Goiberri [5. alea]

16
Binakako Urrezko Aizkorako finala jokatuko du igandean Anjel Arrospidek. GOTZON ARANBURU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria GOI B ERRI 5. zenbakia. 2012ko martxoaren 2a Anjel Arrospide Aizkolaria «Azkeneko txapelketa izango da niretzat» 8-9 Jexuxmari Arrizabalaga 3 Iritzia 4-5 Martxoan Bertsoa 6-7 Egoitz Mujika 10 Jon Leturia 11 Argazki zaharra 12 Ibilbidea 13 Asteburuko proposamenak 15

description

Goiberri aldizkariaren bosgarren alea.

Transcript of Goiberri [5. alea]

Page 1: Goiberri [5. alea]

Binakako Urrezko Aizkorako finala jokatuko du igandean Anjel Arrospidek. GOTZON ARANBURU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

GOIBERRI5. zenbakia. 2012ko martxoaren 2a

AnjelArrospideAizkolaria

«Azkenekotxapelketaizango daniretzat» 8-9

Jexuxmari Arrizabalaga 3 Iritzia4-5 Martxoan Bertsoa 6-7 EgoitzMujika 10 Jon Leturia 11 Argazkizaharra 12 Ibilbidea 13Asteburuko proposamenak 15

Page 2: Goiberri [5. alea]
Page 3: Goiberri [5. alea]

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Gehien entzun baina gutxienirakurtzen den liburua Biblia da»

Jexuxmari ArrizabalagaLegorretako Kultura teknikaria

Asier Zaldua LegorretaJexuxmari Arrizabalagak (Le-gorreta, 1963) ia 25 urte dara-matza bere herriko udalaren-tzat lanean. Itzultzaile eta eus-kara dinamizatzaile hasi zen,baina, egun, kulturgintza eta li-burutegia dira dira bere ardu-rak. Liburutegiko lana ez duelaatsegin, baina kulturgintza«oso polita» dela dio .Zaletasun bat.Aitortzerik ez dagoen bat.Oporretarako leku bat.Errioxako herri txiki batera joa-ten gara: Alesanco. Han askolasaitzen naiz. Euskal giroan

egoten gara, baina Errioxan. Ur-banizazioan giro oso ona dugu.Liburu bat.Gehien entzun baina gutxienirakurtzen dena Biblia da. Ezzaio jaramon handirik egiten.Musika talde bat.Ez naiz oso musika zalea. Ber-tsoak gehiago gustatzen zaizkit.Letrari musikari baino garran-tzia handiagoa ematen diot.Abesti bat.Xalbadorren heriotzean.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Seme nagusia jaio zenekoa.Emaztea haurdun zegoela os-pitalera eraman ninduten hilzo-

rian, eta ez nuela semea ezagu-tzerik izango uste nuen.Amets bat.Zoriontsu izatea.Plater bat.Parrilan erretako edozer.Edari bat.Ardoa.Jaso duzun oparirik bereziena?Familia.Gorroto duzuna.Inbidia gautza txarra da.Goierriko txoko bat.Ordiziako Jakintza ikastola za-harra. Lagun asko egin nituen.Herriko alkate bazina...Ez nuke alkate izan nahi.

«Ez naiz osomusika zalea:letrari garrantziahandiagoa ematendiot»

ASIER ZALDUA

GOI BERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Urbialde plaza 7, behea. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea: goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]@otamotz.comPublizitatea: 647 319 775 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxueta Zumarragako Udalak

Page 4: Goiberri [5. alea]

04 GOIBERRIIRITZIA

Rufino Iraola GarmendiaIdazlea

Tolerantziapraktikatzen in situ

«Gustatzenzait bestekulturabatekopertsonekintratu apurbat izatea»

urreko igandebatean, kon-kretuki otsai-laren 12an,kristau eban-

jeliokoen eliz funtzioan izannintzen. Maria izeneko emaku-me jator batekin dugun adiski-dantza dela medio hartu nuenparte. Tolerantzia ez omen dainori, bere bidean segi dezan,bakean uztea bakarrik, beste-en kultura eta munduarenikusmoldeaz arduratzea ereeskatzen omen du benetakotolerantziak. Jakin-mina ereneurea dut nik, eta gustatzenzait beste kultura bateko per-tsonekin tratu apur bat izatea. Beasaingo Iurre auzoan dau-

kate eliza, Hotel Castillotik ger-tu, eliza delako inongo seinale-rik gabe, ez dorre eta kanpai,baina lokal ederra, txukunapaindua eta zaindua. Badi-tuzte musika-taldea eta abes-batza ere. Pentsatzen nuenmoduan, ez dago irudirik eli-zan, ezta Jesukristoren guru-tzerik ere, zeharo ikonoklastakdira. «Gurutzea bizkarrean etabihotzean eraman behar da»,esan zidan nire gida inprobisa-tuak, Mariaren semeak, galde-tu egin bainion gurutzerik ez alzuten. Berrehun eta hirurogei lagu-

netik gora elkartu ziren, gehie-nak gazteak, horien artean ma-trimonio asko beren haurrekin.Errumaniarrak eta ukraniarrakdira. Elizkizuna errumanierazizan zen. Esan zidatenez, ukra-niarrek ere badakite erruma-

nieraz, mugakoak-edo omendira gehienak. Funtsean, lau gauza egiten

dituzte: kantatu, predikatu,errezatu eta dituzten arazoenberri eman asanbladari. Horrezgain, hilean behin, “JaunarenMahaia”, oin-garbiketa zere-monia eta diru-eske bereziaegiten dute. “Jaunaren Mahaia”deiturikoak Jesusen AzkenAfaria sinbolizatzen du, etaogi-ardoak banatzen dituztebataiatu guztien artean. Esandezakegu katolikoak jaunar-tzearen inguruan egiten dutenliturgiaren antzekoa dela. Hainzuzen, igande horretan tokatuziren ekintza bereziok. Oso elizkizun partizipatiboa

egiten dute, era batera eta bes-tera jende askok hartu zuenparte. Otoitz bakoitzaren au-rretik esplikazio luzea ematendute, eta otoitzak berak ere ezziren batere laburrak. Bestalde, egun horrek ba-

zuen berezitasuna. Belgikanlan egiten duen artzainaren bi-sita izan zuten. Horrek elizkizu-na luzatu egin zuen, bi ordu etaerdi iraun zuen zeremonia oso-ak. Normalean, bi ordu inguruematen dituzte igande goize-an, eta uste dut arratsaldez be-rriro elkartzen direla. Pentsatzekoa den eran,

umeak ez dira txintxo-txintxoegoten, baizik eta beren koa-dernotxoetan marrazkiak egi-ten aritu ziren. Errezoan, gehie-nak suharki, nahiz eta aho za-balkaren bat edo beste ikusigenuen.

Esan dut hileroko diru-eskeazutela gelditu nintzen: 2.185euro bildu zituzten, amaieranesan zutenez. Bada zerbait!Diru hori, gero, premian direnenartean banatzen dute, ez baka-rrik hemengo koloniakoen ar-tean, baita beren herrian beha-rrenean daudenen artean ere.Ulertu nuenez, beren herrita-rren eta hurbilenekoen arteanbanatzen dute. Iruditu zitzaidan elizkizuna

baino zerbait gehiago zela;ekintza sozial inportante batesango nuke, kanpo herrianharremanak ez hausteko.Apustu egingo nuke elizak en-plegu-bulego moduan ere fun-tzionatzen duela. Eta informa-zio-zentro moduan ere bai, el-karren berri jakiteko. Nire interpreteak esaten zi-

danari kasu egiten badiot, nik,ikuspegi erlijiosoari berari bu-ruz, bi ondorio atera nituen. Ba-tetik, Bibliaren ikuspegi nahikoliteralista daukate, teorianbehintzat, nahiz eta gero egu-neroko bizitzan, nik ezagutzenditudanak behintzat, askozpragmatikoagoak diren.Bestetik, erlijioak asko elkar-

tzen ditu, “anaia” deitzen diobatak besteari. Ikuspegi soli-darioa sumatu nuen. Zentzuhorretan, elementu zentrala ezda pertsona bakarka, baizik etataldea da inportantea. Egoaguk baino transzendituagodaukate. Baina poliki! Agian,tribalismo-arriskua badute.Beraien arteko dualtasunagainditu dute, baina, beharba-da, ez beste taldeekiko. Balite-ke egozentrismotik etnozen-trismora igaro izana. Dena den,iritzi soila da, intuizioa.Europarrak izan arren, Euro-

pako “aurreratukok” bezain ku-tsatuak ote daude lehiakorta-sun, diru-gose, indibidualismoeta abarrean? Ez dakit. Gureadakigu guk: hamaika titiko txe-rramaren errapean hamabitxerrikume baino lehia handia-goan bizi gara.

A

Page 5: Goiberri [5. alea]

GOIBERRI 05IRITZIA

Realeko entrenatzaile Montanierren aldeko argudio bat bainogehiago datorkit burura, baina baita kontrakoak ere. Bere alde,gazteen aldeko apustu garbia egin izana. Ez soilik debutatzeko au-kera ematerakoan, baita gazte horiei jarraikortasuna ematerakoanere. Ezin da, ordea, den-dena horrekin estali.

Partiden irakurketa egiterakoan kale egin ohi du behin bainogehiagotan. Hainbat neurketa aldapa gora jarri direnean, gutxitanasmatu du aulkitik. Askotan, aldaketak berandu egin ditu eta ezdute etekinik eman. Seguru nago astelehenetik ostiralera bitarte-ko entrenamenduak ondo baino hobeto prestatzen dituela. Plan-gintza, errendimendua... oso metodikoa izatearen fama du. Bene-tako azterketa, ordea, partida da. Hor jo behar da goia, eta entre-natzaile honi, zenbait egoeratan, gabezia hori sumatzen zaio.

Nortasunarenaren aldetik, talde honek, muturreko zenbait ka-sutan, -larriena Mallorcan- aurrera pausoa eman beharrean, atze-raka eman du. Beroa izan beharrean, epela dela erakutsi du.

Horrenbesteko parekotasuna dagoen Liga batean, hanka-sar-tze txikienak sailkapenean gora begira edo behera begira jarri zai-tzake. Horregatik, Realak gidaritza sendoa behar du. Talde gazteada. Gehien-gehienean, etxeko jokalariz osatua. Harro egoteko mo-duko bereizgarria da hori, baina talde gazte bat, eta Espainiako Li-gan esperientziarik gabeko entrenatzaile baten uztarketa, arrisku-tsua izan liteke.

Arrazoi duzu Balentxi, baina Montanier bai ala ez? Nik garbidut, aldeko arrazoi gehiago daude kontrakoak baino. Urteak emanditugu noraezean, zer izan ginen ahaztu, eta inor izan gabe, norajoan nahi genuen jakin gabe. Bazen garaia, ausardia pittin bat izaneta, etxekoak baino gehiago ez diren atzerritarrei ateak ixteko. Ur-teak eman ditugu, etxean zer genuen begiratu gabe, kanpotik be-har ez genuena ekarriz, askotan balio ez zuena gainera. Bejondeio-la Montanierri, tristea da baina kanpotik etorri behar zein garenerakustera. Baina ez da nahikoa arrazoi. Akaso ez duzu sinetsiko,baina Realaren partidak ikustera gustura joaten naiz askotan. Ezbat, ez bi, asko dira ongi jokatu dituenak: Sevilla, Valentzia, Osasu-na, Mallorcaren kontra Anoetan... Txarrak ere bai noski, baina Bar-tzelonak ere Anoetan ez zuen aparteko erakustaldirik eman.

Realak, bere apaltasunean, joko molde bat badu. Nortasun horibadu. Izaera, bai egia da, batzuetan gatzik gabea da. Gehiago es-

katu behar zaio. Baina nolako enborra halako ezpala. Eta kasu ho-netan enborra ez da Montanier. Gipuzkoarron izaera nolakoa da

ba? Anoeta ez al da ba hotza? Aitzakia pistak al dira? Zakurrak,nagusiaren antza izaten du, eta Reala, gipuzkoarron ispilu da.

Zer garen, non gauden eta nora goazen, hori da garrantzitsua.Momentuz ideia garbi batekin, eta jaitsieratik sei puntura. Zuk eresinatuko zenukeen abuztuan, ala ez?

Taldeari sendotasuna falta zaio, Montanierrek konfiantza

gehiago eman behar luke. Baina zuhaitzak sendotasuna hartzekodenbora behar du, eta gure lana da bitartean, babesa ematea.

bateta

bat

Asteko irudiaMartxoanbertsoa

Jadanik heldu da martxoa, etahonekin batera Zumarragaeta Urretxun bertsolaritzasustatzea helburu duen Mar-txoan Bertsoaren X. edizioa.

Hau izan da oraingoan bibertsolari handiren karikatu-rak, txoko honetara ekartzekoaitzakia: Igor Elortza eta UnaiIturriaga.

SaretikBixi-Bixi Segura irratiko Bixi-Bixisaioak bere lekua egin dusarean ere. Goierriko Hitza-ren webgunean zehazki. Os-tegunero, saio berri bat igo-tzen dute, entzuteko etajaisteko aukera eskainizgoierri.hitza.info

Zientzi@ Beasaingo udal euskalte-giak Internet bidezko lehia-keta antolatu du. Martxoa-ren 6an amaituko da. beasaingoudaleusk.blogariak.net

Jon Balentziaga

Igor Sarriegi

JOSU MAROTO

Page 6: Goiberri [5. alea]

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Martxoan Bertsoaren 10. edizioa abian da eta, aurten ere, Urretxun etaZumarragan bertsozaletasuna suspertzeko helburuarekin antolatu dutelehiaketa. Bultzatzaile nagusiak Gorka Azkarate eta Gorka Ojanguren dira.

Asier Zaldua UrretxuGorka Azkarate eta GorkaOjangurenek betidanik ezagu-tzen dute elkar; egun bereanjaio ziren eta gurasoak ere lagu-nak dira. Klase berean ibili ziren,batera hasi ziren bertso esko-lan, eta elkarrekin abestu dutehamaika plazatan. Duela bede-ratzi urte, Martxoan Bertsoare-kin lotutako ekitaldiak antola-tzea erabaki zuten, eta ekime-nak sekulako arrakasta izan du.Biak oso harro daude eki-

menak urte hauetan emanduenaz, eta Martxoan Bertso-ko saio batzuk «magia» izan

dutela diote. «Martxoan Ber-tsoa, bertso eskolaren ondo-rioa izan da, baina baita tresnaere. Jende askori plaza eskainidio, eta herri mailan fenomenosoziala izan da. Arrakasta han-dia izan duten gauzak egindira», dio Ojangurenek.

Aurten, musikalaGorka Azkarate iritzi berekoada, eta txapelketa «erreferen-tea» dela uste du. Hiru lagu-nez osatutako taldeekin txa-pelketa lehenengoz haiek an-tolatu zuten, eta «orainmodan jarri da. Agurrak mozo-

rrotuta egitea ere, orain jarri damodan. Bestalde, inork esperoez zuen herriko jende asko ber-tsoak kantatzen jarri dugu.Hori da MBren indarra, lagunpila bat mugitu dugula».Bertsoa jendearengana hur-

bildu izana da gakoa. Txapelke-ta, adibidez, tabernetan joka-tzen da. «Parte hartzea bultza-tu behar dela esaten da, bainahorretarako jendeak ondo pa-satu beharra du», dio Ojangu-renek.Aurtengo egitarauari dago-

kionez, berrikuntza nagusia,bertso musikatuen ordez, mu-

sikala antolatu dutela da. Alda-keta hamar urte hauetako la-naren fruitua dela uste dute.«Denbora honetan guztian jen-de asko mugitu dugu. Txapel-ketan 84 lagunek parte hartudute, eta bertso musikatuetanbeste hamabost inguruk. Orainda musikala egiteko garaia. Zu-zeneko musika, dantza, antzer-kia eta bertsoa uztartuko ditu-gu. Baina hori ezin da zerotikhasita egin, hamar urte haue-tan sarea osatu dugulako eginahal izango dugu», azaldu duOjangurenek.Musikalaren gaiari buruz gal-

Martxoan bertsotan

Page 7: Goiberri [5. alea]

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

detuta, bi bertso eskolako bi ki-deek «Urretxu eta Zumarraga-rekin oso lotuta dagoen maita-sun istorio ezinezkoa» dela au-rreratu dute. Zorionez, biherriok bertsoarekin bizi duten

maitasun istorioak ez du inon-go oztoporik eta luze iraungoduela dirudi.

Bertsoarekin gozatuzAzkarate eta Ojanguren erebertsolariak dira, eta ederki go-goratzen dute bertso eskolanzergatik eman zuten izena. Gu-rasoekin Herri Urratsera, Du-rangoko Azokara eta halakoe-tara joaten zirela oroitzen dute,eta horrek eragina izan zuelauste dute. Gainera, Iñaki Beitiazena zuten irakasle, eta anima-tu egin zituen. Gelako gehienekeman zuten izena. Lehen urtee-tan merienda asko egiten zituz-tela eta oso ondo pasatzen zu-tela gogoratzen dute. JuanjoSagastibeltza zuten irakasle.

Lehen saioak ikastolan ber-tan eskaini zituzten, baina Gi-puzkoako Eskolarteko finalagogoratzen dute bereziki. «Kar-

melo Baldan izan zen. Sekulaez dugu horrenbeste jenderenaurrean abestu. Ikastolakoguztiak autobusean joan ginen,eta saio polita osatu genuen».

Azkaratek eurentzat

«Champions League-ko finalajokatzea bezala» izan zelagehitu du. «Unai Zabaleta etaGorka Sasietarekin abestu ge-nuen eta, askoren ustez, irabaz-tea merezi genuen». Ordutik,hamaika aldiz abestu dute el-karrekin: inaugurazioak, ome-naldiak... Urretxu eta Zumarra-gako bertsolari ofizialak izandira urte luzetan. Ez dute ustelan nekosoa denik, baina berealde txarra ba omen du: «Ber-tsolaritza gustuko dugunez,gustura ibiltzen gara. Bainaplaza batzuk xelebre samarrakdira: apenas ezagutzen ez du-zun norbaiten omenaldia, inau-gurazio ekitaldiak...», aitortu duAzkaratek.

Ojangurenek joateko gogo-rik izango ez balute, ez lirate-keela joango aipatu du, bainahorretan ez daude guztiz ados.«Hori erlatiboa da. Izan ere,

askotan gu joaten ez bagara,ez da inor joango, eta ekitaldiabertsorik gabe geldituko da».Bere lagunaren iritziz, hori ezda horren larria. «Toki batzue-tan, beharbada, ez da komenibertsorik egotea. Jendea adiegongo ez den tokietara ez dajoan behar. Bertsoari errespe-tua zor zaio. Askotan jendeakohituraz deitzen ditu bertsola-riak, trikitilariak eta dantza-riak, eta hori danontzat da kal-tegarria. Antolatzaileak kon-tuan izan behar du entzuleakbertsoak gustuko dituen».

Plaza xelebreez galdetuta,Ojangurenek duela gutxi Urre-txuko eguneko zentroan gaz-teleraz abesteko eskatu ziete-la eta hala egin zutela kontatudu. Azkaratek, berriz, umetanUrretxuko Euskal Jaiko desfile-an abestu zutenekoa ekarri dugogora: «Karroza batean joanginen eta batek urretxuar rolabete zuen eta besteak zuma-rragar rola. Bakoitzak hiru ber-tso ikasi zituen eta denboraguztian horiek abestu geni-tuen!».

Ezkerrean: Gorka Azkarate etaGorka Ojanguren UrretxukoIparragirre plazan. Eskuinean:Larunbatean Aizpurutxon jokatuzuten desafioa. GOTZON ARANBURU

ETA ZUMARRAGA-URRETXUKO BERTSO

ESKOLA

«Inork espero ezzuen herriko jendeasko bertsoakkantatzen jarridugu»Gorka AzkarateBertsolaria

«Jende askoriplaza eskaini dioeta herri mailanfenomeno sozialaizan da lehiaketa»Gorka OjangurenBertsolaria

Page 8: Goiberri [5. alea]

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Dagoeneko ideia egindanago hau izango delanire azken txapelketa»

Anjel ArrospideAizkolaria

Arkaitz Apalategi ZumarragaAzurmendi eta Atutxa kanpoanutzi eta gero, Urrezko Aizkorakofinala jokatuko du igandeanAnjel Arrospidek (Leaburu,1956), Aratz Mugertzarekin ba-tera. Bikote ona osatzen dutela,eta aukera badutela uste duZumarragan bizi den aizkola-riak. Final hori berezia izango dugainera, azken txapelketa izan-go duela iragarri du eta.Azurmendi eta Atutxa kanpoanutzi dituzue. Askok sorpresahartu dute, iazko txapeldunakhaiek zirelako.Ez dakit sorpresa izango otezen, batzuk ezustean hartukozituen agian. Aurreko urteko fi-naleko saioan beraiek irabaziziguten. Baina honen aurretikere, Ataunen ligaxkako saioajokatu genuen, eta han gu arituginen hobeto. Finalaurrekorakonahikoa ondo ikusten genuengeure burua, eta bagenekienguk lan ona eginez gero aukeraizan genezakeela, eta azkene-an, irabaztea tokatu zen.Iazko finalaren errebantxa har-tzea izan al da zuentzat?Jendeak horrela hartzen du,baina guretzako bat gehiagoda, hor ez dago errebantxarik.Hura txapelketako finala zen,eta hau kanporaketa bat, etaoraindik txapelik gabe gelditze-ko aukera dago.

du, biek egin behar dute lanona, aurrera egin nahi bada; ba-tek bakarrik eginda ez dago au-rrera biderik. Eta finalari begira, nola ikustenduzue zuen burua?Ondo. Momentu onean gaude,moralarekin, iazko txapelduneiirabazi eta gero. Aukera badu-gula esango nuke. Azkeneko saioetan, zutikakoaneta abiadura proban lortu ditu-zue emaitzarik onenak.

Iñaki Azurmendi ondo ezagu-tzen duzu. Bikotekide ere iza-nak zarete.Bai, urtebete egin genuen elka-rrekin, eta finalera ere iritsi gi-nen. Bai, azkenean final askojokatzeko aukera edo zorteaizan dut, zortzi bat bai binaka-koan, baina txapela bakarraatera dut orain arte. Hauxe ate-ratzea polita izango litzateke. Finalean Otaño eta Otaegi izan-go dituzue aurrez aurre. Nolaikusi dituzu orain arte?Ondo, sendo dabiltza eta orainarteko saio guztiak irabazi di-tuzte; Azurmendiri eta Atutxariere irabazi zieten. Gazteak dira,bizkorrak. Baina egun guztiakez dira berdinak izaten, ez be-raientzat eta ez guretzat. Bieta-koren batek txapelik gabe etorribeharko du. Zure bikotekidea, Mugertza,oso gaztea da zure aldean. Ondokonpontzen al zarete?Ondo, oso ondo. Lehengo urte-an ere elkarrekin aritu ginen.Gaztea da, 23-24 urte ditu, etagoraka dezente egiten ari da.Oso aizkolari bizkorra da etaaurten oso ondo ari da.Baten gaztetasunarekin etabestearen esperientziarekin,bikote ona osatzen duzue, ezta?Esperientziarekin bakarrik jaidago. Azkenean eman egin be-har zaio. Bikoteka aritzeak hori

Bai, abiadurakoak eta lan motzhoriek dira guretzako egokie-nak. Proba motz horietan ondomoldatzen naiz, eta Mugertzakberriz abiadura handia du. Pro-ba horietan uste dut kostakozaiola gehien beste bikoteari,baina txanda librean ere lanhandia dago, eta azkenera ereoso-osorik iristea komeni da. Entrenatu, urte osoan egingoduzue, baina horrelako txapel-ketak nola prestatzen dituzue?Saio batetik bestera hamabostegun ditugu, eta gehiago daerrekuperatze kontua, bueltaematea. Egunotan saio batzukegin ditugu, eta ea txisparekiniristen garen egunerako. Beste-la guk entrenamenduei-eta, ezdiegu gehiegi begiratu, beti es-perientziak eman digunarenarabera ibili izan gara. Bainaoso ezberdina da 30 urterekinegiten den entrenamendua etaoraingoa. Orain sasoiari nolaeutsi ez dakigula ibiltzen gara.Eta aizkoran aritzeaz gain, bes-terik egiten al duzue?Mendi buelta batzuk-eta egi-ten ditugu. Gero ehiztaria nai-zen kontuarekin, oilagorretaneta aritzen gara, eta aitzakiapolita da mendian ibiltzeko.Aizkora kirol garestia dela esanizan da beti, batez ere enborrakdirela eta.Oso garestia da, bai. Hala ere,

«Momentu oneangaude, moralarekiniazko txapelduneiirabazi eta gero;aukera badugu»

«Itxurazkojaialdiak egitekogai garen bitarteanjarraituko duguerakustaldietan»

«Orain urte osoandago zerbait, liga,banaka, binaka...aizkorarentzat ona izan da»

Page 9: Goiberri [5. alea]

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

Saltsa polita dago orain. Duelahamar bat urte hasiko zirenkontu horrekin, eta nik uste aiz-kolarientzat ona izan dela. Iaguztian badago zerbait, bana-ka edo binaka, liga bat ere iza-ten da... ondo etorri zaio aizko-rari. Lehen Euskadiko txapelke-ta jokatzen genuen,Gipuzkoakoa, eta urte osoan ezzegoen besterik, apusturen bategiten bazenuen horixe eta era-kustaldiren bat, bestela ez ze-goen ezer. Forman egotea erekosta egiten zen, eta gastuaantzera, orain bezalaxe. Urteosoan jarraikortasun bat izateaondo etortzen da; azkenean ibi-liz gero, materialetarako-etadiru pixka bat ere ateratzen da.Ikuskizun aldetik ere gauza be-rria izan da.Bai, oso gauza diferenteak dira.Orain arte enborraren gaineanjarri ,eta ordu erditik gorakolana izaten zen, gelditu gabe.Hau berriz, lan txikiak eginez-eta, gauza biziagoa da. Gure-tzako behintzat ez da gaizkietorri. Ni neu, esaterako, txa-pelketak-eta utzita negoen,baina lantegi honetan beti ho-beto moldatu naizenez, honiheldu nion. Bestela txapelke-

tak erabat utzita nengoke. Etaazkenean, inon ez bazara ager-tzen, herrietatik ere gutxiagodeitzen dute. Txapelketak uzteko asmotanegon eta finalera iristeak, zerpentsatua ere emango du, ezta?Finalera iritsi bai, baina gero...Ondo ibiltzen ginen sasoianbai, orduan txapela batzuk jan-tzi genituen, eta nik uste karreratxukuna egin dugula.Atzera begira jarrita, Euskadi-ko sei txapel, urrezko bostkopa... Ibilbide oparoa egin du-zula esan liteke.Urrezko aizkoran banakakoafalta zait, gainontzekoetan ira-bazteko zortea izan dut. Nikuste edozein kirolarik sinatukolukeela txapel bat janztea, edo-zein kiroletan dela ere. Nik ba-tzuk irabazteko zortea izan dut,eta alde horretatik konformenago egindakoarekin.

garai batetik ona asko aldatuda kontua; orain, krisiaren kon-tu honekin edo, jendea egurranon enpleatu ez dakiela dabil,eta modu hobean lortzen dugu.Baina garai bat izan zen, egurraekartzea asko kostatzen zitzai-guna, eta kamioikada bat egurekarri aurretik, bi aldiz pentsatubehar izaten zen. Orain nahikomoduan dago.Aizkora munduko beteranoeta-ko bat zara. Txapelketa askotanparte hartu izan duzu eta orain-dik ere hor aurrean zabiltza.Aurrera begira zein asmo duzu?Dagoeneko ideia eginda nagohau izango dela nire azkenekotxapelketa. Prestatzea ere geroeta gehiago kostatzen da, etaazken batean, gazte asko dago,eta horien artean ibiltzea... Be-raiei utzi beharko diegu eurenartean borroka egin dezaten.Baina aizkora ez duzu erabatbazterrean utziko, ezta?Itxurazko jaialdiak egiteko gau-za garen bitartean behintzat,jarraituko dugu erakustaldie-tan-eta. Baina txapelketenkontua utzi egingo dut.Tartean desafioren bat ere izan-go da, agian.Ez, ez. Horiek kontu serioak dira.

Beste sasoi bat eta beste pres-takuntza bat behar da. Garaibatean esaten zen tranpak etaasko egiten zirela... Dirua tarte-an dagoenean, badakizu. Edo-zein txapelketa eta lehia bainoestuago hartzen ditu norberakapustuak. Gazte asko dagoela esan duzu.Harrobia ikusten duzu, orduan.Bai, momentu honetan aizko-lari kopuru polita dago. Horie-tatik aurrera zenbatek egingoduten auskalo, baina aspaldianizan den kopururik handienadabil orain. 23-25 urte inguruanbadaude gazteak; batzuk osoaizkolari politak gainera. Bola-da batean etorkizuna beltza-goa bazen ere, orain hasi garaargi pixka bat ikusten.Euskadiko txapelketa, urrezkoaizkora... hainbeste lehiaketaizateak on edo kalte gehiagoegiten dio aizkorari? GOTZON ARANBURU

Page 10: Goiberri [5. alea]

Miriam Luki UrretxuEgoitz Mujikak (Urretxu, 1986)dioenez, bere gurasoengandikjaso du autoekiko afizioa. 4 ur-terekin motorrean ibiltzen zen.Igandean izango da GabiriakoRallysprinta, eta beratan partehartzeko, Citroën Saxo batprestatu du Mujikak. Iaz beremailako onena izan zen.

Inoiz irudikatu al zenuen zureburua lasterketa auto baten ba-rruan?Betidanik joan izan naiz probakikustera; eta, bai, «egunen ba-tean ni izango naiz autoko gida-ria». Horixe neukan buruan. Nikuste dut afizio hau edozein gaz-teren ametsa dela.Ez da afizio merkea, ordea.Ez. Gazte asko dabil, hala ere.Nik duela hiru urte motor batsaldu nuen lasterketetarakoauto bat erosteko. Euskal Herri-ko rallyetara joateko gogoaneukan. Hiru proba egin nituenauto harekin. Hirugarreneanpuskatu egin zen. Ez da zaila autoko motorra pus-katzea, ezta?Errazena, lasterketa batean,autoa apurtzea da.Egingo zenuke izan dituzun au-toen zerrenda?Iaz, izan dudan bigarrenarekinaritu nintzen. ZumarragakoUgle lanbide eskolari eskermuntatu nuen. Ikasle ohia naizeta proiektu bat egin zuen taile-rreko irakasleak. Autoa ikasleekmuntatu zuten. Peugeot 309GTI bat zen. Urte amaieran sal-du nuen eta kalerako neukan

autoa rallyetarako muntatzeaerabaki nuen. Citroën Saxo batda. Ormaiztegiko Almosporttailerrean daukagu. Gabirianhasiko den denboraldirakoprestatuko dugu.Nola prestatzen da auto batrallyetan aritzeko?Legeak ezarritako segurtasunneurriak errespetatu behardira. Egitura bat ipintzen zaiobarruan; itzulipurdia eginezgero, minik ez hartzeko. Eserle-kuak eta uhalak bereziak dira.Itzalgailuak izan behar ditu eta,hortik aurrera, norberak nahiduen guztia.Gabiriakoa rallysprinta da.Zein da rallyaren eta rallysprin-taren arteko aldea?Rallysprintean zati bakarradago eta rallyan zati bat bainogehiago eta igoerak daude.Euskal Herrian aurtengo den-

boraldian zazpi rallysprint, bostrally eta bost igoera inguruegongo dira. Denetan parte hartzeko asmoaal duzu?Bai. Autoa apurtzen ez badugu,behintzat.Gabiriako rallysprinterako zeinitxaropen duzu?Osorik bukatzea eta autoa ezpuskatzea. Amak bi semeakdoazela, eta poliki ibiltzekoesan dit. Xabier Mujika anaiakopilotua izango da.Zeintzuk dira Gabiriako laster-ketaren ezaugarriak?Zirkuituko zailena da. Bide es-tuak eta arroila zabalak ditu.Gidariak, kurbak hartzerakoan,arroilatan sartzen dira eta au-toa apurtzeko aukera askodaude. Lokatza badago, orain-dik ere zailagoa da. Eguraldiakasko baldintzatu dezake igan-deko proba.

«Rallygidaria izateaedozeingazterenametsa da»Egoitz Mujikaauto gidarilegazpiarrakGabiriakorallysprinteanparte hartuko du,igandean.

Egoitz Mujika Ormaiztegiko tailerrean, Gabiriako rallysprinterako prestatzen ari den autoarekin. M. LUKI

10 GOIBERRIGAZTEAK

«Anaia kopilotuada; amak bi semeakautoan doazela, etaGabirian polikiibiltzeko esan dit»

Page 11: Goiberri [5. alea]

GOIBERRI 11GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

MaltaHerritar izena: maltar.Eremua: 316 km2.Hiriburua: Valleta(valletar). Dirua: euroa.Hizkuntzak: maltera etaingelesa. Erlijioak:Katolikoa (% 98).Biztanleak: 410.000.

Loinaz Agirre OrdiziaDuela bi urte iritsi zen Jon Letu-ria ordiziarra Maltara. Harrez-keroztik, ez da askotan etorriGoierri aldera. Mediterraneoitsasoan dago Malta irla, Italiaeta Tunisia artean. Bere koka-penagatik, historikoki, eta baitagaur egun ere, herrialde estra-tegikoa izan da. Ondorioz, au-kera zabaleko lurraldea deladio Leturiak, «soldata altuegi-rik gabe, ederki bizitzeko lekuada». Zeren bila joan zinen Maltara?Nire bizitzan aro berri bati ekite-ko asmotan, atzerrira joatearenideia bururatu zitzaidan, nireburua ere proban jarri eta espe-rientzi berri bat izateko. Dirurikgabe nengoen, eta iritsi eta ja-tetxe batean hasi nintzen lane-an, tabernari gisa.

Orain zertan ari zara?Hamaika lanetan ibili ondoren,gaztelerako eskolak eman arinaiz, Hezkuntza Sailean. Eznaiz irakaslea, esperientziarikere ez nuen, baina onartu eginnuen erronka berri bezala. Ira-

kasteaz gain, Valleta hiribu-ruan, lagun batzuen jatetxeannabil haiei laguntzen. Gainera,etorkizunerako, bertako uni-bertsitatean euskara irakaste-ko proiektu bat bideratu nahiannabil, euskal eta maltiar hiz-kuntzak omen baitira Europa-ko hizkuntzarik zaharrenak.Maltatik zer ekarriko zenukeGoierrira?Orokorrean, duten eleaniztasu-nerako gaitasuna. Beti oroko-rrean hitzeginda, baina eskola-ra joandakoek gutxienez lauhizkuntza hitzegiten dituzte.Harrigarria da!Eta Goierritik zer eramango ze-nuke Maltara?Hizkuntza aniztasunerako gai-tasuna goraipatu dut, bainamaltiar kulturak milaka urteizanik, harro egoteko sentipenedo sena hori falta zaie malta-rrei. Goierritik eta Euskal Herri-tik sentipen hori ekarriko nuke.

Jon LeturiaMaltan bizi den ordiziarra

«Euskara eta maltera omen diraEuropako hizkuntzarik zaharrenak»

Mediterraneo itsasoan dago Malta. GOIBERRI

Jon Leturia ordiziarra, Valletako tabernan. JON LETURIA

Babeslea

Page 12: Goiberri [5. alea]

12 GOIBERRIARGAZKI ZAHARRA

Loinaz Agirre ZegamaZegamako eskolako neska-mutikoak dira argazkian ageridirenak, 1981-1982 ikasturtean.

Goiko lerroan Eduardo Pa-nadero, Montse Panadero, Iña-ki Larrea, Iker Arizkorreta, IkerLarrea, Urko Gorrotxategi, Kar-los Alvarez, Asier Zabalo, RafiGonzalez, Joxe Mari Esnaola,Esther Gonzalez, Irutxe Larrea,Joxe Joakin (maisua), Joseba

Izagirre, Amaia Urbizu, AsierBarasategi, Aitor Galdos etaIñaki Lasa daude.

Beheko lerroan berriz, Asier

Otaegi, Ainhoa Irastorza, IkerGoiburu, Itziar Azurmendi, Ei-der Azurmendi, Izaskun Azur-mendi, Itziar Irastorza, Agurtza-ne Irastorza, Maider Azurmen-di, Elisabet Irastorza, AmaiaBerasategi, Maider Garaiar etaAmaia Mujika.

Tartean zahartxeagoak badaude ere, 1976 eta 1977 urte bitartean jaiotako zegamarrak dira argazkikoak. ASIER BERASATEGI

Zegamarrak1981-82ikasturtean

Page 13: Goiberri [5. alea]

GOIBERRI 13IBILBIDEA

N-1 ondotikHaurrentzako parke bikaina duenArama ezagutzeko aukera ematen du,Ordiziatik Itsasondorako bideak.

Asier Zaldua AramaOrdiziatik Itsasondora, Ara-matik pasata joatea, oso ero-soa da. Izan ere, trenean joandaiteke Ordiziara, Itsasondokere geltokia du, eta ibilbideasamurra da.

Ordiziako tren geltokian ha-siko dugu txangoa. Handik ir-

ten eta eskuinera egingo dugu.Oria ibaia, autobidea eta tren-bidea gainetik igaro ondoren,Zaldibia aldera joko dugu.Usabiaga lantegiaren bukae-ran ezkerrera hartuko dugu,Amundarain ibaia gurutzatueta ezkerrera doan pasealekupolitetik jarraitzeko.

Ezkerraldean N-1 errepidea-dugula, Aramara eta Altzaga-ra doan errepidera irten aurre-tik, aldapa jaitsi ondoren, es-paloitik jarraituko dugu.Aramako parkean atseden har-

tzeko aukera izango dugu, etagose edo egarri denak plazakotabernara jo dezake. Pilotale-kua ere bikaina da.

Itsasondora joateko elizatiketa udaletxetik behera egin etahor aurkituko dugu ibilbidekobigarren aldapa. Ondoren, ez-kerrera dagoen tunelean sartu

autobidea azpitik pasatzekoeta, tren geltokitik igaro ondo-ren, ezkerrera joan. Ibaia etaerrepidea gurutzatu eta eliza-rantz jotzen duen bidea hartu.Elizaren aldamenetik igaro etabertan ageri den bideak errepi-dera eramango gaitu. Ezkerrerajoan eta lehen ibaia gurutzatu

dugun zubitik tren geltokira hel-duko gara.

Itsasondoko elizak sarrerabenetan ikusgarria du eta Ota-mendi oinetxea ere azpimarra-tzekoa da. Ordiziarian alde za-harra eta tabernetako eskain-tza ezagutu eta probatubeharrekoak dira.

Oinez edo txirrinduan egiteko moduko ibilbidea da. ASIER ZALDUA

Ordizia-ItsasondoLuzera: 4,8 kilometro Denbora: 60 min. Altuera max: 163 metro.Desnibela: 13 metro.Zailtasuna: Erraza

Helmuga

Irteera

Arama

Page 14: Goiberri [5. alea]

14 GOIBERRIGIDA

Osasuna Elikaduraorekatuarengarrantzia

Mari KarmenGoiburu

izentasuna,mundu mai-lako izurriteabihurtu da.M u n d u k o

Osasun Erakundeak egindakoazterketen arabera, munduan15 urtetik gorako 1.000 milioipertsonek, gehiegizko pisuadute, eta 300 milioi pertsonagizenak dira. Datu kezkagarribat: haurren gizentasun tasa

altuena duen Europako herriada Espainia.

Zer ari da gertatzen?Gauregun, era desordenatuan jatendugu, estresak, sedentarismo-ak, ordutegiek eta beste fakto-re batzuk, elikadura arloko na-hasmenak eragiten dituzte, etahainbat gaixotasun izatekoarriskua areagotu egiten da.

Zer egin dezakegu?Baraz-kiak, fruta, eta ur eta likidoetanaberatsa den dieta jarraitu. Die-tak orekatua izan behar du,adin bakoitzera eta bizitza esti-lora egokitua. Ariketa fisikoaerregulartasunez egingo dugu,adinaren eta egoera fisikoarenarabera .

Nola orekatuko dugu elika-dura? Fundamentuzko gosa-riarekin hasiko dugu eguna,11:00etako «zuloa» ekiditeko.Otordu guztiak egin behar ditu-

gu: gosaria, hamaiketakoa,bazkaria, askaria eta afaria. Fri-jituak eta koipe askoko elika-gaiak baztertuko ditugu.

Eta elikadura eta kirola?Ki-rolean arrakasta, besteak bes-te, elikadura egokiaren arabe-rakoa izaten da. Karbohidrato-ak, proteinak, koipeak,bitaminak eta mineralak beharditu gure gorputzak. Hala ere,kirolariak, ez ditu beti bere be-harrak asetzen, eta errendi-mendua eta energia jaitsi egi-ten dira, arazo fisikoak eragi-nez. Beraz, egokia da kirolariekberaien beharrak gehigarriekinosatzea.Ez dago mirarizko dietarik.

Elikadura adituen aholkuak ja-rraitu, kasu bakoitzerako elika-dura ildoak zehazteko. Era ho-rretan, emaitza hobeak lortukoditugu.

G

Idoia Gobantes elikagaienzientzia eta teknologian dokto-rea, eta nutrizio eta dietetikandiplomatua. Nutrizio hezkun-tza eta dietetika aholkulari-tza: Haur, gazte, heldu eta za-har. Haurdunak, edoskitzaroeta menopausia. Pisu kontrola.Kirolariak. Dietoterapia (pato-logiak). Dieta pertsonaliza-tuak.Zabale belar dendaSanta Maria kalea, 8. Tel.: 943 881 211 Ordizia.

Nutrizio eta dietetika Zabale Ordizian Goierriko belar denden gida

Natxo belar denda.Nafarroa etorbidea, 3. Beasain. Tel.: 943 162 110

Ekobaserri produktu ekologiko eta naturalak.Nafarroa etorbidea, 27. Beasain. Tel.: 943 089 262

Ekilore belar dendak.Nafarroa etorbidea, 22. Beasain. Tel.: 943 087 636Mikelar, 1. Lazkao. Tel.: 943 889 362

Lanbroa eta Lanbroa Bi belar dendak.Bidezahar, 7. Zumarraga. Tel.: 943 037 527Nafarroa kalea, 27. Legazpi. Tel.: 943 731 798

Page 15: Goiberri [5. alea]

GOIBERRI 15ASTEBURUARI BEGIRA

Xabier Leterenkantuak abestukoditu Jon SarasuakLazkaok, Ataunek, Segurak eta Ordiziak elkarlanean antolatzendituzte abenduko disko eta liburu azokak. Azokak lotzen gaitu! el-karlan horri tiraka, Jon Sarasuarekin kantaldi solasaldia egingodute, Xabier Lete gai hartuta: Leterekin kantuberbetan: Xabierriburuzko interpretazioa. JonSarasuak, batetik, Xabier Leteren kan-tak abestuko ditu, gitarra eta pianoa lagun; eta bestetik, Leterenibilbidea, bilakaera eta bere ekarpenen inguruan hitz egingo duAtaun San Martingo Herri Antzokian. Sarrerak aurrez eros daitezkeAtaungo Troskaeta eta Sutegi tabernetan, Lazkaoko Gerriko liburudendan, Segurako Elorripe tabernan eta Ordiziako Larratxa liburudendan.Bihar, hilak 3, 19:00etan. Ataungo Herri Antzokian. 3€

Urrup etaArrautzakontuaOrdiziako Urrup antzerki talde-

ak, Arrautza kontua euskarazkoantzezlana estreinatuko dugaur Ordizian. Martxoaren16an, Beasainen lan bera aur-keztuko dute, 22:15ean, UsurbeAntzokian.Gaur, hilak 2, 22:15ean. Ordi-ziako Herri Antzokian.

Kultur astea ari diraospatzen OlaberrianMartxoaren 11ra bitartean, kultur astearen barruan, ekitaldi ugariantolatu dituzte Olaberrian. Asteburu bete-betea izango dute.Bihar, 10:00etan, bola txapelketa , 10:30ean zuhaitzak landatzea,11:30ean toka eta igel txapelketa, 16:00etan mus txapelketa eta17:00etan, Zapata gorriak haurrentzako ikuskizuna izango dira.Etzi, berriz, XII. Herrialdeen eguna ospatuko dute, 12:30etik aurrera.Bihartik hilaren 11ra. Olaberriko kaskoan.

XEN

PELA

RDOKUMEN

TAZIOZE

NTR

OA

ARK

AITZAPA

LATE

GI

URR

UPANTZ

ERKIT

ALD

EA

Page 16: Goiberri [5. alea]