Bizi Bixi 5. alea

4
… hurrengo orrian 5. ALEA (jacta est) 2014-07 Zuk EDESAko egoera gertutik bizi izan duzu. Nolakoa da? Nire ustez akats historiko bat egon zen. Kooperatiba bihurtu zenean adineko jendea zegoen eta ez zuten Lagun Aroren erregime- nean sartu nahi izan. Ez zuen zen- tzurik. Gerora, bazkide egin gare- nak ere EDESAko bazkide egin ginen, baina horrek aurrekoen- tzat zeukan zentzua. Ez dugu La- gun Aron kotizatzen eta, uste dut, gure birkokapenaren ardurarik ez duela hartzen, baina Mondra- gonek garbi izan behar du, bes- teak bezala, bazkide garela. Gauza asko nahasten dira guri buruz, kultura sindikalista dauka- gula esaten denean. Gure kultura Fagorren kultura da eta beti hori erakusten ibili beharrak min ema- ten digu. Etxetresnetan berdintzat hartzen gaituzte, baina, kanpoan beti azalpenak eman behar izaten ditugu. Gainerakoek egin duten ahalegin berbera egin izan dugu beti. Orain bidea egiten hasi da. Hala ere, 58 urtekoen egoera oso gogorra da. Bi urteko langabezia- rekin ez dira aurre-erretirora iris- ten. Eta komertzialak direnak, Levanten, Galizian… zein etorki- zun dute? Exabier Arrieta (Bilbo, 1972) . EDESAn egin zen bazkide eta, gaur egungo ardura izan arte, termoen produkzio-lineako makinista lanak egin ditu. Kontseilu Sozia- leko bokalek lan boluntarioa egiten jarraitzen dute, nahiz eta, organoa formalki desagertu egin den. Bazkideen informazioa jaso eta bideratzen ahalegintzen dira. Maiatzaren 29an hitz egin genuen berekin, epaileak Fagor Etxetresnen likidazio plana onartu aurretik. Exabier Arrietarekin. FEEko KSko lehendakari ordea Birkokatuen egoera zein da? Argi-ilunak daude. Batetik birko- katuak lanean ari dira eta ez zaie prestazioa bukatzen baina, beste- tik, behin-behineko lana da eta za- lantza handiak daude. Kasuz kasu aztertuta denetik dago. Fagor Tal- dean daudenek berme handiagoa dute antzinatasuna eta abar man- tentzeko konpromisoa dagoelako. Eroskin dauden batzuk, adibidez, 20-28 orduko lan astea daukate. Lan desberdin asko daude. Kasuis- tika handia da. Fagor Taldeko kooperatiben erantzuna zer iruditu zaizu? Orokorrean nahiko ona. Gaine- rako kooperatibek Fagor Talde- koek adina birkokatu izan balute egoera asko hobetuko zen. Bi hu- tsune aipatzearren, mediku-mugak dituztenen egoera larria dago ba- tetik, batez ere, Gureak kolektiboa- ren kasua, nahiz eta analisi hori egitea Lagun Aroren lana den, eta bestetik, uste dut EDESAko bazki- deekiko sentsibilitatea falta dela. Ezezagutza handia dago hor. Bes- talde, aipatzekoa da Fagor Etxe- tresnak desagertu arren, aulki bat gorde zaigula Fagor Taldean, hori bai, gonbidatu bezala. Eta Mondragoneko gainerako kooperatiben erantzuna? Denetarik dago. Gestio Sozialari postu potentzialen mapa eskatu diogu, baina oraindik ez dugu jaso. Irudipena dugu birkokapen ge- hiago egon beharko liratekeela, ko- operatiba askok daukan behin- behineko langileen kopuruarenga- tik. Mondragon barruan koordina- zio falta sumatzen dugu. Konpon- bide koordinatu bat falta izan dela iruditzen zaigu. Bestalde, arrakasta da urte erdian 1400 posturi irtenbidea aurkitzea birkokapen, aurre-erretiro, nego- ziatutako eszedentzia eta abarren bidez, baina, 500eko kolektibo handi bat dago konponbide kon- partitu horren zain. Hor Lagun Aroren papera ere aipatzekoa da. Koordinatzen saiatu behar du ino- ren langabezia ez agortzeko. Hala ere, hau konpontzeko lanean ari den jendea eskertu nahi dut. So- zialki arazo gehien dituzten pertso- nen egoera konpontzea kotoiaren proba izango da. Agian, erabaki politikoak hartu beharko dira eta horretarako organo indartsuak be- har dira. “Gainerako kooperatibek Fagor Taldekoek adina birkokatu izan balute egoera asko hobetuko zen”

description

Fagor Taldeko urtarokariaren 5. alea.

Transcript of Bizi Bixi 5. alea

Page 1: Bizi Bixi 5. alea

… hurrengo orrian

5.

AL

EA

(ja

cta e

st)

20

14

-07

Zuk EDESAko egoera gertutik

bizi izan duzu. Nolakoa da?

Nire ustez akats historiko bat

egon zen. Kooperatiba bihurtu

zenean adineko jendea zegoen eta

ez zuten Lagun Aroren erregime-

nean sartu nahi izan. Ez zuen zen-

tzurik. Gerora, bazkide egin gare-

nak ere EDESAko bazkide egin

ginen, baina horrek aurrekoen-

tzat zeukan zentzua. Ez dugu La-

gun Aron kotizatzen eta, uste dut,

gure birkokapenaren ardurarik

ez duela hartzen, baina Mondra-

gonek garbi izan behar du, bes-

teak bezala, bazkide garela.

Gauza asko nahasten dira guri

buruz, kultura sindikalista dauka-

gula esaten denean. Gure kultura

Fagorren kultura da eta beti hori

erakusten ibili beharrak min ema-

ten digu. Etxetresnetan berdintzat

hartzen gaituzte, baina, kanpoan

beti azalpenak eman behar izaten

ditugu. Gainerakoek egin duten

ahalegin berbera egin izan dugu

beti. Orain bidea egiten hasi da.

Hala ere, 58 urtekoen egoera oso

gogorra da. Bi urteko langabezia-

rekin ez dira aurre-erretirora iris-

ten. Eta komertzialak direnak,

Levanten, Galizian… zein etorki-

zun dute?

Exabier Arrieta (Bilbo, 1972) . EDESAn egin zen bazkide eta, gaur egungo ardura

izan arte, termoen produkzio-lineako makinista lanak egin ditu. Kontseilu Sozia-

leko bokalek lan boluntarioa egiten jarraitzen dute, nahiz eta, organoa formalki

desagertu egin den. Bazkideen informazioa jaso eta bideratzen ahalegintzen dira.

Maiatzaren 29an hitz egin genuen berekin, epaileak Fagor Etxetresnen likidazio

plana onartu aurretik. Exabier Arrietarekin.

FEEko KSko lehendakari ordea

Birkokatuen egoera zein da?

Argi-ilunak daude. Batetik birko-

katuak lanean ari dira eta ez zaie

prestazioa bukatzen baina, beste-

tik, behin-behineko lana da eta za-

lantza handiak daude. Kasuz kasu

aztertuta denetik dago. Fagor Tal-

dean daudenek berme handiagoa

dute antzinatasuna eta abar man-

tentzeko konpromisoa dagoelako.

Eroskin dauden batzuk, adibidez,

20-28 orduko lan astea daukate.

Lan desberdin asko daude. Kasuis-

tika handia da.

Fagor Taldeko kooperatiben

erantzuna zer iruditu zaizu?

Orokorrean nahiko ona. Gaine-

rako kooperatibek Fagor Talde-

koek adina birkokatu izan balute

egoera asko hobetuko zen. Bi hu-

tsune aipatzearren, mediku-mugak

dituztenen egoera larria dago ba-

tetik, batez ere, Gureak kolektiboa-

ren kasua, nahiz eta analisi hori

egitea Lagun Aroren lana den, eta

bestetik, uste dut EDESAko bazki-

deekiko sentsibilitatea falta dela.

Ezezagutza handia dago hor. Bes-

talde, aipatzekoa da Fagor Etxe-

tresnak desagertu arren, aulki bat

gorde zaigula Fagor Taldean, hori

bai, gonbidatu bezala.

Eta Mondragoneko gainerako

kooperatiben erantzuna?

Denetarik dago. Gestio Sozialari

postu potentzialen mapa eskatu

diogu, baina oraindik ez dugu jaso.

Irudipena dugu birkokapen ge-

hiago egon beharko liratekeela, ko-

operatiba askok daukan behin-

behineko langileen kopuruarenga-

tik. Mondragon barruan koordina-

zio falta sumatzen dugu. Konpon-

bide koordinatu bat falta izan dela

iruditzen zaigu.

Bestalde, arrakasta da urte erdian

1400 posturi irtenbidea aurkitzea

birkokapen, aurre-erretiro, nego-

ziatutako eszedentzia eta abarren

bidez, baina, 500eko kolektibo

handi bat dago konponbide kon-

partitu horren zain. Hor Lagun

Aroren papera ere aipatzekoa da.

Koordinatzen saiatu behar du ino-

ren langabezia ez agortzeko.

Hala ere, hau konpontzeko lanean

ari den jendea eskertu nahi dut. So-

zialki arazo gehien dituzten pertso-

nen egoera konpontzea kotoiaren

proba izango da. Agian, erabaki

politikoak hartu beharko dira eta

horretarako organo indartsuak be-

har dira.

“Gainerako kooperatibek Fagor Taldekoek adina birkokatu izan balute egoera asko hobetuko zen”

Page 2: Bizi Bixi 5. alea

Berripaper honek Fagorreko kide

guztiona izan nahi du. Zerbait ko-

mentatu, iradoki, galdetu… gura ba-

duzu, hemen duzu horretarako helbi-

dea:

[email protected]

Lantegien erosketa zein egoe-

ratan dago?

Frantziako lantegiak CEVITAL

enpresak erosi ditu. Euskal He-

rrian, berriz, epailea orain ari da

aztertzen eta aurki izango dugu

behin betiko likidazio-plana. Gero

bost aste izango dira eskaintzak

egiteko.

FEE2 sortzera zoazte. Zerta-

rako?

Bi arlo daude: bat teknikoa eta

bestea soziala. Ikuspuntu tekniko

batetik bazkideak jatorriko koo-

peratiba eduki behar du birkoka-

pena bukatzean itzultzeko. Diru-

mugimenduetarako ere beste koo-

peratiba bat behar dugu, Etxe-

tresnak konkurtso legean dagoe-

lako.

Alde sozialetik begiratuta, une

honetan, prekarioan ari gara la-

nean baina gure bazkideek behar

dute bitartekaritza bat Lagun Ar-

o, Mondragon eta Fagor Taldea-

rekin hitz egiteko. Kolektiboaren

babesa izango duten pertsonak

behar dira hor.

Markaren erabilerari buruz zer

diozu?

Hor abantaila soziala daukagu.

Marka Fagor Taldearena da eta

eroslearekin enpleguari buruz,

denborari buruz eta baldintzei

buruz negoziatu ahal izango du

marka erabiltzeko.

… aurreko orritik

Kasuistika zabala da Etxetresnetako bazkideen artean. Ekain hasierako datuen

arabera, 1461 lagun birkokatu dira, horietako 308 behin betiko egoeran eta

1153 behin-behineko egoeran. Oraindik 434 lagunen egoera bideratu gabe

dago.

Birkokatuta beste kooperatiba batzuetan dauden Etxetresnetako bazkideen

ahotsa entzun nahi izan dugu. Beraien egoeraren berri jasotzeaz gain, koope-

ratibetako euskararen egoeraren neurketa bat ere jaso nahi izan dugu eta

honako hiru galderak egin dizkiegu:

1) Non zenbiltzan eta non zabiltza?

2) Zertan aldatu da zure lan egoera?

3) Eta euskararen erabilerari dagokionez?

Roberto Burgos Torda (Ulma Handling Systems)

1) Gasteizko biltegian nenbilen eta, orain, Ulma

Handling Systemseko biltegian nabil.

2) Denean desberdina da. Gasteizen bizi naiz eta

lehen etxe ondoan lan egiten nuen, orain, berriz,

egunero Oñatira etorri behar izaten dut. Ordute-

gia ere desberdina da. Etxera joaterako 19:00ak

inguru izaten dira. Lanari dagokionez, lehen ka-

mioiak kargatu eta deskargatzen aritzen ginen.

Orain, berriz, pieza txikiekin aritzen naiz. Biltegia

ere txikiagoa da.

3) Arlo horretan aldaketa hoberako izan da. Hemen Gasteizko biltegian baino

euskara gehiago entzuten da eta erabili ere pixka bat gehiago erabiltzen dut. Be-

larria egiten ari da eta hemengo euskalkira ere ohitzen ari naiz.

Ainara Hurtado (Fagor Elektronika)

1) Garagartzatik nator eta orain Fagor Elektronikan egi-

ten dut lan.

2) Lehen pentsatzen nuen lan finkoa neukala eta orain

ziurtasun falta daukat.

3) Bi lekuetan antzera.

Lorea Larrañaga (Elgoibarko Eroski)

1) Lehen Fagor Etxetresnetako Egosketa Negozioan

ari nintzen lanean eta orain Elgoibarko Eroskin, ka-

xan, …

2) Orain ordu gutxiagoz egiten dut lan, eta niretzako

denbora gehiago dut.

3) Orain euskara gehiago erabiltzen dut, bezeroekin

batez ere. Elgoibarren euskaldun asko dago eta eus-

karaz asko egiten dute.

Page 3: Bizi Bixi 5. alea

Aingeru Elorz Artetxe (Laboral Kutxa)

1) Fagorren ordezko piezen departamentuen egiten nuen lan, salmenta osteko zerbitzuaren

barnean. Orain, Laboral Kutxako Durangoko sukurtsalean nago.

2) Batez ere txipa aldatu behar. Guztiz diferentea den sektore batean egonda, berriro mundu

berri baten funtzionamendua ikasi behar. Egunetik egunera, gauza berriak ikasten, lehenengo-

tan informazio pila batera jaso eta apurka-apurka asimilatzen joan behar. Profesionalki

erronka berria da.

3) Herri euskaldun baten lan egitea tokatu zait. Beraz, egunero, euskaraz lan egiteko aukera

daukat. Nahiz eta terminologia diferentea izan, euskararen erabilerari dagokionez, ez dut alda-

keta handirik igarri.

Itxaro Vitoria (Arrasateko Eroski)

1) Fagor Etxetresnetako Etxetresna Txikien negozioan, lapikoen muntaketan lan egitetik Eros-

kiko arrandegira pasa naiz.

2) Nire lehengo lanak eta gaur egungoak ez daukate zer ikusirik. Lantegi batetik denda batera

izugarrizko aldea dago. Batez ere, ordutegian eta bezeroekin daukadan tratuan. Okerrena,

niretzat, larunbatetan lan egitea izaten ari da, eta zubirik-eta ez izatea… baita txanoa ere, oso

deserosoa baita.

3) Euskarari dagokionez, aldaketa onerako izan da. Ahozkoan, Minin baino gehiago erabiltzen

dela iruditzen zait. Anekdota bezala, Extremaduratik orain dela gutxi etorri den lankide baten

kasua: euskaraz ez dakien arren, ohiko esamoldeak ikasi eta bezeroekin erabili egiten du. Guk

hiztegitxo bat egin genion laguntza gisa, eta asko saiatzen da.

Iratxe Anitua (Mondragon Eskola Politeknikoa)

1) Nik azken urteetan Fagor Etxetresnetako bulego orokorretan egiten nuen lan, zuzendari-

tzako idazkaria nintzen eta denetarik egiten nuen. MGEPko erosketa sailean birkokatu

naute; zortea izan dut.

2) Orain lan jardun osoa erosketa sailerako lanak egiten pasatzen dut, MGEPen erosketa

saila administrazio sailaren barruan dago eta Fagorreko egitura ez zen horrelakoa. Oso gus-

tura nago Eskolan.

3) Lehen lankideen artean euskaraz egiten genuen, baina, laneko kontuak gaztelaniaz, inge-

lesez, frantsesez… Orain, lankideekin artean euskaraz egiten dugu eta hornitzaile gehiene-

nak ingurukoak direnez, hauekin dugun harreman hizkuntza euskara da.

Laura de la Hoz (Fagor Arrasate)

1) Fagor Etxetresnetako Gasteizko biltegian egiten nuen, lan Pertsonal Sailean, eta orain Fagor

Arrasaten nabil, Pertsonalean administrari lanetan.

2) Arrasaten bizi naiz eta orain ez dut kotxerik hartu behar. Gainera, han bakarrik nengoen de-

partamentuan eta orain ez, asko eskertzen dut hori.

3) Gasteizen oso gutxi erabiltzen zen. Orain asko hitz egiten dut eta konturatzen naiz hobetzen

ari naizela nire maila.

Page 4: Bizi Bixi 5. alea

Aurreko alean, 4.ean, Euskal Herria eta euskara hobeto ezagutzeko jokoa jarri nahi genuen martxan. Bi KULTUR KINIELAtan, aurreko

alekoan eta ale honetakoan, plenoa asmatzen dutenen artean bi pertsonendako afari eder bat zozketatuko da.

Erantzun zuzen guztiak eta irabazleen berri hurrengo alean argitaratuko ditugu. Erantzunak [email protected] helbi-

dera bidali behar dira edota bakoitzaren kooperatibako euskara koordinatzaileari eman.

Fagor Taldeko KULTUR KINIELA

Negua Joan da ta

Ruper Ordorika 1

Gipuzkoako hiriburua

Arrasate 1

Zea Mays X Tolosa X

Mocedades 2 Azkoitia 2

Zalduondon

epaitua

Zeledon 1

Piperra

Ezpeleta 1

Alkatea X Donapaleu X

Markitos 2 Bedoña 2

Xorroxin

Baztan 1

Dorre erromatarra

Matxitxako 1

Tutera X Landa X

Leitza 2 Urkulu 2

Trespondeko zubia

13 1

Zoaz pikutara

Dame un higo 1

25 X Que aburrimiento X

3 2 Vete al carajo 2 IZEN

AB

IZEN

AK

KO

OP

ERA

TIB

A

HA

RR

EMA

NET

AN

JA

RTZ

EKO

egin da euskaraz, batez beste, Fagor Taldeko

kooperatiben batzar nagusietan.

NUMERITUE