GoiBerri 30. alea

24
Urriaren 6an Arriarango mendi duatloian lehiatuko da Jon Erguin. GOIBERRI Goierritarraren eta Otamotzen astekaria GOI B ERRI 30. zenbakia. 2012ko urriaren 5a Jon Erguin Triatloilaria «Ahal dudan kirol guztiak probatu ditut» 8-9 Iñaki Eizagirre 3 Iritzia 4-5 Ikasleak ere borrokan 6-7 Imanol Hermida 11 Legazpi dorretxea 12 Asteburuko proposamenak 13 Etxe apainketa gehigarria 15

description

GoiBerri aldizkariaren 30. alea.

Transcript of GoiBerri 30. alea

Page 1: GoiBerri 30. alea

Urriaren 6an Arriarango mendi duatloian lehiatuko da Jon Erguin. GOIBERRI

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

GOIBERRI

30. zenbakia. 2012ko urriaren 5a

Jon ErguinTriatloilaria

«Ahal dudankirol guztiakprobatuditut» 8-9

Iñaki Eizagirre 3 Iritzia 4-5Ikasleak ere borrokan 6-7Imanol Hermida 11Legazpi dorretxea 12Asteburuko proposamenak 13 Etxe apainketa gehigarria 15

Page 2: GoiBerri 30. alea

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 30. alea

GOIBERRI 03KATE MoTZEAn

«Tolosako Itziar tabernan izan nuenlapurretarekin amets egiten dut askotan»

Iñaki EizagirreGaintzako On-Bide elkarteko kidea

Asier Zaldua GaintzaJoan zen astean San Migeljaiak ospatu zituzten Gain-tzan. Han izan zen Iñaki Eizagi-rre (Gaintza, 1950), On-Bideelkarteko kidea. Gizon hau os-talaritzan aritu zen urte luze-tan. Tolosako Itziar tabernagobernatu zuen 25 urtetan etaondoren Hunolt enpresan lanegin zuen.Zaletasun bat.Ehizan aritzea eta elkarteanafariak egitea.Liburu bat.Gutxi irakurtzen dut. Egunkariakbakarrik eta gutxi, gainera.

Musika talde bat.Trikitixa atsegin dut. Hori da gu-rea. Betikoa. Ez gara orain alda-tzen hasiko...Abesti bat.Abesti asko ditut gustuko.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Martxoaren 24a: egun horretansoldadutzan lizentziatu nin-tzen, aita hil zen, lagun batekinbukatu nuen...Amets bat.Asko. Lotan nagoela, tabernanizan nuen lapurretarekin ames-ten dut askotan. Milioi bat peze-ta ostu zidaten generotan.Oraindik lapurtutako guztia

oroitzen dut. Esna nagoeneanez dut amesten: aurrera egitea-rekin nahikoa dugu!Janari bat.Denetik jaten dut.Edari bat.Ardoa.Jaso duzun oparirik bereziena.Inork egin al dit oparirik?Goierriko txoko bat.Nire jaiotokia: Gaintza. Moka-du bat jan eta itzaletan atse-den hartzeko toki asko daude.Herriko alkate bazina....Ez dut horretaz ezer jakin nahi!Lehenago ere nahikoa egongara jendearen ahotan!

«Gaintzan mokadubat jan etaitzaletan atsedenhartzeko toki askodaude»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 647 319 775 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain etaZumarraga

Page 4: GoiBerri 30. alea

04 GOIBERRIIRITZIA

Nekane Gonzalez Itzultzailea

Babarrun gorriak

«Badirahilabetebatzuklangabeziasariajasotzen aridela, etabadakihorrek ereberandubaino lehenizangoduelaamaiera»

urrean dau-kan babarrunplaterari be-gira dagoKepa. Beroak

daude. Beroegiak. Eta haietatikgorantz ateratzen den kea be-zalaxe joan zaio urrunera pen-tsamendua. Oraingoz badaukazer sabeleratua, baina zer-no-lako atarramentua izango duaurrerantzean?

Dena den, norberaren gose-ak baino gehiago kezkatzen dubere bi seme-alabenak. Ez ahalditu sufritzen ikusiko! Ez lukejasango. Julenen kopeta izerdi-tua ikusi du parez pare, ma-haiaren beste aldean. Etenikgabe ari da mutikoa koilaraka-dak irensten, lepoa beherantzmakurtuta duela. Izatez, oso ja-tun ona baita. Edonork esangoluke jango dituen azkenak dire-la! Miren, aldiz, jale kaskarragoada. Ezin platerekoa sekula san-tan amaitu, arraioa! Baina harkere ez daki zer izan litekeen go-seak akabatzen egotea.

«Zergatik niri?», galdetzendio bere buruari, ia ohartu ereegin gabe bera bezalaxe dago-ela gizartearen gehiengoa. Bu-rumakur eta urduri jaso zuen,bere garaian, nagusiaren azal-pena: «Sentitzen dut, Kepa.Lanpostua utzi beharko duzu.Ez da zure errua. Langile onaizan zara beti, baina badakizuzein den enpresaren egoera.Ezin dugu langile guztien kargajasan».

Eta karga da, hain zuzen, ha-rrezkero Kepak izan duena.Emaztea eta seme-alabakmantendu izan ditu beti. Errazmantendu ere, ordainsari poli-

ta jasotzen baitzuen hilero. Bai-na albiste hori jaso zuenetik, or-dura arteko bizimoduari nolaeutsi izan da bere buruhaustenagusia; bere karga.

«Irabaziak behar bezala ku-deatu izan banitu...», pentsa-tzen du, damututa. Izan ere, di-rua sartu ahala ateratzen zenetxetik. Hau erosi, hura alokatueta hurrengoan inbertitu. Diruiturriak etenik izan zezakeelainoiz burutik pasatu ere egingabe. Ondo bizi izan dira orainartean, batere kezkarik gabe.Baina badira hilabete batzuklangabezia saria jasotzen aridela, aurretik zeukan soldatabaino kopuru kaskarragoa jaki-na, eta badaki horrek ere be-randu baino lehen izango duelaamaiera. Negargura dauka, eta

babarrun usainak okada eragindio.

Urteetan aurrera doa Kepa.Ez da zaharra, baina ezta hogeiurteko gaztetxoa ere. Ondotxodaki lanerako aukera gutxiizango dituela aurrerantzean.Jasotzen zuen soldata ederra-ren aitzakian, emazteak ere as-paldi utzi zion etxetik kanpolana egiteari. Julen jaio zenean,hain justu. Eta hark are gordina-goa izango du lanposturen bataurkitzea. Beraz, ez dute pano-rama ederra! Inolako gogorikgabe, baina koilarakada txikibat ahoratu du, senitartekoenaurrean neurriz jokatze aldera,nahiz eta haien hitz aspertueiez dien inolako arretarik jartzen.

Bolo-bolo dabiltzan kon-tzeptuak, erreskatea, arriskusaria... urrunegikoak iruditzenzaizkio, martetarrak ia. Eta naz-katuta dago egunero horiek en-

tzun edo irakurri beharraz, nolaalbistegietan, hala egunkarie-tan edo aldizkarietan. Keparibost axola estatuak erreskateaeskatuko ote duen edo zer pun-tutan dagoen arrisku saria. Fa-milia mantentzeko beharrez-koa duen dirua irabazi ahal iza-tea da bere desio nagusia. «Lanegin nahi, eta ezin! Hau da mar-ka!», dio hausnarrean.

Irailaren 26an egindako kaleagerraldian ere parte hartuzuen, barne-barnean ezer lor-tzeko itxaropenik ez bazuenere. Etsipena nagusi. Sekula ezdu bere burua berekoitzat jo,baina munduarekin haserredagoen honetan, edonoren ja-rrera iruditzen zaio gogaikarria,baita funtzionarioena ere. «Ga-bonetako saria kendu dietelaeta egundokoak esaten ari ezdira, ba, txepel horiek! Zer egin-go lukete nire egoeran baleu-de? Langabezia saria amaitzenzaidanean zer demontre eginbehar dut nik, e? Haiek, behin-tzat, hilero jasoko dute poltsabete diru. Alde ederra, alajai-na!». Ustel zaporea hartu diohurrengo babarrun koilaraka-dari.

Emaztea ere arduratu antze-an sumatu du azkenaldian, bai-na ez dute arazoari buruz txintikere aipatzen. Biek dakite, haa-tik, komeriak izango dituztelaaurrera egiteko. Eta haurreinola azaldu? Gerrikoa estutzenhasiak daude aspaldi honetan,baina azken zulora eramandaere ez dute nahikoa izango he-mendik gutxira. Bai ala bai or-daindu beharreko zorrak erehortxe dituzte, eta horietanhuts eginez gero, ez dago bar-kamenik.

Mahai tresnek plateren aur-ka jota egiten duten soinuak di-ruaren txintxin hotsa gogorara-zi dio. Hara zenbaterainokoaden bere paranoia! Premiakbeti premia. Arrosa kolorekoiraganaren ostean, gogo txa-rrez amaitzear dituen babarru-nak bezain gorria aurreikustenda, tamalez, Keparen etorkizu-na.

A

Page 5: GoiBerri 30. alea

GOIBERRI 05IRITZIA

Gogoratzen orain hilabete batzuetako Loewe-ren iragarki po-lemiko hura Mikel?Ez gatzik eta ez piperrik gabeko neska muti-koek «nagusia egitea rollo bat da» eta antzekoak esaten zituzte-neko hura. Ba azken aldian berriz ere darabilkit buruan iragarkihura, eta dezente gainera. Horrenbeste, zeren ni bezala iragarkia-ren albo-ondorioez garuna kaltetutakoen elkarte bat sortzekotannabilen. Kar, kar, kar... Baina kontua da musikaren ikuspuntutik da-rabilkidala buruan. Musika kritikari bati behin irakurritako Loewepoparen haritik hain zuzen. Besterik ez baitut entzuten azken al-dian tabernetan eta komunikabideetan: Loewe popa edota Loe-we folka, Loewe rockaeta antzekoak.Eta zeri deitzen zion hark Loewe popa? Ba laburbilduz, aurreko

esaldiaren sakontasun existentziala agertzen duen musikari. Etabadakit nik ere, musika talde batean ez dela dena hitzen edukia, ja-rrera eta horrelakoak. Nire azken aldiko talde gustukoenak ere esti-lo horietakoren batetan sartuko bainituzke gainera. Baina horre-

Nagusia egiten ari zara eta baita ni ere, orain aste batzuk konta-tzen nizun moduan. Baliabideak. Hitz horrekin amaitu duzu testuaeta gakoa hortxe aurkituko dugulakoan naiz. Frantsez zoro batekesan zuen behin iraultzak amaitu zirela betiko, jendeak gutxienekobat bazuela hori arriskatuz borroka eta protestetan hasteko. As-paldi esan zuen, baina azken urteetan inoiz baino egunerokotasungehiago du hausnarketak. Ongizate-estatuaren alde borrokanpasa ditugu urteak eta ez gara konturatu horixe dela kateatu gai-tuena.Musika, lokartze orokor hori jasaten ari den arloetako bat beste-

rik ez da, eta batenbatek esango du, agian, ez garrantzitsuena, bai-na ez nago ados horretan edozein lekutan, edozein unetan egitenden musika, gizarte horren kontzientziaren bozgorailua baita.Batek baino gehiagok Postmodernitateari botatzen dio errua

gaur pairatzen dugun konformismoa honen ondorio izango balitzmoduan, baina ez dut uste diskoak salto hor egiten duenik. Gaurkogazteen jarrera lokartua desenkanto baten ondorio da, ez dute (ez

dugu) bizi dugun gizarte-egiturarekin inolako loturarik sentitzen,eta loturarik gabe, ez dago konpromisorik, ez dago borrokarik.Ongizate-estatuak desentxufatu egin gaitu lokartu baina gehia-

go, baina ondo diozu, egun gogorrak bizitzen ari gara eta gezurradirudi inor ez esnatzea. Aldarrikapen kutsua duten kantuek 80. ha-markadako usaia duten bitartean, ez gara urrutira iritsiko, iraultzabatek, kontzientzia propioa behar baitu, bozgorailua entxufatzekolokia egokia.

bateta

bat

Asteko irudia

Jon Artola

Mikel Alvarez

Josu Maroto

Jon ErguinBihar jokatuko da ArriaranenEukal Herriko kopako mendiduatloi proba. Bertan izangoda ale hontan elkarrizketatudugun Jon Erguinbeasaindarrra, iazkoirabazlea, Espainiakotxapelduna eta mundukotxapelkaten parte hartuduena. Animo Joni eta besteparte hartzaile guztiei!

xek ematen dit zer pentsatua. Izan ere, XX. Mendeko krisi garaietangazteek beraien ezinegona adierazi eta egoeraren aurka altxatze-ko, besteak beste, musika baliatu zuten bitartean (psichodelia,punka, euskal rock erradikala, grungea… sortuz) orain, mendebal-deko ekonomia krisirik handienetakoan, ez dut estilo apurtzaileedo berritzaile baten arrastorik ere ikusten. Eta hori guztia, gaurkogazteek inoiz baino baliabide hobeak dituztenean!

Page 6: GoiBerri 30. alea

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Ikasle Abertzaleak taldeak greba deitudu, Herrialde Katalanetako, Galiziakoeta Espainiako beste batzuekin batera.

Asier Zaldua UrretxuIrailaren 26koa ez da udazkenhonetan antolatu den grebabakarra. Ikasleek ere protesta-rako arrazoiak dituzte, etaurriaren 11rako greba deitudute. Deialdia Espainiako Es-tatuko hamar ikasle antola-kunde ezkertiarrek egin dute.Tartean da IA Ikasle Abertza-leak . Gainontzekoak HerrialdeKatalanetakoak, Aragoi, Gaz-tela, Galizia, Kantabria, Anda-luzia eta Asturiaskoak dira.

Europako Banku Zentrala-

ren eta Espainiako gobernuakegindako murrizketen aurre-an, eskola propioaren aldekoapustua egin dute: herritarra,laikoa, ez-patriarkala, duinaeta nazio guztien hizkuntzaeta kultur eskubideak errespe-tatuko dituena.

Herri bakoitzaren subirano-tasunaren alde egiteko eskatudiete ikasleei. Iñigo EtxeberriagazteaUrretxukoa da eta GoiMailako Kirol Heziketa Zikloaikasten ari da Arrasaten. «Ma-nifestua izenpetu dugun ikaslemugimenduok Mariano Raxoi-ren erreformei, eta bereziki,Wert Hezkuntza ministroarenmurrizketei gure ezezko borobi-lena azaldu nahi diegu», aipatudu.

Bestalde, neurri horiek guz-tiak administrazio ezberdine-tako gobernuen babesarekingauzatzen ari direla salatu nahi

dute. Gobernu zentralaren era-bakiak «inongo lotsarik gabe»aplikatzen ari direla azaldu du,«nazio zapalduon subiranota-suna eta independentzia urra-tuz eta Europar Batasunareneta kapital basatiaren errefor-men aurrean babesgabeutziz».

Ikasle antolakundeek «eran-tzukizunarekin jokatu» eta«esfortzu politiko handia» egindute, «aukera bakar gisa aur-kezten den sistema itogarria-ren aurrean alternatiba erreal

bat sortzeko». Alternatiba ez-kertiar eta burujabea aurkeztudute, non botere ekonomikoeta politikoak herrian izangoduen funtsa. Euren helburuahezkuntza, «aberastasun ko-lektiboa» dena, babestea da.

Krisia, aitzakiaIzan ere, IAk eta gainontzekoikasle taldeek, boterea krisiaaitzakia bezala erabiltzen aridela uste dute: aberatsak abe-ratsago eta txiroak txiroago di-ren sistema batera bideratze-ko, hain zuzen ere. «Boteredu-nek, gobernu ezberdinenkudeatzaile direnak, sistemabasati horretara bultzatzengaituzte. Gainera, estatuarenindar errepresiboak erabiltzendituzte klase zapalduaren aur-ka», azaldu du Etxeberriak.

Hezkuntza eta nazio txikiakarriskutan ikusten dituzte.

«Krisiaren aitzakiaz, ez duteestatu barneko nazio ezberdi-nak uniformatzeko astirik gal-du. Hezkuntzako aurrekon-tuak murriztu dituzte eta eu-ren helburu bakarra nazioakdesageraraztea da».

Baina Etxeberriaren etabere kideen ustez, «dirua,egon, badago». Beste gauzabatzuetan xahutzen da, ordea.«Hau dena dirurik ez dagoelaesanez justifikatzen dute.Gastu militarra eta politika-rien soldatak etengabean igodira eta gure eskoletan kame-ra eta segurtasun indar gehia-go ikusten dira. Bitartean,ikasgeletako ikasle kopuruahanditzeko eta irakasleen lanorduak gehitzeko erreparorikez dute. Edozeinek ikus ditza-ke zapalketa horiek».

IAk hau guztia salatzen urteasko daramatzala dio. «Urte-ak dira unibertsitatearen pri-batizazio eta elitetzeaz hitzegiten hasi ginela. Eta ez diragutxi izan bide horretan jasan

Ikasleak ereborrokan

Herrialde Katalanak,Gaztela, Asturias,Kantabria, Andaluziaeta Galiziako taldeekere deitu dute greba

Ikasle taldeekgizarte bidezkoagoeta parekidealortzeko garaia delauste dute

Page 7: GoiBerri 30. alea

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

behar izan ditugun kolpeak.Askotan ero eta estremista-tzat jo gaituzte, baina egun ezda, zoritxarrez, unibertsitate-ak hartu duen bide elitista ukadezakeen errektorerik. Ez ge-nuen arrazoirik izan nahi, bai-na...».Hala ere, baikortasunerako

arrazoiak ikusten ditu. «Ezergutxi galtzeko dugun honetan,dena irabazteko dugula esa-tea dagokigu ikasleoi. Gizartebidezkoagoa eta parekidea-goa lortzeko garaia da. Bote-rea herriari emateko garaiada».

IA, indartsuHorretarako, subiranotasunalandu behar dela uste dute.«Prozesu guztietan subjektuizan behar dugu eta ez sale-rosketarako objektu huts».Egunez egun, ikastetxez ikas-tetxe eta fakultatez fakultate,«inposaturiko edozein neurri-ren aurka altxatu» beharra az-

pimarratu du eta gure alterna-tiba propioak sortzeko etaeraikitzeko».Etxeberriaren ustez, urria-

ren 11ko greba arrakastatsuaizango da. Ikasle mugimenduabizirik da. Urretxu eta Zuma-rragan, adibidez, urte askotanIAk ez du talderik izan eta iazberreskuratu zuen. 20 bat lagunek osatzen

dute bi herriotako taldea.«Egun DBHn eta Batxilergoandaudenentzat etorkizun ho-bea lortu beharra dugu: uni-bertsitateko tasen igoeraren,masterren prezio altuen, Bo-logna planaren, doktoretzakegiteko bekak kentzearen, ka-rreren debaluazioaren, enpre-sen praktika prekarioen, ikasleratio handiagoen, trilinguis-moaren, TIL eta British ere-duen... aurka borrokatu beha-rra dugu», amaitu du.

Urretxu eta Zumarragako IkasleEgunean parte hartu zutengazteetako batzuk. ESKEINELEGORBURU

Page 8: GoiBerri 30. alea

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Oso gaztetatik ahaldudan kirol guztiakprobatu ditut»

Jon ErguinTriatloilaria

Asier Zaldua BeasainJon Erguin (Beasain, 1980)punta-puntan dabil negukotriatloietan eta mendiko dua-tloietan. Aurten bederatziga-rrena izan da Munduko Txa-pelketan, bigarrena EuropakoKopan eta bosgarrena Euro-pako Txapelketan. Datorrendenboraldirako Orbea enpre-saren laguntza lortu du etabihar Arriarango mendi dua-tloian parte hartuko du. Iaz,

berak irabazi zuen proba hau.Nolatan halako kirol zaletasu-na?Etxean denok egin dugu kiro-la, betidanik, gurasoekin.Mendira joaten ginen, bizikle-tan ibiltzen ginen... Kirola askogustatzen zait eta oso gazte-tatik ahal dudan kirol guztiakprobatu ditut: eskia, mendikobizikleta, surfa, snowboarda...Nolatan erabaki zenuen lehia-tzen hastea?Tonto-tonto gaitasuna nuelakonturatu nintzen, apur batberandu izan bazen ere. Hala,25 bat urterekin lehiaketetara-ko entrenatzea erabaki nuen,eta geroz eta emaitza hobeaklortu nituen.Zein kiroletan lehiatu zinen ha-sieran?Lehen urtean neguko triatloie-tan eta mendiko duatloietanlehiatu nintzen, eta hurrengoan

Donostiako triatloian partehartu nuen, probatzeko, etaigeriketan dezente sufritunuen. Ez nago oso ohituta eta,gainera, ez nengoen sasoian.Batzuetan neguaren ondorenzer edo zer egiteak tentatzennau, baina udaberria eta udalasai egoteko behar ditut.Ez zara profesionala. Nola egi-ten duzu entrenatzeko beharadina denbora lortzeko?Ume bat dugu eta otsailean

ziklo-krosean eta mendiko bizi-kletan ere bai.Kirol guztietan irabazi al duzulehiaketaren bat?Mendiko bizikletan izan ezik,gainontzeko guztietan. Ziklo-krosean Elite mailako Gipuz-koako Txapelketa irabazi nuen2008an. Anekdotikoa izanzen, izan ere, azken urteotanElite mailan ez da punta-pun-tako txirrindulari gipuzkoarrikizan. Izagirretarrak hor zeuden,

baina ziklo-krosean Elite mai-lara iritsi aurretik errepideanprofesionaletara pasa ziren.Emaitzarik onenak neguko tria-tloietan eta mendiko duatloie-tan lortu dituzu.Hala da. Izan ere, neguko tria-tloiko eta mendiko duatloikoprobak izan dira beti nire helbu-ru nagusia. Hala, mendiko dua-tloian hiru aldiz izan naiz Euska-diko txapeldun eta neguko tria-tloiari dagokionez, EspainiakoTxapelketa irabazi dut. Euska-diko eski txapelduna ere asko-tan izan naiz. Nazioarteko mai-lan, emaitza onenak aurrekodenboraldian lortu nituen.Udako triatloietan ez duzu par-te hartzen. Ura ez al zaizu gus-tatzen?Surfa egiteko bakarrik, bainaorain ez dut horretarako den-borarik. Egia esan, igeri egiteaaspergarria iruditzen zait. Iaz

bigarrena izango dugu. CAFenpresan lan egiten dut. Zail-tasun handiak ditut entrena-tzeko. Ez dut denborarik. Horidela eta, entrenamendu mo-tzak egiten ditut. Entrenatze-ko denbora faltagatik, hain zu-zen ere, uzten diot lehiatzeariudaberria heldu bezain pron-to. Martxotik irailera bitarteanlasaiago ibiltzen naiz.Zeintzuk dira aurtengo negura-ko zure erronkak?Umea otsaila hasieran jaiokodenez, orduan bukatuko da niredenboraldia. Munduko eta Eu-ropako txapelketak otsaila bu-kaeran edo martxoan izaten di-renez, datorren denboraldianez dut horietan parte hartuko. Bihar, urriak 6, Arriarangomendiko duatloia da. Parte har-tzeko asmoa al duzu?Bai. Antolakuntzan sartutanago, baina urtero parte hartzendut. Iaz irabazi egin nuen. He-rrian irabaztea gauza polita da. Ondo ikusten al duzu zure bu-rua?Berde samar nago oraindik.Haurraren zain gaudenez,denboraldia prestatu edo ezzalantzan izan naiz eta ohi bai-no beranduago hasi dut pres-taketa. Dena den, azken urteo-tan egindako lanari esker, aur-ten ere maila ona lortukodudala uste dut.

«Ura surfa egitekobakarrik gustatzenzait, baina orain ezdut horretarakodenborarik»

«Oraingoan ez dutEuropako etaMundukotxapelketetanparte hartu behar»

«Hiru eskaintzaizan nituen eta,azkenean,Orbearekin sinatzeaerabaki nuen»

Page 9: GoiBerri 30. alea

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

Hurrengo denboraldian, gaine-ra, Orbea taldearekin lehiatukozara.Hiru eskaintza izan nituen eta,azkenean, Orbearekin sina-tzea erabaki nuen. Izan ere,bertako marka da eta sonahandia du. Ohorea da eurekinaritzea. Orain arte beste bizi-kleta marka batek, BeasaingoKirol Fundazioak eta Digitalaketa Levenger enpresek lagun-du didate.Luzaroan jarraituko al duzulehiatzen?Kirola egiten jarraituko dut, nirezaletasun nagusia baita. Bainaez dakit zenbat iraungo dudanlehiaketen munduan. Bigarrenumearekin nola moldatzen ga-ren ikusiko dut eta ondorenhartuko dut erabakia. Egiaesan, lehiatzeari uzteak penaematen dit. Izan ere, beranduhasi nintzen eta urtetik urterahobeto nabil.Zer eman dizu kirolak?Gauza asko. Nire denbora-pasagustukoena da. Gainera, neureburua ezagutzen lagundu dit etakonfiantza eman dit. Kirolak hel-buruak lortzea posible dela ira-kasten du, eta kirolari esker jen-de asko ezagutu dut. Denborapixka bat dudan bakoitzean, ki-rola egiten dut.Goierrin zaletasun handiadago, ala?Trigoi taldean lagun asko gau-de, baina gehienok 30 urte in-guru ditugu. Ea gazteak anima-tzen diren! Dena den, Goierrinkirol zaletasun handia dago.Geroz eta gehiago.Zein duzu kirolik gustukoena?Mendiko bizikleta eta iraupeneskia dira gehien gustatzen zaiz-kidanak. Surfa ere asko gusta-tzen zait, baina azkenaldian ezdut surfean egiteko aukerarik.Zein duzu kirolaririk gustukoe-na?Ez naiz sekula idolo zalea izan.Kontuan izateko moduko kiro-lari asko daude: batzuk eurenahalmen fisikoarengatik, bes-te batzuk sufritzeko dutenahalmenagatik edo pertsonaonak direlako, saiatuak ere mi-resten ditut...

GOIBERRI

Page 10: GoiBerri 30. alea
Page 11: GoiBerri 30. alea

Babeslea

Asier Zaldua UrretxuImanol Hermidak (Urretxu,1976) krisia pairatzen lehenabera izan zela esan ohi du. Biurte egin zituen langabezian,eta 2010ean Irlandara joateaerabaki zuen. Egun, Galesen lanegiten du.Noiz atera zinen Urretxutikkanpora?Legazpiko enpresa batean lanegin nuen 14 urtetan jarraian,baina azken urtebetean nire-kin gaizki portatu ziren. Hala,kalte-ordaina hartu eta aldeegitea erabaki nuen. Bi urteeman nituen langabezian.Oiartzuneraino joan nintzenlan bila! Oso gaizki ari nintzen

Handik Galesera joan zinen.Irlandan ez nuen lan txukunikaurkitzen, eta Ingalaterraneta Galesen lan eskaintza za-balagoa zegoela ohartu nin-tzen. Curriculuma bidali nueneta Galesen lana lortu nuen.Latak margotzeko makinakegiten dituen enpresa bateanlan egiten dut. Tornulari fre-satzailea naiz, Euskal Herrianbezala. Gustura nago.Wrexham hirian bizi zara.Bai, baina bizitokiz aldatu nahidut. Bertan etxebizitza lortzeaoso zaila da, eta jendea ez daoso irekia. Tabernari bat dut la-gunik onena. Wrexham-en uni-bertsitatea dago eta Bilbokoikasle batzuen eraginez, Athle-tic zalea da nire laguna. Derbiaelkarrekin ikusi genuen. Galesen egoera hemen bainohobea al da?Galesen ere ez dituzte unerikgozoenak bizi, baina Euskal He-rrian baino hobeto daude.Euskal Herrira itzultzeko as-morik ba al duzu?Itzultzeko asmoarekin joan nin-tzen, baina egun ezinezkoa iru-ditzen zait. Badakit Galesendenboraldi luze bat egin behar-ko dudala. Ea bi edo hiru urtebarru egoera hobea den.Zer da gehien gustatu zaizuna?Gales iparraldea izugarri poli-ta da. Natura da nagusi. Jen-dearen laguntza jasotzea ereoso pozgarria izan da. Bestal-de, mundu osoko jende askoezagutu dut.Zer egin zaizu gogorrena?Lehen hilabeteak oso gogo-rrak izan ziren, apenas baine-kien ingelesez.Zer eramango zenuke EuskalHerritik Galesera?Familia, lagunak... eta janaria!Galesko janaria gozoa da, bai-na ez da batere osasungarria.

Imanol HermidaGalesen bizi den urretxuarra

«Itzultzeko asmoarekin joan nintzen,baina egun ezinezkoa iruditzen zait»

Imanol Hermida (eskuinetik bigarrena), Irlandako Galway hirian, lagun batzuekin. GOIBERRI

pasatzen eta kanpora joateaerabaki nuen.Zergatik joan zinen Irlandara?Londresera joateko asmoanuen, baina nire anaiaren nes-kalagunaren lehengusina batDublinen bizi da eta bertarajoan nintzen. Irlandan ere egoe-ra oso txarra da. Platerak garbi-tzen lan egin nuen. Bederatzihilabete egin nituen Dublinen.Jende asko ezagutu nuen, bai-na azkenerako euskaldunezosatutako kuadrilla batean iku-si nuen neure burua. Horretara-ko, Euskal Herrira itzultzeahobe! Hala, Galway hirira joannintzen. Han ere platerak garbi-tzen lan egin nuen.

«Lehen hilabeteakoso gogorrak izanziren, apenasbainekieningelesez»

GOIBERRI 11GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

Page 12: GoiBerri 30. alea

12 GOIBERRIARGAZKI ZAHARRA

Miriam Luki ZumarragaLegazpi dorretxea Migel Lopezde Legazpi (1502-1575) Filipi-netako konkistatzailearen jaio-

lekua da, bera jaio baino mendebatzuk lehenago eraikitakoa.

XVI. mendearen bigarren er-dialdean etxe honek nobleenbizileku izateari utzi zion. Orduzgeroztik, baserritarren bizilekuizan zen, eta itxura ere aldatuzjoan zen bertan egiten ziren lan

berrietara moldatze aldera. Ni-colas Soraluzek etxea XIX.mendean salbatu zuen, trenbi-dea pasatzerakoan botatzeko-

tan izan baitziren. Dena dela,XX. mendearen hasieran, ar-gazkiak adierazten duen beza-la, oso kontserbazio egoeratxarrean zegoen. Aurreko men-deko 80ko urteetan zaharberri-tze lan sakona egin zuten, etakultur gune bihurtu zuten.

Indalezio Ojangurenek 1915ean Legazpi dorretxeari egindako argazkia. INDALEZIO OJANGUREN/GUREGIPUZKOA.NET

Legazpidorretxeabaserri eran

Page 13: GoiBerri 30. alea

Santa Fe festakdituzte ZaldibianGaur, urriak 5, arratsaldeko 18:30ean hasiko dira aurtengo SantaFe festak Zaldibian. Iluntzeko 20:00etan mondejuak dastatzekoaukera izango da, eta gauean, 23:00etan, Kupela taldea. Bihar la-runbata, pilota partidak jokatuko dituzte 18:00etan. Etzi, berriz,

11:45ean, Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak etatrikitilariak izango dira. Arratsaldean, 18:00etan, haurren jaialdiaeta Takolo, Kuki eta Koxmo pailazoen saioak izango dira. Astelehe-nean, goizean, zezenketak eta pottokak, hamaiketakoa jubila-tuentzat eta Zaldibiako Trikitixa eskolako ikasleen kalejira izangodia. Arratsaldean, azkenik, Zaldibiako Pilota ekolako kideek eskupilota partidak jokatuko dituzte.Gaurtik astelehenera, Zaldibian.

Antzeztaunantzerkiprograma

Urriaren 26ra arte, Ataunen,zortzi antzezlan edo ikuskizunplazaratuko dituzte Antzez-taun egitarauaren barruan.Gaur, hilak 5, Porrustada, TicTac, Hortzaka eta Jon MagikenBirakabareta ikuskizuna izangoda, Ataun San Martingo HerriAntzokian, 22:00etan. Bihar,berriz, Sambhu Teatroren Ka-taklown taldea ariko da SanGregorioko plazan, 13:00etan.Gaur, hilak 5, Ataungo HerriAntzokian, 22:00etan. 6 €

III. BeasainElkarlaneanasteburuaHerriak Elkarlanean taldeak III.Beasain Elkarlanean asteburuaantolatu Beasainen. AfrikakoBeningo herritarrei elkartasunaadierazteko helburua du fes-tak. Bihar, hilak 6, elkartasu-nezko afaria egingo dute, Loi-nazko San Martin plaza azpian.Afalondoren, hainbat ekitaldiizango da. Era desberdinetanprestatutako olagarroa jatekoaukera ere izango da ostiraletikigandera.Bihar, hilak 6, 21:00etan, Beasaingo plazapean. 25€

GOIBERRI 13ASTEBURURA BEGIRA

Page 14: GoiBerri 30. alea

Goierriko armarriak (IV)

Beasaingo herriko armarria. JOSETXO ZUFIAURRE Zeraingo Telleri baserriko armarria da. XVII. mendekoa da, Tellerifamiliarena. Orain dela 60 bat urte berritze lanetan lurrera erorizitzaien baina osorik igo zuten berriro.XABIER LAZKANO

Ataungo Baztarrika baserriko armarria. JOSETXO ZUFIAURRE-ARKAITZ APALATEGI

Urriko gaia: udazkena.Udazkenarekin lotutako argazkiak bidali,

[email protected] helbidera.Bidalitako argazkien artean kamiseta

zozkatuko dugu.

Iraileko irabazlea: Zeraingo Xabier Lazkano.

14 GOIBERRIGOIERRI IRUDITAN

Page 15: GoiBerri 30. alea

2012ko urriaren 5a

GOI BERRI

Etxe apainketagehigarria

Page 16: GoiBerri 30. alea

16 GOIBERRIETXE APAINKETA GEHIGARRIA

Dekoratuz gozatutxea apaintzeaketa janzteak bu-ruhauste ugariematen dug e h i e n e t a n .

Denboraldi bat pasatutakoan,ordea, betikoarekin aspertuta,aldatzeko gogoa izaten da. Mo-dak ere aldatu egiten dira, etaproduktu berriak merkatura-tzen dira. Askotan, aldaketa txi-kiekin eta irudimena erabiliz,diru asko gastatu gabe eta be-rrikuntza lanik egin gabe, alda-keta handiak lor daitezke.

Aldaketa horretan, koloreakgarrantzia handia dauka, urte-tik urtera, modan dauden kolo-reak aldatu egiten baitira. Aur-ten malba eta pistatxo kolore-ak oso modan daude; grisa erebai. Beraz, modako koloredun

osagarriak aukeratuta, goitikbehera aldatu daiteke gela ba-ten itxura. Logeletan, ohekojantziak protagonismo bereziaizaten du, eta behin oheko jan-tzia aukeratuta, gainerako osa-

garriak aukeratzeko txanda da:kortinak, neurri eta kolore des-berdinetako kuxinak, maindire-ak, alfonbrak eta lanparen tuli-pak.

Egongelaren itxura aldatzea

Malba eta pistatxo koloreak moda-modan daude.

ere ez da zaila. Butakaren tapi-za aldatzea aukera bat izan dai-teke, baina lan gutxiago hartunahi duenak, kortinak, alfonbraeta kuxinak aldatuta, emaitzaonak lortuko ditu. Apaingarriekere ukitu berezia ematen dute:loreak (artifizialak nahiz natu-ralak), koadroak eta ontziak,adibidez. Ontzietan, kristalez-ko ontziez gain, herdoilgaitzez-koak eta zilar kolorekoak inda-rra hartzen ari dira. Sukaldera-ko eta bainugelerako ere, geroeta osagarri gehiago eta era-kargarriagoak daude.

KaxakSaskiak, kajak eta kutxak ere,ukitu berezia ematen lagun-tzen dute. Gauzak gordetzekoosagarri egokiak dira.

E

Page 17: GoiBerri 30. alea
Page 18: GoiBerri 30. alea

18 GOIBERRIPUBLIERREPORTAJEA

BenetakodekorazioaGune goxoak, neutroak, irodikatzaileak. Benetako dekorazioa.

Gune berri bat, toki berrian, oraindik ere zerbitzu hobea eskaintze-ko. Beti ere Mujikak bere-berean duen estilo bereiziarekin.

Ondo egindako berritze lanak eta estetika originala, harritzeko moduko emaitzekin.

Page 19: GoiBerri 30. alea
Page 20: GoiBerri 30. alea

20 GOIBERRIETXE APAINKETA GEHIGARRIA

Eguzkitik babestekoEguzki-oihalak edo toldoak,eguzkitik babesteko bainogehiagorako balio du. Besteakbeste, gutxi erabiltzen diren es-pazioez gozatzeko aukera ereematen du eguzki-oihalak. Izanere, neurri handi batean, hautsaeta zikinkeria sartzea ekidingobaitu eguzki-oihalak.

Intimitatea areagotzeko ere

erabilgarria da eguzki-oihala.Herrigunean dauden eraikine-tan batez ere, intimitatea askoestimatzen da, eta gero etagehiago erabiltzen dira olanak.

Dekorazio aldetik, azkenik,edozein eguzki-oihalek dotore-tu egin dituzte etxebizitzak, te-

Eguzkitik babestearekin batera, intimitatea ere areagotzen du eguzki-olanak. AGUSTIN TOLDOAK

rrazak edo dendak. Gaur egunegitura ugaritako eguzki-oiha-lak daude; neurrira egin daitez-ke. Zer esanik ez, oihaletan da-goen aukera zabala, dotorea-goetatik sinpleagoetara.

Energia aurreztuEnergia aurrezteko eta eraikun-tzak babesteko ere balio du

eguzki-oihalak. Kristaletatiksartzen diren izpi infragorriak eta UVA izpiak ere gutxituko di-tuzte olanek, etxe barruko pa-retak, altzariak, egurra, korti-nak... babestuz. Azkenik, ten-peratura erregulatuko du,energia aurreztuz.

Eguzki oihala biltzeko sistemakEguzki-oihala eta armadura garbi manten-tzeko eta babesteko, eguzki-oihala bildutaedukitzea komeni da. Olana gordetzekohiru sistema daude: aluminiozko estalgarria. Aluminiozko estalgarriak edo babesgarria,bisera baten funtzioa betetzen du. Bere az-pian geratuko da oihala.kutxa erdia.Olana alumuniozko profilean erabat sartutageldituko da; baina estruktura edo besoakkanpoan geldituko zaizkio.kutxa. Sistema horrekin, guztiz babestuta gelditu-ko da. Izan ere, bai olana, bai besoak, alu-muniozko kutxan sartuta geldituko baitira.

Page 21: GoiBerri 30. alea
Page 22: GoiBerri 30. alea

22 GOIBERRIETXE APAINKETA GEHIGARRIA

UdaberrirakoprestatuUzta biltzeko garaia da udazke-na: perretxikuak, basakanak,fruitu lehorrak... Dena den, uz-tarik onena jasotzeko, aurretiklana egin behar izaten da. Be-

raz, udazkenean ere, lorategie-tan bada zereginik. Belazeaketa soropilak aireztatzeko ara-tu, ongarritu eta konpontzekogarai onena da udazkena.

Aholkuak

Lore haziak eta erraboilak ereitekogaraia ere bada udazkena. lore haziak. Lore hazi gehienak etxe barruan er-netzen dira, badira sistema merke-ak. Hazien zorroek informazio guz-tia dakarte.bulboak.Udaberrian erneko diren tulipan, ja-zinto, narziso eta anemona erraboi-lak lurrean nahiz loreontzietan lan-datu. Erabili ongarri pixka bat lurragoxatu behar izanez gero.zuhaixkak.Zuhaixken, larrosen eta landatu be-rri dauden landareen oinak babestu hosto, pinu-azal edo ximaur-za-harrez. Horrela lurraren hezetasuna mantendu, ongarritu eta sus-traiak izotzetik babesten baititu.hosto erorkorrak. Udazkena zuhaitz hosto erorkorrak landatzeko une aparta da; hostoiraunkorrekoak, aldiz, neguan aldatuko ditugu.ongarritu.Kamelia eta azaleak ongarritu, eta behar izanez gero, lur azido berriabota, loraldian atzemango zaie eta.

Page 23: GoiBerri 30. alea
Page 24: GoiBerri 30. alea