aurkibidea - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/03/1457965724... ·...

12

Transcript of aurkibidea - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/03/1457965724... ·...

Page 1: aurkibidea - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/03/1457965724... · 2016-03-14 · Bakea ez da soilik zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok,
Page 2: aurkibidea - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/03/1457965724... · 2016-03-14 · Bakea ez da soilik zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok,

aurkibideaaurkibidea

ema(H)itzaAurkibidea

Klittotik

Erreportaia

Askatu mataza

Irudia

Saretik

Herrien txokoa

Emakumeok plazara!

Kuleroen kaxa

2

3

4

6

8

9

10

11

12

erantzun

IKASIGOZATU

ake hitza izan dugu hizpide azken urte hauetan Euskal Herrian. Bakea ez da soilik

zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok, bakea: giza eskubideekin, garapenarekin

eta ingurumenarekiko errespetuarekin lotutako epe ertain eta luzeko prozesu konplexu gisa ulertzen dugu. Ez

dugu patriarkatuaren bakean sinesten, herritarron ahalduntze, eta herria eraiki eta antolatzeko bide feminista aukeratzen dugu.

Euskal Herriaren burujabetza feministaren bidean, alegia. Horretarako estrategia kolektibo feminista bat osatzeko apustuari heldu behar diogu.

Batetik, Euskal Herria osatzen dugun subjektuon burujabetza bultzatuko duen ahalduntzea hezur mamitzeko, gorputzak (emozio, desirak, beharrak,

pentsamenduak) eta harremanak eraldaketa prozesuaren erdigunean jarriko dituena. Eta bestetik, komunitatearen sorrera, herrigintzan, herritarron parte hartzean, Euskal

Herriaren askapen prozesu eta gatazken konponbidean eragiten duen ahalduntze prozesua ere behar beharrezkoa dugu, gutasunak egiten gaituelako libre.

Eta bidean, feminismoak, herritarron ahalduntze kolektiboaz, egingo gaitu herri. Demokrazia erradikala, parte hartzea, gatazken kudeaketa negoziaketaren bitartez, justizia sozialaren alde aliantza

anitzak xaxatuz, alternatibak eraiki eta saretuz, eta aniztasunean oinarritutako Euskal Herria sortuz. Erronka handiak ditugu euskal feministok eskuartean, baina museko partida honetan handira jokatzeko tenorean gaude.

Enbidoari hordagoa!

B

martxoa2

Page 3: aurkibidea - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/03/1457965724... · 2016-03-14 · Bakea ez da soilik zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok,

ana eta aisialdia uztartzean omen datza azken asteotan

hainbeste hizpide eman duen kontziliazioa. Lana eta aisialdia. Ekuazioa sinpleagoa litzateke emakumeei buruz ari ez bagina. Emakumeek egindako lanari buruz, alegia. Zaintza oraindik ere lan gisa aitortzen ez duen gizartean, erren gelditzen baita aipatu ekuazioa, emakumeek burutzen duten lanaldi bikoitza ez duelako aintzat hartzen.

Definizioa birrasmatuz, lana, zaintza eta aisialdia uztartzean datza emakumeen kontziliazioa, ezin baitugu alde batera utzi oraindik, emakumeak direla zaintzaz arduratzen direnak gizarte honetan. Uztartze hori ematen den ala ez eta zein baldintzatan da, beraz, aztergai. Hel diezaiegun datuei:

Ama diren emakumeen %80k ordaindutako lana, familia eta denbora pertsonala kontziliatzeko arazoak dauzka. Club de las malas madres atariko (clubdemalasmadres.com) 4.445 harpidedunen informazioarekin egindako ikerketa baten ondorio da hori, Maite Egoskozabal soziologoak burutu duena.

Ikerketaren ondorio nagusia da, beraz, ama diren emakumeen %80k arazoak dituela zaintza, soldatapeko lana eta denbora pertsonala kontziliatzeko. Gainera, arazorik ez duela

baieztatzen duen %20ak onartzen du “nekatuta daudela, beren gain hartzen duten lan karga eskergagatik”.

Txostenak argitzera ematen duenez, gainera, “seme-alabak edukitzeak emakumeen lan-ibilaldia zigortzen du”. Izan ere, emakumeen %35,3k zailtasunak izan ditu lanaldia negoziatzerako orduan, amatasunaga dela eta; %31,6 bere lankideengatik epaitua sentitzen da eta %31,5i helburuak aldatu dizkiete eta, ondorioz, ardura gutxiagoko lanak egiten dituzte ama direnez geroztik. Ama izan diren emakumeen %19,3k ezin izan du, gainera, lanaldia aldatu ere egin.

Lan munduan ama izan diren emakumeak zigortzea ez da berria, badira zenbait ikerketa hori berresten dutenak. Nazioarteko Lan Erakundeak egindako txosten baten arabera, esaterako, Espainiako Estatuan, emakumezkoek gizonezkoek baino %17 gutxiago kobratzen dute; ama diren emakumeek, ama ez direnek baino %5 gutxiago.

Ikerketaren arabera, besteentzako edo autonomo bezala lan egiten duten emakumeek 16 ordu eta 6 minutu ematen dituzte lanean, osotara; hau da, 7 ordu eta 36 minutu ordaindutako lanean, 6 ordu eta 12 minutu seme-alaben zaintzan eta 2 ordu eta 18 minutu etxeko lanetan. Lo-orduak

kontutan hartu gabe, emakume hauek egunean 54 minutu dauzkate libre, batez beste.

“Datu horiek agerian uzten dute bizi-kalitatea bermatzeko denbora libre baliagarriaren eta lan-karga osoaren arteko desoreka”, dio txostenak. “Etxetik kanpo lan egiten duten emakumeek bete behar duten lanegun bikoitz horrek, gainera, errudun sentimendua sorrarazten die kasu gehienetan, ardura guztiak bete ezin dituztelako”.

Soldatapeko lanik ez duten emakumeen kasuan, 14 ordu eta 12 minutu ematen dituzte egunean seme-alaben zaintzan eta 4 ordu eta 45 minutu etxeko lanetan; horrenbestez, egunean libre gelditzen zaien denbora ordubete eta 8 minutukoa da. Hamarretik sei denbora librerik gabe gelditzen dira astean behin baino gehiagotan.

Kontziliazioa lana, zaintza eta aisialdia uztartzean datzala aipatu badugu, paradoxikoa dirudi gizarte osoaren zaintzaz arduratzen diren emakumeek euren zaintza pertsonalerako denborarik ezin topatu ibiltzea. Horrenbestez, zaintza erdigunean jartzea aldarrikapen oinarrizkotzat dugun feministok, agendaren erdigunera ekarri behar genuke, beraz, emakumeon kontziliazioak barne hartu behar lituzkeen zaintzaren bi alorrak.

ZAINTZAREN AITORTZA, KONTZILIAZIOAREN BEHARRA

L

martxoa3

Page 4: aurkibidea - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/03/1457965724... · 2016-03-14 · Bakea ez da soilik zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok,

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

ANGELA DAVISEN BISITA

noiz imajinatu ez genuen arren, Angela Davis (Birmingham,

Alabama, AEB, 1944) filosofo eta ekintzaile afro-amerikarra Euskal Herrian egon da. Borroka ezberdinen erreferente bihurtu zen 1972an atxilotu eta “Free Angela” kanpainari esker mundu osoan zehar famatua egin zenean. Davisek umiltasun osoz aitortu zigun berak ez zuela ezer lortu, kanpaina horretan murgilduta egon zirenen lanari esker askatu zutela eta horren ondorioz bera eta bere ile afroa borroka anti-arrazista, anti-sexista eta anti-klasistaren sinbolo bihurtu zirela. Ezin dugu ukatu, bera ezagutzeak urduritasun eta zirrara handia eragin duela gugan.

Euskal feministon aitzindari

Baina fanatismo puntu horretatik haratago, Angela Davisek sekulako ekarpen ideologikoak egin ditu esparru ezberdinetan eta bere hausnarketak bereziki garrantzitsuak izan dira euskal feminismoarentzat. Izan ere, euskal feminismoa egituratu zuen zapalkuntza hirukoitzaren ideia (nazio, klase eta sexua) Angelak 1981. urtean idatzitako Women, Race and Class (Emakumeak, arraza eta klasea) liburutik eratortzen da. Gaur egun ohituta gaude intersekzionalitatearen kontzeptua nonahi entzutera, baina garai horretan iraultza bat suposatu zuen, bide berri bati ekiteko argia.

«Euskal mugimenduan feministarik ez zen. Guretzat hau dramatikoa zen [...]. Gure betebeharra zen emazte gisa mugimendu abertzalearen baitan feminista gisa agertzea [...]. Martxoaren 8an, Maiatzaren Lehenean edota Aberri Egunetan agertzea» (1974. urtean sortutako Euskal Emazteak Beren Askatasunaren Alde (EEBAA) kolektiboaren hitzak)

Oihana Etxebarrietak Berrian idatzitako

artikulurako Gure Genealogia Feministak liburutik berreskuratutako pasartea da. Testuinguru honetan Angela Davisek “euskal feministen barnean zeuden kezka eta egonezinei hitzak jarri zizkien, eta horrela, bideari indartsu ekin zioten lehenik EEBAAko kideek, eta ondoren KAS Emakumeak, Aizan, Egizan eta beste hainbat asanblada eta k o o r d i n a k u n d e t a k o emakumeek ere”

Emakumea eta kartzela

Baina Davisek ekarpen gehiago eskaini dizkigu bere bizitzan zehar. 72 urterekin idazten eta praktika internazionalista garatzen jarraitzen du. Azkeneko urteetan emakumea eta kartzelaren inguruan aritu da lanean. Horregatik parte hartu zuen ostiralean GITE-IPESek antolatutako “Kartzela kalera! Emakumea eta kartzela” jardunaldietan.

Kartzelatua izan aurretik preso politikoen askatasunaren alde egin zuen lan, baina bera barrura sartu zuten arte ez zen ohartu emakume presoek bizi duten egoera bereziaz: “Gizonek baino indarkeria eta gehiegikeria larriagoak sufritzen dituzte erabateko inpunitatean; sexualki erasotzen dituzte, baita bortxatu ere”. Estatuak oro har presoen aurka eta, bereziki, emakume presoen kontra darabilen indarkeria salatu du eta indarkeria estatala eta intimoa, pertsonala eta publikoa harremanetan daudela azaleratu du.

AEBtan espetxeak demokrazia burgesa berriarekin sortu ziren eta beraien funtzioa pertsonei beraien askatasuna eta eskubideak kentzea da. Baina zigor demokratiko honetan, eskubideak

aurretik aitortu behar dizkizute gero hauek ukatuak izateko eta emakumeak beti izan gara eskubiderik gabeko bigarren mailako herritarrak. Kartzela pertsonen damutzea eta birgizarteratzea bilatzen bazuen ere, delituak burututako emakumeak lege biologikoak zalantzan jartzen zituzten izaki bideraezinak omen ziren.

1870eko hamarkadan hasi ziren emakumeen lehen espetxeak eraikitzen. Ordutik hona, emakume presoei ama onak izaten eta zaintza lanak nahiz etxeko jarduerak menperatzen irakasten zaie. Jarrera paternalista eta moralizatzaileaz tratatuak dira funtzionario eta instituzioaren partetik. Izan ere, Davisek bereziki nabarmendu du gizonen eta andreen espetxeak egoteak genero bereizketa indartzen duela. Eta galdetu du binarismoan oinarritako banaketa horretan non kokatu daitezkeen transexualak. “Trataera are bortitzagoa ematen zaie preso transexualei, eta zer esanik ez, emakume transexual beltzei”

Espetxeak apurtu

Angelaren esanetan, AEB “Kartzela nazio bat dira, eta beren eredua zabaltzen ari dira mundu osora”. Kartzela, hemen edo han, jendarte

ITestua: Idoia ArraizaArgazkiak: Ipar Hegoa

martxoa4

Page 5: aurkibidea - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/03/1457965724... · 2016-03-14 · Bakea ez da soilik zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok,

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

demokratiko neoliberal batek onartu ezin dituen pertsonak biltzeko zabortegia da. Horregatik, kartzelak delinkuenteak eduki baino, pertsona pobreak, prekarioak, kanpotarrak, migranteak, sistemari aurka egiten dioten disidente politikoak eta, oro har, bazterrean kokatzen diren subjektuez osatua dago: “Neoliberalismoak sortzen duen kartzelan, biolentzia estrukturala, arrazista eta estatala da”.

Bestalde, espetxeen inguruko sektore ekonomiko indartsu bat dagoela azaldu du Davisek. Munduko 3. multinazionalik handiena (G4S) segurtasunaren esparruan egiten du lan. Kartzela mordoa kudeatzen ditu munduko herrialde ezberdinetan eta Afrikan adibidez, lanpostu gehien mugitzen duen enpresa da. Bakea segurtasuna hitzarengatik ordezkatzen ari diren garai hauetan, ezin ahaztu segurtasunak etekin ekonomikoak ematen dituela, eta handiak gainera.

Ikuspuntu abolizionista eta feminista batetik segurtasunaren esanahi berri bat behar dugu: “Segurtasuna nahi

dugu denok. Baina zer da segurtasuna? Polizia eta kartzelak? Ez. Enplegua da, etxebizitza, osasun eta buru-osasun arreta. Hori guztia bermatuta lortuko dugu segurtasuna”. Espetxeak gure jendarte kapitalista, arrazista eta heterosexisten isla diren heinean, ez da aski preso politikoak askatzearekin. Sinesten dugun jendarte eredu berri horretan kartzelek ez dute tokirik: “Preso guztiak kalean egoteak ez du ziurtatzen errotutako arazo sozial eta ekonomikoen gainditzea”.

Guzti honengatik, espetxeen abolizioaren borroka guztiz estrategikoa dela aipatu zuen. Bere ustetan, kartzelarik gabeko jendarte bat, kapitalismo, arrazismo eta sexismorik gabeko jendarte baten sinonimo dira, zigor mekanismoak erabiliko ez dituen jendarte eredua. “Indarkeriari ezin diogu zigorrarekin erantzun, indarkeria gehiago sortzeko. Gizarte enpatikoa eta indarkeriarik gabea sortu behar dugu». Erronka ez da soilik arrazismo eta seximoaren kartzelak bezalako kanpo egiturak apurtzea, errotuta ditugun barne egitura arrazista eta sexistak

ere apurtu behar ditugu. Hemen Euskal Herrian, kartzela oso presente egon den elementu bat izan arren, asko dugu oraindik honen inguruan hausnartzeko. Zerumugan kokatu nahi dugun justizia restauratiboaren bidean, beste behin Angelaren hitzak zeharo inspiratzaileak izan dira.

Insurrekzio feminista!

Larunbat goizean “Herri, klase eta feminista izaeradun borrokaren ikuspegia egun” izeneko barne mintegiak antolatu zituzten Gite-Ipes, Ipar Hegoa, Ernai eta Bilgune Feministak. Kasu honetan, Angelak bere bizitzako eta historiako pasarte ezberdinei heldu zien bere borroka eta ibilbide iraultzailearen nondik norakoak azaltzeko. Aurreko egunean bezala, plazer bat izan zen presentzia handiko emakume hau ikusi eta entzuteko aukera izatea. Eta plazer bat bere ahotik entzutea ezinezkoa delako feminismorik gabeko jendarte antikapitalista eta antiarrazista bat lortzea.

Baina egun horretan, beste izar asko ikusi genituen distiratzen Zuatzuko aretoan. Mahainguruan parte 3 kidek hartu zuten hitza eta publikotik beste hamarren bat lagunek. Guztiak neskak eta guztiak euskaraz. Bakoitzak bere esparrutik, guztiek agerian utzi zuten feminismoaren beharra.

Euskal Herriak bizi duen inflexio puntu honetan erronka handien aurrean gaudela argi geratu zen. Besteak beste, subjektu eraldatzailea birdefinitzea eta sektore zapaldu ezberdinak errekonozituko dituen identitate kolektiboa osatzea; elkarren aitortzan oinarritutako aliantza iraunkorrak lortzea; iruditegi eta kultura politiko berri bat eraikitzea; burujabetza feministaren bidean, lidergo feminista osatu eta eragiteko gaitasuna lortzea... Korapilo handiak bai, baina bertan sentitutako indar eta kapital humano naiz intelektualaren tamainakoak. Geroz eta gehiago gara, boteretzen ari gara eta asko dugu esateko. Insurrekzio feministak ez du atzera bueltarik!

martxoa5

Page 6: aurkibidea - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/03/1457965724... · 2016-03-14 · Bakea ez da soilik zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok,

askatu matazaaskatu matazaEuskal Herrian, askotarikoak izan dira pertsonen izenak bildu dituzten zerrendak. Izendegi ezberdinak egon dira, eta garai eta ideologia desberdinen arabera aldatuz eta tokian tokiko errealitatera egokituz joan dira. Emagin eta Euskal Herriko Bilgune Feministak elkarlanean egindako “Izena eta izana ezbaian: gida praktikoa” sortu dugu, pertsona izenek duten balio sinboliko eta eraikitzailearen garrantzia jendarteratzeko eta gogoeta pizteko.

Abiapuntua.

Bilgune Feministako kideok, Idurre Eskisabelekin egindako formazio saioan, izendegiaren gaiari heldu behar geniola pentsatu genuen. Baina gaia jorratzeko modu asko zeuden eta ez genuen kanpaina huts batekin konformatu nahi. Gaia problematizatu eta sozializatu beharra zegoela balioetsi genuen, hortik atera zen tresna, gida praktikoa, sortzeko ideia. Lan taldea osatu eta martxan jarri ginen.

Birpentsatzea helburu.

Ponte-izenen inguruan egon diren gogoeta feministak zabaldu, bizipenetatik abiatuta izenen aukeraketetan egon diren arrazoiak jaso, egungo izendegiaren arautzea ikuspegi feministatik begiratzeko parada eskaini, izenen binarismoaren inguruko gogoeta zabaldu eta, izenak jartzeko arautegian, zirrikituak azalarazi eta desobedientziarako ateak irekitzea dira gure asmoak. Gidak, euskal -izendegia ikuspegi feminista batetik ikertzeko parada eskaini nahi du. Izenak pertsonaren izatearen eraikuntzan izan dezakeen pisua arakatzeaz gain, hizkuntzak berak, arlo horretan jokatzen

duen papera aztertzeak, eman ditzake izendegiaren birplanteamendu berria egiteko giltzak. Izan ere, planteatzen baita mintzaira komunikatzeko bitarteko hutsetik harago ulertu behar den elementua dela, alegia, errealitatea egituratzeko eta pentsamendua sortzeko medio gisa.

Izenen eta hizkuntzaren garrantzia.

Hizkuntza, pertsonen arteko komunikazio-tresna ez ezik, mundu-ikuskeren, ohituren, tradizioen eta herri-kulturen esperientziaren transmisiorako tresna ere bada. Zentzu horretan, mundu-ikuskera, ohitura eta tradizio horiek eraldatu nahi izanez gero, premiazkoa da hizkuntzaren inguruko gogoetak egitea, eta hizkuntza eragin gune nagusi bihurtzea.

Hizkuntza, hitzak arautuz eta erabileraren bidez alda daiteke, baina testuingurua ere kontuan izatea ezinbestekoa da eta hau horrela izanda, patriarkatuaren sinbolo-sistemaren inguruko azterketa egin behar da. Hitzak aldatzeak ez baitu bermatzen genero-markarik

“Identitate kolektiboetan ere oinarri nagusietako bat da hizkuntza. Izan ere, hizkuntzek herri bakoitzaren ezagutza gorde dute belaunaldiz belaunaldi, eta belaunaldi bakoitzak ezagutza berriak gehitu dizkio. Hizkuntzak gordetzen ditu bere hiztunen komunitateak mendeetan landu eta garatu dituen jakinduria eta ezagutza, mundu ikuskera, ohiturak, tradizioa … Hizkuntzarekin lotzen dute errealitatearen balorazioa eta elkarren arteko komunikazioa. Hau da, munduan pertsona bezala izateko eta egoteko beren era propioa eta ordezkaezina zertzen duen huraxe hain zuzen.”

AGIRREZABAL, Lore (koord.) (2010). Euskararen berreskuratzea. Hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk, Eskoriatza: Garabide Elkartea.

Testua: Idoia Trenor Zulaika

martxoa6

Page 7: aurkibidea - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/03/1457965724... · 2016-03-14 · Bakea ez da soilik zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok,

gabeko gizarte-ordena.

Halaber, izenek, informazio asko eman diezagukete. Errealitatea deskribatzeko eta sortzeko bitarteko diren moduan, pertsona-izenak, hizkuntzaren parte izanik, baliagarriak dira hainbat balio transmititzeko ere. Balio horien eroale dira eta, beraz, hizkeraz harago doazen mezu zein edukiak adierazteko tresna gisa uler daitezke.

“ I z e n d e g i e k e g u n e r o k o t a s u n e a n emakumeak eta gizonak sortzen dituzte”. Idurre Eskisabel Arratibelen hitzek gogoratzen digute, izenak sexuen arabera bereiztean jendarteko genero-sistema binarioa erreproduzitzen dugula eta bereizketak norbanakoaren eraikuntzan eragin zuzena duela.

Izenak sexuaren arabera. Araudiak diona.

Egun, euskal-izendegiaren afera, euskal-lurraldeen zatiketa administratiboak bereizten du eta, horregatik, desberdina da legea Iparraldean eta Hegoaldean. Ipar Euskal Herrian, Frantziako Estatuko legea ezartzen da eta honen arabera, gurasoengan uzten da izena hautatzeko eskumena, hau da, haurrari edozein izen jar diezaiokete umearentzat iraingarria ez den bitartean.

Euskaltzaindia da Hego Euskal Herrian euskal izendegia arautzen duen erakundea. Baina, araudi hori, zein irizpideren araberakoa da? Nola eta zeren arabera arautu ditu izenak Euskaltzaindiak? Nahiz eta euskal izendegiak historian zehar ohikoak izan direla onartu, proposatzen duen izen zerrenda 2015. urtekoa da eta aurretik egon diren euskal izendegiez

baliatu da berau osatzeko.Euskarak gizonentzako izen batzuk eta emakumeentzako beste batzuk izan dituela esaten du baina ez du aipamenik egiten, arautuak dituen arren, gizon zein emakumeentzat balio duten izenen inguruan.

Geldiezinak gara.

Genero eraikuntzan izenek duten garrantziaz jakitun bagara, eraldatzeko dugun gaitasunean sinetsi eta beste errealitate bat eraikitzeko boteretzea ezinbestekoa zaigu, ez dadin izan genero eraikuntza jaiotzen garen mementotik bizi osoan zehar garraiatuko dugun marka.

Desobeditzeko jarrera duten milaka pertsona geldiezinak dira. Baliatu dezagun, bada, indar hori genero-markarik gabeko izendapenak egin eta balio eta identitate berri eta parekideagoak sortzeko. Hartu gida eta arrakalatu!

martxoa7

Page 8: aurkibidea - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/03/1457965724... · 2016-03-14 · Bakea ez da soilik zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok,

NEREA LEKUONA

«Ez naiz Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretan lizentziaduna. Ez naiz inongo unibertsitatera joan. Ez daukat masterrik. Ez nago inongo galeriatan. Ez daukat artelanik inongo museotan. Ez naiz loft batean bizi eta inoiz ez naiz Arcon izan, baina gero eta etsiago nago gogokoen dudana artea egitea dela». Artiumen Apirilaren 10erarte Praxis zuzeneko erakusketarekin.Argazkia Jorge Salvador

martxoa8

www.nerealekuona.com

Page 9: aurkibidea - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/03/1457965724... · 2016-03-14 · Bakea ez da soilik zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok,

spetxean sartzen zarenean, maitasun gabeko munduan sartzen zara.

Emozioak barne-barnean gordetzen dituzu, etsaitasunezko giroari hoztasunez aurre egiteko. Barneko zure munduan babesten duzu, jakitun baitzara benetan zurea den espazio bakarra dela.

Baina emozioak hor daude, badauzkagu, eta halabeharrez, pixkanaka azalarazten dira, bestela, bizitza gogorregia bihurtuko zitzaigun. Pertsonak gara, pertsona nahiko kontziente eta kontzientziatuta, gainera; beraz, ezin gara harrizkoak izan… Jakina, kanpora begira aktiboak mantentzen ditugu bikoteekiko maitasun berezia, senideekiko maitasuna, lagunekiko adiskidetasuna; are gehiago, emozio hauek sakontzen dira, beste dimentsioa hartzen dute adierazteko modu berriak aurkitu beharrean gaudenez. Amatasuna garatzea eta bizitzea asko zailtzen da, asko. Amentzat, noski, eta umeentzat modu berezian, kontuan izanda beraiek egoeraren dimentsioa ezin dutela erabat ulertu. Espetxean jaiotako umeen esperientzia gogorra da: hiru urte amaren ondoan egunez egun, 24 ordu, eta, bat batean, 3 urte betetzen dituztenean, kalera. Aste luzeak ama ikusi gabe, eta ikusterakoan, oso modu mugatu batean. Dena den, haurrak egoera berrira egokitzen joaten dira, erabateko aldaketa baita. Baina ama espetxeko giroan geratzen da, bere poza izoztuta, egun osoa maitasun ematetik, umearen hutsunean egunero sentitzera behartuta. Berregokitzea oso gogorra eta zaila da; umearen kontu guzti guztiak, kasketalditik loarazteko trikimailutxoak arte, besteen eskuetan utzi behar baititu. Nahiz eta kanpoko zaintzaileengana konfiantza osoa izan, beti

zalantzan dago, kosta egiten zaio kanpoko eta barruko baldintzen desberdintasuna barneratzea. Azkenean, kide, senide eta lagunen babesa sentituz, buelta ematen dio, eta aurrez aurreko bisitak egun handiak bihurtzen dira, non umeen pozek blaitzen zaion.

Bikote harremanen problematika oso zabala denez, pare bat zertzeladekin besterik ez ukituko ditut lerro hauetan. Esango nuke kanpoan hasitako harremanek, sexu berekoak edo heterosexualak izan, antzeko tentsioak sufritzen dituztela garatzeko eta zaintzeko orduan. Baina hesien artean, moduluetan, harreman berriak sor daitezke, eta sortzen dira, bi emakumeen artean. Arazorik gabe onartzen dira preso politikoen artean, baina harrigarria gerta badaiteke ere, preso arrunten artean nahiko modu naturalean hartzen dira. Keinu itsusiak, tentsioak, komentarioak egoten dira, nola ez, baina orokorrean, ez dago arazo berezirik. Gogoratzen dut nola Salamancako espetxean, eztabaida luzean, emakume ijitoek lortu zuten haien zaharrek onartzea bi ijito gazteen artean sortutako harremana.

Dena ez da, hala ere, maitasun kontua. Sakon joko genuke zergatik sortzen diren bikote harremanak, sexu berekoak edota heterosexualak, espetxe barruan. Maitasun sakon eta sanoa badago noski, baina askotan komenentziagatik sortzen dira; beste batzuetan, babesa falta sentitzea izan daiteke arrazoia, nahiz eta horrela sortutako harremanak oso menpekoak izan. Ikuspuntu feministatik, asko dago egiteko hesitzarren itzalpean ezkutatuta duden arlo horietan.

saretiksaretik

e

Tere

sa T

oda_

SARE

Emozioen zertzeladak

martxoa9

Page 10: aurkibidea - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/03/1457965724... · 2016-03-14 · Bakea ez da soilik zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok,

herrien

txokoaESKOLA FEMINISTAK

Urtarrilean Iruñean, eta Otsailean Bilbon, Eskola Feminista arrakastatsuak antolatu zituen Emagin Ikerketa

eta Dokumentazio zentroak. “Hau ez da gure bakea! Euskal Herriko gatazka politikoen irakurketa feministak”

izenburupean, gatazka politiko armatuetan genero aldagaiak duen pisuaz aritu ginen. Baina batez ere, aurrera begirako

urrats eta ideiak landu genituen. Badugu zer landu!

GASTEIZKO FEMINISTEKIN ELKARTASUNAGasteizko Jaietan emakume batzuek burutu zuten ekintza

kriminalizatzen saiatzen ari dira Gasteizko blusen eta nesken sektore batetik. Bertan parte hartu zuten bi neska epaitu

dituzte Otsailean zehar (haiek epaiketari planto egiteko erabakia hartu zuten). Bilgune Feministatik gure babes osoa

helarazi nahi diegu epaitutako bi neskei zein Gasteizko mugimendu feminista osoari!

SARRASKIA KURDISTANENAzken hilabeteak oso gogorrak izaten ari dira Kurdistango biztanleentzat. Estatu Islamikoari aurre egin behar izateaz

gain, Turkiako gobernu faxistaren eraso ugari pairatu behar izan dituzte: espetxeratze masiboak, atxiloketak, torturak, eta erailketak. Besteak beste Seve Demir, Pakize Nayır eta

Fatma Uyar-en erailketak gogor kolpatu gintuen. Demir Emakume Mundu Martxaren antolatzaileetako bat zen,

eta ezin dugu ahaztu 2015eko martxa harekin batera hasi genuena Kurdistanen. Pertsona askez osatutako herri

askeen alde lanean jarraituko dugu neskak! Zuengatik eta gaudenongatik! Biji Kurdistan!

martxoa10

Page 11: aurkibidea - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/03/1457965724... · 2016-03-14 · Bakea ez da soilik zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok,

emakumeok plazaraemakumeok plazara

KELA sormen lantegia Izaro Ieregi, Irati Urrestarazu eta Nora Aurrekoetxeak sortu zuten 2014.urtean. Antzinako harategi bat okupatu zuten sormenerako,

ikerketarako eta esperimentaziorako topaleku bat izateko asmotan.2013an Arte Ederretako ikasketak amaitu eta haien etorkizunaren noranzkoak arduratuta elkarrekin estudio bat bilatu eta haien praktika artistikoa bertan garatzea zen asmoa. Aurretik Bilgune Feminista eta beste artista batzuekin batera PAF taldean (praktika artistiko feministan) aritutakoak izan ziren hiruak eta bertan garatutakoak eta artearen inguruko bestelako kontuek arduratzen zituzten.Hasierako asmoa erabilera pribatua izango zuen estudio bat izatea bazen ere, espazioa bilatu, okupatu eta berriztu zuten arte, gaur egun OKELAk garatzen dituen proeiktuak definitzen joan ziren. Nora Aurrekoetxearekin izan gara gu.

1_Nondik edo zein beharretatik sortzen duzue Okela?

Hainbat gabezi edo hutsune ikusten genituen gure arte esparru hurbilean, eta horri erantzun bat emon nahiean sortu genuen proiektua. _Euskal Herriko artiston arteko harremanak sustatu nahi genituen, generazio ezberdinetako artistak harremanean jarri, elkarren arteko jakintza eta esperientziaren arteko zubi bat eraikitzeko, horretarako sarearen ideia funtsezkoa izan zen. _Sarearen ideia ikuspegi feminista batetatik abiarazi genuen, artean eta kulturan, bestelako esparrutan gertatzen dan modura emakumearen presentzia ez baita bermatzen ezta bultzatzen ere._Artea herritartzeko apustua egin nahi genuen. Bien artean sortutako distantziak murriztu eta esparru urbil, anitz eta herritarra eskeini._Artista diskurtso sortzaile gisa ikustarazi nahi genuen, kontestuan eragiten duen subjektu modura. Horregatik jardunaldietan artiston berbaldia egitearena._Bestalde, ez genuen gure praktika artistikoa euskaldun modura

garatzeko aukerarik. Euskeraren presentzia arte esparruan ez baita bermatzen, eta española gailentzen da uneoro. _Bestalde artiston profesionalizazioa bermatu nahi genuen, langilearen figura plazaratu eta nola ez, baldintza ekonomiko minimoak bermatu, pratika txarretatik urrundu eta Erresuma Batuko hainbat artistek sortutako “paying artist” manifestuarekin bat eginez.

2_ Sareak garrantzia handia dauka zuenean. Meeting pointak garrantzi berezia du zuen web orrialdean. Zertarako sortzen duzue tresna hau?

AMP-ko sarea artiston arteko harremanak sortzeko tresna bat da, kontestu berean lan egiten dutenen inguruko informazioa izan eta saretzeko tresna bat alegia. “Nortzuk dira eta zertan dihardute gaur egun Euskal Herriko artistek?” Artxibo batetik haratago doan sarea da, web gunean sare digitala nabarmentzen da baina sare fisikoa, 3 hiletik behin antolatzen ditugun jardunaldiak dira proiektuaren funtsa. Bertan sortzen da “egiazko” sarea.

3_ Artistek jorratzen dituzten tematika anitzak topatu ditzakegu bertan, baita feminismoa ere. Bertan, hala ere, emakume bakarra topatu dugu. Feminismoa arte bidez lantzen ari da edo oraindik lana geratzen zaiola uste duzue?

Zaila da etiketekin lan egitea, eta hola adierazi dute hainbat artistek, ez dute beraien burua 3 hitzetan definitzea gustuko. Ala ere, ez dira guk proposatutako gai edo etiketak, beraiek proposatutakoak baino, eta bai, deigarria da kopurua, jakina denean egon badaudela askoz gehiago. Esan beharrekoa da sarean dauden artistak ez dirala guk hautatutakoak, deialdi irekietan aurkezten diren artistak direla eta hilez hile aldatuz eta handituz doana, sarea sortzeko metodologia aproposagoa baita beraiengandik sortzea sarean egotearen nahia edo gogoa, beste era batetara balitz OKELAk sortutako artxiboan bihurtuko zen eta. Ala ere, bai sare digitalak, etiketetan nortzuk dauden eta nortzuk ez, eta jardunaldietan gaiaren arabera aurkezten direnen perfilarekin milaka irakurketa egiteko mamia dago. Zergatik Gorputza gaia izan zenean emakumeak aurkeztu ziran eta zergatik Politikan gizonezkoak, esaterako.

4- Zer nolako ekintzak bultzatu dituzue orain arte? Zein helburu dituzue hurrengo urte hauetarako?

Orain arte egindakoa ez da gitxi izan: AMP-a proiektua egonkortzen gabiltza, sare fisiko eta digitala gauzatuz, orain arte zortzi AMP izan ditugu eta Martxoan izango dugu 9. jardunaldia; Artistekin Tailerrak proiektua martxan jarri dugu, asteburutako artistekin saio espezializatuak; Urrian Leipzig-en izan ginen sareko artistekin joan etorriko erakusketa batean; Apirilean Loraldiak jaialdiaren baitan aurten bigarren aldiz erakusketa berezi bat egingo dugu OKELAtik at; Elkartoki proiektuan murgilduta gabiltza Ttipi studiorekin batera, eskoletako patioak umeekin berregituratzeko proiektua alegia eta beste horren beste!Aurrera begira Euskharategia proiektua martxan jarri nahi dogu , artistontzako euskarazko klaseak; weba berriztu eta publikazio fisiko bat atara orain arte gertatutako guztiagaz. Eta zelan ez okelatarren kanpainari kaña sartu, babes sozial eta ekonomikoa ezin bestekoa baitzaigu.

OKELA SORMEN LABORATEGIA

O

San Frantzisko kalea 11 behea, Bilbo www.okela.orgTwittter: @OKELAlantegia www.facebook.com/okelalantegiamartxoa11

Page 12: aurkibidea - Bilgune Feministabilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/03/1457965724... · 2016-03-14 · Bakea ez da soilik zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok,

kuleroenKAXA

urkiako gobernu faxistak herri kurduaren aurka abiatutako ofentsiba militarraren aurrean, Kurdistani eta bere herritarrei gure babes eta

elkartasun feminista osoa bidali nahi diegu. Txoko honetan, gaur egungo egoera eta Kurduen borroka hobeto ezagutzeko zenbait material bildu ditugu. Biji Kurdistan!

Mendi Kurduetatik Euskal HerriraBideo hau Youtuben topatuko duzue. Bertan, 2013ko udan Ipar Kurdistanen Röza PKK-ko gerrillariari eginiko elkarrizketa ikusgai duzue. Momentu horretan bake prozesua hasi berria zen, eta honi buruz, emakumeen parte hartzeaz eta harreman internazionalistez galdegin zioten.

Sara: My whole life was a struggleParisen erail zuten Sakine Sancsiz –Sara- PKKren sortzaileetako bat omentzeko egin duten dokumentala. Duela gutxi gaztelaniara itzulia izan da, eta momentu hauetan ari dira aurkezten.

Kurdistan: crónicas insurgentes (Alejandro Haddad eta Leandro Albani_Ed. Sudestada)Liburu honetan, egileak diren bi kazetariek Kurdistandik bertatik idatzitako kronikak bildu dituzte. Komunikabide alternatiboentzako egiten dute lan biek eta herrialdeko egoera gertutik ezagutzeko aukera paregabea ematen dute. Aipagarria da ere Albanik atera duen beste liburu hau: Revolución en el Kurdistan: La otra guerra del Estado Islámico. Azken bost urteetako egoera ulertzen laguntzen digun liburu hau duela gutxi argitaratu zuten, eta egungo egoeraren analisi interesgarria ekartzen digu.

WEBGUNEAK:Nweroz Euskal Kurdu elkartea: https://newrozeuskalkurduelkartea.wordpress.com/Euskal Herrian herrialde kurduarekin egiten diren elkartasun kanpainak eta euskarazko informazioa biltzen dituen bloga.

Actualidad Kurda: https://actualidadkurda.wordpress.com/Gaztelaniazko blog honek Kurdistani buruzko informazio eguneratua eskaintzen digu.

Jinha berri agentzia feminista: http://jinha.com.tr/enKurdistango berri agentzia hau emakumeek Kurditanen eta Turkian bizi duten egoeraz informatzen gaitu. Haien kazetarietako bat Erdoganen sarekada batean atxilotua izan zen beste hainbat kazetarirekin batera. Ingelesez.

KURDISTAN

T