un Fantasiazko munduko objektuak - Bilgune...

12
euskal h erriko b ilgune f eministaren b erripapera emaraun 2010/abendua Fantasiazko munduko objektuak Emakumeei bideratutako iragarkietan emakumeak subjektu izan beharrean, pertsonaia gara; ipuinetako, jokoetako pertsonaiak.Hein batean, fantasiazko munduko objektuak

Transcript of un Fantasiazko munduko objektuak - Bilgune...

  • euskal herriko bilgune feministaren berripaperaemaraun

    2010/abendua

    Fantasiazko munduko objektuakEmakumeei bideratutako iragarkietan emakumeak subjektu

    izan beharrean, pertsonaia gara; ipuinetako, jokoetako

    pertsonaiak.Hein batean, fantasiazko munduko objektuak

  • 2

    Apaintzen ari dira bazter guztiak.

    Eguberriak datozela eta, tamaina

    guztietako argiez bete dituzte kaleak,

    eta aldi berean, tamaina guztietako

    opariz bete dituzte dendetako

    erakusleihoak. Eta denda bateko kristal

    argitsuetan dauden opariei so egin eta...

    Alde batean, neskatilentzako ile horidun

    panpina ederrak eta arrosak;

    mutilentzako berriz, armadun superman

    heroia. Hauen ondoan, dokumentuez

    osatutako orri sorta. Zer ote da? Urte

    amaieran onartutako diru partiden eta

    azken boladako erabakien sorta. Ea zer

    nolako saria dakarten? Langabezia

    laguntza desagerrarazia, erretretaren urte

    mugaren igotzea, pentsioen erreforma,

    zaintzaile diren langile ororen (zahar

    etxeetakoak, etxeetakoak) lan baldintzen

    okertzea, zerbitzu sozialen murrizketa e.a.

    Eta beste izkinan, monopolia; herritarron

    bizi baldintza duinen gainetik pasaz,

    zakildun gutxi batzuen diruaren,

    boterearen eta statu quo-a iraunaraztea

    helburu duen jokoa. Hauxe da koloredun

    argien eta opari dotoreen atzean

    ezkutatzen den oparia.

    erreportaia

    fantasiazko munduko objektuak

    askatu matazamaite urzain martinez_ bergarako

    zaharren egoitzako langilea

    irudia

    zixtatu

    saretik

    haizea iriarte urretabizkaia

    herrien txokoa

    emakumeok plazara!

    kuleroen kaxa

    euskal herri feminista lortze bidean izan zaitez sarekide!

    Izen- abizenak:

    Sektorea:

    Telefonoa:

    Posta elektronikoa:

    Banketxea:

    Kontu Korrontea (20 digito)

    ema(H)itza

    E-maila:

    [email protected]/

    [email protected]

    Helbidea: APDO. 11.130

    48005 Bilbo

    3-5

    10

    9

    86-7

    12

    11

  • erreportaia

    3

    Fantasiazko munduko objektuak

    Lurrinen iragarkiei begira

    Lurrinak luxuzko artikuluak bilakatu dira.Globalización y Publicidad: El lenguaje universalde los perfumes-en Antonia Montesekidatzitakoaren arabera, “kultura bakoitzak beremetodoa erabili du emakumearen figuranabarmentzeko eta apaintzeko. Aspaldidanikemakumearen irudi seduktoreena indartu izanda lurrinen lengoaiaren bitartez”. Publizitatesortzaileek, lurrinen iragarkiak sortzerakoorduan, fikziozko istorioetan barneratutakotestuinguru idilikoen irudikapena egiten dute.Horrez gain, publizitatean dagoen gain saturazioadela eta bizirauteko beharretatik harago doazenbaloreak transmititzen ditu. Nolabait, hartzaileeisinestarazi nahirik, produktu hori erabilita beredesio guztiak gauzatuko direla.

    Eta zein dira bada egunerokoan gureanaurki ditzakegun iragarkiak? AurtengoCosmopolitan eta Men´s Health aldizkarietanaurkitutako lurrinen iragarkiei begiratuz gero,ikusi daiteke estimulu komunikatibo eta irudiezberdinak erabiltzen dituztela gizonak zeinemakumeak irudikatzeko. Emakumeeizuzendutako aldizkarietan, sinbolismoarekin,kolore bizien erabilerarekin eta mitoekin jokatzenduten bitartean, Men´s Health aldizkarikolurrinen iragarkietan sinbolismoaren eta mitoenerabilera ez da hain esanguratsua. Gizoneibideratutako iragarkietan hauen gorputz jarrerakziurragoak, zuzenagoak eta argiagoak dira;ekintzaren motore diren subjektuak dira:desiratu egiten dute. Emakumeei zuzendutakolurrinen iragarkietan erabilitako sinbolismoanaturako baliabideen bitartez -hala nola,“debekatutako” sagarra- edota objektuenbitartez, (emakumeen gorputz bilakatutako lurrinboteak, zakila irudikatzen duten boteak)irudikatzen da.

    Goizean jaiki, ongi gosaldu eta lanerajoateko autobusaren zain dago, begiak aldebanatara begira jarri eta 3x4 metroko kristalezkohormak; batean, D&Garen lurrinen iragarkia etabestean, berriz, CH-ren Txanogorritxu xarmanta.Autobusa hartu eta bidean, debekatutakosagarra hozkatzen ari den ninfa, marinel bakartieta prestua, biluzik elkar besarkatuta daudengizon eta emakume bikote gaztea, e.a.Etengabea da egunerokoan kalean, telebistan,interneten nahiz aldizkarietan aurkitzen dituguniragarkien emaria. Jada, gure auzoetako etaherrietako paisaia naturalaren parte bihurrarazidituzte. Baina irudi, ideia, sinbolo hauek hutsalakal dira? Noski ezetz. Herritarren usteak zeinpraktikak bideratzeko, estatuek, boteredunekonomikoek, transnazionalek indar ideologikoa(Althuser); indar fisikoa (Althuser) eta azkenik,indar sinbolikoa (Bourdieu) darabilte. Hau honelaizan dadin, kultura bakoitzak bere mekanismoakerabiltzen ditu eta bertako kideei joko arau,sexualitate eredu, feminitatearen irudia,maskulinitatearen irudia, e.a. inposatzen dizkie.Horretarako, erabiltzen dituzten mekanismoenartean daude; hezkuntza, ekonomia,komunikabideak, publizitatea, diskurtsopolitikoak, eliza e.a.

    “Publizitatea; ekonomikoki, politikoki etateknologikoki elkarri lotuta dagoen munduarenemaitza da: mugak hautsi dituen masa kulturafenomenoa da”. Kultura globalaren mundueraikuntzan zein adierazpenean faktoreerabakigarria da. Herrialde anitzetako kontsumotalde anitzek konpartitzen dituzten kontsumopatroi berdintsuen eraginez, bizi estiloak gero etabateratzaileagoak dira. Publizitateak, munduguztian zehar ezagun bilakatzen ditu markaglobalak, bizitza estilo moderno, cosmopolita etaindibidualizatua. Ikus-entzunezko zein idatzizkokomunikabideen bidez martxan jarritakopublizitate kanpaina internazionalen bitartez,balore global berriak helarazten dituzte.

    Emakumeen zein gizonen sexu identitate aukerak ez dira maila

    berean irudikatzen eta bereizkerietan oinarrituta daude

  • sinbolismoek, koloreek, eszenatokiek, e.ahartzailearen subkontzientean aurretikerakarpenaren, maitasun ereduaren, desioareninguruan sistema patriarkalak urteetan zeharfinkatu dituen klixe tradizionalekin etadiskriminatzaileekin lotura egitea dute xede.Honela, lurrinen iragarkietan debekatutakosagarra hozkatzen duen Eva moderno bat agerida, soineko gorri luzea duen Txanogorritxu edotaitsasoko uretatik printzea maitemintzera irtetenari den Sirena.

    Gainera, egun, globalizazioareneraginez, iragarki hartzaileak kultura globaleanbizi diren herritarrak izanik, estereotipo konkretubatzuei erantzuten dieten Mendebaldekohiritarrak irudikatzen dituzte soilik, aurrerakuntzateknologikoak eta ongizate ekonomikoa oinarridituzten hiritarrak. Nolabait, balioennahasmenduan eta puntako indibidualizazioanbarneratutako jendartean murgilduta gaudenhonetan, publizitateak ere jendarteko kideenirrikak ongi aztertzen ditu eta horregatik,erabiltzen eta indartzen ditu egun daudenmitoak, eta hauez gain, helburu komertzialakerdiesteko berriak ere sortzen ditu.

    Gizon zein emakumeen errepresentaziosubjektiboa dela eta, sexu identitateak etasubjektu izaerak ez dira berdin lantzenaztertutako lurrinen iragarkietan. OrokorreanMen´s Health aldizkariko iragarkietan, sexuidentitateari dagokionean anbiguotasunahandiagoa erabiltzen da, Cosmopolitan-eko

    Bestalde, aldizkari femeninoko iragarkietanbereziki kolore biziak erabiltzen dira, hala nola,gorria eta urre kolorea. Agertzen direnprotagonisten arropak gorriak dira askotan;nolabait, pasioaren, sexuaren, berotasunaren,sentsualitatearen adierazle. Beste lurrin batzueniragarkietan, aldiz, urre kolorea erabiltzen da;

    alde batetik,

    hilezkortasunaren adierazle gisa eta bestetik,luxuaren, “glamour”-aren, boterearen adierazle.Men´s Health aldizkarian aztertutakoiragarkietan berriz, kolore apalak, neutroak etatxuri beltzak ugaritzen dira. Txuri beltzarenteknika oso ohikoa da argazkigintzaprofesionalean, berauek, balioa, seriotasunaesleitzen dio irudiari.

    Honez gain, emakumeen irudikapenerakoerabilitako eszenatokiak guztiz dira irrealak,sinbolikoak eta fantasiazkoak. Aldiz, aldizkarimaskulinoetan aztertutako iragarkietan,ezaguterrezak dira: hiriko dorre garaiak, kaleak,etxe dotoreak. Gizonak, espazio publikoetanjarrera argiz, indartsuz, ziurrez irudikatzen dira.

    Honela, iragarkiaren osaketan erabilitakoestimulu desberdinek proiekzio desberdinaksortzen dituzte hartzailearen gogamenean, eta

    hasieran aipatu bezala, emakumeeibideratutako iragarkietan erabilitako

    erreportaia

    4

  • erreportaia

    iragarkietan baino. Egungo sistema kapitalistapatriarkalean inposatua den eredu bitarheterosexualaren aurrean, homosexualeibideraturiko iragarkirik bada eta anbiguotasunosoz jokatzen duen kolektibotasuna irudikatzenduen beste iragarkirik ere ikusi liteke. Hasierabatean inposatutako ereduen aurrean eraso batsuposatu bazuten ere, sistemak harrapatu, janeta bere erara egonkortu ditu: sexualitateereduak, sexu identitate anitzak estereotipatuz.Honen adibide dugu Jean Paul Gaultier-en “LeMale” lurrinaren iragarkian agertzen denmarinela. Marinelaren uniformea eta figura gay-en ezaugarri bihurtu dituzte, fetitxe sexualgarrantzitsutzat joaz. Beraz, bizitza estiloenirudikapen horretan dago patriarkatuarenideologiaren eragina, eta estereotipoenerreprodukzioa; gay-ak bere itxura fisikoagatikarduratutako lagunak izan behar dute, harremaniraunkorrik ez dutenak, promiskuoak,dependienteak, abenturazaleak e.a. Emakumeeizuzendutako iragarkietan, berriz, bitar,heterosexual, maitasunaren izaeraerromantikoaz gain, sexualitate eredu anbiguorikedota bestelako sexualitate eredu berritzailerikez da ikusi. Beraz, emakumeen zein gizonen sexuidentitate aukerak ez dira maila bereanirudikatzen eta bereizkerietan oinarrituta daude.Iragarkiek ere egun indarrean diren botereharreman hierarkikoak erreproduzitzen dituztelaikusi liteke.

    Lurrinen iragarkietan nagusiki harremanakbeti bitar sistemaren baitan kokatzen dira.Gehienetan desioa, maitasuna, bestearekikoirudikatzen da; praktika sexual konkretubatzuetara bideratua eta beti “ederren” artekoa.

    Cosmopolitan aldizkarian aztertutakoiragarkietan emetasunaren irudi estereotipatubakarra erreproduzitzen da: irudi aingerutar etapikaroa, biak bat dituen emakumea; liraina,itxura fisikoagatik arduratua, gaztea, sentikorra,goxoa, gizonarengan desioa pizten duena,menpekoa baino aldi berean hartu nahi dituenerabaki konkretu batzuez segurua, ongizateekonomiko duen emakumea e.a. Emetasunariatxikitako balore eta ezaugarri hauek ez datozbat egungo emakume langile, kaleratu, ama,kultura anitzeko, zaintzaile, zapaldu, gazte-heldu-zahar, lesbiana, sexu-langile e.a.izatearekin.

    Hortaz, emakumeei bideratutakoiragarkietan emakumeak subjektua izanbeharrean, pertsonaiak gara; ipuinetako,jokoetako pertsonaiak. Hein batean, fantasiazkomunduko objektuak. Eta gizonak, aldiz, ez diraAdam, Neptuno edo otso bezala irudikatuak.Agertzen diren gizonak mundu errealekosubjektuak dira: errealak, bere buruaribegiratzen diotenak, hiritarrak, botereekonomiko, soziala eta ideologikoa irudikatutakonkistatzera doazen gizonak dira. Beraz,publizitateak, sexu-kultura-klase artekobereizkeriak iraunaraziz eta indartuz;errealitatea, bakarra eta unibertsala(mendebaldarra, diruduna, klase erdi-altukoa,botereduna, heterosexuala, edertasun irudiestereotipatuduna, aingerua, e.a.) irudikatzeaasmo du.

    5

    Emakumeei bideratutako

    iragarkietan emakumeak

    subjektu izan beharrean,

    pertsonaia gara; ipuinetako,

    jokoetako pertsonaiak.Hein

    batean, fantasiazko munduko

    objektuak

  • modu egokian hitz egiteko egoitza bakoitzekokasua aztertu beharko litzateke.

    Zein dira Aldundiak eta CCOO-UGTsindikatuek sinatu duten hitzarmenean

    biltzen diren lan baldintzak? Nolakoa izanda hitzarmenaren onarpen prozesua?

    Hitzarmen honetaz hitz egiten dugunean,azpikontrataturiko langileagoari buruz hitz egitenari garela argitu behar da. Lan hitzarmen hauazaroaren bukaeran sinatzen dute CCOO-UGTsindikatuek – ADEGI eta LARES patronalarekin.Momentu horretan bi sindikatuek, soilik,langileagoaren %15-20ko ordezkaritza zuten.Onartze prozesua pil-pilean egonik, oraindikorain ez daude datu zehatzak eta atzerapenakonartzeko 2010erako onartu behar dute.

    Akordio honen puntu nagusiak hauek dira:lau urteko iraupena; soldata igoera batproposatzen da, baina “3. adineko” lanhitzarmena dutenei aplikatuko zaiena soilik;soldata erreala puntua hitzarmenetik kentzeaproposatzen da; igande, jai egun eta gauekogehigarrietan, soldatekin gertatzen den egoeraberdina gertatzen da; eta ABEak (Aldi BaterakoEzintasuna) %100ean onartzen dira lanistripuetan baina ez ditu gaixotasunprofesionalak era berean onartze, ezta “initinere”-ak ere. Eta esan beharra dago kolektibohonetan gertatzen diren gaixotasun gehienakgaixotasun profesionalak eta arruntak direla,hala nola, lunbalgiak, giharren bihurrituak,gripea, e.a.

    Baina sinatutako lan hitzarmenetik badirakezka sorrarazten diguten bi puntu: Lan Bakeakontzeptua hitzarmenean ezartzea eta enpresaaldatzen denean egoitzako langileagoamantentzea. Aurreneko puntuaren arabera,behin hitzarmena sinatuta aldarrikapenakegiteko eskubidea ukatuko da. Bigarrenean,aldiz, bi baldintza jartzen dituzte, bata, lizitazioadministratiboak ezartzen duen ratioen

    Zaintza lanetan jarduten duten langileenerrealitatea gertuagotik ezagutzeko, eta zehazki,Zaharren egoitzetan berriki sinatutako lan-hitzarmenaz zein orokorrean dituzten lanbaldintzak eta aldarrikapenak jakin asmoz,Bergarako Zaharren egoitzan lan egiten duenMaite Urzainekin egon gara.

    Zein da, egun, zaharren egoitzetakolangileok bizi duzuen egoera?

    Hasteko esan behar dugu Gipuzkoan ezdagoela egoitza eredu bakarra, Foru Aldundikoweb-gunean sartzen bagara, Gipuzkoan guztira69 egoitza daudela ikusi dezakegu.

    Egoitza bakoitza era berean moduezberdinean esleituta egon daiteke; banakabatzuk Foru Aldundiko kudeaketa zuzena dute,besteak, herri udaletako kudeaketa dute etabesteak, berriz, kudeaketa pribatua. Honetazgain, egoitza berdinean egon arren, langileenartean lan-hitzarmen ezberdinak daude.

    Ikusi dezakegunez zaharren egoitzez hitzegiten dugunean oso zaila da orokortzea, eta

    6

    askatu mataza

    maite urzain martinez_ bergarako zaharren

    egoitzako langilea

  • askatu mataza

    7

    etxeetako egoiliarren profila %85ean, batazbeste, fisikoki zein psikologikoki menpekotasunhandiko pertsonak direla. Hauek, jokaeraaldakorrak eta kontrolaezinak dauzkate askotaneta horrek zaintzeko orduan, zailtasunakdakartza. Zailtasun hauek areagotu egiten dira,parean dagoen langilea formakuntza berezitugutxi daukan pertsona bada.

    Sektorearen lan baldintzeidagokionez, aldaketak egon badauden

    arren nahiko kaxkarrak dira, zaintza lanekjendartean oro har duten gutxiespenaren

    ondorio direla uste duzu?

    Zoritxarrez baietz uste dut, gizarteanzaharren kolektiboari eta emakume kolektiboariegiten den gutxiespen baten adierazle hutsa daegoitzen egoera.

    Zein dira zuen aldarrikapen nagusiak?

    Zaintza lanak, lan profesionaltzat onartzea.Behar beharrezkoa den lana dela ikustaraztea,zaintza lanak, jardun fisiko eta psikologikokiastunak direla errekonozitzea eta honetan ondoaritzeko formakuntza egoki eta berezituarenbeharraz jabetzea.

    Gipuzkoako Foru Aldundiak argi du,zerbitzu sozialen eta adinduen egoitzetakoarazoen muinean, batez ere, gehiegizko lankostua, eta hauek garatzeko diru publiko eskasiadirela, baina, zerbitzu sozialak murriztenjarraitzen du. Honela, lan guztia menpekotasunaduen familiaren gain uzten dute.

    Gainera, adineko egoitzen titularitateakaldatzeko mehatxuarekin eta gutxiengoansinatutako lan hitzarmenarekin, Aldundiak ildoberean onartezina den bidea jarraitu nahi du, hor lanegiten duten pertsonen lan baldintzak okertuz etazerbitzuen saila eta langileen ratioak murriztuz.

    araberakoa izatea da. Hemen gerta daitekelizitazio berriak, hots, enpresa berriak zaharrenegoitzan kudeaketa hartzerakoan bere lan-hitzarmen propioa ezartzea.

    Norantz bideratu nahi dituztezaharren egoitzak?

    Gaur egongo errealitatea ikusita, zaharrenegoitzak kudeaketa pribatura bideratu nahidituztela azaleratzen ari da.

    Zaintzaren kalitatearen galerak, heinbatean pertsonen zaintza arreta sozio-

    sanitariora mugatzeak, zein ondorio izanditzake?

    Langileriaren duintasuna kolokan jartzeazgain, egoiliarren duintasuna ere dantzan ikustendugu.

    Egun, erizain laguntzaileen denboraz hitzegiten badugu, hauxe da egoera: Kasubatzuetan, 30 minutu dauzkate menpekotasunhandia daukan egoiliar batez arduratzeko. Eginbeharreko lanak hauek dira: ohetik jaiki(orokorrean mugiezintasun handiko pertsonakdira), dutxatu, tratamenduak eman, komuneanjarri, gurpil aulkira pasatu, e.a. Ezindura ertainadaukatenekin, berriz, 20 minutu dituzte etaautonomoekin astean 10 minutu (asteko dutxadenbora). Gauean estuago dabiltza, 60 minutudauzkate bost pertsona oheratzeko (zaintzakbarne). Erizain batek lan txanda bakoitzeko 100egoiliar baino gehiago eduki ditzake.

    Goian aipatutako lan baldintzak ForuAldundiak markaturiko ratioen barruan daudenegoitzetan gertatzen da. Pribatuetan egoeraaskoz ere larriagoa da.

    Eta azkenik, ezin gara ahaztu zahar

    Zaharren egoitzetako langile

    gehienak emakumeak dira

    “gizartean zaharren

    kolektiboari eta emakume

    kolektiboari egiten den

    gutxiespen baten adierazle

    hutsa da egoitzen egoera”

  • zixtatu

    8

  • 9

    Azaroaren 25a igaro den honetan, hainbat komunikabideetan artikulu, gutun,erreportaje etab. argitaratuko dira gure jendartean zoritxarrez hain presente dagoenindarkeria sexista deitoratuz. Indarkeria hau egiturazkoa da, sistematikoa, jendartematxista baten isla eta errotik konpondu beharreko arazoa. Egun hauetan ez dira faltaizan indarkeria sexistaren aurkako adierazpen instituzionalak, emakumeen kontrakoindarkeriaren aurkako kanpainak, mugimendu feministaren ekimen ezberdinak…Eraberean, indarkeria jasan duten emakumeak gogoan izan dira eta gogor salatu dira azkenurtean gertaturiko bortxaketa, erailketa eta eremu ezberdinetako erasoak. Aurtengodatu eta estatistika hauetan, zerrenda amaigabe honetan zoritxarrez ez dira hainbatemakumeek jasandako eraso, bortxaketa eta indarkeria sexistak kontuan hartuko.

    Aurten ere komisaldegietan eta espetxeetan euskal herritarrek indarkeriarenhainbat aurpegi ezagutu dituzte. Gizonezko zein emakumezkoek jasaten dituztehonelako egoera bortitzak, baina emakumeen kasuan, indarkeria hau areagotu egitenda emakume izatea hutsagatik. Egoera hauetan zaintzaile eta poliziek euren botereaezartzen dute, emakumea gutxietsiz, euren indar posizioa azpimarratuz, berengizonezko errepresiozko mintza eta praktikaren bitartez. Norbait atxilotzen duten uneanalarma guztiak pizten dira tratu txarrak jasotzeko aukera handiak daude eta, ongibaitakigu atxiloketa batek ekar dezakeena (ezin ahaztu Unai Romano, Mikel Zabalza,Igor Portu…). Baina atxilotua gure ama, arreba, ahizpa, alaba denean alarmak ozenagojotzen du eta gogorarazten digu euskalduna eta emakume izateak bortizkeriaren zokorikilunenera eraman gaitzakeela. Atxilo duten emakumearen aurkako presioa psikologikoazein fisikoa da, emakumea objektu sexuala bihurtuz. Bere sexualitatearen aurkakoerasoak etengabeak dira biluzte saioekin hasiz, gorputzaren atalen ukimenekin,masturbazio saioekin eta bortxaketa mehatxuekin jarraituz. Bortxaketak ere eman dira(baita gizonezko batzuen kasuan ere) horretarako makila, pistolak, etab. erabiliz.Bortxaketa eta bortxaketa mehatxuekin batera haurdun geratzeko mehatxuak jasodituzte, edo eta antzu geratzekoak; haurdun dauden emakumeei abortarazikozituztenaren mehatxua egin diete…

    Munduan zehar ematen diren honelako testigantzak entzutean, jendartea etabereziki komunikabideak euren berrietan islatzen dituzte gehiegikeria hauek salatuz etadeitoratuz. Baina protagonistak euskal herritarrak direnean, beste alde baterabegiratzen dute, beraien aurpegi hipokrita erakutsiz. Horregatik ikusezina bihurtudutena ikustarazi nahi dugu, emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunarentestuinguruan hitz larrietan idatziko ez den errealitate hau lau haizetara zabaldu nahidugu.

    Lerro hauetatik, emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzeko eskatzen dugu,eremu ezberdinetan pairatu beharreko indarkeri sexista gainditu eta etxean, lanean,komisaldegietan nahiz espetxeetan ematen den indarkeria baztertzen dugu. Herritarreideialdia luzatzen diegu jasandako tortura kasuak, tortura sexistak, e.a. salatzera etakalera ateratzea.

    tortura sexistarik ez!

    haizea iriarte urretabizkaia_torturak jasandako

    gazte independentista

    saretik

  • herrien txokoa

    10

    Altsasun azaroaren25ean egin zutenelkarretaratzea.

    “Mugimendu feministaren historia:kronika bat” izenburupean egin da aurtenEmaginek eta Euskal Herriko BilguneFeministak antolatutako Eskola Feminista.Abenduaren 2an eta 9an DonostiakoUnibertsitateko FIHEZI fakultateragerturatutakoek, Mendebaldeko mugimendufeministaren historiaren inguruko informazioajasotzeaz gain, Euskal Herriko mugimendufeministaren hastapenak, ibilbidea eta egungoegoera ezagutzeko parada izan zuten.

    Emakumeen Mundu Martxako Europako Koordinadorabildu zen azaroaren 19 eta 21a bitarte Lisboan (Portugal).Bertan, hamar herrialdeetako 40 emakume elkartu ziren, etaEuskal Herriko ordezkaritza ere bertan izan zen. Hauek izanziren landu zituzten gaiak: Urrian Kongoko ekimenen ingurukobalorazioa, etorkizunean egin beharreko ibilbidea etanazioarteko komite berria adostu zuten. Horrez gain, egunhorietan NATOren goi biltzarra egonik; honen kontrako biltzarraosatu zen, eta Emakumeen Mundu Martxako Plataformak erebertan hartu zuen parte, aldarrikapen propioekin.

    EMAKUMEEN MUNDU MARTXAKO EUROPAKO BILTZARRA LISBOAN

    AZAROAREN 25eko MOBILIZAZIOAK ETA EKIMENAK

    ESKOLA FEMINISTA

    Leitzako institutuan indarkeriareninguruan izan zen hitzaldia.

    “Autodefentsa feminista: gurealdarria eta jarduna” lemapeanBilgune Feministak egin zuenagerraldia.

    Eraso sexisten aurka etaautodefentsaren aldarri eginez,iluntzean, Tolosan, egin zutenelkarretaratzea.

  • Hamazazpiurteko ibilbidean,lan, erronka eta

    aldarrikapen anitzizan dituzte Lakrikun

    taldea osatzen duten hirulagunek. Ondorengo lerroetan martxan dituztenproiektuen berri emango digute Alaitz Olaizolak,Gurutze Eizmendik eta Idoia Urangak (Argazkianezkerretik eskuinera); zehazki, antzezten dabiltzanlanak: “Prest gaude” eta “Greban gaude” dira.

    Errealitatetik atera eta, fikzioazbaliatzen zarete errealitateko gertaerak,egoerak irudikatzeko. Zer nolako gaiak

    lantzen dituzue?

    Emakumeok bizi ditugun egoera desberdineiburuz aritzen gara GREBAN GAUDE zein PRESTGAUDE! antzezlanetan. Egunerokotasunaz aritzengara; egunerokotasunean deseroso sentiaraztengaituzten gaiez, emakume izateagatik bizi ditugunegoera horietaz. Orokorrean esanda, lana, sexua,amatasuna, maitasuna, amonaren papera,gaztetasunetik heldutasunerako bidea,itxura…ditugu hizpide.

    Interpretazioan, aldarrikapenek zernolako tartea dute?

    Gure bi lan hauetan etengabekoaldarrikapenean ari gara. Honetarako antzerkiazbaliatzen gara, eta nola ez, umoreaz. Pertsonaiak

    11

    emakumeok plazara!

    beren artean oso desberdinak garen hiru emakumegara, baina era berean gizartean gauden emakumemota desberdinak islatzen saiatzen gara, izaerakpixka bat puztuta, puntako egoerak sortu ahalizateko.

    Umorea hainbat antzezlanetan gakoaizan ohi da, zuen lanetan umore berezirik

    sortzen al duzue?

    Ez dakit umore berezia sortzen dugun edo ez.Baina gauza bat argi ikusi dugu: Ikuslegoandauden emakume helduak batez ere, erabatkonektatzen dutela esaten ari garenarekin, berenburua ikusten dutelako taula gainean. Eta horumorea sortzen da, konplizitatea. Batek bereburua, egoerarik gogorrenean ere, bere aurreanikustean, ispilu bat bailitzan, “ hori niri gertatu zait”pentsatzen du, eta hor askotan algara sortzen da.Emakumeok gure artean ondo ulertzen dugunumorea sortzen da, gure bizipenei buruz arigarelako.

    Prest zaudete, baina aldi bereangreban ere? Zer gertatu da batetik

    besterako bidean?

    Greban Gaude−n eguneroko gauzatxiki−handiekin itota sentitu ginen, eta grebarajoatea erabaki genuen. Prest Gaude!-n, bizitzakberdintsu jarraitzen zuela−eta jada zerbait egitekoordua bazela iruditu zitzaigun. Esnatu,erreakzionatu! Aldaketa sakon baten beharrasentitu genuen, eta horretarako gaude prest:aldaketarako. Gure buruaren jabe izan nahi dugu,gure ametsak bete, askeak izan, gizartean

    eraginkorrak izan…

    Greban eta Prest trilogia baten parte dira.Hirugarrena sortzeko dago oraindik.

    gu ere bagara euskal kulturaFridaren bekainak, hanketako behatzak, begirada bat, gereziak eta marrubiak, gorria,

    gorputza dantzan, euria, alua, gorputzeko ileen norabide aldatzea, bota handi batzuk, haginkadabat, kandela baten argia, oroitzapen sutsuak gogorarazten dizkigun usaina, Inesen kontzertuak,asperen bat, takoi zorrotz bat garezurrean, gaua, poesia bat, ispilua, hiru hitz belarrira, bururapatu bat, pauso sendoa kale estuan, eskuen mugimendua, ardo kopa bat, goizaldeko bainuaitsasoan biluzik, lepoan emandako musuak, barre bat, apurtutako galtzerdi luzeak, erdikoatzamarra erakustearen lotsagabekeria, zimurtutako titiak… hau dena eta gehiago da erotismoaguretzat. Ez digu euskal kulturak bakarrik erakutsi. Ez da Durangon ikasia. Gu ere, bagara

    erotikoak.

    Informazio gehiago, www.emakumeokplazara.org helbidean eta harremanetarako, deitu: 685 757 609 telefonora.

    lakrikunantzerki

    taldea

  • kuleroen kaxaHona hemen Bilgune feministaren neguko materiala eta aurretik

    egindako pare bat proiektu. Eskuragarri izango dituzue ohiko tokietan.

    AGENDA

    Handia: 12euro

    Txikia: 8euro

    Aurtengo agendaren

    gai zentrala

    Euskal Herriko bi

    artistek elkarlanean

    egindako ipuin

    ilustratua duzue.POLTSAK

    Prezioa: 25euro (rebersiblea)

    eta beste biak 30euro.

    Hiru modelo esklusibo dituzue eskuragarri.

    HEZKIDETZA GIDA

    Prezioa: 15euro

    Eskola eta hezkuntza eremu

    anitzetan jarrera eta egoera

    sexistak ekiditeko aholku eta

    proposamenen karpetatxoa.

    ESTILO LIBURUA

    Prezioa: 10euro

    Komunikazioan sexismoa ekiditeko gida

    liburu bikaina. Euskaraz eta

    gazteleraz eskuragarri.