Goiberri 40. zenbakia

16
Ziklo-kros zaharrena Ormaiztegikoak 50 urte beteko ditu, eta Euskal Herriko zaharrena da 8-9 Alfredo Irusta eta Amelio Mendijur 1963ko proban. J MARIN Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Txomin Barandiaran 3 Iritzia 4-5 Imanol Lazkano 6-7 Amaia Luluaga 10 Zegama 1950 11 Asteburuko proposamenak 13 GOI B ERRI 40. zenbakia. 2012ko abenduaren 14a

description

Ormaiztegiko ziklo kros probak 50 urte bete ditu. Imanol Lazkano bertsolariari elkarrizketa, Ordizian egingo dioten omenaldiaren harira.

Transcript of Goiberri 40. zenbakia

Page 1: Goiberri 40. zenbakia

Ziklo-kroszaharrena Ormaiztegikoak 50 urtebeteko ditu, eta EuskalHerriko zaharrena da 8-9

Alfredo Irusta eta Amelio Mendijur 1963ko proban. J MARIN

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Txomin Barandiaran 3 Iritzia4-5 Imanol Lazkano 6-7 AmaiaLuluaga 10 Zegama 1950 11Asteburuko proposamenak 13

GOIBERRI

40. zenbakia. 2012ko abenduaren 14a

Page 2: Goiberri 40. zenbakia
Page 3: Goiberri 40. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAN

«Mundu solidarioagoa lortzea amesten dut»

Txomin BarandiaranLazkaoko Rwanda taldeko kidea

Asier Zaldua LazkaoTxomin Barandiaran (Lazkao,1957) Rwandara joan zen1995ean Jokin Izagirrerekin, Le-onardo Esnaola misiolaria bisi-tatzera. Itzuli zirenean Hiruga-rren Munduaren alde zer edozer egitea erabaki zuten etaRwanda taldea sortu zuten.Lazkaoko eta Olaberriako Uda-len, Irizar enpresaren eta SanBenito ikastolaren laguntzadute. Gabonetarako, urtero be-zala, elkartasun jaialdia antola-tuko dute.Zaletasun bat.Kirola. Udan bizikletan ibiltzen

naiz eta neguan korrika eta es-kia egiten ditut. Kiroldegira erejoaten naiz, igeriketa eta gim-nasia egitera. New Yorkera joanginen, maratoian parte hartze-ra, baina bertan behera geldituzen.Oporretarako leku bat.Urtero toki ezberdin batera joa-ten gara. Kultura ezberdinakezagutzea asko gustatzen zait.Liburu bat.Aspaldian ez dut libururik ira-kurri. Ez dut astirik.Musika talde bat.Euskal taldeak gustatzen zaiz-kit: folk taldeak, batez ere.

Abesti bat.Unean unekoa.Amets bat.Mundu solidarioagoa lortzea.Janari bat.Arraina.Edari bat.Ardoa.Jaso duzun oparirik bereziena.Hitz eta keinu bereziak.Gorroto duzuna.Boterearen nagusikeria.Goierriko txoko bat.Txindoki aldea.Herriko alkate bazina...Egin diren gauzak adostasunhandiagoarekin egingo nituzke.

«New Yorkera joanginen, maratoianparte hartzera,baina bertan beheragelditu zen»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 647 319 775 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

Page 4: Goiberri 40. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Iñigo IgartzaEkonomian aditua

Eskubideak

«Urteetanjasotakogizaeskubideeieta haienonarpenarieusten ezbadiegu,eta ez geralortzen ari,nahi-akitokogaituelahitz egingodugu»

itatxo! zuk ja-kingo duzu,jakin beharradaukat.- Iepa! Lasai,

zer dezu?-Zer da kondaira bat?- Ño! Ta hori?- Eskolan esan digute irla batbazela, baina bat batean barkubat hurbildu ta ez dela bertan.Batzuk diote ez dela sekulabertan izan, beste batzuk, mu-gitu egiten dela, edo ta bestedimentsio bateko atea dela.- Jajaja, Sandy deritzona ezta?- Bai!- Tira ba, ipuin bat nahi? PaulAlain eta D’Angeloren historiasekulakoa da.

Mundua itsaso zeneko histo-ria da hau. Marinablue ontzian,Paul Alain eta D’Angelo bizi zi-ren. Bizitza xumea eta alaia zenberaiena. Itsaso zabalen, maizaurkitzen zituzten beste ontzibatzuk, eta trukea izaten zenerlazio puntua.

Ontzi batzuk handiak zireneta Europa izenekoa argi oroi-tzen dut. Ontzi ederra itxuran,bere oinarrian, kaskoan, zirriki-tuak zituen eta urak barrurakobidea egiten zuen. Bertan lan-gile ugarik isileko lana egitenzuten, gero eta gehiago izaniketa uren kanporatzea gero tanekezagoa.

Ontziaren goi partean, argiekdirdir ederra islatzen zuten, etagero eta pertsona gutxiagokzuen huraxe miresteko unerik.Bitartean herdoilak zaratazjantzi ohi zuen Europaren mu-gimendua astuna, gero eta na-bariagoa zen zarata hura. Isilta-sunean, zarata hori beldurga-rria zen, burdinak zurrunkaegingo balu bezala.

Beste ontzi batzuk ere bazi-ren eta Asia, inoiz ikusitako

itsasontzirik astunena, jendezlepo eta handia. Batzuek itsa-soa eta argiak miresten zituz-ten bitartean, gehienek lanagogotik eta trukean ezer gutxijasota, gizarte denetan ditugunliburutxoen esana jarraitzenzuten, egia borobilaren jabeizango bailiran.

Ez ziren bakarrak, ordea, etatarteka talka egiteko arriskuabizi zuten. Zentzugabea itsa-soa horren handia denean. Be-reziki batek, txalupatxoak bida-li ohi zituen besteetara, haueman, oparitu eta gero zirikatueta unea iristean beren argitxo-ez jabetzeko. Ontzi honek, Neoizenekoak, gaixotasun kutsa-garri bat zabaldu zuen lasterontzi handien artean, nahiarensukarra izenekoa. Sukar honekargien zoragarritasuna areago-tzen zuen.

Barku handi haien bidean,haietara igo nahirik, haien ar-giak mirestuta, Afrika txikiak,Afrika handia zatitzen zutentxalupatxoz txalupa. Hauekere, sukar horren menpe gaixo-tu ziren eta denek nahi hitzaoihukatzen zuten. Ezintasuna-ren bide malkotsua beren begi-rada galduetan.

Neok, denei eman zien, etaordaina jasotzerako orduan,barkuko agintariek, ordaintze-ko gaitasuna urria zela eta, itsa-sontziko partaide bakoitzariahalegina eskatu zion, gero taindartsuago, estuago eta jen-dea ezintasunaren atarira iritsizen. Bitartean, barkuko goi par-tean bizi zirenek, argia murriz-ten zieten besteei.

Paul Alain eta D’Angelok jus-tuan hartzen zuten parte bar-kuen arteko jolas eta trukean,eta errespetuz egiten zituztenhaien sartu irtenak. Denak zi-ren, ordea, mundu berdinaren

partaide, eta arazoak pilatzenzirenean, lurralde ukiezineraabiatzen ziren. Bertan, itsasozabaleko lur zati bakarrean,eseri eta antzinatik jasotako le-geak irakurtzen zituzten; denekonartzen zuten kodea.

Egunak pasa ziren, asteen ja-rraian hilabeteak, eta beharrahanditu zen barkuetako jende-aren artean, ia denen artean.

Paul Alain eta D’Angelok bar-ku handien mugimendua ikusizuten, eta pirata ontziak baili-ran, irla onartua suntsiturik iku-si zuten bat batean, eta bertanonarpenaren esanahia itotzenzen.- Baina aitatxo, zergatik konta-tzen didazu piraten ipuin batorain? Nik kondaira bat nahinuen eta...- Umm... irla hori, urteetan jaso-tako giza eskubide eta haienonarpena da, eta horri eustenez badiogu, eta ez gera lortzenari, nahi-ak itoko gaituela hitzegingo dugu, aberats eta bote-retsuek irla hori kondaira bihur-tuko dutela, egin beharrekotzatjo eta harrotuko dira, beren era-bakiak denok defendatuko gai-tuztela. Eta orduan gure esku-bideak kondaira bihurtuko dira,

eta jada ezingo dugu defenda-tu guztion mediku eskubidea,heziketa eskubidea. Ezingo dio-gu inori leporatu jubilazioarensaria amaitu denik, eta orduzkanpoko lana betebehar bihur-tuko da. Bata bestea zapaldu-ko dugu eta, eta, non geratukodira etxebizitzaren eskubideaeta bizitza duinarena?- Eta D’Angelo ta Paul Alain?Aitatxo... negarrez?- Bata bestearen argiaz elikatuziren, beharrak orekaren sareanharrapatuta eta beren kanoiaktrukatu zituzten arrantzarakokanaberak izateko eta denbo-raz gozatu ahal izateko. Unebatez geldi izan ziren, eta eguz-kiaren errainuez gozatu ta kon-takizun hauxe gaueko zeru dir-diratiari eskaini, izarrek gauerokontatuko diguten kondaira,entzun nahi dutenentzako.

Mila esker JL Sampedro.

A

Page 5: Goiberri 40. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Bazekiat Madril aldean izan berri haizela. Ez diat galdetukohaize berririk bazebilen, uste diat erantzuna badakidala eta. He-men bazirudik gauzek bere horretan jarraitzen dutela. Albistegiakikusteak ere nazka ematen dik telebistan. Badakik, hartzen ditekgai bat (benetakoa denik ez diat ukatzen, e!) eta gainerakoak exis-titu ere ez dituk egiten. Etxe-kaleratzeen inguruan zebiltzak aspal-dian. Duela bost urte ere izango zituan ba, kaleratuak, baina ezoraingoak bezain biktima errugabe, nonbait. Egia dek ugaritu egin direla, baina albistegietan ikusi ditugun

guztiak zaku berean sartzekoak ez direnaren susmoa askok dau-kagula ere esango nikek. Tragedia handia behar dik izan, norbere

etxetzat hartu den txokotik kale gorrira botatzeak. Zergatik, eta,guztion zergetatik erreskatatutako bankuei neurrigabeko baldin-tzetan dirua itzultzeko zailtasunak izateagatik! ERE eta greba-hotsak ere gero eta ozenago eta sarriago azaldu

dituk Goierri aldean ere. Azken hamarkadetan langilearen ia para-disu izan denak ere badizkik bere zuloak, nonbait. Artean mutikoaninduan 80ko hamarkadan, eta hura bizi izan ez genuela hamaika

Bietatik hemen eta Madrilen, kaleratuak eta kalera atera di-renak.Eta arrazoi duk, kaleratutako guztiak zaku berean sartu be-har ote diren... Ahal zutena baino gehiago arriskatutako bankuekbakarrik behar izan ditek erreskatea, fama denei tokatu zaienarren; eta desjabetuen aldetik, berriz, iruzur batean eroritakoenaureola denen gainean ezarri duk. Orain 10 urte alokairuaren alde-ko hautua egin eta denek barrezka «etxebizitzaren prezioa ez dukinoiz jaisten, erosi ezan!» esaten ziotenari orain desjabetzeekin so-lidario izateko eskatzen dion zenbat zegok? Benetan bere arazoazharago arazo bat ikusten dutenak zenbat dituk?Bakoitzak bere diruarekin nahi zuena egiteko eskubidea omen

zian... kausa efektu sekuentzia zer den ahazteraino heldu gaituk,eta kalteen errua besteek beti. Hori esanda, egia duk egoera gorrihorretan dagoen jendearen zati handi bat ez dela dirua xahutzenibili. Nire elkartasuna eta besarkadarik beroena haiei.

Eta CAFen ERE krisia. Eta esateak bertigoa eman arren, gauregungo merkatu arauen barruan produkzio modu hau agortuta ze-gok. Krisia ereduarena duk, eta eredua guk hautatu dugun neu-rrian, gure krisia duk: ekimenik eza, talde izaera ahazterainoko nor-banakotzea, pasibitatea, akatsak onartzen ez jakitea... Tamalez,krisi ekonomikoa balio krisiaren ondorio bat baino ez duk.

bateta

bat

Asteko irudia

Aitor Sarriegi

Iñaki Apalategi

Josu Maroto

ImanolLazkanoImanol Lazkano bertsolariaale honetako elkarrizketatuada. Jende aurreankantatzeari utzi diola eta,gure omenalditxoa txokohonetatik.

aldiz entzun behar izan diat. Bazirudik orain izango dugula besteaukera bat.Hamalaugarren lansaria ere kolokan zegok beste askorentzat.

Opariekin eta oporrekin lotzen diagu, gainera, urte osoko soldata-tik enpresari aurreratzen diogun zati hori, eta extra ere deitzen zio-tek.Panorama ederra zetorrek urte berrirako. Hura ere, bi mila eta...

hamairua. Eguberri on!

Page 6: Goiberri 40. zenbakia

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

GOTZON ARANBURU

«Bertsotan jolas egitekogure lehenbiziko tokiaGoierri izan zen»

Imanol LazkanoBertsolaria

Lierni Elortza AzpeitiaGoierriko Bertso Eskolak ome-naldia egingo dio abenduaren29an Ordizian Imanol Lazka-nori (Azpeitia, 1936). 60 urteinguru egin ditu Lazkanok pla-zaz plaza, eta urtea bukatzea-

rekin plazako bertso ibilbideariere agur esango dio. Hiru belau-naldi desberdinekin aritu izanda kantuan. Bi garai eta tradi-ziotako bertsolarien arteko zu-bitzat eta uztarritzat hartu izanda; «zubigintzan artista» .

Zein izan da eraikitzea tokatuzaizun zubirik zailena? Ez dut zubi zailik izan. Bertsolarihandiekin ibiltzearen irrika etabeldurra, norgehiagoka apustuhorretan gure ezuste atsegine-rako guri egin ziguten harrera

Baserrik, Uztapidek, Lasartek,Lizasok … goata artean bezalahartu gintuzten, hain inpresioona eta naturala jaso nuenhaiengandik, nik ez dudala ustezubi zailik nik eraiki dudanik ha-rrezkero.

Page 7: Goiberri 40. zenbakia

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

Zubirik ederrena?Bizitza bera. Eraikuntzan etabertsotan bi afizio—ofizio. Bileku horietan hain eroso ibiltze-ko izan dudan aukera hori etxe-tik hasita eta Euskal Herrianhainbeste jenderen mimoakjaso eta maitatua sentitu izanahain da ederra.Zubirik sendoena? Bertsolaritza bera. Barru barru-tik bizitzeko izan dudan aukerahori eta gure denboran eginduen gorakada zentzu askotan.Ibai handien gaineko zubietanedota errekatxo gainekoetanerosoago?Badirudi gaurko gizartean han-diak direla balio dutenak, bainonik uste dut benetako baloreaktxikitan daudela, erreka txikiaskok egiten dute handia.Azpeitiaren eta Goierriren arte-ko zubia askotan zeharkatuizan duzu.Goierri, gu bertso munduanhasi ginenean, Azpeitiko saka-netik ateratzen hasi eta bertso-ekin jolas egiteko gure lehenbi-ziko tokirik garrantzizkoenaGoierri izan zen, Ordizia, Zaldi-bia, Saturdi, Gaintza, Gabiri...Goierrik beti izan du bertsoare-kiko miresmen berezia, eta eus-kal kulturarentzat ere bai oro-korrean, beti sentitu naiz ber-tan eroso. Eta lagun askoditudala sentitzen dut nik; ezdakit haiek zer pentsatuko du-ten nirekiko. Etxearen eta plaza publikoarenarteko zubia gehiago ez igaro-tzea erabaki duzu, betiko? Bai. Bertsolaritzari diodan zorrakontutan izanda, ikusiko banugaurko bertsolaritzak nire be-harra duela, ez nioke ukatuko,arrastaka, lurrera erori arte se-gituko nuke. Baina gaur dagoenmaila eta aukera ikusita, he-

«Goierrik beti izandu bertsoarekikomiresmen berezia;beti sentitu naizGoierrin eroso»

Arantxa, emaztea, zutabe izan du Imanol Lazkanok. G. ARANBURU

mendik aurrera enbarazugehiago egingo dugu mesedebaino. Oraindik gozatzen segitunahiko nuke, bertsolaritzaribeste leku batetik begiratuz.Arantxa Odriozola, emaztea,zutabe nagusia izan duzu, ezta?Dudarik ez. Nik garbi dut, ber-tsotako ibiliekin eta eraikun-tzak ordu asko kendu didanezetxerako senar eta aita erosoaez naizela izan. Etxean nagoe-nean saiatu naiz baina enbara-zu gutxi egin dut nik etxean.Arantxak bizimodu gogorraeraman du nire inguruan. Ber-tsolariaren emazte izaten ez daerraza. Gure aitonak erabiltzenzuen ijitoaren astoaren irudiabizimodu gogorraren irudi-adierazle: «Ijitoaren astoa betikarga bizkarrean eta bide baz-terrean harrapatutakoa janez».Hori kontuan hartuta behin ho-

rrela bukatu nuen bertsoa: «…gizona beti parrandan etabakarrikan ordu asko bertsolarin emazte baino hobeda ijito asto».

Bertsolaria aguantatuko

duen emakume batek bertso-laritza eta herri kultura maiteizan behar ditu, bestela ez dagohori dena eramaterik. Alde ho-rretatik babes guztia izan dutemaztearengandik.

Emaztea zutabe

Diskrezioaren ikur, ondoan dago-enaren presentzi isila, begiradaernea, entzuten azti… hau al daArantxa bertsozalea?Arantxa: Bai, gustatu izan zaitbertso saioetara joatea. Emaku-merik joaten ez zenean hasi nin-tzen, gizonezkoak ziren denak etani. Eroso sentitzen nintzen, nero-ni ere zaletu! Eskolartekora, esatebaterako, joateko ohitura duguaspalditik, bertsolari asko umeumetatik segitu ditugu, eta osoerakargarria da. Imanolekin edota Imanolen zainnola pasa dituzu ordu gehiago?A.: Imanolen zain. Afari, ezkon-tza, larunbata, igandea… udanbatez ere egun pasa joaten ziren,orain aldatu egin da. Kanpoko eta etxeko Imanolen ar-tean alderik ba al da ?A.: Ez, berdintsu. Ordu gutxi egi-ten zuela eta hori eraman behar.Alaba zaharrenek esan izan zuten«beste denak aitarekin eta hon-dartzara eta joaten dira eta gu ai-tarekin ezin?» baino horretaraohitu egin ziren. Imanol: Lau alabekin harremanaezin hobea daukat. Naizen beza-

lakoa onartu naute eta ahal den ai-tarik onena izaten saiatu naiz bai-no ordu gutxi izan ditut. Ziurrenikordu gehiago pasatu banitu asper-tuko nituen.Alabek harremanik ba al dute ber-tsoekin?I.: Ez hainbeste. Gazteenak bazi-rudien bazekarrela arrasto pixkabat, zaharrena saioz saio ere askoibili zen eta ez ote zen aspertunago. Denei bertsoa gustatu asko,baina besterik gabe. Orain oporre-tatik postala bidaltzen duteneanbertsotan idazten dute beti. Bertsolariak ondo elkartuta dau-de, elkartea sendo, indartsu, sasoibetean. Eta bertsolarien bizi-lagu-nen elkartea osatzea ideia txarra allitzateke?A.: Ez litzateke erreza izangohori, baina Uztapideren ideia izanzen: «Gu urte guztian elkarrekineta zergatik ez dugu egun batipintzen gure andreek elkar eza-gutzeko?» Urte mordoan elkartuizan ginen bizkaitarrak, iparralde-koak … gero galtzen joan zen. Bertsoek zer eman eta zer kendudizute Arantxa?A.: Eman giro jatorreko harreman

ugari eta oso aberatsak, kanpoanleku askotan ibili ere bai, neu au-rreratzen nintzen joateko. Kendueguneroko bizitzan gizonarenordu mordoa. Tarteka zuentzako momenturikhartzeko beharrik ez zenuten sen-titzen?A.: Orduan ez zen opor kontuetanpentsatzen. Murua hasi zen an-drearekin 15 bat eguneko oporrakhartzen; ez dakit beste inork segi-tu dion. I.: Abuztua eraikuntzan hilabetelanpetua zen. Aurretik egindakoplanak hala beharrez bertan behe-ra momentuan utzi beharra ere to-katu zaigu. Eskerrak pazientzihandiko andrea tokatu zaidanik. Asko aldatu al zaizue bizitza Ima-nolek bertso jardunak edota erre-tiroa hartuz geroztik?A.: Pixka bat lasaixeago, alabekinegin ez dituenak orain bilobekineginez, bera gehiena. I.: Bai, alaba, suhi, umeekin …igande eguerdiko bazkari hori go-zatzekoa da. Egunero, berriz,6etan zakurra hartu nire bueltaegin, behi pare bat ere baditut …eta gero eguna lasai.

Page 8: Goiberri 40. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Ormaiztegiko ziklo-kros probak 50urte beteko ditu hilaren 30ean. Euskal Herriko probarik zaharrena da.

Asier Zaldua OrmaiztegiGoierri osoan ziklo-kros zaleta-sun handia dago, baina kirolhonek Ormaiztegin indar bere-zia izan du. Euskal Herriko pro-barik zaharrrena da Ormaizte-gikoa, eta aurten 50 urte bete-ko dira lehen proba eginzutenetik. Hilaren 30ean izan-go da proba. Herriak bi txirrin-dulari handi ere eman ditu: Iña-ki Maiora eta Joxe Ramon Izagi-

rre. Ormaiztegiko probako zir-kuituaren barruan eta kanpoanhistoria egin dute Maiora etaIzagirre ormaiztegiarrek.

Iñaki Maiorak 58 urte ditu etabere herriko ziklo-kros probariesker zaletu zen. «Mutikotanbaserritik herrira joaten nintzenlasterketa ikustera, eta gustatuegin zitzaidan: giroa, jendearenberotasuna...».

Gainera, garai hartan ez ze-

na ez du sekula ahaztuko, gai-nera: Migel Indurain handiare-kin iritsi zen helmugara etasprinta irabazi zuen ormaizte-giarrak. Handik gutxira hasi zenziklo-krosean.

Ordurako Maiorak hainbatbat lasterketa irabaziak zituen.40 urte pasatu dira dagoenekoherriko proban lehenengoz par-te hartu zuenetik. Bera ere erre-pidean aritu zen, baina beti osoargi eduki zuen ez zuela Irizarenpresako lanpostua txirrindu-laritzagatik utziko. Errepidekoprobak prestatzeak askoz eredenbora gehiago eskatzenduenez, ziklo-krosean aritzeaerabaki zuen.

Perurenaren taldekideMaiorak ere errepidean laster-keta batzuk irabazi zituen. Gai-nera, Asturiasko Itzulian partehartu zuen profesionalekin.Txomin Perurena bere taldeki-deak irabazi zuen lasterketahura, besteak beste, Maiorakeskainitako laguntzari esker.Profesional mailan jarraitzeaeskaini zioten, baina ezezkoa

goen egun bezainbeste auto,eta bizikletan joaten ziren tokibatetik bestera. Hala, ez da ha-rritzekoa Maiora txirrindulariaizatea. Entrenamendu saioe-tan herriko ikastetxearen aurre-tik pasatzen zen eta hura ikusi-ta, Joxe Ramon Izagirrek harenpausoak jarraitzea erabakizuen.

Izagirre 15 urterekin hasi zenlehiatzen, errepidean, Zegama-ko taldearekin. Txirrindularitzaeta lana uztartzen zituen eta,arerio gogorrak zituenarren –Jokin Mujika itsasondo-arra, adibidez–, lasterketa ba-tzuk irabaztea lortu zuen. Lehe-

Ziklo-krosarenherrian

Page 9: Goiberri 40. zenbakia

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

eman zuen. Ez da sekula da-mutu. Izan ere, erabaki hari esker,

ziklo-krosean sekulako ibilbi-dea osatu ahal izan zuen. Las-terketa asko irabazi zituen, Eu-

ropa osoa ezagutu zuen, eta la-gun asko egin zituen. Bost aldizirabazi zuen Espainiako Txa-pelketa. Euskadikoa bestehainbestetan irabazi zuen etaOrmaiztegiko lasterketa, berriz,seitan. Inork ez du proba hauhorrenbeste aldiz irabazi.

Izagirrek, berriz, EuskadikoTxapelketa seitan irabazi zueneta Espainiakoa hirutan: behinafizionatutan eta birritan pro-fesionaletan. Herriko lasterke-ta, ordea, behin bakarrik irabazi

zuen. «Urduri» jartzen zela ai-tortu du. Maiorak, berriz, «arazohandien aurrean hazi» egitendela dio.Biek dute oso gustuko herri-

ko lasterketa. Gainera, eurengaraian «sekulako giroa» iza-ten zen: «Inguruko herri guztie-tan zeuden txirrindulariak etabakoitza berea animatzera joa-ten zen: Urretxuko eta Zuma-rragako Joxe Mari Iurrebasore-kin, itsasondoarrak Jokin Muji-karekin...» Ormaiztegik, batenfaltan, bi ordezkari zituen.Maiorak jarri zuen ziklo-kro-

saren lehen harria Ormaiztegin.Berari ikusita egin zen txirrindu-lari Izagirre eta aitari ikusitaegin dira txirrindulari Gorka etaJon Izagirre Euskaltel-Euskaditaldeko profesionalak. Maiorabi gazteen jarraitzailea da.«Ikaragarrizko poza ematen ditherrian maila horretako bi txi-

rrindulari izateak. Tourrera joa-ten naiz, Joxe Ramonekin, ani-matzera». Biak lagun onak diraeta Izagirrek Maiora maisu izanzuela dio: «Inor baino hobetoprestatzen zen eta Izuzkizaketa biok asko ikasi genuen be-rarekin». Biak oraindik bizikle-tan ibiltzen dira. Mairoak ne-guan bolada luzeak KanariarUharteetan ematen ditu etahan ere badu bizikletan ibiltze-ko ohitura. Izagirre, berriz, udanibiltzen da batez ere.

Etorkizun oparoaAtzera begira, garaipenik kuttu-nenei dagokienez, herriko las-terketa aipatu dute biek. Bes-talde, Santanderren jokatu zenEspainiako Txapelketan biekurrezko domina eskuratu zute-la gogoratzen dute: Maiorakprofesional mailan eta Izagi-rrek afizionatuetan.Baina lorpenik handiena

«herrian kirol zaletasuna sus-pertu izana» dute. Gazte askokeurei ikusita erabaki zuen bizi-kletan ibiltzea. Gainera, Maio-rak herriko lasterketa berresku-ratu zuen lagun batzuekin ba-tera, eta Izagirre egungoantolatzaile taldeko kidea da.Herriko probak etorkizun

oparoa duela uste du. Gainera,herrian txirrindulari gazteakdaude. Katea ez da eten, beraz,Euskal Herriko ziklo-krosarenhiriburuan.

Iñaki Maiorak seialdiz irabazi duOrmaiztegin etabeste inork ez dumarka hori ondu

Maioraren etaIzagirren garaian,inguruko jendeajoaten zen bakoitzaberea animatzera

Ezkerrean eta erdian IñakiMaiora eta Amelio Mendijursaria jasotzen. Eskuinean, IñakiMaiora eta Jose Ramon Izagirreprobaren antolatzaileak. ANGEL

ELORTZA-J MARIN-ASIER ZALDUA

ngel Elortza zale ormaiztegiarrak jasotako datuen arabe-ra, lehen ekitaldia Jose Luis Talamillok irabazi zuen eta on-

dorengo bietan Amelio Mendijur urretxuarra nagusitu zen Ormaiz-tegin. Biak bizikleta gainean hil ziren handik gutxira. Iñaki Maiorak1973an irabazi zuen lehenengoz. Hamarkada erdialdean Baso Txu-lok proba antolatzeari utzi zion eta Ormaiztegiko Kirol Elkarteakhartu zuen ardura. 1979an Roger de Vlaeminck handia etorri zen,baina Joxe Mari Iurrebaso eta Maiora nagusitu zitzaizkion. Iurreba-sok bost aldiz irabazi zuen. 1986an munduko onenek parte hartuzuten, eta De Brauwer nagusitu zen. Izagirrek 1991n irabazi zuen.1997an ere antolatzeari utzi zioten eta 2004an Ormaiztegiko Txi-rrinduaren Lagunak sortu zen proba berreskuratzeko. Urte hartanZugaitz Ayuso itsasondoarrak irabazi zuen.

Lehenengo proba 1962an antolatuzuen Baso Txulo elkarteak

A

Page 10: Goiberri 40. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Amaia Luluagarendenbora libreko pitxiak Ane Arrieta SeguraSeguran bizi da Amaia Luluaga(Ibarra, 1985). Irizarren lan egi-ten badu ere, denbora libreanpitxiak egiten ditu: belarritako-ak, eraztunak, eskumuturreko-ak, lepokoak, paparreko orra-tzak, diademak... Noiz hasi zinen pitxiak egiten?Hasi-hasi, ez dakit, betidanikegin izan ditut eskulanak: fimo-arekin, feltroarekin... Eta orain zein materialekin egi-ten dituzu pitxiak?Gehienbat kafe kapsulak, fel-troa, koloretako aluminiozkoburniak... Horiek manipulatze-ko makinak ditut: hainbat tro-kel ditut forma ezberdinak lor-tzeko, kola berotzeko pistolak,eraztunen neurri ezberdinakegiteko oinarriak...

Trokelean kolore ezberdine-tako feltroak jarri eta makinaknik aukeratutako formak ema-

ten dizkie. Gero zati ezberdinakbata bestearen gainean nahibezala muntatzea da kontua,kola beroarekin. Alanbreari, be-rriz, aliketa berezi batzuekinematen diot forma.Nonbait saltzen dituzu egitendituzun pitxiak?Lehen Tolosako denda bateansaltzen nituen. Amasan eta Be-rastegin ere saldu ditut, azokaberezietan postua jarrita. Ho-rietara nire lagun Izaro Saiza-rrek animatuta joan nintzen,eta bion materiala saldu ge-nuen.

Azoken aurreko bi asteak izu-garriak izan ziren. Denbora gu-txian pitxi asko egin nituen, etapixka bat nekatu egin nintzen.Normalean nire kasa, denboradudanean, egiten ditut, eta la-gunei oparitzen dizkiet, baina,azokan aukera gehiago eduki-tzeko, lan asko egin genuen.

Gorka nire mutil-lagunak ereasko lagundu zidan, eta eske-rrak! Asko saldu al zenuen azkenazoka horietan?Bai, asko. Amasan jende gu-txiago zebilen eta, tira, neu-rrian, baina Berastegin askosaldu genuen. Egindako lanakmerezi izan zuen.Zer saldu duzue gehien?Nik uste nuen feltroarekin egin-dako pitxi gutxiago salduko ge-nuela, eta alanbrearekin egin-dakoak gehiago, baina, kolore-engatik edo, feltrozko pitxigehiago saldu dugu.

Amaia Luluaga pitxiak egiten. GOIBERRI

Beste moduren batean saltzenhasteko asmorik ba al duzu? Ez. Webgune batean saltzenhasteko edo modu jarraian sal-tzea ekar dezakeen salmentaklotura handia dakar, eta unehonetan behintzat nahiago dutez gehiegi lotu.

Gustatzen zaidalako egitendut, eta bai, dirutxo bat lortzekobide ona da, baina, lanetik irteneta ez dut beti pitxiak egitenaritu nahi. Nork daki, agian ge-rora ideiaz aldatuko dut, baina,momentuz, nahiago dut horre-la, azoka puntualetan eta noi-zean behin saldu.

«Azoken aurrekobi asteakizugarriak izanziren; pixka batnekatu nintzen»

Page 11: Goiberri 40. zenbakia

GOIBERRI 11PUBLIZITATEA

Page 12: Goiberri 40. zenbakia

12 GOIBERRIARGAZKI ZAHARRA

Zegamako mutikoak Loinaz Agirre ZegamaZegamako mutiko kuadrillaageri da argazkian. 1950ekoapirilean ateratako argazki da,Pedro Mari Agirrezabalak eka-rritakoa.

Goiko lerroan, Luis Arizkorre-ta, Leandro Larrea, TeodoroArizkorreta, Jose Luis Arakama,Andres Zabaleta eta SegundoOiarbide ageri dira.

Beheko lerroan ageri direnak,berriz, Antonio Ormazabal, Sa-bino Azurmendi eta Jose Anto-nio Larrea dira.

1950eko apirilean aterakoargazkia da. PEDRO MARI AGIRREZABAL

Page 13: Goiberri 40. zenbakia

GOIBERRI 13ASTEBURURA BEGIRA

Gabiriako eskolaren 100.urteurreneko ospakizunaBalantzategi eskolaren 100. urteurrena ospatzeko ospakizunak di-tuzte asteburuan Gabirian. Antzinako eta oraingo material eta ar-gazkien erakusketa egongo da besteak beste. Igandean,18:00etan, ikasleek eta ikasle ohiek prestatutako ikuskizuna ikus-teko aukera izango da Parrokiako aretoan.Etzi, hilak 16, 18:00etan, Gabiriako Parrokiako aretoan.

Liburu azokak Ataunen,Beasainen, Lazkaon,Ordizian eta SeguranEuskal liburu eta disko azokak antolatu dituzte asteburuan, Goie-rriko bost herritan elkarlanean: Ataunen , Beasainen (LoinazkoSan Martin plaza azpian), Lazkaon (plazako pilotalekuan), Ordi-zian (Barrenan) eta Seguran (Botikaxaharrean). Euskal kultura-ren azkeneko berrikuntzak salgai izango dira. Produktu guztiek%15eko deskontua izango dute.Gaurtik igandera, Ataunen, Beasainen, Ordizian, Seguran etaLazkaon.

AIM

ARMAIZ

Hil arte biziantzerkiaBeasainenGaur, hilak 14, iluntzeko20:00etan, Hil arte bizi antzez-lana aurkeztuko dute Beasai-nen, Iker Galartzak, JosebaUsabiagak eta Sara Cozarrek.Gaur, hilak 14, 20:00etan, Beasaingo Usurbe antzokian.TX

ALO

PRODUKZIOAK

AIM

ARMAIZ

Page 14: Goiberri 40. zenbakia

60€

Zuriñe edergintzaGarmendia Otaola, 5 BeasainTel.: 647 314 771

R1900 LUXE krema eguna eta gaua 50 mlR1900 LUXE Facial Serum 30 mlR1900 LUXE Eye Essence 15 ml

9€

39,50€

14 GOIBERRIPubLIZITATEA gAbOnETAKO EROsKETAK

Opariak Goierrin bertan

Mirentxu Maletinak

Hidalgo Eskaintza zabala

Oskarbi Deskontua

Mirenetxu liburudendaNafarroa etorbidea,7 BeasainTel.: 943 880 455Kale Nagusia, 1 BeasainTel.: 943 881 457

Hidalgo bitxitegiaLegazpi kalea, 3 OrdiziaTel.: 943 88 04 06

Zuriñe Krema sorta

30€

Hitza Txalekoa

Goierriko HitzaOriamendi, 32BeasainTel.: 943 160 056

EtorriGabonetakoeskaintzazabalaezagutzera

Kirola egiteko edo paseorakoaproposa den txalekoa,barrukaldean fibramikropolarrarekin.

OPARI TXARTELA50€tik gorako

erosketetan

Promozio baliagarria abenduaren 7tik urtarrilaren 5era.Beste promozioekin ezin da metatu.Txartel bat erosketa bakoitzeko.

Gabianoordenagailu zorroa

Gabiano maletina54,80€

Page 15: Goiberri 40. zenbakia

GOIBERRI 15PUBLIZITATEA

Page 16: Goiberri 40. zenbakia