ELKARRIZKETA: BILGUNE FEMINISTA • …. hik hasi.pdf · Asier Sota. Antzezlea. . Euskarak merezi...

44
hh ELKARRIZKETA: BILGUNE FEMINISTA • ESPERIENTZIAK: LASK ABESBATZA ETA IKAS KOMUNITATEA • GALDEIDAZUE: JOSE MANUEL PALACIOS KOOPERA MERKATUA • ATZEKO ATETIK: ASIER SOTA 166 hik hasi 4 EURO • 2012KO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA Trokonizko Geroa eskola Waldorf pedagogian oinarrituta GAIA

Transcript of ELKARRIZKETA: BILGUNE FEMINISTA • …. hik hasi.pdf · Asier Sota. Antzezlea. . Euskarak merezi...

hhELKARRIZKETA: BILGUNE FEMINISTA • ESPERIENTZIAK: LASK ABESBATZAETA IKAS KOMUNITATEA • GALDEIDAZUE: JOSE MANUEL PALACIOS • KOOPERA MERKATUA • ATZEKO ATETIK: ASIER SOTA

166hik hasi4 EURO • 2012KO MARTXOA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

Trokonizko Geroa eskolaWaldorf pedagogian oinarrituta

GAIA

aurkibidea8gaia

TROKONIZKO GEROA ESKOLAGeroa eskola librea Trokonizen dago, Arabako Lautadan,Gasteiztik hamar bat kilometrora, hain zuzen. Mendialdean,izan ere, Waldorf pedagogiak berebi ziko garrantzia ematen dionaturari: haurra naturarekin harremanetan egoteari.

16elkarrizketa

IDOIA TRENOR ETA MAIDER GONZALEZMaider Gonzalez eta Idoia Trenor hezkuntza sistema barrutikeraldatzeko lanetan ari dira, errotik kontzeptu aldaketa bat proposatuz: Hezkidetza. Biek pasioz eta arduraz hitz egitendute heziketaz eta feminismoaz, eta bien uztarketatik etorrikoden jendarte aske, kritiko, justu eta solidarioaz.

Argitaratzailea: XANGORIN Errekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ainhoa Azpiroz, Ainara Gorostitzu eta Arantxa Urbe. Erredakzio batzordea: Nerea Agirre, Izarne Garmendia, Miren Guilló, Mari Karmen Irastorza, Pello Jauregi, Iñigo Larrañaga, Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Maite Saenz, Xabier Sarasua. Aholkulkariak: Nerea Alzola, Abel Ariznabarreta, Felix Basurko, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Luis Mari Elizalde, Lore Erriondo, Guillermo Etxeberria, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Fito Rodriguez eta Matilde Sainz. Administrazioa: Arantxa Goiburu. Diseinua: Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia: ANtzA S.A.L. Azaleko irudia: Hik Hasi. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2012-02-27). Kopurua: 3.600 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 kronika8 gaiaGEROA ESKOLA. WALDORF PEDAGOGIA.16 elkarrizketaIDOIA TRENOR ETA MAIDER GONZALEZ.

25 esperientziakLask abesbatza, emozioak jorratzeko.Laskorain ikastola

28 esperientziakIkas komunitateak eskolatik haratago.Orokieta eskola

30 galdeidazueKulturarteko hezkuntzaren ikuspuntutik begiratuta, zerda kulturarteko ikastetxe bat? Jose Manuel Palacios

33 berriak

40 nora joango gara?Koopera merkatua, kontsumo arduratsuan sakontzeko.

42 Atzeko atetikAsier Sota. Antzezlea.

www.hikhasi.com

Euskarak merezi du, hezitzaileentzat ona da eta HIK HASIk behar du.

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

20018 DONOSTIA. GIPUZKOA Tel: 943/37 14 08 Faxa: 943/37 21 54

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan etaargitararatzen ditugungainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du, harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

Harpidetu eta

HIK HASI egitasmoa

bermatu

166. zenbakia. 2012ko martxoa • hik hasi • 5

e d i t o r i a l ama r t x o a

Hezkuntza-ezkuduntza osoen mugak

Iragarri zuten eta egin egingo dute.Mariano Raxoik Espainiako gobernu-buru kargua hartu zuenean iragarrizuen hezkuntza espainiartzeko asmoazuela. Eta asmo hori nola gauzatukoduten zehaztu du Jose Ignacio Werthezkuntza ministroak. Erreforma berrihori, aldaketa segida luze bati gehitukozaio. Izan ere, 1970etik Espainiako Estatuan hamabi lege-organiko onartudituzte, eta 2006tik, DBHn, lau errefor-ma egin dituzte.

Aldaketa horiek egiteko arrazoi nagusiena, eskola uzte goiztiarra etaporrota omen da. Espainiako Estatuanhamar ikasletik hiruk egiten dute porrot, Europako bikoitzak. Araban,Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroanbestelakoa da, ordea, egoera: lehen hiru lurraldeetan ikasleen % 12,6k uzten dute eskola DBHko ikasketenondoren; Nafarroan, aldiz, % 16,8k. Datuak 2010ekoak dira, eta hamarka-dako datu onenak dira.

Aipatu dituzten aldaketen artean

hauexek izan dute oihartzuna, batez ere: DBH hiru urtera mugatzea, eta, ondorioz, Batxilergoa eta Lanbide He-ziketa hiru urtera luzatzea FrantziakoEstatuan bezala; HerritartasunerakoHezkuntza ikasgaia kendu eta, horrenordez, Konstituzioko balioak landukodituen Heziketa Zibiko eta Konstituzio-nala jartzea; eta, eskoletan neska-muti-lek zer ikasten duten eta zer ez jakitekoAzterketa Nazionala ezartzea.

Erreforma hori ote da hezkuntza arloan ditugun arazoen irtenbidea? Edoelitismoa bultzatuko dute ikasleak lehenago bereiziko dituztelako DHBlaburtuta; eta, bestetik, eskolak espai-niartuko dituzte Heziketa Zibiko etaKonstituzionala ikasgaia eta AzterketaNazionala ezarriko dituztelako?

Lehenbailehen jarri nahi dituztemartxan aldaketak, 2013-2014 ikastur-tean, hain zuzen. Hala ere, dagozkiontramiteak pasa beharko ditu oraingozasmoa denak. Lehenik, lege-organikoaegin beharko dute, eta, ondoren, Kon-

Araban, Bizkaian, Gipuzkoan etaNafarroan eskola uztegoiztiarraren datuak Europakoenparekoak diren arren,Espainiako Estatuko zakuansartuta hezkuntza erreformaezarri beharko dute.

gresutik igaro beharko du planak; ez duaparteko koskarik izango, PPk gehien-goa baitu.

Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak etaNafarroak hezkuntza esparruan ezku-duntza guztiak dituela esaten bada ere,lege-organikoak berdinduko ditu La-purdiko, Nafarroa Behereako eta Zu-beroako herritarrekin. Azken horiek,Frantsez gobernuak erabakitakoa betebehar duten era berean, bete beharkodute Nafarroako Gobernuak eta EuskoJaurlaritzak Madrilen ezarriko duten erreforma.

Ikusi nahi duenarentzat begien bis-tan geratuko da, beste behin, zeinenbeharrezkoa den gure hezkuntza siste-ma antolatzea: benetan ditugun behareta arazoetatik abiatuta, eta Europan eraiki nahi dugun herria marraztekobehar ditugun gaitasunak eta tresnakkontuan hartuta: Frantziako eta Espai-niako Estatuetako estatistika eta lege-organikoetatik at.

6 • hik hasi • 166. zenbakia. 2012ko martxoa

Hezkuntzan egiten ari direnmurrizketak direla eta, hainbat

mobilizazioetara eta lanuzteetaradei egin zuten sindikatuek.

Protesta horiekin bat egin zuenIkasle Abertzaleak, IA,

murrizketa horiek hezkuntzarenkalitatea kaskartzen dutelako.

Bestalde, amaitu zen epeaAraban, Bizkaian eta Gipuzkoan

haurrak matrikulatzeko. D ereduan hasiko dira

ikasleen % 77, iaz baino % 1,6gehiago; hau da, iaz baino 419ikasle gehiagok aukeratu duteeuskaraz ikastea. Bi urteko

haurren matrikulazioan beheraegin dute, berriro, A eta B

ereduek. Hain zuzen, matrikulatudiren 18.433 haurretik, 14.162

izan dira euskara hutseaneskolaratzeko eskaria egindutenak; B ereduan, 3.696k

eman dute izena eta A ereduan,berriz, 575ek. B ereduan, 200

plaza galdu dira, eta A ereduan,100 inguru.

Lurraldeka, berriz, Bizkaian9.430 eskari jaso dira,

Gipuzkoan 6.159 eta Araban,azkenik, 2.844.

kronika

Yolanda Barcinak Nafarroako Go-bernuko presidente eta HezkuntzaKontseilari Jose Iribasek Lizarrako (Na-farroa) institutuko eraikin berria inau-guratu zuten. Bertan zain zituzten ikas-leak irakaskuntzan egin dituzten mu-rrizketen aurka protesta egiteko.

Otsailean, hala ere, murrizketengaiari matrikulazioak hartu die aurrea.

Kontuan izanik jaiotze-tasak behe-ra egin duela, heldu den ikasturterakoD ereduan matrikulatu den haur kopu-rua mantendu egin da. Bestalde, Hez-kuntza departamentuak Nafarroakoherri guztietara TIL eredua eramatekoegin duen apostuaren gainetik, eskolagehienek eta ikastolek iazko eskaerakopuruari eutsi diete.

D eredua eskaintzen duten 70 esko-lek 1.300 eskari izan dituzte, eta itunpe-ko 15 ikastolek, berriz, 485 eskari.

Lodosarekin elkartasunaEguraldiak lagundu ez bazuen ere,

egoera ekonomiko larrian den Lodosa-ko Ibaialde ikastolak laguntza biltzekofesta egin zuen. Era berean, beste ikas-toletako eta eskoletako ikasleen babe-sa jaso zuten ere, egin diren hainbat ekimenen bidez.

Zenbait erakundetako laguntza ja-so zuten: tartean zenbait udalena etaGipuzkoako Foru Aldundiarena. Nafa-rroako Hezkuntza agintariek gogorgaitzetsi zituzten laguntza horiek.

Komunitatearentzako zerbitzuakIkasketa prozesuak eta gizarteare-

kiko elkartasun lanak konbinatzen di-tuen hezkuntza ekimena bultzatukoduela iragarri zuen hezkuntza kontsei-lari Iribasek. Zenbait adibideren bidez,“ikasketa-zerbitzua” eredua azalduzuen. Adibidez: erreka bazterrak zain -tzen dituzten ikasle taldeak, helduei in-formatika irakasten dieten institutukoikasleak, herri batean odol-emaileaklortzeko herriko irratian publizitatekanpaina diseinatzen duten ikasleak eta abar. Jarduera horiek ez dira esko-laz-kanpoko ekintza gisa planteatzen,baizik eta bizitzarako ikasketa mo-duan, kurrikulumetan txertatuak eta psikologia positiboa, ikasketa komuni-tatea edo adimen askotarikoak propo-samen metodologikoekin bateratuak.

Nafarroako ikasle berriekD ereduari eutsi diote

166. zenbakia. 2012ko martxoa • hik hasi • 7

“Gure eskola abandonoa/porrota estatuaren erdiabaino gutxiago da, gure lanbide heziketa garatuagoadago, gure batxilergoan matrikula datuak nabarmenaltuagoak, gure aniztasunari erantzuteko bideak landuagoak (...) horra hor zergatik den beharrezkoahezkuntza alorrean eskumen osoa aldarrikatzea”

Josean Bueno, Pedro Mecho (Eilas)

Jose Ignacio Wert EspainiakoHezkuntza ministroak egin

dituen proposamenak ez dirahezkuntza eragile gehienen

gustukoak. Espainiakogobernuak egin nahi dituen

aldaketak eragina izango duteArabako, Bizkaiko, Gipuzkoako

eta Nafarroako eskoletan. Eskolaporrota murrizteko neurri gisa,

DBHko etapa urte betezmurriztea eta Batxilergoaikasturte batez luzatzea

aurkeztu dute. Hainbeste hautsarrotu zituen Herritartasunerako

Hezkuntzaren ordez, berriz,orain Heziketa Zibiko etaKonstituzionala deitutako

ikasgaia jartzea proposatu dute,helburua, Espainiako

Konstituzioaren balioak goratzeadelarik. Aipatzekoa da,

desadostasuna agertu dutenahotsen artean, Nafarroako eta

Arabako, Bizkaiko etaGipuzkoako Hezkuntza

kontseilarienak daudela.Ikasleen berdintasuna arriskuan

ikusi dute, eta “kontrolatzekonahia”, Espainiako eskubiarenalde eginez. Era berean, neurri

horiek aldaketa sakonakekarriko lituzkete eskoletakoantolakuntzan eta ikasketaplanetan. Ministroak, legez

betebeharreko prozedurak bete,eta 2013-2014 ikasturtean ipininahiko luke martxan Hezkuntza

Erreforma.

Eskola Karta berria ez daongi etorria

Eskola Karta berria onartu zuenPaueko Akademia ikuskaritzak. Ondo-ren, sindikatuei, gurasoen ordezkarieieta hautetsiei azaldu zizkien erabakiakprefekturan. Eragileek Karta bozkatuzuten, eta kontra agertu baziren ere, Es-kola Kartak bere horretan jarraituko du.

Kartaren arabera, 29 eskola publi-kotan 46 postu murriztuko dira helduden ikasturtean. Ondorio larriak izan-go ditu horrek; Ezpeletako (Lapurdi)eskola itxi behar izatea, adibidez, az-ken murrizketekin baliabiderik gabegeratuko baita eskola aurrera jarrai -tzeko.

Desagertuko diren posturik gehie-nak, RASED egiturakoak dira. Egiturahorren ardura, zailtasunak dituztenhaurrak ohiko eskoletan integratzeada.

Neurriek eragina izango dute, era

berean, hezkuntza elebidunean. Ikas-Bik adierazi zuenez, “irakaskuntza pu-blikoa euskararen transmisio adar na-gusia izan behar du lehen mailako 10 ikasletik 7 bertan baitira”. Murrizketenondorioz, zaila ikusten dute lan hori on-gi egin ahal izatea.

Eskola Kartak ezarriko dituen neu-rrien aurrean haien haserrea agertu du-te Ikas-Bi eta Biga Bai elkarteek eta sin-dikatuek eta mobilizazio ugari egin di-tuzte. Tartean hainbat eskola okupatudituzte eta itxialdiak egin dituzte. Hen-daiako (Lapurdi) irakasle batek, berriz,gose greba egin du.

Baxoa euskaraz egiterik ezAurten, berriro ere, Lapurdiko, Na-

farroa Behereko eta Zuberoako ikasle-ek ezingo dute baxoa euskaraz egin.Azken urteotan zenbait ikasgai euska-raz egiteko aukera aztertuko zuela jaki-narazi zuen Frantziako Hezkuntzak,baina, ez da horrela izan. Beraz, ikaske-ta guztiak euskaraz egin dituzten ikas-leek, aurten ere, baxoa frantsesez egite-ra behartuko dituzte, “Teknikoki posi-ble da, nahikeria da eskas”, zioen Baio-nako lizeoko zuzendariak euskalgin -tzako eragileek Baionan egin zutenprotestan. Ikasle eta irakasleez gain,bertan izan ziren Seaskako, EuskalKonfederazioko, Kontseiluko, EHEkoeta Hizkuntza Eskubideen Behatokikoordezkariak.

G A I A

8 • hik hasi • 166. zenbakia. 2012ko martxoa

Geroa eskolaWaldorf pedagogian oinarritutakoeskola bakarra Euskal Herrian

Sei ikasturte dira Geroa eskola za-baldu zela Trokonizen. Lehen ikasturtehartan, 10 ikasle izan zituen eskolak: 7neska-mutil, 3., 4. eta 5. mailetan, eta 3neska-mutil, Haur Hezkuntzan.

Eskola hazten joan da haurrekin ba-tera, eta ikasturte honetan 3 urtetik 12rabitarteko 50 bat ikasle ditu.

B ereduan ari dira, eta Eusko Jaurla-ritzako Hezkuntza Sailaren baimenguztiak lortu dituzte jada. Duela bi ikas-turtetik, itunpeko hiru gela dituzte, es-kolan lau gela badituzte ere.

Orain, haien ametsa Bigarren Hez-kuntza eta Batxilergoa eskaintzea da.Bide horretan, “proiektua gehiago fin-katu behar dugu, eta jendarteari ezagu-tarazi behar diogu”, diote bertako kide-ek. Izan ere, Gasteiz oso hurbil dagoenarren, jende askok ez daki oraindik handaudenik. Eta hori ez omen da lan erra-za izango: “Guretzat proiektua ezagu-taraztea da gauzarik zailenetakoa, jen-dartearengana iristea”, adierazi dute.

Waldorf pedagogia Rudolf Steiner(1861-1925) pentsalari eta hezitzailea-ren filosofian oinarritzen da. Filosofiahorrek, haurraren bizi-beharrak ase -

tzeko, haurrarengan eta haren garapennaturalean oinarritutako pedagogiaproposatzen du. Era berean, haurrarengarapen-beharretan laguntzea helburuduen hausnarketa-lanean oinarritzenda.

Pedagogia horretan, ikaslea da cu-rriculumaren zioa. Eta haurra heztea-ren helburua haren gorputz-garapene-an eta garapen psikologiko eta kogniti-boan laguntzea da, nork bere autono-mia lortzeko bidean. Era horretan, hel-dua denean inguruan era sortzaileanjarduteko, libreki hautatzeko eta ekin -tzaile izateko.

Gazte libreak hezi nahi dituzte Tro-konizko tren-geltoki zaharrean, bainabadakite libre izateko jakintza behardela. Jakintza eskuratzeko bide horre-tan, tentu handiz zaintzen dute ikaslebakoitzaren ikasketa-erritmoa.

Geroa eskolan, Waldorf pedagogiaosasuntsua dela sinesten dute. Izan ere,“borondatearen arloa zaindu behar da,sentimenduen arloa zaindu eta elikatubehar da, eta gauza bera alde kogniti-boarekin”. Ez, ordea, arlo bakoitza berealdetik, horrek gaixotu egiten baitu.

G

Geroa eskola librea Troko-nizen dago, Arabako Lauta-dan, Gasteiztik hamar bat kilometrora, hain zuzen. Herritxikia da: 2009ko erroldarenarabera, 49 biztanle zituenorduan.

Lizarratik Gasteizerako bidea egiten zuen “Vasco- Navarro” trenak Trokonizenzuen geltokia da eskolaren eraikin nagusia. Inguruan, zelai ederrak eta zuhaitzakditu, paraje aparta da. Luze aritu omen ziren horrelakobaldintzak betetzen zituen leku baten bila. Izan ere, Waldorf pedagogiak berebi -ziko garrantzia ematen dionaturari: haurra naturarekinharremanetan egoteari.

Trokonizko eskolara ger-turatu zen Hik Hasi, eta eskolaegun bat bertatik bertara partekatzeko aukera izanzuen Geroako kideekin.

166. zenbakia. 2012ko martxoa • hik hasi • 9

Haziz doan hazia

10 • hik hasi • 166. zenbakia. 2012ko martxoa

Geroa eskola

Geroa eskolako irakasleekin, Aini-zerekin eta Peperekin, hitzordua eginazuen Hik Hasik. Haien hezkuntza-ibil-bidearen berri eman zuten, lehenik.

Aurretik Donostian aritu zen laneanAinize, sare publikoko ikastetxeetanhezkuntza-premia bereziak zituzten ikasleekin. Ez zen oso gustura senti -tzen, eta beste era bateko eskola batenbila zebilen. Waldorf pedagogiaren be-rri izan zuenean, Madrilera joan zenprestatzera. Han ikasi zuen pedagogiahark haurra bere osotasunean hartzenzuela kontuan, arteari garrantzia ema-ten zitzaiola, eta abar. Prestakuntza amaitu ondoren, Peperen deia jasozuen Geroaeskolan lan egiteko. Ordu-tik, Trokonizen da familia osoarekin.

Pepek, berriz, 27 urtean sare publi-koko irakasle izan ondoren, beste zer-bait behar zuela sentitu zuen. Lagunbatzuen bidez izan zuen Waldorf peda-gogiaren berri, eta Madrilera joan zenhura ere, prestatzera. Horren ondorenetorri zen Geroaproiektuan buru-bela-rri murgiltzea.

Waldorf pedagogiak “batez erehaurraren garapena ongi ezagutzen la-gundu” diela diote biek. “Hezkuntzak

Tren-geltoki zaharreko martxa berria

elikadura izan behar du, eta, haurrarenbeharrak ongi ezagutzen badituzu, on-gi elika dezakezu”, gaineratu dute.

Geroa eskolan, ikasleek irakasleberarekin egiten dute Lehen Hezkun -tza osoa. Horrek, haur bakoitza eta gu-rasoak ongi ezagutzea ahalbidetzendie, eta konfiantza-giroa eraikitzen etataldean komunitatea sortzen laguntzendu, gainera. Izan ere, haurrarentzat erreferente nagusia eta garrantzitsuenaetxea bada ere, eskola ere erreferentebihurtzen da, gertuko jarraipena baldinbadago behintzat. Oso garrantzitsua dahaurra ezagutzea eta zer behar dituen

jakitea.Curriculuma, beraz, behar horiek

kontuan izanik finkatu beharko litzate-ke. “Guk pertsonaren irudi bat egitendugu, eta irudi horren arabera antola -tzen eta gauzatzen dugu guztia. Horrenatzean, filosofia bat dago: Steinerrek egindako antroposofia”, argitu dute ira-kasleek. Horregatik, ondo jakin beharda zer eskaini, nola, zer erritmotan, zerden osasuna... “Hezkuntzak osasuna izan behar du-eta”.

Haien ustez, hiru atal daudela esanzuten irakasleek: lehenik, burua, ga -rran tzitsuena horixe da, beste biak ahaztu gabe, ordea; bigarrena, erri -tmoa, arlo dinamikoarekin eta arimare-kin lotzen da, sentimenduen mundua-rekin; eta, hirugarrena, azkenik, eki-men-indarra, gauzak, kostatu arren, egin egin behar direla barneratzea.

Bigarren atalak beste biak erlazio-natzen ditu, baina hirurek behar dute oreka. “Jendartean, maiz ikusten duguburu azkarra duen asko arlo sozialeanpobre dabilela; eta hori penagarria da”.

166. zenbakia. 2012ko martxoa • hik hasi • 11

G A I A WALDORF

pedagogian oinarrituta

Arlo sozialari garrantzi handia ema-ten diote Geroan. Horregatik, Waldorfmetodologia erabiliz, ikasle talde han-diak aukera gehiago eskaintzen ditu ikasle talde txikiak baino: “Irakasleen -tzat eta ikasleentzat, 20 ikasle bainogehiagoko taldeak egokiagoak dira, eta, adin berekoak badira, hobe delauste dugu”.

Ikasle asko izanda, nork bere barru-tik, etxetik, herritik asko ekartzen due-nez, eta hori guztia partekatzen denez,oso aberatsa delakoan daude.

Eskolako gurasoekin duten harre-manaz ere jardun dute. Waldorf peda-gogian, gurasoek garrantzi handia du-te. Geroako guraso gehienak “asko” in-plikatzen dira. Etxeko hezkuntzak etaeskolakoak lotura handia izan behardutela pentsatzen dute Ainizek eta Pe-pek. Hori lortzeko gakoa, ordea, “ira-kasleen eta gurasoen arteko harrema-na oso estua izatea da”. Bi aldeek hez-kuntza mota horretan benetan sinetsibehar dutela diote, gardentasuna egonbehar duela. “Bi aldeek bide berberarijarraitu behar diote”.

Gurasoekin harreman estu hori sus-tatzeko, gelako bilera egiten dute hile-

an behin. Bilera horretan,taldea nola ikusi duten, zerikasten ari diren, zergatik,zer lortu nahi duten, zein izango diren hurrengo urratsak, eta abar azaltzendiete gurasoei. Gurasoekhori “asko eskertzen dute-la” uste dute, “semea edo alaba non dagoen ikustenlaguntzen dizulako, eta ha-ri laguntzeko argibide askoeskaintzen dizkizulako”.

Horrez gain, banakakoelkarrizketak egiten dituzte.

Gurasoen parte-hartzea handia daeskolan. Esku artean duten proiektuaaurrera ateratzeko lan handia egin behar da, eta gurasoak ondoan dituztelan horretan. Esate baterako, gurasoakarduratzen dira eskolako garbitasunaz,mantentze lanez, eta haurrek egiten dituzten eskulanetan parte hartzen dute, besteak beste.

Urtean bitan, Eguberritan eta udan,azokak antolatzen dituzte jende gehia-gok ezagut dezan eskola. Ekintza horiek, adi berean, proiekturako diruaateratzeko iturri ere badira.

Hizkuntzaren trataeraOso kontuan hartzen dute zein in-

guru soziolinguistikotan dauden etanondik abiatzen diren. Hizkuntzarenarlo horretan ere, Geroako partaide-entzat garrantzitsuena haurra errespe-tatzea da. Orain gutxi Alemaniatik ikas-le bat etorri zitzaien, eta hari “ezin diogubat-batean dena euskaraz egin, he-mengo errealitatea ez da euskara giro-

koa”. Haur batzuk Deba bailaratik etortzen zaizkie, eta haiek euskaldu-nak dira. Oro har, baina, Geroako ikas-leak ez dira euskaldunak. Haien ustez,euskararen arloan “ bada beste erreali-tate bat, sozialki erantzuna eman beharzaiona”.

Haur Hezkuntzan, haurrak sei urtebete arte, ikaslearen etxeko hizkuntzaerrespetatzen dute, hizkuntza hori ongifinkatzeko. Gero, haurrak bizi dituen bihizkuntzak lantzen dituzte: helburua,eskolatik ateratzen denean, ikasleakeuskara, gaztelania eta ingelesa ongi ja-kitea da.

Bestalde, oso kontuan hartzen dutekulturaniztasunean bizi garela, eta ho-rregatik, agurrak, esker-emateak eta abar hainbat hizkuntzatan egiten dituz-te, “hizkuntzen mundura esna daite-zen”. Geroako eskolan, hizkuntzakhaurrarengan maitasun osoz sartzen jo-an daitezen nahi dute, “behartu gabe,blokeatzeak gerta ez daitezen”.

Haurrak bere emozioak agertu be-har ditu, eta hori guztia “ongi dakien”hizkuntzan egin behar du.

Arlo soziala, garrantzitsua

Waldorf pedagogia ondo egituratu-tako metodologia da. Kanpotik, beharbada, ikusten ez bada ere, “irakasleokaskatasun osoa dugu gauzak gure erara egiteko”. Eskolan antzera pentsatzendute denek, eta antzera egiten dituztegauzak. Kontrakoa pentsa badaiteke ere, irakasleek askatasun osoa dute“nahi dituzten informazio-iturriak har -tzeko, epeak luzatzeko edo mozteko”.Irakasleak, azken finean, duen taldea-ren arabera antolatzen du gela, egokieniruditzen zaion eran.

Irakurketa- eta idazketa-prozesuaaurrera eramateko era ere markatutadago pedagogian. Irakasle bakoitzarenesku dago, ordea, hori guztia aurreranola eraman: zein ipuin aukeratu, zeinadibide jarri, hizkiak, hitzak... Azken

batean, irakaslearen esku dago hizkihoriek gelara nola ekarri.

Irakuketa-idazketa metodoa fone-tiko-silabikoa da, baina horri zer irudijarri “irakaslearen esku dago”. Presta-kuntza Madrilen egin dutenez, beraiekipini behar dizkiete hitzei irudi ego-kiak, eta gauza bera aho-jolasekin, aho-korapiloekin, ipuinekin eta abar: “tal-dearen arabera jokatu behar duzu”.

Ez da gauza bera taldea euskaldunaizatea edo ez izatea, haurrak adin bere-koak izatea edo ez izatea... “Oso zailada, baina, aldi berean, oso polita eta aberatsa”.

Prozesu horretan, garrantzi handiaematen diote eskuz idazteari, Geroakoirakasleen iritziz “ariketa soziala” da.Hainbat tokitan, ordenagailuaren era-

bileraren ondorioz, eskuz idazteak ga-rrantzia galdu du. Geroa eskolan, ezdute ordenagailurik erabiltzen; adinhorretan, asko idazten dute, orria ongiantolatzen dute, koloreak erabiltzen di-tuzte, eta abar. Eskolan, uneoro ari diraartea lantzen, baita idazten ari direneanere.

Egindako lan guztia koadernora eramaten dute neska-mutilek. Baina,horretarako, adierazi beharrekoak lan-duta eta txukun egon behar du. Norbe-rak jartzen du bere koadernoan, ahaliketa txukunen... Izan ere, hori da ikasle-ek duten ikasliburua.

Geroa eskolan, ez dute bestelako ikaslibururik erabiltzen. Hala ere, ongibetetzen dituzte oinarrizko curriculumofizialak. Haien ustez, “curriculum ho-riek oso ongi oinarrituta daude”. Eta ge-ro eta hobeto dakite maila bakoitzeanzer irakasten duten, eta zergatik.

Koadernoak badu, ikasliburua or-dezkatzeaz gain, beste helbururik:haur bakoitzaren lana nonbait jasotzea,alegia, ikusgai eta ikusgarri jartzea. Ba-koitzak bere edertasuna bilatzen du,bere koloreak... Oso bideratuta, akaso,baina norberak norberarena eginda.

Aldi berean, garrantzi handia ema-ten diote espresioari: ahozkoa, idatzia,marrazkia, eskulana, erritmoa, arte es-zenikoa, eta abar. Hiru hilabeteanbehin, ikuskizun bat antolatzen dutegurasoentzat: deklamazioa, olerkiak,kantuak, ariketa erritmikoak, antzer-kiak eskaintzen dizkiete. Azken finean,“hau da gelan egiten duguna, eta ongiprestatutako lan hori guztia erakustendiegu gurasoei”.

Geroa eskola

Irakurketa- eta idazketa-prozesua

12 • hik hasi • 166. zenbakia. 2012ko martxoa

Galdera bat zebilen bueltaka aire-an. Nolakoa ote da eskola egun-bat Ge-roa eskolan? Ainizek eta Pepek eran -tzun zioten galderari.

“Irakaslea, normalean, ikasleakbaino ordu erdi lehenago sartzen da ge-lan: gauzak antolatzeko, ezustekorenbat prestatzeko... Ikasleak datozenean,banan-banan egiten zaie harrera begie-tara begiratuz, eskua emanez eta gertu-ko zerbaiten gainean hitz eginez. Ho-rrek izugarrizko segurtasuna, gertuta-suna eta lasaitasuna ematen die ikasle-ei. Kontuan hartzen dituztela eta balio-esten dituztela sentitzen dute. Asko errazten du horrek ondorengo lana.

Harreraren ondoren, txapinak janz-ten dituzte, gelan eroso sentitzeko.

Ikasle bakoitzak badaki, gutxi gora-behera, egun bakoitzean zer egingoduen. Horrek ere segurtasuna ematendio, eta asko laguntzen dio.

Ikasmahaietan esertzen direnean,egunaren gainean hitz egiten hastengara: zer egun den, zergatik deitzen denhorrela, zer berezitasun duen, eta abar.Horren guztiaren asmoa neska-mutileimunduan kokatzen laguntzea da. Egu-neroko horiek lasaitasuna ematen dio-te haurrari.

Ondoren, berrien atala dator: zergertatu den, norberak zer dakarren, zer-gatik dagoen norbait triste, pozik, hase-rre edo irrikaz... Horrela, arlo soziala etaemozionala lantzen ditugu. Kontatzenari direna lagunak entzuten ari direla

ohartzen dira haurrak, entzuten zaielasentitzen dute, errespetatu egiten di-tuztela. Aldi berean, entzuten ikastendute, eta hori guztia lasaitasunez etapixkanaka egiten da, prozesu bat da.

Gero, Steinerren olerki bat esatenzaie, on egiten duen guztiari eskerrak emateko. Horrela, arlo espirituala eta erritmoa lantzen ditugu. Horrekin bate-ra, buruko ariketa matematikoak egi-ten ditugu, abestu egiten dugu eta mu-sika lantzen dugu.

Gero, aurreko egunean landutakoagogoratzen dute, koadernora erama-ten dute eta gauza berriak ikasten dituz-te. Normalean, ikasteko gogo handiz egoten dira.

Jolastera ateratzen direnean, ingu-rune egokia dute: zelaia, landareak,zuhaitzak.

Jolastu ondoren, beste arlo guztiaklantzen dira: musika, eskulanak, zizel-katzea, ingelesa, baratzezaintza, lore-zaintza, akuarela.

Ahalik eta material naturalenak era-biltzen saiatzen gara: egurra plastikoaerabili beharrean, koloretako argiza-riak plastilinaren ordez, eta abar.

Kandelak pizten ditugu, eta horrekgiro egokia sortzen du; goxotasuna. Es-tetikari ere garrantzia ematen diogu.Gela bakoitzean, urtaroaren mahaiadago, urtaroari dagozkion produktue-kin, eta ikasle bakoitzak nahi duena ekar dezake: gaztainak, perretxikoak,hostoak…

Ikasle bakoitzari olerki bat egitenzaio, haren gauza onak goraipatuz, ha-ren izaeran ikusten diren gorabeherakaipatuz eta hobetzeko dituenak azal-duz. Oso era poetikoan idazten saia -tzen gara, eta ikasle bakoitzak berea ikasten du besteen aurrean esateko.Konturatu orduko, denek denen oler-kiak ikasiak dituzte”.

G A I A WALDORF

pedagogian oinarrituta

Eskola-egun bat Geroan

166. zenbakia. 2012ko martxoa • hik hasi • 13

14 • hik hasi • 166. zenbakia. 2012ko martxoa

Geroa eskola

Ainizek eta Pepek kontatutakoa zu-zenean ikusteko aukera izan zuen HikHasik. Ona hemen, ongietorria eginondoren, aurreko egunean ikasitakoaberrikusi zuten unea:

Andereñoak: Mesopotamia zenakzer izen du gaur egun, i…

Ikasleak: Irak. An.: Zergatik zen hain garrantzitsua

Mesopotamia? Ik.: Lurrak oso onak zirelako. Ibaiak

gainezka egiten zuen, eta ur asko egotenzen, eta lurrak oso emankorrak ziren.

An.: Gizakia nola bizi zen?Ik.: Ez zuten etxe finkorik, noma-

dak ziren. Lurra ona zenez, ortuak egi-ten hasi ziren, eta haiek zaindu behar izan zituzten, eta, hala, lehen zibiliza-

5. eta 6. mailakoekin

zioa sortzen hasi zen… An.: Zer herri sortu ziren?Ik.: Babilonia, Ur (Persiako Golko-

tik gertu)…. An.: Eta Babiloniari buruz zer daki-

gu? Nola funtzionatzen zuen? Zein zenagintaria?

Ik.: Erregea zegoen… Errege batbaino gehiago… Eta Babelgo eraiki-na… Orain obra-hondakinak daude (adreiluz eta lurrez egiten zituzten erai-kinak…).

An.: Nolakoak ziren hango herriak? Ik.: Erregeak lur handi baten erdian

jasotzen zuen eraikina... An.: Nola deitzen zitzaion eraikin

hari? Zi… Ik.: Zigurat, dorre altuak. Goian tro-

nua egoten zen, eta izarrei begira ego-ten ziren, eta izarrak mugitzen zirela ohartu ziren… Haiei jainkosen izenakjarri zizkieten, bakoitzari bat, egun har-tan gehien eragiten ziena: Marte, Ve-nus, Merkurio, Saturno, Urano, eta bai-ta Ilargia ere. Horrela osatu zen aste etaegunen egutegia. Gaur egungo astegu-nen izenak zeruaren eraginez sortu ziren.

An.: Zer ikasi genuen atzo? Ik.: Gurpilen sorrera, barkuak nabi-

gatzeko, buztingintza, artisautza, idaz-ketaren…

An.: Zer izeneko idazketa zen?Ku…

Ik.: Kuneiformea, buztinezko xa-flen gainean egiten zutelako.

166. zenbakia. 2012ko martxoa • hik hasi • 15

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A WALDORF

pedagogian oinarrituta

Egokitzapena haurraren beharrenarabera egiten dute Geroa eskolan. Le-hen egunetan, gurasoekin etortzen dirahaurrak. Jolasean askatzen direnean eta lasai daudenean, gurasoak desa-gertzen hasten dira. Ondorengo egu-netan gurasoekin etortzen dira, guraso-ak agurtu egiten dituzte, eta, beharrik ikusten ez bada, normal eskolatzen di-ra. Ez dago, beraz, egokitzapen plan-gintza zehatzik.

Normalean, 2, 3, edo 4 urterekin es-kolatzen dira. Geroan, Haur Hezkun -tzako ikasleak nahastuta daude, adinguztietako haurrak gela bakar bateandaude.

Horrela izaten da, gutxi gorabehe-ra, eskola-egun bat: haur bakoitzari on-gietorria egin ondoren, ekintza zehatzbatekin hasten dira: ogia, blokeak, akuarela, sagarrak zatitu eta konpota egin, eta abar. Haurrak ez daude partehartzera behartuta. Ekintza hasi ordu-ko, baina, batzuk beren kasa hurbiltzendira, eta besteek ere laster egiten dutebat gainerakoekin.

Horren ondoren, erabilitako gauzaguztiak jasotzen dituztenean, haurrenintereseko gaien inguruan hitz egitendute, eta erritmo-saioa egiten dute. Ge-ro, komunetik pasatu, eta eskuak gar-bitzen dituzte jan aurretik, ohitura onakhartzeko.

Garrantzi handia ematen zaie urta-roei, eta asteko egun bakoitzak bere janari zehatza izaten du. Hori guztia hasieran esaten zaie, jakinaren gainean

egon daitezen. Izan ere, horrek segur-tasuna ematen die.

Jan ondoren, kanpora irteten diraordubetez jolastera. Gero, gelara itzul -tzen dira, eta zerbait lasaia egiten dute:gehienetan eseri egiten dira, eta hizke-tan aritzen dira, irakasleak ipuin batkontatzen die, eta abar.

Irakasleak une dinamikoen eta la-saien arteko oreka bilatzen saiatzen di-ra. Izan ere, “halako dinamika egokiadela” pentsatzen dute erritmorako, ar-nasketarako eta osasunerako.

Haurrek atsegin dute tarteka ezus-tekoak izatea edo lekuz aldatzea. Ho-rregatik, gustukoa dute herriko parkera

joatea, edo inguruko ibilbideetan bar-na ibiltzea.

Haur Hezkuntzako haurren esko-latzea goizeko 9:30etik 13:30era da. Arratsaldeko saioa, berriz, 3:30etik4:30era izaten da. Arratsaldekoa, or-dea, ez da nahitaezkoa, nahi dutenaksoilik gelditzen dira.

Gelditzen direnek elkarrekin baz-kaltzen dute, eta, ondoren, jolasean ari -tzen dira. Arratsaldeko saioaren helbu-ru nagusia haurrak gustura egotea da:siesta egin nahi badute, siesta egitendute. Tarte hori sozializatzeko garaia ere bada.

Haur Hezkuntza: Geroa eskolan hastean ongietorria

“Eredu hau zalantzan jartzehutsarekin gauza asko ari diraegiten irakasleak hezkidetzaren alde”

Bilgune feminista.

idoia trenoretamaider gonzalezE L K A R R I Z K E TA

16 • hik hasi • 166. zenbakia. 2012ko martxoa

18 • hik hasi • 166.zenbakia. 2012ko martxoa

maider gonzalezidoia trenor

E

“Gaur egungohezkuntza sistema ez dahezkidetzailea eta ez da

parekidea, batere ezestrategikoa.

”“Irakasle

askorekin hitz egiteankonturatzen gara

gehienek indarkeriatzateraso fisikoa bakarrik

hartzen dutela.

Hamar urteko ibilbidea ospatzen ari da Bilgune Feminista. Sorreratik,Bilguneko kideek hezkuntza, jendartealdaketarako landu beharreko eremuestrategiko eta ezinbestekoa dela ulertu izan dute. 2003. urtean Minimoen Taulaosatu zuten hezkuntzaeragile ugarirekin hezkidetza posibleizan zedin konpromiso batzuk markatuz. Hurrengo urtean, Hezkidetza Gida lan-tresna praktikoasortu zuten, hezitzaileei zuzendurikoaholku eta proposamen multzoa; etageroago gida praktikara eramatekotailerrak sortu zituzten. Orain, Hezkidetza Lau Haizetaraegitasmoaprestatu dute, hezkuntza eragileei formazio, aholkularitza eta elkarlan feminista proposatzen dien plan integral bat.

Maider Gonzalez eta Idoia Trenorhezkuntza sistema barrutik eraldatzeko lanetan ari dira, errotikkontzeptu aldaketa bat proposatuz:Hezkidetza. Biek pasioz eta ardurazhitz egiten dute heziketaz eta feminismoaz, eta bien uztarketatik etorriko den jendarte aske, kritiko, justu eta solidarioaz.

Historian zehar, aurrerapauso askoeman direla diote, baina oraindik minimo asko ez direla betetzen diote.Edukietan, materialetan, metodologian, ebaluazioan, ikastetxearen antolamenduan edotaespazioaren eta denboraren erabileraneragin behar dela diote, ezkutuko erasosexistak saihesteko.

Hezkidetzaz ari garenean, zertaz ari garazehazki?

Maider Gonzalez: Hezkuntza so-zializaziorako oinarrizko bitarteko batizanik, Bilgune Feministak estrategikoikusten du. Jendartean dauden ere-duak birsortzeko baino, jendarte jus-tuago bat eraikitzeko eta eraldaketara-ko balio behar du hezkuntzak. Zentzuhorretan, hor kokatzen dugu hezkide -tza. Gure oinarria da, feminismotik ulertzen dugu hezkidetza. Pertsonakhezteaz ari gara, osotasun batean, gara-pen osoa kontuan izanik. Sistema ho-rrek ezartzen digun sexu-genero siste-ma eta horrek dakarren zapalkuntzakontuan izanik, parekidetasuneanheztea da hezkidetza, pertsona osoakheztea, garapen integral bat bilatzea.Tradizionalki gizonezkoei eta emaku-meei egokitu zaizkien rol horiek gain-dituz hezi nahi dugu, emakumearen egoera zapaldu eta diskriminatua gain-ditu eta aurrerapausoak ematea litzate-ke hezkidetza. Guk jendarte justuago eta askeago batean sinesten dugu. Hez-kidetza kontzientea den prozesu hezi -tzailea da eta neska eta mutilen artekoaukera berdintasunean oinarritzen da.

Bilgunea sortu zenetik egon daHezkidetza atala, hasieratik jo duzueadar estrategikotzat heziketa?

M. G.: Bai, duela hamar urte Leitzanegin ziren emakume abertzaleen topa-ketetan sektore estrategiko batzuk de-finitzen genituen, eta hezkuntza zenhorietako bat.

Idoia Trenor: Orduan irakaskuntzadeitzen zitzaion, irakaskuntza formale-ra bideratuago baitzegoen adar hori;gero aldatu genuen ikuspegia, eta za-balago hartu genuen, hezkuntza ez-

166. zenbakia. 2012ko martxoa • hik hasi • 19

formalean ere eragitea oso garrantzi -tsua izan zitekeelako.

M. G.: Bilguneak betidanik ikusi duhezkuntza sektore estrategiko bezala.Sozializazio prozesuan hainbat eragiledaude: familia, komunikabideak, tek-nologia berriak, lagun harremanak…baina hezkuntza bera –formala eta ez-formala ere- klabea da pertsonaren so-zializazio prozesu horretan. Hor hez-ten gara, hor jasotzen ditugu balioak,hor sortzen gara pertsona moduan. Es-kolan eragitea ezinbestekoa ikustendugu.

Emakumeen Eskubideen Kartakobalioetan oinarritzen gara hezkuntza-ren zutabeak finkatzean: parekidetasu-na, elkartasuna eta askatasuna. Horre-tan hezi nahi dugu, pertsona burujabe-ak izan gaitezen; kritikoak; inguruare-kin elkarbizitzan; geure gaitasunetansinetsiz; geure buruak eta ingurukoakzainduz hezi gaitezen. Elkartasuna etaparekidetasuna diogunean, sexu-ge-nero zapalkuntza gainditu beharra azaltzen dugu. Guretzako klabea dahausnartzea zer sistematan bizi garen,patriarkatuaren zapalkuntza identifi-katzea, eta hortik heziketa integral batosatu behar dugu, parekidetasun, elkartasun eta askatasun baloreetanheziz.

Bilguneak hamar urte egin ditu, eta zernolako balorazioa egiten duzuehezkidetzan egindako lanaz?

M. G.: Irakurketa orokorra eginda,aldaketa batzuk eman dira, aurrera-pausoak egin dira eta horiekin oso po-zik gaude. Duela 10 urte hezkuntzarenegoeraz hausnartu eta minimoen taulaosatu zuten. Orain begirada bat bota -tzen badiogu taula horri, gauza askoantzeko daudela ikusten duzu.

I. T.: Aurrerapausoak egin dira, ma-teriala dago, eta jendearengan inten -tzioa dago, baina minimoak ere ez dirabete tzen. Duela 10 urteko behar antze-koak ditugu oraindik ere.

M. G.: 10 urteko ibilbidearen balan -tzea egin genuenean kezkatu egin gi-nen, zelan gauden ikusi eta minimo ho-riek ez direla betetzen ikusteak asko

kezkatu gintuen. Hala ere, badago ma-teriala eta pausoak eman dira. Eragilee-kin egon gara, Hezkidetza Gida bezala-ko materiala sortu dugu, formazioa es-kaintzen zaie hezitzaileei, guraso-el-karteei, begirale-taldeei; tailerrak es-kaini ditugu, formatu gara, kanporakoeskaintza ere osatu dugu… Ditugunbaliabide, zailtasun eta mugekin, Bil-gunetik aurrerapauso politak eman ditugu, eta kontzientzia sortzen joangara.

I. T.: Hezkidetza gidak ikaragarriz-ko harrera eduki zuen; hortik tailerraketorri ziren; tailerretatik HezkidetzaLau Haizetaraegitasmo integral hau…eta auskalo hurrengo urtean zer egingodugun.

Eta atzerago joanda, historiaribegiratzeko eskatuz, aurreratu al duguhezkidetzan?

M. G.: Hezkuntza sistema formalaribegirada bat ematen badiogu historianzehar, gogoratu behar dugu duela ezhainbeste urte egoera nahiko latza zelaemakumeentzako, eta gu historiarenondorengoak gara. Ezin dugu ahaztuduela ez hainbeste urte emakumeekhezkuntzako eskubidea ukatua zutela;eta ondoren, hezkuntzan parte hartu ahal izan zuten arren, oso modu ezber-dinean parte hartu zutela, oso curricu-lum desberdinarekin, eta norabide zehatz batekin. Etxerako eta zaintzara-ko hezten zen emakumea, eremu pri-batuari begira. Gizonezkoak aldiz ez.

Orain eredu mistoa daukagu, eta el-kartu ginen neskak eta mutilak geletan,eta bi curriculum ez eta bat bakarra jo-

rratzen dugu, baina zer curriculum?Zer eredu? Zer edukirekin? Gizonez -koek jarraitzen zuten eredua jarraitu ducurriculumak.

I. T.: Edukiak aldatu dira, baliabide-ak aldatu dira… gauzak aurreratuz do-az pixkanaka, baina oraindik sistemakaldaketa bat behar du, eta aldaketa ho-rrek ezin du azalekoa izan; guk errokoaldaketa ikusten dugu beharrezkoa.

M. G.: Jendartea bera botere harre-man batean oinarritzen da, sexu-gene-ro dikotomia, versus edo antitesi horre-tan oinarritzen da jendartea, horrek da-kartzan indarkeria egoerekin, eta esko-lak eredu hori erreproduzituko du. Ho-ri identifikatu egin behar dugu lehenik,gero ikusiko dugu indarkeria mailaknolakoak diren; zer esparrutan ematendiren; sotilagoak ala bortitzagoak di-ren… Eta horretan denok dugu inplika-zioa eskolak bai, baina baita komuni-kabideek, familiak…

Gaur egungo hezkuntza sistema ezda hezkidetzailea eta ez da parekidea,batere ez. Horretan aldaketa globala eta errotikoa behar dugu, badakigu osozaila dela, baina pausoak ematen goazeraldaketa hori eman dadin.

Hezkidetza Lau Haizetaraproposamenaren abiapuntu bezalaikastetxea proposatzen duzue. Zergatik?

I. T.: Ordenatzeko modu bat da.Per tsona baten hezkuntza prozesuan agente pila batek parte hartzen dute,komunikabideetatik hasita, familiak,lagunek… gauza asko dira hezkuntzaprozesuan eragiten dutenak. Ikastetxe-an bertan parte hartzen dute agente ho-

20 •hik hasi • 166. zenbakia. 2012ko martxoa

idoia trenormaider gonzalez

E

“Beti errepikatzenda irakasleak zeinen

bakarrik sentitzen direnhezkidetza landu nahi

dutenean eurenzentroan.

rietako askok, eta hori guztia ordena -tzeko modu bat da, guraso elkarteak,extraeskolarrak, elkarteak… gauza as-ko barnebiltzen ditu eskolak. Modukon tzientean heziketa jasotzen dugunlekua da eskola, baina horrek ez du esan nahi hezkuntza guztia ikastetxeanbolkatu behar denik, herriratu eginnahi dugu. Horregatik, gure ustez, beharrezkoa da ikastetxeak berak, herri eragileekin eta erakunde nahizadministrazioekin elkarlanean hezki-detza lantzeko erabaki irmoa hartzea eta urratsez urrats hezkidetzaren lanke-tarako plan integrala martxan jartzea,aurre diagnostiko eta ondorengo eba-luazio sistema egokiarekin batera.

M. G.: Lotura desberdina izan litekeherri txiki batean edo hiri batean, oso errealitate ezberdinak daude tokian-to-kian. Baina guztiak barnebiltzen ditueneremu bat da ikastetxea. Horregatikhartzen dugu abiapuntutzat.

Hezkidetza Lau Haizetara egitasmoanikastetxean parte hartzen duten agentehoriekin guztiekin –irakasle, hezitzaile,guraso…- gauza konkretuak planteatzendituzue.

I. T.: Zentro bakoitzak errealitatebat du, oso ezberdinak izan daitez -keenak. Bakoitzak behar desberdinakizango ditu. Horregatik, diagnosi edoazterketa bat egin behar da lehendabi-zi, tokian-tokian zentro bakoitzean zernolako egoera duen aztertu behar da,aldaketa gauzatzeko non eragin daite-keen begiratu behar da.

Hezkidetza Lau Haizetara egitas-moarekin eskaintza berezitua eskain -tzen dugu, zentrorik zentro, herririk he-rri. Plan integral bat egitea proposatzendugu, eta lehenengo pausoa diagnosiaegitea izango litzateke, eta diagnosi ho-rren barruan zehaztuko litzateke non-dik hasi. Ikastetxearen eta hezkuntzakomunitatearen egoera zein den des-kribatzen saiatuko ginateke diagnosti-koaren bidez. Helburuak zehaztu on-doren, gero estrategia konkretuak era-biliko dira, dela gurasoentzako kon -tzientziazio kanpaina bat egitea, edodelakoa.

Guk eskaintzen dugun zerbitzua oso pertsonalizatua izango da, zentrobakoitzaren beharrak zein diren identi-fikatu eta aldaketa eman dadin zer estra-tegia landuko diren zehaztuko dugu.

M. G.: Diagnostiko berezitu batetikabiatu behar dugu, inguru horri dago-kion diagnosi bat egin eta gabeziak etalehentasunak identifikatutakoan estra-tegiak markatuko ditugu.

Sistemari dagokionez, Hezkidetza LauHaizetara proposamenak kontzeptualdaketa bat dakar, errotiko aldaketa bat.Sistema –jendartea dagoen bezala- bisexu-bi generotan eta horrek dakarrenbotere harremanean oinarritua dago,baina zuek hori deseraikitzeaproposatzen duzue.

M. G.: Lehenik eta behin bizi garensistema kapitalista eta patriarkal horrenirakurketa egitea ezinbesteko ikustendugu, sistema horrek emakumea zermenpeko harremanetan eta diskrimi-nazio egoeratan uzten gaituen kontu-ratzeko. Hortik aurrera -hezkidetza gi-darekin egin genuen, eta proposamenhonekin ere horixe planteatzen dugu-eremuz eremu egin behar dugu ana -lisia.

I. T.: Askotan zirkuluan sartzen ga-ra, eta ez gara konturatzen. Hezkuntzaez da satelite bat, gizartearen isla da. Sis-tema bera baliabideen eta edukien al-detik, agian, berritzen joan da, bainasistema bera ez da aldatu. Guk hori jar -tzen dugu eztabaidan. Aldaketarakotresna bezala ulertzen dugu hezkuntza–eta denok ulertzen dugu aldaketarakotresna gisa, ze gobernua aldatzen dene-an lehenengo gauza egiten dute hez-kuntzan eragitea-, eta horregatik ikus-ten dugu ikuspegia errotik aldatu behardugula.

M. G.: Baina badakigu hori oso lanzaila dela, jendartea eraldatzea, sistemaerrotik aldatzea eta harreman eredu be-rriak sortzea oso lan zaila da, eta neke-za, eta ez da egun batetik bestera lor -tzen den helburua izango. Baina bitar-tean eragin nahi dugu, bide horretan la-gungarri diren aldaketetan eragin nahidugu.

166. zenbakia. 2012ko martxoa • hik hasi • 21

Zentro batek ez badu hartzen horrelakoproiektu bat aurrera eramatekokonpromisoa, zer tarte gelditzen zaioirakasleari? Bere borondatearen eskugeldituko da, ezta?

I. T.: Hasieratik topatu dugun zailta-suna izan dugu hori. Alde batetik, ira-kaslearen bakardadearekin topo egindugu; eta bestetik, lanerako dituen bal-dintzekin. Mugikortasun handia dute irakasle askok; zuzendaritzaren men-pean; euren errealitatetik oso urrundaude; eragin eremua ikastetxe ba-rruan gelditzen da; lanez gainezka,denbora gabe… Oso errealitate zailakdituzte, eta ez da kontenplatzen hezki-detzak tarterik izatea ordutegian, adibi-dez. Hala ere, irakasle asko daude alda-ketak egin nahi dituztenak, baina ez da-kitenak oso ondo gauzak nola egin. Ka-su hauetan, egitea da onena, egin, zainegon gabe egin. Geure buruan sinetsieta egin. Edozer gauza egin dezakezu,borondatea baldin badaukazu. Ereduhau zalantzan jartze hutsarekin gauzaasko ari dira egiten irakasleak hezkide -tzaren alde.

M. G.: Lekuz leku errealitatea osodesberdina da, gainera. Eskola txiki batedo institutu makro bateko errealitateaoso desberdinak dira. Baina guk plan-teatzen dugu norberak maila pertsona-lean, hezitzaile bezala, gauza asko eginditzakeela. Lehenengo kontzientzia-ziotik hasita, eta konpromisoa edukita,norberaren esku-hartze horietan hez-kidetzatik jokatuz gauza asko egin di -tzake, gainera, material asko dauka eskura.

Beste aldetik, konpromiso faltahandia ikusten da, bai lege aldetik, bai ikastetxeei dagokienez ere, ez zaio ga-rrantzirik ematen hezkidetzari, eta ezda erdigunean jartzen. Kontuan izanbehar da hezkuntza komunitatean mo-du globalean eragitea oso zaila dela.Horregatik, planteatzen dugu nork bere lanean aurrerapausoak eman di -tzala, formazioa eta kontzientziazioalanduz. Maila globalean edo makroan aplika ezin denean, mikroan aplika -tzen saiatu behar dugu, maila pertsona-letik hasita.

Eta nola gainditu dezake irakasleakbakardade hori?

I. T.: Hamar urte daramatzagu ho-rretan, eta identifikatuak dauzkagu be-harrak, eta horietako bat elkartzekopremia da, sarearena, beti errepikatzenda irakasleak zeinen bakarrik sentitzendiren hezkidetza landu nahi duteneaneuren zentroan. Bakardade horri aurreegiteko saretu egin behar da, blog batsortu genuen foro bat izan zezaten,konpartitu zezaten. Blogaren inguruanmintegiak egin genituen herrialdetan,eta behin eta berriz ateratzen zen gaiazen ez dagoela gune bat hitz egiteko, el-kar trukatzeko… Blog horrek bere mu-gak ditu, baina elkartrukerako, eztabai-darako eta hausnarketarako gune be-zala sortu zen. Gauza asko dago sarean,eta animatu behar dugu jendea euska-raz sor dezan.

Bi generotan oinarrituriko hezkuntzasistema honek dakartzan korapilohorietara etorriz, emakumea egoerazapalduan mantentzen da, baina,gizonezkoari ere rol batzuk atxikitzenzaizkio.

M. G.: Guk beti esaten dugu. Jaio au-rretik lehenengo galdera izaten da eaneska edo mutila den. Jaio aurretik ba-daukagu karga, eta bizkarrean eraman-go dugun motxilatxoa betetzen hastengara jaio aurretik. Gero, neska jaio edomutila jaio, motxila hori era batera edobestera beteko dizu jendarte eta siste-ma honek, rolak ezarriko dizkizu, hauda, nolakoa izan behar zaren; nesken

kasuan ahulagoa, gozoagoa… erans-kin asko jarriko zaizkizu; eta mutilenkasuan, beste batzuk: lehiakorra, au-sarta, negarrik egiten ez duena… So-zializazio prozesu horretan -bai esko-lan ematen dena, familian, lagun arteanedota komunikabideen bitartez- has-ten gara jasotzen karga hori. Norberakbere motxila eraman beharko du, nor-bera saiatuko da norbera izaten, per -tsona moduan garatzen, baina betimotxila hori izango du bizkarrean. So-zializazio prozesu horretan argi dago bisexuek dutela galtzeko, eredu hauekmugatu egiten baikaituzte.

Eredu honek femeninoa eta mas-kulinoa bereizten ditu, eta eredu horie-tan apur bat mugitu gaitezke, bainagehiegi atera gabe, mugak ezartzendizkigu. Barietate bat badago, emaku-mezkook har ditzakegu gizonezkoenrol horiek, rol horiek onartuagoak dau-delako edo ondo ikusiak daudelako,ez dago hain gaizki ikusia emakumeakgizonaren rolak hartzea, beti ere siste-maren barruan egiten baduzu; gizo-nezkoek emakumezkoen rolak har -tzen dituztenean zapalduagoak izatendira normalean, ze jendarteak rol ho-riek gaizki ikusten ditu, gutxietsi egitenditu emakumeari esleitzen dizkion rolhoriek. Rol femeninoak gutxietsiakdaude.

Gizonezkoek sozializazio prozesuhorretan muga asko eta errepresio as-ko jasaten dute. Eredu maskulino ho-rretatik ateratzen den mutila oso zigor-tua izango da. Prozesu horretan muti-

22 •hik hasi • 166. zenbakia. 2012ko martxoa

maider gonzalezidoia trenor

E

“Hezitzailearenjarrera pertsonala behar-

beharrezkoa da,kontzientziazioa klabea daeraldaketa benetan egingo

bada.

lek ere asko sufritzen dute, eta gauzaasko galtzen dituzte. Hala ere, ez duguperspektiba galdu behar: jendarte ho-nek botere harremanak sustatzen dituarra –gizonezkoa, maskulinoa- gailen-duz eta haiei egokitzen dizkien ezauga-rriak beti goian egongo dira.

I. T.: Horrela enfokatzen dugu muti-lekin egiten dugun lana ere. BigarrenHezkuntzan taldeak bereizten ditugueta lanketa desberdinak egiten dituguneska eta mutilekin. Mutilen artean ika-ragarrizko gauzak ateratzen dira. Eurakere mugatuak sentitzea gizarte honenbanaketa binarioaren ardura dela ohartzea oso interesgarria da. Gukplanteatzen dugu denok galtzen dugu-la sistema honek ezartzen dizkigun rol,karga eta muga horiekin. Horregatikhitz egiten dugu pertsonei buruz.

Baina neskek galtzeko gehiago dute,ezta?

M. G.: Nik beti esaten dut motxilabatek besteak baino gehiago pisatzenduela. Neskok eramaten dugun motxi-lak gehiago pisatzen du; ez dira berdi-nak, eta ez daude berdin baloratuakneskei eta mutilei ezartzen zaizkien ro-lak. Jakin behar dugu emakumea dis-kriminazio egoera batean kokatzen de-la eta gizonezkoa gailendu egiten delasistematikoki, eremu guztietan. Sozia-lizazio prozesu horretan muga asko etasufrimendu asko izan ditzakete gizo-nezkoek, baina beti ere posizio pribile-giatu bat dute. Hori garbi utzi behar du-gu, ahaztu egiten baitzaigu.

Era berean, sistema onartzen dutengizonezko askok indarkeriaren bidezsoilik dakite komunikatzen.

I. T.: Horrela hezi gaituzte. Emaku-mezkoak sentiberagoak izan behar ga-ra, beldurtiagoak, negartiagoak, ba-bestuak egon behar dugu… eta muti-lak alderantziz.

M. G.: Gizonezkoak lehiakortasunhorretan heziak izan dira eta askok osonormal ikusten dute gauzak indarke-riaren bidez lortzea. Sentimenduen adierazpenak askotan ukatuak izan di-tuzte. Gauzak lortzera ohituak daude,

indar-keriaren bi-dez. Euren heziketa garapen horretandauzkaten estrategiak askotan oso mu-gatuak dira, eta ez dakite indarkeriare-kin ez bada lortzen edo adierazten, etahorrek arazo asko sortzen dizkiete; ara-zoak bai eskema horretan sartzen ez di-ren mutilei, baina baita eskema horieta-ra egokitzen diren gizon horiekin ha-rremanak dituzten pertsonei ere, delalankide, lagun, bikote…

Sexualitatearen eredu hegemonikotikharago “sexualitateak” kontzeptuaegokiago deritzozue zuen egitasmoan.Zergatik? Zertan aldatuko lituzke gauzakkontzeptu aldaketa honek?

I. T.: Mundua ikusteko modu berribat planteatzen dugun momentutik,sexu-genero sistema binario hori apurtzera dator kontzeptu hori. Men-peko egoera batean egonda, neskoi es-kaintzen zaigun sexualitate eredu ba-karra koitora mugatzen da, ikusi beste-rik ez dago zer nolako sexu hezkuntzajasotzen den ikastetxeetan: Kondoiajartzen erakusten dute. Behin plurali-zatzen baldin baduzu, esaten ari zara ezdagoela eredu bakarra.

M. G.: Nagusitzen den eredua hete-rosexuala eta koitora bideratua da, etanik gehiago esango nuke, erreproduk-ziora bideratzen da. Oraindik horrek izugarrizko karga dauka, eta hori ez dakasualitatea. Guk kokatzen dugu pa-triarkatuan, sexu-genero banaketa ho-rrek emakumea zapaldu egiten du, osoestrategia zehatza eta kontzientea da.Emakumea kontrolpean mantentzekomodua da. Lehen beldurra aipatu du-gu, eta beldurraren bitartez ere emaku-mea kontrolatzen da eta sexualitatea-ren bitartez ere bai. Eredu heterosexua-

166. zenbakia. 2012ko martxoa • hik hasi • 23

la, koitora bideratua, eta erreproduk-ziora bideratua dago. Oso modu ezber-dinean hezten eta bizitzen da sexualita-tea mutila ala neska izan; nesken ka-suan beti sentimenduen kontua atera -tzen da, askoz modu globalagoan bizidugu sexualitatea. Gizonen kasuan,beste modu batean hezten da, zerbaitazkarragoa da, orain eta hemen. Txiki-tatik sartzen digute motxilan sexualita-tea nola bizi behar dugun, bai neskoi eta baita mutilei ere. Eta kontuz, hetero-sexuala izan behar duzu, hortik atera -tzen bazara, errepresioa jasoko duzu! Eta gainera, ama izan behar duzu, eta erreprodukziorako izan behar duzu sexua; edo bikote harreman bat edukibehar duzu bizitza osorako izango de-na…! Hori da ipuinetan eta komunika-bideetan ikusten duguna gaur ere. Mai-tasun erromantikoaren ideia klabea da.

Sexualitatea plazeraren kudeaketada, plazera da oinarria. Sexualitateacontinuum da, jaio garenetik hil arte bi-zi dugu sexualitatea. Jendarteak berak,familiak, eskolak… erreprimitu egitendu oraindik ere sexualitatea, tabu askodaude oraindik. Nahiz eta iruditzen zai-gun asko aurreratu dugula, guk ustedugu plazeraren kudeaketa hori guztizmugatua eta moztua dagoela. Plazera-ren kudeaketa modu anitzean ulertubehar dugu, norabide askotakoa da, eta ongi sentiarazten zaituen horretanzentratua. Sexualitateak kontzeptua erabiltzeak pertzepzioa aldatzen lagundezake.

Eta zer egin ipuinek eskaintzen digutenmaitasun erromantikoarenideologiarekin?

I. T.: Txiki-txikitatik sartzen digutemaitasun erromantikoaren ideia, esko-lan irakurtzen ditugun ipuinetatik hasi-ta, Disneyko filmak eta gaur egun zine-man ikus dezakegun edozein filma, telebistako edozein telesail…

M. G.: Maitasun erromantikoaren ideia kontrol mekanismo bat da, sexua-litatea bizitzeko ezartzen diguten ere-dua bezala. Maitasun erromantikoarenideia emakumea kontrolpean man-tentzeko mekanismoa da, emakumea

beti zain dago, salbatzailearen zain, pa-siboa da, iniziatiba gabea… gizonez-koak dauka beti paper aktibo hori. Se-xualitatearen kontrola, maitasun erro-mantikoarena eta txikitatik sartzen di-guten beldurra –“kontuz otsoarekin,kontuz bakarrik ibili…”- kontrol meka-nismoak dira.

Hortaz, oso inportantea da bestelakoereduak ezagutzea.

M. G.: Bai, baina eredu horiek eza-gutzeko landu egin behar dira, eta lan-du behar dira edukien bitartez, materia-len bitartez… curriculum ezkutu ho-rren bitartez ere bai, hezitzaile moduanegiten dituzun interbentzio eta lanarenbitartez; komunikabideetatik, lege etahezkuntza sistemak berak ezartzen di-tuen oinarrietatik… oso inportantea dazentzu globala ulertzea, eta emakumearol pasibotatik atera eta subjektu akti-boko roletara pasatzea. Etengabe ezartzen gaituzte emakumeak rol pasi-bo horietan, eta niretzako maitasun erromantikoaren ideia horretara bide-ratua dago guztiz.

I. T.: Neskek ezin dugu salba gaite-zen zain egon, eurek salbatu behar du-te euren burua.

M. G.: Zentzu horretan, guretzako,autodefentsa feminista oinarri eta kla-beetako bat da. Guretzat hori hezkide -tza da, feminismoaren oinarrietako batda hori. Guk horrela planteatzen duguautodefentsa feminista. Bizitzeko jarre-ra bat da feminismoa. Zure munduarenjabe izateko modua da, zure gaitasune-

tan sinesteko modu bat da autodefen -tsa; indarkeria matxista eta sexista ka-suak identifikatzeko eta horiei mugakjartzen ikasteko.

Dena den, indarkeria matxistarenprebentzioak badu, teorian bederen,eskoletan lekua, ezta?

I. T.: Bai, izebergaren puntak bai.Baina irakasle askorekin hitz egiteankonturatzen gara gehienek indarke-riatzat eraso fisikoa bakarrik hartzendutela; behin bestelako indarkeria mo-ta batzuk aipatzen dizkiezunean, or-duan hasten dira jabetzen indarkeriasexista zabalagoa dela. Lehenik irakas-leak berak egin behar du kontzeptu al-daketa; formatzailearen formazioak ja-rraikorra izan behar du. Guraso, begira-le eta hezitzaile guztiekin batera irakas-leak kontziente izan behar du sistemati-koki ematen diren indarkeria horiezguztiez. Klik baten premia dago.

Baina hain agerikoak ez diren indarkeriakeinuak nola landu? Adibidez, gorputzereduei dagokionez, egungo edertasunereduak gure gorputza ez maitatzeragaramatza, ezta?

M. G.: Emakumeak jasotzen ditu-gun indarkeria konstanteak izeberg ba-ten modukoak dira, non puntan irainaketa jipoiak dauden, eta horiek oso ondoidentifikatzen ditugun, baina izeberga-ren oinarrian daudenak, eta horiek diraugarienak eta egunero jasaten ditugu-nak, zapaldu egiten gaituzte. Horiei au-rre egiteko, pertsonaren autoestimua

24 •hik hasi • 166. zenbakia. 2012ko martxoa

maider gonzalezidoia trenor

E

“Sexualitatearenkontrola, maitasun

erromantikoarena etatxikitatik sartzen diguten

kontrol mekanismoakdira.

landu behar da.I. T.: Lehen pausoa oinarrizko eraso

sexista horiek identifikatzen ikastea da,hori ez baitigute erakusten. Kontzienteizan eta behin jabetzen zarenean mu-gak jartzen hasiko zara, horretarakogaitasuna eta tresnak landuz. Nork be-re burua defendatzen ikasi behar du,bere burua maitatuz, autoestimuan oi-narrituz. Nola egin dezakegu hori? Au-todefentsaren bidez. Geure buruazainduz izango gara burujabe, eta ezdenbora guztian geure burua eta gor-putza erreprimituz. Nerabezaroan,gaztetan, helduekin… guztiekin lan -tzen dugu hori.

M. G.: Nerabezaroa klabea da; garaihorretan aldaketa ikaragarriak gerta -tzen dira eta maitasun erromantikoa-ren, gorputz irudiaren kontrol eta in-darkeria hori guztia orduan hartzen du-gu bereziki, begietatik eta belarrietatik eta leku guztietatik sartzen digute ika-ragarrizko presioa, eta hori indarkeriada. Indarkeria bizitzako eremu guztie-tan eta dimentsio guztietan ematen da,askotan oso modu sotilean, eta hori dasistemak berak asmatu duena.

Hezkidetza, indarkeria sexistaprebenitzetik aparte, alor guztietaneragitea litzateke ezta? Edukietan,materialetan, parte-hartzedinamiketan…

I. T.: Jolas-orduetan espazioa nolaantolatzen dugun; zer filma erakustendiezun; eskolan nola esertzen diren; irakaslearen mugimendua… dena har-

tu behar dugu kontuan. Hezitzaileakbetaurreko horiek jantzi eta gauzakbeste modu batean ikusteko ahaleginaegitea beharrezkoa da. Eta hori guztialantzeko materiala badago.

M. G.: Pertsonala politikoa da, as-paldi esan zuten hori feministek. Denada, jarrera bat da, begirada bat da, uki -tzeko modua… gauza askoren ingu-ruan egin behar da hausnarketa. Curri-culum ezkutuari ikaragarrizko garran -tzia ematen diogu. Espazioaren bana-ketaren lanketa batek, edo denborarenkudeaketan dituzun planteamenduekez dute eraginik izango irakasleaktransmititzen duena beste norabide ba-tean baldin badoa. Neska bati edo mu-til bati zuzentzeko moduan, tonuan,hizkuntzan… beste norabide batean ari bada hezitzailea, ba ez dugu lortukohelburu eraldatzaile hori. Hezitzailea-ren jarrera pertsonala behar-beharrez-koa da, kontzientziazio klabea da eral-daketa benetan egingo bada.

Horregatik, Hezkidetza Gida ateragenuenean ere salatzen genuen, ira-kasle eskoletan, irakasleak formatzekozentro eta guneetan, oraindik ez delahezkidetza bezalako asignatura oina-rrizko bat ematen. Hezkidetza gaieta-rako formazio berezi bat behar dute he-zitzaileek. Hor ari dira etorkizuneko irakasleak formatzen, gero haurrekin,nerabeekin, edo helduekin egongo di-renak. Eduki eta kontzientziazio pare-kidea hezitzaileen formazioaren parteizan beharko litzateke.

e s p e r i e n t z i a k

musikaz gozatzea eta abesten ikasteada, eta garrantzi berezia ematen diotetalde-giroari. Musikaren bidez, era be-rean, beste helburu pedagogiko ba -tzuk ere landu nahi dituzte: adimen emozionala, genero-berdintasuna etaimmigrazioa, besteak beste.

Orain arte, bi diskoren grabaketanparte hartu du abesbatzak, eta Tolosal-dean hainbat kontzertu eskaini dituzte.Aspaldiko ametsa zen, ordea, beren abestiekin osatutako disko bat edita tzea.

Yau Samayaye diskoaHaur eta gazteek beren eskolaz

kanpoko abesbatza-jardueraren bar-nean garatutako proiektuaren emaitzada Yau Samayaye Lask abesbatzarendiskoa. Alde batetik, abesbatzaren soi-nu kalitate beroa eta aberatsa, ahotseksorturiko testura- eta kolore-aniztasu-na, giza ahotsa soinu-tresna guztietanbereziena egiten duen komunikatzekoeta hunkitzeko gaitasuna... eta, beste-tik, antzerkia, dantza, teknologia be-

Lask abesbatzaDiziplina denen artean, abesbatza

da proiektuaren ardatza. Lask, Lasko-rain ikastolako abesbatza, 1995ean sor-tu zen, eta Tolosaldeako 100 neska-mu-tilek osatzen dute. Abesbatzako partai-deak bi taldetan daude banaturik: ikas-le txikien taldea, 8-9 urteko kantariak;eta handien taldea, 10-14 urtekoak.

Abesbatzaren helburu nagusia,

rriak, musika eta abar txertatzea izan dalan horren erronka nagusia. Aldi bere-an, kultur proposamen bizi eta interes-garri bat eraiki nahi zuten.

Errepertorioa aukeratzeko orduan,herri-musika izan da oinarri, eta urtaro-ekin lotuta dauden kantuak sartu dituz-te, diskoa urte osoan egindako ibilbidemusikal baten antzera planteatuz (Ga-bonak, inauteriak, uda eta abar). Eus-kal gaien nagusitasuna nabarmena denarren, haiekin batera, munduko bestehainbat herrialdetako kantuen irakur-keta berriak sartu dituzte.

BideoklipaHainbat kultura-diziplina uztartu

nahian, diskoarekin batera bideoklipbat grabatu dute tolosarrek. Bideokli-pean, ikastolako antzerki taldeko kide-ek parte hartu dute. Bideoklipeko pro-tagonista Baba Lo gazte senegaldarrada. Gaztea erabat erroturik dago Tolo-san, eta, haren bidez, beste leku ba -tzuetatik etorritakoek gure jendartean

Lask abesbatza, emozioak jorratzekoTolosako Laskorain ikasto-lan, Laskorain emozioakproiektua garatzen ari diraurte batzuetatik hona.Laskorain emozioak egitas-moa sortu zuen ekimenarensorreran hainbat hausnarke-ta, behar eta asmo daude.Izan ere, HezkuntzaProiektuan jasota dituztenzereginetan agertzen direnezaugarri asko kultura eki-menen bidez indar zitzakete-la pentsatu zuten. Garatzenari diren Laskorain emozioakproiektuan, beraz, helburubat baino gehiago lortu nahidituzte. Horretarako, proiektuhorretara kultura diziplinaugari bildu dituzte, hala nola:abesbatza, diseinua, teknolo-gia berriak, antzerkia etadantza. Proiektuak bi urtekoiraupena izan du.

166. zenbakia. 2012ko martxoa • hik hasi • 25

26 • hik hasi • 166. zenbakia. 2012ko martxoa

gusiak nerabeak izan dira. Ekintzaileta-sun-kultura sustatu nahi zuten, nerabe-en sorkuntza kaleratu, eta diskoaren egitasmoa aukera paregabea izan dahorretarako: diskoaren ekoizpenaz,kostuez, proiektua gurasoei eta komu-nikabideei aurkezteaz, marketinaz etaabarrez nerabeak arduratu dira.

Lan-talde hauek aritu dira egitas-moan: abesbatza, bideogintza, antzer-kia, argazkigintza, dantza eta diseinua.Talde guztien lana koordinatzen ardu-radun bat ibili da. Talde koordinatzai-lea bi astean behin elkartu izan da, eta alor bakoitzeko koordinatzaileek partehartu dute bilera horietan. Parte hartunahi zuen edonorentzat irekiak ziren

integra tzeko egiten duten ahalegina eta kulturaniztasunak ekartzen dion aberastasuna islatu nahi izan dute.

Bideokliparen grabaketan, ikasto-lako hainbat talde aritu dira, ikastolakoguraso baten gidaritzapean.

Bloga kanpora zabaltzekoEgitasmoa kanpora zabaltzeko as-

moz eta egindako lanari oihartzun han-diago emateko asmoz, teknologia be-rriak erabili dituzte. Blog bat sortu duteproiektu horri buruzko informazioa etaprozesuan ekoitzi dutena zintzilika -tzeko. Argazki lantegiko neska-muti-lek ere parte hartu dute egitasmoan, etahaiek egindako argazkiak ikusgai dau-de blogean.

Talde berezi bat osatu zuten disei-nua jorratzeko. Bideoklipeko dekora-tuaz arduratzeaz gain, proiektuaren lo-goa egin du talde horrek, eta blogarendiseinuaz ere arduratu da.

Proiektuaren helburuakProiektuak, bere adar guztiekin,

helburu hauek bete nahi zituen:- Ekintzailetasuna: proiektuaren gi-

daritza 10-18 urte bitarteko neska-muti-lek hartu dute beren gain; haiek hartudituzte erabakiak. Proiektuko koordi-natzailearen zeregina zirikatzaile lanaegitea izan da, baina protagonista na-

bi lerak. -Emozioa: Laskorain ikastola aspal-

ditik ari da adimen emozionalaren gaiajorratzen. Adimen emozionala norbe-raren emozioez jabetzea da, horiek identifikatzea eta ulertzea; baita bestee-nez jabetu eta haiek identifikatzea ere.Gure bizitza eta lana helmuga pertso-naletan (ametsak) oinarritzea da, norkbere burua motibatzea eta besteekinharreman emankorrak izatean datza(elkarbizitza), hain zuzen.

Azken urte hauetan askotan gorai-patu dira musikak adimen emozionale-an dituen onurak: Gardnerrek bere li-buruan aipatzen du adimen musikala,beste adimen batzuekin batera. Adi-

166. zenbakia. 2012ko martxoa • hik hasi • 27

men kontzientea neurtzea nahikoa ezden garai honetan, garapen emoziona-lari behar duen garrantzia ematen arizaionean, musika bide ona da garapenhori lantzeko. Proiektu honek, beraz,parada eman du nerabeekin emozioenlanketa ugari egiteko.

- Euskara: gure helburuetako bateuskara normaltasun osoz bizitzea iza-nik, ekintza guztiak (saioak, musika-lantegiak, kontzertuak, diskoaren ekoizpena, eta abar) euskaraz egin di-ra. Euskaraz Biziproiektuko sortzaile-etakoak izan ziren Laskorainekoak, e-ta, orduan bezala, euskararen aldekokontzientzia sustatuz eta ahalik eta era-bilera-esparru gehienetan euskara egoki erabiliz, haur eta gazteek euskaraarloan eta euskal kulturaren garape -nean eta sustapenean jarrera aktiboahartzea izan dute helburu. Bestalde,blogeko informazio guztia euskarahutsean dago.

- Genero-ikuspuntua: Laskorainenmamitu duten proiektua generoarengaineko hausnarketaren ondorioz sor-tu zen. Urte dezente zeramatzaten kez-katuta abesbatzan, antzerkian eta dan -tzan parte hartzen zuten mutil-kopuru txikiarekin. Proiektu berritzaile horrenhelburua ere bada mutilak kultura-egi-tasmo horretara erakartzea.

Azken urteetan, berdintasunaren alorreko hainbat estereotipotan urratsnabarmenak egin dira, baina estereoti-po horiek oso barneratuta daude

oraindik. Gazteentzat erakargarria denproiektu bat egitea izan da helburua, orain arte urrun zeuden neskak eta mu-tilak kultura-arlo horietara hurbiltzea.

-Kultura: hainbat kultura-diziplina-ren arteko sinergiak bilatu nahi izan di-ra, partaideak kultura-proiektu batekoprotagonista sentiarazteko. Kulturabarnetik ezagutarazi nahi zen, dago-kion protagonismoa emanez, kultura-rekiko zaletasuna bultzatzeko.

- Gizarte-proiekzioa: jarduera ho-riekin guztiekin, mugak zabaldu egindituzte, eta Euskal Herriaz gain, hortikkanpo ere gure kulturaren berri es-kaintzeko aukera izan dute. Hala, abes-batza katalan batekin truke egin dute eta, dis koan, kanta bat katalanez graba-tu dute. Ekintza horiekin guztiekin, ur-

tean lan tzen dutena kanporatu nahi izan dute, partekatu, onuradunen ko-purua zabaldu, orain arte partaideengurasoek soilik gozatzen baitzuten egindakoaz. Eta asmo horretan, tekno-logia berrien erabilera funtsezkoa izanda.

Ebaluatzeko erabiliko dituztenadierazleak

Ikastolan lantzen diren proiektuguztiekin egiten den gisan, proiektuhau ere ebaluatu egingo dute. Horreta-rako, ikastolan ezarrita duten EFQM ka-litate-sistemaren hainbat adierazle era-biliko dituzte:

- Partaide-kopuruaren igoera: au-rreko ikasturtearekin alderatuta, abes-batzan, antzerkian eta dantzan izena eman dutenen ehunekoaren igoera. Adierazle horrekin, proiektuak nera-beengan zenbaterainoko interesa piz-tu duen jakingo dute.

- Disko-salmenta.- Blogaren bisitari-kopurua.- Kontzertu-kopurua.- Autofinantzazioa.- Nesken eta mutilen arteko pareko-

tasuna.- Gurasoei eta neska-mutilei bana-

tuko zaien gogobetetasun-inkestako emaitzak.

Proiektua zehatzago ezagutzeko,tolosarrek sortutako blogean begiradezakezu:

laskabesbatza.blogspot.com. •

28 • hik hasi • 166. zenbakia. 2012ko martxoa

e s p e r i e n t z i a k

Bilera mistoa edo batzarraBilera horietan eskolako arazoak,

kexak eta erabaki beharreko gaiak azaltzen eta aztertzen dira. Bilera ho-riek bideratzeko, gela bakoitzean mo-deratzailea, ordezkaria eta idazkaria dituzte.

Gela bakoitzeko ordezkariak zu-zendaritzarekin biltzen dira. Zuzenda-ritzarekin egindako bilera horretan az-tertutakoak gelan azaltzen ditu ordez-kariak, ondoren.

Oso balioespen ona egiten dute bilera horiez, alegia, ikasleek eskolakoerabakietan parte hartzeaz, “eskolakopartaideak denok baikara”. Bilera mis-toen maiztasunari dagokionez, norma-lean, hilean behin izaten dira.

Tertulia dialogikoakEuskaraz zein gaztelaniazko hain-

bat liburu irakurtzen dituzte ikasleek.Liburu horietan, adiskidetasuna, erres -petua, maitasuna eta horien gisako ba-lioak lantzen dituzte.

Eskola jendarteko parte izateko etajendarteak eskolan parte hartzeko bidean, hiru ekimen jarri dituzte abian:bilera mistoak, tertulia dialogikoak etatalde elkarreragileak.

Tertulia dialogikoak bideratzekomodua hauxe da: ikasleek, astero, libu-ru baten kapitulua irakurtzen dute. Ba-koitzak interesgarria iruditzen zaionkapitulua edo paragrafoa aukeratzendu. Gero, denen artean aztertuko dutegelan.

Tertulia dialogiko horiek, ikaslee-kin egiteaz gain, gurasoekin ere egitendituzte. Ikasturte honetan, hilero eus-karazko talde bat biltzen da.

Ikas komunitateak eskolatik haratago

Zarauzko Orokieta ikastetxepublikoan ikas-komunitateaklantzen dituzte. Eskolakkomunitateko partaide izanbehar duela argi dute, etahorregatik hasi ziren espe-rientzia jorratzen ikaste -txean. Izan ere, “eskolak ereegunetik egunera aldatzendoan gizarte honetan lekuaizan behar du, eta gizarteabezain azkar mugitzen etaeraldatzen jakin behar du.Hori guztia, komunitatekoparte izanda lor daiteke soilik”.

166. zenbakia. 2012ko martxoa • hik hasi • 29

Talde elkarreragileakTalde elkarreragileen ekimen hau

abian jartzeko, ezinbestekoak dira bo-luntarioak. Boluntarioak ikasleen seni-deak, ikasle ohiak, praktiketako ikasle-ak, herriko eragileak, hizkuntza-esko-letako ikasle atzerritarrak, eta abar, izan daitezke.

Talde elkarreragileak 4 edo5 ikaslez osatutako talde txi-kiak dira. Talde bakoitzeanheldu bat, boluntario bat, aritzen da.

Talde horiek heterogeneo-ak izaten dira, “aniztasuna daberdintasunaren oinarria”,dio te ikastetxeko arduradu-nek. Elkarrekintzaren bidez, era berean, ezagutzak denonartean eraiki tzen dira.

Talde elkarreragileen hel-burua ikasleek gehiago ikasteaeta eskolako bizikidetza ho-betzea da.

Hainbat arlotan jar daitez-ke praktikan talde elkarreragileak. Le-hen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleek,adibidez, ingeleseko arloan egiten dutelan talde elkarreragileen bidez. LehenHezkun tzako 6. mailako ikasleak, be-rriz, 2. eta 4. mailako ikasleekin aritzendira jolas matematikoak egiten lagun -tzen.

Berrikuntza gisa, aurtengo ikas -turtean, ikasle ohi batzuk etortzen diratalde elkarreragileetan ikasleei lagun -tzera.

Orokieta ikastetxeko arduradunak,ikas komunitateen esperientzian sa-kontzen jarraitzeko, Hemel Hem -pstead herrian (Erresuma Batua) izanziren, beste hainbat herrialderekin ba-tera. Herri horretan, auzolanean egitendute lan eta borondatezko lana egiteaoso zabalduta dago.•

30 • hik hasi • 166. zenbakia. 2012ko martxoa

Kulturartekohezkuntzaren

ikuspuntutik begiratutazer da kulturarteko

ikastetxe bat

Zalantzarik gabe, ikasle etorkinakedo ikasle etorri berriak gure eskoletanhasteak oso kontuan izan beharreko erronka ekarri dio eskola-komunita -teari.

Eskoletan errealitatean egiten direnpraktikei begiratuko bagenio, oro har,benetan dauzkagun ereduak bi dira: asimilazioa eta kulturaniztasuna. Izanere, gure eskoletan hizkuntza-ereduakdauzkagu, talde bereziak, ikastetxe ka-tolikoak edo laikoak, eta abar. Ekinbi-de eta praktika horiek guztiak bi ereduhorien baitan kokatzen dira, baina kul-turarteko praktikak ote dira?

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoakoikastetxeetan azken hamar ikasturte-tan gai horren inguruko bi programa ezarri dira. Lehen programa, Ikasle etorkinak artatzeko programa, 2003-2007 urte bitartean ezarri zen. Ondo-ren, Kulturartekotasunaren eta ikasle

berrien inklusiorako programa egonda indarrean.

Berritzeguneen zeregina izan da biprograma horietan agertzen diren ekintzak eta baliabideak abian jartzekoegin beharreko sustapen- eta heda-

pen-lanak egitea. Ikusitakoa ikusita,ordea, esan genezake KulturartekoHezkun tza ez dela eskola gehienetanpraktika tzen den errealitate bat, gehia-go jarrai tzen du izaten utopia bat, desi-deratum bat, ez dut uste erroturik edosendoturik dagoen eredu bat denik. E-kitateari eta eskolako justiziari errepa-ratzen badiogu, ordea, KulturartekoHezkun tzan sakondu egin beharko ge-nuke.

Zer da Kulturarteko Hezkuntza?Interesgarria litzateke Kulturarteko

Hezkuntza esaten dugunean kon -tzeptu horrekin zer esan nahi dugunargi tzea. Teoria mailan ez dago defini-zio bakarra, baina adituen proposame-nak gurutzatzean ondoko ezaugarrihauek azpimarratuko nituzke:

1. Ikastetxeek ez dute gelak etorki-nez edo atzerritarrez betetzera arte itxa-

galdeidazue

?Jose Manuel PALACIOSBERRITZEGUNE NAGUSIKO AHOLKULARIA

Ikastetxeek ez dute etorki-nez edo atzerritarrezbetetzea itxaron beharkulturartekota-suna lantzeko.Horren arabera,ezin ditugu lotuimmigrazioa etaKulturarteko Hezkuntza:atzerritarrik ez izan arrengelan landu daiteke ikuspuntu hori.

166. zenbakia. 2012ko martxoa • hik hasi • 31

?

ron behar kulturartekotasuna lantze-ko. Horren arabera, ezin ditugu lotu im-migrazioa eta Kulturarteko Hezkuntza:atzerritarrik ez izan arren gelan landudaiteke ikuspuntu hori. Gure jendarteagero eta anitzagoa da, gure eskola, gureauzoa eta abar diren antzera. Eskolak,hortaz, mundu anitz batean bizitzekoherritarrak prestatu beharko ditu.

Kulturartekotasuna gure errealita-tea ikusteko eta aztertzeko modu berribat da, kontuan hartzeko hainbat alda-gai eskaintzen dizkiguna.

2. Diskurtso hau ez da ikasle atzerri-tarrentzat soilik, ikasle guztientzat da.Horregatik, inoiz ez da proposatuko ikasle horiek talde berezietan biltzea edo ikastetxe bereziak eraikitzeahaientzat. Ikuspuntu horretatik, ez dabilatzen gauza berezi bat egitea ikasleedo ikasle talde zehatz batentzat; aitzi-tik, ikastetxe batean proposamenenbat egiten bada, ikasle guztientzat izan-go da. Esaterako, ikastetxe batek eraba-kitzen badu hizkuntza bat landukoduela, jatorrizko hizkuntza bat, es-kaintza ikasle guztientzat izango da.Kulturarteko Hezkuntza ikuspuntu ho-rretatik begiratuta hainbat galdera eginbeharko genizkioke geure buruari: Zerpaper jokatuko dute komunitateko fa-milien hizkuntzek? Nola erabiliko ditu-gu irakasleok familien hizkuntzak? Fa-miliekin egingo ditugun harremanetanzein garrantzia emango diegu haienhizkuntzari? eta abar.

3. Eskolatzeko eskubidea. Orain arte indarrean izan diren bi programekepez kanpo iristen ziren matrikulak bi-deratzeko eskolatze-batzordeak au-rreikusten zituzten. Batzorde horietangehien erabili diren adierazleak ikaste -txeetako egoera eta gurasoen nahia izan dira. Bestalde, prozesu horretan ikastetxeetako harrera-prozesuari ga-rrantzi handia eman zaio.

4. Irakasleak ezin gara kulturartekoikuspuntu horretatik kanpo geratu.Kontzientzia hartu behar dugu nolapentsatzen dugun, zein diren gure au-rreiritziak, gure oztopoak aniztasunkultural horretan bizitzeko. Ez da guk ikasleekin lantzeko molde bat, guk ere

murgildu egin behar dugu. Horretara-ko komenigarria da hiru zutabe hauekkontuan izatea: pentsatzen duguna, egiten duguna eta sentitzen duguna.Beraz, kontzientzia hartu behar dugu egoera berri hori bizitzeko zer dakar-gun lehendik, zer oztopo eta zein mugaditugun.

5. Ekitatea eta justizia. Ikastetxeanedozer egiten dugula ere, ikasteko,gainditzeko, eskolako arrakasta lortze-ko, zorigaiztokoak ez izateko izangoda, eta hori azpimarratzekoa da. Azkenfinean, eskola inklusiboa izatea da hel-burua, denentzako eskola. Ikasle guz-tiek dute eskolatzeko eskubidea, bainaez da nahikoa ikasleak gure ikasgele-tan edukitzearekin. Eskolak guztien arrakasta lortu behar du. Aholkularitzalanetan gabiltzanontzat, nazioarteanfuntzionatzen duten proposamenek eta komunitate zientifikoaren aintza-tespena duten proposamenak ezagu -tzea funtsezkoa da. Hori dela eta, azkenbost urteetan, Europa mailan egiten aridiren Include ikerketari begiratu diogu.

Include IkerketaInclude ikerketak Europako hain-

bat hezkuntza-sistema aztertu ditu, etazenbait praktika eraginkor eta hezitzai-leak aukeratu dituzte. Praktika batek eraginkorra eta hezitzailea izateko, bai-na, bi baldintza bete behar ditu derrigo-rrean: alde batetik, ikasle guztien emai -tzak hobetu egin behar ditu; eta, bestealde batetik, ikasle guztien arteko ko-hesioa edo bizikidetza hobetu egin be-har ditu. Beraz, Europako ikastetxetan

egiten ari diren hainbat praktika hezit-zaile eta eraginkor aukeratu dituzte, etaikertzaileek txosten bat egin dute auke-ratutako praktika horiek guztiek elka-rrekin dituzten ezaugarri komunak ja-sotzen dituena. Ezaugarri horiek, be-raz, komunitate zientifikoak aintzates-tu ditu. Txosten horretan, besteak bes-te, ezaugarri hauek aipatzen dira:

• Emaitza onak eman dituzten tal-deak talde heterogeneoak dira, ez diratalde homogeneoak. Ikasgelan dau-den ikasleak ez dira, hortaz, kultura be-rekoak, ez maila berekoak, baina ikaslehoriei eskaintzen zaizkien baliabidepertsonal guztiak ikasgelan bertan daude.

• Orain arte erabiltzen dugun ere-dua irakasle bat/ikasgela bat ez da ba-liagarria. Ikasgeletan askotariko ikasle-

ak daude, eta beste formula batzuk bi-latu behar ditugu: bi irakasle gela bere-an eta aldi berean, talde elkarreragile-ak, talde malguak baina heterogeneo-ak, curriculum egokitzapen eta ibilbideinclusiboak, ikasteko denborak eta gu-neak zabaltzea, boluntarioak eta abar.

• Aukeratutako praktika horietan ikasteko denbora eta lekuak luzatu etazabaldu egiten dira. Orain arte erabiliditugun ereduetan, adibidez, ikaste -txeak ordu-kopuru jakina egoten dirazabalik. Ikerketa horretako emaitzak azaldu duenaren arabera, ikastetxeekdenbora gehiagoz egon beharko luke-te zabalik, ikastetxeetako ordutegiakgehiago luzatu beharko lirateke. Luza-pen horiek ez dute irakasleen bizkar joan behar, hor daude PROA izenekoproiektua eta gainerakoak.

• Familien parte-hartzea eta presta-kuntza. Ikerketak agertutako beste on-dorio baten arabera, familien edozeinparte-hartze moduak ez du balio. Infor-mazioa ematea edo kontsultak egiteabeharrezkoak izan daitezke, baina ikasleen aprendizaian eragin gutxi du-te. Gai esanguratsuetan eta garrantzi -tsuetan familien parte-hartzea ahalbi-detzen denean, ordea, emaitzak hobe-ak dira. Bestalde, funtsezkoa da fami-lientzako prestakuntza-ekintzak anto-latzea; ez, ordea, irakasleek pentsatuta-koa haiek lantzeko, baizik eta gurasoekesango digute zer den landu nahi dute-na. Hala ere, ona litzateke ikastetxeanprestakuntza-ekintza sendo bat izatea.

• Irakasleentzako prestakuntza

zientifikoa bultzatzea. Prestakuntza -ren diseinuan ikastetxeetako beharrei erantzuteko praktikan frogaturik dau-den proposamenak sartuko ditugu, ezbat-batean bururatutakoa edota litera-tura pedagogikoan modan dauden az-ken ideiak. Geure buruei galdetu behardiegu zergatik egiten ditugun jarduerahoriek eta ez beste batzuek.

6. Kulturarteko Hezkuntzaren ikus-puntu azken batean, arrazakeriarenaurka egiteko tresna eraginkorra etabaliagarria da, bai arrazakeria moder-noaren eta baita arrazakeria postmo-dernoaren aurka. Izan ere, garai bateanarrazakeria arraza kontzeptuan oina-rritzen zen, endozentrismoaren ideian.Egun, arraza eta etnia guztiak desberdi-nak izan arren onak dira. Baina, horrigaineratzen diogu talde jakineko jen-dearekin bizitzea ezinezkoa dela. Horida, hain zuzen, arrazakeria postmoder-noa: denak berdinak garela pentsatzea,baina elkarrekin bizitzea ezinezkoa dela, alegia. Kulturarteko hezkuntza ikuspuntua zabaltzeko duela 4 ikastur-te Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoakolaurogehien bat ikastetxeetan baliabi-de bat jarri zen martxan: KulturartekoHezkuntza proiekturako irakasle dina-mizatzailea. Baliabide hori, ordea, etor-kin asko dituzten eskoletan soilik es-kaintzen da. Pertsona horiek beren la-negunaren erdia eskaintzen dute ikus-puntu hori zabaltzeko, eta lan-esparruhauek dituzte, besteak beste: harrera-prozesua, ikastetxea familia horietarahurbiltzea, alegia; metodologiak gain-begiratu eta irakasleekin partekatzea;baliabideak biltzea; ikastetxeko gaine-

rako kulturak argitara ekartzea eta abar.7. Kulturarteko Hezkuntzak oso

kontuan du eskolako hizkuntza eta osobaliagarria da haren jabekuntza bul -tzatzeko. Izan ere, ikasleek nola gaindi-tuko dituzte ikasmailak eta ikastarloakez badute menderatzen eskolako hizkuntza edo hizkuntzak? Eskolakohizkuntzaren gaia kudeatzen laguntze-ko HIPIak daude: 250 sare publikoan eta ehunen bat itunpeko ikastetxeetan.Irakasle horiek, harrera-prozesuan etahasierako ebaluazioan parte hartzendute, ikaslearen bakarkako plana egi-ten dute eta ordu batzuk eskaintzen di-tuzte eskolako hizkuntza indartzeko.

Ikasle etorkinak ikasgeletan dauz-kagu, baina kosta egiten zaie ikasmai-lak gainditzea. Horren adibide bat, Ara-ban, Bizkaian eta Gipuzkoan, gutxi gorabehera, Lehen Hezkuntzan ikasleetorkinen kopurua % 7,5 dela eta Batxi-lergoan daudenak, berriz, % 3. Beraz,gure benetako erronka, eskolako hiz-kuntza edo hizkuntzak ikasteaz gain,arloetako edukiak menderatzea izangoda. Bestela, ez dute titulua aterako.

Bukatzeko, Espainiako estatuan osatu den RED DE CENTROS INTER-CULTURALES (http://www.escuela-sinterculturales.eu/spip.php?article1)izeneko ekimen interesgarria aipatukonuke. Sare horretatik kulturarteko ikas-tetxea izateko proposatzen dituzten 17ezaugarriak, ikastetxeetako praktikakbideratzeko oso gidari aproposakbihur daitezke eta.

Oharra: Jose Manuel Palaciosek EMUNek “Kulturartekotasuna, herria,hezkuntza eta hizkuntza” jardunal-dietan parte hartu zuen Gasteizen.

Kulturarteko Hezkuntzarenikuspuntua azken batean,

arrazakeriarenaurka egitekotresna eragin-korra eta baliagarria da,

bai arrazakeria modernoa-ren eta baita arrazakeriapostmodernoaren aurka.

?

32 • hik hasi • 166. zenbakia. 2012ko martxoa

Bide eginean jarraitzen dugu zuen

ekarpenekin eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa duen edonoren

parte-hartzea gustu handiz hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa euskal

hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

berriakmartxoa

Martxoaren 29an eta 30ean egitekoak ziren aurtengo Udaltop topaketak. Egun horretarako deituta dagoen grebaeguna dela eta, martxoaren 22an eta 23an egingo dituzte, Lasarte-Orian. Aurten laugarrenez egingo dituzte “Nolakoada gure (udalaren) hizkuntza-politika? Begiratu, mesedez,euskara sailetik kanpo!” izenburupean. Euskal Herriko hiz-lariez gain, kanpokoak ere izango dira, hala nola, Bernat Joani Mari soziolinguista eta Katalan Filologian doktorea.

Martxoaren 16a izango da topaketetan parte hartzeko ize-na emateko azken eguna. Horretarako eta informazio gehia-go izateko: www.udaltop.com

Udaltop topaketak dataz aldatu dituzte

Euskalduna naiz eta harro nago!

Horixe da Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak mar -txoaren 17an Donostian lau hazietara zabaldu nahi duenmezua. Egun horretan, hain zuzen, ospatuko du aurtengoEuskaraz Bizi Eguna. Donostiara joan eta Euskaraz Bizi Egu-nean parte hartzeko deia luzatu die herritarrei. Herri-bazka-ria, gaueko kontzertua eta Nazio manifestazioa badira erejardun nagusiak, egitarau zabala prestatu du EHE taldeak.www.eus kalherr ianeus karaz.org

34 • hik hasi • 166. zenbakia. 2012ko martxoa

Ikastolen elkarteak, XIX. Jardunaldi

pedagogikoak antolatu ditu martxora-

ko. Aurten, Elkarbizitza eredu berri

Elkarbizitza eredu berri baterako

baterako pedagogia izango da jorratu-

ko den gaia. Jardunaldiak, martxoaren

13an, 14an eta 15ean izango dira. Lehen

egunean, Donostiako Bakearen etxe-an, “Bakea eta giza eskubideetarakohezkuntza” hitzaldia eskainiko du Ba-kearen Kultura Fundazioko lehenda-kari Federico Mayor Zaragozak.

Jardunaldiek Gasteizko Europa jau-regian izango dute segida. Jon MirenaLandaren “Giza eskubideetarako hez-kuntza nazioartetik EHra”, Jonan Fer-nandezen “Elkarbizitzarako hezkuntza4 puntu kardinalak” eta Juan Carlos To-rregoren “Elkarbizitza ikastetxeetan.Gatazkaren trataera” hitzaldiez gain,tailerrak, mahai-ingurua, batera-jar tzeaeta abar izango dira.

Matrikula epea martxoaren 8ra arte izango da. Informazio gehiago:

www. ikastola.net

Auzo-lana Bizi-Tokin

Ofizialtasunaren aldeko deiadarra

Martxoaren 31n, Baionan, euskara-ren ofizialtasuna eta haren aldeko legeeraginkorra eskatzeko manifestazioaegingo da, Deiadar manifestazioa.

Lapurdin, Nafarroa Beherean eta

166. zenbakia. 2012ko martxoa • hik hasi • 35

Zuberoan euskararen egoera benetanlarria dela eta, euskalgintzako gizarte eragileek antolatu dute Deiadar mani-festazioa. Aurten, Euskal Herriko mu-gak gainditu eta hizkuntza gutxituen

aldeko manifestazioak antolatu dituzteAlsazian, Bretainian, Okzitanian, Ka -talunian eta Korsikan. Manifestazio horietan hizkuntza gutxituentzako be-netako lege babesa eskatuko dute.

Duela zortzi hilabete antolatu eta egin zuten manifestazio horretan partehartzeko deia. Hilabete hauetan hain-bat ekimen antolatu dituzte, eta Deia-dar manifestazioa izango da horienguztien gailurra. Euskalgintza ko eragi-leekin batera, hezkuntzako hainbat eragilek ere egin dute manifestazioanparte hartzeko deia. Izan ere, “euskaraofiziala bada, eskola publikoak erekontuan hartu beharko du eta beste eredu batzuk garatzeko aukera izangodugu” eta “eskubidea da euskaraz ikasieta azterketak euskaraz egitea”.

www.deiadar.com

Behauzeko (Nafarroa Beherea)Goitia baserrian hazten ari da Bizi-Tokiproiektua. Hilean behin, auzo- lan aste-

burua antolatzen dute hezkuntzaproiektu berri hori lagundu nahi dute-nen artean. Martxoaren 10ean eta 11n

egingo da hurrengo auzo-lana, goize-ko 9:30etik aurrera. Martxoko lanak gelak isolatzea, egur mozketa, oilategiaeraikitzea, baratzearen prestaketa etaabar izango dira. Azken lan horiek egi-teko, partaideei lurra iraultzeko eta lurra hausteko esku tresnak ekartzekoeskatu zaie.

Bizi-Toki egitasmoa laguntzera doazenei, bertan prestatuko otorduakeskainiko zaizkie, eta aukera izangodute han lo egiteko. Horregatik, kome-ni da aldez aurretik izena ematea.

Bizi-Tokian, gaur egun, 12 haur aridira , eta Behauzeko Goitia baserri ede-rra ari dira egokitzen egitasmo pedago-giko berri hori aurrera eramateko (ikushik hasi 164). Argazkian, urtarrilean egindako auzo-lan asteburua.

www.bizitoki.org

Euskadiko Hezkuntzari buruzko Txostena

garapena ahuldu egin daitezke .Euskararen ezagupen eta erabilera

mailarik apalena honako eskola-zo-naldeetan gertatzen da: Nerbioiren ez-kerraldean, Bilboko zenbait barrutitan ,Arabako hegoaldean Gasteizko esko-la-zonalde batzuk barne, eta bi zonaldeisolatutan (Ermua, Bizkaian; Donostia-ko ekialdeko barrutia, Gipuzkoan).

Ikasle etorkinei dagokionez, Esko-la Kontseiluak uste du Tokiko Eskola -tze Batzordeek ez dutela behar bezalaegiten ikastetxe guztien arteko bana -

Euskadiko Eskola Kontseiluak Eus-kadiko Hezkuntzari buruzko txostena,2008-2010 kaleratu du.

Txosten horretan azaltzen denez,Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 2urteko haurren % 93 eskolatuta dago.Azterketaren arabera, eskolaturik ezdauden haurren kopurua handiagoada maila sozio-ekonomiko apaleko es-kola-zonaldeetan. Ondorioz, premiahandiagoak izango lituzketen ikaslehorien kasuan, euskalduntze goiztiarraedo beste gaitasun batzuen hasierako

Hirutan egin da Diagnosia ebalua-zioa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.Hirugarren Diagnosian, Lehen Hez-kuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mai-lako ikasleek, Euskaran, Gaztelanian eta Matematikan dituzten ezagutza-mailak aztertzeaz gain, aurten Ingele-sean dutena ere aztertu dute.

Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuakEusko Legebiltzarrean azaldu duenez,2011n egindako ebaluazioak erakutsidute, Lehen Hezkuntzako ikasleek emaitzak hobetu dituztela Matemati-

kan eta errepikatu egin dira BigarrenHezkuntzan.

% 36k oinarrizko gaitasuna euskarazISEI Irakas-Sistema Ebaluatu eta

Ikertzeko EAEko erakundeak emanda-ko datuen arabera, DBHko 2. mailakohiru ikasletatik bat (% 36) euskaraz ko-munikatzeko gaitasunari dagokionezoinarrizko gaitasunean dago. LehenHezkuntzako 4.mailako ikasleen egoe-ra bertsua da, % 30. Euskaraz komuni-katzeko oinarrizko mailan dauden LH

36 • hik hasi • 166. zenbakia. 2012ko martxoa

4ko ikasleen kopurua % 2,9 hazi da, etaDBH 2koena, berriz, % 2,5. Bestalde,erdiko mailan dauden ikasleak % 6,3jaitsi dira LHn, eta mantendu egin diraDBHn. Azkenik, ezagutza maila aurre-ratua dutenen batez bestekoa, % 3,5 igoda LHn eta % 2,9 jaitsi da DBHn. 2009ko emaitza hobea dela adierazi zuen Zela-ak, % 3 okertu da, ordea, 2010eko da-tuen aldean.

Ingelesean gertatu diren aldeakISEIk 2011n ingelesez komunika -

tzeko konpetentzia aztertu zuen etakontuan hartzeko moduko egoera batantzeman zuen. Eskolaz kanpoko in-geleseko jardueretan parte hartzen du-ten ikasleek emaitza hobeak lortu di-tuzte parte hartu ez dutenek baino. Eraberean, ekintza horietan parte hartzea,familien maila sozioekonomikoarekinlotuta dagoela ikusi zuten.

Datu horien aurrean,“Ingelesekogaitasunetan hausturarik gerta ez dadinsaiatzen ari gara” azaldu zuen Zelaak.

keta orekatua.Hizkuntzari dagokionez, berriz,

gure hezkuntza sistema elebidunean ikasleen % 70ek, sistemara sartzen de-nean, ez du bi hizkuntzetako bat eza-gutzen, eta horren eragina argi antze-maten da kanpoko ebaluazioko emai -tzak batera aztertzen direnean.

Euskararen egoeraz dio, A eredu-koez gain, B eta D ereduan ari diren ikasle kopuru handi batek konpeten -tzia maila baxua duela euskaran.www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan diagnosia

Gutxiago falta da Etxean heztenlaguntzeko aldizkariak argia ikus dezan.

Eskatu lehen alea DOAN: [email protected]

Zure helbide elektronikoan Hik Hasiri buruzko azken berriak eta hainbat albiste jaso nahi badituzu, gure buletin elektroni-koan harpidetu besterik ez duzu egin behar. www.hikhasi.com web orrian izena eman, eta etxetik mugitu gabe jasoko duzuHik Hasiren berri!

Gure buletin elektronikoa jaso nahi al duzu?

Datorren hilabeteko eztabaidarako galdera...>>> Espainiako estatuko hezkuntzan hainbat lege aldaketa planteatu ditu gobernu berriak. 166. hik hasialdizkariko editoriala horretaz ari da. Bertan jarri denarekin ados al zaude? Zein da zure iritzia?

Hik hasiren web gunean dugun EZTABAIDAGUNEA paperera ekarri dugu. Hilero, web orrian jasoko ditugun iritzienlaburpena izango duzue eta baita hurrengo galdera zein izango den ezagutzeko aukera ere. Hona hemen azkeneztabaidak utzi diguna...

>>> 165. Hik Hasi aldizkarian, editoriala eta gai nagusia, bizitzako lehen urteen garrantziaz eta Haur-Eskolek jokatzen duten paperaz ari dira.Bertan jarri denarekin ados al zaude? Ekarpenen bat egingo al zenuke?

>Bortizkeria prebenitzenOso interesgarria da aldizkarian idatzitakoa. Askotan ematen zaio garrantzia Haur Txikien heziketari, Hik Hasik ere asko azpi-

marratzen du adin txikikoei eman beharreko inportantzia. Beste ekarpen bat egin nahiko nuke. Azken aldian, adin txikietan jasandako tratuak eta bizitutako heziketak izugarrizko eragina omen du adin handiagoetan izaten den bortizkeria jarrerarekin. Hori hala bada, pentsatu behar dugu adin txikietan egindako heziketa egokiaren inbertsioak ez duela norberaren garapen ebolu-tiboan eragina soilik, baizik eta ikuspegi sozialetik aurrespen handia izan genezakeela. Hau da, adin horietan inbertitzeak, prebentzioak joka lezakeen papera eta egin lezakeen onura galanta izan litekeela. Malen Igartua

>Psikologiaren aurrerapenakAzken urteotan izugarri ari da aurreratzen psikologia esparrua. Aldaketa handiak ematen ari diren munduan, pedagogiak ez du

pauso berririk jorratzen; psikologian, aldiz, ikerketa ugari egiten ari dira. Horietaz baliatu behar da hezkuntzan aritzeko.Inbertsio ona da haur txikiekin gastatzen dena, geroago emaitzak jasotzen direlako. Miren L.

>Nola egiten den dago gakoa Badago aldea lana era batean egin edo bestean. Modu batera eginda, haurraren autonomia, bere satisfazioa, garapen sanoa

egiten dela irizten dut. Beste era batzuetan, aldiz, handien nahikerien preso edo dependenteak egiten direla iruditzen zait. Adibi-de gisa, begira ezazue haurrak izan dezakeen gaitasuna ikusten laguntzen digun bideoa. Ongi hausnartu! Mailu E.

http://educadorasdeinfantil.blogspot.com/2009/06/moverse-en-libertad.html

38 • hik hasi • 166. zenbakia. 2012ko martxoa

argitalpenak

Izotzetako erreginaMarie Diaz/ Miss Clara

IBAIZABALMunduaren iparrean kokaturiko

uharte batean ahalmen beldurgarriakdituen sorgin bat bizi da.

Haren jauregia izotz blokeez ingu-raturiko glaziar bat da, eta ufada batezeragiten ditu elur-jausiak eta kazkaba-rra, eta sortzen du bisutsa. Izotzetako erregina deitzen diote... Andersenen Elurretako Erregina ipuinean oinarri-tua. 8 urtetik gorako haurrentzat•

Rita estu eta larriMikel Valverde

ELKARRitak arazo bat dauka: gurasoek ba-

tere gustatzen ez zaien xurgagailu batitzuli behar dute, gailuak opari zeka-rren panpina esklusiboa barne, eta Ri-tak ez du jostailua inon aurkitzen. Gura-soek espero dute agertuko dela panpi-na eta konfiantza dute alabarengan.Beraz, Ritak eginahalak eta bi egingoditu aita eta amaren nahia betetzeko.•

Diglosiaren inguruanbat soziolinguistika aldizkaria

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAAldizkariaren argitalpen berriak

zenbaki bikoitza aurkezten du ale ba-karrean, 79, eta 80, hain zuzen. Euskal -tzaindiarekin elkarlanean osatu dute.Helburua, soziolinguistika esparrukoezagutza teorikoari bulkada ematea etabozgorailu izatea; horrela, arlo teori -kotik praktikarako zubiak egitea erraztuz.•

Frantzian je t’aime esaten duteJoxe Mari Iturralde

PAMIELAImajina ezazue eszena hau: Fran -

tziara zoazte, oporretan, lagunekinbatera eta gurasorik gabe! Ez dagogauza hoberik munduan! Frantsesa ikasi behar, hori bai, eta ez da errazahizkuntza hori, e! Baina, tira, badiragauza okerragoak mundu honetan.Bitartean, gertakizun bitxi eta harriga-rri asko gertatuko dira. 10 urtetik go-rakoentzat.•

Zientzia guztiz arduragabeaSean Connolly

ELHUYARErraz eros edo lortu daitezkeen osa-

gaiekin egiteko 65 esperimenturenproposamena. Zazpi ataletan banatu-rik daude, eta atal bakoitza zientzia-gaibati dagokio. Esperimentu bakoitzamodu logikoan eta errazean aurkeztu-ta dago . Ba ote du zerikusirik arduraga-bea izateak esperimentuak egiteare-kin... 9 eta14 urte bitartekoentzat•

Maleta egiteraJoan Carles Girbes/Silvia Ortega

ALBERDANIAMarkelek eta Maiderrek oso gustu-

koa dute bidaiatzea. Liburuekin urruti-ra joaten dira. Albumak koloreetan bil-dumako beste liburuak dira: Urtebete -tze jaia, Mugimendu handiko eguna,Denok denda barrura, Irudien eta hi -tzen liburu potoloa, Mamu tren mamutren, Joxe Migel basoko oreina eta An -tton eta eguberritako oparia. 3 urtetikgorakoentzat.•

166. zenbakia. 2012ko martxoa • hik hasi • 39

40 • hik hasi • 166. zenbakia. 2012ko martxoa

... nora joangogara?

Koopera merkatua, kontsumo arduratsuansakontzeko

Jendartea hainbat baliotan sentsibili-zatzeak berebiziko garrantzia izangodu datozen belaunaldientzat. Baliohoriek ingurumen-prebentzioa etakontsumo arduratsua dira, besteakbeste. Izan ere, ikasleek egunerokoanalternatiba sozial eta arduratsu batenalde egin dezaten, garrantzitsua dabeharrezkoa den prestakuntza etainformazioa izatea.

Koopera sareak sentsibilizazio-es-trategia jarraituaren eta espezifikoarenaldeko apustua egin du, eskolarako AGENDA 21ean jasotzen diren gaiaklantzeko. Lantzen diren gaien artean,hauek daude: kontsumo iraunkorra,hondakinen arloko ingurumen-pre-bentzioa, eta elikadura ekologikoak bere baitan dituen kontzeptu ezezagu-nak (konpostatzea, ekoetiketatzea, etaabar).

Iraunkortasun arloko hezkuntzaesparruan, Koopera merkatu ekologi-ko eta solidarioak beste aukera bat es-kain dezake ingurumen-hezkuntza etasentsibilizazioa jorratzeko.

Berreskuratzeak zer adieraz deza-

keen jabetzeko, zuzeneko adibide bi-zia da merkatua: etxean birziklatzekoditugun ohiturak, ondorengo trata-mendu-prozesuak nahiz gizarte guz-tiari zuzentzen zaion kontsumo iraun-korreko eskaintza.

Merkatuaren ekimenaren bidez,Koopera sareak ingurumenari, gizarte-ari eta hirigintzari ekarpena egingodien proiektua zabaldu nahi du. Bide

horretan, gizarte-kohesioa sustatunahian, aitzindaria da proiektua, ingu-rumena hobetzearen aldeko zabalkun-dea, kontsumo iraunkorraren eskain -tza eta lan eta gizarte-esparruko inte-grazioa espazio berean batzen dituela-ko.

Merkatuan, erakusketak, hitzal-diak, bisita gidatuak eta prestakuntza-jarduerak egiten dira. Hori guztia, gi-

166. zenbakia. 2012ko martxoa • hik hasi • 41

i

KOOPERA MERKATUAFernandez del Campo, 16-1848010 BILBO Harremanetarako eta lantegien tarifa galdetzeko:TEL.: 688 634 [email protected] www.koopera.org

ORDUTEGIAAstelehenetik larunbatera: goizeko 9:30etik 20:00etara.

KOOPERA MERKATUAKoopera merkatua arkitektura iraunkorraren irizpideei jarraituz eraiki

zen. Proiektuaren ingurumen- eta gizarte-helburuak kontuan izan dituztemerkatua eraikitzerakoan. Horregatik, material ekologikoak, eraginkorta-sun energetikoa eta birziklatutako materialak erabili dituzte.

Iraunkortasun-irizpideak gerturatu nahi dizkio Koopera sareak jendar-teari. Horretarako, aurreko mende hasieran Bilboko lehen tranbiaren zal-ditegia zena gela balioaniztun bihurtu dute, eta Koopera Aretoa da gaur egun. Duela ehun urte baino gehiago, Bilboko kaleetan ibiltzen ziren tran-biak batetik bestera animalien indarrari esker ibiltzen ziren; Koopera Are-toan lo egiten zuten, beraz, tranbiei tiraka ibiltzen ziren mandoek.

Koopera merkatu ekologiko eta solidarioak 800 metro koadro ditu guz-tira. Hortxe dago 170 metro koadro dituen Koopera Aretoa ere.

KOOPERA REUSING CENTERKooperako tratamendu-eraikin berria Mungian (Bizkaia) dago, eta

4.500 metro koadroko azalera du. Eraikin horretan, gaien bizitza luzatzekotratamenduak ezagutzeaz gain, hondakinak biziberritzeko lantegiak egindaitezke.

zartean eta lanean baztertuak izateko arriskuan edo egoeran dauden arriskutaldeen artean lanpostuak susta tzeko.

Koopera sareak ikasleekin egitekobi bisita gidatu ditu aukeran: Kooperamerkatua eta Koopera Reusing Centerbirziklatzeko lantegia.

Koopera merkatuan barrena1. BISITA GIDATUA: lehenik eta

behin, merkatua ezagutzera doazentaldeak, gelaz gela, bidezko merkatari -tzaren alorrean murgilduko dira.Hauek dira merkatuak eskaintzen di-tuen atalak: moda solidario eta ekologi-koa, berreskuratutako arropa; etxetres-na elektriko solidarioak, berreskuratu-tako etxetresna eta gailu elektroniko-ak; berreskuratutako liburuak eta etxetresnak; berreskuratutako jostai-luak; bidezko merkataritza eta elikadu-ra biologikoa.

2. BIDEO EMANALDIA: kontsumoiraunkorra, nekazaritza ekologikoa etaingurumen-prebentzioa jorratzen di-tuen bideoa ikusiko dute ikasleek.

3. LANTEGIA: hainbat lantegi es-kaintzen dira: Produktu iraunkorrak erosi egiten ditut; Ortuzain ekologiko-ak gara; Zertan jolastuko gara?

Koopera Reusing CenterMungian (Bizkaia) dagoen lante-

gian oihalak, jostailuak, etxetresna elektrikoak, altzariak, liburuak eta abarberreskuratzeko tratamendua egitenda. Gaiak bildu ondoren, lantegian,berpizt daitezkeen elementuak sailka -tzen dira, eta tratamendu prozesu bate-tik pasatzen dira. Horrela, gai horienehuneko handi bat berreskuratzekoaukera izaten da. Horri esker, haien bi-zi-zikloak jarraipena izango du.

Koopera Reusing Center bisitatuz,eta hondakinen biziberritzearekin zeri-kusia duten lantegiak eginez, berresku-ratzen, berrerabiltzen eta berpizten ika-siko dute ikasleek. Lantegia ezagu -tzeko bisitak 2012ko irailetik aurrerahasiko dira. •

42 • hik hasi • 166. zenbakia. 2012ko martxoa

atzeko atetik

*

Harribiziak

Esker mila, lehenik eta behin, nirehaurtzaro eta eskola garaietan, nirekinbatera bidaiatu zuten guraso, anaia, la-gun, irakasle eta objetuei (xiba, txapak,kanikak, kromoak, komikiak, Star War-seko panpinak, baloiak, patinak, pote-ak, buztina, txabolak egiteko lehen-gaiak, ikatza, klariona, harkatza, pintu-ra eta marrazteko balio zezakeen edo-zer; eta guztien gainetik, HARRIEI).

Gure ikastolak, Ikas Bide Ikastola,ez zuen berezko eraikinik: Amara Be-rriko Isabel II.ean genuen Eskolaurrea;lehenengo mailatik bosgarrenera arte-

Asier SOTAAKTOREA

Bilboko Udalak Eman Giltza programa hasiko du beste behin; horren bidez, 2.893 sendiri

zuzenduko zaie udala, haurrak euskaraz heztearen garrantziaz ohartarazteko.

berria

ko garaiak Txuri Urdin izotz jauregianegin genituen eta sei, zazpigarren etazortzigarren mailak, Karmelo Baldafrontoiaren atzealdean zeuden txabolaprefabrikatu batzuetan.

Lurrik gabeko ikastola ginen. Zirko-ko langileen seme alabak bezalakoakginen. Ez genuen eraikin propiorik.Baina bagenuen mendixka bat eta ber-tan basotxo bat eta HARRIAK...

Ez naiz ikasle “ona” izan. Onartzendut. Nire notak nahiko kaxkarrak izandira beti. Ikastolako psikologoak eta tutoreek “tontoa” ez nintzela esaten zuten, baina erraz distraitzen diren ho-rietakoa nintzela. ( KAR, KAR, KAR!!! TXALOAK!!!) Eta majoa nintzela. Mutilona. Ogi puska, alegia. Azkeneko defi-nizio horiek gustura sentiarazten nin-duten. Horiek baitziren niretzat notarikhoberenak: nahiz eta irakasleak eta gu-rasoak nirekin bat ez etorri.

Niri eskulanak gustatzen zitzaizki-dan, marraztea, buztina lantzea... etamusika. (Eta HARRIAK). Beste mundubatera eramaten ninduten gaiak. Ho -bbiak? Ez! Niretzat bizitza ulertzeko

modua ziren.− Eta lotsatia!− Lotsatia?− Bai, lotsatia!− Orduan, aktore izatearena?Duela gutxi, orduko nire irakasle

batekin horri buruz hizketan egon nin -tzen: mutiko lotsati-lotsatia izanik, nolabukatu dudan aktore izaten. Berak ezdaki. Nik ere ez. Baina beste mundu ba-tera eramaten naute antzerkiak, ma-rrazteak, musikak eta HARRIEK...

Agian horregatik gustatzen zaizkitoraindik HARRIAK. Geldi daudelako.Denborarekin aldatzen joaten direla-ko. Bizitza den bezala onartzen dutela-ko, inongo presarik gabe.

Ez dakit, multiploak, “objeto direc-to”ak, edo “irregular verbs”-ak jakingodituzten. Baina koloreez, pazientziaz,formez, soinuez, bizitzaz asko irakatsididate: HARRIgarria bada ere.

Irakasle maiteak, haur ameslari ba-tekin topo egiten baduzue, HARRIE-KIN gogoratu: gogor eginez gero pus-katu egiten dira.

HAU, ura eta haizea.

Kataluniako HAUR-ESKOLAK (0-3)bisitatzera doa hik hasi

Argazkian, iaz Kataluniara egin genuen bidaipedagogikoan Haur Eskola bat ikus liteke.

Apirilaren 11tik 14raBartzelona herrialdeko hainbat Haur-Eskola ezagutzera joango gara.Talde txikitan eskolak behatu, eta hausnarketa, iritzitrukaketa eta abar egingodira. Hilaren 11n, Bartzelonarajoan; 12an, 13an eta 14anJosep Miquel Céspedes(San Adrià de Besòs), CavallFort (Sant Cugat del Vallès)eta Llar d´Infants Cascavell(Bartzelona hiria) eskoletanmurgildu, eta, 14 arratsaldeanbueltan etxera.

Azaroan, Kalitatea jardunaldietan, KataluniakoCavall Fort eta Josep Miquel Céspedes eskole-tako zuzendariak hemen izan ziren gurekin.

Izena emateko azken eguna: martxoaren 16a

Informazio gehiago: www.hikhasi.com