"Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

24
Kilometroak eta Nafarroa Oinez urrian Udalekuak: udan ikasiz eta gozatuz Eskolarteko XVIII.Txapelketa Altsasun: etorkizuna orainaldian URRATS BAT BAINO GEHIAGO MAHAI INGURUA SAIOKA

description

"Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

Transcript of "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

Page 1: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

�Kilometroak eta Nafarroa Oinez urrian �Udalekuak: udan ikasiz eta gozatuz�Eskolarteko XVIII.Txapelketa Altsasun: etorkizuna orainaldian

URRATS BAT BAINO GEHIAGOMAHAI INGURUA

SAIOKA

Page 2: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

1

i

Page 3: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

SAIOK

AIRAILAREN 16AN IKASTURTE IREKIERA OSPATUKO DUTE IKASTOLEK. Urte akademikoberriari hasiera emateko balioko du eta,hori ez ezik,baita lagun talde handi bati omenaldia eskaintzekoere. Urte zailetan lan gaitza egin zutenak dira. Bitarteko gutxirekin anbizio handiko proiektuagauzatzeko adorea izan zutenak. Ikasmaterialak urri ziren garaian, derrigorrezko eskolaldi osorakomateriala prestatu zutenak. 1974az gero, SAIOKA izeneko ikasmaterial aitzindaria argitaratzen hasiziren, eta ez zioten lanari utzi orduko Oinarrizko Heziketa Orokorrari zegozkion materialak argitaratuarte. Berrogeita hamar lagunek ere parte zuten, aldez edo moldez, proiektu hartan. Haietarik batzukbildu nahi izan ditu IKASTOLA aldizkariak mahai-inguruan, Xabier Garagorriren laguntzaz.

SAIOKA,urrats bat bainoaskoz gehiagoeuskarazkoikasmaterialetan

3

JOXE RAMON ETXEBARRIA, JABI ZULOAGA,NATXO ARREGI, KARMELE BAELO,KEPA MARTINEZ DE LAGOS, EUKENE MARTIN,IMANOL AÑON ETA XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU.

TESTUA: MIEL A. ELUSTONDO

MAHAI-INGURUA

> Proiektuaren egileei omenaldia

03

20

22

14

17

EDITATZAILEA:IKASTOLEN KONFEDERAZIOA /Zamudioko Teknologi Elkartegia,208 B-1 / 48170 Zamudio / Tel.: 606 33 41 45

Koordinatzailea:Zuriñe [email protected]

Erredakzioa:Joxean Agirre, Amagoia Mugikaeta Eva Domingo

Euskara zuzentzailea:Imanol Artola

Diseinua eta maketazioa:Txema Garzia Urbina

Inprimatzailea:Ona SA imprimategia Iruñea.Tel.: 948 35 10 14

ISBN:Ikastolen Konfederazioa,84/933872/6/6

ERREPORTAJEA

SAIOKAMAHAI-INGURUA.Ikastola Curriculum etamaterial propioak.

Kilometroak’06.Oiartzunen urriaren1ean.

Nafarroa Oinez’06.Beran urriaren 15eanelkartasunarenNafarroa Oineza.

Udalekuak: udanikasiz eta

gozatuz

Eskolarteko XVIII.Bertso TxapelketaAltsasuko BurundaPilotalekuan ekainean.

iks

152iraila/2006Aurkibidea▼

>www.ikastola.net

ikastola

Page 4: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

JABI ZULOAGA: Gure historia 1970ean hasten dela esango nuke. Hori esanda, giroa aipatubehar dut lehenengo. Eta zer zegoen giroan? Kasik ezer ez. Bizkaian behintzat. Anaita-suna aldizkaria eta beste ezer ez. Egituratuta, esan gura dut. Guk zerbait egin beharzela iritzi genion. Zerbait egin, ikastola giroan ez ezik, baita kultur arloan ere. Ez gene-kien noiz amaituko zen frankismoa, eta konturatzen ginen frankismoa amaitu arteitxaroten bagenuen, denbora pasatzen uzten bagenuen, gauza asko galdu egingo zirela.NATXO ARREGI: Jabik esandakoa kontuan harturik ere, nik neure egoera pertsonalaren be-rri eman nahiko nuke, gauza asko azaltzen ditu eta. Urte asko emanak genituen ordu-rako, batzuetan batera eta besteetan nor bere kasa, hezkuntza proiektuak aurrera ate-ratzen auzo marginaletan, gizarte kezka bizi genuen eta. Otxarkoagan, Kortes kaleaneta beste hainbat lekutan. Gogoratzen naiz Jabik eta biok askotan egin genuela gogoe-ta lan egiteko metodoari buruz. Metodoa aldatu behar zela esaten genion elkarri; ale-gia, lan partzialak egin beharrean, osoagoak egin behar genituela, gizartearen baitaneragin ahal izateko. Horrek politikan sartzea esan nahi zuen. Horrela hasi ginen. Bes-talde, garaia ere bor-bor handikoa zen, frankismoaren azken urteak ziren, eta langilemugimenduan ari ziren batzuk, euskal kulturaren aldekoan beste batzuk… denak erefrankismoaren kontra. Guk kulturaren aldetik jotzea erabaki genuen. Oroimen flakoadut eta ez naiz gauza askotaz oroitzen, baina badakit ikastolen mugimenduak, ordura-ko, indar eta dimentsio handia zuela. J. ZULOAGA: Gipuzkoan! N.ARREGI: Gipuzkoan batezere, bai. Mugimendu hark bazituen, bestalde, hainbat ezaugarri, gure asmo eta ideolo-

4

DEUS ERE EZ IZATETIK IZATERA,

HORIXE DENBORA BATEKO ANTZERKI-LAN EZAGUN

BATEN IZENBURUA. NEKEZ SORTZEN DA DEUS,

ORDEA, EZEREZETIK. EZ DAGO SINESTERIK SAIOKA

IKASMATERIALA, EDO METODOLOGIA,AURREKARIRIK

IZAN EZ ZUENIK. GIRO BAT.TALDE BAT.

GALDERA, BERAZ, ZUZEN: ZER DA SAIOKAREN

SORRERAN, ZEIN DA HAREN AURRE-HISTORIA?

> JOXE RAMON ETXEBARRIA / JABI ZULOAGA / NATXO ARREGI / KARMELEBAELO / KEPA MARTINEZ DE LAGOS / EUKENE MARTIN / IMANOL AÑON /XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU *

SAIO

KA

X. Mendiguren Bereziartuaren eskutik Oreretako ikasleak beraien gurasoen garaiako liburuekin gozatuz aurtengo udan egindako argazkian.

Page 5: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

giarekin bat egiten zutenak.Hizkuntza eta kultur zapal-ketaren kontrako erantzu-na zen, oso aurrerakoia, osokooperatzailea, oso herri-koia –herrikoiago ezin, he-rritik bertatik sortuak, ba-naka-banaka–, eta, beraz,oso bat zetorren gure asmo-ekin. Gu, bestalde, ikasiakginen, eta ikastolen eta hez-kuntza munduan sartu gi-nen, frankotiratzaile modu-ra. Gure helburua arlo ho-rretan lanean irautea zen,enpresa bat ireki, profesio-naltasunez jardun, eta segi.Harritu ere egin naiz jakin dudanean 53 izen ageri direla SAIOKA ma-terialgintzan parte hartu zutenen zerrendan. J. ZULOAGA: Euskadin osopertsona inportante direnekin jarri ginen harremanetan. Xabier Men-

diguren, Joxerra Etxebarria, Kepa Martinez de Lagos, Xabier Kintana… Eskerrak jen-de horri! N.ARREGI: Gogoratzen naiz ikastolen mugimenduaren alde lanean hasi aurretikBilbo ezkerraldeko jendearekin hitz egin genuela, langile mugimenduarekin konpro-metituta bizi zirenekin, eta oso ondo ikusten zutela ikastolen mugimendua. Niretzatharrigarri izan zen haien iritzia, eta oso positiboa iruditu zitzaidan. Esan nahi dut, ga-rai hartan langile mugimenduak eta euskal kulturarenak estimua eta konfidantza ziz-kiotela elkarri. Hori oso inportante izan zen guretzat, eta bide horretatik aurrera egi-teko motiboetako bat izan zen. Ikastolak, etorkizuneko eskola publikoaren hazia zi-ren, demokrazia garaian loratuko zirenak. Horrela izan ziren kontuak, gure motibazio-

ak. J. ZULOAGA: Ikastoletarakozerbait egin nahi genuen, li-buruak, metodoa… Egin etabanatzea zen kontua eta ho-ri egiteko, dirua behar genu-en. Irakurle-klubaren antze-ko zer edo zer egitea erabakigenuen. Argitaletxe guztie-

NATXO ARREGI:“Garaia ere bor-borhandikoa zen, frankismoaren azken urteak

ziren, eta langile mugimenduan ari zirenbatzuk, euskal kulturaren aldekoan beste

batzuk… denak ere frankismoaren kontra.Guk kulturaren aldetik jotzea erabaki

genuen. Oroimen flakoa dut eta ez naizgauza askotaz oroitzen, baina badakit

ikastolen mugimenduak, ordurako, indareta dimentsio handia zuela.”

52006/IRAILA*152ikastola

E/

SAIO

KASK

Joxe Ramon Etxebarria.

�����������������

SAIOKAEl próximo día 16 deseptiembre las ikastolas deEuskal Herria llevarán a caboel acto de apertura del cursoacadémico 2006-07. Conmotivo del mismo, se rendiráhomenaje a los creadores de

SAIOKA, el material didácticomás completo y moderno quesurgió durante la última épocadel franquismo con el fin deatender las necesidades delprofesorado y alumnado de lasikastolas de la aquella época.Algunos de los principalespromotores del proyectofueron convocados por

IKASTOLA a una mesaredonda donde hicieronrepaso de la historia deSAIOKA.

�����������������

SAIOKA Le 16 septembre prochain lesikastola du Pays Basque

effectueront leur rentrée2006/2007. C’était l’occasionde rendre hommage auxcréateurs de SAIOKA,matériel didactique le pluscomplet et le plus moderne nésous la fin du franquisme dansle but de répondre auxbesoins des enseignants etélèves de l’ikastola de

l’époque. La revueIKASTOLA s’est entretenueavec les principaux initiateursdu projet autour d’une tableronde afin de retracerl’histoire de SAIOKA.

Page 6: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

er… SAIOKAren asmoarekin. IMANOL AÑÓN: Joxe Ramonekin lotuta daukat nik nire sa-rrera SAIOKA taldean. Bera Santutxuko ikastolan eta ni Algortakoan Natur Zientziaketa Teknologia ematen. Bietan lehenengo promozioarekin ari ginen, OHO 6.ean. Libu-ruak erdaraz, Bruño argitaletxekoak, eta azalpenak euskaraz ahal genuen modura jo-rratzen- Zerbait egin behar genuen euskarazko material bat egokitzeko gure ikasleen-tzat. Antxon Arsuaga eta Bego Uriarteren bitartez, berau Karmeloko irakaslea zenez,harremanetan jarri ginen fitxa batzuk eratzeko, definizio batzuk zehazteko eta buruke-ta batzuk euskaraz prestatzeko eta ni neu euskara teknikoan janzten joateko. K. MARTI-

NEZ DE LAGOS: Sorrerari dagoki-onez, nire partea. 1970ean ha-si nintzen ni Gran Viako ikas-tolan, irakasle. Esaten da, bai,Gipuzkoan ikastolek indarhandiago zutela, baina ustedut, legez, elebidun moduraonartutako ikastola bakarrahuraxe zela, Azkue, Gran Via-

kin hitz egin genuen, disko eta liburu argita-ratzaile gehienekin: gipuzkoarrak ziren ge-hienak; euskarazko materialarekin lan egi-ten zutenak, nahiz eta besteren batekin erehitz egin. Itxaropena, Auñamendi… harre-mana izan genuen haiekin. Guk geure enpre-sa genuen, Iker. Egin nahi genituen liburuakegiteko ez genuen aurrekontu behar bezala-korik egin, behin ere ez. Diru gutxirekin lanegiten genuen, eta, aldiz, lan larregi handie-tan sartzen ginen. Diruz larri beti. Eta dirugutxi genuenean ere, proiektu handiak jar-tzen genituen martxan. J.R.ETXEBARRIA: Ni osogazte etorri nintzen Bilbora, ingeniari esko-lara. Han ikusitako giroa alde batera utzita,Anaitasunaren bidetik sartu nintzen ni SAI-OKAn. Nire lehenengo lana edo dena dela-koa euskarari dagokionez, Euskalduntzenbidezkoa izan zen. Ikasketak amaitu eta la-nean hasi nintzen, unibertsitatean irakasle.Ordurako, Santutxun ikastola bat zegoen,Kerexeta eta enparauak ari ziren han. Nik,berriz, alfabetatze eskolak ematen nituenKarmelon eta ikastolakoek gau-eskola haie-tatik ezagutzen ninduten. “Emango zenukegure ikastolan, hamar-hamaika urteko ume-ei, natur arloko gaia?”, galdetu zidaten. Fisi-ka, kimika… poupurria erakutsi behar nu-en, eta oso erraza zen hura niretzat. Garajebatean ematen ziren eskolak. Sartu nintzeneta “hemen ez dago materialik!”, nik, neureburuari. Huraxe lehenengo problema. Be-raz, fitxak egiten hasi nintzen, ondoen iriz-ten nion modura. Laborategiko materialik ezeta bolumenak kalkulatzeko eta, marmeladapotoak erabiltzen genituen, zeloz markatueta hau eta hura egiten genuen. Horrela sar-tu nintzen pedagogia munduan, nirea ez zenmunduan, alegia. Trebakuntza hori egin etagero azaldu zineten zuek, Jabi, Natxo, Xabi-

> JOXE RAMON ETXEBARRIA / JABI ZULOAGA / NATXO ARREGI / KARMELEBAELO / KEPA MARTINEZ DE LAGOS / EUKENE MARTIN / IMANOL AÑON /XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU *

6

J. ZULOAGA: Ikastoletarako zerbait egin nahi genuen,liburuak, metodoa… Egin eta banatzea zen kontua eta

hori egiteko, dirua behar genuen. Irakurle-klubarenantzeko zer edo zer egitea erabaki genuen. Argitaletxe

guztiekin hitz egin genuen, disko eta liburu argitaratzailegehienekin: gipuzkoarrak ziren gehienak; euskarazkomaterialarekin lan egiten zutenak, nahiz eta besteren

batekin ere hitz egin. Itxaropena,Auñamendi…harremana izan genuen haiekin. Guk geure enpresa

genuen, Iker. Egin nahi genituen liburuak egiteko ezgenuen aurrekontu behar bezalakorik egin, behin ereez. Diru gutxirekin lan egiten genuen, eta, aldiz, lan

larregi handietan sartzen ginen.Diruz larri beti. Eta diru gutxi genuenean ere,

proiektu handiak jartzen genituen martxan.

Eukene Martin.

Natxo Arregi.

SAIO

KA�

Page 7: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

E/

2006/IRAILA*152ikastola

Jabi Zuloaga.

SAIO

KASK “Garaje batean ematen ziren

eskolak. Sartu nintzen eta“hemen ez dago materialik!”,nik, neure buruari. Huraxelehenengo problema. Beraz,fitxak egiten hasi nintzen,ondoen irizten nion modura.Laborategiko materialik ez etabolumenak kalkulatzeko eta,marmelada potoak erabiltzengenituen, zeloz markatu etahau eta hura egiten genuen.”(J.R. Etxebarria)

7

koa, Julita Berrojalbizekin eta. Ikastolara sartu eta euskaraz topatu nituen liburu ba-karrak ziren Xabiertxo, Giza-soiña… Ez zen besterik. Metodologiari dagokionez, denokfitxak egiten ari ginen, fitxak, fitxak eta fitxak. Behin, ikuskatzaile bat etorri zen. Etaikuskatzailea etortzen zenean fitxak ezkutatu egin behar ziren! Gehiago zen gure bel-durra, besterik baino. Behin, ikuskatzaileak zer edo zer topatu zuen eta egundoko erri-erta egin zion Julitari, bera zen eta titularra, eta esan zion: “Arauzko bost orduak gaz-telaniaz egin! Seigarrena, berdin dio txineraz egiten baduzue ere!”. Julitak, orduan,trena hartu, Madrilera joan, hezkuntza zuzendaritzara joan eta ikuskatzaile hura ezzen harrezkero ikastolara berriz azaldu. Eskola elebiduna zen, lege onez, nahiz eta ele-bitasun faltsua izan, euskaraz egiten genuen eta. Nire buruari dagokionez, euskaldun-berri nintzen, Sestaokoa, ikastolara sartu berria. X. MENDIGUREN BEREZIARTU: Nik zeradaukat gogoan, alegia, garai horretan Filosofia eta Teologia ikasi genuela. Teologia, esa-terako, Artxandan bukatu genuen. Jabik deitu zidanerako, ni euskararen munduannenbilen, aspaldi sartuta. Jabik, ni beraien proiektuko “euskararen mutila” izango nin-tzela adierazi zitzaidan, alegia, jakin nuen euskararekin ikustekorik zuen guztia neukbideratu behar nuela Ikerren. Hiru hanka ginen Ikerren: Natxo, Jabi eta ni neu. Ike-rren ginela, irakurgaiak prestatzen hasi ginen. Irakurtzen hasten zirenentzako irudi-li-burua.. Goragoko mailetarako, beste zenbait irakurgai prestatu genituen, oso euskaraerrazean idatzitako ipuinak: Sinbad marinela, Hiru anaiak, Makilakixki, Urre-murreesaten zuen astoa… eta halakoak. Gero etorri zen Euskal historian zehar… SAIOKAtestuinguru horretan jaio zen. KARMELE BAELO: Natxo ezagutu nuenean sartu nintzen ni �

Page 8: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

SAIOKAn. Garai hartan ez nintzen jabetzenesaten ari zareten horretaz. Ez nekien eus-karaz eta gaztelaniaz ari nintzen lanean. Hi-ruzpalau urteko eskarmentua nuen irakas-kuntzan. Zera besterik ez naiz gogoratzen:lau seme-alabak hazi, ikastolan lan egin etaSAIOKA proiektua lantzen nuela, iluntzekozortzietan umeak oheratu eta gero. Oso abe-rasgarria izan zen niretzat, eta egiten nuenlanarentzat.

Euskara batua, bizkaiera, herri-euskara aipatu

ditu arestian Xabierrek. Zer diozue euskararen

gainean? Euskara batuaren auzia artean pil-pile-

an zegoen. 1968an Euskaltzaindik Arantzazun

hartutako erabakiak plazan ziren. Zertan zen

euskara SAIOKAn?

X. MENDIGUREN BEREZIARTU: Garai hartan Anai-tasunak euskara nazional bat markatu zuen,Euskal Herri osoari begirako bat. Imanol Be-rriatua Israelen ibili zen eta euskara erraza-ren ideia ekarri zuen handik. Hori guri ondozetorkigun, ze ikastoletan zegoen euskaramaila nahiko apala zen. Anaitasunaren ingu-ruan sortutako eskolak, Berriatuarenak, era-gina izan zuen SAIOKAn, bai Joxe Ramoneneta bai neure bitartez ere. Ikastoletan ezta-baida sutsuak izan ziren euskara batuareninguruan. Halako batean, batzarra egin zenLoiolan eta han zera erabaki zen, ikastoletanbatuaren alde egingo zela lan. Euskararenauziak ikastola batzuk apurtzea ekarri zuen,edo nork bere testuak sortzea. Giroa oso zailazen. 1968an Arantzazuko bilera egin zeneanhasi ziren mugimenduak. Baina euskara ba-tuaren beharra bistan zegoenez, gu euskarahura erabiltzen saiatzen ginen beti. Euskal-tzaindiak erdiko posizioak hartzen zituenbaina gu aurrerago egiten saiatzen ginen, be-ti tiraka. KEPA MARTINEZ DE LAGOS: Ni BilbokoGran Viako ikastolan nengoela, behin, Vene-zuelako euskal etxeko bat etorri zen. Nireaurkezpena egin ziotenean, esan zuten:“Hau, Kepa, ikastolan dugun pedagogorikonena, baina hatxezalea!”. Eta euskaldun be-rrien eta zaharren artean zegoen enfrenta-mendua? Nik, ikastolan, inoiz errierta izannuen: liburutik ikasitako esamolderen batesan eta, ondotik, “Hori euskaraz txarto da-go!”. “Txarto? Liburutik ikasi dut!”. Horrelaibiltzen ginen garai hartan.

Eman dezagun proiektuaren beste habeetako

bat: planteamendu pedagogikoa. Zertan zen SAI-

OKAren planteamendu hura, zein zituen ezauga-

rriak?

N.ARREGI: Gida didaktikoan laburtu nuen hori!Proiektuak osotasuna eduki nahi zuen, kurri-kulu osoa eskaini nahi zion ikastolari. Zortziurte iraun zuen, eta nik ez nuen espero hain-

8

> JOXE RAMON ETXEBARRIA / JABI ZULOAGA / NATXO ARREGI / KARMELEBAELO / KEPA MARTINEZ DE LAGOS / EUKENE MARTIN / IMANOL AÑON /XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU *

SAIO

KAKarmele Baelo.

Xabier Garagorri.

Page 9: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

beste iraungo zuela. Kurrikulua antolatzeko oinarrizko ideia zera zen,alegia, gaitasun kognoszitiboak garatzea. Kurrikulua ez zen edukienarabera antolatzen, gaitasun haien eta landu nahi genituen gizarte ja-rrera jakinen arabera baino. Lehen mailatik zortzigarrenera, zein gai-tasun landu behar ziren erabaki genuen, eta horren arabera gauzatuproiektuak. Bestalde, kultur edukiak genituen, transmititu nahi geni-tuenak. Gure ustez, gizartearen beharrei erantzun behar zieten kultureduki horiek, hau da, aurreko irakaskuntzak egiten ez zuena egin beharzuen. Edukiak kiribilean antolatzen ziren, jakina denez: interesguneakzehazten genituen, eta gune horretatik gero eta urrunago abiatzen gi-nen, biribilean beti. Horrela, jakituria ez zen oinarritzen oroimenean,adimenean baizik. Edukiak, berriz, esperientzia hurrekoenetik abia-tzen ziren, eta urrundu egiten ziren poliki-poliki. K. MARTINEZ DE LAGOS:

Ikastaroetan, interesgune hurbilenetik urrunenera egiten genuen. Ge-ografikoki, ikasleen etxetik, eskola, auzoa, herria, Euskal Herria, Eu-ropa… Interesei dagokienez, munstro honek, Natxok, hainbat orrialdeidatzi zituen, psikologia ebolutiboan oinarriturik, adin bakoitzari ze-gozkion berezitasunak, gaitasunak eta beste zehaztuz. Idatzi haiekizan genituen oinarri guk. Beste elementu bat, historikoa. Gaurtikhasten ginen, eta denboran atzera abiatu. K. BAELO: Horren arabera,

proiektua planteatzen zen lehenen-lehenengo: ekintza, helburua, pausoak. Hori zehaz-tu eta hari lotzen genizkion edukiak eta beste guztia. N.ARREGI: Pedagogia aktiboa gau-zatu nahi genuen. Ikasi, ekintzaren bitartez. Jakina, horretarako, ekintza planteatubehar zen. Horregatik jo genuen proiektuetara, ikaskuntza helburu praktiko edo ludi-koen bidez planteatzeko. Helburu praktikoek proiektua eragiten zuten, eta proiektuak,ekintza. Ez zen besterik. Bai, bazen. Pedagogia kooperatzailea bultzatu nahi genuen,

talde-lana, eta ipuin gehie-nak taldean girotzen ziren,eta hori bultza zedin saia-tzen ginen. Ikuspuntu inte-lektulari dagokionez, ber-din. Edukiak taldean eta ba-karka lantzera jotzen genu-en, ikaslearen gaitasun kri-tikoa handitzeko. Horrela-koak egiten saiatzen ginen.J.R. ETXEBARRIA: Urtero liburubat egin behar genuen. Kar-melek eta Natxok lau seme-

alaba, eta guk hiru, berriz, hiru alaba. Bestalde, sasoi hartan gertatu zen Iberdrolak gu-ri etxeko argia kentzea, Lemoizen kontrako boikot kanpaina zela eta. Santi Brouardi etabioi kendu ziguten. Kontua dahiru-lau hilabete argi barikegon ginen etxean eta SAIOKAhaietako bat kanpin-gasarenargitan idatzi nuela. SantiBrouardek, berriz, kanpin-ga-sarekin hartzen zituen umeakbere kontsultan. J.ZULOAGA: Horiepopeia! J.R. ETXEBARRIA: Are ge-hiago, garbigailurik ez beste-

92006/IRAILA*152ikastola

E/

E. MARTIN: Nire ustez, problemarik handiena zeraizan zen, metodologia hura oso berria zela.Kontuan hartu kalean zera egiten zela, Kepakadierazi duena: liburua zabaldu, fitxa bat egin…oso gauza pasiboa. Metodologia aktiborik ez zuenjendeak ezagutzen. Nik uste dut gauza berrilarregi izan zirela.

SAIO

KASK

“Lehen mailatikzortzigarrenera, zein gaitasunlandu behar ziren erabakigenuen, eta horren araberagauzatu proiektuak. Bestalde,kultur edukiak genituen,transmititu nahi genituenak.Gure ustez, gizartearenbeharrei erantzun behar zietenkultur eduki horiek, hau da,aurreko irakaskuntzak egitenez zuena egin behar zuen.Edukiak kiribilean antolatzenziren, jakina denez:interesguneak zehaztengenituen, eta gune horretatikgero eta urrunago abiatzenginen, biribilean beti. Horrela,jakituria ez zen oinarritzenoroimenean, adimenean baizik.Edukiak, berriz, esperientziahurrekoenetik abiatzen ziren,eta urrundu egiten ziren poliki-poliki.”(N. Arregi)

Page 10: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

rik ezin erabili genuenez, Santutxuko ikasto-lako lagunek hartzen ziguten arropa, garbi-tzeko. K.MARTINEZ DE LAGOS: SAIOKArekin hasizen jendeak bermatuta eduki behar zuen on-doko ikastaroan metodologia harekin segituahal izango zutela eta horrek urtean liburuaateratzera behartzen gintuen. Konpromisoagenuen.

Urtero-urtero bakarrik ez. 74an SAIOKA 1 atera

zenuten, gida didaktiko eta guzti, eta 75ean, be-

rriz, SAIOKA 2 eta 3 atera zenituzten. 76an, SAI-

OKA 4, eta 77an SAIOKA 5. Hortik aurrera gora-

behera gehiago izan zenituzten…

IMANOL AÑÓN: Natxorengandik jasotako irizpi-de metodologikoekin oso bat nentorren. Osoplanteamentu sakon eta serioa zekarren, pro-fesionaltasun handiz oinarritua, eta barrubarrutik harrapatu gintuen: urtean urtekokonpromisoari ezin hutsegin! E. MARTIN: Ni le-henengo liburuan baino ez nintzen egon, bai-

na gogoratzen naiz taldea oso ondo egituratuta zegoela. Natxok ondo idatzita ematenzigun dena: helburuak, ideiak, informazio gehigarria. Astean bitan edo biltzen ginelauste dut. Natxok ematen zigun informazioa taldean landu eta, gero, nork bere etxeansakontzen zuen; ondoren, atzera taldean bildu eta ideiak eztabaidatzen genituen, bataukeratu arte. N.ARREGI: Problemak alderdi teknikoa landu behar zenean zetozen, libu-ruen diseinu eta edizioan, batik bat. Sortzen hainbat denbora behar zen horretan.

Nola banatu zenuten materiala? Merkatura iritsi beharra zegoen nortara edo hartara, ikastola

eta irakasleetara. Jabi, zeu zara horretaz gehien dakiena…

J. ZULOAGA: Hiru eratara egin genuen hori. Batetik, etxez etxe. Hartu izen-zerrenda, gu-txi gorabehera aukeratuta, joan eta azaldu. Beste bide bat liburudendetakoa izan zen.Baina bi bide horiek baino inportanteago, liburuak zabaltzeko modurik handiena, ikas-tola bera izan zen, hau da, ikastolaz ikastola joan, saltzen.

Irakasleengana joaten zineten eta materiala aurkezten. Eta garai hartan ez zegoen SAIOKA

bezalako beste materialik, material osoa, homologatzeko modukoa, garaiko legeriari erantzu-

ten ziona, OHO osorakoa… Zein jarrera hartzen zuten irakasleek SAIOKAko materialaren au-

rrean?

K. MARTINEZ DE LAGOS: Ni ez nintzen inoiz ikastolara edo ikastaroren batera liburuak sal-tzera joan. Hori Jon Etxebarriak egiten zuen. Guk ikastaroak eman baino ez genuenegiten, batak edo besteak antolatzen zuenean. J.R. ETXEBARRIA: Ikastaroen bidez irakasle

10

> JOXE RAMON ETXEBARRIA / JABI ZULOAGA / NATXO ARREGI / KARMELEBAELO / KEPA MARTINEZ DE LAGOS / EUKENE MARTIN / IMANOL AÑON /XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU *

Kepa Martinez de Lagos.

Page 11: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

pilo bat trebatu zen SAIOKAren metodologian. Irakasle asko. K.BAELO: Gurean, Altzagaikastolan, adibidez, batzordeak erabaki zuen SAIOKA erabiltzea. IMANOL AÑÓN: Hainbatikastolatan ibili ginen metodologia ikastaro hauek ematen: Bergaran, Durangon, Elo-rrion, Urretxun, Legazpin, Oñatin, Ondarroan, Elgoibarren, Derion, Zornotzan, Galda-kaon, Sto Tomas Lizeoan… Zegokion ikasmailako proiektu bati heltzen genion eta ira-kasleen artean garatzen genuen, taldeka lan eginez, arloak uztartuz eta arian-arian go-

goeta metodologikoak egitengenituen. Oso giro atseginaeta emankorra lortu genuenguztietan. K.MARTINEZ DE LAGOS:

Nire ustez, oso ondo. Ez dakitmitifikatzen ari naizen ere,baina oso ondo. Metodologiaoso aktiboa zen, oso sortzai-lea, motibagarria… Ikasta-roak berak ere ez ziren ser-moi hutsak. Sermoia bai,baina aktibitatea ere bai.Proiektua osatzen genuenikastaroetan. K. BAELO: Aktibi-tate asko egiten ziren SAIO-

2006/IRAILA*152ikastola

E/

SAIO

KA

SK “SAIOKArekin hasi zenjendeak bermatuta eduki beharzuen ondoko ikastaroanmetodologia harekin segituahal izango zutela eta horrekurtean liburua ateratzerabehartzen gintuen.Konpromisoa genuen.”(K. Martinez de Lagos)

11

Page 12: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

KAren barruan. Oso aktiboa zen. Ikasleekparte hartzen zuten. Irratsaioak eta. Batzuekgusturago egiten zituzten, eta beste batzuekez hain gustura. Nik sei urte egin nituen Al-tzagan eta SAIOKAk arrakasta handia izanzuen. E. MARTIN: Bai, baina haur batzuek ara-zoak izaten zituzten. Matematika gogoratzennaiz. Batzuek esaten zuten oso konplikatuazela bigarren mailako matematika ulertzea.Eztabaida handia izan zen guraso batzuenartean, eta kendu egin zen. K. BAELO: Altzagaikastolan krisia izan zen halako batean.Haur hezkuntzan ez zuten irakurtzen etaidazten ikasten. Eta lehen mailako SAIOKAerabili ezina gertatu zen. Eztabaida handiasortu zen. E.MARTIN: Gogoratzen naiz guk esa-ten genuela: “Hau oso-oso egokia izango dairakaslearentzat. Hari proiektua aurkeztueta egin behar duena azaltzeko. Hor daukaidatzita ahoz esango duena, irakurri barik.Material horrek, irakaslearentzat balio dueta, apurka-apurka, ikasleak irakurtzeko ba-lioko du”. K. BAELO: Metodologiaren arabera,haurrengandik atera behar zuen proiektuairakasleak, ez liburuan zegoena zuzeneanaplikatu. Kontraesantzat jotzen genuen hori,baina ez zegoen beste modurik metodologiahura zabaltzeko. Irakaslearen esku zegoen,beti. E.MARTIN: Nire ustez, problemarik handie-na zera izan zen, metodologia hura oso berriazela. Kontuan hartu kalean zera egiten zela,Kepak adierazi duena: liburua zabaldu, fitxabat egin… oso gauza pasiboa. Metodologia ak-tiborik ez zuen jendeak ezagutzen. Nik ustedut gauza berri larregi izan zirela. K.BAELO: Nikez dakit zer gertatu zen beste ikastoletan,baina Altzagan, gurasoak aurrerago zebil-tzan irakasleak baino. Ikastolaren eraikinaegiterakoan bertan, gurasoek arkitektoare-kin eztabaidatu zuten eta metodologia akti-boaren berri eman zioten. Eta, horrela, Altza-ga ikastolaren eraikina zoragarria zen meto-doloiga aktiboa baliatzeko: espazio zabalak,malguak… Ni sartu aurretik ere, gurasoak

hainbat eskola pedagogikorekin egon ziren harremanetan. E.MARTIN: Nik uste dut jende-ak ez zuela metodologia oso ondo ulertzen.

Nola ikusten duzue, gaurko egunetik begira jarrita, sasoi hartan egin zenuten ahalegina? Dela

gizarte, politika edota kultur ikuspegitik, alegia.

X. MENDIGUREN BEREZIARTU: Hogeita hamar urte gazteago ginen gu garai hartan. Energiaikaragarria geneukan. Ez dakit zenbat ordu sartzen nituen, euskararen inguruko gaie-tan betiere, eta kilometro pilo bat eginez batetik bestera. Horrela ohitu ginen, normalazen garai hartan. Halakoxea zen gure idealismoa ere. Gaur egun, garai batean ez zego-

en antolaketa dago; ins-tituzioak ere hor daude.Nik esango nuke, kan-pora begira egon gabe,orduan egin genuen be-zalako ahalegina eginbeharko genukeela gaurere. Egiteko gaitasunadaukagu, gainera. Bai-na Euskal Herrian zeredo zer interesgarriaegitera goazen guztie-tan interesak agertzendira, batzuk kanpotik,beste batzuk barrutik:demonioak, ezinikusi-ak, kritikak eta abar.Baina hori konstantebat da. J.R.ETXEBARRIA: Nioso pozik geratu nin-tzen SAIOKAn lan egin-da, oso pozik. Asko go-zatu nuen. Bestalde, be-

ti eduki dut SAIOKA ondo egindako materiala delako sentsazioa. Hirugarrenik, lanhark aldatu egin nau ni; beste estilo batera irakatsi dut, eta neurri handi batean, SAIO-KAri esker: askoz aktiboago jardun dut, talde-lanari garrantzi handiago emanda. E.MAR-

TIN: Nik uste dut SAIOKA oso-oso banguardista izan zela garai hartan, eta gaur egunere gaurkotasunik ez duela galdu iruditzen zait. Edukiak gaurkotu, hori egin beharko li-tzateke. Kurrikuluma diseinatzerakoan eredu izan ahal dela esango nuke. J. ZULOAGA:

Kontatuko dizuet zera bat, SAIOKAko espirituaren berri izateko denok: Natxo goizekobostetan edo joan zen behinbulegora. Joan eta etxera deituzidan: “lehergailua jarri digu-te!”. Nik: “Zer diok, ordea!”.“Bai, eta txarrena duk etxepe-ko denak blai bustitzen ari ga-rela!”. Hoditeria lehertu zigu-ten eta. Zortzigarren solairuanedo genuen bulegoa. Joan gi-nen eta ura han eta ura he-

12

> JOXE RAMON ETXEBARRIA / JABI ZULOAGA / NATXO ARREGI / KARMELEBAELO / KEPA MARTINEZ DE LAGOS / EUKENE MARTIN / IMANOL AÑON /XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU *

X. MENDIGUREN BEREZIARTU: Hogeita hamarurte gazteago ginen gu garai hartan. Energia

ikaragarria geneukan. Ez dakit zenbat ordusartzen nituen, euskararen inguruko gaietan

betiere, eta kilometro pilo bat eginez batetikbestera. Horrela ohitu ginen, normala zen

garai hartan. Halakoxea zen gure idealismoaere. Gaur egun, garai batean ez zegoen

antolaketa dago; instituzioak ere hor daude.Nik esango nuke, kanpora begira egon gabe,orduan egin genuen bezalako ahalegina egin

beharko genukeela gaur ere. Egiteko gaitasunadaukagu, gainera.

SAIO

KA

Page 13: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

men. Suhiltzaileei deitu, etorri ziren eta gero teknikari bat. Esan zigun:“Poliziari ezta deitu ere!”. Viva Cristo Rey jarri ziguten atean eta tekni-kariak: “Ezta deitu ere, egurra emango dizuete eta, egiten ari zaretenaegiteagatik”. Irten ginen eta zer egin ez genekiela geunden. Orduan,baten batek esan zuen: “Zenbat diru daukazue?”, eta poltsikoetan be-gira hasi ginen. “Goazen parte zaharrera! Jan dezagun, eta edan, etaikusiko dugu bihar!”. Hori da barruan geneukan indarra. K. BAELO: Ni-retzat oso esperientzia ona izan zen. Irakasle naiz eta maite dut nirelanbidea. Are gehiago, uste dut SAIOKAri esker maite dudala. SAIO-KA izan da nire erreferentea, guztion eguneratu beharrak gorabehera.Dena dela, gaur egun irakaskuntza askoz konplexuago da orduan bai-no eta eskolak gaur egun dituen exigentziak ezberdinak dira. Guk gau-zatu genuen proiektuak konplexutasuna zuen, baina hogeitaka urteigaro eta gero, konplexutasuna areagotu egin da. N.ARREGI: Ni oso poziknago. Gainera, beste gauza askotarako plataforma izan genuen eta, be-raz, etekin handia atera diogu SAIOKAri. Hala ere, gaurtik begira jarrieta badira zenbait gauza karranka egiten didatenak. Bestalde, garaiakerabat aldatu dira. Teknologia berriek ekarri duten aldaketa ere guztizaintzat hartzekoa litzateke: irakaslearen egitekoa, testuen baliagarri-tasuna… Informazioa sarean dago eta leku guztietan, eta beraz, Inter-

netera sarbide egoki eta erraza eratu beharko da; bereziki eskolarako diseinatutako sar-bidea, alegia. Esan nahi dut, gaur egun dena birpentsatu beharko genukeela. Eta, azke-nik, oso pozik nago SAIOKA egin genuelako. Uste dut gauza handia izan zela. X.MENDIGU-

REN BEREZIARTU: Ni ados nago Natxok esan duenarekin, Interneten aroa eta, baina gure-an dugun problema ekarri nahiko nuke gogora: zer gertatzen da Herri honetako argita-letxe eta testuliburuekin? Orobat Internetekin. Azukrea bezain erraz ari gara urtzen. J.

ZULOAGA: Jende asko da gaur egunean gaitasun tekniko handia duena. Talde zientifikoserioak bildu behar dira, problemak aztertu eta konponbideak bilatzeko. X. MENDIGUREN

BEREZIARTU: Kontsensu ideologikoa beharko da horretarako eta, gainera… J.ZULOAGA: Ba-dakizu zer gertatzen den Euskadin? Alde batetik zerak dauzkagula, zer egin nahi du-ten, edo nondik jo behar den badakitenak; bestetik, egiten dutenak daude. Hori da kon-tua. E. MARTIN: Hara, hasi dugu eztabaida. Beste arlo bat lantzeko prest gara! IMANOL

AÑÓN: Lehen bazala, kontatu nirekin! ikastola

SK

132006/IRAILA*152ikastola

“Hainbat ikastolatan ibili ginenmetodologia ikastaro hauekematen: Bergaran, Durangon,Elorrion, Urretxun, Legazpin,Oñatin, Ondarroan, Elgoibarren,Derion, Zornotzan, Galdakaon,Sto Tomas Lizeoan… Zegokionikasmailako proiektu batiheltzen genion eta irakasleenartean garatzen genuen,taldeka lan eginez, arloakuztartuz eta arian-ariangogoeta metodologikoak egitengenituen. Oso giro atsegina etaemankorra lortu genuenguztietan.”(Imanol Añon)

E/

SAIO

KA

Page 14: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

14

BI MILA LAGUN INGURU MOBILIZATUKO DITU URRIAREN 1EAN OIARTZUNEN EGINGO DEN KILO-METROAK ‘06 FESTAREN ANTOLAKETAK, baina horien artean bada lagun talde bat urtea joan eta urteaetorri festa erraldoi horri begira lanean orduak sartuz profesionalizatuz joan dena. Igor Elortza Kilome-troen koordinatzaile finkoarekin mintzatu gara horretaz eta Ainara Arto-la, Oiartzungo koordinatzailearekin, web gunearen jarraipenaz, ibilbide-az, leloaz, abestiaz eta beste hainbat zertzeladaz. Urriaren 1ean izango daGipuzkoako ikastolen jai handia, Oiartzungo auzoak eta belardiak zehar-katzen dituen bidegorria baliatuz, Aiako Harriaren begiradapean.

IGOR ELORTZA KOORDINATZAILEA-RENTZAT SEIGARREN URTEA DA OIAR-TZUNGOA. Nortasun agirian irakaslea daprofesioz, baina Kilometro-antolatzailea delaere jar dezake dagoeneko. “Arlo eta fronte as-ko dauzka Kilometroak bezalako jai batek.Egunaren prestaketan zentratu gara urte hau-etan batez ere: ibilbide eta guneen prestaketan,parte hartzera etorriko diren artistei baldintzaegokiak eskaintzen edo larrialdi plan on bategiten. Horrelako jai erraldoi batek koordina-zio lan handia eskatzen du, Sos Deiak, suhil-tzaile eta Ertzaintzarekin adostu behar diraplanak, eta proiektu osatu bat aurkeztu beharzaio administrazioari oniritzia jasotzeko. Ho-rretan gaitasun handia lortu dugu eta gauzakhobetzen hasi beharko genuke, arlo ekonomikoeta finantzieroa, publizitatea, komunikazio ar-loa… esaterako” adierazi zuen Igorrek.

14

Jaiak>IKASTOLEN

ZELAI BERDEAK,BIDEGORRIA ETA COUNTRYMUSIKA OIARTZUNEN

www.kilometroak.net

<

2

KG

O

1

e

6

Ae

5

4

e

3

Xe

7

J

1

Page 15: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

15152006/IRAILA*152ikastola

Egunaren antolaketan boluntario ibili dahamabost bat urtetan Hilario Sein, larrialdiplanetan aditua. Larrialdiak-en egiten du lan,baina aurten lehen aldiz egun erdiz Kilome-troetarako lanean ari da. “Berak egin duenlanari esker administrazioaren konfiantzairabazi dugu. Zazpi kilometroko ibilbide bate-an arriskuen analisi zehatza egiten dugu ia-ia puntuz puntu, eta arrisku bakoitzari dago-kion prebentzio neurria aurrikusi da. Leku es-talietako jaiak arautzen dituen legea dagoenbezalaxe, aire libreko jaiak arautuko dituenlegea dator, eta aldez aurretik prestatuta egonnahi dugu”, jarraitu zuen Igorrek.

Agertokiak eratzen ere ahalegin izugarriaegiten ari dira Kilometroetan. “Artista asko

gutxiago kobratuz etortzen da eta beste askomusu truk. Horiei ahalik eta baldintza one-nak ematen saiatzen ari gara, soinu-ekipoonak jarriz, neurri egokiko agertokiak eskai-niz eta orduak errespetatuz. Artistek hori su-matu egiten dute eta badakigu Kilometroeta-ra gustura etortzen direla”, erantsi zuen Igo-rrek. Arroparen kudeaketan ere urteak diraMarijo Beloki modu profesionalean laneanari dela. “Urtez urte laguntzaile talde bat osa-tuz joan gara. Lehen urtean, koadrilako batinguratu nuen, Joseba Kanpos, eta geroztiknirekin dabil hura ere. Lanera hurbildu direnikastola bakoitzeko saltseroenak hurrengo ur-terako berreskuratzen saiatu gara. Hamarre-ko talde bat dago esperientzia handia duena

< ZENBAIT BATZORDEKIDEEN ARGAZKIAK

2. EKONOMIA BATZORDEA: Jesus Sanchez, Juanan Irazusta,Kristina Brit, Jon alkorta, Onintza Lekuona, Xabier Urkia,Gari Oiarbide,Agustin Vital eta Bixente Jaka.

• GARBITASUN BATZORDEA: Naroa Susperregi, Jose Luis Areizaga,Oneka Zapirain eta Izaskun Suberbiola.

1. GIZA ANTOLAKETA BATZ.: Pili Lizaso eta Agurtzane Zubizarreta.

• KOMUNIKAZIO BATZORDEA: Goiatz Labardibar,Aitziber Arnaizeta Nagore Vega.

6.TXOSNA BATZORDEA: Gorka Herce, Leire Treku, Igor Puente,Agurtzane Lekuona,Alain Uranga, Ion Zabaleku, Martxel Ansaeta Maria Angeles Irastorza.

5. ZIRKUITU BATZORDEA: Goiko, Hilario Sein, Eskarne Irastorza, Kaxka.

4. SEGURTASUN BATZORDEA: Luis Mari Zabala, Igor Ibargueneta Felix Galdos.

3. MUNTAKETA BATZORDEA: Xele, Santos Azpiroz,Xabier Madariaga, Kantxondo, Luis Mari Urdanpilleta, Joxean Arrutieta Imanol Elizondo.

7.TRAFIKOA ETA APARKALEKUAK BATZORDEA: Laura Otegi,Juan Luis Asensio, Suspe eta Patxi Alkain.

Igor Elortza eta Ainara Artola aurtengo

koordinatzaileak.

Page 16: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

16

eta bileretan parte hartzen duena. Larrialdiarloko jendea da batik bat. Ibon Zinkunegi,Zarauzko suhiltzailea; Iñigo Tapia, Oriokoudaltzain ohia; Josepo Artola, DYAko lehen-dakaria eta Gurutzeko Gorriko beste adiskidebatzuk, hala nola, Jon Anduaga eta Iñigo Za-baleta. Adiskideak dira, ondo moldatzen garaeta lagundu egiten digute”, esan zuen.

WEB ORRI BEREZIAIgor Elortza da koordinatzaile finkoa, eta be-rarekin batean Kilometroak egiten diren ikas-tolak urteko koordinatzaile bat jartzen du. Ai-nara Artola, Haurtzaro ikastolako irakaslea,da aurten egiteko horretan ari dena. “Ibilbide-ak 7 kilometro ditu, dena asfaltatua da, zati na-gusia bidegorria da eta herriko auzoak —Arra-gua, Ugaldetxo, Iturriotz, Altzibar eta Elizal-de— batzen ditu herriarekin. Ibilbide ia lauaeta egiteko erraza da, beraz, aurtengoa”, esanzuen Ainarak. Aiako Harriaren begiradapeanegingo dute bidea bertaratzen direnak.

Ikasleekin lan egin eta gurasoak dina-mizatzen aritu da Ainara batik bat urteanzehar. “Aurtengo Kilometroen apustu na-gusietako bat web orriarena izan da. www.kilometroak.net Aurreko Kilometroetan en-presa ezberdinei ematen zitzaien web guneaantolatzearen ardura. Aurten GipuzkoakoIkastolen Elkarteko IKT taldeak hartu du bere

gain egiteko hori. Azaroan Kilometroen aur-kezpena egin genuenetik martxan jarri zen, etaurtean zehar elikatuz joan gara. Web guneakbadu alde pribatu bat ere, non datorren urtera-ko baliagarri izan daitezkeen agiri, txosten etaidazkiak sartzen ari garen. Diseinatu denwebguneak, gainera, datozen urteetarako erebalioko du”, esan zuen Ainara Artolak.

Intxixua da aurtengo Kilometroen irudia,Oiartzungo mitologiari lotutako izakia dela-ko, sorginaren bertsio gizonezkoa. Eta Intxi-xuarekin batean eguzki izpiak, Aiako Harriaeta bidegorria ere ageri dira.

Eguneko egitarauan mota guztietako mu-sika izango da nagusi, eta gune guztietan gai-nera. Herri Musikaren Txokoa bertan egonik,Juan Mari Beltranekin ere harremanak izandituzte eta gune batean musika mota horrenpresentzia indartu nahi dute. Hortik aparte,haurrentzako joko eta jolasak sobera egongodira, eta kirola, dantza, bertsolariak eta kale-animazioa ere bai. Haurtzaro ikastolak 0-18urteko 850 ikasle ditu. 16 urterekin OreretaIkastolarekin batean eraiki zuten Oiartzo Ba-txilergo Ikastolara pasatzen dira. Kilometroe-tan biltzen den diruarekin, lan espazio berri-ak erantsi eta gaurko beharretara egokitu, etadatozen urteetan eraikuntza berri bat egitekobideak zabaltzen hasi nahi dute. ikastola

Jaiak>IKASTOLEN

INGO YEU, INGO ÑEU“Ingo yeu! Ingo ñeu” (Egingo diagu! Egingo dinagu!) esaldi pikaro

eta aurpegi bikoa aukeratu dute Kilometroetako kantari gatz pixka

bat emateko. “Ingo yeu, Ingo ñeu/ euskara eta euskaraz/ Ingo yeu!Ingo ñeu!/ hartuaz eta emanaz” dio Alaitz eta Maiderrek kantatzen

duten eta Jon Martin bertsolariak asmatu duen kantaren hitzak.

“Kilometroetako kantak Alaitz eta Maider elkartu ditu berriro.Hitzak Jon Martin bertsolariarenak dira. Hirurak dira ikasle ohiak.Eta diskoa etxeko produktu bat dela esan daiteke, grabaketaprozesu osoa ere herrian egin delako”, esan zuen Ainarak. Maider,

gainera, musikaren egilea Haurtzaro Ikastolako irakasle ere bada

orain. Musika, country estiloko doinu alai eta kutsakorra da,

Oiartzungo bidegorrian kantatzeko aproposa.

“Horrelako jai erraldoi batekkoordinazio lan handia eskatzen du,Sos Deiak, suhiltzaile etaErtzaintzarekin adostu behar diraplanak eta proiektu osatu bataurkeztu behar zaio administrazioarioniritzia jasotzeko.”

�����������������

UN CIRCUITO DE POSTALLa organización delKilometroak, que se celebraráel 1 de octubre en Oiartzun,aprovechará el bidegorri queune los barrios de la localidad yque discurre entre prados yarboledas para ofrecer a los

que se acerquen a la fiesta delas ikastolas de Gipuzkoa unescenario de postal. ElKilometroak es una de lascinco grandes fiestas quecuenta con un equipo cada vezmás profesionalizado en laorganización. Gran variedad deespectáculos a lo largo del día.Alaitz eta Maider han grabado

la canción oficial, con un toquecountry, muy apropiado para ellugar.

�����������������

UN CIRCUIT DE CARTEPOSTALELe parcours du Kilometroak(qui se déroulera le 1er

octobre à Oiartzun) passera parun chemin reliant les quartiersde la ville et traversant champset bosquets. Un vrai paysage decarte postale dont profiterontles personnes qui se rendront àla fête des ikastola deGipuzkoa. L’équipeorganisatrice d’une des cinqgrandes fêtes des ikastola se

professionnalise d’année enannée pour nous offrir denombreuses animations dequalité tout au long de lajournée. La chanson au rythmecountry de l’édition 2006interprétée par Alaitz etaMaider se prêteparticulièrement au cadre duparcours.

Page 17: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

172006/IRAILA*152ikastola

MAIDER SENPER, LABIAGAKO ZUZEN-DARIA, IKASTOLAKO IKASLE OHIA DA.Hirugarren promoziokoa izanik, bere begizikusi du ikastolaren bilakabidea. Herriko lekuezberdinetan ibili zen ikasten edo jolas egitenAltzateko gaurko eraikinera iritsi aurretik.Oso oroitzapen ederrak ditu. Bere oroitzape-nik gogorrena aurtengo maiatzeko batzerre-koak dira. “Nik gutxitan egin dut negar horre-la. Ikasleen aurrean hitz egiten hasi nintzeneta ezin nuen. Eztegarako eraikinean dituguguk Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaerabat legeztaturik, baina DBH legeztatu gabeeduki dugu Altzateko eraikinean 1994az gero.Hamabi urteko borroka izan da. Horrek gale-ra ekonomiko izugarriak ekarri dizkigu.DBHko lehen bi ikasturteak legeztatu eta bes-

BEREZIA DA BERAKO IKASTOLARENKASUA. URRIAREN 15EAN EGINGODUTEN NAFARROA OINEZEN LOGO-AN AGERI DA HORI. “Logoan agertzenden etxeak ikastolaren proiektua adie-razten du, zurrunbiloak ditugun ozto-poak eta bertan agertzen diren tantakbotatako izerdi tantak dira”, agertu di-gu Iñaki Castillok. Urtebete daramaikastolako lehendakari, baina badirahamahiru urte batzordeko kide delaeta gertutik ezagautzen du 1994an Na-farroako Gobernuak DBH legez kanpoutzi ziotenetik Labiaga ikastolak izandituen buruhausteen historia: eraiki-naren egoera nolabaitekoa, soldatak

ordaindu ezinik,maileguak maile-guen gain… Hiruga-rren Nafarroa Oine-za dute eta hamarurteotan egin dutenzuloa arintzea izan-go dute helburu.

URRIAREN 15EAN BERAN. LABIAGA IKASTOLAK AURTENELKARTASUNAREN NAFARROA OINEZA IZATEA NAHI DU

Iñaki Castillo eta Maider Senper ikastolako lehendakari eta zuzendaria.

Page 18: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

teak ixteko akordioa lortu da Gobernuarekin.Proposamen hori onartu zen batzarrean. Bestebi ikasturteak galdu ditugu, beraz. Biharamu-nean ikasleekin bilera egin genuen eta oso go-gorra izen zen ikasle talde horiei irailetik au-rrera gurekin ez direla izango adieraztea”,esan zuen Maider Senperrek.

210 ikasleko ikastola izan da Labiaga. Aur-tengo ikasturtean jaitsi egingo da kopuru ho-ri, baina aurrera begira baikor daude ardura-dunak. Horretarako, ordea, gainean duten za-ma ekonomikoa arindu nahi dute, eta helburuhorrekin antolatu dute Nafarroa Oinez.

“Nafarroa Oinez gehienek bizpahiru helbu-ru izaten dituzte. Gureak aurten elkartasuna-ren Nafarroa Oineza izan nahi du, eta helburubakar bat izango du: gainean dugun zorraarintzea. Hamabi urte egin ditugu DBHrakoinolako kontzertaziorik gabe. Inolako justifika-ziorik ez duen borroka bat izan da Gobernua-ren aldetik. Eta horrek 400 milioi pezeta ingu-

ruko zorra suposatu digu, 2.260.000 eurokoa,zehatzago esateko. Hori da Gobernutik jaso be-har genuen eta jaso ez dugun dirua. IkastolenElkarteko solidaritate kutxatik eta euskal era-kunde zenbaitengandik jaso dugun laguntzariesker eta guraso, bazkide eta irakasleen ahale-ginari esker iraun dugu bizirik. Kontuan izanbehar da hemen ehun bat bazkide ditugulaikastola diruz laguntzen dutenak eta erabaki-tzeko botoa dutenak. Baina hala ere zorrak horjarraitzen du, erabat itota gaude eta zulo horre-tatik atera nahi genuke Nafarroa Oinezi es-ker”, jarraitu zuen Iñaki Castillok.

Eraikina bera ere, Altzatekoa, ez dago batere ondo. “Ni ikastolan ibili nintzenean beza-laxe dago”, dio Maiderrek. Baina zorrak arin-tzeak du lehentasuna.

HIRUGARREN NAFARROA OINEZHamabostean behin biltzen da Nafarroa Oi-nezen talde iraunkorra. Batzordeetako ardu-

18

“Gure inguruko zorra suposatudigu, 2.260.000 eurokoa,zehatzago esateko. Hori daGobernutik jaso behar genuen etajaso ez dugun dirua. IkastolenElkarteko solidaritate kutxatiketa euskal erakundezenbaitengandik jaso dugunlaguntzari esker eta guraso,bazkide eta irakasleen ahaleginariesker iraun dugu bizirik.”

DBH 3.

Jaiak>IKASTOLEN

�����������������

EL NAFARROA OINEZ DE LASOLIDARIDADLa ikastola Labiaga de Bera hamantenido un duro pulso con elGobierno de Nafarroa que leha denegado la concertación delos cursos de ESO durante doceaños. La solución pactadaahora es un tanto traumática,

por cuanto conlleva el cierre delos dos cursos superiores, perosupone la concertación de losotros dos, lo que podríasuponer un respiro y un pasohacia la normalización. Losresponsables de la ikastola hanhecho un llamamiento a loseuskaltzales para que acudan el15 de octubre a Bera al“Nafarroa Oinez de la

solidaridad”. El objetivo es unarecaudación económica quepueda paliar el déficit de2.260.000 euros acumuladosdurante estos años.

�����������������

SOUS LE SIGNE DE LASOLIDARITÉ Les relations entre l’ikastola

Labiaga de Bera et leGouvernement de Navarre sontassez tendues, ce dernier ayantrefusé pendant douze ans delégaliser les quatre niveaux ducollège.Si l’accord passé cette annéelégalise les deux premiersniveaux et pourrait être un pasimportant vers lanormalisation, les deux autres

ne le sont toujours pas. Lesresponsables de l’ikastola ontlancé un appel à tous lesamoureux de la langue basqueà se rendre au « NafarroaOinez de la solidarité » le 15octobre prochain, l’objectifétant de recueillir des fonds quiserviront à pallier le déficit de2.260.000 euros accumulé cesdernières années.

Page 19: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

radunez gainera, koordinatzailea, ikastolakolehendakaria eta zuzendaria zein Udaletxekoordezkaria ere bertan dira. Ibilbidea defini-tua dute eta eguneko egitaraua ere bai, neu-rri handi batean. “Aurreko Nafarroa Oinezekerabili zuen ibilbidearen antzekoa da aurten-goa, zertxobait moztuta. Zazpi kilometro eskasizango ditu eta zazpi gune. Eztegarako ikasto-la ataritik abiatuko da ibilbidea. KasernaGaina esaten zaio lekuari eta bertan izangoda lehen gunea. Garmendiko Borda baserria-ren inguruan ezarriko da bigarren gunea, Ile-kueta auzoan hirugarrena, Lamixenen lauga-rrena, Lizardi baserrian bosgarrena, seiga-rrena Legarrean eta Altzaten zazpigarrena.Herriari itzulia ematen dio ibilbideak, eta ze-laietan dira gunerik gehienak. Gazteentzakogune berezi bat antolatu ordez gazteentzakoegitaraua gune guztietara sakabanatzea era-baki dugu, gazteak ibilbidean zehar mugidaitezen, nahiz eta, azkenean, biltzeko gune-ren bat aukeratuko duten. Musika izango daprotagonista, baina baita herri kirolak, ber-tsolariak, dantza taldeak eta haurren jolasakere”, esan zuen Iñaki Castillok.

“BAIETZ ORAINGOAN” da leloa. Ikastolekoikasleen kanta zabaldu da dagoeneko. Nafa-rroako Haur Kantarien Topaketan ere aur-keztu dute. Begoña Rudi Musika irakasleare-na da doinua eta ikasle ohi batenak hitzak,Nahia Artiedarenak.1994an Fermin Muguru-zak egin zuen kanta ofiziala eta aurten ere tal-de ezagun baten atzetik dabiltza, baina ez du-te erabat loturik oraindik.

Aurtengo Nafarroa Oinezen arroparekindenda ikusgarri bat zabaldu zuten herrianikastolaren aurrez aurre, eta oso ondo ari di-ra saltzen bai herrian eta bai kanpoan, festa-rik festa baitabiltza bertako guraso eta ikas-leak. Iruñeko sanferminetan txozna zabalikizan zuten eta jendetza ibili zen bertan. Ru-per Ordorika eta Anje Duhalderen kontzer-tua egin zuten eta folklore jaialdi handi batere bai Lesaka, Oiartzungo eta Ipar EuskalHerriko dantzari zein musikariekin. ArteaOinez-ek sekulako ibilbidea egin du Iruñeanhasi eta Elizondo, Zizurkil, Lizarra eta Do-

nostia bisitatu ondoren Berara etorriz. Eus-kal Herriko artisten lanak erakusten dirabertan eta baita Bidasoa aldeko artistenakere. Horien artean lau ikasle ohi daude etabat, Maite Elgorriaga, ikastolako irakasleada. Erakusketaren zati bat Barojatarrei es-kaini zaie, omenaldi moduan. ikastola

192006/IRAILA*152ikastola

DIASPORAREKIN DOKUMENTALA ETA

BIDEOKONFERENTZIAK

Bera eta inguruko herrietatik jende asko

joan da XX. mendean Ameriketara, lehen bi

hamarkadetan Argentina eta Txilera eta

ondoren AEBetara. Baztan aldetik, berriz,

Mexikora. Horietako asko berriro itzuli eta

bertan bizi dira orain. “Sunbillak 800bizilagun ditu orain, eta gerra ondoan 600joan ziren AEBetara”, esan zuen Xanti

Alzugurenek, Nafarroa Oinezen

koordinatzaileak. Xantik berak anaia bat du

Mexikon eta osaba Arizonan. Diasporako

euskal etxeekin harremanetan jarri, eta

Nafarroa Oinez egunean erakutsiko den

dokumentala egin dute. “Mexiko hiruburukoeuskal etxearekin jarri ginen harremanetanlehenik. Beratar bat izan da 25 urtez bertakolehendakari. Eta ondoren AEBetan SanFrantziskokoarekin, Argentinan BuenosAiresekoarekin, Australian Sidneikoarekineta Bartzelonako Euskal Etxearekin aritugara lanean eta bidali diguten materialarekindokumental bat osatu dugu”, esan zuen.

Diasporan bizi den jendeari buruzko bideo

eta irudiekin osatu da ia ordubete irauten

duen lana. Iruñeko Pixend enpresak egin du

muntaia. Egunean bertan botako da

dokumentala eta bideokonferentziak egingo

dira egitasmoan kolaboratu duten euskal

etxeekin. 12.000 euro kostatu da

dokumentala, eta CANen laguntza izan dute.

Nafarroa Oinezeko batzordea, Xanti Alzuguren

koordinatzailearekin (ezkerretik bigarrena).

DBH 2.

DBH 1.

DBH 4.

Page 20: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

iks

enjoy english eta atzerriko egonaldiak antolatu dira. Honez gain, pilota

udalekua ere antolatu da Euskal Herriko pilota eskoletako pilotari

kimuentzat.

Oihartzun zabala izan dute proiektuek, eta jarritako helburuak bete dira.“Gazteen artean sortzen den harremana oso garrantzitsua da, lagunak egitendituzte eta esperientzia guztiz aberasgarria da” adierazi digute arduradunek.

Aisialdiko ekimen hauetan begiraleen lana ezinbestekoa da, eurak baitiragazteei baloreak, ezagupenak eta bizipenak transmitituko dizkietenak.Horregatik, begirale gehienak Aisiolan, Ikastolen Elkarteko Begirale Eskolantitulua eskuratu dutenak izan dira.

Eguzkia apurka-apurka badoa, eta motxila jadanik liburuz beteta dituzteume eta gaztetxoek. Ikasturte berri bateri ekin behar diote eta udan egindakolagunak, ekintzak, ikasitako guztiak… gero eta urrunago gelditzen hasi dira,baina bizipenak hor egongo dira betiko, hurrengo uda noiz etorriko den zain!•

EUSKARAZKO UDALEKUAK AITZINDARI IZAN BADIRA ERE,

IKASTOLEN HEZKUNTZA FORMALA OSATU NAHIAN 92/93

IKASTURTEAN INGELESEKO ETA FRANTSESEKO UDALEKUAK

MARTXAN JARRI ZIREN. Harrez geroztik ikasleen garapenerako

lagungarriak diren egitasmoak ugaritu egin dira, eta aurten ikasleentzako

funtsezkoa den planteamendu eleanitzarekin ikastolek duten konpromisoa

berretsiz, euskal udalekuak, euskal udaleku irekiak, ingeles udalekuak,

20

udalekuakUDANIKASIZ ETAGOZATUZEuskal Herri osoko 1.800 ume etagazte inguruk hartu du parteIkastolen Elkarteak udarakoantolatu duen hizkuntza eskaintzaoparoan.

ikastola |*152IRAILA/2006

A

Ir

C

e

M

a

G

d

h

e

za

h

la

g

d

d

Ik

b

e

p

ik

b

INGELES UDALEKUAK

10 eta 16 urte bitarteko

ikasleentzat urtean zehar

ikasitako ingelesa sakontzeko

prestaturiko programa.

Uztailaren 1etik aurrera martxan

izan ziren lau udaleku: Bermeoko

Eleizalde, Ondarroako Zubi

Zahar, Zarauzko Oteitza Lizeo

Politeknikoa eta Sopelako Ander

Deuna ikastoletan, hain zuzen.

Hizkuntzak lantzeaz gain, ondo

pasatzeko aukera izan dute

udaleku hauetan parte hartu

duten 580 ikaslek. Horretarako,

era guztietako ekintzak prestatu

dira, besteak beste, arraun eta

piragua ikastaroak, zaldi

ibilaldiak, asteburuko irteerak,

tailerrak eta abar.

ENJOY ENGLISH

5 eta 12 urte bitarteko ume eta

gaztetxoei zuzenduriko

ingeleseko ikastaro berezia da.

Euskal Herriko 17 ikastolatan

egin da eta, orotara, 752 ikaslek

hartu du parte.

Familietan egon diren ingeles

natiboek eman dute ikastaroa,

eta aurten 60 gazte ibili dira

irakasle lanetan, beti ere ikastola

bakoitzeko koordinatzaile bat

egonik. Ume eta gaztetxoak

egunero joan dira ikastolara eta,

egunean lau orduz ingelesa era

trinkoan landu izan dute. Ikastola

guztien familiak, monitoreak eta

ikasleen gorabeherak

ikuskatzeko, hizkuntzen

irakaskuntzan aditu diren

Sagrario Etxabe, Itziar Benavent,

Izaskun Ibañez, Maria

Basterretxea, Maria Leiva eta

Zuriñe Saiz aritu dira.

Ingeles udaleku irekiak Paz

Ziganda eta Laudio Ikastoletan

burutu dira. 10 begirale egon dira

lanean eta 102 ikaslek hartu dute

parte.

Page 21: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

21

PILOTA UDALEKUAK

Euskal Herriko 18 herrietatik

etorritako 10 eta 12 urte

bitarteko 47 neska-mutilek hartu

dute parte. Udaleku honek

Lekeitioko R. M. Azkue ikastola

izan du kokaleku, eta udalerriak

eskaintzen dituen lau frontoietan,

hain zuzen, frontoi laburrean,

plaza librean, frontoi luzean eta

trinketean pilotari gazteek pala,

esku pilota, zesta punta eta xarea

praktikatzeko aukera izan dute.

Honez gain, jokamolde

bakoitzeko profesionalek, hala

nola, Oier Zearra, Maider

Mendizabal eta Patxi Ziskarrek,

modalitate bakoitzaren nondik

norakoak eta euren esperientziak

azaldu dizkiete gaztetxoei.

Pilotari gazteen zaletasuna

sendotzea izan du helburu

ekimen honek, alde hezigarria eta

ludikoa bateratuz.

ATZERRIKO EGONALDIAK

Irlandan, Maynoothen eta

Carlowen, AEBn San Franciscon

eta Ipar Irlandan Magheran,

Magherafelten eta Dungivenen

antolatu dira aurten egonaldiak.

Guztira, ia 100 gaztek bidaiatu

dute helmuga hauetara. Gazteak

hango familiekin bizi izan dira

eta, euskara eta euskal kultura

zabaldu, eta era berean ingelesa

hizkuntza eta kultura ezberdinak

lantzeaz gain, ikaslearen

garapenerako garrantzitsuak

diren esperientziak bizi izan

dituzte. Ikasleekin batera

Ikastoletako ingeles irakasle

batzuk ere parte hartu dute

egonaldietan begirale bezala,

planteamendu eleanitzarekin

ikastolek duten konpromisoa

berretsiz.

EUSKAL UDALEKUAK

8 eta 11 urte bitarteko

ikasleentzat prestatutako

udalekuak. Opor garaian ere

euskaraz bizitzeaz gain, haurrek

era guztietako aisialdi eta kultur

ekintzetaz disfrutatu eta

ikasteko aukera izan dute

(txangoak, tailerrak, herri

kirolak, Korrika txiki, San Fermin

eguna…), beti ere Euskal Herri

osoko lagunekin elkar biziz. Hiru

txanda antolatu dira Etxarriko

Andra Mari ikastolan, 10

eguneko iraupenarekin, eta

guztira 160tik gora partaide izan

dira.

EUSKAL UDALEKU IREKIAK

3 eta 11 urte bitarteko

ikasleentzat prestatutako

udalekuak dira. Ikasturtea

amaitu, liburuak gorde eta

goizeko 4 orduz haurrak euren

ikastoletan ibili dira gora eta

behera, euskaraz bizi eta era

guztietako aisialdiko

dinamiketan parte hartuz.

Aurten, lehenengo aldiz,

Portugaleteko Asti-Leku eta

Santurtziko Bihotz Gaztea

ikastoletan burutu dira.

Page 22: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

GOIZEKO 11.00ETAN ELKARREN ONDOANESERI ZIREN 14 UMEEKBERTSOLARITZAREN EGOERA OSASUNTSUAISLATZEN ZUTEN EUSKAL HERRIKO TOKIGUZTIETATIK ETORRITAKO ENTZULEENBEGIETARA; Mikel Serrato (Aramaio), Xabi Igoa(Aramaio), Nerea Ibarzabal (Markina), ImanolUria (Algorta), Ane Labaka (Lasarte), AmaiaIturriotz (Urretxu), Ximun Kazaubon (Jatsu),Txomin Elosegi (Hazparne), Mattin Luku (Garazi),Bixente Luku (Garazi), Ioar Tainta (Lesaka), JosuSanjurjo (Lesaka), Gillen Negeloua (Urdiñarbe)eta Johaiñe Sarraillet (Lakarri) lehen agurrikpentsatu gabe igo ziren taulara, aldez aurretikesana baitzitzaien Estitxu Fernandezek egokitukoziela lehen bertsoa botatzeko gaia.

Zazpinaka eta binaka, 14 urtez beherakoekezarritako lana bete eta entzuleen txaloak piztuzituzten. Animuak eta aupadak giro ederrarenadierazle ziren txaloekin batera; horietako batzukpilotalekuko hormetan idatzita gelditu ziren,pankarta gisara. Txikien mailako bigarren atalerasei bertsolari sailkatu ziren, horien artean AneLabaka eta Txomin Elosegi. Lasarteko neskakorduan ez zekien bigarren fasean egindako saioederrak txapeldunorde izatera eramango zuela.Hazparneko mutilak, aldiz, txapeldunaren agurra

pentsatzen hasteko motibo ugari bilduta zuenordurako, eta bigarren atalean egin zuen saioaktxapel beltza logelako horman eskegitzekobaimena eman zion.

Sarituak saritu, finalera hurbildutakobertsozaleek ez dituzte ahaztuko Arabako mutilengonbita Aramaio bisitatzeko, bizkaitarrenziurtasuna, gipuzkoarren azkartasuna, nafarrensendotasuna, lapurtarren kantaera fina,baxenafarren ziriak edo zuberotarrek eraginzizkieten barre algarak. Denen artean osatutakosaioak argi utzi zuen ez dela izango bertsolari“txiki-handi” horien aurpegiak ikusten ditugunazken aldia.

HANDIEN MAILAN, BIZKAIA NAGUSI

Iñigo Haritza ikastolan bazkaldu ondoren,bertsozale denen belarriak gertu ziren berriz. IzarMendiguren (Laudio), Jagoba Apaolaza (Gasteiz),Miren Amuriza (Berriz), Arrate Illaro (Algorta),Oier Aizpurua (Zarautz), Hodei Iruretagoiena(Zarautz), Maddalen Arzallus (Hendaia), PatxiIriart (Hiriburu), Mizel Mateo (Bidarrai), AlazneUntxalo (Ituren) eta Aitor Arangoa (Beruete),txikiak ez bezala, agur bana pentsatuta hurbilduziren mikrofonora. Agurretatik saio ona sumazitekeen, bost neska eta sei mutilak dena emateko

ikastola |*152IRAILA/200622

Euskal HerrikoEskolartekoTxapelketak 18 urte bete zituen iraganekainean. Halakogertakari handi batospatzeko, EuskalHerriko IkastolenKonfederazioak,Euskal HerrikoBertsozaleElkartearekinlankidetzan, festa handi bat antolatu zuen AltsasukoBurundapilotalekuan.

iks

ESKOLARTEKO TXAPELKETA :

ETORKIZUNA ORAINALDIAN

Page 23: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

prest azaldu baitziren. Agur landuak eskainizizkioten Burunda pilotalekuko entzuleriari etadeigarria izan zen doinu berri eta berezienerabilera. Egunaren azken hondarrean txapelajantziko zuen Arrate Illarok agurrean esanaazpimarratzekoa da, partaide denek bertso-udalekuetan aspaldi elkar ezagutu eta lagun-lagunak zirela azaldu baitzuen.

Laguntasun hori agerikoa izan zen bertsoaldizbertsoaldi. Nabari zen askorentzat ez zelaelkarrekin kantatzen zuten lehenengo aldia. Halaere, epaimahaikide batzuek adierazi bezala, egiada tentsioa ere txikien mailan baino nabarmenagoaizan zela.

Ofizioetan gauza bitxiak izan ziren, baibertsoen aldetik, bai hizkuntzaren aldetik ere.Hizkuntzaren kasuan, deigarria izan zen PatxiIriart eta Alazne Untxalok egindako ofizioangertatua. Bientzako gaiak honela zioen: “Herrikoetxe huts bat gaztetxe bihurtu nahi duzue. Bertarasartu eta lehenbiziko gaua duzue hau. Lo hartuezinik zaudete.” Hiriburuko mutilak gaztetxeaHerriko etxean, udaletxean, kokatu zuen lehenbertsoan, Alazne Untxalok ez bezala. Halere,berehala konpondu zuten gaizki ulertua, bertsolarionenek egingo luketen dotoreziaz.

Bigarren atalera Bizkaiko eta Iparraldekopartaideak sailkatu ziren. Ordura arte pare-pareanibili ziren bostak eta azken sailkapenean ere ezzen alde handirik izan batetik bestera; txapeldun-txapeldunordeak kasu, puntu erdi soil batekerabaki zuen Euskal Herriko XVIII. EskolartekoBertsolari Txapelketako Handien mailakotxapeldun “handi-txikia” Arrate Illaro izango zela,eta Miren Amuriza berriztarra bigarren postuangeldituko zela.•

23

EGUNEAN

ESANAK ARRATE ILLARO “Bertsoak espero nuena bainogehiago eman dit”

TXAPELDUNAREKIN HIZKETAN

ANDRES IÑIGO, euskaltzaina:

“Plaza-neskak eta plaza-mutikoak halako

bizitasunez ikusteak poz handia ematen du.

Argi dago gure hizkuntza bat dela eta hizkuntzahorrek batu gaitu bere ezaugarri den bertsoarenmunduan. Alde horretatik, oso polita izan daEuskal Herriko eremu guztietako partaideakkantuan elkarrekin ikustea.”

IÑAKI MURUA, Euskal Herriko Bertsozale

Elkarteko lehendakaria:

“Lehenengo aldiz zazpi lurraldeetako

partaideak ikusteak esan nahi du oinarria

hedatzen ari garela. Gainera, hemen bildu direneuskalki guztiak ikusita, izugarria izan da guztiekeman duten maila. Ez da izan partehartzesinbolikorik. Denean ari gara irabazten.”

PATXI BAZTARRIKA, Eusko Jaurlaritzako

Hizkuntza Politikarako sailburuordea:

“Gaur ikusi da euskararen lurraldea indartsu

dagoela. Zuberoatik Arabara, euskara dugunon

egoera bide onean doa. Bertsoak euskalkiaskotan, ondo josita eta era egokian entzunditugu gainera. Aberastasun handia ikusi dugugaur hemen. Urtez urte ehunka pertsonakbertsolaritzaren alde egiten duten lanaezinbestekoa da euskarak osasun ona izan dezan,hizkuntza erabiltzeko tresna izan dadin,eta batez ere, hizkuntzaz gozatzeko.”

BERTSOLARITZA

ARRATEk LeioakoBetiko ikastolanezagutu zuen bertsoa,Aitzol de Castroirakaslearen eskutik.Urte batzukberanduago AlgortakoBertsolari Eskolan hasizen eta gaur egunbertan segitzen duFredi Paia maisuduela. Algortarrakinguruko laguneiaitortu die txapelarenmeritua etabertsoekiko lotura. Eraberean, bertsoak lagungehiago egitekobidetzat jo ditu, ondo

pasatzeko aitzakia edoeuskarari indarraemateko bultzada erebadirelapentsatuagatik. Bizkoreman die erantzunagaldera laburrei:

Bertsolari bat?

Unai Iturriaga.

Doinu bat

Ama BirjinaErkudengoa.

Gai bat?

Adarra jotzekoa,mesedez.

Bertso bat?

Fredik 2004ko Bizkaikofinalean bakarkakantatutakolehenengoa.

Norekin kantatu

nahiko zenuke?

Xalbadorrekin.

Page 24: "Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila