EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA,...

30
EMAKUMEEN S AREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI- GUNEAK? 1 Teresa del Valle 2 Laburpena : Artikuluak kritika feministaren analisirako arau batzuk ditu ardatz nagusi. Arau horien bitartez, kultur eta gizarte aldaketaren ikuspegitik, emakumeek oraintsuki garatutako erkidego-adierazpideak ebaluatu ahal dira. Ikusi egin behar da zein neurritan diren emakumeen sareak eta elkartegintza aldaketa-prozesu eraginkorren zati, ikusgarritasuna ematean emakumeak beraiek beren ekintza burutzen duten tokietan historiako subjektu bezala txertatzen dituzten prozesuen zati alegia. Gizarte zibilaren barruko elkartegintzaren balioa edo baliorik eza ulertzeko, hiru dimentsio hartu dira kontutan: lehenengoak sozializazio-prozesuen ezaugarri jakin batzuk eta haiek boterea garatzearekin duten erlazioa aztertzea harturik du barnean. Bigarrenean, "sozializazio berri"en kontzeptuaren barruan boterea erabiltzearen ezaugarriak eta beharrizanak aztertu gura dira. Hirugarrenik, elkartegintzak sozializazio berriak bultzatzen laguntzen duen edo laguntzen ez duen erak azaldu gura dira. Giltzarri-hitzak: elkartegintza, sozializazio berriak, antropologia feminista, zubi- guneak. Abstract: the article considers certain analytical guidelines proper of the feminist critique to see how women’s networks and women’s associations are effective in the process of change as they contribute to their social visibility beyond the domestic domain. For the purpose of the analysis of the value of women’s association within civil society three dimensions are considered: the first one centers in the characteristics of the socialization processes and its relation to the adquisition of power; the second one examines the characteristics implied in the exercise of power under the concept of “new socializations” and the third one examines the relationship between associationism and new socializations. Key words: associationism, new socializations, feminist anthropology, bridge sp aces 1 Hemen garatutako ideia batzuk hainbat unetan azaldu ditut, esate baterako: del Valle, Teresa “Mujer y nuevas socializaciones: su relación con el poder y el cambio, KOBIE (Kultur Antropologiaren Saila) Bilbo/Bizkaiko foru Aldundia, VI. ZBK., 1991/93: 5-15. Era berean, ñabardura batzuk sartu nituen 2000ko abenduaren 4an Mexikoko Guadalajarako Unibertsitateko Genero Azterketen Zentroak gonbidatuta eman nuen Mintegiaren ondorioz. Parte-hartzaileei beren iruzkinak eskertu gura dizkiet. Honakoa erakusbide duten aurrerapen batzuk eman ditut: del Valle, T., T. Apaolaza, F. Arbe, J. Cucó, C. Diez, M.L. Esteban, F. Etxeberria eta V. Maquieira. Goranzko ereduak eta genero-erlazioak. Madril: Narcea, 2002 (prentsan). 2 Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Antropologiako katedraduna.

Transcript of EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA,...

Page 1: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-

GUNEAK?1

Teresa del Valle2

Laburpena: Artikuluak kritika feministaren analisirako arau batzuk ditu ardatznagusi. Arau horien bitartez, kultur eta gizarte aldaketaren ikuspegitik, emakumeekoraintsuki garatutako erkidego-adierazpideak ebaluatu ahal dira. Ikusi egin behar dazein neurritan diren emakumeen sareak eta elkartegintza aldaketa-prozesueraginkorren zati, ikusgarritasuna ematean emakumeak beraiek beren ekintzaburutzen duten tokietan historiako subjektu bezala txertatzen dituzten prozesuenzati alegia. Gizarte zibilaren barruko elkartegintzaren balioa edo baliorik ezaulertzeko, hiru dimentsio hartu dira kontutan: lehenengoak sozializazio-prozesuenezaugarri jakin batzuk eta haiek boterea garatzearekin duten erlazioa aztertzeaharturik du barnean. Bigarrenean, "sozializazio berri"en kontzeptuaren barruanboterea erabiltzearen ezaugarriak eta beharrizanak aztertu gura dira. Hirugarrenik,elkartegintzak sozializazio berriak bultzatzen laguntzen duen edo laguntzen ez duenerak azaldu gura dira.Giltzarri-hitzak: elkartegintza, sozializazio berriak, antropologia feminista, zubi-guneak.

Abstract: the article considers certain analytical guidelines proper of the feministcritique to see how women’s networks and women’s associations are effective in theprocess of change as they contribute to their social visibility beyond the domesticdomain. For the purpose of the analysis of the value of women’s association withincivil society three dimensions are considered: the first one centers in thecharacteristics of the socialization processes and its relation to the adquisition ofpower; the second one examines the characteristics implied in the exercise of powerunder the concept of “new socializations” and the third one examines therelationship between associationism and new socializations.Key words: associationism, new socializations, feminist anthropology, bridgespaces

1 Hemen garatutako ideia batzuk hainbat unetan azaldu ditut, esate baterako: del Valle, Teresa“Mujer y nuevas socializaciones: su relación con el poder y el cambio, KOBIE (KulturAntropologiaren Saila) Bilbo/Bizkaiko foru Aldundia, VI. ZBK., 1991/93: 5-15. Era berean,ñabardura batzuk sartu nituen 2000ko abenduaren 4an Mexikoko Guadalajarako UnibertsitatekoGenero Azterketen Zentroak gonbidatuta eman nuen Mintegiaren ondorioz. Parte-hartzaileeiberen iruzkinak eskertu gura dizkiet. Honakoa erakusbide duten aurrerapen batzuk eman ditut:del Valle, T., T. Apaolaza, F. Arbe, J. Cucó, C. Diez, M.L. Esteban, F. Etxeberria eta V.Maquieira. Goranzko ereduak eta genero-erlazioak. Madril: Narcea, 2002 (prentsan).2 Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Antropologiako katedraduna.

Page 2: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

2

Kritika feminista ikusita emakumeen erkidego-adierazpideak ebaluatzerakoan

baliagarritzat hartzen ditudan analisi-arau batzuk hartuko ditut ardatz nagusi.

Emakumeek oraintsuki garatutako elkartegintza-prozesuak aurkeztu gura ditut

emakumeak kultur eta gizarte aldaketaren ikuspegitik ebaluatzeko. Ikusi gura dut zein

neurritan diren emakumeen sareak eta elkartegintza aldaketa-prozesu eraginkorren

zati, ikusgarritasuna ematean emakumeak beraiek beren ekintza burutzen duten

tokietan historiako subjektu bezala txertatzen dituzten prozesuen zati alegia. Hala

ere, zaila da gehienetan banatuta eta ideologia dekotomizatzailearen menpean ageri

diren guneetatik pasatzea. Ideologia dekotomizatzaileen artean honakoa dago, esate

baterako: etxekoaren eta "herriko"tzakoaren arteko fisioa ezartzen duena. Gauza bera

esan behar da eremu batean edo bestean sartu eta herrikoaren alde hierarkizaturiko

jarduera, balore eta ikurrez. Hori, R. W. Connellek3 dioenez, produkzioaren eta

ugalketaren gaineko iritzi eta bizipenen gizarte praktikari dagokio. Horregatik,

kontutan harturik ditut gehienbat emakumeak ukitzen dituzten ezberdintasun eta

bazterketa harremanak erraztu dituzten beste alderdi askoren artean bereizitako

baloreen eratxikipenak, dikotomiak eta hierarkiak.

Gizarte zibilaren barruko elkartegintzaren balioa edo baliorik eza ulertzeko,

hiru dimentsio hartu dira kontutan: lehenengoak sozializazio-prozesuen ezaugarri

jakin batzuk eta haiek boterea garatzearekin duten erlazioa aztertzea harturik du

barnean. Bigarrenean, "sozializazio berri"en kontzeptuaren barruan boterea

erabiltzearen ezaugarriak eta beharrizanak aztertu gura dira. Hirugarrenik,

elkartegintzak sozializazio berriak bultzatzen laguntzen duen edo laguntzen ez duen

3 Connell, R.W., Gender and Power. Cambridge: Polity Press, 1996: 96.

Page 3: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

3

erak azaldu gura dira.

Kritika feministaren aldetik garatutako zenbait dimentsiorekin loturiko

ariketa da. Horrela, emakumeak protagonista dituen jarduketa-eremu bati

ikusgarritasuna ematean, gizarte zientzietako erreferentzien joera androzeuntrikoa

orekatzen du. Izan ere, "gizonen egoeraren berri zabala dakigu, hura amankomuneko

norabidea da; eta ez dakigu zer egin eta pentsatzen duten emakumeek, eta horri buruz

aurretik hartutako jarrera asko daude. Ildo horretatik, garrantzitsua da ikusi ez dena

nabarmentzea eta errealitatearen beste aldea ezagutzea. Horregatik,

emakumeenganako enfasiak ez du zalantzatan jartzen genero kontzeptuaren erabilera,

indartu baizik.4

Botere egiturak zabal eta iraunkortasuna duen genero erlazio eta sistemak

ulertzearekin zerikusia du. Bertan koka ditzakegu egiturak duen garrantziari begira

ikusita garrantzi handia hartzen duten ekintzak eta baloreak5. Ez da gauza bera

amatasunaren balioa eta zainketaren pisua era isolatuan aztertzea eta etxetik kanpo,

esate baterako, lan- edo politika-merkatuaren eremuan, erantzukizunak hartzeko

oztopotzat hartutako zainketarekin loturiko erru-sentimenduaren eragina ikustea.

SOZIALIZAZIOAREN PERSPEKTIBAK ETA HAREN BOTEREAREKIKO

EDO BOTERERIK EZAREKIKO ERLAZIOA

Sozializazioa eta generoa

Boterea eta aldaketa ez dira inprobisatzen, ezta beraiek burutu eta garatzeko erak ere.

Boterea atzitzeaz eta erabiltzeaz ari gara, eta horrek ekimena, ekintza eta tinkotasuna

4 Rebolledo, Loreto “Generoa eta garapena”. Sonia Montecino y Loreto Rebolledo Conceptos degénero y desarrollo. Irakas-apunteen 1. saila, 1996, 56. orr.

5 Connell, Ibíd.:107.

Page 4: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

4

ekartzen ditu. Hori lortzea kultur eta gizarte egitura eta adierazpideek zehaztuta dago

giza antolakuntzaren muin bezala. Boterea edo botererik eza burutzeko prestatzen

duten ikasketak daude. Hori dela eta, erakusketa honetan, emakumeok bizi dugun

sozializazioaren azterketa azpimarratu gura dut, eta lasaitasunez aztertuko ditut nire

ustez boterea burutzeko ala gu botererik ezera eramateko prestakuntza horretan

eragina duten alderdiak. Aztertu behar da zein neurritan gaitzen gaituen emakumeok

bizitzan orientatzeko eta jarduteko ematen zaigun prestakuntzak gure bizitzetan

botererik eza gainditzeko aldaketak sortu eta garatzeko. Horretarako, genero-

ezberdintasuneko egoerari buruzko analisia dut abiapuntu. Egoera horrek emakumeak

ukitzen ditu bereziki, guztiak era berean ez baina, zeren eta, emakumeok, kritika

feministak ondo erakutsi duen bezala, talde homogeneorik osatzen ez baitugu.

Alabaina, sozializazioa genero-nortasunak sortzeko prozesu nagusia da, eta bizi-

zikloaren une kritikoetan edukiak eskualdatzen diren era. Norberak haurra, nerabea,

gaztea, heldua eta zaharra izaten ikasten duen modu berean ikasten du gizon ala

emakumea izaten.

Gizon eta emakumeentzat bereizitako sozializaerak daude orokorrean. Hori

dela eta, batzuentzat eta besteentzat garrantzitsutzakoak diren diferentziak sortzen

dira. Diferentziok era esanguratsuan islatzen dira boterea zabal burutzera eta haren

aplikazio zehatzetara inplizituki eta esplizituki eramaten duten rolak

gureganatzean. Oso onarturikoa da emakumezko haurrei boterea baztertzen ikastea,

zuzenean edo zehar, zertarako-eta beraiek boterearekin eroso ez sentitzeko, berau

eskuordetzea nahiago izateko eta eremu arrotz eta, askotan, etsaitzat hartzeko:

ordaindu beharreko prezioek gogobetetasunekin edo lortu ahal diren lorpenekin

beren korrelaturik ez duten eremu zailtasunez betetzat. Askotan zeharka

Page 5: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

5

bultzatzen da egoera eta esperientzien bitartez. Haien bitartez, alde batetik, gero

baloratu eta goresten diren ezaugarrien kontrako esperientzietan hasten gara

emakumeok. Ezaugarri horien artean honakook daude: ekiteko gaitasuna eta ekitea,

jendaurrean ondo adieraztea, hainbat pertsonarekin harremanetan jartzen jakitea,

nork bere buruarentzat leku berrietan bidea irekitzeko gaitasuna eta lekuotan

segurtasunez eta erraztasunez mugitzeko gaitasuna. Emakumeentzako

sozializazioan gutxitan ezartzen da aipatu ditudanak bezalako ezaugarrien eta

arteko erlazioa eta beraien boterearekiko lotura. Gainera, jarrerok sozializazio

estatikoaren ikusmoldeari dagozkio. Ikusmolde horretan saria ematen zaie

lehenengo etapetako ikastaldiei, haien baitan bizitza osorako beharrezko jarrerak eta

jakintzak egongo balira bezala. Horrela, tradizioko jarduera eta baloreei dagozkien

roletarako sozializatutako pertsonak eremu eta rol berrietan sartzen badira, ez dira

prestatuta egongo eta ezin izango dira horretarako gaituta egon. Are gehiago, jarrera

mugatzaile horiek gauza batzuetan eguneratuta egotea baloratzen den gizartean gerta

daitezke. Gauza horiek honakook dira: lana, ezagupenak, aisi esperientziak,

harremanak izateko era, teknologia berriekiko ohikotasuna, bidai-esperientziak,

hizkuntzak ikastea, eta kultur arau ezberdinak. Sozializazio-orientazio

murriztaileek aldaketa baloratzearekin zerikusi urria izango balute bezalako egoera

da.

Aldaketarako sozializazioa

Carmen Díezek 6 nabarmendu duenez, jarraikortasunerako sozializazio bat dago,

6 Diez Mintegui, M. Carmen Relaciones de género en Donostialdea y en la Ribera de Navarra.

Actividad laboral y cambio. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 1996:

170.

Page 6: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

6

eta aldaketarako beste bat. Abiapuntua ezberdintasun-egoera da eta bertan

emakumeok aldarrikatu behar dugu aldaketa. Horrek rol-aldaketak dakartza berekin,

eredu berriak zehaztea, eskubideak aldakarrikatzea, bete beharreko gune berriak

diseinatzea, denborak berriro egituratzea... Bertan beste aldagai batzuk izango dira

tarteko: adina, gizarte klasea, etni taldea, erlijioa, sexu-orientazioa, batzuk

aipatzearren. Hori lortzeko, ikasteko mekanismo zail asko abiarazi behar ditugu.

Haur, nerabe eta gaztaroan jasotako orientazio asko berriro ikusi behar dira eta

batzuk eraldatu eta beste batzuk baztertu. Prozesura gizarte bizitzaren eremuen

balorazio berriak agertuko dira, "emakumezkoen arazoak" bezala askotan ezagutzen

denaren barruan egoteagatik balioa gutxitu zaienenak. Eremu horien artean

honakook daude: etxeko lanak egiten eta zaintzen jakitea, laguntasunezko eta sexu-

maitasunezko harremanetan emozioak adierazteko erak jakitea... Haiek berriro

kokatu beharko dira beste testuinguru batzuetan, eta, kasu batzuetan, haien edukiei

balio berria eman beharko zaie beste eremu batzuetan, esate baterako, lan-

merkatuan. Alderdi horiek orain baloratzen ari dira, Inteligencia emocional Daniel

Golemanen liburuak izan duen harrera onaren ondorioz. Emakume askoren

bizitzetan erreferentzia eta praktika gisa ageri dira. Enpatia, publikoari begirako

lanetan baloratzen den ezaugarri bezala, eta antolakuntza-lanak ikusmolde

pertsonalizatuarekin uztarteko trebetasuna emakume askoren dimentsio pertsonal

eta sozialaren zati dira. Batzuetan ezkutatzen dira gizonari itzalean laguntzen dion

emakumea ordezkatuta, gizon handiaren atzean emakumea dagoelako esamoldean.

Baina egun lan-merkatuan arrakasta izateko jarrera eta balore gisa eskaintzen diren

berberak dira praktikan.

Page 7: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

7

Menpekotasuneko, beste pertsona batzuei laguntzeko eta protagonismoa

zabaltzeko sozializazioek duten garrantzia egiaztaturik, bizitzan zeharkako

ikastaldi etengabea azpimarratzen duen sozializazioaren ikusmolde dinamikoaren

garrantzia gureganatu beharra ikusi dut. Horrek eragin handiagoa du emakumeengan

gizonengan baino, emakumeek ezarrita dauzkaten rolak hertsatzaileagoak baitira.

Bestela, emakumeok jabetze berrien ondorioz ditugun eta botererik ezera bideratzen

gaituzten prozesu horiek zalantzatan zuzenago jartzen dituzten beharrizan eta

nahietarik asko kanpo gera daitezke apartekoak izango balira bezala. Emakume

askoren prestakuntza, kasurik gehienetan, ama- eta emazte-rolen lehentasunezko

elementu gisako igurikapenen araberakoa da, hainbat gauza baloraturik ere: haien

lan-merkaturapena, ikasketak, ezagupenak... Baina familiaren eta etxeko taldearen

inguruko rolen ezaugarrien menpean dago zuzenean edo zeharka.

Sozializazioari buruzko ikusmolde dinamikoaren gainean eragina izango dute

belaunaldiak sartzen diren testuinguru sozial eta historikoa eta gizarte eta politika

problematikara irekitzeko haien mailak. Horrela, Estatu Espainiarrean, sozializazio

berrien beharrizanek eragin ezberdina dute egun "frankismoko belaunaldi"ko 30-55

urteko emakumeengan eta geroago jaio ziren eta "belaunaldi berria" delakoan sartzen

direnengan7. Gauza bera identifikatu beharko litzateke Mexikoko kasuan,

parametrorik eragileenak zein izango liratekeen ikusirik: une historiko bateko

eperientziak eta, hortaz, adina; gizarte klase jakin batekoa izatea; etni talde zehatz

batzuetakoak izatea; erlijio-atxikipena. Hori ezagutzea interesatzen da, zeren eta,

bai beharrizanak zehazteko bai haiei erantzuteko ezberdina izan behar baitu.

Sozializazioaren ikusmolde dinamiko eta prozesuzkotik, hark gizarte

7 Díez, Ibíd.: 170-71 eta Pérez Agote, Alfonso El nacionalismo vasco a la salida del

Page 8: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

8

harreman, egitura eta nortasun berriak egiteko oinarri bezala balio duen ala ez

aztertu behar dira. Ikasteko aukerak ezinbestekoak dira aldaketarik nekez izan

dezaketen rolak esleitu zaizkielako maiz hartu behar dituzten egoera

inmobilistetatik irten gura duten emakumeentzat. Irtetea erabakitzen dutenean,

zalantza, errua eta segurtasunik eza positiboki egiten laguntzen duten gidalerro

berriak behar dituzte. Era berean, bisan da aldaketen erantzukizuna kasurik

gehienetan emakumeei egokitzen zaiela, beraiek zailtasun egoera gizonek baino

gehiagotan jasaten baitute. Horrekin ez dut esan nahi sozializazio berrien kontzeptu

hori gizonei aplikatu ezin zaienik. Are gehiago, beroriek ere genero-

berdintasunarekin zerikusia duten rolak berenganatzeko, horrelako baloreak

garatzeko eta horrelako ospe-erreferentzia berriak sortzeko sozializazio

goiztiarrarenak ez diren ikastaldiak behar izango dituzte. Erronka handia da

gizonezkotasunari buruzko ulerkera berriak egitek beharrezko sozializazio berriak

zentzuz aurkitzea.

IKASTALDI BERRIEN BITARTEZ GAINDITZEKO IDENTIFIKATZEA

Aldaketaren beharraren ikusmolde honen barruan, ezberdintasunarekin hertsiki

lotutako hiru eremu identifikatuko ditut. Lehenik, geroago garatuko ditudan hiru

balizko aipatuko ditut:

1. Ezberdintasunak naturalizatzeak ezberdintasunerako oinarriak ezartzen ditu.

Emakumea edo gizona izatearen ikastaldian biologi oinarriak eratxikitzea

menpekotasunerako edo botererik eza onartzeko oinarriak finkatzen doan era

hondatu behar da.

2. Erantzukizun mota ezberdinen arteko ezberdintasuna eta haien boterearekiko

franquismo. Madril: Soziologi Ikerketen Zentroa, 1987:147-48.

Page 9: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

9

erlazioa nabarmentzeak agerian jartzen ditu erantzukizun mugatzaileak eta

erantzukizun indartzaileak.

3. Errua sortzen duen erantzukizuna, batzuetan botere bezala agertzen den arren,

menpekotasun-adierazlea da. Errua bera sorzen den testuinguruan nola egiten den

jakin behar da eta kultur eta gizarte testuingurutik duen indargarria ezagutu.

Hiru balizkoon planteamendua eta haiek gainditzea boterea hartzeko prozesu

zabalagoaren barruan sartuko nuke nik. Garapenari loturiko kontzeptua da eta

Hirugarren Munduko hausnarketa feministetatik eta oinarrizko emakume

erakundeengandik ateratzen da. Indian azaldu zen lehen aldiz 1984an. Bertan

Afrikan, Asian eta Amerikan zegoen garapenaren gaiak kezkatuta zeuden emakume

erakunde batzuk garatzeko erak planifikatzeko batu ziren8. 1995eko Beijingeko

Emakumeen Munduko Konferentzia garrantzitsua da. Garapen-programekiko

kritikaren barruan nabarmendu denez, familiari loturiko emakumeen menpekotasuna

dago. Gainera, adierazi behar da ezen zapalkuntza era ezberdinean bizitzen dela

arrazaren, klasearen, koloni historiaren eta munduko ekonomi ordenako egungo

postuaren arabera. Azpimarratu gura denez, zapalkuntzatik irteteko, horretarako

borondate politikoak egon behar du. Boterea hartzearen ikusmoldeak emakumeek

beren boterea handiagotu beharra indartzen du eta emakumeek aldaketaren

norabidean iritsi ahal duten autokonfiantza indartzenago du gizonen nagusitasuna

goratzea baino9.

“Boterea hartzearen ikusmoldeak emakumeen rol hirukoitza ugaltzekoa,

produzitzekoa eta amankomunekoa aintzatesten du eta haien kontzientzia

8 Rebolledo, Ibíd:81.9 Ibíd.: 80-83.

Page 10: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

10

goratzea bilatzen du, antolakuntzaren bitartez” 10. Hori dela eta, sozializazio

berriak emakumeen protagonismorako eragozpenak gainditzen joatean eta aldaketa-

prozesuetako haien autokudeaketa pertsonala eta erkidegokoa indartzean dautza

Ezberdintasunak naturalizatzea

Kulturaleko enfasiak ez dakar biologi ezberdintasunen ukapenik. "Emakumea ez da

jaiotzen, egin baizik" Simone de Beauvoirren ekarpenak indarrean dirau eta ez du

baztertzen biologikoa, esate baterako, ezberdintasun genitalak, anatomi

ezberdintasunak, indar fisikoaren maila eta abar, hori guztia kultura bakoitzak nola

interpretatzen duen begiratzeko aukera.11 Biologikoari laguntzen zaionean,

emakumezko haurrak ahozko trebetasun handiagoarekin lotzen dira eta

gizonezkoek gune-orientazio handiagoa omen dute. Azterketen emaitzek ez dute

gaia argitu, ez dute argitu nolakoa den biologiaren eremu bateko edo besteko eragina.

Alabaina, naturalizatzearen ideologiak zuzenekoa eragina du emakumezko haurrek

adieraztekoa hobeto adieraziko duten eta gizonezko haurrek gune-erreferentziazko

marko zabalagoak izango dituzten igurikapenak enfasi bikoitzez eskualdatzerakoan.

Eta bistan da bereizitako trebetasunaren existentzian sinesteak talentu bat eta

bestea azpimarratzeko eta bereiz bultzatzeko balio du. Ildo horretatik,

esanguratsuagoa da igurikapenok nola sortu, garatu, indartu eta eskualdatzen diren

jakitea haiek beren biologi bermerik duten ikustea baino. Haiek hori izatea ala ez, ez

da, koantitatiboki ez koalitatiboki, orientabide eta merperabide duten kultur bermea

bezain garrantzitsua.

10

Ibíd.: 82.11 Palomar Verea, Cristina: “Bigarren sexuaren berrogeita hamar urte”. La ventana. Genero-azterketetako aldizkaria, Mexikoko Guadalajarako Unibertsitatea, 9 ZBK.: 1999, 190-200 orr.Horrek oso ondo kokatu du Simone de Beauvoirren obra generoaren ikusmoldearen garapenteorikoaren sorreran. Hori dela eta, mende erdiaren ostean beraren gaurkotasuna indartuta dago.

Page 11: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

11

Antropologiatiko ekarpen bat honakoa izan da: ikustea ezen egiten diren

balorazio on edo txarrak, sortzen diren estereotipoak, erabiltzen diren sinboloak

(esate baterako, ar edo emetasuna kolore, forma, gauzaki eta abarren bitartez

adieraztea) batzuentzat edo besteentzat onartzen ditugun jardun-moduei begira

aztertu behar dira. Horrela, hilekoa, erditzea eta beste biologi esperientzia batzuk

era globalean pentsatu behar dira: beraiek lotzen diren sinboloekin loturik, esate

baterako, hilekoa garbiketarekin une batzuetan eta bestetan poluzioarekin;

erditzea biziarekin eta heriotzarekin. 12 Eta, era berean, sinbolizazio eta balorazio

horiek jendeak dituen jarrerekin erkatu behar dira, duen gizarte balorazioarekin,

hori araupetzen duten arautegiekin. Esate baterako, haurdunaldiaz bizia sortzen

den epealdi bezala hitz egiteak eta pertsona horri bere gorputzaren gainean edo

bere bizitzaren gainean erabakitzeko eskubidea ukatzeak hitzaldi, esanguren eta

arautegien arteko ezbedintasuna jartzen digu agerian. Verena Stolcke-k adierazten

duen bezala, gizarte ezberdintasunak nabarmentzeko eta legebideztatzeko joera

dago, ezberdintasun naturaletan errotuta egongo balira bezala eraikitzen badira.

Argi egiazta daiteke, dio, ezen klaseen gizartean sexu- eta arraza-ezberdintasunak

gizarte ezberdintasunaren markatzaile nagusi bezala agertzen direla. Are gehiago,

bi ezberdintasunok elkarrekin eragin eta emakumeen zapalkuntza orokorrean eta

haien arteko ezberdintasun zehatzak kopiatzen dituzte klaseen gizartean 13. Hori

dela eta, antropologiatik problematika hori lan-eremu esanguratsua da.

Boterea burutzeak eragina dakar familiaren eremutik edo etxeko taldetik

harago, fitxa garaiz mugitzeko jokoan egotea. Defentsa-jarrerari begira urrats bat

12 Estereotipo eta ikurrez ikus Valle Teresa, Andamios para una nueva ciudad. Lecturas desdela antropología. Madril: Cátedra, Bilduma: “Feminismos: 1997: 38-39.13 Stolcke, Verena "Is sex to gender as race is to ethnicity?". Teresa del Valle (ed.) Gendered

Page 12: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

12

egitea dakar, boterean eragina izan gura baita. Ezaugarri "natural"en presentziaren

eta desberdintasun-egoeren arteko lotura egituratzen den prozesuen bestelakoa

den kanporapen-prozesua da. Naturalak oinordekotzara jotzen du, emana

zaigunera, eta, beraz, inmobilista da. "Naturala" aipatzeak beti sorrarazten du

errespetua. Intzestuaren tabuaren indarra hura naturaren kontra dagoelako

adostasun orokor samarrak dakar. "Naturalizazioa ikusita, haurdunaldia etetearen

kontrako argudio eta legeekin loturiko guztia oinarritzen den oinarriak aztertu

behar ditugu.

Boterean, eragina izateko, jarduten jakin beharra dago. Horrek oztopoak

ditu emana zaiguna zalantzatan jartzea eragozten duen arautegia bizitzen den

barnerapenean. Boterean, jardun egin behar da, betearazi eta, askotan, aurrea

hartu, lidergoa eskaintzeko. Alabaina, bizitzako egoerak naturalizatzeko

prozesuak, hala nola, aipatu ditudan egoerak naturalizatzekoak inmobilismoari

eta autodefentsari begirakoak dira. Edo gizartean ezberdintzat hartzen diren

jarduerak edo jarduketa-eremuak konpartitzea. Esate baterako, Candelaria Ochoa

Avalosek14 adierazten duen bezala, bizitza politikoan sartzen den emakumeari,

"politikari gisako bere erantzukizunak hartzeaz gain, gizartean ezarri zaion

genero-rola ondo burutzea eskatzen zaio. Nekez galdetzen zaio gizon bati

norekin utzi dituen bere seme-alabak diputatu, funtzionario edo bere alderdiaren

ordezkari gisa lan egitera joan denean. Hemen, komenigarria da partaidetza eta

protagonismoa ondo bereiztea15. Ez dira baztertzaileak baina lehenengoa

bigarrena gabe gerta daiteke. Bereizketa ezarri gura dut, emakumeengan aldaketak

Anthropology. London: Routledge, 1993, 19 orr.14 Ochoa Avalos, Candelaria“Emakumeak politikan eta emakumeentzako politika”. La ventana.Genero-azterketen aldizkaria, Guadalajarako Unibertsitatea, Mexiko, 9 ZBK., 1999, 127-28orr.15 del Valle, Teresa , Mujeres en Euskal Herria. Ayer y hoy. Donostia: Orain, 1976: 23-40.

Page 13: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

13

neurtzeko maiz erabiltzen diren datu koantitatiboak direla eta. Parte hartzea

aldaketaren sinonimo bihurtu da sarritan. Horrela, partaidetza protagonismoaren

barruan sartu gura dut aldaketaren parametrotzat jotzen ditudanak atzitu ahal

izateko. Protagonismoa eszenategira irtetea da eta boterea hartzeko esperientziak

laburtzen ditu.

Rolak naturalizatzen diren eremu bat sexualitatean hastean ageri da.

Plazerra ugalketaren menpean jarriz gertatzen da. Horrela, sexualitate atseginaren

eta ugalketaren arteko dikotomia kontrajarriak ezartzen dira. Horrek

autonomiarik gabeko sexualitatearen aldeko ideologia eta sineste jakin batzuk ditu

oinarri. Izan ere, beraien arabera, sexualitateak ugalketarako zabalik egon behar

izaten du.

Nola aplikatu aipatu ditudan eta sozialismoaren abstraktutik esperientziara

eramaten gaituzten kontzeptuok? Zein neurritan bermatzen dute eskualdatzen diren

baloreen sistemek ezberdintasuna naturalizatzea? Lana egiteko dago. Hausnarketa

hori aplikatu behar den eremuetariko batzuk aipatuko ditut.

Arlo batzuek sozializazioan duten indarra aldatu egingo da kultura beraren

barruan ere. Arlo horiek honakook dira: sexualitatea, amatasunaren bizipena,

zaintzeko ardurak eta edoskitzearen derrigorrezkotasuna. Bertan eragina izango du

emakumeek tradizioarekin duten loturak, baita haiek lotzen diren esentzialismo

mailek ere. Halaber, garrantzitsua izango da aldatzeko aukerak, tradizioak duen

garrantzia eta erlijioa neurtzea, erantzukizunak eta lanak finkatzeko. Ekonomi

egoerak eragina izan dezake bertan.

Horrela, kultura askotan goiko gizarte klaseari ama-lanetan zuzenean parte

hartzea ala ez hartzea aukeratzen uzten zitzaion. Beste emakume bat zen seme-

alabak hazten zituena. Egun, hori jakinean aukeratzen duten emakumeek hazteko

Page 14: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

14

lana haurtzaindegiei edo pertsona zaintzaleei eskuordetzen diete eta hori ez omen

da oso ona umeentzat. Zenbait kasutan, haiei "ama txarrak" deitzen zaie.16

Edoskitzea haurraren eta beraren amaren arteko erlazio banakakoren modura

aurkeztu ohi da; baina bizitzaren alderdi bat da, beste batzuk bezala, kultur eta

gizarte faktoreen erabateko eragina duena, emozioak, sexualitatea eta guneen eta

funtzioen gizarte antolakuntza kudeatzeari begira haur eta emakumeak

sozializatzea araupeturik duena. Horrela, era jakin batera antolatzen dira

emozioa, eta, esate baterako, samurtasuna eta maitasun-erakusketa gizonekin

baino emakumeekin lotzenago dira eta amek samurtasuna azaldu behar dutela uste

da, esate baterako, titia emanez. Gizonen eta emakumeen arteko, gizakien eta

naturaren arteko, helduen eta haurren arteko eta medikuen (pediatrak) eta

erabiltzaileen (emakumeak) arteko harremanen gaineko kultur eta gizarte

oinarriak finkatzeko beste era bat da17.

Naturalizazioaren pisua aintzatesteak ez dakar haren erabateko onarpenik eta

kultura baten barruko pertsonek erantzun ezberdinak izango dituzte. Beti egongo

dira horri osorik edo partzialki ihes egiten dioten pertsonak. Eskualdatutako

baloreak gurenganatzetzat hartzen denaren definizioen alternatibak diren egoerak eta

jarduketak ikusi beharko dira, eta haiek pizten duten zalantza, zeren eta bertan

aldaketa-proposamenak egongo baitira. Halaber, naturalizazioa aldatuz joango da

eta era ezberdinetan kontzeptualizatuko da aldaketa-egoeretarako, testuinguru

soziopolitikoetarako eta, bereziki, lan-merkatuaren ekonomi gorabeheretarako

erantzun bezala. Erraza da ikustea ezen haurtzaindegien beherapena emakumeek

gizonei lanpostuak uztea sariztatzen den ekonomi atzerapeneko garaiekin batera

gertatzen dela. Horrek guztiak naturala emakumeen banakako nortasuna definitzen

16 Esteban , María Luz “Ama txarren alde”. Hika, 98 zka, 1999, 28-30 orr.

17 Ibíd.: 20.

Page 15: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

15

duen elementutzat hartzearen nagusitasuna du oinarri. Gainera, gauza bera

emakumeen sindikatu- eta politika-bizitzako sarrerarekin zein lanpostuarekin

identifika daiteke.

Erantzukizunak eta haien boterearekiko lotura

Emakumearen boterea askotan neurtu da hark bereganatzen dituen erantzukizunen

arabera, eta ez da pentsatu haietarik askok, erabakitzeko haren boterean lagungarri

izan beharrean, haien jarduketa-eremua mugatzen dutela18. Hori dela eta,

garrantzitsua da erantzukizunak ikuspuntu honetatik aztertzea. Izan ere, haiek

horrela azterturik jakin daiteke ezen, toki askotan, erabakitzeko ahala orokorrean

ematen diren arloak kulturalki eta gizartean baloratzen direnak direla eta emakumeek

gehienbat berenganatzen dituztenak ez direla horrela baloratzen19. Hortaz, kontua

ez da erantzukizun maila, erantzukizuna azken prestigio-sistemaren barruan nola

baloratzen den baino. Hori dela eta, honakook hartu behar dira kontutan:

- Erantzukizunak eurak burutzen diren eremuei begita testuingururatzea.

- Haien baitarakortasuna edo baztergarritasuna: etxeko lanak haurrak zaintzea, edo

minusbaliatuak, gaixoak edo zaharrak izateagatik menpeko diren pertsonak zaintzea

eta horrelako erantzukizunak gizon eta emakumeen artean trukatu ahal dira. Beste

batzuk, aldiz, lagungarri finkoak dira batzuen eta besteen gizarte nortasuna

finkatzeko.

- Haien barrukotasuna edo/eta kanpokotasuna: ikusgarritasun maila txiki edo

handiagoa izatea alegia. Ikusi behar da zein neurritan lortzen duten lan batzuek eta,

horrekin batera, beroriei dagozkien erantzukizun mailek bereiziriko balorazioa etxe-

eremua gainditzen dutenean. Horrela, sukaldea prestatzeko lanak, emakumeek

egiten dituztenean, era batera sailkatzen dira; eta, bertatik kanpo egiten direnean,

"zaharberrikuntza" edo "sukaldaritza berria" terminoaren barruan sartuta geratzen

18 del Valle, T., J. Apalategi, B. Aretxaga, B. Arregui, I. Babace, M.C. Díez, C. Larrañaga, A.Oiarzabal, C. Pérez, I. Zurriarain Mujer vasca. Imagen y realidad. Bartzelona: Antropos,1985:158).19 Ibíd.:152)

Page 16: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

16

dira, adibide batzuk aipatzearren. Hori pasatzen da, nahiz eta autoreek eurek

errezetak beren ama eta amamengandik jaso zituztela baieztatu, euskal kasuan

gertatzen den bezala20.

- haien errotu-alderdiekiko lotura. Erritoak pertsonen, ekintzen eta objektuen balioa

goratzen dute eta, askotan, hori dela eta, hori guztia ospatze-unetik haragokoa da.

Euskal landa-munduan, indarrea erabiltzen zen nekazaritza-lanekin loturiko

jarduetariko asko erritotu dira eta, horregatik, lehiaketa asko ditugu: harriak jasotea,

enborrak moztea, belarra segatzea... Baina gauza bera ez da gertatu emakumeen

lanarekin eta erantzukizunekin. Garrantzitsua da ezagutzea Mexikoko gizarte

bizitzaren zein arlotan gertatzen den erritotze handiagoa eta zein pertsonak duten

protagonismoa.

Erru-sentimenduaren esperientzia, botereari begirako eragozpen bezala

I. Etxeberria psikologoak erru-sentimenduen esperientziako sexu-

ezberdintasunei buruz egindako azterketa baten arabera, emakumeek gizonek baino

erru-sentimenduak adierazteko joera handiagoa dute, biek jokaera urratzaileei buruz

antzeko balorazioak dituztela ere. Aipatu lanean aztertu ziren ahaideen

diziplinazko praktika mota ezberdinen arteko lotura eta hainbat jokaeraren aurreko

subjektu ar eta emeen erru-sentimenduen bizitasuna. Emaitzek erakutsi zutenez, bai

amek bai aitek beren alaba txikiekin indukziozko praktikak erabiltzen dituzte,

boterea berretsi eta "maitasuna ken"tzekoak, erruarekin korrelazioan jartzen

dituztenak. Aitzitik, amek eta aitek semetxoekin arrazoitzeko diziplinazko praktika

gehiago erabiltzen dituzte alabatxoekin baino, eta horrek erru-sentimendu txikiagoa

ekartzen du. Azkenik, emakumeak horrelako diziplinen apeuekiko sentikorrago

agertzen dira21.

20 del Valle, Ibíd.; 1997: 68-79).21 Etxeberria, Itziar "Sexu-ezbedintasunak erru-sentimenduetan". Non: Agustín Echeberria eta

Darío Páez (ed.) Emociones y perspectivas psicosociales. Madril: Fundamentos, 1993: 249-50;

254-55.

Page 17: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

17

Sexu-jokaera zehatz batzuen gainean balorazio ezberdinak zituzten gurasoak

zituzten nerabe batzuk erkatuta, egiaztatu zen ezen emakumezkoek gizonezkoek

baino erruduntasun indize handiagoa zutela. Are gehiago, "aldatzeko prozesuan

dauden emakumeek gizonek baino erru-sentimendu sendoagoak dituzte beraiek

iritzi ona ematen hasi diren sexu-jokaeren praktikaren aurrean"22.

Era bereiziok boterearen ikasketan dituzten eraginak ikusteko orduan, bistan

da emakumeak zehatz eta arauzkoago hasten direla arauekiko adostasunean.

Emakumeek arauak onartu eta afektibitatearen garrantzia berenganatuz

berenganatzea espero izaten da.

Gizartean arau asko gizonezkoen nagusikeriazko ikusmoldetik eginda daude.

Hori dela eta, emakumeek haiek baino indar handiagoz borrokatu behar dute

aldaketen alde, beraiek baitira desabantaila-egoeran daudenak. Horrela, emakumeei

egokitzen zaie lanik zailena, kasurik gehienetan korrontez kontra joatea alegia. Hala

ere, kontraesan handia ageri da: alde batetik, emakumeak dira laguntza- eta

afektibitate-ukapenak ekartzen dituzten arauak onartzeko zailtasunik handiena

agertzen dutenak; eta beste alde batetik, aldaketa-egoeretan agertu ohi dira emozio-

bazterketetara ekarri ahal dituzten gatazkak. Hori dela eta, emakumeek, aldatzeko

prest egoten direnean, gehienetan jotzen dute aldaketara gizonezkoei dagozkienak

baina handiagoak diren kostuarekin eta ahaleginekin.

Emakumeek erru-sentimenduak gehienbat jasaten dituzten arloetako asko

gorputzaren bizipenekin loturik daude. Arlo horrek barnean harturik du

sexualitatearen esperientzia ukitzen duen guztia, esperimentazio goiztiarren

bizipenetatik plazer ezera ezberdinak aurkitu eta garatzerainokoa. Ugalketa

kontrolatzeari eta haurdunaldia eteteari buruzko erabakiek emakumeari emozionalki

parte harrarazten diote eta erru-sentimenduak eragiten dituzte sarritan.

22

Ibíd.: 256.

Page 18: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

18

Erruduntasuna bultzatzen duten beste erabaki batzuek emazte eta ama rolak

ukitzen dituzte, hala nola, banantzea edo dibortzioa ebazteko une kritikoak. Horrek

berekin dakaremakumeak seme-alabeen hezkuntzan eta nahigabe eta gaixotasun une

kritikoetan izan behar duen partaidetza neurtzea. Azkenik, emakume alarguntsen

kasuan dolua positiboki egitea antsietatea izateko eta erru-sentimenduak agertzeko

beste une bat da. Geroago ikusiko dugu alarguntsen kasuan erru-sentimenduak

gainditzeko laguntzaren eta elkartegintzaren arteko lotura.

ELKARTEGINTZAREN ETA SOZIALIZAZIO BERRIEN ARTEKO

LOTURA

Sozializazio berrietarako eremurik egokiena emakumea tradizioz kontzeptualizatu

den eremutik kanpokoa da, hau da, kasurik gehienetan, familiatik edo etxeko taldetik

kanpokoa. Hortaz, horrek guneak zeharkatzea dakar. Erazko hezkuntzarekin batera

gerta daiteke baina ezberdina da. Izan ere, sozializazio berriak honelakoak dira:

ezagupenak zehaztea, arazoak eztabaidatzea, gogobetetasun-ezak adieraztea, kritika

testuingururatzea, laguntzak lortzea, lagunak sortzea, ereduak diseinatzea,

gogobetetasun-ezak adieraztea, erreferentziak eta ereduak bilatzea, nahi berriak

zehaztea eta emakumeei era gutxiesgarrian eratxiki izan zaizkien emozioen

potentziala baloratzea. Haien guztien funtsezko oinarriak honakook dira: genero-

ezberdintasunaren adimen- edo/eta emozio-aintzatespena, eta hura banakako eta

taldekako mailan gainditu beharra. Kasurik gehienetan, haiek kultur aginduen

kontrakoak izango dira. Hori dela eta, oso garrantzitsua da talde zirikatzaile,

sorrarazle eta laguntzailea. Horregatik, jarraian emakumeen elkartzezko

mugimenduaren ezaugarriak eta ahalbideak aztertuko ditut, berauek boterea

burutzeko oztopoak gainditzen laguntzen duten sozializazio berriak kokatzeko

gune posible ebaluatzeko, hala nola, gizarte subjektuak. Era berean, politika

burutzeko beharrezkotzat eta baloratutzat hartzen denaren ikastaldiak gertatzen

diren eremuak diren ikusi behar da.

Gaurkotasuna, irekitzea eta ondore biderkatzailea

Page 19: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

19

Elkartegintzaren ezaugarri bultzatzaile bat hark egun duen erakargarritasuna da, eta

haren helburuetako askoren osagai dinamikoak. Zenbait ikertzaile emakumezkok

Estatu espainiarrean emakumeen elkartegintza hartzen ari den garrantzia

azpimarratu dugu eta badakit horrelako elkarteak oso garrantzitsuak direla beste

herri batzuetan. Adibide gisa, "maiatzeko plazako emakume"ek Argebtinan eta

beste leku batzuetan gizarte kontzientzia pizteko bete duten funtzioa aintzatetsi

da. Maquieiraren iritziz, horrek berekin dakar "talde-ekintzaren arlo protagonista

berriak agertzea eta gizarte aldaketaren alde egiten duten erakundeen gune publikoan

era antolatuan indarrez sartzea"23. Autore horrek, alde batetik, azaltzen duen

zailtasuna indartzen du. Zailtasun horretan sartuta daude jarduerak, ideologi

ibilbideak, helburu zehatzak, metodologiak, eragin-eremuak, gune-kokapenak eta

haien ekintza zuzentzen zaien taldeak. Bestetik, hark "emakumeek erantzuna eman

nahi dieten beharrizan eta eskari batzuk" aintzatestearen faktore dinamiko eta

biltzailea indartzen du" 24. Hori eguneroko beharrizanekin hertsiki lotuta dago baina

ezin izan da ikusi, emakumeen historiaren zati handiarekin gertatu den bezala.

Estrategia hori menpeko talde aplikatu izan zaie25.

Maquieiraren iritziz, elkartegintzaren hazkundea hiru faktore bateratzearen

eta lotzearen ondoriozkoa da: 1) berdintasun-politikak sustatu gura dituzten herri

erakundeengandik jasotzen duen pizgarria, 2) aldarrikapen feministak eta 3)

elkartegintza beren adostasunik eza bideratzeko era duten emakumeen iritzi ona 26.

Banakako gogobetetasunik eza talde-aldarrikapenean sartu ahal da, eta horrek

politikoaren esperientziaranzko urratsa dakar. Interes eta lagunen mundu berezia

sortzeko, ezagutzeko eta jakiteko kezka berriak eransten ditu, denborak eta guneak

23 Ibíd, 1995: 263.24 Ibíd.: 263-64).25 Juliano, Dolores Las que saben. Subculturas de mujeres. Madrid: Horas y Horas: 1988,80-83 orr.

26 Maquieira, Ibíd: 324.

Page 20: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

20

berriro egitekoak. Maquieirak aipatu duen eta Estatu Espainiarraren kasuan

elkartzezko mugimendua garatzea ekarri duen erlazioak ez du esan nahi emakume-

elkartegintza osoak eragin horiek guztiak dituenik, abiapuntuan edo eraketan eta

garapenean. Hori haren ezaugarri eta helburuen araberakoa izango da.

Madrilgo Erkidegoan Maquieirak egindako azterketaren ondorioz ezarritako

tipologia batek, horretarako jardueraren izaera eta xedeak kontutan harturik,

eremu zabala erakutsi du, honelako elkarteak harturik baititu barnean: laguntzekoak,

feministak, etorkinenak, lana sustatzekoak, kultura eta gizartea bultzatzekoak,

osasuna sustatzekoak, profesionalak, sindikalak, auzotarrenak eta kirol-elkarteak.

Elkarte horien %77 1983 eta 1993 bitarteko hamarkadan itxuratu zen27. Virginia

Maquieirak elkartegintza emakumeen mugimendu zabalaren barruan kokaturik du.

Horretarako jarraitu dion irizpidea "ondoreak zabaltzen dituen eta pertsonak eta

baliabideak ibiltzea eta boterea burutzea ahalbidetzen duen sare-egitura baten

presentzia da." 28 Dinamika hori era ezberdinetan gertatzen da. Emakume asko

erazkoak ez diren sareen bitartez sartzen dira elkartegintzan: taldeen barruan

komunikazioa eta adiskidantza sortzen laguntzen duten auzotar edo lagun sareen

bitartez. Sarritan, erazkoak ez diren sareek erazkoak gainditzen dituzte

elkartegintzan, eta elkarte ezberdinetako pertsonen arteko trukea ahalbidetzen dute.

Era beran elkarte ezberdinek elkarrekin harremanak dituzte antolakuntza-eskema

zabalagoen barruan, eta emakumeek erazko sare zabalagoen ibileraren esperientzia

dute, halaber. Elkartegintzaren dinamika onak dira eta garrantzitsuak dira taldeen

arteko loturak eta sareak, emakumeen mugimendu anitz eta dimentsio-anitzean

funtsezkoak direnak. Sareen sareez hitz egitea dago. Ikusmolde global horretatik

ikus daiteke ezen Madrilgo Erkidegoko taldeek eta beste batzuek amankomuneko

lan jakin batzuk konpartitzen dituztela: ez da ekonomi mozkinik bilatzen,

bolondresak dira, emakumeek osatuta daude eta berorien baldintzak hobetzekoak

27 Ibíd:282-284.

28 Ibíd:323).

Page 21: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

21

dira29. Ohar hori emakumeen elkartzezko mugimenduaren sektore zabalei aplika

dakieke.

Elkartegintzaren burujabetza-potentzialerako hurbilketa: zubi-guneak

Botererik eza bultzatzen duen ezaugarri inmobilistetako bat lehen aipatu dut:

ezberdintasunak naturalizatzea. Hori bereziki lotuta zegoen emakumea beronen

ugalketa-funtziotik zetozen eratxikipen finkoekin lotzearekin. Elkartegintza zabala

da eta bertan talde batzuek beren ama edo zaintzaile gisako interesak zehazten

dituzte eta, era berean, naturala biologizismora heldu barik goratzen duten egoerak

gerta daitezke. Are gehiago, abiapuntu hori eraginkor bihurtu ahal da, beren ama,

amama... gisako roletatik eta gizarte zibiletik indar politiko bihurtu diren

"maiatzeko plazako amen" adibidea kasu. Hori dela eta, nire ustez, elementu

askatzaileak ditugu bai Maquieirak aipatutako sare-ezaugarria eta zubi-guneak

eraikitzeko gaitasuna, geroago ikusiko dugun bezala. Horrela, elkartzezko

mugimendu osoari begiratzen diot, sareen arteko lotura eta aldaketak hasteko

gaitasuna gertatzen direnetan. Horretarako beharrezkoa da elkarte bakoitzaren

helburu eta dinamika zehatzak ebaluatzea eta sozializazio berriak sortzeko beren

gaitasunetik edo gaitasunik ezetik ikustea. Erraza da aldaketa aurkitzea,

erreferentzia zabalagorik eta egiaztatzeko aukerarik gabe posible inoiz izan ezin

izango ziren ezinbesteko helburu erruz beteak berriro kokatzen laguntzen duten

ikasketak, ezagupenak eta esperientziak ibiltzeko esperientziaren ostean. Hori

ikusita, emakume alargunen elkarteak har ditzagun adibide gisa.

Alargundu oste-osteko gai nagusi bat dolua positiboki egitea da. Bertan

sarritan agertzen da antsietatea. Izan ere, aldaketa ekartzen duen ezinbesteko

birplanteamenduaren planteamenduaren aurrean erru-sentimenduak agertzea gerta

daiteke. Gondarrek30 adierazten duen bezala, doluko prozesuan gertatzen diren

29 Ibíd: 323-24.

30 Gondar, Marcial Mulleres de mortos. Cara a unha antropoloxía da muller galega. Vigo:Xerais, 1991.

Page 22: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

22

estrategia ugariek nahi sakona adierazten dute: aldaketa ukatu nahia. Ukapena

funtsezko praktika biren bitartez egiten da: gertaeratik ihes eginez edo hura azalduz.

Gondarrek bertan elementu positiboak ikusten ditu, emakumeei jarraikortasunari

eustea ahalbidetzen diotenak. Hala ere, emakumearen botererako prestakuntza

neurtzen duen perspektibatik, hark haustea jarraitzea baino hobe du eta, hortaz,

doluaren elaborazio positibo berriak bera eragina izateko, betearazteko, ukitzeko

eta, hortaz, gizarte rol autonomiadunetarako prestatzearekin lotuago daude. Ildo

horretatik, Espainiako emakumezko alargunei gaineko azterketaren arabera, haietan

parte hartzen duten emakumeek taldearen zati izatearen sentimendua indartzen

dute, beren burua beste emakumeetarik gehienengandik bereizita ikusirik. Talde-

nortasun hori elkartegintzan indartzen da. Emakumeek elkarteak dituzte

aldaketarako indargarri, eta elkarteetan harreman bereziak dituzte. Gizarte

kontrolarekiko beldurrak, harremanak izateko, irteteko eta ondo pasatzeko erako

haien aldaketen aurreko lagun eta ahaideen erantzun negatiboekikoak, desagertu

egiten dira, haiek talde berrien laguntzak dituztelako 31. “Ez dago inongo errurik

ondo pasatzera irteteagatik, apaintzeagatik eta abartzeagatik. Aitzitik, hori ondo

dator: bizia berritzea, gogobetetasunak izatea, aurrera irtetea. Elkarteak alarguntsek

jasotzen duten gaitzespen-zentzuaren kontra borrokatzen laguntzen du"32.

Zubi-guneak sortzeko aukera erakusten duen beste adibide bat dakarte

Madrilgo Pan Bendito bazterreko auzoko antropologi azterketa baten emaitzek.

Aurreko lan batean 33, zubi-gunea menpekotasun-egoera baten eta berdintasuna

sortu edo/eta sendotu den beste baten artean ezartzen dena dela esana dut.

Horregatik, zubi-gunean abiapuntua utzi da eta aldaketa izaera berria gertatzen da.

Zubi-gune guztiek ez gaituzte beste ertzera eramaten. Beren abiapuntura itzultzen

31 Alberdi, Inés eta Pilar Escario Estudio sociológico sobre las viudas en España. Madril: SigloXXI eta “Hispania” Alarguntsa Federazioa, 1988: 65-69.

32 Ibíd: 69.

33 del Valle, Ibíd 1977.

Page 23: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

23

diren eta aldaketa-esperientziak baztertzen dituzten pertsonak egongo dira. Beste

batzuk abiapuntura itzuliko dira; baina, zubi-guneko esperientzia dela eta, aurreko

errealitatea ezberdin bizi izango dute eta hura aldatzen saiatuko dira oraindik. Zubi-

gunetik abiatzen diren beste pertsona batzuek halako aurrerapen bat ekarriko duten

bitarteko guneak sortuko dituzte. Azkenik, beste ertzean sormenezko aldaketei

aurre egiten dien jendea egongo da.

Antonio Grande Chica ntropologoak Madrilgo Pan Bendito auzoan

emakume-elkarte biren ekintzak aldaketan duen garrantzia. PUNV ("drogaren

kontrako amak") elkarteaz eta Erkidegoa Sustatzeko Elkarteko "emakume talde"az

ari gara. Elkarte biek "guneak sortu dituzte; eta bertan emakumeek beraien emakume

gisako etxeko erantzukizunek sorrarazitako laguntza-eskari zehatz batzuetarako

erantzunak dituzte, eta, batez ere, sozializazio berriko zubi-guneak dira gune

horiek. Haietan hautazko diskurtso eta praktikak sortzen dira, emakume txiroak

izateagatik boterez gabetu direnei boterea ematen dietenak. Nire iritzitan,

elkarteotan sortutako dinamikak balio du ezberdintasunaren biktimek emakume

bezala egunero aurre egin behar izaten dieten arazoen (etxekoak, generokoak eta

auzokoak) lotura logikoa hartu ahal izateko ere.

Aldaketa horrek partziala izaten dirau. Izan ere, ez du eraldaketa

'iraultzaile"rik sorrarazten genero-menperakuntzakio egoeretan, eta ez dago auzoko

emakumeen artean nahikoa hedatuta, baina itxaropenak dakartza eta indarra eta

poza sortzen du hainbeste min eta kamusada egoeraren artean behintzat 34.

Sareen ezaugarri eta ekarpen batzuk

Ulf Hannerz antropologo suediarrak adierazten duen bezala, sareetan pentsatzeak

malgutasuna burutzea dakar. Izan ere, pertsonak sare-sistema batean sartzen

denean kontutan hartu behar dituen rol edo funtzio asko betetzen ditu. Pertsona

bakoitzak rol-ugaritasuna dela eta egin ditzakeen sareen ugarritasuna aintzat hartuta,

34Grande Chica, Antonio Garaguneak: lurralde bazterketa, erkidegotik ateratzea, gizartean eskuhartzea eta emakumeen sozializazio berria Madrilgo Pan Bendito auzoan. MadrilgoUnibertsitate Autonomoan irakurritako doktoretzako tesi argitaratugabea. 1998: 383.

Page 24: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

24

sare handian gaude, zeinen joritasun nagusia aldakortasuna baita. Emakume

batzuentzat, elkartean sartzea etxetik urruntzeko eta ahaidetasuntik eta auzotik

askatutako rol berriak betetzeko lehenengo esperientzia izan daiteke. Era berean,

haien bizimoduaren eta besteen bizimoduen arteko ezberdintasuna agertzen den

esperientzia izan daiteke, eta arazoen amankomunekotasuneko esperientzia edo

beste edozelako esperientzia.

Halaber, erazko sareen eta erazkoak ez diren arteko lotura-esperientzia bat

ematen du, gizarte zibilaren halako ulermen batera pasatzea ahalbidetzen duen

ezagupena dakarrena.

Hannerzi jarraiki esan daitekeenez, rol asko gertatzen diren lekuan pertsonak

tentsio eta gatazka berriei aurre egiteko prestatuago daude eta inguruabar berriei

egokitzeko gaitasuna dute. Rol gutxiago dauden tokietan, aldiz, erraza da gatazka eta

arazoetarako konponbide erakundekotuagoak egotea.

Sareek talde eta erakunde iraunkorrak gainditzen dituzte partzialki, eta, aldez,

gizarte errealitatearen beste alderdi batzuk estaltzen dituzte 35. Sare-sistemen

bitartez nabaritu ahal da gizarte bizitzako eremu ezberdinen arteko aldaketa.

Emakumeen elkartegintzan, Madrilgo Erkidegoan gertatzen zen

askotarikotasuna oinarri harturik, aldaketak gertatzen dira etxeko taldearen eta

erakundearen artean (laguntzekoa), bazterkeriaren eta aldarrikapen feministaren

artean, urrutikoa ezagutzearen eta hura norberaren munduan sartzea eta, askotan,

arrazakeria zalantzatan jartzearen eta, hortaz naturalizazioaren artean (etorkinak),

eta etxeko lanen eta lan-merkatukoen artean (lana sustatzea). Adibideotan distantzia

baliatu behar da. Izan ere, ohiko egoeretatik irteten da eta askotan etxeko lanak

izaten ziren baina beste ikuspegi batzuetatik ikusten hasten diren lanak eta

ezaugarriak ikusten dira. Talde feministetan ekintza askatzailea da etxeko indarkeria

errua sortu ahal izan duen testuingurutik kanpo atera eta giza eskubideen

35 Hannerz, Ulf Hiria ikertzea. Hiriko antropologiarantz. Mexiko: Ekonomi Kulturako Fondoa,1986 (ed. ingeleraz, 1966):199.

Page 25: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

25

indakeriaren eremuan kokatzea. Tratu txarrak jasaten dituenak beraren kasua

isolatua ez dela eta arazoa soziala dela ikusteko aukera du aurrean. Arazoa etxetik

kanpora irten da.

Toki sareak eta sare globalak

Emakumeen toki eremuetako partaidetza, oso aberasgarria dena, sare zabalagoekin

lotu behar da. Ez da erraza. Egin-eginean ere, batzuetan sozializazio mugatuak edo

gune-murriztapenek eragina izan ahal izaten dute bertan. Maquieirak erronka bat

aipatu du: "toki esperientzia analisi eta ekintza testuinguru globalarekin lotu eta

bertan kokatzen duten sare elkarrekin behar bezala lotuen bitartez erakundeekin eta

elkarrekin lotuta dauden elkartzezko praktika ezberdinak egituratzea"36.

ONDORIOAK

Ezberdintasun-egoeratik irten eta berdintasuna bultzatzeko sozializazio berriak

garatu beharra argudioztatu ditut. Horretarako, hiru arlo jo ditut begiz, genero-

sistemak botere sistema bezala aztertzerakoan funtsezkotzat jotzen ditudan hiru

arlo alegia: 1) ezberdintasunak naturalizatzea gainditzea, 2) Erantzukizun

mugatzaileak boterera eramaten duten erantzukizun bultzatzaileetatik bereiztea eta

3) botere bezala agertzen den baina menpekotasuna dakarren errua gainditzea. Hiru

esperientzi eta ekintza eremuok botereari begira ikusi ditut. Sozializazio berriek

emakumeak bereziki ukitzen dituzte. Izan ere, kasurik gehienetan beraiek dira

menpekotasunetik irten gura badute aldaketak hasi behar dituztenak. Alabaina,

gizonek, beraien protagonismoak edo pribilegioek gizarte bidegabekeria bultzatzen

dutela jabetzen diren neurrian, sozializazio-era berriak diseinatu beharko dituzte.

Sozializazio berriek banakako aldaketan eragina dute; hala ere, taldeari

laguntze diote. Aldaketak oso kostatzen direnez gero, haietariko asko gatazka-iturri

dira eta laguntzak behar dituzte. Hori dela eta, nik azaldu dudan bezala, oso

36 Maquieira Ibíd., 1995:290.

Page 26: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

26

garrantzitsua da elkartegintza, zenbait norabidetako aldaketa ahalbidetzen duten

talde esperientziak baitakartza. Elkarteak jarraikortasun eta muga esperientziekin

lotuta dauden etxe eta famili eremuetatik kanpoko guneak dira. Naturalizazioa

sustatzen duten baldintzak, esate baterako, errua, zainketa eta, askotan,

menpekotasun rolekin lotuta daude. Ikastaldi berrietarako beharrezkoak dira

pertsonek esperientzia zabalagoak jaso ahal dituzten gune eta denborak, haiek

aurreko egoerak halako urruntasn batez nabaritu, hartu eta ebaluatu ahal izan

ditzaten. Gainera, haietan sozializazioa gerta daiteke eta jakin daiteke ezen

banakakotzat harturikoak diren baina beste emakume batzuek ere dituzten

problematikak daudela, zeinen erantzukizuna banakakoa eta taldekakoa baita, esate

baterako, zainketatik sortutako errua edo tratu txarren ondoriozko lotsa.

Elkartegintzaren funtsezko alderdi bat sare kideanitzen sisteman sartzeko

aukera da. Izan ere, sistema horrek elkarrekin lotzen ditu erazko sareak eta erazkoak

ez direnak, tokikoak eta globalak. Dinamika hori egungoa da, etengabe goraka doa

eta gizarte zibilaren antolakuntza sarearen beraren zati da. Sare horren bitartez

ezarri ahal dira aldaketarako eragileak diren loturak.

Elkartegintzaren bitartez protagonismoak guregana ditzakegu, hura

partaidetza hutsetik bereizten laguntzen dutenak. Protagonistak eragina izan edo

aldatu gura den horretako subjektu bihurtzea dakar. Norberak protagonista izan

barik lankidetzan jardun dezake baina protagonismoak badakar partaidetza berekin.

Emakumeok parte-hartzaileak izan gara protagonistak baino sarriagotan. Beste

pertsona batzuk, hala nola, senarrak edo/eta seme-alabak, protagonista ziren

horretan partaide izan gara. Beste batzuetan etxetik kanpo parte hartu dugu

gizonezkoak protagonistak izateko. Jarduera hori guztia posible izan da itzalean

laguntzen zion eta emakumea horrela garatzen zela baieztatzen zuen gizonezkoaren

atzean emakumearen garrantzia nabarmentzen zuten baloreei esker. Hortaz,

protagonismokidetasunaz hitz egin daiteke gura bada, baina, hasiera batean,

protagonismoak hartu beharrari eutsi gura diot.

Page 27: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

27

Eredu feministei begirako aldaketak ebaluatzerakoan ikusmolde zabala goratu

ahal da. Maquieirak ontzat jo du emakumeen eskubideak defendatzeko eta

berdintasuna lortzeko jarduerak identifikatzea. Beraren ustez, are esanguratsuagoak

dira "jarduera batzuen ondorioz sortzen diren norberaren eta taldeen aldaketako

prozesuak; jarduera horiek ez ez diete era esplizituan erantzuten helburu feministei,

baina, haien lorpenak nekez bazter daitezke feminismoak bere buruaz jabetzeko

mugimendu bezala dituen helburu zabaletatik" 37.

Zenbat eta sareak elkarrekin lotzenago diren, hainbat eta aukera gehiago

egongo da aldaketarako talde-ekintzei ekiteko. Gauza bera esan daiteke

tokikoaren eta globalaren arteko loturaz, zeinek lokalismoetan eta helburu

urritzaileetan erortzea saihestuko baitu. Hori dela eta, arreta jarri behar da

erazkoa ez dena eta erazkoa dena eta tokikoa eta globala bateratzen diren loturen

gainean, eta jarraikortasun eta hausturen arteko tentsiorik gehienak gertatzen

diren puntuak identifikatu behar dira, zeren eta hortxe egongo baita aldaketaren

tentsioa. Halaber, garrantzitsua da ikustea nolako gaitasuna duen elkartegintzak,

sareen sarea den aldetik, emakumeentzako eskubide berriak negoziatzen diren

eremuetan maila politikoan presioa egiteko. Garrantzitsua izan daiteke une

zehatz batzuetan elkarteak alderdi politikoekin aldaketa esanguratsuak

negoziatzen dituzten talde interesgarriak izatera pasatzea.

37

Maquieira Ibíd., 1995:324).

Page 28: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

28

BIBLIOGRAFIA

Alberdi, Inés eta Pilar Escario Estudio sociológico sobre las viudas en España.Madril: Siglo XXI eta “Hispania” Alarguntsa Federazioa, 1988.

Connell, R.W., Gender and Power. Cambridge: Polity Press, 1996.

del Valle, Teresa, Andamios para una nueva ciudad. Lecturas desde la

antropología. Madril: Cátedra, Bilduma: "Feminismos, 1997.

del Valle, Teresa , Mujeres en Euskal Herria. Ayer y hoy. San Sebastián: Orain,

1976.

del Valle, Teresa, Carmen Larrañaga, Carmen Pérez, Begoña Arregui, Lourdes

Méndez, La mujer y la palabra. Donostia: La Primitiva Casa Baroja,

1987.

del Valle, Teresa (ed.) , Gendered Anthropology. London: Routledge, 1993.

del Valle, Teresa, "Generoa eta sexualitatea. Antropologi hurbilketa". Non: Teresa

del Valle eta Carmela Sanz Rueda Género y sexualidad. Madril:

Unibertsitate-enpresa Fundazioa, 199l. 13-111 orr.

del Valle,Teresa y Carmela Sanz Rueda, Género y sexualidad. Madril:

Unibertsitate-enpresa Fundazioa, 1991.

del Valle, Teresa; "Emakumea eta sozializazio berriak: haren boterearekiko eta

aldaketarekiko erlazioa". KOBIE (Kultur Antropologiaren saila)

Bilbo/Bizkaiko Foru Aldundia, VI ZBK., 1991/93: 5-15.

del Valle, Teresa; Apaolaza, José Miguel; Arbe, Francisca; Díez Mintegui, M.

Carmen; Cucó, Josepa; Esteban, María Luz; Etxeberria, Feli; Maquieira,

Virginia Modelos emergentes en los sistemas y relaciones de género. Madril:

Narcea 2002 (prentsan).

Diez Mintegui, M. Carmen Relaciones de género en Donostialdea y en la

Ribera de Navarra. Actividad laboral y cambio. Leioa: Euskal Herriko

Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 1996.

Page 29: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

29

Esteban Galarza, María Luz Emakumeek beren ugalketa eta sexu osasunaren

gainean dituzten iritziak eta jarrerak. Emakumeek nabaritutako osasun-

beharrizanak eta osasun-sistemaren erantzuna. Bartzelonako

Unibertsitateko Geografia eta Historia Fakultatean aurkeztutako

doktoretzako tesi argitaratugabea, 1993.

Esteban , María Luz 1999 “Ama txarren alde”. Hika, 98 zka, 28-30 orr.

Etxeberria, Agustín eta Darío Páez (ed.), Emociones y perspectivas psicosociales.

Madril: Fundamentos, 1993.

Etxeberria, Itziar "Sexu-ezberdintasunak erru-sentimenduetan". Non: Agustín

Echeberria eta Darío Páez (ed.) Emociones y perspectivas psicosociales.

Madril: Fundamentos, 1993: 245-258.

Grande Chica, Antonio Garaguneak: lurralde bazterketa, erkidegotik ateratzea,

gizartean esku hartzea eta emakumeen sozializazio berria Madrilgo Pan

Bendito auzoan. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan irakurritako

doktoretzako tesi argitaratugabea.

Goleman, Daniel Emozio-adimena. Bartzelona: Kairós, 1996 (ingelerazko

jatorrizko edizioa 1995).

Gondar, Marcial Mulleres de mortos. Cara a unha antropoloxía da muller

galega. Vigo: Xerais, 1991.

Hannerz, Ulf Hiria ikertzea. Hiriko antropologiarantz. Mexiko: EkonomiKulturako Fondoa, 1986 (ed. ingeleraz, 1966).

Juliano, Dolores Las que saben. Subculturas de mujeres. Madril: Horas yHoras:1988.

Maquieira, Virginia “Madrilgo Autonomia Erkidegoko emakume elkartea”. Non:Margarita Ortega López (zuz.), Mª Jesús Matilla, Esperanza Frax, PilarFolguera, Mª Jesús Vara, Virginia Maquieira, Las mujeres de Madrid comoagentes de cambio social. Madril: Emakumearen Azterketen UnibertsitateInstitutua, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, 1995, 263-338 orr.

Montecino, Sonia eta Loreto Rebolledo Conceptos de Género y Desarrollo.

Page 30: EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO … · EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-GUNEAK?1 Teresa del Valle2 Laburpena: Artikuluak kritika feministaren

30

Santiago: Txileko Unibertsitatea, Gizarte Zientzien Fakultatea, 1996.

Ochoa Avalos, Candelaria 1999 “Emakumeak politikan eta emakumeentzakopolitika”. La ventana. Genero-azterketen aldizkaria, GuadalajarakoUnibertsitatea, Mexiko, 9 ZBK., 1999, 106-129 orr.

Ortega López, Margarita (zuz.) Mª Jesús Matilla, Esperanza Frax, Pilar Folguera,Mª Jesús Vara, Virginia Maquieira, Las mujeres de Madrid como agentes decambio social. Madril: Emakumearen Azterketen Unibertsitate Institutua,Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, 1996.

Palomar Verea, Cristina “Bigarren sexuaren berrogeita hamar urte”. La ventana.Genero-azterketen aldizkaria, Guadalajarako Unibertsitatea, Mexiko, 9ZBK.: 1999,. 190-200 orr.

Pérez-Agote, Alfonso El nacionalismo vasco a la salida del franquismo. Madril:Soziologi Ikerketen Zentroa, 1987.

Rebolledo, Loreto “Generoa eta garapena”. Non: Sonia Montecino y LoretoRebolledo Conceptos de género y desarrollo. Irakas-apunteen 1. saila, 1996,37-91 orr.

Stolcke, Verena "Is sex to gender as race is to ethnicity?". Non: Teresa del Valle(ed.) Gendered Anthropology. London: Routledge, 1993, 17-37.