26 - 2003 otsaila

20
2003/02 26.

description

deskribapena

Transcript of 26 - 2003 otsaila

Page 1: 26 - 2003 otsaila

22000033//0022 2266..

Page 2: 26 - 2003 otsaila

a ld i zkar iar i l aguntza

eman nah i bad iozu

eg in za i t ez danbo l in -zu lo ku l tur e lkar teko bazk ide .

Horre tarako b ida l i i ezazk iguzu zure da tuak

( i zena e ta b i de i tura , he lb idea , nor tasun ag i r iaren zenbak ia ,

kon tu zenbak ia ` [20 d ig i to ] e ta t e l e fonoa )

Ku l tur E txeko danbo l in

a ld i zkar iaren gu tunontz i ra .

Ur teroko kuo ta : 15 euro.

euska lHerr iko l ande txe ba tean as teburu ba t

pasa tzeko zozke taren i rabaz lea

JESUS MARI LANDA GABIOLAizan da .

z o r i o n a k !

Page 3: 26 - 2003 otsaila

EE

atarikoa.NEGU BELTZA AURTENGOA!Bai neska, hori den botatzea, elurra eta euria, eta halako hotzik!Ez, ez, ni ez naiz mendiak txuritu direlako eta ibaiak gainezkaegin dutelako kexa. Hau garaian garaikoa omen da, hau omenda benetako negua eta ez hego haizearen buruko min eta hezu-rretako minak.Negu beltzaz ari naiz. Gure itsasoari begira eta... hori da kaka,bai, bai, batzuek gailetak deitzen diete eta euskaldunagoek talo-ak. Taloak gustuko ditut, baina ez kolore horretakoak.Batzuk lasai daude, telebistan dagoeneko Galizia ez baita hain-beste aipatzen. "Ez da ezer pasatzen edo zer pasa da?" Esango dubibotedun gizonak. Petrolioa? A bai! Bush-i eskua bota beharkozaio. Badakizue, handiekin ibiltzeak handi egiten omen du. Izanere, Prestige-en gaiaz (ez al zen arazoa?) parlamentuan aritu zi-ren, baina dirudienez "denborarekin" konpontzeko gauza izangoda edo etorri den bezala joango da. Bitartean, gure hondartza,haitz eta zulo guztiak galipotez betetzen. Eta ez naiz ari EuskalHerrikoaz bakarrik, gure itsasoaz, gure naturaz, gure arrain etaitsas landareez eta gure arrantzaleez baizik. Baina "España vabien", eta han dirudienez ez dute itsasorik. Marbella eta Mallorca lehengo lekuan egongo dira etaarraina Txilekoa edo auskalo nongoa merkeagoa izango da. Eta Galiziako arrantzaleak? Orain besteeginbeharrak daude: Turismo kulturala, museo berriak eta paradoreak egin behar dira. Hondamendi honen arduradunak nor diren inork ez daki, edo hobe ez jakitea. Itsasontzia Liberiakoaomen. Jabeak berriz, grekoak izango direlakoan. Petrolioa Gibraltar-en matrikulatua eta enpresa AlfaGroup izenekoa, Tyumen Oil enpresaren anaia edo filiala. Azken enpresa honek mafia beltzarekin(hau ere kolorea bezain iluna) harreman onak omen ditu eta prestamo bat eskatu omen zuen. Enpre-saren ibilbidea ikusita, ezezkoa ematekoak ziren baina aholkulari bati esker prestamoa eman zioten.Aholkularia R. Cheney zen gaur eguneko Estatu Batuetako lehendakariordea. Tyumen Oil enpresakLondresko burtsan sartzeko aurpegi garbiketa bat egin nahian, BP (edo British Petroleum AmocoPLC)ko lehendakaria gonbidatu zuen. BPko akzionista nagusiak estatubatuarrak omen dira.Nola ez da, bada, Aznar Bushen ondora joango? Esker txarrekoak gu. Gure alde lanean, Iraken armeta-tik babesten eta gu kexaka. Irak omen da beldurgarri txarra. Agian izango da ez dakit, baina Europakobeste herrialdeek ezetz esan diotenean, Espainia Bush-en eskuinean. Laguntza militarra ematen. Bibo-tedun gizonari petrolioa gustatzen zaio, baina txintxin egiten duenean. Ez du usain txarra duen petro-liorik nahi. Ziurrenik usaindu ere ez zuen egingo.

EEDDUURRNNEE KKOORRTTAA

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123. e-mail: [email protected]

danbo l in : Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Urko Canseco,Onintza Irureta, Jone Bergara

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi.i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000. ISSN : 1576-9429.

inkesta, enbidoa 04 santa ageda bezpera zestoan 06 “okurriu ta in” 10 agenda 12 danbolin-zulo 13 uema 14

udaletik 16 gripea II 17 jardunian: mikel ibarguren 18 dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I T A K O E S A N E N E T A I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

EERRRREEDDAAKKZZIIOOAARREENN OOHHAARRRRAA

AURREKO ZENBAKIAN, TTAKUNPARI BURUZKO ARTIKULUA MODU TRAKETSEAN IRAKURTEZINEAN IRITSI ZITZAIGUN INPRENTATIK. KONTURATU

GINENERAKO IA HERRI OSOAN BANATUTA ZEGOEN ALDIZKARIA. BANATZEKO ZEUDEN ALEETAN ORRIALDE BAT SARTU GENUEN TESTUA OSORIK IRAKUR

AHAL IZATEKO MODUAN, BAINA GUZTIENGANA HELTZEA EZ ZEN POSIBLE IZAN. BERAZ, BARKAMENA ESKATZEN DIZUEGU ARTIKULUGILEARI,TTAKUNPARI ETA, BATEZ ERE, ZURI IRAKURLE HORRI.

Page 4: 26 - 2003 otsaila

hhilabete honeta-rako enbidoa bo-tako al nuen proposatu zidaten. Oso auke-ra polita iruditu zitzaidan jendearenganazuzendu eta zerbait kontatzeko. Kontuada, inspirazioa etortzen zaidanean baka-rrik idazteko joera dudala eta, jakina,gehienetan neure buruarentzat. Hortxedago koska, oraingo honetan, jendeari zu-zenduriko zerbait esan beharko nuela.

Eta zeri buruz hitz egin? Nire zaletasu-nei buruz agian? Edo kritikaren bat

egokiago izango ote litzateke?

Sukaldean eseri eta egunkaria hartunuen. "Eraztunen jauna" filmaren biga-

rren partea estreinatzen baitzen eta ea zerzioen irakurri nahi bainuen. Urte oso batpelikula ikusgarri honetaz gozatzeko go-goarekin pasa nuen, eta azkenik helduzen "Gandaf" zuriz jantzita ikusteko egu-na.

Badakizue "Eraztunen jauna" filma,Tolkien idazlearen obran oinarriturik

dagoela; liburu hau ordea, orain dela gu-txi arte ez dugu euskaraz irakurtzeko aukerarik izan. Nik neuk, euskaraz

irakurtzea nahiago dut, eta askopoztu nintzen berri hau nire be-larrietara iritsi zenean, irakurtze-rako orduan, gustu arraro xama-rrak baititut eta ez naiz edozere-kin konformatzen. Nireirakurtzeko zaletasunak direlaeta, gustukoen ditudan liburuklaseak oraindik gaztelaniaz ar-gitaratzen dira. Ikusten ari naizpixkanaka, euskal literaturan ere,denetik argitaratzen dela. Garaibatetik hona asko aberastu baita.

Askotan gaztelaniazko litera-tur sailera jotzeko joera iza-

ten dut, eta badakit ez naizelahori egiten duen bakarra. Ez dutesan nahi gaztelaniazko literatu-

ra albo batera utzi behar denik, irakurtzea aberasgarria baita. Baina ziurnaiz jende asko harrituta geratuko litzatekeela euskaraz aurki ditzakeeneleberriekin. Nahiz eta ez izan norberaren gustuen araberako ipuin edo ele-berria, obra oso interesgarriak baitaude, eta gainontzeko guztiak aitzakiahutsak dira. Euskal literatura bultzatzeko erarik onena, euskaraz irakurtzeada. Ni neu, nire zaletasunak albo batera utzi gabe, euskaraz gehiago irakur-tzen ahaleginduko naiz.

Nik uste,mozorrotuta jen-de asko ibiltzengerala, ni barne,eguneroko mar-txan, ez? Nik us-te det mozorroaerabiltzen degulaerlazio klase da-netan. Ba, nahizeta jantziak ezizan, aurpegi ez-berdinak, hitzegiteko era ez-berdinak erabil-tzen ditugula. Ta,nik uste detinauteritako on-do dagola, ez?Ba egun bat har-tzen degula ba,hori, jantzi bere-ziekin eta jantzihorren inguruanmontatzen degu-la. Ni festa zaleizan naiz betieta, bueno, inau-teriak festa motabat da, eta ni, be-ti gustora inaute-rietan.

Txisu Arakistain3333 uurrttee

Ez, bestela ereegoten gera, ta...Bestela ere nahikomozorrotuta ego-ten gera urteanzehar, baina osoondo iruditzenzait inauterietanmozorrotzea.

Mire ia E txabe4422 uurrttee

Ez. Nire lana-gatik mozorroakurte osoan ibiltzendira eta. Bai gu,eta bai gu bezela-koak.

Jesus Olaizola4488 uurrttee

M O Z O R R O A K , B A K A R R I K I N A U T E R I E T A N ?

A inara I ze ta

Page 5: 26 - 2003 otsaila

SPDenok dakigun bezala, Paris hiri kos-mopolita da. Izugarria izateaz gain, baiarte aldetik eta baita kultur arloan es-kaintzen dituen aukerengatik ere, oso hi-ri aberatsa da.

Han ikus daitezkeen artelanak kon-tuan hartuta, esan dezakegu munduanaurkitu ditzakegun museorik, monu-menturik, plazarik, parkerik... famatue-netarikoak edo garrantzitsuenetarikoakhantxe daudela. Baita ere, aipatu beharradago, Frantzia osoko monumenturik os-petsuena Parisen dagoela, "Le Tour Eif-fel", hain zuzen ere; munduan zehar ereaski ezaguna, bestalde.

Egia esan, hiriburu honek badu berexarma; oso-oso klasikoa da, edozeinikuspuntutatik begiratuta ere; baina horibai, aldi berean, oso hiri erromantikoaeta interesgarria ere bada. Hori garbiikus daiteke, beste hiri izugarri bate-kin konparatzen badugu, adibidezLondresekin. Biak dira oso handiak,jende pila bat bizi da bietan, eraguztietako kulturakoak eta arraza-koak. Baina bien arteko aldeak na-

barmentzen hasita, Londres Paris baino askoz ere modernoagoa delaesango nuke; bai eraikinei dagokienez, eta baita monumentu eta bes-te hainbat gauzari dagokionez ere. Hala ere, iruditzen zait, biak osoegokiak direla denboralditxo bat igarotzeko, batez ere Londres. Ezdakit zergatik izango den, baina asko engantxatzen duen hiri batdela iruditzen zait; Parisek ez horrenbeste. Izan daiteke Londresenegon nintzen denboraldia askoz luzeagoa izan zelako, eta, beraz,hobeto ezagutzera iritsi nintzelako.

Dena dela, orain dela gutxi hilabete eta erdi egon naiz Parisen,frantsesa lantzeko asmotan. Familia paristar baten etxean logelabat alokatu nuen eta beraiekin egiten nituen gosariak eta afa-riak. Egunean sei ordu klase ematen nituen, beraz, hiz-kuntza aldetik dexente hobetu dut. Kul-tura frantsesa ere pixka bat ikasi dut fa-milia horren bitartez. Aitortu beharradaukat, han ezagutu ditudan frantsesakpentsatzen nuena baino hobeto portatudirela nirekin.

Ba, neri egu-nero gustatuko li-tzaidake. Bainaegunero zaila deketa inauterietanjende asko ani-matzen bada...ba, bueno, hobe-to. Baina eguneroere ez litzake txa-rra izango, bizi-tzari kolore pixkabat ipintzeko.

Xabier Alberdi 4411 uurrttee

Ez, neri ez. Nimozorrotuta gus-tora ibiliko nitza-ke, oso gustoragainera. Inauterie-tan, baita ere, urte-an behingoarekinkonformatu eginbehar. Dagoenekoprestatzen ari naizaurtengoetarako.

Paloma Aranbarri5588 uurrttee

Eguna pro-pioa da, ez? Bai-na jendearekinibili eta partehartzeko, ez ba-karrik ibiltzeko.Denok batera,ondo pasatzeko.

Klaudio Bermejo5522 uurrttee

P A R I S5

A inhoa V i l a

R R I K I N A U T E R I E T A N ?

Page 6: 26 - 2003 otsaila

Herriohitura guztiek dute izateko arra-zoirik, edo beste era batera esanda, ohiturei nortasuna eman izan die-gu, eta herrian sustraituz eta finkatuz joan izan dira. Santa Agedabezperako santaeskea dugu horietako bat.

Santa Agedak (edo Agata) izango zituen santa izateko arrazoiak;nik jai horren inguruan zerbait irakurtzeko aukera izan dut. GukSanta Ageda santaeskeko egun gisa ezagutzen dugu, ohitura gisa;bertsoarekin, koplarekin edo kopletan egindako saioekin lotu izandugu. Zentzu horretan, 1999an Bertsolari aldizkariko 33. zenbakian,Santa Agedari buruz plazaratu zena ekarri nahi dut gogora. Historialaburtzen hasita, lehendabizi esan behar da Santa Agedaren jatorriazbadela eztabaidatxo bat. Palermo Siziliako hiriburuak eta Kataniakbiek aldarrikatzen dute santaren jaioterri direla. Baina itxura guztienarabera, Katania izango da, seguru asko, Agataren sorterria.

Santaren bizitzari dagokionez, hainbat adituk eman digute ho-rren berri, batik bat bere azken egunen berri: K.o. 251. urteko otsaila-ren 5ean, Deciues enperadoreak aginduta, torturatuta hil omen zu-ten Ageda. Lehendabizi bularrak moztu zizkioten eta gero buztingoritan jarri zuten. Bistakoa denez, oinaze jasanezinez hil zen. Mal-tako kripta, katakonbak eta haien gainean eraikitako eliza dira santagurtzeko lekurik ezagunenak eta hango kriptan gordetzen da, ustez,Antonello Gaginik (1478-1536) egindako Santa Agataren marmolez-ko estatua.

Bertsolaritzak zaindari gisa zeruetan norbait behar izatekotan(Uztapidek Pedro Maria Otaño jarri bazuen ere), ez dago santuenizendegian asko arakatu beharrik. Izan ere, Santa Agedak, kristauta-sunaren hasierako martiriak, baitu gurean koplariekin eta kantuare-

kin loturarik estuena. Nolanahi ere, herri asko dira munduan zehar Santa Agedarekiko debozioa era-kutsi dutenak eta nik, oso labur bada ere, eta oso ausart izanik, Zestoan santaeske inguruan ezagutuizan ditudan ohitura batzuk gogora ekarri nahi ditut.

San Jose ikastetxean ikasle ginela, 1955. inguruan, Santa Ageda bezperan kantuan baserriz baserrieskean ateratzen ginen; zenbait bertso ikasi genituen Anaia Inazio lasalletarraren ardurapean eta ba-ten bat gogoan dudanez, ez nuke utzi nahi aipatu gabe:

ANTA AGEDA BEZPERA DUGUEUSKAL HERRIKO EGUNA,ETXE GUZTIAK KANTUZ POZTEKOAUKERATUA DUGUNA.SANTA MAITEA GAUR HARTU DUGUGURE BIDEKO LAGUNA,HAREN LAGUNTZAZ BETE GENTZAKEEGUN HONTAKO JARDUNA.

AGEDABEZPERASANTA

AGEDABEZPERAZESTOAN

S

XABIER UNANUE

S

Page 7: 26 - 2003 otsaila

RGAZKIAK:XABIER UNANUE

**BITOR ZUZUARREGI

H

···

Horrela, bertso hau etabeste batzuk kantatuz, Akua,Aizarna, Arroagoia, Endoia,Iraeta, Etorra aldea, Lili bai-lara eta herriko kaleak pasa-tzen genituen.

Zeharo oker ez banago,orduan bazen ohitura bat,orain galduta dagoena: ikas-leak koadrilan joaten ginen,soinu jotzaile Bittor Zuzua-rregi genuela, pandero jo-tzaile Joan Maria Mendia,koplari Ramon Mari Egigu-ren Apategi eta abar; gukkantatu egin behar izaten genuen. Baina baziren beste batzuk, eta hori da nik aipatu nahi nuen ohi-turetako bat, baserriz baserri txintxarria edo kanpaitxoa joz ibiltzen zirenak; Eliza tarteko, akolitoedo monagillo zirela-eta otarra ederki betetzen zuten bertsorik kantatu gabe. Niri inbidia ematen zi-dan gauza hark; gu ere akolito izan ginen, baina Aste Santuko ospakizunetan bakarrik, eta santaes-ke egunean ez ginen akolito ofizialak. Ohitura hala zen eta ohitura gisa kontatu dut.

Urte batzuk geroago konturatu nintzen gure eskola garaiko santaeskeko doinua eta egun bereanarrats-ilunabarrean zaharragoek kantatzen zutena ez zirela berdinak: han bakarrak kantatzen zuen,koplaria deritzanak, eta, jakina, bat-bateko bertsoak kantatuz egiten zen saioa. Gerora jakin nuen,baita ere, guk kantatzen genuen bertsoa, lehen aipatu dudana, Lur berri bila liburuan jasoa zegoela;eta bertso sorta hori On Nemesio Etxaniz azkoitiarrak jasoa zuela (bere iloba On Manuel Etxanizgure parrokiko bikarioa izan zen).

Santa Ageda eskearen inguruan hainbat ohitura ezagutu genituen eta, apunte gisa, batzuk ekarrinahi ditut gogora (hurrengo urterako zerbait utzita). Santaeskean, etxez etxe, baserriz baserri hasiaurretik baimena eskatzeko ohitura zegoen; horretarako lehen saioa alkatearen etxean eginez. JesusSalegi alkate zen garaian gogoan dut bere emazteari, Ageda izena zuelako, koplak kantatzen geniz-kiola. Baimena eskatzeko ohitura hori beste herrietan ere izango zen; adibide gisa, honela kantatuzuen lehenbiziko bertsoan, hitzez hitz, Lazkano bertsolariak, gure herrian 1988an, otsailaren 13kobertso jaialdi batean, koplatan saioa egitea eskatu zitzaionean (grabazioa zorionez jasoa dago):

BEHAR BEZALA BETE EZKERO

SANTA ESKEKO ORDENA

LEHENDABIZIKO ALKATEARI

ESKATZEN DIOT BAIMENA.

AA7

(( ** ))

Page 8: 26 - 2003 otsaila

Beste ohitura aipagarria bat baserri-etxeetako entzuleenada. Santaeskaleek baserriko atea itxita aurkitu ohi zuten, etakoplariek saio luzea egin beharko zuten atea ireki aurretik;batzuetan luzeegiak ere bai, eta etxekoak famatu beharrean,bestelakorik ere kantatu ohi zen limosna eskuratu aurretik.Gaur egun, limosna berehala ematen da, hurrengo adibideanikus daitekeenez:

11999955.. KKooppllaarriiaa:: NNii--kkoollaass ZZeennddooiiaa.. BBaassee--rrrriiaa:: AAkkuuaabbaarrrreennaa..ETXE HONTAKO JOKABIDEAZ

GUZTIZ TXUNDITUTA NAGO;HEMEN LIMOSNA EMAN DIGUTE

KANTATU BAINO LEHENAGO.

Orain santaeskekosaioak gehienbat arratsal-dez egiten direnez, base-rriko ateak irekita, zabalikaurkitzen dira, honako ko-pla honetan adieraztenden bezala:

22000000.. KKooppllaarriiaa:: OOllaallddee.. BBaasseerrrriiaa:: AAuurrrreekkooeettxxeeaaETI BEZALA HEMEN ATEA

BILATU DUGU ZABALIK;BERTSO ENTZUTEN EGONGO DIRA

SEGURU ASKO ISILIK.

Koplak kantatzean aldaketarik ere ezagutu dugu. Garai ba-teko santaeskean "etxeko nagusi, etxekoandre" hasita osatu ohiziren koplak, edo beste batzuetan Agedaren historiari buruzkobertsoz osatzen zen saioa. Gaur egun, ohitura hori ez da zeha-ro galdu: alegia, nagusi, etxekoandre, aitona-amonak kopla-tzen jarraitzen dira, baina esan beharra dago Agedaren histo-riaren bertsoak zeharo ahaztu direla. Beste ohitura batek, or-dea, jarraitzen du, zorionez. Alegia, urte barruan familiakonorbait hiltzen bada (koplak kantatzen hasi aurretik jakin eginbehar izaten da), aitagurea errezatzen da, doluminak adiera-ziz. Berdin jarraitu izan diote limosna emateari eta errezoa egi-terakoan familiak errespetu izugarriz eskertzen du ohitura.

Nahiz eta orain gutxi arte, auzoetara joaten zela-eta, goizaldera arte irauten zuten saioek (beste lantxo batean saio horieiburuz zerbait idatzi beharko dugu), gure herrian azken berrogeita hamar urtetan santaeske eguna herri inguruan egitea ezagu-tu dugu: Akua bailara, Lili bailara, kale eta herriko tabernatan... egin izan dira saio gehienak. Makina bat koplari ezagutu ditu-gu santaeskean: Uztapide, Txapel, Zepai, Lizaso, Agirre, Lazkano, Mitxelena, Garmendia, Zeberio, Artzalluz, Uztapide II, Olal-de, Murua, Zendoia, eta azken urteetan Oskar Alberdi "Etorra" eta Aizarnazabalgo Mikel.

ZZ DDUUTT LLAANNTTXXOO HHAAUU BBUUKKAATTUU NNAAHHII SSAANNTTAAEESSKKEEKKOO

KKOOPPLLAA BBAATTZZUUKK PPLLAAZZAARRAATTUU GGAABBEE,, AADDIIBBIIDDEE GGIISSAA::

11999944.. KKooppllaarrii :: UUzzttaappiiddee IIII ..aa eettaa OOllaall--ddee.. BBaasseerrrriiaa:: OOllaazzaarr..

OOLLAALLDDEE

ATERIK ATE HEMEN GABILTZA

BATETIK DINBILI-DANBA;HEMEN SAIOA HASIKO DUGU

ARRATSALDEON ESANDA.

UUZZTTAAPPIIDDEE II II ..AAASMO HONEKIN HARRO ANTZEAN

ALDAPA DUGU IGOA;IA EITEN DUGUN ETXE HONETAN

ITXURA ANTZEKO SAIOA.

OOLLAALLDDEE

OHITURA ZAHARRAK LEKU HONETAN

NAHI GENITUZKE EZARRI;HAINBAT ERRESPETU ETA GEHIAGO

BADIOGU OLAZARRI.

UUZZTTAAPPIIDDEE II II ..AABERTSO ZALEAK IZAN DIRADE

BETI ZAHAR ETA GAZTE;IRUDITZEN ZAIT MEREZIKO DU

FAMILI HONEK HAINBESTE".

22000000.. uurrtteeaa.. LLeeggooiiaa bbaasseerrrriiaaZZEENNDDOOIIAA

NORBAIT BARRUAN EGONGO AL DA

GU HEMEN GAUDE KANPOAN;ZUEN BAIMENIK BALDIN BADUGU

HASTERA GOAZ KANTUAN.

OOLLAALLDDEE

MUNDU HONETAN GIZONA EZ DA

OGIZ BAKARRIK BIZI-TA;HORREGATIKAN HEMEN DUZUE

SANTAESKALEEN BISITA.

ZZEENNDDOOIIAA

EZ DAKIT GERO BA OTE DAKIGUN

BEHAR BEZALA ASMATZEN;LIMOSNA EMAN ETA GERORA

HASI BAIKARA KOPLATZEN.

··· E

B

E

B

Page 9: 26 - 2003 otsaila

zure publizitatea

hemen

Page 10: 26 - 2003 otsaila

Txapapotea ekarri dut, pote txiki batean, oroitzapen moduan. Hau itsasoanegon zen. Eztiaren antzekoa da, baina dentsoagoa. Tristea da jakitea guk garbi-tu genuen hondartza orain berdin-berdin egongo dela. Zestoatik hiru lagun joan ginen: Iñigo Moreton, Legazpi-ko bere lehengusu Josu eta ni neu. Ni ez naiz ekologista.Hori askotxo esatea da. Nire autoak kutsatu egiten du, niklan egiten dudan lantokiak...

Bururatu egin zitzaigun eta berehala egin genuen. "Oku-rriu ta in", bero-beroan. Abenduaren 25ean atera ginen.Asmoa, hura ikustea. Batere organizatu gabe, neure furgo-netarekin. Rias Baixas, garbi. Costa da Morte-ra iritsi... Eza-gutzen ez duenarentzat egundoko lekua da, baina horrelaikustea penagarria. Espero baino okerrago aurkitu genuen.Muxian kaleetaraino iritsi zen txapapo-tea. Farolak ere puskatu egin zituen;hankak itsatsi egiten ziren lurrean; txa-papote gainean ibiltzen ginen.Ezer planeatu gabe joan ginen. Arazoaktxartela ez geneukalako. Txartela... txarte-la bihotzean daramagu! Talde antolatu ba-tean joan beharra omen. Arazoak lanerakomateriala lortzeko. Esan ziguten otsailaren3a arte ezingo genuela lagundu. Pena. Asmoonez joan eta horrelakoak entzun behar...800 km egin ditugu eta aprobetxa ezazue!Eman materiala eta guk garbituko dugu! Baina ezin... Materialik lortzen ez genue-

nez, ba hartu argazki kamera eta argazkiak ateratzen ibili ginen. Hainbat gauzaateratzen saiatuta ere, leku bakoitzean beti gauza bera: jendea lanean. Militarrak baomen zeuden; guk ez genituen eskuak zikintzen ikusi.Halako batean, trailer batzuetatik material banaketaegiten. "Los de la Rioja" entzun genuen. Ilaran jarri etahorrela lortu genuen materiala. Lagundu egin nahi ge-nuen eta derrigorrezkoa genuen materiala.

Materiala: arrantzaleek ibiltzen dituzten plastikozko xi-ra berde horietako bat; gainetik buzo zuria, botinak, esku-larruak, maskara eta betaurrekoak. Euritan. Botinak eta es-kularruak zelorekin lotu behar buzoari, barrura zikinik ezsartzeko. Aurpegian olioa, txapapotea ez itsasteko. Erre egi-ten du azala. Maskara ez genuen kentzen baina betaurrekoakoso gogaikarriak dira.

Lau ordu Muxiako hondartza batean. Lana, katean. Katean

lau ordu, gelditu gabe. Lehen ordu erdia pasa orduko leher

eginda. Lan nekagarria. Pixka bat deskantsatu eta jarraitu. Jende

asko lanean. Norvegiako gazte bat ezagutu genuen, eta frantse-

sak ere bai, horretaraxe etorrita. Palek ez dute

laguntzen, dena eskuz egin behar.

Eskua geruza azpian sartu eta mo-

keta bat balitz bezala bildu; gero

baldean hartu eta edukiontzietara.

Jendeak, denbora asko eta egun as-

kotan jardunez gero, zorabioak, bu-

rukominak. Usaina... handia ez, hotz

zegoelako, baina antzematen zen.

Boluntario batzuk daude, manos

limpias deritzenak, norberak bere esku zikinekin

egin ezin dituen lanak egiten: janzten laguntzen, betaurrekoak ondo

jartzen, ura ematen, ileak aurpegitik kentzen, mukiak kentzen...

Arrantzaleek ematen ziguten jana boluntariooi; jendeak etxetik

ekarritako gauzak eta denen artean bildutako diruarekin erositakoak.

Hondamendiak bat-batean harrapatu zituen. Ez dute ez bitartekorik

eta ez laguntzarik.

Norberak ahal duen neurrian ematen duenean, ba... barne satisfazioa ematen dizu, poza. "Zer-

bait egin dut, baliagarria izan naiz". Joan nahi duenak joatea dauka. Baina errazena hondartzak

jendearen borondateari esker garbitzea da. Lana beste norbaitek egitea. Solidaridad con Galicia.

Oso polita gelditzen da. Gobernuak... eskuak garbitzen ditu.

Zerbait egin genuenaren sentsazioarekin

itzuli gara. Kofradietan, bertako jendeak ez ze-

kien nola eskertu guk egindako lana. Horrek

hunkitu egin gintuen. Itsasotik bizi dira. Senti-

menduak. Guk hori ez dugu ondo estimatzen,

baina haiek bai.

Egin zitekeen okerrena egin omen dute Presti-

gekin. Horren atzean zerbait dagoela ziur nago.

Zer? Auskalo. Ez dut ikusi baina... zenbat egune-

tan ibili zuten bueltaka? Puskatu egin behar zuen

eta puskatu egin zen. Sistema horrela dago, ez du

oreka permititzen. Kate bat da. Gizakiok ari gara

hori guztia egiten. Itsasoa denona da. Denok

saiatu behar dugu kaltea konpontzen.

Auskalo noiz bukatuko den... Eta bukatuko al da?

Okurriu ta in

Page 11: 26 - 2003 otsaila

Txapapotea ekarri dut, pote txiki batean, oroitzapen moduan. Hau itsasoanegon zen. Eztiaren antzekoa da, baina dentsoagoa. Tristea da jakitea guk garbi-tu genuen hondartza orain berdin-berdin egongo dela. Zestoatik hiru lagun joan ginen: Iñigo Moreton, Legazpi-ko bere lehengusu Josu eta ni neu. Ni ez naiz ekologista.Hori askotxo esatea da. Nire autoak kutsatu egiten du, niklan egiten dudan lantokiak...

Bururatu egin zitzaigun eta berehala egin genuen. "Oku-rriu ta in", bero-beroan. Abenduaren 25ean atera ginen.Asmoa, hura ikustea. Batere organizatu gabe, neure furgo-netarekin. Rias Baixas, garbi. Costa da Morte-ra iritsi... Eza-gutzen ez duenarentzat egundoko lekua da, baina horrelaikustea penagarria. Espero baino okerrago aurkitu genuen.Muxian kaleetaraino iritsi zen txapapo-tea. Farolak ere puskatu egin zituen;hankak itsatsi egiten ziren lurrean; txa-papote gainean ibiltzen ginen.Ezer planeatu gabe joan ginen. Arazoaktxartela ez geneukalako. Txartela... txarte-la bihotzean daramagu! Talde antolatu ba-tean joan beharra omen. Arazoak lanerakomateriala lortzeko. Esan ziguten otsailaren3a arte ezingo genuela lagundu. Pena. Asmoonez joan eta horrelakoak entzun behar...800 km egin ditugu eta aprobetxa ezazue!Eman materiala eta guk garbituko dugu! Baina ezin... Materialik lortzen ez genue-

nez, ba hartu argazki kamera eta argazkiak ateratzen ibili ginen. Hainbat gauzaateratzen saiatuta ere, leku bakoitzean beti gauza bera: jendea lanean. Militarrak baomen zeuden; guk ez genituen eskuak zikintzen ikusi.Halako batean, trailer batzuetatik material banaketaegiten. "Los de la Rioja" entzun genuen. Ilaran jarri etahorrela lortu genuen materiala. Lagundu egin nahi ge-nuen eta derrigorrezkoa genuen materiala.

Materiala: arrantzaleek ibiltzen dituzten plastikozko xi-ra berde horietako bat; gainetik buzo zuria, botinak, esku-larruak, maskara eta betaurrekoak. Euritan. Botinak eta es-kularruak zelorekin lotu behar buzoari, barrura zikinik ezsartzeko. Aurpegian olioa, txapapotea ez itsasteko. Erre egi-ten du azala. Maskara ez genuen kentzen baina betaurrekoakoso gogaikarriak dira.

Lau ordu Muxiako hondartza batean. Lana, katean. Katean

lau ordu, gelditu gabe. Lehen ordu erdia pasa orduko leher

eginda. Lan nekagarria. Pixka bat deskantsatu eta jarraitu. Jende

asko lanean. Norvegiako gazte bat ezagutu genuen, eta frantse-

sak ere bai, horretaraxe etorrita. Palek ez dute

laguntzen, dena eskuz egin behar.

Eskua geruza azpian sartu eta mo-

keta bat balitz bezala bildu; gero

baldean hartu eta edukiontzietara.

Jendeak, denbora asko eta egun as-

kotan jardunez gero, zorabioak, bu-

rukominak. Usaina... handia ez, hotz

zegoelako, baina antzematen zen.

Boluntario batzuk daude, manos

limpias deritzenak, norberak bere esku zikinekin

egin ezin dituen lanak egiten: janzten laguntzen, betaurrekoak ondo

jartzen, ura ematen, ileak aurpegitik kentzen, mukiak kentzen...

Arrantzaleek ematen ziguten jana boluntariooi; jendeak etxetik

ekarritako gauzak eta denen artean bildutako diruarekin erositakoak.

Hondamendiak bat-batean harrapatu zituen. Ez dute ez bitartekorik

eta ez laguntzarik.

Norberak ahal duen neurrian ematen duenean, ba... barne satisfazioa ematen dizu, poza. "Zer-

bait egin dut, baliagarria izan naiz". Joan nahi duenak joatea dauka. Baina errazena hondartzak

jendearen borondateari esker garbitzea da. Lana beste norbaitek egitea. Solidaridad con Galicia.

Oso polita gelditzen da. Gobernuak... eskuak garbitzen ditu.

Zerbait egin genuenaren sentsazioarekin

itzuli gara. Kofradietan, bertako jendeak ez ze-

kien nola eskertu guk egindako lana. Horrek

hunkitu egin gintuen. Itsasotik bizi dira. Senti-

menduak. Guk hori ez dugu ondo estimatzen,

baina haiek bai.

Egin zitekeen okerrena egin omen dute Presti-

gekin. Horren atzean zerbait dagoela ziur nago.

Zer? Auskalo. Ez dut ikusi baina... zenbat egune-

tan ibili zuten bueltaka? Puskatu egin behar zuen

eta puskatu egin zen. Sistema horrela dago, ez du

oreka permititzen. Kate bat da. Gizakiok ari gara

hori guztia egiten. Itsasoa denona da. Denok

saiatu behar dugu kaltea konpontzen.

Auskalo noiz bukatuko den... Eta bukatuko al da?

testua: Eneko aristi, Jone bergara.

Borja gomezekin izandako solasaldi batetik hartua

argazkiak: Borja gomez

11

erregea agertu zen arte, ez zegoen koltxoirikkiroldegian, baina hura etortzerako koltxoipila bat agertu ziren

Page 12: 26 - 2003 otsaila

oott SSAAIILLAA

21 OOSSTTIIRRAALLAA

Goizeko 11:00ak al-dera, Kukurruku irratianSan Joan Eguneko Zentro-koek beraien gorabeherakkontatuko dituzte.

23 IIGGAANNDDEEAA

Agiro Mendi talde-ak antolatuta egun pasa To-loñora.•Bagoaz Herri Plata-formaren aurkezpena:12:30ean trikitilariak.13:00etan plataformarenaurkezpena, poesia irakur-keta, Xabier Silveira eta Jo-kin Uranga bertsolariak etaErramun Martikorena abes-laria. 14:30ean bertso bazka-ria Arroagoian.

24 OOSSTTIIRRAALLAA

Korrika badator. Kul-tur Etxean iluntzeko21:00etan bilera. KorrikaKulturala, Korrika Txikiaeta Girotzea nola landu era-bakiko da. Herri guztiaridei egiten zaio, era bateraedo bestera parte hartzeko,euskarak denon beharrabaitu. Lasao, Aizarna, Arroabea, Iraeta eta Arroagoikoeidei berezia egiten zaie.

ma RRTTXXOOAA

01 LLAARRUUNNBBAATTAA

Inauteri eguna. Aurtengo gaia: zirkoa. Eguerdianherri bazkaria, arratsaldean zirkoa eta desfilea eta gaueanAtila y los Unos taldearen kontzertua.

04 AASSTTEEAARRTTEEAA

Inauteriak haurrentzat. 16:00etatik 19:00ak alderabitartean, haur jolasak. 17:00etan txokolatada. IluntzeanZestoako Banda.

08 LLAARRUUNNBBAATTAA

22:30ean Erralla Bertso Eskolak antolatuta urtero-ko bertso saioa. Bertsolariak: Andoni Egaña, Sebastian Li-zaso, Joxe Agirre, Fredi Paia, Nerea Elustondo eta IñigoManzisidor Mantxi (irakaslea). Sarrera 6 ¤ .

16 IIGGAANNDDEEAA

Zestoa K.B. Atletismo Taldeak antolatuta XXV.Krosa. Herrikoentzat lasterketa 9:30ean hasiko daeskolaurrekoekin. Guztientzako lasterketa 10:00etan etaXXV. krosa 11:00etan (Bira: 2.957m).•Eskolarteko XVI. Ibi-

laldi Neurtua Pagoetan,goiz pasa.

••Zestoako Herri Kro-sak 25 urte bete di-

tuela eta Atletismo taldeakliburu bat egin du. Krosegunean plazan egongo dasalgai eta gero dendetan.Hauek dira aztertzen di-tuen gaiak: lasterketarensorrera eta 24 edizioetakobitxikeriak, Zestoako Atle-tismo Taldea eta atletismoeskolarraren sorrera...

••Euskara ikastaroetara-ko AEKko matrikula-

zioa dela eta, EGA ateranahi dutenentzat oharra:matrikula egiteko epeaotsailaren amaieran bukatu-ko da eta beraz lehenbaile-hen eman izena. Klaseak as-telehen, astearte eta ostegu-netan izango dira, 14:30etik16:30era. Horrez gain, tuto-retza zerbitzua dagoela eregogoratu behar da. Infor-mazio gehiago Udaletxekoeuskara zerbitzuan (943 1470 10) edo Kultur Etxean(943 14 71 23).

••Mugi eta Gazte Asan-bladak iazko ikas-

taroen arrakasta ikusita aurten ere errepikatzeko asmoadute; dantza afrikarra, perkusioa ikastaroa…Horiez gain,ikastaro berriak ere jarri nahi dituzte aukeran, txapuzaikastaroa, antzerkia, graffitia, argazkilaritza, kantu ikasta-roa… Kalean jarritako buzoietan, herritarren proposame-nak jaso nahi dituzte.

••Gaztetxeak XIV. urteurrena ospatzen duela eta ekin-tza batzuk antolatzeko asmoa du. Herriko artistei

beraien dohaiak erakusteko aukera emango zaie. Interesa-tuak martxoaren 21ean 19:30ean Gaztetxera ager daitezela.

••Gurutze jubilatuen taberna momentuz itxita baldinbadago ere, podologia zerbitzuak normaltasunez

jarraitzen du. Txanda hartu nahi dutenek telefono honeta-ra dei egin behar dute: 943 815 038. Bestalde, orain artekotaberna arduradunak, Mari Jose Sorreluzek, eskerrakeman nahi dizkie bere bezero izan direnei.

••Begiraleentzat ikastaroa. Martxoaren 22 eta 29 eta api-rilaren 5 eta 12an izango da. 10:00etatik 14:00etara.

Urtxintxa-ko hezitzaile batek emango du, eta bukaeranpartehartzaileei agiria emango zaie. Landuko diren gaiak:euskal jolasak, lagunarteko hizkerarekin jolasean, eta so-ziolinguistikako oinarrizko kontzeptuak. Informaziogehiago Euskara Zerbitzuan 943 147 010 (Nora).

a g e n d aeuskaraz bizinahi dugu eta...

Bai euskararidiote.

Zestoako hainbat taberna,jatetxe eta kafetegikeuskararen normalizaziobidean aurrerapausoakemateko konpromisoakhartu dituzte:KoioteArlen SiuArtzeiTxokoMollergiUztapidePortu

Euskara Aholku Batzordea

Page 13: 26 - 2003 otsaila

Egunekozentroa, urtarrilaren31n inauguratu eta zortzi lagunekin ja-rri da martxan. Kolore alaiak, bista zo-ragarriak eta giro atsegina dira eraikinberri horretako zenbait berezitasun.Bestalde, San Joan Egoitzako berritze la-nak ere, dagoeneko bukatu dira. Esanbeharrik ez dago, eguraldia epeltzenhasten denean, atari politaz gozatzekoaukera izango dutela bi eraikin horieta-ko egoiliarrak.Kroslasterketak.

Otsailaren 2an Euskadikoeta Gipuzkoako Kros lasterketak izan ziren Zubiaurre zelaian eta inguruetan. Senior

mailan Euskadiko Kros la-burreko txapeldun IbanSanchez izan zen, handikastebetera Azpeitian Krosluzean ere txapela jantzizuen bera. Maila handikokorrikalariak eta parte har-tze bikaina aipatu beharkogenituzke, tartean zenbaitzestoar ere bai. Lastima,antolakuntza onenak ereaurre egin ezin dion egu-raldia, goiz osoan aterru-nerik ez baitzen izan.

S a n t a I n e s a k I r a e t a nAuzoetan ere ospatzen dirajaiak. Urtarrila pasa berri da,eta baita Iraetan Santainesakere. Aspaldi honetan auzoetakojaietan jende gutxi dabilela en-tzun izan dugu, baina zenbaitekitalditan izan da jendetzarik.Pala eta eskupilota finalerdiekinhasi ziren jaiak eta herri kirole-kin amaitu; tartean mus txapel-

keta arrakastatsua, 64 bikoterekin, herri bazkaria,baba jan herrikoia... Aurten, berritasun bezala, idi-demak ere egin dira eta aspaldiko partez Iraetakokale nagusia jendez lepo bete zen. Erromerian al-diz, jende gutxi ikusi genuen; baina bertara agertuzirenek lekutako alaitasuna erakutsi zuten! Ea guz-tion artean auzoetako jaiak ere indartzen ditugun.

danbolin zulo3

1

Page 14: 26 - 2003 otsaila

OR ZARETE ZUEK, ETA NOLATAN ZABILTZATE ZESTOAN?bb: UEMAko teknikariak gara, Aitziber eta

Bakartxo. Merkataritza kanpainarekin ari ga-ra Zestoan. Taberna eta dendetan gure zerbi-tzua eskaintzen ari gara, batez ere jendaurre-an jartzeko oharrak eta kartelak euskarazjartzen laguntzeko. Oharrez gain, fakturakere erdaraz badituzte, euskaraz jartzen la-guntzen diegu.

aa: Kanpaina hau UEMAko herriguztietan egiten ari da, 49 herritan,hain zuen.

ZER MODUZKO HARRERA IZAN DUZUE?bb: Ona. Gehienek interes handia

azaltzen dute. Oharrak jartzeko ohi-tura dutenek eskatzen dute laguntza;oharrak jartzeko ohiturarik ez dute-nek, ez euskaraz, ez erdaraz, ez dutehorren beharrik ikusten.

aa: Orokorrean harrera ona izandugu, eta herria zoriondu behar du-gu alde horretatik. Baina, beno, betiegoten dira hain harrera ona egitenez duten "perla" batzuk.

ZUEN ZERBITZUAK ZER GASTU DAKARKIE DENDA-RIEI?

aa: Batere ez!bb: Dohainik da.ZUEK BEZALA, JONE ETA IBAN ERE BADABILTZA ATEZ

ATE. ZERIKUSIRIK BA AL DUTE ZUEK EGITEN DUZUENAK

ETA HAIEK EGITEN ARI DIRENAK?bb: Haiek Bai Euskarari akordio prozesua

ari dira garatzen. Seguru asko haien lana gu-rea baino zailagoa izango da. Haiek konpro-misoa eskatzen diete merkatariei. Orduan,kartelak eta oharrak euskaraz jartzeko kon-promisoa hartzen dutenei, guk laguntzendiegu konpromiso hori betetzen. Beraz, osa-garriak dira gure lana eta haiena.

aa: Bi kanpaina eta bi erakunde dira (Kon-tseilua eta UEMA) Baina helburua berberadute: euskararen berreskuratzea. Bakoitzakbesteak egiten duen lanaren berri zuzena du-gu, eta bateratzen saiatzen gara.

HAINBESTEKO GARRANTZIA AL DU PAPER GUZTIAK

EUSKARAZ IZATEAK?bb: Bai. Herritarrak euskaraz bizitzeko au-

kera izatea da UEMAren helburua, eta ho-rretarako sartu da Zestoa UE-MAn. Horretan saiatuko garagu, euskaldunei aukera horiematen. Herritarrak denda edotaberna batean sartzen direne-an, oharrak eta kartelak gazte-laniaz badaude, herritarrek ezdaukate horiek euskaraz ira-kurtzeko aukerarik.

ZUEN LANA DENDETARA MUGA-TZEN AL DA?

aa: Hau kanpaina bat da. Bai-na esan behar da badaramatza-gula hiru urte udalen normali-zazio planak diseinatzen eta

martxan jartzen. Zestoan udaleko teknika-riak diseinatu du plana eta martxan dago.Beraz, ahal dugun neurrian eta dauzkagunbaliabideekin normalizazio plan horretan la-

u e m aAzken asteotan bi aurpegi "ezezagun" ikusi ditugu herrian, es-

kuetan karpeta lodi banarekin;kalean gora eta behera, dendaguztietan sartzen dira. Laneanetenaldi bat eginarazi dieguzertan dabiltzan jakiteko, etabide batez, herri osoari berenlanaren berri emateko. Horre-tarako hainbat galdera egindizkiegu, eta baita erantzunere, egoki asko.

“Herritarrakeuskarazbizitzeko aukeraizatea daUEMArenhelburua, etahorretarakosartu da ZestoaUEMAn.”

N

Page 15: 26 - 2003 otsaila

51gunduko dugu. Kontua da UEMA udalez

osatutako erakundea dela, eta herritarreieuskaraz bizitzeko aukera eman behar ba-diegu, jakina, etxetik hasi behar dugu. Aldebatetik eredua izanez eta herritarrei aukerahoriek guztiak emanez Udalean bertan. He-rritarrek beraiek esaten digute askotan "Bai,baina udaletxetik iristen diren kartak ez diraulertzen". Beraz, gure lanetariko bat horiizango da: pixkanaka-pixkanaka udaletxetikiristen diren gauza horiek ulertzeko modu-koak izatea, hitz arrarorik gabekoak.

BAINA, ZESTOA BEZALAKO HERRI TXIKI BATEAN EGI-TEN DENAK BALIO AL DU EUSKARA BERRESKURATZE LA-NETAN?

aa: Dudarik ez!bb: Pentsa, guztira 600.000 euskaldun bal-

din bagara, horietatik 200.000 herri txiki etaeuskaldunetan bizi gara.

aa: Momentu honetan, herri horietatik iaerdiak UEMAn daude. Kontua da, eta hauadituek esaten dute, edozein hizkuntzak be-har duela lurralde propio bat, gure kasuan,euskaraz bizitzeko gunea. Eta hori oso in-portantea da, gune horretan garatu ahalkoda euskara, herri erdaldunagoetan ez bezala.Zergatik? Ba, erdaldun asko badaude, denabi hizkuntzetan egin behar delako. Baina gu-re herrietan euskara hutsez egin daitekeden-dena, eta horregatik gehiago garatu ahalizango da. Beraz, euskararen birusa zabal-tzea da gure helburua.

UEMA UDALEZ OSATUTA BADAGO, ZESTOAKO

UDALAK IZANGO DITU ORDEZKARIAK UEMAN. ZEIN

DIRA? ZEIN DA HORIEN BETEBEHARRA?Udalez osatutako mankomunitatea izanik,

udal bakoitzak bere ordezkaritza du. Herritxikienek ordezkari bakarra izaten dute, bai-na Zestoa ez da hain txikia, eta hiru ordez-kari dauzka: Xabier Arrieta, Ibon Ibargureneta Iñaki Sagartzazu. UEMAn Zestoako or-dezkariak izatea da haien betebeharra, eta,aldi berean Zestoan UEMAko ordezkariakizatea. Orduan, UEMAk deitzen dituen ba-tzarretan parte hartzea da haien eginkizune-tako bat, eta baita UEMAko proiektuen jaki-tun izatea ere. Azken finean, UEMAren hel-buruak herrian zabaltzea izango da haienlana.

BUKATZEKO, ZERBAIT ESAN NAHI AL DIOZUE ZES-TOAKO JENDEARI?

aa: Lehenengo: "Ongi etorri UEMAra". Bi-garren, gure herrietan aukera badagoela eus-karaz bizitzeko. Horixe esango nieke: euska-raz bizitzeko, aukera badute eta.

N O R A PA L M I TA N O

tabernan ere ingurukoak pozik egon ohi ziren gu-re Agustinekin, baina inork tentatu ezkero, bai eran-tzuna azkar eta dotore eman ere.Behin Iraetako jaiak ziren eta Agustinek bi oilasko hil-tzea erabaki zuen. Hala, oilasko horiek ederki prestatueta etxe atzean utzi zituen hurrengo egunean jateko-tan. Baina gauean bi hankako azeria agertu zitzaion.Biharamunean, beti bezala, Errota tabernara joan zengure Agustin eta ezer pasa ez balitz bezala bere txiki-toa eskatu zuen. Bakea sortzeko egina ez da Iraeta etaertz batetik, "Kukurrukuuu!" egin omen zion bakarrenbatek. "Goizeko lauretan ona al zegoan" erantzun zionAgustinek. "Bazakiat nondik harrapatu duzuen, bada-ezpada ere ez zarete oilasko bila Tomasen etxera joan,Amuskura etorri behar, la ospa!"

Inork ez zion ezererantzun eta azeriabuztana hanka arteansartuta irten zen ta-bernatik, la ospa!Beste batean Agustinekkontatu zidan gauzapolita, Txokolateneangertatua. Apusturakoahariak eduki ohi zi-tuzten etxe batzuetaneta aharia ondo zain-tzeko animalia behekokoartoan edukitzeaerabaki omen zuenTxokolatek, goxoagoegongo zelakoan. Hala,

lotu du ahari hori ez dakit non eta irten da koarto ho-rretatik. Irten bezain pronto armairuak zarata bakarraatera omen zuen: Dunba!Berriz ere joan da beheko koartora zer arraio gerta-tzen zen ikustera eta zer gertatuko ba, ahariak bereburua ikusi ispiluan eta hari ere ez zion barkatu, non-bait, aurkaria zelakoan.

JJOOKKIINN OOLLAAIIZZOOLLAA

L a o s p a ! 3

Page 16: 26 - 2003 otsaila

nuei eta bereziki, Espainiakogobernuari eta eskualdeetakogobernuei, Saharako herri erre-fuxiatua jasaten ari den elika-gaien krisia arintzeko fondo be-reziak antola ditzaten eskatzea."

••GGUURRUUTTZZEE AALLDDEEKKOO SSAANNTTAA

KKUUTTZZ EEGGIIKKAARRIITTZZAA

unitateari dagokion kudeaketaurbanistikoaren inguruko era-bakia aho batez onartu zuenudalbatzak. Erabaki horretan,konpentsazio proiektuarenonarpenari ezezkoa eman zaioeta konpentsazioko sistematikkooperazioko sistemara pasa-tzeko hasiera bateko onarpenaegin da. Gurutzealdeko etxea,jabetza eta ekimen pribatuaizan arren, tartean hainbat desa-dostasun daudela ikusita, berta-ko hainbat lur jabeek udalari al-daketa hori egiteko eskatu dio-te. Udaleko zerbitzu teknikoekeginiko txostenaren arabera, in-teres orokorrari begiratuz etaduen kokapena kontuan hartu-ta, udalak aldaketa hori egitekohasierako onarpena aho batezonetsi du. Hamabost egunekoepea zabalduko da helegiteakaurkeztu nahi dituzten guztien-tzat. Sistema berri honekin uda-lak eragile lanak egingo lituzke.

O t s a i l a r e n 1 3 k o h e r r i b a t z a r i n f o r m a t i b o a .

Bi gai landu ziren: alde batetikaurrekontuen gaia eta bestetik:

JJAARRDDUUTTEE EERREEMMUUKKOO LLUURRRRAALL--DDEEAARREENN ZZAATTIIKKOO PPLLAANNAA..

Gure herriari dagokionez, Eus-ko Jaurlaritza eta GipuzkoakoForu Aldundia batera egitenari diren Jarduera EremukoLurraldearen Zatiko PlanakZarautz-Azpeitia (Urola Kos-ta) bitartean dauden udale-rriak hartzen ditu: Zarautz,Azpeitia, Azkoitia, Zumaia,Orio, Zestoa, Getaria, Errezil,Aizarnazabal eta Beizama.Helburu nagusiak: lurraldehonek dituen berezitasunaketa Gipuzkoako lurraldeareneredu orekatuan (ez polariza-tuan) garrantzia sendotzea;

U r t a r r i l a r e n 3 0 e k ou d a l b a t z a r r e a n ,l a n d u t a k o g a i b a t z u k :

••AARRRROOAABBEEKKOO SSAANNSSIINNEENNEEAA

erreka sektore indus-trialari dagokion plan partzia-laren aldaketa, inongo helegi-terik egon ez zenez, udalbatza-rrean bildu ziren hamarkideek aho batez onartu zuten.Hasiera batean onarturiko do-kumentuarekiko aldaketa ba-karra egon zen, "Jazz-Berri"dantzalekuaren leku aldatzeariburuzkoa. Lehen Guardizarre-ko lurretan egitea aurreikusibazen ere, industri gunekomugara pasatuko da. Horrela,merkataritza ekipamendu mo-dura, lur publikoan kokatukolitzateke.

••EEKKIIAALLDDEEKKOO SSAAHHAARRAARREENN

deskolonizazio proze-suaren amaiera eskatuz, Zesto-ako udalak aho batez Sahara-ren aldeko mozioa onartu zuen. Laburbilduz, honela zio-en mozioak: "Saharako Herria, bere askatasunaren etabere herrirako eta Magreb-ekoeskualde osorako bakearen bilaegiten ari den bidezko borroka-ren aldeko jarrera, berriro ere,agertzea. Nazio Batuei autode-terminaziorako duen eskubi-dea gauza dezan premiazkoneurriak har ditzan eskatzea.Europar Batasuneko erakunde-ek Bake Planaren garapeneanparte-hartze handiagoa izandezaten eskatzea. Marokokoerresumak duela 27 urtetikEkialdeko Saharako lurraldeanmilitarki egina duen okupazioilegala salatzea. Marokori Saha-rako preso politiko guztiak as-ka ditzan eta nazioarteko era-kundeek aitorturik dituzten500 desagertu baino gehiagonon diren argi dezan exijitzea.Nazio Batuei, Europako gober-

Geure teilatuari harrika

...ondoaparkatzeko?

u d a l e t i kIsunak

jarri behar...

Page 17: 26 - 2003 otsaila

Jardute Eremuari beharrezkoegitura ematea, epe luzera Do-nostialdeko metropoliaren ba-rruan sar dadin; eta, azkenik,16 urteko epean lurraldeaneragina izango duten ekintzakkoordinatzea, horrela, JarduteEremuaren garapen eraman-garria bermatu ahal izateko.Lurraldearen Zatiko Planeanfuntsezko jotzen da inguru-mena zaintzea eta baliozta-tzea. Programazioan 50 ekin-tza estrategiko sartu dira. Zes-toako udalerrian hainbatekintza egingo dira, besteakbeste: babes ofizialeko etxebi-zitzak Arroabean; Zestoako al-de zaharra eraberritzea; Ekaineta Idiakaitz inguruen garape-na; bide-sarearen azpiegitura(Zarautz-Meaga-Oikia-Arroaeta Arroa-Zumarraga, Zestoa-tik saihesbidea); "Hiri termala-ren" garapena; Iraetako kirolinstalazioak; Arroabeko Sansi-neneako eta Iraetako industri-guneak. Lan horietarako beha-rrezko diru kopuru zehatzaerabakitzeko badago ere, ha-sierako hurbiltze bat egindadago. Lan horiek Udalek, Fo-ru Aldundiak eta Eusko Jaur-laritzak finantzatuko dituzte(Ekain-Idiakaitz eremuan Ma-drilgo Gobernuak ere partehartzea izango du).

7ten duen erreakzio da".

Ondoren, gaixotasunariaurre egiteko bizi

energia gastua gutxitu be-har dugu. Horretarako"atseden fisikoa" gehitu be-har dugu, giharretako etanerbio sistemako energiagastua gutxituz. Horrezgain, "atseden fisiologikoa"ere behar dugu, hau da, di-gestio aparatuaren atsede-na, elikadura murriztuzedo baraua eginez. Goserikez badugu, ur hutsarekinegon gaitezke edo zuku na-tural arinekin (urari zumopixka bat ere nahastu die-zaiokegu, batzuetan ur hu-tsa baino errazago hartzenbaita), eta gosea badugu,fruta edo berdura gordinajan dezakegu edo horienzukua. Horrela, digestioaegiteko ia lanik ez du izan-go gure digestio aparatuaketa ura, bitamina eta mine-ralak, gure zeluletara iritsi-

ko dira, garbiketa lanetarako behar-beharrezkoakbaitira.

Azkenik, gaixotasun agudoa horrela ulertuta,ez du zentzurik botika hartzeak, gure gor-

putza egiten ari den ahaleginaren kontra egingobaitu lan. Antitermikoek, adibidez, sukarra jaitsi-ko dute, baina gorputzak bere egoeratik irtetekotenperatura altua behar badu, berriro ere beroasortzeko energia gastatu beharko du, eta egoeranormalera bihurtzen denbora gehiago beharkodu. Gainera, botika gehienak toxikoak direnez,eliminazio organoetatik kanporatu egin behar di-ra, eta horrek ere gorputzari lan gehiago eta ener-gia gastu gehiago eragiten dio.

Atsedena hartzeak eta elikadura zaintzeak,gehienetan, ondo funtzionatzen du. Jokabi-

de hori hartuz gaixotasunsintomak arintzen joan ohidira, eta pixkanaka geure

egoera normalera bihurtzen joaten gara, betieregaixotasun kroniko edo arazo larririk ez badu-gu. Gaixotasun kroniko edo larrien kasuan bes-te gauza batzuk ere kontuan izan behar izatendira, osasuna berreskuratzeko bidean.

Z O R I O N E K O GRIPEA IIITZIAR LARRAÑAGA

Z e r e g i n g r i p e a e d o b e s t e g a i x o t a s u n a g u d o b a t e n a u r r e a n ?Lehendabizi, geure buruan ondorengo haupentsatu behar dugu: "Gertatzen ari zaigunhori, gaixotzea alegia, gorputzak geure alde egi-

1

Page 18: 26 - 2003 otsaila

DESERRIKO KARRIKAK, BERE BIGARREN POEMA LIBURUA

KALERATU DU MIKEL IBARGURENEK. AITZAKIA HORREKIN

danbolinETIK BESTERRIRA JOAN GARA. HONA HEMEN BI-DEAN GALDU EZ DIREN HITZ BATZUK.

Probatu ez duenari deserriko karrikak no-lakoak direla esango hioke? Deserria bitarikoadun, batetik kanpokoa, ka-rrikekin fisikotasuna. Bes-tetik deserri animikoa, exis-tentziala. Ni oso herrizulonaun, kanpokoa beti dunarrotza, erreferentziarik ga-bea, besterria.

Liburuan bazegokibilbide bat. Donibaneeta Ziburuko lekuak ditun.Poemak sailkatzeko modubat ere badun. Singalante-nea, Agorreta karrika,Iduzkileku, Place d´Es-pagne, eta azkena Carre-four des Ëvadés, ihesla-rien gurutzebidea. Eta bu-kaera, San Sébastienpéage.

Gai aldetik monote-matikoa duk: deserriaeta maitasuna. Liburuosoan konstante berak zeu-den: gabezia, ausentzia, ba-kardadea, maitasuna, gatazkari buruzko printzarenbat ere bai. Monografikoa dun bai.

Zestoara joaten haizenean etxera joatenhaizela sentitzen al duk? Bai, dudarik gabe.Zumaian ia seguru sentitzen naun, gustura, etxerabueltatzea dun. Kanpoan bizitzen ere ikasi egin di-nat ordea. Zestoara joandakoan, itzultzeko gogoaere sentitzen dinat. Hemen nagoenean han egon

nahi dinat eta han nagoenean hemen.Non zegok deserriko muga? Muga zakurrak daudenean edo geldi-

tzen nautenean sentitzen dinat. Bestela, ez zegon mugarik. Lehen Bilborajoatea Kameruna joatea bezala zunan, orain ez zaidan distantzia irudi-tzen. Gustura nagon hemen, inguru hau gainera oso aberatsa dun euskal-kien aldetik: lapurtera, Bortzirietako hizkera, Hondarribiakoa, baxenafa-rrera: Bermudetako triangelua dun, filologo batentzat paradisu txikia.

Emazteak hamabi urtean ez dik herriko plaza ikusi. Antzema-ten al duk hark eta hik herriaz ez duzuela irudi bera? Bai, segu-ru, herria aldatu dun, baina akaso ez hainbeste. Niretzat ordea, harrema-na aldatu dun, Zestoa ume garaiarekin lotzen dinat, denborarekin disper-tsatu egiten ditun loturak.

Gatazka politikoarekin egin al liteke konparaketarik? Zazpiurte dituk kartzelatik irten hintzela. Distantzia hartuta al hago?Beste era batera ikusten ditun gauzak. Kartzela nire unibertsitatea izandun. Lehen zezenetan ibiltzen nindunan, aurrean edo atzean. Kartzelakbarreretan jarri eta begiratzeko tartea ematen din. Parte haiz, baina kanpohago. Zerbait egin beharra dagoela bai, baina ez edozer modutan, ondoantolatuta eta gizarteratzeko.

Borrokarekin sinesten segitzen al duk? Batzuek esaten dinate bo-rroka dela bidea, nik esaten dinat bidea dela borroka. Sentsibilitate desber-dinak zauden, eta errespetatu beharra zegon, eta orain arte ez dun egin.Nik idealak garbi zeuzkanat, baina ezin dinat pentsatu denek berdin pen-

Jardunian mikel ibarguren

Page 19: 26 - 2003 otsaila

mea etorri zaik liburuarekin. Kasualitatea izandun. Atzeratuz joan dun eta azkenean Durangora-ko. Baina 2002a urte garrantzitsua izan dun: aita-tasuna, liburua eta baita Mont Blancen urtea ere.

Herrian zenbatek esan ditek diate, "hi, letudiat eta hau iruditu zai-dak"? Pare batek edo bai,baina gutxik. Jendeak igualesan zidan, "jakin diat ateraduala, baina letu, letu..."

Nire lagun batek esa-ten dik Euskal Herrianeuskaraz irakurtzen du-ten bakarrak idazleakdirela, besteak zer egi-ten duten jakin nahi du-tenak, alegia. Baliteke.Gutxi irakurtzen dun, etapoesia gutxiago. Baina ha-rritzekoa dun, Durangonaurten hamar poesia liburukaleratu ditun.

Aritmetikari segita,hurrengoa zazpi urte ba-rru tokatzen zaik. Ez oteduk hainbeste itxoingo?Hor bazeukanat koadernoerdi bete bat. Ikusiko dina-gu.

9

IILLUUSSTTRRAAZZIIOOAA:: LLUUIISS MMIIGGEELL UUGGAARRTTEE ZZUUNNZZUUNN

1

tsatu behar dutenik. Indar pilaketa egin behar dun, ez ebasioa.Nazionalista-ez nazionalista enfrentamendua nola ikusten

duk? Ibilbidea Lizarra-Garazin ikusi zunan. Ez nazionalistak oso gogorari ditun, lehen ETA zunan, gero Ezker Abertzalea, EHU, aek, eta lasterEuskaltzaindia. Intolerantzia ikaragarria zegon. Baina herrietan ez zegonIrlandan bezala protestante eta katolikoen getorik, nahasian ibiltzen gai-tun txikiteoan. Garbi zegon, autonomismo fasea bukatu dun. Ibarretxerenplana ere hortik zoan, nahiz eta markoa errespetatzearena niri arriskutsuairuditu. Arzallusek zergatik esaten din Gora Euskadi Askatuta? Aske ezdagoelako. Konfrontazio hau ez zegon asko luzatzerik. Nik Basetxera era-mango nitizken denak. Han barruan konpondu arte.

Fresneseko berriak irakurri ditiagu aste honetan, kartzelei bu-ruz hitz egiten duten egunkari bakarretan. Gose greba egin diteketa 90 minutuko bisitak lortu. Zer irakurketa egiten duk kanpo-tik? Guk ere egin geninan, lortu geninan ordubetekoak izatea. Gure ira-gana barruarekin lotuta zegon, lehenaldia eta geroaldia zegon. Mentalkiegunero itzultzen naun kartzelara.

Bisitetara joaten al haiz? Soto del Realera joan nindunan. Hanegondakoa naun, eta sentsazioa arraroa dun oso. Badakin, han dagoena-ren psikologia. Ezin dion esan, hau irabazita zegon, barrukoak puzzleaegiten din jasotako informazioarekin eta egia esan behar zaion.

Liburuko pasarte batean esaten duk, "gure gain har genezakehondamendi honen erruduntasuna/ maitasun honen errugabeta-suna". Maitasun politikoagatik bestelako maitasunak gaizki tra-tatu dituan irudipena al duk? Batzuetan idatzi eta gero pentsatzenhasten naun: nik hori zergatik idatzi diat? Niretzat idaztea introspekziomodu bat dun, autoezagutza moduko bat, barnera sartzen naun. Denokzeukanagu azala eta hondoa, kontzientea eta inkontzientea. Akaso izangodinat errudun sentipena zenbait pertsonarekin. Azken finean, nire bizitzahorrexek baldintzatu din.

Saizarbitoriak esaten dik ez genukeela pentsatzeko idatzi be-har, pentsatzen dugulako idatzi baizik. Jarritakoan burua pentsa-tzen jartzen dun, orduan ateratzen zaizkidan ideiak. Egunero jartzea in-portantea dun. Teknika pixka bat ere hartu dinat. Lehenengoa gordinagoazunan, etorrita bezala idatzitakoa. Batzuetan ordea, zer esana dunanean,ez dakin nola esan eta gero igual teknika bai lortzen dun, baina ez daukanezer esatekorik.

Bizitzako momentu inportanteetan liburua kaleratzen duk.Kartzelatik liburua besapean hartuta irten hintzen eta orain se- “ Hemen

nagoenean han egon nahi

dinat eta han nagoenean

hemen.”

NNAAGGOORREE TTEELLLLEERRIIAA

Page 20: 26 - 2003 otsaila

IIGGNNAACCIIOO AARRTTEETTXXEE AALLBBEERRDDIIgguurruuttzzee kkaalleeaa,, 11

tteell .. 994433 114477 440033 -- 660000 554444 773344

ZZEESSTTOOAA

E T X E B I Z I T Z A K O I N S T A L A Z I O M U S I K A L A K

E K O T E R M I B E R O G A I L U A K

I L U M I N A Z I O A , P O R T E R O A U T O M A T I K O A K . . .

G O X O T A S U N A E R A I K I T Z E N

EKAINELEKTRIZITATEA