GoiBerri 38. alea

16
Gorka Erostarbe eta Igor Susaeta ‘Berria’ egunkariaren ale bat eskuetan dutela. ASIER ZALDUA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria GOI B ERRI 38. zenbakia. 2012ko azaroaren 30a Erostarbe Susaeta ‘Berria’ko kazetariak «Garai berrietara egokitzen asmatu behar dugu» 8-9 Maria Jose Aldasoro 3 Iritzia 4-5 Gabiriako eskolak 100 urte 8-9 Maddi Mendizabal 10 Joseba Arruabarrena 11 Luis Sanchez Granjel 12

description

GoiBerri aldizkariaren 38. alea. Gorka Erostarbe eta Igor Susaeta Berriako langileei elkarrizketa. Gabiriako balantzategi eskolaren 100. urteurrena.

Transcript of GoiBerri 38. alea

Page 1: GoiBerri 38. alea

Gorka Erostarbe eta Igor Susaeta ‘Berria’ egunkariaren ale bat eskuetan dutela. ASIER ZALDUA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

GOIBERRI

38. zenbakia. 2012ko azaroaren 30a

ErostarbeSusaeta‘Berria’ko kazetariak

«Garaiberrietaraegokitzenasmatu behardugu» 8-9

Maria Jose Aldasoro 3 Iritzia 4-5Gabiriako eskolak 100 urte 8-9Maddi Mendizabal 10Joseba Arruabarrena 11Luis Sanchez Granjel 12

Page 2: GoiBerri 38. alea

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 38. alea

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Perretxiko bila joatea gustatzen zait:Astigarretan txokotxo bat dugu»

Maria Jose AldasoroAramarra

Asier Zaldua AramaMaria Jose Aldasoro (Beasain,1949) Astigarretako Erremen-tari baserrian jaio zen. AitakCAF enpresan lan egiten zueneta lantegitik gertuago bizitzeaerabaki zuten. Hala, Aldasorok14 urte zituenean, Aramarajoan ziren. 23 urtez herriko ta-berna kudeatu du Aldasoroketa katekista ere izan da.Zaletasun bat.Mendira perretxiko bila joatea.Astigarretan txokotxo bat dugu.Oporretarako leku bat.Torreviejan (Alicante) etxeadugu eta hara joaten gara.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Jaunartze eguna. Garai hartangauza handia izaten zen. Soine-koa lehengusu batek utzi zidan,ilea orraztera Zumarragarajoan nintzen... Amets bat.Nire seme-alabak ezkondutaeta ondo ikustea zen nire ame-tsa, eta lortu dut.Janari bat.Kroketak asko gustatzen zaiz-kit, bai egiteko eta bai jateko.Edari bat.Sagardoa.Liburu bat.Ez naiz oso irakur zalea.

Musika talde bat.Euskal taldeak. Euskal Herrianez dugu Bisbal esango, ala?Abesti bat.Euskal abesti guztiak gusta-tzen zaizkit.Jaso duzun oparirik bereziena.Iaz, nire urtebetetze egunean,bilobek guztion argazki batoparitu zidaten.Gorroto duzuna.Ez dut ezer gorroto.Goierriko txoko bat.Arama.Herriko alkate bazina...Oraingoak eta aurrekoek egindutena egingo nuke.

«Euskal taldeakatsegin ditut:Euskal Herrian ezdugu Bisbalesango, ala?»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 647 319 775 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain etaZumarraga

Page 4: GoiBerri 38. alea

04 GOIBERRIIRITZIA

Nekane Gonzalez Itzultzailea

Ditxosozkozaborra

«Guztioklan pixkabat eginda,ingurunehobeautzikodiegu gureseme-alabeieta haienondoren-goei»

upa, Ibon! As-paldiko!- Kaixo, Kol-do.- Aizu, izan al

zinen aurrekoan egindako ma-nifestazioan? Mundiala izanzen!- Manifestazioa? Non, baina?- Hementxe, Legazpin. Atezatekoaren aurkakoa.- Ez. Lan kontuak direla-etakanpoan izan naiz hiru bat as-tez, baina entzun dut horri bu-ruzko zerbait, bai. Dena den,erretiratuek pentsio igoera es-katzeko egindakoa zela zirudie-la esan didate. Adinekoak na-gusi! Kar, kar, kar...- Zu, bai, zu adinekoa! 3.000 la-gun bildu ginen. 3.000! Atezateko sistema alde batera utzi,eta bosgarren edukiontziarenalde geundela adierazi genuen,argi eta garbi. Ea, orain, udal go-bernuak gure iritzia kontuanhartzen duen, badu garaia eta!- 3.000 diozu? Alajaina! Gureherria xelebrea da gero! Lanbaldintzak kaskartu, enpleguaerregulatzeko espedienteakezarri, enpresak itxi... azken ba-tean, burutik behera kaka egi-ten utzi, eta herriak ez du kalerairteteko adorerik izan; ez,behintzat, kopuru horretan.Eta, orain, gure ongizateari be-girako sistema eraginkor eta lo-giko bat jarri nahi dutela-etajendea kalera! Hau da marka!- Zer diozu, Ibon? Atez atekoa-ren aldekoa al zaitugu? Bilduribozka ematen dioten horieta-koa?- Ez politizatu kontua, mese-dez. Zaborrarekin daukagun

arazo larriarentzat irtenbideegokiena aurkitzea eta mar-txan jartzea besterik ez dutnahi, berdin dit noren ahotikdatorren. Eta han eta hemengaldetzen eta informazioa bil-tzen jardun ondoren, argi ikus-ten dut atez atekoa dela biderikegokiena arazoa sakon-sako-netik bideratzen hasteko. Hor-txe duzu, esaterako, Katalunia-ren adibidea.- Astoaren putza! Horiek kome-ni zaiena baino ez dute lau hai-zetara zabaltzen. Legazpin,3.000tik gora gara sistemarenaurka gaudenak, eta iritzi bere-koak dira, besteak beste, Esko-riatza eta Astigarragako bizila-gun ugari ere. Manifestazioanizandakoak horiek ere.- Baaaale. Beraz, jendetza bai,baina ez denak herrikoak, ezta? - Eta zer demontre axola diohorrek! Inposatutako sistemahonen aurka dagoen jendeazen, eta kito. Ala... ez zaizu irudi-tzen inposaketa izan denik?- Baliteke. Udal gobernuak, ha-siera batean, bai ala bai eginbeharrekoa zela esan zuen, etahori ez da proposamen edo ira-dokizun bat egiteko modua.Bat nator zurekin horretan. Jen-deak badu bere iritzia ematekoeskubidea. Horixe da helburua,gainera! Baina horretan ari ga-rela iruditzen zait.- Bai, ba... ez du ematen. Gukbosgarren edukiontziaren au-kera nahi dugu. Hori baita ondobirziklatzeko modu egokiena.- Bosgarren edukiontzia? Tira,tira, tira... Laurekin birziklatzekoborondaterik izan ez duenakzer izango du bosgarrena jarrita

ere! Gainera, apustu egingonuke manifestazioan izan zirenaskok eta askok bosgarrenedukiontzia zertarako den ereez dakitela. Euren alderdi politi-koak gidatuta besterik ez zirelakalera irten. Edo lan egiteko al-ferkeriak bultzatuta, bestela!- Ezta pentsatu ere! Bertan gi-nen guztiok ondo dakigu ez du-gula gure bizimodua inorenaginduetara egokitu nahi. Erabateko eta besteko zaborranoiz atera behar dugun aldezaurretik zehaztuta izatea... bes-terik ez genuen behar! Eta nondemontre sartu, gainera, hain-beste poltsa? Eta arrainarenhondakinak, zer? Etxezuloansartuta eduki behar al dugu eaude toilette xelebrea, udal go-bernuari egokia iruditzen zaionarte?- Ez izan aldrebesa, gizona! Ezdut uste astean behin pasakodirenik horrelakoak jasotzera.Eta txarren-txarrenean, egon-go dira gune berezi batzuk nor-baitek etxean zerbait «traban»izanez gero, hara eraman etabotatzeko.- Bota, bota... Kontu izan jende-ak poltsak errekara edo bestebazterren batera botako ez ote

dituen! Hainbeste zaildu nahidizkigute gauzak!- Koldo, faborez... Gauzak zail-du? Guztiok lan pixka bat egin-da, ingurune hobea utziko die-gu gure seme-alabei eta haienondorengoei. Ez al du esfortzutxiki bat merezi? Kontzientzia-zioa da behar duguna. Zaborgutxiago sortzea, gauzak birzi-klatzea eta jokabide etikoagoaeta zintzoagoa izatea dira ga-koa. Ezin dugu beti gure zilbo-rrari begira egon; biderik eroso-enaren bila etengabe.- Ez daukat oso argi nor den he-men etengabe bere zilborraribegira dabilena. - Tira, tira... Gu liskarrez liskar,eta Bizkaian ia-ia ez dakite atezatekoa zer den ere!- Bizkaitarrak beti atzetik, ba-dakizu!- Horretan bat gatoz, behintzat!(Kar, kar, kar...).

A

Page 5: GoiBerri 38. alea

GOIBERRI 05IRITZIA

Beste Jazpana! bat pasa da eta bizirik gaude laugarren urtez ja-rraian Artola. Emaitza beraz, ez da txarra! Orain pentsatzen jarrita,harrigarria iruditzen zait hemen biok hizketan hainbeste denboraegon ostean oraindik gure jaialdi maite hau aipatu ez izana… (gurelagun eta ahaidekoek badakite zein monotematikoak bilakatzengaren…). Hala ere, eta gaia atera badut ere, ez da Jazpana! gaurhizpide izan nahi dudana; Jazpanari esker ezagutu dugun besteerrealitate bat baizik: SGAEko banpiro madarikatuak!

Jendeak jakin badaki, taberna bat baduzu, edo ileapaindegi bat,edo okindegi bat, edo margo denda bat, SGAEko banpiroak odolaateratzen dizula zure lokalean jartzen duzun musika dela eta, egi-

leen eskubideak babesteko. Puntu hortararte ondo.Zer gertatzen da, ordea, taldea zuzenean zure lokalera edo jaial-

dira ekartzen baduzu? (Jazpana! kasu). Ba berdin berdin kobra-tzen dizutela! Bai bai, ez zarete gaizki irakurtzen ari! Zuk taldearibere cachea ordaindu diozu, dirua etxera eraman du edo bidean

Nik ere ez ba Mikel! Eta ez dakit gainera ulertzen saiatzeak mereziduen ere, egoera erabat kafkiarra baita!

Baina bestalde, hasieran ulertezinak egiten zaizkigun jarrerenaurrean beti da interesgarria bestearen larruan ipini eta bere jarre-ra eta ekintzen arrazoiak ulertzen saiatzea. Nahiz eta azkeneanzentzugabekoak direnaren ondoriora iritsi, noski!

Beraz, SGAEren jarrera ulertzeko xedez interneten bilaketa az-kar bat eginez (eta badakizu hori guretzat egiaren pareko dela,gure aurrekoentzat ‘irratiak esan du’ zen bezalaxe), susmoa dut, ezote diren gauzak diruditen baino konplexuagoak. Ez ote dugunkontzertu bat antolatzean, artistari jaialdira etorri eta abestiak jo-tzeagatik ‘soilik’ ordaintzen, eta ez jotzen dituen abesti horien es-kubideengatik. Hots, egoera ideal batean guk Egan kontratatukobagenu bezala eta jotzen duten abesti bakoitzaren entzuleen ara-bera, SGAEk abestien eskubideak kobratu.

Baina berriz ere diotsut gaian gehiegi sakondu gabeko susmoadela soilik, ni ez bainaiz legelaria.

Horrela planteatuta SGAEren jarrerak zentzu arrastoren bat izanlezake, baina zurekin bat nentorke ziurrenik jokaera hori justua ezdela esatean, edo artisten eskubideak kudeatzeko duen monopo-lioa, erabiltzen dituen moduak eta abar salatzean. Hommo sam-pler garai hauetan autore eskubideen gaia birplanteatu beharra-ren kontuarekin ez hasteagatik. Zeren, azken batetan, ez al da tra-dizioa ez den oro plagio? Sortze prozesua remix bat? Kopiatzeamaitasun adierazpen bat?

bateta

bat

Asteko irudia

Mikel Alvarez

Jon Artola

Josu Maroto

BerriaEz dira momentu errazakeuskal kulturarentzat etakazetaritzarentzat.Oraingoan Berria egunkarianlanean diarduten bi kazetariizango ditugu elkarrizketagai.Horietako bat da IgorSusaeta, GoiBerrikokolaboratzailea.

gastatu du (bakoitzak nahi duena egiten du diruarekin) eta SGAE-ko banpiroa diru eske agertzen zaizu aste betera, kobratu berriduen talde horren eskubideak defendatzeko aitzakiarekin!

Ea, taldeari ordaindu diot ba? Zein eskubide babestu beharduzu zuk? Are gehiago, lau urteko esperientziari esker, talde horiekdiru horren alerik ere ikusten ez dutela jakinda! Xoxik ere ez! Azalduidazu zerbait Artola, nik ez baitut ezertxo ere ulertzen…

Page 6: GoiBerri 38. alea

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Garai zaila bizi dugueta ‘Berria’-k jendearenlaguntza behar du»

Erostarbe eta Susaeta‘Berria’ egunkariko kazetariak

ASIER ZALDUA

Page 7: GoiBerri 38. alea

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

Asier Zaldua UrretxuEuskarazko prentsak sekula ezdu oparotasunik ezagutu dirualdetik eta, egun, krisi horri, ohi-tura aldaketarena gehitu zaio,gero eta gutxiago baitira egun-karia irakurtzen dutenak. Berriaegunkariaren kasua da egoerahorren adibideetako bat. GorkaErostarbe eta Igor Susaeta ka-zetari goierritarrek gertutik eza-gutzen dute gaia.Zenbat urte daramazue ‘Berria’egunkarian lanean?Igor Susaeta: Egunkarian hasinintzen ni, 2002.urtean, etaondoren Gara egunkarian ari-tu nintzen. 2004ko abenduazgeroztik Berrian nago. Kirolaketa Kultura sailetan aritu naiz.Gorka Erostarbe: 1999ko ekai-nean hasi nintzen Egunkarian.Itxi aurretik Kulturan eta gehi-garrietan aritu nintzen, batezere. Itxi zutenean Barkatu, amagazteentzako gehigarria koor-dinatzen nuen. Berria ireki ze-netik Kultura sailean aritu naiz,batez ere.Asko aldatu al da zuen lana az-ken urteotan?G.E: Twitter eta Facebook bere-halakotasunari begira izuga-rrizkoak dira, eta pentsatzeko

modua ere aldatzen ari zaigu:140 karakteretan pentsatzendugu. Dena den, askotan, kaze-taritzan albistea publikatzenlehena izateari garrantzia han-diegia ematen diogu, eta horrekgauzak behar bezala lantzeariuzteko arriskua du. Hala ere,arrisku hori lehen ere bazegoen.Bestalde, sofatik egindako ka-zetaritza asko dago. Kalera ge-roz eta gutxiago joaten gara.Krisi garai honetan, kaleko su-frimenduen berri gertuagotikemango duen kazetaritza be-harrezkoa da. Iritzia ugaldu eginda eta lubakiko kazetaritza, be-rriz, eskastu.I.S: Informazio asko sare sozia-letatik lortzen dugu. Lehen tele-tipoen zain egoten ginen etaorain Twitterren zain. Hori alda-tu da, baina nire ustez, izaerapropioa izatea berehalakotasu-na baino garrantzitsuagoa da.

da. Ahalik eta produktu onenakaleratzeko lan egin behar dugu.G.E: Sinplea da: hemengo infor-mazioa euskaraz jasotzeko au-kera eskaintzen duelako. Komu-nitate bateko kide sentiaraztengaitu eta denok dugu horren be-harra. Komunitate horretako kide iza-teko aukera ere ari zarete zabal-tzen, besteak beste ‘Ziztada’kanpainarekin. Zer da lortunahi duzuena?G.E: Komunitate horretako kideizaten eta informazioa euska-raz jasotzen jarraitu nahi badu-gu, Berria beharrezkoa da. Ga-rai zailak bizi ditugu, bestebehin, eta Berria-k jendearen-gana jo behar izan du laguntzaeske. Ziztada beharrezkoa duaurrera egin nahi badu.I.S: Jendeak argi eduki dezala,

Diseinuarekin, eduki landuekin...erakarriko dugu jendea. Errepor-taje ederrak dira jendea asebe-tetzen dutenak. Besteek bainobaliabide gutxiago dugunez, lanberezia egin beharra dugu, izae-ra propioa erakutsi.Aldaketa horretan gizarteaneman den aldaketak ere eragi-na izan du. Irakurleei zerbaiteskatzerik ba al dago?I.S: Irakurleari ezin zaio ezer es-katu. Neurri batean behintzat,gure esku dago irakurle gehiagolortzea. Egunkaria hautatzekoorduan ohiturak asko eragitendu, eta guk produktu erakarga-rria eskaini behar dugu jendeakbere ohiturak aldatu ditzan. Horida gure erronka. Edukiekin as-matu behar dugu, bereiziko gai-tuen zer edo zer eskaini behardugu. Dena den, dagoeneko Be-rriagizartean errotua dago.Nola ikusten duzue etorkizuna?G.E: Papera krisian dago etaerronka zaila baina erakarga-rria dugu. Garai berrietara ego-kitzen eta hedabide modernoaizaten asmatu behar dugu. Tek-nologia berriak informazioa za-baltzeko tresna egokiak dira,eta kazetaritzak sare soziale-tan egon behar du, baina infor-

matzeko tresna izan behar dira;ez egoa puzteko tresna. Edu-kiari garrantzia eman beharzaio. Garai nahasi samar hauetan

irakurleen nahiak detektatzeagarrantzitsua da. Tresna askodaude eta jendea sakabanatuegiten da, baina jendeak irakur-tzen du. Belaunaldi berriak or-denagailuari itsatsita bizi dira,eta irakurle hori zertan dabilendetektatu behar da, zer intere-satzen zaion jakin.I.S: Irakurleei zer komunikabidemota nahi duten, zer eduki gus-tatzen zaizkien... galdetzea eregarrantzitsua da. ‘Berria’ gizartean errotuta da-goela esan duzue. Zergatik?I.S: Euskarazkoa delako, eta kali-tatezkoa. Euskarazko egunka-riak bi hamarkada besterik ezditu, eta pazientzia behar da.Denborarekin gehiago errotuko

ahalik eta egunkari onena egi-teko konpromisoa hartu dugu-la. Ez dezala inork zalantzan ja-rri ahalegin osoa egingo dugu-la. Hartu eta eman.Egunerokoaren ispilu diraegunkariak, eta denetariko al-bisteak ematea egokitzen zai-zue kazetariei. Zein izan dazuen ibilbideko unerik gozoenaeta mikatzena?G.E: Gogorrena Egunkariarenitxiera izan zen: ezin ulertuageunden denok. Martxelo Ota-mendi zuzendaria kartzelatik ir-ten zenean bertan nengoen, etagutxitan sentitu dut halako zi-rrararik. Ondoren, egunkari berribat abian jartzea tokatu zitzai-gun eta hori sekulako esperien-tzia izan zen. Kazetaritzak jen-dea ezagutzeko aukera ereematen du eta, elkarrizketatuakmerezi duenean, gauza ederrada. Ruper Ordorikarekin eta Mi-kel Laboarekin egotea, adibidez,oso atsegina izan zen. RobertWyatt musikari ingelesarekinere oso gustura hitz egin nuen:nire ingelesa kaxkarra delakobarkamena eskatu nion eta be-rak lasai egoteko esan zidan,bere euskara nire ingelesa bainookerragoa dela.I.S: Pablo Ibarren senitartekoeielkarrizketa egin nien eta eurenetxetik jota irten nintzen. Bainaune hura pozgarria ere izan zen,era berean, halakorik egiteko au-kera izugarria baita. Jendearenbizipenak entzutea oso atseginaeta aberasgarria da, eta kazeta-riok badugu horretarako aukera. Bokaziozkoa al da kazetarienlana?I.S: Nik irrati esatari izan nahinuen umentan. Dena den, psi-kologikoki lanbide gogorra da:egungo gizartean informaziojarioa etengabea da eta desko-nektatzeko ahalegin handiaegin behar da.G.E: Gurasoek oso astuna nin-tzela esaten dute, galdera askoegiten nituela. Aitak kazetariaedo guardia zibila izango nintze-la esaten zidan. Aukeratzeko or-dua heldu zenean, argi edukinuen.

«Produktuerakargarriaeskaini behar dugujendeak ohiturakaldatu ditzan»

«Ahalik etaegunkari onenaegitekokonpromisoa hartu dugu»Igor Susaeta‘Berria’-ko kazetaria

«Garai berrietaraegokitzen etahedabide modernoaizaten asmatubehar dugu»

«Beste behin‘Berria’-kjendearengana jobehar izan dulaguntza eske»Gorka Erostarbe‘Berria’-ko kazetaria

Page 8: GoiBerri 38. alea

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Gabiriako Balentzategi eskolak 100 urte bete ditu eta hainbat ekitaldi antolatudituzte mendeurrena ospatzeko. Ane Miren Aizpuruk txikitatik du loturaeskolarekin, bertako ikasle ez ezik, ia 30 urtez bertako zuzendaria baita.

Asier Zaldua GabiriaInork gutxik ezagutzen du Gabi-riako Balentzategi eskola AneMiren Aizpuruk bezain ondo.Izan ere, bertako ikaslea izan zeneta, dagoeneko, ia 30 urte dara-matza zuzendari lanean. Gaine-ra, ikastetxean bertan bizi da.

100 urte bete dituen eraikinaEustakio Balentzategi gabiriarindianoak emandako diruarekineraiki zuten, eta ikastetxeari ha-ren izena eman zioten. Balen-tzategi Kuban aberastu zen eta,itzuli zenean, eskola egiteko di-rua eman zuen. Eraikitze lanakgertutik jarraitu zituen, gainera.

Ordura arte udaletxe ondokoeraikin batean hartzen zituzteneskolak herriko haurrek.

Balentzategi ikastetxeak hirusolairu ditu. Hasiera batean,behean bi gela handi zeuden,eta goian irakasleen etxebizi-tzak, helburua azken horieierraztasunak ematea baitzen.Gaur egun, zuzendaria ere ber-tan bizi da, eta dagoeneko osoikastetxe gutxitan gertatzen dahori. Gabiria da garai bateko iz-pirituari heltzen dion bakane-takoa.

Beste gauza batzuk asko al-datu dira, ordea. Duela mende

bat 6 urterekin hasten zirenhaurrak eskolan, eta egun, be-rriz, 2 urterekin hasten dira. Gai-nera, mutilak eta neskak berei-zita egoten ziren, gela banatan.«Ni hasi nintzenean oraindikhala zen», aipatu du Aizpuruk.

Lehen Hezkuntza osoa14 urte bete arte Gabirian bertanikasten zuten herritarrek, bainaOHO garaian, 6. mailan, Or-maiztegira joan behar izaten zu-ten. Egun, Haur Hezkuntza etaLehen Hezkuntza eskaintzen di-tuzte Gabiriako herri eskolan.

Beste aldaketa handi bat

euskararekin lotutakoa da: ga-rai batean eskolak gaztelaniazziren eta, egun, euskaraz. «Le-ongo maisu bat zegoen Gabi-rian, eta hark alde egin zueneanhasi ginen D ereduarekin».

Leongoaren ondoren, besteirakasle batek bi urte eman zi-tuen Gabirian, eta 1985ean Aiz-puruk hartu zuen ardura. «Nihasi nintzenean bi gela zeuden:batean 3 eta 6 urte bitartekoakzeuden, eta bestean gainontze-koak. Egun, berriz, lau ikasgela-tan banatuta daude. LehenHezkuntza osoa hemen eskain-tzea erabaki genuen eta ez gara

100 urteko eskola

Page 9: GoiBerri 38. alea

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

damutzen; herriarentzat abe-rasgarria izan da, gainera». Ho-rren adireazle da ikasle kopurua.«Azken 25 urtetako batez bes-tekoa 25 ikaslekoa da, baina az-ken zortzi urtetakoa 50ekoa.

Kopurua bikoiztu egin dugu».Ikasle kopuruarekin batera

egin du gora Balentzategikolangile kopuruak ere. Egun, ha-mabi dira Balentzategin lan egi-ten dutenak: lau tutore; ingele-seko, musikako eta gorputz hez-kuntzako espezialistak;aholkularia; erlijioko irakaslea;jangelako arduraduna eta ber-tako bi zaintzaileak.

Jangela ere badute 60. ha-markadatik, eta hala, bakoitzakbere etxetik janaria eramatekoohitura kendu zuten. Gauregun, haurrek herriko ostatuanbazkaltzen dute. «Kopuru han-dia da bazkaltzera gelditzendena: 48 kidetik, 40 geratzendira bazkaltzen».

Eraikina udalarena izan dabeti. Garai batean etxe erdia kul-tur etxean izan zen eta beste er-dia eskola. Egun, hezkuntzaktoki handiagoa du. Beheko so-

lairuan Haur Hezkuntzako bigela daude, erdikoan LehenHezkuntzako lehen eta bigarrenzikloko gelak eta goikoan hiru-garren zikloa eta irakasleengela. Lehen nesken gela zena,

dantzarako, musikarako, psiko-motrizitaterako, eskulanetara-ko, ekintza osagarrietarako...erabiltzen dute.

Irakasle gehienak emaku-mezkoak dira. Garai batean, be-rriz, mutilena gizonezkoa zeneta neskena emakumezkoa.Irakasle gehienak kanpotik iris-ten ziren Gabiriara, eta oso gaz-te etorritako batzuk Aizpuruta-rren etxean bizi izan ziren. Hala,ez da harritzekoa egungo zu-zendariari umetatik irakasleaizateko grina piztea. Gainera,bere amaren izeba bat irakasleaizan zen Gabirian bertan.

Ormaiztegitik GabiriaraAizpuruk, baina, ez zuen jaiote-rrian lan egiteko asmorik. «Le-hen urtea Donostian emannuen eta ondorengo biak Or-maiztegin. Oposaketetarako-zerrendan, lehen aukera bezala

Ormaiztegi jarri nuen eta biga-rren aukeratzat Gabiria. Herrianlan egitea egokitu zitzaidalaesan zidatenean ez nintzen ba-tere poztu, baina ondo moldatunaiz. Harrezkero, tokiz aldatze-

ko aukera izan dut, baina ez dutGabiria utzi».

Herri txikia da Gabiria eta ho-rrek alde onak eta txarrak dituirakasle lanerako. «Onerako etatxarrerako, denok elkar ezagu-tzen dugu. Eskola aurrera atera-tzen eta herritarrara etorritako-ak gabiriar sentitzen saiatu naiz.Azken zeregin honetarako, ustedut mesedegarria izan dela nigabiriarra izatea». Etorkizuneanere horiek izango dira helbu-ruak: haurrak heztea eta eskola-ren bidez herritarren arteko har-tu-emana indartzea.

Mendeurrenerako prestatudituzten ospakizun ekitaldiakere horretarako lagungarriakizango dira. Abenduaren 14an,15ean eta 16an egingo dituzteospakizun ekitaldiak, eta bertanelkartuko dira egungo ikasleaketa irakasleak eta aurretik Ba-lentzategin aritutakoak.

Gaur egungo ikasleak eta1933-1934 ikasturtekoak. ASIERZALDUA ETA BALENTZATEGI

IKASTETXEA

«Leongo maisu batzegoen eta harkalde egin zueneanhasi ginen Dereduarekin»

«Lehen Hezkuntzaosoa hemeneskaintzea osoaberasgarria izanda herriarentzat»Ane Miren AizpuruBalentzategiko zuzendaria

Page 10: GoiBerri 38. alea

10 GOIBERRIGAZTEAK

Pala jokalaria da MaddiMendizabal zaldibiarraAne Arrieta ZaldibiaMaddi Mendizabal (Zaldibia,1993) Euskal Filologia ikastenari da Gasteizen, baina, denbo-ra librean pala jokalaria da. Ha-mahiru urte ingururekin hasizen lehen aldiz palan jolasten,eskolarteko txapelketa batean,eta orduan piztu zitzaion palajokoarekiko zaletasuna.

Palan baino lehen herriko pi-lota eskolan ibili zen, baina,«mutilek adin batetik aurreraindar gehiago dutelako eta di-ferentzia handiak sortzen dire-lako» utzi zion pilotan jokatze-ari, eta pala munduan proba-tzen hasi zen. Orduan, Ataungoemakumeen pala taldean hasizen entrenatzen. Egun, Irurako(Gipuzkoa) zortzi laguneko

neska talde batekin entrena-tzen du, ostegunero.

Berak azaldutakoaren ara-bera, «txapelketa mota askodaude urtean zehar». OrainEuskal Herriko txapelketa joka-tzen ari dira abendura bitarte-an, eta dagoeneko sei partidainguru jokatu ditu. Uda garaianhasten den txapelketa da hau,eta herrietako festetan joka-tzen dira, batik bat. Partidetandenek denen kontra jokatzendute eta ez da txapelketa ja-rraia; asteburuero egiten dira fi-nalerdia eta finala.

Ordizian Gipuzkoa mailakoEmakumea Pilotari txapelketahasi zen duela pare bat aste.«Bost jardunaldi inguru izatendira hauek, eta gero finalerdia

eta finala izaten dira eta denokdenon kontra jokatzen dugu bi-naka» dio Maddik. Txapelketahonetan Hernaniko GoiatzManzisidor du bikotekide. Par-tida hauek larunbat arratsalde-ro izaten dira. Urtarrilean, Eus-kal Herri mailako Liga Vascahasten da .

Afizio lotuaAipatutako txapelketa horiekguztiak Gipuzkoako Federazio-ak eta Euskal Herriko Federa-zioak antolatutakoak izatendira, baina, horiez gain, txapel-keta pribatuak ere egiten dira.Esate baterako, SakanakoMankomunitateak Etxarrin(Nafarroa) antolatzen duena.

Partidak asteburuetan joka-

Maddi Mendizabal zaldibiarra 13 urterekin hasi zen palan jokatzen. GOIBERRI

tzen dituzte, eta horrek parran-daren bat edo beste galtzerabehartzen du zaldibiarra. Ho-rregatik, aurten ez da urri hasie-ran hasi zen Gipuzkoako txa-pelketara aurkeztu, «txapelke-ta herriko festekin bateratokatzen zelako eta beste urte-ren batean ere festetako pa-rrandaren bat galdu behar»izan duelako partidengatik.

Palan ezezik, trinketean erearitzen da Mendizabal. Martxo-tik aurrera hasten da trinketetxapelketa. Baina «entrenatuahal izateko leku gutxi dago in-guruetan, kirol honetan joka-tzeko behar den frontoi motabereziagatik». Hala ere, «trin-ketean baino, palan gustura-go» aritzen da.

Page 11: GoiBerri 38. alea

Aimar Maiz Londres Hemezortzi urte darama Jose-ba Arruabarrenak (Lazkao,

1972) Londresen. Ikasketak bu-katutakoan New Yorkera joate-ko prestatzen hasi bazen ere,gertutasunagatik Ingalaterraaukeratu zuen. Lanerako inge-lesa ikastea zuen helburu. Zerbitzari lanetik Paribas

banketxera jauzi egin zuen,kontabilitatea ikasi eta gero.Handik Oxford Film&Televisionekoiztetxera, eta han BBC tele-bistako ateak ireki zitzaizkion. Zenbat aldatu zitzaizun bizimo-dua Lazkaotik Londresera? Ingalaterrako kulturak, alde ba-tetik, antza handia du euskalkulturarekin. Ingelesa oso orga-nizatua eta errespetutsua da.Sozietate txikietan mugitzenda; sartzeko eta onartzeko osozailak diren arren, behin ba-rruan zaudenean beraietako-tzat hartzen zaituzte. Sozietatehonetan, hor bezala, hizkuntzada gakoa. Baina Londresen

munduko kultura guztiak aurkiditzakezu. Hori izugarrizko zor-tea da; geroz eta jende desber-din gehiago ezagutu, kulturalkiorduan eta aberatsago zara. Eguneroko bizimodua nolakoaegiten duzue hirian? Suposatzen dut hemen eta han

antzekoa dela: etxetik lanera,eta lanetik etxera. Astebukae-ran beti egiten dugu zerbait.

Londresen jaialdi asko egon ohida, zinemaldiak, musikaldiak,antzerkia... Asko gustatzen zai-gu ahalik gehiena aprobetxa-tzea. Semeei ere asko gusta-tzen zaie landa. Somerset-erajoan ohi gara; haiek animaliakikusi eta zelaian jolastera, etagu sagardoa edatera. Ondoetortzen da hiritik ihes egiteko. Zer duzu gustukoen hirian? Aukera. Urteko 365 egunetan,24 orduetan irekita dago. Betidaukazu zerbait egiteko auke-ra, eta beti aurkitzen duzu harri-tuko zaituen taberna, denda,antzerki berri bat.

Eta, horrenbeste gustatzen ezzaizunik, zer du Londresek? Distantziak. Hiria ia Gipuzkoabezain handia da. Edozein leku-tara joateko ordu bat, gutxie-nez, behar duzu. Norbaitekin el-kartzeko denborarekin antola-tu beharra daukazu. BBCn lan egiten duzu. Zertan? BBCren produkzioetako finan-tzak kontrolatzen ditut. Berakegiten dituen programetan, au-rrekontua mantentzen delaziurtatu beharra daukat, eta le-galki edo editorialki papeleoguztia ondo eginda dagoela.Oso interesgarria da. Adibidez,Olinpiar Jokoetan, Eurovision-en edo musika kontzertuetanlan egin dut. Gogorra ere bada,dirurik ezin dutela gastatu esanbeharra daukat eta. Ingalaterrako gizartea goitikbehera ezagutuko zenuen... Television Centretik —BBCrenpirulia— jende ospetsu askopasatzen da. Jenifer Lopez edoBeyonceren performazio bere-ziak ikusteko aukera eman dit.Interesgarria da ikustea ospe-tsuen jarrera nola aldatzen denkamera itzali bezain pronto.Baina benetan inspiratu nauenjendea Olinpiadetako eta Para-olinpiadetako kirolariak izandira; kirolari dioten dedikazioaeta pasioa oso bereziak dira. Familiarekin Lazkaon izan be-rri zara. Zer diote umeek? Bi mutikoak erabat zoratzenetorri dira. Euskal familia lehenaldiz ezagutu dute, eta kontu-ratu dira zer garrantzitsuak di-ren niretzat sustraiak. Nahiz be-raiek Ingalaterran jaioak izan,euskal kultura nire eta beren bi-zitzako parte dela ikusi dute.Betitik irakurri dizkiet euskalipuinak ohera joandakoan. EaLazkaoko festetan trikitia dan-tzatzen duten osabekin.

«Benetan inspiratunauen jendeaOlinpiadetako etaParaolinpiadetakokirolariak dira»

Joseba Arruabarrena BBC telebistan produkzioen finantza arduraduna

«Londreseko gizartean sartzeko gakoahizkuntza da, Euskal Herrian bezala»

Londres, gauez. Big Ben eta parlamentua. J. ARRUABARRENA

Babeslea

GOIBERRI 11GOIERRITARRAK MUNDUAN

Page 12: GoiBerri 38. alea

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Luis Sanchez GranjelMedikuntzaren historian garrantzia handia izan du Luis Sanchez Granjelek.Seguran jaio zen 1920an, eta Salamancara bizitzera joan bazen ere, betimantendu zuen harremana Segurarekin; 2002an, omenaldia egin zioten.

Loinaz Agirre Segura1920 eta 1931 urte bitartean Se-gurako medikua izan zenarensemea zen Luis Sanchez Gran-jel. Seguran, 1920ko otsailaren26an jaio zen, eta hamaika urtezituela Salamancara (GaztelaLeon) joan zen bizitzera. Aitaren bideari jarraituz, me-

dikuntzaren bideari heldu zion.1945ean Salamancako Uniber-tsitatean Medikuntzan lizen-tziatu zen, eta 1948an doktora-dutza bukatu zuen Madrilen.1987an erretiroa hartu bazuenere, gaur egun MedikuntzarenHistoriako irakasle emeritua daoraindik Salamancan.Medikuntzaren arloan lan

handia egin du Sanchez Gran-jelek, bai mundu akademikoan,irakaskuntzan eta ikerkuntzan.Salamancako Unibertsitateangarrantzia handiko karguakizan ditu. Euskal Herriarekin eremantendu du harremana. Eus-kal Herriko adiskideen Elkarte-ko ohorezko kide izana da; Me-dikuntzaren Historiaren EuskalElkarteko lehendakari izan zen;eta Leioako (Bizkaia) Medikun-

2009an bere fondo pertsona-leko zenbait material udalaridohaintzan eman zizkion LuisSanchez Granjelek. Harrezke-roztik, Segurako Udal Liburute-gian bere lanak biltzen dituenbere izeneko armairua edo txo-koa dago.

tzaren eta Zientzien HistoriarenEuskal Museoko Errektoretza-ko kidea. Bergarako Unedekounibertsitatean eskolak ereeman izan ditu.

Liburuak dohaintzanIkerketa lan ugari egin izan du

eta guztiak aldizkari espeziali-zatuetan eta monografikoetanidatzi ditu. Segurako herriak omenaldia

egin zion 2002ko maiatzaren25ean, «bere jaioterriari eraku-tsi dion maitasunagatik eta ibil-bide zientifiko oparoagatik».

2002ko maiatzaren 25ean Seguran omenaldia egin zioten Luis Sanchez Granjeli. Argazkian, LuisSanchez Granjel -eskuinean-, Luis Mari Telleria alkatearekin -ezkerrean-. SEGURAKO UDALA

Page 13: GoiBerri 38. alea

Goierriko ermitak (II)

Ezkio-Itsasoko Kizkitzako ermita, 1622an eraikia. GOIBERRI Idiazabalgo Santa Isabel (XIV. mendekoa). GUILLERMO URRESTARAZU

Idiazabalgo San Esteban ermita. GUILLERMO URRESTARAZU Aztiriako Santa Marina. GOIBERRI

Goierriko ermiten

argazkiak bidali,

[email protected]

helbidera.

Bidalitako argazkien

artean kamiseta

zozkatuko dugu.

GOIBERRI 13GOIERRI IRUDITAN

Page 14: GoiBerri 38. alea

Euskararenegunekoekitaldiak Seguran Euskararen Nazioarteko Eguna astelehenean bada ere, gaur, hilak30, ospatuko dute Seguran. Arratsalde osoko festa antolatu duteherriko hainbat eragilek eta taldek: 15:30ean, Euskara Eskolatikplazara! ekitaldia egingo dute, 17:00etan buruhandiak, 18:00etandantzariak, trikitilariak eta txistulariak, eta 19:00etan herriko ko-rua eta gaztaina erreak izango dira.

Gaur, hilak 30, 15:30etik aurrera, Segurako plazan.

OrmaizteginSan Andresfestak diraasteburuanAtzo hasita, festetan murgildu-ta dira ormaiztegiarrak. Gaur,hilak 30, San Andres egunean,besteak beste, herri kirol jaial-dia egingo dute 13:00etan, Mu-xika egurastokian.Gaurtik igandera, Ormaizte-gin.

Su TxikianantzezlanaBeasainenGluglu producciones antzerkitaldearen Su Txikian antzezla-na ikus daiteke gaur Beasainen.Usurbe antzokian izango dira bisaioak: 20:00etan euskarazeta 22:30ean gazteleraz. Sarre-rak, leihatilan, Kutxaneten etaKulturtick-en eros daitezke. Gaur, hilak 30, 20:00etan,Beasaingo Usurben. 12€ET

ITX

UIM

AZ

GLU

GLU

PRO

DU

CCIO

NES

XA

BIE

RO

LAN

O

14 GOIBERRIASTEBURURA BEGIRA

Page 15: GoiBerri 38. alea

GOIBERRI 15PUBLIZITATEA

Page 16: GoiBerri 38. alea