Goiberri [3. alea]

16
Zaborra gainezka egitekotan Kudeaketa ereduen inguruan eztabaida sortu da gizartean 6-9 Gutxi falta da Sasieta zabortegia erebat betetzeko. SASIETA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Pili Eskisabel Izagirre 3 Iritzia 4-5 Inauteriak Legazpin 10 Luka Eziolaza 11 Argazki zaharra 12 Mendi ibilbidea 13 Asteburuko proposamenak 14 GOI B ERRI 3. zenbakia. 2012ko otsailaren 17a

description

Goiberri aldizkariaren hirugarren alea

Transcript of Goiberri [3. alea]

Page 1: Goiberri [3. alea]

ZaborragainezkaegitekotanKudeaketa eredueninguruan eztabaidasortu da gizartean 6-9

Gutxi falta da Sasieta zabortegia erebat betetzeko. SASIETA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Pili Eskisabel Izagirre 3Iritzia 4-5 Inauteriak Legazpin10 Luka Eziolaza 11 Argazkizaharra 12 Mendi ibilbidea 13Asteburuko proposamenak 14

GOIBERRI

3. zenbakia. 2012ko otsailaren 17a

Page 2: Goiberri [3. alea]

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri [3. alea]

GOIBERRI 03KATEMOTZEAn

«Osasuntsu elikatzeko, produktuekologikoak kontsumitu behar dira»

Pili Eskisabel IzagirreNekazaria

Asier Zaldua AtaunPili Eskisabelek (Ataun, 1957)nekazaritza ekologikoaren al-deko apustua egin du eta, bara-tzaz gain, 30 bat ardi ditu onga-rria lortzeko.Zergatik kontsumitu behar diraproduktu ekologikoak?Baserriak bizirik mantentzekoeta osasuntsu elikatzeko.Zein barazki duzu gustukoen?Denak ditut gustuko.Emakume bezala, zerk kezka-tzen zaitu bereziki?Genero indarkeriak.Zaletasun bat.Mendian ibiltzea atsegin dut.

Oporretarako leku bat.Ez dut oporren beharrik senti-tzen. Lagunak bisitatzea atse-gin dut: Nafarroan, Bizkaian...Liburu bat.Gutxi irakurtzen dut. Udangehienbat, bazkalostean. Ga-rapen pertsonalari buruzkoakgustatzen zaizkit.Musika talde bat.Ez dut talde kuttunik. Ia guztiekdute abesti onen bat: Laboa,Ruper, Ken Zazpi... Semeek en-tzuten dituzten batzuk ere atse-gin ditut: Metallica, adibidez.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Semeen jaiotza eguna.

Amets bat.Baserrian lasai bizitzea.Plater bat.Arroza barazkiekin.Edari bat.Tea arroz edariarekin.Jaso duzun oparirik bereziena.Ardi bat.Gorroto duzuna.Euskal Herriko toki batzuetaneuskaraz egin ezin izatea ez dutbatere gustuko.Goierriko txoko bat.Koatserreka, Ataunen.Herriko alkate bazina...Baserriari arreta handiagoa es-kainiko nioke.

«Semeek entzutendituzten taldebatzuk ere atseginditut: Metallica,adibidez»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Urbialde plaza 7, behea. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea: goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]@otamotz.comPublizitatea: 647 319 775 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxueta Zumarragako Udalak

Page 4: Goiberri [3. alea]

04 GOIBERRIIRITZIA

Dionisio Amundarain Itzultzailea

Boskotebatensolasa

«Zoriontsusentitu naizErrealaErregeKopatikkanpogelditudenean»

itin III.ak jo-katzen due-nean, niknahiago par-tida beste bi-

koteak irabaztea», batek. «Ba,nik, Retegi Bi-k jokatzen duene-an, nahiago beste bikoteak ira-baztea», beste batek.Bostetan inor ez ahokada

horien aurka. Inork ez arrazoiaeskatu beharrik. Guztiek dioteeuskaldunari lehentasunaematen dietela errioxarrarenaurrean. Guztiek dute beste bi-kotea, euskalduna nahiz errio-xarra izan, hobesten, euskararimuzin egin dion aita euskaldunbaten semearen aurrean. Zergauza! Pilota gorabehera, kiro-la gorabehera, beste balio bathartzen goragokotzat. Balioenhierarkia. Balioen hurrenkera.Gaur berean, urtarrilaren 16an,halabeharrez txanda zain nen-goela, Arartekoaren lerro batirakurri dut, dioena, gutxi gora-behera, kirolak hezitzailea izanbehar duela. Inork esan beharrik izan

gabe, ez ote du apur bat pen-tsatzen duenak hori bera, esangabe ere, bizi?Alabaina, beti pentsatzen al

da horrela. Errealak duela gutxiMallorkan izan duen porrota-ren aurrean, gogoeta hau egindut: Errealeko jokalariek ez otedute galdu partida hori nahita?Zer zentzu du euskaldun ba-tentzat eta, euskaldun izangabe ere, pertsona ondradubatentzat, Erregearen Kopa de-lako horretan parte hartzeak?

Zoriontsu sentitu naiz Errealahorretatik kanpo gelditu dene-an.Bide beretik sentitu dut bar-

ne asaldura, zenbait euskaldu-nek, Madrileko Parlamentuanparte hartu ahal izateko, Erre-gearekin egotera joan beharraizan dutenean. A zer tripa-la-rria! Bizitzan askotan egokitzenda tripak jan beharra, helburubat lortze aldera. Badut horre-tan esperientziarik. Baina errukidut horrelakoetan, mailaz hainhandiak direnetan, geratzenden jendea.Eta, kasuak kontatzen hasi-

rik, deitoragarriena beste hau.Ikasten eta trebatzeko madari-katuz lan egin; gurasoen edobesteren hainbat ondasunxahutu; esperantza distiratsuzurtetan jardun; etxea inork ezbezala edo besteek bezalamaitatu; halako batean herriarizerbait emango diolako usteberoa bizi; eta… trebatu zarene-an, erbestera joan beharra, la-nik izango baduzu, biziko baza-ra.Xalbador handiaren hitzak

ditut begi aurrean, atzerrirajoan den semeari zuzenduak:«Mixel, ezarri bainauk du-

dazko trantzean, / kantatzeratnoakik, pena bihotzean; / espe-rantzaz beteak ginenak artean,/ hire azken aldiko berriak har-tzean, / hotz ikara ilun bat sartuduk etxean».Hain gauza erraza ote eraba-

ki hori hartzea: atzerrira joan?Txistua trabatzen zait ezta-rrian. Pentsatzen dut lana be-

harrezkoa dela bizitzeko. Nola-tan ez? Orobat, ordea, behardela ingurumena sendo eza-rria, sustraitua bizitzeko. Ez naizni inoren juje. Absit! Alabaina,kasu bakanak ezin orokortu. Boskotekoek aipatzen ge-

nuen, ez ote du krisi ekonomikohonek bi gauzari atxiki beharraekarriko? Batetik, ez ote lukebazter utzia den Euskal Herrikobaserri batek duinki bizitzekorikemango? Bestetik, ez ote dukrisialdi honek pentsarazikoarazo honek guztiak ondradu-tasun-falta duela sustraia?Min dut bihotzean gazte bat

lanik gabe ikustean. Are mina-go, gazte horrek bere herria uz-tea aterabide bakartzat ikusiduenean. Ez ote da jokabidehori, alde batetik, herriko berelekua trebatu gabeko atzerritarbati uztea eta, bestetik, zeureabaino mila bider aberatsagoaden beste jendalde bat gizena-go egitera joatea?Nahiago nuke, nekeak neke

eta sakrifizioak sakrifizio, bila-tzearen bilatzeaz geure etxeazuzenago eta erosoagoa egitensaiatuko bagina. Halere, buka dezadan Xalba-

dorrek semeari egindako bestebertso batekin: «Bainan ez ni-kek nahi, o seme maitea, / de-safia dezakan kontraka haizea:sort etxearen karga bortxarathartzea; / hobe baituk hi bainoetxea galtzea, / nahiz tristeaizan gure zahartzea».Derrigorrezkoak ez du zen-

tzurik. Maitasunak du aldapaeztitzen.

T

Page 5: Goiberri [3. alea]

GOIBERRI 05IRITZIA

Sakelako telefonoaren kontratua daukat etxe batekin,bainaesango nuke lapurtu egiten didatela, eta, hortaz, beste konpainiabatera jo dut informazio bila. Dendariak galdetu dit ea zer nahi du-dan. Nik, ba tira, zerbait «normala». Ea sakelakoari Internet jarrinahi ote diodan galdetu dit segituan. Eta nik ezetz. Berak ea zerga-tik ez. “Zergatik ez”, nire erantzuna. Dendari, badakizu? Zure eran-tzun harrigarriagatik nabil lerro hauek zuri buruz idazten.Ez diodalako sakelakoari Internet jarri nahi, aizu. Zuk galdetu be-

rriro, lasai, baina ezetz esango dizut. Hori bai, ez nuke asmatukozergatik esaten. Horregatik erantzun dizut “zergatik ez”. Bagaudejada nahiko konektatuta, ezta? Bagaude dagoeneko haien, tekno-logia berrien eta haien kudeatzaileen mende, ez duzu uste? Beraz,ez dut nahi, eskerrik asko. Erabiltzen ditut Facebook-a, email-a,spotify-a… Gainera, dendari, badakizu gauza bat? Iritsi egingo da,lehenago edo beranduago, nik ere jarriko diot sakelakoari Internet.Momentuz ez, ordea. Hasteko, ez dut behar. Facebook-a ere ez,

erantzungo didazu. Ba ez, baina... Hori ere iritsi zen, amigo! Sartuzidaten ziria. Baietz, baietz, badakit askea naizela aurkeratzeko,baietz, baina… Nik ere ez dakit zergatik, dendari. Bien bitartean, utziezadazu honetaz libratzen. Utz iezadazu diferente, errebelde, sen-titzen momentuz; edo askeago igual. Sekretu bat kontatuko dizut.Bai, etorri, belarrira: grabagailu digitalerako jauzia orain dela gutxieman nuen. Beraz, momentuz jai daukazu dendari.

Beti beteta dauden denda bakarrak diren arren, telefonia den-da batera sartu aurretik era guztietako eskaintzei muzin egitekoprest izan behar duzu. Hori ere entrenatu egiten da. Badakigu lapu-rreta egiten digutela, baino gaurko gazteek dioten bezala, «es loque hay».Sare sozialik ez duzula behar? Ba al dakizu Facebookek ze au-

kera piloa ematen dizun ligatzeko? Zuk ez jakitea ere! Hasteko la-gun piloa bat egin ditzakezu (kalean dituzunak baino gehiago se-guru), eta haiekin lasai hitz egin, lotsagarri geratzeko beldurrikgabe. Ligatze asuntotan, gainera, larunbat gau bateko ordu txiki-tan bezala, hamaika kalabaza jasoko dituzu, baina, behintzat, inti-midadean izango da, eta inork gehiagok ez du ikusiko geratzen zai-gun babalore aurpegia. Kalean dauden prezioekin, mozkortutazeundenaren aitzakiak berdin-berdin balio du.Ligatze asuntoak alde batera utzita, gauza ederra da baita ere

sakelakoan Internet edukitzea. Lagunak 1995/1996 denboraldianRealaren entrenatzailea nor zen eztabaidan daudela? Toshack,

Salba Iriarte, Amorrortu...? Ttak, inork ikusi gabe kontsultatxoaWikipedian, eta egun batzuetarako errespetua ere irabazia duzukoadrilakoen artean. Gainera, zauden tokian zaudela, tabernan,mendian, hondartzan...Beraz, Susaeta adiskidea, zure kasuan dendara itzuliko nintza-

teke eta Interneteko tarifa ezberdinak ikusi eta bat aukeratuko

nuke. Gainera, ziur nago, dendariak zerbait nahi zuela zurekin etanahikoa neska dotoreak izaten dira halako dendetan.

bateta

bat

Asteko irudiaInauteriak

Zalantza gutxi izan da astehonetarako gaia aukeratzera-koan. Heldu dira inauteriak,eta kolorez jantzi dira Goierri-ko bazterrak.Euskal inauterietako pertso-naia ezagunenei (Ziripot, Mie-lotxin, Zanpantzarrak...) egindiegu lekua txoko honetan.Ondo pasa!

SaretikAfrikako Gerra Zumalakarregi Museoak,Euskal Diputazioen TertzioForalek, Afrikan 1859 eta1860 urteetan egin zutengerrari buruzko argazki era-kusketa sareratu du.zumalakarregimuseoa.net

Tutorialak Mondragon Unibertsitate-an, Audacity, Google Earth,Dropbox, Jamestudio edotabestelako programak era-biltzen laguntzeko gidak bil-du dituzte Interneten. xurl.es/web2

Igor Susaeta

Unai Kerejeta

JOSU MAROTO

Page 6: Goiberri [3. alea]

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Sasieta zabortegia aurki beteko da,eta hori gertatzen denerako, aukerakaztertzen ari dira Goierriko udaletan.

Asier Zaldua GoierriBatzuk errauste plantaren al-dekoak dira eta beste batzuk,berriz, atez atekoaren aldeko-ak. Aurrenekoek birziklatzeaborondatezkoa izan behar deladiote eta bigarrenek, berriz, de-rrigorrezkoa. Goierrin Sasieta Mankomu-

nitatea arduratzen da zaborra-ren kudeaketaz, eta aurreko le-gealdian, herri gehienetakoudalek, bosgarren edukiontziajartzea erabaki zuten. Dena bir-ziklatzeko aukera dago, baina

borondatezkoa da. Horregatik,zenbaitzuek pauso bat gehiagoeman behar dela uste dute: bir-ziklatzea betebeharra izan be-har dela. Jendea kontzientzia-tzeko eta birziklapena bultza-tzeko Zero Zabor taldeak sortudira Gipuzkoan. Goierrin, orain-goz, bakarra dago: Urretxu-Zu-marragakoa.Urtarrilean hitzaldi bat egin

zuten, eta Jon Estonba, PabloIrizar eta Ander Kerejeta talde-ko kideak oso gustura ageri diraizandako harrerarekin. 35 lagunazaldu ziren, eta taldea sendo-tzeko balio izan diete. Dagoe-neko zortzi lagunek osatzendute Zero Zabor taldea. «Orain,bosgarren edukiontzia jarridute Zumarragan, eta ea guz-tion artean zaborra murriztealortzen dugun», dio Estonbak.Dena den, bosgarren edu-

kiontzia «partxe hutsa» dela

uste dute. «Birziklatze tasa osogutxi igotzen du. Gipuzkoa no-rabide bat hartzen ari da etabatzuk horri aurre egin nahi die-te edukiontzi marroiarekin».Jendea edukiontzi marroia era-biltzera animatu nahi dute, bai-na erakundeei argi utzi nahi die-te, bide hori bukatu dela, edu-kiontzi bidezko bilketak goia joduelako. Era berean, bilketamota horrekin zabortegiak etaerrauste plantak beharrezkoakdirela diote. «Baina Gipuzkoatxikia da eta inork ez du nahi za-

bortegirik edo errauste planta-rik bere etxe ondoan», gainera-tu du Kerejetak. Errauste plan-tak, airea kutsatzeaz gain,hauts toxikoentzat zabortegiakbehar dituela gogorarazi dute.

Birziklatzera derrigortuZero Zaborrekoak ez daudeedukiontzien aurka, birzikla-tzea borondatezkoa izatearenaurka baizik. Atez atekoan birzi-klatzea derrigorrezkoa da eta,Zero Zaborrekoen datuen ara-bera, urtean 80 kilo materia or-ganiko birziklatzen da biztanle-ko. Bosgarren edukiontziarekin,berriz, hamar kilo. Birzikatzedatuak hobeak izateaz gain,atez ateko sistema merkeagoadela diote. «Askoz gehiago bir-ziklatzen denez, dirua ez da za-bortegira bideratzen. Ongarrialortzen da, plastikoaren trukeudalek dirua jasotzen dute...».

Kerejetak argi du zein izanbehar den eztabaidaren muina.«%80 bereizi nahi al dugu?Orain arte gauzak oso gaizkiegin dira: zaborra lur azpiansartu da edo su eman zaio. Hel-burua zaborrik ez sortzea izanbeharko litzateke, baina ezta-baida Euskal Herriko ohiko al-derdikeriarekin nahastu, etausteldu egin da».Arazo larria da zaborrarena,

zabortegiak gainezka baitau-de, eta horregatik sortu diraorain Zero Zabor taldeak. Ezta-baida kalera eraman nahi dute.«Orain arte egin diren kanpai-nekin ezinezkoa da jendeakbost edukiontziak erabiltzea».Ez dute uste atez ateko siste-

mak herritarrei buruhaustehandirik sortuko dienik, bizitza-ko gainontzeko esparruetanbezala, ohitura hartzea omenda kontua. «Ez dago urrutirajoan beharrik: jendea joan dadi-la Antzuolara (Gipuzkoa) etaepaitu dezala. San Frantziskon,Bruselan, Italian... antzeko sis-temak erabiltzen dituzte». Horibai, zaborraren kontuan deneninplikazioa behar dela ustedute. «Behartu hitza itsusia da,baina nola lortu da autoan poli-kiago joatea edo autoa hartuaurretik ez edatea? Isunen bi-

Zaborragainezka

«Gipuzkoa txikia daeta inork ez du nahizabortegirik edoerrauste plantarikbere etxe ondoan»

Page 7: Goiberri [3. alea]

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

asko egin dezakegu. Gure kon-tsumo ohiturak aldatu beharditugu. Hitzetatik ekintzetarapasatzea lortu nahi dugu».Horretaz guztiaz gain, gutxi

kontsumitu eta asko birzikla-tzea saritu behar da haien us-tez, eta honekin guztiarekinados daudenak eurekin lan egi-tera animatu nahi dituzte. Bai-korrak dira Zero Zabor taldeko-ak. «Denborak, bereiztea delabidea erakutsiko du. Ez duguezer asmatu. Beste toki asko-tan aspaldi hasi ziren honetan,eta atzerapenarekin gabiltza”.

Hondea makina lanean, Sasietazabortegian. ARKAITZ APALATEGI

oierriko herri askotan bosgarren edukiontziaren aldekoapustua egin zuten aurreko legealdian. Zumarragara orain

heldu da, eta Mikel Serrano alkatea gustura ageri da. Argi utzi nahidu afera ez dela atez atekoaren eta errauste plantaren artekoa, bilke-ta sistemen artekoa baizik. «Atez atekoarekin ere errefusa sortzenda. Beharbada bost edukiontzien sistemarekin sortzen dena bainogutxiago, baina sortzen da». Serranoren ustez, jendea birziklapena-ren garrantziaz kontzientziatzea da egin beharreko apustua. Kon-tzientziatze lan horretan pausoz pauso joatearen aldekoa da,inposi-ziorik gabe, jendearen parte hartzea bultzatuz. «Helburuak lortzenez direla ikusten badugu, beharbada beste pauso bat eman beharkoda. Baina pertsonek zer edo zer egitea lortzeko modu bakarra dago:nahi izatea». Zigorrak ez lukeela balioko uste du Zumarragako alka-teak: «Egin nahi ez badu, ez du egingo. Denok dakigu, adibidez, ta-berna batzuetan ordu batzuetatik aurrera erre egiten dela». Atez atekoaren aldekoek, sortzen den errefusarekin zer egin nahiduten ez dutela azaldu dio zumarragarrak. «Antzuolan %90 birzi-klatzen dutela aipatzen dutenean, ez dute kontuan hartzen zaborrakbeste herri batzuetara eramaten dituztela». Atez atekoarekin bestezalantza bat ere badu Serranok: Busca Sagastizabal auzoko 50 etxe-bizitzako atarietan edo Urretxuko etxe orratzean nola egingo litzate-keen atez ateko bilketa, «eta hori, zaborra etxe barruan zenbat egu-netan eduki behar den ahaztu gabe».Aurreko legealdian, Sasieta Mankomunitateak, zabor bilketa siste-ma ezberdinei buruzko ikerketa egitea adostu zuela gogoratu du,«baina maiatzeko hauteskundeetan aldaketa eman zen eta oraindena goitik behera aldatu nahi da».Zumarragako alkateak birziklapenaren alde dagoela argi utzi nahi-du, nahiz eta Zero Zaborrekoek, haien kanpainak behar bezain in-dartsuak ez direla aipatu. «Hori ez da hala. Zenbait gauzatan Sasie-tan aitzindariak izan gara, eta egun birziklatu nahi duenak zortziedukiontzi ditu aukeran: bost nagusiak eta pilena, arroparena etaolioarena. Baina, errefusa beti egongo da eta errauste planta beha-rrezkoa da». Errauste plantaren tamaina da aztertu beharrekoa Se-rranoren ustez. Gainera, errauste plantak onurak ere badituela dio:energia sortzen du eta doaneko argindarra ere bai.

G

Mikel Serrano bosgarren edukiontziaren alde

dez. Greenpeace, adibidez, ho-rren alde dago».Dena den, berrerabilpena

bultzatzeaz gain, gutxiago kon-tsumitzearen aldeko apustuaegiten du Zero Zabor taldeak.Supermerkatu handien kasuanadibidez, ahalik eta ontzi etaplastiko gutxien erabiltzera edosortzera behartu behar lirate-keela uste dute, « baina guk ere

Page 8: Goiberri [3. alea]

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Bost edukiontzien eta atez atekoaren erdibidekosistema dute Itsasondon

ren. Edukiontzi berdeari sarrai-la jartzea edo zintzilikarioak jar-tzea proposatu zuten udal or-dezkariek, eta zutabeen aldekoapustua egin zuten. Etxeberria-ren ustez, pauso bat eman duteItsaasondon, eta emaitzak ho-betzea lortu dute. Hala ere, sis-temak akatsak dituela esan du:«Hasieran fardelak ere jaso-tzen ziren, baina Itsasondo osotxikia da, eta kamioi bat 20 far-del bakarrik jasotzeko etortzeaastakeria zen. Hori dela eta,beste edukiontzi bat jarri dugufardelentzat. Horrek ere txarte-larekin funtzionatzen du».

Sistema boluntarioaItsasondoren kasuan, bigarrenarazoa sistema boluntarioaizatea da. Izan ere, batzuetan,organikoaren edukiontzian or-ganikoa ez den zer edo zer azal-tzen da, eta ez dago jakiteriknor izan den. Horregatik, eta horri aurre

egiteko, zer egin aztertzen aridira. «Gure sistema bolunta-rioa da, baina jendeari nahiduena egiten utzi behar zaio,ala derrigortu? Guk jendeari as-katasuna eman diogu, bainadagoeneko gauzak gaizki egi-ten dituzten batzuk identifikatuditugu, eta horiei zigorren batezarri beharko zaie, batzuekbesteen lana zapuztea eta gai-nera tasa berbera ordaintzeaonartezina baita», zehaztu du.

Itsasondoko sistema kon-tzientziatzeko eta jendeak gau-zak hobeto egiteko ona delaazpimarratu du Etxeberriak,«baina %30ak ez du parte har-tzen, gako batzuetan ez delakoerrefusik uzten». Zaborrak bes-te nonbaitera eramaten dituz-tela edo plastikoaren ontzirabotatzen dituztela uste dute,eta herritari horiei zigorra jar-tzeko araudia ari dira presta-tzen Sasietako teknikariekinbatera. Hori dena kontuan hartuta,

Etxeberriarentzat atez atekoada sistemarik onena: «Eraba-teko kontrola ahalbidetzen du,zabor guztia zutabeetan uztenbaita: familia bakoitzak dago-kion gakoan». Etorkizunera be-gira, ordea, baikor ageri daEtxeberria, «zaborrarekin ezindelako bakoitzak nahi duenaegin, eta erakundeak horretazjabetzen ari direlako». Birzikla-tzea posible bada, birziklatuegin behar dela defendatzendu itsasondoarrak, «derrigor».Itsasondon, bosgarren edu-kiontziaren eta atez atekoarenerdibideko sistemarekin, zabo-rren %92 birziklatzea lortu duteazken hilabeteetan.

Beira, ontziak, papera eta zabor organikoa biltzeko edukiontzienondoan, errefusa biltzeko ontziak zintzilik, Itsasondon. MIKEL ALBISU

Zaborra jasotzeko betiko edukiontziakkendu, eta errefusa biltzeko ontziakerabiltzen dituzte iazko ekainetik

A.Zaldua ItsasondoGoierrira oraindik ez da atezatekoa heldu, baina Itsason-don bost edukiontzien eta atezatekoaren erdibideko sistemadute ezarrita iazko ekainetik.Zaborra biltzeko betiko edu-kiontzia kendu egin zuten, etaharen ordez, errefusa biltzekoontziak erabiltzen dituzte. On-tziak, edukiontzien ondoan ja-rritako zutabeetan utzi behardituzte itsasondoarrek, asteanbehin. Proiektuan parte har-tzea borondatezkoa da baina,dagoeneko, herritarren %70akbat egin dute sistemarekin, etaatxikitzea, poliki-poliki, goradoa.Danel Etxeberria herritarrak

urte asko daramatza organiko-ari irtenbide hobe bat ematea-ren alde borrokan. «Itsasondo-ko Udalaren ordezkaria izan

naiz azken hamabi urteetan,eta pauso bat eman beharradefendatu dut. Baina hamarurteren ondoren, ditxosozkoedukiontzi marroia azaldu da».2009an azterketa bat egin zu-ten eta, 2013ra arte, zaborra bil-tzeko sisteman ordura arte be-zala jarraitzea erabaki zuten.Itsasondon, tarte horretan, zeredo zer egin behar zela erabakizuten: «Ez genuen dena han-kaz gora jarri nahi, gauzak ko-munean eginez dena errazagoabaita. Hori dela eta, jendearenkontzientzia lantzeko balioduen eta, oztopoak jarriz, bo-rondatezkoa den sistema ezarridugu: edukiontzi arruntaren or-dez, zintzilikarioak jarri ditugu».Aurretik, hamaika bilera egin

zituzten herritarrekin. Itsason-don 675 biztanle daude eta bi-leretara 100 bat lagun joan zi-

Kontzientzialantzeko balio dueneta oztopoak jarriz,borondatezkoa densistema ezarri dute

«Batzuetan zaborrabehar ez den tokianazaltzen da eta ezdago jakiterik norizan den»

«Zaborrarekin ezinda bakoitzak nahiduena egin, etaerakundeakjabetzen ari dira»

Page 9: Goiberri [3. alea]

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

Enrike Enparantza, SasietaMankomunitateak Beasainenduen eraikin berrian. A.APALATEGI

Arkaitz Apalategi BeasainAldaketa garaia bizi dute Sasie-ta Mankomunitatean. Hilabetegutxian, eraikin berria estreina-tu eta administrazio kontseiluaaldatu dute; eta orain, etorkizu-nean zein bilketa sistema era-bili aztertzen ari dira. Emaitzakuda aurretik izatea espero duEnrike Enparantza teknikariak.Sasieta zabortegia 2013an itxiegin beharko dela aipatu da.Zein da benetako egoera?Oraingo erritmoan jarraituzgero, zabortegiari gehienez erehiru bat urte geldituko zaizkio.Garbi ikusten dena da ezin delaorain arte bezala jarraitu. Erabatera edo bestera, baina au-rrerapauso bat eman behar da,eta birziklatze maila igo.Behin epe hori iristen denean,zein izango da hurrengo pau-soa?Alternatiba bilatzea ez dagokioSasietari, Gipuzkoako Foru Al-dundiari baizik. Aurreko lege-gintzaldian irtenbide batenalde egin zen, eta orain, hori be-rraztertzen ari dira; pentsatzendut uda aurretik jakingo dugulanondik joko duten, eta horrenarabera jokatu beharko dugu.Goierrin beste zabortegiren bategitea planteatu al duzue?Hemen behintzat ez dago ezer-tarako tokirik, eta zabaltzekoaukerarik ere ez dago. Izateko-tan, zerbait berria egin beharkolitzateke. Baina hori ez dagogure esku.Goierrin bertan sistema ezber-dinak probatu izan dira. Zeemaitza izan ditu bakoitzak?Duela gutxira arte lau edukion-tzi zeuden, beira, papera, on-tziak eta gainontzeko zaborrabiltzeko. Gero, bazeuden beste

heren bat edo, benetan zailadena. Borondatezko sistema-rekin portzentajea igotzeko zeregin daitekeen? Orain arte or-daintzen dugun tasa, denon-tzat bera da, birziklatu edo ez.Tasa horiek aldatuz gero, etabirziklatzen ez dutenei zigor batjarriko bagenie, erdibidean da-goen jende hori dena birzikla-tzera igaroko litzateke.Baina jendearen aldetik geroeta kontzientzia handiagoadago, ezta?Bai. Urtez urte birziklatze mailagora doa, baina nahiko igoeramotela da. Borondatezko siste-ma horrekin, tope batera iristengara. Iritsi gaitezke %50era,edo gehienez ere %55era, ta-sena aldatuz gero. Baina hortikgora ez da asko igoko.Sasieta Mankomunitatearenadministrazio kontseilua duelagutxi berritu da. Bilduko ordez-kariek adibidez, beste eredu ba-ten alde egiten dute.Aurreko legealdian onartu zensistema ezberdinak aztertzekoikerketa bat egitea, eta horimartxan dago. Nik uste uda au-rretik izango ditugula azterketahorren emaitzak. Horrekin gero,herri bakoitzak erabakiko du

zein sistema jarri nahi duen.Azterketa horretan, ze bestesistema aztertu dituzue?Azterketa horretan, orain artehemen ezarri ez diren sistemakaztertzen ari gara; batez ere,atez ateko bilketa. Baina izenhorren barruan modalitate ez-berdinak daude. Izan daitekeerabat purua, edukiontzirikgabe; baina izan daiteke Usur-bilen bezala, edukiontzi batmantenduta, edo bizpahirumantenduta. Guk uste dugu,atez atekoa jartzekotan, gu-txienez organikoa eta errefusakuboen bidez bildu beharko li-ratekeela. Gero, hortik aurrera,nahi duzuna. Horrekin batera,hondakinen gutxitze plan batere planteatzen ari gara.

Enrike EnparantzaSasieta Mankomunitateko ingurugiro teknikaria

«Orain arte probatu ez ditugun sistemakaztertzen ari gara, tartean atez atekoa»

marroia ere ez dutenak. SasietaMankomunitatean, birziklatzenden zabor kopurua, batez bes-te, %36koa da. Edukiontzi ma-rroia duten herrietan %45erairisten da, eta Itsasondon da-tua %92koa da.Beraz, jendearen borondatea-ren baitan utzita, herritarrenzati handi batek ez du birzikla-tzen. Zer egin daiteke jendehori motibatzeko?Gizartean hiru talde daude. Ba-tetik, kontzientziatutako jen-dea dago; horiek sistema bate-kin edo bestearekin erantzungodute. Beste heren batek, kon-tzientzia badu, eta pixka batbultzatuz gero, parte hartukodu. Eta badago beste zati bat,

edukiontzi berezi batzuk, arro-pak, pilak eta olioa jasotzeko.Hurrengo pausoa, zabor orga-nikoa bereizteko edukiontzimarroia jartzea izan zen. Sor-tzen dugun zaborraren zatirikhandiena organikoa da, %40inguru. Momentu honetan, za-bor organikoa sailkatzen duenfamilia batek, %90 inguru bir-ziklatzen du. Itsasondoko da-tua adibidez, hori da. Itsason-don derrigorrezkoa da, eta da-tua %92 ingurukoa da.Edukiontzi marroiaren eta Itsa-sondoko ereduaren arteko al-dea, beraz, borondatezkoa edoderrigorrezkoa izatean datza.Hori da. Eta badaude beste he-rri batzuk oraindik edukiontzi

Page 10: Goiberri [3. alea]

10 GOIBERRIGAZTEAK

Inauterietan itsasokoolatuak nagusi LegazpinJosune Zarandona LegazpiLegazpiko inauteriak kaleak ko-lorez eta jendez beteko ditu,neguari agur esan eta udabe-rriari ongi etorria emateko fes-tan herri guztiak parte hartu de-zan. Asmo horrekin hasi zen,behintzat, Legazpiko GazteAsanblada inauteri festa anto-latzen, orain dela lau urte.

Ohituraz, ostiral gauean eginizan da mozorroen festa Legaz-pin. «Garai batean astearteanere irteten zen jendea kalera»,gogoratu du Andoni Zabaletagazte asanbladako kideak, bai-na azkeneko urteetan ostirale-ra mugatzen zen jaia: «Larun-batetan Urretxura joaten ginenparranda egitera», esan du IgorIñurritegik, gazte asanbladatik.

Hori dela eta, «herrian bertan,jendeari eskaintzeko zerbaitantolatzea erabaki genuen»,gaineratu du. Horrela sortu zen,gai bat aukeratu, karroza bategin eta inauterietako larunba-tean herriko kaleetan zeharmozorrotuta ibilbide bat egite-ko ideia.

Aurtengo gaia, itsasoaInauteriak baino hilabete lehe-nago elkartu, eta gai bat auke-ratu ohi dute gazteen artean.«Gaia ezin da edozein izan. Ire-kia izan behar da, ahalik etajende gehienarengana iriste-ko», zehaztu du Iñurritegik.Behin gaia zein den erabakita,karroza egiteko lanari heltzendiote. Zabaletaren arabera,

aurten jende dezente ibili da la-nean, «egunero dozena bat la-gun inguru». Legazpiko indus-trialdean utzi dieten pabilioibatean egin dute karroza.

Itsasoa da aurtengo jairakohautatu duten gaia. Aurrekoe-tan sanferminak, olinpiadaketa beldurra landu dituzte. On-tzi eta guzti, irudikatuko duteitsasoa Legazpiko gazteek.Arratsaldean jarriko da mar-txan, Hegialde auzora bidean,gazte asanbladaren baporekoeskifaia. Gaztetxeko portuangeldialdia egin eta gero, KaleNagusiko itsasoa zeharkatukodute, aingura Nafarroa kaleanbotatzeko. Behingoagatik badaere, gazteek eramanda, Legaz-pik itsasoa izango du.

oizean hasi etagauerdira arte luza-

tuko da Legazpiko GazteAsanbladak biharko, otsailak11, antolatu duen egitaraua.12:30. Gazteak elkartu eta po-teo herrikoia egingo dute Le-gazpiko tabernetan.14:30.Aitxuri jatetxeko herri-bazkarian ehun lagun inguruelkartuko dira. 17:00.Desfilea egingo duteLegazpiko auzoetan eta kalee-tan zehar. Nafarroa kaleanamaituko dute.00:00. Euskal Herria plazaraeramango dute bapore-ontziaeta jaiari amaiera emango dio-te.

GEgitaraua

Legazpiko Gazte Asanbladako hainbat kide inauterietan itsasoa zeharkatuko duen bapore-ontziari azkeneko ukituak ematen. GOTZON ARANBURU

Page 11: Goiberri [3. alea]

GOIBERRI 11GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

AsturiasAsturieraz: Principáud'Asturies. Hiriburua: Oviedo.Herritarrak: asturiarrak.Biztanleak: 1.076.896.Eremua: 10.604 km2.Hizkuntzak: Gaztelera(ofiziala) eta asturiera(ez ofiziala).

Loinaz Agirre IdiazabalBeti izan zuen Luka Eziolazak(Idiazabal, 1978) mundua eza-gutzeko gogoa. 2002. urteanEskoziara joan zen ingeleraikastera. Bost hilabete egin zi-tuen. 2004ko urtarrilean berri-ro Erresuma Batura joan zen.Kontrol Automatiko eta Siste-men Ingenieritzan IngeniariDoktorea da. 2009tik, Ovie-don, Asturiasen bizi da.Bigarren aldian zertara joan zi-nen Erresuma Batura?Sheffieldgo unibertsitateanaukera izan nuen doktoradutzaegiteko, eta hiru urterako lanaere banuen gutxienez. Hasie-ran oso denbora luzea zirudienarren, gogo handiarekin hartunuen erronka pertsonala.Zertan hasi zinen lanean?Sheffielden hiru urte egin on-doren, Rolls-Royce enpresan

lana aurkitu nuen, eta Notting-hamera mugitu nintzen. Bertanbeste bi urte eman nituen etadoktoradutza bukatzeko auke-ra izan nuen. Erresuma Batuanurte askoan bizitzeko arriskuaikusi nuen eta bueltatzeko ga-raia zela iruditu zitzaidan. Or-

durako neska lagunarekin bizinintzen, asturiarra bera.2009tik Oviedon bizi naiz. Oviedon zertan zabiltza?Bertako ikerketa zentro bateanlanean. Ez naiz Goierrira buel-tatu oraindik. Hala ere, nire la-gunek dioten bezala, pixkana-ka ari naiz gerturatzen. Kontrol automatiko eta siste-men ingeniari doktorea zara.Nola laburbilduko zenuke zurelana?Nire lana datuak informazioerabilgarri bilakatzea da. Adibi-dez, Rolls-Roycen, abioietakomotorren bibrazio, tenperatura,presio eta era guztietako da-tuak bildu ostean, manteni-mendurako informazioa aurki-tzen saiatzen ginen. Ea zein di-ren motorren arazo nagusiak,ea arazo horiek aurreikusi dai-tezken, ea zein datuk ematenduten informazio hori... Datuanalisia edo meatzaritza (in-glesezko Data Mining), inteli-gentzia artifizialaren arlo batbesterik ez da. Teoria eta tekni-ka ugari daude datu baseakdiotena ulertzen laguntzeko.Oraingo nire lana, horietakozenbait teknika hobetzen saia-tzea eta egoera errealetan apli-katzean datza.

«Oso denboraluzea zirudienarren, gogohandiarekin hartunuen erronka»

Luka EziolazaOviedon bizi den idiazabaldarra

«Lagunek dioten bezala, pixkanakaari naiz Goierrira gerturatzen»

Erresuma Batuan ere urte asko egin ditu Luka Eziolazak. LUKA EZIOLAZA

Oviedo (Asturias). LUKA EZIOLAZA

Page 12: Goiberri [3. alea]

12 GOIBERRIARGAZKI ZAHARRA

Asier Zaldua ZumarragaAspaldiko kontua dirudienarren, ez da horrenbeste den-bora pasatu espainiar esta-

tuak derrigorrezko soldadutzakendu zuenetik. 1976an, hegoEuskal Herriko gazte ia guztieksoldadutzara joan behar iza-ten zuten. Gaixotasunen batzutenak bakarrik libratzen zi-ren. Franco hil berria zen, etajendeak intsumisio hitza zer

esan nahi zuen ere ez zekienoraindik. Hurrengo hilabete lu-zeetan, horretarako aukeragutxi izango zutela jakinik,

gazteek parranda itzelak egi-ten zituzten. Toribio Kerejetakutzitako argazki honetan, Zu-marragako bost lagun ageridira: Kerejeta bera, Jose MariAizkibel, Ramon Igartua, JoseInazio Eizmendi eta Anjel MariJauregi.

Soldadutzara joan aurreko uneak bazkaria eginez aprobetxatu zituzten bost zumarragarrak. TORIBIO KEREJETA

Soldadutzahasi aurrekobazkaria

Page 13: Goiberri [3. alea]

GOIBERRI 13IBILBIDEA

Mendian ordekan Altzagarate eta Gaintza gainez gainlotzen ditu PR-Gi29 ibilbideak,Bostaitzeta eta Gaztinatxoeta igarota.

Aimar Maiz Altzaga-Gaintza Garaiera txikiko mendi eta basoartean eroso egiten da Altzaga-

ratetik Gaintzara arteko bidea. Altzagarateko Andre Mari er-

mitaren ondotik (462m) hasi-ko dugu txangoa. Matxiñea etaMendiola Goena baserrietatikgora, Burni Sagasti basetxe za-harrera ailegatuko gara. Handikeskuinera, eta metro gutxi ba-rru beheko bideari segita, Al-

tzagamendiren (539m) maga-lean ordekan joango gara, to-dunozkopista zabalean. Galbiderik ez du Gaintzara

artekoak, bidegurutze pare ba-tean adi ibilita. Arriarango urte-gitik Gaintzara ura garraiatzekohoditeria lurpean dago, eta urhartuneen tapak dira salatari. Ibiltariak, nahi izatera, Balia-

rraineraino joanez osa dezakebuelta. Aldapa pikoagoak ditu.

Alertze basoak ezkerrean etaintsinis pinudiak behean ditu-gula, 20 minuturako Bostaitze-ta lepora (459m) iritsiko gara.Atsedenleku bat dago lehen-txeago: hiru mahai luze eta zi-buru bat, asko espero gabekolekuan. Altzaga, Arama, Ordiziaeta Beasain lerrokatuta begiz-

tatzen dira handik behera.

Bostaitzeta, bidegurutze Bostaitzeta ibilbidearen erdiandago. Han dago Baliarrainerajotzeko bidegurutzea (SL-Gi5).Aurrera jarraituko dugu, Gain-tzara geratzen diren 1,5 kilome-troei ekiteko. Ehiza-lekua da,

eta aldamio garaietan kokatu-tako parapeto ilarak ikus dai-tezke bide ertzean aurrera. Mendibil muinoa (482m) ez-

ker aldeko xendatik saihestu,eta Gaztinatxoeta lepora iritsi-ko gara (465m), Altzaga etaGaintza arteko muga. Hariztieta pagadi txikiak geratzen diraoraindik, konifera artean, jato-rrizko basoen aztarna xume. Abali auzora jaisteko bidea

eskuinera utzi (Aramara 45 mi-nutu, 3,8 km; Ordiziara 50 min),

aldapatxoa igo (bideko baka-netakoa), eta Baliarrainen etaOrendainen begiratoki ederraeskaintzen du ibilbideak. Ordu laurdenerako Gaintza-

ko herrigunea begiz joko dugu.Errementari Berri alboko porla-nezko bidetik Kale Txikira ate-rako gara (446m).

Bostaitzetako lepoa, Altzagaratetik Gaintzarako erdi bidean. Baso artean zabalune polita. AIMAR MAIZ

Altzagarate-GaintzaLuzera: 2,9 kilometro Denbora: 40 min. Altuera max: 484 metro.Desnibela: 38 metro.Zailtasuna: Erraza

Irteera

Helmuga

Bostaitzeta

Page 14: Goiberri [3. alea]

14 GOIBERRIGARAI BATEAN

Baserri-dorrea berritutaOrdiziako Zabale, Gipuzkoako baserri-dorre garrantzitsuenetarikoa da.2008ko abuztuan tximista batek baserria erre ondoren, bertan bizi diren laufamiliek, baserria goitik behera berritu dute, berezko arkitekturari eutsiz.

Loinaz Agirre OrdiziaMonumentu historikoa da Or-diziako San Joan auzoko Zaba-le baserria. Historia handiko

eraikina da; arkitektura baliohandia dauka. Mudejar erakodorreak egiten du berezi Zaba-le. Gipuzkoan, era honetako,lau baserri besterik ez daude. Martin Garcia Garmendia

historialariaren arabera, XIX.mendearen erdialdean, Villa-

1842ko otsailaren 6an hil zenManuel Jose Zabala. Federikode Zabala Ortiz de Velascok etaLadislao Zabala Etxaidek jasozituzten ondoren Zabaleko on-dasunak. Azken honek, Zabalebaserria eta bere lursailak sal-tzea erabaki zuen. Era horretan,1924ko maiatzaren 22an, lauzati berdinetan, 120.000 peze-tatan, Migel Goiburu Goibururi,Francisco Mujika Otamendiri,Francisco Irastorza Erauskinieta Juan Bautista UrretabizkaiaTolosari saldu zien.Zabale baserriaren historia-

ko beste data berezi bat2008ko abuztuaren 7a izanzen. Tximista batek dorrean joeta kalte handiak eragin zituen.Zabaleko lau familiek, dorreaeta baserria eraberritu dituzte,jatorriko arkitekturari eutsiz.«Konponketa lanak egitekobaldintza asko jarri dizkigutemonumentua delako, bainadiru laguntzak emateko ga-raian, hori ez dute kontuan har-tu. Foru Aldundiak, aurrekontuguztiaren %12 eskas emandu», dio Ani Otaegik, bertakobizilagunak.

Ezkerrean, Zabale baserriaberritu ondoren. Behean, berrituaurretik. GOIBERRI

tuertako Kondeak, Manuel JoseZabalak (1772-1842) eginda-koa da. Agiriek diotenez, hasie-ran, Zabale baserriak, ez zuendorrerik. Dorrea, beranduagoa-ko da, 1875 urte ingurukoa delauste da.

Page 15: Goiberri [3. alea]

GOIBERRI 15ASTEBURUARI BEGIRA

Segurakohiribilduaezagutzeko bisitagidatu antzeztua Erdi Aroan, Gipuzkoako hiribildu garrantzitsuenetakoa izan zen

Segura. Bertako historia eta altxorra erakusteko, herritarrentzatzein kanpotarrentzat, bisita gidatu antzeztua egingo dute segura-rrek. Hiribilduko etxeak, jauregiak, sarrera ateak, eliza, karkaba…erakutsiko dizkiete, garaiko hainbat pertsonajeren laguntzarekin:hiribilduko langile familiako emakumea, ostatu bila dabilen erro-mesa, merkataria... Bisita gidatuan parte hartu nahi izanez gero,943 80 17 49 telefonora deitu behar da.Bihar, otsailak 18, 12:00etan, Ardixarra etxetik abiatuta.

ZuberoakoMaskaradaerakusketa1993tik2007ra bitartean, Zu-beroako Maskaradetan hartu-

tako irudiekin, argazki erakus-keta osatu du ZumarragakoJonmikel Intsaustik. Otsailaren26ra arte, Beasaingo Usurbeantzokiko erakusketa aretoanikus daitezke bere lanak. Beasaingo Usurbe Antzokian,19:00etatik 21:00etara.

Ampo-Ordiziak Kopakoitzuliko partida jokatukodu AltamiranErrugbiko Espainiako Kopako finalerdietako itzulerako partida jo-katuko du igandean Ampo Ordizia taldeak, Bizkaia Gernikaren aur-ka. Joaneko partiduan 14-12 galdu zuten ordiziarrek. Ordiziako par-tida irabazita, finalerako sailkatu daiteke Ampo-Ordizia.Etzi, hilak 19, 12:30ean, Ordiziako Altamira estadioan.

ESTITX

UIM

AZ

CARL

OSMED

IAVILLA

JONMIKEL

INTS

AUST

I

Page 16: Goiberri [3. alea]