4 EURO • 2014KO OTSAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …€¦ · 0-3 ZIKLOKO HEZITZAILEEN...

44
hh ESKOLA ALTERNATIBOAK • YOLANDA JUBETO • 0-3 ZIKLOKO HEZITZAILEEN FORMAZIOA • KATTUKA HAUR-ESKOLA • EUSKAL UDALEKUAK • ELIXABETE GARMENDIA 185 hik hasi 4 EURO 2014KO OTSAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

Transcript of 4 EURO • 2014KO OTSAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA …€¦ · 0-3 ZIKLOKO HEZITZAILEEN...

hh

ESKOLA ALTERNATIBOAK • YOLANDA JUBETO • 0-3 ZIKLOKO HEZITZAILEEN FORMAZIOA • KATTUKA HAUR-ESKOLA

• EUSKAL UDALEKUAK • ELIXABETE GARMENDIA

185hik hasi

4 EURO • 2014KO OTSAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

aurkibidea10gaia

ESKOLA ALTERNATIBOAKGero eta familia gehiagok bidaltzen dituzte euren haurrakohiko hezkuntza-sistematik kanpo dauden zentroetara, eta pixkanaka ugaritzen ari da eskola alternatiboen kopuruaEuskal Herrian. Eskola libre edo demokratiko gisa izendatzendute askok eure burua, funtsa askatasuna baita, eta injerentziarik gabeko hezkuntza-eredua dute helburu.

18elkarrizketa

Argitaratzailea: XANGORIN Errekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ainhoa Azpiroz, Ainara Gorostitzu eta Arantzazu Muñoa. Erredakzio batzordea: Nerea Agirre, Izarne Garmendia, Miren Guilló, Mari Karmen Irastorza, Iñigo Larrañaga, Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Maite Saenz, Xabier Sarasua, Arantxa Urbe. Aholkulkariak: Nerea Alzola, Abel Ariznabarreta, Felix Basurko, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Luis Mari Elizalde, Lore Erriondo, Guillermo Etxeberria, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Fito Rodriguez eta Matilde Sainz. Administrazioa: Uxue Ugartemendia. Diseinua: Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia: ANtzA S.A.L. Azaleko irudia: Kattuka haur-eskola. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak onetsia (2014-01-28). Kopurua: 3.600 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 hizpide izan da8 hizpide izango da10 gaiaESKOLA ALTERNATIBOAK: injerentziarik gabekohezkuntzaren bila

20 elkarrizketaYOLANDA JUBETO, ekonomialaria eta EHUko irakaslea

27 0-3 zikloko hezitzaileen formazioa

34 esperientziakKATTUKA HAUR-ESKOLA: familiei eta komunitateari irekia

33 ekarpenakEUSKAL UDALEKUAK: uda nahiz negu, auzolana helburu

36 galdeidazueZer garrantzia du literatura heziketak eta zein dirahorren gakoak? IRATXE RETOLAZA eta AMAIA SERRANO

40 hik hasi-ren proposamenaGORILA BATEN LEZIOAK antzezlana

42 Atzeko atetik ELIXABETE GARMENDIA

www.hikhasi.com

YOLANDA JUBETOEkonomialaria eta EHUko irakaslea da Yolanda Jubeto. Kritikoada gaur egungo ekonomia-eredu kapitalistarekin, aberastasunagutxi batzuen eskuetan pilatzea ekarri baitu. Eredu iraunkorrago baten alde, eskolak eta familiek elkarlanean, eurenhaurrentzat zer nolako bizi-eredua bultzatu hausnartu beharkoluketeela uste du eta gakoa kontsumo arduratsua dela dio.

Eman diezaiogun hezkuntzari

garrantzia

-50 euro urtean jarrita 10 hik hasi aldizkari, alemonografikoak eta Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida. Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan, jardunaldietan etaargitararatzen ditugun gainontzeko materialetan.

-20 euro urtean ordainduta 4 Hazi Hezi aldizkari.

Bi aldizkariak hartuta, 65 euro urtean.

Harpide zaitez, eta indartuezazu hezkuntza komunitatea

Duela bi urte

agortutako CDa

berrargitaratua

- Bidaietako jolasak

- Zotz egitekoak

- Zabuan kantatzekoak

- Txalotako jolasak

- Soka saltoan aritzekoak

- Txikienentzako jolasak

- Korroan aritzekoak

- Gomatakoak

- Behatzen jokoak

- Taldean aritzeko jolasak

- ...

www.hikhasi.com

e d i t o r i a l ao t s a i l a

Udako Topaketak 4.000 eurorekin?

Hainbat ikastarorekin eta jardu-naldirekin, pedagogoen bisitekinnahiz beste hainbat formazio-saio-rekin hasi dugu 2014. urtea.

Hezkuntzako kideon artean, etajendartean, oro har, formatzen etahobetzen joateko beharra soma-tzen dela dirudi. Ondorengo belau-naldientzako mundu hobea nahibada, hausnarketa sakona egiteazgain, aldaketarako gakoak zein di-ren asmatu behar dugu, hezitzaile-on artean hitz eginez, baina baita ikasleekin, gurasoekin nahiz herrie-tako eragileekin gogoeta egin etaneurriak hartuz ere.

Adituek diote haurraren autono-mia eta iniziatiba garatzen laguntze-ko ahalegin handiagoa egin behar-ko genukeela, haurrak izan beharlukeela bere heziketa-prozesuarenprotagonista. Behin eta berriz en-tzun dugu beren buruaren jabe izango diren pertsona kritikoak be-har ditugula, etengabe aldatzen ariden errealitatean, eta uneotan nola-

ko jardunaldietan. Eta beste hainbatadituren ustez ere prestakuntza dahaurren formazioan aritzen direnheldu horien jarduna eraginkor egi-teko erremintetako bat.

Sorreratik beretik horixe da HikHasi-ren helburu nagusia, hezitzaleprestatuak izatea, etengabe forma-tzen ariko direnak, eta gizarteak pa-rean jartzen dizkien egoera konple-xuei irtenbidea emango dietenak.Horregatik, urte hauetan zehar,hainbat ikastaro antolatu ditugu ira-kasleen formaziorako, arrakastahandiz.

Azken urteetan ordea, kezkatutagabiltza, lau urtean 14.000 eurotik4.000 eurora jaitsi baitigu EuskoJaurlaritzak Udako Topaketak anto-latzeko diru-laguntza.

Aurten 15 urte beteko dira topa-keta horiek egiten hasi ginenetik etaarduratuta gaude. Posible al da4.000 eurorekin hezitzaileen beha-rrei erantzungo dien 20 ikastarotikgora antolatzea?

koa izango den imajinatu ere ezindugun etorkizunean, malgutasunezeta sormenez aurrera egiteko gai izango diren gazteak. Azken bateanberaz, denontzat hobea izango denmundu baten alde egingo dutenpertsona arduratsuak heztea dago-kigu.

Orain dela urte batzuk baino bi-tarteko tekniko indartsuagoak eta ahalmentsuagoak dauzkagu horre-tarako, baina zertarako eta nola era-biltzen ditugu aurrerapen teknolo-giko horiek? Pertsonaren eta gizate-riaren zerbitzura jartzen al ditugu?Pertsona kritiko eta autonomoakhezteko, ez da nahikoa puntako ba-liabide materialak eskura izateare-kin, hezitzaileek ere formazioa be-har dute, hezkuntza modu integra-lean ulertu eta alderdi zientifiko-teknikotik ez ezik, humanistikotikere aurrera egiteko bitartekoak.

Horixe bera zioen orain dela egun gutxi Francesco Tonuccik Do-nostian, Eskola Txikiek antolatuta-

Hezitzaileen formazioa izan dasorreratik Hik Hasi-ren helburuetakobat: hezitzaile prestatuak izatea,etengabe formatzen ariko direnak etagizarteak parean jartzen dizkienegoera konplexuei irtenbidea emaneta modu egokian aurrera egingodutenak.

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi • 5

Sarrigurengo (Eguesibar) ikaste-txe publiko berria eraikitzea onartze-ko Nafarroako Gobernuaren eta Eguesibarreko Udalaren arteko akor-dioa sinatzea solik falta zela, atzera egin du UPNren Gobernuak, eta on-dorioz, ez da eskola berririk eraikiko.Uneotan 790 ikasle daude 675 ikasle-rentzako ikastetxe batean. Datorrenikasturterako gainera, beste be-rrehun ikasle espero dituztenez, milaikasle inguru egongo dira.

Jose Iribas Nafarroako Hezkuntzakontseilariak dio oraingoz ez dagoelabeste eskola baten beharrik, ikastetxeberriak itxaron dezakeela 2015-2016ikasturtera arte. Sarrigurengo herrita-rrak harrituta daude eskola berrirakoakordioak egina zirudienean, bat-ba-tean atzera egin duelako Gobernuak.

Joan den abuztuan NafarroakoGobernuak Eguesibarreko Udalari esan zion arazoa ekonomikoa zela. Eguesibarreko Udalak dirua badue-nez, tratu bat eskaini zion gobernuari:udalak dirua aurreratuko zuen 2014-1015 ikasturtean ikastetxe berria iza-teko, eta gobernuak 2015-2016 ikas-turtean itzuliko zion diru hori. Nego-ziazioetan bost hilabete pasatu oste-an, azaro bukaeran akordio bat lortuzuten. Dena lotuta zuten, baina go-bernuak atzera egin du; momentuzberaz, ez da eskola berririk egingo.

Urtarrilean zehar bost greba egunegin eta akordiorik lortu ez zutenez,urtarrilaren 27an greba mugagabeahasi zuten ikastetxe publikoetan nes-ka-mutikoak autobusean eta jolasto-kian zaintzen aritzen diren begirale-ek, ELAk, LABek, CCOOk eta UGTkdeituta. Araba, Bizkai eta Gipuzkoa-ko 287 ikastetxetan izan du eraginagrebak.

2008-2009 ikasturtetik blokeatutadagoen lan-hitzarmena negoziatunahi dute sindikatuek. Ordutik langi-leek soldata izoztuta daukate, eta or-duko soldatatik hona % 6 inguruko igoera eskatzen dute langileek. Hala-ber, Espainiako lan erreformaren au-

Nafarroako Gobernuak ezdu Sarrigurenen ikastetxeberririk egingo

6 • hik hasi • 185. zenbakia. 2014ko otsaila

hizpide izan da

rrean lan-hitzarmena “gotortzea” erenahi dute.

Jantokietako begiraleek 2011n si-natu zuten lan-hitzarmena, eta antze-ko akordioa ari dira eskatzen eskolagarraioko eta jolastokietako begirale-ak. Sindikatuek argudiatzen dutenez,urtez urte Jaurlaritzak enpresei eman-dako dirua handitu egin da, baina ho-rrek langileriarengan ez du batere eraginik izan.

Guraso asko eta asko haserre dau-de egoerarekin. Bizkaiko 137 eskola-tan, Gipuzkoako 102tan eta Arabako48tan izan du eragina grebak. 24.500ikaslek baino gehiagok erabiltzen du-te egunero autobusetako zerbitzua.

Eskola garraioko eta jolastokiko begiraleak greban

D ereduari buruzko ikerketarik ez dagoela dio Madrilgo Gobernuak

Nafarroako D ereduko irakasleenlaurdenak “etazaleak” direla ondo-rioztatzen duen txostenaren ingu-ruan galdetuta, Espainiako Gober-nuak dio Nafarroako hezkuntzari bu-ruzko txostenik ez duela egin Guar-dia Zibilak. Isilpeko txostena dela ar-gudiatuta, behin eta berriro ezkutatudute haren eduki zehatza, nahiz etahedabide batzuei bidali dieten. Izanere, Barne Ministerioaren esanetan,i kerketa ez da hezkuntzari buruzkoa,ETAri buruzkoa baizik, eta ondorioz,isilpean jarrituko du.

Hainbat hedabidek joan den aza-roan eman zuten ikerketaren berri.Haien arabera, D ereduko 28 ikaste-txetan aritzen diren 1.652 irakasle ikertu zituzten eta lautik bat “etaza-lea” dela ondorioztatu zuten. Senide-ren bat preso dutenak eta LABeko afi-liatuak jo dituzte “etaza letzat”.

UPN eta PPk neurriak hartu beha-rra zegoela ohartarazi zuten. Egungutxitan, Barne, Justizia eta Hezkun-tza ministerioekin elkartu ziren UPN-ko arduradunak, eta neurriak iragarrizituzten. Oraindik ez dituzte zehaztu.

hizpide izan da

Jolasen bidez, gizonen eta ema-kumeen arteko berdintasunaren in-guruan esperimentatzeko eta haus-nartzeko helburuarekin, Nahiko!Hezkidetza programaren behin beti-ko materiala Arabako, Bizkaiko etaGipuzkoako 25 ikastetxetara banatu-ko du Emankundek. Ikasturte hone-tan eta hurrengoan, Lehen Hezkun-tzako 2.170 ikaslek jasoko dute oina-rrizko trebakuntza hori “pertsona o-soak eta autonomoak izan daitezen”.

2003an jarri zuen martxan Ema-kundek Nahiko! programa, 6 eta 12urte bitarteko haurrekin parekideta-suna jorratzeko beharrizana identifi-katu zuenean. Hamar urte horietan 90zentrotako 4.000 ikasle baino gehia-gorengana heldu da egitasmoa; epe

horretan material didaktikoa probatuondoren, behin betiko baliabideakaurkeztu dituzte orain.

LHko hiru zikloen arabera antola-tu dute materiala: ziklo bakoitzean seiunitate didaktiko daude, hiruhilabe-teko bana. Adin bakoitzean haurrekdituzten kezka eta aurkikuntzetatik abiatuta ezarri dituzte gaiak eta edu-kiak, baina horiek jorratzeko jolasaketa antzeko dinamikak erabiliko di-tuzte.

Funtsean, hausnarketarako guneizan nahi du programak. Irakasleei eta ikasleei ez ezik, familiei ere zabal-du nahi diete gogoeta; beraz, gaia gu-rasoekin lantzea ere aurreikusi dutematerialak diseinatzean.

Nahiko! Hezkidetza programaren materiala 25 zentrotara zabaldu du Emakundek

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi• 7

Gipuzkoako Eskola Txikien El-karteak Hezkuntza Sailaren laguntza-

rekin antolatuta, urtarrilaren 27an eta28an, astelehen eta astearte arratsal-dez, Francesco Tonucci pedagogo italiarra eskola txikietako irakaslee-kin elkartu zen, Euskal Herriko egoe-ratik abiatuta eta bere esperientziapertsonalean oinarrituz, prestakun-tza saioa emateko. Eskola txikien errealitatean oinarrituz, hainbat gailandu zituen, hala nola, heziketarakoumeak duen eskubidea, jolasteko umeak duen eskubidea edota eskolakonpentsatzailea.

Francesco Tonucci eskola txikietako irakasleekin Hezkuntzaren etorkizunari buruz hausnartzen

“Hezkuntzaren etorkizunari begi-ra” goiburupean, ERKIDE Irakaskun-tzak hezkuntzaren inguruko III. Kon-gresua egin zuen urtarrilaren 22an eta23an Bilboko Euskalduna Jauregian.Euskal Herrian bertako hainbat espe-rientziaren berri emateaz gain, -halanola, Ikaselkar, Nazaret zentroa, edo-ta Lauaxeta ikastola-, kanpoko ekar-penentzat ere izan zen lekua; besteakbeste, Nuria Sanchez Povedanok Bar-tzelonako Montserrat ikastetxeko pa-radigma aldaketaren berri emanzuen, eta Rafael Bisquerrak hezkun-tza emozionalari buruzko hitzaldiaeskaini zuen.

8 • hik hasi • 185. zenbakia. 2014ko otsaila

“Google Earth eta Google Maps, zientzia-hezkuntzarako tresnak” izenburupean otsaila-ren 24tik 31ra bitartean ikastaroa eskainiko dute Borja Ruiz eta Joseba Doradok. Helburua,Google Earth eta Google Maps baliabide pedagogiko bihurtzea. Ikastaroa on-line emango daeta Youtubeko kanal bat bideratuko da bideotutorialak jarraitzeko, baina aurrez aurreko bisaio ere egingo dira: bata otsailaren 24an eta bestea martxoaren 31n Eibarko Markeskoa Jau-regian. Bestetik, martxoaren 10etik apirilaren 2ra bitartean “Gaur egungo munduaren historia1945-2012 dokumentuetan” izeneko ikastaroa emango du Pedro Zuberogoitiak. Bertan II.Mundu Gerraren ostean munduak izan duen bilakaera politiko eta ekonomikoa aztertuko da,azken sei hamarkadetako eragile nagusiek sortutako dokumentuetatik abiatuta.

hizpide izango daIrakasleei zuzendutako zenbait ikastaro UEUn

Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabanotsailaren 3tik 14ra egongo da zabalikHaur Hezkuntzan, Lehen Hezkun-tzan eta Derrigorrezko Bigarren Hez-kuntzan matrikula egiteko epea. “Es-kola honetan batu eta biderkatu egi-ten dugu” lelopean hasi da kanpaina,eta aurten lehen aldiz, aurrematrikulaprozesu osoa Internet bidez egin ahalizango da, www.hezkuntza.ejgv.eus kadi.net helbidean. Ez da beha-rrezkoa izango, beraz, eskatutako do-kumentazioa hautatutako ikastetxeraeramatea. Pauso hori on-line egin ahal izango da, eta dokumentuak es-kaneatuta bidali. Nolanahi ere, doku-mentuak aurkeztea nahiz izen- emateprozesu osoa ikastetxeetan egitekoaukera ere egongo da, ohi bezala.

Nafarroan, berriz, otsailaren amaieran irekiko da aurrematrikulaegiteko epea.

Aurrematrikula kanpainamartxan da Hego EuskalHerrian

Hezkuntza arloan jasaten ari diren “erasoen” aurrean protesta egiteko, Bizkaiko ikaslemugimenduak “Bizkaiko Ikasle Eztanda” abiarazi du. Grebara deitu du martxoaren 27rako etaBilboko kaleetan orain arte izan den ikasle mobilizaziorik handiena egiteko deia zabaldu du.

Bizkaiko ikasle mugimenduak manifestu bat ere argitaratu du eta bertan gaur egungohezkuntza-eredua salatzen du eta “herritik herriarentzako” den hezkuntza aldarrikatzen.www.ikasleeztanda.net webgunea ere ireki dute eta Bizkaiko ikastetxe eta fakultateetako ikasle guztiei manifestuarekin bat egiteko deia helarazi die. Oraingoz babesa eman diotenenartean daude Ikasle Abertzaleak, Bilboko unibertsitateetako batzordeak eta hainbat herritakoikasle batzordeak.

‘Bizkaiko Ikasle Eztanda’ dinamika abian

Elkarrek IKASBIT sortu du, irakaskuntzarako IKT zerbitzuak eskaintzen dituen proiektua.Hiru arlotan dihardu: Aholkularitzan, produktuan oinarritutako zerbitzuak eskaintzen (ataria,Intraneta eta irakasle koadernoa), eta trebakuntzan. IKTak irakaskuntzan giltzarri bilakatzenari direnez, nola irakats-prozesuetan hala komunikazio-prozesuetan nahiz kudeaketan, El-karrek zerbitzu hau eskaintzea erabaki du.

Hornitzaile eta bezeroen arteko erlazio eredu berri bat proposatzen du IKASBITek. Ez di-tu plataformak saltzen, baizik eta horien gainean egiten den erabilera kobratzen du, uste bai-tu balioa ez dagoela plataformetan, horien gainean eskaintzen den zerbitzuan baizik. Kon-fiantzan eta elkarlanean oinarritutako epe luzerako erlazioak sustatu nahi ditu IKASBITek, az-piegitura teknologikoen garapena eta mantenua bere gain hartuz. IKASBIT zerbitzua aurkez-tu berri den arren, dagoeneko martxan da Euskal Herriko 28 ikastetxetan.

IKASBIT irakaskuntzarako IKT zerbitzu berria

hizpide izango da

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi• 9

Pello Añorga ipuin-kontalariak, ipuinen bidez, aniztasunarekin loturi-ko balioak zabalduko ditu Gipuzkoa-ko ikastetxeetan, Foru Aldundiko Mi-grazio eta Aniztasun Zuzendaritzarenekimenez. Añorgak 60 bat emanaldieskainiko ditu aurten, Lehen Hezkun-tzako Bigarren Zikloko ikasleentzat(8-10 urte) otsailean hasita; saioek or-dubete iraungo dute, doakoak izangodira eta euskara hutsezkoak.

Ekimenak Gipuzkoako Foru Al-dundiak argitaratutako Hodei batenbidaia disko-liburua du abiapuntu.Disko-liburu horrek familiak anizta-sunaz sentsibilizatzea du helburu, eta50 pertsona inguruk hartu dute partebere sorreran: Francis "Doctor De-seo", Asier Gozategi, Maria Rivero "Si-roka", Natxo de Felipe "Oskorri", Xa-bier Solano eta DZ "Esne Beltza"…Foru Aldundia ikastetxeetan, liburu-tegietan eta beste hainbat tokitan ari

Ipuinak, aniztasunaren balioak zabaltzeko

da banatzen Hodei baten bidaia. Ar-duradunen esanetan, Durangoko Li-buru eta Disko Azokan ere oso harre-ra ona izan zuen, eta datozen asteetanjendartean zabaltzeko are ahaleginhandiagoa egingo du Aldundiak.

Marcos Nanclares Migrazio eta Aniztasun zuzendariaren hitzetan, ipuinen bidez aniztasuna lantzeko ekimen hau oso garrantzitsua da, Eus-kal Herriako aniztasuna modu era-kargarrian erakusteko balio baitu.Duela hilabete pare bat disko-liburuaargitaratu zuten, eta orain, Pello Añor-garen ikuskizunarekin datoz. Nancla-resek azaldu bezala, bi egitasmoak osagarriak dira, eta helburu bera du-te: haurrak eta familiak aniztasunazsentsibilizatzea. “Izan ere, aniztasu-naren kultura berria sortu behar du-gu, elkarren aitortzan oinarritua etaherri honetan bizi garen pertsonaguztiak barnebiltzen dituena”.

Disko-liburua abiapuntu hartuta,Pello Añorgak aniztasuna lantzeko is-torioa sortu du. Ipuin-kontalariak azaldu duenez, intimitatetik eta isilta-sunetik abiatutako kontaketa da.“Kohesioa bilatzen jakin behar duguaniztasunean, jatorri anitzekoak ga-renez gero; bizikidetza praktika deza-gun asimilazioan erori gabe, jarrerapaternalistetatik urrun. Desberdina izateak ez du zertan izan oztopo, aba-gune baizik. Nork erabakitzen du for-ma bat hemengoa dela eta besteakanpokoa? Zergatik mespretxatzendugu ezagutzen ez duguna, juzku la-saietan eta esteriotipatu zurietan ba-besturik? Nola esperimenta dezake-gu bestea ere badela nire biziaren par-taide? Nola sor dezakegu zerbait be-rria elkarrekin?”.

Pello Añorgak ia 30 urteko ibilbi-dea du ipuin-kontalaritzan. Ipuin tai-lerrak irakasleei eta gurasoei ematenere trebatua da, eta Mondragon Uni-bertsitatean ere egin ditu saioak. Idazle ere bada: 40tik gora liburu dituargitaratuak eta 2008an EuskadikoHaur Literatur Saria jaso zuen.

Ikuskizuna jaso nahi duten ikaste-txeek Foru Aldundiaren 943 112290telefono zenbakira deitu behar dute.

G A I A

10 • hik hasi • 185. zenbakia. 2014ko otsaila

Eskola alternatiboakInjerentziarik gabeko hezkuntzaren bila

G

Haurren eskolatzearen ingurukokezka handitzen ari da EuskalHerriko familien artean eta geroeta gehiago dira ohiko hezkuntza-sistematik kanpo dauden zentroenaldeko hautua egiten dutenak.Eskola libre edo demokratiko gisaizendatzen dute askok eurenburua, funtsa askatasuna baita.Eskola alternatibo ere deitzen zaie,azken batean, indarrean dagoenhezkuntza-sistematik kanpo daudelako. Euskal Herrian gero etagehiago badira ere mota horretakoeskolak, gehienak legez kanpo etaerdi-ezkutuan ari dira lanean.Guztietan darabilten pedagogiazein metodologia berberak ezdiren arren, hausnarketarako baliodezaketen zenbait kritika egitendizkiote ohiko hezkuntza-sistemarieta aintzat hartzeko moduko bestelako hainbat balio aldarrikatzen dituzte.

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi • 11

Historiako momentu guztietan eta gizarte orotan existitu da hezkun-tza, baina horren kontzientziarik izangabe. Berez gertatzen zen, eskolareneta pedagogiaren beharrik gabe.Hezkuntza-sistema, gaur egun eza-gutzen denaren antzeko, XVIII. men-de amaieraren eta XIX. mende hasie-raren artean hasi zen egituratzen.Gehienean estatuetatik bultzatuta,modu sistematizatuagoan eta planifi-katuagoan hasi ziren antolatzen hez-kuntza-jarduera. Harrezkero eskola-ren egiteko nagusia haurrak gizarte-ratzea izan da eta hezkuntza eskubideunibertsal bilakatu da.

Kanpotik barrura edota goitik be-hera egituratua dela argudiatuta, zen-bait guraso eta hezitzaileren aburuz,ohiko hezkuntza-sistemak ez dituhaurren erritmoak nahiz beharrak errespetatzen, eta ondorioz, umeak ikasteko duen berezko grina akaba-tzen duela diote. Euren seme-alaben-tzat beste era bateko eskolatzea desiodute. Horrexegatik, ohiko hezkun-tza-sistemari alternatiba eskainikodioten eskolak ari dira sortzen han etahemen.

Eskola alternatiboek 60ko hama-rraldian sekulako arrakasta izan zu-ten Europan eta Ameriketan. Ondo-rengo urteetan apur bat baretu eginzen olde hori, baina azken urteetan ere hazten ari da hezkuntza alternati-boaren aldeko hautua egiten dutenfamilien kopurua. Horren adibide di-ra Euskal Herrian dauden hainbat es-kola, hala nola, Lea-Artibain dagoenKortiñe (Bizkaia), Iruñeko Tximeleta(Nafarroa) edota Behauzeko Bizi To-ki (Baxe Nafarroa). Denera, ordea,20tik gora dira. Batzuek proiektuasoilik egin dute oraindik, beste ba-tzuk hastapenetan daude, eta zenbai-tek urteetako esperientzia dute. Bista-

koa da egunetik egunera gero eta es-kola alternatibo gehiago ari direla sor-tzen Euskal Herrian, eskaria handituzdoa eta horietako batzuetan jendeakanpoan uzten ari dira.

Ane Ablanedo Bigarren Hezkun-tzako eta Nafarroako UnibertsitatePublikoko irakaslea izateaz gain,haur prebentzioan aditua da etaUEUk antolatuta, “Eskola libre eta de-mokratikoak: gizarte aldaketarakotresna eta gako” izeneko ikastaroa eman du. Helduen klinika aztertzenhasi zenean, nahitaez jo behar izanzuen haurtzarora pertsona ez-gaixo-ak nola hazi aztertzeko eta hor zuze-nean egin zuen topo eskolarekin. Be-re esanetan, orain indarrean dagoeneskola “ez da osasungarria haurraren-tzat, ez da umeak behar duten tokia”.Ohiko eskolaratze-ereduaren gabe-ziak ikusita, hezkuntza-sistema alter-natiboak ikertzen hasi zen eta eskolalibre deritzotenekin egin zuen topo.

Eskola bat librea eta demokrati-koa izan dadin eduki beharreko ga-koak ikertu ditu irakasleak. Argi dueskola alternatibo guztiek ez dutelazertan onak izan, baina Euskal He-rrian zenbait eredu gomendagarri be-hatu ditu eta baita hezkuntza-sistemabarneko hainbat eredurekin alderatuere. Alde batean zein bestean, bietanaurkitu ditu funtzionamendu osasun-tsua izan dezaketen eskolak: “Eskolaalternatibo onak daude, baina hez-kuntza arautuaren barruan ere ba-daude adibide eredugarriak, zenbaiteskola txiki adibidez. Oso kontuan izan beharko genituzke hasierako ikastolak ere. Gainera, gaur egunhaur zein hezitzaile gehienak sistemabarruan daude eta horiek ere zaindubehar ditugu. Ezin dugu pentsatu sis-tematik kanpo dena oso ona denik eta barruko guztia oso txarra, baizik

Ohiko hezkuntza-sistematik kanpokozentroak ugaritzen ari dira

12 • hik hasi • 185. zenbakia. 2014ko otsaila

Eskola alternatiboak

eta hezkuntza libre eta demokratikobaterako gakoak zeintzuk diren uler-tu behar dugu eta gauden tokian gau-dela aurrera egin”.

Eskola libreen funtzionamendu eta metodologiaren oinarrian hainbatpedagogia eta eredu daude, hala nolaAlexander Neill eta Summerhill esko-la, Montessori metodoa, Rebeca etaMauricio Wild-en hezkuntza aktiboanahiz Pestalozzi eskola, Freinet, Frei-re edota Illich-en teoriak, Paideia es-kola, etab. Edonola ere, Ablanedoreniritziz, garrantzitsuena ez da zein pe-dagogia erabiltzen den, haurra ez bai-ta gauza bat edo beste ikastera derri-gortu behar, baizik eta hezitzaileeknola jokatzen duten haurrari ikastekogiro, espazio nahiz material egokiakeskaintzeko eta behar ez den inter-bentzio edo injerentziarik ez egiteko:“Ez dago zertan pedagogia bat hartueta ehuneko ehun jarraitu, baizik etabakoitzaren ingurunera eta egoerara,hau da, norbera den horretara egoki-tu behar da pedagogia batek zein bes-tek diotena”. Pedagogiak aplikatzekodaude, baina irakaslearen aburuz, es-kola libreen kasuan badaude kon-tuan izan beharreko aurreragokohainbat printzipio: hezitzailearen jo-kabidea ez zuzentzailea izatea, ume-ari bere kasa ikasten eta bere bidea egiten uztea, haurrari bizitzara bene-tan zertarako etorria den aurkitzen la-guntzea, zein dohain dituen eta zergustatzen zaion jakin dezan baliabi-deak eskaintzea, eta elkarbizitzan tre-batzea umeen arteko antolamendua-ren eta harremanen bidez.

Printzipio horiei jarraitu nahi zie-telako erabaki zuten Miren Camiso-nek, bi umeren amak eta haur filoso-fiako irakasleak, eta haren bikoteki-

deak euren haurrak eskola libre bate-ra bidaltzea. Haurdunalditik hasi zi-ren hazieraren eta hezieraren ingu-ruan ikertzen eta eskola arruntak eu-ren nahiak ez zituela asetzen ohartuziren.

Camisonen hitzetan, eskola libre-ek ohiko eskolarekin alderatuta du-ten abantaila nagusia pertsonaren bi-zitza prozesuak errespetatzea da, etaRebeca eta Mauricio Wild-en hezkun-tza aktiboaren filosofia dakar gogora.Autore horiek haurrak eta beraienprozesuak giza eboluzioarekin eta bi-zitzarekin lotuta ulertzen dituzte, etaberaz, eskolak pertsonen beharrei e-maten dizkien erantzunek beste mo-du batekoak izan behar dutela ustedute. “Askotan komentatzen da esko-la arruntetan haurrak berez duen ja-kin-mina galduz doala, baita irizpidekritikoa ere, eskola alternatiboen hel-burua da hori guztia mantentzea, pro-zesuak blokeatu gabe. Baina autodi-dakta izateko ekintzaile izan beharda. Hezkuntza aktiboak esan nahi duhaurrek eurek erabakiko dutela es-kolan zer egin. Eta horrekin estuki lo-tuta dago autodiziplina. Gaur egunpedagogia askok esaten dute haurra-ri ez zaiola erakutsi behar, baizik etaberak ikasi behar duela. Eta hori bizi-tzari zentzua aurkitzearekin dago lo-tua. Norberak deskubritu behar dunolakoa den mundua eta nolako erla-zioak gertatzen diren hor. Sarri eskolaarruntean errealitatea zatikatuta ira-kasten da, irakasgai bakoitza bere al-detik lantzen da. Ulermena zatika-tzen denean, azkenean haurra egitenari den horrek zentzua galtzen du, ze-ren gu izaki globalak gara eta global-tasun horreta ulertzen dugu inguru-nea eta errealitatea”.

Eskola libre deiturikoek erdigu-nean haurra jartzen dute. Helburu na-gusia da haurrak autonomia eta ini-ziatiba izatea, jakin-min edo kuriosi-tate naturala mantentzea, pertsona li-break, autodidaktak eta sortzaileaklortzea, eta horri loturik baita autodi-ziplina bultzatzea ere. Dotore geratuohi dira helburuak bata bestearen atzetik jarrita. Alde nabarmenik ere ezda ikusten gainera, eskola alternati-boek nahiz ohiko hezkuntza-siste-mak izan ditzaketen helburuekin.Baina paperean idazten den horreta-tik benetan eskola-praktikan egitenden horretara jauzi nabarmena egonohi da. Xede horiek lortzeko ordea,nola jokatu? Zer egin? Nola antolatuespazioa? Zein material erabili? Hezi-tzaileek zein rol hartu? Giro egokianola lortu? Hezkuntza libre eta demo-kratikoen inguruko hainbat klabe ematen dituzte Camisonek eta Abla-nedok, eskola alternatibo nahiz arruntei baliagarri izan dakizkiekee-nak.

Prozesu biologiko-ebolutiboak errespe-tatzea: haurrak bere kabuz ikasdezan beharrezkoa da prozesu bio-logikoari arreta jarri eta haurrarenprozesu psiko-sozio-biologiko oro-korrak eta bere behar pertsonalakzeintzuk diren ikertu eta horiekerrespetatzea. Camisonek, Wild-tarrei jarraiki azaldutako teoriak,natura prozesuak hartzen ditu kon-tuan gizakiaren eboluzioa ulertze-ko. Bere esanetan, gizakiaren ebo-

Hezkuntza librerako gakoak

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi • 13

G A I A Eskola alternatiboak

Injerentziarik gabeko hezkuntzaren bila

luzioa lehenengo zelulatik abiatzenda. Sortzen den lehenengo zelulaingurune batean dago, natura ingu-rune batean. Elikatzeko ingurunehorretako elementuak behar ditu,baina ez edozein elementu, garape-nerako behar duena soilik. Zelulahorrek mintz bat du eta mintzhorrek erregulatu egiten du zelulahorrek zer behar duen eta zer ez, etabaldin eta mintz hori osasuntsubadago, zelulak behar ez dituen ele-mentuei ez die uzten sartzen.

Teoria horren arabera, pertsonazelula-anitzeko izakia da eta naturalegeen barnean dago nahiz eta berez-koak dituen beste ezaugarri batzuk ere badituen. Erreferentzia puntu ho-ri ardatz hartuta hainbat galdera plan-teatzen ditu Camisonek: “Zeintzukdira bizirik dagoen organismo horrenezaugarriak eta beharrak bizitza-pro-zesuko etapa bakoitzean? Eta berezi-ki jaiotzen garenetik nerabezaroa bu-katu arte? Etapa horretan finkatzenbaita gure izaera-egitura izaki gisa. Eta zer gertatuko da behar horiek errespetatzen ez badira? Adibidez,haurtxo bat libre mugi dadin errespe-tatu behar da, baina zer gertatzen da

hori baimentzen ez diogunean?” Etahainbat adibide jartzen ditu: “Esatera-ko, haurtxoak besoetatik ‘zintzilik’ eramaten ditugunean ibiltzen ikasdezaten, artean inoren laguntzarikgabe, euren kabuz bakar-bakarrik ibiltzeko gai ez direnean, injerentziabat egiten ari gara. Izan ere, haurtxoa-ren organismoa oraindik ez dagoprest funtzio hori bere kabuz eta la-guntzarik gabe betetzeko. Zer eraginizango du horrek bere organismoan(giharretan, tonuan, nerbio sisteman,gorputz orekan, burmuinean, emo-zioetan, eraikitzen dituen harrema-netan…)?”.

Irakasleak dioenez, eskolak hau-rraren prozesuak kontuan hartzen ezbaditu eta bertako inguruneak hau-rrari haren etapa ebolutiboarekin batez datozen hainbat gauza inposatzenbadizkio, injerentzia bat gertatzen daeta horrek haurraren garapenean era-gin kaltegarria izan dezake. “Adibi-dez, 13-14 urtetik aurrera pertsona batnahiko heldua dago, gutxi-asko, era-giketa abstraktuekin hasteko, bainaez lehenago. Eta etapa horren aurre-tik egiten bada, organismoa bortxa-tzen ari gara. Eta ulermena ordezka-

Ane Ablanedo, haur prebentzioan aditua eta irakaslea.

tzen duen memorizazio-prozesu me-kanikoa martxan jarriko da umearen-gan”. Kritika hori egiten dio Camiso-nek eskola arruntari.

Curriculumaren gainetik haurrarenbarne grina: curriculuma eta bertanzehazten diren edukiak askotanhaurraren ikasketa prozesua oztopadezaketela diote Camisonek nahizAblanedok, curriculumaren bidezgoitik behera esaten baita norbana-koak zein eduki zehatz ikasi behardituen. “Denok ikasten ditugugauza berberak momentu berbere-an eta horrek ez du inolako logika-rik”, dio Ablanedok, eta zera gaine-ratzen du Camisonek: “Haurrakberak aukeratu du zerbait zehatzaikertzea bere beharra hori delakoeta bere bizi esperientziak halaeskatzen diolako edota norbaitekinposatu dio?”. Irakasle bien hitze-tan, eskola libreetan haurrak berakaukeratu beharko luke zein ikerketalerro jorratu nahi duen, normalki,ingurunean duenetik eta aurrekoesperientziatik abiatuta.

Ikaste prozesuak baimentzea: eskolalibreen printzipioa da umeak berez-koa duela ikasteko grina, eta hortaz,ez zaiola zertan ezer irakatsi.Camisonek esplikatzen duen eran,haurra bere ekimenez ikasten doa:“Ikasketa mota horrek balio handia-goa du, benetan gure bizitzan zen-tzua duena ikasten baitugu”. Piage -tek dio ulertzea asmatzea dela, nor-berak sortzen duela ulermena etainork ezin duela norbere ordezsortu. Ideia hori bera konstruktibis-moak ere jasotzen du, ikaslea delabere ikasketa prozesuaren subjek-

Miren Camison, Haur Filosofiako irakaslea.

Eskola alternatiboak

14 • hik hasi • 185. zenbakia. 2014ko otsaila

tua dioenean. Hortaz, hezkuntza-sistema alternatiboen arabera, esko-lak bideak jarri behar dizkio ikaslea-ri bere ikaste prozesuak aurrera era-man ditzan eta ez besterik.

Metodologia ez zuzentzailea: eskolalibreetako pedagogia ez da gidatzai-lea izango, ez ditu haurren proze-suak zuzenduko, baizik eta espazio,giro eta material egokiak prestatzensaiatuko da. Hiru zutabe nagusihoriek izan ohi dira kontuan eskolaalternatiboetan eta ez da irakasgai-rik izaten. Eskola libreak barnekozein kanpoko espazioak sortzenahalegintzen dira, eta Camisonekazaldutako moduan, kanpokoa bar-nekoa bezain garrantzitsua izan ohida. Kanpoaldean ahalik eta inguru-ne zabalena edukitzea litzateke ego-kiena, baita mugimendurako espa-zioak ere: natura-espazio zabalak;zuhaitzekin, egurrekin, harriekin,lurrarekin jolasteko lekuak; kulun-katzeko eta igotzeko egiturak; tiroli-nak eta salto egiteko ohe elastikoak;etab.

Horiekin batera eskola libregehienetan egon ohi dira hondartegihandi bat eta urarekin jolasteko tokibat. “Urarekin eta hondarrarekin jo-lastea oso garrantzitsua da, materialez-egituratuak direlako. Kanpoalde-an gaitasun fisiko eta emozionalak,zentzumenak eta gauzak eraikitzekogaitasuna lantzen dira, bestak beste.Era berean, komenigarria litzateke jo-las sinboliko guztia ere barruan etakanpoan egin ahal izatea. Wild-tarrekargi dute haurrak urarekin, lurrare-kin, makilekin nahi ahala jolastu be-har duela, gero matematikak ondo

ulertu ahal izateko, naturarekin eta animaliekin harremanak izatea ezin-bestekoa dela bizitzan bestelako ko-nexioak eta loturak egin ahal izateko,gero konexio horiek izango baitira eragiketa abstraktuagoak ulertzekooinarria”. Barrualdean berriz, bestehainbat espazio egongo dira: mugi-mendurako espazioa, joko sinboliko-rako espazioa, arterako espazioa, su-kaldea eta jangela, aroztegia, materialegituratu eta ez egituratuen espazioa,etab.

Antolaketari dagokionez, kon-tuan izan beharreko bi irizpide aipa-tzen ditu Camisonek: batetik, giroprestatua, eta bestetik, giro lasaia.Hel duen egitekoa izango da bi irizpi-de horiek bermatzea. “Beraz, espaziobakoitzean heldu bat egongo da girolasaia ziurtatzeko, gainontzean ezi-nezkoa izango baita beste jardueraguztia behar bezala gertatzea. Ezin daalor kognitiboa ongi garatu pertsonabat alerta badago”. Giro prestatuakberriz, materialarekin du zerikusia.Cami sonek adierazi bezala, materialasko egon behar da barrualdeko are-toetan haurrak bere kasa irakasgaiguztiak landu ditzan: matematika,hizkuntzak, plastika, musika… “Bai-na giro prestatuarena haratago doa.Horrek esan nahi du umeak zein pro-zesu bizitzen ari diren behatzen arigarela eta haiek zein behar dituzten adi gaudela. Giro prestatua zerbait di-namikoa izango da, haurren beha-rrak eta interesak ere denbora guztianaldatzen baitoaz. Gainera, urtero es-koletan ume berriak sartzen dira etauneoro bertan dauden haurren ara-bera antolatu behar da guztia. Horre -gatik, helduak umeari oso adi egon

behar du, zentzumen guztiak oso ire-kita”. Alderdi horri loturik, eskoleta-ko ratioak ere garrantzia handia har-tzen du, ezinezkoa baita giro presta-tuaren eta lasaiaren irizpide bikoitzhori bermatzea, eskolan heldu gutxibadaude edota espazioak txikiak ba-dira: “Ume asko badaude, heldu askobehar dira eta espazio oso handiak”.

Arauak haurrek eurek eginak: eskolalibreetan haurrak sartzen direneanhelduek ezarritako hainbat mugaizan ohi dituzte, elkarbizitza arauak,hain zuzen. Behin eskolan hastendirenean, ordea, eta batez ere LehenHezkuntzatik aurrera, haurrek ereparte hartzen dute ezarrita daudenmuga horiek berreraikitzen eta arauberriak egiten. “Goitik ezarritakoarauek ez dute balio, baizik eta hau-rrek eurek probatu, esperimentatueta ikusi behar dute zerk balio dueneta zerk ez, eta horren ingurukogogoeta egin”. Zenbait eskolatanasanbladak egiten dituzte mugakezarri eta elkarbizitza araudia zehaz-teko.

Helduaren rola, haurrarekin egotea:eskola alternatiboetan helduarenegitekoa haurraren alboan egoteabehar luke izan, haurra akonpaina-tzea. Heldua izango da bestalde,haurrentzat giro egokia bermatukoduena ere, elkarbizitza arauak ziur-tatuz, errespetuzko eta lasaitasunez-ko giroa sortuz eta haurrek dituztenbeharrak uneoro akonpainatuz.Camisonek zehaztutako eran, hel-dua denbora guztian haurren proze-suak behatzen ariko da eta beha-rrezkoa denean soilik hartuko du

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi • 15

du zer egin nahi duen momentu ba -koitzean, “ekintza haurraren barru-tik kanpora dator, eta ez alderan-tziz”. Camisonek dio ez dela horrenerraza batek ikasi eta egin nahi due -na aukeratzea: “Nola antolatuko dutnik eskolan nagoen denbora horiguztia? Bakarrik edo norbaitekin?Zein dinamika sortuko ditut? Eskolahauetan inork ez dizu esaten zerikasi behar duzun, ezta bakarrik,besteren batekin edota gehiagore-kin antolatuko zaren ere hori egite-ko”.

Eskola libreei askotan leporatzenzaie haurrei nahi dutena egiten uztendietela, baina nola ulertzen da ‘nahidutena’ egitea? Hezkuntza alternati-boaren testuinguruan ondokoa esannahi du Camisonen hitzetan: “Eurekaukeratzen duten ekintza hezitzailea-ri ekitea inork esan gabe zer ikertu be-har duten. Horretarako prestatuta egongo da eskola eta bertako hel-duak. Nahi dutena egiteak ez du esannahi beste pertsonak edo gauzak

esku, hau da, umeek eskatzen dio-tenean, ekintza zehatzetan (ipuinakkontatuz, tailerrak antolatuz edoemanez…) edo konfliktoak daude-nean, errespetuzko giroa bermatuz.

Baina mugak ongi jarriak daude-nean eta taldeak muga horiek onartu-ta dituenean, esku-hartzea oso txikiaizan ohi da. “Ohiko beste galdera batizan ohi da helduek ez ote duten ezer-ezer irakasten. Haur bat material bate-tara gerturatzen bada eta horrekin no-la jolasten den galdetzen badu, hel-duak deskripzio bat egingo dio azal-duz material hori berak nola erabil-tzen duen, gero haurrak nahi badumodu horretan jolas dezan edo besteerabilera bat eman diezaion. Hala,haurrak handitzen doazen heinean,euren ardurak hartuko dituzte intere-seko proiektuak aurrera ateratzeko,eta sortzen diren tailerretan modu as-kean parte hartzeko”.

Umeak berak erabakitzen du zer egin:eskola libreetan umeak erabakitzen

kontuan eduki gabe aritzea, baizik eta barruan daramatena ateratzen la-guntzea, uztea eta behar horietan akonpainatzea modu pertsonalizatubatean. Askatasunaz ari gara, bainaaskatasuna mugen artean ulertuz,noski. Horretarako daude elkarbizi-tza arauak eta funtzionamendua be-rrikusteko bilerak haur eta helduenartean, elkarbizitzaren mugak, ardu-raren eta konpromezuen mugarriak,etab. Askata suna ez dugu nahastu be-har libertinajearekin, ezta egozentris-moarekin ere. Askatasuna da testuin-guruak ematen dizkigun aukerakprobestea norbere nahiak, beharrakedota interesak asebetzeko, modu ar-duratsu eta sortzaile batean”.

Autonomia, izaera autodidakta, autodi-ziplina: haurraren barrutik kanpora-ko jarrera erakusten duten hiru kon-tzeptu dira horiek, Camisonen esa-netan; hau da, haurrak naturalkiikertu, sortu eta deskubrituko du etanaturalki egingo ditu hainbat ekin-tza, ez kanpotik esan diotelako. Etahaurra autodidakta izango da, bal-din eta autonomian hezten bada.

Horrekin lotuta dago beste kon-tzeptu bat ere: autodiziplina. “Hel-duak ez dio haurrari esango zertan jo-lastu behar den edo zer egin beharduen, hori haurraren beraren eraba-kia izango da. Jolas horretan aritzeak,ordea, diziplina eskatzen dio. Bainadiziplina norbere barnetik aterea de-nean, gauza berbera dira diziplina etapasioa. Wild-tarrek oso polit esatendute: ‘jolasa eta lana gauza bera da’.Batzutan kontrakoa iruditzen bazai-gu ere, jolasik edota jarduerarik txi-kienarekin ere lan handia ari da egi-ten haurra”.

Eskola alternatiboak

Injerentziarik gabeko hezkuntzaren bila

Eskola alternatiboak

16 • hik hasi • 185. zenbakia. 2014ko otsaila

Eskola libreei irla batean bizitzeaegozten zaie maiz, eta haurrak errea-litatetik kanpo heztea, bizitza, bene-tan, beste era batekoa delako. Etahaur horiek gero sistema arruntean egokitzeko zailtasunak izango dituz-tela esan ohi da. Baina Ablanedok azaldutako moduan, guztiz kontra-koa gertatzen da, haur horiek oso on-gi antzematen baitute zein diren lekubakoitzeko arauak: “Probatuta dagoeskola horietan ibili diren haurrak sis-tema arrunteko eskoletan sartu dire-nean oso ondo moldatu direla. Izan ere, euren heziketan sistemak ez diekalterik eragin, ingurunea ez da eure-kin maltzurra izan. Badakite toki bate-an ezin dutela egin bestean egin zeza-ketena, eta kito. Ez daukate, adibidez,institutura iristen direnean ume ba-tzuek izan ohi duten erreaktibotasu-na”.

Hezkuntza librearen bitartez hau-rren zenbait gaitasun bereziki lantzendirela diote adituek, hala nola, erla-zioetarako edota egoera berrietara egokitzeko gaitasuna, baita erabaki-tzeko eta zer nahi duten jakiteko ahal-mena ere: “Guri gertatu izan zaigu ins-titutuan ikasleei nahi dutena egitekoeskatzea egun batez, eta haiek ez jaki-tea zer egin, ez baitaude horretan ohi-tuta. Hori saihesten ahalegindu behardugu”.

Aitzitik, Ablanedoren ustez, esko-la libreek badute gabezia bat, une ba-tean ezaugarri ona dena hurrengo ba-tean txar bilaka baitaiteke. Haur batekez ditu haur asko behar inguruan, bai-na nerabezaroan taldea oso inportan-

tea da. “Igual horrelako eskola bateanegotea motz gera dakioke nerabe ba-ti. Horrexegatik, batzuetan ikasleekeurek eskatzen dute beste eskola ba-tera joan nahi dutela, eta gehieneanBigarren Hezkuntza egitera ohiko sis-temaren barneko ikastetxeren baterajoaten dira”.

Eskola alternatibo batzuek espe-rientzia luzea dute eta emaitza proba-tuak. Beste eskola batzuen ibilbideaoraindik ezagutzeko dago, izan ereproiektuan garatzen ari dira edo has-tapenetan daude: “Ematen du ba-tzuetan horrelako eskolek badutelahalako xarma erromantiko bat, bainaalternatiboa izateagatik ez du zertanona izan”. Badira sortu eta urte batzu-ren buruan, zailtasunak tarteko, jar-duna eteten duten zentroak ere.

Horrez gain, eskola alternatibogehienak ez dira legalak eta egoeranahiko prekarioetan diraute lanean.Izan ere, diru-laguntzarik jasotzen ezdutenez, beharrezko diru guztia gu-rasoek jartzen dute. Baina kuotak al-tuegiak izatea ere eragozpena da fa-milia zenbaitentzat, ondorioz, maizbertako hezitzaileak egoera nahikokaskarretan lan egiten dute. Eta zen-troak ere, normalki autogestionatuakizaten dira. Oro har, horretaz guraso-ak arduratzen dira, baita beharrezkomaterialak inguratzeaz eta mante-nuaz ere. Hezitzaileen lana ildo peda-gogikoari dagokiona izan ohi da. Bai-na erdi-ezkutuan aritu behar horrekzailtasun eta neke ugari eragiten diz-kie guraso nahiz hezitzaileei, “ez bai-ta erraza beti borrokan aritzea”.

Sistemaren barneanaldaketa posible da?

Eskola libreen edo alternatiboengakoak ezin dira aplikatu hezkuntza-sistema arautuan? Haur eta irakaslegehienak sistema horretan dabiltzalakontuan izanik edonori burura da-kiokeen galdera da. Ablanedok argidio: “Zaila da, baina urratsak egin dai-tezke”. Hainbat gako garrantzitsu he-zitzailearen eta ikaslearen arteko harremanean egon daitezkeela dio,heziketa bi pertsonen arteko erlazio-an gertatzen den zerbait baita. “Erla-zio hori kalitatezkoa bada, ezkutukobotererik edo autoritarismo kamufla-turik ez badago eta helduak umeare-kiko duen begirada aldatzen badu,asko da”. Zentzu horretan hezitzaile-ak bere buruari begiratzen jakiteak e-re sekulako garrantzia duela uste du irakasleak: “Niretzat zer da bizitza?Zer gizatasuna? Eta zer heziketa? Gal-dera horiek erantzuten saiatuz egoeraasko alda daiteke. Erlatibizatzen jaki-tea ere oso garrantzitsua da, progra-mari beldurra kentzea eta dena emanbeharrik ere ez dagoela barneratzea. Egia da selektibitatea hor dagoela,

Etorkizuna ezbaian

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi • 17

G A I A Eskola alternatiboak

Injerentziarik gabeko hezkuntzaren bila

Tximeleta eskolak 11 urte ditu etaIruñean dago uneotan. Euskal He-rrian urterik gehieneko esperientziaduen eskola libreetako bat da. MikelGonzalez maisuak sortu zuen Sum-merhill-eko ereduaren gaineko inte-resetik abiatuta. Bi urteko ume batzuen eta harentzat bestelako hezkun-tza-eredu baten bila hasi zelarik, be-rak eskola bat sortzea erabaki zuen.Taxoaren, Iruñea ondoko herri bate-an, ireki zuen Tximeleta bost ume in-gururekin. Gero Iruñeko Alde Zaha-rrean bi urtez eta ondoren Etxarrin egon ostean, Iruñean da atzera ere. Il-do reichiarra jarraituz abiatu ziren ha-siera hartan, geroztik egoeraren ara-bera moldatuz eta pedagogia batetiketa bestetik edanaz joan dira. Eraginaizan du Rebeca eta Mauricio Wild-enfilosofiak eta Pestalozzi eskolaren ereduak, baita Frantziako La Neuvi-lle, edota Montessori, Freinet, ManuelCastro eta antzeko pedagogoek. Ga-koa, ordea, pedagogia horiek guztiakTximeletaren beraren egoerara ego-kitzean dagoela uste dute arduradu-nek. Uneotan EUDEC Europako Es-kola Demokratikoen sarean sartutadago zentroa beste 12 herrialdetako34 eskolarekin batera.

Hastapenetan bi langilerekin hasiziren eta gurasoek ere arlo pedagogi-koan parte hartzen zuten. Urtez urte,ordea, handituz joan zen hasierakoeskola txiki hura, eta pixkanaka, al-derdi pedagogikoa hezitzaileen eskugeratu da. Gurasoek eskolan partehartzen dute tailerrak ematen, hau-rrekin batera zenbait ekintza antola-

tzen, eskolan behar den materiala in-guratzen, diru-kontuak eramaten, ikastaroak antolatzen edota bestela-ko gestioan. Giro polita sortu dutehaur, guraso eta hezitzaileen artean eta gutxika ospea ere erdietsi du Txi-meletak. Geroz eta guraso gehiagodaude interesatuta eskola libreen ere-duan eta aurten hainbat familia kan-poan utzi behar izan dituzte ratio kon-tuak tarteko. Uneotan 3 eta 12 urte ar-teko 38 haur daude bertan eta lau ira-kasle eta erdi.

3 urterekin hasten dira haurrakTximeleta eskolan eta 12 urte inguru-ra arte egoten dira bertan, hau da, sis-tema arautuan Bigarren Hezkuntzanhasten diren arte. Egokitzapenari ga-rrantzia handia ematen diote eta den-bora asko eskaintzen. Umeekin bate-ra, gurasoak ere eskolara joaten diraeta haurrek behar duten arte egotendira han. Hezitzailearen eta haurrarenarteko harremana segun eta nola ariden sendotzen, denbora gehiago edogutxiago egoten dira gurasoak ber-tan.

Tximeleta eskola etxe handi batda, kanpoko nahiz barneko espazio-ak ongi zainduta dituena. Kanpoalde-an zuhaitzak, belardia, harriak, ezku-talekuak, makilak etab. ditu; barruanberriz, zurgindegia, plastika gela, psi-komotrizitate gela, musika gela, jan-gela, sukaldea, komunak, etab. Bi es-pazio nagusi ere badaude: bat 6 urtearteko haurrentzat eta bestea 6 urtetikgorakoentzat, baina banaketa hori orientagarria da soilik, ez baita berehorretan mantentzen. Umeak nahi

Kasu erreal bat, Tximeleta

baina hori azken bi urteetan da ga-rrantzitsuena, aurreko mailetan ezhorrenbeste. Irakasleok jarrera aldatubehar dugu eta pentsatu guk irakatsi-ko diogun horrek ez diola haurrari ezertarako balio, zeren benetan baliobaldin badio berak ikasiko du. Zu za-ren horri garrantzia kenduz, jarrera al-datuz, egoera alda daiteke”.

Hezitzaile on batez hitz egiterako-an kontuan hartu behar da bakoitza-ren garapen pertsonala Ablanedoreniritziz, hau da, zer gaitasun duen berebarnera begiratzeko eta antzematekoumearekiko harremanean zer denberea eta zer umearena. “Hezitzaileon batek asko begiratu behar dio bereburuari. Gu sistema bateko ume garaeta heziketarekin zerikusia duela e-san diguten hori guztia oso txertatutadugu gure barnean. Ikasitako hori de-sikasten hastea litzateke lehen egite-koa”.

Camison, bestalde, sinetsita dagosistema arruntean ere aldaketak egindaitezkeela: “Gauzak asko aldatu be-har dira. Eta jendearen burua etabihotza ere bai. Mundu ikuskera o-soa. Paradigma aldaketa behar da.Hezkuntza librerako paradigma alda-keta hori ezin da bi egunetan egin,baina krisi momentuak oso politak i-zan daitezke horretarako”.

duten eran, toki batetik bestera pasadaitezke, ahal den heinean, heldu bataldamenean dutela.

Santi Gonzalezek 3, 6 eta 8 urtekohiru alaba ditu Tximeleta eskolan.Suhiltzailea da izatez, baina lau urtezTximeletako hezitzaile lanetan ere a-ritu zen. Hezkuntza arautuko eskole-tan gustatzen ez zitzaion zerbait ikus-ten zuelako erabaki zuen haurrak es-kola alternatibo batean eskolatzea:“Umearen beraren erritmoa errespetazedin nahi genuen, ez umeari kanpo-tik bestelako erritmo bat inposatzea.Umearen beraren autonomia eta be-rezko ikasteko gustua ere bermatunahi genituen. Sistema arrunteanguztia oso zehaztuta dago, kanpotikezarria eta umeek ez dute ardura han-dirik euren ikasteko prozesuan”. Ba-da gainera, beste alderdi bat oso ga-rrantzitsua iruditzen zaiona. Izan ere,Tximeletan heziketa modu orokorre-an ulertzen da, hau da, gizakiaren arloguztiei ematen zaie garrantzia, ez soi-lik kontzeptuak ikasteari, baita alder-di emozional eta afektiboari ere: “Alorhori ondo aseta izatea garrantzitsuada gero beste alderdiak, kognitiboa a-dibidez, behar den bezala gara daite-zen”.

Eskolaren mantenua nahiz bertakoaraudia haurren esku

Eskola arruntetan ez bezala, Txi-meletan eskolaren mantenua hau-rrek eurek egiten dute: materialak ja-so, eskobatu, komonak garbitu… Zo-nalde bakoitzeko arduradunak izen-datzen dira eta euren egitekoa izanohi da eremu hura txukun eta garbimantentzea. Era berean, sukaldeannahiz jangelan ere betebeharrak ze-rrendatzen dituzte eta arduradunakizendatzen. Tokatzen zaienean hau-

rrek eurek prestatzen dute bazkaria edota mahaia jarri, jaso eta ontziakgarbitu.

Arauak ere inportanteak dira Txi-meletan. Astean zehar, haurrek edo-zein gauza adierazi edo protesta eginnahi badute “liburu gorria” deiturikokoaderno batean idazten dute. Geroostiralero asanblada bat egiten dute eta bertan astean zehar bizitako arazoedota proposamenak planteatzen di-tuzte. Batzuetan segituan aurkitzendute konponbidea eta beste zenbai-tetan arau bat osatuz amaitzen da au-zia. Beraz, arauak haurrek eurek sor-tuak dira. Noizbehinka bozketak ereegiten dira.

Sei urtetik gorakoentzat prestatu-tako espazioa da egituratuen dagoe-na: ordenagailuak, Montessori erakomaterialak, sofak, jokoak… dituzteespazio horretan. Haurrek eurek era-bakitzen dute zer egin, baina erabaki-tzen duten hori egiteko konpromisoahartzen dute. “Adibidez, ikasle batekingelesa ikastea erabakitzen badu,taldea osatzen da eta irakasle bat jar-tzen da horretarako, baina kasu ho-rretan ikasleak kurtso osoan ingelesaegiteko konpromisoa hartzen du. Ikastaro zehatzagoak ere egiten dira(adibidez planeta-sistemenen ingu-rukoa) eta ikastaro hori egitea delibe-ratuz gero, denbora laburragokokonpromisoa hartzen dute ikasleek.Beraz, ikasleek eurek erabakitzendute zer nahi duten, baina nahi hori ezda momentuko desio baten arabera-koa, zerbait sakonagoa baizik”.

Haur txikienen kasuan eskola arruntaren eta Tximeletaren artekoaldea ez du uste horrenbestekoa de-nik Gonzalezek, hezkuntza ofiziale-an ere asko aurreratu baita adin txi-kienetan. Gainontzean diferentzia

nagusia da Tximeletan helduak ezduela haurra ez dagozkion ekintzakegitera behartzen, baizik eta kasuguztietan umeak berak hartzen duelainiziatiba. Beraz, helduak batez eresegurtasuna emateko daude, eta ezgauzak erakusteko. Helduen egitekonagusia da haurrak behatzea etahaien interesak hautematea, gero in-teres horiek aurrera eramateko bitar-tekoak jartzeko. “Hezitzaileek ume-engan interes zehatzen bat piztu delaikusten badute, interes hori gauzatze-ko bideak ipini behar dituzte, igualkanpotik material konkreturen bat ekarri edota bestelako tresnaren ba-tzuk haurren eskura jarrita. Eskola ho-netan denborarik gehiena horrexekeramaten du, antolakuntzak”. Hau-rrek inolako ikasliburu eta programa-rik ez dute jarraitzen. Beraz, urte bate-an jorratzen dutena, igual hurrengourtean ez dute lantzen, haurrek horre-lakorik eskatu ez dutelako: “Umeeninteresen arabera egiten da lan, edo umeak zentzua ematen dion horrenarabera. Guk pentsatzen dugu askozere gehiago ikasiko duela eta askoz ere grina handiagoarekin baldin eta ikasiko duen horrek berarekin zeri-kusia badu”.

Dena ez da panazea Tximeletan ere. Baldintza kaskarrak tarteko, ira-

Eskola alternatiboak

18 • hik hasi • 185. zenbakia. 2014ko otsaila

kasleak trinkotzeko arazoak dituzteadibidez. Beraz, irakasle gehienekdenboraldi bat bertan pasa ostean al-de egiten dute. “Irakasleak aldatzendira, berriak etortzen dira eta batzu-tan egiten ari garenari buruz ez dakiteezer. Eta hori arazo bat da”. Finantzia-zio guztia ere pribatua da, azken bate-an, autofinantzatutako zentroa da.Guraso bakoitzak lehen umea Txi-meletan eskolatzearen truke 230 euroordaintzen ditu hilean; bigarren etahirugarren neba-arreben kasuanmerkeagoa da. Horrez gain, ikastaro-ak ere antolatzen dituzte dirua atera-tzeko eta Santi Gonzalezek berak ida-tzitako Un bombero entre mariposasliburua ere salgai daukate eta hortik ere izaten dute irabaziren bat. “Gai-nontzean, eskola arrunt batekin alde-ratuta hemen ia ez dugu gasturik, ze-ren eskolaren mantenu ia osoa guk egiten dugu eta material gehiena ereetxeetatik ekarria da”.

12 urterekin, hezkuntza arautura jauziaIkasle zaharrenak, institutura pa-

satzeko prestatzen dituzte Tximele-tan. Hango funtzionamendurakoohitzeko tailer espezifikoak eskain-tzen dizkiete. “Kontua izan behar du-gu orain arte eurentzat ezezagunakziren hainbat gauza barneratu behardituztela. Adibidez, azterketa bat zerden eta zertarako balio duen jakin be-har dute. Hasierako aldi hartan batekhala galdetu zuen: ‘baina azterketakzertarako? Maisuak zertarako galde-tzen du? Berak ez daki, ala?’ Eta azaldugenion ea berak zenbat zekien jakite-ko zela eta erantzun zigun: ‘Eta zerta-rako jakin nahi dute guk zenbat daki-gun? Hori axola zaie ala?’”. Gainon-tzean, institutura sartzeko ez dietehaur horiei inolako probarik egiten.

Berez, 6 urte arte ez da derrigorrezkoaeskolara joatea, adin horretatik aurre-ra ordea bai. Ondorioz, haur horiek12 urtera arte legalki ez daude inon es-kolatuta.

Tximeletan hiru urterekin hasi zi-ren haurrak dagoeneko institutuandaude eta inolako arazorik gabe doazaurrera. Baina, eskolatzea tarteko,gurasoen artean nahiko momentugordinak bizi izan dituzte Tximele-tan. Momentu latzenetakoak umerikzaharrenek 6 urte bete zituztenean bi-zi izan zituzten: “Bazirudien erabat ilegalak ginela eta ezingo genuela au-rrera egin. Zenbait gurasok alde eginzuten orduan”. Bigarren larritasunaumerik zaharrenak institutura joan zi-renean igaro zuten: “Eta orain zer ger-tatuko da? Ondo moldatuko ote diragure umeak sistema arruntean?” Ikusidute oso ondo moldatu direla eta ezdutela inolako arazorik izan. Beraz, uneotan lasaitasuna da nagusi Txime-letan: “Gainera, azken aldian sindro-meren bat duen umeren bat bidali du-te Tximeletara eskola arruntetik. Hi-peraktibitate antzeko zerbaitekin etorri zen, erabat medikatua. Hemenhiruzpalau hilabete egin zitueneansendagai guztiak kendu zizkioten,medikuek ere ezin zuten sinetsi nola-ko aldea egin zuen. Sinesgarritasunairabazten ari gara”.

Jende askok galdetu ohi dio Gon-zalezi Tximeletatik ateratzen direnhaurren eta eskola arruntetik atera-tzen direnen artean zein diferentzia ote dagon, zertan nabarmentzen edobereizten ote diren eskola libre horre-tako haurrak. Bertako gurasoen arte-an ere maiz ateratzen den kontua omen da. Baina Gonzalezek ez du erantzunik: “Nik hiru alaba ditut Txi-meletan eta oso jatorrak dira, baina

hezkuntza arautuko beste ume ba-tzuk ere ezagutzen ditut eta haiek ereoso jatorrak dira”. Berak argi du esko-la baino garrantzitsuagoa familia de-la. Hori bai, institutuetako tutoreek esanda, badakite Tximeletatik ateradiren haurrek, oro har, sekulako inte-resa dutela gauza berriak ikasteko etaarauak betetzen lehendabizikoak di-rela, baita borrokak saihestu eta ados-tasunera iristen ere. Baina ume bakoi-tza den bezalako da: “Nik gurasoekinhitz egin dut eta batzuk oso ondo mol-datu dira, baina beste batzuk igual ezhorrenbeste”.

G A I A Eskola alternatiboak

Injerentziarik gabeko hezkuntzaren bila

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi • 19

“Diru asko irabazi gabe ondo bizigaitezkeela ikusaraziko digutenerreferenteak behar ditugu

Ekonomialaria eta EHUko irakaslea

Yolanda Jubeto

ELKARR I ZKETA

20• hik hasi • 185.zenbakia. 2014ko otsaila

Gaur egungo egoera ekonomikoahobeto ulertzen laguntzeko YolandaJubeto ekonomialari eta EHUko irakaslearengana jo du Hik Hasi-k.Krisiaren zergatiak azaltzeaz gain,lan-baldintzen eskasia eta murrizketak zerk eragin dituen ere esplikatu du ekonomialariak, eta bestelako ekonomia–eta gizarte–eredu baterako eskolak egin ditzakeenurratsez hitz egin du.

Kontsumo arduratsua bultzatzeko beharra aldarrikatzen du Jubetok etahorretan eskolak bere hondar alea jardezakeela uste du: “Hezkuntza-sistema oso bideratuta dago enpresahandien beharrei erantzutera. Akasoeskola probestu behar genukeelkartasuneko ekonomiako balio batzuk lantzeko”.

Krisia, murrizketak, lan baldintzeneskasia... Nola iritsi gara egoerahonetara? Zein dira makroekonomiamailan egoera honetara eraman gaituztenklabeak?

Gaur egungo krisi-egoera ulertze-ko 70etara jo behar dela diote autoreaskok. Orduan ere krisi gogor bat biziizan genuen, petrolioaren krisia dei-turikoa, baina petrolioarena ez ezik,aldaketa teknologikoak eragindakokrisia ere izan zen. 80ko hamarraldiraarte iraun zuen eta krisi hartatik atera-tzeko erabili genuen moduak erakus-ten du nola heldu garen gaur egungauden egoerara. Ez da egun batetikbestera sortutako krisia.

Mendebaldeko gizartean, 70eko-az aurreko hamarraldietan soldatak igotzeko joera izan zen eta etekinenpisuak behera egin zuen. Beraz, bote-re-guneetan kapitalaren eta langileenarteko harreman hura aldatzeko gogohandia zegoen. Krisi hura baliatu zenneoliberalismoa zabaltzeko 80ko ha-marraldian hasita. Langileria kontrol-pean jartzeko sindikatuen kontrakoborroka bortitza egin zen, Margaret Thatcherren politika gogoratu beste-rik ez dugu. Sindikatuak erabat ahul-tzea, enpresa publiko gehienak priba-tizatzea eta etekinak handitzea lortuzen hala, eta kapitalaren boterea, ba-tez ere, kapital handiaren botereahandituz joan zen. Soldatak, berriz,gero eta baxuagoak ziren. Ondorioz,zer gertatu zen? Jendeak ez zeukala di-rurik kontsumitzeko. Baina, zein dasistema kapitalistaren motorra? Ba,kontsumoa. Eta irtenbidea zein izanzen? Zorpetzea.

Azken batean, aldaketa teknologi-koari esker asko erraztu eta merkatuda ekoizpena eta denbora berean ge-ro eta gehiago ekoizteko gai izan gara.Kapitalismoak aurrera jarrai dezan,ordea, ekoiztutako hori norbaitekkontsumitu behar du.

Kontsumitu ahal izateko jendeazorpetzen hasi zela diozu. Noiz eta nolagertatu da prozesu hori?

90eko hamarralditik aurrera, neo-liberalismoaren zabalkundearen on-dorioz, jendeari esan zitzaion diruaia-ia doan eskura zezakeela eta zorpe-tzea oso ekintza arrunta eta asebete-garria zela. Zorpetzea asko zabalduzen, batez ere kontsumoa bultzatzekoeta jendea etxebizitzak erostera ani-matzeko. Horretarako gainera diru-laguntzak ematen zituen estatuak zer-gak gutxituz. Pizgailu asko geneuz-kan zorpetzeko.

Kontsumo mota berriak ere ager-tzen joan ziren. Hamarraldi horretanegin zen ohikoa, adibidez, oporretarajoateko zorpetzea. Hori fenomenoberria zen. Baina zer gertatu zen? Ba,soldatek jaisten jarraitzen zutela. Unebatzuetan langabezia asko jaitsi ba-zen ere, soldata jaitsieraren ondorioz,zenbaiten kasuan enplegu bat izateaez zen nahikoa ondo bizitzeko. Batezere AEBetan gertatu zen hori. Hemenez horrenbeste. Izan ere, hemen 80kohamarraldian Europar Batasuneansartu ginen, diru-laguntza asko jasogenituen, azpiegitura handiak egin zi-ren. Diru asko etorri zen, mugimenduhandia zegoen eta bazirudien aberas-ten ari ginela.

Errealetik ezer ere ez zuen burbuilabatean bizi izan gara? Burbuila horilehertzeak zein ondorio izan ditu?

Kapital-fluxuen liberalizazioarenondorioz, kapital pribatuak gero etamuga gutxiago zuen nahi zuen lekuaninbertitzeko edota espekulatzeko.2007an azken finantza-burbuilak ez-tanda egin aurretik, hainbat urte gene-ramatzan ilusiozko burbuila bateanbizitzen: ‘zeinen aberatsak garen, zei-

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi • 21

22 • hik hasi • 185.zenbakia. 2014ko otsaila

YolandaJubeto

E

nen ondo bizi garen, zenbat kontsumidezakegun’. Izan ere, ongizatea kon-tsumoarekin erlazionatzen da etenga-be. Baina, prozesu horren ostean zergertatu zen? Botere guztia maileguakeman zituztenen esku geratu zela. Finantza-sektorea gero eta boterehandiagoa lortzen hasi zen. Erabaki-gune ekonomikoetan jaun eta jabebihurtu zen, eta hala izaten jarraitzendu. Finantza-sektoreak ekonomiarenbilakaera gidatzea lortu zuen.

Zorpetzeekin eta mailegu-siste-mekin sekulako ziria sartu ziguten,hein batean. Izan ere, kontsumitzekomaileguak jasotako jende askok, sol-datarik gabe edo oso soldata baxue-kin geratzearen ondorioz, ezin izandu dirua bueltatu. Mailegua ordainduezean, ondasun hori kentzen dizute,kasu askotan etxea. Horrexegatik, po-brezia areagotzen hasi da. Gizartekosektore bat erabat pobretu da egunbatetik bestera. Estatuan txirotasuna inoiz baino handiagoa da gaur egun.Kalkulatzen dute 2.000.000 pertsonakjateko elikadura-laguntza behar due-la. Aberastasun urte horiek irudipenhutsean geratu dira, ez da erreala izan.Horrexegatik hitz egiten da burbuilaz.

Krisiaren ondorioz gizartea pobretzen ariden arren, sektore bat –gutxiengoa-izugarri aberastu da.

Oxfam-en azken txostenak diomunduko biztanleriaren %1ak mun-duko aberastasunaren % 40 daukala.Datu horiek Credit Suisse Bankuak ar-gitaratzen ditu urtero, eta azken urteo-tan joera hazkorra erakutsi dute. Be-raz, Bankuei aberatsekin harremana i-zatea interesatzen zaie, probatuta bai-tago aberatsak gero eta aberatsago di-rela. Ondasunaren piramidean, goikoerpineko %1 horretan gero eta onda-sun gehiago dagoela konturatu dira. Izan ere, zer gertatzen da krisi garaie-tan? Handiak txikia jaten duela eta txi-kia erortzen dela lehenengo. Ez kon-tsumitzaileak soilik, baita enpresa txi-kiak ere, horiek ere zorpetzearen on-dorioz hazi baitira. Enpresa askorenzorpetze-mailak ez dauka zerikusirik

bere inbertsio gaitasunarekin. Siste-mak, ordea, horretara zaramatza. Di-rua merkatuan edo burtsan nahikomerke lortzen duzu eta pentsatzenduzu etekin apur bat handiagoa atera-ta ondo joango zaizula, baina gero egoera aldatu delako diru hori ezinbaduzu bueltatu arazoak izaten has-ten zara.

Finantza-sektorearen kontrolarenondorioz, enpresa txiki asko itxiaraziegin dituzte eta enpresa handiagoekerosi dituzte oso merke. Bankuekin ere antzeko zerbait gertatu da. Porrotegin duten banku asko publiko bihur-tzen dira, diru publikoarekin onbide-ratzen dituzte eta berriro bueltatzendira enpresa pribatuen eskuetara.Mugimendu horren bidez diru publi-koak esku pribatuetan amaitzen du.Eta horrexegatik zorpetu da horren-beste estatua. Zeren krisiaren hasie-ran zorrik gehiena pribatua zen.

Zor pribatu hori, ordea, zor publikobilakatu da. Zergatik?

Europako Bankuak ezin die diru-rik eman estatuei, Europako Bankuasortu zenean Europar Erkidegoko agintariek hori adostu baitzuten. Ban-kuei ematen die dirua eta oso merkegainera, ia doan. Bankuek, ordea, es-tatuei diru hori askoz ere garestiagomailegatzen diete. Mugimendu ho-rrekin soilik dirutza irabazten dutebankuek. Estatuak, ostera, geroz etazorpetuago daude. Sektore publikoazorpetu egin da bankuei laguntzak emateko, orain bankuek etekinakdauzkate, baina sektore publikora oso diru gutxi ari dira itzultzen. Etasektore publikoaren irtenbidea gas-tuak murriztea izan da. Eta zer ari damurrizten? Zerbitzu publikoak. Etazein zerbitzu publiko? Osasuna, hez-kuntza, ikerketa, ikasleen bekak... Gugeu ari gara ordaintzen bankuek etaboteretsuenek sortutako krisia.

Krisi egoera hau kudeatzeko, ba alzegoen murrizketak eta lan-erreformahau ez beste alternatibarik?

Bai, baina sistemaren kontra jarriz.

“Estatuantxirotasuna inoiz baino

handiagoa da gauregun. Kalkulatzen dute2.000.000 pertsonak

elikagai bankuei eskerjaten dutela

“Sektorepublikoa zorpetu eginda bankuei laguntzak

emateko, orain bankueketekinak dauzkate,

baina sektore publikoraoso diru gutxi ari dira

itzultzen

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi • 23

Finantza-sistema publikoa izan beharda. Diruaren mugimendua eta dirua-ren kudeaketa benetan ekonomiarenzerbitzura jarri nahi bada, horrek pu-blikoa izan behar du. Sektore publi-koak erronka oso garrantzitsua daukafinantza-sistema aldatzen, baina horiplanteatzea bera heresia ekonomikoada gaur egun. Horrekin batera pribati-zatu diren beste zenbait jarduera erepubliko edo komunitario bihurtu be-harko lirateke atzera, hala nola, osa-suna, telekomunikazioak, energia,ur-kudeaketa... Ondasun komunen,hau da, guztiontzako beharrezkoakdiren ondasunen aurrean publikoa-ren edo komunitarioaren aldeko hau-tua egin behar dugu.

Publikoari edo komunitarioari lo-tutako beste eztabaida bat ere badu-gu. Adibidez, lur komunitarioak gal-duz joan dira pribatizazioarekin. Horiatzera ere berreskuratu egin beharkogenuke. Lan komunitarioari eta auzo-lanari ere garrantzia eman beharkogenioke. Beste ikuspegi bat behar du-gu zer izan behar den pribatua, zer pu-blikoa eta zer komunitarioa erabaki-tzeko. Komunitarismoa bultzatzea erantzukizun soziala areagotzeko bi-tarteko bat ere bada eta hori oso inte-resgarria izan daiteke, sistema kapita-listaren beste ardatzetako bat indibi-dualismoa baita. Bakoitza bere burua-rekin soilik kezkatzen da eta besteakhor konpon.

Badirudi botere ekonomikoak boterepolitikoa erabat menpean daukala.Finantza-sektorea ezin da erregulatu?

Horrek ere badauka azpian tran-pa. Alde batetik, Europar Batasuneanlobby asko daude eta sekulako inda-rra dute gainera; eta beste aldetik, atebirakariaren fenomenoa gertatzen da.Kontuan izan behar dugu alor ekono-mikoari dagozkion erabaki asko Europar Batasunean hartzen direla.Europar Batasunean, eta berezikiBruselan, erdian eraikin ofizialakdaude eta inguruan enpresa handienbulegoak, izugarrizko lobby lana egi-ten dutenak. Erabaki bat hartu behar

den bakoitzean ordezkari politikoekenpresa handi horiekin negoziatzendute. Lobbyen papera oso garrantzi-tsua da araudiak gehiengoaren aldeez, baizik eta botere ekonomikoarenalde zergatik egiten duen ulertzeko.

Ate birakariari dagokionez, berriz,argi ikusten da Europako estatu-buruasko, eta goi-kargu ugari, kargu publi-koa utzi eta berehala enpresa priba-tuetara igaro direla. Hor dauzkagu Az-narren, Gonzalezen, Blairren, Schrö-derren edota beste hamaika politika-riren kasuak. Euren herrialdearen etabertako biztanleen onura ekarriko zu-ten politikak egin beharrean, enpresapribatuen onurarako politikak egitenaritu dira. Lotura estuegia dago botereekonomikoaren eta politikoaren arte-an. Eta gaur egun esan dezakegu bo-tere ekonomiko kapitalista dela bene-tan beste guztiaren gainetik agintzenduena. Oxfam-en azken txostenak

dio botere ekonomikoak bahitu eginduela botere politikoa.

Horrela jarraitzen badugu, ordea,planetak eman dezakeena baino gehiagobeharko dugu bizitzeko. Kontziente garahorretaz? Eta erakundeak?

Kapitalismoaren ereduarekin, eten -gabe hazi eta produzitu behar horre-kin, lurra jaten ari gara etengabe.1972an Erromako Klubak zientziala-riei hazkunde ekonomikoa ingurugi-roan izaten ari zen eragina neurtzekotxosten bat egiteko eskatu zien. Kon-tsumoak, produkzioak eta populazio-ak XX. mendeko abiaduran hazten ja-rraitzen bazuen, Lur planetak kolapsoegoerarako zuen arriskua neurtzekoMeadows izeneko txostena aurkeztuzuten. Bertan zioten kontsumo joeraaldatu ezean, 100 urteren buruan ba-rru-arazo larriak sor zitezkeela, eta 40urte daramatzagu geroz baino geroz

24 • hik hasi • 185. zenbakia. 2014ko otsaila

YolandaJubeto

E

azkarrago haziz. 2012an ekologian oi-narritutako beste txosten bat aurkeztuzuten eta ikusi zuten Meadows txoste-nak zioena betetzen ari dela. Beraz,horrela jarraituz gero arazoak arego-tuko dira.

Hala ere, krisitik ateratzeko gakoaprodukzio, eta beraz, kontsumohandiagoan oinarritzen dute agintariek.

Bai hala da, eta kontsumoa gutxituegin behar dugula eta beste era bateankontsumitu behar dugula planteatzenbaduzu zorotzat hartzen zaituzte; ematen du enpleguaren, etorkizuna-ren, ongizatearen kontra zaudela. Ho-rrelako proposamenen aurrean seku-lako gaitzespena dago, baina alde ba-tetik normala ere bada, gure heziketaosoaren oinarrian hazkundea ongiza-tearen sinonimotzat hartu baitugu.Automobilgintza industriaren adibi-dea jarriz, zenbateraino behar ote du-gu horrenbeste auto? Etengabe diru- laguntzak ematen dira eta renove pla-nak egin, baina ez da zoramena guz-tiok auto bat edo bi eduki behar ditu-gula pentsatzea? Baina, noski, auto-mobilgintzak zer eskatzen du? Gero eta errepide gehiago. Gero eta pro-dukzio handiagoa. Kolokan jartzen ezbadugu zer eta zertarako ekoizten du-gun eta ekoizten dugun hori ea bene-tan gure ongizaterako den, gurpil zo-ro batean sartuko gara eta ezingo garahortik atera.

Denboran zenbat gehiago luza daitekeekonomia-eredu hau?

Kolektiboaren iruditerian hau daezagutu dugun eredua, eta aldatzea iaezinezkoa dela pentsatzen dugu. Nikuste dut gure buruak inertzietarako eta errutinetarako joera duela. Horre-gatik, egoera hau aldaezina dela pen-tsatzen dugu, edo gutxienez guk ezdaukagula botere eta ahalmen nahi-korik ezertarako. Beldur kolektiboaeragiten komunikabideek jokatzenduten rola ere funtsezkoa da, azkenbatean beldurrak geldiarazi egitenbaikaitu. Baina beste alde batetik, gukbadakigu sistema honek ez digula zo-

riontasunik ematen; gutxiengo bateklortzen du desio duen lanpostua, edobenetan bizitzan nahi duena egitea. Etengabeko frustrazioan, antidepre-siboen nolako kontsumoa dagoenbegiratu besterik ez dugu horretaz o-hartzeko. Gizarte gaixoa daukagu, etahortik sortzen dira bortizkeriak, de-presioak, drogazaletasunak, etxekogatazkak, ezinegonak... Gainera sis-temak antsietate izugarria eragitendu, aurrean jartzen digu lortu behardugun hori, baina lortzen duguneanlortu dugun horrek ez gaitu ase etazerbait berriaren bila hasten gara. Gu-re barnean, ordea, sistema honek izu-garrizko mugak dituela ohartzen ga-ra. Horregatik, ekimen alternatibo as-ko ari dira sortzen, baina oraindik txi-kiak dira eta bakoitza bere kaxa ari dalanean. Hala ere, iruditzen zait egu-nen batean hortik zerbait berria sortu-ko dela. Marxek zioen kapitalismoakpobreak pobreago eta aberatsak abe-ratsago egiten dituela, eta pentsatzenzuen, barruko kontraesanengatik, egunen batean kapitalismoa lehertuegingo zela.

Iritsi gara kapitalismoaren leherketahorretara?

Ez dakigu. Muga batean gaudeladirudi. Kapital kontzentrazioagatik eta eragiten dituen desberdintasu-nengatik muga batera ari da iristen.Lehen mundua aztertzerakoan Men-debaldean soilik zentratzen ginen.Gainontzeko guztia gu zerbitzatzekozegoen. Beste herrialde batzuk ere esnatu egin direla konturatzen gara orain. Latinoamerika adibidez, edotaekialdeko herrialdeak. Pena handiada Txina eredu kapitalistan bete-be-tean sartu izana. Latinoamerikan, or-dea, beste eredu bat behar dugula etaeredu hori nolakoa izan litekeen pen-tsatzen ari diren mugimenduak inda-rra hartzen ari dira. XXI. mendeko so-zialismoaz hitz egiten dute haiek, eu-ren kontraesan guztiekin, baina gu-txienez beste mundu mota baterakotrantsizioa egin behar dugula aldarri-katzen dute.

“Ondasunkomunen, hau da,

guztiontzakobeharrezkoak direnondasunen aurrean

publikoaren edokomunitarioaren aldekohautua egin behar dugu

“Bizi-ereduhonekin jarraitzen

badugu eta planetarenmugak ez baditugu

errespetatzen, gero etaarazo larriagoak izango

ditugu

Deshazkundea beharrezko da? Posibleda? Nola gauza liteke?

Ekonomialariontzat deshazkun-dea erronka izugarria da. Hasierankontzeptu hori entzuteak buruan etenbat eragiten du. Izan ere, orain bertanBPG igotzen ari dela entzuten baduguedo kontsumo hazkundea egon dela,geure barrenean nolabaiteko lasaita-suna sentitzen dugu eta geure buruariesaten diogu: “Beno, hau buelta har-tzen hasi da”. Testuinguru horretanbeste ezer jakin gabe deshazkundeabezalako kontzeptu bat entzutean,krisian, langabezian nahiz pobrezianpentsatzen dugu zuzenean. Bainadeshazkundearen ideia, bereziki,pentsarazteko erronka gisara plantea-tu zen. Egoera baten mugara iritsi ga-rela esateko moduan izan zen. Hitzabera ez dakit egokiena den, baina baiatzean daukan planteamendua, zer-tan edo zein eremutan hazi nahi du-gun eta zein eremutan deshazkundeabultzatu behar den pentsatzeko bideaematen baitu. Gure kontsumo ohitu-ren inguruan hausnartzeko oso pro-posamen egokia da.

Eskolak –hezkuntza-sistemak– zer egindezake bestelako gizarte eredu edoekonomia eredu baten alde?

Eskolak lehendabizi bere eraginamugatua izango dela ohartu behar du.Askotan guztia eskolaren gain uztendugu eta hori ez da bidezkoa, izuga-rrizko pisua jartzen baitugu irakasle-engan. Nik gurasoei ere eskola batzukemango nizkieke. Uste dut zer ikasiabadutela haiek ere. Sistema kapitalis-tak gure umeekin gero eta denboragutxiago egotera eraman gaitu eta ge-ro hutsune hori materialki, gauzak etagauzak erosiz bete nahi izan dugu. Ume asko guztia eskura izaten ohituditugu. Orain dela gutxira arte hori ezzen gertatzen. Zerbait lortzeko den-bora mordoa behar zenuen; orain de-na berehalakoa izan behar da eta unehonetan desio dugun hori lortzen ezbadugu negar egiten dugu. Berehala-kotasun hori oso kaltegarria da, an-tsietate izugarria sortzen baitu. Aldi

berean asegaitz gara. Inoiz ez gara ase. Hortaz, eskolan gurasoekin bate-ra zer nolako bizi-eredua bultzatunahi dugun hausnartu beharko genu-ke. Eta eskolarekin eta familiarekinbatera administrazioa ere sartuko nuke elkarlan horretan.

Iruditzen zait gauza asko egin dai-tezkeela. Adibidez, gure beharrei be-giratuta soilik, galde genezake zeinden gure lehen beharretako bat: jatea,esaterako. Iruditzen zait janaren gaiaadibidez, eskoletan bigarren mailangeratu dela. Kanpoko enpresa gutxibatzuen esku dago eta ez da uzten ja-

naria bertan prestatzen. Zergatik ezbultzatu inguruan ekoizten dena kon-tsumitzea? Hurbileko nekazaritza- ekologikoa edo familia-nekazaritza?Eta zergatik ez gara hasten eremu hur-bilean ekoitzitakoa eta eskolan pres-tatutakoa jaten? Horrelako ekimenekeredu berri baterako sarbidea emandezaketela iruditzen zait. Uste dut ja-naritik hastea oso abiapuntu polita izan daitekeela, eta horrekin lotu bes-te ohitura batzuk, berrerabilpena edobirziklapena, esate baterako. Kontsu-mo arduratsua da gakoa. Eskolan, gu-rasoekin eta hezkuntza sailarekin ha-

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi • 25

26 • hik hasi • 185. zenbakia. 2014ko otsaila

rremanean bizimodu osasungarri etairaunkorra lantzen eta askoz ere aus-teroago izaten saiatu behar dugu.

Gizarte eredu neoliberal bati erantzutekopertsonak sortu nahi ditu Wertenerreformak. Horrek nora eramango duetorkizuneko gizartea?

Itxaropena daukat Wert legea ezdela indarrean jarriko. Iruditzen zaitWertek proposatutako erreforma po-litikoa eta ideologikoa dela, ez delazentratzen hezkuntza-sisteman. Kez-kagarria da adibidez erakusten duenjoera elitista eta merkantilista. Hez-kuntza pribatizatzeko tresna dirudi.Edukiei dagokienez, kezkagarria daera berean, filosofiari ematen zaiontrataera. Uste dut pertsona egiten gai-tuzten balioak baztertu egiten duelalege horrek, ez duela batere lagun-tzen elkartasuna eta bestelako balio e-tikoak sustatzen, ezta pertsonak for-matzen ere, baizik eta juxtu kontra-koa; atzerakoia eta teknokratikoa da.Pertsonak makinak balira bezala har-tzen ditu eta deshumanizazioa bultza-tzen du alor guztietan. Nire ustez fun-tsezkoa da eskolak balio humanisti-koak bultzatzea, bere zentzurik zaba-lenean.

Elikagaiak aipatu ditut, baina mu-sika, kirol komunitarioa, jolasa etabeste hainbat jardun ere hezkuntzamota horren barruan sartuko nituzke,baita eskolaz kanpoko ekintzetangaur egun antolatzen diren jarduerakere, guztia txertatuko nuke hezkun-tzaren barruan. Eskolan umeen sor-mena bultzatuko duten era guztietako

jarduerak egitea garrantzitsua dela us-te dut. Haurrek aske sentitu behar du-te eta benetan gustatzen zaiena egin.Euren pasioak bilatu behar dituzte.Horrek guztiak zer eskatzen du? Hez-kuntzan eta irakasleen formazioangehiago inbertitzea. Gure etorkizune-rako eta garapenerako zerbait estrate-gikoa bada, hori gure haurren hez-kuntza da. Gure haurren ongizateaneta garapenean pentsatu behar dugu,baina pertsona moduan ulertuta, ezrobotak bailiran. Hezkuntzak alderdizientifikoa behar du, baina baita hu-manistikoa ere, zeren zientziak hu-manitaterik gabe soilik munstroaksortzeko balio baitu.

Eskolatik pasatzen dira etorkizunekolangileak, agintariak, enpresariak...baina, era berean, eskolan daudenhaurrak ere gaur eguneko pertsonak dira,elitismoa, kontsumismoa... bizi dutenak.Posible al da bestelako eskola-eredu bat?

Gaur egun hezkuntza-sistema osobideratuta dago enpresen beharrei erantzutera, eta batez ere enpresahandien beharrei. Hortaz, akaso es-kola probestu behar genuke bestela-ko ekonomia-harremanak lantzenhasteko edo elkartasuneko ekono-miako balio batzuk lantzeko. Ekono-mia-balioak aldatzeko bere ekarpenaegin dezake eskolak eta ereduaren al-daketarako trantsiziorako ere oinarribatzuk ezarri ditzake. Ez dut uste erra-za daukanik. Izan ere, eskolan dau-den bitartean haurren heroiak futbo-lariak dira, baloi bati ostiko egin etamilioiak irabazten dituztenak; edo pa-sarela batetik pasatzeagatik dirutzaeskuratzen duten modeloak, abera-tsak direlako zein pozik bizi diren esa-ten dutenak. Komunikabideetatik iristen zaizkigun mezuak oso borti-tzak dira eta ereduak oso gogorrak.Benetan pentsatu beharko genukezelan jarri beste erreferentzia batzukhaurren esku, beste kirolari mota ba-tzuk, zientzialariak... Beste era batekoerreferenteak behar ditugu, apaltasu-netik diru asko irabazi gabe ondo bizigaitezkeela ikusaraziko digutenak.

YolandaJubeto

E

“Eskolan,gurasoekin batera zer

nolako bizi-ereduabultzatu nahi dugunhausnartu beharkogenuke. Kontsumo

arduratsua dagakoa

”“Hezkuntzakalderdi zientifikoa behar

du, baina baitahumanistikoa ere, zerenzientziak humanitaterikgabe soilik munstroaksortzeko balio baitu

0-3. Hezitzaileenformazioa

Motrizitatearen bi aurpegiak

0-3 zikloko hezitzaileen presta-kuntzako Gabon aurreko saioanJuanjo Quintela psikologoak azalduzuenez, gurasoen eta profesionalenartean oso zabalduta dago motrizita-tearen garapenean helduak “irakas-le” rola jokatzen duelako ustea. Hel-duaren esku-hartzea zabalduta eta onartuta dago mundu osoan, eta na-turaltzat hartzen da. Mugimenduak“irakasteak”, ordea, hainbat arazo eragin ditzake haurraren garapenmotorrean, Quintelaren esanetan. Bialderdi nabarmentzen ditu: batetik,tentsio muskulu-eskeletikoei loturi-koak, eta, bestetik, pasibotasunarenikaskuntzarekin eta mendekotasuna-rekin zerikusia dutenak.

Tentsio muskulu-eskeletikoei da -go kienez, psikologoak dio, haur batbere kasa buelta emateko gai izan gabe sabelaren gainean itzularaztendenean, bere kasa esertzeko gai izangabe eserarazten denean edo oinez ibiltzen ikas dezan eskutik helduta eramaten denean, hasieran mugi-mendu berri horiek guztiak koordi-

nazio txarrarekin egiten dituela hau-rrak eta horrek uzkurtzeak eta ten-tsioak sortzen dituela sarri. Gehiene-tan, abiapuntuan jarrera estatiko anormal bat dago, lehen unetik ikus-teko modukoa: haurrak burua egon-kortzen du, sorbaldetan hondoratuz,edota bizkarra okertzen du eserita da-goenean. “Gihar batzuk uzkurtu egi-ten dira, tenkatu, eta beste gihar taldebatzuk erlaxatu egiten dira, eta ez dute zereginik betetzen orekari eus-teko orduan. Adibidez, eserita egote-ra behartutako 4-5 urteko haurrakbizkarra zurrun dauka, baina erabatpasibo dago hanketako muskulatura:hautsi da muskulaturaren oreka glo-bala”. Psikologoaren hitzetan, horixegertatzen da, adibidez, umea altxa-tzeko eta hari eusteko ditugun ohitu-ra batzuetan ere. Izan ere, ume txiki-txiki bat altxatzeko, oso ohikoa da eskua haren sorbalden azpitik pasa-tzea edo eskuetatik heldu eta gorantztira egitea. “Horrek umearen buruaberriz eusteko gai izan aurretik atzeraerortzea eragiten du, edo umeak le-

poaldea uzkurtzea burua atzera eror-tzeko joera horretatik babesteko”. Psikologoak gaineratu du, helduenkasuan ez dela ohikoa ariketak posi-zio desorekatu batean egitea, gizaba-nakoa posizio faltsuetan luzaro im-mobilizatzea edo aldizka ariketa akastun bat egitera behartzea. “Haa-tik, hori da gertatzen dena haur txikiaetzaneko posiziotik eseriko posizioraaltxatzen dugunean edo, geroago, oi-nez ibiltzen irakasten diogunean.Gorputz-jarreren mantentzea lehenhaurtzaroan zirriborratzen dela onar-tzen badugu, helduaroan gorputzakdituen akats eta deformazio ugarirenjatorria garai hartan egon daiteke”.

Pasibotasunaren ikaskuntzari etamendekotasunari buruz, berriz,Quin telak argudiatu du bizkarrez ume guztiak direla aktiboak eta bizi-tasunez mugitzen direla; baina, biz-karrez aktiboa den haur bat ahuspezposizio horretara bere kasa iristekogai izan gabe jarriz gero, harmonia,malgutasuna eta koordinazio ona de-sagertzen direla. “Posizio horretan

“Haurrak ez du aspertzeko betarik, bere ekimena errespetatzeko baldintzak sortzen badira”

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi • 27

28 • hik hasi • 185. zenbakia. 2014ko otsaila

haurra immobilizatuta dago, eta beremugimenduak murriztu egiten dira.Burua altxatu besterik ezin du egin.Hala, aktibotasun-egoera batetik pa-sibotasun-egoera batera pasatzen dahaurra, baina ez bere borondatez.Hau da, sekuentzia horretan, haur au-tonomo eta harmoniatsu bat dugu ha-sieran; helduak autonomia eta har-monia horiek hausten ditu, eta hau-rrarena ez den jarrera batean eta, be-raz, mendekotasun-posizio bateankokatzen du”. Psikologoak azalduduenez, gauza bera gertatzen da hau-rra oraindik bere kabuz gauza ez de-nean esertzera behartzen bada ere:segundo batzuk lehenago miatzaileseguru eta orekatua zen haurtxoa im-mobilizatu egiten da posizio berrian,segurtasuna galduko du, eta aurre-rantz tolestuko da, albo batera edo atzera eroriko da, inolako gorputzkontzientziarik gabe eta berriz oreka-tzeko baliabide propiorik gabe. “Berekasa egin ezin dituen baina helduare-kin izan ditzakeen mugimendu-espe-rientziekin liluratuta sentitzen da sarrihaurra. Eta, horren ondorioz, urduri,kontentagaitz eta ‘gogaikarri’ bihur-tzen da maiz. Horixe da arrazoi bat ulertzeko helduari zergatik eskatzendion gero eta maizago posizioz alda-tzeko: eserita, zutik, oinez jartzeko edo sentsazio zehatz batzuk biziaraz-teko”.

Haurra helduaren laguntzarekinegindako mugimendu aurreratue-nek erakartzen dutela dio Quintelak,

eta inork etengabe laguntzeko beha-rra “berezko” eta “ohiko” bilakatzendela. Izan ere, jarrera, mugimendu edo sentsazio zehatz batzuetara berekasa helduaren laguntzarekin bezainerraz eta azkar iristeko ezintasunakfrustrazioa eta nahigabea sortzen dituhaur txikiarengan. “Hain zuzen, hel-duak hasitako jolasgarai horietan,haurrak bere kasa bete ezin dituen itxaropenak piztu dituelako helduak.Orduan, helduari begiratzen dio, hel-dua bilatzen du, eta bereak diren jar-duerekiko interesa eta plazera galtzenditu: bere barruan ‘bilatzeari’ uztendio, bere gaitasunetan ‘sinesteari’ uz-ten dio, eta kanpoko ekimenaren zaingeratzen da… Eta helduak ez badu une oro entretenitzen, aspertzen aridela ematen du, ez baitaki zer egin be-re kasa. Baina aspertzen ari dela ema-ten badu, zer edo zer gertatzen ari da.Haurraren ekimena errespetatzekobaldintzak sortzen badira, ez du as-pertzeko betarik. Mundu honetara iri-tsi berria da eta dena zaio, berez, inte-resgarri (gauza bereziak egin behar izan gabe, etengabe entretenituta e-duki behar gabe…). Haurraren pasi-botasunak beste jatorri bat du: hel-duek irakasten dute, azkartzen dute,aurreratzen dute… Eta, hori egin aha-la, gero eta kasu gutxiago egiten dietehaurren ekimenei, seinaleei… Horre-la, ekimen eta seinale horiek gero etaezohikoagoak dira, haurra imitazioraeta errepikapenera ohitzen baita ia eremu guztietan. Jokamolde horrek

erabat mendeko eta pasibo bihurtzendu haurra”.

Haurtzarorako eskubideaHelduen eta haurren arteko harre-

manaz ari delarik, Bernard Golse-renhitzak ekarri ditu gogora Quintelak.Haurrak gaizki tratatzeko moduez aridelarik, hirugarren modu bat aipatzendu Golsek tratu txarren arloan: hau-rrak bere kasa dituen ahalmen guztiakindarrean jartzeko helduen eragoz-pena. “Izan ere, bere ahalmenak gaur-kotu ahal izatea da haurraren beharfuntsezkoenetako bat, baina ez du ba-karrik egin behar, baizik eta presen-tziarekin, begiradarekin eta pentsa-menduarekin babesa emango dionheldu batengandik gertu, haurra or-dezkatu gabe, haurraren berezko erritmoa errespetatuz eta bizitzan etaeguneko esperientzietan agertzen di-ren arazoei bere mailako konponbi-deak aurkitzeko konfiantza osoa emanaz. (…) Gaur egungo mende-baldeko gizarteetan haurtxoei haur-txoak izateko nahikoa denbora ez uz-teko ohitura astuna dago. Europan,gero eta ezohikoagoak dira, eta, hor-taz, gero eta zoragarriagoak; baina, al-di berean, gero eta beranduago iristendira bikoteen bizitzara, eta, horrenondorioz, gero eta lehenago eskatzenzaie autonomoak izateko. Haurreneskubideetako bat, haurtzarorako es-kubidea, kentzen diegu horrela. Guregizarteetan haurrari eta haurtzaroariburuz dugun ikuspegi hori oso anbi-balentea da, haurtxoak idealizatzenbaititugu eta, aldi berean, gure irrikaz-ko aurrerapenen gatibu eta eragin-kortasunaren eta azkartasunaren kul-turara garamatzaten jarrera zorrotzengatibu bihurtzen baititugu.Iruditzenzait anbibalentzia hori lotuta dagoelahelduak bere haurtzaroaz gordetzenduenarekin, baina, aldi berean, hel-duek galdu nahi ez duten haurrekikobotere harremanean oinarritzen de-la”.

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi • 29

Golseren ildoari jarraiki, badagohelduaren aldetik haurra mendeko-tasunezko egoera batean edukitze-ko jolas inkontziente bat, Quintela-ren hitzetan, helduak haurraren au-tonomia desiratzen baitu baina, ho-rrekin batera, harentzat ezinbeste-koa izateko bere sentimendu pro-pioa ere asebete nahi baitu: “Haurra-rekin harremanetan jartzen garene-an, haurtxo errealaz gain, haurtxo irudikatu bat dago gure barnean, gu-re bizitzan eta gure izatearen sakone-nean ehuntzen joan den haurtxo-iru-di bat”. Haur irudikatuaren eta haurerrealaren arteko topaketatik bi in-dar motaren arteko joko konplexubat sortzen dela gaineratu du: “Indarbatzuek helduei haurraren tokianjartzeko gaitasuna ematen diete,haurra den bezala sentitu eta onar-tzekoa. Beste indar batzuek, aldiz,aurrez aurre jartzen dituzte haur iru-dikatua eta haur erreala”. Bi indarmotak gure barruan bizi dira, psiko-logoaren esanetan: “Hor dago haurrahezteko eta autonomoa izateko desi-ra; baina hor dago ez hazteko, haur-txoa izaten jarraitzeko eta gure beha-rra izaten jarraitzeko desira ere. Hordago umeak bere kasa jokatu eta era-baki dezan desira, baina hor dago ha-ren gaineko boterea izateko, huramenderatzeko eta maneiatzeko de-

sira ere. Hor dago den bezala erres-petatzeko eta onartzeko desira; bai-na hor dago helduak egin duen haur-txo idealaren irudia ase dezan pre-sioa egiteko beharra ere. Desira ho-riek guztiak, desira bizi eta kontraja-rri horiek, helduon barruan bizi dira.Eta, desira orok gauzatzera jotzenduenez, haiek bezala kontrajarriak izan daitezkeen haziera-ekintzetanazaleratzen dira”.

Dena den, Quintelak azaldu due-nez, haurrak ere desira kontrajarriakditu, helduaren antzera. Izan ere,haurra berezko ahalmen batekinjaiotzen bada ere eta nahiz eta hau-rrak berak ahalmen hori garatzekodesira eta gaitasuna izan, helduendesirarekiko ere mendekotasunhandia sentitzen du. “Dena oso anbi-guoa da, eta kontraesan ugarikoa.Gurasoek beren haurra oinez ibil-tzen ikusi nahi dute (ibiltzea autono-miaren seinale delako); baina men-dekotasunezko egoera batean jarrizbilatzen dute haurraren autonomia.Gorputz-jarrera egoki batean jarrita-ko haurra autonomoa da, esplora-tzailea eta orekatua da, baina ez zaio‘entzuten’, ez da ‘ikusten’, ez dira ha-ren autonomia eta oreka errespeta-tzen. Eseriko posizioa, zutikako po-sizioa eta oinezkoa hartzen dira fun-tsezko mugimendu gisa, mugimen-

du ‘enblematiko’ gisa… Gurasoak,helduak, oro har, haien zain daude irrikaz, eta kezka sortzen digu atzera-penak. Baina, desira horren atzean,haurtxoa ‘hemen eta orain’ denarennolabaiteko ukazioa dago. Ez ditugubegien aurrean dauzkagun aberas-tasuna, aniztasuna, oreka, plazera…ikusten. Geure itxaropena bakarrikikusten dugu. Haurtxoak egitea nahiduguna bakarrik ikusten dugu, ez egiten duena, ez haurra dena”.

Piklerren ikerketaren ondorioakMotrizitate globalaren garapena-

ren inguruan ikerketarik aurreratue-nak Emmi Piklerrek eta Lóczy Insti-tutuko taldeak egin zituen, eta horre-tan oinarritzen da Quintelak 0-3 zi-kloko hezitzaileentzako prestakun-tzan emandako saioa. Izan ere, Pi-kler eta haren kideek 2.000 haurretikgora aztertu zituzten, eta ondorio na-gusi bi atera zituzten:

1) Garapen motorraren lehen fa-sean (hau da, haurrari buelta ematea,eseraraztea, zutik jartzea, oinez ibila-raztea), horiek guztiak lortzeko hel-duen esku-hartze zuzena ez da nahi-taezko eta aurretiazko baldintza. In-gurunearen baldintzak aldekoakbaldin badira, haur txikiak bere kasa,bere ekimenez, kalitate oneko etaondo orekatutako mugimenduekinlortzen du sabelaren gainean jartzeaeta, horren ondoren, bira egitea, he-rrestatzea, lau hankan ibiltzea, eser-tzea eta zutik jartzea.

2) Haurra edozein aitzakia hartu-ta sabelaren gainean biratzeak, ese-rita edo zutik jartzeak, oinez ibilaraz-teak... ez dio haurraren garapenarilaguntzen; aitzitik, jarduera kaltega-rria da –posizio horietan dorpeki egotera behartzen da haurra, orekamuskular eta tonikorik gabe, erabatedo alde batean immobilizaturik, be-re kasa gero eta mugimendu landua-goetara iristea eragotziz–.

Alvaro Beñaran eta Juanjo Quintela

e s p e r i e n t z i a k

Legez sei unitate izateko baimenadu Kattukak, hau da, 16 titiko (0-1 ur-teko haurrak), 26 ibiltari (1-2 urtekohaurrak) eta 38 nagusi (2-3 urtekohaurrak) har ditzake. 8 kideko taldeaari da Kattukan lanean. Horietatikbost arreta zuzeneko hezitzaileak di-ra, haiei laguntzeko beste hezitzailebat ere badute, eta askotariko zerbi-tzuak deiturikoan beste bi ari dira lanean. Horiek biak jangelaz eta gar-biketaz arduratzen dira nagusiki. Bai-na guztiek ordutegi berberean jardu-ten dute, eta horri berari ere garrantzia ematen diote. Izan ere, Eider Garde eta Izaskun Larrion haur-eskolakohezitzaileek azaltzen dutenez, jange-lan nahiz garbiketan lanean aritzen di-renak ere haurrentzat erreferente dira,eta harremanetan daude etengabe.

Pedagogiari dagokionez, LorisMalaguzzi eta Reggio Emiliako ere-duan nahiz Emmi Pikler eta Lóczy Ins-titutukoan oinarritzen dira Kattukan.“Saiatzen gara, ahal dugun neurrianeta gure errealitatera egokitut –ratio-ak ere oso kontuan izan behar baititu-gu–, teoria horiei kasu egiten”, dioGardek. Eskolan, hiru adin-tarteeta-rako aretoak ez ezik, bestelako txo-koak ere badituzte, hala nola psiko-motrizitatekoa, argi-lantegia, arte-koa, jolastokia, jangela eta sukaldea,mozorroena… eta baita hainbat lan-tegi eta jolas egiteko aukera ematendien pasabide zabal bat ere. Horrek

talde txikitan banatu eta haurrak eu-ren ohiko aretotik ateratzeko aukeraematen die hezitzaileei: “Guk haurreiaukera ematen diegu euren ohiko ge-latik ateratzeko eta bestelako txoko-ren batera joateko, eta, normalki, osogustura ateratzen dira. Piklerren ildo-ko zenbait hezitzailek eta adituk ezdute hori ulertzen. Esan izan digutegela dela haurra babesten duen espa-zioa, eta ea zergatik egiten dugun ho-ri. Guk dugun errealitatea dugu, etagure ratioekin iruditzen zaigu agianhaurrak babestuago sentitzen direlatalde txikian, beste espazio batean”,gaineratu du.

30 • hik hasi • 185. zenbakia. 2014ko otsaila

KATTUKA HAUR-ESKOLA

Familiei eta komunitateari irekia

Arbizun, Nafarroako Sakanan dagoKattuka haur-eskola. 0-3 urtekohaurrak hartzen dituzte han, eta,Arbizuko nahiz Lakuntzako familiei ez ezik, Sakanako bestehainbat herritakoei ere eskaintzendie zerbitzua. Hirugarren ikasturtea besterik ez badu ere,herriko zein bailarako zutabegarrantzitsu bilakatu da. Etengabeprestatzen aritzea eta familiei irekita egotea dira eskolako hezitzaileen premisa nagusiak.

Kattuka Haur Eskolako hezitzaile-taldea

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi 31

Antolaketari dagokionez, ordea,ez dute ordutegi itxirik. Arratsaldeanume gutxiago egoten direnez, malgu-tasun handiagoarekin jokatzen duteeta umeek eurek uneoro erabaki de-zakete nora joan eta zer egin nahi du-ten. Goizez aukera ez da hain zabala izaten, adin-tarte bakoitzeko haurre-kin bi heldu daudelako eta zenbait ekintza egin ahal izateko taldea egitu-ratzea komeni izaten delako. Adin-tarte bakoitzeko haurrak bi taldetanbanatzen dituzte, eta bi talde horieta-ko bakoitzak bere heldu erreferenteadu. Beraz, talde txikiko ekintzak nor-malki erreferentziazko hezitzaileare-kin egiten dituzte. “Edozein kasutanere, talde txikiko lantegiak antolatzenditugun arren, saiatzen gara haurreigaldetzen joan nahi duten edo ez. Be-raz, joatea erabakitzen badute, taldetxikian euren heldu erreferenteare-kin ateratzen dira gelatik, eta, gaine-rakoan, beste haurrekin eta errefe-rentziazko helduarekin geratzen diragela barnean. Normalean, gelatik ate-ra nahi izaten dute, gelan gatazkagehiago sortzen direlako”, azaldu duLarrionek.

Bazkalordua ere modu berezianantolatzen dute Kattukan. Titikoekgelan bertan jaten dute, Piklerren es-

kalari jarraituz. Lehenik soinean, etagero, pixkanaka, bikoteka bazkal-tzen hasten dira. Ibiltarientzat ere ge-lan bertan daukate atonduta jatekotokia. Bi itxitura dituzte, eta horietakobatean egiten dute bazkaria. Batzuekbanaka jaten dute, baina beste batzukhasi dira dagoeneko binaka edo hiru-naka jaten. Nagusiek, azkenik, jange-lan bazkaltzen dute, bi txandatan.11:30ean bazkaltzen du lehen talde-ak, eta haiek amaitzean, bigarrenak.Nagusien gelan, orotara, 14 haur dau-denez, antolaketa horren bidez ber-matzen dute jangelan hezitzaile baka-rrarekin asko jota zazpi haur egongodirela. Jatordu duin bat egin ahal iza-teko asko hausnartu eta barne-lanhandia egin dutela dio Gardek. “Orain nagusien gelan dauden hau-rrak titikoen gelatik daude gurekin, eta titikoen gelan jada txandak egitenhasi ginen. Hala, haur bakoitzak ba-zekien noren atzetik zihoan. Txandahoriei beraiei eutsi diegu bai fardel al-daketarako eta bai bazkaritarako. Iazbi mahaitan jaten zuten; aurten, or-dea, guztiok mahai bakarrean jatea erabaki dugu, hezitzailea eta haurrakmahai beraren bueltan direla. Alda-menean ikasmahai bat ere badago,haurren batek taldean jan nahi ez ba-du ere han esertzeko aukera izan de-zan”. Hezitzaileek ere txandak egiten

dituzte. Hala, aste batean haurrekinjangelara doana hurrengoan fardelakaldatzeaz arduratzen da. Beraz, farde-la beti hezitzaile erreferenteak alda-tzeko ohiturari ez diote beti eusten,baina haurrek badakite aste bakoitze-an nor den fardel-aldaketako ardura-duna eta nor jangelakoa. “Ahalik etahobekien egiten saiatzen gara, bainagauza batzuk aurrera eraman ahal izateko, beste batzuk alboratu eginbehar izaten ditugu”, adierazi du La-rrionek.

Siestarekin ere antzera jokatzendute. Haurrek ez daukate siesta-or-durik, eta hezitzaileek ere ez dituztelotara behartzen. Umeek eurek bada-kite ohe txikietara edo sehasketara igotzen, eta, nekatuta daudenean,han jarri eta lo egiten dute, bakoitzakbere beharraren arabera.

Kattukan saiatzen dira haurrenprofilaren oinarri nagusia autonomiaizan dadin. Haurrek badakite uneoroeurek erabaki dezaketela, baina hain-bat unetan hezitzaileek autonomiahori moztu behar izaten dute. Gardekesplikatutako eran, aurten oso haus-narketa interesgarria ari dira egiten, ikusten baitute titikoen mailan hasitanagusienera arte eurekin egon direnhaurrek nolako garapena izan duten:“Ikusten dugu izugarrizko aldea da-goela gurekin titikoen gelatik dauden

haurren eta geroago hasi diren hau-rren artean. Mugimenduari eta hiz-kuntzari dagokienez nabaritzen du-gu hori batez ere. Mugimendu gara-tuagoa dute, hizkuntza aberatsagoa,eta konplexutasun handiagoko mu-gimenduak nahiz esaldiak egitekogai dira. Nik benetan uste dut eskolakfamiliak eskaini ezin dituen hainbatgauza eskaintzen dituela. Egia da tal-de-bizitza hain txikitatik ez dela ego-kiena, baina, azken finean, gaur egunamatasun-bajak 4 hilabete irauten du,horixe da errealitatea”.

Espazioen antolaketa eta espaziohorietan dagoen materiala nahiz lan-tegiak behin eta berriz aldatzen etamoldatzen dituzte Kattuka haur-es-kolan. Haurren nahi eta interesetanoinarritzen dira horretarako. “Ikustenbadugu haurrek interesa dutela mate-rial batekin, igual lantegi bat antola-tzen dugu material hori erabil deza-ten, eta ikusten badugu aspertu egindirela, kendu egiten dugu. Horretan irekiak gara, eta material-aukerake-tan ere bai”. Egituratu gabeko mate-riala erabiltzen dute beti. Haur-esko-lan bertan biltegi handi bat dute, etanoizbehinka haurrak biltegi horreta-ra eramaten dituzte, nahi duten mate-riala aukeratu eta gelara eraman deza-ten: “Ez da eskola librea, gainerakoanguk dauzkagun hainbat antolaketamodu ezingo bailirateke egin, bainasaiatzen gara umeen erabakitzeko es-kubidea kontuan izaten une eta mailaguztietan, hala nola materiala aukera-tzerakoan, fardelak aldatzerakoan,jangelara lehen edo bigarren txandanjoan erabakitzerakoan, lantegietaramantalarekin edo mantalik gabe joanerabakitzerakoan, etab.”.

Prestakuntzaren garrantziaLantalde egonkorra eta motibatua

da Kattuka haur-eskolakoa. Hezitzai-leen artean hausnarketa nahiz espe-rientzia asko partekatzen dituzte, etataldean egiten dute lan. Euren egune-roko jardunean aurrera ahalik eta mo-du egokienean egin eta uneoro ego-kitu ahal izateko gakoa, ordea, eten-gabeko prestakuntzan dagoela ustedute hezitzaileek. Inbertsio handia egiten dute urtero langile taldearenprestakuntzan, eta horrek bere frui-tuak ematen dituela uste dute: “Pres-takuntza jasotzen dugu lehenik, on-doren horren gaineko hausnarketa egiten dugu bakarka nahiz taldean, eta, azkenik, gure funtzionamen-duan eta antolaketan aldaketaren batsartzea beharrezkoa dela ikusten ba-dugu, sartu egiten dugu, eta, gero, horren gaineko balioespena ere egi-ten dugu”, esplikatu du Gardek. Berak sekula ez du hezkuntza-prakti-ka ordutegi baten barnean haute-man, eta ez du ulertzen hezitzaile ba-tek, arratsaldeko 16:30ean lanetik ateratzean, nola utz diezaiokeen he-zitzaile izateari, “Hezitzailea hezitzai-le da gau, egun eta asteburu”.

Ezkutatzeko ezer ezGuztiaren artetik, agian, familie-

kin gatazka gehien sortzen duenasiestaren kontua da. Baina familieki-ko harremana asko lantzen dute, etasaiatzen dira haiei beste ikuspuntubat eskaintzen. Izan ere, Kattukan fa-miliei irekita daude erabat, ez dauka-te ezer ezkutatzeko. Haurrek zenbaitordu ematen dituzte eskolan, eta fa-milia askoren kezka izan ohi da eurenseme-alaben eskolako jarduna: “Zer-tan ariko ote dira eta nola egongo otedira gurekin ez dauden tarte horre-tan?”. Zalantza horrek sor dezakeenmesfidantza saihesteko, ahalik etagardentasun handienarekin jokatze-ko ahalegina egiten dute Kattukan, eta ateak beti zabalik izaten dituzte.Haur baten amonaren kasua ekarri du

gogora Larrionek: “Etxarri Aranazkoazen andre hura, eta ia egunero paseo-an etortzen zen honaino. Gu kontura-tu ginen haurra ikusi nahi izaten zue-la, eta bera guri ezer eskatzera ausar-tzen ez zenez, egun batez ea sartunahi zuen galdetu genion. Harritutageratu zen. Kafea ere eskaini ohi ge-nion, eta ea umeari fardela aldatu nahiote zion galdetu. Hasierako mesfi-dantza erabat apalduz joan zen, eta,azkenerako, haren konfiantza osoa irabazi genuen”.

Gardentasunez jokatzeaz gain, fa-milien eta eskolaren arteko harrema-na lantzeko beste hainbat alderdi erekontuan izaten dituzte Kattukan. Se-kulako esfortzua egiten dute, adibi-dez, haurren harrera egokia eta ume-entzako ahalik eta goxoena izan da-din. Protokolo eta epe batzuk zehaz-tuta dituzten arren, haur eta familiabakoitzaren beharretara egokitzendira, “batek hamabost egun nahikoabaditu, ongi, eta beste batek hiru hila-bete behar baditu, bada, denbora ho-ri errespetatzen da”. Iaz, haurrei ha-rrera egiteko, lehendik haur-eskolanzebiltzan umeak eta haur berriak na-hasi egin zituzten, hasiberriak zaha-rrekin errazago egokituko zirela pen-

32 • hik hasi • 185. zenbakia. 2014ko otsaila

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi 31

tsatuta; konturatu ziren, ordea, ba-tzuen eta besteen beharrek ez zeuka-tela zerikusirik. Horrexegatik, aurten,haur-eskolan lehendik zebiltzan ikasleen harrera eta haur berriena be-reizita egin dituzte, eta aldaketarekinasmatu dutelakoan daude: “Nola za-harren hala berrien harrera hobea izan dela uste dugu”.

Gainera, irailean harrera-fasea ha-si aurretik, uztailean, haur berrien gu-rasoekin bildu ziren hezitzaileak, ba-naka, familia bakoitzari behar zuendenbora eskainiz elkar ezagutzeko.“Aurrez familia guztiekin batera bile-ra bat egiten genuen uztailean, bainahan sekulako zurrunbiloa sortzenzen. Horregatik, aurten familia bakoi-tzarekin banaka elkartzea erabaki du-gu, eta funtzionatu du. Atsegina izanda lehen kontaktu hori, eta gurasoekere eskertu dutela uste dugu”. Bainahasierako bilera eta harrera-fasetikharatago, egunerokotasunak ematendie hezitzaileei eta gurasoei elkarre-kin egoteko aukerarik handiena.“Haurren familiakoekin egunero egoten gara, batzuek di-da egiten du-te hemengoa, baina beste batzuekdenbora gehiago hartzen dute eta gu-rekin hitz egiten dute. Hori oso abe-rasgarria da”.

Gurasoekin harremanetan egote-ko eta eskolan egindakoa haiei era-kusteko beste baliabide bat ere badu-te Kattukan: egunerokoa, hain zuzen

ere. Koaderno horretan, egunero ge-lan egindakoa eta gertatzen direngauza bereziak jasotzen joaten gara.Eta astelehenetan, asteazkenetan etaostiraletan haurrek etxera eramatendute, txandaka: “Sarritan eskolatzea-rekin daukagun kezka nagusia da ezdakigula haurrek zer egiten duten es-kolan daude bitartean. Hortaz, egu-nerokoa une horiek islatzeko bitarte-ko bat iruditzen zaigu”.

Berriketaldiak eta besteKattukako haurren gurasoak es-

kolako ekintzetan oso inplikatutadaudela diote hezitzaileek. Urteanzeharreko ekintzak antolatzen partehartzeaz gain, hainbat material edotalantegi prestatzen ere laguntzen die-te; edota euren ekimenez txangoaknahiz eskolaz kanpoko jarduerak an-tolatzen dituzte, Larrionek azalduta-ko eran: “Adibide bat jartzearren, gu-raso bat abeltzaina da, eta, iaz, larun-bat batez bere lanbidea erakustekobisita antolatu zuen etxaldera. Egun itzela pasa genuen”.

Haur-eskolak ere jartzen du berealea familiei nahiz komunitate guztia-ri begira. Izan ere, berriketaldiak an-tolatzen dituzte haurren zaintzarekinlotura duten hainbat gairen inguruan,hala nola: loa, mugimendu autono-mo askea, esfinteren kontrola, hau-rren erregresioak… Gaiak zerrenda-tzen dituzte eta gurasoei pasatzen diz-

kiete, zein lehenesten dituzten galde-tzeko. “Saio horiek eskolan bertan egiten ditugu, eta geu lantzera ausar-tzen ez garen gairen bat badago, kan-poko adituren bat ekartzen dugu.Saioak irekiak izaten dira, eta ikusidugu nahiko arrakasta ari direla iza-ten”, argitu du Gardek.

Horrez gain, euren informazioa eta eskuratuz doazen jakintza parte-katzeko helburuarekin, haurrenganeragina duten beste hainbat kolekti-bo edo profesionalekin ere kontak-tuan daude Kattukako hezitzaileak.Pediatraren kasua kontatu du Gar-dek: “Pediatrak gurasoei esaten zienlau hilabeterekin haurrak esertzenhas zitezkeela, kuxinak alboan jarrita.Eta gurasoek guregana jotzen zutenesanez guk gauza bat esaten genielaeta pediatrak kontrakoa. Hala, pedia-trarekin hitz egin genuen, mugimen-du librearen inguruko informazioapasa genion eta benetan eskertu zi-gun. Jada ez du horrelako gomendio-rik egiten. Orain, ginekologoarekinere harremana lantzen hasi nahi ge-nuke, badakigulako erditzeak nola-ko eragina izan dezakeen haurraren-gan. Azken batean, jasotzen duguninformazio guztia besteekin parteka-tu nahi dugu”.

e k a r p e n a k

1965. urtera jo behar da gaur egunEuskal Udalekuak izenez ezagutzendiren udalekuen jatorria ezagutzeko.Urte hartan Gipuzkoako ikastolen arduradunek eta irakasle batzuek “Udalekua” izenpean udako koloniabat antolatu zuten Barriako monaste-rioan. Helburua, haurrei udan ereeuskaraz aritzeko leku bat eskain-tzea. “Kontuan izan behar da, garaihartan ikastola ugari ari zirela sortzeneta haurrak euskaraz eskolatzen ba-ziren ere, zenbait hiri-gunetan erdarazela nagusi eta udako oporraldianhaur batzuek euskaraz hitz egiteko erraztasuna galdu egiten zutela”, dioAritz Larreta Euskal Udalekuetako ki-deak. Kolonia hartan euskara baizikez zuten erabiliko harreman, jarduneta ekintza guztietan.

Beste ezaugarri bat ere bazuen orain dela 50 urte inguru sortutako udaleku hark: antolaketa nahiz hezi-

Udalekuetako betekizuna ez daastebete edo hamabost egunezmonitore lanak egin eta amaitzen,ez behintzat Euskal Udalekuetan.Udako egonaldia antolatzeaz gain,urtean zehar beste hamaika zeregin ere izan ohi dituzteAbaigar, Goñi eta Bernedoko udalekuetan. Gazte nahiz heldu,asteburuetan elkartu eta paretakpintatzen, zuhaitzak kimatzenedota garbiketa lanetan aritzendira, auzolanean.

EUSKAL UDALEKUAK

Uda nahiz negu, auzolana helburu

tzaile lanetan ibili ziren guztiak bo-luntarioak ziren. Euskal Herriko hau-rrak euskaraz hazteko eta hezteko idealak bultzaturik musutruk eta mo-du autogestionatuan, udalekua arra-kastaz egitea lortu zuten eta gaur egu-neraino izan du jarraipena. Barriakoesperientziaren ondoren, Ozaetan ere antolatu zuten udalekua eta1969ko udan baita Deban eta Saturra-ranen ere. Ikastolako ikasleei ez ezik,udan egonaldia euskaraz egin nahizuten gainontzeko ikastetxeetako ikasleei ere ateak ireki zizkieten halaeta “Euskal Udalekuak” izena jarrizieten berri haiei. Ondoren, Beire etaGoñiko, Abaigarko, Antzin eta Urdi-rotzeko zein Bernedoko ekimenaketorri ziren. Uneotan, Abaigarren,Goñin eta Bernedon antolatzen diraEuskal Udalekuak.

Denborak aurrera eginagatik, ha-sierako bi zutabe nagusiak –euskara

34 • hik hasi • 185. zenbakia. 2014ko otsaila

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi • 35

eta auzolana- bere horretan manten-du dira Euskal Udalekuetan. “Ba-tzuek eguneko ordurik gehienetaneuskaraz bizitzeko aukera dugu, bai-na egoera horretan ez dagoen jendeasko dago. Gure udalekuetan EuskalHerri osoko haurrak elkartzen dira eta eguneko 24 orduetan euskaraz aritzeko eta euskal kulturan bizitze-ko parada dute”. Ez dio axola mailak,baina Euskal Udalekuetan izena emateko irizpideetako bat euskarazjakitea da. Erdarara jotzeko arriskuasaihestu nahi dute hala eta haurrak udalekuan igaroko duten denbora osoan euskaraz biziko direla bermatu.

Euskal Udalekuek hainbat urtezfuntzionatu badute, auzolanari etaborondatezko lanari esker izan da. Uneotan, Abaigarren, Goñin eta Ber-nedon urtero 150 bolondres ingurukhartzen dute parte antolaketa, kude-aketa, hezitzaile edota mantenu la-netan. “Gurea ez da udan hamabostegunean lan egin, kobratu eta ahaz-tu. Askoz ere parte-hartze eta inplika-zio handiagoa eskatzen du”. Eta hala-xe egiten dute, dirurik ez, baina ase-betetasun handia ematen baitie par-taide gehienei Euskal Udalekuetanjarduteak.

Larretak adierazitako moduan,17-18 urte ingurutik hasi eta 30 urte

ingurura arteko gazteak aritzen diraantolaketa eta hezitzaile lanetan:“Jende aktiboa eta arduratsua izanohi da, euskaltzalea eta haur eta gaz-tetxoekin gozatzen duena”. Udale-kuei esker lagun asko egin dituelagaineratzen du, eta bizipen politakdituela: “Sentsazio intentsoak dira, oso aberasgarriak. Umeekin lortzendugun konplizitateak eta haien eskeronak ere asko betetzen du”.

Urte osoko lanaUdan haurrak iristen direnerako

dena prest izaten dute Abaigarren,Goñin eta Bernedon; baina horreta-rako, urte osoan zehar izaten dira ze-reginak. Hiru udalekuek hainbat lanelkarrekin egiten badituzte ere, –halanola, matrikulazio kanpaina, txan-den antolaketa edota autobus zerbi-tzua kontratatzea–, etxe bakoitzakautonomia du bere jarduera antola-tzeko. Larretak azaldu bezala, gaine-ra, etxe bakoitzean hiruzpalau txan-da egiten dira eta txanda bakoitzekokideen artean ekipoak osatzen dira.“Koordinaziorik estuena ekipo ba-koitzeko partaideen artean egotenda, baita etxe bakoitzeko txandetakoarduradunen artean ere. Azken egi-tekoa, txanda guztien artean, etxeaaurrera ateratzea da”, dio Larretak.

Udalekuko egonaldia amaitzendenean, etxe bakoitzeko txandetakoarduradunek balorazioa egin eta hu-rrengo urtera begira izan ditzaketenbeharrak eta hobetu ditzaketen al-derdiak idendifikatu, lehentasunakmarkatu eta lanak banatzen dituzte.Horrez gain, urtean zehar etxearenmantenu eta hobekuntza lanak ere egin behar izaten dira: konponketakegin, ingurua txukundu, gabiketa la-nak egin… “Urtean zehar, gure den-bora librean elkartu eta auzolanean

aritzen gara paretak pintatzen, teila-tua konpontzen, belarra mozten… Egin beharreko guztia gerok egitendugu. Uneotan udalekuan bolunta-rio modura ari garenok ez ezik, garaibatean ibilitakoak ere etortzen diralaguntzera. Pentsa, euren lanetik erretiroa hartutako jendea eta guztielkartzen gara. Benetan pozgarria dahemendik pasatakoak oraindik ereudalekuaren parte sentitzen direla ikustea”.

Eskulanaz gain, udalekuaren fun-tzionamendu egokirako beharrekobestelako zereginak ere kontuanhartu behar direla dio Larretak, baitasukaldea egokitzea, janaria erostea,botikina prestatzea, gas eta ur horni-durak, etab. ere. “Horrez gain, txandabakoitza ere txukun prestatu behar izaten da: egun bakoitzeko ekintzak,ekintza bakoitzerako beharreko ma-terialak, arduren banaketa… Denagure esku dago eta detailerik txikie-nak ere lana eskatzen du. Autogestio-an eta autoantolaketan oinarritutakoudalekuak dira gureak”.

Euskal Udalekuen bizkarrezurraeuskara bada ere, denborak aurreraegin ahala beste printzipio batzuk ereoso kontuan izaten dituzte egunero-ko jardunetan, besteak beste, euskalkultura ezagutaraztea eta haren abe-rastasunaz ohartaraztea, kulturarte-kotasuna garatzea, ingurunea erres-petatzea eta zaintzea, hezkidetzasustatzea eta ororen gainetik, ondopasatzea. Larretak aipatutako eran,aurrera begira erronka berriak erebadituzte: “Abaigar, Goñi eta Berne-do, hiru udalekuen arteko koordina-zioan sakondu nahi genuke, estrate-gia bateratu bat egin. Komunikazio-an ere badugu zer hobetua eta horre-tan ere indarrak jarri nahi ditugu etahorrexegatik jo dugu Hik Hasi-ra”.

36 • hik hasi • 185. zenbakia. 2014ko otsaila

Zer garrantzia duliteratura heziketak etazein dira horren gakoak

Literaturaren irakaskuntzaz jardu-tean, batik bat irakurzaletasuna izanohi da hizpide gaur egun, eta ikasleak irakurketara zaletzeko bideak dira ez-tabaidagai. Alabaina, Ur Apalategik(2011) ohartarazi bezala, irakurzaleta-suna eta literaturazaletasuna ez diragauza bera: azken batean, irakurketa li-terarioa irakurketa-modu askoetarikobat baizik ez da. Heziketa literarioak,bada, literarioki irakurtzeko gaitasu-nak izan behar ditu jomugan (Jover2008).

Literaturaren funtzioen inguruangogoeta egiteko Joseba SarrionandiakHitzen ondoeza (Txalaparta, 1997) li-bururako idatziriko bi sarrera ekarrikoditugu gogora. Batetik, “Haur literatu-ra” sarrera azaltzeko erabiltzen dituenzehaztapenak, eta bestetik, “Irakur-tzea” definitzeko erabilitako adieraz-penak. “Haur Literatura” sarrerak ho-nako hau dio:

“HAUR LITERATURASehaska kanten ondoren, haur lite-

ratura hiru motatakoa izan daiteke:- Haurrari lo eginarazteko- Haurrari amets eginarazteko- Haurra ernaraztekoSailkapenak, helduentzako litera-

turarentzat ere balio du”.Joseba Sarrionandia, Hitzen ondo-

eza (Txalaparta, 1997)

Sarrera horretan agertu bezala, lite-raturari hiru funtzio egozten dizkio Sa-rrionandiak: loaraztea, amets eginaraz-tea, eta ernaraztea. Batzuetan, loaraziegiten gaituzte, irakurketak eta irakur-bideak ikasaraziz, baita testuen irakur-ketak instituzionalizatuz ere. Beste ba-tzuetan, ordea, irakurketa kritiko etaaskerako bideak eskuratzen ditugu, eta kasu horietan, literatura bada ametsegiteko bide, eta ernarazteko bide. Az-ken horren alde egiten du batez ere Sa-rrionandiak “Irakurtzea” sarreran dioe-nari kasu eginez gero:

“IRAKURTZEA“Munduko gauzak irakurtzen ditu-

gu, letrak irakurtzen hasi baino lehena-go” (Paulo Freire)

“Irakurtzea arriskatzea da. Garenaeta duguna babesik gabe uztea” (Geor-ge Steiner)

“Idazten dudalarik, idatzi egitennaiz. Irakurtzen duzularik irakurri egi-ten zara”.

Joseba Sarrionandia, Hitzen ondo-eza (Txalaparta, 1997)

Ondorioz, Joseba Sarrionandiaren-tzat irakurtzea nork bere buruaren eza-gutzan sakontzeko bidea da, ikuspegiezberdin gehiagotarako bideak egi-

galdeidazue

?Iratxe RETOLAZA

EHU-KO IRAKASLEA ETA IKERLARIA

Amaia SERRANOHH ETA LH-KO IRAKASLEA ETA EHU-KO DOKTOREGAIA

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi • 37

nez, eta mugak zabalduz. Jakina, hezi-keta literarioak ez luke loaraztea izanbehar xede, ez eta amets eginarazte hu-tsa ere. Literatura ez da nork bere buruaezagutzeko bide huts, bada ere imaji-nario kolektiboa (Jover 2008) eta kodekultural zenbait ezagutzeko modua(baita haiek auzitan jartzeko tresna ere). Zentzu horretan, aurretik aipatudugun gisan, heziketa literarioak erna-razi egin behar du, nahiz eta azken al-dian, irakurzaletasunaren bidetik, pla-zeraren eta gozamenaren ideien alde-ko jarrera den nagusi, “loaraztetik” eta“amets eginaraztetik” hurbilago dena.

Irakurketa literarioan trebatzekohizkuntza-kode eta genero-kode bere-zitu batzuetan gaitu behar dute ikasle-ek. Hona hemen komunikazio literariohorren giltzarrietariko batzuk:

a) Mundu ikuskerak: balio estetiko etaliterarioak aldakorrak direnez –histori-koki zein kulturalki–, literatura-lanakritikoki jasotzeko –eta literatura-lane-an eraikitako mundu ikuskera identifi-katzeko– ezinbestekoa da testuingurukulturala eta soziopolitikoa kontuanhartzea. Ildo horretan, testu literarioakgizarte-gaien inguruan hausnarketa egiteko bide ere badira.

b) Testuartekotasuna: zenbait testu lite-rariotan eginiko aipuak, erreferentziakedo keinuak ulertzeko, irakurleak (edohartzaileak) testu literarioen arteko zu-biak eraikitzeko tresnak barneratzeabereziki garrantzitsua da.

c) Mundu sinbolikoak: irakurleak (edohartzaileak) testu literarioetan propo-saturiko sinboloez jabe daitezen, litera-tura baliabideak identifikatzeko eta in-terpretatzeko lanabesak garatu behardituzte.

Euskal literaturaren kasuan, gaine-ra, bereziki azpimarratzekoa da irakas-kuntzak literarioki irakurtzeko gaitasu-na landu behar duela. Sarri askotan ai-patu izan den moduan, literatura-tes-tuen irakurketa gehienetan hizkuntzatrebatzeko erabili ohi da, eta ez litera-rioki irakurtzen gaitzeko. Harkaitz Zu-

birik (2013) egin berri duen euskal ira-kurleen erradiografiari erreparatuta, li-teraturazale elebidunek joera gutxiagodute euskaraz literatura irakurtzeko(kopuru hori, aldiz, beste irakurketa-modu batzuetan ez da hain nabarme-na: esaterako, prentsa irakurtzeko ohi-turan). Alegia, eskolak eta gainerakokultur erakundeek ez dute asmatu eus-kal literaturaren transmisio egokia egi-ten. Komeni da, beraz, euskal literaturairakasteko moduez eta bideez hausnar-keta zenbait egitea. Artikulu honetan,komunikazio literarioaren hiru ardatzhoriek lantzeko proposamen batzukeskaintzea da gure asmoa.

1. Mundu ikuskerak eta ibilbide literarioakIbilbide literarioak espazio fisiko-

geografikoarekin lotzen du abstraktua-goa eta imajinarioagoa den espazio lite-rarioa: ingurunea baliatuz literaturalantzea du helburu. Irtenaldi literarioenbitartez ikasleak ohiko komunikazio-egoeratik aldenarazi eta testuingurukomunikatibo berrietara hurbilarazte-ko ahalegina egiten da, eta irakurketa-rako testuinguru berriak sortzen dira(Jover 2008). Herri edo hirietako kale-ak, tabernak, liburutegiak, dendak,euskaltegiak… Edozerk balio dezake,baldin eta literaturarekin zerikusi zuze-na badu. Hala, ikastetxea kokaturik da-goen herri edo hiriak literatura nola ba-liatu duen ikus dezakegu: kaleak izen-datzeko, monumentu batez idazle batomentzeko, obra baten izenburuare-kin denda bati nortasuna emateko etab.Espazio geografikoak esango digu zerzentzutan bizi den literatura gure arte-an, eta hori mundu ikuskerak lantzekojarduera ezin hobea da.

Baina zer egin dezakegu irakasleokhorrekin? Bada, ingurune hori heziketaliterariorako aprobetxatu. Ibilbide lite-rarioak aukera asko eskaintzen dizki-gu: alde batetik, normalean lekuan le-kuko idazleen izenak hartzen dituztekaleek eta, beraz, herrian jaiotako idazleen berri jakiteak espazioarekikolotura estuagoa ahalbidetzen du. Kalea

gure sentitzen laguntzen digu. Hain zu-zen ere, sentimendu hori baliatu deza-kegu idazle horien obretara gerturatze-ko. Gainera, posible izan daiteke testuhorietan herriko edo idazlearen garai-ko ezaugarriren bat topatzea, zeinak la-gun diezagukeen obra hobeto inter-pretatzen. Halako proiektuen adibi -deak aurki ditzakegu Saturnino de laPeña Sestaoko institutuan edotaMungia koan .

Gure herriak ibilbide bat egiteko adina eskaintzen ez badigu, baina, zeregin dezakegu? Mungiako institutuan,esaterako, idazle bati eskainitako kalebakarra zutela ohartu ziren (Lauaxetarieskainia). Horrekin ibilbide bat osatzeaezinezkoa zenez, haren biografiarinahiz testuei loturiko espazioak bilatuzituzten. Esan nahi baita, ibilbideakmarkatzeko hainbat modu daude, etahorietako bat obra literarioan bertan agertzen diren lekuak baliatzea da.Euskal literaturan bada non arakatu:Saizarbitoriaren 100 metrok Donos-tian zehar bidaiatzeko aukera ematendigu, Gabriel Arestik XX. mendeko Bil-botik ibiltzeko gonbita luzatzen du, Xa-bier Montoiak Gasteizko kaleetan bar-na garamatza Gasteizko hondartzak-eko ipuinetan, Jokin Muñozen Atlanti-dara biajia gida aparta izan daitekeNafarroan zehar osteratxo bat egiteko,eta Itxaro Bordaren Amaia Ezpeldoipertsonaia literarioa lagun Lapurdi, Zu-beroa, Nafarroa Behereko hainbat txo-ko ezagutu ditzakegu; batzuk aipatzea-rren. Narrazioez gain, beste genero lite-rarioak ere erabil ditzakegu asmo ber-beraz: esate baterako, Unai Iturriaga etaAlex Sanviren Udaberririk Ankerrenakomikia, zeinak Durango baitu kokale-ku. Modu horretan, literatura erabilga-rri egiteaz gain, geografiara eta historia-ra ere hurbiltzen gara, zehar-lerroaksortuz.

Aipatutako ibilbideak irakasleak gi-da ditzake, baina ibilbide literarioakbeste era batera ere plantea daitezke, izan ere, espazioak birsortzeko aukeraematen digute: leku geografiko horiek

1

Hezkuntza sistemak literaturaren irakaskuntzaren bitartez gozamen hutsa helburu izatea kritikatu du Ur Apalategik (2011).

Donostian, esaterako, antzerkigile zenbaiten izenak dituzte plaza eta kale batzuek: Toribio Altzaga, Marcelino Soroa… Hiri horrek euskal

antzerkigintzan izan zuen eraginaren lekuko.

Ikus “Callejeros literarios” proiektuaren webgunea.

1

2

2

3

3

testuekin, abestiekin edota poema mu-sikatuekin lotzeko eskatu ahal diegu ikasleei, gune bakoitzak zer iradoki-tzen dien adieraz dezaten.

2. Testuartekotasuna eta ibilbide tematikoak

Ibilbide tematikoek beste noranz-ko bat dute, irakurleei liburuen edo ira-kurketen arteko loturak egiten irakas-tea baitute helburu. Liburu batetik abia-tuta ate gehiago irekitzen dituzten bide-ak dira. Alegia, obra bat abiapuntu har-tuta beste lan batzuetara jauzi mota ez-berdinak egiteko balio digute:

a) Idazlearen obren arteko loturak: idazlebaten lan batetik bestera zubiak eraiki-tzea ez da zaila: pertsonaia antzekoak,gertalekuak, istorioen gaiak, parates-tuak… Gainera, izan badira mundu li-terario propioa sortu duten idazleak (Atxagaren “Obaba”, kasu).

b) Gaiaren araberako loturak: literaturtestuak lantzeko bide emankor bat gai-ka eginiko irakurketak dira. Askotarikogaiak izan daitezke. Hona hemen mul-tzorik erabilienak:

-Gertakari historikoak: Gernika-ko bonbardaketa, Sarajevoko setioa…

-Gai filosofiko, antropologiko edo-ta sozialak: maitasuna, heriotza, gor-putza, bikote-harremanak, amatasu-na/aitatasuna, belaunaldiak…

-Gai literarioak edota kulturalak(mitoak edo motibo literarioak): Pe-neloperen mitoa, Holandes herratua-ren mitoa, Don Juanen mitoa…

Gaiaren araberako geltoki horiek,aldi berean, beste irakasgai batzuetara-ko zehar-lerroak eraikitzeko aukera ematen dute (Historia, Filosofia, Ar-tea…).

c) Aipu-katea: obretan azaltzen direnaipu literarioen araberako ibilbide lite-rarioa osa daiteke, eta modu horretan,lan horien arteko harremana interpre-tatzeko jarduerak proposatu.Irakurgai-rik irakurgai saltoka ibiltzeko irizpideairakasleak erabaki dezake. Irakurgaienhautaketa, aldiz, bi modutara egin dai-teke: irakasleak berak irakurketa-ibil-bide hori egiteko obra-multzoa propo-satuz ala ikasleei askatasuna eman eta,emandako irizpidea erabiliz, irakur-gaiak bila ditzatela, nork bere ibilbidea

osatuz. 12-16 urteko ikasleekin lan egi-teko ibilbide gidatuak dira egokienak,eta ibilbide askeak 16-18 urteko ikasle-ekin egin daitezke, ordurako ibilbidegidatu zenbait burutu dituztelarik eta ibilbideak sortzeko irizpide eta auke-rez jabetu direnean.

3. Mundu sinbolikoak eta literatur lantegiak

Literatur lantegiek ikaslearen sor-mena lantzea dute helburu, eta baitabegirada sinbolikoak lantzea ere. Víc-tor Morenok (2008) adierazi bezala, imitazioa eta berridazketa sormenalantzeko jarduera egokiak dira, bi urrats eskatzen dituztelako: lehenik, abiapuntutzat harturiko obraren inter-pretazioa garatu behar du ikasleak; etaondoren, interpretazio hori bere egin eta modu sortzailean transmititu (Mo-reno 2008). Hona hemen sormena lan-tzeko erabil daitezkeen bideetariko ba-tzuk:

a) Testu literarioa irudi bihurtzea:poemabat edo narrazio bat hartuta, ikasleekfotopoema bat edo fotonarrazio bat egin edota komiki egokitzapen bat sordezakete.

b) Testu literarioa bideo bihurtzea: poe-ma bat edo narrazio bat abiapuntu iza-nik, ikasleek bideopoema bat edo bi-deonarrazio bat osa dezakete.

c) Literatura eta collagea: hainbat testuliterario hartu eta collage bat egin deza-kete ikasleek, testu berri bat osatuz.

4. Azken hitzakLiteratura irakasteko planteatu ditu-

gun bide horietan sakondu aurretik,baina, ezinbestekoa da komunikazio-testuingurua kontuan hartzea, alegia, ikasleen profila; eta proiektua ikasleenezagutza-maila horretara egokitzea.Víctor Morenok dioen moduan (2008),egokitze hori egiten errazagoa da orai-nalditik abiatuz (egungo adierazpide li-terario hurbilekoetatik) eta, ondoren,pixkanaka begirada historikoa landuz.Halaber gogorarazten digu RogerChartier-ek (2008) egun ikus-entzu-nezko kultura eta interneteko uniber-tsoa ezagutzen dituen irakurlea izanbehar dugula buruan (Chartier, 2008);

eta baita ahozko kultura ezagutzenduen irakurlea ere. Hasierak horixe izan behar du, adierazpide horietatik idatziranzko zubiak egiteko. Horrega-tik, oso garrantzitsua da testu literario-en hautaketa egiterakoan zertarako erabiliko diren argi izatea (Moreno2008). Beraz, corpusak malgua izan be-har du, ikasleen eta taldearen beharreierantzuteko (Moreno 2008).

Azken batean, ikasleak irakurle au-tonomo bihurtzea izan behar luke hel-buru hezkuntza sistemak (Jover 2008;Moreno 2008), eta horretarako nahikoagaitasun literario eskaini behar lituzke.Horiek gabe zaila baita literaturaz goza-tu ahal izatea, baina, are zailago pentsa-mendu eta irakurketa kritiko autono-morako gaitasunak garatzea. Ikasleeilerro-artean irakurtzen irakatsi beharzaie, begirada sinbolikoak antzemate-ko tresnak emanez eta, horrekin bate-ra, literatur obra jakin baten aurreansentitu dutena adierazteko baliabideakeskainiz, komunikazio literarioak sub-jektu artekotasun horretan baitu funtsa.

BIBLIOGRAFIAApalategi, Ur (2011). “Irakurzaleta-

suna hezkuntza sistemaren helburu?”,Egan 3/4, 99-119.

Chartier, Roger (2008). “Aprender aleer, leer para aprender”, in José Anto-nio Millán (koord.), La lectura en Espa-ña. Informe 2008,23-42.

Hainbat autore, (2010-). “Callejerosliterarios” (proiektua). Online: https://sites.google.com/site/callejeroslitera-rios/ [kontsulta: 2014-01-23]

Jover, Guadalupe (2008). “Se estáhaciendo cada vez más tarde (Por unaliteratura sin fronteras)”, Textos litera-rios y contextos escolares. La escuelaen la literatura y la literatura en la es-cuela, Graó: Bartzelona.

Moreno, Víctor (2008). “Literaturapara ser leída, imitada y transformada”,Textos literarios y contextos escolares.La escuela en la literatura y la litera-tura en la escuela,Graó: Bartzelona.

Zubiri, Harkaitz (2013). “Euskal lite-raturaren irakurleak zenbat eta nolako-ak diren aztergai. Soziolinguistikakodatuetatik eta irakurketa-ohiturei bu-ruzko ikerketetatik abiatuta”, Uztaro87, 2013ko urria-abendua, 51-68.

38 • hik hasi • 185. zenbakia. 2014ko otsaila

argitalpenak

Gure mundua ulertzeko fitxak Ekain Mtz. Lizarduikoa eta

Alizia Stürtze

GAIAK

Mundua konplexua da. Inork au-rreikusi ez dituen aldaketak gertatzendira eta, askotan, nekez ulertzen ditu-gu horien zergatiak. Azalpen argiak,mapak eta hainbat proposamen di-daktiko lagun, mundua ulertzeko ga-koak eta interpretaziorako tresnakeskaintzea du xede liburuak. •

Saba eta landare magikoaYann Degruel

TTARTTALO

Saba eta Abisiniako ahuntzaren is-torioa kontatzen du. Ahuntzak alde egiten zuen goizero herrixkatik, etahorietako batean Sabak atzetik jarrai-tu zion eta mendi punta batera iritsi zi-ren. Ahuntzaren sekretua ezagutuzuen orduan: landare miragarri batzegoen mendi puntan eta hura dasta-tzera joan ohi zen.•

Donostiarrok harriz harriKoma Zerbitzu Kulturalak /

Kometa

DONOSTIAKO UDALA

Lankidetza sustatzeko jolasa da:orain berrehun urte donostiarrek el-kar laguntzeko erabili zuten dinami-ka bera du oinarrian. 1813ko abuz-tuaren 31n Donostia erre zuten tropafrantsesek, eta hiri osoa –egun Abuz-tuaren 31 kalea dena izan ezik–guztizsuntsituta gelditu zen. •

Erlantzen izarraB. Ibarrola / X. Salomo

ELKAR

Kristalur izeneko planeta bateanbazen izarrekin hitz egiten zuen herribat. Haur batek zazpi urte betetzen zi-tuenean izar bat aukeratu eta harekinhitz egiten ikasten zuen. Erlantz urdu-ri zegoen. Gau hartan bere urtebete-tze festa egingo zuten eta izar bat au-keratu behar zuen. Sentipuinak bil-dumako 11. liburua da.•

SmaraPaula Carballeira / Carole Henaff

PAMIELA ETA KALANDRAKA

Ume batek Saharara egindako bi-daia baten historia da. Bidaia horretanamona Ugago ezagutuko du gazte-txoak. Hiria arrotz sarkinetatik babes-teko gaitasuna izan duen azti ahaltsuada Ugago. Bere herriaren istorioak eta Hodeien seme-alaben istorioakkontatuko dizkio gaztetxoari, eleza-har eta kondaira ugari. •

HabiakDejabu panpin laborategia /

Maite Gurrutxaga

TXALAPARTA

Simon zaharraren eta Selmaren ar-teko harremana da komiki-liburu ho-nen ardatza. Abiadura handiko trenabere lurretatik pasatzen dela eta, ba-serria galdu du Simonek. Selma, be-rriz, erizain bosniarra da, Balkaneta-ko gerra atzean utzi ostean Euskal He-rrira iritsia. •

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi • 39

40 • hik hasi • 185. zenbakia. 2014ko otsaila

ikuskizun artistiko bat egin ahal izate-ko, gutxieneko teknikak irakastenhasten zaio. Cocok ez dio zentzurik ikusten gorila bat erosteari, eta Xebasbakarrik utziko du, animalia otzandueta etxekotzeko ahaleginean. Kibu-bu bera ere ez da ongi sentitzen ego-era horretan, aske bizitzeko jaioa iza-ki, kartzela batean bezala sentitzenbaita entsegu-lekuan.

“Antzezlan hau errespetuaren eta

hik hasi-renproposamena

ANTZEZLANA

Gorila baten lezioak

‘Kibubu’ obra estreinatu du Mariede Jongh konpainiak, errespetua-ren eta askatasunaren aldarriaegiten duen antzezlana

Marie de Jongh konpainiaren lau-garren proiektua da ‘Kibubu’, JokinOregik idatzi eta zuzenduriko antzez-lana. Publikoaren eta kritikaren ones-pena jaso zuen aurreko obra hura be-zala –Alabatxo!–, hitzezko elkarriz-ketarik gabeko antzezlana da Kibu-bu, keinuen bidezko dramaturgialantzen baitu. Oraingo honetan, Coco eta Xebas klown artistak eta gorila batdira protagonistak (Tomas Fernan-dez Alonso, Ana Meabe eta Javier Re-nobales aktoreak).

Cocok eta Xebasek zirku bat eginnahi dute. Ilusioa sobera dute bai, bai-na arrakasta ekarriko dien zera horifalta dute oraindik. Bikote artistikoa ikuskizun berria prestatzen ari dela,Xebasek ideia bat izango du: gorilabat ekarriko dute, horrek ekarrikobaitizkie hainbeste desiratzen dituz-ten txaloak.

Hirugarren eskuko gorila zigortubat erosten du Xebasek, Kibubu ize-nekoa, eta entsegu-lekura eraman eta

askatasunaren aldeko aldarria da, ba-tez ere animaliekikoa”, adierazi du Oregik. Hasiera batean ikusleen txa-loak jasotzeko helburuz erositako go-rilak, azkenean, inoiz ahaztuko ez du-ten irakaspena emango die klown ar-tistei. Komedia tonuan, hausnarketa-rako hainbat gai planteatu nahi dituzuzendariak obra honen bidez. “Gainagusia askatasunari eta errespetuariloturikoa da, baina beste hainbat go-

185. zenbakia. 2014ko otsaila • hik hasi • 41

i

goetagai ere zabaltzen ditu; besteakbeste, hezkuntzari buruzko galderakere jarri nahi ditugu mahai gainean:nola hezi nahi dugu pertsona bat, zi-gorra eta indarra erabiliz ala maita-tuz?”. Ikuskizunean zuzenean entzunahal izango den pieza batek, TxoriakTxori-k, hainbat arrasto ematen dituegileen ikuspuntuari dagokionez. Ikuskizun honek galderak plantea-tzen ditu, eta, ondoren, ikusleak etxe-ra edo ikastetxera joan daitezen eta erantzunak bilatzeko gogoeta eta el-karrizketa egin ditzaten gonbidatzenditu zuzendariak.

Hitzik gabeko antzezlana izana-gatik ere, gogoeta eta hunkipena era-giten dituen antzezlana da Kibubu, egilearen esanetan. “Umorea baduenarren, une gordinak ere baditu”, azal-du du Oregik. Horregatik, 6 urtetikgorako pertsonentzat ikusten du aproposa zuzendariak lan hau. “Ezdugu esaten haurrentzako obra batdenik, haurrekin doazen helduentzatere interesgarria eta gustagarria izandadin saiatu baikara”. Eta guztiak ha-rritzeko moduko amaiera prestatudute.

Abenduaren 29an estreinatu zu-ten obra Bilboko Alondegian, eta sa-rrera guztiak agortu ziren. Otsaileaneta martxoan, hainbat emanaldi di-tuzte programatuta antzokietan, bai-na ikastetxeentzat ere ateak irekita di-tuzte.

Sariak eta aitorpena jaso dituenkonpainia

Egunerokotasunak dakartzanzailtasunei aurre egiten laguntzekotresna gisa ulertzen du Marie de Jonghkonpainiak teatroa. Keinu bidezkodramaturgia lantzen dute, eta aurrekohiru lanak sarituak eta aitortuak izandira, bereziki azkena, Alabatxo!. Es-painiako Feten jaialdiko antzezlan onenaren saria jaso ostean, Europakoeta AEBko hainbat antzokitan eskainizuten Laida, Martin eta Tomasen his-toria.

Marie de Jongh antzerki taldeaTel: 657 704 [email protected]

Fitxa artistikoa• Dramaturgia eta zuzendaritza: JokinOregi• Aktoreak: Tomás Fernández Alonso,Ana Meabe, Javier Renobales• Espazioaren sorkuntza: AzegiñeUrigoitita eta TARTEAN Teatroa• Eskenografiaren eraikuntza: ATXTeatroa• Atrezzo: Javi Tirado• Jantziak: Azegiñe Urigoitia.• Argiztapen diseiñua: Milakamoon• Musika: Santiago Ramos• Diseinu grafikoa: Txapo creativos• Argazkiak: Guillermo Casas• Teknikaria:Bea Santolaya (Tarima)

42 • hik hasi • 185. zenbakia. 2014ko otsaila

atzeko atetikSorgin-ehizatik jaiotako eskola

Liburutegiko apaletan hautsa ken-tzen, topatu berri ditut bi koaderno esko-lakoak; 1963-1964 ikasturtekoak dira, ha-mar urtetik hamaikarako bidea egin nuenkurtsokoak.

Tintaz hasieran, boligrafoz gero, tes-tuak urdinez, gorriz izenburuak eta azpi-marratu beharrekoak, badaude aritmeti-ka edo geometriako ariketak, gramatika-koak eta natur zientzietako lezioak, bai-na toki nagusia, kopuruz eta tratamen-duz, Espainiako historiako pasarteek etaerlijio katolikoko gaiek hartzen dute; gai-nera, testuaz gain marrazkiak ere badara-matzate, alpino arkatzekin pintatuak.

Ikasturtea hasi eta berehala hor agerida, urriaren 12an, “Día de la Hispanidad”harro bat, Kolonen karabela eta guzti. Azaroaren 20an: “Día del dolor. Viendolos gobernantes republicanos que la inte-ligencia y patriotismo de José Antonio impedían conseguir sus propósitos, de -cidieron acabar con él”. José Antonio, ja-kina, Primo de Rivera, Falangearen sor-tzailea.

Handik egun gutxira, abenduaren

Elixabete GARMENDIAKAZETARIA

3an, dictado batean, testuinguru hartangorriz markatuta egon behar lukeen esal-dia harrapatu dut: “En Huesca se ha de-clarado la huelga de los trabajadores delhierro”. Huescan 1963an ba ote zen bur-din langile grebalaririk? Bistan da, esal-diaren helburua zen h-ak non jarri era-kustea, eta hortik Huesca eta huelga ki-detze hori.

Ordurako huelga hitza ezagutzen ge-nuen, Beasaingo CAFen 1961ean izanabaitzen huelga; orduan ikasi genuen hitzarrotz horren esanahia, ez eskolan, etxe-ko sukaldean baizik, krisi hitza ezagutugenuen bezala. Izan ere, eskolan, hurbi-lekoa apenas existitzen zen. Gogoandaukadan erreferentzia bakarra hauxeda: behin maistrak esan zigula Erniomendia zela Gipuzkoaren erdi erdia.Gainerakoan, geografian, penintsulakomendikate guztiak ilaran, edo Miño-Duero- Tajo… ibaien zerrenda eta bakoi-tzaren ibilbide osoa, kantatuz ikasten ge-nituen; aipamenik ere ez, ordea, eskola-ren albotik pasatzen zen errekari, Orian isurtzen den Eztandari, edo han barre -nean, zerumugan ekialderantz ageri zenAralar mendikateko Txindokiri.

Ikasturtea bukatzear, ekainaren 25e-an, azaltzen da “Lección ocasional” bat,ezohikoa erabat. Burgosko Lora eskual-dera garamatza –ondo genekien ordura-ko Lorako paramoaren berri- eta konta-tzen du nola Valdeajosen petrolioa topa-tu duten, eta nola albisteak “…ha llenadode alegría no solo a los vecinos de Valde-ajos sino también a todos los españoles”.

Valdeajosen arrastorik ere ez, internetenikusi dut 1964ko aurkikuntza hark izuga-rrizko oihartzun mediatikoa izan zuela,No-Dotik hasita. Hor dago salbuespe-nezko lezio haren zergatia: eskolan ezzen historia partzial eta fosildua bakarrikematen, Fraga Iribarne ministroaren pro-pagandari ere adi zegoen gure maistra.

Zaplazteko bakarra jaso nuen eskolagarai osoan, eta hura izan zen arratsaldeabetetzen zigun laboreetako klasean. Bes-te ikaskide batzuek okerrago pasatu izanzuten, zigorrak solte eta irainik ere ez zenfalta izaten: zote, pelotón de los torpes…cabeza de chorlito zen kalifikatiborikxuabeena. Urtetara, Andrés Sopeñak Elflorido pensil liburua argitaratu zuenean–gero Tanttakakoek antzerkira eramanzutena- hartu genion mendekua, umoreaarma, jasatea suertatu zitzaigun eskolahari.

Orain, Nafarroako agintariek D ere-duaren inguruan muntatu duten sorgin-ehizaren berri entzutean, halako hotzika-ra bat sentitzen dut bizkarrezurrean. Mai-su-maistren gerra osteko garbiketatikjaiotakoa zen gure eskola mota hura;hainbat maisu-maistraren odolaren gai-nean eraikia. Urbasatik pasatzean, aldirokontatzen zigun aitak, 1936an hara ami-larazitako maistra baten oihuak egune-tan entzun omen zirela; hala esaten omenzuten ingurukoek. Aurtengo udaberrian,Aranzadikoek Urbasako leize batean topatu dituzten hamar gorpuen artean,Camino Oskoz izeneko maistra errepu-blikarrarena izan omen daiteke bat.

* "Umorerik ez daukan pertsona ez da hezkuntzarako. Irakaskuntzanari den pertsona batek umore handia eduki behar du. Eta sormena".

Iñaki Murua

www.hikhasi.com

2014 hezitzailea:hezkuntza komunitatea

indartzeko urtea

Hazi Heziharpidetza

20 euro urtean