Gazteberri #66 Otsaila 2010

16
Gazteberri 2010koOtsaila66.Zbk 3 . 6 . Orrialdea SEXUA: Maitasun adierazpena Elkarrizketa: Igor Yebra Ballet Dantzaria Orrialdea Erreportajea: Entzulegoaren aurrean... jende aurrean hitz egiteko beldurra Santiago helburu Gazte Informazio Aldizkari bakarra ALEA DOAN

description

Gazteberri #66 Otsaila 2010

Transcript of Gazteberri #66 Otsaila 2010

Page 1: Gazteberri #66 Otsaila 2010

Gaz

tebe

rri

2010ko Otsaila 66. Zbk

3 . 6 .Orr ia ldea

SEXUA: Maitasun adierazpena

Elkarrizketa:

Igor YebraBallet DantzariaOrr ia ldea

Erreportajea:

Entzulegoarenaurrean...jende aurrean hitz egitekobeldurra

Santiago helburuGa

zte

In

form

az

io A

ldiz

ka

ri b

ak

arr

a

A

LE

A D

OA

N

Page 2: Gazteberri #66 Otsaila 2010

URTARRILA •OTSAILA• MARTXOA • APIRILA• MAIATZA•EKAINA • UZTAILA • ABUZTUA • IRAILA •URRIA • AZAROA • ABENDUA

02OTSAILA

barantaila

zezeila

OTSAILA izenaren jatorria ez dago garbi. Antza denez, hil honetako eguraldi txarra dela eta, otsoak menditikjaisten omen baiziren.

- Otsaila katuen hila, maiatza astoen hila. (Katuak otsailan izaten dira zeloan).- Otsaila bero, negua gero.- Otsaila emazteen hilabetea, martxoa gizonena.- Otsaila, laburrena eta txarrena.

LEGE GORDAILUA: BI-1151-04 POSTA HELBIDEA: Obispo Irurita Enparantza, 6 Solairu artea.30011 IruñaBILBOKO DELEGAZIOA: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009. BilboHARREMANETARAKO TELEFONOA: 94 424 75 94/ 902 153 171 FAXA: 94 415 74 52 - 948 26 25 96E-MAILA: [email protected] PUBLITZITATEA: Juan Oroz 665 690 590ADMINISTRATZAILEA: Asun Calviño DISEINUA: Jon Mikel ZabalegiTESTUAK: Sonia Sola, Cristina Domínguez eta Jon Mikel ZabalegiERREDAKZIO IDAZKARIA: Cristina DominguezARGAZKIAK: Alejandro BoyeroEUSKARA ARDURADUNA: UlerBANAKETA ARDURADUNA: Felipe García

Argitaratzailea

KULTURA SAILAK

(KULTURA SAILA.HIZKUNTZA

POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

DIRUZ LAGUNDUTAKOA

Elkarlanean Ekintza honekBizkaiko ForuAldundiaren

Kultura Sailarenlaguntza jaso du.

Zer iritzi duzu Sanvalentin egunari

buruz?

Marine

Ez dut ospatzen etaegun komertzial bat iruditzen zait

Enma

egun bat gehiago da.Egun hau ospatzeagatik ospatzen dela uste dut

Miriam

egun polit bat iruditzenzait eta ondo dago maitasunaren egunaospatzea

Natalia

nire ustez SanValentinek kontsumismoa askozgehiago sustatzen du

Lan eta lanTxorroskiloa

Lan egiten dugu bizi ahal izateko ala bizi gara lanegiteko? Badirudi gero eta nabarmenagoa delasoilik lan egiteko bizi garela. Oraingoan, Go-

bernuak erretiratzeko adina atzeratuko duela adierazidu. Hain zuzen ere 67 urteetara atzeratuko dela ari daesaten.

Iraganean zertarako egin zen langileen eskubideenalde borroka? Eta zertarako atzeratu behar da erreti-ratzeko adina langileen %45ak 65 urtetara heldubaino lehen baztertzen direnean? Gainera, badirahainbat lanbide non ezinezkoa den hainbeste urtezlanean egotea, hala nola, zerbitzarien edota obretanaritzen direnen lanbideetan.

Azken urteetan ez da entzun dugun astakeri baka-rra izan. Europar Parlamentuan 65 orduko lanaldiakproposatu ziren. Eskerrak ez dela neurri hau erreali-tate bihurtu. Hala ere, etorkizunean 65 ordu asteansartzen, oporrik gabe, baxak ezin hartuz eta 80 urteizan arte lanean ikusten naiz gauzak bere horretanjarraituz gero.

Aditu askok esango dute erretiratzeko adina atzer-atu behar dela demografi desorekak direla eta. Izanere, kalkuluak diote hemendik 40 urtetara 64 urtebaino gehiago izango duen biztanleria Espainian%32a izango dela eta 0 eta 15 bitarteko biztanleria%2,2a.

Ba nik diot beste neurriak asmatzeko, diru askoxahutzen baita xahutu behar ez denean. Hasteko,aire-kontrolatzaileen soldatak jaitsi beharko lirateke.Nola liteke posible urtean 300.000 eta 900.000bitarteko soldatak izatea?

Lanean hasi berri diren edo hastear daudengazteak jai dute. Enpresa batetik bestera laneanarituko dira, kontratu ezegonkorrekin, orain krisiangaudela ahaztu gabe. Era berean, arazoak dituzte etaizango dituzte independizatzeko eta hilko dirahipoteka ordaintzen amaitu barik. Hori gutxi izangobalitz, auskalo noiz arte egongo diren lanean, orain biurteko atzerapena jarri dutelako baina pentsioakordaintzeko dirurik ez dela egongo iruditzen zait…

Page 3: Gazteberri #66 Otsaila 2010

Beldur honen atzetik segurtasun ezak etabesteek zer esango duten daude. Horre-gatik, gomendio nagusiena inor ez dela

inor baino gehiago pentsatzea da. Bakoitzakbere burua maite behar du eta esaten ari denapublikoarentzat baliogarria dela pentsatu.

Publiko aurrean hitz egiteak bere zailtasunakditu, hori dela eta, adituen arabera, oso onoprestatu behar da diskurtsoa eta entseguak egin.Guxi gorabehera ordu bakoitzeko hitzaldibatentzat 15 ordu prestatzea da.

Oratoria eskolak ematen dituz-tenen esa-netan, pertsonakorok teknika batzuenbidez publikoarenaurrean mintzatzenikas dezake.

Hitzaldi arra-kastatsua izan da-din, entzuleriariesaten zaionatransmititu be-har zaio,ez dasoi-

lik hitz egin behar, komunikatu behar da, alegia.Horretarako, zein publiko mota entzungo duenhitzaldia aztertu behar da lehenik eta behin.

Publikoak hitzaldi aspergarri bat, ez prestatu-tako mintzaldi bat eta gogoa jartzen ez zaionhitzaldi bat ez ditu onartzen. Horrela, honekdenbora galdu duela pentsatuko du eta pu-blikoa haserretu egingo da. Halaber, publikoakez du onartuko hizlariak larritasuna transmi-titzea.

TeknikakEraginkortasunez mintzatu ahal iza-teko, lan egin behar da. Hortaz,gomendagarria da etxean entse-

guak egitea. Diskurtsoa behin etaberriz grabatu behar da eta esa-ten dena transkribatu. Modu ho-

netan, zer egiten den

gaizki ikus daiteke eta hori zuzentzen saiatu.Adibidez, erabiltzen den hiztegia, pobrea delaantzemanez gero, atentzioz besteei edotakomunikabideei entzutea, eta irakurtzea ahol-katzen da. Era berean, izan, egon, egin, gauzaeta abarreko hitzak ordezkatzeko hitzakpentsatzea gomendatzen da.

Halaber, zenbait arau aintzat hartu behardira: Ezin da hitz egin pentsatu baino lehen, ezinda esaldia amaitu barik utzi, esaldiak motzakizan behar dira, isiluneak egin behar dira eta abi-adura egokia erabili behar da.

Nola hitz egin aztertu ondoren, bidaltzenden mezua eta hitzaldiaren egitura aztertu behardira. Zein motatako publikora zuzendutadagoen hitzaldia garrantzitsua da. Era berean,hitzaldiak hasiera, korapilo eta amaiera bat izanbehar ditu.

Bestalde, ispilu baten aurrean entseguak egi-tea esaten da, horrela zein keinu eta mugimen-du egiten diren ikus daiteke eta segurtasun gehi-ago lortzen da ostean entzuleriaren aurrean hitzegiterako orduan. Hitz egiterakoan ezin da soilikpuntu batera begiratu eta hobe da keinuak egi-tea, eskuak mugitzea eta noizean behin altxa-tzea hitzaldia dinamikoa izango baita.

Jantziei dagokionez, hobe da atentzioadeitzen ez duten gauzaksoinean eramatea en-tzuleria hitzaldiankonzentratzekoeta ez berbaldiaematen duenenfisikoan.

3OTSAILA ´10 Gazteberri

Entzulegoaren aurrean...Nork ez du beldur eta urduritasuna sentitu jendeaurrean hitzegiteko suertatu zaionean? Asko dira honi aurre egitekoematen diren aholkuak eta baita ematen diren tailerrak ere.Tailer hauek beldur horri aurre egiteko lagungarri izandaitezke. Izan ere, beldurra ez da egun batetik bestera joaten,praktikarekin alde egiten du.

Publikoak ez duonartzen hizlariak larritasunatransmititzea

Ez hitz eginpentsatu gabe,ez utzi esaldiakamaitu gabe etaabiadura egokiaerabili

Page 4: Gazteberri #66 Otsaila 2010

4 OTSAILA ´10Gazteberriak

Azterketetan kopiatzea, legezkoa?

GazTeBerriak

Sevillako Hispalense Unibertsitateak Uniber-tsitateen ebaluaketa araudia eztabaidan jar-tzea ekarri du. Hori eta irakasle eta ikasleak

asaldatzea. Orain arte, bai irakasleak eta baita ikas-leak ere, ontzat ematen zuten irakasleak ikasle batazterketa batean kopiatzen edo txuleta batekinharrapatuz gero, ikasle horrek irakasgaia ez zuelagainditzen eta ohikotzat jotzen zuten irakasleakharrapatzen zuen unean ikaslea kalera botatzea.

Baina gauzak hemendik aurrera ez dira horrelaizango. Ez behintzat Sevillan. Unibertsitateko boz-eramaileak adierazi du ikasleen errugabetasun-pre-suntzioa errespetatu behar dela. Halaber, 2009urtean onetsitako Ebaluaketa eta Irakasgaien kali-fikazioen araudiak jasotzen duena azaldu du.

Araudi honen 20. Artikuluak irakasleak azterke-tako jazoera eta ezustekoak Batzar bati aurkeztubehar dizkiola dio eta ikasleak azterketa amaitzekoeskubidea dutela kopiatu izan arren. Bestalde,artikulu berak irakasleak ikasleak jazoera horretanerabilitako materiala batzarrari eman behar zaiolaesaten du. Hortaz, Unibertsitate honetatik zigorrakbatzarrak erabaki behar dituela eta ez irakasleak.

Diote. Gauzak horrela, ezustekoak bizitzen di-tuzten irakasleak batzarrari esan behar diote etabatzarrak hilabete batean erantzun bat emanbehar du. Batzarra hiru irakaslez eta hiru ikaslezosatuta dago.

Hispalense Unibertsitatetik ez dute prozedurahau gaizki ikusten ikaslearen errugabetasun-pre-suntzioa sustatzen baita eta modu horretanirakasleek borondatez notak ez dituztela ezarrikoziurtatzen delako.

Hori gutxi balitz, Sevillako Unibertsitatean,klasera joatea derrigorrezkoa ez izateaz gain,hemendik aurrera irakasleak ezin izango diete de-rrigortu hainbat irakasgaietan gertatzen zen mo-duan eta azterketan ezin izango dute ikaslea gelarajoan den ala ez puntuatu. Hau 6.3 artikuluanagertzen da.

Unibertsitate honetan gertatutakoaren ostean,irakasle andanak desadostasuna agertu du. Ho-rregatik eztabaida mahai gainean dago. Aitzitik,ziur asko ikasle bat baino gehiagok pozik agertukodirela kopiatzea errazago izan daitekeelako… edoez!

Page 5: Gazteberri #66 Otsaila 2010

5OTSAILA ´10 Gazteberriak

Eguberrietan izugarrizko ospea hartudu Power Balance eskumuturrak. Izanere, probatu duten batzuen esanetan,

mirariaren eskumuturrekoa da. Mina eta estresa murrizten ditu eta kiro-

larientzat altxorra da oreka, erresistentziaeta flexibilitateari hobeto aurre egitenlaguntzen baitu.

Kirolarien ildoa jarraituz, asko dira esku-muturrak etekinak ekartzen dituela pen-tsatzen dutenak. Sinisten ez dutenentzateta haren etekinak ikusi dutenek adieraztendute proba bat egitea nahikoa dela esku-muturraren inguruan esaten dena egiadela baieztatzeko.

Entsegua, bi eskuak bizkarraren atzetikgurutzatzean datza eta beste pertsonabatek eskuetan indarra egitea. Pertsonahorrek eskumuturra ez badarama, bereha-la oreka galduko du, aldiz, eskumuturrabadarama, pertsona batzuen esanetan ezdela oreka galtzen ikus daiteke. You tubenhainbat bideo ezarri dituzte eskumuturrak

gorputzan duen eragina erakusteko.Nahiz eta eskumuturrak gehien saldu

direnak izan, lepokoak, zintzilikariak, eta

txartelak ere saltzen dira. Tresna hauekholograma bat txertaturik dute eta honekingurunean dauden frekuentziak xur-

gatzen ditu. Adituen esanetan, energiaelektromagnetikoak oreka eta flexibilitateaizaten laguntzen du, indarra ematen dueta mina gutxitzeko lagungarri da.

Eskumuturrak batez ere surf, eski etasnowboard praktikatzaileen artean hartzenari du ospea, oreka gehien mantendubehar den kirolak baitira.

Badira oso eszeptiko agertzen direnakere. Adibidez, Asegarceko mediku bat. Es-kumuturrak oinarri zientifikorik ez dueladio. Beste batzuk adierazi dute lagungarriizan daitekeela baina ez dela handizkatubeharreko zerbait. Eskiatzen erortzen dire-nak, eskumuturrarekin ere erortzen jarrai-tuko direla, alegia.

Eskumuturra kinesologian eta Ekialdekomedikuntzan du jatorria. Hala ere, holo-gramek denborarekin eraginkortasuna gal-tzen dute.

Eta zuk, majian sinisten al duzu? Harenefektuetan sinisten duenak 35 euro ordain-duz gero eskumuturreko hau lor dezake.

Zigor iraingarria

Batera hilko ote?

Estatu Batuetako 24 urtekoemakume batek bere urte-betetzean diskoteka batean

poliziarekin liskar bat izan zuen.Polizia haserretu zen bera etabere ahizparekin eta bi neskekpoliziari ostikoak eta muturreko-ak jo zizkioten. Handik aurrera,bere zigorra, besteak beste, soi-nean kartel bat eramatea da.Kartel honetan poliziari barka-mena eskatzen dio.

Ez dago batere ados zigorhonekin umiliagarria delako,alabaina polizia horrela hobetosentiarazten bada, ez zaio axolakartela soinean eramatea. Eraberean, bi urtez baldintzapekoaskatasunez egon behar da,

barkamen eskutitz bat idatzibehar du eta 50 orduz auzolanakegin behar ditu.

Turkiako bikote batek 90urte elkarrekin darama.Hasiera batean entzunda

ezinezkoa dela esan daiteke, ala-baina, aintzat hartu beharrekoada 112 eta 110 urte dituztela etaosasuntsu daudela.

Elif 1990n jaioa eta Abdullah,1898n jaioa, gazteak zireneanmaitemindu ziren eta handik au-rrera elkarrekin egon dira. Haienesanetan, azkeneko desio batdute: Biok batera hiltzea. Azpi-marratu izan dutenez, arima biki-ak dira eta bietako bat hilko balitzbesteak ez luke jakingo zer egin.Gainera, ez dutela inoiz liskarrikizan diote.

Biok otomandar inperioarenerortzea ikusi dute, TurkiarenErrepublika garaikidearen fun-dazioa bizi dute eta nazioartekogerrateak, besteak beste.

10 seme-alaba izan dituzte,horietatik 7 bizirik daude eta hori-etatik 1 haiekin bizi da etxean.Semearen esanetan, bere gura-soak bikote perfektua osatzendute eta maitasunaren irudinabarmena dira. Guztira 113 ki-dez osatuta dago familia, bilobaketa birbilobak zenbatuta etaurtero egun berezietan elkartzendira.

Osasuntsu daude, soilik Ab-dullahek entzuteko arazoak ditueta Eliferi kataraten ebakuntzaegin diote. Osasuntsu egotearengakoa, elikaduran dagoela adier-azi dute, jaki naturalak jaten baiti-tuzte.

Arima bikiak izango dira,zalantzarik ez, baina Turkian, ne-kazari guneetan bikoteak ez-kondu ondoren hil arte bizitzendira elkarrekin.

Eskumuturreko majikoa?

Page 6: Gazteberri #66 Otsaila 2010

6 OTSAILA ´10Elkarrizketa

Nola hasi zinen dantza mun-duan?Nire gurasoak balleta ikasi zuteneta anitzetan ballet edota arte ikus-kizunetara joaten ziren. Nik 12 urtenituenean, dantzan hasi nintzen,gustatu zitzaidan eta handik au-rrera gelditu gabe aritu naiz.

Adierazi izan duzu hasieranarazoak izan zenituela. Zein-tzuk izan ziren zailtasun ho-riek?Dantzan 12-13 urterekin hasi nin-tzen eta handik hilabete batzueta-ra, dantza ikasketak egin nahinituenez Madrilera joan behar izannuen. Madrilera 14 urterekin joateafamilia eta zure ingurukoez urruti,eta garai horretan, imajinatu...

Zerk eman dizu Victor UllateEskolak?Izenak dioen moduan, eskola, tre-bakuntza. Garai garrantzitsua izanzen niretzat. Ni Madrilera joan etagutxira, Victor Ullatek talde batsortu zuen, trebakuntza profesionalgabeko eta altua zen norbait beharzuten, horregatik sartu nintzenkonpainian.

Zer nahiago duzu, koreografi-ak sortzea ala antzezlekuanaritzea?Dantzarekin harremana duen guz-tia dut gustoko. Momentuan eginbehar dena egiten dut. Alde horre-tatik zorionekoa eta pribilegiatuasentitzen naiz denetatik egitendudalako eta egiten dudanarekingozatu egiten dudalako. Klase batematen dudanean, dantzatzen

nagoenean edo entseguak egitenditudanean, ondo pasatzen dut.

Interpretatu dituzun papernagusienetatik, zeinek ilu-sionatu zizun gehien?Oso zaila da esatea. Beti egitendidaten galdera ohikoa da hau etaez dakit zer erantzun, zein den zureliburu edo filme gustokoena gal-detzen dizutenean bezala. Ezin zarapertsonaia bakar batekin geratu,egoera batekin geratu. Pertsonaiabakoitza eta interpretatzen den biz-itzaren momentu bakoitza desber-dinak dira.

Eta ba al dago ballet-arenbatean gonbidaturik izateanahiko zenukeena?Gonbidaturik izateko eskaintzak ezbukatzea nahi dut. Ez zait axola,nola, non edo noiz. Harik eta hobe-rena den lekua, hobe. Hala ere,batzuetan gehiago gozatu egin dutantzezleku txiki batean handibatean baino. Antzoki txikietara jen-dea ekimenak ikustera joaten dabenetan gustatzen zaizkiolako etaez giza inposaketengatik.

Zer da obretan transmititunahi duzuna?Transmititu nahi dut, besterik ez.Zerbait gertatzen dela transmiti-tzea eta publikoak ikustea. Halaere, obraren arabera gauza bat edobeste transmitituko da.

Iritsi zara iritsi zaren lekuraesfortzuarengatik. Zerbait e-gin nahi izan zenuke denbora-gatik egin ez duzuna?

Gauza asko daude egin nahi izanditudanak eta ezin izan ditudanakegin, baina seguraski jende askokgaldera honi gauza bera erantzungolioke. Lanbide honek, dedikazio etaesfortzu handia eskatzen duenez,gauza asko atzean uzteak dakar.Alabaina, nik jasotako ordainsariak,nire ustez, beste pertsonak jaso-takoak baino askoz handiagoak dira,izan ere, badira iraganean berelagunekin irteten egon direnak,diskoteketetan eta abar. Ziur naiz nirebizitza hori guztia baino beteagoadela. Nire aldetik gauzei uko eginbehar izan diedala esatea berekoiaizango litzateke eta burugabekeria.

Dantza klasikoa endekape-nean dago?Hori esaten duen norbaitek dantzamota hau ezagutzen ez duelako da.Azken batean, inori ez zaio buru-ratzen Mozart edo Beethovenendekapenean daudela esatea edo-ta Velázquez eta Goya ez direlainoren gustoko. Dantza eta balletklasikoak titulu ezagunak ditu etalan hauek arrakasta handia dute.Hori endekapena bada, ongietorria.Gainera, nahi desberdinak daude,baina horregatik ez da obra batbestea baino hobea edo okerragoa.

Zure eskolaren web guneanadierazten duzu dantzak es-katzen duen disziplina etaesfortzua etorkizunari aurreegiteko beharrezkoak direla.Eskoletan dantza klaseakegon beharko lirateke?Ez lirateke gaizki etorriko. Besteherrialde batzuetan ematen dira

behintzat. Baina lehenengoz era-kutsi dezaten erakutsi behar dena,hezkuntzaren eztabaida luzea bai-ta. Nire ustez disziplina eta es-fortzua transmititzea ez litzatekegaizki etorriko. Zoritxarrez, azkenurteetan entzuten den ideia oroko-rra haurrei gero eta errazago jar-tzen dizkiegula gauzak da. Eta horiez luke horrela izan behar.

Urtarrilan Madrilen izan zaradantza beste puntu batetikegiten. Hain zuzen ere, dantzaborroka librean. Zertan da-tza?Prince zirkoaren barrutian egitenari garen ekimena da. Ring desber-dinak daude, dantza eta musikamota desberdinekin interpretatu-ak. Ring batean biolin-jotzaile batdago, beste batean dantza garai-kideko ikuskizun bat eta bestebatean dantza klasikoaren ikuskizu-na. Emanaldi surrealista da jendeakune atsegin bat igarotzeko egina.Dantza desberdinak uztartzean da-tza betiere umore eta ironiarekin.Bizitza honetan gauza desberdinakere egin behar dira.

Zein proiektu dituzu etork-izunera begira?Otsailean Roman izango naiz 12tik17ra, Romako Opera Balletean,Papavero Rosso lana aurkezten;ondoren Lituanian 26 eta 28anQuixote lana aurkezten VilniuskoOpera Nazionaleko Balletarekin;martxoan Burdeosera joango naizBurdeoseko Opera Balletarekin…Proiektu asko dauzkat… eta berehorretan jarraitzeko.

“Antzeztoki txikietan gehiagogozatzen dut ”

Txikitatik dantza probatzeko jakin-mina izan zuen eta behin pro-batuz gero, balletak bete-betean harrapatu du. Igor Yebrak(Bilbao, 1974), makina bat obretan esku hartu du MadrilgoDantza Kontserbatorioan graduatu ostean, hots, 'El Lago de losCisnes', 'Coppelia' edo 'El Cascanueces' antzezlanetan. Halaber,aipagarri dira jasotako sariak. Hain zuzen ere, 1996ean Italiako'Dantza eta Dantza' saria irabazi zuen eta 2006ean BurdeosekoOpera Nazionaleko dantzari hoberena izendatu zuten. Urte horre-tan bertan, Igor Yebra dantza eskola zabaldu zuen Bilbon, dantzaikasketak Bilbon egin nahi dituztenentzako edota 30 urte bainogehiago eta dantza ezin ikasi zuten emakumeentzako zuzendua.

“Pribilejiatuasentitzen naizegitendudanarekingozatu egitendudalako”

“Hainbatgauzei ukobehar izandiedalaberekoia etaburugabekerialitzateke”

Page 7: Gazteberri #66 Otsaila 2010

7OTSAILA ´10 Agenda

Kontzertuak [ 2010eko Otsaila eta Martxoa ]

Otsailak 11. Roy Loney & Señor No. Gazteszena. Donostia. 21:00. Otsailak 12. El Reno Renardo + Los Cojones. RockStar. Bilbao. 20:30. Otsailak 12. Perseverance + Draa. Edaska. Barakaldo. Otsailak 12. Autostereo. Fnac Alameda. Bilbao. Otsailak 12. Ivan Nieto + Depuntonash & Flash. Azkena Aretoa. Bilbao.

21:30. Otsailak 12. Mama. Bilborock. Bilbao. 20:30. Otsailak 12: Kopia Barata. Zugaz taberna. Gasteiz. 22:00. Otsailak 12. Rockaina + Vómito. Hell Dorado. Gasteiz. 22:00 Otsailak 12. Bajo Presión + Jan. Gasteizko Gaztetxean. 21:00. Otsailak 12. The Dixie Boys. Crazy Horse. Bilbao. 23:30. Otsailak 13. Caligula. Gernikako Gaztetxea. 19:00. Otsailak 13. Ladys Ramone. Izangoan. Deustu-Bilbao. 21:00. Otsailak 13. Maha+ Arean. Trinkete. Gernika. 21:00. Otsailak 13. Los Perros de Boogie. Azkena. Bilbao. 21:30. Otsailak 13. Dani Ro + Real & Únicos. Komplot Aretoa. Donostia. 22:30. Otsailak 13. Bajo Presión + Jan + Itxaropen Zikina + Thunderhouse.

Ateneo Izarbeltz. Irala. 20:00. Otsailak 13. Javier Vargas & The Vargas Blues Band. Bilborock. Bilbao.

22:00. Otsailak 13. Reverendos. Residence. Bilbao. 22:00. Otsailak 13. Sexty Sexers + The Dirty Pink Ladies. Elorrioko Gaztetxea.

22:00. Otsailak 13. Doble Gota. Edaska. Barakaldo. 21:00. Otsailak 16. Puro Chile. El Parral. Gasteiz. 21:30. Otsailak 17. Pillars & Tongues. Jimmy Jazz. Gasteiz. 20:00. Otsailak 18. Barrence Whitfiled & Petti. Zelaieta Zentroa. Amorebieta.

20:30. Otsailak 18. Betagarri. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30. Otsailak18. The Duke and The King + PLV Havoc. (Donostikluba

Zirkuitoa). Lugaritz Kultur Etxea. 20:30. Otsailak 19. Carvin Jones. Rock Star Live. Barakaldo. 20:30. Otsailak 19. Piano Magic. Azkena. Bilbao. 21:30. Otsailak 19. Los Coronas + The Nu Niles. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30. Otsailak 19. Kauce + Mal Trago + Jtm45. Pub Elite. Zalla. 20:00. Otsailak 19. Desvario + Mi Dulce Geisha. Etxebarriko Cafe Teatro. 21:30. Otsailak 19. Hotsak Hezurretan. Ortuellako Gaztetxea. 21:00. Otsailak 19. Bizardunak. Puerto Viejo. Algorta. 22:00. Otsailak 20. Audience. Fnac Bilbao. 19:00. Otsailak 20. UK Subs + The Vibrators. 360 Aretoa. Arrasate. 22:00. Otsailak 20. El último ke Zierre + Xuorum. Bilborock Aretoa. Bilbao.

21:00. Otsailak 20. Los Chikos del Maiz + 121 Krew. Udondoko Gaztetxea. Leioa.

20:00. Otsailak 20. Calibre Zero + Shinova. Infernu. Iruñea. 21:30. Otsailak 20. Leize + Estrago. Totem Aretoa. Atarrabia. 20:00. Otsailak 20. Berri Txarrak. Disco Lur. Elizondo. 24:00. Otsailak 21. The Jettators + The Denyals. Ibu Hots. Gasteiz. 20:00. Otsailak 23. Siena Root + Arenna. Ibu Hots. Gasteiz. 20:00. Otsailak 24. Thalia Zedek Band. Unibertsitate pabilioia. Gasteiz. 19:00. Otsailak 26. Mikel Urdangarin. Kursaal. Donostia. 20:00. Otsailak 26. Airbourne. Santana 27. Bolueta-Bilbao. 21:30. Otsailak 26. Lendakaris Muertos. Plateruena Kafe Antzokia. Durango. Otsailak 26. Soziedad Alkoholika + The Eyes. RockStar. Barakaldo. 21:00. Otsailak 27. Ostiaputa + Bajo Presión. Txarraska Gaztetxea. Basauri.

21:00. Otsailak 27. Autostereo. Fnac Donostia. Donostia. 19:00. Otsailak 27. Karbon 14. Pub La Kabaña. Espejo. 23:30. Otsailak 27. Malos Ratos + Paso en falso. Chaparral. Basauri. 21:30. Otsailak 27. Laia + Anarkosis + Childrain + Opium + Potemkin. Araiako

Gaztetxea. Otsailak 27. Dementzia + Matarratas +The Last Strength. Beasaingo

Gaztetxea. 22:00. Otsailak 27. Sota de Palos. Urgulleko Zaindariaren etxean. Donostia.

22:00.

Martxoak 4. Puro Chile. Black Rose. Burlata. 20:00. Martxoak 6. Puro Chile. Ibu Hots Aretoa. Gasteiz. 20:30. Martxoak 6. Después de todo. Edaska. Barakaldo. 22:00. Martxoak 6. Bajo Presión + Krimen & Kastigo. La Kelo Gaztetxea.

Santurtzi. 21:00. Martxoak 6. Benito Kamelas. Bilborock. Bilbao.21:30. Martxoak 6. Expropiazioan + Deposito de Cadáveres. Ateneo Libertario

Izarbeltz. Santurtzi. 17:00. Martxoak 13. Reskizio + La Taberna de Moe. Infernu Taberna. Iruñea.

21:30. Martxoak 19. Narco. Bilborock. Bilbao. 20:30. Martxoak 25. Siniestro Total. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:00. Martxoak 26. Malos Vicios. Bergarako Gaztetxea. Martxoak 26. Dr.Sapo. Fnac Bilbao. Bilbao. 19:00. Martxoak 27. Berri Txarrak. RockStar Live. Barakaldo. 21:00, Martxoak 27. Cuarto Oscuro + 9 Lágrimas. Infernu Taberna. Iruñea.

22:00. Apirilak 9. Reskizio + Hotsak Hezurretan + Sabotaje Cerebral. Bar

Imanol. Iruñea. 21:30. Apirilak 10. Baron Rojo. Rock Star Live. Barakaldo. 20:30. Apirilak 10. Hotsak Hezurretan + Reskizio. Getariako Gaztetxea. 21:00. Apirilak 15. Latigazos + Sunn Pimp. Edaska. Barakaldo. 20:00. Apirilak 16. Punk Guerrilla. Edaska. Barakaldo. 21:00. Apirilak 16. Hotsak Hezurretan. Arrasateko Gaztetxea. 21:00. Apirilak 17. Cuarto Oscuro. Pub La Kabaña. Espejo. 22:00. Apirilak 17. Slipknot + Machine Head. BEC. Barakaldo. 22:00. Apirilak 17. Bertan Bera + Laia. Plateruena Kafe Antzokia. Durango.

22:00. Apirilak 30. Hotsak Hezurretan + Reskizio. Pub Cha-Cha. Sestao. 21:00. Maiatzak 8. Cuarto Oscuro. Errotaberri Aretoa. Garralda. Maiatzak 14. The Adicts + The Exploited + GBH + Al & The Black Cats.

Rock Star Live. Barakaldo. 19:00.

Page 8: Gazteberri #66 Otsaila 2010

8 OTSAILA ´10Erreportajea

Santiago helburu

Donejakue Bidea, tradizioz beteriko ibilbidea dugu. Izan ere, Santiagorakoerromesaldiak 813 urtean hasi ziren. Urte horretan, Donejakueren arras-toak zeudenen nekropolia aurkitu ziren eta handik aurrera, erromesaldiaksona hartzen hasi ziren. Harrigarriena da erromesaldiak ez zirela soilikestatuan ezagunak egin, Europatik ere erromesak nekropolia ikusteraigarotzen baitziren.

XV. mendean, gerrate ugari-rengatik eta ideia aldaketen-gatik, Bideak indarra galdu

zuen. Hala ere, XIX. mende amaie-ran eta XX. mende erdialdean,Done Jakue bidea berpiztu zeninteres kultural, artistiko eta histori-koengatik, eta baita kirol arrazoien-gatik ere.

Aurten, Bideak garrantzia duuztailaren 25a igandea deneanUrte Santua edo Urte Xakobeoadelako. Paco Martínez, GipuzkoakoDone Jakue Bidearen LagunenElkartearen presidenteordeak, adie-razi bezala, “6, 5, 6 eta 11 urtekokadentziarekin ematen da. Guztira,14 Urte Santu daude mende ba-tean eta hurrengoa 2021ean izan-go da”.

Urte Xakobeotan urteetan Ju-bileua lor daiteke, erlijiosoentzakoekintza garrantzitsua. Konpostela-ko Jubileoak Elizaren barkamenaeskaintzen du. Horretarako Santia-gora Erromesaldia egin behar da,otoitz egin behar da eta erromesakerromesaldian konfesatu behar du.

Bestalde, Xakobeo urteetanKonpostelako Santiagoko Katedra-lean, erromesentzako ohiko urtee-tan baino meza gehiago ospatzendira eta meza hauetan 'botafu-meiro' intsentsu-ontzia martxanjartzen da.

Mordo bat ibilbide Konpostela-ko Santiagoruntz dago nahiz etaezagunena Ibilbide Frantsesa izan,Roncesvalles eta Santiago bitarte-koa (Frantziako Saint Jean Pied dePortetik ere has daiteke). Adibidegisa, Galizian 7 bat ibilbide daude.Hala nola, Frantsesa, Iparraldekoa,Jatorrizkoa, Ingelesa, Fisterra-Mu-xia Bidea, Zilarrezkoa eta Portugal-darra.

Iberiar Penintsulako Ibilbide eza-

gunenak Ibilbide Portugaldarra, Dela Plata Ibilbidea, Sanabres Ibil-bidea, Iparraldeko Ibilbidea, Jato-rrizko Ibilbidea, Aragoiko Ibilbideaeta Euskal Ibilbidea. Ibilbide Fran-tsesari lotuta daudenak Aragoikoibilbidea, Euskal ibilbidea, Jato-rrizko ibilbidea, De la Plata ibil-bidea, eta Iparrekoa dira.

Bide batez, aintzina, Donejakuebidea bakoitzak ahal zuen lekutikhas zezakeen, baina gaur egun,bidea egin delaren egiaztagiria soi-lik zenbait kasutan jaso daiteke.Martinezek dioen moduan, Kre-dentziala erromes bezala egiazta-tzen duen agiri pertsonala da etaedozein elkarte lagunetan edoerromes aterpeteetan eskatudaiteke “baina Konpostela agiriaerdiesteko ibilbidearen azkeneko100 kilometroak oinez edo az-keneko 200 kilometroak bizikletazegin behar dira”. “Horretarako,erromesaldia erlijio arrazoi edoarrazoi espiritualengatik izan beharda”, erantsi du. Hala ere Bideabeste zioengatik egiten dute-nentzako, hots, kirol egiteagatik,beste egiaztagiri mota bat erebadago eta agiri hau Santiagokoerromes bulegoan jaso daiteke.

Euskal bideakEuskal Autonomia Erkidegoari(EAE) dagokionez, Iparreko ibil-bideak eta Euskal ibilbideak, Eus-kadi zeharkatzen dute, edo besteera batera esanda, Kostaldekobidea eta Barnealdeko bidea. Biibilbide hauek, era berean, bidegu-rutzeak dituzte. Kostaldekoak 8etapa ditu eta barnealdekoak 7.Lehenengo ibilbidea Hondarribindu hasiera eta amaiera Kobaron.Bigarrengoa Irunen hasi eta Mi-randa de Ebron bukatzen da.

Kostaldeko ibilbideak 180,6 edo197,4 kilometroko luzeera du(lehenengoaren kasua BilbotikBalmasedara joanez gero eta biga-rren kasuan Bilbotik Portugaleterajoanez gero). Ibilbide honetan iga-rotzen diren herriak Hondarribia,Lezo, Pasai Donibane, Pasai SanPedro, Donostia, Orio, Zarautz,Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku,Markina-Xemein, Bolibar, Colegia-ta de Ziortza, Gerrikaitz, Gernika,Larrabetzu, Lezama, Zamudio, Bil-bao, -Barakaldo, Sestao, Güeñes,Zalla, Balmaseda- edo Bilbao,Portugalete, Abanto-Zierbena,Muskiz eta Covaron dira.

Barnealdeko ibilbideak, 195,5kilometroko luzeera du Irun,Oiartzun, Astigarraga, Hernani, Ur-nieta, Andoain, Villabona, Anoeta,Tolosa, Alegia, Legorreta, Ordizia,Beasain, Idiazabal, Segura, Zerain,Salvatierra, Zegama, Parzonería deAltzania, Zalduondo, Ordoñana,Salvatierra, Gazeo, Ezkerekotxa,Alegría- Dulantzi, Elburgo, Villa-franca, Argandoña, Arcaya, Gas-teiz, Armentia, Gometxa, Ariñez,Subijana de Álava, Villanueva de laOca, La Puebla eta Briñas herrial-diak zeharkatzen dituen bidetikjoanez gero.

Bestalde, 199,2 kilometro dituIrun, Oiartzun, Astigarraga, Herna-ni, Lasarte-Oria, Zubieta, Zizurkil,Aia, Errezil, Bidegoian, Santa Ma-rina, Beasain, Ezkio-Itsaso, Ormaiz-tegi, Mutiloa, Zerain, Salvatierra,Zegama, Parzonería de Altzania,Zalduondo, Ordoñana, Salvatierra,Gazeo, Ezkerekotxa, Alegría- Du-lantzi, Elburgo, Villafranca, Argan-doña, Arcaya, Gasteiz, Armentia,Gometxa, Ariñez, Subijana de Ála-va, Villanueva de la Oca, La Pueblaeta Miranda de Ebro herrialdeak

hartzen dituenak. Kostaldeko ibilbidea, zaharrene-

tarikoa da IX eta X mendean hain-bat erromesek bide hau hartzenbaitzuten Frantsesaren ordez Kos-taldeko Bidea ziurragoa baitzen.Frantses ibilbidean, PirinioetatikNafarrerainoko tartean, musulma-nen mehatxua handiagoa zen.

Aitzitik, erliebe konplexuene-tarikoa duen bidea da batez ereGipuzkoa gunean. Alde batetik,Oiartzun, Urumea, Oria, Urola etaDeba ibaiak ibilbidea zatitzen dute-lako, eta bestetik, eremu menditsuugari dituelako. Bide honek arran-tzale eta nekazari paisaiak nahastenditu.

Ibilbide hau hautatzen duenakGuadalupeko Santutegia (Honda-rribia) , San Martín de Tours Ba-seliza (Orio), Itziarren Santutegia(Itziar) , San Miguel de ArretxinagaBaseliza (Markina-Xemein), Zena-rruzako Kolegiata (Ziortza), Bego-ñako Basilika (Bilbao) eta San Se-verino Eliza (Balmaseda) mirestudezake, besteak beste.

Barnealdeko ibilbideari dago-kionez, Euskadiren ispilutzat jo dai-tekeen bidea da Autonomia Erkide-goaren errealitatearen nortasunahoberen azaltzen duena baita.Bertan Kosta paisaiak, baso hezeak,baratzak, lautadak, landa herriaketa hiri industrializatuak nahastendira. Gipuzkoa zeharkatzen dueneremuan basoak dira nagusi etaAraban lautadak. Bi paisai des-berdin hauek San Adrian tunelakbereizten ditu.

Era berean, klimaren kon-trasteak ere nabarmenak dira.Ibilbide honetan, galtzada erro-manikoen arrasto anitz dago, ibil-bidea iraganean bizirik egonzelaren erakusgarri.

Azken urteetaneraikitakoaterpe ugariekerosoago egitendute ibilbidea

Erdi ahaztutaegon ondoren,XX. mendearenerdialdean,Done Jakuebidea berpiztuegin zen

Page 9: Gazteberri #66 Otsaila 2010

9OTSAILA ´10 Erreportajea

Galtzada erromanikoez gain,barnealdeko bidean beste hainbateraikin aparta aurkitu daitezke.Hala nola, Juncal Andre MariarenEliza (Irun), SantiagomendiBaseliza (Astigarraga),Jasokunderen Eliza (Segura),Sancti-Spiritus Baseliza (San Adriantunelatik hurbil), San Julian etaSanta Basilisa Baseliza(Zaldunondo), San Martin deGaceo Eliza (Gaceo), EstibalitzSantutegia (Estibalitz) eta SanPrudentzio Basilika (Armentia).

Aterpeak Done Jakueren Bidea egitea ez duzergatik garestia izan beharrik,batik-bat Bide Frantsesa aukeratzenbada. “Bidean zehar erromesentza-ko aterpe asko dago, batez ere ibil-bide Frantsesan eta hauetan ez dadirurik eskatzen, erromesak nahiduena ematen du, borondatezkoprezioa, alegia”. Aterpe pribatuenkasuan, prezioa 10-15 euro bitar-tekoa da eta afariak ematen badi-tuzte, 8 euro gehiago ordaindubehar dira gutxi gorabehera.

Ezinezkoa da Done Jakue bideaegitea atseden hartzeko lekurik ezbada. Hori dela eta, azken urteo-tan, Donejakue Bidearen hainbatlagunen elkarteak, bidetik hurbilerromesentzako aterpeak eratze-aren lana egin dute. Horrela, erro-mesak ez dira zergatik bidetik al-dendu behar edota ostatu etahotelik ordaindu behar.

Lau motatako aterpe daude:Erromesen ospitalea, erromesenaterpea, erromesen babeslekua etagazte aterpeak.

Ospitalearen kasuan, soilik erro-mesentzako aterpetxea da eta erro-mesari egiten zaion ohiko zainketaematen da. Zaintzaile hauek bol-untarioak dira. Ez dago ordainketazehatzik, erromesak nahi duenaematen du. Erromesen aterpea eresoilik erromesentzako da, publikoeta pribatua izan daiteke etaordainketa zehatz bat du. Babes-lekua erromesari larrialdi-egoeraneskaintzen zaio aterpea. Gazteaterpeak ez du Donejakue bidea-rekin harremanik eta inguruneanerromesen aterperik ez badagoerabili daiteke. Azkeneko kasu

honetan ez da beharrezkoa Erro-mes Kredentziala baizik eta Ater-pekide-agiria.

Euskadin erromes ospitale baka-rrak Irunen (Lucas de Berroa ka-lean, 18) eta Markinan (Aita Kar-meliten komentuan) daude. 2010urtean, Irunekoa martxoak 18tikurriak 12ra zabalik egongo da.

Erromes aterpeak honako herri-aldeetan aurkitu daitezke: Pasaian,Donostian, Orion, Zarautzen, Zu-maian, Deban, Ziortzan, Men-datan, Morgan, Lezaman, Bilbon,Portugaleten eta Muskizen. Irunen,Donostian, Zarautzen, eta Gerni-kan, gazte aterpeak daude.

Euskadiko Barnealdeko ibilbide-an aterpe zenbakia murritza da etaez dago erromes aterperik. La Pue-bla de Arganzon herrian (Burgos)aurkitu daiteke lehenengo erromesaterpea barnealdeko ibilbideaeginez gero.

Frantsez bidea, Euskadiko bi-deak baino askoz horniturik daudeeta arazo gutxiago dago aterpe bataurkitzeko. Hala nola, Zubirin, Li-

zarran, Nájeran, Azofran (Errioxa),Beloradon (Burgos), Emaúsen(Burgos), Calzadilla de la Cuezan(Palentzia), Sahagunen (Leon), As-torgan (Leon), Ponferradan (Leon)eta Sarrianen (Lugo). Aterpeetaragoiz iristea gomendatzen da erro-mesak lo egiteko leku izateko, as-kotan betetzen baitira.

Lagunen elkarteakDonejakue bidearen berpiztea

elkarte desberdinei esker izan dabatik bat. 1987n, Donejakue bide-aren lagunen elkarte Koordinatzai-le Nazionala eratu zen eta 1993anFederazio izatera pasa zen. Fe-derazio honen barnean elkarte des-berdinak daude. Horietatik Gipuz-koako Donejakue lagunen elkartea1987en sortua.

Haien xede nagusiena Done-jakue bideak zaintzea eta berresku-ratzea, eta erromesak zaintzea.Beste hainbat gauza ere egitendituzte. Hots, erromesei infor-mazioa eskaini edota Kredentzialaeman.

Zertaz arduratzen da el-kartea?Gure konpromezua erromesariarreta eskaintzea da. Ibilbidea-ren inguruko informazioa ema-ten diegu eta bidean zeharaterpeetan zainketa lanak egi-ten ditugu. Bestalde, ibilbideakere seinalizatzen ditugu eta ur-tero irteerak antolatzen ditugu.Euskadiko bi ibilbideetan zeharmurgiltzen gara. Era berean,Nafarroatik ere irteera desberdi-nak antolatzen ditugu.

Halaber, ibilbideak susper-tzea eta berreskuratzeanlan egiten duzue. Euskadi-ko ibilibideak susperturikal daude?1988tik Kostaldeko bidearenberpiztearen kezka etengabe-koa izan da, batez ere Gipuz-koan. Hori dela eta, 2002 eta2003 urteetan Bizkaiko lagunenelkartearekin batera, ibilbideaksuspertzeko ibilaldiak antolatugenituen. Halaber, barnealdekoibilaldia eraberritzeko, 2006urtean, Haro eta Arabako lagunelkarteekin batera beste ibilial-diak antolatu genituen. Azkenhauek arrakastatsuak izan ziren,ibilbidean zehar dauden herri-ko alkateek ere esku hartu bait-zuten eta gaua igaro genezanfrontoiak moldatu zituztelako.

Aterpe gehiago behar dira?Seguraski bai, gero eta erromesgehiagok gure ibilbideak egitendituztelako. Hala ere, gure us-tez, Gipuzkoan eta batez erekostaldeko ibilbidean, aterpe-aukera ugari dago eta gehie-nezko tartea batetik bestera 17

kilometrokoa da. Barnealdekoibilbidea beste kontu bat da.

Euskadiko bi bideetatikzein da Done Jakue Bidea-rekin hoberen identifika-tzen dena?Erlatiboa da. Bi ibilbideak erro-mesen aztarnak erakusten di-tuzte. Barnealdeko ibilbidean,Arabako partean, Zaldunondoigaro ondoren, eliza eta etxezaharkitu miragarriekin aurkitugaitezke. Kostaldeko ibilbidean,arrantzale herriak, hondartzak,itsaslabarrak eta euskal goti-koko elizak aurkitu daitezke. Ezdakit zeinekin geratuko nintza-teke, biek dute bere lilura.

Nahiko denborarik ez du-tenentzat edota sasoi one-an ez daudenentzako, zergomendatuko zenieke?Denbora ez dutenentzako biurteetan edo egiteko gomen-datzen diet, betiere, geratutakopuntuan etxera itzultzeko ga-rraioa badutela ziurtatuz gero.Eta sasoian ez daudenentzat,ibilbidea egin baino lehenentrenatzeko eta zein den ba-koitzaren errendimendua neur-tzea esango nieke. Izan ere,Bidea ez da sufritzeko baizik etagozatzeko.

Zein arrazoi eramaten gai-tu euskaldunak Bidea egi-tera?Arrazoi garrantzitsuenak bestepertsonekin topatzea, eta pai-saiak eta iraganeko aztarnakaurkitzea da. Erlijio eta espiritu-al arrazoiak eta kirol arrazoiakjarraitzen diote.

Elkarrizketa

“Bideak harrapatuegiten zaitu”

PACO MARTÍNEZ, Gipuzkoako Done Jakue Bidearen Lagunen Elkartearen presidenteordea

Page 10: Gazteberri #66 Otsaila 2010

10 OTSAILA ´10Sexua

Maitasun adierazpenaMaiteminduen eguna heltzear dago, hain zuzen ere otsailaren 14a. Askok, batez ere bikoterikgabe daudenek, denden eguna besterik ez dela adieraziko dute. Hala ere, Santu eta jai guztiakbezala, San Valentinek, atzetik historia bat du.

Historia ez dago oso ondo zehazturik etaistorio bat baino gehiago azaltzen diraargitalpen desberdinetan. Adibidez, XIV

mendean, Chaucer olerkari ingelesak, Parlementof Foulesen, Ingalaterrako Ricardo II erregea etaAna de Bohemia bikoteari zuzendutako olerki batidatzi zuen. Bikotea 1381ko maiatzaren 2anezkondu zen. Olerki honek adierazten zuen SanValentinek bikotea batu zuela.

Egutegi liturgikoan maiatzaren 2an GenovakoValentin eguna zela idatzirik zegoen. Valentin hauGenovako gotzaina izan zen 307an hil zena.Jendeak, oker ulertu zuen eta Chaucerrekotsailaren 14ez hitz egiten ari zela pentsatu zuen.Berez, San Valentin eguna maiatzaren 2an ospatubehar zen eta ez otsailaren 14ean. Hala ere,handik aurrera, otsailean ospatzera pasa zen.

1969 urtera arte, Eliza Katolikoak SanValentinek 11 egun onartzen zituen eta otsailaren14ean hiru San Valentin desberdin ospatzenziren.

XX. mendean zehar, hainbat ikerketen ara-bera, San Valentin egunak grekoerromatar ospak-izunekin harremana zuela adierazi da. KansasUnibertsitateko irakasle baten arabera, Chaucerolerkariaren jazoera egon baino lehen SanValentin egunak ez zuen maitasunarekin harre-manik.

Alabaina, aintzinako Atenaseko egutegian,otsaila Zeus Jainkoa eta HeraJainkosa bikotearen hila-

betea zen. Gaur egun, bikoteak maitasuna adierazteko

opariak eta hitzak elkartrukatzen dituzte. Halaber,nagusi dira bihotz edo Kupidoren itxurako iku-rrak.

Herrialde desberdinetanSan Valentin eguna batez ere mendebaldeko he-rrialdeetan ospatzen da Grezia klasikotik datorrenohitura delako. Hala ere, beste herrialdeetara erezabaldu da, beste ospakizun motekin.

Esaterako, Brasilen maiteminduen egunaekainak 12 da, Egipton azaroaren 4an eta Argen-tina eta Bolivian irailak 21ean. Gainera, Argentinaeta Bolivian Ikasle, Gazteria, Udaberri eta Mai-tasunaren eguna bezala ezagutzen da.

Kolombian ere, irailan ospatzen da eta ez damaiteminduen eguna baizik eta Maitasunareneta Adiskidetasunaren eguna. Era berean, Erdial-deko Amerikan Maitasuna eta Adiskidetasunareneguna ospatzen da.

Japonian 1958tik aurrera ospatzen da, Mo-rozoff txokolateen konpainiak sustatua. Egun ho-netan emakumeak gizonei txokolateak oparitzendizkiete. Hilabete bat beranduango, gizonak iza-ten dira emakumeei txokolatea oparitzen diete-nak. Martxoaren 14an izaten da eta 'egun txuria'bezala ezaguna da.

Estatu espainolarran, San Valentinez gain, SantJordi eta Sant Dionis egunak ospatzen dira. Va-lentzian, urriak 9an, Sant Dionisen eguna da etaapirilaren 23an Sant Jodiren eguna.

Bikote on bat aurkitzearen gakoa?San Valentin eguna behar bezala

ospatzeko, benetan maite duzunbikotea izan behar da. Hainbat

psikologen arabera, haur-tzaroan bizi izanda-

koarekin ha-rremana

duten bikoteak hautatzen dira. Hain zuzen ere,gurasoak pertsona baten hezkuntzan eta hazkun-dean egon badira, pertsona horrek haien balio,printzipio eta helburuak barneratzen ditu etapertsona horrek etorkizunean balio, printzipio etajomuga horiek dituen bikotea bilatu nahiko du.Alabaina, pertsonek gurasoen puntu negatiboakdituzten bikoteak aurkitzeko joera ere dute.

Hori dela eta, bikote bat baino gehiago izanduten askok kexu dira beti ezaugarri antzekoakdituzten pertsonekin ibili direla. Eta aitzitik, per-tsonaren ezaugarri antzekoak dituzten pertsonakaurkitzen dituztenak kidetasun hori lortzen dute.

Adituek adierazi bezala, pertsona orok ber-tuteak eta gabeziak dituztela oso argi eduki beharda. Halaber, bikotea maitatzen jakiteko, bakoitzakbere burua maite behar duela.

Bestalde, aintzat hartu behar da pertsonakonarpen beharrak, hots, maitasuna, ferekak, uler-mena, sexua, ekonomia, estatusa... betidanikgure artean daudela eta handitzen doazelaheltzen garen heinean. Beharrekin batera,hezkuntzan barneratutako balioak daude eta bitalde hauek eragin handia dute bikotea auker-atzerakoan.

Horrela, bikotearen bikotekideak ezaugarriberak dituztenean, bikote horiek harreman finkoaizatera heltzen dira, alabaina, bikoteak denbo-raren poderioz desberdintasunak antzematen di-tuztenean, ondorioak larriak izan daitezke.

Horregatik psikologoek diote ez dela gomen-dagarria pertsona bat ondo ezagutu gabe ezau-garri batzuk dituela pentsatzea ondorengodesilusioa handia ez izateko. Batzuetan erakarpe-na inskonszienteki ematen da ezagututako per-tsona horrek beharrak asebetetzeko gai izangodelakoan eta hori ez du zergatik horrela izanbehar.

Hortaz, besteak maitatu baino lehen asko mai-tatu zuen burua eta maitasunaren inguruansortzen diren txoritxo horiek lasaitu.

Beste pertsonabat maitatubaino lehenasko maitatuzuen burua

San Valentinegunak XIV.mendeko olerkibritaniar bateanomen du berejatorria

Page 11: Gazteberri #66 Otsaila 2010

11OTSAILA ´10 Gazteberri

INVI

CTUS

EE.BB. 134 Min. ZUZENDARIA: Clint Eastwood. AKTOREAK:Morgan Freeman, Matt Damon, Tony Kgoroge, Julian LewisJones.

Nelson Mandelaren bizitzaren pasarte bat kon-tatzen da. Zehazki, Sudafrikako rugbhy kiroltalde baten buruarekin batera, Sudafrikako zatiarrazialari aurre egiteko uneak.

EN T

IERR

A HO

STIL

EE.BB, 131 Min. ZUZENDARIA: Kathrym Bigelow. AKTOREAK:Jeremy Renner, Anthony Mackie, Brian Gerathy, Guy Pearce,Ralp Fiennes.

Estatu Batuetako brigada baten eguneroko bizi-tza deskribatzen da non Irakeko leherkorrakdesaktibatzen dituen.

UP I

N TH

E AI

R

EE.BB, 108 Min. ZUZENDARIA: Jason Reitman. AKTOREAK:George Clooney, Vera Famiga, Anna Kendrick, JasonBateman.

Ryan Bingham enpresen eta emakumeen aditua dabaina bere bizitza mehatxupean aurkitzen da 10milioi mila lortzera zihoanean eta bere ametsetakoemakumea ezagutu zuenean

DESI

RA P

LAZE

R 68

-08

Igor Estankonak, Edorta Jimenezek eta Josune Muñozek68tik gaur egun arte Euskal Herrian idatzi den poesiaarakatu dute erotismo bila. Aurreiritzi eta uste faltsuenkontra, ez da makala aurkitu duten altxorra.

ZURE

AK E

GIN

DU

EGUN

SEN

TIAR

EN E

SKU

IZOZ

TUAK

KEN

ZAZP

I URT

E ZU

ZEN

EAN

BIZI

TZAR

I TXI

STUK

A

BETAGARRI

Gasteizko taldearen lanak, aldioro, albisteonak izaten dira. Betagarri taldearen diskoguztiek musikaz disfrutatu nahi duen publikozabalenaren gogoarekin erabat asmatzen jakinizan dute. Jarreraz gain, musikaren eraginkor-tasuna merkatua ireki die gasteiztarrei.

PAYO

LA

KEN ZAZPI

Hemen gatoz KenZazpikook beste disko batzazpi haizetara zabaldu nahian. Joan zenurtarrilaren 3an Donostiako Victoria Eugeniaantzokian zuzenean grabatutako CD eta DVDdokumental berezi batekin gatoz oraingoan.Baina ez hori bakarrik.

BERRI TXARRAK

Nafarrek hainbat estilo desberdin batu dituzteTxikagon grabaturiko lan honeta . Diska gordinadugu hau, punkaren mugan eta hainbat komuni-kabideetan hamaika laudorio jaso dituena.

Bat

zuk

TXALAPARTA 2009/12. Salneurria: 17,56€

Iñak

i Fri

era

Xab

ier

Lete

Emakume batek bikote bat profesional batekin berbaegiteko erabakia hartu zuen senarrarekin segitu gurabazuen, hari konponbidea eta jokabidearen aldaketaeskatzeko.

SUSA - 2009/11. Salneurria: 16,00€

Ez zen lehen aldia Nafarroako tronuaren oinordekoakFrantziako erregeren arreba esposatzen zuena. HenrikeBorboikoak ez zuen kapare landerraren itxuran agertunahi koinatua izanen zenaren parera.

ELKAR– 2009/11. Salneurria: 18,00 €

Page 12: Gazteberri #66 Otsaila 2010

12 OTSAILA ´10Zientzia

Papera txanponabaino azkarragoa?Paper zati bat eta txanpon bat lurrera erortzen

uzten baditugu, txanpona azkarrago erortzendela ikusi ahal izango dugu. Hala ere, paper zati

horrekin bolatxo bat egiten badugu eta esperimentuaerrepoikatzen badugu, papera eta txanpona ia elkarre-kin lurreratzen direla ikusiko dugu.

Lurran airerik egongo ez balitz, objetu guztiek,berdin dio zein material eta itxura duten, abiaduraberean eroriko lirateke. Lurran atmosfera dagoenez, etaberaz, airea, honek talka gisa funtzionatzen du elemen-tu batzuetan besteetan baino. Horrela, paper orria,berean erortzen uzten badugu, aireak elementu etaforma horri eragiten dion erresistentzia oso handiaizango da, eta horregatik, oso abiadura txikian erorikoda. Paperarekin, berriz, pilota bat egiten dugunean,materiala bera izanik, forma dela eta, erresistentzia horiaskoz ere txikiagoa izango da, eta horregatik, abiadurahanfiagoan eroriko da.

Galileo izan omen zen fenomeno honetaz konturatuzen lehenengoa. Kondairaren arabera, bere aur-kikuntza frogatzeko edo, Pisako Dorrera igo eta goikosolairutik bi pilota erortzen utzi zituen. Bi pilotek pisuoso desberdina zuten, baina hala ere, batera iritsi zirenlurrera. Gaur arruntatzat jotzen dugun hau, bere gara-ian harrigarria izan zen, pentsamendu aristotelikoarijarraiki, gauza pisutsuak gauza arinak baino azkarragoerortzen zirela uste baitzen.

EE.BBkoek ilargira iritsi zirenean, Apollo XV espazio-untzian zihoan Dave Scott astronautak zenbait mendelehenago Galileok egindako esperimentua egin zuen

ilargian bertan. Scottek altuera beretik luma eta mailubat erortzen utzi zituen. Ba al dakizue zein zenemaitza? Espero zitekeen bezala, biak batera iritsi zirenlurrera.

Zergatik negaregiten dugu

tipulak zuritzean?

Astebukarea. Afaria etxe-an lagunekin. Patatatortila ezinbestekoa da

menuan. Zure sukaldaritzabertuteak aski ezagunak diralagunen artean eta gauzakondo atera daitezen, zigormoduan edo, tipulak zuritzeaegokitu zaizu. Konturatzenzarenerako malkoak isuritzendira zure begietatik. Tipulakzuritzea ez da hainbesterakozigorra. Ordua, zer dela etamalko horiek guztiak?

Tipulek zisteina sulfoxidoizena duen molekula usain-gabea dute. Tipula zuritzean,hots, tipula moztean, tipulanhausdura molekularrak eragi-ten dira. Hausdura hauekdirela eta, alinasa izeneko en-zima bat askatzen da. Enzima

hau zisteina sulfoxidoarekinkontaktuan jartzen deneansyn-propanotial-S-Oxidoaizeneko molekula sortzen da.Azken hau da malkoen sortza-ilea.

Oraindik ere ez dago garbizer dela eta molekula honeksortzen dituen malko hauekguztiak. Antza denez, moleku-la hau urarekin kontaktuanjartzean (adibidez, begietanden urarekin), deskonposatueta, eta besteak beste, azidosulfurikoa sortzen du. Azidohau, berez, nahiko gogorradenez, malkoen eragile izangolitzateke.

Gomendio bat. Tipulakzuritzean, malkoak ekiditeko,zuritu tipula ur txorrotarenazpian.

98, 95, berunikgabe?

Egungo kotxe gehienekhidrokarburoak (gasolina)erretzen dituzten propul-

tsio energia lortzeko. Erregaihauen errekuntza eta gero,hainbat elemento isurtzen diraatmosferara: erre gabeko hi-drokarburoak, Karbono mono-xidoa, Nitrogeno oxidoak,erregaiak dituen hainbat gehi-garri...

Isuritako elementu haueneragina murrizteko, kotxeekkatalizatzailea delako gailu batdaramate. Motorean sortutakogasak, kanpora irten bainolehen katalizatzailetik pasa etahainbat sustantzia kutsakorbertan geratzen dira. Batazbeste, kutsadura %85an mu-rriztea lortzen da. Katalizatzailehauek, hala ere, badute arazobat. Izan ere, ezin dira berunaduten erregaiekin erabili.Berunak katalizatzeilearen ba-rruan dauden elementoak(platinoa, rodioa edota beste-lako oxido metalikoak) era-

sotzen ditu hau baliogabetuz.Hori dela eta, katalizatzaileenagerpenarekin batera, berunikgabeko erregaiak garatu ziren.

OktanoakMotorean gasolina erretzendenean, pistoia modu jarraianeta leunan mugitu behar da.Errekuntza azkarregia bada,eztanda bat jazoko da, eta pis-toiak kolpe handia jasoko luke,motorearen eraginkortasunamurriztuz.

Erregai baten oktano indi-zeak erregai batek leherketahorien kontra duen gaitasunaadierazten du. Zenbat etaoktano gehiago izan, orduaneta errekuntza leun etaeraginkorragoa.

Oktano indizea lortzeko,isooktano eta heptanodelakoen nahasketaz lortzenda. 95 oktanoko gasolinabatean, adibidez, %95 isook-tano izango litzateke eta beste%5a heptanoa.

Nola demontre...

Airez osaturiko itsasoa

Evangelista Torricelliren esanetan (1608-1647) airezosatutako itsaso baten hondoan bizi gara. Gureburuen gainean, gutxi gora behera 2 tona aire iza-

ten dugu, eta hauek 101.300 N/m2ko presioa eragitendigute. Hau horrela izanik nola demontre jasan ahaldugu halako presioa?

Erantzuna sinplea da. Gure gorputzarenbarnekaldea presio bera jasaten duenez ez dugu haunabaritzen. Bapatean atmosferan dagoen aire guztiadesagertuko balitz, gure gorputzek leher egingozuketen, barruan jasaten duten presioa ez duelakoerantzunik.

Lur azalean diren gauza guztiak airearen presioajasaten badute ere, jarraian presio hau agerian uztekozenbait proposamen aurkeztuko dizkizuegu.

Lehen frogarako baso bat ur behar dugu. Hau guz-tiz bete egin ondoren, bere gainean kartulina bat edopaper orri arrunt bat jarriko dugu. Pixkanakaedalontziari buelta ematen saiatu, eta sorpresa! ura ezda erortzen. Papera behetik bultzatzen duen aireak 10metrotako luzera duen edalontzi batean dagoen uraeusteko gai da.

Orain beste baso bat hartuko dugu, hau ere urezbeteta, eta urez beteta dagoen beste ontzi batean hon-doratuko dugu. Edalontzia behetik hartuta, pixkanakagerturatu edalontziaren goikaldeak ontzi handiandagoen ur maila ia pasa arte. Ikusiko duzun bezala,edalontzi txikia ez da hustuko. Aurreko frogan bezala,edalontzian dagoen hutsunean geratzen den airea uramantentzeko gai da.

Hona hemen azken froga. Hartu erregela bat eta

mahai baten ertzan ipini, gutxi gora behera erdiamahaitik kanpo gera dadin. Egunkariko orrialdebatekin mahaian geratu den erdia estali. Orain, ageriangeratu den erregela zatian kolpe lehor bat eman. Zuresorpresarako, hau erortzen ez dela ikusiko duzu. Aireakegunkari orrialdearen gainean egiten duen presioareneragina da.

Page 13: Gazteberri #66 Otsaila 2010

13OTSAILA ´10 Euskara

Gazte batek, 16 urterekin,lagunekin irtetea du helbu-ru nagusienetarikoa eta ez

hiztegi bat eratzea. Hala ere, RaúlBaituc, errumaniar jatorrikoa, Do-nostiako La Asunción IkastetxeanBatxilergoko lehenengo ikastaroandago eta jadanik Euskara-Erruma-niera hiztegi bat sortu du.

Hiztegia egiteko ideia bere aitakgauzen esanahia euskaraz momen-tu oro galdetzen zizkiolatik etorrizitzaion. Urteen poderioz, paperbatean euskarazko hitz ohikoen ze-rrenda bat eratzen ari ziren. Halanola, zenbaki, kolore, agurrak etaabarrekoekin. Bestalde, amak hi-tzak ordenatzeko adierazi zion etahiztegi batean bezala taxutzekoproposatu zion.

Orain dela urte bat gutxi gora-behera, hiztegia sortzeko ideia e-torri zen. Raúl Bistec euskara etagaztelaniazko hiztegi bat ere kon-

tsultatzeari ekin zion eta horrelaeuskara-errumaniera hiztegia osa-tzen joan zen. Abuztuan 1.000 bathitz ezarri zituen eta irailatik au-rrera, astero 200 bat hitz jartzenzituen bere 'hiztegitxoan'.

Urrian, Raúl Baituc-en aitak, lanhorrekin jarraitu zezan, beste neskabat proiektu bera egiten ari zelaesan zion. Guztira, hiztegiak11.000 hitz ditu.

Oraingoan, erakunde desberdi-nen laguntza hiztegia argitaratzekobilatzen ari da. Laguntza hori iritsibitartean, zuzenketa fasean lanegiten ari da gaztea.

Raúl Baituc-en gurasoak Erru-manian bizi ziren eta Donostiarajoan ziren bizitza hobe baten bila.Gaztea 7 urte zituenetik Donostianbizi da eta lan handia egin dueuskara piskanaka menderatuarrenetxean errumanierara mintzatzendirelako.

Euskara errumaniera hiztegia

Eusk

ara

bitx

iker

iak

Garcia da Euskal Herrian zabalduen dagoen abize-na. Askok ez dakiten arren, Garcia euskal jatorri-koa da, nafarrerako hitz batetik dator, gaur egun-

go "gaztea" hitzaren parekotik, alegia. EAEn etaNafarroan ohikoen diren gainontzeko abizenekGaztelako jatorria dute.

Euskal Herrian, abizenik zabalduenak ez dira Agirre,Etxeberria, Zabala edo Garmendia… askok esperoko ezduten arren, Garcia da Euskal Herriko biztanleen arteangehien errepikatzen den abizena. Garcia euskal jatorrikoabizena da, gainera.

Gabriel Garcia Marquezek, Isabel Garcia Marcosek etaAna Garcia Obregonek Estatuko beste 1,5 milioi lagunenabizen bera dute. Horixe da Espainiako Estatuan hedat-uen dagoen abizena, baina horiek guztietatik gutxikjakingo dute, ordea, Garcia deiturak euskal jatorria duela.Euskaltzaindiako kide Mikel Gorrotxategik ondokoazalpena eman du: "Nafarroako euskalki batetik datorren

hitza da, gaztea esateko nafarreraz erabiltzen zen hitzetik,hain zuzen ere. Euskal Herrian pertsona izen-propio beza-la erabilia izan da, modan jarri baitzen 810. Urtean,Iruñako Erreinuaren garaian, Erregeak izen hori zuelako".Nafarroako Errege ugarik izan zuten Gartzia izena.Errekonkista garaian Gaztela eta Andaluziara zabaldu zenizena eta XVI. mendean, elizak kristauak ez ziren izenakjartzea debekatu zuenean, izen izatetik abizen izaterapasa zen Gartzia.

Genealogistaren iritziaEndika Mogrobejo genealogistak dioenez, gaur egungoGarcia guztiek ez dute lokarri bera: abizen horren 150armarri aurkitu ditu berak.

Gaur egun Euskal Herriko 634.000 lagunek duteGarcia abizena eta horiek, nahi izanez gero, TZ grafiaraaldatu ahal izango lukete deitura, euskal jatorria baitu.Dena dela, soilik 142 pertsonek eskatu dute aldaketa.

Gainontzean, EAEn zein Nafarroan zabalduen daudenabizenek erdal jatorria dute: 45.000 Fernandez daude,44.000 Gonzalez eta 40.000 Martinez. Horien ostean

Perez, Lopez eta Ro-dríguez dira abizenohikoenak.

Urrun xamar ger-atzen dira zerrendaneuskal jatorria dutenabizenak. 8.000 Agirredaude, adibidez, EuskalHerrian; ia 6.000 Etxe-barria eta 5.000 Zabala.

Datu bitxi bat: Aguirregehiago daude Madrilen; Ara-ban, Gipuzkoan eta Nafarro-an dauden guztiak batu-ta baino.

García euskal abizena

Ahotsak.com Euskal Herrikoahozko ondarea eta herrihizkerak katalogatu eta

hedatzea helburua duen proiektuada. 2002an martxan jarri zen eta2004 eta 2007 bitartean, herri des-berdinetako adineko jendea elka-rrizketatzen eta euren euskara etabizipenak jastoze lanak egin zituz-ten. Handik aurrera, 2008an, web-gunea eratu zuten eta proiektuakaurrera jarraitzen du.

Proiektuaren eta webgune honenarduraduna Badihardugu EuskaraElkartea da. Hala ere, egitasmohonen xedea, Euskal Herriko edozeinelkartek eta ikerlarik parte hartu ahalizatea Ahotsak.com-en da, etadagoeneko hainbat udal, elkarte etaikerlarirekin ari dira proiektua erreali-tate bihurtzen elkarlanean.

Guztira, Ahotsak.com-ek 113herrien informazioa jaso du. Partehartu duten hizlariak 1.804 izan

dira, jasotako zintak 1.804 eta16.267 pasarte, 1.576 bideo eta3.720 audio.

Proiektuaren lehenengo urratsa,Euskal Herri guztian zehar saka-banatuta dauden zintak berresku-ratzea da. Horretarako, Badihar-duguk ahozko ondarea biltzeko lan-etan jardun duten bitartekoekinkontaktatu du. Hala nola, udaletx-eak, euskara elkarteak, ikastetxeaketa ikerlariekin. Elkarrizketak etazinta horiek grabatzea da hurrengopausoa. Gehienetan soinua garbituegiten da eta audioa bakarrik dutengrabazioak CDetan gordetzen diraeta bideoen kasuan, DVDetan.Kopiak egin ondoren, originalakjabeari itzultzen zaizkio.

Web orrian, zenbait herrietan ira-ganean euskaraz hitz egiten zenmoduan entzun daiteke. Hala etaguztiz ere, gunea oraindik osatzenamaitu behar da.

Euskal Herriko hizkerak

Page 14: Gazteberri #66 Otsaila 2010

14 OTSAILA ´10Teknologia Berriak

Nora doa zabor teknologikoeta elektronikoa?Nazio Batuen arabera urtero 50 milioi tona zabor elektroniko eratzen dira eta datuhauek goruntz doaz. Baina, hemen birziklatzen al da materia hori guztia?

Gure ingurunera begira-tuz gero, ordenagailu,mugikor, telebista, hoz-

kailu, garbigailu, MP3 eta aba-rrez josita gaudela ikus dezake-gu. Hortaz, garai teknologikohonetan, ohikoa da are etazabor elektroniko eta teknolo-giko gehiago izatea. NazioBatuen arabera urtero 50 milioitona zabor elektroniko eratzendira eta, zoritxarrez, datuhauek goruntz doaz. Baina,hemen birziklatzen al da mate-ria hori guztia?

Toxicslink Gobernuz Kan-poko Erakundearen araberaherrialde garatuen zaramaelektronikoaren %70a Asiaradoa: India, Txina, Pakistan etaBangladeshera. Hego Ameri-kara ere beste zati bat bidaltzenda, hala nola, Peru edoKolombiara. Bestalde, Green-peace GKEk munduan Indiadela zabor teknologikoa jaso-tzen duen bigarren herrialdeadela adierazi du. Herrialde hau,

era berean, bigarren potentziatekonologikoa da eta mundukomerkatu informatikoaren %40irudikatzen du.

Asia zabor hartzaileGauzak horrela, Indian 2007.urtean 380.000 tona zaramaelektroniko metaturik zeudeneta soilik 19.000 tona birziklatuziren. Kableak eta pieza elektro-nikoak Indiako paisaia berriadirela esan daiteke, batez ere,Delhi, Bombai eta Calcutan,zabor elektroniko gehien duteneremuak baitira.

Greenpeacek Delhiko hiri-aren inguruneetan ikerketa bategin zuen eta berun, nikel,merkurio eta beste elementuplastikoen kontzetrazio kimikoaohikoa baino hiru aldiz handi-agoa dela ikusi zuen. Etaaintzat hartzekoa da produktuhauek arazo neuronalak etaminbizi gaixotasunak ekarditzaketela.

Halaber, GKE honek legez

kotrako birziklapenaz hitz egindu. Izan ere, birziklapenaren%95a, Delhi, Bombai edoBangalore guneetan ematenda legearen aurka, segurtasunneurririk eza.

Birziklapen mota honek 268milioi euro sortzen ditu. Ba-dirudi zenbait teknologi enpre-sa handiek Indiako gune txi-roetan pertsonak kontratatzendituztela eskulan merkea dire-lako. Enpresek etekinak dituzteindiako langileek ordenagailuzaharren metal eta urrezkopiezak edota txip eta plakabaseak hartzen dituztelako,enpreseei birsaltzen dizkiete etaenpresek birziklatzen dituzte-lako.

Lan baldintzakToxics Link GKEren esanetan,

30.000 bat pertsonek legezkontrako birziklapen honetanlan egiten dute eta horietatikbatzuk adingabeak dira. Gai-nera, zenbait adingabek esko-

lara joaten dira eta ondoren lan-era joaten dira.

Gauzak horrela, nahiz etaIndia izan mugikor eta ordena-gailu gehien esportatzen dituenherrialdea, era berean, herrialdegaratuek material horien por-tzentai handi bat bueltatzendiete. Greenpeacek adierazi be-zala, Estatu Batuak eta ErresumaBatuak urtero 50.000 tonazarama bidaltzen dituzteIndiara.

Europak eta Indiak 1992enBasileako hitzarmen bat sinatuzuten non Indiako mugaz bes-taldeko herrialdeek produktuarriskutsuak sartzeko kontrolabermatzen zen. Hala ere,Greenpeacek dio batzuetanzaila dela sartzen dena zaborteknologikoa den ala bigarreneskuko materiala den jakitea.Teknologi ekoizleak kontzi-entziatzea eskatzen dute Green-peacetik eta herrialde garatuekbirziklapena beren herrialdetanegitea eskatzen diete.

Erresuma Batuan egindako ikerketabaten arabera, denbora ugarizinterneten ibiltzen direnek depre-

sioa izateko joera handiagoa dute. Halaere, ikerlariek ez dakite baieztatzen be-heraldia pertsonak sarean asko ibiltzeakeragiten duen ala interneten asko aritze-ak depresioa ekartzen duen.

Azterketa hau egiteko, 16 eta 51 urtebitarteko 1.319 pertsonen internetenerabilera kopurua egunean eta depresiomailak neurtu dituzte. Ondoren, emai-tzen konparaketak egin dituzte. Per-tsona horietatik, %1,2k sarearen mendedagoela adierazi zuen.

Ikertzaileen esanetan, zenbait erabil-tzaile interneten menpe daudenean de-presioaren sintomak agertzen dituzte.Izan ere, sarea asko erabiltzen dutenek,alde batera uzten dituzte benetako gizaharremanak. Ikerketak aditzera ematenduenez, gazteek interneten menpeegoteko probabilitate handiagoa dutehelduek baino.

Internet etadepresioa

loturik daude

Markel Redondo

EkomugikorraOrain dela urte bat Samsung enpresakingurugiroa errespetatzen duen mu-gikorra eratuko zuela adierazi zuen.Egun, Vodafone dendetan 59 euroz sal-gai dago. Baina zer du telefono honekekologikoa izateko?

Mugikorraren karkasa plastikozkobotil birziklatuen bidez egina dago, non-baitera oinez joanez gero aurrezten denkarbono dioxidoa zenbatzen du, osokutsagarriak diren produktuak ekidindira bere ekoizpenean eta mugikorrarenbilgarria ere paper birziklatuaz eginadago. Hori gutxi balitz, eguzki argiarekinkargatzen da. Ordu bat eguzkitaraezarriz gero, 10 minutuko iraupena dugutxigorabehera.

Ekomugikor honek beste mugikorrakbezala funtzionatzen du, sarera konek-tatu daiteke, musika erreproduzitu deza-ke eta ukipen-pantaila du. Soilikeragozpen bat du. Oso zaila da pantailaleku oso argitsuetan ikustea.

Page 15: Gazteberri #66 Otsaila 2010

15OTSAILA ´10 Denbora Pasak

Txisteak

eSaMeSakBilboz Badakit

Bi emakume elkartzen [juntatzen] dira, eta xelebre samarrak izaki,emakumeak izaten diren bezala. Eta batak besteari esaten dio,inbidiatan jartzeko:- Badakizu? Nire gizonak kotxe berria erosi du, Wolkswagen GE-TE-I.Eta besteak, honela, pixka bat gaizki hartuta:- A bai? Bada, nireak bestea erosi du: Mercedes JO-DE-TE.

Gizon jeloskorrik bada, Arturo! Emazteak lo hartu orduko, bestegizonen baten ileak non aurkituko dizkion bilaka hasi zaio: berokian,jertsean, alkandoran, galtzetan, bularretakoan, kuleroetan, aurpe-gian, besoetan...: "Kaka zaharra! Hau da emakume biziotsua! Orainburusoilekin oheratzen hasi da!"

Zeruan pasa omen zen behin, zeruan ez, infernuan. Infernuan zeraomen zegoen, Karl Marx, han omen zegoen. Infernuan ez omenzegoen bakerik. Eta deabruak eta denak:- Marx honekin ez dago bakerik. Jesus, beti grebak direla, beti man-isfetazioa, beti kexa, ño, honekin zerbait egin beharra zegok. - Hi, zerura eramango diagu. - Zerura? Furgoneta hartu, benga, infernutik zerura, zeruko atean utzi. Zapla...Sei hilabete pasa omen dira eta- Hi, gogoratzen al haiz - deabruak batak besteari- gogoratzen al haizMarxekin? Zeruan ere ez duk giro egongo, Jesus! Joango al gaitukgaldetzera? - Goazemak.Furgoneta hartzen diate, eta berriz ere zeruan atean, eta SanMigelek atea irekitzen du eta:- Iepa, egunon! - Egunon, zera, zer moduz bizi zarete hemen zeruan edo. - Ondo, zer ba? - Hemen ez al zen agertu Marx izeneko bat, horrela. - Bai, eta, eta? - Ez al du manifestaziorik eta horrelakorik egin? - Ez. - Ondo, eta Jainkoak zer esaten du? - Jainkoa? Jainkorik ez da existitzen, e!Denak konbentzitu zituen.

Herri bateko jaiak. Azken egunean, igandean, "Kuadrillen Eguna".Jaien ondoren langile bat eta ugazaba hizketan. Langileak: "Gaurprimeran jaiki naiz, hori da ondo lo egitea, hori!". "Ondo lo egitea aldiok? Nahi likek! Non ibili haiz astelehenean eta asteartean?"

Goizean joan da ama semea esnatzera eta:- Ea, Mikeltxo, altxa zaitez! Eskolara joan behar duzu eta!- Ni ez noa eskolara, ama! Gau guztia loak hartu ezinik egon naiz eta.- Ez duzula lorik egin? Zer dela eta?- Bart gauean aieneka eta arnasestuka sumatu zaitut, ama! Ito egi-nen zinela pentsatzen nuen. Ez dut batere lorik egin, ama!- Baina Mikeltxo, lasaitu zaitez! Ez da ezer gertatu; haginetako minaneukan, eta aita hagina ateratzen ari zitzaidan.- Gezurra, ama, gezurra! Zuk ez ateratzeko esaten zenion eta!

Naparra medikuarengana joan da. Sabeleko oinazeak ez dio ba-kerik ematen, eta larritzen hasia da. Hori entzunda medikuak: "Hara,Naparra: gauza bat egingo dugu. Zuk ez alkoholik edan hilabetebatez eta epe hori betetakoan zatoz atzera nigana. Hobera eginbaduzu, seinale zure gaitz guztien jatorria alkoholean dagoela".Hori entzun eta segundu batzuk isilean hausnartzen pasa ondoren:- Nik beste proposamen bat egingo dizut, mediku anderea.- Zuk esan.- Orain arteko halako bi edango ditut -esan dio serio-serio Naparrak.Eta okerrera egiten badut, seinale nire gaitzen jatorria alkohola dela!

- Dakidan guztia ez dakidanarenerdiarengatik aldatuko nuke.

- Gixajoa bere irakaslea gailentzen ezduen ikaslea. (Leonardo Da Vinci).

- Ez dago bakerako biderik. Bakea bideada. (M.Gandhi).

SU

DO

KU

Irabazezazu diska bat

Bete itzazu sudoku honetanutzitako hutsuneak era zuze-nean eta bidali erantzunazure datu pertsonalekin honako helbide honetara: Gazteberri Aldizkaria.Iparragirre kalea 17.1.Esk.48009. Bilbo. Asmatzaile guztien arteanDISKA bat zozketatuko dugu.

Aurreko irabazlea

Usue Allende(Mungia)

EZET

Z A

SM

AT

U!

ZENBAKI ARTEAN: Goikaldean zenbaki bikote batzuk ikus ditzakezu. Ea gai zaren zenbaki horiek guz-tiak honako moduan antolatzen: bi ‘bat’en artean zenbaki bat kokatu, bi ‘bi’en artean bi, bi ‘hiru’enartean hiru, bi ‘lau’en artean lau... horrela bi ‘zazpi’en artean zazpi kokatu arte. Pazientzia, soluzio batbaino gehiago baitago.SARRASKIA GARTZELAN:X ziegan dagoen presoa erotu egin da eta pareta apurtu ondoren,ondoan dagoen ziegan sartu eta bertan dagoen presoa akabatu du.Jakinda: ziega bakoitzean preso bana dagoela, preso guztiak momentu-an bertan akabatzen dituela, hilkate bakoitzaren ondoren, hiltzaileak ezdituela gorpuak garraiatzen eta beste baten bila abiatzen dela, ez delajada gorpu bat duen ziega beretik pasatzen eta ez duela kanpora ema-ten duen paretarik, zein ibilbide jarraitu beharko du presoak 0 ziegara iris-teko ziega guztiak igarota?

ZENBAKI ARTEAN:Hona hemen posible den irtenbideetako bat: 73625324765141

SARRASKIA GARTZELANArazoa planeatzerakoan tranpa txikia dago. Irakurketa azkar batean,irakurleak pentsatuko du hiltzaileak ezin duela ziega beretik bitan pasa,baiana benetan esaten dena da, presoak ezin izango duela jada gorpubat duen ziega batetik pasa. Beraz, bere ziegatik pasa daiteke.

Bidali Bilboren inguruan planteatzen

dizugun galderaren erantzun zuzena

eta irabazi Bilboz Badakit mahai jolasa.

Erantzuna postaz honako helbidera

bidali ahal duzu:

Gazteberri Aldizkaria.

Iparragirre kalea 17. 1. Eskubia. 48009.

Bilbo. edo [email protected]

posta elektronikora

Zenbat hiri daude Bizkaian?a.) Bi.b.) Bat.d.) Hiru.

Aurreko irabazlea

Erantzun zuzena

Ana Belen Poza

Zein izan zen Bizkaiko lehen hiribildua?d.) Balmaseda

1 1 2 2 3 3 4 4 5 5 6 6 7 7

X

0

X

0

Page 16: Gazteberri #66 Otsaila 2010

806 eta Txat hemezortzi (18) urtetik gorakoentzat soilik.