"Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

24
Historikoen bilkura Donostian. Inaxio Maria Olarte. Armentiako lehen promozioa Ikastolen Jaiak‘06: HU eta Ibilaldia Udako hizkuntza eskaintza NOLAKO IKASTOLA? HAMAR URTE BARRU, NOLAKO IKASTOLA?

description

"Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

Transcript of "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

Page 1: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

�Historikoen bilkura Donostian. Inaxio Maria Olarte. �Armentiako lehen promozioa�Ikastolen Jaiak‘06: HU eta Ibilaldia �Udako hizkuntza eskaintza

NOLAKOIKASTOLA?

HAMAR URTEBARRU,NOLAKO

IKASTOLA?

Page 2: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila
Page 3: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

HISTORIKOENBILKURA

DONOSTIANGIE SORTU ZENETIK TALDE BATERAGILEAN IZANDAKOAK MAIATZAREN 27AN ELKARTUKO DIRA

Gipuzkoakoikastolen historianguztiz ezagunakdiraGGURUTZ AANSOLA,IÑAKI EELIZALDE,INAXIO MMARIA OOLARTE, XABIER AARISTEGIETA,JOSE AANTONIO ZZALDUA,INAXIO OOLIVERI EETAANTONIO CCAMPOSENizenak, GIEkolehendakari izandirelako hurrenezhurren. Gutxiagoezagutzen dira,ordea, 1969tik TaldeBateragileko kideizan direnak.

“GUZTIRA, 300 LAGUN INGURU IZAN DAITEZKE.Guztiei gonbidapena bidaltzen saiatu gara. Ikastolen aldeasko emandakoak dira, eta ziur horietako asko ikastolenalde lan egiteko prest direla oraindik. Esperientziarenahotsa dira, altxor izugarria. Eskerrak emateko elkartunahi ditugu. Haiek landatu zuten haziak fruitu mardulegin direnez, esku artean ditugun proiektuak erakutsinahi dizkiegu, eta aurrera begira zer ekarpen egin ditza-keten aztertu nahi dugu denon artean. Eta, horrek guztiakospatzea merezi duenez, bazkari baten bueltan bukatukodugu”, esan zuen Esteban J. Agirrek, GIEko idazkariak.Maiatzak 27, larunbata, izango da eguna.“Askok ikastolamugimenduaren hasiera bizi zuten. Urterik gogorrenakegokitu zitzaizkien, eta egin zuten lanaren jarraipenmoduan, gaur GIE zer den eta zer egiten duen azaldunahi diegu”, jarraitu zuen Esteban J. Agirrek. Gogoratubehar da ikastola mugimenduak hazkunde ikusgarria izanzuela Gipuzkoan 60ko hamarkadan, baina status legalikgabe zeudela artean. 1968ko abuztuan Manuel ValenciaRemón gobernadoreak irailaren 15erako legeztatu gabezeuden ikastolak ixteko agindua eman zuen. Ikastolagehienek Elizaren babesera jo zuten, eta elkarte bat sor-tzeko lehen urratsak ematen hasi ziren.

Garai horri buruz hitz egitera INAXIO MARIA OLARTErengana jodugu. Bera izan zen GIEren hirugarren lehendakaria. >

14

22

16

07

>www.ikastola.net

149AP

IRIL

A/2

006

03

ikastola

EDITATZAILEA:IKASTOLEN KONFEDERAZIOA /Zamudioko Teknologi Elkartegia,208 B-1 / 48170 Zamudio / Tel.: 606 33 41 45

Koordinatzailea:Zuriñe [email protected]

Erredakzioa:Joxean Agirre, Amagoia Mugikaeta Eva Domingo

Euskara zuzentzailea:Imanol Artola

Diseinua eta maketazioa:Txema Garzia Urbina

Inprimatzailea:Ona SA imprimategia Iruñea.Tel.: 948 35 10 14

ISBN:Ikastolen Konfederazioa,84/933872/6/6

Aurkibidea <

HISTORIKOENBILKURADONOSTIAN04 Inaxio Maria Olarte

ERREPORTAJEA

XIII. JARDUNALDIPEDAGOGIKOAK08 Joan Maria Senent10 Meltxor Artetxe11 Inkestak12 Ondorioak

Armentiako lehenpromozioa

IKASTOLEN JAIAK

16 HERRI URRATS Maskarada eta guztiaurten Herri Urratsen.19 IBILALDIA ‘06Elorrioko auzoetatikbarrena.

BERRIAK:Udako hizkuntza

eskaintzaiks

Page 4: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

elkarrizketa

HISTORIKOENBILKURA

DONOSTIAN

EIN izan ziren GIE sortzekoeman ziren pausoak?Gipuzkoako Ikastolen El-kartea 1969an sortu zen,baina aurrekari batzukaipatzea derrigorrezkoada. Gipuzkoako ikastole-tako ordezkarien lehenbilerak Lazkaon eta Tolo-san egin ziren, eta Urre-txun ondoren, pasiota-

rren komentuan, horiek abertzale edo gutxie-nez euskaltzale zirelako. Bilera hauetara, gai-nera, beste lurraldeetako ordezkariak hasi zi-ren etortzen, lurralde horietan ikastolak in-dartu ahala. 1967an hasi ziren Urretxuko bi-lerak. Nik ditudan lehen bileren aktak edooharrak 1966koak dira, Lazkaoko bileretako-ak. Bilera horietara joaten zirenak ez zirenlehendakari ez ezer, artean antolatu gabekoerakundeak baitziren. Kontuan izan euskarabera ere galarazita zegoela, eta ikastola zeresanik ez. Antolaketa horren lehen harriakjartzen ari ginen. Elkar ezagutzen ez genue-nez, ONUn egiten den moduan, ordezkari ba-koitzak bere izena eta zein bailaratik zeto-rren idatzita jartzen zuen mahaian ikustekomoduan, idazkariari lana errazteko. Idazkarilanetan neu aritu ohi nintzen.

Zenbat lagun biltzen zineten, beraz, Urretxuko bi-lera horietan?Gaurko Talde Bateragilearen antzekoa zen,nahiz eta guk batzar nagusi izena erabiltzengenuen bilera hori izendatzeko. Bailara ba-

koitzetik ordezkari bat edo bi bidaltzen ziren,haur kopuruaren arabera. Hor egosten zirengure arazo nagusienak.

Ikastolak legeztatu gabe baldin bazeuden,nola jo-aten ziren,bada,haurrak ikastolara?Artean ikastoletan 6 urte bitarteko haurrakhartzen zituztelako, eta 6 urte bitartean ezzutelako kartilarik eskatzen. Horixe zen,hain zuzen, gure arazo nagusia, 6 urtera iris-ten zirenean zer egin erabakitzea. Ez zen,noski, arazo bakarra. Andereñoei ordainduegin behar genien. Eta andereño horiek eus-kal kulturan jantzi eta prestatu egin behargenituen. Donostiako Antiguan bagenuenegoitza bat andereñoak prestatzeko. Gaurkoikuspegitik ulertzea zaila bada ere, garai har-tan ez genuen andereño tituludunik, gerraaurreko batzuk kenduta. Irakasle euskaldu-nik ez genuen. Maisu baten lana, gainera, ka-le-garbitzaile baten parekoa zen. Ez zen bate-re estimatzen eta ikasketak egiteko aukerazuenak ez zituen inoiz irakasle ikasketak au-keratzen. Sei urteko haurrak izatera iritsiginenean gerra garaikomaistra euskaltzaleen ti-tuluak erabiltzen hasi gi-nen, baina garaiko ikuska-riekin arazo larriak geni-tuen, eta irtenbideak az-tertzeko abokatu batenga-na jo genuen, aita Elizegijesuitarengana, alegia, etahonek, aukera guztiak az-tertu ondoren, irtenbide

bakarra genuela esan zigun: Elizaren babese-ra biltzea. Tokian tokiko elizak haur katekesigisara legeztatu zituen ikastolak. Ikuskariaetortzen zen bakoitzean erretorearengana bi-daltzen genuen.

Noiz hasi zineten lurralde mailako elkarte batenpremia ikusten?Urretxuko bilera horietan biltzen ari ginela-rik, geure artean zatiketa etorri zen, salaketapolitikoak zirela tarteko. Donostiak etortzea-ri utzi zion eta Donostia zen bailararik indar-tsuena. Aldi batez Donostiakoak beren alde-tik eta gainerakoak Urretxun bilerak eginezibili ginen. Nik Gurutz Ansola, GIEko lehenlehendakari izango zena, ezaguna nuen, etabanekien Donostian biltzen jarraitzen zutela.Hori horrela izanik, Urretxuko batzarretiktalde bat osatu genuen Donostiakoekin hitzegitera joateko. Elgoibarko Felix Etxeberria,Legazpiko Joseba Aierbe eta ni neu joan gi-nen elkarreratze bilera batera, eta aurrera el-karrekin joan behar genuela erabaki genuen.Ikastolek araudi bat behar zutela ikusi, eta

hamar hilabeteko epeahartu genuen araudiaprestatzeko. Tolosan egingenituen bilerak, eta bilerahorietako batean ginela hilzuten Manzanas 1969koabuztuaren 2an. Etxeko-andrea etorri zitzaigun be-rriarekin. Paperak taber-nan bertan utzi eta joan gi-nen autoetan etxera. Kon-

Z

4

INAXIO MARIA OLARTE“Garai hartako gurasoek monumentua

merezi dute”IKASTOLA MUGIMENDUAREN GARAIRIK GOGORRENAK EZAGUTU ZITUEN, HASIERAKOAK.GIEren hirugarren lehendakaria izan zen, Gurutz Ansola (1969-1971) herrikidearen eta IñakiElizalderen (1971) ondoren. Legearen babesik gabe ibili ziren urtetan eta, Jose Lasa apaizaren gestioeiesker Madrildik kartilak eskuratzen hasi zirenean, bazkari bat egin omen zuten Azpeitiko KiruriJatetxean, igarotako larrialdi guztiak ahaztu nahirik edo.

Hala ere, ez dio bere buruari inolako dominarik jarri nahi.“Benetako merituak garai hartakogurasoek zituzten, monumentu bat egin beharko litzaieke” dio, eta are aipagarriagoa da esaldi horibera ezkongabea dela kontuan izanik. Seguru asko ikastolen historian guraso izan gabe lehendakariizan den bakarra izango da. Bere etxean hartu gaitu, hormak liburuz estalita dituen gela batean,Azpeitiko Arana kalean, hain zuzen, herriko ikastola jaio zen lokalaren gainean.

Page 5: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

troletan lagunarteko merienda bat izan genu-ela esatekotan geratu ginen. Segituan ezarrizuten salbuespen egoera, eta horrek atzeratuegin zuen zertxobait araudiaren onarpena.Azaroan 9an egin zen Batzar Nagusia Loio-lan. Ikastola bakoitzetik bina ordezkari joanziren, eta hor onartu zen guk aurkeztu genu-en araudia eta sortu zen GIE.

Orduan sortuko zen seguru asko Talde Bateragileaere.Elkarteak bat eginda lana egiteko talde batbehar zuen, eta bailara bakoitzetik ordezkaribana aukeratuz sortu zen Talde Bateragilea.Hamaika lan-sail edo arlo antolatu ziren: pe-dagogia, udalekuak, lege saila, erlijioa, ekono-mia, gurasoak, irakasleak, kirolak, asegurusoziala, ikastola berriak eta Bigarren Maila.Ikastolok hasieratik genuen oso garbi uniber-tsitateraino iritsi behar genuela.

Lege saila aipatu duzu.Zertan dago garai horretanikastola bakoitzaren lege egoera?

Gure haurrek zer etorkizun izan-go dute? Horixe zen gurasoen gal-dera. Ez genuen batere seguran-tzarik, baina lasai egoteko esatengenien, etorriko zela legeztapena,eta etorri egin zen. 1972an 8.000ikasletik gora genituen Gipuzko-an bakarrik, eta konbentzitutageunden ikastola horiek ixten ha-siz gero, sekulako istiluak sortukozirela, ezingo zituztela itxi. JoseLasa apaizaren lanari esker, ikas-tola dezentek legeztatzea lortu zu-ten, eta batzuk Madrildik diru-la-guntzak jasotzen hasi ziren.

Zu hirugarrena izan zinen lehendaka-rien zerrendan. Nola aukeratzen zenlehendakaria?Talde Bateragilean bertan aukeratzen zen le-hendakaria. Araudiaren arabera, kargu horiurtebeterako zen, nahiz eta berraukeratu zi-tekeen. Gurutz Ansola izan zen lehena, 69-71

bitartean. Iñaki Elizaldeetorri zen gero, 71tik 72ra.Ni izan nintzen hirugarre-na. Xabier Aristegieta etorrizen gero, Jose Antonio Zal-dua segidan, Inaxio Oliverihurrena, Antonio Camposazkenik eta Joxe Ramon Zu-bizarreta orain.

Zein izan zen zu lehendakari zi-nela ikastolek eman zuten pau-sorik garrantzitsuena?Ni lehendakari izan nintzenurte eta erdi horretan euska-ra batuaren auzia erabakigenuen. Eztabaida luze ba-ten ondoren gehiengoak

Euskaltzaindiaren erabakiei men egitea era-baki genuen. Ni lehendakari nintzela urratshandiak eman ziren ikastolen legeztapeneanere, eta 1975etik aurrera normalizatu zen era-bat lege mailako ikastolen egoera. ikastola

�����������������

REUNIÓN DE HISTÓRICOSEN GIE El 27 de mayo tendrá lugar enla nueva sede de GIE en Añorgala cita que reunirá a los que hansido miembros del ConsejoRector de la federación desde sucreación en 1969. Los actualesresponsables de GIE han

cursado más de 300invitaciones. Pretenden ponerlesal corriente de los proyectos quetienen entre manos y recabar suapoyo. “Son la voz de laexperiencia. Es un patrimonioque tenemos que aprovechar.Queremos estrechar lasrelaciones con todos ellos”, dijoEsteban J. Agirre, secretario dela federación de ikastolas de

Gipuzkoa. Tras la exposición delos proyectos, se reunirán entorno a la mesa.

�����������������

RÉUNION DES ANCIENSMEMBRES À GIE Le 27 mai prochain une réunionaccueillant les anciens membresdirecteurs de GIE-Gipuzkoako

Ikastolen Elkartea=Fédérationdes Ikastola de Gipuzkoa (crééen 1969) aura lieu au nouveausiège de la fédération à Añorga.Les responsables actuels de GIEont envoyé plus de 300invitations. Le but de cerassemblement est de faireconnaître aux anciens membresles projets actuels et de recevoirleur soutien. Selon Esteban J.

Agirre, secrétaire de GIE, “aveceux, c’est l’expérience qui parle.Nous devons en profiter. Nousvoulons établir d’étroitesrelations avec eux”. Aprèsprésentation des projets, ils seréuniront pour débattre.

2006/APIRILA*149ikastola 5

Page 6: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila
Page 7: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

XIII.

jp

PEDRO ARANBURUk,Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko lehendakariak, sarrera hitzetan esan zuenez,hezkuntza legeak beharrezkoak dira “gi-zartearen aldaketara hezkuntza egokitu, mugak eta joko-arauak finkatu, eta sistemaren oinarriak zein koherentzia bermatzeko. Baina argi dugu eraberean kanpotik ezartzen zaizkigun legeen gain, eskola euskaldun bezala geure bidea jorratu behar dugula eta geure tokia izan behar dugula hezkun-tzaren alorrean. Ez gaude prest etorkizunean gure hezkuntza proposamenak goitik behera beste batzuek erabaki diezazkiguten. Horregatik, sorreratikamestu izan dugun eskola alternatiboa eta euskalduna eguneroko lanaren bidez egia bilakatzeko komenigarria da noizbehinka burua altxatu, arnasasakon hartu eta begirada luze-zabalean proiektatzea, oztopo nagusiak non dauden erreparatzeko. Hori egitera goaz jardunaldi hauetan. Eztabaidarenhasiera da hau. Datorren astelehenetik aurrera egunotako emaitzak eta ondorioak aztertu ondoren, gogoetaren jarraipena antolatuko dugu, berezikigurasoei hitza emanez, izan ere gure barne-kulturarekin bat eginez, ikastolaren komunitate osoak erabakiko du ondorengo urteetan norabidea”.

Ikastolen sareko profesional talde zabala zuen entzuten, ia 300 lagun,Gasteizko VILLA SUSOko areto nagusian.Konfederazioko zuzendariak ere,J.IÑAKI ETXEZARRETAk,etorkizunari aurrea hartzeko hezkuntza estrategiek duten garrantzia aipatu zuen.“Eu-

ropako gobernu gehienak kezkatuta dabiltza hamar urte barru izango dugun etorkizunari aurrea hartu nahian, eta etorkizunari aurrea hartzeko hez-kuntza estrategiak lantzen dituzte. Estatu espainolean ere, PP orain urte batzuk LOCEren bidez eta PSE orain senatura iritsia den LOEren bidez berenhezkuntza estrategiak planteatzen ari dira. Horrek azkartu egin du guk ere proposamen bat egitea”,esan zuen.

“2005-2015EKO IKASTOLAK. HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN” izeneko txostena eztabaidatu zuten martxoaren 29, 30 eta 31an Gasteizen eginziren Jardunaldi Pedagogikoetan.

J. Iñaki Etxezarreta,

Ikastolen Konfederazioaren

zuzendaria; Konrado

Mugerza, Eusko Jaularitzako

Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa Saileko kidea; Pedro

Aranburu, EHIK-ren

lehendakaria eta Kultura

Saileko ordezkaria eta

HABEko zuzendaria, Joseba

Erkizia, irekiera ofizialean.

72006/APIRILA*149ikastola

Ia 300 ordezkari talde lanean

XIII.

jp

XIII.

jp

XIII.

jp

XIII.

jp

XIII.

jp XIII.

jardunaldipedagogikoak

erreportajea

Page 8: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

Eskolaren tamaina, ebaluazioa, finantziazioa,etorkinen auzia eta beste hainbat alderdi Eu-

ropako herrialde desberdinetan nola dauden az-tertu duzu. Guri gurasoen partaidetzaren puntuabereziki interesgarria iruditu zaigu.Oso harrigarria gertatu zitzaidan Kalifornianegonaldi bat egin zuen nire ikasle ohi batekkontatu ziguna. Hango eskolari buruzko bi-

deo batzuk ikusten ari ginela ohartu ginen ge-la barruan tarteka gurasoak ikus zitezkeela.Han hori normala zela esan zigun. Atzeratutadabiltzan ikasleekin jartzen dituzte lanean,lanbideei buruz hitz egiteko, hiriari buruz edozernahi gai lantzeko jotzen omen dute guraso-engana. Bidenabar gurasoak gela barruandauden arazoez jabetzen dira. Zer pentsatua

eman zidan horrek. Badakit ikastolen sareangurasoekiko harremana oso estua dela, bainaEuropako irakasle batentzat oro har pentsae-zina da gurasoak gelan sartzea. Horregatikesan dut hitzaldian hemen gurasook gutxiegierabiltzen gaituztela. Nik bost seme-alaba di-tut eta bi ikastetxe kontzertatutan dabiltza.Bietan hartzen dute parte gurasoek, baina

8

XIII. jardunaldi pedagogikoak Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak antolatutako XIII. JardMatrikula datuak %98ko ikastolen partaidetza; 251 matrikulazio; ia

IRAKASLE IZAN ZEN LEHENIK ETA GERO HOGEI URTEZ IRAKASLE ESKOLAN EGIN ZUEN LAN,ETA BERTAKO ZUZENDARI IZAN ZEN AZKEN URTEETAN. Europako goi mailako hezkuntzaerakundeak biltzen dituen Comenius elkartearen lehendakari izan da, eta lan horri esker oso gertutikezagutzen du Europako hezkuntzaren egoera. Hitzaldi bikain batekin zabaldu zituen Gasteizko XIII.Jardunaldi Pedagogikoak, eta bere ustetan gaur ikastolak dituen erronka nagusiak aipatuz bukatu zuen.Nabarmendu zituen erronka horietako gehienak jardunaldietan aztertzeko aurreikusita zeudenak zirenhain zuzen, entzuleen harridurarako, ikastolek bereak baitituzte. Hezkuntza Konparatuko irakasle da gaurValentziako Unibertsitatean, eta hiriburutik hogei bat kilometrora bizi da, baserri batean.

Senent“Gurasook gutxiegi erabiltzen

gaituzte eskolan”

JOAN MARIA

Page 9: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

ekintza estraeskolarrak antolatzen eta gisa-koetan bakarrik. Gurasoekiko harreman horipertsonalizatu egin beharko litzateke. Gurasoguztien partaidetza eskatu beharrean, bakoi-tzari egin dezakeen hura eskatu beharko li-tzaioke. Horretarako gurasoen datu-base batizatea ona litzateke. Gauza interesgarriakegin litezke.

Danimarkako eredua aipatu duzu gurasoen par-taidetzari dagokionez eredu gisa.Zertan dira ere-dugarri?Eskolaren gestioan eta martxan hartzen duteparte. Danimarkako eskolan gela oso txikiakdira. Hamazazpi ikasleko batez bestekoa du-te. Titularitatea udalarena da eta gurasoak di-ra nagusi ordezkaritza batzordeetan. Udalekoordezkariak eta gurasoak dira, ondorioz, es-kola daramatenak. Irakasleen kontratazioa,esaterako, batzorde horien esku dago. Gura-soak, beraz, gestioaz gainera pedagogiaz erearduratzen dira, irakasle bat kontratatu edokaleratzeko derrigorrezkoa baitute. Alde ho-rretatik lehen aipatu dugun eredu amerika-rrera hurbiltzen dira. Gurasoen partaidetza-ren Europako mapa bat egingo bagenu, osoegoera desberdinak erreparatuko genituzkeherrialdez herrialde. Beste muturrean Estatufrantsesa legoke: hor ez dute gurasoek apenaspartaidetzarik eta ez dute curriculumean zeinlan pedagogikoan bat ere aginterik . Bainaorokorrean esan daitekeena zera da, orain ho-gei urte baino partaidetza handiagoa dutelagurasoek eskoletan, eta partaidetza hori sus-pertzeko gurasoen formakuntzaren arloangauza interesgarriak egiten ari direla.

Europako herrialde desberdinetan agertzen direnjoerak agertu dituzu. Zein da hamar urte barruhaur kopuru aldetik biziko dugun egoera?Europak 15 milioi haur galdu ditu azken 25urteotan. Ekialdeko Europan ez da horrelakojaitsierarik izan. Europa erdialdean eta men-debaldean (Euskal Herrian ere bai, beraz) es-kolako populazioa murriztu egin da. Hemen-dik hamar urtera zer gertatuko den? 2015eanEuropa osoko 0-9 urteko haur kopurua har-tzen badugu %8 jaitsiko dela aurreikusten da.Bi salbuespen espero dira: Irlanda eta Estatuespainola, nahiz eta Estatu frantsesean ereigoko den. Estatu espainolean Lehen Mailakoikasleen kopurua %20 igoko dela aurreikustenda. Garbi dago igoera hori ez datorrela jaiotzatasaren hazkundetik. Tasa horrek ere gora

egingo du, baina haur kopuruaren hazkundeaetorkinei esker lortuko da. Eta horrek erronkahandiak ekarriko dizkigu. Gazteekin ere an-tzeko zerbait gertatuko da. Europa osoan jaitsiegingo da gazteen kopurua. Ekialdeko herrial-deetan jaitsiera hori %40koa izango da, eta be-rriro ere Irlanda eta Estatu espainola zeinfrantsesa izango dira gazte kopuruan goraegingo dutenak. Aldaketa urteak datoz, beraz.Lehen Hezkuntzan %20 igoko da ikasle kopu-rua, eta %5 Bigarren Hezkuntzan.

Zer tamainako eskolak aurreikusten dira 2015era-ko?Egin diren azterketen arabera, Lehen Hez-kuntzan 400 ikasleko ikastetxeak aurreikus-ten dira tamainari dagokionez. Ikastetxe txiki-ak egiteko joera nagusituko da, beraz. Europa-ko ekialdea izango da salbuespena. Estatu es-painolean ere ikastetxe handiak egiteko joeraizan da urte askoan, eta joera horrek bere era-gina izango du etorkizunean. Baina Europanoro har joera, esan bezala, 400 ikasle ingurukoikastetxeak egitekoa izango da, Lehen Hez-kuntzan bereziki. Bigarren Hezkuntzakoakhandixeagoak izango dira. Ikastetxe erraldoi-en eredua zaharkitua geratuko da erabat.

Etorkizuneko eskola hori moldatuko duten lauzpa-bost ezaugarri aztertu dituzu hitzaldian.Horietakobat ebaluazioarena izan da.Enpresaren munduan kalitate ereduak zabal-du direnetik hezkuntzan ere ebaluazioa ezin-bestekoa bihurtu da. Herrialde guztietan egi-ten dituzte ebaluazioak, baina ez dituzte gau-za berak ebaluatzen, eta Europa osoan konpa-raketak egiteko moduko ebaluazioak beharkogenituzke. Herrialde gehienetan eskola beraebaluatzen dute eta irakasleak ere bai. Italian,Bulgarian eta Estatu espainolean eskola eba-

luatzen da, baina ez irakasleak. Eta badaudeherrialde batzuk bereziki irakasleak ebalua-tzen dituztenak. Nire ustetan, nagusituko denjoera zera izango da: ebaluaketa bertsuak egi-tera joko dugu, herrialdeka konparaketak eginahal izateko. Ez da, PISAk egiten duen bezala,eskola errendimendua bakarrik neurtuko, es-kolako funtzionamendu osoa neurtuko da.

Eskolaren finantziazioaz eman dituzun datuetanere Europa barruan alde izugarriak daudela eraku-tsi duzu.Barne Produktu Gordinaren %4,4 zuzentzendu Estatu espainolak hezkuntzara. Europakoherrialdeen zerrendan azkenetakoak gara,Grezia, Txekia, Errumania, Eslovakia eta bes-te gutxi batzuekin batean. Danimarkak %8ematen dio hezkuntzari eta herrialde eskan-dinaviarretan ere gisako kopuruak dira. Gureinguruko herrialdeetan puntu bat gehiagoematen diote hezkuntzari eta, gutxi dirudienarren, dirutza handia suposatzen du. Bestekontu bat da nola finantzatzen den eskola.Suedian, Finlandian eta Beneluxen ez da be-reizketarik egiten eskola publiko eta pribatu-aren artean, eta berdin-berdin finantzatzendituzte biak. Ez da finantzaketa modu ohikoe-na. Herrialde gehienetan publiko-pribatukopertsonala berdin-berdin ordaintzen da, bainaez mantenamendua edo eraikuntza. Eta gero,administrazioak ematen dituen zuzeneko la-guntzak daude, bekak eta maileguak, eta hordiferentziak izugarri nabarmentzen dira: Da-nimarkak hezkuntzako gastuen %20 zuzen-tzen du zuzeneko laguntzetara, Poloniak %2bakarrik, eta Estatu espainolak %2,7. Kopuruhau Europako bataz bestekoaren erdia da.

Etorkinen auzia ere jorratu duzu hitzaldian, etaeskola inklusiboa proposatu duzu diferenteak di-ren ikasleak integratzeko bidetzat.Orain dela gutxi irakasle lagun batek zeraesan zidan: gela barruan 17 ikasle ditut, va-lentziarrak hiru bakarrik dira, eta hiru horiekzein baino zein bereziagoak dira. Hori dagaurko eta areago oraindik gure biharko egoe-ra. Ezintasunak dituzten ikasleez gainera,premia sozial desberdinak dituzten ikasleakizango ditugu, Bigarren Heziketan berezikijarrera mailako arazoak dituzten ikasleak,emaitza desberdinak dituztenak eta jatorridesberdinekoak bilduko dira gela batean.Aniztasun hori integratzea da eskola inklusi-boaren egitekoa. Horretarako, gero eta meto-

92006/APIRILA*149ikastola

II. Jardunaldi pedagogikoak Gasteizko Villa Suson. Ikastolen etorkizunaz gogoeta egiteko garaia.azio; ia 300ordezkari talde lanean.

“Oso harrigarria gertatu zitzaidan Kalifornian egonaldi bat egin zuen nire ikasle ohi batekkontatu ziguna. Hango eskolari buruzko bideo batzuk ikusten ari ginela ohartu ginen gela

barruan tarteka gurasoak ikus zitezkeela. Han hori normala zela esan zigun.”

Page 10: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

Sene

nt

dologia indibidualizatzaileagoak beharko di-ra. Zenbat eta desberdintasun handiagoak,orduan eta gatazka ugariagoak izango ditugu,eta horiek konpondu ahal izateko bitarteko-tzak beharko dira. Horrexegatik ari dira hainmodan jartzen bitartekotzari buruzko progra-mak unibertsitate eta irakasle eskoletan. Be-harbada etorkizuneko eskolak kanpoko la-guntza beharko du arlo hauetan, irakasle ezdirenen laguntza, alegia. Etorkinen integra-zioak bakarrik aldaketa handiak eskatukodizkigu. Gure ikasleen %15 kanpotarrak iza-tera iritsi daitezke.

Zer esperientzia ezagutzen dituzu Europan eleaniz-tasunaren arloan?Ikastola sareko jendearen aurrean eleanizta-sunaz hitz egiten hastea ausardia handitxoairuditzen zait, Rosa Sensaten taldea eta ikas-tolak izan baitira gure inguruan arlo honetanlanik gehien egun dutenak. Izatekotan ere An-dorrako kasua aipatuko nuke. Merkataritzakherrialde txiki horretan duen garrantziagatikirakaskuntzan lau hizkuntza lantzen dituzte.Praktikan bi edo hiru hizkuntza hitz egiten di-tuen lekua da Andorra. Lehen Hezkuntza bu-katzerako ikasleek lau hizkuntza menderatubehar dituztela jarri zuten helburutzat. Hiz-kuntza nagusia espainola den lekuetan HaurHezkuntzako ikasleak katalanean murgiltzendira irakasle katalan batekin (denboraren%70), eta denboraren %30, berriz, frantseseanirakasle frantses batekin. Espainola bazkal or-duetan eta autobusean hitz egiten dute irakas-le laguntzaile batekin. Hiru urteren buruanhiru hizkuntzaren jabe izatera iristen dira. Le-hen Hezkuntzan ingelesa sartzen dute etaedukiak lau hizkuntzatan lantzen hasten dira.Nik hurbiletik jarraitu dut esperientzia, etaLehen Hezkuntza bukatzerako oso maila poli-ta lortzen dute lau hizkuntzatan. Horretarakopertsonala, dirua eta pedagogi planteamenduberriak behar dira. ikastola

10

XIII. jardunaldi pedagogikoak Antolaketa bikaina; elkar ezagutzea eta partehartzea; elkarrizketarearlo desberdinetako behar nagusiak zehazteko unea; teoriatik praktika

ArtetxeTALDE LANEAN EZTABAIDATZEKOPROPOSAMENA

Meltxor Artetxe, jardunaldien ar-duraduna, izan zen bi egun eta er-

diko jardunaldietan eztabaidatu zen“Hezkuntza proposamen bat eraiki-tzen” izeneko testua aurkeztu zuena.“LOCEren dekretuak lehenik eta LOE-ren iragarpenak gero halako astinaldibat sortu zuen gure artean, beste saree-tan bezalaxe. Lege berriok zer eraginizango zuten pentsatzen hasi ginen ZuzendariPedagogikoen Mintegian bereziki. Bestetik, gi-sako prozesuen aurrean Eusko Jaurlaritzak edobeste zenbait erakundek antolatzen dituztenmintegietan gure ordezkaritza bat finkatu be-harrak ere ekarri gaitu jardunaldiok antolatze-ra. Bi kezka horiek bultzatuta jarri genuen Tal-de Eragile bat martxan. Federazio bakoitzakordezkari bat izendatu zuen talde eragilea osa-tzeko, eta Konfederaziotik J. Iñaki Etxezarretaeta ni neu ibili gara, eta Partaidetik ImanolIgeregi. Talde hau izan da egunotan banatukoden txostena prestatu duena”, esan zuen.

Hasieran, larrialdiko lan moduan hartu zu-ten egitekoa. “LOCEek HHn, DBHn eta Batxi-lergoan edo erlijioaren gaian eta gisako gaie-tan zer eragin izan zezakeen aztertzen hasi gi-nen presaka, baina poliki-poliki geure hezkun-tza proposamena goitik behera aztertzera iri-tsi ginen. Une batetik aurrera legeari emanbeharreko presazko erantzun hori bazter utzieta geure proiektuari heldu genion”, jarraituzuen Meltxor Artetxek.

Kike Fernandez de Pinedo, Maria Galdea-no, Erramun Martiarena, Irene Goñi, Alazne

Petuya,Ana Mezo, Ima-nol Igeregi, Meltxor Ar-tetxe eta J. Iñaki Etxe-zarreta izan dira taldeaosatu dutenak, eta txos-tena zirriborratzeko or-duan zenbait lagunenekarpenak jaso dituzte.Elena Errazti eta Aran-

txa Etxeberriak landu dute Batxilergoarengaia, Rosa Elizburuk eta HHko mintegiko Tal-de Eragileak Haur Hezkuntzarena, TxominHeriz izan da Lanbide Heziketaz aritu dena,Xabier Garagorrik euskal curriculuma landudu, Erramun Osa, Itziar Elortza, Kristina Bo-an, Inma Muñoa eta Helena Baraibarrek Hiz-kuntza Proiektua eta Idurre Gaztañazatorrekaisialdiarena.

TXOSTENAREN AATALAKTxostena planteamendu orokor batekin zabal-tzen da, eta ondoren proposamen zehatzakegiten ditu: Euskal curriculuma, irakaskuntza-ren ordenatzea, guztientzako kalitatea etaberdintasuna (eskola inklusiboa), tutoretza etaorientazioa, ikasleen ebaluazioa, baliabideak,ikastetxeen autonomia, gobernu batzordeaketa partaidetza eta sistemaren ebaluazioa diraproposamenak jorratzen dituen atal nagusiak;ekarpen batzuekin bukatzen da.

Horiek eztabaidatu ahal izateko hiru tal-detan banatu ziren, eta eztabaida horien buru-an ondorioen bateratzeak egin ziren jendau-rrean.❦

MELTXOR

Meltxor Artetxe, Alazne Petuya, Maialen Garat eta Pantxika Ibarboure

Page 11: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

JOSEPO TERES.PRESTAKUNTZARENERRONKAKEgindako proposameneanerronka nagusiena zera da:orain arte egindakoprestakuntzak portzentaiahandi batean ez die erantzutenikastolen beharrei, eta unehonetan prestakuntza planmarko berri bat eraiki beharda. Hori bereziki ikastolensorreran izandakokomunitatearen identifikazioanoinarrituko da.Prestakuntza berrikuntzaprozesu batean dago, etaberrikuntza hori hezkuntzantxertatu beharra dago, bainabere islada izan behar dugizartean ere, hezkuntzarenbaitan dagoen utopia zahar batbete dadin: pertsonak hezibehar ditugu gizarte zuzen,demokratiko eta egoki bateanaurrera egiteko.•

112006/APIRILA*149ikastola

NAGORE AMONDARAINHIZKUNTZAPROIEKTUARENNORABIDEAHezkuntza komunitateangauden guztion prestakuntzaninflexio puntu bat markatukodela uste dut, eta lan horretankomunitate oso baten ahotsaketa beharrak entzun beharkodira. Orokorrean, profesionalen,gurasoen eta hezkuntzakomunitate osoarenprestakuntzak ikastolak berakesaten duenaren araberakoaizan behar du, behetik gorakoa.Gainera, ikastolon artean askodaukagu ikasteko, eta joan-etorri hori sustatu beharda, ikastolatik ikastolarakojoan-etorria, finean sare batgarelako.•

ALAZNE PETUYASEASKA IPARRALDEANLANEANMaiz proiektu batzukegituratuak etortzen dira, etaargi dena da ezin ditugulamimetikoki trasposatu;proiektua nola eraikitzen denikusi behar da. IparraldeanHegoaldetik etortzen zaizkigunproiektuak mimetikokitrasposatzea ezinezkoa da, etabergogoeta bat egin behar dugualdioro, proiektuaren muinakontuan hartuz, Iparraldekobeharrei eta ezaugarrieiegokitzeko.•

MERTXE SERNAHAUR HEZKUNTZAN ETALEHEN HEZKUNTZAN, ZER?Gure kasuan honakoak diraerronkak: batetik, HaurHezkuntza mailan etaparensendotasuna, egituraketa horibehar den bezala eraman behar

da aurrera. Eta horrekin lotuta,hezitzaileen izaera zaindubeharra dago barrutik bertatik.Horrek, agian, bertakolangileen baldintzak aztertubeharra ekarriko du. Zikloenbanaketa eta horren barruanirakasleen egitekoa definitzeada beste erronketako bat. Etabeste bat, irakasleriarenberritzea. Datozen urteetangutako asko jubilatzen joangogara, eta gazteriari lekuaegingo diogu; jende askoetorriko da batera eta hori ereerronka bat da.•

ANA MEZOBALORAZIO OROKORRAAberasgarriak izan dira, EuskalHerri osoko partaidetza aktiboalortu delako eta gogoetarako,eztabaidarako, iritzitrukaketarako eta egonezinakadierazteko egundoko aukeraeskaini zaigulako. Erronkahandienetakoa eskolainklusiboaren ideian dagoelauste dut eta lehentasunak garbizehaztu beharko dituguladeritzot, bai arlo akademikoanzein diru kontuetan. 2015erakobidean, jardunaldiek lanaagindu digute. Esandakoak batueta ikastoletan zabaldu, batezere gazteenei, orain artekoatransmititu egin beharko zaie,aurrerantzean ere, hezkuntza“neutroa” barik herriaribegirako hezkuntza egindezagun.•

IMANOL IGEREGIADMINISTRAZIOAREKINHARREMANAK AURRERABEGIRABatez ere gure ikastolei zentzupubliko bezala ulertutaeskubide eta beharrizanenaitortza lortu nahi diegu, besteedozein ikastetxeren parean.Hori da gure helburu nagusia,eta horren barruanpertsonalaren egoera hartubeharko genuke kontuanbereziki. Argi dago momentuhonetan baliabide eskasagoakditugula. Eta bigarren helburuafinantziazioarena da,kalitatezko zerbitzu bat emanahal izateko inolakobazterketarik egin gabe.Doakotasunaren bidean jarribeharko genuke ikastola.•

IRENE LOPEZ GOÑIORIENTAZIOA ETATUTORETZAJardunaldi hauetatik gauzaaunitz daramatzat nirekin.Horien artean bat Orientazioaz,laguntzaz eta tutoretzarengainean egin dugun burutazioa.Hau izan da gai hauetazIparraldeko zein Hegoaldekoikastoletako profesionalok,elkarrekin eta batera hitz egindugun lehen aldian. Kezka etainteres handia sortarazi dugaiak. Gela gainezka zegoeneta denbora mugatu egin beharizan genuen, parte hartzekogogoarekin jende aunitz geldituzelarik. Ikastoletan eredu osoezberdinak ditugu orientazioan,baina zalantzarik gabehezkuntza kalitatearekin erabatlotua dagoen esparru bat da.Arlo hau antolatzea, eredu batjorratzea, funtzioak argitzeaaztergai gelditu zaigun lanaizan da.•

INKESTAk

zketaren bitartez gaia lantzeko aukera; komunean jartzeko eta eredu desberdinak ikusteko parada; lan egiteko gogoa;raktikara hurbiltzeko bidea… Jardunaldiotako hainbat balorazio.

Page 12: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

XIII. jardunaldi pedagogikoak >

ONDORIOAK

12

Page 13: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

13

HIRU EGUNETAN BARNA IZANDAKO HAUSNARKETAABERATSETATIK HONAKO IDEIAK NABARMENDU DAITEZKE:

� LEGEAK LEGE, GUK HEZKUNTZAN EGIN NAHI DUGUN BIDEARI EMAN BEHAR DIOGU GARRANTZI NAGUSIA, ETA HORRETARAKO,GARATZEN DITUGUN PROIEKTUEN ARTEKO LOTURA ETA KOHERENTZIA ERA BEREZIAN ZAINDU BEHAR DITUGU.

� GURE HEZKUNTZA PROPOSAMENAREN BILAKAERAREN ETA GIZARTEAREN ALDAKETAK ESKATZEN DUEN EGOKITZAPENTRINKOAREN ARTEKO OREKA MANTENTZEA IZAN DAITEKE GAKO NAGUSIETAKO BAT ETORKIZUNERAKO.

> Sorreratik ikastolok ditugun helburuei, nortasun ezaugarriei,elkarlanari eta autonomiari tinko eustea.> Hezkuntza Komunitatearen zentzua, eta bereziki guraso zeinirakasleen elkarlana sendotu beharra.> Eskola inklusiboaren oinarriak sendotzea eta ikasleatzerritarren eskolatzea marko honetan kokatzea.> Hezkuntza etapa ezberdinetako helburuak eta oinarrimetodologikoak etengabe berraztertzea, egokitzea, taldebezala garatzen ditugun proiektuekin loturan (EuskalCurriculuma, Hizkuntza Proiektua, Ikasmaterialgintza, IKT…)> Sortzen zaizkigun erronka berriei erantzuteko behar dugunprestakuntza sarea eratzea eta proiektu sendoa antolatzea,ikastolen premiak ardatz gisa harturik.

� EGUN HAUETANAZTERTUTAKOA

ABIAPUNTU BAT BAINO EZDA, ETA SAKONDU EGINBEHAR DUGU GOGOETA

DATOZEN HILABETEETAN.ERRONKA NAGUSIAK

HAUEK DITUGU:

2006/APIRILA*149ikastola

Page 14: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

14

Handienak eta mimatuenak

Hamalau neska-mutileko taldea da.Armentia ikastolako talde “mimatua”

izan da. Mari Karmen Burgoak, ikastolakoikasketaburu eta taldeko tutoreak bereseme-alabak balira bezala ezagutzen ditu.“Bi urterekin sartu ziren hemen eta taldetxikia izan denez, harreman oso estua izandut guztiekin eta beren gurasoekin.Irakaslearen ikuspuntutik, talde txikiakalde onak eta txarrak ditu. Errazagoa da taldea kontrolatzea,bakoitzaren gorabehera gehienak ezagutzendituzu, baina aldi berean jarrerak eremuturrera eramateko joera izan ohi dute.Lehenengoak dira. Urte batzuetan oso baliabide gutxirekinibiltzea egokitu zitzaien, baina aldi bereanoso mimatuak izan dira, oso babestutasentitu dira”, esan zuen Mari Karmenek, etaprotesta kexu batzuk entzun ziren gelan, ezzeudela ados adierazteko.

1.

LEH

ENPR

OMOZ

IOA

Arm

enti

ako

Page 15: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

IKASTURTEA BUKATUTA BADOAZ, etanostalgia pixka bat sentitzen dute gehienek.Hasierako oroitzapen batzuk kontatzeko es-katu genien.

LEHEN HEZKUNTZA, SARAJEVO“Ikastolara etorri ginenean hau itsusia zen,baina hala ere asko gogoratzen gara urte haie-kin. Lehen Hezkuntza zegoen lekuari Sarajevodeitzen zioten, dena hondaturik zegoelako.Jantokia orain HHko pasiloa dagoen lekuanzegoen eta, patioa oso egoera txarrean zegoenez,ikastola aurrean zegoen sagasti batean ibiltzenginen jolasean. Geroztik hau asko aldatu da”,esan zigun Markel Martinez de Albenizek.

“43 ikasle bakarrik ginen hasieran, eta ho-rietatik 26 BBBkoak ziren. 17 bakarrik ginentxikiak. Orain ikastolak 458 ikasle ditu. Honaetorri ginenean Jesus Mari irakasleak ‘Argi-txo’ren ipuinak kontatzen zizkigun. Igerilekumoduko bat zegoen ikastolaren atzean, ur ber-de pixka bat zuena, eta haren ondoan gu jolasorduetan Power Rangers-etara jolasten ginen.Orain futbol zelai eder bat dugu, bi saski-baloizelai eta pilotalekua. Hemen irakasleek eta gu-rasoek lan handia egin dute gelak egiten, hor-mak botatzen, hau guztia eta Araba Euskarazantolatzen”, esan zigun Iker Garciak.

Tenerifera egingo dute ikas-bidaia. Aitzi-ber Paniaguak kontatu zigunez, Gabonetansaski handi baten zozketa antolatu, eta taber-na jarri zuten ikastolako sarrera nagusian di-rua atera ahal izateko. Aste beteko bidaiaegingo dute. Talde txikia denez, GernikakoSeber Altube Ikastolako ikasleekin joango di-ra, merkeago ateratzen zaielako. Mari Kar-men Burgoa, tutorea, eta Ane Muñoa, Mu-sikako irakaslea joango dira taldearekin.

Talde txikia da, baina denetik dago ber-tan. Badaude kirolari onak ere. Xabier Ro-driguez pilotaria da, eta ez dauka kontrario-rik ikastolan. Eskolatik kanpoko orduetanhasi zen pilotan eta pilotaria izatea gustatu-ko litzaioke, nahiz eta etxean, ikasketak ga-

rrantzizkoagoak direla errepikatzen dioten.Oihana Lopezek nota onak ateratzen

ditu eta, zalantzarik bada, berak argitzendizkie lagunei: “azterketetan inspiratu egitennaiz, baina aurretik ere lan pixka bat egin be-har izaten da. Baina ez da dena lana izaten.Ebaluaketak bukatzen ditugunean parrandabatzuk ere egin ohi ditugu”, esan zigun.

Mari Karmen Burgoa tutoreari utzi geni-on berriro ere tartetxo bat. Mari Karmen on-darrutarra da. Federazioko barnetegian arizen lanean, eta 92an Armentiara etortzeaerabaki zuen, ikastola martxan jarri zenean.

“Ikasketaburu izendatu nindutenean, tuto-retza uztea izango zen normalena, baina talde-arekin jarraituko nuela erabaki genuen, nire-kin konfiantza zutelako eta oso ondo ezagutzennituelako. Argi genuen hasieratik batxilergoaikastera ikastolatik kanpo joango zirela, eta de-nak batxilergoa egitera joatea lortu dugu. Ho-rretan borroka handia egin dut. Bestalde, ikas-tolaren lehen ordezkariak izango dira bizpahi-ru urtetan ikastolaren ispilu. Eta, azkenik, gu-rasoek ere beldur pixka bat badute, lehenengo-ak direlako; beraz, erantzukizun handia genu-en. Datorren urtean, gainera, jarraipena egite-ko asmoa dugu”, esan zuen Mari Karmenek.

Bigarren promozioa, datorren urtean DBHbukatuko duena, hogeiko taldea da. ikastola

152006/APIRILA*149ikastola

�����������������

LA PRIMERA PROMOCIÓNDE ARMENTIAA finales de curso saldrá laprimera promoción dealumnas y alumnos deArmentia que, una vezfinalizada la ESO, hará elbachillerato en diferentes

institutos de Gasteiz. Son 14alumnos que entraron con dosaños y salen con 16. En susrelatos adquieren especialrelevancia los recuerdos de losprimeros años en la ikastola,cuando ésta estaba surgiendoprácticamente de las ruinas yal pabellón de Primaria se lellamaba Sarajevo.

�����������������

LA PREMIÈRE PROMOTIOND’ARMENTIANous connaîtrons à la fin decette année scolaire lapremière promotion d’élèves del’ikastola d’Armentia qui pourrapréparer le baccalauréat dansles différents établissements

scolaires de Gasteiz. 14 élèvesentameront deux annéesd’études supplémentaires. Surleurs dossiers apparaîtront leurspremières années d’études àl’ikastola, quand celle-ci étaitabritée dans des locauxvétustes et notamment le localdu Primaire que l’ondénommait Sarajevo.

PROM

OZIO

A

“Argi genuen hasieratik batxilergoaikastera ikastolatik kanpo joango

zirela, eta denak batxilergoaegitera joatea lortu dugu. Horretanborroka handia egin dut. Bestalde,

ikastolaren lehen ordezkariakizango dira bizpahiru urtetan

ikastolaren ispilu.”

Nar

oa B

ilbao

,Iba

i Fde

z de

Pin

edo,

Iker

Gar

cia,

Irun

e G

onza

lez,

And

er L

ekue

,Oih

ana

Lop

ez,I

txas

o L

opez

de

Ald

a,M

arke

l Mtn

ez d

e A

lben

iz,

Ait

zibe

r P

anig

ua,F

erna

ndo

Per

ez,X

abie

r R

odrí

guez

,And

er S

aenz

de

Urt

uri,

Est

ibal

iz S

ierr

a,A

rgiñ

e V

allu

erca

.

Page 16: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

16

JaiakMASKARADA ETA GUZTI AURTENHERRI URRATSENMAIATZAREN 14AN SENPEREKO LAKUAREN BU-ELTAN BESTE BEHIN EGINGO DEN AURTENGOHERRI URRATSEK egitarau aberatsa izango du,baina bada emanaldi bat nabarmendu beharre-koa: Zuberoako Maskarada, Urdiñarbeko gazte-ek Zuberoan herriz herri erakutsi ondoren eka-rriko dutena, alegia. “Lapurdi gunetik abiatukodira goizeko hamarretan eta lakuari itzulia egin-

go diote, agertokiz agertoki, Zuberoako herrietanegiten duten moduan barrikadak eginez, eta Ara-ba gunean ezarritako agertoki batean emango di-tuzte moneinak eta jauziak eguerdiko hamabie-tan. Maskarada inoiz ikusi ez dutenentzat etaikusi dugunontzat ere abagune polita izangoda”, esan zigun Estelle Goñik, Herri Urratseko

koordinatzaileak.

>IKASTOLEN

Estelle Goñi, HU koordinatzailea, Serge Zudaire, lehendakariaeta Patxi Etxebarne, diruzaina.

Page 17: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

MASKARADA ez da izango, dena den, aur-tengo berritasun bakarra, Zuberoko Ain-tzindariak dantza taldea ere bertan izangobaita. Ehun eta berrogeita hamar lagunekosatutako taldea da. Hirugarren aldiz, Xi-bak antolatzen dituen Lapurdiko HerriArteko Herri Kirolen finala ere jokatukodute Herri Urratsen egitarauaren barru-an. Eta izango da besterik. “Kortsikatikkantu talde bat ere etorriko da, Canta UPopulu Corsu izenekoa. Berau hango taldemilitanterik ezagunena da”, esan zuen Zu-zu Zudairek, Herri Urrats bulegoko le-hendakariak. “HERRI URRATS KANTUZ”,jendeak parte hartuz egiten den kantaldia,Gipuzkoa gunean egingo da, ordu bata etaerdietan, jendearen artean kantu-liburuakbanatu ondoren.

HAURRAK KANTUANAurtengo Herri Urratseko kantua Hau-rrock ume taldeak grabatu du. “Dagoenekobizpahiru disko atera dituen gaztetxoen tal-dea da. Philipe Alborrek, Kanboko ikastola-ko gurasoak, zuzentzen ditu. Musika bereaeta hitzak Arantza Hirigoienenak dira.Hau ere, ETBko ‘Hitzetik hortzera’ko aur-kezle izandakoa, Kanboko gurasoa da. Ba-dira hiru urte Herri Urratseko HaurrenTxokoan haurrentzako kantaldi bat antola-tzen dugula, eta aurten diskoa grabatu du-en haur taldea izango da kantaldia zuzen-tzen”, esan zuen Estellek.

Kili-Kolo Zirkoa, kirolak eta beste milaikuskizun izango da ibiltokian barrena, etazer jana ere bai nahikoa: sagardotegiko me-nua, paella eta zikirioa.

Seaskak, urtero bezala, arropa berriakatera ditu. Apirila osoan Garberan salgaiizango dira. Era berean ikastola guztietarabanatuko da material hori, eta Senperekolakuaren bueltan hiru saltoki jarriko dira.Arropa eta materialetan Laurence Etxexu-rik egindako logoa erabili da. Deialdi bategin zen logoa aukeratzeko, eta DonibaneLohizuneko guraso honek irabazi zuen.

Aukeratu den leloa, azkenik, laburrabezain polita da: “AINTZIRARAT”.

Koordinatzailea, Estelle Goñi, baiona-

rra da. Bordelen egin zituen Komunikazioikasketak, eta hango euskal etxean hasizen euskara ikasten. Herri Urratsen koor-dinazioaz gainera, Seaskaren aldizkariazarduratzen da, eta euskara sustatzeko zen-bait ekimen bultzatzen ditu, horien arteanGliss Egunaz. “Aurten laugarren aldiz an-tolatuko dugu surfa eta patinak euskarare-kin lotzen dituen egun hori. Irailaren 24anizango da”, esan zuen.

ZORTZI LAGUN BULEGOANZortzi lagun dira Seaskako Bulegoan. Este-lle da profesional bakarra. Beste guztiakgurasoak dira. Serge “Zuzu” Zudaire dalehendakaria, eta Mixel Etcheverry le-hendakari ordea. Patxi Etxebarne etaBeñat Hiriart Urruty dira diruzainak.Dominique Ortuno da idazkaria eta idaz-kari ordea Alain Boscq. Eta Seaskaren or-dezkari moduan, Pascal Indok hartzendu parte taldean. Serge Zudaire lehendaka-ria eta Patxi Etxebarne diruzainarekin bil-du ginen aurtengo Herri Urratsen helbu-ruez hitz egiteko.

“Herri Urratsen biltzen den diruaren%9 festa horren antolakuntzarentzat izatenda; %16 Seaskaren funtzionamenduaren-tzat, beste %12 ikastoletara itzultzen da, eta%63 eraikin berriak egiteko erabiltzen da”,esan zuen Patxi Etxebarnek.

172006/APIRILA*149ikastola

“Gure egitasmo handien arteanbi dira nabarmentzekoak:bukatzen ari den Ziburukokolegioa bat, eta Donaixtikozaharraren ordez Larzabalenegingo den kolegio berria bestea.Udaberrian hasiko dira lanak, etaManex Erdozaintzi-Etxartenizena eramango du.”

Page 18: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

Seaskak orain esku artean dituenegitasmoak azaldu zituzten ondoren.

“Gure egitasmo handien artean bi di-ra nabarmentzekoak: bukatzen ari denZiburuko kolegioa bat, eta Donaixtikozaharraren ordez Larzabalen egingo denkolegio berria bestea. Udaberrian hasikodira lanak, eta Manex Erdozaintzi-Etxarten izena eramango du. Larzabale-ko kolegioan Zuberoa eta Nafarroa Behe-reko ikasleak bilduko dira, eta bidenabarhortxe ezarriko da orain Ortzibarren denLehen Maila ere. Hogei urterako maile-guak atera dira bi kolegio berri hauekegiteko”, esan zuen Etxebarnek.

“Lehendik egindako ikastolen mai-leguak ere baditugu. Senpere, Sohüta,Uztaritze, Garazi, Hazparne eta bestehainbat ikastolaren eraikin berriak arigara ordaintzen Herri Urratsi esker”,erantsi zuen Serge Zudairek, Bulegokolehendakariak.

BETI EGURALDI ONAZudairek hogei urte daramatza HerriUrrats Bulegoan, eta horietatik azken

hirurak lehendakari. Datorren urtean utzi-ko du kargua. Lau langileko pintura enpre-sa txiki baten jabea da. Oraindik ere gogo-ratzen du Senpereko lakuan lanean ari ze-la, orain zazpi urte, bere etxea suak hartueta nola sekulako jendetza joan zitzaion la-guntzera. “Oroitzapen on asko utzi dizkiguHerri Urratsek. Gainera, eguraldiak gehie-netan lagundu egin digu. Hogei urtean pa-re bat egun bakarrik egin dizkigu txarrak”,esan zuen.

“Nik Herri Urrats aurreko astea jaihartzen dut Senperenlan egiteko. Bost bategun izaten dira azpiegi-turako lanak egin, mate-riala jaso eta egun ho-rretan behar den guztiaprest edukitzeko. Ikasto-la bakoitzak badu bereordezkaria Herri Urratstaldean. Urte hasieranhasten gara bilerak egi-ten, baina dagoenekomekanika ikasia dugu,eta lan samurra da ho-ri”, jarraitu zuen lehen-dakariak.

1.500 LAGUN LANEANHerri Urrats bakoitzekomila bat lagun mobiliza-tzen ditu Seaskak. “Se-askan 1.430 familiatikgora dira, eta familia ba-koitzetik pertsona batizaten da Herri Urratsenlanean. Guztira, beraz,1.500 lagun inguru ari-tzen dira Senpereko la-kuan lanean. Lan talde-ak urtero berdintsuakizaten dira. Ikastola ba-koitzak badaki zer lan-postutan egin behar du-en lan, eta horrek askoarintzen du egitekoa”,agertu zuen Estelle Go-ñik. ikastola

18

����������������

HERRI URRATS CONMASKARADAUna de las novedades de laedición del Herri Urrats,que se celebrará el 14 demayo en Senpere, va a serla maskarada que losjóvenes de Urdiñarbe

traerán al circuito, despuésde haberlo exhibido durantefebrero y marzo por lospueblos de Zuberoa. Eldinero recaudado servirápara hacer frente a lospréstamos del nuevo colegiode Ziburu y del quecomenzarán a construir estamisma primavera en

Larzabale para los alumnosde Zuberoa y NafarroaBehere.

����������������

LA MASCARADE À HERRI URRATSLa mascarade jouée par lesjeunes d’Ordiarp est sans

doute la nouveauté la plusattendue de l’édition 2006d’Herri Urrats (le 14 maiautour du lac de Saint-Péesur Nivelle). Après avoirparcouru les villages deSoule, elle arrive à Saint-Pée. La recette de l’édition2006 sera utilisée pourfinancer la fin des travaux

du collège de Ciboure et laconstruction d’un nouveaucollège situé sur lacommune de Larzabale etqui accueillera des élèvesde Basse Navarre et deSoule.

Jaiak>IKASTOLEN

Page 19: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

“Emakume afrikar honek dantza afrikarrenikastaroak ere eman ditu ikastolan. Urtebetedaramate ikastolan bere haurrek, eta euskarazprimeran moldatzen dira. Grabatzera etorrizirenean, kamara jarri zioten aurrean emaku-meari eta ez zuten errepikatu beharrik izan.Behin kantatu zuen eta balekoa izan zen”,kontatu zigun Ainhoa Apaolazak, AmetsBeltran de Guevararekin batean Ibilaldi-ko koordinatzaile denak. Amets izango da au-rrerantzean Bizkaiko Elkartearen barruanIbilaldiak koordinatzen lan egingo duena.

Kanta berezia bada, beste horrenbesteesan daiteke edizio honetako logoaz ere. Lo-

goak Argiñetako hilarriak, Errebonbilo jaia,mendiak, gazteluak eta elorriotarrak biltzendituen beste hainbat ikur agertzen ditu. Go-tzon Garaizabal ikastolako guraso eta Di-Da diseinu etxeko bazkideak egin du, eta logohorretako zatiak erabili dituzte Ibilaldiarenikur txikiago moduan.

Logoaren irudiak erabiliz atera dira elas-tikoak, poltsak eta beste hainbat material.

Elorrion dena da berezi samarra, eta ikas-tola bera ere halakoxea da. Txintxirri ikasto-laren eraikinak sendotasun sentsazioa ema-ten du. XVII. mendeko jauregia, Arespakotxa-ga jauregia izan zen. Harlandu dotorez eginada. Ate nagusia zabaltzeko bakarrik sekulakoindarra behar da. Jauntxoen senitarteko etazerbitzariak bizi ziren gela erraldoi horietan160 ikasle ari dira orain ikastolan ikasketakegiten. Ainhoak eta Ametsek bigarren solai-ruko gela handi batean dute beren bulego na-gusia, kartel, plano eta paperez betea.

“Hamabost batzordetan banaturik ari di-ra gurasoak lanean. Osasuna, trafikoa, gar-

192006/APIRILA*149ikastola

“SUFU ELORRIO, ÑUNGUI LEN DIHAR”, kantatzendu aurtengo Ibilaldiko kantan Marian Sanek, maiatza-ren 28an Elorrion egingo den XXVIII. Ibilaldira joatekodeia eginez. “Zatozte, zatozte Elorriora, zatozte hiz-kuntzen jaira”, dio Haritz Luzarrek (hitzak) eta Urko

Igartiburuk zein Mamen Rodrigok (Las Vulpes taldekokantaria) egin duten kantaren zati batean. Kantarenegileak ikastolako gurasoak dira, eta Marian Sane erebai. Kanta horretan herriko dozena bat musikarik etaikastolako ikasleek hartu dute parte.

Ainhoa Apaolaza, Elorrioko koordinatzailea eta Amets Beltran de Guevara Ibilaldiko koordinatzailea.

ELORRIOKO AUZOETATIK BARRENA.UDALAITZ,ANBOTO ETA MUGARRARI BEGIRATUZBOST KILOMETRO ETA ERDI

Page 20: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

Jaiak>IKASTOLEN

bitasuna, segurtasuna, komunikazioa, publi-zitatea, pertsonala, arropa, Ibilaldi Eguna,kultura, guneko arduradunak, ekonomia etazozketa. Orain zazpi urte antolatu zen aurre-ko Ibilaldia. Jende berdintsua dabil, beraz,aurtengoa antolatzen, eta hori abantailahandia da. Ibilbidea ere zati batean errepika-tu egingo da”, esan zuen Ametsek

Bizkaiko idazleek idatzitako ipuinekin li-burua atera da, “Hitzak batzen gaitu”. Au-rreko urteotan bezalaxe, Ibilarte izeneko ar-te erakusketa antolatu da. Apirilaren 25etikmaiatzaren 7ra egingo da BBKren aretoan,Gran Via 32, Bilbon. Hamabost artista eza-gunek hartuko dute parte. Batu gaitezen ba-da artearekin, euskal kulturan hain garran-tzitsua den mendia lokarri erabilita; men-dia… BATZEN GAITUENA!

Honekin batera marrazki lehiaketa batantolatu da mendiaren inguruan. Partaide-tzari dagokionez, oso arrakastatsua izan de-la adierazi dute antolatzaileek, eta aurkeztu-tako lanen maila bikaina. Zorionak!

Ikastola guztietan banatuko den Ibilaldi-ko jarduerak eta jolasak CDroma ere egin da.Adin guztietako ume eta gaztetxoentzat ma-terial osagarri honek Ibilaldia aitzakiatzathartuta euskara sustatu eta zabaldu nahi du.Jarduera bakoitzak bere helburua du, etaekintzak erakargarriak izateko irudi diberti-garriak txertatu dira. Jardueren artean ho-nako hauek aurki ditzakegu: ipuinak, Ibilal-diko abestia, karaokea, ibilbidea, historia, jo-koak, alkohola lantzeko jarduera bereziak,…

Arduradunek esan dutenez “egitasmoaaurrera eramateko ezinbestekoa izan da tal-dean lan egitea”.

HIRU HELBURU“Hiru helburu ditu gure Ibilaldiak: lehenaeta garrantzitsuena, herria ikastolara etaikastola herrira hurbiltzea da. Publiko-pri-batu eztabaidak ekarri zituen une mingarrihaiek gainditu nahi ditugu, herri osoaren-tzat ekitaldiak antolatuz. Bigarren helburuaikastolako gurasoen arteko elkarlana bultza-tzea da; eta hirugarrena, ahalik eta etekinekonomiko gehien ateratzea, ikastola dagoeneraikuntza zaharkitua XXI. mendera egoki-

20

DENDA

PERTSONALA

LOGISTIKA

IBILBIDEA

TONBOLA

PROTOKOLOA

MUSIKA

PUBLIZITATEA

MUSIKAREN LETRA

TRAFIKO

SARRERAK

KOMUNIKAZIOA

DENDA

ERROPA

ZIURTASUNA

ZOZKETA

ALMAZENA

KULTURA

����������������

LOS ATRACTIVOS DE UNIBILALDIAUna canción con notasafricanas, cantadas por unafamilia de origen africano queestudia en la ikastola; unlogo, realizado por un padrede ikastola, Gotzon

Garaizabal (de Di-Da), queresume de forma magistrallos símbolos de la ikastolaTxintxirri y de Elorrio; uncircuito que recorre unadecena de barrios de lalocalidad y una programaciónque pretende suscitar laparticipación de los jóvenesen contra de la cultura de la

pasividad y del botellón, sonlos grandes atractivos de lafiesta que se celebrará el 28de mayo en Elorrio.

����������������

UN IBILALDIAATTRAYANTUne chanson aux intonations

africaines interprétée parune famille africaine quiscolarise ses enfants àl’ikastola ; un logo réalisépar un parent d’ikastola(Gotzon Garaizabal, dugroupe Di-Da) et qui reprendles symboles de l’ikastolaTxintxirri et d’Elorrio ; unparcours traversant une

dizaine de quartiers duvillage et un programme axésur la participation desjeunes et contre la culture dela passivité et la beuverie.Voilà les principalescaractéristiques de l’Ibilaldia2006 qui se déroulera àElorrio le 28 mai prochain.

ikastola |*149APIRILA/2006

Page 21: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

tzeko. Hemen lan asko gurasoek dohainikegiten dute, baina etxea hain zaharra dela-rik, diru asko behar da”, esan zuen Ainhoak.

Ikastolatik abiatzen da ibilbidea, eta SanAgustin, Toloto, Lekeriketa, Argiñeta (nek-ropolia), Arieta eta Zenita auzoak zeharkatuondoren, Ganondoko Gurutzearen ondotikjaitsiko da berriro herrira.

Bide horretatik Udalaitz, Udala, Anboto,Mugarra, Erdeña eta Intxorta ikusiko diraeta, eguraldi onarekin, Gorbeia ere bai. “Ibil-bideak mendi bista ikusgarriak dituela apro-betxatuz, tarteka, mendien profilak eta ize-nak jarriz, bidean planoak jartzeko asmoadugu”, esan zuen Ametsek.

Musika eta dantza taldeak, bertsolariaketa trikitilariak izango dira guneetan. Bestehainbat izen propioren artean, Sorkunenkontzertua eta Joseba Tapiaren dantzaldiairagartzen ditu egitarauak. Xibak, azkenik,zazpi probintzietan egingo diren Euskal He-rrien arteko euskal jokoen III. Topaketakantolatu ditu, eta Bizkaiari dagokionez,egun horretan antolatuko dira.

Erdeia auzoan Lan etxearen ardandegi-an Mikel Garaizabal enologoak gidatutakoardo dastaketa egingo da eguerdian, eta Ibi-laldiko logoa duten kopak salduko dira. Ibi-laldian salduko den txakolina ere herrikoaizango da, Mendrakakoa, Garaizabalen zain-daritzapean egiten dena, eta zenbait ardo gi-datan goren-goreneko notak atera dituena.

Goizeko 11:30etan eta Elorrioko ArriolanIbilaldiaren ezaugarri bihurtu den omenal-dia izango dugu. Urtero euskara eta euskal

kultura sustatzen eta zabaltzendutenen lana goraipatzen dugu.Orain arte antzerkia, ikerkuntza,abesbatzak…eta beste hainbatesparrutan lanean ibili direnakomendu baditugu ere, aurtenmendizaleen txanda izango da.Mendiaren inguruan lan egitenduten hainbat eta hainbat herri-tako talde, pertsona zein elkarteomendu nahi ditugu, euskara etaeuskal kulturaren alde egin etaegiten duten lana Euskal Herria-rentzat oso garrantzitsua baita.

PASIBOTASUNAREN AURKA Botiloia festan parte hartzeko modu pasiboadela kontuan izanik, Ibilaldi guztiz parte-hartzailea antolatu nahi dute aurten Elorri-on. “Badakigu alkoholaren kontsumo gehie-gizkoaren arazoa ez dugula konponduko,baina ahalegin bat egin nahi genuke gazteenartean jarrera aktiboago bat bultzatzeko.Haurrek parte hartzeko moduko ekintza etalekuak antolatzen saiatzen gara normalean.Gurean ere Betizu-ren kontzertuak, zirkorahaurrak gerturatzeko Kilibista Zirko Eskola-koen tailerrak izango dira ETBren eta BB-Kren guneetan. Baina mundu guztiak partehartzeko moduko ekintzak ere antolatu nahiditugu. Txalaparta, digiridu eta perkusiotailer handiak eratuko ditugu, esaterako,gazteentzako, eta talo tailer bat ere bai nagu-siagoentzat. Hamar digiridu egongo diraIvan Nikolaik zuzentzen duen tailer horre-

tan, hamabost bat txalapartari etorriko dirainguruetatik eta perkusioa tailerra ere egon-go da. Tirolina jarriko dugu rokodromoan,goming eta gisako beste zenbait ekintza ereproposatuko ditugu Gazte Gunearen inguru-an, baina horietan parte hartzeko alkoholi-metrotik pasatuko beharko dute. Bide batezkomunikazio kanpaina bat egingo dugu boti-loia ez dela gure eredua agertzeko. Alkoholasartuegia dago gizarte mailan gure kulturanedatearen kontra hasteko, baina neurriz etatentuz edan behar dela aldarrikatu nahi du-gu. Bizkaiko ikastoletan hitzaldiak emangoditugu. Eta, azkenik, guneetan likorrik ezsaltzea erabaki da. Badakigu botiloia egitendutenek gehiena kanpotik erosita ekartzendutela, baina besterik ez bada neurri sinboli-ko batzuk hartu beharrean aurkitzen ginen”,jarraitu zuen Ainhoak. ikastola

21

“Hiru helburu ditu gure Ibilaldiak: lehena eta garrantzitsuena, herria ikastolara etaikastola herrira hurbiltzea da. Bigarrena, ikastolako gurasoen arteko elkarlanabultzatzea da; eta hirugarrena, ahalik eta etekin ekonomiko gehien ateratzea.”

Page 22: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

iks

IKASLE EUSKALDUNEK JASOTZEN DUTENHEZKUNTZA FORMALA OSATU NAHIAN, eta hainbatbaloretan oinarritutako hezkuntza integralaz baliatuz,

Euskal Herriko ume eta gaztetxoei uda garaianhizkuntzak—euskara, frantsesa, ingelesa— lantzeko eta

ikasleen garapenerako lagungarriak diren egitasmoakeskaintzen ditu Ikastolen Elkarteak. Egitasmo hauen

artean, udaleku irekiak, udaleku itxiak, murgiltzeprogramak eta atzerriko egonaldiak ditugu.

Euskarazko udalekuak ikastolekin batera sortu zirela esandezakegu. Ingeleseko eta frantseseko eskaintzak, ostera,

1992/93 ikasturtean jarri ziren abian.Horrela, eskaintza hauek ikastoletatik hasi, Euskal Herri

mailan jarraitu eta atzerrira ere zabaldu dute berenkokalekua gaur egun.

Zuriñe Saiz eta AmaiaAlberdi, udako hizkuntza

eskaintzaren arduradunek,egitasmoaren helburuak

zehaztu dizkigute: euskaraardatz hartuta eleaniztasuna

bultzatzea, ikasleengankomunikazio gaitasunak

lantzeko egoera errealaksortzea, kultura ezberdinen

elkar trukea bultzatzea, partehartzaileen arteko

elkarbizitza bultzatu etalankidetza bermatzea,

tolerantzia eta errespetuabezalako baloreak sustatzea,

sormena garatzea etadiziplina zein auto-kontrola

sendotzea.Ikasleentzako funtsezkoa

den planteamendueleanitzarekin ikastolok

dugun konpromisoa berretsiz,aurtengo udako hizkuntza

eskaintzak ondorengoproiektuak ditu oinarri.

ENJOY ENGLISHZentroak, uztailean, 5 eta 12 urtebitarteko ume eta gaztetxoeizuzenduriko ingeleseko programada. Aktibitateak aurrera eramangodituzten begiraleak natiboak dira,eta euren egonaldia ikastolakofamilietan egiten dute. Beraz,esperientzia ez da soilikikasleengan emango, familietaraere zabaltzen da.

Aukera ederra ingelesapraktikatu eta kulturen elkartrukeaburutzeko!

AISIAko EKIPUE: Zuriñe Saiz,Idurre Gaztañazatorre eta Amaia Alberdi.

��

INGELES UDALEKUAKIngeles udalekuak 10 eta16 urte bitarteko nerabeeidaude zuzenduak.Hamabost egunekoiraupena duten udalekuhauetan gaztetxoekingelesa jorratzen dute,klaseetan zein tailerretan.Era berean, aisialdikoekintza ugari ere burutzendituzte: ur kirolak,ibilaldiak, tailerrak…Euskal Herriko herridesberdinak dituztekokaleku udalekuek (aurtenBermeo, Ondarroa, Zarautzeta Sopela), eta uztaileanzehar bi txanda egingo dirahauetako bakoitzean.

erdu geugaz!UDAKO

HIZKUNTZAeskaintza

BERRIAK >

22

��

Page 23: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

23

ATZERRIKO EGONALDIAKD ereduan ikasten duten 13 eta 18 urtebitarteko ikasleei uztailean zuzendutakoegonaldiak dira. Irlandan, Maynootheneta Carlowen, AEBn San Franciscon etaIpar Irlandan Magheran, Magherafelteneta Dungivenen eskaintzen dira.Egonaldiak klaseekin edo klaserikgabekoak dira, baina, beti ere, familietanpasatuko dute gure ikasleek hilabetea.

Euskara eta euskal kultura zabaldu,eta era berean ingeles hizkuntza etakultura ezberdinak lantzeaz gain,ikaslearen garapenerako mesedegarriakdiren prozesuak gertatuko dira.

EUSKAL UDALEKUAKEuskara eguneroko ekintzetanerabiltzeko, eta Euskal Herrikokultura zein ohiturak ezagutaraztekohelburuarekin, Ikastolen Elkarteak 8eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzatEuskal Udalekuak antolatu dituEtxarri Aranatzen. Hamar egunetanzehar, euskara jorratzeaz gain,aisialdia eta euskal kulturarekinlotutako hainbat ekintza burutukodituzte haurrek, besteak beste:jolasak, kirolak, ur ekintzak, irteerak,tailerrak… Hiru txanda antolatu dira,ekaina eta uztaila bitartean.

2006/APIRILA*149ikastola

IKASTOLEN ELKARTEAK,GAINERA,AISIALDI SAILETIK BESTE HAINBATZERBITZU ERE ESKAINTZEN DIZKIEIKASTOLEI,BESTEAK BESTE: EUSKALETA INGELES UDALEKU IREKIAK,ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK ETAEREMU EZ-FORMALAREKIN LOTURAIZAN DEZAKETEN BESTE EDONOLAKOZERBITZUAK. HAUEK GUZTIAK,BIZKAIKO IKASTOLEN ELKARTEARENBAITAN SORTU DEN AISIOLAK,IKASTOLEN ELKARTEKO AISIALDIESKOLAK,HEZITAKO PROFESIONALEKBURUTZEN DITUZTE.

INFORMAZIO GEHIAGOESKURATZEKO, BEGIRATU:www.bieikastola.net,edo deitu BIZKAIKO IKASTOLEN

ELKARTERA.

Page 24: "Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila