2011ko urtekaria. Antzerkia.

9
NTZERKIA EGITEA ORAIN ETA HEMEN ego- tea da. Gauzak egiatan gerta daitezela era guztietako oholtzen gainean. Unearen zentzu hori harrapatzeko itxaropen eta xedearekin igotzen gara behin eta berriz taulara: gertakizuna xede, ikuskizuna baino gehiago. Azkenaldian aukera ugari izan dut unea modu ho- rretan bizitzeko… euskaraz. Oro har, aukera anitza dagoela sentitu dut sormen ereduei dagokionez, hala antzezlanen nola teatroaren inguruko ekimenen ka- suan. Aurtengo izen pozgarri batzuk aipatzearren: Inorako bidaia, Gure bide galduak, Gloriaren kantua, Larria-kutsakorra-mendebaldekoa, Ttanttaka, Monzon, Kitzikazank-en libertimendua, Tripakiak, Errautsak-i Donostia Saria, ADEL, Eztena, Korrika Kulturala, Antzerkizale eguna, Cafe-Bilbao teatro sarien argita- ratzea, antzerkiaren egoera aztertzeko han-hemen an- tolatu diren mahai-inguruak… Euskarazko antzerkiaren inguruan sormenari dagokionez baikor egoteko zantzu horiek talka egi- ten dute betiko krisiarekin eta azkenaldi luzeko Krisiarekin. Bigarren K honek k-abreorako eta kri- tikarako arrazoi ugari eskaini dezakeen arren, haren ondorio da zirkuitu komertzialen kontzeptua denbora gutxian sakon eraldatu izana, eragina gero eta nabarmenagoa izatea “beltzean” eta formatu txiki-ertainetan dabiltzanen eremuan ere. Pentsa- tzekoa da horrelakoetan Diruaren Kudeatzaileek ezinbestean joko dutela gogoetara, azterketa sa- kona behar duela, adibidez, areto eta antzoki uga- rien sareen erabilerak, baina ez dago horren zantzu- rik. Krisiak ahula kolpatzen du beti: gure kultura izugarri maite dugun herrikoak izan arren kultur arloa bereziki babesgabea da gurean, hainbat kon- tutan Europara begiratu arren Europa (ene aburuz bestetik, arrotz) hartan kultur arloari zor zaion errespetu eta babesetik ezin urrunago dugu inguru gertua, bereziki eredu espainol eskasaren eraginez Hegoaldearen kasuan. Horrelako testuinguru batean zaila du aurrera egitea EHAZE bezalako proiektu batek, zeinak an- tzerkiaren errealitate hori aldatzen eragile izan nahi duen, elkargune eta aukera sortzaile. Euskal antzerkigintzak bere errealitatearen neurriko go- goetak eta apustu sendoak behar ditu, irizpideetan ispilu tranpatirik erabili gabe. Auzolana behar da, baina ez soilik antzerkilarien aldean, baita ere areto, kudeatzaile, kultur eragile eta, oro har, ikus- legoaren artean ere. Garai hobeagoen zain egon gabe, orain eta hemen. antzerkia Oier Guillan antzerkilaria antzerkia NAGORE LEGARRETA Orain eta hemen A

description

2011ko urtekaria. Antzerkia.

Transcript of 2011ko urtekaria. Antzerkia.

Page 1: 2011ko urtekaria. Antzerkia.

NTZERKIA EGITEA ORAIN ETA HEMEN ego-tea da. Gauzak egiatan gerta daitezela eraguztietako oholtzen gainean. Unearenzentzu hori harrapatzeko itxaropen eta

xedearekin igotzen gara behin eta berriz taulara:gertakizuna xede, ikuskizuna baino gehiago.

Azkenaldian aukera ugari izan dut unea modu ho-rretan bizitzeko… euskaraz. Oro har, aukera anitzadagoela sentitu dut sormen ereduei dagokionez, halaantzezlanen nola teatroaren inguruko ekimenen ka-suan. Aurtengo izen pozgarri batzuk aipatzearren:Inorako bidaia, Gure bide galduak, Gloriaren kantua,Larria-kutsakorra-mendebaldekoa, Ttanttaka, Monzon,Kitzikazank-en libertimendua, Tripakiak, Errautsak-iDonostia Saria, ADEL, Eztena, Korrika Kulturala,Antzerkizale eguna, Cafe-Bilbao teatro sarien argita-ratzea, antzerkiaren egoera aztertzeko han-hemen an-tolatu diren mahai-inguruak…

Euskarazko antzerkiaren inguruan sormenaridagokionez baikor egoteko zantzu horiek talka egi-ten dute betiko krisiarekin eta azkenaldi luzekoKrisiarekin. Bigarren K honek k-abreorako eta kri-tikarako arrazoi ugari eskaini dezakeen arren,haren ondorio da zirkuitu komertzialen kontzeptuadenbora gutxian sakon eraldatu izana, eragina geroeta nabarmenagoa izatea “beltzean” eta formatutxiki-ertainetan dabiltzanen eremuan ere. Pentsa-tzekoa da horrelakoetan Diruaren Kudeatzaileekezinbestean joko dutela gogoetara, azterketa sa-kona behar duela, adibidez, areto eta antzoki uga-rien sareen erabilerak, baina ez dago horren zantzu-rik. Krisiak ahula kolpatzen du beti: gure kulturaizugarri maite dugun herrikoak izan arren kulturarloa bereziki babesgabea da gurean, hainbat kon-tutan Europara begiratu arren Europa (ene aburuzbestetik, arrotz) hartan kultur arloari zor zaionerrespetu eta babesetik ezin urrunago dugu ingurugertua, bereziki eredu espainol eskasaren eraginezHegoaldearen kasuan.

Horrelako testuinguru batean zaila du aurreraegitea EHAZE bezalako proiektu batek, zeinak an-tzerkiaren errealitate hori aldatzen eragile izannahi duen, elkargune eta aukera sortzaile. Euskalantzerkigintzak bere errealitatearen neurriko go-goetak eta apustu sendoak behar ditu, irizpideetanispilu tranpatirik erabili gabe. Auzolana behar da,baina ez soilik antzerkilarien aldean, baita ereareto, kudeatzaile, kultur eragile eta, oro har, ikus-legoaren artean ere. Garai hobeagoen zain egongabe, orain eta hemen.

antzerkia

Oier Guillanantzerki lar ia

antz

erki

a

NA

GO

RE

LEG

AR

RE

TAOrain eta hemen

A

Page 2: 2011ko urtekaria. Antzerkia.

antzerkia K R O N O L O G I A

46

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Fenix hegaztia. Krisi ekonomiko garaia bizi dugu. Krisi honek alabaina, hainbat krisi estaltzen edoislatzen ditu. Nondik begiratzen den. Egoera ekonomiko larriak ideiak zorrozten edo kamusten ditu. Nolaekiten zaion buru. Antzerkia beti omen da krisian, horregatik-edo, lausoan iragan ohi da gure artean.Antzerkia alabaina, krisi sozialak (eta krisi suerte guztiak) hobekien islatzen dituen arte ekimena da. Krisiakkrisi, aldian aldian, taula gainean berpizten den espresioa. Fenix hegaztia.

Txotxongilo konpainiakBilboko Campos antzokian

2011-01-05. Hainbat txotxongilokonpainiek emanaldiak eskaini zituz-ten Bilboko Campos antzokiko Ku-pula aretoan. Txotxongiloak Iganderodeituriko ziklo honetan hamabi kon-painiek hartu zuten parte, guztira 34emanaldi ikusi ahal izan ziren zikloan.

Kilikolo zirku taldearen Motx ikuskizuna

2011-01-23. Kilikolo zirku taldeakMotx ikuskizuna estreinatu zuen.Hamabost minutu inguruan ekial-deko europarren inguruko estereoti-poak azaldu zituzten Aritz Amilibiaeta Laetitia Boumeddane protagonis-tek.

Antzerkia literaturan

2011-02-24. Pako Aristiren Azkenneuronaren heriotza eta Xabier LopezAskasibarren Piztu gabeko zigarroaobrek irabazi zuten ex aequo, CafeBilbao teatro laburreko saria.Hurrenez hurren, Erruduntasunfaltsua eta Lan antidramatikoa gaiakagertu zituzten bi obrek.

Espazio hutsakVictoria Eugenian

2011-02-01. Higa antzerki konpai-niak Espazio hutsak antzezlana eskainizuen Donostiako Victoria Eugenia an-tzokiko Club aretoan. Amaia Lasakduela hamaika urte plazaratutako Ge-roaren aurpegiak (EHU) liburuko poe-metan oinarrituta. Egileak jorratutakogaiei mugimendu eta ahotsa jarri ziz-kieten Arantxa Monux, Kristina Ro-pero eta Maria Alonso aktoreek.

Nick Maritxu Nick Bartoloantzezlanaren estreinua

2011-02-04. Glu Glu antzerkiekoiztetxearen Nick Maritxu NickBartolo antzezlana estreinatu zen Ber-garako Zabalotegi antzokian. Ylenia

Baglietto Maritxu da eta Ugaitz Ale-gria Bartolo. Maritxu eta Bartolo bigaztek Interneten txateatzeko erabi-litako ezizenak izan ziren.

Down sindromea duengazte baten bizitza

2011-02-09. Dar-Dar taldeak AsierZinkunegik zuzendutako Etzi antzez-lana eskaini zuen Donostiako AntzokiZaharrean. Down sindromea duengazte baten eta bere familiaren egune-roko bizitza islatu zuen obrak KarlosLinazasororen izen bereko liburuan oi-narriturik Aktoreak Asier Oruesagasti,Jose Ramon Soroiz, Pilar Rodriguezeta Gorka Zufiaurre izan ziren.

Korrika Kulturalaren irriaurpegia

2011-02-10. Alondegiko Auditoru-mean estreinatu zuten Itziar Lazkanok

zuzendutako Sekula Bai! antzezlana,Korrika Kulturala egitarauaren ba-rruan. Ikuskizunak ezinbesteko etaerantzunik gabeko gaiak umore kutsubatekin taularatu zuten Loli Astoreka,Eduardo Gabiñe eta Mikel Losada,Lander Otaola eta Galder Perez akto-reek, Maitane Zalduegi koreografiazarduratu zen.

Libertatealibertimenduaren bidez

2011-02-15. Donapaleun jokatu zenLibertimendua. Kitzikazank antzerkitaldea, Burgaintzi, Amikuzeko musi-kariak eta ikastolako kideak arituziren festan. Libertimenduaren bidezNafarroa Behereko betiko ihauteriaberreskuratzen aritu ziren, duela bos-pasei urte Garazin hasi zirenez geroz-tik.

Ray eta Nick Xentimorik gabe munduan

2011-01-22. Ray eta Nick kantu-tik dantzara eta pasadizotik aben-turara munduan ibili ondoren,Euskal Herrira heldu ziren: Xenti-morik gabe da haien ibileren berrimodu umoretsuan emateko ikuski-zuna. Ray eta Nick, Ramon Agirre

eta Inazio Tolosa ziren. Ikuskizu-nari Xentimorik gabe deitu baziotenere, aurpegi bakarreko bi txanpo-nak dira eta txanpon bereko lauaurpegiak. Asier Sotak zuzenduzuen antzezlana,testua beriz, PakoAristik ondu zuen.

Inazio Tolosa eta Ramon Agirre aktoreak.

Page 3: 2011ko urtekaria. Antzerkia.

Donostiako dFeria jaialdiaberriturik

2011-01-17. Aldaketekin heldu zenDonostiako dFeria jaialdia. Iaz, uda-tik negura pasa zuten arte eszenikoenjaialdia, duela bi urteko edizioanbaino egun bat gehiago iraun zuenekitaldiak. Emanaldiak Victoria Eu-genian, Gazteszenan eta Lugaritz are-toan izan ziren. Euskal Herriko tal-deez gain, Espainiako, Frantziako etaKoreako konpainiek ere parte hartuzuten.

Metrokoadroka taldearenazken obra

2011-02-24. Hura ez da lekua antzez-lana estreinatu zen ErrenteriakoNiessen aretoan, Korrika Kulturalarenbarruan, Metrokoadroka sormen talde-

aren azken obra. Oier Guillanek etaAsier Sarasolak poemak errezitatu zi-tuzten, Ander Fernandezen musikaketa Idoia Beratarbideren margolanek la-gunduta. Iñigo Ortegak, bere aldetik,antzeztu egin zuen.

Erki JardunibarkoAntzealdien 34. edizioa

2011-03-02. Eibarko Antzerki Jardu-naldiek 34. edizioa bete zuten. An-tzerki emanaldiak 18 konpainia profe-sionalek eman zituzten, gainerakoakunibertsitateetako taldeek jokatuakizan ziren.

Bi Harriz Lau Xori festibalaMiarritzen

2011-03-22. Bi Harriz Lau Xori festi-bala ospatu zen Miarritzen. Euskal He-

rriko eta beste herrialdetako dantza,musika eta antzerkia izan ziren ikus-gai eta entzungai. Portugalgo OqueS-trada taldea eta Sorkun izan ziren,besteak beste. Haurrentzat saiorik ereizan zen: Théâtre des Chimeres kon-painiak Baba zango horiak antzezlanaeskaini zuen.

Desamodio istorio batenkronika

2011-03-24. Desamodio istoriobaten kronika da Gloriaren kantua an-tzezlana. Khea Ziater taldearen obraDurangon eskaini zuten San Agustinkulturgunea estrainkoz. Aktoreek biprotagonisten (Gloria eta Takk) bi-kote harremanaren garai onenak etatxarrenak interpretatu zituzten hitz,kanta eta dantzaren bitartez.

Sagar biltzea antzerkiobra batean

2011-03-25. Beatriz Miro eta Mo-nika Torrek Iruñeko Udalaren Hau-rrentzako Antzerki Testuen lehiaketaSagar biltzailea lanarekin irabazi on-doren, Iruñeko Nafarroako AntzerkiEskolan jokatu zuten, Mikel Mikeorenzuzendaritzapean.

Artedrama Euskallaborategia

2011-03-25. Artedrama Euskal La-borategia (ADEL) antolatu zuen Ar-tedrama arte eszenikoen plataformakAulestin, herriko eragileekin elkarla-nean. 2006an sortu zen ADEL, eus-karaz lan egiten duten antzerkigileeta antzerkizaleek izan ditzaketenkezka eta beharrei erantzuten saiatzenden ekimena.

K R O N O L O G I A a n t z e r k i a

47

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Donostiako dFeria jaialdian, besteak beste, Euskal Herriko, Frantziako eta Koreako

konpainiak izan ziren.

Page 4: 2011ko urtekaria. Antzerkia.

Gernikako bonbardaketagogoan

2011-03-25. Gernikako bonbardake-taren ondorengo orduak antzeztu zi-tuzten gernikarrek, gertakaria jazo ze-netik 74 urte bete ostean. CarlosPanerak zuzendu zuen Gernika sutanikuskizuna. 150 bat herritarrek an-tzeztua, Jon Lopategik, Xabier Amu-rizak, Onintza Enbeitak, Edorta Jime-nezek eta Eneritz Artetxek idatzitakotestuen bitartez.

Lipus eta Colina Irri zikloan

2011-05-04. Nafarroako AntzerkiEskolak Euskarazko umoreari eskaini-tako Irri Zikloa Lau 2011 jaialdia jo-katu zen, Iruñean. Udalak Nafar Ate-neoaren eta antzerki eskola berarenlaguntzaz antolatuta, era guztietakohamar ekimen eskaini zituzten, denakeuskaraz eta umoreari lotutakoak. Sus-trai Colina bertsolariak eta AnderLipus aktore eta antzerkigileak emanzioten hasiera zikloari, Erregea eta Bu-foia antzezlanarekin.

Antzerkia Gurutzetakoospitalean

2011-05-04. Arrigorriagako Clowneta Pailazo Jaialdiaren 16. edizioa os-patu zen. Orotara Euskal Herriko etanazioarteko hogei taldek parte hartuzuten jaialdian. Nalua Clown bikoteakireki zuen egitaraua, Gurutzetako os-pitalean jokatu zen Globoflexia eta pai-lazoa ikuskizunarekin.

Euskal Haziak elkarteaantzerkia ereiten

2011-06-06. Euskal Haziak elkarteelebidun katolikoak euskal antzerkia-

antzerkia K R O N O L O G I A

48

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Trapu Zaharra-ren Bira-Bira, Deabru Beltzak-en The Wolves eta Corrado Massaciren

(argazkian) txotxongiloak izan ziren ikuskizun aipatuenetako batzuk. / D. BLANCO

Page 5: 2011ko urtekaria. Antzerkia.

ren 10. Astea antolatu zuen, Ipar Eus-kal Herriko eta bereziki Lapurdikohogei bat eskolatan. Egunez, ikastur-tean landutako obrak eskaini zizkie-ten eskola batzuek besteei. Gauetan,eskoletan egindako lanaren osagarrigisa, Ziburu, Azkain, Senpere etaUrruñako ikasleek agerraldi publi-koak egin zituzten astean barrena.

Burdin aroa Arriagan

2011-06-09. Aukeran konpainiakArriaga Antzokiarekin elkarlaneanBurnia ikuskizuna estreinatu zuen.Unai Elorriaga idazleak egin zuen gi-doia Edu Muruamendiaraz konpai-niako zuzendariak eskatuta. BurdinakBizkaiaren eta Euskal Herriaren histo-rian izan duen garrantziaz jabetuta,honen historiako pasarte bakoitzariatal bat eskaini zioten obran.

Massaciren txontxongiloikuskizuna, besteak beste

2011-06-09. Hamar auzotako kaleeta plaza ezberdinetarako 32 ikuski-zun antolatu zituen Donostia Kultu-rak. 22 konpainiaren 24 ikuskizun

hartu zituen barnean Antzerkia Ka-lean 2011 programak. Besteren ar-tean, Trapu Zaharra konpainiarenBira-Bira, Deabru Beltzak konpainia-ren The Wolves eta Corrado Massacirentxontxongiloak izan ziren ikuskizunaipatuenak.

Juan Ortega saritu zuten

2011-06-10. Juan Ortega EibarkoNazioarteko Antzerki Jardunaldienzuzendariak jaso zuen Euskal Akto-reen Batasunaren Besarkada Saria,euskal antzerkian egindako lanarenesker onaren adierazgarri.

Antzerkia Antiguoko Doka Kafe Antzokian

2011-06-14. Euskarazko AntzerkiJardunaldiak antolatu zituzten Do-nostiako Antiguo auzoko Doka KafeAntzokian, Andraka antzezlan labu-rrarekin eta horren osteko euskarazkobakarrizketekin. Azken euskaldunalana ere aurkeztu zuen Etxakama an-tzerki taldeak.

Mikelazuloko eztenkadak

2011-06-24. Eztena antzerki jaialdiaantolatu zuen Errenteriako Mikelazulokultur elkarteak. Hirugarren urtez,antzerkia ardatz izan zuten hainbatekitaldirekin osatu zen egitaraua; tar-tean, hitzaldiak eta antzerki saioakizan zirelarik.

K R O N O L O G I A a n t z e r k i a

49

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Ez Dot Hiru taldeko

Patxo Telleria eta Mikel Martinez.

Page 6: 2011ko urtekaria. Antzerkia.

Zortzi antzezlan eta dantzaikuskizun plazara

2011-07-06. Nazioarteko kale an-tzerki jaialdiaren 22. edizioa ospatuzen Lekeition. Zortzi antzezlan dantzaikuskizun plazaratu zituzten atzerrikoeta euskal antzerki taldeek. Clowna,akrobaziak, dantza garaikidea, sua,umorea, eta poesia eskaini zituen egi-tarauak.

200 herritarrek parte hartuzuten Pastoralean

2011-07-19. Telesforo Monzoni bu-ruzko Pastorala jokatu zuten larrain-darrek. Jean Bordaxar kantariak ida-tzitako antzezlanean 200 herritarrekparte hartu zuten molde batez edobestez: 97 jokalari edo aktore, hama-zazpi dantzari, hamalau musikari, ha-mabi jantzi egile eta beste ehun batlaguntzaile.

Euskarazko lan bakarra EzDot Hiru taldearena

2011-07-19. Zortzi emanaldiz osa-tutako umorezko antzerkia eskainizuen Bilbo Alhondegiak Bilboko AsteNagusian. Aste Nagusiko euskarazkolan bakarra Ez Dot Hiru taldeak es-kaini zuen. Patxo Telleria eta MikelMartinez aktoreen eskutik.

Ortzai laborategiaantzerkia esperimentatzen

2011-08-03. San Fermin festak bu-katu ostean, abuztuan, Harresiarenklasikoak antzerki zikloa aurkeztuzuen Ortzai antzerki eta zine laborate-giak. Zikloari hasiera emateko, Sa-lome; Oscar Wilde-ren obraren ikuski-zuna egon zen ikusgai, Ortzailaborategiaren lokalean.

Izendapen polemikoa

2011-08-09. Jose Mari Asin GayarreAntzokirako zuzendari berri gisa auke-ratu izanak (orain arteko Zizurko kulturetxeko zuzendaria, aktore lanetan erearitua) kulturaren kudeaketaren ingu-ruko eztabaida piztu zuen.Nafarroakoaktore, gestore eta zuzendariek kudea-keta kulturako profesionalen eskuetanegon behar dela pentsatzen zuten-eta:“Inork ez du zalantzan jartzen osasunzentro baten zuzendaritza profesionalbatek kudeatu behar duenik eta kultu-ran ere gauza bera gertatu beharkoluke” esan zuen Victor Iriarte sortzaile,ekoizle eta antzerki zuzendariak.

Ertza konpainiaren Act ofGod obraren xedea, ironia

2011-09-15. Asier Zabaletaren zu-zendaritzapean egindako obran,

Noemi Viana, Lorentxa Iturralde,Asier Zabaleta eta Eneko Gil izan zirendantzariak eta protagonistak. Obrakoelkarrizketak ehuntzeko HarkaitzCano, Ander Lipus eta Xabi Erkiziarenlaguntza izan zuen Zabaleta zuzenda-riak. Dantza eta elkarrizketaren bidezerlijioari buruzko galderak plazaratzeada Ertza konpainiaren Act of God obra-ren xedea, ironia puntu batekin.

Aspaldiko Gure bidegalduak tauletan

2011-10-06. Dejabu antzerki kon-painiak Gure bide galduak obra estrei-natu zuen Donostiako Lugaritz kulturetxean, Magisteritza ikasketak egiteradoan neska baten gogoetak ditu ar-datz antzezlan berriak. Miren Alkala,Iñigo Aranbarri, Maria Alonso, UrkoRedondo eta Ainara Gurrutxaga izanziren aktoreak; eta Arantxa Vicedomusikariak ere parte hartu zuen.

Kubatarrak Euskal Herrian

2011-10-08. Gasteizko NazioartekoAntzerki Jaialdian 32 obra eskaini zi-tuzten orotara, horietatik bi euskaraz.Kabia konpainiaren Euria esan etaeuria erortzea izan zen bi horietako bat.Antolatzaileek Alicia Alonso koreo-grafoaren parte-hartzea nabarmenduzuten. Kubako Ballet Nazionalarekinetorri zen Gasteizera. Konpainiakozuzendaria da Alonso.

Haizearen kontra

2011-10-13. Tanttaka antzerki tal-deak Ipar haizearen kontra obra estrai-natu zuen Bilboko Arriaga antzokian.Daniel Glattauer idazlearen Gut gegenNordwind eleberrian oinarritua, Inter-netez elkar ezagutu duten bi lagunenarteko harremana du ardatz istorioak.Antzezlana Fernando Bernuesek zu-zendu zuen. Joseba Apaolaza, KikeDíaz de Rada eta Itziar Atienza akto-reak izan ziren protagonistak.

Latinoak Iparraldean

2011-10-13. Antzerki latinoameri-kar eta franko-iberiar garaikideari es-kainitako Translatines jaialdiaren 30.edizioa ospatu zen Baionan. Iaz Txi-leko antzerkigintza izan zen protago-nista, hamabi ikusgaietatik sei berta-koak izan zirelarik.

antzerkia K R O N O L O G I A

50

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Iker Ortiz de Zarate Ortzai antzerki eta zine laborategiko zuzendaria eta Oscar Wilde.

Page 7: 2011ko urtekaria. Antzerkia.

D A T U A K antzerkia

51

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Sarituak

Errautsak obraren antzerkilari sarituak. Soroiz, Muguruza eta Apaolaza goraipatu zituzten

Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurraga sarituek.

Amale Arzelusek jaso zuen 2011ko Antzerkizale Saria. Iñaki Bergara Pio saria eskuetan duela.

Errautsak antzezlanak irabazi zuenDonostia Antzerki Saria.

2011-03-11. Le Petit Théâtre de Painek, Artedra-mak eta Dejabuk elkarlanean sortutako Errautsak an-tzezlanak irabazi zuen Donostia Antzerki Saria. Ai-nara Gurrutxaga, Ander Lipus, Manex Fuchs, MirenGaztañaga, Urko Redondo eta Ximun Fuchs dira ak-toreak. Hiru taldeko kideek gorpuztutako obrak urteosoa iraun zuen herriz herri, arrakasta handiz.

Aitarekin bidaian antzerki lanak Max Saria jaso zuen.

2011-05-10. Arantxa Iturbek eta Agurtzane Intxau-rragak irabazi zuten Max antzerki saria, Euskal Autoreonenaren sailean, Aitarekin bidaian obrarekin. Kordo-ban (Espainia) egindako sari banaketan gogoan izan zi-tuzten antzezlana taularatzen duten Hika Teatrokohiru aktoreak: Javier Muguruza, Jose Ramon Soroizeta Joseba Apaolaza.

Amale Arzelus omendu zuen EHAZEk

2011-09-29. EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale El-karteak antolatuta, Antzerkizale Egunaren bigarrenedizioa egin zen urrian Mungian. Amale Arzelus (Do-nostia, 1924) euskaltzaleari eman zioten iazko Antzer-kizale Saria, urtetan euskarazko antzerkia bultzatzekoegindako lanagatik. Sarituak antzerkilariek berarekikoerakutsitako esker ona adierazi zuen pozarren.

Iñaki Bergarari Txalo Saria

2011-11-20. Iñaki Bergara Piori eman zioten Azpeitiko29. Euskal Antzerki Topaketetako Txalo saria, aktoregisa egin duen ibilbidearengatik. San Agustin kulturgu-nean, Pilar Aizpitarte aktorearen eskutik jaso zuen garai-kurra. Horrekin batera, Uztarria Komunikazio TaldeakBergarari eskainitako liburuxka biografikoa aurkeztuzuen, Monika Juaristik idatzia.

AIN

HO

AR

EZ

AN

O

Page 8: 2011ko urtekaria. Antzerkia.

antzerkia I R I T Z I A K

52

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Aitor MazoAktorea

Arantxa IurreAntzerkigilea eta La mujer en las artes escénicasen Euskadi, siglo XX. Teatro liburuaren egilea

Ez dago 35 urte kotizatuduen artista bat bera ere

olitikaren eragina handia da. Lehenaldian ema-kumea okerrago zegoela irudi dezakeen arren,nire ustez emakumea diktadura garaian egon

zen egoerarik okerrenean, bai antzerki alorrean, baitabeste alorretan ere. (...) Aurretik, ordea, emakumeekEAJren babesa zuten, antzerkia ideologia abertzalea etaherrialde-ideia zabaltzeko egiten zelako. Alderdi poli-tiko baten babesa izatean, gizarteak ere hobeto onar-tzen zituen, baina diktadura garaian emakume antzezleedo antzerkigile izatea izan zitekeen gauzarik txarrenazen.

Emakumeok sortzaile sentitzen gara, gure lana gus-tatzen zaigu eta ez zaigu interesatzen desberdintasunaikustea, gizonen eta emakumeen artean bereizketarikegin nahi ez dugulako. Baina une honetan ikuspegihori okerra delakoan nago; errealitatea ikusten ez ba-duzu, ez duzu errealitaterik aldatzen (...). Biziki sines-ten dut gizartea antzerkiaren bitartez alda daitekeela.“Zinemara edo antzerkira nire kontuetan ez pentsa-tzeko joaten naiz” esaldia, tentelkeria hutsa da.

Euskonews & Media, 2011-07-22

Diktadura garaianemakume antzezle izatea

ilbon bizi naz, ahal dodan neurrian; baina, Ma-drilera joaten naz beharrera. (...) Hemen ez dagolan handirik guretzako. Ez dago antzerkirik, ez

zinemarik, ez produkzinorik, eta Euskal Telebistan...Aktoreek txiste antzera erabilten dogu Euskal Telebista-ren leloa: Etxean zaude. Bai, etxean gagoz. Danok itxaro-ten, lana noiz helduko zain. Baina, hori oso tristea da.Geldi dago dana.

Artisten egoerea larria baino larriagoa da. Lan egitendabenek be, sarritan ez dabe kobretan, udalek ez dabe-lako ordaintzen edo atzerapen luze-luzeekaz ordaintzendabelako. Hemen artisteak ez dauka ezelango babesik.Gure baldintzak patetikoak dira. Ez dozu topauko 35urte kotizau daben artistarik. Bat bera be ez dozu to-pauko. Eta kobretan dozunaren parte handia Ogasunakeroaten dau. Hutsaren hurrengoak gara. Kirolagaz kon-paraketea egiten dodanean, sutan ipinten naz.

Bizkaie, 2011-06-03

P

B

123P

EO

PLE

.ES

KU

LTU

RK

LIK.E

US

KA

DI.N

ET

Page 9: 2011ko urtekaria. Antzerkia.

I R I T Z I A K antzerkia

53

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Aktualitatearen alde ezberdinakkonbinatuko dizkizugu asteroARGIA. Kalitatezko prentsa independentea

Jaso ezazu Euskal Herriko

astekaria hilabetez [email protected] · 943 37 15 45

Pio Ortiz de PinedoEskena elkarteko lehendakaria

Ainara GurrutxagaAktorea

Gaztetxoenantzerkia

ste dut ez dela mezu edo alda-rrikapenik gabeko euskal an-

tzerkirik. Bere historiari errepara-tzen badiogu, arrakasta izan dutenobrek arauari jarraitzen diote. Denaden, ez da antzerki politikoa, ez be-deren tesidun antzerkiaren zen-tzuan. (…) Ez dakit antzerkia lelopolitikoa izan daitekeen, baina zer-bait idazten denean, publiko jakinbatentzat egiten da.

Le Journal du Pays Basque2011-04-04

Antzerkipolitikoa?

ste dut askotan gutxietsi egi-ten dugula gorputza, eta gure

gorputzean gorputz asko daude;XXI. mendean dago, baina historia,pertsonaia eta gertaera horien guz-tien ondorio bat da gure gorputza;beraz, gure buruak baino askoz eregehiago daki, askoz ere memoriahandiagoa du. Nire sentipena dagorputzari benetan entzunda infor-mazio pila ematen dizula.

Berria, 2011-02-28

Gorputzarenmemoria

me eta gaztetxoen antzerkian,lan bat egiten ari da, baina ez

da nahiko. Antzerki taldeek ez dugujakin inguruarekin harreman era-ginkor bat izaten, eta ziurrenikgaldu egin dugu garai batean gizar-tearen partetik eduki genezakeennolabaiteko atxikimendu edo ba-besa. Lan handia egin behar duguhor. Udaletako kultura teknikarienardura ere bada: artista eta publikoaharremanetan jartzeko eginkizunadute.

Gara, 2011-02-07

Antton LukuAntzerkilaria

U

U

U

CO

NA

CU

LTA.G

OB.M

EX

DE

JAB

U.O

RG

BO

BE

DM

E