4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta...

44
hh XV. HIK HASI UDAKO TOPAKETA PEDAGOGIKOAK GAIA: NERABEAK ETA HEZKIDETZA • ELKARRIZKETAK: ALVARO BEÑARAN ETA JAIME ALTUNA • EKARPENAK • GALDEIDAZUE: TABAKALERAKO HEZKUNTZA-TALDEA • ATZEKO ATETIK: ANE ABLANEDO 190 hik hasi 4 EURO 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

Transcript of 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta...

Page 1: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

hh

XV. HIK HASI UDAKO TOPAKETA PEDAGOGIKOAKGAIA: NERABEAK ETA HEZKIDETZA • ELKARRIZKETAK:

ALVARO BEÑARAN ETA JAIME ALTUNA • EKARPENAK • GALDEIDAZUE: TABAKALERAKO HEZKUNTZA-TALDEA • ATZEKO ATETIK: ANE ABLANEDO

190hik hasi

4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

Page 2: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen
Page 3: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

aurkibidea10gaia

NERABEAK ETA HEZKIDETZAHezkidetzaren, sexuen hezkuntzaren, harreman horizontalennahiz tratu onen inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzekogakoak eskaintzen dituzte Edurne Mendizabal eta Axi BagliettoArremanitz Kooperatibako kideek ikasleekin, irakasleekin zein gurasoekin egiten dituzten saioetan. Tratu txarrei aurre egitekomodurik eraginkorrena txikitatik tratu onak sustatzea dela ustedute.

16elkarrizketa

Argitaratzailea: XANGORIN Errekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:

[email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ainhoa Azpiroz, Ainara Gorostitzu, Arantzazu Muñoa eta Iraide Baskaran. Erre-

dakzio batzordea: Nerea Agirre, Izarne Garmendia, Miren Guilló, Mari Karmen Irastorza, Pello Jauregi, Iñigo Larrañaga, Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Maite Saenz, Xabier Sarasua. Ahol-

kulkariak: Nerea Alzola, Abel Ariznabarreta, Felix Basurko, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Lore Erriondo, Guillermo Etxeberria, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier

Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Fito Rodriguez eta Matilde Sainz. Administrazioa: Uxue Ugartemendia. Diseinua:

Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia: ANtzA S.A.L. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2014-06-23). Kopurua: 5.000 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 hizpide izan da eta izango da

8 gaiaNERABEAK ETA HEZKIDETZA: Nola jarri zaintza erdigunean

12 elkarrizketak12 ALVARO BEÑARAN, psikomotrizista16 JAIME ALTUNA, Urtxintxako kidea

20 hainbat ikastaro20 EUSKAL MITOLOGIA ESKOLETAN. IXABEL MILLET

22 ESKOLA EMOZIONALA. OIHANA MEABE

24 DANTZA ETA GORPUTZ HIZKUNTZA. ENEKO BALERDI

26 HARRERAKO HAURREN HEZKUNTZA. GOIZARGI IGLESIAS

28 ANIMALIEKIN ESKU-HARTZEAK. JOSUNE AZPIROZ

29 ‘IRRIA’ ALDIZKARIA GELAN. JOSI OIARBIDE

30 ZEINU-HIZKUNTZA. JANIRE ALONSO

32 KIROL INKLUSIBOA. AMAIA ELIZONDO ETA ENERITZ MAIORA

33 galdeidazueZer estrategia izan ditzakegu irakasleok espazio publikoakgure eguneroko praktika pedagogikoan txertatzeko?TABAKALERAKO HEZKUNTZA LAN-TALDEKO KIDEAK

36 0-3 zikloko hezitzaileen formazioa

42 Atzeko atetik ANE ABLANEDO

www.hikhasi.com

ALVARO BEÑARANEsaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direladio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen dela eskolaren etabizitza errealaren artean. 0-6 urteko hezitzaileen erreakzioak,emozioak eta printzipioak mahai gainean jarriko ditu‘Hezkuntza zailtasunak: hezitzailearen erantzunak (emozioak,afektuak eta sentimenduak)’ ikastaroan.

Page 4: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

Eman diezaiogun hezkuntzari garrantzia

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

20018 DONOSTIA. GIPUZKOA Tel: 943/37 14 08 Faxa: 943/37 21 54

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan,jardunaldietan eta argitararatzenditugun gainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du, harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

Page 5: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

e d i t o r i a l au z t a i l a

Formatu, egindako lana agerian jarri eta partekatu

Eztabaida eta gatazka ugari sortzendira hezkuntza-ereduaren inguruan.Lehengora ohitzerako iristen da hu-rrengo erreforma, eta hezkuntzan es-kumenen bat duen orok utzi nahi iza-ten du bere arrastoa. Ez da kasualitatea.Izan ere, hezkuntza-ereduaz hitz egite-an pertsona, gizarte eta bizitza ereduezari gara hizketan. Nolako hezkuntza,halako jendartea ari gara eraikitzen,hezkuntza baita funtsa –giza balioetannahiz ekonomikoetan–, gizarteak au-rrera egin dezan.

Hortaz, erantzukizun handia duguhezkuntzaren arloan dihardugunok. Etengabe formatzen aritu behar dugulaerrepikatu dugu behin eta berriz, bizi-tzan zeharreko prestakuntza beharrez-koa dela gizarteko aldaketen aurreannola jokatu jakiteko eta sortzen ari di-ren eskakizun berriei erantzuteko. Xe-de horrekin antolatu ditu Hik Hasik XV.Udako Topaketak uztailaren 2, 3 eta4an. Aurtengoan, gainera, irakasleenprestakuntzak leku berezia izango du ikastaroetako gaien artean.

azenean agian funtzionatuko du jokae-ra horrek, baina gaizki doazenean, ziu-rrenik ez, eta kasu horietan gure profe-sionaltasuna behar dugu”. Azken urte-etan hezkuntzaren alorrean gertatuden beste aldaketa nagusi baten berri ere ematen du: eskoletan bizitza sartuda. Gaur egun haurrek oso txikitatik or-du pila bat pasatzen dituzte eskolan.“Zama emozional handia duten hau-rrekin egiten dute lan hezitzaileek, etabehar horiei erantzuteko formaziohandia behar dute”.

Prestakuntzan dago beraz gakoa,baina ez horretan bakarrik; baita for-mazioan jasotakoa besteekin parteka-tzean eta elkarrekin lan egitean ere. HI-PRESTeko kideek gogorarazten dutenmoduan, urteetan irakasle askok beregelan isolaturik egin du lan, ateak itxitaizan ditu: “Tradizio hori apurtu behardugu. Irakasleok gure lana agerian jarrieta besteekin partekatuko bagenu, ho-rrek gure prestaketa eta profesionaliza-zioari onura besterik ez lioke egingo. Ireki ditzagun gure ateak”.

Nola ikasten da irakasle izaten? Zeinarazori egin behar izaten diete aurre he-zitzaileek? Zer egin daiteke irakaskun-tza are eta profesionalago egiteko? Gal-dera horiei erantzun eta XXI. mendera-ko irakasleak prestatzeko HIPREST iker-taldea sortu dute hiru unibertsita-tek bat eginda: EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Genevako Uniber-tsitateak. Irakasleen prestaketan eredutradizionalak agortuta daudela jakitun,metodo berri bat proposatu dute: ira-kaslearen jarduera bere gelako testuin-guru errealean abiapuntu hartuta, ale-gia, irakasleak egiten duenetik abiatu-ta, norbere burua lanean ikusi eta azter-tzea, gero aldaketak eta hobekuntzakbideratu ahal izateko. Horren guztiarenberri emango dute topaketetan.

Hezitzaileen lanaren behaketari ga-rrantzi handia ematen dio Alvaro Beña-ran psikomotrizistak ere, eta irakasleenprofesionaltasuna aldarrikatzen du al-dizkari honetako elkarrizketan: “Hezi-tzaileok ezin dugu ‘ateratzen zaidana-ren arabera’ jokatu, ze gauzak ondo do-

Prestakuntzan dago gakoa, baina ezhorretan bakarrik; baita formazioanjasotakoa besteekin partekatzean etaelkarrekin lan egitean ere: “Gelanisolaturik lan egiteko tradizioaapurtu, irakasleok gure lana agerianjarri eta besteekin partekatuz gero,gure profesionalizazioari onurabesterik ez genioke egingo”.

190. zenbakia. 2014ko uztaila • hik hasi • 5

Page 6: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

6 • hik hasi • 190. zenbakia. 2014ko uztaila

Guy Poulou Ziburuko auzapezak ez dio hitzarmena berritu nahi ikastolari, eta irailean egoitzarik eta lurrik gabe gera liteke. Kaskarotenia ikastola ixteko arriskuaren aurrean kaleraatera dira gurasoak, eta Paxkal Indo Seaskako presidenteak azaldu du ikastolatik “kanpora-tu” nahi izanez gero ere, bertan eutsiko diotela, nahiz eta Poulouk adierazi handik ateratzekoPolizia bidaliko dutela.

Kaxkarotenia ikastola orain bi urte sortu zuten, hiru haurrekin, Ziburuko Marinela auzo-an, eskola publikoko eremuan. Bi urterako hitzarmen bat sinatu zuten herriko etxearekin; Ma-rinelako eskola publikoko eraikinak obretan dira, eta, bitarte horretan, prefabrikatu batzuetanezarria dute ikastola. Gaur egun, baditu zortzi ikasle eta hurrengo ikasturtean sartzeko badi-ra hamabi izena emanda. Uztailaren 5ean amaituko da hitzarmena, eta herriko etxeak ez duberrituko.

Auzapezak erran die Piarres Larzabal kolegiora joateko. Gurasoak ez dira ados aterabidehorrekin, ordea. Argudiatzen dute pedagogikoki ez dela egokia haurrak eta nerabeak nahas-tea. Erantsi dute Piarres Larzabal kolegian ez dela guztientzat lekurik eta ikastolak badituelaproiektu propioak ere. Marinelako eskola publikoko lanak heldu den urtean bukatu, eta hau-rrak irailean itzuliko dira eskolara. Aisialdi zentroa hutsik utziko dutenez, hara mugitzeko es-katu dute ikastolako kideek. Aisialdi zentrorako “beste plan batzuk” dituela ihardetsi die au-zapezak.

hizpide izan da

Ziburuko ikastola ixteko arriskuan da

“Eragozpen ekonomikoak” tarte-ko hartu dute erabakia: eskolak ema-teari utziko dio Bilboko Ibaigane es-kolak eta irailetik aurrera ez du jarrai-tuko. Erabakiak ustekabean harrapa-tu ditu bai maisu-maistrak, bai ikasle-ak eta bai sendiak. Izan ere, itxieraren eraginez, kolokan da 300 gazte eta 40langile ingururen geroa: kalean gera-tu dira. ELA sindikatua oso kritiko agertu da, eta “kaltetu guztientzako”irtenbide bat exijitu dio Eusko Jaurla-ritzari.

Deustua auzoan dago, 1976. urte-az geroztik, Ibaigane eskola. JesusenBihotza komentuko mojena da; baitaKristau Eskola sarearen parte ere.Haur Hezkuntzan hasi eta Derrigo-rrezko Bigarren Hezkuntzara artekoikasleak hartu ditu urteetan. Hala ere,diru gabeziak buruhauste franko sor-tu dio. Hain justu, bideragarria ez de-lakoan itxiko dute.

Kristau Eskolak ohartarazia zuen“muturrekoa” dela egoera, Jaurlari-tzaren murrizketak direla eta. Alegia,airean daudela itunpeko hainbat es-kola. ELA, baina, ez da iritzi berekoa.Kudeaketa “kaskarrari” egotzi dio Ibaigane itxi behar izana: “Ez da egonmatrikula arazorik”. Kristau Eskolanbost ordezkari ditu ELAk, baina ez du-te uste aitzat hartu dituztenik. “Berekasa hartu dute erabakia”.

Bilboko Ibaigane ikastetxea itxiko dute, etakolokan daude 300 ikasle

Page 7: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

Zer aukera daude ikasketan, haz-kuntzan, hezkuntzan? Ikasi, hazi etahezi non, noiz, nola, norekin? Orainarteko ereduek balio digute? Besteaukera batzuk behar dira? Nola lortuhori?... Galdera horien inguruan go-goeta egiteko gune irekiko saioa an-tolatu dute hainbat hezkuntza-eragi-le eta banakok urriaren 24an eta 25e-an Leioako Laboragunean.

Saioa premisa batetik abiatukoda: “Ikasteko dauden eta sortzen di-tugun baldintzek gure osasunean,gure harremanetan, hazteko aukere-tan eta komunitatearen ongizatean eragiten dute. Guztioi eragiten digugai horrek: gurasoei, aitite-amamei, izeko-osabei, auzokoei, politikariei,

kazetariei, gizarte laguntzaileei, hezi-tzaileei eta norbanako bakoitzari”.

Antolatzaileek uste dute gero etajende gehiago ari dela ikastea-hezteaulertzeko modu zahar-berriei eran-tzuteko guneen bila. Eta gainera, geroeta argiago, erabakitzeko eskubideaaldarrikatzen dute ikasketa eta hezi-keta ardura dagoen guneetan etahaien eraldaketan parte izan nahi du-te. Xede horrekin antolatu da topake-ta.

Saioan parte hartu nahi duen orok20 euro ordaindu behar ditu eta izena emateko [email protected] idatz dezake edota661226847 telefono zenbakira deitubehar du.

Hezkuntza-aukerei buruz hausnartzeko gune irekia egingo da urriaren 24an eta 25ean

Orain dela hiru urte sortu zen

Bizi Toki, ohiko eskolaren

alternatiba izango den lekua.

Bere egoitza konpontzeko lanak

auzo lan bidez burutzen dituzte,

baina tokia egokitzeko materiala

erosi behar izan dute, eta horrek

kostu handia eragin die.

Horrexegatik, 20.000 euro

biltzeko elkartasun kanpaina

hasi dute eta Bizi Tokin interesa

azaldu duten guztiei laguntza

eskatu diete.

Bizi Toki diruz laguntzeko

elkartasun kanpaina

Nafarroako Hezkuntza Departa-mentuak dekretu bat egin du Ingele-sa Ikasteko Programari buruz. Arazo-ak ditu behar adinako gaitasuna du-ten irakasleak topatzeko, eta eskolakemateko irizpideak arindu ditu. C1maila ordez, aski izango da First titu-luaren pareko maila (B2).

Bi baldintza bete beharko dira:gutxienez hogei hilabetez tutoreordeizatea Haur edo Lehen Hezkuntzakoatzerriko hizkuntzan eta trebakuntzaplanetan izena ematea. Zalaparta era-

gin du erabakiak sindikatu eta oposi-zioko taldeen artean, uste baitute ere-duaren kalitatea “kaskartuko” dela.

Nafarroako Hezkuntza kontseila-ri Jose Iribasek adierazi du eredua “egonkortua” dagoela ikastetxe pu-blikoetan zein itunpekoetan: “Espe-zialitatea eta maila ona uztartu nahidugu. Hori egiteko garaia iritsi da, etamodua ere badugu”. 500 pertsona in-guruk egin dute ingeles ereduan jar-duteko azterketa, baina haren arabe-ra, funtzionarioek dute lehentasuna.

Ingeles ereduko irizpideak aldatuko dira Nafarroan

...izango da

Page 8: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

G A I A

8 • hik hasi • 190. zenbakia. 2014ko uztaila

Bizitzaren aurrean, betaurreko moreak Nerabeak eta hezkidetza: nola jarri zaintza erdigunean

xx

Page 9: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

G

Zeintzuk dira hezitzaileon beharrak? Pozik al goaz lanera?Eta neska-mutilek zein behardituzte? Zer dakarte motxilan?Lubakietatik irtenda, elkar zaintzea posible al da? Galderahorietatik abiatuta, hezkidetzaren,sexuen hezkuntzaren, harremanhorizontalen nahiz tratu oneninguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko gakoak eskaintzendituzte Edurne Mendizabal Tolosaeta Axi Baglietto GabilondoArremanitz Kooperatibako kideekikasleekin, irakasleekin zein gurasoekin egiten dituzten saioetan.

190. zenbakia. 2014ko uztaila • hik hasi • 9

Pertsonak bere osotasunean as-katasunez garatu ahal izatea lortunahi dute hezkidetzaren bidez Arre-manitzeko kideek. Eta pertsonaren osotasunaz hitz egitean, haren adi-menaz, gorputzaz, emozioez, dimen-tsio sozialaz… ari dira. Xede horre-kin, elkarren arteko tratu onak eta ba-ta bestearen zaintza jartzen dituzteeuren praktikaren erdigunean. Tratutxarrei aurre egiteko modurik eragin-korrena txikitatik tratu onak sustatzeadela uste dute, bata bestearenganakoarreta, zaintza, ulerkortasuna, babe-sa, konfiantza… bultzatzea.

Hezkidetza eta tratu onak susta-tzeko, eskolaren bitartez, nerabeekinlanean hasi ziren orain dela dozenaurte inguru. Baina segituan konturatuziren horrekin ez zela nahikoa, besteadin-tarte batzuetara ez ezik, bestesektore zenbaitetara ere zabaldu be-har zutela proiektua. Horrexegatik,gaur egun, LH6an hasten dute egitas-moa eskoletan eta Batxilergora arte-ko ibilbidea egiten dute; baina horrezgain, irakasleekin, gurasoekin nahizherriko hainbat talderekin ere lantzendute gaia. Azken batean, komunitateosoarekin egiten dute lan, modu inte-gralean, ahal den heinean tokian toki-ko sareak eratuz: “Argi izan duguproiektua eskolan modu isolatuanlantzearekin ez dela nahikoa, kalera,auzora, herrira ateratzea ere ezinbes-tekoa dela. Ez gara ez guraso, ez ira-kasle, ez lagun. Beste figura bat garaeta, gazteentzat ez ezik, komunitate-ko partaide guztientzat baliabide iza-tea da gure helburua”.

Gizonezkoak eta emakumezko-ak: mundua bitan banatuta dago etagaur egungo paradigma indartsuene-tako bat da gainera banaketa hori.“Jendartea sexista da oraindik”, espe-rientziaz diote hori Mendizabalek etaBagliettok. Nerabeak jendarte horren

ispilu dira euren esanetan, eta zenbaitalderditan muturreko jarrerak har-tzen dituzte. Horietako bat da sexuali-tatea eta genero-rolen gaia. Ikasgele-tara sartu orduko ikusten dute hori Arremanitzeko kideek. Saioa hasi au-rretik mahaiak bazterreratu eta aul-kietan nahi duten moduan esertzekoeskatzen diete ikasleei. Gehienetanmutilak alde batean eta neskak beste-an jartzen dira: “Bizitza osoa taldemistoetan daramaten arren, badagobereizten dituen marra bat”. Horrela-ko jokabideetatik abiatuta, ikasleekinbatera genero-ereduen gaineanhausnartzen hasten dira, nerabezaro-an, artean, oso ikuspegi zurruna iza-ten baitute, oro har, nesken eta muti-len estereotipoaren gainean. Sexuenhezkuntzan agertu ohi den adibideajartzen dute: “Mutilek sexualki osoaktibo azaldu behar izaten dute,nahiz eta hala ez izan, segituan mas-turbazioaz hitz egiten hasten dira ha-rrotuta; neska sexutu batek aldiz, zi-gorra jasotzen du, askoz arduratsua-go azaldu behar du, polit eta lirain,baina sexualki ez hain aktibo, sexuazjakin behar du, ezin du, ordea, berezi-ki lotsagabe izan”. Eredu horien ingu-ruan gazteekin batera pentsatzen etahausnartzen saiatzen dira, zurrunta-sunarekin apurtzen eta aniztasunabalioan jartzen. Izan ere, Arremani-tzeko kideek diotenez, gazteek orain-dik jendartean “normaltzat” jotzen di-ren edota onartua izateko beharrez-koak diren ezaugarri hertsi horiek ja-rraitzen dituzte: “Zurruntasun horrenaurrean aukeren abanikoa irekitzeneta ederrena aniztasuna dela transmi-titzen saiatzen gara. Denok daukagudenetik; denok ditugu femeninotzathartzen diren ezaugarriak nahiz mas-kulinotzat hartzen direnak”.

Genero-estereotipoen ispiluak la-guntzen die botere-harremanak

Page 10: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

Nerabeak eta hezkidetza

Axi Baglietto Gabilondo eta Edurne Mendizabal Tolosa Arremanitz Kooperatibako kideak.

10 • hik hasi • 190. zenbakia. 2014ko uztaila

egon badaudela ikusarazten. Baglie-ttok azaldutako eran, gaur egun ere-mu askotan denok berdinak garela eta aukera berberak ditugula dioendiskurtso “zuzen” bat da nagusi, bai-na horrek ezer gutxi du errealetik:“Nik sarritan mutilekin lan egiten du-danean arrazakeriaren edota heldu-keriaren gaia erabiltzen dut ispilu gi-san eta hainbat galdera planteatzendizkiet: ‘Zer aurreiritzi ditugu beltze-kiko? Eta ijitoekiko? Ze aurreiritzi di-tuzte helduek gurekiko, nerabeeki-ko? Edota frontoira iritsi eta bertanhaur gazteagoak dabiltzanean zergertatzen da? Nork du boterea eta zer-gatik? Hainbat eskoletan jendea pasa-bidean doala haiei iseka egiteko egi-ten diren arkuak nork egiten ditu, mu-tilek ala neskek?’ Harreman horietanbotere-harremanak daude, gizon etaemakumeen arteko harremanetan egon daitezkeen bezalaxe. Hori guz-tia jartzen dugu mahai gainean kon-tzientzia hartzeko: Nik zein elementudauzkat nire bizitzan boterea ematendidatenak beste pertsona batzueki-ko? Eta zer egingo dut horrekin?”

Neskekin eta mutilekin bereizitalan egitea da Arremanitzeko kideenmetodologiaren gakoetako bat. Ikas-tetxeetan premia hori askotan senti-tzen dutela uste dute, baina ez dela ar-tikulatzen: “Sexuen hezkuntzari edo-ta genero-rolei dagozkien zenbait gailantzeko eraginkorragoa da mutilakalde batean eta neskak bestean jar-tzea”, dio Bagliettok. Hala, neskekinahalduntze edo boteretze saio txikiakegiten dituzte; mutilekin berriz, gi-zontasuna zer den edota homofobiaknola eragiten duen lantzen dute. Ro-lak nola eraikitzen diren eta zelakomina eragin dezaketen ere aztertzendute batzuekin eta besteekin. Mutil

zein neska, bakoitzak bere aldetik go-goeta egin ostean, guztiak elkartu etaegoera hori gainditzeko zer egin de-zaketen pentsatzen dute, eta ahal iza-nez gero, hainbat ekintza zehatz mar-katzen dituzte: “Guk ez daukagu so-luziorik, eurek baizik. Guk konfian-tza osoa daukagu euren pentsatzekoeta egiteko ahalmenean”, gainera-tzen du Mendizabalek.

Ikasle, guraso nahiz irakasleekinegiten dituzten saio guztietara Arre-manitzetik gizonezko bat eta emaku-mezko bat joaten saiatzen dira, halagenero-estereotipoak euren prakti-katik hasita zalantzan jartzeko. Sexu-orientazioari, bakoitzaren identitate-ari, familia edota antolaketa modueidagokionez, diskurtso nahiz ereduzuzenak egon badaudela uste duteMendizabal eta Bagliettok, jendarteanahiko anitza baita, baina oraindiknagusitzen den eredua oso hetero-normatiboa dela: “Adibidez, sexuali-tateaz hitz egiten dugunean, gaztenahiz helduek, oso eredu genitaliza-tua daukagu buruan, oso eredu koito-zentrista, oso heterozentrista, oso ok-

zidentala, oso gaztea, oso ‘ederra’ (edertasuna publizitateak saltzen di-gun moduan ulertuta). Eredu horre-tan jendarte honetako %10 sartzen daeta beste guztiak kanpoan geratzengara”. Eredu zurrun eta bakar horiekapurtzen eta aniztasunari balioa ema-ten saiatzen dira. Izan ere, buruan ere-du bakarra izatearen ondorioz, jendegehienak alferrik sufritzen dugula us-te dute.

Sexuen hezkuntza lantzen dutehortaz Arremanitzeko kideek, bainasexualitatearen kontzeptu oso zabalbatetik abiatuta: norbere buruarenestimua, gorputz irudia, bakoitzarengaitasunak, autokonfiantza, desira…Izan ere, sexualitatea pertsonaren di-mentsio ezinbesteko bat dela uste du-te, pertsona batek ezin duela sexuali-tatea etxean utzi eta eskolara joan.Baina badirudi sexualitateaz momen-tu jakin batzuetan hitz egiten dela, etagainontzean sexualitaterik ez dagoe-la.

Sexuen hezkuntzatik abiatuz, ge-nero-rolen eta berdintasunaren gaiajorratzeaz gain, botere-harremanei

Page 11: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

G A I A Nerabeak eta hezkidetzaNola jarri zaintza erdigunean

190. zenbakia. 2014ko uztaila • hik hasi • 11

dagokien joko-zelaian kulturarteko-tasuna, aurreiritziak, gatazkak eta za-palkuntzak ere aztertzen dituzte. Izanere, gerta daiteke ikasgela batera sar-tu eta hango arazo potoloena sexis-moaz haratago doala ikustea; esatera-ko, norbait oso markatua egotea ema-kumea ez ezik, etorkina delako:“Gehien lantzen dugun gaia generoa-rena da, hori baita gure alorra. Baina ikusten baldin badugu beste gairenbaten inguruan talka garrantzitsurenbat dagoela, horri heldu gabe askotanalferrik izaten da beste ezerekin has-tea. Esperientziak erakutsi digu au-rrena mahai gainean dagoen horri arreta jarri behar diogula”.

Zaintzari balio positiboa eman nahian

Eguneroko harremanetan tratutxar txiki asko gertatzen direla ustedute Arremanitzeko kideek. Horrenaurrean tratu onak, ongizatea eta pla-zera sustatu nahi dituzte. Tratu txa-rrak prebenitzeko modurik eraginko-rrena horixe dela irizten baitute. “Jen-darte honetan oso sartuta daukaguzer egin behar den eta nola, exigen-tzia handiak ditugu, betebeharrak,kezkak, presioa… Guk jendea hobe-to, arinago bizitzea nahi dugu eta bizi-modua plazeraren eta zaintzarenbueltan antolatzea”, argitzen du Men-dizabalek. Askotan, irakasle nahizgurasoen kasuan ezina ikusten dute,bakardade handia, elkarren artekobabesik eza, eta arazoak daudeneaneuren bizkar hartzen dutela ardura osoa: “Eskola batean lesbofobia kasularri batekin topo egin genuen. Tuto-reak bere ardura zela sentitzen zueneta ez zeukan gaiaren inguruan inola-ko babesik. Nola antola gaitezke ho-rrelako kasuetan? Pertsona bere oso-

tasunean garatzeaz eta elkarren arte-ko zaintzaz ari bagara, nola egingodugu hasteko eta behin gu, hezitzailemoduan, zainduak izan gaitezen? No-la egingo dugu gure arreta eskatzekoeta gure premiak ere zaindu egin be-har direla ikusarazteko?”, eransten duBagliettok.

Elkar zaintzeaz hitz egiten dutene-an, irakasleen eta ikasleen artean ha-rreman onak sustatzeaz ari dira, bainabaita ikasleen elkar-zaintzaz nahiz irakasleen elkar-zaintzaz ere, edotaeskolaren eta familien artean izatendiren erlazioez. Gaur egun, gainera,zaintzak kutsu negatiboa duela ustedute Arremanitzeko kideek, hitzakberak “zama” adierazten duela, inorkbere gain hartu nahi ez duen zerbait.Jendeak, ordea, beti zaindu izan duelkar eta ardurak hartu ditu taldean:“Umeak zein nagusiak zama bilakatuzaizkigun honetan, zaintzak askoren-tzat adierazten duenari buelta emannahi diogu, balio positiboa eman, etazaintzarik ezean guztiok hil egingo gi-natekeela transmititu”.

Hezkuntzaren erdigunean zain-tza jartzea proposatzen dute, bainazer gertatuko litzateke kasu horretan?Baglietto eta Mendizabalen aburuz,gaur egungo hezkuntzak emaitzetanoinarritutako ikasteko modua lehe-nesten du eta badakite eurek bultzatunahi duten ereduak –zaintza erdigu-nean jarriz– talka egingo lukeela siste-ma horrekin, pertsonaren garapen osoa aldarrikatzen baitute, eta arretapertsonak dituen behar guztietan(zaintza, harremanak, emozioak, al-derdi soziala…) jartzea: “Pertsona er-digunean jartzen badugu, beraren-gan konfiantza baldin badugu eta ikasten laguntzen badiogu, pertsonahori bere bidea egiteko gai izango da.

Kasu horretan emaitzak ere hobeak izango dira, hobeto sentitzen delako,konfiantza daukagulako bere gaita-sunetan, eta ikas-prozesuaren arduraere berea izango delako. Egungo exi-jentziak eta kontrolak zenbaitetanpertsonaren dimentsio osoa galtzeadakar, eta egoera horretan pertsonaondo sentitzen ez bada, emaitzak ere okerragoak izango dira”.

Zaintza hezkuntzaren erdigune-an jartzeko formula magikorik ez du-ten arren, hainbat hari-muturri tirakaurratzen dute bidea. Hasteko etabehin, pertsona bere osotasuneanbegiratzen dute, eta bigarrenik, nor-berak nahiz besteek izan ditzaketenaurreiritziak identifikatzen eta pertso-naren identitatearen inguruan sor-tzen diren estereotipoen inguruankontzientzia hartzen saiatzen dira, etabaita pertsonei arreta eskaintzen ere.Bagliettok azaldutako eran, berdinta-sunaren aldeko diskurtsoa oso zabal-duta dago eta sarri hezitzaile, gurasoedota irakasleok ez gara konturatzenzenbait egoeraren aurrean izan ditza-kegun aurreiritziez: “Askotan entzunizan dugu ‘nik denak berdin tratatzenditut’ edo ‘nire ahalegina da ikasleguztiekin modu bertsuan jokatzea’, etab. Baina, begira diezaiegun bene-tan ditugun aurreiritziei, nola trata-tzen ditugun mutilak eta nola neskak,zein estereotipo ditugun guk geuk gi-zon edo emakume garen heinean,bertako edo kanpoko, heldu edo gaz-te… Horretaz jabetzeak aukera ema-ten digu gure harremanetan eragitenduten aurreiritzi horiei guztiei aurre egiteko eta tratu onak bideratzeko.Azken batean, bizitzaren aurrean be-taurreko moreak eta betaurreko go-zagarriak janzteko urratsak egitea dagakoa”.

Page 12: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

“Esaten duguna eta egiten dugunakoherenteak izan behar dira, bestelazatiketa bat gertatzen da eskolaren etabizitza errealaren artean”

Psikomotrizista

‘Hezkuntzan zailtasunak: hezitzailearen erantzunak(emozioak, afektuak eta sentimenduak)’ ikastaroan 0-6 urteko hezitzaileen erreakzioak, emozioak eta

printzipioak mahai gainean jarriko ditu Beñaranek.

12 • hik hasi • 190.zenbakia. 2014ko uztaila

alvaro beñaran

Page 13: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

Zer garrantzia daukate emozioek,afektuek eta sentimenduek HaurHezkuntzako hezitzaileen lanean?

Haur Hezkuntza profesio bat dabaina, batez ere, bizitza da; eta horre-la hartu behar dugu, ez bizitzatik aparte balego bezala. Gure lanak gu-re izatearekin zerikusia dauka, gurebizitza da, baina baita haurren izatea-rekin eta familiarenarekin ere. Horre-gatik aztertu egin behar dugu esatenduguna eta egiten duguna bat ote da-tozen, transmititu nahi ditugun balo-reak eta gure jarrerak bat ote datozen.Perfekziorik ez dago, baina koheren-tzia bilatu behar dugu: esaten dugunhori egia izan behar da. Bestela eski-zofrenia bat gertatzen da, eskolareneta bizitza errealaren arteko zatiketabat, hau da, haurrek jasotzen dute es-kolan ikasten dena gauza bat dela etabizitza erreala beste gauza bat dela.Saiatu behar dugu zatiketa hori gain-ditzen, eskolan bizi dugunaren etahandik kanpokoaren artean kohe-rentzia egon dadila, eta ikasleek ikus-tea helduok transmititzen duguna egiazkoa dela.

Oso egokia da defendatzen ditu-gun printzipioen eta gure praktikarenarteko koherentzia bermatzen lagun-duko diguten metodologiak aurki-tzea, eta metodologia horrek barne-bildu behar ditu emozioak eta afek-tuak; bai haurrenak baina baita hezi-tzaileonak ere.

Jar zenezake printzipioen etapraktikaren arteko inkoherentzia horrenerakusle den adibiderik?

Guk haurrei esaten diegu elkar errespetatu behar dugula; iniziatibaedukitzea oso garrantzitsua dela bizi-tzan; norbere gogoak agertzea onadela... Baina gero, askotan, ez ditugueuren nahiak errespetatzen eta gurenahietara edo beharretara moldatubehar izaten dute haurrek. Ez da egiahaurren beharrak benetan errespeta-tzen ditugula, guk gure kezkak ditu-gu, gure betebeharrak, programak

bete behar ditugu... eta haurren pre-mien gainetik jartzen ditugu askotan.Beraz, haurrek zer jasotzen dute? Bo-terea duenaren arabera jokatzen du-gula guztiok, eta ez dela egia besteakontuan hartzen dela.

Urte askoan hezitzaileen lana be-hatzeko aukera izan dut eta baita neu-re lan propioa ere. Argi ikusi dut hau-rrei askotan ematen diegun erantzu-nak ez daukala zerikusi zuzenik hau-rrekin eurekin edo euren jokabidea-rekin, baizik eta geure buruarekin du-tela erantzun horiek zerikusia, gureemozioekin; ez ditugu beraien alde,beraien mesedetan egiten gauzak, ezhaur urdurien mesedetan, edo pasi-boei laguntzeko... baizik eta guri ba-lio digutelako egiten dugu, haurrekmolesta ez dezaten, guk programare-kin jarrai dezagun... hau da, gure mu-gei eta zailtasunei aterabidea emate-ko jokatzen dugu modu batera edobestera.

Beste adibide bat jarriko dizut: oraindik oso tipikoa da, haur bati ezjotzeko esatea ipurdiko bat ematendiogun bitartean, edo “ez garrasi egin!” esanaz haurrei oihu egitea. Ezdut esan nahi haur batek garrasirik ezduela entzun behar baina desberdinada haur bati erantzun bat ematea harilaguntzeko edo erantzun bat emateahaur horri eraso egiteko, nahiz etamodu inkontzientean egin eraso.

Nola egin diezaioke hezitzaileak haurrarieraso modu inkontzientean?

Haurra gu zailtasunetan jartzen aridenean, besteei jotzen dienean, gurioihu egiten digunean, gurasoen au-rrean beste haur batzuei horzka egi-ten dienean... hezitzailea gaizki senti-tzen da, eta haur horri lagundu beha-rrean, kontraeraso egiten dio. Estua-sunetan gaudenean haurrek gurekontra egiten dutela sentitzen dugu,eta guk geure burua defendatzekobeharra sentitzen dugu. Egoera ho-rietan egiten duguna, beraz, ez da erantzun pedagogiko bat izaten, bai-

190. zenbakia. 2014ko uztaila • hik hasi • 13

zik eta kontraeraso bat. Baina hauguztia ez da hezitzaileok kontzientekiegiten dugun ariketa.

6 urte bitarteko haur batek pentsadezake zerbait nahita egitea irakaslearenkontra?

Ez. Lehenengo 6-7 urteetan hau-rrek ez dute helduak daukan pentsa-menduaren modukoa, ez da pentsa-mendu intelektuala, ez baitaukatepentsamendu logikoa. Haien pentsa-mendua oso subjektiboa da, senti-tzen dituzten emozio eta afektuetanoinarriturik dago. Ez dute objektibokieta era logiko baten arabera pentsa-tzen; “hau egingo dut heldu honekhorrela joka dezan...”, ez dute horrelapentsatzen; ikusten dute hezitzailebatek modu batean edo bestean joka-tzen duela, eta beren nahia bideratze-ko bidea bilatuko dute, baina meka-nika oso subjektibo baten arabera, ezhelduok dugun logikaren arabera.

Barneratu egin behar dugu haurtxikiek oso modu subjektiboan pen-tsatzen dutela, eta beraz, ez dituztelagauzak egiten gu izorratzeko; hori ezda egia. Egiten dutenak izorratukogaitu agian, baina ez dute horregatikegiten; baizik eta mekanismo horrenbidez, helduarengandik zerbait jaso-ko dutelako ziur aski, erantzunen bat,arreta, emozioren bat, harremana, in-teresatzen zaien zerbait... eta horre-gatik errepikatzen dute ekintza hori.

Beste ideia bat ere argi eduki be-har dugu Haur Hezkuntzan gabiltzanhezitzaileok: haur batek ez du ekintzabat hezitzailearen pertsonaren kontraegiten. Haur bakoitzak daukan fun-tzionatzeko modua da, eta niri, heldubezala, eta hezitzaile gisa daukadanlanagatik, haur horrek mekanismohori nigan proiektatzea egokitukozait.

Afektuak, emozioak... aipatzen dituzu,baina horien gainean ez badugu lanketabat, formazio bat egiten, ez ote dagosenari bide emateko arriskua eta haurhoriei profesional bezala ez

Page 14: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

14 • hik hasi • 190.zenbakia. 2014ko uztaila

alvarobeñaran

E

“Eskolan bizitzasartu da, gero etagehiago, eta zamaemozional handia

daukate haur horiekinlan egiten duten

hezitzaileek

erantzutekoa?Maila profesionalean ezin dugu

erantzun hori intuizioaren edo bat-batekotasunaren esku utzi. Horrekbereizten gaitu profesionalak eta gu-rasoak. Hezitzaileok ezin dugu “ate-ratzen zaidanaren arabera” jokatu, zegauzak ondo doazenean agian fun-tzionatuko du jokaera horrek, bainagaizki doazenean, ziurrenik ez, etakasu horietan gure profesionaltasunabehar dugu.

Adibidez, zer egin dezakegu on-do erortzen ez zaizkigun umeekin?Aitortu egin behar dugu ez gaudelahaur guztiekin gustura; batzuekinbai, oso gustura gaude, eta erraza dalana egitea, baina beste batzuekin ez,eta haiekin lana egin behar dugu, etabatzuetan lan gogorra. Haur horieiprofesionalki laguntzen saiatu behardugu, nahiz eta ez atsegina egin; horida gure egitekoa. Horretarako, egoe-ra horietako bat-bateko erantzunakez du balio, baina aurretik egin dugunlanak bai.

Nola jakin dezakegu emozio batzukgureak direla eta ez haurrarenak?

Normalean ez dugu jakiten emo-zio horiek gureak direla eta ez haurra-renak, hau da, ez gara ohartzen neka-turik gaudelako jokatzen dugula mo-du batera edo bestera, edo haur batgaizki erortzen zaigulako egiten du-gula bata edo bestea; konturatu bal-din bagara, dagoeneko hasi gara so-luzio bat ezartzen. Hori da lehen urra-tsa.

Bigarrena? Distantzia hartzea. Ba-tzuen kasuan formazioak erakutsikodigu egoera horietatik distantzia har-tzen, emozioek harrapatuta gaude-nean zaila baita pentsatzea. Distan-tzia hartzeko sistema bat eduki behardugu, eta pentsatu, “joño, nola egindut hori?”. Beste batzuetan, kideekinhitz egiteak lagundu gaitzake esku ar-tean dugun egoera kudeatzen; etabaita geure kabuz irakurtzeak ere,proiektuak aztertuz, idatziz.... Helbu-rua distantzia emozional bat hartzea

da. Emozio horiek gutxitu behar ditu-gu pentsamendua martxan jartzeko.Kapazak izan behar dugu egoerak az-tertzeko.

Gure emozioek nola eragiten digutehaurrekin lan egiteko orduan?

Adibidez, asko jotzen duen haurbat baldin badaukagu gelan, dinami-ka hausten duena, besteen jolasakhausten dituena... askotan hezitzaile-ak gelako punta batetik bestera garra-sika bukatzen du. Horrelako zenbaitkasutan, hezitzaileak dio haurrak ga-rrasi hori behar duela, baina benetanhori behar du? ala hezitzailea bera da-go ezinean, minduta, eta kolpeakbueltatzen dizkio haurrari –nahiz etaez izan fisikoak–? Noski, haur horrekegiten duen hori –hautsi, jo...– ez da egin behar, baina gai ote gara haur ho-ri eta haren ekintzak bereizteko? Jar algenezake muga bat bere izatearen etaegin duen horren artean? Seriotasunaagertu behar dugu, baina ekintzarenaurrean.

Estrategia ona da egin duena, ekintza bera, eta haurra bereiztea. Ezin dugu haurra gaiztotzat hartu,baizik eta egin duen gauza desegokihori izango da onartuko ez duguna,ez haurra bera; eta ekintza hori egitenduenean serio ikusiko gaitu, hase-rre... baina bere pertsona salbu utzikodugu, eta ekintza horrekiko desados-tasuna markaturik, harreman norma-la eduki ahal izango dugu haur horre-kin. Horrez gain, berehala erakutsibehar diogu haurrari lortu nahi duenhori —gure atentzioa, besteekiko ha-rremana, zerbait konkretua...— bestemodu batean lortzen; eman konfian-tza eta baliabideak ez jotzeko, ezhausteko; seguru badakiela bestemodu batean egiten gauzak. Bainakontrara, beti garrasika zuzentzen ba-gatzaizkio, haur horrek ospe bat har-tzen du.

Hezitzailearen lanaren behaketarigarrantzi handia ematen diozu; zertanlaguntzen du?

Page 15: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

190. zenbakia. 2014ko uztaila • hik hasi • 15

Nik uste dut oso garrantzitsua izango litzatekeela mekanismo beza-la noizbehinka gure lanaren behake-ta egitea. Behaketa kanpoko profe-sional batek egin dezake, baina azter-keta hori egiturazkoa izatea komenida, delikatua baita; zentro batekoprofesionalek, irakasleak eta zentro-ak, nahi izan behar dute euren lanabehatzea. Bestetik, konfiantzazkolankideren bati ere eska diezaiokegugure lana begiratzeko. Eta, horrezgain, autobehaketa egin daiteke.

Askotan erantzunak nahi dituguhezitzaileok... unean-unean zer eginbehar dugun esaten diguten teoriak etametodoak... baliagarriak dira?

“...zer egin behar dut?”, edo gisahorretako galderek, psikomotrizita-tearen ikuspegitik, mugatu egiten du-te erantzuna. “Haur honek jo egitendu, horzka egiten du, zer egin behardut?”, galdetzen dugunean haur ho-rren zailtasunetan ari gara oinarri-tzen, zailtasunetan dagoenean pen-tsatzen baitugu zer erantzun eman. Eta hor zaila da. Egon badaude eran-tzunak, baina kontua haur horrenbeste aurpegi bat ikustea da. Horrela-ko galdera zehatzak egiten dituztene-an hezitzaileek, nik txantxetan galde-tzen diet ea haur horrek denbora guz-tian jotzen duen, denbora guztianhorzka egiten duen, minuturo...? Egi-ten dituen gauza guztiak okerrak dira?Kalamidade hutsa da? Ezaugarri ba-karrarekin sailkatzen badugu haurra,ume horrek egiten dituen beste gauzaasko estaliko ditugu. Bestelako gauzabatzuei begiratzeak laguntzen du gu-re erantzuna bilatzeko garaian: Zergauza egiten du haur horrek gustura?zer gustatzen zaio? noiz egoten da la-sai?... Bada indartu gauza horiek, bai-na ez indartu gauza horiek beldurradiozulako eta molesta ez dezan, bai-zik eta benetan lagundu nahi diozula-ko eta benetan garrantzia eman nahidiozulako haur horri, bere balioak ikusteko eta erakusteko: “Gauza ego-kiak ere egiten dituzu; nik ikusi dut;

badezakezu...”, eta gero esan egin be-har zaio: “Ikusi duzu nola egon zarenazken hamar minututan jo gabe? Nikikusi dut, eta ikusi dut primeran egonzarela. Ez zaude gustura orain? Ni bai,eta besteak ere bai”.

Haur bakoitzarekiko komunikazio zuzenaproposatzen duzu zuk.

Bai, eta hala hartu behar da. Ez du-gu sintomara joan behar, baizik etahaur horri nola lagun diezaiokegunpentsatu behar dugu, zer indartu ge-nezakeen bestea gutxitzeko. Badaki-gu asko jotzen duen umeak zerbaitdaukalako jotzen duela, beraz saiatubehar dugu gelan gutxienez ondosentiarazten hezitzailearekin. Bainaez dago errezetarik. Printzipioak bai,adibidez aipatu ditudan printzipiohoriek niretzako oso garrantzitsuakdira: ez joan sintomara; ez bilatu solu-zioa gatazka-uneetan; bilatu harre-man egokiak sortzeko momentuak,berak uler dezan bere ondoan gaude-la; hartu distantzia...

Haur Hezkuntzako adinetan bu-ruan izan behar dugu haurra zerbaitbilatzen ari dela bere portaerarekin; izan harreman bat, atentzioa, begira-da... Zer bilatzen ari den saiatu behardugu ulertzen, eta horri erantzun batematen saiatu, arauarekin batera, ba-tak ez baitu bestea kentzen. Ikusi be-har du araua laguntzeko jarrerarekinbatera doala, osagarriak direla.

Haurraren jarrera ulertzeko, hezitzailebakoitzak bere burua ere ondo ezagutubehar du, ezta?

Bai. Nik horregatik ematen diothalako garrantzia formazio pertsona-lari. Irakurtzeak asko laguntzen du,baina norberetik pasatu behar ditugujasotzen ditugun teoriak eta metodo-ak, ez da ariketa kognitibo bat soilik,pertsona osoa ukitu behar du forma-zioak, bizi egin behar da.

Hezkuntzan oso inportantea danorbere printzipioak mahai gaineanjartzea, zertan sinesten dugun haus-nartzea, zer helburu ditugun, eta, ho-

rren arabera, etorriko dira zehaztape-nak, metodoak eta teoriak. Printzipiohoriek haurrekin ez ezik, euren fami-liekin eta gure lankideekin ere prakti-kan jarri behar ditugu, koherente izanbehar dugu beste behin. Bestela es-kola leku artifizial bat bilakatzen da,bizitza errealetik erabat aparte dagoe-na eta batere eraginik ez daukanahaurraren garapenean eta balioetan.

Urte asko daramatzazu hezitzaileakformatzen. Gero eta distantzia handiagoadago esaten dugunetik egiten dugunera?

Ez da erraza esaten. Denetik ikus-ten dut. Badaude euren esanaren etapraktikaren artean koherentzia han-dia egon dadin lan egiten duten hezi-tzaileak. Baina gizartean ere aldaketaeman da. Politikariak dira inkoheren-tziaren adibide argiena; gauza bat esaten dute, beste bat egin, ez dutebarkamenik eskatzen, eta eskatzenbadute ondo gelditzeagatik egitendute... Zertarako ari gara orduan es-kolan bestelako balio batzuk lantzen?Haurrak berehala konturatzen dirazerk daukan prestigioa gizarte bateaneta zerk ez. Horregatik oso garrantzi-tsua da hezitzaileak koherenteak iza-tea benetan sinesten dugun printzi-pioekiko. Horrez gain, hezitzaileokargi izan behar dugu haurra dela gurehelburua, eta ez haren familia, hez-kuntzan ez baikara familia-terapeu-tak. Familiarekin lan egiten badugu ere, haurragatik izango da, haurra dahelburua.

Urte hauetan honako aldaketahau ikusi dut: eskolan bizitza sartu da,gero eta gehiago. Lehen ikasteko zen-troak ziren batez ere, baina orain hau-rrek, oso txikitatik, ordu pila bat pasa-tzen dituzte eskolan, bertan ikastendute jaten, lo egiten... eta zama emo-zional handia daukaten haur horiekinlan egiten duten hezitzaileek. Beharhoriei erantzuteko formazio handiabehar dute hezitzaileek, baina mugakere ezarri behar dituzte, hainbat lan ezbaitira eurenak; eurak ez dira familienhaurtzainak.

Page 16: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

“13-14 urtekogaztetxoek Negu Gorriak ez ezagutzeak zer pentsatuaematen dit: zer kultura ari garatransmititzen?”

Urtxintxa

Norberaren bizipenetatik abiaturik, euskararen erabilera sustatu nahi du Euskaraolak. Horretarako, psikologiaren arloan uste eta jarreren eraldaketan bizipenek eta emozioek duten eraginkortasuna kontuan dauka, batetik, eta bestetik, hizkuntza berari eta hizkuntza komunitateari garrantzia emateaz gain, hizkuntza norbanako gisa hartu eta maila indibidualeanerreparatzen du, soziolinguistikako ekarpenak kontuan izanik.

16 • hik hasi • 190.zenbakia. 2014ko uztaila

jaime altuna

Page 17: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

Nola eragiten dute bizipenek etaemozioek pertsonak hizkuntza bateninguruan daukan jarreran?

Haur eta gazteei zuzenduriko hiz-kuntza-programetan, portaera edojarrera batzuk aldatu nahi izaten ditu-gu, hau da, gaztelaniaz ari diren haureta gaztetxo horiek euskara erabil de-zaten nahi dugu. Horretarako erabiliizan den estrategia “egin euskaraz” izan da; eta, euskara erabili ezean,neurtu egiten zen. Duela lau bat urte,ikusi genuen hizkuntzarekiko porta-era aldatzen saiatzen garela, baina ezdakigula portaera horren azpian zeruste, zer iritzi dagoen. Hau da, gaztea-ren portaera aldatzeko beharra ikus-ten dugu helduok, euskara erabil de-zan nahi dugu; baina, gaztearen por-taera aldatzeko, helduon uste eta iri-tziak daude oinarrian; helduon ideo-logiatik saiatzen gara haurren eta gaz-teen jarrera aldatzen, euren iritziak,sentimenduak, zalantzak kontuan izan gabe.

Bizipenak kontuan izan behar di-tugula esaten dugunean, norberarenbizipenetan hizkuntzak duen tokia ikusteaz ari gara. Pertsona batentzat,euskaldun sentitzeko elementu zen-trala euskara izan daiteke; baina bestebaten nortasunean talde-izaera ema-ten dioten elementu zentralak bestebatzuk izango dira. Bizipenei buruzhitz egiten dugunean, hezitzaileek bi-zipen horiek lantzea eta transmititzeaproposatzen dugu, heziketa emozio-nalaren paradigmatik abiatuta; bate-tik hezitzaileak berak adieraztea hiz-kuntzaren inguruko bere bizipenakzein diren, eta, bestetik, haur eta gaz-teek hizkuntzekin lotuta dituzten bi-zipenak kanporatzen saiatzea, bakoi-tzak hizkuntzak nola sentitzen dituenazaltzea, berarentzat zer garrantziduen hizkuntza batek eta zer beste-ak... Bakoitzak bizipen batzuk dituhizkuntzekin lotuta, eta bizipen ho-riek oso desberdinak izan daitezkepertsona batetik bestera; horrek era-gina du hizkuntza baten eta bestearen

rri behar ditugula, iritzi horietatik abiatzeko, eta ez jarreretatik.

Hortik sortu zen Heziz programa.Psikologiaren eta soziolinguistikarenikuspegiak hartzen ditugu kontuan.Psikologiaren ikuspegitik, jarreren al-daketan emozioek duten garrantziakontuan hartzen dugu; hizkuntzareninguruan norbanakoak dituen bizi-penak eta emozioak kontuan hartzenditugu. Soziolinguistikaren ikuspegi-tik, norbanakoari ere garrantzia emanbehar diogula ikusi dugu; komunita-teari eta hizkuntzari berari garrantziaeman izan zaio, eta komunitateari ezdiogu daukan garrantzia kentzen.

Hizkuntzarekiko bizipenei buruz arizarenean, ez zara euskaraz bakarrik ari.

Gaur egun, ez gara gaztelaniaz etaeuskaraz bakarrik ari; hizkuntzagehiago daude, eta interesgarria dahizkuntza horiekiko zer-nolako bizi-penak dauden ikustea; bai eta gura-soen jatorrien arabera hizkuntzak no-la bizi diren ikustea ere. Hizkuntzenaniztasun horrek aukera asko ematendizkigu gaur, egun gauza, horiei bu-ruz pentsatzeko.

Ikuspegi soziolinguistikotik, pertsonariere, norbanako gisa, garrantzi bereziaeman nahi diozue orain.

Ez dugu komunitatea ahazten, ko-munitatean hitz egingo baitugu; eta,hizkuntza komunikazio den neu-rrian, gutxienez bi norbanakoren ar-tean egingo dugu. Baina kolektiboaketa norbanakoak dituzten bizipenaketa emozioak uztartu nahi ditugu, hiz-kuntzaren ekologiaren ideia geure eginez.

Euskararen erabilera modu ko-lektiboan bultzatu izan da; “Euskaragure hizkuntza da!” esaldia horren adibide bat da. Baina, gaur egun, ele-mentu berriak sortzen ari dira norba-nako mailan, eta “euskaraz bizi nahidut” esaldia da horren adibide. Osoaldarri emozionala da, eta gizabana-koan jartzen da fokua; “nik nahi dut

190. zenbakia. 2014ko uztaila • hik hasi • 17

aurrean norberak duen jarreran.

Jar ditzakezu hizkuntzaren ingurukohainbat bizipenen adibideak?

Hezitzaile bati gertatutakoa kon-tatuko dizut: gaztetxo bati “egin eus-karaz” esan zion; eta gaztetxoak “zer-gatik?” erantzun zion; “bada, gure hiz-kuntza delako”, erantzun zion hezi-tzaileak. Horren aurrean ezetz esanzion gaztetxoak, “nirea ez”. Eta hala-xe zen, kasu zehatz horretan pertsonahorrek euskara ez zuen bere hizkun-tza; ez etxean, ez eskolan, ez lagunar-tean ez zuen euskara jaso. Hezitzaile-on iritzi horrek, “gure hizkuntza dela-ko”, ez zuen balio gaztetxoaren jarre-ra aldatzeko, gaztetxoak ez baitzuenhala sentitzen.

Beste hezitzaile baten bizipena ai-patuko dizut: ingurune erdaldun ba-tean jaio zen; familian, ez zuen jasohizkuntza, eta eskolan ere ez; 15 urtezituela, erabaki zuen euskara ikastea,bere nortasuna euskaldun gisa eraiki-tzeko garrantzitsua iruditzen baitzi-tzaion euskara erabiltzea; eta, ahale-gina eginez, euskaltegian euskara ikastea lortu zen. Hezitzaile bihurtuzenean, institutu batean lan egitenzuen, eta ikusi zuen institutu horreta-ko ikasleek, txiki-txikitatik euskara ja-so zutenek, ez zutela euskara erabil-tzen; harridura sortzen zion horrek, ikasle haiek txikitatik euskara jasotze-ko zortea izanik ere, ez baitzuten eus-karaz hitz egiten, eta berak sekulakoahalegina egin behar izan baitzuen ikasteko. Beste bat zen gazte horienbizipena: txikitatik jaso zuten hizkun-tza hori, baina, euren nortasuna edotalde-nortasuna eraikitzeko garaian,euskarak ez zeukan halako garrantzi-rik.

Horrelako kasuetatik abiatuta, ikusi genuen pauso bat atzera eginbehar dugula hizkuntzaren erabilera-ra zuzenduriko programetan: gazte eta haurrengana joan, eta hizkuntza-ren gainean hausnarketa egin behardugula ikusi dugu; dituzten usteak,zalantzak, iritziak... mahai gainean ja-

Page 18: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

18 • hik hasi • 190.zenbakia. 2014ko uztaila

jaimealtuna

E

euskaraz bizi”; ez dio esaten beste inori nola egin behar duen, baiziknorbanako horrek −“nik”− zer nahiduen azaltzen du.

Hizkuntza bat edo beste hautatzekogaraian, euskaraz edo gaztelaniaz hitzegiteko jarrera hartzen dugunean,kontzienteki egiten dugu hautua?

Hizkuntzen inguruan ditugun ideiek, pentsaerek, iritziek, eta aba-rrek osatzen dute hizkuntzen ideolo-gia, eta diskurtso horren araberakoportaera izaten dugu hizkuntzekin.Normalean, ideia horiek ez dira in-kontzienteak izaten.

Hala ere, jendea ez da erabat jabe-tzen hizkuntza bati edo besteari bu-ruz dituen iritzi eta usteez, eta guk,hainbat ariketaren bidez, ate batzuk irekitzen ditugu, haurrek eta gazteekhizkuntzaren inguruan pentsa deza-ten.

Euskara hizkuntza zaila da, ala erraza da? Eta zergatik iruditzen zaizu

zaila dela? Zergatik erraza? Horren in-guruan hausnartzean, konturatu garamezu asko jaso ditugula, euskara zai-la dela esaten dutenak; eta ikusi duguhorrelako ideia batzuk aurreiritziakdirela eta ez direla benetan horrela.Hizkuntza primitibo izatearen ingu-ruan ere hausnartzen dugu: euskarahizkuntza zaharra da, baina ez da be-rria?

Hizkuntza bakoitzari buruz ideiabatzuk daude imajinario kolektibo-an, aurreiritzi batzuk, eta ez soilik eus-kararen kasuan. Soziolinguistikan, ikusi da euskararen inguruan daudenaurreiritzi kulturalak munduko bestehizkuntza askotan ere errepikatzendirela.

Norberak bere kulturako alderdipositiboak nabarmentzen ditu, eta,horretarako, bestearen alderdi nega-tiboak ere nabarmentzen ditu; eta hori errepikatu egiten da kulturar-teko kontaktuetan. Munduko aurrei-ritzien mapak ere lantzen ditugu. Eu-ropan, adibidez, ia hizkuntza guztie-tan kontsideratu izan da norberarenhizkuntza puruena, garbiena, edotaliteratura egiteko baliagarriena, etabesteena gutxietsi egin izan da.

Munduko aurreiritzien mapa lan-tzean, argi ikusten ditugu horrelakogauzak, eta jarreretan eragiten dutenusteen, iritzien eta ideologien atzeandauden alderdi guztiak azaleratzendira. Iritzi horiek txikitatik jaso ditugu,hizkuntzaren transmisioan ez baitu-gu hizkuntzaren corpusa soilik jaso-tzen (hiztegia, gramatika...), estatusa,jarrera, iritziak eta abar ere geurega-natzen baititugu. Adibidez, bost per-tsona elkarrekin gaudenean eta guta-ko batek euskaraz ez dakielako bestelaurok gaztelaniara pasatzen garene-an, transmisioz jaso dugun ohitura batdelako egiten dugu; ez dut uste nor-banako bakoitzari naturalki ateratzenzaiona denik, baizik eta heziketaz ja-sotzen duguna. Horren guztiaren in-guruan hausnartzeak asko lagundu-ko liguke.

Page 19: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

190. zenbakia. 2014ko uztaila • hik hasi • 19

Eta nola eragin daiteke aldaketa?Gaztetxo batek hizkuntza baten inguruandituen ideiez hausnartuagatik ere, esandezake “zergatik egin behar duteuskaraz”?

Lehendabizi, garrantzitsua da de-nok jabetzea, bai haur eta gazteak etabaita helduok ere, zein den gure abia-puntua. Jabetzea gazte horrentzatgaztelania dela modernoa, adibidez,eta jabetzea euskara ez zaiola moder-no egiten. Orduan, gaztearen iritzihorretatik abiatuta, hezitzailea saiadaiteke euskara ere modernoa dela erakusten, eta hainbat ekimen propo-satuko dizkio gazteari, iritzi hori ezdela benetan egia kontura dadin. Bai-na gaztearen jarreraren atzean dago-en motibazioa ezagutzen ez badu he-zitzaileak, euskararen erabilera susta-tzeko egiten dituen estrategia guztiakgarai bateko estrategiak badira eta, adibidez, eskolan euskal jaia antola-tzen badu, edota euskal dantzak, tri-kitixa eta pandero emanaldi bat edotaherri-kirolak antolatzen baditu etahorri “euskal jaia” deitzen badio, eus-kara iraganeko zerbaitekin lotuko dugazteak. Ez gara ari gazte horrentzatbatere erakargarri egiten hizkuntza,eta euskara ez dela modernoa dioenharen aurreiritzi hori indartzen ari ga-ra.

Baldin badakigu gazteei hip-hopaeta futbola gustatzen zaizkiela, bada,agian, Hodei Barroso ekarriko dugueskolara, hip-hopa euskaraz egitenbaitu, edo ekar dezagun Realeko jo-kalari bat. Era horretan, gazteen au-rreiritzi horiek desmuntatuko ditugu,eta ikusiko dugu badaudela gauzamodernoak euskaraz. Garrantzitsuada ikasle baten hizkuntza-jarrera al-datzeko hezitzaileok nondik nora jodezakegun jakitea.

Zer baliabide erabiltzen dituzue haur etagaztetxoen hizkuntza-jarreretan eragindezazuen eta euskaraz egin dezaten?

Helburuak lortzeko, haur eta gaz-tetxoekin baliabide desberdinak era-

biltzen ditugu, adinaren arabera. As-ko oinarritzen gara aisialdian betida-nik erabiltzen ditugun tekniketan etabaliabideetan: jolasetan, besteak bes-te, bizipenek leku garrantzitsua bete-tzen baitute jolasetan; talde dinami-kak egiten ditugu; ikus-entzunezko-ak ere erabiltzen ditugu, gaur egunaukera handia ematen baitigute, etamusika ere erabiltzen dugu, gaztetxo-ekin euskararen inguruko jarrera po-sitiboak lantzeko.

DBHkoekin musika erabiltzenhasi ginenean, funtzionatu egitenzuela ikusi genuen. Musikaren bitar-tez, iritsi egiten zaie hizkuntza. Ez du-gu soilik gazteei gustatzen zaien gauregungo musika erabiltzen, hezitzaile-oi gustatzen zaigun musika ere erabil-tzen dugu; eta ezustekoak sortzen di-ra. Gustura ibiltzen dira kantuan, adi-bidez.

Guk proposamen bat egiten die-gu, geure bizipenetatik abiaturik: “Le-hen aldiz duela 20 urte entzun nuen abesti bat jarri dizuet gaur, niri ikara-garri gustatzen zaidana...”. Norbera-ren bizipenetik abiaturik, errazagoada gazteengana iristea, ez baitiezu esaten horrelakorik: “Abesti hau eka-rri dizuet, eta gustatu egin behar zai-zue”. Aitzitik, hau esaten diezu: “Nirigustatzen zait, eta proposatzen dizuetabesti hau entzutea eta kantatzea”.

‘Heziz’ programaren barruan,musika jarri dugu ikastetxeetan.DBHko 2. eta 3. mailetako ikasleeiNegu Gorriak taldearen bideo bat jarrinien saio batean, eta hiru geletako 60ikasleetatik inork ez zuen ezagutzenNegu Gorriak. 13-14 urteko gaztetxo-ek Negu Gorriak ez ezagutzeak zerpentsatua ematen dit: zer kultura arigara transmititzen?

Eskolako bizipenetan oinarritzen zarete,ala haurrek eta gazteek aisialdiandituzten hizkuntza-portaerez ari zarete?

Ikastaro jakin hau eskolari zuzen-tzen zaio, eskolan hizkuntzaren ingu-ruan izan daitezkeen bizipenei ema-

ten diegu balioa. Gazteek eta haurrekeskolan dituzten bizipenak alor guz-tietan —baina kasu honetan euskara-renean— garrantzitsuak dira bizitza-ko beste esparruetan ere, eta bizipenhoriek gero etorkizunean garrantziaizango dutela ikusten dugu.

Baikorrak gara etorkizunari begi-ra. Bizipenetatik abiaturik hizkun-tzen inguruko jarreretan eragin nahi izatean, oso zaila da epe motzeko emaitzak lortzea, baina guk uste duguepe luzeko emaitzak lortzen direla.Irakasle asko kezkaturik ibiltzen diragazteek DBHn ez dutelako euskarazhitz egiten, baina bizipenak landu ba-dituzte eta emozio positiboak jaso ba-dituzte, gu ziur gaude gero aterakodela, azaleratuko dela. Kulturarentransmisioan dabiltzanek adieraztendute txikitako emozioek oinarri bat ezartzen dutela, eta azalera ateratzendirela gero, izan bizipen onak edotxarrak.

Ikasleen bizipenetan eta jarreretan eskuhartu aurretik, agian irakasleensentsibilizazioa egin behar litzatekelehendabizi, ezta?

Ikastaro hau horri begira antolatuda. Lehenengo, irakasleek eurekhausnar dezatela, klaustroan hitz egin dezatela hizkuntzen inguruandituzten bizipenez, gogoeta egin de-zatela... Eta familiekin ere landu dai-teke.

Haur Hezkuntzan, duela hiru urtehasi ginen honako planteamenduhau probatzen: haurrek eskolan egi-ten zuten hizkuntzari buruzko haus-narketa, baina, gero, etxera eramatenzuten, eta, adibidez, gurasoei galde-tzen zieten ea noiz ikasi zuten euska-ra. Eta oso gauza politak atera ziren:“Euskara ikasten zu hasi zinenean ha-si nintzen ni ere”.... Horrelako arike-tak egin ezean, familia askotan ez diragai horiek ateratzen, eta polita da, se-me-alabei azaltzea helduek hizkun-tzaren aurrean duten jarrera, batzuekegin duten ahalegina edo beste ba-tzuek ez ikasteagatik daukaten pena.

Page 20: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

20 • hik hasi • 190. zenbakia. 2014ko uztaila

Euskal mitologia eskoletan

Euskal kulturaren parte da. Altxor batda. Euskal mitologia berezia eta pro-pioa da gainera, eta beraz, inportan-tea da ezagutzea. Gainera, gaur egun-go krisi egoeran etorkizun berri batsortu beste aukerarik ez zaigu gera-tzen, eta horrelako kasuetan atzerabegiratzen dugu normalki. Euskal mi-tologia ezagutzen denean, gizarteabera ere beste era batez ikusten da.

Eta ezagutzen al dugu behar besteeuskal mitologia?

Bakoitzak ezagutzen du ezagu-tzen duen punturaino. Oraingoz per-tsonaiak eta mitoak ezagutzen dira, eta ez da gutxi, baina nik orain bestepauso bat ematea proposatu nahi dut,eta mitoetako pertsonaien arteko ha-rremanak zeintzuk diren ezagutzea,eta elementu guztiak ordenean jarriz,euskal mitologiaren kontzeptuarizentzua, koherentzia eta osotasuna ematea. Mitologia, azken finean, iru-dikapen sinbolikoa da. Horregatiknik Gernikako Arbola ere mitologia-ren inguruko azalpenetan sartzendut, jendea harritu egiten den arren,hori ere sinbolo mitiko bat baita.

Zeintzuk dira euskal mitologiarenpertsonaia nagusiak?

Mitologian badira bi plano: planofisikoa eta plano kontzeptuala. Planofisikoan daude, Eguzki, Amalur, Ilar-gi, Urtzi… Mundu kontzeptualeandaude, beste aldetik, Mari, Basajaun-Basandereak, Lamiak… daude, guz-tiontzat jeinu diren pertsonaiak. Guz-tietan garrantzitsuenak emazteak di-ra.

Mitologia antzinako erlijioa zela diozu. Mitologia jainko eta jainkosen

egoitza zen, erlijio-sistema bat, nahizeta gerora beste esanahi bat hartuzuen eta sineskeriaren sinonimotzaterabili zen. Erlijio bat mitoek, sines-menek eta erritoek osatzen dute. Etaberdin gertatzen da euskal mitologia-rekin ere, hiru elementu horiek ditu.Mitoak ordea, ezin ditugu hartu hitzezhitz, historia irakurtzen ariko baginabezala, beste dimentsio bat eman be-har zaie, sinbolikoak baitira.

“Herri mailan euskal mitologiari buruzko dibulgazio-lana egitea falta da”

Eskoletan euskal mitologiatransmititzearen garrantzia azpima-rratzen du Milletek, antzinako eus-kal jendeak mundua ulertzeko bestemodu bat eskaintzen baitu: “Euskalmitologia oinordetzan jaso dugunzerbait da eta ezagutu behar dugu,ez haiek bezala bizitzeko, baizik etaeredu eta forma haiek ezagutuz au-rrera egin ahal izateko”.

Beste dimentsio bat eman behar zaiolaesaten duzunean, zer adierazi nahiduzu?

Sineskeriaren dimentsiotik erlijio-aren dimentsiora igaro behar dugula.Jauzi hori ematea kostatzen zaigu. Ba-dakigu mitoak ez direla sineskeriak,hori baino zerbait gehiago direla, bai-na ezin diogu forma eman, ez diogu ematen dagokion dimentsioa eta le-kua. Eta hori euskaldunok egiten ezbadugu, besteek ere ez dute egingo.

Mitologiaren munduan ipuinenbitartez sartu nintzen. Ikertzen hasinintzen eta euskal mitologiaz zegoe-na irakurtzen. Euskal Herrian berta-koek diotena irakurri ostean, besteekkanpotik euskal mitologiaz zer dio-ten irakurtzeko grina piztu zitzaidan.Baina deus ez nuen aurkitu. Ez da ai-patu ere egiten. Munduko mitologieiburuzko liburu batean ager daitekeAfrikako 50 kideko tribu baten mito-logiari buruzko zerbait, baina euskalmitologiari buruz ez dago ezer, nikbehintzat ez dut topatu. Horrexegatikdiot, euskal mitologiari guk eman be-har diogula forma eta lekua, eta horiegiten dugunean besteek ere aintza-tetsiko gaituztela. Horrekin ez dut e-san nahi lanik ez denik egin; lan ga-rrantzitsuak egin dira, baina herri mai-lan mitologiaren ikuspuntu orokorra-ren dibulgazio lana egitea falta da.

Zer garrantzi dauka euskal mitologiarentransmisioak? Zergatik erakutsi behar daeskoletan?

Mitologia greziarra transmititzenbaldin bada, are gehiago transmititubeharko litzateke euskal mitologia.

Ixabel MILLETIPUIN KONTALARIA

Page 21: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

190. zenbakia. 2014ko uztaila • hik hasi • 21

Zentzu horretan, badu euskal mitologiakbesteek ez duten berezitasunik?

Baditu bi berezitasun: animismoaeta emetasuna. Munduan zehar ani-mismoa ez da berezitasun bat, bainagure Europa monoteistan bai. Ani-mismoa edozein izaki –jende, anima-lia, landare, harri, etab.– arimaz, zen-tzu zabalean harturik, hornitu daite-keela sinestea da, eta egun supersti-zioa deitzen zaio.

Bigarrena, emetasunaren presen-tzia da. Baina aztertu behar da emeta-sun hori zer den. Emetasuna biziasortzeko gaitasunaren adierazlea da.Haurrak sortzeko gaitasuna emazte-ok dugu, eta literalki ulertuz gero, emetasuna emakumearen sinoni-moa dela erraten ahal da. Baina hori ikuspuntu murriztailea da, haratagojoan eta zabaldu egin behar da ikus-pegia, bertzenaz maila literalean ge-ratuko gara, azalean, sineskerietan eta sorginak jende gaiztoak soilik zi-relakoan. Maila igo behar dugu, etamaila sinbolikora jauzi egin. Han gau-zek zentzua hartuko dute.

Maila sinbolikora jauzi egiteaaldarrikatzen duzu. Adibide konkreturenbat jar dezakezu?

Esate baterako, Mariren kasuan,pentsatzen baldin badugu Mari bene-tako emakumea zela, kobazuloetanbizi izan zela eta benetan argizko bo-la bat bailitzan ibiltzen zela, bada, ezdiogu zentzurik aurkituko. Marikbeste balio bat zuen. Horrelakoetankomeniko litzaiguke antzinan bizi-modua nolakoa zen irudikatzea. Guetxeetan bizi gara, argindarrarekin,telebistarekin… Eta nahiko ziur senti-tzen gara. Ekaitza etortzen denean e-ta trumoiak jotzen duenean, etxetik,gozo begiratzen dugu, baina kobazu-lo batean bizi bagina eta ekaitz horizer den arrastorik ez bagenu, imajina-tu zer nolako beldurra senti geneza-

keen. Horregatik, beste begirada mo-ta batekin ikusi behar ditugu mitolo-giako kontakizunak, hori guztia beste era bateko munduan gertatu zelako.

Mitologiaren bidez zer ikasten dutehaurrek?

Besteak nola bizi ziren ikasten du-te, haien sinesmenak nolakoak ziren,nola ikusten zuten mundua… bainagurean bertan, Euskal Herrian bertan.Gero munduaren beste puntan besteera bateko jendea dagoela ikusikodute, gureak ez bezalako beste bizi-moduak, sinesmenak eta munduarenirudikapenak ere badirela.

Euskal mitologia transmititzekoirakasleek zein baliabide izan ditzakete?

Orokorki mitoen eta pertsonaieninguruko ezagutza badute, bainamaila sinbolikorako jauzia egin ahal izateko material gutxi dago. Hutsunehori betetzeko proposamena egiteada nire asmoa. Proiektua jada mar-txan dago, baina mantso doa dirurikez dagoelako.

Mitologiak nola eboluzionatu du? Zeintoki betetzen zuen lehen, eta zein tokibetetzen du gaur?

Mitologiak gizakiekin batera ebo-luzionatu du. Adibidez, plano fisiko-an Amalur zena, plano kontzeptuale-an Mari bilakatu zen gero. Gizakia ga-ratu zen heinean, haren sinesmenakere garatuz joan ziren. Amalurra osofisikoa da, kultura hartan ere elemen-turik inportanteenak fisikoak izangozirelako. Gero, errealitatea kontzep-tualagoa izatera pasa zen, eta hor agertu zen Mari. Azken batean giza-taldearen garapenaz ari gara hizke-tan, garapen kolektiboaz, ez indibi-dualaz.

Mitologia antzinako erlijio bat da,praktikatzen ez den eta hilik dagoenerlijio bat. Lehenengo nekazaritza-

munduan naturarekiko harremanekleku handia hartzen zuten, eta mitolo-gia mundu hartan gertakizunei zen-tzua emateko baliabidea zen. Mun-duaren irudikapen bat zen, guk gaurizan dezakegun beste bat bezalaxe.

Orduan, gaur egungo gizartean zertarakobalio dezake?

Balio du euskal kultura ezagutze-ko, gure historia ulertzeko, eta arba-soen sinesmenak zeintzuk ziren,mundua nola irudikatzen zuten jaki-teko. Guk orain bertan sinesten duguBig Bang-aren teorian, sinesten dugubirusak daudela eta zientziak konta-tzen digun guztia. Euskal mitologianbarneratzen garenean gauzak besteera batez ikusten ditugu. Mundua no-lakoa zen irudika dezakegu, eta kon-turatuko gara, adibidez, norbait gaixojartzen zenean Inguma etorri zela erraten zen, eta orain gauza bera azal-tzeko birus bat etorri dela esaten digu-te medikuek. Sarritan, ordea, ez daki-gu benetan zer gertatzen zaigun. Au-rreko mendean, zientziak zabalpen izugarria izan zuen eta bazirudienguztiari erantzuteko gai zela, bainakonturatu gara zientziak ere mugakdituela. Denok sinesten dugu BigBang teorian, baina inork ez dugu ho-ri ikusi. Agian 300 urte barru beste te-oria hobe bat aterako da eta guri barreegingo digute Big Bang-ean sinestea-gatik. Horrek ez du esan nahi zientziabaliagarria ez denik, baina beste al-derdi batzuk ere kontuan izan beharditugu eta horietako bat da mitologia.

Antzinako euskal jendeak mun-dua ulertzeko eskaintzen digun bestemodu hori begirunez tratatu behardugula iruditzen zait. Euskal mitolo-gia oinordetzan jaso dugun zerbait daeta ezagutu egin behar dugu, ez haiekbezala bizitzeko, baizik eta eredu etaforma haiek ezagutuz aurrera egin ahal izateko.

Page 22: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

22 • hik hasi • 190. zenbakia. 2014ko uztaila

Eskola emozionala

Asko hitz egiten da azkenaldian emozioek eragindako gaitzez. Iker-ketek diote gaur egun biztanleen % 8-10ek antsietatea edo estresa duela, eta % 15ek, berriz, depresioa. Datuokantzekoak dira irakaskuntzaren alo-rrean ere, irakasleena osasun-arazohoriek jasateko arrisku handiena du-ten lanbideetako bat dela uste baita.Horrexegatik, XXI. mendeko erron-ka berriei aurre egiteko, irakasleakzein ikasleak gaitasun emozionaletantrebatu beharra dagoela diote hezike-ta emozionaleko adituek.

Arlo horren barnean kokatzen daEskola Emozionala ere. Estresa dese-gitea du jomuga, bai eta pertsonei eu-ren egoeraren kontzientzia hartzenlaguntzea eta pertsonaren barrukoantsietatea murriztuz haren errealita-tea eraldatzea ere. Hernanin jaiotakoYael Martinez kinesiologoak eta neu-ropatak sortutako eskola da, eta ho-rren gaineko prestakuntza Donostia-ko Aukeran hezkuntza- eta zaintza-zentroan jaso daiteke. Zentro horre-tan aritzen da Eskola Emozionalareninguruko jakintza euskaraz irakasteneta lantzen pedagogian lizentziatuta-ko Oihana Meabe kinesiologo eta ins-truktorea. 15 urte inguru daramatzaemozioen inguruan lanean, eta gaihorri buruzko ikastaroa emango duHik Hasiren Udako Topaketetan.

Meabek azaldu duenez, pertsonaorok emozioak ditu: beldurra, pena,kulpa-sentimendua, sinpatia, poza…Eta, pertsonaren bizitzan zerbait ger-tatzen denean (istripu bat, erlazio de-satsegin bat…), emozio horiek loratu

“Estres eta kontzentrazio-arazo ugari izaten dira eskoletan; horiei aurre egiteko balio dute guk irakasten ditugun teknikek”

Pertsona bati kalte egiten dioten pentsamenduak identifikatzen, desegiteneta horien ordez pentsamendu onuragarriak sortzen laguntzen du Eskola Emo-zionalak. Irakasleentzat baliagarria izan daitekeela uste dute adituek, ez soilikeuren burua hobeto ezagutzen eta kontrolatzen ikasiko dutelako, baita ikasle-ak erlaxatzeko eta kontzentratzeko balio duten teknikak ezagutuko dituztelakoere.

Oihana MEABEPEDAGOGOA ETA KINESIOLOGOA

Page 23: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

190. zenbakia. 2014ko uztaila • hik hasi • 23

egiten dira, eta pertsonaren garunetikpasatzen dira: “Gure eremu mentalakemozio hori iragazten duenean, bi ja-rrera har ditzakegu: bizitzen ari garenegoera zorigaiztokoa irudi dakiguke,edota errealitate horretatik zerbait ikas genezake. Eskola Emozionala-ren bidez, egoera horiei etekin positi-boa ateratzen irakasten dugu”. Izan ere, Eskola Emozionalak bizitza jola-sa balitz bezala hartzen du. Teoria ho-rren arabera, jolas batzuek pertsoneionura besterik ez diete eragiten; bestebatzuek, aldiz, estres handia sortzendiete. Horrexegatik, pertsona horieiestresa disolbatzen eta egoera desa-tsegin hori aldatzen irakasten die Es-kola Emozionalak, bizitzako jolasaestresik gabe eramaten, hain zuzen.

Horretarako, hainbat teknika era-biltzen ditu: tentsio emozionala aska-tzeko teknikak (irudi baikorrak, begi-posizioak...), Bach loreak, martxa gu-rutzatua, energia orekatzeko pun-tuak, kinesiologia, Oshoren kartak, etab. Teknika horietako bakoitzak energia motaren bati eragiten dio(mentala, emozionala, fisikoa, espiri-tuala…). Izan ere, Eskola Emoziona-lak oreka bilatzen du energia motahorien guztien artean, pertsona bereosotasunean ulertzen du, eta, alderdi-ren bat desorekatuta badu, besteeinegatiboki eragin diezaiekeela ustedu.

Teknika horiek oso praktikoak etaerabilgarriak dira, Eskola Emoziona-leko adituen esanetan, eta iraganeko,orainaldiko nahiz etorkizuneko edo-zein auzi tratatzeko balio dezakete.Honako adibide hau eman digu Mea-bek: “Demagun pertsona batek he-mendik hilabetera lan-elkarrizketabat daukala eta oso urduri dagoela.Pertsona hori urduri badago, bere al-derdi inkontzientean elkarrizketa ho-

rretara lasai joatea eragozten dionpentsamenduren bat duelako da. Es-kola Emozionaleko tekniken bidez,pertsona horri kalte egiten dion pen-tsamendu hori zein den identifika-tzen laguntzen zaio. Pentsamenduhori desegiten zaio, eta, horren ordez,elkarrizketarako onuragarri izangozaion beste pentsamendu bat txerta-tzen zaio”. Izan ere, Eskola Emozio-nalaren premisetako bat zera da: per-tsonak pentsatzen duen horrek eragi-ten du pertsona hori den bezalakoa izatea, baina baita duen ingurunea edukitzea ere: “Inkontzientean badazerbait, nire errealitatea horrelakoa izatea eragiten duena. Ordenagai-luen antzekoak gara: nire txipa alda-tzen badut, ni aldatzen naiz, eta nireingurunea aldatzen da”.

Ikasleekin erabiltzeko hainbat teknika

Eskola Emozionalaren gainekoprestakuntza jasotzea edonorentzatoso baliagarria izan daitekeela ustedu Meabek, bereziki irakasleentzat:batetik, euren burua hobeto ezagu-tzeko eta, horren ondorioz, ikaslee-kin hobeto lan egiteko balio diezaie-keelako, eta, bestetik, zenbait teknikazuzenean ikasleekin aplikatzeko au-kera ematen dielako: “Gaur egun, es-tres eta kontzentrazio-arazo dezenteizaten dira eskoletan, eta Eskola Emo-zionalak ematen dizkigun irakaspe-nak oso baliagarriak dira horiei aurreegiteko”. Adibidez, zentratuta egote-ko baliabideen artean, bada “martxagurutzatua” izeneko teknika bat: be-soak eta hankak mugituz egiten denariketa fisiko bat da, eta buruaren bihemisferioak zentratzen laguntzendu: “Ariketa hori eginda, beste edo-zein jarduera egiteko askoz ere zen-tratuago egongo da umea”. Gorpu-

tzeko puntu batzuk hatzekin ukituz energia orekatzeko metodoak ere erabiltzen ditu Eskola Emozionalak,eta horiek ere jar daitezke praktikan ikasleekin. Meabek dioenez, energia-autobide moduko batzuk daude per-tsonaren gorputzean; puntu jakin ba-tzuetatik igarotzen da energia, etapuntu horiek erabil daitezke pertsonalasaitzeko (oso aztoratuta badago) edota indarra emateko (energia gutxibadu).

Meabek bere semearen ikasgelanhainbat teknika praktikan jartzekoaukera ere izan du, eskolako irakasle-ek hala eskatuta. Gatazka bat zeuka-ten ikasgelan, eta, era batera eta bes-tera konpontzen saiatzen ziren arren,ez zuten lortzen. Meabek tentsio emozionala askatzeko ariketen saiobat prestatzea erabaki zuen. Erlaxa-ziorako musika erabili zuen, eta irudipositiboen teknika ere bai, haurrententsioa arintzeko eta haien jarrerabaikorrago bihurtzeko. Emaitza ikus-garriak lortu zituen: umeak izugarrilasaitu ziren, ikuspegia eta jokamol-dea aldatu egin zituzten, eta gatazkadisolbatu egin zen.

Meaberen iritziz, pertsonaren bu-ruak eta gorputzak ahalmena dutepertsona bera aldatzeko, bai eta bereingurunea aldatzeko ere: “Emozioaknire buruko filtrotik era batera edobestera pasatu, horren araberako bi-zitza izango du. Egoera baten aurreanemozio jakin bat badaukat eta emo-zio hori min ematen didaten pentsa-menduekin elikatzen badut, estresasortzen dut, eta gorputzean eragina izan dezake estres horrek. Aldiz, es-tres horren aurrean gatazkari edo ara-zoari zentzua ematen badiot, zer ger-tatzen ari den jabetzen banaiz eta aldepositiboa ateratzen badiot, ez du on-dorio fisiko kaltegarririk izango”.

Page 24: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

24 • hik hasi • 190. zenbakia. 2014ko uztaila

Dantza eta gorputz hizkuntza, hezkuntzarako estrategia gisa

adierazi ahal izateko. Curriculumakesplizituki esaten du barne erreferen-tzien eta kanpo erreferentzien kon-tzientzia esnatu behar duela eskolakhaurrengan euren mugimendua ga-ratzerakoan. Gorputza esploratzeko,lehendabizi barnebidaia bat egiteaproposatuko die irakasleei –irakaslehoriek gero ikasleei proposatu ahal izateko–. Erlaxazioarekin hasi eta ba-koitzaren gorputza barruan nola mu-gitzen den behatzen, “kontzientzia fi-sikoa garatzen”, lagunduko du, gor-putza geldi dagoenean nola dagoensentitzen, mugitzen denean zer alda-keta gertatzen den ikusten...

Dantza eta gorputz-hizkuntzahezkuntzarako estrategia moduanaurkeztean HHrako eta LHrako nahizDBHrako proposamen desberdinakegiten ditu irakaseak, HHko lehen etapan bereziki zailagoa baita gorpu-tzaren kontzientzia hitzez azaltzen.Ondoren, hitzaren laguntzarekin, edukiak gorputzetik pasatzea propo-satzen du Balerdik, hau da, edukiakgorputza tresna pedagogiko gisa era-biliz barneratzea.

Gorputz-hizkuntza edukiak lan-tzeko baliabide izan dadin, bi metodoerabiltzen ditu Balerdik, CLIL eta Le-arn Physical metodoak. CLILek ikas-gai dugun hizkuntza jakintza berri batbarneratzeko prozesuaren ardatz gi-sa jartzea proposatzen du, esate bate-rako, ingelesaren bitartez beste jakin-tza batzuk –natur zientzietakoak,esate baterako– barneratuz hizkun-tza hori berau jabetzea. Learn Physi-cal metodoak horixe bera proposa-tzen du baina gorputza ardatz hartu-rik eta ikasketa-esperientziez gorpu-tzaren bitartez bideratuz.

Gorputza behatzea proposatzendu Eneko Balerdik, ezagutzea, entzu-tea, sentitzea. Lantzea. Eta ikas-tresnabilakatzea. Gorputza erreminta gisabaliatzeko, abiapuntu gisa, nork beresoinarekin duen harremana aztertzeaaholkatzen du. Ariketa hori kanpotikzein barrutik egin daiteke; kanpo-funtzioei nola erantzuten dien azter-tuz, edo barrutik sentitu liteke, gureorganismoak, arnasketak... nola egi-ten duten lan behatuz. Balerdik era in-tegralean behatzea proposatzen du.

Dantzatik egin du hezkuntzara bi-dea Eneko Balerdik. Dantza garaiki-deko ikasketa eta Eszena zuzendari-tza ikasketak egin zituen lehendabizi,

Gorputza tresna pedagogiko gisaeta Hezkuntzaren Psikologia ondo-ren. Gaur egun Huheziko irakasleada. Hezkuntza dekretuak markatzendituen oinarrizko hezkuntza-gaitasu-nak garatzeko gorputz-esperientziatresna gisa erabiltzea proposatzendu, bai Haur Hezkuntza, baina baitahortik aurrera ere.

Gorputzari hizkuntza trataera ematen dio Balerdik, “ez lenguaia ba-kar baten moduan ulertua, baizik etalenguaia anitz gisa ulertua, gorputzapertsona bakoitzaren lenguaia baka-na izango dela ulertuta”. Beraz, bestehizkuntzak bezala, gorputz adieraz-pidea ere garatu egiten dela defenda-tzen du, espresio murritz batetik dis-kurtso zabal batera arte –sentimen-duak nahiz pentsamendua adierazte-ko baliabide bikain izan arte–. Ezagu-tuta eta landuta, hezkuntza-estrategiaaski baliagarria da gorputza Huhezi-ko irakaslearen aburuz. “Beste hiz-kuntzekin bezala, gorputzarekikogure alfabetizazio-maila ezberdinada, hitz egin denok hitz egiten duguhizkuntza horretan, baina askotan ezgara kontziente zer esaten dugun edozer entzuten dugun”. Irudi-hizkun-tzarekin parekatzen du gorputz-hiz-kuntza Balerdik: “Egunero ari gara irudien bidez mezuak jasotzen publi-zitatean, baina askotan ez gara mezuinplizitu horiez kontziente; bada gor-putzarekin gauza beretsua gertatzenda, etengabe darabilgu bai harrema-netan, komunikazioan, gizartean...baina batzuetan ez gara kontzientenola erabiltzen dugun”.

Norberaren gorputz hizkera es-ploratu eta eraikitzea proposatzendu, emozioen inguruko diskurtsoak,ideia intelektual edo kognitiboak

Gorputzari hizkuntza trataera ematen dio Balerdik, beraz, hizkun-tza gaitasun hori egoki garatuz, nor-bere emozio eta pentsamenduak adierazteko balio duela dio, bestee-kin harremanetan jartzen laguntzenduela eta hezkuntza testuinguruetanerabilgarri bilaka litekeela HaurHezkuntzan, Lehen Hezkuntzan etaDBHn.

Eneko BALERDIDANTZARIA ETA IRAKASLEA

Page 25: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

Irrien Lagunak Klubaren Gizartegintzarekin

elkarlanean

Page 26: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

26 • hik hasi • 190. zenbakia. 2014ko uztaila

Harrerako haurren hezkuntzaribegirada sakon eta sistemikoa

“Harrerako haurrei sentimenduak adieraztea kosta egiten zaie, orohar; hortaz garrantzitsua da alderdi emozionala lantzea”

Harrerako familietan daudenhaurrek hezkuntza-esparruan izanditzaketen arazoei aurre egitekosentsibilizazioa eta formazioa behardituzte irakasleek. “Trauma”, “erre-silentzia”, “bizimina” , “zorionekogizartea” edota “hezkuntza koope-ratiboa” hitz soil baino gehiago diraBeroa elkartearentzat eta euren be-rezko familietatik atera dituzten nes-ka-mutilentzat.

Zer dira harrerako familiak? Familia-harrera baliabidea Gipuz-

koako Foru Aldundiak martxan duenbaliabideetako bat da, haur-nerabe-en babesera bideratua. Egoera latza,kritikoa edota berezko familiak haurhorien ardura ondo bete ezin duene-an, babesik eman ezin dienean, Gi-puzkoako Foru Aldundia haur horienkargu egiten da, beraiek zaintzen di-

tuzte eta familiatik kanpo ateratzendituzte. Haur bat bere familiatik kan-pora ateratakoan, ume horren gara-penerako egokiena familia-eredu batizatea dela aurreikusten bada, fami-lia-harrera baliabidean sartzen dute.

Harrerako familiez hitz egiterako-an ez da familia-eredu nuklearretanpentsatu behar, familia-eredu anitzakdira; guraso bakarrekoak, sexu bere-ko bikoteak… familia modu zabal etaanitzean ulertzen dugu familia-harre-retan.

Beroa elkarteak zer eskaintzen du? Duela 15 urte sortu zen, baliabi-

de honetan parte hartzen zuten fa-miliek kolektibo bat sortzeko beha-rra ikusi baitzuten, dauzkaten egoe-ra berdintsuetatik ikasteko, parteka-tzeko, elkarri babesa emateko, etab.

Pixkanaka garatuz joan da egituraeta, gaur egun, familia hauei eremubat eskaintzen zaie beraien arteangauzak komentatzeko eta, horrezgain, ikastaroak eta formakuntza-saioak eskaintzen zaizkie. Beste aldebatetik, haurrekin ere hainbat proiek-tu egiten ditugu. Badira, adibidez, fa-milia ezberdinetan dauden neba-arrebak, eta haiei eremu bat ematenzaie elkarrekin egoteko, elkartze-ko… Azken finean, gurasoek dituz-ten behar berdintsuak dituzte hau-rrek ere. Harrerako familietan dau-den haurrek ere, askotan, antzeko egoerak bizi izaten dituzte, “bi ama eta bi aita” dituztela esaten dutenean,edo konturatzen direnean bere fami-liakoen abizen berdinak ez dituzte-

la… Gurasoek bezala, haurrek eurekere behar dute talde bat, kolektiboa,beraien artean gauzak komentatu,nola sentitzen diren adierazi, etab. egiteko.

Bestalde, Etxe Gorriaren kudea-keta ere eramaten dugu, haurra eta fa-milia biologikoaren arteko bisitaldiakegiten diren eremua da hori. Eta ho-rrez gain, sentsibilizazio- eta erakar-tze-kanpainak ere egiten ditugu.

Harrerako familietan dauden haurrekinlan egin behar duten irakasleek, zer izanbehar dute aintzako? Nola egituratukoduzue ikastaroa?

Familiei eta irakasleei begira anto-latuko dugu ikastaroa, hezkuntza-munduan harrera familietako hau-rrek dituzten garapenerako arazoeinola aurre egin landuko dugu. Bai etxean zein eskoletan arazo antzeko-ak egon ohi dira, eta, gainera, askotanerrepikatu egiten dira arazo horiek;nola egin aurre eta gertaeren aurreannola jokatu landuko dugu.

Harrerako familietan daudenhaur eta gazte gehienek, alderdi emo-zionala kudeatzeko zailtasunak iza-ten dituzte, sentimendu eta afektibita-te gaietan oso “ukituak” daude-eta, eta sentimenduak adieraztea eta noladauden esatea kosta egin ohi zaie.Horrexegatik, emozioen kudeaketaribegiratu nahi dio ikastaroak.

Bisitaldien gaia ere landuko dugu.Harrerako familietan dauden haurrekberaien jatorrizko familiekin bisital-diak izaten dituzte eta testuinguru ho-rretan denetariko egoerak aurki dai-

Goizargi IGLESIASBEROA ELKARTEA

Page 27: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

190. zenbakia. 2014ko uztaila • hik hasi • 27

tezke. Horregatik, bisitaldiaren aurre-tik eta ondoren ere haurren egoerazaila izaten da, eta beharrezko izangodugu ikastaroan, “trauma”, "erresi-lentzia”, “bizimina” eta “zorioneko gi-zartea”... bezalako kontzeptuen in-guruan hitz egitea. Hezkuntza koo-peratiboak egin ditzakeen onurak edota gai hauek ikasgelan nola landueta horrelako egoerei nola buelta eman ere ikusiko dugu.

Harrera familietan zer adinetako haurrakhartzen dira, umeak, nerabeak,gazteak...?

Berez 0tik 18 urtera bitarteko hau-rrei egiten zaie harrera, hau da, adin-gabekoak diren bitartean. Haurra fa-milia batera bideratzeko orduan, ha-rrerako familiaren nahiak edo ezau-garriak ere kontuan hartzen dira; adi-bidez, 6-7 urteko seme-alabak badi-tuzte, adin antzeko haurren bat nahia-go izango dute, edota seme-alabarikez badute nahiago dute haur txikiagobat, etab. Familiek ez dituzte haurrakaukeratzen, baina beraien profileragehien hurbiltzen den umearekin lo-tura egiten saitzen gara. Horretarako,garrantzitsua da familiak politikokizuzena izan beharrean, zintzoa izateaeta bere nahi eta beldurrei buruz argihitz egitea. Balorazio-momentuetanhorrelako jarrerak asko eskertzen di-ra, harrerako familien egitekoa ez bai-ta “izena ematea eta kito”. Guri intere-satzen zaiguna da bai haurra zein fa-milia ondo egotea, gustura egotea,prozesu guztia ondo joatea. Horrelaez bada, familia-harrerak ez du aurre-ra egingo.

Momentu honetan badago nahikoaharrerako familia? Gehiago behar dira?

Gehiagoren beharra dago. Gaine-ra, orain legea aldatuko da, eta legeberriak dio, 0-3 urte bitarteko haurrekharrerako familietan egon behar du-tela, ez harrerako pisuetan. Horrega-tik, harrerako pisuetan dauden 0-3urte bitarteko haur guztiak, familieta-ra pasatu beharko dira eta haur horieketxeetan hartuko dituzten familiakbehar dira.

Zer egin behar da harrerako familiaizateko?

Lehenengo informatu, oso ga-rrantzitsua da ondo informatzea; etabehin erabakia hartutakoan, Laukarajoatea da hurrengo pausoa. Lauka ha-rrerako familia izateko balioztatzeakegiten dituen erakundea da. Erakun-de horrek, elkarrizketa eta testen bi-tartez balorazioak egiten ditu, eta po-sitibo emanez gero, itxaron zerren-dan sartzen da familia hori, norbereprofilarekin bat datorren haurren ba-tek familia baten beharra izan arte.Momentu hori iristean, egokitzapen-

prozesua hasten da, eta egokitzapenetapa hori haurra etxera eraman arteluzatzen da. Bestalde, herritarrak in-formatzeko, hainbat herritan hitzal-diak ematen ditugu, edota Beroaradeituz gero, hitzordu informatiboakere egiten ditugu.

Haurrak zenbat denbora egon ohi dira,gutxi gora-behera, harrerako familietan?

Gipuzkoan harrera soilak eta iraunkorrak daude. Harrera soila, biurte baino lehenago bere berezko fa-miliara bueltatu ahal izango dela au-rreikustean ematen da. Iraunkorra,aldiz, bere berezko familiara buelta-tzeko zenbat denbora beharko denaurreikusi ezin denean izatean da.Harrerako familiaren baliabideenhelburu nagusiena haurra bere be-rezko familiara itzultzea da. Baina as-kotan, familia oso desegituratuak iza-ten dira, eta itzulera hori ez da erraza izaten. Gizpuzkoan dauden harreragehiengoak iraunkorrak dira, soiletikhasten dira, baina helburuak bete-tzen ez badira, soiletik iraunkorrerapasatzen dira.

Page 28: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

28 • hik hasi • 190. zenbakia. 2014ko uztaila

Animaliek lagundutako esku-hartzeak

“Animaliek ez dituzte pertsonak epaitzen, beti modu berean gerturatzen dira haiengana”

Buruko gaixotasunak dituztenpertsonei, ezgaitasunak dituzteneiedo gizartetik at geratzeko arris-kuan daudenei animalien bidez la-guntzen die Bocalan Biak Bat elkar-teak.

Zer da Bocalan Biak bat?Bocalan fundazioaren Euskal He-

rriko delegazioa da, Irabazi asmorikgabeko elkartea da eta Irrien LagunenGizartegintza elkartearen parte da.

Animalien laguntzaz, ezgaitasu-nen bat edota gizartetik at geratzekoarriskua duten pertsonen integrazio-an laguntzea da helburua. Animalieklagundutako terapia eta animaliek la-gundutako hezkuntza-proiektuak egiten ditugu eta laguntza-txakurrakhezten ditugu, ezgaitasunak dituztenpertsonei laguntzeko.

Zein animaliarekin egiten duzue lan?Gehienbat txakurrekin, baina bai-

ta baserriko animaliekin ere, astoekineta zaldiekin esate baterako. Baserriaeta bere eremua ere erabiltzen dituguelementu terapeutiko eta hezkutza eremu bezala.

Nortzuk egiten duzue lan Bocalan-en?Zer profesional profil dago?

Talde multidiziplinarretan lan egi-ten dugu; psikologoak, txakur hezi-tzaileak, albaitariak, gizarte hezitzai-leak, haur hezkuntzako teknikariak,logopedak,etab.

Eta zeintzuk dira Bocalanek eskaintzendituen zerbitzuen “hartzaileak”?

Ezgaitasunen bat duten pertsone-kin egiten dugu lan, haur, gazte zeinheldu. Haurren kasuan, autismoa,Down sindromea, gaixotasun arraro-ak edota garun paralisia dutenekin aritzen gara. Alzheimerra eta demen-tzia ezberdinak dituzten helduekin ere lan egiten dugu eguneko zentroe-tan, eta gizartetik at geratzeko arris-kua duten gazteekin ere jarduten du-gu baserri eskola batean.

Bestalde hezkuntza eta aisialdi in-klusibora begira ere egiten dituguproiektuak eta proiektu horietan,nahi duen orok parte har dezake.

Nola lagun dezakete animaliekhezkuntza-prozesuetan?

Animaliek ez dituzte pertsonak epaitzen, beti modu berean gertura-tzen dira haiengana. Zentzumen ani-

tzei zuzenduriko estimuluak, uneoro“gauzak” eskatzen ari dira, “etorri ho-na”, “eraman hau”, etab. Lasai egoten,erlaxatzen laguntzen dute animaliek,eta haien eta pertsonen artean sortzenden interakzioak onura izugarriak di-tu. Txakurren kasuan, adibidez, txa-kurrak modu espezifiko batean en-trenatuta daude, eta interakzio sozia-letan arazoak dituztenengana hel-tzen laguntzen digute, beraienganahurbiltzen.

Nola egituratu duzue ikastaroa? Zeriemango diozue garrantzia?

Ikastaroan animaliek lagunduta-ko esku-hartzeak zer diren argi gera-tzea nahiko genuke, eta horretarakoteoria eta praktika uztartuko ditugu.Txakurrak eramango ditugu eta hain-bat kasu praktiko azalduko dizkiegubertaratutakoei, beraiek saioak disei-na ditzaten. Ondoren, saio horiekpraktikan jarriko ditugu “roll playing”biartez.

Hartzaileen profilaren arabera egokituko ditugu saioak, hezkuntzaarloko profesioanalak badira, hez-kuntza-proiektuetan jarriko dugu in-darra, eta osasun arlokoak badira,hainbat terapia landuko ditugu.

Josune AZPIROZBOCALAN BIAK BAT ELKARTEA

Page 29: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

190. zenbakia. 2014ko uztaila • hik hasi • 29

IRRIA aldizkaria gelan? Noski baietz!

“Euskara, ekologia, berdintasuna... balio horiek sustatu nahi ditugu; eta guztiaren gainetik, irakurzaletasuna bultzatu”

2-8 urte arteko haurrentzakoeuskarazko aldizkari baten beharraikusita sortu zen Irria. Idazle eta ilustratzaile sonatuen laguntzaz ba-lio hezitzaileak transmitizen ditu.

Noiz sortu zen Irria aldizkaria etazergatik?

Duela lau urte sortu zen. Katxipo-rreta, Berria eta Elkar argitaletxearenartean gogoeta bat egin genuen etakonturatu ginen hutsune bat zegoela,haurrentzako aldizkari baten hutsu-nea, hain zuzen. Bere garaian Ipur-beltzek betetzen zuen lekua, gerobeste proiektu batzuk hartu zuten le-kua Xirrista, Nanai… baina desager-tuz joan ziren. Eta, gaur egun, tekno-logien garaia izan arren, haur txikienkasuan uste dugu aldizkariak zentzuaduela, bai beraiek modu autonomo-an irakurtzeko eta baita gurasoekinbatera ipuinak irakurri eta aldizkarikokontuak komentatzeko ere.

Zer adin tarteko haurrei dago zuzenduaIrria aldizkaria?

Guk erreferentzia bezala, Fran-tziako Bayar argitaletxea hartu ge-nuen, eta 2-8 urte bitarteko haurreizuzentzea adostu genuen. Bayar argi-taletxeak, frantsesez, espainierazzein katalanez argitaratzen du, eta 3aldizkari ditu adin tarte horretarako:2-4, 4-6 eta 6-9. Guk produktu bakarradugu Bayarrek 3 dituen lekuan eta oreka lortzea zaila da. Kontuan hartubehar da hizkuntza minorizatua gare-la, eta beste herrialdeetan aldizkari ugari badituzte ere, hemen aldizkaribatentzako lekua soilik dagoela. Gu-re kasuan, bestalde, aldizkaria gurepertsonaia berriak ezagutaraztekoaukera ona zela ikusi genuen.

Zer balore lantzen dituzue aldizkarian?Zeri ematen diozue garrantzia?

Guk Irrien Lagunak sortzerakoanbost oinarri hartu genituen ardatz:zientzia, elkartasuna, kultura, osasu-na eta natura. Bost lerro horiek indar-tzeko pertsonaia berriak sortu geni-tuen: zientzian Mari Kalanbre eta Ma-ri Txinparta; elkartasuna lantzeko, Ane pirata eta Patakon; kulturan Mar-tinbertso; osasunean Tiritatxo eta na-turan Largabista. Euskal Herria-Eus-kal Irria haintzat hartuta, eta euskara-tik eta euskaraz, ekologia, berdinta-suna eta bost zutabe horietatik erator-tzen diren hainbat balore transmiti-tzen ahalegintzen gara.

Nork hartzen du parte Irria aldizkarian?Idazleen aldetik, haur eta gazte li-

teraturan adituak eta entzutetsuak di-ren pertsonek: Unai Elorriaga, MitxelMurua, Harkaitz Cano, Pako Aristi,Juan Kruz Igerabide etab. Bertsolari-tzatik etorritako jendea ere badugu,besteak beste, Beñat Gaztelumendi,Uxue Alberdi eta Miren Amuriza. Etailustratzaile bezala, Katxiporretarenmunduari hasiera eman zion JulianTokeroz gain, Juanma Berasategi etabere taldea (Kalabaza Tripontzi, Per-nando Amezketarra…), Somuga tal-dekoak (Asisko Urmeneta), Eider Ei-bar, Aitziber Alonso eta beste hainbatizan ditugu. Euskal Herri mailan osoezagunak izateaz gain, oso konpe-tenteak eta baloratuak dira, eta saia-tzen gara, aldizkari monokromoa egin beharrean ahalik eta estilo ez-berdinenak uztartzen.

Nola eman nahi duzue etxetik eskolakogelarako jauzia?

Irrien Lagunak proiektua zabal-tzerakoan udalak eta ikastetxeak har-tzen ditugu oinarri, eta ikastetxe Irri-zaleen sarea ere sortua dugu. Ikaste-txea noiz da Irrizalea? Ikastetxe horre-tako umeei Irria aldizkaria jasotzekoaukera ematen zaienean.

Laster webgunean irakasleen txo-koa zabalduko dugu eta bertan jarri-ko ditugu aldizkari guztien pdf-ak. Irria aldizkariak gelan zer aukera es-kaintzen dituen azalduko dugu han.

Aldizkariak sustatzen dituen balo-reak zabaldu nahi ditugu geletan. Etaguztiaren gainetik irakurzaletasunabultzatu nahi dugu beste plantea-mendu mota batekin.

Josi OIARBIDEIRRIEN LAGUNAK KLUBA

Page 30: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

30 • hik hasi • 190. zenbakia. 2014ko uztaila

“Garrantzitsua da gizarteak gorreria zer den ezagutzea eta eragitendituen komunikazio-oztopoak saihesteko estrategien berri izatea”

Pertsona gorren beharrei eran-tzutea eta haiek gizartean integra-tzeko zubiak eraikitzea dira EuskalGorrak elkartearen egiteko bi. Ho-rrez gain, gizarteari gorreria zer deneta pertsona gorrekin harremanakbideratzeko estrategiak azaltzen etaezagutarazten dihardute.

Zer da Euskal Gorrak elkartea eta zeeremutan egiten duzue lana?

Pertsona gorren elkarteen euskalfederazioa da Euskal Gorrak. EAEkopertsona gorren elkarteak ordezka-tzen ditugu, baina elkarte guztiak ezdaude gure federazioaren barruan,momentuz hiru daude. Pertsona gorhelduekin egiten dugu lan, 18 urtetikgorakoekin eta gure helbururik ga-rrantzitsuena pertsona gorrentzakooinarrizko zerbitzuak bermatzea da.

Lan prestakuntzarako aholkulari-

tza zerbitzu bat dugu, “Abian” izene-koa. Ez dago zertan bazkide izan zer-bitzua jasotzeko, eta bertan, lan mun-durako orientabidea eskaintzen du-gu batetik, eta bestetik Lanbideko ikastaroren bat egin nahi bada inter-prete-zerbitzua eta antzerakoak es-kaintzen ditugu.

“Eutsi” izenekoa gure bazkide di-ren elkarteei eskaintzen diegun zerbi-tzu bat da, giza baliabideak eskain-tzen ditugu bertan, bitartekaritza-la-na egiten dugu eta, esate baterako, di-ru-laguntzak eskatzeko laguntza es-kaintzen dugu, baita baliabide tekni-koen inguruko aholkularitza ere, eta informazioa ere ematen dugu.

Zeinu hizkuntzako ikastaroak ereeskaintzen ditugu, eta baita interpretezerbitzua ere.

Zer da interprete zerbitzua? Eusko Jaurlaritzarekin dugun hi-

tzarmen bati esker, EAEko hiru lurral-deetan eskaintzen dugu zerbitzu hau.Zerbitzu honen eskaera egiten dute-nek, egunerokotasunean egin beha-rreko kudeaketetarako (medikua-rengana joan, bankura, abokatuaren-gana…) interpretearen laguntza iza-ten dute, astelehenetik ostiralera.

Jasotzen ditugun eskariak inter-prete kopurua baino ugariagoak dire-nez, dauzkagun baliabideen araberamoldatu behar izaten dugu eta ba-tzuetan ezin izaten ditugu eskaeraguztiak bete. Gaur egun, Bizkaian lauinterprete ditugu, Gipuzkoan bat etaAraban bi. Lehentasuna medikuare-neko hitzorduei ematen diegu, eta

bestelako hitzorduetan erabiltzaileeketa interpreteek ahal duten ordua etaeguna jartzen saiatzen gara.

Azken aldian nahikoa hedatua dagozeinuen hizkuntza, baina aski da edobadaude gabeziak?

Gaur egun gehiago entzuten dazeinu-hizkuntzaren berri gizarte mai-lan, modan dagoela esan daiteke, bai-na gabeziak badaude.

Ume gor baten beharrei erantzunahal izateko, jarraipena egin eta eredulinguistikoa zein pedagogikoa ber-matzeko, gure ustez, irakasle tituluaeta zeinu-hizkuntzakoa dutenen pro-filekoak behar dira. Zeinu-hizkuntza-ko hiru mailak dituztenak, gure ustez,ez dira nahiko ume gor baten eredulinguistikoa izateko, goragoko profilbat beharrezkoa da, eta momentu ho-netan zeinu-hizkuntzako gorengomaila, zeinu-hizkuntzako interpreteada.

Hezkuntza mailan goragoko mai-la bat eskatzea aldarrikatzen dugu, eta hezkuntzako mailako ikasketakere oso garrantzitsuak direla uste du-gu ume gor baten jarraipena egiteko.

Interpretea izateko, ez dago zei-nu-hizkuntzako hiru mailak egin be-harrik, goi mailako interprete titulua izan behar da. Euskal Herri mailan Bil-boko Botika Zahar institutuan baka-rrik eskaintzen da bi urteko formaziohau.

Ez ote litzateke beharrezkoa herritarguztiok ezagutzea oinarrizko zeinu-hizkuntza?

Janire ALONSOEUSKAL GORRAK ELKARTEA

Zeinu-hizkuntza

Page 31: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

190. zenbakia. 2014ko uztaila • hik hasi • 31

Garrantzitsua iruditzen zaigu gi-zartearen gehiengoak oinarri batzukizatea; gorreria zer den, mota ezber-dinak, eta eragiten dituen komunika-zio-oztopoak saihesteko edo arintze-ko estrategia ezberdinen berri izatea.Baina pertsona gor guztiek ez dutezeinu-hizkuntza erabiltzen, ez dirazeinu-hizkuntzako hiztunak. Gorre-ria arloan ere hainbat maila daude,galera eta gradu ezberdinak baitau-de, eta gor guztiek ez dute zeinu-hiz-kuntza erabiltzen komunikatzekotresna gisa. Kolektiboaren zati handibatek erabiltzen du, baina galera ba-xuagoak dituztenak edo audiofonoe-kin ondo moldatzen direnak ere ba-daude.

Ez da berdina zeinu-hizkuntza erabiltzen duen pertsona batekin ko-munikatzen saiatzea edo erdi maila-ko galera bat daukan pertsona bate-kin komunikatzea. Batzuekiko zeinbesteekiko estrategiak ezberdinakdira, eta horregatik, hain zuzen ere,garrantzitsua da dauden aukerak eza-gutzea. Arlo honetan oinarrizko eza-gutzak eskolan txiki-txikitatik landubeharrekoak direla uste dugu, eta ho-rretarako sentsibilizazio-ikastaroakproposatzen ditugu. Dena dela, argidago mundu guztiak ezin duela zei-nu-hizkuntza ikasi, hezkuntza-siste-man sartzen ez den bitartean behin-tzat. Hainbat lekutan, Madrilen, esatebaterako, hasiak daude, hautazko ira-kasgai gisa edota beste hizkuntzenmodura zeinuen hizkuntza sartzen.

Gorrak/gormutuak, askotan pertsonagorrak esan ordez, ‘gormutuak’ esaten

da, baina ez dira gauza bera, ezta? Gorren mundua ezagutzen ez

duen batek horrelako nahastea izateaulergarria da; baina ez dira nahastubehar. Ez dutenez entzuten, jende as-kok uste du gorrak mutuak direla, na-hastu egiten baitira. Baina gorrek hitzegin dezakete, hotsak atera ditzakete.Entzumen galera oso txikia edo ertai-na dutenek, edo audiofonoarekin on-do moldatzen direnek eta baita bestepertsona gor batzuek ere hitz egitendute, eta gainontzekoek ulertzen die-te; badaude beste batzuk hitz egitekogai direnak baina gainontzekoak ezdirenak gai haiei ulertzeko, tonuagaizki erabiltzen dutelako, ez dutela-ko ondo ahoskatzen… kontua da ga-lera hau daukaten pertsonek ez daki-tela nola hitz egiten duten.

Gorra ez den pertsona batek en-tzumen bitartez ikasten du hitz egiten,zuzenduz ikasten da hitz egiten, “hauez da horrela esaten, zuzendu hori...”baina pertsona gorrek ez dute hola-korik. Soinuak atera eta hitz egitekogaitasuna badute, baina norberak be-re ahotsa entzun gabe askoz zailagoada zuzenketak egin ahal izatea.

Mutuek, berriz, ahots kordetandute arazoa, eta horren ondorioz ezindute soinurik atera.

Zer jakin beharko genuke zeinu-hizkuntzari buruz? Udako ikastaroa nolabideratuko duzue?

Lehendabizi guraso eta hezitzaileorori zuzendutako sentsibilizazio-hi-tzaldia egitea pentsatu dugu: Zer dagorreria? Ondoren, hainbat motatakogorreriak daudela ikusiko dugu eta

zer esan nahi duen horrek eta gorrerimoten eta horien araberako zer nola-ko inplikazioa gara daitekeen komu-nikazio mailan ere aztertuko dugu.Horrez gain, ezgaitasun hori dutenpertsonekin komunikatu ahal izate-ko zer nolako aukerak dauzkagun ikusiko dugu, oinarrizko maila bate-an behintzat. Garrantzitsua da hez-kuntzari eta integrazioari begira, umegorrak eskoletan baztertuta sentitu ezdaitezen gauza batzuk kontuan iza-tea, besteen baldintza berdinetanhezkuntza prozesuan aurrera egin ahal izateko aukerak izan ditzaten ...

Eta beste alde batetik zeinu-hiz-kuntzako oinarrizko ikastaroa ere emango dugu, 10-12 ordukoa, oso la-burra izango da baina oinarrizko hiz-tegi bat irakasteko, zeinu-hizkuntza-ren egitura azaltzeko eta gramatika ezagutarazteko erabiliko dugu. Ho-rrelako ikastaro laburrak egiten ditu-gunean, hezitzaile profilaren arabera,eremu bateko edo besteko hitz tekni-ko batzuk erabiltzen ditugu, hala no-la, Haur Hezkuntzako irakasleekinhaurren hitz teknikoak, erizainekinosasunaren ingurukoak, etab.

Page 32: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

32 • hik hasi • 190. zenbakia. 2014ko uztaila

Kirol egokitua eta kirol irakaskuntza inklusiboa

“Gutxi dira oraindik kirol egokituan dabil-tzan entrenatzaile, epaile eta teknikariak”

Eskola-kirola da Gipuzkoako Ki-rol Egokituen Federazioaren lanteginaturala. Aniztasun funtzionala du-ten eta eskola-adinean dauden nes-ka-mutilak kirolera bultzatzea baitafederazioaren egiteko garrantzi-tsuenetako bat. Ikasle guztiak sen-tsibilizatzen eta ezgaitasunak dituz-ten ikasleak integratzen ahalegin-tzen da elkartea.

Zer da Bocalan Biak bat?Gipuzkoako Kirol Egokituen Fe-

derazioa 2003an sortu zen, eta ordu-danik etengabe hazi den federazioada hau. Sorreran bi kide bazituen ere,gaur egun 14 langilek eta boluntariougarik osatzen dugu taldea.

Zein eremutan egiten duzue lan?Eremu ugari lantzen ditugu, kirol

egokituak hainbat arlo barnebiltzenbaititu: Eskola-kirola da gure eremu-rik garrantzitsuena, urritasunen batduten eta eskola-adinean daudenneska-mutilak kirolera bultzatzea daasmoa. Hainbat herritan egiten dugulan, besteak beste, Donostian, Zarau-tzen eta Elgoibarren, eta gure helbu-

rua urtez urte herri gehiagotara iritsi ahal izatea da.

Bestalde, sentsibilizazio-jardu-naldiak ere antolatzen ditugu,gehienbat ikastetxeetan. Helburua ikasleak sentsibilizatu eta ezgaitasu-nak dituzten ikasleak integratzen ahalegintzea da. Ikasleek urritasunbat izanda bizitzea zer den ikusten etaesperimentatzen dute eta, horrela, errazagoa egiten zaie besteen lekuanjartzea eta besteen egoera ulertzea.

Prestakuntza ikastaroekin ere iza-ten dugu zeregina, oraindik ere kirolegokituan gutxi baitira entrenatzaile,epaile edota teknikari gisa jardutendutenak, eta zabalduz joan nahi ba-dugu, formakuntzari garrantzia ema-tea ezinbestekoa baita.

Udan, “Bainua oztoporik gabe” izeneko programa jartzen dugu mar-txan, mugikortasun-arazo handiakdituzten pertsonei hondartzara joate-ko eta bainatzeko aukera eman as-moz. Osasunaren arloan “Ospikirola”daukagu, osasun-, integrazio-, nor-malizazio- eta gizarteratze-programada, jarduera fisiko egokituaren bidez,urritasun bat duten edo hainbat arra-zoiren ondorioz patologiaren bat du-ten pertsonei zuzendua.

Eta, azkenik, kirol eskolak ere ba-ditugu, kirolean dabiltzan ikasleek ikasten jarraitzeko aukera izan deza-ten.

Nola egituratuko duzue ikastaroa?Lehenengo egunean kontzep-

tuak argituz hasiko dugu saioa: zerden jarduera fisikoa, kirola, ariketa,

Eneritz MAIORAAmaia ELIZONDO

GIPUZKOAKO KIROL EGOKITUEN FEDERAZIOA

etab. Osasunaren Munduko Erakun-dearen (OME) definizioak ere landu-ko ditugu. Bestalde, aniztasun fun-tzionalaren definizioa eta honen onu-rak ere jorratuko ditugu.

Jarduera fisikoak hezkuntzanduen garrantziaren inguruan ere hitzegingo dugu eta curriculumean hezi-keta fisikoak duen lekua eta eskola-kirolaren inguruko kontuak ere lan-duko ditugu.

Bigarren egunean sentsibilizazio-ari emango diogu garrantzia, ikasta-roan parte hartuko dutenek urritasunezberdinekin bizitzea zer den esperi-mentatuko dute. Bestalde, bai gor-putz hezkuntzan eta, honen baitaneskola-kirolean, erabiltzeko estrate-gia inklusibo ezberdinak jorratuko di-tugu.

Azken egunean Gipuzkoako kirolegokituaren inguruan ariko gara.

Zer hutsune ikusten duzue, eta aurrerabegira, zer lan dago egiteko?

Kirol egokituan dabiltzan gazteentopaketak falta dira, eskola-kirolekogainontzeko kirolekin konparatuzgero, argi ikus dezakegu oso urriakdirela topaketa, lehiaketa edo horre-lako dinamikak, eta gazteek behardute beraien artean jolasteko, ezagu-tzeko...eremuak sortzea. Duela gutxi,Zarautzen topaketa inklusiboak eginziren, eta kirol egokituan dabiltzan ikasleek beraien gelakideekin partehartu zuten; oso esperientzia aberas-garria eta polita izan zen guztientzat eta aurrera begira horrelako ekime-nekin jarraitzea ezinbestekoa irudi-tzen zaigu.

Page 33: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

Zer estrategia izan ditzakeguirakasleok, espazio publikoak

gure eguneroko praktikapedagogikoan txertatzeko?

Eta nola gara ditzakegu ikaste-prozesu partekatuak espazio publi-koetan? Zer landu beharko genukeeskolaren eta haren testuinguruarenarteko harremanak sor daitezen etabiziraun dezaten?

Horrelako galderak darabiltzaguburuan Tabakalerako hezkuntzakolantaldean. Kultura-proiektu gisa, bi-tartekotza eta harremanak, eta hortiksor daitezkeen proiektuak, elikatu

nahi ditugu. Hori gauza dadin, peda-gogiak espazio publikoan txertatze-ko ari gara lanean. Hezkuntzaren etakalearen arteko harremanak eta lotu-rak bultzatu nahi ditugu: auzoak etakaleak, ezagutza, esplorazio eta to-paleku gisa ulertuta; espazio komungisa ulertuta, alegia. Harremanetanoinarritutako ikaste-prozesu horre-tan ere, agente berriek hartzen duteparte, hala nola kultura-etxeek, kul-

tura-erakundeek, elkarteek, komuni-tate eta ekosistema hori osatzen du-ten guztiek.

Hortik abiatuta, hiria edota herriahezkuntza-baliabide bihurtzen dira;sistema biziak dira, eta, hezkuntza-proiektuak garatu ahal izateko, curri-culum ireki gisa ulertu behar ditugu,non eskola-taldeek eta -komunitate-ek esku har dezaketen. Hortaz, esko-la bera espazio publikoa dela ulertu

galdeidazue

?Javier RODRIGO Andrea ARRIZABALAGAAna REVUELTA

190. zenbakia. 2014ko uztaila • hik hasi • 33

TABAKALERAKO HEZKUNTZA LAN-TALDEKO KIDEAK

Page 34: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

34 • hik hasi • 190. zenbakia. 2014ko uztaila

behar genuke, inguru hurbila osatzenduten pertsonek elikatu, osatu eta eraikia.

Aspalditik ari gara eskolak eta he-rriak egin beharreko hurbilketareninguruko kontuak entzuten, eta hain-bat proiektu eta egitasmo sortu dirahorren inguruan. Ezagunak dira, agian, Tonuccik Italiako hainbat he-rritan garatutakoak edota, Euskal He-rriari gagozkiola, Oarsoaldean edotaLeioan garatzen ari direnak, bakar ba-tzuk aipatzearren.

Jakina da metodologia eta plante-amendu berri horiekin aritzeak lanhandia dakarrela, gauzak beste erabatera egiteak beti eskatzen baitu es-fortzu handiagoa; badirudi batez ereelkarlanean dagoela zailtasuna, elka-rri entzun, elkar ulertu, elkarrekin egin edota bestea kontuan hartze ho-rretan. Errazagoa egiten zaigu norbe-ra bere esparruan aritzea. Baina, gureustez, begirada aldatzeak ez du zertanlan gehiago ekarri; aitzitik, ordura ar-teko lana beste era batean egiten has-teak dakar “berritasuna”.

Esku artean duzuen testuan, ezdugu pilula edota jarraibide magiko-rik emango (zinez sentitzen dugu);horren ordez, denon esku egon dai-

tezkeen metodologia-aldaketa txi-kiak eta kontuan hartu beharreko oi-narrizko irizpide batzuk partekatunahi ditugu. Horiek dira, gainera, unehonetan gure jardunean darabiltza-gunak.

Ezagutzak inguru hurbileandaude

Esan bezala, helburu nagusia es-kolatik bertatik sortzen den ikaste-prozesua inguruan dugun errealitate-tik abiatzea litzateke: testuingurua az-tertzea, ezagutza erreal eta gertukoezbaliatuta. Horrela, inguratzen gaitue-nari balioa ematen diogu, ikasleenmunduari (ikasleena eurena) garran-tzia emanez eta hori hezkuntza-pro-zesuen erdigunean kokatuz. Jadanikezagutzen ditugun gauzetatik abiatu-ta, ezagutza berriak eraikitzean gau-zatzen dira ikaste-prozesu esangura-tsuak, bereziki barneratzen ditugu-nak. Horrek zera dakar: proiektuetanoinarritutako hezkuntza-metodolo-giaren eredua lantzea, non gai bati ti-raka hainbat ezagutza, trebetasun edota gaitasun garatzen diren. Hots,auzo-herria hartuko dugu ardatz, eta,berori ezagutzeko eta aztertzeko bi-dean, hizkuntza bera, matematikakoburuketak, geografia, historia edotaingurunea ere landu ahal izango ditu-gu.

Egiten ikastenAipatutako prozesu horiek aurre-

ra eraman ahal izateko, garrantzi han-dia du aldez aurretik egiten den plan-gintzak: zer eta zertarako egingo du-gun aztertu, lanak eta ardurak banatu,lantaldeak osatu, beharko den den-bora eta bitartekoak prestatu eta es-kuratu... Ezinbestekoa da erabaki ho-riek guztiak ikasleekin eta beste agen-teekin batera elkarrekin egitea eta egiten diren antolaketa-saio horietanere rolak aldatzea. Horrek esan nahidu parte-hartzaile bakoitzak bere ze-reginak bete beharko dituela; infor-mazioa jaso (auzoko mapak bilatu, is-torioak bildu, kontaktuak lortu...), erosketak egin (beharrezkoak direnmaterialak lortu), espazioak prestatu(plaza batean, eskolako patioan edo-ta ikasgelan egin, espazioa desberdin

atonduko dugu), materialak sortu (el-karrizketak, informazioa biltzekotxostenak...). Zeregin horietan guz-tietan erabakiak eta lidergoa beti per-tsona beraren gain ez egoteak talde osoaren inplikazioa ekarriko du, baieta irakaspenak eta ekarpenak bil-tzea ere. Horrek harreman berriaksortzea ahalbidetzen du: bizilagune-kin hitz egitea, dendariak ezagutzea,familiako kideekin hizketaldiak iza-tea... Pertsona horiek informazio-itu-rri eta, beraz, prozesuaren partebihurtuko dira.

Ikaslea = ikertzaileaIkaste-prozesu horiek espazio

publikoaren ikerketa aktiboan oina-rritzen dira. Ikasleek euren errealita-tea esplora dezakete, hainbat baliabi-deren bitartez: argazkien, elkarrizke-ten, marrazkien, materialen eta ob-jektuen bildumak eginez, kaleetatikpaseoak edo “deribak” eginez, mapasubjektiboak sortuz. Izan ere, ikasle-ak ikertzaile-paperean sartuta, berenikaste-prozesuaren protagonista izango dira.

Horrelako proiektuetan, esku-hartze eta prozesu ugari eta, aldi bere-an, oso desberdinak gara daitezke.Hona hemen zenbait proposamen:

Ibilaldiak sortu: Ikasleek auzo-an edo herrian ibilbide propioak sor-tzen badituzte eta beste kolektibo ba-tzuekin dinamizatzen badira (bisitagidatu tematikoak balira bezala), bes-te toki eta begirada batzuen balioa az-pimarratzen ari gara. “Gida” horiek osatzeko, ikasleek ikerlan garrantzi-tsua egin behar lukete, eta izandakobizipenak beste gertakizun eta isto-rioekin kontrastatu behar lituzkete.

Auzoko soinuak:beste begiradainteresgarri bat auzoa soinuen bidezezagutzea litzateke. Gure inguruakduen soinua aztertzea eta grabatzea;jada ez dauden soinuak kontakizunbidez jasotzea. Adibidez, pertsonaheldu batek dituen soinu-memoriakjaso litezke elkarrizketa bidez, eta bai-ta saltzaileen oihuak eta fabrika zaharbateko txirrinak ere. Hori egin ondo-

Helburu nagusia eskolatikbertatik sortzen den

ikaste-prozesuainguruan dugunerrealitatetikabiatzea litzateke:

testuingurua aztertzea,ezagutza erreal eta gertukoez baliatuta.Horrela ikasleen munduari garrantzia ematen diogueta hori hezkuntzarenerdigunean kokatzen dugu

?

Page 35: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

190. zenbakia. 2014ko uztaila • hik hasi • 35

Ekoizpen kulturala egitenari gara, mundua begiratzeko modu berriak,irakurketaberriak, berrazterketak...Garrantzi handiadu prozesuhoriek ekoizteko eta partekatzeko fase bat izateak. Produkzio horiekkomunitatearekin partekatu eta kalera eraman behar genituzte

?

ren, soinuok sarera igo daitezke, osoera errazean, eta mapa batean kokadaitezke, beste pertsona batzuek en-tzun ditzaten eta mapa osa dezaten.

Herriko errezetak: Herria ber-tan egiten diren errezeten bidez ere ezagut daiteke. Hainbat pertsonare-kin bil gaitezke, eta errezetak eskatu.Errezeta horietan, hainbat elementuagertuko dira: ohiturak, jakien jato-rriak, familien memoria, herriko hain-bat kulturaren ezaugarriak, ekono-mia-harremanen bilakaera hainbatgaraitan... Errezeta-liburu bat egindaiteke, edota bideoak graba daitez-ke, eta errezetak azal ditzakete (eta,bide batez, sukaldean ikas dezake-te!).

Kaleak berr ikusi:Azkenik, ikas-le gazteenek kaleetan dituzten ikus-puntuak jasotzen dituen argazki-era-kusketa edo -bilduma bat ere osa dai-teke. Zer ikusten dute auzoan bospa-sei urteko ikasleek? Zeri erreparatzendiote? Nola ikusten da kalea beraienaltueratik eta interesetatik? Zer zailta-sun dituzte?

Lehenik eta behin, ibilbide bat egin genezake, argazkiak atereaz etaaldaketak proposatuz. Aldaketa ho-riek auzoko elkarteekin edota udala-rekin elkarlanean landu daitezke, eta,zergatik ez, auzoko lantegi baten es-pazioan kokatzeko artefaktu berriaksor daitezke, esaterako, banku txi-kiak, eskailera txikiagoak edo jolas-gune berriak.

Prozesuari denbora emanHorrelako proiektuak garatu ahal

izateko, badira garrantzi handia du-ten osagaiak: denbora hartzea, entzu-tea, harremanak zaintzea edota elka-rrizketa piztea; gaur egun urriak direnbalioak dira guztiak. Baina benetan ezagutza horiek parteka daitezen, tar-tea eskaini behar diogu sor litekeenhorri, eta, horretarako, prozesu etapertsona bakoitzaren erritmoak errespetatu behar ditugu. Horrek ze-ra esan nahi du: aldez aurretik marka-tutako helburuak ere maiz alda dai-tezkeela, garapenean gertatzen direnaldaketek eskatuta. Alegia, beste hel-

buru batzuk jartzeko aukera emanbehar diogula eta pasatzen denari ba-lioa eman behar diogula.

Zentzu horretan, hanka sartzekoeskubidea aldarrikatu nahi dugu, ikaste-prozesuetan horren beharrez-koa den faktorea baita, gauzak ondoatera ez eta egindakoa errepikatzeraeta hobetzera eramaten gaituena. Ikaste-prozesuak “deriba” antzera ulertzen baditugu eta bidean gauzaktopatzeari tartea uzten badiogu, be-netako ezagutza esanguratsua sordaiteke.

Ezagutza berriak plazaratuProzesu horien bidez ezagutza

sortzen dela ulertu behar dugu. Ekoizpen kulturala egiten ari gara,mundua begiratzeko modu berriak, irakurketa berriak, berrazterketak…sortzen. Horregatik, garrantzi handiadu prozesu horiek ekoizteko eta par-tekatzeko fase bat izateak. Beraz, in-teresgarriena produkzio horiek ko-munitatearekin partekatzea litzateke,bai eta kalera eramatea ere. Horixe izan daiteke, gainera, espazio publi-koan lan egiteko beste modu bat.

Ekoizpenak eta hedapenak hain-bat forma har ditzake; besteak beste,aukera hauek izan daitezke: seinaleedo poster formatuan sekuentzia batsortu eta hainbat tokitan jarri (plaze-tan, dendetan,...); modu iraunkor edo ez-iraunkor batean espazioenbanaketa edo erabilera aldatu, lurre-an klarionarekin edo margoarekin (iraunkortasunaren arabera) eskuhartu, espazioaren itxura eta erabileraaldatzeko (jolasak marraztu normale-an horrelakorik ez dagoen tokietan,zebra-bide berriak egin, mezuak ida-tzi...); espazio publikoan geratuko di-ren altzari berriak sortu eta jendeare-kin partekatu (agian, prozesuaren azalpen labur bat emanez). Azken ba-tean, ezagutza berriak abian jartzea eta partekatzea eta prozesuari garran-tzia ematea da oinarrizkoena, garran-tzia soilik “emaitzari” eman gabe.

Nabigazio-egunerokoaProzesuetan murgilduta gaude-

nean, zaila izaten da askotan denboraatera eta pasatzen ari denari buruz

idaztea edo hitz egitea, eta, maiz, soi-lik bukatutakoan eskaintzen diogutarte bat ebaluazioari. Halaber, inte-resgarria izaten da tarte horretan guz-tian ideiak, hausnarketak, norabide-aldaketak edota elementu berriak erejasotzea, eguneroko baten formatuanbada ere.

Gertatutakoaren narrazioak osa-tzeari esker, interesgarriak izan direnalderdiak kontuan hartzeko aukera izango dugu, eta, aurrera begira, baitairakaspenak jasotzekoa eta beste ba-tzuentzako inspirazio-iturri izatekoaere.

Ikaskuntza-komunitatean eten-gabe ari gara ikasten eta gure prakti-kak zalantzan jartzen. Irakaspen horrietekina atera diezaiogun eta gero etaproiektu interesgarriagoak sor daite-zen, beharrezkoa da hezkuntza-ko-munitatearekin partekatzea. Idatzihonen bitartez, hori helarazten saiatugara. Bukatzeko, gogoratu egindakoproiektuak modu irekian eskain litez-keela, beste nonbaiten berriro asmaeta erabil daitezen.

Ideiak buru guztietan daudela en-tzuten dugu sarritan; baina buru ho-riek elkarrizketan jarri behar ditugu, ideia horiek errealitate bilaka daite-zen.

Page 36: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

36 • hik hasi • 190. zenbakia. 2014ko uztaila

0-3. Hezitzaileenformazioa

Bortxaketarik gabeko heziketa

“Ez ezazu nirekin haurra banintzbezala jokatu” izeneko hitzaldia emango du Susana Martinez EskurtzeInstitutuko Haur Hezkuntzako ira-kasleak eta Euskal Herriko Pikler-Loczy sareko kideak 0-3 zikloko hezi-tzaileen formazio-saioan. Bortxake-tarik gabeko heziketaren inguruanHik Hasik Udako Topaketen barneanantolatutako ikastaroarekin bat egin-go du saioak.

Martinezen irudiko, gaur egungoingurunabar sozialek serioski eragi-ten diete autonomia-prozesuei etamodu osasungarrian hazteari: desi-rak berehala betetzearen apologia,frustrazioarekiko tolerantzia txikia, arauen prestigio-galera, ahalegin fal-ta, prozesuaren ideia ukatzen duenberehalakotasuna… Alderdi horiekguztiek bizitzako ikaste-prozesuazaildu egiten dutela dio, eta, hitzaldia-ren izenburuari erreferentzia eginaz,hainbat galdera planteatzen ditu: Zerda haurrarekin ondo jokatzea? Zerkdefinitzen du zer den ondo tratatzea,zaintzea? Unibertsala den zerbait da,edo aldatu egiten da denboraren joa-nean? Ondo jokatzea haurraren be-harrak asetzea da? Haurrari dagokionlekua ematea da?

Bereizi egiten ditu Martinezek

“tratu txarrak ematea” eta “gaizki tra-tatzea” kontzeptuak: delitua litzatekelehena, eta, normalizatuta dagoela-ko, naturalizatuta eta ikusezin geldi-tzen dena bestea. Bigarren horretanhainbat alderdi sartzen ditu: beti pre-saka bizitze hori, edota guraso izateaeginahal guztiak egin eta bizitzari biz-karra emanda bizitzean datzala onar-tzea, bizi-sortzaile izan beharrean edo bizi-prozesuetan lagun egitea izan beharrean.

Eta zer dakarkio haurrari denbo-rarik eta pazientziarik gabe zaindua izate horrek? Hala dio irakasleak:“Gure interesgunea lehen haurtzaro-tik beste adin batzuetara mugitzenbadugu, profesionalek adierazi digu-te gero eta haur txikiagoak hartzen di-tuztela; gero eta haur gehiago direla arreta falta dutenak edota bulkadak eta oldarkortasuna kontrolatzen ezdituztenak, prozesatu ezin dutengehiegizko estimulazio baten aurre-an jartzen direnak, edota nahi dutenguztia jasoko dutela agintzen zaie-nak. Gero eta gehiago dira nahastutadabiltzan eta segurtasuna emangodien autoritate-eredurik ez duten fa-miliak, edota gainez eginda dabiltzanhezitzaileak, harreman-gatazkei ir-

tenbidea emateko irizpideak eska-tzen dituztenak, segurtasunik ez du-ten helduak. Lehen urte horietan ger-tatzen dena lotuta dago gero, haurtza-roan, pubertaroan, nerabezaroan,helduaroan... gertatzen denarekin”.

Haurra ondo tratatzearekin lotu-rik, kontuan izan beharreko bi alderdiaipatzen ditu Martinezek: batetik, bi-zipenak, esperientziak, ekimenak etaespontaneotasunak subjektuaren eraikuntzan duten garrantzia; eta,bestetik, subjektua modu osasun-tsuan eraikitzeko haurraren gaitasu-nak lantzeak duen garrantzia.

1. Barrutik ateratzen denaMartinezek azaldutako eran, aur-

kitu, esploratu edota ezagutu nahiakeramaten du haurra mundura irtetera;munduan diren estimuluek dei egitendiote. Eta haurra estimuluen bilatzaileda. Oinarri segurua izanda, lehen urruntzeak egin ditzake −hau da, al-dendu, bere motibazioak bultzatu-ta−. Haurra bere esperientzien bila(berari interesatzen zaion eta heldua-rengandik ez datorren zerbait eginnahian) oso goiz hasten dela dio; are-ago, askotan helduaren aurka jartzendela esperientzia hori egiteko, hel-

“Sentiberatasun bereziko solaskidea behar du haurrak”

Page 37: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

190. zenbakia. 2014ko uztaila • hik hasi • 37

duak haurra berak espero duen gau-zak egiten ikusi nahi duenean: “Espe-rientziaren kontu hori, modu errazbatean esanda, bizi duguna da, dar-dara eragiten diguna, bizi garen senti-pena ematen diguna. Horixe bilatunahi izaten dugu zerbait berria egiteragoazenean, guretzat ezezaguna dentoki bat ezagutzen dugunean, jardue-ra berriren batean saiatzen garenean,jardunaldi batzuetarako izena ema-ten dugunean”.

Haurrak ikasten ari dela kontura-tzen denean, hiru aurkikuntza egitendituela azaltzen du Martinezek: lehe-nik, ikasi duen hori (adibidez, koilarabatekin erretilu bat edo edalontzi batjo, soinu desberdina ateratzen duela);bigarrenik, ikasitako horrek aberastuegiten du, baliabide berri gehiagobarneratzen dituen neurrian (ez dagauza bera ate bat irekitzen jakitea etaez jakitea); eta hirugarrenik, aurki-tzaile da bera ere (askoz gauza gehia-go aurkitzeko gai aren izakiak gara).

Duten neurria dutela ere, badazerbait komuna esperientzia guztie-tan, adituaren arabera: bakoitzak egi-ten dion ekarpen berezia, norberarenukitu hori. Izan ere, bere esanetan,mundura irteteko, haurtxoak barne-indar bat du, bere bizitasunaren adie-razpena den indar bat, hau da, bereespontaneotasuna. Indar horrek kan-poko mundura eramango du haurra,behar ditugun afektuak bilatzera,besteekin harremanak ezartzera, tru-katzera, esploratzera, ezagutzera, ikastera. Horrexegatik, Martinezenustez, helduak haurrari egin nahiduen guztia egiten uzten badio, ez daari haren espontaneotasuna errespe-tatzen; “ziur asko, heldu hori ez dagolibre, haren burua haurtxoa bizitzenari den horretatik urrun egongo da.‘Denak balio badu’ oinarri hartuta jo-katzen duen heldua haurtxoa aban-donatzen duen heldua izango da. Jo-atea eta itzultzea, biak izango dira be-harrezko; haurrak laguntza eta elkar-lana behar ditu bere proiektuetarako,

egiten duenari erantzun bat emateaeskatzen du, ikuspuntu bat, gutxie-nez, egiten duena besteak hautemanduela egiaztatzea. Sentiberatasun be-rezia duen solaskide bat behar du,haur esploratzaile, esperimentatzaileeta jostalari batek zer behar dituen ja-kin dezan eta, gainera, haurtxoarenasmoak desordena, etsaitasun edoheziera txarreko zeinu modura zen-tzu negatiboan epai ez ditzan aurrez.Baldintza horietan izango dituzte emaitzarik onenak hartxoaren bulka-dek”.

2. Nahi duen guztia edo dezakeen guztia?

Haurrak bere gaitasunak beste gi-zaki batzuekiko harremanean eraiki-tzen dituela esplikatzen du Martine-zek, gizakiok ditugun beharrak bestebatekin elkartzean soilik ase daitez-keela, eta horregatik, behar horiek di-mentsio soziala hartzen dutela. Hala,norbanakoa loturen bilbe batean agertzen da, eta hor garatzen da nor-banakoaren oinarria, beharra/aseta-suna bikoteari esker: “Haurtxoa jaio-tzen denean, eta oinarrizko helduare-kin guztiz bat eginda dagoenean, osoondo identifikatzen dira haurtxoarenbeharrak eta horien asetzea. Amakguztiahaltasunaren ilusioa pizten duhaurtxoarengan, esnea haren ahoanjartzen baitu hark behar duen uneanbertan. Hala, bada, berak esnea as-matu duela sinesteko aukera emangodio horrek haurtxoari, kanpoko ob-jektu hori berak sortu duela pentsatu-ko du. Baina gaitasun berriak eskura-tzen dituen heinean, beharraren erantzuna berehalakoa ez denez,beste gaitasun batzuk badituelako,beharraren eta behar horren asetzea-ren arteko bereizketa gertatuko da, eta arrakala horrek tresna psikikoa-ren mugimendua behartuko du: nia-ren eta ez-niaren arteko desberdinta-sunaren hasi-masiak agertuko dira,errealitatearen eta fantasiaren arteko-ak, niaren eta munduaren artekoak”.

Martinezek adierazi bezala, gaita-sun berriak eskuratzeak aurkako sen-timenduak sortuko dizkio. Alde bate-tik, gaitasun berriak aurkitzeak etapraktikan jartzeak poza sortuko dio;eta, bestetik, eta honetaz gutxiagohitz egiten da gaur egun, beldurrasentituko du gauza berrien aurrean,urduritasuna, eta aurrekoari agur esa-teak nahigabea ekarriko dio. Baina,haurrak bere buruaren ardura hartze-ko abilezia berri bat sortzen duen unean, funtsezkoa da gehiegi ez la-guntzea, haurrak abilezia horiek ga-ratzeko aukera izan dezan eta eginbeharreko doluak egin ditzan. “Beharbaino gehiago edo gutxiago egitenduen helduak haurraren nartzisis-moa hausten du, eta ez dio aukerarikematen haurrari bere baliozko nia in-bestitzeko. Horregatik, nahitaezkoada helduak eskuzabaltasunez joka-tzea une honetan, haurraren erabate-ko hornitzaile izateari uztea eta, aldebatera geldituz, haurrari irekitzekogaitasuna ematea. Oinarrizko hel-duak zailtasunak baldin baditu hau-rrarentzat ‘den-dena izateari uzteko’eta horren dolua egiteko, altzoa hu-tsik sentitzeko, haurrak gure lagun-tzarik gabe egiten dezakeela onartze-ko, eta, familien kasuan, seme-alabenhazieratik aske gelditzean duten den-bora hori kudeatzeko... Behar bainogehiago egiten badugu, haurra geroeta pasiboagoa izango da, tiranobihurtzeko arriskua izango du, eta de-sira eraikitzeko gaitasuna kendukodiogu”.

Aldiz, Martinezek adierazitakoarijarraiki, bere tokian dagoen haurra, egin dezakeena egiteko gaitasunaduen haurra, gauza berriak egiterabultzatu den haurra, gizakiarekiko lo-turatik sozializatutako haurra, balio-tsua sentituko da eta besteekin erla-zionatzeko abileziak garatuko ditu,doluei aurre egin ahal izango die etamota guztietako sentimenduak bar-neratuko ditu, modu osasungarrianhazi ahal izateko.

Page 38: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

ANE ABLANEDO Eskola libre eta demokratikoak

HIPREST TALDEKO KIDEAKMetodo berriak prestakuntzan

Eredu tradizionalak agortzen direneanProfesionalak etengabe forma-

tzen aritu behar duela entzuten dabehin eta berriz, bizitzan zeharrekoformazioa ezinbestekoa dela gizarte-an gertatzen ari diren aldaketen au-rrean postura hartzeko eta sortzen aridiren eskakizun berriei erantzuteko.Irakasleen prestakuntzarako metodoberriei buruz hitz egingo dute HI-PREST iker-tadeko hiru kidek: Gene-vako Unibertsitateko Itziar Plazaolak,Mondragon Unibertsitateko MatildeSainzek eta EHUko Uri Ruiz Bikan-dik. “Badakigu irakasleen prestake-tan eredu tradizionalak agortuta dau-dela; kontua da nola formatu”, diote.

Ikastaroaren helburu nagusia ikasge-lako jarduera errealak ardatz hartzendituen metodoak ezagutaraztea da.Metodo horiek irakaslearen jarduerabere gelako testuinguru errealeanhartzen dute abiapuntua, alegia, ira-kasleak egiten duenetik abiatzen diraaldaketak eta hobekuntzak irudika-tzeko: “HIPREST taldeko kideok me-todologia hau erabiltzen ari gara, hiz-kuntzaren irakaskuntzaren eremuanbereziki, bai etorkizuneko irakaslee-kin, euren praktikaldia aprobetxatuz,bai eskarmentua duten irakasleekin,ikasgeletan egiten duten lana azter-tuz”.

Pentsamendu autonomoeta enpatikoa

“Elkarrizketarekinpentsamendu kritikoa lantzen da”

Zer da elkarrizketa? Nola sortu el-karrizketarako testuinguru egokiak?ZeIN baliabide daude? Bakarrik edobesteekin pentsatzen dugu hobeto?Nola sentitzen gara besteen ikuspun-tu ezberdinen aurrean? Zer esan nahidu “entzuteak”? Galdera horiei etabeste hainbati erantzungo die MirenCamison Haur Filosofiako irakasleak“Pentsamendu autonomoa eta sor-tzailea komunikazio enpatikoan” izenburupean eskainiko duen forma-zioan. Ume eta gazteek, beraien pen-tsamendu autonomoa eta sortzaileamodu esanguratsuan eraiki ahal iza-teko espazioak sortu eta eskaini be-har dituztela uste du Camisonek, ho-rretarako talde elkarrizketa eta komu-nikazio enpatikoaren metodologia erabiliz. “Elkarrizketarekin pentsa-mendu kritikoa eta sortzailea lantzendira, baldin eta testuinguru egoki ba-tean garatzen bada. Konfiantza, apal-tasuna, errespetua eta maitasuna diraelkarrizketako hitz gakoak”.

Miren CAMISON HAUR FILOSOFIAKO IRAKASLEA

Haurrak benetako protagonistaEskola libre eta demokratikoak

etorkizuneko gizartea alda dezake-ten heziketa-eredu direla uste du Ane Ablanedo irakasleak eta psikoterapiaeta neurosiaren prebentzioan adi-tuak. Nola eraiki, ordea, eskola libre-ak? Zein ezaugarri dituzte eskola de-mokratiko horiek? Galdera horiei erantzuten saiatuko Ablanedo UdakoTopaketetan emango duen ikastaro-an. Bere esanetan, hezkuntza ez da gi-zarte sistematik eta haren balio etahelburuetatik aparte uler daitekeenzerbait: “Sistema mantenduko duenherritarra fabrikatu eta doktrinatzekoeginkizunean hezkuntza-sistemak

daukan zeregina funtsezkoa eta ezin-bestekoa da. Horrela, egungo siste-maren gaineko hausnarketa egitea zi-nez garrantzitsua da, bertako heldu eta haurren arteko harremana osa-suntsuago eginez, haurra benetakoprotagonista duen eskola demokrati-koagoa sortze aldera”.

Eskola libre eta demokratikoakgaitzat hartuta, hainbat alor jorratukoditu; hala nola, haurraren heziketa, fa-milia eta eskola, haurraren garapenaulertzeko moduak, sozializatzea = es-kolatzea?, hezkuntza eta ideologia,eskola osasungarriaren ezaugarriak,eskola alternatiboak munduan...

i k a s t a r o a k

38 • hik hasi • 190. zenbakia. 2014ko uztaila

Page 39: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

Haurrentzako masajea

PELAIO EIZAGIRRE DE GARATEBideoa: editatzen ikasi

URKO AROZENAEntrenamendu mentala eta ametsen azterketa

“Egoera zaila biziduenean emangodiogu masajea”

“Jaio bezain pronto emango dio-gu masajea haurrari, komunikazioa eta elkarren arteko lotura sustatzeko;baina, batez ere, haurrak egoera zailedo estresagarria bizi izan duenean ematen diogu, bizi izandako estuta-sun hori kroniko bihur ez dadin”, halaazaltzen du Ramon Mauduit psikolo-goak eta prebentzioan adituak.

Haurrentzako masajeak irakasle-entzat hiru behar nagusi nabarmen-tzen ditu, eta horiexek izango dira,hain zuzen, Mauduitek ikastaroanlanduko dituenak: lehenik informa-zioa, hau da, neurozientziak haurrengarapenari buruz eta lehenengo hiruurte horietan ongi antolatutako garu-na garatzeko nerbioen loturek dutengarrantziari buruz esaten diguna; bi-garrenik, jarrera, hau da, heldu bateneta haur baten arteko zeharkako ha-rremanaren zergatia, eta erreferen-tziazko pertsonaren garrantzia; eta hi-rugarrenik, ukitzen jakitea, edo “UKI-TU” masajea nola eman.

Joxe Ramon MAUDUIT PSIKOLOGOA

Ulertzeko eta erabiltzeko errazaPelaio Eizagirre de Garatek eman-

go duen ikastaro honetan Pinnacle Studio bideo-programa ezagutzeazgain, kamera batekin grabazio egokianola egin ikasiko da. Hau da, planoa-ren morfologia landuko da (plano orokorra, plano amerikarra, plano er-dia…, kameraren mugimenduak, fi-sikoak eta bere ardatzetakoak…): no-la grabatu eta grabazioa nola antolatueditatzerakoan.

Edizioan lagunduko gaituzten etaazken emaitza hobetuko duten atalgarrantzitsuak dira. “Studio programaoso erraza da ulertzeko eta erabiltze-ko, eta ideala da proiektuak eraikitze-

ko bideoz zein DVDz. Programa ho-rrekin lan egiteak zer esan nahi du: le-henik bideoak, argazkiak, audioa, animazioak eta abar lortu beharko di-tugula, gero bigarren fase batera pasaeta pixkanaka elementu horiei guz-tiei edizioaren bidez forma emateko.Horietako elementu batzuei ukitu be-rezia eman beharko diegu (formatoaaldatuz, filtroak erabiliz, apainketaketa abar eginez). Azkenik, elementuguztiak nahasi ditugunean, nahi du-gun formatura aterako ditugu, izanzinta batera, DVDra edota aurkezpenmultimedian txertatzeko artxibo ba-tera”.

Antsietatearen aurrean, barrura begiraProdukzioa gero eta gehiago ba-

loratzen den gizartean, gizakion hu-tsuneak nabarmentzen dira: konfian-tza falta, beldurrak, muga estuak, no-raeza, pertzepzio ez zuzenak, gureburuarekiko eta inguruarekiko sines-men ez zuzenak, etab. Entrenamen-du mentaletik eta ametsek ematen di-guten informazioarekin barne lanke-ta bidez norbanakoak berezko balia-bideak landu, helburuak argitu, gara-tu eta plazaratzeko beharrezko inda-rra eta ziurtasuna eskuratuko dueladio Urko Arozena Musikeneko ira-kasleak eta Psikologia Positiboan etaKontrol Mentalean adituak. “Gure

errendimendua gero eta hobea izateaeskatzen digu jendarteak. Horrek na-barmenki handitu du bizitzaren gai-neko presioa; eta nekea, haserrea, es-tresa, energia-gabezia, gogo eza etabeste hainbat elementu agertu diragure egunerokoan. Gehienok sentitudugu antsietate motaren bat gure bizi-tzan. Antsietate horiek jan ez gaitza-ten, ikaragarri eraginkorra da barrurabegiratzea”. Ikastaroan psikologiapositiboaren, PNLren, Sofrologiaren,Kontrol Mentalaren, erabateko bar-kamenaren, Minfulness-en eta bestehainbat barru lanketa tresnen eragin-kortasuna biziko dute ikasleek.

190. zenbakia. 2014ko uztaila • hik hasi • 39

Page 40: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

AITOR ZENARRUZABEITIA Grafodramamusikamotrizitatea

JASONE IRIGOIENEspresio tailerra

Sormenetik emozioen kontzientziaraSortze-prozesua oinarritzat hartu-

ta, emozioekin egingo da lan, JasoneIrigoien sortzaile eta irakasleak emango duen ikastaroan. Tailer prak-tikoa izango da. Pintura, zeramika, es-kultura, gorputz espresioa, erlaxa-zioa… hainbat elementu uztartukodira emozioak azaleratu eta bidera-tzen ikasteko.

Sortzea, artea, sendabidea delazioen Joseph Beuys artistak. Bere aburuz edonor izan daiteke artista.“Jung-ek zioen moduan gizakiak so-zializatze prozesuan sozialki ‘zuze-nak’ edo ‘egokiak’ ez diren norbere ezaugarriak eta emozioak baztertzenditu, inkontzientean gorde, pilatu. Egunerokoan ordea Jung-ek ‘itzala’

zeritzon horrek nahigabean baldin-tzatu eta mugatu gaitzake. Emozio etakorapilo horiek azaleratzeak gerta-tzen zaigun horren kontziente egitengaitu; modu horretan gure jokamol-dearen zergatia azaleratu eta egoerahorretan esku har dezakegu”. Taile-rraren helburua sormenaren lagun-tzaz parte hartzaileen emozio eta jo-kaeren kontzientzia hartzea eta nor-bere potentziala berreskuratzea da.Ikastaro honetan pertsonalki sentitu,sumatu eta bizi izandakoa lanabes bi-lakatuko da haurrekin lan egiterako-an. “Enpatiaz lan eginaz haurren emozioak, beharrak, eta kezkak sor-tzearen bidez askatu eta bideratu di-tzakegu”.

Yoga eta kontzentrazioteknikak

“Yogak ikasleenarreta hobetzenlagun dezake”

Irakasle edo hezitzaile izatea ezdela lan erraza uste du Marina Pintosyoga irakasleak, berezkoa duen lanazgain, ikasleen kontzentrazio eza, dis-pertsioa, motibazio falta, emozio az-toratuak, jarrera desegokiak eta abarpresente baitaude. Horrek guztiak irakasleen osasunean eragin dezake-ela dio, estresak sistema inmunologi-koa makaltzen baitu gaitz fisiko eta psikologikoak sortzeko arriskua are-agotuz (urduritasuna, lo egiteko ara-zoak, min muskularrak, kontzentra-zio falta, tristura, depresioa, etab.).“Yogako hainbat teknikak eragin ho-riek arindu eta bideratzen dituzte.Teknika horiek ikasleekin erabiltze-ko aukeratuta daudenez, beraienkontzentrazioa handitu egiten da, la-saitasuna ezarri, adimenaren gaitasu-nak bizkortu, portaera hobetu eta ikasketarekiko jarrera baikortu”.

Hauexek dira ikastaroaren helbu-ruetako batzuk: asana edo jarrera fisi-koen bitartez gorputza sentitzea, la-saitzea, indartzea, energia harmoni-koki mugitzea, adimena lasaitzea etakontzentratzen ikastea; arnasketak...

Marina PINTOSYOGA IRAKASLEA

Lau arlo jarduera berean“Gure ikasgelan lau arlo horien

–grafomotrizitatea, dramatizapena,musika eta psikomotrizitatea– azpi-prozesuak jarduera berberean ikus-teko gai izango gara”, hala dio AitorZenarruzabeitia musika irakasleak ikastaroaren gainean.

Ikastaroan, lehenik, idazketarakoeskuaren trebakuntza landuko da(sorbalda, ukondoa eta eskumuturraaskatzeko teknikak; pilates baloiak,perkusioak eta masajeak; hatzak ba-natzeko digitoaerobic eta txotxongi-loak; etab.). Bigarrenik, ahozko hiz-kuntzarako gorputz eta ahotsaren adierazpena landuko da (ahoskera

eta doinuera lantzeko komiki bizidu-nak; entzumen antzeztuak; narrazioagaratzeko bat bateko antzerki sket-chak; zaletasunen inkesta; etab.). Hi-rugarrenik, erritmo horizontala eta to-nu-harmonia bertikala orkestratukodute (figura metrikoak ikasteko tek-nikak; erritmo neurriak eta tinbreakbat batean sortu eta partiturak osa-tzea; etab.). Azkenik, gorputzarenongizate toniko-bestibularra, zentzu-motorea eta irudikatua ahalbidetukoda (goputz jarrerak, dantza librea etaelkarrizketa tonikoa lantzeko meto-dologia; gorputz-eskema eta gor-putz-irudia graffiti teknika; etab.).

40 • hik hasi • 190. zenbakia. 2014ko uztaila

Page 41: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

NEREA MENDIZABALNola kudeatu eguneroko gatazkak

Amorrua potentzia bihurtuzLotara joan aurreko haserreak, janaririk probatu nahi ez,

eskolara joateko arazoak, amagandik ezin banandu, tele-bista ikusteari utzi nahi ez, kasu egiteko 100.000 aldiz erre-pikatu behar… Zer egiten dugu gatazka egon dadin? Jokae-ra desegokiaren aurrean zer egin? Haurrak nola ikasiko du?Zer daukagu aldatzeko? Nola jarri mugak mehatxu, zigor eta xantaiarik gabe? Nola jaso haurraren amorrua? Haurragehiegi babesten ote dut? Nola lagundu bere autonomian?Guraso askoren zalatzak izan ohi dira. Horien gainean go-goeta egin eta eguneroko gatazkak kudeatzeko gakoak es-kainiko ditu Nerea Mendizabal psikopedagogoak. “Hau-rraren osasun emozionala zaintzen ikastea da gure helbu-rua, gurasoek eta hezitzaileek eurek barnean izan dezake-ten amorruaren kontzientzia hartzea, eta ezintasun eta ha-serre hori benetako indar eta potentzia bilaka dadin lor-tzea”.

IBON DE LA CRUZHeziketa emozionala

Ikuspegi berria eta praktikoaGizartea aldatu egin da, egoera ekonomikoa ere bai,

izugarrizko berriak ikusten ditugu egunero telebistan, eta etorkizuna bermatzeko modurik ez dago. Gaur egungomundua aldakorra da eta mundu horri aurre egiteko presta-kuntza emozionalik ez dela aztertzen uste du Ibon de laCruz psikologoak. Hortaz, heziketa emozionala lantzen ira-kastea izango da saioaren helburua. Nork landuko du, or-dea, heziketa hori? Nori zuzenduko zaio? Zeintzuk dira lan-du beharreko gakoak? Betiko ikuspegia baliogarria da? Ira-kasleen helburuak aldatu egin behar dira? Zer da bizitzan arrakastatsua izatea? Nola lortu gaixotasun emozionalakgutxitzea?

Galderak, galderak eta galderak. Eta momentuz, eran-tzunik ez. Hori izango da ikastaroa egiten dutenen betebe-harra: gelditzea, eta errealitatea berriro aztertzea. “Hori lor-tzeko, ikuspegi berria, ausarta eta praktikoa behar dugu.Goazen ba, gai horiek guztiak aztertzera, eta hainbat tekni-ka eta egiteko modu ikastera. Eta hori guztia, betiko mo-duan: umorez eta praktikotasunez”.

JOSUNE ALBERDIPedagogia sistemikoa ikasgelan

Arreta, hezitzailearen roleanPedagogia sistemikoa hezkuntza paradigma berria da.

Hezkuntza arloan errealitate zabalagoa hartzen du kon-tuan. Ikuspegi horren berrikuntza nagusia hezkuntzareki-ko begirada eta jarrera aldatzea da. Itziar Alberdi Euskal He-rriko Pedagogia Sistemikoaren Eskolako kideak ikuspegiberri hori ikasgelan txertatzeko gakoak emango ditu UdakoTopaketetan: “Hezitzaileen rolean jartzen dugu arreta, berabaita datozen belaunaldien ikas-prozesuko eragile nagu-sia. Pedagogia sistemikoak ikasgelan sortzen diren zailta-sunei eta gatazkei aurre egiteko hezitzaileek eta ikasleek di-tuzten baliabideak areagotzen ditu”. Izan ere, pedagogosistemikoak haurraren errealitatea bere osotasunean har-tzen du kontuan eta hezitzailearen baliabideak eta trebe-ziak sendotzeko ahalegina egiten du. “Hezitzaileak ikaslea-ren heldutasun eta formazio prozesuan eragin handia izandezake”.

ALAZNE UGARTETXEA10 gai, 10 plastika proposamen

Beste era bateko materiekin“Gabonak datoz! Zelan apainduko dugu gela?”, “Zelan

landu sentimenduak plastika txokoan?”, “Gelako maskotaegiteko ideiaren bat?”… Horrelako galderak behin bainogehiagotan entzuten dira irakasle geletan. Berdin daproiektuka zein beste metodologiaren bat erabili, azkene-an, kezkak antzekoak izan ohi dira. Plastika teknika des-berdinak eta material berriak ezagutarazteko xedearekin eta plastika mundua beldur barik ikusarazteko zein espe-rientziak elkarbanatzeko helburuarekin “10 gai, 10 plastikaproposamen” saioa emango du Ugartetxeak. Ikastaroaguztiz dinamikoa eta praktikoa izango da, tailer bat. Ikas-turtean lantzen diren 10 gai (itsasoa, udaberria, eskola, sen-timenduak…) abiapuntu gisa hartuko dira eta eguneroko-an topatzen diren materialekin (platerak, kutxak, tutuak…)10 proposamen desberdin aurkeztuko ditu. Lan horiekhainbat motatakoak izango dira (jostailuak, apaingarriak,txotxongiloak…) eta erraz egitekoak: “Amaitzeko, buruakmartxan jarriko ditugu eta egindakoari bizitza emango diogu abesti zein istorioren bat antzeztuz”.

190. zenbakia. 2014ko uztaila • hik hasi • 41

Page 42: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

Min ematen dit herriak

Maite dut nire pentsamenduekhaur denboretara jauzi egiten dutene-ko sentsazioa, bai eta horrelakoetangogora etortzen zaizkidan haurtzaro-ko irudi lausoei kulunka nazaten uz-tea, orduko bizipen gozoen magale-an. Eskuartera suertatutako argazki-ren bat izan ohi dut nire iraganeanmurgiltzeko aitzakia nagusi. Batzue-tan baina, ondotik pasatzen zaidan lu-rrin iheskorren bat , edo ahanzturarengordelekura igorritako zapore zaha-rren baten aurkikuntza pozgarria iza-ten da eskutik heltzen nauena eta zu-zenean berarekin naramana haurranintzeneko garaiko atmosfera indar-tsu eta ebokatzaile horretara.

Gogorapenok laguntzen didate izan nintzen neskatilaren nolakoa nirebarrenean irudikatzen, eta gustatzenzait deskubritzea haur ttipiaren begi-rada eta keinuetan, edo inguruarendetaile ttipietan, naizen emakumea-ren funtsezko ezaugarri askoren jato-rria. Horien arteko bat nagusi ageri dadenetan. Orduan bezala orain ere na-barmen eta gidari.Herriak eragiten di-dan zirrara. Eta ematen didan mina.

Ez zitzaidan etxean euskara eman.Bai ordea gurasoek txertatu, haiei uka-tua izan zitzaien kulturaren hazia eta

Ane ABLANEDO Irakaslea eta psikoterapian aditua

gogoa. Ikastolan hitza eman zitzaida-larik beraz, uztartu egin zitzaion ordu-rako hezur haragietan mamitua zitzai-dan sentimenduari, eta hizkuntza lora-tu zitzaidan, xamur, eder. Ia berez.

Geroztik euskaldun egin dut orai-noko nire bidea. Euskaldunoi paira-tzea egokitu zaigun zoritxarraren osojakitun. Zein den eta nolakoa. Ezinbes-tean jakin behar, noski, askatasuna etaemantzipazioa edukiko badugu hel-buru. Eta zorionez jakin ere. Haurroigurea herri menderatua zela argi, garbieta konplexurik gabe esaten zitzaigungaraiko kumea naizelako bai baitakitedozein euskaldunek jakin behar lu-keen egia funtsezko eta askatzailea. 40urte berantago sortu banintz, herrimenderatua baino, gurea gizarte ani-tza zela esango zitzaidakeen, tamalez.

Oso ezagun du gureak kolonizazioluzearen higadura sakona . Duintasu-naren babesa emanen liokeen ideolo-gia propioaren faltan, etsaiak eskainibetaurrekoak onartu ditu bere erreali-tatea begiratu eta izendatzeko. Eta ha-laxe dabil, gustuz ibili ere, horien bitar-tez ikusten duenaren arabera antolatunahian bere etorkizuna. Akabatu go-goz lepotik helduta daukan horrek in-perialismo izena duela eta erruki ga-bea dela inozoki jakin gaberik.

Kezkagarria zait oso, nire esparruaden hezkuntzaren horretan ere, bide-an asmatu ezinean dabilen herriarengain behera. Desio dugun hezkuntzasistema propioa independentziarenbidetik baizik etorriko ez zaigula-eta,askatasunaren helburura beharko ge-nuke denok lerratu. Penaz baina daku-sat, badela gure artean, herriak berak

eta berarentzat sortu ikastola arbuia-tzera ere iritsi denik. Etsaiak pozondu-rik dauden eta guretzat erabat arrotzbeharko luketen elitista, pribatu etaburges bezalako etiketekin. Mendera-tzen gaituen hori entzuten dut mintzonire anaien hitz akonplejatu hauen bi-dez. Menderatzailearen etxean gureaeraikitzen utziko digutelako uste ino-zo bezain ustelean,oker.

Penaz begiratu ere, estrategia poli-tiko orokorrago baten babesaren fal-tan gure ikastolak daukan nora eza. Di-ru-laguntzen amua irentsita, sistema arrotzak trukean ezartzen dizkion bal-dintzetan preso, eman zitzaion eginki-zuna eta helburua ditu ia ahantz, jakinere ez dakiela zein jaunari ari zaion zer-bitzatzen, noren aginduetara ari lane-an. Eta penaz ere ikusi, nola ez, inda-rrean dagoen sistemari alternatiba izanasmoz sortutako zenbait eskola “li-bre”-k, ukatu nahi duten sistema horriegiten dioten mesedea, euskara lehe-netsi nahi ez dutenean. Haurrak etxe-tik dakarren hizkuntza errespetatu be-har delakoan, sistemak mendetan in-darrez ezarritako hizkuntza horien he-gemoniaren konplize bilakatzen dira.Frantses eta espainolaren nagusitasunerabatekoaren inertzian hizkuntzare-kiko atxikimendua haurraren motiba-zioaren esku uztea ere herriaren besteinozokeria bat baino ez delarik.

Etxeko jabetza itzuliko digun aska-tasunaren giltza sasi artean berandubaino lehen bilatzea da gaurko euskal-dunoi egokitu zaigun ezinbesteko ar-dura.

Gure haurrek merezi duten etorki-zunagatik. Otoi.

42 • hik hasi • 190. zenbakia. 2014ko uztaila

atzeko atetik

Page 43: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen
Page 44: 4 EURO • 2014KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …. hik hasi… · Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar direla dio Beñaranek, bestela zatiketa gertatzen

Hazieraz eta Heziketazekarpen egokia egiten

ahalegintzen den

aldizkaria