EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu...

21
EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar! 1

Transcript of EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu...

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

1

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

0.SARRERA

Dokumentu honek Europa eta Europar Batasunekoegungo egoera aztertzea du helburu. Izan ere,Europa zaharreko kapitalaren egitura nagusia krisibetean murgildu da, eta horren arrazoiak etaadibideak landuko ditugu.

Hasteko, Europar Batasunaren jatorriaz mintzatukogara, eta kapitalarekin eta burgesiaren klase-interesekin duen lotura hertsia ikusiko dugu.Ondoren, Europar Batasunak eta haren baitakoEstatuek azken krisi ekonomikoari nola erantzundioten aztertuko dugu, barne- eta kanpo-politikarierreparatuz. Azkenik, gaur egun bloke ideologikohistorikoek zer jokabide duten analizatu, eta ondorioeta proposamen batzuk aurkeztuko ditugu.

Hala, eskuartean duzuen txostenaren bitartez,Europar Batasunaren inguruko eztabaida sustatzeanahi dugu. Hain zuzen ere, ezinbestekoa delakoEuskal Herrian hainbeste eragiten digun instituzioazmintzatzea, gure ingurua aldatu ahal izateko etagaurdanik hartu beharreko jarrerak eta posizioakzehazten joateko.

AskapenaEuskal Herrian, 2017ko ekainaren 1ean

2

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

1.Kapitalismoa,inperialismoaeta Europakoinstituzionalitatea

Europak Ozeano Atlantikora eta Artikora irteeraedukitzeagatik eta Afrika kontinentearen mugakideizanagatik (Mediterraneoa tartean) kokapenestrategiko garrantzitsua duen arren, Asiakontinente erraldoiaren mendebaldeko adar soil batbezala har daitekeen eremu geografiko txiki bat da.Hala ere, arrazoi historikoak bitarteko, Europaeremu geografiko soil bat baino zerbaitesanguratsuagoa bihurtu da. Europa hitzak espaziopolitiko eta ekonomiko oso bat izendatzen du, harenlurraldea ez ezik planeta osoa ere baldintzatukoduten errealitateen sorleku izan dena:kapitalismoaren eta inperialismoaren jatorri denEuropa.

Globalizatu eta hegemoniko bihurtu denkapitalismoak jatorri zehatza du: MendebaldekoEuropa. Hain zuzen ere, indartzen ari zen sektoreburges boteretsuaren interesei erantzuten zieten bioinarrizko mekanismo hertsatzaile indarrean jarriondoren jaio zen, eta ez gutxiengo boteretsu horrekaurrezteko izan zuen gaitasun zorrotzarengatik etaausteritatearengatik, esan ohi diguten moduan. Lehen mekanismoa baliabideak konfiskatzea izanzen, Europako herri langileei lanerako bitartekoenjabetza masiboki kentzea, alegia. Horretarako,haren tresna politiko nagusiaren laguntza mugagabea izan zuen: Estatuarena. Egitura harkhainbestetan neutrala zela aldarrikatu arren,indartzen zihoan burgesiak eraiki zuen Estatumodernoa, bere interesak babesteko beharrezkotresna politiko gisa. Gaizki deituriko Estatu-nazioak,egun ezagutzen ditugun moduan, burgesiaren

beharretatik abiatuta diseinatu ziren; metaketa-prozesurako beharrezko zituzten legeak aplikatuahal izateko, lurralde-marko bat mugatzea izan zenhaien helburua. Beraz, herrien eta herritarren lepotikezarri ziren bai lurraldearen mugak bai instituzioarenfuntzioa, ekoizpen kapitalista inposatuz, bortxafisikoaren eta ideologikoaren bitartez: batetik,esplotatzeko beharrezko lan-indarra sortzekoherritarren gehiengoaren lan-tresna guztien jabetzakenduz, eta bestetik, prozesuaren buru zenburgesiaren negozioak ondo garatzeko nazio,kultura, hizkuntza eta politika homogeneoak ezarriz. Kapitalismoaren sorrerarako bigarren mekanismohertsatzailea, berriz, Europako potentziek herrialdeperiferikoen aberastasunak arpilatzea eta ebasteaizan zen. Hain zuzen ere, Europako ekoizpenkapitalistaren markoa hasiera hasieratik nazioarteangaratu da, hau da, sortzez izan du nazioartea ustiatubeharra. Europa bi prozesuren motor eta onuradunnagusi izan da: batetik, XVIII. mende amaieran etaXIX. hasieran industrian lehen jauzi teknologikoakeman ahal izateko beharrezko kapital kopuru handiametatzeko prozesuarena, nagusiki politikoa etamerkataritzan oinarritua izan den ziklo baten bitartez(kolonialismoa, kapitalismoaren lehen fasea); etabestetik, merkataritzan eta ekoizpeneanoinarritutako matrizea bihurtzeko prozesuarena(inperialismoa, kapitalismoaren fase gorena).Horrela hegemonizatu zuten Espainiako inperioak,Holandakoak, Frantziakoak eta Britainiakoak mundumailako egitura kapitalista, XX. mendearen erdialdera arte.

3

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

1.1. Europar Batasuna: kontraofentsibaneoliberalaren tresna estrategikoa

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Europako eremuekonomiko eta politikoa koordinatzeko jauzikualitatiboa emateko beharra ikusi zen. Europakopotentzia kapitalistak barne-egoera konplexuanmurgildu ziren, ekonomikoki galera handiak izanzituzten eta politikoki, berriz, oso ahul zeuden.Kanpo-egoerari zegokionez ere, ardatz faxistagaraitu zuen potentzia, Sobietar ErrepublikaSozialisten Batasuna, munduko ezkerrarenerreferente indartsu bilakatu zen. Testuingurukaltegarri hari erantzun estrategiko bat ematekoasmoz hasi ziren ematen Europako eremuinstituzionala sortzeko urratsak. Urrats haiek,batetik, Europako burgesiek beren interesak eta roldominatzailea babesteko eman ziren; eta, bestetik,Estatu Batuak kapitalismoaren mundu mailakopotentzia hegemoniko bihurtzea ahalbidetzeko etaEuropako blokea SESBren aldera gerturatzeasaihesteko. Hala, Europa ekonomikoki eta militarkiblindatzeko, hainbat planteamendu estrategiko jarriziren martxan, hala nola Marshall plana –sorrera-prozesua diruz laguntzeko– eta NATOren sorrera,1949an. Horrela hasi zen Europar Batasuna formahartzen, 1957tik aurrera, Erromako Itunen bitartezEuropako Ekonomia Erkidegoa (EEE) eta EnergiaAtomikoaren Europako Erkidegoa (Euratom)egiturak sortuz.

Esan bezala, marko instituzionalaren sorrera-prozesuko lehen urratsak gerraostean eman ziren,eta garai hartako indar-korrelazioaren eraginez, herrisektoreei nolabaiteko babes soziala bermatzen zienEstatu-kapitalismo bat (ongizate-estatua) garatubehar izan zuen sektore dominatzaileak. Baina,bigarren faserako, Europako instituzionalitateafinkatzen hasi zenerako, burgesiak gogor ekin zionofentsiba neoliberalari, 70eko krisiaren ondoren.Hain zuzen ere, esplotazio eta dominaziokapitalistaren sistemaren berrantolaketa-markohorrek ematen dizkigu egungo Europar Batasunarenfuntzionaltasuna ulertzeko gakoak. Bi proiektuak hain errotuta zeudenez, Europa mailanpolitika neoliberalak ezin izan ziren egiaz aplikatzenhasi 1992ko Maastricheko ituna indarrean jarri arte.

Itun hura da egun ezagutzen dugun EuroparBatasunaren oinarri ekonomiko eta politikoa.SESBek luze iraun izanak Europan neoliberalismobasatiaren lehen fasea batzuk nahi bezain azkarmartxan jartzea oztopatu zuen; baina behin SESBdeseginda, nahikoa baldintza objektibo zituztengerraosteko itun interklasistak sustatutakobirbanaketa-politikak eteteko. Orduan adostutakobateratze-irizpideek, oraingoan ez inter baizikintraklasistak, ekonomia kapital finantzarioarenzerbitzura jarri zuten (bloke dominatzaileko burgesiahegemonikoaren interesen alde), enpresakfusionatzea sustatu zuten, politika publikoak interespribatuetara bideratu zituzten, eta zerbitzu publikoenmerkantilizazio-prozesu masiboa hasi zen.Konpromiso historiko horren adibide nabarmenenakditugu Euroa moneta bakar gisa ezartzearena etaEuropako Banku Zentralaren sorrera. Eta, azkenik,lan-indarra obediente eta diziplinatuta mantentzeak,errepresioa areagotzea zekarren, eta hala,Europako polizia-eremu bat sortu zen.

2000. urtean hasi zen bigarren fasean, LisboakoEstrategia zeritzon hartan, herri-klaseen eskubideendeuseztapena areagotu zen, burgesiaren hitzetan,“hamar urteren buruan, ezagutzan oinarritutakomunduko ekonomia dinamikoena eta lehiakorrenaizatera iristeko”. Helburu hori lortzeko, kontra-erreformetan sakontzen jarraitzea erabaki zen,Washington anaia zaharraren bideari jarraiki,herritarren aurkako kontsentsu berri bat sinatuzBruselan. Kontsentsu haren ondorioz, gastupublikoak murriztu ziren, ongizate estatuapribatizatu, lan-onurak eta onura sozialak murriztu,lan-merkatuak desarautu, erretirorako adina igo…Kapitalaren menpeko sektoreen lorpen historikoeizuzenean eraso egiten zieten neurriak izanik, ez daharritzekoa Lisboako Estrategiaren gakogarrantzitsuenetako bat izatea neurri horiekEuropako instituzioen esku uztea, hala Batasunekoestatuen onarpena kostata lortu behar izateasaihestuz. EBren esku uzteko sistema hau benetanerabilgarria da Estatu kideek herritarren gainetikaurrez adostutako neurri kaltegarriak martxanjartzeko; izan ere, Estatuen funtzioa eskumengehiago duen instituzio baten erabakiak indarreanjartzea dela sinestarazten digute, eta beraz, borroka

4

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

espazio horiek eraginkorrak ez direla ondorioztatzendu herriak.

Beraz, Europar Batasuna, burgesen arteko akordio-marko berria, existitzeak ez du esan nahi Estatuekez dutela funtziorik haren proiektu estrategikoainplementatzerakoan. Alderantziz. Europar BatasunaGobernuei erabaki politiko jakin batzuk hartzeagalarazten dien kanpo-erakunde autonomoahalguztidun gisa ikustea, botere dominatzaileareninteresen aurka doan aldaketa oro oztopatzekomodu bat besterik ez da. Krisiari aurre egitekobatasun ezak eta Estatu kideek azkenaldiakhartutako politika finantzarioek argi erakusten dute,bai Europar Batasunean bai mundu mailako sistemakapitalistan, Estatuak, bere klase-interesen alde,sektore dominatzaileen tresna politiko nagusiaizaten jarraitzen duela. Ez inongo transnazionalekez inongo instituziok, ezin du ordezkatu Estatua,ezta albo batera utzi ere. Estatua da ordenasozialaren bermatzaile administratibo etahertsatzailea, jabetza-erlazioak eta kontratuzkoerlazioak bermatzen dituena, eta nola ez, metaketa-markoaren osotasunaren bermea.

Argi dago, estatuez gaindiko Europa mailakoinstituzio berriaren aurrean Estatuaren egiturazaharkitua dagoela ikusaraztea klasedominatzailearen operazio ideologiko bat dela, bainahorrek ez du esan nahi Europar Batasunak gurebizitzetan eraginik ez duenaren tesia defendatubehar dugunik. Alderantziz, eragin zuzena du,Estatuak ezeren oztopo izan gabe. Zentzu horretan,Europar Batasuna Europako klase dominatzaileareninteresen blindaje ideologiko-instituzionala da; izanere, Estatuek ardurak saihesteko aitzakia batizateaz harago, gure bizitzetan nahi beste esku-hartzen duen instituzio bat da, zilegitasun faltaizugarriarekin, baita formalitate burgesaren kalitate-parametro berberen arabera ere. Hiru ezaugarrihoriek ematen diote Europar Batasunari dagokionfuntzionaltasun estrategiko guztia.

Beraz, Europar Batasuna milioika pertsonari etaherriei norabide sozio-ekonomiko jakin bat ezartzekogaitasuna duen instituzioa da, kontuan izanda,horretarako, Estatuez eta Bruselan dabiltzanlobbyez baliatzen dela, norabide hori onartu eta

ikuskatzeko. Hain zuzen ere, Parlamentuak, sufragiounibertsalaren bitartez hautatutako organo bakarrak,lege eta neurriak berresteko edo kontsultarakofuntzio soila izaten jarraitzen du, ez du eskumenlegegilerik, eta hori gutxi balitz, ez du ezfiskalitateaz, ez moneta-politikaz, ezta nekazaritza-gaiez erabakitzeko botererik ere. Modu horretara,bakoitzari dagokion rola zehazteko erabiltzen direnirizpideei dagokienez, instituzioen arteko jolaskonplexu eta susmagarri baten sartzera behartutaaurkitzen da; eta, azkenean, EuropakoBatzordearen eta, bereziki, Europako Kontseiluarennahiz ministroen kontseiluaren legegintza-ekinbideen menpe amaitzen du sistematikoki.Botere-banaketarik gabeko sare instituzionala,legitimitatea emateko funtzioa duen organotxotxongiloa, eta guztia mendean hartzen duenEuropako Banku Zentral ahalguztiduna diraEuroparen funtzionamendu antidemokratikorakogiltza.

Zentzu horretan, ez da gehiegi esatea Europakoburgesia handiak jauzi kualitatiboa ematea lortuduela Europar Batasuna sendotu ahala, herrisektoreen eta herrien dominazio- eta esplotazio-estrategiari dagokionez, batez ere Maastrichtekoituna sinatu eta aplikatuz geroztik. Hain zuzen ere,Europako burgesiak dominaziorako beste tresnaosagarri bat egituratu du, eta marko instituzionalhori, historian zehar herri-klaseek lortutako eskubidesozialak deuseztatzeaz arduratzeaz gain, neurrigabeko kapital-metaketaren etsai eta oztoponagusia suntsitzera doa pixkanaka-pixkanaka;herriei eta klase zapalduei kontrol demokratikoaebastera, alegia. 2007ko egiturazko krisia hastearekin batera,areagotu egin ziren dominaziorako etaesplotaziorako markoaren izaera antidemokratikoaipatu berria eta bloke dominatzailearen baitakoirabazien dispareko birbanaketak eragindako barnetentsioak.

5

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

2.EuroparBatasunarenerantzuna2007koegiturazkokrisiari

2.1. Krisia eta ofentsiba kapitalista

Europar Batasuna klase dominatzailearen interesenmarko babeslea dela ikusi ondoren, 2007tik aurrerabete duen rola aztertzen hasiko gara. Ekoizpenkapitalistaren sistemak sortutako krisia indarneoliberalek kapital-metaketa areagotzekoerabilitako tresna bat da. Europako elite ekonomikoeta politikoek testuingurua bera eta herritarrenbeldurra (enplegua nahiz gizarte-prestazioakgaltzeari) erabiltzen jakin izan dute, langile-klasearen aurkako ofentsiba suntsitzaile batbideratzeko hainbat neurri, erreforma eta legeezarriz. Eta nahiz eta eraso horiei aurka egin etaerresistentzia erakutsi zaien, klase dominatzailearenbotere faktikoek, hein handi batean, erresistentzianeutralizatzea eta euren asmoak betetzea lortu dute.

Ofentsiba kapitalistaren modus operandia

Europan, krisi finantzarioak sekulako zor pribatuakeragin zituen, eta zenbait estatuk ezin izan zienaurre egin hasieratik. Bankuen zorrak ezinzituztenez ordaindu, estatu horiek, burgesiahandiaren interesen babesle funtzioa betetzeko,Europar Batasunera jo zuten haren aparatu politiko-

ekonomikoaren bitartez: Troika (EuropakoBatzordea, Europako Banku Zentrala eta Nazioarteko Diru Funtsa). Troikak erreskateak emanzizkien hainbat estaturi, eta estatu horiek zorpetuegin ziren diru publikoa enpresa pribatuetarabideratzeko eta horrela beren interesak babesteko.Eta, noski, Banku horien kudeaketa txarrakeragindako zorra herritarren diruarekin ordaindu da.Horregatik esaten da ez dela zor legitimoaherriarentzat.

Are gehiago, zor hori ordaintzeko, herri sektoreenbizi-baldintzak okerrera egiten ari dira eta langileguztien eskubideak urratzen ari dira. Eta, nola ez,emakumeak kondenatzen dituzte egoera latzenera.Troikak hainbat neurri indarrean jartzea exijitzen du,estatuek zorra ordaintzeko aitzakiarekin. Unehorretan onartzen dute estatuek burujabetzaekonomikoa eta fiskala galtzea. Erabakiak naziozgaindiko marko batean hartzen dira, eta herri-burujabetzaz gelditzen zen apurra desagertzen da.Erabakimena gero eta gehiago urruntzen daherritarrengandik, eta Europar Batasunak sortutakoegituretako teknokratek monopolizatzen dute,langile-klasearen esplotaziorako eta kapitalarenmetaketarako diseinatutako estrategia baten baitan.

6

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

Hala, “austeritatea”ren dogma (Troikaren egiturazkodoikuntza programak, azken finean), eta zorilegitimoaren ordainketaren bitartez, ustezko“ongizate estatua” eraisten eta arpilatzen dute.Langile-klasearen lorpenen aurkako legeakonartzeko aitzakia perfektua da. Adibide gisa, hauekdira Estatu espainolean hartutako neurrietakobatzuk:

• Konstituzioaren 135. artikuluaren erreforma• Lan-erreforma• Hezkuntza-erreforma (Wert legea)• Sektore elektrikoaren erreforma• Abortuaren legea• Hiritar Segurtasunaren Babeserako Lege

Organikoa (Mozal legea)• Pentsioen erreforma

Bai PPren gobernuak bai PSOErenak hartutakoneurri sorta horiek helburu berberei erantzuten diete.Troikak exijitutako zorra ordaintzeko “austeritate”programa horiek fase interklasistarekin eta ustezkoburujabetzarekin amaitzeko oinarriak ezartzendituzte. Zentzu horretan, langile-klasearentzakoondorioak suntsitzaileak dira:

• Soldatak bere horretan mantentzea edotajaistea

• Langabezia-tasa igotzea• Lan-hitzarmenak deuseztatzea• Prekarietatea areagotzea• Pobretzea• Zerbitzu publikoak pribatizatzea• Etxe-kaleratzeak

• Dominazio patriarkala areagotzea• Pentsioak galtzea• Oinarrizko ondasunen eta zerbitzuen zergak

eta prezioak igotzea• Beharrezko osasun-arretarako eskubidea

urratzea• Sarekada arrazistak• Errepresioa areagotzea• Tasa judizialak• Kutsadura eta klima-aldaketa• Energia-eskasia• Hezkuntzaren elitizazioa• Beka-programak eta laguntzak

deuseztatzea• …

Labur esanda, jabetzarikgabeko langile-masa batsortzea da helburua, gero etapobreagoa izango dena, etaesplotatua izateko prestagertuko dena; moduhorretara, klasedominatzaileak kapitalgehiago meta dezan ahaliketa denbora laburrenean.

Horiek dira krisi finantzarioaketa horren ondoriozko krisiekonomikoak izandako

kalteak herritar gehienengan. Krisi garaian jazotakoondorio zuzenak, baina, zalantzarik gabe, epeluzera langile-klasearen bizi-baldintzak kronikobihurtuko dituzten ondorioak eragingo dituena.Garrantzitsua da aipatzea, herritarren bizi-baldintzakpobretzen diren kasu guztietan, emakumeak direlapobretze hori gehien pairatzen dutenak (pobretzea,zerbitzu publiko eta sozialen gabezia etaprekarietatea). Izan ere, emakumeak dira okerrenordaindutako lanak eta bizitzaren erreprodukziorakosoldatarik gabeko lan gehienak egiten dituztenak(zaintza, garbiketa…).

Gainera, krisiaren ondorioez mintzo garenean, ezinditugu ulertu estatu bakoitzeko auzi isolatu modura;Europar Batasuneko herrialde guztietan antzekoneurriak jarri dira indarrean, erreskatea egon ala ez.

7

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

Estatu frantsesean Hollanden gobernu sozialistakegindako azken lan-erreforma da horren adibideargia. Krisiak bi ondorio nagusi izan dituela esangenezake: alde batetik, demokratikoki aukeratu ezdiren instituzioei eskumenak areagotzea politikafiskal eta ekonomikoei dagokienez; eta bestetik,herrialde bakoitzaren gastu publikoa kontrolatu ahalizatea. Hau da, Europako Batzordeko eta EuropakoBanku Zentraleko teknokratei uztea herriei geratzenzitzaien burujabetza apurra. Kapitala botereekonomiko-politiko-militar, autoritario etapatriarkarrean oinarritutako sistema bat eraikitzensaiatu da, korporazio kapitalista handien interesenjarraipena bermatzeko. Orain arte, kapitalismoak Europan izan duenberrantolamenduaren lehen ondorioak ikusi ditugu,baina onartutako neurriek bide luzea dut. DuraoBarrosok esan bezala, “iraultza isila” ari da gertatzenEuropar Batasunean.

Aurreikus daitekeenez, “oreka fiskala” bermatzeko,gastu soziala murriztera eta pentsio-sistemapublikoak pribatizatzera bideratuko dira politikaekonomikoak, baita soldatak eta lan-legeakdeuseztatzera ere “lehiakortasuna sustatzeko”.Amaierako helburua hitzarmen kolektiboak,kaleratzeak debekatzen dituzten legeak etanegoziaketa kolektiboak indargabetzea etazerbitzuen liberalizazioa areagotzea da.

Hau da, eliteak adostasun orokorrera iritsi dira, hartubeharreko norabideaz. Eta ez da izango krisiariaurre egiteko aldi baterako programa ekonomikomingarri soil bat; baizik eta Estatu greziarrari,irlandarrari, portugaldarrari eta espainolari ezarritakopolitika berberak ezartzea izango da helburua,Europar Batasun osorako erregimen neoliberalareneredu iraunkor bat garatze aldera.

Grezia

Krisiak gehien kolpatu zituzten herrialdeak, kasugehienetan bezala, periferiakoak izan ziren. Troikakerreskatatu behar izan zituen, eta ordaindu ezin zenzor horren truke, burujabetza saldu zioten. Hala,Grezia pribatizazioetan, murrizketetan, merkatuarenliberalizazioan… murgildu zen.

Eskuineko gobernuak (Demokrazia Berria) etazentrokoak (PASOK) onartutako bi memorandumekGrezia berehala pobretzea eragin zuten, eta horrekTroikak inposatutako neurrien aurkako borroka-ziklointeresgarri bat piztu zuen.

Herriaren borroka-ziklo hark oihartzun instituzionalaizan zuen Syrizan. Alderdiak 2015ekohauteskundeak irabaztea lortu zuen, eta legezkontrakotzat zuten zorra ordaintzeari buruzkoerreferendum batera deitu zituen greziarrak.

Orduan erakutsi zuen Europar Batasunak berebenetako aurpegia: greziarrak muturreko egoeranegon arren, Batasunak bere interes ekonomiko etapolitikoak inposatu zizkion herrialdeari. Horretarako,Greziako gobernuaren negoziatzaileakmehatxatzeaz harago, herritar guztiei ere mehatxuegin zien, bankuak itxiz eta erreferendumarenaurreko egunetan Grezia corralito egoeraraeramanez.

Baina, greziarrek irmoki erantzun zuten, etaburujabetza berreskuratzeko ziurtasun osoa erakutsizuten, nahiz eta horrek Europar Batasunetik etaEurotik ateratzea zekarren; prest zeuden horrenondorioei aurre egiteko. Uztailaren 5ekoerreferendumak emaitza argia izan zuen: greziarrekez zituzten Europar Batasunak, Nazioarteko DiruFuntsak eta Europako Banku Zentralakproposatutako erreskaterako baldintzak onartzen. %62,5eko babesa izan zuen eta Oxiak (ezetzak)irabazi zuen Grezia osoan.

Dena den, Greziako gobernu berriak greziarreneskaera horri aurre egiteko zuen gaitasun ezak eta

8

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

Europar Batasunaren mehatxuek, “ezetza” “bai”bihurtu zuten 12 ordutan. Hirugarren memorandumbati ateak ireki zitzaizkion, eta zorra ordain zezatenmekanismo guztiak martxan jarri zituzten:murrizketak, pribatizazioak eta herritarrengehiengoaren eskubideen galera.

Testuinguru horretan, Greziak erabat galdu duburujabetza, Bruselatik diseinatutako politikenmesedetara, eta transnazionalen esku gelditu da.NATOren gune estrategiko bihurtu da, eta baiondasun naturalak bai langile-klasea esplotatudituzte. Hau da, Europako eliteen kolonia bat bihurtuda.

Horregatik da garrantzitsua Greziari gertatutakoakontuan hartzea. Bai Europar Batasunarenperiferian bai erdigunean onartzen ari diren neurrieiadi egon behar gara. Europan kapitalismoak hartunahi duen bidea marrazten digu egoerak. Herritarreneta parlamentu nazionalen erabakitzeko botereaebasten ari dira, mendebaldeko inperialismoarenbotere ekonomiko eta politikoei emateko.

2.2 Merkataritza librerako itunak, kapitaltransnazionalaren tresna

Aurrez azpimarratu bezala, halako ofentsiba batiekiteko, transnazionalizatutako kapital handiakestatu-mailako eta nazioarte-mailako (MB, NDF,MMA) egiturak izan ditu, bere interesak babestekoeta proiektu neoliberala garatzeko. Nazioarteko

horiek kapitalaren zirkulazio librerako doktrinarenzaindari eta korporazio handien interesen babeslesutsuak dira, merkataritza librerako itunen babesleamorratuak, ideia kapitalista neoliberalak garatzekoeta finkatzeko inplementatutako tresna politiko-ekonomikoak.

Era neoliberalaren aurreko azken 30 urteetan,aldebiko itunak eta itun aldeaniztunak ugaritu eginziren, eta ondorioz, itun horiek sinatutakoherrialdeek kalte sozial eta ekonomiko latzak pairatuzituzten, bereziki ekoizpen-garapen txikiagokoherrialdeek (egitura kapitalista inperialistarekikomenpekotasun-posizioagatik) eta, moduorokorragoan, ituna sinatutako herrialdeetakolangile-klaseak. Neoliberalismoak eta merkataritzalibrerako itunek potentzia inperialisten eta horienmenpeko herrialdeen arteko egiturazkodesberdintasunak areagotu zituzten, baita herrialdebakoitzeko klase dominatzaileen eta zapalduenartekoak ere.

Marko orokor hori kontuan izanda, ondorio honetarairisten gara: TTIP eta CETA azken hamarkadetanindarrean dagoen metaketa kapitalistaneoliberalaren logikan kokatzen dira. Horien bitartez,kapital finantzario industrial handiaren aldekobaldintza berriak sortu dira, eta pixkanaka, herrilangileen burujabetza ebasteko eta haren interesenaurka egiteko botere eta inpunitate handiagoa emanzaie transnazional handiei.

TTIP

TTIPa Europar Batasunaren eta Estatu Batuenarteko merkataritza librerako itun-proposamena da,eta gaur egun, negoziaketa-prozesuan dago.

Egun, negoziaketen egoera oso konplexua da.Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeaknegoziaketak konplikatu ditu; izan ere, amaierakoakordio bat lortzeko, beharrezkoa da britainiarrektramite guztiak onartzen jarraitzea. Baina, EuroparBatasunetik ateratzen badira, zerotik hasi beharkolukete aldebiko hitzarmen berri bat negoziatzen.

9

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

Bestalde, Donald Trump Estatu Batuetakopresidente berriarekin, negoziaketak pausa egoerandaude, Gobernu berriaren posizioak nola garatzendiren ikusi arte. Orain arte ikusitakoarekin, badirudiekonomia-politika protekzionistagoan jarri dituelaindarrak, eta nazioarteko merkataritza-itunak albobatera utzi dituela. Dena den, ezin da ezer baztertu.

CETA

CETA Kanadaren eta Europar Batasunaren artekomerkataritza librerako ituna da. Kasu honetan, itunajada berretsita dago, Europako Parlamentuan onartuzen 2017ko otsailaren 15ean.

Beharrezkoa izan da Europako Parlamentuarenonarpena, Belgikako Valonia eskualdeakdokumentuari betoa jarri baitzion iaz, eta bertanbehera gelditu zela baitzirudien. EuropakoParlamentuak onartu eta ituna berriro mahaigainean jarri ondoren, CETA indarrean jarri da, bainabehin-behinean. Nazio eta eskualde mailakoparlamentuetako bakoitzaren berrespena falta da,eta hori prozesua trabatzeko beste oztopo bat izandaiteke.

Gainerakoan, CETA eta TTIP ez dira osodesberdinak, eskubideen urraketa berberakerreproduzitzen dituzte. Gainera, TTIPa onartubitartean, espero da CETA izatea Estatu Batuetakotransnazionalek Europara sartzeko bidea.

2.3 NATO, kapitalaren eta Europar Batasunarenadar armatua

Bloke sozialista erori zenetik, NATOk bizirikjarraitzen du; are gehiago, haren ekimen kriminalarikide berriak gehitu zaizkio eta, modu irekian nahizezkutuan, esku-hartze militarrak egiteko zilegitasunosoa hartzen duen eremuak ugaritu ditu. Hainbatdira horren adibideak: Yugoslavia ohikobonbardaketak, 90eko hamarkadan EkialdekoEuropako herrialdeetan kapitalismo basatiafinkatzea ahalbidetu zutenak; Irakeko erailketak;Afganistango esku-hartze inperialista eta burututakobaliabideen arpilatzea… Bloke kapitalista

inperialistaren mundu mailako hegemonia zalantzanjartzen duen oro blokeatzeko blindaje politiko-militarra da NATO.

Testuinguru horretan jasotzen dira, zuzenean,Libiako, Siriako eta Ukrainako esku-hartzeak. Hainzuzen ere, kaosa eta zibilen arteko liskarra sustatuz,NATOren helburua da Estatu Batuek eta EuroparBatasunak Errusia eta Txinaren aurka hasi dutenborroka geopolitiko basatian estrategikoak direneskualde horiek ezegonkortzea eta kontrolatzea.Argi dago, beraz, inperialismoaren adar armatuaindartzen ari dela ofentsiba inperialistaren hurrengourrats estrategikoei aurre egiteko.

Libia

NATOren Libiako esku-hartzearekin, inperialismoakkontraeraso basatiari ekin zion, eta fronteestrategiko berri baten oinarri politiko-militarrakezarri zituen. Libiaren aurkako erasoak lau arrazoinagusi izan zituen: batetik, joera soberanistak zitueneta aurreikusi ezin zen gobernu bat desegitekobehar politikoa; bigarrenik, herrialde horretakopetrolio ebasteko behar ekonomikoa; hirugarrenik,aldaketa-prozesuetan murgilduta zeuden ondoko biherrialdeen (Tunez eta Egipto) artean horma bateraikitzeko behar geopolitikoa; eta, laugarrenik,Afrikan base militar bat ezartzeko behargeoestrategikoa, proiektu inperialistak gara zitezenAfrikarako aginte militar berezituaren bitartez(AFRICOM).

NATOren eraso inperialista Nazio Batuen ebazpenbaten babesean egin zen. NBEren historian lehenaldiz, gatazkaren konponbide diplomatiko batminimoki aztertu aurretik deklaratu zitzaion gerraherri bati.

Denok dakigu eraso inperialista hark Gadafi Libiakoagintaria erail zuela, eta Libia erabateko kaosbatean eta erabat suntsituta gelditu zela. NATOk2011n Libiaren aurka ekindako gerraren ondoren,beste gatazka batzuk piztu dira herrialdean.Jakinekoa da NATOk operazioan zehar armategiakarpilatu izanak Siriako gerra “zibila” delakoa elikatuduela, besteak beste Nigeria eta Sinaiko talde

10

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

islamistak indartu dituela eta Mali ezegonkortuduela. Hain zuzen ere, 1991tik aurrera sortutakogatazketako batek ere ez ditu arazoak gudu-zelaiankonpondu, are okerrago, tragikoki larriagotu dituegoerak.

Siria

Siriako Arabiar Errepublikaren aurkako erasoasuntsipena eta kaosaren bidez eskualdeko herrienburujabetza zantzu txikiena ere deuseztatzeko eta“Ekialde Hurbil Berria” eraikitzeko helburuestrategikoaren barruan kokatzen da. Izan ere,Wesley Clark-ek (Kosovoko gerran NATOkokomandante gorena izan zen AEBetako armadakojeneral erretiratuak) 2001eko irailean egindakoadierazpenen bidez, inperialismoak posizioestrategikoak markatu zituen, esku-hartze militarrajasango zuten herrialdeak zerrendatu zituenean:Irak, Libia, Siria, Libano, Somalia, Sudan eta Iran.

Siriaren kasuan, honako hauek dira inperialismoaeta haren aliatuak modu agerikoan esku-hartzerabultzatzen dituzten arrazoi nagusiak: bloke sionista-inperialistarekin lerrokatu gabeko estatua izatea(Iran, Libanoko Hezbola eta Palestinarekinharremanak izatea); lurpean gas erreserba handiakedukitzea; mendebaldeko kapitalismoaren gunegarrantzitsuetara gasa garraiatzeko igarobideestrategikoa izatea ahalbidetzen duen kokapengeografikoa; eta Asiako potentziekin (Errusia etaTxinarekin) etorkizunean gatazkaren bat sortzekoarriskuaren aurrean posizioak hartzeko beharra.Modu agerikoan egiten dutela esaten dugu, duela 5urte baino gehiago gatazka hasi zenez geroztik,potentzia inperialistek eta tokiko aliatuekaholkularitza, azpiegiturak, armak eta mertzenarioak

eskaintzen baitizkiete oposizio armatuaren taldeerreakzionarioenei, Estatu Islamikoari esaterako.Hori gutxi balitz, Estatu Batuek 2017ko apirileanSiriako Armadaren basea bonbardatu izanak xake-taula baldintzatu du.

Hauek dira helburu geopolitiko garrantzitsuenak:

• Ekialde Hurbilaren kontrola mantentzea. • Ekialde Hurbileko monopolioak

Mendebaldearen aliatuen esku mantentzea(Saudi Arabia, Qatar, Kuwait), batez erepetrolioaren merkataritza. Siria kaoseanmurgilduta egoteak Iran eta Europa Siriarenbidez lotuko lituzkeen oliobide handiaeraikitzea galarazten du, eta hala, erregaifosilen merkataritzaren kontrola Golkokoherrialdeen esku gelditzen da.

• Israel, aliatu handia, herrialde xiiten“mehatxutik” babestea, edo bestela esanda,bere proiektua zabaltzen jarraitzeko bideairekitzea.

Turkiaren, NATOko bigarren kide indartsuenaren,interesak defendatzea. Turkiaren helburua daeskualdeko liderra izatea eta Magrebetik Asiaerdialdeko herrialdeetaraino zabaltzen den sasi-internazional musulmanaren gidari bihurtzea, etahorretarako, NATOren eta mendebaldeko indarrenbabes osoa du.

Ukraina

Beste behin ere, potentzia inperialistek gerra ekarridute kontinente zaharrera. Ukrainako gerra EstatuBatuek eta Europar Batasunak finantzatu etababestutako gatazka bat da, Euromaidanizenekoarekin hasi zena. 1991 urteaz geroztikNATOk Ukraina ezegonkortu nahi izan duErrusiarekin dituen harreman historikoak direla eta,herrialdearen barne zatiketez baliatuz.Euromaidaneko altxamenduen eta Yanukovichpresidentearen dimisioen ondoren lortu zenhelburua. Ukrainako sektore nazionalista eta neo-faxistek emandako Estatu Kolpearen bidez, EB etaAEBak Errusiaren mugetara iritsi ziren etaeskualdea goitik behera ezegonkortu zuten.

11

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

Gobernu berriarekin, herrialdearen egoerak txarreraegin zuen, Krimeako biztanleek ErrusiarFederakundeari anexionatzea erabaki baitzuten.Gainera, Ukraina ekialdeko hainbat hiritan, Donetsk,Lugansk eta Jarkov-en esaterako, protestak hasiziren eta 2014ko apirilean Kiev-eko agintariek“separatisten” aurkako kanpaina bati ekin zioten.Ondorioz, probintzia hauetan erreferendum sorta batburutu zen, eta eskualde horien independentziaaldarrikatu zuten.

Horrela, ondorengo hilabeteetan Donbasseko Gerrapiztu zen, eta gaur egun ere, Ukrainan ezarritakogobernu faxistak lurralde horien aurka borrokanjarraitzen du. Gatazka honek mila hildako, 1’7 milioidesplazamendu et 1’2 milioi ukrainarerrefuxiatu eragin ditu.

2.4 EBren jarrera “errefuxiatuenkrisiaren” aurrean

Europan, gure historiako “errefuxiatukrisi” handiena bizi dugu: 2015ean,Eustat-en datuen arabera, milioi batpertsonak baina gehiagok eskatu zutenasiloa Europan, gehienak Siria,Afganistan eta Iraketik etorritakoak, etaOxfam-en datuek diotenez, ia 10.000pertsona hil ziren Mediterraneo itsasoagurutzatu nahian.

Horren harira, alde batetik, azpimarratunahi dugu errefuxiatu gehienek goianaipatutako herrialdeetatik ihes egitendutela, Europako potentziek esku-hartze militarrenbidez suntsipenean eta kaosean murgildu dituztenherrialdeetatik, hain zuzen ere. Eta hori gutxi balitz,EBk eta Estatu kideek oraindik ere lehentasunezkoharreman ekonomikoak dituzte Turkia eta SaudiArabia bezalako herrialdeekin, nahiz eta jadapublikoki onartu den eskualdea ezegonkortzekobetetzen duten papera (bonbardaketen bidez etaEstatu Islamikoarekin elkarlanean arituz).

Bestalde, nabarmentzekoa da Europako estatugehienek eta Europar Batasunak berak ere asiloeskariei erantzuna emateko behar larriaren aurreanburututako gestio lotsagarri eta ankerra. Libano

bezalako 5 milioi pertsonako herrialde txiki batekmilioi bat errefuxiatu baino gehiago onartu ditu berelurretan, eta EBk, aldiz, 510 milioi biztanle izandaere, apenas 160 mila pertsonari soilik babesaemateaz gain (errefuxiatu guztien %14), ez duadosturikoa ere betetzen.

Horrez gain, Europar Batasunak bere mugak ixteaerabaki zuen, eta kosta ala kosta, baitaerrepresioaren bidez ere, errefuxiatu gehiagosartzea eragotzi nahi izan du, Turkiako estatuzapaltzailearekin egindako akordio lotsagarri batenbitartez Europa izeneko gotorlekua are gehiagoblindatuz. Horri gehitu behar zaio EBk Greziaerrefuxiatuen gune handi bihurtu duela, Danimarkak

eta Suitzak haien lurretara heltzen diren pertsoneidirua eta objektuak konfiskatzeko neurriak hartudituztela, eta Alemania eta Danimarka EuroparParlamentuaren iritziz eredugarri direla familiakelkartzeko jartzen dituzten oztopoak direla eta.

Milaka errefuxiatu utzikeria hutsean edukitzeakpertsona asko eta asko egoera penagarrian bizitzerabehartzen ditu eta, ez zaizkienez haien eskubideakonartzen, egoeraz aprobetxatzen diren mafien etaesplotatzaileen esku gelditzen dira. Emakumeenkasuan, are iraingarriagoa da, haietako askoesklabo sexualak izatera behartzen baitituzte, edomugan bertan bortxatzen dituzte haiek zaintzekoardura duten soldaduek.

12

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

Bitartean, fronte militarrean, NATOk Egeo itsasoapatruilatzen du errefuxiatuen bila, bero-beroanirteera puntura itzultzeko, eta fronte ideologikoan,Europako instituzio politikek ez dute inolakoeragozpenik diskurtso xenofobo eta islamofoboakerabiltzeko.

2.5 Europar Batasunaren izaeraantidemokratikotik konplexurik gabekoautoritarismora

Europako langileria hegemonia lortzeko borrokandiharduten munduko finantza-guneen artekobidegurutze batean kokatua dago. Norgehiagokahorien testuinguruan, izaera militar, ekonomiko etapolitikoko neurriez gain izaera ideologikoa dutenneurriak ere ezartzen ari dira. Europako kapitalismomonopolistarentzat garrantzia bera du arlo

ekonomiko zein ideologikoan bere botereaberresteak. Lan ildo horren barruan kokatzen da,besteak beste, neurri antiterrorista errepresiboenak,Troikak inposatutako plan ekonomikoak, migraziopolitika baztertzaile eta antidemokratikoak edoShengen gunearen barruan ezarritako segurtasunprotokoloak justifikatzeko diskurtso mediatikoareninposizioa.

Egungo egoera kontuan izanik, Europak berehegemonia galtzeko arriskuan izateaz gain, eszenapolitiko multipolar baten barruan ahulezianabarmena du, eta ondorioz, Europar Batasunaegoera konpontzeko bideak bilatzen ari da, taktikaargi batzuen bitartez: politika errepresiboen etaestatuen arteko segurtasun akordioen gorakada etamerkatuko legeak malgutzea, Europako monopoliohandien irabazi-tasa handitzen dela bermatzeko.

Mehatxu terrorista eta errepresioarenjustifikazioa

Merkatu bakarraren eta Euroaren ondoren, EBrenhiru ardatz estrategikoetako bat askatasuna,segurtasuna eta justizia bermatzea zen. Azken ildohori, funtsean, 2001eko irailaren 11 eta gerozorroztu ziren politika antiterroristen bidez gorpuztuda, baita berriki gertatutako atentatuen ondorioz ere(Paris, Niza, Londres, Brusela, Istanbul, Berlin…).

Politika antiterroristen funtzioa hiritarren babesarenizenean justifikatuta dauden eta oinarrizkoeskubidek murrizten dituzten kontrol sozial etasegurtasun neurriak biztanleriaren artean zabaltzeaizan da. Europako Segurtasun Agendan indarreandagoen legeria penala eguneratzeko proposamenagaratzen ari dira, mehatxu terroristara egokitukodena. Neurri hauek eskumen gehiago ematen dioteEUROPOLi (estatu arteko polizia organismoari) etaustezko segurtasun interesak direla-eta herritarrendatuak partekatzea eta bidaltzea ahalbidetuko dueninteligentzia-agentzia bat sortzea dute helburu.

Kontuan hartuta kapitalismoaren makinariaideologikoak gertatzen denaren kontaketakontrolatzeaz gain gertatzen denaz KONTATZENDENA kontrolatzen duela (azken hau komunikabidehegemonikoen laguntzaz), argi dago beldurrarenpolitika sustatzen ari direla. Segurtasun ezarensozializazio horrek kontrol sozialerako eta oinarrizkoeskubideak urratzeko neurriak justifikatzen dituenmehatxu arbitrarioen menpe du biztanleria, ustezkosegurtasun berme bat lortzeko. Zentzu honetan,isilpean gordetzen da Europako estatuek jokatuduten papera terrorismo jihadistaren sustapenean,finantzazioan eta garapenean, NATOren esku-hartzemilitarretan modu aktiboan parte hartuz.

Eztabaida gehien eragin dituen neurrietako batPNRa da (Bidiarien Datuen Erregistroa), hegazkinezbidaiatzen duen pertsona bakoitzaren jarduerenhistoria bat, afiliazio datuak, bankuko datuak edotabidaia ereduak bezalako datu pertsonalezosatutakoa. Datu horiek hegazkin-konpainiekeskaintzen dituzte eta akordio honetan parte hartzenduten 27 estatuen artean partekatu daitezke. Argi

13

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

dago partekatutako informazioak erabilera praktikoabaino, politikoa duela, izan ere, bidaiatzen dutenpertsonen jarduera kontrolatzeko datuak alderatzeaahalbidetzen du; mundu mailako kontrolerakomekanismoa, azken finean. Fitxategi horiinplementatzearen aldekoen artean, diskurtso hauerabiltzen dute: “Gizarteak jakin behar duaskatasunaren eta segurtasunaren artean betidagoela arriskuen analisi bat, eta ikasi beharkodugula askatasun gutxiagorekin elkarbizitzen,mehatxuen mailaren arabera”. Mehatxu hori, noski,egitura kapitalistek ebaluatzen dute, haiennazioarteko interesak babesteko asmoz.

Frantziako salbuespen egoera, bertakoultraeskuindarren presioei esker izugarri zabaldudena, eredu egokia da “nola justifikatu errepresioababesa eta segurtasunaren bidez” fenomenoaazaltzeko. Estatu frantsesak espresuki horretarakopentsatutako lege eta konstituzio aldaketa sorta batprestatu du, irailaren 11ko atentatuen ondoren Bush-en kabineteak diseinatutako “Patriot Act”

estatubatuarraren antza duena. Neurri horrek, Loide Renseignement izenekoak, “independentzianazionala, lurraldearen osotasuna eta nazioarendefentsa” aipatzen ditu, baita “terrorismoarenprebentzioa, kanpo-politikaren interes handienbabesa eta delinkuentzia eta krimen antolatuarenaurkako borroka” ere. Hori dena hain moduorokorrean adierazita egoteak “mehatxujihadistaren” aurka ez ezik ezkerreko edozeinmugimendu eta erakunderen aurka ere erabiltzekoaukera dakar. Lege horren babesean BarneMinisterioaren boterea areagotzen da, etamanifestazio eskubideen murrizketa, susmo hutseanoinarritutako miaketak eta epaile baten parte-hartzerik gabeko etxe barruko atxiloketakahalbidetzen dira. Ezkerreko militanteak etamuturreko islamismoarekin loturarik ez dutenpertsona musulmanak izan dira oinarri xenofoboaduten neurri horien biktima nagusiak.

14

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

Estatu espainolean “neurri antiterrorista” sortak legealdaketak ekarri ditu: Hiritar SegurtasunarenBabeserako Lege Organikoa, lege antiterrorista...Era berean, erakunde terroristako kide izatearenkontzeptua zabaltzen da, eta terrorismoa egotzidakieke hala definitutako erakunde jakin bateanafiliatu gabeko pertsonei ere. Funtsean,terrorismoaren definizio arbitrarioa zabaltzen da etazigor neurrigabeak ezartzen zaizkie txio bat idazteabezalako ekintza xumeei, agerian utziz neurri sortahorren helburua ez dela jihadismoaren aurkaborrokatzea, baizik eta disidentzia politikozkoekintzei zigorrak gogortzea.

Neurri horiek erakusten dute Estatuek espero dutelaEuropako langileriak kaleetan erantzutea.Segurtasuna eta kontrol soziala bermatzekosaiakera obsesibo horrek helburu argi bat du: krisiekonomikoaren eta hegemonia galtzearen ondoriozEuropak egindako proposamen antidemokratikoeiherriak emango dien erantzunari legeenzilegitasunarekin irmoki aurre egitea.

Instituzio antidemokratikoak eta hegemoniaberreskuratzeko prozesua

Hegemonia mantentzeko, mugak indartzeaz,militarizazioaz eta segurtasunaz gain, beharrezkoada noski egitura ekonomikoak finkatzea etakapitalaren pilaketa ahalbidetzen duten neurriguztiak bermatzea.

Europar Batasuneko instituzioek Estatu kideenpolitika ekonomikoen norabidea markatzen dute,alegia, politika ekonomiko eta sozialen lehentasuneieta gizarte eta lan-eskubideei buruzko irizpideakezartzen dituzte. Ez da kasualitatea EuroparBatasunean ere polarizazio prozesu bat eman izanaerdigune (Alemania) eta periferia batekin (Estatuitaliarra, espainola eta grekoa). Herrialde horietanlan erreformak burutu dira, Europako BankuZentralaren eta beste instituzio ekonomikoenagenda markatzen duten Europako monopolioeninteres ekonomikoei men eginez, lan merkatuamalgutzeko. BRICS herrialdeak botere ekonomikoeta militar aldetik nabarmentzen ari diren testuingurumultipolar honetan, TTIPa eta CETA Europaren

hegemonia berrezartzeko helburua dutenmerkataritza akordioen eredu dira.

Haien funtzio geopolitikoa berresteko prozesuan,Europako estatuek, bereziki Alemaniak, Europamailako armada propio bat eraikitzeko ideiaberreskuratu dute. Angela Merkel berak adierazi duErresuma Batua Europar Batasunetik irteteak(Europar Defentsa Batasuna eraikitzeabetatzeagatik) eta Trumpen garaipenak Europasegurtasun propioa edukitzera behartzen duela(boterearen legitimazio saiakera argia). Berediskurtsoaren barruan, Merkelek baieztatzen du“Bruselak munduan erantzukizun gehiago beregainhartu beharko dituela”.

Ekonomia berregokitzeko eta polarizazioaren aldekoneurri horiek eta segurtasun eta defentsa protokolobateratuek helburu bakarra dute: EuroparBatasuneko eta Estatu kideetako klasemenderatzailearen interes ekonomikoakdefendatzea, eta Batasunaren hegemonia berresteaarlo ekonomiko eta militarrean.

Potentzia desberdinen rolak definitzen dituen krisiprozesu honetan, Europako herri langilea beti dagaltzaile, EBren eta estatu kideen interesen menpedauden estatu gabeko nazioak bezalaxe, intereshauek baldintzatzen baitituzte KapitalarenEuroparen mugen barneko bilakaera politikoa.

15

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

3.Zeintzuk dirakrisiagainditzekoproposatzendituztenalternatibak?Momentu honetan, dokumentu honetan zehar aipatudugun bezala, Europar Batasuna inoiz ez bezalakokrisi batean murgilduta dago, eta ondorioz, posiziohistorikoak Europako boterea lortzeko lehian hasidira berriz ere. Hala, ikuspegi hauetako bakoitzaespazioak bereganatzen, edo gutxienez, espazioakez galtzen saiatzen ari da.

3.1 Posizio historikoen gaur egungo apustua

Europar Batasunak 2007an krisia hasi zenetikaurrera eraman dituen erantzunak aztertu ditugu,eta orain, Europan existitu diren lau ikuspegiideologiko desberdin aipatuko ditugu. Horietakobakoitzak talde eta klase sozial jakin batzueninteresei erantzuten die, ekintza politikoen bidezEuroparen etorkizuna planteatzeko forma jakin baterakutsiz. Lau ikuspegi hauen forma eta gaitasunaaldatzen joan da klase borrokaren garapenarenarabera. Hala, koiunturaren eta momentukoaliantzen arabera, Europako politikaren hegemonialortzeko gaitasuna izan duten bloke historikoak sortudira, beste ideologiei gailenduz boterea hartudutenak.

Bloke (neo)liberala

Bloke neoliberala, lau horietatik indartsuena, azken30 urteotan boterea beregain hartu duena da.

Sektore eta zerbitzu publiko gehienen liberalizazioabultzatu duena izan da, ustezko “ongizate estatua”deuseztatu duen indarra, historiaren amaierarenideologoa. Europar Batasuna izan da haren tresnagarrantzitsuenetako bat eta nazioarteko burgesiakEuropako langileria esplotatzeko erregimen ezinhobea ezartzea lortu du.

Krisiaren aurrean hartu dituen posizioak direla eta,langile-klaseak haren politiken aurka erreakzionatudu. Hala ere, neoliberalek nahikoa indar izan duteazken urteotan hainbat herritan sortu direnaldarrikapenen adierazpen desberdinakgeldiarazteko: greba orokorrak hainbat herrialdetan(Estatu frantsesa, Portugal…), 15-M deritzonaEstatu espainolean, Islandiako iraultza, Greziakoerreferenduma… Herritarren erantzuna geldiaraztenjakin dute, errepresio, beldur eta indarkeria mailaaltuaren bidez.

Horrela, ikuspegi honetatik egiten den proposamenbakarra langileriaren gerrikoa estutzen jarraitzea da,odoletan egon arren, eta gehienezko irabaziakahalik eta azkarren areagotzea. Hau da, herriburujabeen aurkako nazioarteko ofentsiba politiko-ekonomiko-militarrarekin aurrera jarraitzea, haienbaliabideak ustiatu eta ondoren sortutako arazoeiihes egiteko, errefuxiatuen kasuan gertatu denbezala. Hitz gutxitan, herriak eta langile-klaseairensten jarraitzea.

16

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

Bloke sozialdemokrata

Sozialdemokraziak indarra izan zuen gerraondorengo urteetan, garai hartan oso zabaldurikzeuden sektore iraultzaileen aurrean funtziobakegilea betetzen zuen eta Estatu Batuenonespena zuen komunismoaren aurkako hormagisa. Thatcher boterean zegoela eta BerlingoHarresia erori zenez geroztik, bide sozialdemokratakekintzarako gaitasun guztia galdu zuen mundukoxake-taula berrian, eskuineko sektoreek ezkerrakbotere erreala galdu ostean ez baitzituztenerreforma txikiak onartzen. Eraso neoliberalakEuropan klase-arteko estrategia bat garatzekoaukera suntsitu zuen.

Azken krisiarekin batera, sozialdemokrazia berrizindarrez azaleratu da herrialde askotan, nahiz etadenbora gutxian hainbat proposamenek porrot eginduten eraso kapitalista gainditzeko ezintasuna delaeta. Eredu argiena Grezian dugu, nonsozialdemokraziak herrialdearen burujabetza osoaTroikari saldu dion. Herrialdean sortutakofrustrazioak milioika pertsonen ilusioa lurperatu duurte askotarako.

Azken urteotan sozialdemokraziak argi utzi duenada egungo instituzio politikoak mugatuta daudelalangileriaren defentsan erreforma partzialak eginezkapitalismoaren krisia gainditzeko. Kapitalismoarenkontraesanek, batez ere mundu mailan, erakustenduten bezala, demokrazia burgesaren baitan ezdago gizarte berri baten norabidean aldaketamailakatuak egiteko aukerarik.

Ultraeskuindarren blokea

Neoliberalek krisi ekonomikoaren aurrean egindakokudeaketa txarraz baliatzen asmatu duteultraeskuindarrek. Bloke hau zokoratuta egon daBigarren Mundu Gerrako porrotaz geroztik eta urteguzti hauetan ezkerra geldiaraztea izan da berefuntzioa, behar zenean soilik azaleratuz bainaindarrean jarri diren politika neoliberalak eztabaidatugabe. Abangoardiatzat burgesia nazionalista duenbloke hau azken urteotan suspertu da, kudeaketaneoliberala eta haren barne- zein kanpo-politikakzalantzan jarriz.

Langile-klasearen egoera latza eta klase ertainarenpribilegio galera aprobetxatuz eta diskurtso misoginoeta xenofoboa erabiliz, gizartearen geruza askorenfrustrazioei ahotsa ematea lortu du. Ezkerrak ez dugaitasuna izan proiektu zehatz eta errealista batproposatu eta arazo larrienei konponbidea emateko,eta ondorioz, ultra eskuinak bete du hutsune hori.Bestalde, diskurtso gordin eta populista erabiliz,herritarren arazoak konpontzeko alternatiba sortasinesgarri bat zehazten jakin du. Hala, azkenurteotan eskuinerako biraketa baten lekuko izangara espainiar Estatuan, Eskandinaviakoherrialdeetan, Europa ekialdean eta, azkenik,Erresuma Batuan, Brexit fenomenoarekin. Oraindikikusteko dago zer gertatuko den Estatu frantsesean,baina joera orokorra argi dago zein den.

Ultraeskuindarren blokea neoliberalen botereazalantzan jartzera iritsi da, eta langile-klasearen bizibaldintza materialetan aldaketa handirik sumatukoez bada ere, eragin handia izango du arraza,kultura, generoa edo sexu joera bezalako eskubidezibil eta politikoetan. Gainera, jatorri inperiala dutenherrialdeen nazionalismo erreakzionarioaknorgehiagoka armamentista azkartu dezake eta, aldiberean, mundu mailako langile-klasea are gehiagozatikatuko du, gaur egun oso atomizatua baldinbadago ere.

Bloke iraultzailea

Bloke iraultzaileak ez du burua altxatzeko gaitasunikeduki Berlingo Harresia erori zenetik. Bloke honeneragina oso txikia izan da, beti egon da baztertuaeta jazarria eta errepresioaren kolpeek jokoz kanpoutzi izan dute maiz. Erakundeen atomizazioak,

17

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

espazio propioa eraikitzeko gaitasun ezak,malgutasun taktiko murritzak eta jasandako porrotakez gainditu izanak bloke honek oraingoz alternatibaerreal bat ez izatea eragin du.

Hala ere, ez dago Europan herri bakar bat eresistema kapitalista gainditzeko helburua dutenerakunde eta mugimendurik ez duenik. Zentzuhonetan, garrantzitsua da kontuan izateasozialdemokraziak proiektu alternatibo gisa porrotegin izanak bidea zabaltzen diola bloke iraultzailearibere proiektua aurkezteko, premiazkoa etaezinbestekoa dena. Benetako burujabetza proiektubatek soilik egin lekioke aurre proiektu neoliberalarieta proiektu ultraeskuindarrari. Horretarako, sektoreiraultzailea azken urteotako desbideratzeerreformista, ekonomizista eta infantilistek utzitakohutsuneak betetzen hasi behar da eta langile-klasearekin batera haren emantzipaziorako bideagarbitzen hasi.

3.2 Proposamen independentista

Jakin badakigu Europako estatuak herrien kartzeladirela. Estaturik gabeko herrien kontzientzianazionala garatu ahala, eta inperioak (Britainiakoa,Austria-Hungariakoa, Otomandarra…) eta SobietarBatasuna erortzearen eta Jugoslavia desegitearen(Kroazia, Eslovenia, Bosnia…) ondorioz, Europakolurralde-mapa etengabean aldatzen joan da. Azkenurteotan, Europan, hainbat prozesu independentistajarri dira martxan. Bi prozesu independentistaesanguratsuenen kasuan, Eskoziaren etaKataluniaren kasuetan, zehazki, EuroparBatasunaren baitako Estatu homologagarri batsortzearen aldeko apustua egin dute gehiengozabalak.

Gaur egun, Europar Batasunaren baitako Estatu batplanteatzeak sezesio unera arte bizi izan denesplotazio- eta sakeo-logika berbera mantendukodela esan nahi du. Zorraren ordainketaren,austeritate-politiken, Batasunaren izaeraantidemokratikoaren eta korporazio handieninteresen defentsaren ondorioz, argi dagobideraezina dela Europar Batasunaren baitakoproiektu emantzipatzaile bat. Argumentu gisa erabiliohi da sektore progresisten aldeko indar-korrelazioahandiagoa izango dela independentziaren ondoren.Nahiz eta estatuz aldatu eta demokrazia burgeseanezarritako parametroen baitan indar-korrelazioahobetu, nekez lortuko da korrelazio horren baitakokontraesanak gainditzea. Hala, behin eta berriroikusi izan dugun gisan, ez badira ematen urratsaklogika instituzional burgesetik kanpo, ez da egungomarkoa gainditzeko gaitasunik izango. Ez badiraurrats kualitatiboak ematen, ez da egungo markoagainditzeko gaitasunik.

Izan ere, argi ikusi da, bereziki 2007ko krisiekonomikotik aurrera, Europan nazio batenburujabetza politikoari eusteko ez zela nahikoademokrazia burgesean oinarritutako Estatu bat.Estatu baten independentzia formala erabatbaldintzatuta dago gaur egun. Greziakoparlamentuak ingelesez onartzen ditu Troikakidatzitako legeak, Montenegro eta Kosovorenindependentziak mendebaldeko aliantzareninteresen adibide argiak dira… Gaur egun, ez danahikoa prozesu independentista bati buruz hitzegitea, independentzia horri definizio zehatzago bateman gabe. Klase-irakurketarik gabeko proiektuindependentista batek ez ditu konpontzen langile-klasearen berehalako arazoak, eta ez du inolaz ereburujabetza bermatzen.

Beraz, langile-klasearen interesak eta burujabetzadefendatuko dituen proiektu independentista batiburuz mintzo bagara, beste koordenatu batzuetangaratuko den proiektu batean pentsatzen jarri behargara, egungo sistema gaindituko duen proiektubatean, hain zuzen ere. Izan dezagun argisozialismorik gabe ez dela alternatibarik langile-klasearentzat. Hau da, ezinezko apostu bat da,Europar Batasunaren markotik eta Estatu burgesetikabiatuta egin nahi bada.

18

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

3.3 “Brexit” fenomenoa

Azken urte hauetan zehar,Europar Batasunarenpolitikekiko gaitzespena ikusida langile-klasearen artean.Lehen keinua EuropakoKonstituzioari buruzkoerreferendumetan ikusigenuen, baina gaitzespenargiena eta nabarienaErresuma Batuan izan da,Brexit fenomenoarekin.

Europako establishmentpolitiko-mediatikoak komeni bezala saldu duEBrekiko gaitzespen hori: nazionalismo atzerakoieta inperialean trabatuta gelditu den langile-klasearen gaizki ulertu baten ondorio larria izanomen da fenomenoa. Eta, noski, ez dute den-denaesaten; izan ere, xenofobo guztiek Erresuma BatuaEBtik kanpora ateratzea bozkatu bazuten ere, bozkahori eman zuten guztiak ez ziren xenofoboak izan.

Sozialdemokraziak, zalantzarik gabe, ordezkatzendituen klaseen interesak defendatzen ez dituen etasekula defendatuko ez dituen Europa bat sortzenlagundu du. Estatu frantsesean, adibidez, AlderdiSozialista, Emmanuelle Macron presidente etaekonomiako ministro ohiaren eskutik, sindikatuaksuntsitzen saiatu da. Margaret Thatcherren garaikoErresuma Batua gogorarazten digu horrek. Estatuespainolean ere PSOE izan zen austeritate-politikakmartxan jarri zituena. Baina kasurik esanguratsuena,dudarik gabe, Greziakoa da. Syrizak greziarraktraizionatu baitzituen memoramdumarekin. Kasuhoriek guztiek erakusten dute “ezkerra” ez dela gaiizan langile-klasearen interesak babesteko. Horrelauler daiteke zergatik onartzen dituen langile-klaseakultraeskuinaren proposamenak.

Herri-klaseek politika neoliberalak eta horiekaplikatzen dituzten alderdiak gaitzetsiko dituztelairagar daiteke, eta zentzu guztia du horrek; azkenfinean, haiek sufritzen baitute neurri horien eta,zehazki, kapitalaren eta lanaren mugikortasunadesarautzearen eragina zuzen-zuzenean. Erresuma

Batuko hainbat eskualde lur jota gelditu dira, hangoindustriak deslokalizatu egin dituzte, eta horrekeskualde horietan langabezia tasa handitzea ekarridu. Lan-mundua desarautzeak eta babes sozialadeuseztatzeak ezegonkortasun handia eta lanerakosegurtasun falta eragin dute. Bereziki Blair-en etaBrown-en Gobernuko politikak izan ziren EBrekikogaitzespen orokortu horri hasiera eman ziotenak.

Beraz, argi dago Erresuma Batuan langile-klaseaultraeskuinaren apustuaren alde egitera bultzatuduena, ez dela izan sektore kontserbadorearenpolitika-sorta xenofobo eta erreakzionarioa soilik.Kontua da eskuinaren eskutik ikusi dutela orduraarte langileen bizi-baldintzak okertu dituzten politikeiaurre egiteko ustezko alternatiba bakarra. Arazoa ezda langile-klasea ezjakina izatea ala ez, batzuek horisinestarazi nahi izan badigute ere; arazoa da bizi-baldintzak hobetzeko aurkezten zaion alternatibanahi duela, eta aukera hori ikusi duela alternatibabakartzat.

19

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

4.Ondorioaketa lan ildoak

Ikusi dugun bezala, beraz, Europar Batasunasozialismoa geldiarazteko eta kapitalismo europarraindartzeko tresna gisa sortu zen eta, ordutik,burgesiaren klase-interesen arabera antolatzen dajendartearen egitura. Bizitzako alderdi guztienmerkantilizazioa eta lehia ardatz, herrienburujabetza zalantzan jarri eta menpekotasun-sistema konplexu bat jarri du martxan. Kapitalametatzen eta zentralizatzen dela bermatzeko etaherritarrak alienatzeko, behar beste tentakuludarabilte; tentakulu militarrak, ekonomikoak,politikoak, ideologikoak... eta agerikoak dira herrilangilea jasaten ari den ondorioak: lan eta bizimoduprekarioak, oinarrizko gizarte-zerbitzu publikoen etabaliabide kolektiboen pribatizazioak, emakumeenesplotazio bikoitza, komunikabideen manipulazioa,esku-hartze eta eraso inperialistak, jazarpena,errepresio polizial-juridikoa… Europar Batasunarenmarkoaren baitan, Europako oligarkiek haieninteresen menpe erabiltzen dituzte sortutakoinstituzio estatal zein Europarrak.

Baina Europar Batasuna zalantzan jarri da, eta ezezkerretik, eskuinetik baizik. Zeresan handiaemango dute datozen Frantziako eta Alemaniakohauteskundeek, hein handi batean, EuroparBatasunaren etorkizuna zehaztuko baitute.Eskuineko sektore nazionalista kontserbadoreekEuropar Batasunaren politika liberala eraldatzekoasmoa aldarrikatu dute, Europar Batasunetikateratzeko deia ere egin dute batzuk. Eta ezkerra,horren aurrean, atzean gelditzen ari da, ez daeskuineko nazionalismo kontserbadoreen etaliberalen arteko talkaren erroetara iristen, eta ez duasmatzen Europar Batasunaren krisiari eta egiturari

berari aurre egiteko eman beharreko debateeiheltzen. Noraezean dabil, zailtasunak ari da izaten teoria eta praktika eraginkor bat eraikitzeko, etaeskuin kontserbadoreak gain hartu dio.Ezinbestekoa zaigu eman beharreko eztabaidakidentifikatzea eta, koiunturaren analisi egoki batetikabiatuta, oinarrizko hausnarketa estrategiko bategitea.

Europar Batasuna ezin da barrutik aldatu, jatorriz dakapitalaren metaketarako bitarteko, horretarakosortu dira haren baitako instituzio eta lanabesguztiak. Eta horretan jarraituko du, Europakoburgesien interes kapitalista eta inperialistakdefendatzen. Konponbidea ez da etorriko EuroparBatasunaren eraldaketa demokratikoa garatzen.Ezin da barrutik aldatu, ezin da Europar Batasunademokratizatu. Klase dominatzaileen interesakdefendatzeko soilik jaio zen, eta hala izatenjarraituko du izaten, suntsitzen den arte.

Beraz, Euskal Herritik, argi dugu Europa langile-klasearen interesen arabera antolatu nahi badugu,gaurdanik hasi beharko garela bultzatzen horilortzeko behar ditugun tresna eta aliantzak:

Horretarako, lehenik, ezker mugimendu iraultzaileaantolatu eta indartu beharra dago, kapitalarenEuroparen eta mendebaldeko inperialismoarenaurka egin nahi badugu.

Bigarrenik, fronte desberdinetatik datozen EuskalHerri langilearen aurkako erasoak (politikoak,ekonomikoak, antisozialak, muturreko eskuina,inperialismoa, patriarkatua, arrazismoa...)geldiarazteko jarri behar ditugu indarrak eta

20

EUROPAR BATASUNA: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar!

kontzientzia kolektiboa garatzera bideratuhelburuak. Ofentsiba kapitalistari aurre egin behardiogu.

Hirugarrenik, konplexuak albo batera utzi etaezkerretik euskal langile-klasea EuroparBatasunaren aurka jarri behar dugu. Gureantolakundeen praktika politikoa EuroparBatasunaren kontra jarri behar dugu.

Laugarrenik, beste herri langileekin esperientziaktrukatu behar ditugu, eta helburu komunak finkatuz,borrokak uztartzea dagokigu.

Azkenik, eta maila estrategikoan, burgesiaren klase-interesen kontra arituko den beste gizarte eredubaten alde, elkartasun internazionalistan eta langile-klasearen interesen defentsan oinarrituko denEuropa eraiki behar dugu. Horretarako, jendarte

burujabe eta sozialistak garatzeko estrategiakpentsatzen jarri behar gara. Errotiko zapalkuntzekerrotiko aldaketak behar dituztelako.

Bukatzeko, korrelazio indarrak gure aldera ekartzenditugunean, kapitalaren Europari beste integrazioeredu batekin aurre egin ahal izateko, gaurdanikpentsatu beharko dugu eraikuntza-prozesu horrennorabidea. Herri burujabez, sozialistaz, feministazeta internazionalistaz osatutako europar integraziobat bultzatzeko, aliantzak eraikitzen eta behar direntresnak sortzen joan beharko dugu.

21