ABENDUA 2016 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/...emaraun-abendua16.pdf · egoerak...

12
HAURRENGANAKO INDARKERIA PATRIARKALA LAURA ESATEN ZIOTEN HERRIEN TXOKOA: ELORRIXOKO BF SORTU DA! GABILTZA: AITZIBER ZAPIRAIN ...+ EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERA | ABENDUA 2016 emaraun

Transcript of ABENDUA 2016 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/...emaraun-abendua16.pdf · egoerak...

Page 1: ABENDUA 2016 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/...emaraun-abendua16.pdf · egoerak bizi dituzten umeak horren zuzeneko jasotzaileak dira, nahiz eta legeak horrela ez

HAURRENGANAKO INDARKERIA PATRIARKALA LAURA ESATEN ZIOTEN

HERRIEN TXOKOA: ELORRIXOKO BF SORTU DA!

GABILTZA: AITZIBER ZAPIRAIN

...+

EUSK

AL H

ERRI

KO B

ILGU

NE

FEM

INIS

TARE

N B

ERRI

PAPE

RA |

ABEN

DUA

201

6 emaraun

Page 2: ABENDUA 2016 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/...emaraun-abendua16.pdf · egoerak bizi dituzten umeak horren zuzeneko jasotzaileak dira, nahiz eta legeak horrela ez

aurkibideaaurkibidea

ema(H)itzaAurkibidea

Herrien txokoa

Erreportaia

Askatu mataza

Irudia

Saretik

Klittotik

Gabiltza

Kuleroen kaxa

2

3

4

6

8

9

10

11

12

erantzun

IKASIGOZATU

uskal Herriko 41 talde feministek bat egin dugu Arantza Zulueta abokatu eta preso

politikoak bizi duen egoera larria salatzeko. Ia hiru urte dira Zulueta isolamendu modulu batean

sartu zutenetik. Hiru urte zeinetan oso gutxitan mintzatu den espetxezaina ez den inorekin. Hiru urte zeinetan

metro karratu oso gutxitan garatu dezakeen bere bizimodua. Hiru urte zeinetan eguzkiaren izpiak ez dituen zuenean jasotzen.

Hiru urte sistema patriarkalak gidatutako espetxe sistema batean emakume bezala egunero biziraun behar duen.

Aski da esan dugu, Arantza kalean nahi dugula. Epaiketarik egin gabe dago baldintza hauetan espetxeratua, beraz, epaiketa egin bitartean kalean egon

beharko luke. Isolamenduarekin amaitzea eta berehalako askatasuna lortzea ezinbestekoa da!

E

Egungo ekarpen ekonomikoez gain, beste asko landu eta lortzeko asmoarekin sortzen dugu kanpaina hau. Euskal Herriko Bilgune Feministaren proiektuari hauspoa ematea erabakitzen baduzu idatzi: [email protected] – era.

abendua2

Page 3: ABENDUA 2016 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/...emaraun-abendua16.pdf · egoerak bizi dituzten umeak horren zuzeneko jasotzaileak dira, nahiz eta legeak horrela ez

herrien

txokoa

Pozez txoratzen gaude bai!!! Hilabete honetan, talde berri bat batu zaigu Bilgunearen familiatxo honetara!Ongi etorriak neskak! Bidai ederra egitera goaz elkarrekin!

GORA ELORRIXOKO BILGUNE FEMINISTA!

abendua3

Page 4: ABENDUA 2016 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/...emaraun-abendua16.pdf · egoerak bizi dituzten umeak horren zuzeneko jasotzaileak dira, nahiz eta legeak horrela ez

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

IKUSI MAKUSI, ZER IKUSI? HAURREN AURKAKO INDARKERIA PATRIARKALIK EZ

skotan esan ohi da indarkeria patriarkalak milaka aurpegi eta milaka ahots izan ditzakeela, baina oraingoan ate atzean ezkutaturik gertatu eta geratu ohi diren biolentzia-egoera lazgarrien inguruan arituko gara: umeen kontrako indarkeria patriarkalaz.

Haurren kontrako bortizkeria patriarkalak baditu dimentsio anitz: eraso fisikoak, psikologikoak, arduragabekeria fisikoa eta emozionala eta sexu-

abusuak. Indarkeria aldaera anitz horien zutabeak estuki lotuta daude patriarkatuaren baitako jendarteratze-prozesuei. Txikitatik, sozializazio-prozesuan zehar, neskatoei edo mutikoei sexualitate, identitate, rol eta eredu estereotipatu hertsiak ezartzen dizkie sistema heteropatriarkalak, betiere, jendartean sistemaren beharrak asetzeko leku eta funtzio ezberdinduak har ditzaten. Horregatik, neskatoak printzesak, zaintzaileak, goxoak,

geldoak, objektuak izateko hazten ditu; mutilak, aldiz, bizkorrak, independenteak, ausartak, mugituak eta subjektuak izateko. Haurren eta nerabeen bizi-ibilbidea, sozializazio-prozesua alegia, hasieratik bortizkeria kultural eta sinbolikoak ezaugarritzen dute.

Gainera, patriarkatua oinarri duen jendarte honetan, nork(tzuk) du(te) boterearen hegemonia? Boterearen hegemonia heldua, gizona eta heterosexuala izango

da. Hori dela eta, hori mantentzeko tresnarik nagusiena bortxa izango da, eta horrek, modu eta forma anitz izango ditu. Horrenbestez, indarkeriaren monopolioa gizon helduek izango dute (gehienetan senarrak eta aitak) eta hori sufritzen dutenak nagusiki, berriz, jendartean zaurgarritasun-egoeran bizi diren era anitzetako subjektuak izango dira: emakumeak eta haurrak bereziki.

Indarkeria sexistak duen

dimentsio zabal honen gotorlekua patriarkatuaren oinarria den familia nuklearra da. Horren oinarriak hauek izango lirateke: heterosexuala; maskulinitatearen plazerera eta bizitzara egina; etxeko gizonak izango dute boterearen monopolioa (aita, osaba, aitona); produkzioa eta erreprodukzioaren arteko banaketa sistemikoa, etab. Familia-eredu hori eta horren gertuko sarea bera dira, gehienetan, errealitate lazgarri horien isilpeko babesleku; horren

adibide adierazpen hauxe dugu: trapu zikinak etxean garbituko ditugu.

Horrez gain, heteroaraua oinarri duen sistema patriarkalean sustraitzen den beste premisetako bat da: gizonek beraien gozamenerako eta onurarako nahieran erabili ditzaketeela inguratzen dituzten gorputz anitzak. Horren adibide ditugu: mota anitzetako sexu-erasoak, bortxaketak, publizitate sexista,

A

abendua4

Page 5: ABENDUA 2016 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/...emaraun-abendua16.pdf · egoerak bizi dituzten umeak horren zuzeneko jasotzaileak dira, nahiz eta legeak horrela ez

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

haurren hipersexualizazioa, pronografia eta sexu-abusuak.

Sexu-gehiegikeriei dagokionean, eguneroko errealitate dira gurean; esaterako, salatzen diren sexu-abusuak kontuan hartuta, hamazazpi urtetik beherako lau neskatotik batek jasan ditu noizbait bere bizitzan, eta zazpi mutiletik batek. Hala ere, egoera horien inguruko datuen eskasia salatu ohi dute behin eta berriz gehiegikeria horiek pairatu dituzten haur eta nerabeen elkarteek. Sexu-abusua jasan duten haurrek gehienetan bere erasotzailea ezagutzen dute: %70etan hurbileko senidea da.

Haurren aurkako indarkeria kasuetan orokorrean, batetik, erasotuaren zaurgarritasun egoera dela eta bestetik, gehienetan erasotzailea familiakoa edo ingurukoa delako, haurraren hitza ez da kontuan hartzen, ez zaio sinesten. Zehazki, sexu-abusuen kasuan, salaketa gehienak ez dira epaitegietara iristen, eta ailegatzen diren horiek, trabaz betetako bide bati egin beharko diete aurre: haurrak sexu-abusua egon dela demostratu beharko du sistema judizialaren aurrean (edozein adinekoa dela), testigua gehienetan ama izan ohi da eta amen hitza zalantzan jartzen da sistema judizialaren egitura patriarkala dela-eta. Batetik, amak sexu-abusuak jasan dituzten bere seme-alabak manipulatu dituela argudiatuta, eta epaitegian gezurra esan duela iritzita, seme-alaben zaintza kentzerainoko prozesuak daudelako, gaur gaurkoz. Bestetik, epaitegietan, kasu horietan dagoen geldotasuna kontuan hartuta, auziak aurrera jarrai dezan aparteko abokatu bat behar izaten

delako. Hori horrela izanda, emakume askok ezin izaten dute prozesuarekin segi, baliabide ekonomikoen faltan. Azken batean, epaitegietara iristea lortzen duten salaketen bide judizialak bide motza izan ohi du, kasu gehienak artxibatu egiten baitira.

Bestalde, amaitze aldera, ezin ahantzi genitzake umeek euren amaren kontrako indarkeriaren ondorioak pairatzen dituztela zuzenean, bortxa-egoeraren edo dinamikaren parte direlako. Euren etxeetan indarkeria-egoerak bizi dituzten umeak horren zuzeneko jasotzaileak dira, nahiz eta legeak horrela ez jaso. Horren muturreko adibide izan dugu aurtengoan Gasteizen, zeinak, gizon batek bere bikotekidearen alaba, Alicia, erail zuen balkoitik botata, eta Eusko Jaurlaritzak berak ere ez duen hori indarkeria sexista gisa izendatu eta errekonozitu. Horrez gain, epaiketekin jarraituz, epaitegietara iristen diren banatze-kasuetan, zaintza partekatuaren legea onartuz geroztik, ikusi liteke indarkeria sexista egoerak izan diren bikoteen kasuan, adibidez, ez direla kontuan hartzen, eta erasotzaileei bisita-erregimena mantentzen zaiela kasu gehienetan.

Ikusi makusi, zer ikusten da? Erpin asko dituen poliedroa egoera gordin eta lazgarriez gainezka dagoela. Erpin asko dituen egoera gordin eta lazgarria ikusten da.

Horren aurrean, komenigarria dela deritzogu gatazka honi irtenbideak ematen hastea. Horretarako, lehenik eta behin, egoera horietan sortzen diren isiltasun-hitzarmenak hausten hastea garrantzitsua dela deritzogu. Sufrimenduz betetako bizi-hastapena izan duten subjektu zaurgarriak ikusgarri egin behar ditugu; jendarte-heldu gisa dugun arduraren jabe izan behar dugu; horiei aurre egiteko epaitegietako paper zimelduei bide ematea exijitzen diegu agintari politiko eta judizialei; txikitatik neskatoekin autodefentsa feminista lantzearen beharrizana mahai-gaineratzen dugu eta indarkeria egoera anitzetatik askatzeko, nahitaezkoa izango dugu hezkuntza eredu hezkidetzaile eta feminista baten aldeko jardunarekin jarraitzea.

Erasorik ez, erantzunik gabe!

Kalean izango gara aurtengoan ere!

EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTA2016ko azaroan

abendua5

Page 6: ABENDUA 2016 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/...emaraun-abendua16.pdf · egoerak bizi dituzten umeak horren zuzeneko jasotzaileak dira, nahiz eta legeak horrela ez

askatu matazaaskatu matazaLEIRE IBARGUREN“Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak.” liburuaren egilea

Azken urteetan opari feminista ugari jasotzen ari gara gure lagunen eskutik. Aurrekoan Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika jaso bagenuen, hari horri tiraka, emakume baten (eta herri oso baten) historia berreskuratu digu oraingoan Leire Ibarguren bilgunekideak. Miren Odriozolaz, liburuaz, prozesuaz… galdetu diogu.

or da Miren Odriozola?Miren Odriozola Azpeitiko emakume bat da. 60 eta 70. hamarkadetan gazte mugimendu abertzale desberdinetan aritu zena. Ondoren ETAkoa izateagatik espetxeratua... 3 urte egin zituen kartzelan. Bilboko langile mugimenduaren parte izan zen Artiach gaileta fabrikan lanean aritu zenean. Salvadorreko gerrillan osasun egituran ardura garrantzitsuak izan zituen. Handik bueltan Azpeitin 8 urtez izan zen ezker abertzaleko zinegotzi, horietatik 4 legez kanporatuta. Udalbiltzako aferan auziperatuta egon zen eta bitartean talde feministetan, erretiratuen elkartean eta beste hainbat arlotan aritu zen bere ekarpena egiten. Isileko lanean, justua zeritzonaren alde bizitza osoa daraman emakumea dela esango nuke. Emakume konprometitua da, interesgarria, umila, zentzuduna eta lan kolektiborako gaitasun handikoa.

Nola abiatzen da proiektu hau? Zergatik Mirenen bizitza zabaltzeko gogoa?

Miren 2007an ezagutu nuen Herrigintza eta Feminismoa lantzeko hainbat lan taldetan. Bertan beste bilgunekide batek ere parte hartzen zuen

eta bagenekien Miren gerran ibilia zela baina gehiegi ere ez genekien bere hango ibilerez. Momentu hartan Udalbiltzan auziperatua zegoen eta Euskal Herriko borroka askotan k o n p r o m e t i t u t a egondako zen gaztaroan ere. Frankismo garaian kartzelan ere egona zen... Tarteka bilera osteko uneetan gerrako kontu batzuk kontatzen zizkigun, armadarengandik ihesi pasatako e s t u t a s u n a k , nolakoa zen ospital gerrilari bat, nola antolatzen ziren mendian,... Zur eta lur geratzen ginen eta borroka desberdinei emandako bere bizitza argitaratzea interesgarria zela pentsatzen genuen. Emakumeen bizitzak ez dira askorik ezagutzen eta emakumeen bizimoduen inguruan eraikita dugun iruditegia aberasteko baliagarria dela pentsatzen genuen. Bereziki gure herritarrek Mirenek egindako lanak ezagutzea nahi genuen, eta aitortzea, kolektibo anitzen bidez, han eta hemen egindako ekarpena aitortzea.

Emakumea, gerrillaria, militantea, auziperatua... Oso maskulinoak izandako espazio ugaritan egon da, eta oso entzutetsuetan, baina ez dakigu ezer berari buruz (orain arte).

Nik uste dut militantzia eta gerrilla ez direla espazio maskulinoak nahiz eta gure iruditegian hala dugun irudikatuta. Gerrillan emakume asko ibili ziren lanean, sanitaria gisa, komunikazioetan, irakaskuntzan, sukaldean. Hori guztia ere bazen gerrillaren parte, eta iraultzak

N

abendua6

Page 7: ABENDUA 2016 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/...emaraun-abendua16.pdf · egoerak bizi dituzten umeak horren zuzeneko jasotzaileak dira, nahiz eta legeak horrela ez

sostengu lan guzti horiei esker ere gauzatu ziren munduko herrialde desberdinetan. Kontua da ekarpen guzti horiek gutxietsiak eta ikusezinak izan direla baina egon bazeuden. Mireni buruz ezer gutxi jakitearen arrazoiak askotarikoak dira. Emakumea izateak ziur eragin duela, nahiz eta jende askok jakin gerrillan ibilitakoa dela, horrek piztu duen interesa ez da gizon batek piztuko lukeenaren berdina. Ziurrenez jendeak ez duelako irudikatzen emakume bat gerrillako ardura eta lan desberdinetan inplikatuta, eta orokorrean emakumeen ekarpen eta bizitzei ez zaielako behar besteko arretarik jartzen. Bestalde segurtasun kontuengatik, Mirenek, urte batzuk pasa arte ez zuen kontatu EL Salvadorren ibili zenik, Nikaraguan zegoela uste zuten bere inguruko askok. Horretaz aparte Miren oso pertsona apala eta diskretua izan da beti eta nahiago izan ditu bizipen batzuk beretzako gorde. Azkenean lortu dugu bere bizitza ezagutu eta ezagutzera ematea eta uste hori bera ere Mirenek Euskal Herriari eta El Salvadorri egindako beste ekarpen bat gehiago dela.

Nolakoa izan da prozesua? Nola egin duzu lan?Proiektua idatzi eta liburua argitaratu den arte ia 3 urte pasa dira. Behin proiektua idatzita, El Salvadorrera joan eta Mirenekin gerran ibili zirenak elkarrizketatu genituen. Aitziber Martinez de Lagos-ekin joan nintzen, hura El Salvadorren brigadista egona baita eta Miren ere ezagutzen baitzuen. Oso hunkigarriak izan ziren

bertan burutu genituen elkarrizketak, jendeak Mireni buruz estimazio eta maitasun handiarekin hitz egiten zigun, eta gerraren gordintasuna izugarria zen arren humanitate handiko harremanak eraiki zituztela sumatu genuen. Elkartasun maila izugarria zuten euren artean eta gerrako harremanak oso berezitzat jotzen zituzten. Baziren bereizkeria egoerak ere, matxismoa, botere harremanak..., neurri batean gerrilla jendartearen ispilu ere bazelako...

Elkarrizketa guzti horietan, eta Mireni egindako beste hainbat elkarrizketetan jasotako informazioa da liburuaren oinarria. El Salvadorretik itzuli eta bi urte iraun dituen idazketa prozesuari ekin nion; lehendabizi elkarrizketak transkribatu, kapituluen eskema egin eta 2015 urtarrilean hasi nintzen kontakizuna idazten.   4 lagun izan ditut ondoan ekarpenak egin eta aholkuak ematen. Horietako bi EMAGIN-ekoak ziren eta BILGUNE FEMINISTA eta EMAGINen babesean lan honetan aritzea oso gauza

ederra izan da. Momentu zailetan hor egon dira eta onak ospatzen ere jakin dugu.Behin zirriborroa idatzita Txalapartakoengana jo genuen eta berehala eman ziguten baiezkoa. Hori poz handia izan zen guretzat, argitaratzea lortu genuela argi baikenuen azkenean. Liburua nik idatzi dudan arren prozesuan jende askok lagundu nau, praktikoki nahiz emozionalki eta liburua guzti haiena ere badela sentitzen dut.

Biografia ziraragarri bat, oraindik idazteko geratzen zaionarekin ezta? Zer dio Mirenek liburuaz? Nola aurkitzen da egun?Mirenek oraindik han eta hemen, mugimendu desberdinetan parte hartzen jarraitzen du. Uste dut gustura dagoela liburuarekin baina urduri xamar ere bai. Azkenean norberaren bizitza edonork irakurtzeko moduan agertzea ez dut uste oso erreza denik Miren bezalako pertsona diskretu batentzat... Baina tira, iruditzen zait gustura dagoela egin dugunarekin.

abendua7

Page 8: ABENDUA 2016 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/...emaraun-abendua16.pdf · egoerak bizi dituzten umeak horren zuzeneko jasotzaileak dira, nahiz eta legeak horrela ez

IRUDI ORIGINALA: MAITANE GARTZIANDIA ETA LOINAZ LEKUONAabendua8

Page 9: ABENDUA 2016 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/...emaraun-abendua16.pdf · egoerak bizi dituzten umeak horren zuzeneko jasotzaileak dira, nahiz eta legeak horrela ez

eminismoaren indar eraldatzailea bizi dabil Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak

antolatutako “Indarkeria sexista birpentsatzen” jardunaldiek erakutsi dutenez. 300 feminista, kultura politiko, ibilbide, kolore eta errealitate sozial ezberdinetakoak, elkar entzuteko prest, indarkeria matxistaren ulerkera eta erantzun estrategien inguruan hausnartzeko.

Askotarikoak gara, eta aniztasunaren balioaz jakitun, hura kontzienteki kudeatzeko bitartekoak eskuratzen goaz martxalariok, itzulpengintzan, ordezkaritzan edo parte hartze formuletan esaterako. Jatorri kulturalak, funtzio dibertsitateak, enplegu kategoriak, adinak zein gorputz ereduak sortutako biolentziei aurre egiteko borrokek ozen aldarrikatu dute bere lekua eta aliantzak estutzeko beharra mahai gainean jarri da, bazterrik gabeko feminismoa eraikiko badugu.

Jardunaldietan batu garenon haserrea ez dugu hitz goxoez estali eta hura adierazteko ekintza zuzenenak hartu duten protagonismoaz mintzatu gara. Sistema arteko indarkeria hizpide, egungo kapitalismo neoliberalak eta honen merkatuen logikak gure bizitzetan duen eragina seinalatu dugu. Sexu langileek, etxe langileek edo zaintza sektorean lanetan dauden langileek haien testigantza gogorrak azaldu dizkigute eta elkartasun

feministara deitu gaituzte. Jaien testuinguruan plazak berreskuratzeko eta erasoen aurkako prozesuak arakatu ditugu. Honekin batera, talde feminista ezberdinek indarkeria matxistari buruzko irakurketa politikoa zein erantzunen inguruan egiten duten jaso eta hausnarketari ekin diogu: Nola irakurtzen dugu intersekzionalitatea? Feministok agresibitatea erabili nahi dugu erantzuteko? Autodefentsa feminista abiapuntu, sinergia eta tentsioetan murgildu gara.

Bukatzeko, Euskal Herrian erailketa matxistei erantzun bateratua emateko 2013.urtetik daukagun protokoloa aztertu dugu, lau ardatzetan hobetzeko proposamenak landuz: Artikulazio feminista, instituzioekiko interlokuzioa, Herri Mugimenduarekiko harremana eta erritual eta gorpuztasuna. Azken puntu honi lotuta, jardunaldietan erailketengatik egiten ditugun kontzentrazioek jo duten sabaia aipatu duenik egon da eta adierazpen forma berri eta sortzaileen inguruko beharra sumatu dugu.

Egunez egun, erresistentzia, balio eta jakintza kolektiboak eraikitzen goaz botere harreman patriarkalak eraldatzeko. Ehuntzen ari garen sare feministaren bitartez, emakumeok miseriara kondenatu nahi gaituen eredua gainditzeko gure eguneroko iraultza martxan da.

Martxan jarraituko dugu denak aske izan arte!

saretiksaretik

f

Amai

a Zu

fia E

rdoz

ain

INDARKERIA MATXISTA BIRPENTSATZENBAZTERRIK GABEKO FEMINISMOA AMETS

abendua9

Page 10: ABENDUA 2016 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/...emaraun-abendua16.pdf · egoerak bizi dituzten umeak horren zuzeneko jasotzaileak dira, nahiz eta legeak horrela ez

uela egun batzuk Mikel Garcia Idiakez ARGIAko

kazetariari irakurritako post bat oinarrian hartuta gatoz abendu honetan Klitto!-kerietan. “Eta ikasgeletan pornoa aztertuko bagenu?” izenburupean, Jenny Murrai kazetariak ikasgeletan pornoa lantzearen alde egindako proposamenaren hainbat datu ekarri zizkigun Garciak. Gaia interesgarria suertatzeaz gain, aztertzeko modukoa ere badela iruditu zaigu. Hori hala, honatx gure ekarpentxoa.

Noiz hasi ginen sexuaz normaltasunez hitz egiten -esan nahi baita maiztasunez, lotsagorritu gabe, “atzo sekulako paella jan nuen” edo “atzo sekulako orgasmoa eduki nuen” esan biak lasaitasun berez esateko adorez, eta, biak hizlari eta entzulearengan pareko oihartzunarekin iristea lortuta, gure sexu-harremanek -edo harreman ezek- sorturiko kezkak aipatzeko zailtasunik gabe…-, inoiz normaltasunez hitz egin badugu?

Hala hezi gaitu, ordea, besteak beste, sistema kapitalista-heteropatriarkatu honen parte den Hezkuntza Sistemak. Zorionez, badugu ezarri diguten eredu hau kolokan jarri, irauli, eta deuseztatzeko grina… eta gatozen hasieran aipatutako Murraien proposamenaren inguruan jardutera.

Garciak euskarara ekarri digun datuetako bat da ondorengoa: “pornoa sexu-heziketa iturri nagusi da gazteen %60arentzat”. Datu huts izatetik harago doa baieztapen hau, eta bi ondorio

atera ditugu bertatik:1) %60 horrek kontsumitzen duen pornografia (gehiena) fikzioa da, geure jardun sexualekin inongo antzarik ez duena. Eta kontsumitzaileek bertan ikusitakoa dute errealtzat, geure jardun sexualetan errepikatu beharreko eredutzat. KEZKAGARRIA I.2) %40ak du ikastetxeko sexologia ikastaroa heziketa sexualerako iturri bakartzat? KEZKAGARRIA II. Aipatutako lehen puntu kezkagarriari dagokionez, eta Murraik berak aipatu bezala, zera azpimarratu beharra dago: gazteek kontsumitzen duten pornografia mota hau pornografia heterosexuala da, gehienetan penetrazioan amaitzen dena, eta, emakumea objektu gisa aurkezten duena, menpeko, gizonezkoarentzat plazer iturri soil gisa irudikatuz. Gisa horretan, Murraik egindako azterketa batek dioskunez, iruditeri faltsu bat sortu dute gazteek sexu jardunaren inguruan, eta, ugari omen dira euren praktika sexualetan, emakumeari “zergatik ez duzu pelikuletan bezala garrasi egiten” errepikatzen dioten gizonezkoak.

Bigarren kezkari ekinez, ez da sexologia ikastaroa sexu-heziketa iturri bakartzat izateak kezkatzen gaituena. Kezkagarria ikastetxeetan sexologia klaseek duten presentzia urria eta jorratzen diren -eta ez diren- gaiak dira. Garciak eskura jarri dizkigu Euskal Herrian sexologia ikastaroek duten presentzia:

Ipar Euskal Herrian 30-40 ordu jasotzen dituzte DBH ziklo guztian zehar, eta Hegoaldean, berriz, 0-36 ordu. Jakina, LOMCE legeak sexu-heziketa erabat alboratuko luke.

Oraindik gogoan dugu guk geuk ikastaro hauetan jasotakoa, eta, bat dator, guztiz, Garcia Idiakezen blogean azaltzen den Olatz Berastegi sexologoaren esanarekin: “Sexuaren inguruko mezu ezkorra helarazten zaie gazteei”. Sexu bidez kutsaturiko gaixotasunen informazioa ematera mugatzen ziren ordu gehienak, eta hori ez bazen, antikontzeptiboen (emakumeentzat, noski) inguruan jarduten ginen gehien. Non geratzen dira plazer iturri nagusiak? mastur… zer? orgas… nola? Kuni… Oh my god!

Gauzak aldatuko ziren ordutik, baina sexu praktika ezberdin eta naturalek behar duten presentziarik ez dutelakoan gaude. Sexu hitzak tabu izaten jarraitzen du oraindik ere nerabe gehienentzat. Hori hala, Murrairen proposamena aintzat hartzekoa dela iruditzen zaigu: zergatik ez landu pornografia ikasgeletan? Kontsumorako sortutako sexu-jardun horiek aztertu, auzitan jarri, eta horren inguruko eztabaidak piztuko lirateke horrela. Bestalde, zergatik ez desestali “sexua” hitzak biltzen dituen errealitate ezberdin anitzak era transbertsalean? Ez al da gure egunerokoetako ametsik amestuena? Sexua tabu izatetik, praktika aske, eta buruhausterik gabeko jardun zoragarrietara iritsiko ginake horrela.

SEXUA ASKE ETA GAZTE

D

abendua10

Page 11: ABENDUA 2016 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/...emaraun-abendua16.pdf · egoerak bizi dituzten umeak horren zuzeneko jasotzaileak dira, nahiz eta legeak horrela ez

itziber Zapirain Etxaniz hendaiarra kazetaria da eta Antxeta Irratian lan egiten du. Hamabost urte daramatza Antxeta Irratiak bere uhinak Irun eta Hendaian zabaltzen (90.5/89.7 FM), orain gainera, eremua zabaldu

eta Oarsoaldean, Donostialdean eta Buruntzaldean (105.8 FM) ere entzun daiteke. Hamabosgarren urteurrena bete berri du irrati komunitario honek eta bertako koordinatzailea da Aitziber. Noiz hasi zinen Antxeta irratian lanean eta nolatan?2006.urteko apirilaren 13an hasi nintzen. Oso ongi oroitzen dut. Etxarriko gazte topagunetik bueltan izan baitzen, eta bezperan 12an beraz, Antxeta Irratiak uholdeak jasan zituelako. Beraz “uretan blai” hasi nuen lana. Neska Hendaiar baten bila zebiltzan, 26 urte baino gazteagokoa eta hiru hizkuntzak menperatzen zituena. Kolaborazio bat grabatzera sartu nintzen, eta bapatean, kontratupean topatu nintzen. Ondorengo irailean ekin nien kazetaritza ikasketei, eta geroztik, bertan nago. Jada hamar urtez.

Zer da zure lanetik gehien gustatzen zaizuna?Egia esan, ez dakit galderari erantzun bakar bat ematen ahal ote diodan. Dena gustatzen baitzait. Koordinazioa ez du jende askok nahi izaten baina oso pozik nago postu horretan. Antxetako ikuspegi orokorra ukateaz gain, Euskal Irratiak sareko zuzendaritzan ere banago, eta horrek, Ipar Euskal Herrira begirako garapen ekintza batean kokatzen nau. Irratiak (Euskal Irratiak: Xiberoko Botzak, Irulegiko Irratia, Gure Irratia eta Antxeta Irratia) Euskal Herriaren eraikuntzaren parte bezala ulertzen baititut. Horrez gain, mikrofonoko lana asko gustatzen zait. Badu zerbait berezia irratiak. Ez dakit hitzez azaltzen. Haurrekin egoten naiz arratsaldero, Hendaiako eskola elebidunetan irrati tailerrak ematen eta hor ere plazer hartzen dut. Askotan pentsatzen dut, zorte handiko pertsona naizela, oso gustuko baitut egiten dudana, eta hori altxorra da niretzako. Baliatuko dut ere, aipatzeko Amapola Morea izaneko saio bat egiten dudala Oiartzun Irratiko Mirari Martiarenarekin. Emakume bat elkarrizketatzen dugu bi astean behin, eta oso saio goxo zein interesgarria da!

Herri komunikabide batean lan egiten duzu eta hainbat ardura dituzu (egituratik hasi, lan taldea kudeatu eta programazioraino). Ohikoa da zure lan ingurunean emakumeek ardurak hartzea edo haiei ematea? (Zure irratian bertan, inguruko herri komunikabideetan, bestelako komunikabideetan, Arrosa sareko irratietan...)Euskal Irratiak sareko lau irratietan, ardura postu askotan gaude emakumeak. Lan talde osoa kontutan harturik ere, gizon eta emakumeen arteko oreka dago. Haratago begiratuz, euskal hedabideen mundua, ez ohikoa dela esango nuke. Gurean, uste dut, oraindik ere lan asko eta asko badago egiteko ere, ez-ohiko egoera asko ematen direla. Gaur egun Arrosa sareko bi langile eta arduradunak emakumeak dira, Argia astekariko zuzendaria emakumea da... Egoera hau ez da bat batean kasualitatez sortzez. Urteetako lana eta borrokaren ostean baizik. Kontzientzia sortuz lortzen dira gauzak.  Argi dago, dena ez dela bikaina,

eta gauza asko aldatzeko ditugula guk ere, baina nik nahiago izaten dut edalontzia erdi betea ikusi, eta ahalik eta beteena egoteko lanean segitu.

Emakume kazetari gisa sentitu zara inoiz gutxietsia?Ez dut inoiz halako egoerarik bizi behar izan, zorionez, Ez du esan nahi gertatzen ez direnik. Baina nik ez dut zorte txar hori ukan. Egia da, ez naizela isiltzen, eta esan beharrekoa esan egiten dudala parean sei gizonkote ukan arren. Baina ez, inoiz ez naiz gutxietsia sentitu. 

Ama izan berri zara, herri komunikabide batean lan egitea eta ama izatea bateragarriak dira? Modu osasuntsu batean daramazu uztarketa?Nire kasuan, ez dut inoiz arazorik ukan. Lan talde eta lankide zoragarriak ditut. Oso gustora nago nagoen tokian. Bai Antxetan eta baita Euskal Irratietan ere. Azken batean, herri komunikabide bezala, jendarte eredu baten alde egiten dugu. Jendarte parekide eta justua eskatu zein aldarrikatzen dugu mikrofonotik, egunero egunero. Horretan sinesten dugulako. Posible dela konbentzituak gaudelako, eta konpromiso bat dugulako horretara bidean ere, kazetari eta komunikatzaile komunitario garen heinena. Gure hitzak, ekintzara pasatzen ditugu. Ez dugu zerbait “hutsala” saltzen. Saltoki handiei kritikatzen dieguna, ezin dugu gurean errepikatu. Oso errespetatua sentitzen naiz bai nire ardura postuan eta baita nire ama izaeran ere, lankideen partetik.

Norbere burua ezagutzera eman eta norberak bere alorrean egindakoaren zabalpena errazten dute dagoeneko sare sozialek. Hortaz, zergatik atari bat gehiago? Zergatik da beharrezkoa Gabiltza bezalako datu base bat?Gabiltza bezalako datu base bat ezinbestekoa iruditzen zait, gaur egun kazetaritza lana behar den bezala egin ahal izateko. Behar den bezala diot, nire iritziz kazetaritza (ere) modu errealean egin behar delako, alegia emakumeak ere parte hartuaraziz, agerraraziz. Hots, besteak bestek, informazio iturri bezala ere kontsideratuz. Gizonak dira sektore gehienetako erreferenteak, ekonomian, osasungintzan, kirolean... Gabiltza bezala tresnek frogatzen dute, egon badaudela edo bagaudela emakume aditu eta arituak sektore guztietan. Alta, zoritxarrez orain arte Euskal Herriko erredakzio askotan, ez dugu haien berri, edota ez dugu haien kontakturik. Gabiltza beraz, lan tresna bat da, baliabide bat gehiago, kazetariok gure lana behar den bezala egiteko. Emakumea gizonaren gisan, informazio iturri bezala “erabiltzeko”.

Zer esango zenioke oraindik izena ematera animatu ez den emakume aditu edo arituari?Oraindik izena eman ez duena, bi aldiz ez pentsatzeko eta parte hartzeko esango nioke. Atari honen bidez, ona besterik ezin dugulako lortu.

A

abendua11

Page 12: ABENDUA 2016 - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/...emaraun-abendua16.pdf · egoerak bizi dituzten umeak horren zuzeneko jasotzaileak dira, nahiz eta legeak horrela ez