Uztaileko alea

16

description

Axola Euskara Elkarteko aldizkaria

Transcript of Uztaileko alea

Page 1: Uztaileko alea
Page 2: Uztaileko alea

2

Carlos, Eusko Gudariak plazahau, orain ez urte asko, Cota-rro auzuneko larre bat besterikez zela kostatzen da irudika-tzea.Eta gauden lekuan behiak larra-tzen ibiliko ziren, nonbait. Bai ho-rrela da, baina litekeena da,etorkizunean, beste batzuekhemen plaza bat egon zela ezinirudikatzea. Horrelakoa da bi-

zitza eta horrelakoa da historia.

Ederto. Horrelakoa da historia,baina zer dela eta historiare-kiko zure zaletasuna?Erraietan daramadan beta da,historia-zaletasuna barik herriza-letasuna da, herriaren izaera,kultura eta ohiturekiko atxikimen-dua.

Herrizaletasuna aipatu duzu.

Carlos Glaria Balasteran (Gallarta), Labarrieta parajean, jaio zen1958an. Filologo, Itzultzaile eta Euskara Teknikaria da. Edonola

ere, bere benetako grina Historia da. EuskalHerriko Atlas etnografikoan parte hartu du.Muskiz, historia eta toponimia eta Ortuella,lekuak eta beraien izenak liburuak argitaratuditu, eta Abantoren historiari buruzko hainbatlan egin ditu. Carlos Glaria gertuko ikerlariadugu, haritz zaharraren modura, gure arba-soen oinatzak entzuteko eta sentitzeko, jaioeta maite duen lurrean erroak hedatu dituenhistorialaria.

Abantoren historiariburuz mintzo (I)

Aspaldidanik, Abantoren historiari buruz hitz egiteko, Carlos Gla-ria elkarrizketatzeko asmoa izan dugu. Baina gauza bat edo

beste izan direla tartean, gaur arte ez da posible izan. Agian, sin-pleki, gaur, hain zuzen, izan beharko luke eguna, besterik gabe.Batek daki! Edozein modutan ere, hementxe gaude Gallartako en-parantzako arkupetan eserita. Zerua goibel dago eta euria tanta leu-netan ari da plazan jausten.

Page 3: Uztaileko alea

3

Gure herria edo udalerria, be-hintzat, Abanto-Zierbena da.Baina zer ote da Abanto-Zier-bena?Antzina, Enkarterriko Somorros-tro haranean zazpi kontzeju zeu-den eta bi udal osatzen zituzten:Somorrostroko Lau Kontzejuena(Muskiz, Zierbena, AbantokoSanta Juliana eta Abantoko SanPedro) eta Hiru Kontzejuena(Santurtzi, Sestao eta Trapaga-ran). XIX. mendean zehar kon-tzejuak udalerri bilakatu ziren etaZierbenak, San Pedrok etaSanta Julianak udal bakarraosatu zuten Abanto eta Zierbenaizenekoa. Orain urte batzukZierbena Abantotik berezitu zeneta, harrezkero, Abantoko bikontzeju zaharrek osatzen duteudalerria. Auzo nagusiak Ga-llarta, Las Carreras eta Sanfuen-tes dira.

Zer dela eta, gure ingurunehonek Abanto izena izatea?Abanto toponimoa, bestelako hi-potesiak erabat baztertu gabe,Avand(us) edoAvand(ic)o antro-ponimo edo pertsona izen zaha-rretik etor litekeela dirudi. Izenhori Gordexolako hilarri bateanagertu zen (Abellanedako mu-seoan dute horren kopia bat).Avandus antroponimoa latinetik

“adventus” berbatik omen datoreta euskaraz “abendu” emanzuen, hortik Bizkaian Abandoeta Abanto toponimoak sortu zi-relarik.

Aipatu dugun hipotesiaren ara-bera, Abando izeneko batekeman zion izena toki zehatz batiGoi Erdi Aroan eta, gizaldi ba-

tzuk geroago, toki horretan bizizen beste batek Abanto hartuzuen deituratzat, Abantoko Fer-nando jauna, alegia, eta beraksortu zituen Santa Juliana etaSan Pedro elizak XIII. gizaldi in-guruan. Elizak erreferente nagu-sitzat hartuz, kontzejuak eratu

"Hilarri honen beheko aldeanAvand(us) antroponimoa

idatzita dago"

Page 4: Uztaileko alea

4

ziren eta, azkenean, udala: baikontzejuek baita udalak ereAbanto izena hartu zuten.

Abanto izan eta Abanto- Zier-bena izen. Zergatik gure uda-laren izenean Zierbenaoraindik?Abanto izeneko beste herri batbaitago Zaragozan eta, antza,estatuko legeak ez du aurreikus-ten izen bereko udalerri bi iza-tea. Hala ere, izen berberaduten herriak daude edonon: Vi-llarreal, Villaverde, Salvatierra...eta euren artean bereizteko, ize-nari eskualdearen, lurralde histo-rikoaren zein alboko herriarenizena itsatsi egiten zaio hurbilekoadibide bat jartzearren, Turtziozondoan dagoen Turtziozko Villa-

verde aipa dezakegu.

Nire ustetan, Zierbena udalarenizen ofizialean mantentzeko biarrazoi nagusi daude: alde bate-tik, udalerriaren jatorrizko izenaAbanto-Zierbena da eta goian ai-patu dugun beste Abantotik be-reizteko egokia da eta, bestetik,izena aldatzeari baino garrantzihandiagoa eman baitio udalakZierbena eta Abantoren artekomugak ondo zehazteari, izenaaldatu baino lehen.

Zein izan liteke, bada, udale-rriaren izena?Adierazitako ildoari eutsita,ABANTO BIZKAIA (“BizkaikoAbanto” esanahia duena) eza-rrita konpon liteke arazoa, azkenfinean, Bizkaia izena beti ager-

"Montaño gainetik, Zierbena eta Abantoren arteko muga historikoa"

Page 5: Uztaileko alea

5

tuko baita agiri ofizialetanAbantoondoan...Bestelako formulak ereposible lirateke, baina, beti ere,ABANTO mantendu behar, ho-rixe baita gure benetako izenhistorikoa, alferrikako asmakizu-netan murgildu barik.

Abanto eta Zierbenaren al-dentzea nahiko katramilatsuaizan zen. Eta gaur egun ere, ti-rabirak badaude, bien artekomuga, kasu. Zein da haien ar-teko muga historikoa?Diputazioak markatu zuen mu-galerroa, behintzat, ez. Egin be-rria den autopista mugatzathartzea erabat artifiziala da.Hori noizbait konpondu beharkodute, herri bakoitzari berea ema-nez, muga ondo zehazteko agirieta erreferentzia nahikoak bai-taude.

Agiri historikoen argitan hauxeda muga: Serantes mendiko gai-lurrean dagoen leize nagusitik(Cuevamayor), Mendozatik (bi-degorriko Cardeoko atseden-gu-netik hurbil) pasatuta,Montañoko gailurrera doan le-rroa. Beraz, Montañoko hegoal-deko magal osoa Abantokoa daeta iparraldekoa, berriz, Zierbe-nakoa. Serantesen, Sanfuen-testik gorako hegal osoa,gailurreraino, Abantokoa da, ez

Zierbenakoa.

Abanto, beraz, bi kontzeju:San Pedro eta Santa Juliana.Baita izen bereko bi eliza ere.Noiz eraiki ziren San Pedro etaSanta Juliana bi elizak?Dokumentazioa eta gainerakoaztarna historikoak gogoan har-turik, biak XIII. gizaldikoak direlaesan daiteke, baina Iturriza etaDelmas historialariek San Pedro-koa 1240 eraiki zutela eta SantaJulianakoa 1260an idatzi zutenarren, ezin da data zehatzikeman, behin eta berriro kopiatuden datua da aipatutako urte ho-rietakoa eta batzuek, gehiagoriksakondu gabe, ontzat eman du-tena. Nire ustez, oraingoz be-hintzat, ez dago hori probatzerik.

Carlos, entzuna daukat XX.mendera arte, Abantoko hiri-gune nagusiak Putxeta etaSanfuentes zirela. Egia ote?Sanfuentes eta Putxeta, herrigu-neak baino, Abantoko SanPedro kontzejuko partidu edobarrutiak ziren, bien erdian elizazegoelarik. Putxeta izeneko par-tiduaren barruan gaur egun LasCarreras barrutia osatzen dutenauzoak zeuden: Murrieta, LasCarreras, Putxeta, Revilla, SanLorenzo, e.a. Auzoak baserri

Page 6: Uztaileko alea

6

moltsoak ziren eta Putxeta, San-fuentes eta Murrieta auzo txikienarteko handienak. Dena dela,ezin da esan, meatzaritzaren on-dorioz Gallarta auzoa handituzen arte, udalerrian benetakoherrigunerik zegoenik.

Abantarren hizkuntzari dago-kionez, zeuk esan duzu gureinguruan antzinatik hizkuntzabat baino gehiago bizi izan di-rela.Bai, horrela da. Euskara eta“erromantzea” (gaztelania) diragure eskualdeko hizkuntza histo-rikoak eta, erromatarrak, oraindela hogei mende, gure eskual-dera heldu baino lehenagokohizkuntza batzuen aztarnak ereheldu zaizkigu toponimiarenbidez: Bárcena eta Bodovallekasu. Aztarna horiek penintsu-lako iparraldeko gainerako he-rrialdeekin konpartitzen ditugu.

Toponimia aipatu duzun ha-rira, Abanton euskal zenbaittoponimo heldu dira gurega-naino (Gallarta, Putxeta, Mu-rrieta…). Baina beste askogaldu dira (Elduatxe -ElBache-, Susunaga -El Cerro-,Arribaltzaga -Peñas Negras-,Olabarrieta -Las Barrietas-, La-migeriega -La Mies Nueva- etaabar). Galdutako toponimoak

errekuperatzeko, zer egin dai-teke?Ez dakit benetan Susunaga etaLamigeriega, hurrenez hurren,gaurko El Cerro eta La MiesNuevaren euskarazko ordez-koak ziren ala ez. Osterantzean,Aldoatxe, Arribaltzaga /Arribel-tzaga / Arbeltzaga, (O)labarrieta,eta beste batzuk bai, bertokoeuskarazko toponimoak dira...Horiek horrela, ahaztutako topo-nimoen erabilera berreskura-tzeko lehendabizi ondo kokatubehar dira, gero erabiltzen hasieta, azkenean kale izendegian

eta mapetan sartu modu norma-lizatuan. Hala ere, ezin ditugubaztertu historian zehar sortudiren beste toponimoak, berria-goak zein zaharragoak, gure-gu-reak direlako. Ez ahaztutoponimia historiaren zantzua

"Harribeltzaga - Peñas Negras ize-neko lekuan Abanto, Ortuella eta Gal-damesen arteko mugarria dago":

Page 7: Uztaileko alea

7

dela eta izen historiko horiekgure identitatearen osagarriakdirela: oraingo abantarrok ezbaikara XIII. gizaldiko abantarhaiek, gure historia askoz luze,trinko eta aberatsagoa da haienabaino eta toponimia aberastasunhorren adierazlea.

Lekuen izenekin jarraituz, Ga-llarta, Sanfuentes, Las Carre-ras toponimoak, zer ote dira?Gallarta euskarazko Gallarretahitzaren aldaera da, “zuhaitzihartuen tokia” esahahia dau-kana. Las Carreras toponimoak,gazteleraz “gurdietarako bideak”esan nahi du, bertatik pasatzenbaitziren hainbat gurdibide: me-atzetatik portuetara zihoazenaketa Portugaletetik Balmasedaeta Santanderrerantz zihoaze-nak, besteak beste. SanfuentesSaxuentes/Sajuentes izenarenaldaera da, oso izen bitxia eta in-terpretatzeko zaila, agian Sel,euskarazko kortarekin zerikusiaei dauka... Ez dut uste santuizena denik.

Sel? Gallartan bazegoen ElSer izeneko auzoa. Badaukatezer ikusirik?Bai, SEL / SER aldaera ohikoada Bizkaiko mendebaldean, Ka-rrantza Haranean, kasurako.

Selak arbasoek mendian egin-dako eskortak ziren, abereakbertan batzeko erabiltzen zituz-tenak.

Ganaduaren ustiaketarekin lo-tutako beste tresna juridikobat bazegoela entzuna dut:agotzegia.Alabaina, agotzegia ganaduaustiatzeko modu berezi bat zen“ametería” mota bat. Jabeakaberea errentan ematen zionbeste bati, honek animaliakzaindu eta erabiltzen zituen etaproduktua erdibana eskuratzenzuten, agotzegia agortutakoan,jabeak errentan emandako ga-nadua berreskuratzen zuen.Agotzegi Agotz berbatik omendator eta lastoa edo bazka esa-nahia du. Enkarterri osoan inda-rrean zegoen ohitura zen.

"Las Corteseko toki hausel bat izan zen"

Rolan E. Gonzalez

Page 8: Uztaileko alea

8

ERROMATAR HAUEKBURUTIK DAUDE!

Page 9: Uztaileko alea

9

Page 10: Uztaileko alea

10

Rolan E. Gonzalez

Page 11: Uztaileko alea

11

Ni Joselontxo nauzue. Egiaesan, ez da nire benetako izena,baina anonimotasuna gorde na-hiago dut. Etxegintzan egiten dutlan. Hogeita sei urte dauzkat etaOrtuellan bizi naiz.

Bada, joan den egunean, Ortue-llako jaietan, Tititxu Milikarekin(hau ere ezizena da, baina berakere oharkabe pasatu nahiagoomen du) egin nuen topo. Etakainak joan eta kainak etorri, iazbizi izan nuen sexu-afera batkontatu nion. Horretan gera zite-keen kontua, baina Tititxu Mili-kak AXOLA aldizkarian sexuariburuzko narrazioak idazten di-tuenez, nire abentura idaztekoeskatu zidan. Garagardoak mu-turra aski eta sobera berotuta,baietz, idatziko nuela agindu

nion. Egia esan, Ilargia ere es-katu izan balit, aginduko nionune hartan. Geroago, ordea, as-kotan damu izan dut aginduizana, baina neure burua hitzekogizontzat daukadanez, honaekarri dut pasadizo hura.

Abenduaren hamazortzia hotz,baina eguzkitsu argitu zuen.Eguerdian, Gitanillo, Manolitro –laneko nire adiskidea- eta hiru-rok Gabonetako soldatakobratzera, Ortuellako BBKrasartu ginen. Dirua jasotakoan,kalera atera eta Gitanillok zerabota zuen:

- Burgoserako bidean, putetxepare eder bat ezagutzen dizkiat.Zer, animatuko zarete?

Manolitro eta biok elkarri begira

Gau bat sexu bila (I)

Page 12: Uztaileko alea

12

geratu ginen. “Ze ostia, joangogara?” esan zuen, bat-batean,Manolitrok. Nik buruaz keinu txikibat baino ez nuen egin, bainagaueko 23:30etan, hirurok, Gita-nilloren monobolumenean, pu-tetxeetarako bidean ginen.

Gitanillo traje gris, argi eta estubaten sartuta; antzinako koloniasarkor baten kiratsa zerion. Txi-kia eta azal zimur eta beltzezkoaden arren, gure artean, play-boyospe dauka. Putetxeetako nes-karik ederrenekin txortan egitenbere hazia eta hilabeteko sol-data uzten zituela entzuna ge-nuen behin baino gehiagotan.Hortaz, Gitanillori esker, maiteta-sunaren ezti gozoena dastatukogenuelakoan zeharkatu genuenEnkarterri osoa gau hartan.

Euskadiren muga pasatu etagutxira, argi distiratsuz apaindu-tako gune bat topatu genuen.Kanpoan “Pavo real” irakur zite-

keen. Gitanillok BMW baten on-doan aparkatu zuen. Autotikkanpo, tabako kea balitz bezala,arnasa lanbro kiribiletan atera-tzen zitzaigun. Zerua izartua ze-goen eta hotz izugarria egitenzuen. Baina nik ez nuen hotziknabaritzen, sexu-kitzikapenak larberotuta bainengoen.

Lokalean sartu ginen. Alfonbragorri batek betetzen zuen gelaguztia. Goiko pisurako eskailerabatzuk zeuden ezkerreko al-dean; bi neskatila hegoamerikar,burua eskuen artean, erdi lo zeu-den barra gainean. Sofa batean,bikote batek larrutan ziharduen.Neska, lotan balego bezala, ezzen mugitzen eta gizona mugi-mendu bortitzez ari zitzaion za-kila sartzen. Ez dakit zergatik,baina gizonak Europako ekialde-koa zela eman zidan.

Guk hiru kubata eskatu eta, Gi-tanillok eta Manolitrok ordain-tzeko keinurik ez zutenez egin,berrogeita hamarreko billeteajarri nuen barra gainean. Hama-lau euro ziztrin baino ez zizkidanitzuli beldurrezko film batetik ate-ratakoa zirudien gizontxo batek.

Isilik, barrari bizkarra emandageundela, emakume hegoameri-kar bat eskaileretatik jaitsi eta,

Page 13: Uztaileko alea

13

bertatik, txortan egiteko keinuaegin zigun. Segidan, suge batbalitz bezala, mihia ateratzenhasi zen. Are gehiago, neuri ate-ratzen zidala zin egingo nukeen,eta ikaratu eta guzti egin nintzelaonartu behar dut. Handik joatekoesan nion Gitanillori, hura tristurazulo bat baino ez zen eta. Mano-litro ados egon zen nirekin. Gita-nillok oso zorrotz eta estuakginela aurpegiratu zigun arren,amore eman behar izan zuen.Kubata bukatu eta bideari ekingenion berriro.

Handik 2 kilometrora “Los Ange-les de Charlie” izeneko sexu-gu-nera eraman gintuen Gitanillok.Lekua iragartzeko kartelean,neska ederrez inguratutako autokabriolet gorri iradokitzaile batagertzen zen. Azkenean, zorteakgure alde egingo zuela irudituzitzaidan. Baina klubeko ateazabaltzerakoan, barrutik zeto-zen zenbait oihu entzun geni-tuen. Ni geldirik geratu nintzenunetxo batez, baina konturatunintzenerako, beste biak barruanzeuden. Arnasa sakon hartu etaneu ere sartu nintzen. Bostneska elkarren arteko sesioanari ziren, oihuka. Edaria eskatueta han izan ginen, barrari itsa-tsita, isilik eta geldi. Berehala,

ordea, kaleko bidean izan ginen,baina atera baino lehen, zerbi-tzariak “eh, vosotros” garrasiegin zuen. Buelta egin eta,nazka aurpegiaz, kubatak or-daindu gabe zeudela esan zuen.Gitanillo eta Manolitrorenga-nantz biratu nintzen, baina ordu-rako desagertuak ziren!

Handik 10 minutura “La PanteraRosa” putetxearen parean ego-kitu gintuen menturak. Lokalarenondoan zegoen murru batenkontra egin nuen txiza. Hotza-rengatik, buztana barraskiloizutu bat balitz bezala uzkurtuzitzaidan. “Berdin ziok. Izoztuarren, hemen egingo diat txiza,ezen auskalo hor barruan zerzegok!” esan nion neure buruari.

Baina erabat oker nenbilen. Az-kenean Odinen erreinuanginen! Lokal hartan kristorenneska puskak aurkitu genituen:dantzan ari zen brasildar pan-poxa; ukraniar itxura zuen ilehoriederra eta zerbitzari zebilen nes-katila afrikar guria! Umm! Ahoalehortu, sabela inurritu eta ba-rraskiloa maskorretik ateratzennabaritu nuen.

(jarraituko du)

Tititxu Milika

Page 14: Uztaileko alea

14

Gerra Zibila eta berak ekarrizuen triskantza eta hilkintza diraliburu honen abiapuntu. Abia-puntua ez da nolanahikoa. Nafa-rroako herri txiki batera gizonarmatu batzuk heldu, etxe jakinbatean sartu eta aita eramanegiten dute. Hori nahikoa ez, etagero, guardia zibilak etorrikodira, aurrekoek egin ez zutenabukatzera.Ama eramango dute,eta itzuliko da, ilea motz-motzeginda, bihotza gorrotoak erdibi-turik. Gerra amaitu ondoren ezda egoera hobetuko, okertu bai-zik. Felisa, liburuko protagonistaeta narratzailea, moja sartukoda. Barne eta kanpo errepre-sioaren narrazioa egin nahi du

Xabier Montoiak, beste liburue-tan ez bezala, ahozko tradizioagogorarazten duen idazketa era-biliz. Aitortu behar zaio egileariduen mimesi gaitasuna, musikarisenaz gainera musikari belarriakdituelako, seguru asko, gauzabaita liburutik liburura idazketazaldatzeko, estiloz ere aldaturik.Ez zaio halakorik gertatzen Mon-toiari, azaleko itxura bestelako-turik, bera lehengoa da azpitik,oso nabarmen, narratzaileamoja sartu den emakumea badaere. Zerua ala infernua. Horrahor bidartea eta zalantza-ma-taza.

GolgotaXabier MontoiaElkar, 2008

Zerua ala infernua.Horra hor bidartea

etazalantza-mataza.

LIBURU KRITIKA

Page 15: Uztaileko alea

15

Zazpi etxe FrantzianBernardo AtxagaPamiela, 2009

Zazpi etxe Frantzian irakurriztrago garratzak hartuko dituzu,pasarte kitzikagarriak eta atakaironiko latzak biziko. Horiek guz-tiak, hastean, Lalande Biraneprotagonista nagusiaren Chris-tine emaztea imajinatze hutsare-kin. Izan ere, Christine ez dainoiz presente nobelan, bainabere presentzia demoledorea da—démolisseuse zehatzago—.Eta honek, horra, bigarren gogo-eta iradoki dit: literatura hitzenmagia eta dohaina uztartzea da.

Obabako soinujolearen semeaAmerikako Estatu Batuetara era-man zuen Atxagak, Obabakopartikulartasunari izari uniber-tsala emanez. Halatsu egin duberriz ere, eta iraganeko Kon-goko lurreraino eraman gaitu -XX. mendearen hasierara, hainzuzen-. Obabako bideetan nola,Yangambi-tik Kisangani-ra bide-etan barrena ibilarazi gaitu egi-leak. Eta, horra, neroni Tarzanmitikoaren abenturetan jausinaiz. Abenturazko tonua duennobela eraiki baitu Atxagak,baina, ez pentsa horregatik en-tretenimenduzko literatura eginduenik.

Istorioa Afrikan kokatu izateakberezko erudizioa ematen dionobelari, baita pertsonaien mailaedo klase sozialak berezitasunikeman ere. Historian erreparatuz,Belgikak Kongon eragin zuenholokaustoa zeharka aipatuz kri-tika historiko zorrotza egin duegileak.

Atxagak sortu duenak balio du,eta balio duenez, mundurako erebalio du. Nobela hemengoa daeta mundurako ere bada. Eta ni,nire lainoan, liburuko militar-po-eten ahotsak gogoan, ezin izandut Ni ez naiz hemengoa liburua-ren egilearen presentzia burutikkendu, ezta kendu ere hemen-goa dela dioen nobela honenegilearen hitzak: “Faltsua da mi-litarraren eta poetaren arteko be-reizketa”.

Txema Pérez

Page 16: Uztaileko alea