GoiBerri 96. zenbakia

16
Zumalakarregi museoak 25 urte Karlistadak aitzaki hartuta, XIX. mendeko Euskal Herria ezagutzeko Erreferentzia Zentroa da 8-9 Ane Aranburu, Lurdes Azpiazu eta Mikel Alberdi Zumalakarregi museoko arduradunak. JANIRE ARRONDO Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Jesus Mari Telleria 3 Iritzia 4-5 Martin Erauskin 6-7 Aitor Irastortza 10 Iparra-Hegoa 12 Mirandaola 12 Errezeta 13 96. zenbakia. 2014ko martxoaren 21a

description

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak 25 urte beteko ditu aurten. Orain arte egindako lanaren eta etorkizuneko asmoen inguruko errepasoa egin dute museoko arduradunek GoiBerrin.

Transcript of GoiBerri 96. zenbakia

Page 1: GoiBerri 96. zenbakia

Zumalakarregimuseoak 25 urte Karlistadak aitzaki hartuta, XIX. mendeko EuskalHerria ezagutzeko Erreferentzia Zentroa da 8-9

Ane Aranburu, Lurdes Azpiazu eta MikelAlberdi Zumalakarregi museokoarduradunak. JANIRE ARRONDO

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Jesus Mari Telleria 3 Iritzia 4-5Martin Erauskin 6-7 AitorIrastortza 10 Iparra-Hegoa 12Mirandaola 12 Errezeta 13

96. zenbakia. 2014ko martxoaren 21a

Page 2: GoiBerri 96. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 96. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Eguraldi onarekin lanez gainezkaibiltzen gara; txarrarekin, batere ez»

Jesus Mari TelleriaTabernaria

Mikel Albisu GaintzaGaintzako Kale Txiki jatetxekosemea da Jesus Mari Telleria(Gaintza, 1962). «Tabernakobizimodua da gurea» dio berak.Tabernan zerbitzatu, sukalda-tu, denetik egin behar izaten du,betidaniko bezeroei bezalaxe,bezero berriei ere harrera egite-ko. Denei bezala krisiak eragindien garai hauetan ere egural-diari begira bizi dira: «Zerikusihandia du eguraldiak, onarekinlanez gainezka ibiltzen gara;txarrarekin berriz, batere ez».Zein da arrakasta handienaduen platera?

Arraina, eta gehiena zapoa.Eta derrigorrez probatu beha-rrekoa?Arkume errea, eta bere garaianmondejuak eta odolkiak.Zaletasun bat.Ibiltzea.Musika talde bat.Oskorri.Abesti bat.Mendian lar artean.Janari bat.Barazkiak.Edari bat.Iturriko ur freskoa.Oporretarako leku bat.Mendia dagoen edozein.

Amets bat.Tabernan lan egin gabe biziahal izatea.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Gaixo egon eta ebakuntza eginzidatenekoa.Jaso duzun oparirik bereziena. Maitasuna.Gorroto duzuna.Ez dut gorrotorik.Goierriko txoko bat.Aralar.Herriko alkate bazina…Lanpostuak sortzea gustatukolitzaidake.Gaintzan biziko ez bazina…Tolosan.

«Gaixo egon etaebakuntza eginzidateneko egunaez dut inoizahaztuko»

MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain,Segura eta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 96. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Antxiñe Mendizabal AranburuIdazlea

Autobiografialiterarioak

dazle askokidazten duteeuren buruaz;b a t z u e kmodu age-

rian, eta beste batzuek mozo-rropean. Aitortza hori egitendutenek, euren testuak Memo-riak, Autobiografia edo Gutu-nak izenburupean aurkeztendituzte. Besteek, nobela edopoesia idatzi dezakete esatebaterako, fikziozko pertsonaiabaten ahotan idazlearen bera-ren sentimenduak, esperien-tziak, hausnarketak jarriz.Irakurleari, normalean, hau

guztia ez zaio gehiegi interesa-tzen, irakurlearen eta idazlea-ren artean badagoelako halakoisileko hitzarmen bat: «Nik ezdut galdetuko idatzitakoa erre-alitatea den ala ez, baina baietzsinestarazi behar didazu». Ale-gia, sinesgarritasunean datzatestuaren arrakasta.Halere, batzuetan, idazleak

trebezia handiz lortzen du sortuduen pertsonaiaren intimitate-aren muga konbentzionalak

gainditzea. Izan ere, ez gaudeohituta gizarteak zenbait gai-ren inguruan, kontzientziak ezastintzeko, ezarri duen ahokoakentzen duen idazlea topatzea.Normalean, sexua, bortizkeria,tortura, heriotza, zenbait gor-putz espresio edo hilketekin lo-turiko gaiak izan ohi dira; ta-buak alegia. Irakurleak, orduan,idazleak bere kontzientzian ire-ki duen arrakalaren atarianikusten du bere burua (asko-tan, kontatutakoarekin identifi-katua sentitu delako, baina,inori aitortzen ausartzen ez de-lako), eta, harrituta, zalantzasortzen zaio: «Ezinezkoa daidazleak esperientzia hauekberak bizi izan ez baditu, hainondo ezagutu eta kontatzen ja-kitea». Segidan, irakurlearen-gan morboa pizten da; kontaki-zun autobiografikoa den jakinnahi du. Kazetariek ere galderabera egingo dute. Idazleak ohi-ko beste konbentzionalismobatera jotzen du orduan eran-tzuteko, esanez idazle guztiekhitz egiten dutela euren buruaz,

berari zehatz-mehatz gertatuez, baina inguruan bizi izan di-tuen kontuak direla, eta horre-lako hainbat erantzun topiko. Aitortuko dut morboso hi-

tzaren esanahia hiztegian begi-ratu behar izan dudala (badau-

de, erabileraren poderioz, jakin-tzat ematen ditugun hitzak,baina askotan hitzaren esanahizehatza ez dugu ezagutzen).Morboari buruz zera dio hizte-giak: bizipen desatsegin, ankereta debekatuetarako joera ob-sesiboa.Gauzak horrela, ematen du

idazleak nahiz irakurleak ahaz-tu egin dutela literaturak bi oi-narrizko ezaugarri dituela: bata,gizakia eta gizartea ezagutzekobide bat dela; bestea, jolasadela, idazlearen eta irakurlea-ren arteko jolasa.Beraz, testu batek zenbat eta

modu sinesgarriagoan emangizakiaren berri, are eta hobeairudituko zait niri, eta horretara-ko gizakiaren alderdi iluneneanmurgildu behar badu, are inte-resgarriagoa. Horregatik, esan-go nuke irakurle morbosoakbaino lehenago, idazle morbo-soak daudela. Nik, neuk, aitor-tuko dut gogoko ditudala, giza-kiaren erraietara jotzen dutela-ko.Bizitza literarioen inguruko

gogoeta hau aitzakia bakar ba-tekin idatzi dut: Danele Sarriu-gartek, iazko Igartza sariarenirabazleak, argitaratu berriduen Erraiak liburua irakurtzeragonbidatzea. Morbo handikoidazlea iruditu zait; ez, liburuakautobiografia literario bateman dezakeelako, baizik etahainbat tabu gainditu eta giza-kiaren eta gure gizartearenerraietara jo duelako.

I

«Idazle morbosobaten atzean, idazlemorboso batdagoela esangonuke nik»

Page 5: GoiBerri 96. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Telebista-kate nagusietako berriak ikusi ezinda kalera irtenninduan lehengo batean. Parkean Champions League osoanbaino talde gehiagotako elastikoekin ikusi nitian umeak, eta zerpentsatua eman zidaan. Ez diat agure petralarena egin nahi, bainagogoan al dek telebista-kate gutxi zeuden garaian berrien garaianberriak ematen zituztenekoa? Eguraldia eta kirolak bukaerako bizipriztin hituen, ez gehiago eta ez gutxiago.AEBetako serieetan ikusi genitian lehen eguraldi-gizon/emaku-

meak. Hona ere berehala zabaldu huen moda, eta hasieran berrie-tan beraien txokoa eman zitzaiean. Gerora ibilbide bitxia izan dikeguraldiak, bere programa propioa izaterainokoa. Eguraldiaren

baitako lanak baztertu ditugun honetan ez dek oso normala emandiogun tartea. Berri nagusietako titularrak ere lapurtzen dizkik tar-teka, gainera: gaur Etxegaraten elurra. Ezta lehen aldia balitz ere!Eta kirola? Tokitan zeudek kirol-adituak kirol-saioetan soilik ir-

teten ziren garaiak. Hauek ere aurkezle nagusiaren ondoan jarri etaia hark adinako protagonismoa izatera iritsi dituk. Pentsa, igogailu-ko elkarrizketa inozoak ere izaten ditiztek berrien hasieran! Espai-niako kateetan kirolaz ez, baina R. Madril eta Bartzelonaz hitz egi-

Igogailuko elkarrizketak zer esan ez dakienarenak izaten di-tuk sarri,eta akaso, albistegitan ere zer esan ez zekitek. Edo akasoondoegi zekitek zertaz ez hitz egin, eta eguraldiaz hitz egiten ditek,ziur aski hau izango duk. Gainera, jendeari egunsentiko giroa argaz-kitan isladatu eta bidaltzeko tartea ematen zaiok; baina komenidenean, giroa bero-bero dagoen beste hainbat tokitako irudiakpropio ezkutatu… ez duk giro!Garai bateko kirol adituak aipatzen dituk gero. Horiek, gizon bu-

rusoil eta betaurrekodunak izaki, bestelako saioetan hobeto ema-ten dutenaz jabetu dituk telebistak, eta –pertxentak komunika-tzaile hobeak dudarik gabe– dituk oraingo kirol adituak, kirolaesanda belar gainekoa bakarrik (eta ezta hori ere) ulertuta behin-tzat. Kazetaritza omen duk hori, KZritza. Ktik Zra doazen gaiak landu

eta Atik Kra artekoak ahaztu dituztela zirudik sarri, bai. Baina tira,gure esku ere bazagok soka horren parte izaten jarraitu ala ez. Ba aldakik zer esaten zian Groucho Marxek? «Telebista oso edukatiboairuditzen zait. Norbaitek pizten duen aldiro, ondoko gelara joatennaiz eta liburu bat zabaltzen dut».

bateta

bat

Asteko irudia

Aitor Sarriegi

Iñaki Apalategi

Josu Maroto

ZorionakZumalakarregi museoak 25urte bete ditu. Zorionak etaurte askotarako!

ten ditek orduerdian. Eta kito. Beste baterako utziko diagu Ukrai-niako azken berriak edo Audientzia Nazionaleko azken bidegabe-keriak kontatu dizkigun ahotsak berak sofak, aseguruak, kredituakedo amona bera saltzen dizkigunekoak, «publizitatea» ertz bate-an jarrita.Ataungo ume-kozkorrak Chelsea Bayern baino hobea dela esan

ziok Zaldibikoari. Bera Mourinhoren alde dagoela. Euskadi Irratiak«Anima ezazu Gorria» dioen iragarkia jarri dik. Une batez, Osasu-narentzat balio lezakeela pentsatu diat. Edo, zergatik ez, ametsegin eta Nafarroa osoko selekzioarentzat. Aa gizaajoa...

Page 6: GoiBerri 96. zenbakia

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Euskaldunak apustuaberekin du, gehienean»

Martin ErauskinPilotako apustu artekaria

Aimar Maiz Zaldibia Apustu munduarekin egin zuenbizitzako apustua MartinErauskin zaldibiarrak, orain ha-masei urte. Eta aldeko aterazaio. Pilota partidetako apustuartekari lan egiten du, eta ez dadamutu harakin lanbidea utzieta frontoietan hastearekin. Jo-koaren erresuman, negozio batgehiago da apustuena. «Nor-bere buruan kontrola izan», ho-rixe da bizirauteko legea. Nola funtzionatzen du pilotakoartekari lanbideak? Gu autonomoak gara, bakoi-tzak beretzat egiten du lana.Enpresa baten izenean aritzen

gara, eta hari ordaintzen diogu.Baina bakoitzak gure bezeroakditugu, eta enpresak ez daukazerikusirik hor. Gu enpresarekineta bezeroekin; horregatik garaartekariak. Zenbat artekari zarete? Aspen zortzi eta Asegarcenhiru. Gehienean lana erdi banaegiten dugu, jada. Denak bate-ra, edo eremuka. Enpresak esa-ten digu nora joan eta zenbat.Orain, txapelketa garaian, osti-rala, larunbata, igandea eta ba-tzuetan astelehena lan egitendugu. Partidak Iparraldean bal-din badira ezin dugu joan, hanapustua debekatuta dago eta. Zu noiz hasi zinen artekari? Nik 16 urte daramat honetan.Harakina nintzen Beasainen,eta Joxean Tolosak animatuninduen. Aspe enpresa ere or-duantxe sortu zen. Beti gustatuizan zait apustu mundua, baina

badu, lan gutxiago egiten du.Arriskuak hartzen baditu,gehiago. Adibidez, gorrien alde100 euroko joko bat hartzenduzu; urdina bilatu behar duzu.Tantoa alde erortzen bada, saldezakezu. Lanik zailena hori da;denbora neurtu behar duzu, se-gundo hamarren batzuetanerabaki. Saldu gabe edukita,gero garestiago sal daiteke.Hartzen ez baduzu, arrisku gu-txiago duzu baina artekari oke-rragoa zara. Orain, pasatu gabe. Pilotariak nola dauden aurrezjakiteak zerbaiterako balio du? Oso zaila da jakiten, ez dizuinork esaten. Pilotari bat kata-

ez zitzaidan iruditzen niretzakolana zenik. Ezagutzen nuenfrontoia eta pilota, gustatzenzitzaidan, eta pausoa emannuen. Ez naiz batere damutu,oso gustura nabil artekari.Zer ikastea komeni da aurrena?Zein da ofizioaren giltza? Jendea ezagutu behar da. Ma-tematiketan ona izateak ez dubalio. Eta ofizioa gustatu. Iru-ñean hasi nintzen lanean, osti-ral batean. Ideiarik ez neukan,baina jendea ezagutzen nuen.Gauza guztietan bezala, hasie-ran justu eta gaizki hasten zara.Konfiantza hartu ahala, ordea,oso ondo ibili naiz. Dirua tarteko izanda, azti ibilibeharko du artekariak, ezta? Konplikatua da, bai. Aurrenetik,frontoira joan, lana egin, etadiru gutxiagorekin etortzenzara. Inbertsio bat egin beharradaukazu, dirua jarri mugitzen.Dirua gero hasten da sortzen,eta errotazioa hasten da. Bainaaurrena zuk jarri behar duzu,arrisku batzuk hartuta. Fama ere ez dauka puntanekoa. Lehen ez zuen fama ona. Bainaniri ondo atera zait, berriz. Gaz-tetan apustu gutxi egiten geni-tuen, ez geneukalako dirurik.Baina ibiltzen erakutsi zigun,eta hark asko balio izan dit arte-kari sartutakoan. Ikasita etaerrodajea eginda, badakizunola funtzionatzen duen. Apustu egin dezakezue zuek?Bai. Askotan, artekari ona etatxarraren aldea hor dago. Arte-kari batek seguru jokatzen

rroarekin joaten bada, ez dizuesango. Obligazioa dauka isilikegoteko, gainera. Partida iraunbeharra dauka, behin aterazgero. Enpresak pilotariari era-kusten dion araua hau da: «He-men dirua jokatzen da, eta bal-dintza onean atera behar duzu,bestela ez etorri». Lanik gehieneko garaiak zeindira zuentzat? Txapelketak. Udan bainogehiago jokatzen da. Jendeakgehiago segitzen ditu, pilota-riak ere partida bila oso serio jo-aten dira, eta gehiago jokatzenda, konfiantza handiagoarekin. Apustuzaleen profila zein da?Asko ari da aldatzen. Gazteaasko joaten da frontoira, bainalehenagoko pilotazaletik osodesberdina da. Giro oso onaegoten da. Lehen serioagoazen, apustuzale gehiago joatenzen. Gazteek ere jokatzen dute,kuadrillan afaltzeko eta. Oraindanbor hotsa, buila, pilotaria-rekiko errespetua bestelakoadago. Saskibaloiaren erara jarrida. Hotsa ez da hain ona apus-turako, baina onartu behar da. Baserria edo kotxea galdu di-tuenarena, mitoa ala egia da? Garai batean esango ziren ho-lakoak. Aizkoran baserria joka-tu zuela... Baina gure garaian ezdago horrelakorik. Telefonoz ere hartzen dituzueapustuak orain. Lan asko egiten da telefonotik.Bezeroak etxetik deitzen du,partida telebistan ikusten aridela. Frontoian kantatzen duzu

«Apustuak izenaapustu du, etaapustu segururikez dago; behin ereez eta inon ez»

«Euroa sartu zengaraian munduguztiak aberatsaematen zuen, diruasko jokatzen zen»

«Artekari izatekojendea ezagutubehar da, ez dubalio matematikanona izateak»

Page 7: GoiBerri 96. zenbakia

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

hark esandakoa. Gure negozioaasko zabaldu du, oso ona da. Krisiak eragin du jokoan? Asko, eragin izugarria izan du.Joan deneko bost urteotan, ha-marretik zazpi jaitsiko zen. Dirumugimendu gutxiago dago. Eu-roaren aldaketaren garaianmundu guztiak aberatsa ema-ten zuen, askoz gehiago joka-tzen zen orduan. Mila duroko(30 euro) apustuak egitetik100 eurokora pasatu zen, kol-pean. Izugarrizko gora-beheraegon zen. Hura ez zen normala,eta hau ere ez. Bizimodua doanbezala da: orduan gehiegi be-zala, orain gutxiegi. Jendea aberasten edo larrutzenda frontoian? Ez, ez. Arruinatzea errazagoada aberastea baino, joko guz-tietan. Zure burua kontrolatzenjakin behar da. Frontoira joan,diru pixka bat irabazi, eta ederkiafalduta etxera joatea mun-duan den politena da. Pixka batgalduta bazoaz ere, hurrengo-an irabaziko duzu. Baina kon-trola behar da. Joko makinak zoko guztietandaude. Zer iritzi duzu horiez? Lehenagoko jokalarien arteanez du eragin, ez direlako horie-

tan ibiltzen. Baina gazteak bai,eta uste dut denborarekin minegingo digula. Apustu segururik ba al dago? Apustuak izena du apustua,eta apustu segururik ez dago.Behin ere ez eta inon ez. Eta pi-lotan gutxiago. Pilota borobilada, eta gauzak pasatzen dira. Goierrin apustuzaleak gara? Goierrin ere bai, denean bezala.Euskal Herri gehienean garaapustuzaleak. Euskaldunakapustua berekin du. Gorago alabeherago, baina jokatzea deneigustatzen zaie.

AIMAR MAIZ

Page 8: GoiBerri 96. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Askorako eman du mende laurdenakZumalakarregi Museoan; gerorabegira ere, ideiarik ez zaie falta.

Janire Arrondo OrmaiztegiUdaberrian beteko du Ormaiz-tegiko Zumalakarregi Museoaksortu zeneko 25. urtemuga. To-mas Zumalakarregiren bizi izanzen Iriarte Erdikoa baserrian40ko hamarkadan dagoenekojarri zituzten general karlistarenhainbat objektu ikusgai.1989an, ordea, Gipuzkoako Al-dundiak hainbat objektu etadokumentu eskuratu eta mu-seoaren ibilbideari hasieraeman zion. Imanol Murua ahal-dun nagusi zela egin zuten ire-kiera ekitaldia urte hartako

maiatzaren 18an, Museoen Na-zioarteko Egunean.Zalantzarik gabe Ormaizte-

gin erreferentziazko gune bila-katu da Zumalakarregi Muse-oa. Aldundiaren zerbitzu publi-koa den arren, harreman estuadute bertako udalarekin. Proiektu honen parte izan

dira hasiera-hasieratik LurdesAzpiazu eta Mikel Alberdi; koor-dinazio lanetan aritzen da lehe-nengoa; artxibo eta dokumen-tazio zerbitzuko arduraduna dabestea. Duela sei urtetik eure-kin dabil lanean Ane Aranburuere, eta heziketa zerbitzuez ar-duratzen da bera.

Atzera begiraUrte luzeetako lana jasotzen duIriarte Erdikoa baserriko muse-oak. Izan ere, mende laurdenakaskorako eman du. Atzera begi-ratu eta hamaika lan, hamaika

proiektu garatzen ikusi dute.Derrigorrez Idoia Estorneseneta Paloma Mirandaren lanagoraipatzen dute Alberdik zeinAzpiazuk museoaren sorrerariburuz hitz egiteko garaian. Mi-randa bera museoan aritu zenlehen hamar urteetan laneanaholkulari gisa.

Hasiera batean Tomas Zu-malakarregiren eta Lehen Kar-listaldiaren inguruan zentratuzen museoa. Pixkanaka, ordea,Bigarren Karlistadetara eta,orokorrean, XIX. mendera za-baldu dute ikerketa eremua,abiapuntua ahaztu gabe. Zu-malakarregi eta karlistadak ai-tzaki hartuta, XIX. mendekoEuskal Herria ezagutzeko Erre-ferentzia Zentro bilakatu dute.Gizarte, kultura, ekonomia etapolitikari lotutako aldaketa sa-konak bizi izan zirenez, mendehartarainoko bidaia eskaintzendute erakusketa, multimediagune, tailer eta ekitaldien bidez.Erakusketa iraunkorraz gain,

XIX. mendea, bi munduan arte-ko zubia, XIX. mendeko esplo-ratzaileak , XIX. mendea karika-turetan edo Petit de Meurville-ren Loreak asmatzen gisakoerakusketa ibiltariak dozenakaizan dira. Urte hauetan sortueta landu duten altxorretakobat sarean ikusgai dagoen ar-txibo digitalarena da; 4.000dokumentu inguru jarri zituztenedonorentzat erabiltzarri.Zortekodun sentitzen dira

Mikel Alberdi zein Lurdes Az-piazu proiektuaren parte izate-az. Alberdik Historia ikasketakamaitu eta irakaskuntzan-edomuturra sartzear zela jaso zuenZumalakarregi Museorakogonbita. «Nere saltsan nabilhemen», dio orain. Azpiazuren-tzat ere «luxua» da proiektua-ren parte izatea: «Zenbat lanzoragarri egin ahal izan ditu-dan, zenbat jende ezagutu...hauxe da gustatzen zaidanaeta honetan aritzeko aukeraedukitzea izugarria da».

Museoak 25 urte

uela hiru aste egin zuten Zumalakarregi Musoean 25. ur-teurreneko lehen ekitaldia. Hain justu ere, zentroari do-

haintzan dokumentuak zein objetuak eman dizkion jendeari eureneskertza erakutsi nahi izan zieten. Oraindik, urtean zehar egingoduten ekitaldien berri eman ez badute ere, aurreikusia dute udabe-rrian ekitaldi nagusiren bat egitea. Museoko katologoa berritzea,erakusketak zein kontzertuak ez dira falta izango. Museoko grabatuzaharretan agertzen diren lekuen argazkiak ateratzeko ere proposa-tuko diote jendeari.

D

Musika, lehiaketa zein erakusketarikez da faltako ospakizunetan

Page 9: GoiBerri 96. zenbakia

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

Museoan duten lanik edopiezarik kuttunenaz galdetze-an ezinezko egiten zaie eran-tzutea. Bitxia da Donostiakopanoramika jasotzen duen XIX.mendeko akuarela, esate bate-rako. 1994an Christie’s enkanteetxe ospetsuan azaldu zenLondonen eta aldundiak erosizuen. Bereziak izan daitezkeKarl F. Henningsenen ilustra-zioak ere, Tomas Zumalakarre-gi bizirik zela egindako bakarre-netakoak edo karlistek zein li-beralek gerrateetan erabilitakojantziak. «Ezinezkoa da bat au-keratzea. Batzuk balio handiadute historikoki, besteek istorioberezia gordetzen dute atze-an...», dio Azpiazuk.

Interneten iraultzaHogeitabost urteren bueltanmuseoko proiektua aldatzeneta osatzen joan den bezala, la-nerako baldintzek eta balibai-deek ere asko aldatu dute ber-tako langileen egunerokoa. Izu-garria da teknologia berriekekarri duten aldaketa. «Pentsa,hasieran idaz makina bat baka-rrik genuen!», dio Alberdik.Orain pentsaezina izango litza-teke gisa hartan lan egitea.«Teknologia berriek, Internetekbatez ere, aldaketa ekarri du.Artxibo digitalarekin hasi gine-nean dokumentuak nola digi-talizatu erabakitzeko bu-ruhausteak izan genituen; orainemailez eskaerak jaso eta bere-hala bidaltzen ditugu», dio Az-piazuk.Hogeitabost urte etagero zer landu ba ote dagoengaldetzean ideiarik ez zaielafalta diote.

Paloma Miranda etaIdoia Estornesezinbesteko izanziren museoarensorreran

Dokumentu edoobjektu berezi askodago museoan;bakoitzak bereistorioa du atzean

Etorkizunera begiraegiteko proiektuasko dituzteZumalakarregiMuseoan

Ane Aranburu, Lurdes Azpiazueta Mikel Alberdi museo atarian.Eskuinean Karl F. Henningsenenakuarela; Zumalakarregirenlehen biografotzat jotzen da.JANIRE ARRONDO

Page 10: GoiBerri 96. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

«Osinalde sariketan partehartzeko gonbidatu izanakasko poztu nau»

Asier Zaldua ZaldibiaAitor Irastortza (Zaldibia, 1995)eskolan hasi zen bertsotan.Egun, Goierriko bertso eskola-ko kidea da. Iaz Lizardi sarike-tan parte hartu zuen.Nolatan hasi zinen bertsotan?Etxean bertsozaleak al dira?Ez nuke esango etxetik datorki-danik. Lehen Hezkuntzako 5.mailan hasi nintzen, BixenteGorostidirekin. Ondoren, Zaldi-biako taldean aritu nintzen,

Bianditz Iraola, Altzo Txiki etaJoxi Irastortzarekin. Egun, Ordi-ziara joaten naiz. Endika Igar-tzabalekin aritzen naiz.Bilbon ikasten duzu. Han erebertsotan egiten al duzu?Bertsolaritza oso gustuko duteta han Santutxuko taldeare-kin aritzen naiz. Santutxukojendea, Arkaitz Estiballes, Za-rauzko jendea eta Amaia Itu-rriotz urretxuarra elkartzengara.Nolako bertsolaria zara?Oraindik ez dut estilo zehatzbat. Neurri motzetan erosoagosentitzen naiz, bertsoa egin etaideiak sartzeko orduan. Umo-retik jotzea gustatzen zait. Izanere, umorearekin errazagoa dapublikoarengana heltzea. Zein txapelketatan parte hartuduzu?Eskolartekoan bi aldiz partehartu dut. Duela bi urte lehen

kanporaketan kalera joan nin-tzen eta iaz Gipuzkoako finale-rako sailkatu nintzen.Osinalde sariketan parte har-tzeko deitu izanak ilusioa eginal dizu?Asko poztu nau. Gainera, Ordi-ziako Argi-Berri elkarteanabestuko dut. Duela hiru urtegaiak proposatzera joan nin-tzen eta azken bi urteetan saioaentzutera joan naiz. Bestalde,dagoeneko sarrera guztiak sal-

du dira eta badakit Zaldibiatikjendea joango dela. Joan zen asteko saioa Zaldibianizan zen. Zer nahiago zenuen,herrian abestu ala Ordizian?Nahiago dut Ordizian abestu.Herrian abestu eta finalera sail-katuko banintz, norbaitek herri-koa izateagatik mesede egin di-datela esango luke. Gainera,herrian urduriago jarriko nintza-teke.Zer espero duzu?Nire helburua saio ona egiteaeta konforme gelditzea da. Go-zatuz goza araztea, alegia. Nikbaino esperientzia gehiagoduen jendearekin abestukodut, baina itxaropen pixka batbadut. Kartutxo guztiak erre-tzeko prest joango naiz. Zein duzu gustuko bertsolaria?Bertso afarietarako Iker Zubel-dia eta hausnarketarakoAmets Arzallus.

Aitor Irastortza bertsolari zaldibiarrakOsinalde sariko bigarren kanporaketanparte hartuko du, bihar, Ordizian.

ASIER ZALDUA

Babeslea

Page 11: GoiBerri 96. zenbakia

GOIBERRI 11MOTZEAN

Hasi da Iparra-HegoaEuskal herrien –ipar zein hego– eta euskal herritarren arteko harremanaksortu eta sendotzea ditu helburu Segurako Iparra-Hegoa kultur egitasmoak.Apirilaren 6ra arte izango da Seguran zer ikasia, ikusia eta zertaz gozatua.

Loinaz Agirre SeguraEuskal herrien ohituren, kultu-ren eta hizkuntzen topalekuizaten da Segura. Euskaldunenarteko harremanak naturalta-sunez sortzeko eta irautekosortu zen Iparra-Hegoa duela

19 urte. Ekitaldirik gehienak eta na-

gusienak martxoaren 31tik api-rilaren 6ra izango badira ere,dagoeneko hasi dira Abiangara! egitarauko ekitaldiak.Gaur bertan, 19:30ean, H-EdenLapurdiko taldearen kontzer-

tua izango da, Botikaxaharre-an. Datorren ostiralean, berriz,Nafarroa Beheko Aire Ahizpakabeslarien txanda izango da.Hiru erakusketa ikusteko au-

kera ere izango da egunotanSeguran. Igandera arte, Elkarezagutzetik, elkar aitortzera,herriz herri zubiak eraikitzenerakusketa ikus daiteke Botika-xaharren. Astelehenetik (hila-ren 24tik apirilaren 6ra) aurre-ra, berriz, leku berean, Gure lu-rra, gure etorkizuna erakus-ketarekin, agroindustria, klima

aldaketa, txirotasuna, ViaCampesina, irtenbideak, agro-ekologia, elikadura burujabe-tza, nekazaritza iraunkorra etaetorkizuna gaiak landuko dirabertan. Era berean, JoxemariTelleria segurarraren Seguramarrazkitan erakusketa ikuste-ko aukera izango da, kultur etxezaharrean, apirilaren 6ra arte.

Gerra, amildegi eta zubiAurtengo Iparra-Hegoaren gainagusia, gerra izango da.1914an hasitako Lehen Mundu

Gerraren mendeurrena aitzakiahartuta, Ipar Euskal Herrianekarri zuen pentsaera aldaketasakonean aztertuko du EnekoBidegainek martxoaren 31n,eta Benjamin Duinatek apirila-ren 1ean. Josu Txuekak, berriz,

apirilaren 2an, 36ko gerra etaerrefuxiatuak gaia landuko du.Apirilaren 3an, bertso afaria,

apirilaren 5ean Euskal Herrikozazpi herrialdeetako produk-tuen azoka berezia eta apirila-ren 6an Gereziondoko ekitaldiaizango dira.

Euskal Herriko zazpi herrialdeetako produktuen azoka eta bertso afaria arrakastatsuak izaten dira Seguran. JANIRE ARRONDO / ANE ARRIETA

Page 12: GoiBerri 96. zenbakia

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Josune Zarandona LegazpiEuskal Herrian burdinaren in-dustriak tradizio handia izandu; zer esanik ez, Legazpin. Ho-rregatik, gaur egun ere, Miran-

daolako burdinolak Euskal He-rriko burdingintzaren urrezkogaraiaren adibide bizia izatenjarraitzen du.

Mirandaolako burdinola XIV.mendetik XIX. mendera artemartxan egon zen, eta bere de-

sagertzearen arrazoi nagusienaindustria handien sorrera izanzen. Lantegietan egiten zutenburdina hobea eta ugariagoazenez, burdinola baztertuta

gelditu zen. 1952an Patrizio Echeverriak

burdinola berreraikitzeko agin-dua eman zuen eta ondoan er-mita bata eraiki zuen, XVI. men-dean burdinolan bertan gerta-tuko miraria omendu asmoz.

Legazpiko Mirandaolako burdinolak ez du itxuran ia aldaketarik izan, irudia 1959koa da. JUAN SAN MARTIN/GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORRA

Mirandaola:burdinarenlekuko isila

Page 13: GoiBerri 96. zenbakia

GOIBERRI 13ERREZETA

Kuiatxo rabioliak, barazki arroz krematsuzbeteak, kui kremarekin

Pepi UrretabizkaiaItsasoko Ostatua

barazkien gainean eta nahastu.Eltze batean barazki salda ira-kiten eduki behar da. Burrun-tzali batekin arroza estali artesalda bota, eta goilara batekinetengabe bueltak eman arro-zari. Salda agortutakoan berrizsalda gehiago bota eta bueltakeman... eta horrela 17 minutuz.Arrozari bi minutu falta zaione-an ziazerba txikituta bota, baitagurina eta gazta xigortua ere.Erreserbatu.

Kuiatxoa 5 milimetroko xa-flatan ebaki, baina luzeraka.Plantxan pasatu 20 segundoalde bakoitzetik. Rabioli baten-tzako bi xafla behar dira.Bi xafla kuiatxo hartu eta gu-

rutze forman zeharkatu. Bi goi-larakada arroz jarri erdian etarabiolia itxi, pardel bat balitzbezala. Lau bat rabioli pertso-nako. Kui krema platerarenhondoan jarri eta rabioliak gai-nean.

Osagaiak

Rabiolia1/2 kuiatxo100gr arroz1 azenario1 ziazerba1 tipolin1 porrua (txuria)1 litro barazki salda30gr gurina30gr gazta xigortua

Kui krema1 patata200gr kui1 tomate (azalik gabe)oliba olioa

Kui kremarentzako patata, kuiaeta tomatea txikitu eta eltzebatean jarri egosten oliba olio-arekin (urak osagaiak estali di-tzala). Ordu erdi baten bueltanegosita egongo da eta turmixa-rekin txikitu guztia eta ondoreniragazi. Erreserbatu.Arroz krematsuarentzako

zartagin zabal batean tipulina,porrua eta azenarioa txiki-txikieginda jarri olio apur batekineta goxatu sutan. Arroza bota

Page 14: GoiBerri 96. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretikKlik

WWW-aren 25. urteurrenaEgungo Interneten oinarria denWWWak (World Wide Web) 25urte bete ditu. Tim Berners bri-tainiarrak hipertextuak elkar-banatzeko CERN protokoloagaratu zuen 1989ko martxoan,gerora WWW izango zenarenlehen harria jarriz. Internet be-rez ukiezina den zerbait da;Bernersen arabera, «elkarrenartean konektatutako milioikaelementuk osatzen dute».webfoundation.org

KargatzaileunibertsalaEuropar Batasunak aurrera ja-rraitzen du sakeleko telefono-entzat kargatzaile unibertsalasortzeko ahaleginean. Aurrekobi saiakeretan huts egin etagero, 3 urteko epea eman zaiekonpainia ezberdinei 28 he-rrialdeetarako kargatzaile ba-karra garatu dezaten.ec.europa.eu

Sarean ikusia

Adaki taldeakSmile Festivalsaria jaso duEzkio-Itsason kokatuta dago-en Adaki komunikazio agen-tziak sari garrantzitsua lortudu, Madrilen egiten den SmileFestival publizitate jaialdian.Hain zuzen ere, Marketin zu-zeneko merkataritza erabile-rarik onena saria eman diote,Tolosako Merkatari Elkartea-rentzat egindako kanpainabati esker. Elvis lokal bila kan-painarekin, Tolosa Merkatproiektua ezagutarazi nahiizan dute. Kanpainaren ekin-tza nagusia, Tolosako Zerkau-sian egin zuten Flashmobaizan zen; Elvis bera bertanzela. Webgunea, kartela etaeskuorriak ere egin zituzten.

blogetan.com

Euskal blog onenei saria

uskal blogosfe-rak eskaintzenduen aniztasu-naren seinale damartxoaren 8an

egin zuten Blogetan! Euskalblogarien topaketa. Azkue fun-dazioak eta Argia aldizkariakantolatu duten topaketa ho-rren helburuetako bat, euskalblogosferaren azterketa egiteaizan da; baina horrekin batera,izen bereko sariak ere banatudituzte Euskararen Etxean.Denera euskarazko 115 blo-

gek parte hartu dute lehiake-tan. Lau kategorietako bakoi-tzean hiruna finalista aukeratu

Ezituzten aurrena, eta epaima-haiaren eta sareko erabiltzaile-en iritziak kontuan hartuz auke-ratu dituzte onenak.Kultura atalean, Iñaki Gau-

naren Klak...eta zineari buruzkobloga izan da saritua; Gizarteeta politika sailean, Amaia Le-kunberriren Arma, tiro, klik; Ai-sia atalean, Tropela txirrindula-ritzaren inguruko bloga; etaZientzia eta teknologia arloan,Euskalnaturagunea. Bosgarren sari bat ere bana-

tu zuten: blogari berriarena;Gaizka Izagirrek jaso du 2013kouztailean sortutako, Ikusi ma-kusi... zer ikusi?blogari esker.

Blogetan lehiaketako saridunak, epaimahaiko kideekin. BLOGETAN

Page 15: GoiBerri 96. zenbakia
Page 16: GoiBerri 96. zenbakia