EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN...

12
GORDOFOBIA GURE GENEALOGIAK ALAZNE INTXAUSPE ELOLA GORAPILO KOSMIKOA ...+ EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERA | EKAINA 2015 emaraun

Transcript of EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN...

Page 1: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/08/1440582425-emaraun... · bat eskaini zigun Gonekin Ero Bero saiokoekin batera giro goxo

GORDOFOBIA GURE GENEALOGIAK ALAZNE INTXAUSPE ELOLA GORAPILO KOSMIKOA

...+

EUSK

AL H

ERRI

KO B

ILGU

NE

FEM

INIS

TARE

N B

ERRI

PAPE

RA |

EKAI

NA

2015 emaraun

Page 2: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/08/1440582425-emaraun... · bat eskaini zigun Gonekin Ero Bero saiokoekin batera giro goxo

aurkibideaaurkibidea

ema(H)itzaAurkibidea

Erreportaia

Askatu mataza

Irudia

Saretik

Herrien txokoa

Emakumeok plazara!

Kuleroen kaxa

2

3

6

8

9

10

11

12

erantzun

IKASIGOZATU

kaina “Sexu langileen nazioarteko egunarekin” hasten dugu (Ekainak 2) eta

“LGTBQ askapen sexualaren nazioarteko egunarekin” (Ekainak 28) amaitu. Nazioarteko egun

ponpoxo eta aurpegi garbitzaileak gustatzen zaizkigu jendarte honetan. Egunari dagokion txapa aldatu eta

eskubide unibertsalen aldeko pertsona bezala ibiltzen gara kaletik. Baina zer gertatzen da bi egun horietatik at geratzen diren

urteko beste 363 egunetan?

Erasoez, eskubide murrizketez, desberdintasunez beteriko albisteak jasotzen ditugu egunerokoan: Irunen kalea egiten duten sexu langileei isunak jartzen

dizkietela etengabe, Algortan homosexual bat erasotzen dutela, kaletik neska bat puta! deitu dutela gona motzegia eramateagatik, …

Sexualitate eredu normatiboari disidentzia egiten diogun pertsonek oraindik ere mehatxuak, irainak, … entzuten jarraitu behar dugu egunerokoan. Baina argi entzun dezatela, guk ez dugula

inondik inora eredu horien barruan sartzeko inolako asmorik, putak gara, bollerak, marikak, marimutilak… Zernahi gara. Haien sistemetan arrakalak. Eta iaz esaten genuen bezala, haitza apurtzen

jarraituko dugu, arrakalak eta pitzadurak egiten jarraituko ditugu! Geroz eta arrakala gehiago gara! Kontuz ibili harria erortzear dago eta!

E

ekaina2

Page 3: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/08/1440582425-emaraun... · bat eskaini zigun Gonekin Ero Bero saiokoekin batera giro goxo

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

ordoFobiaz hitz egiten ibili da Magda Piñeyro Maiatzean zehar Euskal Herrian. Irungo Lakaxita gaztetxean egin behar

zuen hitzaldiaren aurretik tartetxo bat eskaini zigun Gonekin Ero Bero saiokoekin batera giro goxo batean haien proiektua hobeto ezagutzeko. Duela urte eta erdi hasi ziren lanean haien gorputza eta haien loditasuna politizatzen. Hasieran, erreferentzia estatubatuarrak topatu zituzten batez ere eta ingelesezko Fatfobia hitza gaztelaniara itzuli zuten, honela jaio zen Gordofobia kontzeptua. 70. hamarkadatik dabiltza Estatu Batuetan gaia lantzen, baina azken 5 urteetan heldu da estatu espainiarrera eta Hego Ameriketara borroka hau. Momentu hauetan mendebaldeko herrialdeetan dago errotuta, “feminista Marokoar bat entzun nuen esaten 38 neurriko arropa mendebaldeko burka zela” dio Piñeyrok. Argaltasunaren inperioa, “gure gorputzak kontrolatu nahi dituen sistemarekin” erabat lotua dagoela ikusten dute. Ikerketa ezberdinek diote, egunean 6000 iragarki baina gehiago jasotzen ditugula, eta honek esan nahi du helburu “kapitalista, patriarkar eta sexista duten mezuak jasoko ditugula, beti irudi konkretu batekin: mendebaldeko gizon edo emakume zuria, argala eta osasuntsua”. Honek guztiak gure iruditegi kolektiboan eragin handia izango du, merkatu konkretu bat bultzatu eta aldi berean gure auto-estimuan eragin negatiboa izango du. Sare sozialetan egiten dute lan batez ere eta haiei esker mugimenduak

indarra hartu duela uste dute. Sare sozialek eskaintzen duten a n o n i m o t a s u n a z baliatuta, konplexu handia zuten lodi askok haien testigantza eman ahal izan dute lehen aldiz. Egoera ezberdin asko topatu dituzte honela; konplexu asko dituzten lodiak, genero indarkeria pairatzen dutenak, bortxatuak izan diren baina inork sinesten ez dituen emakume lodiak … Norberaren loditasuna eta honek sortzen dituen konplexu guztiak gizarte kapitalista-patriarkarraren

isla direla argi dute. Arauen gizarteak lodiak diskriminatzen dituela ikusten dute eta hau ikustarazteko istorio txikiak kontatzeari ekin diote haien sareetan. Diskriminazio hau ikustaraztea zaila da gizartearen

arauen bidez zabaltzen delako eta ez lege bidez “toki batzuk debekatuak ditugu, ni aurrekoan denda batetik bota ninduten niretzako arroparik ez zutela esanez, ahizparentzako arropa erostera nindoan arren”. Diskriminazioak erakusteaz gain, orain arte erakutsiak ez diren gorputzak gizarteratzera jo dute. Pertsona trans edo aniztasun funtzionala dutenekin elkartzen dira arautik at dauden eta bizitzeko merezigarriak ez diren gorputzen jabe baitira haiek ere eta asko konpartitzen dutela uste baitute. Honelako istorio asko eta asko topatuko dituzue haien sareetan, beraz sartu, ikasi, partekatu eta borrokatu!

GORDOFOBIA: GORPUTZ DISIDENTEEN EDERTASUNA ARGITARA

G

ekaina3

Page 4: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/08/1440582425-emaraun... · bat eskaini zigun Gonekin Ero Bero saiokoekin batera giro goxo

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

IZASKUN GUARROTXENA

ure Genealogia Feministak liburuaren inguruan

pentsatzen jarrita burura datorkidan lehenengo gauza “Azkenean lortu dugu!” litzateke. Hobe esanda “lortu dute!”. Bilgune Feministan horrelako proiektua aurrera ateratzeko erabakia hartu genuenean eta Emagin elkartea honetan lanean hasterakoan, ez ginen kontzienteak zer suposatuko zuen. Baina azkenean gure eskuetan dugu! Mugimendu feministari izugarrizko ekarpena egin dio proiektu honek eta nola ez, feminista guztientzako gure historiaren parte bat idatzita ikustea ohore bat da. Ez dut oraindik osorik irakurri, patxadaz egin behar dela uste dut, merezi duelako. Ez dut bukatu nahi Edurne eta Miren zoriondu gabe. Izugarrizko lana egin dute.

G

L

GURE GENEALOGIAK, GURE LIBURUA, GURE HISTORIA

rte luzeetako lanaren ondoren, elkarlan askoren ondoren eta krowfunding kanpaina

arrakastatsu baten ondoren esku artean dugu jada Gure Genealogia Feministak. Euskal Herriko mugimendu feministaren kronika bat. Asko esan dezakegu liburu honen inguruan, asko barruan daukagun poz ikaragarriaz, ondo egindako lanaren harrotasunaz, lagunekiko miresmenez eta maitasunez … baina gaur, beste batzuei eman nahi diegu hitza. Liburua esku artean izan duten alor ezberdinetako emakumeei hain zuzen. Galdera soil bat egin diegu, zer suposatzen du zuretzat Gure Genealogia Feministak liburuak?

U ANA GALARRAGA AIESTARAN

oreei alergia dionak hobe luke ez irakurtzea hurrengo lerroak; izan ere, ezin dut liburu horri

buruz hitz egin, loreak bota gabe. Izenburutik bertatik gustatzen zait: “Gure genealogia feministak”. “Gure” horrek ni ere aintzat hartzen nauela sentitzen dut. Gainera, jarraitu egiten du, eta dio: “Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat”. Berriro ere, ez du inor kanpoan uzten, ez du inor baztertzen, baina egileak, Edurne Epelde Pagola, Miren Aranguren Etxarte eta Iratxe Retolaza Gutierrez, ekarpena egitera ausartzen dira. Zintzotasunez eta apaltasunez, onartzen dute izan daitezkeela beste kronika batzuk, hau bat baino ez dela. Haiena; gurea ere badena.

Izenburuaren azpian irudia dago Concetta Provanzaren irudia. Berriro ere ni nago hor, biluzik, ingurua zeharkatzen edo hark zeharkatzen nauelarik. Eta ni ez ezik, barruan agertzen diren beste emakume guzti horiek ere badira azalean agertzen den hori. Beren gorputzekin bat egin zuten inguruarekin, eta gorputzekin borrokatu zuten inguruaren aurka. Orain, bat egite eta borroka horiek kronika irakurtzen ari naiz, orriz orri. Eta gauza bat baino ezin dut esan: eskerrik asko, neskak! Bihotzez, Anak.

DANELE SARRIUGARTE MOCHALES

iburu puska hau artean labean zegoela, zutabe bat idatzi nuen jendea animatzeko

proiektua laguntzera. Esan nituen hitzetan erabat sinesten nuen eta geure genealogia propioak egitearen garrantzia azpimarratzen nuen, argudiatuta, tartean, balio zuela amorru, frustrazio eta inpotentzien aurrean akordarazteko ez gaudela bakarrik eta gure aurretik egon direla bidegileak, gure atzetik beste hainbeste etorriko diren era berean. Liburua esku artean berresten zait esandakoa, gogoratu ez ezik ukitu ditzaket borrokan lagun izandako horiek guztiak, borrokaren esanahia errotik berpentsatu duten horiek guztiak eta inoiz baino argiago ikus dezaket borroka horretan jarraitu nahi dudala, borrokalari horiekin.

L

ekaina4

Page 5: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/08/1440582425-emaraun... · bat eskaini zigun Gonekin Ero Bero saiokoekin batera giro goxo

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

P

G N

KATTALIN MINER

isua du liburuak. Eta ez kilo eta gramoetan neurtzen den pisua hain zuzen. Esku artean Gure

Genealogia Feministak duzunean, hori bera nabari duzu eusten dutela eskuek: genealogia oso bat. Hainbat eta hainbat gorputz daude bertan, denetarikoak, hainbat borroka, eta denak esku artean har ditzakezu orain. Nabari dituzu aurrekari guztiak, isilduarazi dituztenak baina dagoeneko ahanzturak jango ez dituenak.

Nabari ditugu gure aurrekarien eginak eta ekinak, tarteka ezinak, baina denak maistraki jasoak. Eta nabari dugu baita ere maitasunez jasoak izan direla, mimo askoz eta irakurleari opari egiteko pentsatuta. Baina badira dirutan (eta akaso hitzetan ere) ordaindu ezin litezken gauzak, eta hau halako zerbait da. Egindako lana eskertzea soilik pobre geratzen da, edo zait niri behintzat. Izan ere, Euskal Herriko Mugimendu Feministak altxor bat du esku artean aurrera egiten jarraitzeko, eta badaki izerdi asko botatako lana dela, hainbeste, horregatik eskertzea beti geratuko zaiola motz.

Beraz, zer egin? Erabili. Erabili egin behar den liburua da. Ez utzi inola ere apalean, irakurri eta pasa, kontatu, asmatu eta elkarbanatu. Irakurtzeaz gain bizirik mantentzea eta aprobetxatzea da eskertzarik onena, beraz, astindu ditzagun gure genealogiak, eta senti gaitezen harro, gurea senti dezagun aurrekoen egindako guztia, soilik aurrera jarraitzeko.

Eta gogoratu, gogoratu eta zabaldu, hori baita, gure arma handiena. Memoria, historia eta aldarria. Eskertza gehiagorik ez, bizi dadila luzaroan zeuon izerdia!

ONINTZA IRURETA AZKUNE

ogoan dut mugimendu feministarekin zuzeneko harremana izan nuen lehen

aldia. Eibarko Markeskoan, UEUren ikastaro batean. Orduan ez neukan ile urdindurik. Memoria kaskarrekoa banaiz ere, esango nuke Miren Aranguren eta Edurne Epelde han zirela, hizlari. Ez dakit hitzaldiaren gaia zein zen, baina esku artean lan mardul bat zutela esan ziguten. “Gure genealogia feministak” lanaz ari ziren. Gau patriarkal luze eta ilunean (Iratxe Esnaola eta Miren Arangureni harrapatutako esana da) niretzako antortxa txikitxo bat piztu zela iruditu zitzaidan, zapatu goiz hartan. Geroztik su bizi piloa sentitu ditut topaketetan, jardunaldietan, bilkuretan…

Orain paperari begiratzeko garaia da, ezagutu ez ditudan ehunka antortxak ezagutzeko ordua, “uau! hori dena egin al dute!” esateko, eta suberritzen segitzeko.

SAIOA IRAOLA URKIOLA

i Bilgune feministan militatzen hasi nintzenetik eskuartean izan

dugun proiektua izan da “kronika”. Hala izendatzen genuen, egun berriz, Gure genealogia feministak liburua dugu bulegoan, liburu-dendan, zein ohe ondoko mahaitxoan. Lan karga, denbora, energia, poza, frustrazioa, ezina, ilusioa, bisitak, hizketaldiak, infusioak, ate irekiak eta itxiak… izan ditu bidean, izan ditugu bidean. Baina, gure genealogiak, gure historiak, gure oroimenak norbere memorian galdu ez daitezen, kartel zaharrak herdoildu ez daitezen bildu ditugu. Bizitakoa eta egindakoa jasotzea eta aitortzea ezinbestekoa dela deritzogu, egun borroka feminista ulertu, egungo eztabaidak kokatu eta Euskal Herriaren burujabetza feministaren bidean aurrera begirako erronkak eta asmoak gauzatzen joateko. Altxor bat da neskak! Zorionak bihotzak, ikaragarria da! Orain zabaldu ditzagun lau haizeetara gure genealogia feministak!

ekaina5

Page 6: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/08/1440582425-emaraun... · bat eskaini zigun Gonekin Ero Bero saiokoekin batera giro goxo

askatu matazaaskatu matazaAlazne Intxauspe Elola baserritarra da. Jaiotzez andoaindarra egun Durangaldean bizi eta lan egiten du. Lurra lantzen du era agroekologikoan. EHNE Bizkaia eta Etxalde mugimenduko kidea da, elikadura burujabetzaren aldeko borrokan dabil buru-belarri.

Zein dira egun Euskal herrian elikadura burujabetzaren aldeko borrokan dituzuen erronka nagusiak?

rronkak asko dira, baina nire ustez daukagun lehen

erronka gure gizarte honen eraldaketan baserritarrok dugun erantzukizunaz ohartzea da. Baserritarron erantzukizuna da gure herria elikatzeko elikagai osasuntsu eta egokiak ekoiztea eta horretan dihardugu lanean elikadura burujabetzaren alde. Baina askotan kosta egiten zaigu gure lanari duen garrantzia ematea. Eta zer esanik ez emakume baserritarron kasuan, tradizionalki emakume baserritarrok egin izan ditugun lanak errekonozitu ere ez baitira egiten sarri. Orain pixkanaka gauzak aldatzen ari direla ematen duen arren, ezaguna da lurrari loturiko bizitzak izan duen desprestigioa. Zenbat baserritarrek esan ote diete euren seme-alabei baserrian ez geratzeko? Elikadura negozio bihurtu dute eta negozio bat ez, elikadura herritarron eskubidea dela defendatu behar dugu. Baina horretarako elikagaiak ekoitzi behar ditugu, elikagai osasuntsuak jateko aukera izan dezagun eta horretarako elikagaia osasuntsuak ekoitziko dituen jendea behar dugu, baserritarrak behar ditugu. Gure lanaz harro gauden baserritarrak.

Etxalde mugimendua berriki sortua den mugimendua da, oraindik ehuntzen doana. Zein dira mugimendu hau sortzearen arrazoiak, helburuak eta aurrera begirako erronkak?

Helburu nagusia Euskal Herrian nekazaritzaren bidez elikadura burujabetza eraikitzea da. Etxalderen inguruko lehen ideiak sortzen hasi zirela badira urte batzuk eta orduan ikusi zuten gaur egungo sistemaren aurrean kontra-botere bat eraikitzearen beharra, elikadura

burujabetza garatzeko tresna eta formulak martxan jarriz eta alderdi politiko eta talde ekonomikoetatik independentea izango den mugimendua sortuz. Mugimenduaren helburua da botere politikoarengan eragina izatea baina botere horretan parte hartu gabe. Horretarako aurrera begirako erronka nagusienetako bat eredu iraunkor baten alde lan egingo duten pertsona berriak nekazaritzara hurbiltzea da.

EHNE Bizkaiako emakume baserritarren taldean ere bazabiltza. Zein da emakume baserritarren egoera parte hartzeari, ekoizpen ondasunen jabetzari zein bizi baldintzei dagokionean?

Pentsa Euskal Herrian lehen sektorearen egoera ez bada ona, lehen sektoreko emakumeon kasuan, gehienean gertatzen den moduan, egoera ez da hobea. Okerragoa dela esatera ausartuko nintzateke. Lehen sektorea erabat maskulinizatutako sektorea da egun Euskal Herrian. Traktore handiak, hektarea asko, animalia asko, inbertsio handiak, … Hori ez da emakumearen modeloa. Tradizionalki emakumeak ekoizpen mota txikiagoen alde egin du, jasangarriagoak, pertsonentzako elikagaia osasuntsuak lortzeko lanean

E

ekaina6

Page 7: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/08/1440582425-emaraun... · bat eskaini zigun Gonekin Ero Bero saiokoekin batera giro goxo

dihardutenak, pertsonen arteko erlazio justuagoak eta ekitatiboagoak ahalbidetzen dituena … Badakigu hau dela etorkizuna duen nekazaritza mota bakarra: autonomoa eta iraunkorra den nekazaritza eta sektoreak norabide hori har dezan lanean ari gara. Aldaketa asko eman beharra dago baina prozesu moduan ulertzen dugu eta beraz pausoz pauso joan behar dugu bidea egiten.

Emakume baserritarren aldarrikapen nagusiak zeintzuk dira?

Nire ustez, emakume baserritarraren aldarrikapen nagusia emakume baserritar bezala baloratua izatea da. Lana eta bizia ezberdintzen zaila da baserritarraren kasuan, esango nuke bizi forma bat dela baserritarrarena eta gauzak nahastea erraza da. Etxeko kontuak, zaintza lanak, … badakigu emakume eta gizonaz osaturiko bikote baserritar baten kasuan norbaitek aktibitateko lanak utzi behar baditu beste lan

horiek egiteko nor izango den zalantzarako aukera handirik gabe … Administrazioen kasuan ere sarritan ez dira emakume baserritarrak egin izan dituen lanak kontutan hartzen baserritar izendatzeko. Tradizionalki emakumea transformazioaz eta salmentaz arduratu izan da batez ere eta emakume baserritarraren definizioan ez dituzte jarduera hauek kontutan hartzen. Beraz, niretzat aldarrikapen nagusia horixe da, emakume baserritarraren izaera aldarrikatzea. Hortik aurrera etorriko da beste guztia.

Mugimendu feministatik Emakumeen Mundu Martxako 2015eko nazioarteko ekintzaren oinarri elikadura burujabetza izanik aukera gisa ikusten dugu emakume baserritarren eta mugimendu feministaren arteko aliantzan sakontzen joateko. Erronka gisa bizi duzue zuek ere aliantza

hau?Bai noski. Guretzat oinarrizkoa da zuk aipatzen duzun aliantzen sarea ehuntzen joatea. Ilusioz gaude aurten Emakumeen Mundu Martxa guretik pasako delako. Gainera dagoeneko hasi gara kontu hau dela eta gure artean antolatzeko ahaleginetan. Esaterako, emakume baserritar batzuk Apirilaren 24ean Bilbon Emakumeen Mundu Martxakoek, Rana Plazakoa gogorarazteko antolatu zuten ekintzan parte hartu genuen eta gure haziak erein eta landareak landatu genituen. Zunbatoian ere ederki ibili ginen dantzan! Takata! Kar kar! Ederki pasatu genuen! Aitzakia hori baliatuta, mundu martxarako zer egin dezakegun ideia batzuk mahai gaineratzen joateko, ekainaren hasieran emakume baserritarron bilera bat antolatu dugu Esti Besaren upategia bisitatuz eta bilera ostean bertan bazkalduz. Emakumeen Mundu Martxa guretik pasako dela eta elikadura burujabetza eta haziak oinarri hartu direla jakiteak ilusioa egiten digu.

ekaina7

Page 8: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/08/1440582425-emaraun... · bat eskaini zigun Gonekin Ero Bero saiokoekin batera giro goxo

MAITANE GARTZIANDIA AGIRREZABALA

CARGOCOLLECTIVE.COM/MAITANEGARTZIANDIA

Feminismoa indibidualki bizitzeko eta kolektiboki borrokatzeko modu bat da Simone de Beauvoir

ekaina8

Page 9: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/08/1440582425-emaraun... · bat eskaini zigun Gonekin Ero Bero saiokoekin batera giro goxo

ausnarketa eta aktibismo lesbianoa egiten dugu gure Bilboko lesbianen taldean. Guretzat lesbiana izatea aukera bat da, hautu politikoa.

Sare Lesbianistak hamaika aurpegi ta begirada baditu ere, oro har gure elkarpuntu eta aldarrikapenen artean, esentzialismo zein binarismoetatik at, etengabe eraikuntzan dagoen lesbiana identitatearen bidez kapitalismo eta heteropatriarkatuaren kontra aritzea, eta ikusgaitasun politikoa zein kultura lesbianoa bultzatu, autogestioa bide.2012an Diman 7menos20 eta MDMAko kideok Euskal Herriko Topaketa Lesbianistak antolatu genituen, eta Euskal Herriko lesbiana zein kolektibo gehienek parte hartu zuten. Berton motibazio eta sinergiak sortu genituen gerora Bilboko hainbat lesbiana borroka lesbianistaren bidean elkarrekin maizago aritzeko. Urtebete beranduago Basauriko Marienean Jardunaldi Lesbianistak: sistema suntsitzen abian jarri genituen. Talde antolatzaileak Pikara, Bizkaiko Emakumeon Asanblada, Hegoak, Ladyfesta, Lumatza eta MDMA izan ginen, eta baita hainbat lesbiana autonomo ere. Hortxe kokatu dezakegu gure sorburua Sare Lesbianista gisa. Orain talde ezberdinetako 10 kide ari gara elkarlanean. Ibilbide ideologiko, pertsonal eta kolektibo ezberdinak izan ditugu, feminismo eta sexu-askapenaren aldeko mugimenduetan batik bat. Afera ugarik biltzen gaituzte, horiek ditugu ardatz eta oinarri elkar elikatzeko eta antolamendurako. Elkarrekin pentsatu, gozatu, antolatu, hausnartu eta kaleak hartzen ditugu. Gozatzen dugunak, ondo sentiarazten gaituenak

biltzen gaitu, eta horretan datza gure indar kolektiboa.Burutu ditugun ekintzak: erreferenteak diren lesbianen izenak baliatuta Bilboko kaleak berrizendatzea, Lesbiainadak Bilboko bilbainadak eta kaleak lesbianizatzeko asmoz, desira lesbianoari buruzko tailerrak, kontzertuak, hitzaldiak, proiekzioak, ekintza zuzenak, poesia-errezitaldiak, eta beste.Aliantza ezberdinak sortzen ditugu beste hainbat kolektiborekin: Bizkaiko Emakumeen Asanblada, E28 Koordinadora, edota diskurtsoan eta praktiketan lesbianismoa jorratu nahi duen edozein talde transfeministarekin. Orain Bilbo Feminista Eraikitzen plataforman ari gara buru-belarri, Emakume eta Genero Disidenteen Etxea, berdintasun alorrerako aurrekontu duinak eta mugimendu transfeministaren parte-hartzea udal politiketan ziurtatzea aldarrikatzeko. Horrekin batera, guretzat oihartzun politikoa lortzeko baliagarri diren data zehatzetan ekintza lesbianista ugari aurrera eramaten ditugu: Martxoak 8, Apirilak 26-Lesbianon Ikusgaitasunaren Eguna, Maiatzak 17-Lesbohomotransfobiaren aurkako Eguna, Ekainak 28-Sexu askatasunen aldeko Eguna, Azaroak 25, etab.

saretiksaretik

h

SARE LESBIANISTA: “Lesbianismoa heteropatriarkatua

suntsitzeko estrategia baliagarria “

ekaina9

Page 10: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/08/1440582425-emaraun... · bat eskaini zigun Gonekin Ero Bero saiokoekin batera giro goxo

herrien

txokoa

GORPUTZ_GRAFIAK

Apirilaren 29an hasiera eman genion Gure Genealogia Feministak liburua ardatz hartuta osatu dugun erakusketari. Ekainaren 13 arte ikusgai.

MAIATZAK 1Bloke feministak osatu genituen Maiatzaren 1eko manifestazio ezberdinetan.

ZUMBATOIA: Rana plaza gogoan

Emakume Mundu Martxak deituta mundu mailako

ekintzak antolatu genituen hiriburu

ezberdinetan.

BOTERETU! Jardunaldiak Iruñean

ekaina10

Page 11: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/08/1440582425-emaraun... · bat eskaini zigun Gonekin Ero Bero saiokoekin batera giro goxo

emakumeok plazaraemakumeok plazara

altsa askotan ibili den 29 urteko emakume irundarra da Nerea. Txikitatik sormenaz jolastea gustatu izan zaio, “haurtzaro erotikofestibo horretan bizitako energiara askotan jotzen dut

nire tailerretan ongi pasatzeko”. Urteak joan urteak etorri, musikaren arloan murgildu zen. Lehendabizi Araiz, gero Kabul eta azkenik formatu serioagoan Zura musika taldeetan ibili da. Ordurako, ikasketa eremu formala alboratu zuen baina Urtxintxan hezitzaile izateko ikastaroa egiten eta lanean hasi zen (baita parrandan), gaztetxean eta Irungo Bilgune Feministan ere inplikatu zen … Gero diseinu grafikoa ikasten eta irudiak sortzen hasi zen. “Grina sortu zidan hark, beraz, ikastea erabaki nuen, batxilergo artistikoa egiten hasi nintzen”. Ondoren Bilbora joan zen Arte Ederrak ikastera. Garai guzti horretan, arte ikasketak terapia alternatiboekin nahasten hasi zen, Arte-terapia, Chi Kung, Yoga, … Honetaz gain, Montessori metodologian trebatzeko ikastaro bat egin zuen ere. Horrek guztiak eraman du Gorapilo Kosmikoa martxan jartzera, “energia guzti horren nahasketa da”. Artea, askatasuna, norbere buruaren eta besteen zain, ezagutza, hausnarketa … eta askoz gehiago elkartu nahi dituen espazio hori ezagutzeko asmoz hurbildu gara berarengana.

Ikasle izatetik irakasle izatera pasatu zara, Gorapilo Kosmikoa espazioa sortu duzu. Zer da hau?Gorapilo Kosmikoa, haurrentzako planeta-leku-espazio kontzeptuarekin sortutako arte tailerra da. Sormena pizteko asmoz, dinamika ezberdinekin lan egiten dugu. Haur gutxirekin osatutako talde ttikiak osatzen ditugu eta samurtasunaren ukituak garrantzi handia dauka. Baliabide artistikoekin gogoa askatzeko plastika, ikus-entzunezkoak, gorputz adierazpena eta musika estimuluak sormenaren garapenerako tresnatzat erabiltzen ditugu. Udaran, astelehenetik ostiralera 10.30etatik 13.00 bitartean, dinamika eta jolas ezberdinak burutzen ditugu, gai ezberdinak jorratuz eta zentzumenekin sentitzen duguna azaleratze bidean eskultura, pintura, marrazketa eta ikus-entzunezko medioak erabiltzen ditugu besteak beste.

Artea eta haurrak. Erabat bateraezinak diren bi gauzez ari garela ematen du, baina zure iazko esperientziak behintzat kontrakoa esaten dizu ezta?Bai, egia da gauza asko ikasten direla haurren tailerretan … Esaterako, artea sortzen den zerbait baino, artea parte-hartzea bera dela ohartu naiz. Behar bada, helduok, sortzeko prozesuan aurreiritzi ugari ditugu, azkartasuna eta freskotasuna falta zaigu, barne epaiketan itsatsiak bizi gara subkontzienteki bada ere eta finean bukaerako produktuari erreparatzen diogu gehien. Bidean gertatu diren bizipenak saihesten ditugu. Bestetik, esango nuke, arte kontzeptualak ere arau edo estilo jakin batzuk dituela.

Aldiz, haurrek momentua bizi dute, espresioaz eta aurreiritzi zurrunik gabe momentua elkarrekin konpartitzen dute. Papera, buztin potoko edo dena delakoaren aurrean, emaitzari sobera ez erreparatzeak eta nortasun anitzak taldean elkarbanatzeak, epairik gabeko espazioetara garamatza. Zer pentsatua ematen du.

Sorkuntza heziguneetatik, baztertua izan den alorra da. Zein ekarpen egiten dio pertsonari?Autoestimua indartzeko ezinbesteko tresna da, betiere adierazteko askatasuna badago. Bestalde, hezitzaile helduari hainbat ekarpen egiten dizkio. Batetik, haurraren diagnosi zuzena, gertatzen zaiona adierazteko tresna izugarri potentea da, naturalki eta presiorik gabe subjektua (haurra) inkontzienteki konprometitzen den arte noski.Bestetik, baloreak berridazteko oso tresna baliagarria da; genero ikuspuntuak berridazteko ipuinen bidez, topikoei astindu ederra emateko, ... Esaterako, nik haurrei mundua hankaz gora jartzeko gonbitea luzatzen diet; batzuetan zentzugabekeriari lekua emateak haurrak/pertsonak bizitza plano arruntean errespetuz bizi eta modu malguagoan igarotzea laguntzen duela uste baitut.

NEREA OLAZABAL ORMAZABAL GORAPILO KOSMIKOA

S

·gorapilokosmikoa.wordpress.com

ekaina11

Page 12: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2015/08/1440582425-emaraun... · bat eskaini zigun Gonekin Ero Bero saiokoekin batera giro goxo

B H S

kuleroenKAXA

Motxila ikusezina Bertsolaritzaren sekretuak

Elkarrekin eta anitzak

idez Bide elkarteak ekoitzitako dokumentalak

espetxean egondako emakume etorkinen errealitatera hurbildu nahi gaitu. Espetxealdiaz eta kaleratzeaz, bakardadeaz eta elkartasunaz, minez eta pozez hitz egiten jartzen ditu hiru emakume preso ohi. Maiatzaren 22an aurkeztu zuten San Telmo museoan hiru urteko lanaren emaitza. Laura Hernández Velak zuzen du.

istoriak sekretuan gorde ditu mendeetan zehar izan diren

emakume bertsolariak. Emakume hauen lana gaur egunera iristeko zailtasun asko izan badira ere, -beraien bertsoak erre, gorde eta isildu baitira-, batzuk errekuperatzea lortu da.

Ikuskizunaren bitartez emakume haiek bizi izandako egoerak, denboran eta espazioan atzera eta aurrera, narrazioz, bertsoz eta musikaz lagunduta argitara ekarri nahi izan dute.

orgin eta Anitzak, Euskal Herriko emakume

migratuekin lan egiten duen elkarteak liburua hau osatu du 2014an emakume etorkinekin egindako tailerretan bildutako hausnarketak batuz. Feminismoa bizi-proposamen politikoa dela nabarmenduz hasten da liburua eta emakume migratu langileak ditu subjektu. Hauek dira Euskal Herriko beren bizipen, egoera eta ikuspegia eskaintzen dituztenak: Zein dira gure krisiak? Bizitzea merezi duten bizitza horientzako beharrak (zainketa, etxebizitza, osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzuak...). Eta alternatibak planteatzen dituztenak, bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriz: gizarte honen zati aktiboa sentitu eta izatea, indarkeria multisistemikoari aurre egingo dion politika publiko osoak garatzea, autozainketa...