GoiBerri 32. alea

15
Auzi mediku beasaindarra, laborategian, giza hezurrak aztertzen. ALEX AREIZAGA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Asier Zinkunegi 3 Iritzia 4-5 Babarrunak, sorotik platerera 8-9 Ainhoa Miguel 10 Eneritz Fernandez 11 Mutiloa (1946) 12 Udazkena Goierrin 13 Asteburuko proposamenak 14 GOI B ERRI 32. zenbakia. 2012ko urriaren 19a Francisco Etxeberria Auzi medikua «Mehatxu zuzenak jaso ditut, baina ez diet sekula kasurik egin» 6-7

description

GoiBerri aldizkariaren 32. alea. Pako Etxeberria forentseari elkarrizketa

Transcript of GoiBerri 32. alea

Page 1: GoiBerri 32. alea

Auzi mediku beasaindarra, laborategian,giza hezurrak aztertzen. ALEX AREIZAGA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Asier Zinkunegi 3 Iritzia 4-5Babarrunak, sorotik platerera8-9 Ainhoa Miguel 10 EneritzFernandez 11 Mutiloa (1946) 12Udazkena Goierrin 13Asteburuko proposamenak 14

GOIBERRI

32. zenbakia. 2012ko urriaren 19a

Francisco EtxeberriaAuzi medikua

«Mehatxu zuzenak jasoditut, baina ez dietsekula kasurik egin» 6-7

Page 2: GoiBerri 32. alea

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 32. alea

GOIBERRI 03ZInTILLOA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 647 319 775 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain etaZumarraga

«Nire alaba dabizitzak emandidan oparirikonena»

AsierZinkunegiAktorea eta antzerki zuzendaria

Asier Zaldua LegorretaAsier Zinkunegik (Legorreta,1971) umetatik atsegin du an-tzerkia. 2000. urtean Dar-Dartaldea sortu zuen, Iker anaiare-kin. Eta zer? II eta Etzi antzezla-nak dituzte eskuartean. Biekikasleei zuzendutako Utopiaegitasmoa osatzen dute. Hel-burua mundu hobea lortzea da.Zaletasun bat.Mendira joatea atsegin dut,baina orain ezin dut: tibia etaperonea hautsi nituen.Oporretarako leku bat.Cadiz, herrialde osoa. Izugarrigustatzen zait. Gainera, Anda-luzian ikasi nuen eta bertakoenizaera atsegin dut.Liburu bat.Pessoaren antologia poetikoa.

Musika talde bat.Asko. Rock-and-rolla atsegindut batez ere. Pello Ramirezasko gustatzen zait.Abesti bat.Ez dut abesti kuttunik. Bizitza-ko une bakoitzean bat izan dut.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Aitaren heriotza eguna.Amets bat.Mundu hobea lortzea, arlo guz-tietan gizakien arteko berdinta-suna bermatuko duena.Janari bat.Denetik jaten dut.Edari bat.Ardoa eta garagardoa: ahalbada, nahastu gabe.Jaso duzun oparirik bereziena.Nire alaba da bizitzak eman di-dan oparirik onena.Gorroto duzuna.Injustizia eta inbidia.Goierriko txoko bat.Legorretako ur biltegi zaharra.Bertatik herri guztia ikusten da.Herriko alkate bazina....Ez naute horretan harrapatu-ko...

«Ardoa etagaragardoa atsegin ditut: ahal bada, nahastu gabe»ASIER ZALDUA

Page 4: GoiBerri 32. alea

04 GOIBERRIIRITZIA

Iñigo Igartza Bankuko langilea

Bizitzaren erreka

«Jaiotzengareneanur lerro batbesterik ezgara etaedanezhaztengara,indarra etagogoabiltzen,ikasten»

itatxooo, zerari zara ma-rrazki arrarohoriek egi-ten?

- Jajajaja, ez dira marrazkiakMarina maitea, eskemak dira.- Ta zertarako balio dute?- Tira, buruan ideiaren bat du-zunean, hori lantzen, barnera-tzen, aztertzen edo ulertzenerrazteko bidea da. Norberakbere erara lantzen ditu eta.- Eta eta eta... zertan dabil zureburua oraingoan? Ipuinen batasmatu asmoz?- Holako zerbaitetan bai. Ideiabat daukat lagun batzuekin el-karrizketa bat izan ostean, etaulergarri azaldu nahiko nuke.- Saiatu nirekin aitatxo, gogokoditut zure ipuinak.- Arthur Frinlaifen anai-arrebenhistoria da hauxe. Hiru anai-arreba hauek, ezberdinak zirenoso eta bakoitzak bere bideaaukeratu zuen gurasoen etxetikirtetzean. Libertatearen bila.

Mendien bakardadean bar-neratu zen Arthur. Zuhaitz hos-toen doinuaz gozatu zuen, na-turaren olerkietan parte hartueta maitasuna eskaini zion lu-rrari, malkoak haizeari eta laz-tanak goizeko ihintzari. Bereburua bere gorputzetik kanponabaritu zuen une askotan, in-guruarekin bat egin izan balubezala. Libre sentitzen zen as-kotan.- Uauuuu! Zeinen ederra aita-txo, Arthur izan nahi dut…- Eiiiiii, Eva txikiaren berririk ezduzu oraindik! Evatxoren oineklurralde pobreak zapaldu zituz-ten. Behar zutenei laguntzenhasi zen, gaixei zein behartsuei,eta taldeak antolatzen ikasizuen. Bere bidean pertsonenkonfiantza jaso zuen eta altxorberdinarekin aberastu zuenbere inguruko gizartea. Pixka-

naka, talde horiek, lur lehorrazena, lorategi bihurtu zuten, etairribarrerik entzuten ez zuen es-kualdeak, umeak jolas alaietanbesarkatu zituen. Instituzioak,entitate pribatuak, laguntzazuzen eta zeharkakoak, denekonartu zuten Eva eta harenlana. Libertatearen sentimen-dua nabaritu zuen isiltasunekoune askotan, besarkada etamalko alaietan.- Joeeee! Evatxo ere izan nahi-ko nuke aitaaaa.- Jajajajaja baina Andresen be-rri ez duzu eta? - Bai, baina, hobea izan al daite-ke?- Hobea? Ummm. Andresekikasketak amaitu eta lana aur-kitu zuen. Familia ere osatuzuen eta haiek bihurtu ziren iadenaren helburu eta….- Ta zein da bere meritua?- Oreka Marina, oreka eta mai-tasuna. Bere bizitza eskaini zienumeei eta emazteari, pazien-tzia landu zuen eta eman hitzakzentzu berezia hartu zuen, inte-resgarriak zituen arloak landuzeta musikaz gozatu zuen, lagu-nez, goizaren freskuraz, itsaso-aren besarkadaz eta... liberta-tearen laztanaz ere gozatuzuen noiz edo noiz, bere bizitza-ren oihala marrazten zuen, be-rak aukeraturiko kolorez etaformaz.- Baina... zein bizitza normala!Nahiz eta... aaaaaa! Oreka horiez da erreza ezta? Eskaini etagozatu, eman eta jaso, ikasi etaparte hartu... Eta bere bizitza-ren koloreak eta musika auke-ratzen ahalegindu, forma ema-nez, berriro hasi eta eraikiz...baina orduan...?- Orduan denak etxeratu zireneta bakoitzak bere kontakizunaazaldu zuen. Asko izan zirenhitz bereziak eta politak: lagun-tza, eskaini, libertatea, ederta-

suna, sentimenduak eta... Per-tsonen joera izan ohi da hobeazein den esatea edo aukera-tzea, eta aitak, seme alaben ar-tean tentsioa nabaritu zueneanhalaxe esan zien: «Bizitza erre-ka bat da, meharra eta ahulabere jaiotzean. Pixkanaka bes-te ur batzuk jasotzen ditu, in-dartu, ikasi eta bere bidea au-keratzen hasten da, oztopoeiizkin eginez, eta soberakinaksedimentatuz. Zabaldu egitenda eta bizi ahala, jaso ahala,ikasi ahala, ura pilatzen du, ga-rraiatzen eta eskaintzen.

Jaiotzen garenean ur lerrobat besterik ez gara eta beste-engandik edanez hazten gara,gure bidea erabakitzeko inda-rra eta gogoa biltzen, ikasten.Bakoitzak bide ezberdina auke-ratzen dugu, baina, bata ezindaiteke bestea baino hobeaizan, gure esku baitago eraba-kia eta hortik aurrerako bidea».

Anaia-arrebak zur ta lur ge-ratu ziren aitaren hausnarketa-rekin, eta besarkada batean bil-du ziren. Bakoitzak besteen urazeraman berean, eta guzti horikonpartitzeko zina jaso zuten,ikasteko eta gozatzeko.- Orduan aitxo... zein da hiruanaien artean arima askea-goa?- Libertatea eta askatasuna bikontzeptu ezberdin dira, bainazureari erantzunez, behin jasonuen liburu bateko esaldia eka-rriko dut gogora: «Libertatea ezomen den lurra da, beti izanenda lur bat harago».- Uaaaaa, bikaina, tumatxa! - Baina, ez nago ados, jajajaja.Libertatea ezin da kanpoanaurkitu, barruan baizik, senti-mendu bat delako eta bakoi-tzak une batean sentituko due-lako, baina betiere, bere liber-tatea izango da, ez besteena.- Eta zurea aitatxo, non duzu?- Zure irribarreak eta begiradaeztiak sentiarazten didan uneikaragarria da jajajajaja bainabadira beste batzuk ere.

Oharra: mila esker GuillermoBakersville eta nire elkarrizketabereziko lagun taldeari.

A

Page 5: GoiBerri 32. alea

GOIBERRI 05IRITZIA

Hauteskundeak berriro, Aitor! Laister dituk berriro denak garai-le...

Joan den astean, Noticias de Navarran, getariar politikari ezker-tiar ohi batek garaipenik ezaren apologia egin zian, preso den Ote-giren «irabaztera goaz» eta antzerako esaldiak arbuiatuz, lubaki-tik bakerik ez dela lortzen bere lubakitxotik erasotzen zian bitarte-an. Baina nik uste herri honek merezi duela garaipen bat, guztieneskutik etorria.

Irabaztea arbuiatzeak susmoak pizten zizkidak: arbuiatzailea-ren ibilbidea ikusita, zehazki norbaitek ez irabaztea beste ezerenaurretik lehenesten duela zirudik; irabazleak ez, galtzaileak nahi

balitu bezala, bakea ere politizatuz, lumarekin erasoan. Gandhibakezaleak idatzi zian horrelako erasoei buruz: «First they ignoreyou; then, they laugh at you; then, they fight you. Then, you win».

Irabaztearen seinale izan arren, erasotua izatea baino nahiagodiat elkarlana. Noizko denok irabazi, Aitor?

Ba bai, bertan dituk hauteskundeak eta ez duk erraza gero gai-nean ditugunik ohartu gabe eguneroko bizia egitea. Ni ez nauk ira-baztearen teorizazioetan sartuko, Iñaki, irabaztea bera zer denguztiok ez diagu berdin ikusten eta. Elkarlanaz hitz egin duk, eta sa-rri entzun izan diagu politikarien ahoan, elkarlan horretatik norbe-rak zer irabaz dezakeen ongi neurtuta betiere. Ez zeudek, nonbait,hain urrun elkarrengandik.

Denok irabaztea ez duk posible besteak irabaztea galtzea delapentsatzen dugun momentutik. Oraingoan ere batzuek ez galtzerairtengo dituk, eta, dirudienez aspaldiko partez, bi alderdi abertzaleirabaztera. Batak ala besteak irabazi, nahiko argi zirudik gehiengoabertzale zabala izango duen parlamentua izango dela Gasteizen.

Ez duk abiapuntu txarra benetako apustu soberanista bat egineta etorkizuna irabazteko. Zer duk denok irabaztea gure geroageuk erabakitzea ez bada?

Hori bai, bakoitza bidean zer galtzeko prest dagoen ikusi behar.

bateta

bat

Asteko irudia

Iñaki Apalategi

Aitor Sarriegi

Josu Maroto

U21Hauteskundeak gaineanditugun honetan, zermarraztu pentsatzen arinaizela, Platonen esaldiaetorri zait gogora...

Page 6: GoiBerri 32. alea

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Zirrararik handienaeragin didan auzia Lasaeta Zabalarena da»

Francisco EtxeberriaAuzi mediku beasaindarra

JON URBE/ARGAZKI PRESS

Page 7: GoiBerri 32. alea

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

Asier Zaldua DonostiaKordoban (Espainia) desager-tutako bi anai-arreben kasuare-kin lotutako ikerketen harira, etaLas Quemadillas finkan aurkitu-tako hezurrak gizakienak direlaargitu zuenetik, Francisco Etxe-berria auzi medikua (Beasain,1957) denen ahotan dago. BainaEtxeberriak hamaika ikerketagarrantzitsutan parte hartu du:Lasa eta Zabalaren gorpuakidentifikatu zituen, adibidez.Egun, 36ko gerran eta Txilekodiktaduran desager arazitakoakaurkitzea du helburu. Gainera,berriki, Aldundiak ustez lapur-tuak izan ziren haurren afera ar-gitzeko eskatu dio berak zuzen-tzen duen Aranzadi elkarteari.Azaroaren 7an Beasainen hi-tzaldia egingo du, Beasainen36an fusilatutakoen inguruan.Kordobako haurren afera delaeta, komunikabide guztien aho-tan izan zara. Ez nuen uste inoiz, kazetarien-gandik ihesi, auto baten atze-aldean ezkutatuta joan behar-ko nuenik. Dena den, bestela-koan, ez da gogorra izan.Lanari berari dagokionez, osoerraza izan da. Ez dut inongozalantzarik izan. Ezagutza eta

prestaketa kontua da. Ikatzez-ko lokomotora bat eta elektri-ko bat bereiztea bezain errazaizan da. CAF enpresako edo-zein langilek bereiziko lituzke.Ustez lapurtuak izan ziren hau-rren afera argitzeko eskatu dizueAldundiak.Gure ustez hobekien prestatutadauden bi pertsonak aukeratuditugu, eta independentzia osozlan egin behar dute. Eva Garciahistorialariak Fraisorori buruzkoliburua idatzi zuen, eta LauraPego abokatuak Saturrarangoemakume kartzelari buruzkoa.Ba al dago inor hoberik lan horiegiteko?SOS Haur Lapurtuak elkarteakgogor kritikatu zituen Legebil-tzarrean egin zenituen adieraz-penak. Ez al zara horrek ikerketabaldintzatuko duen beldur?Ez luke zentzurik izango. Nikfrankismo garaian haurrak la-

Hori guztia ikusi ondoren, giza-teriarengan fedea al duzu orain-dik?Institutuko filosofia irakasleekgizakiok berez zintzoak garelazioten, baina hori ez da hala. Gi-zakiok moldagarriak gara, etakulturaren eta hezkuntzaren bi-dez moldatu egiten gara. Horriesker, gehienetan, arrazoizkoportaera dugu. Baina enpatiagaltzen badugu, hau da, beste-en tokian jartzeko ahalmenagaltzen badugu, min handiaegiteko gai gara.Zertan lan egiten ari zara egun?Lantzean behin Txilera joatennaiz; Pinocheten diktadurakdesager arazitakoen ehunkakasu ikertzen ari naiz. Dena den,krimenik lazgarrienak Mexikoneta Kolonbian ikusi ditut: moto-zerraz zatikatutako jendea. He-men, berriz, frankismoaren bik-

purtu ziren frogarik ez dagoelaesan nuen. Orain, ikerketa ho-nen bitartez, froga horiek bila di-tzakegu. 80ko eta 90ko ume la-purretei dagokienez, ez dut usteizan zirenik. Ertzaintzak eta fis-kaltzak urtebete eman dute la-nean eta ez dute aztarnarik aur-kitu. Dena den, gertaerak ikertuegin behar dira. Inork ez dezalazalantzarik izan: frogak ager-tzen badira, nik neuk jarriko ditutagintarien eta SOS Haur Lapur-tuak elkartearen esku.Hamaika auzi garrantzitsutanlan egin duzu. Zein izan da zirra-rarik handiena eragin dizuna?Lasa eta Zabalaren auziak: es-tatu terrorismoaren krimenak,ETAren aurkako gerra zikinadeitu zen hori. Mundu guztiakzekien funtzionarioak, diru pu-blikoarekin eta agintari politiko-en ezagutzarekin, hilketa horiekegiten ari zirela. Baina gorpuakaurkitu genituen arte, ez ge-nuen frogarik izan.Zein izan da zure lan ibilbideanizan duzun pozik handiena?Giza eskubideen aurkako zen-bait jarrera poliki-poliki desa-gertu egin dira. Horretan zer-txobait eragin izana oso pozga-rria da. Gainera, Medikuntza

fakultateko irakasle izateakikasle bikainak ezagutzeko au-kera ematen dit. Gazte horiekgu ordezkatuko gaituzte etaoso ondo egingo dute.Eta zein izan da urte hauetanguztietan jaso duzun kolperikgogorrena?Umetatik ezagutzen dudanjendea komisarian atxilotutaikustea.Egiaren bila lan egiten duzu.Inoiz mehatxurik jaso al duzu?Mehatxu zuzenak jaso ditut etabaita idatzizkoak ere, baina se-kula ez diet kasurik egin. Zen-bait epaileren babesa nuen.Dena den, behin autoa erre zi-daten. Estatu terrorismoa egi-ten duten ber-berek erre zuten.Nire lankide bati lehergailu batjarri zioten. Orduko hartan eginzuten lehen aldiz geldialdia Gi-puzkoako Probintzia Auzite-gian.

timen inguruko hainbat egitas-mo zuzentzen ari naiz. Gorpuasko ari gara ateratzen hobi ko-munetatik.Zergatik zaizu erakargarriazure lana?Gizakiak egin ditzakeen gauzaikaragarrienen arrazoia ulertze-ko aukera eskaintzen didalako.Horrek ez du esan nahi ekintzahoriek justifikatzen ditudanik,noski. Kasu guztietan zerotikabiatzen gara eta argia ikusiarte osatzen dugu ikerketa. Ko-bazulo batean sartu eta orduraarte beste inork ikusi ez duenzer edo zer ikustea bezala da.Luzaroan ikusten al duzu zureburua halako lanetan?Urte askotarako lana dago.Gainera, argitu gabeko kasuasko dago, eta noizean behinberraztertu egin behar dira. Arantzik ba al duzu?Ez eta, gainera, ez dut inorenaurkako mendeku goserik. Lan-gilea izatea enpresa bateko ku-deatzailea izatea bezain ga-rrantzitsua da. Hori Beasainenikasi nuen.Zerk uste duzu bultzatu zintue-la auzi mediku izatera?Medikuntza sozialaren barnedago, osasun publikoarekin eta

prebentzio medikuntzarekin ba-tera. Garai hartan espezialitatehau ez zegoen batere antolatu-ta, eta gauza asko egiteko auke-ra eskaintzen zuen. Gizakioneguneroko gatazketan esku har-tzeko eskaintzen duen aukeraketa etengabeko ikerkuntzak,ezagutzen ez dudan hori esplo-ratzeko dudan zaletasuna gara-tzeko aukera eskaini zidaten.Zer esan zuten zure ingurukoekauzi medikua izan nahi zenuelaesan zenienean?Zalantza eta beldurra erakutsizuten. Izan ere, auzi medikun-tza diktaduraren irregulartasu-nei oso lotua zegoen. Baitafrankismoaren oinordeko zenjustizia administrazioaren fida-garritasun ezari. Eremu ezeza-guna zen: epaile eta fiskal askokanpotik etorriak ziren eta ezzuten Euskal Herrian gelditzekoinongo asmorik.

«Kazetariengandikihesi, auto batenatzealdeanezkutatuta joanbeharra izan dut»

«Frogak agertzenbadira, nik neukjarriko ditut SOSHaur Lapurtuakelkartearen esku»

«Gogorrenaumetatik ezagutzendudan jendeaatxilotuta ikusteaizan da»

«Auzi medikua izannahi nuela esannienean, ingurukoekbeldurra erakutsizuten»

Page 8: GoiBerri 32. alea

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Babarruna sorotik bildu, eta ihartzenjarria daukate dagoeneko nekazariek.Joxe Mujika txapeldun da arloan.

Aimar Maiz Legorreta Tolosako Babarruna izendape-naren lehiaketa gorena, Tolo-san bertan azaroan izatendena, bosgarren aldiz irabaztensaiatuko da Joxe Mujika (Lego-rreta, 1941). 1999an jantzi zuenaurreneko txapela, eta 2009tikiaz arte herrenkadan beste hiru.Babarrunaren sasoi bete-be-tea da, azken asteetako egural-di eguzkitsuek azkeneko ihar-tua eman, eta bildu dituztegehienek.

Izena Tolosakoarena duen

arren, Albizturgo barietateaereiten du Mujikak. «Babarrunamota asko ezagutzen ditut,baina Albizturgoa bezalakorikez dago. Txikia, distiratsua, go-

xoa eta azal mehekoa. Jatera-koan ere antzematen da, ba-rrua goxoa, eta azalez fina».

Ale txikiagoa duenez, ekoiz-pena ere murriztxeagoa izanohi da, handiagoren aldean.«Baina probatzen duenak, ba-barruna txikia eskatzen du.Handiaren arazoa azalarenada; ale handiak zakarragoaedukitzen du, barrua goxoa,baina jaten hasitakoan estro-pozu egiten dizu. Txikiak, denamamia dela ematen du».

Legorretako kalean jaioa da

Mujika, baina txikitatik Ajuainbaserrian egin du bizitza. Soroaetxe alboan dauka, AHTarentunel zuloetatik ateratako ha-rri-lur murko erraldoi baten ba-

besean. «Urrian biltzen ditut,eta Eguberriak aldean izaten dahobea, pixka bat asentatuta-koan».

Tolosako Babarruna kofra-diako kide da, eta, hain zuzen,Albizturdik jaso du horretarakoofizioa, emaztea hangoa baitu.«Idiazabalgo gazta bezala daTolosako babarruna, zabala»,argitu du. Gipuzkoaren lurgehiena hartzen du, Hondarri-biatik Zumaiara, Urola arroosoa, Goierri eta Tolosaldea.

Lehortearekin kezkatuta Aurtengo udako bero sapak etalehortea jasatearekin batera,«desesperatu» ere egin da Mu-jika, babarruna soroak zekarrenatarramendu eskasa ikusita.

«Aurten oso babarruna gutxiizango nuela uste nuen».

Idorteak —euririk apenasegin du uda guztian— eta 40graduko tenperaturak lorea za-puztu zuen. Ale gutxiko lekaeman zuen ondoren, sei-zortzi-koak izan ordez batekoak, biko-ak edo hirukoak.

Irailaren erdiko euriak salba-tu du sasoia, eta lana. «Berrizlorea hartu zuen, eta larri antze-an zeuden lekak indarberrituegin ditu. Orain beteta daude.Orain dela gutxi ikusita, ez zeu-katen itxurarik. Desesperatutaegon nintzen, egia esan».

Babarruna artoarekin bateraereiten du Mujikak, antzinakoeran. Gero etxerako aprobetxa-tzen ditu artaburuak: oilo, oilas-ko eta txerria hazteko. Arto hi-bridoa erabiltzen du, bertakoespeziearen aldean «sendoa-goa» delako. «Hemengo arto-

Platerekobaba kutuna

enetako estimua platerean hartzen zaio babarrunari. Muji-kak garbi dauka nola prestatu behar diren, nahiz eta andrea

«sukaldean uzten ez didana» duen. Lehenbiziko lezioa, beratu be-harrik ez duela. «Zuzenean bota egostera. Azala mehea daukanez,azkarrago egiten da», dio Mujikak. ‘Sakramentuak’, aparte, hori bai.

Ur hotzetan tipula bat txikituta eta babarruna jarri, olioa (kilobati basoerdia) gehitu, eta su bizian 30 minutu eduki, «fuerte» ira-kiten. Gero, bi ordu gehiagoan suabe-suabe — «par-par-par»—, man-tendu, eta eginda dago babarruna. «Gatza azkenera arte ez diogubotatzen, babarruna ia biguna dagoen garaian bota». Egosaldian,ura nahikoa badagoela izan behar da kontu. «Lehor samarra baldinbadago, ur hotza bota pixka bat. Beti ur hotza nahastu». Kilo bat ba-barrunarentzat lau litro ur behar dela kalkulatzen da.

B

Ordu erdi su bizian, bi ordu ‘par-par’,eta bezperatik beratzen eduki gabe

Page 9: GoiBerri 32. alea

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

arekin ez dago babarrunarikereiterik, pisua hartu eta botaegiten duelako. Eta babarrunalurrean egotea ez zait gusta-tzen, alferrik galtzen da, heze-tasuna hartzen du eta brilluagaltzen du». Hain zuzen, Albizturgo baba-

rruna motaren beste ezaugarribat distira da. «Plastikoa ema-ten du. Berezko kalitatearenseinale da». Hainbeste txapelketa ira-

baztearen sekretua, txukunta-

suna dela aitortu du. «Herren-kadak tarte nahikoarekin be-reiztu, ibiltzeko hostoak kendu,eta artoari punta moztu; beharden garaian behar den bezalajorratu, eta iharra dagoen ga-raian bildu. Eguerdiko hama-bietatik aurrera biltzen ditut,hori bai. Goizean basura egotenda, eta babarruna motela ego-ten da». Biltzerako ondo ihartuta

egon behar dute lekek, «eskue-kin hartu eta krak egiten dutela.Etxera eramandakoan pixkabat moteldu egiten da. Goizeanmotela biltzen baduzu, horigero bere onera etortzea ikara-garri kostatzen da». Ondoren, etxeko ganbaran

lehortzen eduki ohi dituzte, noi-zean behin buelta emanez. Le-hortutakoan, aletu, eta kiloka-ko poltsetan sartu. Distiratsu,gozo eta lodi jateko.

«Albizturgobabarruna halakorikez dago: txikia,distiratsua, goxoaeta azal meheduna»

«Urrian biltzenditut, eta Eguberrialdean izaten dahobea, pixka batasentatutakoan»

«Aurten babarrunaoso gutxi izangonuela uste nuen,lehorteagatik;desesperatzeraino»

Joxe Mujika babarruna ekoizlelegorretarra, ezkerrean. Irailerdiko euriek lekak bere oneraekartzen lagun zuten. AIMAR MAIZ

Page 10: GoiBerri 32. alea

10 GOIBERRIGAZTEAK

«Botoa ematea eginbehartzat hartzen dut»

Loinaz Agirre OlaberriaZuzenbide ikasketak egitenhasi berria da Olaberrian biziden Ainhoa Miguel (Beasain,1994). Igandean, Eusko Lege-biltzarreko hauteskundeetan,lehenengo aldiz bozkatzeko

aukera izango du.Igandean, hilak 21, lehenengoaldiz emango duzu botoa.Zersentitzen da horrelakoetan?Ilusiorik sortzen al dizu?Ez nuke ilusio hitzez definituko;botoa ematea egin behartzathartzen dut. Ez obligazioa dela-ko, Euskal Herria jorratzekobide luzea dagoelako batik bat,eta aldatzeko gauza gehiegidaudelako. Bestalde, emakume naizen

aldetik botoa eman behar han-diagoa sentitzen dut. Asko kos-ta zaigu historian zehar botoa

eman ahal izateko eskubideaonartua izatea. Atzera pausorikezin da eman.Jarraitu izan al duzu politika?Beti jarraitu izan dut azaletikpolitika. Hala ere, aitortu behar

dut, aurten botoa ematea toka-tzen zaidala eta…askoz gertua-gotik jarraitu dudala. Edozein modutan pentsa-

tzen dut, gizartean eragitekobadirela beste bide batzuk bo-

toa emateaz gain. Euskal He-rrian elkarte askotan parte har-tu liteke, eta horrek 4 urtetikbehin hauteskundeetan botoaemateak adinako garrantziaere badu.Gazteen pasibotasunaz hitzegiten da askotan. Horrela delairuditzen al zaizu?Orokortzea ez zait egokia irudi-tzen, baina bai esango nuke,gazteen artean badela orain ar-teko politika egiteko moduare-kiko konfiantza eza. Balitekekrisi garai honek politika bestemodu batera ulertzeko premiaere indartzea eta politikan par-te hartzeko beste modu batzukere sortzea.Gazteen ikuspegitik, zure us-tez, lehendakariak zer hartu be-harko luke kontuan?Batetik, herri bezala euskaldu-

na izatea eta euskararen alde-ko politika berriak sustatzea.Beste alde batetik, hiritar arte-ko berdintasuna bermatzekobidean ausarta izatea izan be-harko luke kontuan (auzo-la-nak, kooperatibismoa…). Azke-nik, Euskal Herriak bizi duenegoera politiko berri eta itxaro-pentsuan giza harreman etaherri arteko harreman ereduberriak sortzeko sena izatea.Zein da zure ametsetako EuskalHerria? Euskalduna, askea; norbere as-katasuna bermatuko duena.

Urriaren 21a egunberezia izango daAinhoaMiguelentzat:beste hainbatgaztek bezala, 18urterekin,lehenengo aldizemango du botoa.

Page 11: GoiBerri 32. alea

GOIBERRI 11GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

Ane Arrieta LondresEneritz Fernandez (Beasain,1988) Alemanian izan zen hiruastez auzolandegi batean, etaorduan piztu zitzaion atzerrianbizitzeko gogoa. Urtebete be-randuago Ingalaterrara joanzen uda lanean pasatzera, etalizentziatu bezain laster, Lon-dresera joan zen master batikastera.Ikasteaz gain, zer egiten duzuLondresen?Hemen egunero dago ekintzadesberdinak egiteko aukera.Astean zehar eguna unibertsi-tatean pasatzen dut, baina,gero, beti saiatzen naiz lagune-kin gelditzen, zerbait hartzerajoateko, debalde diren baka-rrizketak ikusteko, kontzerturenbatera joateko… Londresen ez

dago aspertzeko denborarik.Asteburuan toki berriak ezagu-tzen saiatzen naiz, Londresenbertan, eta inguruan daudenak.Nire bizitzako esperientzia one-netakoa ari da izaten Londre-sen bizitzen ari naizena.

Zertara ohitzea kosta zaizugehien?Ordutegietara ohitzea oso zailaegiten zait. Bostak edo seiak al-dera dendak itxi, eta zazpiak al-dera afaltzeko ohitura dago he-men. Ez dut uste sekula hone-tara ohituko naizenik.Goierritarren oso ezberdinak aldira?Mundu osoko jendea dago he-men, eta bertakoak europea-rrak dira, gu bezala; nahiko an-tzekoak gara. Asiarrekin alde-ratuta, oso desberdinak gara.Zerk bultzatzu zaitu Londresengelditzera?Batez ere kultura desberdine-tako jendea ezagutzeak erakar-tzen nau; mundu guztiko jen-dea ezagutzeko aukera dago.Nire masterrean, adibidez, gu-txienez 20 herrialde desberdi-netako jendea dago.Zeren falta nabari duzu gehien?Batez ere euskal giroaren faltasomatzen dut; eta nola ez, jana.Lagunekin ostiralero eta larun-batero poteatzeko ohitura horiere bai. Hemen taberna bateta-ra joan eta ez dago aldatzekoohiturarik. Eta, nola ez, euska-raz hitz egitea ere faltan ema-ten dut.Zer ekarriko zenuke Goierrira?Kultur aniztasuna. Oraindik Londresen jarraitzekoasmoa daukazu, edo beste he-rrialde batzuk ezagutzekotanzara?Orain dela astebete bukatunuen masterra, eta momentuzLondresen denboraldi bat gel-ditzeko asmoa daukat, eta ge-roago itzuliko naiz Euskal Herri-ra. Hori bai, badakit hau ez delaizango atzerrian biziko dudanazkeneko esperientzia. Ez dakitLondresera edo beste herrialdebatera joango naizen, bainaEuskal Herritik aterako naiz.

Eneritz FernandezBeasaindarra Londresen

«Bostak edo seiak aldera dendak itxi etazazpiak aldera afaltzeko ohitura dago»

Eneritz Fernandez, eskubitara beltzez, bere Londreseko lagunekin festa batean. GOIBERRI

Eneritz Fernandez Londreseko estatua batzuen ondoan. GOIBERRI

Babeslea

Page 12: GoiBerri 32. alea

Udazkena Goierrin (II)

Perretxiku ugari atera da Goierriko basoetan. Argazkian, onddoak.LAZARO GONZALEZ

Frutu lehorrak biltzeko garaia izaten da udazkena. Argazkian,intxaurrak. GOIBERRI

Babarrunak biltzen ari dira Goierriko baserritarrak.GOIBERRI

Baratzean oraindik ere bada barazkirik; azak adibidez. GOIBERRI

Udazkenari buruzko argazkiak bidali, [email protected] helbidera.Bidalitako argazkien artean kamiseta zozkatuko dugu.

GOIBERRI 13GOIERRI IRUDITAN

Page 13: GoiBerri 32. alea

Kultur asteaasteburuanLegorretanGaur hasi eta igandera bitartean informatika zaleen topaguneaizango da Legorreta. Aurten ere, Legorparty antolatu dute Ezkiagakultur etxean (gaurko 19:00etatik igandeko 20:00etara, etenikgabe). Kultur astearen barruan beste hainbat ekitaldi ere izango

da: bihar, hilak 20, 11:00etatik 14:00etara, ibilgailu klasikoen bilku-ra egingo dute plazan; 17:30ean, Legorretako II. Kaleko atletismoerakustaldia egingo dute; 19:30ean, pintura lehiaketaren sari ba-naketa, eta 20:00etan Aitzol Aramaio -irudian- film laburren saribanaketa egingo dute herri zineman. Igandean, berriz, Eman biziajaialdiaren txanda izango da. Goierriko odol eta organo emaleakomenduko dituzte.Igandera bitartean, Legorretako plazan.

Udazkenekobertsojaialdia Udazken kulturalaren barruran,urteroko bertso jaialdia antola-tu du Beasaingo Arrano elkar-teak. Gema Urteaga eta EkaitzGoikoetxea beasaindar bertso-lariekin batera, Amets Arzallus,Miren Amuriza, Andoni Egañaeta Sebastian Lizaso ariko dirabertsotan, Irati Arrieta gai jar-tzailearen esanetara.Gaur, hilak 19, 22:30ean, Beasaingo Usurbe antzokian.

Garagardo azokakUrretxun eta Beasainen Igandera bitartean, bi garagardo azoka antolatu dituzte Goierrin:bat Beasainen, Goierriko Herrirak antolatuta (18:00-01:00, pla-zan), eta bestea, Urretxun, Lurra dantza taldeak antolatuta (Ede-rrena pilotalekuan).Hilaren 21era arte, Beasaingo plazan eta Urretxuko Ederrenan.

HIT

ZA

ARK

AIT

ZA

PALA

TEG

IB

ERTS

OZA

LEEL

KA

RTEA

14 GOIBERRIASTEBURURA BEGIRA

Page 14: GoiBerri 32. alea

GOIBERRI 15ERREZETA

Dolarea hotela Goierriko laino azpian

MIKEL ALBISU

tal desberdi-nak dauzkaerrezetak etapausoz pau-so joango

gara egiten. Lehenengo etabehin, sarearentzat, azukre bel-tzarekin, karamelua egin.Oraindik ere beroa dagoenean,karameluzko sarea egin, etagorde. Bestetik, ogia egiteko,ogi orea egin sesamoarekin etautzi denbora batez trapu bate-kin estalita. Ondoren, bastoitxoforma eman eta labean egin. Gaztaren atalari dagokione-

an, gazta puska bat moztu, hi-ruki forman. Barrutik hustu etapikillo mermeladarekin bete.Arrautz- irinetan pasa, eta gor-de.Odolkiaren saltsa egiteko,

Beasaingo odolkia egosi etaondoren xehetu. Jelatinarekingogortu eta hozten utzi. Formaeman eta tenpuran frijitu.Muntatzeko, kaikuan, txako-

lin beroa nitrogenoarekin jarri,karameluzko saretxoarekin es-tali, eta bere gainean odolki liki-doa jarri. Odolkiaren gaineangazta zatia jarri, sesamozkoogitxoa gainean duela. Peta-zetarekin eta azukrezko kotoia-rekin estali ogitxoa.

A

Osagaiak:

- Beasaingo odolkia.- Idiazabal Gazta.- Pikillo piperrak.- Peta cetas.- Azukrea.- Kolorantea.

Iban MateBeasaingo Dolarea hotela

- Irina.- Arrautza.- Txakolin beltza.- Jelatina.- Tenpura irina.-Nitrogeno likidoa.-Sesamoa.

Page 15: GoiBerri 32. alea