Goiberri 189. zenbakia

16
Pertsonen heziketa integrala Ikaslan Fundazioak 25 urte bete ditu ikasketak eta lana uztartuz aritzen diren ikasleei formazioa ematen 8-9 Ikaslaneko bi langile, aste honetan, Ordiziako tailerrean lanean. MIKEL ALBISU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Jesus Ruiz 3 Iritzia 4-5 Eñaut Agirre medikua 6-7 WhatsART egitasmoa 10 Segurako dantza txapelketak 40 urte 11 Zesura Euskal Rap 12-13 Saretik 14 Patxi Aierbe perretxikozalea 15 GOI B ERRI 189. zenbakia. 2016ko maiatzaren 6a

description

Ikaslan fundazioak 25 urte bete ditu, ikasleei lan munduan formazioa emanez.

Transcript of Goiberri 189. zenbakia

Page 1: Goiberri 189. zenbakia

Pertsonenheziketaintegrala Ikaslan Fundazioak 25urte bete ditu ikasketaketa lana uztartuzaritzen diren ikasleeiformazioa ematen 8-9

Ikaslaneko bi langile, aste honetan, Ordiziako tailerrean lanean. MIKEL ALBISU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Jesus Ruiz 3 Iritzia 4-5 EñautAgirre medikua 6-7WhatsARTegitasmoa 10 Segurako dantzatxapelketak 40 urte 11 ZesuraEuskal Rap 12-13 Saretik 14Patxi Aierbe perretxikozalea 15

GOIBERRI189. zenbakia. 2016ko maiatzaren 6a

Page 2: Goiberri 189. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 189. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Herritarrenboluntariotzaitzaltzen ari delairuditzen zait»

Jesus RuizZumarragako udaltzaina

J. Zarandona ZumarragaJesus Ruiz (Zumarraga, 1960)udaltzaina da Zumarragan.1993an suhiltzaile boluntarioegin zen. Aurten figura hori de-sagertu egin da, baina beraienlana eskertzeko omenaldiajaso dute. Ekitaldia «hunkiga-rria» izan zela dio Ruizek, baina«herritarren boluntariotza

itzaltzen» ari dela iruditzenzaio. Euskaldun berria da Ruiz;«25 urterekin nire euskara mai-la hutsa» zela dio, baina ahale-ginak merezi izan duela uste du.Shorinji Kempo arte martzialaere praktikatzen du «buruareneta gorputzaren arteko oreka»bilatzeko. Liburu bat.Dolores Redondoren Zaindari

ikusezina. Musika talde bat.AC/DC. Garai bateko oroitza-penak ekartzen dizkidalako.Abesti bat.Johann Straussen Radetzkymartxa.Janari bat.Guztiak, batez ere gozoak.Edari bat.Ura.Oporretarako leku bat.Pirinioak.Goierriko txoko bat.San Adriango kobazuloa.Amets bat.Bete zaidana: aita izatea.Jaso duzun oparirik bereziena.Maite nauenen eguneroko mu-sua.Zerk sortzen dizu irribarrea?Ume baten barre algarak.Gorroto duzuna.Intolerantzia.Zumarragako alkate bazina?Kirol mota guztiak egitekoerraztasuna emango nuke.Zumarragan biziko ez bazina.Urretxun.

«25 urterekin nireeuskara mailahutsa zen, bainaahaleginak mereziizan du»JOSUNE ZARANDONA

GOIBERRI

Argitaratzailea:Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Iñaki GurrutxagaKudeatzailea: Ione BerasategiKoordinatzailea: Tere MadinabeitiaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 189. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Joseba Imaz Ganzarain Kazetaria

‘Eurobisioaz’zenbait burutazio ero

«AgiandibertigarrialitzatekeEuropanestaturik ezdutenherrialdeenartekoEurobisioalternatibobat sortzea.Uste dutarrakastaizangolukeela»

t z i d a z u egaurko arti-kulua modupetral sama-rrean hasten.

Eurovision sariketaz ari naizeta. Ikurrinaren zuri-gorri-ber-dea Estatu Islamikoa delako-aren beltzaren pare jarri on-doren, zalaparta izugarria sor-tu da komunikabide eta saresozialetan. Harridura eta ha-serrea justifikatuak daude,aurten Suedian jokatuko den

lehiaketako antolatzaileekeuskal ikurra debekatutakozeinuen artean sartu ondoren.Euskal herritarren eta ordez-kari publikoen artean sortuta-ko ezinegon eta protesten on-dorioz, baina, zerrenda itsusihorretatik atera dute ikurrina.Zenbaitek, polemikaren on-

doren, ikurrina lista horretatikkendu izana garaipen mo-duan juzgatu dute. Egia dajada ez dutela Estatu Islami-koaren pare kokatzen –eske-rrak!–. Baina arrazoi dute, bai-ta ere, etsipenak hartuta min-tzo direnek ere. Erabakiakerabaki, eurobisioa-ren anto-lakuntzaz arduratzen direnenarabera, ikurrina ezingo dela-ko galan zehar erakutsi. Prak-tikan debekatua jarraitzenduela, alegia. Ikusezin gainon-tzeko europarren begietara.Europako estatuen musika

sariketa erraldoian ez du toki-rik ikurrinak. Ezta Europakogainontzeko estatu gabekonazioek ere. Bagenekien eus-kal ordezkariren batek ofizial-ki sariketan parte hartu ezeanjai izango dugula. Oso zailaizango dela gaur egungo tes-tuinguruan entzutea «BasqueCountry, three points». Bainahortik publikoan ere banderakerakutsi ez ahal izatera...Alde positibora begiratzen

jarrita, aitortu beharrean nago

eztabaida honek guztiak geo-grafiaz eta geopolitikazgehiago ikasteko aukeraeman digula. Palestina etaKosovoren aditzera bage-nuen, bai, baina estreinakoaldiz izan dut berri Donetsk,Nagorno Karabakh, TxiprekoTurkiar Errepublika, Krimeaeta Transnistriari buruz. Guz-tien banderak, ikurrinaren gi-sara, debekatuak izan dira ar-duradun eurobisiboen begie-tara.Wikipedian irakurketa azkar

bat egin ostean, jabetu naiz2014an Ukrainagandik inde-pendentzia aldarrikatu zueneskualdea dela Donetsk. Erru-siara batzearen aldeko ekin-tzaileek lortu zuten indepen-dentzia, nahiz eta antza de-nez estatu berri hau ez duennazioartean inork errekonozi-tu, Errusiak salbu. Antzeko

egoera bizi du Krimeako Erre-publikak, Errusiar Federazioa-ren zati izatera pasa ondoren.Nagorno Karabakh, berriz,

izatez independientea da,baina inongo onarpenik ezduen estatua omen da. Nazio-artean lurraldea Azerbaijangolurren barnean dagoela onar-tzen da, baina estatu honek ezdu botererik ezarri lurraldean1991tik aurrera. Gauza beragertatzen da Transnistriare-kin, zeinen independentzia ezbaitu onartzen Moldaviak.Nire buruari galdetu diot

herrialde horietan inork pro-testa egin ote duen Suediakoagintarien aurrean. Eurovisionsariketari kritikarik egin otedioten, beren banderak debe-katu izanagatik. Ez nintzatekeharrituko baten bat poztu eginbada, kontzertua ez ikustekoaitzakia paregabea eman die-telako herrialde horietako biz-tanleei. Aitzakia ederra emandigutelako guri ere, ospakizunhortera eta aspergarri telebis-tan ez jarraitzeko.Pentsatzen hasita, agian di-

bertigarria litzateke Europanestaturik ez duten herrialdeenarteko Eurobisio alternatibobat sortzea. Uste dut arrakas-ta izango lukeela. Gaur egun-go sariketaren maila ikusita,ez litzateke zaila egungo mai-la hobetzea.

U

Page 5: Goiberri 189. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Aupa, Inazio! Goierritik kanpo, baina urruti ez,Beterrin, gipuz-koarron zaborrak, errefusara botatzen ditugunak, bistatik kentze-ko jarri nahi duten errauskailua diagu hizketa gai, gaurkoan.Interesak eta politika tartean sartzen direnean sortzen den za-

borra baino okerragorik ez zagok, kirats zikinena horrek sortzen diketa geroz eta ugariagoa duk. Ez ote diagu ulertuko, zaborra geureadugula, alegia, sortzen dugunona? Nik sortzen dudan zaborra ni-rea duk eta nik izan behar diat erantzule. Nik izan behar diat, ahaldudan gutxien sortzeko ardura. Eta sortzen dudana birziklatzensaiatu beharra diat. Hala eginez gero, arduratsu jokatuz gero, iadena birziklatzeko bidean jarriko diagu. Ia-ia dena! Errefusaren on-tzian eskukada txikia bilduko diagu astean, etxean, eguneroko bizi-tzan. Fardelek (pixa, kaka eta hilekoaz zikindutakoak), horiexekbeteko zigutek, batez ere, etxeko errefusa ontzia.Orain, Txernobylgo haurrak hartzen dizkiagu gure etxeetan udan,

hemengo aire sanoak osasunari mesede egiten diela eta. Urte ba-tzuk barru, Txernobylgoak gonbidatzerik ez diagu izango eta gure

Txernobylgo haurren aipamena egin didanhango istripu larria-ren 30. urteurrena gogoratzen ari garen astean, Joxepa. Aldi hartanere, agintariek aho betean, «Lasai, zentral nuklearrak oso segu-ruak dira. Ez dago inongo arriskurik» esanez ariko zitunan. Eta istri-pua gertatu egin huen, gertatu zenez! Orduz geroztik hango hau-rrak arnasa bila zebiltzan munduan barrena, unean bertan eta bi-dean hilko zirenak ahaztu gabe. Eta? Entzun al dun agintariren bat,goi arduradunen bat egin dutenik triskantza haren erantzule?Bada, horiek guztiak etortzen zaizkidan burura errauskailuaren

gaia dela eta. Batzuk tematuta zebiltzan inork nahi ez eta azkene-an Zubietako lurretan doan mamu tzar hori eraikitzearekin. Azkareraiki nahi diten gainera! Aste honetan jakin dinagu Jaurlaritzakberak ere ingurumen baimen guztiak eman dituela denbora erre-kor guztiak hautsiz. Halere, larriena, gaur egungo agintariak osasuna eta zientzia ar-

loko adituei erakusten ari zaien destaina iruditzen zaidan. Erraus-teak herritarren osasuna kaltetzen duela erakusten duten ikerke-

ten aurrean nola erantzungo Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Bio-donostia enpresari agindu ez zion bada Zubieta eta inguruko biz-tanleen osasunean erraustegiak zein eragin izango lukeen ikertze-ko!? Hori bai, errauskailua martxan jarri eta bost urtera. Denon osasunean eragina izan dezakeela zalantzarik txikiena

izanda ere ez al liken agintari batek arduraz jokatu beharko etaarriskuak saihestu? Hori ari al dun herritarren ongizatearen aldearitzea?

batAupa, hi!; tulun-tulun!,

etabat

Asteko irudia

tzunJoxepa Madariaga

Inazio Usarralde

Josu Maroto

ZesuraHurrengo txapela erritmoberriekin etorriko ote?Zesura euskal rap!!!

seme alaben seme-alabek, atzerrira, aire sanoa duen herrialderenbatera, joan behar izango al diate, osasuna berreskuratzera?Zubietan errauskailua egiterik nahi ez dugunok, hitzordu garran-

tzitsua diagu maiatzaren 29an Donostian: Onkologikotik Gipuzko-ako Foru Aldundira dauden 5 kilometroak lotu behar dizkiagu, gizakatea eginda, alderdi politiko desberdinetakoak elkarrekin, elkarriesku emanda. Gaia goierritarron ardurakoa ere badenez, elkar iku-siko diagu!

Page 6: Goiberri 189. zenbakia

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Errauste planta gelditubeharra daukagu, ez daonargarria arriskua»

Eñaut AgirreMedikua

M.Aranburu OrdiziaEñaut Agirre (Ordizia, 1990)medikua barne medikuntzakoespezializazioa egiten ari da,eta OEIT Osasuna eta Erraus-ketaren Ikerketarako Taldekokide ere bada. Txosten bat egindute errauste plantak osasu-nean izan ditzakeen ondorieninguruan, eta orain informaziohitzaldiak antolatzen ari dira.Maiatzeko bigarren hamabos-taldian Ordizian izango dira.

Osasuna eta ErrausketarenIkerketarako Taldeko kide zara.2001. urtean sortu zuten tal-dea. Errauste planta Txingudinjartzea proposatu zen, eta ho-rregatik bertan izan zen mugi-mendu gehiena, han hasi zenjendea mugitzen errauste plan-taren eraikuntzaren aurka. Ko-mentatu zidaten talde hori ba-zegoela eta ni ere animatu eginnintzen. Taldeko goierritar ba-karra naiz ni, oraingoz.

Zer da zehazki egin duzuena?Errausketaren arlo zientifikoaaztertu dugu egindako lanean.Medikuntzan errauste planta-ren inguruan argitaratu direnartikulu eta lanak identifikatze-ko bilaketak egin ditugu datubaseetan, eta emaitzekin txos-ten bat osatu dugu.Hain zuzen ere, 2000. eta

2015. urteen artean gai honeninguruan publikatu diren iker-ketak aztertu ditugu, eta sailka-

tu. Sailkatzerako orduan lanhorien kalitatea hartzen dakontuan, altuenaren araberasailkatu ditugu. Sailkapenaegin eta kalitate handiko lanakaztertzeari ekin diogu ondoren,bertan jasotzen dituzten lanenondorioak aztertuz. Interesak alboratu egin ditu-

gu, eta ondorio zehatzetara jo-tzen dugu. Gu ez gara politikansartzen, jakin nahi dugun gauzabakarra da ea errauste plantak

Page 7: Goiberri 189. zenbakia

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

zein ondorio izan ditzakeen gi-zakiongan.Errauste plantak zein ondorioeragiten dituela ikusi duzue?Errauste planta jartzearen pro-posamena arriskutsua da. On-dorioak zeintzuk izan daitezke-en ikusi dugu egin dugun ikerke-

tan, eta ikusi dugu hainbatgaixotasun agertzen direla;hala nola, minbizia eragitenduela, gaixotasun kardiobas-kularrak, sortzetiko malforma-zioak, eta horietatik eratorriakdiren beste hainbat gaixota-sun.Baina jakin al daiteke zehazkierrauste plantaren partikulakdirela hori eragiten dutenak?Egindako ikerketan ondorioz-tatu dugu baietz, errauskailuadagoen 5-10 kilometroko erra-dioan eragina duela batez ere,baina horrez gain inguruetanere eragin dezake.Gaixotasunek gora egingo duteinguru horietan, hortaz.Kalitatezko ikerketek erakus-ten dute gaixotasunak areago-tu egiten dituela errauste plan-ta bat inguruan izateak. Malfor-mazioak gehitu egiten dira:gernukoak, bihotzekoak eta

tzen du, noski. Zailagoa daduen arriskuaz kontzientzia-tzea.Egin duzuen txostenaren ondo-rioak gizarteari helarazi nahidizkiozue. Gaiaren inguruan desinforma-zioa dago. Ikuspuntu okerraknagusitu dira, eta garrantzi-tsuenak alboratu. Ez duguahaztu behar beste aspektuguztien gainetik osasuna deladagoen gauzarik eta garrantzi-tsuena. Baina desinformazioadago inor ez delako arduratuondo informatzeaz jendea. Hordago arazoa. Guztiok duguerrauste plantaren berri, bada-kigu ondorioak dituela, bainaez dakigu benetan zenbatekoaden kalte hori. Gure lanaren lehenengo fa-

sea informatzea da, ez dugunahi errauste planta ondoandutenak etorkizuneko ikerketa-rako subjektu izatea. Arduraprintzipioa da, neurriak hartubehar dira arriskua ez egoteko.46.000 pertsona bizi dira 5-10kilometroko erradioan. Erraus-te plantaren eraikuntza parali-zatzea lortu beharra daukagu,duen arriskua ez da onargarria.

arantza bifidokoak, esaterako.Horrez gain, minbizia ere area-gotzen duela azaleratu du Car-los III.a Unibertsitateak eginda-ko ikerketa batek. Besteak bes-te, agerian utzi du pleurakominbiziko ondoriozko hilkorta-suna bikoiztu egiten dela.Errauste plantaren ondo-ondo-an bizi ez direnei ere eragiten aldie?Bai, azkenean partikula horiekairean gelditzen dira, baina ezdakigu nora joan daitezkeen.Izan daiteke haizeak alde bate-ra edo bestera eramatea, bainoezin da jakin zehazki. Bestalde,OME Osasunaren Mundu Era-kundeak ere adierazi du ez da-kitela zein substantzia sor dai-tezkeen errauste planta bate-an, ez dakite partikula guztiakzerenak diren. Agian oraindikezagutzen ez diren gaixotasu-nak ere sortuko dituzte partiku-la horiek. Amiantoarekin ereantzeko zerbait gertatu da. Ur-teak pasa ostean ikusten ari dazeintzuk diren emaitza larri ho-riek.Hondakinen errekuntza pro-

zesuan sortzen diren partikulakmalformazioak eragin ditzake-te eta kantzerigenoak dira. Gai-nera, filtroetan geratzen direnpartikula eta errautsak ere kal-tegarriak dira.Baina momentuan ez dira ikus-ten ondorioak.Ez, hor dago arazoa. Hamar-hamabost urte behar dira gutxigorabehera errauste plantarenondorioak ikusteko. Epe labu-rrean ez dira nabaritzen, bainahor daude, eta lehenago edoberanduago agertuko dira. Ba-daude errauste plantak osasu-nean kaltea eragiten ez duelauste dutenak ere. Adibidez,2011. urtean egin zen ikerketabat Bilboko Zabalgarbi erraus-kailuaren inguruan; ez zutenebidentzia nagusirik ikusi, bai-na bost-zortzi urteko jarraipenaegin zuten, eta beraz, emaitzakez dira kontuan hartzekoak.Esan bezala, 10-15 urteren on-doren ikusten dira emaitzak, le-henago ez. Horrek kontrola zail-

Eta arrisku horien inguruan ari-tuko zarete Ordizian antolatuasmo duzuen hitzaldian.Bai, garrantzitsua da jendeariondorio horiek ezagutaraztea,eta horretaz hitz egitea. Egin-dako lanak mahai gainean jar-tzen ditu datuak, eta ezin diraalboratu eta beste leku baterabegiratu.Filtroek ez dituzte partikulakgelditzen?Filtroak dituzte, baina inoiz ezdituzte partikula guztiak xurga-tzen. Gasa, metal astunak, dio-xina, furanoa, mikro-partiku-lak... Beti pasatuko da zerbait.Filtroek zuloak dituzte, eta ber-tatik ihes egiten dena ezin dakontrolatu. Hala demostratudu literatura zientifikoak.Guztiontzat da kaltegarria.2002-2004 urte inguruan Eus-ko Jaurlaritzak onartu zuenerrauste plantak minbizia area-gotzen zuela, eta orain ere are-agotzen du. Bide horretan goaz,partikulak isurtzen dituzte, bai-na ez dakite nora iritsiko direnpartikula horiek, eta hor dagoarazoa. Hori ezin da kontrolatu.Zer dio Europak?Europa mendebaldean esate-rako ia ez dira errauste plantagehiago eraikitzen, ohartutadaudelako kaltegarriak direla.Erabilera ere murrizten ari diraherrialde asko. Beste batzue-tan ez dira ohartu oraindik duenkalteaz. Hala nola, Errumaniaeta Hungarian errauste plantakegiten ari dira, baina herrialdehoriek izan behar ditugu gukeredu? Nik uste dut ezetz. Bes-te aukera batzuk izan behar di-tugu eredutzat.Zaborren tratamenduan seimaila omen daude. Zer da hori?Esan genezake sei direla hon-dakinen tratamenduan dau-den mailak. Azkeneko mailan,okerrenean, dago mugarikgabe zaborrak botatzea, inola-ko sailkapenik egin gabe.Errauste planta erabiltzea hon-dakinak erretzeko bosgarrenmailan dago. Hori dio EuropakoBatasunak. Pentsatzeko mo-dukoa dela uste dut.

«Ez dugu nahierrauste plantaondoan dutenakikerketarakosubjektu izatea»

«Hamar-hamabosturte behar diraerrauste plantarenondorioak ikusiahal izateko»

«Kantzerigenoakdira hondakinenerrekuntzaprozesuan sortzendiren partikulak»

M.ARANBURU

Page 8: Goiberri 189. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Ikaslan Fundazioak 25 urte betekoditu datorren astelehenean, hilak 9.Egiten duen lana ezagutarazi dute.

M.Aranburu OrdiziaMende laurdena darama Ikas-lan Fundazioak ikasleak lanmundurako prestatuz. Ikaske-ten eta lanaren batura egitendute bertako ikasleek, moduhorretan, eskolan ikasitakoapraktikan jarriz. Fundazioakduen bereizgarri nagusia ikas-leak ikasle eta langile direla da.Finean, Goierri Eskolako erdieta goi mailako ikasleek lanpraktika gehigarriak egiten di-tuzten formazio zentroa da, etahelburua lan mundura hobeto

eta azkarrago egokitzea da.Ikasitako arlo teknikoak prakti-kan jartzeko aukera dute. Iñaki Zabalo Goierri Eskolako

zuzendariaren hitzetan baliohandia du Ikaslanek. «Ikasla-nen ekarpena klabe bat izanda». Eskolan ikasitakoa mailahandikoa den arren, produktuerrealak egiteko aukera dute,eta horrek, dudarik gabe, eragi-na du. Ikasle izatetik protago-nista izatera pasatzen direlaazaldu du Zabalok. Enpresakeskatutakoa egin behar duteikasleek, lanean bezala. «Lanhorrek prezisioa eskatzen du,exijentzia gehiago, heldutasu-na, eta baita egiten duzun ho-rren inguruko ardura, ere», na-barmendu du zuzendariak.

Ikasleak langileManuel Ormazabal IkaslanFundazioko zuzendaria da, eta

Ikaslanen garrantziaz aritu da:«Enpresako prozesua eta fun-tzionamendua ikusten duteikasleek». Hala ere, GoierrikoEskolaren «beharra» ere na-barmendu du Ikaslanen fun-tzionamendua egokia izateko:«Goierri Eskolarik gabe ez litza-teke Ikaslan egongo», adierazidu. Esperientziaz eta ikasten du-

ten guztiaz gain, beste balioerantsi bat ere ematen die Ikas-lanek ikasleei. Izan ere, 800ordu gehiago ematen dute

ikasleek. Ohikoa izaten da prak-tikei dagokienean 2.000 orduzegitea lana, baina proiektuariesker 800 ordu gehiago ema-ten dituzte. «Prestatuago egi-ten dute salto lan mundura»,esan du Zabalok.

Profilen egokitzapena25 urte hauetan 3.500 ikasletikgora igaro dira Ikaslanetik, urte-ko 140 inguru. Bost lan eremuditu Ikaslanek: laser ebaketa,galdaragintza, metalezko egi-turen muntaia, kableatu eta ar-mairu elektrikoen muntaia etamekanizatua. Egun, 30 lagunek osatzen

dute lantaldea, zuzendari, mo-nitore eta kontrataturiko langi-leen artean. 4.800.000 eurokofakturazioa du urteko, eta300.000 euroko inbertsioahalmena. Bailarako puntakoenpresentzat egiten du lan

Ikaslanek. Lan esperientziaikasleei ematea lortzen duelaazaldu du Ormazabalek, etahorrez gain, inguruko enpresen«konfiantza» ere nabarmendudu Ikaslaneko zuzendariak:«Lan hori azpikontratatzekokonfiantza jarri dute gugan».Alegia, enpresentzako lan egi-ten du Ikaslanek, eta horrelabertako ikasleek benetako lanaegiten dute. «Enpresa askotandauden langileen erdia Ikasla-netik pasatakoa da», gaineratudu.

Kanpora begiraUrteurren mugaren harira,hainbat ekitaldi egingo dituzte.Lehenengoa Goierriko bost en-presetako arduradunen hitzal-

dia izan zen, joan den martxoa-ren 18an, Goierri Eskolako taile-rrean. Bertan elkartu zirenikasle, irakasle eta Goierrikobost enpresa nagusienetarikoordezkariak: Jokin Lopetegi(CAF), Garikoitz Telleria (Iri-zar), Xabier Imaz (Indar), JoseLuis Perez (Orkli), eta Jon Agirre(Ampo) izan ziren gonbida-tuak. Mahai inguruan enpresen

ikuspegia azaldu zieten ikasle-ei, eta etorkizunean izan ditza-keten aukeren inguruan ere ari-tu ziren. Enpresetako ordezka-riek egindako mahai inguruanhainbat puntu gelditu zirenagerian. Batez ere, ikasleen ja-rrerari egin zioten aipamena.Imazen esanetan, ikasketakkontuan hartzen dira, baina en-presetan «gehiago eskertu etabilatzen dugu jarrera, aktibota-suna». Egungo enpresen fun-

Ikasketak etalana uztartuz

Page 9: Goiberri 189. zenbakia

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

tzionamenduaren aldaketazjabetu beharra dagoela nabar-mendu zuten: «Ez gara gutari-ko askoren gurasoak bizi izandiren moduan biziko», azalduzuen Lopetegik. Aldaketaz ja-betu, eta aukera berriei heldubehar zaiela gaineratu zutensolaskideek. «Kanpora joanbeharko zarete lana egitera, etahori izugarrizko aukera izangoda, eta aprobetxatu egin beharduzue», adierazi zuen AgirreAmpoko zuzendariak.

Orain kargu postuetan dau-den arren, haiek ere oroitu zirenikasle garaiez. «Ez nintzen osoikasle ona, baina lanean, esate-rako, fin ibiltzen nintzen», onar-tu zuen Imazek. Ikaslani esker,ikasten hain ongi ibili ez arren,lanerako baliokoa den ala ezikusteko aukera dago, eta horiere kontuan hartzen dute ikas-lea ebaluatzerako orduan.«Merkatuan eskatzen dituzteneta gure ikasleen profilak iden-tifikatzen ditugu, horrela lana-ren eta ikaslearen arteko bino-mia sortzeko», azaldu du ZadorGaztañaga Ikaslaneko Giza ba-liabideen eta formazio ardura-dunak. «Pertsonak formatzenditugu, hori ez da ahaztu be-har», agertu du Gaztañagak.

Apirilaren 16an Ikaslanekomonitore ohiekin bisita etabazkaria egin zuten, uztaileangauza bera egingo dute GoierriEskolako irakasleekin eta sor-tzaileekin, eta udazkenean pa-tronoen txanda izango da.

25 urteotan 3.500ikasletik gora igarodira Ikaslanetik,urtero 140 ikasleinguru izaten dira

Goierri Eskolako goieta erdi mailakoformazio zentroada, lan mundurakoikuspegiarekin

Goierriko enpresanagusienetakoordezkariekikasleen jarrerariegin diote aipamena

Ezkerreko irudian, Ikaslaneko bilangile Ordiziako lantegian.Goian, Goierriko bost enpresanagusietako ordezkariakIkaslaneko arduradunekin.M.ALBISU-M.ARANBURU

Page 10: Goiberri 189. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

WhatsART gazteen etaartearen arteko zubia Josune Zarandona BeasainDonostia 2016aren barrukoegitasmoa da WhatsART. Gi-puzkoako hamaika eskualde-tako 15 eta 18 urte bitarteko 54gazte ari dira ekimenean partehartzen, tartean, Beasain Insti-tutu Publikoko bederatzi ikasle.Hain zuzen, gazte horiek propo-satutako erronkei erantzun batematea du helburu egitasmo-ak: «Ekimen honetan gazteen

arazoak, egoerak eta artea lotunahi dira. Hau da, artearen etasorkuntza kolektiboaren bitar-tez, nerabeek proposatutakoerronkei erantzuna emateandatza», argitu du Aloña Zubel-dia institutuko irakasleak.

Goierrin egitasmo honetara-ko Beasaingo institutua auke-ratu izana ez da kasualitateaizan. Miren Matias ikasleakesan duenez, «batxilergo artis-

tikoa dugulako eta eskualdekoikastetxe handiena delako»aukeratu dute. Ekimenean par-te hartu ala ez, ikasle bakoitza-ren aukera izan da. Zubeldiakdioenez, «artearekin zerikusiaduten ikasgaiak dituzten talde-ei aurkezpen hitzaldi batera jo-atekoa gonbitea luzatu zi-tzaien. Bileraren ondoren ikaslebakoitzak aukeratu zuen izenaeman ala ez, eta zein talde-tan».

Prozesu parte-hartzaileaGuztiarekin, prozesu parte har-tzaile bat garatu dute. Lehe-nengo fase batean, nerabeekeuren bizitzaz, dituzten arazoezeta kezkez hausnarketa egindute. Hausnarketa saio horie-

Beasain Institutu Publikoko bederatzi gazte ari dira Donostia 2016-aren baitako WhatsART ekimenean parte hartzen. ASIER PEREZ

tako lehenengoa Beasainenegin zuten apirilaren hondarre-an: «Ederki joan zen saioa. Gus-tura egon ginen eta proiektuarihasiera polita eman genion»zehaztu du Andrea Perezek,ikasleetako batek.

Orain, bigarren fasean, haus-narketa prozesutik ateratakogaiei erantzun bat emateko«gure ideiak eta pentsaerakazaldu eta horrekin arte lan bategitea» izango da hurrengolana, Ainhoa Sarasola ikaslea-ren hitzetan. Horretarako tailergehiago prestatzen ari diraorain, Miren Matiasek esanduenez, «artearen arlo ezberdi-nak landuko ditugu, bukaeranartelan egokiena guztion arte-an aukeratzeko».

Babeslea

Page 11: Goiberri 189. zenbakia

GOIBERRI 11MOTZEAN

40. urteurrena dantzanEuskal Herriko Dantza Txapelketaren 40. urteurrena dantzan ospatu nahi duteSeguran. Hilabetez hilabete dantzarekin zerikusia duten ekintzak antolatudituzte. Urriaren 15ean, txapelketaz gain, I. Dantza Eguna ospatuko dute.

Loinaz Agirre SeguraEuskal Herriko dantza soltekotxapelketak urteurren borobilabeteko du aurten. SegurakoUdalak era berezian ospatunahi du urteurrena. Txapelke-

taren eguna bera, urriaren 15a,egun osoko dantza eguna izan-go da. Horrekin batera, hainbatekintza ere antolatu dituzte ur-teurrena girotzeko. Pasa den larunbatean, 40

urte hauetan dantza txapelke-tako dantzari irabazleekin ba-tera egin zuten egitarauarenaurkezpena. Leku berezia au-keratu zuten horretarako: Eus-kal Herriko Dantza Txapelketa-ren lehenengo zazpi edizioakjokatu ziren pilotaleku zaharra.

Herritarrak dantzanEkitaldi horiekin guztiekin etaDantza Egunarekin, herriandantza giroa sumatzea nahidute, «herritarrak ere dantzaegiteko aukera izatea, plazaneta bestelako presiorik gabe»,adierazi zuen Eñaut Telleriakaurkezpenean.Hilabetez hilabete, dantza-

rekin zerikusia duten ekintzaksartu dituzte egitarauan.

Maiatzak 28, larunbataSegurako Azpilla taldearenemanaldia izango da maiatza-

ren 28an. Bertan, Euskal Herri-ko dantza txapelketan partehartu duten bikote herritarreiomenaldia egingo zaiela aurre-ratu du udalak.

Ekainak 18, larunbataSan Joan aurreko larunbatera-

ko ez-ohiko emanaldia lotudute antolatzaileek: GoierrikoBertso Eskolaren eta OrdiziakoAmets Bide dantza taldearenBertsoak dantzan ikuskari be-rezia.

Irailak 17 eta 18Iraileko hirugarren asteburuaere berezia izango da. Larunba-tean, Goierriko Kantu Jira egu-na ospatuko dute batetik, etahurrengo egunean, Jubilatueneguna. Dantzaren ukitua Goie-

Segurako Euskal Herriko dantza txapelketaren historia osatu duten dantzariak, musikariak eta udal ordezkariak, joan den larunbatean. A.A.

rriko Erromeri Biraren saioak ja-rriko dio. XVI. eta XX. mendeenarteko euskal jantzien erakus-keta ere antolatu dute.

Urriak 15, larunbataI. Dantza Eguna egingo dutegoizean goizetik, herritarrak ja-rri nahi baituzte dantzan. Bes-teak beste, Seguran inoiz eza-gutu den polka jendetsuenaeta erraldoiena egiteko erronkabota dute. Bazkaria ere egingodute plazan.

Page 12: Goiberri 189. zenbakia

12 GOIBERRIERREPORTAJEA

Hiru ordiziarrek osatzen dute Zesura Euskal Rap taldea. Iazko irailean EuskalHip Hop Herriak txapelketa irabazi zuten, eta orain haien lehenengo maketaprestatzen ari dira: ‘Gure Garaia’. Zazpi kantuz osatutako lana izango da.

M.Aranburu OrdiziaEguneroko bizi frenetikoan be-harrezkoa izaten da pausagunebatzuk hartzea, erritmoa geldi-tzea. Gehienek oporrak apro-betxatzen dituzte deskonekta-tzeko eta egunerokotasunekoerrutinatik ihes egiteko. Musi-kako terminoetan, zesura hi-tzarekin adieraziko genukepausagune hori. Hain zuzen, biesaldiren arteko muga edopausagunea da zesura, etakantari eta haize-instrumentis-ten kasuan arnasa hartzekounearekin bat dator. Hitz horierabili du Adur Colias (Ordizia,

1985), Igor Barreros (Ordizia,1984), eta Jon Mendizabal (Or-dizia, 1985) osaturiko hirukote-ak haien taldeari izena emate-ko. «Geldiunea da Zesura Eus-kal Rap taldea, pausa bat.Disfrutatzeko egiten dugun zer-bait da», adierazi du Barrero-sek. Hiru gehi lau bat da abes-tiaren bideokliparekin –RubenSainzek zuzendua–Euskal HipHop Herriak sortutako txapel-keta irabazi zuten iazko irailean.

Barreros eta Mendizabal diraletrei ahotsa jartzen dietenak,eta musikaren alorra, berriz,Coliasek lantzen du. Hura ibil-

tzen da DJ lanetan, poesiarierritmoa jarriz.«Kasualitatezsortu genuen taldea», dio Ba-rrerosek. Colias 16 urte inguru-rekin hasi zen talde batean, bai-na «denbora pasatzeko» egi-ten zutela argitzen du. Horrela,urteak joan eta elkarrekin jo-tzen hasi ziren. Txapelketa ira-baztea lortu zuten iaz, ez zutenhalakorik espero, eta «oso poz-garria» izan zela nabarmendudute hiru ordiziarrek.

Rap musika besterik ezArgi zuten zein izango zen haienmusika estiloa. Rap-a izan dute

Zesuraren garaia

Txikitatik entzunizan dute hirukideek rap musika,eta egun ere estilohori dute gustukoen

Rap-a poesia etamusikaren baturada, eta kantuenletra asko lantzendute Zesurakoek

Page 13: Goiberri 189. zenbakia

GOIBERRI 13ERREPORTAJEA

betidanik gustuko, eta gainera,ez dute ia beste musikarik en-tzuten: «Entzuten dudan musi-karen %90 rap musika da»,adierazi du Coliasek. Musikasortzeko garaian maitea dutemusika hori, eta entzuteko ga-

raian ere bai. Bestalde, badituz-te barne zalantzak gizarteanzabalduta dauden musika esti-loen inguruan. Reggaetona,esaterako, ez dute batere gus-tuko. Ez bakarrik musika estiloaldetik ez zaielako erakargarriairuditzen, zabaltzen duten me-zuak ere zalantzan jartzekoakdirelako baizik: «Beti emaku-meak zapalduta daude, eta za-baltzen dituen balioak ere hu-tsaren parekoak dira», uste duBarrerosek, eta gogor salatu dureggaetona: «Musikaren kan-tzerra da». Txikitatik, beraz, ra-pak izan du lekua haien diskobilduman.

Arazo nagusia denbora faltadute ordiziarrek. Lana dela me-dio, ez dute nahi bezainbestedenbora musikari eskaintzeko,baina ahal duten guztia egitendute hala izateko. Normalean,iluntzeetan egiten dituzte en-

tseguak, eta kontzerturen batbaldin badute saiatzen dira as-tean behintzat hiru aldiz elkar-tzen kantuak jotzeko. «Kon-tzerturen bat dugunean gehia-go entseiatzen saiatzen gara»,argitu du Mendizabalek.

Poesiaren melodiaMusika eta poesia batuz sor-tzen da rapa. Horixe da. Hitzaklotu, errimak egin, eta erritmoeta musika on bat sortu. Horre-la erraza iruditu daitekeenarren, ez da hala. Hala adierazidu Barrerosek: «Asko lantzenditugu gure letrak».

Lehenengo pausoa gaia jar-tzea da, zein gairen inguruanhitz egingo duten adostea. Etagarrantzia handia ematen dio-te letrari. Haiek pentsatzen du-tena jendeari helaraztea dutehelburu, aspektu edo ikuspun-tu desberdinak mahai gaineanjarriz. Umoreari ere lekua uztendiote, eta jendeari irribarre egi-narazi nahi diote haien kantuenbidez. Hala ere, ez dute ahaztenkritikoak izan behar direla, etaletren bidez injustiziak salatze-ko bidea izan behar duela egi-

ten duen musika. Gaia argiizanda, inspirazioa bilatzendute. Batez ere, Barreros izatenda letraz arduratzen dena, bai-na talde bat direnez, guztienoniritzia kontuan hartzen dute.Letrak ere desberdinak egitensaiatzen direla adierazi dute,eta askotan lan hori zaila delaere onartzen dute. «Kostatuegiten da askotan».

Jolastu egiten dute musika-rekin. Colias arduratzen da mu-sikaren basea jartzeaz, harkegiten ditu DJ lanak. «Ez dutezer ikasi honetarako, bainagustatu egiten zait eta proba-tzea da kontua». Efektuak eresartzen dituzte kantuetan, etanahiko askatasun dute nahi du-ten eran moldaketak egiteko.

Zesuraren momentuaMaketa bat atera behar dutelaster, eta grabazio lanetan da-biltza. 13 kantu inguru dituzte,

baina horietatik 7k osatukodute disko berria. IzenburuaGure Garaia izango da, eta ho-rren zergatia orain haien «mo-mentua» delako jarri diotelaadierazi dute. Musikalki lan txu-kuna egin dutela uste dute, etapozik daude lortzen ari direnemaitzarekin. Jendeak haienmusika gustura entzuteari ba-lio handia ematen diote. Hasie-ra batean ez zegoen haien bu-ruan disko bat argitaratzea,baina aukera sortu eta ezin izandiote ezetz esan. Gainera, diskobat kalera ateratzeak beti «ilu-sioa» egiten duela nabarmen-du dute ordiziarrek. «Inoiz ezgeneukan buruan horrelakoezer, baina beti ematen dio in-dar gehiago taldeari», azalduzuen irribarrez Mendizabalek.

Publiko guztiarentzatTaldeko kideak noiz edo noizharrituta gelditu izan direla ereazaldu dute. Igor Barreros:«Behin kontzertu batean inoizesperoko ez genuen jendeakgure kantuen letrak zekizkielaohartu ginen, eta oso pozgarriaizan zen hori». Rapak ez du adi-nik, eta adin guztietako jendeakentzuteko modukoa da. Kon-

tzertuez gain, esaterako, GureEsku Dagok atera duen kantuberrian ere parte hartu dute.Esperientziaren inguruan,Mendizabalek azaldu du espe-rientzia oso ona izan zela, etajende profesionalarekin lanegiteko aukera izan zutela. Ho-rrek gauzak asko errazten di-tuela ere azaldu du.

Egun, hala ere, dagoen tek-nologia aurreratua dela etaerrazagoa da kalitate handikomusika egitea, taldekideen us-tetan. Lehenago dena analogi-koa zen garaian askoz ere zaila-goa zela ere esan dute. «Guhala hasi ginen eta hasiera go-gorra izan zen». Ez dute aurrerabegira betetzeko amets kon-kreturik, izan ere, egunean egu-nekoa bizi du Zesurak, eta halajarraitzea espero dute. Letreierritmoa jarriz eta haien pen-tsamenduak zabalduz.

Ezkerrean, Zesura taldeko hirukideak: Igor Barreros, JonMendizabal eta Adur Colias.Goian, Gure Esku Dagoren kantagrabatzen. GOIBERRI

Page 14: Goiberri 189. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretik

Sarean ikusia

Euskal Herrikodamak: jolastuzikasteko jokoaEuskal Herriko historian zeingaur egun, emakumeek izanduten garrantzia eta egin di-tuzten lorpenak azpimarratunahi ditu Euskal Herriko Da-mak jokoak. Bizkaiko Urtxin-txa Ikastolak eta Emaisiaemakume elkarteak sortu

dute sakeleko telefonoetara-ko aplikazioa. Gizartean arreta«gizonezkoei soilik» jartzenzaiela diote, eta joko horrekin«errealitate hori irauli» nahidute. Doan deskargatu daite-ke, ohiko plataformetan.

Roaminga desagertzearrain arte oso ohi-koa izan da eus-kaldun askoren-tzat, muga pasaorduko, sakele-

ko telefonoaren datuak desgai-tzea. Izan ere, roaming-arenondorioz, telefono konpainiekoso tarifa altuak kobratzen zi-tuzten, beste herrialde bateanjatorrizkoan eskaintzen zutenzerbitzu bera ematearen truke.

Europako Batasunak, ordea,praktika horiek mugatu nahiizan ditu, eta 2017rako, roamin-ga desagertu behar dela esandu. Desagertze hori pixkanakaegingo dute, ordea. Dagoenekoeman dituzte aurreneko pau-

Osoak, eta aste honetan bertan,Roaming-aren errekargua mu-rriztu du EBak. Hainbat telefo-no konpainia dagoeneko hasidira neurri horiek aplikatzen,eta ondorioz, tarifak murrizten.Hala, konpainiek minutuko 5zentimo kobratu ahal izangodute gehienez, bi zentimo SMSbakoitzeko eta beste 5 erabili-tako megabyte bakoitzeko. Ho-rrek, orain arteko tarifen alde-an, %75eko murrizketa esannahi du.

Europako Batasuneko he-rrialdeetan roaming-agatik or-daintzen den gainkostua era-bat desagertzeko, 2017ko ekai-nera arte itxaron beharko da.

Albisteak

Mugitzekoaukerak sarean Etxetik gertu kirola egiteko au-kera ezberdinak biltzen dituenwebgunea da Mugibili. Oinezedota bizikletan ibiltzea ez ezik,igeriketa, zunba, yoga eta an-tzeko ikastaroak ere biltzen ditu;baita mendi ibilbideen mapabat eta aukera zabala ere. Nor-bere inguruan antolatzen direnekintzen berri ere eman daiteke.Eusko Jaurlaritzak sustatutakowebgunea da mugibili.eus.

Sakelekoeneskaerak beheraMugarik ez zuela bazirudien ere,

sakeleko telefonoen merkatuakgoia jo duela esan liteke. Izanere, Strategy Analytics etxeak

egindako azterketa baten ara-bera, aurten behera egin dusmartphone gailuen eskari ko-puruak, 1996tik hona lehen al-diz. Eskarien eta salmenten ko-purua bera ez bada ere, hainbatadituren ustez joera bat erakutsdezakete datu horiek.

Page 15: Goiberri 189. zenbakia

GOIBERRI 15MOTZEAN

Tere Madinabeitia OrdiziaAtaunen jaioa (1933ko azaroak27) eta hazia, Ordizian bizi daaspaldidanik Patxi Aierbe. Ja-rraitzen du, hala ere, jaioterrira-ko joerarekin, eta makina batbidaia egiten ditu bertara, pe-rretxiko garaian bereziki. Zizak,onddoak, gibelurdinak, sende-ruelak... non bildu ondo askodaki ataundarrak. Perretxikozale petoa zara.Hala da. Denbora librea Atauneta Altsasu aldean egiten dut,perretxiko bila. Zein gustatzen zaizu gehien?Ziza eta onddoa, baita gibelur-dina ere. Senderuela, ziza horiaeta nikaloa ere jaten ditugu. He-mengo klaseak dira guztiak. Orain ziza garaia da.Bai, udaberrian gaude eta. He-mengo denboraldia maiatzare-

kin bukatzen joango da. Gerogoiko zizak etorriko dira, Altsa-su eta Urbasa aldekoak. Orain-txe da garaia zizatarako, bainaoso gutxi dago hemen.Nola doa denboraldia?Txarra. Eguraldiak ez du lagun-tzen. Hotza egin du ziza hasi be-har duenean, eta euri gehiegi.Zizak euri gutxi behar du, azale-koa da eta. Bi egunetik behinzaparrada bat, eta eguzki piskabat ere bai, tarteka. Abenduan ere izan ziren.Nik urtero hartzen ditut aben-duan. Zizatoki batek garai ho-rretan ematen du, Ataunen. Le-hen gehiago nituen, zortzi bat,baina galdu egin dira. Batzuekesaten dute neguko zizak eguz-kipean goxo-goxo egondakoakizango direla, baina ez da horre-la. Ni bilduta nago udazken-ne-guan zizak lurrean bertan izoz-tutakoak. Haiek han ez zeuden

ba toki goxoan! Desizoztu, etaederrak zeuden jateko!Zizatokiak galtzen ari direlaesan duzu. Zer gertatzen da?Ganadu asko ibiltzen da larree-an, eta zizak dauden lurra pus-katu egiten dute hankekin, bai-ta ardiek ere. Bere kasa ere gal-tzen dira. Perretxikoak hartzea-gatik, berriz, ez da galtzen, ez daagortzen. Zizatokia leku zikine-an baldin badago, ez da sasiapuskatu behar, ez da aizkorare-kin edo igitagiarekin ibili behar,eskuekin bakarrik kendu behardira larreak.Non egoten dira zizalekuak?Zelaian. Zizak badaude, belarrailunagoa egoten da, eta ilargierdiaren forma izaten du. Ziza-tokia zelaian gora mugitzen da ,urtean 5-6 zentimetro. Biderenbat harrapatzen badu, galduegiten da, baita arkaitz tokiaedo pareta harrapatzen baduere. Baserritarrek zelaian mine-

rala edo ongarria botatzean eregaldu dira batzuk. Kantitateagaldu da!Zaindu egiten al dituzu zuk?Batere ez. Batzuek esaten duteesnea botatzea ona dela, bainanik ez diet ezer botatzen. Ahalden gutxiena ukitu behar dira.Berriak sortzen al dira?Ez. Galtzen ari da ziza hemen.Garai batean nik Ataun ingu-ruan ehunka zizaleku neuzkan,eta gaur dozena bat bakarrik.Zizak biltzeko unerik apropose-na zein da?Ni goizean goiz ibiltzen naiz. Perretxikoak biltzeaz gain, sal-du ere egiten dituzu.Bildu eta jan. Biak gustatzenzaizkit, gehiena, ziza. Saldu ereegiten ditut, Ordiziako azokaraeta jatetxeetara. Garai bateanziza asko jaso eta saldu nituen.Garai batean esan duzu. Noiztikari zara zizatan?Zizatarako afizioa 16 bat urte

nituela hartu nuen. Baserritikelizarako bidean, Aste Santukofuntzioetara gindoazela, baz-tarrean ziza handi bat ikusi etahartu genuen. Ona zen ere ezgenekien, baina usain ona zueneta jan egin genituen hura etaondoan zeuden besteak. Han-dik hasi nintzen zizatarako afi-zioarekin. Harrezkero beti ziza-tan eta perretxikotan nabil.Ataunen, eta non gehiago?Altsasuko mendietan. Lehenoinez joaten ginen onddo bila,zaldiarekin edo astoarekin. Biordu joan, beste bi ordu etorri.Egun batean hiru lagunen arte-an 88 kilo bildu genituen.Eta gero, saldu.Ataungo jendea Irungo feriarajoaten zen onddoak saltzeraeta gu ere hasi ginen. CAFekoaklanera eramateko autobusahartu goizean, eta gero CAFetikOrdiziako estaziora. Handik,trenean Irunera, eta buelta. Eta14:00etako autobusa atzerahartu eta Ataunera. Ondo sal-tzen ziren onddoak, frantsesei.Hemen, garai hartan perretxi-koak ez zeukan gaur egungo es-timazioa. Etxera eramanda ere,amak esaten zigun olioa garestizegoela perretxikuak presta-

tzeko, eta ez eramateko. Orain Ordizian saltzen dituzu.Bai. Mikel Lasari saltzen dizkiot,eta hark saltzen dizkio gero pu-blikoari. Jatetxeetara ere era-maten ditut, batez ere Altzaga-ratekora.Ez al dira garesti saltzen, zizakbatez ere?Oraintxe oso altu ere ez daude(24-42 euro kiloa). Egon dira al-tuago, 200 eurotan edo. Mike-lek 160 euroan pagatu zidanneri. Baina prezio horiek oso gu-txi dagoenean ordaintzen dira,eta hemengoak direnean.Oraingoak kanpokoak dira. Txakur bat izan omen zenuen pe-rretxikotan laguntzen zizuna.Egia da. Oraingoa ez da horre-lakoa, lehengoa bai, Muski. Zi-zak usaintzen zituen, eta ond-doak edo gibelurdinak ahoanhartzen zituen eta non hartu zi-tuen erakusten zidan gero.

Ordiziako azokara eramaten ditu Aierbek zizak. TERE MADINABEITIA

Patxi AierbePerretxikozalea

«Orain gaude ziza garaian bete-betean,baina aurten gutxi daude hemen»

Page 16: Goiberri 189. zenbakia