GoiBerri 81. zenbakia

16
Urola Garaiko Mankomunitateko berdintasun teknikaria da Aurora Iturrioz. JOSUNE ZARANDONA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria GOI B ERRI 81. zenbakia. 2013ko azaroaren 22a Aurora Iturrioz Berdintasun teknikaria «Ideia feministak kaletik datoz» 8-9 Alberto Irastorza 3 Iritzia 4-5 Musikari familia 6-7 Natalia Mora Gil 10 Juanita Arana 11 1903ko postala 12 Indabak, eltzerako prest 13

description

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna ospatuko da azaroaren 25ean; hori dela eta, Aurora Iturriotz berdintasun teknikariarekin arazo horren, kontzientzia sozialaren eta prebentzio lanaren inguruan hitz egin dute.

Transcript of GoiBerri 81. zenbakia

Page 1: GoiBerri 81. zenbakia

Urola Garaiko Mankomunitateko berdintasun teknikaria da Aurora Iturrioz. JOSUNE ZARANDONA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

GOIBERRI

81. zenbakia. 2013ko azaroaren 22a

AuroraIturriozBerdintasunteknikaria

«Ideiafeministakkaletikdatoz»8-9

Alberto Irastorza 3 Iritzia 4-5Musikari familia 6-7 NataliaMora Gil 10 Juanita Arana 111903ko postala 12Indabak, eltzerako prest 13

Page 2: GoiBerri 81. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 81. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Noizbait baserritarron lana aitortuaeta baloratua izatea dut amets»

Alberto IrastorzaBaserritarra

Janire Arrondo OlaberriaPirinear arrazako behien ustia-tegia du Alberto Irastorzak Ola-berriako Borda baserrian. Zuze-nean saltzen du haragia. Abel-tzaintzaren etorkizuna, ordea,«ilun» ikusten du berak. «Kan-poko haragia erosiz kalte han-dia egiten ari gara, horrela ezinda jarraitu», dio berak. Zaletasun bat. Denbora dudanean Nafarroarajoatea, Azkoa ingurura edo,egun pasa egin, behiak ikusiz...Liburu bat. Ez daukat pazientziarik liburubat hasi eta bukatzeko. Egun-

karia bai, hori egunero. Pelikula bat. Izarren argia. Musikari bat. Benito Lertxundi. Abesti bat. Baldorba, Lertxundirena. Janari bat. Pirinear arrazako behi batentxuleta. Eta txuleta laguntzeko?Lagunak eta ardoa. Oporretarako leku bat. Frantziako edozein txoko.Amets bat. Baserritarrok egiten dugunlana errekonozitua eta balora-

tua izatea, noizbait. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Alabak jaio zirenekoa.Jaso duzun oparirik bereziena.Kirola egin behar nuela-eta bi-zikleta oparitu zidaten alabekiaz, ez dut oraindik estreinatu. Gorroto duzuna. Faltsukeria. Goierriko txoko bat.Atxurbi mendia, Idiazabalen. Herriko alkate bazina...Herritar guztiak berdin trata-tzen saiatuko nintzateke. Olaberrian biziko ez bazina...Nafarroa iparraldeko edozeinherri txikitan.

«Herriko alkatebanintz, herritarguztiak berdintratatzen saiatukonintzateke»

JANIRE ARRONDO

GOI BERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 673 69 90 95 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 81. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Angel OiarbideGure Esku Dago ekimeneko kidea

Har dezagunbidea

zken hilabe-teetan izandugun eurite-en inguruan,meteorologo

aditu batek zioen, ziklo euri-tsuak 30 urtez behin gertatzendirela. 1953an, 1983an ere izanomen zen, eta aurten tokatu danaturaren ziklo hori. Datorrenurtean nahiko bagenu ere, se-guraski ez dugu izango horrela-korik.Naturak bere zikloak dituen

bezala, gizakiek eta herriek erebadituzte beraienak. EuskalHerrian 50-60eko hamarka-dak ziklo berri baten hastape-nak izan ziren: kooperatibensorrera, ikastolak, euskarareneta euskal kulturaren susper-tzea, eta abar luze bat. Ziklo ha-siera hark, sortutako inertziekeragindako uhinaren aparrak,gaur egun arte iritsi zaizkigu.Korrikako lekukoa bailitzan,XXI. mendeko euskal herritarreiiritsi zaigu, herri eta bertako he-rritarrak oinarritzen duten balo-re, jarrera eta izaera bat. Histo-rian zehar etenik gabe barreia-tuz, zikloz ziklo. Herri honetan, momentu his-

toriko batean gaude. Lur haue-tan ziklo berri bat jada hasia da.Momentuz, uhinik apenas era-gin ez duen ziklo hasiera bateangaude.Euskal Herriko ziklo hasiera

honek, Europa mendebaldekoherrietan (Flandia, Catalunya,Scotland, Ipar Irlanda...) hastenari den ziklo berri batekin koin-ziditu du. Seguraski berriz eza-gutuko ez dugun gertaera ba-ten aurrean gaude. Aukera han-di baten aurrean gaude!Autodeterminazio kontzep-

tua bera, XIX. mende amaieran

sortu zen Europan. Estatu egi-turarik ez zuten nazioek, horre-tarako tresnak eta baliabideakedukitzeko bere buruari eman-ten zieten zilegitasuna. 1905.urtean Norvegia Suediatik in-dependizatzen da, erreferen-dum bidez. Mende eta erdianEuropa, Europa ekialdeabehintzat, erabat aldatzen da,Europa osatzen duten nazio as-kok bere kolorea emanez.XXI. mende hasiera honetan,

2014.urtean zehazki, mugarribat izango dugu. Mugarri histo-riko bat. XXI. mende hasiera ho-netako mundu mailako super-potentzia baten eremuan da-goen herri batek bereetorkizuna libreki hautatzekopausoa emango du, modu txa-logarri eta eredugarri batean.Adibide horrek aldaketa

haundiak ekar ditzazke. Muga-rri horretatik aurrera mundumailan estatu batek pedigride-mokratikoa izateko, izangoduen exigentzi maila orain arte-koa baino zorrotzagoa izangoda. Adibide hori gerta aurretikzena baino.Gurea bezalako herrientzako

aukera paregabea. Adibide ho-rrek bere baitan dituen balore,eskema eta oinarri demokrati-koz eragin eta kutsatzeko.

Inertzia aprobetxatuBaina nola aprobetxa genitza-ke etortzekoak diren inertzi ho-riek?Itsasontzi batek, aurrera egin

dezan, haizearen indar guztiaaprobetxatzeko, oihal sendoaeta zabala behar duen bezala,guk ere behar-beharrezkoadugu herritarren sarea osatzea.Helburua herri honetan oina-

rri bat, oinarri demokratiko bat

osatzearena da. Autodetermi-nazioan edo erabakitzeko es-kubidean, sentsibilitate guzientopagunea irudikatzen dugu.Helburua ez da abertzaleen

arteko indar metaketa osatzea.Gure aldarrikapena eta helbu-rua ez delako aldarrikapenabertzale bat. Demokratenmetaketa osatzea da helburua. Autodeterminazioa ez da

helburu politiko bat. Prepoliti-koa baizik. Edozein helburu po-litiko aukeratu ahal izateko be-harrezkoa den oinarri demo-kratikoa.Beraz, helburua norabide ho-

netan gizartea kontzientziatu,sentsibilizatu eta aktibatzeada. Topagunea sustatu. Erreze-lo eta deskonfiantzetatik, kon-plizidade eta elkarlanera pasa-tzea. Gizarte zatitu hau bere oi-narrietatik josten hastekogaraia da.

2007an Goierrin sorturikotxinparta, horretan ari da. 2014.urte atari honetan, Euskal He-rriko txoko ezberdinetan, ilu-siozko txinparta ugari sortudira. Indar eta argitasun gehia-gorekin. Pausoz pauso. Txikitikhandira doan mugimendu he-rritar honek, egoeraren eta ga-raiaren garrantziaz jakitun,2013ko ekainaren 8an elkarla-nerako dinamika bat jarri zuenmartxan: Gure Esku Dago dina-mika alegia. Lelo bat bainogehiago, Gure Esku Dago jarre-ra bat delako. Garaiak eta mo-mentuak eskatzen duen maila-ko jarrera pertsonal eta kolekti-boa.Gehienetan muga eta horma

handienak gure buruan ditugu.Eta muga mental horiek dirapausoak ematen zailtzen etagalerazten digutenak.

Jarreran dago gakoaHerri honek duen gaitasunazjakitun, 2014ko ekainaren8rako ariketa praktiko bat jarrida mahai gainean: DurangotikIruñeara bitarteko Giza Katea .123 kilometro eskuz esku. Orain artean bezalaxe, ekai-

naren 8ra begira goierritarrok

badaukagu egitekorik. Giza ka-teko 4 kilometro osatzekoerronka dugu. 1.600lagun ingu-ru. Izen ematea hasia da jada. Abestiak dioen bezala: Har

dezagun bidea, gure esku dagoeta. / Milaka lagun oinez, esku-tik oratuta. / Jende zoriontsua,herri libre batean.Alper-alperrik egongo gara

goitik zer etorriko zaigun zain.Gure Esku Dago!

Batu, elkartu gaitezenUtzi ditzagun axalkeri eta txiki-keriak, eta heldu diezaiogunbatera oinarriei. Momentu his-toriko honetan joka dezagunarduraz. Irudikatu eta diseinatu deza-

gun etorkizun hobea, eta izangaitezen gure herriaren eta gureetorkizunaren protagonistak.Etorkizunari heldu diezaio-

gun eskuekin.

A«Helburuaez daabertzaleenmetaketa;demokratenmetaketabaizik»

Page 5: GoiBerri 81. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Zer diok, Arif Ergel? Asteburuan Erreinuko kapitalean ibilinauk… (eta ez nauk Iruñaz ari) eta bost zentzumenak ondo zo-rroztuta etorri nauk handik. Bai, bai. Espainiako hiriburuak, Madri-lek, zentzu guztiak aktibatu dizkit. Turistentzako atrakzio erakar-garri diren «circuito sensitivo» erraldoia bihurtuta dago Madrilgozentroa. Izkina denetan IKUSTEN dira uniforme zuriak hiriko etor-bide nagusiak betetzen. Euri edo harri, jendeari beren eskubideakurratuak izaten ari direla ikustarazten. ENTZUN ere entzuten da,espainiar guztien presidenteak etorkizuneko artaldekideak nazio-aren subiranotasuna eta batasuna ahotan hartuta nola jartzen di-tuen lerdea dariela.

Krisi honek eragindako klaseen arteko banaketa geroz eta na-barmenagoek eragindako etxegabetzeek uzten duten ZAPOREmingotsa dastapapilatan. UKITZEKOTAN nahiago ezer ez ukitu,krimen eskenatokietan gertatzen den bezela, zerbait leporatuko

Gabon Yaw Atxianpong gaztea! Ez zaizu arrazoirik falta. Es-pazioa zurian uztekotan nago, bat eta huts-ekoan, baina ezinbaztertu suari egur gehiago botatzeko aukera hau. Zaborraren ki-ratsa diozu. Tamalez, Madril alde horrekin batzen gaituen arazoada: beren zaborrarekin modu arduratsuan jokatzen ez duten per-tsonen arazoa.

Hitz egin, adostu, konpondu, elkarrekin. Hitzak besterik ez dira,horrelako jarreren ondoan. Umeei irakasten dizkiegun hitzak, hel-duek ahaztu ditzaten. Saldu. Urrea edo airea. Baina erosi. Gehiene-tan, zaborra. Asmo handiegiak, herri txiki batentzat. Madril-i ustelkiratsa dario, baina gurean dagoen usaina ez da hobea, eta zer esa-nik ez Zumarragan eta Urretxun dugun airearekin! Zaborra, begiakitxi arren barreneraino sartzen zaiguna. Zaborra bat, ez-ikusiare-nak zero. Be basque. Be pozik.

Zaborra lurperatu egin da; errekara bota; su eman zaio edota kebihurtu eta airera bota dugu. Balkoietan ere zintzilikatu dute, ara-zoa ezkutatu nahi duen protesta bistosoan. Muturrera joz, meta-

morfoseatu eta errege bihurtu den kasurik ere ezagutzen da. Bainanik are eta ideia erosoagoa eta errazagoa emango diet euren zabo-rragatik kezkatu nahi ez duten borroko guzti horiei: utzi zure zaborpoltsak bizilagunaren ate ondoan, eta kitto! etxekonekoaren bal-koira botatzea ere hobesten da. Gero, ez-ikusiarena egin, edo botaerrua hirugarren bati. Baina ez ahaztu: zure eskubide guztia duzuzure zaborraz ez arduratu behar izateko, azken finean, ez baita zu-rea, beste guztiona baita. Be Ana Bottle. Be pozik.

bateta

batJon Plazaola

Alex Areizaga

digute bestela eta. Halare, bost zentzumenetan gehien zorroztuzaidana USAIMENA izan da.

Madrilek egunotan izan duen zabor kiratsa sartu zait barrenerai-no. Gainontzekoengatik etekina atera beste ezer buruan ez duengobernu/udaletxe batek zikindutako hiriaren ustel usaina. Jendeguztiaren ahotan entzun, kale izkina guztitan ikusi, nahitaez das-tau, ukitu eta usaindu dugun ustel kiratsa. Euren isla.

Asteko irudia Josu Maroto

Santa ZeziliaEuskal musikari guztienomenez aste honetakoirudia. Nahiz eta batzuksantuari debozio handirik ezizan ziurrenik!

Page 6: GoiBerri 81. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Zumarragako Idiakeztarrek belaunaldiz-belaunaldi transmititu dutemusikarekiko zaletasuna. Santa Zezilia bezperetan, musikarekiko zaletasunhori nola jaso, nola sentitu eta egun nola sortzen duten azaldu dute.

Ane Arrieta ZumarragaSanta Zezilia eguna, musika-rien eguna da gaur, azaroak 22.Musikari sena odolean erama-ten den edo ez esaterik ez ba-dago ere, familiak zerikusi han-dia izan dezakeela, behintzat,kontu jakina da. Goierrin ere fa-milia asko daude, belaunaldizbelaunaldi, afizio hori ondoren-goei transmititu dietenak. Ho-rietako bat da ZumarragakoIdiakez familia.Atanasio Idiakez birraitona,

Juanito aitona, Lurdes alabaeta Lourdesen bi semeak musi-karekin estu-estu lotuta egon

dira, eta daude egun ere. Birrai-tona eta aitona Ezkio-Itsasoko-ak ziren eta biak izan ziren eliza-ko organojole. Juanitok, orga-nua jotzeaz gain, eskusoinuaeta solfeoa ere ikasi zituen, etaZumarragara bizitzera joan ze-netik herriko haurrei musikanalfabetizatzen eta eskusoinuajotzen irakatsi zien arratsalde-tan, goizez Orbegozon lan eginondoren. Bere alaba Lurdesek ondo

gogoan ditu etxeko musika-soinuak: «Jaio ginenetik entzundugu musika etxean. Aitaketxean entseatzen zuen, eta

etxeko lanak egiten nituen bi-tartean nola entzuten nuen go-goratzen dut. Ikasle dezenteetortzen ziren etxera solfeoaeta eskusoinua ikastera ere».Musika talde batean ere arituzen teklatua jotzen. Bodetaraeta antzeko ospakizun puntua-letara joaten zirela kontatu du.Hori gutxi ez, eta Ezkio-Itsa-

soko abesbatza sortu zuenJuanitok duela 25 urte, Orbego-zon jubilazioa hartu zuenean.85 urte zituenean utzi zuenabesbatzaren zuzendaritza,eta egun Xabier Barriolak gida-tzen ditu Ezkio-Itsasoko abes-

Musika odoleanJuanito Idiakez, berak sortu zuen abesbatzaren 25. urteurreneko egunean. ANE ARRIETA

«Gogoan dut nolaetortzen zirenikasleak etxerasolfeoa eta eskusoinua ikastera»Lurdes IdiakezMusikaria

Page 7: GoiBerri 81. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

lariak. Donostian bizi da egun,eta adin horrekin hainbestejoan-etorri egiteari uzteko uneazela ikusi zuen.«Musikak asko esan nahi du

niretzat, eta nire bizitzaren zatihandia da», dio Juanitok. «Nireustez, denok jakin beharko ge-nuke musika pixka bat, biziga-rria delako», gehitu du. Berak ere gogoan ditu bere

aitagandik jasotakoak: «Seiurte nituenean abestu nuen le-hen motetea herriko elizan.Moteteak partitura txikiak dira,eta aitak prestatu zidan hura,okasiorako. Aitak organoa joeta nik abestu egin genuen».Musika hamalau urtera arteikasi zuen bere aitagandik, etahamalau urterekin hasi zen Or-begozon lanean. Baina, lante-gitik kanpo tinko eutsi zion mu-sikarekiko zaletasunari eta, ba-tez ere, zaletasun hori besteeitransmititzeari.

Juanitoren seme-alabek erejarraitu diote familiako afizioa-ri. Seme zaharrenak, Jose Anto-niok, eskusoinua jotzen ikasizuen aitarekin, eta Pili eta Lur-des alabek pianoa jotzen ikasizuten.

Jarraipena duen afizioaLurdesek, Juanitoren alabagazteenak, Legazpiko ikastolanlan egiten du, musika irakaslebezala. Pianoa jotzen ikasi zuengaztetan eta egun Zumarraga-ko Goiargi abesbatzean abes-ten du, urte askoan. Oso musi-kazalea da bera ere, eta bere bisemeei ere musikarekin goza-tzen irakatsi die.

Alain Beltza da Lurdesenseme zaharrena eta musikalki,honek ere, ibilbide azpimarra-garria du. Zumarragako ban-dan ibili zen hamar urtez oboeajotzen, Legazpiko batukadanhamaika urte daramatza, Ba-

tuband taldean aritu zen (ba-tukada, tronpeta eta saxofoiabatuz), eta azkenaldian Sam-ba Dzanga taldean ere badabil,Brasilgo musika lantzen, San-batik Edanaz. Bere anaia Markelek ere Zu-

marragako bandan jo izan zuenzenbait urtez tronpeta, esku-baloiari heldu aurretik. Alainek, bere amak bezala,

«etxean, soziedadean, auto-an...» etxekoekin asko abestuizan duela dio. «Aitonak, gura-soek, osaba-izebek.... askoabestu izan dugu, normaleanpianto baten bueltan jarrita»,kontatu du.Alainentzat ere musika «oso

garrantzitsua» izan da bere bi-zitzan. Musika, ordea, alde guz-tietan dagoela dio Alainek. Al-fabetatuak egon ez arren ere,«oinez goazenean, txalo egite-an... denok sortzen dugu musi-ka, inkontzienteki bada ere».

«Denok jakinbeharko genukemusika pixka bat,bizigarria delako»Juanito IdiakezMusikaria

«Oinez goazenean,txalo egitean...denok sortzendugu musika,inkotzienteki badaere»Alain BeltzaMusikaria

Juanito Idiakez bere hiruseme-alabekin ezkerrean, etaeskubian Juanito etxeko pianoajotzen. GOIBERRI

Alain Beltza laranjaz, Samba Dzanga taldearen kontzertuan. ANGEL ELORTZA

Page 8: GoiBerri 81. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Berdintasun egoerafaltsu bat sortu dugu, etaarriskutsua izan daiteke»

Aurora IturriozBerdintasun teknikaria

Josune Zarandona LegazpiEmakumeen Kontrako Indar-keriaren Aurkako Eguna izangoda datorren astelehenean, aza-roaren 25ean. Aurora Iturrioz(Ordizia, 1978) Urola GaraikoMankomunitateko berdinta-sun teknikariaren iritziz, arazoakonpontzetik urruti dago orain-dik eta, horregatik, beharrezkoada, batez ere, prebentzioarenalorrean lan egitea.Izatez, ekonomian lizentziatuazara. Nolatan zaude orain, ber-dintasunaren alorrean lanean?Enpresa aholkularitzan lan eginizan dut, baina aholkularitzahori emakume elkarteekin ereegin izan dut sarri. 19 urte nitue-netik beti izan naiz emakumetaldeetako partaide, BizkaikoEmakumeen Asanbladan, adi-bidez. Gaur egun DonostiakoEmakumeen Etxea elkartekokidea naiz. Eta gainera, Urola GaraikoMankomunitateko berdintasunteknikaria ere bai.Berdintasun teknikari bezalaaritzeko beharrezko formazioaere badaukat. Formazio hori,batez ere, gizarte mugimen-duetatik eta parte hartze osoaktibotik jaso dut. Gaur eguninstituzioetan berdintasunalantzea mugimendu feminista-ren lorpen bat bezala ikusi be-har da. Nire ustez, instituzioek

egoera faltsu bat sortu dugu,eta hori oso arriskutsua izandaiteke. Gazteen jarrera sexista aipatu-ta, azken urteetan indarkeriasexistagatik salaketak jarri di-tuztenen %30 hogeitasei urte-tik beherako neskak izan dira. Gipuzkoako, Arabako eta Biz-kaiko datuak dira horiek. Egitu-ra sexista duen gizarte bateanbizi gara, eta hori da arazo guz-tiaren muina. Gizonezkoak eta

egindako lana aitortu beharkolioke mugimendu feministari.Izan ere, ezinezkoa da berdin-tasun politikak egitea, mugi-mendu feministari bizkarraemanez.Hala ere, administrazioarenberdintasun politikek eta mugi-mendu feministek talka egindute sarritan.Gauzak egiteko moduak ezber-dinak dira, eta sarri adostasunfalta bat egon da mugimendu

feministaren eta administraziopublikoaren artean. Dena den,biak elkarren osagarri dira; aregehiago, kaleko mugimendufeminista administrazioarenmotorra dela esango nuke.Ideia feminista berriak kaletikdatoz, bertan egiten diren alda-rrikapenak eta hausnarketakbere egiten ditu askotan admi-nistrazioak. Zer da, batez ere, molestatzenzaituena?Une honetan mugimendu fe-minista hausnarketa bat egitenari da. Sarri, sakontasun askorikgabeko aldarriak egiten dira,berdintasunari buruzko diskur-tso politak helarazten zaizkiogizarteari, hainbat jarrera sexis-ta berdintasuna bailiran age-rraraziz. Askotan, gazte askokdituzten portaera sexistek ha-rritu egiten gaituzte, baina horida ikasten dutena. Berdintasun

emakumezkoak desberdinakgara gure artean, baina hori ezda arazoa. Arazoa da egituraz-ko bereizketa bat ematen dela.Jende gazteak ere oso barnera-tuta du egitura sexista hori eta,ondorioz, normaltzat hartzenditu bereizketara daramatenzenbait jokaera. Heziketa kontua da orduan. Bizi garen gizartean emakume-ak eta gizonezkoak balio ezber-dinetan hezten gaituzte. Gizo-

nezkoa emakumezkoaren gai-netik dago zentzu askotan.Oraindik ere emakumea daetxean lan gehiago egiten due-na, lan munduan kontratu kas-karragoak dituena, eraso sexis-ta gehiago jasaten dituena...Adibidez, Gipuzkoan, Bizkaianeta Araban amatasunagatikjardunaldi murriztua dutenen%84 emakumezkoa da orain-dik, edo 2011ko errentaren gai-neko zergaren aitorpeneanemakumeen lan etekina gizo-nezkoena baino %40 txikiagoaizan zen. Egitura sexista bateanbizitzearen ondorioak baino ezdira horiek.Emakumeekiko indarkeria ereegitura sexista horren barruanulertu behar da, hortaz?Noski. Dena den, indarkeriamota askotakoa izan daiteke,jipoi batetik harago doan arazokonplexuagoa da. Indarkeria

«Egindako lanaaitortu beharkoliekete instituzioekmugimendufeministari»

«Amatasunagatikjardunaldimurriztua dutenen%84 emakumeakdira oraindik»

«Indarkeria motaaskotakoa izandaiteke; jipoibatetik haragodoan arazo bat da»

Page 9: GoiBerri 81. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

sexista kontzeptua erabiltzendugu, adibidez, edozein ema-kumeek jasan dezakeen indar-keria mota bat izendatzeko.Bortxaketa bat, jazarpena...Genero indarkeria, aldiz, bikoteharremanaren esparruan ema-ten dena da. Horren baitan, in-darkeria ekonomikoa, indarke-ria soziala eta indarkeria fisikoaeman daitezke. Kasu batzue-tan guztiak batera ematen dira,beste batzuetan, ez dira, adibi-dez, eskuetara iristen. Aipatu duzuen egitura sexistadago, beraz, guztiaren oina-rrian.Egitura sexista horretan eragi-tea lortzen badugu, indarkeriamota guztietan eragitea lortu-ko dugu. Oso prozesu luzea da,baina administrazioak baditulanerako hainbat tresna. Esatebaterako, Goierri garaian pre-bentzioa lantzeko bi egitasmoditugu une honetan martxan:Jabekuntza Eskola eta BeldurBarik egitasmoa. Lehenengoa emakumeei zuzen-duta eta bigarrena gazteekinlan egiteko balio duena.Jabekuntza eskola emakumeeizuzendutako espazio bat da.Egitura sexistaren inguruko

hausnarketa bultzatzen dabertan, emakumeei kritikoakizateko, hobeto bizitzeko, partehartze sozio-politikoan aritze-ko baliabideak eskaintzen zaiz-kie. Eta Beldur Barik hezkidetzaprograma bat da, gazteekin,gazte hezitzaileekin eta ikaste-txeekin elkarlanean garatzenduguna. Orain urte bete erakundeen ko-ordinaziorako protokoloa eresinatu zenuten.Indarkeria sexista pairatzenduten emakumeei arreta hobe-tzeko tresna bat da. Ezkio-Itsa-soko, Legazpiko, Urretxuko etaZumarragako gizarte zerbi-tzuek, udaltzainek, Ertzaintzaketa Osakidetzak sinatutako hi-tzarmena da. 2014rako eskual-deko indarkeria kasuen datuakbiltzea da helburua, dugunerrealitatearen argazki bat egineta lanean jarraitzeko. JOSUNE ZARANDONA

Page 10: GoiBerri 81. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

«Lehen inpresioa osogarrantzitsua da eta arropafuntsezko erreminta da»

Asier Zaldua UrretxuNatalia Mora Gilek (Urretxu,1986) Batxilergo Artistikoa ika-si zuen Beasainen eta Arte Ede-rrak EHUn. Unibertsitate ikas-ketak bukatu ondoren, Donos-tiara joan zen Moda etaPatroigintza ikastera. Bukatze-ko, Madrilen Estilismo maste-rra egin zuen.Argi al zenuen moda munduanlan egin nahi zenuela?Diseinua ikasi nahi nuen, baina

Espainiako unibertsitateek ezzuten ospe ona. Ikuspegi oro-korrago bat izatearren, ArteEderrak ikastea erabaki nuen.Bukatu nuenean moda mun-duan murgiltzeko gogoarekinjarraitzen nuenez, Moda etaPatroigintza ikasi nuen. Ondo-ren, diseinu munduan salga-rriak diren gauzak egitera mu-gatuta egongo nintzenez, Esti-lismoa ikasi nuen.Zer egiten du estilista batek?Telebista saioetako aurkezleenjantziak aukeratzen ditugu, adi-bidez. Pelikuletan aktoreenjantzitegia diseinatzen dugu.Batzuetan arropa erosi edoalokatu egiten dugu eta beste-etan, berriz, diseinatu eta egin.Nondik nora ibili zara lanean?La pecera de Eva telesailean,Michael Jacksonmusikaleaneta film labur askotan lan egindut. Tartean, aurten Goya saria

irabazi duen Aquel no era yofilm laburrean.Zergatik gustatzen zaizu ho-rrenbeste estilista lana?Arropa helburu batekin egitenedo hautatzen dugu. Zer edozer komunikatzeko. Arropare-kin gauza asko esaten dira. Le-hen inpresioa oso garrantzi-tsua da eta arropa funtsezkoerreminta da horretarako. Gai-nera, zine mundua oso ondodago. Haur soldaduei buruzko

grabazio batean, adibidez,arropa zikindu eta txikitu eginbehar izan genuen. Zertan zabiltza egun?Zumarragako Chloé dendanlan egiten dut eta Roberto Veri-no diseinatzailearen estilistataldean nago. Cibeles pasare-larako prestatzen ari gara. Gai-nera, durbanteak eta burukoakdiseinatzen ditut.Arropa asko erosten al duzu?Arropa erostea gustuko dut,baina pelikula baterako arropaerosten aritu ondoren, gogoagaltzen dut. Gaur egun, denda-koa eta Ingalaterrako weborrietakoa erosten dut. Asoseta Topshop asko gustatzenzaizkit.Goierrin nola janzten da jen-dea?Orokorrean, ondo. Madrilenbaino hobeto, nahiz eta hemenklasikoagoak garen.

Natalia Mora Gil estilista urretxuarraktelebistan eta zinean egiten du lan;jantzitegiaren arduraduna da bietan.

Babeslea

ASIER ZALDUA

Page 11: GoiBerri 81. zenbakia

GOIBERRI 11MOTZEAN

Asier Zaldua OrmaiztegiJuanita Arana (Ormaiztegi,1931) Ojarbide baserrian jaiozen. Sukaldaritza ikasi zuen Se-gurako Katalina Goiarekin etaondoren banketeak prestatzenlan egin zuen. Ezkondu zeneanutzi zuen sukaldari lana, bainahandik urte batzuetara Girokitaberna ireki zuen Donostian.Egun, semeari laguntzen dioMadrilgo Donosti sagardote-gian.Nolatan sukaldari?Sukaldaritza gustuko nuen etagurasoek Segurara bidali nin-duten ofizioa ikastera, KatalinaGoiarengana. Bost urte emannituen astero Segurara joaten,oinez, menditik. Goia primera-ko sukaldaria zen eta 30 batneskei eskolak ematen zizkien.

Liburuak ere argitaratu zituen.Bere errezetak apartak dira. Ja-tetxe eta hotel onetan lan eginzuen.Non hasi zinen lanean?Goiari banketeak prestatzekodeitzen zioten eta batzuetan nibidaltzen ninduen. Garai har-tan ezkon-oturuntzak eta hala-koak etxean egiten ziren, eta nietxeetara joaten nintzen baz-karia prestatzera. Behin, Nafa-rroako Iturmendi herrian, behe-ko suan 80 pertsonentzakobazkaria prestatu nuen. Or-maiztegiko bainuetxean ere lanegin nuen.Zer jaten zen garai hartako otu-runtzetan?Legatz betea, legatza otarrai-narekin, otarraina, oilaskoa, txi-piroi beteak, arkume errea... Ja-

naria ez zen gaur egun bezain-beste apaintzen.Urte asko eman al zenituen en-karguz lanean?Ezkondu nintzen arte. SenarrakBeasainen denda zuen eta ezzitzaion gustatzen ni sukaldariibiltzea. 20 urte Beasaineneman nituen, eta senarrak den-da itxi zuenean, Giroki tabernaireki genuen Donostiako AldeZaharrean. Neure buruarengankonfiantza nuen. Banekienondo moldatuko nintzela. Lanasko egin genuen. 16 urte emangenituen bertan eta orain alo-katuta dugu. Oraindik ere ni ar-duratzen naiz maizterrak lor-tzeaz.Zer eskaintzen zenuten Girokitabernan?Gure ogitartekoek, errazioek

eta pintxoek sekulako ospeazuten. Baserritik barazkiak, ba-barrunak eta ilarrak eramatennituen eta bezeroek oso gustu-ra jaten zituzten. Noiz utzi zenuten Giroki?63 urterekin utzi nuen, ordura-ko oso nekatuta bainengoen.Dena den, oraindik sukaldeanaritzen zara.Semeak sagardotegia irekizuen Donostian eta, hasieran,sukaldeko lanetan lagundunion. Tximinia dela eta, bizila-gunekin gorabeherak izan zi-tuen eta hura utzi eta Madrilenbeste bat irekitzea erabakizuen. Duela 12 urte joan zen.Zergatik Madrilera?Madrilen jende asko bizi da eta,beraz, diru asko mugitzen da.Zer eskaintzen duzue Madrilgosagardotegian?Ojarbideko babarrunak erama-ten ditugu eta Madrilgo onenakdirela esaten dute. Bakailaotortilla, arraina, odolkia... ereematen ditugu. Eta kroketaketa babarrunak nik esandakoerara egiten dituzte. Oraindikere saltsan ibiltzen naiz eta se-meak aholku eskatzen dit.Non dago sagardotegia?Luisa Fernanda kalean, Ferraz

eta Princesa kaleen artean,Plaza de Españatik gertu. Poli-tika eta zine munduko jendeasko etortzen da gure sagardo-tegira.Madrilen ondo moldatzen alzara?Bai. Donostian bizi naiz, bainasarritan joaten naiz Madrilera.Bizitzeko ez zait asko gusta-tzen, baina jendea oso irekia daeta oso ondo hartu gaituzte.Primeran pasatzen dut han.Denek de usted hitz egiten di-date eta opari asko egiten dizki-date. Sagardotegi denboral-diaren irekieran eta San Sebas-tian bezperan sekulako festakegiten ditugu. Madrildarrakeuskaraz abesten jartzen ditu-gu, eta Txuri-Urdin primeranabesten dute. Euskaldunok nikuste baino ospe hobea duguMadrilen. Hitzekoak eta langi-leak garela esaten dute.

Juanita AranaSukaldari ormaiztegiarra

«Ojarbide baserriko babarrunakMadrilgo onenak direla esaten dute»

Juanita Arana, Beasaingo odolki lehiaketan, epaile lanetan. ASIER ZALDUA

Page 12: GoiBerri 81. zenbakia

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Ormaiztegi1903kopostalean

Loinaz Agirre OrmaiztegiOrmaiztegiko zubia ageri denpostala, 1905 urte aurrekoa da.Ander Yurrita ormaiztegiarrak

emandako datuen arabera,«1905. urtera arteko postatxartelen berezitasuna zen au-rreko aldean idazten zela me-zuaren testua. eta atzeko alde-an izena eta helbidea bakarrikidazten zela. Horregatik, aurre-ko aldean, argazkiaren alboan

mezuaren testua idazteko hu-tsunea egoten zen». 1905ekoabendutik aurrera posta txar-telek aldaketa izan zuten: au-

rreko aldean argazkia bakarrikjoango zen eta atzeko aldean,testua eta helbidea, marra ber-tikal batekin bereiztuta.

Argazkiko posta txartelariburuz esan, Seguran idatzia da-goela 1903an. Testua, gainera,euskaraz dago.

1903an Seguran idatzitako postala da. Euskaraz idatzita dago testua . ANDER YURRITA

Page 13: GoiBerri 81. zenbakia

GOIBERRI 13GURE LURRA

Indabak, eltzerako prestSukaldeko harribitxiak dira. Indabak, babak edo babarrunak, izenak izen, urtesasoi honetako plater preziatua dira; are gehiago hotzaren etorrerarekin. Ugaridira Goierrin indabak ekoizten dituztenak; uzta jasota eta saltzeko prest dute.

Janire Arrondo GoierriUr hotzetan jarri, olioa bota etasu bizia eman irekiten jarri arte.Orduan, sua jaitsi eta motel-motelean eduki behar dira, hiruordu inguru. Gatza bota, minu-tu batez irekin eta sua itzalitautzi salda loditu dadin. Sakra-mentuak, berriz, aparte egitea,hobe. Indabak prestatzeko,gainera, badaude bi arau: ezdira beratu behar, zaporea,itxura eta ezaugarriak aldatze-rik nahi ez badugu; eta presioz-ko eltzea alde batera utzi.

Horiek dira babarrun ekoizle-ek ematen dituzten gomendio-ak. Goierrin «uzta bikaina» jasodute aurten Lazkaomendiko Iz-tueta Garakoakoek, esate ba-terako. Udaberriko euriteak zi-rela-eta, sanferminetan ereinzuten indaba; berandu. Urrian,behintzat, jasotzeko garaian la-gundu du eguraldiak. Eguraldiona behar dute leka lehor jaso-tzeko. Ia jaso eta poltsaratutadituzte 600 kilo indaba beltz.Gustura geratu da Rosa In-tsausti ekoizlea: «Oso ondo

egosten da, azala nahiko finadute-eta», dio berak.

Tolosako Babarruna label-dun indaba ekoizten dute Laz-kaomendin, Legorretako Ajoai-neko Joxe Mujikak eta ManoliUrangak bezala. Asko mima-tzen du Mujikak soroa; 200 edo300 bat kilo jaso dituzte. Dago-eneko lagunei banatu die etaetxean ere dastatu dute. Sariakere ugari jaso dituzte Ajoaine-koek lehiaketetan; baina ez du-tela sekreturik dio, lekuaren etaegindako lanaren ondorio dela.

Beasainen azaro hasieran egin zuten XXIV. Fruitu eta Barazki Lehiaketako indaba beltzak. ANE ARRIETA

Tolosako BabarrunaElkartean egon edoez, ugari diraGoierrin indabaekoizleak

Udaberriko euriakereitea atzeratubazuen ere, kalitateoneko uzta jasodute azkenean

Page 14: GoiBerri 81. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretik

Klik Han eta hemen

Beldur Barikbideo lehiaketaBerdinsarea berdintasunarenaldeko udal elkargoak antolatu-ta, Beldur Barik bideo lehiaketaegin dute. Euskal Herriko hain-bat ikastetxetako ikasleek partehartu dute bertan. Horien arteandago Lazkaoko San Benito ikas-tolako DBH4ko ikasleen lana.beldurbarik.org

San Benitoikastolako

ikasleen lanaikusteko:

blogseitb.net/euskara

Euskara, hizkuntzarikerabilienen artean

uskara hizkun-tza txikia izandenaren usteaizan dugu beti-danik. Euskal

Herria herri txikia den bezalaxe.Baina teknologia berriei dago-kionean, hain txikiak al gara?Tamainaren arabera ala erabi-leraren arabera, non gaude au-rrerago? Galdera horiei eran-tzuten saiatu da ETBko Tribua-ren Berbak, Kike Amonarrizekgidatutako telebista saio be-rria, lehen atalean.Saio horrek egindako ikerke-

taren arabera, munduan 7.000hizkuntza hitz egiten dira, baina

E400 bakarrik dira milioi bat hiz-tunetik gorakoak; horien arteandago euskara. Hala ere, beste2.470 hizkuntzarekin batera,arriskuan dauden hizkuntzenartean sailkatu du Unescok.Bestelakoak dira erabilera

aztertzen duten datuak. Inter-neti eta sare sozialei garrantziahandia ematen dien Calvet ba-rometroaren arabera, mundu-ko 51. hizkuntza da euskara. Wi-kipediari dagokionean, 35. hiz-kuntza da, artikulu kopuruarenarabera. Eta Twitterren erabilidaitezkeen 38 hizkuntzen arte-an dago. Hori dena ikusita, ustebezain txikia al da euskara?

Irudia

Hondros saria irabazi du Lubakik Andoni Lubaki argazkilari urretxuarrak Chris Hondros nazioar-teko fotokazetaritza saria jaso du, Siriako gerran egindako la-nagatik. AP agentziarentzako lan egin zuen Sirian, eta bere la-nak, nazioarteko egunkari eta aldizkari askotan publikatu ziren.Bidaia hartan, Alepon gatazka jarraitzen ari zen bitartean, erre-belde talde batek bahitu egin zuen, eta ordu batzuren buruanaskatu zuten. Bere lanak, lehiaketaren gunean ikus daitezke:photojournalism.org

Euskararenginkana abianKutxa Ekoguneak euskaraz etaeuskararekin dibertitzeko sor-tutako Euskararen Ginkanalehiaketa antolatu du, hiruga-rren urtez. Astero internet bi-dezko probak egingo dituztegaztetxoen artean, eta lau tal-de sailkatuko dira finalerako.euskararenginkana.net

ON Zientziabideo lehiaketaElhyurarrek eta Donostia Inter-national Physics Centerrek ONZientzia bideo lehiaketaren 4.edizioa antolatu dute. Bideo la-burren bidez, zientzia eta tek-nologia dibulgatzeko lanakegin behar dira. 3.000 euro ar-teko sariak banatuko dituzte.onzientzia.tv

Page 15: GoiBerri 81. zenbakia
Page 16: GoiBerri 81. zenbakia