EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN...

12
NIK SINISTEN DIZUT ASKATU MATAZA: AMAGOIA GURRUTXAGA HERRIEN TXOKOA: FEMINISMOA KALERA! ...+ EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERA | ABENDUA 2017 emaraun

Transcript of EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN...

NIK SINISTEN DIZUTASKATU MATAZA:AMAGOIA GURRUTXAGA

HERRIEN TXOKOA:FEMINISMOA KALERA!

...+

EUSK

AL H

ERRI

KO B

ILGU

NE

FEM

INIS

TARE

N B

ERRI

PAPE

RA |

ABEN

DUA

201

7 emaraun

aurkibideaaurkibidea

ema(H)itzaAurkibidea

Herrien txokoa

Erreportaia

Irudia

Askatu mataza

Saretik

Klittotik

Kuleroen kaxa

2

3

4

7

8

10

11

12

erantzun

IKASIGOZATU

Freskoa da eta hotza iragarri dute baina aizu, oso guapa joango zara

eguberritan”, “Maniki argalak baino ez ditugu ekoizten, lodi dugun bakarra

Olentzeroren panpina da”, “Printzesa ala Action Man gerlaria? Arrosa ala urdina?”...

Nik printzesa gerlaria, arrosa eta urdina, biak nahi ditut, nahastuta gainera; freskoa bai, baina udarako eta maniki

errealak nahi ditut ongi bizitzeko. Konplexurik gabe, aske sentitu ahal izateko. Ez dut bi ereduren artean soilik aukeratzera

behartua izan nahi. Ez da beharrezkoa.

Oso sutila omen da dena. Horren sutila, MIKROmatxismo deitzera ere heldu garela. Baina hor dago, agian batzuetan ez dugu ikusten, baina bada.

Eta azaroaren 25erako abiatutako kanpainako leloa berreskuratuta, bada garaia erraiak azaleratzeko!

Egungo ekarpen ekonomikoez gain, beste asko landu eta lortzeko asmoarekin sortzen dugu kanpaina hau. Euskal Herriko Bilgune Feministaren proiektuari hauspoa ematea erabakitzen baduzu idatzi: [email protected] – era.

abendua2

herrien

txokoaFeminismoaren bidean Ugaoko kaleak koloreztatzen!. Kallera (Arranku, Ugao eta Zolloko Asanblada Feminista)

Azken boladan eman diren eraso sexistak salatzeko mobilizazioa antolatu zuen Durangoko plataforma feministakArgazkia: Durangon agerkari digitala

Jaixak hasi aurreko argazki-ekintza feminista Elorrixon! “Jaixetan emakumiok* muxukatu, ospatu, gerrixa mugitu, zoratu, laztandu, ilea askatu, ahaldundu eta harrotu eingo ga gurogunian, gurogunakin, gurogulako PLAZEREZ LEHERTUZ!!!”

abendua3

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

NIK SINISTEN DIZUT

endez lepo zegoen La Galera espetxe zaharreko ataria. “Nik sinisten dizut” esaldia zuten koloretako zapiak zeuden aulkietan jarrita eta herritar andana ekimena noiz hasiko zain. Foro Sozialak emakumeon egia aitortzeko antolatutako ekimena izan zen.

Urrian bete zituen sei urte ETAk su-eten iraunkorra iragarri zuenetik; eta orduz geroztik, Foro Sozialak helburu nagusi izan ditu, besteak beste, etorkizuneko elkabizitzarako oinarri sendoak eraikitzeko elkarrizketa, berradiskidetzea sustatzea eta bake prozesuan adostasunak lortzea. Bide horretan, apirilaren 8an, ETAren armagabetze ordenatu eta erabatekoaren ondoren, Foro Sozial Iraunkorrak Armagabetze, Desmobilizazio eta Birgizarteratze (ADB -gazteleraz, DDR deiturikoa-) prozesu bat bultzatzeko apustua egin du. ADB horren testuingurua baliatuta, iruditzen zaigu bakearen eraikuntza kolektiboan emakumeok bizi izan ditugun biolentzia matxisten askotariko adierazpenak jasotzea, entzutea eta aitortzea ezinbesteko urratsa dela. Hori da, hain justu ere, hastapenetik gaurdaino, Foro Sozial Iraunkorreko zeharkako lan ildoetako bat den Gatazkaren ondorioak emakumeengan eta hauen ekarpena bake prozesuari izenburu duen

J

Gure herrian, “euskal gatazka” deiturikoa beste biolentzia batzuekin elkargurutzatu da,

kasu, munduko beste bazterretan bezala, egiturazkoa den emakumeen aurkako

bortizkeriarekin

abendua4

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

Gogoetabidearen (Foro Sozial Iraunkorreko generoaren lan taldea) eginkizunetako bat.

Gure herrian, “euskal gatazka” deiturikoa beste biolentzia batzuekin elkargurutzatu da, kasu, munduko beste bazterretan bezala, egiturazkoa den emakumeen aurkako bortizkeriarekin. Indarkeria sexistak milaka aurpegi, ahots, adierazteko forma eta esparru ditu. Emakumeon aurkako indarkeriak ez du mugarik, sistema kapitalista patriarkalaren ezinbesteko tresna da; eredu horrek sortzen dituen pertsonen arteko meneko harremanak biziraun dezaten erabiltzen duen baliabidea, alegia. Horregatik, emakumeen aurkako biolentziak lehen mailako arazo politiko izaten jarraitzen du. Hori horrela izanik, bakearen aldeko ibilbide honetan, beharrezkoa da “euskal gatazka” deiturikoak zuzenean eragindakoak aitortzea, justizia egitea eta erreparaziorako urratsak ematea, baina baita euskal emakumeen bizitzetan, hainbat inguru eta egoeretan, eragin duen egiturazko biolentzia hau prozesu orokor horren baitan kokatzea ere; bestela, nekez eraikiko baitugu guztion ongizatea zutabe izango duen bakea.

Horratik, urteetan sinesgarritasunik eman ez zaion biolentzia matxistaren adierazpenei aitortza eginez abiatu genuen urriaren 8an “Emakumeen egia aitortu. Nik sinesten dizut” ekimena.

Bakea kolektiboki eraikitzeko oinarrizkoa da jendartean dauden indarkeriak aitortzea, eta

ez soilik “euskal gatazka” deiturikoarenak

abendua5

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

Bertan, hainbat emakumek euren testigantzak kontatuko zituzten eta bertaratutakoek, berriz, entzuketa aktiboa eta aitortza kolektiboa egin genien. Gure ustetan, erreparazioa eta justizia lortze bidean, lehen urratsa gertatutakoa zalantzan ez jartzea eta sinestea delako, finean, errekonozitzea.

Hori horrela izanik, honakoak izan ziren ekimenaren helburuak: Alde batetik, azken 50 urteetan indarkeria matxistaren aldaera desberdinak bizi izan dituzten emakumeak elkartzea, sinesgarritasuna ematea, eta emakumeen egia, justizia eta aitortza egiteko abiapuntu izatea. Bertan bilduko genituen biolentziak bizi izan dituzten emakumeak, hala nola: harreman sexu-afektiboen baitako indarkeria, laneko sexu-jazarpena, gerra bortxaketa, indarkeria lesbofoboa, tortura sexista, emakume errefuxiatua,

sexu abusuak, emakume preso ohia... Beste alde batetik, bakea kolektiboki eraikitzeko oinarrizkoa da jendartean dauden indarkeriak aitortzea, eta ez soilik “euskal gatazka” deiturikoarenak. Azkenik, ekimenak xedetzat hartu du ere emakumeen arteko elkartasuna sustatzea (emakume guztion artean) eta emakumeen parte-hartzea bultzatzea.

Hori horrela, Ixone, Maddi, Nerea, Lolita, Edur, Katia eta Anttoni izan genituen gurean. Ausardia ikaragarriz eurek bizitako bortxa egoerak partekatu zituzten bertaratutakoekin. Itzaletik argitara atera zituzten bizitakoak. Euren testigantzak entzun ostean herri aitortza egin genien; batetik, Foro Sozial Iraunkorreko Genero lan taldeko kideek eguzki dantza dantzatu zieten eta lore bana eskaini, eta bestetik, amaieran, herritarrak zapiak eskuak hartu eta besoak altxatuta “nik sinisten dizut” kolektibo bat irudikatu

zuten. Horrez gain, Uxue Alberdik idatzitako “Konplize ditut eta” bertso musikatuak izan genituen, Ilaski Serranoren gidaritza ezin hobea eta hamaiketarako tartea.

Eta orain zer?

Behin ekitaldi politiko hau eginda, asmoa litzateke herrietara zein auzoetara zabaltzea. Horretarako, lema berdina erabiliz, askotariko ekintzak sustatzea da asmoa. Horrela aitortza hori ahalik eta zabal, plural eta inklusiboena izan dadin.

Ekimenaren inguruko informazioa nahi izatera edo zuen herrian horrelako ekimenen bat antolatu nahi baduzue, hemen duzue Foro Sozialeko genero lan taldearen kontaktua:

[email protected]

abendua6

IRUDIA: MADDI LASA GARcIA [email protected]

askatu matazaaskatu matazaAMAGOIA GURRUTXAGA

Amagoia Gurrutxaga kazetaria da eta Zarauzko postalak eta Zarauzko gutunak liburuak idaztean burura etorri zitzaizkion hausnarketak elkarbanatu ditu gurekin, oraingoan.

arauzko postalak eta Zarauzko gutunak idatzi dituzu besteak beste. Zer aurki dezakegu liburuotan?1936ko gerrak ni bizi naizen herrian, Zarautzen, utzitako arrastoa aurki daiteke liburuotan. Horretan saiatu naiz, behintzat. Horretarako, Espainiako II. Errepublika garaitik aurrerako giro politiko, ekonomiko eta soziala agertzen saiatu naiz. 2013an argitaratu nuen Zarauzko postalak. Han, argazki panoramiko moduko bat aurkituko du irakurleak. Aurten argitaratu dudan Zarauzko gutunak-en, berriz, argazki horren pixelak erakusten saiatu naiz, testigantzen eta agirien bitartez.

Noiz hasi zinen lan honetan?2001ean hasi nintzen elkarrizketak egiten. Horri esker, gerra eta gerraostea zuzenean bizi izan zuten pertsonen testigantzak jaso ahal izan nituen. Gaur egun hasiko banintz lan horietan, laurdenak ere ez nituzkeen lortuko, ia denak hilak baitaude.

Zergatik aukeratu zenituen kronika historikoak?Kazetaria naiz, eta erreportaje eta elkarrizketa sorta zabal baten gisan planteatu dut lan hau. Horixe delako, hobeto ala okerrago, egiten dakidana. Horixe da, hobeto ala okerrago, egin dudana.

Inoiz aipatu duzu, Zarauzko gutunak idaztean emakumeen aurkako jazarpen kasu askorekin egin zenuela topo.Gerra kontuak biltzen hasi nintzenean, fronteko kontuak entzutea espero nuen. Horixe da, azken batean, pelikuletan gehienetan agertu ohi dena: gizon batzuk beste batzuen kontra, lubakietan, fusila edo esku-bonba eskuetan. Elkarrizketak egiten hasi nintzenean, emakume asko ezagutu nituen. Eta ikasi nuen, gizonak frontean zeuden bitartean, etxean geratu ziren emakumeek Francoren aldekoen agintearen lehen kolpeak zuzenean nozitu behar izan zituztela. Emakumeak objektu gisa, gizonen jabetza gisa ulertzen zituzten haiek -eta ez haiek bakarrik-, eta emakumeen aurka jotzea arerio politikoari min ematearen sinonimotzat ulertzen zuten. Halaxe jokatu zuten. Zigorgabetasun erabatekoa zeukaten alde. Giro horretan iraun behar izan zuten emakumeek, eta, irautearekin batera, beren umeak aurrera atera. Eta tabu handi batekin egin nuen topo: sexu jazarpenarenaren ingurukoa. Tabu hori, beste tabu erraldoi baten barruan sartuta zegoen: biktimen izenak ematea onartzen zen, baina biktimarioen izenak ematea ez. Eta orduko biktimarioen eta kolaboen izenak eman gabe, ondorengo hamarkadetako

diktaduran egin zuten botere politiko, ekonomiko eta sozial banaketa ezin da ulertu.

Mundu guztiak irudika dezake gerra bat. Baina inoiz ez da kasu hauetaz hitz egiten eta oso ohikoak izaten dira. Zergatik ote?Emakumeak direlako biktima eta gizonak biktimario, eta ustezko bake garaietan bezalaxe, jazarpen sexualik ez balego bezala jokatzeko lege idatzi gabea dagoelako indarrean. Mende asko ditu lege horrek. 36ko gerran eta gerraostean jazarpen sexuala nozitu zuten emakumeek bazekiten ez zutela justizia eskatzeko eskubiderik. Are gehiago: bazekiten, salaketa eginez gero, beraiek epaituko zituztela, ez erasotzaileak. Eraso sexualaren arma ez da gerra ofizial garaietan bakarrik erabiltzen, gainera. Disidentziaren aurkako gerra zikinetan ere, ohikoa da. Ikusi besterik ez dago inkomunikazio ziegetatik igaro diren atxilotuen testigantzak.Garbi dagoena da gizateriaren historia osoan gerra arma gisa erabili izan dela sexu jazarpena, eta gu ez garela gizateriatik eta historiatik kanpokoak. Hemen ere erabili izan da arma hori. Nik Zarauzko testigantzak jaso ditut, baina hortik kanpo gaia aztertzen hasi naizenero, argi utzi didate Zarauzkoa ez dela salbuespena izan.

Z

abendua8

Idazteaz gain, hitzaldiak ere ematen omen dituzu.Bai, hasi naiz lan horretan pixkanaka. Zarautzen bildutakoak tokian-tokiko bizipenekin kontrastatzeko modu oso interesgarria iruditzen zait. Oso adierazgarria da: emakumeak izan dira, askotan, beren etxeetako gizonen gerra ibileren memoriaren zaindariak. Buruz ikasi dituzte senarraren, anaiaren, aitaren ibilerak. Eta garai hartako beren ibilerei buruz galdetutakoan, beraiek ezer inportanterik ez zutela egin errepikatzen dute emakume gehienek. Erizain, irakasle, jangeletako zerbitzari, mezulari aritutakoak ziren asko eta asko. Herrian ezer gabe, zerua goian eta lurra behean, geratu ziren emakume asko, berriz, nozitu zituztenak kontatzeko moduak atentzioa deitu zidan. Bortxaketa edo gehiegikeria sexualak normalizatuta zituzten. Gerra aurretik zetorren hori, lehenago esan bezala. Geure buruari galdetu beharko genioke zenbateraino aldatu den hori zortzi hamarkadaren buruan.

Gerra gauza alua da izeneko hitzaldia eman zenuen UEUko Prozedura feministak: ezagutza, ikerketa eta herrigintza ikastaroan, azaroaren 10ean. Zer dela-eta izenburu hori? Zer barnebiltzen du? Zeri buruz aritu zinen?Hitzaldiaren izenburuak emakumeak ere gerra nozitu zuela adierazi nahi du. Eta nozitze horretan, generoak ezaugarri propioak erantsi dituela. Elkarrizketa honetan aipatu ditudan kontuak aletu

nituen hitzaldi horretan, Zarauzko adibidea ardatz hartuta: historia liburuetan jasoa ez izan arren gertatu zen historia hori. Eta memoria hain modan dagoen garaiotan, egunerokoa dugun paradoxa hori: bake sozialaren -“bizikidetza” deitzen diote batzuek- izenean, errukia bai baina justizia ez omen dutela merezi 36ko gerrako biktimek. Emakumeok aspaldidanik ezagutzen dugun mekanismo sozial erabat pozoitsua da hori.Hitzaldi horretan, baita ere, liburu hauek egiteraino ekarri nauen ibilbide pertsonala azaldu nuen, nahiko adiarazgarria iruditzen zaidalako. Gure etxean, izan ere, ez zen gerrari buruz hitz egiten. Hala, 1990eko hamarkadarekin kazetaritza lanean hasi nintzenean, harrituta geratzen nintzen adin batetik gorako elkarrizketatu ia denek 36ko gerra aipatzen zidatenean. Laster konturatu nintzen onartu gabeko trauma kolektibo baten isla zela hori. Hala, neu hasi nintzen galdetzen horri buruz. Baita etxean ere. Horrela jakin nuen

etxean bagenuela kolpisten alde egin zuen birraitona bat, eta ez nolanahiko moduan. Horri buruzko isiltasunak ekarri nau gaia lantzera. Eta behin testigantzak jasota, emakumeen i k u s e z i n t a s u n a r e n hamaikagarren adibidearekin egin dut topo. Emakumeak izateagatik desagertuak dira historiatik. Baita galtzaileen historiatik ere.36ko gerrako galtzaileak, indarkeria politikoaren biktima nabarmenak guztiak, desagertuak daude errelato ofizialetik. Bai, behintzat, justizia zor zaien subjektu gisa. Agrabio konparatiboa nabarmena da, beste batzuek nozitutako indarkeria politikoaren inguruko politikak kontuan hartuta.Horrek guztiak, jakina, eragin zuzena dauka gaur egungo gizartean. Orduan finkatu ziren aginte sareak eta inpunitatea ez direlako desegin. Sareok detektatzea gero eta zailagoa da, gainera, ezarri den isiltasun legearen ondorioz. Eta garaileek hezi zituzten gu hezi gintuztenak. Horrek esan nahi duen guztiarekin.

Argazkia: Aritz Mutiozabal - Urola Kostako hitza

abendua9

raikiz Kolektiboa berrikuntza soziala ardatz hartuta eta gure

komunitateko pertsona guztien inklusioa bultzatzeko helburuz, parte-hartze indibidual eta kolektiboa sustatuz, esku-hartze soziala eta filosofia feminista bateratzeko lan egiten duen erakundea da.

Bizitzea egokitu zaigun garai honetan, pertsona guztiekiko eta gizarte mailan bazterturik edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonekiko konpromisoa izanik, feminismoa izan behar da ekintza soziala ardaztu behar duen printzipio garrantzitsuenetarikoa, garrantzitsuena ez bada.

Gure nortasunean, feminismoa eta sororitatea hartzen ditugu oinarri. Halaber, berrikuntza metodologikoaren aldeko apustua egiten dugu, “egiteko beste modu bat” badagoela uste dugulako, elkarlana eta elkartasuna sustatuz, funtsezkoa iruditzen zaigu zalantzan-jartze positiboa, hausnarketa kritikoa, auto-elkarezagutza eta autodeterminaziotik egindako pentsamoldearen deseraikitze eta berreraikitzea.

Eraikizen, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren eraikuntzan parte aktiboa izateko dihardugu, emakumeon kontrako edonolako indarkeria adierazpenak ezabatzeko borrokatuz.

Pertsona eta kolektibo zaurgarrien inklusioa sustatu nahi dugu, biztanleriaren erdia suposatzen duten, eta edozein kolektibo gutxitu edo zapalduren baitan zapalkuntza bikoitza, hirukoitza, laukoitza... pairatzen duten emakumeei lehentasuna emanez.

Berrikuntza kultural eta sozialaren, zein gizarte esku-hartze eta sorkuntza

artistikoaren zeharkakotasunaren bidez, asoziazionismoa, boluntariotza eta parte-hartze komunitarioa sustatzeko lanean gabiltza.

Helburu hauek kontutan hartuta gure jarduera eremu ezberdinetan eta proiektu anitzen bidez burutzen dugu. Gizarte formakuntza feministak, adibidez, zeinetan, indarkeria matxistak, emakumea eta gizarte-bazterketa, haurren kontrako sexu indarkeria, edota arlo hauek jorratzeko proiektuen diseinua lantzen diren. Tipologia ezberdineko jardunaldiak ere antolatzen ditugu, ikertzaile, esku-hartze sozialeko langile, irakasle eta ikasleen arteko hartu-emana oinarritzat hartuta. Elkarri entzun eta elkarrekin hausnartzeko guneak sortu eta esperientzia guztiak elkartrukatuz ondorioak ateratzen ditugu elkarrekiko ikaskuntza bultzatzeko, feminismoa, indarkeria matxistak eta gizarte esku-hartzearen edota haurren kontrako sexu indarkeriaren inguruan burutzen ditugun jardunaldietan kasu. Bestalde, sorkuntza artistikoaren bidezko boteretze pertsonal eta soziala sustatze aldera, emakume sortzaileen elkarlanerako proiektu bat ere badugu, “Arte dela medio. ARTivismo feminista. Mujeres en los márgenes”, hausnarketa feminista eta bere sorkuntzaren bidez emakumeok gizartean pairatzen dugun diskriminazioa ikustarazteko.

Erakunde gaztea gara eta hauek orain arte eraikitzen joan garen proiektuaren parte bat baino ez dira, egunero birsortzen goazelarik. Kontziente gara patriarkatuak inposaturiko errealitateari aurre egiteak suposatzen duen erronkaz, baina ez dugu etsiko, baikorrak gara eta barre egitea maite dugu, pertsona guztien zoriontasuna eta askatasuna bilatzen ditugulako.

saretiksaretik

e

Erai

kiz

Kole

ktib

oa

abendua10

ndar bat gara gu… Euskal Herriko feministok presente xamar dugun esaldia izan liteke; bai behintzat Bilgune Feministak lelotzat erabili duenetik. “Gu” hori akotatzea, mugatzea, ez da ordea lan erraza, egunerokotasunean. Izan liteke plano teoriko batean, baina maiz, eguneroko praktiketan, zaila izaten da “gu” kolektibo hori euskal herriko talde, asanblada, gune feministetatik harago ikustea: lokalizatuta ditugu gertuko sentitzen ditugun lagunak, ahizpatasuna eta ideia politikoak konpartitzen ditugun subjektu horiek. Baina hortik kanpo, erabat arrotza, patriarkala, kapitalista, zapaltzailea… ikusten dugun mundua dago. Euskal Herrian bertan, ahalduntze ariketak egiteko balio digun lokaletik bi metrora egon litekeen taberna bera, esaterako. Eta ez da erraza, ahizpatasunik, feminismoan oinarritutako konplizitaterik imajinatzea mundu zabalean; ez behintzat, aipatu ditudan testuinguruen homologoak munduan barrena irudikatzetik harago.

Eta horregatik harritu gaitu, hein batean, azken asteetan mundu mailan eman den ahalduntze feminista kolektibo masiboak. Ahizpatasunean oinarrituta, ikusi baitugu, patriarkatuak mundu osoa zapaltzen duen indar berarekin, sor ditzakegula –eta sortu ditugula- aliantzak

subjektu zapalduok.

Hollywooden, Harvey Weinstein zine produktoreari zenbait sexu abusu egin izana leporatu ondoren lehertu zen jarioa: Twitter bidez, etengabeak izan dira, geroztik, #metoo kanpainari segika, sexu jazarpen salaketak. Urriaren erdialdera kanpaina martxan jarri eta 24 ordura, 200.000 txio bota ziren salaketa lelo horrekin. Asteak igarota, milioika izan dira sare soziala erabili dutenak sexu jazarpena salatzeko. Twitterrek irudi argia utzi du: mundu globalean, hamaika ertzetan bai, baina zapalkuntza bat, gutxienez partekatzen dugula. Eta emakume* guztiok identifikatzen garela, modu errazean.

Sare sozialak sutan zeudela eraman dute gaia Europar Parlamentura ere. Sexu jazarpena gure goi erakundeetako goi agintariek goi agintariei egiten dietela, ekuazioan generoaren faktorea sartu besterik ez dagoela, hortxe 12 emakumezko eurodiputaturen salaketa. Eta irudia, oso bestelakoa: 750 eurodiputatuk eserlekua duten aretoan, 40k parte hartu zuten soilik; gizonak, 5.

Politikariekin jarraituz, Erresuma Batuan krisia eragin du sexu jazarpenagatik gobernuko zenbait gizon hautetsi zipriztindu izanak.

Dimisioa eman dute zenbaitek, alderdi laboristatik eta kargutik kanporatu dituzte beste zenbait, eta Theresa May lehen ministroak “errotiko aldaketa kulturala” aldarrikatu du. Eztabaida eta titular artean, Galeseko Carl Sargeant laborista hilik agertu da, bere buruaz beste eginda, antza, sexu jazarpenagatik ikertua izaten ari zela.

Atzera sare sozialetan ikusi genuen emakumeen ahotik ateratako salaketa birala: Peruko Miss lehiaketako modeloek euren gorputzetako neurriak eman ordez, hilketa matxisten datuak ematea erabaki zuten. “Nire neurriak dira: 2.202 feminizidio nire herrialdean azken bederatzi urteetan; Nire neurriak dira: bost urte azpiko neskatilei eraso egiten dieten gizonen %81 familiartekoak dira”.

Oso testuinguru ezberdinak dira aipatutako guztiak; gure errealitatetik oso hurbil egon litezke batzuk, eta oso urruti beste batzuk, baina balio du, nolabait, ikusteko gure Euskal Herriko burbuila txiki honetatik kanpo, sor ditzakegula aliantzak munduko ertz guztietan: maila eta sentsibilitate ezberdinekin, baina zapalkuntza beretik guztiok indartuta atera gaitezen. Balio du, ikusteko, ez dela lau talde feministen kontua… badabilela indar bat hortik: indar bat garela gu.

IBai, indar bat gara gu

abendua11

kuleroenKAXA

10 €-an eskuratu ahalko duzu Durangoko azokan eta gure webgunean. Gogoratu bidelagunek doan eskuratu ahalko dutela azokan bertan!

Euskal HErriko BilgunE FEministak

15 urtE