Goiberri [1. alea]

20
Jon Maia Dokumentalgilea «Aldaketa historikoa grabatu dugu» 10-11 Jon Maia bertsolari eta zinemagileak Gazta zati bat dokumentala egin du Nazioen Munduak taldearen enkarguz. GOTZON ARANBURU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Katemotzean 3 Iritzia 4-6 Asteko gaia: Bi Goierri? 8-9 Elkarrizketa: Jon Maia 10-11 Haizea Arranz 12 Axari dantza taldea 14 Asteburuko proposamenak 17 1. zenbakia. 2012ko urtarrilaren 31

description

Goiberri aldizkariaren lehenengo alea.

Transcript of Goiberri [1. alea]

Page 1: Goiberri [1. alea]

Jon MaiaDokumentalgilea

«Aldaketahistorikoagrabatudugu» 10-11

Jon Maia bertsolari eta zinemagileak Gazta zati bat dokumentala egin du Nazioen Munduak taldearen enkarguz. GOTZON ARANBURU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Katemotzean 3 Iritzia 4-6Asteko gaia: Bi Goierri? 8-9Elkarrizketa: Jon Maia 10-11Haizea Arranz 12 Axari dantzataldea 14 Asteburukoproposamenak 17

1. zenbakia. 2012ko urtarrilaren 31

Page 2: Goiberri [1. alea]
Page 3: Goiberri [1. alea]

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Nire talde kuttuna Pink Floyd da,baina estilo guztiak atsegin ditut»

Inma GoiburuOrdiziako Santa Ana abesbatzaren zuzendaria

Asier Zaldua OrdiziaInma Goiburu (Ordizia, 1959)Santa Ana abesbatzaren zu-zendaria da. Bihar, Santa Age-da bezpera, abestera irtengodira. Duela 31 urte sortu zenabesbatza, eta Santa Agedabezperakoa izan zen beraien bi-garren emanaldia. Harrezke-roztik, ez dute sekula kale egin.Zaletasun bat.Musika, irakurtzea eta abestea.Oporretarako leku bat.Errioxako herri txiki batera joa-ten gara. Ojacastro du izena.Liburu bat.Irakurtzen ditudan liburuen

izenburuak ez ditut gogora-tzen. Denborapasa gisa irakur-tzen dut. El tiempo entre cos-turas, adibidez, asko gustatuzitzaidan.Musika talde bat.Pink Floyd.Abesti bat.Asko. OrainO mio babbino caroari gara prestatzen. Estilo guz-tiak atsegin ditut.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Seme-alaben jaiotze eguna.Hiru ditugu.Amets bat.Ni eta nire ingurukoak zorion-tsuak izatea.

Plater bat.Arroza. Eta barazkiak. Arrozabarazkiekin prestatzen badida-te... primeran!Edari bat.Coca Cola.Jaso duzun opari bereziena.Nire familia.Gorroto duzuna.Hipokrisia, adibidez.Goierriko txoko bat.Zerain. Senarraren familia ber-takoa da.Herriko alkate bazina...Ordiziako alkate izango ba-nintz, ez dakit zer egingo nuke-en... ahal nukeena!

«Ez ditut liburuenizenburuakgogoratzen,denborapasa gisairakurtzen ditut»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Urbialde plaza 7, behea. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea: goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]@otamotz.comPublizitatea: 647 319 775 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxueta Zumarragako Udalak

Page 4: Goiberri [1. alea]

04 GOIBERRIIRITZIA

Xabier Mendiguren Elizegi Idazlea

Orain,Txillardegigabe

«Gurebizialdianitzalbabesleantzeko batizan duguAlvarezEnparantza,gizon umiletajakintsua»

x i l la rdeg i r iDonostiakoVictoria Eu-genia antzo-kian egin

zaion omenalditik bueltan eserinaiz lerro hauek idaztera. Gus-tura egon naiz eta pozik itzulinaiz baina, joan aurretik, ba-nuen zalantzaren bat edo bes-te, eta esango dizuet zergatik.

Pertsona orok aitaren etaamaren aldetik bi familia izatenduen bezala, esan liteke Txillar-degi ezagutu eta maite izan zu-tenen artean bi familia zeudela,edo bi adar. Txillardegiren bizi-tza osoko helburuak aberriaeta hizkuntza izan ziren bezala,haren jarraitzaile eta miresleakere bi alor horretakoak izandira: politikatik datozenak, etaeuskaratik.

Noski, burugabea litzateke bigai horiek elkarren kontra jar-tzea; Txillardegiren kasuan,gainera, guztiz loturik zeudenbiak, eta horixe izan zen, seguruasko, haren irakaspenik sako-nena: euskararik gabeko Eus-kal Herriak ez duela zentzurik,eta euskarak ere ez duela etor-kizunik aberri libre bat lortuezean. Oinarrizko baieztape-nak iruditzen zaizkigu gauregun asko eta askori, bainaJose Luis Alvarez Enparantzaizan zen horiek estuki uztartzenlan handiena egin zuena bizitzaosoan zehar, teorian eta prakti-kan.

Baina hala ere, azken helbu-ruetan bat etor gaitezkeela

onartuta ere, ez dugu sentsibili-tate bera izaten; ez da desa-dostasun kontua, ikuspegiare-na baizik: politikoak politikandu jarria bere begirada, eta epelaburrekoak izan ohi dira berekezkak eta lehentasunak; hu-rrengo hauteskundeei lotuak,gehienetan. Euskaltzale mili-tanteak, berriz, ez du ahaztenbere borroka luzerakoa dela,eta gure herri honetan asko etazailak direla egitekoak: hautes-kundeetan aukera abertzaleakirabazita ere, erdara dela nagu-si gure kaleetan, lantegietan,komunikabideetan, etxeetan...eta horietan guztietan egin be-har dela lana, apal baina gogor,urrutira begira baina etengabe.

Txillardegi hil zenean, huraezagutu genuenon ahotan be-rehala zabaldu zen omenaldihandi bat egiteko beharra. Ezhura izugarri omenzalea zelako,baizik eta herri honek zenbatzor dion aitortu beharra duela-ko, eta eskerrak eman, hari ezbada, haren emazte eta seme-alabei. Omenaldi hori ezkerabertzaleak egingo zuela jaki-narazi zen handik gutxira. Etanirekin hitz egin duten hainbatlagunek (politikoki ezker aber-tzalekoak sentitzen direnak,baina hori bezainbeste edogehiago kulturagile eta euskal-tzaleak) beren kezkatxoa edoatsekabea adierazi zidaten,pena zela omenaldi hori politi-koek egitea, eta ez kulturamunduko jendeak. Haur batenomenezko ospakizuna amaren

aldeko familiak antolatukobalu bezala, eta ez aitarenak(edo alderantziz).

Zorionez, omenaldia ez damitina izan. Ramon Agirre akto-reak eta Joserra Senperenapianojoleak gidatu dute ekital-dia, saioen arteko haria erama-nez, eta hainbat emanaldi izandira bertan: kantuan Amarenalabak (desafinatze arazoekin,tamalez), Eñaut Elorrieta, Erra-mun Martikorena; bertsotanXabier Amuriza eta Alaia Mar-tin (bakarka eta aparte biak);hitzaldietan Piarres Xarriton(Txillardegi Iparraldean ater-petu zeneko lekukotasuna es-kainiz) eta Ned Thomas idazlegalestarra (Txillardegik Europaosoko hizkuntza zapalduekinizandako interesa eta harrema-na gogorarazi ziguna). Horienondotik, bukaera aldera etorriziren mezu politikoagoak: Igo-ne Lamarain, Euskal HerrianEuskaraz-en izenean; LauraMintegi, Arnaldo Otegik Logro-ñoko espetxetik Txillardegirenomenez idatzitako gutuna ira-kurriz, eta Pernando Barrenaamaieran, anfitrioiarena egi-nez, denak agurtzeko.

Gure bizialdian itzal babesleantzeko bat izan dugu AlvarezEnparantza, gizon umil eta ja-kintsua, ingeniaria, pianista,eleberri eta saiakeragilea, ETA-ren sortzailea, hizkuntzalaria,euskara frankismo gorrian berekasa ikasi eta euskal idazleonenetakoa izatera iritsi zena,baita gure hizkuntza batasunbidean jartzera ere... Hainbestegauza, gizon bakar batengan.Haren eredua geratzen zaigu,berak hirurogei urte pasatxoaneramandako eguneroko borro-kan jarraitzeko, euskararen etaEuskal Herriaren alde.

T

Page 5: Goiberri [1. alea]
Page 6: Goiberri [1. alea]

06 GOIBERRIIRITZIA

Erdi-kasualitatez jakin nuen Zumarraga-Urretxun baserrikoproduktu ekologikoak zuzenean baserritarraren eskutik jasotzekotaldea osatzekotan zebiltzala; beste herri batzuetan ere martxandira horrelako taldeak. Legazpin ere taldea osatzekotan dabiltza,baina ekoizlea falta, momentuz behintzat.

Altxaporru taldeak nekazaritza ekologikoa bultzatzen duenekoizle bat eta hogei bat laguneko kontsumitzaile taldea biltzenditu, tartean neroni. Garaian-garaiko produktuak jasotzen ditukontsumitzaile bakoitzak, urte sasoi bakoitzean urte sasoi horre-tako produktuak. Lurrak unean-unean ematen duena, alegia, gaurborrajak, arbia eta erremolatxa eta bihar indabak, tomatea eta ila-rrak. Garaian-garaiko produktuak jaso, eta garaian-garaiko pro-duktuak kontsumitu.

Ekimenak onura zerrenda luzea daukala nabarmena da. Beste-ak beste, aitzakia paregabea da bestela jateko ohiturarik ez dugunzenbait barazki jateko eta baita, aurrez sekula prestatu ez ditugunbarazkiak sukaldatzeko ere.

Borrajak prestatzen aritu nintzen lehengoan, Nerea. Zermoduzzabiltza sukalde kontuetan? Bertsotan egiten duzun hamarrenaegiteko gai bazara, plater goxoak prestatuko dituzu, seguru. Ezer-tarako denborarik ez daukagun gizarte honetan, leku guztietara iri-tsi behar horrek itomena sortzen digun bizimodu zurrunbilotsu ho-netan, eskertu egiten dut ordu batzuk sukaldean pasatzea. Borra-jak egosi ahala, bakarrizketan aritu nintzela aitortu behar dizut;bakarrizketan, baina bertsotan. Hau ez inori esan, ordea....

Mitxelin izarrik ez eta mitxelina ugari izaten da ni sartzen nai-zen sukaldean, baina egia zor, txukun xamar moldatzen naiz lapikoartean! Astia izanez gero, gustuko dut janariekin esperimentatzea.Guraso baserritarren alaba kalekumea naiz ni. Letxugaren bateanbarea ikuste hutsak nazka ematen zidan umetan. Mendeetan be-launaldiz belaunaldi transmititu den lurrarekiko ezagutza eta lotu-ra ia erabat galdu dituen katebegia naiz, ni ere. Lotsatu egin beharnuke esaten baina urtaroen arabera baratzeko produktuak noizerein eta noiz biltzen diren zerrendatzeko eskatuko balidate, nahi-koa lan izango nuke inoren/inolako laguntzarik gabe zerrenda luzexamar bat hanka sartu gabe osatzen.

Horregatik (eta beste mila arrazoirengatik) iruditzen zait beha-rrezkoa bezain aberasgarria kontsumitzaileak eta ekoizleak ba-tzen dituzten taldeen sorrera. Gure herrian, Altxaporru bezalako

ekimenen faltan, eskerrak azokara etortzen diren baserritarrek ga-raian garaiko produktuak ekartzen jarraitzen duten; eta eskerrak

gure guraso/aitona-amonek azokako ordutegietara moldatu ezindugunontzako erosketak egiteko konpromisoa hartzen duten!

Bakarbertsotan aritzen omen zara sukaldean. Hori zen beraz,zure sekretua! Banengoen ba… Gustura ikusi eta entzungo zintuz-ket borrajekin puntuka! Hasi omen zarete Martxoan bertsoa ziklo-

aren hamargarren edizioko egitaraua prestatzen. Orduan entzunbeharko ditugu zure bertso ekoizpen jasangarriaren fruituak!

bateta

bat

Asteko irudiaBadator...GoiBerri

Goierriri begiratzeko moduberri bat. Horrela dio aste-karia aurkezteko prestatu-tako bideoak.Igartubeiti,amona, Mini gorri bat etaGoiBerri astekaria nahas-tuz eginiko bideo hau izanda lehen marrazki honeta-rako aitzakia.

Atal honetan, marraz-kien bitartez azalduko ditu-gu Goierri, bertako txoko-ak, pertsonaiak eta gaurko-tasuneko gaiak.

SaretikGoiBerri spot-a Ikusgai dago sarean Goibe-rriren promozio spot-a. Ma-ria Antonia Hortigüela akto-re zumarragarra du prota-gonista eta Ezkio-ItsasokoIgartubeiti baserrian graba-tu dute.youtu.be/fYHBNgqEAPs

Bertso movie da Bertsoa oinarri hartuta bi-deo lehiaketa antolatu duArrano elkarteak Beasai-nen. Martxoaren 24ra arteaurkeztu daitezke lanak. bertsomovieda.com

Gorka Azkarate

Nerea Elustondo

JOSU MAROTO

Page 7: Goiberri [1. alea]

GOIBERRI 07PUBLIZITATEA

Page 8: Goiberri [1. alea]

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

‘GoiBerri’ euskara hutsean argitaratzen den Goierri mailako lehen aldizkariada. Baina... egunerokoan Goierri eskualde bakarra al da? Ala bi? JosetxoZufiaurre eta Jose Luis Ugarte historian adituek erantzun dituzte galderak.

Asier Zaldua ZerainJosetxo Zufiaurre etnografobeasaindarrak hamaika lan ar-gitaratu ditu. Jose Luis Ugarte,legazpiarra berriz, Burdinola el-karteko kidea da eta Legazpikohistoriari eta ondareari buruzkoliburuak idatzi ditu. Eskualdeaederki ezagutzen dute biek.Ugartek, historian zehar,

behekoen eta goikoen arteanharremana estua izan delauste du. «Legazpiarrok harre-

man handiagoa izan duguekialdera dauden herriekinmendebaldera daudenekin(Oñatirekin eta Antzuolare-kin) baino. Aldameneko he-rrietara jotzen zuten askotanlan, senargai edo andregaibila. Hori Aztiri auzoan ikustenda inon baino garbiago, Gabi-ria eta Legazpiko bizilagunennahasketa izugarria ematenda bertan. Segura eta Ordizia-ra joateko joera ere bazen:

errenta ordaintzera, erosketakegitera, tratuak ixtera...».

Legazpiko euskaraEra berean, behekoak gora joa-ten ziren. «Legazpin burdinare-kin lotutako industria garrantzi-tsua zegoen eta langile askobehar ziren. Horrela sartu zirenLegazpin deitura batzuk: Alus-tiza, Andueza, Azurmendi, Gal-farsoro, Iñurritegi, Olabide, Or-mazabal, Telleria...».

Hizkerak argi erakusten dugarai batean hartu-emana es-tua zela. «Legazpin zaharrekhitz egiten duten hizkerak Ze-gamako hizkeraren antz han-dia dauka. Bestalde, XV. etaXVI. mendeetan Legazpi,Goierriko beste hainbat herribezala, Segurari lotuta egonzen. Lazkaoko jaunak, berriz,XIX. mendera arte elizako ha-marrenen zati bat jasotzenzuen, antzinatik zetorkion es-

Biak bat

Page 9: Goiberri [1. alea]

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

kontuan hartu zirenean. Etaberdin, asko pozten naiz, Goi-Berri egitasmoaren barruansartzen garelako».Ugartek beheko eta goiko

erakundeek eta elkarteek el-karlana bultzatu beharko lu-ketela uste du. Hala, herrita-rren arteko harremana ere es-tuagoa izatea lortukolitzateke. Izan ere, Zufiaurrekbere bizilagunek goialdera gu-txi jotzen dutela uste du. «Os-pitalera derrigor joaten gara,baina bestelakoan lan kon-tuengatik bakarrik. Ospitalerajoateari ezin zaio Zumarragarajoatea esan, autoan joaten ga-renez herritik pasa ere ez bai-kara egiten. Baina lanaren bi-dezko harremana badagoelauste dut: hangoak hona etor-tzen dira eta hemengoak harajoaten gara. Lehenago, Orbe-gozo lantegiaren garaian, he-mendik jende gehiago joatenzela uste dut».

Harreman estu samarraGora gutxi jotzen duen arren,hango parajeak ez ditu ahaztu.«Ipiñarrieta jauregia oso ede-rra da, Ezkioko Igartubeiti ba-serrian oso gauza interesga-

rriak daude etnografia aldetik,Itsasoko hilerriaren erdian da-goen gurutzea Gipuzkoakoonenetakoa da... Bestalde, Ja-vier Aguadorekin harreman es-tua dut. Izan ere, fosil eta mine-ral zalea naiz eta berari bat bai-no gehiago erosi diot.Urretxuko Mineral eta FosilenAstera ere urtero joaten naiz.Bilobak eramaten ditut, gaine-ra, eurak ere zaletu daitezen».Tiraka-tiraka, goialdearekin

harreman estu samarra duelakonturatu da; baina ez du usteorokorrean behar bezain estuadenik. «Dena Goierri izangobalitz gure arteko hartu-ema-na handiagoa izango litzateke.Mankomunitateen sorrerakhartu-emana gutxitu du. Man-komunitate bakarra izangobagenu Goieki agentziak denahartuko zuen, adibidez, eta er-lazioa estuagoa izango zen».

Jose Luis Ugartekburdinolen garaianLegazpirabehealdeko jendeasko joan zela dio

Zufiaurreren ustezmankomunitateensorrerakhartu-emanagutxitu du

Jose Luis Ugarte eta JosetxoZufiaurre, Zerainen. ASIER ZALDUA

ndoko azpieskualdeaezagutzen ez dute-

nentzat plana prestatu dutebiek. Zufiaurrek BeasaingoIgartza multzoa, Lazkaokomojen komentua eta jauregia,Zeraingo zerra eta museo et-nografikoa, Ataungo Baran-diaran museoa, Ordiziakoalde zaharra, Zegamako egu-rraren museoa eta Seguraaholkatu ditu.Ugartek, berriz, “ilusioz

prestatzen diren ekintza etaospakizunetara” joatea go-mendatu du: Urretxuko Eus-kal Jaia, Zumarragako SantaIsabel eguna eta LegazpikoArdanbidetako erromeria.

Goierri ondoezagutzen ezdutenentzatplana

O

kubide bati helduz. Horrekiniruditzen zait atzean historiaberbera daukagula, onerakoeta txarrerako».Egun, ordea, ez dugula nahi-

koa elkar ezagutzen iruditzenzaio. «Goierriko gainontzekoherriekin ditugun harremanakaldatu egin dira azken hamar-kadatan. Batetik, biztanle ko-purua ikaragarri hazi da es-kualdeaz kanpoko etorkinekin.Bestetik, bideek ez gaituzte el-kartzen. Harreman handiagoadaukagu Donostiarekin ondo-ko herriarekin baino. Azkenik,bizimodua aldatu egin da.Mendiak ez gaitu batzen, be-reizi egiten gaitu. Ondorioz, ezdugu elkarren berririk, eta las-tima da». Harremana nolakoa izan

beharko litzatekeen herrita-rrek erabaki behar dutela ustedu legazpiarrak , «baina eurenhistoria eta kultur ondareazein den ezagutu eta hortikabiatu beharko lirateke. Asko-tan erabaki oker asko ezjakin-tasunetik etortzen dira».Hala, mankomunitateen

gaia atera da. «Politikoek eu-ren arrazoiak izango dituztegauzak egiteko, baina zer kris-to da Urola Garaia? Hau bainoGoierri gehiago da hura! Nirebizitza guztian Goierri izenare-kin ezagutu dudan elkarte ba-karra Urretxukoa da! Hari Uro-la Garaia jarri ziotenean harri-tu egin nintzen pixka bat»,aipatu du Josetxo Zufiaurrebeasaindarrak.

Zerbitzuak bateratzeaUgartek oso argi du Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu etaZumarraga Goierri direla. «Gugoierritarrak gara, goitik behe-ra, ez gara urolatarrak. Gureizaera ezin da ulertu Goierrikogainerako herririk gabe. Gaine-ra, ezin konta ahala komertzio,elkarte eta negozio izen dagomankomunitatean hori froga-tzeko. Hori dela eta, ni pertso-nalki asko poztu nintzen Goie-rriko Hitzan Ezkio-Itsaso, Le-gazpi, Zumarraga eta Urretxu

Page 10: Goiberri [1. alea]

10 GOIBERRIELKARRIZKETA

Loinaz Agirre UrretxuGoierriko Nazioen Munduakherri mugimenduak, duela hiruurte, autodeterminazio eskubi-dearen alde egiten ari zen lanabiltzeko enkargua eman zionJon Maiari (Urretxu, 1972). En-kargua onartu eta Gazta zatibat dokumentala apirilerakoprest izango du Maia zuzenda-riak. Dokumentalaren muntaketanari zarete egunotan. Dena den,hasierako asmoak eta bukaera-ko emaitzak, ez du zerikusi han-dirik. Dokumentala Euskal He-rriak bizi duen aldaketa politi-koaren ispilu izan dela esandaiteke. Bai hasierako asmoa aldatu etahanditu egin da. Nazioen Mun-duaken historia eta lana graba-tzen ari ginela, beraiekin Esko-

ziara joan ginen, besteak besteHighlands jaialdiko herri kiroljaialdia grabatzera. Eskoziarajoan ginen, artean zer egin be-har genuen oso ondo jakingabe. Baina kamara eskuetangenuela hasi ziren gertakizunhistorikoak gertatzen. Goierritik etorri zitzaidan en-

kargu honi esker, Euskal Herria-ren historia lehenengo lerroanbizitzera eta jasotzera pasatunaiz. Herri txiki bateko istoriobat grabatzen hasi ginen etanazio baten aldaketa historikoagrabatzen bukatu dugu. Ezkerabertzalearen aldaketa, ETA-ren su etena, ezker abertzalea-ren Euskaldunako deklarazioaindarkeria errefusatuz, zortziurteren ondoren Bilduren lega-lizazioa, ETAren behin-betikosu etena, Aieteko adierazpe-

na... Hortxe dena grabatzen ari-tu gara. Toki askotara joan gara,prozesu honetako protagonis-ta askorekin egon gara. Gertatuahala joan gara grabatzen, Aie-teraino. Noizbait bukatu behargenuen. Denbora politikoak ere doku-

mentalaren alde egin du, baiEuskal Herriaren kasuan, baiEskoziaren kasuan. Dena guru-tzatzen da, eta guk orain atera-ko dugu. Oso pozik daude.Nazioen Mundua autodetermi-nazio eskubidearen aldeko he-rri ekimena da. Autodetermina-zioaren kontzeptua zabaltzeneta gizarteratzen aritzen da.Hiru urte hauetan nabarituduzu autodeterminazio kon-tzeptuan aldaketarik edo bila-kaerarik?Idiazabal, eta hori dokumenta-

lean ikusiko da, laboratoriotxobat bezala izan da. Goierrin zu-zenean nabaritzen da egin du-ten lana. Ezinezkoa zirudien ga-tazka giro baten baitan, des-berdinen artean adostasunbatera iritsi dira eskubide ho-rren bueltan. Ezker abertzalekoeta EAJren inguruko sentsibili-tateko jendeak lortu zuen, gizaharremanaren bidez, adostea,elkarrekin noraino joateko gaiziren. Hori dena, aurreiritzi as-kori aurre eginez, testuinguruzail batean, eta konfrontazioinertzia bati buelta emanez.Idiazabalen taldea sortzea

lortu zuten eta denborarekinGoierrira eman zuten salto. Horadibide handiena eta garran-tzitsuena, Ordizian antolatuzuten Eskozia eta Euskal He-rriaren arteko topaketa izan

«Mundua gaztabat da etaeuskaldunok gurezatia nahi dugu»

Jon MaiaBertsolaria eta zinemagilea

Page 11: Goiberri [1. alea]

GOIBERRI 11ELKARRIZKETA

zen. Hor ikusi zen, zein inplika-zio zegoen eta nola lortu zutenmezu hori zabaltzea. Oso in-portantea da Nazioen Munduaherri mugimendu bat dela na-barmentzea, eta alderdi politi-koen arteko gatazkak gainditudituela eta tutoretza hori gabedatorrela. Hauek estilo berri batezarri dute. Idiazabalen gai bal-din bagara, zergatik ez EuskalHerrian? Euskal Herriarentzateredugarria da Goierri eta eadokumentalak Goierriko ere-dua Euskal Herri osora zabal-tzea lortzen duen.Erabakitzeko eskubidea herriorok duen eskubidea dela alda-rrikatzen du Nazioen Mun-duak.Nazioen Munduak aldarrika-tzen du erabakitze eskubideaez dela eskubide politiko bat;

izango dela. Etorkizunari begirajarriko gaituen, eta oraingo bai-kortasun eta ilusio olatu honiforma emango dion dokumen-tala izatea nahi dugu; aro berri-ko dokumentala. Aro politikoberriko dokumentala izan dadi-la, bateratzailea, pizgarria izandadila. Dokumentala bera eki-men bat izango da, herriz herriproiektatzen denean.Gaztaz gain, Idiazabalgo ar-tzain bat ere protagonista izan-go da dokumentalean.Idiazabalen gazta lehengo era-ra egiten duen Luis Katarain ar-tzaina aterako da. Berak irudi-katzen du herri honen existen-tzia milenarioa, atenporala,betidanik hor egon dena. Zortzimila urte dira gizakiak gaztaegiten duela lur hauetan. He-mengoak gara, hemen gaudeeta hori da berak irudikatzenduena. Bukaeran, bere historia-ren bukaerak, ezusteko batizango du. Polita izango da. Ar-tzaina, gazta egitearen proze-sua presente egongo da etaNazioen Munduaken historiaeta azken aldaketa historikoenkontakizuna tartekatuko ditu-gu.

berez dagokigun zerbait dela.Ez da eztabaidatu ere egin be-har, eskubide hori ez da gatazkapolitikoan sartu behar, giza es-kubide bat da. Norberak eraba-ki ahal izatea edo gauzatu ahalizatea norbera dena. Doku-mentalean ere asko saiatu garaabertzaleak ez direnen ahotsaksartzen. Baina zoritxarrez au-rreiritziekin egiten dugu topo.Eskozian izan zineten, autode-terminazio eskubidearen ingu-ruan ikasten. Eskozia oso interesgarria da.Beti begiratu izan diogu Irlan-dari, Quebec ere agertu izan daeredu bezala... Indarkeriarikgabe, erabakitzeko eskubideraia seguru iritsiko den nazio ba-ten adibidea da Eskozia. Euro-pa zaharreko nazio zahar batda, eta bertan dago, hegazki-nez Euskal Herritik ordubeteradagoena. Oso inportantea daposible dela ikustea. Eskozian beste kultura de-

mokratiko bat dago eta ez daeztabaidatzen erabakitzekoeskubidea daukatenik. Horinahi dugu Euskal Herriarentzat.Nazioen Mundua ekimenak Es-koziaren eredua aldarrikatzendu, hango higiene demokratikohori. Erresuma Batuaren parteizatearen aldekoek ere esatendute, nola ez dugu ba edukikoerabakitzeko eskubiderik Erre-suma Batukoak izan nahi dugu-la esateko! Guk berdina esatendugu: nola ez dute edukiko he-men bizi diren espainiar zaleekespainiarrak izatea erabakitze-ko aukera? Ikasteko asko dau-kagu. Gazta zati bat du izena doku-mentalak. Gaztaren metaforaerabili duzue.Munduaren metafora bezalaikusten dugu gazta. Munduagazta bat da eta guk, euskaldu-nok, gure zatia nahi dugu. Irudi-tzen zaigu irudi sinpatiko batdela gazta. Dokumental sinpatiko bat

izango da, alaia, oso humanoa.Nik uste dut euskal gatazkariburuz egin diren dokumentalguztietatik oso desberdina

Herritarrez gain, politikan ar-dura dutenak ere azalduko dira.Denboran denak koinziditudigu. Brian Currinekin hiru aldizegon gara, Juan Jose Ibarretxe-rekin, Rufi Etxeberriarekin... de-nekin hainbat aldiz izan gara.Paul Rios ere oso presentedago. Gainera, gauzak gertatuahala hitz egiten dute, ez gau-zak gertatu eta gero. Oso fres-koa izango da dokumentalazentzu horretan. Momentukoemozioak eta tentsioak biltzenditu. Begirada intimo samarraegiten du. Ez dira Teleberri ba-tean ikusiko genituzkeen iru-diak azalduko. Lehenengo per-tsonan, begirada subjektibobatekin kontatua da. Ez da kro-nika politiko bat bere horretan.Istorio bat kontatzen ari garaeta pertsonak oso presentedaude. Ez dira hainbeste politi-ko, pertsonak dira.Dokumentala autodetermina-zio eskubidearen aldeko eki-men batean bihurtzea nahi du-zuela aipatu duzu. Zein helburudu dokumentalak? Dokumentalak ea bere fun-tzioa egiten duen eta ea lortzendugun euskal gizartean idiaza-baldarren eta goierritarren adi-bide hori barneratzea. Oso gau-za inportantea da Goierrin ger-tatu dena. Goierritarrek ardurahandiko mugimendu bat sortudute, ardura handia erakustenduena. Bestetik, oso pozik nago ba-

tez ere ezker abertzaleko etaEAJko jendeak erakutsi duenarduragatik eta gai izan direla-ko aurreiritzi eta partiduen ar-teko gatazka joera hori gaindi-tzeko. Uste dut eredugarriadela hori.Istorio, irudi, hitz, bizipen uga-ri bildu duzue hiru urteotan.Zein irudi sartu zaizu barru-ba-rruraino?Oso barrura sartu zaizkit Nazio-en Munduak ekimenean eza-gutu dudan zenbait pertsona.Zein pasio, zein ekiteko gogo,zein sinismen egiten duten ho-rretan, zein sinesmen formulaberritzaile horretan...

«Herri batekoistoriotik hasi etanazio batenaldaketa historikoagrabatu dugu»

«Ea dokumentalakGoierriko ereduaEuskal Herri osorazabaltzea lortzenduen»

«Aro politikoberrikodokumentala da,sinpatikoa, alaia,oso humanoa»

GOTZON ARANBURU

Page 12: Goiberri [1. alea]

Asier Zaldua ZumarragaHaizea Arranzek (Zumarraga,1984) arropa «alternatiboa»egiten du eta bere diseinuakHaizeastore.com webguneaneros daitezke.Nolatan josteko zaletasuna?Amamak irakatsi zidan josten,bost urte inguru nituenean, etapanpinei arropak egiten niz-kien.Non egin zenituen ikasketak?Ez neukan oso argi zer ikasi,Arte Ederrak, Arkitektura, ModaDiseinua... Azken hori hautatunuen. Donostian patroiak egi-ten ikasi nuen eta ZaragozanModa Diseinua.Zertan lan egin duzu?Denda bat ireki nuen lagun ba-tekin. Urte eta erdi eman dugudendarekin. Diseinatzaile gaz-teen arropak saldu ditugu. Den-da gehienetan marka ezagu-nak bakarrik saltzen dira eta el-karri lagundu behar diogu.Nolakoa da zure arropa?Arropa alternatiboa da, dendaarruntetan ikusten ez dena.

Enpresa gehienek moda ten-dentziak jarraitzen dituztenez,denek gauza berberak egitendituzte. Nik festetarako arropaeta kortseak egiten ditutgehienbat, emakumeentzat. Zer asmo dituzu?Etxean josten dut, Urretxun, etaon-line denda dut. Bertan kata-logoa eta argazkiak daude.Normalean taila arruntak egi-ten ditut eta norbaitek taila be-reziren bat behar badu, neurriraegiten diot. Hamar egun baka-rrik itxaron behar dira arropa ja-sotzeko. Nire arropa dendei es-kaintzeko asmoa ere badut.Goierriko emakumeak kortseakbistan eramatera ausartuko di-rela uste al duzu?Jendea geroz eta gehiago ari dahorretara ohitzen. Madrilen etaBartzelonan aspalditik janztendituzte kortseak eta Zaragozanere dezente saldu da. Hemenjendeari kostatzen ari zaio, bai-na lortuko dugu. Bi modelo di-tut: gorputz osokoa eta bularazpikoa. Gorputz osokoa ez-kontzetarako-eta da aproposa,baina bular azpikoa edozeinegunetan eraman daiteke.Nola ikusten dituzu goierrita-rrak?Klasiko samarrak dira, bainaarropa berritzailea saltzen du-ten denda txikiak ireki dira etapoztekoa da. Nik, oraingoz, ezdut denda irekitzeko asmorik.Diseinatzaile gazteok oso zailadugu aurrera egitea, Inditexenmoduko enpresa handiek etatxinatarrek arropa merkea sal-tzen baitute. Krisia dela eta,jendea horietara joaten da.

«Inditex eta txinatarrakdirela eta, gazteok osozaila dugu aurrera egitea»

Haizea Arranzzumarragarrakmoda-diseinuaikasi zuenZaragozan.Herrira itzuli daeta urtarrileandesfilea egin zuenMaizpiden.

Haizea Arranz diseinatzaile zumarragarra Urretxuko Barrenkalen.ASIER ZALDUA

12 GOIBERRIGAZTEAK

Page 13: Goiberri [1. alea]
Page 14: Goiberri [1. alea]

14 GOIBERRIGARAI BATEAN

Axariak 40 urte dantzanIdiazabalgo dantzaren historia laburbiltzen duen erakusketa ikusi daitekeUdaletxe zaharrean. Arkaitz eta Axari izan dira 1971. urtetik hona herriko bidantza taldeak, baina 1932rako ere baziren dantzariak Idiazabalen.

Loinaz Agirre IdiazabalIdiazabalgo dantza taldearen

lehenengo lekukotasuna, 1932.urtekoa da. Batzokiaren ingu-ruan sortutako taldea izan zen.1931n inauguratu zuten Batzo-kia eta urte bete beranduago,lehenengo euskal jaia ospatuzuten Idiazabalen. Gizonezko-ek soilik osatutako taldea zenordukoa. Dena den, ez zuen lu-zaro iraun dantza taldeak, etaeuskal kulturaren susperral-diak, gerra zibila etorri baitzen.XX. mende erdialdera, Pello

Gorrotxategik eta Joxe MariImazek hartu zuten herriko mu-til gazteei dantzan erakusten

Kongregazioaren barruko ekin-tza zen. Apaiz etxearen azpial-dean egiten zituzten entse-guak.

Arkaitz1971. urtea izan zen hirugarrenmugarria Idiazabalgo dantza-ren historian. Berriro gazte tal-de bat elkartu eta euskal tradi-zioari eusteko helburuarekin,Arkaitz dantza taldea sortu zu-ten. Bost bat urte iraun zuentaldeak. Irakasleak kanpotiketortzen ziren, tartean Ordizia-ko Jose Mari Garate. Hala ere,kanpokoek etortzerik ez zute-nean, Mari Paz Imaz, Eleni Za-bala eta Patxi Irizar ere aritzenziren irakasle lanetan.

Axari1976 eta 1979 urte artean etena

izan zuen dantzak Idiazabalen,Antton Irizarrek eta Jesus MariLarrea zegamarrak ardura har-tu zuten arte. Irakasleak ere eu-rak izan ziren Iñaki Etxeberria-rekin batera. 1980an egin zutenjendaurreko lehenengo erakus-taldia. Antton Irizar 1988. urteraarte, alkate kargua hartu zuenarte, aritu zen haurrei dantzapausoak erakusten. Orduan,Nekane Katarainek, MaitereGerrikok, Ane Intxaustik etaAna Mari Arrietak hartu zutentaldearen gidaritza. Gaur egunoraindik ere bizirik darrai Axaridantza taldeak.

tsailaren 5era arte ikus daiteke Idiazabal dantzan erakus-keta, Udaletxe zaharrean. Idiazabalgo dantza talde ezber-

dinen argazkiak, banderak, Arkaitz eta Axari taldeek erabilitakoarropak, Idiazabalgo dantzariak agertzen diren postalak, libu-ruak, artikuluak, dantzarako erabilitako saskiak, arkuak, ezpatak,Telleria margolariak egindako Arkaitz dantza taldearen irudia...ikus daitezke, besteak beste, erakusketan.

O

Idiazabal dantzan erakusketa:argazkiak, saskiak, arkuak...

Axari dantza aldea 1979an sortu zen Antton Irizar eta Jesus Mari Larrearen ekimenez. 1980an egin zuenjendaurreko lehenengo erakustaldia, San Blas Txiki egunean. GOIBERRI.

hasteko ardura. Garai hartanoraindik ere, mutilez bakarrikosatutako taldeak ziren. Zortzi-ko taldeak izaten ziren. Garairik

onenean, adin ezberdinetakohiru talde egotera iritsi ziren.Garai hartako dantza taldea,Elizak sortutako Luistarren

Page 15: Goiberri [1. alea]

GOIBERRI 15IBILBIDEA

Meategien bidetikMeategietako trenbidearen pausoakjarraitzen ditu Ormaiztegi eta Mutiloalotzen dituen Bide Berdeak.

Arkaitz Apalategi GoierriGarai bateko burdinaren etameategien bidea egiten du Or-

maiztegi eta Mutiloa artekoBide Berdeak. 2005. urteanhasi ziren bide hori berreskura-tzeko aurreneko pausoak ema-ten, eta lanik gehienak, 2006eta 2007 urteen artean egin zi-tuzten. Bi norabidetan egin dai-teke bide hori, baina guk, behe-tik gorakoa aukeratu dugu.

Ibilbideak trenbidearen duenlotura ikusita, Ormaiztegikoburdinezko zubia izango da

abiapuntua. Haren azpian ze-goen garai bateko bainuetxeaere; gaur egun, burdin ura daka-rren iturria dago haren tokian.Parke horretan hasten den oi-nezko bideari jarraituz, zubia-ren azpitik pasa eta Ormaizte-giko hilerrira eta tren geltokirairitsiko gara. Trenez datorrenak,

geltokitik bertatik ere hasi de-zake bidea. Trenbidea gurutza-tu eta seinaleztatuta dagoenbidexka hartuko dugu. Han bu-katzen zen garai bateko mea-tzeetako trenbidea, eta hurazen mineralak tratatzeko gu-nea. Orduko eraikinen aztarnakikus daitezke oraindik. Hasiera-

ko aldapa gogor antzekoa egindaiteke, baina ez arduratu, mo-tza da eta. Berrehun bat metro-ren buruan, Bide Berdearen ha-siera markatzen duen punturairitsiko gara. Handik aurrera,ibilbidea laua da, eta basoanbarrena, 1,5 kilometroko bideaegingo dugu; tarteka, informa-

zio panelak eta garai batekomeatzeetako trenbidearenerrailak ere ikusiko ditugu.

Erdibidea, LiernianBasotik atera orduko iritsikogara trenbide zaharrak hamai-ka aldiz zeharkatutako Liernikozubira. Lierniko gaina bidearenerdigunea da, eta atsedenahartzeko aprobetxatu daiteke.

Atzera baso itxietan sartutaekingo diogu ibilbideari. Po-txuetako zubia eta Makinetxeeraikina ikusiko ditugu. Azkenhorren ondoan pasatzen denGi-3520 errepidea zeharkatueta Bernaola baserrira iritsikogara. Ibilbidea han bukatu etabuelta har daiteke, baina behinhasita, Mutiloako herriguneradoan oinezko bidea hartu etabertaraino joan daiteke.

Bide berdea, Potxuetako zubia zenaren parean, Lierni eta Barnaola arteko erdibidean. A. APALATEGI

Bide berdeaLuzera: 4,5 kilometro Denbora: 2 h, 30 min. Altitud max: 360 metro.Desnibela: 160 metro.Zailtasuna: Erraza

Helmuga

Irteera

Liernia

Page 16: Goiberri [1. alea]

16 GOIBERRIARGAZKI ZAHARRA

Loinaz Agirre SeguraEtxarri Aranatzen (Nafarroa)elkartu ziren Trantsizio garaiko

Alkateen Mugimenduko kideak1977ko urtarrilaren 16an. Am-nistiaren, foruen eta euskara-ren aldeko manifestua onartuzuten. Ekitaldi berean, ikurrinaeuskal ikur ofizial bezala lehe-nengo aldiz jarri zuten . Poliziakoso kontrolatutako ekitaldia

izan zen. Etxarrira iristerik izanez zuten alkateak, Bergaran el-kartu ziren. Euskal Herriko 176

udalek bat egin zuten manifes-tuarekin. Urtarrilaren 19an,Adolfo Suarez Espainiako pre-sidenteak, ikurrina legeztatuzuen, eta egun hartan, hainbatudaletxetan ikurrina jarri zuten .Seguran esate baterako. Ordu-koa da argazkia.

1977ko urtarrilaren 19an, udaletxean ikurrina jarri zutenean, plazan bildutako segurarrak ageri dira argazkian. GOIBERRI.

IkurrinaSegurakoudaletxean

Page 17: Goiberri [1. alea]

GOIBERRI 17ASTEBURUARI BEGIRA

San Blas jaiakIdiazabalenSan Blas jaietako azkeneko txanpan, Idiazabalen bada zertaz go-zatua. Gaur. otsailak 3, herriko txirrindulari lasterketa izango dagoizean; eguerdian paella jatea; arratsaldean Irujo-Barriola Bera-saluze-Albisuren arteko pilota partidua eta gauean, Drindots tal-dearen emanaldia. Bihar, otsailak 4, 11:30ean hamaiketakoa eta

bertso saioa izango da, 15,30ean goitibehera txapelketa eta gaue-an, Kupela taldea. Igandean, azkenik, 12:00etan herriko dantza-rien erakustaldia eta, 17:00etan, herri kirol saioa izango dira.

Sarriegi etaApalategibertsolarieiomenaldiaGipuzkoako bertsolari txapel-duna, Aitor Sarriegi, eta finalis-ta izan zen Iñaki Apalategi,omenduko ditu BeasaingoArrano Elkarteak. 20:00etan,Arrano parean, omenaldi eki-taldia izango da eta ondoren,afaria elkartean. Afariko txar-telak aurrez erosi behar dira.Gaur, hilak 3, 20:00etan.Arrano tabernaren aurrean.

Elkartasunezko talo festaLegorretanSanta Ageda bezperan, otsailaren 4an, Santa Agedako koplakabestearekin batera, elkartasunezko talo festa antolatu dute Le-gorretako Udalak, Ugarotarrak Guraso Elkarteak eta Elekun abes-batzak. Biltzen den dirua, garapen bidean dauden herrialdeenproiektuak egiteko erabiliko da.Bihar, hilak 4, 18:30ean. Pilotalekuan.

Etzi antzezlanaaurkeztuko duGorka ZufiaurrekZumarraganZumarragako eta Urretxuko antzerki denboraldiaren barruan,Gorka Zufiaurre urretxuarra protagonista duen Etzi lana taularatu-ko du Dar-dar produkzioak. Jose Ramon Soroiz legorretarra eretaula gainean izango da. Gaur, hilak 3, 22,30ean. Zumarragako Zelai Ariztin. 10€ euro.

ARK

AIT

ZA

PALA

TEG

I

GO

IBER

RI

ARK

AIT

ZA

PALA

TEG

I

GO

IBER

RI

Page 18: Goiberri [1. alea]

18 GOIBERRIGIDA

Osasuna Gaixotasuna:bizitza osokobide laguna

Natxo Cid

Arazo bakoitzakbere kontsultaMedikuntza naturala: JesusUgarte, mediku kolegiatua.Makrobiotika: Amaia Flores,mediku kolegiatua.Kirol masajea:Rufino Murgia.Txinatar medikuntza tradizio-nala:Mari Jose Gonzalez.Natxo belar dendaNafarroa etorbidea, 3. Tel.: 943 16 21 10 Beasain.

Belar denda Natxo Beasainen Goierriko belar denden gida

Zabale belar denda.Santa Maria, 8. Ordizia. Tel.: 943 881 211

Ekobaserri produktu ekologiko eta naturalak.Nafarroa etorbidea, 27. Beasain. Tel.: 943 089 262

Ekilore belar dendak.Nafarroa etorbidea, 22. Beasain. Tel.: 943 087 636Mikelar, 1. Lazkao. Tel.: 943 889 362

Lanbroa eta Lanbroa Bi belar dendak.Bidezahar, 7. Zumarraga. Tel.: 943 037 527Nafarroa kalea, 27. Legazpi. Tel.: 943 731 798

om e n t u k oga i xo tasu-nez, gure bizi-tzeko mo-duaren ondo-

rioz sortzen diren gaitzez, hitzegin genezake. Garaian garaikogaixotasunez ere hitz egin ge-nezake, katarroak direla, gripeadela... Hauei erantzuteko alter-natiba naturalei buruz ere hitzegin genezake. Baina gaixotasun hitzak,

azaleko erantzuna ematea bai-no gehiago esan nahi du. Gai-xotasuna, guztiaren gainetik,gure bizitzako aliatu edo bidelagun handia da. Gure bizitzaguztian bide lagun izango du-gun lagun bedeinkatua. Egunero, hilero, urtero gogo-

raraziko digu, batzuetan ezja-kintasunagatik, beste batzue-tan utzikeriagatik, beste ba-tzuetan inkonszentziagatik;baina beti gure arduragatik,gure inguruan, barruan, gureekintzetan, gure harremane-tan... utzikeriaz jokatuko dugu-la, deskuidatu egin garela.Baina hori saihestu dezake-

gu. Beldurragatik, bizitzeko in-dar ezagatik, indar fisiko ezaga-tik, batzuetan bitarteko falta-gatik... ahaztu egiten garaaskotan. Baina berak, gure la-gun maitea den gaixotasunakgogora arazten digu, gure egu-

neroko jardunari arreta jarri be-har diogula, uneoro kontzien-tzia izan behar dugula, ondorenoreka egon dadin jateko, lo egi-teko, maitatzeko, besteekikoharremanak izateko...Bera, gaixotasuna, lagun fi-

del bezala, etengabe aritukozaigu zer zaindu behar dugun,zer hobetu behar dugun, zer ezdugun egin behar eta zer onar-tu behar dugun esaten. Hori dena, beti kontuan izan-

da, gure izateak, zati izpirituala,zati emozionala, zati psikikoaeta zati fisikoa dituela. Eta jaki-na, izatearen zati edo arlo guz-tiek harmonia osoan egon be-har dute, gaixotasuna, bizi oso-ko laguna izan dadin etaegunero, momentuoro, urte-ro..., gure izatearen egoera ba-koitzean egin behar ditugungarbiketa prozesuak ulertzenlaguntzeko.

M

Page 19: Goiberri [1. alea]

GOIBERRI 19PUBLIZITATEA

Page 20: Goiberri [1. alea]