"Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

24
Juan Karlos Gomez, BIEko lehendakari berria Beste urtebetez Ikastolen Jaien alde Nafarroako Ikastolen legeztapena Assa, olagarroaren antzeko ikastola BALMASEDAko ZUBI ZAHARRAren BERPIZKUNDEA

description

"Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

Transcript of "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

Page 1: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

�Juan Karlos Gomez, BIEko lehendakari berria �Beste urtebetez Ikastolen Jaien alde�Nafarroako Ikastolen legeztapena �Assa, olagarroaren antzeko ikastola

BALMASEDAko

ZUBI ZAHARRAren BERPIZKUNDEA

Page 2: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

J

i

/

Page 3: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

>BIEko lehendakari berria

‘‘elkarrizketa

Juan KarlosGOMEZ“Bilbo eta ingurukoikastolak Lanbide Heziketaarloko proiektu handi batari gara lantzen”

BILBOKO ERREKALDE AUZOAN JAIO ZEN KANTABRIATIK ETORRITAKO FAMILIA BATEAN.Euskaldun berria da,beraz,baina erraztasun handiz hitz egiten du euskaraz hain berea den Urretxindo-rra ikastolaz edo Bizkaiko Elkarteak dituen asmo handiei buruz. Udaltzaina da lanbidez, bi seme-alabaditu,eta uztailean izendatu zuten Bizkaiko Ikastolen Elkarteko lehendakari.>>>>>>>>>>>>>>>>>

3

18

22

21

22

23

EDITATZAILEA:IKASTOLEN KONFEDERAZIOA /Zamudioko Teknologi Elkartegia,208 B-1 / 48170 Zamudio / Tel.: 606 33 41 45

Koordinatzailea:Zuriñe [email protected]

Erredakzioa:Joxean Agirre, Amagoia Mugikaeta Eva Domingo

Euskara zuzentzailea:Imanol Artola

Diseinua eta maketazioa:Txema Garzia Urbina

Inprimatzailea:Ona SA imprimategia Iruñea.Tel.: 948 35 10 14

ISBN:Ikastolen Konfederazioa,84/933872/6/6

>www.ikastola.net

ikastola

153

BIEko lehendakariberria.

Ikastolen Jaien aldebabesle eta laguntzaile.

Xabier Azanza,Nafarroako ikastolenlegeztapena.

Arabar Errioxakoikastolak.

ERREPORTAJEA

Balmasedako ZubiZaharrarenberpizkundea.

Eskolarteko bertsolariak

turismoa egiten.

Euskal artistak Lizarranirakasle.

Ikastolen ikasturtekohasera Zamudion.

Baigorriko ikastolaberria.

“Bazter guztiei begiraII” CD-ROMa.

Gliss eguna Iparraldean.

Au

rkib

idea [

urri

a/2

00

6]

03

06

12

08

10

16

iks

Page 4: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

San Adrian auzoankokatuta dagoen bilerroko ikastola da.Hiru lerrotara jauziaegiteko aukerak di-tuela uste dugu, bai-na gure kezka eta za-lantzak ditugu. He-men ondoan bertan,Miribillasen, auzoberri bat sortu da.

Jende asko etorri da bertara bizitzera eta gu-re ikastolak, zehatz esatea zaila da bada ere,berrehun edo hirurehun haur utzi ditugukanpoan azken hiru urteotan. Garai bateanhiru meategi ziren lekuan, orain 20.000 la-gun bizi dira. Bilboko auzo handienetako batizango da. Zerbitzuen azpiegiturak egiten aridira: kiroldegia, Udal frontoia, udaltzainak,suhiltzaileak, Renferen geltokia, eta eskolaberri bat ere eraiki dute. Beharbada gu hiru-garren lerro bat irekitzeko tramiteak egitenhastea litzateke zuzenena, baina eztabaida-tzen ari gara, ikastolaren neurria gehiegihazteko arriskua ikusten dugulako. Guk da-goeneko 850 ikasle ditugu. Ikastola handiakerabat bideragarriak dira ekonomia aldetik,ikastola txikiak baino bideragarriagoak segu-ru asko, baina txikietan harremanak pertso-nalagoak dira eta giroa gertuagokoa. Oraindela gutxi egin genituen hemen kirol instala-zio berriak. Inbertsio handiak izan ziren etahirugarren lerro bat abiaraziko bagenu, be-rriro handitu egin beharko genituzke instala-zio horiek. Hori guztia aztertzen ari gara.

Onena, beharbada, auzo horretan ikastola berri

bat egitea izango litzateke.

Baina lanez gainezka gabiltza. Beste erronkagarrantzitsu bat dugu esku artean: LanbideHeziketa arloko proiektua Bilbon, alegia.Proiektu hori ere hemendik gertu dago, kilo-metro erdi batera, Harrobi plazan, Miribilla-seko parkearen kontra. Eraikin berri batizango da eta eraikin handia gainera, 6.000metro koadro izango baititu, igerileku etaguzti. Bizkaiko Ikastolen Elkarteak bultzatudu proiektua, eta Bilbo eta inguruko ikasto-lak dira partaide, Abusu eta Urretxindorrahiriburutik, eta Eguzki Begi Galdakaokoa,Balmasedako Zubi Zaharra, Leioako Betiko,Traparango Itxaropena, Bihotz Gaztea etaIbar Ezkerreko ikastolak.

Zer konpetentzia izango du horrelako proiektu

batek?

Konpetentzia handia. Lanbide Heziketakoikastetxe piloa dago, baina denek gaztelaniazematen dituzte ikasketak. Hogeita hamarurte badira hezkuntza eredu batekin laneanari garela, eta Lanbide Heziketaren arloaneuskarazko ikasketak ez dira %5era iristen.Sekulako porrota izan da. Nik utzikeria egondela esango nuke. Gure proiektu handi hone-tan erakundeak inplikatu nahi ditugu, noski:Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalabereziki. Dagoeneko Udalarekin lanean arigara lurren zesio bat izenpetzeko. Hezkun-tza Sailarekin hitzartuta dugu bi moduluemateko aurre-akordioa. Modulu horietakobat Nazioarteko Merkataritza eta GarraioKudeaketa izatea nahi genuke, SanturtzinSuperportua eta Loiun aireportua ditugulako.

Ibaizabal proiektua ere martxan duzue Durangon.

Ibaizabal ikastolak batxilergo guztiz sendoadu egun, eta inguruko ikastoletarako errefe-rentea bihurtu da. Iazko ikasturtean lanbideheziketan lehen urratsak ematen hasi zen, etaMarkina Lea-Artibai politeknikarekin elkar-lanean lehen zikloa eskaini zuten.

Zer eperekin ari zarete lanean Harrobi plazako

proiektuan?

Egia esan, guk nahi baino gehiago ari da luza-tzen. Gure asmoa udan zimendatze lanekin ha-si eta neguan eraikina egiten hastea zen, bainaezinezkoa izan da, Harrobi Fundazioa erroldan

inskribatzeko tramiteak luzatu egin direlako.Baina ahalik eta lasterren hasi nahi genuke.

Bizkaiko ikastolek zer beste erronka dituzte?

Gurasoen partaidetza dela uste dut gure besteerronka handietako bat. Lurralde osoko ikas-tolek Bizkaiko Elkartean izan behar dutenpartaidetza sustatu behar dugu alde batetiketa, bestetik, ikastola bakoitzean gurasoekizan behar duten partaidetza indartu. Jakitungaude partaidetza hori ahuldu egin dela azkenaldi honetan, gizarteko beste arlo askotan eredena profesionalen esku uzteko joera indar-tzen ari delako, baina herri mailako proiektu-ak ez badira biziak eta etengabe berritzekogaitasunik ez badute, porrot egingo dute. Biz-kaiko Elkarteak, bestalde, zenbait zerbitzu es-kaintzen dizkie ikastolei, eta zerbitzu horiekgehitu eta hobetzea da beste asmoetako bat.

Zer egoera bizi dute ikastolek Bizkaian? Matriku-

lazio aldetik hazten ari al dira?

Matrikulazio aldetik hazten ari dira, eta pro-iektu berriak ari gara gauzatzen. Balmaseda-ko kasua, esate baterako, oso esanguratsuada. Zein eskualdetan kokatua dagoen kontuanizanda, sekulako garrantzia du ikastola horiindartzen ikusteak. Orain egun batzuk izannintzen Lekeitioko lanak ikusten, eta buka-tzeko zorian daude. Lehendik zuten frontoiaestali, eta eraikin berria altxatu dute. Ikastolabikoiztu egin dela esan daiteke, eta hori betida pozgarria. Lehen bi lekutan banatuta zeu-den, ikastola erdia fraideei alokatutako gela-tan baitzuten. Orain denak leku batean bildu-ko dira. Santurtziko proiektua dago geldirik,tamalez. Udaletxearekin izandako oztopo ju-ridiko, burokratiko edo politikoak tarteko, ba-koitzak uler dezala nahi duen moduan, ezinizan dute aurrera egin, nahiz eta aurkeztu du-ten proiektua erabat zehaztua eta ikertua zu-ten. Proiektua ahalik eta azkarren martxanjarri ahal izateko teknikariak hiru txandatan,gauez lan eginez prest zeuden, gero, gertatuden bezala, Udalak geldiarazteko. Ikastolaksekulako eskaera du, derrigor handitu beha-rrean aurkitzen dira, eta oso zaila da oztopoakzergatik jarri zaizkien ulertzea.

Etorkinen integrazioa da ikastolek gaur duten

beste arazoetako bat. Nola daramazue gaia Biz-

kaian?

Arazo hori bizirik dago gure artean. Arazoa

ikastola |*153URRIA/20064

Juan KarlosGOMEZ Juan Karlos

GOMEZBIEko lehendakari berria

UURRETXINDORRA IKASTOLAKO LEHENDAKARI IZAN ZARA AZKEN URTEOTAN.

NOLA DESKRIBATUKO ZENUKE IKASTOLA HAU HITZ GUTXITAN?

Page 5: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

ez da etorkinak hartu edo ez hartu.Etorkinek beren eskubideak dituztehezkuntza mailan, eta zergatik ez du-te sartu behar ikastoletan? Baina era-kundeen aldetik ez dugu ikusten eran-tzuteko gaitasunik dagoenik. Etorkinbatek ikastolan sartzekotan beste gura-soen baldintzatan sartu beharko luke, ko-operatibako partaide eginaz. Etorkin ba-tek bere umea ikastolan sartzen badu, la-guntza bereziak eman behar zaizkio inte-gratu ahal izateko. Gaztelaniaz ez dakiten(eta euskaraz gutxiago) etorkinak dira asko-tan, eta laguntza bereziak ematen ez bazaiz-kie, arazo bihurtzen dira.

Zer pisu dute Bilboko ikastolek hiriaren euskal-

duntze prozesuan?

Egia da hezkuntzak bere osotasunean euska-rari sekulako bultzada ematen diola, baina ge-ro eta euskaldun gehiago egonik ere, apenaserabiltzen den euskara Bilbon. Hiriburuak350.000 bizilagun inguru ditu. Esaten dute-nez, horien %30ek badaki ondo edo gaizki eus-karaz. Kopuru ikusgarria da, baina zergatikez da kalean entzuten edo erabiltzen? Era-kunde eta enpresek barruko plangintzak eginbeharko dituzte, eta erabilera planak egin be-harko dira kalerako ere. Egoera hau aldatzekogizarte presioa ezinbestekoa da, eta borondatepolitikoa beharrezkoa.

Zein izan da zeure ibilbidea euskararen arloan?

Gaztetan hasi nintzen AEKn ikasten arratsal-deko ikastaroetan, eta ez diot denbora gehiegieskaini. Hiruzpalau ikastaro egin nituen, bar-netegi aldi bat Errigoitin, eta ikastaro trinkobat egin nuen ondoren. Erabiltzean dago ga-koa, nahiz eta akatsak egiten dituzula jakin.Lanean ere saiatzen naiz euskara erabiltzen,baina ez dut giro gehiegirik aurkitzen. Eus-

kaldun batzuek ere nahiago izaten dute gazte-laniaz egin.

Nola ikusten duzu Euskal Herri mailako ikastolen

egituraketa?

Uste dut lehenbailehen egituratze prozesuabukatu egin behar dela eta Euskal HerrikoIkastolen Konfederazioak lidergoa hartu be-harko lukeela hezkuntzaren mailan eta eus-

kararen arloan. Proiektu, zerbitzu, eskaintzaeta eredu berriekin jo behar dugu aurrera.Aurki etorriko da hezkuntz ereduei buruzkoeztabaida. Uste dut ereduen eskaintza alda-tzeko garaia iritsi dela, baina gizarte eragileguztien artean eztabaida zabaldu behar dahorretarako. Euskal Herri mailako ikastolenmugimenduak, edozein modutara ere, etor-kizun oparoa duela uste dut. ikastola

5

�����������������

FORMACIÓNPROFESIONAL ENEUSKARALas ikastolas de Bilbo y de suentorno están ultimando elproyecto de un centro deformación profesional eneuskara en el corazón de la

ciudad, en la Plaza Cantera,donde un edificio de nuevaplanta albergaría módulos degrado superior y medio. Esuno de los proyectos de losque nos habla el nuevopresidente de la Federaciónde Ikastolas de Bizkaia, JuanKarlos Gómez, que durante losúltimos años ha sido

presidente de la ikastolaUrretxindorra.

�����������������

FORMATIONPROFESSIONNELLE ENEUSKARALes ikastola de Bilbao et desenvirons ont un projet de

centre de formationprofessionnel en languebasque au cœur de la ville,Place Harrobi, où un bâtimentabritera les classesd’enseignement moyen etsupérieur. C’est un des projetsdont nous parle le nouveauprésident de la Fédération desIkastola de Biscaye Juan

Karlos Gomez, qui a parailleurs été président del’ikastola Urretxindorra cesdernières années.

“LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXE PILOA DAGO, BAINA DENEKGAZTELANIAZ EMATEN DITUZTE IKASKETAK. Hogeita hamar urtebadira hezkuntza eredu batekin lanean ari garela, eta LanbideHeziketaren arloan euskarazko ikasketak ez dira%5era iristen.”

s

Page 6: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

HHEERRRRII UURRRRAATTSS,, IIBBIILLAALLDDIIAA,, AARRAABBAA EEUUSSKKAARRAAZZ,, KKIILLOOMMEETTRROOAAKK EETTAANNAAFFAARRRROOAA OOIINNEEZZEENN PPAARRTTEE HHAARRTTUU DDUUTTEENN BBAABBEESSLLEE EETTAALLAAGGUUNNTTZZAAIILLEEEEII EESSKKEERRRRAAKK EEMMAANN NNAAHHII DDIIZZKKIIEEGGUU..

ARABA EUSKARAZ HERRI URRATS IBILALDIA KILOMETROA NAFARROA OINEZ

BESTE URTEBETEZIKASTOLEN JAIEN ALDE

Oso ezagunak diren etxe hauek, gure herrian sustraiak errotu dituzte. Euskaltel dugu Babesle ofiziala. Eroski

Fundazioa, Eroski Bidaiak, Abra, Eusko Label, Coca-Cola, Fanta eta Aquabona, Keler, Kaiku eta Baque

Laguntzaile leialak. Urtez urte gurekin batera dira festa erraldoiotan, babesa eta laguntza eskainiz.Ikastola mugimenduari atxikimendua aitortzen diote erakunde hauek. Ikastolen bost jai nagusi horietan gune

bereziak antolatzen dituzte, eta profesionalen laguntzaz gain, dirutan ere adierazten dute konpromisoa. Guztiei guretxalorik beroenak!

KOMUNIKABIDEAK ERE GUREKIN

EITBko familia osoa, Argia, Berria, Noticias taldea, Deia eta Gara ditugu urte osoan jaien informazioa zabaltzekoprest. Azken asterako ere Diario Vasco eta El Correok publizitatearen truke iragarkiak eskaintzen dizkigute. Hauenguztien laguntza estimatzekoa da!

ERAKUNDE BERRIAK AURTENGO JAIETAN

Zerrenda handitzen ari da. Bi erakunde Laguntzaile berri izan ditugu aurtengoIbilaldi, Araba Euskaraz eta Kilometroetan. Naturgas eta Saiolan izan dira.Zerbitzuak eta dirulaguntzak eskaini dituzte. Egindako apustuagatik,zorionak!

6

Page 7: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

7

Jose Antonio Ardanza.Pelayo Serrano.

Jose Mari Larramendi. Juan Ramon Arraibi.

German Muruamendiaraz.Ana Gómez de Segura eta Patxi Anton.

2006/URRIA*153ikastola

> BABESLE eta LAGUNTZAILEAK

Page 8: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

Albiste onak dira azkenaldian jasotakoak. .

Benetan albiste onak izan ditugu azkenhilabete hauetan. Guretzat egoera gazi-gozoada hala ere, topatu den irtenbidea ez delakoguk nahi genuena, posible izan dena baizik.Ez bakarrik Nafarroako ikastolentzat, Eus-kal Herriko ikastola guztientzat dira albisteonak. Nafarroako bost ikastola legeztatu ga-be izan ditugu orain arte, eta badirudi etorki-zunerako irtenbide bat topatu dugula.

Azaldu zertan den irtenbide hori.

Nafarroako Gobernuak eremu ez euskaldu-na deitzen duen horretan lau ikastola izan di-tugu orain arte modu alegalean: Lodosakoa,Vianakoa, Tuterakoa eta Irunberrikoa. Bos-garren ikastola Berakoa izan da, berez legez-koa zena, baina DBH modu alegalean zuena.

Azken akordioaren arabera, ikastola horienguztien legalizazioa lortu dugu. Horretaz gain2010 urtera arte diru kopuru bat adostu dugu.Ikastola hauek kontzertuak kobratuko dituz-te, eta horretaz gain, beste diru bat ere bai ko-puru horretara heldu arte. Finean, hauek he-rri txikiak dira, eta ez dago herriotan euska-raz ikasteko beste eskaintzarik. Hartara, kon-tzertuetatik lortzen ez den dirua beste kopuruhorretatik irtengo da, eta modu horretan ber-matuko da eremu ez euskaldunetan zein herritxiki horietan ikastolek aurrera egin ahal iza-tea. Izan ere, herri horietako ikasle kopurua-rekin bestela ez da posible.

Zertan da gazi lortutako irtenbidea?

Batez ere Beraren kasuan lortutako irtenbi-dea da gazia. DBHko azken bi kurtsoak ken-

ikastola |*153URRIA/20068

“HORRETAZ GAIN 2010 URTERAARTE DIRU KOPURU BATADOSTU DUGU. Ikastola hauekkontzertuak kobratuko dituzte, etahorretaz gain, beste diru bat ere baikopuru horretara heldu arte. Finean,

hauek herri txikiakdira, eta ez dagoherriotan euskarazikasteko besteeskaintzarik.”

>NAFARROAkoIkastolen Elkarteko lehendakaria

Xabier AZANZA

Nafarroako IKASTOLEN LEGEZTAPENA

Page 9: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

du behar izan ditugu, eta ikasleek beste zen-troetara joan behar izan dute, bai publikoeta-ra edo bai Gipuzkoako beste ikastolatara. Ho-ri ez da gure gustukoa izan, baina azken urte-otan epaitegietan-eta ibili gara kontu horre-kin, eta epaileen erabakiak ez dira izan gurealdekoak. Lortu dugun irteerarekin DBHkolehen bi kurtsoak mantenduko dira, eta kon-tzertuak kobratu egingo ditugu. Beran azkenurteotan handia izan da kobratu ez dugun di-rua, eta horrenbestez bertako egoera ekono-mikoa negar egiteko modukoa izan da. Orain,gutxienez, arazo hori desagertu egingo da.

Irtenbide desberdinak izan dira, beraz.

Halaxe izan da. Nahiz eta %100ean gure gus-tukoa ez izan Fontellas, Biana, Irunberri etaLodosan adostu den akordioa, ikastola haue-tan gela kopuru berak jarraituko du. Beranzailtasun nabarmenak izan ditugu, eta azke-nean Berako alkate den Helena Santesteba-nen laguntza garrantzitsua izan da. Denaden, negoziazio hauetan gobernuan ez dau-den alderdi politiko guztiekin erlazio estuakeduki ditugu. Guztien babesa jaso dugu.CDNren lana ere oso erabakigarria izan da,

bera izan delako gobernuan gure alde betilan egin duena.

2010 urtera arteko irtenbidea da. Eta gero, zer?

2010 urterako beste egoera batean egotea es-pero dugu, bai eta Nafarroako ikastola haueklegezko izateko baldintza guztiak beteko di-tuztela ere. Oraingo legeztatzearekin eta di-ru-laguntzekin, ikasle kopuruak gora egingodu. Gainera, orain adostu ditugun irtenbideekonomikoek 2010 urtetik aurrera ere jarrai-tuko dutelakoan gaude.

Noiztik dator borroka hau?

Ikastola horiek legeztatzeko eskaera betida-nikoa da, azken finean hezkuntza oinarrizkoeskubide bat delako. Urte asko daramateikastola horiek eskolak ematen, eta beha-rrezkoa zen irtenbide bat topatzea. AzkenNIEko Plan Estrategikoa onartu zenean –niaukeratu ninduten orduan lehendakari– hel-buru garrantzitsuen artean jarri zen hori.Gauzak horrela, azken bizpahiru urteotan joeta ke aritu gara helburu hori lortzeko. UPNeta CDN alderdien arteko Gobernu hitzar-menean zehazten zenez, joan den urteko

abuztua baino lehen legeztatu behar zirenikastola horiek. Laguntza finantzieroa lor-tzea izan da luzatzearen arrazoia, hori ezbaitzegoen Gobernu hitzarmenean. Azkene-an, bestelako akordio bat sinatu dugu lagun-tza ekonomikoen inguruan.

Zein etorkizun daukate Nafarroako ikastolek?

Oso, oso, oso etorkizun ona daukagu. Iruñe-rrian gure eskaintza handitu egin behar du-gu, urtero ikasle asko gure saretik kanpo ge-ratzen delako; horrekin batera, kalitateabultzatu behar dugu orain. Azken urte haue-tako batzarretan ordu asko eman dituguikastola alegal hauen kasua aztertzen etazailtasun finantzieroei buruz hizketan. Aha-legin handia egin dugu kontu horietan, etaorain gure ahalegina kalitatera bideratukodugu, ez bakarrik bost ikastola hauetan, Na-farroako ikastolen sare guztian baizik. Eus-karazko hezkuntza, kalitatezkoa eta guraso-en partaidetza bultzatzen duena da gurea,horiek dira bere bereizgarriak, eta bete-bete-an sartuko gara orain etxeko-lan horietan.Azken finean, gure seme-alaben hezkuntzada gure helburua eta xedea. ikastola

9

�����������������

HA LLEGADO LA HORA DELA PEDAGOGÍAXabier Azanza, Presidente deNafarroako IkastolenElkartea, mira al futuro contranquilidad y esperanza trashaber resuelto un problema alque la federación ha dedicado

mucho tiempo y esfuerzo.Resuelta la situación alegalque hasta ahora vivían lasikastolas de Lodosa, Viana,Tutera, Irunberri y Bera, hallegado el momento demeterse de lleno en los retosde la calidad.Es hora de hablarexclusivamente de pedagogía.

�����������������

ET MAINTENANT PLACE ÀLA PÉDAGOGIEXabier Azanza, President dela Fédération des Ikastola deNavarre, envisage l’aveniravec optimisme et espoiraprès la résolution d’unproblème que la Fédération

s’est employé à résoudrependant longtemps, celui de lasituation non légale desikastola de Lodosa, Viana,Tutera, Irunberri et Bera.Maintenant ce problèmerésolu, la fédération vapouvoir désormais s’attaquerau domaine pédagogique etplus particulièrement à la

question de la qualitéd’enseignement.�

A “Ahalegin handia egin dugu ikastola alegaleiirtenbidea topatzen. Orain, kalitateaz hitzegiteko garaia da”

“BATEZ ERE BERAREN KASUAN LORTUTAKO IRTENBIDEA DA GAZIA. DBHkoazken bi kurtsoak kendu behar izan ditugu, eta ikasleek beste zentroetara joan behar

izan dute, bai publikoetara edo bai Gipuzkoako beste ikastolatara.”

Page 10: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

Lapueblako ikastolara Arabar Errio-xa, Viana eta Errioxako 22 herritako

ikasleak etortzen dira, Vianatik hasieta Casalarreinaraino, Logroño, Briñaseta mugako beste zenbait herritakoakbarne. Esan bezala, Samaniegon etaMainuetan gela unitarioak ditu, etaorain Bastidan DBHko lehen zikloa za-baldu du. “Bastidakoak Haro, Casalarrei-na, Hervias eta inguruko beste hainbat herri-tako umeak jasotzen ditu. Gaur egun, askodira Errioxako herrietatik joaten diren ikas-leak, Harokoak bereziki. Erreformaz geroztik12 urterekin Lapueblara bidaltzen zituztenikasleak. Horietako batzuek, Harotik edo Ca-salarreinatik datozenek, ordubeteko bidea du-te autobusean eta, logikoa denez, guraso hori-ek DBHko lehen zikloa eskatzen hasi ziren.Horrela zabaldu da ziklo hori Bastidakoikastola berrian. Horrek gure zenbakiak pix-ka bat kolokan jartzen zituen, eta hiru urtean

ibili gara eztabaidan. Nik neuk eta beste gu-raso batzuek ere ikusten genuen, gauzak ondoateratzen badira, hemendik hiruzpalau ureta-ra gure ikastolarentzat ere mesedegarri izandaitekeela erabakia, DBHko lehen zikloan ge-lak bikoiztu egiten batitugu, eta horrela biga-rren zikloan bina gela izango ditugula segur-tatzen dugu. Azkenik hau izan da erabakihartzera eraman gaituena, Bastida eta AssaIkastolak indartuta ateratzea, alegia”, esanzuen Joseba Llanok.

Lantziegoko ikastola 1993an sare publiko-ra pasa zen, baina bere ikasle gehienak DBHegitera Lapueblara bidaltzen ditu, eta ez dutearazorik gelak osatzeko. “Egia da urte bateanbeherakada izan genuela Lehen Hezkuntzan.Ikastola eta eskola guztietan izaten dira horre-lako urteak. Jaiotza tasaren beherakada horiekematen dute ziztada, baina guk orain HHn etaLHn ditugun zenbakiak oso onak dira. Beraz,aurkitu dugun irtenbidea onuragarria izan

ikastola |*153URRIA/2006

AssaOLAGARROAREN ANTZEKO IKASTOLA

Bastidako ikastolaberriak DBHko

lehen zikloazabaldu du

Lapueblako Assaikastola olagarroa

bezalakoa da.Esan daiteke

Euskal Herrian ezdagoela hain

ikastola handirik.295 ikasle ditu,

baina jatorri osoezberdinetakoak,Arabar Errioxako

22 herritakoakbaitira. Assak HHko

gelak ditu Mainuetaneta Samaniegon, eta

orain Bastidan DBHkolehen zikloa jarri dute.

“Samaniegon eta Mainuetan(Baños de Ebro) gela unitarioak

ditugu, 2-6 urte bitartekohaurrekin. Hemengo orografia

ezagututa, garrantzizkoa da herritxikietan horrelako sare bat osatzea.

Lehen Eskuernagan ere bagenuengela bat, baina bi urtez jarraian

haurrik ez zen jaio herrian, eta itxiegin behar izan genuen. Horrek ez

du esan nahi aurrera begira ezdugunik berriro irekiko. Horrelako

gela batek, bestalde, bizia ematendio herriari eta onurak ekartzendizkio familiari, tratua estuagoa

baita eta hurbiltasuna erabatekoa.Oso lan handia eta polita egiten ari

da gela hauetan irakasle etafamilien aldetik”, esan zuen

Joseba Llanok, Assa ikastolakozuzendariak.

10

>A

RA

BA

R E

RR

IOX

Ako

ikast

ola

k

Lapueblako Assa ikastola.

Bastida ikastola.

Page 11: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

daiteke denontzat. Bigarren ziklorako, eta ba-tez ere Batxilergoari begira behar ditugu Basti-dakoak. Gure etorkizuna Bastidakoei loturikdago, eta lotura hori ziurtaturik dago, guk ku-deatzen baititugu gela horiek, gureak balira be-zala. Ikasleak gure izenean daude eta adminis-trazio aldetik gure gelak dira”, jarraitu zuen.

AUTOBUSETAN DIRUTZADBH hiru lekutan emango da, beraz, hala no-la, Oiongo San Bizenten, Lapueblako Assan

eta lehen zikloa Bastidan. Batxilergoa, aldiz,Lapueblan zentralizatzen da, eta horrek ga-rraioan dirutza handia suposatzen du. “Ba-tzuetan esan ohi dugu Euskal Herrian ez da-goela ikastola horren handirik. 295 ikasle di-tugu, baina oso leku ezberdinetakoak. Urtero170.000 euroko (28 milioi pezetako) gastua du-gun arren autobusetan, zaila dugu hori gura-soei kobratzea, Euskal Herrian beste leku ba-tzuetan egiten den bezala”, esan zuen Josebak.

Arabar Errioxako ikastola guztien artean(Oion, Bastida, eta Lantziego) ikasleen ehune-ko 50 hartzen dute. Ikastoletan euskararenalde egin duten lana, beraz, izugarria da. “He-men hutsetik hasi zen. Euskara kanpotarrekerabiltzen zuten hizkuntza zen ardoaren bilaetortzen zirenean. Gure erronka orain kaleaneuskararen erabilera suspertzea da. EuskarazBizi bezalako proiektuak lan handia egiten duhemengo errealitatearentzat. Hemen oraindikoso euskara gutxi entzuten da karriketan. Jo-laslekuetan eta haurrekin gehiena.

Gaztetxoentzat lokal bat zabaldu du orainUdalak ikastolaren azpian, eskualde honetangabezia handiak daudelako gazteei begirakoeskaintzetan. Herriko festa handiak egiten di-ra, baina eskaintza kulturala urria da eta gaz-teen kezkei edo aisialdiri erantzuna ematen di-oten ekimenak alde batera utzita daude. Herri-ak ere txikiak dira. Futbol talde bat osatzekokomeriak izaten dituzte. Egoera horri ere buel-ta eman beharko zaio, eta ikastolok badugu zeresan eta zer egin.

Ikastolak hemen sekulako indarra hartuzuen hasieran, burbuila bat bezala hazi zen,eta bizpahiru belaunalditan euskaren egoeragaindituko genuela uste izan zuten. Hogeitazazpi urte bete ditu ikastolak, eta euskararenpresentziak kalean oraindik hobetzeko askodauka. Hemengo bigarren iraultza euskarakalera ateratzea izango da. Administrazioak,ardogileek, kirol elkarteek, gizarte osoak hartubeharko ditu konpromisoak horretan”, esanzuen Josebak. ikastola

11

�����������������

UNA IKASTOLA CONTENTÁCULOSLa ikastola Assa, de Lapuebla,tiene desde hace años dosaulas unitarias, una enSamaniego y otra enMainueta (Baños de Ebro) yacaba de abrir el primer ciclo

de ESO en la nueva ikastolade Bastida, con profesores yalumnos queadministrativamentedependerán de la ikastolamadre, la de Lapuebla, y queseguirán los estudios delsegundo ciclo en la misma.Assa tiene un total de 295alumnos procedentes de 22

localidades de la RiojaAlavesa y La Rioja. Lasikastolas escolarizan a lamitad de la población infantil.

�����������������

UNE IKASTOLA ÀTENTACULESL’ikastola Assa de Lapuebla

comprend depuis plusieursannées déjà des classes d’unseul niveau sur Samaniego etMainueta (Baños de Ebro).Elle vient d’ouvrir le premiercycle du Secondaire sur lanouvelle ikastola de Bastida,ce qui permettra égalementde proposer le deuxième cycledans ce même établissement.

Les enseignants et élèves decette ikastola dépendrontadministrativement del’ikastola mère de Lapuebla.Assa compte 295 élèvesprovenant de 22 villages de laRioja d’Araba et de Rioja. Lesikastola scolarisent la moitiédes enfants de cette zone.

a

Lapueblako Assa ikastola.

Bastidako ikastola.

Baños de Ebroko Mainueta ikastola. ▼

Page 12: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

ikastola |*153URRIA/200612

erreportajeaZ

UB

IZ

AH

AR

RA

ren

berp

izku

ndea

Era

ikin

ber

ria in

augu

ratu

du

te B

ALM

ASE

DA

Net

aIb

ilald

iapr

esta

tzen

has

i dira

.E

nkar

terr

ieta

ko ik

asto

la b

akar

ra d

a.B

urgo

sko

mug

a er

e ez

dut

e ur

ruti,

hiru

zpal

au k

ilom

etro

ra b

akar

rik.E

uska

ra,b

eraz

,gal

duxe

a du

te b

erta

n.B

aldi

ntza

horie

tan

edon

ork

ikas

tola

txik

i eta

apa

l bat

irud

ika

deza

ke B

alm

ased

an,b

aina

Zubi

Zah

arre

k er

akin

ikus

garr

ia e

stre

inat

udu

ikas

turt

e ho

neta

n.29

0 ik

asle

ditu

eta

,ga

rran

tziz

koag

oade

na,b

igar

ren

lerr

oaire

kitz

eko

lehe

nur

rats

ak e

mat

en

hasi

da. �

Page 13: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

13

�����������������

UN GIRO ESPECTACULARHace diez años Zubi Zaharrade Balmaseda era unaikastola de Educación Infantil.En ocho años han logrado darun giro espectacular a lasituación. Compraron el

colegio de monjas, abrieron lasecundaria, acaban deinaugurar un nuevo edificiopara esta etapa y, lo que esmás llamativo, tienen ya entre30 y 35 alumnos en losprimeros cursos del ciclo 0-3años, por lo que han decididoabrir una segunda línea. Esterepunte comenzó con el

Ibilaldia 2000 y proseguirácon el Ibilaldia del 2007.

�����������������

UN REVIREMENTSPECTACULAIRE Il y a dix ans, l’ikastola ZubiZaharra de Balmaseda n’étaitencore qu’un établissement

primaire. En huit années, lasituation a complètementchangée: l’ikastola va acheterle collège des Sœurs, vaouvrir le secondaire (lenouveau local vient d’êtreinauguré) et, le plusimportant, a déjà entre 30 et35 élèves inscrits dans lecycle 0-3 ans (l’ikastola a

décidé d’ouvrir une secondeclasse). Ce développement acommencé avec l’Ibilaldia de2000 et se poursuivra sansdoute avec celui de 2007.

“Oso urte gutxian sekulako inbertsioak egin ditugu. Mojen ikastetxe honetara etorri ginenean, hau ezzen gurea eta eraikina bere lur zatiarekin erostea 150 milioi pezeta kostatu zitzaigun, 900.000 euro,alegia. Eraikin berria egitea beste 2.700.000 euro kostatu zaigu. Guztira, 3.600.000 gastatu dituguikastola honetan, eta hori zama izugarria da gurea bezalako ikastola batentzat”, esan zuen GorkaFernandezek, Zubi Zaharrako zuzendariak. Balmasedako ikastolak Haur Hezkuntza bakarrik zuenorain hamar urte, eta berpizkunde hau 1998tik hona lortu dute.>>>>>>>>>>>>>>>

Page 14: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

erreportajea

Berriak ere gehiago luzi-tzen du zaharraren on-

doan. Ekainaren 8an inau-guratu zuten BalmasedakoZubi Zaharraren eraikinberria, eta ekitaldi bereanjarri zuten abian aurtenbertan egingo den Ibilaldi-ko egitaraua ere. Zubi Zaha-rra ikastolara doanak fatxadazaharra ikusiko du oraindik,garai bateko mojen ikastetxea-rena. Bertan dauzkate HaurHezkuntza eta Lehen Hezkun-tzako gelak. Baina eraikin ho-rren atzean altxatu dute, enborzaharretik jaio den altzuma ba-litz bezala, DBHko gelak ditu-en bost solairutako eraikina.“Behean frontoi txiki bat egindugu, eta frontoiaren kontra bisolairutan psikomotrizitate zeinmusika gelak atera ditugu.Gainean, goiko kaletik sarreradutela, beste hiru pisu egin di-ra. Solairu bakoitzean hiru ge-la gehi liburutegia, laborategia,teknologia gela, informatika ge-la edo irakasleen gelak ateradira”, esan zuen Gorka Fernandezek, Zu-bi Zaharrako zuzendariak.

BIGARREN LERROAEraikin zaharrean 0-3 zikloa, Haur Hezkun-tzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntzaosoa geratu dira. “Matrikulak oso ondo do-az, 0-3 zikloan laugarren gela bat irekitzekobaimena eskatu genuen, baimena eman di-gute eta aurten gela hori zabaldu dugu. Gureasmoa bigarren lerroa irekitzea da. Aurrerabegira lekuz justu samar ibiliko ginateke,baina oraingoz ez dugu arazorik”, esan zuenGorkak.

Aurten, bi urteko gelan 34 haur dituzte,eta urtebeteko gelan, berriz, 35. “Azken urte-otan jendea kanpoan utziz ibili gara. Iaz, esa-te baterako, lau haur ezin hartuz, erabaki bathartu beharrean geunden. Mena bailaratikere jende asko etortzen ari da. Bizkaitar fami-lia asko ari dira Burgosko bailara horretarajoaten direnak, etxebizitzak askoz ere merkea-goak direlako. Hemengo pisu baten prezioanhan txaletak dituzu. Guk autobus bat jarrigenuen Villarcayotik, eta bidean bizi direneuskaldun horiek askotan ikastolara ekar-tzen dituzte beren umeak. Bailara horrek ha-rreman handiagoa du Bilborekin Burgose-kin baino. Orain, autobidea egiten dutenean,Bilbotik 20 minutura geratuko dira”, esanzuen Gorkak.

IBILALDITIK IBILALDIRAIbilaldia eta gero izan du Balmase-dako Zubi Zaharrak berpizkundea.“Ibilaldiaren aurretik izan zituengure ikastolak gorabehera batzuk.Gela batzuk 9 ume bakarrik izate-ra iritsi ziren. Haur Hezkuntzakoikastola ginen, eta 1998an etorriginen hona, mojen ikastetxe hone-tara, eta poliki-poliki mojen ikaste-txea eta ikasleak geureganatu ge-nituenez, DBH zabaltzea lortu ge-nuen. 1998an mojekin elkartu gi-nen, 2000. urtean egin genuen Ibi-laldia, eta 2003an lortu genuenDBH zein 0-3 zikloa zabaltzea.Zortzi urtean sekulako bidea buru-tu dugu”, esan zuen sei urte zu-zendari daramatzan Gorkak.

Bide horretako mugarri izanda ekainaren 8an inauguratu zu-ten eraikin berria. Herriko era-kunde, alderdi, kirol eta euskal-gintzako taldeak gonbidatu zituz-ten. Ikastoletako ordezkariak etaHezkuntza kontseilaria etorri zi-ren. Aurreskua eta hitzaldiak izanziren frontoian, eta hamaiketakoaere bai.

Aurten gela berriak bete dituzte DBHkoikasleek, eta horrek eman dien pozarekin ba-tera, gainean duten zorraren zama eta kezkaere badituzte.

“Urtebetean eraikin berri bat egiteko kon-promisoa hartu genuen, eta erlojuaren kon-tra ibili arren, -estuasun ederrak ere pasatuditugu, dirurik gabe, Jaurlaritzaren Inber-tsio Plana ere atzeratu egin baitzen- egin egindugu”, gogoratzen du ikastolako zuzendari-ak. Hori guztia Ibilalditik Ibilaldirako tarte-an lortu dute, 2000tik gaurdaino, eta maile-guei erantzuteko beste Ibilaldi bat eratukodute 2007ko maiatzean. Dagoeneko presta-tzen hasiak dira. Arroparekin aspaldi hasi zi-ren, denda bat badute irekita eta batzordegehienak martxan dituzte. ikastola

ikastola |*153URRIA/200614

ZU

BIZ

AH

AR

RE

Nbe

rpiz

kund

ea

“BEHEAN FRONTOI TXIKI BAT EGIN DUGU, ETA FRONTOIARENKONTRA BI SOLAIRUTAN PSIKOMOTRIZITATE ZEIN MUSIKAGELAK ATERA DITUGU. Gainean, goiko kaletik sarrera dutela, beste hirupisu egin dira. Solairu bakoitzean hiru gela gehi liburutegia, laborategia,teknologia gela, informatika gela edo irakasleen gelak atera dira.”

Page 15: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

15

Page 16: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

iks

16

“Futuroscope bera ikusi genuen le-hen egunean, eta La Rochelle,Chambord-eko gaztelua zein Ar-cachongo dunak ondorengo egune-tan. Bosgarren egunean gazteek sa-gardotegi batean afaltzeko proposa-mena egin ziguten, eta ordutegiaerrespetatuz gero, onartzen genuelaerantzun genien. Astigarragako Re-zola sagardotegian, Agin Rezolarengurasoen sagardotegian, afaldu ge-nuen. Soinua eta panderoa atera etaerromeria eratu zuten segituan, Mi-ren Amurizak eta Izar Mendigure-nek trikitixa jotzen baitute”, kontatuzigun Mikel Mendizabalek.

Taldeko bertsolari batek, Arrate

Illarok, esan zigunez, oso lagun giroona izan dute taldean. “Denok elkarezagutzen genuen Aubixako egonal-dietatik.Gainera, taldea ere txikiazen, 7 lagunekoa eta horrek ere la-guntzen du. Txapelketetan ez da el-karrekin lasai hitz egiteko aukerarikizaten, baina bidaian berriketan egi-teko nahikoa astia izan genuen”,kontatu zigun Tunezera egindakoikas-bidaiatik bueltan, bi bidaiak el-karren segidan izan baitzituen.“Ikas-bidaia ikasturte hasieran egi-tea erabaki genuen, gero selektibi-tatea dugulako”, esan zuen.

Beste kide batek, Miren Amuri-

zak, aurtengoa lasaiagoa izan delauste du. “Iaz Lisboan izan nintzen,

eta aurtengoa lasaiagoa izan delairuditu zait. Oso leku ezberdinakikusi ditugu, orain dela bost mende-tako gaztelu batek eta Futuruscopekez baitute elkarrekin zerikusirik.Eta onena bukaera izan zen. Zazpi-zortzi urte badira soinua jotzen du-dala, aspaldi honetan alfertuta bal-din banabil ere, eta sagardotegianondo afaldu eta ederki pasatu genu-en”, kontatu zigun.

Miren Amurizaren ustez, elka-rren arteko giroa da ederrena. “Ge-hienok lehendik ezagutzen genuenelkar, baina plazan edo final bateanez dugu izaten berriketan aritzekoastirik edo gogorik, eta bidaia hone-tan nahikoa denbora izaten dugu ho-rretarako”, esan zigun. Berriketanasko egin dute, baina bertsotan gu-txi aurtengo bidaian. “Azken egune-an egin genuen pixka bat, baina bi-daian zehar gutxi. Lisboan askoz eregehiago egin genuen”, esan zuen.

Arantxa Oxandabaratz, Seas-kako bertsolaritza arduraduna, izanzuten itzultzaile Estatu frantseseanbarrena egindako bidaia horretan.“Ez nintzen itzultzaile bakarra,Maialen Arzallus eta Xabi Paia erehan taldean baitziren. Ipar EuskalHerriko beste bi bertsolarik, PatxiIriartek eta Mizek Mateok, ez zutenjoaterik izan, unibertsitatera joate-

ko matrikulak egin behar zituztela-ko edo. Estropadetara, aldiz, denakjoan ginen”, esan zuen. Arantxak ezzuen Loire ezagutzen, ez eta La Ro-chelle ere, eta pozik ibili zen. “Le-hen aldia nuen, eta oso esperientziapolita izan zen niretzat ere”, esanzigun.

Estropadak ikustera txikienmailako Ipar Euskal Herriko seiaketorri ziren. “Mizel Mateo eta nineu ginen autoekin, eta seiak etorriziren. Pasaian barkua hartu, ziabo-getara hurbildu, eta lehen lerrotikikusi genituen estropadak. Oso gau-za berria izan zen denentzat. Bazi-

ren gure taldean Zarautzen alde zi-renak ere, edo Orioren aldekoak.Bandera ematea ere oso gertutikikusi genuen”, esan zuen.

GAUAK LUZATZENJulen Zulaika ere, Arabako Ikasto-len Elkarteko bertso arduraduna, bi-daian zen. “Aurtengo bidaia lasaia-goa izan da, hiritik kanpo egon gare-lako, baina ibili handiak egin ditugu,batean La Rochellera eta besteanLoirera. Gauetan Futuroscopen ezzegoen ezer, eta kanpoan belar gai-nean eseri eta luzatzen genituenegunak. Ni oso gustura ibiltzen naizgazteekin, eta Mikel, Juanjo zeinArantxa ere oso pozik ikusi nituen”,kontatu zigun Julenek. “Bukaera bi-kaina eman genion bidaiari, eta ho-rrek ere asko balio du. Arcachongodunak ikusten ari ginela esan zuennorbaitek afariarena, eta segituananimatu ginen denok. Aurten hotele-an gosaria bakarrik egiten genuenez,orduz kanpo janaz eta dirua neurtuzibili ginelako, afari hori ongi etorrizitzaigun ”, jarraitu zuen.

Eskolarteko txikien mailakoekinere izan zen Julen Zulaika estropa-

bertsolariaksarituak

Miren Amurizarenustez, elkarrenarteko giroa daederrena:“Gehienok lehendikezagutzen genuenelkar, baina plazan edofinal batean ez dugu izatenberriketan aritzeko astirikedo gogorik, eta bidaiahonetan nahikoa denboraizaten dugu horretarako”

ESKOLARTEKOBERTSOLARIAKTURISMOA EGITENTXIKIENAK ESTROPADAK IKUSTERA JOAN ZIREN ITSASOZ

Eskolarteko nagusienak Euskal Herritikkanpo elkarrekin turismoa egitera astebete

irten diren hirugarren urtea da. Lehenurtean Parisera joan ziren, iaz Lisboara eta

aurten Loireko eskualdean ibili dira,Futuroscopen ostatu hartuz, lo gutxi samar

egin badute ere.

ikastola |*153URRIA/2006

Page 17: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

17

dak ikusten. “Oso ederra da hainbes-te ontziren artean estropadak ikus-ten egotea, eta azken ziabogaren on-doren traineruen atzetik joatea. Pa-sai Donibanen bazkaldu genuen se-kulako giroan”, esan zuen.

Juanjo Respaldizak ere oso iri-tzi baikorra zuen bidaiaz. “Ibilbide-ak egin ditugu, kilometro askotakojoan-etorriak, baina oso eroso ibiligara. Ez genuen hiri bat helburu, au-rreko urteetan bezala, baina bazterikusgarriez gozatu dugu. La Roche-lletik gertu Venezia Berdea esatendioten paraje batean arraunean arituginen, eta horrez gainera Chambord-eko gaztelura joan eta bueltan Chi-non izeneko Erdi Aroko herri ikusga-

rria ezagutu genuen beste hainbat le-kuren artean. Egia da gazteek ez du-tela parrandarik egin, baina gauetantertulia ederrak egiten zituzten. Osogiro ona izan dugu astebete osoan”,esan zuen. iks

Arantxa Oxandabaratz: “Pasaian barkua hartu, ziabogetara hurbildu, eta lehen lerrotik ikusi genituenestropadak. Oso gauza berria izan zen denentzat. Baziren gure taldean Zarautzen alde zirenak ere, edo Orioren aldekoak. Banderaematea ere oso gertutik ikusi genuen.”

Page 18: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

iks euskalartistak

“Ez ziren asko izango, baina mailaguztietan agertu ziren lan jenialak.Bigarren maila, 7-8 urterekin JoseRamon Amondarainekin aritu ziren,eta benetan gauza harrigarriak ateraziren, eta Jose Ramonek bere etxeraeraman zituen, betiko gordeko zitue-la esanez”, kontatu zuen Josu Repa-

razek, ikastolako zuzendariak.Josu Reparazi artea asko gusta-

tzen zaio. Artista askoren lanak dituetxean, eta harreman estua du eus-kal artista askorekin. Artearekikoduen atxikimendu hori ikasleeitransmititzen saiatu da beti. Plasti-ka eman izan du ikastolan, eta maiz

ibili izan da museoan zein erakuske-tak ikusten ikasleekin. Harremanhoriek asko lagundu zioten joan denikasturte bukaeran “BEGIRATU ETA

IRUDIKATU” izeneko erakusketa an-tolatzeko orduan. Erakusketarenideia, ordea, nolabait 2004ko Nafa-rroa Oinezeko arte erakusketaerraldoitik sortu zen. “Erakusketahura antolatu genuenean, artista ba-tzuek esan ziguten ondo zegoela hel-duei begira arte erakusketak egitea,baina ikasleekin ere zenbait egiteabeharrezkoa izango zela. NestorBasterretxea zen batez ere kezkahorrekin bueltaka zebilena. Kezka

hori, gero ikusi dugunez, oso zabal-dua dago artisten artean. Gurekinlan egiten duten 13 artistetatik ge-hienek egin dituzte esperientziakhaurrekin. Francis Bartolozziren ka-suan, gainera, bere obra guztia egonda haurren espresioan oinarritua.Hortik sortu zen umeengan pentsa-tuz zerbait egiteko asmoa”, esan zi-gun Josu Reparazek, Lizarra ikasto-lako zuzendariak.

Lizarrako ikastolan aspaldidaniklandu dute espresio artistikoa, etaerakusketak egin izan dituzte herri-ko kultur etxean. “Kasu honetan be-rria izan dena zera da, maila bakoi-

18 ikastola |*153URRIA/2006

EUSKAL ARTISTAKLIZARRAN IRAKASLEBASTERRETXEA,ZUMETA,SALAZAR,AIZKORBEETA BESTE HAINBAT SORTZAILE IKASTOLAN ARTEA EGINEZ

PROIEKTUAK EZ DU PAREKORIK.Gaur egungo euskal artistarik onenak

jarri zituzten Lizarra ikastolanikasleekin lanean eta, noski, ikasleei

barrenean zeramaten artista piztu zitzaien.

Bi hilabete iraun zuen esperientziak,eta joan den ikasturte bukaeran

erakusketa ikusgarri bat egin zutenherriko kultur etxean.Artisten eta

ikasleen arteko harreman horretangauza harrigarriak gertatu ziren.

Bost edo sei urterekin haur askokjenialtasunak egiten dituztela esan ohi

da, eta gero kolpetik argi hori itzali egiten dela.

Lizarrako ikastolan ez dela horrelafrogatu zuten.

Page 19: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

Mari José Recalde: “Niri 4 urteko haurrekin egokitu zitzaidan. Adinik politena da hori, ezbaitute aurreiritzirik, edozertara ausartzen dira eta ez dira saiatzen errealitatea imitatzen. Nik collage bat eraman nuen, eta eginbehar zuten lan bakarra osagarri ezberdinak elkartzea zen. Emaitzak harrigarriak izan ziren”

19

Page 20: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

euskalartistak

tzak artista ezagun bat hartu etaobra hori nola sortu den artistarekinberarekin aztertu duela, bidenabarartistaren bizitza eta artea aztertuz.Hitz batean esateko, artista jakinbaten sormen munduan murgildu di-rela”, jarraitu zuen Josu Reparazek.

Hiru urtekoek Jose Luis Zume-

taren lan bat aukeratu zuten. “Zume-ta umeen mundutik oso hurbil dago;forma aldetik oso dinamikoa eta osokoloretsua da eta sorpresa izugarriakizan genituen. Pare bat urte lehena-go bere erakusketa batean umeekintailer bat eginda zegoen eta ume ba-tzuei erosi egin omen zizkien berenartelanak. Oso pozik etorri zen, etahemen umeek egindako interpreta-zioekin erabat txundituta geratuzen”, jarraitu zuen Josu Reparazek.

Lau urtekoekin Lizarra aldekoartista bat aritu zen lanean, Juan

Sukilbide. Garraiobideei buruzkooihal bat ekarri zuen akrilikoz egi-na, eta garraiobideen inguruan eginzituzten beren lanak. “Artista etorriaurretik, katalogoak eta aldizkariakerabiliz, bere lanari buruzko infor-mazioa lantzen zuten umeek, eta be-ren artelanak egiten zituzten”, esanzuen Reparazek.

Bost urtekoekin Mari Jose Re-

caldek egin zuen lan.Jesus Mari Beak, esaterako, be-

re semeak Wiky Vikingori buruzegindako lan batean oinarritutakomargolana erabili zuen ikasleekinlan egiteko.

“Jose Ramon Amondarainekmargolari izatearen inguruko haus-narketa bat proposatu zuen bere la-

nean. Beso bat, paleta, alkandora zi-kindu bat agertzen ziren, eta osogauza ezberdin eta politak atera zi-ren gela horretan. Batzuek paleta-ren ideia hartu eta koloreen mundu-an zentratu ziren, esate baterako”,gogoratu zuen Reparazek.

Nestor Basterretxeak 70. ha-markadako lan bat eraman zuen,“Hiri zuria” izenekoa; ikasleak ezziren bat ere saiatu margolan horiplagiatzen eta oso gauza desberdi-nak egin zituzten. “Ikasle bakar ba-tek, neska batek, egin zuen Nesto-rren antzeko lan bat, oso zuria zena,Bastarretxeari berari izugarri gus-tatu zitzaiona, hain zuzen ere, bainabeste guztiek geometriaren barruankoloreak erabili zituzten”, esan zu-en ikastolako zuzendariak.

Herriko kultur etxean erakusketajarri zenean, noski, artistaren lanekinbatean ikasleenak jarri ziren. “Era-kusketa oso ederra izan zen, bainaaskoz ere interesgarriagoa izan zengela barruan ikasleen interpretazio-ak eta gogoetak entzutea. FlorencioAlonsok ekarri zuen lanak, esate be-terako, ikasleei tristura sortzen zien,mundu enigmatiko bat ekartzen ziengogora edo heriotza gogorarazten zi-en. Ikasleen azalpenak entzutea ikus-garria izan zen”, jarraitu zuen.

Juan Gorritik, Oteizaren etxeaninoiz esertzeko lekurik egoten ez ze-lako, haren omenez egindako aulkibatzuk eraman zituen.

Dora Salazarrek obra konplexubat eraman zuen eta DBH4n jarrigenuen. “Ikaro antzeko irudi batzen, ‘Sobrevolar’ izenekoa, emaku-me baten itxurakoa eta hegal handibatzuk zituena, pixka bat tximeleta,hegazkin edo hegan egiteari lotuta-ko ideiak iradokitzen zituena; osolan delikatua zen, etereoa. Gure sor-presarako kontzeptua oso ondo har-tu zuten, eta hegan egitearen uni-bertsoari lotutako lanak atera zi-ren”, jarraitu zuen Reparazek.Francis Bartolozzi, Florencio Alon-so, Jose Ramon Anda, Faustino

Aizkorbe, Antonio Eslava eta DoraSalazar izan ziren artisten zerrendaosatu zutenak. Horietatik batzukezin izan zuten haurrekin zuzeneanlan egin, halabeharrez. Francis Bar-tolozzi, esaterako, hil berria zen pro-iektua burutu zenean.

Aurtengo ikasturteari begira ezdute gauza bera errepikatu nahi.“Antzeko gauza bat izan da daiteke,baina aldi berean berritzailea. Ikusi-ko dugu, buruari bueltak ematen arigara”, esan zuen Lizarrako ikastola-ko zuzendariak. iks

�����������������

ARTISTAS QUE SE CODEANCON LOS GRANDESLos alumnos de la ikastola deLizarra tuvieron el privilegiode crear y más tarde exponerjunto con los mayores artistasvascos del momento, talescomo Néstor Basterretxea,

José Luis Zumeta, DoraSalazar, José Ramón Anda,Antonio Eslava y otros, quevisitaron las aulas para debatircon los alumnos sobre su obra.La experiencia, sinprecedentes, demostró que entodas la edades hay genios.Hubo obras de alumnos quedeslumbraron a los maestros.

�����������������

ARTISTES DE TOUS ÂGESLes élèves de l’ikastola deLizarra ont eu le privilèged’exposer leurs œuvres aveccelles des plus grands artistesbasques actuels (NéstorBasterretxea, José LuisZumeta, Dora Salazar, José

Ramón Anda, Antonio Eslavaentre autres). Ceux-ci se sontrendus dans les salles declasses afin de débattre avecles élèves sur leur œuvre.L’expérience, première dugenre, a démontré que le talentn’a pas d’âge. Certaines œuvresont laissé les artistes confirméssans voix.

20 ikastola |*153URRIA/2006

FaustinoAizkorbe:“Hamahiru urtekoikasleak izan zirennire eskulturaaztertu zutenak,eta guztiek interpretatu zutenondo nire lana. Hori da jasonuen irudipena. Gero, berenlanak egiteko orduan,batzuek gustu estetikoalanduagoa edo finagoa dute.Horrek ikastolan zentzuestetikoa landu egiten dutelaesan nahi du. Harrigarriaegin zitzaidan nireeskulturaren eraginez zenbatlan ezberdin sortu zirenikustea. Guztiak elkartu etakartel bat egiteko asmoadut”.

iks

Page 21: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

saioka:proiektuan parte hartu zutenei omenaldia

Ikas/irakas material propioak

IKASTURTEHASIERAKOEKITALDIAIKASTOLA,CURRICULUM ETA MATERIALPROPIOAK

Berrehun bat lagun bildu ziren irailaren16an Zamudioko parkeko areto

nagusian,Euskal Herriko IkastolenKonfederazioak antolatu zuen ikasturte

irekiera ekitaldian.

IKASTOLAKANTA

IKASTOLA,goragure ikastola,

kantatzen dioguikastolari.

Ikastola, gora gureikastola,

kanta bezatedenek.

Gasteizko Gaztelaatarian,

dago Armentiakoikastola etaInma duguandereño,

Asier da zuzendari.OHARRA:

GASTEIZKO ARMENTIAIKASTOLAREN IZENEAN EGIN

DUGU,ORAIN ZUREIKASTOLAREN IZENA ETA

KOKAPENA JARRI ETA ZUREIKASTOLAREN KANTA OSATU.

21

Iazko ikasturte irekieran IKTen gaia jorratuzen bezalaxe, aurten “IKASTOLA, CURRI-CULUMA ETA MATERIAL PROPIOAK”gaiaren inguruan antolatu zen Estitxu Fernan-dezek gidatu zuen ekitaldia, eta bidenabarorain 30 urte “SAIOKA” proiektuan lan eginzutenei omenaldia egin zitzaien. Guztira, 53lagun izan ziren omenaldia jaso zutenak, egi-leak, irudigileak eta proiektu horretan musikalandu zutenak. Egile horietako batzuen ahotiklekukotasunak bildu ziren, bideo bat grabatuda eta ateratako ondorioekin liburu bat argi-taratuko da datorren udaberrian.

Ordubeteko ekitaldiari Armentiako ikasle-ek eman zioten hasiera kantatuz. Bildu zirenenartean ikastolako ordezkariak ziren nagusi,baina gonbidatu ugari ere bazegoen, EuskoJaurlaritzako Hezkuntza, Ikerketa eta Uni-bertsitate sailburua, Kultura sailburu ordea,Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskaltzaindia. Pe-dro Aranburu Konfederazioko lehendakariakhitz bi egin zituen eta Xabier Garagorri mintza-tu zen ondoren. Material didaktikoen arloanikastolen orain arte egindakoari gainbegiratuaeman zion eta aurrera begira euskal irakas-kuntzak behar duen materiala geuk sortzeazenbaterainoko garrantzia izango duen nabar-

mendu zuen. “Curriculum propioa bai, bainahori indarrean jartzeko ikasmaterialak behardira. Garrantzizkoa izango da Euskal Herriankokatuta dauden argitaletxeak eta euskara etaeuskal kultura ondo ezagutzen duten egileakikasmaterial horiek sortzea. Euskal Herrianeta kanpoan bere egoitza duten argitaletxeeta-ko ikasmaterialak aztertu dira eta oso argi iku-si da Euskal Herriko eta Espainiako enpreseklurraldeari, hizkuntzari eta kulturari, historiarieta gizarte-antolamenduari ematen dioten tra-taera oso ezberdina dela. Kanpoko enpresenikuspegiz, Euskal Herria Euskal Autonomi Er-kidegora mugatzen da. Paris eta Madrilgo ar-gitaletxeen esku uzten badugu gure ikasmate-rialen argitalpena, nekez garatu ahal izangodugu Euskal Curriculuma”, esan zuen XabierGaragorrik, beste gauza askoren artean.

“SAIOKA” proiektuari buruzko grabatu denbideoa erakutsi zen. Proiektu horren barruanasmatu zuten “IKASTOLAREN ERESERKIA” abes-tuz Armentiako ikasleek amaiera eman ziotenekitaldiari. Abesti horretan ikastola oro hargoraipatzen da, baina baita norbere ikastolapartikularra ere. Kasu horretan Armentiakoikasleen beren andereño-irakasle eta zuzen-daria aipatu zituzten. iks

Page 22: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

albistesorta

LEHEN HOTELA,ORAIN IKASTOLAHAMALAU HAURREKINZABALDU DUTEBAIGORRIKO AMA IKASTOLA

Izarra hotela zen garai batean, he-

rriaren sarreran. Goiko solairuetangazteentzako bizilekuak atera ditujabeak, eta lehen solairuaren zatibat alokatu dio ikastolari. “Hotelekosukaldea, jangela eta ostatuaren za-ti bat hartu eta ia 200 metro koadroinguru atera ditugu. Jabea oso eus-kaltzalea da eta oso modu oneanalokatu digu. Gaineko solairuetangazteentzako bizitokiak eta beheanikastola izateak badu bere sinbolis-moa ere”, esan zigun Paxkal Indok,

guraso elkarteko lehendakariak.Duela hiru urte hasi zen Baigo-

rriko Ama Ikastola elkartea ikasto-laren egitasmoa lantzen. “Ortzaize-ko ikastolan Baigorriko 25 haur di-ra, baina zortzitik bateko propor-tzioa ematen du horrek. Garbi ikusigenuen hurbiltasunak garrantziahandia duela haurrak txikiak direnbitartean. Hiru urteko haur baten-tzat zazpi edo zortzi kilometrokotartea handiegia da. Gurasoek hur-biltasunari garrantzia handia ema-ten diote. Eta horregatik hasi ginenama ikastola zabaltzeko leku bila”,jarraitu zuen Paxkal Indok.

Izarra hotela izandako eraikun-tzak atari bikaina du, belardi, lora-tegi, jolastoki eta guzti eta aurreanduen belardi horien erdia ikastola-rentzat izango da. Barruan hiru gelahandi atera dituzte: langela, sukal-dea eta jangela izango dena, eta lo-gela zein psikomotrizitate gela hiru-garrena. Seaskako Egoitza taldeakegin ditu egokitze lanak.

Baigorri herri zabala da. Eliza-tik ikastolara hiru kilometro badira,eta hori da Kontseilu Orokorrak an-tolatzen duen haurren garraioarenmuga ere. 1.800 bizilagun ditu he-rriak, eta Banka, Urepele eta Aldu-de ditu oso hurbil; horietan beste900 bizilagun bizi dira. Edadekojendeak euskaraz hitz egiten du, bai-na gazteen artean euskara asko arida galtzen. “Ikastolako gurasoen ar-tean gehienak euskaltzaleak dira,baina badira baita kanpokoak iza-nik, herrian integratu nahi dutelakohaurrak ikastolara ekartzen dituzte-nak ere”, esan zuen guraso elkarte-ko lehendakariak.

Paxkal Indo lohizundarra da etatxalapartaria da ogibidez. Orain ha-maika urte ezkondu zen garaztarbatekin, eta Baigorrin bizi da. Bihaur dituzte. Bat Ortzaizen dute etabigarrena Baigorrin.

Ortzaizeko ama ikastolan 23haur daude, 3 eta 4 urtekoak. Baigo-rrin ireki den ama ikastolarekin bi-garren lerroa sortuko da ikastola ho-rretan.

Elena Etxelet da Baigorrikoama ikastola eramango duen ande-reñoa. Ortzibarreko Dutxikoa da,baina Urepelen bizi da. Zazpi urteeman ditu Garaziko ikastolan. Hiruurtetik sei urtera arteko 14 haur di-tu ikastola berrian.•

“BAZTER GUZTIEIBEGIRA II”CD-ROMA, KALEAN

Ikastolen Elkarteak “Bazter guztieibegira II” CD-ROMa kaleratu berri

du 9-10 urteko haurrei zuzendua.

Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak etaElkarlanean argitaletxeak LehenHezkuntzarako sortu duten TXANE-LA PROIEKTUAREN laugarrenmailako ikasmaterialaren baitanosatu da aplikazio hau. Hala ere, etaTXANELA Proiektuaren osagarribada ere, CD-ROM hau oso egokiada eskolatik kanpo erabiltzeko, izanere euskal hezkuntza-irakaskuntza-ren helburu nagusietako bat, etxetikeuskaldun edo erdaldun heldu direnadin horretako haurrei, bai jolas egi-teko, bai euskara lantzeko, tresnaeta baliabide egokiak eskaintzea da.

Programa osoan zehar, Txanelaproiektuan ezagututako pertsonaiakizango dituzte haurrek lagun. Mai-der, Xabier eta Mei Li haurrekinmunduko hainbat txokotan zehar au-rrera egitea lortu beharko dute, etahorretarako Kleoren eta Martinenlaguntza izango dute.

Tren geltokia izango da abentu-raren abiapuntua. Ibilbidea eta jo-kalarien fitxak pantailan direla, bi-daiarekin hasteko prest gaude. Jo-kalariak bidean aurrera egin nahibadu, haren txanda denean, bere fi-txa sakatu eta egoki zaion galderaedo proba gainditu behar du.

CD-ROM HONETAN 6 GAILANTZEN DIRA:Maite ditut, maite, gure bazterrak!Ameriketara joan nintzen!Mugi gorputza eta izan untsa!Mila gau eta bat gehiago.Ura, bizitzaren iturri!

Izan zirelako gara, garelako izangodira.

Galderak, lantzen diren edukienarabera, zenbait multzotan banatu-ko dira. Hona hemen ager daitezke-en galdera motak:

* Arre edo so! Sinonimoak etaantonimoak lantzeko galderak.* Xuxen-xuxen. Ortografialantzeko galderak.* Ekin baldintzari. Baldintzazkoesaldiak lantzeko galderak.* Ekin eta jardun. Aditzaklantzeko galderak.* Zehatz eta mehatz. Hiztegikohitzen definizioak lantzekogalderak.* Ez da berdina! Nor-Nork motakoaditzekin dauden arazoak lantzekogalderak.* Zer? Zergatik…? Zehargalderak, perpaus konpletiboak etakausalak lantzeko galderak.* Puntua, eta kito! Puntuaziomarkak lantzeko galderak.* Kuxkuxean. Jokoetan landudiren edukiei buruzko galderak.* Atzizkiak. Atzizkiak lantzekogalderak.

Ibilbidea pixkanaka (saio batbaino gehiagotan) osatuko dutenez,jokalarien jarraipena egingo da. Hu-rrengo saioetan jarraitzeko aukeraizan dezaten, egindakoa gorde egin-go da, eta, jakina, beste saio batekinhastean, aurrekoan utzi zuten bezalaaurkituko dute koadernoa. Jolastenikasteko aukera berria, beraz, CD-ROM berri honek eskaintzen due-na.•

22 ikastola |*153URRIA/2006

iksElena Etxelet, Baigorriko andereñoa, txikiekin ikastolako atarian.

Erramun Martikorenak ere semea du

Baigorriko ama ikastolan.

Page 23: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria

Estelle Goñi: “Badakigu finkatutako helburuak ez direla segidan ikusten eta epe luzeko helburuakdirela. Baina, hala ere, eguna arrakastatsua izaten da: ikastoletako haurrek ez ezik, kanpoko jendeak ere parte hartzen du, etaurtez urte parte-hartzaile kopurua gora doa. Hastapenean gaude oraindino, baina ondo doa.”

EUSKARAGAZTETZEKOGLISSEGUNA

Seaskak 2003an erabaki zuen Euska-rabiada edo Glisseguna antolatzeaEuskal Kultur Erakundeak argitaraeman zuen inkesta baten ondotik. In-kesta horren emaitzek mahai gaineanjarri zutenez, Iparraldeko gazteek eus-kara hizkuntza zahartzat jotzen zuten,laborantza munduari eta aitatxiri zeinamatxiri lotutako hizkuntzatzat.

Kezkatu egin zen Seaska inkestahorren emaitzekin, eta irudi hori al-datzeko edo, gutxienez, hobetzeko,zerbait egin behar zuela erabaki

zuen. Gogoeta baten ondotik sortuzen, beraz, Euskarabiada edo Glisse-guna. Helburua zen egun batean eki-taldi desberdinak antolatzea euska-raz, eta ekitaldi horiek modan zire-nak izatea; surfa, skate-a, patinatzeaeta halakoak antolatzea, alegia, gaz-teen artean irudi ona zutelako etakirol modernoak eta dinamikoak zi-relako. Xedea, euskararen irudia ki-rol horien irudiari lotzea zen.

Laugarrenez antolatu dute aurtenGlisseguna; joan den irailaren 10eanAngelun izan zen hain justu. Seaskatikagertu dutenez, “badakigu finkatuta-ko helburuak ez direla segidan ikusteneta epe luzeko helburuak direla. Bai-na, hala ere, eguna arrakastatsua iza-

ten da; ikastoletako haurrek ez ezik,kanpoko jendeak ere parte hartzen du,eta urtez urte parte-hartzaile kopuruagora doa. Hastapenean gaude oraindi-no, baina ondo doa”. Balorazioa, be-raz, baikorra da, eta Seaskan oso gar-bi daukate segitu egin behar dutelaekimen horrekin, oihartzun benetanona baitauka ekitaldiak.

Aipatu bezala, Angelun izan zenGlisseguna joan den irailaren 10ean.Goizetik arratsera, haur eta gazteekhainbat lerratze kirol praktikatzekoaukera izan zuten doan. Xiba lehia-keta egin zuten, eta surf ikastaroakere izan ziren. Aurreikusia zegoensurf erakustaldia ere egitea, bainaolatuek ez zuten lagundu, eta ikasta-

roekin konformatu behar izan zuten.Hondartzako boleibola eta patinatzehastapenak ere izan ziren eta, gaine-ra,Aviron Baionakoaren eta BiarritzOlympiqueren errugbi taldeetako jo-kalari ohiak aritu ziren hondartzakoerrugbi partida bat jokatzen etaikastaroak eskaintzen.

Oro har oso arrakastatsua izanda aurtengo Glisseguna. Seaskazgain, AEK-k, Euskal Herriko Uni-bertsitateak eta Angeluko ikastolakpostu bana jarri zuten, eta kontzertubatekin amaitu zen eguna.

Heldu den urteari begira jarriadago Seaska dagoeneko eta, aurrera-tu duenez, segura aski beranduxeagoegingo dute, irailaren bukaeran.•

23

Page 24: "Ikastola" aldizkaria: 153.zenb. - urria