hik hasi · 2017-06-23 · 68. zenbakia. 2002ko maiatza hik hasi‚7 ‚‚ baina bakoitza bere...

43
hik hasi hh ELKARRIZKETA: JOHN CLEGG • K@ZET@ ALDIZKARI ELEKTRONIKOA ARGAZKIAK ETA MATEMATIKA • HIK HASI UDAKO TOPAKETAK • JULIA FERNANDEZ ZABALETA 68 3 euro 2002ko MAIATZA euskal heziketarako aldizkaria GAIA Zientzia abstraktua ala ulergarria?

Transcript of hik hasi · 2017-06-23 · 68. zenbakia. 2002ko maiatza hik hasi‚7 ‚‚ baina bakoitza bere...

hik hasihh

E L K A R R I Z K E T A : J O H N C L E G G •K @ Z E T @ A L D I Z K A R I E L E K T R O N I K O A• A R G A Z K I A K E T A M A T E M A T I K A •H I K H A S I U D A K O T O P A K E T A K •J U L I A F E R N A N D E Z Z A B A L E T A

683 euro • 2002ko MAIATZA euskal heziketarako aldizkaria

GGAAIIAAZientz ia

abstraktua ala ulergarria?

68. zenbakia. 2002ko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚3

5 editoriala

6 kronika

8 gaia

ZIENTZIA, ABSTRAKTUA ALAULERGARRIAFisika-Kimika eta Teknologia BerriakOreka taldea eta Rafa Muñoa

16 elkarrizketaJOHN CLEGG

24 esperientziakKazeta aldizkari elektronikoa sarituduteXabi Ballarena eta Nora Salbotx

28 esperientziakArgazkiak eta MatematikaJesus Mari Goñi

30 teknologia berriakSoftwarearen azterketa eta sailka-penaIker Laskibar

33 berriak

39 eskolako zertzeladak historianJulia Fernandez Zabaleta maistranazionalistaIrene Lopez-Goñi

Argitaratzailea:XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 37.14.08

Fax: 943/ 37.21.54. Posta Elektronikoa: [email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690 Koordinatzailea:Joxe Mari Auzmendi Erredakzioburua:Ainhoa Azpiroz Erredakzio batzordea: Mikel Estonba, Arantxa Goiburu, Mari Karmen Irastorza, Kristina Mardaraz, Josi Oiarbide, Fito Rodriguez, MaiteSaenz, Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulkariak: Imanol Agirre, Abel Ariznabarreta, Bego a Bilbao, Mariam Bilbatua, Felix Basurko, Xabier Isasi, IreneLopez-Go i, Izaskun Madariaga, Kepa Perez Urraza, Lore Erriondo, Idoia Fernandez, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Juanjo Ota o eta Pruden Sudupe.

Diseinua:TRAM¥Graf!kMaketazio, aurreinpresioa:Xangorin.Inprimategia:ANtzA S.A.L.Azaleko irudia: Laborategian (Ikor Kotx).Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Onetsia 2002 /V/2 . Kopurua: 3.500 ale

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke.hik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

aurkibidea8

gaiaZIENTZIA: ABSTRAKTUA ALAULERGARRIA Zientziaren irakaskuntza modu ulergarriago eta era-kargarriagoan lantzeko metodologiaren berri ematen

digute Oreka taldeko kideek. Eta Rafa Mu oakFisika eta Kimikaren irakaskuntzan teknologia

berriak nola erabil daitezkeen proposatzen digu.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACION,UNIVERSIDADES E INVESTIGACION

16elkarrizketa

JOHN CLEGGBritania Handiko Londreseko hizkuntza aholku-

lari honek National Literacy Strategy proiektua

azaltzen digu.

68. zenbakia. 2002ko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚5

editoriala

Pilar del Castillo ministrak Oi-narrien txostena garatzean erabil-tzen duen kalitatekontzeptuak eu-rek ezarritako emaitzen neurgai-luari begiratzen dio soilik.

Hezkuntza munduan gabiltza-nok, irakasteaz gain badakigu zeingarrantzitsua den heztea ere. Hezi-keta gabeko irakaskuntzak jakin-tsuak sor ditzake, baina garbi dagomunduak jakintsuak baino pertso-nak behar dituela eta pertsona ho-riek jakintsuak badira, askoz hobe.

Horregatik, kalitate hitzak ezinditu ikasle bakoitzaren ahaleginaketa daraman prestatze prozesua a-haztu, ezin du ikasleak bizi duenherriaren hizkuntza eta kulturarenezagutza eta bizipena alboratu, e-zin du ikastetxe bakoitzak ezartzenduen hezkuntza proiektua kon-tuan hartu gabe utzi, ezin du... etaegiten du.

Horregatik guztiagatik, hik hasik

bat egiten du Bilbon maiatzaren4an Hezkuntza, geurea eta solida-rioa lelopean egindako manifesta-zioan irakurritako idatziaren ideianagusiekin. Idatziak honela zioen:

Hezkuntza, geurea eta solida-rioa

Gaur hemen manifestatu ga-ren milaka euskal hiritarron iri-tziz, PPko Gobernuak Kalitate Le-gea deitzen duen hori azkenik in-darrean jartzea lortzen badu,gainditutzat ematen genituen ga-raietara itzuliko gara.

Badakigu jakin manifestaziohonetan parte hartzeko deia egindugun erakundeon artean ez da-goela erabateko adostasuna Hez-kuntzako ministra espainolakaurkeztutako txostenaren edukiaaztertzerako orduan. Hala ere, Le-gearen ezarpenak ekarriko lituz-keen ondorio larriak kontuan har-

Hezkuntza geurea etasolidarioa

Jakintsuak bainopertsonak beharditugu, eta pertsonahoriek herriko hizkuntzan eta kulturan badirajakintsu, askoz hobe

tuz batu egin gara eta gaurko mo-bilizazio handi hau burutzea lor-tu dugu.

EZ esan diogu eta esango dioguLege honi, EZ inposizioari, EZ uni-formizazioari, EZ atzerakuntzari.

BAI esango diogu, ordez, gizar-te kontsentsu zabal eta jarrera in-tegratzailearen bitartez, hainbestekosta zaigun eta oraindik gera-tzen zaigun horretan sakontzenjarraitzeari. Kalitatezko hezkun-tza, euskalduna, euskararen era-bilpenaren normalkuntzan au-rrera egin eta egungo elebitasune-tik eleaniztasunera irekiko dena,desberdintasun sozialen gaindi-tzailea, integratzailea eta parte-hartzailea, geuri dagokigun gi-zarte etakultur eremutik, EuskalHerritik, egituratu eta antolatuta-ko hezkuntza. Hori da gure bidea.

Bilbon, 2002ko maiatzaren4an.

maiatza

6 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

kronikaD e n a k k a l i t a t e a z m i n t z o d i r a ,

Lanbide Heziketarenaldeko apustuarekindarraite administra-zioek

Lanbide Heziketako ikasle kopu-rua handitu doa eta lan munduarekikolotura gero eta sendoagoa da. Hori da,bederen, Nafarroako Gobernuko Hez-kuntza kontseilariak eta Eusko Jaurlari-tzako Hezkuntza sailburuak adierazidutena. Administrazio biek LanbideHeziketaren aldeko apustua egiten ja-rraitzeko asmo irmoa agertu dute.

Jesus Laguna Nafarroako Gobernu-ko Hezkuntza kontseilariak azalduta-koaren arabera, Nafarroan LanbideHeziketako titulua ateratzen duten ha-mar ikasletatik bederatzik lehen urteanlortzen dute lana. Nafarroako Hezkun-tza Departamentuak eta Enplegu Insti-tutuak elkarrekin egindako azterketabateko datuak dira. Beronen arabera,lana aurkitzeko espezialitate egokie-

nak Jarduera Fisikoak, Ibilgailuen Man-tenimendua eta Ekoizpenen Zerbitzuaketa Mantenimendua dira. Alderantziz,lana gehien itxaron behar izaten dute-nak Dekorazioa eta Argazkigintza etaKultur eta Gizarte Zerbitzukoak dira.

Lagunaren hitzetan “azterketa ho-netako datuek baieztatzen dute mer-katura egokitutako eskaintzak egitenari garela Lanbide Heziketan, hau da,industriatik jasotzen diren beharrakbetetzen ari garela”.

Angeles Iztueta Eusko JaurlaritzakoHezkuntza sailburuak aditzera emandu 2010. urtean egongo diren lan es-kaintzak asetzeko ikasleen %70ak Lan-bide Heziketa ikasi beharko duela.Etorkizunean lan egiteko modua era-bat aldatuko dela azaldu du, lanpos-tuak mugikorragoak izango direlarik.Horrek oinarrizko formazio ona eta lanmundura egokitutako prestakuntzaanitza eskatzen du, eta egun egiten deneskaintza ildo horretatik doala azpima-rratu du.

Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian30.323 gazte matrikulatu dira aurtenLanbide Heziketan, iaz baino 1.115gehiago. Matrikulaziorik handienaizan duena Fabrikazio Mekanikoa izanda, eta horren atzetik Elektrizitatea etaElektronika eta Administrazioa. Kopu-ru txikiena jaso dutenak, berriz, Ehun-gintza, Jantzigintza, Larrugintza etaItsasoko eta Arrantzako Jarduerak izandira.

Udabiltzak 18.030 eurotakodiru laguntza emango dio

Baionako Bernat Etxeparelizeoari. Diru hori lizeoko

hornidura berria bermatzekoerabiliko da, hau da, Internet

sarea osatzeko,Dokumentazio Zentroaantolatzeko eta sareari

lotzeko... Udalbiltzako Batzorde

Eragileak aditzera emanduenez, Euskal Herriak ez du

oraindik hezkuntza sistemapropiorik, eta Udalbitza

Euskal Herriko lehenadministrazio nazionala

izanik, hezkuntza propioazehazteko bidean hainbat

urrats egiten ari da.Proposamen ugari aztertu

dituzte, eta horietako bat izanda Bernat Etxepare

lizeoarena.Lizeoko zuzendariak euskarak

teknologia berrietara jalgieta Europan behar duen tokia

aldarrikatzeko beharraazpimarratu zuen, eta

Udalbiltzak emandako diruahorretara bideratuko dutela.

68. zenbakia. 2002ko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚7

b a i n a b a k o i t z a b e r e i k u s p e g i t i k

On Martxelok, nere maisuak, gauza oso ga-rrantzitsu bat erakutsi zidan, norberarekikoeta norberaren printzipioekiko zintzotasu-na, besteekiko leialtasuna eta egoera eta le-ku guztietan duintasuna mantentzeaJon Idigoras

Milaka lagunek emandiote ezetza KalitateLegeari

Hezkuntza, geurea eta solidarioalelopean milaka lagun elkartu zirenBilbon maiatzaren 4an egin zen mani-festaldian. Euskal Herriko hezkuntzaalorreko eragile ia guztiek hartu zutenparte: EHIGE, Ikastolen Elkartea, Sor-tzen-Ikasbatuaz, Sarean, BIHE, IkasleAbertzeak, EILAS, ELA, LAB, CCOOeta UGT sindikatuak. PP ez beste gai-nontzeko alderdi politikoek ere bategin zuten protestaldiarekin eta jendeandarekin batera hainbat politikaribertaratu ziren: Eusko JaurlaritzakoHezkuntza sailburu Anjeles Iztueta,EAJko Josune Ariztondo, IU-EBko O-sacar Matute, PSE-EEko Isabel Celaa,EAko Gorka Knörr, Batasunako TasioErkizia... Beste hainbat gizarte eragi-letako kideek, gurasoek, ikasleek etairakasleek ere Bilboko kaleak bete zi-tuzten.

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko sarepublikoko ordezko euskaldunakkexu dira datorren urteko LanEskaintza Publikoaren inguruanadministrazioak hartu duen neurribat dela eta. Hizkuntz eskakizunikgabeko irakasleentzat Iralerendeialdi berezia eskainiko du 2002-2003 ikasturtean, eta hori ondoikusi dute. Aldi berean, ordea,baztertuak sentitu dira, beraientzateuskara maila hobetzeko Rikastaroa eskaintzeko neurri berekoesfortzurik ez duelako egin.Ordezkariek adierazi dutenez, “adosgaude erdaldunak Iralen sartu etaeuskara ikasteko neurriakhartzearekin, baina HE2 (BigarrenHizkuntz Eskakizuna) dugunoi ere,R ikastaroa eskaini beharkoligukete hizkuntza hobe dezagun.Euskal Herri honetan, sarritan,euskaldunak gara kaltetutagertatzen garen bakarrak”.Sindikatuetako informazio iturrienarabera, gutxienez 4,7 milioieuroko gastua izan daiteke batereeskakizunik gabeko ordezkoakeuskalduntzeko ekimenaren kostua(urte osoko liberazio bakoitzak36.000 euro pasatxo balio du).Bestalde, irakaskuntza pribatuanmaiatzaren 17, 28 eta 29rakogreba deialdia egin du ELAk.Arrazoia 2002ko hitzarmenarennegoziazio haustura da. Iazkoabenduan hasi ziren hitzarmenalantzen patronalarekin, bainaotsailaren hautsi zirennegoziazioak. ELAren helburuak dira langileen lanbaldintzen eta soldatarenhomologazioa lortzea; lanaldialaburtzea; hezkuntza berezikolaguntzaileen egoera hobetzea; etaHaur Hezkuntzako langileakhitzarmenean sartzea.

Hezkuntza, geurea eta solidarioalelo nagusiarekin batera beste hainbatere ikusi ahal izan ziren: Guk, geurehezkuntza” Uniformizaziorik ez; etaEuskal hezkuntza nazionala aurre-ra. Amaieran beste pankarta alternati-bo bat zeramaten hainbat pertsona ja-rri ziren manifestazioaren buruan.Euskal hezkuntza sistema nazionalazeritzon pankartaren atzean zihoaze-nek “protestaldiaren lelo desnazio-nalizatuaren aurka benetako hez-kuntza sistema euskalduna” aldarri-katu nahi izan zuten.

Manifestaldiaren deialdia egin zu-ten erakundeek aitortu zuten beraienartean ez dagoela erabateko adosta-sunik Hezkuntza ministroak aurkez-tutako txostenaren edukia aztertzera-koan. Hala eta guztiz ere, guztiak kal-tegarritzat jotzen dute PPk ezarri nahiduen lege berria eta inposizioaren,uniformizazioarne eta atzerakuntza-ren kontrako adierazpen garbia egindute. Horren aurrean, defendatu etaaldarrikatzen dutena da “kalitatezkohezkuntza, euskalduna, euskararenerabilpenaren normalkuntzan aurre-ra egin eta egungo elebitasunetik ele-aniztasunera irekiko dena, desber-dintasun sozialen gainditzailea, inte-gratzailea eta parte-hartzailea, guridagokigun gizarte eta kultur eremu-tik, Euskal Herritik, egituratu eta anto-latutako hezkuntza”.

8 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

GAIAZientziaabstraktua ala ulergarria?

68. zenbakia. 2002ko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚9

Fisika, Kimika, Matemati-ka formulak, zenbakiak,zientzialariak, teoremak, es-perimentuak, laborategia, le-geak zientzia edo ikasgaihoriek horrelako kontzeptue-kin lotu izan dira. Eta ikaslegehienentzat ez dira erakar-garriak, zailak, arraroak,urrutikoak eta abstraktuakbaizik.

Ikuspegi horri bueltaeman nahian elkartu zirenOreka taldean Jenaro Guisa-sola, Rafa Azkona, EmilianoMujika eta Mikel Etxaniz Biga-rren Hezkuntzako irakasleakduela 15 urte inguru. Hurbila-goko metodologia bat lantzenhasi ziren, irakasleek gustu-rago irakats zezaten eta ikas-leek ere gogoz ikas zezaten.Osatu zuten materiala bildueta testu liburuak argitaratuzituzten Erein argitaletxea-rekin, eta hainbat kongresu-tan izan dira euren metodolo-gia azaltzen.

G

Oreka taldearen sorreraDuela 15-16 urte Bigarren Hez-

kuntzan Fisika eta Kimika irakastenzebiltzan lau irakasle elkartzen hasiziren: Jenaro Guisasola, Rafa Azkona,Emiliano Mujika eta Mikel Etxaniz.Garai hartan euskaraz zegoen mate-rial urria zela-eta, elkarren artean ma-teriala trukatzen eta osatzen hasi ziren.

Elkarretaratze haiek beste hainbatkezka eta arazo planteatzeko baliaga-rriak izan ziren, eta hainbat arazo ko-mun zituztela ohartu ziren. Laurakkonturatzen ziren ikasleek ez zutelainteresik Fisikako eta Kimikako gaie-tan, oso gutxi ulertzen zutela eta asko-tan hormari ematen zizkiotela azalpe-nak. Kezka orokorra zen, guztiena,bai eskola publikoan, pribatuan zeinikastolan, eta horren inguruan haus-nartzen eta eztabaidatzen hasi ziren.

Estatu mailako kongresuetara joa-ten hasi ziren, beste didaktika taldebatzuekin harremanetan jarri ziren etapoliki-poliki euren materiala garatzenjoan ziren. Taldeko bik gai horri bu-ruzko doktorego tesia egin zuten, etaErein argitaletxeak beren materialare-kin testu liburuak argitaratu zituen.Oreka taldeak zientzia gelan aplika-tzeko beste metodologia bat proposa-tzen du, hots, irakaskuntzan Fisikarieta Kimikari buruz dagoen ikuspun-tua aldatzea.

Zientzia errealitatetikabiatzen da

Klaseetan egiten zutenetik abiatu-ta sortu dute metodologia berria. “Fi-sikako eta Kimikako eskoletan zer egi-ten genuen eta zer gertatzen zitzai-gun komentatzen hasi ginen” diote

Oreka taldeko kideek. “Formulak etalegeak irakasten genizkien ikasleei,eta haiek ikasi eta aplikatu, hori egi-ten zuten, ezer ulertu gabe. Gure us-tez, ordea, zientzia ez da hori. Zien-tziak badu bere abiapuntua, garape-na eta emaitza, eta hori guztia eza-gutu behar da, prozesu osoa. Azkenfinean, zientzia abentura bat da:problema bat daukagu eta problemahori ebatzi egin behar dugu”. Prozesuhorren abiapuntuari ematen diote ga-rrantzia, hots, hasierako egoera pro-blematikoari. Egoera hori gizartekoarazo bat denez, zientziak horri eran-tzuna emateko balio du, hots, gizarte-ko gertaerekin lotuta dago. “Askotanpentsatzen dugu Fisika eta Kimikazeruan edo ez dakit non daudela, ezdutela loturarik egunerokotasunare-kin, eta hori uste okerra da. Historianzehar zientziak izan duen funtzioaaztertzen badugu, nahiko argi ikus-ten dugu zientziak ebazten dituenproblemak errealitatearekin eta egu-neroko bizitzarekin lotuta daudela”.Adibide bat jarriz frogatzen dute Ore-kako kideek lotura hori: Isaac Newto-nek ezagunak diren legeak asmatu etadefinitu zituen, baina askotan ez daki-gu, eta klaseetan ez da esplikatzen, le-ge horien oinarrian arazo bat zegoela.Kasu hartan, Ingalaterran garai hartanmerkataritza aktibitate oso garrantzi-tsua zen eta itsasontziak erabiltzen zi-ren horretarako. Normalean kostal-dean ibiltzen ziren, urrunduz gerogaltzeko arriskua baitzuten. Izuga-rrizko arazoa zeukaten norabideakhartzeko eta itsasoan orientatzeko.Arazo hori ebazten zuenari saria es-kaini zitzaion. Horrela, bada, Newton

Zientziaren irakaskuntza:abstraktua ala ulergarria?

10 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

ikerketa horretan oinarritu zen etaarazoa konpondu zuen legea defini-tzea lortu zuen, eta ordainsaria iraba-zi. “Newtonen legearen oinarrian gi-zarteko arazo bat zegoen, ez zen eze-rezetik sortu. Guretzat hori da zien-tzia eta hori da eskolak ematean era-kutsi behar duguna” diote ziurtasu-nez. “Azken finean, legeak soluzioakdira, baina hori azken pausoa da.Eta ez da hori soilik erakutsi behar,garapen osoa baizik”.

Prozedura edo ikuspegi hori ez ja-rraitzeak ondorio garbi bat dakarreladiote Orekako kideek: ikasleek ez di-tuztela beraien eguneroko bizitzakoeta eskolako munduak elkarlotzen,hots, elkarren artean zerikusirik ezduten bi bide parelelo direla beraien-tzat. Adibide garbi batez azaltzen di-gute hori. “Oso ohikoa da gorputzenerorketaren kasua. Bi gorputz bota-tzen baditugu, badirudi astunena le-henago iritsiko dela lurrera. Ikasleekhori uste dute. Orduan, irakaskuntzatradizionala jarraituz formula ba-tzuk irakasten zaizkie astuntasunakez duela eraginik azaltzeko, berdinerortzen direla astunak direnak etaez direnak. Masa ez da aipatzen for-mula horretan, eta ez bada hori espli-zituki esaten, agian ikaslea ez daohartu ere egingo masa agertzen ez

denik. Berak badaki problema hori e-bazteko formula hori aplikatu beharduela, ikasiko du eta nota ona aterakodu. Baina bere bizitzan zehar harrihandia lehenago erortzen dela pentsa-tzen jarraituko du. Izan ere, formulahorrek azaldutakoa ez du lotzen bizi-tzan zehar funtzionatzeko dituen es-kema alternatiboekin”.

Sarritan unibertsitateko ikasleekhorrelako oinarrizko ideia okerrakizan ditzaketela diote, eta kasu ho-rretan, galdera pixka bat mozorrotuzgero edota bizitza arrunteko egoerabat jarriz gero, ez dutela hain garbiikusten eskolan ikasitakoarekinduen lotura. Ondorioz aldatu gabeduten beren eskema propio eta oke-rrarekin erantzuten dute. “Hiru ur-tez Fisika edo Kimika ikasten aritu,azterketa guztiak gainditu, klasekoeskemak ondo sartuta eduki, eta ha-la ere beren eskema propioa ez dutealdatzen. Zergatik? Ez delako hasie-ratik azalaratu problema eta bimunduen arteko erlazioa”.

Horregatik, zientzia eta egunero-ko bizitza uztartzeari izugarrizko ga-rrantzia ematen diote. Izan ere, zien-tziak ez du gauza teorikoa izan be-har, gelan ikasten dena soilik eta ge-ro ezertarako balio ez duena. Alde-rantziz, eguneroko bizitzan gertatzen

diren hainbat gauza esplikatzekoizan behar du: bentosek nola fun-tziontzen duten, globo aeroestatikobat nola ibiltzen den, zergatik jartzenduen aerosoletan 50ºCtik gora ezindela eduki eta abar.

Testu liburuakIkuspegia aldatzeaz gain, hori

gauzatu ahal izateko baliabideak es-kaintzea da Oreka taldearen asmoa,eta testu liburuak hori gogoan izan-da argitaratu dituzte.

Beste testu liburuekiko berezita-sun nabarmenena irakaslearentzatduen gida da. Gida horretan adieraz-ten dira metodologia eta ebaluaziosistema.

Oro har, egiten duten plantea-menduak urrats jakin batzuk jarrai-tzen ditu. Lehenengo egoera proble-matiko baten aurkezpena egiten dagalderak eginez. Ikasleen mailaraeta interesetara egokitutako proble-mak izan ohi dira. “Ezin ditugu New-tonek planteatzen zituen proble-mak aurkeztu klasean, ezin dituguplanteatu zientzialariek buruandarabiltzaten problemak, ikasleei e-gokitutakoak baizik. Horregatik,zubi bat egiten dugu zientziako pro-blemen eta klasean planteatutako-en artean, hots, transposizio didak-tikoa deritzana egiten dugu”. On-doren, egoera hori gidatzeko etaebazteko jarduera ugari planteatzendira: eztabaidak, praktikak, taldeka-ko lanak, planteamenduak sorrara-zi… Eta azkenean ondorioztatzendiren ebazpenak zientziako legeakedo printzipioak izaten dira. “Bainaikasleek badakite nondik datozeneta zertarako balio duten”.

68. zenbakia. 2002ko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚11

GGAIAZientziaabstraktua ala ulergarria?

Prozesu horretan ikasleak diraprotagonista eta irakaslearen zereginagarapen horretan laguntzea da. “Betiesaten dugu neska-mutilek gehiagoegin behar dutela , eta hori bultzatzendugu. Gauzak kontatzen bainogehiago beraiei eginarazten saiatzengara; beraiek egin dezatela ikerketaeta teorema atera”.

Lehenengo pausoa beharra sor-tzea dela diote, problema bat aurkez-tea. Arazoa konpontzeko tresna ego-kiak ez dituztela ohartzen direnean,horien bila abiatzen dira, azkeneanlegeak edo ereduak aurkitzera edoosatzera iritsiz. “Gertukoa duten isto-rio bat aurkezten diegu. Adibidez,ikasle talde bat txalupa batean itsaso-ra joaten dela, ikasle bati giltzak eror-tzen zaiola eta hondoratu egiten di-rela. Problema edo gaia da zergatikhondoratzen diren giltzak. Ikasleakhipotesiak botatzen eta aztertzenhasten dira: koloreak eta formak baal dute eraginik? Aztertu eta eraginikez dutela egiaztatzen da. Masak ba aldu eraginik? Gauza astunak ez dirabeti hondoratzen, itsasontziak adibi-dez. Horrela jarraituz, ondorio bate-ra iristen gara: flotagarritasuna bal-dintzatzen duena gorputzaren den-tsitatea dela”.

Garrantzitsuena da ez direla has-ten dentsitatea= masa/bolumena delaesanez, alderantziz baizik: beharra

sortu eta horri erantzuteko prozesuaabian jarriz iristen dira legera.

Ebaluazioa ere aldatu egi-ten da

Planteamendu aldaketak ebalua-zio sistemaren aldaketa dakar, eta ho-ri garrantzitsua dela diote taldekide-ek. “Metodologia aldatzen bada, eba-luazioa ere aldatu egin behar da. E-baluatzeko erak ikasteko erarekin lo-tura eduki behar du”.

Helburuak planteatzen dituzten mo-mentuan pentsatzen dute zer ebaluatukoduten, eta horren baitan egiten dute plan-teamendu orokorra.“Ebaluazioa jarrai-tua da, eguneroko lanaren jarraipena e-giten da eta probak sarri-sarri egiten di-tugu”.Ebaluatzeaz gain, ikaslearen diag-nostiko zehatza egiten dute.

Beren liburuetan, irakasle gidan,ikasgai bakoitzean ebaluaziorakoeredu eta adibide bat proposatzen du-te, irakasleek nondik nora joan beharduten jakin dezaten.

Emaitzak onak diraUrte dezente daramatzate meto-

dologia horrekin, eta pozik daude lor-tutako emaitzekin. “Metodologia tra-dizionalarekin eskola porrot handiadagoela ikusten dugu, eta gure meto-dologiarekin gutxiago. Horren ingu-ruko datuak baditugu. Inolako za-lantzarik ez daukagu modu tradizio-nalean baino interes gehiago eta ja-rrera hobea sortzen dela”.

“Zientziakebazten dituen

problemak erre-alitatearekin

eta egunerokobizitzarekin lotu-ta daude. Azken

finean, legeaksoluzioak dira,

baina hori azkenpausoa da. Etaez da hori soilikerakutsi behar,

garapen osoabaizik”

Ondoren, DBHko 3. mailan lantzenduten gai baten nondik norakoa agertu-ko digute.

Unitate didaktikoaNolakoak dira materialak barrutik?

Helburu didaktikoakUnitate edo gai bakoitzean argi

eduki behar da zer landu nahi den. Ho-rretarako, asmoak helburu didaktikoe-tan enuntziatzen dira:

1. Gasekin esperimentatuz, berenezaugarri eta propietateez jabetu, zen-bait gertaera azaltzeko edo aurresateko.

2. Gasen portaera azaltzeko eraikidugun eredua ezagutu eta zenbait gerta-era esplikatzeko erabili, eredua erreali-tatea azaltzeko irudikatzen dugula uler-tuz eta azalpen horiek eta gertaera errea-lak bereiziz.

3. Likido eta solidoen ezaugarriak es-perimentatuz, gasentzat eraiki den ere-dua likido eta solidoei egokitu.

Egoera problematikoa“Pertsona batzuk neguan Pirinioeta-

ra joan dira. Han izoztutako laku bat to-patu dute eta gainean eskiatzen ibili dira.Udan, berriz, laku bera urtuta dago”.

Zer gertatu zaio izotzari? Zergatik ur-tu da? Zergatik urtzen da ura?

Hortik abiatuta hasten gara aztertzenura nolakoa den barrutik, tenperatura al-datzen zaionean zer gertatzen zaion ja-kiteko.

Eskema alternatiboak de-tektatu

Lehen pausoa ikasleek zein eskemaalternatibo dituzten eta zer dakiten jaki-tea izango da. Horretarako, solido, liki-do eta gasek zein ezaugarri dituztenidazten dute: ba al duten bolumenik, etamasarik, eta pisurik, forma finkoa ala al-dakorra duten, eta bolumena finkoa alaaldakorra duten.

Jarduera hori hasieran egiten dute,eta gero, ikerketan zehar, itzuli egiten di-ra zuzentzeko eta osatzeko.

Gaia landuHasierako ebaluazio hori egin ondo-

ren, gas egoera aztertzen hasten dira, be-rau sinpleena delako, nahiz eta ezeza-gunena izan.

Esperientziak eta ikerketakHainbat esperientzia planteatzen di-

ra ezezagunak eta zalantzakorrak direnezaugarriak egiaztatzeko.

1- Gasek ba al dute bolumenik?Laborategira joan, ontzi bat hartu,

plastilinarekin hermetikoki itxi, enbutubat jarri, ura bota eta ura ez da sartzen.Zergatik? Airea dagoelako. Airea atera-tzen ez bada, ura ez da sartzen. Orduan,aireak lekua okupatzen du. Beraz, gasekbadute bolumena.

2- Gasek ba al dute masik?Puztutako bi globo balantza baten

gainean jartzen dira eta bat zulatu egitenda. Hustutzen den heinean balantza de-sorekatu egiten da. Pisu gehiago du puz-tutakoak besteari airea atera zaiolako.Beraz, gasek badute masa.

3- Gasek forma aldakorra ala fin-koa dute?

Puztutako globoek forma desberdi-na izan dezakete. Beraz, gasek forma al-dakorra dute.

4- Gasek bolumena aldakorra alafinkoa dute?

Airez beteta dagoen xiringaren mu-turra hatzez itxi eta enboloa dezente sardaiteke, gasa konprimatuz, edo ateradaiteke, gasa zabalduz, airerik atera edosartu gabe. Gasen bolumena, beraz, al-dakorra da.

5- Beste ezaugarri batzuk lantzen di-ra: dentsitate oso txikia, presioa, tenpe-raturaren eragina.

TeoriaGasen ezaugarriak guztiz esperi-

mentalki ikusi ondoren, teoria dator. Be-raiek sortutakoa da, beraiek ondoriozta-tzen dutena esperimentatu dutenarenondoren. Eta ez zaie hasieran botatzen.

12 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

Aplikaziorako ariketakTeoria aplikatzeko hainbat ariketa

egiten dira ondoren. Askotan teknikoakizaten dira, bizitzan dauzkagun tresneknola funtzionatzen duten ikustekoak:bentosa bat, globo aerostatikoa, bizikle-tako puzgailua...

EreduakGasak ezagututa, ondoren beren ba-

rruko egiturari buruzko eredua osatubehar dute ikasleek. Ereduek zientziangarrantzi handia dute eta gertuko adibi-de baten bidez argitzen da honen esa-nahia.

“Ikasle bati opari bat egin diote lagu-nek. Baina oparia jasotzeko, kaxa ba-ten barruan zer dagoen asmatu egin be-har du. Ezin du ireki, noski, eta barruanegon daitekeenaren irudi mental bategiten hasten da. Baina horretarako,informazioa lortu behar du, kaxa mu-gituz, astinduz... Hala, agian kanikakdirela pentsatzen du, baina soinua ezda beirarena, leunagoa baizik. Or-duan, zilar-paperezko bolatxoak izandaitezkeela pentsatzen du. Ez daki ziur ha-la direnik, ezin duelako zuzenean behatu,baina daukan informazioaren arabera ha-la dirudi. Eboluzioa ikusten da; daukan in-formazioa erabiltzen du barruan egon lite-keenaren ideia bat egiteko.

Informazio gehiago lortu ahala ideiaaldatzen doa. Kaxa gogor astindu ondo-ren, bolatxoek astunagoak, potoloago-ak dirudite. Beharbada plastilinazkoakizango dira, itsats daitezkeelako”.

Adibide horrekin egindakoa egitenda gasekin. Ikasleek ez dakite gasak no-lakoak diren barrutik, baina badakitenola portatzen diren eta zein ezaugarridituzten. Beraz, informazio horretatikabiatzen dira eredua osatzeko.

LikidoakGasekin egindako prozesu bera egi-

ten da likidoekin.

SolidoakAzkenik, solidoekin ere prozesu

bera jarraitzen da.

Adibide praktiko bat

Fisika eta Kimikaren irakaskun-tzan, gaiaren berezko zailtasuna delaeta, zailtasunak eta erronkak egon dirabeti:

- alderdi kontzeptualetan; zeren Fi-sika eta Kimika natura ereduen bidezazaltzen saiatu izan gara, eta eredu ho-rietan esperimentatu eta ikusi ezin di-ren kontzeptuak ere landu behar dira:bektoreak eta beraien arteko eragike-tak, atomoak eta molekulak… Esan ohida Kimikan hiru mundu ezberdin el-kartzen direla: mundu mikroskopikoa,mundu makroskopikoa eta mundu sin-bolikoa.

- alderdi metodologikoetan; zerenzientzian, esperimentala izanik, meto-dologia edo irakaskuntza tradizionalaerabili izan da, teorikoa. Badirudi, edohala uste dute askok, esleitutako epe la-burrean irakaskuntza tradizionala ego-kitzen dela ondoen irakatsi behar denkontzeptu multzo handira. Baina, esanohi da entzuten denaren oso zati txikiagogoratzen dela, ikusten denaren pro-portzio handiagoa eta esperimenta-tzen denaren handiagoa oraindik.

Artikulu honetan aipatzen den soft-wareari buruzko informazioa Interne-ten aurki daiteke; horretarako, bilatzailebatera joan (Yahoo, Altavista, Google...)eta softwarearen izena idatzi. Horrela,zein web orrira joan jakingo duzue.

Hona hemen Interactive Physicsprogramarekin eraikitako simulazioa,non abiadura bektoreak agertzen diren.

Kasu honetan, gorputza mugitzenikusiko genuke eta berarekin bateraabiadura bektorearen bilakaera nola-koa den.

Interactive Physics Fisikaren ira-kaskuntzarako dagoen software one-netakoa da.

68. zenbakia. 2002ko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚13

Eta horretan ginela, teknologia be-rriak irakaskuntzan sartzen hasi dira.Eta teknologia berrien artean, Inter-net. Teknologia berriak etorri eta ge-ratu egin dira; ez dago atzerabiderik.

Teknologia berriek irakaskuntza-ikaskuntzan erabil daitezkeen aukeraberriak ekarri dituzte. Baina, nola ate-ra etekina aukera horiei?

Teknologia berriek eskaini-tako baliabideak

Goazen ikustera gaur egungo tek-nologia berriek ematen dituzten au-keren adibide batzuk.

GGAIAZientziaabstraktua ala ulergarria?

Rafa MUÑOAZarauzko Lizardi institutuko irakaslea

Fisika eta Kimikaren irakaskuntzaeta teknologia berriak

14 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

Interneten zenbait baliabide inte-resgarri doan eskura daiteke zientzia-ren irakaskuntzarako.

OpenTeach enpresak zenbait ba-liabide erabiltzen uzten du. Baliabidehorietan zenbait fenomeno eta kon-tzeptu fisiko eta kimiko ikus daitezke.

Hona hemen horietako bat:

Youngen simulazio horretanikasleak zenbait aldagai (uhin luze-ra...) erabil ditzake fenomenoa alda-tzeko eta lege fisikoak ondorioztatze-ko bide bat izan daiteke.

Simulazioaren bidez bestela oso

zaila den esperimentu bat erreplika-tzen dugu eta lege fisikoak ondorioz-tatzeko aukera daukagu.

Esan bezala, OpenTeach etxekozenbait simulazio eskura daude doaneta Internet Explorer edo Netscape-ren bidez ikus daitezke Java applet-akdiren programa txiki hauek.

ChemLab programak kimikako la-borategi birtuala jartzen du gure eskura.

Laborategi birtual horrek esperi-mentuak eraikitzeko aukerak ditu.

Kasu honetan, azido-base balora-zioa egiteko ekipamendua dago erai-

kita; beheko ontziari pH-metro batere jarri zaio, uneoro pH-ren aldaketabehatzeko.

Saio hau laborategian egin daite-ke. Saio birtualak duen abantaila na-gusiena bere azkartasuna da; klase or-du batean bi edo hiru saio ezberdinegin daitezke. Gainera, programa be-rak momentuan ematen du balorazio-kurba.

Eredu molekularrak mundu mi-kroskopiko eta ikustezinaren bisuali-zazioa ematen digu, atomo eta mole-kulen inguruko ulermena errazteko.

Badaude beste programa batzuk,ikasten laguntzea helburu dutenak.Buruz ikasi behar denean, asko lagun-tzen du ikaste prozesu hori joko eranlantzen.

Honela, Chemical Formula Tutorprogramaren helburua ez da simula-zioa eraikitzea, formulazioa ikastenlaguntzea baizik.

Formulazioaren inguruko softwa-reekin hizkuntzaren arazoa plantea-tzen da, gehienak ingeleraz daudela-ko eta euskaraz ezer ez dagoelako.

68. zenbakia. 2002ko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚15

GGAIAZientziaabstraktua ala ulergarria?

Ikusten denez, Fisika eta Kimikakoedozein gai lantzeko badaude softwa-reak eta era askotan laguntzen dute:

- kontzeptuak buruz ikasi behardirenean;

- ikusten ez diren objektuen itxu-rak ulertzeko (atomoak, molekulak);

- zientziak asmatutako objektuakfenomenoetan integratzeko (bekto-reak);

- laborategietan zailak diren (edodenbora asko eskatzen duten) feno-menoak simulatzeko;

- aldagaien manipulazioz legeakondorioztatzeko;

- ...Baliabideak egon badaude, baina

Interneteko munduan barreiaturik. Baal dago baliabide horiek bildu eta sail-katzen dituen erreferentzia tokirik?

Galdera horri erantzuna emannahian, webgune bat eraiki nuen(eraikitzen ari naiz oraindik), baliabi-deetara joateko ataria izan daitekee-na. Bere helbidea http://www.za-rautz.com/rafamunoa da eta baliabi-deak kurtsoka eta gaika dituzue sail-katurik. Hor agertzen diren baliabidebatzuk euskaraz daude (apunteak,ariketak...) eta beste batzuk kanpoko

loturak dira. Momentu zehatzetan la-guntza eman dezake atari honek.

Alderdi metodologikoakTeknologia berrien baliabideak

hor daude eta beste berri batzuk sor-tzen ari dira. Baina nola erabili baliabi-de horiek egungo eskoletan?

Faktore metodologiko asko sar-tzen dira hor jokoan.

Alde batetik, baliabide horiek ge-lan bertan integratzea komeniko litza-teke eta ez gela berezietan (informati-ka gelak) aparte egotea. Horrela, ba-liabideak ikustea eta esperimentuakegitea gelako dinamikan txertaturikegongo litzateke.

Bestalde, nahiz eta gehienbat me-

todologia tradizionala erabili, baliabi-de horiek ematen duten aukerak on-do aprobetxatzeko metodologia erai-kitzailea erabili beharko litzateke ba-tzutan, eta saioak egin gida didaktiko-ak jarraituz. Gida didaktiko horietaninformazioa eta aktibitateen sekuen-tziak bildu beharko lirateke.

Baliabideak Interneten egonik,etxerako bidaltzen diren ariketetan si-mulazio horiek erabiltzea gero etaarruntagoa izango da.

Dena den, teknologia berriekinesperimentatuz (eta askotan hankasartuz) jakingo dugu zein den beraue-tan trebatzeko bidea, eta irakaskun-tza-ikaskuntza prozesuetan nola apli-katu jakitekoa ere bai.

Teknologiaberriek Fisikaeta Kimika lan-tzeko baliabide-ak eskura jar-tzen dizkigute

16 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

JohnClegg

E

Gai jakinetako irakasle askok

ez diete inoiz eskatu beraien

buruei definizio bat egiteko, eta

are gutxiago ikasleei

irakatsi

Londreseko hizkuntza aholkularia

68. zenbakia. 2002ko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚17

18 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

JohnClegg

E

Zer da Ingalaterra eta Galesekoeskola guztietan ezarrita dagoenNational Literacy Strategy delakoestrategia?

Orain dela lau urte ezarri zen estra-tegia horren ardatza alfabetatze ira-kaskuntzako metodologian aldake-tak eginez irakurketa eta idazketamaila igotzea da. Eta horretarako, ika-si ahal izateko funtsezkoa den hiz-kuntza beste modu batera landu be-har da eskolan. Orain dela bi urte Bi-garren Hezkuntzako ikastetxeetaraere zabaldu genuen eta horri KS3 (Oi-narrizko 3. Fasea) deitzen diogu.

Zein izan ziren ekimen hori mar-txan jartzeko funtsezko arrazoiak?

Alde batetik, gobernuak parte-hartze zuzena eta zabala izatea meto-dologia horretan. Eta bestetik, lehenesan bezala, eskoletako alfabetatzemaila igotzea, eta horretarako, hiz-kuntzaren lanketan ordura arte kon-tuan hartzen ez ziren hainbat alor ain-tzat hartzea irakasle guztiek, bai hiz-kuntzakoek eta baita gaikakoek ere.

Hizkuntzaren zeharkakotasunadei al geniezaioke horri?

Bai, alfabetatzea ez da irakurtzeneta idazten ikastea soilik; entzumenaeta mintzamena ere biltzen ditu etabaita ikaskuntzako hizketaren kalita-

Britania Handiko es-koletan National Lite-racy Strategy izenekoestrategia jarri zutenabian orain dela lau urteLehen Hezkuntzako ikas-tetxeetan eta orain bi ur-te Bigarren Hezkuntza-koetan. Irakurketa etaidazketa mailak igotzekosaiakera da berau. Horre-tarako, hizkuntzaren ze-harkakotasunean oina-rritzen da, hau da; hiz-kuntza funtsezkoa da es-kolan ikasi ahal izateko,baina hizkuntza ez daohiko lau trebetasune-tan (entzumena, ahozko-tasuna, irakurketa eta i-dazketa) soilik gauza-tzen. Ikasteko estrate-giek, ezagutza ahalbide-tzen duten prozesuek etakontzeptuek ere hizkun-tzarekin harreman zuze-na dute eta horiek ereirakatsi behar zaizkieikasleei. Hori guztia dahizkuntzaren zeharkako-tasuna.John Clegg Londresko

hizkuntza aholkulariakIkastolen Elkarteak an-tolatutako Euskararenerabilera jardunaldietanaurkeztu zuen NationalLiteracy Strategy etahorren inguruko xeheta-sunak eman dizkigu.

Gureestrategia

martxan jartzeakirakasleari

eskatzen dioikasleari eskatzenzaion hizkuntzaeta ikaskuntza

eskaera nagusiakzehaztea etaikasgai hori

irakasterakoanikasleei eskaerahoriek betetzenlagunduko dietenariketak sartzea,hots, hizkuntza

erabiltzenirakastea

68. zenbakia. 2002ko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚19

te alfabetatua ere, nola ikasleen arte-ko hizketa hala ikasle eta irakasleenartekoa. Alfabetatzea osotasunean es-kolako ikaskuntzaren oinarri mo-duan hartzen dugu, gaien arteko etagaietako oinarri moduan.

Horrek zer egikizun eskatzen dioirakasleari gelan?

Estrategia martxan jartzeak irakas-leari eskatzen dio ikasleari eskatzenzaion hizkuntza eta ikaskuntza eskae-ra nagusiak zehaztea eta ikasgai horiirakasterakoan ikasleei eskaera ho-riek betetzen lagunduko dieten arike-tak sartzea. Beste modu batera esan-da, hizkuntza erabiltzen irakastea.

Esaten ari naizena zera da: hizkun-tza eskolako ikaskuntzarako beha-rrezkoa dela eta ikasleei ez diegula la-guntzen hizkuntza behar adina erabil-tzen. Hizkuntzan bereziki garrantzi-tsua da hizkuntza trebetasun moduan(entzumena, mintzamena, irakurme-na eta idazmena), ikasteko teknikamoduan eta prozesu kognitibo etakontzeptu moduan, bai gai espezifi-koetan eta bai hizkuntza akademikoorokorrean. Orduan, hizkuntza ga-rrantzitsua bada, irakasle guztiek ja-kin behar dute hizkuntza garapenaeta kontzeptuzko garapena nola ger-tatzen den.

Zergatik diozu ikasleei ez zaielalaguntzen hizkuntza trebetasunakerabiltzen?

Ikasleei zenbait lan egitea eskatzenzaie. Maila baxuenetan, adibidez, tes-tua irakur dezaten eskatzen zaie. Bainatestua irakurtzeak zer esan nahi du? De-nok dakigu horrek ikasleak hainbatgauza egiteko gai izatea esan nahi due-la. Esate baterako, aurretik jakitea izen-buruetatik zeri buruz joango den tes-tua; paragrafoen egitura erabiltzea pa-ragrafoak zeri buruz joango diren ira-gartzeko; lokailuak erabiltzea testua-ren antolaketa logikoa jarraitzeko; hitzezezagun baten testuingurua erabil-tzea bere esanahia asmatzeko: loturakegitea izenordainen eta horien modu-ko aurrekarien artean; eta abar.

Garbi dago irakurketa kontzep-tuaren azpian trebetasun gehiago ez-kutatzen direla eta ez dizkiegu azpi-trebetasun horiek irakasten. Gauzabera gertatzen da entzumena, mintza-mena, idazketa eta beste hizkuntzatrebetasunekin ere. Horien guztienazpian dauden trebetasunak ikasleekbeste nonbait ikasi dituztelakoan ego-ten gara.

Emango al dizkiguzu adibidegehiago?

Adibidez, ikasteko tekniken ingu-ruan pentsatzen dugu ikasleek hain-bat gauza egin behar dituztela: infor-mazioa non aurkitu jakin (liburutegia,Internet…); liburutegien kasuan txar-tela erabili eta ordenagailu bidezkobilaketa egin; zenbaki sistema ulertu;liburuak gaiarentzat duen garrantziaebaluatu (adibidez aurkibidea etaedukien aurkibidea eskaneatuz); li-buruko zati garrantzitsuenak aurkitu;irakurri (aurretik aipatutako azpitre-betasunak erabiliz); liburutik oharrakjaso (lan konplexua, izatez); hainbatliburutatik idatzitako oharrak modukoherentean batu; eta abar.

Beste adibide bat da ikasleei behineta berriz eskatzen zaiela definitzeko,sailkatzeko, aurresateko, konpara-tzeko, kausa eta zergatia azaltzeko etaabar. Ikasleek hori guztia egin al deza-kete? Ez hain erraz, esperientziak era-kutsi didanez.

Eta irakaslea gai izango ote daikasleei nola definitzen den irakaste-ko? Batzuetan ez. Guk geuk kontuhandiz pentsatu behar izaten dut defi-nizio bat nola egiten den. Gai jakineta-ko irakasle askok ez diete inoiz eskatuberaien buruei definizio bat egiteko,eta are gutxiago ikasleei irakatsi.

Zergatik gertatzen da hori?Ez zaigulako eskatzen ikasleei

funtzio kognitiboak linguistikoki nolaburutzen diren argi irakastea, ez da-goelako irakaskuntza programan edoeskola liburuan eta ez gaituztelakohorretarako prestatu. Eta batez ere,matematikari gisa, agian ez dugulako

Hizkuntzabeharrezkoa da

eskolakoikaskuntzarakoeta ikasleei ez

diegulaguntzen

behar adinaerabiltzen

20 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

pentsatzen gure lana denik matemati-karako beharrezkoak diren prozesukognitiboak eta diskurtsokoak argiirakastea.

Orduan, irakasleok zer jakin be-harko genuke hizkuntzari buruz?

Irakasle guztiek hizkuntzaren eza-gutza izan beharko lukete. Haatik, ezda hain erraza zehaztea gaikako ira-kasleek zehazki zer jakin beharko lu-keten hizkuntzari buruz eta zer izanbeharko lukeen soilik hizkuntza adi-tuen alorrekoa.

Esate baterako, irakasle guztiek ja-kin behar al dute ortografia? Nire ustezbai, eta seguraski denak ados egongodira. Eta ahoskatzen? Gaikako irakas-leek esango al lukete beraien kontuadenik? Eta gramatika? Gaikako irakas-le askok hori beraien lana ez delaesango lukete. Eta zer esan hiztegiaz?Gaikako irakasleek gaiaren hiztegi es-pezifikoa beraien eremua dela esan-go dute: automatikoki irakasten dute.Baina zer esan hiztegi orokorraz, gaia-ren espezifikoa ez denaz? Hiztegi horibeharrezko da gaiez mintzatzeko,baina gaiaren hiztegi espezifikoa ezdenez, irakasleek ez dute irakasten.

Ezta ama hizkuntzako irakasleek ere.Hiztegia umezurtza da hezkuntza cu-rriculumean: inork ez du bere ardurahartzen. Baina segurutzat jotzen al du-gu ikasleek erabil dezaketela? Bai, etaikasleei nota jaitsi edo igo egiten zaieazterketetan hiztegi hori erabiltzeaga-tik. Michael Marland (1977) EBkoikasketa buru bikainak suposiziokoirakaskuntza (assumptive teaching)deitu zion horri. Alegia, nahiz eta nireikasgaia ikasteko beharrezko baldin-tza izan ikasleek hizkuntza trebetasu-nak eta irakaskuntzako batzuk izatea,nik ez ditut trebetasun horiek irakas-ten: ikasleek badituztela segurutzatjotzen dut. Eta nik jartzen ditudan no-tak ikasleek dituzten trebetasunenaraberakoak dira.

Zein dira ustez ikasleek badaki-tela ziurtzat jo eta erabiltzen ditu-gun hitzak eta kontzeptuak?

Maila guztietan ez dira berdinakizango, baina zerrenda bat egin deza-kegu gehien erabiltzen ditugunekin.Ziur nago gutako edozeinak antzekozerrenda irudika dezakeela (zerrendaondorengo taulan agertzen da).

EHiztegia

beharrezkoa da gaiezmintzatzeko, baina

gaiaren hiztegiespezifikoa ez bada,irakasleek ez dute

irakasten. Ezta amahizkuntzako

irakasleek ere.Hiztegia umezurtza da

hezkuntzacurriculumean: inorkez du haren ardura

hartzen. Bainasegurutzat jotzen aldugu ikasleek erabildezaketela? Bai, etaikasleei nota jaitsiedo igo egiten zaie

azterketetan hiztegihori erabiltzeagatik

JohnClegg

68. zenbakia. 2002ko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚21

Orduan, irakaslek zer jakin behardute ortografia, ahoskera, gramati-ka, hiztegia, diskurtsoa, prozesukognitiboak, hizkuntza trebetasu-nak eta azpitrebetasunak, ikastekoteknikak, ikasgelako modu interak-tiboak…?

Hizkuntzaren ezaugarri gehienakjakin beharko lituzkete irakasleek;bereziki elementu linguistiko horiekbaliabide kognitibo eta lingustikomoduan nola funtzionatzen duten gaihorietan ezagutza gehiago izateko.

Hala ere, gauza bat da jakiteaeta beste bat irakastea. Batzuen us-tez hizkuntzako eta ikaskuntzakotrebetasunak aditu batek irakatsibeharko lituzke.

Agian funtziona dezake, baina ho-rren eraginak murritzak dira. Hizkun-tza eta kognizioa oso sartuta daudegaietan eta gaien irakaskuntzan. Ho-rregatik, ez da oso baliagarria izangohizkuntza trebetasunak isolatzea.

Adibide bat jarriko dizuet. Iraskas-learen hizketa desberdina da irakasle-aren, ikasgaiaren, irakasteko helbu-

ruaren eta abarren arabera. Behin in-gelesa hizkuntza gehigarri moduanirakasten zuten irakasleentzat ikasta-ro bat ematen ari nintzela, irakasle ba-tek –Ingalaterrako erdialdeko MiltonKeynes-eko Bigarren Hezkuntza es-kola batekoa bera- bere esperientziakontatu zidan. Bangladeseko ikaslebat zuen, 14 bat urtekoa, eskola gustu-koa ez zuena. Eskolatik alde egitenhasia zen. Ez zegoen gustura. Beraz,irakasle horrek berarekin hitz eginzuen, eta ikasleak esan zion irakasle-ak ez zituela ulertzen. Hori eskolangustura ez egoteko nahikoa arrazoiada, ezta? Izango dira, bai, etxean ikas-kuntzako eta irakaskuntzako hizkun-tzarik erabiltzen ez duten haurrak, etazer esanik ez gure metropolietan.Neskatoak esan zuen bazegoela ondoulertzen zuen irakasle bat. Orduan,nire kideak irakasle horren eskolangelaren atzealdean esertzea erabakizuen irakasle horren hizkuntzak zeinezaugarri zuen ikusteko. Irakasleakmodu berezi batean hitz egiten zuelaikusi zuen: ikasgaiaren eremu eta ar-gibide argiak erabiltzen zituen; esaldi

Irakaslearenhizketa musikainstrumentu batbezalakoa da:hainbat gauzaegiteko erabil

daiteke; lortu nahiden efektuarenarabera moduladaiteke. Baina,

zoritxarrez,gutariko askoktonu bat edo bi

besterik ezdakizkigu

accelerateachieveadjacent...affectalternativeanalyze...chaptercompensatecomplexcomplicatecomply...component...datadefinedefinitedemonstrate...elementemphasiseempirical mag-neticreact

entiry...feasiblefluctuatefocusformulatefunction...generateguarantee...hypothesis...identifyignoreilustrateimplu...magnitudemajor...negativenotion

...obtainobviousoccur...passiveperiodperspectivepertinentphasephenomenon...specify...regionrequirerestrictreverse...sectionsegmentselectsequence

seriessignifysimilarsimultaneoussophisticatedspeciesstable...techniquetechnologytensetheory...ultimateundergo...validvaryverbalverifyvertical

22 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

argiak eta sintaktikoki bakunak; azal-pen eta prozesuen segida argiak etaordenatuak; hiztegi ulergarria, azal-penez, ikusizko tresnez, hitz aukera-ketez eta abarrez lagunduta; errepika-pena; ulermena egiaztatzea; ahots go-ren eta argia, doinu eta tonu marka-tua; ikusizko tresnak; ikasleen parte-hartze osoa; ikasleen banakako lana-ren kritika konstruktiboa; eta ikasleakanimatzeko modu maitekorra.

Esan al dezakegu irakasle hori zer-bait berezia egiten ari dela? Ez dut us-te. Edozein irakaslek egin dezake,baina behar adina egiten al dute? As-kok ez.

Irakaslearen hizketa musika ins-trumentu bat bezalakoa da: hainbatgauza egiteko erabil daiteke; lortunahi duzun efektuaren arabera modu-la daiteke. Baina, zoritxarrez, gutari-ko askok tonu bat edo bi besterik ezdakizkigu.

KS3 estrategiara itzuliz, nola egi-turatzen da? Nola jarri duzue mar-txan?

Hainbat mailatan antolatzen da.Ikasgelaren mailan irakasle guztiekberaien gaietan hizkuntzak dituen oi-narrizko erabileretan zentratu behardute eta ikasleei lagundu behar dieerabilera horiek ulertzen eta horieiahal den probetxurik gehien atera-tzen gaia ikasteko.

Ingeleseko departamentuan, be-rriz, estrategiak ingeleseko irakasleeieskatzen die ingelesaren erabileraridagokion irakaskuntza programa be-rriekin ohitzea; eta kontuan hartzeahizkuntza trebetasunez gain hizkun-tzaren zeharkakotasuna, ikastekoteknikak eta pentsatzeko teknikak.

Eskolari dagokionez, berriz, estra-tegiak jarduera zehatzak burutzekoeskatzen dio; hain zuzen ere, eskola-ko hizkuntza eta ikaskuntzari buruz-ko jarduerak. Esate baterako, ikaslezaharragoek gazteagoei irakurtzen la-guntzea, gurasoek laguntzea eta hiz-kuntza garatzeko zehar planak egitea.Eskola gehienek eskola alfabetatzekokoordinatzaile bat izendatzen dute.

Irakasleguztiek

hizkuntzarenezagutza izan

beharko lukete.Haatik, ez dahain errazazehazteagaikako

irakasleekzehazki zer jakinbeharko luketen

hizkuntzariburuz eta zerizan beharkolukeen soilik

hizkuntzaadituen

alorrekoa

E

John Clegg

68. zenbakia. 2002ko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚23

kin estrategiak arrakasta izango duenitxura du. Aurretik zenbaitikastetxetan jarri zen egitasmo pilo-tuak agerian utzi ditu zein diren esko-lako alfabetatze politika arrakastatsuaizateko ezaugarriak.

Zein dira ezaugarri horiek?Ezaugarri edo eragileak hamar di-

ra: ekimenaren kudeaketa praktikanjartzea; alfabetatze programan laneandiharduen langile kopurua; eskolakzenbateraino hartzen duen estrategiaanitzeko ikuspuntua; ekimena zenba-teraino dagoen instituzionalizatua es-kola bakoitzean; ikasgelek zenbate-raino bultzatzen duten alfabetatzea;irakasleak zenbateraino jabetzen di-ren alfabetatzeaz eta zenbateraino zu-zentzen dituzten ikasgelako aukerakalfabetatzea garatzeko; irakasleekzenbateraino egiten duten denbora-ren zentzuzko erabilera alfabetatzeeskoletan; martxan dagoen progra-mak zenbateraino hartzen duen lanasistema ikuskatzeko, burutzeko,abian jartzeko eta ebaluatzeko; partehartzen dutenek, ikasleek barne, no-raino uste duten funtzionatuko duelaparte hartzeko edozein estrategiak;eskola parte-hartzaile bakoitzean to-kian tokiko hezkuntzako autoritateakzenbaterainoko laguntza eman dueneta zein kalitatekoa.

Tokian tokiko hezkuntza autorita-teari politikak estrategia gune horre-tan koordinatzea eskatzen dio. Gune-ko hezkuntza autoritateek normaleanKS3ko alfabetatze koordinatzaile batizendatzen dute hori egiteko.

Azkenik, ikuskaritzan gobernuzentraleko hezkuntza ikuskaritzakeskatzen du politikako baldintzak be-re ikuskapen erregimenean sartzea.

Nola baloratzen duzue orain arteegindakoa? Arrakasta izaten ari de-la esan al daiteke?

Goizegi da KS3 alfabetatze estrate-giak arrakasta izango duen ala ez esa-teko. Hau da eskola guztietan abiandagoen lehenengo ikasturtea. Arazo-ak daude, batez ere ingeleseko irakas-leei lan gehiena egitea eskatu zaiela-ko eta gaikako irakasleei hizkuntza-ren inguruan egitea eskatu zaien lanaez delako nahikoa. Baina denborare-

Denborare-kin estrategiak

arrakasta izangoduen itxura du.

Aurretik zenbaitikastetxetan

jarri zenegitasmo

pilotuak agerianutzi ditu zeindiren eskolako

alfabetatzepolitika

arrakastatsuaizateko

ezaugarriak

24 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

Esperientzia

Baztango HerrietakoEskolak finalista geldituziren Bartzelonako RosaSensat Fundazioaren2001 Pedagogia Sarike-tan. www.k@[email protected] eman diotesari hori. Bailarako esko-len artean egiten dutenaldizkaria da berau, etasortzaile eta bultzatzai-leetako biren eskutik ja-soko dugu egitasmoarenberri.

Kazet@ aldizkaria saritu duteRosa Sensaten Pedagogia saria jaso du Baztango Herrietako Eskolen proiektuak

Baztango Herrie-tako Eskoletan azkenhiru ikasturteetanikasleak eta irakasle-ak teknologia berrie-tan trebatzeko apustusakona egin da. Apus-tu horrek bi abiapun-tu izan ditu: alde bate-tik, teknologia horie-tan trebatzeari berariematen zaion garran-tziaz jabetzen gineneta gara, eta bai ikasleeta bai irakasleen arte-an zegoen hutsuneariaurre egin nahi izandiogu; eta bertzetik,arlo horretan eskola-

rako egiten den lan proposamenare-kin, oro har, ez gentozen bat.

Gure lanean eztabaida eta haus-narketa izan dira nagusi, gaur egunteknologia berriak lantzeko plantea-tzen zaizkigun ereduak gainditunahia helburu izanik.

Aipatu dugun nahi horren arra-zoiak anitz dira:

- Ordenagailuen aitzinean era pa-siboan eta sormenik gabe azaltzea(eta gainera, irakaskuntzak hori heda-tzen laguntzen du).

- Ordenagailuekiko mendetasunsentipena.

- Ordenagailuarekin burutzen di-ren ekintzen (prestakuntzakoak) etaikasle eta irakasleen beharren artekoaldea.

- Kanpotik ezarritako eginbehar-tzat jotzea.

- Multimedia ekipoen erabilpeneskas eta kaskarra.

Bertze arlo batzuetarako hain he-datua den ikuspegi konstruktibista ezda, zoritxarrez, teknologia berrien ira-kaskuntzara hurbildu. Ikuspegi ho-rren arabera, ikaskuntza ikasten de-naren aurretiazko ezagupenak, inte-resak eta ingurunea kontuan harturikeraikitzen dugu, eta bertze arloetanerabiltzen dugun diskurtso eta jardue-ra pedagogiko koherente hori atzen-du egiten omen dugu ordenagailueninguruko lana programatzerako or-duan. Nolatan kritikatzen ditugu haingogor haurren testu liburuak eta fi-txak, eta bitartean txoratu egiten garaCD-ROM pedagogiko berri guztiekin?Aztertu al dugu zein irakaskuntza ere-duri erantzuten dioten? Ez ote garabaztertu dugun inprimatutako gauzabera ordenagailu baten pantailanegote hutsagatik goraipatzen ari?

Ideia horrek kezkatuta hasi ge-nuen eztabaida, argi genuelarik, nos-ki, teknologia berriak lantzea ezinber-tzekoa zela. Ezinbertzekoa etorkizu-nerako, baina gaur egungo lan tresnaaberatsenetakoa izanik. Hor dugu tes-tu prozesadore bat, eskaintzen ahalzaigun liburutegi zabalena, diseina-tzeko, marrazteko edota musika egi-teko bertze tresna bat, bertzeekin ha-rremanetan paratzeko eta baten bu-rua ezagutarazteko baliabidea, eta,oro har, jakintza, komunikazio eta ar-tearen mundu zabalean arras lagun-garri (eta batzuetan ezinbertzeko)suertatzen den lanabesa.

Xabi BALLARENA Nora SALBOTXZigako eskolako maisua Amaiurko eskolako andereñoaadin guztietako ikasleekin Lehen Zikloko ikasleekin

68. zenbakia. 2002ko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚25

Kazet@proiektuaren atalakK@zeta proiektua lau ataletan anto-

latuta dago, eta laurak ezinbertzekoaketa bana ezinak iruditzen zaizkigu:

1.- Hezkuntzaren ikuspegi kons-truktibistan oinarrituta dago

Prestakuntza faltagatik batzue-tan, hausnarketa faltagatik gehiene-tan, ikasleekin erabiltzen den soft-warea erabat desegokia suertatzenda. Ikasleentzat ekoizten diren etaeskoletan informatika curriculume-an denboraren zati handienean lan-tzen ari diren programak erabat gi-datuak dira. Horietan haurrak rol pa-siboa du, ez du iniziatiba eramaten,eta are gutxiago deus sortzen. Ikas-leak programa pedagogiko batek es-katzen dionari erantzuten dio, esti-mulu-erantzun motako erlazio arris-kutsu bat sorraraziz.

Programa horiek tutorearen gi-daritzapean garatzen dira eta zuzen-tzaileak suertatzen dira, aspalditiklantzen den ikuspegi konstruktibis-tatik urrunduz. Tutoretzan oinarri-tzen direnez (Yábar, 1995), kontzep-tuzko edukien transmisore hutsakbilakatzen dira, bilatzen dugun ku-tsu ikertzailetik oso bestelakoak.

2.- Nekazaritza ingurunea teknolo-gia berrien demokratizaziorantz doa

Haurrek zer dakiten eta bere fa-milia ingurunean zer jakiten ahal du-ten kontuan harturik eta abiapuntuahori izanik, eskolak ez du horretangeratu behar, haratago joan beharkodu, batzuetan familiaren baitan eza-gutuko ez lituzketen tresnak haurreiemanez (Solé, 2001).

Sareak mundua ezagutzeko etagu geu munduaren aitzinean ezagu-tarazteko eskaintzen duen aukerahori inori ukatzen ahal ez zaionarenuste osoak ere, Kazetarekin ekin dio-gun bideari jarraipena emateko arra-zoiak ematen dizkigu. Herrien arte-ko elkartasuna, kultur aniztasuna,giza eskubideak, gu bezalakoak ezdirenekiko begirunea... eta horrela-ko ideiak gero eta beharrezkoagoak

Kokapen gisara...

Baztango Herrietako Eskolak izenpean Baztango herri txikietan (800 eta 200biztanle bitartekoetan, alegia) kokatzen diren hamar eskola publikoak biltzendira. Eskola horietan klaustroak irakasle batekin edo birekin osatzen dira, etakasu bakar batean hirurekin. Almandoz, Amaiur, Arizkun, Arraioz, Azpilkueta,Erratzu, Gartzain, Irurita, Oronoz eta Zigako eskoletan adin ezberdinetako i-kasleek gela bateratuetan ikasten dute, haur kopuruen arabera banatuz. Horre-la izaki, normalki Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa gela bateanbiltzen dira, eta bertze guztiak, 6. mailara arte, bertze gelan. Ziga, Arraioz eta Az-pilkuetako ikastetxeetan gela bakarrean biltzen dira ikasle guztiak.

Eskola horiek guztiak, bertze anitz zonaldetan ez bezala, erabat autonomo-ak dira, ez daude zentro bakar gisa antolatuta, baina irakasleen erabakiz, asteanbehin biltzen da lan talde osoa ekintzak elkarrekin koordinatzeko asmoz.

Horrela, teknologia berrien inguruan burututako esperientzia guztiak etaKazeta bera bilkura horien fruitu dira:

- 1995/96 ikasturtean lehenbiziko konputagailuak heldu ziren eskoletara:testu prozesadoreak eta Adibu eta antzeko programak lantzen dira.

- 1997/98 ikasturtean cfnavarra.es lotura egin zen bi eskoletan eta e-mailalantzen hasten da.

- 1998/99 ikasturtean lotura eskola gehiagotara zabaldu zen: eskolen artekotxalupen urperatze lehiaketak, txata eta Html hizkuntza lantzen dira batik bat.

- 1999/00 ikasturtean eskola guztietan bada lotura: ziber-ipuina proiektualantzen da (hamar eskoletako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako le-hen zikloko ikasleen artean ipuin bakar bat ekoiztea, harremanetarako tresnae-maila izanik).

- 2000/01 ikasturtean eskola guztietan multimedia ekipoak nahiko osatutadaude; inprimagailua, eskanerra, mikrofonoak... eta Kazetari hasiera emanzaio, hamar eskoletako ikasle eta irakasle guztion partaidetzarekin.

26 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

dira bizi garen gizartean, eta bitartekoezin hobea dute Interneten (hezitzai-leok nahi izanez gero).

3.- Ikasleen lana gizarteratzen du“Ikuspegi konstruktibistak ikas-

kuntza prozesua etengabe eraikitzendagoen prozesutzat ulertzen du; hauda, ez dela kanpo ideien bidez eza-rria, ezta bat-bateko garapen eta ga-rapen autonomoaren bidez ere, elka-rrekintza testuinguru batean baizik[...] “txoko kulturala” kontzeptuak in-gurune kulturala ere zaindu beha-rrekoa dela adierazi nahi du...” (A.Teberosky, 2001).

Alde batetik, ezinbertzekoa da es-kola eta bere ingurunearen arteko lo-tura izatea, eskola geure gizartearekinzerikusirik ez duen erakunde zaharki-tu eta baliogabetzat jotzea nahi ez ba-dugu. Ezinbertzekoa da, beraz, esko-la-gizartea loturak jorratzea.

Bertzalde, haurrek egiten dituztenlanei zentzua ematen die gizarteak.Gure ustetan, eskolan egindako lanekzentzua dute baldin eta haurrek bal-din badakite zertarako balioko dieteneskolatik kanpo.

Horrekin ez dugu erran nahi esko-lan etxean egiten diren gauza berdi-nak egin behar direnik (kasu horretanbietako bat sobera legoke, eta argi da-go zein), eskolan egiten diren gauzekhortik kanpo zentzua izan behar dute-la baizik.

4.- Ikasleen eta irakasleen treba-kuntza teknologia berrietan

Proiektu hau sortzeko orduan biirakaskuntza prozesu zabaldu nahiizan ditugu; alde batetik geure ikasle-ena, eta bertzetik beraien irakasleena,geurea, alegia.

Kazeta proiektuan 3 eta 12 urte bi-tarteko gure ikasle guztiek hartzendute parte. Proiektuaren planteamen-dua zabala da erabat, edozein adine-tako ikasleak gero aldizkarian argita-ratuko den edozein lan mota egin de-zake. Lan horiek egiteko e-maila, en-tziklopedia elektronikoa, Internet...erabiltzen dituzte, horrela, ordena-gailuen praktikotasuna eta gizakionzerbitzurako tresna gisa duen balioalanduz.

programa zehatz bat ezagutzearekinagortzen, baizik eta pixkanaka lankonplexuagoak egiteko aukera es-kaintzen du.

- Bereganatutakoak praktikota-sun zuzena izanik, ez da alde baterauzten ikastaldia akitutakoan.

- Lankide batzuk bertzeen irakaslebihurtzen dira, horrek dakarren guz-tiarekin: bertzearen beharren eta gaihorrekiko prestakuntza mailaren eza-gutza...

- Ikasitakoa erakutsi beharrak la-narekiko konpromiso berezia eska-tzen die irakasleei eta ikasitakoarengaineko hausnarketa dakar.

- Lanari zentzua emanen dion tresnasortuta dago, Kazeta alegia, edo hobekierranda, lan egin behar da tresna huradenon artean sortu edo zabaltzeko.

- Sozializatzen den lana da eta, gai-nera, denona da (garbi dago horreklanarekiko konpromiso maila handia-gotzen duela).

Horiek izanen lirateke Rosa Sensat2001eko pedagogia sariketan finalistageratu den gure proiektuaren ardatznagusiak. Proiektuaren aitzineko edi-zioak eta ikasturte honetan burutzenari garenetik sortutako lana www.ka-zeta.org orrialdean ikusi daiteke.

Informazio gehiago nahi izanezgero, gurekin harremanetan paratuzaitezkete ondoko posta elektronikohauetan:

[email protected]@pnte.cfnavarra.es

Kazetak lan mota anitz eskaintzeneta eskatzen dizkio horretan dabile-nari, bai ikasleari eta baita irakasleariere. Gainera, ikaskuntza garapenera-ko tresna ezin hobea da; haurrei e-mail bat igortzen laguntzetik hasi, etagelan haurrekin landutako kantu batweb orrialdean sartu edota web orrial-dea bera diseinatu eta editatzea beza-lako lanetan murgiltzera ailegatu arte-an, pauso anitz eman daitezke proiek-tu bakar batean oinarrituz, geure be-harretara erabat loturik joanen denproiektu batean.

Ikaskuntza erabat esanguratsuasuertatzen da alde horretatik. Izan ere,irakasleekmementoan dituzten beha-rrei erantzuten dien prestakuntza ja-sotzen baitute eta, gainera, klaustroandagoen aniztasuna kontuan hartukoduen irakaskuntza izanen da. Presta-kuntza hori lankideen artekoa da,gehiago dakitenek gutxiago dakite-nei erakusten diete. Gero, bakoitza-ren esku dago ikasitakoa praktikaraeramatea, baina gogora dezagunnahitaezkoa dela, ikasleen lanak argi-tara eman behar badira.

Ondorio positiboak ateraditugu

Honela, bada, gure proposamenaarras positibotzat jotzen dugu orainarteko jardueran:

- Esanguratsua da arras, ikasleareneta irakaslearen interesetara erabat lo-tzen baita.

- Ikaskuntza garatuz doa, ez da

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoaz

Izena..........................................1. Deitura................................

2. Deitura ...............................Tel.:............................................

Helbidea .....................................................Posta Kodea................

Herria....................................Herrialdea...........................

Ikastetxea...................................Herria......................................

IFZ-NAN ......................................................................................

Aurrezki Kutxa edo Bankua

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

HARPIDETZA SARIAK

(BEZ barne)

30 euroHego Euskal Herria

5.000 pezetaIpar Euskal Herria

200 libera

hik hasiEuskal

heziketarakoaldizkaria

Errekalde hiribidea, 59Aguila eraikina 1. solairua

20.018 DONOSTIA. GIPUZKOA

Tel: 943/ 37 14 08Faxa: 943/ 37 21 54

Euskal hezitzaileok geure prestakuntza,geure materialgintza, eta nola ez, geure heziketarako aldizkaria

28 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

Argazkiak etaMatematika

2001eko uztaileko Hik Ha-si Udako Topaketen barruanNiri ere ez zait Matematikagustatzen ikastaroa burutuzen. Bertan argazki-rallya ize-neko jarduera antolatu ge-nuen.

Artikulutxo honekin batera ikusdaitezkeen argazkiak saio hartan jaso-tako materialaren zati dira. Jarduera ha-ren helburua gure ingurune hurbileanMatematikak duen presentzia beharaz-tea zen. Matematika zeruan daudenideiekin erlazionatzeko ohiturari edojoerari kontra egitea zen gure asmoajarduera hura antolatu genuenean; ho-

rrela, Lurrean ere Matematikarekin ze-rikusi zuzena duten hainbat eta hainbatelementu, egoera eta informazio egonbadaudela sumarazteko.

Matematika horizontala deitzenzaio Matematikaren alderdi esperi-mental honi, eta beste batzuek espe-

Esperientzia

Jesus Mari GOÑIEHUko Pedagogia Fakultateko irakaslea

rientzia matematikoa esaten diote. Eza-gutza piramide baten antza duen zer-bait omen da, eta jakina da piramidea-ren oina dela gorputz horri oreka ema-ten diona. Bestela esanda, oina txikiabada zaila da piramide altua egiteairaultzeko arriskutik kanpo egon gabe.

Abstrakzioa

Piramideegonkorra

Piramideezegonkorra

Esperientzia

68. zenbakia. 2002ko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚29

Abstrakzioak gora egingo du baldineta oina sendoa bada. Uste horretan si-netsita ekin genion jarduera hari. Hel-burua Matematika ikusten ikastea zen;gure ingurune hurbilean dagoen Mate-matika; Matematikari buruz dugun eza-gutza horizontala, esperimentala, ale-gia, zabaltzea.

Ikastaroan parte hartu zutenak hi-ruzpalau kideko taldetan banatu zireneta talde bakoitzak argazki kamera batjaso zuen. Donostiako Ibaeta-Antiguaauzoetan barrena paseatu eta argaz-kiak atera ondoren, argazkiekin era-kusketa bat antolatu genuen. Hemenikusten diren argazkiak erakusketa ho-rretatik aukeratutakoak dira.

Ea zuetako norbait animatzen denhorrelako beste zerbait antolatzera.Animo. •

30 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

rial didaktikorik hoberena al da? Bestematerial didaktiko egokiagoak gure es-ku baldin badaude, beharbada ez dagoordenagailua erabiltzeko beharrik.

Irakasgaiaren helburua: irakasgaia-ren helburuen artean ba al dago softwa-rearen helburuarekin bat datorrenik?

Testuingurua: hau da, zein testuin-gurutan ezarriko da softwarea? Kasuhonetan bost aldagai bereiztu nahi dira:

Auzoa:zein ezaugarri ditu auzoak?Ikastetxea: zein da gai honi buruz-

ko ikastetxeak duen politika? Teknolo-gia berriak gelatan sartzearen alde edo

aurka dago? Zein baliabide ditu? Zeinordenagailu mota? Interneteko kone-xiorik ba al dauka?

Irakasleak: teknologia berriak erabil-tzen dituzte? Teknologia berriak erabilinahi al dituzte? Ba al dakite teknologia be-rriak curriculumean nola integratu?

Ikasleak:zein ikasle mota ditugu es-kolan? Zein adinetakoak? Teknologiaberrietan trebatuak al dira? Etxean or-denagailurik ba al dute?

Iraupena: zenbat denbora iraungodu softwarearen erabilerak?

Softwarearen estrategia didaktikoa:zein ikuskera dago softwarearen atze-an? Konduktista? Kognitibista?...

Jarduerak: zein motatako jarduerakaurkezten ditu programak? Bakarka lanegitekoak? Taldetan lan egitekoak? Sa-gua ala teklatua erabili behar dute?Oroimena ala ikaste esangarria susta-tzen dute? Gauzak erlazionatu behar aldituzte?...

Ebaluazioa: Atal honetan bi aldagaibereiztu behar dira:

Ikaslearen ebaluazioa: ikaslea ebalua-tzeko aukera al du softwareak? Zein mo-tatako ebaluazioa egiten du softwareak?Nola ebaluatzen dio irakasleak ikaslearisoftwarea erabili eta gero? Ba al du zen-tzurik ikasleen erabilera ebaluatzeak?...

Maiz esan dut teknologia berrienmoda bizitzen ari garela, eta horregatik,ikastetxe guztietan sartzen ari direla.Ordenagailuak dira teknologia berrienadierazgarririk onenak eta gure burua-ri zera galdetu behar diogu: ea hezkun-tzan aplikagarriak diren edo ez. Orde-nagailuak gela barruan erabili baino le-hen, ondoko aldagaiak izan behar ditu-gu kontuan:

Softwarearen erabilpenaren helbu-rua: hau da, zergatik erabiltzen dugusoftware bat beste material batzuen or-dez? Erabiliko dugun softwarea mate-

Softwarearen azterketa eta sailkapena

TeknologiaBerriak

Ordenagailua erabil-tzeak beldurra ematen aldizu? Bere hortzak bila-tzera gonbidatzen zaitut.Har itzazu hamar minutueta ea aurkitzen dizkio-zun. Zure ordenagailuakhortzik ez badu, lasai era-bil dezakezu: ez zaudearriskuan. Ni ere nirearibilatzen saiatu nintzen,baina ez nizkion aurkitu.

Iker LASKIBARHezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietantrebatua

68. zenbakia. 2002ko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚31

Softwarearen ebaluazioa: nola jakindezakegu softwarea ona den ala ez? Baal dugu softwarea ebaluatzeko modu-rik? Gure xedeak betetzen ditu software-ak? Komenigarria al da ikasleentzat? Tal-deka lan egiteko aukerarik ematen du?

Software bat erabili baino lehenkontuan izan behar dugu ordenagai-luek hainbat muga dituztela hezkuntzaarloan. Adibidez, ezin dute informa-zioa interpretatu, laburtu, ebaluatu,beste testuinguruan aplikatu eta abar.Dena den, hezkuntzarako baliagarriaizan daiteke. Eskuarki aurki ditzake-gun programa motei buruz hitz egingodugu jarraian:

- Praktika eta errefortzu programak:hauek egin ziren lehen programa dira(gaur egun ere egiten dira). Programensortzaileek ikasleak gai konkretu batenjakitun direla aintzat harturik, irakatsibehar denaren programazioa egitendute. Zer esan nahi du horrek? Ikasleakordenagailua erabili baino lehen gaihorri dagokion ezaguera erabat antola-tuta dagoela: ezaguera ez ezik, ikastenduten bidea ere zehaztuta dago.

Gauzak horrela, sortzen zaidan gal-dera hau da: ikasle guztiek modu bere-an ikasten dute? Programa hauek ira-kaskuntza osatzeko balio dute, hau da,errefortzu gisa erabil ditzakegu? Soft-wareak jarduerak errepikatu egiten di-tu ikasleak ondo burutu arte. Prozesueiburuz ez digu ezer esaten. Ikasleak on-do erantzuten badu, errefortzu positi-boa lortuko du, eta gaizki erantzunezgero ordenagailuak zuzendu egitendio. Software honi esker trebetasun ba-tzuk eskura ditzakete, baina ezin daikasketa maila handia lortu.

- Ordenagailuz lagunduriko irakas-kuntza: hauek praktika eta errefortzuprogramak baino osatuagoak dira. Ira-kaskuntza guztiaren arduradun bihur-tzen dira. Programatzaileek ikaskun-tzaren kontzeptu lineala erabiltzen du-te; beraz, ikasketak gehigarriak dira,hau da, ezin da ikasketa batekin hasiaurrekoa ikasi dela frogatu arte. Bestal-

de, ikasle eredu bat sortzen dute errefe-rentzia gisa erabiltzeko. Kontuan izanbehar dugu ikasle ereduaren bidez fin-katzen direla edukiak, helburuak, ikas-kuntza prozesua eta ikaskuntza errit-moa, besteak beste. Softwarearekinhasten denean ikasleak azterketa txikibat egin behar du programak bere mai-la jakin dezan, eta hortik aurrera bereirakaskuntza prozesutik eramaten du.Ikaslearen erantzunak eta ikasle ere-duaren erantzunak parekatzen diramomentu bakoitzean. Beraz, ikaslea-ren erantzunak ikasle ereduaren eran-tzunen mailaraino ez badira iristen,softwarearen bidez jakinaren gaineanjartzen zaio. Ondorioz, ikasle guztiakikasle ereduaren antzekoak direla su-posatzen da. Nire ustez hori akats han-dia da, ikasle mota asko baititugu. Horidela eta, nola pareka dezakegu ikaslebakoitza ikasle eredu bakarrarekin?

- Simulazioak: programa hauek osobaliagarriak dira eskolan egin ezin di-ren praktikak burutzeko. Adibidez, Fi-sikako jarduerak. Nola aldatzen daabiadura marruskadura aldatzen badu-gu? Zein da lurrean eta ilargian jauzi egi-tearen arteko desberdintasuna? Zergertatuko litzateke Poloetako izotza ur-tuko balitz? Ba al du zerikusirik eguna-ren iraupenak Poloetako izotza urtzea-rekin?

Elektrizitateren alorrean, 1000 vol-tetako korrontea baldin badugu zeinmotatako erresistentzia behar dugu 60watteko bonbila bat ez erretzeko? Su-kalde bateko instalazio elektrikoa egi-terakoan, zer gerta daiteke kableak bimilimetroko sekzioa baldin badute?

Simulazioak Kimikan ere erabil dai-tezke. Zer gertatuko litzateke hidroge-noa, oxigenoa eta sufrea erreakziona-raziko bagenitu?

Biologian kasu, zer gertatuko litza-teke ekosistema batean intsektu zehatzbat kenduko bagenu? Leku batean ba-soa botatzen badugu, nola aldatzen daeguraldia?

Zehar lerroetarako ere balio dute si-mulazioek. Adibidez, gure hortzak no-la hondatzen dira zaintzen ez baditugu?

Eta honelaxe jarrai nezake beste gaibatzuekin. Beraz, praktika batzuk egi-terakoan programa hauek onuraga-rriak direla esan daiteke.

Hala eta guztiz ere, goian aipatu di-tudan mugak azpimarratu nahi ditut.Kontuan izan behar dugu ordenagai-luek algoritmoen esker egiten dutelalan eta gaur egun hori baino gehiagoezin zaie eskatu.

Etorkizunak zer ekarriko digun ezdakigu; ordura arte, dauden progra-mak aztertu behar ditugu, ea gure hel-buruak betetzeko baliagarriak diren alaez jakiteko. •

32 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

Inoiz baino jende gehiagok emandu izena uztailean ospatuko diren hikhasiUdako Topaketa Pedagogikoetan.30 ikastaroren eskaintza zabala egin daeta jendearen erantzuna oso ona izanda. Hala ere, bi ikastaro bertan beherageratu dira.

Beteta dauden ikastaroak2.- Web orria , 3.- Klik hastapena, 5.-

Power Point, 6.- Informatika musikala,7.- Musika proposamenak, 8.- Aho-tsaren berreziketa, 10.- Antzerkia esko-lan, 11.- Munduko dantzak, 12.- Psiko-motrizitatea, 13.- Euskaraz jolasten,14.- Jolas kooperatiboak, 16.- Ahoz-koaren didaktika...

Bikoiztuko diren taldeakEskaera handiari erantzun nahian,

“Antzerkia eskolan” eta “Euskaraz jo-lasten” ikastaroak bikoiztu egin dira.Hori dela eta, bi ikastaro hauetan matri-kulatzeko aukera dago.

Gauza bera egin nahi dugu “Infor-matika musikala” deritzan ikastaroa-rekin baina zailtasunak handiak diraeta izena eman duen askok ezingo duparte hartu.

Lekua duten ikastaroakMaiatzaren 3an bukatu zen matri-

kula egiteko epea eta aipatu bezala,hainbat ikastaro beteta gelditu dira. Ha-la ere, beste zenbaitetan, kopuru mu-gatukoak badira ere, oraindik badagolekua, eta horietan izena emateko au-kera badago. Beraz, anima zaitezte. Ko-puru mugatukoak izanik lekua duten

ikastaroak hauek dira:4.- Klik sakontzea (5 plaza)9.- Diafreo (2 p)10.- Antzerkia eskolan (5 p)13.- Euskaraz jolasten (6 p)21.- Adimena berezko haurrak (8 p)23.- Heriotza heziketan (3 p)24.- Familia berriekin lanean (3 p)28.- Afektibitatea eta Sexualitatea

Kopuru mugaturik ez duten ikas-taroak

Ikastaro hauetan matrikulatzekoaukera dago: 1.- Gardner. Adimen ba-karra ala adimen ugari?, 15.- Hizkun-tzen curriculum bateratua, 18.- Litera-tur txokoa: Lauaxeta, Bernardo Atxagaeta Harkaitz Cano, eta 30.- Antzuolakoproiektua.

Aldaketak eta berrikuntzakHizkuntzen curriculum bateratua

ikastaroan hainbat aldaketa eta hobe-kuntza egon dira egitarauari dagokio-nez. Kataluniako zenbait hizlari ekar-tzeko ahaleginak bere fruituak eman di-tu eta beraien ekarpen interesgarriakikastaroa osatu eta aberastu du. Ikastarohonetan oraindik ere lekua badagoe-nez, matrikulatzeko aukera baduzueeta horretara animatzen zaituztegu. Ho-nako programa izango du ikastaroak:

Uztailak 2- Hizkuntzen kudeaketa ekologikora-

ko baldintzak. Gai osoari sarrera.- Pertsona eleanitza: kontzeptu berria

eta Hizkuntzaren ikuspegi epistemologi-koa hizkuntzen kudeaketa ekologikoan.

* Pili Sagasta eta* Matilde Sainz,Mondragon Unibertsitateko irakasleak

- Alderdi metodologikoak.* Lurdes Etxeberria, Kurtzeberri esko-

lako irakaslea- Hizkuntzen curriculum bateraturako

proposamena.* Rosa Mª Arano, Txingudi ikastolako

irakaslea

Uztailak 3- Curriculumeko hizkuntzen estatusa

eta hizkuntzen curriculum bateratua.* Montserrat Ferrer, DBHko irakasle

eta Jaume I unibertsitateko irakaslea- Curriculum bateratuaren antolaketa.

Proposamena.* Montserrat Ferrer- Mahai ingurua: hizkuntzen curricu-

lum bateratua. Partaideak:* Pili Sagasta, Montserrat Ferrer, Bego-

ña Ocio eta Rosa Mª Arano. Moderatzailea: Matilde Sainz

Uztailak 4- Barcelonako “Vila Olimpica” eskola-

ko curriculum bateratua. Esperientzia Elea-nitza.

* Rosa Mª Ramirez Palau eta* TeresaSerra Santasusana, Vila Olimpica eskola-ko irakasleak

- Idatzizko adierazpena ebaluatzeko i-rizpide bateratuak, Begoñazpi ikastolakoesperientzia.

* Begoña Ocio, Andra Mari Magisteri-tza eskolako irakaslea

* Mª Karmen Landajo, Begoñazpikoirakaslea

Arratsaldetako saioakHurrengo aldizkarian zehaztuko

dira zenbat saio eta zein gairi buruzko-ak izango diren.

Topaketak

Hik Hasi Udako Topaketak: 700dik goradira dagoeneko izana eman dutenak

Bide eginean jarraitzen

dugu zuen ekarpenekin

eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu

nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa

duen edonoren parte-

hartzea gustu handiz

hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa

euskal hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

Berriakmaiatza

34 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

Ikastetxea, kalitatearengune jardunaldiak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sai-lak antolatuta Ikastetxea, kalitatearengune jardunaldiak ospatuko dira maia-tzak 20 eta 21ean Bilboko Euskaldu-na Jauregian.

Jardunaldiak sei eremuren ingu-ruan eratuko dira eta gaiak honakohauek izango dira:

1. Hezkuntza komunitatea2. Eskolako antolamendua3. Eskolako curriculuma4. Promozioa, titulazioa et ebalua-

zioa5. Ikastetxea, gizarteratzeko espa-

rru6. Hezkuntza eleanitza

Izena emateko epea: maiatzaren13a arte. Nahiz eta dohainik izan, izenematea derrigorrezkoa da, parte-har-tzaile kopurua mugatua izanik.

Informazio gehiagorako:B01 Bilbao-Abando BerritzeguneaTolosa, 6 - 48002 Bilbaoe-posta: [email protected]

tza.netTel.: 94 470 35 47Faxa: 94 444 96 44

ezer aipatzen; ez da haur eskolen mapaeskolarraz hitz egiten; eta sareen artekodesoreka handitu egiten du; arriskuanjartzen ditu dagoeneko martxan dau-den 2 urteko gelak; eta ez zaie irtenbi-dea ematen historikoki ziklo hau eskai-ni duten haur eskolei. Laburbilduz, 0-3zikloa hezkuntza sistematik kanpo uz-ten dutela ondorioztatu dute, eta beharbezala antolatu eta arautzeko ordez an-tzinako haurtzaindegien filosofiara i-tzultzea ekar lezakeela.

Balorazio hori egin ondoren, hain-bat emendakin aurkeztu ditu. Eta alda-ketarik egiten ez badute, maiatzarenbukaeran mobilizazioak egingo dituz-tela iragarri dute.

0-3 urte bitarteko HezkuntzarenDefentsarako Mahaiak ez du ontzatematen Eusko Jaurlaritzako HezkuntzaSailak haur eskolentzat egin duen de-kretu zirriborroa. Egindako balorazioa-ren arabera zirriborroak ez du 0-3 ziklo-aren izaera hezgarria bermatzen; Fami-liei Laguntzeko Plana behin ere berrizaipatzen da 0-3 haurrek hezkuntzarakoduten eskubidea ahaztuz; ez da ereduhezitzaile bezala definitzen, izaera so-ziala, asistentziala eta hezitzalea duenzerbitzu bezala baizik; ez du langileenprofil profesionala hezkuntza ikuspe-gitik definitzen; ez du bermatzen ikas-leek euskara ikasiko dutenik, langileekhizkuntz eskakizunei buruz ez delarik

Berriak

0-3 Mahaiak ez du egoki ikusten haureskolen dekretuaren zirriborroa

0-3 Mahaiak prentsaurrekoa eman zuen haur eskolen dekretuaren balorazioaren berri emateko.

Gipuzkoako Hezkuntza Berriztatze EsperientzienI. Jardunaldiak Donostian

Gipuzkoako Berritzeguneek an-tolatuta maiatzaren 29, 30 eta 31nGipuzkoako Hezkuntza BerriztatzeEsperientzien I. Jardunaldiak egingodira Donostiako Koldo Mitxelena kul-turunean. Lehenengo aldizk ospatu-ko diren jardunaldi hauetan

Hiru egunetan zehar, goiz eta arra-tsaldez, hainbat ikastetxetako espe-rientziak aurkeztuko dira eta horiekosatuko dute jardunaldien ardatz na-gusia. Esperientziak gai ugariren in-gurukoak izango dira: hizkuntza, ele-

aniztasuna, ikastetxetako proiektuak,ingurumena, kalitatea, aniztasuna, el-karbizitza, teknologia berriak...

Guztira 25 ikastetxe ingurutakoesperientziak ezagutaraziko dira etaBerritzeguneetako arduradunek ereaurkezpenak egingo dituzte. Horrezgain, hainbat hitzaldi ere entzungaiizanen dira.

Matrikula epea maiatzaren 20anbukatzen da.

Informazio gehiagorako:www.gipuztik.net

68. zenbakia. 2002ko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚35

Eusko Jaurlaritzako Etxebi-zitza eta Gizarte Sailak “Herri-tar txikiak. Kalitatea haurtza-roan: Europako parametroak”izeneko jardunaldia antolatudu maiatzaren 25erako. Bilbo-ko Guggeinheimeko auditorio-an izanen da. Gizarte Gaietakozuzendaritza kargua duen An-gel Baorekin mintzatu gara jar-dunaldiaren zioak eta helbu-ruak jakin asmoz.

Zein izan da jardunaldi hau antola-tzeko motibo nagusia?

Orain arte EAEn ikuspegi sozialetikhaurtzaroaren eremuan egin dena ez de-la nahikoa ikusi dugu.Hezkuntzaikuspegitik begiratuta, 0-3 etapa oraindikarautu gabe dago. Orokorrean 0-2 urtekohaurren %20 baino ez dago eskolatua, e-ta eskaintzaren %70-80 pribatua da. Al-derdi sozialetik ikusita, haurrek hiritar be-zala duten eskubidea eta hiriak beraienneurrira moldatua egoteko beharrarensentsibilitatea ez da nahikoa.

Hortik abiatuta eta ikuspegi soziala-ri helduz, planteamendu orokor bategin dugu. Horren barruan hainbatekintza jarri ditugu abian eta horietakobat izango da jardunaldi hau.

Zein da haurtzaroari begira egitenduzuen planteamendu orokorra?

Haurrak kontuan hartuko ditueneta errespetatu dituen espazio bat, hiribat, gizarte bat nahi dugu, hots, haurreiegokitutako zerbitzuak eskainiko di-tuena. Haur txikiek parte-hartzaileakizan behar dute gizartean eta gogoaneduki behar dugu pertsona garrantzi-tsuak direla.

Jardunaldietan haurtzaroa ikuspegisozialetik landuko da batik bat, ez hez-kuntza ikuspegitik.

Zein kriterio erabili duzue hizlariakhautatzeko?

Gonbidatu ditugun pertsonak hau-rren eskubideen alde lanean ari dire-nak, ekarpen berriak egin dituztenaketa hirian haurrei eman behar zaizkienzerbitzuen hausnarketaren inguruanpunta-puntan dabiltzanak dira.

Nori dago zuzendua?Bereziki haurtzaroarekin zerikusia

duten instituzioetako eta erakudeenta-ko pertsonei: udaletxeetako teknika-riak, arduradunak eta zinegotziak, sin-dikatuetako pertsonak, hezitzaileak...Eta baita interesa duten eta zerbait es-kain dezaketen guztiei ere.

Udaletxeetako pertsonen presen-tzia indartu nahi dugu, lan handia egindezaketelako hiriak haurrei egokitze-ko garaian eta haurrei egokitutako zer-bitzuak eskaintzeko orduan.

Jardunaldiaz aparte, zein besteekintza jarri dituzue martxan?

Eusko Jaurlaritzan haurtzaroari bi-deratutako batzorde berri bat sortu du-gu. Haurrekin lan egiten esperientziaduten erakudeekin izango du harrema-na batzordeak.

Momentuz, jardunaldiez gain, Hau-rren eta Nerabeen Babeserako Legeagaratzeko konpromisoa hartu dugu.Haur Eskolen antolaketa orokorra egi-ten ere ari gara Hezkuntza Sailarekinbatera. Eta horri loturik, 0-3 dekretua-ren zehazte lanetan ere ari gara gainon-tzeko eragileekin batera.

Nola dago dekretua momentu ho-netan?

Orain zehazten ari gara eta erakun-de guztiekin, sindikatuekin, 0-3 Ma-haiarekin, guraso elkarteekin eta patro-nalarekin eztabaidatzen. Maiatzerakoaterata egon behar luke datorren ikas-turtean udal haur eskola publikoek fi-

nantzaketa edukitzea nahi bada.Bi alderdi nagusi ditu eta lehenen-

goan adostasuna nahiko zabala da; hauda, denok ados gaude haur eskolek be-te behar dituzten kalitatezko baldin-tzak eta hezkuntza kalitateak arautzea-rekin.

Bigarren alderdia diru laguntzei da-gokie, eta kasu horretan lehentasunakezartzeko garaian ez dago erabatekoadostasunik. Batzuk erabateko publi-kotasuna defendatzen dugu, eta bestebatzuk gutxiago.

Hezkuntza Saila, Gizarte GaietakoSaila, Lan Saila... zein da bakoitzarenpisua?

Haurren hezkuntza eskubideariematen diogu lehentasuna, eta horre-gatik, funtsezkoa iruditzen zaigu Hez-kuntza Sailak etapa hori arautzea. Nos-ki, familiaren kontzeptua ere hor dago.Kontziente gara familiak behar batduela, baina hori ez da garrantzitsue-na, haurren hezkuntza eskubidea bai-zik. Ikuspegi asistentziala osagarriaizango litzateke.

Angel Bao Eusko Jaurlaritzako GizarteGaietako zuzendaria.

Haur txikiak eta hiriak aztergai izango dira maiatzaren 25ean Bilbon

36 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

Berriak

Lanbide Heziketa eta lan mundua euskalduntze-ko plangintza orokor baten beharra ikusi da

Apirilaren bukaeran Lanbide He-ziketa eta lan mundua euskarazizeneko jardunaldiak burutu ostean,antolatzaile izan den LAB sindikatuakbalorazio positiboa egin du. Hainbatesparrutako 110 lagunek hartu duteparte, besteak beste, ikastetxeetako,enpresetako eta sindikatuetako kide-ek, material didaktikoa lantzen ari-tzen direnek eta Hezkuntza SailekoLanbide Heziketako zuzendariak.

Aurkeztutako ponentziak eta lantaldeetan egindako eztabaidak etor-kizunari begira baikor izateko arra-zoiak eman dizkiela adierazi dute.

Hiru arlotako egoera aztertu dute:Lanbide Heziketako eskaintza, en-presen euskalduntzea eta material-gintza. Guztietan bi ondorio komunatera dituzte: lan egiteko gogoa etaplangintza orokor baten beharra.

Lanbide Heziketan egun dagoenegoera penagarria dela ondorioztatudute. Euskal Autonomia Erkidegoaneskaintzen diren ziklo guztietatik %18besterik ez dira ematen euskaraz. Na-farroan kopurua askoz ere txikiagoada. Iruñeko Donapean institutuan 20ikaslek ikasten dute D ereduan, Leka-roz eta Elizondon A eta D ereduan 59ari dira, eta Berako Toki-Ona ikaste-txean eredu berdinean beste 45 ikas-le. Iparraldean, berriz, ezin da euska-raz ikasi Lanbide Heziketako ziklorik.

Egoera horren aurrean, beharrez-

koa ikusten da LanbideHeziketa euskalduntzekoplangintza nazional batdiseinatzea, helburuaketa epeak zehaztuz. Izanere, arriskutsua ikustendute bakoitzak bere alde-tik jotzea benetan gai ho-netan dauden beharrakkontuan hartu gabe.

Lan munduan ere ego-era antzekoa da. Enpresabatzuek garbi ikusten du-

te lan mundua euskalduntzen ez ba-da, euskarak ez duela etorkizunikizango. Zenbait enpresek euskaldun-tze plangintzak martxan dituzte etasindikatuak ere eman beharreko urra-tsak aztertzen ari dira. Nolanahi ere,plangintza orokor baten beharra an-tzematen da.

Material didaktikoari dagokionez,euskarazko materialgintzak ez duelaboluntarismoan oinarritu ondoriozta-tu da. Ildo horretan, argitaletxeek es-parru horretan lanik egin nahi ez ba-dute, denen artean plangintza orokorbat diseinatu beharko dela aditzeraeman dute. Era berean, euskarazkomaterialgintzan ari diren irakasleenlan baldintzak hobetu behar direla ar-gi geratu da, baldin eta profesionalta-suna eta kalitatea ziurtatu nahi bada.

Eusko Jaurlaritzako InmigrazioZuzendaritzak antolatuta Bilbon Kul-turaren koloreak heziketaren eskue-tan jardunaldiak egingo dira maiatza-ren 18an. Euskadiko inmigrazioa etahezkuntzan dagoen interkulturalita-tea (irtenbideak, akatsak eta aurrera-penak) aztertu eta ezagutuko dira. E-torkinen egungo errealitatea zein denaztertuko da eta hezkuntzak duen ga-rrantzia gai horretan.

Hizlariak hauek izango dira:- Omar Oker, Eusko Jaurlaritzako

Inmigrazio zuzendaria.- Irakaskuntzako bost sindikatue-

tako ordezkariak: EILAS, LAB, CCOO,UGT eta ELA.

- Euskal Eskola Publikoko Guraso-en Elkarteko ordezkariak.

- Adituak eta ikastetxetako zuzen-dariak.

Lekua:Bidebarrieta liburutegiaBidebarrieta kalea, 4BilboEguna:maiatzak 18Ordua:9:30 - 13:30

Kulturaren kolore-ak heziketareneskuetan jardunal-diak Bilbon

Irakaskuntzako eta enpresa arloko ordezkariak bildu diraLABek antolatutako jardunaldietan.

Euskalduntze prozesuan elkarrekin lan egi-teko gogoa agertu dute parte-hartzaileek.

Sherlock Holmes eta kirol arriskutsuetako elkartea

Pierre Veys eta Nicolas BarralJean François Sauré

Conan Deylok asmaturiko Sher-lock Holmes pertsonaia beste modubatera agertzen da komiki liburu ho-netan, Pierre Beis gidoilari frantsesakegokitu duen moduan, hain zuzenere. Detektibeari ikuspegi berriaemateaz gain, istorioak gaurkotasu-nera egokitu ditu. Eta emaitza euska-raz ere argitaratu da•

Argitalpenak

Les militants étudiantsEguzki Urteaga

DakitEgileak Frantziako Estatuko uni-

bertsitateko ikasle militanteen mugi-menduaren azterketa egiten du, 68komaiatzean kokaturik. Garai hartakoikasle mugimendu bateratuaren bar-neko ikasleen ezaugarriak azalara-tzen ditu. Eta ondoren, gaur egungomugimendu dibertsifikatu eta hete-rogeneoarekin konparatzen du. Li-burua frantsesez idatzia dago•

EAEko irakaskuntzaren ego-erari buruzko txostena

(1994/2000) Euskadiko Eskola Kontseilua

Eusko JaurlaritzaEuskadiko Eskola Kontseiluak ar-

gitaratutako liburu mardul honetan1994/2000 urte bitartean hezkuntzangertatu diren aldaketak biltzen dira:erreformaren ezarpena, ikastetxetakoaldaketak, giza baliabideak, euskalhezkuntza administrazioa eta hezkun-tzaren finantzaketa•

Irri eta barreJoxantonio Ormazabal

ElkarlaneanXaguzar bildumako liburu hau, 6

urtetik aurrerako haurrentzat sortuada. Inor ez aspertzea du helburu, ho-rrela, orritik orrira jolasteko aukera es-kaintzen duelarik hainbat baliabide-ren bitartez: asmakizunak, olerkiak,definizioak, ipuin laburrak… eta horidena Jon Zabaletaren marrazki alai etabiziz horniturik ageri da•

Hurrengo itsasgoraren zainJosu Penades

IbaizabalGailurrean bildumako liburu hauirakurle helduentzat da egokia. Bilagun, Izaro eta Graxi, mutilberberaz maintemindurik daude etaegun berean maitasun-aitormenaegiten diote. Honek, Manuk, 48ordu izango ditu biei erantzun batemateko. Beraz, idazleak, bizitzarenikuspegi adierazkorra islatu nahiizan digu, sentimenduz josirikdauden bi historio hauen bitartez •

Joan-etorriko txartelaGemma Lienas

EreinGaztetxoentzat zuzendurik dago-

en liburu honetan, gaur egun gero etagazte gehiagorengan eragina duengaitz latz batez mintzo da idazlea,anorexiaz, hain zuzen ere. 15 eta 16urteko bi neska dira protagonistak.Horietako bat bere pisuarekin ez da-go batere gustura eta horrek arazo la-rriak ekarriko dizkio •

38 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

Apirilaren 27an izan zen Gi-puzkoako Euskal Kantu Txapel-ketaren finala Bergaran. Banaka-ko sailean lehenengo saria OlatzPrat azpeitiarrak irabazi zuen, etabigarrena Argiñe Agirrezabal ber-gararrak. Honek beste bi sari be-rezi ere jaso zituen: ekarpen ho-berenarena eta Deba Garaikopuntuazio altuenarena.

Binakako sailean Pasai An-txoko Ezjakinak bikoteak eramanzuen lehen saria, eta bigarrenaBergarako Maitane eta Saioak ja-so zuten.

Taldekako lehen saria Inof tal-de andoaindarrak eskuratu zuen,eta bigarrena Bergarakuak talde-ak.

Horiez gain, sari bereziak erebanatu ziren. Sorkuntza hobere-naren saria Inof taldeak eskuratuzuen. A capella egindako inter-pretazio hoberenaren saria Nineu bikoteari eman zioten. Entzu-leen saria Xarme Taldeari egokituzitzaion. Eta Gipuzkoaz kanpotiketorritako partaide hoberenaren-tzako ezohiko saira Jone eta Xa-bier Bikoteari eman zioten.

Gipuzkoako euskalkantu txapelketakosariak banatu dira

Berriak Beasaingo Txindoki-Alkartasu-

na Bigarren Hezkuntzako ikaste-txeak ISO 14001 Ingurumen Kudea-keta Ziurtagiria lortu du. Inguru-menarekiko zuten kezkak bultzatuzituen sistema hori ezartzera etahori gauzatu duen lehen ikastetxeeta erakunde publikoa izan da.

Kalitate ziurtagirien antzera, Inguru-men Kudeaketa Ziurtagiriak ere arlo ho-rretan hainbat prozesura jarraitzen direlaziurtatzen du, helburua ingurumena mo-du egokian eta zentzudunean kudeatzeadelarik, eta ikastetxe edo erakunde osoainplikaturik.

Beasaingo Txindoki-AlkartasunaBHIn aspaldikoa zuten ingurumenareki-ko ardura, eta kezka sortzen zuen gaia zen.1997-98 ikasturtean “Ingurumen kudea-keta” izeneko goi mailako heziketa zikloajarri zen abian.

Bestalde, enpresa asko ingurumen ku-deaketa sistemak ezartzen ari zirela ohartuziren, eta premiazkoa zela ikasleek siste-ma horiek ezagutzea bertan praktikakegin ahal izateko.

Horrenbestez, ikasleek sistema horigertu-gertutik ezagut zezaten, institutuanbertan kudeaketa sistema bat ezartzekoahalegina egitea erabaki zuten.

Lehendik ere beste zortzi instituture-kin batera kalitate sarean dago, zeineanirakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobe-tzeko ahaleginak egiten dituzten. Inguru-men kudeaketaren sistema ezartzea besteurrats bat izan da.

Zertarako da sistema hau?Txindoki-Alkartasuna institutuak in-

gurumen kudeaketa sistema zehatza etaingurumenaren zainketarekin bat dato-rren antolaketa mantentzeko konpromi-soa hartu zuen. Pertsonen osasunaren, na-tur baliabideen eta inguruaren babesare-kin zerikusia duen oro bereziki zaintzekoardura, alegia.

Hori errespetatuz, ikastetxearen ere-muan egiten diren jarduerak onargarriakizan behar dute ingurumenaren ikuspegi-tik. Hori bermatzeko ezarri zuten inguru-men kudeaketa sistema. Horrek zera eka-rri zuen: ingurumen politika ikastetxearenestrategian sartzea, planifikazio prozesue-

Ingurumen Kudeaketa Ziurtagiriajaso du Txindoki-Alkartasuna BHIk

tan eta erabakiak hartzerakoan inguru-men irizpideak erabiliz. Ondorioz, berejarduerak eta zerbitzuak garatzerakoan,bereziki zaindu dituzte kutsaduraren pre-bentzioa eta garapen jasangarria ahalbide-tuko duen ingurumenaren babesa.

Urratsez urrats egindakoaHori guztia martxan jartzea ez da bi

eguneko gauza, denbora gehiago eska-tzen du. Txindoki-Alkartasuna BHIn1999-2000 ikasturtean heldu zioten gaiari.Hasierako fasean, besteak beste, RIA ize-neko azterketa egin zuten ikastetxeko ha-sierako egoera eta ingurugiroan eraginhandiena zuten arloak aztertzeko. Diag-nostiko horretan ikusi zuten ikastetxeakzein aktibitatetan eragiten zuen eta eraginhoriek gutxitzeko helburuak eta neurriakzehaztu zituzten. Guztira hamalau helbu-ruko zerrenda egiten zuten.

Helburu horiek lortze bidean hainbatneurri hartu dituzte. Esate baterako, labo-rategian sortzen diren hondakin arrisku-tsuak %10era jaisteko hondakinak hiruedukiontzitan banatzen dituzte: bateanmetal astunak, bestean konposatu organi-ko klorodunak eta hirugarrenean konpo-satu organiko ez-klorodunak. Hileanbehin kudeatzaile bati bidaltzen dizkiete.Horrez gain, laborategian ahalik eta diso-luzio bolumen gutxiena erabiltzen saia-tzen dira, beharrezko kantitateak soilikerabiltzen eta abar.

Beste helburuetako bat paper birzikla-tuaren kontsumoa %10era jaistea da. Aipa-tzekoa da, institutu honetan paper birzi-klatua soilik erabiltzen dutela. Kontsumoajaisteko, besteak beste, atezainak egitendituen kopia guztiak orriaren bi aldetatikegiten ditu. Era berean, euskarri informati-koa ahalik eta gehien erabili eta lanen az-ken bertsioak soilik inprimatzen dituzte.

Proiektuaren planifikazioa egin ondo-ren, garapen faseak bi ikasturte iraun ditu.Aldi horretako eginkizun nagusiena Ingu-rumen Kalitatearen Eskuliburua egiteaizan da. Bertan sistemarekin zerikusia du-ten atal guztiak biltzen dira.

Azken fasean sartu berriak dira, ziurta-giria lortu ondorengoa, alegia. Garapena-ren eta ezarpenaren etengabeko ebalua-zioa egitean datza, ahal den neurrian ho-bekuntzak egin ahal izateko.

68. zenbakia. 2002ko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚39

Julia Fernandez Zabaletamaistra nazionalista

Julia Fernández Zabaleta maistranazionalista euskalduna dugu, emaku-meen eskubideak eta euskal kulturare-nak aldarrikatu zituen nafarra. Euskalnafar nazionalismoarekin eta gerra au-rreko Iruñeko Euskal Eskolarekin izanzuen harremanagatik ekarri dugu hona.

Iruñean sortu zen 1895eko urriaren9an. Aita Mañerukoa zuen eta ama, be-rriz, Ziraukikoa. Anaia Valentín Fernán-dez Zabaleta, euskal nazionalista horiere, abokatua zen Iruñean, eta gero Me-xikora erbesteratu zen. Euskal naziona-lismoan gaztetatik ibilia zen emakumenafar honek heldua zenean ikasi zueneuskara, eta hainbat hitzaldi eman zi-tuen hizkuntza horretan EmakumeAbertzale Batzako (EAB) kide gisa.

Julia Fernández Zabaleta hiru hitz

Nabaz idazkariorde (Iruñea, 1907-1989); eta kidetzat Juana Urrutia, JesusaArantzadi eta Beatriz Urmeneta. Ema-kume horiek hagitz lotuak aurkituko di-tugu Iruñeko mugimendu euskaltzaleororekin.

EABren sarea Nafarroan zehar osa-tuz joan zen, 22 elkarte sortzeraino -nahiz eta 17 soilik egon legeztaturik-,eta hasieran ezarritako hiru lan ardatzakjorratzeari ekin zioten. Gaztetxuekinbatera folklorea (antzerki emanaldiak,dantza taldeak, txistulari taldeak, abes-tiak...), haurrentzako jaialdiak, elkarta-sun jarduerak (Gabon del solidario),jarduera politikoak eta euskal irakas-kuntzarekin lotutako ekintzak gauzatuzituzten. Ekimen horiek guztiek nafareuskal nazionalismoaren nortasuna sen-dotzen lagundu bazuten ere, erakundehorren azkeneko helburua azpimarratunahiko genuke, bereziki eragin handi-koa suertatu baitzen Nafarroako euskalirakaskuntzarentzat. Izan ere, haren in-darraz sortu zen Iruñeko Euskal Eskola1931n. EABk eta gerra aurreko nafar eus-kal irakaskuntzak izan zituzten loturakantzematen ahal ditugu Lizarrako zeinElizondoko Euskal Eskoletan ere, bi herrihorietan lanean aritu ziren andereñoakere EABko partaide izan baitziren.

Emakume haiek, hagitz aktiboak -izateaz gainera, kritiko agertzen zirenalderdiak emakumeei ematen zien es-

erabiliz definitu beharko bagenu, ema-kumea, maistra eta nazionalista zelaesango genuke, horiek baitira haren hi-ru ezaugarri nabarmenenak.

Julia, emakume nazionalistaEmakume Abertzale Batza (EAB)

bereziki interesatzen zaigu, gerra zibila-ren aurreko nazionalismoan Nafarroanizan zuen eraginagatik. Erakunde horiBizkaian sortu bazen ere, 1931-36. urte-en bitartean Euskal Herriko Hegoalde-ko lau herrialdeetan zabaldu zen. Iruñe-ko Centro Vascon 1931ko urriaren 8anemakume talde bat Nafarroako EABsortzeko asmoz bildu zen. Horrela, ba-tzorde kudeatzailea eratu, barne arau-tegia sortu eta nafar emakumeei zuzen-dutako idazki propagandistikoa eginzuten. Idazki horrek hiru lan ardatz zi-tuen: euskal nazionalismoa zabaltzeagizonen eragina iristen ez zen eremue-tara; errepresaliatutako euskal kideeielkartasuna eta laguntza eskaintzea etaherriaren kultura zabaltzeko erakunde-ak sortzea.

Iruñeko EAB sortzeko hiriburukoCentro Vascon egindako biltzarrean zu-zendaritza batzordea aukeratu zen etahonako hauek izan ziren hautatuak: Ju-lia Fernández Zabaleta lehendakari;Katalina Alastuey Garaikoetxea lehen-dakariorde, Margarita Herrera diruzain;Araceli Arbizu idazkari; Maria Biskarret

h i s t o r i a k oz e r t z e l a d a k

Irene LOPEZ-GO INUPeko irakaslea

40 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

Julia, maistraEABko hiru emakume hauek,

maistra nazionalistak hirurak, EskolaBerriaren kariaz uztarketa pedagogi-koa eduki zutela garbi dago, horrennolakotasuna antzematen zaila badaere. Nolanahi ere, Juliak pedagogiaberrikuntzarekin zuen interes teori-koa eta praktikoa islatzen duten agi-riak, nolanahi ere, baditugu.

XX. mendearen lehen laurdeneanMaria Montessori mediku italiarra bereekarpen pedagogikoa zabaltzen ari zenEuropan zehar. Hedapen horren ibilal-diaren barruan Bartzelonan ikastaroaeman behar zuen 1916ko otsailetikmaiatzera bitartean. Juliak, karrera bu-katu berria zuela, Iruñeko Udalari MariaMontessorik eman behar zuen ikastaro-rako diru laguntza eskatu zion. Udalak,Eskola Normaleko espediente ona az-tertuta –ohorezko matrikula anitz, ka-rrera bukaerako nota bikainak eta goimailako errebalidan sari berezia– etaikastaroa jaso ondoren udalaren menpezeuden eskolaurreko eskoletarakoekarpen interesgarria izanen zelakoan,Julia Fernándezi 300 pezetako diru la-guntza ematea erabaki zuen 1916kootsailaren 19an egin zuen bilkuran.

Agindu bezala, hiru hilabetez Bar-tzelonan Maria Montessorik berakemandako ikastaroan parte hartu zuen.Ikastaro horri buruz Juliak egindakotxostena dugu bere interes pedagogi-koaren adierazle, 1916ko urriaren 9ansinatu zuena. Bi atal jorratu zituen ber-tan: lehen atalean Montessorik propo-satzen zituen hainbat esparru garatu zi-tuen (esan bezala, txosten horren argi-talpenaren bidez mediku italiar harenteknikak hiriburuko udal eskoletan za-baltzea baitzen Iruñeko Udalaren hel-burua), eta bigarrenean teknika horienalderdi hobegarri zein kritikagarriak az-tertu zituen. Zinez interesgarria suerta-tzen da horien irakurketa, 21 urte bete-tzear zegoen andereño batengandik es-pero zitekeen baino sakontasun han-diagoz eginda baitaude. Bereziki kriti-katu zuen emakume teorialari italiarrakhizkuntzari ematen zion trataera eska-sa. Horrekin batera, Juliak ez zuen aipa-

ko lehen EABko osaketan partaide izanzirenen artean, hiru horiek, maistrak iza-nik, lotura bereziak izan zituzten eurenartean. Juliak eta Katalinak ibilbide pe-dagogiko eta politiko berdintsua izanzuten, bai gerra aurretik eta bai ondorenere. Biek Iruñeko Eskola Normaleanikasi zuten eta hiriburuko San Frantzis-koko udal eskoletan aritu ziren lanean.

Katalina Alastuey Iruñean jaio zen1898ko abenduaren 26an, eta bera ereemakume ekintzailea izan zen; jarduerapolitikoetan aritzeaz gain, Eskola Nor-maleko ikasle ohien elkartea sortu zuen1920an. Maria Biskarret Nabazek (Iru-ñea, 1907-1989) beste bi ahizpa eta bi a-naia eduki zituen eta gerra zibilean ho-rietako bi erbesteratuak izan ziren. Iru-ñeko Eskola Normalean ikasi zuen eta1927an diploma lortu. Euskara helduazenean ikasi zuen. EAJko eta, bereziki,EABko kide izan zen. Estatuko maistraizanik eskola nazionaletan aritu zen la-nean. Bere izenean aurkeztu zen EuskalEskola irekitzeko baimenaren eskaeraIruñeko Udaletxean eta ardura bereziaizan zuen eskola horren sorkuntzanzein garapenean.

parruarekin. Uribe-Etxebarria ikertzai-leak dioenez, nafar emakumeak bestelurraldeetako emakumeak baino akti-boago agertu ziren emakumeen esku-bideen erreibindikazioan. Arlo horre-tan Euskal Herriko nazionalismoan no-labaiteko aitzindaritza hartu zuten.

Julia Fernández Zabaleta jarrera kri-tiko horren adibide dugu. Ez zuen nahi-kotzat jotzen euskal nazionalismoakemakumeei ematen zien papera. Gerraaurreko euskal nazionalismoak emaku-meei eskaintzen zien betekizuna tradi-zionala zen; baserrian edo etxean eus-kal familiaren balioak gordetzea eta hu-rrengo belaunaldiei transmititzea zirenhelburu nagusiak. Julia Fernándezek,haatik, gehiago eskatzen zuenemakumeentzat. Beste herrialdeetanemakumeek etxetik at, politikan edo bi-zitza publikoan orokorrean, erdietsita-ko lorpenak ez zituen alboratu nahi, etazeregin berri horiek aldarrikatu zituenmitinetan. Horrela, eman zituen hitzal-dietan emakumeentzat beste espazio,betekizun eta eskubide batzuk errei-bindikatu zituen. Honako hauek dira,hain zuzen ere, Donostian, 1924koabenduaren 14an emakumearen etor-kizunari buruz emandako hitzaldianazaldu zituen ideia nagusienak, J. Chue-ca ikertzaileak laburbilduta:

- Emakumezkoa gizona bezain gau-za da edozein ardurari eta eginkizuniekiteko.

- Emakumeak lanerako eta hezkun-tzarako eskubidea izan behar du. Ema-kumeari ez dagokio ezkontzaren zainegotea. Emakumeak lana eskuratu be-har du, eta ez edozein eratara ordain-tzen den lana, ongi saritua izanen denabaizik. Gauza bera hezkuntzari dago-kionez. Gizona bezain prestua denez,beharrezkoa da hezkuntzaz baliatzeaedozein ikasketa aurrera eramateko etanolabaiteko independentzia ekonomi-koa izateko.

Edonola ere, Julia, Iruñeko EABkoKatalina Alastuey eta Maria Biskarret be-zala, ez zen emakumeen eskubideenerreibindikaziora soilik mugatu; Iruñe-ko gerra aurreko Euskal Eskola irekitzenlagundu zuten. Izan ere, nafar hiriburu-

Julia FernandezZabaleta hiruhitz erabilizdefinitu behar-ko bagenu,emakumea,maistra etanazionalistazela esangogenuke, horiekbaitira berehiru ezaugarrinabarmenenak

68. zenbakia. 2002ko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚41

tu gabe utzi nahi izan hizkuntza garatze-ko irakaslearen lanak duen garrantziaere. Halaber, Montessorik eskolaurretiklehenengo irakaskuntzarako proposa-tzen zuen jarraipena kritikatu zuen.

Orobat, badugu Julia Fernández Za-baletaren balio pedagogiko praktikoaztestigantza pertsonal bat ere, Maria Bis-karreten ahizpa Presentxurena, alegia.Iruñeko Euskal Eskolako ikasle ohi ho-rrek Julia izan zuen maistra San Frantzis-koko udal eskoletan. Lekukotasun ho-rrek dioenaren arabera, maistra apartaizan zen Julia. Bere metodoa aktiboaomen zen: ateraldien bidez, fenomeno-en inguruko burutazioak eginez, gau-zak ukituz, jolasen eta abestien bitar-tez… ikasten zuten eta anitzetan pianoajotzera bere aita Valentin, katedralekoorganista zena, eramaten zuen. Presen-txuk dioenaren arabera, ikuskaria beraere anitzetan etortzen zen gelara Julia-ren metodologia ikustera.

Eusko Ikaskuntzak antolatutakoudako ikastaroetan ere parte hartzenzuten bai Maria Biskarretek eta bai JuliaFernandezek. Edonola ere, ez dirudiprestakuntza jarraitua soilik emakumehorien interes pertsonala zenik, euskalirakaskuntzaren inguruan ibiltzen zire-nen beharra baizik. Izan ere, halaxeagintzen zen Eusko Ikastola Batzakoandereñoentzat egin zen arautegian.

Euskal Herri mailako harre-manak

Iruñeko Euskal Eskolak Euskal He-rriko beste eskolekin eduki zuen koor-dinazioari buruzkorik ez dugu inon ida-tzita aurkitu. Alabaina, badakigu koor-dinazioa eduki zutela. Izan ere, alde ba-tetik, antzeko proposamen teoriko-pe-dagogikoak ikusten ditugu IruñekoakEuskal Eskolarako egindako arautegianeta Eusko Ikastola Batzak egindakoan.Beste aldetik, Nafarroako Euskal Esko-letan aritzen ziren andereñoak EuskoEmakume Batzako kide izanik, gure us-tez, lotura pedagogikoak harreman po-litikoetatik ere iritsiko ziren.

Harremanen gakoa hiru emakume-rengan datzala uste dugu: Elbira Zipi-triarengan, Maria Biskarretengan eta Ju-

lia Fernándezengan. Iruñeko Euskal Es-kolan hiru maistra horietatik bakar ba-tek ere andereño jardun ez zuen arren,beren artean uztarturik aurkitzen ditu-gu, bai eskolaren pedagogia esparruan,bai politika arloan. Elbira Zipitria ande-reño bazebilen jada Donostiako Muñoaikastetxean, Maria Biskarret IruñekoEuskal Eskolako arduraduna zen eta Ju-lia Fernández Iruñeko EABko buruza-gia. Anitzetan elkartzen ziren. MariaBiskarret batzuetan egona zen Elbira-ren Donostiako etxean, Fermin Kalbe-ton kalean. Bestalde, behin bainogehiagotan elkartu ziren han-hemen-kako ikastaroetan. Julia eta Elbira elka-rrekin ikusiko ditugu Eusko Ikaskun-tzak 1932. urtean Iruñean antolatutakoikastaroan ateratako argazki batean, etaurte berean Gaiarre antzokian Elbira Zi-pitriak haurrekin egindako erakustal-dian ere elkarrekin aurkituko ditugu. I-zan ere, Eusko Ikaskuntzak 1932an Iru-ñean antolatutako Udako IkastaroetanAita Alzoren Elebitasunari buruzko hi-tzaldiaren ondoren, Elbira Zipitriak Do-nostiako Koruko Andre Mariko haur ba-tzuekin euskaraz ikasten ahal zela era-kutsi zuen: “Arrigarria Irakasleak, Zi-pitria´r Elbira jatorrak, euskeraz ta su-tsu agurra ta aurkestea egin zuan. Itze-tan trebe ta ausartiegitxo entzule aien-tzat, ote?...Txalotu zuten gogorki. Eus-keraz galdetzen die umiai: lenbizi eus-keraz, gero erdaraz... Matematika-gaizailenetakoak, Lutelizti, Edesti gai zai-lak”.

Gerra ondorengoaGerra zibila bukatu baino lehenago

hasita zegoen jada hainbat herrialdetanerbesteratuen mugimendua. Halaxesuertatu zen Nafarroan ere: gerra hasibezain pronto gehiengoa altxatuen al-de jartzearekin batera hasi zen erbeste-ratuen mugimendua, bai bertakoenaeta bai estatuko beste herrialdeetakoe-na ere, Nafarroak duen kokapen geo-grafikoa dela-eta. Erresistentziarakomugalari sare bat eratu zen NafarroakoBaztan bailaran, Euskal Herriko hainbateremurekin harremanetan egon zena:“Alava” Sarea. Horren osaketan, gehie-nak emakumeak izanik, baztandar ba-ten lana, Bittori Etxeberriarena, gorai-patu behar da. Sare horrek lanean jarrai-tu zuen 1940. urteko abendura bitarte-an, Frantziako gobernu kolaborazio-nistak Alemaniarekin hitzarmena sina-tu arte.

Erbesteratu ziren nafar horien arte-an batzuk Frantzian gelditu ziren; bestebatzuek, berriz, Ameriketara egin zutenihes. Euskal Gobernuak gerra galduta-koan erbesterako bidea hartu zuen, etaberarekin batera joan ziren Euskal Es-kolen mugimenduan aritutako gehie-nak. Gobernu horrek erbestean antola-tu zuen haurren kolonietan Pilare Alba,Baztango ikastolako andereñoa, eta Pa-blo Archanco, Iruñeko Euskal Eskolare-kin lotura zuzena izan zuena, aurkitukoditugu 1938. urtearen erdialdean, biakDonibane Garaziko kolonian irakasle.

Gerra hasi eta berehala Nafarroako

Julia Fernandez Zabaleta Iruñean 1932ko Udako IIkastaroan Comptos Realesen ganberaraegindako bisitan.

42 ❘ hik hasi ❘68. zenbakia. 2002ko maiatza

Hezkuntza Batzorde Nagusiak beregain hartu zuen irakasleen garbiketa la-na. Bertan aritzen ziren maisu-maistraguztien zerrenda egin zuen eta zenbaitdatu jasotzen ziren: jainkozaletasuna,moralitatea, prentsa irakurtzeko ohitu-rak eta joera politikoak. Aipatutako laudatu horiei buruzko inprimakiak igorrizitzaizkien alkate guztiei, maisu-mais-tren ikerketa konfidentziala egin zeza-ten. Halaber, Batzordeak kasu anitzetanparrokoei ere eskatu zien informaziokonfidentziala, zenbaitetan Guardia Zi-bilari, buruzagi erreketeei zein herrikofalangeari, eta pertsona partikularrensalaketak ere jaso zituen.

Abuztuaren 25ean, espedienteakaztertu ondoren, lehen zigortuen ze-rrenda aurkeztu zuen Batzordeak.Egun horretan bertan erabaki zen lehenzigorren jitea eta haiek publikoki argita-ratzea; han agertzen ziren 54 pertsonakberen jardunetik kendu ondoren, hu-tsik utzi zituzten beren plazak. Lehenzerrenda horren atzetik beste batzuketorri ziren hurrengo hilabeteetan, hirumotatako zigor-jartzea zutelarik: bate-tik, zerbitzutik behin betiko kentzea; bi-garrenik, langabezia mugagabea, lanegiten zuten eskolatik ateratzea eta sol-data kentzea; eta hirugarrenik, behin-behineko zigorra.

Nafarroako maisu-maistra guztienikerketa egin zuten. Hasierako zigor-tuei buruz eman diren kopuruen arabe-ra, 258 maisu-maistra izan ziren zigor-tuak. Haatik, Nafarroako HezkuntzaBatzordearen garbiketa lanak ez zuenzigortutako maisu-maistrengan baka-rrik izan eragina, jarraitu zuen prozedu-ra zorrotza zela-eta Nafarroako irakas-leria osoa garbitu baitzuen. Aginte be-rriek ezarritako errepresio horrek era-gin zuzena eduki zuen ekintzaile ezker-tiar, errepublikazale zein euskal nazio-nalistengan. Euskal nazionalista izanomen zitezkeen irakasleen kasuetan,lanean jarraitu nahi zutenek beren ideiapolitikoak arbuiatu eta Espainia baka-rraren aldeko idazkia sinatu behar zu-ten. Iruñeko Euskal Eskolako emaku-me nazionalistei –Katalina Alastuey, Ju-lia Fernández eta Maria Biskarret– bere-

halaxe iritsi zitzaien kanporaketa ho-rren eragina. Lehen bien patua berdin-tsua izan zen: udal maistrak izanik, be-ren lanpostuez desjabetu zituen Iruñe-ko Udalak. Julia Fernándezi lana eta sol-data kentzeko espedientea ireki zionIruñeko Udaleko Gobernu Batzordeak1937ko urtarrilaren 11n sinatutako era-bakian. Duen interesagatik, zigorrarenzioak osoki transkribatzen ditugu:

“Esta Comisión de Gobierno, en se-sión celebrada en el día 9 del actual seocupó de las circunstancias que concu-rren en la Maestra municipal Dª. JuliaFernández, que no se ha reintegrado alservicio por hallarse en territorio no li-berado aún de las hordas marxistas.

Y considerando que la expresadaMaestra ha podido personarse en sudestino, como lo han hecho otras perso-nas que se encontraban en San Sebas-tián y sus alrededores, y aún en Bilbao,cuando, por el contrario, ha ido inter-nándose, más en territorio rojo, lo quehace dejar entrever su desafecto al mo-vimiento salvador de España, muchomás teniendo en cuenta la ideas políti-cas de la interesada, ésta Comisiónacordó proponer a V.E. acuerde la sus-pensión de empleo y sueldo indefinidade la expresada Maestra, por no haber-se personado en su destino, a pesar deltiempo transcurrido, y hasta que re-suelva V.E. sobre lo que afecte a los em-pleados municipales.”

Katalina Alastuey Garaikoetxea1937ko maiatzaren 18an kendu zutenbere kargutik, haren zerbitzuen orrianagertzen denaren arabera. Maria Biska-rretek, ordea, ez zuen zigor mota hori ja-so; lan eta soldatarik gabe espedienta-tua izan zen bost urterako. Saran biziondoren, Iruñean klase partikularrakeman zituen, maistra izan zen Azpei-tian, eta berriro Nafarroa Garaira buelta-tu zen, erretiroa hartu arte Erratzuko es-kolako maistra lanetan arituz.

Emakume haiei zigorra ez zitzaienhorretan gelditu, ordea. Urte batzuk ge-roago, 1951n, Iruñeko Bikariotzak JuliaFernández eskumikatu nahi izan zuen,etxea uzteko jasotako Elizaren aginduabetetzen ez zuela aitzakiatzat harturik

eta, horretarako, Vatikanora igorri zuenhorren aldeko eskutitza. Juliaren kidebatzuek Arantzadiren etxean bilera an-tolatu eta eskumikatzearen kontrakoeskutitza idatzi zuten Vatikanoarentzat.Hego Euskal Herrian Apezpikuen la-guntzarik ezin zela jaso ikusirik, Eliza-ren goi mailako hierarkiaren aurreanbere eragina balia zezan eskatu ziotenDaxen zegoen euskal apezpikuari ber-taraino joanda –eskutitza eramatera T.Epaltza joan zen–. Haren bitartez lortuzen eskutitza Vatikanora iritsi eta zigorhori ez gauzatzea.

Julia Fernández eta Katalina Alas-tuey, beste hainbat udal langile bezala,1957an udalak hartutako erabakiarenondorioz, beren lanpostuetan berreza-rriak izan ziren. Zerbitzuen orriaren ara-bera, Katalina urte bereko otsailaren27an udal maistratzat birjabetua izan zen.Juliak gehiago itxaron behar izan zuenberriro lanean aritzeko, 1958ko urriaren7ra arte, eta lan horretan aritu zen 1961e-ko otsailaren 16an zendu zen arte. •

Bibliografia- CHUECA, J. (1995): Julia Fernandez

Zabaleta eta Katalina Alastuey, emakumeaitzindariak, Huarte de San Juan (Geo-grafia eta Historia), 2.

- IPES (1998): Ellas. Las Mujeres en laHistoria de Pamplona, Iruñea, Iruñeko U-dala.

- GUIBERT NABAZ, E. (1990): “La mu-jer como educadora de párvulos: La in-fluencia de María Montessori en las Escue-las Municipales de Pamplona”, in A.A.:Mujer y Educación en España, 1868-1975,VI Coloquio de Historia de la Educación,Santiagoko Unibertsitatea.

- LÓPEZ-GOÑI, I. (2002): NafarroaGaraiko Ikastolen Historia (1963-1982),a.g. Tesia.

- UGALDE SOLANO, M. (1986): “Orí-genes, objetivos y organización de la agru-pación de Emakume Abertzale Batza deNavarra”, Príncipe de Viana, 5 eranskina.

- URIBE-ETXEBARRIA, A. (et al)(1994): “Emakume abertzaleak Nafarroaneta ideologiaren transmisioa: hurbilpen his-torikoa”, in Nafarroako Kondairaren III. Ba-tzarre Orokorra, Navarra y Europa, CD argi-talpena, Iruñea, Nafarroako Gobernua.