Goiberri 190. zenbakia

16
Erabiliz-erabiliz, ia bikoiztu arte Aldundiak iazko maiatzean autobus lineak berritu zituenetik nabarmen igo da erabiltzaile kopurua 6-9 Bidaiari batzuk autobusean sartzen Beasaingo geltoki parean. Zaldibia eta Zegama lotzen dituen linea da erabiltzaile gehien dituena. MIKEL ALBISU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Xabier Morillo 3 Iritzia 4-5 Beñat Enbil kirolaria 10 Jokin Zabala, bertako produktuez 11 Gure Esku Dagoren galdeketa ekainaren 5ean 12-13 Garai batean: ‘Txanbo’ txistularia 14 GOI B ERRI 190. zenbakia. 2016ko maiatzaren 13a

description

Goierriko autobus zerbitzu berriak urtebete egin du.

Transcript of Goiberri 190. zenbakia

Page 1: Goiberri 190. zenbakia

Erabiliz-erabiliz,ia bikoiztu arte Aldundiak iazko maiatzean autobus lineak berrituzituenetik nabarmen igo da erabiltzaile kopurua 6-9

Bidaiari batzuk autobusean sartzenBeasaingo geltoki parean. Zaldibia etaZegama lotzen dituen linea da erabiltzailegehien dituena. MIKEL ALBISU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Xabier Morillo 3 Iritzia 4-5Beñat Enbil kirolaria 10 JokinZabala, bertako produktuez 11Gure Esku Dagoren galdeketaekainaren 5ean 12-13 Garaibatean: ‘Txanbo’ txistularia 14

GOIBERRI190. zenbakia. 2016ko maiatzaren 13a

Page 2: Goiberri 190. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 190. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Lehen urteanIronman triatloiaegin nuen»

XabierMorilloTriatloilaria

Mikel Albisu ZegamaUrteak korrika egin ondoren,zerbait berria probatu nahian,hasi zen triatloi munduan Xa-bier Morillo (Zegama, 1979). Bi-zikleta beti gustuko izan du,baina, igeriketa «ikasi egin be-har izan nuen». Indartsu hasizen, «lehen urtean Ironmandistantziako triatloia egin nuen,eta aurten ere badut bat egite-ko gogoa Vichyn (Frantzia)». Igeriketa, bizikleta ala korrika?Gustukoena eta okerren egitendudana bizikleta da.Egin duzun triatloirik onena?Zarauzkoa bizitzan behin eginbeharrekoa da.Eta gustura egingo zenukeena?Amets bete ezina Kona (Ha-waii) da, eta gustura egingo nu-keena IM Roth (Alemania).Zaletasun bat.Kotxeak.

Pelikula bat.En busca de la felicidad.Musika talde bat.Egia esan, denetik entzuten dut.Abesti bat. Linkin Park taldearen Numb.Janari bat. Honekin arazo bat daukat,dena! Pasta esango dut.Edari bat.Ondutako ardoa edo Kuba43terraza batean. A zer kirolaria!Oporretarako leku bat.Sevilla.Amets bat. Bat bakarrik? Bufff, loteria!Jaso duzun oparirik bereziena.Nire bi alabak dira bizitzakooparirik hoberena.Zeri diozu beldurra?Sugeei.Zerk sortzen dizu irribarrea?Edozein ume txiki bere kasarajolasean ikustea.Goierriko txoko bat.Zegama dudarik gabe!Herriko alkate bazina...Kar, kar, kar... Zegamara iristekofalta den kilometro bateko bi-degorri zatia bukatuko nuke.Zegaman biziko ez bazina?Asko pentsatu gabe, Zarautzen.

«Hiru kirolenartean gustukoenaeta okerren egiten dudanabizikleta da»MIKEL ALBISU

GOI BERRI

Argitaratzailea:Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Iñaki GurrutxagaKudeatzailea: Ione BerasategiKoordinatzailea: Tere MadinabeitiaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 190. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Garbiñe EtxanizElikadura makrobiotikoan aholkulari-laguntzailea

Arnasa hartzeakere gizenduegiten nau

ergatik ba-tzuk beti argaldauden bitar-tean besteekg i zentzeko

erraztasuna dute? Galdera ho-rrentzako balizko erantzun bataurki dezakegu giza eboluzio-an; izan ere, lehen gizakien ga-raian beharrezko zen aldaketagenetiko bat, genotipo aurrez-tailea, herritarren gehiengohandi baten gaitza bihurtu da.Genotipo aurreztailea termi-

noa duela 40 urte inguru Neel-ek garatutako teoriatik dator.Teoria horren arabera, gure gor-putzeko zenbait genei esker,energia erabiltzeko makinaeraginkorrak gara. Giza ebolu-zioak gure genen bilakaera bal-dintzatu du, eta biziraupenabermatzeko geroz eta molda-garriago eta eraginkorragobihurtu ziren. beraien morroi. Gizakia ez da gaur egungo

baldintzetan bizi izan beti, aitzi-tik, homo sapiens-aren bilaka-eran ohikoa zen elikagai eska-

sia eta gosea, ez zuten nahi zu-tenean jaten, baraualdien on-doren ahal zutenean baizik; etaehiztariak eta biltzaileak zire-nez, kaloria gastu handia zuten,eta gure genomak informaziohori guztia gordetzen du. Beraz,garai hartan, gure gorputzaegoera jakin haietara molda-tzeko diseinatua izan zen:- Ahalik eta gehien jateko eli-

kagaiak lortzen zituztenean,animalia handiren bat ehiza-tzen zutenean esate baterako.- Behar zenerako energia au-

rrezteko.- Gehiegizko kaloriak gantz

eran gordetzeko. Horrela, bizi-raupena ziurtatzen zen elikagaieskasiako garaian, baita arike-ta fisiko gogorra egiteko gaita-suna ere.Geneak, ordea, ez dira gaur-

tik biharrera aldatzen, denboraaskoko kontua da, eta gu oraindela oso gutxitik bizi gara elika-gai-oparotasun, teknologia etasedentarismoaren garaian. In-dustria iraultzarekin batera

gure gorputzaren diseinuarekinbat ez datozen ohiturak hartugenituen: kaloria askoko elika-gaiak jaten hasi ginen; gure eli-kadura hiperproteikoa, gantzsaturatuetan, trans erako gan-tzetan eta karbohidratu fin-duetan aberats bihurtu zen.Egoera horretan, genotipo

aurreztailea gaixotasun susta-tzaile bilakatu da eta, egun, gi-zentasunerako joera handitze-ko balio izan du. Genotipo au-rreztailea dutenek kontsumi-tzen dituzten elikagaien gantzkantitate handiagoa gordetzendute. Horrek, muskuluek gluko-sa kantitate handi bat erabil-tzea eragozten du eta, horren

ordez, triglizerido eran gorde-tzen da ehun adiposoan. Horre-gatik, bi pertsonek berdin janeta bat bestea baino gizenagoaizan daiteke, jaten duenarenkantitate handiagoa gantz bi-hurtzen duelako.Egun, genotipo aurreztailea

izatea desabantaila handia da,gizentzeko erraztasunaz gainbeste gaixotasun asko garatubaitaitezke (diabetesa, hiperli-pemia, arterosklerosia, tentsioaltua...).Baina genetika ez dakondena bat, genotipo aurrez-tailea izateak ez du esan nahiezinbestean sindrome meta-bolikoaren gaixotasunak gara-tuko ditugunik, bizi ohitura osa-suntsuekin eragotz baitaiteke.Gogoratu, genetikoki duela

40 mila urteko berak garela. Ge-nak behar bezala elikatzen ba-ditugu, beren lana ondo egingodute eta osasun ona izangodugu. Baina genei nutrientearraroak ematen badizkieguedo proportzio desegokian, ge-neak eta beraiek kontrolatzendituzten bide metabolikoakgaizki funtzionatuko dute etagaixotasunak garatuko dira.Paleolitikoko gen aurreztaile-

aren adierazpena okerra izate-an eragiten duten faktoreak di-ra: kaloria eta karbohidrato fin-du gehiegi (gozoak), zuntz be-getal gutxi, gantz saturatu etatrans erako gantz gehiegi, toxikoeta kutsatzaile kiimiko ugari eli-kagaietan eta elikadura-inbu-tua (elikagai barietate txikia).

Z

Page 5: Goiberri 190. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Azken urtetxoan, euskaltegian, neska-mutikoak izan ditutikasle. Gehientsuenak kultura musulmanekoak. Ez nuke hori,hala ere, bereziki nabarmenduko. Hogei urtetik gora dira katoliko-kristau kulturakoei eskolak ematen hasi nintzela eta, gela barrukojarreran, ez dut alde handirik antzeman izan. Umeak ume. Izan dira, ordea, koloka jarri nauten uneak. Katoliko-kristau kul-

turakoekin ere erlijioa airean da, baina, ez naiz ohartu izan orainarte.Koloka txikietatik hasita, behin apaiz bat agertzen zen ipuina

kontatu nien. «Zer da apaiza?», galdetu zidaten. Beste behin, he-rriko toki jakin batera joateko azalpenak eman behar zituzten etaelizarekin topo. «Zertarako da eliza?». Gazta-tartaren errezeta ereeginak gara. «Guk ezin dugu gelatina jan».Handiagoetara joanda: «Neska hori atea da, ez darama zapirik

buruan». «Guri moros» deitzen digute eta guk eurei «cristianos».«Gelan esan digute ramadana tontakeria dela» edo, umeen jaki-teko minaren hizkeran egindako Parisko atentatuen inguruko ai-

Jakinduria azokan perretxikuen modura salduko balute,Asier!.Orduan… Ah! Orduan ere izango zen zerbait! Baina noanharira. Ume/gaztetxoekin ez baina guri ere egokitu zaigu heldua-goekin sinesmen eta ohitura kontuak direla eta kudeatzeko hainerrazak izan ez diren zenbait egoera. Kanpotik etorritakoei berezikiprestaturiko oinarrizko euskara ikastaroetan esaterako, erlijiozmusulman direnei eskolak ematea tokatu zaigu maiz. Gure ohitu-rei jarraituz, irakaslea hautatzerako garaian generoari begiratu ezeta gizonezkoa egokituz gero a ze gauza bitxia, klasera sartu etaemakume guztiak aurpegiak zapiaz estalita! Euskara nori irakas-ten ari zaren ondo jakin gabe ere, aurrera! Bitxia, emakumezkoaizango banintz guztien aurpegiak ezagutuko nituzkeen baina…Jan kontuekin ere gertatu zaizkigu zenbait bitxikeria erlijio kon-

tuak tarteko (uiiiiii! San Tomas egunean!). Baina janari kontuhauek hobeto kudeatzen ditugulakoan nago. Beraiengandik ereasko ikasitakoak gara, gainera! A ze otorduak pakistandar, maro-koar, ekuatoriar edota bestelako herrialdeko ikasleak klasean izan

ditugunean! Eta sukaldaritza ikastaroetan! A ze sukaldariak!Baina ni honekin guztiarekin gauza garrantzitsuenarekin geratu-

ko nintzateke. Erlijioak erlijio, ohiturak ohitura, euskaltegietan hiz-kuntzak batzen gaituela, euskarak. Edota ez al dizu zuri poza ema-ten San Tomas egunean txistorra jan gabe geratu baina egun kale-an salerosketak euskaraz ere egiten dituen senegaldarraikusteak? Gure ezjakintasuna oraindik ere handia da, baina gukere noizbehinka haserretzeko eskubidea izango dugu, ALA?

bateta

bat

Asteko irudia

Asier Iriondo

Aitor Calvillo

Josu Maroto

GoiHiriGoierri hiri bihurtzen duenautobus sarea, GoiHiri.

pamena. Ez neurri txikian, ez handian, beti irudipen antzekoa gera-tu izan zait, ez dudala erantzunetan asmatu izan.Nolanahi ere, horretan bezala, gai ugaritan naiz ezjakina eta

ikasle hauei, gainerakoei bezala, mutu utzi izan nautenetan, se-gundogarrenera desagertu izan zaie harridura eta «hurrengo gau-za pinpilinpauxa». Esan bezala, umeak ume dira eta ni haserre iku-si nauten izaki bakanetakoak ere bai.

Page 6: Goiberri 190. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Urtebete da Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzu berria martxan jarrizuela. Goierrin, ia bikoiztu egin da erabiltzaile kopurua. Batez ere, herri txikieieragin die aldaketak. Apirilean berriro ere doitu du zerbitzua Aldundiak.

M. Igartua/L. Agirre GoierriGipuzkoako Foru Aldundiakapostu garrantzitsua egin zueniaz lurraldeko autobus zerbi-tzua hobetzeko. Urtebetez he-rritarren ekarpenak jaso eta az-tertu ondoren, linea berriak jarrizituzten, beste linea batzuk he-rritarren beharretara egokitu,eta maiztasuna areagotu. Hel-burua garbia zen: garraio publi-

koaren erabilera areagotzea.Urtebete honetako datuei be-giratuta, garbi dago, Goierrinbehintzat, lortu dutela helbu-rua.

Foru Aldundiak indar bereziajarri zuen Goierriko 22 herrietan.Herritarrekin egindako partehartze prozesuaren ondorenargitaratutako txostenean, Al-dundiak hala zioen: «Goierri da

autobus zerbitzua gutxien era-biltzen duen eskualdea, bainaekainetik aurrera egoera horialdatzeko asmoa dago».

Autobus zerbitzu berria mar-txan jarri zela urtebete pasaden honetan, datuek argi uztendute Aldundiaren helburuaaise bete dela. Aldaketaren au-rreko erabiltzaile kopurua etagaur egungoa alderatu baino ez

dago autobusen erabilera na-barmen igo dela ohartzeko. Al-dundiak helarazitako datuenarabera, iazko maiatzean,25.596 goierritarrek erabiltzenzuten autobus zerbitzua. Aur-tengo martxoan, berriz, 46.574erabiltzaile zenbatu dira. Beraz,esan daiteke erabiltzaile kopu-rua ia bikoiztu egin dela. Nabar-mentzekoa da aldaketa egin

Erabiliz, hobetu

Page 7: Goiberri 190. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

INGENIARITZA GRADUETAKOATE IREKIAK

Arranomendia, 2. ORDIZIA tel. 943 88 00 62 / [email protected]

GOIERRIKO CAMPUSA

MAIATZAK 19 Osteguna, 17:30 / Areto Nagusia

902 110 436www.mondragon.edu/prest

ETORRIKO ZARELA JAKINARAZI

bezain pronto hasi zela igoeranabaritzen, eta iazko azaroan,dagoeneko, 49.266 lagunekerabili zuten autobusa.

Herri txikietarako onuraErabiltzaile kopurua handitze-ko giltzetako bat herri txikieta-ko zerbitzua indartzea izan da,herri nagusienekiko komunika-zioa hobetuz. Zerbitzu berriare-kin, herri txikienetaraino iristenda autobusa. Ezkio-Itsasorenkasuan, esaterako, Ezkioko he-rriguneraino igotzen da, baitaItsasoko herriguneraino ere. Le-hen, Santa Lutzi auzotik bainoez zen pasatzen. Gainontzekoherri txikiak ere Beasainekinzein Ordiziarekin komunikatudituzte.

Herri txikietako bizilaguneiautonomia eman die autobuszerbitzu berriak, eta autoareki-ko dependentzia txikiagoa. Ba-tetik, linea gehiago jarri dituzte-lako. Bestetik, lehengo lineabatzuen maiztasuna era na-barmenean areagotu dutelako.

Maiztasunari dagokionez,herri txikietan bakarrik ez, han-dietan ere nabaritu da aldake-ta. Ordizia, Beasain eta Lazkao-ren artean, hamabost minutu-tik behin dago autobusen bat.

Koordinazioa hobetzeaBestetik, erabiltzaileen eskarieierantzunez, autobusen ordute-giak Renfeko trenen ordutegie-kin koordinatzeko ahalegin be-rezia egin du Foru Aldundiak,batez ere, Donostiarako nora-bidean. Izan ere, hiriburuekikolotura hobetzea zen zerbitzuberrituaren helburuetako bat.

Era berean, autobus linea ez-berdinen arteko koordinazioaere doitu dute. Batez ere, Ospi-talera doan autobusarekin ho-betu dute koordinazioa, horixebaitzen herritarrek atzeman-

Beasaingo tren geltokiarenatarikoa da bidaiariensartu-irten handiena duengeralekuetako bat. MIKEL ALBISU

Zenbakitan Hona hemen hainbat datu esan-guratsu: 22 herrietan bilerak. Gipuzkoako Foru Aldundiak urteeta erdi inguru pasa zituen lurral-de osoko herritarren zein udalenekarpenak jasotzen, autobus zerbitzu berria haien beharretaraegokitu ahal izateko. Eskualdezeskualde jaso zituzten datuak.Goierriko 22 herrietan egin zituz-ten bilerak. 702 goierritar. Parte hartze prozesuaren lehe-nengo fasean, 702 goierritarrenekarpenak jaso zituzten.Inbertsioa: %36 gehiago. Zerbitzu berriaren ezarpenarekin,Aldundiak %36 igo zuen iaz ga-rraio publikorako inbertsioa. Lanpostuak: 57 gehiago.Autobus zerbitzu berriak, autobusgidariak areagotzea ekarri zuen.57 lanpostu berri sortu ziren.

Page 8: Goiberri 190. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Autobus lineen erabiltzaile kopurua, iazko maiatzetik aurtengo martxora

Linea Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua Urtarrila Otsaila Martxoa GuztiraG001a 9.683 12.380 12.152 8.278 14.005 14.824 15.329 13.966 13.565 13.901 13.615 141.698G002 3.712 4.393 4.897 1.788 5.985 6.459 6.743 5.663 5.938 5.928 5.648 57.154G003 205 270 444 202 507 516 481 361 437 537 539 3.347G004 6.989 10.651 11.948 6.744 12.310 14.267 14.808 13.686 13.948 14.415 14.233 133.999G005 4.347 7.086 7.005 3.860 9.070 11.079 10.571 10.158 10.263 11.279 10.949 95.667G006 180 222 390 363 550 752 746 603 506 707 716 5.735G041 403 183 278 444 390 605 183 108 83 108 344 3.129G021 26 60 135 19 291 368 311 291 304 264 307 2.376G022 6 3 19 20 46 10 4 6 4 7 65 190G023 45 109 192 66 128 115 90 102 103 109 158 1.217Guztira 25.596 35.357 37.784 21.784 43.282 48.995 49.266 44.944 45.141 47.255 46.574 445.664

G001:Zegama, Segura, Idiazabal, Olaberria, Beasain, Ordizia, Zaldibia. G002: Idiazabal, Olaberria, Beasain, Ordizia, Lazkao. G003:Ola-berria, Beasain, Lazkao. G004:Legorreta, Itsasondo, Ordizia, Beasain, Lazkao, Ataun. G005:Lazkao, Ordizia, Beasain, Ormaiztegi, Gabi-ria, Hospitalea. G006:Gabiria, Ormaiztegi, Itsaso, Ezkio, Zumarraga. G004:Gauekoa. G021:Altzaga, Arama, Ordizia, Itsasondo. G022:Mutiloa, Zerain, Segura. G023:Gaintza, Zaldibia, Ordizia. ITURRIA: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

dako gabezia handienetakobat.

Ospitalearekin loturaZumarragako Ospitaleak es-kualde osoari zerbitzua ema-ten dionez, lotura hobetzeaizan dute erronka. Batetik, ospi-talerako linearen maiztasunaareagotu dute. Lazkaotik, Ordi-ziatik, Beasaindik, Ormaiztegi-tik eta Ezkio-Itsasotik pasatzen

da Ospitalerako linea, 70 minu-tuero. Horrez gain, gainontzekolinea gehienetako ordutegiakospitaleko linearekin koordina-tuta daude. Erabiltzaile kopuruari begira-

tuta, badirudi ospitaleko lineakbaduela arrakasta. Erabiltzailegehien dituen zerbitzuetakobat da: hilean hamar mila bainogehiago.

Autobus linea nagusiakDena den, Goierri barruangehien erabiltzen diren bi line-ak, zalantzarik gabe, GO-01 etaGO-04 dira. GO-01 da Goierrikolinea nagusia, eta ondorengoherriak lotzen ditu: Zegama,Segura, Idiazabal, Olaberria,Beasain, Ordizia eta Zaldibia.GO-04 lineak, berriz, Legorreta,Itsasondo, Ordizia, Beasain,Lazkao eta Ataun lotzen ditu.Hilean 13.000 erabiltzailetik

gora izaten dituzte bi linea ho-riek. Gainontzeko linea gehienak

ez dira hilean mila erabiltzaileraere iristen, herri txikiagoei ema-ten dietelako zerbitzua. Erabil-tzaile ugari dituzten lineak be-zain garrantzitsuak dira, ordea.Bestalde, herri batzuetan eska-ripekoa da autobus zerbitzua:herritarren batek aurrez eska-tuz gero baino ez du egiten bi-daia autobusak. Kasu hori da,esaterako, Gaintzatik Ordiziaradoan autobusarena.

Aurtengo aldaketak Esan bezala, urtebete pasa dazerbitzu berria martxan jarri zu-tenetik, eta urtebetek ematendu denbora zerbitzuaren balo-razio bat egiteko. Hala, apirile-an Aldundiak hainbat aldaketaegin ditu autobus zerbitzuan,urtebeteko esperientzian oina-rrituta, eskaintza erabiltzaileenbeharretara are gehiago doi-tzeko. Aldaketa horien bidez,zerbitzua «optimizatzea» izanda Aldundiaren helburua. Hiru aldaketa nagusi egin di-

tuzte. Nabarmenena, Zaldibiaeta Zegama arteko GO01 lineanagusian. Azken urtebetean ezbezala, linea horretako autobu-sa Idiazabalen ere sartzen daapirilaren 4az geroztik. Zega-

matik Beasainerako bidea den-boran dezente luzatzea eragi-ten du aldaketa horrek, auto-busak bidetik atera beharraduelako Idiazabal herrigunerai-no sartu eta berriro irtetzeko.Iaz ezarritako zerbitzu berrian,inguruko udalen eta herritarreneskariz erabaki zen linea horre-tako autobusa Idiazabalen ezgeratzea, bidaia laburtzeko,baina aurten lehengo egoerara

itzultzea erabaki du Gipuzkoa-ko Foru Aldundiak.Era berean, Idiazabal eta

Lazkao arteko GO-02 lineakendu egin dute. Izan ere, lineanagusia Idiazabaldik pasata, ezdago beharrik. Ez da kendu du-ten linea bakarra: Lazkao etaOlaberria arteko GO-03 lineaerregularra ere bertan beherautzi dute; orain eskaripekoa dazerbitzua. Aldaketak aldaketa, argi

dago autobus zerbitzuan ho-bekuntzak egiteak eman ditue-la bere fruituak. Urtebete bainogutxiagoan erabiltzaile kopu-rua ia bizkoiztea ez da kasuali-tatea. Aurrerantzean, erabil-tzaileen esku egongo da zerbi-tzua mantentzea, areagotzeaedo murriztea. Izan ere, eskain-tza zabala eta kalitatezkoa izandadin, ezinbestekoa da eskariaizatea.

Iazko maiatzetikaurtengo martxora,erabiltzaile kopurua25.596tik 46.574raigo da: ia bikoitza

Aldundiak aldaketabatzuk egin dituapirilean, zerbitzuaoptimizatu etabeharrei doitzeko

Lazkao-Olaberrialinea erregularra etaIdiazabal-Lazkaolinea bertan beherageratu dira aurten

Page 9: Goiberri 190. zenbakia

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

Autobusik ez izatetik, linea erregularreko eta eskaripeko autobus zer-bitzua izatera pasatu ziren iaz Altzagan. Anthony Nazabal gazteakasko erabiltzen du autobusa. Nazabalek zehaztu duenez, «lehen ezzegoen autobusik. Batzuek, eskolako autobusa aprobetxatzen zutenasteazkenetan Ordiziako azokara joateko». Orain, Ordiziara arteko linea erregularreko autobusaz gain, eskari-

peko zerbitzuarekin ere aukeran dute altzagarrek. «Ordu erdi lehena-go abisatuta, nahi duzun orduan eta lekuan uzten zaitu Ordizian», ze-haztu du. Batez ere, asteburuetan eta oporretan erabiltzen du Nazabalek au-

tobusa eta, autobusari esker orain gertuago du Ordizia: «Lehen oinezibili behar izaten nuen askotan, eta orain autobusarekin errazagoada». Neurri batean, bizitza erraztu dio: «Izugarrizko laguntza da». Autobus zerbitzu berriarekin ere, gurasoek lasaitasun gehiago

dute, joan-etorri gutxiago egin behar baitituzte: «Independentzianirabazi dut». Mugi txartelarekin ordaintzen du: «Erosoa da oso, des-kontu onak izaten ditugu gainera erabiltzaileok».

Lazkao, Ordizia, Beasain, Ormaiztegi, Ezkio-Itsaso eta ZumagarrakoOspitalera arteko lineak erabiltzaile asko ditu. Herri horietatik ordue-ro dago Zumarragara joan eta handik itzultzeko autobusa.Maribel Gomez beasaindarra linea horren erabiltzailea da. «Azken

aldian Zumarragako ospitalera etortzea sarri tokatzen zait, eta ospi-taleko autobusa hartzen dut Beasainen, aparkatzeko arazo handiadago eta», azpimarratu du.Autobus zerbitzu hori ez zegoenean, «batek eraman eta besteak

ekarri ibiltzen ginen. Orain, berriz, orduero daukagu». Hori bai, proposamen bat egin du Gomezek, zerbitzua oraindik ere

gehiago hobetzeko: «Orduerdiero jarriko balute hobeto, askotan zainegon beharrean egoten gara eta».Beasaindarraren esanetan, jende askok erabiltzen du ospitalera jo-

ateko garraio publikoa, «beteta ibiltzen dira gehienetan». Lurraldebus eta Mugi txartelak ditu Maribel Gomenezek, eta haren

ustez, prezio hobeak eskuratzearekin batera, «oso erosoa da txartela-rekin ordaintzea».

Zegamako Julene Zurutuzarentzat eguneroko laguna da autobusa,Zegamatik Beasainera autobusez joaten baita lanera. Iazko aldaketa-ren ondotik, «orain sarri-sarri daukagu autobusa. Oso ondo dago etanire ustez orain jende gehiagok erabiltzen du autobusa. Hala ere, au-toa erabiltzeko ohitura handia dago, ohiturak aldatzea kosta egitenbaita», dio Julene Zurutuzak. Iazko maiatzetik apirilaren 4ra arte, Idiazabaleraino joan beharre-

an, Beasainera zuzenean iristen zen autobus linea berriarekin. «15-20 minutuan Beasainen izaten nintzen», dio Zurutuzak. Baina apiri-laren 4an egindako egokitzapenekin, berriz ere Idiazabaldik barrenajoaten da autobusa: «7-10 minutu gehiago pasatzen ditut orain», ze-haztu du. «Pagotxa ederra izan da guretzat Idiazabaldik pasatu beharez izatea. Baina nik ulertzen dut, hainbeste linea berri jarrita, eta jen-deak ez badu erabiltzen, normala da linearen bat kentzea. Baina auto-bus zerbitzua mantentzea erabiltzaileon esku dago. Zenbat eta gehia-go erabili, hobeto». Mugi txartela ere oso egokia iruditzen zaio: «Zen-bat eta gehiago erabili, deskontuak ditugu bidaietan».

Gabiria, Ormaiztegi, Alegi, Itsaso, Santa Lutzi, Ezkio, Zumarraga li-nea erregularra lorpen handia izan da Garikoitz Aiesta Ezkio-Itsaso-ko alkatearen ustez. Ezkio-Itsasoren kasuan, lehen beheko auzoetanbakarrik gelditzen zen Zumarragara zihoan autobusa, eta orain, be-rriz, herri kaskoetara joan-etorrian ibiltzen da etengabe autobusa.«Lehen beheko errepidean bakarrik gelditzen zen autobusa, eta au-toz jaitsi behar izaten zen beheko errepidera autobusa hartzera. Bai-na orain Itsasoraino eta Ezkioraino ere igotzen da. Menpekotasunhandia egon izan da orain arte», nabarmendu du Aiestak. Maiztasun handiko mikrobusaren zerbitzuarekin, gertuagoa dute

hirigunea ezkiotarrek eta itsasoarrek. Herritar guztien beharretaraegokituko den ordutegia zehaztea zaila bada ere, herri txikien onera-ko izan da autobus zerbitzu berria: «Herri txikientzako izugarria da,konektibitatean irabazi dugu».Horrelako zerbitzu bat lortzea asko kostatu dela gogoratu du Aies-

tak, eta gal ez dadin, beraz, garrantzitsua ikusten du erabiltzaileakzerbitzuaz baliatzea.

Garikoitz AiestaEzkio-Itsasoko alkatea

Maribel GomezBeasaindarra

Anthony NazabalAltzagarra

Julene ZurutuzaZegamarra

«Lineaerregularreko eta

eskaripekozerbitzuak ditugu

orain Altzagan»

«Orain sarri-sarridaukaguautobusaZegamatik, osoondo dago»

«Orduerodaukagu

Zumarragakoospitalera joateko

autobusa»

«Herritxikientzakoizugarria izan da,konektibitateanirabazi dugu»

Page 10: Goiberri 190. zenbakia

«Egunen batean aukeratuegin beharko dut pilotanala saskibaloian aritu»

«Atletismokoabiadura ondo datorkitsaskibaloirako etapilotarako»

Loinaz Agirre BeasainHiru kirol uztartzen ditu BeñatEnbil beasaindarrak eta hama-bost egunean bi garaipen lortuditu infantil mailako Gipuzkoa-ko txapelketetan: saskibaloianGipuzkoako txapela lortu duArri BKL taldearekin, eta atle-

tismoan, 80 metroan, zilarrez-ko domina Ordiziako Txindokitaldearekin. Pilotan Udaberrilehiaketa ari da jokatzen Muru-mendi taldearekin.Astean zenbat entrenamenduizaten dituzu?Astelehenean saskibaloia, as-teartean pilota, asteazkeneanatletismoa, eta osteguneansaskibaloia eta pilota.Antolaketa ona eskatuko du ho-rrek ikasketekin ondo uztartze-ko, ezta?Bai. Ingelesera eguerdian joa-ten naiz eta denbora ondo

Beñat Enbil(Beasain, 2002)kirolari sutsua da.Pilotan,saskibaloian etaatletismoanaritzen da.

LOINAZ AGIRRE

10 GOIBERRIGAZTEAK

Atletismoan 80 metroan zila-rrezko domina lortu duzu.Bai, maiatzaren 1ean. Aurrekoegunean Lazkaoko festetan,barrakatan, bizkarrean kolpehandi bat hartuta joan nintzengainera. Zalantzan egon nin-tzen baina azkenean joan eginnintzen. Bigarren egin nuen.Abiadura hori saskibaloian etapilotan ondo etorriko zaizu.Bai, denerako egiten dit ondo.Atletismoan irteerak eta abia-dura mantentzea entrenatzendut batez ere.Pilotan aurrean ala atzean ibil-tzen zara?Atzelari. Banakako txapelketakere jokatzen ditut baina norma-lean atzean aritzen naiz. Aurre-laria Xabi Olano izaten da.Saskibaloian zein postutan ari-tzen zara?Normalean joko antolatzailepostuan jokatzen dut. Saskibaloian apirilaren 24an

Gipuzkoako Lauko Finala iraba-zi zenuen Arri BKL taldearekin.Bai, talde guztia eta entrena-tzailea oso pozik gaude.Pilotan zertan ari zara orain?Udaberriko txapelketa joka-tzen ari gara.Iker Irribarria aramarrak saski-baloia eta pilota, bi kirolak eginzituen urte askoan. Azkeneanpilota aukeratu zuen. Zuk ereegunen batean aukeratu beharizango duzu.Ez nekien, baina egunen bate-an aukeratu egin beharko dut.Lehen beste eskolaz kanpokogauza batzuetan aritzen nin-tzen eta azkenean denboraga-tik utzi beharrean izan dut, gu-txitzen joan naiz. Ahal dudanbitartean hiru kirolak eginez ja-rraituko dut. Biak gustatzenzaizkit. Bi joko oso diferenteakdira. Saskibaloia taldeko kirolada, eta pilotan ere giro ona dau-kagu. Aukera zaila izango da.

Babeslea

aprobetxatzen saiatzen naiz.Eskolan arretatsu egoten naiz,eta etxean gutxiago egin beharizaten dut.Kirola ere ona da bururako.Bai, aitak askotan esaten ditazterketa aurretik ere entrena-mendura joatea ona dela bu-rua libratzeko.

Page 11: Goiberri 190. zenbakia

GOIBERRI 11GURE LURRA

Josune Zarandona Zaldibia2012an sortu zenetik, BertatikBertara proiektua ari da berefruituak ematen. Azkena, aza-roaz geroztik martxan dagoenproiektu pilotu bat da: Ezkio-Itsasoko herri eskolako jange-lan bertako ekoizleen produk-tuekin egindako menuak pres-tatzea. Jokin Zabala (Legazpi,1986) Goimeneko teknikariada, eta Bertatik Bertara proiek-tuko dinamizatzailea.

Bertatik Bertara 2012an jaiozen Urretxuko nekazari batzor-dean.Bai. Filosofia hau jendearenkontsumo ohituretan errotzeada helburu nagusia eta horre-tan gabiltza, eskualdeanproiektua zabalduz. Kontsumi-tzaile taldeak sei herritan dau-de martxan: Urretxun, Zuma-rragan, Legazpin, Ezkio-Itsa-son, Gabirian eta Ormaiztegin.2013an parte hartze prozesu

bat jarri genuen abian kontsu-mitzaile, ekoizle eta politikarie-kin. Handik 14 puntuz osatuta-ko ekintza plan bat atera zen.Puntu horietako bat izan zenbertako produktuak ikastetxe-tako jangeletan sartzearena.Ezkio-Itsasoko herri eskolanhasi zarete proba moduan. Azaroan jarri zen martxanproiektu pilotua. 3 eta 5 urtekohamabost bat haur dira guztira.Dietak Amaia Diaz de Monas-terioguren dietista-nutrizionis-tak prestatzen ditu, haur hauenbeharretara moldatuta. OgiaBerroeta (Ezkio-Itsaso) base-rrikoa da, Esnea Agerrekoa(Urretxu), barazki ekologikoakZantagoikoak (Gabiria). Gai-nontzekoa dendetan erostenda, baina bertako produktuakerosten direla ziurtatzeko ja-rraipen bat egiten da. Ondorioren bat atera duzue?Indartzen eta egonkortzendoan proiektua da. Oraindikasko dago egiteko, ekoizle be-rriekin lanketa handia egiten arigara, beti dago hobetzeko zer-bait. Orain, jatekotik harago,jangela pedagogikoa bultzatunahi dugu haurrek gaztetatikikas dezaten zer jaten duten,

nondik datorren jaten dutenhori... balioan jarri nahi dugubertako ekoizleen lana. Horre-tarako eskoletarako materialdidaktiko bat osatzen ari gara. Interesa agertu al du beste ikas-tetxeren batek?Urretxu-Zumarragako ikasto-larekin harremanetan gaudeeta Gainzuri ikastetxeak ere in-teresa agertu du. Martxan jarri-ko den hurrengo proiektua Le-gazpiko Meazti tutelatutakoetxebizitzetan izango da.Proiektua gizartean zabaldunahi dugu.

Jokin ZabalaGoimeneko teknikaria eta Bertatik Bertarako dinamizatzailea

«Filosofia hau jendearen kontsumoohituretan errotzea da helburu nagusia»

Jokin Zabala, Goimenek Zaldibiako Goizane gunean duen bulegoan. JOSUNE ZARANDONA

«Jangelapedagokikoabultzatu nahi dugu,haurrek gaztetatikikas dezaten»

Page 12: Goiberri 190. zenbakia

12 GOIBERRI2016: GALDEKETAREN URTEA (VII)

Goierriko 23 herrietan galdeketa aurreratu du Gure EskuDagok, eta hiru aste barru gauzatuko da, igandearekin.

Aimar Maiz Goierriko 23 herritako 67.670bizilagunen lurraldeak etorki-zuneko estatus politiko-juridi-koari buruzko galdera batierantzun ahalko dioten egunaizendatu dute: ekainaren 5a,igandea. Gure Esku Dagoren El-karrekin prozesua modu horre-tara borobilduko da eskualde-an, sinbolikoki bada ere —gal-deketak ez du lege baliorik edoloteslerik—.

Espainiako Gorteetarakohauteskundeengatik bi asteaurreratu ondoren, Gure EskuDagok 2013an definitutako hiruurratseko ibilbideko azken eta-paren helmuga izango da gal-deketa. Ehundu, adostu etaerabaki. Jostorratzekin irudika-tuta hasi zen bidea, eta haute-sontzi baten aurrean bukatukodu, orain arteko fasea.

Galdeketaren data aurrera-tzeak beste adostasun bat ere

ekarri du, zeharka. Goierriko 23herrietan galdetzeaz gain, Az-peitian, Ispasterren, Aramaioneta Debagoieneko zortzi herrie-tan ere ekainaren 5ean jarri

dute galdetzeko eguna. Guztira147.522 pertsona bizi dira ere-mu horretan. Bozkatu denekezingo dute egin, adinagatik.

Olatuaren lehen kolpeaGaldeketen prozesua hasi bes-terik ez da egingo. 2018ra bitar-tean, ahalik eta leku gehiene-tan burutu nahi dituzte. Ados-tasuna dagoen lekuetangaldeketak gauzatu, eta ez da-goenetan, baldintzak sortzenahalegindu.

Ekainaren 5eko galdeketabateratuekin, hasierako olatuuhina sorrarazi nahi du GureEsku Dagok. Bien bitartean,egun horrek berak ere uholdebat eragin du Goierrin.

Apirilaren 16an AramanGoierriko 350 hautetsi eta hau-tetsi ohi elkartu zirenetik, hila-betean ekitaldi mordoa izan dabailaran, Gure Esku Dagorenekimena sustatzeko (albokoorrialdean horietako batzuenberri) eta galdeketa girotzeko.

Ekainaren 5ada seinalatua

Gure Esku Dagok larunbateanDonostian aurkeztu zuenekainaren 5eko galdeketa. GED

Galdera: «Nahi alduzu euskal estatuburujabe batekoherritarra izan?».Bai, ez edo zuria.

Page 13: Goiberri 190. zenbakia

GOIBERRI 132016: GALDEKETAREN URTEA (VII)

Apirilaren 22an, 85 urte lehenago —1931ko apirilaren 19an— Zal-dibian autodeterminazio eskariarekin agiria sinatu zuten zinego-tzien ondorengoak omendu zituzten. Bederatzi hautetsien senide-ei oroigarri bana oparitu zieten, eta 1931-36 epeko gertakari poli-tiko nabarmenenak ere gogorarazi zituzten.

Zaldibian omenaldia 1931koei

Euskal Selekzioko mendi lasterkariak Seguran elkartu ziren, joanzen larunbatean. Goierriko galdeketa babestu dute. Apirilaren 30ean, bestetik, ANC Assemblea Nacional Catalunya-ko hamar kide Zegaman izan ziren. Pere Vernet-ek eta Josep MariaBibas-ek hitzaldia egin zuten.

Euskal selekzioko atletak ere prest

Areto futboleko Gipuzkoako 1. Mailako Liga lehiatuz bukatu, etaetorkizunerako giltza irabazten hasteko indarrak batu. Horixeegin zuten, apirilaren 30ean, Zaldibiako Restin, liga horretako biordezkari goierritarrek: Tellatuberri Zaldibi eta Ataun Troskaetataldeetako jokalariek bat egin dute, ‘Elkarrekin’ prozesurako.

Ataun eta Zaldibia, areto futboletik

GEDk, norbanakoak ezezik, herriak ere batzeko gaitasuna baduelaerakutsi zuten, apirilaren 30ean, Segurako, Zeraingo eta Mutiloa-koek. Hiru herrietan barrena ibili ziren. Zerainen harrera egin —argazkian—, eta Mutiloan zuhaitzak landatu zituzten. Seguran,Iñaki Zarraoak (EAJ) erabakitzeko eskubideaz hitz egin zuen.

Zerain, Segura eta Mutiloa batuta

Santikutz jaietan, eta langilearen egunaren bukaeran, maiatzarenlehenean, kriseiluak piztu eta aireratu zituzten Legazpin. Plazajendez mukuru zela, zeru belztua argitu zuten paperezko ehunkakriseiluk. Galdera aurkezpeneko bideoa eman zuten, atzetik musi-kak lagundurik, ekitaldi sinbolikoaren osagarri bakar.

Legazpin kriseiluek argitu dute gaua

Idoia Etxeberria harri jasotzen bi marka ondu zituen egunean, api-rilaren 30ean, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan lehiatu ziren he-rri kirolari guztiek erakutsi zioten sustengua ekaineko galdeketa-ri. Esnaola, Azurmendi, Urteaga eta Dorronsoro aizkolari goierri-tarrak, eta Etxeberria eta Eizmendi jasotzaileak, agintariekin.

Idiazabalen herri kirolariek babesa

IÑAKIGURRUTXAGA

GED

MIKEL

EGIGUREN

ERRIKARTEAGIRRE

ZALDIBIA.ORG

IBONERRAZU

Page 14: Goiberri 190. zenbakia

14 GOIBERRIGARAI BATEAN

Iñaki Gurrutxaga BeasainApirilaren 8an bete ziren ehunurte Ramon Modesto AranburuTxanbo txistulari beasaindarrajaio zela, eta urteurren hori go-goan, joan den larunbatean,Loinatz jaietako helduen dan-borradan, hark sortutako hirupieza jo zituzten: San Martinenereserkia, Beasaingo diana etaBeasaingo Martxa.

Txistulari leineku familia ba-

tean jaioa, ume-umetatik Bea-saingo Udal Txistulari Bandakokidea izan zen, baita bertakozuzendari ere 1951 eta 1973 ur-teen artean. Beasaingo eta bai-larako «txistularien txistula-ria» izan zela jasoa du JosetxoZufiaurre etnografoak Bea-saingo Paperak agerkariko 14.zenbakian. Beasaingo Goizere-siko txistulariek urriko alardean

gogoratuko dute Txanbo.

Aranburu anaiak, 1969ko ekainaren 8an ateratako argazkian. Eskuinetik bigarrena da Ramon Modesto Aranburu ‘Txanbo’. JOSETXO ZUFIAURRE

Txanborendoinuenitzal luzea

Page 15: Goiberri 190. zenbakia
Page 16: Goiberri 190. zenbakia