136 - 2013 otsaila

20
pil-pileko kontuak mozorrorako aitzakia 2013ko otsaila 136 zk. danbolin

description

armadara behartuak, soldaduska kontuak. Jardunian: Amagoia Andres pediatra. Inauteritako argazkiak. Auzoetatik; Iraetako festak, santa eskea...

Transcript of 136 - 2013 otsaila

Page 1: 136 - 2013 otsaila

pil-pilekokontuakmozorrorako aitzakia

2013ko o tsa i l a

1 36 zk.

danbolin

Page 2: 136 - 2013 otsaila

Ekainberriko zintzilikaria lortzeko Moztu laukitxoa eta otsailari dagokionlekuan itsatsi

moztu fitxa eta utzi Potxolo liburudendan

danbolin indartzen lagundu nahi?egin zaitez bazkide!

izena/bi deiturahelbideaherria tel.kontu zenbakia (20 digito)

posta kodeanortasun agiria

urtean25€

www.ekainberri.comTelf. 943 868 811

Page 3: 136 - 2013 otsaila

EE NN TT ZZ UU TT EE AA RR EE NN II KK AA SS GG AA II AA Euri eta kazkabar artean, hoztasunean etailuntasunean babestu gara hil honetan.Itzalen eta hormen artean, ordea, berota-suna ere nabari da. Amonak sutondoaneta kakorratz-lana egiten zuen bitarteankontatzen zituen istorio haiek etorri zaiz-kit burura. Haren azalean jarri, eta odiseabat sortzen du entzuleak, abenturazkoibilbidea irudikatuz eta errealitatea kolo-reztatuz. Kontaidazu ipuin bat ekimenaere, martxan da eta zenbait herritar hau-rrei ipuinak kontatzera ausartu dira. PelloAñorga ipuin kontalariak prestakuntzaikastaro bat eskaini zien herritar horiei,ipuin kontaketa komunikazio hutsetik ha-ratago doala transmitituz.Ale honetako zenbait orritan dagoena ere,ez da erretorika hutsa. Soldaduskara joandiren hainbat eta hainbat herritar gizo-nezkok prezio garestia ordaindu behar izan dute: bakoitza punta batera, hemeretzi ur-terekin, maleta huts batekin eta malkoak begietan. Horiek dira hil honetako gure ipuinkontalari eta protagonistak. Ipuinen beharrik gabe, lehen pertsonan, benetako esperien-tziak kontatzera ausartu dira, alegia, euren odisea propioa. Izan ere, norbere boronda-tearen aurka, lurreko armadara edo itsasoko armadara urruntzen ziren, huraxe toka-tzen zitzaielako eta kito.Nolanahi ere, ni ez naiz inor horri buruz hitz egiteko. Baina, nire imajinazio xumearenlaguntzaz, garai hartako gordinkeria, izoztera heldu arteko ikara eta hotza… ikustenditut. Amaierarik gabeko distantzi ilunak eta euren ekintza bakoitza, nahiz eta bere jo-muga ez jakin, beren borroka pertsonala lirateke. Beraz, norberak bere biblia osa zeza-keen bere egunerokoarekin. Hainbatek oihukatu zezakeen, Mikel Laboaren antzera,“Haika mutil jaiki adi, argia den mira hadi …” eta beste egun berri bat hasi, aurrekoa-ren berdina izan zitekeena.Baina ziur nago pertsona horietako bakoitzak giltzapetuta daramala soldaduskaren za-ma, garai haietako krudelkeria. Hala ere, J. Ortega y Gasset filosofoak esandakoa ezinahaztuta nabil: “ni naiz ni eta nire zirkunstantzia”. Izan ere, aukeren artean aukeratze-ak egiten du bizitza den bezalakoa. Esperientzia horiek guztiek euren bizitza markatudute eta txarren-txarrenean momentu horiek guztiek bizitza bizitzen irakatsiko zieten.Garai desberdin batean jaio ginenok ezin genitzake inolaz ere zirkunstantzia horiekulertu. Batzuk desmoralizazioaren gizartean bizi gara, globalizazioaren preso eta eroso-tasunaren menpe teknologia berrien sorrerarekin. Beste batzuk diktaduraren itzaletan,

etengabe adierazpen askatasunaren eta zoriontasunaren bila. Urte batetikbestera, mendeak pasa direla dirudi. Baina denboraren bidaia honetan,geldiune bat egin eta entzule izango gara, entzule eta ikasle bilakatuz.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Janire D iaz

34 6 10 12 16 18 19II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

AARRMMAADDAARRAA BBEEHHAARRTTUUAAKK,,SSOOLLDDAADDUUZZKKAA KKOONNTTUUAAKK

DDAANNBBOOLLIINN ZZUULLOO

JJAARRDDUUNNIIAANNAAMMAAGGOOIIAA AANNDDRREESS

diruz lagundutakoa

AAUUZZOOEETTAATTIIKK IIRRAAEETTAA

AA GG EE NN DD AA

AA ZZ TT AA RR KK AA,, EE RR RR EE TT OO LL II KK AA

egin zaitez bazkide!

Page 4: 136 - 2013 otsaila

enbidoa I. B I D E A R E N M AG I A

Ederra lana jarri dit Mariaxunek. Ni irakurlea izan naiz beti eta ez idaz-lea, asmatuko ote dut?

Santiago bideaz galdetzen dit. Ba… bide luzea izan da niretzat, aspalditik zebi-lena nire buruan, hamasei edo hamazazpi urte nituenetik: nire osaba AndresekOrreagatik irten eta Santiagora joan behar omen zuen oinez, motxila hartu biz-

karrean eta besterik gabe (auto-busik ez balego bezala). Aben-tura ederra iruditu zitzaidan,magikoa. Orduan piztu zitzai-dan gogoa. Baina gauza bat ze-la bestea zela –gehienetan au-sardia falta– urteak pasa zi-tzaizkidan.Nire senarrak egin zuen bidea,gurasoek ere bai, lagun bat bai-no gehiagok ere bai, eta ni betiegitekotan. Azkenean, berotualdi batean, esan nuen: “aurtenizango da!”. Eta esan eta izan!Mariaxunek galdetzen ditzein zati gustatu zitzaidangehien. Zer esango dizut…Dena iruditu zait ederra, baimendi inguruak, baita Gazte-lako lautada lehorrak ere; bi-dea ez baitu edertzen edohondatzen paisaiak, norbera-ren jarrerak baizik.Niretzat, ederrenetakoa O Ce-

breiro inguruan ibilitako eguna izan zen. Esaterako, ilunabar aldera, hango ha-rrizko elizatxora joan nintzen mezetara. Jende asko zegoen (inguruko tabernaataritan gehiago) jatorri, arraza eta, ziurrenik, fede ezberdinekoak; zer esanik ezhizkuntzak. Talde ederra bildu ginen. Eta hara non ikusten dudan txakur handi-handi bat eliza erdi-erditik aldare aldera joaten. Erdi aldera iritsi eta lurrean eserizen, lasai asko; han egon zen hamar bat minutu, errespetu osoz, apaizaren ser-moia entzuten-edo. Oso estanpa polita. Ez nion inori ere sumatu txakur hura le-kuz kanpo egon ote zitekeenik.Nik inguru haietan aurkitu nuen bidea egitearen magia. Eta, bai, bidea bukatunuen, baina ez nintzen bakarrik iritsi Santiagora: Sarrian (Lugo) senarra eta se-me-alabak nituen zain, eta azkeneko 110 kilometroak laurok elkarrekin egin ge-nituen. Esperientzia ederra, eguneko hogeita lau orduak elkarrekin, hanka batbestearen aurrean jartzea beste zereginik gabe. Zenbat kontu atera ziren!Orain beste bide batzuk jorratu beharko ditugu, makina bat badaude-eta mun-duan, eta era guztietakoak.Eta bide ezberdinez ari naizenez, andereño Begoñari pasako diot enbidoa. Lanibilbidea utzi ondoren, zer balorazio egiten duzu pasatako urte pila horiena?Hezkuntza lanetan hasitakoan aurkitu zenuen paisaia asko aldatu al da?

Ni fededunaez naizen alde-tik, iruditzen zaitaita santua ezdugula behar.Ondo iruditzenzait jendeak ide-alak izatea, etahorietako bat er-lijioa da, bainapertsona batbesteengandikhain goian jar-tzea ez zait on-do iruditzen.

Garazi Leturiondo

16 urte

Nire ustezez, nik ez dut ai-ta santuaren be-harrik. Hala ere,denok ez garairitzi berekoak,eta errespetatzendut.

Karmele Iparragirre

55 urte

A i t a s a n t u r i kb e h a r a l d u m u n d uh o n e k ?

I ma Odr iozo la

Page 5: 136 - 2013 otsaila

RESO IZAN DENA EZda inoiz itzultzen bere herrira” izkiriatu zuen Joseba Sarrionaindia poeta erbesteratuak. Hau da,norberaren herria aldatuz doa eta, presoa ere, ezin da betiko izan atxilo zuten garaiko pertsonabera, jakina.Gizartea bera dago zorretan aldendutakoarekin. Gizartea aldatu arren, edo, hain zuzen ere, gi-zartea aldatu delako edo aipatu eraldaketetan --gizarte justuago baterako bidean -- preso izanda-koak erantzukizunak izan dituelako... preso izandakoari arreta zor zaio.

Arreta eta harrera. Abiapuntua kezka dugu. Kexa da abian.Zer egiten dugu oinazearekin? Zer egin kartzeletan eta erbestean metatutako sufrikarioaz? Berehartan onartzerik besterik ez al dago? Gizakiok bizi al gaitezke lasai besteen mina ezagututa? Eznoski, minaren aurka bizi beharra dago, oinazeari aurre egiten, pairamenduaren kontra borro-kan; gizaki izaten, ez abere, norbere bizitzaren jabe bihurtuz. Gizagaixo gizaginik besterik ez algara besteekiko? Hala balitz, “presoa izan denak ezin izango luke inoiz bere herrira itzuli” ida-tziko luke poeta erbesteratuak... Baina egungo gizartea aldatze bidean dago eta, gizaki justuago-ak izatekotan, herrira bueltatzen diren presoak eta jaiotze tokira itzulitako erbesteratuak gureondora ekarri behar ditugu, lanean eta aisian, jaietan eta oinazetan, aberri abegikorragoa egitenlaguntzen.Horretarako behar dugu HARRERA, gizartearen aldaketaren alde guztia eman duten aberki-deak herrira gerturatzerakoan, gizartea ere gertu egon ahal izateko. Horretarako behar dugu ELKARTEA, direnak eta datozenak elkartasun aintziran herriminaduintasunez asetzeko. Gizarte libre eta justuago gauzatu ahal izateko. Horregatik behar duguzure ekarpen eta konpromisoa, tantaz tanta osatzen delako elkartasunaren ekina.Martxoaren 6an, asteazkena, Zestoako Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan, zuekin konpartitunahi ditugu egitasmo berri honen xehetasunak. Zain gaituzue…

5Beharra, be-

harra… derrigo-rrezko gauzarikez dago hemen,baina nire ustezez digu kalterikegiten.

Mari Angeles Izeta

76 urte

Kenduta ereez nuke faltanbotako, bainajende batentzatgarrantzitsua da.Denetariko iri-tziak daude etaikusiko dugu zergertatzen den.

Aitor Salegi

19 urte

E nbido 2 . Z e s t o a k o H a r r e r a E l k a r t e a

Ez. Beraienartean konpondudaitezela, bainanire ustez elizakez du eduki be-har botere politi-korik.

Inazio Artola

48 urte

Sinisten du-gunontzat baieta gainerako-entzat ez. Sinis-ten ez duena-rentzat alferrikda.

Jesus Goikoetxea

74 urte

HARRERA ELKARTEA

P

Page 6: 136 - 2013 otsaila

Iraetako Kaminero baserrian jaioa. LoiolakoEibar baserrian morroi zebilen garaian, Inaziorieta Tiburtzio anaia bikiari soldadu joateko pa-pera iritsi zitzaien. Orduan, 21 urterekin joatenomen ziren baina hauek 18 urterekin joan be-har izan zuten, gerran soldaduak behar zirela-eta. San Jose egunean irten zuten etxetik. Tre-nean sartu eta Logroñora, infanteriara; anaia,berriz, marinara. Olazabalgo Pello ere Inaxio-rekin batera joan omen zen Logroñora. Bertan,berrogei bat egun pasa zituzten, instrukzioaegiten. Gero Zaragozara joan behar izan zuten,eta handik Lleidako gerra-frontera.

Orain dela gutxi arte, herriko mutil gehienek gaztaroko urterik onenak izandaitezkeenetan, herritik alde egin behar izaten zuten. Beraien borondatearen aurka, soldaduskaegitera Espainiako armadan. Libratzeko ahaleginak egiten ziren, batzuk lortzen zuten bainahori, beste artikulu baterako utziko dugu. Gehienek, agindua iritsi, maletak egin eta ospa eginbehar. Gazte-gazteak, familia, lagunak... etxean utzi eta gehienetan bakarrik, tokatutako tokira,han zer topatuko zuten jakin gabe. Batzuketxetik nahiko gertu, beste batzuk osourruti. Beti ere, garai eta tokiarenaraberako baldintzatan. Beraz, segurugaude, soldaduskan ibili den edonorkduela kontatzeko pasadizorik. Arrazoibatengatik edo bestearengatik,kuriosoak egin zaizkigulako, ilarahauetako protagonistei, urte batzukatzera egin eta beraien soldaduskagaraiko kontuak kontatzeko eskatu

diegu.

Inazio LopetegiZabaleta (93 urte):

Gerra nahikoa ez etasoldaduska

Armadarabehartuak,soldaduskakontuak

IINNAAZZIIOO,, DDOOTTOORREE AASSKKOO.. 7700 BBAATT UURRTTEE IINNGGUURRUU DDIITTUU AARRGGAAZZKKII HHOONNEEKK

Page 7: 136 - 2013 otsaila

Aizarnako Agina baserriko semeari soldaduska Afrikan egitea tokatu zitzaion. Au-rrena, Donostiara joan zen petate bila eta handik zortzi egunera Madrilera trenean.Han hegazkina hartu behar baina hegan hasi eta berehala motor bat hondatu omen zi-tzaion hegazkinari, eta berriz Madrileko aireportura itzuli behar izan zuten. Ez zen osohasiera ederra izango bizian lehenengo aldiz hegazkina hartzen zuenarentzat! Kon-ponketa batzuk egin eta berriro ekin zioten hegaldiari; hala, Aaiunera iritsi ziren, Saha-rara. Bertan, bandera juratu eta Villa Cisneros-era joatea egokitu zitzaion. Jabier Zun-zunegi ere hantxe zen, baina hark amaitzear zuen, jada, soldaduska. Zunzunegik esanzion txofer lana ona izaten zela eta ahalegintzeko txofer sartzen. Joakinek gida baime-na bazuenez, halaxe ibili zen, automobil militarrak gidatzen.

Kanpamenduetara janaria banatzen ibiltzen ziren. Aldi bakoitzean, bizpahiru egunpasatzen zituzten desertuan, kanpamendu batetik besterako bidaian. Gida lanetan ber-tako pertsonak ibiltzen zituzten. Baina kapitaina ez omen zen asko fidatzen bertakoe-kin. Behin, betiko bidea ez zen batera sartu omen ziren eta kapitainak segituan hartuomen zuen susmo txarra; hiltzeko mehatxua eta dena egin omen zion gidariari. Meha-txuengatik edo bestela, behar zen tokira eta behar bezala iritsi omen ziren.

“gauetan, hemengo iturriekin egiten nuen amets”Joakin iritsi eta 6 hilabetera, marokoarrek martxa berdea hasi zuten. Beraz, ka-

mioian sartu eta frontera joatea tokatu zitzaion Joakini: "Legionarioak joaten ziren au-rretik eta gero gu, munizioekin. Espainiako sarjentu asko bidali omen zituzten hara,beraiengana: "negarrez jaisten ziren hegazkinetik, zer gertatzen zen galdezka guri".

Putzuetako ura kaltetzen zutenez, marokoarrak urik gabe geratu eta atzera egin be-har izan omen zuten. Borrokan, aurrez aurre ez omen ziren ibili. Tenperatura ikaraga-rria eta egarria zela-eta, sufritzen omen zuten gehienbat: "Gauetan, hemengo iturriekinegiten nuen amets".

Euskaldun guztiak elkarrekin ibiltzen omen ziren, Irungoak, Gasteizkoak, ondarru-tarrak... Guztira urtebete pasa zuen soldaduskan. Urtebete etxera itzuli gabe, handikbisitan etorri eta berriro bueltatzea oso garesti irteten zen eta.

“Gosea, hotza,beroa,... Askotan,trintxeratik besoaateratzeko gogoa

ematen zigun”Hauek erreketeekin aritu zi-

ren. Gauez trintxerak egiten zi-tuzten, gero eguna bertan pasa-tzeko. Inaziok oso egoera gogo-rrean ibili zirela esan digu:"Gosea, hotza, beroa... askotan,trintxeratik besoa ateratzeko go-goa ematen zigun; horrela, bala-ren batek jo eta ea ospitalera era-maten gintuzten". OlazabalgoPello fronte horretan hil zen. Go-searen gosez, gauez, sorotik me-loiak eta lapurtzen ibiltzen ziren.Pixkanaka-pixkanaka, alemanenlaguntzaz, Gironaraino iritsi zi-ren. Sei bat hilabete pasa zituz-ten mendian. Gero, automobilmilitarretan, Madrilera. InazioMadrilen zegoela bukatu zen ge-rra, apirilaren 1ean, Inazioren ur-tebetetze egunean hain justu.Gerra amaituta, Zaragozara etagero Logroñora. Sei hilabetetikbehin itzultzen omen zen etxera.Bisita horietako batean, gripearraroren bat harrapatu omenzuen, eta izugarrizko sukarraizan omen zuen. Bainuetxeraeraman zuten sendatzera, or-duan ospitale militar bihurtutazegoen-eta.

Lau urte eta bi hilabete pasa-tuta, lizentziatu eta etxera itzuliomen zen, baina handik bost hi-labetera bi anaietako batek berri-ro soldadu joan beharra zeukalaesaten zuen papera iritsi omenzitzaien etxera. Bi anaiek leon-kastillo egin eta Inaziori tokatuzitzaion. Beste 19 hilabete pasabehar izan zituen soldadu, berri-ro Logroñon. Aurrez gerra eza-gututa, ez omen zen hain gogo-rra izan. Sukaldariari laguntzenibili zen, kilo mordoxka irabaziomen zituen! Arroagoiko Katia-ko Joanito eta Igartzatxikiko Joxeere han ibili omen ziren. Guztira,ia sei urte ibili zen soldadu Ina-zio, 18 urterekin joan eta 24 ur-terekin itzuli. ···

7Joakin EgigurenImaz (60 urte).

Afrikako puntan,martxa berdean.

JJOOAAKKIINN EETTAA LLAAGGUUNN BBIIZZKKAAIITTAARR BBAATT VVIILLLLAA CCIISSNNEERROOSS--EEKKOO KKAANNPPAAMMEENNDDUUAANN

Page 8: 136 - 2013 otsaila

Luis Mari Larrañaga, Larrari, estatu kolpearenondoren tokatu zitzaion soldaduskara joatea,1981eko martxoan. Larra irailaren 7an jaiotakoada, goizaldeko hamabiak eta laurden aldera, bai-na hurrengo egunean, haurra inskribatzerakoan,bere aitak seian jaio zela esan zuen. Beraz, agiriguztietan irailaren 6koa dela agertzen zaio La-rrari. Soldaduska garaia iritsi zitzaionean, iraila-

ren 7an jaiotakoei exceso decupo tokatu zitzaien zozke-tan, soldaduskatik libratzea,alegia. Irailaren 6koei, ordea,marinako infanteria, solda-duskarik luzeena. Bai, tokatuere, loteria nazionala!

“Cadizera iritsiziren eguna,

Errealak futbol ligairabazi zuen eguna

izan zen”Karlos Etxeberria Txarlire-

kin batera, lehenengo 45egunak Cartagenan pasa zi-tuen eta bandera juratu on-doren biak Cadizera. Ez zi-ren konpainia berean ibilibaina ia egunero ikustenomen zuten elkar. 5.000 sol-dadu inguruko kuartela

··· Luis Mari LarrañagaBergara (52 urte).

Jaiotzako nahasketarenondorioz libratzetik,

marinara

EEZZKKEERRRREEKKOOAA,, LLAARRRRAA EETTAA EESSKKUUIINNEEKKOOAA,, TTXXAARRLLII.. BBEERRAAIIEEKK ZZIIOOTTEENN MMOODDUUAANN,, FFAAEENNAAKK OO JJAANNTTZZIIAARREEKKIINN

GGOOIITTIIKK HHAASSII EETTAA EEZZKKEERRRREETTIIKK AAUURRRREENNAA,, LLAARRRRAA,, MMAARRIINNAAKKOO JJAANNTTZZIIAARREEKKIINN,, PPAARRRRAANNDDAARRAA IIRRTTEETTEEKKOO PPRREESSTT

EEZZKKEERR--EEZZKKEERRRREEKKOOAA,, LLAARRRRAA,, SSOOLLDDAADDUUSSKKAAKKOO HHAAIINNBBAATT LLAAGGUUNNEEKKIINN

Page 9: 136 - 2013 otsaila

omen zen Cadizkoa baina iritsi etalehengo egunean Luis Migel UgarteZunzunekin egin zuten topo. Harkdenbora gehiago zeraman bertan etaasko lagundu omen zien. Cadizerairitsi ziren egunean Errealak futbol li-ga irabazi omen zuen. Irratiz jarraituzuten liga, eta partidua amaitzean,airean bukatu omen zuen irratiak.Ederki ospatu omen zuten!

Beste askorekin alderatuz, eskuba-loiari esker nahiko ondo egon zelaaitortu digu Luis Marik. Cadizen Jue-gos de la Marina, soldaduen artekoolinpiadak antolatu zituzten: Cadi-zen, Ferrolen, Kanarietan... zeudenmarinako soldaduak elkartzen zirenlehiatzeko. Bi aste inguru iraun zu-ten olinpiadek eta aurrez beste biz-pahiru hilabetean entrenatzen omenzuten. Hasieratik esan zioten lagu-nek kirolen baten apuntatzea onazela, abantailak zituela. Besteekin al-deratuz, ia guardiarik ez zuten egi-ten; jeneralaren etxea zaintzen baka-rren batzuk egin omen zituen, halaere.

Soldaduskan ohikoa zen moduan,euskaldun guztiak elkarrekin ibiltzenomen ziren. Hala ere, gehienetan,gainontzeko soldaduekin ere oso ha-rreman ona omen zuten. Andaluzia-rrak oso onak zirela gogoratzen du.Haiek asteburuetan-eta etxera joatenomen ziren, eta koartelera itzultzenzirenean, etxeko janaria eramatenomen zieten Luis Mari eta haiei. Es-kerrak andaluziarrei, soldaduskakojanaria oso txarra omen zela-eta,esaten digu Larrak. Valentziako etaMurtziako jendeari buruz, bestelakoirudia geratu zaio Luis Mariri: nahikofatxak omen ziren.

Guztira, marinan ohikoa den mo-duan, 18 hilabeteegin omen zituen.Etxera hiru bat al-diz etorri omen zenpermisoarekin. Sol-daduskan, gaztaro-ko urterik onenakalferrik botatzen zi-rela esan digu La-rrak.

9Gaur egun Donostian bizi da baina izatez zestoarra da Agustin, Agus. 24 urte zituelajoan zen soldaduskara, ordura arte ekonomia ikasketak egiten jardun ondoren. Karre-rako azken azterketa egin eta emaitzarik jakin gabe Valentzia aldera abiatu behar izanzuen. Soldaduskan enteratu zen karrera gainditua zuela.

“Sarjentu bat ez agurtzeagatik 3 egun luzatu ziotensoldaduska”

Denetariko jendea topa zitekeela kontatu digu Agusek; beren modukoez gain fanatikougari ere ba omen zegoen: "haiek barru barrutik, kantatzen zuten legioaren kantua,soy un novio de la muerte...". Euskaldunak ere mordoxka omen ziren eta denak elkarre-kin ibiltzen ziren. Inguruko jendea ere tokatu zitzaion, zumaiarrak, zarauztarrak...Etxerako joan-etorriak ere denek batera egiten zituzten; hasieran sarriago itzultzen zi-ren baina gerora ez hainbes-te, bestela asko luzatzenzen-eta soldaduska. Guztira,14 hilabete pasa zituen.Agusen soldaduskako egu-nik aipagarriena azken egu-na izango zen seguruenik.Berekin batera aritu ziren la-gunek hiru egun lehenagobukatu zuten. Agusi, sarjen-tu bat ez agurtzeagatik, hiruegun luzatu zioten solda-duska. Eta egun esangura-tsuan lizentziatu zen:1981eko otsailaren 23an, es-tatu-kolpea eman zuten egu-nean, hain zuzen. Goiz par-tean lizentziatu omen zen.Bakar-bakarrik joan omenzen bazkaltzera, eta hurrengo egunera arte trenik ez zegoenez, maiz joaten ziren pen-tsio batean hartu omen zuen ostatua. Han irratia piztuta omen zegoen eta hantxe en-tzun omen zuen kolpearen notizia. Aurrena, etxera deitu omen zuen; lasai egoteko,bera ongi zegoela-eta. Ez zen bromatako kontua izango egun hartan Madrilen egotea.Jakina da Valentzian, Jaime Milans del Bosch kapitain kolpistak, tankeak atera zituelakalera. Agusen ostatua gobernu militarraren egoitzaren pare-parean egon, nonbait, etapentsioko leihotik jarraitu omen zituen militarren atzera-aurrera guztiak. Badaezpada,argia itzalita, ordea! Soldaduskan berarekin ibilitako jendea tankeetan ikusten zuen.Egoera surrealista izan omen zen, pelikula baten gisakoa. Kalean tankeak, iskanbila,auto-ilarak... Goizeko ordu bata pasatuta, erregea estatu-kolpearen aurka azaldu zen telebistan.Baina, hala ere, goizeko bostak aldera arte ez omen ziren erretiratu militarrak Valen-tzian. Madrilen ere antzeko; ondorioz, lo askorik egin gabe, goizeko zazpietan hartuomen zuen etxerako trena Agusek. Egoera politiko latz hura tarteko, berriro deitukoote zioten beldurrez itzuli omen zen etxera baina ez zuen deirik jaso.

A maiur Ar i s t i Arreg i

Agustin GarateIribar (56 urte).Estatu-kolpea, pare-parean

AAGGUUSSII GGAALLDDEETTUU,, SSOOLLDDAADDUUSSKKAAKKOO AARRGGAAZZKKIIRRIIKK BB AA OOTTEE ZZUUEENN EETTAAEEZZEETTZZ,, DDEENNAAKK BBOOTTAA ZZIITTUUEELLAA!! HHEEMMEENN,, GGAAZZTTEE GGAARRAAIITTAAKKOO BBAATT

Page 10: 136 - 2013 otsaila

O t s a i l a r e n 4 aErtxiña Musika Eskolako trikitilariak

O t s a i l a r e n 3 aSanta Engraziako Santa Agedari loreeskaintza egin zioten santaeskaleek

U r t a r r i l a r e n 2 5 aMetal gaua Gaztetxean, Human,Hilotz eta Thrashgression taldeekin

O t s a i l a r e n 1 aNarruondon mus txapelketa jokatu zen

O t s a i l a r e n 2 aSahararen aldeko janari bilketa

Santa eskea. Urtero le-gez, santaeskaleak arituziren baserriz baserri le-henik, eta herrian gero,Caritasen alde dirua bil-tzen

ddaannbboolinzzulo

Page 11: 136 - 2013 otsaila

O t s a i l a r e n 1 8 aGalera eta doluari buruzko hitzaldiaIzar Arregi psikologoaren eskutik

O t s a i l a r e n 1 2 a"Arkakusoaren zirkoa" emanaldiatxikienentzat, inauterietan

O t s a i l a r e n 8 a"Kontaidazu ipuin bat" ekimenarenbaitan Mertxe Merino ipuina kontatzen

O t s a i l a r e n 8 a"Bertsolari" dokumentala Erralla BertsoEskolaren eskutik

O t s a i l a r e n 8 aAizarnako Aranburu landetxeko mustxapelketa

51nbboolliinnzzuulloo

a l e / b a l eK A L E . ZERBAIT EGIN BEHARKO LI-TZATEKE KOTXEAK HERRIGUNEETAN MAKALAGO

IBIL DAITEZEN. BATEZ ERE, AUZOA ERDI-ERDI-TIK ZEHARKATZEN DUTEN ERREPIDEETAN

B A L E . KOMUN PUBLIKOAK JARRI

DIRA ELIZONDO ZINEMA IZANDAKO ERAIKI-NEAN. ZERBAITEN PREMIA BAZEGOEN...

k

Page 12: 136 - 2013 otsaila

Medikuntza alorrean, atal ezberdinasko daude. Zergatik aukeratu zenuenpediatria?

Sei urteko karrera eta gero [hiru, uniber-tsitatean, eta beste hiru, Donostiako ospita-lean], espezialitatea beste lau urtekoa izatenda. Garbi nuen ez nuela espezialitate kirur-giko bat egin nahi; ebakuntza gelatik kanpoegiten den zerbait nahi nuen. Neurologiaeta pediatria artean dudan egon nintzen. Bi-garrenak medikuntza orokorra ikasteko au-kera ematen du, ordea, eta azken urtean es-pezializatzen da; nik larrialdiak egin nituenbezala, neuropediatrian edo onkologia pe-diatrikoan edo...

Larrialdietakoa hartu zenuen. Ez alda lan gogorra?

Bai, badaude une gogorrak. Ez da pazien-te asko ezagutzen, baina horrek ez du esannahi ez duzunik enpatiarik sentitzen familiahorrekiko. Zirkulazio istripu bat izan dutenumeak edo onkologiakoak nola doazenikusten duzu, atzera edo aurrera... Pozakere izaten dira, zerbait diagnostikatu eta tra-tamenduarekin asmatu zenuela esaten dizu-tenean. Tentsio uneak ere bai, familia batinotizia txarrak eman behar dizkiozunean.

Eta larrialdietatik, Zestoako anbula-toriora; a zer saltoa.

Erabat ezberdina da. Han, egoera kritikobati soluzioa emateko zaude; erabakiak az-kar hartu behar dira. Hemen, denbora dau-kazu erabakiak hartzeko. Planteatzen direngaixotasunak ere desberdinak dira, eta fami-lien eskakizunak ere bai. Askotan, iritzi ba-ten bila etortzen dira.

JardunianHamar urteBarakaldoko Gurutzetaospitalean, pediatriako

larrialdietan, laneanjardun ondoren,

Zestoako anbulatorioraetorri da aurten. Onerakoedo txarrerako ez dakigu,

baina nabarmena daaldaketa ederra izango

zela.

Bizi zaren herriko pediatra izateak aldeonak eta txarrak ere izango ditu.

Larrialdietan, jendearekiko harreman estuagoa-ren falta sentitzen da. Hemen, hori badaukazu; ja-rraipena egin dezakezu, eta hori positiboa da. Jen-deak neurria ondo hartzen dio; badaki parkean na-goenean beste ama bat naizela.

Errazegi joaten al gara anbulatoriora?Bakoitzak bere umea modu batera bizi du. La-

rrialdietan beti esaten nuen: umearekin etxean bu-ruari bueltak ematen hasi goizeko ordu bietan eta seietan oraindik bueltakaegotea baino hobe da umea hartu eta norbaitengana joatea. Behintzat, igual,hiruretan lasai zaude ohean umearekin…

Hori Gurutzetan izango da, ezta? Donostian normalean ez da ho-rren azkar izaten! [kar kar kar]

[Kar, kar, kar] Bai, agian hala da. Esan nahi dudana da anbulatorioko lanaez dela bakarrik gaixo larri bat, pneumonia bat edo asma krisi bat tratatzea,baizik eta umearen beste mila istorio.

Anbulatorioa zer moduz dago?Daukagun arazo handiena bere egitura fisikoa da, nahiko eraikin zaharra

baita. Aparatu aldetik, eguneroko gauzetarako tresnak baditugu: tentsiome-troa, oxigenoa odolean nola dagoen jakiteko aparatua, elektrokardiogramakegitekoa, azaleko alergien testak, espirometriak... Eta beste zerbait behar ba-dugu, badakizu nora bideratu.

Gaur egunean, gainera, informazio guztia sarean duzue.Bai, plakak, adibidez, dena informatizatuta daude. Ume bat 11:00etan bi-

daltzen badut plaka egitera, 11:30erako irudia eduki dezaket, eta 12:30eantxostena ere bai. Pediatrak esperientzia gehiago edo gutxiago izan dezakeplakak ikusten, eta erradiologoaren informazioa oso baliagarria da.

Orokorrean osasun sistema zer moduz dagoela uste duzu? Mu-rrizketak-eta antzematen dira?

Murrizketen kontua badirudi oraingo kontua dela, baina urteak dira Osa-kidetzak ez duela inor jartzen, bajan eta oporretan dagoena ordezkatzeko.Aspaldi hartutako neurriak dira. Mediku artean baino gehiago, agian, erizai-netan hasi dira orain. Krisia dela eta ez dela gobernuak hartutako neurrieklangile publikooi ere eragin digute, noski.

amagoiaandres«Ez da izan

behar talibana,ez alde batean,eta ez bestean;jarrera irekiak

izan beharditugu.»

Page 13: 136 - 2013 otsaila

Gaia pixka bat aldatuz, asko-tan gurasoak asmatu ezinda ibil-tzen gara medikuntza tradizio-nala eta alternatiboa edo home-opatiaren artean. Badago gerraedo pike moduko bat, ezta?

Nik uste medikuntza tradiziona-lak nahiko jarrera beligerantea izanduela homeopatiaren kontra, bainauste dut orain kasik gehiago dela al-ternatibotik tradizionalera. Norma-lean, medikuak esango dizu “Nik ezdut sinisten edo ez dut esperientziarik”,baina ez du zuzenean kontraegingo. Kontsultan ama ba-tek esaten badizu "Aizu,umearentzat Flixotide jarrizidaten asma arazoak zi-tuelako, baina ez dioteman nahi eta bolatxohauek ari naiz ema-ten", zuk galdetzendiozu "Zer moduzdoa?", eta berak"Ondo". Ba kito.Nik ez dut nahi zu-re umeak Flixotidehartzea; nik zureumea ahalik eta on-doen egotea nahidut, eta hori bolatxobatzuekin edo baserri-ko amona batekemandako belarrekinlortzen bada, oso ondo.Betiere, kalterik ez badieegiten. Eta ez egon itxi-itxieginda bolatxoekin bakarrikhobetzeko zain. Ez da izan be-har talibana, ez alde batean, eta ezbestean; jarrera irekiak izan beharditugu.

Zer iritzi duzu txertoen ingu-ruan?

Behar-beharrezkoak ikusten di-tut. Nafarreri [viruela] edo polio bat,esaterako, ia desagerrarazteko pun-tuan gaude, eta hori lortu bada, aldebatetik neurri sanitarioak hartu dire-lako, higienea hobetu delako etabeste hainbat arrazoirengatikizango da, baina baita txer-toaren unibertsaltasunariesker ere. Gaur egun,zenbait etorkinek txertoegutegia bete gabe da-

11

karte, beren jatorrizko herrialdeko egutegia desberdina zelako edo sarbiderik izan ezdutelako osasun zerbitzu duin baterako, eta, gero, hemen ere zenbaitek ez dituelakotxertoak jartzen, ia desagertuta zeuden gaixotasunak berriro indartzeko arriskua dago.

Kontuan hartu behar da artalde efektua deitzen zaiona ere. Ehun umetatik bat eztxertatzeagatik ez da ezer gertatzen; gainontzekoak txertatuta daude, eta berek gaixo-tasuna harrapatuko ez dutenez, ume hori babestuta gelditzen da. Baina zer gertatzenda % 30ek txertorik hartzen ez badu? Artalde efektua galdu egiten da.

Ematen diren txertoak oso kasu gutxitarako laguntzen dutela ere esa-ten da.

Bai, baina tokatzen bazaizu, txerto prebenarra adibidez, haur txikiei jartzen zaiena,pneumokokoen kontrakoa da, 13 familiaren kontra "bakarrik" babesten zaitu. Zuenumeak otitisa baldin badu, ez zaizu gehiegi inportako, baina meningitis bat hartzen

···

Page 14: 136 - 2013 otsaila

badu eta ume hori zainketa intentsibotara eramaten badute, edo hil egiten bada, edogorraizearekin gelditzen bada, edo infartu bat izaten badu garunean...

Eta txertoa hartzeagatik kalteren bat?Beti dago arriskua, bat milioi baten artean edo ehun milaren artean, baina balan-

tzan jarri behar duzu. Gomendatzen baldin bada, onurek arriskuek baino askoz pisuhandiagoa dutelako da. Merkatuan dauden txertoak ez dira atzo goizekoak; txertohoriek, orain dela 10 edo 20 urtetatik, milioika umeri jartzen zaizkie mundu guztian. Medikamentu batek, merkatura atera arte, fase pila bat pasatzen ditu; erretiratu ezbada, segurua delako da.

Zenbat eta medikamentu gehiago hartu efektua gu-txitu egiten dutela ere esaten da.

Antibiotikoen inguruan esaten da hori. Germen bati Amo-xicilina jarriz gero, adibidez, eta medikuok ez badugu antibio-tiko egokia jarri edo pazienteak ez badio behar bezala jarraitutratamenduari, germen hori ez duzu hil, eta hurrengoanAmoxicilina ematen diozunerako defentsa sistema bat era-tzen du, eta to egingo dizu. Tuberkulosiarekin gertatu da ho-ri, adibidez. Tratamendu oso luzeak dira, 6-9 hilabetekoak;jendeak ez ditu ondo betetzen, eta tuberkulosia erresistentebihurtu da.

Industria farmazeutikoen inguruan zer esango zenuke?Industria farmazeutikoa ez da gobernuz kanpoko erakunde bat; industria bat da.

Komertzializatzeko orduan, merkatuko kota handiena hartzen saiatzen dira. Pazien-teak dira zuzeneko kontsumitzaileak, baina hori saltzeko errezetak medikuok egitenditugunez, guregana etortzen dira.

Egia da espezialitate batzuetan orain arte diru mordoa mugitu izan dela medika-mentuen inguruan. Traumatologo batek, adibidez, protesi bat edo beste bat jarri, an-tzeko emaitza ematen baditu eta garestiena jartzen badu, agian pizgarri batzuk ema-ten dizkiolako da. Pediatrian medikamentuak nahiko merkeak dira, eta asko generi-koak daude. Ez dago atzeko saltsa hori dena egiteko aukerarik. Egia da, baita ere,generikoekin, enpresa farmazeutikoei irabazien zati handi bat kendu egin zaiela.

··· Medikamentu berri bat ateratzen de-nean, urte batzuetan botika hori zukbakarrik fabrika dezakezu, baina, ge-ro, medikamentu horren generikoa li-bre gelditzen da, eta alboko enpresakegin dezake medikamentu hori. Aspi-rina, esaterako, lehen Bayerrek baka-rrik egiten zuen, eta aberastu eginzen; orain, enpresa pila batek egitendu azido azetilsalizilikoa generiko gi-sa.

Legea aldatu da, orduan?Orokorrean, orain, medikuok me-

dikamentu generikoak bakarrik erre-zeta ditzakegu.

Baina kontrapuntu bat ere badaukahonek guztiak. Enpresa farmazeutiko-ek esaten dute "Zergatik jardungo dutnik ikerketa lan hori egiten, etekin ekono-mikoa oso denbora gutxian aterako ba-diot? Gainera, gero denak baliatuko diranik egin dudan inbertsio horretaz". Etaikertzeari utz diezaiokete. Osakide-tzari ere generiko bat ordaintzea as-koz gutxiago kostatzen zaio. Interesekonomikoak daude; oso mundukonplikatua da.

Bukatzeko, kuriositate bat:normalean haurrak norekin joa-ten dira gaur egun kontsultara?

Amarekin, gehienetan, edo amona-rekin. Larrialdietan zenbait aitarekinpasatzen zitzaigun: hasten zinen gal-detzen "Zer gertatzen zaio?", eta aitak"Kalentura dauka". Eta zuk "Noiztik?",

eta aitak "Uste dut atzotik".Eta jada hasten zinen pen-tsatzen "Ai ama…", eta gal-detzen zenion "Zenbat edu-ki du?", eta erantzuna "Ezdakit", eta zuk "Eztulik egi-ten du?", eta aitak "Ez da-kit"... Hemen, badugu txer-toei buruzko informazioa,baina larrialdietan agiangaldetzen zenion: "Prebena-rra jarrita al dauka?", eta ai-

tak "Ez dakit; emaztea arduratzen dahorretaz…", eta, azkenean, askotanemazteari deitu behar, eta zure barne-rako esaten duzu "Aizu, ze fundamentuda hau! Zu non bizi zara!?". Gaur egunasko aldatu da, baina oraindik bideluzea dago egiteko!

«Orokorrean,orain, medikuok

medikamentugenerikoak

bakarrik errezetaditzakegu»

J one Bergara

Page 15: 136 - 2013 otsaila

31

inauteriak2013

Page 16: 136 - 2013 otsaila

LANAREN ONDOREN, FESTAJoan zaizkigu beste urte batez Iraetako Santa Ines

jaiak, eguraldi hotzeko baina giro beroko festak.Ederki hasi ziren festak umeen egunarekin, baitaederki jarraitu ere, Santa Ines eguneko bueltan, kon-tzertu inprobisatu eta guzti… Baina asteburuan jo zu-ten goia festek, inondik ere: pintxo lehiaketarekin ha-sita (nahiko lukete Donostiako alde zaharreko taber-nek horrelako barrak erakutsi). Hain izan zen altuaerakutsitako maila, ezin izan baitzen txapeldunik era-baki, eta sariak zozketatu egin ziren parte-hartzaileenartean. Ondoren, futbol-7 txapelketa, polemika etaguzti, berriro ere kopa Zestoa aldera joan zelarik. Ira-bazlea? Giroa, dudarik gabe. Polemika eta moviolaguztiak komentatu ziren kupelen inguruan, bestebehin, afari garaian. Mundiala afaria, mundiala kon-tzertua eta mundiala giroa!

Eta igandean brotxea. Goizeko omenaldia, hunkiga-rria. Argi erakutsi zien Iraetako herriak bi omendueidien errespetua eta maitasuna. Meza, txapela, dantza,musika eta hamaiketakoa. Soziedadea beteta. Egural-diak ere erakutsi zuen bere errespetua, eten goxoaemanez. Zorionak bihotzez bi omenduei, eta noski,ingurukoei. Eguna eta festak bukatzeko, urrezko aiz-koraren saioa izan genuen. Aizkolarien hitzetanurrezkoa, berez, plaza izan zen (frontoia plaza bihur-tuta). Bueltatuko direla agindu dute, Iraetako atea za-balik egonez gero, noski. Eta hori argi ikusi dute fes-ten inguruan etorri diren hainbat eta hainbat lagunek:Iraetako ateak beti daude zabalik…

auzoetatik

FESTEN ONDOREN, LANAFestak pasa eta hurrengo asteburuan ekin genion lanari

iraetarrok. 2013. urtea gogotsu hasi dugu eta martxandaude dagoeneko Iraetan hainbat proiektu. Soziedadeanizan zen hitzordua, baina kasu honetan festarako ez, lane-rako baizik. Batzar animatua eta jendetsua udal ordezka-riekin osatu zena, hainbat proiektu martxan jartzeko: kon-posta komunitarioa, baratze ekologikoak, Olaizola etaUria kalearen berritzea, parkinga definitzea, tupper bana-keta… Martxan dago Iraeta, eta denok dakigu martxandabilen herria ez dela inoiz hilko. Aupa Iraeta bizirik, etaaupa Iraeta Denon Artean!

iraeta

I ban narba i za

Page 17: 136 - 2013 otsaila

1

7Arroabean, Santa Ageda bezperan,

eskolako haurrak atera ziren kantuaneta hilaren 9an berriz, gazte eta hel-duak. Olabide eta Mieltxo bertsolarie-kin batera, Arroako abesbatzakoak etabeste hainbat gazte ere atera ziren. Ai-zarnan, berriz, eskolako haurrak ibili zi-ren Santa Eskean, irakasle eta gurasoeklagunduta. Lasaon ere baserriz baserriibili ziren auzotarrak.

Inauteriek ere izan dute bere tartea:Arroabeko haurrek, herritar guztientza-ko prestatutako ikuskizun aparta eskainizuten. Aurtengoan, euskal inauteriz jan-tzi zituzten herriko haurrak, eta joareak,argitxoak, txantxoak, Ziripot... bezalako

pertsonaia ezagunak ikus zitezkeen nonahi! Eguna ondo amaitzeko gaine-ra, gabon-eskean ateratako guztientzako afaria izan zen zentroan.

Aizarnan, eguraldiak asko laguntzen ez zuenez, eskola barruan egin zu-ten jaialdia. Inauteri jaien baitan, ostegun gizen egunean, sasi-koipetsu ereospatu zuten.

AUZOETAN ERE BETE-BETEAN OSPATU DITUZTE SANTA ESKE ETA INAUTERIAK

Page 18: 136 - 2013 otsaila

a g e n d aotSSAAIILLAA

22 OOSSTTIIRRAALLAA

Korrikako egitarauaren baitan, gaueko 22:00, KulturEtxean: Buah txabal ••Gaztelekuan eskulanak: argazkipuzzlea.

23 --2244 AASSTTEEBBUURRUUAA

Ibañarrietako Itxurtxo auzo elkarteak asteburupasa bat antolatu du, El Burgo de Osmako XXXIX Jornadade las Matanzas-era. San Esteban de Gormaz eta Arandade Duero herriak ere bisitatuko dira. Irteera irekia da edo-zein herritarrentzat. Informazio gehiago [email protected] 626559291 telefonoan eska daiteke.

24 IIGGAANNDDEEAA

Agiro Mendi Taldeak antolatuta irteera. Gurutze-tik aterako dira goizeko 7:30ean. Kotxeetan Matximentarajoango dira. Zeharkaldia : Matximenta - Atxabal - Muru-mendi - Matximenta. Ondoren, bazkaria nahi dutenantzatbeheko tabernan. Izen ematea : Kiroldegian.

maRRTTXXOOAA

01 OOSSTTIIRRAALLAA

Arratsaldeko 18:30ean "Zuloak" dokumentalarenemanaldia Kultur Etxeko aretoan eta 22:30ean Ratzingereta Zuloak taldeen kontzertuak Gaztetxean.

06 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Harrera taldearen aurkezpena eta bideo laburra19:00etan Kultur Etxean. Juankar Ioldi eta Jon Ugartek ibil-bide eta antolaketaren inguruko azalpenak emango dituzte.Amaitzeko, Lau Iturri elkartean pintxo batzuen inguruansolasaldia.

08 OOSSTTIIRRAALLAA

“Kontaidazu ipuin bat” ekimenaren baitan LeireEtxeberria ipuin kontalaria 17:30ean liburutegian.••Korri-kako egitarauaren baitan 20:30ean liburutegian Ipuin BE-ROtikoak.

15 OOSSTTIIRRAALLAA

Korrikako egitarauaren baitan arkupetan txotxa etapikoteoa. Ondoren, gaztetxean bertso saioa Hodei Barroso,

Beñat Iguaran, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, MaddiSarasua eta Aitor Salegi bertsolariekin. Gai jartzaile AimarEtxeberria. Sarrerak tabernetan jarriko dira salgai 5 eurorentruke. Bertan, Losintxa Lehiaketako irabazleen izenak jakina-raziko dira. Ondoren erromeria.

17 IIGGAANNDDEEAA

XXXV. Herri Krosa. Gaztetxoen lasterketa 10:00etatikaurrera (benjamin, alebin eta infantilak). Helduen lasterketa11:30ean (senior eta beterano emakumeak 5607 m /gizonez-koak 8567 m). Izen ematea aurrez 5 euro, lasterketa egunean10 euro (kadeteak doan). www.herrikrosa.com. Kamisetaopari eta hamaiketakoa lasterketa bukaeran parte hartzaile-entzat. ••Korrikako kamixetak salduko dira.

22 OOSSTTIIRRAALLAA

Korrika txikia egingo da. Ondoren, haurrentzako an-tzerkia.

23 LLAARRUUNNBBAATTAA

Korrika pasako da goizeko 11:00ak inguruan Zestoatik.

••Oinarrizko Internet ikastaroa eskainiko dute KZ Gune-an. Zestoako KZ Guneak eta Gurutze Jubilatuen elkar-

teak oinarrizko Internet ikastaroa antolatu dute; martxoarenlehenengo hamabostaldian izango dira eskolak, eta izena hi-laren 20a baino lehen eman beharko dute; ikastaroa irekia ba-da ere, jubilatuek izango dute lehentasuna izena emateko ga-raian, eta elkarteko bazkideen doan izango dute ikastaroa;gainontzekoek bost euro ordainduko dute. Eskolak kulturetxeko KZ Gunean izango dira, eta ekimena hasiberriei dagozuzenduta. Informazio gehiago elkarteko bulegoan eskuratudaiteke; astearte edo ostiraletan 11:00etatik 12:00etara joanezedo 650-70 87 70 telefonora deituz.

Zure etxebizitza alokatu edo saldu nahi duzula? Etxeko lanak egitekoedo norbait zaintzeko zeure burua eskaini nahi duzu? Animaliaren batgaldu duzu? Lur sailen bat saldu nahiko zenuke? Autoa duzu salgai?Hau da zure aukera, 40 euroren truke, mundu guztiari jakinarazteko.1500 ale banatzen ditugu, Zestoako eta auzoetako etxe guztietara.Ez al da aukera paregabea? Zeren zain zaude? Deitu 943 147 123 telefonora edo idatzi mezu bat [email protected] helbidera.

Page 19: 136 - 2013 otsaila

Zestoa, 1920ko hamarkada. Garai hartarako, gure herriaoso ezaguna zen bainuetxeari esker; moda-modakoa esangogenuke. Ordurako, inguruko herrietan ez bezala, gurean dan-tzatzen ziren fox-trotak, charlestonak, tangoak… nahiz eta1928an debekatu egin behar izan zituzten. Argazkian ez da-go, ordea, horrelakorik aditzera ematen duen gauzarik: kotxebat bera ere ez, astoak eta gurdia nagusi...

Alkorta ostatua, hori bai, antzematen da. Beste inork bai-no lehenago Zestoara zinea ekarri zuena (1908); Pio Barojarieta beste hainbat jende ezaguni jaten emandako tokia; he-rrian gimnasioa jartzeko bultzatzaile izan zena (1933)…

Postal hau, ordea, aproposagoa da Azorin gure he-rrian egon zeneko giroa irudikatzeko (1904), fox-trotak,

charlestonak eta gimnasioak aipatzeko baino. Hara, Azorinen hitzak: “Jendea ateetara eta balkoietara

irteten da; zeuen aurrean errotulu bat ikusten duzue –Fon-da de Alcorta– eta irudikatzen duzue euskal ostatu horieta-ko bat, herriko ostatu maite horietako bat, non ematendizkizuten isiltasun osoz, bizpahiru plater ondo gozatuak,garbiak; eta han irudikatzen duzue andre xahar bat irriba-rre eta begi-keinuak egiten dituena erdaraz hitz egitendiozunean”.

Edo beste hau: “Eta zure ondoan, euskaldun batzukhizketan, hain hizkuntza korapilatsuan, hain bihurrian,zuk –irudipen hutsa– ez duzula uste hizkuntza horretannahiko hitz egon litezkeenik gauzak adierazteko”.

91

HAURREI, HELDUEI BEZALA HITZ EGIN BEHAR ZAIELADIOTE BATZUEK. HAUR HIZKERAN HITZ EGITEN BAZAIE,EZ DUTELA BEHAR BEZALA HITZ EGITEN IKASIKO. BESTEBATZUEK, BERDIN-BERDIN IKASTEN DUTELA. TEORIAK,TEORIA, ZESTOARREN ERRETOLIKAN BADIRA HAURREIZUZENTZEKO ERABILTZEN DIREN HAINBAT HITZ ETAESAMOLDE. BATZUK OSO ERABILIAK, BESTE BATZUK EZHAIN EZAGUNAK. APA!: Haurrak esertzeko edo eseriarazteko erabiltzenden hitza.

AIDA-AIDA: Behia. Han ikusi aida-aida!

KAKA: Edozein gauza zikin, desatsegin edo kaltegarriizendatzeko hitza. Utzi hori, kaka data!

KAXKA TXIKI: Hortzak. Umiak nun dazka kaxka txiki-yak.

KIKI TXIKI, -YA: Zakila. Nun du umiak kiki txikiya?

KOKOLO: Txokolatea.

KOKUA: Haur hizkeran, arrautza. Kokua jango al dezu,txista-txista inda? Haur hizkeran, zomorroa, mamua. Ko-ko etorrikoa e?

MAMA: Ura.

F ernando Arza l lus

oiloen moduan aztarka

MAMELO: Karameloa.

PAPA: Ogia. Jango al dezu papa pusketa bat?

PIPI: Oiloa edo beste edozein hegazti. Bettu,txiki, pipi dao!

TATO IN: Alturaren batetik behera jaitsi:koskaren batetik, lepotik, etab. Petriletik tato in bera.

TOTO: Txakurra.

XI-XI: Suak edo jateko beroak ez erretzeko esaten da.Kontuz, hor xi-xi dota!

aloloapapaarre-arre ibillibapo!brum-brumfu-fuguau-guau kukulo-lo inmañak inmitxinañañan inpaplisti-plasta inpunbalapupuapurrut intas-tastilin-talan ibillitxitxitxista-txista in

I l u s t r a z i o a : I b a n A l t u n a

EERRRREETTOOLLIIKKAAzestoarren

Umiak nun dazkakaxka txikiak

Page 20: 136 - 2013 otsaila

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a