Goiberri 36.alea

16
Sentitu, pentsatu, ekin Diskoa kaleratuz ospatuko dute Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazo taldea sortu zeneko 25. urteurrena 8-9 Marimotots, Takolo, Pirritx, Oneka Garmendia eta Porrotx, Andoaingo Garate estudioko atarian. IÑAKI GURRUTXAGA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Gabino Murua 3 Iritzia 4-5 Joxe eta Jazinto Urrestarazu 6-7 Patxaranga 10 Elisabete Maria Santos 11 GOI B ERRI 36. zenbakia. 2012ko azaroaren 16a

description

GoiBerri aldizkariaren 36. alea. Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoen 25. urteurrena.

Transcript of Goiberri 36.alea

Page 1: Goiberri 36.alea

Sentitu, pentsatu, ekin Diskoa kaleratuz ospatuko dute Takolo, Pirritx etaPorrotx pailazo taldea sortu zeneko 25. urteurrena 8-9

Marimotots, Takolo, Pirritx, Oneka Garmendia eta Porrotx, Andoaingo Garate estudioko atarian. IÑAKI GURRUTXAGA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Gabino Murua 3 Iritzia 4-5 Joxeeta Jazinto Urrestarazu 6-7Patxaranga 10Elisabete Maria Santos 11

GOIBERRI

36. zenbakia. 2012ko azaroaren 16a

Page 2: Goiberri 36.alea

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 36.alea

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Nire ametsa duela 8-10 urte genuenegoerara lehenbailehen itzultzea da»

Gabino MuruaGabiriako sagar lehiaketako antolatzailea

Asier Zaldua GabiriaIgandean Gabiriako errezil sa-gar azoka eta lehiaketa izangoda. Hamabost bat lagunek par-te hartuko dute. Euren arteanGabino Murua (Gabiria, 1956)izango da.Zaletasun bat.Natura besarkatzeko eta natu-raren osagai ñimiño bat beste-rik ez garela sentiarazteko au-kera ematen didaten guztiak.Oporretarako leku bat.Fanlo (Pirinioetan) eta Isla(Kantabrian).Liburu bat.Gaztelaniaz Mario Vargas Llo-

saren La gerra del fin del mundoeta euskaraz Juan Kruz Igerabi-deren Hauts bihurtu zineten.Musika talde bat.Leonard Cohen han eta XabierLete eta Imanol hemen.Abesti bat.Heriotzaren begiak.Amets bat.Duela 8-10 urte genuen egoe-rara lehenbailehen itzultzea.Janari bat.Itxiturarik gabe ibiltzen direngure oiloen arrautza parea ba-serriko txorizo zati batekin.Edari bat.Kafetxo bat lagunarte onean.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Bost urte nituela, eskolara joanbehar nuen egunaren bezpera.Jaso duzun oparirik bereziena.Lehenengoz irabazitakoak: sa-garrekin Santa Lutzitan eta Or-dizian, Liernin uso-tiroketa etaherrian bola txapelketa.Gorroto duzuna.Itxurakeria.Goierriko txoko bat.Gabiriako Murgil mendixka.Herriko alkate bazina...Langabetu batentzako 1.000euro inguruko beka sortuko nu -ke Gabiriako sagarrondo mo-tak eta kopuruak zentsatzeko.

«Beka bat sortukonuke Gabiriakosagarrondo motaketa kopuruakzentsatzeko»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 647 319 775 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain etaZumarraga

Page 4: Goiberri 36.alea

04 GOIBERRIIRITZIA

Andoni Salamero AlberdiIrakaslea

Isiltasunean

«Isiltasu-naren berriizatekonorberakbere baitanhutseanegoteabainoariketaederragorikez dago,ezerpentsatugabe»

ckart Tolleren‘ I s i l tasunamintzo’ libu-rua dut es-kuetan eta

gozatu ederra hartzen ari naizorrialdeok irakurtzen, hain zu-zen premiazkoak diren hainbatbeharri buruz ari baita idazlea:izanaz, egoaz, naturaz, orainazeta iraganari zein etorkizunaridiogun ezinbesteko morron-tzaz. Garai honetako maisu iz-piritual honek gizakiaren nike-ria hutsean erreparatzen dubere begirada, eta nikeria edoego horrek, zoritxarrez, gugansortarazten duen ezinegonazeta desgogoaz. Antza, zorion-tsu izateko aukerak dituenegungo gizakiak ez omen duzoriontasuna lortu, edo agian,itsuegi dabil, berean, zorion unehorien printza aurkitzen.Askoren ustez, garai hau ez

da izango onena, agian, bainagarai hau bizitzea egokitu zai-gu, eta bizi dugun gizartea geukbesterik ez dugu sortu, asmozeta jakitez, ustez eta kaltez, geusortzaile eta birrintzaile izanez.Batera eta bestera noraezeangabiltzan honetan, sarri, ezdugu sakon-sakonetik izatenasmatu, bizi behar dugun orainhonetan, unean unekoan nahi-ko buruhauste izan dugu, eginez duguna edo gaizki egin du-guna gogoratuz, eta baita eginbeharko duguna pentsatuz.Iraganean egin ez dugunarensufrikarioa geurekin hartuz etaegin beharko dugunaren estu-tasuna bidelagun besarkatuz,gure barruek eta larruek emai-tza onik izan dezakete horrela-ko menturan? Ez alajaina!Ingurura begiratuz, Tollek

dioen bezala, gizakiaren bizitza

desioek eta beldurrek goberna-tzen dute. Batetik, norberakzerbait gehituz oso beteta sen-titzeko desioa. Bestetik, ezergaltzeko beldurra, besteen au-rrean gutxitua sentitzeko izua.Gure benetako izana nola agerdezakegu besteen aurreanbesteekiko kezka eta ardurahorren handia dugunean? Nireustez, ezinezkoa da. Gizarteakondo onartzen du norberarenfisikoa zaintzea, ezinbestekolan bihurtu da askorentzat. Zeresanik ez, alderdi psikologiko-ak, arazoak ugariak izanda ere,psikearekin zerikusia duen edo-zer gauza onartzea asko kosta-tzen zaigun. Eta izaten eraku-tsiko dion hirugarren alderdiak,izpiritualak, gizarte handi batenukazioa jasotzen du.Norberaren mundu ikuskera-

ri azalpena emateko bide askodaude, guztiak zilegiak, norbe-raren bilaketan eta bilakaeranlagungarri badira, norbera etabestea mintzea bilatzen ez ba-dute, jakina. Larrituta, gure ba-rruko urduritasuna baretzen ezduen ezertxoren aurrean aurki-tzen bagara, gizaki orok, ba-rruak hala eskatzen diolako,bide berri bat urratzen hasi be-har luke, bide horretan dituenzalantzetan argitu beharko di-tuen arrastoak topatuz. Gogoaren baitako elkarriz-

keta horretan zeresan handiadu isiltasunak, honek bakeaaurkitzeko aukera aparta ema-ten baitigu, baina berori aditzeabeldurra ematen digunez, eta,askotan, gardenak izan baino,gure mugak ez onartu eta gureniaren goraltza etengabea egi-ten gabiltzalako, arrazoi gehia-go izan nahian, ondokoarekinpipertuz, bestea azpiratuz, baz-

tertuz, ausarkeriaren banderamuturreraino ematea nahiagodugu; ondorioz, gure niak, ni-txoak, puztuz eta puztuz,erraiak ozpinduta, askok kan-posantuko nitxoetan bukatzendu, bakean? Auskalo!Egoera honek lasaitasuna

ematen badio bati baino gehia-gori, aukera polita izan daitekeberori onartzeko eta erabiltze-ko; baina, egunez egun kaltega-rri den ezerezera eramaten gai-tuela antzemanda bestelakonorabiderik hartzea zentzuzko-agoa dela ondorioztatzen dut.Ez ote du nikeriak ekarri hase-rrea, ezikusia, txutxumutxua,bekaitza eta bestelako jokabi-de makurrik? Pentsu ederraematen ari gatzaizkio buruari!Isiltasunaren berri izateko

norberak bere baitan hutseanegotea baino ariketa ederrago-rik ez dago, ezer pentsatu gabe.Presentzia horren bidez norbe-rak bere nia, bera nor den eza-gutuz. Bada isiltasun horrekinbatera lekuko izango duzunbeste ezer: natura. Tollen hitzakoso lagungarri dira esaten arinatzaizuna ulertzeko: «Natu-rak irakas zaitzan behar duzu,zure benetako izanarekin bategiteko. Zu ez zara beharraduen bakarra, berak ere zu be-har zaitu. Natura eta zu ez zau-dete bereiztuta. Guztiok garaBiziaren zati, unibertso guztian.Zuhaitz edo lore batean dago-en edertasuna, geldotasunaeta duintasuna onartzen dakiz-kizunean, zuk lore edo zuhaitzhorri zerbait eransten diozu.Zure onarpenaren, kontzien-tziaren bidez naturak bere bu-rua ezagutzen du. Berak, aldiz,bere edertasuna eta sakratudenaren izatea ezagutzen duzure bidez».Loreari eta zuhaitzari hori es-

kaintzeko gaitasunik izan ba-dezakegu, gure gogoaren isilta-sunetik besteen isiltasunerairakaspen hori ematen ausartugaitezela, emanez zabaldu gukzein besteek ere oreka eta bakeegokia izateko. Jaso ezazu, zi-nez, isilpeko besarkada.

E

Page 5: Goiberri 36.alea

GOIBERRI 05IRITZIA

Triste nagon, Joxepa. Ezin dinat burutik kendu Barakaldokopasadizoa, etxetik kaleratzera zihoazenean leihotik bere buruabota duen Amaia Egañarena. Gorputz osoa dardara batean jar-tzen zaidan zer mundu egiten ari garen edo, hobe esanda, eginadugun ikusita. Aurtengo lehen sei hilabeteetan, egunean bederatzidesjabetze gertatu omen ditun, bataz beste, Hego Euskal Herrian.Leihotik jauzi egitea burutik pasa zaien 1.620 familia!Azken batean, etxebizitza eskubideaz ari gaitun. Aizan, oinarriz-

ko giza eskubide bati buruz teorikoki, ezta? Negua gainean dugunhonetan, negu gorria iragarri diten etxe askotan. Gorria ez ezik bel-tza ez ote zaigun bihurtuko!

Eta? Bien bitartean, guk zer? Agintariak orain hasi ditun «zerbaitegin beharra dago» esanez, eskuak burura eramanez. Hauteskun-de kanpaina pasatu berri dinagu. Nik ez zionat inori gai honetazproposamen zehatzik entzun. Hik? Eta herritarrok –bai hik eta bainik, esaterako–zer egin behar dinagu?

Zenbat galdera, zenbat buruhauste, zenbat pena! Ez zakiattristura bakarrik den sentitzen duguna. Tristura eta inpotentzia.Mundu krudela egin diagu, kontsumoa oinarri. Kontsumoa diaguoinarri eta oinarrizko baloreek, oinarrizko eskubideek huts egitenzigutek. Eguneroko bizimoduaren gurpila zoratuta zarabilkiagubueltaka, eta gu bertan gabiltzak, estu eta larri. Ez dik balio gutxire-kin bizi gaitezkeela esateak, ezinezkoa zaiguk egin dugun gizarteangutxirekin bizitzea. Baina, altxa burua, Iñaxio! ez gaituk-eta guerrudunak. Egia duk krisi garai honetan larritasunik gabe bizi garelaasko eta asko, tartean hi eta ni. Baina ez gaitzatela gu errudun egin,ez gaituk eta.Gu baino zakur handiagoak, banketxeak, laguntzak jasotzen ari

dituk eta, beharra dutenen eskura jarri ordez, egurra ematen zietek.Lepoan soka jarri eta estutu. Horixe egin ziotek Amaiari eta honek,etsita, bueltarik ez duen erabakia hartu dik, erabakia harrarazi zio-tek bankuek.Besteak beste, gaur egun kartzeletan dauden presoak kaleratu

eta benetako lapurrak sartzen hasten garenean hasiko gaituk kri-siari buelta ematen. Bitartean ez.Geure eguneroko bizitzan, krisi garai honetan gauza bakarra

egin zezakeagu: munduaren martxa zoroari galga jarri, kontsumoitsuari alde egin eta gauza txikiei erreparatu, baloreetan hezi, mai-tatu, errespetatu, lagundu, gozatu... handinahikeriari trabak jarriz.Eutsi goiari, Iñaxio! eta saia gaitezen mundualdia gozatzen eta

ondorengoei ondare txukun samarra uzten.

bateta

bat

Asteko irudia

Inazio Usarralde

Joxepa Madariaga

Josu Maroto

Zorionak!25. urteurrena Goierrikogazteekin ospatuko duPirritx, Porrotx etaMarimotots pailazo taldeak!Zorion pila pila patata tortila!Eta urte askotarako!

Besoak gurutzatuta «ai ama»ka segi? Zer egin behar dinagu gu-regandik hurbil, gure herrian edo, are! gure seme edo alaba batekleihotik jauzi egin arte ezer egin gabe segi?Joxepa, triste nagon. Ezin dinat burutik kendu honelatsu esango

zukeen abesti bat: “Kontatu didate gure Lazkaon Gurutze eta Hiri-goien karrikaren kantoian, negu gorrian, Inaxiok, gauero, jendeariotoi eskatzen aterpea bilatzen duela bilutsirik daudenentzat”.

Page 6: Goiberri 36.alea

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Gu ikustera herrikojende asko joaten zen,gehienak bizikletan»

Joxe eta Jazinto UrrestarazuTxirrindulari ohiak

ASIER ZALDUA

Page 7: Goiberri 36.alea

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

Asier Zaldua AtaunJoxe (Ataun, 1934) eta Jazinto(Ataun, 1937) Urrestarazuanaiak txirrindulari bikainak izanziren. Zaharrenak Loroñorentzatlan egin zuen, besteak beste, etahamar aldiz parte hartu zuen Es-painiako itzulian. Gazteena, be-rriz, oso azkarra zen eta makinabat lasterketa irabazi zituen. Bi-zikletautzi ondoren, Joxek kafe-tegia ireki zuen Lazkaon eta Ja-zinto taxi-gidaria izan zen.Noiz izan zenuten lehen hartu-emana bizikletarekin?Joxe Urrestarazu: 14 urterekinBeasaingo Estanda enpresanlan egiten nuen, 12 ordu egune-an. Anaiak, berriz, harrobian.Lanera joateko erosi genuenbizikleta. Aitak ez zuen bizikle-tarik.Jazinto Urrestarazu: Garai har-tan autobusak gasogenoare-kin ibiltzen ziren. Atzean zutenbiltegia. Autobusaren atzetikjoaten ginen, baina biltegiagurpilarekin ikutuz gero, aka-bo! Gurpila lehertu egiten zenberoarekin.Nolatan hasi zineten lasterkete-tan?Joxe.: Herriko lasterketetanparte hartzen hasi ginen eta

ondo moldatzen ginela kontu-ratu ginen: denak irabaztengenituen. Serio hasi ginenean,Alegiko Marotiasengana jo-tzen genuen material bila. Pri-merako bizikletak egiten zi-tuen. Europako ospetsuene-takoa zen. Baionara ere joatenginen.Jazinto: Irunera bizikletan joa-ten ginen eta han hartzen ge-nuen trena. Ondoren, muga bi-zikleta berriaren gainean pa-satzen genuen. Hala, ez zirenkonturatzen erosi berria zelaeta ez genuen muga-zergarikordaindu behar izaten.Garai hartan bizikletak sekulakogarrantzia hartu zuen.Joxe: Bizikleta erosteko aukeraizan aurretik jendea AtaundikCAFera egunero oinez joatenzen. Ondoren jendea txirrinduaerabiltzen hasi zen. Gu ikusteraherriko jende asko joaten zen,

jarri nintzen. Behin, SuitzakoItzulian bikain aritu nintzen.Zuzendariak itzulia bukatzea-ren truke dirua agindu zidaneta, azkenean, etxera itzultze-ko dirurik ez nuela esan beharizan nion diru apur bat jasoahal izateko.Ez zen diru asko irabazten, be-raz.Jazinto: Kas-ek sekulako tal-dea osatu zuen oso diru gutxi-rekin. Fagor taldea sortu zene-an hasi zen Kas txirrindularieiondo ordaintzen.Joxe: Dirua itzulietan irabaztengenuen batez ere, emaitzaonak lortzeagatik.Nolakoak ziren entrenamen-duak garai hartan?Joxe: Gogorrak. Iruñara, Lizarra-

gehienak bizikletan: Bergara-ra, Zumarragara...Herriko idoloak zineten.Jazinto.: Dirurik gabeko idolo-ak, baina dirua ez da dena eta...Zein taldetan aritu zineten?Jazinto: Mobylette-Caobania,Palmera, Olarra, Kas, BrandyMajestad, Ordiziako Boxing,René Marigil... Loroño, Talami-llo, Uriona, Barrutia, Velez etaMorales anaiak gure taldeki-deak izan ziren, besteak beste.Zein da ezagutu duzuen txirrin-dulari onena?Jazinto: Igotzen, Bahamonteseta Julio Jimenez. Joxe: Loroñorekin asko ibili zi-ren. Gizon ona zen, baina bere-koi samarra. Jazinto: Garai hartan herrietanbelodromo kaxkarrak egitenzituzten. Oholek dantza egitenzuten, eta Loroñok nirekin ari-tu nahi izaten zuen. Pistako bi-zikletek ez dute balaztarik etaaldagailurik, baina Loroñokbalaztadun eta aldagailudunbizikletarekin aritzea eskatuzuen, bestela ez zuela partehartuko. Denok arriskutan jarrigintuen. Zein zen zuen jarduna talde ba-rruan?Joxe: Nire zeregina taldeburua-rentzat lan egitea zen. Arnas lu-zekoa nintzen. Anaia, berriz, osoazkarra zen. Lasterketa askoirabazi zituen. Ni besteei lagun-tzen ibiltzen nintzen beti, Espai-niako Itzulian-eta. Jazinto: Nik Andaluziako itzu-lian zortzi etapa irabazi nituen!Getxon, Bilbon, CatalunyakoVoltan... ere irabazi nuen. Bai-na 25 urterekin giltzurruneanarazoa izan nuen eta txirrindu-laritza utzi behar izan nuen.Joxe: Nik ere irabazi nituen las-terketa batzuk: Villabonan,Elizondon, Zumarragan bi-tan... Hamar aldiz parte hartunuen Espainiako Itzulian. Tou-rrera herrialdeka joaten gineneta, hautatuen artean egotennintzen arren, entxufaturenbat eramaten zuten beti nireordez. Kas taldearekin ere joa-tekoa izan nintzen, baina gaixo

ra, Urbasara, Gasteizera... joa-ten ginen. Dopinik ez genuenezagutu.Jazinto: Noizean behin Simpa-tinaren bat hartzen genuen.Ikasleek hartzen zuten hori, lo-rik ez hartzeko.Lasterketa mundua utzi ondo-ren, bizikletan ibiltzen jarraitual zenuten?Joxe: Ordutik gutxi ibili gara bi-zikletan. Ehizan ibili naiz asko.Jazinto: Nik egunero hamarbat kilometro egiten ditut, bai-na oinez. Bizikletarekin errepi-dean ibiltzea oso arriskutsuada egun.Lasterketak ikustera joaten alzarete? Egungo zein txirrindu-lari atsegin dituzue?Jazinto: Igor Anton hobeto ibi-liko zela uste nuen. Perurenaeta Lasa sekulakoak izan ziren.Joxe: Niri Indurain gustatu zaitgehien, baina hori esatea ere...Zer diozue dopinaz?Jazinto.: Txirrindularitzan se-kulako nahastea dago. Beldu-rra ematen du gai horri buruzhitz egiteak. Egunero gauzaberri bat ateratzen da. Txirrin-dulari arruntek ez dute ezerhartzeko aukerarik eta onekbai. Hala, aldea handiagoa

egiten da. Ullrich-ek Arms-trong-ek hartzen zuelako hasizela esan du orain.Eta egungo bizikletez?Jazinto: Egungo bizikletak osoonak dira, baina guk Kas talde-an erabiltzen genituenak erebikainak ziren. Massi marka-koak erabiltzen genituen. Ita-liara joaten ginen bizikletabila. Behin, poliziak gelditugintuen hiri barruan argi luzee-kin gindoazelako. Bisera parebat eman genizkien eta joatenutzi ziguten.Joxe: Makina bat pasadizo di-tugu, baita tristeak ere. Cata-lunyako Voltan, lan ona eginezgero, diru asko emango zigute-la agindu ziguten Kas taldeko-ek. Carmany taldekideak ira-bazi zuen eta, garaipena ospa-tzen ari ginenean, bere anaiakbere buruaz beste egin zuelaesateko deitu zioten.

«Bizikleta erostekoaukera izanaurretik, jendeaAtaundik CAFeraoinez joaten zen»

«Herriko idoloakginen: dirurikgabeko idoloak,baina dirua ez dadena eta...»

«Belodromo bateanLoroñok galgadunbizikleta erabilizuen eta arriskutanjarri gintuen»

«Fagor taldea sortuzenean hasi zenKas beretxirrindulariei ondoordaintzen»

Page 8: Goiberri 36.alea

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

‘Sentitu, pentsatu, ekin’. Horixe da orain 25 urte sortu zen pailazo taldeezagunak urteurrena ospatzeko egin duen diskoaren izena. Urte horietanguztietan grabatutako diskoetan goierritar asko izan dituzte lagun pailazoek.

Iñaki Gurrutxaga AndoainPare bat hiru urtean Olentzero-ren jaialdia antolatu ondorensortu zen Lasarten Takolo, Pi-rrutx eta Porrotx pailazo taldea,1987an. Orduan egin zuten le-hen saioa izen horrekin. AgustinMujika Takolo irakasle lanetanari zen A ereduan Lasarten, etagainontzekoak ere haurren etaeuskararen bueltan ari ziren la-nean. «Herriz herri ibili ginenbost urtean, baina ez geneukaneuskarri musikalik, clown-a zendena», gogoratu du Takolok.Bost urteko ibili horretan,

1992. urtea mugarria izan zen.

Hau umorea! izeneko lehen dis-koa grabatzearekin bat, MujikaZaldibiara joan zen bizitzera.Bertakotu da harrezkero, baitahaziak erein ere. «Lasartear-goierritarrak izatera pasa ginenorduan. Entseguak bertan egi-ten hasi ginen, gure almazenahan genuen, lokala ere bai, etabertako jendearekin harrema-nak izaten hasi ginen», adierazidu Joxe Mari Agirretxe Porrotxpailazoak. Lehen diskoa atera bai, baina

aurrera begira azpiegitura mu-sikala behar zutela ikusten zu-ten. «Orduan ezagutu genuen

Oneka Garmendia, OrdiziakoMusika Eskolako irakaslea.Haurrekin aritzen zen lanean,eta gurekin elkarlanean aritunahi zuen proposatu genion.Gustura hasi zen», esan du Ta-kolok. Garmendiari iruditu zi-tzaion «sekulako aukera» zelamusika ikasten ari ziren hau-rrentzat urteko aste batzuetandisko baten grabazioan partehartzea. «Eta ez grabazioanbakarrik, eszenategira igotzekoaukera ere bazuten haurrek.Jende askorentzat ametsa zenpailazoekin parte hartzea. Tal-deak eta txandak egiten geni-

tuen orduan ume guztiek lekuaizan zezaten». Zaldibiako kultur etxeko

dantza gela eta antzokia zirengarai haietan pailazoen entse-gu lekuak. Beti martxan diskoaetorri zen 1993an, eta Ongi bizi1994an. Aldaketa bat izan zengero. Pirrutxek taldea utzi zuen,eta Pirritx pertsonaia sortu zen.Ainhoa Beristain zaldibiarra ja-rri zen haren azalean. Hiru urte-an, hiru diskotan parte hartuzuen: Kili-Kili (1995), TatankaYotanka(1996) eta Makarroiak(1997). Pailazo taldea handi-tzen ari zen, eta dezente izan zi-

Denok elkarrekin

Page 9: Goiberri 36.alea

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

ren urte haietan modu bateraedo bestera taldearekin kola-boratu zuten goierritarrak.

Hogei urteko elkarlanaHanditzen bai, baina herrikoi-tasuna galdu gabe. «Pixkana-ka joan ziren pailazoak taldemodura hazten. Takoloren gi-tarrarekin hasi ziren, gero sor-mena lantzen… Dekoratuak etatrajeak ere gerorrek egiten geni-tuen, inguruko beste jende ba-ten laguntzarekin», azaldu duGarmendiak. 1998an, Base-rrian diskoa argitaratu zutenpailazoek, aurrez beste pertso-naia batzuk antzezten zituenAiora Zulaika –gaur egungo Pi-rritx–hirukoan zela.Takolok ondo gogoan ditu

urte haiek. «Dena presaka egi-ten genuen, Oneka haserretuegiten zen... Elkarren grabatugenituen hasierako disko haiek,Amasako IZ diskoetxean ere

bai behin, eta baita BeasaingoC-4 diskoetxean ere bitan».Garmendiak azaldu du «lehenegun osoa pasatzen zutela es-tudioan umeekin, eta «neka-neka» eginda bukatzen zutela.«Lehen hiru aste lehenago pa-satzen zidaten diskoa, etaumeek 15 kanta ikasi behar iza-ten zituzten. Teknikari batzukoso zorrotzak ziren gainera.Hala ere, denak prest zeudenhurrengo urtean itzultzeko».Gerora Plista-Plasta (1999),

Parrandan (2000), Aupa Kin-txo (2001), Katxiporreta(2002, 15. urteurrena) eta Pox-polin marisorgin (2003) disko-ak etorri ziren. Huraxe izan zenTakoloren azkena, taldea utzibaitzuen disko horren bueltakoikuskizunaren jira egin ondoren.Hala ere, elkarlana ez zen eten,eta Goierriko umeek –Ordizia,Zaldibia, Idiazabal eta Legorre-

genien urte hauetan guztietangurekin ibili diren goierritarrei,eta baita Takolori ere», nabar-mendu du Porrotxek.Disko berezia izango da, EOS

Euskadiko Orkestra Sinfoniko-arekin eta Donostiako Orfeoia-rekin grabatu baitute. Teknikarilanetan, gainera, beste goierri-tar bat aritu da: Kaki Arkarazolazkaotarra. Goierritarren txan-da urriaren lehenean izan zen.Akelarrean eta Kintxo Barrileteabestien koroak egin zituzten.Tartean gaztetxoak zeuden,baina baita hasiera haietakodiskoetan parte hartu zutene-tako batzuk ere. «Ni emoziona-tu egin nintzen. Kuriosoa izan-go da diskoa, pelikula batekoaematen du», esan du Takolok.Garmendiak ondokoa gehitudu: «Gure parte hartzea sinbo-likoa izan da disko honetan». Afizioa zena ofizio izatera

pasa dela argi du Porrotxek,baina nabarmendu du taldeak«sekula» ez duela ahaztu zeinden haren sorburua: «Herrigin-tzatik jaio ginen, eta herrigin-tzan ikusten dugu gure buruagaur egun ere. Guretzako lane-rako iturri agortezina izan daherrigintzan txertatuta ego-tea». Eta hor ikusten du OnekaGarmendiak pailazo taldearenarrakastaren gakoa, hor etalana «erro-errotik» egitean.«Taldean lanean ari den etataldearekin kolaboratzen duenjende gehiena benetan ari da».

Diskoetan bakarrik ezBaina pailazo taldearen etagoierritarren arteko elkarlanaez da diskoetara mugatzen. Ur-teroko Ordiziako saioa; Nazio-en Mundua ekimenarekin,Goierriko Eskola Txikiekin etaOrdiziako Gaztetxearekin egin-dako kolaborazioak; Zeraingoaterpetxea… Eta azkena Irizarkooperatibarekin egin dute, Or-maiztegin margotu baitiete fur-goneta pailazoei. «Goierri osobizirik ikusten dugu. Ikusten daauzolana txertatuta dagoela»,dio Porrotxek. Sentitu. Pentsa-tu. Ekin. Denok elkarrekin.

Urriaren 1ean Andoaingo Garateestudiora joandako goierritartaldea, Takolo, Pirritx, Porrotxeta Marimototsekin. I.G.

«Emozionatu eginnintzen grabazioaentzutean. Filmbatekoa ematen du,kuriosoa da»Agustin MujikaTakolo

«Ume askorentzatametsa zenpailazoekin partehartzea. Txandakegiten genituen»Oneka GarmendiaMusika irakaslea

«Guretzakolanerako iturriagortezina izan daherrigintzantxertatuta egotea»Joxe Mari AgirretxePorrotx

takoak batez ere– diskoetaneta ikuskizunetan parte har-tzen jarraitu zuten. Pirritx etaPorrotx izenpean, Patata, pata-ta(2004), Maite zaitut(2005),Mari motots (2006) eta Eske-rrik asko(2007) diskoak graba-tu zituzten gero.

Gonbidapen bereziaEta Pirritx, Porrotx eta Mari mo-tots izenarekin sortu dituztegainontzeko diskoak. Piratak(2008) –Goierriko eskola txi-kietako ikasleek parte hartu zu-ten–, Irrien lagunak (2009),Ongi etorri, Pupu eta Lore(2010) eta Zazpikoloroa(2011). Hogei guztira. Eta 21.diskoa labetik ateratzear da,Sentitu, pentsatu, ekin izene-koa, pailazo taldearen 25. ur-teurrena gogora ekarriko due-na. «Gonbidapen berezia egin

egazpiko eskolaume-ak izango dira Pi-

rritx, Porrotx eta Marimoto-tsen saio berria ikusten lehe-netakoak –Andoainen eginzuten estreinakoa atzo–. Biemanaldi egingo dituzte an-tzokian, bat goizean eta bes-tea arratsaldean, baina ezdira irekiak. Bihar, berriz,25. urteurreneko diskoa aur-keztuko dute Lasarteko VillaMirentxu eraikinean.

Iparraldeko Ikastolen alde-ko Ordiziako jaialdia aben-duaren 30ean izango da. Bisaio egingo dituzte Majorin,16:00etan eta 18:30ean.Ikuskizun berrian Amona Jo-sefinak 100 urte beteko ditu,eta ospakizun horren bueltangaratuko da istorioa.

Legazpin bi saiogaur; Ordizianbeste bi saioabenduan

L

Page 10: Goiberri 36.alea

10 GOIBERRIGAZTEAK

Festa giroa ziurtatzeko,Legazpiko PatxarangaAne Arrieta LegazpiOrduko Elektrotuna elektro-txarangaren ideia gustatuta,hamairu laguneko elektrotxa-ranga sortu zuten Legazpin2009ko urte hasieran: Patxa-ranga 13. Esapinian izen berekobeste talde bat zegoelakoerantsi zioten 13 zenbakia ize-nari, bestearengandik desber-dintzeko. Orduz geroztik asko aldatu

da taldea; batzuk utzi egindute, jende berria sartu da...baina, hasieran bezain ongi pa-satzen jarraitzen dute taldeki-deek. 16tik 35 urte bitarteko ha-malau kidek osatzen duteoraingo taldea; denak legaz-piarrak dira.Euskal taldeen abestiak jo-

tzen dituzte batez ere: La Polla,EH Sukarra, Barricada, SorotanBele, Hertzainak, Parabelum...Eta Iron Maiden bezalako he-avy abestiren bat edo beste erejotzen dute tarteka. Jotzen dituzten abestiak

ezagunak izateak adin guztie-tako jendea inguratzen lagun-tzen die eta «lau kalimotxohartutakoan oraindik ere erra-zago!». Eurekin jendeak abestueta zenbaitetan saltoka dan-tzatu ere egiten du.Euskal Herri osoan zehar jo

izan dute, baina, Bizkaian, Gi-puzkoan eta Nafarroan ibili diragehien. Urtean zehar emanaldiugari egiten dituzte, baina,“hainbeste laguneko taldeaizanda, nahiko zaila izaten da

den-denok joateko aukera iza-tea, eta horregatik, zenbaite-tan, ezetza» ere eman beharizan dute.

Poteoan jotzea gustukoGurdi handi bat eramaten duteondoan, bozgorailuak eta era-mateko. Hala ere, eta lekuz mu-gitu arren, «geldik daudeneanjotzea nahiago» dute. Manifes-tazioren batean edo oinez erejotzea tokatu izan zaie, baina,«gusturen poteo garaian» jo-tzen dutela esan dute .Udako geldialdiaren ondo-

ren, indartsu hasi dira berriro.Gernikan eta Legorretan egindituzte azken emanaldiak. Tal-dekideen esanetan «osoondo» pasatzen dute beti, bai-

Patxaranga elektrotxarangako hamalau kideak, bakoitza bere instrumentuarekin. PATXARANGA

na, pare bat aukeratzekotanGernikan eta Lesakako SanFermin jaietan gozatu dutegehien. «Gernikan aitona batetorri zitzaigun ikusmiraz eazertan genbiltzan galdetuz.Gazte punki batzuk gure ingu-ruan kantatzen eta saltoka ibiliziren beste behin. Askotan jen-de helduak ere abestiak abes-ten ditu gurekin batera... Dene-tariko jendea inguratzen dugu»dioe taldekideek.Patxaranga taldearekin ha-

rremanetan jartzeko bide askodaude: Tuenti eta Facebooksare sozialetan, [email protected] helbideraidatzita edo euren blogean sar-tuta (patxarangaelektrotxa-ranga.blogspot.com).

Page 11: Goiberri 36.alea

GOIBERRI 11MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN

Babeslea

Miriam Luki UrretxuZortzi urte dira Elisabete MariaSantos (Porto, Portugal, 1980)Urretxura iritsi zela. Bere biko-tea etorri zen lehenengo, eta in-gurua zein bizi baldintzak gus-tatuta, emazteari eta alabariEuskal Herrira bidaia egitekogonbitea egin zien. Beren biga-rren alaba Urretxun jaioa da.

Santosek harategia daukaUrretxun, eta egunetik eguneragero eta bezero gehiago ditu.Urretxura iritsi zineko egunagogoratzen al duzu?Gauez iritsi nintzen, 5 urtekoalabarekin. Gogoan dut hurren-go goizean leihoa ireki nuene-an, paisaiak txundituta utzi nin-duela, ametsetan nengoelauste nuen.Hainbeste gustatu al zitzaizun?

dago nahaskiak jateko ohitura-rik. Gu, hemen hasi gara onddonahaskiak egiten. Portugaletik Urretxura zer eka-rriko zenuke?Hondartza. Kostaldean hazieta bizi izan gara, eta gusturahurbilduko nuke Urretxura Zu-maiako kostaldea. Iluntzean,lana amaitzean, egunero pase-oa ematen nuen hondartzakopasealekutik. Hori da, senitar-tekoekin eta lagunekin batera,faltan gehien sumatzen duda-na. Tira, bakailaoa ere gustura

ekarriko nuke. Bestela, ohitugara hemengo bizitzara. Jen-dea oso zintzoa da, eta ezin ho-beto hartu gaituzte. Egun, oro har, nola ikustenduzu Portugal?Krisia dela eta, hango eta he-mengo egoera nahiko antze-

koa da. Gure senitartekoak la-nean ari dira, baina lehen ez be-zala, asko begiratu behar dutehaiek ere dirua gastatzerakoan.Nik neuk lana nuen han, baitanire senarrak ere. Zer dela eta etorri zineten?Bikotekidearentzat lan baldin-tzak hobeak ziren hemen. Ni, iri-tsi nintzenean, bi urtez gaztele-ra ikasten aritu nintzen Geroetxeetan garbiketak egiten hasinintzen, eta jarraian harategibatean jardun nuen hiru urtez.Azkenean, nire negozio pro-pioa, harategia, zabaldu nuen.Oso gustura nago.

Elisabete Maria SantosUrretxun bizi den portugaldarra

«Lehenengo goizean leihoa ireki etapaisaiak txundituta utzi ninduen»

Eli izena jarri dio harategiari Santosek; Urretxuko Labeaga eta Ipeñarrieta kaleetako auzokideak azkar erakarri ditu eta lepo egoten da. M. LUKI

Ikaragarri. Portugaleko laguneietortzeko esaten diet, hemendagoena ikustekoa dela. Men-diak eta landaredia ederrakbaino ederragoak dira. Ni bizinaizen lurraldean eukaliptoada nagusi baina, landaredia ezda hemen bezain oparoa. Euskal Herriko paisaiak eta na-tura eramango al zenituzkePortugalera?Bai, dudarik gabe. Eta elurra;gure hango lurraldean ez duelurrik egiten. Beste zerbait eramango al ze-nuke?Hainbat janari. Gure etxeanPortugaleko janariak egiten di-tugu, batik bat. Aitzitik, hasigara hemengo zenbait plateregiten; esate baterako, arrozakubatar erara edo nahaskiaktortillen ordez. Portugalen ez

Page 12: Goiberri 36.alea

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Miriam Luki ZumarragaZumarraga eta Zumaia lotukozituen Urola trenbide elektriko-aren inaugurazio eguneko iru-

dia da argazkikoa, 1926. urte-koa. Lehenengo proiektua 60urte lehenago egina zuen PabloAlzolak, baina inor ez zenproiektuarekin ausartu.

Bailarako udalek lan horienaldeko apustua egin eta gero,1921. urtean lanen enkantea

egin eta lanak 1925. urtearenamaieran bukatu zituzten.Trenbidea egiteko Jose Bautis-ta Arzubiak 16 zubi eta 18 tunel

eraiki zituen. Trenbidearen kos-tua 24 milioi pezetakoa izanzen. Inbertsio handienak lurberdinketetan, tuneletan etamaterialetan egin zituzten.Gastuen agirian desjabetuen-tzat ere badago tokia; haien ar-tean 1,2 milioi banatu zituzten.

Zumarragako Urola trenbidearen geltokia, inauguratu zuten egunean, 1926. urtean. INDALECIO OJANGUREN-GUREGIPUZKOA

Itsasorainozihoan trenelektrikoa

Page 13: Goiberri 36.alea

GOIBERRI 13ASTEBURURA BEGIRA

Errezil sagarlehiaketa etaazoka GabirianBi urteko etenaren ondoren, igandean, hilak 18, egingo dute Gabi-rian XI. Errezil sagar lehiaketa eta azoka. Goizeko 10:00etan irekikodute sagar erakusketa. Dagoeneko 16 partehartzailek emana duteizena sagar lehiaketan parte hartzeko. Sagar goxoaren lehiaketa

ere izaten da. Aurten zazpigarrena jokatu da, eta 14 partehartzailekparte hartuko dute. 10:30ean hasita, sagar goxoa nola egiten denazaltzeko azalpenak emango dituzte Klara Arzelusek eta NekaneAgirrek. Lehiaketez gain, errezil sagarra erosteko aukera ere izangoda. Aurten berrikuntza bat ere izango dute Gabirian, goizeko11:30etan hasita: txertatze eta kimatze ikastaroa hain zuzen ere.Eguerdiko 13:30 sari banaketa egingo dute. Etzi, hilak 18, 10:00etan hasita, Gabiriako plazan.

Mendi asteaOrmaizteginMendi astearen barruan, gaur,hilak 16, 19:30ean, Alberto Ze-rainen Mazeno Nanga Parbatikusentzunezkoa ikusteko au-kera izango da kultur etxean.Jarraian, X. Argazki lehiaketa-ren sari banaketa egingo dute.Igandean, mendi ibilaldia etagaztaina jana egingo dituzte.Gaur, hilak 16, 19:30ean, Ormaiztegiko kultur etxean.

Herrira eguna ospatukodute bihar UrretxunGoierri Garaiko Herrira taldeak, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Legazpi,Urretxu eta Zumarragako presoen aldeko aldarrikapen festa anto-latu du biharko. Goizeko 10:00etan hasita, marmitako lehiaketa,futbito txapelketa (11:30), bazkaria (14:00), haurren txokoa(16:00), mus txapelketa (17:00), herri kirolak (18:00), kalejira etaekitaldia (20:00) egingo dituzte, Urretxuko Gernikako Arbola pla-zan. Eguraldi txarra eginez gero, Ederrena pilotalekuan egingo di-tuzte ekitaldiak.Bihar, hilak 17, 10:00etatik aurrera, Urretxun.

AIM

ARMAIZ

ALE

XARE

IZAGA

ARR

ASTAKA

Page 14: Goiberri 36.alea

Goierriko ermitak (I)

Legazpi haraneko baselizarik zaharrena San Migel ermita da.Ermitaren zorua oso berezia du: mosaiko itxuran antolatutakoadreiluz eta errekako harri biribilez egindako lau irudi geometrikodesberdinez osaturik dago. GOIBERRI

Urretxuko Santa Barbara ermita XV. mendekoa da; 1983. urteanberritu zuten. Egurrez eta zementuz eginda dago. Laukizuzenitxurakoa da eta teilatuan kanpai handia eta gurutzea ditu. GOIBERRI

San Adriango ermita Erdi Aroan eraiki zuten lehen aldiz, baina gauregungoa 1893koa da. GOIBERRI

Idiazabalgo eliza zen Gurutzeko ermita. Egurrezko urre kolorekoa duerretaula eta bertan dago Gurutzeko Ama Birjina, XIII.mendebukaerakoa. GOIBERRI

Goierriko ermiten argazkiak bidali, [email protected] helbidera.Bidalitako argazkien artean kamiseta zozkatuko dugu.

14 GOIBERRIGOIERRI IRUDITAN

Page 15: Goiberri 36.alea

GOIBERRI 15ERREZETA

Santa Barbara aterpetxea Udazkeneko entsalada

ASIER ZALDUA

ehenengo etabehin, eska-rola eta letxu-ga garbitu,eta juliana

eran moztuko ditugu. Azena-rioa ere birrindu eta, eta barazkinahasketa, aurretik labean for-

ma emandako brick orrian sar-tuko dugu. Ondoren, ahuntz gazta plan-

txan egin eta brick-aren gaine-an jarriko dugu, beste osagaiguztiekin batera. Azkenik, jo-gurt saltsa eta oliba beltz ozpinolio pixka bat gehituko diogu.

LOsagaiak:

- Eskarola.- Letxuga.

- Azenarioa.- Intxaurrak.- Ahuntz gazta.- Granada.- ‘Brick’ orria.- Oliba beltza ozpin-olioa.- Jogurt saltsa.

Manex BuronUrretxuko SantaBarbara aterpetxea

Page 16: Goiberri 36.alea