119 (2004ko otsaila)

38
2004ko OTSAILA, 119. ZENB. DOHAINIK HITZAK IRUDI ASKOK BAINO GEHIAGO BALIO DEZAKE Otsailaren 20an lehenengoa

description

[Hitza.] [Zumaiako Udalaren barnean eta San Juan Egoitzan euskararen erabilera bermatzeko plana martxan da.] [Gari Berasaluze: ?Inguruko berri geure hizkuntzan jasoko dugu, eta hori oinarrizko da?. ?Espainiari ez? manifestuaren aurkezpena. ] [Joseba Ossa. Itzultzailea: ETAk armak uztea, besterik gabe, ez litzateke nahikoa izango bakea izateko.] [Arrautzen inkubadora: Ahal den arrautza gutxienekin ahal den txita gehiena eta osasuntsuena ateratzea da gure lana.]

Transcript of 119 (2004ko otsaila)

Page 1: 119 (2004ko otsaila)

2004ko OT

SA

ILA,

119. ZE

NB

. DO

HA

INIK

H I T Z A K I R U D I A S K O K B A I N O G E H I A G O B A L I O D E Z A K E

Otsailaren 20an lehenengoa

Page 2: 119 (2004ko otsaila)

HITZA zuena da

Heldu da azkenean.Hainbeste itxaron etagero, hemen daUROLA-KOSTAKOHITZA. Otsailaren 20anaterako da lehenengo

zenbakia, eta hortik aurrera egunero,asteartetik igandera. Ba al da gehiagoeskatzerik? Egunero-egunero, bailara-ko herrietako informazioa, eta euska-raz. UROLA-KOSTAKO HITZARIburuzko beste hainbat datu ezagutze-

ko Baleikeko ze berri irakur dezakezu.Aldizkariarekin segita, jardunian

Joseba Ossarekin aritu gara.Abenduan aurkeztu zen Su –etena-ren aldeko ekimena zer den azaldu-ko digu, besteak beste. Ez da alferriksortzaileetako bat.

Ur haunditan Oikia aldera joan

gara. Jakina da hitzetik hortzera dabi-lela azkenaldian hegaztien gripea.Oilaskoekin lana nola egiten dutenezagutu nahi?

Kiroletan ere bada zer kontatua.Ez al zara konturatu azkenaldianjende mordoa dabilela korrika? Horari dira denak jo eta su, izerdi patse-tan Zumaiako 20. LasterketaHerrikoia prestatzen.

Korrika apustua eginda, ez da auke-ra txarra liburu bat irakurtzea edozinera joatea. Guk biak emango diz-kizugu, ipuin dotore bat eta zine

forumeko pelikula bat.Hauxe hitz gutxitan otsaileko

Baleike. Gozatu!! Motiboak baditu-gu. Euskarazko prentsa beste aurrera-pauso bat ematera doa gure herrianeta gure bailaran.HITZA ZUENADA.

H

HERRI ALDIZKARIAJuan Belmonte, 29 beheatel.: 943 86 15 45faxa: 943 86 17 42email:[email protected]

ArgitaratzaileaBALEIKE KULTUR ELKARTEA

Administrazio batzordeaEsther EtxeberriaXabier Azkue

Erredakzio batzordeaIbon ManterolaEneko DorronsoroItxaso Ibarra

Aitor ManterolaGurenda Serrano

KoordinatzaileaAitor Manterola

KazetariakEneko DorronsoroIbon ManterolaItxaso IbarraAitor ManterolaGurenda Serrano

KolaboratzaileakMiriam Romatet, Dani Carballo, BelenGolmaio, Ixiar eta EstitxuEizagirre, Karmelo Arroiabe,Gorka Ormazuri,

Xabier Aizpurua, IbonAizpuruaIzaga Garzia, Beñat Fernandez deArroyabe, Ihintz Linazisoro, EgoitzLizaso, Garikoitz Telleria,Natur Taldea, AnderHormazuri, Juan LuisRomatet

Diseinua eta maketazioaRoberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketaBaleike

Publizitatea943 86 15 45 tel. (Esther)

InprimategiaAntza Inprimategia(Lasarte-Oria)

Tirada1.000 ale

Lege gordailuaSS-405/94

ISSN1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitakoesanen eta iritzienerantzukizunik.

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

Argazkilaria: Eva Franco

txootx!

Page 3: 119 (2004ko otsaila)

4 2 0 0 4 k o O T S A I L A

atia irekitaBAKERAKO BIDEAKURTARRILEKO Baleike--n JosebaOssak su--etenari buruzko idatzia zeka-rren, eta hura hartu nahiko nuke hiz-pide.

Lehenik eta behin, harritu egin nin-duen Josebak su--etenaren gaia Balei-ke-ra ekarri izanak. Nori eta etakideeizuzenduta; non eta Zumaiako herri--aldizkarian; noiz eta Estatuaren indar-keria inoiz baino lotsagabeagoa etaagerikoagoa denean; noiz eta elkarriz-keta bera ere ukatzen denean (galdediezaiotela, bestela, Carod--Rovirari).

Harritu ninduen, halaber, zeinenerraz (errazegi) hartzen zuen hitzaJosebak besteen izenean, zeinen errazjartzen zuen bere pentsamendua bes-teen ahoetan: euskal herritarrok, eus-

kaltzaleok, abertzaleok, ezkertiarrok,Ezker Abertzaleak, militanteek, seni-deek… Guztien izenean hitz egitenzuen Josebak. Mesedez, utzi besteeiberaien ahoetatik hitz egiten, etaentzun. Entzun, bai, eta azaldukodute bakearen beharra, hau konpondubeharra, sufrimendua, errepresioa, kri-minalizazioa, eskubideen zanpaketaeta urraketa, tortura…

Azkenik, mindu egin ninduten bereazkeneko hitzek, etakideei zuzenduek:"Kartzelako zulo beltzetan usteltzenedo bide bazterrean hilda uztea nahiez baduzue, eten sua, sua eten".Mindu, ez bainuen espero horrelako-rik Josebarengandik, eta Moncloakofurher txikiak, euskaraz jakinez gero,

ez lukeelako hitz egokiagorik aurkitu-ko. Zoritxarrez, Espainiako eta Fran-tziako kartzeletako zulo beltzetan eus-kaldun asko daude aspalditik, eta bidebazterrean lagun asko geratu dira,baita dispertsioaren eraginez ere: asteajoan eta astea etorri, bi zumaiar preso-ren senideek eta lagunek (uzten diete-nean!) 800 kilometro baino gehiagokobidaia egin behar izaten dute, Espai-nian barna…

Zerbait egin beharra dago. Bakeanahi dugu, bakea merezi dugu. Egindiezaiogun bidea elkarrizketari, inorbaztertu gabe. Aurrez inori ezer eskatugabe, edo aurrez guztiei zerbait eska-tuz, baina egin diezaiogun bidea elka-rrizketari.

ESKATZEN HASITA…BALEIKEREN AZKEN alean, gutunbat bidaltzen zion ETAri Joseba Ossak,su-etena eskatuz. Proposamen politikougari plazaratu den unean hauetan,ETAri "fitxa" mugitzea dagokiola zioenJosebak.

Helbiderik gabeko gutuna izan arren-ETAren azken bi komunikatuak ikusi-ta- eskaera leku zuzenera heldu deladirudi. Izan ere, "fitxa" mugitzeko prestazaldu da erakunde armatua, alderdiabertzaleak autodeterminazioa etaelkarrizketaren aldeko mugimenduakegiteko prest agertzen badira.

Badago, egon, mugitze premia Herrihonetan. Eta ez alderdi abertzaleen

aldetik bakarrik. Abertzale espainiaralderdien postura aldaketak ere gusturahartuko nituzke nik. Gustura hartududan bezala Carod-Rovira ETArekinelkarrizketatu izana.

Baina nahiak nahi, kontua dahemen ez dela inor mugitzen. Besteenmugimenduen zain, berean manten-tzen dira/gara guztiak, besteei lepora-tuz aurrera egin ezina.

Egoera geldi hori harrotzeko, badau-de presio mota ezberdinak erabiliz (su-etena eskatuz, desagertzea exijituz, pre-soak sakabanatuz, ezker abertzaleailegalizatuz…), ETA behartu behardela pentsatzen dutenak. Egon bagau-

den bezala, ETAri su-etena ez exijitze-agatik ilegalizazioa jasan arren, zerapentsatzen dugunok: egokiagoa delamugimendua beste hainbat eragilepolitikori eskatzea.

Azkenean, ez dakit nik batzuek etabesteek harrotzen ditugun haizeek ezote gaituzten hasierako puntura erama-ten. Alegia, guztiok geldirik egotera,besteei mugimenduak eskatuz.

Hori dela eta, eskatzen hasita, oraineta hemen, hauxe nire eskaera: behin-goz mugi daitezela guztiak! Berandubaino lehen, mugi gaitezen guztiok!

Imanol Azkue

Migel Aperribai

Page 4: 119 (2004ko otsaila)

52 0 0 4 k o O T S A I L A

Urte berria hasi dugu, eta konturatzeke joan zaigu lehen hilabe-tea. Eta horrela doa gure bizitza, azkar, eta zein neurritan guknahi dugun bezala? Egun gutxi direla, Karidadeko Benta taldearen kontzertuan abes-ti baten aurkezpena barru-barrura iritsi zitzaidan: bizitzan egitendiren aukerei buruz, edo haiek, aukera horiek egitean, alde bate-ra utzi ditugun besteei buruz, alegia.Ikasi genitzakeen arkeologia ikasketak, Australian pasa behargenuen urtebetea, inoiz laztanik ere utzi gabe gure bizitzako atajobatetik ihes egiten utzi genuen balizko maitea. Baina inoiz har-tzen al dugu benetan tarte bat, baztertu genuen aukera hori hau-tatuz gero gure bizitza nola joan izan zitekeen pentsatzeko?Badago pelikula bat "Sliding doors" izenekoa, eta bertan neskabaten bizitza une batean, aukera bat dela-eta bikoiztu egiten da;pelikula bukatu arte bi bizitza ezberdinak ikus ditzakezu, etabukaeran dena bat egiten da, halamoduz.Ba guk ezin dugu etorkizun birtual menu batean aukeratu, eta

gainera bene-benetan, kontu-ratzen al gara egiten ditugunaukerak, AUKERAK direnaz?Bizitza bizi dugu eta eraiki-tzen dugu, edo gertatu egiten

zaigu? Patuan sinesten dutenek, jaiotzatik gure bizitza zertan izango denidatzita dagoela diote; ez zer egin behar dugun, zer gertatuko zai-gun baizik.Ez dut honekin ikuspuntu fatalista bat eman nahi, aurkakoa!Benetan sinestu behar dugu egin dugun aukera onena dela; halaidatzita baitago (jo, ez nuke honekin egoskorkeriaren apologia bategin nahi, ulertzen duzue, ez?).Ez ahaztu hamahiru urteko mutilak kortejatzen zuen nexkarenkantua nola bukatzen den "oo ez, orain ia ez, oheratzeko zahartunaiz ". Aukerak aukera, ahal den neurrian eutsi olatuari, eta gure gogoa-ren baitan, gorde txoko bat bizitzaren zurrunbiloan bazterturikgelditu zaizkigun zabaldu gabeko egunsentiei.Dena den, izaera praktikoari eutsiaz, aholku bat: donutsak eskain-tzen badizkizuete, bi hartu, eta etorkizun biribil-biribil bat izangoduzue.

"Hamahiru urte nituelarik, oraindik galtzamotxetan"

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

Miriam Romatet

Page 5: 119 (2004ko otsaila)

6 2 0 0 4 K O O T S A I L A

atia irekitaZUMAIA BIRA 50 URTE

Andoni Ormazuri

URTEAK EZ dira alferrik pasatzeneta, konturatzerako, mordoska batjoan direla ikusten dugu. Denborakaurrera egin ahala hor hasten gara adi-nean sartutakook aspaldiko kontuakgogoratzen...

Oraingoan dakardana ere denboranurrutiko kontua da eta ingurua etaarrazoiak ere asko aldatu dira, bainauste dut ez datorrela batere gaizkihorrelakoak gogoratzea gauzekiko etagaraiekiko ikuspegia gordetzeko.Zumaia Bira-ri buruz ari naiz, aurten-go udaberrian beteko dira-eta 50 urtelehenbiziko "Vuelta a Zumaia" antola-tu zela. 60 urtetik gorakook gogoratu-ko zarete, seguru, egun hartaz; egunpasa ederra izan zen: Oikian festa etabazkaria, San Migelen merienda etaetxera. 50 urte pasa dira baina, garaiakontuan hartuta, horrelako ospakizu-nak eta ekintzak ez ziren berehalako-an ahazten, ez horixe.

Hala ere, han izan zineten askok erejakingo ez duzuena da nondik eta nolasortu zen ideia.

Orduan bazen Zumaian MendizaleTalde bat OARGI Beti Gazte izenekoaeta, garai hartan aukerak asko ez zire-nez, jende asko biltzen zen aste buka-

erako mendi bueltarako. Ingurukomendi eta bailaratan ibiltzeko ohiturahandia genuen eta, horrela, Andikaeta San Martin baserritik Elorriaga

bailara bitartean ur garbia ateratzenzela ikusi genuen, Oizto deitzen denparajean, hain zuzen ere; Oiztokourari indarra eman nahian bertan itu-rri bat eraikitzea pentsatu genuen.Behar ziren baimen eta laguntzak lor-tuta, Luis Azkue igeltsero zela bukatuzen iturria.

Iturriak ere bere inaugurazioa erebehar eta, garaiko erlijio ospakizunakkontuan hartuta, Aste Santua bainolehenago egitea komeni zela ikusigenuen, festarik egin nahi bazenbehintzat. Mendizale elkartea izandaospakizunak mendi buelta eskatzenzuen eta iturria Zumaiatik gertuegidagoenez, egunari berea ematekoluzatzea pentsatu genuen eta honelasortu zen Zumaia Bira.

Orain, 50 urteko pasa direnean Oiz-toko iturria eraiki zenetik, hor dauka-gu "Zumaia Bira" urtero-urtero bereanzintzo; Oiztoko iturria, ordea... pinuzeta sasiz inguraturik eta bere deposi-toa, berriz, lokatzez beterik. Batzuetandenborak ez du barkatzen.

IZAERAK ETA PORTAERAKF.U. Eizagirre

JAKIN ALDIZKARIAREN azken zen-bakian bukatu berri den 2003. urtekogertaeren inguruko erreflexioa egitendute hainbat idazlek; horien arteanAndolin Eguzkitzak. Bi aipamen egi-ten ditu berak, eta bigarrena aukeratudut baleikezaleei azaltzeko (barkatuirakurria duzuenok).

Ratzinger kardinalak, ErromakoFedearen Dikasterioko dokumentuan,homosexualen eskubideen kontraesandakoaren ingurukoa da idazlana.Aipaturiko dokumentuan, besteakbeste, hau omen dio:

"Elizak irakasten du, pertsonahomosexualekiko errespetuak ezindezakeela inor ezelan ere portaera

homosexuala ontzat jotzera behartu,ez eta bikote homosexualen onarpenlegaletara bultza".

Eta harritzen da Eguzkitza, kardinalalemanak eta enparauek oraindik ezdutelako ulertu homosexual izatea ezdela portaera bat edo aukera bat, izae-ra bat baizik. Ondorio bezala, berriz,zera dio: bikote homosexualen erreali-tateak ez duela inoiz arriskuan jarrigiza naturaren iraupena.

Iritzi testuaren harira gehitu nahinuke: bikote batzuen adierazpenakonartzen badira, zergatik ez bestee-nak? Eta berdin legeztatzearekin;batzuen harremanak legezta badaitez-ke, zergatik ez besteenak? Zergak ber-

din ordaintzen ez dituzte, ba? Gaine-ra, ea eskerrak eman beharrean gau-den, gehiegizko birsortzea dela etahomosexualen harremanetatik popu-lazioa handitzen ez delako!

Azken ordukoak: Donostiako sanse-bastianetan, beste batzuen artean,Gehituko ordezkariak hiritar merezi-mendua jaso du alkatearen eskutik, etaJ.J Imazek kargu hartzearen diskurtso-an gay eta lesbianen aldeko hitzak izanditu.

Izan bitez, biak ere, normalkuntza-rako urratsak.

(Bushen urtarrileko diskurtsokohitzak, berriz, aintzakotzat ez hartutahobe!)

Page 6: 119 (2004ko otsaila)

Amaiako PlazaTel. 943 14 31 35

72 0 0 4 K O O T S A I L A

–Zer da baina EBPN delako hori?– galdetu zuen batek, eta lagu-nak jaurlaritzaren Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia dela esanzion eta bide batez plan horren helburua euskararen normaliza-zioa lortzea zela gehitu zuen.–Eta zergatik dira sigla horiek horren ospetsuak?– galdetu zuenberriro aurrenengoak eta lagunak azaldu zion beste herri batzue-tan bezala Zumaian ere udala plan horretan parte hartzekoaurreneko urratsak egiten ari dela eta beraz, oraindik sigla horiekez direla batere ospetsuak gutxi barru hartuko duten sonarekinkonparatuta. Orduan lagunaren jaikin minaz ohartuta, parte-har-tze hori zertan den jarraitu zuen azaltzen: hamar herritarrez osa-tutako Aholku Batzordearen osaketa eta bigarren euskara tekni-kariaren kontratazioa martxan direla, hala nola planaren berriemateko asmoz "Zumaiak du hitza" izeneko bi hiru-orriko herri-tarren artean banatzekoak direla ere.

–Baina eskolan aspalditik erakusten daeuskaraz eta aspaldikoak ere badiraETB, Euskadi Irratia etab. Orandikdiru gehiago gastatu behar da euskara-ren kontu horrekin?– Jarraitu zuen galdegileak, oraingoan moles-tatu samarra eta erantzunak aditu ez dituenaren jarrera hartuz–Ez ote litzateke hobea erdaraz egiten diren kultur ekintza guz-tiak debekatzea?– gero eta beroago –Hainbeste urtetan hemenbizita oraindik euskara ikasi ez dutenei hemengo hiritartasunakentzea?– begiak dir-dir –Erdara hutsez ari diren enpresei zergakbikoiztuta ordainaraztea?– gorri-gorri eginda lerdea zeriola –Etaeskolan euskaraz ikasita, hogei urtetik beherakoei erdaraz egitera-koan mingaina moztea?– Aplakatu zenean, ordea, oraindik bestegaldera bat era bazuela otu zitzaion –Aizu, eta zer esan nahi danormalizazioa aipatzen denean? Gu ez gara normalak, ala?–

EBPN... EBPN... EBPN...

Josefran Ispizua

"ZUMAIAKO INSTITUTUA EUROPAR HEZKUNTZA PROIEKTUETAN BURU BELARRI"M Luisa, Antton eta Patri

Zumaiako Institutua, Eusko Jaurlari-tzako Hezkuntza Sailaren dirulagun-tzarekin, Danimarkako "HorsensHandelskole" merkataritza eskolarekinproiektu bat antolatzen ari da. Batxi-lergoko lehen kurtsoko talde batek -19ikasle eta 2 irakasle- hartuko du parte,eta bertan Danimarka eta EuskalHerriko hainbat atal aztertuko dituzte.Beste ikasturteetan egin den bezala(Irlanda eta Alemaniako ikastetxeekin)orain ere ikasleen elkartrukean oinarri-tuko da proiektua. Elkarlana taldeanburutuko da, eta ingelesa izango daesperientzian zehar erabiliko den hiz-kuntza, bai Danimarkan eta bai

Zumaian. Zumaiarren bisita Dani-markara martxoaren bukaeran izangoda eta daniarrena irailean edo urrian.Bestalde, Europar Leonardo proiek-

tuaren bitartez, Institutuko Adminis-traritza zikloko 4 ikasle ohi lan prakti-

kak egiten ari dira Irlandako Carlowherrian, urtarriletik apirilera. Azken biikasturteetan lan praktika hauek Inga-laterran egin dituzte Institutuko ikasle-ek, eta aurten Irlanda izan da aukera-tua. Bertara joango dira ere aurtengoAdministraritza eta Finantzak GoiZikloko 10 ikasle, lau astebeteko lan-praktikak egitera martxoan zehar.Proiektu hauek aukera paregabeak diraherriko ikasleentzat atzerriko bizitzaeta lan mundua ezagutzeko, ingelesapraktikatzen duten bitartean. Espe-rientzia hauen guztien berri emangodugu aurrerantzean."

Agur bero bat

Page 7: 119 (2004ko otsaila)

8 2 0 0 4 k o O T S A I L A

trinidade santua

Iritsi da errematea. Ormazuri eta Arroiabe,guztiaren oinarrian, arazoaren muinean, beti beradago: mertxandaisiña. Horrela esaten baldin bada,politago geratzen omen da-ta, ttak! artxibora hitzberria. Nahi ez badugu ere, merkatu erraldoibatean bizi gara, eta dena saldu eta erosi egiten da. Hortik, promozioarena, batzuk gehiago saldu eta besteokgehiago erosteko asmaturiko teknika. Karmeloren "dosporuno"horretatik abiatu, eta aurrekoaren beherapenetatik pasatuz,nahi beste adibide jar genitzake. Baina, "gero eta gehiago" sistematiko batean sartutagaudenez, nora iritsiko ote gara? Produktuak saltzeaz gain,promozioak baloreak ere saltzen (sartzen!) baitizkigu; etagustuak; eta esterotipoak... etxetik irten eta ez dago egunik,iragarki, kartel edo eskaparateren bati erreparatzen ez

diogunik. Baina lasai, etxe barruan geldituta ere,irrati-telebista-internet trinidadeak bozgorailuak betimartxan ditu-eta. Orduan, dena aurrez pentsatuabaldin bagara, zer arraio egin benetan gure guabilatzeko. Boteprontoan otu zait, kontra-mertxandaising bat

egiten hasi gintezkeela. Bai, zeurea propioki den ideia, janzkera, edo esamoldea hartueta egin promozioa. Ezagutzen dut, norberaren seme-alabenargazkiekin egutegia atera duenik ere... hori mertxandaisiñaez baldin bada!! Sistemari aitzakia gutxiago botako dizkiogu,eta propioago izango gara. Hori bai, azterketak bukatu etabeherapenetara joandakoan, jaujarik aurkitzen badut,etxerako; gero lagunei promozionatuko diet, noski, galtza pareberria, neure-neurea izango delako propioki. Mxk!

Merkealdia pasa berri da eta gure urterokogose aseezina diruaren truk eman duguinoiz erabiliko dugun ez dakigun arropaerosiz. Gogorra da gero arroparen epea berezahartzea ez izatea; badirudi, epea modak

jartzen duela, diseinu eta koloreek. Lau urteko jertsea zaharraomen, bi urteko zapatilek ez omen dute egungo estilorik,boltsoak aurten txikiagoak direla ... non ote hasiera-hasierakoluma ala ilea aukera garbia? Behin aukeratuta betiko kontuazen, gainera, aldaketa handiegirik gertatzen ez bazen behintzat.Aukera sinpleagoa izanagatik ez zen, ordea, pobreagoa. Nagopulamentuzko erabakietarako denbora handiagoa eta luzeagoaeskaintzen zigula.Luma ala ilea, ilea ala luma; gure aukera ilea izan zen, bai, etadamutu ote garen beldur naiz. Ez, ez naiz "lumazaleei" buruzari, hauek ere gero eta gehiago badira ere( agerian behintzat),damua ikusten dudala diot ilea ezabatzeko dugun grina delaeta. Burukoa ezik, gainontzekoa kendu nahian pasatzen dugubizitza eta gizonezkook ere gero eta gehiago.Ilearen merkealdia ote bizi duguna? Kentzea ez da ba merkeateratzen, demonio!

"Compre una manta y le regalamos otraigual, GUERRA, Loyola 10 San Sebastian".Irratian entzuten genuen iragarki hau duela 45urte inguru. Liluratuta gelditzen nintzenentzute bakoitzean. Izan ere nola zitekeen baterosi eta bi eraman. "Kriston txollua". Geroxeago ohartu nintzeniragarkiak ezkutuan zeramanaz; compre eta pague ez zirela esanahiberdinekoak, bat erosi baina bi ordaintzen zirela, alegia.Ordutik gaurdaino salerosketa munduan ez dira gauzak askotxoaldatu. Estilo eta adierazpenak aldatu badira ere muinak bereanjarraitzen du. Lehen salgaia bikoizten bazen, orain berriz, harenprezioa erdira jeisten da. Oraingo txollua merkealdia da. Gurezoramenerako , urtean pare bat hilabetez edo, erdi prezioan erosditzakegu arropak. Urteko beste hamar hilabetetako "garestialdiaz" ezdugu gogoratu nahi. Zein prezioaren erdia ordaintzen dugu?Salerosketa harremanak horrela jarraitzezkotan, dendariei ere ez zaiopanorama ederra gelditzen; merkealdia urte osora luzatu (eta honeksinesgarritasun gutxi izango luke) edo merkealdietan bakarrikzabaldu dendak (hau ere ezinezko irtenbidea). Beharbada, eta ezginateke aurrenak izango, kale kantoietan erabiltzen den estilorantzgoaz, tratuarena alegia, "merke merke Joshe Mari".

MerkealdiaGorka Ormazuri

Xa2x1

JaujaKarmelo Arroiabe

Mertxandaisiña

Page 8: 119 (2004ko otsaila)

92 0 0 4 k o O T S A I L A

ze berri?

Siadecok egindako plana aho betezonartu du Udalak

90eko hamarkadaren lehen erdianeuskararen ezagutza ziurtatzeko planaegin zen. Haren jarraipena da urtarri-laren 29ko udal batzan alderdi guztiekonartutakoa. Helburua ezagutzatikerabilerara igarotzea da. Horretarakohainbat proposamen egin ditu Siade-cok, aurretik Udalean eta Udalarekinzerikusia duten jardueretan euskara-ren erabilera nolakoa den aztertuta.

Udalaren barnean bi arlo bereiztendira. Batetik, udalak herritarrekindituen harremanak daude, eta beste-tik, Udalean bertan langileen eta zine-gotzien arteko komunikazioa dago.Plan honen bitartez, jende aurrean etaberaien artean euskararen erabileraindartzea eta areagotzea da helburunagusia. Baita administrazioen artekoharremanetarako hizkuntza euskaraizatea ere.

Siadecoren azterketa: kanpo etabarne harremanak, eta hizkuntzapaisaiaUdaleko langileen artean euskararenezagutza eta erabilera zenbatekoa den

aztertu dute. Ahozkoa eta idatzizkoharremana hartu dituzte kontuan.

Hizkuntza eskakizunen bitartezneurtu dute ezagutza. 46 lanpostue-tatik 36ri dagokie derrigorrezkohizkuntza eskakizuna. Horietatik24k dute dagokien maila.

Kanpo harremanetan euskararenerabilera altua da. Ia % 93 euskarazedo bi hizkuntzatan egiten da, eta% 80 euskara hutsean.

Hutsune handienak Udaltzaingo-an eta Idazkaritzan daude. Herrita-rrekin dituzten ahozko eta idatzizkoharremanetan euskaren erabileranahiko eskasa da.

Barne harremanetan, hau da,Udaleko langileen artean, euskara-ren erabilera oso urria da, % 32koa.Hain maila eskasa izatearen moti-boak bi arlotan daude: udaltzaingo-en arteko harremanetan, eta zinego-tziak biltzen dituzten batzordeetaneta bileretan. Hirigintzan ere gabe-ziak daude, baita San Juan egoitzanere.

Kanpoko hizkuntza paisaia seina-leek, errotuluek, katalogoek etahorrelakoek osatzen dute. Barru-koa, berriz, bulegoetako errotuluek,

egutegiek eta tresneriek. Biak kon-tuan hartuta, bi hizkuntzatan ageridirenak ia % 93 dira, eta horietatikerdiak daude euskaraz bakarrik.Hemen ere nabarmentzekoa da,euskarazko errotuluen erabilerabaxuena udaltzaingoan izaten dela.Bideetako seinale batzuk gaztelerahutsez daude.

Ezagutza eta erabilera bermatzekoproposamenaSiadecok euskararen ezagutza etaerabilera ziurtatzeko plana ere egindu. Aurreko datu horiek kontuan har-tuta egin du proposamena. Bi hitze-tan esanda, dagokien hizkuntza eska-kizuna ez duten langileek eskakizunhori atera beharko dute. Erabileraridagokionez, ikastaroak izango dituzteUdaleko langileek.

Hau dena datozen bi urteetan egi-tea aurreikusten du Siadecoren pla-nak. Udalak aho batez onartu du.Orain lan egin, eta onartutakoa bete-tzea dagokie, bai zinegotziei, baitalangileei ere.

Zumaiako Udalaren barnean eta San Juanegoitzan euskararen erabilera bermatzeko

plana martxan da

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

tresna digiinternetscanner

Page 9: 119 (2004ko otsaila)

? ??

?

2 0 0 4 k o O T S A I L A

ze berri?

10

Laster sortuko da Hitza, eta nor-mala da herritarrek galdera askoizatea. Horra batzuk, eta eran-tzunak (azkenekoan izan ezik...).

Noiz sortuko daHITZA?

Otsailaren 20an irtengo da Hitza-ren 1. zenbakia (Egunkaria-renitxieraren lehen urteurrenean).Handik aurrera egunero, astelehe-netan izan ezik. Zortzi orrialde-koa. Aurkezpen-festa, berriz, bez-peran, 19an egingo da, Zarautzen,

20:00etan, Zinema Frontoian.Zumaiar guztiak gonbidatutadaude.

Egunero nola banatuko da?

Hitza-ren sortzaileek apustu han-dia egingo dute egunkariarenbanaketan. Jendea oraindik ezdago ohituta kioskora, okindegiraedo dena delakora joan eta euska-razko egunkaria hartzen. Horidela eta, Hitza etxeraino banatukoda, egunero buzoian utziz. Base-rrietara eta oso gertu ez daudenauzo txikietara baliteke okinenbidez banatzea; bestela, banaketaizugarri garestitzen da.

Zeinek jasoko du?

Hitza sortu eta aurreneko egunbatzuetan zumaiar den-denekjasoko dute egunkaria. Baina

lehen egun horietan Hitza-k har-pide kanpaina egingo du, eta har-pidedun egiteko telefono zenbakibatera deitu beharko da. Denadela, Baleikeko bazkideek etaharpidedunek ez dute izenikeman beharko, Baleikek egingodituelako Hitza-ko harpidedun(Hitza-ren enpresako kideetakoada Baleike). ‘h’ pegatina jasokodute, buzoian jartzeko. Horietakobatek egunkaria jaso nahi ezbadu, dei dezala Baleikera edomezu bat bidali.

Zer tirada herrian?

Herrian egunero Hitza-ren 900ale bana daitezke. Kontuan hartubehar da hasieratik bertatik dagoe-neko 400 harpidedun izangodituela (Baleikeko bazkideak etaharpidedunak). Egunero 900 ale-rekin, bera izango da herriangehien banatuko den egunkaria;Euskarazko zein komunikabideklor dezake hori?

Hitza pare bat hitzetan

Page 10: 119 (2004ko otsaila)

???????????? ?????

?

11

Zumaiak zenbat orri?

Normalean, orrialde bat egunero,Getariarekin batera. Urola-Kosta-ko herrien artean hiru orrialdebeteko dira (Orio, Aia, Zarautz,Getaria eta Zumaia). Denetikemateko aukera, beraz.

Eragileek parte, nola?

Hitza-ren enpresak hiru zutabeditu: euskara elkarteak (%45), Ber-tako Hedabideak (%35) eta gizarte

eragileak (%20). Eragile horiekenpresan parte hartzeko, kulturelkartea sortu da, eta elkarte horre-tan egoteko eragile bakoitzak,behin, gutxienez 150 euroko par-taidetza erosi behar du. Lehenharremanen ondoren, ZumaiakoBertso Eskola prest dago; enpresa,sindikatu, talde, elkarte… denekizango dute aukera parte izateko.

Doan izango al da?

Nahi duenak jasoko du. Bainaautofinantziazioan gora egiteko

(631.000 euroko aurrekontua),aukera bat da uda ostean harpide-dunei, urtean 285 aldiz euskarazkoegunkaria etxean jasotzeagatik, 40euroko borondatekoa eskatzea.

Udalak ondo lagunduko al du diruz...?

2 0 0 4 k o O T S A I L A

Page 11: 119 (2004ko otsaila)

12 2 0 0 4 k o O T S A I L A

ze berri?

HITZALDITIK HITZALDIRA dabilGari Berasaluze zarauztarra, eskualde-an Urola-Kostako Hitza egunkaria aur-kezten, bera izango baita zuzendaria.

Zergatik sartu zara proiektu honetan? Dudarik gabe, eskualdea euskalduntze-ko proiektu giltzarria iruditzen zaidala-ko. Lehen aldiz izango dugu Urola-Kostako biztanleok gure herrietansortzen diren albisteei buruzko infor-mazioa prentsan egunero eta gure hiz-kuntzan jasotzeko aukera. Uste ezbadugu ere, horrek, gure egunerokobizitza eta irakurtzeko ohiturak aldatuegingo ditu, eta ohorea da horrelakolan batean aritzea.

Editore bezala ibili zara azken lauurteetan; orain kazetaritzara jauzia.Alde handia al da? Aurretik, non etanola aritu izan zara kazetaritzan? Egia esan, lehendik ere zerbait ezagu-tzen dut kazetaritza mundua. Eginegunkarian Zarauzko kronikagile aritunintzen hainbat hilabetez, egunkarihura itxi zuten arte. Irratigintzan erearitu naiz Herri Irratian eta Egin Irra-tian. Egunkaria-n, berriz, asteburueta-ko literatura gehigarria kudeatzennuen, eta gazteen Barkatu Ama gehiga-rriko Azken Portuko Taberna atalarenardura izan nuen sasoi batean. Gero,

Txalaparta argitaletxean editore laneanhasi ondoren, zutabegile moduan aritunaiz, Gara-n eta Berria-n. Aldea? Kaze-taritza askoz bizkorragoa da, ‘eroagoa’,baina gustukoa izanez gero kateatu egi-ten zaitu lanak. Gustura itzuli naizberriro prentsa idatzira.

Urola-Kostan zergatik behar da berta-ko euskarazko egunkaria?Nik behintzat ezin dut imajinatu italie-razko egunkaririk gabeko Italiarik. Zer-gatik iruditu behar zaigu normala eus-karazko egunkaririk gabeko EuskalHerria? Urola-Kostako Hitza-ren bitar-tez, inguruko berri gure hizkuntzanjasoko dugu, besterik gabe. Baina hainoinarrizkoa dirudien hori ez genuenorain arte.

Uste al duzu Hitza-k ondo funtzionadezakeela eskualdean?Ez dugu inolako zalantzarik. Biztanle-en %76 inguru euskalduna da Urola-Kostan. Gure helburua lortzen badugu—egunero kalitateko egunkari plurala

argitaratzea—, laster lor dezakeguHitza gure herrietan eta etxeetan erre-ferente bihurtzea. Egin beharreko lanaondo egitearekin nahikoa dugu: bate-tik, irakurleek nahi dutena eskaintzekoeta, bestetik, irakurle berriak sortzenhasteko.

Egunkaria itxi zutenean, mugimenduhandia egon zen eskualdean...Eta seinale ona da. Nabarmena daeguneroko prentsa euskaraz irakurtze-ko gogoa duen eskualdea dela gurea.Horregatik, gogo eta behar horren ara-bera egituratu eta plazaratuko duguUrola-Kostako Hitza.

Basadi Auzategia, 9-A 2-B

Gari Berasaluze "Inguruko berri geure hizkuntzan jasoko dugu, eta hori oinarrizkoa da"

“Eskualdeaeuskalduntzeko

proiektu giltzarriairuditzen zait”

Page 12: 119 (2004ko otsaila)

132 0 0 4 k o O T S A I L A

AURTENGO EKAINEAN beteko ditualdizkariak 10 urte. 1994ko negu hartandagoeneko gazte talde bat ari zen,Zumaiako Gazte Batzordearen ingu-ruan, aldizkari bat kaleratzeko proiektualantzen: gazteen informazioa falta zen,herriko berri txukun izateko aukera osogutxi zeuden eta euskaraz batere ez.Hutsune eta premia hura ikusita, etagehienbat Arrasate inguruan sortua zenherri aldizkarien olatuaren indarra apro-betxatuta, Baleike sortu zen, besteakbeste euskara eta euskal kultura ere bul-tzatzea helburu hartuta.

Hasieran hilabetekari, urtebete pasa-txoan hamabostekari, 100. zenbakia ateraeta gero lau hilabeteko etenarekin...Hainbat gorabehera tartean, baina 10urte hauetan Baleikek bere funtzioa beteduela uste dugu. Inoiz ez da astekaribihurtzeko bezain indartsu sentitu, etaegunkaria ateratzea hain zaila da!! Horzegoen Euskaldunon Egunkaria horrenfroga gisa!

Baleike eta Egunkaria, orain Berriaeta Baleike. Aliatu naturalak, ezin zenbestela. Bakoitza bere alorrean garrantzi-tsu, baina bakoitzak baditu bere hutsu-neak: Baleikek ezin die egunerokoberriei erantzun, Berriakoei ezinezkoazaie herri mailako berriei merezi dutentokia egitea. Horregatik da garrantzitsua

eskualde mailako egunkari bat eskuraizatea, herriko berri egunero izatea, eus-karaz.

Ez pentsa, ordea, egunkari berriaabian jartzearekin batera Baleike desa-gertuko denik! Oraindik ere baduelakobere tokia, bere funtzioa. Hitzan sartze-ko zailak diren elkarrizketa, erreportaje,iritzi, ipuin eta abarrekoak hilean behinzuenganatzen jarraitzekoa asmoa dugu,beraz.

HITZA eta Baleike elkarren osagarriizan daitezkeela uste dugu eta

horregatik bultzatu dugu Urola-Kosta-ko egunkari berria. Baleikelako etabehar dugulako.

Baleike kultur elkartea

HITZA BULTZATU BEHAR DELAKO,BALEIKELAKO

Page 13: 119 (2004ko otsaila)

14 2 0 0 4 k o O T S A I L A

ze berri?"ESPAINIARI EZ" manifestuaren aurkezpena

Martxoko Espainiako hauteskun-deetan estatu horri ezezkoa emate-ko dauden arrazoiak biltzen dituidatziak

Azken 25 urteetan Espainiarenzapalkuntza era batera edo besterajasan duten zumaiarrek egin zutenmanifestuaren aurkezpena. Tarteanziren, besteak beste, errepresaliatupolitikoak (atxilotuak, torturatuak,preso ohiak, preso politikoen senide-ak, kuarteletan hil zutenaren senide-ak, eta kartzelak hil zuenaren seni-deak); lapurtu nahi dutenInpernupe elkarteko ordezkariak;itxi zuten Egin egunkariko langile-ak; itxi zuten Egunkariaren irakurleeta laguntzaileak; intsumisioak, ile-galizatutako Batasuneko hautetsiak;eta genero zanpaketa jasaten dutenemakumeak.

Espainiari ezetz esateko daudenarrazoiakAzken urteetan ezker abertzaleakegindako lanari esker, autonomienestatutua kolokan dagoela dio ida-tziak. Ondoren, hauteskundeetanEspainiari ezetz esateko arrazoiakdatoz.

Behin manifestua aurkeztuta,manifestazioa egin zuten herrianzehar.

- Historikoki eta gaur egun herri gisa ukatu nahi gaitu.- Herri gisa dagozkigun eskubide zibil eta politikoak urratzen ditu.- Espainiar Konstituzioa Euskal Herriaren aurka sortu zen- Europa osoan parekotasunik ez duen apartheid egoera inposatu digu.- Gure hizkuntzak, euskarak, irakaskuntzak eta kulturak mugarik gabeko erasoak pairatzen

ditu.- Adierazpen askatasuna debekuaren zapiaz estali du.- Gure baliabideak (nekazaritza, arrantza, etab) Madrilen agindupean inposatu nahi zaigu.

Lemoiz, NATO, soldaduska inposatu nahi izan ditu.- Europan osaketa politiko eta ekonomikoan herri gisa parte hartzeko aukera ukatzen digu.- Aurrera begira, gatazka luzatu eta sufrimendua areagotzeko eskaintzen digu. Azken 35

urteotan, 5.300 euskal herritar torturatu dituzte; 3.000 erbesteratu ezagutu ditugu;4.000 pasa dira espetxetik, 30.000 izan dira atxilotuak; eta 318 hildakoak.

ESPAINIARI EZETZ ESATEKO ARRAZOIAK

Page 14: 119 (2004ko otsaila)

152 0 0 4 K O O T S A I L A

Guztira 400 bat zumaiarrek egindute euskaldunon nortasun agiria

Arrakasta handia izan du euskaldunon nortasun agiriaeskuratzeko hainbat herritarrek abian jarritako kanpainak.Bi deialdi egin dituzte. Lehenengoan, aurreko Baleikenazaldu genizuen bezala, 300 pertsona izan ziren EHNAegin zutenak. Bigarrenean, 89 izan dira. Lehenengo deial-dian egin zutenek, dagoeneko eskuratu dute euskal herri-tarren nortasun agiria.

Etorkizunean deialdi gehiago egiteko asmoa dutelaesan digute ekimenaren antolatzaileek. Oraindik ez duteerabat zehaztu non, noiz eta nola egin, baina egingo dute-la ziurtatu digute.

Beste 89 EHNAgehiago

Urtebeterako lana ziurtatuta daukate

Urtarrileko Baleiken ELA eta LABeko ordezkariek, Juanoeta Abel Yeregik esan ziguten itxaropena bazutela. Nagu-siek zerbait bazuten susmoa ere bazeukaten. Azkenean,albiste onak baieztatu egin dira.

Lanik ez zela eta, aurtengo oporrak aurreratu egin ziz-kien enpresak. Gabonak pasatu ondoren, urtarrilaren 26raarte oporretan egon dira langileak. Urtarrilaren 26an itzu-li ziren lanera. Orduantxe izan zuten albiste onen berri.Esan bezala, bi atoi-ontzi egiteko kontratua eskuratu duenpresak, eta horrekin urtebeterako lana izango dute.

Balentziaga Ontziolak biatoi-ontzi egiteko lana

eskuratu du

Geretxueta kooperatibako bazkide batzuen eskaerarijarraituz, zozketa egunik gabe atzeratu da

Kontseilu Errektoreak urtarrilaren 14an egindako bileranhainbat erabaki hartu zituen. Bizikidetza-unitateko kidekopuruaren inskripzioan eginiko zuzenketak eta erreklama-zioak ikusita, urtarrilaren 31rako iragarrita zegoen zozketaatzeratzea deliberatu zuten. Zehaztu ez zutena zozketaeguna izan zen, egunik gabe atzeratzea erabaki zutelako.

Hartutako beste erabakia hauxe izan zen. Bazkideen%20ak baino gehiagok egindako eskaera onartu, eta ezohiko batzarra egitea. Batzar hori otsailaren 21ean izangoda, Aita Mari zine aretoan. Goizeko 10etan lehenengodeialdia izango da, eta 10:30ean bigarrena.

Batzarrean, batez ere, bi gai nagusi eztabaidatuko dituz-te. Kontseilu Errektoreak bere garaian proposatutako zoz-keta-sistema (3 kide baino gehiagoko familiek 3 gelakoetxeen zozketan lehentsauna izatea) aztertu, eta Batzarraknahi badu, bozkatu egingo da.

Bigarren gai nagusia Kontseilu Errektoreari dagokionaizango da. Beraiek egindako lana aztertuko da, eta Batza-rrak nahi badu kide berrien bozketa egingo da.

Ez ohiko batzarra otsailaren21ean izango da

Hurrengoan euskaraz ere baiBeheko Plaza jubilatu eta pentsiodunen elkarteak bazkideguztiei eskutitza bidali zien. Gipuzkoako Jubilatu eta Pen-tsiodunen Elkartean bazkide izateak sortuko dien egoeraberria azaldu nahi zien bazkideei. Horra arte ondo. Kon-tua da, ordea, eskutitz hori gaztelera hutsean idatzita zego-ela. Hanka sartze hori ikusita, barkamena eskatzen dute,eta hitza eman hemendik aurrera eskutitzak euskaraz etagazteleraz idatziko dituztela.

San Telmo-txiki berrituabere lekuan

Idoia Idigoras eta Rakel Nacentak eraberritu dute guresantu txikia. Egun batzuk badaramatza bere betikolekuan. Dotore. Ikusgarri. Gero eta gertuago ditugun san-telmoetan paregabeko itxura izango du, Idoiak eta Rakelekegindako lan bikainari esker. Martxoko BALEIKEN izan-go duzue lan bikain horren berri.

Page 15: 119 (2004ko otsaila)

16

jardunian

2 0 0 4 k o O T S A I L A

I T Z U L T Z A I L E AJ O S E B A O S S A

"ETAk armak uztea, besterikgabe, ez litzateke nahikoaizango bakea izateko"

RROA BEHEKO taberna batean bildu gara.Gustura hitz egiten da Josebarekin euskal gataz-kaz. Komunikabideetan azaltzen diren informa-zioei beste ikuspuntu bat bilatzen saiatzen da.Asko hausnartzen duen gizona da, eta une eraba-

kigarrian gaudela uste du.

Nola sortu zen " Su-etenaren aldeko ekimena"?Joseba Ossa: Hiru saio edo fase izan ditu. Lehenengoa

ETAk su-etena hautsi zuenean izan zen, duela lau urte.Jende askorentzat izugarrizko hanka-sartzea izan zen, etagure ustez ere atzerapausoa zen. Hori ikusita, zenbaitjende hitz egiten hasi ginen, eta zerbait egiteko gogoa erepiztu zitzaigun. Bigarren fasea edo bultzakada Joxe MariKorta hil zutenekoa izan zen. ETAk beste atzerapauso bategin zuen euskalduna, euskaltzalea eta abertzalea zengizona hilda. Orduan ere zerbait egiteko gogoa handituegin zitzaigun. Baina gogo horiek ere han gelditu ziren.

A

Abenduan aurkeztu zen

"Su-etenaren aldeko

ekimena". Sortzaileen artean

dago Joseba Ossa zumaiarra.

Euskal gatazka gainditzen

laguntzeko, ezinbestekotzat

jotzen du ETAk su-etena

ematea. Horrekin bakarrik,

hala ere, gatazka ez litzate-

keela konponduko uste du.

Abenduan aurkeztu zen

"Su-etenaren aldeko

ekimena". Sortzaileen artean

dago Joseba Ossa zumaiarra.

Euskal gatazka gainditzen

laguntzeko, ezinbestekotzat

jotzen du ETAk su-etena

ematea. Horrekin bakarrik,

hala ere, gatazka ez litzate-

keela konponduko uste du.

Page 16: 119 (2004ko otsaila)

172 0 0 4 k o O T S A I L A

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

Hirugarren fasea eta erabakigarria Egunkariaren itxieraizan zen. Estatuak eta PPk egin zutena izugarrizko astake-ria iruditu zitzaigun. Horren aurka jende asko mugitu zen,baina etxeko eragile erabakigarri baten aurrean, alegiaETAren aurrean, inor gutxi mugitzen zela konturatuginen.

Zenbait idazlek orain urtebete argitaratutako artiku-luek bultzada eman al zizueten?Joseba: Bai, orduan argitaratu zituzten Pako Aristik,Joan Mari Irigoienek, eta Santiago Albak, besteak beste,borroka armatuaren kalteei buruzko artikuluak. Hainbakarrik ez geundela konturatu ginen orduan, eta zer-bait martxan jartzea erabaki genuen. Idazle horiekin etabeste eragile batzuekin hitz egin, eta hortxe sortu zenekimenaren txinparta.

Nortzuk sortu zenuten ekimena?Joseba: Lehendik ere lagunak ginen pertsona multzobatek. Itzulpengintzan lanean ari garen batzuk, mugimen-du antimilitarista eta intsumisioaren munduko bestebatzuk, eta euskalgintzako beste batzuk bildu ginen hasie-ran. Guztiok ere geure burua ordezkatzera joan ginen, etaez talde jakin baten izenean. Pertsonak ari ginen lanean,eta ez taldeak.

Zergatik eskatzen diozue ETAri su-etena?Joseba: Gure ustez, ETAren ekintzak zilegitasunik gabeaketa oso kaltegarriak dira maila askotan: sufrimenduarenkate luzetik hasi, euskal politikagintzan, euskalgintzan,herrigintzan, nazioarte mailan eta abar. Borroka armatua-ren kalteak izugarriak dira, eta horren aurrean beste zerbaitegin nahi genuen, beste urrats kualitatibo bat eman, etagehienbat euskaldunon eta euskalgintzaren ikuspegitik.Euskal gizarteak era askotara esan dio ETAri armak uzteko,desagertzeko, etab. Baina euskalgintzatik badago halakoisiltasun bat. Konturatu ginen gai honen inguruan, euskal-gintzan tabu antzeko bat badagoela. Euskalgintzako jende

gehiena oso kritikoa da borroka armatuarekin, erreta daudegehienak, baina jende aurrean jarrera hori azaltzekogaraian, zailtasun nabarmenak daude. Horren aurrean zer-bait egin nahi genuen, eta horregatik egin genuen MartinUgalde Kultur Parkeko aurkezpena, eta horregatik bilatugenituen gero gurekin egon diren pertsonak.

“Negoziatzeko gaitasunikgabe gelditzen ari dira, etahorregatik ere eskatzendiogu ETAri su-etena

emateko, bestela amaieratristea eta gogorra izango

duelako”

Page 17: 119 (2004ko otsaila)

Ekimena babesteko jende askorekin bildu zineten.Nolako harrera egin zizueten, oro har?Joseba: Pribatuan ETAren aurrean erakutsi diguten jarre-ra guk uste genuena baino gogorragoa izan da. Pentsa, gureplanteamendua gehienei bigunegia iruditu zaie.Euskalgintzako jende askok (idazle, musikari, artista)ETAri su-etena baino gehiago eskatu behar zaiola esandigute. Desagertzeko eskaera egin behar zaiola diote. Gukbeste era bateko jarrera espero genuen, gure planteamen-duen aurkakoa ere bai, baina oro har, ezker abertzalekoerreferentzia kulturalak direnak oso erreta daudeETArekin. Pribatuan oso gogor hitz egiten dute ETArenaurka, baina gero, gurekin aurpegia emateko eskatu genie-nean ezezkoa esan ziguten askok. Hala ere, oso pozikgaude erantzunarekin, inork ez gaitu gaizki hartu.

Hitzetik hortzera dabil ezkerabertzalean ETAren jardue-rarekin ados ez daudela.Mugimenduak ere ba omendira. Izan dituzuen harrema-netan horretaz jabetu al zare-te?Joseba: Bai, oraingo honetanoso garbi ikusi dugu ezker aber-tzaleko jendeak barru-barruannahi duela armak isiltzea.Aralar-en jarrera oso ezaguna da, eta publikoa. Horigarbi dago. Baina Batasunako jendeak ere su-etenanahi du. Beraiek esaten digute borroka armatuak,Euskal Herriari ez ezik, beraiei ere izugarrizko kalteaeragiten diela. Hori pribatuan diote, baina publikoegiteko arazoak daude. Etxe barruan traizioa egiteabezala ikusten dute, eta beraien arteko batasunahautsi lezakeela esaten dute. Batek oso ondo azal-du zuen egoera hori: "familia bat gara, eta nahizeta kide bat gaizki ibili, guk hori ez dugu publi-koan salatuko".

Pribatuan diotena publikoan esatea falta,orduan.Joseba: Bai, eta hori oso garbi ikusi daBergarako Proposamenarekin. Besteek borrokaarmatua gaitzesteko eskatu diotenean, Batasunaez da gai izan publikoki hori onartzeko.Pribatuan onartzen dute, baina publikoan ez. Etahori arazo latza da. Beste arazo bat ere badute.Urteetan zehar ETAk kapital politiko jakin bat lortu

zuen. 80ko hamarkadan gai ziren estatuko gobernuarekinnegoziatzeko, Arjelen ikusi zen bezala. Baina orain kapitalhori agortzen ari zaie. Gobernuekin ezin dute negoziatu,alderdi politikoekin ere beste horrenbeste, eta Lizarra-Garaziren antzeko ekimen bat ere ezinezko ikusten da.Azkeneko aukeretako bat Bergarako Proposamena izan da,berez proposamen zentzuzkoa eta interesgarria, bainaorain ikusten da horretarako gaitasunik ere ez daukatela.Proposamena onartzearen truke su-etena eskainita ere,inork ez die onartu. Horregatik, garbi dago kapital politiko

“Oro har, ezkerabertzalekoerreferentzia

kulturalak direnakoso erreta daudeETArekin”

18 2 0 0 4 k o O T S A I L A

Page 18: 119 (2004ko otsaila)

hori xahutzen ari dela, eta gure ustez, zenbat eta denboragehiago pasa, kapital politiko hori txikiagoa izango da.Negoziatzeko gaitasunik gabe gelditzen ari dira, eta horre-gatik ere eskatzen diogu ETAri su-etena emateko, bestelaamaiera tristea eta gogorra izango duelako. Bai berak etabaita ingurukoek ere. Aurreko Baleiken idatzitako artikuluadela-eta, batzuek esan didate ETAko presoakkartzelan usteltzearen aldeko naizela. Etajustu kontrakoa da! Presoen egoera hobetzeanahi dut nik, eta ETAk bukaera duina izatea,baina horretarako ezinbesteko ikusten dutsu-etena. Orain etorkizun iluna dute ETAketa ingurukoek, baina horrela segitzen badu-te, are eta ilunagoa.

Bergarako Proposamenari ezezkoa esandiote alderdi abertzaleek. Zer iruditzen zaizu jarrerahori?Joseba: Ez dut ondo ikusten, baina ulertzen dut. Ni EAJedo EA banintz, proposamena onartu egingo nuke, herrihoni irtenbide duina eskaintzen ziolako. Baina beraienkonfiantza eza ere ulertzen dut. EAJk eta EAk zilegitasunguztia dute ETAk aktibo segitzen duen bitartean bidehorretatik ez joateko. ETAren proposamena xantaia modu-ra ikus dezakete, eta hori ulertzen dut. Hala ere, bestelakogatazka guztietan bezalaxe, hemen ere amore ematekoprest egon beharko genuke alde guztiok. Su-etena etabakea ekarriko lituzkeen egoera bati ezezkoa ematea ez dutondo ikusten. Gainera, alderdi politikoek interes elektoralasko izaten dituzte, eta dena hartu behar da kontuan.

Nazio Eztabaidagunea ere hor dago. Zerbait ekarrikoduela uste al duzu?Joseba: ETAk badaki gelditu egin behar duela. Baina gel-ditzeko lur hartzeko pista bat behar du. Militar batentzatoso gogorra da galtzen ari dela onartzea. Alde horretatik,Nazio Eztabaidagunea ETAri amaiera duina prestatzekoahalegina izan daiteke, eta txukuna, gainera, baina nahikomugatuta dago partaidetza eta legitimitate aldetik.

Etorkizunik ez diozu ikusten?Joseba: Ez dakit zer esan... Aukera gehiago ikusten niz-kion alde horretatik Bergarako Proposamenari, ETAk garbiutzi zuelako su-etena emateko prest zegoela baldin eta bes-teek onartzen bazuten. Nazio Eztabaidagunean ez da EAJsartu. Badirudi batik bat Batasuna, EA eta Zutikeko jende-aren ahalegina dela. Azkenenean, agian ETAk akordio txikieta partzial batekin konformatu beharko du, besterik ez

daukalako. Baliteke Nazio Eztabaidagunetik zerbait etor-tzea, baina ez dakit...

Zuek egindako su-eten eskariari ETAk zuzenean eran-tzun al dio?Joseba: Ez. Oraingoz ez dugu erantzun zuzenik jaso. Ezta

zeharkako aipamenik ere. Baina esangura-tsuak izan dira batez ere Iparraldeko hainbateragilerengandik jaso ditugun erantzunak.

Prentsak zuen ekimenari emandakogarrantzia ez al zen eskas samarra izan?Joseba: Gure artean era guztietako iritziakdaude horren gainean. Alde batetik, esker-tzekoa da sortu berria den talde baten albis-tea egun bereko informatiboetan agertzea.

Bestetik, pentsatzekoa da EITBri ez zaiola asko axola horre-lako ekimen konkretuari arreta jartzea, batez ere, kultur-gintzakoa baino gehiago ezker abertzaleko ekimena balitzbezala hartu izan delako.

Eta gainontzeko prentsaren jarrera nolakoa izan zen?Joseba: Erantzun kritikoak oso gutxi izan ziren. Adibidez,Garan isiltasuna izan da nagusi, ziurrenik noraezean dau-delako edo gure ekimenarekin ados egon arren, han ber-tan, publikoki hori agertzea ez zaielako ongi iruditzen.Kontrako kritikak gutxi izan dira. Orain gutxi Argian JonEnparantza abokatuak egin zigun bat, baina deskalifikazioerraza, pisuzko argudiorik gabekoa. Egia esan, batzuenaldetik kritika gogorragoak espero genituen ETAri zuzene-an su-etena eskatzeagatik, baina ez da hala izan. Eta, aldiz,kritika positiboak ugariak izan dira.

Euskal prentsaren jarrera aipatu duzu, baina espainia-rrena zein izan zen?Joseba: Oro har, euskal prentsak baino galdera gehiagoegin zizkiguten Andoaingo ekitaldia bukatuta. Itxuradenez, euskal prentsak bazekien nondik nora goazen,baina espainiarrek (Efe agentziak, Diario Vascok, ElMundok...) jakin-mina zuten gu nor garen, zer nahidugun, eta horrelako gaien inguruan. Gainera, harrituegin ziren gure aurkezpenaren bezperan kaleratu zenBergarako Proposamenaren bide beretik gindoazelaesan genienean. Hau da, su-etena eskatzeko arrazoietakobat abertzaleen arteko zatiketarekin amaitzea zela esate-an harritu egiten ziren. Ezin zuten ulertu nola aurre egi-ten genion ETAri, eta bestetik, begi onez ikusteaBergarako proposamena.

192 0 0 4 k o O T S A I L A

“Batasunakojendeak eresu-etena nahi

du”

Page 19: 119 (2004ko otsaila)

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446 E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

20 2 0 0 4 K O O T S A I L A

Espainiako prentsarekin segita, ederra egin dute Carod-Rovirarekin. Nola ikusi duzu ETAk eta politikari kata-luniarrak izandako elkarrizketaren inguruko guztia...Joseba: Alde batera penaz, eta bestetik, itxaropenez. Penaz,ikusita nola kriminalizatu nahi duten elkarrizketa saioa.Hipokresia izugarria dago. Aznar eta bere gobernua prestdago munduko terroristarik handienei laguntzeko, prestdago indarkeria bultzatzeko bere interesen alde, prest dagopresoen eta senideen giza eskubideak urratzeko eta besteastakeria izugarriak egiteko, eta gero, bake bila elkarrizke-taz baliatzen den gizon bat horrela kriminalizatzea... zeha-ro hipokrita eta lotsagabea iruditzen zait. Hor garbi ikusten

da zein den PPren benetako interesa, eta zein eskrupulugutxi dituen bere probetxurako egiteko.Bestetik, itxaropena ere eragiten dit, auzi honek gauzakmugitzen lagundu dezakeelako, elkarrizketarako aukerakindartu egin daitezkeelako, eta mugimendu ausarten beha-rra dugulako.

Andoaingo aurkezpena egin zenutela pare bat hilabetepasa dira. Zein dira orain zuen asmoak?Joseba: Ideia batzuk baditugu, eta harremanetan gaudebidelagun izandako batzuekin. Laster gara hain harremanona daukagun Iparraldekoekin biltzekoak, Baionan. Ez

Page 20: 119 (2004ko otsaila)

212 0 0 4 K O O T S A I L A

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

dakigu oraindik zer, baina zerbait egingo dugu,Andoaingoa ez zelako bukaera izan, hasiera baizik.

Pentsatu al duzue ETArengana zuzenean jotzea?Joseba: Ez, batez ere gaitasunik ez daukagulako. ETAkoaktibistengana ez dugu joko, baina bai militante historiko-engana. ETAko sortzaile batzuekin harremanetan gaude,eta beraiek prest daude gurekin zerbait egiteko. ETAkamaiera duina izan dezan laguntzeko prest daude, eta hainzuzen, hori da buruan daukagun ideietako bat.

Herriz herri, gure kasuan Zumaian, zerbait egitekoasmorik bai?Joseba: Ez, jende gutxi gara herrietan taldeak sortzeko.Hala ere, herriren batean interesa duten pertsonak bildukobalira, talde egitura ematen lagunduko genieke.

ETAk su-etena eman edo borroka armatua betirakoutziko balu, gero zer?Joseba: Guretzat hori da galderarik garrantzitsuenetakobat. Gure helburua ez da ETAk armak utzi, eta kitto.ETAk armak uztea, besterik gabe, ez litzateke nahikoaizango bakea izateko. Sekulako aurrerapausoa litzateke,baina gero beste pauso batzuk eman beharko lirateke.Guri dagokigunez, ez dugu erabaki su-etena etorrizgero zer egingo dugun. Euskalgintzako kide askok esandigute, ekimenean elkartu garenok abertzaleen artekoelkarlana bultzatzen lagun genezakeela. Beste batzuk

nahiago lukete herri kontsultaren inguruan lan egitea.Dena irekita dago.

Ekimenari atxiki nahi zaionak zer egin behar du?Joseba: Gu ez gara sinadurak biltzen ari. Jendearenlaguntza eta proposamenak jaso nahi ditugu.Horretarako, helbide elektroniko hau daukagu: [email protected].

JOSEBA OSSA

39 urteko zumaiarra da Joseba. Utopikotzat

dauka bere burua, eta gizarte gaietan ari-

tzea gustatzen zaio. Bizikletan ibiltzea,

mendira joatea, eta palan jokatzea gogoko

ditu. Hala ere, bere zaletasunik preziatuena

familiarekin etxe giroaz gozatzea da.

“Ni EAJ edo EA banintz,Bergarako proposamenaonartu egingo nuen, herri

honi irtenbide duinaeskaintzen ziolako”

Page 21: 119 (2004ko otsaila)

22 2 0 0 4 k o O T S A I L A

ur haunditan

"Ahal den arrautza gutxienekin ahal den txitagehiena eta osasuntsuenaateratzea da gure lana"Hegaztien gripea Asia aldean txikiziogalanta egiten ari da. Une egokiairuditu zaigu oilaskoekin hemen lananola egiten duten jakiteko. ANkooperatibaren barruan dagoenOikiako Costa Inkubadoran izan gara.

Hegaztien gripea Asia aldean txikiziogalanta egiten ari da. Une egokiairuditu zaigu oilaskoekin hemen lananola egiten duten jakiteko. ANkooperatibaren barruan dagoenOikiako Costa Inkubadoran izan gara.

Page 22: 119 (2004ko otsaila)

232 0 0 4 k o O T S A I L A

ILOAK. Arrautzak.Txitak. InkubadorakGranjak.Tenperatu-ra. Bakuna. Egunajoan eta eguna etorrioilaskoekin lan egi-ten dutenek erabil-tzen dituzten hitzak

dira. Martxial Azkuek, Costa Incubado-ra enpresako arduradunak ederki askoezagutzen ditu hitz horiek. Ez darama-tza alferrik hogeita hamar urte bainogehiago oilaskoekin lanean.

Katean egin beharreko lanaHain jaki preziatua dugun oilaskoa pla-terean ikusi aurreko lana katean egitenda. Begi asko ditu kateak. MartxialAzkueren ardura da begi horietakobatek lana behar bezala egin dezanzaintzea. "Ahal den arrautza gutxiene-kin ahal den txita gehiena eta osasun-tsuena ateratzea da gure lana", dioMartxialek. Lan hori egiten dute CostaInkubadoran.

Oiloak jarritako arrautzak jasoKatearen aurreneko begia oiloa da,edo zehatzago esateko, oiloak errunda-ko arrautzak. Astean 400.000 arrautzaekartzen dituzte Costa Inkubadorara. "Hemen inguruko oiloek jarritakoak

izaten dira. Mungiatik, Aizarnazabal-dik, Elkano eta Igeldotik, Aiatik, Lei-tzatik, Berastegitik eta Iturendik ekar-tzen ditugu arrautzak", esan diguMartxialek. Arrautza denak bildu ondo-ren, ondo garbitzea eta desinfektatzeaizaten da hurrengo lana. Behin horieginda, ondorengo pausoa zein denezagutuko dugu.

Txitak inkubatzea hurrengo lanaHauxe izango da kate guztiko lanikgarantzitsuena. Lan honetan huts egi-ten bada, akabo. Martxialek ederkiazaltzen digu Costa Inkubadoran egi-ten duten lan nagusia nolakoa den:"Gainean egon behar dugu. Lan errazada, baina gauza txiki asko ditu, eta arre-ta handiarekin ibili beharra daukagu".

Behin arrautzak bildu, garbitu etadesinfektatu ondoren, inkubadoran sar-tzen dituzte. Helburua oiloak egitenduen lan bera egitea da, eta denboraberean, gainera. Oiloak hiru aste behar

izaten ditu txita ateratzen. Inkubadorenlana ere horixe da: hiru astean txita ate-ratzea. Oiloak berotasuna ematen diotxitari, eta asko mugitzen du. Inkuba-dorek beste horrenbeste egin behardute. Oiloek ez bezala, horretarako tek-nologia erabiltzen dute Costa Inkuba-doran.

Astean 300 bat mila txita aterabehar izaten dituzte. "400.000 arrau-

O

Hain jaki preziatua

dugun oilaskoa

platerean ikusi aurreko

lana katean egiten da

Oiloak hiru aste behar

izaten ditu txita

ateratzen.

Inkubadoren lana ere

horixe da: hiru astean

txita ateratzea

Page 23: 119 (2004ko otsaila)

24 2 0 0 4 k o O T S A I L A

ur haunditan

tza erabiltzen ditugu, eta horietatik%90 onak aterata oso portzentaje onada", adierazi digu Martxialek. Izanere, jasotzen duten arrautza guztiakezin dira inkubatu, eta inkubatutakotxita denak ere ez dira onak ateratzen.Martxialek berak esan bezala, ezin-bestekoa da gainean egotea. Inkuba-doretako tenperatura oso ondo zaindubehar da. Gutxi gorabehera 37 gradu-tan egoten dira inkubadoran. Lehenesan bezala, mugitu ere egin behardira. Hori makinek, inkubadorek egi-ten dute. "Oiloak txita mugitu egitendu, arrautzan zentratuta egoteko. Hel-burua txita berak arrautza mokoare-kin puskatzea da. Horretarako derri-gorrezkoa da txita arrautzanzentratuta egotea", azaldu digu Mar-txialek.

Hiru aste, hemezortzi bat egun ego-ten dira txitak inkubadoran. Jaio bainohiru bat egun lehenago gela batera era-

maten dituzte, "jaiotzeko geletara era-maten ditugu, horretarako tenperaturaeta hezetasun egokia duten gelak ditu-gu prestatuta. Hantxe jaiotzen dira".Orduantxe jakiten omen dute txita onaedo txarra atera den. Gutxi gorabeheraastean 300.000 eta 320.000 txita atera-tzen dira onak. Kopuru horretan ibilibeharra daukate. Ederki azaltzen diguMartxialek zergatia: "Etxeko komertzia-lak saldu lezakeen kopurua da".

Costa Inkubadoran egin beharrekoazkeneko lanakTxitak jaio ondoren, katearen begihonetako azken lanak egitea besterik ezzaie geratzen. Hiru aste inkubatzenegin eta gero, behin jaio ondoren kon-tatu egin behar dira txitak. "Kontatu,bakunatu eta kamioian sartzen ditugu",esan digu Martxialek. Hori eginda,Costa Inkubadoran egin beharrekolana bukatu egiten da. Hala ere, oilas-

koa mahaira iritsi bitarteko bideakjarraitu egiten du.

Hurrengo kate begia: granjakKamioietan sartu eta badoaz txitak.Bidaia granjetan bukatuko dute. Guz-tiak kooperatibak kontratatutako gran-jak direla esan digu Martxialek. Katea-ren hurrengo begia dira granjak. Hanegin beharreko lana txitak oilaskobihurtzea da. Horretarako behar dituenbaliabide denak ematen dizkio koope-ratibak granjeroari: pentsua, laguntzateknikoa, albaitaria... Oilaskoak kalita-tekoa izateko granjak ondo egokitutaegon behar du, bai baliabideen aldetik,baita tenperatura aldetik ere.

Granjan txitak jaso ondoren, txitahoriek hazteko lana hasten da. Txitakoilaskoa eginda atera behar du handik.Horretarako hogei, hogeita bost bategun behar izaten ditu. Behin oilaskoeginda, guztiak hiltegira eramaten

Page 24: 119 (2004ko otsaila)

252 0 0 4 k o O T S A I L A

dituzte. "Oso bizimodu motza dute,40 edo 45 egunekoa", erantzun diguMartxialek oilaskoen bizimoduareniraupenaz galdetuta. 40 egun bainogutxiago dituen oilaskoak 1.700 gramoedo pisatzen omen ditu. Tamainahorretakoak erretegietara-eta erama-ten dituzte. Handiagoak dira 40 egu-netik gorakoak. Oilasko horiek txiki-tzeko erabiltzen dira, bularkiak,izterrak eta hegoak egiteko.

Hiltegietan bukatzen da oilaskoenbizitzaKatearen azkeneko begira iritsi gara.Hiltegiak. Urte asko ez dela Oikiakohiltegian hiltzen zituzten oilaskoak.Orain kooperatibak Iruñean duen hil-tegian ematen dituzte azken egunakoilaskoek. Eta hortik gure etxeetara,eta mahaira. Eta mahaitik....

Hegaztien negozioa estu dabilAzkenaldian oilaskoa prezioren azpitiksaltzen ari dira. Estu-estu dago nego-zioa . Nonbait, Asia aldean hedatu denhegaztien gripe madarikatuak eraginaizan du salmentetan. Hala ere, lekuguztietan ez dabiltza hain gaizki oilas-koen negozioan. Martxialek Brasilaipatu digu. Ikaragarrizko maukaomen da negozio hau Amerikakoherrialde hartan. Honela azaldu diguhango egoera: "Esku lana merke-merkedaukate, eta jendea ugari. Hemen20.000 oilaskorekin pertsona batek lan

egiten du. Han 4.000ren ardura daukapertsona batek. Gainera, osasun neu-rriak hemengoak adinakoak dituzte, etahori dena gutxi balitz, pentsua egitekolehengaia oso ona eta merkea daukate.Gure aldean erdi prezioan ekoiztendute".

Hemen bertako labelak egoerahobetuko al luke?Galdera hori egin diogu Martxiali.Labela badagoela esan digu. Oilaskobegetala deitzen zaionak dauka hemenbertako labela. Produktu kimikorikgabe hazitako oilaskoa da begetala,artoarekin elikatutakoa. Horrelakoekinlan egitea pentsatzen ari direla esandigu, baina arriskutsua dela ere gaine-ratu digu, " bestea baino garestiagoada, eta guk astean 30.000 atera, etaerdiak bakarrik saltzen baditugu, saldugabekoak prezioa normalean saldubeharko genituzke, eta hori dirua gal-tzea litzateke".

Hegaztien gripea: Europarahedatuz gero ez legoke arriskurik

Gainetik aipatu dugu Asian hainbesteburuhauste eragiten ari den hegaztien gri-pea. Zerbait gehiago sakondu nahian, CostaInkubadorako albaitaria, eta AN kooperatiba-ko hegaztien ekoizpenaren arduraduna denAntonio Alegrerekin hitz egin dugu. Beraizatez Zaragozakoa da, baina Euskal Herrinaari da lanean. Albaitaria izanda, argibide askoeman dizkigu gripe malapartatu horri buruz.

Duela 100 bat urteko gaitza da hegaztiengripearekin bataiatutakoa. Hala ere, 1955eanezagutu zen lehen aldiz. Orduan atzemanzuten zer zen. Nonbait, gripearen birusarenbarruan era guztietako birusak daude. Hiru-tan banatzen dira gripe denak: A motakoak,B motakoak eta C motakoak. A motaren bai-tan daude, alde batetik, gizakiaren gripea, etabestetik, animaliena: zaldiarena, zerriarena,oilaskoarena, etab. Izaki bizidunen gripeetanonak eta txarrak daude. Biak nahasten dire-nean sortzen omen dira arazoak. Eta itxuradenez, horrelakoxe zerbait gertatu da Asian.Oilaskoen gripe ona eta txarra nahastu egindira. Gainera, eta espezie batetik bestera gri-pea pasatzea zaila izan arren, Asian hegaztie-na gizakiengana pasa da.

Antonio Alegreri hemen antzeko zerbaitpasa litekeen galdetuta ezezkoa esan digu.Datu bat ere eman digu, lasaitzeko datua,gainera. Duela urtebete hemen bertan ana-lisiak egin ziren, eta emaitzak bikainak izanziren.

Azkenaldian oilaskoa

prezioren azpitik

saltzen ari dira. Estu-

-estu dago negozioa

Page 25: 119 (2004ko otsaila)

26 2 0 0 4 k o O T S A I L A

inkestaGALDERA HONI ERANTZUN DIOZUE:

Santiagoko hondartzan egin behar dituzten lanak beharrezkoakal dira?

Gauza bat da zerbait egitea, eta bestea nola.Orain ere Udalak herritarren iritzia ez du entzun.

Hori al da demokrazia?Kepa Nei ondo iruitzen tzat Santixon zerbait

eitia. Behar du zeoze gure hondartzak.Halare gustauko litzake Udalak herrikojendiai galdetzia gauzak eta proiektuak

ein aurretik. Aber hurrenguangaldetzen diguten…

Ana Mari

Lotsagarriya da Zumaiko Udalan altabozpropagandistikua dan Paola rebistan jarri

dutena jartzia: ekologia aldetik eredugarriyadala proiektua. Hori inork e ez du sinisten!!

Zeatik ez dute behin e egiya esaten?Udala beti izkutuan eta gezurretan!!

Joxe Mari

Santixon zerbait egin beharra dago.Baina hainbeste kalte egiten dutenmakinak eta gizakiaren hatzaparraksartu beharrean, zergatik ez zaio

dunari berez bereko bilakaera egitenuzten?

Antxon

Azpeitiarrei galdetu al diete nolakoproiektua nahi duten? Santixoko

hondartza azpeitiarrena omen da…Ainhoa

Page 26: 119 (2004ko otsaila)

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

Erribera kalea, 6Tel. 861155

272 0 0 4 k o O T S A I L A

HAUXE DA HILABETE HONETAKOGALDERA:• Harrizko dunak ematen dute. • Egokiak dira, kotxeek abiadura mantsotu beharko dutelako.• Ez dira beharrezkoak , eta itsusiak dira, gainera.• Kotxeentzako kaltegarriak dira. Beti gora eta behera, hondatu

egiten dira.

Beharrezkoak al diramoilan, zebrabideetan ipinitakokoxkak?Erantzunak helbide honetara bidali: [email protected]

Page 27: 119 (2004ko otsaila)

Amaiako plaza

28 2 0 0 4 k o O T S A I L A

olarro zopaBertsolaritza

BERTSOPAPER Lehiaketako ira-bazleak Maddi Gallastegi eta GorkaIribar izan ziren. Maddiren bertso-ak onenak izan ziren gaztetxo-en sailean. Gorkarenak, berrizhelduen mailan. Zumaiako

kaleko giroaz idatzi behar zituzten bertsoak.Hemen dituzue sorta bakoitzeko bana.

6.Zumaiako Bertso Eskola

Maddi Gallastegi

Doinua: Partida tristea Ternuarat

-1- Herriaren bihotzeanaurkitzen da Erribera,giro oso ezberdinakdenboraren arabera; zortzietan itsasgora,hamarretan itsasbehera; negu beltzean batik battabernaren babesera. (bis)Batzuek kalean gora,beste batzuek behera,zenbat jada mozkorturik, beste hainbat egarbera.Zer da giro herrikoi haubor-bor jartzen duen zera,kai ingurutik datorrenkresal usaina ote da? (bis)

Gorka Iribar

Doinua:Nere gorputza dardarka daukat

-1- Taberna batzuk pasa ditugugorritu zaigu bisaia,zein tentagarri zaigun Goikokopintxo goxoen usaia,hori dastatu ostean berrizpare-parean Trapaia,tripak esan dit iritsi delaafariaren garaia,baina hainbeste garagardokinerdi asetu gera ia.hau da batasun alaia, nork desio du amaia?Herritarrongan sortzen deneanfesta gogo eta nahia,apala bezain xarmangarriabilakatzen da Zumaia.

LKAR ERANTZI, muxu batzukeman, zertxobait laztandu etahala barrura! Gezurra badi-rudi ere, oraindik, egun,zenbait bikoteren sexu

harremana koitora mugatzen da.Etxeko atea jo eta irekitzeaizango balitz bezala jokatzendu zenbaitetan gizonez-koak, eta bien bitartean,emakumea gizonak noiz bukatu zain. Eta gainera minez. Bai,zenbait emakumek mina senti dezake koitoa praktikatzen duene-an. Mina arrazoi askorengatik sentitzen da. Zenbaitetan, txikitanjasandako tratu txarren ondorioz da, baina ez da hori arrazoi nagu-sia. Gure gizarte honetan, koitoari buruz aipatutako aldrebeskeriaeta tabu guztiak entzun ondoren, zenbaitek beldurra senti deza-ke. Beldurra hasieran sentituko duen "min" horrengatik, beldurrahaurdun gelditzeko… Azken batean, beldurra informazio ezaksortutako egoera dela esan genezake.

Horrela, bada, beldur guztiek bere isla dutenez, beldurra due-nak, senez, bagina itxi egin dezake, eta horren ondorioz, koitoakmin eman diezaioke. Mina maila desberdinetakoa izan daiteke,molestia txiki batetik hasi eta koitoa ezin praktikatzeraino. Gaine-ra, horrelako egoerek frustrazioa eragin dezakete; izan ere, berrizkoitoa praktikatzean mina izango duela pentsatze hutsez, ez dugozatzen eta koitoa praktikatzeko ere gogorik ez du izaten. Logi-koa, inor ez baikara izatez masokistak.

Beraz, horrelako egoeretan, garrantzitsuena gure ohiturasexualak aldatzea da. Koitoa baino lehen elkar ferekatu, dastatu,miazkatu… elkar gozatu. Emakumeak egon behar du koitoa prak-tikatzeko prest, ez gizonezkoak. Emakumea ez badago prest minegin liezaioke. Baina guztien gainetik garrantzitsuena komunika-tzea da, bakoitzaren nahiak, beldurrak, fantasiak, ezintasunak esa-tea, eta horiek betetzen saiatzea edo konpontzea. Azken batean,gauza guztiek dute konponbidea. Eta guztiok behar dugu zerbai-tetan laguntza. Behar den lekura laguntza eske joanez gero, harri-tuta geldituko zinateke zein azkar jar dakiokeen konponbidea"arazo" honi. Zure gorputzak eskertuko du.

EKaleko giroa Zumaian Sexualitatea

Ihintz Linazisoro.

Koitoa praktikatzean mina

Page 28: 119 (2004ko otsaila)

292 0 0 4 k o O T S A I L A

GAZTUN EME guztiek, erditu ondoren,denboraldi batez bere kumeak elikatzekobularretatik esnea jariatzen dute. Emaku-me esnea, proteina eta kaltzioan urrienada guztien artean, baina burmuinaren

garapenerako beharrezkoak diren grasetan abera-tsena da. Oso gomendagarria da haurrei bularesnea ematea, inmunitatea garatzeko ere ezinbeste-koa baita.

Ugaztun esneen artean, gure gizartean gehienkontsumitzen dena behi esnea da, gutxiago ardiare-na eta apenas behor edo ahuntzarena. Behi-esneakproteina eta kaltzio ugari ditu, grasa saturatuak(kal-tegarriak) eta kolesterola, eta laktosa izeneko azu-kre konplexua, glukosa eta galaktosaz osatua.Esnearen azukre hauek aprobetxatu ahal izateko,gure gorputzean laktasa izeneko entzima batek glu-kosa eta galaktosaren arteko lotura eten behar du.Entzima hau, bularraldiaz geroztik, galdu egiten da,eta ezin izaten da esnea ondo dijeritu; diarreak eta hesteetako ara-zoak ematen ditu. Teorian osasunerako mesedegarria den elikagaihau beste gaitz askoren eragile izan daiteke: sistema linfatikoazikintzen du, mukiak sortaraziz; bere kontsumoa minbizi askorenagerpenarekin erlazionatua dago; txitxareak garatzeko lagungarriada... Iogurra eta gazta, esnea baino osasungarriagoak dira, yogu-rraren kasuan gainera,bifidobakterien eraginez laktosa predijeri-tua egoten da.

Gure gizartean oso errotuak badaude ere, esnea eta esnekiakez dira ezinbestekoak giza elikaduran. Zenbat eta esneki gutxiagokontsumitu (gehienez 2 egunean), orduan eta mesede handiagoaegingo diogu gure osasunari, eta ez dugu zertan kaltzioagatiklarritu behar. Esneak asko badu ere, magnesioan urria da, etaezinbestekoa da hezurrek kaltzioa erabili ahal izateko. Esnearenordezkotzat, "esne begetalak" erabil ditzakegu: sojarena, oloarena,arrozarena, urrarena, intxaurrarena... Bere konposaketan kaltzioeta magnesio asko duten elikagaiak ere aipatzekoak dira: barazkiorlegi ilunak, sesamoa, apioa, aza, brokolia, soja, pikuak, aranlehorrak, olibak, algak(batez ere hijikia), fruitu lehorrak...

UE

BiografiatxoaUMAIARRA ZEN sortzez Aita Mari. 1809ko martxoaren15ean jaio zen, eta aita bezala arrantzan hasi zen txiki-txi-kitatik. Lehen karlistadan familiak dena galdu zuen, etaegoera latz hartan Ameriketara zenbait joan-etorri eginzituen Aita Marik.

Han ezin ohitu, ordea, eta berrogei bat urte zituela, 1850. urte-aren inguruan beraz, Donostiara joan zen lanera eta bizi izatera.Txalupa baten jabe egin zen, eta berak zekien lanean hasi zen:patroi lanetan, alegia.

Marinel iaio eta trebea izan behar zuen, inondik ere. Orduanarrantzale itsasontzietan ez zegoen gaur bezalako tresneria eta ziur-tasunik; gizon asko hiltzen zen itota itsasoan... Aita Marik askotanerabili zuen bere trebezia itsaso haserreari bere hatzaparretik arran-tzaleak kentzeko. 1861eko uztailaren 13an udan izaten den galernabizi horietako bat altxa zen bat-batean; portura itzuli nahi eta ezi-nean, txalupa bateko lau gizonak uretara erori zirela ikusita, AitaMarik tximista baino azkarrago atera zituen bizirik; bigarren maila-ko benefizentziako gurutzea eman zioten ekintza harengatik.Donostian errespetu ikaragarria irabazi zuen Aita Marik!

Ez zion askorik balio izango, ordea. Bost urte beranduago,1866ko urtarrilaren 9an goizean goiz txalupak Getariatik Lekei-tio aldera abiatu ziren amuko bixiguen bila; goiz erdian, bel-durgarrizko ekitza altxa zen: eguraldi ikaragarri txarra, denbora-le izugarria... Haizearen kontra ezin, eta txalupak Pasaiara etaDonostiara joan ziren. Elkano I. zen lehendabizi zetorrena,Manuel Aramendi patroi zuela; Pasaiako portura sartzen saiatu-ta ere, puntetan hil ziren hamazortzi gizonak. Bigarren txalupa,Elkano 2. izenekoa, Jose Maria Sorreluz patroi zuela (aurrekoa-ren koinatua), hura ikusita Donostiaraino heldu zen; sartu ezi-nik, gizonak borroka latzean ikusita, Aita Marik ez zuen zalan-tzarik izan: presaka atera zen berte txalupan laguntzera. Itsasoakerraldoiaren indarra zuen, ordea, eta denak irentsi zituen; AitaMari ere bai. Guztira, hogeita hamazortzi gizon eraman zituenitsasoak egun goibel hartan!

Aita Mariren oroimena ez da ordea galdu. Zumaian, Erriberakalean, eta Donostiako moilan, bere irudiak gogoraratzen digutegizon txiki haren handitasuna. Arrantzaleen artean bizirik omen daoraindik Aita Mariren kopla: -Oh! Mari leial, on, bihotz hutsa!.

Dietetika

IzagaGarciaDietista

Esnea eta esnekiak

ZJose Maria Zubia Zigaron,

«Aita Mari» (1809-1866)

Page 29: 119 (2004ko otsaila)

30 2 0 0 4 k o O T S A I L A

izerdi patsetan

Azkeneko prestaketak egiten dira antolatzaileak.

Otsaileko azken igandean izango da, dagoeneko 20. eki-taldia duen Lasterketa Herrikoia. Izenak berak ederkiadierazten du zein den bere izaera eta filosofia: herrikoia.Horixe da helburua. Nahi duen guztiak parte hartu, etakirola egitea.

Aurten ere, urtero bezala, bitan banatuko da proba.Lehenik umeen txanda izango da, eta ondoren helduena.

Umeen lasterketakLau izango dira guztira. Hasi alebinak hasiko dira, goize-ko 9:30ean. Neska-mutilak nahastuta ariko dira , gainon-tzeko proba guztietan bezala. Alebinek 1.250 metro eginbeharko dituzte.

Ordu laurden geroxeago, 9:45ean infantilen korrikaapustua izango da. 2.500 metroko ibilbidea izango dute.

Ondoren, 10:00etan kadeteek izango dute hitzordua.3.000 metro egin beharko dituzte korrika.

Umeen lasterketekin bukatzeko, benjaminak aritukodira. 10:15etan hasiko dira, eta 400 metroko korrika saioaizango dute.

Izena emateko norbere ikastolan izango dute aukeraumeek.

Helduen lasterketa11:00etan hasiko dira korrikalariak korrika. 10.200 metroegin beharko dituzte. Ibilbidea, beti bezala, herrian barre-na prestatu dute, baina bada aldaketa txiki bat. Paolalde-tik hondartzara Juan Belmonte kaletik joan beharrean,Baltasar Etxabe kaletik joango dira. Behin Amaiako pla-zara iritsita, eskubiruntz hartu eta Itzurungo aldapari ekinbeharko diote.

Izena emateko bi aukera dituzte korrikalariek: laster-keta baino egun batzuk aurretik, edo lasterketaren egunberean. Aurretik egiten duenak 6 euro ordaindu beharkoditu, eta leku hauetara joan beharra dauka izena emateko:

Zumaian: Lubaki kiroldegira (943 862021) edo GaztediKirolak-era (943 86 2456). Donostian: Laister-era (943 430704) edo Apalategi Kiro-lak-era (943 322285) Zarautzen: Nere Sport-era (943 131689)Azpeitian: Aradi Kirolak-era (943 150290)Beste bi aukera ere badituzte, biak internet bitartez egite-koak: [email protected] egunean bertan izan ematen duenak 8 euroordaindu beharko ditu.

20. Lasterketa Herrikoia otsailaren 29an

Page 30: 119 (2004ko otsaila)

San Telmo, 12Tel. 943 860760

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

312 0 0 4 k o O T S A I L A

SariakBetiko trofeoez gain, probako errekorrak hausten dituzte-nentzat sari bereziak izango dira, urtero bezala. Emaku-mezkoetan Rosi Talaverak dauka marka, 36 minutu eta56 segundo. Gizonezkoetan, berriz, Kamel Zianirena daerrekorra, 30 minutu eta 29 segundo. Markak gainditzendituztenentzat 15 euroko saria izango da.

Parte hartzaileei dagokienez, ume eta heldu 750 batkorrikalari espero dituzte antolatzaileek. Urtero kopuruantzeko samarrak izaten dira. Helduetan 400 bat izatendira, eta umeak, aldiz, 300 bat. Horiek beraien lanadotore egingo dute. Ea eguraldiak beste horrenbesteegin, eta korrika apustuekin gozatzeko aukera izatendugun.

SALTAKA-APOSTUA

Page 31: 119 (2004ko otsaila)

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

32 2 0 0 4 k o O T S A I L A

zarrak berri

XIX. MENDEA ETA PORTUAREN HOBEKUNTZARENPROIEKTU OROKORRAREN HASIERA

ERRIBERA BERRIAK konpondu ondoren, Zumaiako por-tuko hobekuntza eta moldaketa lanak geldituta egon ziren1883. urtera arte. Zumaiako Portuaren aldakuntza etamodernizazio prozesuan gertatutako etenaldi luze hori ezzen udal korporazioen interes faltaren ondorioa izan. Aitzi-tik, Estatuak ez zuen inolako dirulaguntzarik eman, ez bai-tzuen "interes orokorreko" portutzat hartzen.

1841. urtetik aurrera, barnealdeko aduanak kostalderaeraman zirenean, Euskal Herrian eta bereziki Gipuzkoanberpizkunde ekonomikoa ezagutu zen XX. mendera arte.Berpizkunde ekonomiko horren ondorioz, merkataritza tru-

keak ugaritu egin ziren, eta komunikazioak hobetu, horibehar-beharrezkoa baitzen merkataritzari begira. Portukomerkataritzako hedakuntzarekin batera, garraioen iraultzagertatu zen, hau da, lurrinezko ontziak hasi ziren erabiltzenbelaontzien ordez, eta halaber, ontzien tamaina eta edukie-ra ere handitzen joan ziren. Berehala ikusi zen Zumaiakoportua ez zegoela garapen ekonomikoaren ondoriozko pre-miei erantzuteko prestatuta. Argi zegoen, beraz, azpiegituramodernoak sortzeaz gain, portuko bi arazo nagusiak ezin-bestez konpondu behar zirela –barraren arriskua eta ibaia-ren sakonera txikia-, Hiriburuaren irabazi iturri garrantzi-

Obra handiak ez dira oraingo kontuak. Lehen ere egiten ziren. Pasarte hau "Zumaia Historia" liburutik hartuta-koa da, eta portuan egin beharreko obren berri ematen du. Hemengo eta estatuko administrazioen harremanaknolakoak ziren argitzeko ere balio du testuak.

Page 32: 119 (2004ko otsaila)

Juan Belmonte, 6

JUSTAtaberna

Erribera kalea, 20

eguneroko bazkariak

332 0 0 4 k o O T S A I L A

tsuenetako bat galdu nahi ez bazen behinik behin: itsas tra-fikoa.

Portuak 1840ko hamarkadaren hasieran zituen azpiegi-turei dagokionez, nahiko urriak zirela esan beharra dago.Gainera, udalean aurkeztutako kexa batzuei esker, horienegoera nahiko kaskarra zela ere jakin dugu. Hasiera batean,udalaren ahaleginak orduko kaiak konpondu eta zaintzerazuzenduta egon ziren. Baina itsas trafikoa gero eta handia-goa zenez, laster ikusi zuten azpiegitura gehiago behar zela.1848ko maiatzean, badiaren mendebaldean elkarri lotutakobi kai egiteko erabakia hartu zuen udalbatzak. Handik aurre-ra, udalak hainbat eraikin egiteko dirulaguntzak ere emanzituen.

Portuko nabigarritasuna hobetzeko eta sakonera handi-tzeko lanak, bestalde, Sustapen Ministerioari zegozkion, etaez Udalari. Hala ere, Hiribilduak ez zuen Ministerioakinongo dirurik jaso, Probintziako agintariek azaldurtakointeres orokorren arabera, diruak beste bi xede izan baitzi-tuen: Donostia eta Pasaia. Horren aurrean, estatutik hobe-kuntza lanetarako dirulaguntza lortzeko biderik onenakudeaketak zuzenean egitea zela pentsatu zuen ZumaiakoUdalak. Baina Hiribildua alferrik saiatu zen horretan, Sus-tapen Ministerioak ez baitzituen Udal korporazioaren eska-erak aintzat hartu. Ez zutenez ezer lortu, aurrerantzean uda-lak ez zizkion Ministerioari eskaera gehiago egin.

Hala ere, portuko ekonomia eta merkataritzak etengabeegin zuten gora. Bi izan ziren gorakada horren iturburunagusiak: batetik, Urola Bailarako zementu fabriken pro-dukzioa handitu izana, eta bestetik, zementu hidraulikoarenezaugarriak (pisu handiko produktua dugu, eta merke saldubeharrekoa gainera). Itsasoa zen zementu hidraulikoagarraiatzeko biderik merkeena eta egokiena. Horrela, mer-kataritzak berebiziko gorakada izan zuen portuan, eta "espe-zializatu" egin zen nolabait, hau da, zementu salerosketen

abiapuntua izan zen, Euskal Herriko portuetara, penintsu-lakoetara eta penintsulaz kanpokoetara.

Gauzak horrela, 1882ko maiatzean, Zumaiako Udalakeskaraera hau egin zion Sustapen Ministerioari: LegeProiektua formulatu eta Gorteetan aurkez zezala, ZumaiakoPortua "Interes Orokorrekoa" izan zedin. Eta ministerioakhala egin zuen azkenik. Handik bi urtera, 1883ko ekainaren8an, errege-dekretu bidez, Zumaiako portua "Bigarren Mai-lako Interes Orokorreko" izendatu zuten. Oso urrats garran-tzitsua izan zen hori Zumaia eta zumaiarrentzat. Handikaurrera, ministerioak obra handiak egin zituen portuan.Alde batetik, sarbideko arazoak konpontzen saiatu ziren, etabestetik, portuaren inguruko merkataritzak eskatzen zituenazpiegiturak eta zerbitzuak sortzen, jarduera hori gero etahandiagoa baitzen.

Portuaren hobekuntzarako lehen proiektu orokorra1883ko iraila eta 1885eko azaroa bitartean idatzo zien Fran-cisco Lafarga, Gipuzkoako Ingeniariaren buruak. Lafargajaunaren plangintzak portua gastu handiegirik egin gabehobetzea zuen helburu. Honako proposamena egin zuen:batetik, ibaiak Hiribilduan zuen ainguratokia aprobetxatzea,eta bestetik, portuko sarrerako kanal hobetzea. Horretarako,bidea zuzendu egin behar zen, eta sakonera handitu, 900tona arteko ontziek itsasgoran nahiz itsasbeheran errazzeharka zezaten. Lafarga jaunaren txostenean, honako lanhauek egitea proposatzen zen:1. Merkataritza kaia.2. Ibaia bideratzeko dikea.3. Puntako Aritzako zabaldegia.4. Barra bideratzeko dikea.5. Barrako olatu horma.6. Olatu desbideratzailea.

Zumaia Historia liburutik hartutako pasartea

Page 33: 119 (2004ko otsaila)

RPS: 066/02

34 2 0 0 4 k o O T S A I L A

kultura

rtero bezala, eta urteroko garai beretsuan,hemen nauzue, zuen hirian. Urtebete pasa daazkenekoz hemen izan nintzenetik, eta egiaesateko, ez da ezer aldatu. Ezta azken urteetanere.

Hona natorrenetik, beti eseri izan naizoraintxe bertan eserita nagoen txokoan. "Nire txokoa"deitzeagatik ez zarete haserretuko, ezta? Badakit urteanbehin bakarrik etortzen naizela, eta urtean behin bakarrikesertzen naizela hemen, baina ez dut beste ezer. Herriz herriibiltzen naiz, eta herri horietako bakoitzean esertzen naizentxokoak nireak balira bezala hartzen ditut. "Laguntzatxoamesedez, jateko…elbarria naiz, ez daukat ezer, lagundumesedez…Eskerrik asko, bai eskerrik asko".

Jende gehienak begiratu ere ez dit egiten, nire ustez beraienkontzientzia txarra ez esnatzeko, baina tartean-tarteanbadira begiratu ez ezik txanpon batzuk ematen dizkidatenakere…"Eskerrik asko andrea, eskerrik asko…".

Badakit ez dudala itxura onik, badakit askori beldurraematen diedala, badakit…."laguntzatxoa mesedez, elbarria

naiz…" , badakit ere bizitzeko eskatu egin behar dudala.Tristea da, oso tristea, begiratu ere egiten ez didaten horienbihotza bezain gogorra. Eta ni, gainera, elbarria naiz. Bihankak nire herrian galdu nituen, mina bat zapalduta."Jainkoak zaindu zaitzala, gizona, eskerrik asko".

Jendearen borondatearen menpe bizitzea ez da batereatsegina, baina nik ezin dut ezer egin. Nahiago nuke niretxokoaren ondoan dagoen Eroski honetatik beste guztiakirtetzen diren bezala irten, boltsakada betejanarirekin…"eskerrik asko". Oparitxo bat eman dit oraintxeandre batek, hogei zentimo balio duen oparia.

Hementxe nago, urtero bezala, urteroko tokian eta urterokoegunetan. Gabonekin Olentzero, opariak, kontsumismoarenkaleetako argi ilunak etortzeaz gain, ni ere etortzen naiz,jendearen kanpoko zorion faltsuaren barruko orbana.Jendearen kontzientziak astintzen dituen neguko haizea.Hirira etortzen naizen eskalea naiz, bizitzeko mirariak eginbehar dituen horietakoa. Zoritxarrez, asko gara, baina hiriraneu bakarrik etortzen naiz. Aurtengoa bosgarren urtea da,eta jendeak dagoeneko ezagutzen nau. "Begira, eskalea!".

UUUU

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

Z o r i o n a

Page 34: 119 (2004ko otsaila)

352 0 0 4 k o O T S A I L A

Anonimoa naiz beraientzat. Bat gehiago, munduan daudeneskaleetako bat. Hau gizarte alua hau! Besteentzat ez naizezer, kaleko beste edozein elementuren antzekoa naiz.Zakarrontziak, farolak, autoak….eta eskalea. Hori bai, garaihonetan denek erruki aurpegiarekin begiratzen didate, "aigizarajoa…tori hogei zentimoko txanpona".Gabonetan denak dira onak, dena dairribarrea…ni izan ezik, ni ez naiz ona, eztairribarrea ere. Ni errukia ematen duen zerbaitnaiz, gauza bat, tarteka nire txanora erortzendiren txanponen antzekoa, materia hutsa…

Txanpon batek lurreanbueltaka irauten duenbitarteko zoriona danirea. Laburra bainazoriona, azkenfinean. Nire aurretikerruki aurpegiarekinpasatzen direnenzoriona bainozoriontsuagoa,errealagoa. Tripabarreneko zomorroak

mugitzen zaizkit, eta ilusioa pizten zait. Denboralaburrekoa, hori bai. Txanpona lurrean ziplo erori bezainpronto, sabeleko zomorroak ezkutatu egiten dira, ilusioailuso bihurtzen zait, denbora ikaragarri luzatzen da

hurrengo txanpona lurrean biraka hasi arte. Horrelakoa danire zoriona. Horrelakoa da bizitza. Nirea, esan nahi

dut. Txanponak lurrean birakairauten duen bitarteko zoriona da

nirea.

Aitor Manterola Garate

ZE LETUA

Page 35: 119 (2004ko otsaila)

36 2 0 0 4 k o O T S A I L A

kultura

Tristea izango litzateke usadioa galtzea, eta horregatik saiatzenda Bertso Eskolaren inguruko talde bat santa Ageda inguruanbaserrietako buelta egiten. Iaz ere bezpera asteguna egokituzenez, arratsaldeko buelta bakarrik egin zuten, Zumaiako base-rri batzuetan. Aurten, ordea, motz geratu nahi ez, eta larunba-tean egin zuten egun osoko itzulia, hilaren 7an, Askizun etaGetaria aldean goizean, eta Zumaiako baserri batzuetan arra-tsaldean. Jon Maia eta Baxakarte aritu ziren koplari eta soinu-panderoarekin Aloña eta Irati, Goraneren laguntzarekinZumaiako kaleetan. Datorren urtean Santa Ageda bezperanirteten ahaleginduko omen dira, ostiralean bertan. Ibil daiteze-la kantari, atez ate, urte askoan.

SANTA-ESKEAN

Usarioa galdu ez dadin…

Page 36: 119 (2004ko otsaila)

Zuloaga plaza, 1Tel. 943862309

372 0 0 4 k o O T S A I L A

JUDUEN SARRASKIAREN aurrean, Adolf Hitlerri galde-tu omen zioten ea zer esango zuen historiak naziei buruz.Hitlerren erantzuna: "Inor gogoratzen al da armeniarrengenozidioaz?". Horretaz, hain zuzen, hitz egiten du filmhonek. Atom Egoyan kanadarrak, baina armeniar leinuko-ak, bere betiko estiloan (pixkanaka osatzen doan puzzleaeginaz, alegia), turkiarrek armeniarrekin zer egin zuten kon-tatu nahi duen zinemagile baten istorioaren aurrean jarriko

gaitu. Baina ez hori bakarrik. Filmak zer eragin duen zine-magilearengan, aktoreengan eta inguruko pertsonengan erekontatuko digu puzzle liluragarri eta eder bat osatuz: adua-nako enplegatuaren eta semearen arteko harremanak,Armeniaraino bere kontura filmatzea joaten den gaztea, tur-kiarrek sarraskirik egin ez zutela uste duen aktorea eta abar. Atom Egoyanek, betiko moduan, bere istorioa aberastukoduen beste istorioaz osatuko du filma eta ikuslearen parte-

hartzearekin bere filmografiaosoan egin duen pelikularikonena lortu du. Berezikiaipatu behar da Egoyan-ekzer garrantzi ematen dionmemoria historikoari. Herribatek bere iragana nolakoaizan den jakitea nahitaezkoadu, etorkizuna eraiki nahibadu. Lezio polita besteenmenpe bizi garen euskaldu-

nontzat.

Armeniarren genozidioaZE IKUSIYA

Ararat (2(2002) (JBA)

Zuzendaria: Atom Egoyan

Aktoreak: CharlesAznavour, Arsinée

Khanjian, Elias Koteas,Christopher Plummer,

Eric Bogosian

Otzailak 26, osteguna, 22:15ean

Aita Mari zinean

Page 37: 119 (2004ko otsaila)

38 2 0 0 4 k o O T S A I L A

tientuan!!Alondegian. Ikustorduak: 6etatik

8etara.- Urtarrilaren 31tik otsailaren

15era: Antonio Valenciaargazkilariaren erakusketa,"Animalitos"

- Martxoaren 11tik 28ra: ShantyOria margolariaren oleoak.

- KONTROL MENTALA: Otsailaren21etik apirilaren 3ra;10.30etatik 12.00etara.Izenematea kultur etxean 19abitartean.

- EMAKUMEENTZAKOTAILERRAK: Etxekokonponketa txikiak. Martxoan.Informazioa, GizarteZerbitzuetan (943-862200)

- PHOTOSHOP: oinarrizkoikastaroa, 20 ordu. Martxoaren1etik 31ra. Matrikula 90 euro;izenematea kultur etxean,otsailaren 25a bitartean.

- INTERNET – k.z.gunean 943-862866

- Oinarrizko ikastaroak: otsailak9tik 20ra eta 16tik 27ra.

- Mintegi aurreratuak: Messengerotsailak 3 / Outlook otsailak 9.

- DANTZA AFRIKANOA:Otsailaren 19tik ekainaren 17ra.Ostegunetan 18.30etatik20.30etara. Matrikula: 40 euro.

-ERLAJAZIO MASAJEIKASTAROA:Astelehenetan20tatik 22tara. Otsailak 16anhasiko gara, apirilak 5 arte.Informazio eta izenemateakSIWA Belardendan.

- MENDI ASTEA: Mendikoikusentzutekoak. Martxoan(ikusi egitaraua)

- Irteera Kursaalera: otsailaren28an, Euskadiko Orkesta etaAndramari Abesbatzarenkontzertura. Txartelak salgaikultur etxean otsailaren 20abitartean.

- Martxoak 17: Bordelera, LUCIALAKARRAren ikuskizunaikustera.

Informazioa kultur etxean (943-861056)

- Inauterietako MozorroLehiaketak: otsailaren 21ean,haur eta gaztetxoentzat 7etaneta 16 urtetik gorakoentzakgauerdian.

- Kultur Irteerak : izenemateaTurismo bulegoan (943-143396)

- Otsailaren 7an Bilbora:Guggenheim-Arte Eder museoa

- Martxoaren 13an: Biasteri-Ardoaren ibilbidea.

- Gaztetxola: begiraprogramazioa: 21ean inauterifesta, 27an Boloak, 28anzinema,..tel: 943-117438

1, igandea 17.00etan Haurzinema "Canguro Jack"

8, igandea 17.00etan haurzinema "Elf"

12, osteguna 22.15etanzineforum saioa "Open range"

13, ostirala 19.00etan JuleneAzpeitia ipuinlehiaketako Saribanaketa

22.00etan Traboules antzerkitaldearen "Gure baitako ilargia"helduentzako txotxongiloantzerkia

15, igandea 17.00etan haurzinema "Betizu, izar artean"

20tik 23ra Inauteri JaiakZumaian: txarangen kalejira,haur berbena, Gazte Diskotekaeta Mozorro Lehiaketak. (Ikusiegitaraua)

23, astelehena 15.00etan eta17.00etan Takolo, Pirritx etaPorrotx pailazoen "PoxpolinMarisorgin" ikuskizuna.

26, osteguna 22.15etanzineforum saioa "Ararat"

29, igandea 17.00etan haurzinema saioa "El Cid kondaira"

5, ostirala 22.00etan antzerkiaBederen 1 taldearen "Bakartxo"

6, larunbata 19.00etan forondakultur etxean EmakumearenNazioarteko Eguna ospatuz,kontzertua: Amaia Aldalur-pianoa, Marixi Sesma-klarinetea eta Amaia Garcia-txeloa.

7, igandea 17.00etan haurzinema saioa "Looney tunes"

9, asteartea 18.30etan Maria etaJose aretoan, Getariako musikaeskolarekin elkartrukeemanaldia.

11, osteguna 22.15etanzineforum saioa "VeronicaGuerin"

12, ostirala 18.30etan Getarian,Zumaiako musika eskolakohaurren emanaldia.

MARTXOA

OTSAILA

DEIALDIAK

IKASTAROAK

ERAKUSKETAK

* Odontologia orokorra * Ahoko prebentzio eta * Periodontzia errehabilitazioa * Endodontzia * Protesia * Inplantologia * Hortz estetika

Page 38: 119 (2004ko otsaila)

• Estudio Argazkiak

• Erreportajeak

• Errebelatuak

• Kamarak eta abar

• Markogintza

• Estudio Argazkiak

• Erreportajeak

• Errebelatuak

• Kamarak eta abar

• Markogintza

Profesionalak gara,

etor zaitez!Profesionalak gara,

etor zaitez!

%20 BEHERAPENAK %15

E R A K U S K E TA A L D AT Z E A G AT I K