda eta bakarla-riak aritu ziren, eta bigarrenean, banda eta koroa. Zatibakoitzaren hasieran, bandak baino ez zuen jo. Bederatzisolista entzuteko aukera ere egon zen.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA38 EKAINA›››

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 38

Page 39: Urtekaria Hitza 2012

EKAINA› 39

Zehatz Mehatz, Bizkaiko txapelketan nagusiLEKEITIO qZehatz Mehatz taldeak EuskalKantu Txapelketako Bizkaiko Finala ira-bazi zuen, ekainaren 3an. Taldeko saria ezeze, sari berezia be lortu zuten,Bakardadea abestiagatik. Bizkaiko txapel-ketako irabazle izanda, Euskal Herriko

finalerako txartela be lortu zuen. AurrekoBizkaiko txapelketan, 2010ekoan, sariberak eskuratu zituen, sari nagusia etasari berezia, kasu hartan Saturrarangoespetxean egondako emakumeen omenezegindako kantuagaz.

Baserrikoproduktuen ataridigitala, martxanLEA-ARTIBAI q

Lea-Artibai eta Durangalde-ko baserritarrek, hainbateragileren bultzadaz, weborria jarri zuten martxan: w w w . o i z e g i n . c o m . Gastronomia ardatza hartu-ta, baserrietako produktuak,ekoizleak, ohiko gastrono-mia eta sukaldariak ematendituzte ezagutzera. Kontsu-mitzaileek baserrietako pro-duktuak erosteko aukeradaukate, eta baserritarrakeuren artean hartu-emane-tan jarri ahal dira. Webarenbidez, Lea-Artibaiko etaDurangaldeko ondarea beezagutzera eman nahi dute.«Bi eskualdeak gutxi ezagu-tzen diren paradisuak dira»,nabarmendu zuten aurkez-penean.

Lorategia, herrirakoLEKEITIO qLekeitioko Udalak AbaroaJauregiaren lorategia herritarrei zabaldu-ko die aisialdirako erabil dezaten. Lantalde bat jarriko dute martxan parte har-tzearen bidez lorategia prestatzeko.

Iparraldeko haize bolada

LEKEITIO q Ipar Euskal Herria bertoraekartzeko asmoz, ekimenez betetako hiruegunetako jaialdia ospatu zuten, Leke-ition. Aittitta Txikik antolatzen duen eki-taldiak 12 urte bete ditu.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 39

Page 40: Urtekaria Hitza 2012

UZTAILA 2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 40 >

36ko gerraren memoria berreskuratu zutenMARKINA-XEMEIN qUztailaren 7an, Xemeinabesbatzak antolatuta, Gerra zibila jendeada hila saioa eskaini zuten, Xemeinen, eta36ko gerrak iraun bitartean Markinan etaXemeinen gertatutakoak gogora ekarri.Olerki, antzezlan, testigantza eta musikak

bat egin zuten ekimenean. Era berean, Ga-raian elkartekoek gertatutakoaren konta-kizuna egin zuten, eta argazkiak eta bideozgrabatutako testigantzak tartekatu. Izanbe, urte haiek ezagutu zituzten bost lekuko-ren berbak entzun ahal izan zituzten.

Hondartzarakoautobusa ipinizutenETXEBARRIA qUdalak antola-tuta, Karraspio hondartza-rainoko autobus zerbitzuamartxan egon zen, uztailaneta abuztuan, asteburuetaneta jaiegunetan izan ezik. As-telehenero baieztatu edo a-tzera botatzen zen zerbitzua,eguraldi aurreikuspenenarabera.

Etxebarriak balantze positiboa egin zuen ETXEBARRIAqAgintaldiaren lehenengo urtearen balantze onaegin zuen Etxebarriko Udalak. Balantze positiboagaz amaituzuten urtea (300.000 euro), eta amaitu barik zeuden lanakamaitu zituztela eta urte hasierako proiektuak – «txikiak bai-na errealistak»– gauzatzen ari zirela esan zuten.

Berriatua bihotzeanBERRIATUA qBerritxu bihotzean, eten bako taupada doku-mentala estreinatu zuten Mendibarren frontoian, giro be-rezian. Txalo artean hartu zuten Berriatuaren lehena, orai-na eta geroa batzen dituen dokumentala, eta Ramon Plazaudaleko behargin ohia be omendu zuten, bide batez.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 40

Page 41: Urtekaria Hitza 2012

›LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA ›››UZTAILA 41

Plaza Merkatuarenjarduera indartzeko nahiaLEKEITIO qBertoko produk-tuen ekoizpenaren eta kon-tsumoaren garrantziaz jabe-tuta, Lekeitioko Udalak Pla-za Merkatuko jardueraindartzeko azterlana jarrizuen martxan. Garapenagentziagaz batera garapenekonomikoa modu integrale-an azatertu eta hausnarketaestrategiko sakona egingozutela aurreratu zuen. Plazamerkatuen balioa soziala bebada Udalaren ustez. «Berto-ko kontsumoaren eta elika-duraren inguruko funtzio ga-rrantzitsua betetzeaz gain,billgune soziala be izan daite-ke». Leartibai GarapenAgentziaren laguntza jasozuten, eta merkatuarenerronkak adituekin aztertze-ko asmoa azaldu zuten, kon-tsumo ohiturei buruzko in-kestetatik abiatuta.

Plataformako kideak, berria jakin zutenean.

Alleriko plan urbanistikoalegez kontrakotzat jo zutenOndarroa qAlleri Zaindupoztu egin zenEAEko AuzitegiNagusiaren erabakiarenaurrean

Euskal AutonomiErkidegoko AuzitegiNagusiak legez kontrakoadela esan zuen Allerikopaduran 500 etxebizitzaegiteko plana.

Alleri Zaindu plataformakaurkeztu zuen proiektua-ren aurkako helegitea,Aralar alderdiagaz batera,eta, uztailean, Auzitegi

Nagusiak plataformarenaldeko sententzia aterazuen. Sententziaren bidez,ontzat eman zituen AlleriZainduk aurkeztutakoarrazoiak. Alleri Zainduplataformako kideek esanzuten «pozik» zeudelaepaileak hartutako eraba-kiaz. «Ondarrutarron etamugimendu ekologistarengaraipen handia izan dahau, baina atzetik esfor-tzu handia egon da», adie-razi zuten. Herritarrekdenbora eta dirua ipinibehar izan zutela nabar-mendu zuten.

Aralarrek be iritzia emanzuen. «Sententzia hori

EAJren asmoentzat kolpegarrantzitsua eta behinbetikoa izan liteke», adie-razi zuten.Hausnarketarako gonbi-tea egin zion EAJri, «etabultzatu duen eredu urba-nistikoak eduki dituenakatsak onartzeko».Aralarrek esan zuenez,«espekulazio hori izan dakrisiaren oinarria». Sententziak plana bera«betiko» baliogabetu deza-ke Aralarrekoen iritziz.«Urte askoan lurra etabaliabide naturalak iren-tsi eta espekulazio urba-nistikoari bide emanzaio», adierazi zuten.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 41

Page 42: Urtekaria Hitza 2012

Bandera urdinaren premiarik ez

MENDEXA q2012an, Mendexako Udalak ez du Karraspiorakobandera urdinik eskatu. «ISO bandera dauka, eta hori bande-ra urdina baino hobea da», argitu zuen Mendexako alkateJesus Anakabek. Zehatz esateko, ISO 9001 eta ISO 14001 ziur-tagiriak dauzka Mendexak, eta alkatearen arabera, bermehandiagoa ematen dute bandera urdinak baino, ingurumenkalitatea eta kudeaketa ona berresten dutelako.

San Migel zelaia herrira zabaldu zutenMUTRIKU qUda sasoian, San Miguel futbol zelaia herritarreiireki zien Mutrikuko Udalak. Arautegia betetzea eta futbolzelaia zaintzea, besterik ez zitzaien eskatzen erabiltzaileei.Kanpotarrei be erabiltzeko aukera eman zitzaien, nahiz etatalde mutrikuarrek lehentasuna eduki.

Aparkatuta zeuden autoetan ostu zuten

LEKEITIOqLekeition aparkatuta zeuden hamabi ibilgailutanostu zuten uztailaren 9tik 10era bitarteko gauean.Ertzaintzak jakitera eman zuenez, ibilgailu guztietan siste-ma bera erabili zuten lapurrek: gidariaren edo kopilotua-ren aldeetako leihoak apurtu eta barruan zeuden objek-tuak eroan zituzten, besteak beste, GPSak, musika-errepro-duzitzaileak eta betaurrekoak.

A-8ren sarbidearen prezioaz kezkatutaLEA.ARTIBAI qA-8 autobidearen sarrera berriaren prezioasalatu zuen Lea-Artibaiko Bilduk. Bilborainoko ordainsa-ria 0,79 euro garestiagoa da Gerediagatik sartzen badaIurretatik sartuta baino. «Bizkaiko Foru Aldundiak berrirozigortu nahi ditu Lea Artibaiko herritarrak».

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA42 UZTAILA›››

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 42

Page 43: Urtekaria Hitza 2012

UZTAILA› 43

Interpretazio zentroen eragileak batu zirenLEKEITIO qEuskal kostaldeko museo etainterpretazio zentroetako eragileen hiru-garren batzarra egin zuten LekeitiokoSanta Katalina Itsasargian. BalenciagaMuseoa, Donostiako Aquariuma eta UntziMuseoa; Bilbo Itsasadarra Itsasa Museoa;

Bizkaiko Zubia; Lekeitioko Itsas OndareZentroa eta Bizkaikoa-ko arduradunekparte hartu zuten. Mahai teknikoa eratudute, eragile guztien arteko elkarlana etakomunikazioa indartu, proposamenakpartekatu eta turismoa bultzatu nahian.

Kirol taldeak, alkarren aurkakodesafioanONDARROA qHerriko kirol tal-deak zein baino zein arituziren Arrigorri hondartzanegindako saioan. Udalak etaatletismo taldeak botatakoerronkari erantzunda, arin-ga-aringan aritu ziren hona-ko taldeak: Arraun Elkar-tea, Aurrera futbol taldea,Aurrera txirrindulari taldea,Koaxi, pala taldea, Ondarro-ako atletismo taldea eta urkiroletako taldea. Taldebakoitzetik lau kidek partehartu zuten, eta proba erre-leboka egin zuten. «Kirol tal-deen arteko harremanakestutzea eta bide batez atle-tismoa bultzatzea bilatzendugu», esan zuten antola-tzaileek. Urteroko hitzorduabilaka daitekeela aurreratuzuten.

Guzur Etxea, berriro martxanONDARROA qAuzolanean egokitu ostean,martxan jarri zuten Guzur Etxeko arteeszenikoetarako gunea. Bi hilabete beharizan zituzten bigarren solairuko gela ego-kitzeko, auzolanean egokitu be.

Atez ateko sistemaren aurka

MUTRIKU qAtez atekoaren aurkako taldeak1.710 sinadura aurkeztu zituen ZabielKultur Etxean. Zera eskatu zion udalari:zaborraren bilketa sistemaren inguruanherri galdeketa egitea.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 43

Page 44: Urtekaria Hitza 2012

ABUZTUA 2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 44 >

Trophee Teink Mutrikura heldu zenMUTRIKU qAbuztuaren 8an, Mutrikura hel-du zen Trophee Teink, Pirinioetako bi alde-etako euskal herritarrak batzeko asmozmartxan jarritako estropada. Ur Ikara el-karteak jarri zuen martxan Trophee Teink,1933an. Geroztik, euskal kostako hainbat

portutatik igaro dira urtero. Besteak beste,aurten Mutriku bisitatu dituzte ontzi ba-rruan. Patxiku atun arrantza ontzia aurre-an zutela sartu ziren arraunlariak, turruneta adar hotsen artean. Lekeition bazkal-tzeko gelditu ostean sartu ziren Mutrikun.

Baserri azokakhainbat produktujarri zituen eskuraONDARROA qUrteroko hitzor-dua betez, Lea-ArtibaikoAmankomunazgoak baserriazoka antolatu zuen abuz-tuaren 4an, Ondarroan. Egu-raldia aliatu, hainbat lagunhurreratu ziren Itsasaurrenortuariz gainezka jarritakomahaietara. Talo eta okelajanagaz borobildu zen festa.

Marmoka portugaldarra agertu zenMENDEXAqKarabela portugesa deritzon marmoka agertu zenabuztuaren 22an, Mendexako Karraspio hondartzan. Sorosle-ek hartu eta eraman egin zuten kolore arrosa eta moredunmarmoka ezaguna. Ur gozoaren faltaren eraginez, azken urte-etan, areagotu egin da marmoken presentzia.

Kartzelatik irten berriei ongietorriaONDARROAqAndramari jaien barruan, Amnistia Egunean,hilak 14, omenaldi beroa eskaini zitzaien Zunbeltz Bedia-launeta, Igor Martin eta Urtza Alkorta ondarrutarrei.2010eko urtarrilean atxilotu zituzten, eta 2012ko uztailarenazken egunetan irten ziren kartzelatik.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 44

Page 45: Urtekaria Hitza 2012

›LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA ›››ABUZTUA 45

Kemen Urangaatxilotu zutenLondresenONDARROA qKemen UrangaArtola ondarrutarra atxilotuzuten abuztuaren 8an, Lon-dresen, ETAri laguntza ema-tea leporatuta. Hain zuzenbe, Bizkaia taldeari laguntzaemon izana leporatzen zio-ten. Espainiako Auzitegi Na-zionalak Uranga atxilotzekoeuroagindua emana zuen2011n. Eloy Velasco epaileakondarrutarra Espainiaratze-ko eskaera be egin zion Erre-suma Batuko justiziari. Aza-roaren 15ean egin zen Uran-garen estradizioazerabakitzeko epaiketa, etahorren aurrean, informazioasanblada eta elkarretara-tzea egin zuten Ondarroan.Beste alde batetik, onartuegin zioten Thamesmead es-petxetik (segurtasun handi-ko espetxea) Birminganekoespetxera aldatzeko eskaera.

Flysh ibilbidea da Mutrikuren erakargarrietako bat.MUTRIKUKO TURISMO BULEGOA

Itsasargiak jaso zituen bisita gehien LeketionLea-Artibai eta Mutriku q2011n baino356lagun gehiago joanziren Ondarroako turismo bulegora

Lekeitioko atrakzioenartean, itsasargiak jarrai-tu zuen bisitatuena izaten2012ko udan, nahiz eta2011koak baino datu oke-rragoak eduki. 3.359 lagu-nek ikusi zuten itsasar-gia, eta 2.602k 2012an.

Itsasargia (2.602),Itsasontzia (336 bisitari),Marierota (236), Dolarea(43), bisita gidatuak (94)

eta autogidak (16) izanziren Lekeitioko turismobulegoak bisitarieieskaintzen dizkien atrakzioak. Itsasargiak,itsasontziak etaMarierrotak beherakadaeduki zuten bisitetan.

Ondarroako datuakOndarroako turismo bule-goan gora egin zuen bisi-tarien kopuruak: 2011n, 6.270 lagun joanziren bulegora; eta 2012an, 6.626 lagun.Hilez hil joanda, 1.882lagunekin, abuztuan pasatu ziren gehienak.Jatorriari dagokionez,

estatukoak ziren bisitaririk gehienak: 2.374.

Mutrikun,gora eta gora2011ko gorako joerarijarraituta, 2012an ereturismoa hazi egin zenMutrikun. Ekaina, uztaila, abuztua eta iraile-ko datuak hartuta, 6.781bisitari pasatu zirenMutrikuko turismo bule-gotik, 2011n baino %5gehiago. Mutrikun ereestatu mailako bisitariakizan ziren Mutrikuragehien joan zirenak. Denadela, atzerritik etorritakobistariek eduki zutengorakadarik handiena.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 45

Page 46: Urtekaria Hitza 2012

IRAILA 2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 46 >

Euskaraz bizitzeko nahia adierazi zuten LEA-ARTIBAI qEuskaraz Bizi Nahi Dut herrilasterketan parte hartzeko deia egin zutenNatxi Aranburu, Xabier Arrate eta Irma E-txeberriak. Herri lasterketak euskaraz bi-zitzeko nahia harrotasunez eta elkar hartu-ta adierazteko aukera izango direla nabar-

mendu zuten Ea, Lekeitio eta Markina-Xe-meingo ordezkariek. 2010eko maiatzaren15ean Iruñean egindako manifestazioandauka jatorria Euskaraz bizi nahi dut dina-mikak. Lea-Artibain, Lekeition eta Marki-na-Xemeinen antolatu ziren lasterketak.

Arnotrail mendilasterketa jendetsua izan zenMUTRIKU q Irailaren 9an, III.Arnotrail Sprint Race mendilasterketa jokatu zen, Kal-baixo eta Mutriku artean.Gogorra besteko polita izanzen, antolatzaileen esanetan,eta parte hartzaile ugari batuzituen: 64 lagunek egin zutenzazpi kilometroko ibilbidea.

Omenaldia Sanmikoiako nagusiei MUTRIKU qUrtero modura, Sanmikollako jaien barruan, SanNikolas egunean, auzoko nagusiak omendu zituzten. 2012an,Nicolas Arrizabalaga eta Petra Agirregomezkorta izan diraomenduak. Han egoterik eduki ez bazuen ere, Miren Atxuelaizan ziren hirugarren omendua.

Igor Urresti atxilotu zuten ONDARROAq Irailaren 19 goizaldean, Espainiako PoliziakIgor Urresti Osa ondarrutarra atxilotu zuen, ETAri lagun-tza ematea egotzita. Epaileak inkomunikazio egoera ezar-tzeko agindu zuen, eta ostean, Madrilgo Soton kartzelara-tzeko agindua eman zuen lehenengo, eta Extremeran, gero.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 46

Page 47: Urtekaria Hitza 2012

›LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA ›››IRAILA 47

77 sail alokatzeaerabaki zuenUdalakMARKINA-XEMEIN qMarkina-Xemeingo Udalak 70 metrokoadroko 77 sail herritarreneskura jartzea erabaki zuen.Barroeta eta futbol zelaiarenartean dauden 9.000 metrokarratuetan ortu ekologiko-ak egiteko proposamena eginzuen Markina-Xemeingo in-gurumen batzordeak, eta2013ko udaberrian martxanjartzea da asmoa. Norberekontsumorako ortuak izangodirela zehaztu zuten, eta ezinizango dela bertan produzi-tutakoa saldu. Gainera, or-tuak eredu ekologikoa jarrai-tuta ustiatu beharko dira.Egitasmoa barazkigintzaekologikoko ikastaroekinosatuko da, eta sailekin ja-betzen diren guztiek partehartuko dute. Hiru aska etanekazaritzako lanabesak ja-rriko dituzte eskura.

Ondarroako osasun etxea.

Artatzeko modua aldatuzuten osasun etxean Ondarroa qMedikua, erizainaeta administrariaegokitu zitzaienherritarrei,konfiantzahanditu nahian.

Gaixoak artatzeko bestemodu bat ipini zutenmartxan Ondarroako osa-sun etxean irailaren 19an.Medikuaz gain, erizain etaadministrari bat egokituzitzaien herritarrei.

Gaixo eta profesionalenarteko konfiantza lortzeahelburu, hiru lagunekoerreferentzia edukiko du

gaixoak, beti pertsona be-rak. Horrela, bakoitzakegokitu zaion profesiona-larengana jo behar du.«Ahal denean, gauzak telefonoz konpondukodira, herritarrak gustura-go egotea ahalbidetzeko»,esan zuten.

FuntzionamenduaEgindako aldaketak me-dio, herritarrak osasun etxera ailegatzen direne-an, dagokien administra-riarengana jo behar izatendute. «Galderak egingodizkio administrazioak da-torrenari. Berak konpon-du ahal badu, berak kon-ponduko du, eta, bestela,

erizainarengana edo osagi-learengana bideratuko du,kasuan kasu», aurreratuzuten. Eladino Gonzalez Onda-

rroako osasun etxeko le-hen arreta zerbitzuko uni-tatearen arduradunakesan zuenez, administrarieta erizainen lana indartu-ko da, eta medikuari lanburokratikoa kendukozaio, gaixoak ikusteko den-bora gehiago eduki dezan.«Gaixoen profila aldatuegin da; lehen baino gaixokroniko gehiago daude,eta min zorrotza daukate-nek baino denbora handia-goa eskatzen dute», esanzuen.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 47

Page 48: Urtekaria Hitza 2012

Baldintzapean aske utzi zituzten

LEKEITIOqFiskaltzaren eta defentsa abokatuaren arteko akor-dioa lortuta, urtebeteko kartzela zigorra ezarri zienEspainiako Auzitegi Nazionalean (Madril) Lekeition 2009koAntzar Eguneko istiluen ostean atxilotutako Jone Amezaga,Iñaki Morales, Imanol Blanco, Endika Ahendanech, JulenBilbao, Jon Valbuena eta Maitane Otaoleari. Aurreko egune-tan, elkartasun adierazpen ugari egin ziren.

Lopezen kontakizun laburra, munduraGIZABURUAGAqGizaburuagan bizi den Rafa Lopezek idatzitakokontakizun labur bat 200 microrelatos On The Road mundumailako bilduman sartu zen, beste kontakizu batzuekin bate-ra. Liburuko kontakizun guztiek 160 karaktere baino gutxia-go dituzte. Mila kontakizunetik 200 aukeratu zituzten.

Herritarrak Erdi Arora begira jarri ziren

ONDARROAqHileetako beharrak fruitua eman zuen irailarenazken asteburuan, Ondarroaren 685. urteurrenaren hariraantolatu zen Erdi Aroko jaian. Jai batzordea etenik barikibili da urte guztian lan eta lan, jai egitarau bete-beteaprestatzen. Aurten, gainera, egun bakar batera mugatuordez, asteburu osoko ekimenak prestatu dira, eta kaleaketa jendeak gogotsu erantzun dio gonbiteari.

Aritza kirolariari ohore egin ziotenMUTRIKU qPedro Mari Txurruka Aritza harri-jasotzaileakomenaldia jaso zuen Kalbaixon. Hark erabilitako harriekinegin zen II. Harri jasotze txapelketa, kalbaixotarren eguna-ren barruan. Kalbarioko kofradiako gazteek herri kiroleki-ko zaletasuna bultzatzeko asmoz egin zuten ekimena.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA48 IRAILA›››

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:45 Página 48

Page 49: Urtekaria Hitza 2012

IRAILA› 49

Santa Eufemiren ermitara, bisitanAULESTIqUrtero modura, hainbat lagun igoziren Santa Eufemira, zapatilak oinetaneta ur freskoa motxilan. Batzuek Lekoiztiketa beste batzuek Markina-Xemeingo pare-tik egin zuten goruntz, eta goian batuziren denak, giro ederrean. Tontorreko

ermitara osteratxoa eginda, beheko lan-dan elkartu ziren koadrilak eta familiak;gehienak, egun pasa egiteko asmoz. SantaEufemi eguna ospatzerik izan ez zutenekbigarren aukera eduki zuten, hurrengodomekan, errepikapenean.

Lea-Artibaikomuseoen sarreradoan ipini zutenLEA-ARTIBAI qEuskal itsasondarea hedatu eta sustatze-ko asmoz, Euskal Kostal-deko Museoen Sareak hain-bat ekimen antolatu zituenirailaren azkenerako. Leke-itioko Itsas Ondare Zentroakmarinel-korapiloak egitenikasteko tailerrak emonzituen. Eskolak doakoakizan ziren, eta Playa deOndarzabal arrantza-ont-zian eman zituzten. SantaKatalina itsasargian bisitagidatuak egin ziren, Marie-rota Interpretazio Zentrokobisitak eta Sosoaga Dola-rekoak merkeagoak izanziren eta Mutrikuko Ikas-gune Geologikoa ezagutzekoaukera eduki zuten, sarrera-rik ordaindu barik.

Lehen BTT martxa egin zenMARKINA-XEMEIN qGoierri Zirkuituko lehenBTT martxa Amallon jokatu zen, irailaren22an; Arretxinagan, bigarrena, 30ean; etaAulestin hirugarrena, urriaren 6an.Arnoate zirkuitua zena Goierri bihurtu da.

Arrantza lehiaketa jendetsua

ONDARROA qXIV. Umeen Arrantza Lehia-ketak, ilusioa ez eze, opari sorta ederra bebanatu zuen irailaren 15ean. Parte har-tzaile guztiek eduki zuten saria, eta saribereziak be emon zituzten.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 49

Page 50: Urtekaria Hitza 2012

URRIA 2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 50 >

Ondarroa 2020 hausnarketa prozesua, abianONDARROA qGarapen ekonomikoaren gaine-ko hausnarketa egiteko prozesua jarri zu-ten martxan, udalerriaren garapen ekono-mikoagaz lotutako erronka nagusiak iden-tifikatzea helburu hartuta. Diagnostikoaegin ostean, estrategiak proposatuko dituz-

te partaideek. Prozesuak 2013-2020 epealdiahartuko du kontuan. Hiru eragile nagusiegongo dira hausnarketa prozesuan, LeaArtibai Garapen Agentzia, Elhuyar eta On-darroako Udala. Herritarren ekarpenak bejasoko dituzte.

Martxak antolatuziren Aulestin etaGizaburuaganLEA IBARRA qBai Gizaburua-gan, bai Aulestin, martxakantolatu zituzten, motzakzein luzeak, publiko guz-tientzako aproposak. Gizabu-ruagak laugarren bider pres-tatu zuen mendi martxa, etaAulestiko ermitarik ermitamendi martxak zazpi urtebete zituen.

Segurtasun neurriak hartu zituztenETXEBARRIA q 2011ko ugeletan, Urko errekak gainezka eginzuen. Horrelakorik berriro gerta ez dadin, Errota zaharrekozubi bitarteko harriak kendu zituzten, eta Antsotegi ingurukotartea garbitu. Bestalde, Errekarte auzoan amaitu barik utzi-tako eraikinaren segurtasuna bermatu zuten.

Hezkuntzak dirua blokeatu zionMUNITIBARq2011n, Eusko Jaurlaritzak 92.000 euroko diru la-guntza eman behar zion Munitibarko Udalari eskolako jan-tokia egiteko. Hezkuntza Sailak blokeatu egin dizkio 32.000euro, eta Munitibarko Udala erabakiaren aurkako helegite-ak aurkezten dabil.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 50

Page 51: Urtekaria Hitza 2012

›LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA ›››URRIA 51

Ondareaz gehiagojakin nahian batu zirenLEA-ARTIBAI qArrakasta han-dia izan zuten Lea-Artibaieta Busturialdean EuropakoOndarearen jardunaldiek.Esate baterako, 500 lagun in-guru mugitu zituzten Marki-na-Xemeinen egindako eki-menetan. Xemeingo elizakohitzaldia eta musika barro-koagaz egindako kontzertuaeta dorretxeen bisita gida-tuak harrera ona eduki zu-ten, bai herritarren, bai kan-potarren artean. Lekeitionhitzaldia prestatu zuten1.500. urtea zelakoa zen era-kutsi nahian, eta elizakoerretaula be aztertu zuten.Ondarroan, bisita gidatuakezeze, antzezlanak be antola-tu ziren. Traman & Brix an-tzerki taldeak elixopean es-kainitako emanaldiagaz ekinzieten bisita gidatuei. Bisitokbatean euskaraz eta besteangaztelaniaz antolatu ziren.

Mutrikuko Bilduko zinegotziak eta Joseba Palenzuela alkatea

Mailegua eskatzea onartuzuten Batzar NagusiekMutriku qPilatutako zorrariaurre egitenlagunduko zielaesan zuen JosebaPalenzuelak

Mutrikuko Udalak 450.000euroko mailegua eskatuahal izatea onartu zuten,aho batez, GipuzkoakoBatzar Nagusiek. Osokobileran, Bilduk eta EAJkUdalaren egoera ekonomi-ko larriaren erantzuleakizatea leporatu ziotenelkarri.

Idoia OrmazabalBilduko bozeramaileak

esan zuen EAJren «handi-nahi politikak» eramanzuela Mutriku «zulo bel-tzera», eta baieztatu zuenMutrikuko Udalari emate-kotan ziren maileguakbide onean ipiniko zituelaudalerriaren finantzak.

Zorrari aurre egitenJoseba Palenzuela alkate-ak esker ona agertu zienBatzar Nagusiei osokobileran. Esan zuenez, mai-legu berria eskatu ahalizateak pilatu zen zorrariaurre egiteko baliokozuen, eta, hori ez eze, etor-kizunera begiratzeko erelagunduko zuen, azken

urteetan udalerria «gain-beheran jauzi» dela onar-tuta. MutrikukOgasuneko Foru Sailagazbatera lan egingo zutelaazpimarratu zuten, «ezbakarrik foru arauakhorrela eskatzen duelako,baizik eta udalaren boron-datez». Joseba AntxustegiEAJko Mutrikuko zine-gotzi eta batzordekideakesan zuen Mutrikuk ezlukeela «erreskate» horibehar izango, Diputazioa2012ko udal aurrekontue-tan zurrunago izan balitzeta malguagoa izan balitzudal finantziaziorako forufondoaren itzuleran.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 51

Page 52: Urtekaria Hitza 2012

Argazki zaharrak batu zituzten

BERRIATUA qBerriatuko Udalak argazki zaharren bildumaosatu nahi izan zuen, nagusien eta gazteen arteko komunika-zioa bermatzeko, ondare grafikoaren datu basea osatzeko,nagusien parte hartzea bultzatzeko eta ikusten zituztenbeharrizanak azpimarratzeko asmoz. «Berriatua zer izan deneta nondik gatozen modu zehatzagoan eta grafikoagoanjakin ahalko dugu», esan zuten.

Errezeta elektronikoa, martxanLEA-ARTIBAI qErrezeta elektronikoa, e-rezeta, jarri zuten mar-txan Lekeition, Ean, Ispasterren, Munitibarren eta Aulestin,eta hurrengo hilabeteetan eskualdeko beste udalerrietarazabalduko zutela iragarri zuten. Osakidetzak errezeta elek-tronikoaren abantailak nabarmendu zituen.

Alleri berreskuratzeko plana egin zuten

ONDARROA qAlleriko padura eta Artibai erreka ondoko ibai-basoa berreskuratzeko egitasmoa agertu zuen OndarroakoUdalak. Bi urteko plana landu zuen udaleko ingurumenbatzordeak, inguru hartako biodibertsitatea handitzekohelburuagaz. Allerin padura berreskuratzen hastea zenegiteko bat, padura gehiena lehortuta eta lurrez betetadagoela eta. Asmoa lur batzuk padurari itzultzea da.

Gazte Asanbladak 10 urte bete zituenMARKINA-XEMEIN qMarkina-Xemeingo gazte asanbladak 10urte bete zituen, eta, arrazoi horregatik, Gazte Eguna nor-malean baino indar handiagoagaz ospatu zuten. Hamarurte hauetan, gazte asanbladak erreferentzia izatea lortuduela azpimarratu zuten.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA52 URRIA›››

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 52

Page 53: Urtekaria Hitza 2012

URRIA› 53

178 buru batu zituzten Urriko Azoka NagusianMARKINA-XEMEIN qLea-Artibai LandaGarapenerako Alkarteak eta Lea-Artibaieskualdeko udalerriek antolatuta, UrrikoAzoka Nagusia egin zuten urriaren 13an,Markina-Xemeinen. Lea-Artibai eskualde-an antolatzen den abeltzain eta nekazal

azoka garrantzitsuenak giro jator etaherrikoia ekarri zuen Markina-Xemeingokaleetara, eta eskualde osoko baserritareta bizilagunen topaleku bihurtu zen. 46postu egon ziren Zelaiaren bueltan, eta 31abeltzainen 178 buru inguru batu zituzten.

Emakumeenekarpenakikertzeko bekaLEKEITIO qLekeitioko emaku-meek herriari egindakoekarpenak plazaratzeko as-moz, 4.000 eurotan baloratu-tako ikerketa beka aterazuen Lekeitioko Udalak. An-tolatzaileen arabera, emaku-meen ekarpenak ez dira kon-tuan hartu historian oinarri-tutako ikerketetan, eta ain-tzakotzat hartu izan direne-tan, beti esparru mugatue-tan kokatu izan dute emaku-mea. «Gure herriari buruzkokalitatezko ikerketa histori-koak nahi baditugu, jendar-tea osotasunean kontuanizan duten ikerketak izanbehar dira», adierazi zuten.Epaimahaia ordekari politi-koek eta udaletxeko tekni-kariek osotuko zutela aurre-ratu zuten.

Sentsibilizatzeko kanpainaONDARROA qUdal Gizarte Ongizate Batzor-deak antolatuta, sentsibilizazio kanpainaegin zen. «Gure arteko hainbat pertsonekbizi duten egunerokotasun berezia ezagu-taraztea da asmoa», azaldu zuten.

Multikirol proiektua, abian

LEKEITIO qMultikirol proiektua martxanjarri zuen Udalak urriaren 7an, herrikoeta inguruetako Lehen Hezkuntzako 1. eta2. mailetako ikasleei kirola egiteko ereduhezigarria eskaini nahian.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 53

Page 54: Urtekaria Hitza 2012

AZAROA 2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 54 >

Jendearen ekarpenak entzuteko prestMARKINA-XEMEIN q2013an aurrekontu partehartzaileak egiteko asmoz, batzarrak hasizituzten Markina-Xemeinen. Udala auzoe-tako bizilagunekin batu zen lehenengo, etaherrigunekoekin gero. Premiak entzuteazen helburua, auzo edo kale bakoitzekoen

arazoak eta beharrak ezagutzea eta ekarpe-nak jasotzea. Erretiratuekin, gazteekin etahainbat eragilegaz be batzeko asmoa ager-tu zuten. Ekarpenak jasota, eta Udalkutxazenbatekoa izango den jakinda, auzoz auzoproiektuak azaltzekotan geratu ziren.

Ondarroako kirolsarien izendapenprozesua, martxanONDARROAqOndarroako Uda-lak 2012ko kirol izendapenprozesua martxan jari zuen.Lau sari iragarri zituzten: ur-teko kirolaria (emakumeaeta gizona), urteko kirol tal-dea eta aipamaen berezia.Baldintzak betetzen zituztenguztiek parte hartu ahal zu-tela iragarri zuten.

Legatz kuotaren murrizketaz kezkatuta ONDARROAqAlturako arduradunek kezkaz hartu zuten Euro-pako Batzordeak 2013ra begira legatzaren kuotaren murrizke-taren inguruan egindako proposamena (%32ra arteko jaitsie-ra proposatzen zuen), murriztu nahi zituen kuotak alturakoitsasontziek arrantzatzen dituzten espeziei eragingo zielako.

Kontsumoa indartzeko kanpaina MUTRIKUqMutrikuko Udalak eta Bertan dendari elkarteak2012-2013 Marketing kanpaina jarri zuten martxan, herrikokontsumoa indartzea helburutzat hartuta. «Herritarrokgure erosketak bertan egiten ditugunean, herria bera sus-pertzen dugu», nabarmendu zuten.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 54

Page 55: Urtekaria Hitza 2012

›LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA ›››AZAROA 55

Gasa etxeguztietara eroannahi duteGIZABURUAGAqFalta den etxe-etan gas butanoa sartzekokudeaketan jarraituko zute-la iragarri zuen Gizaburua-gako alkate Jose Luis Azpia-zuk.«Handia dagoen lekuan

nahi dugu ipini bigarren gasbutano kontainerra, gasaetxe guztietara ailegatzeaahalbidetzeko», argitu zuenudalburuak. Horren osteanumeen jolaserako gunea ken-du egingo zutela iragarri zu-ten. «Repsolek egitasmoaaurkeztu behar digu, eta ho-rren zain gaude. Dana udaraorduko eginda egotea nahigenuen, eta Repsol errekla-matu diogu ahalik eta arinenegiteko. Eliza atzean aurrei-kusita dagoen etxebizitzaproiektuak aurera jarraitzenbadu, etxe berri horiek begasa edukiko dute».

Lekeitioko zine eta bideo bilera.

30 film labur lehiatu zirenLekeition Antzarra lortzeko Lekeitio q 30sortzailek partehartu zuten, amateur etaprofesional artean

Euskal zine eta bideo bile-rak 30 film labur jarrizituen jendeaurrean,hamazazpi amateur mai-lan eta hamairu mailaprofesionalean, eta den-denak kalitate onekoakzirela nabarmendu zuenepaimahaiak.

David Benuesek hartuzuen lan onenaren sariaDesentxufatuak filmaga-tik. Benito Ansola saria,

barriz, Irudi mintzatuenhiztegi poetikoa proiek-tuak hartu zuen, eta egile-ei 4.000 euro eman zizkie-ten lana ekoizteko.

Kalitate onaEpaimahaikoek adierazizutenez, kalitate onekolanak izan ziren 35. ekital-dian ikusi ahal izan zire-nak. «Euskal Herrianikus-entzunezko lanekizan duten gorakadarenisla da hori», nabarmenduzuten. Kepa Arruza kul-tur zinegotzi eta epaima-haikidearen esanetan, ira-bazleak aukeratzekoorduan oinarrizkoa da

filma «erabatekoa» izatea,ondo limatutako pieza.«Aspektu bisuala eta fil-maren sinesgarritasunakontuan hartu behar dira,eta publikoak filma sinis-tu egin behar du, helduegin behar zaio».Joseba Zuberogoitia anto-latzaileak, urtero legez,ikuslegoaren erantzunaoso ona izan zela esanzuen. «Jende fidela dugu,eta eguraldia lagun izanez arren, jendea etorriegin da lanak ikusterazein egileei babesa emate-ra». Gainera, egileen etaikusleen gomedioak ain-tzakotzat hartuko zituzte-la aurreratu zuten.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 55

Page 56: Urtekaria Hitza 2012

Lurjauzia etxebizitza baten gainera

MUTRIKU qLurjauzia egon zen azaroan, Mutrikun, eta etxebi-zitzetan kalteak eragin zituen, batez ere baten. Zauriturik ezzen egon, baina autoen joan-etorrian bai eragin zuen, lurraerrepideraino heldu baitzen. Ertzainek bidea itxi zuten, etaudaletako ordezkariak, larrialdietako langileak eta udal tek-nikariak egon ziren lekuan bertan. Arazoa konpondu arte,zirkulazioa semaforo bidez bideratu zuten.

Egitura itxia ipini zieten saregileeiONDARROA q72 metro koadroko egitura itxia ipini zuen EuskoJaurlaritzako Arrantza Sailburuordetzak baxurako itsason-tziak amarratuta egoten diren moilan, berogailuaz etaargindarragaz. Hartara, Ondarroako Saregileen Elkarteakazken urteetan egindako eskariari erantzun zioten.

Harrera elkartea aurkeztu zuten

LEA-ARTIBAIqOndarroan eta Lekeition Harrera elkartea aur-keztu zuten, «preso eta erbesteratu ohiei gizartean duinta-sunez bizi eta egokitu daitezen beharrezko laguntza emate-ko helburuz». Horrelako elkarte bat sortzeko premia aspal-dikoa dela nabarmendu zuten deitzaileek. Lehen bultzadaeuskal preso politiko ohiek eurek eman zioten, eta herritarguztiei egin zieten laguntzeko deia.

Rokodromoak ateak zabaldu zituenMARKINA-XEMEIN qAtxondo kiroldegian, rokodromo berriamartan jarri zuten. Inaugurazio ekitaldian, OndarroakoAurrera Eskalada taldeko hiru lagun aritu ziren umeeieskalatzen laguntzen. Kiroldegiak aurreratu duenez, urta-rrilera arte doan erabiltzeko aukera egongo da.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA56 AZAROA›››

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 56

Page 57: Urtekaria Hitza 2012

AZAROA› 57

Antzerkiaz busti ziren asteburu bitanMUTRIKUqUrteroko hitzorduari hutsik eginbarik, antzerkia agertokira atera zenMutrikuko Antzerkiaz Blai saioetan.Asteburu bitan, hainbat ekitaldiz gozatze-ko aukera eduki zuten, baita herrritarrekprestatutako saioez ere. Hartara, kafe-an-

tzerkiaren bidez taularatu zuten lanaGoizeko izarra taldekoek, mutrikuarrenartean arrakasta duen formula. Tabernaztaberna, Ziriako Andonegiren bi lan an-tzeztu zituzten, haren heriotzaren urteu-rrena gogoan hartuta.

Antxone Telleria,indarkeriarenbiktimaLEKEITIO qSufrimendu Bide-gabeen Biktimen BalorazioBatzordeak indarkeria poli-tikoaren lehen zortzi bikti-mak onartu zituen azaroan.55 eskaera jaso zituzten;horietatik hamaika aztertuzituzten eta zortzi onartu,tartean, lekeitiarrarena.Urte luzeetako bazterketa,diskriminazio eta isiltasuna-ren ostean gertatutakoaonartu eta aitorpena jende-aurrean egitea pausogarrantzitsua dela esan zuenTelleriak, eta oraindik askodagoela egiteko nabarmen-du zuen. 1977ko otsailaren26an, 21 urte egin zituenegunean, hain zuzen be,guardia zibilek burezurraeta aurpegia hautsi zizkio-ten, Lekeition bertan.

Euskal mitologia, kaleraLEKEITIO qAzaroaren 9 eta 10ean, KatuBaltz ospatu zuten lekeitiarrek. Denetarikegon zen: erakusleihoen apainketa, bertso,kanta eta ipuin emanaldiak, txistulariak,txaranga eta beste hamaika kontu.

Babes ofizialeko etxerik ez

LEKEITIO q Telefonica zaharreko lurretaneraikitzekoak ziren babes ofizialeko 162etxebizitzen proiektua gelditu zuen EuskoJaurlaritzako Etxebizitza eta GizarteGaietako sailak, finantziazio faltagatik.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 57

Page 58: Urtekaria Hitza 2012

ABENDUA 2012 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 58 >

Ahozko ondarea eta herri hizkera batzeko hitza MUTRIKU q«Gure herriko adineko jendea el-karrizketatu eta euren euskara eta bizpe-nak jasotzea da gure asmoa». Horrela azal-du zuen Joseba Palenzuela Mutrikuko alka-teak Badihardugu Euskara Elkartearekinazaroan sinatu zuten egitasmoaren mamia.

Hitzarmenaren arabera, udal euskara tek-nikaria izango da elkarrizketak egingo di-tuena, eta Badiharduguko kideek kodeatu-ko dituzte grabaketak. Behin kodeketakeginda, herritar guztien esku jariko dutemateriala ahotsak.comweb gunean.

Luterl taldeakMontañolaomendu zuenONDARROA qUdal erakusketaagertoki zela, 16. komiki jar-dunaldiak prestatu zituenLuterl taldeak. Erakusketan2012an hil zen Joaquim Mun-tañola Puig komikigile kata-lan omendu zuten. Gai nagu-sitzat TBO komiki-aldizka-rian argitaratu zuen Josechuel Vasco aukeratu zuten.

Kontzesio bertso jaialdia egin zutenMARKINA-XEMEINqPunta-puntako sei bertsolari igo ziren fron-toi nagusiko oholtza gainera, Kontzesio jaialdian: SebastianLizaso, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Alaia Martin, ArkaitzEstiballes eta Andoni Egaña. Urtero legez, frontoi bete jendebatu zen bertso ederrez gozatzeko.

Espainiako bandera ipintzera behartutaMARKINA-XEMEINqEspainiako bandera udaletxeko balkoianipintzera derrigortu zuten Markina-Xemeingo Udala, agin-dua bete ezean alkatea gaitasungabetu egingo luketela ze-haztuz. Bilduk eta Aralarrek agerraldia egin zuten, aginduhori herritarren gehiengoaren kontrakoa dela salatzeko.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 58

Page 59: Urtekaria Hitza 2012

›LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2012 URTEKARIA ›››ABENDUA 59

Lehen ekarpenakjaso zituztenUdaleanMUTRIKUqHerriguneko zirku-lazioa arintzea, aparkale-kuak optimizatzea, oinezko-ei lehentasuna emotea etagremioei lana erraztea hel-buru zuen plana aurkeztuzuen Mutrikuko Udalak he-rriguneko merkatari, ostala-ri eta gremioetako ordeka-rien aurrean. Behin-behine-ko planaren arabera, zamalanetarako eta 30 minutura-ko aparkaleku libreak izangodira, 13:00etatik aurrera. Bes-talde, asmo horrek aurreraegiteko Komentu aurrean seiaparkaleku berri ipini behar-ko dira. Gainera, udaltzainenlanak berebiziko garrantziaizango du, etengabeko jarrai-pena eginaz. Joxean Agirre-gomezkorta gobernazio ba-tzordeburuak esan zuenez,herritarren ekarpenei zaba-lik daude.

Durangoko azokako irudi bat

Hamaika lagunen sormenlana egon zen DurangonLea-Artibai eta Mutrikuq24 liburutan etapelikula batendaude bertokoensinadura

Durangoko 47. Euskal Li-buru eta Disko AzokanLea-Artibai eta Mutrikuko24 liburu eta film luze bategon ziren.Autore batzuk oso eman-kor ibili ziren 2012an. Ikusibesterik ez dago Mari EliItuartek eta Miren AgurMeabek Durangorako zeu-katen lan zerrenda luzea. Txomin Agirre ondarru-

tarrarren Garoa erosteko

aukera egon zen (Labayruikastegia); Leire Bilbao-ren, Gaua balkoian etaVictor Arrizabalaga; Car-men Gisasola markinarra-ren Gaur zortzi (Alberda-nia); Karmelo Jaioren Eznaiz ni;Ana Urkizaren Se-kretuaren zaporea;Kir-men Uriberen Mussche;Arantza Ibarraren Zer ger-tatzen zaio eguzkiari? etaTelina, banpiroaren etxe-an;Maribel AiertzarenMara eta iza-saltzailea;Yo-lana Arrietaren Ai, ai, aieta Basajaun eta Martin;Aitzol Astigarragaren Ro-bot mugikorrak: oina-rriak;Mari Eli ItuarterenKika supersorgina eta he-

rensugearen azterketa,Munstroak gure artean etaIzan amets handi, Lili txi-ki; Miren Agur MeaberenEhunzango dantzaria, Zerduzu, Matxangus? Ausar-ten kluba, Borrokalari ar-gitsuak, Tangoa, noizeanbehin, Zeurea da errua, Lacarretera eta Beldur txikijatuna.

Morritson eta Gartziaeuskaraz 3Dn egin den le-hen film luzea aurkeztuzuen Aiert Goenaga onda-rrutarrak. Hain zuzen be,Goenaga ondarrutarrakDurangoko Azokako zu-zendaritza hartu du2012an. Urte gogorra etapositiboa izan dela dio.

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 59

Page 60: Urtekaria Hitza 2012

URTEKARIA 2012-12-14_Maquetación 1 14/12/12 12:46 Página 60