"Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

24
www.ikastola.net 156 maiatza 2007 Erramun Osa: “Ereduen planteamendua zaharkitua geratu da, bere onenak eman ditu”. AMURRIOko Jardunaldi Pedagogikoak. / BASTIDAko ikastolan matrikulak gorakada. / OIONgo danborrada. JOXERRA ZUBIZARRETA eta ESTEBAN AGIRRE: “Estatutuen aldaketak ikastolen partaidetza zuzena bermatzen du”. VIANA, 16 urtean 7 leku izan zituen ikastola. egitasmoen berri: Udako eskaintzak • Astebete Saharan • Omenaldia Natxiri • Assa ikastola XXIII. Mari Karmen Alzueta sarian • Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa Korrikan • EHIKren urteko Biltzar Nagusia. Herri Urrats eta Ibilaldia datozela!

description

"Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

Transcript of "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

Page 1: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

www.ikastola.net 156 maiatza 2007

Erramun Osa: “Ereduen planteamendua zaharkitua geratu da, bere onenak eman ditu”.AMURRIOko Jardunaldi Pedagogikoak. / BASTIDAko ikastolanmatrikulak gorakada. / OIONgo danborrada.JOXERRA ZUBIZARRETA eta ESTEBAN AGIRRE: “Estatutuen aldaketak ikastolen partaidetza zuzena bermatzen du”.VIANA, 16 urtean 7 leku izan zituen ikastola.

egitasmoen berri : Udako eskaintzak • Astebete Saharan • Omenaldia Natxiri • Assa ikastola XXIII. Mari Karmen Alzueta sarian •Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa Korrikan • EHIKren urteko Biltzar Nagusia.

HHeerrrrii UUrrrraattss eettaa IIbbiillaallddiiaa ddaattoozzeellaa!!

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 15:31 Página 1

Page 2: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

22 IKASTOLA 156

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 15:31 Página 2

Page 3: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

“Ereduen planteamenduazaharkitua geratu da, bereonenak eman ditu”EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILAK OINARRIZKOIRIZPIDEAK AURKEZTU DITU EAEN AZKEN HOGEITA BOST URTEETAN INDARREAN EGON DENELE BIKO IKASTEREDUEI BURUZKO PROPOSAMENA GAINDITZEKO. Irizpide horien artean,ikastetxeei helburuak lortzeko xedez esku hartze are zabalagoa ahalbidetzea, derrigorrezko eskolaldirakohizkuntza helburuak finkatzea, euskara ikas/irakaskuntzaren hizkuntza nagusia bilakatzea, atzerriko hizkuntzeneskuratzea bultzatzea, curriculumari buruzko berrikuntzak sustatzea, tarteko zein azken helburuak lortzen direnjarraipena egiteko kanpoko ebaluazio sistema bat eratzea, eta abar dira mahai gainean jarritakoaren ardatznagusiak. Proposatutakoaz Erramun Osarekin, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko Hizkuntzaarduradunarekin hitz egin dugu *

iks

156 IKASTOLA 33

Erramun Osa

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 15:32 Página 3

Page 4: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

44 IKASTOLA 156

OSAA,

B eta D ereduak zeintestuingurutan jarri zi-ren indarrean? EuskalAutonomia Erkide-goan A, B eta D ere-duak abian jarri zirengaraia oso kontuan

hartzea komeni da, lehenbizi. Izan ere,Administrazioaren jabetzapeko eskoletaneuskara bazterturik, zokoraturik zegoen.Horiek horrela, Franco diktadorea hil os-tean, Eskolaurrean eta Oinarrizko Hez-kuntzan ari ziren maisu-maistren %5ekzekien euskaraz soil-soilik, horietako gu-txi ziren euskaraz irakasteko gai zirenakgainera, eta horrezaz gain, hainbat kontrazeuden. Halaber, material eskasia zegoen,ikas/irakaskuntzan euskarari lehentasunaemanez gero seme-alaben garapen kogni-tiboan eragin negatiborik izango ote zuenzalantzak uxatu behar ziren, gurasoen bo-rondatea irabazi egin behar zen, eta abar.

Ereduen sistema, euskararen indarbe-rritzean aurrera egiteko zaila zen testuin-

guruan aurrera egin ahal izateko bitartekogisa ezarri zen.

Ikastoletan zer eragin izan dute?Ikastolok eredu propio bat, berezko ezau-garriak dituena, euskararen eta euskal kul-

turaren berreskurapenarekin konprometi-tua eraikitzeko urratsak egin ditugu. Eus-kara eta euskal kultura ardatz duen berezkohezkuntza eskaintza gorpuztu dugu, etahabe horren bueltan, frantsesa edo/eta gaz-telania zein atzerriko hizkuntzen eskuratzeabideratu dugu. Era berean, euskararennormalizazioaren alde jarduteko konpro-misoa dugu Ikastolok. Izan ere, euskara ezda ikastoletako hormetan bizitzeko jaio,euskara kalean, familietan, nonahi, noiz-nahi eta zernahi tarteko dela balia dadinnahi dugu, hala gerta dadin ahalegintzen ezbagara euskarak ez baitu garatzerik ez etairauterik izango etorkizunean.

Ikastolok sustatzen dugun Eleanitz egi-tasmoaren ikurrak esangura hori du, hainzuzen. Euskara eta euskal kultura ardatz,gainerako hizkuntzak ardatz horren ingu-ruan ari direla. Ikuspegi horretatik, ere-duen kontua ikastolen jarduna, gaztela-niari eskaini beharreko tartea dela eta,auzitan jartzeko aitzakia izan da, ez beste-rik. Guk euskaldun eleaniztunak hezi nahi

Hizkuntzekikolortubeharrekohelburuak diraune honetanezinbesteanfinkatubeharrekoak.

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 15:32 Página 4

Page 5: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

156 IKASTOLA 55

ditugu, bihar-etziko euskal gizartean eus-karaz bizitzeko gai ez ezik gaztelaniazedo/eta frantsesez zein ingelesez ere mol-datuko diren euskal herritarrak.

A, B eta D ereduei buruzko eztabaidanominalistak gurean ez dauka interesik,ez dakar inolako aurrerabiderik.

Zerk du, bada?Ereduak, bitarteko zirela adierazi dut lehe-nago. Zer lortzeko, ordea? Euskal Auto-nomia Erkidegoko 10/1982 OinarrizkoLegeak, Euskararen Erabilpena Arauzko-tzezkoak, derrigorrezko irakaskuntzan lortubeharreko helburuei buruz jardutean,“Jaurlaritzak, ikaslegoari nahitaezko ikas-taldiak bukatzerakoan bi hizkuntza ofizia-lak erabiltzeko adina ezagutuko dituenekosegurantza emateko xedezko neurriak hartueta euskara-giroa bermatuko du” dio.

Ikerketek, derrigorrezko irakaskuntzaamaitzen duten ikasleek gaztelaniarekikozailtasun berezirik ez dutela adieraztendute. Euskarari dagokionez, ostera, uga-riak dira euskaraz normaltasunez jardu-teko zailtasun handiak dituzten gazteak.Era berean, 90eko hamarkadatik hona,atzerriko hizkuntzen eskuratze goiztiarrasustatu dela kontuan hartzen badugu, ere-duen planteamendua zaharkitua ez ezikbere onenak eman dituela ere bistan da.

Horiek horrela, hizkuntzekiko lortubeharreko helburuak dira une honetanezinbestean finkatu beharrekoak. Horre-tarako, hezkuntza-sare batzuek, horien ar-tean ikastolek, 2006ko urtarrilean, De-rrigorrezko Eskolaldirako EuskalCurriculuma izeneko txostenean hizkun-tzekiko helburuak proposatu genituela go-

goratu behar da. Helburuak, EuropakoKontseiluak Hizkuntzen Ikaskuntza, Ira-kaskuntza eta Ebaluaziorako EuropakoErreferentzia Markoa kontuan hartutaproposatu dira, hezkuntza-sareetan onar-pen zabala izanik.

Hezkuntza, Unibertsitate eta IkerketaSailak 2007an derrigorrezko eskolaldirakoproposatutako helburuak eta 2006ko ur-tarrilean curriculumari buruzko doku-mentuan proposatutakoak bat datoz, fun-tsean.

Proposatu diren helburuak zein dira?Gai honi dagokionez, ikasleek lortu beha-rreko gaitasuna eztabaidaren erdiguneankokatzea garrantzi handikoa da. Izan ere,gizartearen kohesioa lortzeko asmoz, ikas-leek etorkizunean aukera berdintasunaizan dezaten bermeak jartzea eta aukeraguztiekin bizitzan zehar moldatu ahal iza-

teko komunikazio gaitasuna ahalbidetzeabilatu behar dugu, ezinbestean.

Horiek horrela, gaztelaniarekiko etaeuskararekiko helburuak parekoak izangolirateke, eta hizkuntza batean zein bestean,erabiltzaile independente aurreratu gisamoldatzea bilatuko litzateke. Atzerriko hiz-kuntzekiko, berriz, ingelesarekiko mailaapalagoa, eta laugarren hizkuntza batekiko,frantsesarekiko edo alemanarekiko, ostera,are helburu apalagoak proposatu dira.

Euskararekiko eta gaztelaniarekiko hel-buruak parekideak izatea, euskararen in-darberritzeari dagokionez, garrantzi han-dikoa da guretzat. Horiek horrela,euskararekiko helburuak gaztelaniako hel-buruak baino xumeagoak izan daitezen ba-tzuen ahalegina ez dugu ez ulertzen ez etaare gutxiago onartzen. Horrek, etorkizu-nean, euskara bigarren mailako hizkuntzaizatea indartuko bailuke, ezinbestean.

Euskara eta euskalkultura ardatz ditueneleaniztasunplanteamenduaindartzeko momentuairitsi da.

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 15:32 Página 5

Page 6: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

Baina gazteak maila horretara iristeko euskaraikas/irakaskuntzaren hizkuntza nagusia izateaezinbestekoa izango da? Ezta?

Hori ezinbestekoa da, helburuak ezdira lortuko, bestela. Gaztelania ez dagoarriskuan, indartsu, osasuntsu dago etahala segituko du etorkizunean. Inork ezdu haren zokoratzea proposatzen, hori as-takeria galanta izango litzateke. Alabaina,euskara da galbidean, arnasestuka dabi-lena, beraz, gazteek ahalik maila jasoenaizan dezaten gela barruko jardunean zeingelaz kanpokoan euskara hizkuntza nagu-sia izatea erabakigarria da.

Euskara eskolaren bidez indarberritzea posi-ble al da?

Eskolak, berak bakarrik, ezin du eus-kara indarberritu. Etxea, auzoa, lagunar-tea, eta abar behar ditu euskarak. Baiezta-pen hori, ostera, tentuz hartu behar da,utzikeria bultza baitezake. Eskolak berakbakarrik ezin du, hori egia da, baina,egungoa baino ekarpen are zabalagoa ereegin dezake, besteak beste, gela barrukojarduna hizkuntzen erabilera areagotzea-rekin uztartuz, euskararekiko atxikimen-dua landuz, euskaraz jarduteko ahalik au-kera gehien eskainiz, eta abar.

Euskara normalizatzeko ahaleginean gi-zartearen eta askotariko erakundeen eskuhartze are zabalagoa behar den modu ber-dinean, eskoletan eta ikastoletan euskaraindartzeko hezkuntza erkidegoaren inpli-kazio are zabalagoa ezinbestekoa, klabea da.Gurasoek, irakasleek, ikasleek, askotarikolanetan dabiltzan bestelako profesionalek,eta abar, denok egiten duguna bainogehiago badezakegu euskararen normaliza-zio prozesuan. Barandiaranek “ez dezatelaondorengoek euskara gugatik galdu zelaesateko biderik izan” aspaldi erran zuen,gutariko bakoitzak zer egiten dugu zer egi-teko prest gaude halakorik gerta ez dadin?

Ikastetxeen autonomia, kanpoko ebaluazio sis-tema?

Azken eta tarteko helburuak behin ze-haztuta, ikastetxe bakoitzak ibilbide propioaegiteko autonomia behar du, gure iritziz.Esku hartzea eta erantzukizuna eskuz eskuikusten ditugu guk. Helburuak lortuko ba-dira, ikastetxeetako barne indarrak askatubehar dira, gurasoen, irakasleen, ikasleenzein bestelako profesionalen inplikazioabilatuz eta eragingarritasunez antolatuz.Zenbat eta esku hartze zabalagoa izan emai-tzak orduan eta hobeak izango dira, ez dagoinor, beraz, bazterrean uzterik. Hezkuntza

prozesuak profesionalen esku soiletan uz-tea arriskutsua da oso. Gurasoak, ikasleakhezkuntza prozesuen objektu izan beha-rrean subjektu bilakatu behar dira, harta-rako, aurreiritzirik gabe, profesionalenlana oztopatuko dutelako uste ustelak baz-terrean utziz, heldulekuak, egiazko bitarte-koak eskaini behar zaizkie. Profesionalak,aldiz, laguntzaile zein bide horren susta-tzaile izan behar dugu.

Munduan badira ikastetxeetako auto-nomia hezkuntza sistemaren ardatz gor-puztuta duten hainbat eredu. Horietakozenbait, autonomia zale bai baina pertso-nen artean oso desberdintasun handiakeragiten dituzte, gizartearen kohesioanzein pertsonek izan behar dituzten aukeraberdintasunean eraginez. Horregatik, az-ken zein tarteko helburuak lortzen direlaziurtatzeko edo lortzen ez direnetan lordaitezen laguntzeko, kanpoko ebaluaziosistema bat gorpuztea sistemaren arrakas-tarako erabakigarria da, hori eta ikaste-txeei behar dituzten bitartekoak esleitzea.Izan ere, emaitzetan Europako bestelakoherrialdeekin nekez parekidetu gaitezke,bitartekoetan ere parekidetzeko modurikegiten ez badugu.

Amaitzeko, berariaz Lege bat behar da?Aurkeztu berri den proposamena jaso-

tzeko Lege bat berariaz egitea ez dugu le-hentasunezko jotzen. Hori horrela, bideaegiten has gaitezen, ikastolak prest gaudebide horretan gure ekarpena egiteko. Alda-ketak Lege batean txertatu behar izatekotan,hezkuntza esparru ez unibertsitarioa osota-sun batean hartuko lukeen eta ezaugarripropioak izango lituzkeen Hezkuntza Legebatean txertatu beharko lirateke.•

66 IKASTOLA 156

LA CAPACIDADLINGÜÍSTICA EN ELCENTRO DEL DEBATEEl Departamento de Educación del GobiernoVasco ha presentado los criterios básicos parasuperar la propuesta de los modeloseducativos en dos lenguas, que ha estado envigor en la CAV en los últimos 25 años. Se tratade situar en el centro del debate lascapacidades que deben adquirir los jóvenes.Los objetivos para el castellano y para eleuskara serían parejos. Respecto a laslenguas extranjeras, en el inglés se pediría unnivel más bajo, y un conocimiento aún menorrespecto a una cuarta lengua (francés oalemán). No nos parece prioritario redactaruna Ley para recoger la nueva propuesta. Perosi los cambios deben recogerse en una Ley,habría que introducirlos en una Ley deEducación que se refiera a toda la enseñanzano universitaria y que tenga característicaspropias.

LA COMPÉTENCELINGUISTIQUE AUCŒUR DES DÉBATSLe Département Education duGouvernement Basque vient de présenterdes critères élémentaires dans le domainede l’enseignement qui permettraient dedépasser les modèles d’enseignementbilingues en vigueur au sein de la CAB cesvingt-cinq dernières années.Le principal objectif de ce projet estd’améliorer la compétence linguistique desélèves, c’est à dire qu’à la fin de leurscolarité ils aient le même niveau encastillan et en euskara. Pour ce qui est deslangues étrangères, le niveau visé enanglais (LV3) est moins élevé et le niveau enfrançais ou en allemand (LV4) encoremoins.Selon Erramun Osa, il n’est pas nécessairequ’une loi supplémentaire voit le jour. Tantqu’à apporter des modifications, il suffiraitde les intégrer au sein d’une Loi surl’Education qui aurait ses propres critèreset qui prendrait en compte l’enseignementdans sa globalité, au-delà du simpledomaine universitaire.

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 15:33 Página 6

Page 7: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

156 IKASTOLA 77

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 14:54 Página 7

Page 8: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

88 IKASTOLA 156

“LEHENENGOAN, umearen adin ebolutiboa landugenuen, hots, Haur, Lehen eta Derrigorrezko BigarrenHezkuntzako umeaz/nerabeaz aritu ginen. Bigarrene-an, ordea, hezkuntzan esku hartzen duten eragileak izangenituen hizpide, eskola, familia eta kanpoko eragile-ak aztergaiak izanik. Aurten, berriz, esan bezala, hiru-garren trilogia hasteari ekin diogu “Zer hezitzendugu?” izenburupean. “Ni neu. Pertsonarenhezkuntza”, “Ni eta zu, zu eta ni. Harre-mana” eta “Ni, zu eta ingurua. Mundua”izango dira datozen urteetako gai-zerrendak”, esan zi-

gun Miren Gomezek, Aresketako idazkariak.Ildefonso Palacios, Gasteizko Magiste-

ritza Eskolako irakaslea (Haurrari eta ne-rabeari pentsatzen irakatsi); Roberto SanSalbador, Deustuko Aisialdi Institutuko zu-zendaria (Aisialdiaren esperientzia gurebizitzetan); Maria Jose Ortiz, DonostiakoUPVko irakaslea (Adimen emozionala);Victor Garcia, Madrilgo irakaslea (Izpiri-tua hezi) eta Enrike Saraso psikiatra (Osa-sun mentala hezkuntza prozesuan. Noiz era-

man behar da haurra psikologoarenga-na?) izan ziren hizlariak.

Lan taldeari dagokionean, EduardoFraile irakasleak hizlariekiko harremanak etaantolakuntza lantzen ditu, Miren Gomezeklaguntzen dio azpiegitura lanetan, eta Al-berto Torres publizitatea eta grabazioazarduratzen da. Zuzendariak zabaltzen ditujardunaldiak, eta hizlari bakoitzaren aur-kezpena ikastolako irakasle desberdinekegiten dute.•

EHUN BAT LAGUN INGURUK HARTU ZUTEN PARTE URTARRILAREN 15etik 19raAMURRIOKO ARESKETA IKASTOLAK ANTOLATU ZITUEN JARDUNALDI PEDAGOGIKOETAN.

“JENDE GUTXIEN IZAN ZEN EGUNEAN 85 LAGUN BILDU ZIREN, ETA 107 BESTE EGUN BATZUETAN. ZAZPIGARRENEDIZIOA IZAN DA AURTENGOA, ETA ESAN BEHARRA DAGO URTERO LORTZEN DUGULA ERANTZUN HORI. JENDEAZUTIK IKUSI ETA AULKI BILA ERE IBILI IZAN GARA AZKEN UNEAN. GEHIENAK, NOSKI, IKASTOLAKO GURASOAK

DIRA, BAINA BADIRA BESTE IKASTETXEETAKO IRAKASLE ETA GURASOAK ERE. KARTELAK ETA DIPTIKOAKBANATZEN DITUGU HERRIAN. JARDUNALDIAK IREKIAK DIRA ETA HORREXEGATIK EGITEN DITUGU IKASTOLATIK

KANPO, AMURRIOKO KATEKESIAN. ESAN DEZAGUN TARTE HONETAN BI TRILOGIA JORRATU DITUGULA ETA,AURTENGOAN, TRILOGIA BERRI BATI HASIERA EMAN DIOGULA”.

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 14:55 Página 8

Page 9: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

Bi urteko gela gainezka dute hau-rrez. “Aurten 29 ume matrikulatuditugu bi urtekoen gelan.Batzukkalean utzi behar izan ditugu. Guriez zaigu hori inoiz gertatu, etaaurten inauguratu dugun ikastolaea txiki geratzen zaigun pentsa-tzera ere iritsi gara. Oso gogorrada guraso batzuei lekurik ez da-goela esatea, baina seinale ona dabestetik. Badakigu lerro bakarre-ko ikastola garela eta izango ga-rela”, esan zigun Beatriz Alfonsok,Bastidako zuzendariak.

Bastidako ikastolak 175 ikas-le ditu gaur bi urtetik gorakoak, etadatorren urterako urtebeteko gelabat irekitzeko asmotan dabiltza.“Zortzi haurrek eman dute izenaeta zenbakiak egiten ari gara.Ikastola oraintxe inauguratu dugu,diru zulo handiak ditugu eta ondopentsatu behar dugu ireki edo ez,baina seguru asko animatu egingogara”, jarraitu zuen.

Ikastola berrian irailean sar-tu ziren, eta azaroaren 18an eginzuten inaugurazio ofiziala; horrekere beharbada eragina izan dumatrikulazio igoeran. “Ez da irudikontua bakarrik. Gu izugarri estuibiltzen ginen lehen, ezertarako le-kurik gabe, eta orain gela ederraketa argitsuak ditugu. Hala ere,gauza guztien gainetik bertakogurasoek herrian zabaltzen duteniritziak balio du gehien, ahoz ahoguraso berrien belarrietara iristendenak. Ikastolako gurasoak pozikdaude, eta horren berri azkar ja-kiten dute besteek”, esan zuen.

Ikastolako ikasleen erdiak bai-no gehiago eskualdeko beste he-rrietatik etortzen dira, Harotikesate baterako. “Horrek baditubere mugak ere. Eskolaz kanpokoekintzak antolatzeko orduan zail-tasunak ditugu, autobusa hartueta etxera joaten direlako, bainahorrelaxe da oraingoz eta kito. Pi-lota eskola da funtzionatzen due-na. Astean bi saio egiten dituzte etabertako irakasle batek irakastendu. Lehen Hezkuntzan ematen daeta ikasle ohiak ere etortzen dira”,esan zuen Beatrizek.

Azaroaren 18an inaugurazioofizial eder bat egiten saiatu ziren.“Asko kostatu zaigu ikastola be-rria eraikitzea eta guretzat egunberezia izan zen, amets bat egiabihurtu baitzitzaigun. Goizeko ha-maiketan irekiera ofiziala egingenuen, ikasleen antzezlana iku-si genuen ondoren, Eriz magoarenemanaldia izan zen, ikasleen tai-lerrak ere antolatu ziren ikasto-lan, eta lunch batekin bukatu zenegitaraua”, esan zuen Beatriz Al-fonsok.

Ikastolak bi solairu dauzka.Behekoan HHko gelak, psikologoeta logopeda gela, psikomotrizitategela, ingeleseko gela eta jangeladitu. Lehen solairuan informatikagela, liburutegia, irakasleen gela,LH eta DBHko gelak, ingelesekogela, aretoa eta laguntza gela.Oso argitsua da eta inguruan jo-lastoki handiak ditu. Ondoan, gai-nera, Udalaren kirol instalazioakditugu.•

Apirilaren 27an, San Prudentziobezperan, egin zen Oionen ikasto-lak antolatzen duen danborrada, eta120 lagunek hartu zuten parte eki-taldian. Mari Karmen Perezek, Gu-raso Elkarteko kideak esan zigunez,badira hamabost urte ikastolakekintza hau martxan jarri zuela.“Ama talde bat izan ginen ekintzahau martxan jarri genuenak. Gas-teizen askoz ere tradizio handiagoazuen danborradak, eta gure ikas-tolak autobus bat jarri ohi zuenGasteizkoan parte hartzeko. Bainaorain 15 urte oso egun txarra ego-kitu zen, elurra eta hotza, eta ber-tan egitea erabaki genuen. 1992kokontuak dira horiek. Urte horretanjaio zen Oiongo ikastolaren danbo-rrada”, esan zuen Mari KarmenPerezek.

Haurrek eta gurasoek elka-rrekin hartzen dute parte. “Guredanborradan danbor-jotzaileak etasukaldariak daude. Hiru urtetik6ra bitartekoak izaten dira sukal-dariak. Horiek zuriz jantzita etagorroarekin desfilatzen dute, etaLehen Hezkuntzako ikasleak dan-bor-jotzaile kategoriara igotzendira. Sei urtetik gorakoek, beraz,danborra jotzen dute. Gu galtzaeta alkandora zuriarekin eta jertseurdinarekin janzten gara, eta gehie-nek txapela bat eramaten duteborla zuri edo urdinarekin”, jarrai-tu zuen.

San Prudentzioko erretreta dagau horretan jotzen den piezarik ga-rrantzitsuena, baina badira besteerretreta batzuk ere, Gasteizkoakedo Donostiakoak, esate baterako.“Ehun eta hogei lagunek hartu duteparte aurten danborradan, eta ho-riei zaintzaile moduan goazenaketa txarangakoak ere erantsi beharzaizkie”, esan zuen Mari Karmenek.

Ikastolatik atera ziren aurtenere arratsaldeko zazpiak eta er-dietan, eta Oiongo kaleak zeharka-tu zituzten. Udalaren parean erre-treta bat jo zuten, eta plazan, bide-

an jotako erretreta guztiak errepi-katu zituzten berriro. Arropak ba-koitzak bere etxetik ekartzen ditu etaeskularruak, txapela eta danborrakDonostian alokatzen dira. Astebeteaurretik hasten dira entseguak. SanPrudentzio bezpera izaki, Oiongokaleak jendez beterik egoten dira.“Beren haurra danborra jotzen ikus-teko irrikitan familia osoak etortzendira, aitona-amona eta guzti”, esanzuen Miren Gomezek.

Guraso Elkarteak antolatzenbadu ere, bost emakume dira dan-borradaren benetako antolatzai-leak. “Bost gara danborrada etaOlentzeroa antolatzen dugunak.Profesionalizatu gaude. Kobratuez dugu kobratzen, baina besteguztia bai. Lehendakaria RakelLauzirika da, idazkaria ni neu, MariKarmen Perez, Mari Paz Ruiz da di-ruzaina, eta Ana de Uralde eta Ma-ria Jose Moreno ere idazkariakdira”, esan zuen.•

Bastidako ikastolaberrian matrikulakgorakada

156 IKASTOLA 99

Ehun eta hogei lagunOiongo danborradan

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 14:55 Página 9

Page 10: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

IBILALDIA

1100 IKASTOLA 156

AZKEN LAU URTEOTAN SEKULAKO ALDAKETAK EMAN DITU BALMASEDAKO IKASTOLAK:DBH LORTU DU, 0-3 JARRI DU MARTXAN, BAI ETA ERAIKIN BERRIA ERAIKI ERE. “IKASTOLAOSO KANPOTIK EZAGUTZEN DUEN GURASO BERRI ANDANA ETORRI DA IKASTOLARA; IBILALDIAREN HELBURUNAGUSIETAKO BATEK, GURASO HORIEI IKASTOLA ZER DEN ADIERAZTEA IZAN BEHAR DU”, ESAN ZUEN GORKAFERNANDEZEK, IKASTOLAKO ZUZENDARIAK.

tik deiadarra maiatzaren 20anBalmasedan biltzeko

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 14:56 Página 10

Page 11: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

Balmasedako Zubi Zaharrak 900.000euro ordaindu zituen eraikin zaha-rra mojei erosteagatik eta beste

2.700.000 euro inbertitu ditu eraikin be-rrian. Azken lau urtetan, beraz, 3.600.000euroko zuloa egin du. “Lehen helburua, nos-ki, zor handi horri erantzuteko dirua biltzea da, bai-na, esan dudan bezala, hazten ari den ikastola da, da-torren urtean bigarren lerroa zabaltzeko asmotangabiltza eta bigarren helburua ikastola zer garenagertzea izango da. Ikastola ez dela ikastetxe arrunt batagertu nahi dugu, gure ikastola Euskal Herri maila-ko sare batean barruan kokatuta dagoela”, jarrai-tu zuen Gorkak.

Enkarterriak soziologikoki abertzaleadira, baina euskararen presentzia erabaturria da. Azken urteotan udaletxeen alde-tik sortu dira zenbait plangintza jarri diramartxan eta bitartekoak jarri dira. Ahale-gin bat badago, baina bidea luzea da eta ikas-tola pieza giltzarria da ahalegin horretan.

Lelo esanguratsua“GEROAREN DEIADARRA” izango da Bizkai-ko jai handiaren leloa. Ikastolako irakasle ba-tek asmatu zuen eta garai batean Kolitzamenditik biltzar nagusietarako egiten dendeia adierazten du. “Kolitza mendia, Zubi Za-harrarekin batean, Balmasedako ikur nagusia da. Biz-kaian bost deiadar mendi ziren. Kolitzatik deituta Abe-llaneda jauregian biltzen omen ziren eta guk deiada-rra egin nahi dugu maiatzaren 20an Balmasedako ikas-tolaren inguruan biltzeko. Deiadarrarekin jolas egi-nez, ibilaldiko sei guneei bost deiadar mendien izenakjarri dizkiegu: lehena Solube, bigarrena Oiz, hiruga-rrena Kolitza, laugarrena Enkarterri deituko diogu etabosgarrenari Ganekogorta eta seigarrenari Gorbea. En-karterrietako ikastola bakarra gara eta izen hori da-

raman gunean eskualde honetako ohituraren inguru-ko ekitaldiak antolatu nahi dira, putxerak nola egi-ten ziren edo harri-zulatzaileak lana nola egiten zu-ten erakutsiz, bertako dantzak agertuz edo ikazkinenbat lanean jarriz”, esan zuen Gorkak.

Logoak ere Kolitza mendiaren profilahartu du eta beste lau adar moduko era-kusten ditu gainean, euskara lau haizetarazabalduko dela adierazteko.

Ibilaldiko kantaren hitzak Kirmen Uri-bek egin ditu eta musika Sagarroi taldeak(Iñigo Muguruza taleko kidea da eta Gue-ñesen bizi da) egin du eta ikastolako haurtaldeak hartu du parte grabaketan. Kirme-nek umetan ikastolan ikasitako kanta batzuenteknika erabili nahi izan du hitzak egitera-koan eta euskararen eremura salto egitekoausartak izan behar dugula errepikatzen du.

Egun horretan Balmasedara joatekoerrepide nagusia bukatzeko zorian daude etatrenak ere abantaila handiak eskainikoditu. “Kadaguako korredorea bukatzear dago, hi-ruzpalau kilometro falta dira eta, beraz, BilbotikBalmasedarako bidea errepidez eroso egin daiteke. Halaere, FEVErekin harremanetan jarri eta plan bat bu-rutu dugu inguratuko den jendetzari erantzun ahal iza-teko. Paramoa deitzen diote eremu batean aparkatu-ko dira autobusa eta tren txiki bat ibiliko da atzera etaaurrera herriko erdigunera jendea ekartzeko. Oinez ereetor daiteke, hiru kilometro bakarrik dira, baina tre-nez une batean etortzeko modua jarriko dugu. Aurre-

ko Ibilalditik hobekuntza handiak ezarri nahi ditugu,jendea ezin sarturik ibili zelako”, esan zuen Mi-kel Azanzak, Ibilaldiko koordinatzaileak.

Balmasedako Zubi Zaharra ikastolak300 ikasle ditu. Eskualdeko ikastola bakarraizaki, eskualde osoko haurrak biltzeko egi-tasmoa ere ari dira lantzen. “Burgoseko Menabailarara egin genuen ikastola zabaltzeko lehen ahale-gina. Bertan bizi diren euskaldunak zuten euskaraz hau-rrak hezteko aukera bakarra gurea zen eta autobusa ja-rri genuen. Beste herrietan D ereduan umeak hezteko au-kera gehiago daude eta, herriak oso sakabanatuta ego-nik, ez da hain erraza autobus zerbitzua jartzea, bainaeskaerak baditugu eta aurrera begira zerbitzu hori es-kaintzera jo beharko genuke”, esan zuen Gorkak.

Ibilaldia girotzeko egin diren ekitaldienartean Enkarterrietako alkate eta zinegotzienartean egin den ardo-dastaketa (arbasoakEnkarterrietakoak zituen Mexikoko Que-retako gobernadorea ere agertu omen zen),Karidadeko Bentaren kontzertua eta Ath-letic-Enkarterriko futbol partida nabar-mendu behar dira. Athleticen kontrako par-tida hori maiatzaren 14an edo 16an joka-tuko da. Ibilaldiak,bestalde, euskal litera-turari egingo dio omenaldia euskararentransmisioan egindako lanagatik. Adinguztietako ume eta gaztetxoentzat Ibilaldiaketa Mari Karmen Lejarzaren koordinazio-pean, Jarduerak eta Jolasak CDroma ateradu, euskara sustatu eta zabaltzeko asmoz.•

156IKASTOLA 1111

IBILALDIAAAPPPPEELL DDEEPPUUIISS LLEESS MMOONNTTAAGGNNEESSLa Biscaye compte cinq montagnes desquelles on convoquait autrefois aux Assemblées Générales. L’Ibilaldia2007 (qui se déroulera à Balmaseda le 20 mai prochain) a récupéré cette tradition pour appeler tous leseuskalzale à se mobiliser. Sur le logo de cette année apparaît le profil du mont Kolitza, les sites traversés parle parcours reprendront quant à eux le nom des quatre autres monts. Zubi Zaharra est l’unique ikastola situéedans la zone des Enkartarri. Elle a dû investir beaucoup d’argent ces quatre dernières années pour accueillirquelques 300 élèves. L’argent récolté lors de la grande fête des ikastola de Biscaye servira à rembourser lesemprunts.

LLOOSS MMOONNTTEESS BBOOCCIINNEERROOSSBizkaia cuenta con cinco montes bocineros, desde los que se convocaba a las juntas generales. ElIbilaldia de este año, que se celebrará en Balmaseda el 20 de mayo, ha recurrido a esa tradición paraconvocar a los euskaltzales. El logotipo de la edición recoge el perfil del monte Kolitza y las áreas delrecorrido recibirán el nombre de los otros cuatro montes. Zubi Zaharra es la única ikastola de lasEncartaciones. Cuenta con 300 alumnos y ha tenido que realizar grandes inversiones en los último cuatroaños. Para poder afrontar esos gastos, ha organizado la gran fiesta de las ikastolas de Bizkaia.

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 14:56 Página 11

Page 12: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

Joxerra Zubizarreta eta Esteban AgirreGIPUZKOAKO IKASTOLEN ANTOLAKETAN PISU

NABARMENA IZAN ZUTEN ESKUALDEEK, ETA TALDEBATERAGILEA IKASTOLEN ZUZENEKO

ORDEZKARIAK IZAN ORDEZ, ESKUALDEKOORDEZKARIAK ZIREN. Ikastolek, ordea, zuzenekoordezkaritza bat nahi zuten elkartearen organo gorenhorretan, eta otsailaren 13an egindako azken batzar

nagusian, estatutuak aldatu egin dira. JoserraZubizarretarekin, Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko

lehendakariarekin, eta Esteban Agirre idazkariarekinmintzatu gara gaiaz.

“Estatutuenaldaketakikastolenpartaidetza zuzenabermatzen du”

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 14:56 Página 12

Page 13: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

Gipuzkoak bakarrik izan al du eskualdekakoordezkaritza?JOXERRA:Hala zuen lehen. Azken batzar na-gusian aldatu egin da hori. Talde Bateragi-lea 15 kidez osatua zegoen eta bailara ba-koitzaren ordezkaritzari zegokionez, ikas-le kopuruaren arabera, gehienak hiru or-dezkari zituen eta gutxienak bat. Donos-tialdea eta Deba Arroa ziren hiru ordezka-rikoak, eta beste guztiak bikoak. Garai ba-tean ikastola txiki asko ziren, eta eskualde-kako ordezkaritza baliteke funtzionalagoaizatea. Badirudi, gainera, bailarako fun-tzionamendua ere lehen indartsuagoa zela.Gaur ez zuen antolaketa horrek inolako zen-tzurik. Lehendakariok ere urtean bi aldizpasatu izan gara bailara bakoitzetik, bainaantolaketa horrek ez zuela ikastola guztienpartaidetza bermatzen ikusi da, eta azken ba-tzar nagusian aldatu egin dira estatutuak.Orain ikastola bakoitzak bere ordezkariaizango du Talde Bateragilean. Berez ikas-tolak ordezkari zuzena izanda ere, kostatuegiten da ordezkari horrengandik ikastola-ra informazioa pasatzea. Pentsa eskualde-ko ordezkari batek zer zailtasun izango zi-tuen lauzpabost ikastolatara informazioa pa-satzen.

Orain, beraz, ikastola bakoitzak ordezkari batizango du Talde Bateragilean?JOXERRA: Ikastola bakoitzak bat. Nahiz etabatzar nagusian ordezkari horrek botokualifikatua izango duen ikasle kopuruarenarabera, Talde Bateragilean boto bakarraizango du. Batzarrean beti funtzionatuizan du ikasle kopuruaren araberako boto-ak. ESTEBAN: Modulu bat eraturik dugu:ehun ikasle arte boto bat, 300 artean biboto, 300 eta 500 artean hiru eta pro-portzio horretan bost boto arte.

Talde Bateragilea, ondorioz, handitu egingo zen.JOXERRA: Hamabostetik 29 kidetara pasatuda. Lehen bezalaxe, hilean behin bilera egi-nez ari gara, baina hain talde handia izaki,beste era bateko funtzionamendua bilatu be-harko dugu.Oraingoz, halere, ez dugu ezer

erabaki. Orain eskuartean dugun lan na-gusia apirileko Talde Bateragilean lehen-dakaria aukeratzea da eta aukeratu ondorenlehendakariak berak bideratu beharkodudi-namika jakin bat.

Eztabaida handiko gaia izan al da?ESTEBAN: Eztabaida aurretik eman zen.Partaidetza nola bideratu asko eztabaidatuda, eta garbi ikusten zen partaidetza zuze-neko bide bat aurkitu behar zela.

Nola aukeratzen du ikastolak bere ordezkarihori?JOXERRA: Ikastolako batzordeak berak pro-posatzen du batzordekidea, eta ikastolakobatzar nagusiak ematen dio oniritzia.

Izan al zen batzarreko gai zerrendan garrantzizkobeste gairik?JOXERRA: Batzarrak bi zati izan zituen.Bata, ohiko gai zerrendarekin egin zen, ges-tio plana eta aurrekontuak onartuz, eta bi-garren zatia, estatutuen egokitzapenari etaTalde Bateragile berria osatzeko hauta-gaien onespenari eskaini zitzaion, horiek ereikastolak proposatuak eta batzarrean onar-tuak izan behar baitute. ESTEBAN: Horrekinbatera beste zenbait puntu ere eztabaidatu

ziren. Esate baterako, ikastolak Talde Ba-teragilean duen ordezkaria lehendakarihautatzen badute, ordezkaritza bikoitzaizan behar al duen ala ez, eta gisa horreta-ko zenbait puntu aztertu ziren. Puntu ho-rri dagokionez, esaterako, lehendakari au-keratzen dutenaren ordezko bat izangozela erabaki zen Talde Bateragilean. Beraz,30 kidez osatuko da batzorde hori.•

156 IKASTOLA 1133

UUNNEE IIKKAASSTTOOLLAA,, UUNN VVOOTTEELa représentation des ikastola au sein de la Fédération des Ikastola de Gipuzkoa (GIE) a depuis toujours étébasée sur la représentation par territoires. Cette structure ayant été jugée désuète, la dernière Assemblée avoté pour un changement des statuts qui permettent désormais à chaque ikastola d’avoir sa propre voix. Lecomité directeur de la Fédération (Talde Bateragilea) est donc maintenant composé de 30 membres (dont lePrésident). Arantza Manterola a été élue Présidente de GIE lors de la dernière Assemblée du 2 avril, succédantainsi à Joserra Zubizarreta.

UUNNAA IIKKAASSTTOOLLAA,, UUNN VVOOTTOOLa organización de las ikastolas de Gipuzkoa –GIE- ha estado tradicionalmentebasada en la representación de las comarcas, porque en sus inicios al ser lasikastolas pequeñas, el funcionamiento comarcal fue importante. Pero esta estructura ha quedado caduca y enla última Asamblea del herrialde se votó por un cambio de los estatutos que permiten una representacióndirecta de cada ikastola. La comisión rectora de la Federación –Talde Bateragilea- queda ahora formada por30 miembros (29 + presidente) en representación de cada una de las ikastolas.El 2 de abril, reunida la nueva Asamblea de Gipuzkoa, Arantza Manterota fue elegida presidenta de GIE,sustituyendo a Joserra Zubizarreta.

AZKEN BERRIA Apirilaren 2an Talde Bateragileabildurik, Miren Arantza ManterolaOdriozola hautatu zuen GIEko le-hendakari berria. Arantza Manterola Oiartzunen

bizi da, eta alaba baten ama da. Zu-zenbidean lizentziatuta, GipuzkoakoForu Aldundiko karrerako funtzio-narioa da duela 25 urtez geroztik.Oiartzungo Haurtzaro ikastolakokontseiluko kide izan da 2000. urte-tik hona, eta ikastolako lehendakari2001etik aurrera.

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 15:45 Página 13

Page 14: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

HERRI URRATSenaurpegi ezkutuaMAIATZAREN 13AN EGINGO DA BESTE BEHIN SENPEREKO LAKUAREN BUELTAN HERRIURRATS, IPAR EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN IBILBIDEAN EZINBESTEKO IZAN DEN ETAORAINDIK DEN BESTA. HOR BILDUTAKO DIRUARI ESKER ERAIKI AHAL IZAN DUTE ZIBURUKO KOLEJIOAETA ERAIKI NAHI DUTE LARTZABALGOA. AURTEN, SENPEREKO AINTZIRAREN BUELTAN ASTEBETELEHENAGOTIK LANEAN HASTEN DIRENENGANA JO NAHI IZAN DUGU. EHUN BAT GURASO ARITZEN DIRAIBILBIDEA PRESTATZEN ETA BESTE EHUN BIHARAMUNEAN GARBIKETA LANETAN. ENEKO LABEGERIE ETAALAIN BOSQ-EKIN MINTZATU GINEN.

Ehun eta hogei lagun aritzen dira aurretik laneaneta beste hainbeste astelehenean garbiketan

1144 IKASTOLA 156

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 15:45 Página 14

Page 15: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

HERRI URRATSenaurpegi ezkutua

Eneko Labegerie.

Eneko Labegerie Mixel Labegeriesendagile eta kantariaren semeada. Uztaritzen bizi da negutegiz in-

guratutako etxe batean, eta Herri Urratsantolatzen hasi zirenetik egiten du lan an-tolakuntzan. “Lehen urtean ez, baina geroztik ustedut urtero lan egin dudala, bi urtetan izan ezik. Ehuneta hogei lagunek hartzen dugu parte jaiaren antola-kuntzan. Iturginen talde bat dago, zazpi lagunekoa, Pan-pi Olaizola buru duena. Elektrikarien taldea da bi-garrena, sei bat lagunekoa, Jakes Irazoki arduradunduena. Bi talde horiek oso ondo egiten dute lan. Elek-trikariak asteazkenean hasten dira. Ostiral arratsal-dean etortzen dira hemengo Electricité de France (edoEDF) konpainiakoak, suhiltzaileekin eta segurtasun ba-tzordeko kideekin batean, egindako lana kontrolatze-ra, eta ordurako beren lana bukatua behar dute. Itur-ginak, berriz, ostiralean hasten dira jo eta ke. Eta hi-rugarren talde bat dago beste behar guztiei erantzu-ten diena, hala nola, ibilbideko hesiak jartzen, igan-dean bertan bost kamioi txikirekin izotzaren bila jo-aten, edota zubi txikia muntatzen.Ikastolek ibilbidean jartzen dituz-ten ostatuak ere guk ekarri etajartzen ditugu ostiralean.Ikastola bakoitzetik sei-zazpi lagun etortzen diraostatu horiek antolatzeraondoren. Guztira 120 la-gunek egiten dute lan mun-taian. Kontatzen erraza da,bezperan, larunbatean, guz-tiok bazkari batean biltzen bai-kara”, hasi zen adieraztenEneko Labegerie.

GazteakmugiaraztekoAurreko igandean hastendira zubia muntatzen. “Nirebiltegi batean gordetzen da materialaeta aurreko igandean hasten gara zu-biarekin. Biltegi honetan aurreko urteansobera geratutakoak ere gordetzen dira,eta horiek ere ostiralean eramaten dira.Egun horretan etortzen dira, bestalde,kamioi guztiak eta larunbat gaueraarte ez gara gelditzen. Igandean osta-tuetan falta dutena hornitzen aritzen gara,

eta astelehen arratsalderako dena desmuntatzen da be-rriro. Herri Urratseko ikuskizun politeneko bat aste-lehenean garbiketa nola egiten den ikustea da. Goi-zean dena zikina eta hankaz gora izaten da. Ikastolaguztietatik hurbiltzen da jendea. Beste ehun eta hogeibat biltzen gara lan hori egiteko, eta izugarri polita dainguruko muino batetik begira jarri eta jendetza ho-rrek poliki-poliki nola garbitzen duen ikustea. Eguer-dirako dena garbiturik dute. Beste talde batek zubia ken-tzen du eta astelehen gauerako bukaturik izaten ditu-gu beharrak”, esan zuen Enekok.

Elkarte bat da Herri Urrats antolatzenduena. Serge Zudaire “Zuzu” presidente-

aren ardurapean sei-zazpi lagunekobatzorde bat biltzen da urtean ze-har koordinatzailea, Estelle Goñi,barne dela, eta batzorde horrekhartzen ditu erabakiak, nego-ziatzen ditu jaki eta edari sal-tzaileekin prezioak. “Ni ez nago da-goeneko batzorde horretan, gurasoa eznaizelako. Hiru alabak izan ditugu ikas-tolan eta aurki hiru iloba ere izango di-

tugu, baina ez naiz gurasoa. Bolun-tario aritzen naiz lanean. Nik lauegun segidan pasatzen ditut HerriUrratsen. Zuzuk hamar bat egunpasatuko ditu. Pintatzailea da,eta urte batean bere langileak ereekarri zituen”, jarraitu zuenEnekok.

KomunikabideetanoihartzunaAlain Bosq-ek, HerriUrratseko Komuni-kazio arduradunakuste duenez, bestalde,Herri Urrats ez dadagoeneko euskaldu-

nen festa bat bakarrik, ingurutik jende askohurbiltzen delako. “Iparraldeko gazte asko etor-tzen dira Senperera eta ostatuetan geratzen dira.Bost ostatuetatik hiru elkarrengandik oso hurbil dau-de eta han egoten dira. Aintziraren itzulia egitera bul-tzatu nahi genituzke. Ikastolatik pasatu ez diren gaz-te horiei aurten pegatina baten bidez edo beste nola-bait adierazi nahi genieke zer den Herri Urrats. Jarridugun leloak ere, ‘Urrats bat, zazpi nahi’ adieraztendu zazpi lurraldeetako jendea gomitatua dugula ain-tzirara heldu orduko ibilbide osoa ezagutzera. Hego-aldetik etortzen direnek sartu eta berehala ematen dio-te aintzirari itzulia, baina hemengo gazte askok ez, etaitzuli bat ematera animatu nahi ditugu, elkarrekin na-has daitezen”, jarraitu zuen. Alain Bosq Se-askako guraso eta Herri Urratseko batzor-dekoa da. Zortzi urtez Kanboko Errobi ikas-tolako lehendakaria izan zen.

Herri Urratsen publizitatea errepidebazterretako panel handietan egin izandute azken urteotan, eta aurten herriz he-rri zein errepidetan kanpaina xumeagobaina gazte kutsu handiagoa izango duen bategingo dute, pankarta eta kartelekin, azkenzortzi egunetan Iparraldeko bazter guztie-tara iristeko asmoarekin.

Komunikabideekiko harremana dara-ma Alain Bosq-ek. Berak esan zigunez, eus-kal komunikabideetan beti izan du HerriUrratsek oihartzun handia, baina frantse-setan ere handitzen ari da. “Hemengo prentsanleku handia du. France 3 telebista katean 7 minutu-ko erreportajea lortu dugu, esate baterako. Iragan ur-tean Estatuko kate nagusienak ere igande gaueko in-formatiboetan leku bat egin zion jaiari”, esan zuen.

Eguneko ikuskizun ugarien artean tolo-sar igerilari batena izango da aurten, goize-ko bederatzietatik arratsaldeko bostak artejoan-etorrian ibiliko baita aintziran markaezarri asmoz. Karlos Peña da igerilaria.•

LA FACE CACHÉE D’HERRI URRATSPlus de cent parents d’ikastola participent au montage des infrastructures (buvettes, chapiteaux..) et aubalisage du parcours d’Herri Urrats quelques jours avant la grande fête. Une centaine d’autres personnes seraégalement présente le lundi suivant pour nettoyer le site. Eneko Labegerie, fils du célèbre chanteur, membredu groupe de musique Guk et auteur de la chanson de l’édition 2007 nous explique comment se déroule lasemaine qui précède le grand événement.

LA CARA OCULTA DEL HERRI URRATSMás de cien padres participan durante las jornadas previas al HerriUrrats en el montaje de la infraestructura, el vallado del circuito y lainstalación de las casetas. Otras cien personas procedentes de lasikastolas abordan al día siguiente la limpieza del lago. Eneko Labegerie,hijo del cantante Labegerie y miembro él mismo del grupo Guk y autorde la canción de este año, nos relata cómo trascurren los días previos ala gran fiesta de las ikastolas de Iparralde.

156 IKASTOLA 1155

Ehun eta hogei lagun aritzen dira aurretik laneaneta beste hainbeste astelehenean garbiketan

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 15:49 Página 15

Page 16: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

1166 IKASTOLA 156

Nola iritsi zineten Vianara?MERTXE: Ni markinarra naiz eta senarraetorri zen lehenbizi hona lanera, artean ez-kondu gabe geundela. Berarekin bizi nahinuelako etorri nintzen 1968an. Hogeita baturte bakarrik nituen. Ama negarrez geratuzen etxetik atera nintzenean. Auskalo noranindoala pentsatuko zuen. Neuk ere zalan-tza handiak izan nituen. Orduko Vianako gi-roa oso hotza iruditu zitzaidan. Asteburuairitsi orduko etxera joaten nintzen hasieran.Gazte jendea hasia zegoen euskal giroarenalde lanean. Antoñana ere hemengoa da, etaoso azkar egin ginen adiskide. Bi haur izangenituen eta integratu egin ginen.

Nola sortu zen ikastola?MERTXE: Elkarri burua berotzen hasi ginenikastolaren ideiarekin. Inoiz Vianan ere eus-kara bizi izan bazen, zergatik ez genuen be-rriro berreskuratzen saiatu behar? Ni hiruurteko 14 ikaslerekin hasi nintzen. 1978ansortu genuen ikastola. Lokal beldurga-rriak ziren hasierakoak.

Eta zu, Irune, noiz etorri zinen?IRUNE: Ni Arellanokoa naiz, Montejurra-

ren maldan dagoen herri txiki batekoa. Eus-kaldun berria naiz, beraz. Magisteritzaikasketak egin eta gero joan nintzen Laz-kaoko baserri batera, eta euskaraz gainera

denetik ikasi nuen, hala nola, esnea kale-an banatzen, sagarrak biltzen eta baserrikobeste hainbat lan. Iruñeko Udalaren haur-tzaindegi batean hasi nintzen lanean. Go-

VIANAKO ERENTZUN IKASTOLAREN HASIERAKO URTEAK GOGORRAK IZAN ZIREN. URTEZAIL BAINA EDER HORIEN BERRI EMAN DIGUTE IRUNE MARTINEZ DE GOÑIK ETA MERTXE ELORDIK. LEHENAK

MARTXOAREN 31EAN IKASTOLAK HOGEIGARREN URTEZ ANTOLATU ZUEN VIANAKO ARTISAU AZOKARENINAUGURAZIOAN JASO ZUEN ALKATEAREN ESKUTIK “CORRALES ERENTZUN” SARIA. MERTXEK ERE JASO ZUEN

SARI HORI ORAIN URTE BATZUK. BAINA BI ANDEREÑOEK BILTZEN DUTEN SARIRIK HANDIENA KALEANBARRENA DOAZELA BEREN HASIERAKO IKASLEENGANDIK

JASOTZEN DITUZTEN DIOSALAK ETA MAITASUNA DIRA.

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 15:49 Página 16

Page 17: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

156 IKASTOLA 1177

bernuak ateratako euskara erakusteko pla-za bat ere lortu nuen, baina ikastoletan langehiago egiten zela ikusiz, Nafarroako he-rri zail batera joan nahi nuela ohartu nin-tzen, gaztea nintzen artean eta kemenanuen bitartean. Nafarroako Ikastolen El-kartera joan eta Juan Luis Larrazari esannion herri txiki batera joateko prest nen-goela. Vianan bat behar zutela erantzun zi-dan eta zaila eskatuz gero, zinez zailarekintopo egingo nuela. MERTXE: Nolako nes-ka behar genuen esan nion nik Larrazari.Oso motibatua egon behar zuela, hemen se-kulako lana zegoelako. Irune nire etxean ja-rri zen bizitzen eta gerora ere elkarrekineman ditugu urteak, taldean. IRUNE:Orainbeste errealitate batean bizi gara, guztira seileku izan genituen ikastolan, eta aldatzen ge-nuen bakoitzean konpondu eta margotuegin behar izaten genuen tokia. 1987tik1994ra sei leku pasatu zituen ikastolak, ha-lako marka izango du ikastolen historian.MERTXE:Udaletxea erabat ikastolaren aur-ka zegoen. Urtero jarraitzeko baimena es-katu eta ukatu egiten ziguten, eta lokal be-

rri baten bila hasi behar izaten genuen. Urtebatean bi gelak banatzeko kartoiekin egin-dako horma ere erabili genuen. Gurasoeksekulako meritua zuten. Ikastola honetanasko kostatu zitzaigun HHtik LHra urratsaematen. Gelak umez beterik genituen,baina sei urterekin eskola publikora joatenziren. IRUNE:Garai horretan euskara ikas-teko moda antzekoa sortu zen. Guk hau-rrekin geure bost edo sei orduak sartu, ikas-tolako garbitasuna geuk egin eta jarraian bes-te pare bat ordu eskoletatik etortzen zirenhaurrei euskara irakasten jarduten genuen.Eta gutxi ez bazen, ondoren gau eskolakematen genituen. 1980ko lehen Korrikaprestatzea ere guri egokitu zitzaigun. Gaueskolak eta bilerak kontutan hartuta, nigaueko ordu batean iristen nintzen betietxera. Hori dena aldatu egin da. 1992anegin zen Nafarroa Oinez, eta horrek bul-tzada handia eman zion ikastolari. Eraikinberria egin zen, matrikulak igotzen hasi zi-ren eta apurka-apurka egoera normalduegin da; azkenik pedagogiaz arduratzeko or-dua iritsi zaigu.•

AZOKA BATEN HISTORIA

Ikastolari zerbait arrotza balitz bezala be-giratzen omen zioten hasieran. ““IIkkaassttoollaahheerrrriikkoo bbiizziittzzaa ssoozziiaalleeaann iinntteeggrraattzzeekkoo mmoodduu bbaatt iizzaann zzeennaazzookkaa aannttoollaattzzeenn hhaasstteeaa.. LLeehheenn uurrtteeaann hheerrrriikkoo ppllaazzaann jjaa--rrrrii zziirreenn aarrttiissaauu bbaattzzuukk eettaa KKaallee NNaagguussiiaann bbeessttee bbaattzzuukk..BBaaiinnaa jjeennddeeaarrii gguussttaattuu eeggiinn zziittzzaaiioonn eettaa uurrtteezz uurrttee hhaann--ddiittuuzz jjooaann zzeenn””,, kontatu zigun Turi Gonzale-zek, ikastolako lehendakariak.Erramu egunez egin da beti azoka

hori. Aurten bi eguneko azoka egin dute,Nafarroa Oinez herrian ospatuko delako,eta 50 bat artisau izan dira bere salma-haiarekin Vianan.Azokaren inaugurazioan, “CORRALES

ERENTZUN” saria ematen diote herrianeuskararen alde nabarmendu den pertso-nari. Aurten Irune Martinez de Eulateandereñoak jaso zuen alkatearen eskutik sarihori.Azokaz gainera, Olentzeroa eta Santo

Tomas azoka ere antolatzen dituzte.““ZZeerrbbaaiitt aarrrroottzzaakk ggiinneenn sseennttiippeenn hhoorrii aassppaallddii ggaaiinn--

ddiittuu ggeennuueenn.. OOrraaiinn iikkaassttoollaa eerraabbaatt aanniittzzaa dduugguu.. 112200 iikkaass--llee ddiittuugguu,, hheerrrriikkoo hhaauurrrreenn eerrddiiaakk hhaarrttzzeenn ddiittuugguu eettaa ggaauurr--kkoo eerraaiikkiinnaarreenn oonnddooaann bbeessttee bbaatt jjaassoottzzeekkoo aassmmoottaann ggaa--bbiillttzzaa HHHH eettaa LLHH bbeerreeiizztteekkoo,, bbaakkooiittzzaa bbeerree jjoollaasslleekkuu eettaagguuzzttii.. KKiirroollddeeggiiaa eerree iizzaannggoo dduu eerraaiikkiinn bbeerrrriiaakk.. HHeemmeennnneegguuaann eelluurrrraa eezz bbaaddaa eeuurriiaa eeddoo hhaaiizzee hhoottzzaa eeggiitteenn dduu,,eettaa jjoollaass eeggiitteekkoo zzeerrbbaaiitt eessttaalliiaa ddeerrrriiggoorrrreezzkkooaa ggeennuueenn””,esan zuen Turi Gonzalezek.

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 15:50 Página 17

Page 18: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

1188 IKASTOLA 156

EDITATZAILEA:IKASTOLEN KONFEDERAZIOA /Zamudioko Teknologi Elkartegia, 208B-1 / 48170 Zamudio / Tel.: 606 33 41 45

KOORDINATZAILEA:Zuriñe [email protected]

ERREDAKZIOA:Joxean Agirre, Amagoia Mugika etaEva Domingo

EUSKARA ZUZENTZAILEA:Imanol Artola

DISEINUA ETA MAKETAZIOA:Txema Garzia Urbina

INPRIMATZAILEA:Ona SA imprimategia Iruñea. Tel.: 948 35 10 14

ISBN:Ikastolen Konfederazioa,84/933872/6/6

www.ikas to la.net

ikas to la

KaleArte,kalea artez betekoduen udalekuaKale antzerki formatuko ikuskizuntxiki bat prestatuko duteHondartza, kirola, adiskideak, irteerak, jolasak eta udaleku batek erakargarri izateko behardituen osagarri guztiak izango ditu, baina horien guztien ardatz sormena, artea eta berezikiantzerkia izango ditu aurten uztailean Ikastolen Elkarteak Lekeition antolatu diruenudalekuak. Kal(e)art(e) izena jarri diote, eta herri horretan egiten den Nazioarteko KaleAntzerki Jaialdiarekin kointzidituko du.

TTEEAATTRROO YY TTAALLLLEERREESS PPAARRAA EELL VVEERRAANNOOLa gran novedad de la oferta veraniegaque preparan las ikastolas es uncampamento para alumnos de entre 12 y16 años que se centrará en torno al teatrode calle y que se desarrollará en Lekeitioen dos tandas: del 30 de junio al 7 de juliola primera y del 7 al 14 de julio lasegunda, con precios de 195 euros paralas ikastolas federadas y de 225 para lasno federadas. El final de la primera tanday el comienzo de la segunda coincidiráncon el festival de Teatro de Calle deLekeitio. La oferta se completa con elprograma Enjoy English, loscampamentos de inglés y las estancias enlas familias en Irlanda, así como uncampamento centrado en la pelota.

TTHHÉÉÂÂTTRREE EETT AATTEELLIIEERRSS DD’’ÉÉTTÉÉLa grande nouveauté estivale que préparentles ikastola est un camp pour les enfantsentre 12 et 16 ans, basé sur le théâtre de rueet qui se déroulera à Lekeitio en deuxparties: du 30 juin au 7 juillet et du 7 juillet au14 juillet. Le prix est de 195 euros pour lesikastola membres de la Confédération et de225 euros pour les autres. La fin du premiercamp et le début du second coïncident avecle Festival du Théâtre de Rue de Lekeitio.Autres activités très attendues, les campsd’anglais et les séjours en Irlande organisésdans le cadre du programme Enjoy Englishou encore le camp de pelote.

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 15:50 Página 18

Page 19: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

156 IKASTOLA 1199

“DBHko gazteei zuzendutakoproiektua da. Adin horreta-koek betiko euskal udalekuenformula ezagutzen dute etazerbait bereziagoa nahi izatendute, kirol jakin baten ingu-ruan eratzen diren udalekuakedo ingelesaren inguruan era-tzen direnak, esate baterako.Aurten Lekeition sormenareninguruan antolatuko duguudaleku bat”, esan zuen AmaiaAlberdik, Ikastolen Elkartekoudalekuen koordinatzaileak.

12-16 urte bitarteko gaz-teek hartuko dute parte bitxandatan, ekainaren 30etikuztailaren 7ra lehena, eta uz-tailaren 7tik 14ra bigarrena.Udalekuaren prezioa 195 euro-koa da ikastola federatuentzateta 225 eurokoa federatu ga-bekoentzat.

“Uztailaren 8ko astebu-ruan Kale Antzerki Jaialdiaegiten da Lekeition, eta egunhoriek aprobetxatu nahi ditugulehen txandaren bukaera etabigarrenaren hasiera giro-tzeko. Udalekuan hain zuzenere kale antzerkia modu berezibatean landuko da. Musika,antzerkia, plastika, dantza, etabeste zenbait arlo lantzeko tai-lerrak eratuko ditugu, beti erekale antzerki formatuko ikus-kizun txiki bat prestatzeko hel-buruarekin”, jarraitu zuenAmaia Alberdik.

Horretarako ohiko begi-raleekin batera sormenarenarlo ezberdinei buruz dakite-nak eramango dira udalekura.“Euskal udaleku arrunt bateaneuskaldunak izatea eta aisial-

dian esperientzia izatea eska-tzen zaie begiraleei; hemengainera sormenaren arlo ez-berdinetan lan egindakoak iza-tea eskatuko zaie, eta tailerbereziak gidatzeko arlo bakoi-tzean adituak direnak era-mango ditugu”, esan zuenAmaiak.

Oraindik badago aukeraizena emateko… ANIMATU!

Enjoy English,hamazazpiikastolatanEtxarriko Andra Mari, Berga-rako Aranzadi, AmurriokoAresketa, Gasteizko Armentia,Donostiako Axular eta SantoTomas lizeoa, GaldakaokoEguzki Begi, Bermeoko Eli-zalde, Oiartzungo Haurtzaro,Legazpiko Haztegi, DurangokoKurutziaga, Mungiako Larra-mendi, Errenteriako Orereta,Zarauzko Salbatore Mitxelena,Oñatiko Txantxiku, UsurbilgoUdarregi eta Bilboko Urretxin-dorra dira Enjoy English anto-latzen duten ikastolak.

5-12 urte bitarteko inge-les udalekuotan parte hartzen

duen ikasle kopurua man-tendu egin da azken urteotan.“Badaude ikasle kopuru han-diko ikastolak, Santo Tomas li-zeoa esaterako, sei edo zazpitalde antolatu eta matrikulamoztu beharrean aurkitzen di-renak, eta badaude pare battalderekin urteetan manten-tzen direnak ere”, esan zigunZuriñe Saizek, Ikastolen Elkar-teko Aisialdi saileko arduradu-nak.

Ikastolen Elkarteko ardu-radunek zuzenean egiten dutemonitoreen aukeraketa.“Lehen Kataluniako taldebaten bidez egiten genuen au-keraketa hori, baina badirahiru urte haiekin batean joaneta aukeraketan geuk ereparte hartzen dugula, geurepremiak hobeto ezagutzen di-tugulako. Irlandara joatengara, Dublingo Trinity Uniber-tsitatera, eta Edinburgo etaBirminghameko unibertsitate-tara, eta bertako irakasleenbidez egiten dugu deialdia etaegiten dira elkarrizketak”,esan zuen Zuriñek.

Iaz 58 talde egin zirenEnjoy Englishen, eta horiekinlan egiteko 61 monitore ekarriziren Irlandatik zein BritainiaHanditik, 58 taldeetan lan egi-teko eta beste hiru badaez-pada ordezko gisa.

Martxoan hasi ziren uni-bertsitate horietan elkarrizke-tak egiten. Ondoren joan diragalbahea pasatzen, eta dagoe-neko monitoreen zerrendakprest dituzte. “Maiatzaren erdialderako ikasle kopurua ja-

kingo dugu, eta orduan hasikogara etorri behar duten ikas-leei dei egiten”, erantsi zuenZuriñek.

Enjoy Englisheko udale-kuetan ingelesaren alderdi ko-munikatiboa lantzen dagehienbat. “Haurrekin erabil-tzen den hizkuntza ingelesa dabeti, datozen monitoreek eus-kara eta gaztelerarik ez daki-telako. Ondorioz, gure ikasleakere haiekin komunikatzeko in-gelesa erabiltzera beharturikdaude. Taldeak adinaren ara-bera egiten dira, eta talde ba-koitzean hamar bat ikaslehartzen dira txikienetan, etahamarretik hamabostera han-diagoetan. Goizetan lau orduzegiten da udalekua herrikoikastolan, eta monitoreak fa-milietan egoten dira bizitzen.Azken urteotan ingeles irakas-leen etxeetan geratzen diraaskotan monitoreak, hauekere interesa izaten dutelakoberen ingelesa praktikatzeko”,jarraitu zuen Zuriñek.

Helduxeagoek, 10 eta 16urte bitarteko gazteek, ingelesudalekuetan parte hartzekoaukera izango dute. Ekainaren30etik uztailaren 14ra eta uz-tailaren 15etik 29ra, bi txandaburutuko dira aurten ere Ber-meo, Ondarroa, Zarautz etaSopelan. Hauetan elkartukodiren ia 600 partehartzaileek,oporraldi bikaina pasatzekoaukera izango dute. Goizez in-gelesaren inguruan prestatu-tako proiektuak landu, etagainerako orduetan aisialdikohainbat ekintzetan murgilduko

dira. Jolasak, tailerrak, hon-dartza, eskalada, piragua… ezdute aspertzeko tartetikizango.

GAZTEAK ATZERRIRAAurreko urteetan bezala, aur-ten ere atzerriko egonaldiakantolatu ditu Ikastolen Elkar-teak. “Egonaldi izarra Ipar Ir-landakoa da. Dagoenekomatrikula itxi da. Ekainaren27an joango dira Belfastera,eta uztailaren 11n itzuliko.Maghera izeneko herrianegingo dute egonaldia familie-tan. Hogei ikasle joango dira”.

“Beste bi egonaldi dituguIrlandako Errepublikan, bataMaynooth-en eta Claine-Pros-perous herrian bigarrena. Pro-grama bakoitzean 38 plazaditugu, eta eskaera kopuruaoso arrakastatsua izan da. IparIrlandakoa 2.000 euro kosta-tzen da eta 2.360 euro Irlan-dako Errepublikakoa”, jarraituzuen Zuriñe Saizek.

“Egonaldi hauetan goi-zero hiru orduko ikastaroaizango dute, egun osoko lauibilaldi egingo dituzte eta kirol,kultura eta aisialdiko ekintzakantolatuko zaizkie, gauetanbeti familietan lo eginez”, esanzuen Zuriñek.

Ikastolen KonfederaziokoIkaspilotak, azkenik, PilotaUdalekua antolatuko du Lekei-tioko ikastolan uztailaren15etik 22ra bitartean. Pilotasaioak, tailerrak eta txapelke-tak eratuko dira udaleku ho-rretan Iñaki Kortabarriarenardurapean.•

KaleArte,kalea artez betekoduen udalekua

THÉÂTRE ET ATELIERS D’ÉTÉLa grande nouveauté estivale que préparentles ikastola est un camp pour les enfantsentre 12 et 16 ans, basé sur le théâtre de rueet qui se déroulera à Lekeitio en deuxparties: du 30 juin au 7 juillet et du 7 juillet au14 juillet. Le prix est de 195 euros pour lesikastola membres de la Confédération et de225 euros pour les autres. La fin du premiercamp et le début du second coïncident avecle Festival du Théâtre de Rue de Lekeitio.Autres activités très attendues, les campsd’anglais et les séjours en Irlande organisésdans le cadre du programme Enjoy Englishou encore le camp de pelote.

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 15:20 Página 19

Page 20: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

Orain urtebete hasi zirenbidaia prestatzen. FrontePolisarioko GurutzeIrizarren alabak, Garazik,hitzaldia eman zuenArizmendin. Hitzaldihorretatik ikasleak osohunkituta atera omenziren, eta dirua bildu etaTindufera eramatekomateriala biltzen hasiziren. “Botikak, jostailuak,arropak eta elektrogailuakbildu ditugu. Kooperatibabatek, esate baterako, 200

espres eltze emanzizkigun. Eguzki panel batere eraman genuen.Guztira, kartoizko 200 kaxahandi eraman genituenhegazkinean. Hegazkinhandi bat bete genuen,gurekin batera nafar etabizkaitar batzuk etorribaziren ere. Gisako parebat bidaia antolatzen dituhemendik FrontePolisarioak”, kontatu zigunXabier Latorrek,Arizmendiko irakasleak.

“Tindufeko aireportuan hirukamioitan sartu eta El Aiungoakanpalekura joan ginen;familia ezberdinetan banatugintuzten eta haimatan loeginez egun dugu egonaldia.Hango jendea izugarri ondoportatu da”.

Egun batean Ramunikoakanpalekura joan ziren,bertan diren ospitalea,eskolak eta zerbitzuakikustera; beste egun batean,berriz, dunetara, basamortubarrura, joan ziren gaua

pasatzera. “Han haimaerraldoi bat muntatugenuen, afaldu eta lo egitenhan geratu ginen.Egunsentia han ikusteaizugarria izan zen”, jarraituzuen Latorrek. Abenduaizanagatik, lehen egunetaneguzkiarekin arazoak izanzituzten batzuk, etabakarren bat botaka ere ibilizen. Hala ere azkar ikasizuten eguzkitik babesten.“Eskola bat pintatu genuen,azoka bisitatu, egun batean

jai berezi bat egin ziguten.Dena izan da izugarriaberasgarria. Hasieran osogogorra egin zitzaien. Lehenirudiak ikusi eta batzuknegar egin zuten. Azkarohartu ziren ezer ez dutela,baina gu baino gutxiagokexatzen direla. Ikasleakbakarrik ez, irakasleok ereukituta itzuli ginen. Itzulerangauez atera ginen, goizekohiruak aldean eta, hala ere,jende asko etorri zen agurraematera. Oso polita izanzen”, esan zuen Xabierrek.

Garazi Azkoitia ikasleakesan zigunez, sei lagunekintokatu zitzaion haiman loegitea. “Amona batena zenhaima, baina bere alabaketa umeek ere gurekin loegiten zuten. Gutxienez,hamar bat ume baziren han.Bertakoak bagina bezalatratatu gintuzten, denaematen ziguten, nahiz etagutxi eduki. Hemenegondako umeek bazekitengazteleraz, baina helduekinlarri ibiltzen ginen ulertzeko.Harrigarria da baldintzahorietan nola bizi diren han30 urtez, ez urik eta ezargindarrik ez dutela. Etahala ere pozik daudela

2200 IKASTOLA 156

Oñatiko Txantxiku eta Deba Goienako Arizmendi ikastoletakobatxilergoko 120 ikaslek (eta beste 20 irakasle eta ordezkarik) astebete

eman zuten Saharan, Fronte Polisarioak Tindufen dituenakanpalekuetan, bertako familiekin haimatan lo eginez.

Abenduaren 2tik 9ra egin zuten bidaia hori. Kamioietan egin zutenTindufeko aireportutik akanpalekuetarako bidea, eta iritsi zireneanikasle batzuek negar egin omen zuten sahararrak bertan nola bizi

diren ikusita; hala ere, berriro negar egin zuten askok itzuleran aguresateko orduan iritsi zitzaienean ere.

Astebete Saharanhaimatan lo eginez

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 15:20 Página 20

Page 21: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

156 IKASTOLA 2211

ematen du. Dunatan pasatugenuen gaua ere zoragarriaizan zen. Milioika izarikusten ziren”, esan zuen.

Gadea Errastik esanzigun ez zuela esperientziainoiz ahaztuko. “Ekintzaezberdinetan banatuta egingenuen lan urtebetez diruaeta materiala biltzeko.Elastikoak eta zozketak egin

genituen, bigarren eskukoazoka bat antolatu genuendirua ateratzeko.Bakoitzarena 300 euro izanzen bidaia, eta han bertaneguneko 5 euro bakarrikematen genituen. Bainamateriala biltzen lan askoegin genuen”, esan zuen.Ehunka argazki egin dituzte,eta hiru hilabete pasatu diren

arren, etengabe gogoratzenomen dira Saharakodesertuan pasatakoesperientziarekin. “Edozergertaera egun horiekinlotzen dugu. Dunatan loegitea bakarrik izugarria izanzen. Ez nuen pentsatu ereegiten hainbeste izar egonzitekeenik zeruan”, esanzuen.•

UUNNAA SSEEMMAANNAA EENN LLOOSS CCAAMMPPAAMMEENNTTOOSSCiento veinte alumnos de Bachillerato de lasikastolas Arizmendi, de Deba Goiena, yTxantxiku, de Oñati, han vivido una experienciaque jamás olvidarán. Durante la primerasemana de diciembre viajaron al Sáhara paraconvivir con los refugiados que llevan más de 30años en los campamentos de Tinduf. Repartidosen grupos, se integraron en las familiasdurmiendo en las haimas y pasaron una nocheen las dunas del desierto. Aprovecharon el viajepara llevar a los campamentos materialsanitario, juguetes y electrodomésticos, quehabían ido recogiendo a lo largo del últimocurso en las empresas de la zona.

UUNNEE SSEEMMAAIINNEE DDAANNSS LLEESS CCAAMMPPSSCent vingt élèves des ikastola Arizmendi deDeba Goiena et Txantxiku d’Oñati ont vécu uneexpérience qu’ils n’oublieront jamais. Ils ontpassé la première semaine de décembre 2006en plein Sahara, au sein des camps de réfugiésde Tinduf. Certains réfugiés sont là depuistrente ans. Repartis en petits groupes, ils ontdormi sous la tente et ont même passé une nuitsur les dunes, dans le désert. Ils ont profité dece voyage pour apporter du matériel sanitaire,des jouets et des appareils électroménagersrécupérés tout au long de l’année scolaire dansles entreprises environnantes de leur ikastola.

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 15:20 Página 21

Page 22: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

2222 IKASTOLA 156

Jose Antonio Aranburu “Na-txi” Bizkaiko ikastolei erabatlotutako pertsona izan da, 21urte zituenetik ikastolen in-guruan ibili delako. Hogeitabat urterekin Bizkaiko ikas-tolen koordinatzaile izan zenpare bat urtez. 1970-71 ikas-turtean hasi zen lanean Le-keitioko ikastolan, eta gaur-daino aritu da bertan.1976tik aurrera, gainera,bertako zuzendari izan da.Pare bat etenaldi egin ditu,horietako bat Abusuko ikas-tolan zuzendari izateko, hainzuzen ere.

Otsailaren 9an BizkaikoIkastolen Elkarteko ardura-dun eta lurralde horretakoikastoletako zuzendariakLekeitioko ikastolan bilduziren Natxiri agurra egiteko.Manu Aurrekoetxeak, BIEkozuzendariak, kontatu zigu-nez, lankideek eta ikastola-ko gurasoek beren agurraegin arren, Bizkaiko ikasto-len aitorpena egin nahi izanzioten ekitaldi horren bidez.“Bizkaiko ikastoletako zu-zendari, Partaide eta Konfe-derazioko ordezkari etaBIEko arduradunak izan gi-

nen bertan. Ekitaldiaren ha-sieran bideo baten bidez ha-mabost pertsona historikokNatxiri buruzko iritziakeman zituzten. JosebaArrieta BIEko sortzaileeta-koa, elkarteko lehendakariizan diren Josu Meabe etaPedro Aranburu, eta gauregungo zenbait arduradunmintzatzen dira, hala nolaKoldoTellitu, J. Iñaki Etxeza-rreta eta beste hainbat”,esan zuen Aurrekoetxeak.

Bideoa erakutsi etaeuskal makila jaso ondoren,bazkariarekin bukatu zuten

omenaldia.“Gaztetandik izan ditu

ardura handiak Natxik Biz-kaiko ikastola mugimen-duan, eta une zailenetan eremodu baikorrean aurreraegiten jakin duen pertsonaizan da, 1993an besteakbeste. Bideoan oso garbiagertzen zen hori ikuspuntuezberdinetatik adierazita,guztiek aho batez egin di-tuen ekarpenak nabarmen-du baitzituzten. Neuk erehori azpimarratu nahi nuke,bere ikastolako arazoez gainEuskal Herri mailako ikus-

pegi batekin lan egin duenpertsona izan dela. Hori, etaeuskararekiko izan duenatxikimendua zein irmota-suna izan dira bere ezauga-rriak”, esan zuen.

Natxituako Natxitupebaserrian jaio zen orain 60urte, eta herri horretakokaskoan bizi da. Amurizaeta Muanitegirekin bertso-zaletu zen apaiztegian ikas-ten aritu zenean, eta loturaestua izan du Bizkaiko Ber-tsozale Elkartearekin ere,bertako lehendakari izanbaitzen urte batzuetan.•

Asier Astorga Casado, Lapuebla de Labarkako AssaIkastolako ikaslea,Donostiako Santo TomasLizeoan Euskal Herri Mailanurtero egiten den lehiaketanhirugarren postuan geratuda “Heriotzaren usaina”izenburua duenkomikiarekin, ohoreaz gain200 euro irabaziz.2006ko lehiaketa abenduan

egin zen. Asier, komiki zalesutsua eta komikigile finadena, DBH 4. maila ikastenari da.

Santo Tomas LizeoakMari Karmen Alzuetaikastolako zuzendariarenomenez antolatu izan du1984az geroztik saria, urterogai ezberdina jorratuz.Azkena, komikiaren ingurukolehiaketa izan da. Lizeoan

ikasleek antolatutakokontzertuaren ostean, saribanaketa hasi zen.

Lehiaketa bi sailetanzegoen banaturik:

2. maila: 2006-2007.ikasturteko lehenHezkuntzako edo D.B.H.kolehen zikloko ikasleentzat.

1. maila: 2006-2007ikasturteko BigarrenHezkuntzako beste edozein

ikasketa egiten aridirenentzat.

Mailaren araberakomikiaren gaia eta luzera

ere ezberdinak ziren: 2. mailan, gaiak kirola

eta patrikako telefonoa ziren,hiru orri gutxienez betebeharrekoak eta , 1. mailan,berriz, gaia Xabier Leteren“Herenegun goizetik maiteazen hila…” edo “tabakoa” izanziren, bost orri betetzeko.

Sariak jasotzerakoan,Asierrek Assa ikastolako berekideak goraipatu zituen.•

Bizkaiko zuzendarien agurra Natxiri

Assa ikastolako ikasle batek XXIII. Mari Karmen Alzueta saria irabazi du

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 15:20 Página 22

Page 23: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN KONFEDERAZIOAKKORRIKAN ESKU HARTU ZUEN

Apirilaren batean AEK-k antolatu ohi duen Korrikaren azkenkilometroetan ikastolen ordezkaritza zabal batek parte hartu zuen.Eguraldiak lar lagundu ez bazuen ere, Konfederazioaren LehendakariakAhotsak emakumeen bilgunearen eskutik jaso zuen euskararen aldekolekukoa eta dagokion kilometroa egin ostean Euskararen GizarteErakundeen Kontseiluko Idazkari Nagusiaren esku utzi zuen.•

EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN KONFEDERAZIOAKURTEKO BILTZAR NAGUSIA BURUTU ZUEN

Otsailaren hogeita zortzian, Ikastolen Konfederazioak urteko batzarraburutu zuen, Donostian, Ikastolen Etxean, ikastolen 103 ordezkarirekinbatera. Batzarrean, 2005-06 ikasturteko kudeaketa txostena eta,Konfederazioko zuzendariaren azalpen xehe baten ondoren, 2006-07ikasturteko kudeaketa plana aztertu ziren. Batzarrak aho batez onetsizituen balantzea eta plangintza. Horrez gain, egituratze kolektiboariburuzko lehenbiziko eztabaidari ere ekin zitzaion, eta ildo horretatik,Konfederazioaren Lehendakariak orain arte egindako urratsak aurkeztuzituen.•

156 IKASTOLA 2233

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 15:21 Página 23

Page 24: "Ikastola" aldizkaria: 156.zenb. - maiatza

2244 IKASTOLA 156

iks156 eus:Maquetación 1 24/4/07 15:21 Página 24