euskal herriko bilgune feministaren berripapera...

12
euskal h erriko b ilgune f eministaren b erripapera emaraun 2011/otsaila GENerANITZa: J ENdaRTe a SKe e ta a NITZarEn A LdEko ekimeneko k ideei e lkarrizketa. GARAIPEN B ATZUEN I BILBIDEA: Donostiako d anborradak

Transcript of euskal herriko bilgune feministaren berripapera...

Page 1: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2011/otsailabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/04/1428096654... · 2015-04-03 · duten hauek, diskriminazioa eta ezberdintasuna

euskal herriko bilgune feministaren berripaperaem

ara

un

2011/otsaila

GENerANITZa: JENdaRTe aSKe eta aNITZarEn ALdEko

ekimeneko kideei elkarrizketa.

GARAIPEN BATZUEN IBILBIDEA:

Donostiako danborradak

Page 2: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2011/otsailabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/04/1428096654... · 2015-04-03 · duten hauek, diskriminazioa eta ezberdintasuna

2

Oinez ibiltzen, jatekoa prestatzen,

norberaren burua zaintzen, zapatilak

lotzen, hitz egiten, elkar harremantzen,

e.a. ikasi behar dugu. Eta guzti hau

amek, izebek, amonek irakatsi ziguten

eta digute. Baita, aldameneko Puri

edota Maitek ere. Euren denbora

eskaintzen dute-dugu; ondokoa

zaintzeko, maitatzeko,

…baina emakumeok zainduak

izateko eskubidea ere badugu, nahiz

eta jendartearen antolaketak hau

bermatzen ez duen. Nork zaintzen

gaitu? Gure burua zaintzeko

denborarik bai al dugu?

Zaintza lanak, etxeko lanak, lan

merkatuko jarduna/lana, e.a. Lana eta

lana, zaindu eta zaindu. Nahikoa.

Plantoa.

Guk, geure bizitza duintasunez

bizitzeko eskubidea badugu: zainduak

izatekoa, zaintzekoa, pentsio duina

izatekoa, e.a. Gure bizitza guztian

egindako lanaren errekonozimendua

onartuz, etxeko lanak eta zaintza lanak

barne, pentsio propioa izateko

eskubidea dugu. Bizitza bizi nahi

dugulako, eta ez edozein modutan

zein egoeretan. Duintasunez bizi.

erreportaia

garaipen batzuen ibilbidea: Donostiako

danborradak

gaurko eskola irauliz etorkizuna

hezkidetza

askatu matazaGENerANITZa: JENdaRTe aSKe eta

aNITZarEn ALdEko ekimeneko kideak

irudia

ione zabalegi nuin

saretik

iratxe retolaza gutierrez

herrien txokoa

emakumeok plazara!

rakel rico lopez

kuleroen kaxa

euskal herri feminista lortze bidean izan zaitez sarekide!

Izen- abizenak:

Sektorea:

Telefonoa:

Posta elektronikoa:

Banketxea:

Kontu Korrontea (20 digito)

ema(H)itza

E-maila:

[email protected]/

[email protected]

Helbidea: APDO. 11.130

48005 Bilbo

3

10

9

8

6-7

12

11

4-5

Page 3: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2011/otsailabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/04/1428096654... · 2015-04-03 · duten hauek, diskriminazioa eta ezberdintasuna

erreportaia

3

GARAIPEN BATZUEN IBILBIDEA: Donostiako danborradak

eta banderaren igoera zein jaitsiera txandakakoaizatea. Ohore hori mistoak diren elkarte guztienartean txandatu dadila.

- Emakumeon parte hartzea eta espaziopublikoetan presentzia izatea mugimendufeministak urtez urte, mendez mende, egindakolanaren ondorio dira. Horregatik guztiagatik,ikusezintasunean egon den benetako emakumeupelariei, danbor-joleei, festazaleei eta feministeieurek egindako lana aitortzeko, Sarriegirenondoan emakume upelari bat jartzeaproposatzen dugu, danborradaren historiari etaDanborrada Egunean emakumeen parte hartzeabermatzeko egindako borrokari omenaldiaegiteko asmoz.

Aurten, aldaketa nabarmena izan da. Etabai Udalak baita komunikabideek ere lezioa ikasidutela esan genezake; ez dira ausartubaloraziorik egitera. Oholtza publiko eta ofiziala,telebistan ematen den danborradaren zatia, gauregun bi elkarte matxista hauen pribilegiopeanmantentzen den arren, Udalaren aldetik jaiparekideagoen itxura ematen saiatu dira,emakume kopuru bat gonbidatu gisa igoaz, besteelkarte batzuetan dauden partaideakgonbidatuaz... Gure aldetik poza adierazten dugusaiakera horiengatik. Baina oholtzara igotzekoaukera guztion esku ez dagoen bitartean,itxurakerian erortzeko arriskua dagoelagogorarazi nahi diegu. Oholtza publikoa denonesku egotea pausu garrantzitsua izango da.Baina ez azkena.

Elkarte Pribatuen matxismoa, jaietako rolbanaketa estereotipatuak, gauetako erasosexistak, e.a. behar bestean lanean jarraitzekoprest gaude, jaiak herrikoiak eta parekideak izanbitarte.

Donostiako Bilgune Feministatik urteakdaramatzagu jai parekideagoen alde lanean.Ibilbide luze honetan zehar garaipenak ere lortuditugu eta zuekin konpartitu nahian, Emaraunhonetan tartetxo bat eskaini digute.

2003. urtearen aurretik, DonostiakoKalderero Ofizialetan gizonek bakarrik har zezaketenparte. Zergatik? Udalak Kalderero Ofizialak izatekoohorea gizonak bakarrik onartzen dituzten elkartegastronomikoei ematen baitzien. Urteak borrokanigaro ostean, Kaldereroetako tribuak mistoak izatealortu genuen, lehen emakume zuzendariaBilgunekide bat izan zelarik. Gaur egun mistoakdira, eta parekideago izan daitezen,emakumeenak diren bi tribu antolatzen dituguemakumeon parte hartzea bultzatzeko.

Honen bitartean, Danborrada Egunetan ereliskarrak eduki izan ditugu. Arrazoia? Berdina.Donostiako jaiak “herrikoi” deitu arren, gehienakelkarte gastronomikoek antolatzen baitituzte.Eta jakina da, Donostiako “txoko” askotanemakumeok sarrera ukatua dugula, edobaldintzatua (egun konkretuetan sukalderakosarrera ukatua…).

2005ean berdintasun legea atera zen.Legeak bere horretan aldaketarik ekarri ez duenarren (esaterako, ez du alardea aldatzeko balioizan), presioa egiteko tresna bezala erabili ahalizan dugu.

Berdintasun legea ez da nahikoa izanDonostiako Jaiak parekideagoak izateko. Urtezurte, presioa eginez eta emakume askorenesfortzuarekin, aldaketak lortzen joan gara.Bilgune Feministako kideok, urtero,Danborradaren behatzaile izan gara eta ikuspegifeministatik urteroko irakurketak helarazi izanditugu.

Donostiako Udalari bere garaian, eta gauregun mantentzen dugun eskaera, honakoa da,beraz:

- Jaiak elitistak direla diogu eta horrenarrazoia, udalak oholtzari ematen dion erabilerada. Oholtza jaien errepresentazio gorena bada,herritarrena izan behar da eta ez esklusiboa.Horregatik eskatzen dugu oholtzaren erabilera

Artikulua osoa irakurtzeko, sartu hemen: donostiakobilgunefeminista.blogspot.com

Page 4: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2011/otsailabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/04/1428096654... · 2015-04-03 · duten hauek, diskriminazioa eta ezberdintasuna

bestearekin batera iristen zaigu. Ezin diogu aterikitxi horri, benetako ariketa oso kontziente bategin ezean eta hortaz, edozein kasutan, ohartubehar gara, komunikazioaren bide anitz horiek ezgaituztela soilik gure nahien arabera hezten, ezbada informazio guzti hori bidaltzen ari zaigunigorlearen nahien gutiziari jarraiki.

Heziketa kontzientea eta ez kontzienteaaipatu ditugu, eta ezin dugu beraz, aipatu gabelaga ziurrenik heziketa kontzientearen adibiderikgarbiena duguna. Hezkuntza formala edo etahaur baten egunerokoan eskola dena. Eskolakbadu jarraitu beharreko curriculum bat, betebeharreko helburu-multzo bat eta hezi beharrekopertsona txiki pila bere kargu. Pertsona txiki etaez horren txiki horiek, gutxi gorabehera egunekobost-sei ordu igarotzen dituzte asteko bostegunetan eskolan. Horrek pertsona batenbizitzaren lehen urte horietan, denbora ugariesan nahi du eta beraz, denbora horretanpertsonak jasotzen duenak ezinbestean eragingo dubere izatea eratu eta moldatzeko orduan.

Azkenik, eta modu arinago batean, hezkuntzaez formalak eta aisialdiak ere egiten diote ekarpennahitaezkoa gure heziketa prozesuari. Esan beharradago gainera, gune horiek eskaintzen digutela gurebizitzako hainbat etapatan askeen jarduteko aukeraedo eta bide ematen digutela gure nahien araberajokatzera eta horrela, bestelako guneetanbarneratutako balore eta jarrerak modu ezinnaturalagoan azaleratzen dira.

Umeek lau erroten gainean ikasten dutetxirringa martxan jartzen. Lau euskarrikeskaintzen diete behar duten oreka pedaleiindartsu eragiteko. Gurpilek geldo ematen dituztelehenengo birak baina umeek azkar hartzen dutekonfiantza tresna berriarekin eta laster pasatzendira lau gurpiletik bat kentzera. Modu honetan,hiru bihurtzen dira oreka ardatz. Ez du axola;ekilibrioari erruz eusten baitiote umeek. Berandubaino lehen inguruari bi uztailen gainetikbegiratzeari ekiten diote, oinarri gutxiagorekin,segurtasun txikiagoarekin, baina gurpilek aisejarraitzen dute aurrera biraka. Alderantzizkoa daoro pertsona bezala garatzeko bizi dugunprozesua, hemen, bizikletan ez bezala, gurpil bat

Emakumea ez da jaiotzen, egin egiten da.Hala esan zuen Beauvoirrek eta emakumea ezezik, pertsona ere edonolakoa dela ere, eginegiten den izaki moduan ulertu behar dugu.Pertsona jaio denean ez da ezer, ez bada bereinguruak izatea nahi duena; hots, bere inguru horrekmarkatuko dio bidea, jarriko du bidegurutzearenparean, eta esango dio bide batetik edo bestetik,nondik jo behar duen. Horrela, jaiotzerako uneanpertsona horrek gertuen duen inguruak, familiamoduan ulertuak gehienetan, izango du nahitaezpertsona horrengan eragin zuzenena. Ez da bainaegungo gizartean pertsona baten heziketaneragina izango duen bakarra; hala nola,hezkuntza formalak, komunikabideek, hezkuntzaez formalean edo eta aisialdian igarotakodenborak, bizitako esperientziek eta azkenikgertukoenen, hots, berdinen artean lantzen direnharreman horiek ere laguntzen dute pertsonaororen heziketan.

Jakinekoa dugu norberak bere familiatzatduen horrek baterako edo besterako, kontzienteedo inkontzienteki eragingo duela bereheziketan. Ez baitira gainera nahikoa esanak;jakin badakigu eredua dela hezkuntzaren gakoaeta jasotzen dugun ereduaren isla baino ezgarela hein handi batean, ez badugu bederennahita eredu hori arbuiatu eta kontrako biderikhartzen. Eta ezin ukatuko dugu, eredua inon ezdela etxe baten barruan ematen dena bainoerakusgarriagoa izango.

Egia da baina era berean, etxetikkanpokoak ere gero eta presentzia gehiago duelagure baitan. Zer esanik ez, kanpoko izan eta gureetxeko atea parez pare zabaldu diegunkomunikabide eta komunikazioko bestelakobideen inguruan. Hau da, telebistaren eraginazhitz egiten zen orain artean eta oraindik oraintelebistak landutako edukiek izan ditzaketeneragin kaltegarriak neurtzeko gai ez garenhonetan, internet sareak eskaintzen dituen milaaukeren eta beste hainbeste arriskuen inguruanpentsatzen jartzeko ordua iritsi zaigu. Pantailenmunduan bizi gara; informazioa nonahi etanoiznahi jaso dezakegun munduak bizi gaitu etaera berean, nahi ez dugun informazio hori ere

erreportaia

4

Gaurko eskola irauliz etorkizuna hezkidetza

Page 5: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2011/otsailabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/04/1428096654... · 2015-04-03 · duten hauek, diskriminazioa eta ezberdintasuna

erreportaia

dutenaren funtsa. Akademia ezberdinetako arduradunek

ahoa gurasoei helarazitako hitz dotorez betetzenduten honetan eta matrikulazio eskaintza zeinbaino zein “hobeak” kaleratzen dituzten honetan,ezinbestekoa da gure arreta foku horietarabideratzea. Ezin utzi genezake salatu gabe,Nafarroako Gobernuak aurten sortutakoiragarkia: mediku, sukaldari eta astronauta izannahi duten mutilak eta printzesa eta ingurumenzaindaria izan nahi duten neskak ageri dirabideoan. Bada, matrikulazio kanpainan bete-betean murgilduta, ohitura zaigu eskolenbalorazioak aditzea eta beraz, badugu baloraziohorietan zerri erreparatu. Beste balore etahelburu pedagogikoren artean, deigarria baitahezkidetzak ahotan izan dezakeen pisua, etaeskoletako geletan sartuta errealitatean daukanpresentzia murritza.

Beraz, nahiz lerrotara bereziki hezkuntzaformalaren eraginak izan diren ekarri ditugunak, argidugu pertsona baten heziketan eskolak ez ezik aipatubeste faktoreek ere eragin zuzena daukatela etabehar dutela izan. Guztien orekak eta guzti horiekparekidetasunaren bidean eman beharrekoaldaketak eramango gaituzte heziketaintegralago batera. Bitartean, pauso txikienbidez, bidea egiten jarraitzea baino ez zaigugeratzen.

5

kenduta oreka galdu baitezakegu. Arestianaipatutako faktoreen parte hartze aktiboabeharrezkoa da gure hastapenean eta hezitzean;gainontzean, bizikletari gurpil bakarrarekingelditzen denean gertatutako berdina pasakozaigu eta egin beharreko bidea nekezagoabihurtuko da. Errealitatean, zoritxarrez, umeenheziketa zutabe gutxi batzuk mantentzen duteeta horrek ondorio larriak izan ditzake epelaburrera. Izan ere, umeen heziketari dagokionikuspegi eta ardurak aldatu diren heineanbadirudi karga guztia eskola ofizialarengangelditu dela.

Egun, hezigune mistoek badituzte hutsunenabarmenak betetzeko, bereziki, arlohezkidetzaileari dagokionez. Arduragabekeria dahutsaldi horiek bere horretan mantentzen direnartean umeen formazio ia osoa hezkuntzaformalaren eskutan uztea. Gaur egungo eskolaez bada parekidea eta honek, oraindik orain,neska eta mutilen arteko botere harremanzanpatzaileak ahalbidetzen baditu, nolakoaizango da etorkizuna? Etorkizuneko subjektuakeskolaratze ez hezkidetzailea badute, geroa ereparekidetasunaren paradigmatik urrun egongo da.Orain eskura ditugun tresnak, bereziki hastapenprozesuan parte hartzen dutenak, baliatu behar dituguetorkizun parekide eta justuago bat eraikitzeko.

Aipatu tresnei eutsi behar diegu beraz, etaberriak sortu. Mila aurpegi izan ditzakete tresna horieketa bakoitzak behar desberdin bati erantzungo diobaina oinarrian, berdina izango dute guztiek.Hezkidetza. Argi dago hezkuntzak sistemapatriarkal eta kapitalista birproduzitzen jarraitzenbadu, sistema honen arazo estrukturaleandagoela bere jatorria eta beraz, konponbideakere estrukturazko aldaketa batean edo etaaldaketa integral batean izango du giltza.Hezkuntza hezkidetzaile baten beharra aipatzendugunean, sexu-genero sistematik at egiten denhezkuntzaz ari gara; hezkuntza sistemanparekidetasuna lortzeko metodologia didaktikoazari gara; hots, pertsonen izaera ezberdintasunakonartuz, aukera berdintasunean oinarrituko denhezkuntza parekidean sinesten dugu. Horrelabaino ez dugu lortuko arazoaren muinera heldueta bira oso bat emanda bide onean kokatzea.Balore, eduki eta metodologia berritzaile bateanoinarritutako hezkuntza nazional hezkidetzaileaizatea ondorengoek heziguneetan jasoko

Mila aurpegi izan ditzakete tresna horiek eta

bakoitzak behar desberdin bati erantzungo dio

baina oinarrian, berdina izango dute guztiek.

Hezkidetza.

Page 6: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2011/otsailabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/04/1428096654... · 2015-04-03 · duten hauek, diskriminazioa eta ezberdintasuna

honen gaineko irakurketa adosteko manifestubaten beharra genuela; ondoren, sozializatzekoeta atxikimenduak jasotzeko balioko zigunmanifestua, alegia.

Manifestu honetan salatzen duguna da,kongresuaren bitartez diskriminazioa etaezberdintasuna berriro ere “natural” etajatorrizkoa bihurtu nahi dituztela eta beraienideologia heterosexual, sexista, eta genero-rolzurrun eta dikotomikoek markatutakoa inposatu.Ezberdintasunak natural bihurtu eta hierarkiajustifikatzen duten teoria atzerakoiak ekartzendizkigute berriro ere NafarroakoUnibertsitatekoek, eta hau salatu nahi dugu.

Talde ezberdinek adostu dugu manifestua:Lamias, Bilgune Feminista, Lumatza, Subeltz,Nafarroako Unibertsitate Publikoko AsanbladaLibertaria, Emakume Internazionalistak,Sorginkale. Jada atxikimendu asko jaso ditugu,artean: EHGAM, Bizkaiko EmakumeenAsanblada, Hagin, Nafarroako indarkeriarenkontrako plataforma, Medeak, 7 menos 20,Eguzki banaketak, ekintza antifaxista, Kataliñan,Pakoak, e.a.

Otsailaren 9tik 11a bitarte, NafarroakoOpus Dei Unibertsitateak antolatuta, etaIruñeako Udalaren laguntzaz, GeneroarenIdeologiaren I. Nazioarteko Batzarra izango daIruñean. Hainbat kolektibok eta ekintzailek salatudute; Nafarroan, botere patriarkala, kapitalista,eurozentrista eta heteronormatiboa ordezkatzenduten hauek, diskriminazioa eta ezberdintasunaberriro ere “natural” eta jatorrizko bihurtu nahidituztela. Eta honen harira, askatasuna etaaniztasuna oinarri izango dituen jendartearenaldeko manifestua adostu dute; eta otsaileanzehar jardunaldi batzuk antolatu dituzte.Sortutako jardunaldiak, egindako salaketak zeinaldarrikapenak jakite aldera, parte hartzaileetakobi kiderekin elkartu gara eta egindako galdereifin erantzun diete.

GENerANITZa izenburupeanadostutako manifestuak zeri erantzutendio? Noiz eta nola sortu zenuten? Zein

kolektibo zaudete bertan?Josune: Jendartean, sexismoa eta les-gay-

trans-bi-fobiaren kontra lanean gabiltzan hainbatkolektibo eta militante bildu ginen Opus Dei-kIruñean antolatutako “Genero ideologiaren”inguruko jardunaldiei aurre egiteko. Jardunaldihauen berri izan genuenean elkartzea, etakongresu honi aurre egitea erabaki genuen.Batetik, Opus Dei eta bere kolaboratzailekuttunena den UPN-ren homofobia, trasnfobiaeta sexismoa salatzeko; eta bestetik, gureaskapenerako bidea eraikitzen jarraitzeko. Hauda, feminismoan, gure praktika politikoan,askapen sexualean eta aniztasunean sakontzeneta eraikitzen jarraitzeko. Horretarako, jardunaldiGENerANITZAK eta mobilizazio anitzak antolatuditugu.

Azaroan hasi ginen elkartzen eta bertanbildutako talde guztiak ados geunden kongresu

6

askatu mataza

Josune Irigoien Garcia - Bilgune Feminista

Edurne Monreal Garces - Lamias GENerANITZa:JENdaRTe aSKe eta aNITZarEn ALdEko ekimeneko kideak

Otsailaren 12an eguerdiko

12:00etan egingo den

Aniztasunaren Ibilaldian

parte hartzera eta nola ez,

hilabete osoan zehar

antolatutako ekimenetara

joateko deia egiten dugu.

Page 7: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2011/otsailabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/04/1428096654... · 2015-04-03 · duten hauek, diskriminazioa eta ezberdintasuna

askatu mataza

7

Salaketa, iniziatiba eta antolakuntzaoinarri dituen bilguneak, zer ekarpen

egiten dio Iruñeari, Nafarroari eta oro harEuskal Herriari?

Josune: Finean, GENerANITZA asanbladatikegin nahi duguna, sistema patriarkalaren,kapitalistaren eta heteronormatiboaren kontraborrokatzea da; beste jendarte baten aldekoapustua eginez. Manifestuan esaten dugunbezala “jendarte aske eta anitzaren alde” lan eginnahi dugu, eta agian hori izan daiteke gureekarpena, beste jendarte baten aldeko lana etagogoa.

Zein da egiten duzuen deia?Zuena dahitza.

Edurne: Dei egiten diegu era askotarikopertsonei, gizon-emakume binomioaznazkatutakoei; bizitzarekin dituztenharremanetan gozamena bilatzen dutenei.Indarkeria matxista patriarkala eta sexu, generoeta sexu identitateagatik eratorritako edozeindiskriminazio gaitzesten dutenei, otsailaren 12aneguerdiko 12:00etan egingo den AniztasunarenIbilaldian parte hartzera eta nola ez, hilabeteosoan zehar antolatutako ekimenetara joatea.

Aniztasuna bertute izanik, zeinaldarrikapenek batzen zaituzte?

Josune: Aldarrikapen ezberdinen inguruanelkartu gara. Lehenik, gure identitatea eta gureahalmen guztiak inolako mugarik gabeeraikitzeko eta garatzeko eskubideaaldarrikatzen dugu, baita gure gorputza etabizitzen gainean erabakitzeko eskubidea ere.Sexualitateari dagokionez, gorputz sexual etasexudunak garela; gozamena eta sexualitateamodu askean bizitzeko eskubidea aldarrikatzendugu.

Transexualitatea eta intersexualitatearidagokionez, transexualitatea psikiatria-eskuliburuetatik ken dezatela eta intersexualekez dezatela ebakuntza mediku eta kirurgikosistematikorik jasan beharrik eskatzen dugu.

Bukatzeko ere, teoria diskriminatzaile etabaztertzaileak zabaltzen dituzten ekitaldiak ezditzatela diru publikoaz finantzatu eskatzendugu; Nafar Gobernuak eta Iruñeko Udalakkongresua antolatzeko diru-laguntzak emanbaitizkiete.

Azkenik, mezu bat bidali nahi diegu UPNeta OPUS DEI-ri: Utzi dezatela beraien ideologiasexista eta les-gay-trasn-bi-fobiko atzerakoiakzabaltzeari eta bakean utzi gaitzatela.

Egun, Nafarroan, zein beste hainbatlekutan eskuinak, elizak jarraitzen duenpolitika kontserbatzaile, totalitario etabaztertzailearen aurrean, nola eragin

genezake feminismoetatik?Edurne: Historikoki erreproduzitzen doaz

rol eta aurreiritzi patriarkalak; nolabait,emakumeentzat eta gizonentzat “naturala” zerden ezarri nahian. Orain dela 200 eta 500 urtepasatu zen eta egun ere gertatzen da.

Feminismoetatik eragin dezakegu,harremantzeko era berriak agertuz:jasangarriak, botere bereizkeriarik gabeak,erabakitzeko guneetan emakumeen autonomiagaratuz eta genero gaietan ikuspuntu kritikoalanduz. Gure gorputz sexudun eta sexualetanaske biziz. Gozamena eta emakumeen zeingizon-emakumeen arteko harreman osasuntsuakaurkituz. Gure diskurtsoak erruduntasunetik,segurtasun ezetik eta biktimismo patriarkaletikaldenduz.

Page 8: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2011/otsailabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/04/1428096654... · 2015-04-03 · duten hauek, diskriminazioa eta ezberdintasuna

8 ione zabalegi nuin

Page 9: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2011/otsailabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/04/1428096654... · 2015-04-03 · duten hauek, diskriminazioa eta ezberdintasuna

9

Nor bere amak idatzi du, nork bere ama idatzi du. Horixe iradokitzen duteAnne Sexton poetaren hitz hauek: “A woman is her mother”. Batetik, amadugula ispilu adierazten da (izan haragizko ama, izan gizarteak sorturikoamaren isla). Bestetik, nork bere ispilua sortzeko beharra ere aldarrikatzen da(alegia, emakumeok geure identitate propio hori sortzeko beharra). Adierazpenhorren anbiguotasunean emakumearen identitatearen garapeneankorapilaturiko egoera batzen da. Nork bere ispilua eraikitzeko eta nork bereburuari begiratzeko bidea hautatzeko, lehen-lehenik nork bere amaren ispiluaribegiratu behar diolako, bereziki gizarteak sorturiko amaren islari. Batzuetan,bere burua ispilu horretan islaturik gustura sentituko du, baina beste askotanispilu hori hausteko, urratzeko, berrantolatzeko beharra sentituko du, beharbizia. Ispilu zahar eta berrituen arteko harreman horretan hazi dira emakume-subjektua sortzeko harturiko bideetariko gehienak, amaren isla berbideratzekoahaleginik gehienak.

Genero ikuspuntutik garaturiko diskurtso literarioak ere bidegurutzehorretan garatu dira. Nork bere buruaren idazle identitatea sortzeko,ezinbestekoa izan da ama-idazlearen ispilu hori sortzea, erreferentziak etaereduak eraikitzea. Lehen erronka, hortaz, idazle amak bilatzea eta asmatzeaizan da, genealogia berri eta propioa sortzea, nork bere obrak tradizio berribatean kokatzeko borondateari erantzunez, tradizioaren ispilu gotorra urratuz.Ispilu urratuak sortzen lehenengoetarikoa dugu Virginia Woolf, ama umezurtza.Intelektuala zen aldetik, bere garaiko diskurtso literarioa ezagutzen zuen etagaraiko joeren jarraitzaile zen, eta horregatik, testuaren autonomia eredefendatu beharra ikusten zuen. Literaturaren isla garbia sortzen omen zuenispilu gotor horren beharra. Testuaren autonomia aldarrikatzeak testuko aztarnafemeninoak salatzea zekarren, behar ez ziren hondakinak kontsideratzenzirenak, autonomiaren haustura zekartenak. Kanpo-hondakinak, ez literarioak.Ispilu gotorraren urratzeak. Baina, Woolf, emakumea zen aldetik jakin bazekienemakumeak ikusgarri izateko ispiluaren isla gotorrera egokitu behar izan duelabere burua, eta hizkera literarioa isla maskulino konkretu batek gobernatu izanduela, eta jakin bazekien emakume idazleen baloratzea hizkera literario berribaten sorkuntzatik etorriko zela, literarioaren bestelako gobernatzeakaldarrikatzetik. Literariora hurbiltzeko ispilu berriak sortzetik. Ondotxo zekien,kateak ispilu aurrean islatzea ez dela nahikoa, ispilu gotorren hausturarako bidealternatiboak sortu behar direla, izpiak errefraktatuz.

Halaxe egin dute euskal idazleek ere: Amaia Lasak “a, e, i, o, u berri bat”aldarrikatu eta eratu du; Miren Agur Meabek “azalaren kode”-az mintzatu da;Yolanda Arrietak nortasuna desjosi eta birjosteko deia egin du; Aurelia Arkotxakkartografia berriak sortu ditu; Itxaro Bordak bestaldetik eta mugatikoihukatzeko premiaz jardun du; … Nork bere kodea behar duelako ispiluurratuetan bere burua aske berridazteko.

kateak eta kodeak urratuz

iratx

e reto

laza

gutierrez_

ehu-k

o litera

tura

ira

kasl

ea

saretik

Page 10: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2011/otsailabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/04/1428096654... · 2015-04-03 · duten hauek, diskriminazioa eta ezberdintasuna

herrien txokoa

10

Hau da kiratsa!Publizitate sexistarik ez!Emakumeei bideratutako iragarkietan emakumeaksubjektua izan beharrean, pertsonaiak gara; ipuinetako,jokoetako pertsonaiak. Eta hauetan transmititzen dituztenbaloreak eta ezaugarriak ez datoz bat egungo emakumelangile, kaleratu, ama, kultura anitzeko, zaintzaile,zapaldu, gazte-heldu-zahar, lesbiana, sexu-langile e.a.izatearekin. Beraz, aurten, bereziki lurrinen iragarkiekbotatzen duten kiratsa salatu dugu, iragarkien emariahazten den eguberri garaian. Azpeitiarrek etxeko ileordeak, pitxiak eta arroparikederrenak hartu eta umorea eta kolorea erabiliz, eginzuten salaketa. Beste hainbat tokitan, markesinak, “publizitate sexistarikez” lema duen zeloz josi zituzten.

San Silvestre eguneko lasterketetanindarkeria patriarkalaren aurkako

aldarria kalean izan daAzpeitiko lasterketan herritarrak bertako Bilgune Feministako kideak egin zituztenpegatinak soinean zituztela egin zuten

korrika lasterkariek.

Emakumeok pentsio duina izatekoeskubidea aldarrikatu dugu kaleanGure bizitza guztian egindako lanarenerrekonozimendua onartuz, etxeko lanak eta zaintzalanak barne, pentsio propioa eta ez eratorria izatekoeskubidea dugulako atera gara kalera.

Goiko argazkian; Pentsio duinen alde eta emakumeeigrebarako dei eginez, Bilgune Feministak La Bolsan(Bilbo) egindako prentsaurrekoa.

Beheko argazkian; Donostian, greba bezperan,erosketako karroak eta gurpildun aulkiak hartuta,zaintzeko/zainduak eta pentsio duina izatekoeskubidearen alde egindako kontzentrazio ibiltaria.

Page 11: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2011/otsailabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/04/1428096654... · 2015-04-03 · duten hauek, diskriminazioa eta ezberdintasuna

11

emakumeok plazara!

Emakumea eta baserria. Emakume baserritarrenerrealitatea, bizi modua, lana, e.a aitortu eta baloratzekohelburuarekin, EHNE sindikatuaren elkarlanaz EmakumeBaserritarren begiradak argazki erakusketa sortu du RaquelRico beratarrak. Egindako lanaren eta izandako bizipeneninguruan jakin nahiez galdegin diogu.

Nolatan sortu zitzaizun emakume baserritarrenbegiradak biltzeko eta irudikatzeko nahia?

Argazkilaritza artistikoa ikasten ari nintzela, proiektufinalerako gai bat aukeratu beharra genuen eta garbi nuenemakumeari buruzko zerbait egin nahi nuela; esan zidatenEHNE sindikatuko emakumeek bilera bat zutela eta bertaraagertu nintzen haiekin solastera, hantxe hasi zen dena.

Emakume baserritarren begiradak izeneko erakusketaegin dugu; bertan, euren bizitzeko modua erakutsi nahi dugu,emakume baserritarrei merezi duten omenaldia eginez.

Nolakoa izan da emakume baserritar langilehauekiko hartu emana?

Haien etxeko ateak ireki dizkidate, beraiek eguneroegiten duten lana ikusteko aukera izan dut; haien bizimodua,eta egia esan harrituta gelditu nintzen, ikusten duzun arte ezzara konturatzen zer nolako esfortzua eta lana egiten duten.Oso gustura egon naiz lanean, emakume guztiak askolagundu didate, eta argi dago zein izan den emaitza: bikaina.Oraindik ere haiekin egoten naizenean niri eskerrak ematendizkidate haien lana erakusteagatik.

Emakume baserritarren begiradapean eraanitzetako errealitateak bilduko dira. Zein ezaugarrik

batzen dituztela uste duzu?Ez dute egun librerik; goizetik hasten dira, etxeko lanak

egin, ondotik baserriko lanak, animaliak dituztenak beti egonbeharra dute argi ea mina duten, edo urik bai ote duten, e.a.Gero arratsaldean baratzera, belagiak ongi mantentzera; lanhandia da dena ongi mantentzea. Baina horrez gain, etxeanadinduak baldin badaude hauek zaindu behar izaten dituzte.Kasu asko badira, bakoitza ezberdina, baina denak dutebaserria ogibide.

Nafarroako herri anitzetan erakusgai izan duzulana. Aurrera begirako zein asmo dituzu? Gaiarekin

jarraitzeko asmorik bai?Erakusketa oraindik herri gehiagotan egonen da,

otsailean Beran jarri nahi genuen, baina erabaki dugumomentuz erakusketa gordetzea, hainbeste herritara mugitueta gero panelak pixka bat puskatu dira, eta berritzekoaukera baldin badugu ba ahalik eta azkarren berriz ere jarrikodugu.

RAKEL RICO LOPEZ . Argazkilaria.

Harremanetarako, www.emakumeokplazara.org-n topatuko duzu.

Page 12: euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2011/otsailabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/04/1428096654... · 2015-04-03 · duten hauek, diskriminazioa eta ezberdintasuna

Otsaileko alean proposamen bikoitza hartu diegu maileguan Sareinakeko jostunei. Bi liburu edereztabaidan bildu eta irakurle taldeetan parte hartzeko. Ondoren laburpentxoak bideratzen badizkizueguere, blogean sartu eta kuxkuxeatzera gonbidatzen zaituztegu:

http://eibar.org/blogak/sareinak

kuleroen kaxa

Abuelas, madres, hijas. La transmisiónsociocultural del arte de envejecer

Adin ezberdinetan dauden emakumeen begirada etahausnarketak biltzen ditu.

Abiapuntua gazte izatea ezinbesteko den jendarteandrozentriko honetan, zahartzearen inguruan dauden

estereotipoen eraikuntza da.Gai ugari lantzen dira pentsaera feministatik:

emakume helduen jakintzen transmisioa, osasuna etaongizatea, sexualitatea zahartzaroan, e.a.

Desira desordenatuak: queer irakurketak(euskal) literaturaz(Euskal) literatura queer ikuspegitik aztertzeahelburu duten artikulu anitzez osatutako liburua. Euskaraz idatzia izanik, gai honetara gurehizkuntzatik hurbilpena egin eta literaturaribegiratzeko beste forma bat eskaintzen digu.Gainera, jarraitzeko ere proposamen anitzakbideratzen dizkigu.