GIZON, EUSKALDUN ETAgelan idazten eta irakurten igaro ebazan eta egun as-kotan jateko ta otoitz...

20

Transcript of GIZON, EUSKALDUN ETAgelan idazten eta irakurten igaro ebazan eta egun as-kotan jateko ta otoitz...

  • GIZON, EUSKALDUN ETAFEDEDUN

    ZER aldizkariak zenbaki au, oraintsu joan jakun Estonba'tar Manuel idazlearen omenez argitara-tzen dau. Omen au ez da zorra ordaintzeko, berak gure aldizkarian egin dauan ordaintzerik iñondik beez daukagulako eta gaiñera berak sekula ezelako ordainñik eskatu ez daualako. Orurogei ta amasei idaz-lan, bakoitxa orrialde batekoa, idatzi dauz ZER'en, gitxi gorabera erdiak ipuiñak eta beste erdiak gizaun-dien bizitzak. Ordaintzerik ez ba'da be, gitxienez, esker ona agertzea dagokigu.

    * * *

    «Gizona naz eta gizabideko ezer ez jat besteren» esan eban antxiñako jakitunak era ori esan eikeangure Estonba idazleak be: Adimen argia, naimen sendoa, biotz ona izan dirala esango neuke bere osotaunarenizaerarik berezienak; eta artuemonetara begitu ezkero, besteak onartzea agertzen dala uste dot lenengo:Edozeñek aurkitzen eban beragan adiskide on bat.

    Eta irudimen aundikoa be ba-zan. Kondairari buruz berak egiten ebazan berba-aldietan, eta askoegiten ebazan, ez zan jakiten zein zan kondairako jakingarria eta zein bere irudimenaren jazkia eta geroaribagira be ez zan erreza ames utsak eta benetako eginbideak bareiztea. Eta ames aundia eginbide ta egitebiurtzen maixua zan.

    * * *

    Gizonen artean, Manuel gizon euskalduna genduan, euskalduna jaiotzaz eta euskalduna biotzez.Ez eukan, egia esan, burruka-zalekeririk, ez gogorkerirako jokerarik. Naiago eban egunero ta beti

    ekintzaille izatea.Bere euskaltasunak, gizontasunaren barru-barrutik urtena izateaz gaiñera, beste iturri bizi ta ugari

    bat eukan: Euskaldunen kondaira ezagutu izatea. Iturri ori zan bere euskaltasunaren bizi-emoille. Ori bereeleberrietan ikusi daiteke, bere IZARTXO'n eta bere EUSKAL ARRANOA'n.

    Euskaltasun au ekintza biurtu eban bere idaz-lanetan, giroa txarra zanean lan isilla ta bizia egiñaz,bere ingurua, batez be abade-gaien artean, euskaldundu eban. Jokabide onek samin-aldi bat baiño geiagoekarri eutson eta, zori txarrez, jokabide ori ontzat artu bear ebenen aldetik.

    Eta Urkiola'n, taldekide lez egin eban euskal-lana, guztientzat da ezaguna.

    * * *

    Euskaldunen artean, Manuel fededun genduan. Euskaldun fededun ez da guztientzat oiñarriko egia,baiña bai Manuel'en bakarreko ta alkarteko bizitzarako: Gizon, euskaldun eta fededun izatea ondo alkar-tzen dira Manuel'egan gizon on bat osotzeko.

    Euskaltasuna ta fedea zelan alkartu daitekezan ondo aztertzen dau IZARTXO bere eleberrian, kon-dairan oiñarritua eta bere jokabide ori argia zalako bizitzako elburu lez abade-lana, mixiolari-lana, aukera-tu eban.

    Aldi baten, Casimiro Morcillo gotzain zala, eta aldi orretan izan ziran len aitaturiko samintasunak,kanpotik ekarritako abadeak izan ziran gotzaininguruan nagusi, eta Manuel, geu euskaldunok be emen ga-gozela eta olako lanak egiteko gai garala agertzeko, kanonigutzara aurkeztu zan. ZER onetan ba-da idaz-Ian bat gai au argitzeko.

    * * *

    Amaitzeko, ZER'egaz izan dauzan artu-emonen kondaira laburra: Pozik entzun eban aldizkari auargitaratzeko gogoa genduala eta ille bakoitxerako lan bi eskatu geuntsozan. Ontzat artu eban berak eskariori eta zintzo bete dau.

    Azken-aldian gitxiago idatzi dau, baiña il baiño egun batzuk lentxuago auxe esan euskun: Lanenurritasunik ba'dozue esan, eta urrengo egunean bialduko dautzuedaz. Eskertzekoa, benetan, olako gogoa!!!

    Eta gure Manuel joan egin jaku. Agur isil onek beti emoten dau samintasuna, baiña baita poza be,bere egitekoa ondo bete dauan gizon baten ondorenak emoten daben poza, jarraitzailleak izango dauzalaja-kitearen poza.

  • GURE MANUELSAMINTASUNA

    UrkIola'tIk gitxitan, oso gitxitan urteten naz, bai-ña iraillaren 22'an Naparroa'n nengoan. Gure misio-lagun eta gaur Zister'eko Lekaide dan Elgezabal'darPatxi, izan zan emen Oliba'tik etorrita 21'ean, etaotoitza gai lez erabilli ta otoitz egin ondoren, lekaide-etxera lagundu geuntson egun orretan.

    Bide batez Agiñariz'ez dagozan eta adiskide aun-diak jakuzan Arka-Alkartekoai ikustaldia egin geun-tsoen.

    Manuel, Luis eta Jesus -itzi genduzan etxean egunorretan, 22'an. Agiñariz'era eldu giñanean taxi batetorri jakun eta txoferrak emon euskun Manuel'eneriotzearen barria.

    Nati'k eta Balen'ek negarrari emon eutsoen etabesteok, geure burua sendo agertu gurean, negar-malkoai eutsi.

    Arka Alkartekoakaz batera Gure Aita esan gen-duan zelaian bertan, baiña otoitz ori ez jakun betikoaizan.

    Urkiola'ra biurtu giñan arin-arin. Etxea isillik etatriste egoan. Bere gelan, Manuel ogean, luze, otz etabizi barik, alba ta estola zuria jantzita.

    Une ikaragarria izan zan... Luis bederatzi ta er-dietan bere gelara joan zan eta ilda aurkitu eban. Ga-baz il zan, antza. Biotz-estua izan ebala esan ebanosagilleak.

    Ordutik aurrera urrutizkiñez deiak eta deiak.Arin zabaldu zan barria.

    Gabean, Garaigordobil'dar Biktor Mai-Buru zalagorpu-aurreango alkar Mezea egin genduan, auzo-koak eta adiskide batzuk lagun. Gero Santutegiraeroan genduan gorpua eta an izan urrengo egun guz-tian otoitza ta gorpu-ikertzea.

    ZEREGIÑAK

    Egia esan, 22'ko arratsaldera arte ez nintzan la-rregi kontuan jausi zer izan zan jazorikoa.

    Ara ta ona ibilli-bearra izan reban: Urrutizkiña,illeta-gertatzea, arazoak... Ez neban izan eriotza orineuganatzeko erarik.

    Arratsaldean urreratu nintzan Santutegira, gor-puaren ondoan egon-guraz, otoiz egiteko asmoaz.Ordu bi egin nebazan beragaz bakarrik.

    Orduan konturatu nintzan benetan gure Manuelil egin zala. Otoitz egin neban, otoitz asko, ulertu-ezi-ñeko gauzen aurreko otoitza, eskerrak emotekoa.

    Arratsaldean urreratu nintzan Santutegira, gor-puaren ondoan egon-guraz, otoiz egiteko asmooz.Ordu bi egin nebazan beragaz bakarrik.

    ILLETEA

    Arratsaldeko zazpiretan egin genduan illetea. Irugotzain (Uriarte, Setien eta Garaigordobil) eta 91abade altareinguruan. Beste asko Santutegia beterikeukan jente-artean.

    Urkiola'ko illerritxuaren aurrean, Agur Jaunaabestuaz, amaitu genduan. Agur Manuel!

    GOGOZ ALKARTUTA

    Ni ez nintzan izan Gaztelu (Artea)'n, Manuel ira-kasle izan zanean. Lagunai orduko jazokizun askoentzun dautsedaz. Ekuador'en batera izan giñan, bai-na an be ez told baten, bera El Oro'n eta ni Lor Rio-s'en eta Anbato'n. Baiña Manuel'en barri alai askoartzen genduan beti.

    Urkiola-n beti izan gara batera, 12 urtetan, alkar-bizitzan eta dana guztiena izan dogula. Eta emen ja-zokizun alaiak ugaritu egin dira. Baiña jazokizun alaiorreik alde batera itzi eta Manuel nitzat zelakoa izanzan esango dot.

    BIZI - GUREA

    Manuel'ek bizia maite eban, biziari atsegiña ar-tzen eutson. Gizonak 130 urtetan bizi bear ebala esa-ten eban. Guk ez genduan uste adin orretara eldukozanik bera, baiña zar egingo zala bai. Gurari aundiazbillatzen eban biziaren indargarri zan dana. Odolabarriztatzeko asunak be jan ebazan iñoz, gaztetutekoosakiak artu be bai...

    Zeregiñaz baiña estutu barik bizi bear zala esateneban. Eta orrelan bizi zela zirudian.

  • Pozik eta atsegintsu jaten eban, baiña estuegiiñoz eskatu barik. Beretzat mairako ordua garrantziaundikoa zan: «Ordua, ordua da» esaten eytsen be-randu etorten ziranai.

    Manuel jateko eroatea pozgarria zala diño emenauzoko batek Janari ona zein zan ba-ekian.

    Ez genduan uste, ba, ain arin joango jakunik.

    BAIEZKORRA

    Manuel baiezkorra zan, geiagi bear ba'da. Bere-tzat dana zan ona, dana egoan ondo. Ez ekian ezetzesaten.

    Gizonengan eta gauzetan beti alderdi ona ikusteneban. Ez zan etorkizun illunaren aztuak lakoa. Larri-umeak ez eutson eragin aundirik egin. Bera bizi zantokia munduko onena zan beti, naiz Machala naizUrkiola izan. Urkiola onena eta euskaldunak onenak.Eta orrelan danean.

    JAINKO - GIZONA

    Gogo-bizi aundikoa ta esku-zabala zan. Alda-kuntzak ikutu txikia egiten eutsoen. Errez egokitzenzan. Bere gogoa janaritzeko idazle bi ziran gurenak:Teillard de Chardin eta Orixe.

    Zebatetan irakurri ete dau Orixe'ren «Jaunarenbilla►! Beti izaten zan bere mai-gaiñean liburu au etaez eban besterik bear bere gogo-bizitzarako.

    Naste aundi bakoa ta buruko min gitxikoa zanbere gogo-bizitza.

    ESKU - ZABALA

    Esku-zabaltasunean eredu izan dogu beti. Egiaesan, iñoz ez eban ezer falta izan, baiña gure gizarteasko-bearreko onegandik urrin egoan. Ez eban ezerbear, ez eban gastatzen ezetan, eta gitxiago bere nai-kerietarako.

    Ez ekian ze diru eukan be. Gasturik geienekoegunak erregeen ingurukoak izaten ziran. Atsegin ja-kon errege izatea eta berak beteten ebazan gure ate-aurreetako zapatak.

    Aundikeri bakoa zan eta esku-zabal bizi izan da.

    ADIÑA TA IRUDIMENA

    Zurtasuna ta tolesbakotasuna batera eukazan etajakintsua zan. Bere bizitzako ordurik geienak beregelan idazten eta irakurten igaro ebazan eta egun as-kotan jateko ta otoitz egiteko baiño ez genduan ikus-ten.

    Bere jakituria ez genduan iñoz zalantzan jarri etagauza batzutan ez-jakin egoala uste izan arren, danajakiten eban.

    Baiña jakituriaz batera, sarritan, bere irudimenata baiezkortasuna agertzen ziran. Zenbatetan adarrajoteko esaten gentson bere kondaira gaiak «ipuin-usaiñekoak» ziralal

    Bere baietz ziurrai sarritan barre egiten geuntsen.Danari emoten eutson erantzuna, zalantza barik, etaberbaldiak naiz eleiz-lanak egiteko be errez emoteneban baietza. Ez zan barruestua, leiaketa askotarasartu eta irabaztea izaten zan bere ametsa.

    ADISKIDEA TA BAKAR - ZALEA

    Adiskide-zalea zan eta orduak igaroten ebazanetozanakaz berbaz, batez be euskereari, euskal-jakin-tzari, kondaira ta kondaira-aurreari begira.

    Arin egiten zan lagun. Eta gugaz ain adiskideegin zalako etxeko lez bizi zan. Zabala, lagun-zalea,amesezko izketa-laguna zan.

    Baiña bakar-zalea be bai. Orduak egiten ebazanbere gelan bakarrik.

    IZADI - ZALEA

    Banetan maite eban izadia. Inguruko mendi guz-tiak ikertu ta aztertu ebazan eta landarak atsegin ja-kozan.

    Izadi isillaren barruan ibillaldiak egitea, aize gar-bia artzea, bitxi-lorak eta perretxikoak batzea... berejolasak lez ziran.

    Eta zelako samintasuna emoten eutson landarabat apurtuta ikusteak!

    Izadia zaintzeko ta obetzeko ziran ekiñaldiak, os-tera, bere pozbide ziran.

    EUSKALZALEA TA JOLAS - ZALEA

    Euskalzalea zan gure Manuel, eta aspaldiko bereirakurteak bide orretakoak ziran. Asko maite ebanEuskalerria ta euskerea, arlo orretan izan zeitekezanutsak eta akatsak ez ikusteraiño. Euskal-giroko edo-zer gauzarik audientzat artzen eban.

    Jolas-zalea be ba-zan, batez be ostikoketa taesku-pelotea zituan biotzeko.

    Olako joko-aldirik urrutikuskiñean zanean, ezegoan ikusi barik izteko eta edozeiñek aterako dauzein joko-taldetara joian bere biotza.

    AINTZATSUA

    Beti izten eban gauzak egiten, iñoz oztopo izanbarik. Aitita on baten antzera bideratu eikean. Etaondo egiñak biotzez poztuten eban.

    Gizon aintzatsua ta zorionekoa izan da. Orixeesan eban D. Biktor'ek, adiskide baten berbak aita-tuaz, illetatik urrengo igandean izan zan mezatan.Beti adiskide-artean, beti lagunen babesaz..., eriotz-orduan eta illeta-egunean be olakoxea izan da Ma-nuel.

    GOIAN BEGO

    Zer geiago Manuel'eri buruz eguneroko jazoere-tara sartu barik?

    Etxeko baten eriotzeak lez mindu gaitula bereak.Urkiola'n bizi izan garan guztiok, arrituta itzi gaitubere ustebako eriotzeak. Jaungoikoagandik lagun-tzaille izango dogula uste dogu.

    Eta asi nazan lez amaitzera noa: GURE MA-NUEL, gurea izan zan eta gurea izango da. Goianbego!

    LEGARTZA'tar Joseba'renjakingarriak

  • EKINTZALLEA. ZUBIKARAI'K

    IDAZLEA ONTASUNAZ

    Gizon ona zan.Bere irribarre txikI-bitartez

    igarten jakon nor zan.Derio'n ezagutu neban. Urtetan

    ni zarrago, bat eta erdi.Agin andi, ule zuriak tartetan.Beti irribarrez, beglakin be ba-

    rrea erakutsi naIan.Irundarra.Irun'en entzutea euki eben gure

    gaztaroan «Buenos Amigos» tal-deak.

    Ango giroa, espiritua ekarren.Gaztetasuna, anaitasuna eta

    alaitasuna.Derio'n egoala erderazko libu-

    ru txiki baiña mamitsu bat argita-ratu eban: Detxepare'ren bizitza.Irundarra izanik, ango gazteentaldeko sortzailleari deduzkoomena. Erderaz. Gazteentzat ten-gada, ekarria eukan. Atsegiñezirakurten eben abade-gai gazteak.

    IZARTXO TA KULISKA

    Eta Derio'n idatzI eban bere le-nengo euskal eleberri edo nobela:Izartxo.

    Ia ez da iñor gogoratzen «Itxa-ropena» argitaldariak «Noni etaNani» gaz asi eta urte luzetan, etatxarretan, euskerari eusten egineban lanaz.

    Urte estu eta zital areitan eg-gindako euskal lanik geienak anagertzen ziran, «Kuliska sorta»n,euskeraren maitasunez, ez ezela-ko irabaziz. An Azpeitia, Erkiaga,Etxaide, Etxaniz, Jauregi, Lekuo-na, San Martin eta ainbaten la-nak. Ez ziran asko irakurri, arpi-dedun asko «karidadezko» lagun-tzailleak ziralako. Erdaldunak.Zela-ala euskereari laguntzen eu-tsela esatelo arrotasuna eukenak,nai ta liburuak zabaldu barik gor-de. Gure akatsa, pekatua ez esa-tearren.

    Derio'n, ango abadekien ar-tean, betik asi zala euskera esatenda. Beko aupada eta indarrez,goiko arnas eta laguntza barik.

    DERIO'TIK LOS RIOS'ERA

    Orrelakoetan barrua kezketanegoten da eta urteera emon bear.Orrela, bitarteko denporallei iges-ka, Aita Manuel (ala deitzen eu-tsen danak) bere gelan sartzen eizan eta bere espirituari arnasa ar-tzen laga.

    Orrela sortu zan «Izartxo».Euskeraren kanpoko utsunea,euskeraz barrutik beteteko.

    Eta arautz'en laga eban, angoItxaropena'n, abadetzako ame-tsak libertadez bete al izateko au-kera billa Los Rios'era mixiolarijoan zanean.

    Ia ogei ta amar urte dira ordu-tik.

    IGES ETA BILLA

    «Izartxo» bigarren gizaldikoele-zarra da, berak esaten dauanlez.

    Zegaitik Estonba'ren zaletasu-na lengo denporetako gaietara?

    Nik uste dot igesaldi lez, egun-goz legaten ez zanari, biurria bi-llatzearren.

    Berberak gogoratzen dau alako«Epheta, quod est adaperire, inodorem suavitatis» bere atal ba-ten esatean.

    GIRO TXARRA

    Bigun-bigun, baiña zabaldu. Auda, azkatu.

    Ori zan, izan be, euskaldunonjokoa, ezer egingo ba'zan, 1940-1960 urtetan.

    Gogoan daukadaz guk Onda-rroa'n erabilten genduzan kome-diak «Seaska inguruan» gaboneta-ko irudiak antzeztuteko. Antzestubear bakoitzean zentsuratik pasa-tu bear, euskerarik ez ekienenzentsuratik. Eta gabonetako iru-diak ziran, mundu guztian bakeaizez agertzen ziran Irudi ezagu-nak. Eta mundutik laterririk kato-likoenean gengozan, paperetanbeintzat.

    Errez zan ezer ez egitea, ego-zan trabak aitzaki ipiñita. Eta zo-ritxarrez ba dira orrela jokatuebenak. Baiña euskeraren egarri

    Urkiola'n 11 urtetan.

    bizi ziran euskaldun askok ez eteeben merezi zerbait eroan eta era-kusterik?

    EGIN1

    Beragaz egoten nitzanean, bereaolkua au izaten zan: egin Aux-tin. Olaxe deitzen eustan.

    Zelako euskera erabilten eban?Gozoa, jatorra, garbia eta erreza.

    Kardaberaztarra zan. Esatealez don Manuel Lekuona'ren es-kolako. Ze ikasi a erabili.

    Eta gaurko euskeraren joeraneuki ete eban «argaltasunik», berejatorrizkoa aldatzeko?

    INDARKERITXU BAT

    Ara anekdota bat: Dirala urtebatzuk Aurrezki-Kutxa batentza-ko liburu bat gertu eben Arrinda(Donato) eta berak. Eta euskeraz-koan h batzuk sartzeko eskatu eu-tsen, obeto esanda h'gaz Idazteko.

    Aita Manuel keixatu zan. Be-rak, ordurarte, sekula ez ebanorrela idatzi. Ez ekien nun sartube.

    Eta berak baiño nasaitasungeiago eukan Donato'k esan eu-tsan.

    Ez adi estutu mutil! Ik idatzieuskeraz eta nik erderaz, eta h'akneuk sartuko dodaz.

    Eta alaxe egin ei eben.Jakiña, Aita Manuel'ek betiko

    bere irribarreagaz kontatuteneban orI.

    A. Zubikarai'k

  • AGUR ON MANUELEUZKADI'RA BEGIRA

    Venezuela'n igaro dodaz nerezentzundun urterik onenak.

    Orain, urte mordoskak nere le-poan arrastaka daroadazan lez,aspaldi ontatik emen, nere jaiote-rrian, Ondarru kuttun onetannago gure jaunak gura nai dabenarte.

    Urtez, osasun onakin aurkitzennaiz ta ezer egin barik ez egotea-gaitik, or Ibiltzen naiz al dana egi-ten gure izkuntzaren alde, erri iz-kuntzaren alde, nere amaren ma-galetik ikasi neban lenengo berbe-taren aide, erriak, erri osoak, betikgora itz egiten dauan izkuntzmaitearen alde, sasi-euzkaldun ba-rri «jakintsu» ziztrin orrei aurrezaurre jarkirik.

    Irail il guztia Venezuela'n igaroizan dot, oso luze irudittu jatanVenezuela'ko illabete ori. Errimi-ñez baterik gengozan, bai emazteaeta bai ni. Eriotza eltzen dan lez,gure etorrerako eguna ere elduzan-eta, emen gagoz barriro zer-bait egiteko asmo oso utsakin.

    POZAK ETA KEZKAK

    Gure etorreran, Sondika'n aur-kitu gintzanean, bata bestearenirribarre begikorra azaldu gen-duan. Barruko nasaitasun bizikerabaten jaube egin gintzala zirudian,aberri miña kendu genduan baiñabai laster saminddu ere aldi on-tan ainbat euzkalzale jatorreneriotza izan dala jakiñik.

    Gure EUZKERAZAINTZAonek, arerio askori jarki bearradauka, idazle bearrez dagon EUZ-KERAZAINTZA au, gure euske-ra gaitik lan asko egiten ba'dago,elizgizonei eskerrak, oraindiñogure izkuntz gaxoa iraunkor dagobaiña, zoritxarrez igarri barik, gi-txitzen goiaz.

    BETIRAKO AGURRAK

    Venezuela'ra Joan aurretik, OnGalarraga Uzkudun, Errexiltarraeta On Plazido Mujika josulagunajoan ziran betiko gure aldetik, nai-gabez beiñik bein azken— ordukoagurra omotera joan nintzan, taorain, neure pozgarrizko etorrera-

    kin, ara nun esaten dausten Elor-tza, Juaristi, Aldanondo eta Es-tonba elizgizon jaun ospetsuakere, betiko bizitza obera joan zira-la, Jaungoikuaren jaurespenakin.

    ON MANUEL ARTEGA

    Dana dala, gure Jaunaren ma-galean ondo artuak izango zirala,ez dago zalantzarik.

    Estonba, gure On Manuel Es-tonba aba jauna, Urkiola'n ezagu-tu neban, nere ustez gizon osasun-tsu eta naiko gordiña, izkuntzaerrezekua eta gomuta onekua.

    Iru illabeteaen bat izango diraazken-aldi ontan ikusi nebala.

    An, Urkiola'ko eliz-etxean, apa-ri antzeko janalditxo bat egin gen-duan eta alkar-izketa atseginga-rrizkoa izan zan berarekin. Egonnintzan alditxo ortan, ikusi nebanba bere arrenkura, ardura edokezka guztia zan gure izkuntz ga-zuaren egoera.

    Sabin gure irakaslea suntsittu-tea gaitik ataratako asmakizunakdirala ezkertarren asmo txar guz-tiak, jakiñik etorkizun illuna ikus-ten eban.

    Gure aizkide Manu Estonbajun da betiko gugandik:bere irripar gozo-eztiaez da agiri iñundik.Seme langille, argizorrotzagaldu du ziñez Euzkadlk.Euskera Ama be negarrez dago,negarrez dana mindurik.

    Aberrian ta Amerikan beJainkoaren izenean,zoli ta arduraz ibillI izan zangogoen alde lanean.Euzkadi eta Euzkerarekinmaite-minduta osoan,sutsu ta gartsu ekin zun betigau ta egunez arloan.

    Urkiola'n izadi-zale.

    AGUR

    On Manuel jauna, gure garaikoeuzkaldun geienak lez, EUZKA-DI'tik alde eginda ibilli ziñan orRios ortan, Jaungoikoaren aldebiotzak zabaltzen, baiña zure az-ken urteak, zeuk gura izan dozunlez, zure euzko lur maite ontanatsedendu dira.

    Egon zaitez ba Jaungoikoa'renonespen baten, eta, guk, nik beiñikbein, jarraituko dogu lanean gureizkuntz gaxuaren berpiztuera lor-tzen.

    Goian bego ba On Manuel Es-tonba jauna, AGUR.

    GORRI

    Biotz gartsundun, gogo argidun,euzkal idazle trebia,itun ta goibel geratu lakugure ZER aldizkaria.Esakun zorrotz, ipuin politakizkera legun-bizia:beti gogoan izango doguon Manuel aizkidia.

    Agur aizkide, agur Manuel,izan zoruntsu zeruan,zu eredutzat arturikan gugeratzen gara munduan.KARDABERAZ TA EUZKERA-ZAINTZAKbeti izango zu goguan:zuri jarraituz ekingo dabeEUZKERA-alde lan sutzuan.

    Goiria

    BETIKO AGUR

  • — 6 —

    GAUZAK ETA EGUNAKJAUNA DEIKA

    Lagunak izan gara beti, apaiz-gai izaten asi giñanetik ona. Satu-rraran'go seminarioan, laugarrenurtean: —Mixiolari ba'zoaz, neuba joango naz.

    Urteak pasatu ziran, biok ira-kasle eta partidua erabekiten pelo-taz Derio'ko seminarioan: —Ma-nuel, nik mixioetara joateko bai-mena ba-dot.—Txo, alkarrekinjoango gozak.

    Larunbata zan. Domekea pasa-tu zuan arrazoibideak asmatzen.Astelenez Gotzaiaren aurreanagertu zan eta baietza lortu be bai.1956 urtearen iraillaren 4'ean ir-ten genduan Guayaquil'era «Reinadel Pacifico» itsas-ontzian.

    MISIOLARI

    Lanari autsi etenik gabe; baiña,barruko pakea galdu barik. Ma-txala, El Oro'ko iri nagusia, Equa-dor'en. Bertan Gotzai-ordeko izanzan beti. Bertan egin zitunak onekdira: katedrala, gotzai-jauregia,apaiz-etxea, ikastola, mojentzakoetxea, zortzi edo bederatzi kapilla-txo, elizak Matxala-inguru guz-tian, kiroltegia... Guztiak amaitueta sekulan dirurik ez patrikeran.Lorik galdu barik.

    ARTZAIN

    —Taita Manolito, longurarik ezdot.

    —Nik, bai.Taita Manolito, oean aspertu

    egiten naz.Ni, ez.

    Olan gaba asko pasa ondoren,bein esaten dautso Taita Manoli-to'k:

    —Txo, logurarik ez ba'dok etaDean aspertzen ba'aiz, joan kirol-tegira eta kendu bertatik arri ba-tzuk, olan logurea etorriko jak etapea gozo irudiko jak...

    Ez zan geiago agurerik agertu.

    LANA TA ERRIABere despatxua eta lan-gela beti

    itezate eraginda, irikita: autsa, be-oa, zaratea, automobillak, ka-nioak... eta bitartean bera maki-Zaz idazten gelditu barik:

    —Taita Manolito, katedralerako)urnia ekarri dabe.

    —Taita Manolito, dirutxua biarlogu zementoa erosteko.

    —Taita Manolito, bataio-agiria;ura neuke...

    Eta Manuel'ek, pake santuan,;uztiei erantzun eta ondoren seginakinan idatzitako esanaldiaamaitzen.

    Orain illabete batzuek diralaVlanuel it zalaren zurrumurrua

    sortu zan Matxala'ko errian. Egunauetan andik etorri zan monja-aliada bat eta esan oiek gezurrakzirala agertzeko, fotografiak ugariatara eutsozan, gero an Matxala'noraindik bizirik zala agertzeko.

    Equadorerako egazkiña artzeraMadrid'ERA JOAN ZAN MO-JATXUA. Billetia eskuan ebalaetorri jakon albistea:

    Taita Manolito'ren illetak ditu-gu gaur arratsaldean.

    Donato Arrinda

    Bein batean Gotzaiak emanbear zuan erretiro-eguna mixiola-riei. Baiña, Gotzairik etorri ez. Or-duan berari esan geutzon itzaldiakemoteko.

    Ez zan bape estutu. Erlojuamai-gaiñean eta besterik ezerbez.

    Artzaintzako bere jakinduriguztia agertu euskun: ardiak nolajaitxi, gaztaiak nola egin, ulia nolaebagi, artillia nola egin, belardiak,artzai-txakurrak eta abar... Ez alziran ba guztiak artzai?

    URTENBIDE BAT

    Matxala'n gure izenak ziranTaita Manolito eta Taita Donati-to. Eun kilotik gora bakoitzak.Aldi batean, gauero-gauero, goize-ko ordu bietan agure bat ate-jokaetzean:

  • AZKEN-IDAZTI BIEUSKAL USAINA

    Gizon bizkorra zan. Seminarioan erakusle erebai.

    Zenbat apaizgaei sortu ote zitzaien euskalsenaManuelen eskutik? Badakit Ander Manterola etaMikel Zarate, beste batzuen artean, bere eskuetatikpasatu izan zirala apaiztegian...

    Bere biotz zabaletik euskal usaiña zerion eta be-rarekin ibilli ezkero, kutsutu egin bear nai-ta-naiez ...

    Buru zuzena

    Seminarioan apaizgaiak Geogrcifia eta Historiaikasi bear al zuten? Ederki. Asi gaitezen Euskalerri-tik. Naiz eta programetan egon ez, lenengoko lanaorixe izango da.

    Orain ori errez egiten da edonun, giroak ala es-katzen bait du; baiña orain ogeita amar urte, ez zanain erreza.

    Mundu osoara buruzko Geograa eta Historiazitun sakondutako gaiak eta orretan maixu zan.

    Orrek laguntzen zion gero Euskalerriko gaieriburuz... Euskal gaiak zitun benetan maite. Oietxekziran bere «hobi» guztiak, Euskeratik asita.

    Euskeraren arloan sari asko zitun irabaziak etaoiek ez ditut nik emen aipatuko, lan berezi bat mere-zi dutelako eta jasoko al du bateren batek gai ori.

    Nik emen aren bi liburu, aizkenekoak, aitatu naiditut.

    LOS VASCOS: EUSKAL KONDAIRA

    Au lenengoz aitatuko det. Bear ba'da auxe izan-go da Manuel'en biotza geien poztu zuan bere lanaeta bi arrazoi auekatik: alde batetik, arin-aringaegin bear izan zutelako eta bestetik, aren zabaleroikusgarriagatik.

    Abenduaren 13 'an egin zuan bere eskabidea ar-gitaratzailleak. Euskalerriko kondairaren laburpenbat bear zuan eta len-bai-len bear ere.

    Abenduan eskatutako liburua, Ilbeltzaren ama-bosterako egiña zegoen.

    EPE LABURRA

    Gabonetako festeetan, turroi artean, eratu zitunaurretik berak eginda zeuzkan lan batzuek. Aueribeste zortzi atal erantsi zien, lana osotutzeko.

    Bere mixiolari lagun izandako Donato'k erdera-ra itzuli. Orrela bien artean agertu zuten liburua.

    Urte artako apirillean, lenengo egunetan, zabal-kundea asi zan eta zabaltzen asi eta egun gutxi ba-rru, ia eun milla ale zabalduta zeuden Bilbo'koetxeetan.

    Ikusgarria, benetan. An egon bear izan biak beu-ren izenak liburueri ipintzen: firma botatzen, alegia.

    INGLESERARA

    Bilbao-Argitaldarian eskatu zioten Donato'ri li-burua inglesera itzultzeko baimena, Iraillaren 21 'an.Berri ori ez zitzaion Manuel eri eldu. Gaba orretan«biar-arte eta gabon» esan ondoren oeratu zan. Ezzan oetik geiago jeiki.

    Beraz, Estomba'ren liburu orrek bi itzul-aldiizango ditu: Bata gaztelerara eta bestea ingleserara.

    ETNIA VASCA

    Ona bigarren liburua. Ez da berak bakarrik egi-ña; baiña, bere azkeneko lanak emen daude.

    145 atal ditu liburuak. Oietatik irurogei Manue-l'ek egiñak. Nik amaika kapitulu eta nere anai Do-nato'k beste guztiak.

    Irarkolan, moldetegian, dago lan ori eta La GranEciclopedia Vasca'k aterako du argitara.

    Manuel'en eriotzaren bezperan, Gloria Castresa-na, Fresno'ko (California) Ikastola Nagusiko ira-kasleak, liburuaren gaiak ikusi ondoren, ingleseraraitzultzeko baimena eskatu zion nere anaiari. Iraillak21. Arratsaldea. Manuel'en belarrietara ez zan barriori eldu.

    Anes Arrinda

  • OROIPENAKGIZONA

    A bai gizona: Gorputzez zaba-la, gogoz zabalagoa; buruz, argi;gogamenez, gogamentsu; ontasu-nez, on-ona; biotzez, aundia; si-nismenez, sinismentsu; euskaldunjatorra; euskal-zaletasunez, porro-katua; gure izkuntza, euskera,barru-barrutik maite ebana;euskera-lanean, aspergabea; apal-tasunez, apala; berak egiten eba-nari, garrantzi aundirik ez, baiñaberea emoten ekiana; bere euskal-lanak arrokeri barik agertzen eba-zana.

    ABADEA

    A bai abadea! sinismentsua,zintzoa, ekin-zalea; eleiz-lanetanlaguntzaille ezin-obea, danen ser-bitzari, beti prest, beti gertuta, anedo emen utsune bat beteteko.

    Arratia'ko eleiza askotan ibillia,batez be baseliza edo ermitetan.San Blas'en edo Santa AGE -DA'n, Oba'n edo Lamindano'n,Aranzazu edo Zeberio'n, aor gureDon Manuel Meza santua esaneta itzaldia egiten.

    Txanburu bat etorriko zanaara-ko ermitan Meza ta itzaldia egite-ko abade bat bear ebala. On Ma-nuel pozik, alaitsu joaten zan etaetxeratzen zanean, eroan ebanpoza geituta etortzen zan. Angobaserritarrakin jarduanaldia izanebala Meza ondoren eta gero baz-kari gozoa emon eutsoela. Berak,On Manuel'ek esaten eban gazte-leraz: «Soy el medio volante deArratia».

    IRAKASLEA

    Gaztelu-Elexabeitia'n, angoAbadegaitegia'n irakasle ezagutugendu an.

    Zelako irakaslea izan zan, bereikasle izan ziranak ondo esangodabe.

    An, Abadegaitegian, futbol-ze-laia garbitu ta konpondu bear za-la, pelota-tokia margotu bear zala,tenis-tokia zelaitu ta tella-zatia-kaz, austuta, leundu bear zala,mendi-maldan sagar-landarak sar-tu bear zirala (bost urteroko egita-mua —plan quinquenal—, esa-

    ten eban), an agintari ta eki-ñean gure On Manuel.

    KANONIGUTZARA

    Gazteiz-Goterkia zatitu zanean,Bilbo'ko lenengo Gotzain izan zanKasimiro Morcillo Jaunak Kano-ningutzar ako leiaketak, azterkizu-nak izentau zituan.

    «ELEIZ-EDESTIA» gaia izan-go zan. Iru illebeteko epea.

    Gure Don Manuel, batak etabesteak berotuta, aurkeztu zan,bere izena emon eban. Iru illebe-tean gertatu bear. On Manuel, ordaukagu, andik eta emendik libu-ruak eskuratu-ta, jo ta ke, irakurrita irakurri, gogaitu barik, nekatubarik, gogotsu, aspergabe, gerta-tzen.

    Asko ekian edesti edo kondairakontuan, baiña ori obetoago ikasi,landu ta sakondu bear zan.

    Egunak aurrera doaz. Laisterdator eguna epai-maikoen aurreraaurkezteko.

    Idazlanak gertua eroan bear di-ra. Gure On Manuel, ez urduri,baiña bai arduratsu. Berak eskuzidatzitakoak amaitu dituz. Orain,garbian jarri bear dira idazkai-lluan.

    Aor gagoz bera, Manuel, eta ni,apal-ondoan, bere gelan. Gure la-guna, patxaraz eserita, zigarroaeskuetan, irakurri ta irakurri etanik, taka-taka, idazkailluan.

    « Manuel! —nik— oneik aleman,franzes, italiar idazleen izenak,mesedez, astiro-astiro irakurri egi-dazuz».

    Eta berak, lasai, izkiz-izki, ira-jurten eustazan.

    «I, Manuel —nik— oneik izenokesatean ez ete az naastuko?»

    —Bai zera (Manuel'ek), orreikesatea niretzat errezena izangoda.»

    Ez dakit zenbat gaubetan la-nean ari giñan.

    LEIAKETEA

    Eldu zan eguna, Leiaketak egi-teko eguna (Egunkarietan olan:Oposiciones a Canonigo).

    Deustu'ko Josulagunen Ikaste-txe Nagusian ain zuzen.

    An agertu zan gure Estonbajauna patxaratsu, ustetsu. Ainbatlagun batu giñan leiaketak ikuste-ra.

    Eldu jako gure Don Manuel'eribere saioan ekiteko ordua. Aorgure gizona, aor gure abadea, aorgure laguna: papelak eskuetan,baiña buruz bere itzaldia esaten;bere agotik, parra-parra, iturritikura lez jario, ordu ta ordi luzeanitzak urten eben, an gagozanokarriturik gengozala.

    NOR IRABAZLE?

    Bere leiakide edo aurkalariaAbalos Jauna zan, ain zuzen Ma-drilletik etorria (ala ekarria?).

    Egunetan biok jardun eben etaamaitu ziran azterkizunak.

    ¿Nor nagusi? ¿Zein irabazle?Orduko egunetan Bilbo'nSantiago-Parrokiko Txanburu zanEtxebarria'tar Alejandro Jaunagurgarriaren eretxia entzun gen-duan: (Nire eretxiz (eta sorbalda-gaiñean burua zerbaiterako dau-kagu), nire eretxiz Don ManuelEstonba askoz obetuago egonda». Kanonigutza Madrilletiketorriak, Abalos Jaunak, irabazieban. Edo emon eutsoen.

    Gure Don Manuel orregaitik ezzan kikildu, oztu, makaldu. Baizera... Bere leiakide Abalos Ar-tea'ko Abadegaitegira balkaltzeneroan eban.

    Ene lagun On Manuel: Zureareik amesak: Urlia Gazteiz'en,berendia Donosti'n eta gu emen,Bizkaia'n, Euskal-Erriko Eleizea-ren Kondaira eder, garrantzi aun-dikoa egingo genduke... Manuel:ortik, zerutik, lagundu gure Erria-ri, lagundu gure Eleizeari.

    U'tar L.

  • ERRIAN ETA MUNDUAN

    Gurasoak ez doguz geuk auke-ratzen, ezta jaiotz-tokiak be.Geuk aukeratuak izan ez arren,baiña, biak maite ditugu, gura-soak eta jaiotz-erria. Maitasun aualan be geienik ez da sakona tasomatua izaten, ez dogu ager-az-ten, ez azaldu ta nabarmentzen.Onek adierazo nai dau geure bizi-tokiaz ez gareala geiegi ardurat-zen, edo-ta irudimen estu erkiña-ren jabe gareala.

    Au gertatu oi jaku: edo geureerriaren itxituan irauten dogu iño-ra urten barik, geure zeru ertza-ren ostean zer dagoan jakin bage,irudimenari egoak astin-azo ba-rik; edo erritik alde zori obearenbilla ta urriñerako bideak erre naidoguz, urriñaren deiak lilluratu-rik.

    Gure adiskide biotakoa izanzan. On Manuel Estonba Irun'enjaio zan, eta Ameriketan luzaromixiolari ibilli ondoren, oraintsuilla dogu Urkiola'n. Etzan beresorterrian geldi bizi izan; apaiztuostean, beste euskaldun zori-zaleasko lez, A tlantik itxasoa igaro taLos Rios mixiño-lurrera jo eban,Kristoren fede-azia bazter areita-ko arimetan erein nairik.

    ATSEDENERA

    Egia, ezin-egonak, udazken-aizeak orbel oriari lez, bultz-era-gin eutson mixiño lurrera. Egune-roko bizitz-experientzi sentikorrezfede egarri diran gogoai lagunt-zen bizi ta asmotsu urte mordoaemon ondoren, Euskalerrira biur-tu zan bearrezko eban atsedena-ren magalean urte batzuk egitera.Beste adiskide batzuekaz Urkiolagaiña aukeratu euskun . atseden-zelai alaikor. Berton ainbat urtearimazaintzan emonaz, igaroillean Jaunak berera dei egin eut-son. Ni emendik urrin samar nen-billen orduan eta etxeratu izparbaltz orrez jabetu nintzanean, be-netako biotz zauskada artu neba-la esanaz ez diñot, ez, guzurrik.

    Niretzat beti izan a adiskide ontxeratsua, Urkiolaratu nintzanguztietan bere apaizkide ta nire

    lagun agurgariai ezertxo be kendubarik, maitekor artu ninduana.Sarri aurkitu neban eliz-lanetaneta kanpo aldeko garbiketetan,beti bait egoan gertu zerbaiti ora-tu ta egiteko. Ango txaunburuzan, eta Urkiola'n ba-dago lanikbai elizan eta bai kanpoko bazte-rretan: elizeak, egia esan, ez daualdakuntza txikia ezagutu azkenamabost urteotan, eta kanpo-alde-tik, zein txukun dagozan gaurango bazterrak)

    BIOTZEAN MIN

    Umetatik izan naz ni Urkiola-zalea, gurasoak arako bidea era-kutsi eusten eta. Egun eder askoemona naz bertan, zein bertakoabadeai laguntzen eta zein etxe-koakaz naiz lagunakaz egunaemoten ara igonazl Gerratean beango mendietan ibillia nozue. Nai-noz iruditu izan jataz zoragarriakan inguruetako troka ta mendi-gaiñak: Amboto, Untzillaitz, Ez-kubaratz, Mugarra... Baita Hum-boltd doixtarrak, beiñola, Urkio-ia'tik Mañari'ra jastean, aurrez-aurre eukazan aitz-mokil ederrakikusirik, esan ebana be: «Suiza'koatxarte izugarriak daukadaz be-gien aurrean,,.

    Azkenengoz an izan nintzala-rik, agustuaren 28 an, abadiñota-rren urteroko jai-egun ospetsuz,meza ostean nun-zer-barri nebi-llela, albiste billa joan nintzakon,eta ak, On Manuel'ek, irribarreznai-aiña izpar emon eustazanegun aretako ospakizuna zala-ta.Orduantxe alkar agurtu genduanazkenengoz. Gero, ez ustean, areneriotza. Eta arrezkero, «biotzeanmin dut, esan bear Lizardi oler-kariak lez.

    * * *

    Eder bekit emen neure biotzilleta adieraztea. Eta ez giza-se-meei atan be, gizasemeen gorabe-rak —jaio, bizi ta il— bere eskuzurrez darabiltzazanari baiño. Akemona zan, Ak gure arteratua, Akeroana... Guk, beti be, Ak naiaegin bear; auxe ei da-ta santuta-sunaren erpiña; baiña guk maka-lok ezin ori, gogotsu beintzat,osoan bete; ez dogu nai geuk mai-te dogunik ilterik.

    * * *

    GUK EMEN BEAR

    Garratz jaku, batez be, euskalarloan lankide izandako batek gu

    - 9 -

  • bertanbera iztea; ezin dogu olako-rik jasan negar egiteke. Kejazdaukagu Dabid erregea bere sal-muetan, Agustin deuna... eta ain-bat arima on joan jatzuz, Jauna,uluka ta negar-malkoz. Ez daarritzekoa, ba, nire zinkurin-aria.Ez al dira, izan be, euskal idazlegeiegi, batzuk gazte ta beste ba-tzuk adiñeko, gure lansailletikdoazanak? Jainkoak bere altzoannai ditu, antza. Guz, baiña, ez eteditugu bear geure euskal alorrea-n? Or zenbat eroan ditun aurtenbakarrik. Orixe dala-ta, beraz,nire illeta otsa.

    * * *

    IZARTXO

    Euskal idazle genduan Eston-ba, eta ez makala. Iñoiz itanduneutson, zelan zan bera euskalidazle. Argi ta garbi ez eustanegundo be adierazo, beti zearka-mearka, itzul-inguruka baiño. Au,orraitiño, esan oi eustan: «Apaiz-gai nintzanetik neroian nik ba-rruan idaz-griña». Ba-zituan lant-xo batzuk garai artan egiñak be,eta arein artean berarti begiko ja-kon eleberri bat, geroago «Izart-xo» izenez Zarautz'eko Itxarope-na'k argitaratu autsona (KuliskaSorta, 33-34'garren zenbakia,1959). Euskal oituraz jantzitakonobela; goi-arnasa, aize ta gora-nai geiegi barik, baiña polito anto-latua, euskera gozo atsegiñean.

    * * *

    KONDAIRA TA IPUÑAK

    Euskalduna beti dozu euskal-dun, zintzoa baldin bada. Bardindautso naiz bere jaiot-lurrean biziegotez, naiz mixiño-bazterreanara-ona dabillelarik, naiz Urkiolagaiñ atseden nare baketsuan lana-ri lotua egon. Euskaldun zintzoakegiaz, urruti bizirik be, maite daubere erria, maite dau bere izkunt-za. Estonba'ri urrintasunak geituegin eutson erri-miñaren kezka taezin-egona, eta erri-miñarekinidazle-griña. Eta mixiño-oiñetikBizkai'ko tontor miresgarri orta-ra aldatzerakoan, naiko asti, nai-ko gai izan eta euki eban barneanerne nairik ebilkion idaz-kemena-ri eskatsen eutson aizea emoteko.

    Beraz, lengoaz gaiñera, lumaartu ta eliz-arloak izten eutsozan

    asti-uneetan, idaz-lanari emonabizi izan jakun. Beti urduri takezkati; beti idatzi ta idatzi. Idaz-lanetan bere lurra jasoko eban;euskal erriaren istori-zati, ipuineta elezarrak be gogoko jakozan,eta gaiok astintzen ditu geienbatbere artukulu ta nobelatxoetan.Ainbat sari artua dogu lanon bi-tartez. Santutegi ondoko bazte-rrak garbi ta txukun euki naieian,zotz, paper-mozkin, piper pote,zarama, loi-zikin eta abar batu bi-tartean, zer idatzi asmetan dabil-kigu; bardin dagi lo dagoala, ja-torduan, naiz elizan, beti zerbai-ten kezkaz: Jainkoa eta Euskale-rria ditu gogotan, aspertu bage.Orreik sortu dagioe barruan arte-gatasuna, egon-eziña.

    * * *

    ZER'EN LANKIDE

    Idazle da, eta idazle danakedozer jaso daroa bere lanakedertu ta apaiz-azteko; barruoska dabilkion deiari erantzunbear jako. Ortan iraungo dau Es-tonba'k azkenengo unera arte.Idazle deian, zer orretan itxikodau josia, itsatsia bere giz-izata-suna. Zuzenezko idazkera dau,eta darabil, jantzi dizditsu, ama-rru ta olakorik bakoa; ez daugeiegikerik gura. Aren edesti,ipuin eta lantxoak —ZER'en ain-bat datoz— danak dituzu lau,errez ta biotz-dardaraz borobil-duak, gizaseme urduriari dago-kionez. Aren lanak ethos (eredujator) geiago izango dira pathos(biotz-birriara) baiño.

    Ez eritxon ondo loraketan jar-duteari, izkuntza illez joiala iku-siaz. Izkuntza biren tartean ga-biltz, bata amaren altzoan ikasiata bestea goitik beera ezarria di-ralarik. Ez goaz egokiro, burrukalatzean baiño. Guretzat, ostera,geuk alkar ulertu ta adierazteko,oiñarri ziur eta tinkoena, eliztizkoiku-arri bakarra nunbait, amakerakutsi euskuna danik ezin daikeiñok ukatu. Dala aberats naiz txi-ro, geure da, eta ez al da naikoaori? Ez itxura danez, bestela —aube sarri Moan Estonba'k— ez gen-duke ain errez zokoratuko.

    * * *

    URDURITASUNA

    Ez dakit zer esan: gaur guztianastau bearrean diardugu, baitaizkuntza be. Ba-da urduritasunikor-emen. Zelakoa, baiña? Irault-za griña dogu oro. Baita izkunt-zari buruz be. Egiazkoa, jatorraala ez ain jatorra? Naiz-ta askokbestera aitzen emon, izan bekiguon jatorra! Bai bikaiña izkuntzaz-ko urduritasuna! Alan be, ainbatarlotan urduri gabiltzala-ta,izkuntza-grinarik, kezkarik, urdu-ritasunik ez ete dogu sentidu taerakutsi bear?

    Aspaldian ez-ta, aurtengo uda-amaierantza egun mordoska iga-ro izan dot Alikante aldeko Guar-damar itxas-egalean. Asko giñanotelean, balenziarrak geienak, Es-paña guztikoak izan arren. Etaareik bai, balenziarrak, ikasbideederra emoten ebela! Ia danak,nainun, balenzieraz mintzatzenziran. Gure erdi-ugarte barruangazteleraz gaiñ itz egiten diran iz-kuntzak —katalan, balenziar etagaliziar— euren mintzatzaille txa-logarriak ba'dabez, zergaitik gukez geurea zaindu, jagon eta indar-tu? Egia esan, an inguruetan beba-ebiltzan euskaldunak; Torre-vieja'ko azokan, adibidez, tolosarjator bat aurkitu neban bere umet-xoagaz euskeraz mintzatzen.

    * * *

    ESTONBA EREDU

    Geure gauzen kezka ta urduri-tasuna falta jaku. Beiñena ez etedogu berau euskaldunok? Euske-ra arloan beerakada izugarriaemon dogula mundu guztiak di-ñoana da. Eta danak diñoenean,zerbait izango. Au, barriz, pena-garria izan. Euskereari eutsi bearjakola-ta, goi ta bee zarataka, ga-rrasika jardunik be, iñoizkorikmotelen doakigu, iltzear daukagu.Zer dogu au? Kezkarik eza ezete!

    Egur ortakoa Estonba jauna.Ar daigun bera eredu; sort daigunkezka, artegatasuna, geure ba-rruan aurrenik eta geure ingu-ruan gero. Kezkak dakar lanera-ko griña.

    AITA ONAINDIA

  • ALMENAKERLEA LEZ

    Almen ederrak naiko artu izan ituan sorreraz.Egillea oparoa izan zuan irekin. Alan esan al ba'nen-gikek, euskaldun be bai.

    Buru argia, biotz maitasuna, irudimen giartsua...onek izan ituan ire doetariko edertasun batzuk...

    Nungoa intzan, berez, oarturik, erlearen estenaizan intzan euzko izadi ta gizadiari euren edertasunaxurgatuz, euskal jendeari opaltzeko.

    BIOTZ - ZABAL

    Zenbat bider poztu izan ete ituan euzko irakurlearduratsuak, ire irakurgai biziak mamurtuta... Betibaiezkor... Erriari bere bizia agertu nairik... Egia, ja-naria, bizia erriko mendietan ta asabagandik arturikogeure gizadIan egoala, ik, ondo ta ziur, ikusi al izaneban...

    Ire biotza, gogoz, zabaldu eutsan, maite eban lureta gizadiari.

    ERRIA ETA ALMENAK

    Gizontasuna dok, izan be, Egille berak emonikolur ta jentetza ezagutu, onartu ta mitatzea...

    Gauz biak, egoki, alkartu izan dituk ik. Almenakta eure sorterria...

    Bizitza bat Ian egiteko arturik, guztia izan az ireEgillearentzat sinismen zabaltzen... ta izkuntza ederbat ta bere bizia agertuz euskalerriarentzat.

    ASMOAK BETETEN

    Gazte gaztetatik gogo barrenean euskazan asmo-rik ederrenak betetu ta zabaltzen alegindu az. Ez al-perkeriak, ez bildurrak ez au atzeratu.

    Euskalerri minberu ta maitati oni begira, mendi

    onetako seme batek zer esan ete lei Manuel semeleialaren aurrean...

    Lana, izerdia, otoia, maitasuna, euskera ederra,oparo, itzi deuskuz...

    Gizon leiñargien buru ta biotza argiz eta onezasetu nai izan zituan...

    Dana eginbear bat legez, dana norbere erriaotseintzeko.

    ERRIA JANARITZEN

    Gizontasun ederragorik ba al'dago, zuzentasu-nez, erriari egiazko janaria emotea baiño?

    Erria argitu, erria ezi demagogizko zaratekaz ezda egiten, on Manuel'ek ori, ondo, ekian.

    Aren janari emotea biguna zan, urdaillak eiotekoeran. Sarritan, ipuin bidez... Euskal ipuiñak, erriarenjakituria... Bere gogoz, nai ta nai ez, iñori sartzea ezzan.

    Aurkeztu, begIen aurrean jarri. Beti, urko laguna,gizontsu, artu... Egiaren mamin ta indarra, aurrean,ipini.

    Au da, gizaldien joan etorrian, euskaldun jato-rreen artean ezagutu dan jokabide argiz beterikoa.

    ASABEN SEMEA

    Gure adiskide onek asaben jokabide ta jatortasu-nari, sarri, begiratu eutsen. Jota, minduta, edozeineratan, baztertu nai zapalduta, erria ez dala, ondo,ezten, garbi ta argiro, ikusten eban.

    Euskalerri gizontsua, zure semeetariko bat zanDon Manuel. Zuregandik artu eban sinismena, gizonizatea ta erritartasuna.

    Ta bere asmoa auxe izan da: Zuregandik arturi-kua, ispillu baten arpegian lez, zure aurrean, barriro,al eban erarik onenean jarri.

    Paulin

    Eskerrak JainkoarI...1Berarentzat aukerazinduzan lurrean;Oil ene lur maitea,lora bikaina zeunkanaritzeen artean.

    Aitak maite zinduzaneguzkiak lurra lezloretan lorea;almenez ornIdua,mutil koxkor politatxit eder zalea.

    ESTONBAAragizko ziñan,aingeruen ametsezzeru lur erdian;euskaldun blotzazabal ta giartsua,beti, ler-zorian.

    Zure gogo santuaEleizan ta errianeskeini zenduan;argia, osasunaezer ez zendun gordezuzetzat kolkoan.

    Artu zendun guztiamaItasun blurturikoparl egin zan;oro Jainkoarentzat,guztia lur onentzat,gogoz, urtu ziñan.

    Krlstoren oparoa,gaur, zure aldez doaegi biurturik;zure lan ta jendeamaitasun txorta bat dabetiko bizirik.

    Paulin

  • IZARTXOESTONBA'tar Joxe Manuel."Kuliska Sorta" 33-34.Editorial Itxaropena. 1959.177 orrialde

    Estonba jaunaren idaz-lanik geie-nak kondaira-lanak eta ipuiñak dira.Argitaratuta daukan eleberri baka-rra, «Izartxo» da.

    Goazen ba, al dogun neurrian, be-rau aztertzera.

    1. SASOIA

    Izen-buruak, liburuaren irugarrenorrialdean diñoskunez, «Izartxo (bi-garren gizaldiko ele-zarra)», eleberrionetako gertaera guztiak II'gn gizal-dian jazoten dira. Erroma'n Augustonagusi izan zan sasoian: «Bai, Erkomutil ederra Erroma'tik etorri berriazan (...) Erroma'ra eraman zuten Au-gusto'en zaiko» (15'gn orr.) Kalago-rri'n Adriano kaiser zala: «Eta orain-go Adriano kaiser'ren egun oetan...»(133'gn orr.) Gure errian kristautasu-na eldu-barria izan zanean.

    2. TOKIA

    Eleberriko ekintzarik geienak iga-roten diran iru toki nagusiak oneixekdira: Olearso (5-129 orr.), Kalagorri(129-158 ta 169-177'gn orr.) eta Ara-lar (158-169'gn orr.)

    Eleberrian zear, Olearso'ko, edoinguruetako toki berezi batzuk beagertzen edo zeazten dira: Larrun'gotontorra (5'gn orr.); Lizardi etxea (6);Txurrumurru'ko zoloa (14, 41-46'gnorr.); e. a. Baita Kalagorri (kristauta-sunaren ezaugarri) ta Aralar ingurue-tako beste batzuk be: Izarra (169'gnorr.); Lizarrago mendia (169'gn orr.);Toloño'ko mendiak (170'gn orr.).

    3. NORKIAK

    Norkirik beiñenak Izartxo, Erko,Basurdi ta Kisti doguz.

    Norki oneen argazki zeatz bat, ezjaku eleberriko atal berezi batzutanegiten. Oneen itxura ta nortasuna,idaztiaren zear agertzen jakuz: Erko,«mutil lerden»a da (13'gn orr.); Au-gusto'ren zaiko izandakoa Erroma'n,ta kristautasunera biurtua (15'gnorr.); «Erko'ren biotzondo ederra!Erko'ren on, apal, martzal eta lema»(47'gn orr.)

    Basurdi, «Napar-mendietako art-zai bat» da (48'gn orr.); «Dana dan

    giarra ta trinkoa duk...» (49'gn orr.);«biotz gogorrekoa; burruka zalea, se-tatsua ta errea» (49'gn orr.); beneta-ko basatia; izakera estu ta zarratu-koa; sorgin eta sorgikerietan ustea ja-rrita daukana.

    Izartxo'ren gorputz-zeazketa txi-ker bat, ogei ta bat garren orrialdeanaurkitu daikegu: «zirkin-zirkin zegi-ten uretan astal luze biribillak, eta ge-rri meak, eta arpegi xaloak, eta buru-ko adats ugariak...»; baiña beste noti-ñetan lez, Izartxo'ren nortasuna ele-berriaren zear azaltzen jaku: biotz bi-guneko neskea, samurra, Erko'ri es-kerrak, kristautasunera biurtua.

    Beste norki batzuk: Xemein etaMuskilda, Izartxo'ren gurasoak;Usoa ta Aritz, Lizardi etxeko nagu-siak; Xinko ta Xanko, Izartxo'renneba bikoitzak; Lizar, Urdanibi,Ariztiburu, Artsu, Kikixo, Urgoiti,Azkue, Erbi ta Arizti, Olearso'kobatzarrean alkarturiko jaunak; Kala-gorri'ko gotzaina; Urdiñe, Izartxo'-ren amabitxi; Lartaun eta Aitor jau-nak; Mari Urraka; Basajaun; Tarta-lo; sorgiñak eta jentillak.

    4. GAIA

    Eleberri onetan gai bat baiño geia-go agertzen jaku: ezkurretan (5'gnorr.); triku-siñeskerak (9'gn orr.);Sorgin-kontuak (idazti guztiaren zea-r). Baiña bi dira gai nagusiak: bata,eleberriaren aria daroana, ta bestea,ari-gai orren bitartez adierazo nai da-na; «alegoria» bat izango balitz lez.

    Izartxo ta Erko alkar-maitemindu-ta dagoz. Baiña Basurdi be Izartxo'-gaz maiteminduta dago. Basurdi'k aldiranak eta geiago egiten dau, Erko,bere ta Izartxo'ren begien aurretik al-dentzeko: burrukaldi bat alkaraurrez-aurre (80-85'gn orr.); Olear-so'ko batzar nagusiko jaun bi erosinai, Erko'ren aurka berba egiteko(106-107'gn orr.); Aralar'ko Lartaunjauna atsipetu gura, Erko'ren aurkajokatzeko (158-163'gn orr.); e. a.

    Azkenean, Basurdi ii egiten da:Erko ta Izartxo'ren arteko maitasu-nak ez dau oztoporik aurkitzen.

    Au izango litzake eleberriaren ariaeutsiten dauan gaia.

    ESToN13.7 Tsu JoXEE MINVEL

    Bigarren gai-nagusia auxe da:euskal-izakerea (euskaltasuna) etakristautasuna ez dira buztartu-ezi-ñak: Izartxo, kristaua ez dana, kris-tautasunera biurtu, ta Erko kristaua-gaz alkartzen da.

    Ba dago beste ezaugarri polit etaberezi bat be, auxe, ber-berau adie-razten dauskuna: Kisti'ren agerpena(Kristo'ren agerpena Euskalerria'n)(168'gn orr.) Estonba jaunak, Kix-mi'ren ipuina (1) artu, ta gaiari kome-ni jakonez eratzen dau: Kixmi'renizena aldatu egiten dau: «Kisti» ja-rriez; Aralar'en kokatuta dagoz edes-ti biak; biak dauke jaun nagusi bana:jentil nagusia eta Lartaun; Jendil na-gusia, Kixmiren agerpena onartu ezeta, il egiten da; Lartaun, Kisti'renetorrereak, poztu egiten dau (162-169'gn orr).

    5. ADIERAZLEA

    Eleberri au gipuzkeraz idatzita da-go.

    Aditza geien baten ikan erabiltenda; Xinko'k, Xanko'k, Olearso'kojaunen artean, oitura zan lez, etaedesleak izan ezik.

    Joskereari dagokionez, On Manue-l'ek, eleberri onetan, esaldi laburrakdarabilz; esaldi alkarkidetu koopula-tiboak nagusi dirala. Adi-bidez:

  • « 011arren kukurruku alayak eldu dirabelarrietara... eta etxeko-andreenpurra-purra biziak... eta arraitzenzirri-zarra gozoa... eta gurdien juin-juin luzea... (5'gn orr.); «Ortzik mun-duan diran izate on guziak, etaOdei'ek munduan agertu diran gauzoker guziak. Eta... (11'gn orr.); «etaango neska garatu ta eder guziak are-taz maiteminduta dabiltzala ta; etaango atsegin, eder eta neska guziaimusiñ eginik...» (47'gn orr.); e. a.

    Iztegia aberatsa da.Idazkera-kontuan, euskereak,

    gaurko arauekaz ez-bardintasun an-dirik ez dauko. Oartzekoa da idaz-leak «y» izkia jartzen dauala guk,gaur, «i» izkia ipiñiko genduken to-kian. Adi-bidez:«nai ta nayez...!» > «nai ta nai ez...!»«zer zitzayon berari...» > «zer zit-zaion berari...»«bañan, sayatuko naiz ni bai...» >«bañan, saiatuko naiz ni bai».

    Estonba jaunak eleberri onetan da-rabilzan elerti-apaingarri batzuk, ai-pagarriak dira:• Ots-itzak (edo «Onomatopeya»k):

    asko, baiña asko darabilz. Oneikbizitasuna damotse idaztiari. Ira-kurgaian azaltzen dan egoeranjartzeko lagungarri jakoz irakur-teari. Adi-bidez: «eta arraitzenzirri-zarra gozoa...» (5'gn orr.);«Oyean kixkurkixkur egiñik...»(7'gn orr.); «kaxka-kaxka oskat-zen» (8'gn orr.); e. a.Bir-esateak: «betoz danak, betoz,ordu onean...» (17'gn orr.); «Bai...ik bezelako begi ederrak zizki-ñan, ik bezelako gorputzkera lira-ña... Bai, i bezelako neska gazteta ederra unan» (18'gn orr.); «ku-pida zaitez, Jauna, zure morroi(...) Jauna, beti oso ona (...) Jau-na, ez bezaidazu (...), Jauna»(20'gn orr.); e. a.

    • Aitapenak naiko dagoz eleberrianzear. Idazleak, esan nai dauana,errezago adierazteko darabilz.Adi-bidez: Inaxio kristauaren ja-zoerak (18-19'gn orr.); Biblia'kosamaritarraren ipuiña (85'gnorr.); euskaldunak, keltak eta ibe-rotarrak Erribera ta Errioxakokondairan (131'gn orr.); e. a.

    • Galderak: batez be, zerbait azal-du bear danean agertzen dira.Teknika ona da azalpena azper-garria gertatu ez daiten. Geienakalkarrizketan. Adi-bidez: Izart-xo'k Erko'ri Basurdi nor zan di-ñotsonean:

    —Nor? —Erko'k.—(erantzuna) —Izartxo'k.Nor arrayok, ba?—(erantzuna).

    Basurdi'k zer...?(erantzuna).Eta nor da Basurdi ori?(erantzuna).Ta igaz zer...?(erantzuna).

    —... (48-49'gn orr.)• Aurkaketa. Alegoria naikoa dago

    eleberri onetan. Au dala ta, idaz-leak, irudi batzuk darabilz, eurenesan-naiekaz barik beste batzue-kaz. Irudi oneetan aurkaketa batagertzen da agiri agirian. Adi bi-dez: Erko, kristau zintzoa, ta Ba-surdi, basatia ta sorginkeriengansinismena jarrita daukana; neka-zaritza ta arraintza (52'gn orr.);sorgiñak eta Kristo; e. a.Textuan, ba dagoz beste apainga-rri batzuk be, baina ez ain erabi-lliak: bardinketak, zenbakuntzak,irudiak, norkigintzak eta atsotit-zak.

    6. EROMANTIKUKUTSUZKOELEBERRIA

    Eleberri onetan erromantiku kut-sua damotsen ezaugarri batzuk da-goz:• Lortu-eziñeko maitasuna: Basur-

    di Izartxo'gaz maitemindura da-go; baiña ezinda, ezelan be bera-gaz alkartu; ta gaiñera, beraganadoala, bidean, il egiten da.

    • Erlijio sentipenak: eleberriarengaiari dagokionez, ezaugarri auaproposa da. Erromantiku-ezau-garri argi bat agertzen da: Satan,txarkeriaren irudi lez (148'gnorr.)

    • Izadi-argazkiak, norkien barru-egoereagaz josita dagoz. Izadia-ren zeazketak, norkien biotz-era-giña zein dan jakiteko lagunduegiten dabe (25'gn orr.; 158'gnorr.; e. a.)

    • Erri literatura erabiltea: eleberrionetan batez be ipuiñak: «Tarta-lo»'ren ipuiña (57'gn orr.); Mari'-ren ipuña (57'gn orr.); Aitor'enipuña (164'gn orr.); e. a.Ez da au arritzekoa, On Manue-l'en ipuin-zaletasuna kontuan ar-turik. Atsotiz batzuk be agertzendira: «Eguna egunekoentzat etagaba gabakoentzat» (14'gn orr.);Ilda gero salda bero» (65'gn orr.);«Izena dun guziak izana ere badu» (1158gn orr.)

    7. EUSKAL-OITURAK

    Eleberri au sailkatukeran, irakas-penezko eleberri bat dala esan daike-gu, gorago esan dogunez, euskaltasu-na ta kristautasuna alkar-konpondu

    eziñak ez dirala agertu nai dauskula-ko. Edo baita kondaira-eleberri batdala be: Euskalerri'ko II'gn gizaldikogiroa, kristautasunari dagokionez,azaltzen dauskulako.

    Baiña saski-eleberri bat dala beesan daikegu; gai mordo bat azaltzendauskulako; eta batez be, euskal-oi-turai lotuta dagozanak: ezkurretan,ezkur-opilla (5-9'gn orr.); ezti-biltzea(23-31'gn orr.); sagarretan eta sagar-doa (30-40'gn orr.); e. a.

    8. EUSKAL-SINESKERAK

    On Manuel'ek gai oneri euki eut-san joerea, guztiok ezagutzen dogu.Bere ipuiñik geienak be, gai onegazzerikusi andia dauke (2). Baiña kon-tuz ibilli bear gara. On Manuel'ek, si-ñiskera asko, erritik jaso ta, bere era-ra, zertarako darabilzan kontuan ar-turik, aldatu egiten dauz. Adi-bidez:Kixmi'ren ipuiña; Mari'ren semeak(3); e. a.

    Eleberrian agertzen jakuzan besteeuskal-siniskera batzuk: eguzki lore(6'gn orr.); basajaun (14'gn orr.); Tri-ku (9,12'gn orr.); Tartalo (52'gnorr.); Olentzero (72'gn orr.); e. a.

    9. ERITXIA

    Irakurtzeko eleberri atsegingarriadogu «Izartxo». Euskera jatorreanidatzita.

    Batzutan, aria jarraitzeko nastet-sua: ipuin, oitura, kondaira-zeazke-ta... batzuk betetzearren sartzen dire-Ia dirudi; idazleak ori aitatzeko gogoedo barru-bearrizana daukalako.

    On Manuel'ek, bere bizi-gai biak,argi erakusten dauskuz eleberri one-tan: euskal-izatea ta ,kristau-izatea.

    «Bai, jaunak, bai. Aspaldiagindutako, izar berexi oriikusi dizutet bart. Adu onakgauzka. Aro berri bat asidugu gaur. Poztu zaitezte da-nok nerekin» (168'gn orr.).

    Aralar'ko mendian,IZARTXOA jatsi;«Kisti» guregan dago!Gugan jaku erantzi!Urkiola mendian,IZARTXOa eraitzi;On Manuel joan jaku:« Mari» dabil latzi.

    PENADES BILBAO, JOSU'KBermeo'n 1982-X-21

  • BIZKAIAN, BIZKAIKOARRITUTA

    Joan dan egin baten argitaratubarri dan orri bati begira nen-goan, Bilboko Aurrezki-Kutxakerderaz zabaltzen dauan Bizkai-ko «Enciclopedia Historico-Geo-grófica», 33garren atala irakur-ten. Lagun batek albotik badiñost:«Zer irakurten ago? Eta nok ida-tzia dok ori ?». Eta nik, eskuetanneukana Urkiolako abadeak, Es-tonbak, idatzia zala erantzutean,arrituta itxi nindun, entzun neu-tsanean: «A, bai, Urkiolako aba-dea, lengo baten il dana«. Nirearrimena somatu ebanean, gale-ratu eban: «Orain amabost bategun il zoan, Euskalerritik kanpointzala, antza».

    BIZKAITARRAKAZ

    Oraindiño ezin siñisturik, ba-noa amabos bat egun lenagokoegunerokoetara, eta bai, alan zan.Egia zan, egi mingarria euskal-li-teraturaren maitaleentzat, minga-rria euskalzaleentzat. Eta batezbe, eriotza orregaz Bizkaiko eus-kereak maitale zintzo bat galdudau, eutsan maitasura egitez era-kusten ebana. Zelan? Bizkaierazegin eta idatziz.

    Bai, bizkaitarrakaz bizkaitaragertzen jakin dau Estonba gipu-tzak, Bizkaiko euskaldunekazBizkaiko euskaldun. Gagozenegunotan ez da gauza utsa, ez dagitxi eskertzekoa. Zorioneko eus-kera batua dala-ta eztala, euske-rearen eriotza ekarteko arriskuan

    ez ete gara sartu?

    IRAUPIDEA

    Atzerri bateko izkuntzalari ba-tek esanak zentzun osozkoa diru-di. Onela diño: «Len berea ebaneuskereari eusten jakin ez dauaneuskaldinak, zelan jakin lei bereaeztauan euskera bati eusten? Ba-rri eta arrotz egiten jakon euskeraball iraun eragiten?». Eta ez, bereizkuntzari maitasunik ez deutsa-lako, inguruko erderai atzera era-gin eziñez baiño.

    Niri neuri, gure inguruan dabi-llan jokabidea ikusita, arako erri-zapaltzaille andiarena etorten jatgogora. Gizon guztiak sama batbakarra eukitea gura ei eban,sama ori ebagita, guztiak era ba-tera ilteko.

    Euskera batuzale guztiak ezdot esango euskerearen eriotzeanai dabenik. Baiña askoren aleginsetatsuak ez ete doaz orretara?Euskera biziai, lekuan lekuko eus-kerai bizia ukatuaz, edo beintzatbizitea nekezko eta gatx ipiñiaz,eta arein ordez euskera erkin, bi-zibako eta il, eta erdizperdi ikasi-raiko bat ezarri bearraren bea-rraz, euskerea itotera, euskereanbizia galtzera doaz.

    LEKUA ARTZEN

    Euskera bizi bat galdu eta arenordez beste euskera bat, obea, jar-tea balitz, gatx erdi izango litza-ke.

    Baiña euskera bizi bat galtzendan lekuan, aren utsunea ez daubeste euskera batek betetan, erde-reak, alde batekoak edo beste-koak, baiño.

    Zuberoko euskerea galtzen danlekuan, ez da an lapurdiera ezeuskera batua sartzen. Frantzesabaiño.

    ZORI TXARREKOAK

    Onetan Bizkaiko euskerea da,guztien eretxiz, zorigaiztokoena.

    Gaur irakurri dot euskal-idazleugarienetako batek esan dauana.Euskera batuan idatzi, nai biz-kaieraz idatzi, euskera jator etagarbian idaztea ei da kontua.

    Baiña or zear dabiltzan ba-tzuentzat euskera batutik kanpoeuskera jator garbirik ez ei dago.

    Olango zentzunbakokeriakesan eta esateraiño eldu gara.

    Aitatu dodan idazleak esana dabeste au be: «Zuberotar batentzatalperrik idatziko dogu bizkaierautsean; ez leuke ulertuko». Batu-

    zaleen aldizkarietan Zuberokoeuskeraz idatzitako olerki etaidazlanak noiz nai izaten dabeabegi ona, eta zabalik atea. Baiñabizkaierazkoak? Iñondik iñora beez. Pekatu larriegia litzake ori.

    Bizkaiko euskerea ez da ola-koentzat euskera. Auntzerderaedo aren senideen bat da, izateko-tan. Geien geien be, bizkaierea le-kuan lekukokeri batzuk aztertzekoasmotan aintzat artuko dabe:nungu, einbizuz, eta olako uskeri-ren batzuk non ta noraiño esatendiran aztertzeko.

    ESTONBA'REN ERITXIA

    Orain galdu dogun idazlea, Es-tonba jauna, ez gendun jokabideeta eretxi orretakoa. Bizkaierearibere nortasuna aitortu izan deutso,eta bizkaiera jator eta landu ba-ten idazten alegindu da.

    Nik ez dakit noz eta non ikasi-ta. Bizkaiko euskerea entzun etaezagutzeko erea Bizkaiko abade-geien irakasle izan zaneko urteakemon eutsen, antza. Batez be, Bil-boko Eleiz-barrutiko ikastxee-tan. Eta udako opor-egunetan.

    Nik badakit neure errian be,Baltzola aldean, emon zituelaudako egun asko, ango abadegeibaten etxean. An eukan aukereaArratiako euskerara belarria egi-

    ten.Gero Ameriketatik, mixio-errie-

    tatik osteratxoa eginda, Urkiolanebenean abade, or euki dau

    eskola barri luzeagoa.

    ESKER ONA

    Eta Urkiolatik ainbat lan bial-du ditu Bizkaiko euskal-orrietara.ZER onen irakurleak badakie ori..

    Ez dot nik emendik guztien es-ker ona biztu bearrik.

    Benetako apostolu eta mixiola-ri lez, guztientzat guztia izan naieban oni, Bizkaian Bizkaikoa, etabizkaerazko idazlea izaten alegin-du zan oni, biotz-biotzez: Eske-rrik asko.

    L. AKESOLO

  • BETI ALAITipi-tapa, plaustplaust, zeure

    pausuan, zeure zenetik urten ba-rik, gura zenduan lekura eltzenzenkian.

    Bear zan lekuraiño: ez geiago taez gitxiago.

    Eta azken- ibillaldian, zaratabako «supersoniko» isillean joan!Iñor konturatu barik igesi ziñan!Zelango bizitza, alango eriotza!

    IKASLE AITALENA

    Gogoz, soiñez baiño gazteagoziñan. 1976'garrenean, Bilbo'koIzkuntza Eskolan, lenengoz euske-ra sartu ebenean, antxe zengozanneska-mutil gazteen artean, ikasle

    -aitalen antzean, aztertua izatekogertu.

    Aztertzaileen artean, ba-ziranziurretik, zure ikasle izandakoakbe: baiña, zer zuri?... Zuk, tituluabear zenduan bai eta kitu!...

    Zu an ikusteak, an izan zan batbildurtu egin eban: «Don Manue-l'ek, guraiña euskera, latin etab.sobran be jakin ba-dakiz. Baiña,gramatika, aditz-korapillo ta bestesaltzak gogoratuko ete ditu?»... Ezba, lekutara!...

    POZ - EMOILLE

    Zenbat ikasleri, ez ete dautsozuzure jakituritik emon?... Pozikemoteko doaia zenduala esango

    neuke. Eta baita, zeure lanari pozaartzekoa be!...

    Zeure irribarretxo orregaz,kontu-kontari Euskalerri zarrarenipuiñak; eusko Ama Lurrarenedesti illun eta dizdiratsuak; iza-diaren edertasun arrigarriak, bizita bizi ereiten zenduzan.

    Gure artzulo, artzainaro, lugineta arrantzaleak: lengo ta oraingoeuskal semeak langille ta bertsola-riak... Zer ez zenkian?...

    Eta esaldien maratillak irakas-teko «Goroa» esku artean zeunka-la, olan esaten zenduan: «Ia orain,beste esaldi biurriago bat aurki-tzen dogun!« Eta azkenean, ziurre-

    tik zeure elburu izan ziran Kristo'-ren itzok: «Doan artu dozuena,doan emon egizue».

    GAISO ALAIA

    Urte batzuk dirala, zure osasu-na dala ta, arduratuta egoan zureingurua: «Barruan erabilliko dauberak berea, baiña azaldu ez; betilez, ezer ez ba'litz lez dabil berebearretan Don Manuel», iñoanUrkiola'ko zure etxeko batek.

    Mikel Zarate joan jakunean,urte gitxitan Ian egin ebala esanzenduan. Beste era baten, baiñaantzera ez ete dozu zuk bardinegin? Urte geiagotan baiña lan an-dia?...

    OSPAKIZUNA

    Zure illeta-ospakizunean, jende -tza aundia, abade zerrenda luzeaMeza-emoille, iru gotzain maipuruzirala.

    Eta aldare-buruan idatzitik,zure garaipen-ezaugarri dan au:«Nor igoko da Jainkoaren mendi-raiño? Eskuak eta biotza garbi di-tuana, gizon guztien lagun dana«.

    Toki orretatik, lagun zakiguzba Don Manuel, zuk lez esku tabiotz garbiz lan egin daigun etaegun baten alkar aurkitu!

    Maitena'k

    ON MANUEL ESTONBA ( G. B.)On Manuel'en ilteaizpar baltz eta larri,barri ori artuteanbiotzak urduri.

    Euskeraren arloetanziñan guztiz berezi,zure lan irakurteanasetuz gure egarri.

    Ele barri ipuiñetanziñala izar argigorengo edeslari.Eten bagarik laneanomen Urkiolari.

    Gipuzkoarra ziñalabizkaieraz ederki,idatzi dozu geientanBizkaIko euskalkia.

    Euskal erri dan danetiktxalo beroak zuri.Euskal idazlen arteaneredu eta izpi,askorentzat zu ziñalabenetan bultzalari.

    Utsune aundi-aundiakzuk gurean itxiak,Zaindu zeru goietatikeuskal idazlariak.

    GALLASTEGIK

  • Manuel Esionba jolas-zale.

    ALAITASUN-GIROANEstonba'tar Manuel jauna, edo

    «Aita Manuel» maitasunez guztiokesaten geuntson lez, Gaztelu-Elexa-beiti edo Artea'ko Abadegai-etxeanirakasle ta araubideko arduradunizan zan 1944'tik 1953'ra.

    Aldi onetako jazokizun alai batzukgogoratuko dodaz, bere gomutape-nez.

    * * *

    EKINTZAZKO IKASKETAK

    Legezko Ikaste-Egitarauan agiriziran gaien osagarri lez. «EkintzazkoEskolea» asmau eban berak: Ogei taamar bat ikasle batzen ebazan etajolas-aldi ta opor-egunetan lan egiteneben. Manuel jaunaren agindupeanegiteko lan oneik beti izaten eben iru -dimenezko izen polka.

    * * *

    Abade-gai etxearen ondotik joianerekatxuari ur-ormea egitea asmaueben eta «Don-Makondoa» jarri ja-kon izena. An izango eben uger egite-ko erea, eta bera uger -zalea zan.

    Uretza gertatu ondoren, jardunaldi batzuk egin ebazan zuzendaribarik eta eguneko orduak banatzeanarau-ordu bat jarri eban: Zelako sa-beljokak ormatik uretara jauzia egi-teanl

    Jauzi ori ez eban iñoz buruz-beraegin.

    * * *

    1950'eko jorraillaren 20'an ekaitzbildurgarria izan zan, aize zakarra taeuria ugari.

    Errekatxua aundi egin zan. Soloe-tara sartu be bai. Orma gaiñetik jaus-ten zan urak zarata aundia egiteneban. Ekaitzak zugatzak eta mendi -zati bat eroan ebazan, baiña ormeageldi! Etxegintzako arauz ba-zituanokerrak, baiña sendo!

    Arro egoan Manuel eta Horazio'-ren bertso areek gogoratzen ebazan:.

    Si fractus illabatur orbizImpavidum ferient ruinae.Lubira apurtuta jausten ba'da be

    ondakiñak geldian ikutuko dautsoe.

    * * *

    Oian-ekintza izan zan beste bein.Futbol -zelaiaren ondoan, otaz eta

    matazaz beteriko arlo bat egoan etaberak solo biurtzea asmau eban.

    Ekintzazko Eskolearen talde batekoian orretara sartu eta esku-aurreabaiño garbiago itzi eban.

    Baiña oian orretan gaztaña-ondobatzuk egozan eta dindilizka egozangaztaña -oskolak tentatzaille ziran.

    Manuel jauna Kondaira, Lutelestita frantzes-izkuntzako irakasle ba-zan, ez zenbakiztian, baiña bardinke-ta oneik jarri ebazan:

    l. a Lan egin + jan ez = gizaun-diak.

    2.' Lan egin + jan = Mutil onak.3. a Jan + lanik egin ez = Arta -

    txoriak (gorriones = gorrones).

    * * *

    Tenis-zelaia egitea izan zan Ekint-zazko Eskolearen beste Ian bat.

    Orduan joko ori ez eben ezagutzengazte areek eta orregaitik euren irudi-mena berotu egiten eban.

    Zelaiaren lurrak piper-margoz-koak edo gorrizkeak izan bear eieban.

    Ogei ta amar ikaslek ainbat asteta-ko jolas-aldiak igaro ebezan teillakbirrinduten.

    Asko poztu ziran tenis-zelaia egin-da ikusi ebenean.

    Ostikoketa edo futbol zelaia, ate taguztikoa, egitea izan zan Eskola onenurrengo lana.

    * * *

  • Urkiola'n sendi-giroan.

    Eguneko gizartetik mutillak bigu-negiak etozala uste eban Manuel jau-nak eta euren gogoa sendotu eginbear zala bizitzak dauzan aldapakigoteko lain izan zeitekezan.

    Orretarako goizero soinketa-eki-ñaldia ezarri eutsen: Baraurik, egual-di ona izan naiz lei baltza izan, guz-tiak joan bear eben soinketara, orre-tarako jazki bereziak baiño beste eze-lako jantzi barik.

    Eta zori txarrekoak barruan bestejazki batzuk ebezela etorten zira-nak(

    Ordu-lauren soinketeari ekin ondo-ren, etxepera joan eta ur-atsa edanbear izaten eben barausteko eskubi-dea izateko.

    Arratiar bat, zurra bera, ogean ge-ratzen zan gaisorik egoalakoan. Beinbaten Manuel'ek au jakin eban: Mutilori, soinketa-txistua entzuten eba-nean jan-tokira joaten zala eta anegozan kafe-eznedun katillu bakoit-xetik zurrutadatxu bat egiten ebala,iñok igarri ez egiteko lez.

    Manuel'ek ori jakin ebanean ogerabialdu eban, berak baimena emon ar-tean ez jagitekotan.

    Soinketa ta ibillaldiak mendira egi-ten ziranean, arnasea sakon artzekoesanten eban, «ogei neurkin (litro)»dei egiñaz.

    Eta berak ziurtatzen eutsen soinke-ta beti egiten ba'eben, gizonari dago-kiozan 120 urteetara elduko zirala.(Eta 66 urtekoa il da bera).

    * * *

    Izadi-zalea zan Manuel eta Artea-inguruan mendi asko dagoz.

    Igandeetan aukera bi izaten ziran:Ibillaldi laburra Aurelio jaunagaz etaluzea Manuel'egaz. Onek beti ebazanbera laguntzaille ziurrak, gero ibillal-di luzeak zelakoak izan ziran esatekogertu. Sarritan egiten ebezan ibillaldiluzeak, askaria aldean ebela.

    Ospetsuena garizuma-aurrekoigandekoa izaten zan. Lukainka osoaeroaten eben ogi-barruan, txitxi-bur-duntzi egiteko, basoan oteaz eta besteegur batzukaz egindako su-gaiñean.

    * * *

    Artean ustebako basora-aldiakarratsaldeetan noizean bein izaten zi-ran, eta gaztetxuak pozik artzen ebe-zan. Batzutan egun ona agertzen za-lako eguen arratsaldeetara aldatzenziran ikastaldiak (Urte areitan eguenarratsalde guztiak izaten ziran opor-

    egun eta larunbat osoan lan egitenzan).

    * * *

    Kondaira ta lutelestiaren irakasleizan zan urte askotan, baiña beti as-ten zan Euskalerriko gaia azalduz.

    Ikasle bat eukan, zurra baiñaarrotxua. Azken-azterketan D. Ma-nuel'ek irakaspen bat emon gura izaneutson:

    Non dago Badaia mendi-katea?Australia'n-edo.Ez gizona, ez. Arabako zelaietan

    baiño.Osakaitzat «suspenso» irabazi

    eban, naizta Manuel «suspenso»-za-lea izan ez, boitz-biguna baiño.

    DUO'TAR SANTIAGO'renjakingarriak

    SAMINTASUNAD. Manuel'en eriotzeak benetako samintasuna emon dausku.EUSKERAZA LEAK ALKARTEA'n lankide izan genduan, batez be ZER gure Aldizkarian egin

    dauzan lanen bidez eta Euskal-Jakintzari buruz izan genduan Aste aretan emon eban berbaldiaz. «Itxasoa taeuskaldunak izan zan gala.

    Adiskide, laguntzaille ta adore-emoille izan dogu gure lan eta estualdietan.Bidezkoa da ba, une onetan gure samintasuna agertzea.

  • Page 1Page 2Page 3Page 4Page 5Page 6Page 7Page 8Page 9Page 10Page 11Page 12Page 13Page 14Page 15Page 16Page 17Page 18Page 19Page 20