GoiBerri 023. alea

16
Zumarragan jaio eta Seguran bizi den Gisasolak, hilaren 2an hartu zuen MCCko presidente kargua. ASIER ZALDUA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Mikel Valdivielso 3 Iritzia 4-5 Caritas: gehien behar dutenei laguntzea helburu 8-9 Zaldibiako gazte festak 10 Maria Cauni 11 Gabiriako eskolako umeak 1941ean 12 Goierriko iturriak 14 GOI B ERRI 23. zenbakia. 2012ko uztailaren 13a Txema Gisasola MCCko presidentea «Gure izaera azaltzean, kooperatibista izan nahi dute kanpokoek ere» 6-7

description

GoiBerri aldizkariaren 23. alea. Txema Gisasola, MCCko presidenteari elkarrizketa egin diote ale honetan.

Transcript of GoiBerri 023. alea

Page 1: GoiBerri 023. alea

Zumarragan jaio eta Seguran bizi denGisasolak, hilaren 2an hartu zuen MCCkopresidente kargua. ASIER ZALDUA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Mikel Valdivielso 3 Iritzia 4-5Caritas: gehien behar duteneilaguntzea helburu 8-9Zaldibiako gazte festak 10Maria Cauni 11 Gabiriakoeskolako umeak 1941ean 12Goierriko iturriak 14

GOIBERRI

23. zenbakia. 2012ko uztailaren 13a

Txema GisasolaMCCko presidentea

«Gure izaera azaltzean,kooperatibista izan nahidute kanpokoek ere» 6-7

Page 2: GoiBerri 023. alea

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 023. alea

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

GOI BERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Urbialde plaza 7, behea. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 647 319 775 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu,Olaberria eta Zumarragako Udalak

«Nire ametsikhandiena egunenbatean Himalayarajoatea da»

MikelValdivielsoEhunmiliak probako burua

Asier Zaldua BeasainMikel Valdivielsok (Beasain,1977) mendian korrika egiteaasko atsegin du, eta lasterketagogorrenetan parte hartu du.Goierrin halako proba bat anto-latzea erabaki zuen eta, hala,2010ean, Ehunmiliak eta Goie-rriko Bi Handiak jaio ziren.Zaletasun bat.Kirola. Kirol guztiak atsegin di-tut, batez ere egiteko: korrikaegin, eskalatu, eskiatu, bizikle-tan ibili...Oporretarako leku bat.Pirinioak.Liburu bat.Ez naiz oso zalea. El codigo DaVinci ari naiz irakurtzen.Musika talde bat.Berri Txarrak.

Abesti bat.Berri Txarrak eta Metallica tal-deen edozein.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Aita hil zen eguna, eta MontBlanceko proba lehenengozegin nuena.Amets bat.Bat baino gehiago dut, bainahandiena egunen batean Hi-malayara joatea da.Janari bat.Jaki guztiak gustatzen zaizkit.Bat aukeratzekotan, sagardote-giko menua.Edari bat.Garagardoa.Jaso duzun oparirik bereziena.Guztiak ongietorriak dira.Gorroto duzuna.Nire esku ez dauden gauzakgaizki ateratzeak ernegatu egi-ten nau.Goierriko txoko bat.Aralar.Herriko alkate bazina.Herriari entzun eta eskatzenduena egiten saiatuko nintza-teke.

«Alkate banintz,herriari entzun etaeskatzen duenaegiten saiatukonintzateke»GOIBERRI

Page 4: GoiBerri 023. alea

04 GOIBERRIIRITZIA

Joseba ImazKazetaria

Nafarroa,arraroa?

«Arraroa alda ideiabatzukdefenda-tzeko berenhistoriariukoegiterainoiristendirennafarrenjokabidea?»

a r r a i z t i kAusa-Gazte-lurako bideannoala, giroederraz goza-

tu eta ibilalditxo bat egiteko as-moz, espero gabeko bidelagunbatekin egin dut topo. Hemenharkaitz batean, han zoruan il-tzatutako harri batean, Nafa-rroako armarriaren irudia ikusdezaket bide osoan zehar. Poz-tu nau seinale hori paraje haue-tan ikusteak; erreinu zaharrekomugak zaintzen zituen gotorle-kura igoko naizela gogoratu di-date. Eta pausoz pauso aurreranoan bitartean, Nafarroa etanafarrak buruan ditudala ekindiot aldapari. Aurrez iragartzenzaila baita ibiltari bakartiarenpentsamendua nondik noraibiliko den.

Urrun geratzen da San Fer-minetako burrunba Aralarrekoparaje hauetatik. «Igualekoegoten da hemen», pentsatudut. Ez baita ohitura txarra pa-goen itzalpean eguneroko bizi-moduaren pisuak arintzea. Xa-bier Leteren kanta ezagunaetorri zait gogora halako bate-an. «Nafarroa arragoa, sua etaura / Kondaira baten oihartzunoihukatua / Amets bat bainogehiago, ez oparotasun osoa /Nahiaren eta ezinaren burruka-toki ekaitzez betea».

Oroitu naiz aurten justu 500urte betetzen direla Gaztelakoerresumak Nafarroa konkistatuzuenetik. Konkistatu diot, bai,

hitz horixe erabiltzeko argudio-ak ematen ari baitira aspaldianhainbat historiagile eta iker-tzaile. Historia ofizialak men-detan zehar defendatu duenanexioaren teoria indargabe-tzeko ekimen ugari sortu diraazkenaldian, mendeurrenarenharira. Ausa-Gazteluko malka-rrak gertutik ikusten ditudanhonetan, baina, badut irudipe-na dibulgazio lan horrek, bereeragina izanda ere, ez duela la-gun berri askotxo ekarriko Na-farroaren historia zintzoki berri-dazten ari direnen kausara. Ale-gia, lehenagotik konbentzitutazeudenez aparte, ez dela jendeasko jabetuko egungo Nafarro-aren zimenduei beraiei eragitendien errealitateaz.

Ibilian-ibilian, auspoa berotuzait jada, eta konturatu naiz ja-rrera pesimista batera narama-la nekeak. Gaztelupeko iturrioparoan atseden hartu etabueltatu naiz nire onera. Ez dutesan nahi historiaren alderdiilunetara argia igortzea alferri-kako lana denik. Ezta gutxiagoere! Bertsio ofizialen harresitikharago ikustea, gertatutakoa-ren egira gerturatzea, hori baitabenetako historiagintzareneginbeharra. Ikerlarien lana daurtetan zehar eraikitako paretalodi horiek gainditzea, gertakarihistorikoek utzitako aztarnaeta datuak arma bezala erabi-liz. Ez da komenigarria soilik.Ezinbestekoa da gizarte heldueta hezi bat garatu ahal izateko.

Baina, beste gauza askorekinbezala, kasu honetan ere gureeskemetara egokitzen direngauzei bakarrik erreparatzendiegulakoan nago. Jatetxe ba-teko kartarekin bezala jokatzendugu historiarekin ere. Jakitu-nek eskaintzen digutena en-tzun, aztertu eta gure apetituraegokitzen den menua osatzeraohituak gaude. Gazteluko mal-da pikoan gora noan honetan,beldur naiz anaia nafarrei ere(horien artean lagun maiteasko) antzeko zerbait gerta-tzen ez ote zaien mendeurre-naz ari direnean; norbere pen-tsakeraren arabera erabaki-tzen dutela, Nafarroarenkonkista ala anexioa, bietakozein erabili.

Iritsi naiz tontorrera halakobatean! Parean zabaldu zaidanpaisajearen ederra ikusita, az-ken galdera bat egin diot nireburuari, gotorleku zaharrekoegitura lekukotzen duten ha-rrien ondoan. Arraroa al daideia batzuk defendatzeko be-ren historiari uko egiteraino iris-ten diren nafarren jokabidea?Izerdi patxetan, arnas estukaeta nekatu antzean nago, bainaesango nuke ezetz. Pena da,baina gertakari historikoaknahieran kontatzeko tentazioaaspaldikoa eta ohikoa delaesango nuke.

Pekatutik libre denak jaurtidezala lehen harria, Ausa-Gaz-telutik behera.

L

Page 5: GoiBerri 023. alea

GOIBERRI 05IRITZIA

Ospitaletik bueltaka nabil aspaldi honetan, semearekin lehe-nengo, amarekin gero eta, azkenik, ni neu ere bai. Zorionez, ez daezer larririk izan, baina oraindik ez zait nekea joan. Izan ere, neke-tsua baita ospitaleko gorabehera. Horregatik, inoiz baino beharhandiagoa sentitu dut oporrak hartzeko. Ez da asko falta!Ni, hemen inguruko asko bezala, oporretara Errioxara joaten nai-

zen horietakoa naiz. Ordu eta erdi eskasean beste mundu bateansartzen zara, eta normalean eguraldia lagun izateaz gain, ohituradiferenteak, lagun desberdinak eta leku askotakoak, eta jatekoaeta edatekoa ez dira inoiz falta izaten. Herri txiki batera joaten garagu, eta udako oporretarako gehienok nahi izaten dugun guztia ber-

tan dugu: igerilekua, tabernak, gaueko giroa... eta, batez ere, lasai-tasuna. Justu aurten behar dudana eta nire ingurukoek behar du-tena.Hala ere, egingo dugu tartetxo bat lasaitasun horretatik aldendu

eta aparteko planen bat egiteko. Horietako bat: abuztuaren lehenastean lagun batzuekin eta beren seme-alabekin aqua-park deri-

Meloia ahaztu duzu, Tere. Baina normala da, hainbeste gauzaditugu buruan. Arrazoia duzu, horrelako plan «normalak» bikainakdira, lagunartean egiten direnean batez ere. Egunean, gutxienez,bizpahiru aldiz entzuten dut oporrak hartzeko gogo eta irrika ho-rrena. Nik neronek ere badut gogoa, noski, eta beharra. Baina geroekaina eta uztaila, urteko egunik luzeenak dituzten hilabeteakizanda, argiak, eguzkitsuak…batzuetan oso gutxi aprobetxatzenditugula uste dut, beharretan blai gabiltza eta. Onenaren zain irri-kaz, eta egunerokoa gozatu ezinda! Eta nekea. Neke ikaragarria su-matzen dut azkenaldian nire inguruan. Neke fisikoa eta emoziona-la. Horregatik, errezeta ona da zuk planteatzen duzuna. Gehiegimugitu gabe, beste mundu batean murgiltzea, pilak kargatutabueltatzeko. Azkenean, lasaitasuna eta norberarentzat denboralibrea edukitzea luxua bilakatu dira. Horrelako erritmoan ezingodugu pozik iraun! Agian inoiz bukatzeko itxurarik ez duen krisi ho-netatik balore aldaketa ere sortuko da, eta oinarrizko gauzetara

bueltatuko gara. Erraza da hemen idaztea, baina gero martxan da-goen gure bizitzaren trenari abiadura aldatzea zailagoa da. Nikbehintzat ez dut oraindik horretarako botoirik edo palankarik aur-kitu. Eta zin dagizut, bila ari naizela. Dena den, jendeak bere aisial-dian egiten duenari begiratzen badiogu, ez da gehiegi behar, zuk ai-patzen duzunetik ez da gehiegi urrunduko. Plan bikaina.

bateta

bat

Asteko irudia

Tere Madinabeitia

Idoia Luzuriaga

Josu Maroto

EhunmiliakGoierritarren eta euskaldunenmendiarekiko zaletasunaren besteadibide bat da asteburu honetanjokatuko den ehun milietako proba.

tzan txirristadun igerileku batzuetara joango gara, «en plan do-minguero», patata-tortila eta oilasko frijitua fianbreran sartuta,eta sagardo botilak (sangria ere eraman behar omen dugu) hoz-kailuan. Txikiek ondo pasatzen badute, imajinatu nola pasatzendugun helduok, horrela deitzerik baldin badago txirristatik beheraalgaraka jaisten diren gizon puskei, gure gizon puskei. Aurtengoplana iaz bezain ondo aterako zaigulakoan...

Page 6: GoiBerri 023. alea

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Zein merkatutan eta zeindimentsiorekin egonasmatzea da erronka»

Txema GisasolaMCCko presidentea

Asier Zaldua ArrasateTxema Gisasola (Zumarraga,1962) MCC Mondragon Korpo-razio Kooberatiboko presiden-te berria da. Hilaren 2an hartuzuen kargua, Santa Isabel egu-nean. Arrasaten lan egiten du,baina Goierrirekin lotura estuadu: Zumarragan jaioa da etaSeguran bizi da.Azken urteotan Fagor Etxetres-nak taldearen zuzendari nagu-sia izan zara. Zein egoeratan

utzi duzu etxetresnen taldea?2006tik 2012ra bitartean izannaiz kudeatzailea. 2005eanFrantziako Brandt enpresa ero-si genuen. Gure tamainakoazen, 4.500 langile zituen. Urtegogorrak, baina politak, izan zi-ren. Prozesua arrakastatsuaizan zen, eta integrazioa eraba-tekoa da. 2008tik hona, ordea,merkatuak izugarri egin du be-hera; Espainian, batez ere. Due-la lau urte saltzen zenaren

%40 bakarrik saltzen da orain,eta Espainiako merkatua gure-tzat oso garrantzitsua zen, bai-na zorionez, Frantzian eta Polo-nian ere liderrak ginen. Egun,%24 Espainian saltzen dugu,eta gainerakoa Espainiatikkanpo. Dena den, zartada latzahartu dugu, eta neurri gogorrakhartu behar izan ditugu.Nola ikusten duzu etorkizunaetxetresnen alorrean?Europan zer gertatzen den ikusi

beharra dago. Frantzia, Bene-lux eta Alemania merkatu sen-doak dira oraindik, baina Ale-manian alemaniarrek bakarriksaltzen dute. Ekialdeko herrial-deei dagokienez, Errusiak gora-behera asko ditu, eta bertan ezdugu asko saltzen. Europan%76 saltzen dugu eta gainera-koa Europatik kanpo. Sufritzenari gara, baina aurrera aterakogara.Zein formula erabiliko duzue

Page 7: GoiBerri 023. alea

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

aurrera egiteko?Egokitzapena. Salmentek be-hera egin dute, baina ez dugupartizipazioa galdu. Lehiakidebatzuk gu baino hamar aldizhandiagoak dira eta, iraun nahibadugu, beste batzuekin elkar-tu beharko dugu. Orain arte koo-perazioa MCC barruko enprese-kin egin dugu, eta hemendik au-rrera beste batzuekin ere eginbeharko dugu. Hizketan ari gara,baina oraindik ezin dugu esannorekin elkartuko garen. Askogara egoera berean gaudenak.MCC osoaren ardura duzuorain. Gogotsu hartu al duzukargu berria?Bai, noski. Kooperatiben egitas-moan sinesten dugu, eta ilusiohandia dut. Unea ez da egokie-na, baina ez guretzat, eta ezbeste inorentzat. Egoera oroko-rra aldatzeko ezin dugunez ezerere egin, barruan lan egin behardugu.Erronka sekulakoa da.Gure erronka enpresa sareaeraldatzea da. Hemen bizi gara,baina azken urteotan mundukozenbait tokitan hazkundeaeman da. Toki horietan egondenak irabaziak lortu ditu, eta

data %7,5 jaistea oso esangu-ratsua da.Nola ikusten duzu mundu mai-lako ekonomiaren egoera?Munduan ez dugu halakorikezagutu orain arte. Dena globa-lizatuta dago eta horrek ondo-rioak ditu: nik dirua toki bateansartzen dut, baina diru horimunduko beste puntan mugi-tzen da. Horrek mesfidantzasortu du. Izan ere, ezin dugu ger-tatzen den guztiaren berri izan. Baina globalizazioak gauza

onak ere baditu: beste toki ba-tzuk ezagutzeko eta beste ba-tzuekin lan egiteko aukera es-kaintzen du. Gure korporazioak16.000 pertsona ditu laneanEspainiatik kanpo; 250 bulegokomertzial eta 92 lantoki ditu-gu. Arrautzak zenbat eta saskigehiagotan sakabanatu, hobe.Eta hori guztia, lehen esan be-zala, hemengoa indartzeko egi-ten dugu.Eta Europa mailan, zein da ego-era?Duela 15 urte kanpora joateaEuropara joatea zen. Egun, or-dea, txikia dela dirudi. Nire us-tez, Europa, merkatu bezala,mantenduko da. Beharbadaapur bat igoko da, gainera.

horiek hona ekarri ditu: lana,egitasmoak... Hurrengo urtee-tarako erronka zein merkatu-tan eta zein dimentsiorekinegon asmatzea da. Halakoe-tan, handitasunari ematen dio-gu garrantzia, baina ez da horigarrantzitsuena: funtsezkoenalehiakorra izatea da, lanpos-tuak sortzeko.Kanpora joanez hemen lanpos-tuak sortzea lortzen al da?Gure 42 enpresa aztertu ditu-gu: horietako erdia nazioarte-ko bihurtu zen, eta beste erdiaez. Lehenengoek gehiago sal-tzen dute, irabazi handiagoaklortu dituzte eta, guretzat ga-rrantzitsuena dena, EuskalHerrian lanpostu gehiago sor-tu dituzte. Beste merkatu ba-tzuetan egoteak enpresa ma-trizean gauza gehiago egitekoaukera ematen du. Hori nabar-mena da. Nazioarteko bihurtuez ziren enpresetan langile ko-purua %11 jaitsi da, eta bestee-tan %25 igo da.Zaila al da zuen filosofiari eusteamundu globalizatu honetan?Ez. Gure filosofiaren ardatzaparte hartzea da, kudeaketan,erabaki organoetan eta jabego-an. Gure izaera azaltzen diegu-

nean, hemendik kanpokoek erekooperatibista izan nahi dute.Jendeari autonomia eta eraba-kitzeko aukera eskaintzen ba-diozu, ez dizu ezezkorik emango.Langileak lehen bezainbeste in-plikatzen al dira?Normalean, bai. Fagorreko baz-kideek sekulako ahalegina egindute: soldata %7,5 jaistea era-baki dute. Frantzian eta Polo-nian hori ezinezkoa dela pentsadaiteke, baina ez da hala. Hanlangileek eta sindikatuek sol-datak ez igotzea erabaki dute.Gezurra da, beraz, lehen inpli-kazioa handiagoa zela.Askotan hitz egin dugu horre-taz, baina azken urteotan argigelditu da beharrezkoa dene-an, jendea inplikatu egiten dela.Horri garrantzia handia emanbehar zaio. Izan ere, pertsonabakoitzak bozka bat du, eta horisekretua da. Norberak bere sol-

Oraindik indar handikoa da.Hori bai, Frantziak edo Alema-niak behera egingo balute, ara-zo latza izango genuke. Espai-nia, berriz, dagoeneko lur jotadago. Euskal Herriari eta Goie-rriri dagokienez, oasi bateangaude: behekoak baino askozere hobeto eta goikoen pare. Nola ikusten duzu etorkizuna?Erabakiak hemen hartzekoahalmena izan behar dugu. Ka-taluniak inbertsio handiak eginzituen, baina multinazionalenaldeko apustua egin zuen. Ho-rrek fruituak eman ditu, bainaorain multinazionalak alde egi-ten ari dira. Hurrengo urteetanKataluniak arazo larria izangodu. Laguntzak emateko or-duan, bertako enpresek lehen-tasuna izan behar dute.Santa Isabel egunean izendatuzintuzten MCCko presidente.Lehen aldiz ez dut Antiguakoerromeriara joaterik izan.Eguerdian joateko asmoanuen, baina Bilbon bilera izannuen. Hori bai... ez dut gehiagokale egingo!Bizitza ia osoa Goierrin emanduzu, lehenengo Zumarraganeta gero Seguran. Alde handiaal dago batetik bestera?Ez. Zumarraga eta Urretxu han-diagoak dira, baina ez dagoalde handirik. Beharbada, betieuskaldun giroan mugitu nai-zelako diot hori. Dantzaria izannintzen eta ezpata-dantzadantzatu nuen hamar urtetanjarraian. Zumarragan oso gus-tura bizi nintzen, baina emaz-tea Segurakoa dut eta bertanbikain bizi naiz. Herri txikia da,baina zerbitzuak ditu: ikaste-txea, anbulatorioa... Oso inte-gratuta nago, gainera.Zeintzuk dira zure zaletasunak?Lehen kirol dezente egitennuen. Larunbatetan eta igan-detan ibiltzea gustatzen zait.Lehen, Zumarragan bazkariagenuen bakoitzean, emazteaautoz joaten zen, eta ni oinez.Baita lagunekin egotea ere.Denetaz hitz egiten dugu, la-naz izan ezik. Etxean egoteaeta irakurtzea atsegin dut.

«Etxetresnenalorrean, iraunnahi badugu, bestebatzuekin elkartubehar dugu»

«Nazioartekobihurtu zirenenpresetan langilekopurua igo egin daeta besteetan jaitsi»

«Gure izaeraazaltzen diegunean,kanpokoek erekooperatibista izannahi dute»

ASIER ZALDUA

Page 8: GoiBerri 023. alea

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Krisia dela eta, gero eta jende gehiagok behar du laguntza. BehartsuenekCaritasera jotzen dute, elizak eurei laguntzeko duen erakundera. CaritasekGoierriko herri guztietan ditu boluntarioak, behar dutenei laguntzeko prest.

Asier Zaldua BeasainKrisia gogor ari da jotzen, jen-de asko diru sarrerarik gabegelditu da, eta Caritas du la-guntza bakarra. Baina gehien-behar dutenei laguntzea hel-buru duen elkarte honek, ne-kez ase ditzake guztienbeharrak. Goierriko herri guz-tietan daude boluntarioak etaBeasaingo Arantza Riezu etaZumarragako Lucia Quesada,Mila del Bosque, Maria AnjelesSegura eta Milagros Irizar dirahorietako batzuk.

Eskualdeko herri guztietandaude taldeak, txikienetan ez

ezik, eta bakoitza bere herrikobizilagunei laguntzen saiatzenda. Beasainen, Ordizian etaLazkaon ostegun arratsalde-tan hartzen dute jendea; Le-gazpin Urretxun eta Ataunenasteartetan eta Zumarragaeta Ormaiztegin asteazkene-tan. Gainerako herrietan la-guntza behar dutenek bolun-tarioengana jotzen dute zuze-nean.

Riezuk dioenez, euren lehenxedea jendeari harrera eskain-tzea da. «Lehenik eta behinentzun egiten diegu. Ondoren,informazioa eskaintzen diegu,

administraziora bideratu...Izan ere, erakundeek guk bai-no askoz ere indar gehiagodute. Dena den, guk ere eran-tzun zehatzak ematen ditugu.Inori ezer eman aurretik bera-rekin sakon hitz egiten dugu,bere beharren berri izateko. In-formazioa gizarte laguntzaile-ekin kontrastatzen dugu, bi-koiztasunik gerta ez dadin».

ArropategiakCaritasek janaria erosteko etaerrenta ordaintzeko diru la-guntza, eta arropa banatzendu, besteak beste. Goierriko

arropategiak Beasainen, Ordi-zian eta Zumarragan daude.

Jende askok eskaintzen diolaguntza Caritasi: kuota or-dainduz, mezetan dirua ema-nez, arropa emanez... «Krisigarai honetan, jendearen bo-rondatea azpimarratzekoa da.Beharrak hazi egin dira, bainajendearen eskuzabaltasunaere bai», esan du Riezuk.

Hala ere, ezin guztien beha-rrak ase. Caritasera ia mutu-rreko egoeran daudenak hel-tzen dira. Gainontzeko guztienezetza jaso dutenak. Hori delaeta, eurengana jotzen duten

Eskerrak Caritasi

Page 9: GoiBerri 023. alea

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

gehienak inmigranteak dira.Riezuren ustez, bertakoek ezdute oraindik Caritasera jotze-ko beharrik. «Hemengoek fa-miliaren babesa dute eta, gai-nera, jendeari bere herriko Ca-

ritasera joateak lotsa ematendio». Bertako familien egoeraoraindik ez dela horren larriadiote Zumarragakoek ere.

Inmigranteen, batez ereemakumezkoen, premia la-rriak ikusita, Goierri Beheantailerrak antolatu dituzte.Haietan gazteleraz eta euska-raz hitz egiten eta etxeko lanakegiten irakasten diete. «Gure-gana etortzen ziren askori ezgenien ulertzen. Guk jendeagizartean txertatzea nahidugu, eta horretarako hizkun-tza eta lana funtsezkoa da.Hona etortzen diren etorkinekkultura maila baxua dutenez,etxeko lanetan trebatzea era-baki genuen».

Jende askok Caritas janariaeta arropa ematera mugatzendela uste du, eta boluntarioekirudi horrekin bukatu nahidute. Jendeak bere kasara

moldatzeko gai izatea nahidute eta helburu hori lortzenlaguntzen diete.

Baina euren burua oso mu-gatuta ikusten dute. «Zein txi-kiak garen eta zein lotuta gau-

den!», dio Riezuk. Izan ere, po-breziaren atzean arazolarriagoak daude askotan:emakumeenganako indarke-ria, adibidez. Hori dela eta, sa-rritan laguntzarik onena jen-dea beste erakunde batzueta-ra bideratzea da.

Baina toki guztietan nabarida baliabide falta. «Legediaasko zorroztu da eta, gainera,xenofobia ugaritzen ari delauste dut. Informazio falta han-dia dago eta jendeak uste du in-migranteei laguntza asko ema-ten zaizkiela».

ZailtasunakZumarragako boluntarioekbeste zailtasun baten berri ereeman dute: lehen Diru-sarre-rak Bermatzeko Errenta (DBE)Foru Aldundiak kudeatzenzuen, eta orain Eusko Jaurlari-tzaren Lanbidek. Ardura duela

gutxi hartu duelako edo kri-sian dagoelako, ordainketakatzeratzen ari dira, eta Carita-sek aurreratzen du dirua. Bai-na Caritasen baliabideak ezdira mugagabeak.

Bost emakumeek urte mor-doxka daramate Caritasen la-nean, eta Quesadak lana geroeta gogorragoa dela dio. «Dei-tu zidatenean astean ordube-teko lana zela esan zidaten,baina egun, lehen baino askozere arazo gehiago daude: ba-nantzeak, tratu txarrak, inon-go laguntzarik jasotzen ez du-ten familiak... Gainera, deiasko egin behar da, ematen di-guten arropa sailkatu, bilerakegin, lokala garbitu...».

Zorionez, herritarren lagun-tza dute. Hori bai, argi utzi nahidute, egoera onean daudengauzak bakarrik eraman behardirela. «Hona etorri eta zer edozer jasotzen duena ez da umi-liatuta sentitu behar. Arropaeta jostailuak ondo egon be-har dira». Zumarragako bo-luntarioek zapata premia da-goela ere azpimarratu dute.

Beasainen antolatutakotailerretan parte hartu dutenetorkinak eta ZumarragakoCaritasen lan egiten dutenemakumeak. GOIBERRI

«Etorkinek kulturamaila baxuadutenez, etxekolanetan trebatzeaerabaki genuen»Arantxa RiezuCaritaseko boluntarioa

«Lehen bainoaskoz ere arazogehiago daude:banantzeak, tratutxarrak...»Lucia QuesadaCaritaseko boluntarioa

Page 10: GoiBerri 023. alea

10 GOIBERRIGAZTEAK

Herritik herriarentzategindako festakJosune Zarandona ZaldibiaUdaberria eta uda festarakogaraia izaten da Euskal Herrian,baita Goierrin ere. Harremanakestutu eta elkar hobeto ezagu-tzeko egunak dira festak. Ondo dakite hori Zaldibian.

Izan ere, jada atzotik ospatzenari diren Gazte Festak 15 urtebete dituzte aurten. Orain urtebatzuetako San Joan bezperanhasi zen ideia ernaltzen. Zaldi-biako Gazte Asanbladatik azal-du dutenez, «gazteak elkartze-ko zegoen beharrak bultzatuta

hasi zen lanean gazte kuadrillabat». Hasierako helburu nagusia

gazteak elkartzeko leku bat bi-latzea izan zen. «Lortu dugulaesan liteke, gaztetxea hor bai-taukagu», dio Gazte Asanbla-dak.

Balorazio positiboaBaina helburua haratago ziho-an. «Bai orduan eta baita gaurere, gazteen arteko komunika-zioa bultzatzea izan da asmonagusia, baita herri giroa lan-

tzea ere, herria bizirik manten-tzeko», gaineratu dute gazteasanbladako kideek. Zaldibiako Gazte Asanbla-

dak urte guztian zehar antola-tzen dituen ekintzetatik bestebat dira Gazte Festak. Herrikojai nagusiak, Santa Fe jaiak,udazkenean ospatzen dituzte,eta uda partean herrian festarikez zegoela eta zerbait antola-tzea «ideia ona» izan zitekeelapentsatu zuten orain 15 urte. Festak ondo pasatzeko ere

antolatzen direnez, «ezinbes-

azte Festak atzo hasizituzten Zaldibian,

Baina, gaur eta bihar ere,izango da festarako tarterik.Gaur, uztailak 13.16:30: Venezuelari buruzkohitzaldia.18:00: Sasi pilotariko finalak.20:00: Sagardo dastaketa.23:00: Karma erromeria.Bihar, uztailak 14.13:00: Argazki erraldoia.14:00: Paella lehiaketa.17:00: Pailazoak. 19:00 Mozorrotu eta Txama-rretxea.21:30: Afaria eta jolasak.23:00: Ingo al deu? erromeria.Goizaldean, gosaria.

GEgitaraua

Zaldibiako Gazte Festak «jai herrikoiak eta parte hartzaileak» dira. GOIBERRI.

tekoa da» gazte asanblada-rentzat guztiei antolaketanparte hartzeko aukera ematea,«jaiak herritik herriarentzat»egiten dituztelako.Urteen joanean gauzak alda-

tu, aldatu direla aitortzen duIrastortzak, «hasierako helbu-rua beteta, orain herria bizirikmantentzea» bilatzen dute.Egitarauan ere berrikuntzaksartzen dituzte urtero. Eta aur-ten hamabosgarrenak direnez,abesti bat ere egin dute urte-muga ospatzeko.

Page 11: GoiBerri 023. alea

GOIBERRI 11MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN

Babeslea

11

Errumaniatik Portugala,eta Portugaldik BeasainaMaria Caunik 2002. urtean utzi zuenjaioterria, Portugalera lan bilajoateko. Gaur egun Beasainen bizi da.

Loinaz Agirre BeasainErrumania iparraldekoa, Ukrai-nako mugakoa, da Maria Cauni.Landa eremuan, baserrian ha-zitakoa da, eta hamaika anaia-arrebetan bigarrena. Gazterik,18 urterekin, ezkondu zen Ioa-nekin eta Errumania hegoalde-ra, Hungariako mugara, joan zi-ren bizitzera. Errumanian etor-kizun garbirik ikusten ezzutenez, bizimodu hobeagobaten bila, senarra Portugalerajoan zen lanera. Cauni Erruma-nian gelditu zen, haurdun.«Oso gogorra izan zen», gogo-ratzen du Caunik. Semea jaioeta zazpi hilabete zituela, se-mea aitona-amonekin utzi eta2002ko otsailean senarraren-gana joan zen Portugalera.«Erabakia oso zaila izan zen,baina senarraren ondora joa-

tea erabaki nuen. Familia askohautsi da Errumanian, bikoteakbanatuta, eta nik eutsi eginnahi nion», azpimarratu du.Portugalen oso ondo egokitu

ziren eta lanik ez zitzaien falta.«Algarve inguruan egon ginen,oso turistikoa da». Berehalaeduki zuten bigarren haurra.Dena den, Portugal krisiak as-tintzen hasi zen eta Euskal He-rrian bizi zen lagun batek, Eus-kal Herrira etortzeko gonbitaegin zien. «Nik ez neukan bate-re gogorik beste herrialde bate-ra joateko, beste hizkuntza batikasteko. Portugalen oso ondogeunden». Baina senarra lanikgabe gelditu zen, eta Beasainaetorri zen. «Ioani asko gustatuzitzaion Euskal Herria. Erruma-niaren antza zuela, oso politazela, berdea zela eta oso garbia

zela esaten zidan. Euskal He-rriaz hain gauza politak esatenzizkidanez, maitemindu eginnintzen», gogoratzen du.

Beasainen oso gusturaBi seme-alabak hartu eta Bea-saina etorri ziren 2006kourrian. «Igande bat, 10a zelauste dut», dio. Hirugarren ala-ba Beasainen jaioa da. Osogustura bizi da Euskal Herrian.«Hasieran, mundu berri bat iru-ditzen zitzaidan, desberdina,eta gogorra egin zitzaidan. Bai-na gero eta gehiago gustatzenhasi zitzaidan. Gaztelera ereberehala ikasi nuen. Oso gustu-ra bizi naiz. Duela hiru urte joannintzen Portugala oporretanbaina ez zitzaidan gustatu», ai-

tortu du. Errumaniarekin ereantzeko sentipena izaten dueladio: «Oporretan Errumaniarajoaten naizenean, itzultzekodesiatzen egoten naiz. Nire he-rria ere ez zait gustatzen, ez dutezagutzen, 10 urte daramazkiteta herritik kanpo. Euskal He-rrian oso ondo sentitzen naiz,gehiago gustatzen zait».Errumanieraz, ukraineraz,

errusieraz, frantsesez, portuge-sez eta gazteleraz hitz egitekogaia da Cauni. Baita euskarazulertu eta oinarrizko esaldiakesateko ere. «Ikastea gusta-tzen zait, eta uskara ere ikastensaiatzen naiz. Oinarrizko gau-zak badakizkit». Euskaldunsentitzen dira dagoeneko.«Asko gustatzen zaigu euskaraeta euskal kultura». Semeak,Beasaingo idazlan lehiaketan,bertsoen atalean, bigarren sa-ria lortu zuen. Goierrin horrenbeste erru-

maniar zergatik bizi den galde-tuta, ez dakiela dio: «niri askogustatzen zait, gero eta gehia-go. Jendea oso jatorra da. Por-tugalen baino jende abegiko-rragoa aurkitu dut hemen», ar-gitu du Caunik.

«Erabaki zaila izanzen semeaErrumanian utzi etasenarrarenganaPortugala joatea»

«OporretanErrumaniara joatennaizenean,itzultzeko desiatzenegoten naiz»

Natura, berdea, oso gustuko du Maria Caunik, eta Errumaniako berdea Goierrin aurkitu du. LOINAZ AGIRRE

Page 12: GoiBerri 023. alea

12 GOIBERRIARGAZKI ZAHARRA

Gabiriako mutikoak

(Gaztelukoa), Fernando Aza-rola (Araneaundikoa) eta PatxiOria (Gabirizartxikikoa).

Argazkia 1941. urtekoa da. Gabiriako eskolan Francoren irudia, eta Espainiaren aldeko aldarrikapenakikus daitezke. ANDER IURRITA

Loinaz Agirre GabiriaGabiriako eskolako mutikoakageri dira argazkian, Juan Muji-ka maisuaren inguruan. Duela71 urte, 1941eko uztailaren 3an,ateratako argazkia da. Eskola-ko paretan, Francoren argazkiaeta Viva España bezalako iru-diak ikus daitezke.Irakaslearen atzeko ilaran,

ezkerretik eskuinera, Joxe Oña-tibia (Zantarte baserrikoa),Joxe Lasa (Elizaldekoa), IñakiAltuna (Altolagirreazpikoa),Migel Garziandia (Sekretarioe-nekoa), Segundo Zumalaka-rregi (Izarrerdikoa), ezezaguna,Joxe Mari Goia (Gaztelukoa),Joxe Aramendi (Noaretxeberri-koa), Paulo Murua (Izarraundi-koa), Txomin Apaolaza (Olal-kiagakoa), Juanito Apaolaza(Olalkiagakoa), Patxi Izuzkiza(Jauregikoa) eta Inazio Goia(Itzaitegikoa) mutikoak ikusdaitezke.Aurreko ilaran, ezkerretik es-

kuinera daudenak, ondorengo-ak dira: Joxe Iruin (Torreakoa),Antonio Oñatibia (Etxeberri-

bizkai), Manolo Ortiz de Zarate(Kalebarrenekoa), Joxe Apao-laza (Barretxekoa), Juan Muji-

ka (maisua), Ramon Bidegain(Sodoruskoa), Pakito Oñatibia(Arenetxikikoa), Pedro Goia

Page 13: GoiBerri 023. alea

GOIBERRI 13IBILBIDEA

Ojarbi albotikDonejakue bidean, historia, natura etaartzantza uztartuta, Olaberria etaIdiazabal lotu daitezke pausoz pauso.

Eskeine Legorburu OlaberriaLazkaotik datorren bideak bategiten duen biribilgunetik gora,Olaberriako Errekalde auzokoetxebizitza dotoreen aurretikigarota, hasten da Idiazabale-rainoko bidea. Donejakue bide-ko erromesen bidetik aurreraeginda, gezi horiak izango dira

bide zuzenaren seinale, helmu-

gara iritsi arte, Gaztaren Ibilbi-deko Segura eta Ordizia artekozatiarekin bat eginez.

Olaberria atzean uzten hasi-ta, belardi zabalen erdian doanbidean aurrera jarraituta, Aran-guren Azpi eta Itxaro baserrie-tarako bidea albo batera utzi

eta gezi horiari jarraituta pinudialbotik jarraitu behar da aurre-ra, Ojarbi jauregirantz. Historiahandiko eraikina da Oiarbide,jauretxe izandakoa, eta egun,oraindik, garai haien aztarnak iaaldatu gabe mantentzen ditue-

na. Gora-beheradun bidea da,aldapa laburretan gora eta be-hera eginez egiten baita aurre-ra; zailtasunik gabekoa da, or-dea.

Ojarbi atzean utzita, larreberdeen albotik jarraituz, Fer-minenea baserri albotik jarrai-

tzen du ibilbideak, DomingoGoiburu artzainaren baserriataritik. Aurrera jarraituta, an-tzarren, oiloen eta antxumeenalbotik igarota, Florentino Goi-buru bertsolariaren errimakidatzita dituen iturrian eztarriabustitzeko aukera dago, handikBarrenekoa baserrira jarraituahal izateko.

Barrenekoa ondoan ezkerre-ra hartu behar da, Gaztaren Ibil-bidean aurrera egiteko. Asfal-toa zapaltzeari utzi eta lurrezko

bidean jarraitu behar da artzaintxabola bateraino, han eskui-nera hartu eta aldapa gora Gu-rutzetako Amaren ermitara iri-tsi arte. Albitsu baserritik aurre-ra, maldan behera Idiazabalgoherri kaskoaren sarreran amai-tzen da ibilbidea.

Oiarbide jauretxea –irudian– eta Gurutzetako Amaren ermita dira ibilbideko altxorretako bi. LOINAZ AGIRRE

Olaberria-IdiazabalLuzera: 3,9 kilometro Denbora: 1 h, 45 min. Altituera max: 320 metro.Desnibela: 288 metro.Zailtasuna: Erraza

Irteera

Helmuga

Ojarbi

Page 14: GoiBerri 023. alea

14 GOIBERRIGOIERRI IRUDITAN

Goierriko iturriak (II)

Beasaingo Zunzunegi iturria. JOSETXO ZUFIAURRE Idiazabaldik Olaberrira bidean dagoen iturria. GOIBERRI

Murumendiko iturria. JOSETXO ZUFIAURRE Itsasoko iturria, Kizkitza inguruan. JOSETXO ZUFIAURRE

Goierriko iturrien argazkiak bidali, [email protected] helbidera. Bidalitako argazkien artean kamiseta zozkatuko dugu.

Page 15: GoiBerri 023. alea

GOIBERRI 15PUBLIZITATEA

Page 16: GoiBerri 023. alea