Nola egin iraultza · 2016. 5. 26. · 2 209. zenb. 2016ko maiatza Nola egin iraultza XXI. mendean?...

16

Transcript of Nola egin iraultza · 2016. 5. 26. · 2 209. zenb. 2016ko maiatza Nola egin iraultza XXI. mendean?...

  • 2

    209. zenb. 2016ko maiatza

    Nola egin iraultza XXI. mendean?Gogoeta garaiak bizi ditugu Euskal Herriko panorama politikoan. EzkerAbertzalea bere burua berpentsatzeko prozesu ugaritan sartuta dago. Horrezgain, hainbat herri mugimendu aurrera begira egin beharreko bidea oinarritikplanteatzen ari dira, barneko botere harremanak aztertzen eta antolaketa ereduakaldatzen.

    Kide gazteak pixkanaka protagonismoa irabazten ari dira, baina zeri ematen diotegarrantzia hauek? Zerk mugitzen ditu politikan? Zein dira erronkak beren ustez?Zein gaik kezkatzen ditu?

    Elkarrizketatuetako batek mahai gainean ongi jarri bezala, “ezker abertzalea”terminoak ere gaizki-ulertuak eragin ditzake, bi errealitate ezberdin izendatzekoerabiltzen baita. Batetik, Ezker Abertzalea hiru antolakunderekin (Sortu, LAB,Ernai) osatutako egitura bat da, eta honi erreferentzia egitean maiuskulaz idatzikodugu; bestetik, egitura horretatik harago, zabalagoa den mugimendu ezkertiar etaabertzalea izendatzeko ere erabiltzen da. Kasu honetan letra xehez idatziko dugu.

    Erreportajea bigarren ulerkera honetatik planteatu dugu. Beren burua ezkerabertzaleko kide gisa identifikatzen duten Euskal Herri zabaleko hamaika kiderengogoetak jaso ditugu: Amaia Agirretxe, Kimetz Arana, Elorri Arin, Jone Etxeberria,Izar Mendiguren, Aiora Mujika, Ortzi Murua, Markel Ormazabal, Endika Perez,Irati Sienra eta Amaia Zufia. Bakoitzarekin ordubetez aurrez aurre egindakoelkarrizketak abiapuntu hartuta osatu dugu erreportajea. Ez da noski gazteriarenargazki oso bat, baina egungo egoera ulertzeko gako batzuk, galdera berriak etaaurrera egiteko proposamenak topatuko ditu irakurleak.

    � Egilea: Lander ArbelaitzArgazkiak: Elkarrizketatuek utziak.

    LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.509. zenbakiarekin banatua, 2016ko maiatzaren 29an)

    Azala: Joseba Larratxe · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

  • “Oso desmobilizatuta ikusten dut egoera, Eus-kal Herrian dugun borroka tradizioa izatekooso hotz”. Irati Sienraren hitzak dira (1990,Deustu). 15-16 urterekin hasi zen ikasle mugi-menduan eta egun Ernaiko kidea da. “Batetik,gatazka politikoaren erroetara joateko aukeraeta bestetik ikaragarrizko ofentsiba neoliberalabizi dugun garaiotan, beste herri batzuei begiragaudela sentitzen dut, Katalunia, Eskozia, Gre-zia edo Latinoamerika kasu, gu ia ezer egitenjarri gabe”.

    “Jendeak ez du ezker abertzalea bertan anto-latzeko alternatiba bat bezala ikusten”. Sienrarenaburuz, eragileek 80ko hamarkadako antolakete-kin jarraitzen dute, beren jardun nagusia bilere-tan edo espazio txikietan eginez, eta gauza askoegiten ari diren sentsazioa izan dezaketen arren,kalean ezer gutxi egiten ari direla uste du.

    Abian prozesuarekin berriz sartu da SortunElorri Arin. 1991n Baionan sortua, DonibaneLohitzunen bizi da. 15 urterekin hasi zen Segin,eta geroztik hainbat herri mugimendutan ereibilia da: Altxa Neskatxa, gaztetxea, EHZ etaJoxemi Zumalabe Fundazioa besteak beste.Borroka armatuarekiko estrategia aldaketa eginzenean, desadostasunak medio kide batzuekmilitantzia utzi zutela gogoratzen du. “Abianprozesua, bere hutsuneak hutsune, arnaste berribat iruditu zait”.

    Jendearen pasibitatea du kezka nagusi. Garaibatean gehiago erreakzionatzen zela iruditzenzaio. “Erasoen aurrean atxematen dut indibi-dualtasunean sartuta gaudela, ez dela bortxazerreakzionatzen. Etorkinekin gertatzen ari denguztiaren aurrean, adibide bat jartzearren,hemen ez da ezer gertatzen ari”.

    3

    Ezker abertzalea berpentsatzen / Erreportajea

    Irati Sienra deustuarra Ernaiko kidea da, azken urteetan feminismoaren eraginez aldaketa ikusi du ezkerabertzalean, batez ere diskurtsiboa.

  • “Euskal Herria orokorrean lasaitu otzan bateanikusten dut”. Endika Perez (1988, Larrabetzu) 14-15 urterekin hasi zen gazte asanbladan eta gazte-txean, ondoren Ikasle Abertzaleaken eta ondorenSegin. Egun Ernaiko kidea da. Iruditzen zaio ZutikEuskal Herriarekin estrategia moldeetan bakarrikaldatu zela, baina diskurtsoan, antolaketa ereduaneta kultura politikoan ezker abertzaleak ez zuelabere burua egokitu aldaketa horri aurre egiteko.Aukera berriak sortu ditu, baina gatazka bisibiliza-tzeari uzteko arriskua ikusten du Perezek.

    “Gatazka politikoa desitxuratuta dago, orainbadirudi ETAren jardunean kokatzen zela gataz-ka. Ez gara pultsu politikoa mantentzeko gaiizan, gatazka beste molde batzuetan kokatzeko,konfrontazio politikoa indarrean mantentzeko”.Batzuetan etsaiaren arabera pausoak ematen ibilidela iruditzen zaio Perezi. Lehen urteetan alda-keta ezartzeko eta atzera bueltarik ez ematekozentzua izan zezaketen hainbat ekimenek bereustez, baina gehiegi luzatu dira. “Azken urteetanzentzurik ez duten adierazpen politiko batzuekere egiten ari gara”. Adibidez galdetuta, 2014komartxoan Troikako ordezkariak Bilbora joanzirenekoa berreskuratu du. “Hauek datoz etabeldur inperatiboa dugu ea zer gertatuko den. Ezdugu nahi inolako biolentzia politiko adierazpe-nik, hori atzean utzi nahi dugun fase bateko ele-mentua delako, kontuan hartu gabe, Troika Gre-ziara, Alemaniara edo Europan barrena joateanhiriek sutan amaitzen dutela, Euskal Herria ezdela burbuila bat eta erreferentzia batzuk osopedagogikoak direla mundu mailan”.

    “Ilusio eta inplikazio falta ikusten dut, jendeakbere buruarengan eta komunitatean gauzak alda-tzeko sinismen faltarekin lotua”. Izar Mendigu-ren (1988, Laudio) ikasle mugimenduan hasi zen16 urterekin. Egun ez dabil inongo egituratan etaherri mugimenduetan batez ere komunikazioarenikuspegia lantzen du. “Hala ere, badauzkagu ilu-sioa pizten duten proiektuak buruan eta eskuartean, kontua da ahalduntze bat behar dugula”.Oinarri soziala atzeko planoan ez geratzeko zain-

    tzari arreta jarri behar zaiola uste du, “herritarrakpolitikaz interesa ez daitezen sistemak aisialdianmila baliabide eskaintzen baititu”.

    “Ezker abertzaleak badu joera aldaketa batenbidez nonbaitera iritsi eta bertan egokitzeko.Egun ezin da hori egin ordea, aldaketak oso biz-korrak direlako”. Markel Ormazabal (1982,Donostia) ikasle mugimenduan hasi zen 14-15urterekin eta ordutik saltsa ugaritan ibili da: gaz-tetxe eta okupazio mugimenduan, DonostiakoPiraten sorrera urteetan, eta Jarrai, Haika eta Segigazte erakundeetan. Egun Ezker Abertzalean etaherri mugimenduetan ibiltzen da. “Kezkatutanago uste dudalako Ezker Abertzalea ez delaerantzuten ari bere osotasunean gizartean ema-ten ari diren aldaketei”.

    “Geroz eta gehiago dira diotenak azken 30urteetako zikloaren aldaketa industrializaziogaraian eman zenaren tamainakoa izan daitekee-la. Orain arte ohikoak ziren zutabeak aldatukodira eta ezin asmatuzkoa da datorkiguna, horre-gatik eskatzen du etengabeko gogoeta, etengabe-ko kokatu beharra eta gerri politikoa”, defenda-tzen du Ormazabalek.

    Jendartea berraktibatzen asmatzea da gakoaJone Etxeberriaren ustez (1979, Ordizia). Itoizkokableak moztu zituzten garaian hasi zen, 16-17urterekin AHTren aurkako asanbladan. Zazpiurtez kanpoan ibili ostean, EAE-ANVko zerren-detan joan zen eta bere lekua ezker abertzaleazela ikusi zuen. Egun Sortuko kidea da.

    Neoliberalismoari aurre egingo dion alternati-ba badagoela erakustea lehentasunezko jotzendu, nahiz eta garbi dioen: “Ideien borroka galtzenari gara”. Hainbat faktoreren artean, hispanozen-trismoaren indarra nabarmentzen du. “Hego Eus-kal Herriko hedabide gehienetan, ETBn kasu,hemengo datuak Espainiako Estatuko datuenondoan ematen dituzte beti, osasuna, langabezia,hezkuntza, industria, zerbitzuak... ez gaude haingaizki pentsamendua sustatuz, hemen ere abera-

    209. zenb. 2016ko maiatza

    4

  • tsak aberasten eta pobreok txirotzen ari garenbitartean”. Status quoa horrela ere defendatzendutela iruditzen zaio. “Beti egon gintezkeela oke-rrago, eta beraz, zertarako altxa?”, galdetzen du.

    KOHESIO FALTA KEZKA ITURRI

    “Aniztasunaren izenean erradikaltasuna galtzekosaiakerak kezkatzen nau”. Amaia Agirretxe (1991,Azpeitia) mugitzen 16-17 urterekin hasi zen, etaunibertsitatean ikasle mugimenduan sartu zen.Egun gazte mugimenduko eta mugimendu femi-nistako kide da. Bere ustez aniztasuna eta erradi-kaltasuna bateragarriak dira, eta jendeak bere kasapentsatzea bultzatu behar da. “Zurruntasunakkezkatzen nau, eta zatiketak, disidentziak... nolakudeatzen ari garen. Gertatzen ari dena ukatzea,bestearen iritzia deslegitimatzea... Egia esan kohe-sio falta ikusten dut”. Bere ustez ezker abertzaleakanitza izan behar du, “hala garelako”.

    “Asko kostatzen zaigu aurrera egitea kontrae-sanei eta kritikei beldurra diegulako. Aurrera egi-teko korapilo hau askatu behar dugu, izan ereorain erresistentzia jarreretatik ofentsibara pasanahi dugu, euskal estatu hori gaurdanik eraikitze-ra”. Irati Sienrak uste du borroka bera askatzaileadela eta kontraesanak kudeatu behar direneanblokeatu egiten direla ezker abertzaleko kideak.“Arazo handia da hau”.

    “Etxea txukundu behar dugu lehenik, ezinaurrera egin gabiltzala dirudi, ez dugula amai-tzen”. Aiora Mujika (1987, Anoeta). 15 urterekingaztetxean hasia, gero Ikasle Abertzaleaken etaunibertsitate garaian hainbat antolakundetan ibi-lia. Egun komunikazio alorrean aritzen da.

    Estrategia aldaketa trasatlantikoaren biraketa-rekin lotu izan dela baliatuta, iruditzen zaio alda-keta horretan arrakalak izan zirela itsasontziarenhondoan, izen eta abizenak dituzten tentsioak,eta hauek konpontzen lana egin beharra dagoela,arrakalak sakontzen joan aurretik.

    5

    Ezker abertzalea berpentsatzen / Erreportajea

    Amaia Agirretxe azpeitiarra, ezkerretik bigarrena,gaztetxearen urteurren festan, baltsa jaitsierakosariarekin.

    Ezkerrean Amaia Zufia iruindarra, BilguneFeministako kidea, Gasteizen egin zenmanifestaziorako deialdia babesten.

  • 6

    209. zenb. 2016ko maiatza

    “Iruditzen zait iraganeko gauza batzuk ezditugula guztiz askatu, eta aurrera begira gauzabatzuk ez ditugula oraindik erditu”. Amaia Zufia(1990, Iruñea). Gazte mugimenduan hasi zen,eta 15-16 urterekin ikasle mugimenduan sartuzen. Egun Bilgune Feministako kidea. “Gu izaeragaltzeko beldurra dugu eta horrek ikuspegiakzabaltzeko eta beste eremuetan elkarlanak abia-tzeko aukera kentzen digu, independentzia pro-zesu baten parte izan daitekeen jendearekin”.Feminismotik interdependentziaren kontzeptualandu dutela baliatuz, sakoneko eraldaketarakosubjektuak ere elkarren arteko beharrekin ikus-ten ditu eta egun mesfidantza ugari dagoela dio.

    “Batzuetan uste dut formak ez direla gehiegizaintzen. Prozedurak eta formalitateek, zilegitzeaematen diote prozesu bati. Nola zilegitu? Egite-ko modutik. Askotan aldarrikatzen dugunaren

    aurkakoa transmititzen dugu. Adibide bat jar-tzearren, Euskal Bidea. Aurrez egindako hausnar-keta asko biltzen zituen arren, ez zen gehiegizabaldu mugimenduan, hauteskunde kanpainakotestuinguru batean aurkeztu zen. Erre egiten duhorrek”. Ortzi Murua (1995, Azkaine) Segirendisoluzioaren ostean hasi zen gazte mugimen-duan, 16-17 urterekin, nahiz eta aurretik gazte-txean ibiltzen zen. Egun Aitzinako kide da, bes-teren artean.

    HARREMANAK ZAINDU

    “Militatzen dugun momentuan, gure harrema-nak zaintzeari garrantzia emango nioke. Batzue-tan bilkura hotzak ditugu, aio aio eta lixto. Hur-biltasun hori faltan botatzen dut”, dio ElorriArinek. Azpeitian ere Amaia Agirretxek antzeko

    Jone Etxeberria (eskuinetik bigarrena) ordiziarra AHTren aurkako asanbladan hasi zen 16-17 urterekin. Irudianekintza baten ostean Ertzaintzak atxilotu zuen unean.

  • gogoeta partekatu du: “Ikusten dira saiakerapolitak ere, batzarretan sekula egin ez deneanerrondak proposatuz denok hitz egin dezagun,bilera beharrean beste formatu batzuk proposa-tuz eta abar, baina oraindik lan dexente dugu egi-teko. Adibidez, batzarrak amaitzean, bertanparte hartu duen jendea ez bada gai elkarrekinegunerokotasunaz hitz egiteko, zaila da hortikzerbait oso ongi ateratzea”.

    Jone Etxeberriak garbi hitz egiten du militan-tzia ereduari buruz. “Estrategia independentistagure herrietara ekartzeko zer egin behar dugu?Zer borrokari eutsi? Eta nola borrokatu? Azkenhonetan gabezia handia dugu. Batez ere erresis-tentzian gaudelako, eta gure oinarri sozialareneta militantziaren perfila ez datorrelako baterronkarekin. Oso perfil erresistentea dugu, ezeraikitzailea. Normala da eta ez da militanteenardura. Kontua da garbi izatea trantsizioa eginbehar dugula, baina dagoeneko sei urte pasaditugula horretan, eta aldaketa garrantzitsuakemateko unea da”. Kide batzuk birziklatu eginbeharko dira bere ustez, eta beste batzuek bestegauza batzuetan jardun beharko dute. Sortukokidearen hitzetan, orain arte zentroan egon direnmilitante asko periferiara pasa beharko dira, etaalderantziz. “Aldaketa eta ardura handia da ezkerabertzalearen historiaren motxila hartu eta aurre-ra egitea. Nola egiten dugu gatazkaren konpon-bidean aditua den militantzia bat LOMCE, Fiare,TTIP eta nazio eraikuntzan aktibo bilakatzeko?”.

    “Zer lortu nahi dugun eztabaidatuta plantea-tu behar genituzke mobilizazioak ere –dio AmaiaAgirretxek–. Atzoko mobilizazio batzuk man-tentzen ditugu, beste batzuk biharko egunarenizenean baztertzen ditugu, baina bitartean ezgara pentsatzen jartzen egiten ari garen horreta-tik zer atera nahi dugun”. Herri mugimendueta-ko kideek elkar ezagutu eta formatu behar dutelauste du, hortik etorriko direla etorkizunekoaliantzak, eta horregatik, Joxemi Zumalabe Fun-dazioaren Bor Bor (k) ikastaroan parte hartu iza-nagatik oso pozik dago.

    KONFORT EGOERATIK ATERA ETAHERRIETAN MURGILDU

    “Trintxeran egotetik, herrian murgildu eta pro-posamenak egiteko izugarrizko aukera zabalduda egoera berriarekin. Norabidea definitu beha-rrean gaudela uste dudan arren, iruditzen zaitEuskal Herrian badagoela saltsa potentea”.Kimetz Arana Trapagarangoa da, Ezker Abertza-leko egituretan dabil 14 urte zituenetik, beti ereherri mailan. Ikasle mugimenduan, gazte mugi-menduan eta egitura politikoan. Egun Trapaga-rango Sortuko taldean eta EH Bilduko sareanibiltzen da gehienbat udal dinamikak eta kalealotzen, ekimen eta protesta batetik bestera.“Aldaketa hain handia izan da, gure egiturak etajendea ez zeudela prest”. Bere ustez gakoa daezker abertzaleak bere proposamen politikoanori zuzentzen dion argitzea.

    “Ez badakizu zer nolako herria nahi duzun,nekez egin dezakezu aurrera”. Proiektuaren defi-nizio faltak berau ahultzen duela uste du MarkelOrmazabalek. “Irudikatu behar dugu zer nolakoherria nahi dugun. Sektore askok egin dute,feminismotik, antidesarollismotik eta abar, bainaorokorrean irudikapen horiei guztiei zentzukolektiboa ematea falta zaigu”.

    Estrategia independentista eraldatzailea abianjartzea da Jone Etxeberriaren ustez erronkanagusietako bat. Hau zehaztea eta lur hartzeaherrietan. “Eraldatzaile” hitzari garrantzia ema-ten dio eta gustura da Abian dokumentuan halajaso delako. “Ezker abertzaleko jende asko dagoborroka mordotan, egituratuta egon gabe, peri-ferian lanean. Ezker abertzaleak ez du hori elika-tu azken urteetan, eta elikatzen hasteko, zeinizango da aterkia? Estrategia independentistaeraldatzailea”, dio.

    Arana kezkatzen du ezker abertzaleak aldake-ta sozialaren gakoetan sortuko ote duen euskalestatua eraikitzera doan independentismoa alaez. “Horrelako proiektu batek Euskal Herriko

    7

    Ezker abertzalea berpentsatzen / Erreportajea

  • jendearen gehiengoaren adostasuna lor dezake”.Euskal herritarrei erakundeetan gardentasungehiago, parte hartzeko aukerak, demokraziansakontzeko bideak, justizia sozialean eta berdin-tasunean aurrera egiteko balio behar diela defen-datzen du. “Gauza da ea hori gure herrietan arti-kulatzeko gai garen, ez soilik gureproposamenarekin, baizik eta loturak eginezproiektu hori konparti dezaketen sektoreekin,antolatuak eta antolatu gabeak”.

    “Langabetuak, etorkinak, zapalduak... onarditzagun haien identitateak eta adierazi hauberen herria dela, beren historia Euskal Herrikohistoria dela”. Kimetz Aranak ikusten duenez,“azpikoen identitatea” partekatzen du sektorezabal batek, jatorriak jatorri eta identitateakidentitate, eta aldaketaren gakoetan ematendute bozka hauek. Aranaren ustetan, Ezkerral-dea ezezagutzatik gutxietsi egiten da abertzale-tasuna ahul delako, baina bere ustez paradoxi-koki Bizkaian noizbait EAJri irabazi nahi badioezker abertzaleak, sektore herrikoi horiek guz-tiak elkartzean dituen proposamena egin behar-ko du, “horrekin gehiengoa garelako”. Gauzabera uste du beste lurraldeekin ere. “Behardugu proposamen bat eroso sentiaraziko ditue-na azpiko sektoreak, elkartuko dituena. Epeertain batean Euskal Herria askatasunera era-man dezake horrek”.

    Periferiako borrokak zentrora ekarri behardirela uste du Jone Etxeberriak, nahiz eta ezden erraza izango. “Nola sartu independentzia-ren ardatza borroka feminista konkretu batean?Edo ekonomia sozial eraldatzailean? Euskalestatua tresna gisa erabili behar dugu egungoegoera hau eraldatzeko. Egun harremanik ezdugun mugimendu sozial askotan lan eginbeharko dugu, pertsona zintzo, umil eta langi-leak izanez, barrutik “Aquí en España” ateratzenzaien kideekin”.

    “Jendartean dagoen indibidualizaziorakojoera, gure militantzian eta espazio politikoetan

    8

    209. zenb. 2016ko maiatza

    Elorri Arin donibandarra berriz hasi da Sortun Abianprozesuarekin eta hau arnaste berri bat iruditu zaio.

    Izar Mendiguren amurrioarra datozen Espainiakohauteskundeetan Arabatik Senatura joatekohirugarren doa zerrendan. Madrilera euskalherritarren eskubide, behar eta nahiak eramateagarrantzitsu ikusten du.

  • ere sartzen ari da; horren aurrean prozesuakkolektiboki egitearen aldarrikapena zabaldubehar dugu”, dio Amaia Zufia iruindarrak.“Gutasun batean askatuko gara edo hemen ezdago aske izaterik. Zaintza ezinbestekoa da gurejendartean, baina zaintzaren hipertrofia bat ikus-ten dut. Asko lotzen ari da auto-zaintzarekin etahorren izenean gauza asko egiten dira, kolektibo-an gauza asko egiteari utziz”. Hor korapilo batdagoela uste du. Norbanakoarekin batera, taldeaeta proiektua ere zaindu behar direla uste du.

    Bere ustez, proiektuak hezurmamitzen dituz-ten kontzeptu batzuk birdefinitu egin behar diraikuspegi anitzetatik, hala nola, bakea, nazioa,herria, demokrazia eta gatazka. “Oso oinarrizko-ak diren arren, oso modu aldebakarrekoan defi-nitu izan dira, eta zergatik ez esan, batzuetan osomodu patriarkalean. “Bakea, adibidez. Argidiogu hemen ezin dela bakeaz hitz egin urteanhildako mordoa daukagunean, sistematikoki era-sotuak eta bortxatuak garenean gizartearen erdia.Zer da bakea?”, galdetzen du. Zufiak ikusten dunazioarekiko atxikimendua subjektu gehiagokbere egitea nahi bada, ulerkerak zabaldu behardirela eta hau bazterretatik definitu. “Bakea, esa-terako, prozesu konplexua izango da, giza esku-bideekin du zerikusia, botere harremanen eralda-ketarekin eta elementu asko barnebilduko ditu”.

    “Ezinbesteko ez da inor, baina beharrezkoakdenak gara –dio Izar Mendigurenek–. Konpro-miso maila ezberdinak kudeatzen finago ibilibehar dugu, konpromiso izateari utz ez diezaio-ten”. Horrekin batera, harreman askoren poten-tzialtasuna ez dela baliatzen ari uste du. “Non bil-tzen dira 55 urte eta 18 urteko kideak batera?Bada espaziorik elkarlan horiek sustatuz? Horjakituria asko galtzen ari gara”.

    “EZIN GARA EAJ-REN ZAIN EGON”

    Kimetz Aranaren ustez, Telesforo Monzonengaraietatik datorren EAJrekiko konplexu handi

    bat dago ezker abertzalean: “Abertzaleok elka-rrekin joan behar dugu Maltzagaraino, etahamarkadak eman ditugu momentu hori itxaro-ten. EAJri eskua luzatzen, pentsatuz noizbaitestatuarekin konfrontazio batera joaten bagara,derrigor elkarrekin behar duela”.

    “Nire iritzia da ezin garela EAJren zain egonetengabe, eta egungo indar galtzearen arrazoieta-ko bat hori dela. Beti pausoak neurtzen, ekintzakbideratzen EAJrekin elkarlan batera”. Katalunia-ko prozesua ikusita, eskema hori indartu delairuditzen zaio. “Oso ezkorra naiz gai horrekin,gehiago ikusita EAJ inoiz baino erosoago, egitu-ra instituzionalaren kudeatzaile nagusi EAE etaNafarroan. Zail egiten zait hori aldatu nahikodutela pentsatzea”. Bere ustez ezkerreko termi-noetatik indarrak herrigintzan jartzeko unea da,alternatiba soberanista ezkertiarra landuz, EAJ-ren posizioa ahulduko lukeena eta alderdi horielkarlanera eramango lukeena, bere burua kolo-kan ikusten badu.

    Irati Sienraren ustez, EAJk ez du euskal esta-tu bat nahi, beren interes ekonomikoak Espai-niako Estatuan dauzkatelako. “Eta nahi balute,aberastasuna biderkatzeko nahiko lukete, justuguk kontrakoa nahi dugunean, herritarrontzatjustizia soziala; beraz, gaur gaurkoz EAJ ez dabatuko prozesu independentistara”.

    HERRIETAN MURGILDU

    “Gure artean egon gara, ez gara gure herrietanmurgildu. Praktika militantea aldatu behar dugu.Eroso ibili behar dugu gure herrietan. Gure sen-titu ez ditugun beharrak ere ezagutu behar ditu-gu. Kalean etxeko zapatilekin ibili behar dugu”.Kimetz Aranak dio Meatzaldean eta Ezkerral-dean gai honi buelta asko eman dizkiotela azkenurteetan; baita emaitzak jaso ere.

    “Goitik behera zetozen kanpainekin fun-tzionatzen ohitu gara. Herriak eraiki nahi badi-

    9

    Ezker abertzalea berpentsatzen / Erreportajea

  • tugu, militantzia eredu autonomoa behar dugu,bere baliabideak garatuko dituena, ildo ados-tuen barnean erabakiak hartzeko gaitasunaduena. Militantzian indarra eta baliabideak jar-tzea eskatzen du honek, formakuntza etaindartze pertsonala praktiketan. Egitura guz-tiak egokitu beharko lirateke hori egoki ikustenbada”.

    Aranak liberatuen figura hartu du adibide.“Orain arte gehienbat informazioaren transmi-sore funtzioa izan badute, hemendik aurreraeskualdeen dinamizazio figura hartu behar dute,herrietako jendeari baliabideak ematen dizkionpertsona izan”. Horretarako eskualdeak goitikbehera ezagutzen dituzten kideak behar direlauste du.

    Erabakiak kolektiboan hartuz asanblearis-moan sakondu behar dela uste du, ez estrategiahandiei buruz aritzeko, baizik eta gertuko bestegaldera batzuei erantzuteko: “Gure herrianhurrengo urtean zer egingo dugu? Barakaldonzer? Sestaon zer? Noraino heldu nahi dugu?Zer indar ditugu? Zein dira eraginguneak? Zeresparruk sortzen du ideologia? Non emandezakegu urrats bat gehiago?”. Bere ustezezker abertzaleko militantzia esparruak horibehar du izan.

    Azpeitian martxoaren 8aren harira, “emakumeanitz, errealitate anitz” izenburupean, feminismoamodu ezberdinetan lantzen duten elkarte ugarikmahai ingurua antolatu zuten, ardurak banatuta.Elkarren lanaren berri izan eta sareak jostekobalio izan ziela gogoratzen du Amaia Agirretxek.“Badago borondatea auzoetako jendearekin lanegiteko, gaizki pasatzen ari den jendearenganahurbiltzeko”.

    “Erronka gisa, masa kritikoa indartu, elkar-tu, berriz ere borrokara ilusionatu, sinetsi nor-bere gaitasunetan, hitza eta erabakia guk dugu-la”, dio Elorri Arin donibandarrak. “Borrokanjarraitu behar dugu, ez soilik gatazka politiko-

    10

    209. zenb. 2016ko maiatza

    Goian: Markel Ormazabal Donostiako Aste NagusiPiratan. Bidea ekintzaren bidez egin behar deladefendatzen du, egoera berriak sorraraziz.Behean: Aiora Mujika anoetarrak uste du diskurtsoilusionagarriak jaurtitzea positiboa dela, baina geropausoak ematen badira, bestela frustrazioa eragitenduela.

  • an, beste arloetan ere lan handia da egiteko:feminismoan, euskalgintzan edo ekologismoan,batzuk aipatzearren”.

    KULTURA POLITIKOA EGOKITU

    “Orain ezin da eztabaidatu, ez dago baldintzarik,hau da erabakia eta gero eztabaidatuko dugu.Klandestinitatetik gatoz eta urte askoan horionartu dugu, baina egoera aldatu den honetan,asko zaindu behar dira formak. Eztabaidarakoespazioak eraikitzen badira, gai bati buruz iritziezberdina badut ere, ikusiz gero gehiengoak ezduela hori pentsatzen, onartu eta defendatukodut. Baina ez badago non hitz egin gai bat,horrek asko zailtzen du kohesioa”. Alor honetanasko dagoela hobetzeko iruditzen zaio AioraMujikari.

    Parte hartzeko modu mugatuek kezkatzendute Izar Mendiguren. “Jende asko kanpoangeratzen da, ekimenetan parte hartzeko plantea-tzen diren moldeak egungo bizi ereduan ez dire-lako ongi txertatzen, adibidez, herri batzarrak”.Ordutegiaren arabera, batzuk ala besteek ezinizaten dutela bertaratu dio, eta galdetzen du eakide horien ekarpenak jasotzeko indarra egitenden. Bitartekoak jartzen al dira horretarako?Hausnartu al da taldeetan horren inguruan? Nolaegin daiteke erakargarriago parte hartzea?”, gal-detzen du amurrioarrak. Hainbat lekutan bideoe-kin eta formatu berriekin esperimentatzen aridirela txalogarri zaio.

    “Kezkatzen nau jendeak zentzurik ez ikusteaezker abertzalean militatzeari. Egun zer da ezkerabertzaleko militante izatea? Zer lan dakarhorrek? Erantzunik ez baduzu edo “ezer ez”bada, jendeak beste bide batzuk bilatzen ditu,inguruan ikusten dugu jendea ez dela zain egon-go”, dio Markel Ormazabal donostiarrak.

    Gaur egungo ezker abertzaleko belaunaldigazteek transmisioan etena izan dutela irudi-

    tzen zaio Ormazabali. “Badakigu ezker aber-tzalea zer izan den? Zer den? Nondik datorren?Zein oinarri eduki dituen? Badakigu bere histo-ria? Zalantza handiak ditut eta transmisiorikgabe geratzen garenean, proiekturik gabe gera-tu gara”.

    “Indartu behar da proiektu politikoarendefinizioa eta kultura politikoa, iniziatiba poli-tikoa berreskuratu behar da, aldaketarako egoe-rak sortu behar dira, baina bereziki barneratubehar dugu aldaketak ematen ari direla eta alda-keta horiek ondo ulertu eta ongi eragiten asma-tu behar dugula”. Markel Ormazabalen aburuz,eraldaketaren alde lanean ari direnen elkarlanada bidea. “Ez gara eraldaketarako subjektubakarra, gehiago daude, eta hauen elkarlanetiketorriko dira fruituak, baina hauetan eraginbehar dugu, eta horretarako iniziatiba beharda”.

    “Norberak bere baloreekin itxura bat eramandezake, baina praktikan ez badu egiten, itxurake-ria handia ikusten dut”. Elorri Arinek uste dumilitantzia eguneroko konpromisoetara ere eka-rri behar dela. “Uste dut kontzientzia hau ez delazabaldua”. Alde honetatik, sortze prozesuan denLurralde Askea mugimendua esperientzia inte-resgarria iruditzen zaio.

    AZPIKOEN IDENTITATEA OSATU

    “Instituzioek dituzten mugez gain, hauteskun-deetan ez dugu gehiengorik lor tzen. Aldiberean, alternatibek mikroan ez dute gaitasunikgizarte osoaren beharrei erantzuteko. Eztabaidahori beste urrats batera eramateko moduangarela uste dut. Ez ote gara aldaketa berriakorain arteko hitz zaharrekin interpretatzenari?”. L'art de la revolte liburuak ideia hori jaso-tzen duela aipatu du Ortzi Muruak. “Nik ustebadirela baldintzak esperientzia mikroak sare-tzeko eta mundu mailako ezkerraren askapenprozesu batean kokatzeko”.

    11

    Ezker abertzalea berpentsatzen / Erreportajea

  • Nazioarteko erreferenteei garrantzia ematendie, eta bere aburuz, independentismo eralda-tzaileak ez luke atzerrira begiratzean Eskozia etaKataluniako kasuetara mugatu behar, mundumailan herritarren burujabetzaren alde ari dire-nak ere nabarmendu behar lituzke, Bretainianaireportu baten aurka aurrera daramaten ZADproiektua kasu. “Erreferente horiek gure sentitubehar ditugu, hausnarketa interesgarriak direla-ko”. Bere buruari dagozkion erabakiak norberakhartzea mundu mailan ezkerraren ideia oroko-rretako bat bilakatzen ari den honetan, indartsuikusten ditu abertzaleak, ideia hori DNAn dara-matelako. “Diskurtso orokor horrekin lerrokatubehar dugu geure burua”.

    Bere ustez, jendearekin hitz egitean, sistemakapitalistaz aritzean, ezin da esan kapitalismoakguda irabazi duela, indar harremanean hainurrun egonik beste bide bat hautatzen dela,amore eman balitz bezala. Bere aburuz, argi utzibehar da sistema gisa ez dela bideragarria, krisiamuturrera doala eta gizarteei ez diela ongi egitu-ratzen uzten. “Ez da bakarrik esatea ez gaudelaados, bortxaz behar da beste eredu bat, goazenelkarrekin egitera”.

    Horretarako pauso zehatzak eman behardirela ikusten du, aukerak baliatu, eta adibidez,Kutxabanken pribatizazioaren gaian, Muruak ezdu ulertzen nola ez den baliatu banku etikoengaia mahai gaineratzeko. Koop57 kasu, EuskalHerri mailako banku etiko indartsu bat, webgu-nean erraz adieraziko duena nola igorri diruabertara.

    “Besteak bezalakoak bihurtzen ari gara, horiezin da gertatu”, dio argi Kimetz Aranak. “Hau-teskunde kanpainak auzolanean oinarrituta egonbehar da eta herriko jendeak hitz egin behar du.Lantaldeak baditugu herrian, horiek azaldu behardute proiektua, eta ez kanpotik kamioiak ekarrigure logoarekin, edo tranbian gure hautagaiarenargazkia jarri”. Mikrofonoa herritarrei emanbehar zaiela defendatzen du, eta horrek taldeakindartzea ekartzen duela.

    “Euskal Herrian PSOEtik ezkerrera gaudenpertsonak soziologikoki jende bera garela ustedugu Ezkerraldean askok”, dio Kimetz Aranak.Oroitzen du orain zortzi urte politikoki hazi nahizutela eta borroka nazionala indartzeko, auzoeta-ko borroka sozialetan sartu behar zirela ondo-rioztatu zutela Trapagaranen. “PSOE sortu zenlekuan, La Arboleda auzoan, nahiz eta jakinharresi asko eraitsi behar genituela, gure ekime-netan hurbiltze bat izan da urte hauetan, lantal-deak sortu dira bertako kideekin, proposamenakeginez, kezkak bideratuz. Lau urteren ostean,hauteskundeetan Bildu hirugarren indarra izate-tik lehen indar nabarmena izatera igaro da mea-tzari auzoetan, hain justu oso euskaldunak ezdiren guneetan”.

    FEMINISMOTIK ALDAKETA

    “Kezkatzen nau estrategia berrian zer apustuegingo den feminismoarekiko. Orain arte borro-ken hierarkizazioa egin dela sentitzen dut ezkerabertzalean, eta borroka batzuek besteak irentsidituztela”. Amaia Zufiak nahi du Euskal Herrian

    12

    209. zenb. 2016ko maiatza

    Ortzi Murua azkaindarrak (ezkerrekoa) uste dualdebakartasunaren kontzeptua gaizki erabiltzen aridela Ezker Abertzalea eta ideiaren argitze kolektiboabehar dela.

  • dauden erroko gatazken aurrean borroka egingoduen subjektua osatzea, hauek mailakatu beha-rrean. “Genero zapalkuntza eta zapalkuntza ani-tzak errotzen ditu eta hori iraultzeko feminismoaproposamen politikoaren erdian jarri behar da,barnerako eta kanporako tresnak eskatzen dituhonek”.

    “Feminismoak indar handia du gazte mugi-menduan, ia herri guztietan daude talde feminis-tak”. Irati Sienraren ustez horrek erakusten dufeminismoaren inguruan ezinegon handia dago-ela, eta horrek aurrerantzean herri mugimendue-tan eragina izango duela.

    “Ilegalizazioa aitzakia gisa erabili da eztabaidabatzuk ez irekitzeko”. Sienra zorrotz mintzo daEzker Abertzale barneko botere harremaneiburuz. “Errepresioak ere horra eraman du, bainaoso militantzia maskulinizatua izan dute espazio-ek, gizonez beteriko zuzendaritzekin, gizonekerabakitzen zer egin, adinean aurrera egin ahala,emakumeak militantzia eremuetatik kanpora-tzen”.

    Azken urteotan aldaketa handia nabari du,gehien bat alderdi diskurtsiboan. Bere ustezantolakunde bakoitzak barne mailan landubehar du, horretarako guneak sortuz. “Jendebaten partetik erresistentziak daude gai haulantzeko”.

    Sienraren ustez ezker abertzaleko emaku-meek mugimendu feministan antolatutako aber-tzaleekin egin behar dituzte aliantzak, batez ereBilgune Feministarekin. “Urte askotan lan han-dia egin du ezker abertzalea feminizatzeko, etahori aitortu egin behar zaio”. Horrez gain, gizo-nek beren pribilegioez eta hauei nola uko eginhausnartzeko espazioak sortu behar dituzte,feminismoan gizontasuna lantzeko.

    Amaia Zufiaren ustez, ezker abertzalekogizonek prest egon behar dute boterea konparti-tzeko –“bestela kendu egin beharko zaie”–, eta

    subjektu feminista izateko barne prozesu kolek-tibo bat behar dela ikusten du. “Sistema patriar-kalak zenbaterainoko eragina duen aztertu beharda, feminismoak zer proposamen politiko egitenduen ezagutu, eta harremanei buruz azterketakontziente bat egin behar dugu, zer birproduzi-tzen dugun ikusteko”.

    LURRALDETASUNA MAPATIK HARAGO

    Trapagarandik Kimetz Aranak oso lotura gutxiikusten du Euskal Herria deitzen dugun lurral-dearekin. “Banatuta gaude, euskal kulturaren era-gina txikia da gure hirietan, lurraldetasuna mapabatetik harago ez dugu eraikitzen. Independen-tista garenok hori uztartu behar dugu: Saretubaztertuta dagoen jende guztia proiektu bateaneta Euskal Herriarekiko hurbiltasuna transmititu,eta euskara, baldintza beharrean, proiektuauztartzen duen zerbait bezala planteatu”. Eus-kaldun batek Ezkerraldean bere minorian senti-tzen duena senti dezake galiziar batek edo sene-galdar batek Bilbon bere ustez.

    “Nahiko haserre naiz Ipar Euskal Herriakduen trataerarekin. Bere garaian Segin militatzen

    13

    Ezker abertzalea berpentsatzen / Erreportajea

    Endika Perez larrabetzuarra Ernaiko kidea da. EzkerAbertzalea bera ahul egon arren, ekimenekinasmatuz gero jendeak parte hartzen duela uste du.

  • genuen, klandestinoki, eta bilerak egiten genitue-nean Hegoaldeko kideekin. Egoera oso zaila zeneta hilean behin biltzen ginen, erakunde naziona-la ginela esanez”. Egun, legaltasunean, ez duharremanik ikusten ia. “Ez da nik espero dudanharremana, orain hamar urte bezala gabiltza”.Diskurtso politikoetan Espainiaz bakarrik hitzegiten dela ikusten du, Arnaldo Otegiren azke-nak kasu. “Eta Frantzian zer dugu? Ez al dugugatazkarik? Berotzen nau gai honek”.

    “Badira kasu politak, EHZn adibidez,zubiak ditugu Donostiako Piratekin eta besteeragileekin, baina nola da posible Ezker Aber-

    tzaleko erakundeen artean ez harreman gertu-korik izatea?”.

    Aldi berean, Ipar Euskal Herrian Ezker Aber-tzalea egituratzen ari da, Sorturen eratzea emanzenean, Iparraldean une txarra zela gogoetatuta.Ortzi Muruaren pentsamendua asko doa horra:Nola saretu elkar modu eraginkor batean?

    KONFRONTAZIOA BEHAR DA

    “Nola egiten da iraultza Euskal Herrian XXI.mendean?”, galdetzen du Endika Perezek. Indarmetaketa eta konfrontazioa uztartu behar dituezker abertzaleak bere aburuz. “Harreman ere-duak, kontsumo ohiturak, konpromiso militan-tea beste espazio batzuetara eramatea... ezkerabertzaleak identitate iraultzaile berri bat sortubehar du erantzunak emateko egunero sistema-ren aurka egin nahi dutenei”.

    “Talka irudikatu behar dugu”, dio larrabe-tzuarrak. “Irabazteko aldatu genuen estrategia,ez sisteman integratzeko. Beste jendarte eredubat nahi dugu, eta horrek derrigor konfronta-zioa eskatzen du. Ezin gara denen lagunakizan, hemen proiektu ezberdinak daudelako”.Bere ustez konfrontazioa kalera atera behar da,desobedientzia ekintzak ugaritu ados ez direngaietan.

    “Ezker abertzaleari ekintza falta zaio”, dioMarkel Ormazabalek. “Ekintza da aldaketarakoegoerak sortzen dituena”. Norabide honetanherri harresien arrakasta aipatzen du, unebatean atxiloketak eten zitezkeela irudikatzeraheldu zirela gogoratuz. “Zientoka gorputz pila-tu ziren atxilotuak izango zirenak babestera,horietako asko atxiloketak eten genitzakeelasinestera iritsi ginelako; hori irudikatzeari utzidiogun unean indarra galtzen joan da”. Irudi-katzeak errealitatea gainditzeko indarra ematendu Ormazabalen ustez. “Ertzaintzak Donostia-ko Askegunea desegin zuenean, kideen sentsa-

    14

    209. zenb. 2016ko maiatza

    Kimetz Arana trapagarandarrak argi du: "PSOEtikezkerrera gauden guztiok soziologikoki proiektu beraosa dezakegu".

  • zioa zen: 800 geunden, baina hurrengoan 3.000bagaude, eta herri honetan egon gaitezke3.000, ez dituzte atxilotuko”.

    BLOKEOA GAINDITZEKO ORDUA

    “Euskal Herriak badu urte askotako ibilbidea,herri mugimenduek auto antolatzeko gaitasunasobera dute, eta herri txikia garenez, sinergiaksortzea errazagoa da. Apalduta badago ere, jen-deak badu prestutasuna. Ezker Abertzalea ahulegon da, baina ingurua? Kanpoan baldintzakbadaude, agian etxe barruan dugu apatia puntuhori –dio Endika Perezek–. Dinamika politakplanteatzean jendeak erantzuten du, tekla ego-kiak jo behar. Baldintza subjektiboak landubehar ditugu, ezin dugu amets egiteari utzi”.

    “Euskal Herria oso aberatsa da proiektuetan,herri mugimenduak ikaragarrizko erronkak ateraditu aurrera”, dio Izar Mendigurenek. “Herribaten izaera da, eta hor indarra egin behar dugu.Gogoratu behar dugu oinarrizko proiektu askoauzolanean atera direla aurrera, ikastolen mugi-mendua kasu”.

    “Agian belaunaldi aldaketa leku batzuetanongi etorriko litzateke, nik komunikazioarenesparruan ikusten dut”, dio Aiora Mujikak. “Biziosoa esparru honetan daramanak ohitura batzukdauzka eta formatu batzuetara jotzen du nahigabe. Agian bere lanean oso ona da, baina norbe-raren gabeziak ikusten ere jakin egin behar dugu.Kode berriekin hazi diren belaunaldi digitalekbeste gako batzuetan pentsatzen dute, eta ideientransmisioan jarri behar da indarra”.

    “Asmatu behar dugu subjektu anitz bat osa-tzen, eta ez da batere erraza”, dio Amaia Zufiak.“Independentzia prozesu baten parte izan nahiduten subjektu guztiek izan behar dute leku bathonen oinarriak jartzeko, eragiteko, hau martxanjartzeko eta erabakiak hartzeko”. Konfluentziaguneak sortu behar direla uste du, agenda batera-

    tuekin batera. “Herri honetan eraldaketa emate-ko lanean ari garen guztiok aitortza eta mintzaki-detza behar dugu. Agian eremu guztiak batukodituen konfluentzia gune bakarra sortzea ezinez-koa izango da, baina gune gehiago behar dira etasubjektu anitzak aitortu”.

    “Nola irabazten du ezker abertzaleak sinesga-rritasun politikoa berriz ere eraldaketarako aridiren eragileetan? Batetik, ahaztuz iniziatibaduen bakarra dela, eta bestetik, urte hauek guz-tietan metatu dugun kapitala eraldaketarakoprest dauden indarren mesedetan jarriz”, dioOrmazabalek.

    “Akademiko gehiegi eta akzio gutxiegi dugu –dio Irati Sienrak–, kalera atera behar dugu eta gau-zak egin; ezker abertzaleak badaki hori egiten”.

    “Azken urteetan mugimendua ahul egon da,eta gazte mugimenduan ere erasoei erantzutenindar handia jarri dugu. Hala ere, gazte mugimen-dua berpizteko lanean ari gara eta nahiko prozesuemankorra izaten ari da”, dio Irati Sienrak. Berehitzetan, gazteak ez direla borrokara lotzen sal-tzen dute hedabideek, baina hori ez da horrela.“Euskal Herriko gazteria oso anitza da, korronteideologiko askotakoak eta eragile asko antolatzenari dira, pixkana elkarrekin konfluentziak egiteko;adibidez, gazte asanbladak eta gaztetxeak osogogoeta interesgarrietan ari dira beren funtzioeiburuz. Alternatibak eraikiz goaz”.

    “Indarrak berriz hartu eta gure artean zintzo-ki egon behar dugu, itxura gutxiagorekin, gauzakegin nahi ditugulako. Egin den guztiagatik zordugu borrokan jarraitzea, eta sinetsi behar duguberriro borrokan”, dio Elorri Arinek.

    “Estrategia aldatu dugu, itxaron da estatuenpartetik pauso batzuk egitea, ez dute egin guknahi heinean, eta hor ezker abertzaleak indarasko galdu du. Orain ilusioa ikusten dut hainbatkonturekin –dio Arinek–: Ados, borroka ez daeten, parentesi bat izan da”. �

    15

    Ezker abertzalea berpentsatzen / Erreportajea