Zer da laktosarekiko intolerantzia? Laktosa eta …...elikagai kantitatea murriztuko da....

6
1 Zer da laktosarekiko intolerantzia? Laktosarekiko intolerantzia, laktasa entzimaren urritasunagatik, laktosa digeritzeko ezintasuna da. Ondorioz, hesteko mukosa kaltetu egingo da eta urdail eta hesteetako arazoak sortuko dira. Laktosa eta Laktasa Laktosa esnearen azukre naturala da. Heste meharrean dagoen laktasa entzimak, laktosa azukre sinpleagoetan (glukosa eta galaktosa) deskonposatzen du, horiek odol- korronteak xurga ditzan. Prebalentzia Munduko biztanle helduen %70k gutxi gorabehera ez du laktasa nahikoa ekoizten eta ondorioz, laktosarekiko intolerantzia mailaren bat du. Europako populazio zuriaren %5ek laktasa-maila apalegia du eta Afrikako zonalde, India eta Ekialde Ertaineko talde etnikoetan proportzioa askoz handiagoa da (%50-80). Haurtzaroan agertzen den gaixotasuna da eta helduaroan aurrera doa, garaiz diagnostikatzen ez baldin bada. Sintomak Pertsonak intolerantziarekiko duen sentsibilitatearen arabera, sintomak ez dira elikagaia jan eta berehala agertuko, hortaz, pertsona ez da konturatuko laktosarekiko intolerantzia duela. Beraz, honako sintoma hauek astiroago ager daitezke: sabeleko mina, beherakoa, sabel-distentsioa, haizeak, pisua galtzea eraginez, malnutrizioa. Laktosarekiko intolerantzia behin-behinekoa da eta esnea dietatik kentzerakoan, sintomak desagertuko dira. Gainera, intolerantziarekiko sentsibilitate gutxi duten pertsonek elikagaiaren edo osagaiaren kantitate txikiak jan ditzakete, sintomak agertu gabe. Diagnostikoa Laktosarekiko intolerantzia honen bitartez diagnostikatzen da: Laktosa hartu ondoren analisia egitea: o Laktosarekiko intolerantzia-testa: 100 gramo laktosa hartu eta 10, 60 eta 120 minutu ondoren, odol-azterketak egiten dira, normalean, laktosa hartu eta 2 ordu ostean, glukosa 2 mg/dl igo dela agertuko da.

Transcript of Zer da laktosarekiko intolerantzia? Laktosa eta …...elikagai kantitatea murriztuko da....

Page 1: Zer da laktosarekiko intolerantzia? Laktosa eta …...elikagai kantitatea murriztuko da. Kontsumorako gomendioak Jarraian, laktosarekiko intolerantzia duten pertsonentzat, kontsumorako

1

Zer da laktosarekiko intolerantzia?

Laktosarekiko intolerantzia, laktasa entzimaren urritasunagatik, laktosa digeritzeko ezintasuna da. Ondorioz, hesteko mukosa kaltetu egingo da eta urdail eta hesteetako arazoak sortuko dira.

Laktosa eta Laktasa

Laktosa esnearen azukre naturala da. Heste meharrean dagoen laktasa entzimak, laktosa azukre sinpleagoetan (glukosa eta galaktosa) deskonposatzen du, horiek odol-korronteak xurga ditzan.

Prebalentzia

Munduko biztanle helduen %70k gutxi gorabehera ez du laktasa nahikoa ekoizten eta ondorioz, laktosarekiko intolerantzia mailaren bat du. Europako populazio zuriaren %5ek laktasa-maila apalegia du eta Afrikako zonalde, India eta Ekialde Ertaineko talde etnikoetan proportzioa askoz handiagoa da (%50-80).

Haurtzaroan agertzen den gaixotasuna da eta helduaroan aurrera doa, garaiz diagnostikatzen ez baldin bada.

Sintomak

Pertsonak intolerantziarekiko duen sentsibilitatearen arabera, sintomak ez dira elikagaia jan eta berehala agertuko, hortaz, pertsona ez da konturatuko laktosarekiko intolerantzia duela. Beraz, honako sintoma hauek astiroago ager daitezke: sabeleko mina, beherakoa, sabel-distentsioa, haizeak, pisua galtzea eraginez, malnutrizioa.

Laktosarekiko intolerantzia behin-behinekoa da eta esnea dietatik kentzerakoan, sintomak desagertuko dira. Gainera, intolerantziarekiko sentsibilitate gutxi duten pertsonek elikagaiaren edo osagaiaren kantitate txikiak jan ditzakete, sintomak agertu gabe.

Diagnostikoa

Laktosarekiko intolerantzia honen bitartez diagnostikatzen da:

Laktosa hartu ondoren analisia egitea:

o Laktosarekiko intolerantzia-testa: 100 gramo laktosa hartu eta 10, 60 eta 120 minutu ondoren, odol-azterketak egiten dira, normalean, laktosa hartu eta 2 ordu ostean, glukosa 2 mg/dl igo dela agertuko da.

Page 2: Zer da laktosarekiko intolerantzia? Laktosa eta …...elikagai kantitatea murriztuko da. Kontsumorako gomendioak Jarraian, laktosarekiko intolerantzia duten pertsonentzat, kontsumorako

2o Arnasketan hidrogeno-testa: Laktosa hartu ondoren, arnasketan

hidrogeno gehiago dago.

o Gorozkien azidotasun-testa: Laktosa hartu ondoren, heste lodian azidotasuna areagotu egiten da.

Heste meharreko biopsia: hesteko mukosan, laktasa dagoen edo ez frogatzeko.

Tratamendua

Oso sentiberak diren intoleranteak

Laktosaren intolerantziarekiko oso sentiberak diren pertsonen tratamendu bakarra behi-esnea eta esnekiak ez kontsumitzea da eta laktosarik ez duen esneaz ordezkatzea, hala nola, esne hidrolizatuak, soja-esnea edo “laktosarik gabe” etiketa duten behi-esne eta esnekiak.

Hain sentiberak ez diren intoleranteak

Laktasaren heste-jarduera eskasa duten pertsonek, esne basokada bat har dezakete, minik sentitu gabe, edota esne basokada beroa har dezakete, esnea berotu ondoren laktosaren %90 desager daitekeelako.

Era berean, esne hartzituaren eratorriak har ditzakete, jogurta, adibidez, laktosa gutxi duelako. Gazta gogorrak ere laktosa gutxi dute, beraz, hobeto toleratzen ditu gorputzak.

Horrez gain, janarietan, laktosa duten elikagaiak kontsumitzen badira, pertsona sentiberen tolerantzia hobetuko da eta laktosa duten eta batean kontsumitzen diren elikagai kantitatea murriztuko da.

Kontsumorako gomendioak

Jarraian, laktosarekiko intolerantzia duten pertsonentzat, kontsumorako gomendioak aipatzen dira:

Behi-esnea, ahuntz-esnea, ardi-esnea eta horien esnekiak hartzea ekidin, intolerantzia maila altua baldin bada.

Kaltziotan aberatsak diren elikagaiak jan, dietan elementu hau dagoela ziurtatzeko: fruitu lehorrak, lekaleak, arrain urdinak eta hosto berdedun barazkiak.

Etiketak ondo irakurri, produktu eraldatuek, esnea edo esnekiak eduki ditzakete eta: moldeko ogia, zopak eta pure zorrotxoak, hotz-egosiak, opilak. Zalantzan baldin bazaude, ez jan.

Farmazialariarekin hitz egin, botika askok laktosa dutelako.

Page 3: Zer da laktosarekiko intolerantzia? Laktosa eta …...elikagai kantitatea murriztuko da. Kontsumorako gomendioak Jarraian, laktosarekiko intolerantzia duten pertsonentzat, kontsumorako

3Elikagaien sailkapena

Elikagaien gurpil berria

Laktosa edukitzeko arriskuaren arabera, elikagaiak nola sailkatzen diren ezagutzea garrantzitsua da. Gogoratu ezazu zenbat eta elikagaiak naturalagoak izan orduan eta esnea edukitzeko eta beraz, laktosa edukitzeko arrisku gutxiago dagoela.

Jarraian, elikagaien zerrendak daude, janari-alergien eta intolerantzien semaforoaren koloreen arabera.

Berdea: jan daiteke laktosarik ez duelako

Laranja: “laktosa eduki dezakete”, beraz, etiketan aipatzen den edo ez begiratzea gomendatzen da.

Gorria: ezin daiteke jan laktosa duelako

Page 4: Zer da laktosarekiko intolerantzia? Laktosa eta …...elikagai kantitatea murriztuko da. Kontsumorako gomendioak Jarraian, laktosarekiko intolerantzia duten pertsonentzat, kontsumorako

41. Laktosarik ez duten elikagaiak

Esne hidrolizatua Landare-esneak: soja, kokoa, oloa, arroza, arbendolak Landare-esneen edozein esneki: jogurtak, irabiakiak, tofua, etab. Bere etiketan “Laktosarik gabe” jartzen duen edozein esne edo esneki Fruitu lehorrak Lekaleak Okelak Arrainak eta itsaskiak Fruituak eta barazkiak Zerealak Arrautzak Eztia Pasta “laktosarik gabe” etiketatutako produktuak

2. Laktosa eduki dezaketen elikagaiak

Karameluak eta gozokiak Hestebeteak: urdaiazpiko egosia, mortadela Haragikiak: gibel-oreak, haragi-bolak, hanburgesak, saltxitxak Kafearen ordezkoak, txokolatea eta kakaoa eta makinetako beste edari

batzuk Fruitu-zukuak Pureak eta zopak Ogia Pastelak eta opilak Pastelak eta haragi frijituak Esnearekin prestatutako arrautzak Irabiakietan, arrautzen ordezkoak Patata-purea eta krema edo purea Aurrez prestatutakoak Zereal aberastuak Entsaladen ongailuak eta maionesak Pontxeak eta malteatuak Txokolatea esnearekin eta txokolatearen ordezkoak Arrautzeztatuak Berehalako zopak Edari biziak Ardoa eta sagardoa

3. Laktosa duten elikagaiak

Behi-esnea eta esne-hautsa Jogurta eta beste esneki hartzitu batzuk Gaztak, gaztanbera, gazura, gatzatua, esne-krema Gurina, esne-gaina, margarinak Esne-postreak

Page 5: Zer da laktosarekiko intolerantzia? Laktosa eta …...elikagai kantitatea murriztuko da. Kontsumorako gomendioak Jarraian, laktosarekiko intolerantzia duten pertsonentzat, kontsumorako

5 Budina eta natillak Esnekiak dituzten hestebeteak Pastelak, haragi eta arrain frijituak Esnea edo esnekiekin prestatutako arrautzak Izozkiak eta sorbeteak Esnearekin egindako edariak, hala nola, irabiakiak eta hortxatak Bexamela eta esnearekin egindako saltsak eta hauek dituzten produktuak

(Adibidez, kroketak) Patata-purea, pastekin prestatutako janariak Esnea eta esnekiekin prestatutako kremak, pureak eta zopak Esnea edo esnekiak dituzten opilak: Donutsak, Opiltxoak, Krepeak, opilak,

bizkotxoak, gailetak, pastak, xigorkiak, etab. Gozogintza produktuak: Pastelak, tartak, bizkotxoak, budinak Poto-txikiak, ahiak eta zerealak Esnea edo esnekiak dituzten entsaladen ongailuak eta maionesak. Bularreko haurrentzat formulak, konposizio estandarrekoak Txokolatea esnearekin eta txokolatearen ordezkoak Gurina edo arrautzeztatzeko orearekin frijitutako elikagaiak Txokolatearen ordezkoen grageak Ogi txigortua, moldeko ogia eta baguette-ak.

Jarraian laktosarekiko intolerantzia dutenentzat, menu, errezeta eta sukalderako trikimailu baten adibideak daude:

LAKTOSARIK GABEKO MENUA

PROPOSAMENAK

Barazki-krema

Paella

Dilistak arrozarekin arroz 1PLATERA

Txitxirioak barazkiekin

Barrengorri-tortilla tomatearekin Gelba patatekin Haragi-bolak saltsan

2PLATERA

Oilasko-bularkia jardineran Laranja zukua Soia yogurra Sagar errea

POSTREA

Banana

Page 6: Zer da laktosarekiko intolerantzia? Laktosa eta …...elikagai kantitatea murriztuko da. Kontsumorako gomendioak Jarraian, laktosarekiko intolerantzia duten pertsonentzat, kontsumorako

6 ARROZ-ESNEAREN ERREZETA

Osagaiak:

1 ½ litro olo-esnea

100 gramo arroza

Limoi erdi baten azala

Banilla-leka bat

Kanela-hautsa

Egiteko era:

Ura duen kazola batean, arroz integrala jarri eta 40 minutuz egosi. Denbora pasa denean, xukatu eta kito! Prestaketarekin jarraitu. Kazola batean, litro bat olo-esnea, limoi erdi baten azala, banilla-leka eta arroza nahastu. Egurrezko espatula batekin dena ondo eragin eta 45 minutuz su motelean egosi. Egosketa erdian, gutxika beste esnea gehitu eta nahasketa krematsu bat lortu arte, egosi. Banako katiluetan zerbitzatu, kanela-hautsez hautseztatuz.

BEXAMELA ESNERIK GABE EGITEKO TRIKIMAILUA Kroketa batzuen bexamela egiteko, erabiliko den soja -esnea (edo beste landare edari bat) behi-esnea erabiliko balitz bezalakoa izan behar da.

Errezeta ez alferrik galtzeko, garrantzitsua da usaingozatuta ez dagoen edo gozoa ez den landare-edaria erabiltzea.

Esnea, landare-saldaz ere ordezka daiteke. Oso gozo dago!