MARTXOA 2017 - Euskal Herriko Bilgune...

12
LIBRE EZIN, ASKE GARA NEKANE TXAPARTEGIREKIN ELKARTASUNA ASKATU MATAZA: EDURNE ETA MARINA GABILTZA: UZURI ABOITIZ HIDALGO ...+ EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERA | MARTXOA 2017 emaraun

Transcript of MARTXOA 2017 - Euskal Herriko Bilgune...

LIBRE EZIN, ASKE GARANEKANE TXAPARTEGIREKIN ELKARTASUNA

ASKATU MATAZA: EDURNE ETA MARINA

GABILTZA: UZURI ABOITIZ HIDALGO

...+

EUSK

AL H

ERRI

KO B

ILGU

NE

FEM

INIS

TARE

N B

ERRI

PAPE

RA |

MAR

TXO

A 2

017 emaraun

aurkibideaaurkibidea

ema(H)itzaAurkibidea

Herrien txokoa

Erreportaia

Askatu mataza

Irudia

Saretik

Klittotik

Gabiltza

Kuleroen kaxa

2

3

4

6

8

9

10

11

12

erantzun

IKASIGOZATU

azen behin, Akelarreko su garren artean hil zen Printze urdin bat. Marierrauskin

izeneko esklabo afrikar bat ere bazen, lanak doan egiteaz nekatuta, grebara joatea erabaki

zuena eta baita Txanogorritxo esaten zioten laguna ere. Hala deitzen zioten, beti zeramalako buruberoki

gorria aldamenean. Horrela hasten da gure istorioa, barrikadetara doazen printzesekin, inor beldurtzea gustuko

ez luketen otsoekin, gona daramaten gerlariekin eta siestatik esnatu nahi ez duten Loti Ederrekin.

Mila esker, hamabost urte hauetan zehar, ipuin zaharrak irauli eta berriak sortzen lagundu diguzuen guztiei eta feminismoan zareten, izan zineten eta

izango zaretenoi.

B

Egungo ekarpen ekonomikoez gain, beste asko landu eta lortzeko asmoarekin sortzen dugu kanpaina hau. Euskal Herriko Bilgune Feministaren proiektuari hauspoa ematea erabakitzen baduzu idatzi: [email protected] – era.

martxoa2

herrien

txokoa15. urteurreneko prozesua militantzia guztiarekin konpartitu nahi genuelako burutu genituen, abenduaren 17an, Asanblada Nazionala eta bazkaria, Altsasun. Izan ginenak, garenak eta izango garenak batu ginen, beraz, Altsasun.

Asanbladaren ostean, stop motion teknikaren bidez marraztu genuen feminismoa handi-handi. Horrela eman genion hasiera gure 15. urteurrenari eta hala hasi ginen aurtengo nahiak lau haizetara zabaltzen.

martxoa3

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

NEKANE TXAPARTEGIREKIN ELKARTASUNA

LIBRE EZIN, ASKE GARA. INDAR BAT DABIL HOR...EMAKUMEEN ESPETXE MARTXA FEMINISTA - VALLADOLID-

ihana Etxebarrieta, Saioa Iraola eta Miren Aranguren bilgunekideak Suitzan izan dira, Nekane Txapartegi preso politikoaren egoera salatu eta elkartasuna adierazteko. Bertan, hitzaldiak eta kontzertuak antolatzeaz gain, Nekaneri bisita egin diote.

ratzargailua isilarazi, dutxa beroa hartu, ondo gosaldu eta arropa lodia jantzi. Horrela hasi dugu ia 300 emakumek gaurko eguna. Irribarrea ahoan, ogitartekoa motxilan eta horrelako gauzek eragin ohi duten irrika eta urduritasun goxo horrekin.

Hiru orduren bueltan heldu gara Valladolidera feministaz beteriko bost autobusetan. Aizan-ek 1984ko martxoaren 14an Carabancheleko espetxe atarian emakume presoekin elkartasuna adierazteko elkarretaratze jendetsua egin zuen, eta urte batzuk beranduago hemen gaude gu ere.

Honezkero gure lagun bihurtu diren autobus gidariei “gero arte” xamurraz agurtu eta kamiseta magentak jaso ondoren, ekitaldiaz gozatzera hurbildu gara, pankarta, argazki eta abarrekin, polizia etorriko ote denaren zalantzan.

Txalapartaren soinuak eman dio hasiera ekitaldiari. “Entzungo al da hau barrutik?” galderak blaitu ditu geure buru eta begiak. Nahikari, zu hortxe zaude eta ezin zaitugu ikusi. Baina, entzungo ez bazenu ere, hemen zaude gurekin eta beste preso guztiak bezala, historikoa den egun handi honen parte zara.

300 pertsona eta 1000 arrazoi batu

gara hemen baina milara arte zenbatzen hastea luzeegia izango litzatekeenez, Bilgune Feministako Idoia Arraiza kideak botatakoak helaraziko dizkizuegu:

1- Gure sorreratik lan ildo nagusietako bat izan da gatazka politiko armatuaren konponbidean emakumeen parte hartzea sustatzeko espazioak eta moduak proposatu eta exijitzea, eta ikuspegi feminista batetik eragitea.

2- Euskal Herrian normalizazio prozesua bizi dugula dioskute. Baina emakumeok eta gorputz ez normatibook ez gara “bakean” bizi, emakumeon kontrako indarkeria matxista normaltzat duen bake egoera neutralizatu honetan: zeinetan, emakumeon aurkako gutxiespenak, irainak, gustukoak ez diren txisteak, kolpeak, erailketak, prekarietate eta muturreko pobrezia egoerak, etab eguneroko errealitate diren gurean.

3- Emakume presoek bizi dituzten zapalkuntza anitzak salatzeko eta espetxeen izaera patriarkala jo puntuan jartzeko behar larria dago. Espetxeak jendartearen ispilu dira baina zapalkuntzak are larriagoak dira espetxean.

Horrez gain, “dispertsio politika salatzen dugu eta euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea

O I

Bilgune Feministaren 15. urteurrenaren baitan, urte osoan zehar landuko diren lan ildoetako bat da gatazka politikoaren konponbidea ikuspegi feminista batetik. Lan ildo honen baitan kokatzen da emakumeen egoera berezia ikusaraztea kartzelan eta honen aurrean elkartasun sareak ehuntzea eta jendarte eta erakundeei konpromiso politikoak eskatzea euskal preso politiko, iheslari eta deportatu guztiak etxeratze bidean.

martxoa4

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

exijitu” du Marina Sagastizabal preso ohi eta Bilguneko kideak eta Bilgune Feministaren izenean, Sara eta Izar, Arantza Zulueta eta Nekane Txapartegirekin elkartasuna adierazi du ondoren.

Ekhi Eizagirren txanda heldu da ondoren, bahituta duten bilgunekideak ere, eduki du beraz, lekua ekitaldian. Berak hitzak eta guk musika jarri ditugu.

Ostean etorri dira, emozioari eutsi ezin diogula gaudenean, hain justu, Leire Urrutia eta Olatz Carro, hor ondoko kartzelan preso egondakoak. “Dispertsioa, bakartzea, espetxean emakume izanagatik jasaten dugun zigor bikoitza. Horiek denak salatzera etorri gara gaurkoan” adierazi digu. Bertan izan zenean bere bizitza nolakoa zen irudikatu ahal izan dugu, bihotza uzkurtuta, bere hitzak entzutean: “pertsona biziez betetako hilerri horren barruan, 9×19 pausu dituen modulu-zulo batean dago Nahikari, beste

berrogei emakumerekin batera pilatuta, ibiltzeko tokirik gabe, eguzki argirik gabe kasik…”

Horrez gain, ondokoa bota digu, Leirek, Angela Davis, gogora ekarrita: “jendarte justu, demokratiko eta feminista batean sinesten dugun guztiok, zigor sistemaren eskema gainditu eta ortzi-muga berrien bila” jo behar dugula.

Valladolideko mugimendu feministako kide den Marta Ramos eta Mariak hitz egin du ondoren. “Zuen borroka, gure borroka da. Emakume eta preso politikoa, denok gara bat” mezuak ere ezin laburbil dezake 300 kilometroetako distantziatik datorren elkartasuna.

Gosea eta emozioaren arteko nahasketak eraginda, tripako harra mugitzen hasi zaigunean hartu dute hitza Aiala Zaldibar eta Olatz Dañobeitia preso ohiek, kalera-kalera ekimenaren baitan hasitako aldarrikapena berresteko:

“Bigarren lerroko subjektu izatetik, lehen planora pasako gara emakume preso borrokolariak”

Eta, globoak, airera! Gorantz bidali ditugu emakumezko euskal preso politikoen argazkiak, hegan, gure elkartasunak apur bat libreago egingo dituelakoan.

Txaloak eta… pun pun pun! Batukadaren hotsarekin ari gara dispertsioa leherrarazten eta elkartasun traka honekin. eta maitasun guztiarekin ekarriko ditugu iheslari guztiak etxera, presoak kalera eta horrela apurtuko ditugu espetxe guztiak ere, existitu daitekeen elkartasun eztandarik handienarekin.

Nabaria izan da bidean zehar jasan behar izan dugun presentzia poliziala eta ekimenarekin aurrera egin ahal izan badugu ere, ondoren, jazarriak eta identifikatuak izan dira, batez ere, Valladolideko kideak. Horrela saiatu dira gazitzen gure goxotasuna. Baina, erasoak

martxoa5

askatu matazaaskatu matazaMARINA SAGASTIZABALA ETA EDURNE EPELDE

Otsaila hasieran elkarrizketa egin zieten Info 7 irratiko Kalegorrian saioan, Marina Sagastizabal eta Edurne Epelde bilgunekideei, espetxe martxari buruz itauntzeko. Guk zati bat berreskuratu dugu baina nahi baduzu, osorik entzun dezakezu Info7 irratiaren web orrian.

spetxeak emakumeen eskubideak modu bikoitzean zapaltzen dituela esaten duzue. Zure kasua aipatu nahiko Marina, preso ohia zarelako eta espetxea barrutik ezagutu duzulako. Emakume bezala zer suposatu zuen zure kasuan preso izateak?Marina: Nire kasuan, nik uste dut, nahiko argi ikusi zela. Gu 2015eko maiatzean izan ginen bigarren aldiz espetxeratuak eta zazpi ginen, bost gizon eta hiru emakume eta gure kasuan espetxeari aurre egiteagatik modu militante batean edo gure eskubideak aldarrikatuz, hirurak egon ginen isolamenduan, hirurak egon ginen 75.artikulua jarrita Zaballan hilabeteetan. Lehenago sakabanatuak izan ginen eta hirurak joan ginen 1.gradura. Aiala Galizian egon zen, urrunduago. Gu biok kiderik gabe egon ginen eta gizonak, aldiz, bai egon zirela 2.graduan (normaltzat hartu dezakeguna espetxean). Nik uste dut, bai ikusi zela modu argian zigor bikoitz hori.

Eta... nola ahalduntzen da emakume bat, espetxean, bertako opresio sistema horretan? Berdinak dira mekanismo horiek emakumeengan eta gizonengan?Marina: Nik uste dut, ezetz. Azken finean bizi den errealitatea ez delako berdina. Datu bat ematearren,

emakumeak euskal preso politikoen kolektiboaren %30era ia ez dira iristen baina isolatuen %60a dira. Zigor bikoitz hori nabaria da eta zentzu horretan ahalduntzeko mekanismoak gehiago aktibatu behar ditugu nolabait, azkenean espetxea makina patriarkal izugarria delako, genero rolak birprogramatzen dituena. Zentzu horretan zuk ere aurre egiten diozunean errealitate gordina topatzen duzu eta emakume izanik, are gordinago.

Edurne, zu euskal preso politiko baten laguna zara, ezta?Edurne: Bai. Hori da. Batzuena. Karkar.

Suposatzen dut, Marinak esan duena, konpartituko duzula, ezta? Nolabait, espetxe sistemak zapalkuntza bikoitza suposatzen duela emakumearen kasuan.Edurne: Hori da, guztiz. Marinak jarri dituen adibideak oso argigarriak dira hori ikusteko eta nik ere ideia berdina azpimarratuko nuke: Espetxea bera instituzio gisa, genero bereizkeria hori mantendu eta birproduzitzeko makina handia dela. Nik ditudan preso senide gehienak emakumezkoak dira eta gertutik ikusi izan ahal det beraiek egunerokotasunean nola egiten dioten aurre espetxeari, nola ahalduntzen

diren... eta gure lelora bueltatuz, libre ezin baina aske izan nahi hortan, egunero-egunero borroka txiki mordoa daukatela aktibo eta bizitza ahalik eta umoretsuen hartu ahal izatetik, sormen handia erabiltzeraino. Azkenean nik bisita horietatik bueltan jasotzen detena da, estrategia piloa lantzen dutela egunerokoari modu duin eta aske batean erantzuteko. (...)

Ikuspegi panoramiko edo orokorrago batetik begiratuta: Gatazkaren konponbideari dagokionean, feminismoak ikuspuntu propioa, proposamen propioak zian behar dituela uste al duzue?Marina: Nik bi ikuspuntuetatik ikusten dut. Alde batetik, feminismotik bai egon behar dela proposamen politiko bat espetxearen inguruan batez ere. Zentzu honetan orain dela gutxi Mati Iturraldek, Jaiki Hadiko mediku batek esaten zuen mugimendu feministaren proposamen politikoa izan behar zela, espetxeak abolitzearena, hau da, etorkizuneko Euskal Herri feministan ezin direla espetxeak egon, monstruo patriarkal erraldoiak direlako. Beste alde batetik gatazkaren konponbidearen inguruan hitz egiten denean edo errelato bat egiten denean ezinbestekoa dela ikuspegi feminista batetik egitea ekarpen hori, emakumeok bizi

E

martxoa6

izan duguna eta oraindik bizi duguna ere mahai gainean egon behar dela.

Edurne: Bai. Azken baten azken urteetan gu behin eta berriz azpimarratzen ari gerana da, gatazka beraren berdefinizioa eman beharra dagola. Nola ulertzen degun gatazka bera. Eta berdefinizio horretan argi ikusten da orain arte emakumeen ikuspegia, emakumeok sufritu degun hori, emakumeok egin degun ekarpen guzti hori ez dela kontuan hartu. Ezta ere bakearen inguruan egin den definizioan. Ordun, izugarrizko lan kolektiboa dakagu ikuspegi feminista batetik guk, emakume gisa, feminista gisa, sufritu eta bizitakoengatik eraikitzea kontzeptu berri hauek, bai gatazkarena, bai bakearena eta beste hainbat.

Orduan, historikoki gatazka bera eta gatazkaren konponbidea gizon ikuspegitik landu dela uste al duzue?Marina: Nik baietz esango nuke eta hala uste dut, adibidez, bi arrazoirengatik: Alde batetik orain dela gutxi Kalera kalera ekimena egin zenean nola agertu ginen emakume preso ohi talde potente bat mahaigaineratzen hemen gaudela eta aitortu behar dela guk bizi izan duguna. Esaten zen ere, orain arte Itziarren semeaz hitz egiten zela baina badela garaia hitz egiteko Itziarrez eta Itziarrek alabak izan dituela aitortzeko. Uste dut, momentu hori oso adierazgarria dela eta esango nuke momentu historikoa ere badela, lehengo momentua izan baitzen emakume preso ohiak batzen ginela

horren inguruan hitz egin eta diskurtso oso bat plazaratzeko.

Bestalde, adibide bat jartzearren, Pako Etxebarria tortura kasu ezberdinak aztertzen dabil, 1960 urte ingurutik 2012ra, uste dut. Ba orain dela gutxi egin zen saio bat ikerketa horretan parte hartu dugonokin eta emaitzak aurkezterako orduan, tortura sexista ez zen aipatzen. Ni kezkatuta atera nintzen, azkenean, errealitatearen zati bat ukatzen ari da eta. Nire ustez ezin da torturaz hitz egin, tortura sexistaz ere mintzatu gabe.

Edurne: Azken batean, nik uste det, gatazka politikoa ulertu dala bat eta bakarra, hegemonikoa eta androzentrikoa. eta hor daude errelato pila bat errekuperatu eta mahaigaineratu eta garrantzi politikoa emateko.(...)

Bukatzeko ez dizuet galderarik luzatuko, eskari bat baizik. Demagun euskal presoak, oro har, eta emakume presoak, zehazki,

elkarrizketa hau entzuten ari direla. Zer mezu helaraziko zeniekete?Marina: Nik esango nieke gure helburua dela beraiek ahalik eta lasterren askatzea eta lortu nahi dugun Euskal Herri feministaren bidean denak behar ditugula eta zentzu horretan gure babes guztia daukatela. Guk, hemendik, kaletik, ahal dugun guztia egingo dugula eta maite ditugula. karkar

Edurne: Hori da. Ni ere hortik hasiko nintzake. Asko asko maite ditugula, gure bihotzetan daudela eta nere kasuan behintzat, beraiekin degun eguneroko kontaktuan, asko ari gerala ikasten, aske gara hortan, pendiente dakagun asignatura hortan. Beraiek artista batzuk dira. Oso baldintza gogorretan daude eta baldintza horietan garatzen dituzten estrategiak benetan txundigarriak direla eta elkar ikasten ari gerala. Beraiek barrutik eta gu kanpotik eta Marinak dioen bezela, gure ametsa dena, errealitate bihurtuko deguna, espetxeak apurtu eta denak elkartzea eta, hortaz, eusteko!

martxoa7

IRUDIA: INDER BHATTI AZKOAGAmartxoa8

uzea izan da hamabost urte hauetan egin dugun ibilbidea.

Askotariko eztabaidak eta lan ildoak antolatu ditugu, betiere, gure herria feminismotik eraikitzeko nahiarekin.

Azken urteetan, garapen honen logikan, Trantsizio Feministaren oinarriak sakontzen egin dugu lan: feminismotik abiatutako prozesu politikoa da, Euskal Herria oinarri hartzen duena, zapalkuntzen arteko elkarreragina eta hauen arteko harremanei heltzen diena, irekia eta dinamikoa, adostua eta elkarlanean oinarritua eta herritarren auto-eraketan zein erakunde publikoetan eta mugimendu sozialetan feminismotik eragin nahi duena.

Alabaina, prozesu honetan, baditugu arretaz zaindu beharreko eztabaidak. Nola egin ibilbide hau gure moldeak, gure prozedurak, gure indarrak baliatuz? Euskal Herrian burujabetza feministaren aldeko eztabaida soziala sustatu nahi badugu, feminismoaren intzidentzia politikoa lehen planoan jartzea eskatzen digu honek.

Horregatik, botere(tze) feministaren

inguruko hausnarketa antolatu nahi dugu maiatzaren 6an: feminismoaren diagnostiko konpartitu bat egiteko eta botere(tze) honen ezaugarriak elkarren artean definitzeko. Horretarako honako galderei erantzun nahi diegu: nola ikusten dugu feminismoa Euskal Herrian? Nola aliantzak, militantzia, kolektibitatea, konpromezua eta lidergo feministak? Nolakoa da feminismotik sortu nahi dugun boterea?

Jardueraz beteriko eguna antolatu dugu. Goizean eztabaida zabala eta dinamikoa antolatu nahi dugu honako galdera hauei erantzuten saiatzeko. Arratsaldean berriz, botere(tze) prozedurak askotariko praktikei lotuta jorratu nahi ditugu: gorputzetik abiatuta, kultur adierazpen ezberdinetaraino antolatuko ditugun tailerretan. Iluntzean, kalean zein dantzalekuan, ospakizunei bukaera emanen diegu.

Zure parte hartzea ezinbestekoa da guretzako, argi baitugu elkarrekin baino ezingo garela boteretu. Horregatik, maiatzaren 6an Berriozarren ikusiko garelakoan, besarkada erraldoi bat!

saretiksaretik

l

martxoa9

amabost urte betetzen ditu aurten Euskal Herriko Bilgune Feministak, eta ezin Klitto!-tik eskerrak eman gabe geratu; gure ataria sortzeko arrazoi handienetako bat ere huraxe izan baitzen. Bilgune Feministak nazio, klase eta sexu-genero zapalkuntza kontuan hartuta kontatzen digu mundua, aldarrikapenetan, salaketetan, sentsibilizazioan eta militantzian sakonduz. Eta nola kontatu, gainera. Norbanakoaren bizitza erdigunean jarri eta emakumeon ahalduntze prozesuan ezinbesteko oinarri izateaz gain, Klitto!-n ere borroka esparru dugun euskarari ikargarrizko bultzada eta indarra eman diote.

Kontaezinak dira 15 urtez Bilgune Feministak egin dituen jarduerak, lortu dituen garaipen txiki eta handiak, egin dituen gogoeta, ikastaro eta jardunaldiak. Euskal Herriaren burujabetza feminista du helburu, eta trantsizio feminista bat gidatzeko mugimendu sendo bezain beharrezkoa da zalantzarik gabe; etengabe ari da berrasmatzen. Euskal Herriko emakume gazte feministen sare sendoa osatu du Bilgune Feministak,

eta sarearen parte ez diren emakume feministen erreferente izatera ere iritsi da.

Feminismoaren zenbait balore gorpuztu ditu; Euskal Herrian feminismoarekin politika egin daitekeenaren adibide garbienetakoa da; aise asmatu du gainerako talde eta mugimendu feministekin indarrak batzen; eta ezin ahaztu, Euskal Herritarron zapalkuntzak identifikatu eta modu transbertsalean lantzen dituela nazio, klase eta sexu-genero zapalkuntzak -euren artean etengabe elikatzen diren zapalkuntzak- aintzat hartuz.

Esku artean duzuen aldizkari hau bera izan daiteke Bilgune Feministaren lanaren adierazle; baina badaude beste mordo bat, orain hilabete gutxi argitaratutako Izana eta izena ezbaian liburuxka, esaterako. Gogoetatik praktikara salto egin eta txikitatik estutu dezakeen kate bat askatzeko egindako saiakera (ezin arrakastatsuagoa, bide batez).

Eta burura etorri zaigun lehen adibidea izanda ere, egokia iruditu zaigu oso. Euskal Herriko Bilgune Feministak egiten duen inurri lanaren

adibide paregabea iruditzen zaigulako. Jai giroko erasoak salatzeko mobilizazio, jaietako pegatinetan ageri diren aldarrikapen eta egun seinalatuetako hitzaldi eta solasaldiez gain, nabarmendu nahi genuke mugimendu honetako kideek gauza berriak asmatzen, sortzen eta mantentzen jartzen duten indarra eta grina.

Sistemaren oinarriak hankaz gora jartzen dituen antolakundea da Bilgune Feminista; gaztea, erradikala, eraldatzailea, kritikoa. Ertzak erdira ekartzeko lanean pasa ditu hamabost urte, aurretik lan egin zutenen tradizio feministari eusten, eta behar zenean moldatzen, aldatzen, eraldatzen.

Zorionak neskak, gauza handiak egin dituzue eta egingo dituzue. Eredu zarete! Zuek hasitako bidera berandu iritsi izanagatik ere, elkarren berri, laguntza, animo eta mimoak iritsi dira etenik gabeko ahalduntze prozesu honetara. Hamabosgarren urte honi ere ez diozue hasiera makala eman espetxe martxarekin, eta ziur gaude urtea ertz askodun borobil bat izango dela!

Bidean elkartuko gara!

H

martxoa10

Zure ibilbidearen sarrera labur bat (ikerketa mailan, militantzia...)

Antropologian doktoretza egiten nabil Bartzelonako Unibertsitatean. Ikertu nahian nabil krisi testuinguruan nola berregituratzen ari diren langile klasearen etxe ekonomiak. Zehazki, merkatuan erosteko ahalmena galdu dugunean eta estatuak bere ardurak betetzeari utzi dioenean, jakin nahi dut nola lortzen duen jendeak bizimodua ateratzea.

Emagineko kidea naiz eta bertan Ekonomia Feministako ikastaroetaz arduratzen naiz. Bartzelonako Unibertsitatean berriz Antropologia ekonomikoko irakasgaia ematen nabil eta Grup d’estudis sobre reciprocitat en ikertzen dihardut.

Egunerokoan Potxuak Martxanen.

Zergatik “indar bat dabil hor: bizitza erdigunera ekartzeko” bezalako foroa?

Ba bi arrazoi nagusi aipatuko nituzke. Alde batetik kapitalismoaren berregituraketa baten aurrean gaudela eta hor feminismotik erresistentziak eta proposamenak garatu behar ditugula eta beraz foro honek martxan dauden esperientzia ekonomiko feministak artikulatu behar dituela. Eta esperientzi ekonomikoa diodanean ez nabil soilik aipatzen Ekonomia Sozial Eraldatzailean egon daitezkeen proposamenak, egunerokoan gure etxeetatik hasita, kapitalari mugak jartzen dizkion edozein jarrera edo proposamen balioan jarri behar dugula baizik. Alegia, gakoa espazio guztietan burujabetzak irabaztea da, pausu edo esperientzia txikiena ere handia baita.

Bestetik, aspalditik gabiltza bizitza erdigunean jarri behar dela esaten, baina ez dugu elkarrekin adostu zer esan nahi duen bizitza on edo gozagarri bat izateak. Has gaitezen hortik, bada. Foroak balio behar du Euskal Herrian, hemen eta orain, kolektiboki bizitza ona ezaugarritzen hasteko eta bizitza sostengatzeko bestelako ereduak martxan jartzeko.

Zer topatuko dugu bertan, zein izango da ekimen honen ekarpen nagusia?

Mapa bat marraztu nahiko genuke. Kapitalaren nagusitasunak gure bizitzetan sortzen dituen talkak identifikatzen hasiko gara eta ondoren, kolektiboki hausnartuko dugu bizitza erdigunera ekartzeko

ditugun behar, korapilo, desio eta aukeren inguruan. Gero, bizitza erdigunera ekartzeko dauden hainbat bide proposatuko ditugu eta segidan alternatiba eta erresistentziak gauzatzen ari diren kale-kantoietan geldituko gara. Bertan izango dira kapitalaren eta heteropatriarkatuaren logikatik irten nahi duten proposamenak: amatasunak eta familiak iraultzen dabiltzanak; autofinantziazio ereduak; bestelako elkarbizitzak; zahartze aktiboak barik, aktibista eta komunitarioak; etxeko langileen kooperatibak; sexu langileen proposamenak...

Amaitzeko gure apostu politikoen norantzak markatzeko gai izan beharko ginateke. Azken finean, ekarpen nagusia Burujabetza Feminista edukiz betetzen jarraitzea izango da.

Feministok ekonomiaren arloan antolatuta gaude? Zein erronka dugu?

Ez dakit antolatuta gauden baina hala ere, norbera berearekin antolatuta egotearekin ez da nahikoa. Kapitalak sekulako gaitasuna du proposamenak xurgatu eta bere egiteko. Ofentsiba neoliberalaren aurrean, antolatzetik artikulatzera pasatu behar dugu, proposamen ezberdinen artean nolabaiteko enkajeak bilatu, besteak beste ez dugulako (nahi) proposamen bakar eta perfektua. Ukondoa eta besoa bezala, mugitu ahal izateko artikulatu behar dira. Ba hemen ere, berdin. Erronka nagusia ahalegin eta kreatibitate ezberdinak batu eta kapitalaren eta heteropatriarkatuaren logikatik kanpo mugituko diren proposamenak artikulatzea da.

Hala ere, kapitalaren logika hezurretara arte sartua dugu. Ekonomia feministak ez ditu soilik enpleguan aldaketak proposatzen; subjektibitate eta eremu guztietan logikak aldatu behar dira. Zer egingo dugu familiarekin, bikotearekin, amatasunarekin? Nola eraldatu gure elkarbizitza ereduak? Zer egingo dugu zaintza eta etxeko lanekin? Posiblea da bizitza beste era batera sostengatzea, baina benetan nahi dugu kapitalaren logikatik irten? Ausartuko gara?

UZURI ABOITIZ HIDALGO

martxoa11

kuleroenKAXA

Indar bat dabil hor, boteretze oinatzak. Oinarrizko formakuntza politiko feministarako koadernoetan, izenburuak dioen bezala, feminismoaren inguruko oinarriak bildu ditugu. Testu osoa euskaraz dago eta erreferentziazko material gehiena ere euskaraz erabili dugu. Dokumentu interaktiboa denez internet konexioa beharko duzu. Gure webgunean eskuratu ahal izango duzu 12€ren truke.

Pen drive-aren ezaugarriak:Edukiera: 8 GB

Koadernoaren ezaugarriak:Edukiera: 26.915KB eta 140 orriFormatua: PDFOharrak: Interaktiboa denez, interneta behar da lotura gehienak ikusi ahal izateko