euskal herriko bilgune feministaren berripapera...

12
euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2013/azaroa Izan indarkeria sexistaren aurrean estrategiak bilatzen, gure gorputzaren ja- betza aldarrikatzen, beste herriekin elkartasunean ala kartzeletako zirrikitue- tatik irudimenarekin hegan eginez emakumeok gure eskubideak aldarrikatzen jarraitzen dugu Euskal Herri parekidea lortu arte. Erronkaz beteriko ikasturtea dugu begien aurrean, heldu diezaiogun adorez! emaraun

Transcript of euskal herriko bilgune feministaren berripapera...

Page 1: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2013/azaroabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/10/1444313398-emaraun azaroa13 kalitate ONA...1 0 9 8 6 - 7 1 2 1 1 egin gure bidelagun

euskal herriko bilgune feministaren berripapera2013/azaroa

Izan indarkeria sexistaren aurrean estrategiak bilatzen, gure gorputzaren ja-betza aldarrikatzen, beste herriekin elkartasunean ala kartzeletako zirrikitue-tatik irudimenarekin hegan eginez emakumeok gure eskubideak aldarrikatzenjarraitzen dugu Euskal Herri parekidea lortu arte. Erronkaz beteriko ikasturteadugu begien aurrean, heldu diezaiogun adorez!

emaraun

Page 2: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2013/azaroabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/10/1444313398-emaraun azaroa13 kalitate ONA...1 0 9 8 6 - 7 1 2 1 1 egin gure bidelagun

2

Autodefentsa feminista. Hitz elkartehonen barnean kontzeptu benetan zabalaaurkitzen da. Urteetan zehar lantzendaramagun ildo hau gero eta zabalagoa arizaigu egiten; gero eta kontzienteago baikaraemakumeok pairatzen dugun indarkeria ezdela ukabiletara soilik mugatzen.

Emakumeok egunerokotasunean etaesparru gehienetan bizi dugun indarkeriasotilak ere gero eta leku nabarmenagoahartzen du kontzeptu honen barruan, eta,nola ez, honi aurre egiteko metodologia bereoinarrian indartzen du.

Jasaten dugun zapalkuntza estrukturaladela behin baino gehiagotan aipatu izandugu eta eman beharreko erantzunak ereintegrala izan behar duela bizitzako esparruguztiak bereganatuz. Hau era kolektiboanegiteari, elkar zaindu eta aurre egitekoestrategiak komunean jartzeari deritzoguautodefentsa feminista.

Emakume guztiok, gazte zein heldu,bertako, migrante, langile, ikasle,etxekoandre, artista edo langabetu... dugubeharra biltzekoa. Denon arteanaukeratutako estrategia eta moduetaraegingo diogu aurre indarkeria patriarkalari.Lotu gaitezen beraz, guztiok autodefentsafeministaren sokan.

erreportaiaolibondoen itzalpeko bizitzak, borrokak,nahiak ahaztu ez daitezen

askatu matazabeldurrak gurekin jai! liburuxka

irudia

itziar moreno martinez

saretikekhiñe eizagirre zubiaurre

herrien txokoa

emakumeok plazara!

kuleroen kaxa

ema(H)itza3-

5

10

9

8

6-7

12

11

egin gure bidelagun feminista!+info:www.bilgunefeminista.org

Page 3: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2013/azaroabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/10/1444313398-emaraun azaroa13 kalitate ONA...1 0 9 8 6 - 7 1 2 1 1 egin gure bidelagun

erreportaia

3

Olibondoen itzalpeko bizitzak, borrokak, nahiakahaztu ez daitezen

armatuen inguruko errealitateen kontaketetanzein bake prozesuen inguruan eginikoirakurketetan, feministok maiz aldarrikatu izandugu; baita gurean ere, “gatazka” kontzeptuareneta egitatearen beraren inguruan zehazteabeharrezkoa dela, “bakearen” inguruan bezalaxe.Gure herrietan, bizitzetan gatazka ugari bizibaititugu egiturazko zapalkuntza eta dominaziosistema baten eraginez; artean, kultura-herrizapalkuntza, sexu-genero zapalkuntza eta klasezapalkuntza. Azken biak errealitate anitzenkontaketa, elkartasun mezu zein eginikoelkartasun bidaietan maiz ahazten edolehentasunik ez dutenak. Hau hala izanik,Palestinako mugimendu feministaren,aldarrikapenen eta emakume palestinarreninguruan ezer gutxi nekien bertara joan aurretik.Eta emakume palestinarren gainean banituenkomunikabideetan igortzen dituzten irudi etaargazkien eraginez eraikitako estereotipo batzuk-emakume otzanak, gudarien amak, negarzotinka etsita dauden alabak, ahizpak, amak-zeharo puskatu ditudanak bidaian ikusi etajasotakoagatik. Aukera izan dugu egunerokojardunetik palestinar herri langilearen zeinberaien bizitzen eraldaketa politiko, ekonomiko,sozial, kulturalean eragiten duten emakumeakezagutzeko. Subjektu politiko gisa

Palestinara bidaia egiteko aukera izan dut,mugimendu feministako beste kide batzuekinbatera. Bertako mugimendu feministako kideakezagutu, okupazio israeldarrak eta patriarkatuakberaien bizitzetan dituzten eraginak ezagutu,aurrera begira martxan dituzten erresistentziamoldeak zein aldarrikapenak jaso eta geurearteko harreman zubiak eraikitzeko aukeraparegabea eskaini digu UNRAW-Euskadielkarteak antolatutako bidaiak. Ahaztu ezingoditudan hitzak, begirada konplizeak etaelkartasun besarkadak elkartrukatzeko tarteaizan baitugu.

Tel Aviv-eko aireportu “chick”ak ezkutatuezin den errealitate eta eskubide urraketarenadierazgarri gardena izan nahi badu ere; kiratsadario, iluntasunez koloreztatzen dira bertakohorma zuriak kilometro gutxira eskuin ezkerbegiratu hutsean. Autoan sartu eta kilometrogutxira, hain zuzen ere, bistan baitiraokupazioaren mosaikoaren adierazle direnerrepide berezituak (judutarrak soilik erabiliditzaketen errepideak edota palestinarrenerrepide zahar eta motelak), Jerusalem(ekialdea-aginte palestinarraren esku etamendebaldea-aginte israeldarraren esku) bitanzatitzen duen zementuzko harresi erraldoia,kaleetan begiradetan gurutzatzen ez direnjudutar, ultra-ortodoxo, musulman eta kristauenarteko energiak, Gazan sartzeko israeldarrekdarabilten puntako kontrol neurri eta makineria,Hebron hiri setiatua, e.a. Hauek begirada bateanikusitako argazki flash-ak besterik ez dira, baina,argazki hauetatik harago bada zer ikusi, aztertueta kontatua; batez ere, ikuspegi feministabatetik. Hain zuzen, okupazio israeldarrak etapatriarkatuak emakume palestinarrengorputzetan egunero eragiten dituzten urraketaketa uzten dituzten aztarnak aipatu nahikonituzke jarraian egingo dudan kontaketan.

Herrialde desberdinetako gatazka politiko

Page 4: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2013/azaroabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/10/1444313398-emaraun azaroa13 kalitate ONA...1 0 9 8 6 - 7 1 2 1 1 egin gure bidelagun

Honela bada, palestinar emakumeengorputzetan eta bizitzetan zapalkuntza anitzekelkar-eragiten dute. Sistema patriarkaleneraginei dagokionean, espazio publikoa (kalea,botere guneak) eta pribatuaren (etxe barrukoa)arteko dikotomia, zeinetan, emakumepalestinarrei publikoan parte hartzea mugatzenzaien, are gehiago Gazan. Emakume zeinneskatoen aurkako indarkeria , legeen aplikazioa(familia egituren eraginez guraso-aginteagizonek dute banantze kasuetan, haurren artekoezkontzak baimentzea, lege otomano, jordano,aintzinakoen erabilpena, moutag-komunitatekoburu gizonaren inpunitatea edozein erabakirenaurrean, e.a.); lan merkaturako sarbidearenmugapena (Gazan adibidez % 80a da langabeziatasa); instituzio publiko politikoak guztizpatriarkalak dira Gazako kasuan bezala,Hamasen gobernuak emakumeen eskubideenurraketan sakondu du, osasun sexual etaerreproduktiborako eskubidea mugatuz- egun,Gazan, emakume batek ezin du antisorgailu batlortu osasun etxean ez bada gizonarenbaimenarekin-; hezkuntza, neskak eta mutilakikastetxe berezituak dituzte, e.a.

Honez gain, okupazio israeldarrari

errekonozituak izateko eta beraien bizitzaduintasunez bizitzeko gogoz eta nahiez borrokanari diren ekintzaileak ezagutzeko, alegia.

Gertu sentitu ditut borroka feministarenabiapuntu ideologikoei dagokienean, guk ere,Bilgune Feministatik eta euskal feminismotik orohar zapalkuntza hirukoitza integratzen baituguerrealitatearen inguruko edozein analisi egitekogaraian, eta nola ez, erautsi beharrekoprespektiban Euskal Herria aske eta feministaeraikitze bidean. Soraida Hussein WATAC-Ramalah elkarteko militante iraultzailefeministaren hitzak ekarri nahiko nituzke gogora:“ez dugu Palestina independiente eta laikobatean sinesten ez badago herritar, emakumeaskez osatua”. Borroka feminista, nazio askapenborroka eta gatazka politikoaren irtenbidearenaldeko lanarekin uztartzen dabiltzala gaineratudigu Husseinek.

Beraz, Palestinan zein Euskal Herrianfeminismoetatik oinarrian aldarrikapen, nahiberdintsuak ditugu: jendarte egitura aldatzea,mugimendu feministaren errekonozimendua,aldarrikapenen aintzakotasuna, erabakietaneragiteko gaitasuna, azken batean, subjektufeministen eraikuntza.

erreportaia

4

Page 5: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2013/azaroabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/10/1444313398-emaraun azaroa13 kalitate ONA...1 0 9 8 6 - 7 1 2 1 1 egin gure bidelagun

erreportaia

dagokionean, berriz, urraketa ugari:mugikortasunean mugak (hau da, Gazatik ezinsartu ezin atera, baina Zisjordania osoan zeharkontrolak, Ramalahatik Jerusalem-era joatekokontrol neurri zehatzak, eta soldadu israeldargaztearen esku gelditzen da zu pasako zaren edoez, zenbat denbora iraungo duzun itxaroten edoez), osasun mentalean gaitzak (emakume askok,presioaren, ikararen.. eraginez buruko minikaragarriak izaten dituzte), indarkeria poliziala,errepresioa, asentamendutako judutarrenirainak, kartzela; herrialdeko gune batzuetanblokeo ekonomiko, politiko, kulturala, soziala;feministen agenda guztiz hartzen du, agendapropio bat garatzeko ezintasuna, askotanhelburua denean oinarrizko beharrak asebetetzeabonbardaketa baten ondoren adibidez. Azkenbatean, zure herrian askatasunez bizitzekoezintasuna.

Guzti honi aurre egiteko indarra ez zaiefalta. Honela, Palestinako emakumeeneskubideen aldeko lana oso anitza dela esangenezake, errealitateak bezain anitza. Hauexekdira lantzen dituzten gai eta aldarrikapennagusiak: besteak beste, gaur egun indarreandituzten lege berri eta zaharren (otomano etaegipziarrak) inguruko irakurketak eta hauengaineko aldaketen exijentziak; horretarako,komunitateko buruekin “moutag”-ekin lantzendituzte emakumeen eskubideen ingurukokontzientziazioa Coran-a eskuetan hartuta etaahoan berriz eurek darabilten hizkera berdinaikasi dute gai desberdinak lantzeko. Emakumeenjabekuntza ekonomiko, sozial eta politikoa;jabekuntza ekonomikoari garrantzia handiaematen diote, kooperatiba txikiak sortzeari, hala,emakumeek euren diru-sarrerak izan ditzaten etahonek euren autonomian laguntzen dietelagaineratzen zuten. Indarkeria sexistareninguruko sentsibilizazioa, sozializazioa,prebentzioa eta asistentzia zerbitzuen sortzea,denak ere indarkeria sexistarendesnaturalizatzeko era erauzteko. Adibidez,Ramalah-an ezagutu genuen SAWA (“elkarrekin”)zentruak asteko zazpi egunetan, egunean 16orduko doako 121 telefono zerbitzua eskaintzendie palestinar herritarrei indarkeria egoerenaurrean asistentzia zerbitzua eskainiz,gomendioak emanez, euren eskubideen berri,

5

legediaren inguruko informazioa, e.a. Hilabetean2000 salaketa dei jasotzen dituzte eta hauetatik%60a Gazatik. Emakumeen eskubideen ingurukoinformazioa eta aldarrikapenak kalean etaetxeetan ezagutarazteko bitarteko desberdinensorrera; azoketan, irratiak sortuz. Emakumeenbizitza duinagoa izan dadin zerbitzuen sorrera,harrera etxeak, aholkularitza legala, e.a. Honezgain adin txikikoen arteko ezkontzen aurkakolanketa; herentzia eskubidea eta justiziarakosarbidea bermatzea.

Hein batean, Palestinako feministenetengabeko aldarrikapena da “iraultzan subjektupolitiko gisa aitortzeko beharra“ . Honela, eurensaiakerak fintzeko beharra azaleratu digute batezere aliantza eta elkartasun feministari begira:aliantzak sortzea emakume palestinarren artean,emakume elkarteak eta beste emakumeenartean elkartasun feminista indartzea etaemakume gazteak borroka feministara batzekolanketa.

Bizipen guzti hauek benetan hunkitugaituzte, ikaragarria baita bizitzako arlo guztietanpalestinar herriak eta bereziki emakumeek bizidituzten errepresio bide eta egoera ezberdinak.

Elkartasunez, olibondoen itzalpeko bizitzak,borrokak, nahiak ahaztu ez daitezen.

Saioa Iraola Urkiola, BF-ko kidea.Argazkiak:Marisol Ramirez

Page 6: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2013/azaroabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/10/1444313398-emaraun azaroa13 kalitate ONA...1 0 9 8 6 - 7 1 2 1 1 egin gure bidelagun

indarkeria sexistaren makineria guztiari aurreegiteko. Eraso sexistak ez dira kasu isolatuak ez etakontu pertsonalak ere eta horregatik garrantziaberezia eman izan diogu beti emakumeen artekoelkartasun sareak sortzeari.

Autodefentsa feminista saioetan aritzen garenhainbat emakumek hutsune handia ikusi genuengai honetan euskarazko material urria dagoelako.Hutsune hori bete nahian, berehala hasi ginenhainbat garai eta lekutan gai hau landu izan duteneta lantzen diharduten emakumeen jakintza biltzeneta euskaratzen. Eta orain plazaratzen dugun hauda emaitza. Gure asmoa, euskarri bakar batean etamodu ordenatuan, autodefentsa feminista ulertzekoeta garatzeko euskarazko tresna bat eskaintzea da,emakumeok subjektu feminista bilakatzekoprozesuan lagungarria izan dadin.

Hemen plazaratutakoa ez da BilguneFeministak sortutako lan bat. Guri transmititutakoaeta bidean ikasitakoa milaka emakumeren lanarieta jardunari zor diogu eta guk ere, jaso dugunbezala, zabalpen horretan ekarpena egiteko ardurasentitu dugulako hartu dugu tresna hau euskarazosatzeko konpromisoa.

Euskal Herriko BilguneFeministak aurtengo azaroaren

25erako autodefentsafeministari buruzko liburuxka bat

argitaratuko du: Beldurrakgurekin jai! Ekin autodefentsa

feministari! Argitalpen hauidazten aritu diren

bilgunekideekin aritu garasolasean.

Nondik sortzen da liburuxkahonen proiektua? Zein beharretatik?

Euskal Herriko Bilgune Feministak, 2002.urtean sortu zenetik landu du indarkeriasexistaren aurkako ildoa. Urte hauetan zeharindarkeria sexistaren inguruan diskurtso osatuagaratu dugu eta honi aurre egiteko hainbatbaliabide atera ditugu hala nola; txilibituarenkanpaina, autodefentsa feministaren aldekoapustua, herri jai feministetan indarkeriasexistarik gabeko txokoa, tailer desberdinak e.a.

Gure irakurketetan emakumeok jasatenditugun erasoak ez onartzeko eta haueksalatzeko deia egin izan dugu. Erasoen aurreankalera irten eta erantzun kolektiboak martxanjartzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu

6

askatu mataza

“Erasoen aurrean kalera irteneta erantzun kolektiboak

martxan jartzea ezinbestekoadela iruditzen zaigu indarke-ria sexistaren makineria guz-

tiari aurre egiteko.”

Page 7: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2013/azaroabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/10/1444313398-emaraun azaroa13 kalitate ONA...1 0 9 8 6 - 7 1 2 1 1 egin gure bidelagun

askatu mataza

7

Nola planteatu duzueliburuxkaren zabalpena?

Azaroaren 25aren bueltan Donostianegingo dugu aurkezpen orokorra. Gure asmoaazaroaren 25ean eta egun horretatik aurreraherri desberdinetan liburuxkaren aurkezpenakegitea izango da. Hasieratik argi ikusi genuenez genuela liburu aurkezpen formal bat eginnahi eta horregatik aurkezpen- tailerrakantolatzeko intentzioa dugu. Liburuxkaaurkeztu eta aldi berean duen izaera praktikoaerakutsi nahi dugu.

Aurretik esan bezala irabazi asmorikgabeko proiektu bat da eta ahalik eta gehienzabaldu nahi dugu. Abenduan Durangokoazokan izango da salgai Topatuko stanean5€ren truke. Herrietan egingo direnaurkezpenetan ere eskuratzeko aukera izangoda. Liburuxkaren edukiekin 8 panelez osatutakoerakusketa bat ere osatu dugu eta herrietanaurkezpenak egiten direnean ikusgai jartzekoasmoa daukagu, tailerretara gerturatu ezinduen jendeak edukien inguruko informazioaeskura dezan.

Zer lantzen da?

Autodefentsa feminista, indarkeria sexistariaurre egiteko jarrera denaren azalpena egin duguhasieran. Hurrengo atalean indarkeria sexistarenmakineria ezaugarritu dugu. Ondorenautoestimua, zaintza eta emozioen ingurukoatala osatu dugu. Atal honetan teoriaz gainariketa praktikoak ere txertatu ditugu irakurriahala praktikara eramateko ariketak planteatuz.Azken atalean, berriz, eraso sexistakidentifikatzeko eta hauei aurre egitekoestrategietan sakondu dugu.

Zein helburu du?

Gazteei begira egindakoa dirudien arren,eduki hau emakume guztientzako da baliagarria.Helburua, norberak bakarka zein taldeanautodefentsa feminista landu eta egunerokoanintegratzeko tresna bat sortzea izan da, etaberaz, norberak bere limiteak zein diren ezagutueta errespetatu arazteko mugak jartzen ikasteadu xedea; baita autoestimua indartzea, beldurraketa indarguneak identifikatzea, eta guzti haugaratu ahal izateko oinarri teoriko batez janztea.

Irabazi asmorik gabeko argitalpena delaazpimarratu nahi dugu. Jaso dugun ezagutzaguztia ahalik eta emakume gehienekin partekatunahi genuke.

“Gure asmoa, euskarri bakarbatean eta modu ordenatuan,autodefentsa feminista ulert-zeko eta garatzeko euska-razko tresna bat eskaintzeada, emakumeok subjektu fe-

minista bilakatzeko prozesuanlagungarria izan dadin.”

“Hemen plazaratutakoa ez daBilgune Feministak sortutakolan bat. Guri transmititutakoaeta bidean ikasitakoa milakaemakumeren lanari eta jardu-

nari zor diogu...”

Page 8: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2013/azaroabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/10/1444313398-emaraun azaroa13 kalitate ONA...1 0 9 8 6 - 7 1 2 1 1 egin gure bidelagun

8itziar moreno martinez

Page 9: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2013/azaroabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/10/1444313398-emaraun azaroa13 kalitate ONA...1 0 9 8 6 - 7 1 2 1 1 egin gure bidelagun

itziar moreno martinez9

Eserita netzan ohearen ertzean, hankak zabal zabalik. Alu gorrixkaezpainak harrotuta, musukatzeko tentazioa sorrarazten duten bi ezpainmardulen tankeran.

Almendra oliozko edukiontzian behatza busti eta alura hurbilduzitzaidan goxoki. Ezpain mardulak goi eta behe ferekatu zizkidan behatzirristakorrarekin halako kilima, halako plazera sentitzen nuen non hankakare gehiago zabaltzen baitzitzaizkidan, nire aluak mundua irentsi nahi balubezala, behatz haiei laztantzen jarrai zezaten ahozabalka oihukatuz.

Ezpainen gainalde igurtzi ondoren, hauen azpiko haragian ondoratuzituen maitekiro behatzak. Almendra usain gozoa, sexu usainarekinnahasita arnas nezakeen airean. Eta alua gori- gori ipintzen zitzaidanlaztan bakoitzean su inguruan dantzan balebil bezala, erre belarrean nuenazpialde osoa, gozamenez txinpartaka.

Gustura nengoela eta jarraitzeko lokatzean barrez begiratzen zidan,nire gozamenaren jakitun. Bi ezpainen gainaldeko pinportatxoan pausatuzuen behatza eta mugimendu zirkularrak egiten hasi zitzaidan goxoki.

Gozamenari ezin eutsita, atzerantz bota nuen gorputza eta begiakitxita sentitu nituen behatzaren mugimendu txiki guztiak, aurrera etaatzera puzten ari zen pinportatxoan jira bueltaka.

Behin alu guztia ongi olioztatu ondoren, nire ondoan etzan, niregorputza berarekin bildu eta aurpegia eta ilea laztantzen hasi zitzaidan.Goxo ferekatzen zidan lepoaldea, bizkarrean, eskuetan eta kopetanmuxuak eman bitartean.

Azkurak alde egin ote zidan galdetu zidan gero, eta nik baietzerantzun nion. Nire alu olioztatua plazerez puztuta baina modu berean lasaisentitzen nuen, aurreko egunetan sentitutako azkura deserosotik kanpo.

Bost urte edo gutxiago nituelarik ezagutu nituen azpialdeko txirlamisteriotsuak eskaintzen eta ezkutatzen zituen gozamenerako aukerak.Horregatik azkurarik ez nuenetan ere amari eskatzen nion, almendra oliogoxoarekin nire alua osoki eta goxo- goxo laztandu ziezadan. Etahorregatik eskaintzen diot ipuin hau amari, plazeraren erresumarako bideabere eskutik helduta ezagutu nuelako.

Almendra oliozko ferekak

ekhi

ñe e

izag

irre

zubi

aurre

_BFk

o ki

dea

saretik

Page 10: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2013/azaroabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/10/1444313398-emaraun azaroa13 kalitate ONA...1 0 9 8 6 - 7 1 2 1 1 egin gure bidelagun

herrien txokoa

10

Zoragarriak Azpeitiko emakumeen topaketak! Bi egunetan zehar adin anitzetako 50-60emakume bildu ziren herriko Emakume Txokoan.

Hiru belaunaldietako emakume taldeen arteko mahai ingurua (70. hamarkadatik dabil laneanmugimendu feminista herrian), aldarrikapenez jositako antzezpen-emanaldiak, herriko emakumekolektiboen egoeraren azterketa, gorputza eta plazeraren gora-beherak, etorkizunerako erronka etabideak, Arrutiko Intxaurrak, Pottors eta Klitorekin parranda... Denetarako denbora eta aukera emanzieten Azpeitiko feministei.

Herriko espazioak berreskuratu eta borrokan jarraitzeko haize freskoa.

Espainiar ministroak proiektuaaurkezten ez badu ere, feministak behintzatkalean harrapatuko gaituelakoan gaude. Ezgara nazkatuko, behin eta berriz, guregorputzak geureak direla eta ez dugulabesteen erabakirik onartuko esateaz.

Honako hauek Euskal Herriko txokodesberdinetan egiten ari diren ekimenekadibide besterik ez dira.

Abortuaren inguruko mobilizazioak

Azpeitia topaketak

Page 11: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2013/azaroabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/10/1444313398-emaraun azaroa13 kalitate ONA...1 0 9 8 6 - 7 1 2 1 1 egin gure bidelagun

11

Eta bada beste gauza bat denengan sumatududana: beren sortetxearekiko, baserriarekikomaitasuna. Penaz ikusten dute nola itzali denberen baserria, nahiz eta bertan egiten zutenbizimodua ez zen batere idilikoa”.

Ondo hartu dute Getxoko zuzendariarenproiektua bertan parte hartu duten amamek etabilobek, «amamek hobeto hala ere. Etakameraren aurrean ere uste baino erreparogutxiago izan dute». Eta amamen kasuan,«kontatzeko beharra» nabarmena dela konturatuda Izaro Gonzalez Ieregi. «Amamek askoeskertzen dute beren bizimoduari buruz galderakegitea. Kontatzeko beharra daukate eta penazikusten dute bizimodu hori galtzen ari dela.Horregatik garrantzitsua iruditzen zaietestigantza horiek jasotzea. Baina nire asmoa ezda artxibo lana egitea; horretarako jende askoari da lanean eta oso txukun gainera. Nikikuspuntu zehatz batetik begiratu nahi izan diotgalbidean dagoen baserriko bizimoduari etaemakumeak transmisioan egin duen lanari».

www.81amama.org

emakumeok plazara!

Gertuen dagoen amama generazioa etahauen gomutak oinarri hartuz, bilobak eta hauenarteko harremanari erreparatu dio getxotarraklan honetan.

Baserrian jaio eta hazi baina bertan bizi ezdiren emakumeak dira, arrazoi anitzengatikbaserriok bere funtzioa galdu eta gero. Gertaerahonek beraien eta biloben bizian izan dueneraginaren inguruan arakatu nahi izan duGonzalez de Ieregik dokumentalaren bidez.Berau hamalau emakumeren testigantzak bilduzburutu du. Ez ei da lan antropologikoa egitensaiatu, baina baditu honen zantzuak.

Antzekotasun handiak topatu ditu amamenartean. Honela dio: “Ohiturak, jarduerak,bizimodua... antzeko gauza asko topatu ditut.

81 amama, Izaro Gonzalez de Ieregizuzendariaren dokumentala

Page 12: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2013/azaroabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/10/1444313398-emaraun azaroa13 kalitate ONA...1 0 9 8 6 - 7 1 2 1 1 egin gure bidelagun

Emakumeon kontrako indarkeria kasuetan salaketen beherakadak zein

murrizketek sortutako kezkak bultzatuta eta musikarien eremuan ere

zeregina badela hausnartuta Itsaso Gutierrezek, ON taldeko kideak,

sortutako proiektua da ETEN.

Proiektuak bi zati ditu: kanten bildumaz osatutako CDa eta genero

indarkeriaren kontrako kontzertua.

Honen helburu nagusia aldarri egitea bada ere, baditu bestelako

helburuak ere. Hausnarketarako leihoa irekitzea, kultura eremuko artisten

inplikazioa edota indarkeriaren kontrako bestelako proiektuak abiatzea

dira besteak beste.

kuleroen kaxa

Kontzertua berriz,

azaroaren 30ean izango da,

Durangoko Plateruena Kafe

Antzokian. Bertan, bilduman

kanta eskaini duten artista

batzuek parte hartzeaz gain,

bildumarentzat kantarik ez

zuten eta beraien kezka eta

laguntzeko prestutasuna

agertu duten beste hainbat

artista izango dira.

Ikuskizunean aterako

diren etekin ekonomiko

guztiak kontzertuaren

antolakuntzak ekarriko dituen

gastuak estaltzeko erabiliko

dira. Horiek guztiak bete eta

etekina handiagoa balitz

gaiarekin zerikusia duen

bestelako proiektu bat abian

jartzeko erabiliko litzateke.

eten